text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
2020 - Page 2 of 22 - Zientzia Kaiera
Urteko artxiboa: 2020
Ezjakintasunaren kartografia #316
25Uzt2020
Autismoaz ari garenean, badirudi dena entzefalora eta haren funtzionamenduaren ondoriora mugatzen dela, hau da, portaerara. Hala ere, entzefaloak oraingoz ez dira elementu isolatuak, eta gorputz baten eta haren biologiaren parte dira. Horregatik da hain logikoa eta harrigarria immunitate-sistemaren eta autismoaren arteko harremana egotea. José Ramón Alonsok azaltzen digu Interleukin-35 and autism artikuluan.
Esan liteke garuna nonahiko organoa dela. Orain, […]
Taggedbiologiafisikaneurologia
Saharako hautsa: ederra, bizi emailea eta hiltzailea
24Uzt2020
Juanma Gallego Basamortuko hautsak Afrikako haurretan duen eragina kuantifikatu dute zientzialariek, eta ondorio kezkagarria atera dute: kutsadura iturri naturala izan arren, hautsak haurren heriotza tasa izugarri handitzen du.
Paisaia izugarri politak eskaintzen dizkigu hautsak. HDR edota iragazki berezirik behar izan gabe, ilunabar gorrixka dotoreak azaltzen dira argazkietan hautsa dagoenean. Euskal Herrian ez da oso ohikoa, baina, hegoalderantz joanez gero, aukera […]
Taggedekologiaingurumenaosasuna
Eloise Gibletten (1921-2009) ezagutza etengabea
23Uzt2020
Uxue Razkin Lantzean behin, norbaitek aurretik ezagutzen ez zenuen zerbait azaltzen duenean, liluratuta gelditzen zara; jakina, beti dago deus ez ulertzeko arriskua baina noizbehinka bada zerbait, hitz bat edo esaldiren bat burutik kendu ezin duzuna. Azalpen horrek jakin-mina pizten du ezinbestean; bat-batean denak hartzen du zentzua, esku artean giltza-sorta astun bat izan eta lehenengo saiakeran, begi aurrean duzun atea irekitzeko […]
Taggedemakumeakgenetikamedikuntzazientzia
Garagardoaren zientzia (I): Nola egiten da garagardoa?
22Uzt2020
Josu Lopez-Gazpio Garagardoa edari alkoholdun kontsumituenetakoa da. Espainiako 2010eko datuen arabera, adibidez, kontsumitutako alkoholaren erdia garagardotik zetorren. Nola bihurtzen dira, baina, garagar-ale zaporegabeak likido gozagarri horretan? Bada, osasungarria den alkohol kontsumorik ez dagoela gogoratuz, garagardoa egiteko prozesuan bete-betean sartuko gara eta zatika argitaratuko den artikulu-sorta honetan garagardoan zientzia asko dagoela ikusiko dugu. Lehen ekarpen honetan, prozesu osoari gainbegiratua […]
Koldo Garcia Uda bakoitzean Javier Duoandikoetxeak jartzen dizkigun ariketak asko gustatzen zaizkit. Eguzkia hartzen nagoela ariketak nola ebatzi pentsatzen dut: batzuetan asmatzen dut, gehienetan pot egiten dut, baina berdin-berdin gozatzen ditut. Hori dela eta, oporrak hasi baino lehen, antzeko zerbait egin nahi nuen baina… zein gene-ariketa jar nezakeen? Ez zirudien gauzagarria. Hortaz, beste ertz batetik joko dut: Javik jarriko […]
Giza jardueraren muga energetikoa
20Uzt2020
Juan Ignacio Pérez Iglesias Pertsona batek egin dezakeen esfortzuaren intentsitatea haren iraupenaren araberakoa da. Zenbat eta gehiago luzatu, orduan eta txikiagoa izango da intentsitatea. Zerbaitetan egin daitekeen esfortzua adierazteko modu baliagarri bat «bitarte metaboliko» deritzona dugu, hau da, jarduera jakin bat egitean sortzen den gastuaren eta atsedenean dagoen gastu metabolikoaren arteko zatidura.
Dukeko Unibertsitateko (AEB) Herman Pontzer irakaslearen lantaldeak parte […]
Taggedbiologiafisiologiakirola
Asteon zientzia begi-bistan #311
19Uzt2020
Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zundak Eguzkiari gertutik egindako irudietan fenomeno bat ikusi dute: izarra “su txikiz” osatuta dago eta zientzialarien arabera, horiek edonon daude: “Lurretik ikusten ditugun Eguzki erupzioen senide txikiak dira, halako milioi bat edo milaka milioi txikiagoak”. Lortutako lehen irudiei dagokienez, ez zuten halako emaitza onak hasieratik lortzea espero. Berrian dituzue irakurgai xehetasunak. Ingurumena […]
Taggedastrofisikabiokimikabiologiagenetikageofisikaingurumenakimikaklima-aldaketaosasuna
Ezjakintasunaren kartografia #315
18Uzt2020
Zer ezberdintasun eta zer antzekotasun dituzte autistak diren autisten amak eta autistak ez diren autisten amek? J.R. Alonsoren Maternity and autism
COVID-19aren inguruko ikerketa korrelazio bitxiak azaleratzen dabil: Genetic risk for Alzheimer’s also predisposes for COVID-19 infection Rosa García-Verdugoren eskutik.
Material nanofotoniko berri bat erabiltzeko zelan “funtzionatzen” duen jakin behar da. Material natural batek zelan egiten duen jakin du DIPCko […]
Taggedfisikaneurologiaosasuna
Espazio eguraldia: aspaldi bidalitako SOS batetik ikasitakoak
17Uzt2020
Juanma Gallego 1928an baloi gidatu batek izandako istripuaren ondoren gertatutakoa aztertu du zientzialari talde batek, espazio eguraldiaren ikuspuntuarekin. Halako gertakarietatik asko ikasi daitekeela babestu dute, eta espazio esplorazioan antzekorik ez gertatzea espero dute.
Garai epikoak izan ziren, gure planetaren eremu bakar batzuek artean urratu gabe jarraitzen zutenekoa. Abiazioaren lehen pausoak ere duela gutxi emanak hasiak ziren, eta antzeko egoeran zeuden […]
Taggedfisikageofisika
16Uzt2020
Zilio primarioa gorputzeko ia zelula mota guztietan dagoen “antena” itxura duen organulua da. Zelularen mintz plasmatikoan kokatuta dago eta zelulaz kanpoko espaziora ateratzen da. Prozesu horretan, zilioak kanpoko seinaleak sentitu eta zelula barnera pasatzen ditu, hainbat prozesu aktibatuz.
Duela urte batzuk, Olatz Pampliegak, Achucarro Basque Center for Neuroscience eta UPV/EHUko Neurozientzia Saileko Ramón y Cajal ikertzaileak, zilio primarioak autofagia […]
Taggedbideoakneurozientzia | 2020-08-05T05:44:46 | https://zientziakaiera.eus/2020/orria/2/ | [
-1
] |
Gaiak – Page 4566 – Mediateka
dantza: Bolant dantza [5 resultados]
II-111a A07 Leku eta aldi askotan dantzatzu izan da "Bolant dantza". Normalean plazan dantzatzen zen. Berak gehien maite duena martxa da.
II-130b A04 inauteriak - kontakizuna Bolant dantza eta maskak egiten ziren Inauterietan. Aurpegia tapaturik, batzuk emakumez jantzirik eta besteak animaliz. Bi "bandelari" eta bi "gorri" zeuden ere. Orain Pazkotan egiten dira Bolantak. Gerratik bueltatu eta gero aritu zen bera dantzan, "gorri" eta "bolante" bezala. "Zapurrak": aizkorekin bolanteen aurrean joaten dira; "zaldikoak"; "giganteak". "Atso eta tupinak": bat emakumez jantzirik eta bestea larru bat bizkarrean eta kasketa bat elorriz betea doaz. Plazan txapela kendu egin behar zaio. (19.12") Nola egiten zuten plazan txapela lortzeko ikuskizuna. Lehenengo dantzariak aritzen dira eta gero danborraren errepikaz adierazten da noiz hasten den joko zati hau.
II-059a A09 arropa:dantzatzeko jantziak Bolanteek urreriaz gain bizkarreko xingolak eta fular bat eramaten zituzten eta orain bezala pantalon zuriak. Espainolek kolore gorria eta horia zeramaten eta beraiek urdina eta gorria. Bertako dendariek egiten zituzten arropak.
II-059a A10 jaiak - inauteriak:libertimendua - dantza: dantza-jauziak Libertimenduak egiten dituzte Donibane, Arnegi eta Uharten. Martxak eta karrika-inguruak egiten ziren, gero Mutxikoak eta ondoren aperitifa. Gero berriz Mutxikoak edo beste dantza bat. Bolant dantza ere egiten zen. Lehen zortzietako meza bazen eta hori bukatzean hasten zen libertimendua. Eguerdi eta erdi edo ordu bateko bukatzen zen. Denbora baldin bazen fandangoa eta arin-arina egiten ziren, baina inoiz ez ordu batetik aurrera. Libertimenduak lehen beti inauterietan egiten zen. Makilaria beti bazen. Bi zapur, bi zigante edo batzuetan lau, makilaria, banderaria, gorriak eta abar.
II-060b B16 dantza - inauteriak: libertimendua - arropa:dantzatzeko jantziak Donibane Garazin libertimenduak egiten ziren, atzeko bolantea zen libertimenduetan. Foxtinen taldeko dantzari zaharrenak Ingalaterrara joan ziren. Non eta nola egiten ziren libertimenduak. Satan dantza, eskual dantza, fandangoa. Dantzatzeko arropa etxeetan eskatzen zituzten. Dendariek egiten zituzten arropak (atorrak, pantalonak...). | 2020-06-05T09:27:32 | https://www.mediateka.eus/eu/gaiak/4566/ | [
-1
] |
Engineer I | Seoul, Korea | Marriott
Stellenangebotsnummer 19158053
Standort JW Marriott Hotel Seoul, 19-3 Banpo-dong, Seoul, Korea, Republic of, Korea AUF KARTE ANZEIGEN | 2019-11-15T22:47:16 | https://jobs.marriott.com/marriott/jobs/19158053?lang=de-de | [
-1
] |
Vuelta al País Vasco 2019 / Itzulia: Pamplona izan, Iruñea izan | Vuelta Pais Vasco - Diario Vasco
Vuelta al País VascoPamplona izan, Iruñea izan
Pamplona izan, Iruñea izan
Simon Yates, atzoko etapan. / KARLIS
JOSEBA LEZETA Miércoles, 10 abril 2019, 10:10
Hamazazpi urte baino ez zituen 1982ko apirilaren 13an Euskal Herriko antolakuntzak tropela baino ordu laurden lehenago bidea zabaltzeko jartzen zuen automobilera igo zen mutilak. Txirrindulari proba bat barrutik bizi-tzeko aurreneko aukera zuen. Etapa Azpeitian hasi eta Berako Ibardinen bukatzen zen. Etzegarateko gaina hartu eta, beherakoan, Guardia Zibileko kideak zain zeuden Otsaurteko bidegurutzean, errepide nafarretan Ertzaintzaren lekukoa hartzeko gertu. Ordura arte, dena zuzen. Baita Sakanan barrena ere.
Iruñera heldu bezain laster azaldu ziren, baina, oztopoak. Iñaki Lete zenak banderadun motorzaleekin babestu zituen hiriaren sarrerako bideguru-tzeak. Baina batere gabe geratu zen. Udaltzainik ez zen ageri inon. Semaforoak martxan zeuden, bazter guztietatik sar-tzen ziren automobilak karrerak igaro beharreko bidera... Halako batean geratu egin behar izan zuen autoa, Guardia Zibileko motordunak eta burua heldu arte. Txirrindulariak Iruñeko atarian zeuden. Taconeran gora zetozen. Nola edo hala, aurrera egin zuten buruko ibilgailuek. Gorrian zeuden semaforoak gaindituz, balaztadak han eta hemen, espaloiren bat ere zapaldu zuten... Iruñeko irteerara heldu arte. Han hartu zuten arnasa.
Dirudienez, Euskal Herriko Itzulia Nafarroatik igarotzea ez zen guztien gogoko. Hiriburu barrutik igarotzeko agindutako laguntza bertan behera geratu zen, abisurik gabe. Politika eta kirola nahastu zituzten, egoera korapilotsua sortuz, arriskua eraginez.
Urteetan ez zen Euskal Herriko Itzulirik berriro igaro Iruñeko kaleetatik. Duela bi handik abiatu zen, ordea. Atzo semaforoak kontrolpean zeuden, bidegurutzeak babestuta eta bidea irekita. Normaltasuna nagusitu zen. Beti behar lukeen bezala, Pamplonara ala Iruñera heldu, izen bat ala bestea jarri, batak ala besteak agindu.
Ordu laurden estua bizitzea egokitu zitzaion hamazazpi urteko mutil hari. Bataio hura ez zen gozoena izan. Begiak itxi, isildu eta belarriak erne. Ahal zen bezala. Une haren ondoren zerbait hobea etorriko zen itxaropenez. Txirrindularitzari eta Euskal Herriko Itzuliari estimazioa hartzeko era asko daude.
Así ha sido el paso del pelotón por el sterrato Alaphilippe: «Mi idea era ganar una etapa, no la general» | 2019-06-25T12:29:34 | https://vueltapaisvasco.diariovasco.com/pamplona-izan-irunea-20190410001826-ntvo.html | [
-1
] |
Jahr: 2014 Autoren: Bolette Sandford Pedersen Autoren: Maciej Ogrodniczuk Autoren: Tamás Váradi Autoren: Nicoletta Calzolari Autoren: Dan Tufiş Autoren: Piotr Pęzik Autoren: Josef van Genabith Autoren: Cvetana Krstev Alle Filter entfernen | 2020-06-03T09:53:21 | https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/years%3A2014/f2/authors%3ACvetana+Krstev/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3ABolette+Sandford+Pedersen&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AMaciej+Ogrodniczuk&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ATam%C3%A1s+V%C3%A1radi&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3ANicoletta+Calzolari&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3ADan+Tufi%C5%9F&tx_solr%5Bfilter%5D%5B8%5D=authors%3APiotr+P%C4%99zik | [
-1
] |
Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian) — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian)
Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian)
Iban Zaldua 2009/06/16 11:59
J.M. Coetzee idazle hegoafrikarraren pertsonaia baten gogoeta batetik abiatutako gogoeta erdia.
Chinua Achebe nigeriarraren Gainbehera dator dena berrirakurtzen ari nintzela (Alberdania-Elkar 2007; berez, liburuaren jatorrizko edizioa 1958koa da), duela urte batzuk irakurri nuen J.M. Coetzeeren Elizabeth Costello lanarekin gogoratu (2003) eta haren bila hasi naiz. Alde batetik, gogoan neukalako afrikar literaturaren inguruko atal oso bat zeukala, bereziki interesgarria iruditu zitzaidana, eta, bestetik, atal horretan bertan Acheberen erretratu ez oso disimulatu bat egiten zela kontatu zidatelako berriki.
Elizabeth Costello liburu bitxia da. Ia ez naiz nobela deitzera ausartzen, nobela baten egituraren zantzuak dituen arren; izan ere, liburua ardazten duen pertsonaia nagusia, Elizabeth Costello noski, fikziozkoa da: idazle australiar bat, edadetua, zeinaren egungo bizitzaren pasarte batzuk kontatzen baitzaizkigu (ematen dituen hitzaldiak, animaliekiko gu gizakion portaeraz dituen iritziak, egiten dituen bidaiak, familiarekin dituen harremanak etab.), flashback batzuen bitartez bere iraganeko gertakari zenbaitez ere jabetzen garen arren. Baina liburua, susmatzen dut, gehiago du saiakeratik eta Coetzeeren beraren iritzi batzuen erakusleihotik, nobela-nobelatik baino: ez dakit orrialde guztietan ote den horrela, baina ematen du Coetzeek alter egotzat hartzen duela Costello, eta, izan ere, atal gehienak solte edo hitzaldi gisa leitu zituen Coetzeek foro ezberdinetan, edo artikulu bezala argitaratu, liburua osatzera iritsi baino lehen.
Atal horietako bat da, hain zuzen ere, “Nobela Afrikan” izenburukoa (“The Novel in Africa”). Bertan kontatzen zaigu nola Elizabeth Costellok onartzen duen Hegoaldeko Itsasoetan zeharreko Scandia Lines-en gurutzaldi batean parte hartzea, zeinetan literaturari buruzko hitzaldi-sorta bat eskainiko baitu, bidaiari aberatsak entretenitzeko helburuarekin; ikastaroaren izenburua “Nobelaren etorkizuna” izango da. Itsasontzian bera bezala hitzaldi batzuk ematera igotako Emmanuel Egudu idazle nigeriar anglofonoarekin egiten du topo, “Nobela Afrikan” ikastaroa eskainiko duena hain zuzen ere: argi dago hasieratik gazteago zirela ezagutu zutela elkar Costellok eta Eguduk, eta dezente eztabaidatu zutela garai haietan; Egudu horren atzean mozorrotuta, zalantza askorik gabe, Chinua Achebe bera dago, Costelloren atzean Coetzee dagoen bezala. Bien sarrera hitzaldien pasarte batzuk eskaintzen dizkigu ondoren Coetzeek: publikoak entusiasmo handirik gabe jasotzen du emakumearena, afrikarrarena ez bezala. Ondoren, tabernan, entzule batzuk tarteko, idazle biak elkartu, eta Eguduk Afrikako (beltzen) literatura idatzi garaikideari buruz botatako iritzien gainean hasiko dira eztabaidatzen (esan beharra dago Coetzeek bertako literaturen problematikari buruz eskaintzen duen laburpena, Eguduren diskurtsoa baliatuz, oso interesgarria dela, berez). Une batean Costellok dio, polemikoki, Eguduk defendatutako “exotismoa” dela hain zuzen nobela afrikarrak garatzeko duen oztopo nagusienetako bat (“Zergatik daude hainbeste nobelista afrikar eta ez aipatzerik merezi duen nobela afrikarrik?”). Eguduk erantzuna ematera animatzen duenean, hauxe da Costellok erantzuten duena:
–Nobela ingelesa –dio Elizabethek– jende ingelesak idazten du, basikoki, beste jende ingeles batentzako. Horregatik da nobela ingelesa. Nobela errusiarra errusiarrek idazten dute beste errusiar batzuentzako. Baina nobela afrikarra ez dute afrikar batzuek idazten beste afrikar batzuentzako. Nobelagile afrikarrek, akaso, Afrikari buruz eta esperientzia afrikarrei buruz idazten dute, baina niri iruditzen zait idazten ari diren denbora guztian sorbalda gainetik begiratzen dietela irakurriko dituzten atzerritarrei. Gustuko izan ala ez, interpreteen rola onartu dute eta beren irakurleentzako interpretatzen dute Afrika. Baina, nola esploratu daiteke mundu bat sakontasun osoaz, aldi berean arrotz batzuei azaldu behar badiezu? Zientzialari batek bere ikerketa gaiei arreta osoa eta sortzailea eskainiko balio bezala da, eta aldi berean ikasle ezjakinen gela bati egiten ari dena azaldu beharko balio. Gehiegi da pertsona batentzat, ezin da egin, ez behintzat sakontasunez. Hor dago, nire ustez, zuen arazoaren muina. Zuen afrikartasuna irudikatu behar izatea, idaztearekin batera.
–Primeran, Elizabeth! –dio Eguduk–. Guztiz ulertu duzu. Esploratzailea esplikatzaile gisa –beso bat luzatu eta zapladatxo batzuk ematen dizkio sorbaldan.
“Gu biok bakarrik egongo bagina –pentsatu du emakumeak– zaplastako bat emango nioke”.
–Benetan ulertu badut –oraingoan Elizabethek ez dio kasurik egin Eguduri, eta Manchesterreko bikoteari mintzatzen zaio–, soilik da Australian antzeko arazoak izan eta atzean utzi ditugulako. Azkenik atzerritarrentzako idazteko ohitura alboratu genuen publiko australiar egoki batek heldutasuna iritsi zuenean, hirurogeiko hamarkadan gertatu zen zerbait. Irakurleen erkidego bat, ez idazleena… existitzen zena jada. Atzerritarrentzako idazteko ohitura alde batera utzi genuen gure merkatuak, gure merkatu australiarrak erabaki zuenean tokiko literatura bati eutsi ziezaiokeela. Hori da eskaini dezakegun lezioa. Hori da Afrikak gugandik ikasi dezakeena.
Costelloren (edo Coetzeeren) iritzi guztiekin bat natorren ez dakidan arren (izan ere, agian Coetzee bera ere ez dago Costellorekin guztiz ados, batzuetan), iruditzen zait, lehenengo paragraforako behintzat, eta aldeak alde, “afrikar” jartzen duen lekuan erraz ipini genezakeela “euskal”, behintzat azkeneko urteotako gure literaturaren internazionalizazioaren ezaugarri batzuei (eta idazle jakin batzuei) buruz arituz gero. Jakina, gure literatura idatziaren azpigarapenaren ezaugarri batzuek ez daukate zer ikusi handirik Egudu-Achebek bere hitzaldian zehar Sahara hegoaldeko Afrikarentzako aletutakoekin (besteak beste, pobrezia, alfabetatze-tasak, literatura idatziaren sarrera oso berantiarra…), eta, aldiz, idazle australiarrek eta afrikar anglofonoek duten aukera (merkatu anglosaxoniarrentzat ingelesez idaztearena, zuzen-zuzenean) ez zaio berez aplikatzen idazle euskaradunari (bai, ordea, beste maila batean baina, gazteleraren edo frantsesaren aukera egiten duen idazle euskotarrari). Argi dago, gutxienez 1989ra arte, eta oro har, euskal idazle euskaradunak (horretaz ariko bainaiz hemendik aurrera) “beste jende euskaldun batentzako” idatzi ohi zuela kasik esklusiboki, inoiz bere obra itzultzea lortzen zuen arren, eta jende euskaldun horren multzoa oso-oso irakurle gutxik osatzen zuten arren.
Baina irudipena daukat, are euskaraz idatzita ere, geroz eta gehiago “irakurriko gaituzten atzerritarrei sorbalda gainetik begiratzen diegula” idazten dugula euskaldunok, edo, behintzat, kanpoan arrakasta izan duen idazle euskaldunen minoriak, eta horren jatorria, hein batean behintzat, Obabakoakek jasotako Sari Nazionalean dagoela: nik uste dut hori nahiko nabarmena dela Bernardo Atxagaren orduz geroztiko obran, Markak arte behintzat, eta gure “errealitatearen interpretearen rola” hartu zuela alegia, nahita edo nahi gabe. Eta hala gertatzen dela baita Bitartean heldu eskutik osteko Kirmen Uriberen ibilbidean ere (bere lehenengo nobelaren “helburua geure ikuspegia kanpoan erakustea” zela esatera iritsi zen, argitaratu berritan). Bestalde, itzulpenak, gaztelerarakoak batik bat, gero eta ugariagoak dira, eta (inportanteagoa dena) gero eta gehiago hurbiltzen zaizkie euskarazko “jatorrizkoen” edizio-datei, batzuetan kasik aldi berekoak bihurtu arte; hor kontuan hartu behar dugu euskal argitaletxe batzuek (Alberdaniak, batez ere; hein txikiagoan Ereinek eta Elkarrek, Ttarttaloren bitartez) abian jarri duten gaztelaniazko bertsioen argitaratze-politika, nahiz eta kasu horretan eztabaida daitekeen ea ahalegin hori ez ote dagoen nagusiki zuzendua “barne-merkatu” gaztelaniaduna asetzera edo erakartzera. Baina are Madrileko edo Bartzelonako argitaletxeei begira, gero eta ohikoagoa da euskal orijinalen bidalketa, liburua oraindik Euskal Herrian argitaratuta ez dagoenean (eta, ondorioz, Euskal Herrian bertan zer harrera izan duen ezagutzerik ez dagoenean).
Emango luke, beraz, Costelloren Australiaren kontrako bidea hartzen ari dela euskal literatura, edo euskal literaturaren parte batek behintzat, gure idazle esportatuenek osatutakoak… beti ere irudikatzen badugu aurretik bagenuela “publiko euskaldun egoki eta heldu bat”, horren argi ez dagoena. Baina agian (auskalo) kontua da euskal irakurleen multzoak jo duela sabaia, dela irakurlego militantearen murrizketagatik, dela belaunaldi berriek (oro har) ez dutelako lehen bezainbeste irakurtzen (euskaraz behintzat), dela euskal idazleok ez diogulako irakurlego horri produktu nahikoa “errazak” eskaintzen (batzuek –arriskutsuki– aldarrikatzen duten bezala). Eta, ondorioz, ez litzateke harritzekoa, Elizabeth Costelloren garai bateko australiarrek bezala, kanpotarrentzako idazteko geroz eta ohitura handiagoa bagenu, eta, Eguduren afrikarrek bezala, exotismo mota ezberdinetara jotzeko gero eta jaidura handiagoa erakutsiko bagenu, maiz (exotismo bukoliko-tradizionalistara, exotismo gerrazibilerora, edo exotismo euskalgatazkerora, Jokin Muñozek inoiz aldarrikatu bezala atzerrirako balizko esportagai gisa…).
Salbu eta euskaldunok ez bagara bihurtzen ari, noski, gure buruekiko geroz eta arrotzago. Zeinaren kasuan, atzerritarrentzako idatziz, gure buruentzako idazten jarraituko baikenuke, nolabait… Azken batean, egia da Achebek metropoliko publikoarentzako idatzi zuela, hein handi batean, Gainbehera dator dena, baina egia da, halaber, bere bigarren mailako helburuen artean bazegoela Nigeria bertako (eta, hedaduraz, Afrikako) elite indigena anglofonoari “erakustea” bazegoela han, zuriak iritsi baino lehenago, zibilizazio bat, kolonialismoak suntsitu zuena hain zuzen ere. Beste kontu bat da ea posible den benetan sakona eta literarioki jasoa den zerbait gauzatzea idazlea aldi berean “euskalduntasuna irudikatzen” saiatzen den bitartean. Elizabeth Costellok argi dauka ezetz; nik, aitor dut, ez ditut gauzak horren klaru. Baina hausnarketa interesgarria iruditu zait, edonola ere.
(Bide batez esanda, gutxienez bitxia da Atxagak, bere ikur bihurtu zuen “exotismo” obabatarretik “ihes” egiteko Afrika aukeratu izana, Achebek Gainbehera dator dena eleberrian nobelizatu zuen koloniakuntzaren garai bertsuko Afrika hain zuzen ere… agian badago hortik ondorioren bat ateratzerik, nahiz eta niri ez zaidan okurritzen zein…)
Jurgi K. G. dio:
Ematen du luze idatzi arren ez dudala ondo asmatu esan nahi nuena adierazten. Ea oraingoan hobeto azaltzen dudan (yake labur ez).
Nire ondorioa ez da merkatuaren logikak euskal literatura internazionalizaziorantz bultzatzen duela, eta aldi berean horrek euskal literatura autosuntsiketara daramala. Ezta patu fatal horretatik ezin ihes egin daitekeenik ere.
Ibanek seinalatzen dituen joera “exotistei” azalpen (edo sasiazalpen) estrukturalista bat eman nahi nien. Hau da, euskal literaturaren baitan azken aldian “kanpora begira” idazteko joera baldin badago, eta bide horretatik zenbait idazlek beren obretan euskal errealitatea atzerritarrei azaltzeko bidea hartu badute, horren atzean zein arrazoi egon litekeen aztertu gura nuen. Eta nire interpretazioa da euskal idazle batzuk beren literatur jarduera ofizio bihurtu nahi izan duten heinean (guztiz zilegia dena, jakina), horrek bultzatu dituela euskal merkatua baino eremu zabalago batera zuzentzera, idazlerik onenak ere ez baitu bizitzeko nahikoa irabaziko bere euskarazko lanen salmentatik. Eta ondorioz hortik etorri dela erdarazko bertsioen kaleratze azkarra eta gai exotikoen aukeraketa, kanpoko merkatuan funtzionatuko duten obrak egin beharra baitago. Hori euskal literaturarentzat ona ala txarra den, zer ondorio izango duen etab, ez daukat argi. Bai ikusten diodana da hein bateko antza XIX. mendean Daskonagarrek zerabilen literatur ereduarekin.
Bestalde ez nuen esaten euskal idazleen irtenbide bakarra merkatuaren bide horretik joatea zenik. Hori aukera bat da nahi eta ahal duenarentzat, eta geroan ere hala izango da. Aukera horren pare badago bestelako ofizio batean ogia irabazi eta norbere obra literarioa aisian garatzerik, merkatu kontuen axola gutxirekin. Izatez azken hau izan da, eta gaur egun ere bada, euskal idazle gehienek hartu duten bidea. Eta badago, Prudenek dioen bezala, euskal literatura sustatzeko “plan renove” gisako bat egiteko aukera, edota erakunde publikoen orain arteko subentzioak hobetzerik. Eta uste dut etorkizunean ere aukera hauek guztiak egongo direla.
Beste kontu bat da nazioartera ireki diren euskal idazleen eraginpean agian gai “exotiko” batzuk gainerako euskal idazleen artean ere modan jarri direla. Edo agian gai horien hedapena ez da euskal idazle “internazionalek” ekarri duten zerbait izan, baizik euskal literaturaren barne dinamikak eragindakoa. Eta honekin Ibanek agertu dituen auzietara bueltatuko ginateke: Egia ote da exotismo hori hedatzen ari dela euskal letretan? Posible al da benetan sakona eta literarioki jasoa den zerbait gauzatzea idazlea aldi berean “euskalduntasuna irudikatzen” saiatzen den bitartean?...
Pruden Gartzia dio:
2009/06/27 18:11
Gai interesgarriak planteatzen dituzu Jurgi, baina egia esanda horietaz ez daukat gauza garbirik esateko.
Eta inork arraposturik egin ez duenez, neureari ekingo diot: plan renove.
Gaur irakurri dut BERRIAn Blanca Urgelli egin dioten elkarrizketa. Mistorioski, ez diote ezer galdetu liburu politikari buruz... garrantzirik gabeko gaia? Bada, momentu kritikoan gaudela izan da atera dudan ondorioa: EAEn gobernu-aldaketa bat egon da, sakona, eta sailburu bat dugu espresuki dioena pentsatzen ari dela zein aldaketa egin... Bada, neska-mutilok, agian une egokia da ideia berriak plazaratzeko eta eskaerak egiteko. Lotsarik gabe. Eta, batez ere, Euskadi saria bezalako anekdoteetatik haruntzago: aldaketa sakon bat da behar dena EAEko liburu-sisteman eta Eusko Jaurlaritzak zeresan handia izan dezake horretan.
Animo. General Motors-ekoek inoiz ez dute lotsarik izaten eskatzeko orduan. Ezta Guggenheimekoek ere.
Jurgi Kintana Goiriena dio:
2009/06/17 20:45
Oso gogoeta interesgarriak iruditu zaizkit aipatzen dituzunak. Duela hilabete pare bat Atxagak irratian egin zituen adierazpen batzuen haritik gai honekin lotutako zerbait otu zitzaidan eta aukera aprobetxatzen dut hemen botatzeko.
Zioen Atxagak une batez ilusioa izan zuela "Zazpi etxe Frantzian" liburua egun berean, ordu berean eta minutu berean aurkezteko eta salgai jartzeko bai euskaraz, bai gaztelaniaz, bai katalanez eta bai beste zenbait hizkuntzatan. Asmo horretan inplizitu zihoan, hala uste dut behintzat, Atxagak bere liburua ez zuela idatzi berariaz euskaldunentzat. Euskaldunentzat ere bai, noski, baina ez soilik haientzat. Azkenean, ordea, Atxagak irratian azaldu zuenez, euskarazko liburua lehenestea erabaki zen. Erdarazko itzulpenak aste pare bat geroago atera ziren. Nolanahi ere aukera kontrafaktuala interesgarria egin zitzaidan.
Atxagak bere hasierako asmoa gauzatu izan balu ez zen modurik izango jakiteko zein zen jatorrizko liburua (nola ziurtatu liburua euskaraz ekoitzi zen eta handik gaztelaniara itzuli eta ez alderantziz?). Kasurako, itzulpena ona izanik, emaitza berdintsua izango zen. Gainera, kontuan hartuta gaztelaniazko liburuak euskarazkoak baino merkatu eta ziurrenik salmenta zabalagoak izango zituela, jatorrizko testua euskaraz idatzita ere, bertsio nagusi gisa aise hartu ahalko zen erdarazkoa. Euskarazko bertsioaren funtzioa, hein batez, osagarri sinbolikoa izatea izango zen, hau da, egilea "euskal idazle" gisa aurkeztea (soilik erdaraz idatziz eta Afrikari buruz idatziz nekez egin litekeena).
Kontuak 1867 urtean argitaratu zen "Les échos du pas de Roland" eleberria ekarri zidan gogora. Nobela hura Daskonagarre baionarrak idatzi zuen frantsesez, baina hitzaurrean zioen jatorriz euskaraz ekoitzia zela eta ondoren frantsesera itzulia. "Jatorrizkoa" ea non zegoen galdetu ziotenean, nobela frantsesetik euskarara itzuli beharra egon zen "jatorrizkoa" egiazkoa zela frogatzeko ("Atheka gaitzeko oihartzunak", 1871).
Zerbait aurreratu dugu mende t'erdian, eta orain jatorrizko testua idatzi ere euskaraz egiten da lehenik (eskertzekoa dena) eta ondoren erdaratu. Baina funtzio aldetik, iruditzen zait Daskonagarreren kasuak eta euskal zein erdal bertsioak batera (edo erdi batera) ateratzen dituztenenak badutela antzekotasunik (eta auzia ez dut Atxagarengan pertsonalizatu nahi, soilik adibide bat zen, interesatzen zaidana fenomenoa bera da). Kasu bietan liburua euskaldun jendea baino irakurlego zabalago batentzat idazten da; eta kasu bietan euskarazko testu bat egotea (egiazkoa edo alegiazkoa) interesgarria da orobat.
Fenomeno hauen arrazoia ziurrenik estrukturala da: Daskonagarrek XIX. mendean bazekien euskaraz nobela bat idatziz gero apenas izango zuela irakurlerik eta horregatik jo zuen frantsesez idaztera, euskarak (euskal merkatuak) ezin eman ziona osatzeko. Eta gaur egun ere, euskal idazle bat ezin bizi daiteke euskal irakurleentzat idaztetik soilik. Sinplifikatuz lau aukera daude:
1) Errentista izan eta diru kezkarik gabe euskaraz idaztera dedikatu (ez dut halako kasurik ezagutzen) 2) Literaturarekin zerikusi gabeko ofizio batean aritu eta aisialdian euskaraz idatzi (adib: Saizarbitoria) 3) Literaturarekin zerikusia duten ofizioan aritu (itzulpenak, enkarguzko lanak...) eta aisialdian euskaraz idatzi (adib. Koldo Izagirre) 4) Norbere gustuko literatur lanetara dedikatu, eta ohartu soilik euskaraz idatziz (euskal merkatura mugatuz) ez dagoela bizibiderik (adib: Atxaga)
Eta hor kokatuko nuke nik Ibanek aipatzen duen azken urteetako joera euskal idazle batzuen arten "merkatu zabalak" bilatzeko. Ez da auzi ideologiko bat (euskaldunak gutxiestea, edo kanpora begira egon nahi bat). Baizik bizibideak ezarritakoa. Gure euskaldun irakurleen auzia konpontzen ez den bitartean (eta segurki ez da inoiz konponduko) 4 aukera horiek baino ez dira posible izango.
Barka hainbeste luzatzea.
2009/06/18 19:35
"Merkatua"-ren fatalismoak harrapatu zaituela dirudi, Jurgi. Ez dut ulertzen, zure argudioak gardenak dirudite, baina ondorioa literatura txiki guztien desagerpena da, ez besterik...
Gure munduak etorkizunik badu merkatuaren tiraniaren morrontzatik askatzen asmatu duelako izango da. Totalki edo partzialki. Adibidez, gure literatura merkatuaren tiraniatik askatzea lortu dugulako (totalki eta partzialki); ez da ezinezkoa, adibidez, gure eskola sistema merkatuaren logikatik kanpo dago egun (partzialki, jakina). Nago gure kulturak "merkatua"-ren barruan ez duela inolako etorkizunik.
Besterik da esatea askapen hori nola erdietsiko litzatekeen. Ideiarik ez. Baina nabarmena da estatuaren laguntza ezinbestekoa dela... Egia esan, General Motors-en biziraupenak ere estatuaren laguntza ezinbestekoa duen sasoi hits honetan utzidazue esaten administrazio publikoek dutela erantzukizunaren zati handi handia gure "literatura sektorearen" biziraupenean ere.
Beraz, noizko euskal literaturaren "plan renove" bat? | 2019-09-21T21:17:29 | https://eibar.org/blogak/volga/elizabeth-costello-eta-nobela-afrikarraren-auzia-hots-euskal-nobelarena | [
-1
] |
Bidaiarien sarrerak %3 gehitu ziren 2005eko maiatzean
2005/06/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO MAIATZA
Gaualdiak %4 gehitu ziren hil berean.
2005eko maiatzean, 164.676 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 5.000 sarrera gehiago, hau da, %3 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%7) eta Bizkaian (%4), baina Araban %8ko atzerakada izan zuten, aurreko urteko hil beraren aldean.
Estatuko bidaiarien sarrerak %7 gehitu ziren 2005eko maiatzean; Gipuzkoan %15 gehitu ziren eta Bizkaian %7, baina Araban, aldiz, %6 gutxitu ziren. Atzerriko bidaiariak %6 gutxitu ziren Euskal AEn; lurraldeka ere guztietan jaitsi ziren: Araban %-17, Gipuzkoan %-7 eta Bizkaian %-3.
Estatuko bidaiarien artean, autonomia-erkidego gehienetakoak gehitu ziren. Izan ere, Kataluniatik, Madrildik, Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, Kantabriatik, Valentziatik eta Galiziatik etorritakoak gehitu egin ziren. Extremaduratik, Errioxatik, Murtziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak besterik ez ziren gutxitu. Atzerritarren artean, Italiatik eta Iberoamerikatik etorritakoak gehitu ziren, besteak beste. Gutxitu egin ziren, aldiz, Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanadatik eta Portugaldik etorritakoak, batez ere.
2005eko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 298.832 izan ziren, hau da, iazko maiatzaren aldean %4ko gehikuntza eta 10.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek Gipuzkoan (%8) eta Araban (%7) urte arteko bilakaera positiboa izan zuten, baina Bizkaian (%-2) gutxitu egin ziren.
Batez besteko egonaldia 1,81 egunean mantendu zen Euskal AEn. Indize horrek hazkunde nabaria izan zuen Araban, iazko 1,56 egunetik maiatz horretako 1,83 egunera luzatu baitzen; Bizkaian 5 ehuneko-puntu galdu ziren, eta berdinean mantendu zen Gipuzkoan.
Plazakako zein gelakako betetze-maila mantendu egin zen, Euskal AE osotara hartuta. Araban %4 hobetu zen plazakakoa eta %6 gelakakoa; Bizkaian %7 gutxitu ziren biak, eta Gipuzkoan %7 eta %5 hobetu ziren, hurrenez hurren.
Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%19) eta gaualdiak (%12)
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.941 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %19 gehiago: %33 gehitu ziren Gipuzkoan, %11 Araban, eta %5 Bizkaian. Estatuko bidaiariak %20 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerrikoak %10.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.742 izan ziren maiatzean, 2004ko hil berean baino %12 gehiago. Urte arteko hazkunde handia izan zen Gipuzkoan (%26), txikixeagoa Araban (%4), eta %5eko atzerakada Bizkaian.
Bidaiariko batez besteko egonaldia murriztu egin zen Euskal AE osoan, 2004ko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,39 egunekoa izan zen; eta, azken maiatz honetan, 2,23koa. Urte arteko jaitsiera hori erkidegoko lurralde guztietan zabaldu zen.
Plazakako betetze-maila %6 igo zen eta gelakakoa, %4. Indize bien hazkundeak Araban eta Gipuzkoan izan zuen eragina, baina Bizkaian ez, indizeek bilakaera negatiboa erakutsi baitzuten.
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elektronikoa: [email protected]
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003094_e.html | 2019-11-12T19:26:29 | http://eu.eustat.eus/elementos/ele0003000/Bidaiarien_sarrerak_3_gehitu_ziren_2005eko_maiatzean/not0003094_e.html | [
-1
] |
Avibase bisitatua izan 285,745,960 aldiz 24 Ekaina 2003tik. © Denis Lepage | Pribatutasun politika Orrialde honen itzulpena izan zen Google itzulpen automatikoa tresna laguntzaz egina. | 2019-08-17T17:37:38 | https://avibase.bsc-eoc.org/search.jsp?fam=3800.0&lang=EU | [
-1
] |
Bilboko eta Barakaldoko Barruti Judizialetako organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez ate, autoz eta banan-banan banatzea -beste garraiobide batean ezin bada egin - Lan eta Justizia Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentua argitaratu den lehenengo data: 2017/10/23 09:12:26
Dokumentua argitaratu den azkenengo data: 2020/03/27 11:23:38
Espedientearen kodea: A-005-DTJ-2017
Adjudikazioaren data: 2018/03/01
Ebazpena: Ebazpena A-005-DTJ-2017 media (PDF 2519 KB)
BEZ gabeko kontratuaren aurrekontua: 349.090,91
Helbide postala: Marian Lanchares
Trabajo y Justicia -
Donostia-San Sebastián, 1 -
Telefonoa: 944016493
Helbide elektronikoa: [email protected]
Lan eta Justizia Sailaren Kontratazio Arloa / Area de Contratación del Departamento de Trabajo y Justicia
Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua I F Solairuartea / Entreplanta F
Telefonoa: 945019352
Helbide elektronikoa: [email protected]
60120000-5 - Taxi-zerbitzuak (Nagusia)
Identifikatzailea: Bilbao
Xedea: Bilbaoko Barruti judiziala
BEZ gabeko aurrekontua: 272.727,28
Aurrekontua BEZarekin: 300.000
Identifikatzailea: Barakaldo
Xedea: Barakaldoko Barruti judiziala
BEZ gabeko aurrekontua: 76.363,63
Aurrekontua BEZarekin: 84.000
675.757,58
349.090,91
Helbide postala: Lan eta Justizia Sailaren kontratazio Mahaia / Mesa de contratación de Trabajo y Justicia
Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua I - F solairuartea / entreplanta F
A-005-DTJ-2017 PCAP (PDF 1801 KB)
A-005-DTJ-2017 BAZA (PDF 807 KB)
A-005-DTJ-2017 1GO SORTA BILBAO PPT (PDF 110 KB)
A-005-DTJ-2017 2.SORTA BARAKALDO PPT (PDF 107 KB)
A-005-DTJ-2017 LOTE 1 PPT BILBAO (PDF 102 KB)
A-005-DTJ-2017 LOTE 2 PPT BARAKALDO (PDF 114 KB)
A-005-DTJ-2017 KARATULA (PDF 175 KB)
A-005-DTJ-CARATULA-UNIFICADA (PDF 393 KB)
IX ERANSKINA ESKAINTZA EKONOMIKOA (DOCX 38 KB)
ANEXO IX OFERTA ECONÓMICA (DOCX 37 KB)
espd-request (ZIP 89 KB)
EKAB elektronikoa
IV ERANSKINA DEUC (DOCX 83 KB)
ANEXO IV DEUC (DOCX 87 KB)
INSTRUCCIONES_DEUC_ELECTRONICO (PDF 1293 KB)
Ebazpena A-005-DTJ-2017 media (PDF 2519 KB)
Lotea: Bilbao
Sozietatearen izena: ASOCIACION DE RADIO TAXI BILBAO
BEZ gabeko prezioa: 272.727,28
Prezioa BEZarekin: 300.000
Lotea: Barakaldo
Epealdia: 22 Hilabete
Sozietatearen izena: ASOCIACIÓN DEL TAXI DE NERVIÓN-ASTANE
BEZ gabeko prezioa: 76.363,63
Prezioa BEZarekin: 84.000
Sinaduraren data: 2018/03/28
Irekitze data 2017/12/05 12:15
Fitxategia Mesa sesión 1 (PDF 2 MB)
Ekonomikoki onuragarriena den eskaintzaren akta
Irekitze data 2017/12/18 12:00
Fitxategia Mesa sesión 3 (PDF 3 MB)
Irekitze data 2017/12/14 12:15
Fitxategia Mesa sesión 2 (PDF 3 MB)
1. sortaren txostena
Irekitze data 2017/12/15
Fitxategia PROPUESTA ADJUDICACIÓN A-005-DTJ-2017 LOTE 1 (PDF 954 KB)
2. sorta txostena
Fitxategia PROPUESTA ADJUDICACIÓN A-005-DTJ-2017 LOTE 2 (PDF 955 KB)
Esleipenaren proposameneko akta
Irekitze data 2018/01/12 10:00
Fitxategia Mesa sesión 4 (PDF 964 KB)
A-005-DTJ-2017584_00000000000000000000002
ASOCIACION RADIO TAXI BILBAO
Zenbatekoa: 275000
Epearen gehikuntza/txikiagotzea: 22
Luzapenerako akordioaren data: 2020/03/26
Azken data: 2022/01/28
Fitxategia: Ebazpena P-018-DTJ-2020sin (PDF 342 KB)
A-005-DTJ-2017584_00000000000000000000001
ASOCIACION DEL TAXI DEL NERVION (ASTANE)
Zenbatekoa: 84000
Fitxategia: Ebazpena P-009-DTJ-2020 (PDF 178 KB)
2017/10/23 09:12:26 Irekiak/eskaintza-aurkezpen epean
2017/10/30 09:52:03 Irekiak/eskaintza-aurkezpen epean
2017/11/28 13:00:50 Itxiak/ikerketan, adjudikatzeko daude
2018/03/05 08:44:53 Adjudikazioa
2018/03/28 15:09:58 Kontratua formalizatzea
2018/04/03 08:44:26 Kontratua formalizatzea
2020/01/27 10:39:25 Kontratuaren aldakuntza
2020/03/27 11:23:38 Egungoa | 2020-04-08T07:03:04 | https://www.euskadi.eus/web01-s2lanju/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expx74j28014/eu_doc/eu_arch_expx74j28014.html | [
-1
] |
Listor Asiarrak - Errobi Herri Elkargoa - Euskal Herria - 64
Zepozalearen gida
> Listor Asiarrak
Listor asiarraren ugalketaren aurkako kanpaina
Listor asiarra 2004an iritxi zen Frantziara. Geroztik kofoinak gureraino heldu dira. Bioaniztasunaz kezkaturik, ERROBI Herri Elkargoak, bere herriekin hitzartuz, urraspide bat abiatzen du listor asiarraren aurkako borroka eraginkorra eramateko.
Deskribapena/Ezaugarriak
Listor asiarra gure listor har arrunta baino ttipiagoa da.
Honela ezagut daiteke:
neurria: 2,5 - 3 zm luze
kolorea: beltza, burua eta gorputzaren puntta ori liranja kolorekoa da
koloniak: 15 000 - 20 000 ale
aktibitatea: martxotik azarora arte
2 urratseko ekintza bat
Zepoak ezarri:
Martxotik maiatzara arte. Negua bukatzen denean, ohartu gara listor asiar bakoitza erregina bilaka daitekeela. Zepoak ezarriz, kolonia sortzaileak harraptuko ditugu eta ondorioz kofoin kopurua ttipituko da.
Nere herriko etxean zepo bat dohainik hartzen dut eta Zepozalearen gidaren azalpenak segitzen ditut.
Baratzean ezartzen dut, iguzkitan eta 2m gora
Peita prestatzen dut : peita + azukra + ura
(Ikus zepozalearen gida )
Suntsitzea:
Herriko etxeari jakinarazten dizkiot kofoinen kokapenak. Honek arduradun bat igorriko du diagnostiko baten egiteko eta (baldintzen arabera) berezilari bat deituko du. Ondotik suntsiketa egiaztatuko du.
Hartu zepo bat dohainik zure herriko etxean:
- herriak ditu zepoak erosten
- Errobi herri elkargoak kofoinen suntsiketa hartzen du bere gain.
Sareko informazioa
Jaitsi itzazu zepozalearen gida eta informazio orritxoa osoki (PDF formatoan loturetan klik eginez).
Informazio orritxoa | 2019-05-22T03:19:17 | http://www.errobi.fr/eu/ingurumena/listor-asiarrak.html | [
-1
] |
Auzia Euskaraz (epaiBi): Ez utzi aditza atzean!
Ez utzi aditza atzean!
Ebazpenak xedatutakoa ez dutela epe barruan beteko ohartu dira
Hobeto: Ohartu dira xedatutakoa ez dutela epe barruan beteko
Nahiko uste zabaldua da euskaraz aditzak esaldiaren amaieran joan behar duela eta horrek esaldi luze ulergaitzak sortzeko bide eman izan du. Beste askotan bezalaxe, usteak erdiak ustel, euskarak ordena aukera gehiago onartzen baitu.
Aditzak esaldiaren esanahiaren pisu handia du bere gain, esaldiaren ekintza adierazten baitu: zer gertatu den, gertatzen ari den edo gertatuko den. Horregatik, informazio garrantzitsu hori aurreratzea komeni da, eta horrenbestez, aditza ahalik eta azkarren ematea gomendatzen da oro har.
- Hori da alderdi demandatuak bere demanda-erantzunean adierazi duena
- Hobeto: Hori da alderdi demandatuak adierazi duena bere demanda-erantzunean.
- Ordainketa geroratzeko eskaerarekin ados dagoela adierazi du.
Hobeto: Adierazi du ados dagoela ordainketa geroratzeko eskaerarekin. | 2019-05-23T03:09:24 | http://www.auziaeuskaraz.eus/2013/03/ez-utzi-aditza-atzean.html | [
-1
] |
Albisteak | b-venture 2019 EUS
INBERTSOREAK
B-Venturek bere laugarren edizioa amaitu du eta 1.100 lagun baino gehiago bildu ditu
Ekitaldi honek, Espainia iparraldeko ‘startup’ ekitaldirik handienak, ehun bat enpresa baino gehiagori beren proposamenak aurkezteko aukera eskaini die aurten. «Hemen zaudetenetatik zenbat zarete edo izan nahi duzue ekintzaile? ». Galdera hori askotan errepikatu da B-Ventureren laugarren edizio honetan parte hartu duten inbertitzaile, korporazio handietako zuzendari eta ‘startup’ arrakastatsuetako sustatzaileen elkarrizketetan. Eta auditorioa etengabe berritzen joan
B-Venturek bere laugarren edizioa antolatu du ekintzaileentzako «inflexio-puntu» gisa
Espainia iparraldeko ‘startup’ fororik handiena, EL CORREO egunkariak antolatua, eta laugarren edizio honetan gorabidean doazen ehun bat enpresa bilduko ditu, «bizitzako gai garrantzitsuenak nahiz axalekoenak jorratzeko». Batzuek ideia bat dute eta hori aurrera eramateko gogo izugarria, baina beren amets hori egia bihurtzeko diru-iturria eta negozioa arrakastatsu izateko bultzada falta zaie. Beste batzuek, aldiz, dirua badute
Musika, futbola, minbiziaren aurkako borroka eta boto segurua hurrengo B-Venturen
ELCORREOk “startups”-ak eta ekintzailetza bultzatzeko antolatutako foroa urriaren 29an eta 30ean izango da Ordua da. B-Venture-ren sarreran gaude, Espainia iparraldeko ekintzailetzari buruzko ekitaldirik handiena.EL CORREOren antolakuntzapean, topaketaren laugarren edizioa baliagarria da negozio berritzaileren bat buruan dutenei kontaktuak eta garapenerako beharrezko ikusgarritasuna errazteko. Hautaketa batzordeak oraintxe jakinarazi ditu aurkeztutako 106 proiektuetatik potentzia eta balio erantsi handieneko
Eskubide guztiak gordeta. Webgune honen edukiak (osorik zein partzialki) baimenik gabe eta edozein modutan zabaldu, kopiatu, bikoiztu, erreproduzitu edo saltzea, erabilera pertsonalerako zein komertzialerako, Copyright eskubideak haustea izango da. Webgune honetara sartzean eskubideen eta erantzukizunen salbuespen klausula erabat ulertu eta onartu duzula baieztatzen duzu. Argazkiak deskargatzeko baimena ematen da, soilik eta esklusiboki modu pertsonalean erabiltzeko baldin bada. Legearen aurkako beste edozein erabilera erabat debekatuta dago, baita edukia osorik zein partzialki beste edonola erreproduzitzea ere, salbu eta Diario El Correo SAU entitateari idatziz eta berariaz baimena eskatzen bazaio. Nolanahi ere, bidegabeko edozein erabileraren eta horren ondorio legalen erantzuletzat hartuko da, eta webgune honi eta bere egileei dagokien aitorpena eman beharko die (salaketa eta/edo auzi jasotzeko ohartarazpenarekin).” | 2020-01-24T08:45:45 | http://eus.b-venture.com/category/albisteak/ | [
-1
] |
Calais - Wikipedia, entziklopedia askea.
Calais Frantziako udalerria da, Hauts-de-France eskualdean kokatua, Belgikako mugatik kilometro gutxira, Pas-de-Calais departamentuaren barnean.
Calaisko barrutia (hiriburua)
Natacha BOUCHART (2014-2020)[1]
Communauté d'Agglomération du Calais
33,5 km2
2.247,55 bizt/km2
50° 56′ 51″ N, 1° 51′ 20″ E / 50.9475°N,1.8555555555556°E / 50.9475; 1.8555555555556Koordenatuak: 50° 56′ 51″ N, 1° 51′ 20″ E / 50.9475°N,1.8555555555556°E / 50.9475; 1.8555555555556
Calais (Frantzia)
0 m eta 18 m
Marck, Sangatte, Coquelles eta Coulogne
Duisburg, Bardejov, Brăila, Dover, Fanga , Riga eta Wismar
http://www.mairie-calais.fr/
Herriak, 33,50 kilometro karratuko hedadura du, eta, bere biztanleria, 1999ko azken erroldaren arabera, 77.333 biztanlekoa da, 125.584koa, bere lurralde metropolitarra kontutan hartuz gero.
Mantxako itsasoaren bitartez, Dover herri ingelesarekin loturik dago. Itsasoak, berez 34 kilometroko luzera du.
15.0 17.4 22.6 26.0 31.2 32.6 35.4 34.8 30.8 27.2 18.5 17.2 35.4
4.9 4.8 7.0 9.2 12.5 14.9 17.3 17.7 15.7 12.4 8.4 5.5 10.9
-13.4 −13.6 −7.8 -2.0 1.6 4.0 8.0 9.0 5.8 -1.0 -5.6 -9.6 −13.6
Iturria: Météo France[2]
Datu klimatikoak (Calais)
2.7 3.4 5.8 8.6 12.4 15.2 17.2 17.2 14.8 11.1 6.2 3.6 9.9
51.1 41.4 56.3 48.2 59.5 63.4 60.4 55.7 58.1 64.0 66.9 61.8 686.8
Iturria: French-Property.com [3]
Calaisek 13 quartier edo auzo ditu:
Courgain Maritime
Pont-du-Leu
Herri honen sorrera, oso iluna da: X. mendearen aurretik, herri arrantzale bezala sortu zen. 997. urtean, Flandriako kondeak, zabaldu egin zuen, eta, 1224.urtean Bolognako kondeak, harresitu egin zuen. Bere kokaleku estrategikoak, Ingalaterrako Erresumaren ezinbesteko xedetzat bihurtu zuen. Garai horretan, Ingalaterraren boterea gorantza zihoan. Eduardo III.a erregeak hartu zuen, Ehun Urteko Gerraren hasiera aldera, 1347. urtean, Crecyko guduaren ondoren etorri ziren hamaika hilabeteetan setiatu eta gero.
Erregeak, halako erresistentziaren ondorioz, herriko jende guztia hiltzearen agindua eman zuen, baina ez zuen halakorik egin azkenean. Horren ordez, sei pertsona garrantzitsu bere aurrean aurkeztea agindu zuen, burua estali gabe, oinutsik eta lepoan soka bat zutela, ondoren urkatzeko. Henaoko Felipa erregearen emaztea zen, eta honi, jende harentzako barkamena eskatu zion. Erregeak onartu egin zuen, baina, aldi berean, batze hitzarmena egiten ez zuten herritar guztiak, atzerriratuak izan zitezela agindu zuen. Calaisen udalerri titulua, Arloiseko kondesak emana, Eduardo erregeak berretsi zuen.
Calaisko burgesak (Les Bourgeois de Calais), Auguste Rodinen eskultura.
1360.urtean, Bretignyko hitzarmenak, Ingalaterrari eman zion betirako subiranotza Guînes, Marck eta Calaisen gainean. Baina hau ez zen bere osotasunean bete, ezta behar zen eran ere.
1363an, herria portu bihurtu zen. Bertako salerosketa lanak, erregearen begiradapean egiten ziren. Parlamentuko udalerri barruti bat izatera pasa zen, eta 1372an burgesak bidaltzen hasi zen Berezkoen ganberara. Edozein kasutan, Thérouanneko elizbarrutiaren barnean jarraitzen zuen.
Herria, "Ingalaterrako koroaren harribitxirik distiratsuena" bezala ezagutua izan zen, estainu, berun, oihal eta artilearen salerosketan zuen berebiziko garrantziagatik. Are gehiago. Artikulu hauengatik kobratutakoak, gobernu ingelesaren diru sarreren herena suposatzen zuen, artilearen salerosketarekin lortutakoek bereziki. 12.000 biztanletik, 5400ek, artikulu honen salerosketaren negozioarekin zuen zerikusia. Calaiseko gobernu edo Kapitaintza, diru asko ematen zuen kargua zen. Dick Wittington ospetsua Calaiseko alkate eta Londoneko Lord Mayor izan zen aldi berean.
Calais, urte askoan, Ingalaterrako Erresumako zati bezala kontsideratua izan zen, Ingalaterrako parlamentuan ordezkariak zituelarik. Honen ateetako batean, idazki hau irakur zitekeen:
"Orduan bakarrik lortuko dute Calais frantziarrek
burdinak eta berunak kortxoak bezala flotatzen dutenean"
Baina benetako egoera oso ezberdina zen. Ingelesen domeinua, mantenimendu oso garestiko fortifikazioen mende zegoen, herriak ez baitzuen berezko babesik. Calais mantentzea, oso kontu nekeza zen, eta Borgoinako Dukerriak eta Frantziak, sarri jartzen zuten frogan. Ingelesen domeinuaren iraupenaren arrazoia, Frantzia eta Borgoñaren arteko gerretan aurki daiteke gehienbat. Bietako inork ez zuen Calais bere arerioaren eskuetan ikusi nahi. Nahiago zuten ingelesen eskuetan egotea. Baina egoera asko aldatu zen Frantziak Borgoinari irabazi eta Dukerria estatura batu zenean.
Ingelesen domeinua, 1558ko urtarrilaren 7an amaitu zen, frantsesek, Franzis, Guisako dukea kapitain bezala zutela, ingalaterrako soldadu talde ahuldu baten aurka, beste hainbeste ahulduta zeuden fortifikazioetan abantaila hartu zutenean. Calais inguratzen zuen lurraldea, Calaisis izenekoa, Pays Reconquis (lurralde birkonkistatua) bezala berrizendatua izan zen. Berri honen aurrean, Ingalaterrako Maria I.a erreginak hauxe esan zuen: "Hiltzen naizenean, nire bihotzean, Calais idatzia eramango dut".
1596.urtean, espainiarrek hartu zuten herria, Espainiar Herbehereetatik egindako inbasio baten ondoren, baina bi urte beranduago, Vervinseko hitzarmena zela medio, frantziarrei itzuli zieten.
XVIII. mendean, ospe zientifikoa lortu zuen. Metroa definitu zen lehenengo aldian, Lurraren dimentsioekin zerikusian, Calais eta Perpinyàn artean dagoen distantzian oinarritu zen. Distantzia hau, asko hurbiltzen da, Frantziako zati kontinentalean dagoen gehienezko distantziari, iparraldetik hegoaldera eginez gero.
Calaisek, berebiziko garrantzia izan zuen Erresuma batuaren aurkako gatazkan, Napoleonen gerren garaian, herrian bertan hartu baitzuen frantziar armada 1805ean, Britainia Handiaren inbaditze hondatuaren aurretik.
Britainiarrak, herri honetara, Lehenengo Mundu Gerran itzuli ziren, Flandriako frontearekin zuen gertutasuna zela medio. Ezinbesteko portua izan zen mendebaldeko frontearen hornitze militarrarentzat. Bigarren Mundu Gerran, herria erabat erraustua izan zen. 1940ko maiatzean, alemaniarren tropa inbaditzaileentzat, ezinbesteko xede izan zen, eta azken babesaldi baten lekuko ere izan zen, alemaniarren aurrean porrot egindako tropa ingelesak Dunkerquetik atereak izan zitezen ahalbidetu zuena, Dunkerqueko guduaren ondoren. 3000 soldadu ingeles eta 800 frantses, Royal Navyko gerra itsasontzien laguntzarekin, alemaniarren panzer bi dibisioei eutsi zieten 1940ko maiatzeko 22tik 27rarte. 3800 soldaduetatik, 30 baino ez ziren irten bizirik, alemaniarren aldetik egindako etengabeko bonbardaketa baten ondoren.
Alemaniarren okupazioan, Pas-de-Calais eta Flandria lurraldeetako alemaniar tropen egoitza nagusia izan zen, eta berebiziko ahaleginez indartu zuten herria alde guztietatik, alemaniarrek, euren arerioek alde horretatik erasoko zutela uste izan baitzuten. V1 bonbak botatzeko toki bezala erabili zen, eta, gerraren zati handi batean, alemaniarrek, ingurua, errail gaineko kanoiak jartzeko erabili zuten. Hauek, Ingalaterraren hego-ekialdea bonbardatzeko erabili ziren. Edozein kasutan, arerioen erasoa ez zen Calaisetik etorri, mendebalderagotik baizik, Normandiatik, D eguna bezala historiara pasa den egunean. Herria, gogor bonbardatua izan zen alemaniarren komunikabideak deusezteko eta alemaniarrak, aliatuen inbasiorako, Pas-de-Calais erasoko zutela konbentzitzeko asmoz. Herria, hondakinetan, Kanadako tropek askatu zuten, 1944ko urrian.
Herriko enparantzaren erdian, Auguste Rodin eskultore frantziarrak eginiko eskultura baten jatorrizko eskultura dago: Calaiseko burgesak izena du.
Calaisko oihana
↑ KNMI Boulogne-sur-Mer 1981–2010 averages Station, District and regional averages 1961–1990 .
↑ Climate Statistics for Calais, France .
(Ingelesez) Calaisko Portuaren webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calais
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Calais&oldid=6612473"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 10 otsaila 2019(e)an, 13:36(e)tan | 2019-07-23T15:27:22 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Calais | [
-1
] |
Lafayette konderria (Florida) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Lafayette konderria (Florida)
29° 59′ N, 83° 11′ W / 29.99°N,83.18°W / 29.99; -83.18Koordenatuak: 29° 59′ N, 83° 11′ W / 29.99°N,83.18°W / 29.99; -83.18
8.848 bizt.
1.419,08 km2
1.407,43 km2 (%99.18)
11,65 km2 (%0.82)
http://www.mylafayettecounty.com
Lafayette konderria (ingelesez: Lafayette County) Floridako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Mayo da. 2010eko zentsuaren arabera 8.870 biztanle zituen, Lafayette kilometro koadroko azaleran.
Lafayette konderriak 1.419.07 kilometro koadro ditu. Horietatik 11.65 ura dira. Beste 1.407.43 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 0,16 da.
2010eko zentsoan bizi ziren 8.870 pertsonetatik 7.342 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 1.076 dira. 1.396 beltzak edo afroamerikarrak. 20 amerikar natiboak ziren eta 2 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 13 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 7 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 90 pertsonek kokatzen zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lafayette konderria (Florida)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lafayette_konderria_(Florida)&oldid=5012252"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 26 urria 2015, 08:38. | 2018-10-15T15:39:47 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Lafayette_konderria_(Florida) | [
-1
] |
Belarriprest prestatzaile tailerra
Getxoko Elkartegia (Ogoño kalea 1, Areeta) Getxo |Ikastaroak eta tailerrak
Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan zaitez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: [email protected] edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna azaroaren 6a izango da.
Ahobizi prestatzaile tailerra
Getxoko Elkartegia (Ogoño kalea 1, Areeta) Getxo
Azebarri kulturgunea | Getxo |Ikastaroak eta tailerrak
Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan izatez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: [email protected] edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da.
Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan izatez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure inguruak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: [email protected] edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da.
Jabekuntza eskolan (Martikoena kalea 16, Algorta) Getxo |Ikastaroak eta tailerrak
Ahobizi eta Belarriprestentzako prestakuntza sioak egingo ditugu Getxon. Saio hauen helburua jendea formatzea da, 11 egunetarako prestatu eta ahalik eta prestatzaile sare zabalena osatu. Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan zaitez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak … Read More
Komiki tailerra prest
Komiki tailerra Komiki tailerrean Amaia Ballesterosen eskutik aukera izango dugu komikien munduan murgiltzeko, guztiok elkarrekin gozatu eta sormen txiki bat egiteko. Egunak: azaroak 17, larunbata Ordua: 17:00 Tokia: Romo Kultur Etxea, ezekiel agirre 6, Romo Adina: 8-12 gurasoekin batera Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 622 433 085 (whatsapp) […]
Kultura 2018-10-15 17:30
Komiki tailerrean Amaia Ballesterosen eskutik aukera izango dugu komikien munduan murgiltzeko, guztiok elkarrekin gozatu eta sormen txiki bat egiteko. Egunak: azaroak 17, larunbata. Ordua: 17:00. Tokia: Romo Kultur Etxea, Ezekiel Agirre 6, Romo. Adina: 8-12, gurasoekin batera Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 622 433 085 (whatsapp) […]
Iritzia 2018-10-12 12:05
Irakurketa musikalak
Irakurketa Musikalak Irakurketa Musikalak, denonen artean (bai burasoak umeekin),liburuaren inguruan mementu goxo eta ludiko baten bizitzea proposatzen du. Irakurketa Musikalak 2 zatitan antolatua da : 1/ ikuskizunaren ikusle izan ! 2/ aktibo eta aktore bilakatu! Egunak: azaroak 4, igandea Ordua: 18:00 Tokia: Romo Kultur Etxea, ezekiel agirre 6, Romo Adina: 3-12 Izena emateko: doan, aldez […]
Kultura 2018-10-10 15:00
Irakurketa Musikalak, denonen artean (bai burasoak umeekin), liburuaren inguruan mementu goxo eta ludiko baten bizitzea proposatzen du. Irakurketa Musikalak 2 zatitan antolatua da : 1/ ikuskizunaren ikusle izan ! 2/ aktibo eta aktore bilakatu! Egunak: azaroak 4, igandea Ordua: 18:00 Tokia: Romo Kultur Etxea, Ezekiel Agirre 6, Romo. Adina: 3-12 Izena emateko: doan, aldez […]
Euskal dantzak familian Urriak 19 eta 26 betiko plaza dantzak ikasiko ditugu Itxas Argiako lagunen eskutik. Asmoa da familia giroan ondo pasatzea eta gerora denok elkarrekin jaietan animatzea. Egunak: urriak 19 & 26, ostirala Ordua: 17:30-19:00 Tokia: Aldai patronatua, Karitatea 1, Algorta Adina: 4-12 Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota […]
Kultura 2018-10-10 11:00
Urriaren 19an eta 26an, betiko plaza-dantzak ikasiko ditugu Itxas Argiako lagunen eskutik. Asmoa da familia-giroan ondo pasatzea eta gerora denok elkarrekin jaietan animatzea. Egunak: urriak 19 & 26, ostirala. Ordua: 17:30-19:00. Tokia: Aldai patronatua, Karitatea 1, Algorta. Adina: 4-12. Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota […]
Pieza solteen tailerra
Pieza solteen tailerra, jolaserako espazioa Eguneroko materialekin jolas ireki eta sortzailea sustatuko dugu tailer honetan, inolako epai edo aurre juzkurik egin gabe. Heldua umearen bidelaguna izango da, haurraren jolasteko eta sortzeko berezko gaitasunari bide emango zaio. Askatasunez jarduteko aukera, jolas propioa garatzeko. Noiz: urriak 24, asteazkena, 17:00-18:30 Non: Aldai patronatua, Karitatea 1 Algorta Norentzat: 2-5 […]
‹‹ Aurrekoak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 ... 1567 1568 1569 1570 Hurrengoak ›› | 2019-04-25T12:07:40 | https://hiruka.eus/komunitatea/?page=9 | [
-1
] |
Partizioko fitxategi-sistemaren kalteak berreskuratzeko - [How to recover by 3 step]
Your location:Data recovery software>Step>eu>Partizioko fitxategi-sistemaren kalteak berreskuratzeko
Nola konpondu formatu arazoa disko gogorra mugikorra ireki ezin denean?
Galdetu nola konpondu formateatutako partizioa? Modurik errazena formatzea da. Formateatze operazioa oso erraza da, Windows sistemaren formatua erabil dezakezu, Bplandatarecovery operazioa ere erabil dezakezu. Hala ere, formateatu aurretik, galdutako datuak berreskuratu direla baieztatu behar duzu!
Egin klik eskuineko botoiaz ordenagailuan disko gogorraren mugikorra irudikatzen duen unitatearen letra eta, ondoren, hautatu "Formatua" aukera; ondoren, egin klik leihoko leihoko "Hasi" botoian.
Disko gogor mugikorrak ez du formateatzeko galdetegia irekiko Disko gogorraren formatua galdetzeko arrazoi ugari daude, akats logikoa edo akats fisikoa izan daitezkeenak. Gaur egun, editoreak arrazoi arruntenetako batzuk laburbiltzen ditu, eta guztiei ideiak eskaintzen dizkie arrazoiak eta irtenbideak ezagutzeko.
Partizioko fitxategi-sistemaren kalteak: fitxategi-sistema datuak gordetzeko eta antolatzeko metodoa da, eta azpiko datuak sartzeko mekanismo bat eskaintzen du. Fitxategi sistemak diskoaren biltegiratze espazioa hainbat unitatetan banatzen du eta biltegiratze unitate horiek zein fitxategiri zuzentzen zaion erregistratzeaz arduratzen da. Fitxategi-sistema hondatuta badago, sistema eragileak ezin izango du partizioko datuetara sartu. Formatu eragiketak fitxategi sistema berreraiki dezakeenez, partizioa hondatuta dagoenean, sistemak formateatu beharra dagoela eskatzen du.
Ez da onartzen fitxategi sistema mota: ordenagailuak ez du disko gogorraren fitxategi sistema mota onartzen.Adibidez, disko gogorrak mugikorreko EXT4 bezalako Linux fitxategi sistema mota erabiltzen badu, disko gogorra Windows ordenagailuarekin konektatuta dago. Formatua eskatuko zaizu. Kasu honetan, disko gogorra mugikorra Linux ingurunean jarri dezakezu datuak irakurtzeko, edo Bplandatarecovery softwarea Windows EXT4 partizioa irakurri eta idazteko erabil dezakezu.
USB portuaren energia hornidura ez da nahikoa: disko gogorra mugikorra, disko gogor mekaniko arrunta bezala, barneko diskoan fidatzen da datuak irakurtzeko eta idazteko, eta hornidura baldintzak nahiko altuak dira. USB portuko energia hornidura nahikoa edo ezegonkorra bada, irakurketa eta idazketa operazio arruntei eragingo die eta datu nahasmena sortuko du.
Eragiketa desegokia: erabiltzaile askok ez dute hardwarearen hardware ikonoaren gainean klik egiten disko gogorra kendu aurretik, eta batzuetan disko gogorra mugikorra zuzenean kentzen da sistemak irakurtzeko eta idazteko eragiketak burutzen ez dituenean, eragiketa horiek guztiak dira. Fitxategien direktorio nahasia, falta edo hondatuta ekar dezake.
Disko txarrak sektoreak: Disko gogorreko sektore txarrak diskoaren arloak dira, non irakurketa eta idazketa eragiketa normalak ezin diren egin. Sektore txarrek hainbat arazo ekarriko dituzte, hala nola ireki ezin diren partizioak, partizioak galdu eta disko gogorraren abiadura moteldu. eta abar.
Disko gogorra mugikorra formatzeko eskatzen zaionean, datuak garrantzitsuagoak badira, ez ezazu formatu partizioa eta ez egin disko-egiaztapena eta bestelako eragiketak, Egin behar den lehenengo gauza datuen berreskurapena da. Jarraitu aurreko tutorial pausoz pauso galdutako fitxategiak berreskuratzeko. Disko gogorrak mugikorrak sektore txarrak ditu eta softwareak ezin badu eskaneatu, Bplandatarecovery aditu taldearekin jar zaitezke harremanetan soluzioa bilatzeko.
PrePartizioaren berreskurapena Ghost errorearen ondoren
NextLeheneratu U diskoko datuak fitxategia gainidatzi aurretik | 2020-07-10T05:29:05 | https://www.luckyrecovery.com/article/26525.html | [
-1
] |
Camembert helburu - Aiaraldea.eus
Irati Marañon Quintana 2012-02-22 08:00
Arteaz hitz egiten digu Jon Alonsok. Arteak sortzen duen liluraz, arteak eragiten duen hausnarketaz... baina baita artearen inguruan sortzen den negozioaz ere. Izan ere, liburuaren protagonista Enekoitz Ramirez da, iruzurgile bat, faltsifikatzaile profesionala. Enkargu bitxi bat jasoko du: Toulouse-Lautrec artista ezagunak margotu omen zuen baino inork sekula ikusi ez duen bodegoia pintatzearena. Bodegoiaren izena Natura hila Camembert-platera, edalontzia eta labanarekin da, eta hortik dator, beraz, liburuaren izenburua.
Arteaz hitz egiten digu Jon Alonsok. Arteak sortzen duen liluraz, arteak eragiten duen hausnarketaz... baina baita artearen inguruan sortzen den negozioaz ere. Izan ere, liburuaren protagonista Enekoitz Ramirez da, iruzurgile bat, faltsifikatzaile profesionala. Enkargu bitxi bat jasoko du: Toulouse-Lautrec artista ezagunak margotu omen zuen baino inork sekula ikusi ez duen bodegoia pintatzearena. Bodegoiaren izena Natura hila Camembert-platera, edalontzia eta labanarekin da, eta hortik dator, beraz, liburuaren izenburua. Enkargua betetzeko, baina, hamaika pasadizo eta komeria biziko ditu protagonistak, eta egileak hain gustuko duen tonu esperpentikoa hartuko du tramak.
Baina gorabehera horietaz gain, Toulouse-Lautrecez ere luze hitz egiten digu Alonsok. Nabari da, bai, egileak dion miresmena. Putak, putetxeak eta kabaretak margotu zituen pintorea da Toulouse-Lautrec. Haren meritua XIX. mendearen amaierako gizarte burgesak baztertzen zituen pertsonak eta giroak artelanetako gai bilakatzea izan zen. Putei duintasuna eman zien. Hori da, oro har, hari buruz dugun ikuspegia. Kontua da, Jon Alonso harago doala, eta Toulouse-Lautrec arte garaikidearen garapenean funtsezkoa izan zela aldarrikatzen duela. Are gehiago, zinemaren beraren sorreran ere zeresan handia izan zuela azaltzen du, mugimendua pintatzeko zuen moduak ateak ireki zizkielako adierazpide-forma berriei.
Hortaz, liburu hau hibrido bat dela esan dezakegu. Ez da nobela hutsa. Egilearen beraren hitzetan, “nobelaz mozorrotu den saiakera bat” da. Halaxe da, bai. Batetik, Jon Alonsok Toulouse-Lautrec omendu nahi izan du, eta haren bizitzari eta lanari buruzko azterketa zorrotza idatzi du, eta, bestetik, eleberri bikaina josi du, ezustez betetako argumentu batek lagunduta.
Artea eta literatura ezin hobeki uztartzen ditu Jon Alonsok. Beraz, literaturzaleei ez ezik, artea gustuko dutenei ere gomendatzen diet Camembert helburu. Halaber, Toulouse-Lautrec ezagutzen dutenei, hari buruz gehiago jakiteko bide emango die liburu honek, eta ezagutzen ez dutenek, berriz, artearen historian izan den biografia gogor eta interesgarrienetako bat deskubrituko dute.
Bide batez, Toulouse-Lautrec Albin jaio zen eta hango museoan daude, gaur egun, haren obra gehienak. Albi Toulousetik gertu dago, Euskal Herritik lauzpabost ordura. Hiri eder-ederra da, asteburutxo bat igarotzeko oso aproposa, eta irakurleari eleberrian agertzen diren hainbat toki ezagutzeko aukera emango diona.
3 Herri bazkariarekin eman diete amaiera Arakaldoko jaiei | 2019-07-16T16:47:35 | https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1482275724764-camembert-helburu | [
-1
] |
19. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 29a
2/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean errepidez egiten den bidaiari-garraio erregularreko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorraren deialdia dela eta.
6/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak Hezkuntza Departamentuko eskumenen esparruan, ikusirik 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra.
47/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.
24E/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrerako deialdia dela-eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetan hirugarrenek egindako funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena.
13/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorraren deialdia dela-eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak kudeatzen dituen baliabideen eremuan gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.
11/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 185/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez ezartzen da zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.
23/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatu eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.
Akats zuzenketa, oposizio-lehiaketa bidez administrari ofizialen lan-poltsa eratzeko deialdian
Referencia: E001000/00001/2020
Referencia: E006000/00002/2020
Referencia: A011000/00001/2020
Referencia: E011000/00002/2020
Referencia: A010000/00001/2020
Notificación de acuerdo/resolución de Alcaldía
Referencia: E010000/00002/2020
Referencia: A015000/00001/2020
Referencia: A018000/00001/2020
Referencia: E018000/00002/2020
Referencia: A016000/00001/2020
Referencia: E016000/00002/2020
Referencia: E017000/00002/2020
Referencia: E019000/00002/2020
Referencia: E025000/00002/2020
Referencia: A023000/00001/2020
Referencia: E023000/00002/2020
Referencia: A026000/00001/2020
Referencia: E027000/00002/2020
Referencia: A032000/00001/2020
Referencia: E032000/00002/2020
Referencia: E036000/00002/2020
Referencia: A038000/00001/2020
Referencia: E038000/00002/2020
Referencia: A042000/00001/2020
Referencia: E042000/00002/2020
Referencia: E044000/00001/2020
Referencia: A266000/00001/2020
Referencia: E266000/00002/2020
Referencia: E050000/00002/2020
Referencia: E250000/00002/2020
Referencia: A902000/00001/2020
Referencia: E902000/00002/2020
Referencia: A903000/00001/2020
Referencia: E903000/00002/2020
Referencia: E057000/00002/2020
Referencia: E060000/00002/2020
Referencia: E062000/00002/2020
Referencia: E064000/00002/2020
Referencia: E065000/00002/2020
Referencia: E067000/00002/2020
Referencia: A068000/00001/2020
Referencia: E068000/00002/2020
Referencia: E070000/00002/2020
Referencia: A193000/00001/2020
Referencia: E193000/00002/2020
Referencia: A072000/00001/2020
Referencia: E072000/00002/2020
Referencia: E074000/00002/2020
Referencia: A076000/00001/2020
Referencia: E076000/00002/2020
Relación: 20BOERQ1
Relación: 20BOESS1
Relación: 20BOECC1
Relación: 20BOEAP1
Referencia: A078000/00001/2020
Referencia: E078000/00002/2020
Referencia: A221000/00001/2020
Referencia: A087000/00001/2020
Referencia: E089000/00002/2020
Referencia: E092000/00002/2020
Acto que se notifica: notificación de embargo de bienes inmuebles
Relación: 19BOEBI1
Notificaciones sobre liquidación del impuesto sobre el incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana
Referencia: A098000/00001/2020
Referencia: E098000/00002/2020
Referencia: E082000/00002/2020
Referencia: A085000/00001/2020
Referencia: E104000/00002/2020
Referencia: E105000/00002/2020
Referencia: A106000/00001/2020
Referencia: E107000/00002/2020
Referencia: E109000/00002/2020
Referencia: A110000/00001/2020
Referencia: E110000/00002/2020
Referencia: A114000/00001/2020
Referencia: A116000/00001/2020
Referencia: E120000/00002/2020
Referencia: A125000/00001/2020
Referencia: A126000/00001/2020
Referencia: E126000/00002/2020
Referencia: A269000/00001/2020
Referencia: A131000/00001/2020
Referencia: E131000/00002/2020
Referencia: A152000/00001/2020
Referencia: E152000/00002/2020
Erreferentzia: E153000/00001/2020
Erreferentzia: 153000/00001/2020
Erreferentzia: E153000/00002/2020
Referencia: A157000/00001/2020
Referencia: E157000/00002/2020
Referencia: A161000/00001/2020
Referencia: E163000/00002/2020
Referencia: A165000/00001/2020
Referencia: E165000/00002/2020
Referencia: A167000/00001/2020
Referencia: A168000/00001/2020
Referencia: A169000/00001/2020
Referencia: E169000/00002/2020
Referencia: E171000/00001/2020
Referencia: A176000/00001/2020
Referencia: E176000/00002/2020
Referencia: A183000/00001/2020
Referencia: A185000/00001/2020
Referencia: A188000/00001/2020
Referencia: E189000/00002/2020
Referencia: A191000/00001/2020
Referencia: E191000/00001/2020
Referencia: A192100/00001/2020
Referencia: A197000/00001/2020
Referencia: A202000/00001/2020
Referencia: E202000/00002/2020
Referencia: A208000/00001/2020
Referencia: E208000/00002/2020
Referencia: E214000/00001/2020
Referencia: A215000/00001/2020
Referencia: E215000/00002/2020
Referencia: E217000/00002/2020
Referencia: A216000/00001/2020
Referencia: E216000/00002/2020
Referencia: E224000/00002/2020
Referencia: A227000/00001/2020
Referencia: E227000/00002/2020
Referencia: E228000/00002/2020
Referencia: E231000/00002/2020
Referencia: E236000/00002/2020
Referencia: E237000/00002/2020
Referencia: A242000/00001/2020
Referencia: A249000/00001/2020
Referencia: E249000/00002/2020
Referencia: A254000/00001/2020
Referencia: E254000/00002/2020
Referencia: A255000/00001/2020
Referencia: A258000/00001/2020
Referencia: E258000/00002/2020
Referencia: A261000/00001/2020
Referencia: A905000/00001/2020
Referencia: E905000/00002/2020
Referencia: A265000/00001/2020
Referencia: E552000/00002/2020
Referencia: E060100/00002/2020
Referencia: A500000/00001/2020
Referencia: E500000/00002/2020
Referencia: E420000/00002/2020
Referencia: E320000/00002/2020
Referencia: E425000/00002/2020
Referencia: A600000/00001/2020
Referencia: E600000/00002/2020
Referencia: A475000/00001/2020
Referencia: E475000/00002/2020
Referencia: E410000/00002/2020
Referencia: A300000/00001/2020
Referencia: A430000/00001/2020
Referencia: E430000/00002/2020
Referencia: E567000/00002/2020 | 2020-01-29T01:08:12 | https://bon.navarra.es/eu/buletina/-/sumario/home_eu/Actualidad/BON/Ayuda/ | [
-1
] |
Minbiziaren kontra bazkalduko dute Klinken - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza
Minbiziaren kontra bazkalduko dute Klinken
Hilaren 31n, asteazkenez, minbiziaren kontra bazkalduko dute Hondarribiko Klink Elkartean. Bi aldetakoak musika taldeak girotuko du bazkaria eta biltzen duten dirua AECC minbiziaren kontrako elkarteko Bidasoko taldearentat izango da. Aurten, gainera, 10 betetzen dira eskualdeko AECC sortu zenetik.
Sare sozialetan Klinkek jakinarazi duenez, txartel gutxi batzuk geratzen dira bazkarirako, 20 euroan ohiko lekuetan eros daitezkeenak (Alzaga urdaitegia, Kai-Alde gozodenda, Batzokia eta Klink). Nolanahi ere, bazkaltzera joan gabe ere laguntzeko aukera dago, honako kontuan ekarpenak eginez: ES05 2095 5039 90 1061338918.
Urteko laugarren bazkaria solidarioa dute Klink elkartean. Orain arteko hiru bazkarietan 13.500 euro bildu dituzte. | 2020-01-19T04:03:20 | https://bidasoa.hitza.eus/2019/07/22/minbiziaren-kontra-bazkalduko-dute-klinken/ | [
-1
] |
Eibarko euskal jaiak (1965-1970) — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko euskal jaiak (1965-1970)
Eibarko lehenengo euskal jaia 1965. urtean antolatu zen. Frankismoaren urte ilunetan, euskal munduarekin zerikusia zuen edozein ekimen antolatzea lan gogorra eta zaila zen. Imajinazioa eta lan handiari eskerrak, baina, Arrate Kulturaleko lagunek euskal jai handiak antolatu zituzten Eibarren. 1965-1970 bitarteko euskal jaiak nolakoak izan ziren jakiteko aukera daukagu, gainera, pelikuletan grabatu zirelako, Super 8 formatuan. Nire aitxitxa Antonio Sarasuak grabatu zituen, eta dijitalizatu ondoren, hementxe jartzen ditut denontzat.
Euskal Jaia, Eibar 1965
Eibarko lehenengo euskal jaia. Enekok kontatu zigun urte hartako egunkari bateko kronika zoragarria. Ondorengo hau grabazio laburra da, 4 minutu ingurukoa, baina argi adierazten du sekulakoa antolatu zutela kulturalekoek. Ehunka dantzari, karrozak, herritarren parte hartzea...
Euskal Jaia, Eibar 1966
Untzagan "pipar-potiak", dantzarien artean tuna bat, eta grisak edonon. Pospolinen arkuetan, baina, kolore gorri-zuri-berdeak, zentsura gainditu zuten ikurri bakarrak.
Euskal Jaia, Eibar 1967
Kartela zoragarria da! Aurreko urteetan bezala, Sagala artista eibartarrak egindakoa. Handik gutxira hil zen eta, bere omenez, aurreko urteetako kartelekin egindako collage bat atera zuten. 1967. urte honetako egunkari bateko kronika ere argitaratu dute Kulturalaren blogean.
Euskal Jaia, Eibar 1968
Aurreko urteetakoekin alderatuta, are dantzari eta parte-hartze handiagoa.
Euskal Jaia, Eibar 1970
1969an ez zen egin Euskal Jairik. 1970eko honetan, dagoeneko, Untzagako dorrea eraikita zegoen, eta bertatik ateratako planoak ederrak dira, Untzaga plaza dantzariz beteta dagoela.
Pelikula 3 zatitan dago: | 2019-02-19T12:25:11 | https://eibar.org/blogak/sarasua/images/euskal-jaia-eibar | [
-1
] |
4/1990 Legea, Maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa. - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus | 2020-02-29T12:35:12 | https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/ley/bopv199002053/eu_def/index.shtml | [
-1
] |
DH Flexo inprimaketa | Lehenengo flexo inprimatzeko makina fabrikatzailea
DH Flexo Inprimaketa
Profesionala Flexo inprimatzeko makina fabrikatzailea
Flexo inprimatzeko makina
Etiketa, kartoia tolesgarria eta ontzi malgua
DH Flexo inprimatzeko teknologia
Hasieran 1996-en ezarrita, DH Flexo Printing Technology Inc. bihurtu da Flexo inprimatzeko makina fabrikatzaile liderra Txinan.
22 urteen garapenaren ostean, DH-ek arrakastaz kaleratu zuen hainbat goi-mailako flexo inprimatzeko makina, etiketa, kartoia tolesgarriak eta ontzien inprimaketa malguak estaltzeko. Makina horiek guztiak diseinatzeko lanik azkarrenak, inprimatzeko kalitate onena eta gutxieneko hondakin materialak eskaintzeko diseinatuta daude.
DH-OFEM Gearless CI flexo inprimatzeko makina
DH-OFEM flexo inprimatzeko makina moderno bat da, kalitate handiko paketatze malguak ekoizteko. Kontzeptu modular bat eraiki zen, ekipamendu estandarraren hautaketa arrazionalarekin.
DH-ROC Gearless modular flexo inprimatzeko makina
DH-ROC punta-puntako moduluzko flexo inprimatzeko makina bat da, engranajeak bultzatutako sistemarekin. Diseinuaren abiadura 450m / min da eta teknologia aurreratuena hartzen du, manga teknologikoa, engranaje gabeko sistema, 100% kalitatearen ikuskapena eta abar.
DH-Kirin moduluzko flexo inprimatzeko makina da, lanera azkar konfiguratzeko diseinatua. Zure onena aukeraketa etiketa eta packaging inprimatzeko lanak malgua da. Hainbat unitate aukerakoa dauka, hala nola hiltze-ebaketa, hotz estanpazioa, laminazioa eta sheeter, besteak beste.
DH-JL 2200mm flexo inprimatzeko makina zabala
DH-FP flexo prentsa estua Ugandara
DH-Jiaolong pre-inprimatzeko makina Shanghai 2019 SINO Corrugated Exhibition-en erakutsi zen.
DH-ROC abiadura handiko flexo inprimatzeko makina bezeroei entregatu zaio
DH etiketa berria flexo inprimatzeko makina Turkian instalatuta
Copyright © 2019 DH Flexo Inprimaketa - Lyrical WordPress gaiaren arabera GoDaddy | 2019-11-14T19:15:53 | http://dhflexoprinting.com/eu/ | [
-1
] |
Urte Guztiak20142015
Beldurrak gurekin jai, erresistentzia feminista
Uxue Alberdik egindako bertsoarekin osatutako eskuorria
Amaia Perez de Orozco 1. Ekonomia feminista
Emakume Abertzaleon V.Topaketa Feministetan Leitzan Amaia Perez de Orozco ekonomilari feministari bideoz grabatutako bere ekarpena duzue eskura.
Ekonomia feminista foroa - Bizitza erdigunera ekarri
Emakume Abertzaleen V.Topaketa Feministak
2012ko Martxoaren hasieran, Leitza, Bilgune Feministaren 10.urteurrena ospatuz, Emakume Abertzaleen Topaketa Feministak ospatu ziren. Bertan, Euskal Herriak, ezinbestean, aldaketa Feminista izango dela aldarrikatu zen. | 2018-07-16T22:20:45 | http://bilgunefeminista.eus/eu/Euskarriak?urtea=0&page=7 | [
-1
] |
Egitekoak: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza - Ogasun eta Ekonomia Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Titularra: Jordi Campás Velasco
Tlf.: 945019007 Ext. 19007
Agintaldia: 2016/12/24 - 2020/11/28 | 2020-05-31T08:12:08 | https://www.euskadi.eus/web01-s2oga/eu/contenidos/organo/1414/eu_5243/eu_dir_economia.html | [
-1
] |
Ferrette - Wikipedia, entziklopedia askea.
999 bizt. 2007[2]
499,5 bizt/km2
47° 29′ 38″ N, 7° 18′ 57″ E / 47.493888888889°N,7.3158333333333°E / 47.493888888889; 7.3158333333333Koordenatuak: 47° 29′ 38″ N, 7° 18′ 57″ E / 47.493888888889°N,7.3158333333333°E / 47.493888888889; 7.3158333333333
Ferrette (Frantzia)
Ferrette Frantziako udalerria da, Haut-Rhin departamenduan dagoena, Alsazia eskualdean. 2013an 999 biztanle zituen.
2007an Ferrette udalerrian erroldatutako biztanleak 999 ziren. Familiak 463 ziren, horien artean 202 pertsona bakarrekoak ziren (133 bakarrik bizi ziren gizonak eta 69 bakarrik bizi ziren emakumeak), 96 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 133 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 32 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 614 etxebizitza zeuden, 476 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 86 bigarren erresidentzia ziren eta 52 hutsik zeuden. 253 etxeak ziren eta 361 apartamentuak ziren. 476 etxebizitza nagusietatik 187 bere jabearen bizilekua ziren, 148 alokairuan okupaturik zeuden eta 142 doan lagata zeuden; 87 etxek gela bat zuten, 53 etxek bi zituzten, 76 etxek hiru zituzten, 104 etxek lau zituzten eta 157 etxek bost zituzten. 301 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 254 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 172 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4]
Ferrette udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [5].
24 80 30-34
56 32 15-19
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 716 ziren, horien artean 572 aktiboak ziren eta 144 inaktiboak ziren. 572 pertsona aktiboetatik 514 lanean zeuden (324 gizon eta 190 emakume) eta 58 langabezian zeuden (35 gizon eta 23 emakume). 144 pertsona inaktiboetatik 30 erretiraturik zeuden, 38 ikasten zeuden eta 76 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[6]
2009an Ferrette udalerrian 387 unitate fiskal zeuden, 861 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.881 euro zen. [7]
2007an zeuden 67 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 4 eraikuntza enpresak ziren, 12 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 2 garraio enpresak ziren, 7 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 6 finantziazio enpresak ziren, 3 higiezinen enpresak ziren, 8 zerbitzu enpresak ziren, 16 administrazio publikoko enpresak ziren eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[8]
2009an zeuden norbanakoentzako 22 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 5 banku bulegoak, 2 autoeskolak, 1 margolaria, 2 ile apaindegiak, 1 albaitaria, 6 jatetxeak eta 2 higiezinen agentziak.[9]
2009an zeuden 6 establezimendu komertzialetatik, 1 supermerkatu zen, 1 okindegi zen, 1 harategi zen, 1 arropa denda zen, 1 drogeria zen eta 1 lore-denda zen.[10]
2009an lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen. Ferrette udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat zegoen 542 ikaslekin.
Vieux-Ferrette (1,4 km)
Sondersdorf (2,2 km)
Ligsdorf (2,5 km)
Bendorf (2,5 km)
Kœstlach (3,5 km)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferrette (Frantsesez)Résumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ferrette&oldid=5117014"(e)tik eskuratuta Kategoria: Haut-Rhingo udalerriakEzkutuko kategoriak: Pages with script errorsPages using duplicate arguments in template callsWikidatako koordenatuak dituzten artikuluakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua
AlemannischBrezhonegᨅᨔ ᨕᨘᨁᨗCatalàCebuanoDeutschEnglishEspañolFrançaisMagyarItalianoҚазақшаLatinaBahasa MelayuNederlandsOccitanPolskiPiemontèisPortuguêsRomânăРусскийSlovenčinaSlovenščinaSvenskaŚlůnskiУкраїнськаOʻzbekcha/ўзбекчаTiếng ViệtVolapükWinaray中文Bân-lâm-gú Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 11 urtarrila 2016, 11:21. | 2016-02-07T01:19:54 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Ferrette | [
-1
] |
Frankfurt am Main, 1903ko irailaren 11
Visp, 1969ko abuztuaren 6a (65 urte)
filosofoa, musikagilea, musikologoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, musika-kritikaria, aforista eta piano-jotzailea
BNF: 11888125w (data)
UB: a1205042
Google Scholar: ODdjS34AAAAJ
Orriaren azken aldaketa: 22 martxoa 2018, 23:19. | 2019-10-19T19:24:11 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Theodor_W._Adorno | [
-1
] |
Tutera, etortzear dagoen zinearen hiriburua bihurtuta | Zinema | Pantaila handian
You are here: Home ∼ 2018 ∼ ekaina ∼ 20 ∼ Tutera, etortzear dagoen zinearen hiriburua bihurtuta
Feroz sariak antolatu ondoren, AICEk (Zine informatzaileen Elkarteak) proposamen berri batekin datorkigu eta berau gurean izango da. Ostegunetik igande bitartera Tuteran Lo Que Viene jaialdia antolatu dute. Espainiako zine eta telebistan 2018ko bigarren zatia eta 2019ko lehen partean zeresana emango duten film eta seriak “dastatzeko” aukera izango dute kazetariek eta publikoak. Horretaz gain, ezbai batzuk izango dira, besteak beste, emakumeen partehartzeaz eta Nafarroan zinea ekoizteaz. Gainera masterclass-ak antolatu dira, esaterako, “Vaya Semanita” eta “Fe de Etarras”eko gidoilariak, Diego San José iruindarrak emango duena.
Emanaldi asko akreditatuentzat izango dira. Adibidez, “Buried” film indartsuak egin zuen Rodrigo Cortések Estatu Batuetan egindako filma. Uma Thurman antzeztalde buru duen “Blackwood“ filma (Down a Dark Hall, nazioartekoan) ikusteko aukera izango du prentsak, abuztuaren 3an zine aretoera iritsi aurretik. Cannesen aurkeztu zuen “Carmen Y Lola“ filma aurkeztuko die informatzaileei Arantxa Echevarria bilbotarrak. Gainera Daniel Monzónek eta Isaki Lacuestak estrenatzear dituzten “Yucatán“ eta “Entre Dos Aguas“ proiektuak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, Mediaset Españak eta Atresmediak prestatzen ari diren proiektuak aurkeztuko dizkiete kazetariei.
Bestalde, Tuterako eta Nafarroako Erriberako publikora zabalduta, “Premiere” deritzan sailean hainbat film eta serien kapitulu emango dituzte. Besteak beste, datorren asteko ostiralean estrenatzen den “!Oh Mami Blue!“ filma aurkeztuko dute. Adinetuen egoitzatik kontzertuak emateko aterako duten kantari ohia da Carmen Maura. Berarekin batera antzeztaldean Ramón Barea, Itziar Aizpuru eta Nagore Aranburu ari dira. Lehenengo biak izango dira Tuterako Gaztambide Antzokian filma aurkezten, Antonio Hens zuzendariarekin batera. Hortaz gain, Andrea Jaurrieta nafarroaren lehen filma “Ana de Día“ ikusteko aukera izango dute nafarrek. Edota José Sacristán aktore duen “Formentera Lady“. Movistar+ telebistak Mariano Barrosok zuzendu eta Aura Garridok antzezten duen “El Día de Mañana“ seriaren lehen bi kapituluak emango ditu. Biak izango dira Tuteran.
Deigarria da ostiral gauean egingo duten mahai ingurua. “Por qué el sector audiovisual tiene que elegir Navarra“ izenburupean Ibaiako presidentea eta Txintxua Filmseko ekoizlea den Marián Fernandez eta Napar, Nafarroako ekoizleak biltzen duen elkartearen presidentea den Itziar Garcia arituko dira Manu Ayerdi Nafarroako Gobernu presidente ordearekin. Eurekin Eneko Larrarte, Tuterako alkatea eta EDER konsortzioko presidentea, Apolo Filmseko zuzendari teknikoa Toni García eta Andrea Jaurrieta, “Ana de Día”-ko zuzendaria izango dira ezbaian. Esan behar da EDER kontsorzioak babesten duela Lo Que Viene jaialdia. Nafarroako Gobernua, Tuterako Udala, Enhol Taldea, Erret Bardeetako Elkarteak eta ICAAk laguntza ematen dute.
Posted in Etorkizuneko estreinaldiak, Zinema jaialdiak Tagged "!Oh Mami Blue!", "Ana de Día", "Blackwood", "Carmen y Lola", "El Día de Mañana", "Entre Dos Aguas", "Formentera Lady", "Yucatán", Andrea Jaurrieta, Antonio Hens, Arantxa Echevarria, Aura Garrido, Carmen Maura, Daniel Monzón, Diego San José, Isaki Lacuesta, Itziar Aizpuru, José Sacristán, Mariano Barroso, Nagore Aranburu, Ramón Barea, Rodrigo Cortés, Uma Thurman | 2018-09-23T07:26:45 | https://blogak.eitb.eus/zinemakoestreinaldiak/2018/06/20/tutera-datorren-zinearen-hiriburua-bihurtuta/ | [
-1
] |
Acaso no lo ves;: Y hoy, te necesito de nuevo a mi lado, no soy la dueña de mi vida, se me hace difícil seguir hacia adelante sin romperme a llorar.
Y hoy, te necesito de nuevo a mi lado, no soy la dueña de mi vida, se me hace difícil seguir hacia adelante sin romperme a llorar.
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak. Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana. Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak. Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana. Ez zen iguala ere barkamena eskatzea, behar dugunaren bila aldiz ezagutzea. Horrekin zerbait lortuko duela jakinez gero, nire zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko. Ta gaur, ondoan behar zaitut berriro, ez naiz nire bizitzaren jabe, zaila, egiten zait aurrera egitea, negar batean erori gabe. Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak. Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana. Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia, ezta zugatik emango nuela nire bizia. Jakin ezazu inoz gehiago ez dizut hutsik egingo, ta nire barruan izango zarela betiko. Ta gaur, ondoan behar zaitut berriro, ez naiz nire bizitzaren jabe, zaila, egiten zait aurrera egitea, negar batean erori gabe. | 2017-08-20T19:14:45 | http://jkdiecinueve.blogspot.com/2011/02/y-hoy-te-necesito-de-nuevo-mi-lado-no.html | [
-1
] |
Veleia afera | Alberto Barandiaran Amillano | Comprar libro 9788497839150
isbn: 9788497839150
Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu... Arkeologia, epigrafi a, fi lologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta are Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologikosekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan. | 2018-09-25T05:46:04 | https://www.bubok.es/club-de-lectura/detalle/140615/Veleia-afera | [
-1
] |
OTHOITZERAKO
Ikusi eta ondoan zer zinetsi eta zer egin behar duen Giristinoak, behar da iakin dezan nola satifa dezakeien bi puntu hetara duen obligazioneagatik.
Gizonak beronez, bere buruz, eta bera dela, eztaidike deuz ere, indargabea da, laguntzen eta heltzen ezpazaio gure Iainko handia: bainan haren graziarekin batean badaidike zer ere nahi den.
Bi bide itu gizonak bere Iainkoaren graziaren ardietsteko: bata da othoitza, zeinaren bertutez hura galdetzen baitu, eta hainitzetan ardietsten; bertze bidea dira Sakramenduak, zeinak ordenatu baititu Iainkoak guri graziaren emaiteko bide ordinarioskotzat.
Hargatik behar ditu Giristinoak iakin Othoitzari eta Sakramenduei ukitzen zaisten gauzak; arren bi bide hetaz Iainkoaganik izan dezan, zertara ere obligatua baita, haren konplitzeko grazia.
Hartarakotz irakasiko derautzuegu zer iakin behar duzuen bi puntu hetaz.
Othoitza da akzione bat, zeinetaz erakuzten baitiogu Iainkoari gure borondatearen desir bat, eta othoitz egiten baitiogu desir hura konpli diazagula gure probetxutan eta bere loriatan. Othoitzaten fruituak handiak dire.
1. Berezten du gizona animalia guzietatik, zeren nola hek ezpaitute arrazoinik, hala ere ezin balia diteske othoizaz, zein baita arrazoina duenaren abantail beregaineko bat.
2. Ardietsten du bekatuen barkamendua, eta satifatzen du harengatik, zeren othoitza ezta egiten zenbait pena gabe.
3. Merezi du graziaren gradu berri eta lehen zenbaino handiago bat, noiz ere othoitz egiten duena edireiten baita iadanik Iainkoaren grazian dagoela.
4. Emendatzen du Iainkoa baitako esperanza eta fidanza, gauza segura dela, zenbatenaz hurbiltzenago baitzaio nihor nihori, hanbatenaz familierago dela harekin eta fidago.
5. Irazekitzen du karitatea, ikusirik nihor ezin dabilkeiela maiz Iainkoarekin, zeina ezpaita su bat baizen, zenbait berotasun hartu gabe haren kharretarik.
6. Emendatzen du humiltasuna eta beldurtasuna, zeren arrazoin da maiz eskatzen dena, humil dadin eskale bezala, eta ikhas dezan beldur izaiten puntu oroz bere alde behar duenaren ofensatzeaz.
7. Emaiten du gustu espiritual bat, eta mundua mespreza arazitzen du, gauza klara dela, nork ere alxatzen baitu bere espiritua zeruko gauzetara, ezin dagokeiela hetan gustu hartu gabe, eta lurrekoak mesprezatu gabe.
8. Gizona ohoretan emaiten du, ez xoilki munduaren, baina bai Angeruen aitzinean ere: ezin ikus baizezakeze arima bat Iainkoagana maiz hurbilten dela, non eztioten erreberenzia partikular bat ekhartzen.
Horra othoitzak dakhaskeien fruituak, ez ordea zein ere nahi den othoitzak, bainan egiten denak behar diren eta hitz gutiz deklaratuko derauskitzuegun kondizinoekin.
Othoitzaren lehenbiziko kondizionea da fedea, zeinaren bidez zinetsten baitugu othoitsten dugun Iainkoa dela ona, eta bothere eta indar duela guri emaiteko, zeren ere eske baigagotza.
Bigarrena da esperanza, zeinaren bidez, duda gabeko gauza eztelarik Iainkoak emanen deraukula galdegiten dioguna, badarik ere esperanza behar baitugu hura emanen deraukula, eta eskatu behar baigaisko fidanzarekin.
Hirurgarrena da, gure othoitza egiten dugunean, gaudezin bekatuetarik garbiturik graziaren bertutez, edo bederen bihotzean dugun urrikimendu bat, eta hobetzeko desira eta borondatea, gauza segura dela ezen, baldin Iainkoak batzuetan enzuten baditu bere bekatutan gogorturik dauntzan bekatoreak, hori egiten duela ontasun usatu gabeko, eta are halako okasionetan maiz erakuzten eztetaukun batez.
Laugarrena da humiltasuna; arrazoin baita, nor ere baitago eske, humil dadin, nori eskatzen baitzaio, haren aitzinean, eta fida dadin haren ontasunean, eta ez bere merezietan.
Bortzgarrena da debozionea; ezpaita aski ezpainez eskatzea, bainan behar baita bihotzez eta ahoz eskatu, artharekin, kexarekin, eta ardietsteko desira beroarekin.
Seigarrena da perseberanzia, zeren Iainkoak eztu nahi eska gakiskon behin xoilki, bainan hainitzetan, gure fermutasunaren ezagutzeko.
Zazpigarrena da gure salbamenduko behar diren, edo bederen on diren gauzen eskatzea; gauza ageria dela, ezen, nor ere eskatzen baita bere salbamenduaren kontrako gauzarik, ez xoilki merezi duela deusik ez ardietstea, bainan eta gastigatzea ere; Eta nor ere eskatzen baita bere salbamenduari heltzen etzaion gauzarik eztuela Iainkoa behar bezalako seinalez gonbidatzen guri haren emaitera IESU KRISTO gure Salbatzaillearen konsiderazionetan, zeinek gure beharrakgatik pairatu duen heriotzeaz emaiten baiteraue gure othoitzei indar eta bertute.
Horra zer den othoitza, zein den haren fruitua, eta zer kondizinorekin egin behar den; gainerakoa da irakaz diazazuegun partikularki, zein diren egun oroz egin behar ditutzuen othoitzak, eta zer erran nahi duten.
Nola othoitza baita, erran dugun bezala, Iainkoari emaiten diogun gure baitako desir baten seinalea, othoitz egiten diogula desir hura konpli diazagun, eta nola batbederak hainitz desir suerte baitu, badirateske hainitz othoitz suerte: hargatik nor nahik egin dezake othoitz diferentik bere behar diferenten arauera.
Bainan badira batzuk Elizak Giristino guziei partikularki gomendatzen deraustenak, eta bertzeen artean Pater nosterra, zein baita guzietarik ekzellentena, eta Angeruaren Birjinaganako Salutazionea, eta hartarakotz, deklaratuko derauskitzuegu, bata bertzearen ondoan.
Pater nosterra dela othoitz guzietarik ekzellentena ezagutuko duzue erraski hainitz konsiderazionerengatik.
Lehenik, zeren eztute hura gikon sinpleek egin, bainan gure Salbatzailleak berak, zeina baita egiaiki Iainko eta egiaski gizon. Eta hargatik, ez xoilki othoitza nobleago da, bainan oraino indar geiago du; ikusirik eztela ezagutzen eztuenik Seme baten hitzak geiago daidikeiela Aita batengana kanpoko batenak baino.
Bigarrenean, zeren eztaduka xoilki, bertze othoitzek bezala, behar ditugun gauzetatik parte bat, baina bai zer ere Iainkoari eskatu behar baigaisko.
Hirurgarrenean, zeren ezta egina hainitz hitzez, bertze geien othoitzak bezala, bainan hitz gutiz. Eta halakotz hanbatenaz exzellentago da, zeren hainitz gauza hitz gutitan serraturik dadukan.
Laugarrenean, zeren egina da halako antzearekin, non ezin erran baititeke badela hartan deuzen ere eskasik. Hori ageri da klarki, zeren galdetzen du lehenik Iainkoaren loria; gero gizonena; hirurgarrenean loria haren ardietsteko bideak, erran nahi da, arimaren eta gorputzaren bizitzea, eta finean libramendua Adamen faltaz mundu hunetan gerta dakidiskegun miseria guzietarik.
Horra zer den othoitza, jeneralki minzatzera, eta partikularki zer ukitzen zaion Pater nosterraren ekzellenziari. Lekzione hunetarik, ene ustez, fruitu eta probetxu hau atherako duzue, beroki iarriko baitzarete othoitz egiten; ikusirik nihork ezin ongi konsidera dezakeiela, zein den haren ekzellenzia, eta hartarik atheratzen den fruitua non ezten hartara preparatzen, bere ihez-lekura bezala, Iainkoari, zein baita gizonaren sori doatsu bakhoitza, bide hunez geiago, eta geiago itxekitzeko, eta harekin bere buruaren bat egiteko.
Othoitzez nagotzue neure ahal guziaz bide huni iarraikitzeaz, eta Iainkoari Dotrina hunen egilleagatik othoitz egiteaz. | 2019-08-20T11:38:37 | https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/P/PouvreauGiristinoa026.htm | [
-1
] |
Fendi-Damen Accessoires Online Shop Deutschland, Fendi-Damen Accessoires Große Auswahl Bestseller
Fendi 'abcover g' iphone 6 hard case damen accessoires,fendi schals,sale...
Fendi 'eyeshine' sonnenbrille damen accessoires sonnenbrillen,fendi schals...
Fendi 'jungle' sonnenbrille damen accessoires sonnenbrillen,fendi schals,outlet...
Fendi ff logo scarf damen accessoires schals,fendi taschengurt,Antibakterielle...
Fendi schal mit lammfellbesatz damen accessoires schals,fendi gürtel...
Fendi 'bag bugs' wollschal damen accessoires schals,fendi peekaboo medium...
Fendi buckled fur scarf damen accessoires schals,fendi peekaboo medium,Nagelneu
Fendi stola aus fuchsfell damen accessoires schals,fendi gürtel sale,online...
Fendi 'karlito' schal damen accessoires schals,fendi taschenanhänger,Hohe...
Fendi 'signature' schal mit pelzbesatz damen accessoires schals,fendi taschen...
Fendi 'funky angle' sonnenbrille damen accessoires sonnenbrillen,fendi schuhe... | 2017-09-19T11:35:48 | http://www.manfred-dillmann.de/damen-accessoires-c-6_52.html | [
-1
] |
Berriak | IK4-IDEKO
EU | ES | EN IK4-IDEKOIKERKETA TALDEAKESKAINTZA ETA ZERBITZUAINSTALAZIOAKARGILTAPENAKEGUNEANKONTAKTUA
IK4-IDEKOIndustri fabrikazio eta produkziorako teknologietan espezializatutako zentro teknologikoa gara. Soluzio teknologiko bereizleak ematen dizkiegu enpresei beraien lehiakortasuna hobe dezaten.IKUSI +NOR GARAALIANTZA ESTRATEGIKOAKLANKIDETZAKZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOAGUREKIN LAN EGINGARDENTASUN LEGEAIKERKETA ALORREAN DITUGUN ERRONKAKIKERKETA TALDEAKGure 7 ikerketa lerroen bitartez, gure bezeroen produkzio eta lehiakortasunerako ahalmena hobetzeko soluzio aurreratuak eskaini ahal izan dizkiegu, hainbat sektoreri zuzenduta. Antolatzeko eredu propioa dugu, ikerketa merkatura transferitzera orientatua.IKUSI +DINAMIKA ETA KONTROLADISEINU ETA DOITASUNEKO INGENIARITZAIKTAK ETA AUTOMATIZAZIOAFABRIKAZIO PROZESUAKESKAINTZA ETA ZERBITZUATeknologia berriak garatzen ditugu, beraien produktu edota prozesuetan hobekuntza teknologikoak sartu, prototipoak diseinatu eta garatu, edo balio erantsi handiko zerbitzu teknologikoak eskaini.IKUSI +NOLA LAN EGIN GUREKINFABRIKAZIO AURRERATUABERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA ETA DIBERTSIFIKAZIOAZERBITZU AURRERATUAK NEURKETA, IKUSKARITZA ETA EGIAZTATZEANARRAKASTA KASUAKPROIEKTUAKINSTALAZIOAKPuntako instalazioak, gure espezializazioan maila nazionalean zein internazionalean lehen lerroan kokatzeko.IKUSI +PROTOTIPOEN TAILERRAULTRADOITASUNEZKO METROLOGIAREN LABORATEGIANEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIAKONPOSITEEN LABORATEGIALASER LABORATEGIAULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAKCNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIAOSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIAARGILTAPENAKIK4-IDEKOk bere jarduerari buruzko hainbat informazio lantzen ditu aldizka. Argitalpen zientifikoak, jardunaldietako zabalkundeak, etab.IKUSI +ARTIKULU ZIENTIFIKOAKDOKTORE TESIAKDIBULGAZIO ARTIKULUAKPATENTEAKBERRIKUNTZARAKO METODOAKKORPORAZIOAREN DOKUMENTAZIOAMEMORIAKEGUNEANGure azken berriak ezagutzeko aukera.IKUSI +BERRIAKJARDUNALDIAKIK4 IDEKO NEWS EUESEN IK4-IDEKONOR GARAALIANTZA ESTRATEGIKOAKLANKIDETZAKZIURTAGIRIAK ETA EGIAZTAPEN TEKNIKOAGUREKIN LAN EGINGARDENTASUN LEGEAIKERKETA ALORREAN DITUGUN ERRONKAKIKERKETA TALDEAKDINAMIKA ETA KONTROLADISEINU ETA DOITASUNEKO INGENIARITZAIKTak ETA AUTOMATIZAZIOAFABRIKAZIO PROZESUAKESKAINTZA ETA ZERBITZUANOLA LAN EGIN GUREKINFABRIKAZIO AURRERATUABERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA ETA DIBERTSIFIKAZIOAZERBITZU AURRERATUAK NEURKETA, IKUSKARITZA ETA EGIAZTATZEANARRAKASTA KASUAKPROIEKTUAKINSTALAZIOAKPROTOTIPOEN TAILERRAULTRADOITASUNEZKO METROLOGIAREN LABORATEGIANEURKETA SISTEMEN LABORATEGIA PRESTAZIO HANDIKO DINAMIKA LABORATEGIAKONPOSITEEN LABORATEGIALASER LABORATEGIAULTRADOITASUNEZKO MAKINA ETA PROZESUAKCNC ETA FABRIKA DIGITALEKO LABORATEGIAOSAGAIEN SAIAKUNTZARAKO LABORATEGIAARGILTAPENAKARTIKULU ZIENTIFIKOAKDOKTORE TESIAKDIBULGAZIO ARTIKULUAKPATENTEAKBERRIKUNTZARAKO METODOAKKORPORAZIOAREN DOKUMENTAZIOAMEMORIAKEGUNEANBERRIAKJARDUNALDIAKIK4 IDEKO NEWSKONTAKTUAOHAR LEGALAPRIBAZITATE POLITIKA ESKATU INFORMAZIOAPRIBATUTASUN POLITIKA ONARTZEN DUT Bidali
BERRIAK Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.
HasieraEGUNEANBERRIAK BERRIAK 2017/06/20Material konposatu eraginkorrago eta lehiakorragoak industriarako
IK4-IDEKOk
parte hartuko du MATCOMP 2017 kongresuan, Donostian ospatuko dena ekainaren
21etik 23ra
Industriak material
arin eta zurrunagoak eskatzen ditu, eta...Material komposatuakjardunaldia2017/05/30Simulazio aurreratua Europako lehiakortasun industriala indartzeko
Europak datozen urteetan parean izango duen erronka nagusietako bat da manufaktura-industria konektatzea informazio eta komunikazio teknologietara, bere produktuak merkatu globaletan...digitalizazioasimulazioaproiektu europearra4.02017/05/26IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekin
Zentro teknologikoak berrantolatu egin du bere ikerketa-dibisioa, helburu hartuta, batetik, azkartzea fabrikazio-teknologien merkaturatzea eta, bestetik, indartzea enpresa-ehunarekin dituen loturak.Urteko txostenaIDEKOPlan estrategikoa2017/05/16Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzekoDITAS proiektu europarrak, zeina IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoaren partaidetzarekin garatzen ari baita, datuen erabilera intentsiboak hainbat alorretan, hala nola osasunaren eta industriaren...PROIEKTUAKEUROPA12...63NEWSLETTER
BIDALIPRIBATUTASUN POLITIKA ONARTZEN DUT NABARMENDUTAKO BERRIAKSimulazio aurreratua Europako lehiakortasun industriala indartzeko IK4-IDEKOk indartu egin du Fabrikazio Aurreratuan duen espezializazioa ikerketa-egitura berri batekin Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko Robot adimendunak, malguak eta seguruak fabrikazio-ingurune lehiakorrago baterako IK4-IDEKOk Europan duen prezentzia indartuko du 2016an, Fabrikazio aurretu arloan 4 proiektu berrikin INTELSUITE Adimen Lehiakorreko softwarea presente Visio 2016 konferentzian IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan dituen gaitasunak erakutsi ditu fabrikazio industrialaren nazioarteko foro nagusian Doktoretza-talentua sustatzeko plan bat jarri du martxan IK4k, EAEko industriarako profil espezializatuak prestatzeko 2015ean IK4-IDEKOk 9,6 milioi euroko sarrerak izan zituen, hau da, aurreko urtean baino %8 gehiago Fidagarritasun maila handiko fabrikazio sistema berriak aeronautikaren sektorerako SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerra Fabrikazio gehigarridun sistema eraginkorragoak, aeronautika eta petrokimika industrietarako IK4-IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza aurkeztu du sektoreko topagunerik garrantzitsuenean Parisen. KATEGORIAKProiektuakEkitaldiaJardunaldiaIK4-IDEKOProduktuaBerrikuntzaGarapenakEuropaIK4Esperientzia atzerrianPriektuakFormakuntzaEkitaldiakProeiktuakLankidetzaUrteko txostenaIDEKOPlan estrategikoadigitalizazioasimulazioaproiektu europearra4.0Material komposatuak Arriaga Kalea, 2 - E / 20870 Elgoibar (Gipuzkoa) / T. (34) 943 748 000 | 2017-06-27T05:24:33 | http://www.ideko.es/eu/egunean/berriak | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurren ekitaldian
Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/52135
Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurren ekitaldian
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2019%2F02%2F20%2Fnews_52135%2Flehendakari_goieki.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurren ekitaldian Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_05.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_05.jpg" />
190220_lhk_goieki_05.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_03.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_03.jpg" />
190220_lhk_goieki_03.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_01.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_01.jpg" />
190220_lhk_goieki_01.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_02.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_02.jpg" />
190220_lhk_goieki_02.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_04.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_04.jpg" />
190220_lhk_goieki_04.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_06.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_06.jpg" />
190220_lhk_goieki_06.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_08.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_08.jpg" />
190220_lhk_goieki_08.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_09.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_09.jpg" />
190220_lhk_goieki_09.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_07.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_07.jpg" />
190220_lhk_goieki_07.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_10.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_10.jpg" />
190220_lhk_goieki_10.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_11.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_11.jpg" />
190220_lhk_goieki_11.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_12.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_12.jpg" />
190220_lhk_goieki_12.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_14.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_14.jpg" />
190220_lhk_goieki_14.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_15.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_15.jpg" />
190220_lhk_goieki_15.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_13.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_13.jpg" />
190220_lhk_goieki_13.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_16.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_16.jpg" />
190220_lhk_goieki_16.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_17.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_17.jpg" />
190220_lhk_goieki_17.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_18.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_18.jpg" />
190220_lhk_goieki_18.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_19.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_19.jpg" />
190220_lhk_goieki_19.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/02/20/news_52135/190220_lhk_goieki_20.jpg" style="max-width:100%" alt="190220_lhk_goieki_20.jpg" />
190220_lhk_goieki_20.jpg Iturria: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, GOIEKI- Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurrena dela eta antolatu den ekitaldian izan da. Ekitaldian, Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du, ekintzailetzaren kultura eta etorkizuneko proiektu berriak abian jartzeko grina, hain zuzen.
Lehendakariak GOIEKI, hasiera-hasieratik, auzolanean oinarritutako proiektu bat izan dela gogorarazi du, izan ere, 1993an Goierriko Ekimena sortu zen udalen, erakundeen, enpresen, sindikatuen eta eskualdeko eragileen partaidetzaz. “Denek helburu berarekin: Goierriren garapen soziala eta ekonomikoa bultzatzea industrian, turismoan, ekintzailetasunean eta arlo sozialean eta ingurumenean”, azpimarratu du.
Lehendakariak GOIEKI-k giza garapen iraunkorraren eredua aplikatu duela gogorarazi du. “Euskadi osorako balio duen eredua, hain zuzen”, azpimarratu du. Lehendakariaren hitzetan, Goierriko Garapen Agentziren eredua gertutasunean eta lankidetzan oinarritzen da. Hau horrela, GOIEKI-k mundu mailan bakarra den aliantza industriala sortzea lortu zuen; baita Gorierri Europako Destino Turistiko jasangarria izendatzea ere. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak, GOIEKI-k ekintzailetasunaren arloan egiten duen lana nabarmendu du; enpresak sortzeko ematen duen laguntza, alegia.
Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, New Business Factory egitasmoa jarri zen abian. Lehendakariak egitasmo honen garrantzia azpimarratu du, izan ere, lanpostu kualifikatuak sortzea du, besteak beste, helburu. “Hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera berriez ari gara”, esan du.
Dinamizazioak eta bultzada ekonomiko eta sozialak etenik ez duten testuinguruan, gakoa elkarrekin lan egitea eta eskualdea eraldatzen laguntzea dela adierazi du Lehendakariak.
Aktualitateko gaiak aipatzean, Lehendakariak azaldu duenez, gaur, Alderdi Popularrak proposatuta, Espainiako Senatuak onetsi egin du mozio bat, Espainiako Gobernuari eskatzen diona Euskadiri konpetentzia gehiago ez emateko. “Zentzugabekeria honek muga guztiak gainditzen ditu” azpimarratu du. Lehendakari den aldetik, Iñigo Urkulluk instituzioei eta euskal gizarteari eskatu die jabetu daitezen autogobernu berezi eta aintzatetsiaren balioaz, eta autogobernuaren garapena izan den horrek guztion onerako adierazten duen ekarpena, baita euskaldunen arteko bizikidetzarako ere.
Ekitaldia ofiziala amaitu ondoren, Lehendakariak eta gainontzeko agintariek, New Business Factory eraikina bisitatu dute.
lhk_ekintzailetzaren_kultur... behera kargatu (900 KB)
lhk_new_business_factory_eu... behera kargatu (800 KB)
lhk_ekintzailetzaren_kultur... 10 MB
lhk_new_business_factory_eu... 20 MB
recursos_lehendakari_goieki... 90 MB
190220_lhk_goieki_05.jpg 3 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_03.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_01.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_02.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_04.jpg 7 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_06.jpg 7 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_08.jpg 4 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_09.jpg 7 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_07.jpg 3 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_10.jpg 6 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_11.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_12.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_14.jpg 4 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_15.jpg 4 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_13.jpg 5 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_16.jpg 4 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_17.jpg 2 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_18.jpg 4 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_19.jpg 3 MB (jpg)
190220_lhk_goieki_20.jpg 4 MB (jpg)
Discurso_LHDK_25_aniv._GOIE... 200 KB (application/pdf)
67/2019 DEKRETUA, apirilaren 16koa zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Erandion dagoen Goierriko edateko ura biltegiratzeko tanga eraberritzeko proiektua… | 2019-10-18T09:13:09 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/52135-lehendakariak-goierriko-kultura-nabarmendu-goierriko-garapen-agentziaren-urteurren-ekitaldian | [
-1
] |
benzina Autoturisme Salonta - Masini second hand de vanzare Bihor - Bestauto.ro
Autoturisme salonta benzina
Marca Toate Ford (4) Dacia (2) Renault (2) Skoda (2) Daewoo (1) Mercedes-benz (1) Opel (1)
ieri 20:19 1998 | benzina | 273000 km
ieri 10:08 2004 | benzina | 122000 km
12 ianuarie 2004 | benzina | 133500 km
8 ianuarie 2002 | benzina | 195000 km
26 decembrie 2008 | benzina | 117000 km | 2020-01-23T06:07:10 | https://www.bestauto.ro/auto/bihor/salonta/?carfueltype=Benzina | [
-1
] |
Autoren: Stelios Piperidis Autoren: Inguna Skadiņa Autoren: Svetla Koeva Autoren: Walter Daelemans Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Autoren: Georg Rehm Alle Filter entfernen | 2020-02-21T22:35:22 | https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3AGeorg+Rehm/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AStelios+Piperidis&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AInguna+Skadi%C5%86a&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ASvetla+Koeva&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3AWalter+Daelemans | [
-1
] |
Zortzi aldiz erditu den langabea | Iritzia | Berria
Zortzi aldiz erditu den langabea
Urte hasieratik joan da Ana protestetara, astelehenero. 80 urte ditu, eta bizitza osoan egindako lanaren astuna sentitzen du gorputzean; ez da alferrik erditu zortzi aldiz, baina etxea utzi eta kalera atera da, nazkatuta dagoelako egindako lan guztiaren ordaina beste norbaiten poltsikora joaten dela ikusteaz, hilero zentimoak kontatu beharraz. Begi azpiko poltsetan jasoa du egindako guztia, zimur bakoitzean, eta oraindik ere ez du deskantsurik hartzeko aukerarik izan, bilobak baitatozkio egunero bazkaltzera. Gorputzak erantzuten dion arte egingo dio aurre lanari, kementsu eta duin, baina amorrua ematen dio entzun behar izaten duenean ez duela sekula lanik egin. Zer egin du ba bizitza osoan lana ez bada? Alabek etxetik kanpo lanerako aukera dutela-eta lasaitua hartzen du, baina frustrazioa kontrajartzen zaio, prekaritateak eta ezberdintasunak jota ikusten dituelako haiek ere.
Irribarretsu esnatu da, atzoko protesten biharamun itxaropentsuan, beti pentsatu izan baitu herritarren borrokak soilik ekar lezakeela gizartearen eraldaketa, berdintasuna. Borrokan zaildua denak badakien arren jendetzaren indarra zein den zaurgarria, ez du amore emango. Astelehenero protestatzen jarraituko du. | 2020-02-17T12:31:01 | https://www.berria.eus/paperekoa/2063/023/001/2018-03-18/zortzi-aldiz-erditu-den-langabea.htm | [
-1
] |
Herri Ondarea :: Abarkak eta bortzegiak
Lehen lupetzez beteriko gurdibideak egoten ziran. Barrankoko tabernan kanbietan ebezan oinetakoak. Eskolara bajatzen ziranean, bidean gomazko abarkak edo bortzegiak eroaten ebezan, eta, gero, kanbiau egiten ziran.
Bortzegiak azpian untzeak eukiezan zapatak ziran. Narruzkoak izaten ziran. Eskolatik urten eta gero, ardiakaz ibilten zan, eta gauean sikatu eta zeboa emon behar jaken hurrengo egunean busti ez eitezan.
Gabonetako jatekoak | 2019-01-19T12:24:12 | http://herriondarea.eus/eu/ficha/abarkak-eta-bortzegiak | [
-1
] |
Harakintzan murgildu nahi duten langabeentzat, ikastaroa doan - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza
Aia,Getaria,Orio,Zarautz,Zestoa,Zumaia
Urtarrilaren 31n hasita, bost hilabeteko prestakuntza ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Harakintza eta Haragikien elaborazioa bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek, doan. Urtarrilaren 31n hasita, bost hilabeteko prestakuntza eskainiko du UKUEk. Izen-emate epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa gazteleraz izango da eta, guztira, 430 orduko prestakuntza eskainiko da. Eskolak Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, [email protected] helbidera mezu bat idatzi edo telefono bidez harremanetan jarri, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta. | 2019-01-18T05:43:06 | http://urolakosta.hitza.eus/2019/01/07/harakintzan-murgildu-nahi-duten-langabeentzat-ikastaroa-doan/ | [
-1
] |
Artxiboa laburpen hitzeka: erregistroak 2013/02/21 · 07:00 Apain-orrazia ez den peineta Iratxe Goikoetxea Langarika
2013/01/01 · 07:00 Arrazoibide soziolinguistikoak Igone Zabala Unzalu
Laburpen hitz hauekin erregistroak, hizketa-komunitatea, hizkuntza-gaitasuna, komunikazio-egoerak | 2017-05-26T01:43:38 | https://31eskutik.com/tag/erregistroak/ | [
-1
] |
Gasteizko Sumendiola bete poto eta Kakiturriko Gladioloreak taldeak 1. finalaurrekoan Agurainen — Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa 2020
Sumendiola Bete Poto (Gasteiz) eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) taldeak izango dira aurrez aurre larunbatean, Aguraingo Zabalarten. Mokadutxo bat eskainiko da 19:00etan eta saioa 19:30ean hasiko da.
Sumendiola bete poto taldeko kideak Maddi Juaristi, Gerezti Unanue, Oier Lakuntza, Julen Martiartu eta Beñat Garaio. Kakiturriko Gladioloreoak taldekoak berriz, Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico eta Ander Aranburu.
Gai jartzaile lanetan Marta Ugarte ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Manex Garaio (Sumendiola bete poto), Karmele Madinabeitia (Kakiturriko Gladioloreak) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Fernando Sopelana. | 2020-06-07T02:05:31 | https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/albisteak/1-finalaurrekoa-agurainen | [
-1
] |
Gaua Artizarrean - Zientzia Kaiera
Irudia: Artizarraren superrotazio atmosferikoaren eskema, goiko lainoetan. Superrotazioa uniformeagoa da Artizarraren eguneko aldean (eskuinean, Akatsuki ontziak ateratako argazkia), eta gaueko aldean kaotikoagoa da eta ezin da aurreikusi (ezkerrean, Venus Expressek ateratako argazkia). (Argazkia: ESA-JAXA-UPV/EHU).
Lurrean atmosferak planetaren beraren antzeko erritmoan biratzen du. Artizarrean, aldiz, atmosferak lau egunetan ematen dio bira planetari eta planetak 243 egun behar ditu bere ardatzari bira emateko. Atmosferaren errotazio azkar horri “superrotazio” deritzo. Fenomeno hau eragiten duten mekanismo fisikoak ezezagunak dira oraindik. Artizarreko atmosferak superrotazio hori izateko energia nondik ateratzen duen misterioa da eta eredu numerikoek ez dute planetaren simulazio errealistarik lortu.
Global Circulation Modelsen, Artizarraren atmosferaren jokaera eta zirkulazio ereduen, arabera superrotazioa antzeko moduan gertatzen da planetaren eguneko aldean zein gaueko aldean. Ikerketa honek, baina, ezeztatu egiten du aurreikuspen hori: superrotazioa irregularragoa eta kaotikoa dirudi gaueko aldean.
Artizarreko eguneko aldeko zirkulazio atmosferikoa ikertu izan da orain arte, argi ultramorean egindako irudien behaketei esker zehaztasunez neurtu ahal izan baitira lainoen mugimenduak. Datu horietan oinarritutako ereduek ez dira gai izan superrotazioa erreproduzitzeko, baina. Hartara, datu gehiagoren bila aztertu dute gaueko aldea.
Behaketa berriak
70 kilometroko altueran daude Artizarreko lainorik altuenak eta bertan gertatzen da, hain justu, superrotaziorik indartsuena. Haien emisio termikoari esker ikus daitezke laino horiek gaueko aldean, baina behar bezalako behaketak egitea zaila izan da orain arte, irudi infragorrien kontrastea nahikoa ez zelako xehetasunak ikusteko.
ESA Europako Agentzia Espazialak Artizarrera egindako lehen misio espaziala, Venus Express, 2005etik 2014ra arte orbitatu zuen planeta. Espazio-ontzian, beste tresnen artean,VIRTIS espektrometroa zegoen eta tresnak egindako behaketen analisia izan da ikerketaren oinarria. Hawaiin dagoen NASAren IRTF teleskopioa erabilita beste ikertzaile talde batek egindako behaketa independenteak gehitu zitzaizkien.
Irudiak prozesatzeko teknika berriak ere baliatu dituzte Japonia, Espainia, Alemania eta Italiako ikerlariek osatutako ikerketa taldeak Artizarreko gaueko aldea aztertzeko.
UPV/EHUko Komunikazio bulegoa: Gaua Artizarrean: haize-boladak ezin dira aurreikusi, uhin mugiezinak ditu eta laino aldakorrak
Peralta, J. et al. (2017). Stationary waves and slowly moving features in the night upper clouds of Venus.Nature Astronomy, 1, 0187 DOI: http://dx.doi.org/10.1038/s41550-017-0187
[…] Ezezaguna zen orain arte Artizarraren atmosferaren zirkulazioak duen jokaera planetaren gaueko aldean. Nazioarteko ikerketa batek misterioa argitu du eta gaueko aldeko zirkulazioa eta egunekoa nabarmen ezberdinak direla jakin berri du. Hodei mota berriak, morfologia berriak eta dinamika berriak aurkitu dituzte Artizarraren gaueko aldea ikertzerakoan. Zientzia Kaieran hurbildu dizkigute xehetasun guztiak: Gaua Artizarrean. […] | 2019-04-25T10:12:41 | https://zientziakaiera.eus/2018/01/01/gaua-artizarrean/ | [
-1
] |
Marrazki tailerra Artelekun | Arteleku | Artea eta ikus-entzunezkoa | Gipuzkoa Kultura
> Artea eta ikus-entzunezkoa > Arteleku > Marrazki tailerra Artelekun
Marrazki tailerra Artelekun
Artelekuk marrazki tailer bat antolatu du hurrengo astean, uztailaren 14tik uztailaren 18ra, Santa Teresa komentuko eraikin berrian. Izibeñe Oñederra eta Josu Maroto izango dira tailerra irakatsiko dutenak Isabel Herguerak koordinatutako tailer honetan. Doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da uztailaren 10a baino lehen izena ematea.
Artelekuk berea egin nahi du, marrazkirako lanabesak eskuaren luzakin naturalak izanda. Marraztea, modurik aske eta zuzenena da norberaren barruan gertatzen dena, paperera erausteko. Taldean habiatzen den prozesua bakoitzaren espaziora bideratzea proposatzen da, marrazki serie luzea osatzen doan bitartean.
Espaziorekin dugun harremana ikuspuntu berri batetik heltzea proposatuko da jardunaldi bakoitzean, gaiari propio datorkion gonbidatuak lagunduta. Inspiratzeko tartea egingo zaio ikus-entzunezko materialari: animazioa, filma zatiak, dokumentalak...proiektatuko dira arratsaldetan.
Informazio gehiago: http://arteleku.net/eu/llegar-cruzar-ocupar | 2018-08-14T07:03:22 | http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2212-taller-de-pintura-en-arteleku.html | [
-1
] |
Zinemaldiko Sail Ofizialean emango dituzte 'Loreak' eta 'Lasa eta Zabala' - Kultura - Berria
Euskarazko zinemagintzak inoizko parte hartzerik handiena izango du aurten Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, euskarazko bi film baitaude hautatuen artean: Urrezko Maskorra irabazteko lehiaketan bata, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak; lehiaketatik kanpo bestea, Pablo Maloren Lasa eta Zabala. Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak izan zen Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartu zuen euskarazko lehen filma, 1989an, eta harrezkero ez da izan besterik. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Maialen Beloki Zuzendaritza Batzordeko kideak eman zuten albistea atzo, Madrilen, jaialdian parte hartuko duten "Espainian ekoitzitako filmak" aurkezteko emandako prentsaurrekoan. Agerraldi horretan Alex Anguloren heriotzagatik dolumina agertu zuen Rebordinosek, eta iragarri zuen Zinemaldiaren aurtengo ekitaldian gogoan izango dutela aktore zendu berria.
Garaño eta Goenagaren Loreak filmak hiru emakume ditu pertsonaia nagusi modura, eta haietako bakoitzak lore sorta batekin zerikusia duen istorio bat du. Loreek ahaztuta ziruditen sentimenduak piztuko dituzte hiru emakumeengan. Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Joxean Bengoetxea, Jox Berasategi, Mikel Laskurain, Joxe Ramon Soroiz eta Ane Gabarain daude aktoreen artean. Sei astez filmatu zuten Garañok eta Goenagak Loreak, iaz, Gipuzkoan (Oiartzun, Donostia, Zarautz, Zumarraga, Idiazabal eta Irun), Nafarroan (Bera) eta Bizkaian (Leioa).
Lasa eta Zabalaren kasuaz
Pablo Maloren Lasa eta Zabala filmak Joxi Lasa eta Joxean Zabala GALek 1983an bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazitako gazteen kasua du kontagai, sumarioan oinarrituta. Filmean, Iñigo eta Fede abokatuak hildakoak identifikatzeko lanean ahalegintzen dira, beren sinesmenak eta are beren biziak ere arriskuan jarriz horretarako. Cristian Merchanek jokatu du Joxi Zabalaren rola eta Jon Anzak Joxean Lasarena; Iñigo abokatuarena, berriz, Unax Ugaldek. Oriol Vila, Francesc Orella, Aitor Mazo, Pep Tosar eta Ricard Sales aktoreek ere parte hartu dute. Filmaketa lanak Baionan hasi ziren, aurtengo otsailean, eta gero Gipuzkoan jarraitu zituzten; Tolosan, Donostian eta Zumarragan, besteak beste.
Sail Ofizialean emango diren beste hiru film ere iragarri dituzte antolatzaileek: Alberto Rodriguezen La isla mínima eta Carlos Vermuten Magical Girl Urrezko Maskorra irabazteko lehian emango dituzte; eta Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades, lehiaz kanpo. | 2019-03-25T08:04:54 | https://www.berria.eus/albisteak/94265/zinemaldiko_sail_ofizialean_emango_dituzte_loreak_eta_lasa_eta_zabala.htm | [
-1
] |
NOIZ Agenda - Agenda:EXPOGROW IRUN 2018: El Canijo de Jerez + BOMBINO + Kumpania Algazarra + ...
EXPOGROW IRUN 2018: El Canijo de Jerez + BOMBINO + Kumpania Algazarra + ...
16 de Septiembre de 2018. FICOBA. Irun /// Gipuzkoa. 11:00h. 12€-28€ | 2019-07-22T18:16:54 | http://www.noizagenda.com/agenda/47679/expogrow-irun-2018-el-canijo-de-jerez-bombino-kumpania-algazarra | [
-1
] |
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" (Narrazioak)
Bisitak: 23414
ARGAZKIA: Ekaitz Goienetxea."Gazte Bidaiak 06" lehiaketan saritua.
Badator autobusa
Hiru eskailera gora
Ordaintzeko dirua ateratzen hasi naizenerako akordatu naiz txartel-bono berria dudala eta, “i, itxaron” esanda karteratik ateratzen hasi naiz, baina, hara! ez dut ba pelukeriako tarjetatxoa atera! eta harekin aktibatu nahi izan dut “piiit” a. Txoferrak, urduri “con eso no creo que puedas...” ihardetsi dit. Barkatuka bigarren txartel bat... hura ere ez, txoferrak...”ya tendremos que esperar, ya...” Azkenean asmatu dut txartel egokia ateratzen eta aktibatu da ditxosozko txipa, “piiit”.
Autobus barru guztia niri begira neukala iruditu zait; zer autobus barrua! Mundu guztiko autobus barru guztiak niri begira zeuden eta nik, irribarrez ezkutatu nahi nuen lotsa nabarmenki agerian utziz, pasilloan aurrera egin dut, leiho kontra bat libre ikusi eta bertan zokoratu naizen arte.
Berrogei minutu inguruko bidaia daukat aurretik eta berokia erantzi dut, izter gainetan egokitu eta tira! sosegatu naiz. Ez gidatu behar izanaren abantailez pentsatu dut, minutu batzuk aurreragoko atolondramendua arindu guran.
Isilik autobusa.
Bide zaharretik hartu dugu, bide estu kurbatsua da, aspaldikoa. Autobus gutxik hartzen du bide hau, egunean pare batek besterik ez. Errepide berriak baztertuta utzitako herri txikietako biztanleentzat apropos jarritakoak.
Amildegiei gainak hartuaz goaz gorantz eta trenbide ordukoa, gaur bide-gorri bilakatua, pare parean daramagu, laguntzen bezala.
Trenean ibiltzen ginenekoak gogoratu ditut, kotxe gutxi zireneko garaiak, gehienok trenean ibiltzen gineneko denborak. Udako egunak gogoratu ditut, aita-amak eta anai-arrebok, otarrea eta motxilak hartu eta egun pasa paraje hauetara etortzen ginenekoak.
Estazio txiki-txiki batean uzten gintuen trenak; pasatu berri dugun lautada estuan zegoen, gaur haren arrastorik ez bada ere. Handik, gure herritik pasatzen den errekaren iturburuko bidea hartzen genuen oinez, mendi bidetan, urak putzu eder bat egiten zuen tokira iritsi arte....
Telefono bat da. Nire atzean. Autobuseko isiltasuna bi aldiz hautsi da; lehendabizi telefonotxoaren salsa doinua izan denean eta gero emakume baten ahots-goran hitz egin beharrarekin. Jakin-mina piztu zait, horregatik begiratu dut atzera, denontzat hitz egiten zuena nor zen jakitearren. Jarleku artetik ikusi dut ilea horiz oso gaizki tindatua zuen emakumea zela, autobusaren zain geundela atentzioa eman didan hura bera.
Jendea mugitu egin da jarlekuetan, erosotasuna topatu nahian eta, esango nuke, bidaiari guztiok, nahi ez eta ere, elkarrizketan sartu gaituela ilehoriak.
Minutu luze batzuetan aritu da etxeko kontuak aireratzen; horrela jakin dugu Marirekin haserre dagoela eta Antonio kabroi bat dela.
Halako batean eta behingoz, moztu du. Telefonicarekin tratu bereziren bat izango duela otu zait, bestela garesti aterako zaizkiola eta haserreak.
Egokitu gara berriz bidaiariok jarlekuetan ahal zenik eta erosoen. Kanpoan hotza igartzen da, behe laino itxi itxia, honaino sartzen ez dena, hotzak ezin baitu kristaletik barrura egin, eguzkiaren beroak bezala.
...Erreka bazter hartan egokitzen ginen, gaztainondo sendoaren magalean. Oinetakoak erantzi eta, enbor zulo jakin batean hurrengorako gordetzen genituen uretan ibiltzeko zapatila zaharrak janzten genituen. Zapatila zaharrak edo gomazko sandalia marroiak; izerdiarekin batera hanketan markatzen zitzaizkigun sandaliak.
Han ikasi genuen anai-arrebok igerian; lau anaiarrebok eta amak.
Bizirik bizi zen gure aitak erakutsi zigun denoi igerian, umetan errekan ibiltzen zeneko kontuak kontatzen zizkigun bitartean. Besoak gure gorputz azpian jartzen zituen eta guk beso eta bernei eragiten genien ganoraz. Gero, distantzia motzean, besoak zabalik itxaroten gintuen, hondoratzen ginela sumatuz gero, beso haietan hartzeko gertu. Besoak zabalik gogoratzen dut aita eta begietan “egin dezakezu” betikoa. Distantzia geroz eta handiagoa zen aitaren besoak eta gureen artean, bakarrik moldatzen ikasi genuen arte.
Eta errekan eta erreka ertzean, gaztaina eta lizar artean pasatzen genituen udako hainbeste egun, batera, etxekook.
Sua pizten genuen arroza egiteko edo amak aurrez prestatutako patata tortilla, arrain albardatu, piper berde eta esne-gainaz egindako bizkotxoa jan, harri gainetan biribilean jarrita...
Eguzkia gailendu da lainoen artetik eta kristalaren beste aldetik hurbildu zait larrua berotzera, eta urrun haietatik memoria, barruak gozatu guran.
Irribarrea eragin didate biek ala biek.
Motorraren “durundurun”a, lo-kanta, bideko zulo batek eragin duen “klak” ak eta saltoak berriz leiho alde honetara ekarri nauen arte.
Eta hemendik zentro komertzialak eta etxe handiak dira nagusi bazterretan.
Berokia jantzi dut.Txartel-bonoa atera dut poltsikotik. Ilehoriaren atzetik egin dut pasilloa. “Piiit”.
Hiru eskailera behera.
Badoa autobusa.
Eta ni. | 2019-07-21T20:17:44 | http://www.idazten.com/index.php/eu/idazlanak-mainmenu-476/narrazioak-65333/1144-narrazioak-85057707?tmpl=component&print=1&layout=default&page= | [
-1
] |
“Jaso dugun sostengua zabala eta anitza da, sorpresa ederrekin gainera” | Basque Country | KAZETA
Anaiz Funosas
Bake Bideako bozeramailea
Urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon iraganen diren manifestazioek sostengu zabala eta anitza jaso dute. Alderdi politikoek, sindikatuek, mugimendu sozialek, apezek zein eragile kulturalek beren elkartasuna adierazi dute. Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak lorturiko babesari buruzko irakurketa "pozgarria" plazaratu du.
“Jaso dugun sostengua zabala eta anitza da, sorpresa ederrekin gainera”
Iurre BIDEGAIN|12/01/2019 08:50|0 commment Updated at:
Anaiz Funosas, Miramarreko ekitaldian. (Jon URBE/FOKU)
Jendeak neurria hartu dio egoerari. Jendeak ez du nahi egoera bere horretan geldi dadin.
Argi dena da 12an ez dela deus bukatzen eta ber-bultzatu behar dugula bidea.
Alderdi politikoak, sindikatuak, apezak, kultur eragileak... Nola baloratuko zenuke urtarrilaren 12an Baionan zein Bilbon antolatutako manifestazioek jaso duten sostengua?
Anaiz Funosas: Errango nuke azken urteetan lantzen den haritik, zabala eta anitza izan dela, sorpresa ederrekin, gainera. Orain arte ez genuelako lortu giza mundutik edo sindikalisten aldetik hain sostengu azkarra. Kontent gara ere hautetsiekin pausu polit bat eman delako, kualitatiboa.
Hiri Elkargoko exekutiboko arduradun gehienak alde agertu dira. Jendeak neurria hartu dio egoerari. Jendeak ez du nahi egoera bere horretan geldi dadin. Ipar Euskal Herrian barneratuta dago Aietez geroztik egindako bidea. Gizarteak gogoa du lurralde bezala agertzeko Parisen aitzinean eta errateko: 'hemen gara eta gehiengoak duen borondatea errespetatu behar da'.
Sorpresa ederrak aipatu dituzu. Orain arte elkartasuna adierazi ez dutenei aipu egiten diezu?
Deialdi ezberdinak antolatu izanari aipu egiten diot. Egon egon dira sostenguak. Oraingoan atzematen dugu jendea sektorialki joan dela. Nahiz eta manifestazioa jakitera eman lehenago, blokeoren berri eman da abenduaren 14an eta harritu gara berriz ere ikustea hemen dugun gaitasunaz behar den moduan erantzuteko eta antolatzeko.
Hautetsietatik aparte, alderdi zein sindikalistek haien harria jarri dute haien sindikatuetan izan diren problematikak gaindituz. Eliza mundua zein kulturgintza ere horren alde agertu dira. Sorpresa handiena hortik dugu.
Departamenduko sozialistak ere mobilizazioen alde agertu dira. Ezusteko bat izan antolatzaileentzat?
Egia da azken garai luze hauetan ez dugula ukan departamenduko babes hori. Nabarmendu dugu iritsi delako justu deialdia publiko egin genuen mementoan. Poztekoa da. Baina, hala ere, lana hor dugu eta segitu behar dugu aitzina. Argi dena da 12an ez dela deus bukatzen eta ber-bultzatu behar dugula bidea.
Sorpresak goraipatu dituzu, baina, haatik, batzuk ere faltan bota izan dira mobilizazioen sostenguen artean. Denise Saint-Pé senataria eta Vincent Bru diputatua deialdia izenpetu duten bakarrak dira. Zer gertatu da beste diputatu eta senatariekin?
Ez da deus gertatu. Gaur ostegunean gara eta esperientziaz badakigu horrelako mementoetan azken minuturaino gauza anitz gerta daitezkeela eta sostengu gehiago ager daitezkeela. Urtarrilaren 12an ikusiko dugu zinez zeintzuk diren eskas eta zeintzuk diren gure trenean sartu direnak.
Max Brissonek, adibidez, ostegunean oraindik ez du erabaki zein izanen den bere jokamoldea. Orain arte ez du jarrera hori erakutsi...
Ez, egia, ez da horrelakoa izan. Ikusiko dugu. Ez du erabakia oraindik hartu baina horrek ez du erran nahi ez duenik hartuko. | 2019-07-18T01:41:21 | https://kazeta.naiz.eus/en/info_kz/20190112/larunbatean-ikusiko-dugu-zeintzuk-diren-eskas-eta-zeintzuk-diren-gure-trenean-sartu-direnak | [
-1
] |
Txateatu Comuna Bârsăneşti. Chattwenty. Free Chat Comuna Bârsăneşti. Txateatu ausazko Comuna Bârsăneşti.
Txateatu Comuna Bârsăneşti
Ongi etorri Txateatu Comuna BârsăneştiHave fun Comuna Bârsăneşti guztiko jendearekin txateatzen. Free Txateatu Comuna Bârsăneşti, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Guztiak pertsona mota Comuna Bârsăneşti doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- Ezagutu zure bizitzako maitasuna edo klik bakoitzean lagun onena da.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy besteak beste, bideo-txatak anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende berria klik bakar batekin.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. | 2017-05-28T08:43:21 | http://eu.chattwenty.com/errumaniako/comuna-barsanesti | [
-1
] |
Firma el manifiesto: ¡CAF no trabajes en territorio palestino ocupado! // Sina ezazu manifestua: CAF, ez egin lan palestinar lurralde okupatuan! % | 2020-05-30T01:49:30 | https://www.antikapitalistak.org/caf-palestinar-lurralde-okupatuan/ | [
-1
] |
Rábano - Wikipedia, entziklopedia askea.
Juan Garcia Benito
41° 31′ 58″ N, 4° 03′ 38″ W / 41.532777777778°N,4.0605555555556°W / 41.532777777778; -4.0605555555556Koordenatuak: 41° 31′ 58″ N, 4° 03′ 38″ W / 41.532777777778°N,4.0605555555556°W / 41.532777777778; -4.0605555555556
Rábano (Espainia)
Rábano (Gaztela eta Leon)
195 bizt. (2015) -3
% 54,87 % 45,13
1.698,41 bizt/km²
66 km Valladolidera
http://www.rabano.org/
Rábano Valladolideko udalerria da, Campo de Peñafiel eskualdean dagoena.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 215 biztanle zituen.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Rábano&oldid=5198001"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 25 urtarrila 2016, 08:54. | 2017-11-23T05:37:00 | https://eu.wikipedia.org/wiki/R%C3%A1bano | [
-1
] |
BERTSOINKA-Gipuzkoako txapelketako finalerdiak II - Arrosa
Published On 24 abendua, 2019 | By bertsoinka | Bertsoinka
arrasateoiartzuntolosa | 2020-07-15T10:31:42 | https://www.arrosasarea.eus/2019/12/24/bertsoinka-gipuzkoako-txapelketako-finalerdiak-ii/ | [
-1
] |
Atuna tipularekin
4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztitan edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan ûlodieraren araberaû utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta, xorta bat ardo zuri erantsi ondoren, su eztitan edukiko dugu berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.
Hirugiharra mikrouhinetan frijitzeko era
Plater eta zartaginik garbitu nahi ez eta ametsetan hirugihar ogitarteko bat agertzen zaigunerako. Antzera joka liteke txorizo edo txistorrarekin ere. Sukaldeko papera jarri plater xabal batean, bi kapa. Paper horren gainean hirugihar zerrenda meheak luze-luze paratuko ditugu, bata bestearen gainean egonik ere berdin da. Beste bi paper-kapa jarri eta platera mikrouhin labean sartu, potentzia handienean (650 w.), zirtaka hasten direla ikusten dugun arte, txigortzen hasten diren arte. Soberako koipea paperean geldituko da, eta ez, zorionez, gerri bueltan-bueltan, gure alozetan. Hirugiharra bero eta frijituta geldituko da, eta harekin sekulako ogitartekoa egin dezakegu. Gazta xerra batzuk jarriz gero hirugiharrarekin, beroak gazta bigunduko du. Hori oturuntza. Eta paderarik ere zikindu gabe. Platera ontzi-garbigailuan sartu eta dena txukun-txukun. Hori zoriona! | 2020-07-09T20:36:01 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/1954/atuna-tipularekin | [
-1
] |
Gotzain Jauna Elizbarrutiko Artxibategi Historikoan
Gotzain Jauna Elizbarrutiko Artxibategi Historikoan Donostia, 2010eko ekainaren 2a.
Memoriarik gabe ez dago Proiekturik garatzerik. Horixe izan da hain zuzen gure gotzain Jose Ignacio Munillak eta Elizbarrutiko Bikario Nagusi eta Kultur Ondarearen arduradun den Joseba Gonzalezek joan den ekainaren 2an Elizbarrutiko Artxibo Historikora eginiko Pastoral Ikustaldian luzatutako mezua. Hauen bisitak argi utzi du aurrera begiratzeko, helburuak berritzeko eta egungo arazoei konponbideak eskaintzeko sustraiak ezagutu, gure ibilaldi historikoa onartu eta etorkizuneko planteamenduak egiazko testuinguru eta errealitateetan oinarritu behar direla. Eta Artxiboa da, Donostiako Elizbarrutiko gure Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Elizaren mendetako ibilbide identitario horren dokumentazio-probak jasotzen, gordetzen eta zaintzen dituena.
Goizeko hamarretarako jarritako hitzordurako etorri ziren, senidetasunezko ongi etorria eta agur beroa eskaini ostean, Artxibo Historikoa osatzen duten bulego guztiak ikusi genituen banan-banan. Galderen jarioa eta ardura nabaria zen zaindutako dokumentu mordoa eta funts horiek zaintzeko eta hedatzeko daukagun azpiegitura ikusten zutenean, hots, Gipuzkoako lur hauetako transitus Dominiaren egiazko fede-emaileak.
Ondoren, Artxiboko Ikerketa Aretoan batzarturik, Artxiboaren errealitate dinamikoaren azalpen zabala eskaini genien Gotzain jaunari eta Bikario Nagusiari, esan nahi baita, alde batetik, Gipuzkoako gure eliz elkarteetako funts historikoak biltzera, bestetik, txukuntasunez jasotzera, eta, azkenik, horiek eskatzera hurbiltzen diren azterlariei eskaintzera bideratua dagoela.
Jacinto Argaya gotzaina izan zen 1972an gure Elizbarrutiko hainbat eliza, sakristia, parroki etxe eta, are, etxe partikularretan barreiatuta -eta ez beti paperek, pergaminoek, argazkiek edota bestelako euskarri dokumentalek eskatzen zuten baldintzetan gordeta- zegoen eliz dokumentuen ondare guztia leku egoki batean bildu eta jasotzeko asmoari gorputz organikoa emateaz arduratu zena. Urte hartako gutunean "Gure probintzian aurreko garaietan pastoraltzan jardun zutenek arazo pastoralak nola konpondu zituzten adieraziko diguten agiriak jasotzeko" beharra adierazi zuen. Halako egitasmo garrantzitsua aurrera eramateko, Sebastian Inchausti, Elizbarrutiko Artxibozaina, izendatu zuen gure lehen artxibozain. Gotzain aurrerakoi, zuhur, zoli eta jakintsua izaki, bere erudizio, sensus eclesiae eta trebetasunari esker -Vatikanoko II. Kontzilioko hitzaldi gogoetatsuak aberastu zituen gotzainetako bat izan zen-, nagusitzen zihoan gizarte-errealitate berria oinarri hartuta, Gipuzkoan elizak behar zuen berregituraketa sustatu zuen.
Data hartatik aurrera Artxiboa etengabe hazten eta egun dena bilakatzen joan zen: Gipuzkoaren kultur erreferente ukaezina eta, baita, Espainiako Elizaren Artxiboena ere. Kontaezin ahala ikerlanetan aipatzen gaituzte, hitzaldiak emateko eta esperientziak azaltzeko eskatzen, eta Tui-Vigo, Oviedo edo Santanderko Elizbarrutietako gure senide kideek bisitatzen, batzuk aipatzearren.
Baina ezein instituzio ez da handi egiten bertan lan egiten duen lan-taldea handia ez bada. Elizbarrutiko Artxiboak horrelako lan-taldea du, horrelako pertsonak; eta horrela bakarrik uler daiteke, esaterako, nola lortu dugun Gipuzkoako parrokia guztietako funts historikoak biltzea, horien inbentarioa egitea edota behar bezala egokitutako instalazioetan jendearen eskura jartzea; zeregin luze, neketsu, akigarri baina liluragarri hori Artxiboko lantaldea osatzen duten edo zutenei esker aurre egin ahal izan dugu. Gotzain jaunaren eta Bikario Nagusiaren bisita aprobetxatuz, ondo merezitako eskerrona azaldu genien han zeuden lagun horiei; izan ere, kausari eskainitako zerbitzua izan baita euren eragilea, eta doakotasuna euren ikurra; eta hauek dituzue: Arantxa Kintela eta Itziar Barrenetxea -Montpellierko Frantziskotarrak-, Soledad Rodríguez -"Obrera de la Cruz"-, eta Ane Zabarte. Halaber, gogoan ditugu duela gutxi arte bururik altxa gabe lagundu duten eta adinak eragindako arrazoiengatik han egoterik izan ez zuten erlijiosak ere; hala nola, Mari Arrazola eta Asuntxi Mendizabal -Mariaren Lagundikoak-, edo Digna Villabriga -Santa Teresa Lagundikoa-. Atal honetan, eta azkenik, Iñaki Amutxastegiren lana eta prestutasuna eskertzen ditugu urte pastoral honetan lan-talde handi horren partaide izan delako, baina, orain, pastoral-arrazoiak tarteko, Bergarako parrokian eskainiko du bere zerbitzua; zereginetan eta erabakietan emandako laguntza, nahiz bere aldarte atsegina eta lanerako jarrerak gertaera honetako protagonista bilakatzen dute.
Artxiboa etorkizun hobea eraikitzeko erakunde erabilgarria
Ongi merezitako eskerronak adierazi ondoren, argiro esan genuen gure Artxiboa ez dela paper eta oroigarrien biltegi bat; aitzitik, mendetako kristau-eredu baten atzean milaka lagunen izana eta egina gordetzen, eta egia eta bizitutako esperientziak eskaintzeko irekia dagoen erakundea da. Artxiboak etorkizuna eraikitzen laguntzeko balio du edo ez da Artxiboa; ez badu eraikitzen, biltegi bat baino ez da izango, iraganeko loria eta balentrien biltegi hagitz errespetagarria, baina ez Ebanjelioaren zerbitzura dagoen Kultura eta memoriaren Hedagunea. Artxibozainok ez gara iraganeko egintzen bildumagileak, orainaren lankideak gara, eta etorkizun hobeagoaren eraikitzaileak. Egia zaintzea, gordetzea eta hortik ikasteko eskaintza luzatzea da gure agindua, bidea eta erronka.
Halaber, gizartean hezurmamitzen ari den errealitate berri bati buruz ere hausnartu dugu: eskubideak beretzat hartu, eta betebeharrak saihestu, itxuraldatu. Harri eta zur ikusten dugu zer eta nola erregutzen dituzten batzu-batzuk eskubideak, esan nahi baita, eurentzat pieza honen edo haren kopia digitala lortzea, horien euskarria eta edukia ez aldatzeko, manipulatzeko edo, are gehiago, ez komertzializatzeko betebeharra saihestuz. Kezkaturik ikusten dugu sarritan Artxiboari emandako dirulaguntza bat onartzeak atzetik dakarrena; esaterako, aipatu dirulaguntzarekin egindako kopia guztiak horren ordainetan eman beharra, era horretan entregatutakoaren jabetza fisikoa edota intelektuala edo bere edukia galtzeko arriskuan jarriz. Zuhurtziak izaria eta gogoeta aldarrikatzen ditu. Horregatik, esandakoaz jabeturik, Artxiboan dokumentu ororen kopiarik edo irudi digitalik ez ematea erabaki dugu; beraz, ez dugu onartuko prozesu digitalen irudiak entregatzea exijitzen duen dirulaguntzarik, ez ordea dokumentazio historikoaren edo testuen datu erauzgarriak.
Ondare dokumentala bereziki dagokigun ondasun bat da; memoria kolektiboa hornitzen du, eta guztiok balioetan hezten laguntzen. Jose Ignacio gotzainaren hitzaldiak halaxe oroitarazten digu, kultur ondareak ebanjelizaziorako eta apostolutzarako tresna baliagarriak direla ohartaraziz.
Amaitzeko, azpimarratzekoa da, Gotzain jaunak eta bere Bikarioak erakutsitako gertutasunak, azaldutako arretak eta eskainitako hitzek biziki pizten dutela eskuarki isila, sarritan gutxietsia, baina beti ekintzaile den Elizbarruti honetako artxibozainen lana. Zinez eskertzen dugu eginiko bisita, bere ardura eta bere ikasgaia, hots, iraganetik ikasi dezakegula, gaur nola lan egin, geroa hobea izatearren. Ezinbestekoa dugu memoria zaintzea gure identitatea, bereizketa, askatasuna ez galtzeko. Oroit,... Memoriarik gabe ez dago Proiekturik garatzerik.
José Angel Garro Muxika,
Donostiako Elizbarrutiko eta Katedraleko Artxibozaina | 2020-02-28T15:00:43 | https://artxiboa.mendezmende.org/eu/berriak/visita.html | [
-1
] |
Katu | 111 Akademia
Izenburua: Katu
Idazlea: Iñigo Dierez
Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz? Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua…
Azkoitia 76.1
Gazte batek gazteentzat idatzitako eleberria. Ikasle baten bullying kasua jorratzen du, eta erasotua den gazteak amaren babesik jasotzen ez duenez, eskolara joateri lagatzen dio eta liburutegian aurkitzen du babesa. Halako batean katu bat hizketan hasiko zaio eta harekin akordioa erdietsiko du: katuak eraso egiten dioten mutilak erahilko ditu eta trukean Asierrek maite duen pertsona bat eskaini beharko dio. Bukaera ez da Asierrek nahi zuen bezalakoa, baina ezin dizuet dena kontatu… Gazteei gomendatuko nieke. Irakurtzea askorik atsegin ez dutenak zaletzeko balio dezake.
13 egun ditu iruzkinak | 2019-10-18T06:22:05 | https://www.111akademia.eus/liburuak/generoa/haur-eta-gazte-literatura/2019/04/03/katu/ | [
-1
] |
Jaulkipen-data: 17/07/2017
Inprimatzeko prozedura: Offset + troquelado + AR
Zigiluaren tamaina: 60 x 60 mm
Bloke-orriaren tamaina: 120 x 120 mm
Zigiluen posta-balioa: 4.25 €
AISIA ETA ZALETASUNAK
Papiroflexia, “Papera tolestearen artea”
Correosek munduko lehen zigilua egin du papiroflexiaren bidez, Espainian paper-txori izenaz ezagutzen den animaliaren formarekin.
Paperezko figurak egitearen artea da papiroflexia, ebaketarik egin gabe eta itsasgarririk erabili gabe, soilik paper zati karratu bat tolestuta.
Papera tolestuz lortzen diren figurak hainbat eratakoak izan daitezke, hala nola, loreak, animaliak, objektuak edo elementu arkitektonikoak.
Papiroflexiak, origami izenaz ere ezaguna, Txinan du jatorria, K.o. I. edo II. mendean. K.o. VI. mendean Japoniara heldu, kultura japoniarrarekin nahastu eta garatzen hasi zen, poliki-poliki gorantz joanez. Herrialde horretan, arte honen hastapenean, nobleek bakarrik goza zezaketen papiroflexiaz, papera oso garestia zen eta.
Mendebaldean, papera aurkitu zen karabanetan Zetaren Bidetik garraiatzen ari zela, eta oso azkar zabaldu zen haren erabilera, merkeagoa zelako eta erraz manipula zitekeelako.
Hala ere, esan daiteke papiroflexiaren (Mendebaldean) eta origami delakoaren (Ekialdean) bi sorleku nagusiak Espainia eta Japonia izan zirela. Bi herrialdeek figura klasiko bana garatu zuten, orain tradizio handikoak: Japoniako kurriloa eta Espainiako paper-txoria.
Papiroflexiaren bidez egindako lehen zigilurako paper-txoria aukeratu da figura oso interesgarria delako, bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, figura klasikoa delako, mundu osoan papiroflexiarekin lotzen dena; eta bestetik, uso mezulariarekin lotzen delako, munduan posta-zerbitzuaren jatorriarekin eta jarduerarekin zerikusia ere baduena.
Zigiluak oinarri karratua du, zale guztientzako aski ezaguna, bere sinpletasuna eta moldakortasuna direla eta. Bloke-orrian pausoz pauso azaltzen da paper-txoria nola egin, zigiluak markatuta dituen marretatik tolestuta. Horrez gain, zigiluak Errealitate Handitua biltzen du, paper txoria nola egin azaltzen duen tutorial bat deskargatzeko.
Zigilua tolestuta zein tolestu gabe, paper-txori formarekin, erabil daiteke gutunetan jarri eta hura bidaltzeko.
Zigilu hau tolesteaz goza dezazuela espero dugu. | 2020-06-03T22:39:43 | https://www.correos.es/ss/Satellite/site/coleccion-1363198467552-galeria_sellos_filatelia/detalle_emision-sidioma=eu_ES | [
-1
] |
Minfulness ikastaro berria Beasaingo Murumendi eskolan – Ehige
Baikara / Minfulness ikastaro berria Beasaingo Murumendi eskolan
Ikasturte berri honetan, bueltan da mindfulness metodoa Beasaingo Murumendi Eskolara, bertako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta oraingoan. Zentroko zuzendaria den Karmele Arraizak baieztatzen duenez, “haurrentzako mindfulness- ak, hauek hasiera goiztiar batetik euren arreta hobetzeko zein euren burmuinek enpatia, baretasuna eta kudeaketa emozionala lantzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigu”.
Mindfulness deituriko meditazio mota hau mendebaldetik eratortzen da eta, pentsamendu azkarrak eta hauek sortzen duten herstura baztertzea du helburu. Horretarako, meditazioaren bidez unean uneko sentsazioetan arreta zentratzea bilatzen da, orainaldiari eskainiz atentzioa osoa. Honi esker, momentuan bertan bizi ditugun emozioez (nahiz positiboak nahiz negatiboak izan) jabetu eta hauek baldintzarik gabe onartzea lortu nahi da.
Metodo hau haurrengan erabiltzeak, beraz, haiengan jakin-mina eta arreta piztea du helburu, baita hauen harridura gaitasuna iraungi ez dadin lortzea ere. Honekin batera, barren erlaxatu eta fidagarria lortuz, haurrek kanpo ingurumenarekin konektatzeko duten interesa areagotzea du helburu. Hala, estimulu zehatzetan arreta fokalizatzeko gaitasuna eskuratuz, euren kontzentrazio maila indartu egingo da. Honek, beraz, txikitatik norbere emozio negatiboak hobeto kudeatzea ahalbidetuko die, baita sentitzen duten amorrua edo tristuraren jatorria ulertzea eta modu egokian bideratzea ere. Horrelako zerbaitek, beraz, haurren gaitasun sozialak eta harreman ereduak asko hobetuko lituzke, adibidez, gela barneko biolentzia eta agresibitatea ekiditeari begira.
Honen harira, zuzendariak argitu nahi duenez, “ikasleriari zuzendutako Mindfulness-a ez da haurrei meditazioa, erlaxazioa eta arnasketa teknikak erakustera mugatzen. Askoz ere haratago doa. Ezin baitugu ahaztu mindfulness-a elikadura, lana, kirola eta harremanak izateko moduarekin ere zuzenki erlazionatuta dagoela”.
Gainera, Murumendin, ikasleriak 3D betaurrekoak erabiliz, estresik eta estutasunik gabeko eremu seguru batean egoteko aukera du. Izan ere, betaurrekoek, irudimenean lau eszenatoki desberdinetara bidaiatzeko aukera eskaintzen die (negua, udaberria, uda eta udazkena). | 2019-10-20T08:29:49 | https://www.ehige.eus/eu/minfulness-ikastaro-berria-beasaingo-murumendi-eskolan/ | [
-1
] |
Eremu hurbileko komunikazio - Wikipedia, entziklopedia askea.
Eremu hurbileko komunikazioa ingelesez Near Field Comunication (NFC) deritzona distantzia oso txikietan ematen den komunikazioan oinarritzen den teknologia da. Honek bi gailu eramangarri ezberdinen arteko informazio trukaketa burutzea du helburu. Irrati-komunikazioan oinarritzen den teknologia honek, transakzio sinpleak, eduki digitalaren trukaketa edo bi gailu elektronikoren arteko konexioa erraztasunez gauzatzea ahalbidetzen du. Teknologia hau bateragarria da jada existitzen diren ehunka kontaktu-gabeko etiketa ezberdinekin. NFC teknologia, RFDI teknologian oinarritzen da, teknologia hau beregain hartzen dituen komunikazio era ezberdinen barnean kokatzen da. [1] .
1 Irrati Frekuentzia bidezko Identifikazioa (RFID)
1.1 Irakurlea
1.2 Jomuga
1.2.1 Etiketa pasiboa
1.2.2 Etiketa aktiboak:
2 NFC Teknologia
2.1 Funtzionamendua:
2.2 NFC Irakurlea
2.2.1 Irakurri/Idatzi modua:
2.2.2 Jomuga portaera:
2.2.3 P2P (Peer-to-Peer) modua:
2.2.4 Kontakturik gabeko bateria kargatu:
2.3 NFC Jomuga
2.3.1 Tag 1 Type
2.3.2 Tag 2 Type
2.3.3 Tag 3 Type
2.3.4 Tag 4 Type
3 Beste teknologiekiko konparazioa
Irrati Frekuentzia bidezko Identifikazioa (RFID)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NFC-ren garapena
Irrati Frekuentzia bidezko Identifikazioa edo RFID (Radio Frequency Identification) teknologia irrati frekuentzia bidez elementuen identifikazio prozesua arautzen duen teknologia da, NFC bere barnean kokatzen dena.[2] Ohikoa izaten da NFC teknologia RFID teknologiatik kanpo edo honen pareko maila batean kokatzea NFCk azken urteotan eduki duen garapenarengatik, baina izatez, RFID teknologia barnean kokatzen den azpisail bat da NFC. Teknologia hau 10 cmra mugatzen da eta frekuentzia altuen bandan (HF, Hight Frecuency) egiten du lan.[3]
Teknologia hau zabala da oso, bere barnean frekuentzia banda oso zabala eta protokolo ugari barnebiltzen ditu.
Irakurlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
RFID sistema baten funtzionamendua
Irakurlea mikrokontrolagailu eta antena batean oinarritzen da normalean eta bere funtzionamendua indukzio elktromagnetiko printzipioan oinarritzen da. Eremu elektromagnetiko bat mantentzen du bere inguruan etiketa bat hark sortutako eremura gerturatu bitartean, etiketaren bat nabaritzean haien arteko informazio elkartrukeari hasiera ematen dio.
Jomuga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jomuga ohikoena eranskailu baten itxura duten etiketa deritzona da. Hauek pasiboak edo aktiboak izan daitezke, jokabidearen arabera.[4]
Etiketa pasiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etiketa hauek dira ohikoenak, hauek ez dute haien barnean inongo energia iturririk eta aski zaie Irakurlearen eremu elektromagnetikoan jasotzen duten energia funtzionatu ahal izateko. Aktiboak baino eragiketa sinpleagoak egin ditzaketen arren, hainbat eragiketa sinple egin ditzake, identifikazioan oinarritutako aplikazioetarako aproposak izan ohi direnak. Horretaz gain, ez dutenez enerjia ornitzailerik, haien hautemate esparrua murritzagoa da.[5]
Etiketa aktiboak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etiketa mota hauek energia iturriren bat edukitzen dute haien barnean. Pasiboek baino iritsiera ahalmen handiagoa dute eta elkartrukatu dezaketen datu kantitatea handiagoa da. Hala ere, pasiboak baino garestiagoak direnez eta bateria baten menpe daudenez ez dira oso ohikoak eta aplikazio oso zehatzetarako besterik ez dira erabiltzen.[6]
NFC Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eremu Hurbileko Komunikazioa RFDI teknologia barnean kokatzen den komunikazio motari deritzo. Hau 10 cm-ra mugatzen da eta HF (High Frecuency) frekuentzia esparruan lan egiten du. Teknologia honek 13,56 MHzko frekuentzian funtzionatzen du ISO/EIC 18000-3[7] protokoloari jarraiki eta 106 kbits/s-ko edo 424 kbits/s-ko abiadura bitarrean egiten lan. NFC RFDI teknologia bezala, irakurle eta jomuga batez osatua dagoen komunikazio batean oinarritzen da. [8]
Funtzionamendua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NFC teknologiak bi gailu ezberdinen arteko informazio trukaketa du helburu eta hau egin ahal izateko hiru eginbehar bereiz daitezke:
NFC irakurleak jomugarekin kontaktatu behar du informazioa bertara bidali ahal izateko, horretarako Irrati Frekuentzia modulatzen du.
NFC irakurleak NFC jomugatik datorkion informazioa irakurri behar du, ondoren eragiketak egiteko baliatuko du datorkion informazioa.
NFC teknologian etiketa pasiboak besterik ez daudenez, Irakurleak jomuga aktibatzeko behar besteko energiaz hornitu behar du etiketa. Honek etiketak txikiak izatea ahalbidetzen du, bertan inolako energia iturririk ez baita gehitu behar. Horretaz gain, teknologia hau kontaktu gabeko bateriak hornitu ahal izateko ere erabiltzen da etiketen printzipio berdinean oinarrituz.[9]
NFC Irakurlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NFC irakurleak RFDI irakurlearen funtzionamendu antzekoa du. Hau antena batez, eta mikrokontrolagailu batez, gutxienez, osatuta egon ohi da. Irakurle honek ordea, hainbat era ezberdinetan joka dezake NFC komunikazio baten kasuan. Honen jokatzeko moduek zerikusi zuzena dute gaur egun teknologia honek hartu duen paperarekin, izan ere smartphonetan ikusi ohi da gehienbat.[10]
Irakurri/Idatzi modua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohiko irakurle baten funtzionamendua litzateke hau, kasu honetan NFC irakurlea etiketa batekin jarriko litzateke kontaktuan eta hark kontrolatuko luke komunikazioa. Txartel bat irakurtzerakoan emango litzatekeen eragiketa da hau.
Jomuga portaera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kasu honetan etiketa bat balitz bezala jokatuko luke NFC irakurleak, beste Irakurle batek irakurtzen duen bitartean. Kasu hau litzateke mugikorrek txartelak ordezkatzearen arrazoia.
P2P (Peer-to-Peer) modua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Modu hau NFC irakurle bat beste batekin kontaktuan jartzean erabiltzen da. Kasu honetan biek irakurle gisa edo maila bereko gailu gisa ematen dute informazio trukaketa. Datu transferentzia modu erraz batean ematen denez oso baliagarria da gaur egungo mugikorretan.
Kontakturik gabeko bateria kargatu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Modu hau nahiko berria da eta honen garapena fintzen ari da gaur egun. NFC teknologiak, komunikazioaz gain energia transferentzian oinarri den teknologia izanik baliabide ezberdinak garatzen ari dira, haien artean, bateria elkarbanatu dezaketen mugikorrak edo kablerik gabeko hornitzaileak topa daitezke.[11]
NFC Jomuga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NFC Jomugak RFID jomugen antzekoak dira, kasu honetan ere aktiboak eta pasiboak badiren arren, pasiboak dira ohikoenak eta gehien ikus daitezkeenak. Hauek indukzio elektromagnetiko printzipioaren bitartez eskuratzen dute lan egiteko behar duten energia irakurletik nahikoa gertu daudenean.[12] Jomuga hauek irakurleak irakurtzen duen informazioa gordetzen dute, eta lau mota ezberdinetan banatu daitezke haien abiadura bitarraren eta memoriaren tamainaren arabera.[13]
Tag 1 Type[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tag 1 Type etiketa motak ISO14443A estandarrean[14] oinarritzen dira. Hauek irakurketa eta berridazketa ahalbidetzen dute baina erabiltzaileak irakurketara bakarrik muga ditzake. 96 byteko memoria du nahikoa dena web-orri baten URLa edo datu kantitate txikiak gordetzeko. Memoria hau, hala ere, 2 kbytera hedatu daiteke. 106kbits/s-ko abiaduretan burutzen du komunikazioa. Mota honetako etiketak sinpleak eta merkeak dira oinarrizko NFC aplikazioetarako baliagarriak.
Tag 2 Type[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tag 2 Type motako etiketak aurrekoak bezala ISO14443A estandarrean[15] oinarritzen dira. Tag 1 Typen portaera oso antzekoa dute. Irakurri eta berridazteko eginak dauden arren erabiltzaileak hau alda dezake irakurtzera mugatuz. Hala ere, mota honetako etiketek memoria handiagoa dute 48 bytetakoa eta aurrekoaren antzera 2 kbytetara hedatu daiteke. Komunikazio abiadura handiagoa dute 106 kbit/s-ko abiaduran egiten ohi du lan.
FeliCa etiketa bat
Tag 3 Type[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tag 3 Type etiketak Sonyren FeliCa[16] identifikazio sisteman oinarritzen dira. 2 kbyteko memoria dute eta 212 kbit/s-ko komunikazio abiaduran egiten dute lan. Sonyk garatutako identifikazio sistema honek eragiketa konplexuagoak egiteko aukera ematen du, baina prezio altuagoa du beste etiketekin konparatuz.
Tag 4 Type[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tag 4 Type motako etiketak bateragarriak dira ISO14443A eta B estandarrekin.[17] NFC etiketa hauek aurretik konfiguratuta daude eta irakurtzeko soilik, edo irakurri eta berridazteko izan daitezke. Hauek 32 kbyteko memoria dute eta hauen komunikazio abiadura 106 kbit/s-ko eta 424 kbit/s-koren artean dago.
Beste teknologiekiko konparazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aririk gabeko teknologia ezberdinak daude gaur egun merkatuan, pixkanaka kablean oinarritzen diren teknologiak ordezkatzen doazenak. Distantzia ezberdinetan oinarritzen diren arren, gehienek energia iturri baten beharra dute funtzionatu ahal izateko. Horrez gain, normalean halako distantzien arteko komunikazioa ezarri ahal izateko, komunikazioan parte hartzen duten bi gailuen arteko konfigurazio minimoren bat eman beharra dago. WI-FI edo Bluetooth teknologiak dira honen adibide.[18]
NFC teknologia, aldiz, distantzia txikietan oinarritzen da. Informazio trukaketa denbora oso laburrean burutzen du eta eragiketa sinpleak egitean oinarritzen da. Gainera, oso distantzia txikietan ematen den komunikazioa denez, segurtasunari dagokionez oso sendoa da. Ezaugarri hauek identifikaziorako, ordainketetarako edo beste informazio trukaketetarako ezin hobea bihurtzen dute.[19]
↑ (Ingelesez) «What Is NFC?» NFC Forum . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
↑ (Gaztelaniaz) «Diferencia entre NFC y RFID» Mundo NFC 2012-02-08 . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
↑ (PDF) Electronica Estudio. . Noiz kontsultatua: 2015eko iraila..
↑ (Ingelesez) Pontius, Nicole. (2017-04-07). «What are RFID Tags? Learn How RFID Tags Work, What They're Used for, and Some of the Disadvantages of RFID Technology» Camcode . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
↑ (Ingelesez) «RFID Tag - Active and Passive RFID Tags & Their Working» components101.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
↑ (Ingelesez) «Active RFID vs. Passive RFID: What's the Difference?» RFID Insider 2016-03-04 . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
↑ (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO/IEC 18000-3:2010» ISO . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Ingelesez) Near-field communication. 2019-11-10 . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
↑ (Ingelesez) «About the Technology» NFC Forum . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
↑ «Etiquetas NFC» www.bq.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Ingelesez) «Wireless Charging: NFC Can Charge Your Gadgets! | iGotOffer» iGotOffer Blog 2019-01-29 . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Ingelesez) «What's an NFC tag?» HowStuffWorks 2012-03-14 . Noiz kontsultatua: 2019-11-13.
↑ «NFC Tags | NFC Tag Types | Electronics Notes» www.electronics-notes.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-13.
↑ (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO/IEC 14443-1:2018» ISO . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ «Sony Global - FeliCa - Overview of FeliCa - What is FeliCa ?» www.sony.net . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Ingelesez) What are the differences between ISO 14443A, 14443B and C proximity coupling smart cards? – NFC tag,rfid chip and pvc card supplier. . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Gaztelaniaz) «Cómo se compara NFC con otras tecnologías» Nextecno 2018-12-17 . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
↑ (Gaztelaniaz) BBVA. (2017-11-22). «Los pagos por proximidad con el móvil (NFC), más que una realidad» BBVA NOTICIAS . Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
The History of RFID (https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/1549751) - IEEE zientzia aldizkarian argitaratutako artikulua RFIDren garapen historikoa lantzen. (ingelesez)
Performance limitations of passive UHF RFID systems ( https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/1710704) - IEEE zientzia aldizkarian argitaratutako artikulua RFIDren etiketei buruz. (ingelesez)
NFC tags associated with location (https://patents.google.com/patent/US9246555B2/en) - NFC etiketak posizioa zehazteko teknologia gisa erabiltzeko patentearen informazioa. (ingelesez)
Mifare RFID/NFC tags
Datuak: Q273353
BNF: 166033922 (data)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eremu_hurbileko_komunikazio&oldid=7767970"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 12 martxoa 2020, 09:58. | 2020-07-12T07:47:10 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Eremu_hurbileko_komunikazio | [
-1
] |
Trjawna - unterkunft, 24.03.2020 - 25.03.2020 - TIXIK.eu
TIXIK.eu » Bulgarien » Oblast Gabrovo » Trjawna » Erweiterte Suche
Trjawna - unterkunft, 24.03.2020 - 25.03.2020 | 2020-02-22T16:32:20 | http://www.tixik.eu/hotels/t:72;pc:2116356;p683:2;o:0/ | [
-1
] |
Dzimitriy Zhygunovek irabazi du Bizkaia 3E itzuliaren Markina-Xemeingo lasterketa - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza : Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Dzimitriy Zhygunovek irabazi du Bizkaia 3E itzuliaren Markina-Xemeingo lasterketa
Berriatua,Etxebarria,Markina-Xemein
Dmitriy Zhigunovek (Lizarte) irabazi du gaur arratsaldean [apirilak 27] lehiatu den 28. Sabin Foruria Memoriala. Ampo-Goierriko TB taldeko Xabier Murgiondogaz batera ailegatu da gaurko irabazlea Markina-Xemeinera, baina olibondoaren inguruan erorikoa izan du Murgiondok, eta beraz, Zhygunov bakarrik igaro da Aldaola kaleko helmuga azpitik. Bigarrena helmugan Yacine Hamza ( Telco Ederlan) izan da, eta Marcos Gonzalezek (Baque ideus BH Team) osatu du podiuma.
Dzimitry Zhyhunouk helmuga azpitik igarotzen.
Markina-Xemeingo 28. Sabin Foruria Memoriala lasterketagaz hasi da gaur [apirilak 27] Bizkaia 3E hiru egunetako bira. Lehen lasterketan 103 kilometroko ibilbidea izan dute aurretik txirrindulariek. Ondarroa, Lekeitio, Milloi eta Markina-Xemein arteko bidea egin dute lehenengo, eta Lekoiz, Aulesti, eta Milloitik Markina-Xemeinerainoko buelta eman behar izan dute ondoren, bi bider.
Lasterketa irabazita Bizkaia 3E itzuliko liderraren kamiseta arrosa jantzi du Dzimitriy Zhygunovek eta erregularitatearen berdea ere beretzat izan da. Mendiko sariaren elastiko laranja, berriz, Extremadurako Bicicletas Rodriguez taldeko Carmelo Urbanok eskuratu du eta tarteko helmugetako urdina Ramon Diaz Gazquez (Eiser-Hirumet) txirrindulariarentzat izan da.
28. Sabin Foruria Memorialaren irteera Markina-Xemeindik.
Arratsaldean egin duen zirimiriaren ereginez eroriko asko egon dira gaurkoan. Eskualdeko lehenengo txirrindularia, Gaizka Sotil etxebarritarra ere erori egin da, Lekoizen gora borroka polita egin ondoren.
Bihar [apirilak 28], Bizkaia 3E ko bigarren lasterketa lehiatuko dute 23 urtez azpiko txirrindulariek. Ibarrangeluko Sari Nagusia 15:30ean hasiko da, eta bigarren etapa honetan 120,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Domekan [apirilak 29] berriz, Berriatuko San Gregorio Saria III. Asier Aranzeta Memoriala lehiatuko dute birari amaiera emanez. Azken lasterketak 131,8 kilometro izango ditu. | 2019-08-26T09:33:12 | https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/04/27/dzimitriy-zhygunovek-irabazi-du-bizkaia-3e-itzuliaren-markina-xemeingo-lasterketa/ | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Emakundek emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko zerbitzuen inguruan egindako lana aurkeztu du Nazio Batuetan
Emakundek emakumeen kontrako indarkeriaren…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/44677
Emakundek emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko zerbitzuen inguruan egindako lana aurkeztu du Nazio Batuetan
<img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/44677/original/2018-03-14_ONU3.jpg" style="max-width:100%" alt="" />
Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren nondik norakoak azaldu zituen atzo Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, New Yorken, bertan ospatzen ari den Emakumeen egoerari buruzko Mundu Konferentziaren 62. Edizioaren (CSW62) barruan antolatutako ekitaldi batean. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Nazio Batuek hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da. Estandar hauek etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Honekin batera, egiten ari den lana Euskadiko atentzioa hobetzen lagunduko duela adierazi zuen Izaskun Landaidak.
Emakundek CSW62an parte hartu dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideekin batera, Bakartxo Tejeria presidentea buru, eta Estatu Batuetan Euskadiko ordezkaria den Ander Caballerorekin batera. Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW , eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskatoek munduan bizi duten egoera.
2018-03-14_ONU3.jpg 100 KB (jpg)
Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria (XI legealdia)
Lehendakariak berretsi du genero indarkeriaren desagerrarazteko lana lehentasuna dela Euskadirentzat eta emandako pausoek atzera bueltarik ez dutela gogoratu du
Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak finkatzeko nazioarteko programan ari da Emakunde
Eguraldi txarra dela eta bertan behera geratu dira CSW61ko ekitaldiak, haien artean Emakunderen biktimak artatzeko zerbitzuei buruzkoa
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren kalitate estandarrei buruzko jardunaldia
Lehendakariak, Emakunderekin batera, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko nazioarteko estandarrak analizatzen dituzten jardunaldi batzuetan hartu du parte
Segurtasun indarren erronken inguruko eztabaida indarkeria jasaten duten emakumeei arreta emateko
Osasun eremuko lan taldearen bilerarekin hasi dira aste honetan biktima diren emakumeak artatzeko zerbitzuei buruzko eremu ezberdinetako bilerak | 2019-05-25T13:12:59 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/44677-emakundek-emakumeen-kontrako-indarkeriaren-biktima-diren-emakumeak-artatzeko-zerbitzuen-inguruan-egindako-lana-aurkeztu-nazio-batuetan | [
-1
] |
txintxarri.eus: 'La Basu': "Ongi pasatzeko, festa eta borroka behar dira"
La Basu, Okendo plazako oholtza gainean.
Adrian Garcia 2018/06/25 9:00 | 2018-07-20T04:51:14 | http://txintxarri.eus/elkarrizketak/la-basu-ongi-pasatzeko-festa-eta-borroka-behar-dira-19243/ | [
-1
] |
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Marijane Minaberri omenduko dute igandean
Marijane Minaberri omenduko dute igandean
Osteguna, 2017-06-08
Pasa den otsailean hil zen Marijane Minaberri idazle aitzindaria, eta hura omentzeko ekitaldi bat antolatu dute igandean, Alduden, Adur euskara elkarteak eta Sareinak literatur taldeak.
Aldude, Urepele eta Bankako euskara-taldea da Adur; feminismoa eta literatura lantzen dituen taldea da, berriz, Sareinak. Igande honetan, hilak 11, hitzordua antolatu dute elkarlanean: Marijane Minaberri idazle aitzindaria omenduko dute, haren jaioterritik gertu hain zuzen ere, Aldudeko Sanoki zine-gelan.
Otsailaren 23an hil zen Minaberri, hainbat antzerki, ipuin eta kanturen sortzailea. Hainbat dolu-mezu zabaldu ziren hura zendu ostean, eta Susa argitaletxeak sarean ipini zituen haren lan guztiak.
Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, eta lau ataletan banatu dute. Lehenik, Minaberriren kanta batzuk abestuko dira. Ondoren, modu dramatizatuan irakurriko dituzte Minaberriren zenbait lan, lagin gisara. Gero, bideo bat erakutsiko dute: bertan, Minaberri ezagutu zuten hainbat lagunen testigantzak bildu dituzte. Azkenik, mokadutxoa hartzeko aukera izango da, eta Oskorriren disko ezaguna adituko: Marijan kanta zan. | 2017-07-26T02:32:34 | http://uberan.eus/?kaia/item/marijane-minaberri-omenduko-dute-igandean | [
-1
] |
Gela diseinua nesken partidak - play free joko - joko on
Gela diseinua jokoak
Design Online jokoak aukera sorta zabal bat aurkeztu dira. Beren kabuz Mutilek etorri ahal autoaren itxura batera eszena bat sortzeko hegalaria ekipo batekin, robot eta transformadorea eraikitzeko. Girls dira eskuragarri doan arropa modan play, jostailuak asmatzea, gela hornitzea, apaintzen pastelak eta gozokiak. Diseinatzailearen hainbat objektu batekin lan egiten du, eta inguratzen gaituen guztia, lan egin duten adituek formularioa bilduta izan zen. Ireki aurretik espazio sormena eta ez dakizu mugak bada, gai zerbait handia sortzeko.
Games Diseinua kategoriaren arabera:
Onena Gela diseinua jokoak
Tom. Gelaren antolamendua
Dora panpina etxe
Baby Pou gela.
Puppy Patrol: Sortu irudi
DORA adorable ARETOA dekorazioa
Sortu Pumpkin bat
Azken Gela diseinua jokoak
Bestie aurpegia artea
Elmoko Arte Makina
Egin zure txikia!
Hondartzako zozketa hondartza
Gabonetako txabola bikaina
Gabonetako txotxongilo printzesa etxea
Nire Gabonetako Zuhaitzaren Dekorazioa
Arrebak Gabonetako Zuhaitza
Baby Sisters Gabon Eguna
Crush to Party Gabonetako edizioa
Nire Cute Room dekorazioa
Izozkiaren urtebetetze festa
Heroi Makina
Egin zaitez Floristen
Goldie ezkontza bloga
Antolatu zure etxean zure gustura arabera, online diseinua jolasten
Games Online Guztiak Gela diseinua nesken partidak
Games Design – sortu edertasuna txantxetan-
Design art ezin dira esparru jakin bat bultzatuta, eta definizio zehatzik eman nahi. Talentua masters konbinazio bat da; funtzionalitate; sormena eta kalkulua zuzena da; kolore, diseinu eta apaindura konbinazio organiko; inprobisazioa eta garrantzia arrakasta. Designers inguratzen gaituen guztia egin du lan. Objektu, eraikuntza, ontziak, produktuaren diseinu honek guztietan. Edozeinek bere proiektu propioa sor dezake eta konturatzen, sorkuntza berezi baten jabe izatea da. Makillaje zuk zeuk aurpegi honekin egunero, eragiten, jantzi edo orrazkera egiten. Apartamentu bakoitzak diseinu pertsonal bat & ndash aztarnak ikus daitezke bertan; Egoera horren aurrean, wallpaper, teila, zoru kolorea.
zenetik konponketa gizon ateratzen, uztartzen, hautatu materialak, espazioa eder eta funtzionala egin nahian. Garrantzitsua da, ez da overdo etxean horren xehetasunak erosoa, atsegina, urte askotan begi zen.
Esaten da ez kontabilitate gustu, baina, ez dira zapore txarra hainbeste jakin & ndash duzu; , Argudiatu dute, eta nola. Hezkuntza berezia jaso ditzakezu eta gogoratu truko klasiko batzuk, baina ez dago barne-intuizioa eta azken emaitza ikuspen bada, diploma bat ez da gorde. Gustu ona hazi da haurtzarotik, eta ekarri funtsezko onura joko diseinua, bertan jokalari amaigabe forma, kolore eta eduki esperimentatu.
Beauty ez hildakorik
Jolas hauek duten aldiro emandako nabarmenak dira, eta ez dute inolako kosturik eskatzen.
Etorri irudia & nbsp berri batekin;
janzteko opor & nbsp gela bat;
plater & nbsp apaintzen dugu;
eguneratu barruko gela
Altzariak Zure denda, kafetegi eta hotel gelak
, etxe bat eraikitzeko
Findu makinak
jokoa izenburuak egokia hautatu eta lan egiten hasteko. Fantasia ahotsa entzun eta ez logika ahaztu. Imajinatu, ez besterik jolasten ari zaren, eta norbait bere ordena eszenikoen, edo zeure gelan, eta bertan bizi egin behar duzu lan egiten duten. Koloreak deseroso eta astoa deigarrian da bada, denbora da nahi ez duzun bitartean? Arrakastarik diseinua bizitza hondatu eta osasunean & ndash ahuldu gai da; kolore iluna jota, kausa narritadura eta buruko minak. Eta zuk inoiz elementu batzuk topo, txandaka oztopo ikastaro bat sartu da.
neska gela diseinua Games arazo ugari bizitzaren benetako helper ona bihurtu saihesteko lagunduko dizu. Baina, berez, interesgarria da datozen honen antzeko egoera bat da. Hau Ezkonberrien apaindegia, disco, egongela, apaindegi, denda, batera zutabe eta moldura house izan daiteke.
online jokoak bilaketak eta ekonomia simulazioak parte gisa diseinua. Heroina heredatu eta lorategian edo etxe saltzeko eta erosteko gehiegi interior modernoa dekoratzeko hartu lortzen. Gauza bat, hainbat estilo eta harmonia ikusiko duzu, garrantzitsua da norabide bat makila.
Mutilek gustatu zaio ibilgailuak, helikopteroak eta suziriak, robotak, gasolindegiak, aireportuak, trenbideak, kirol aretoak diseinua. Lego A objektuak eta bizidunen multzoa eraikitzeko mono.
diseinua artearen oinarrizko printzipioak
objektuaren sorrera On hainbat pertsona daude eta denek beren zeregin propioa du. Beharrezkoa da diseinu helburua aztertzeko, erlazionatutako irtenbideak aztertzeko, kalkulatzeko kostuak eta ekoizpen denbora, etorkizuneko eraikuntza & ndash eredu bat sortuko du; aurkezpen bat egiteko. Orduan hasten da proiektuaren eta probak amaitu ondoren gauzatzeko. Lan zehar gorpua aurkitu arazoa da beti, eta impromptu egiteko prest egon behar du. | 2020-01-28T05:21:27 | http://game-game.fr/eu/tags/428/ | [
-1
] |
Mers-sur-Indre - Wikipedia, entziklopedia askea.
Christian ROBERT (2014-2020)[1]
46° 39′ 30″ N, 1° 52′ 52″ E / 46.6583°N,1.8811°E / 46.6583; 1.8811Koordenatuak: 46° 39′ 30″ N, 1° 52′ 52″ E / 46.6583°N,1.8811°E / 46.6583; 1.8811
Mers-sur-Indre (Frantzia)
Ardentes, Jeu-les-Bois, Lys-Saint-Georges, Montipouret, Saint-Août, Sassierges-Saint-Germain eta Tranzault
mers-sur-indre.fr
Mers-sur-Indre Frantziako udalerria da, Indre departamenduan dagoena, Centre eskualdean. 2007an 574 biztanle zituen.
2007an Mers-sur-Indre udalerrian erroldatutako biztanleak 574 ziren. Familiak 239 ziren, horien artean 77 pertsona bakarrekoak ziren (24 bakarrik bizi ziren gizonak eta 53 bakarrik bizi ziren emakumeak), 85 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 77 seme-alabak dituzten bikoteak ziren.
2007an 323 etxebizitza zeuden, 245 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 54 bigarren erresidentzia ziren eta 24 hutsik zeuden. 315 etxeak ziren eta 5 apartamentuak ziren. 245 etxebizitza nagusietatik 200 bere jabearen bizilekua ziren, 36 alokairuan okupaturik zeuden eta 9 doan lagata zeuden; 2 etxek gela bat zuten, 20 etxek bi zituzten, 54 etxek hiru zituzten, 69 etxek lau zituzten eta 100 etxek bost zituzten. 159 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 88 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 132 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Mers-sur-Indre udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 352 ziren, horien artean 263 aktiboak ziren eta 89 inaktiboak ziren. 263 pertsona aktiboetatik 250 lanean zeuden (141 gizon eta 109 emakume) eta 12 langabezian zeuden (5 gizon eta 7 emakume). 89 pertsona inaktiboetatik 29 erretiraturik zeuden, 16 ikasten zeuden eta 44 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Mers-sur-Indre udalerrian 252 unitate fiskal zeuden, 599,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.548 euro zen.[6]
2007an zeuden 32 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 5 eraikuntza enpresak ziren, 6 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 6 garraio enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 4 zerbitzu enpresak ziren, 2 administrazio publikoko enpresak ziren eta 5 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 8 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 2 igeltseroak, 2 argiketariak eta 2 ile apaindegiak.[8]
2000. urtean Mers-sur-Indre udalerrian 31 nekazaritza-ustiategi zeuden, 828 hektarea erabiltzen.[10]
Montipouret (1,7 km)
Tranzault (3,9 km)
Lys-Saint-Georges (4,9 km)
Nohant-Vic (6,4 km)
Sarzay (6,6 km)
Jeu-les-Bois (6,8 km)
Saint-Chartier (7,3 km)
Datuak: Q767451
Multimedia: Mers-sur-Indre
BNF: 152574241 (data)
INSEE: 36120
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mers-sur-Indre&oldid=7664571"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 4 urtarrila 2020, 21:49. | 2020-07-04T16:14:07 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Mers-sur-Indre | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: 2013-2014 ikasturterako batxilergoan aurrematrikula egiteko epea irekitzera doa
2013-2014 ikasturterako batxilergoan…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/14326
Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, izena emateko bi bide izango dira. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren 2tik 13ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net), eta ondoren maiatzaren 14a baino lehen aukeratutako ikastetxera joan beharko dute derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 2tik 14ra arteko epea egongo da.
Datorren ikasturteak berrikuntza dakar. Ikasleek Erlijioa edo ikasgai alternatibo bat aukeratu ahal izango dute, Auzitegi Gorenaren 5507/2012 sententzia bete beharraren ondorioz. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxeak orientatuko ditu, ikasgai alternatiboa aukeratzen duten ikasleei beharrezko hezkuntza-arreta eskaini ahal izateko. Aldaketa honekin, Batxilergoko ikastetxeen asteko gutxieneko ordutegia 32 ordukoa beharrean, 33koa izango da. | 2020-07-11T18:59:13 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/14326-2013-2014-ikasturterako-batxilergoan-aurrematrikula-egiteko-epea-irekitzera-doa?criterio_id=775133 | [
-1
] |
Zuen ustelkeria, gure krisialdiahace 4 años 12 horas
No es un tren, es la pirámide de nuestros faraoneshace 4 años 13 horas
Durangoko liburu eta diska azokan manifestazioa. Abenduak 7
Enviado por ahtez el Vie, 20/11/2009 - 13:23.
Urtero bezala euskal liburu eta diska azokan Durangoko Elkarlana kalean egongo da materiala saltzen, nahi ez duguna eta behar ez duguna argi eta garbi aldarrikatuko dugu egun guztietan zehar.
BILDU BORROKARA!!
MANIFESTAZIOA abenduaren 7an, astelehena, 18:00etan
EZ DUGU NAHI, EZ DUGU BEHAR
Enviado por ahtez el Jue, 12/11/2009 - 11:54.
Enviado por martintxo el Jue, 12/11/2009 - 11:18.
Enviado por martintxo el Jue, 12/11/2009 - 11:14.
Enviado por ahtez el Mié, 11/11/2009 - 20:08.
Enviado por ahtez el Mié, 11/11/2009 - 19:59.
Enviado por ahtez el Mar, 10/11/2009 - 11:07. | 2017-01-18T02:18:05 | http://sindominio.net/ahtez/?q=es/archive/all/2009&page=5 | [
-1
] |
MTB-Neuheiten 2018: Frauen-Enduro Juliana Strega bei mountainbike-magazin.de '); } //-->
Autor: Dennis Rein/Holger Schwarz | 2017-12-17T17:28:30 | https://www.mountainbike-magazin.de/news/bikes-parts/juliana-strega-neues-frauen-enduro-mit-170-mm-federweg.1702852.2.htm | [
-1
] |
Mercadona llega al País Vasco en 2014 Elkarrekin gure herrietako merkataritza hobetzen
Kontaktua Castellano Facebook
HasieraHasiera-orria DendarteanAurkezpena Aurkezpena Kideak Helburuak Aurkezpen orokorrak ElkarteakZerrenda eta Kanpainak Elkarteen Zerrenda Elkarteeen Kanpaniak Diru-laguntzakLaguntzak eta Diru-Laguntzak HobekuntzaBeti aurrera IKT Konponbide katalogoa Inplantalari, aholkularitza zerbitzua Mikroenpresa digital@ ikastaroen katalogoa Marketin Digitalaren Gida Dendartean Zero Zabor Gipuzkoako merkataritza hondakinen kudeaketa eta sorketa diagnostikoa Merkataritza eta ostalaritzan hondakin gutxiago sortzeko praktika egokien gida BerriakLotura interesgarriak Albiste interesgarriak Lotura Interesgarriak Ikerketa interesgarriak Sarbidea
Mercadona llega al País Vasco en 2014 Ostirala, 29 Martxoa 2013 13:10 testu tamaina decrease font size increase font size Inprimatu E-posta Mercadona anunció la semana pasada su intención de llegar a Euskadi a finales de 2014 o principios de 2015 con la implantación de 25 supermercados en seis años.
Saila:: Noticias Gehiago kategoria honetan:
Gobierno vasco rechaza la ley de Unidad de Mercado y no descarta recurrirlo CRISIS, PRESUPUESTOS Y NEGOCIACIÓN COLECTIVA
itzuli gora TuResultado.es
Menu NagusiaMenu
Hasiera Dendartean Aurkezpena eta Kideak Helburuak Aurkezpen orokorrak Elkarteak Elkarteen Zerrenda Elkarteeen Kanpaniak Diru-laguntzak Berriak Albiste interesgarriak Lotura interesgarriak Interesgarri Ikasketak Kontaktua BILATZAILEA | 2015-04-26T15:35:26 | http://www.dendartean.com/eu/berriak/albiste-interesgarriak/item/776-mercadona-llega-al-pa%C3%ADs-vasco-en-2014/776-mercadona-llega-al-pa%C3%ADs-vasco-en-2014 | [
-1
] |
eguzkitako betaurrekoak emakumea mó sun geek 101A B
https://www.multiopticas.com/eu/emakumea/mo-sun-geek-101a-b-carey/44760280.html
Produktu zenbakia 44760280 | 2020-01-23T13:33:29 | https://www.multiopticas.com/eu/emakumea/mo-sun-geek-101a-rojo/mo-sun-geek-101a.html?dwvar_mo-sun-geek-101a_color=b-carey | [
-1
] |
Leonardo Principi Schnürschuhe Herren 11451058AD Neue Schuhe f38f16 - simvini.com
Leonardo Principi Schnürschuhe Herren 11451058AD Neue Schuhe f38f16
Bruno Bordese Sneakers Damen 44980802FW Neue Schuhe,Serafini Luxury Sneakers Damen 11512318UM Neue SchuheWindsor Smith Sandalen Damen 11340590VM Neue Schuhe,Katie Grand Loves Hogan Sneakers Damen 11270581EN Neue Schuhe,Philippe Model Sneakers Damen 11326368ME Neue Schuhe,Vagabond Shoemakers Schnürschuhe Herren 11448358RM Neue SchuheBaldinini Trend Sandalen Damen 11404130TN Neue SchuheOscar Tiye Sandalen Damen 11106357EK Neue Schuhe,Lucy Choi London Pumps Damen 11020227AL Neue SchuheLoretta Pettinari Chelsea Boots Damen 11492228IH Neue Schuhe,Manuel Barceló Sneakers Damen 11496556JR Neue Schuhe,Maison Margiela Stiefelette Damen 11472205ST Neue SchuheMaria Cristina Schnürschuhe Damen 11130530TS Neue SchuheRick Owens Stiefel Damen 11369562QV Neue Schuhe,Liviana Conti Stiefel Damen 11533005QQ Neue SchuheLaura Biagiotti Stiefel Damen 11504498SP Neue SchuheTosca Blu Shoes Sandalen Damen 11400339PG Neue SchuheAndrea Ventura Firenze Mokassins Herren 11441747CK Neue SchuheAdidas Originals Sneakers Herren 11335334RH Neue SchuheNila & Nila Pantoletten Damen 11351520EV Neue SchuheGiampaolo Viozzi Stiefelette Damen 11507174JF Neue Schuhe,Pomme D'or Pumps Damen 11424526CN Neue Schuhe,Ruco Line Sneakers Damen 11335239EC Neue SchuheF.Lli Bruglia Mokassins Damen 11517951QA Neue SchuheCarvil Paris Stiefelette Herren 11508246WU Neue SchuheFavia Calzature Sandalen Damen 11476389TX Neue Schuhe,Tua By Braccialini Sandalen Damen 11514586JD Neue Schuhe,Roberto Festa Stiefelette Damen 11282820SK Neue Schuhe,Cesare P. Sneakers Damen 11282495CT Neue Schuhe,Giuseppe Zanotti Mokassins Herren 11435199VU Neue Schuhe, | 2019-01-22T07:07:05 | http://www.simvini.com/file/11-2-genetics-since-mendel-answer-key.pdf | [
-1
] |
Alfa Romeo 146 Auto-Nockenwellen | eBay
Alfa Romeo 146 Auto-Nockenwellen
+ EUR 8,50 Versand Wellendichtring, Nockenwelle FEBI BILSTEIN FIAT, ALFA ROMEO, LANCIA (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle, Dichtring ELRING OPEL, RENAULT, FIAT, NISSAN (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand AE NEU OE-QUALITÄT NOCKENWELLE CAM651 (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 27,90 Versand Wellendichtring AJUSA OPEL, FIAT, AUDI, CHEVROLET, ALFA ROMEO, LANCIA, LAND (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Bosch Sensor Nockenwellenposition 0 281 002 213 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Bosch Nockenwellenposition Sensor 0 281 002 213 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Bosch Sensor Nockenwellenposition 0 232 101 035 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Wellendichtring REINZ FIAT, ALFA ROMEO, LANCIA, INNOCENTI (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle REINZ FIAT, ALFA ROMEO, LANCIA (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand KOLBENSCHMIDT Camshaft 50007568 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Wellendichtring, Nockenwelle CORTECO ALFA ROMEO: 145 930, 146 930, 33 907A,907B (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle CORTECO ALFA ROMEO: 145, 146, ALFASUD, 33, ARNA (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle AJUSA FIAT, CITROËN, SEAT, PEUGEOT, ALFA ROMEO (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand AJUSA Camshaft 93033900 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Wellendichtring, Nockenwelle REINZ OPEL, RENAULT, FIAT, NISSAN, DACIA, ALFA (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Bosch Sensor Nockenwellenposition Nockenwellensensor 0 232 101 035 (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 80,00 Versand BOSCH Sensor, Nockenwellenposition Fiat Stilo Stilo Multi Wagon Multipla (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 25,50 Versand Bosch Sensor Nockenwellenposition Nockenwellensensor 0 281 002 213 (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 80,00 Versand Bosch Sensor Nockenwellenposition Nockenwellensensor 0 232 101 026 (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 80,00 Versand AJUSA Camshaft 93070200 (Passt für: Alfa Romeo 146)
AJUSA 15008200 WELLENDICHTRING, NOCKENWELLE (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 5,00 Versand Wellendichtring ELRING OPEL, FIAT, CHEVROLET, ALFA ROMEO, LANCIA, SAAB (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle, Dichtring ELRING FIAT, CITROËN, PEUGEOT, ALFA (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand Wellendichtring, Nockenwelle AJUSA OPEL, RENAULT, FIAT, KIA, HYUNDAI (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 32,00 Versand AJUSA 93033900 NOCKENWELLE (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 5,00 Versand AJUSA 93070200 NOCKENWELLE (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 5,00 Versand ELRING 505.838 WELLENDICHTRING, NOCKENWELLE| DICHTRING (Passt für: Alfa Romeo 146)
+ EUR 5,00 Versand NEU Nockenwellenrad rechts Alfa Roemo 33 145 146 1.3 1.5 1.7 60515036
Nockenwelle FRECCIA FIAT, ALFA ROMEO, LANCIA (Passt für: Alfa Romeo 146)
Alfa Romeo Fiat Lancia Opel Saab Suzuki Nockenwellensensor 46432103 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Nockenwelle AJUSA ALFA ROMEO: 145 930, 146 930 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Nockenwelle AJUSA ALFA ROMEO: 145 930, 146 930, 33 907A,907B (Passt für: Alfa Romeo 146)
Nockenwelle Rechts 146 SUPER 3.0 V6 ( CEE F2 ) Einlassseite
Alfa Romeo 146 1.6 orig. Nockenwelle Steuerwelle einlassseitig Einlass 60601219 (Passt für: Alfa Romeo 146)
Alfa Romeo 155 156 166 16V TS Phasenversteller Nockenwellenversteller 55202772 (Passt für: Alfa Romeo 146)
ZAHNRAD , NOCKENWELLE ALFA ROMEO 146 1.9 LCC 9201 (Passt für: Alfa Romeo 146)
I18885 * Sensor Nockenwellenposition Intermotor, 3-polig (Passt für: Alfa Romeo 146)
Nockenwelle CAMSHAFT INTERNATIONAL Alfa Romeo Fiat Lancia 1,9 JTD (Passt für: Alfa Romeo 146)
Nockenwelle MOTIVE Alfa Romeo Fiat Lancia 1,9 JTD (Passt für: Alfa Romeo 146)
Bosch Nockenwellenposition Sensor 0 232 101 035 (Passt für: Alfa Romeo 146)
BOSCH 0 281 002 213 Sensor, Nockenwellenposition Fiat Stilo Multipla Marea (Passt für: Alfa Romeo 146) | 2017-07-24T11:31:30 | https://www.ebay.de/sch/Alfa-Romeo-146-Auto-Nockenwellen/63719/bn_1233007/i.html | [
-1
] |
NAI patinak — Armagintzaren Museoa
Hilabete honetan garraio bide alternatibo bat proposatzera gatoz: Nai markako patin batzuk (dena ere ez da bizikleta izango Eibarren).
Lehenengo egin zen patin mota hortz bat daukana da, Europa iparraldeko herrialdeetan izotz gainean mugitu ahal izateko asmatu zena. Iturri batzuen arabera Kristo Aurreko denboretatik erabiltzen ziren baina ez zuten egun daukaten itxura hartu XIX. mendera arte (hasieran hortzak hezurrez egiten ziren eta patinak oso deserosoak ziren erabiltzeko). Gurpildun patinak aldiz, XVIII. mendean azaldu ziren lehen aldiz. Kontuan izan behar dugu hasiera batean patinen beheko aldea plataforma antzeko batera lotuta zegoela eta uhalen bidez lotzen zela zapatara. Zapatan bertan txertatutako patinak joan den mendean asmatu ziren baina horren aurretik modelo ezberdin (eta seguruenik lesio) asko egon zen.
Esku artean daukagun pieza, argi ikusten denez, izotzerako patin pare bat da, zehatzak izateko mota klasikoko izotz patin pare bat (beste bi modalitate ere badaude; hockeyan erabiliak eta abiadurazkoak). Hortza guztiz zuzena ez den altzairu tenplatuzko pieza bakar batek osatzen du, aurreko aldean zazpi hortzez osatutako zerra daukana. Gurpildun patinetan kokapen honetan frenoa badago ere, izotzezko patinetan ez da zerra horretarako erabiltzea gomendatzen eta normalean patinaje artistikoko zenbait irudi egiteko baino ez da erabiltzen; esaterako jauzi pikatuak. Goiko aldea bota zuri altu batzuk dira, jatorrizko lokarriekin. Ondo begiratuz gero goiko aldean lokarriak kako bidez lotzen direla ohartuko gara, oinari mugimendu askatasuna eman baina aldi berean ondo eutsita mantentzeko. Botak larru oso zurrunez eginda daude, orkatilak bihurritzea ekiditeko. Aipagarria da halaber patinaren beheko aldea torloju bidez dagoela lotuta zapatara.
Bitxikeria moduan patinaren beheko aldean "ANOETA" jartzen duela ere ikusi dugu, agian Gipuzkoako izotz gaineko pista iraunkor bakarra bertan dagoelako eta hauek han erabili zirelako. Hala ere hipotesi bat baino ez da.
Horrez gain hortzean grabatu bat ere badauka, patinen ekoizlea Eibarko NAI enpresa izan zela jakiteko balio diguna, 50eko hamarkadan Carlos Narbaizak sortu zuen tailerra. Eibarren hainbat kokaleku ezberdin izan zituen enpresa honetan denetarik ekoiztu zuten: patinak, gurpil-oholak, automobil giltzarako pieza txikiak...
Baina Carlos Narbaizak hori baino gehiago egin zuen. Izan ere, jubilatu zenean Eibarren ekoitzitako pieza ezberdinak biltzen hasi zen balio handiko bilduma bat osatuz. Bizikletak, garbigailuak, tamaina guztietako piezak eta tresnak, damaskinatuak... denetarik dago 2000 pieza inguru dituen bilduma honetan. Carlosen heriotzaren ostean familiak udaletxeari eman zion dohaintza moduan eta gaur egun museoak katalogazio lanetan dihardu. Bilduman agertzen diren enpresa guztien artetik (Super-Ego, Abelux, Alfa...) NAI eta bertan egiten zuten lana argitara atera nahi izan dugu hilabeteko pieza honekin eta bide batez beste behin Carlos Narbaizari eskerrak eman Eibarko memoria mantentzen horrenbeste laguntzearren. | 2020-08-08T15:12:40 | https://armia-eibar.eus/eu/bildumak/piezak/nai-patinak | [
-1
] |
Oparitu euskara
Jostailuen azoka solidarioa
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.396 € jaso doguz!
Oraingo honetan, jasotakoa, Senegalera joango da, hospitale bitan laguntzeko asmoz. | 2019-09-22T01:29:26 | http://www.lauaxeta.eus/eu/Hezkuntza/4 | [
-1
] |
Kluba - Raka Maraton Kirol Elkartea
Klubaegereno2017-12-22T09:56:53+00:00
Raka taldea 2003ko irailak aldera sortu zen. Herrian korrika egiten ibiltzen ziren lagun talde batek zituen zalantza, ideia, jakin-minei erantzun ematearen nahia zen gaur egun gure talde bihurtu denaren sorreraren arrazoia.
Hasera batean genuen ideia eta filosofía xume honek berehala lortu zuen jendearengana heltzea, konturatu gabe 84 bazkidetara helduz, eta babes honek bultzatu zigun ia nahi gabean Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkartea martxan jartzera. Gaur egun 153 bazkide gara Raka Taldea osatzen dugunak.
Taldeko ekintzetako bat aipatzekotan Azkotiko Herri lasterketa martxan jartzea izango litzateke, lehenengo aldiz 2005ko abenduaren 10an ospatu zen. Lehen aldi horretan 240 korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte. Gaur egun Azkoiti eta Azpeitiko biztanle askok jarraitzen dute parte hartzen lasterketa honetan, athletismo herrikoi baten jai bat bihurtuz.
Urte hauetan zehar taldeak beste ekintza aipagarri ugari antolatu ditu, medikuntza, nutrizio eta kirol munduko konbidatu askok parte hartuz.
Taldeak lankidetza akordioak ditu inguruko denda eta komertzio batzuekin eta horren ondorioz abantailak eskeintzen dizkio taldeko partaideei. Honez gain zenbait lasterketetan inskripzioak zozketatzen ditu, kirol erropak prezio berezietan eta abar…
Taldea gehitzeko helburuakin sortu zen eta horrela egin dugu hasera batetikan, elkarlanean eta parte hartuz horrela nahi izan duten ekintza askotan.
Gure helburua korrika egiten duten pertsona guztiek elkarte batean biltzea da, talde baten partaide sentimentua izateko froga batean parte hartzean. Izakera berezi bat duen talde batean partaide izateak ematen duen indar eta motibazioa kontuan izanik, eta elkarteratze honek eman ditzaken abantaila guztiak kontuan izanik.
Hau dena kontuan izanik animatu denori Raka Taldeko partaide izatera!
– Lehendakaria: Manolo Pozo
– Idazkaria: J.A. Iriondo (Ancla).
– Diruzaina: Koldo Larrañaga.
– Ekipamenduen arduraduna: Manolo Pozo.
– Vocales: Iván Segovia eta Iñigo Oruesagasti. | 2020-05-26T17:41:09 | https://www.rakamaraton.com/?page_id=11 | [
-1
] |
Eguraldia: Terzaga (Guadalajara) - 7 egunetako iragarpena - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Hasiera › Eguraldia › Iragarpena › Udalak › Terzaga
Iragarpena udalerrika. Terzaga (Guadalajara)
Hiriburua: Terzaga (altitudea: 1181 m)
Latitudea: 40° 41' 41'' I - Longitudea: 1° 54' 15'' M - Posizioa: Ikus kokapena
Iragarpen zehaztuaren XML-a deskargatu Terzaga
0% 0% 0% 90% 100% 15% 100% 95% 95% 35% 90%
1800 2000 1600 1300 800 700 800 900
-2 / 6 3 / 9 -2 / 6 -6 / 3 -9 / 3 -6 / 3
-6 / 2 -2 / 9 -2 / 6 -6 / 3 -9 / 3 -6 / 3
65 / 100 65 / 100 55 / 95 65 / 100 65 / 100 80 / 100
30 55 45 50 70 45 55
Molina de Aragón (Udalerria: Molina de Aragón) a 16,48 km - Altitudea 1062 m
Beteta (Udalerria: Beteta) a 19,95 km - Altitudea 1214 m
Zaorejas (Udalerria: Zaorejas) a 26,08 km - Altitudea 1230 m
Cañizares (Udalerria: Cañizares) a 27,65 km - Altitudea 928 m
El Pedregal (Udalerria: Pedregal, El) a 29,81 km - Altitudea 1185 m | 2019-11-12T03:44:18 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/terzaga-id19267 | [
-1
] |
CNTtik sistima ezmoral eta bidegabe honen biktima guztiak deitu nahi ditugu kapitalismoaren aurkako borroka egun honetan partehartzera. Honako hitzorduetan ikusiko gara:
- 10.30: CNTren Donostiakoegoitzatik irtenda, piketea hirian zehar
- 12.00: Donostiako Bulebarretik manifestazioa.
Badugu non ikusi. | 2019-11-18T04:24:59 | http://www.cnt-sindikatua.org/index.php/eu/albiste-guztiak-ikusi/299-greba-orokorra-cntren-deialdiak-euskal-herrian.html | [
-1
] |
3.2.1.2 CM / 1 Akten aus Italien / SZATMARI, VERONICA [1-8]
SZATMARI, VERONICA
Name SZATMARI, VERONICA
Geburtsname TENNER
0001 (80404056)
0002 (80404057)
0003 (80404058)
0004 (80404059)
0005 (80404060)
0006 (80404061)
0007 (80404062)
KONC, KATARINA ; SZATMARI, FRIGYES ; SZATMARI, VERONICA ; EISER, ANDORNE
Einen Kommentar schreiben →SZATMARI, VERONICA | 2019-03-19T19:46:50 | https://digitalcollections.its-arolsen.org/03020102/name/view/4349560 | [
-1
] |
Gazteek alokatutako 120 lonja baino gehiago daude Aiaraldean - Aiaraldea.eus
Gazteek alokatutako 120 lonja baino gehiago daude Aiaraldean
Ainhoa Basarrate Astobiza 2016-04-21 10:31 Jendartea Aiaraldea
Azken hamar urte hauetan izan den fenomeno sozial horietako bat dira gazte lokalak, sare sozialekin eta bat bateko mezularitza zerbitzuekin batera, denbora libreaz gozatu eta disfrutatzeko moduak irauli dituzten horietakoak. Aiaraldean ere ohitura berri hori nabarmen hazi eta zabaldu da eta momentu honetan eskualdean 120 lokal inguru daudela kalkulatzen dute udalek.
Gazteen Euskal Behatokiak 2013an egindako ikerketaren arabera, 15 eta 29 urte arteko euskal gazteen % 20k zuen adiskideekin biltzeko lokal bat. Gainera, azterketa horrek ondorioztatu zuen lokala ez zuten EAEko gazteen % 27k izan nahiko lukeela. Joera argia da: geratzeko etorri den moda da.
Larunbat arratsaldean gazteek badakite nora jo behar duten lagunekin egoteko. Sofa zaharrekin eta bigarren eskuko telebista potolo batekin edo bestelako gailuekin bete ohi dute lonja. Banderak eta posterrak paretetatik zintzilik egoten dira. Zer egin ohi dute bertan? Ane Picazak 14 urte ditu. Beste 18 neska eta mutilekin Laudion txoko bat partekatzen du eta haientzat plana argia da: batez ere musika entzun eta telebista edo pelikulak ikusten ibiltzen dira bertan, “ez dugu aparteko ezer egiten”. Adinak aurrera egin ahala, lagunekin gozatzeko modu horiek ez dira aldatzen. Arrate Fuente urduñarrak 26 urte ditu eta “filmak ikusi, afaldu eta mahai-futbolean jolasten” ere aritzen direla dio.
Gazteen Euskal Behatokiak 2013an egindako ikerketaren arabera, 15 eta 29 urte arteko euskal gazteen %20ak lokala zuen
Dibertitzeko moduak, interesak eta nahiak ez dira gehiegi aldatu lonjen gorakadarekin. Jebi Vales laudioarrak 45 urte ditu. Zoroak jai koadrilako kidea da eta badaki zer den gaztetan lokal batean egotea. Izan ere, lokalen moda ez da atzoko gauza. “Guk jaietan hartzen genuen”, azaldu du Valesek, baina gogoratzen du urtean zehar ez zutela lokala faltan botatzen, “herriko bazterretatik ibiltzen ginen, lagunak elkarrekin eta denetarik egiten”.
Gazteen desira autonomia izatea izan da beti eta, orokorrean, hori bilatuaz hartzen dituzte horrelako espazioak, koadrila bakoitzak txokoa alokatzeko arrazoi ezberdin bat badu ere. Urduñako Oscar Fernández de Aguirre gaztearen 16 urteko lagun koadrilak batez ere “neguan edo jaietan biltzeko toki bat izateko” hartu zuen irailean Foru Plazatik gertu duten lonja. Elixabet Serrano 26 urteko amurriarraren koadrilaren esperientzia, alabaina, bestelakoa izan da, “herrian gazteontzat aisialdi alternatibarik ez dagoelako” hartu baitzuten lokala lehenengoz, orain dela 9 urte. Ane Picazak, bere aldetik, aitortzen du “libre egoteko” espazio bat dela haientzat, hau da, gurasoen kontrolpetik kanpo egoteko espazio bat.
Familia askoren kezka hori izaten da, batez ere adinez txikikoak direnen kasuan. Haien kabuz egotea drogen kontsumoarekin lotzen dutelako, alegia. Nagusiagoak diren lonja kideek argi dute alkohola edatea edota erretzea kalean ere egiten dela. Arrate Fuentek dioenez, koadrila bakoitzak “bere mugak non dauden argi izan behar du”. Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketaren arabera, horrelako kezkak “ezjakintasunagatik” sortzen dira, haien datuen arabera ez baita lokala izateagatik droga gehiago kontsumitzen.
Askorentzat, gazteak euren artean ezagutzea ekiditen duen faktorea da lonjena, baina badago kontrakoa esaten duenik ere
Lonja barruan, kaletik urrun
Gazteek haien ‘etxea’ txokoetan aurkitzen dute, lagun artean sozializaziorako esparru nagusi gisa. Joera horrek gizarte ereduan eragin argia izan du azken urtetan. Elixabet Serranoren ustez Amurrion geroz eta gazte gutxiago ikusten dira kaletik, “nahigabe edo nahita, lonjetan ematen baitugu gure aisialdiren zati handi bat”. Lander Laparra orozkoarrak 22 urte ditu eta bat dator ideia horrekin. “Ni lokalean egoten naiz sarritan, baina gustatzen zait baita ere tabernetara joatea. Ez duzu zertan besteekin duzun harremana lokalera soilik murriztu”. Jebi Valesek kalearen aldeko apustu argia egiten du, “kalean jende gehiago ezagutzen da”. Txanponak, hala ere, bi alde ditu. Oscar Fernández de Aguirre urduñarraren esperientzia oso bestelakoa da: “Gure kasuan beste bi koadrilekin partekatzen dugu lonja eta jende berria ezagutu dugu”.
2012ko urtarrilean Elorrioko lokal batean sutea gertatu zen eta kea arnastuta gazte bat hil zen. Istripu horrek lokalen gaia mahai gainean jartzeko beharra azkartu zuen herri askotan eta ordenantzak onartzen hasi ziren, lokalek auzoetan sortutako bestelako arazoak ere erregulatzeko asmoz. Elixabet Serranok horrelako arautegiak onartzerako orduan gazteak kontuan hartzea berebiziko garrantzia duela dio, Amurrioko ordenantzaren onarpen prozesua salatuaz, “lonja guztiak gonbidatu gintuzten bilera batera, baina adostasun faltagatik, udalak erabaki zuen ordenantza aurrera eramatea, gazteen iritziak kontuan hartu gabe”.
Arautegiez gain, erakunde askok kanpaina bereziak egiten dituzte. Bilbon, adibidez, Udalak ‘Gazte-Lonjak’ aplikazioa argitaratu zuen 2014an, gomendioak zabaltzeko. Horretaz gain, ‘Lonjometroa’ izeneko sailkapena egiten dute. eta argazki lehiaketak egiten dituzte txokoen segurtasun neurriak lantzeko, besteak beste.
Amurrion, bi urtetako esperientzia
2014ko apirilean onartu zuen Udalak gazte lokalak erregulatzeko tokiko ordenantza eta momentu honetan fenomeno honetarako araudi zehatz bat duen Aiaraldeko herri bakarra da. “Amurrioko lokalek sortutako arazoak murriztu eta bizikidetasuna sustatzeaz” gain, horien erregistroa gauzatzea ere helburu zuen. Herrian momentu honetan 45 lonja daudela jasotzen dute datuek. Bi urte hauetako esperientziaren balorazio positiboa egiten du Udalak, Josune Irabien alkatearen hitzetan: “Oso positiboa izan da, argi eta garbi, oraindik ere ezarpen fasean gauden arren”.
Lonja guztiek ordenantzan azaltzen diren betekizunekin bat etorri arte lana dute aurretik, “zailtasunak izan ditugu, batez ere espazio hauen ikuskapen teknikoei dagokionez. Izan ere, kontu handiz egin behar ditugu eta horrek denbora behar du”.
Hala ere, hurrengo hilabetetan lehenengo fase hori amaitutzat ematea aurreikusten dute. Balorazio on hori segurtasun neurri minimoen bermearekin lotuta dago batez ere, Irabienen aburuz, “horren aldeko sentsibilizazioan lana egin dugu eta gazteen partetik erantzun positiboa jaso dugu”. Horrelako aisialdirako espazio berri bat zabaldu aurretik, Amurrioko Udalean baimena eskatu beharra dago eta lonja guztiek derrigorrezko neurri minimo batzuk bete behar dituztela zehazten du legeak: instalazio elektrikoa, txorrotako ura, komun bat, su-itzalgailuak eta sorospenetarako botika-kutxa izatea, besteak beste.
Laudion, lehen pausoak
Lokalen fenomenoak herrian duen eragina ezagutzeko helburuarekin, aurtengo martxoan ekin diote Laudion gazteei bideratutako galdetegi bat gauzatzeari.
Udaleko Gazteria Zerbitzuko teknikaria den Oinaze de Losantosen esanetan “oraindik goiz da ondorioak ateratzeko”. Izan ere, momentu honetan diagnostiko fase hori martxan dago. Hala ere, ezagutza etapa hori ez da zerotik hasten. Iaz Udalak onartu zuen 2015-2018 urteetarako I. Gazte Planaren diagnostikoaren arabera, herrian 50 gazte lokal inguru daude.
Kontuan hartzekoa da, baina, herriko gazteen lonjen inguruko lehenengo ikerketa Gazte Asanbladak burutu zuela 2012. urtean. Orduan 37 txoko zenbatu zituzten, zeintzuetan 700 gazte baino gehiago biltzen ziren. Gazte gehienak 15-25 urte artekoak ziren eta gehiengoenetan mutilak bakarrik zeuden.
Urduñan, Gernika eredu
Urduñako Udalak momentuz gazte lokalen inguruko lanketa berezirik egin ez badu ere, hirian gaur egun dauden lokalen erregistroa eginda dute. Horren arabera 12 dira eta gehienak mistoak.
Udaleko ongizate arloko zinegotzia den Joselu Fernándezen esanetan “gure asmoa ordenantza bat osatzea da eta horretarako Gernikan dagoen arautegia eredutzat hartu dugu”.
Gernikako ordenantza 2011an onartu zuten eta orduan 70 bat lokal zeuden herrian. Bertako arautegia osatzeko bidean lagundu zuen enpresarekin kontaktuak hasiko dituzte hurrengo hilabeteetan Urduñatik, izan ere, “Gernikan egin zuten bezala, hemen ere lokalen jabeekin, txokoen erabiltzaileekin eta auzokideekin bilerak eta lan taldeak osatu nahi ditugu araudia osatzeko” Fernandezen esanetan.
Orozkon, bitartekaritza lanak
Orozkon momentu honetan hiru lokal inguru daude. Herriko Induma Gazte Informazio Bulegoko arduraduna den eta Kultura sailean lan egiten duen Zaloa Rotaetxeren esanetan “giro ederra dago orokorrean” dauden lokalen eta auzokideen artean, hori baita Udalak duen kezka nagusia. Herrian dauden lonjen kopurua hain txikia izanda udaletik ez dute erabakirik hartu horiek erregulatzearen inguruan.
Induman ikastaro eta hitzaldi batzuk antolatu zituzten duela bi urte, sor daitezkeen arazoak konpontzeko dinamikak lantzeko. Baina ekimenak ez zuen arrakastarik izan, “egun horretan ez zen gazterik agertu, pena izan zen”. Hala ere, herriko koadrila batek Udalera jo zuen auzokoekin zaratengatik arazoak izan zituenean. Kasu horretan, Rotaetxek azaldu duenez, “bitartekaritza lanak” egin zituzten, “baina azkenean jabeak itxi behar izan zuen txokoa”. | 2020-03-30T22:04:21 | https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1481060905936-gazteek-alokatutako-120-lonja-baino-gehiago-daude-aiaraldean | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute
Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2012%2F11%2F27%2Fconsejo_gobierno%2Fconsejo_gobierno.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2012/11/27/consejo_gobierno/2012_11_27_mendia_rueda_prensa_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute " />
Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2012/11/27/consejo_gobierno/2012_11_27_mendia_rueda_prensa.jpg" style="max-width:100%" alt="Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute " />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2012/11/27/consejo_gobierno/2012_11_27_mendia_rueda_prensa_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute " />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2012/11/27/consejo_gobierno/2012_11_27_mendia_rueda_prensa_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute " />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2012/11/27/consejo_gobierno/2012_11_27_mendia_rueda_prensa_06.jpg" style="max-width:100%" alt="Euskadiko funtzionarioek Gabonetako aparteko ordainsaria jasoko dute " />
Euskadiko sektore publikoko 67.000 langileek abenduko aparteko paga jasoko dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak. Eusko Jaurlaritzako kideek, hau da, Lehendakariak eta sailburuek, ordea, lansaria ez dutela jasoko adierazi du.
Jaurlaritzaren ustez, Gabonetako aparteko paga kentzea «funtsean eta forman bidegabea» izango litzateke. Gainera, aparteko ordainsaria kentzeak defizitaren gainean eragin «zalantzagarria» izango lukeela azaldu du Mendiak.
Bozeramaileak argudiatu du txosten juridiko batean oinarrituta hartu dute erabakia: Mariano Rajoyren gobernuak gastu publikoari eusteko onartu duen dekretuak autonomia erkidegoko eskumenak urratzen dituela dio aipatutako dokumentuak. Talken kasuan, Euskadiko araudia gailentzen dela gogorarazi du Mendiak. Era berean, gogorarazi du Auzitegi Konstituzionalak soilik baliogabetu ahalko duela erabaki hori.
Agintea transferitzeko EAJrekin dituzten harremanei dagokienez, Idoia Mendiak azaldu du hurrengo egunetan egoki iritzitako bilerak egingo dituztela.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak protesien koordainketaren gaineko errekurtsoa aurkeztuko duela azaldu du. Eusko Jaurlaritza koordainketa horren aurka dagoela azaldu du, «bidegabetzat» jotzen baitu eta protesiak «oso beharrezkoak» baitira erabiltzaileentzat.
Prentsaurrekoaren bukaeran, Idoia Mendiak gaur goizean Araian (Araba) izan den ustezko genero-indarkeria kasua gaitzetsi du.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.11.27)
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-11-27n hartutako erabakiak
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute#comment_6544
¿Dónde se puede consultar el informe jurídico?
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute#comment_6539
RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/r6D68A1h
@MariajeGamboaZ
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute#comment_6540
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute#comment_6536
RT @Irekia: Los trabajadores de la Administración Pública vasca sí tendrán paga de Navidad http://t.co/KIlaE150
@KikeIraundegi
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute#comment_6537
intervencion_integro_mendia... behera kargatu (30 MB)
mendia_protesien_koordainke... behera kargatu (400 KB)
mendia_ordainsaria_eu.mp3 behera kargatu (1 MB)
mendia_eaj_bilera_eu.mp3 behera kargatu (200 KB)
mendia_eaj_bilera_eu.mpeg 9 MB
mendia_ordainsaria_eu.mpeg 40 MB
mendia_protesien_koordainke... 20 MB
2012_11_27_mendia_rueda_pre... 2 MB (jpg) | 2019-09-18T17:44:42 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/12978-euskadiko-funtzionarioek-gabonetako-aparteko-ordainsaria-jasoko-dute | [
-1
] |
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Maneton&oldid=5809622"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 6 martxoa 2017, 21:29. | 2018-12-14T04:27:22 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Maneton | [
-1
] |
IRALE Eibar - IRALE
Josu Ibargutxi (Bertsioa 1.0)
11/20/19 12:27 PM, adm-eibarkoirale adm-eibarkoirale adm-eibarkoirale-(e)k igota
Azken aldaketa adm-eibarkoirale adm-eibarkoirale adm-eibarkoirale-k egina
11/20/19 12:27 PM
&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;br/&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;a href="http://www.slotgames-vote.com" mce_href="http://www.slotgames-vote.com"&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;Free Counter&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;/a&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;br&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;The following text will not be seen after you upload your website, please keep it in order to retain your counter functionality &amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;br&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt; &amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;a href="http://www.casino-licious.com" mce_href="http://www.casino-licious.com" target="_blank"&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;play online casino games&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;/a&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;
EIBARKO IRALE, EUSKARALDIRAKO PREST
Gure ikasle aktiboek aktibatu gaituzte EUSKARALDIRAKO: hamaika egunez ez ezik, aurrerantzean ere euskaraz bizitzeko.
Ikasturte hasiera, bete-betea
Urria bukatzear dago, eta, dagoeneko, hamaika eginbehar izan dituzte Eibarko IRALEko ikasleek. Irailean, Albaolara joan ziren, San Joan nao ikusi eta Jon Maiaren azalpenak entzun zituzten. Urriaren hasieran, Xabier Euzkitzek emandako hitzaldia entzun zuten: Euskara, nirea nahikoa ala noranahikoa?. Gasteizko erdigunea eta Santa Maria katedrala bisitatu dituzte orain gutxi, eta laister Ana Galarraga zientzialariarekin elkartuko dira IRALEn bertan, 45 garun eta bihotz baten arrastoan hitzaldia entzuteko.
IRTEERA: R300EKO IKASLEAK, ALBAOLARA
Igaro da R300eko ikastaroaren erdia, eta hilaren 10ean Albaola bisitatzera joango dira R300eko ikasle eta irakasleak. Ia hilabete da Euskaltzaindian eta Guggenheim museoan egon zirela, eta heldu zaie garaia eskolatik kanpora beste ostera bat egiteko.
Bestalde, urriaren 10ean, Galtzagorriko Imanol Mercerok Genero ikuspegia Haur eta Gazte Literaturan hitzaldia eskaini zuen Eibarko irakastegian.
IRTEERA: R300EKO IKASLEAK, ALGORRIN
Irailaren 18an, Algorri Interpretazio zentroak antolatzen dituen bisita gidatua egin zuten Eibarko R300 ikastaroko ikasleek. | 2020-02-18T20:30:12 | http://www.irale.hezkuntza.net/eu/web/eibarko-irale/inicio1 | [
-1
] |
Sortu - Azaroak 25: eraiki dezagun indarkeria matxistarik gabeko Euskal Herria
Azaroak 25: eraiki dezagun indarkeria matxistarik gabeko Euskal Herria
SORTUk bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25erako deitu dituen mobilizazioekin eta testuinguru honetan egin duen irakurketarekin.
Salatu nahi dugu egungo “justizia” ez dela halakorik. Mugimendu feministak egin duen irakurketarekin bat eginez, justiziak eta bere hierarkiak ikuspegi patriarkal eta punitibo hutsa birproduzitzen dutela salatzen dugu. Esparru horretan ematen den asistentzia eta eskaintzen diren prozedurak hutsunez beteak daude, erasoak pairatu dituzten pertsonen kaltetan.
Zoritxarrez, gaur-gaurkoz, euskal erakundeek ez dute eskumenik esparru judizialean behar den aldaketa eragiteko, ez eta sexuen arteko berdintasuna arautzeko. Horrek gure interbentzio gaitasuna kaltetu eta mugatzen du.
Indarkeria sexistaren adierazpideak berritzen ari dira, eta gero eta konplexuagoak dira. Gure interbentzioa eraginkorra izatea helburu badugu, kontuan izan behar dugu indarkeria matxista emakumeok pairatzen dugun botere-harreman eta diskriminazio-egoera mantentzeko tresna dela. Hau da, egungo protokoloak eta interbentzio bideak hobetu egin behar dira, eta soilik egungo sistema errotik aldatuta gaindituko da indarkeria sexista. Erronka honen tamaina barneratu behar dugu, beraz.
Hori guztia kontuan izanda, gure ustez Euskal Herrian badago sentsibilitate, indar sozial eta antolatutako eragile nahikoa indarkeria matxistari aurre egingo dion interbentzio eraginkorra diseinatu eta martxan jartzeko. Horrek eztabaida politiko sakona eskatzen du, interbentzio koordinatu bat eta tresna eraginkorrak, komunitate gisa, herri gisa. Prozesu hori garatzeko, ezinbestean, emakumeon protagonismoa eta ahotsa behar da.
Bien bitartean, eragile orok badugu ardura indarkeria sexistaren espresio orori aurre egiteko. SORTUk badu horretarako barne tresna bat, eguneratzen ari garena, eta filosofia horrekin bat egin nahi duena. Zero tolerantzia eta eraldaketaren ikuspegian oinarritzen da.
Horregatik guztiagatik, SORTUk uste du bestelako baloreetan oinarritutako sistema judizial bat izango duen euskal demokrazia eraikitzea behar-beharrezkoa.
Sorrera: 23 Azaroa 2018 | 2018-12-14T06:33:42 | http://sortu.eus/eu/albisteak/2537-azaroak-25-eraiki-dezagun-indarkeria-matxistarik-gabeko-euskal-herria | [
-1
] |
Wikiloc - ibilbideak Bidarrai-Irubelakaskoa - Bidarray, Aquitaine (France)- GPS track
senderismo (Ibilbide senderismo en Frantzia → Akitania → Bidarray )
Bidarrai-Irubelakaskoa
Arrieton
1.585 118 245
Denbora 8 ordu
Koordenatuak 3126
Fecha de subida 30 de abril de 2010
Arrieton Eskubide guztiak gordeak
Bisitak 3577, kokapena 64
Bidarraiko Noblia zubia pasa eta gero, eskubirantz hartu.
Kurba bat eta berrehun bat metrotan, eskubirantz, arku-zubi bat pasa eta egin aurrera pare bat kilometrotan.
Erreka, gure ezkerrean izango dugu.
Ondoren, zubi bat pasa, eta erreka eskubian dugula, bideak gora egiten du nabarmen. Horrelako batean, bide gurutze bat aurkituko dugu eta bertan, ezkerrera hartu (eskubira, Ainhoa eta Harpeko Saindua-Le saint que Sue).
Gazta ona egin eta saltzen duen baserri bat pasa eta gero, bideak berriro behera egiten du eta punturik bajuenean, zubi txiki bat pasa eta Sumuko borda aurikituko dugu gure eskubian. Honaino, bidea asfalto duna da eta kotxez etor daiteke.
Bere ondoan pasa, kaminua utzi eta pista hartu eta 50 m baino lehenago, ezkerrerantz, mendi-bidexka bat goruntz ateratzen da.
Hortik aurrera, bi ordu, eder eta gogor dauzkagu Irubelakaskoa gailurrera igotzeko. Naiz eta mendia txikiago izan, igoerak ez du beste hain famatu diren hainbat mendi handien igoeren enbidiarik.
Gailurrean, ekarri dugun bidea gure bizkarrean utzi eta eskubirantz ikusiko dugu
errreka-zulo bat, pagadi eder batekin. Gezurra badirudi ere, Aritzakuneko erreka zuloko pistara bueltan eramango gaitu.
Honetarako, mendia igon dugun norabidean, jeisten hasi (Atsondotik datorren bidean) eta behin kolkora ailegatutakoan, erne ibili, eskubirantz basoan sartzen den bidexka ez galtzeko. Kolkoan zabla da, eta pixkat gora egin behar da, aurkitzeko.
Handik, Sumus ez dago urruti eta hortik aurrera, igoeran egindako bide berbera egin behar da.
Kontuz: guztira 22 km dira (Sumusera oinez joan da, noski).
Hori bai: Euskal Herriko toki bakarti eta ikusgarrienetako batean.
En Bidarrai, pasando el puente Noblia, tomar a la derecha y a unos 15o m despué de la curva, en un puente de arco, de nuevo a la derech.
Seguir unos dos kms con elerío a la izda, hasta llegar a un puente que -con el río de nuevo a la derecha, asciende.
Al llegar a un cruce, tomamos a la izda (a la derecha, Ainhoa y Harpeko Saindua-Le saint que Sue).
Seguimos hasta llegar a un caserío que hace y vende un excleente queso. Aquí el camino enmpieza a descender hastallegara a la venta de Sumus que alcanzamos pasando un pequeño puente. (Hasta aquí es factible llegar en coche)
Dejamos la venta a nuestra derecha, dejamos el camino y tomamos una pista. De ella, a los 50 m, arranca un sendero de tierra rojiza por la izda que nos llevará en una dura y elegante subida, hasta la cima.
Vistas impresionantes desde la misma. Pese a no ser un monte muy alto, nada que envidiar a montes más altos y de más fama.
Desde la cima, dejando Bidarrai y el camino traído a nuestra espalda, veremos a la derecha una ladera que se precipita sobre una regata que conduce al valle de Aritzakun.
Para cogerlo, seguimos por la arista cimera y descendemos por el cmaino que traen los que suben desde Otsondo, hasta llegar al collado visible desde la cima.
En este collado y casi al final del mismo, donde empieza ya a subir, arranca el sendero que se mete en el hayedo.
Por un recorrido casi imposible, nos llevará hasta lapista que nos conducirá de vuelta a Sumus y de ahí, tendremos que retornar a Bidarrai por el mismo camino que a la venida.
Advertencia: Recorrido total de 22 Km (salvo que se haya llegado a Sumus en coche).
Eso sí: a través de uno de los parajes más solitarios y bellos de Euskal Herria.
Arku-zubia * Puente de arco
Bide-gurutzea * Cruce
Kolkoa * Collado
jbfeldis 03-sep-2013
We have done it with a GPS (otherwise some parts of the trail might be hard to follow).
We started at the km 5 (before it's a standard road, not really interesting or nice to walk).
Yet this trail's scenery is just... incredible !
Kaixo, zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Bidarrai-Irubelakaskoa https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bidarrai-irubelakaskoa-874834 Ondo izan, Wikiloc - Rutas del Mundo
Hice esta ruta con Arrieton
Pide a Arrieton que te añada como compañero en esta ruta
Sigue a Arrieton y descubre nuevas rutas | 2019-05-23T06:57:46 | https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bidarrai-irubelakaskoa-874834 | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana”ren zehaztapenak eman dizkio (Gobernu Bilera 2018-07-10)
Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari …
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487
Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana”ren zehaztapenak eman dizkio (Gobernu Bilera 2018-07-10)
Eusko Jaurlaritza/Quintas argazkiak Iturria: Irekia
Herritarren eskubideetan eta aukeretan berdinzalea den euskal gizartea, sozialki kohesionatua eta gizartean egoerarik ahulenean bizi diren kolektiboekin solidarioa dena eraikitzeko ildoak ezartzen ditu
Pertsona eta kultura guztien aniztasunarekiko errespetua bultzatzen du eta elkarreragin sozial positiboko testuingurua sustatzen du
Guztira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera, hainbat entitate eta erakundetako 120 pertsonak baino gehiagok jardun dute elkarlanean
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluari, “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana”ren zehaztapenak eman dizkio; planak herritarren eskubideetara berdintasunean jotzen duen, Euskadin bizi diren pertsona guztien aukera-berdintasuna bultzatzen duen, sozialki kohesionatzen duen eta gizartean egoerarik ahulenean bizi diren kolektiboekin solidarioa den euskal gizartea eraikitzera” bideratuta dauden lehentasunezko ekintza-ildoak ezartzen ditu; horrela, errespetatu egiten du pertsona eta kultura guztien aniztasuna eta elkarreragin sozial positiboko testuingurua sustatzen du.
Artolazabal sailburuak zehaztu duenaren arabera, “2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plan hau honako printzipio hauetan oinarritzen da: berdintasuna, giza eskubideak, diskriminaziorik eza, kulturartekotasunaren elkarreragina, gizarte-kohesioa eta elkartasuna. Gainera, genero-ikuspegia eta euskara jaso ditu”.
Planak helburu estrategiko orokorrak, sektorialak eta bereziak ezartzen ditu, jardun-eremuak, horietako bakoitzean aurreikusitako ekintzak eta arreta berezia behar duten kolektiboak. Eta hiru dira ezartzen dituen lehentasunezko jardun-eremuak: hezkuntza, enplegua eta bizikidetza. Gainera, osasunari, etxebizitzari eta justiziari buruzko hiru eremu osagarri identifikatzen ditu.
Beatriz Artolazabalek esan du “hura lortzeko, hiru neurri-mota ezartzen direla: estrategikoak, antolamenduzkoak eta programatikoak. Estrategikoen helburua da immigrazioaren hasierako eremuari berriro bere lekua ematea, kontuan hartuta orain eraldatuta dagoela, herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren espazio kontzeptual zabalagoan, arreta-gune eta ekintza politikoaren lan-gune nagusietako batean”. Atal honetan, guztira, hamaika ekintza identifikatu ditugu, eta horien ezarpenak eta garapenak herritar guztien eskubide eta betebeharren berdintasunean oinarritzen den herrialdeko proiektua eraikitzeko funtsezko ekarpena izan behar dute, desberdintasunak murrizteko eta gizarte-kohesioa sustatzeko estrategia gisa.
“Antolamendu-neurriak herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan lan egiten duten eragile, instantzia eta erakunde guztiak jaso dituen sistema sortzera, abiaraztera eta garatzera bideratuta daude, modu antolatuan, sistematikoan, koherentean eta baterako helburuekin egiteko. Hamabost ekintza identifikatu dira", esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.
Neurri programatikoak direla eta, Artolazabalek azaldu du “lehentasunezko hiru ekintza-eremuetan sailka daitezkeen neurri zehatzak direla: hezkuntza-eremua (7 neurri), enpleguaren eta prestakuntzaren eremua (13) eta bizikidetzaren eremua (19). Gainera, beste hiru jardun-eremu osagarri ere identifikatu dira: osasunaren eremua (3 neurri), etxebizitzarena (bost) eta juridikoa (3).
Artolazabalek esan du “V. Plan horrek balioko duela jarraipena emateko 2014-2016rako Immigrazioaren aldeko Euskal Estrategiaren izenekotik sortu zen IV. planaren eta aurrekoen printzipioei”. Horren harira esan du “azken hogei urteotan eskuratutako esperientziaren bidez, euskal gizarteak dagoeneko badituela mekanismoak, tresnak eta baliabideak atzerriko jatorria duten pertsona horien harrerari erantzuteko”.
Plan hau prestatzeko bi fase bereizi egin dira: lehen fasean (2017ko urria-abendua), bilerak egin ziren gaian erreferentziazkoak ziren pertsonekin eta eragileekin, beren iritziak batu eta beren lankidetza izateko (40 elkarrizketa pertsonal indibidual eta 23 bilera eragileekin: Ikuspegi, Euskadiko herritar etorkinen integraziorako eta gizarte-partaidetzarako foroko batzordeak, Biltzen, gizarte-entitateak…).
Gero –2018ko urtarrilaren eta martxoaren artean–, jardun-plan hau prestatu eta idatzi zen, aurretiko dokumentazioan oinarrituta, eta haren zirriborroa eragile horiekin eginiko bilera monografikoetan egiaztatu zen. Guztira, entitate eta erakundeetako 120 pertsonak baino gehiagok jardun dute lankidetzan, hura prestatzen.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487-beatriz-artolazabalek-gobernu-kontseiluari-2018-2020rako-herritarren-kulturartekotasunaren-eta-immigrazioaren-eremuan-jarduteko-planaren-zehaztapenak-eman-dizkio-gobernu-bilera-2018#comment_38723
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487-beatriz-artolazabalek-gobernu-kontseiluari-2018-2020rako-herritarren-kulturartekotasunaren-eta-immigrazioaren-eremuan-jarduteko-planaren-zehaztapenak-eman-dizkio-gobernu-bilera-2018#comment_38721
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487-beatriz-artolazabalek-gobernu-kontseiluari-2018-2020rako-herritarren-kulturartekotasunaren-eta-immigrazioaren-eremuan-jarduteko-planaren-zehaztapenak-eman-dizkio-gobernu-bilera-2018#comment_38720
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487-beatriz-artolazabalek-gobernu-kontseiluari-2018-2020rako-herritarren-kulturartekotasunaren-eta-immigrazioaren-eremuan-jarduteko-planaren-zehaztapenak-eman-dizkio-gobernu-bilera-2018#comment_38710
plana_interkult_eu.pdf 4 MB (application/pdf)
vplaninterculturalidad_ES.pdf 4 MB (application/pdf) | 2019-08-21T09:12:51 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47487-beatriz-artolazabalek-gobernu-kontseiluari-2018-2020rako-herritarren-kulturartekotasunaren-eta-immigrazioaren-eremuan-jarduteko-planaren-zehaztapenak-eman-dizkio-gobernu-bilera-2018 | [
-1
] |
Ekainaren 16an JoxAnton Artzeri herri-omenaldia egingo zaio | Usurbildarrak aurrera
← Ekainaren 8ra arte Udarregi Ikastolaren 50. urteurreneko argazki-erakusketa Sutegin
Ekainaren 8an “Euskaraldia” ekimena plazaratzeko herri agerraldia egingo da Mikel Laboa plazan →
Ekainaren 16an JoxAnton Artzeri herri-omenaldia egingo zaio
Posted on 2018/06/04 | Utzi iruzkina
Ekainaren 16an (larunbata) Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek antolatuta Joxan Artzeri herri-omenaldia egingo zaio. Pasa den astean antolakuntzan lanean aritu diren batzordeko kideak egitaraua eta Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak egun horretarako propio sortu duen kartela aurkeztu zuten: “Ezaguna da bien arteko harremana. Harreman estua, bai maila pertsonalean, bai kultur sorkuntzan, eta Zumetak ere bere ekarpena egin nahi izan du herri-omenaldi honetan. Horixe baita ekitaldiaren izaera eta muina: herritarra. Nor beretik emanez, aportatuz eta eskaintzen”.
Yolanda Arrieta, idazlea: “Heriotzari bizitzatik begiratzeko modu bat da ekitaldi hau. Artzeren hitzak guztion artean sentitzeko, imajinatzeko, partekatzeko, bizitzeko. Ekitaldi honetan, Artzeren hitzak berpiztuko ditugu, modu horretan, pertsona bera ere berpiztuz. Artze gurekin egongo da, guregan baitago oraindik ere”.
Alaitz Aizpurua, Kultura-zinegotzia: “Gizon handia da mundua eta mundu ttikia gizona idatzi zuen behin, dotorezia handiz, Joxan Artzek, mundua eta gizonaren arteko harremanaz mintzatzeko, elkar topo egiten duten bidegurutzeaz hausnartzeko. Guk, ekainaren 16ean, Joxan Artzerekin elkartu nahi dugu berriz, dagoen tokian dagoela ere. Jakin baitakigu dagoenean dagoena, nonahi dagoela, inora joan beharrik gabe, xoria bailitz. Ihesean. Ekainaren 16ean Artzeren unibertsoan arakatu nahi dugu. Gozatzeko. Eta ezagutzen ez dutenei deskubritzeko parada eman nahi diegu, eta ezagutzen dutenei hartan sakontzekoa”.
Ekainaren 16rako egitarau zabala osatu dute eta ez da txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika faltako.
18:00etan, Potxoenea Kultur Etxean: Joxan Artze Ezagutuz atalaren barruan, “Joxan Artze, espirituz ere bai” hitzaldia, Andoni Salameroren eskutik.
10:30ean, frontoitik abiatuta: HARRIA HITZ bisita gidatua. (Informazio gehiago: hemen).
12:00etan, Mikel Laboa plazan: JOXAN ARTZE OROITUZ. Ekitaldi nagusia. Txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika lagun ditugula oroituko dugu Joxan Artze.
17:00etan, Olanoneko anfiteatroan. JOXAN ARTZE SENTITUZ. Haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da.
18:30ean, Dema plazan: JOXAN ARTZE PARTEKATUZ. Joxan Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, Joxanekiko sentimenduren bat adierazi nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute, txalaparta joz edo haren poema bat irakurriz. (Aurrez izena eman nahi duenak: 943 360 692 edo [email protected])
22:30ean, herriko frontoian. JOXAN ARTZE BIZIZ. Joxan Artzeren lanean oinarritutako ikuskizuna gertutik biziko dugu: dantza, txalaparta, poesia, musika, bertsoak…
Egunean zehar…
Sutegiko erakustaretoan. JOXEAN ARTZE IRUDIKATUZ. “Txoria txori” poema irakurrita, haurrek akuarelaz sortu dituzten marrazkiak ikusgai jarriko dira erakustaretoan.
JOXEAN ARTZERI IDATZIZ. Erregistro Liburua egongo da, Joxan Artzeri zerbait idatzi nahi dionarentzat. Aldez aurretik, Potxoenea Kultur Etxera etorrita ere idatz daiteke bertan. (943 371 999) | 2018-12-15T13:50:46 | https://usurbileginez.com/2018/06/04/ekainaren-16an-joxanton-artzeri-herri-omenaldia-egingo-zaio/ | [
-1
] |
Eon - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Eon (geologia)» orritik birbideratua)
Eonen eskala geologikoa: Hadearra, gorriz; Arkearra, arrosaz; Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak, Fanerozoikoa irudikatzen.
Eona Lurraren historia geologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Eona garai geologikoen taulan erabiltzen da, denbora tarte luzeenak adierazteko. Unitate geokronologiko bat ere bada. Lau eon bereizten dira: Hadearra, Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.[2] Eonaren baliokide kronoestratigrafikoa eontema da, denbora tarte horretan eratutako arroka gorputza.[2]
Eona 1957an unitate gisa onartzeko proposatu zuten hainbat zientzialarik, mila milioi urte balioko zuen unitate gisa, baina proposamena ez zen onartua izan. Gaur egun, eon bat beste batetik bereizteko, bizidunen artean oinarrizko aldaketa bat gertatu behar da.
1 Onartutako eonak
1.1 Hadearra
1.2 Arkearra
1.3 Proterozoikoa
1.4 Fanerozoikoa
Onartutako eonakAldatu
Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta: Hadearra (Priskoarra ere deitua), Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa, Lurraren historiaren kronologiaren ordenan. Lehen hirurak Kanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude.
HadearraAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hadearra»
Lurraren sorreratik (duela 4600 milioi urte) Arkearraren hasieraraino iraun zuen.
ArkearraAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Arkearra»
Duela 4000 milioi urte hasi eta Proterozoikoaren hasieraraino iraun zuen. Lehenengo bizi aztarnak garai honetakoak dira; zehazki, duela 3800 milioi urtekoak.
ProterozoikoaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Proterozoiko»
Duela 2500 milioi urtetik, duela 542 milioi urtera iraun zuen. Aldi hartan, bizia garatu zen, eta lehen izaki zelulaniztunak sortu ziren.
FanerozoikoaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Fanerozoiko»
Bizidun makroskopiko gehien bizi izan ziren eta diren garaia: algak, onddoak, animaliak eta landareak. Fanerozoikoa duela 543 milioi urte hasi zen, eta gaur egun arte irauten du.
↑ «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-06-14.
↑ a b «eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) . Noiz kontsultatua: 2019-06-14.
Fanerozoikoa eta Kanbriarraurrea garai geologikoen inguruko zehaztapenak.
Zer da Geologia?
Lurraren sorrera
«Lurraren Historia», Hiru.eus.
Datuak: Q108256
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eon&oldid=7845475"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 21 apirila 2020(e)an, 23:43(e)tan
Orriaren azken aldaketa: 21 apirila 2020, 23:43. | 2020-08-04T19:02:24 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Eon_(geologia) | [
-1
] |
Estimated | Hitz beste
2006-03-24 by Anjel Lertxundi
Londoneko edo Belfasteko edo Liverpooleko geltokiren batean zaude trenaren zain. Megafoniatik Estimated Time of Arrival esan dizute eta, ondoren, trenaren etorreraren gutxi gorabeherako ordua entzun duzu. Akronimoen hiztegiak dakarrenez ETA da espresio ingeles horren laburdura, horixe irakurri genuen orain gutxi Edorta Aranaren blogean.
Estimated edo gutxi gorabeherakoa izateari utzi eta iritsi da trena. Hemen dugu. Zenbat iraun duen bidaiak? Frankismoaren ordu beltzetan hasi zela uste genuen. Oker geunden, nonbait: egunotako Espainiako hedabide eta adierazpen gehienek hogeita hamar urtekotzat jotzen dute ETA. Franco hil eta gerokotzat, alegia. Sinistarazi nahi digute ez duela zerikusirik frankismoarekin; demokrazia garaian eta demokraziaren kontra jaio zela.
ETAren pozoitze semantikoari PPkoek-eta kontrajarritako pozoitze semantikoa ere aspaldi ari da fruituak ematen.
← Isil-hizketa
Ordua mundu →
3 thoughts on “Estimated”
P. Gaztelumendi says:
2006-03-24 at 11:42
Ni ez naiz burgesa, ez naiz diruduna, ez naiz eskumakoa.
Eta ezkerretik begiratuta, Franco osteko belaunaldikoa izanik, historiaren interpretazioa egiteko gai ikusten dut nire burua.
ETAko lagun asko ditut, eta badakit jakin ze ahalegin egin den azken urteotan konponbidearen bila.
Badakit jakin, ze gogo, ilusio eta esperantza jarri duen batek baino gehiagok bide hau erangikorra eta iraunkorra izan dadin.
Fernando Lopez Agudinen berbak entzun dituenak, badaki nor ibili den besoa luzatzen, eskua eskaintzen.
Aspaldi jadanik, ORAIN HERRIA ORAIN BAKEA mezua luzatu zuten Gasteizen, legebiltzarrean. Ibarretxe planaren sasoia zen.
Arnaldo Otegi eta Imanol Iparragirreri esan nien, asko gustatu zitzaidala ideia hura. Eta beraiek baietz! ondo pentsatuta bota zutela. Eta dagoeneko, ia prest zeukaten ondorengo guztia.
Mezua kalez kale, tabernetan entzun eta ikusiko duzu.
Herrigintza eta bakegintza uztartzea ez da erraza izango, eta oztopoak jartzekotan eskumatik etorriko dira (espainola zein euzkotarra), baina aurrera egiteko unea da.
Orain ere ondo bizi denak, aldaketarako gogo gutxi izango du. Baina Anjel, borondate oneko jende asko dabil bazterretan. Ertzetik erdigunerantz abiatzen ari dena.
Konponbidearen K horrek, iraunKorra behar du. AsKatasunarena, baKearena.
Estimatua dago denbora eta gogoeta oro.
satortzulo says:
2006-03-24 at 14:01
ni burgesa naiz, eta diruduna, uste dut gure gizarteko gehienon moduan
euskalduna bai hizkuntzaz zein sentimenduz, baina sarritan zama handiegia izan dut nire euskalduntasuna, lotsa sentitu izan dut askotan neure buruaz
orain herria, orain bakea!
nire herria hizkuntzak osatzen du, eta zein eskubide galdatuko diet besteei ustez nire herrikoek ere ez badute beretzat
aspaldi zen garaia orain herria,orain bakea izateko, herria sortzeko eta ez estatu, nazio edo dena delako administrazio irudi izateko
azkarragoak izan bagina…
Bosco Garc says:
2006-03-24 at 15:52
Eta zer esateko abertzaleen pozoitze semantikoaz? Bai,euskaldunak herri bat zaretela (garela?) eta antzekoak zabaldu dituen pozoitze hori. Onartu beharra dago euskal abertzaleak, besteren begian edozein samar ikusteko joera horrekin, ez direla konturatzen zenbat entretenitzen gaituzten (agian zaretela eta gaituzuen esan behar dut nik, Anjel). | 2019-10-19T19:47:19 | https://www.berria.eus/blogariak/hitzbeste/2006/03/24/ligestimatedl_ig_1/?replytocom=226 | [
-1
] |
naiz: Iritzia | Opinión - Eskola publikoa da Euskal Herrian behar dugun eskola
Aitor Idigoras eta Nagore Iturrioz
Gure hezkuntza sistemaren beharren inguruko gogoeta eskola publikoa erasotzean oinarritu du Fito Rodriguezek, proposamenik egin gabe, jakin badakielako estatuen menpekotasunetik aldentzen den alternatibarik ez dagoela gaur egun
Ez dugu Hezkuntza Sistema Propiorik, burujabeak ez garelako. Horraino Fito Rodriguezekin gure adostasuna. Diagnostiko horretan bat egitea ez da gutxi. Fito Rodriguezek idatzitako gainontzeko guztia eskola publikoaren karikatura besterik ez da, inor atzean utzi gabe herrigintzan ari den hezkuntza eredu bakarra desprestigiatzeko enegarren saiakera. Eta hori da, hain zuzen ere, herri honetan askok jasan ezin dutena, aniztasuna.
Katalunia aipatzen du Fitok. Katalunian, frankismo ondorengo garaian ezkerreko indar guztiek eskola publikoaren alde egin zuten, Euskal herrian ez bezala. 1982an guraso eta langile talde batek Santa Coloma herriko Rosselló-Pòrcel eskolan murgiltze eredua ezartzea lortu zuten. Horretarako, ezkerreko indar guztiak ondoan izan zituzten. Hori izan zen gaur egun Katalunian murgiltze eredu bakarra izatearen jatorria. Euskal Herrian, aldiz, Fito Rodriguezek 40 urte geroago erabiltzen jarraitzen dituen argudioak ahotan, ikastetxe pribatuen aldeko hautua egin zuen ezkerreko sektore handi batek 80. hamarkada hasieran. Horrek euskal administrazioei hezkuntza eredu pribatua hauspotzen jarraitzeko argudioak eman zizkien, eskola publikoaren etorkizuna motzean lotuz. 90. hamarkadan, Fitok Entzutegi Nazionalarekin alderatzen dituen eskola publikoetan guraso eta langile euskaltzaleek izugarrizko bultzada eman zioten herrigintzari komunitateen parte hartzea eta euskara indartuz. Hortik aurrera, Ikastola pribatu askok D ereduko eskola publikoaren garapena mehatxu bezela ikusten hasten dira eta, oraindik ere, horrela ikusten dute.
Horren adibide dira, adibidez, Gasteizko 2014-2015 ikasturtean Gasteizko zonifikazioa moldatu zenean, ikastetxe horien alegazioak: «Publikorako bultzada ematen da D ereduan, Armentia Ikastolaren hezkuntza proiektuari bidea moztuz» edo «Eskola Publikorako ezarritako irizpideek ez dute baliorik itunpeko ikastolentzat, guraso eta familiei ikastetxe aukeraketarako ditugun eskubideak urratzen baitira». Olabideko alegazioek zera zioten: «Bi zonifikazio proposatzen ditugu. Bata publikarako eta bestea pribatuentzako, ez dute zer ikusirik zeri erantzuten dioten batak eta besteak». Eta azken horretan dago gakoa. Fitok iraintzen duen hezkuntza ereduak aukera berdintasuna eta jendarte kohesionatu bat defendatzen duen bitartean, besteak eredu klasista eta sarritan, etnozentrista indartzen duela.
Frankismoaren oinordeko omen da eskola publikoa. Horretan ere kale egin du Fitok. Frankismoaren hezkuntza eredua, frankismoaren ondare nagusienetako bat, hezkuntza itunek babestu zuten, eta horren itzalpean bilatu dute babesa beste ikastetxe itundu guztiek. Harrezkero, Fridmanen hezkuntza eredu kapitalistak ere hezkuntza itunetan izan du indargune nagusia, ikastetxe itunduak, guztiak, izan baitira sistemen desarautzearen alde egin dutenak, hezkuntza sistema lehiakorrak hauspotu dituztenak eta estratifikazio sozialaren oinarri izan direnak. Gure hezkuntza sistema dugu horren paradigma garbia.
Eredu neoliberalaren marko horretan garatu da Kataluniako eztabaida «publikotasunaren» inguruan. «Kataluinako hezkuntza Zerbitzua» administrazioak eskaintzen duen hezkuntza menua da jada. Ikastetxe publikoz zein pribatuz osatutako menua. Ez dago Fito Rodriguezek aipatzen duen «publikotasunaren» inguruko eztabaidarik. Oinarrian ematen ari den eztabaida beste bat da, azken hamarkadetako berbera: Nola jarraituko dugu hezkuntza pribatizatzen?
Katalunian Hezkuntza ez da jadanik administrazioak bermatu beharreko oinarrizko eskubide bat (El sistema educatiu de Catalunya comprèn el servei públic educatiu que ha de permetre que tots els centres sostinguts amb fons públics, que conformen centres públics i centres privats concertats.Llei 12/2009, del 10 de juliol, d’educació). EAEn ere eman dira pausuak norabide horretan. Heziberrin EAJak 2015ko dekretuetan jaso bezala: «Eskubide hori, alde batetik, hezkuntza-administrazioak bermatzen du, ikastetxe publikoen titular den heinean, hezkuntzarako eskubide unibertsalaren agindua bete behar baitu; eta, bestetik, ekimen sozialak, itunpeko ikastetxe pribatuen titular gisa». Guztiok omen gara zerbitzu Publiko. Hori da frankisten, Fridmanen eta beste askoren eredua, baita estatu frantsesaren eta espainolarena ere, herritar guztien hezkuntza eskubidea bermatzen duen eskola publiko parte hartzaile, euskaldun eta demokratikoa hondoratu nahi dutenena.
Gure hezkuntza sistemaren beharren inguruko gogoeta eskola publikoa erasotzean oinarritu du Fito Rodriguezek, proposamenik egin gabe, jakin badakielako estatuen menpekotasunetik aldentzen den alternatibarik ez dagoela gaur egun. Badaki, edo ez , auskalo, ikasmaterial guztiek Madrilgo goi ikuskaritzaren oniritzia dutela, guztiek betetzen dituztela LOMCEren eskakizunak. Baina publikoa ipini du jomugan, berriro ere, denona eta denontzat den hori; LOMCEri aurre egitea erabaki zuena, Katalunian Escolas Obertes pel Referéndum ekimenaren sustatzaile izan zirenen eredua. USTEC sindikatuko kide eta eskola publikoaren defendatzaile sutsu den Ramón Font kideak birritan joan behar izan du Entzutegi Nazionalera. Azaldu diezaiola Fito Rodriguezek eskola publikoaren eta Entzutegi Nazionalaren parekatze hori Ramon Fonti. Eraso antzua, doakoa eta milaka familia, langile eta militantek eraikitako hezkuntza publikoa suntsitzea helburu duena. | 2020-01-21T23:57:51 | https://www.naiz.eus/fr/iritzia/articulos/eskola-publikoa-da-euskal-herrian-behar-dugun | [
-1
] |
Telefono mugikorrek igortzen dituzten erradiazioak xurgatzen dituen gailua sortzen dute | Consumer
Telefono mugikorrek igortzen dituzten erradiazioak xurgatzen dituen gailua sortzen dute
arabera: Osteguna, 2002ko uztailaren 04a
Telefono mugikorrak igortzen dituen erradiazioak xurgatzen dituen metalezko sare sinple bat merkaturatuko da berehala merkatura. Zelularrek osasunari kalte larria egiten diotela dioen hipotesiari buruzko adostasun zientifikorik ez badago ere, gailuaren asmatzaileek esaten dute bai operadoreek bai fabrikatzaileek gailuak garatzen ari direla arriskua prebenitzeko.
Mikrouhinak estaltzen dituzten pantaila babesgarrietan oinarritzen da asmakizuna, eta mugikorraren bozgorailura akoplatzen den sare txikia da. Aurkikuntzarekin, belarrian uhin gehiegi sartzea saihestu nahi da eta garunera sartu. Brut Nature Tecnology enpresaren lana da “restaurazioaren aurkako armarria”, eta dagoeneko asmatu ditu mugikorrak ospitale, zine eta lokaletan ez aktibatzea, deiak oso deserosoak diren lekuetan.
Asmakizunaren gurasoen arabera, sareak ez du telefonoaren estaldura murrizten, eta “Europako iparraldean eta Asian hedatu dela” bermatzen du. Sarea metal astunen aleazio batez osatuta dago (nikela, kobrea, aluminioa eta urrea), eta merkatuan saltzen diren zelula-modelo guztientzat balio du.
Carlos Etxeberría enpresako zuzendari nagusiaren arabera, zientzialarien komunitateak gehiago finkatu du aparatuen antenen arriskua, tresna horiek erradiazioiturri izateari uzten baitiote.
Telekomunikazio-ingeniariak dira uhinen intentsitate handiena telefonotik hurbilen dagoen puntuan gertatzen dela. “Erradiazioa errazago sartzen da ehun bigunen bidez”, dio Etxeberríak.
erradiazioak gailu móviles-eu | 2020-07-11T23:41:23 | https://www.consumer.es/eu/salud-eu/telefono-mugikorrek-igortzen-dituzten-erradiazioak-xurgatzen-dituen-gailua-sortzen-dute.html | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Jesús Peña Martínez - Sinatutako EHAA-ko Xedapenak
Lehendakaritzako idazkari nagusia 2016-11-27-tik
Lehendakaritzako idazkari nagusia (Lehendakaritza) 2012-12-19-tik 2016-11-26-ra
Idazkari nagusi gisa, nire lana Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren koordinazioan oinarritzen da. Lehendakaritza da lehendakariaren babes politiko teknikorako organoa. Bere erantzukizunak gauzatzen laguntzen diot, eta, horretarako, Jaurlaritzari bere ekintza zuzentzeko eta koordinatzeko babesa ematen diot, eta, gainera, Lehendakaritzaren jarduera-eremu guztiak gainbegiratzen ditut.
pena_martinez_jesus_eu.pdf 30 KB (pdf)
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren mendeko administrazio-zentroak 2017-2018ko urteetan gas naturalez hornitzeko kontratazioa Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzeko dena.
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 14koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eskuordetzen duena Lehendakaritzan egin beharreko obrak kontratatzeko eta obra horiek…
EBAZPENA, 2015eko martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
EBAZPENA, 2015eko otsailaren 24koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, zeinen bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia.
EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.
ERABAKIA, 2014ko azaroaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2014 saria esleitzen duena,
EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko bekak esleitzen dituena.
EBAZPENA, 2014ko irailaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko den «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren 2014ko ekitaldirako epaimahaiaren osaera argitara eman eta epaimahaikideek jaso beharreko ordain ekonomikoa…
EBAZPENA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko beken deialdia egiten duena.
ERABAKIA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014rako «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren deia egiteko dena.
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eskuordetzen duena Lehendakaritzaren zenbait eraikinetan egin beharreko obrak kontratatzeko eta obra…
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 29koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren menpeko administrazio-zentroetan 2015-2016 urteetan goi- eta behe-tentsioko elektrizitatez eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa Ogasun eta Finantzetako sailburuari…
EBAZPENA, 2014ko apirilaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Enrique Ullibarriarana Errazti jaunak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. | 2019-12-09T12:28:40 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/politicians/95-jesus-pena-martinez/orders?page=2 | [
-1
] |
ZENBAKIEN INAUTERIAK
Egunotan, inauteriak direla-eta, badabil euskal herrietan festa hotsa eta jolas anabasa franko, mozorro jantzi eta itxura aldaturik ugari. Betiko Lantz eta Tolosa famatuetan aparte, inauteak dira bizi-bizi beste hamaika bazterretan ere: Zalduondoko “Markitos”, Behobiako “puska biltzea”, Laudioko “sorgina”, Oiartzungo “kuestaziyua” eta intxixuak, Abaltzisketako txantxo eta dantzariak, Lesakako “zakuzaharrak”, Uztaritzeko “zanpantzarrak”, Bedaioko furgoneta, Altsasuko “momotxorroak”; Altzürükü, Hondarribia, Aretxabaleta… Eta beste asko eta asko, inauteriak berriro piztu nahian han-hemen; erdi galdurik egon izan diren tradizio zaharrak, aldatuz-moldatuz-eguneratuz, mantentzen.
Mozorroak prestatzen aritu izan da egunotan etxe-gorde askotan jendea, lege zaharrean. Eta nik neuk ere, zerbait ez-ohikoa egin nahi ba eta, zenbakien mozorro zahar bat josi eta prestatu nahi izan dut aurtengo inauterietarako. Izan ere, dantza eta bertsolaritza eta herri-kirola ondare tradizional deklaratuak izan diren bezala, ez da ondare kaskarragoa, inondik ere!, euskaldunon ahozko tradizioa; alegia, aitona-amonek beren bilobei edota aita-amek seme-alabei etxe zuloan kontu eta kantu zaharrak kontatze eta kantatzearena. Zertarako?, eta gure iraganak geroan ere iraun dezan, baldinbaitere. Orixe: «Geroak esan beza: erri bat izan zan; edota ats emaiogun ontan iraun dezan».
Eta nago ni, pesimista halakoa, gure umeekin kontu eta kanta gutxitxo (edo batere ez) egiten ez ote den aspaldian euskal etxeetan. Nork dio, non eta noiz, euskal kanta zaharrik kantatzen edo istorio antigoalekorik kontatzen bere umetxoari euskaraz!? Inork gutxik, ala egia, demontre! Hitzen mozorro festa eta jolaserako, inauteri egunok begitandu zaizkit oso aproposak neure ilobei “zenbakien inauteriak” erakusteko, niri amak eta amonak esaten zizkidatenak. Hona zer eman diedan eta gustatu egin zaie, bene-benetan:
«bat, martin parrat;
bi, patxi ipurdi;
hiru, kolkoa bete diru;
lau, zakurrak jango al hau;
bost, kakatan plost;
sei, sillan exei;
zazpi, katuari xapi!;
zortzi, ipurdia igortzi;
bederatzi, gonak kendu ta galtzak erantzi;
hamar, amamak mar-mar».
Gauza jakina da ahozko tradizioan bertsio eta mudantza elemenia izaten dela, inauterietako mozorro-jantzietan bezainbeste. Hor arestian ipini dizudana Ormaiztegin ikasia da. (Memoria ere eskas samarra dagoeneko nik, eta baliteke tranpatxoren ere egin izana, horretarakoxe daude-eta inauteriak, zer arraio!). Nahi izanenean, Google orojakileak erakutsiko dizkizu beste bertsio batzuk; baita Oskorrik kantatuta ere; baita “Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zai, zoi, bele, arma tiro pum!” hura ere… Kontatu ez ezik, kantatu ere egin diet nireei:
Amamak magalean, aitonak altzoan,
zenbakien jolas hau gaueko “pa!”-txoan
bilobari kontatu patxada mantsoan,
geroan iraun dezan sortuak atzoan.
Bizargorri, 2020-02-19
The post ZENBAKIEN INAUTERIAK appeared first on Bai Horixe - Bizargorri. | 2020-06-06T08:50:47 | http://bilgunea.blogetan.eus/blogak/bai-horixe-bizargorri/zenbakien-inauteriak | [
-1
] |
OHIKO GALDERAK - IVANCE - Hablemos de Cirugía Estética
OHIKO GALDERAK Dra. Olatz Alcelay 2016-09-09T20:05:19+00:00
Erabakia hartu aurretik
Kirurgia estetikorako egokia al naiz?
Ebakuntza estetiko bati aurre egitea erabaki pertsonal bat da, ebakuntzaren emaitzaren inguruan itxaropen errealistak sortu behar dira.
Helburuak ez du izan behar aldaketa erradikalak egitea, edo pertsona ezagun baten antza lortzea. Helburuak izan behar du larritzen zaituen edo traba egiten dizun alderdi fisiko bat aldatzea edo hobetzea.
Ezin da pentsatu kirurgia estetikoa bizitza osasuntsu baten ordezkoa denik, batez ere liposukzioen kasuan; elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa beharrezkoak dira emaitza on batzuk mantentzeko.
Kirurgia estetikoko prozesu bat ezin daiteke bat-batekoa izan, edozein ebakuntzaren antzera, izan ditzake kontuan hartu beharreko arriskuak eta zailtasunak.
Non egiten da ebakuntza?
Ebakuntza egiteko lekua ez bada egiaztatutako klinika anbulatorio bat, “klinika” partikularra bada, medikuaren egokitasuna zalantzan jarri beharko zenuke; horrelako prozeduretarako beharrezko baliabideak eskaintzen ez dituen leku baten egon zaitezke.
Ondo bermatu behar da aukeratutako klinikak beharrezko egiaztagiriak eta puntako medikuak dituela, edozein zailtasunen aurrean, horiei aurre egiteko gaitasuna dutenak.
Gauza bera al da zirujau plastikoa eta zirujau estetikoa?
Espainian ez da existitzen Kirurgia Estetikoa medikuntzako espezialitate gisa, eta beraz, ez da existitzen zirujau medikua.
Kirurgia Estetikoa, Kirurgia Plastikoa eta berreraikitzailea, Espainian, Kirurgia Plastiko, berreraikitzaile eta estetiko gisara onartzen den espezialitateko parte dira.
Kirurgia plastikoko, berreraiktzaileko eta estetikoko adituak daude soilik Kirurgia Estetikoko ebakuntzak egiteko legalki bermatuak.
Unibertsitatea amaitzean lortzen den Medikuntza eta Kirurgiako titulua ez da nahikoa, ez ikasketa, ez esperientzia aldetik. Horretarako beharrezkoa da Kirurgia Plastikoan formazio espezifikoa M.I.R. azterketa gainditu eta gero. Bost urte Barneko Mediku gisa igaro ostean, Kirurgia plastiko, Berreraikitzaile eta Estetiko alorrean aritzeko titulazioa jasotzen da.
Bakarrik Kirurgia Plastiko, Berreraiktzaile eta estetikoan titulatuta daudela ziurtatu dezaketen medikuek bermatu al dute pazientearentzako puntako arreta.
Nola egiaztatu zirujauaren kredentzialak?
Kirurgia Plastiko, Berreraikitzaile eta Estetikoan espezialista den mediku orok, bost urtez ikasi behar izan du espezialitatea horretarako akreditatua dagoen ospitale batean.
urtetik Osasun Ministerioak, Zirujau Plastikoak onartzen ditu formazio espezifiko eta arautua jasotzen duten mediku profesionalen gisa.
Zure zirujauak titulazioa daukala egiaztatu dezakezu Sociedad Española de Cirugía Plástica, Reparadora y Estética (SECPRE) elkartean.
Asociación Española de Cirugía Plástica (AECEP) elkartea elkarte zientifiko bat da, Zirujau Plastiko ugari bere baitan hartzen dituena. Bertako kideek beharrezko ikasketak, ezagutza, prestakuntza zientifikoa eta Kirurgia Estetikoan dedikazioa erakutsi behar dituzte.
Kirurgia konbinatuak
Seguruak al dira ebakuntza konbinatuak?
Medikuaren oniritzia duen edonork, arrisku bera dauka interbentzio bakan zein konbinatuetan.
Gaur egun, anestesia oso teknika segurua da, eta ebakuntza luzeetan beharrezko neurri prebentiboak hartzen dira; hala nola burmuinaren kontrola, gorputzaren tenperatura, zirkulazioa areagotzen duen konpresio pneumatikoa…
Horrexegatik, sor daitezkeen arazoak gutxitzeko, guztiz beharrezkoa da pazientearen mediku historia egoki bat, baita ebakuntzaren aurreko azterketa oso bat egitea ere, beharrezko esplorazio gehigarriekin.
Aholkagarriak al dira ebakuntza konbinatuak?
Ebakuntza konbinatuak aholkagarriak dira tratatu beharreko eremuak gertukoak badira (aurpegiko bi zonalde zuzendu, bularra eta sabelaldea…). Gune ezberdinak badira, interbentzio konplexu bat zailtasun gutxiagoko interbentzio batekin konbinatzen saiatzen da (mamoplastia blefaroplastiarekin, mamoplastia otoplastiarekin…)
Mommy Makeover tratamendua d ahorren adibide garbia. Sabelaldearen zuzenketa (abdominoplastia edo liposukzioaren bidez) bular kirurgiarekin (Bular handitze edo txikitzea, edo mastopexia).
Kirurgia bariatrikoak (Gizentasun morbidoaren tratamendua), kirurgia kobinatuen eskaera areagotu du. Paziente hauek, pisu galera izugarriaren ondorioz, azalaren eskegitze orokor bat izan ohi dute. Kasu hauetan kirurgia hiru fase ezberdinetan gauzatzen da: Lehenengoan sabelaldea eta bularrak zuzentzen dira, ostean besoak eta izterrak eta azkenik aurpegiko eskegitzea zuzentzen da.
Ba al dago finantzaketarako auekrarik?
IVANCEn zure tratamendua finantzatzen dugu, bost urtera arte kuota klasikoan eta urte bat interesik gabe.
Dei iezaguzu eta informatuko zaitugu.
Zeintzuk dira aurrekontuan sartzen diren gastuak?
IVANCEn aurrekontuak honakoa barne-hartzen du:
-Zirujau eta anestesisten ordainsariak.
-Gastu ezberdinak: ospitaizazioa, ebakuntza gela, material kirurgikoa, inplanteak, egonaldian zehar hartu beharreko medikamenduak…
-Proba gehigarriak: Analisi klinikoak, rediologia, E.C.G.
-Ospitalizazioan zehar sor daitezkeen zailtasunak.
Mediku aseguruek kubritzen al dute Kirurgia Estetikoko kasuak?
Normalean, mediku aseguru gehienek ez dituzte kontuan hartzen kirurgia estetikoko ebakuntzak, ezta honen ondorioz sor daitezkeen zailtasunak ere.
Zein da lehen kontsultaren salneurria?
IVANCEn lehen informazio eta balorazio kontsulta doakoa da.
Medikamendurik eraman behar al dut?
Ez da beharrezkoa, guk eskainiko dizkizugu prozesuan zehar beharko dituzun medikamendu guztiak.
Nire laguntzaileak egin al dezake lan ospitaletik?
Klinikak doako WIFI zerbitzua dauka, edozein pazientek edo laguntzailek interneterako sarrera izan dezan klinikako edozein gunetik.
Egon al daitezke nire ahaideak nirekin klinikan nagoen bitartean?
Paziente bakoitzari gela bikoitz bat eskaintzen zaio, komunarekin.
Ahaideak gelan itxaron dezakete pazientea ebakuntza gelan dagoen bitartean.
Egun bateko ingresua beharrezkoa bada kirurgiaren ostean, hala nahi izan ezkero, ahaideek gaua bertan igaro dezakete.
Ebakuntzaren ostean
Gidatu dezaket?
Gomendatzen dugu arreta eskatzen duen ariketarik ez egitea interbentziaoren egunean. Beraz, saiatu zaitez norbaitek ekar zezan klinikara. Ebakuntzaren ostean, astebetean ez gidatzea aholkatzen dugu.
Noiz has naiteke ariketa egiten?
Kirurgia Estetikoko ebakuntza baten ostean gomendagarria da lau edo sei asteko epean ariketa fisiko gogorrik ez egitea, edozein zailtasun ekiditeko.
Noiz kentzen dira drainatzeak?
Normalean 12/24 ordutan, ebakuntza motaren eta isuritakoaren arabera.
Noiz dutxatu naiteke ebakuntzaren ostean?
Aholkatzen da ebakuntzaren osteko egunean dutxatzea. Ur epelarekin eta frotatu gabe, utzi ura isurtzen. Garrantzitsuena da zauriaren gunea aire lehorrarekin lehortzea (horretarako, aire hotzeko aireztagailu bat erabil dezakezu). Ondoren, sendatzea gauzatu; gure zirujauen jarraibideei kasu eginez.
Aurre-ebakuntza
Gomendatzen dugu arreta eskatzen duen ariketarik ez egitea interbentzioaren egunean. Beraz, saiatu zaitez norbaitek ekar zezan klinikara. Ebakuntzaren ostean, astebetean ez gidatzea aholkatzen dugu.
Beharrezkoa al da medikazio berezirik hartzea ebakuntzaren aurretik?
Oro har, ez. Hematomak ekiditeko, aspirinarik eta honen eratorririk ez hartzea gomendatzen dugu ebakuntza baino bi aste lehenago.
Noiz utzi behar dut tabakoa?
Aurpegiko Liftinga edo Abdominoplastia bezalako ebakuntzetarako, gomendagarria da tabakoa edo nikotinadun produktuak uztea ebakuntza baino lau aste lehenago. | 2019-02-17T14:23:20 | https://ivance.net/eu/ohiko-galderak/ | [
-1
] |
ENARAK: 2013
Orientación Andújar - Ikasketa Kooperatiborako 13 lan-estrategia
Gutxi baziren orain arte batu ditugunak, hemen daukagu beste batzuk.
Aquí tenemos otras cuantas tecnicas, listas para utilizar.
Egilea: Itxape ordua: 12:31 iruzkinik ez:
Etiketak: errekurtsoak, lotura interesgarriak
IKASKETA KOOPERATIBOA GURE ESKOLAN
Egilea: Itxape ordua: 09:31 iruzkinik ez:
Etxegarai ikastetxea. Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzan ere Ikasketa kooperatiboa.
Egilea: Itxape ordua: 13:39 iruzkinik ez:
Jarduera kooperatiboa eta inklusiboa. Actividad de aprendizaje cooperativo e inclusivo. II IK/KI Sinposioa. Koldo Etxebarria
Donostiako Simposioan esperientzi desberdinak entzun genituen. Hemen horietariko bat.
Egilea: Itxape ordua: 13:28 iruzkinik ez:
Etiketak: DBH, esperientzia
Orientación Andújar - Ikasketa Kooperatiborako 13 ...
Jarduera kooperatiboa eta inklusiboa. Actividad de... | 2018-06-23T19:41:00 | http://ikasketakooperatiboab02.blogspot.com/2013/ | [
-1
] |
Piteas - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Pytheas» orritik birbideratua)
Piteas (Πυθέας, K. a. 380-310) Massiliako greziar merkatari eta esploratzailea zen. Europa mendebaldean, ozeano Atlantikotik, bidaia bat egin zuen k. a. 330-320 bitartean, eta gauerdiko eguzkia, aurora boreala eta Ipar Poloko izotza deskribatzen eta Britainia eta herri germaniarrei buruz idazten lehenengoa izan zen.
Europa Estrabonen arabera
Bidaia [aldatu]
Piteasek bere bidaiak Ozeanoan izeneko liburu batean idatzi zituen. Liburua urteen ondorioz desagertu egin da eta bakarrik beste idazle batzuk erabili dituzten esaldiak geratu dira. Polibio eta Estrabonek Piteasek bere bidaia asmatu zuela leporatu zioten, baina egia esan, hainbat gauza alde batera utzita, kontatzen diguna oso sinesgarria da. Izan ere, hainbat asmakuntza egin zituen, hala nola Ilargiaren faseak, hauek mareetan zeukaten eragina (lehen Poseidon jainkoari egotzita mareen gorabeherak)... eta hauetan baliatuz distantziak kalkulatu eta Ipar-Izarraren kokalekua erabiliz latitudeak kalkulatu zituen, zehaztasun handiz gainera.
Piteas ez zen lehenengoa izan Ipar Itsasoko urak nabigatzen, izan ere iparraldeko arrantzaleek esploratuak ziren jada. Gainera erromatarrek diotenez Piteas baino lehenago eginiko bidaia egin zuen beste greziar batek.
Ez daukagu Massiliatik noiz abiatu zen daturik, baina segur asko Gibraltargo itsasartea gauez igaroko zuen izan ere kartagoko gizonek igarobidea oztopatzen zutelako. Iberiar penintsula eta Frantziako kostaldea zeharkatu ondoren, itsas-gizona irletara iritsi zen. Piteasek Britaniar uharteei Prettanike izena jarri zien, izan ere hango biztanleak tatuatuak eta margotuak zeudelako.
Honen ondoren 6 egun eman zituen iparralderantz eta Thule izeneko irla batekin topatu zela uste da. Bertako lurraldea, ustez gaur egungo Islandia, nekazal lurrak ziren, fruta-arbola eta ezti askorekin.
Handik egun bat iparraldera itsasoa izotz bihurtzen delarik Piteasek handik haratuago ez dagoela ezer deskribatzen du, ez aire, ez ur, ezta lurrik ere. Adituek uste dute Ipar Poloko izotzarekin aurkitu zela, eta izotza deskribatzeko ezereza erabiltzen duela.
Plinio Zaharrak dioenez ondoren Ipar Itsasoan murgildu zen, anbarezko uharte batekin aurkituz, Abalus uhartea.
Iparraldeko germaniar herriak izendatu eta Danimarkako kostaldea zeharkatu ondoren Piteas hara joan zen lekutik itzuli zela uste da, Europako mendebaldeko kostaldetik.
"http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Piteas&oldid=3628975"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Antzinako Greziako astronomoakAntzinako Greziako geografoakK. a. IV. mendeko biografiak Nabigazio menua
Orrialdearen azken aldaketa: 02:55, 9 martxoa 2013. | 2013-05-24T19:24:39 | http://eu.wikipedia.org/wiki/Pytheas | [
-1
] |
naiz: hedabidea zara - Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza: “Lehendakariak egindako deklarazioa ez da nahikoa”
Updated: 18.04
Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza: “Lehendakariak egindako deklarazioa ez da nahikoa”
Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantzak Lakuako gobernuak gaiaren inguruan pasa den astean aurkeztu zuen adierazpen instituzionala baloratu du hedabideen aurrean. Aliantzan dagoen Greenpeace taldeko kide Lorea Floresek NAIZ Irratian aldarrikatu du “egiazko ekintzak, konpromezuak eta lanketak” behar direla. Gaiaren inguruan bi udaletan aurkeztu dituzten mozioak ez direla onartu ohartarazi du. | 2020-01-17T17:14:30 | https://www.naiz.eus/en/mediateca/audio/lehendakariak-egindako-klima-larrialdiaren-deklarazioa-ez-da-nahikoa | [
-1
] |
Mikel Muguruza - Komunitatea - Aiurri.eus
Mikel Muguruza
Desertuan barna
2019 ira 19 Eskualdea
Desertuek beti izan dute zerbait berezia Mendebaldeko zibilizazioentzako. Bibliako pasarte ezagunenetako bat izango da israeldar herriaren eta Moisesen berrogei urteko odisea desertuan zehar, agind...
Memoriak ez du begirik
2018 api 11 Eskualdea
Betidanik izan naiz futbolzalea. Nire memoriak ez du oroitzen errealzalea izan aurreko garairik, eta sarri pentsatu dut agian ez zela egon halako momenturik. Oroitzen ditudan umetako momentu gehien...
Tragedia eta komedia
2017 aza 20 Eskualdea
Aurrehistoriatik izan du gizakiak espresatzeko beharra. Koba ilunetako haitzetan egindako artetik hasita, gizakiari balizko espiritu batek bultzatu dio sentitzen duena adieraztera. Horrela sortu ze... | 2020-01-28T01:23:53 | https://aiurri.eus/komunitatea/mikel-muguruza | [
-1
] |
Talaia BHIko Gurasoen Elkartea: abendua 2015
GURASO ELKARTEA BILERA.
Eguna: 2015/ 11/18
Partaideak: Gorka Obeso, Pilar, Idoia, Silvia, Leire, Pablo, Ihintza, Ximon eta Kotte.
Ikuskariarekin bilera. Pablok kontatzen digu bertan esandakoa. Bera eta hiru guraso (hiru ama) joan ziren bilera horretara.
Bilera emankorra suertatu zen.
Liburutegiaren berrikuntza. Gorkak dagoeneko hasita daudela komentatu du. 5-6 irakasle bertan daude. Lehenengo fasea, liburutegia hustea da. Bigarren faserako ikasle zein gurasoei laguntza eskatuko dute.
- Hondarribiko liburutegiaren arduradunarekin hitz egin dute eta prest agertu da laguntzeko. Gorka badoa.
- Diru zaintza: Idoiak eta Silviak hartzen dute honen ardura. Hartzen duten momentu honetan saldoa 9557,59 eurokoa da.
Idoiak eta Silviak, institutuko diru zaintza daramatenekin, bilera bat egingo dute. Bertan hainbat gai lantzeko: ikasleen kuotaren banaketa, eskolak ze partea, guraso elkarteak ze partea, nola kudeatu, nola antolatu, hobeto badaiteke, nola hobetu?, itzulketen trataera …
- Institutuak antolatutako jarduerei, Guraso Elkartearen aldetik laguntza ekonomikoa. Orain arte bezala jarraitzea erabaki dugu, hainbat jarduerei laguntza ematen alegia.
Datorren bilera: abenduaren 16an, arratsaldeko 17:30etan.
Egilea: Talaia BHI Gurasoen Elkartea ordua: 14:42 iruzkinik ez:
GURASO ELKARTEA BILERA Eguna: 2015/10/21
Partaideak: Guraso Elkartetik Pablo, Arantza, Leire, Ximon, Silvia, Idoia (kide berria) eta Kotte. Ihintzak eta Pilarrek ezin dutela etorri abisatu dute.
Guraso elkarteko kide berriari, Idoiari, ongi etorria eman eta gero, bilerarekin jarraitzen dugu. Gurekin Gorka gelditu da hainbat gauza gurekin komentatu nahi baititu.
- Irteeretako diru kontuak.
- Autobuseko txartela. Autobusean 55 plaza daude eta 40 besterik ez dira betetzen. Gelditzen diren 15 horiek aprobetxatzea egokia delakoan, ea nola egingo genukeen, ze irizpideak jarri, honen inguruan aritu gara. Autobusa 1. eta 2. DBHko ikasleei dagokie.
- Bide lagun proiektua, 1. Edo 2. Batxilergoko ikasleak edo ikasle ohiak etortzea, laguntza behar dutenei laguntza ematera, momentuz geldirik dago.
- Liburutegiaren berriketa, kultur gune bihurtu nahi da. Gai hau esku artean darabiltela eta galduta dabiltzala, gurasoen eta ikasleen inplikazioa ere eskatu nahi dute. Ikasleen interesak entzun eta jaso. Dena hustu behar da. Hau aurrera eramateko dirua behar izanez gero, guraso elkartearekin pentsatu dutela azaltzen digu. Liburuen mailegurik ez dago, ondo legoke hau martxan jartzea eta, honen ardura ikasleei ematea, hau da bururatu zaigun aukera bat.
Aloñak, aurten Hezkuntza Proiektua errebisatu behar dela, eta komunitateak parte hartu behar duela komentatzen du.
Gorka eta Aloña badoaz.
Guraso Elkartetik atera diren gaiak:
- Organo Goreneko guraso berriak behar dira. Izenak ematen ditugu.
- Testu liburuak: koste handia izan dute, hau dela eta liburu horiek berrerabiltzea interesgarria ikusten dugu. Guraso batzuk ere ea liburu horiek zirkulatzea posible litzatekeen galdetu omen dute.Betiko azoka antolatzea, azoka birtuala ,… hauen inguruan aritu gara. Momentuz idatzi bat egin eta web orrian zintzilikatzea aproposa ikusten dugu, ea zenbat guraso erantzuten duten eta honen arabera zer egin erabaki.
- Hemendik aurrera idoia eta Silvia izango dira diruzain berriak. Bilera bat egiteko gelditu dira Silvia, Idoia,Pablo eta Arantza.
*Hurrengo bilera azaroak 18an, arratsaldeko 17:30etan.
Egilea: Talaia BHI Gurasoen Elkartea ordua: 14:33 iruzkinik ez: | 2020-08-14T00:26:33 | http://talaiakogurasoenelkartea.blogspot.com/2015/12/ | [
-1
] |
Guarderias y Escuelas en Errezil - Guipuzcoa
Guarderías y Escuelas en Guipúzcoa
Guarderías y Escuelas en Errezil - Guipúzcoa
Guarderías y escuelas » Guipúzcoa » Errezil (20737)
Programa educativo: Centro público de enseñanza infantil y primaria (Guarderías y Escuelas Errezil)
- Todas las poblaciones - Aduna (1) Aia (2) Aizarnazabal (1) Albiztur (1) Alegia (1) Altzo (1) Amezketa (1) Andoain (4) Anoeta (1) Antzuola (1) Aretxabaleta (3) Arrasate o Mondragón (6) Asteasu (1) Ataun (1) Azkoitia (2) Azpeitia (4) Beasain (4) Berastegi (1) Bergara (3) Bidegoyan (1) Deba (1) Donostia-San Sebastián (42) Eibar (6) Elgeta (1) Elgoibar (2) Errenteria (9) Errezil (1) Eskoriatza (3) Gabiria (1) Gaintza (1) Getaria (2) Hernani (5) Hondarribia (3) Ibarra (2) Idiazabal (1) Irun (17) Irura (1) Itsasondo (1) Lasarte-Oria (2) Lazkao (1) Legazpi (3) Lezo (1) Lizartza (1) Mendaro (1) Mutriku (2) Oiartzun (2) Olaberria (1) Ordizia (2) Orio (2) Ormaiztegi (1) Oñati (3) Pasaia (4) Segura (2) Soraluze/Placencia de las Armas (1) Tolosa (5) Urnieta (2) Urretxu (3) Usurbil (1) Villabona (1) Zaldibia (1) Zarautz (5) Zegama (1) Zerain (1) Zestoa (3) Zizurkil (2) Zumaia (2) Zumarraga (1)
Guarderías y Escuelas en poblaciones de Guipúzcoa:
Guarderías Donostia-San Sebastián (42)
Guarderías Irun (17)
Guarderías Errenteria (9)
Guarderías Eibar (6)
Guarderías Arrasate o Mondragón (6)
Guarderías Hernani (5)
Escuelas infantiles Irun (1)
Escuelas infantiles Donostia-San Sebastián (1)
Otros servicios en Errezil:
Guarderías Errezil (1) | 2018-09-23T14:32:45 | https://servicios.parabebes.com/guarderias-escuelas/errezil/guipuzcoa-gipuzkoa/tp | [
-1
] |
hardwarelibrea : Hack.in#badakigu 3.0
TOPAHACK: Irungo La Kaxita gaztetxean .: Interhacklabs-ak :.
Posted by dabid Uzt - 15 - 2013 0 Comment
Topahack Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia. Noiz? Noiz? Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 — Read More …
Categories: Azken berriak, Jardunaldiak, Proiektuak
[Arduino tailerra] Arduino kontrolatzeko tailerra burutuko dugu
Posted by hackinbadakigu Aza - 29 - 2012 1 Comment
Arduino prozesing programazio ingurunea ezagutu nahi duzu? Elektronika gustuko duzu? DiY kontzeptua zein den ezagutzen duzu? Punkia zara eta DiY barneratuta daukazu? Hau da ba zure tailerra. Arduino erabiltzen ikasteko tailerra egingo dugu Bermeon; Abenduaren 1ean izango da (zapatua), goizeko 10etan hasita, Mañuko aterpetxean. Bertan plataforma honen inguruko zalantza guztiak komunean azalduko ditugu eta guztiok Read More …
Categories: Azken berriak, Jardunaldiak | 2019-10-23T14:16:16 | http://historikoa.hackinbadakigu.net/tag/hardwarelibrea/index.html | [
-1
] |
Nuarben saldu gabe gelditu diren hiru etxebizitza alokairuan eskainiko ditu orain Etorlurrek - Uztarria (Azpeitia)
Nuarbeko herrigune sarreran daude Etorlurrek eraikitako etxebizitzak, lehen Kamineroen etxea zegoen tokian. Ikusi haundiago | Argazki originala
faborez | 2012-05-24 : 22:46
Oso ondo iruditzen zait diputaziyuek egin duna. Ze oiñ etxie erosteko eztakeu diruik eta bankuek ere kredituik eztebe ematen... nik uste babes ofizialeko, tasatu etaabarren garaye buka dala ( euskal herriyen leku askotan babeseko etxiek ezin saldute dabiltze ). segi dezatela bide hau sakontzen.
faborez | 2012-05-24 : 22:48
hala ere 450€eko alokairua izengo dula jartzen du eta hori ez al luke izen behar alokairuan sartzen denak irabazten duenaren arabera? | 2017-11-17T17:09:04 | http://uztarria.eus/aktualitatea/1337874842 | [
-1
] |
IK4-IKERLAN, CEIT-IK4 eta MITek kable instalazio elektriko bidez komunikazioak hobetzeko egindako ikerketa bat saritu dute | IK4-IKERLAN
IK4-IKERLAN, CEIT-IK4 eta MITek kable instalazio elektriko bidez komunikazioak hobetzeko egindako ikerketa bat saritu dute
Ekitaldia Glasgowen egin da orain dela gutxi (Eskozia), eta munduko garrantzitsuena da kable instalazio elektrikoen bidezko komunikazioen arloan
Erakundeek lankidetzan egindako lana artikulu zientifikorik onentzat jo dute nazioarteko IEEE-ISPLC 2014 biltzarrean
Proposatzen den metodoak banda estu konbentzionalekoak baino komunikazio sare fidagarriagoak eta seguruagoak sortzea ahalbidetzen du
IK4-IKERLAN eta CEIT-IK4/TECNUN zentro teknologikoek eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) iparramerikar zentro entzutetsuak egindako lanak sare elektrikoetako komunikazioak hobetzeko metodo bat proposatzen du, eta IEEE International Symposium on Power Line Communications and its Applications (IEEE-ISPLC 2014) biltzarrean aurkeztutako lanik onenaren errekonozimendua jaso du. Ekitaldia duela gutxi egin da Glasgowen (Eskozia), eta munduko garrantzitsuena da kable instalazio elektrikoen komunikazioei dagokienez.
Egunero etxean edo industrian erabiltzen ditugun gailu eta makinen zati handi bat elikadura elektrikoaren sarera konektatuta daude. Kasu batzuetan, sare horiek datuak transmititzeko erabiltzen dira, eta horrek dauden kableak aprobetxatzeko aukera ematen du. Baina sareak ez daudenez erabilera horretarako diseinatuta, komunikazioa nabarmen degradatzen da eta, ondorioz, batere sendoa eta eraginkorra ez den bitartekoa dira.
Saritutako ikerketa lanak banda estuko komunikazio sare bat sortzeko metodo bat proposatzen du (hau da, transmisio mugatuko ahalmena duen sarea), konbentzionalak baino nabarmen fidagarriagoa eta seguruagoa, datuak egoera zailetan transmititzeko. Horri esker, zerbitzu berriak hedatu daitezke, komunikazioen fidagarritasun baldintzak betetzen dituztenak (esaterako, pertsonen segurtasunaren ingurukoak), eta gailuen arteko konexioa behar duten aplikazioen ahalmenak hobetzen dira, horretarako kable instalazio edo komunikazio azpiegitura berririk erabili beharrik gabe.
Aplikazio mota ugari baliatu daitezke lortutako aurrerapenez. Adibidez, etxeko automatizazio sistemak (zaintza sistemak, domotika, etab.), hiri adimendunetako elementuak, garraioko sistema txertatuak (ibilgailuetako, aeronautikako, ontzietako kable instalazioak murriztea, etab.), eta osasuna, energia edo ura bezalako eremuetako kudeaketa elementuak, argi eta gas kontagailu adimendunak…
Saritutako artikuluan gailuak elikatzeko erabilitako kableak aprobetxatzea proposatzen da, makinak elkarren artean konektatzeko. “Makina bakoitzak sarearen nodo moduan jardungo luke eta, nodo batek ez badu informazioaren zati bat behar bezala jasotzen, gainerako makinek emandako informazioarekin osatu dezake, lankidetza bidezko mekanismoen bitartez”, azaltzen du IK4-IKERLANeko ikertzailea eta azterketaren liderra den Josu Bilbaok.
Horretarako, egileek teknika berritzaile batean oinarritutako komunikazio sistema bat proposatzen dute, eta horren oinarrian sareko kodeketa dago (Network Coding), komunikazio eskema klasikoek lortu ditzaketen muga teorikoak gainditzeko.
Ikerlariak dioenez, “gero eta aplikazio gehiagok eskatzen dituzte komunikazio sare sendoak”. “Gaur egun”, jarraitzen du, “makina batek beste batekin informazioa elkartrukatu nahi badu, eta komunikazioan arazo bat gertatzen bada, lehenengoak informazio guztia berriro bidali behar du, eta prozesu hori behar beste aldiz errepikatu behar da bigarrenak jaso arte. Gure helburua da komunikazioen sendotasuna eta eraginkortasuna areagotuko duten metodo berriak diseinatzea, horien hedapenaren kostua murriztuta”, amaitzen du.
Metodo klasikoa nahi bezain eraginkorra eta fidagarria ez denez, egoera arazotsuetan komunikazio sistemak hobetzeko moduak aurkitzea erabateko erronka da komunitate zientifikoarentzat. “Dagoeneko hedatuta dauden kable instalazio elektrikoak aprobetxatzea aukera gero eta interesgarriagoa da”, dio Bilbaok. Gainera, IK4-IKERLAN, CEIT-IK4/TECNUN eta MITeko ikertzaileek garatutako metodoa konbentzionala baino seguruagoa da egon daitezkeen erasoei dagokienez, informazioa zifratuta dagoelako.
Oraingoz, kable bidezko komunikazioak hobetzeko metodo hau behe tentsioko sare elektrikoetan probatu da. Aitzitik, ikerlariak beste eremu batzuetan izan dezakeen aplikagarritasuna aztertzen ari dira, eta hainbat enpresak ere mekanismo horiek esperimentalki erabiltzeko interesa erakutsi dute.
Kable elektrikoaren bidezko komunikazioa
Kable instalazio elektrikoa komunikazio sare moduan erabiltzeak elikadura elektrikoaren sarearen itzelezko hedapena aprobetxatzea ahalbidetzen du. Horregatik, oso soluzio interesgarria da sareko azpiegitura berria hedatzeko zailtasunak dauden lekuetan (esaterako, eraikin zaharrak), edo haririk gabeko sistemak erabiltzea ezinezkoa denean (estali beharreko distantzia oso handia delako, interferentzia asko dagoelako edo eraikuntza motak uzten ez duelako).
Sare horien erabilera zamatzen duen arazoa, ordea, sareak datuak komunikatzeko diseinatuta ez egotea da, hau da, energia elikadurarako diseinatuta daude, eta orduan transmisioa ez da erabat fidagarria eta eraginkorra. Alderdi horiek hobetzeak aukera emango luke kable elektriko bidezko datuen transmisioa alternatiba erabilgarria eta merkea izateko, bai industri aplikazioetan bai garraioan edo etxean.
MITekin lankidetza
"IK4-IKERLANen denbora daramagu MITekin lankidetzan, komunikazio sendoen arloko ikerkuntzan, kontzeptu teorikoak benetako inplementazioetan aplikatzeko helburuarekin, bereziki sistema txertatuen arloan”, azpimarratu du Bilbaok. “Munduan entzute handiko zentroa da, eta arlo horretan nazioartean erreferenteak diren pertsonekin lankidetzan aritzeak asko aberasten ditu gai honetan guk ditugun ahalmenak”.
IEEE International Symposium on Power Line Communications and its Applications (IEEE-ISPLC 2014) mundu mailan kable instalazio elektrikoen esparruko foro erreferentziala da. Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Institutuak antolatzen du –Institute of Electrical and Electronics Engineers, ingelesez–; hori teknikariak eta ingeniariak elkartzen dituen nazioarteko erakunde bat da, teknologia berriak estandarizatzen eta hedatzen diharduena.
Orain dela gutxi Glasgowen (Eskozia) egin den topaketaren azken edizioan, egileek –Josu Bilbao, Aitor Calvo, Igor Armendariz (IK4-IKERLAN), Pedro Crespo (CEIT-IK4/TECNUN) eta Muriel Médard (MIT)– 'Best Paper Award' saria jaso zuten, 'Reliable Communications with Network Coding in narrowband Powerline Channel' izenburuko lanagatik. | 2018-04-26T17:03:30 | https://www.ikerlan.es/eu/prentsa-oharrak/prentsa-oharrak/ik4ikerlan-ceitik4-eta-mitek-kable-instalazio-elektriko-bidez-komunikazioak-hobetzeko-egindako-ikerketa-bat-saritu-dute | [
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.