text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
musika - podcast Archives - Page 4 of 87 - halabedi egilea Zuria Beltzez | Ots 6, 2017 | Zuria Beltzez, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsGu geuk gure buruei jarritako muga mentalak desafiatzea gustatzen zaigu tarteka. Gure programan, kantek, buruak (eta arimak!) irekitzen dizkigute. Gaurko sesioa irekitzeko, blues eta swing-aren aurrendari mitiko batzuk izan ditugu entzungai. Ondoren, adar psidelikotik abiatu gara, funk eta soul doinuak bitarteko. Azkenik, afrikar (afro-funk), latin (boogaloo) eta jamaikar (ska) kanta berezi eta eder batzuekin amaituz. Segi arima hoiek astintzen, arren! Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS La Tanguería 04/02/2017 egilea La tanguería | Ots 4, 2017 | La tanguería, .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsEl Tango como hecho cultural. Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS EL SONOTONE – 02/02/2017 egilea El Sonotone | Ots 2, 2017 | .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast, El Sonotone | 0 commentsPrograma nº 95 en el que hemos hecho el capítulo IV de THE KINKS dentro de la sección Historia del R’N’R, y hemos hecho las secciones habituales Novedades, Canciones de la semana, etc. Sobrecarga Y Aceleración NOVEDADES CARMINHA Apriétame Más All The Lost Causes Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS ZURIA BELTZEZ – 288 – itzalak arakatzen egilea Zuria Beltzez | Urt 30, 2017 | Zuria Beltzez, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsHementxe gure azkenengo orduBETEa. Gauza bakarra bermatzen dugu gurean: soinu mutanteak. Kanten aukeraketa, betiko ildotik, munduko hainbat txokotako estilo musikal ugaritik doa. Gaurko programa (ere), blues-ean jaio, erdian, funk, soul, garage, eta psikodeliatik igaro, eta azkenik, doinu latinoen aitzakia hartuta, tropikoetako irlaren batean “hilko” gara. Gure iritziz entzutea merezi duten (eta berjaiotzeko moduko) kanta ederrak dira. Eta eroso sentitzen gara aniztasun kaotiko honetan, gogoko dugun musika zuekin partekatzen dugun bitartean. Ea gaurkoarekin dantzatzen duzuen. On egin! Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS XSS072 | Cubo | Mo’ Wax 90s Special egilea Xperimental Sound System | Urt 27, 2017 | xperimental sound system, .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsXSS072 | Cubo | Mo’ Wax 90s Special Una pequeña selección de algunos de mis favoritos de la faceta más hip hop de Mo’ Wax en los 90. UNKLE, DJ Shadow, DJ Krush, Dr. Octagon, La Funk Mob, R.P.M., Blackalicious, Attica Blues… ¡Disfrutad del viaje! 01. UNKLE – If You Find Earth Boring (Portishead Plays U.N.K.L.E Mix) 03. DJ Krush – Meiso (with Black Thought & Malik B. from the Roots) 04. DJ Krush – Dig This Vibe 05. Dr. Octagon – Blue Flowers (Ft. D.J Q-Bert) 06. La Funk Mob – La Doctoresse 07. R.P.M – 2000 08. Dj Shadow – InFlux (alternative interlude ’93 version) 09. Blackalicious – Swan Lake 10. Attica Blues – 808 Song 11. DJ Krush – 3rd Eye Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS La Malet (a)fonica Saio 5.12 15/01/2017 egilea La Malet (A) fonica | Urt 27, 2017 | .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast, La Malet (a)fonica | 0 comments EL SONOTONE – 26/01/2017 egilea El Sonotone | Urt 26, 2017 | .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast, El Sonotone | 0 commentsPrograma nº 94 en el que hemos hecho el capítulo III de THE KINKS dentro de la sección Historia del R’N’R, y hemos hecho las secciones habituales Novedades, Canciones de la semana, etc. The Best Of Count Bishops Everybody’s Is In Showbiz Skkepwalker NOVEDADES CARMINHA Dame Veneno Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS HAMABIPULGADA 26-01-17 egilea 12 pulgada | Urt 26, 2017 | 12 pulgada, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsUn pequeño homenaje a Wiliam Onyeabor fallecido la pasada semana y una selección de Afro Funk y disco para calentar corazones y cuerpos en estos gélidos días! Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS La Malet (a)fonica Saio 5.11 08/01/2017 egilea La Malet (A) fonica | Urt 25, 2017 | .Hala Bedi Bat, Irratsaioak - podcast, musika - podcast, La Malet (a)fonica | 0 comments Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS ZURIA BELTZEZ – 287 – atzera bueltaka egilea Zuria Beltzez | Urt 23, 2017 | Zuria Beltzez, Irratsaioak - podcast, musika - podcast | 0 commentsHementxe duzue gure azkenengo aurkikuntza musikalak biltzen dituen sesioa. Gaurkoan, blues pisutsua, rockabilly arina, garage gordina, soul bakezalea eta sentibera, rock marjinala, northern funk elektronikoa, brazil gozoa, son montuno afro-kubatarra, eta amaieran, reggae eta rocksteady jamaikarra. Ahaztutako kanta arraro eta bereziak berreskuratzen ditugu, berrentzun eta berdantzatzeko intentzioarekin, noski. Espero dugu zuen gogokoa izatea. Gora Arrosa! Gora Hala Bedi! Gora Euskal Herriko irrati libreak! Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | JeitsiHarpidetu: iTunes | Android | RSS 87 orrietatik 4 orria« Lehena«...23456...»Azkena »
2017-03-26T15:02:13
http://halabedi.eus/category/irratsaioak/musika/page/4/
[ -1 ]
Txineratik Espainierara Tech/Engineering itzultzaileak eta interpreteak- ProZ.com Chinese to Spanish Tech/Engineering itzultzaileak: itzultzaile eta interpreteen direktorioa Txineratik Espainierara (725) » Tech/Engineering (779) » This search (214) Ez bazkide (196): 1 2 3 4 5 Espainia Bai ProZ.com 7 urtk 3(0)
2017-10-21T21:09:03
https://baq.proz.com/translator-directory/?mode=filter&from=chi&to=esl&field=broad1
[ -1 ]
Erabakitzeko eskubidearen aldekoak, gero eta gehiago - Politika - Berria EUSKOBAROMETROA Erabakitzeko eskubidearen aldekoak, gero eta gehiago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, %62 dira independentziari buruzko erreferendum bat egitearen alde daudenak —urtebetean zortzi puntu hazi da kopurua—, Euskobarometroaren arabera. %35ek bozkatuko lukete alde, eta %34k kontra. Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde iazko ekainean eginiko giza katea. Josu Santesteban / Argazki Press 2014ko abenduak 19 Urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean 600 lagunen artean eginiko galdeketaren emaitzak aurkeztu ditu gaur Euskobarometroa egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko taldeak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei galdetu diete. Independentziari buruzko erreferendum bat egitearen alde daude gehienak (%62), baina kopuru hori %45era jaisten da Nafarroa erreferendumetik kanpo geratuko balitz. Euren burua abertzaletzat dutenen %88 daude kontsultaren alde, baina baita euren burua ez abertzaletzat dutenen %42 ere. Azken horien kasuan bost puntu hazi da kopurua sei hilean. Independentziari buruzko balizko erreferendumean, gehiago lirateke aldekoak (%35), ozta-ozta (%34 kontrakoak). Independentziarekiko babes hori nabarmen urrituko litzateke Nafarroa kanpoan geratuz gero, eta beste horrenbeste Europako Batasunetik kanpo geratuz edo ekonomiari kalte eginez gero. Euskobarometroa: EAEn euren burua abertzaletzat ez dutenen %12k nahi dute independentzia (+%3 sei hilean) pic.twitter.com/iOrVw5O5KI — Jon Olano (@olano_urkia) December 19, 2014 Independentzia nahi "handia" %30k dute, eta gutxi edo batere ez %53k. Estatu independentea izanez gero, ordea, bizimoduak hobera egingo lukeela uste dute %28k, eta baldintzen arabera %15k. Independentziarekin, bizimoduak berdin edo hobera egingo lukeela uste dute %44k; baldintzaren arabera, %15 pic.twitter.com/QR49spGC7t Agiria. Euskobarometroa (2014ko azaroa)
2018-10-17T22:41:33
https://www.berria.eus/albisteak/106488/erabakitzeko_eskubidearen_aldekoak_gero_eta_gehiago.htm
[ -1 ]
Ensembl: Oryza brachyantha - Region in detail - Chromosome 11: 12,417,051-12,420,696 Oryza▼Location▼Oryza brachyantha▼Location: 11:12,417,051-12,420,696▼Select a speciesArabidopsis lyrataArabidopsis thalianaBrachypodium distachyonBrassica rapaChlamydomonas reinhardtiiCyanidioschyzon merolaeGlycine maxHordeum vulgareLeersia perrieri Musa acuminataOryza barthiiOryza brachyanthaOryza glaberrimaOryza glumaepatulaOryza granulata Oryza longistaminata Oryza meridionalisOryza minutabbOryza minutaccOryza nivaraOryza officinalisOryza punctataOryza rufipogonOryza rufipogon3sOryza sativaOryza sativa Indica GroupPhyscomitrella patensPopulus trichocarpaSelaginella moellendorffiiSetaria italicaSolanum lycopersicumSolanum tuberosumSorghum bicolorTriticum aestivumVitis viniferaZea mays Chromosome 11: 12,417,051-12,420,696
2013-05-20T01:11:08
http://www.gramene.org/Oryza_brachyantha/Location/View?h=OB11G23270;r=11:12417051-12420696
[ -1 ]
Zero zabor | Garbitania Zero Zabor Garbitania Zero Zabor > Nor gara > Zero zabor Zero Zabor eredua da Garbitaniaren ardatza. Ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta ahal bezainbat berrerabili eta birziklatzea da helburua. Zero Zabor ereduak horri guztiari buelta ematen dio. Batere zaborrik ez sortzea da helburua, eta horretarako gizarte-eredua bera aldatu behar da. Jarduera ekonomiko guztiek hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzera zuzenduta egon behar dute. Baten hondakinek bestearen lehengaiak izan behar dute, eta ez zaborra. Produktu eta zerbitzu iraunkorrak, berrerabilgarriak eta birziklagarriak Hondakinak zabortegi edo errauste-plantara eramateak lehengaiak ez ezik lanpostuak ere alferrik galtzen ditu. Hondakin birziklagarrien kudeaketak zabortegiek edo errauste-plantek baino hamar aldiz lanpostu gehiago sortzen dute[1]. Diru-laguntza kutsagarri eta xahutzailerik ez Kutsadura, energia-kontsumoa eta natura kaltetzea lehengaiak erauzi eta kudeatzean hasten dira. Beren jarduera ekonomikoa horretan oinarritzen duten enpresa askok diru-laguntzak jasotzen dituzte erakunde publikoetatik, herritarron zergei esker. Diru-laguntza horiekin bukatu egin behar da produktu berrerabilgarri eta birziklatuek merkatuan dagokien lekua izan dezaten. << Misioa Bezeroak >>
2018-09-23T19:54:09
http://www.garbitania.eus/atez-ate-nor-gara/zero-zabor
[ -1 ]
Jorge Cortes Izal - Wikipedia, entziklopedia askea. Otsagabia, 1930eko apirilaren 25a Iruñea, 2010eko urtarrilaren 12a (79 urte) Jorge Cortes Izal (Otsagabia, 1930eko apirilaren 25a - Iruñea, 2010eko urtarrilaren 12a) euskaltzain urgazle nafarra izan zen. Euskal hiztun izan ez arren, "Nafarroako XX. mendeko euskararen historiako protagonistarik handienetako bat" izan da Roldán Jimenoren arabera. Izan ere, hezkuntza eta hizkuntzaren zabalkuntzaren inguruan probintziako hainbat ekimenen sustatzailea izan da. Komertziala lanbidez, ama euskalduna izan zuen eta haren haurtzaroan euskaraz herrian entzuten zen, nahiz eta berak orduan ikasi ez. Garai hartan etxeko transmisioa eteten hasita zegoen Otsagabian, eta urteekin ekin zion hizkuntza ikasteari Asisko Urmeneta irakasle zuela, Pablo Antoñanarekin eta Jose Maria Jimeno Juriorekin batera. Nafarroako ikastolen sortzaileetakoa izan zen, 1963an lehenengo euskal eskola sustatzen ahalegindu baitzen. Bi urte geroago, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen babesean, "Nuestra Señora de Ujué" izena hartu zuen ikastola sorrarazi zuen Atarrabian, gerora Paz de Ziganda Ikastolaren hazia izan zena, eta 1965-66 ikasturtean ikastolako lehendakari izendatu zuten gurasoek. 1966an "Principe de Viana" aldizkariaren euskara sustatzeko atalaren arduradun jarri zen, Miguel Javier Urmeneta eta Amadeo Marcoren onespen eta laguntzaz. Hurrengo urteetan probintzian zehar beste ikastola batzuen sorreran parte hartu zuen. "Euskalerria irratia"ren sortzaileetakoa ere izan zen (irratiaren ""Larreko Saria" eman zioten 1997an), eta 2008an "Jimeno Jurio saria" jaso zuen Artaxoan, euskararen alde egindako lanagatik. Juan Zelaia kultur proiektu asko bultzatu izan dituen lagunari ere eman zioten saria orduan, laugarren edizioan. (Euskaraz) Mikel PERUARENA: "Itzaleko lanean nekaezin" Paperekoa.berria.info "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jorge_Cortes_Izal&oldid=5706265"(e)tik eskuratuta Kategoriak: 1930eko jaiotzak2010eko heriotzakOtsagabiarrakEuskaltzain urgazleakIkastolen bultzatzaileakEuskararen sustatzaileak Nabigazio menua Gehitu loturak Orriaren azken aldaketa: 8 urtarrila 2017, 00:15.
2017-06-27T07:18:14
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jorge_Cortes_Izal
[ -1 ]
Likenak, poluzio atmosferikoaren salatzaileak - Zientzia.eus Hasiera » Artikuluak » Likenak-poluzio-atmosferikoaren-salatzaileak Likenak, poluzio atmosferikoaren salatzaileak 1993/04/01 Larrañaga, Jon Iturria: Elhuyar aldizkaria Mende honetan lortutako garapen teknologiko eta industrial handiak, orain gozatzen ari garen bizimodu eroso eta oparoa ezezik, hainbat ingurune-arazo ere ekarri digu, eta gehien kezkatzen gaituenetako bat poluzio atmosferikoa dugu seguruenik. Horregatik, azken urteotan ahalegin handiak egin dira poluzioaren bilakaera aztertzeko eta honek eragiten dituen osasun- eta ingurune-kalteak ezagutzeko teknikak garatzearren. Liken hostokarak. Talo launa eta sarritan lobulatua dute, eta substratuari hifez osatutako hainbat korda edo errizinen bidez lotzen zaizkio. Teknika hauetako batzuek landareak, eta bereziki likenak, erabiltzen dituzte. Landareek, gizakia baino sentikorragoak direnez, lehenago pairatzen dute poluzio atmosferikoaren eragina, eta ondorioz, leku jakin batean poluzio atmosferikorik dagoen ala ez jakiteko, aski dugu sarritan adierazle biologiko gisa aukeratu diren espezie jakin batzuen egoera edo bertako landare-komunitate osoaren egoera aztertzea. Metodo hauek hainbat abantaila dituzte. Alde batetik, ohizko metodo analitikoak baino askoz merkeago eta azkarragoak dira, eta bestetik, metodo fisiko-kimikoek ez bezala, substantzia poluitzaile desberdinen arteko konbinazioek eta hauen kontzentrazio eta iraupenak ekosistemetan duten eragina ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Aitzitik, adierazle biologikoak erabiliz ezin dira emaitza koantitatibo zehatzak lortu, eta substanzia poluitzaileen kontzentrazioak jakin nahi badira, estimazioak eginda konformatu beharra dago. Likenak, adierazle biologiko aproposak Likenek atmosferatik hartzen dituzte behar dituzten mantenugai guztiak, eta horregatik, oso harreman fisiologiko estua dute kanpo-ingurunearekin. Halaber, ez dute kanpo-geruza edo kutikula babeslerik, eta ez gas- eta likido-trukeak erregulatzen dituen mekanismorik ere, eta beren taloak hutsune ugari duenez, hauetan substantzia toxikoak metatzeko erraztasun handia dute. Gainera, oso estenoikoak dira, hau da, oso eskakizun ekologiko zehatzak dituzte eta oso sentikorrak dira ingurunean gerta daitekeen edozein aldaketarekiko. Guzti hau dela eta, oso sentikorrak dira poluzioarekiko, eta ondorioz, oso adierazle biologiko aproposak era bai. Liken zilbordunak. Disko-forma dute eta diskoaren erditik lotzen zaizkio substratuari. Asko dira likenetan eragina duten substantziak, besteak beste, sufre eta nitrogeno oxidoak, poluzio fotokimikoaren eraginez sortutako aldehido, zetona eta peroxiazilo nitratoak, fosfatoak, metal astunak, eta hainbat hidrokarburo, substantzia fluoratu, eta isotopo erradioaktibo ditugularik, baina zalantzarik gabe, sufre dioxidoa eta honek eragindako euri azidoa dira gaur egun eragin handiena dutenak. Substantzia guzti hauen eraginez, likenek aldaketa fisiologiko, morfologiko edo estruktural nabariak jasaten dituzte, eta sarritan desagertu egiten dira. Dena den, likenen sentikortasuna ez da beti bera izaten; ingurune-baldintzek eta likenen egoera fisiologikoak eragin handia baitute. Oro har, liken gazteak helduak baino sentikorragoak dira, eta hostokara eta frutikulotsuak, ezkatakara eta krustazeoak baino sentikorrago. Bestalde, klimak eta substratuaren pH-ak, beste hainbat faktorerekin batera, poluzioaren eragina txikiagotu edo handiagotu egin dezakete. Likenak erabiltzen dituzten metodoak 1970. urteaz geroztik, likenak erabiltzeak indar handia hartu du, eta hainbat teknika garatu da. Guzti hauek hiru mota nagusitan sailka ditzakegu. Zuhaiska-formako likenak. Liken hauek oso gune txiki batean itsasten zaizkio substratuari eta gero zuhaiskak bezala adarkatzen dira. Alde batetik likenak adierazle biologiko gisa erabiltzen dituztenak ditugu. Lehen aipatu dugunez, likenak oso ingurune-baldintza konkretuetan hazten dira normalean. Horregatik, zenbait substantziaren kontzentrazioa altua den lekuetan ez da edozein liken hazten, baina substantzia horiek daudela hazteko gai diren espezie jakin batzuk bai. Horregatik, aztergai dugun lekuan liken hauetako batzuk agertzeak aipatu substantzia horiek ere bertan daudela adierazten du. Honelako kasuetan liken konkretu bat substantzia jakin baten adierazle biologiko dela esaten da. Honen adibide bat liken nitrofiloak ditugu. Hauek, substantzia nitrogenatuen (amonio, nitrito eta nitratoen) kontzentrazioa altua deneko lekuetan hazten dira. Ondorioz, lehen mota honetako likenik ez zuten lekuetan liken nitrofiloak agertzen badira, substantzia nitrogenatuek eragindako poluzioa dagoela esan nahi du. Fenomeno hau aski arrunta da gune industrial eta urbanoen inguruan, eta batez ere ongarri nitrogenatuak (bereziki gas- edo likido-egoeran daudenak) erabiltzen diren nekazal guneetan. Liken azidofiloekin (pH baxuko substratuetan hazten direnekin) antzeko zerbait gertatzen da. Substratu basikoetan liken azidofiloak hazteak, ingurunea azidotzen duen faktoreren bat (atmosferara isurtzen den SO2ak sortutako euri azidoa sarritan) dagoela esan nahi du. Beste metodo bat bioestimazioarena dugu. Leku batean substantzia poluitzaileak agertzen direnean, bertako flora likenikoak hainbat aldaketa pairatzen du. Alde batetik, substantzia poluitzaile horiekiko oso sentikor diren likenak desagertu egiten dira, liken erresistenteenak baino gelditzen ez direlarik. Gainera poluitzaileen kontzentrazioa zenbat eta altuagoa izan, edo zenbat eta iraunkorragoak izan, hainbat eta gehiago izango dira desagertzen diren espezieak, eta gutxiago gelditzen direnak. Bestetik, bioestimazioaren metodoa aztertzean ikusi dugunez, zenbait kasutan substantzia horien kontzentrazio handiak jasateko gai diren espezie berriak agertuko dira. Liken ezkatakarak. Hostokaren antzekoak dira, baina hauek baino estuago lotzen zaizkio substratuari. Beraz, leku jakin bateko flora likenikoa aztertuz, eta baldintza ekologiko beretsuak dituzten baina poluziorik ez duten lekuetako florarekin konparatuz, nahikoa ongi jakin dezakegu aztertzen ari garen eremuaren poluzio-maila. Metodo hau erabili ahal izateko, flora likenikoaren inbentario zehatz asko egin behar da, eta horretarako ezinbestekoa da likenen taxonomia ongi ezagutzea. Hala eta guztiz ere, hainbat abantaila ditu; oso sentikorra baita eta flora likenikoaren bilakaerari jarraituz poluzioaren gora-beherak jakiteko aukera eskaintzen baitu. Edonola ere, desabantaila garrantzitsu bat badauka; flora likenikoaren inbentarioak erabiliz poluzio-maila behar den zehaztasunez estimatu ahal izateko lan handiko behaketa ugari egin beharra, alegia. Hirugarren eta azken metodoa biometaketarena dugu. Hainbat likenek elementu eta molekula toxikoak (fluoroa duten hainbat konposatu, metal astunak, elementu erradioaktiboak, etab.) metatzen ditu bere taloan. Horregatik, substantzia toxiko hauek dauden ala ez jakiteko erabiltzen dira sarritan, eta substantzia hauek eragindako poluzioaren bilakaera (zein norabidetan sakabanatzen den, noraino heltzen den, leku bakoitzera zein substantzi kontzentrazio heltzen den, etab.) ezagutu ahal izateko ere bai. Euri azidoak likenetan duen eragina aztertzeko, oso egokiak dira zuhaitzen azaletan hazten diren likenak; substratu hau pH-a basikoa eta oso egonkorra baita. Arlo honetan, oso garrantzitsuak izan dira Europako eskualde arktiarretan egin diren lanak. Lurralde haietako abeltzantzaren oinarria karibua da. Animalia hau likenez elikatzen da eta besteak beste, gizakiak janari gisa erabiltzen du. Hau dela eta, oso garrantzitsua da likenek zein substantzia eta zein kontzentraziotan metatzen dituzten jakitea; hauek likenetatik karibura eta hortik gizakiarengana igarotzen baitira. Gehien aztertu diren substantziak saiakuntza nuklearren ondorioz sortutako zesio 137 eta estrontzio 90 izan dira eta hauen kontzentrazioak 1965. urteaz geroztiz behera egin duela ikusi da. Errepideen ertzetan antzeko lanak egin dira, kasu honetan automobilek botatzen duten berunak sortzen duen poluzioa aztertzeko asmoz. Lan hauen ondorioz, errepideen inguruetan hazten diren likenek berun ugari metatzen dutela, eta errepidetik urruntzen garen heinean likenek metatutako berun-kontzentrazioa asko jaisten dela ikusi da. Gainera, errepideetatik urruti hazten ziren likenak errepideetatik hurbil jarriz, metal astun hau zein abiaduratan metatzen den neurtu ahal izan da. Mota honetako lanek garrantzi berezia dute gizakiontzat. Giza kontsumorako erabiltzen den hainbat landarek ere beruna eta bestelako metal astunak metatzen dituzte, eta hauek etengabe kontsumitzeak osasun-arazo larriak eragin ditzake. Likenak askoz sentikorragoak direnez, likenez egindako lanek poluzio-mota hau kontrolpean izaten lagun dezakete. Zer dira likenak? Likenak, bi organismoren sinbiosia (espezie desberdinetako bi organismoz osatutako elkarte iraunkorra) dira, osagaietako bat onddoa ( mikosinbiontea ) eta bestea alga ( fikosinbiontea ) direlarik. Onddoa, basidiomikotinoa izaten da eskuarki, eta gehienetan berau izaten da likenaren gorputzari ( taloari ) bere itxura berezia ematen diona. Sexualki ugaltzeko gaitasuna izaten du, horretarako fruitu-gorputzak garatzen dituelarik, eta bizitzeko ezinbestekoa du algekin sinbiosian egotea. Likenak oso ingurune-baldintza gogorrak dituzten lekuetan hazteko gai dira. Alga, klorofizeoa (alga berdea) edo zianofizeoa (alga berde-urdina) izan ohi da, eta normalean onddoaren harizpien ( hifen ) artean kokatuta egoten da. Sarritan unizelularra izaten da eta ez du ugalketa sexuala burutzeko gaitasunik, baina bai aske bizitzekoa. Zaila da sinbiosi-mota honen arrakasta zertan datzan esplikatzea. Onddoak, algak fotosintesia egitean ekoizten dituen gluzidoak aprobetxatzen ditu, hauek zurgatzeko algaren barnean sartzen diren hifa berezi batzuez baliatzen delarik. Hifa hauek bi motakoak izan daitezke. Batzuk, haustorio izenekoak, algaren zitoplasmaraino sartzen dira eta bertatik zurgatzen dituzte gluzidoak. Besteak, apresorio izenekoak, ez dira zitoplasmaraino heltzen, baina algaren inguruan estu lotuta kokatzen dira eta sarritan honen pareta zelularra zeharkatzen dute. Edonola ere, onddoarentzat ezinbestekoa da algak ekoiztutako gluzidoez baliatzea eta horregatik ez zaio komeni algari kalte handiegia egitea. Zianofizeoek nitrogeno atmosferikoa finkatu eta nitrito, nitrato edo amonio taldeak dituzten substantziak sintetizatzeko gai direnez, mota honetako fikosinbiontea duten likenetan, onddoak substantzia nitrogenatuak ere lortzen ditu. Algak jasotzen duen onura berriz, ez dago hain argi. Seguruenik ura eta mineralak hartzen ditu onddoaren ehunetatik, eta gainera, onddoaren hifen artean dagoela, gehiegizko argiztapenetik edo beste zenbait ingurune-faktoretik babestuta dago. Dena dela, abantaila nagusia beste bat izan liteke. Likenak oso ingurune-baldintza gogorrak (tenperatura-aldaketa bortitzak, hezetasunik gabeko denboraldi luzeak...) jasan behar dituzten lekutan hazten dira sarritan. Leku hauetan onddoak bakarrik ezingo luke janaririk lortu eta klimak, edo beste kanpo-faktoreren batek, alga suntsi lezake. Elkarrekin bizita ordea, beste landareentzat desegoki diren txoko ekologiko hauek bete ditzakete. Alga berdez osatutako hainbat likenetan zefalodio izeneko egitura bereziak egoten dira sarritan. Bertan zianofizeoak egoten dira eta aipatu berri dugunez, alga hauek nitrogeno atmosferikoa finkatu eta substantzia nitrogenatuak ekoizteko gai direnez, onddoek substatzia hauek ere aprobetxatzen dituzte. Batzuetan bigarren onddoa ere egoten da; sarritan benetako parasito gisa bizi ohi dena. Esan dugun legez, onddoek sexualki ugaltzeko gaitasuna dute eta horretarako fruitu-gorputzak (formaren arabera apotezio , peritezio edo pseudotezio deritzenak) garatzen dituzte. Fruitu-gorputz hauetan esporak garatzen dira eta eskuarki ez da algarik egoten. Horregatik, espora helduak airean zehar barreiatzen direnean ez daramate algarik beraiekin eta hozitzen direnean ezinbestekoa dute alga bat aurkitzea liken berria osatzeko. Esporak barreiatzeko modu hau ez da oso egokia; onddoak algarik aurkitzen ez badu ezin baitaiteke bizi. Liken gutxi batzuetan ordea, fruitu-gorputzak algak ere izaten ditu, eta ondorioz esporak garatu eta askatzean algekin batera barreiatzen dira, liken berria eratzea asko erraztuz. Ugalkuntza sexuala burutu ahal izateko, onddoak fruitu-gorputzak garatzen dituzte. Ugalkuntza sexualak hainbat arazo sortzen duenez, sarritan askoz egokiagoa da ugalkuntza asexuala burutzea. Horretarako, zenbait likenek isidio deritzen egitura bereziak garatzen dituzte. Egitura hauek aktiboki bereizten dira eta likenaren talotik aldendutakoan liken berria osatzen dute. Beste liken batzuek, ez dute egitura berezirik garatzen eta ugalkuntza modu hau likenaren talotik kasualitatez bereizten diren zatien bidez burutzen dute. Likenen hazkundea oso geldoa da. Gehien hazten direnak (zenbait liken horrikara) 1-2 cm luzatzen dira urteko, baina normalean urtean mm gutxi batzuk baino ez dira hazten. Bizi-iraupena ere oso desberdina da liken batetik bestera. Tropikoetako liken epifitoak, adibidez, urtebete bizi diren bitartean, Arktiarrean edo goimendietan hazten den hainbat liken krustazeo ehundaka edo milaka urte bizi daiteke. Bestalde, edozein lekutan hazten dira, eta ugari dira oso, lurraren % 8 estaltzen dutela kalkulatu delarik. Oso ugari dira eskualde menditsuetako oihan tropikal eta baso epel menditarretan; leku hauetan hezetasun atmosferiko handia dagoenez zuhaitzen adar eta enborretan erraz hazten baitira. Ugari dira tundran ere, sarritan bertako landare nagusi direlarik. Aldiz, esan dugunez, ez dira gune industrial edo urbanoetatik gertu hazten; bertan sufre dioxido gehiegi baitago. Oro har, munduko edozein lekutan hazten diren arren, goi-mailako landareentzat desegokiak diren lekuetan baino ez dira nagusi. Guztira 20.000 espezie inguru sailkatu dira. Hainbat talo-mota Liken krustazeoak. Liken hauek harrien eta zuhaitz-azalen gainean hazten dira eta normalean oso astiro hazi ere. Oso gogor atxikitzen zaizkio substratuari eta sarritan honen barnera sartzen dira. Likenaren gorputzaren (taloaren) formak ez dauka gaur egun garrantzi handirik likenen sailkapenean, baina oso lagungarria da likenak identifikatzeko. Esan bezala gehienetan likenaren osagai nagusia onddoa denez, berau da taloaren forma mugatzen duena. Hau asko alda daiteke liken batetik bestera, baina hala ere hainbat eredu orokor bereiz daitezke: Dena den, beti gertatu ohi denez, badaude eredu orokor hauei ez dagozkien formak (liken gelatinakarak kasu) eta talde bat baino gehiagokoen ezaugarriak dituzten likenak ere bai. Australian alga toxikoa - Zientzia.eus 2017-5-8 Marraskiloak basamortuan - Zientzia.eus 2017-5-8 TAIGA: munduko oihanik zabalena - Zientzia.eus 2017-5-8 Amanita eta onddoa guregandik hurbil - Zientzia.eus 2017-5-8
2018-10-23T11:22:26
https://zientzia.eus/artikuluak/likenak-poluzio-atmosferikoaren-salatzaileak/
[ -1 ]
Achtal-Apotheke in 88255 Baienfurt Impressum der Achtal-Apotheke Achtal-Apotheke, Dr. Jens Scheibner e.K. 0751/5069442 Die Achtal-Apotheke, Dr. Jens Scheibner e.K. ist eine Filialapotheke der Hubertus-Apotheke Unsere E-Mail-Adresse lautet: [email protected]
2018-06-24T23:55:45
http://www.achtalapotheke.de/impressum
[ -1 ]
ESNE BELTZA – ESNA – Gaizka Peñafiel Dañobeitia Posted on 2017-11-23 by gaizkapenafiel ESNE BELTZA – ESNA Urriaren bukaeran Bartzelonan izan ginen Esne Beltzaren bideoklip berrirako irudiak grabatzen. Bertan bizitakoa aurrekoa artikulu baten irakur dezakezue. Izan ere oraingoan emaitza dakarkizuet. Ander GreenValley eta Xabirekin grabatutako irudiekin maisu lana egin du Edu Gonzalezek. Benetan pozik irudi erabilgarriak grabatu izanagatik. Gozatu! Tagged with:bartzelona,bideoklipa,esne beltza,green valley Aurreko bidalketaGATIBU – Plateruena Hurrengo bidalketaLEZAMAKO ZIKLOKROSA 2017
2019-10-15T18:53:56
https://gaizkapenafiel.com/2017/11/23/esne-beltza-esna/
[ -1 ]
Berriro ekingo zaio bolumen handiko etxeko traste zaharrak biltzeari - Legorretako Udala Berriro ekingo zaio bolumen handiko etxeko traste zaharrak biltzeari 158 Ikustaldiak Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio, soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz. Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbatetan 09:00-13-00ak bitartean. Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontuan izatea: Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira solik. Gainerako hondakinak garbigunera eraman behar dira: Legorretako bilketa egutegia: Hileko bigarren eta laugarren astelehen gauean: maiatzaren 11n eta 25ean, eta ekainaren 8an eta 22an. Angeluko hilketa matxistaren harira, udalbatzak ba...
2020-05-31T01:17:45
https://www.legorreta.eus/albiste-guztiak/entry/berriro-ekingo-zaio-bolumen-handiko-etxeko-traste-zaharrak-biltzeari
[ -1 ]
FábioGoleiroMaykeLateralPaulo AndréZagueiroLéoZagueiroMenaLateralWilliansVolanteJoelAtacanteHenriqueVolanteDe ArrascaetaMeiaJudivan AtacanteMarquinhosAtacanteLeandro DamiãoAtacanteWillianAtacanteAlissonMeiaMarcelo OliveiraTécnico
2017-01-21T15:45:10
http://globoesporte.globo.com/futebol/times/cruzeiro/vcdanota/08-03-2015-cruzeiro-cru-x-cam.html
[ -1 ]
Manolo Valdés | Artitz Guggenheim Bilbao Grabatua | Obra grafikoa | Pintura Valentzia, 1942 | New Yorken bizi da 1957 Martxoaren 8an jaioa, Valentzian 1957 Arte Eder ikasketak hasi zituen Valentziako San Carlos Eskolan. Bi urte geroago eskola utzi eta bere ibilbide profesionalari ekin zion 1964 España libre erakusketa ibiltarian parte hartu zuen Italian. Manolo Valdések eta Rafael Solbes-ek bakoitzak bere aldetik egin zituzten erakusketak beste artista espainol batzuekin batera. Urtearen amaieran, Joan Antonio Toledo, Rafael Solbes eta Manolo Valdések Equipo Crónica sortu zuten. Toledok handik gutxira utzi zuen taldea. Gainerako biek 1981era arte mantendu zuten Equipo Crónica, Rafael Solbes hil zen arte 1965 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen II Centro galerian, Turinen. Lissone saria jaso zuen, Milanen, Italian 1967 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Valentzian Val i 30 galerian. Bere lana Le Monde en Question erakusketan egon zen ikusgai, Musée d’Art Moderne-n, Parisen 1969 Bilboko Grises galerian, Guernica 69 sail osoa jarri zuen ikusgai 1970 II Bienale de l’Estampe-n parte hartu zuen, Musée d’Art Moderne-n, Parisen 1971 Salon de Mai-n parte hartu zuen, Parisen 1973 Parisko Bienalean parte hartu zuen 1974 Zenbait erakusketa egin zituen Frantziako zentro desberdinetan, besteak beste, Pauko Musée d’Art Modernen, Parisko Musée d’Art Moderne-n, ARCn, Saint-Etienneko Maison de la Culture-n edo Reimseko Maison de la Culture-n 1976 Veneziako Bienalean parte hartu zuen 1977 Zenbait erakusketa egin zituen Alemanian, besteak beste Frankfurter Kunstverein-en, Badischer Kunstvereinen, Karlsruhe-n, edo Kunstverein-en, Hannover-en. Bere lana Mitologies Quotidiennes II erakusketan egon zen ikusgai, Musée d’Art Moderne-n, Parisen 1978 Parisko FIACen eta Boloniako Azokan parte hartu zuen 1979 Lehenengo Grabatu-Saria jaso zuen Tokioko Grabatu-Bienalean 1980 Bere lana Vanguardia Española del Siglo XX erakusketan barne hartu zuten Monterreyko Arte Eder Museoan, Mexikon 1981 Equipo Crónica desegin zen Rafael Solbes hil ondoren. Valdések bukatu gabe utzi zuen Equipo Crónicaren lana eta bere irudiak formulatzen hasi zen 1982 Bakarkako erakusketak egin zituen Valentzian eta Bartzelonan 1983 Art contre/Against Apartheid taldeko erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Frantzian, Espainian, Italian, AEB-n eta Alemanian ikusi ahal izan zena 1984 Valentziako Alfons Roig Saria eta Arte Ederretako Sari Nazionala jaso zituen 1985 Espainiako Pintura-Domina Nazionala eman zioten 1986 Irakeko Bienaleko Domina jaso zuen Bagdadeko Plastika-Arteen Nazioarteko Azokan (Irak) 1989 Equipo Crónica, 1965–1981 atzera begirako erakusketa egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía-n 1991 Chicago International Art Exhibition, 1992 erakusketan parte hartu zuen 1993 Venezuelako Errepublikaren Condecoración de la Orden de Andrés Bello saria jaso zuen Ohorezko Banda kategorian. Art Miami-n parte hartu zuen 1996 Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) Valdésen lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Parisko FIACen parte hartu zuen 1998 Spanische Kunst am Ende des Jahr-hunderts taldeko erakusketan parte hartu zuen, Museum Würth-en, Alemanian. Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen 1999 Erakusketa bat egin zuen San Franciscoko museoan. Espainiako ordezkari aukeratu zuten, Esther Ferrer-ekin batera, Veneziako 48. Bienalean 2000 Menina izenburua duen eskultura instalatu zuten Alcobendasko Chopera pasealekuan, Madrilen. Erakusketa bat egin zuen BilbaoArte Fundazioan, Bilbon. Madrilgo ARCOn parte hartu zuen, eta bertan Arte-Kritikarien Espainiako Elkartearen saria jaso zuen 2001 Valentziako I. Arte Bienalean eta Parisko FIACen parte hartu zuen 2002 Guggenheim Bilbao Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen, azkeneko hamar urteetan egindako hirurogeita hamar artelan bilduz, Manolo Valdés. Pintura eta Eskultura erakusketan. Bere marrazkien lehenengo erakusketa egin zuten, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioan, Bilbon. Bere lan grafikoaren erakusketa ibiltaria ikusgai egon zen Jordaniako, Siriako, Turkiako, Libanoko eta Marokoko hainbat hiritan. Art Basel-en parte hartu zuen 2004 Koloniako Azokan parte hartu zuen. Premios Valencianos del siglo XXI saria jaso zuen, Valentzian 2005 Erakusketa bat egin zuen Beelden aan Zee Museoan, Hayan, Holandan. Meninas erakusketa inauguratu zuten Parisko Jardins du Palais Royal-en, ondoren Zurichen eta Oviedon ikusi ahal izan zena
2019-09-19T13:15:58
https://www.guggenheim-bilbao-artitz.eus/erakusketak/chillidaren-omenez/katalogoa/er-33/do-1122/
[ -1 ]
2019-11-14 - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza Hiriko itsasertzeko hainbat gune itxiko dituzte, alerta laranja dela eta Manifestazioa egingo dute Gipuzkoako pentsiodunek larunbatean Donostian Ez da Euskaraldirik izango 2019an, baina, bai, ordea, 2020an. Datorren urteko egitasmora begira jarri dira Intxaurrondon eta Altzan, eta azaroaren 22tik abenduaren 3ra ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko ariketa berri bat proposatu dute. Eskuin muturrak alarma piztu du PSOEk irabazi ditu hilaren 10eko hauteskundeak, eta akordioa iragarri du Unidas Podemosekin. Donostian, berriz, EAJ izan da bozkatuena, eta boto kopuruan gora egin duten bakarrak izan dira EH Bildu eta PP. Felix Arrieta politologoarekin egin dugu errepasoa. Bost udal taldeetako bozeramaileen hauteskundeen irakurketaHauteskundeetako emaitzak, auzoz auzo
2019-12-13T13:41:47
https://irutxulo.hitza.eus/2019/11/14/
[ -1 ]
Irati Rodilla: "Garrantzitsua iruditzen zait ikuspegi orokorrari oinarrizko zientzia gehitzea" - Zientzia Kaiera Batxilergoan abiatu zuen horra eraman duen bidea: “Argi nuen osasun-zientzietako zerbait egin nahi nuela, baina ez Medikuntza, beste zerbait”. Hala, batxilergo biosanitarioa egin ondoren, eta unibertsitatera sartu aurretik, Diagnosi klinikoen laborategiko teknikari izateko ikasketak egin zituen, bi urtetan. Bigarren urtearen hasieran, Fisioterapia gradua jarri zuten UPV/EHUn, Leioan, eta, bukatutakoan, hara joatea erabaki zuen. Irudia: Irati Rodilla Ojeda, fisioterapeuta eta farmakologia-ikertzailea. Eta batxilergoan Fisioterapia aukeratzea bururatu ez zitzaion bezala, graduko ikasketak hastean ez zuen pentsatu inoiz tesia egingo zukeenik. “Alabaina, lehen eta bigarren mailen artean, graduko irakasle bat ezagutu nuen, eta hura tesia egiten ari zen Farmakologiako talde batean, hain justu, ni orain nagoen talde berean”. Azaldu duenez, talde horrek analgesiko opioideak ikertzen ditu: “Opioideak oso analgesiko onak dira, baina tolerantzia, mendekotasuna eta adikzioa eragiten dute. Irakasleari esperimentu batzuetan laguntzen hasi nintzen, asko gustatu zitzaidan, eta graduaren amaieran tesia egitea erabaki nuen. Horretarako, Farmakologia masterra egin nuen aurretik, eta orain tesiaren bigarren urtean nago”. Irati Rodilla Ojeda Bilbon jaioa da, 1992ean. Diagnosi klinikoen laborategiko teknikari zikloa egin ondoren, Fisioterapia ikasi zuen UPV/EHUn. Jarraian, Farmakologian masterra egin zuen, Medikamenduen Garapena, Baliospena eta Erabilera Arrazionala Unibertsitate Masterra, hain zuzen, eta orain doktoretza egiten dabil, EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Farmakologia sailean.
2019-07-16T23:01:24
https://zientziakaiera.eus/2018/11/02/irati-rodilla-garrantzitsua-iruditzen-zait-ikuspegi-orokorrari-oinarrizko-zientzia-gehitzea/
[ -1 ]
Neuchâtel kantonamendua - Wikipedia, entziklopedia askea. Neuchâtel kantonamendua Neuchâtel kantonamendua (alemanez Neuenburg) Suitzako 26 kantonamenduetatik bat da. 2010. urtearen bukaeran, 172.085 biztanle zituen. Hiriburua Neuchâtel da. Boudry barrutia, La Chaux-de-Fonds barrutia, Locle barrutia, Neuchâtel barrutia, Val-de-Ruz barrutia eta Val-de-Travers barrutia 46° 59′ 00″ N, 6° 47′ 00″ E / 46.983333333333°N,6.7833333333333°E / 46.983333333333; 6.7833333333333Koordenatuak: 46° 59′ 00″ N, 6° 47′ 00″ E / 46.983333333333°N,6.7833333333333°E / 46.983333333333; 6.7833333333333 Berna kantonamendua, Vaud kantonamendua, Friburgo kantonamendua, Jura kantonamendua, Doubs eta Franche-Comté Neuchâtel izena latinetik dator: Novum Castellum. Gizakia oso aspalditik bizi izan da eskualde honetan. Aipagarria da, esate baterako, K.a. 3800 eta 3500 urteen artean Cortaillod zibilizazioa sortu zela eta gizakia herriak eraikitzen, zerealak landatzen eta zeramika-lanak egiten hasi bertan. Jura mendiguneko uren zuzenketaren garaian (1874-1881), La Tène eremuari (Marin Epagnier komuna) buruzko aurkikuntza arkeologiko bikainak egin ziren (hortik dator Bigarren Burdin Aroari La Tène kultura edo zibilizazio (K.a. 500… -50) izena jarri izana); horrek, Rodano Rodano eta Rhin ibaien arteko bideko ordainleku garrantzitsu bat izan zela pentsarazten digu. 1000. urtera arte ez dago eskualdeari buruzko material askorik. Badakigu 998an Clunyko monjeek Bevaix kapera sortu zutela eta garai berean sortu zela Neuchâtel hiria ere. Neuchâtel izena 1011. urtean agertu zen lehen aldiz Rodolfo III.a Borgoinakoakoak bere emazte Irmengardari zuzenduriko dohaintza-agiri batean. Lurralde kantonal hau Germaniako Erromatar Inperio Santuaren agindupean egoteaz gain, burgundiarren, Comburg-eko kideen eta kantonamendu alemaniarren mende ere egon zen. 1531n Guillaume Farel-ek erreforma protestantea zabaldu zuen kantonamenduan, horrela, Nantesko elizbarrutitik bananduz. Hori dela eta Neuchâtelgo biztanleria gehitu egin zen. Gainera, kantonamenduko iparraldea azkar hasi zen jendez betetzen. Garai hartako erregeek –Orleans-Longueville familiakoak-, nabarmenki Henrike III.ak, arreta handia jarri zuten lurraldean. 1707an Marie de Nemours hil ostean Prusiako erregea aukeratu zuten biztanleek subirano gisa. Hurrengo mendean zehar, Neuchâtel kantonamenduak garapen ekonomikoa izan zuen erlojuen ekoizpenaren eta ehungintzako hainbat manufakturaren eraginez. Neuchâtelgo elkarte tipografikoak Frantzian debekatutako liburuak inprimatzen zituen. Neuchâtelgo printzerria Suitzar Konfederazioko kide egin zen 1815ean. 1848ko martxoaren 1ean kantonamendua Suitza modernoarekin batu zen guztiz, monarkia prusiarrarekin zuen kontaktua guztiz galduz. Egun hartan kantonamendua errepublika bihurtu zen berriz. Igarotze-aldi hori, Neuchâtelgo arazoa izenez ezaguna, suitzar gobernuaren eta Prusiako errege Federiko Gilenen arteko tentsio handiagatik gogoratzen da, azken horrek bere printzerria berreskuratu nahi baitzuen. Neuchâtel kantonamendua mendebaldeko Suitzan dago kokatuta. Ipar-ekialdean Berna kantonamenduarekin muga egiten du, iparraldean eta ipar-mendebaldean berriz Frantziarekin. Neuchâtel aintzira kantonamenduaren hego-ekialdean dago. Vaud kantonamenduak mugatzen du hegoalde eta hego-ekialdetik eta Friburgo kantonamenduak ekialdetik. Azken horren zati bat Neuchâtel aintzirarekin eta izen bereko kantonamenduarekin mugan egonik, Vaud kantonamenduaren parte da aintziraren hego eta hego-ekialdean. Aldi berean, Vaud kantonamenduak badu zati bat Friburgo kantonamenduan ere. Zati horrek Berna kantonamendua du iparraldean, Neuchâtel kantonamendua eta aintzira mendebaldean eta Friburgo kantonamendua hego eta ekialdean. Neuchâtelgo lurrak bi eskualdetan banatuta daude: zati garaia (Jurako mendigunea) eta beheko zatia (Plateau edo meseta). Zati garaia 1.000 m-ko altueran dago eta bertako Le Locle eta La Chaux-de-Fonds hiri erloju-ekoizleek Frantziarekin egiten dute muga. Behekoa Neuchâtel aintziraren ertzeko zati handi batetik Bienne aintziraraino luzatzen da. Vue des Alpes mendatearen azpitik eta Jura mendigunearen bihotzetik pasatzen den tunel batek La Chaux-de-Fonds (eskualde garaiko hiria) eta Neuchâtel (beheko zatiko hiri eta hiriburua) elkartzen ditu 1995 urteaz geroztik. Kantonamenduko punturik altuena Chaseral da, 1.552 m-ko altueran. Kantonamendua Neuchâtel aintzira inguruan ekoitzitako ardoarengatik da entzutetsua. Bertako bailaretan abeltzaintza eta gazta-ekoizpena dira nagusi, baina Neuchâtel zaldi-hazkuntzagatik da ezaguna batez ere. Erlojugintza-industria ere garrantzitsua da kantonamenduan, baita mikrotxipen ekoizpena ere. Biztanleria ia osoa frantses hiztuna da. Biztanleen herena inguru protestantea da eta gainontzekoa katolikoa. Kantonamendua hainbat eskualde osatzen dituzten sei barrutitan banatuta dago: Boudry barrutia La Chaux-de-Fonds barrutia Locle barrutia Neuchâtel barrutia Val-de-Ruz barrutia Val-de-Travers barrutia Kantonamenduan hiru hiri daude: La Chaux-de-Fonds, 37.000 biztanle (2002) Neuchâtel, 31.630 biztanle (2002) Le Locle, 10.247 biztanle (2002) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neuchâtel kantonamendua "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Neuchâtel_kantonamendua&oldid=6257762"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 7 ekaina 2018(e)an, 14:23(e)tan
2019-07-21T00:22:57
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Neuch%C3%A2tel_kantonamendua
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Adineko pertsonen erorketak prebenitzeko tailer berriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Adineko pertsonen erorketak prebenitzeko… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38339 64 urtetik gorako pertsonen erdiak, gehien bat emakumeak, urtean behin edo gehiagotan erortzen dira, bere etxebizitzan edo etxebizitzaren inguruetan. Prebentzio-tailer hauek maiatza eta ekainean zehar egingo dira hiru lurralde historikoetan eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako profesionalek, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako profesionalek eta Udaleko profesionalek gidatuko dute. Erorikoak dira Euskadin 64 urtetik gorako pertsonen erdiek urtean izaten dituzten istripuen % 92, gehien bat emakumeek. Erorketen ondorioz, urtean 13.500 pertsona artatu behar izaten dituzte larrialdi-zerbitzuetan, osasun-etxeetan zein ospitaleetan, eta urtean 4.500 pertsonek ospitaleratu behar izaten dute. Prebentzio-tailer hauek duela bi urte jarri zituzten abian Osasun Sailak, Osakidetzak eta hainbat Udalek, eta horien helburua da adineko pertsonen erorketak ekiditea. Tailerrek harrera ona izan dute, adineko pertsonentzako ezagutza-tresna dira, istripuak ekiditen lagundu eta lesio larriak eragiten dituzten erorketak prebenitzeko. Izaera komunitarioko tailer hauek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasuna Sustatzeko teknikariek, udaletako Osakidetzako Osasun Zentroetako profesionalek eta Udaletako osasun, kirol eta gizarte-zerbitzuetako teknikariek gidatzen dituzte eta prebentziorako neurriak eta arrisku-egoeretan irtenbideak ematea dute helburu. Tailerrak bi modulutan banatu ohi dira. Lehen modulua teorikoa da eta bigarrena praktikoa, eta irakasten zaie oso ohikoak diren egoerei nola aurre egin, adibidez eskailerak nola jaitsi eta igo, aulki batean nola eseri eta altxa, nola oheratu eta nola jaiki ohetik, eta eroriz gero nola jardun. Lantegiak 64 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaizkie, eta aurrez lantegiak ematen diren udalerriko udalak adierazten den lekuan eman beharko da izena. Arabako tailerrak Agurain/Salvatierra maiatzak 11 eta 12 Araia maiatzak 24 eta 25 Dulantzi/Alegria ekainak 7 eta 8 Bizkaiko tailerrak Sestao maiatzak 17 Bermeo maiatzak 24 eta 31 Balmaseda maiatzak 30 eta ekainak 1 Gipuzkoako tailerrak Mendaro maiatzak 8 Donostia-Loiola maiatzak 16 eta 18 Itziar (Deba) maiatzak 17 eta 24 Donostia-Egia ekainak 6 eta 8 Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 7an Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38339-adineko-pertsonen-erorketak-prebenitzeko-tailer-berriak-araba-bizkaia-eta-gipuzkoan#comment_33114
2019-06-20T11:15:41
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38339
[ -1 ]
Itzultzaile Berriak programea hiru eguneko lantegiagaz amaituko da - bizkaie.biz Itzultzaile Berriak programea hiru eguneko lantegiagaz amaituko da Bizkaie! 2016-06-20 11:01 Euskerea berbagai Deserria itzultzen izenburuko tailerraren bidez, Etxepare Institutuaren eta EIZIEren Itzultzaile Berriak programan parte hartzen dabilzan atzerriko zazpi itzultzaileek euren egonaldia biribilduko dabe. Bagilaren 20tik 22ra bitartean da lantegia, Donostian. Mintegiko parte-hartzaileak eta arduradunak, tartean atzerriko zazpi itzultzaileak | Ikusi handiago | Argazki originala Lituaniako, Esloveniako, Bulgariako eta Poloniako itzultzaile bana, sei hileko egonaldia egiten dabilz, urtarriletik bagilera, Zornotzako Barnetegian, euskerea ikasi eta euskal literaturako lanak euren hizkuntzetara eroateko helburuagaz. Bagilean, beste hiru etorri dira hilabeteko egonaldirako, Errusiatik, Estoniatik eta Txekiatik. Donostiako Tabakaleran egiten dabilz lantegia, Etxepareren egoitzan. Hasteko, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria liburuan eta Joseba Sarrionandiaren hainbat poematan oinarrituta lan egingo dabe zazpi itzultzaileek. Itziar Otegik koordinauko ditu zereginok eta Garazi Arrula arduratuko da egindako guztia zabaltzeaz. Urretabizkaiak berak emongo deutse ondo-etorria parte-hartzaileei. Beste alde batetik, Miren Ibarluzea itzultzaile eta irakasleak berbaldia eskainiko dau, euskal idazle batzuek itzulpengintzearen inguruan daukien jarrerearen ganean, berak egindako ikerketa bat oinarri. Gero, atzerriko itzultzaileek euren eretxia emoteko tartea izango dabe. Joseba Sarrionandiaren testuak lantzeko orduan, Miren Ibarluzea eta Aiora Jaka izango dira gidari. Aurrez akeratutako hamabi poemaren irakurketa personalizadua egingo dabe. Ganera, idazleak berak mintegiko parte-hartzaileei idatziz bialdutako argibideak aztertuko ditue. Urretabizkaiaren eta Sarrionandiaren testuak lantzen amaitzeko, Iñaki Iturrietak eta Eva Linazasorok autore biok gaztelaniara itzultzen izandako esperientzia kontauko dabe. Hiru eguneko tailerrean ikusi eta ikasitakoak jentaurrean erakusteko modua be izango dabe Itzultzaile Berriak egitasmoko zazpi itzultzaileek. Eguaztenean, 19:00etan mahai-ingurua egingo dabe Tabakaleran bertan eta mintegian ateratako ondorioak plazaratuko ditue. Xabi Strubellen musikeak girotuta, irakurketa eleaniztunaren txandea izango da gero. Modu horretara, Itzultzaile Berriak programeak amaiera interesgarria izango dau atzerriko zazpi bisitarientzat, ondoren egin beharko daben lanerako erabilgarria. Izan be, parte-hartzaileek euskal idazleren baten obra bana aukeratu dabe eta euren hizkuntzetara itzuliko dabe, euskeratik abiatuta. Itzultzaile Berriak programan, sei hileko egonaldian, honeek laurak dagoz: Laura Liubinaviciute (Lituania), Barbara Pregelj (Eslovenia), Maria Petrova-Patxkova (Bulgaria) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia). Hilabeteko egonaldirako, ostera, honeek hirurak etorri dira: Karina Misxenkova (Errusia), Merilin Kotta (Estonia) eta Lenka Niznanska (Txekia).
2020-06-06T08:59:50
https://bizkaie.biz/1466415843921
[ -1 ]
Konplizeak. Jabier Muguruza. Elkar.eus EAN: 8436007082336 Konplizeak diska honetan bere ohizko giro dotore eta lasaia topatuko duzu, hiru osagai nagusi dituelarik: Jabierren ahotsa eta eskusoinua, Angel Unzuren gitarra eta Mireia Otzerinjauregiren koroak. Jabierren testu bat ere badugu, ohi bezala; kasu honetan, galdutako aitaren omenez egindakoa. Hutsune horren itzala, hain zuzen, present egon da diskoaren prestaketa iraun duen urtebetean, emozio desberdinak bertan modu indartsuan islatzen direlarik. Hori guztia gutxi balitz, luxuzko hiru gonbidatu ditu Konplizeak: Martirio, 80. hamarkadan kopla mundua irauli ondoren, azken urteotan lan miresgarriak kaleratzen ari dena, kopla, bolero jazz eta flamenkoa uztartuz; Gorka Benitez, askorentzat estatuko saxo tenorerik onena eta apurtzailena gaur egun; eta Duquende, flamenko munduan Camaronen oinordeko jotzen dena. ------------------------------- Jabier Muguruza: Ahotsa eta akodeoia Angel Unzu: Kitarra eta bouzuki Mire
2020-04-09T23:29:20
https://www.elkar.eus/eu/musika_fitxa/konplizeak/muguruza-jabier/8436007082336
[ -1 ]
Billiger Mietwagen Sevilla - Typen | Imperial Car Rental Sevilla Sevilla Billiger Mietwagen Typen Sevilla Autotypen Skoda Fabia, Toyota Yaris, Hyundai Accent, Hyundai I20, Seat Ibiza
2019-06-20T07:24:58
https://www.rent-a-car-seville.com/de-de/sevilla-billiger-mietwagen-typen.123.htm
[ -1 ]
Balearen desfilea Bilbon - Argazki Bildumak - Berria Balearen desfilea Bilbon Balearen desfileak beste behin bildu ditu haurrak eta helduak Bilboko Aste Nagusian. Ikusgarria bezain arrakastatsua izan da. / 2019-08-19 Ikusgarria bezain arrakastatsua Balea izan da desfileko izar nagusia. Berarekin batera desfilatzen dute, baina, olagarroak, txangurruak, bisiguak eta txirlak. Plaza Biribilean hasi da desfilea, eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Moiua plazan amaitu da. Musika, aurretik Troko Blobo perkusio taldeak abiatu du desfilea. Sanba eta reggae erritmoak kaleratu dituzte. Balea poltsak, haurren gozagarri Portukoak eramale konpartsak Balea poltsak banatu ditu haurren artean. Puxikak, serpentinak eta beste hainbat sorpresa zeuden barruan. Garbitzaileak, lanean Desfilerik ezingo luke egon, Bilboko garbitzaileek ez balituzte gero kaleak garbituko. Lan handia egiten dute Aste Nagusian, eta atzo ere ez ziren falta izan. Hainbat lagunek inguratuta egiten du baleak desfilea. Aurtengoan Broken Brothers Brass Band taldeak eta Carros de Foc konpainiak parte hartu dute. Azken horrek Lobo Carnassier ikuskizuna kaleratu du, otso handi baten eskultura batekin. Aterkiak, festarako Eguraldiak ez du lagundu, baina desfileak lortu du kolorea eramaten Bilboko kaleetara. Aterkia hartuta, desfilea hasi baino askoz ere lehenago joan da jendea lekua hartzera 19:00etan ikusi ahal izateko. Irudi erraldoiak Balearen puzgarria hamabi metro da luze. Olagarroak altueran sei metro neurtzen ditu. Txangurruak zabaleran zortzi metro ditu. Bisigua ere ez da atzean geratzen, eta zakatzetatik arroza zerion. Balearen desfilea izan da Bilboko Aste Nagusiko bigarren eguneko ekitaldi arrakastatsuenetako bat, Marijaiaren jaitsieraren lekukoa hartuz. Haur eta helduek gozatu ahal izan dute desfileaz, eguraldiak erabat lagundu ez duen arren.
2019-09-16T01:04:15
https://www.berria.eus/argazkiak/1594/
[ -1 ]
Euskera – Pixela: Blog del Aula Digital de Primaria Por Xabier, en Aire, Euskera, experimentos, Manualidades, Proyectos Kaixo! Airearen proiektuan ibili gara buru-belarri azkenaldian, eta sortu dugun produktuetariko bat erakutsi nahi dizuegu: haize-orratza. Haize-orratza sortzerako garaian gauza pila ikasi ditugu euskaraz: haizearen norabide ezberdinak, instrukzio testuak, esperimentu-fitxa sortzen eta betetzen, puntu kardinalak, lan kooperatiboa, hiztegi berria… Eta emaitza honako hau duzue: Irudi gehiago HEMEN Buenas! Os queremos enseñar uno de los productos … aire, euskera, Proyectos
2020-06-03T16:25:38
http://cpabarzuza.educacion.navarra.es/blog/aula56/category/euskera/
[ -1 ]
Napapijri-Herren Hose-Shorts Frankfurt, Napapijri-Herren Hose-Shorts Günstig Kaufen, Napapijri-Herren Hose-Shorts Einkaufen Günstige NAPAPIJRI Shorts Militärgrün Herren Hose,napapijri sale online,deutschland... NAPAPIJRI Shorts Weiß Herren Hose,napapijri rainforest windbreaker,Zeitlose...
2017-11-20T19:14:16
http://www.rhodos-sylt.de/shorts-c-9_212_214.html
[ -1 ]
1198 emaitza horren bilaketarentzat HORREN MESEDE (1 hori) ZEREN HORREN (1 zeren) aberasmendu abiaratzaile absolutuki ahamenka ahultze akomodamendu akuilatu alamiafede amen-omenka anboxatu antolamen antsiatsu apostolugoa ardurapen arnegazio arrajosi artagabe artikulutxo asealdi asmoka atrebentzia atzizkidun aurrenesku azalerraz azalpe azter-sail bakidande baltsamuztatu barrabaskeria 4 barraka barreiatzaile barrenkoi basanagusi basasukar 2 behazun beldurkunde biharreratu 2 bihika bihitu bihiño bizkarrezurdun bolondreski bordalde bortxatze burbutzi bururatzaile butoiki deliberamendu desegoki destruizio dohakabeki durduzatu ederresgarri egobia eguzkiratu elestatu emendagarri enantzu erakuspen erdibanatze erdiketasun erkidetasun errepresentatzaile eskasdun eskematxo esklabaje eskrupulo espantatu espresuki etsekutatu euskalduntasun 1 ezkor figuratu finkatu frogantza 1. (V, G, AN, L; Urt, Dv, H), horrein (AN-5vill, L), korren (R-uzt). Ref.: A (orren, horrein, korren); A Morf 326; Etxba Eib. Tan (ref. al 2.º grado demostrativo). "Nora zoaz horren laster?" Urt I 452. Tr. Documentado desde Leiçarraga. Al Norte escasea desde el s. XIX: sólo lo encontramos en Duvoisin, ChantP y Etchamendy. Hay (h)orrein en Leiçarraga, Lazarraga, un texto alto-navarro del s. XVII, Axular, Pouvreau, EgutTo, Lizardi y E. Arrese. Nola horrein sarri [...] transportatu izan zareten. Lç Gal 1, 6. Itxi egiozu orrein kureldo trataetan zabenorri. Lazarraga 1152r. Zerrengatik orrein pretensione banoak arzen ditu? (Larrasoaña, 1606). ReinEusk 116. Hill ondoan paira zazun horren pena handia. EZ Man I 123. Damu dut zu horren ona ofensatuaz. Harb 19. Etzarela bada zerori zeuretzat horrein etsai handia. Ax 620 (V 400). Enas orren delikadua zein Judegua barikuz. Mic 13r. Nolatan horrein beranduan ezagutu zaitut? SP Phil 506. Ez dut aurkhitu horren fede handirik Israel guzian. He Mt 8, 10 (Echn orren; Lç hain, Dv hunenbesteko, Ip haiñbeste, Ol y Ker onenbesteko, IBe horrelako). Ez dira orren aisa erdisten. Mb IArg I 279. Orren denbora gutxiko atsegin itsusi bategatik. Cb Eg II 86. Gizon hori nola egin othe da bada horren yakina egundaino nausirik izan gabe? Lg II 199. Orren biarra ete da propositubaren sendotasuna? Mg CO 87. Orren gox yagi bearrez. Zav Fab RIEV 1907, 96. Orren gazte delarik. It Fab 258. Orren laster eiza egin dezu? Lard 32. Orren denpora gitxijan bizi dira? Ur Dial 9. Horren urrun hedatu gabe. Dv Lab 305. Jakin nahi nüke züganik / zer zadükan horren tristerik. ChantP 298. Zu orren ondo estalita. Aran SIgn 36. Orren gazterik. AB AmaE 134. Zein ote zen orren emakume eder ori? Goñi 28. Zergatik urlia orren neketan, ta berendia ain gora yasorik ote dagonik. Ol Imit III 58, 1 (SP horreinbat). Orrenbeste izar ta orrein aundiak. EgutTo 13-1-1923 (ap. DRA). Orren maite nozulako. Enb 131. Provenzako gari guziek orren elduak ote dire aitona? Or Mi 87. Orren polita eta gaztia. MendaroTx 267. Eneukian siñistuko andrak orren buru gitxikuak diranik. Otx 29. Zerua azpitik orrein ederra / dalarik. Ldi BB 22. Orren bakarrik utziko baginduzkete. Anab Poli 19. Orren errez igartea. Erkiag Arran 192. Orren arrigarri deritxak ala? Bilbao IpuiB 267. Orrenbestetan eta orren berdin maitemindu. Txill Let 85. Lokarria orren apurkor biurtzean. Vill Jaink 161. Zuen arteko auzi orren aundia. Ibiñ Virgil 40. Len ain egoki artutakoa orren errex nola uzten zuten. Alkain 69. Sorterria horren aldatua eta itxuratxartua ikusirik. MEIG I 233. v. tbn. Añ EL1 42. Bil 147. Sor Bar 108. JanEd I 94. Bv AsL 53. AB AmaE 405. Urruz Urz 34. Arr May 127. Alz STFer 130. AzpPr 129. Moc Damu 9. Echta Jos 342. Iraola 31. A Ardi 74. Ill Pill 14. Inza Azalp 34. Mok 4. EusJok 130. Altuna 96. Etcham 200. Tx B I 265. Lab EEguna 89. Kk Ab II 121. Ir YKBiz 383. Eguzk GizAuz 112. ABar Goi 18. TAg Uzt 275. EA OlBe 83 (36 horrein). SMitx Aranz 182. NEtx Nola 31. Etxde JJ 116. BEnb NereA 154. Basarri 128. Ugalde Iltz 14. Zait Plat 22. MAtx Gazt 61. Berron Kijote 183. BBarand 162. Insausti 242. 2. (V ap. A ). "Tal (como ese). Orren ordutan ez igoteko esan neutsan, baiña alperrik (V), le dije que no subiera a tal hora, pero en vano" A. " Orren lekutan, en tal lugar" A EY III 339. horren.... 1. (V, G, AN, L; Urt, Dv, H), horrein (A... Tr. Documentado desde Leiçarraga. Al No... 2. (V ap. A ). "Tal (como ese). Orren or... HORREN MESEDE >>
2019-09-23T09:18:45
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&query=horren
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu bizi kalitatea hobetzea helburu duten eta gaixoek eta beren familiek osatzen dituzten elkarteentzako laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-13) Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu bizi … https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/39393 Gobernu Kontseiluak onetsi egin du patologia komuna duten kolektiboek eta beren familiartekoek osatzen dituzten eta jarduerak Euskadin betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, egiten duten lanagatik, laguntzak emateko deialdia. Osasun Sailak bereziki baloratzen du elkarte horiek mina jasaten dutenen eta beren familiartekoen osasun fisikoari, psikologikoari eta sozialari egiten dioten ekarpena, eta funtsezkotzat jotzen du betetzen duten zeregina, izan ere, topaketarako, komunikaziorako eta laguntzarako gune dira. Gainera, gaixotasuna eta tratamenduak ezagutzen, gizarteko gainerako kolektiboek gaixotasuna prebenitzeko informazioa izan dezaten eta, horrela, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Horrela, laguntzak 2017 ekitaldian egindako jardueretara bideratuko dira. Jarduera horiek honako helburu hauek izango dituzte: Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonetan eta beren familiartekoetan gaixotasunari buruzko, gaixotasunaren arrisku-faktoreei buruzko eta osasun-jokabide egokienei buruzko ezagutza eta informazioa areagotzea.
2019-06-19T01:15:59
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/39393
[ -1 ]
370 hotels a Hondures Roatan Island134 hotelsSan Pedro Sula48 hotelsTegucigalpa41 hotelsLa Ceiba45 hotelsCopan Ruinas18 hotelsUtila18 hotelsTela14 hotelsTrujillo1 hotelGracias8 hotelsSan Ignacio1 hotelComayagua7 hotelsJuticalpa1 hotelBarra de Chapagua2 hotelsPuerto Cortes5 hotelsGuanaja3 hotelsDanli1 hotelCatacamas1 hotelCayos Cochinos1 hotelEl Eden1 hotelEl Ocote1 hotelLa Pintada1 hotelLas Marias1 hotelSanta Cruz De Yojoa1 hotelSanta Rosa De Copan6 hotelsGoloson2 hotelsOmoa3 hotelsEl Jaral1 hotelLa Esperanza1 hotelSan Buenaventura1 hotelSiguatepeque2 hotels
2016-08-24T15:03:45
http://www.agoda.com/ca-es/country/honduras.html?asq=GzqUV4wLlkPaKVYTY1gfinnxXPve7l3W0jyUakI8S09XB0I4QR4nTWl5aD3fbUAF%2F1iCF0R4r1ss2qIPR7VA2x%2BO7ZJgaNkXF%2BswEJioOqo%3D
[ -1 ]
Literaturari buruzko zikloa hastear - Eskoriatza Eskoriatza > Albisteak > Literaturari buruzko zikloa hastear Literaturari buruzko zikloa hastear Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen daniarra jaio zen egunean, haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna ospatzen da, eta 23an, berriz, liburu eguna ospatzen da mundu osoan, egun sinbolikoa liburuak eta idazleak omentzeko. Eskoriatzako Udalak bat egiten du ospakizun horiekin, eta horregatik, literaturari buruzko ziklo xume bat antolatu du eskoriatzarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko eta idazleek aurrerapen sozial eta kulturalari egindako ekarpena agerian jartzeko. Apirilaren 2an, asteartean, kafea eta pastak egongo dira bibliotekan, eta apirilaren 5ean, ostiralean, 19:00etan, Zaldibar antzokian, literatura kedada antolatu da, literaturara irekitako mikrofonoa. Jarduera horretan, hainbat eskoriatzarrek hartuko dute parte: beraiei gustatu zaien liburu bat gomendatuko dute, liburu zatiren bat irakurri, poeta euskaldunen -Joxean Artze, esaterako- edo espainolen -Federico Garcia Lorca, kasurako- poesia errezitatuko dute edo gitarraz lagunduta abestu, bien ala bien testuak kantu bihurtu baitituzte Mikel Laboak, Mareak, Extremodurok eta beste hainbatek. Zure liburu kutuneko zatiren bat irakurri nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan bibliotekako arduradunekin. Tartetxo gozo bat pasa nahi baduzu literatura ardatz hartuta, eta lagun arteko giro onean, kafea, freskagarriak eta pintxo batzuekin, gonbidatuta zaude! Hurrengo astean gustu guztietarako ekintzak izango dira: ostegunean, apirilak 11, 18:00etan, Pello Añorga izango dugu lau urtetik gorako umeentzat “Udaberriko haziak” ipuinak kontatzen. Ordu berean, kultur etxean hilero egiten den literatura tertuliaren saio berri bat izango da Margaret Atwood idazlearen “El cuento de la criada” liburuari buruz. Apirilaren 12an, ostirala, Eskoriatzako Musika Eskolak “Kanta Galduak” ipuin musikatuaren emanaldia eskainiko du, 18:00etan, Zaldibar Antzokian, eta ondoren, gure aiton-amona guztien omenez antolatutako “Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu” lehiaketako sariak banatuko dira. Bi aste horietan bigarren eskuko liburu azoka txiki bat izango da bibliotekan. Liburu guztiak prezio bakarra izango dute: euro bat. Nahi duenak beharrezko ez dituen liburuak eman ditzake azokarako.
2019-10-22T23:56:51
http://eskoriatza.eus/albisteak/literaturari-buruzko-zikloa-hastear/
[ -1 ]
Mekanikarako baliabideak - Berezuma.com Sarrera honetan agertzen den lana picuino.com-ko Carlos Pardorena da. Bertan agertzen den informazioa euskaratu dugu eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago. FreeCAD hiru dimentsioko (3D) ordenagailuz lagundutako diseinu-programa bat da, pieza mekanikoak diseinatzeko. Windows, Mac eta Linuxerako bertsioak daude. FreeCADen webgunea Relatran mekanismo sinpleen eta mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko mekanismo desberdinen simulazioa erakusten duen programa da. Landutako gai guztien hainbat galdetegi biltzen ditu. Jaume Dellunde da egilea, eta programak Freeware lizentzia du. Relatran programa previousZubi-diseinatzailea nextGaldera eta erantzunen joko elektrikoa
2020-08-15T18:52:41
https://berezuma.com/dbh1/mekanikarako-baliabideak/?utm_source=rss&utm_medium=rss&utm_campaign=mekanikarako-baliabideak
[ -1 ]
Lorenza meategia Izena: Lorenza meategia Herria: Abanto "La Altilla" izeneko parajean dago multzoa, Abanto-Zierbenan, eta Las Carreras herrirarino zabaltzen zen San Lorentzo ermitaren beheko aldetik. Instalazio haietatik gaur egun mea depositu bat, lantegi mekaniko bat, bi labe, burdina ijezteko sutegia eta Pozo Gerente bakarrik geratzen dira. Lorenza meategiko kiskaltze labea, zeinaren egitekoa karbonatoa kiskaltzea baitzen, kanpoaldetik adreilu agerikoaz egina zegoen eta barrutik erregogorra zen. Gaineko ahoa adreilu agerikoaz eginiko tximinia koniko batekin eta tapa birakari batekin estalita dauka, eta horren bidez nahierara ixten eta irekitzen zen. Lorenza meategiko labe metalikoaren zeregina mea kiskaltzea zen, eta jadanik tamainaka sailkatuta zegoen mea biltzen zuen depositu batekin erlazionatuta dago. Zirkulu formako sekzioa dauka labeak, eta silo-tolba bat du, betoi armatuzko sei pilarek eusten diotela. Pinoi eta koroa mekanismo batez eragiten zaion estruktura birakari batekin estalita dago bere irenspidea, eta horren zeregina hustubideetatik mea banatzea da, finenak eta meheenak bahean eralki eta gero aukeratu ondoren. Labeari erantsita metalezko estruktura bat dago. Horren zeregina mea zekarten bagoiei bultza egitea zen, eta beheko aldean bahe bat eta hiru depositu zeuzkan, jadanik tamainaren arabera aukeratua izan zen mea biltzeko. Eremu horretatik ateratzen zen labea kargatu ohi zuen uhal garraiatzailea. Lorenza, Confianza, Isabela, Santa María, Juliana, Clotilde, Marianela eta Domingo kontzesioekin osatuta zegoen meatzea. Beste meategi askotan gertatu zena gertatu zen honetan ere, hots, hasiera beretik sarri aldatu zela jabez, harik eta Richter familiaren eskuetara pasatu arte. Alokairuan eman zitzaion behin betiko familia horri, baina sektorean sortu zen krisiagatik 1970ean itxi egin behar izan zuen meategia. Hasieran kanpoan lurra aitzurtuz eta urratuz ateratzen zuten mea, baina gerora lurpean ustiatu zuten, plano makurtuan 70 metro sakonduz. La mina Confianza tenía explotación en galería y el mineral era calcinado y transportado por ferrocarril. Hainbat nibeletan zatituta dago, erdiko galeria batekin, Lorenza meategia. Ateratzen zen mea kabestrantez eramaten zen; 8 tona mea jasotzen zituen, eta horiek labean sartzen ziren bertan kiskaltzeko. Mea kiskalia plano makurtu batetik ateratzen zen eta ustiatze lanak egiten ziren eremuan, gorenean zeuden depositu batzuetara goititzen zuen; hor aireko tranbia batean kargatu eta Piquilloko kargalekura eramaten zen. Confianza meategiko ustiatze lanak galerian egiten ziren, eta mea kiskali eta burdinbidez garraiatzen zen.
2020-08-08T12:49:02
https://www.hiru.eus/eu/arte/patrimonio-industrial/-/journal_content/56/21564/4052950
[ -1 ]
Lady Soul, agur • ZUZEU Lady Soul, agur – Minbiziak jota, Aretha Franklin zendu da gaur, 76 urte zituela. Soularen erregina legez ezaguna -Beyoncek Tina Turnerri ezarri zion koroa, eta musika zaleek ez diote oraindik barkatu-, kantari estatubatuarrak sei hamarkada luzeko ibilbide oparoa osatu du, eta ondo ezagunak diren ereserkiak utzi dizkigu, besteak beste “Think”, hemen 1980ko “The Blues Brothers” filman Franklinek berak kantatua; edo “Respect”, jatorrian Otis Reddingek idatzia, eta… Negu Gorriak taldeak bertsionatua. Menphisen jaioa eta Detroiten hezia, pianoa jotzen bere kasa ikasi zuen Aretha Franklinek, neskato bat baino ez zela sinatu zuen bere lehen kontratu diskografikoa, 14 urterekin; ordurako bitan erditua zen! Arrakasta 1967tik aurrera erdietsi zuen, Columbia etxea utzi eta Atlantic Records sonatuarekin. Aurretik, orduko beste kantari askok eta askok bezala, gospela kantatzen zuen elizan, aita, Martin Luther Kingen lagun handia berau, sermolaria baitzuen. Time aldizkari famatuaren azalean agertu zen lehen emakume afroamerikarra izan zen, 1968ko ekainaren 28an. Barruko erreportajean, bizimodu gogorra izan zuela kontatu zuten, senar eta manager izan zuen gizonak tratu txarrak eman zizkiola. Hamar urte geroago, eta Rolling Stones aldizkariak plazaratutako elkarrizketa batean, zoriontsu “seme alabek” egiten zutela adierazi zuen, “… eta janari pilo bat kozinatzeak, eta elkarrizketek, eta urrezko diskek, eta maitasunak”. Aretha Franklin, hamarkadaz hamarkada Aretha Franklinen itzala nabarmena izan da AEBetako musikagintzan azken mende erdian, eta makina batek izan du inspirazio iturri -George Michael, Eurythmic edo Elton Johnekin batera kantatu zuen-. Gazteek egiten zutenari ere adi zegoen antza, 2015ean, esaterako, Adeleren “Rolling in the Deep” bertsionatu baitzuen berak! -klikatu eta entzun zuzenean kantatzen-. 50 disko baino gehiago zituen argitaratuak, eta irailerako lan berri bat prestatzen zegoen, Steve Wonderrek ekoiztua. Zuzeneko azken agerpena iazko azaroaren 7an egin zuen New Yorken, Elton Johnen hiesaren kontrako fundazioaren 25. urtemuga ospatzeko -ordukoa da azaleko argazkia-; dagoeneko osasunez oso ahul antzematen zitzaion. Ibilbide artistikotik haratago, bere komunitatean ere pisu handia zuen Aretha Franklinek, txikitan eta familiarekin batera Martin Luther King giza eskubideen alde lagundu zutenetik. Angela Davis kartzelaratu zutenean “libre ikusi nahi dut -adierazi zuen-, ez komunismoan sinesten dudalako, emakume beltza delako baino”; fidantza ordaintzeko prest ere agertu zen: “badut dirua, pertsona beltzei esker eskuratu dudana, eta gure jendea laguntzeko erabili nahi dudana”. Atzora arte kantuan Esteka honetan klikatuz gero, zahartu ahala Aretha Franklinen ahotsak izan zuen bilakaera ezagutu dezakezu eta, bestalakoan, hamarkada bakoitzeko kantu bat hautatu dizugu, ez beti ezagunenak, zuzeneko bideo eta guzti. 1968an Asterdamen hasi, Rolling Stones taldearen “Satisfaction” kantatzen, 4. minututik aurrera zaleak loreak bota eta bota dituela -ikusi, ikusi-; eta 2017an New Yorken bukatu, kantariaren oholtza gaineko azken agerpenean. Tartean, besteak beste, Obamaren aginte-hartzean “My Country Tis of Thee” kantatuz, 2009ko urtarrilaren 20an. Sei kantutxo baino ez, Aretha Franklini gabon esateko. 2010´ Lady Soul, agur Lady Soul, agur Lady Soul, agur Aretha Franklin, heriotza, musika, soul
2019-04-22T04:03:08
https://zuzeu.eus/kultura/lady-soul/
[ -1 ]
2017 | 111 Akademia Peru Magdalena 2018/04/4 Izenburua: Ametsondoa Idazlea: Peru Magdalena Argitaletxea: Elkar Urtea: 2017 Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita,... Luis Garde 2017/12/21 Izenburua: Barbaroak baratzean Idazlea: Luis Garde Argitaletxea: Balea Zuria Urtea: 2017 Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin... Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean Gorka Mercero 2017/12/21 Izenburua: Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: Modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera Idazlea: Gorka Mercero Argiltaletxea: Amorebieta-Etxanoko Udala / Labayru Urtea: 2017 Lan honek euskal narratiba garaikidean suma daitezkeen mundu-ikuskera ezberdinen... Daniel Landart 2017/12/19 Izenburua: Jendeak Idazlea: Daniel Landart Argitaletxea: Elkar Urtea: 2017 Laborantxa munduan bildu edo entzun dituen 34 kontakizun jaso ditu Landartek liburuan. Tupperra Txus Arrieta 2017/12/19 Izenburua: Tupperra Idazlea: Txus Arrieta Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Urtea: 2017 Ignacio Aldecoa Ipuin Saria 2016 Txus Arrietaren ipuinak "adostasunez eta desadostasunez dihardu. Pertsonaia goiz ateratzen da etxetik, autoz.... Julen Kaltzada 2017/12/13 Izenburua: Umezurtzen aberria Idazlea: Julen Kaltzada Argitaletxea: Txalaparta Urtea: 2017 Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama... Nik papaita, zuk papaita Xabier Olaso 2017/12/12 Izenburua: Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Idazlea: Xabier Olaso Ilustratzailea: Agurtzane Villate Argitaletxea: Pamiela Urtea: 2017 Hirurehun eta berrogeita hamar igarkizun berri biltzen ditu liburu honek.... otsaila 22 @ 8:00 pm - 9:30 pm
2019-02-21T20:06:23
http://www.111akademia.eus/liburuak/urtea/2017/
[ -1 ]
Bideo-txata Comuna Crucea (Constanţa) (Errumaniako). Free video Txata Comuna Crucea (Constanţa) (Errumaniako). Ausazko bideo-txata. Bideo-txata Comuna Crucea (Constanţa) (Errumaniako) Ongi den Bideo-txata Comuna Crucea (Constanţa)Ezagutu mundu osoko jende. Doakoa Bideo-txata Comuna Crucea (Constanţa), eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- kostu-free gizon eta emakumeen mota guztiekin hitz egiten. 'Ezarpenak' joan behar da zehazteko.- webcam batekin hitz egin du 'kamera' moduan.- Izan entretenigarria bertan egin klik 'Hurrengoa' norbaiti intrigazkoa ezagutzeko arren.- Elkarrizketa bat ez mikro eta 'Text' moduan webcam ez.- Honako beste norbanako bideo anonimoki onartzen bada.- Eskerrak Bideo-txata Comuna Crucea (Constanţa) jende bete ahal izango duzu, mundu osoko.- Ez baduzu nahi spied egokitu da 'ezarpenak' saioa.Prentsa hasi 'F2' lortu, edo egin klik 'hasteko'
2017-04-30T16:38:37
https://eu.videochat20.com/errumaniako/comuna-crucea-constanta
[ -1 ]
Jahr: 2014 Autoren: Piotr Pęzik Autoren: Inma Hernáez Autoren: Asunción Moreno Autoren: Svetla Koeva Autoren: Bernardo Magnini Autoren: Maite Melero Autoren: Josef van Genabith Autoren: Dan Tufiş Alle Filter entfernen
2020-06-02T19:35:53
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/years%3A2014/f2/authors%3ADan+Tufi%C5%9F/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3APiotr+P%C4%99zik&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AInma+Hern%C3%A1ez&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AAsunci%C3%B3n+Moreno&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3ASvetla+Koeva&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3ABernardo+Magnini&tx_solr%5Bfilter%5D%5B8%5D=authors%3AMaite+Melero
[ -1 ]
2011ko bigarren hiruhilekoan % 0,5 gehitu dira jaiotzak HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2011ko bigarren hiruhilekoan... 2011-12-21eko prentsa-oharra EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2011KO 2. HIRUHILEKOA Jaiotzak Bizkaian baino ez dira areagotu Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan 5.290 ume jaio dira Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 0,5 gehiago. Bizkaiak eragin du gorakada hori: jaiotzen kopurua 2.716 izan da bertan, % 5,1 gehiago. Araban 838 haur jaio dira, % 4,3ko jaitsierarekin. Gipuzkoan 1.736 haur jaio dira, 2010eko bigarren hiruhilekoan baino % 3,6 gutxiago. Jaiotako ume guztien % 32,6 ezkontzatik kanpo jaio dira, 2010eko bigarren hiruhilekoko kopuruaren oso antzekoa (% 32,5). Gipuzkoa (% 30,1) izan da Euskal. AEko batez bestekoaren azpitik geratu den lurralde bakarra. Araban eta Bizkaian portzentajeak altuagoak dira: % 35,1 eta % 33,5, hurrenez hurren. Jaiotzen hurrenkera kontuan hartuta, 2011ko bigarren hiruhilekoan jaiotzen erdiak baino gehiago (2.829 haur) lehenengo seme-alabak izan dira; 2.025 haur (% 38,3) bigarren seme-alabak izan dira, eta jaiotako haurren % 8,2 hirugarrena edo hortik gorako seme-alabak. Bizkaian (% 44,1) bakarrik suertatu da bigarrenaren edo hortik gorako seme-alaben batez bestekoa Euskal AEkoa (% 46,5) baino baxuagoa izatea. Gipuzkoak batez besteko hori gainditzen du (% 48,7) eta daturik altuena Arabakoa da (% 49,6). Jaiotzen % 21ean amek 30 urte baino gutxiago dute Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urtekoak nabarmenki nagusi direla, jaiotzen % 42,2 adin-tarte horretan gertatu dira eta. Gero 35-39 urteko amen taldean izan da jaiotza gehien (% 31,5); 25-29 urteko amak % 15,3 izan dira. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak % 5,5 dira, eta 40 urtez gorakoen taldekoak % 5,4. Ama ezkongabeen adina seme-alabak izan dituzten emakume guztiena baino txikiagoa izan da: ezkondu gabe dauden amen % 12k 25 urte baino gutxiago ditu, eta % 19k 25 -29 urte. Amen %16ak atzerriko nazionalitatea du 2011ko udaberriko hilabeteetan Euskal AEn izandako jaiotzetatik % 16,1ean amek atzerriko nazionalitatea izan dute. Batez besteko hori nabarmen areagotzen da Araban, bertan datua %22,8ra iristen da eta. Bizkaian, aldiz, datua %15,4 izan da, eta Gipuzkoan %13,9. http://eu.eustat.eus/elementos/not0007659_e.html
2019-11-14T00:55:20
http://eu.eustat.eus/elementos/ele0007600/2011ko_bigarren_hiruhilekoan__05_gehitu_dira_jaiotzak/not0007659_e.html
[ -1 ]
Lege Oharra | Fundación Bilbao 700 - III Millenium Fundazioa Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, hau jakinarazten dizugu: www.bilbao700.com domeinuaren titularra Bilbao 700 – III Milenium Fundazioa da, eta erabiltzaile ororen eskura jarritako web gune horren xedea Fundazioak antolaturiko jarduerak ezagutaraztea da. G-95034623 IFK duen sozietatea, informazio honi dagokionez egoitza hau duena: Zabalgune Plaza, 1.solairua, 48009 Bilbo. Zure eskura jarri ditugun kontakturako beste datuak: Telefonoa: +34. 946 790 488 Posta elektronikoa: [email protected] Web honetan finkoak diren irudi guztiak zenbait organismo publiko eta pribatuk, eta zenbait enpresa eta partikularrek utzi dizkiote Bilbao 700 – III Milenium Fundazioari proiektu hau garatzeko helburuarekin. Jabego intelektualaren nazioarteko legeek eta copyrightak babestuta daude. Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea Bilbao 700 – III Milenium Fundazioaren esanbidezko baimena izan ezean. Web gune honetako edukien zatien inprimaketa eta deskargatzea norberaren erabilera pribaturako baino ez da baimentzen. Erabiltzaileak ez du baliatuko instalaturik egon litezkeen segurtasun sistemak edo babeserako gailuak ezabatu, eraldatu, saihestu edo manipulatu litzakeen eta web gunearen edota bertako edukien baliogabetzea, arriskua edo kaltea ekar lezakeen baliabiderik. Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin lezaketen web gune honen erabilera ezegokien erantzukizuna, beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren web guneko informazioaren eduki eta eguneratzearen erantzukizuna, ezta esteka edo bestelako bideen bitartez atzi litezkeen informazioena ere. Web orri honen bidez eskainitako edukiek izaera informatiboa baino ez dute, eta beraz, erabiltzaileek egindako erabilpena eta hortik eratorritako balizko ondorio, kalte edo galerak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira. Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek kudeatutako edo hirugarrenen jabetza diren web guneetara sartzea ahalbidetzen duten esteka, direktorio eta bilaketa-tresnen erabilpenarengatik erabiltzaileak izan litzakeen era guztietako kalte edo galerak, ezta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan birus edo bestelako kode maleziatsuen presentziarengatik gerta litezkeen kalteak ere. Hirugarrenek web orriaren legez kontrako erabilerarengatik beharrezko irizten dituen ekintza legalak burutzeko eskubidea gordetzen du Bilbao 700 – III Milenium Fundazioak.
2018-12-14T10:48:24
http://www.bilbao700.com/eu/aviso-legal/
[ -1 ]
Poema bat, Karmele Jaioren eskutik Asteartea, 2015-09-08 “Atera egin zait”. Hala adierazi zuen aurreko astean hedabideen aurrean egin zuen aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri zitzaion Karmele Jaiori poesia idazteko bulkada. Horren emaitza da gaur Donostian errezitaldi bidez aurkeztuko duen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua. Bidelagun izango ditu Aitor Agirre eta Triku Villabella kitarrajoleak, eta Ander Elorza zinemagilea. Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klub aretoan, iluntzeko 20:30etik aurrera, Poesia Orduak zikloaren baitan. Aitzakia honekin, prentsaurrekoan errezitatu zuen poema bat eskaintzen dizuegu. "Denbora bere lekura", Gerardo Markuletaren poema liburu berria Ekainaren 2an aurkeztuko du, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan Ostirala, 2015-05-29 Bederatzi urteren buruan, poesia liburu berri bat osatu du idazle eta itzultzaile oñatiarrak. Denbora bere lekura du izenburu eta Erein argitaletxearekin emango du argitara. Datorren astean aurkeztuko du, ekainak 2 asteartea, Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Donostian dela profitatuz, arratsalde partean errezitaldia eskainiko du Donostiako Garoa liburu-dendan. "Poemak eta musika" izeneko saioan, Jabier Muguruza izango du bidaide. Markel Ormazabalen liburu gomendioa Horst Fantazziniren Ormai é fatta! liburua proposatu digu Asteazkena, 2015-03-04 Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina (Txalaparta) liburua kaleratu zuen iaz. Kartzelan idatzitako liburua, kartzela ulertzeko beharrak idaztera bultzaturik. Ormai é fatta! liburua ere, espetxe ezberdinetako erizaindegietan idatzia dago. Errealitatean oinarritutako nobela edo ihesaldi baten kronikatik harago, "garai jakin baten bizipen azterketa da Horst Fantazzinik liburuan aurkezten diguna. Anni di piombo (Berunezko urteak), Margarethe Von Trottaren 1981eko filmearen izenburutik hartutako esamolde arras ezaguna. Eta berunarena da, hain zuzen ere, orrialdeak pasa ahala irakurlearen ahoak hartzen duen gustoa", Ormazabalek aditzera eman digunez. Astelehena, 2015-02-23
2020-08-06T09:15:55
http://www.uberan.eus/?aingura-hegodunak/frontpage/1
[ -1 ]
Antzinako Grezia - Wikipedia, entziklopedia askea. («Antzinako grezia» orritik birbideratua) Antzinako Grezia[1] greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mende artean hasi eta Antzinaroa bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, eta baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo Grezia eta Asia Txikian hasi bazen ere, Mediterraneo osora zabaldu zen, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino. K.a. 1100 – K.a. 146 Aro iluna K.a. 1100-K.a. 800 Aro arkaikoa K.a. 800-K.a. 480 K.a. 480-K.a. 323 K.a. 323-K.a. 146 Delfos estadioa 1.1 Helenismoaren aurreko garaia 1.2 Zibilizazio mizenikoa 1.3 Aro iluna / Antzinako Greziaren Erdi Aroa (K.a. 1200-700) 1.4 Garai Arkaikoa 1.5 Aro klasikoa 1.5.1 Mediar Gerrak 1.5.2 Atenasen nagusitasuna 1.5.3 Peloponesoko Gerra eta polisaren gainbehera 1.6 Aro helenistikoa 1.6.1 Mazedoniaren nagusitasuna 2 Gizartea eta politika 2.1 Egitura soziala 2.2 Egitura politikoa 2.3 Hiri-estatuak: polisak 3.2 Artea 3.2.1 Arkitektura 3.2.2 Eskultura 3.2.3 Pintura 3.3 Filosofia eta zientzia Historialari batzuen ustetan Antzinako Grezia bezala ezagututako garaiari K.a. 776 urteko lehenengo Olinpiar Jokoek eman zioten hasiera. Garai mizenikoaren eta Lehenengo Olinpiar Jokoen artean Aro Iluna izeneko garaia igaro zen, garai horretako idatzirik ez da gorde eta erlikia arkeologiko gutxi mantendu dira.[2] Tradizionalki Antzinako Greziako garaia K.a.-ko 323 urtean Alejandro Handiaren heriotzarekin bukatu zela uste zen, garai helenistikoari hasiera emanez. Hala ere, askotan K.a. 146 urteraino, hau da, Erromatarren konkistaraino luzatu izan da Antzinako Grezia.[3] Antzinako Greziako garaia honela zatitu izan da zenbait gertaera politiko, sozial eta kulturalen arabera: Aro Iluna (K.a.1100-k.a.800) garaiko zeramikek diseinu geometrikoak zituzten. Garai Arkaikoa (K.a. 800- k.a. 480) artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. Esaten da Garai Arkaikoa Atenasko azken tiranoa uzkaili ondoren amaitu zela K.a. 510 urtean. Garai Klasikoa (K.a. 480- 323 k.a.) estilo ezberdin bat garatu zen, ondoren ereduzkoa bilakatu zena; Partenoia garai honetan eraiki zen. Garai Helenistikoa (K.a. 323- k.a. 146) Greziar kultura eta boterea Ekialde Hurbil eta Ertainera zabaldu zeneko garaia. Alejandro Handiaren heriotzarekin hasi eta erromatar konkistarekin amaitu zen, Korintoko guduaren ostean (K.a. 146).[4] Aipatutakoak dira Antzinako Grezia bezala ezagutua den aroaren barruan sailkatzen direnak, hala ere, Greziak aldaketa asko jasan zituen hurrengo urteetan, eta honela saiklatzen dira Garai Helenistikoaren ondoren etorri ziren aroak: Erromatar Grezia (K.a. 146- 329), Erromatar konkistaren eta Bizantzio hiriaren berrezarkuntzaren artean, Konstantino I-ek Erromatar Inperioaren kapital moduan izendatu zuenean hiriari Konstantinopla izena emanez 329. urtean. Antzinate berantiarra (329-VI hasiera) politeismo erromatarretik Kristautasunera. Garai honen amaiera Atenasko Akademiaren itxierarekin lotzen da (529. urtea). Helenismoaren aurreko garaiaAldatu Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak Epipaleolitokoak dira (40000 K.a.). Neolitoko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da Milos uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: zikladikoa eta minoikoa. Kultura zikladikoa nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo Kretakoa izan zen ondoren. Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, zibilizazio mizenikoak bereganatuta. Zibilizazio mizenikoaAldatu Mizenasko Lehoien atea. Lehen herri indoeuroparrak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas merkataritzaren bidez. Mizenas zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura. Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII. mendean, doriarrek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro. Aro iluna / Antzinako Greziaren Erdi Aroa (K.a. 1200-700)Aldatu Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari dagokionez burujabeak (polis) izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan. Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen, artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien eginkizun bakarra ia. Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere, elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren. Garai ArkaikoaAldatu Antzinako Grezia K.a. VI. mendean Garai hartan polis hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra (bule) izan zen. Herriaren biltzarra (ekklesia) bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren. Kolonizazioarekin batera merkataritza heldu zen eta hark ekarri zuen ekonomia garapenaren ondorioz erregimen aristokratikoa ahulduz joan zen VII. mendetik aurrera; gizarte maila berri bat sortu zen hala, gizon askeena, jatorriz pobrea baina merkataritza zela medio aberastua, eta eskubide politikoak eskatzen zituena. Herri xehea, aldi berean, aristokraziaren aurka matxinatu zen, lurren banaketa eskatzeko. Maila ezberdinen arteko harremanak arautzeko, lege batzuk argitaratu zituzten Atenasen (Solonek) eta Mitilenen (Pitakok). Egin ziren eraberritzeak ez baitziren nahikoak izan, gobernurako bidea zabaldu zitzaion tiraniari. Herentziaz ondorengorik izateko eskubiderik ez zuten buruzagiak ziren tiranoak eta herriaren laguntzari esker egiten ziren aginpidearen jabe. Oro har, tiranoek merkatariei, artisauei eta lurjabe txikiei laguntzen zieten, eta behartsuenei lana ematen zieten herri lanetan. Tiranoei esker bukatu zen betiko oligarkiaren antolaketa, eta K.a. 507. urtean ezarri zen demokraziarako bidea erraztu zen, halaber. Aro klasikoaAldatu Sakontzeko, irakurri: «Grezia klasikoa» Mediar GerrakAldatu Mediar gerrak. Artikulu nagusia: «Mediar Gerrak» Persiar Inperioak greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen ari zenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritza bideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuak zituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. Joniako hiriak persiarren nagusitasunaren aurka matxinatu ziren eta gerra hasi zen. Dario I.a persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren, baina atenastarren oinezko gudarien osteek (hoplitak) aurre egin eta garaipena lortu zuten. Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak. Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangoko eta ezkutu biribil gogorrarekin (hoplon) ilara itxietan antolatua (falanjeak), etnia ezberdinetako gudari persiarra baino, arma arinak soinean eta ilara irekietan antolatzen zena borrokarako. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden ahaide eta auzoen ondoan, eta horrek borrokarako adorea ematen zien eta guduaren une gogorrenetan borroka bertan behera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahikoa garestia) herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretara bidaltzen zituzten arraunlari gisa. Xerxes I.a Persiakoa izan zen Dario persiar erregearen ondorengoa eta hura ere garaitua izan zen bi gudu handitan; bata, Salaminako gudua (480) itsasoan, eta bestea, Plateako gudua (479) lurrean. Atenasen nagusitasunaAldatu Atenasek eta Joniako hiriek bat egin eta Delosko Liga sortu zuten K.a. 477an, hiri joniarrak persiarren erasoetatik babestu asmoz. Elkarteko kide ziren hiriak burujabe ziren; hala ere, Atenasek eduki zuen beti nagusitasuna elkartearen barruan, bai alderdi militarrean, bai ekonomia aldetik ere. Persiarren aurka garaipena lortu ondoren, elkarte hura inperio bihurtu zen Atenasen gidaritzapean. Atenasek, gainera, zergak jasotzen zituen elkarteko beste hirietatik. Horrez gainera, Atenasko herritarren bizilekuak ugaritu egin ziren Jonian (klerukiak). Hala, Atenasek zuen nagusitasuna Grezia guztira hedatu nahi izan zuen, baina Espartako hiri elkartearekin topo egin zuen. Atenasen nagusitasuna 446. urtetik 431ra luzatu zen. Delosko elkarteko hirien laguntzari esker Atenasek indar handiko ontziteria bildu zuen, eta Mediterraneoaren ekialdea eta itsasoko merkataritza bideak kontrolatu zituen haren bidez. Demokrazia zen Atenasko antolamendu politikoa; hala ere, herri xeheak ezin zuen gobernuan parte hartu (Thetoak, metekoak eta esklaboak). Aginpidea gutxiengo aristokratikoaren esku zegoen, eta klase hark zituen eskubide guztiak. Garai hartan Atenasen oso modu aberatsez landu ziren arteak eta antzerkiak. Politikan, berriz, Perikles izan zen estatu berriaren antolatzailea. Peloponesoko Gerra eta polisaren gainbeheraAldatu Peloponesoko Gerrako aliantzak. Artikulu nagusia: «Peloponesoko Gerra» Delosko Liga eta Peloponesoko Ligaren arteko gatazka izan zen Greziako estatu guztien arteko gerra piztu zuen txinparta. Hogeita hamar urtez iraun zuen guduak (K.a. 431-404) eta Greziako polis guztiak krisialdian amildu zituen. Hasieran hiri estatu batzuen eta besteen indarrak elkarren pare zeuden, baina Espartaren alde jarri ziren gauzak, Perikles izurriteak hil baitzuen eta Atenasko ontziteriak eta gudarosteek hondamendia jasan baitzuten Sizilian. Atenasek borroka nagusia galdu zuen Egospotamosen (405), espartarrek eta persiarrek elkar hartu eta gudaroste handi bat eratu baitzuten haren kontra. 404. urtean izenpetu zen bake ituna; Atenas Delosko elkartea bertan behera uztera behartu zuten eta bere kabuz baliatzera. Handik aurrera, Espartak izan zuen nagusitasuna eta gobernu oligarkikoak ezarri zituen polisetan. Greziako hiriek gerraren ondorioak nozitu zituzten; hala, lursailak hutsik geratu ziren eta mertzenario taldeak harrapaketak eta triskantzak eginez ibili ziren; herri xehearen ekonomia baliabideak esklaboenaren pareraino jaitsi zen, eta matxinadak ugari ziren nonahi. 403an Atenasek, Espartaren uztarria astindu eta haren kontra altxaturik, demokrazia ezarri zuen berriro lurralde hartan. Atenasek eta Espartak beste bake itun bat izenpetu zuten 374an; bertan Atenasek Espartaren nagusitasuna onartu zuen kontinentean, eta Espartak, bere aldetik, itsasaldeko beste elkarte bat antolatzen utzi zion Atenasi. Tesaliak eta Tebasek Beoziako Liga sortu zuten, eta haiei aurre egiteko elkar hartu behar izan zuten Atenasek eta Espartak. Mantineako guduan (362) Espartako eta Atenasko osteek hondamendia izan zuten. Alabaina, gudu hartan hil zen Epaminondas buruzagia, eta heriotza harekin bukatu zen Tebasen nagusitasunaren aldi laburra. Aro helenistikoaAldatu Sakontzeko, irakurri: «Garai helenistikoa» Garai helenistikoko lurraldeen jabetza: Ptolomeotar Erreinua Kasandroren Erreinua Lisimakoren Erreinua Seleukotar Inperioa Epiro Mapan ere agertzen dira: Greziar koloniak Kartago (ez zen greziarra) Erroma (ez zen greziarra) Laranjaz dauden lurraldeak liskarretan egon ziren k.a. 281 urtea eta gero. Pergamoko Erreinuak lurraldeetako zati bat hartu zuen. Garai Helenistikoa K.a. 323- K.a. 146 urteetan iraun zuen, Alejandro Magnoren guduak bukatu zirenetik Grezia eta Errepublika Erromatarraren arteko anexiora. Erromatarren nagusitasunak gizarte eta kultura helenisikoaren jarraipena hautsi ez bazuen ere, Greziaren independentzia politikoaren amaiera suposatu zuen. Garai helenistikoan zehar "berezko Greziak", hau da, Greziak gaur egun duen lurraldeak, greziar-hiztunetara mugatu zen. Alejandroren konkistek, gainera, zenbait eragin izan zuten greziar hiri-estatuengan. Greziar mugak izugarri zabaldu ziren, eta greziarrek, batez ere gazteek, etengabe emigratu zuten ekialdeko greziar inperioetara, esaterako Alexandria eta Antiokiara, ptlomeotar Egipto eta seleukotar Siriako hiriburuak zirenak hurrenez hurren. Horren ondorioz, bi hiriak kultura helenistikoaren erdigune bilakatu ziren. Alejandroren heriotzaren eta zenbait gatazken ondoren, Greziar inperioa Alejandroren jeneralen artean zatitu zen, modu horretan Ptolomeotar Erresuma (Egipton), Seleukotar Inperioa (Levanten edo Ekialde Hurbilean), Mesopotamia eta Persia eta Antigonida Dinastian (Mazedonian oinarritua) zatitu zen inperioa. Aurrerago, Greziako polisek beren askatasunaren zati bat berreskuratu ahal izan zuten, Mazedoniako Erreinuari kontuak eman behar bazizkieten ere. Greziar estatu-hiriak bi ligatan zatituta geratu ziren: Akaiar Liga (Tebas, Korinto eta Argos) eta Etoliar Liga (Esparta eta Atenas). Erromatarren konkista arte bi ligak gerran egoten ziren elkarren artean. Mazedoniaren nagusitasunaAldatu Filipo II.a Mazedoniakoak, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz, laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen jarraitzeko. Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost metroko lantza luzeak (sarissa) eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak eta tebastarrak garaitu zituen Keroneako guduan (338), eta handik gutxira Eubeako eta Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. Korintoko Liga sortu zuen orduan, heleniar herri guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten (336); Filiporen ordez Alexandro haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. Tebastarrak une hartaz baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok. Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko gerrak hasi ziren. Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen. Gizartea eta politikaAldatu Egitura sozialaAldatu Greziako gizartean biztanleek maila eta eginkizun desberdinak zituzten legearen aurrean. Orokorrean pertsonak esklabo edo askeak izan zitezkeen, eta aldi berean pertsona askeen artean hiritarrak eta atzerritarrak bereizten ziren. Esklabua bere jabearen menpe zegoen eta ez zuen inolako eskubiderik. Mota askotako jarduerak egiten zituzten, eta askotan esklaboek eta askeek batera egiten zuten lan. Atzerritarr edo metekoek zerga bereziak ordaindu behar zituzten, eta ez zitzaizkien hiritarrei ematen zitzaizkien eskubide politiko eta juridikoak ematen, gainera ezin zuten bizitza publikoan parte hartu. Horrez gain, ezin zituzten lurrak eskuratu, horren ondorioz beren jarduera ekonomiko nagusiak artisautza eta merkataritzara mugatzen ziren. Hiritarrari aitortzen zitzaizkion hiritartasunari lotuta zeuden eskubide eta betebeharrak. Lurrak erosi ahal izatea, bizitza politikoan parte hartzea, kargu politikoak lortzea eskubideen artean eta betebeharrei dagokienez gerrako gastuak ordaintzea eta soldadutzara joatea. Atenasen ondo bereizten ziren hiritarrak, atzerritarrak eta esklaboak. Lehenak ziren eskubide politiko guztien jabe eta Greziako demokraziaren eskubidea zutenak, baina beste biak ere aintzakotzat hartzen ziren, Atenasentzat funtsezkoak zirelako. Emakumeei dagokienez, hiritartasuna aitortzen bazitzaien ere, emakumeak ez ziren inola ere benetako hiritar bezala hartzen. Greziako zenbait etxetan ginezeoa zeukaten, emakumezkoentzat bereizten zen gela edo gelamultzoa. Horren ondorioz, bizitza publikotik aparte mantentzen ziren emakumeak, nahiz eta bazegoen salbuespenik. Egitura politikoaAldatu Artikulu nagusia: «[[1]]» Atenasen egitura politiko berri bat ezarri zen: demokrazia. Demokrazia (demos+krator= herriaren agintea grezieraz) aginte-modu bat da, non estatuaren zuzendaritza hiritarren eskuetan dagoen. Hasiera batean, Atenasko hiri-estatua monarkia bat zen, (mono + krator= bakarraren agintea grezieraz) errege batek agintzen zuen, baina K.a. 753. urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia zehatzetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Horrela, oligarkia indarrean egon zen garai hartan, Atenasko aristokratak politika, armada eta justizia osoa kontrolatzera iritsi ziren. Pixkanaka, Atenasko politikan aldaketak gertatu ziren. Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu eta gerrarako bitarteko gehiago zituzten. Ez zuten jasan nahi oligarka haien menpe egotea eta haien kontrako altxaketak hasi ziren, baita idatzizko legeak eskatzen hasi ere. K.a. 621. urtean Dracon legegileak lege zorrotz batzuk sortu zituen, eta tiranoen (tyrannos= Jauna) bidez indarrez eta bortxaz inposatu ziren. Garai haietan mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasuna txikituz joan zen. "Atenasko demokraziaren aita" bezala ezagutua zen Klistenesen busto modernoa K.a 594. urtean Solon, merkatari aberats eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen: bule (Boule) izeneko hiritarren batzarra sortu zuten, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren hiritarrentzako bakarrik zena. Bertako partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. Herri-epaimahai bat ere sortu zuen, Heliee, eta, horhistoria, antzin aroa, grezia, Atenas, demokraziaren bidez, herriak bere eskubideak errespetatuak izatea lortu zuen. Solonek, era berean, partaidetza politikoaren lehen arauak ezarri zituen. Horien ondorioz, magistratu izatea ez zen jaiotzaz gertatzen, aberastasunaren arabera baizik. K.a 508. urtean, Klistenes aristokrata eta ideia berriko gizon politikoak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformatan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen hiritar gehiagok parte hartzea bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen aberatsenak bakarrik parte hartzen zuten eta orain hiritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. Lege-gaitasunaren bidez, hiritarrek herriaren batzarrean edo ekklesian (ecclesia), parte hartzen zuten eta aurkezten ziren legeen alde edo aurka botoa ematen. Hiritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan; hala nola, bulean, edo ekklesian. Demokraziaren hastapenak ziren. K.a. 451. urtean, Perikles, Atenasko estatu-gizonak, stratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, bere buruzagitza militarra inposatu zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen botere handia baliatuta, Atenasko esperientzia demokratikoak gorena jo zuen. Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman. Gainera, erakunde politikoetan parte hartzen zutenei ordainsari bat ezartzea erabaki zuen, aberastasun gutxiago zuten hiritarrek ere hiriaren administrazioan esku hartzeko aukera izan zezaten. Aginte-postuak hiritar guztiek betetzen zituzten txandaka eta herri-batzarraren boterea erabatekoa izatera iritsi zen. Atenasko esperientzia demokratikoak, mende bakarra iraun zuen. Espartarekin izandako gerrak eta gaixotasunak Atenasen ahuldadearen hasiera izan ziren, eta K.a. 411. urtean Atenasek egitura oligarkikoa berrartu zuen. Pixkanaka, Mazedoniako errege Filipo II.ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a.. 346. urtean. K.a. 336. urtean Alexandro Handia haren semeak, inperio handi bat sortu zuen, baina, 33 urterekin hiltzean, Greziako lurraldeak, erresuma helenistiko txikietan zatitu zin.re Hiri-estatuak: polisakAldatu Sakontzeko, irakurri: «Polis» Kamiroko antzinako polisa, Kamiro irlan. Antzinako Greziako erakunde politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, hau da, askatasun eta autonomia politikoa zuten hiriak ziren. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu, horregatik, lehiakortasun handia zegoen polisen artean. Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Hiri antolaketa honen eredua eta garapena Antzinako Grezian hasi zen, baina ondoren Mesopotamiako, Ekialde Hurbileko eta Mediterraneo aldeko (Sumer, Fenizia, Siria, Zipre, Kreta) lurraldeetara ere zabaldu zen. Grezian ehunka polis sortu ziren, eta halako estatu txikien ugalketaren arrazoia izadia, mendiek eta itsasoak mugaturiko lurraldeak, eta tribu zein erlijio zatiketak dira. Hiri horietako gehienen historia eta konstituzioa zatika besterik ez da ezagutzen; hala, askotan, greziarren historiak Atenas, Esparta eta beste polis gutxi batzuei buruzko datuak biltzen ditu. Greziako polisak K.a. VIII. mendean agertu ziren. Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorlekuak (ἀκρόπολις, akropoli), merkatu plazak (ἀγορά, agora) eta bizitegiek (ἄστυ, asty) osaturik zeuden. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen eta bertan polis bakoitzak behar zuena landatzen zen. Klasiko deituriko garaian –monarkia eta tirania gobernu moten ondoren– polisen helduaroa iritsi zen eta demokrazia garatu zen (Atenasen bereziki). Polis guztiek beren konstituzioa (politeia) eta legeak (nomoi) zituzten. Hiritarrak politikaz ez arduratzea gaitzetsia zen, eta Atenasen batzarrean (ekklesia), kontseiluan (boule) eta epaitegietan (heliaia) esku hartzen zuten. Atena jainkosari sagaratutako Partenoia. Greziako gizartea politeista zen, garai mezenikoan asmatutako jainko anitz gurtzen baitzituzten. Hirietan egiten zen, batez ere, erlijio bizitza. Hiri bakoitzak zuen bere jainko babeslea, eta hari eskaintzen zizkioten tenpluak. Errituak konplexuak ziren, eta jainko bakoitzeko erritu bat izaten zen. Otoitzak, eskaintzak, opariak, herri jaiak eta jokoak ziren gurtza nagusiak; haien artean zeuden Joko Olinpikoak ere, lau urtez behin udan antolatzen zirenak. Garrantzi handikoak ziren orakuluak, hots, apaizen bidez jainkoek ematen zituzten erantzunak, eta ez zen egitasmorik aurrera eramaten jainkoei aholkua eskatu gabe. Delfos hirikoa zen orakulurik ezagunena. Apolori eskainitako santutegia zen Delfos, Apolo baitzen argiaren eta egiaren jainkoa, Zeusen semea eta Artemisaren neba. Bertan pitonisa batek eman ohi zuen erantzuna, eta apaizek hari entzundakoak idazten zituzten. Antzinako Grezian arteak, eginkizun estetikoaz aparte, erlijio zeregina edota helburu praktikoa zuen. Artistak soldata baten truke lan egiten zuen, eta haren obrak behar eta egitasmo jakin bati erantzuten zion. Jauregiarena izan zen brontze aroko Greziako arkitekturaren eraikuntza adierazgarriena. Kultura minoikoan jauregiek ez zituzten harresiak babesteko, solairu bat baino gehiago izaten zuten, eta haien oina labirintoaren tankerakoa zen, erdian lauki zuzenaren itxurako patioa zutela. Sabaian zulo batzuk izaten zituzten argia sartzeko eta egurasteko. Eraikuntzari eusteko zutabeak eta euskarriak erabiltzen ziren, hasieran zurezkoak eta harrizkoak gero. Zutabearen gerriak alderantziz jarritako konoaren tankera zuten eta gorriz pintatuta egoten ziren; kapitelak, berriz, beltzak eta abako itxurakoak ziren. Gelak horma irudiz apainduta egon ohi ziren. Kultura mizenikoan jauregiek harresi sendoak zituzten inguruan babes gisa. Aldi arkaikoan, VIII. mendetik aurrera alegia, arkitektura egitura berriak agertu ziren eraikuntzetan; etxeak eta tenpluak arrunt sinpleak ziren eta ekai sotilez eginak. VII. mendean finkatu zen greziar tenpluaren egitura klasiko ezaguna (Olinpiako Heraion tenplua): harresi erregularrak, bi isuriko teilatuak eta peristilo arkupedunak. Arkitektura egiturek, ordea, halako ñabardura eta berezitasun batzuk izan zituzten leku batzuetatik besteetara, hiru arkitektura ordena edo estilo desberdin izan baitziren: doriarra, joniarra eta korintiarra. Aurrez pentsatutako egitasmo bati jarraitu gabe altxatzen ziren etxeak eta eraikuntzak agoraren inguruan, eta egitura apaingarriak (frontoiak, frisoak, triglifoak, metopak, moldurak eta terrakota polikromatuzko estaldurak) erabiltzen ziren arkitekturako atalen funtzionalismoa estaltzeko. Eraikuntzetan era askotako kareharriak erabiltzen ziren, gero zuritu eta pintatu egiten zirenak. Zurgintzan zedroaren eta gaztainaren zura erabili ohi ziren, eta brontzea, urrea eta bolia apainketarako. Korintiar estiloa K.a. V. mendean hasi zen erabiltzen, hasieran doriar estiloarekin nahastuta (tholoi Basaskoa). Geroago, hiru arkitektura ordenak nahastu ohi ziren eraikuntza bakar batean. Santutegiak arkitekturako egitura erraldoiak izan ziren: Pesto, Selinonte, Agrigento, Olimpia, Korinto, Eleusis, Atenas, Delfos, Delos, Zirenne eta Samos ziren handienak. Era askotako eraikuntzak eta egiturak biltzen ziren santutegietan: arkupeak, liburutegiak, gimnasia etxeak, antzokiak eta tenpluak. Alexandroren konkista ugarien ondoren, ekialdeko eragin sakona jaso zuen greziar arkitekturak.[5] Miloseko Afrodita, ezagunagoa Miloko Venusa izenarekin. K.a. VII. mendekoak dira eskulturaren lehenengo adierazpenak; giza itxurako jainkoen irudikapenak dira (Xoanon). Denborarekin, ordea, eskulturak errealismoaren bidea hartu zuen, eta gizonezkoaren zein emakumezkoaren gorputzaren perfekzioa bilatzea izan zuen helburu. VI. mendearen bigarren partean lortu zuten errealismoak eta adierazgarritasunak goren maila eskulturan, hainbat pertsonaiaz betetako iruditerietan (Sifnosko altxorra). K.a. 450. urtean artista talde bat sortu zen Atenasen; haien artean Fidias izan zen nabarmenena, eta artista haiek greziar polisaren funtsa zen ideal aristokratikoa islatu zuten beren lanetan (Partenoiko eta Erekteiongo eskulturak). Aldi berekoak dira Argosko Polikleto, giza gorputza geldiaren kanona edo eredua sortu zuena, eta Peonio Mendekoa. K.a. IV. mendean adierazgarritasuna eta alegoriazko egiturak areagotu ziren (Praxiteles, Eskopas, Timoteo). Helenismoarekin ekialdeko eraginak indar eman zion adierazgarritasunari eta higidurari (Viktoria Samotraziakoa, Lakoonte). Knossosko jauregiko fresko minoikoa. Horma pintura apaingarri gisa erabili izan zen aldi minoikoan eta mizenikoan. Aldi haietan pinturaren gai erabilienak itsasokoak, zezenena eta emakumeena izan ziren, eta kolore biziak ziren erabilienak: gorria, urdina, zuria eta horia. Aldi arkaikotik eta klasikotik ez da pintura askorik gorde, eta pintatutako zeramikak dira gorde diren eredu bakarrak. VI. mendean irudiak beltzez margotzen ziren buztin gorriaren gainean, eta xehetasunak lerro etenez egiten ziren. K.a. 530. urte inguruan estilo berri bat agertu zen, irudiak gorriz eta xehetasunak beltzez margotuak zituena. Geroago, dekorazioa aberatsago eta oparoago egin zen, baina, azkenik, ekoizpena ugaritu eta apainketa lana kopiatzera mugatu zen; hala, sormenik gabeko eta kalitate eskaseko lan bilakatu zen. Filosofia eta zientziaAldatu Antzinako Greziako lehenengo filosofo ezagunak Tales Miletokoa (K.a. 624-547), Anaximandro (K.a. 610-547) eta Pitagoras (K.a. 582-507) izan ziren. Filosofoak ez ezik, matematikariak, fisikariak eta astronomoak ere izan ziren haiek, izan ere, ordu arteko ezaguera guztiak bildu baitzituzten, eta gertaera eta fenomeno partikularrak azaltzen zituzten hastapen eta teoria unibertsalak eman baitzituzten aditzera. Sokrates aurreko filosofo haiei esker, beste zientzia berri batzuk sortu ziren; esaterako, medikuntza, Hipokrates izan zuena sortzaile eta buru, eta historia (Herodoto eta Xenofonte). Polis demokratikoen hasieran izan ziren iraultzek gizakiarekiko interesa piztu zieten greziar filosofoei. VI. mende bukaerako sofistek (Gorgias eta Protagoras) eguneroko bizitzari buruzko gaiak eztabaidatzen zituzten. Sokrates (K.a. 470-399) arimaz, moralaz, giza gogoaz eta psikologiaz aritu zen, eta eragin sakona izan zuen bere jarraitzaileengan, Euklidesengan eta Fedonengan, esate baterako; hala ere, Platon izan zen Sokratesen jarraitzailerik garrantzizkoena (K.a. 427-347). Platonek metafisika zabal bat sortu zuen, ideien teoria zuena muin eta gune, eta bere idatzietan Sokratesen teoriak eman zituen ezagutzera elkarrizketen bidez. Atenasko eskola sortu zuen Platonek eta han hezi ziren gerora entzute handia hartu zuten greziar filosofo asko: Aristoteles, Polemon, Krates eta Krantor, beste askoren artean. Aristotelesek (K.a. 384-322) filosofia errealista sortu zuen, Platonen idealismoari aurre eginda, arrazoiaren zientzia laguntzailea den logika sistematizatu zuen, eta zientzian saioek eta esperientziek duten garrantzia eta horien arauak irakatsi zizkien bere jarraitzaileei. Aristotelesen filosofiak berebiziko eragina izan zuen gerora kristau pentsalari batzuengan, San Agustinengan, adibidez. Alexandro Handiaren konkistekin batera greziar kultura ekialdera hedatu zen eta horrek bi ondorio ekarri zituen; batetik, polisetako kulturaren gainbehera eta, bestetik, kultura helenikoaren jaiotza, kultura kosmopolita eta batasun irmoa zuena. Alexandriako eta Pergamoko liburutegiak izan ziren helenismoa zabaldu zuten kulturguneak eta zientzialari handiak sortu ziren haien itzalean: Euklides (K.a. 330. urte inguruan), Arkimedes Sirakusakoa (K.a. 280-212), Aristarko Samotraziakoa (K.a. 320-250) eta Hiparko Nizeakoa (K.a. 190-120) besteak beste. Helenismoaren garaian filosofia eskola berriak sortu ziren: zinikoak, estoikoak eta epikureoak. Epidauroko antzokia. Greziako literatura izan zen Europan izan zen aurrenekoa eta bere bilakaeran ia genero guztien oinarriak jarri zituen. Aldi arkaikoan agertu ziren Iliada eta Odisea poema epikoak, polis guztien arteko greziar kultura zaharra sortzeko laguntza handikoak izan zirenak biak ere. Hesiodok (K.a. 700. urte inguruan) segitu zuen epikaren tradizioarekin Lanak eta egunak liburuan. K.a. VII. mendetik aurrera lirika indarra hartuz joan zen, bai musika tresnen laguntzaz kantatzen zena, bai errezitatzen zena ere. Hitz laua VI. mendearen bigarren partean hasi zen indartzen, Asia Txikiko joniar hirietan batik bat. Hekateo Miletokoa izan zen lehenengo narratzaile eta historialari ezaguna. Aldi klasikoan Atenas bihurtu zen Grezia guztiko kulturaren eta literaturaren gune nagusi. Aldi hartan agertu zen antzerkia eta bere bi moduak: tragedia eta komedia. Eskilo izan zen tragediaren sortzailea, baina Sofoklesek eman zion bere egitura klasikoa. Bere obretan (Ajax, Antigona, Edipo erregea, Elektra) gizonaren handitasuna goratzen zuen, halabeharrezko patuaren aurrean. Euripidesek gizonaren grina islatzen zuen, eta politikari eta erlijioari buruz indarrean zeuden ideiak kritikatzen zituen gogortasunez (Medea, Hipolito). Komediak eguneroko bizitzatik hartzen zituen gaiak. Hasieran gizartearen eta politikaren satira izan zen: Aristofanesek burla egiten zien bere obretan (Igelak, Hodeiak) bere garaiko politikari ospetsuenei. Denborarekin gaiak aldatu ziren eta Menandro etxe barneko gatazkei buruz aritu zen bere obretan. Hitz lauzko historia lanak ere bere goren maila hartu zuen aldi klasikoan (Herodoto, Tuzidides eta Xenofon); eta hizkuntza filosofikoari esker grekoak adierazpiderako ahalmen handia hartu zuen. Helenismoaren aldian lirikak eta antzerkiak eredu klasikoak imitatu zituzten. Era berean, zientziaren hizkuntza sortu zen, matematikak, fisikak, geografiak eta astronomiak indar handia hartu baitzuten aldi hartan.[6] Robert Flacelière, La vie quotidienne en Grèce, Paris, Librairie générale française, coll. « Le Livre de Poche » (5806 zk.), 1983, 415 or. (ISBN 2-253-03207-7). ↑ https://historiaeweb.com/2016/05/24/cronologia-antigua-grecia/ ↑ http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0009 ↑ https://books.google.es/books?id=INUT5sZku1UC&hl=el&source=gbs_navlinks_s&redir_esc=y ↑ https://www.lifeder.com/arquitractura-griega/ ↑ https://www.caracteristicas.co/literatura-griega/ Artikulu honen edukiaren zati bat Infogunetik txertatu zen 2018/02/13 egunean. Infoguneren webgunea Antzinako Greziaren mapa interaktiboa. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako Grezia Antzinako Greziari buruzko apunteak. Antzinako Greziaren handitasuna. (Gaztelaniaz): Antzinako Grezia hamabost minututan Youtuben. Datuak: Q11772 Multimedia: Ancient Greece "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Antzinako_Grezia&oldid=7080298"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 12 urria 2019(e)an, 11:41(e)tan
2019-11-13T06:37:23
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Antzinako_grezia
[ -1 ]
UBIK catalog › Details for: Getxoarte 2003 Details for: Getxoarte 2003 Getxoarte 2003 : Arte Sortu Berrien Aretoa = Salón de las Artes Emergentes Getxoarte (3th. 2003. Guecho) Language : SpanishGetxo : Getxoko Kultur Etxea = Aula de Cultura de Getxo, 2003129 orrialde : koloretako eta zuri-beltzeko irudiak ; 21 cmIrudia (finkoa ; bidimentsiokoa) . (Ikus) Testua: bitartekorik gabeISBN : 84-920404-8-3.Getxoarte 2003 Orokorra / General Tabakalera 7 GETXOART. 2003 (Browse shelf) Available 652034 "Getxoarte'09" erakusketaren katalogoa. Partehartzaileak: Aitziber Akerreta, Elssie Ansareo, Carolina Antón, Josep Maynou, Sonia Aoujil, Karle Arranz, David Areagoitia, Itziar Barrio, Aitzol Basaldua, Zaloa Basaldua, Rebeca Bazán, Ukia Bedia, Ingrid Buchwald, Lourdes de la Villa, Eulalia de Valdenebro, Ainara del Campo, David Elgea, Ion Etxeberria, Usoa Fullaondo, Marilu Pérez, Lorea García, Kepa Garraza, Fernando González Martín, Jone González, Oskia Irigibel, Carlos Irijalba, Albano López, Edurne Martínez, Nagore Martínez Jauregi, Roberto Martínez Martínez-Losa, Edurne Martínez Solaegi, Alain M. Urrutia, Javier Moro, Gonzalo Nicuesa, Carmen Olmos, Héctor Orruño, Mario Ortiz, María José Pardo, Rosa Parma, Eba pErez@ [sic], Itziar Rincón, Rubén Rodríguez, Nerea Rodríguez, Amagoia Ruiz, Beatriz Sumelzo, José Carlos Teixeira, Manu Uranga, Josune Urrutia, Danae Usán, Rosa María Valbuena, Laura Vallés, www.jovenesartistasbuscan.com (Edurne González Ibáñez, Alla GOnzález Ruiz, Idoia Legarreta). - Getxoko Udalak Kultur Etxearen bidez GETXOARTE 2003ko (Arte sortu berrien aretoko) II. edizioa aurkezten du. Bere izenak adierazten duenez, ekimen honek Euskal Herriko arte-sormen berria sustatzea du helburu. Berria, egilea gaztea delako, edo molde berriz eginda dagoelako eta horregatik publikoak oro har ezagutzen ez duelako. Aurreko bi urteetan, 5.000 pertsonak baino gehiagok ikusi zituzten erakusketako lanak, guztiak oso ezberdinak. Arrakasta horren ondoren, edizio berria aurkezten dugu aurten. oraingo honetan, 55 artistak parte hartuko dute, empaimahaiak 138 eskaeretatik hautatuak. [...] - El Ayuntamiento de Getxo, a través del Aula de Cultura, presenta la II edición de GETXOARTE 2003, Salón de las Artes Emergentes. Como bien indica su nombre esta iniciativa quiere fomentar e impulsar la creatividad artística emergente en el País Vasco, aquella que bien por su juventud o bien por su novedad se encuentra todavía en estado primario y es desconocida por el gran público. Tras el éxito obtenido en los dos años anteriores, con la exhibición de trabajos muy diversos que pudieron ver más de 5.000 visitantes, presentamos ahora una nueva edición en la que participan 55 artistas seleccionados por el murado entre 139 solicitudes. [...]
2020-02-27T17:29:35
http://katalogoa.tabakalera.eu/bib/668749
[ -1 ]
Oyuncu (1) Balbouli (27) Achraf Krir (24) Zied Jebali (21) Hamdi Nagguez (15) Zied Boughattas (26) Rami Bedoui (3) Ghazi Abderrazzak (2) Chiheb Ben Frej (4) Mohamed Konate (7) Hamza Lahmar (29) Mohamed Amine Ben Amor (8) Alaya Brigui (10) Iheb Msakni (30) Slim Ben Belgacem (23) Aymen Trabelsi Mehdi Saada (6) Wajdi Kechrida Godspower Aniefiok Yassine Amri Jacques Mbé (18) Diogo Acosta (11) Zouhaier Dhaouadi (13) Alkhali Bangoura (9) Amine Chermiti (11) Amr Marei Omar Zekri (12) Aymen Sfaxi (25) Vakoun Issouf Bayo (9) Hazem Haj-Hassen
2017-11-20T12:00:36
http://www.transfermarkt.com.tr/etoile-sportive-du-sahel/transfers/verein/250/saison_id/2005
[ -1 ]
2018ko martxoaren 19a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 09:38:28 1620an inprimatutako lanak 280 orri ditu. Argazkia: Bilketa ataria. Bilketa atariak eman du albistearen berri. 1620an Frantziako Lionen inprimatutako lan osoa sarean ikus daiteke. Obraren ale bakarra ezagutzen da eta Bordeleko liburutegian dago. Voltoire XVII. mendeko autore gaskoia da eta hizkuntza, idazkera eta aritmetikako irakaslea izan zen Frantziako hegoaldean. L’interprect ou Traduction du François Espagnol & Basque du obrak izenburu eta dirudienez autoreak bi helburu zituen. Batetik, saltzaileen arteko harremanak erraztea, eta bestetik, hizkuntza zientzia gisa hobetzea. Obrak bi zati ditu: gramatika eta elkarrizketak. Gramatika eta hiztegiaren atalean adberbioak, lokailu eta izenordainak eta aditz jokoak daude hiru hizkuntzetan. Beste 80 orritan frantsesa-euskara hiztegia ageri da, gaztelania albo batera utzita. Elkarrizketetan ageri den gai nagusia merkataritza da eta hainbat atsotitz erabili ditu Voltoirek. Atsotitzok ez dira euskal jatorrikoak, frantsesekoak euskarara ekarriak baizik. Kanal hauetan artxibatua: Euskara | Lapurdi | Donibane Lohizune | Ziburu 2018-03-15 | Miren Osa Galdona Euskaldunen erdiak ez du euskal kultura kontsumitzen. Hala dio Siadeco enpresak Elkar Fundazioaren enkarguz egin duen azken ikerketak. 2.500 inkesta egin dituzte Euskal Herrian barrena eta laginaren egungo egoera linguistiko kezkagarria izan daiteke datu txarren lehen arrazoietako bat: %26 dira euskaldunak; %73,4 erdaldun elebakarrak. Ikerketa hiru fasetan banatu dute: hedabideak, irakurgaiak eta musika. Kontsumo ereduaren joera aldaketak – dohainik kontsumitzeak –etorkizunik ez... [+]
2018-03-19T08:38:29
http://www.argia.eus/albistea/voltoireren-1620ko-frantsesa-gaztelania-euskara-hiztegia-interneten
[ -1 ]
Euskararen hilabetea Baionako Zizpa gaztetxean | Pays Basque | KAZETA Euskararen hilabetea Baionako Zizpa gaztetxean Baionako gaztetxeak otsail osoan zehar euskararen aldeko ekimenak antolatu ditu, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea helburu gisa harturik. Kazeta|06/02/2019|0 commentaires Mis à jour à: Otsailaren 12an Eneko Bidegainek hitzaldi bat eskainiko du Baionako gaztetxean. ©Isabelle Miquelestorena Kultur proposamen oso bat osatuz, Baionako Zizpa gaztetxeak euskararen hilabetea prestatu du otsailerako. Euskaraldiaren proiektuaren bidetik, gazteek ere hizkuntz ohituretan eragin nahi dute eta antolatu dituzten ekimenetan “euskara praktikatzeko aukera berriak” sortu nahi dituzte. Ildo horretan, Ahobizi eta Belarriprest diren pertsonentzat dinamikak ez ezik, gaztetxean pinak eskuragarri izanen dira. Lehen hitzordua otsailaren 7an emana da. Arratsaldeko 19:00etan Pirenes ostatutik abiaturik, ihauteri poteoa eginen dute hiriko ostatu ezberdinak igaroz eta txaranga batek animaturik. “Z” hizkiz hasten diren mozorroak janztea proposatu dute. Otsailaren 12an berriz, Eneko Bidegainek hitzaldia eskainiko du gaztetxean. Zatituriko herri batean euskararen egoeraz eta bereziki Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan horrek dituen ondorioez azalpenak emanen ditu. Otsailaren 20an berriz, bi filmen proiekzioa iragarri dute, gaztetxean berean. Haurrentzat zuzenduriko “Chihiroren badina” 14:00etan hasiko da eta arratsaldeko 19:30etan berriz, “Errementari” filma eskainiko dute. Egun bat berantago Rap saioa izanen da Kalostrape ostatuan, 19:00etatik goiti. Otsailaren 23an berriz, mus txapelketa eta sagardotegi afaria. Lekua erreserbatzeko web atarira jo daiteke. Otsailaren 26an eginen den sukaldaritza tailerrak eta martxoaren 2ko “Zizpa Kantuz II” kantaldiak, bukaera emanen diote euskara biziarazi nahi duen gazte ekimen berriari.
2019-11-18T23:50:15
https://www.kazeta.eus/fr/info_kz/20190206/euskararen-hilabetea-baionako-zizpa-gaztetxean
[ -1 ]
Komikiak | Slump doktorearen zaintiratua Hasiera » Komikiak Irakurritako nahiz begiz jotako komikien tituluak eta egileen izenak gogoan izateko arazoak medio, etengabe eguneratuko dudan post honetan zerrendatuko ditut guztiak, bakoitzari buruzko beroan egindako azaleko balorazio erabat subjektiboekin batzuen kasuan, blogean idatzi ditudan kritika landuagoetara loturekin besteenean, nire ganbara ordenatzeaz gain, komikiak gustuko dituen irakurlearentzat interesekoa izan daitekeelakoan. Hemen zerrenda, ... Abuztuaren 20ra bitartean Tirabirak erakusketa izango duzue ikusgai Donostiako Okendo kultur etxean. Merezi du bisita egitea edota, bertaratzerik ez baduzue, proiektuaren webgunean sartu eta artxiboa kontsultatzea. Altxor ederrak topatuko dituzue. 1977tik 2016ra bitartean euskal gatazkaz egunkarietan plazaratu diren binetak topatuko dituzue, 150 gertakariri buruzko 450 bineta orotara. Besteak beste, Deia, Egin, El Diario Vasco, El Correo, ... NORK esango zidan, komiki batek adiskidetuko ninduela bertso munduarekin Soilik azken binetak eragin didan irribarreagatik, eskerrak eman behar dizkiet Xabi Paya eta Patxi Gallegori. Aspaldi honetan abandonatu samar nuen bertso munduarekin adiskidetu nau Nork komikiak; “Damutuko zaizu(t)e!” web telebistako saioak abiatutako bake prozesuan beste pauso bat. Ziurrenik badakizue komikiaren argumentua zein den: Andoni Egaña nork hil duen eta, bide batez, Anjel Mari Peñagarikanok 1991n irabazi zuen Gipuzkoako ... Posted in Gizartea, Komikiak, Osasuna Emakumeek sufritzen duten ziber-indarkeria du oinarri Seinaleak II komikiak. SATSE erizaintza sindikatuak argitaratua, gazteek sarean bizi ditzaketen egoerak islatzen ditu gida-liburuak. “Gazteek garrantzia handia ematen diete Interneti eta gizarte sareei; mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu”, azaldu dute sindikatuko kideek: “Komikiaren helburua indarkeria salatu eta gazteei mezu ... 1975eko azaroaren 14an Madrilgo akordioa sinatu zuten Espainiak, Marokok eta Mauritaniak. Beldurrak airean zegoen Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko presidenteak bi herrialdeen artean banatu zuen Mendebaldeko Sahara: iparraldea Marokorentzat eta hegoaldea Mauritaniarentzat. Fosfatoa eta arrantza ustiatzeko akordioak eskuratu zituen trukean Espainiak. Kristina Berasain Berriako kazetariak Martxa berdea, martxa beltza erreportajean azaldu ...
2017-10-20T23:19:06
http://www.argia.eus/blogak/jon-torner/category/komikiak-2/
[ -1 ]
Ezagutu Bedaio Ezagutu Bedaio Bedaio, Balerdi magalean kokaturik dagoen Tolosar auzoa da, baina Tolosar auzoa izan arren ez dugu aurkituko Gipuzkoa osoan bere udalerriko mugetatik hain urruntasun handia duen beste auzorik, izan ere ez du Tolosarekin inongo harreman geografikorik, honek ekarri diolarik nahiz eta auzoa izan herri izaera propio bat izatea. Bere mugako udalerriak ondoko hauek dira (erlojuaren horratzen norantza harturik): Altzo, Lizartza, Orexa, Gaztelu, Azkarate (Nafarra bera, beraz Nafarroarekin muga egiten du Bedaiok), Amezketa eta Alegia. Bedaioko gailurrik altuena eta aldi berean Tolosakoa ere, Artubiko gainean aurkitzen dugu 1254 metrotara, Aralarko Mailoak duten ikuspegi ederren eta ikusgarrienetakoa dugu, Gipuzkoaren eta Nafarroaren zati handi bat hartzen dituelarik eta nola ez, Aralarko mendizerra. Bedaio, Gipuzkoako latifundiorik esanguratsuenetakoa izan da eta bere garaian baita sagastirik emankorrenetakoa ere, honen lekuko, Tolosako Elosegitar markesa, Bedaioko mendi eta baserrien jabe izandakoa, arduratu zen Normandiatik bost mila sagarrondo ekarri eta landatzeaz, zazpi mila zaku sagar ustiatzera heldu zirelarik. Misterio punttu bat ematen badiogu, zenbait esanek diote, mitologiako Marik, bere afaltokia duela Balerdi azpian dagoen Sagar-zulo izeneko kobazuloan.
2017-12-17T14:03:31
http://bedaio.com/bedaio/index.php?option=com_content&view=article&id=1&Itemid=19
[ -1 ]
Das Guest House Aka in Mestia buchen Becho,Ushkhvanari, Mestia, Mestia, Georgien, 3202 Über Guest House Aka
2017-03-23T09:46:17
https://www.agoda.com/de-de/guest-house-aka/hotel/mestia-ge.html
[ -1 ]
Herri Ondarea :: Errekan lexibea egiten Gaia aukeratuAgricultureAnecdotesImprovized verse singingTraditional calendarFarmhouseIllnesses and remediesFamilyLivestock farmingShoeingClothingIndustryLocal informationLocal informationChildren's gamesPopular literatureMediaHome furnishingsMusicNatureValues and beliefsInformants' opinionsShepherdingFishingVesselPoliticsPoliticsReligion and cultLeisure timeToponymyBasque diasporaNeighbourhood Errekan asko ibilten ziran. Orduan, andrek garbitzen ebezan erropak; lexibea egiten eben errekako harrietan. Eguerdi osteetan izaten zan eta ondo pasetan eben berbetan, ura alkarri botaten eta peskan ibilten ziran eta. Errekan bizia egoten zan.
2019-10-18T14:33:46
http://herriondarea.eus/eu/ficha/errekan-lexibea-egiten?autoplay=1
[ -1 ]
Laburtzapena euskaraz - Gotzon Egia - EIZIE Presatuak bizi omen gara egunotan. Lanak ahal bezain agudo egiteko sistimak dira nagusitzen, otordu azkarrak dituzte nonahi zerbitzen, loa laburtu egin zaigu halabeharrez. Hitzak ere laburtu egiten dira: hizketarako nagiak jota esaten diote ande, aho batez, eskolako haurrek beren andereñoari. Hitzak laburtzeko joera hizkuntza idatzia bera bezain zaharra da, idaztearekin batera hasi zen hitzei zatiak lapurtzeko (ez ote dira hurbilak, hotsez gain, laburtu eta lapurtu?) ohitura, ahozkoa papereratzea kosta egiten bait da beti ere. Adibidez, azkar aspertu ziren izkribauak anno Domini idazten eta a.D. asmatu. Baina hitzen laburtzapena den zaharrena delarik ere, aro modernoan hartu du bere benetako indarra, bereziki 1930 urteaz geroztik. Zientzia, teknika, nazioarteko erakundeak eta politika izan dira laburtzapenen sorleku, eta gizarte osoa pairatzaile. Euskara ez da berandu arte zientzia, teknika, nazioarteko edo politika hizkuntza izan, eta ondorioz laburtzapena izakin linguistiko berria da euskaraz. Berria baina abailan etorritakoa, askotan hizkuntzak irentsi ahalaz gainerakoa, bestetan erdal erasoaren poderioz irentsierazia… Laburtzapena, euskara modernoaren behaztopa! Laburtzapenen kontua makina bat hiztegi berezitan aurkituko duzu aztertua, baina bitan ere ez definizio berdinez. Denetan azalpenik ordenatuena José Martínez de Sousak ematen du, eta nik horri segituko diot ondoko hitzotan. 2. LABURTZAPEN MOTAK Hitzak laburtzeko eragiketa orori laburtzapen deritzo, baina laburtzapen mota guztiak ez dira berdinak. Teorian ezaugarri diferenteak dituzte, praktikan oso maiz elkargainkatuz eta nahasirik azaltzen badira ere. Martínez de Sousaren arabera, laburtzapen mota hauek berezi behar dira: LABURTZAPENA Hitz bakanak Hitz multzoak ZIFRA AKRONIMOA 2.1. Laburketa Hizkuntzalaritza hiztegi gehienetan laburketa hitzaren gorputz fonikoaren mozketari deritzo. Adibiderik errezenak hizkera kolokialean gertatu ohi dira, zinema esaten denan zinematografo osoaren ordainez esate aterako. Laburtzapen modu bera erabiltzen da ere izen hipokoristikoetan, Koldobikeren ordainez Koldo esaten denean. Laburtzapen modu hau ez da ia sekula idatzirik erabiltzen, eta idaztekotan laburketa fonikoa esaten den bezala idatziko da, hau da, inolako markarik gabe (puntua, etc). Mounin-ek ere horrelaxe definitzen du, baina siglarekin nahasiz batzuetan. Lázaro Carreter-ek ez du jasotzen, eta laburtzapen izendatzen du lehen aipatutako zine adibidea. International Reading Association-ek berriz laburdurapean nahasten ditu laburtzapen mota guztiak siglak salbu. 2.2. Laburdura Hitz bakanen nahiz hitz multzoen ordaina izan daiteke laburdura, azkenean beti puntu batez markatzen delarik, Jn. Jaunaren ordez adibidez. Bestetan bi hitz edo gehiago badira ordainkizun horien hasierakoak besterik ez dira jartzen maiuskulaz eta punttu banaz, O.E. adibidez on eritziaren ordez. Gainerako laburtzapen moduek ez bezala (ikurra ezik) laburdurak ez du hitz berra sortzen, irakurtzerakoan alde grafikoa ez baizik eta ordezkatzen d(it)uen hitz osoa(k) irakurtzen d(ir)elarik. Esan nahi bait da, gutun baten oinean Sin idazten denean ez da ese-i-ene ez eta sin bera ere irakurtzen, sinatzaile baizik. Laburdurak historia luzea dauka. Grekoek eta erromatarrek maiz erabili zuten, hainbesteraino Justinianok debekatu ere egin bait zituen. Laburduraren erak dira: galera-laburdurak: hitzaren bukaera da galtzen dena, letra bat baino gehiago gordez, garai batetan galdutako zatia apostrofe batez edo 9 zenbakiaz ordezkatzen zelarik. Kasu ezaguna da etc etceteraren ordez. Mounin-ek sail honetan aipatzen ditu Art., Adj. eta Bldg artikulu, adjetibo eta building hitzen ordain. Lázaro Carreter-ek berriz ikurrarekin nahasten du, adibide bakarra kg. aipatzeri bait du. trinkotze-laburdurak: hitzaren barrua da galtzen dena, hasiera eta bukaera gordez Dr., bezala. ideograma-laburdurak: mezu berbal baten ordaina ematen duten zeinuak dira, bereziki matematikan erabiltzen direnak: + gehi edo plus hitzen ordez, -, =, &, %, $,etc. 2.3. Ikurra Gainerako laburtzapen modu guztiak ez bezala, ikurra guztiz modernoa da: Berzelius (1779-1848) kimikari suediarra hasi zen laburtzapen modu hau erabiltzen kimika-elementuak adierazteko hitzaren lehenengo letra edo lehenengoa eta bigarrena idatziz, beste elementuekin ez nahasteko eran. Gaur zientzia eta teknikaren beste alor askotan dira erabiliak ikurrak, hala nola meteorologian, matematikan edo puntu kardinalak izendatzeko. Badira erabilera zabaleko ikurrak normalizatzeko zeregina duten nazioarteko erakundeak, hauetarik nagusiena ISO (International Organization for Standardization) deitua delarik. Ikurrak dira, esate baterako, kg, m, t kilogramoa, metroa eta tonelada adierazteko. Ikurrek ez dute beren idazkeran inolako markarik izaten, ezta punturik ere. Ez dute, noski, hitz berririk sortzen, irakurri ordezkatzen duten hitz osoa egiten delarik. Hala ere, zientzi alorretik mundu zabalera irten izan diren ikur batzu lexikalizatu egin direla esan daiteke. Adibide bat: LSD Lysergic Diethylamida. 2.4. Zifra Lehen lehenik esan behar da zifra laburduraren sinonimoa dela, laburtzapen era eta ordezkapena modu beretsuan egiten bait dira batean nola bestean. Baina badute diferentziarik ere: zifrak lotu egiten ditu letrak, tartean punturik gabe, adibidez izen-deituren inizialetan. Euskaraz bada adibide polita: JEL da euskarazko zifra bat, Jangoikua eta lagi zara esamoldearen laburtzapena, hasierako nazionalistek lema gisa erabili zutena. Bistan da JEL guztiz lexikalizatua dagoela: hara jelkide, jeltzale.* 2.5 Akronimoa Laburtzapen mota honek bi hitz edo gehiagotatik hitz berria sortzen du, haietako hasierako edo/eta bukaerako letra(k) hartuz. Gure arteko akronimoa dugu Bidegoian udalerri gizpuzkoarraren izena, zeina sortzen bait da Bidania eta Goiatz herrien izenetik. Ohar bedi dena dela akronimoak beti hitz berria sortzen duela, hau da, "esangarri" izan behar duen hitza. Horregatik Bidegoian asmatu zuenak e bat sartu zuen tartean Bide- hasiera osatzeko, euskarazko beste hitz baten homonimoa eginez eta n erantsi bukaeran, lekuzko euskal izen anitzetan arrunta (Ataun, Larrun, Lerin…). Munduan maiz erabili izan da akronimoa herri izen berriak sortzeko: Soweto (South West Town), Pakistan (Penjab Afgan Kashmir Sind gehi -stan atzizkia persieraz lur adierazten duena). Laburtzapen mota hau da gaur egun, alde guztietara, gehienik erabiltzen dena, eta beraz honek du guretzat garrantzirik handiena. Orain arte esandako guztien argitan, uler daiteke siglak gainerako laburtzapen mota guztietan parte har dezakeela, laburketa salbuetsiz. Izan ere, sigla galera-laburdura izan daiteke, hitzen hasierako letra baizik gordetzen ez denez. Era berean, akronimotzat jo daiteke sigla, hitz batzuen hasieren konbinaketaz osatzen bait da. Nola berezi, beraz, laburdura, akronimoa eta sigla? Laburdura beti idatziko da puntuz, eta sigla punturik gabe. Akronimoak hasierako nahiz bukaerako letra bat edo gehiago har dezake, eta siglak beti hasierakoa besterik ez du hartuko. Akronimoak eta siglak, zeinek bere arauez, beti hitz berri bat osatzen dute, punturik gabe idatzi eta silabaka nahiz letraka irakurtzen dena. Laburdurak, ostera, ez du halakorik egiten ahal, irakurtzen dena hitz laburtua bait da eta ez laburdura bera. Akronimoa eta sigla bereiztea, ikusten denez, ez da erraz. Akronimoaren osaketa nahastezina da (oroit Bidegoian), behar diren baldintzak ez badira betetzen, akronimoa ez sigla baizik izango litzatekeelarik. Baina, badira modu irregularrez sortutako siglak, hots, tartean bokaleren bat dutenak inizialez gain sigla bera silabaka esangarria izan dadin (RENFE sigla Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles izendapenetik hartu da). Akronimoa, bestalde, minuskulaz idatziko da beti, eta sigla berriz maiuskulaz, nahiz eta salbuespen batzu izan minuskulez: bere argitalpenetan Unescok beti erabiltzen du minuskula. Beraz esan beharko genuke sigla edukin semantikorik ez duen hitz berria dela, laburtu nahi den izendapen luzeago baten ordain gisa erabiltzen dena. 3. EUSKARAZKO LABURTZAPENAK Lehenengo euskal laburtzapenak, mundu zabalean ez bezala, laburtzapen politikoak izan ziren. Lehen aipatu dugu JEL zifra, alderdi nazionalistaren sorreran filosofia eta ekintzabide politiko berria laburtzen zuena. Baina frankismopean sortutako erakunde politiko eta armatuei zor zaie, duda gabe, euskal siglak mundura zabaldu izana. Euzkadi ta Azkatasuna denominazioa jatorki laburtu zuten ETA sortuz, aldi berean siglaren arau nagusia gogoan hartu (euskara arruntean eta da lotura elementuaren era, baina sigla esangarria izan zedin ta komeni zen) eta euskaraz zalantzarik gabe maiztasun handienaz erabiltzen den hitzaren homonimoa sortuz. Berezitasun hauek kontutan izanik, Euzkadi ta Azkatasuna da ETA siglak sor zitzakeen izendapen aproposena, Estimated Time of Arrival edo European Teachers' Association baino aproposagoa bistan denez. Sigla politikoak ugari dira Euskal Herrian, baina ez dira beti mentura berdinekoak euskaraz nola erdaraz izan. Adibidez, PNV da alderdi nazionalistaren sigla, baita euskaldun gehienon ahotan ere, agian euskarazko EAJ ordaina askoz ere baldarragoa delako, esangaitzagoa nolabait (duela ez asko irakurri nuen alderdi barruko zenbaitek PNV EAJ nahi dutela bihurtu…). Beste batzuetan badirudi sigla politikoak "politizaturik" daudela: HASI Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea jasi ahoskatzen dute euskaldunek nola erdaldunek, "h" jainkogabe eta marxista eztarri garratzez azpimarratuz edo. Lehen ere esan dugu ETAren hartan sigla batzuren doaia dela hizkuntzan bestela ere benetako hitza den baten homonimoa izatea. Euskaraz ez dira gutxi: ETA, FIASI, HABE (Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntze Erakundea), ERNE (Ertzainen sindikatua), etc. Politikaz landa, berriki administrazioan an dira sortzen euskal siglak, batzuetan euskal senez (HIZPAL Hizkuntz Punta Arruntak Lantzeko Lantaldea), maiz erdarazko siglen itzulpen gisa (SEFOCONA Servicio Forestal y de Conservación de la Naturaleza erdaraz BAIZER Basozaintza eta Izadiaren Zaintzarako Zerbitzua euskaraz). Azken boladan euskal administrazioan laburtzapen bitxi moduko batzu famatu dira -kidetza atzizkiaz baliatuz moldatu direnak: Osakidetza (erdaraz Servicio Vasco de Salud!), Udalkidetza (erdaraz Plan Foral de Obras y Servicios!), Elkarkidetza (erdaraz Mutua Complementaria de Derechos Pasivos omen!). Mesede ederra egingo ligukete -kidetza guztiok zer demontre esan nahi duten azalduko balute. Dudarik ez dago behintzat orain arte zehaztu ditugun laburtzapen era guztien aurka direla. 3.1. Siglak eratzeko erizpideak Orohar esan genezake siglak moldatzeko arauak siglaren ohizko definizioan jasoak direla (hitzaren hasiera letrak, edo beste termino batzuen hasierez osatutako termino berria), baina hori ez da beti halabeharrezkoa. Izan ere, batzutan sigla modu arruntean moldatuta silabaka irakurgarria gertatzen da, hala nola BEZ Balio Erantsiaren gaineko Zerga, edo OLI Ordenadorez Lagundutako Irakaskuntza; bestetan berriz sigla esangaitza gertatuko litzatekeenez hasierako letrarekin batera hurrengo bokalak ere jasotzen dira, adibidez NOLEGA Normalizazio Legeren Garapena (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskararen Normalizazio Legearen garapena koordinatzeko duen batzorde bat); bestetan berriz hitzen osagaiak (hitz elkartuak, erroa eta atzizkia, ea.) bereizten dira hasierako letrak hartzeko, adibidez ETB Euskal Telebista, edo EIMA Euskal Ikasmaterialgintza; bestetan hizkuntzaren benetako beste hitz edo elementurekin analogia bilatzen da, hala nola GAUTENA Gipuzkoako Autisten Elkartea, non bukaeran -na erantsi bait da, agian Autisten horren analogiaz, agian euskarazko norena? deklinabide kasuaren analogiaz; bestetan azkenik hasieran letra bera duten bi hitz inizial bakarraz jaso daitezke, esate baterako lehen aipatutako HIZPAL (Lantzeko eta Lantaldea l bakarraren ordainaz) edo BAIZER (z bakarra da Zaintzarako eta Zerbitzua adierazten duena). Gogoan har bedi beti ere asko direla letraka baizik irakurri ezin litezkeen siglak, kontsonante-bokalez (LKI ele-ka-i irakurtzen da Liga Komunista Iraultzailea) nahiz kontsonante hutsez moldatuak (HB hatxe-be irakurtzen da Herri Batasuna). Multzo honetan, dena dela, kontuz ibili beharra dago amaiezinezko siglak ez sortzeko, horrelakoak ere bai bait daude: GLFAEPOZ Gipuzkoako Leku eta Foru Administrazioko Eskubide Pasibo Osagarrietarako Zerbitzua. Badirudi beraz sigla ororen ezaugarririk estimatuena silabaka nahiz letraka erraz eta modu erosoan irakur eta esangarria izatea dela. 3.2. Siglen idazkera Autore gehienen ustetan siglak idazteko era normalizatua hauxe da: maiuskulaz eta punturik gabe ez tarteetan ez bukaeran. Sigla hitz arrunten gisara irakurri behar baldin bada puntuek eragotzi egingo lukete irakurketa. Letra maiuskulez, badirudi sigla batzuetan lexikalizatze eboluzio garbi bat dela: O.N.U., ONU, Onu. Grafia honek siglaren betebeharra lausotu besterik ez du egiten. Badira sigla guztiz lexikalizatu batzu (laser, radar), zeinetan definizioaren siglak gaia edo materiala izendatzen bait du. Baina hauek ez dira minuskulaz idatzitako siglak, izen faktizioak baizik. 3.3. Siglen deklinabidea Esana dugu sigla beti hitz arruntaren gisan irakurri behar deja. Han honi segituz esan behar dugu ere sigla izen arrunta bezala deklinatu behar dela, hau da, euskal izen arruntak deklinatzeko diren arauak gordez. Era honetan, sigla izenaren erroa balitz bezala jokatuko dugu, "BEZa 1986 urtearen hasieran ezarriko da", "GAUTENAko Idazkari Nagusia", "EIMAren atal ezberdiriak", etc idatziz. Gogoan izan idazkeran sigla eta deklinabide-atzizkia bereizteko modu bakarra dagoela: sigla beti maiuskulaz eta atzizkia minuskulaz siglari bitarterik gabe lotua. Pluralean erne ibili beharra dago. Izan ere, siglak berak plurala den izendapena ordezka dezake, adibidez HT Herri Taldeak. Horietan, deklinabidea derrigorrez izango da beti pluralean, "HTek agiria zabaldu dute", etc. Baina berez singularra den izendapena pluralez adierazi nahi baldin bada, inizialak errepikatuz egingo da: FFAA Foru Aldundiak; hauetan "Eusko Jaurlaritza eta FFAAak bat etorri dira", "FFAAek aurrekontuak prestatu dituzte", etc. Dena dela sigla bera deklinabiderik gabe idatziko da perpausa baten barruan ez denean, bera bakarrik baizik azaltzen ez denean, titulo batetan adibidez. 3.4. Siglen ebakera Ingleseraz sigla gehienak letraka irakurtzen baldin badira ere, gure artean ohizkoagoa da silabaka egitea, ahal den guztietan behintzat. Horrela DAK (Drogaren Aurkako Koordinakundea) dak esango da. Bestetan berriz ezinezkoa da, eta letraka irakurri beharra dago: AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) a-e-ka. Dena dela, gogoan izan behar da siglek izen propioen ordain direnez oso erraz identifikatu ohi direla haiekin, azentua ere horretara makurtuz. Eta badakigu izen propioak direla erdal azentuaz kutsatzen errezenak: tolósa bezala jotzen dugu gifárbe esatera (GIFARBE Gipuzkoako Farmazilari Bulegodunen Elkartea). 3.5. Siglen itzulpena Eskuarki siglak hizkutza jakin batetan sortzen dira, eta hartatik hartzen dute beren forma. Gainera, hauetako asko nazioartean erabiliak dira, beti sortu zituen hizkuntzaren era berean. Ondorioz, guztiz baliogabeko lana da siglak euskaratzen hastea. Baina hori baino inozoagoa da gure inguruetako erderek (gaztelerak eta frantsesak) behinola siglak itzultzeko izan zuten joera aintzat hartu, eta siglak hizkuntza horietan erabiltzen diren bezala euskaraz erabiltzea. Aspertuta gaude "OTAN" irakurri eta entzuten, gazteleraz eta frantseseraz baino ez duen forma horretaz: mundu guztiak NATO dio; eta gainera F. Krutwigek aurkikunde polita egin du -helas!- NATO siglak euskal izendapenarenak ere badirela ohartuz: North Atlantikoko Traktatuaren Organizationea. IHES ikusi nuen duela ez asko Eusko Jaurlaritzaren liburuska batetan Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea, gaztelerazko SIDA adierazteko. Ostera ere, zergatik ez mundu guztian hedatua den AIDS? Beste kontu bat izan liteke administrazioak eta gainerako erakunde publikoek sigla berri bat sortzen dutenean euskaraz nahiz erdarazko izendapenari dagokion sigla ez ote duen eman behar, eta areago, administrazio publikoan erabiltzen diren siglen indize ofizial eta normalizatuak egin beharko lituzkeela. Noizko euskal sigla ofizial eta ez ofizialen hiztegia? International Reading Association. 1985. Diccionario de lectura y términos afines. Madrid: Fundación Germán Sánchez Ruipérez. LAZARO CARRETER, Fernando. 1953. Diccionario de términos filológicos. Madrid: Editorial Gredos. MARTINEZ DE SOUSA, José. 1978. Diccionario internacional de siglas. Madrid: Ediciones Pirámide. MOUNIN, Georges. 1982. Dictionnaire de la Linguistique. Paris: PUF.
2019-02-24T00:41:00
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/19851201/egia
[ -1 ]
GRUPA PRODUCTS lampa wisząca eco design polski design VITA copenhagen menu pufa design Muuto normann copenhagen lampy
2018-07-20T20:19:27
http://blog.pufadesign.pl/category/gadzety/page/2/
[ -1 ]
DEL RIO SOLANO, MARÍA CRISTINA (Resp) ECHARTE ZAMBRANO, MAITE Banakako ariketak: 20 Taldeka ariketak: 20 A2, A4, A5, A6 - Ordenagailuan praktikek %5a - Banakako ariketen ebaluaketa (1, 2 eta 3 unitatekoak) %20a • De Pablo López, A. (2002) “Valoración Financiera” Editorial Centro de Estudios Ramón Areces • BETZUEN ZALBIDEGOITIA, Amancio (1990) Euskaratzailea: BILBAO GARZON, Alberto: MATEMATIKA FINANTZARIOZKO KURTSOA. Oinarrizko Finantz Analisia. Errentak. Kapitalen Eraketaren Eragiketak¿. Instituto de Estudios FinancieroActuariales / Finantza Aktuarial Ikerketetarako Institutua. UPV/EHU. Bilbo. • BETZUEN ZALBIDEGOITIA, Amancio (1993) Euskaratzailea: BILBAO GARZON, Alberto: ¿MATEMATIKA FINANTZARIOZKO KURTSOA. Mailegu-Eragiketak. Obligazio-Jesapenen Eragiketak¿. Instituto de Estudios FinancieroActuariales / Finantza Aktuarial Ikerketetarako Institutua. UPV/EHU. Bilbo. • De Pablo López, A. (2002) “Matemáticas de las operaciones financieras” Editorial UNED. • Delgado, C y Palomero, J (2002) “Gestión Financiera: Teoría y 800 ejercicios“. Palomero-Delgado Editores. • Ruiz Cabestre, F.J. y Rodríguez Oses, E. (2005): “Valoración de las Operaciones Financieras: Manual teórico-práctico” Ed. Thomson.
2019-06-17T17:40:52
http://www.unavarra.es/ficha-asignaturaDOA/?languageId=100001&codPlan=171&codAsig=171105&anio=2016
[ -1 ]
Bizkaiko Batzar Nagusiak: Aldundiak eta Lea Artibaiko Amankomunazgoak proba pilotua jarri dute abian edukiontzi marroian haragia eta arraina sartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea Artibaiko Amankomunazgoak proiektu pilotu bat abian jarri dute gaur eskualde honetan, edukiontzi marroian mota guztietako materia organikoa (landare eta animalia-jatorrikoa, haragia eta arraina, gordina eta prestatutakoa) biltzeko; ondoren, hondakin horiek barne hartuta handik ateratako konpostaren kalitatea aztertuko da, eredu hori Bizkaia osora zabaltzea bideragarria ote den erabakitzeko. Hona hemen hizpide dugun ekimenean parte hartuko duten udalerriak: Berriatua, Etxeberria, Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar; aurreikuspenen arabera, 24.000 biztanlek hartuko dute parte. Udalerri horietan jasotako hondakin organikoak (Bizkaiko bakarrak izango dira kozinatutako haragi eta arrain hondakinak izan ahal izango dituztenak) Konpostegiren instalazioetara eramango dira eta han ez dira beste leku batzuetatik datozen hondakinekin nahastuko. Horrela, orain arte konposterako foru instalazioetan sortu den konpostarekiko ezberdina den konposta sortuko da. Konpost berri hori aztertu egingo da bere kalitatea zehazteko, eta etorkizunean bilketa eredu hau Bizkaiko gainerako udalerrietara hedatzearen aukera aztertuko da. Proba pilotu hau garatzeko, foru erakundeak galbanizatutako altzairuzko 10,47 x 16 metroko teilatua eraiki du Lea Artibaiko Amankomunazgoak Berriatuko Mereludi auzoan dituen instalazioen ondoan. Hala, teilatu horren azpian 30 metro kubikoko edukiera duen biltegia jarri da, eta bertara botako dira proban parte hartuko duten sei udalerrietako edukiontzi marroietako hondakinak. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak 68.545 euroko inbertsioa egin du obra honetan. Horrez gain, 80.000 euroko beste inbertsio bat ere egin zuen Lea Artibaiko Amankomunazgoko udalerrietan bosgarren edukiontzia jartzeko. Laguntza horrekin, eskualdeko erakundeak 73 edukiontzi marroi jaso zituen (Berriatuan 9, Etxeberrian 4, Lekeition 20, Markina-Xemeinen 11, Ondarroan 27 eta Ziortza-Bolibarren 2 jarriko dira) eta horrez gain, materia organikoa jasotzeko kitak ere banatu ziren. Kit horien barne dago 10 litroko edukiera duen edukiontzi txiki bat, konpostagarriak diren poltsak (100 kit bakoitzean), edukiontzi marroia irekitzeko pertsonalizatutako txartel magnetikoa, hozkailurako iman bat eta edukiontzi horietara bota daitezkeen hondakinei buruzko azalpenezko esku-orri bat. Lea Artibaiko Amankomunazgoa sei udalerri horietan kanpaina garrantzitsu bat gauzatzen ari da "Lurretik Lurrera" lemapean, eta hala, hezitzaile talde bat (Amankomunazgoaren logoa duten txalekoak jantzita eramaten dituzte) sei udalerrietan bizi diren bizilagunen etxe guztietara joaten ari da konpostajeari eta eskualdean gauzatzen ari den proba pilotuari buruzko informazio guztia emateko. Kanpaina horretan gainera karpa mugikor bat, esku-orriak eta kartelak erabiltzen ari dira baita ere. Kanpaina modu progresiboan garatzen ari da: Ondarroan eta Berriatuan azaroan gauzatu da, abenduan Lekeition egingo da eta urtarrilean Etxeberriara, Markina-Xemeinera eta Ziortza-Bolibarrera iritsiko da.
2019-05-19T11:34:21
https://bizkaiko-bbnn.eaj-pnv.eus/eu/berriak/47173/aldundiak-eta-lea-artibaiko-amankomunazgoak-proba-
[ -1 ]
ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute Landetan - Politika - Berria ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute Landetan Metalen bila ari zen pertsona batek topatu zuen abenduaren 31n, Tosse herriko baso batean, iturri judizialen arabera. Poliziak zulo bat miatzen Senperen (Lapurdi), iazko apirilaren 8ko ETAren armagabetzean / Guillaume Horcajuelao (Efe) ETArena izan daitekeen zulo batean aurkitutako materiala aztertzen ari da Frantziako fiskaltza. Iturri judizialak aipatuz France Bleu irratiak zabaldu duzenez, errepideetako mapak, mapa topografikoak, detonagailu batzuk eta lehergai kopuru txiki bat zegoen zuloan, bi kutxatan sartuta. ETAren anagrama ikus daiteke material horretan, informazio horien arabera. Akizeko fiskalak hartu zuen material hori aztertzeko ardura, baina terrorismo gaietarako Parisko fiskala ari da zeregin horretan. Tosse herriko baso batean (Landak, Okzitania) aurkitu dute zuloa. Fiskaltzako iturriek azaldu dutenez, ustekabean topatu zuen metalen bila ari zen pertsona batek, bere detektagailuarekin, abenduaren 31n. Horren berri eman zien jendarmeei, eta ingurua hezi ondoren, atera zuten handik material guztia zulotik.
2018-01-20T15:03:47
https://www.berria.eus/albisteak/148220/etarena_izan_daitekeen_zulo_bat_aurkitu_dute_landetan.htm
[ -1 ]
Zilborrestea eta dohaintzak: sare solidario globala | Consumer Zilborrestea eta dohaintzak: sare solidario globala Kordoiaren odola zelula amarrez beteta egon dadin, ezinbestekoa da emakumea osasuntsu egotea eta gaixotasun bat transmititzeko arriskurik ez izatea Espainia da zilbor-hesteko odol gehien duen bigarrena, Estatu Batuen atzetik bakarrik. Haurraren zilbor-hestearen odola ematea ekintza altruista soil bat da, eta ama guztiak erditu aurretik plantea daitezke. Ez du inolako arriskurik, eta bere zelula amak edozein herrialdetako gaixoei lagundu dakieke berreskuratzen, kordoi-bankuek mundu mailako sarea osatzen baitute. Hala ere, ondoren azaltzen den bezala, badira amak eta haurrak bete beharreko baldintza batzuk odol-emaile bihurtzeko. Irudia: Sangi Teixits Banc. Espainia da zilbor-hesteko odol gehien ematen duen bigarren herrialdea Espainian, zilbor-hesteko 52.000 odol-unitate baino gehiago daude gordeta Espainia munduko bigarren herrialdea da, Estatu Batuen atzetik, eta zilbor-hesteko odol-unitate gehiago biltzen ditu (HKSI). Unitate bakoitza haur baten kordoitik ateratako odolari dagokio. Horrela jasota dago Osasun Ministerioko Lurralde Arteko Kontseiluaren Transplanteen Batzordeak onartutako Zilbor-hesteko Odol Plan Nazionalean. Jarrera horri esker, gure herrialdeko milaka amek urtero lurralde osoan banatzen diren SCUko banku publikoei egiten diete dohaintza. Josep Carreras Fundazioaren Hezur-Muineko Emaileen Erregistroaren (REDMO) 2011ko memoriak jasotzen dituen datuen arabera, azken urtean guztira 5.781 unitate jaso ziren, eta 2011ko abenduaren 31n Espainiako banku publikoek biltegiratutako 52.377 zilar-unitate zituzten, 2008an baino% 46 gehiago. Kordoi-bankuak, munduko sarea Zilbor-hestearen odolak zelula ama ugari ditu Baina, zer erabilgarritasun dute dohaintza horiek? Erantzuna erraza da. Kordoiaren odolak zelula ama ugari ditu, hau da, hainbat ehun ekoizteko gaitasuna dutenak. Unitate biologiko horiek transplantatzen badira, leuzemia bezalako pertsonek onura terapeutiko handiak lor ditzakete. Kordoiaren odola ematean, langile arduradunak MMO sarean inskribatzen dira, eta, horrela, munduko kordoi-erregistro nagusiak biltzen dituen sare telematiko bat osatzen dute berehala, eta planeta osoan zehar banatutako 500.000 odol-unitate baino gehiagoren informazioa eskura dezakete. Horrela, herrialde horretako edozein pertsonak aurkitu dezake harekin bateragarria den emailea, bere gaixotasunaren ondorioak arintzeko. Amak eta haurrak emaile bihurtzeko bete behar dituzten baldintzak Zilbor-hesteko Odol Plan Nazionalaren arabera, zilbor-hesteko emaileak izan daitezke, "ezarritako ebaluazio-protokoloa betetzen duten" haurdun dauden emakume guztiak. Baldintza hori egiaztatzeko, emaile izateko nahia eskatu eta gero, emakumearen historia berrikusi eta, egiaztatu ondoren, bete beharreko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen du, plan nazionalean jasotzen direnak. Hauek dira esanguratsuenetako batzuk. Amaren baldintzak Gaixotasun infekzioso, parasitario edo genetikorik ez izatea, hala nola C hepatitisa, paludismoa, toxoplasmosia (erditu aurreko sei hilabeteetan) edo Crohn-en gaixotasuna (hestearen hantura kronikoa). Erditu aurreko sei hilabeteetan, infekzioen kutsatzeko arriskua duten zenbait egoeratan, tatuajeak edo piercing egin izana edo akupuntura-tratamendua jasan izana agerian ez egotea. Droga-kontsumoaren aurrekaririk ez izatea. Anemia larririk ez izatea. Haurdunaldia semen edo obuluen dohaintza baten emaitza ez izatea. Haurtxoarekin lotutako baldintzak Jaioberriak bi kilo eta erdi baino gehiago pisatu behar ditu. Apgar proban zortzi puntu baino gehiago lortu behar dira, jaio bezain laster, jaioberriaren egoera fisikoa ebaluatzeko, bost faktoreren arabera (itxura, pultsua, suminkortasuna, jarduera eta muskulu-tonua eta arnasketa). Haurtxoak ez du izan behar minkonioaren edo haurraren lehen gorozkien zantzurik. Erditzeko baldintzak, ateratzea egokia ez denean Hesteko Zilbor-hesteko Plan Nazionalak, Osasun Ministeriokoak, ematen du, era berean, erditzeko behar diren formalitateen gida. Mugak daude erditze goiztiarren kasuan (haurdunaldiaren 37. astea baino lehen), nahiz eta batzuetan, hogeita hamalaugarren astetik aurrera, erditzean eman den. Haur bat baino gehiagoren erditzeak. Jaiotzean amaren edo haurraren osasuna aldatzen duen egoeraren bat gertatzen bada. Odola ateratzeak emakumearen edo jaioberriaren arreta egokia oztopatu dezakeenean. Beste kasu batzuetan, baldintzak zilbor-hestearen kalitatearekin lotuta daude. Odola atera ondoren, beharrezkoa den gutxieneko kantitatea lortzen dela egiaztatu behar da (100 eta 110 gramo likido artean). Haurtxoa jaio den osasun-zentroko kordoi-odolaren bankura eramaten da. Kalitate-kontrol zorrotza egiten da han, transplanteetan erabili ahal izango diren laginak hautatzeko eta kontserbatzeko ezarritako irizpideak betetzen ez dituztenak baztertzeko. donazioak emaileak haurduntza odol zilbor-heste
2019-12-14T03:12:23
https://www.consumer.es/eu/bebe-eu/zilborrestea-eta-dohaintzak-sare-solidario-globala.html
[ -1 ]
Teresa Igeregi Gurea amaitu dela diozu. Bai. Beharbada alperrekoak izan dira gaur arteko atseginak. Elkarrekin eman ditugun egun urri hauetan maitasuna dastatu dugu, etorkizunean gehiegi pentsatu gabe; nork bere grinak bete ditugu, eta orain bazoaz beste alu batzuren bila, kabroi halakoa, rutinan erori garela argudiatuz. Ez naiz ni izango geldiaraziko zaituena, ez, are gutxiago momentu honetan, zulako pertsonak miserableak zaretelako. Inozoa, horrela zure askatasunaz baliatzen zarela pentsatzen baduzu. Sekula ere ez zaituzte asetu bizitza zikin honetatik lortu dituzun plazerrek, ezta?, zer nahi duzu ba? Beti sorbaldaren gainetik urrutira begira, eskura ez duzuna antsiatuz, jakin ezazu gutizia horrek gatibu zauzkala eta noizbait bekaitz indefinitu horrek galdu egingo zaituela. Zenbat bider jaurti didazu gezi zorrotz bat bezala mundua zabala zela eta ni, berriz, eperdi astunegikoa edo ikusmen urriegikoa osoa ikusteko. Baina zer ote dakizu zuk zorionaz. Ez didazu zeuk erakutsiko hitz horren esanahia. Gurea amaitu dela diozu eta onartu beharra daukat, min handiz. Baina ezagun duzu neuri buruz ez duzula apenas deus ikasi eta zorretan sentitzen naiz lehenago inoiz aipatu gabeko aitormen bat egiteko. Batzuetan oroimenaren hari hauskorrak eta sarrien ameskaiztoen zaztagaiek ahaztera uzten ez didaten istorio txiki bat da. Eta despedida den honetan kontatzen badizut ez dut ezeren zurigarri izan dadin nahi, irakur ezazu azken amodio laztana bailitzan eta ahaztu gero. Iturribide kaleko aldapa luzean gora laugarren pisu batean Teresa izeneko neska ziratsa bizi zen ama alargunarekin. Bost edo sei urte pasatuak ziren sendiko gizona zenak pausu txar batez aldamio garai batetik erori eta lau eguneko agonia baten ondoren munduan bakarrik utzi zituenetik. Orduan ere langile labanduaren fortuna txarrak ardo merkeren baten laguntza izan ote zuen hedatu zen auzokide zuhurrenen ahoetan, inoren zorigaitzean erreza baita pekatu izkuturen baten penitentzia ikustea —baina neuk beste zuk zeuk dakizu hori—. Inor ez zen asaldatu gertakariagatik, inork ez zien gupidarik eskaini bi emakumeei. Armadan lan egindako sasilehengusu batek bakarrik antzeman zuen emakume haiengan bi gizaki desanparatu; beraz, unibertsoaren ordena zuzena bilatuz-edo, hileta elizkizunak amaitutakoan alarguntsa negartiari hurbildu eta poltsa beltzean pistola bat sartu zion gordetzeko esanez, milaka zirela andre bakartiak munduaren aurrean aurkituko zituen arriskuak, opari bat zela... Baina guzti hura laster ahaztu zuten, edo ez oroituarena egin behintzat eta bi ama-alabak egunerokoari lotzen ziren: elkarrekin ez zeudenetan bata eskolan eta bestea etxeko lanetan banatzen zuten astia. Egun bat bestearen atzean, denak elkarren irudiko, harik eta uztaila bero bat iritsi zen arte. Udako egun sargoriek bihotza bitan banatzen zioten Teresari. Bere hamar urtetan agian jakitun zen bizitzak epe zehatz bezain aldagaitzak dituela, eta bere buruari minutu bakoitza aprobetxatu behar zuela esaten zion, ez dakit nik haurtzaro hura mamiagotzeko edo, behar hada, jauzi batez haurtzaroa urrunarazteko. Hala ere, etxe-zuloko bakardade hartan bere existentziari zentzua emango zion zereginik asmatu ezinik, minutuak eta orduak luzatu egiten zitzaizkion, neskatoaren ezinegonaz trufatuz bezala. Aspertuta zegoela esango duzu, bai, baliteke hori izatea, baina ez dudarik egin aspertasuna patuak egiten digun umilazio zital bat baino ez dela. —Berriz ere asmo-eske zabiltza, ezta? —bota zion amak, sukaldean horma zuriari tinko begira harrapatu zuenean. Desgogora onartu zuen baina ez zuen aitzakiarik bilatu amak ogitan joateko esan zionean. Ezker eskua eskudelan bermatuz binaka jeitsi ohi zituen eskilarak atariraino, atea zabaldu eta kalean behera abiatu zen ondo baino hobeto ikasia zuen bidetik. Betiko moduan Iturribideko horma hits haiek harresiak iruditu zitzaizkion, oso gutxitan irtetzen baitzen espetxe hartatik mundura, amarekin usuenik, eta halakoetan gogoa aurkikuntzarik liluragarrienez gainezka ekartzen zuen muga horiez bestaldetik... Erosketa egin eta berriz etxerako bidea hartu zuen, noiz oinez noiz saltoka, espaloiaren lerroari jarraituz, ogi bat esku banatan, besoak luze, adin horretan perfekzioaren ideia bitxiak sugeritzen duen simetria gordez. Mahai gainean utzi zituen ogiok eta bueltetako diru apurrok. Ama plantxatzen zegoela ikusita, ez zion kasurik egin. Berriz ere zerbait asmatu behar zuen denbora pasatzeko. Batetik bestera hasi zen etxeko geografia txikia korritu eta zerbait deskubrituko zuelakoan: armairu hau arakatu, kutxa hura zabaldu, pasabidetik sukaldera, sukaldetik komunera, handik amaren logelara. Gela ilun hartako kaxoi batean aurkitu zuen bere begietara lehen aldiz ageri zen tresna hura. Bai, lehenago aipatu dizudan pistola zen, luzaroan inoren arretarik merezi ez zuena. Kontu handiz ebatu eta besaulki batean eseri zen. Esku bat gatuan, bestea kanoian, jolasean, ez zen bestez konturatzen, tupustean amaren ahotsa entzun zuen arte. —Zer egiten duzu hor ilunetan? Bapateko ikaraldian Teresak arma izkutatzeko keinua egin eta harekin batera pistolak ertzen bat jo bide zuen. Tiro bakarra entzun zen. Teresa izutuaren aurrean haren ama lurrera erori zen astiro, nekeagatik bezala eta ohol zerenduek gorpuari zerion odol epela xurgatu zuten. Laborriak mugitzen utzi zionean, korrika egitea besterik ez zitzaion otu neskato izutiari, kalera, urrunera. Hiru ordu beranduago aurkitu zuten Erriberako nasako bazter batean kikildurik, eskuan zauri bat odoletan zuela. Hori da istorioa. Mila bider esan dut neure artean Teresa hori beste bat dela, ez duela nirekin zerikusirik, baina beste hainbat bider gailendu zait ebidentzia, eskua itsusitzen didan orbain hau, zure ezpainek hain ondo ezagutzen dutena, amaren bizia zaztatu zuen bala berberak egina baita. Bost zentimetroko zauri-marka horixe da haurtzaro hartatik gorde dudan zantzu bakarra eta berau ikustean zerbaitek errepikatzen dit bizitzak ematen didan poztasun bakoitza aldagaitza eta nahikoa dela. Zu, aldiz, arin nekatzen zaituzte txipitasun horiek. Orain ere, gure arteko maitasuna gutxietsi duzu eta bazoaz, amaitu dela esanez. Baina egunen batean minak eta bakardadeak apal zaitzatenean ez da zuretzat ere damurako biderik izanen.
2020-02-28T20:37:15
https://andima.armiarma.eus/txis/txis0617.htm
[ -1 ]
Hemen da Uzturpeguna! | UZTURPE ikastola Hemen da Uzturpeguna! Sakatu irudian handiago ikusteko. Maiatzaren 18an, larunbata, ikasturte honetako UZTURPEGUNA ospatuko dugu. Aurtengoan ere, besteak beste, gurasoek prestatutako paella goxoa dastatzeko aukera izango dugu. Ohikoa den bezala bazkaldar bakoitzak bere tresnak (platera, edalontzia eta mahai-tresnak) ekarri beharko ditu eta Agenda 21en aholkuz baita ere ezpain-zapiak. Honen helburua ahal den eta zabor gutxien ekoiztea denez, mesedez ez itzazue plastikozko eta paperezko elementuak ekarri. Menua (haurrak eta DBHkoak 6€/helduak (>16) 10€): Oilaskoa (helduentzat eta DBHkoentzat) Kafea eta edariak barne Bazkari txartelak lortzeko bi bide dituzue: Inprimakia hau betez. Epea maiatzaren 12a. Horrela eginez gero maiatzaren 14an jasoko dituzue txartelak zuen seme-alabekin eta uztailan kontu korrontetik kobratuko zaizkizue. Zubiaurre tabernan erosiz. Maiatzaren 3tik 11ra egongo dira salgai. Epez kanpo eta egun berean ez da txartelik salduko Bazkaltzeko mahaien erreserba egiteko aukera izango duzue. Maiatzaren 13tik 16ra, aukera izango duzue ikastolako idazkaritzara gerturatuz edo telefonoz deituz talde erreserbak egiteko. Epe honetatik kanpo ez dira aldaketak onartuko. Taldeko arduradunak bazkari egunean taldeko txartel guztiak aurkeztu beharko ditu. Bukatzeko, tabernan edalontzirik ez dela egongo adierazi nahi dizuegu, beraz, bazkarirako ekarriko duzuenarekin moldatu beharko duzue. Era berean, kafearentzat ere norberak bere edalontzia erabiliko du. Guztion gustukoa izango delakoan eta egun ederra pasatzeko aukera izango dugulakoan, agur. Ikastolako Errektore kontseilua Uzturpeguna 2019-A4.pdf
2019-08-22T20:26:28
https://uzturpe.eus/eu/uzturpeguna2019
[ -1 ]
Donostia Zinemaldia :: La Sagrada Familia La Sagrada Familia / The Sacred Family (Familia Santua) Aste Santua bitartean arkitekto-famillia baten hondartzako etxean gertatzen da akzioa. Marco arkitektura-ikaslea da eta arkitekto nabarmen eta egozentriko baten hogei urte inguruko semea. Biek harreman lehiatsu ikaragarria dute, Soledad, Marcoren ama, baretzen saiatzen dena. Familia urduri samar dabil, Sofia, Marcoren lehen neska-lagun ofizialaren zain baitaude, zeinari buruz gurasoek oso gutxi dakiten. Auzoko etxeetara ere Marcoren lagun batzuk iritsi dira: Aldo, zuzenbide-ikasle diruduna, zeinak Pedro, ikaskide bat, berarekin hondartzara etor dadin konbentzitu duen, eta egun hauek bakarrik igarotzea erabaki duen Rita, gazte eder, lotsagabe eta isila. Arrazoi sendoak direla medio, Marcoren amak Santiagora itzuli beharko du. Sofia iristen denean, den-dena desorekatuko da: neskak droga-sorta ederra eta indar erotiko aztoratzailea dakartza berarekin, eta horien eraginez, Pazko-igandean Marcoren ama itzultzen denean, familia bera eta gainerako pertsonaiak halabeharrez aldatuta aurkituko ditu. Txileko Zine-eskolan lizentziaturiko Sebastian Campos 16 mm.-ko laburrak eta bideoklip ugari zuzentzeaz gain, noizbehinka telebistan aritu izan da. Fikziozko bere lanetan zinema digitala erabili du; honelaxe egin zuen Ciudad de maravillas, Fragmentos urbanos taldeko luzearen istorioetako batean. Berriki esku artean izan dituen proiektuen artean Carga vital laburra eta elkarlanean burutako Cero dokumentala aipagarri dira. Telebistarako Mi mundo privado dokumental-saila zuzentzen dihardu gainera. La Sagrada Familia da bere lehen film luzea. Sergio Hernández, Néstor Cantillana, Coca Guazzini, Patricia López, Macarena Teke
2019-08-20T12:39:07
https://www.sansebastianfestival.com/2004/sailak_eta_filmak/zinema_eraikitzen/7/520518/eu
[ -1 ]
Etxepare Institutuak arte plastikoak Euskal Herritik kanpora hedatzeko dirulaguntzen deialdia egin du Albisteak Etxepare Institutuak arte plastikoak Euskal Herritik kanpora hedatzeko dirulaguntzen deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak 1.3 milioi euro bideratu ditu aurten diru-laguntzetara Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileen lana nazioarteratzeko bere ahaleginean darrai eta helburu horrekin, arte plastikoak Euskal Herritik kanpora sustatzeko eta hedatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Orotara, 2011ean Etxeparek 1,3 milioi eurotik gora bideratuko ditu dirulaguntzetara, bere aurrekontuaren %48a hain zuzen. Euskal kultur ekoizpena atzerrian sustatzera zuzenduko ditu 751.359 euro eta beste 600.000 munduko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortu edota mantentzera. Donostia-San Sebastián. Arte plastikoak eta ikusizko arteak Euskal Herritik kanpora sustatzeko eta hedatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Dirulaguntza honen xedea da arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak, artistak elkartrukatzeko proiektuak...). Erakusketak Euskal Herritik kanpora, Estatu Espainiarrean edo nazioartean izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Eskaerak egiteko epea, atzotik hasita, hilabete batekoa izango da, eta jardueraren exekuzio epea 2011eko urtarrilaren 1etik 2011eko abenduraren 31ra joango da. 45.495 euroko dirutza ekonomikoa izango du dirulaguntza honek, eta eskaera batek jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa izango da. Informazio osoa eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hemen. Aurreko bi laguntzak Horrez gain beste bi laguntza atera ditu aurten dagoeneko Etxepare Euskal Institutuak. Lehena, euskal antzerkiaren nazioarteko zabalkunderako laguntza deialdia izan zen, urte hasieran. Etxeparek 115.797 euro bideratuko ditu Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo birak egiteko eta antzerki-denboraldiak sustatzeko. Informazio osoa eta oinarriak, hemen. Beste laguntza deialdia EAEko arte galeriek arte azoketan parte hartzea sustatzera bideratua da. Laguntza honen baitan 66.345 euroko emango ditu Etxeparek. Informazio osoa eta oinarriak, hemen. Diru-laguntza hau, Espainiako ARCO azokaz gain, Art Chicago (Chicago, AEB), Art Forum (Berlin, Alemania), Art Basel (Basilea, Suitza), Art Basel (Miami, AEB) FIAC (Paris, Frantzia), Art Brussels (Brusela, Belgika), Art Cologne (Kolonia, Alemania), Art Lisboa (Lisboa, Portugal), Art Frankfurt (Frankfurt, Alemania), ARTISSIMA (Turino, Italia), Frieze Art Fair (Londres), Pulse Art (Miami,AEB), Paris Photo (Paris, Frantzia), Viennafair (Viena, Austria), Maco (Mexico DF), The Armory Show (Chicago, AEB) eta Pulse Art (New York, AEB) azoketan parte hartzea sustatzeko da. Datozen hilabeteotan beste zenbait dirulaguntza deialdi argitaratuko dira, dantza, musika, zinema eta beste hainbat kultur alorretara bideratuta. Aurrekontuaren %48a Etxepare Euskal Institutuak azpimarratu du 2011 urtean Etxeparek 1,3 milioi eurotik gora bideratuko dituela dirulaguntzetara, bere aurrekontuaren %48. Arestian aipatu laguntzek eta urtean zehar argitaratuko diren beste deialdiek aurrekontu horretako 751.359 euro jaso dituzte. Beste 600.000 euro munduko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortu eta mantentzera bideratuko dira. Irakurle programari dagokionez 2011-2012 urtean nazioarteko 30 bat unibertsitatetan irakurlegoak abian jarri edo mantendu nahi dituzte Kultura Sailak eta Etxepare Institutuak. Ahalegin honetan aurreko urteko aurrekontua biderkatu egin da ia. Aurekontu honen barruan sartzen dira, aurten abiatu diren irakurlego berriez gain (oraingoz AEBetako Stanford-en eta Ingalaterrako Liverpool-en), New York City University-n (CUNY) irekiko den Bernardo Atxaga katedra eta irakurle programatan dauden 25 ikaslek Euskal Herrian euskara ikasteko bekak. Irakurle aukeraketa Azkenik, aipatu datorren apirilaren 11an argitaratuko dela EHAAn ondorengo 10 unibertsitate hauetan irakurleak aukeratzeko ebazpena: -Finlandian, Helsinkiko Unibertsitatea-Polonian, Varsoviako Unibertsitatea-Txekian, Masarykova Unibertsitatea-Errusian, Lomonosov Moscow State University-Mexikon, Universidad Iberoamericana A.C.-Erresuma Batuan, Liverpool-eko Unibertsitatea-Amerikako Estatu Batuetan, Stanford University 2011/03/22 Etxepare Institutuak bere enplegu eskaintza prozesura onartu eta baztertuen zerrenda plazaratu du 2011/03/11 Punta-puntako euskal artisten ikuskizun batez gozatu nahi? Eska itzazu sarrerak Etxepare Institutuan 2011/03/02 Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Institutua euskal kultura eta talentua sustatzen ari dira Bruselan 2011/01/14 Etxepare Euskal Institutuak zortzi lanpostu betetzeko hautaketa-proben deialdia argitaratu du 2009/05/07 Etxepare Euskal Instituturako 9 langile hautatzeko deialdia argitaratu du gaur aldizkari ofizialak
2015-03-30T14:12:48
http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/etxepare-institutuak-arte-plastikoak-euskal-herritik-kanpora-sustatzeko-eta-hedatzeko-dirulaguntzen-deialdia-egin-du/view
[ -1 ]
El Calafateko euskaldunak euskal etxe bat sortzeko bildu dira, Hegoalde Argentinarra elkartearen laguntzarekin Albisteak El Calafateko euskaldunak euskal etxe bat sortzeko bildu dira, Hegoalde Argentinarra elkartearen laguntzarekin Mercedes Agoitía, Luis Milton Ibarra, Heriberto Echandi (Hegoalde Argentinarra) Antonio Comparín, María Susana Mondragón, Horacio Echeverría, Alejandra Arosteguichar eta Myrna Torreblanca Hinojosa (arg. Hegoaldde Argentinarra) Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko ordezkaritza bat El Calafaten izan zen joan den larunbatean, Patagoniako hiri honetan euskal elkartea sortu nahian dabiltzan euskaldunei babesa emateko. Euskal etxe berria eratzeko bilerak bertako euskaldun talde mardula bildu zuen eta ekitaldiari bukaera emateko 'Gora Vasco, (milonga de temple y carretilla)' dokumentalaren emanaldia eskaini zuten. Roberto Arizmendiren lan honek Guillermo Larregui, 'El Vasco de la Carretilla' ezizenez ezaguna zen euskal argentinarraren istorioa kontatzen du. PUBLIZITATEA Euskal etxe bat sortzeko asmoarekin bildu ziren joan den apirilaren 12an El Calafate hiriko euskaldunak. Ekimen berriaren sustatzaile taldea honakoek osatu zuten: Heriberto Helmer Hechandi (Río Gallegos), Myrna Torreblanca, María Susana Mondragón, Mario Echeverría, Mercedes Picek Agoitia, Horacio Echeverría (semea) eta Alejandra Arosteguichar: Eurekin batera Luis Milton Ibarra Philemon izan zen ekimenaren bultzatzaile nagusia. Ekimenak Santa Cruz hiriko Hegoalde Argentinarra euskal etxearen babesa ere jaso du. Izan ere, Hegoalde Argentinarreko ordezkaritza bat El Calafateraino etorri zen bilera honetan parte hartu eta laguntzeko asmoz. 'Santa Cruzeko euskal etxearekin harremanetan jarri nintzenean alde honetara etortzeko asmoa zutela esan zidaten. Orduan bilera batzuk egiten hasi ginen eta zorionez data hau hitzartu ahal izan genuen', azaltzen du Luis Milton Ibarrak. Euskal etxe gehiago sortu Ekimen honi eman dion laguntza proiektu zabalago baten parte da Hegoalde Argentinarra euskal etxearentzat. Río Gallegos hiriko elkarteak Santa Cruz probintziako euskaldunak bildu eta antolatzeko asmoa agertu du, horrela Patagonian eta Txileko Punta Arenas hirian euskal etxe berriak sortuz. Punta Arenasen ere bertako euskaldunekin harremanetan jarri dira dagoeneko, agertu diote 'Hegoalde Argentinarra' euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i. El Calafateren kasuan ekimenak bertako Archivo Histórico de la Municipalidad erakundearen babesa ere jaso zuen. 'Gai hau oso garrantzitsua da, hiria bera sortu aurretik ere hemen bazegoelako euskaldunik. Adibidez Juan Echeverría, Hotel de la Piedra Grande-rekin etorri zena, edo Sorrusua euskalduna, Rico lakuan istripua izan zuen Gunther Plüschow piloto alemanaren hegazkinaren hondakinak ateratzera etorri zena', azaltzen du Ibarrak. Eratze bilera Kosten Aike hotelean egin zen eta ekitaldiari bukaera emateko 'Gora Vasco, (milonga de temple y carretilla)' dokumentala izan zen ikusgai. Roberto Arizmendi da filmearen zuzendaria eta bertan Guillermo Larregui, El Vasco de la Carretilla ezizenez ezaguna egin zen euskal argentinarraren abentura kontatzen du. Lotura interesgarriak El Calafateri buruzko informazio gehiago www.calafate.com 'Hegoalde Argentinarra' EEak onespen ofiziala jaso du EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 12an Hegoalde Argentinarrak Euskararen Eguna ospatu zuen EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 13an Argentina hegoaldeko euskal etxeak Badira euskal etxeak (elkarteak) Patagonian, puntarik punta, Viedmatik Rios Gallegoseraino. Aski duzu EuskalKultura.com-eko bilatzailean berean begiratzea. Badira euskal etxeak Viedman, Barilochen, Comodoro Rivadavian, Trelew-en, Puerto Madryn-en, Neuquen-en eta General Rocan. Izen horiek ezarri bilatzailean eta azalduko dira heien helbide eta datuak. Horietarik batzuk badute etxea (egoitza) eta beste batzuk ez. Normalean ez dute lo egiteko lekurik, baina galdeginez seguru laguntzen ahal dizutela bilatzen. Zorte on, eta beste zerbait behar duzu idatzi gibelera. EuskalKultura.com erredakzioa, 2011/02/22 16:42 iNFORMAZIOEN BILTZEKO HELDU DEN UZTAIL ETA AGORRILEAN ARGENTINARA GATOZ 4 LAGUN ETA JAKIN NAHI NUKE EA ARGENTINAKO HEGOALDEAN EUSKAL ETXERIK BADEN . HAN LO EGIN DEZAKEGU? ZUEN BERRIEN ZAI NAGO. JOELLE EYHERABIDE, 2011/02/22 16:00
2017-06-25T05:20:33
http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/el-calafateko-euskaldunak-euskal-etxe-bat-sortzeko-bildu-dira-hegoalde-argentinarra-elkartearen-laguntzarekin
[ -1 ]
Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan: Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute [4tik 1. orria] | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER Teknologia berriak hedatu ahala, liburutegi publikoen izaera aldatuz joan da; liburuak begiratzeko, gordetzeko eta hartzeko leku izan dira betidanik, eta orain, horri utzi gabe, bestetarako leku ere bihurtu dira: fonoteka, bideoteka, ordenagailu gela, wifi bidezko konexio gunea... Erabiltzaileek hala eskatu dutelako moldatu behar izan dute beren jarduera, baina, hala ere, alde handiak daude liburutegi batzuetatik besteetara. Halaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k egin duen azterketak (100 biblioteka bisitatu ditugu, Espainiako 18 hiriburutakoak). Hamarretatik hiruk soilik dauzkate ikasketa gelak taldeentzat, % 15ek ez dauzkate wifi guneak, eta 22 liburutegitan soilik aurkitu ditugu gauzak uzteko armairutxoak doan. Gainera, % 40k ez daukate gunerik bideo artxiboak edo soinu artxiboak ikusteko. Gabezia horien ondoan, ordea, badituzte alderdi oso ongi zainduak ere: informazio eta arreta ona eskaintzen dute (bibliotekako gelak eta aretoak non dauden eta nola aurki litezkeen adierazten duten kartelak bista-bistan egon dira % 87tan), irispide egokiak dituzte guztientzat, eta oso txukun eta garbi daude (% 90etan egoera onean eta apaletan ordenatuta aurkitu ditugu mailegatzeko eta kontsultatzeko materialak). CONSUMER EROSKI-ko teknikariak bibliotekaz biblioteka ibili dira abendu erdialdean; unibertsitate-bibliotekak aztertu dituzte (17), Estatuaren Biblioteka Publikoak (14) eta udal edo eskualde bibliotekak ere bai (69). Honako hiriburu hauetan egin dute azterketa: Bartzelona, Madril, Murtzia, Bilbo, Malaga, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Alacant, Iruñea, Donostia, Gasteiz, A Coruña, Kordoba, Valladolid, Cadiz, Granada eta Oviedo. Proba guztiak egin ondoren, lau liburutegitatik batek ez du gainditu CONSUMER EROSKI-k jarri dien azterketa. Batetik, biblioteka-egoitza guztiak zorrotz aztertu dituzte gure teknikariek, eta arretaz zaindu dute bakoitzak zer informazio eta zerbi-tzu eskaintzen dituen, zein irispide dauzkan, zer-nolako segurtasuna duten eta nola zainduta eta garbituta dauden. Bestetik, liburutegiko txartela egiteko zer egin behar den galdetu dute, eta mailegu eta kontsulta sistemak nola funtzionatzen duen ere bai. Liburutegiek eskaintzen duten zerbitzua, oro har, 'onargarria' iruditu zaie gure teknikariei. Emaitza horixe lortu dute zerbi-tzuen eta segurtasunaren arloan ere. Informazioak eta irispideek emaitza 'ona' lortu dute, eta garbitasunak eta mantentze-lanek, berriz, 'oso ona'. Hiriak banan-banan hartuta, Bilbokoek lortu dute emaitzarik onena ('oso ona'), eta atzetik etorri zaizkie beste hiri hauetakoak (emaitza 'ona' izan dute): A Coruña, Bartzelona, Kordoba, Granada, Madril, Murtzia, Donostia eta Gasteiz. Beste batzuk maila 'onargarrian' geratu dira (Cadiz, Malaga, Oviedo, Sevilla, Valentzia eta Valladolid), eta, azkenik, beste zenbaitek ez dute gainditu proba ('hala-holako' emai-tza lortu dute): Alacant, Iruñea eta Zaragoza. Liburuak kontsultatzeko eta mailegatzeko leku izan zirenak, denborarekin, informazio zentro, kultura gune eta heziketa eremu bihurtu dira, eta hainbat bitarteko eskaintzen dituzte horretarako: automailegu zerbi-tzuak, erakusketa aretoak eta Interneteko bilaketak egiteko tresnak. Gabeziak, hala ere, nabarmenak dira oraindik, eta horrexegatik lortu dute liburutegiek, batez beste, hain emaitza apala ('onargarria'). Lautatik batek, izan ere, ez dauka banakako ikasketa gelarik, eta hamarretatik hiruk soilik dauzkate taldeentzako ikasketa gelak. Gainera, biblioteken % 15ek ez daukate wifi gunerik, % 17k ez daukate ordenagailu gelarik Interneterako sarbidearekin, eta % 25ek soilik dauzkate automailegurako lekuak; erabiltzaileek gauzak gordetzeko armairutxoak, berriz, 22 bibliotekatan soilik dira doakoak. Fotokopia zerbitzua hirutatik batean soilik dago. Bideo eta soinu artxiboak ikusteko guneak ere eskas samar aurkitu ditugu (% 40k ez dauzkate). Bideoteka, fonoteka eta hemeroteka zerbitzuak, aldiz, hamarretatik zortzitan badaude. Biblioteken zeregin nagusietakoa argitalpenak maileguan uztea da. Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da Bibliotekatik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute). Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an. Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da liburutegitik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan eta Bilbon aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute; Bilboko guztiek, aldiz, bi egunez baino ez). Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an. Erabiltzaileak nahi duen liburua bibliotekan ez badago, biblioteka-arteko mailegu zerbitzua eskaintzen dute hamarretatik zortzik (Madrilgo eta Iruñeko gehienek ez daukate halakorik). Alacanten, Bartzelonan, Cadizen, Malagan eta Gasteizen, materiala batetik bestera eramatea soilik ordaindu behar izaten da 14 bibliotekatan (euro 1 eta 23 artean kostatzen da). Autonomia erkidego bakoitzean ofizial diren hizkuntzetakoak ez ezik, beste hainbat hizkuntzatako liburuak ere gero eta gehiago eskatzen dituzte erabil-tzaileek. Biblioteken % 92k eskaintzen dute aukera hori, nahiz eta kopurua eta ugaritasuna asko aldatzen den batzuetatik besteetara. Eskaintzarik osatuena hiriburu hauetan aurkitu dugu: Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Donostia, Gasteiz, A Coruña eta Granada. Ingelesezko eta frantsesezko liburuak aurki litezke gehien, eta alemanez, italieraz eta portugesez argitaratuak ere badira. Zenbaitetan ikusi ditugu liburuak arabiera, txinera, errusiera, errumaniera eta japonieraz. Hurrengo orrira joan: Segurtasuna eta digitalizazioa >>
2018-11-17T03:21:03
http://revista.consumer.es/web/eu/20090201/actualidad/tema_de_portada/74557.php
[ -1 ]
 Borja Fernandez, U13ko deialdian | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen Home » Selekzioak » Borja Fernandez, U13ko deialdian (ARGAZKIA: Askartza) Askartzako Borja Fernandez jokalari bizkaitarrak, Tres Cantoseko torneoan parte hartuko du Espainiako U13 selekzioarekin, FEBeko kabinete teknikoak Madrilen Maiatzeko zubian antolatzen den torneorako deialdian. Jorge Olano eta Xavier Chico izango dira gizonezkoen entrenatzaileak. Antolatzaileak: Marc García (Sant Josep), eta Lucas Muñoz (CV Carmen) Hegalekoak: Jorge Gracia (CAI Zaragoza), Santiago Aldama (Canterbury), Borja Fernández (Askartza), Carlos Cazorla (Canterbury), Javier Ferrer (Santo Domingo), eta Gonzalo Iribarren (Gran Canaria) Pibotak: Marcos Pérez (CB El Palo), Julio Cerezo (CV Carmen), Adriá González (CB Boscos), Carlos Marrero (Canterbury) Gizonezkoen Torneoaren egutegia 02/05: Espainia- Cornellá (17:00) 02/05: Espainia – Bourges (19:00) 03/05: Espainia-Alcobendas (09:00) 03/05: Final laurdena 03/05: Finalaurrekoak 04/05: Finala Foru Hiribilduak Gernika Bizkaiarekin bat egin du Hurrengo sarrera : 27/10/2014 • Klubak, Nagusiak
2020-06-06T04:22:38
https://www.bizkaiabasket.com/index.php/2014/04/borja-fernandez-u13ko-deialdian/
[ -1 ]
Phlipper, dessinateurimpulsif, nazzka, LorDeimos, Mannyhaatz, Korzen, f�f�73, prone, SolitariusScriptor, Purpurschnecke, CGsupreme, Cavallo Beige
2014-04-16T13:28:11
http://www.conceptart.org/forums/showthread.php/144403-how-to-increase-my-skills-3rd-of-march?p=2058170
[ -1 ]
Subrogazioa eskatu dute Nafarroako Gobernuak azpikontratutaturiko informatikariek - euskalerria.eus Subrogazioa eskatu dute Nafarroako Gobernuak azpikontratutaturiko informatikariek Euskalerria Irratia 2017-08-01 09:00 Gizartea Nafarroa Azpikontrataturiko zerbitzu informatikoaren zati bat lizitazio prozesuan dago. 50 lagunek gal dezakete enplegua, sindikatuen arabera. Kalera atera dira Nafarroako Gobernuak azpikontraturiko informatika enpresako kideak: informatika zerbitzuaren lizitazio prozesua abiatu du Exekutiboak eta baldintzetan ez du subrogazioa aintzat hartu. Horregatik, kexu dira egun zerbitzua eskaintzen duen enpresako langileak, subrogazioa eskatu dute, euren 50 lanpostuak arriskuan egon ez daitezen. Gobernuak, baina, uko egin dio proposamenari, momentuz, eta, hori dela kausa, ordu bateko lanuztea egin dute, gaur goizean. "Erabaki politiko horrek prekarietatea zabaltzen du; azpikontraturiko zerbitzua bada ere, ez dio zerbitzu publikoa izateari uzten", esan du Pablo Sanchez ELA sindikatuko kideak. Halaber, "kalitatezko enpleguaren aldeko Nafarroako Gobernuaren apustua egia bada", atzera egiteko galdegin du. Eztabaida "termino juridikoetan" kokatu nahi izatea leporatu dio ELAko kideak gobernuari: "Epai batzuek aintzat hartzen dute subrogazioa eta beste batzuek ez; gobernuak erabaki politiko bat hartu behar du, jarrera ausarta izanda". Hainbat bilera izan dituzte Nafarroako Gobernuaren informatika sailarekin, eta gaur deitu dute elkarretaratzera, lehen aldiz. Iragarri dutenez, mobilizazio gehiago izan daitezke, Exekutiboaren erantzunaren arabera.
2018-03-23T11:21:28
https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1501571679743-nafarroako-gobernuak-azpikontratutaturiko-informatikariek-subrogazioa-eskatu-dute
[ -1 ]
Lagun Onak: Aitzol, Renovales, Tena, Leunda, Julen, Ander, Landa (Orbegozo, 68.min), Aranburu, Alberdi (Arteaga, 70.min), Gorka (Cayetano, 79.min) eta Arufe. Basconia: Iru, Sukia, Rodriguez (Zarraga, 76.min), Murua, Celador, Garai, Gandiaga, San Bartolome (Morcillo, 57.min), Thaylor, Salgado eta Amorrortu (Tascón, 63.min). Epailea: Nacho Díaz. Lagun Onakeko Landak, Julenek, Aitzolek, Tenak eta Anderrek txartel horia ikusi zuten; bai eta Basconiako Amorrortuk, Sukiak, San Bartolomek eta Thaylorrek ere. ITXURA ONA BAI BAINA GOLIK EZ Larunbat eguerdian jokatu zen Garmendipen Lagun Onak eta Basconiaren arteko partida; gizonezkoen Hirugarren Mailako 36. jardunaldiari zegokiona hain zuzen. Derbiaren ondorioz egokitutako ordutegiaren aurrean ongi erantzun zuten zaleek eta itxura polita erakutsi zuten zelai inguruek. Gainera, partidak bazuen beste berezitasunik; izan ere, Lagun Onakek bat egin zuen AlgaraKlown elkartearekin eta Igor Zubeldiaren zapatilak eta Realaren eta Leganesen arteko partidarako sarrerak zozkatu ziren Kiruriko ohiko otorduaz gain. Futbolari dagokionez, bi taldeak denboraldiko etxeko lanak eginda ziren. Horregatik, presiorik gabeko partida izan zitekeela aurreikus zitekeen eta bi taldeek aukera ederra zuten joko polita erakusteko. Denbora gutxi behar izan zuen Lagun Onakek arriskua sortzeko. Hasi bezain pronto, Landak egin zuen lehen jaurtiketa, baina kanpora joan zen. Arufe izango zen saiatzen hurrengoa, birritan gainera. Ezkerrak urrundik egindako bi jaurtiketak atezainak desbideratu zituen. Atsedenaldira bitartean, eroso ikusi zen Lagun zelaian, tarteka jokaldi luze eta politak josiaz gainera. Ate aurrean, ordea, ez hain fin. Gorkak izan zuen azken aukera, baina honen burukada gutxigatik joan zen kanpora. Golik gabe, beraz, aldageletara. Handik bueltan, bi aukera jarraian izan zituzten azpeitiarrek. Aurrena, Alberdirek jaurtiketa ederra. Atezainak jauzi handia egin behar izan zuen baloia kornerrera bidaltzeko. Eta kornerraren errematean, Leundak gutxigatik, baina gora bidali zuen burukada. Bi aukeretan oraindik jubenilak diren bi azpeitiar protagonista. Basconiak ere izan zuen aukerarik baina Aitzol erne ibili zen ohi bezala. Partida amaitzeko askorik falta ez zela, Orbek izan zuen aukera baina honen errematea gora. Hutsean, beraz, Lagun Onaken eta Basconiaren arteko partida. Zortzi jardunaldi daramatza Lagunek garaipenik gabe; nolanahi ere beste bi aukera izango ditu denboraldia amaitu bitartean. Hurrengoa, datorren asteburuan Beasainen aurka. Aupa Lagun!
2019-08-18T07:02:09
https://lagunonak.eus/index.php/berriak/jokatutako-partidak/item/2187-lagun-onak-0-0-basconia
[ -1 ]
Ibon Iparragirreren askatasuna eskatu dute Durangon Mosaiko argitsua egin zuten atzo [abenduak 6] iluntzean Durangoko Santa Ana plazan, preso gaixo larriak etxera ekartzea eskatzeko eta bereziki Ibon Iparragirre lehenbailehen aske uztea aldarrikatzeko, Sare herri dinamikak deituta. Elkarretaratzean, larriki gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeaz gain zapatuan Parisera eta urtarrilaren 13an Bilbora joateko deia ere luzatu zuten bertaratutakoek. Iparragirrek egoera oso larrian jarraitzen du Alcala-Meco espetxean (Madril, Espainia) eta herritar askok, zenbait medikuk, Eusko Legebiltzarrak, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Ondarroako Udalak besteak beste aske uztea eskatu duten arren Jose Luis Castro epaileak espetxean mantentzen du preso ondarrutarra. Duangon egindako mosaiko argitsua. Argazkia: SARE Zapatuan bestalde, Jaiki Hadi elkarteko medikuek euren kezka azaldu zuten Iparragirreri jasaten ari den egoeraren inguruan. Salatu zuten mediku txosten gehiago eskatzen ibiltzea gizaki orok bere bizitzako azken etapa duintasunez bizitzeko duen eskubidea urratzeko estrategia bat baino ez dela. Gogorarazi zuten duela urte eta erditik daukala Espetxe Zaintzako epaile Castro jaunak Iparragirrek duen osasun egoera larria edukita aplikatu behar zaion Kode Penaleko artikulua betetzea ahalbidetzen duen txostena, bere biziaren azken etapan dagoen preso guztiek daukatena. Jaiki Hadik arduradun zuzenak daudela ere gaineratu zuen. Espetxeko zuzendariordea eta Castro epailea aipatu zituen. Lehenengoaren ardura da, Jaiki Hadiko ordezkarien esanetan, Iparragirreren osasun egoera ona bermatzea eta larriki gaixo dauden presoen kaleratze prozesua martxan jartzea. Castro epaileari ere Iparragirreren egoera ondo ezagutzea eta ezer ez egitea egotzi zioten, bera izan baitzen 2011. urtean Iparragirreren osasun egoerak okerrera egin zuela eta zigorra etxean betetzea erabaki zuena. Elkarretaratzerik ez. Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, Ibonen alde domeketan Ondarroan egiten den elkarretaratzea ez dute egingo asteburu honetan, zapatuan Parisen egingo duten mobilizazioa dela eta. ‘Los 4 gigantes’ film labur dokumentala zuzendu du Ibarrak Solabarrieta eta Burgoa, Basconia eta Athletic Bren entrenatzaile Gure zirkua, ondarroan ‘Los 4 gigantes’ film labur ... Solabarrieta eta Burgoa, Basconia eta At ...
2018-08-20T01:20:31
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/12/07/ibon-iparragirreren-askatasuna-eskatu-dute-durangon/
[ -1 ]
Maiatza 22, 2018 admin Argentina banku lehena Bitcoin erabili bezeroaren transakzio bihurtzen Gaur Argentinako Banco Masventas, Bitex truke elkarlanean, Bitcoin erabili bezeroaren benetako transakzio lehen banku bihurtu, Zehazki, mugaz gaindiko ordaintzeko. Lehenengo etxeko banku izateko munduko bezeroei Bitcoin ordainketa aukera gisa erabili ahal izateko, badirudi. Bankuaren arabera, bezeroei orain erabili ahal Bitex baino gehiago dirua bidaltzeko 50 baino gutxiagoan hainbat herrialdetako 24 ordu, kuota batekin 3% +BEZa. Polonia eteten zergak cryptocurrency transakzio erabakia Ogasun Ministerioko Polonia herrialdeko fiskalitatea legeak buruzko adierazpen berri bat kaleratu du. Poloniako cryptocurrency erabiltzaileen gozamenerako Askoz, merkataritza cryptocurrency on zerga behin behinean altxatu agintariek konturatu bezala inapplicable eta irrazionala fiskalitatea legeak nola zeuden. blockchain News 27 Urtarrila 2018 $524M EZ lapurtu ... ARGENTINA da beharrezkoa instalatu 4,000 TO 5,000 Kriptografia kutxazainetan herrialde osoko Bitcoin arren, Et... aurreko Post:blockchain News 21.05.2018
2018-06-20T09:22:34
http://traynews.com/eu/news/blockchain-news-22-05-2018/
[ -1 ]
o-sappadaplodn-i-gallery-31.jpg Wanderwege, Klettersteige, Mountainbike-Touren, Skitouren und Langlaufloipen:Touren im TrentinoTouren in S�dtirolTouren im BelluneseTouren in den Friauler DolomitenMotorradtourenAlle Touren Dolomiti.it Bellunese Sappada / Pladen Bild o-sappadaplodn-i-gallery-31.jpg
2016-09-29T23:50:03
http://www.dolomiti.it/de/bellunese/sappada/bild/o-sappadaplodn-i-gallery-31jpg/
[ -1 ]
Tag » aroztegia Nirudia.com Argazki Blogak (Fotolog) erraz eta dohain sortzeko aroztegia » Euskaraz bakarrik 16. herria?Oh! Baztan ze paraje hain bukolikoa,! bere larrekin, bere latxekin, herrixka ttikikin Lekauze bezala... Ba ez!!!zeren argazkiko inguru hortan Baztango izan daiteken 16. herria in nahi dute, 225 etxebizitzakin (750 ... » aroztegia, baztan, lekaroz, telleria 43.1532956605 -1.52861237526 Baztango Haizegoaren Argazkiak 2010-02-28 Armarria III. Ederra Arotztegiako armarria, Baztango harri gorrian landutakoa, kasketa lumadunarekin eta armarriako bihotzan zuhaitz eguzkitu bat eta alboan bi uso. armarria, aroztegia, arozteguia, baztan, escudo, lekaroz, telleria 43.1485022367 -1.53506577015 Baztango Haizegoaren Argazkiak 2009-11-23 Argazkian jaurejiaren gibelekoaldiea. ardia, aroztegia, arozteguia, baztan, lecaroz, lekaroz, telleria 43.14803258 -1.5347224474 Baztango Haizegoaren Argazkiak 2009-11-23 Lekauztarrak idortea bazenean edo euria iteko nahi zutenean hunet erromes bezala etortzen ziren. ardia, aroztegia, arozteguia, baztan, ermita, lekaroz, marcial, marzial, san, telleria 43.1485280678 -1.53546005487 Baztango Haizegoaren Argazkiak 2009-11-22 Ardi fantasmaAroztegia jauregira nindoala, Elizondobizkar izeneko eremuan, bidexkan, fantasma zuri bat bezala agertu zen ardi hau. ardia, aroztegia, arozteguia, baztan, lekaroz, telleria 43.1477539152 -1.53273224831 Baztango Haizegoaren Argazkiak 2009-11-22 To, kieto horTa hor kieto, to, mugitu gabe eta pastzea utzi gabe, ardi demonio hau!. Akaso Aroztegia S.L. koak patu dute iñor pasa ez dezan? ardia, aroztegia, arozteguia, baztan, lekaroz, telleria 43.1476505899 -1.53230309486Baztango Haizegoaren Argazkiak 2009-05-24
2013-05-22T03:46:35
http://nirudia.com/eu/tag/aroztegia
[ -1 ]
EBk dio ez dagoela baldintzarik iheslariak itzultzeko | Mundua | Berria EBk dio ez dagoela baldintzarik iheslariak itzultzeko Siriako Kurdistan inbadituta, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen asmoen artean dago hiru milioi errefuxiatu inguru eremu horretara itzularaztea. Europako Batasunarentzat (EB), ordea, egun ez dago hori egiteko baldintzarik, EBren diplomaziaburuaren eledun Maja Kocijancicek atzo azaldu zuenez: «Itzulera seguru, boluntario eta duin baterako modua dagoenean egin beharko litzateke hori». Talde komunitarioak 95 proiektu jarri ditu martxan errefuxiatuei babesa emateko, eta espero du 2020 hasierarako 125era handitzea kopurua. Ankarak abiatuko duen erasoaldiari begira, Kojikancicek adierazi zuen Siriarako «irtenbide politiko baten» alde daudela, «bide militarretik ezer» lortuko ez delakoan.
2019-11-14T06:19:58
https://www.berria.eus/paperekoa/1889/012/001/2019-10-09/ebk-dio-ez-dagoela-baldintzarik-iheslariak-itzultzeko.htm
[ -1 ]
Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Izena baja eskatzeko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Elkarketen Erregistroan zuzenean bideratu behar dira, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Ordezkaritzan. Ezkontza ziurtagiria Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Izena baja eskatzeko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Elkarketen Erregistroan zuzenean bideratu behar dira, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Ordezkaritzan, Kale Nagusia, 85 1. solairua (48011- Bilbao) edo 94 403 12 04 telefono zenbakian. Informazio gehiago nahi izanez gero honako webgunera jo: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-contpfc/eu/contenidos/informacion/indice_parejas_hecho/eu_indice/indice_parejas_hecho.html.
2020-03-28T23:09:00
http://www.elorrio.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/procedimiento-detalle.aspx?id=4960a529-8413-e211-8c93-00237d32b322
[ -1 ]
Lortu dugu! Guinnessa gure esku - etakitto.eus 0 Berbetan dendariak, Berbetan gurasoak, Berbetan orokorra, Destakatuak, Euskara, Gizartea, Jaiak 2017, Eka 19 Ostiral arratsalderako Guinness errekorra gainditzeko beharrezkoa zen parte- hartzaile kopurua gainditu egin zen eta Eibarren AKEBAI plataformatik euren esker ona adierazi nahi dute: “Herritarren erantzuna izugarria izan da: ilusioa, motibazioa, elkarrekin erronkak gainditzeko gaitasuna trasnmititu nahi genuen, baina halako erantzunarekin eta herritarren jarrera eta gogoa ikusita… ilusioa, gogoa, baikortasuna eta elkarrekin jarduteko lekzioa eman digute”. Laster, parte-hartzaileei, argibideak emango zaizkie, baina ez dadila inor larritu, ezta urduritu ere. Oso erraza izango da dena, ia 100 lagun arituko dira dena koordinatzen. Beraz, oinetako erosoekin, pazientziarekin eta ondo pasatzeko gogoarekin etorri eta une historikoaz gozatu. Adi www.akebai.eus webguneari! Guzti hau ikusita ezer gutxi esan daiteke: Gora Eibar, Gora Euskera eta Gora GU!” « Juana “eroa”ri buruzko dokumentala eta solasaldia antolatu du Pagatxak Asteburuko beroa freskatzeko ekitaldi ugari izan ditugu Eibarren » 19:00 Batzar Irekia (Eibarko EH Bildu) @ Bilgunea (Bista Eder, 2)
2018-10-17T17:16:05
http://etakitto.eus/berriak/jaiak/lortu-dugu-guinnessa-gure-esku.html
[ -1 ]
Donostia Antzerki Sariak irudi berria estreinatuko du datorren urtean - Donostia Kultura Ez da marka bat bakarrik, aldaera ugari dituen unibertso grafiko bat baizik, eta horrek komunikazioa eta sariaren inguruko zabalkundea erraztuko du. Oihalak forma geometriko bat irudikatzen du eta horrek dakarren dinamismo formalak edozein euskarri eta/edo formatura egokitzeko aukera eskaintzen du. Antzezleen irudien erabilerak ahalbidetzen du aurreko urteetan antzeztutako euskarazko obrekin jokatzea; saria irabazi dezaketen lanekin alegia. Horrela, saritutako antzezlanaz gain, gainerako lanak sustatu eta ezagutzera emango dira komunikazio grafikoaren bidez. Donostiako TGA estudiok sortu du irudi berria.
2019-12-07T13:35:15
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=82&id=88853&Itemid=319&lang=eu
[ -1 ]
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: La Aldea de San Nicolás - Resúmenes diarios anteriores - Grafikoak - tmax - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua Eguneratua: igandea, 2020ko abuztuak 09, ordua: 20:00 ordu ofiziala La Aldea de San Nicolás. Tenperaturak (°C)
2020-08-09T18:24:28
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=coo&l=C619Y&w=2&datos=img&f=tmax
[ -1 ]
Auzoko egitasmoaren jaia ospatuko da larunbatean Bergaran - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea > Berriak > Topagunea > Auzoko egitasmoaren jaia ospatuko da larunbatean Bergaran Auzoko egitasmoaren jaia ospatuko da larunbatean Bergaran nork Euskaltzaleen Topagunea • 2014/05/22 • 0 iruzkin Bergaran elkartuko dira lehen aldiz Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Larunbat honetan, maiatzaren 24ean izango da zita, Seminarioko karpan, goizeko 11:30etan hasita. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ere ezagutu ahal izateko. Larunbateko jaia Bergarako Jardun euskaltzaleen elkartea, Bergarako Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez sortu da eta herri ezberdinetan ari diren Auzoko taldeetako kideen arteko harremana sortzea du xede. Ongi etorri ekitaldiaren ondoren, haurrek beren txokoa izango dute munduko jolas eta eskulanekin. Bitartean, Auzoko taldeetan burutzen diren dinamikak ezagutu eta haietan parte hartzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek, baita jatorri ezberdinetako janariak dastatzekoa ere. Batu taldeak emango dio amaiera festari eguerdi aldean, euskaraz abestutako musika afrikarrarekin. Auzoko herrietan Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta, Bergararekin batera, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Donostia, Eskoriatza eta Oñatin ari dira Auzoko egitasmoa aurrera eramaten bertako udalen eta euskaltzaleen elkarteen laguntzaz. Jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jarriz, astero ordu eta erdiz euskaraz aritzeko elkartzen dira taldeak. Jolas zein dinamika ezberdinekin, ondo pasatzea izaten da garrantzitsuena, modu horretan euskararako lehen pausuak errazago ematen baitira. Herri bakoitzean dinamizatzaile bat arduratzen da taldea martxan jartzeaz baina herriko euskaldunen parte hartzea beharrezkoa da euskarara gerturatu nahi duten horiei bidean laguntzeko. Jai giroan parte hartzeko aukera paregabea beraz, larunbatean, Bergaran. ← Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuen hizkuntza kalitatea neurtzeko ebaluazioa Gazteola ekimena aurkeztu du Zenbat Gara elkarteak Bilbon →
2018-02-18T23:38:45
http://topagunea.eus/2014/05/auzoko-egitasmoaren-jaia-ospatuko-da-larunbatean-bergaran/
[ -1 ]
Martinezker II - Landa Etxea (Logelak) - Ochagavía - Ostatuak Helbidea Calle Irigoyen 5 Telefonoa 948890211 - 616689496 E-posta [email protected] Etxe atxikia Martinezker I Inskripzio-kodea UCR00384
2018-12-13T18:42:31
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Alojamiento/574/Martinezker-II.htm
[ -1 ]
Ampullen (2385) 10.00 - 14.99 (179) 15.00 - 19.99 (1919) >= 20.00 (679) WALA Heilmittel GmbH (2912) WALA Heilmittel GmbH Dr. Hauschka Kosmetik (386) Anthroposophie (2898) Dekorative Kosmetik (101) Hauschka (361)
2019-07-21T02:43:18
https://www.apotheke-holzgerlingen.de/keywordsearch?removeFilter=true&filter=Wirkstoffe&filterValue=Hautreinigung&sortBy=default&SEARCH_STRING=WALA%20Heilmittel%20GmbH&clearSearch=N
[ -1 ]
Hegoaldean | 2019ko Uztailaren 11a Aldaketak AEK-ko zuzendaritzan AEK erakundeak aldaketak eginen ditu heldu den ikasturtean. Azken hamahiru urteetan Mertxe Mugika (Elorrio, 1963) izan da koordinatzaile nagusia, baina kargua utziko du. Alizia Iribarrenek (Elizondo, 1976) hartuko du haren lekua. Azken hau luzaz Erriberako AEK-ko arduraduna izan da. Urriaren 1ean gauzatuko da kargu aldaketa. Bere kargua utziko duela jakinarazteko egin duen mintzaldian, Mertxe Mugikak oroitarazi du nola, 2017ko Korrikan, euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariek Santiago zubia, hots, Gipuzkoa eta Lapurdiko muga, zeharkatu zuten elkarrekin. Irudi hura betiko geldituko omen zaio gogoan. Euskalgintzan gertatzen ari diren urrats baikorrak azpimarratu ditu Mugikak; euskaltegietan gero eta ikasle gehiago izatea eta Euskaraldiaren inguruan sortu den mugimendua eman ditu adibide gisa. Halaber, ondoko urteetan indartzeko gelditzen diren sailak aipatu ditu. Alde batetik, politika aurrerazaleak eraman behar direla adierazi du. Bestalde, administrazioa eta lan eremua euskalduntzeko baliabide gehiago galdegin ditu. Hirugarrenik, hizkuntza eskubideak bermatzeko oraino ere gabeziak badaudela ohartarazi du. Helburu guzi horien betetzeko, elkarlana baitezpadakoa dela erranez bururatu du bere agurreko mezua. Eusko Jaurlaritzak Gerla Zibil garaiko eta frankismoaren lehen urteetako biktimen behin-behineko txostena aurkeztu du uztailaren 3an. Horren arabera, orotara 19 998 euskal herritar hil zituzten 1936-1945 urteen artean. Horietarik 5 887 gizateriaren kontrako hilketak izan ziren, gehienak errepublikaren aldekoak. Gizateriaren kontrako krimen gisa kontsideratzen dira bonbardaketak, jujamenduz kanpoko exekuzioak, heriotza zigorrak edo presondegian gertatu hiltzeak. Jaurlaritzaren, EHUren Giza eskubideen Unesco Katedraren eta Aranzadi institutuaren arteko elkarlanari esker osatua izan da “Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoak (1963-1945)” izeneko ikerketa. Zehaztu behar da ikerketa oraino zabalik dagoela, gauza segura omen baita ez dutela informazio guzia bildu. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak aurkeztu dute txostena. Hauek azaldu dutenaren arabera, 19 998 biktimei buruzko informazio guzia datu-base batean aurkitzen da, eta interesa duten guziek eskuragai dute Gogora institutuaren egoitzan. Biktimak heriotza motaren arabera sailkatu dituzte. Borrokan hil zirenen kasuan, 6 767 gudari eta miliziano eta 5 479 matxinatu kontatu dituzte. 2 252 pertsona hil ziren presondegian, eta bonbardaketetan, berriz, 1 363. Bertze 1 130 lagun jujamenduz kanpoko exekuzioetan hil zituzten, eta 995 pertsonek borrokatik kanpoko ekintzen ondorioz galdu zuten bizia. 895 errepublikano hiltzera kondenatuak izan ziren, eta 247 borrokatik aparteko bertze arrazoi batzuengatik hil ziren. 910 heriotza sailkatu gabe gelditu dira. Kontatu dituzten kasik 20 000 hil horien artean, herritarrez eta gudariez aparte, Francoren aldeko tropetan hil ziren herritarrak ere sartu dituzte: 5 500. EHHE-200 Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu du Euskaltzaindiak Bilboko bere egoitzan. 200 hitz-familia eta kasik 2 600 sarrera eta azpisarrera dituen bilduma da, euskararen historia ezagutzeko tresna ttipi baina garrantzitsua izan nahi duena. Joseba Lakarra euskaltzainak erran duenaren arabera, hitzen sorrera aztertzea eta azaltzea da 2009an abiatu zen proiektu honen helburua. Honela azaldu du argitalpen berria: “Etimologia eta hiztegi etimologikoak hizkuntzaren barne historia aplikatua dira; hots, fonologian, morfologian, dialektologian, lexikologian, sintaxi diakronikoan eta abarretan oinarritu eta hitzen inguruan antolatutako hizkuntzaren ikerketa eta azalpena”. Mementoan paperean argitaratu dute, baina geroago internet bidez ere zabaltzeko xedearekin. Lehen liburuki honen ondotik, hiztegia osatzen eta aberasten segituko du Euskaltzaindiak. Hiztegi hau euskararen historia aztertu nahi duten ikertzaileentzat idatzia izan da, nagusiki. Hala ere, filologo eta hizkuntzalariek bezala, hizkuntza-zale tasuna duen nornahi interesa dezake EHHE-200 delakoak. Eusko Alkartasunako idazkari nagusi aldaketa Ekainaren 24an Pello Urizarrek Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusi kargua utzi ondoan, Joseba Gezuraga hautatua izan da behin-behinean haren lekua betetzeko. Alde bateko idazkari nagusia hautatzeko barne-prozesua Gezuragak zuzenduko du. Joseba Gezuraga Eusko Alkartasuneko kide da 1986an alderdia sortu zenetik. Lekeition sortua da 1959an. Lanbidez irakaslea da. Leioako Ostalaritza Eskolan ari izana da lanean. Lekeitioko zinegotzi izana da 1987tik 1999ra. Zortzi urtez EAko Nazio Batzarreko presidente kargua bete du eta Bizkaiko koordinatzailea izan zen 2017 arte. Arabako ahaldun nagusi gisa Ramiro Gonzalez hautatua izan da bigarren aldikoz, EAJren eta PSE-EEren bozei esker. Jeltzaleek eta sozialistek koalizioan gobernatuko dute bertze lau urtez. Haatik, oraingo honetan gehiengo osoa izanen dute, aitzineko agintaldian ez bezala. Ganberako 51 batzarkideetarik 27k Ramino Gonzalezen alde bozkatu dute. Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko hautagaiak, aldiz, 12 boz eskuratu ditu, hots, koalizio soberanistako batzarkideenak. Elkarrekin Podemosek eta PP alderdiak xuri bozkatu dute. Kargua hartu ondoan egin duen agerraldian, aitzineko legegintzaldian abiatu susperraldi ekonomikoa bere horretan atxikitzearen alde egin du, Araba “lehiakortasunean” buru eta Europan erreferente izanen den lurralde bilakatzeko. Halaber, ondoko urteetako lehentasunak finkatu ditu: hazkunde ekonomikoa, kalitatezko lana, gizarte kohesioa eta lurralde oreka. Nafarroako gobernu-programari buruzko adostasunera heldu dira PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdietako ordezkariak, eta horrek Maria Chivite sozialistak presidente kargua eskuratzea ahalbidetuko du. Alderdi bakoitzeko zuzendaritzek hitzarmenerako oinarria berretsi behar dute orain. Ondotik Gobernu egitura eta osaketa adostu beharko dituzte, baina horretara heltzeko negoziaketak Sanferminak pasatu ondoan abiatuko dituzte, hain segur. Hala ere, gobernu-programa berretsirik ere, lau alderdiek ez lukete gehiengo osoa erdietsiko inbestidura saioan (PSNk 11 ordezkari ditu, Geroa Baik 9, Nafarroako Ahal Duguk 2 eta Izquierda-Ezkerrak 1). Beraz, EH Bilduren abstentzioa ezinbertzekoa da Navarra Suma koalizioak agintea ez hartzeko eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente izendatzeko. Chivitek gainerako alderdi politikoen jarrera eskertu du “elkarrizketarako eta akordioak lortzeko erakutsi duten borondateagatik”. Buruzagi sozialistaren arabera, uztailaren 5ekoa anbizio handiko akordioa da, aurrerakoia, herritarrak oinarri hartuz aitzinamendu sozialak ardatz dituena eta Nafarroak dituen erronka ekonomikoei erantzuna eman nahi diena, elkarbizitzan arreta berezia ezarriz. Joxe Angel Otxoa de Eribe ETAko presoa baldintzapean libro utzi dute, eri handi delako. Mexikotik kanporatu ondoan, 2 000. urteko urtarrilean ezarri zuten preso Espainiako agintariek, 30 urteko kartzela-zigorrarekin. Euskal presoek pairatzen duten “alferrikako sufrimendua” lehenbailehen geldi dezan galdegin dio Etxerat elkarteak Espainiako Gobernu berriari. Ikurrinik gabeko Sanferminak Usaian bezala, uztailaren 6ko eguerditan ttanko hasi dira Sanferminak, La Pamplonesa bandako zuzendariordea den Jesus Garisoainek bota duen txupinazoarekin. Baina, azken lau urteetan usatuak ez ginen bezala, ez da ikurrina haizu izan aurtengo besten idekitze ekitaldi ofizialean. Joseba Asiron auzapez ohia eta Itziar Gomez hautetsia ikurrina bat atera nahiz hasi dira EH Bilduren eta Geroa Bairen ordezkarientzat erreserbatua zen balkoitik, baina udaltzainek ez dituzte utzi, Enrike Maia auzapez berriak debekatua baitzuen. 3507. zbk Harritzen niz ikusiz badirela jendeak ez direnak sekulan deusetaz harritzen Gure Hitza | 2019/07/11 Altxorren bidea Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen, bereziki han hemenka bide bazterretako ostatuño zenbaitetan kafeño bat hurrupatzen genuelarik, tokiko diario edo egunkariari soako lasterra ematen geniola, tituluak gehien bat begiztatuz, artikuluetan gehiegi sartu gabe. Eta gure ibilaldia bururatzean, berri hau ere jin zaigu: Peio Jorajuria dela Seaskako lehendakari berria, Paxkal Indoren segida harturik. Eta berehala jin zaizkit telefonoz goresmenak, oraindik Santiagon nintzela. Hauxe argitu behar dut haatik: ene homonimo bat da Seaskaren buru ...
2019-07-17T04:34:05
https://herria.eus/3507/kronikak/hegoaldean
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47889 <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_06.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran Iturria: Irekia <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_11.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_07.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_08.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_09.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_10.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/08/04/fiestas_gasteiz/2018_08_04_fiestas_vitoria_05.jpg" style="max-width:100%" alt="Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran" /> VG 18 08 04 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47889-eusko-jaurlaritza-vitoria-gasteizko-jaiak-ireki-dituen-zeledonen-jaitsieran#comment_38861 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47889-eusko-jaurlaritza-vitoria-gasteizko-jaiak-ireki-dituen-zeledonen-jaitsieran#comment_38862
2019-09-18T13:31:41
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47889-eusko-jaurlaritza-vitoria-gasteizko-jaiak-ireki-dituen-zeledonen-jaitsieran?track=1
[ -1 ]
1937ko Ekaiñan 3a. — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / 1937ko Ekaiñan 3a. 1937ko Ekaiñan 3a. txiko 2007/06/03 10:00 370603: Mola generala hil. Mola general golpistia Castil de Peones-en (Burgos eta Gasteiz artian) hiltzen da, hegazkin istripu baten. Esaten danez, Frankok prestatutako atentadua izan zan indar golpisten buru bakar modura geratzeko. 370603 tagged map by user - Tagzania
2019-10-23T01:19:59
https://eibar.org/blogak/orakulua/813
[ -1 ]
abril 29, 2013 – RAIBABEL DIE LORELEY MELODEI abril 29, 2013 mayo 3, 2013 | raibabel Es geht um eine frei Auslegung vom Gedicht von Heinrich Heine. Der Kommentare von jedem Strophe macht Lorelei, die ewige Verdammnis von den Seeleuten, die näher zur Küste kommen. Lorelei wird von den Kommentaren geärgert, die Heinrich Heine auf ihr macht. https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/concurso-radio-eoip-2013-anna-doroshuk.mp3 DIE LORELEY MELODEI por ANNA DOROSHUK HIZTEGI JOLASTIA HIZTEGI JOLASTIArekin dantzan ari gara gure TARTEKO B taldean. Leitu egin dugu eta zuentzat goxo-goxo paratu RAIBABELen, ea gustukoa duzuen. ANA, TERESA ETA MARIJOSE CESAR ETA ISMAEL ELENA ETA ELUR LEONOR ETA ALICIA LUIS ETA MIKEL PEDRO ETA MARIVI SONIA ETA DANI VIRGINIA ETA IOSU https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/pedro-eta-marivi.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/sonia-eta-dani1.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/luis-eta-mikel1.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/leonor-eta-alicia1.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/virginia-eta-iosu.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/ana-teresa-eta-marijose1.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/cesar-eta-ismael1.mp3 https://raibabel.files.wordpress.com/2013/04/elena-y-elur1.mp3
2020-02-24T21:09:46
https://raibabel.wordpress.com/2013/04/29/
[ -1 ]
«Ziurtzat jotzen ditugun gauza asko jartzen ditu zalantzan 'Sapiens'-ek» | El Diario Vasco Libros«Ziurtzat jotzen ditugun gauza asko jartzen ditu zalantzan 'Sapiens'-ek» Sagarna, eskuinean, Kintanarekin batera liburua aurkeztu zuen egunean / Usoz NEREA AZURMENDIDonostia Lunes, 27 mayo 2019, 11:18 «Gure espeziearen #izen zuzena 'Homo sapiens etxekalte' izan beharko litzateke» - Eta biren artean itzultzea izan da oztopo? Nola banatu duzue lana? -Bi atal egin genituen. Nirea da lehenengo erdia eta Xabierrena bigarrena, nolabait esateko, baina irakurleak ez du diferentzia handirik nabarituko. Hori bai izan zitekeela zailagoa orain dela urte batzuk, biren artean egitea. Bakoitzak berea egingo zuen, eta behar bada ez ziren bat etorriko baten eta bestearen irizpide eta jokabideak. Kasu honetan, berriz, ez dugu beste munduko arazorik izan bi itzultzaile ibiltzeagatik lan berean. Horrek asko esaten du euskararen heldutasunaren eta euskaraz garatu diren tresnen alde. Ia dena zalantzan - Zu zeu -ingeniari, letretan doktore, hainbat ekimenetan eragile eta kudeatzaile...- arlo desberdinetan ibilitakoa zara. Alde horretatik, ez zitzaizun arrotza egingo Yuval Noah Harariren ikuspegi zabala. Historialaria bada ere, jakintzaren arlo gehienak hartu zituen aintzat liburuan. Irakurle bezala, zer eskaini dizu ikuspegi horrek? - Konturatu naiz gauza asko eta asko dauzkagula buruan pentsatuz hala direla, baina batere sakondu gabe. Adibidez, badirudi gehienok eduki dugula argi gu, sapiensok, gatozela cromagnonen eta neanderthalen eta horien atzetik, kate batean bezala, hauek direla gure arbasoak. Hori ez da egia. Haiek ere gizakiak ziren, desagertu ziren baina gure genoman badira haien arrastoak... Liburu honek egiten duen beste ekarpen handi bat da zalantzan jartzea gauzak. Askok pentsatu izan dugu, hala esan digutelako, gizadiaren historia beti aurrerapenari lotua egon dela, eta aurrerapena beti gauza ona izan dela. Liburu honek hori, eta ziurtzat jotzen ditugun beste gauza asko, jartzen ditu zalantzan, adibide ugari erabilita. Inoiz okurritu ez zaizkizun gauza asko jartzen dizkizu begien aurrean Harariren liburuak. Zer ekarri zigun tente jartzeak, noiz eta nola ezarri zen ordutegi bateratua... Gai asko eta asko aipa nitzake. - Hori guztia, aurkezpenean Xabier Kintanak nabarmendu bezala, mundu osoa eta zibilizazio denak aintzat hartuta, ez bakarrik gurea. - Diziplinartekotasunarekin batera, horixe da 'Sapiens'-en ezaugarrietako bat: gizadiaren historia egiteko orduan, eurozentrismoa gainditu eta besteak ere kontuan hartzea. - Bi alderdi horietatik, ez du zerikusi handirik Hararik erakusten duenak guk ikasi dugunarekin. - Ez, aurkezpenean ere aipatu nuen hori. Guri filosofiako klaseetan zer erakusten ziguten? Platonek, Aristotelesek, Kantek eta gainerakoek esandakoa buruz ikasten genuen, eta kito. Beste ikasgaietan ere berdintsu. 'Sapiens'-ek modu oso desberdinean kontatzen ditu gauzak. Historiako liburutzat har daiteke, baita Filosofiako edo Psikologiako liburu bezala ere. Gauzak esplikatzeko duen moduagatik, nik esango nuke gogoeta liburu bat dela, asko insistitzen duena 'sapiens'-ok gauza imaginarioak sortzeko daukagun gaitasunean eta horren ondorioetan. - Irakurleak ez du zertan izan kultura izugarri handikoa liburuaz gozatzeko. Azken batean, dibulgazio lan bat da. - Nik etxekoekin egin dut proba; emaztearekin, alabekin, 13 urteko bilobarekin... Helduek batere zailtasunik gabe irakurri dute. Egon daitezke begiratu behar diren kontzeptu ezezagunak, baina denentzako liburua da. 13-14 urteko gazteek ere irakur dezakete laguntza pixka batekin. Agian ez modu sekuentzialean, hasi eta bukatu, baina bai kontsulta liburu bezala. «Laguntza pixka batekin 13-14 urteko gazteek ere erabil dezakete, kontsulta liburu gisa» -Asko lagunduko die horretan aurkibide alfabetikoak. Jatorrizkoak ere badu? - Ez, hori nire ekimena izan da, neuk egindako lana. Estimatu izan ditut erabili ditudan obretan horrelako aurkibideak. Izan ere, askotan gogoan duzu halako irakurri duzula halako liburutan, baina ez daukazu lokalizatuta. Aurkibide analitikoa tresna oso baliagarria da horretarako, eta liburuaren bizitza lizatzeko ere bai. - Zerbait badu bestela ere argitaratu eta hainbeste urtera salduenen zerrendetan jarraitzeko. - Bai, liburu honekin gertatzen ari dena ez da batere normala. Nik nire lanean gai hori segitzen nuen nahiko ondo, eta ia kasu guztietan, onenean, liburu batek punta egiten du aurkeztu eta hogei egunetan. Gero joaten da desagertzen, eta sei hilabetean gehienak desagertuta daude. Honi ez zaio horrelakorik gertatu. Gure gizartean zer gertatuko den ez dakit. Gaztelaniaz ere egin du hemen bere bidea, eta hor daude euskal hiztunok irakurtzeko ditugun trabak eta ohitura falta... Ez dakit ze ibilbide egingo duen euskaraz, baina orain arte beste hizkuntza batzuetan egin duena harrigarria da. - Liburua hain aberatsa da edukien aldetik, non ezinezkoak diren laburpenak. Egingarriagoa da zuri galdetzea zein den 'Sapiens' irakurri eta itzuli ondoren atera duzun ondorio nagusia. - Ondorioetako bat hauxe da: esaten ari gara klimaren krisiak akaso gizadia suntsituko duela, baina nire ustez natura ez du suntsituko. Naturak badu gaitasuna guk guztiok mundu honetatik alde eginda ere segitzeko bere bidean. Gu anekdota hutsa gara. Lurraren historia hartzen baduzu, azaldu gara, egin ditugu egin ditugunak, baina hori guztia hondar-ale txiki bat baino ez da, itsaso handi batean. Oso harroak gara eta gure buruari 'sapiens' jarri diogu izena. Horren 'sapiens' ote gara? Hori bera ere zalantzan jartzen du Hararik. - Talenturen bat badugu. Gainerako giza espezieei gaina hartu genien, eta orain guk geuk eramango dugu gure espeziea galbidera. Ez da meritu makala. - Bai, nik uste dut taxonomian asmatu beharko litzatekeela izena ondo, eta orain artekoa aldatu. Gure espeziearen izen zuzena izan beharko litzateke 'Homo sapiens etxekalte'. - 'Sapiens' ez da euskaratu duzun mota honetako liburu bakarra. Baduzu beste bat itzulia, oso kutuna. - Bai, Jared Diamonden 'Su-armak, germenak, eta altzairua' ['Guns, Germs, and Steel' du jatorrizko izenburua, eta 1997an argitaratu zen], Pulitzer saria jaso zuena. Diziplinartekotasunari eta munduaren ikuskeraren aldetik, badu antza 'Sapiens'-ekin. Harago daramala esango nuke. Zibilizazio desberdinen garapena eta Europaren usteko nagusitasunaren arrazoiak aztertzen ditu Diamondek. Ez dakit ba ote duten Diamonden eta Hararik harremanik, baina elkar aipatzen dute. Klasikoak bilduman argitaratu zen 2009an, baina bilduma hura amaitu zen [130 liburuko bilduman 126. izan zen] eta euskaraz ez zuen hedapen handirik izan. - Honen arrimura harekiko interesa berpiztuko balitz, gustura? - Dudarik gabe. Oso liburu ederra da. Los teatros escalofriantes del maestro mangaka Hideshi Hino Isabel Allende: «Lo que Trump hace en su frontera es un genocidio»
2019-09-17T07:41:51
https://www.diariovasco.com/culturas/libros/ziurtzat-jotzen-ditugun-20190526170048-nt.html
[ -1 ]
Villaescusa de Roa - Wikipedia, entziklopedia askea. Jesús Martínez Bombín 41° 44′ 00″ N, 4° 01′ 00″ W / 41.733333333333°N,4.0166666666667°W / 41.733333333333; -4.0166666666667Koordenatuak: 41° 44′ 00″ N, 4° 01′ 00″ W / 41.733333333333°N,4.0166666666667°W / 41.733333333333; -4.0166666666667 Villaescusa de Roa (Espainia) Villaescusa de Roa (Gaztela eta Leon) 113 bizt. (2015) -5 % 55,75 % 44,25 538,74 bizt/km² 89 km Burgosera Villaescusa de Roa Espainiako Burgosko probintziako Ribera del Duero eskualdean dagoen udalerria da. 2007ko datuen arabera 166 biztanle zituen 17,50 km²-ko azaleran. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Villaescusa_de_Roa&oldid=5196207"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 25 urtarrila 2016, 08:43.
2019-12-13T21:30:11
https://eu.wikipedia.org/wiki/Villaescusa_de_Roa
[ -1 ]
Luis Paret y Alcazar margolariaren aldarrikapena — Zumalakarregi museoa 2012/12/11 erakusketa Madrilgo Erret Jauregian "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketa ikusgai dugu. Bertan Goya gaztearen lan zoragarriez gain, Luis Paret y Alcazar artistaren pintura esanguratsu ugari ikusteko aukera paregabea dugu. Zumalakarregi Museoan bere lanak aspaldi estimatzen ditugunez, erakusketa honen berri dakarkigu sarrera honetan Fernando VII.ena Asturiasko Printze bezala zin egiten. Irudiaren iturria Luis Paret y Alcazar (1746-1799) esan daiteke XVIII. mendeko margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zena, baina Goyaren itzal erraldoiak gure artean ezezagun bihurtu du. Ilustrazioaren jarraitzaile kulturaduna, Madrilgo Gortean lan egin zuen, bereziki Don Luis Infantearen inguruan. Luis Pareten autorretratua, artista ilustratuaren ezaugarriekin. Irudiaren iturria Paretek gainera Euskal Herriarekin lotura estua izan zuen bere bizitzaren momentu garrantzitsu batean. Izan ere, erakusketaren gai nagusia den Don Luis Infantearen gorteko konspirazio batean parte hartzeagatik 1775.ean Puerto Ricora erbesteratua izan zen eta 1778an, berriz, Euskal Herrira deserriratua, Madrilgo Gortetik urrun mantentze arren. Ia zortzi urtez Bilbon bizi izan zen. Giro aproposa aurkitu zuen Paretek Euskal Herrira iritsi zenean. Bascongada elkartearen urte oparoak ziren eta laister aurkitu zuen bere kultura eta jakin-minak asebeteko zituen taldea. Bere lanen enkarguak ugariak izan ziren eta gizarteratze erraza izan zuen zalantzarik gabe. Peñafloridako kontearen erretratua ere egin zuen. Irudiaren iturria "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketan Paretek Euskal Herrian egindako hiru lan ikus ditzakegu, Izan ere Carlos III.ak margolaria barkatu eta 1786.ean Madrilera itzultzea onartu zuenean, Kantauriko portuen margo saila enkargatu zion. Sail honetako hiru dira, alegia, Bilboko Arte Ederren Museoko Vista del Arenal de Bilbao eta Patrimonio Nacional bildumaren parte diren Vista de la Concha de San Sebastian eta Vista del puerto de Pasajes Nolabait Luis Pareten aldarrikapena ere bada erakusketa hau, Don Luis Infantearekin lotura estua izan baizuen eta beretzat lan ugari burutu baizituen. Don Luis Infantearen bildumako zebra. Irudiaren iturria Erakusketak, noski, Goyaren lan ugariz gozatzeko egokiera ematen digu, baita garaiko beste egileen lanez ere. Honela, XVIII. mendearen azken erdiko ikuspegi zabal eta berezi bat jaso nahi duenak urtarrilak 20ra arte Madrilgo Erret Jauregian du aukera.
2018-07-17T11:36:47
http://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/bloga/luis-paret-y-alcazar-margolariaren-aldarrikapena
[ -1 ]
Begirada ironikoa eraikitakoari | Kultura | Berria Noiz sortua: 2018-09-16 00:30:00 'Ia hemen' Begirada ironikoa eraikitakoari Idazlea: Juanjo Olasagarre. Argitaletxea: Pamiela. Peru Iparragirre - 2018ko irailak 16 UUda hasieran argitaratu zuen Pamielak Juanjo Olasagarreren (Arbizu, 1963) Ia hemen poema liburua. Xabier Lete poesia sariaren IV. aldiaren irabazlea da lana, udararen linbo editorialean geratu dena, garai pausatua baita udaldia, liburugintzari dagokionez, behintzat. Eako poesia egunetatik ekarri nuen etxera bueltan liburua, boz gora irakurritakoen kadentzia ahoskatua gogoan. Puskak biziz (Susa, 2000) da Olasagarrek orain arte argitaratutako azken poema liburua, Bizi puskak (Susa, 1996) poemetan emandako nobela edo antzezlanaren jarraipena, diptiko polifonikoaren bigarren zatia. Koldo Izagirrek bi aldi banatu zituen Olasagarreren poesian 2002an arbizuar poetari eskainitako XX. Mendeko poesia kaieraren sarreran. Gaupasak (Susa, 1991) liburua paratu zuen alde batean; Puskak biziz eta Bizi puskak bestean. Igaro diren ia bi hamarkada hauetan zehar nobelak argitaratu ditu Olasagarrek; azkena, Poz aldrebesa (Susa), iaz. Eten bat haustera dator, nolabait, poemario hau. Azken bi poema liburuetatik gordetzen du estilo narratiboa; lehenengotik poetaren ni-a eta ahotsa. Lehen liburu hartan baino puskaz helduago nabari da poeta, jakina. Zehaztasun lexikoari ere eusten dio, poema zuzenak eta pausatuak sortuz. Ez zaio falta ironiarik, epaimahaiaren aktak azpimarratu bezala, baina ezta parodiarik ere, eguneroko bizitzari begiratzeko. Gogoeta artifizioak eta maitasunari, bizitzari, erotismoari, sexuari eta heriotzari eskainitako testuak aurkituko ditu irakurleak poema hauetan, funts literario eta filosofiko sakonaren azalean nabari direnak. Alberto Caeiro maisuaren bertso-lerro batzuk ditu epigrafe Arkeologia lanak poemak, non anti-metafisikariak gauza guztietan zentzu falta ikustea duen aldarri, gauza orotan zentzu ezkutua ikusi behar mistikoaren aldean; gauza bat izatea ezer esan nahi ez izatea baita, interpretatua izateari ihes egitea. Esperantza hauskorra da Caeiroren aldarria bere burua aztarnategi dakien Juanjo Olasagarre Mendinuetarentzat. Hor bizi da poeta, «ia ataraxian, gezurrezkoan bada ere,/ ia hemen, ia». Bildumaren gaietako bat eraikitakoari buruz hausnartzea dela esango nuke, zentzua bilatzen hasi beharko banu, eraikitzea eta deseraikitzea: aztarnategi bat dira poemok ere, non behinola eraikita zegoenaren berrikuspena egiten duen poetak, eta baita gaur egun dirauenaren erradiografia ere. Etxeak nazioak bezala fundatzeaz ari denean, adibidez; Dibortzioari gorazarre egitean; edota Edozein egunetarako aholkuak poeman «porlanari bere lana egiten» utzi aurretik egin beharrekoak zerrendatzean. Liburuak ez du egitura espliziturik edo atalik; bata bestearen ostean datoz trostan poemak, irakurlea aztarnategiaren leku batetik bestera eramanez, metaforak nahasiz esanda. Batetik besterako horretan, baina, elkarlotzen dira poemak, izan jorratzen duten gaiaren arabera multzokatuta daudelako, edo haien arteko lotura egiten duelako poetak berak izenburuen laguntzaz. Nolabaiteko ibilbide baten gisa irakur daiteke Ia hemen, ibilbide lineala beharrean panoramikoa dena, askotariko irudien bidez ataraxia gezurrezkoa edo ezinezkoa ilustratuz, poesia bera ere ezinezkotasun horren lekuko eginez, lekuko eta erakusle.
2020-02-26T04:18:54
https://www.berria.eus/paperekoa/1977/039/006/2018-09-16/begirada-ironikoa-eraikitakoari.htm
[ -1 ]
↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Predestinazio. . ↑ Leizarraga, Joanes. Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria. ABC I 2v. Datuak: Q193203 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Predestinazio&oldid=7890824"(e)tik eskuratuta
2020-07-08T10:51:53
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Predestinazioa
[ -1 ]
Andra Mari Jaiak - Jasokunde Ama Birjina (Aste Nagusia) Zarauzko Andra Mari Jaiak (Aste Nagusia), herriko festa nagusiak. Ekitaldirik aipagarrienetako bat ospatzen den Amabirjina Lotiaren prozesioa da. Goiazko Andra Mari Jaiak - Jasokunde Ama Birjina Bidania-Goiazko auzoa den Goiatzen Andra Mari Jaiak, bertako herriko festa nagusiak. Debako San Roke Jaiak, herriko festa nagusiak. (13/08/2019 - 18/08/2019)
2019-09-17T11:14:57
https://www.gipuzkoan.eus/gureagenda/eu/_q0_ps2_tcalendario_ocalendarios_d2019-08-14_h2019-08-14_c7_bd0/paginacion.html
[ -1 ]
ItzuL erabiltzeko jarraibideak — EIZIE Elkartea Itzul posta-zerrenda erabiltzeko jarraibideak ItzuL zerrendako harpidedun baldin bazara, mezu guztiak jasoko dituzu berariaz eskatu behar izanik gabe; alderantziz, zerrendara bidaltzen dituzun mezuak harpidedun guztiek jasoko dituzte. Hau eztabaida eta laguntza zerrenda publikoa da. Beraz, zerrendatik jasotako mezu bati erantzuten hasten garenean (postako programa gehienetan Reply to), zerrendako helbidea azalduko zaigu ( itzul [a bildua] postaria.com ), ez mezuaren egilearena. Arazo partikular baten erantzuna izan daiteke gurea, baina agian zerrendakide askorentzat jakingarri. Beraz, zerrendako mezu publikoei erantzun publikoa ematea izango da irizpidea; gure erantzuna guztiz alor pribatu edo pertsonalekoa denean erne ibili beharko dugu, zerrendako helbidea kendu eta jasotzaile bakarraren helbide pertsonala jartzeko. ItzuL zerrendatik jasotako mezu guztiek izenburuaren hasieran [ itzul ] hitza ekarriko dute. Era horretan, mezuak ongi identifikatzeaz gain, postako programa gehienek izan ohi dituzten iragazleak errazago erabil daitezke. Mezu bat zerrendara bidali aurretik, jarraibide hauek gogoan izatea eskatzen dizugu: Ziur izan zaitez zerrendako helbidea ( itzul [a bildua] postaria.com ) zuzen idatzi duzula; akatsik ez izateko, hobe zure postako helbideen zerrendan gorderik baduzu. Idatz ezazu BETI mezuaren gaia (Subject alorra); lauzpabost hitz, ez gehiago, mezua zer den ezagutzeko adinakoak. Esan beharrekoak mezuaren buletinean bertan idatzi, ahal bezain labur. Ez bidali erantsitako fitxategirik (Attachment) zure mezuarekin batera. Zerrendakideei zure fitxategiren bat eskaini nahi badiezu, bidali mezu bat horren berri emanez, eta nahi duenak eskatuko dizu fitxategia modu pribatuan. Saiatu zure ordenagailuko erlojua ordu egokian izaten; horrela, mezuen kronologia eta haria hobeki jarraituko dute zerrendakideek. Zerrendan agertutako mezu bati erantzun nahi badiozu, erabili Reply to funtzioa, ez sortu mezu berririk. Horrela, argiago ikus daiteke mezu bakoitzak izan dituen erantzunak. Erantzuterakoan, aipatu jatorrizko mezua, baina ez osorik, baizik zure erantzunari buruz esanguratsuak diren zatiak bakarrik. Gaur egun postako programa askok mezua HTML formatoan egiteko aukera ematen dute. Ez egin halakorik: beste askok gaizki ikusiko dute zure mezua. Hobe beti testu soil (Plain text) gisa egitea.
2019-08-23T22:54:42
https://eizie.eus/eu/baliabideak/posta_zerrendak/itzul/jarraibideak
[ -1 ]
Sistemas Impermeabilizacion by Revitalizate Grup... 506 views Batx 1 ikasleentzat by guest404999 692 views Coches by OscarValde 428 views AXI MUNIAIN (ON-GRUPO NOTICIAS) by BASQUETEAM 473 views Aurkezpena urtarrila-2012 by gaztanodi 548 views Gen by Guillermo Samisnky 872 views Presentación usada en las Jornadas de Software Libre de Donostia. 2008 Leire Hetel at hetel 1. SOFTWARE LIBREA ETA LANBIDE HEZIKETA ALBISTE TXARRAK, ALBISTE ONAK Josu Orbe Benguria IKT Sustatzailea POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. Software askea jardunaldiak – Donostia - 2008/11/27 2. LEHENENGO, ALBISTE TXARRAK Iturria: R. Fernandez, J. Pereira. “ Uso de Software Libre y de código abierto en la Administración Foral y Local de Gipuzkoa”. 2008 4. BAINA BADAUDE ALBISTE ONAK ERE... Mahaigainetan... Argazkia: Aula de Superficies complejas. P.I. Txorierri 5. Zerbitzuetan... <ul><li>Perimetroko suebakia (Firewall) </li></ul><ul><li>Web zerbitzariak. </li></ul><ul><li>Intranet zerbitzariak. (Kaioa proiektua) </li></ul><ul><li>Posta elektronikoa. </li></ul><ul><li>...... </li></ul> 6. Erronka berria: Web 2.0 / Cloud Computing Argazkia: “Que llueva, que llueva, la vieja de la cueva”. Paco CT “ Cloud Computing is a trap” Richard Stallman 7. Lanbide Heziketan klabeak diren 10 gaitasunak. <ul><li>Nork bere kasa ikastea. </li></ul><ul><li>Egoki komunikatzea. </li></ul><ul><li>Taldean lan egitea. </li></ul><ul><li>Gatazkak prebenitu eta gainditzea. </li></ul><ul><li>Arazoak ebaztea. </li></ul><ul><li>Ekintzaile izatea. </li></ul><ul><li>Inguruari egokitzea. </li></ul><ul><li>Etengabeko ikaskuntzarenganako interesa </li></ul><ul><li>Laneko arriskuak prebenitzea. </li></ul><ul><li>Berrikuntza </li></ul>Berrikuntza Pedagogikorako Taldea. Hetel Hackerrak 8. Erreferentziak: - Estudio sobre el uso de software libre y de código abierto en la administración foral y local de Gipuzkoa. http://www.diariolinux.org/2008/11/21 - Cloud computing is a trap. http://www.guardian.co.uk/technology/2008/sep/29/cloud.computing.richard.stallman - Lanbide Heziketan klabeak diren gaitasunak: Gaitasun horiek lantzeko eta ebaluatzeko hainbat jarraibide. http://www.hetel.org/documentos-eu/doc_innovacion-eu - Your Second Economic Stimulus Check is on this way http://blogs.pcworld.com/communityvoices/archives/2008/06/your_second_eco.html - Himanen, Pekka. La ética del Hacker y el espíritu de la era de la información Erreferentzi hauek eta gehiago del.icio.us zerbizuan etiketatua dauzkazue “ sldonosti ” etiketarekin 9. Aurkezpen honetan agertzen diren irudi guztien jabetza beraien jabeena* da. Beste eduki guztia Creative Commons by-sa 3.0 lizentziapean dago. * El Correo, Moodle.org, Mozilla Corp., OpenOffice.org, Free Software Foundation, Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop., Hetel, Ikaslan, Eusko Jaurlaritza, Wordpress, MediaWiki, Youtube, Flickr, Paco CT. ESKERRIK ASKO! Josu Orbe Benguria [email_address] http://jorbe.blogsome.com http://www.txorierri.net
2019-05-25T04:30:24
https://es.slideshare.net/jorbe/jornadas-de-software-libre-donostia-presentation
[ -1 ]
June Rezabal: "Hasieratik kalera ateratzeko baimena izan dugu, baita eguzkia hartzeko eta kirola egiteko ere" - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza June Rezabal: "Hasieratik kalera ateratzeko baimena izan dugu, baita eguzkia hartzeko eta kirola egiteko ere" Eskoziako Dundee hirian bizi da June Rezabal (Azpeitia, 2001), eta koronabirusaren krisiak bete-betean harrapatu du han. Rezabalek unibertsitateko klaseak online jasotzen zituen lehendik ere, eta alde horretatik, "aldaketa handirik ez" duela jasan nabarmendu du. June Rezabal. Eskozian bizi zara. Nolatan joan zinen hara bizitzera? Ikasketak egiten ari naiz. Betidanik nahi izan dut atzerrira joatea, eta horretarako lehen pausotzat hartu nuen ikasketak kanpoan egitea. Ingelesa gustatzen zaidalako eta hitz egiten dudalako, hizkuntza hori hitz egiten duten herrialdeak ziren niretzat aukerarik egokienak. Gertutasunak eta nik nahi nituen ikasketak Eskozian egoteak ekarri nau hona. Fitness, Nutrition and Health ikasketen lehenengo urtea amaitu berri dut unibertsitatean. Ingelesez ari zara egiten ikasketak. Zer moduz moldatzen zara? Ohitze kontua da. Hizkuntza hitz egiteko dituzun mugek baino gehiago eragiten dute hitz egiteko orduan dituzun beldurrek eta kezkek. Denborarekin eta jendea ezagutzearekin konfiantza irabazten da, eta askoz errazagoa da jendearekin komunikatzea. Klaseetako edukiei dagokienez, orokorrean errazak dira ulertzeko, baina beti topatzen ditut ikasteko hitz berriak, ohikoa den moduan. Eskoziarren azentua ulertzeko zaila dela esaten dute. Egia esan behar badut, eskoziarrekin baino gehiago ibiltzen naiz kanpotarrekin. Hala eta guztiz, esango nuke Glasgow eta Dundee hirietako azentuak zailak direla ulertzeko batzuetan. Orokorrean, ordea, eskoziarren ingelesa ondo ulertzen da. Brexitak zalaparta eragin du Erresuma Batua osoan. Eraginik izan al du horrek zure egonaldian eta ikasketetan? Eskozian, orokorrean, Brexitaren aurkako jarrera dago, eta Eskoziako Gobernuak autonomia dezente du. Nik, pertsonalki, ez dut Brexitaren aldaketarik eta ondoriorik jasan oraindik, baina ziur nago aldaketak etorriko direla etorkizunean. Zer-nolako eragina izan du koronabirusak Eskozian? Koronabirusak eragin handia izan du Eskozian, batez ere ni bizi naizen hirian, Dundeen, ikaslez beteriko hiria baita. Dundeek bi unibertsitate ditu, eta ikasle gehienak ez dira bertakoak, ezta eskoziarrak ere. Beraz, koronabirusa hedatu zenean, ikasle askok alde egin zuten hiritik, eta dendak, kiroldegiak, unibertsitateak, tabernak… itxi egin zituzten. Horrek guztiak jende gehiago bultzatu zuen alde egitera. Azkenengo asteak lasaiagoak izan dira, eta beste ingurugiro bat sumatzen da, lasaiagoa. Halere, oraindik ez gara bueltatu normaltasunera. Jendeak errespetatzen al du konfinamendua? Hemen ez da konfinamendurik egon. Hasieratik kalera ateratzeko baimena izan dugu, baita eguzkia hartzeko eta kirola egiteko ere. Hori bai, gobernuak esan zuen taldeetan biltzea debekatuta genuela. Supermerkatuetan eta beste denda batzuen hainbat neurri ipini dituzte, baina beste mugarik ez dute jarri eguneroko bizitzari dagokionez. Ondo egokitu al zara unibertsitateko klaseak online jasotzera? Gure klaseetako edukiak Internet bidezkoakziren bestela ere. Beraz, aldaketa handirik ez dugu jasan. Internetera igotzen dute behar den material guztia, eta online lan eginez moldatzen gara ikasleok. Beste unibertsitate ikasketa batzuetan klaseak online izan dituzte, beste batzuetan Skype bidezko bideo-deiak… Baina beti ematen digute ikasleoi nahi dugun klaseetan parte hartzeko askatasuna. Pentsatu al zenuen egoera ikusita Azpeitira bueltatzerik? Bai, egoera globala ikusita pentsatu nuen Azpeitira bueltatzea, baina Espainiako egoera ikusteak erabaki sendo bat hartzera bultzatu ninduen: hemen gelditzea erabaki nuen. Niretzat hemen izan dugun askatasuna oso garrantzitsua da, eta argi zegoen hango egoera ez zela erakargarria. Halere, Euskal Herrira bueltatzeko asmoa dut, uda pasatzeko bada ere. Zer da Euskal Herritik faltan gehien sumatzen duzuna? Familia. Etxearekin eta etxekoekin lotura handia dut, eta hemen oso ondo nagoen arren, faltan sumatzen ditut maite ditudanak. Noiz arte jarraituko duzu Eskozian? Eskozian unibertsitateko ikasketak amaitu arte gelditzea da nire asmoa, eta hiru urte gelditzen zaizkit horretarako.
2020-05-30T05:19:51
https://urolakosta.hitza.eus/2020/05/08/june-rezabal-hasieratik-kalera-ateratzeko-baimena-izan-dugu-baita-eguzkia-hartzeko-eta-kirola-egiteko-ere/
[ -1 ]
"Aro politiko berria behar dugu, gizartea zeharo aldatu da eta" - Alea.eus "Aro politiko berria behar dugu, gizartea zeharo aldatu da eta" Juanma Gallego 2019-03-01 06:00 Urte askoan udal funtzionarioa izan da Lopez Castillo, eta orain hara bueltatu nahi du, erakundearen kudeaketan parte hartzeko. / JUANMA GALLEGO Alderdi barruko hauteskunde primarioak irabazi berri ditu Fernando Lopez Castillok, eta datozen udal hauteskundeetan Gasteizerako alkategaia izango da, beraz. Erretiroa hartu badu ere, zahartzaroa politikan eragiteko aro aproposa dela babestu du. Leloen gainetik, "hiri morea" nahi dutela aldarrikatu du. Gasteizko alkatetzarako hautagaia da Fernando Lopez Castillo (Gasteiz, 1953), Ahal Dugu alderdiaren izenean. Alderdiaren barruko hauteskunde primarioak irabazi behar izan ditu aurretik. Egituraren babesa bazuen ere, legealdi honetan Udalean Ahal Dugu-ren bozeramaile izan den Jorge Hinojalek ere hautagaitza aurkeztua zuen, eta biak lehiatu dira alkategai izateko. Gasteiz Green capital izatetik "hiri morea" izatea lortu nahi dutela azpimarratu du Lopez Castillok, emakumezkoen lana aldarrikatuz; gaur egun arlo sozioekonomikoan dauden erronkei aurre egiteko beharra gogorarazi du. Ikus-entzunezkoen arloko udal funtzionarioa izan zara, eta aspaldian politikan aritu bazinen ere, erretiroa hartu duzunean politikara bueltatu zara. Zerk eraman zaitu horretara? Erretiroa hartu nuenean, hainbat lagunen artean proiektu bat lantzeari ekin genion: zaharren egoitza batera joan beharrean, denon artean bizitzeko egitasmoa landu nahi genuen, bakoitzak bere apartamentuan, baina zerbitzu komunekin; ortu batekin eta energia propioa sortuz, esaterako. Azkenean ez dugu aurrera eraman. Baina garai horretan Podemos jaio zen, eta pentsatu nuen ongi sentituko nintzela gauzak aldatzeko mugimendu horretan. Badakizu, gizarteak erretiratuak Benidorm aldera bideratu ohi ditu, baina ez gaituzte kontuan hartzen politikan parte hartzeko, eragile bezala. Baina, gure bozka oso inportantea izateaz gain, gizarteak gure gaitasunak eta trebetasunak erabili beharko lituzkeela uste dut. Eta ez al zaizu zaila suertatu egitasmo hori atzean uztea politikan sartzeko? Erabaki hori hartu nuen, eta pozik nago. Nik erretiroa ez dut ulertzen ezer ez egiteko modua bezala, gauzak egiteko baizik... gizartean eragiteko modu bat bezala. Libre sentitzen naiz, gainera; ez dut alderditik kobratzen, nire pentsioarekin jarraitzen dut. Momentuz, nituen beste proiektuak atzeratzea erabaki dut, baina politika uzten dudanean berreskuratuko ditut. Halere, proiektu horietako batzuk bidean daude. Adibidez, azken bost urteetan landu dudan dokumental bat aurkeztuko dut martxoan: La herencia de mi abuela izenekoa. Memoriari eta familiari buruzkoa da. Fusilatu zuten CNTko osaba baten istorioa du oinarri. Urari buruzko telesail bat ere buruan daukat aspalditik. Alde gutxigatik irabazi dituzu primarioak. Nola kudeatuko dituzu bi hautagaitza horiek kontuan hartzeko? Barne hauteskundeetan ez ditugu programa desberdinik aurkezten: gure hauteskunde programa oraindik ez dago bukatuta, orain auzoz auzoz osatzen ari gara. Oinarrizko programa bat bada, noski, eta hori koordinatzen dugu Euskadiko eta Estatu osoko programekin. Alderditik kanpo ikusten da tendentziak badirela: pablistak eta errejonistak, edo antikapitalistak... baina, egia esanda, hemen ez dugu diferentzia handirik. Hasieratik zerrenda komuna prestatu genuen. Berez, bi prozesu ziren: zerrendaburu izateko eta zerrendetan joateko. Ez dakit zergatik, baina Jorgek [Hinojal] soilik aurkeztu zuen bere burua zerrendaburu izateko, eta haren hautagaitza ez da atera. Ni bietan egon naiz. Nola barneratuko dituzue konfluentziak? Orain justu hori lantzen ari gara, gure zerrendetan Equo zein Ezker Anitza sartzeko. Ia-ia itxita dago kontua, baina momentuz ez dago behin betiko erabakia hartuta. Halere, gure asmoa da guztiok batera joan ahal izatea. Zein irizpide erabili dituzue zerrendetan aukeraketa egiteko? Gure zerrenda berritu nahi izan dugu, baina aurretik bildutako esperientzia galdu gabe. Zentzu honetan, oreka interesgarria lortu dugula iruditzen zait. Legegintzaldi honetan zinegotzi izandako Juan Cerezuelaren esperientzia dago, esaterako. Gemma Zubiaurreren konpromisoa eta jakintza ere izango ditugu: ikastola batean lan egin du, eta euskara eta kulturaren arloak oso ondo ezagutzen ditu. Garbiñe Ruiz, berriz, arte ederretan lizentziatua da, eta beti kulturaren inguruan ibilitakoa da. Ezkerraren batasuna noizbait lortuko al da? Jendeak esan ohi du ezkerrekoak beti daudela banatuta, baina, Gasteizen bederen, gure ahalegina izan da batasuna lortzea. Batetik, Ahal Dugu-ren barruan, eta bestetik, Equo eta Ezker Anitzarekin. Batek daki, ordea, bihar zer gertatuko den! Orain eskuma ere bananduta ageri da, eta bere garaian ere EAJ eta EA banatu ziren. Dena dela, iruditzen zait une politiko berri baten atarian gaudela, orain gauzak oso desberdinak direlako aurreko urteekin alderatuz. Zertan bereizten da ba egoera? Batetik, ekoizpen sistema osoa aldatu da orain. Adituek diote merkatuak langileen %30 besterik ez duela behar ondasunak eta zerbitzuak sortzeko. Hortaz, asmatu behar dugu zer egin langabezian geratuko diren pertsonekin. Bestetik, gizarte egitura osoa ere aldatu da. Familiarena adibidez. Adibide bat jarriko dizut: duela 50 urte edo, gure aita atezaina zen MEVOSA DKVn, eta haren soldataren %25 hipoteka ordaintzera bideratzen zuen. Orain, aldiz, soldata oso bat behar da hipoteka ordaintzeko. Bankuek aldatu dute egoera hori. Garai horretan, nire etxean, 100 metroko etxe batean hamahiru lagun geunden. Oraingo etxe batean, Salburua edo Zabalganean, 75 metroko etxebizitza batean guraso bakarreko familia bat bizi da askotan; ama bat eta haren semea, esaterako. Gizarte osoa aldatzen ari da, eta guk prestatu nahi dugu aldaketa horren barruan enpleguak sortzeko. Eta zer aterabide du egoera horrek? Batetik, agerikoa da enpresa handiak askoz diru gehiago irabazten ari direla. Baina soldatapekoek ordaintzen dute zerga gehien: %83, hain zuzen. Enpresek %17 ordaintzen dute, gutxi gorabehera. Hori kontuan hartu gabe enpresa handiek erabiltzen dituzten amarruak; %1 kotizatzea ahalbidetzen duen SICAV moduko egiturekin, adibidez. Funtsean, soldatapekoak, autonomoak eta enpresa txikiak ordaintzen ari dira diru gehien, eta hau ez da bidezkoa: enpresa handiei zerga handiagoak jarri behar zaizkie. Bestalde, enplegu berriak lortu beharko genituzke. Equok edo ELAk, adibidez, norabide horretan doazen proposamenak aurkeztu dituzte: ingurumenaren alorrean edo zaintzaren alorrean enplegua sustatzeko, hain zuzen. Batez ere emakumeek etxean egin ohi duten lana ere kontuan hartu beharko litzateke. Era berean, sormen lanak ere hezkuntza sisteman txertatu ahal dira, eskolaz kanpoko klaseak emateko, eta hor ere enpleguak sor daitezke. Argi dago enplegu berriak sortzeko aldea badagoela. Ez da erraza izango, baina denon artean egokitu behar dugu egoera berrian. Hauteskundeei begira, zeintzuk izango dira zuen programaren oinarriak? Emakumeen egoera izango da ardatzetako bat. Green capital-etik hiri morera igaro nahi dugu. Garai berri batean sartzeko garaia dela uste dugu, ez horrenbeste lehiatsua eta gatazkan oinarritutakoa, eta emakumeak horretarako askoz hobeto prestatuta daudela uste dugu. Arlo honetan ere, segurtasuna indartu nahi dugu, indarkeria ekiditeko; baina, beti ere, segurtasun hori askatasunarekin lotu behar dugu. Emakumezkoak kaiola batean sartzen baditugu, seguruenez ziur egongo dira, baina, hori, noski, ez da irtenbidea. Askatasunean oinarritutako segurtasuna behar dugu. Pentsiodunak izango dira bigarren ardatza. Gemma [Zubiaurre] eta biok hirurogei urte baino gehiago ditugu, eta ondo ezagutzen dugu egoera. Esango nizuke emakumeen eta pentsiodunen mugimendua izan direla Mariano Rajoy Espainiako gobernutik kanporatzeko gako nagusiak. 900 euroko gutxieneko soldata jarri dute orain, baina pentsiodunek diote urtebete eta erdian 1.080 euroko gutxieneko pentsioa behar dela, beti ere gutxieneko soldata 1.200 eurokoa bada. Izan ere, kate bat da, eta bata ez da sustengatzen bestea ez badago bermatuta. 'Green capital' kontzeptua utziko duzue alboan, beraz? Gaia ez, noski, baina uste dugu arlo horretan lan serioa egin behar dela; ez da lelo hutsa izan behar. Natura babestu behar da, eta hauteskunde ondorengo itunak egin behar baditugu, hori kontuan izango dugu. Adibidez, akuiferoen galera ekar dezakeen fracking-aren aurka gaude. Itunak egin behar badira, zein norabide hartuko duzue? Gu itun progresisten aldekoak gara. Gure programan PSOEren edo EH Bilduren programekin aldera zitezkeen proposamenak badira, eta, zerbait gauzetan, EAJko programarekin ere. Zentzu horretan, ez dugu aurretik baldintzarik jartzen. Baina oso zaila da jakitea gero zer gertatuko den; portzentajeak ikusi beharko dira. Legealdi honetan bost zinegotzi besterik ez dituen alderdi bat gobernatzen ari da. Baina EAJk ez du kontuan hartu ideia bat: botoen %20 baino gutxiago izanda, ezin duzu gobernatu alderdi bakar baten ikuspegiarekin. Beraz, EAJri babesa emateko, parte-hartze gehiago eskatuko zeniokete? Bai noski: denon artean erabakitzen badugu, eta jendeak parte hartu badezake, ados geundeke. Baina orain arte egin dutenarekin ez gaude ados. Adibidez, trenbidearen lurperatzearen gaian: ez dute mahaiaren gainean jartzen proiektu horren benetako kostua zenbatekoa izango den. Ia 1.000 miloi euro badira, guztiok ordainduko ditugu, eta horrek guztion parte-hartzea eskatzen du, halabeharrez. Dena dela, mugikortasuna beste modu batean landu beharra dago. Gu bus elektrikoaren alde gaude: askoz merkeagoa da, eta agian azkarragoa, eta ez da azpiegiturarik ordaindu behar hori martxan jartzeko. KREAri buruzko proposamen zehatza ere aurkeztu duzue. Zertan datza? Orain arte KREAn 19 milioi euro gastatu dira, eta zortzi urte igarota, hutsik dago. Azkenean akordioa lortu da diseinu eskola jartzeko, eta arlo kulturalean dabilen enpresa bat bertan aritzeko. Baina guk uste dugu soberako espazioa dagoela hor sormena landuko duen gune bat jartzeko. Estatu mailan Podemos-en krisiari buruz asko hitz egiten ari da. Horrek eraginik izango al du Gasteizen? Ezkerrean beti egon dira desadostasunak, baina hau ez da kontu berria: hemen ere egon dira. Oroitzen naiz aspaldian autodeterminazioaren alde ari zirenei espainolista deitzen zietela; baina, orain, abertzaleek autodeterminazioa defendatzen dute. Podemos barruan, erabakitzeko eskubidea errespetatzen dugu, baina guk gai sozialak lehenesten ditugu. Podemosi dagokionez, hedabideek benetako barne arazo bat izan den hori hartu dute, eta hor zentratu dira, banaketa irudi bat zabaltzeko. Ea, De Miguel auziaren epaiketa dago orain: Arabako buru batzar erdia hor sartuta dago, baina inork ez du horri buruz hitz egiten. Guk ez dugu horrelako arazorik, eta, halere, guri buruz hitz egiten dute.
2019-05-19T14:24:55
https://alea.eus/gasteiz/1551355732945-fernando-lopez-castillo
[ -1 ]
HOME Music MemorabiliaTokio Hotel MemorabiliaThe Walking DeadStar Trek (TV Show)AutographedPSA/DNASteven Yeun
2020-02-29T01:02:25
https://www.hollywoodmemorabilia.com/search2.php?No=0&team=Tokio+Hotel%2CThe+Walking+Dead%2CStar+Trek+%28TV+Show%29&filter_by=Autographed&authentication=PSA%2FDNA&teamplayer=The+Walking+Dead%2FSteven+Yeun
[ -1 ]
Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat - Familia politika eta Gizarte Garapena - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
2019-08-24T23:26:59
http://www.euskadi.eus/web01-a2famil/eu/contenidos/ayuda_subvencion/ayudas_hijos_2014/eu_0001/eu_002.html
[ -1 ]
Mikel Uribetxeberria: "Urrestilla bezalako ingurune batek sortzen dituen naturarekiko loturak erabatekoak dira" - Azpeitiko Kultur Mahaia - Uztarria (Azpeitia) 2020ko urtarrilek 27, ASTELEHENA Mikel Uribetxeberria: "Urrestilla bezalako ingurune batek sortzen dituen naturarekiko loturak erabatekoak dira" 2011ko api. 27a, 10:00 Uribetxeberriak Donostiako Kur Art Galleryn bere lanekin osatutako erakusketa jarri du. Berak ateratako argazkiak eta Interneten topatutako animalien argazkiak uztartuz osatu du lana. Bihartik hasita uztailaren 27a arte egongo da bertan. Argazkian, erakusketan ikusiko den lanetako bat. Nondik sortzen da erakusketa bat irekitzeko aukera? Nik neure proiektuak egiten ditut eta galeriak nirekin harremanetan jarri ohi dira erakusketa bat egiteko nire lanarekin edota, beste batzuetan, erakusketa kolektibo batean parte hartzeko. Nire proiektuak nire webean zintzilikatu ohi nituen, baina orain eraskustokiekin harremana badudanez, nahiago izaten dut erakusketak egin eta gero zintzilikatzea. Uste dut weba erakuslehio oso ona dela baina, hala ere, zuzenean erakusketa bat ikustearekin ezin da konparatu, oraindik. Erakusketa hau aurrez nazioartean jarri duzu, Madrilen, Parisen, Berlinen eta Evian. Esperientzia ona? Bai, esperientzia oso ona. Erakusketak egiteko aukera izatea eta bide batez bertara bidaiatzea, jende desberdina ezagutzea... eskertzeko gauza da. Azkenean nik nahi dudana nere lana jendearengana heltzea da, hemen nahiz kanpoan. Aurrera begira beste nonbait jarriko al duzu? Donostiako erakusketa hau, gero Iruñeara mugituko da Mapamundistas delako argazkilaritza jardueretara. Bertan erakusketa ipini eta hitzaldi batzutan parte hartuko dut. Eta ziurrenik urte bukaerarako Lisboan beste erakusketa bat izango dut eta Madrilen ere bai. Zer ikusiko dugu erakusketan? Animalia serieko 17 argazki egongo dira. Serie honetako argazkiak nire eta internauten harteko sorkuntzak dira. Nik fondoko argazkiak egin ditut eta gero Flickr-en animaliak bilatu ditut. Bilatu behar ditudan animaliak kondizio ugari bete behar dituzte: argi egokia, erresoluzio altua, testura definitua, kolorearen tenperatura egokia... Behin aurkitutakoan frogak egin behar ditut nire argazkien gainean eta ondo doala ikusten badut, animaliaren argazkiaren jabearekin harremanetan jarri eta permisoa eman behar dit erabili ahal izateko. Oso lan luzea da, baina prozesua oso interesgarria egiten du, ez baita ni eta nire kamera bakarrik, baizik eta internet tresna bezela erabiliz, partehartzaile berriak bilatzen ditut nire helburua modu egokiagoan betetzeko. Zer dela eta aukeratu duzu animalia gaitzat? Txikitatik bizi izan naiz naturarekin oso lotua. Urrestillan jaio eta bizi izan nintzen 18 urtera arte. Urrestilla bezalako ingurune batek sortzen dituen naturarekiko loturak erabatekoak dira. Zuhaitz batetan txabola egiten ez bazeunden, arrantzan zeunden ta bestela txori-tranpak jartzen... Azkenean horrek arrastoa uzten du. Hortaz aparte, afizioz ere beti naturan mugitu izan naiz, mendian, eskalatzen, uretan... Nik uste dut, hori guztia dela eta, nahi gabe ere naturak beti duela presentzia handia nire lan ia guztietan. Natura eta gizakiaren arteko erlazioa konstante bat da egiten ditudan gauzetan. Batzutan gizakia naturaren barnean ageri da (erakusketa honetan kasu) eta beste batzutan gizakia eta naturaren arteko esplotazio harremanak aztertzen ditut. Zer egiten du artista batek bere lanekin erakusketak amaitzen direnean? Edozeinek bere lana bukatzen duenean egiten duen gauza bera, beste zerbaitetan hasi. Dena dela, orain erakusketetan dabilen serie hau 2008ko bukaeran hasi nintzen lantzen, nahiz eta orain argazki berri batzuk egin ditudan, aspalditik beste proiektu batzutan nabil burubelarri. Behin serie bat bukatutakoan hori plazaratzeaz arduratzen nahiz hasiera batean, baina martxa hartzen duenean horrekin ahaztu eta beste zerbaitetara sartzen nahiz.
2020-01-27T05:29:44
https://uztarria.eus/komunitatea/KulturMahaia/1334411944
[ -1 ]
Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura - EUSKARAGIDA.EUS Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura Izena: Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura Egilea: Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordea Ilustratzailea: Manu Urbieta Illarramendi Azalpena: Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordearen (LIB) egitasmo honek antologiaren esparruan ekarpen berri bat egitea du xede: orain artekoak baino osoagoa, landuagoa eta elkarlan handiagoko antologia eratzea. ISBN: 978-84-943211-9-1 Prezioa: 17,10 € 14-16 urte Liburuak,
2017-07-26T02:48:00
http://www.euskaragida.eus/2016/09/euskal-literaturaren-antologia-1-erdi.html
[ -1 ]
Weather in Berrouaghia today The Moon: Moonrise 16:49, Moonset 03:05, Moon phase: waxing gibbous see long-term weather forecast in Berrouaghia MédéaKsar el Boukhari’Aïn BoucifBoû ArfaBlidaChiffaMouzaïaSoumaBeni MeredBouinanEl AffrounBougaraOued el AlleugBoufarikChebliL’ArbaSidi MoussaKoleaDoueraBou IsmaïlMeftahHadjoutBarakiBirineKhemis MilianaSaoulaZeraldaTipasaBirkhademKhemis el KhechnaArbatacheDar-El-BeidaAlgerBab EzzouarSour el GhozlaneCheragaAïn BessemBordj el KiffanOuled Moussa’Aïn BenianRouibaAin OusseraReghaïaLakhdariaBoudouaouAïn TayaSidi AissaTheniet el HadBeni AmraneAin DeflaBoumerdasTheniaChabet el AmeurTizi GheniffBouiraIsserDraa el Mizan‘Aïn el HadjelBoghniNaciriaEl AbadiaTadmaïtEl AttafTirmitineTizi-n-TletaTissemsiltDraa Ben KheddaKsar ChellalaMelouzaBeni DoualaTizi OuzouDellysOued FoddaMakoudaL’Arbaa Naït IrathenTizi RachedChorfaMehdiaBoudjima’Aïn el HammamMeklaMansourahChlefTimizartFrehaArhribsDar ChioukhAzazgaIghramSidi AkkachaEch ChettiaAkbouOued SlyEl AchirM'SilaAbou el Hassan weather in Berrouaghiatemperature in BerrouaghiaHourly weather forecast in Berrouaghiaweather in Berrouaghia tomorrowweather in Berrouaghia for 3 daysweather in Berrouaghia for 5 daysweather in Berrouaghia for a weeksunrise and sunset in Berrouaghiarising and setting of the Moon in Berrouaghiaexact time in Berrouaghia
2018-06-24T22:26:28
https://meteotrend.com/today-forecast/dz/berrouaghia/
[ -1 ]
Hamazazpi urterekin Ingeniaritza ikasten hasi zen leku berean emango du azken eskola erretiratu bezperan. Zientzia eta euskara ditu pasio nagusi, eta utopia lortzea zeregin nagusi. UEUk omenaldia egin berri dio Euskal Herriaren zerbitzuko eskaini dituen urte luzeak direla eta. «Lehenengo aldia da historiak Euskal Herria eta euskara bizirik irauteko nahikoa prestatuta harrapatzen dituena» Herenegun, ekainak 21, Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroen hasiera ekitaldia izan zen Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Besteak beste, Jose Ramon Etxebarria Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) aspaldiko kideak “Euskarazko irakasmaterialen idazkuntzaren garapena. Amaigabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala” hitzaldia eman zuen. Ondoren, 45 urtez euskal unibertsitatearen aldeko lan eskerga egin duen elkarteak Etxebarriaren omenez argitaratu duen liburua aurkeztu zuen, eta urte horietan guztietan hark egindako ekarpen oparoa aitortu zion. Ekitaldi hori baino egun batzuk lehenago hartu gintuen Ingeniaritza Eskolako bere bulegoan. Prest zeukan hitzaldia, eta bazuen omenaldiaren berri. 1965ean Ingeniaritza ikasten hasi zen geletako batean emango du bere azken eskola, erretreta hartu aurretik. Bilboko Ingeniaritza eskolan ikasi zuen, 1971n bertara sartu zen irakasle, aldi berean Leioan ere irakasle laguntzaile zela, «lehen unetik Zientzia Fakultatera lerratuta», eta hasi zen leku berean amaitzea ziklo polita iruditzen zaio. Oso ezaguna da 1976an Adolfo Suarez presidente espainolak fisika nuklearra euskaraz irakastea ezinezkoa zela esan zuenean Etxebarriak eman zuen erantzuna: «Horretarako bi gauza jakin beharra dago, fisika nuklearra eta euskara». Horretaz eta mende erditik gorako ibilbide oparoaz hitz egin zuen GAUR8rekin. Suarezi erantzun zenionean bazenekien zertaz ari zinen. Presidentea izateko ez da adimen eta prestakuntza berezirik izan behar, antza; ikusi besterik ez dago munduan zelako presidenteak dauden. Fisika nuklearra eta euskara aipatu zituen, nire bi pasioak, zeren nik karrera egin nuenean hartu nuen berezitasunean zentral nuklearrekin lotutako ikasgaia zegoen, eta huraxe zen niri gehien gustatzen zitzaidana. Hain zuzen ere, karrera bukaerako proiektua erreaktore nuklear baten parametroen kalkulua zen. Beraz, Lemoizko zentralaren aurkako borrokara sartu zinenean ere bazenekien zertan ari zinen. Ni maiteminduta nengoen energia nuklearrarekin, baina zientzia dibulgazioko aldizkariak irakurtzen nituen, batez ere frantziarrak, eta garai hartan bazegoen zentral nuklearren benetako izaerari buruzko polemika, eta ni aztertzen hasi nintzen Deban, Ispasterren, Tuteran eta Lemoizen zentral nuklearrak eraikitzeko proiektuek ekar zitzaketen ondorioak. Horretan nenbilela topatu nintzen Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordearekin eta oso modu naturalean sartu nintzen hara. Oso mugimendu zabala zen, eta arlo guztietako lagun handiak egin nituen. Euskara zenuen beste pasioa. Euskalgintzan erabat sartuta nengoen, UEU 1973an sortua zen, unibertsitatean mintegiak euskaraz ematen nituen eta euskaraz idazten nituen testu guztiak… eta, bat-batean, nire bi pasioak batera ezinezkoak direla dio Suarezek. Nik natural-natural batera lantzen nituen bi gauzak. Zauriaren erdi-erdian sartu zidan atzamarra. Ordurako zientziaz idazten zenuen euskaraz. Eta ez nik bakarrik. Ordurako bazeuden horretan zebiltzan taldeak, Elhuyar, esate baterako. Nire lehenengo dibulgazio artikulua 1971n argitaratu nuen, “Anaitasuna”-n, eta ordurako bazegoen horretan ziharduen jendea, eta ni ez nintzen Suarezek esan zuena tontakeria galanta zela pentsatu zuen bakarra izango. Hizkuntza guztiak potentzialki berdinak dira edozer egiteko. Nik hizkuntza guztiak maite ditut, eta erabiltzen ditut. Lau dakizkit, baina nirea zein den badakit, eta, nire hizkuntza zein den ondo dakidalako, badakit beste hizkuntzetan baliokidetzak topa ditzakedala. Politika munduan ere bazenbiltzan. Bai, EHASen (Euskal Herriko Alderdi Sozialista). Guk uste genuen politikoki antolatu beharra zegoela. Ondoren EHASek nire arloko gauza oso garrantzitsu bat sortu zuen, Iker taldea, Saioka ikastoletarako testuak prestatu zituena. Oinarrizko irakaskuntza orokorreko testu guztiak euskaraz eman genituen hor. Politika ez dela sartu behar esaten da batzuetan, baina politika denean dago, eta Iker taldea EHASen proiektua izan zen. Nik hor egoteko zortea izan nuen. Politikan, legez eta legez kanpo jardun izan duzu. Hamabost urte pankarta baten atzean eman izana ere jardun politikoa izan zen, ezta? Jakina. Nik izugarrizko pozarekin eramaten dudan gauza bat da. Herri mugimendu bat izan zen irakasleona, duintasunaren aldekoa. Ez gurea bakarrik. Seiehun bat lagun hasi ginen borroka horretan. Estatuari aurre eman genion, gure errebindikazioa Espainiako hezkuntza sistemaz besteko bidea egitea zen, funtzionariotzaren aurka. Nik ez dut onartzen unibertsitateko irakaslea izanda hierarkia bat onartzea; nik irakaskuntza ondo landu behar dut, eta, horretarako, irakasle moduan askatasuna eduki behar dut, katedra askatasuna esaten dena. Jakina, Estatuak beti jukutria berbera egiten du, eta esan zuen: nik esaten dudana egiten ez baduzue, kalera. Guk esaten genuen Espainiako funtzionarioekin Euskal Herriko Unibertsitate ganorazkorik ezin dela egin, eta ez dut esan nahi zientzialari txarrak direnik, baina guk herri moduko, nazio moduko proiektua daukagu. Hamabost urte eman genituen, baina nire poztasun handiena da hamabost urte horiek fruitua eman izana eta gaur egunean unibertsitatean lan kontratuarekin funtzionario ez diren eta sistema horretan sartuta dauden hainbeste eta hainbeste irakasle daudela, nik esango nuke Euskal Herriko Unibertsitatean erdiak edo. Lastima dut, oraindik zuzendu gabeko injustizia asko daudelako. Baina denbora hura guztia ez zen alferrikakoa izan eta horrekin geratzen naiz. Liburu bat idatzi genuen [“Historia de una pancarta” liburua atera du mahai gainera] eta hor gure esperientzia kontatu genuen. Nondik etorri zitzaizun euskaltzaletasuna? Behin baino gehiagotan kontatu dudan pasadizo bat kontatuko dizut, niretzat funtsezkoa izan zena. Hementxe, edo alboko gela batean gertatu zen. Nik 17 urte nituen Eibartik hona etorri nintzenean. Euskalduna nintzen, baina sekula euskaraz ikasketarik ez irakurketarik ere egin gabea. Nire gelan bazegoen venezuelar bat, Mendizabal, euskal jatorrikoa. Ez zekien euskaraz, eta nik ba al nekien galdezka etorri zitzaidan. Baietz, nik, eta berak galdera bat egin zidan: «cómo se dice electrón?». Zer esan jakin gabe geratu nintzen, baina erantzun egin nion: «Eso no se dice en euskera». Etxera joan nintzen zaputza hartuta, ezin izan niolako euskaraz banekiela erakutsi. Hori ez da esaten, pentsatu nuen, baina esan beharko da, ezta? Eta horrekin lotuta, beste pasadizo bat. Ni Gernikatik Eibarrera joan nintzen umetan eta han egin nituen ikasketak Bilbora etorri arte. 1965eko Gabonetan Eibarrera joan nintzen eta aitak esan zidan kolegiora joan behar nuela, Bilbon zelan nengoen irakasleei kontatzera. Hara joan nintzen, Sagrado Corazón-era, eta anaia Alonso zegoen. Harekin erdara hutsean egin izan nuen beti, eta zertara joan nintzen esan nionean, hara non hasten zaidan euskaraz, lehenen aldiz. Nafarra zen, Altsasukoa. Harrituta geratu nintzen! Lehenengo venezuelarrak eta gero irakasle batek eman zidaten irteteko pistola-tiroa. Neure kabuz hasi nintzen ahal nuena ikasten. Gero arreba nagusiaren bidez hasi nintzen “Anaitasuna” irakurtzen, 67an edo 68an. Horrela alfabetatu nintzen ni, Imanol Berriatuaren eskutik. Hura izan da nire maisurik handiena. Hark ordurako buruan zeukan euskara batua. Lekutan dago Euskal Herriko Unibertsitateak euskaraz edo gaztelaniaz irakatsi beharko zuen eztabaida. Ia burutik eginda zeundetela uste zuenik ere bazegoen. Garai hartan guztiz utopikoa zen gauza bat formulatu zen, euskaraz arituko zen unibertsitate bat. Unibertsitatean badakigu hainbeste hizkuntza erabili behar direla informazioa lortzeko, baina komunikaziorako erabiltzen den hizkuntza herrialde bakoitzean bertakoa da. Eta guri geureari uko egiteko eskatzen digute unibertsalak izateko? Unibertsala izatea hain justu zeurea egitea da, munduan zaren moduan agertzea, zeure nortasunarekin. Horrekin lotuta, nik askotan eztabaidatzen dudan kontu bat aipatuko dut, itzulpenei dagokiena. Batzuek esaten dute ez dela itzuli behar, originala hartu behar dela, eta nik uste dut alderantziz dela. Klasikoak irakurri beharra dago, baina zer da testu klasiko bat? Hizkuntza guztietara itzulia izatea merezi duena, eta beti aipatzen dut nik maite dudan liburu bat, orain dela 2.500 urte idatzitakoa, betierekoa, klasikoa eta unibertsala: Euklidesen “Elementuak”, nire ustez beste edozein baino hizkuntza gehiagotara itzuli den liburua [bulegoko liburutegitik hartu eta mahaira ekarri du Patxi Anguloren itzulpena]. Originalera jo beharra dagoela? Irakurri, ba, greziera zaharrean. Erotzat edo gutxienik utopikotzat jotzen zintuzteten, baina gaur egun denek aitortzen diote UEUri egin duen lan ikaragarria. Ni optimista utopikoa edo utopiko optimista naiz. Gauza berriak egiteko utopikoa izan beharra dago. Ez dagoena sortu behar da, badagoena ez duzu sortuko. Lan egin behar da, jakina, baina nik utopia planteatzen dut gauza egingarri modura, eta borroka egin behar da utopia lortzeko. UEUk gauza on asko ditu. Batetik, gaur egungo unibertsitate testugintza aitzindaria, gero beste guztiek hartu dutena; eta primeran iruditzen zait, utopia bat ez da zuretzat bakarrik, zuk gizarte osoarentzat nahi duzu. UEUren bi ezaugarri funtsezko azpimarratu nahi nituzke. Bat, UEUko komunikazio hizkuntza bakarra, denetarako, administraziorako, eskoletarako, eztabaidarako… euskara izateko erabakia, eta horrek ez du kentzen UEUko kideek beste hizkuntza batzuk erabiltzea, informazioa lortzeko eta unibertsitateko ekimen publikoetatik aparte. Bigarrena, UEUri esker komunitate zientifiko euskaldun trinko bat sortu da. Kolektibo bat, txikia baina trinkoa, zientzia eta kultura oro har euskaraz lantzen dituena. Hori funtsezkoa da etorkizunari begira. Eta komunitate hori sendotu egin behar da. Komunikazio hizkuntza euskara izateak albo-efektuak izan ditu, erabaki hori hartu ez zuten unibertsitateak ere behartu ditu euskara erabiltzera, eta Euskal Herrian zazpi edo zortzi unibertsitate daude. Neurri batean euskara sartzera behartu ditu. Ez du inor inposizioz behartu, baina inoren lotsa sentiarazi du. Herri mugimendu bat egon delako, UEU horixe da-eta, nire ustez. Maila bat lortu du, teknologia berriak, graduondokoak, masterrak… bi erabaki sinplerekin. Euskara noranahikoa dela, edozein lekutara eraman daitekeela erakutsi du, eta hori ez da gurea bakarrik, lehendik ere bazegoen, giroan zegoen, baina unibertsitate munduak eraman du praktikara, ikastolek egin duten bezala. Ikastolek behartu zuten sistema publikoa euskalduntzera. Eta 45 urte joan dira. Bai, 1973an sortu zen, Ipar Euskal Herrian, baina aurreko urteetan Euskal Astea antolatzen zen Baionan, eta haren ondorengoa izango zen UEU. Azken boladan konturatzen ari naiz Euskal Herriaren etorkizunerako funtsezko gauza asko Ipar Euskal Herrian sortu direla. Ostegunean euskara batuaren historiaz hitz egin behar dut. Nire ustez, funtsezko elementua izan zen, Arantzazu baino lehenago, 1964an, Baionako Euskal Idazkaritzak hartu zuen erabakia. Gero, Akademiak hartu zuen erreleboa, eta oso sendo, baina hazia Ipar Euskal Herritik sortu zen. Eta haren bultzatzailea iheslari bat izan zen: Txillardegi. Gerora etorrita, azkenengo urteotan Euskal Herriko albisterik inportanteenak Ipar Euskal Herritik etorri dira: ETAren bukaerako prozesua, armagabetzearen prozesua, presoen aldeko ekimenen prozesua… Hango herritarrek modu kolektiboan itzelezko ikasgaia eman dute, ikusteko edozer egin daitekeela txiki-txikitik hasita. Eta egiten dutena ondo egiten dute, e? Oso ondo pentsatuta. Benetako herri mugimendua dago. Aurore Martinen istorioa, Luhusoko istorioa, gauza sinestezinak dira gure gizartean, eta Ipar Euskal Herrian gertatu dira. Euskara idatzian ere gure lehenengo ereduak hangoak dira: Etxepare, Leizarraga, Sarako eskola… Ostegunean [herenegun] egingo duzun hitzaldiak zure oraingo lanarekin zerikusia du, ezta? Niretzat garrantzitsuena euskara erabiltzea da. Erabilera bizirik egotea da. Nire ustez, gizateriaren asmakizunik handiena ez da izan gurpila ez horrelako gauzarik, ahozko hizkuntza baizik. Horretaz hitz egingo dut Gasteizen. Big Bang bat bezalakoa izan zen; orduan sortu zen gizakia, animalia pertsona bihurtu zen. Nire ideia da gizateria ahozko hizkuntza sortu zenetik dela gizateria. Gertakari sortzailea izan zen ahozko hizkuntza. Eta nik ahozko eta idatzizko komunikazioa lantzen dut, Ingeniaritzan. Euskarazko komunikazio zientifikoa lantzen dut. Azken 11 urteotan testu zientifikoak euskaraz erabili eta behar diren osagarriak prestatzen ibili naiz, testu zientifikoen ezaugarriak aztertuz, terminologia landuz, munduan egiten dena ikusiz, nazioarteko arautegiak euskarara ekarriz. Nire ustez, funtsezko gauzak, baina erabiliak izateko. Erabili gabe ez dute ezertarako balio. Etorkizunari begira, baikor zara, ezta? Hitzaldian esango dut lehenengo aldia dela historiak Euskal Herria eta euskara bizirik irauteko nahikoa prestatuta harrapatzen dituena. Ez dut erabat prestaturik esango, baina bai nahikoa, azpiegitura linguistiko sendo batekin, eta tamaina kritikoarekin; alegia, badauka jende talde handi bat ondo prestatua eta segitzeko borondatearekin. Konfiantza handia dut. Ez dakit konturatzen garen 50 urtean nolako lan kolektiboa egin den. Nire sentsazioa da guk hartu genuenean baino egoera hobean uzten dugula hau guztia. Bakarrik pentsatuta nondik gatozen, zer giro zegoen Euskal Herrian euskarari dagokionez, eta zer azpiegitura dagoen orain, zelan ez dut konfiantza edukiko? Badakit mundua aldatu egiten dela, mila oztopo daudela, baina egin egin behar da, eta konfiantza dut gazteengan. Egingo dute, guk egin genuen bezala. Baldintza kaskarragoetan. Gu lau eta danbor bat hasi ginen. Orain asko daude, betiere nahi baino gutxiago, eta ondo prestatuta. Gu ere prestatu egin ginen. Eta posible zela esan genuen. Utopia ez da zoramen bat, ez dagoen gauza bat pentsatzea baizik, eta nork dio utopia ezinezkoa dela? Gizarte bat ez da bat-batean mugitzen, baina hain denbora laburrean gaur egungo azpiegiturak eta posibilitateak egongo liratekeela esan balidate hasi nintzenean… Nik ez dakit horrelako beste kasurik egongo den mundu osoan, hizkuntza berreskuratzen… tira badago kasu bat, nire gustukoa ez den eredua. Israelek egin duena ikaragarria da, baina diferentzia batekin: Israelek egin du estatu baten sostenguarekin, eta guk egin dugu estatuaren kontra, eta guztien kontra. Nire ustez miresgarriagoa da, eta errespetu aldetik mila bider handiagoa. Ni han izan nintzen, hango eredua aztertzen, eta han konturatu nintzen berreskurapena ona zela, baina eredua ez. A posteriori ikusi nuenez, estatu faxista zen, nire ustez. Abuztuko oporren ostean erretreta hartuta, pentsatu duzu zer egingo duzun? Bizi egingo naiz, eta nire bizitzaren parte handi bat da nire zaletasunak betetzea. Egiten dakidana egiten segituko dut. Hemendik aurrera boluntarioa izango naiz, ofizialki lanik egin gabe. Horrek ez du esan nahi gauza praktikorik egingo ez dudanik. Badauzkat proiektu batzuk, UEUrekin bereziki, edo beste batzuekin ere bai, betiere boluntario modura. UEUk omendu egingo zaitu ostegunean [herenegun]. Bai. Oso pozik nago, nire bizitzako proiektu garrantzitsuenetako bat UEU izan da eta. Nik sinistu egin dut lehen momentutik UEUn. Han zegoen niretzat eredu izan den hainbat jende. Haiei entzun eta olatu hori hartu ahal izatea niretzat izan zen bizitza guztirako gauza oso garrantzitsua. Zuk ere baduzu merezimenduren bat, nonbait… Niretzat hori baino inportanteagoa sentitzen dudan poza da. Nire bizitzako atal handia da, ez bakarra baina oso handia. Asko ikasi dut, asko eman dit UEUk, eta horrela amaitzea, zer esango dizut, zoragarria da. Esker ona besterik ez daukat UEUrekin. Eta badakizu zein den sentsaziorik onena? Ez gara miragarri izango, baina zerbait egin dugu bizitzan. Eta gainera horrelako aitorpen bat egiten didate... «Guri geureari uko egiteko eskatzen digute unibertsalak izateko? Unibertsala izatea hain justu zeurea egitea da, munduan zaren moduan agertzea, zeure nortasunarekin» «UEUri esker komunitate zientifiko euskaldun trinko bat sortu da. Kolektibo bat, txikia baina trinkoa, zientzia eta kultura oro har euskaraz lantzen dituena» «Asko ikasi dut, asko eman dit UEUk, eta horrela amaitzea, zer esango dizut, zoragarria da. Esker ona besterik ez daukat UEUrekin»
2018-11-21T02:54:55
https://www.naiz.eus/en/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-06-23-07-00/hemeroteca_articles/lehenengo-aldia-da-historiak-euskal-herria-eta-euskara-bizirik-irauteko-nahikoa-prestatuta-harrapatzen-dituena?slug=lehenengo-aldia-da-historiak-euskal-herria-eta-euskara-bizirik-irauteko-nahikoa-prestatuta-harrapatzen-dituena
[ -1 ]
Errege-kobra - Wikipedia, entziklopedia askea. Errege-kobra Genero mailan: Hamadryas Cantor, 1838 (non Hübner, 1804) Errege-kobra (Ophiophagus hannah) Elapidae familiako suge bat da. Suge pozoitsurik handiena da; 5 metroko luzera har dezake. Batez ere, sugeak jaten ditu: Ophiophagus genero-izenak "suge-jale" esan nahi du. Asiako hego-ekialdean bizi da. Kolorez, arrea edo oliba-kolorekoa izan ohi da, eta, batzuetan, horixka. Sabelaldean gune argiak izaten ditu, eta buruko ezkaten ertza beltza da. Batez beste, 3,5 eta 4 m bitarteko luzera du. Pisuari dagokionez, 4,5 m inguruko espezimen batek 12 kg inguru pisatzen du. Oso erasokorra izaten da xaxatuz gero, baina, bestela, gizakiarengandik ihes egiten du. Suge-espezie bakarra da habia egiten duena arrautzak erruteko. Isatsarekin adaxkak eta belarrak bilduz osatzen du habia. Gainerako elapidoek bezala, errege-kobrak letagin ildodunak ditu, eta pozoi neurotoxiko ahaltsua du. Garezurra diapsidoa da; lehen ornoa kondilo okzipital bakar batez giltzatzen da, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Beheko barailaren bi erdien lotunea oso malgua da, eta, horri esker, buruaren ohiko lodiera baino handiagoak diren harrapakinak irents ditzake. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege-kobra Datu-base taxonomikoak Biolib EOL GBIF ITIS IUCN NCBI Species+ "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errege-kobra&oldid=5614847"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Egoera ahulean dauden espezieakElapidaeAsiako fauna1836. urtean deskribatutako espezieakEzkutuko kategoriak: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, euskal wikipedia aberastekoa (2012)Commonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua العربيةঅসমীয়াAzərbaycancaБеларускаяБеларуская (тарашкевіца)‎БългарскиবাংলাCatalàCebuanoČeštinaDanskDeutschEnglishEspañolEestiفارسیSuomiFrançaisGaeilgeעבריתहिन्दीHrvatskiMagyarBahasa IndonesiaÍslenskaItaliano日本語Basa JawaქართულიҚазақшаಕನ್ನಡ한국어KurdîLietuviųLatviešuമലയാളംМонголमराठीBahasa MelayuNederlandsNorsk bokmålଓଡ଼ିଆPolskiپنجابیPortuguêsRomânăРусскийसंस्कृतम्Simple EnglishSlovenčinaSlovenščinaSranantongoSvenskaதமிழ்ತುಳುతెలుగుไทยTürkçeУкраїнськаTiếng ViệtWinaray中文粵語 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 6 azaroa 2016, 14:53.
2017-02-27T16:05:25
https://eu.wikipedia.org/wiki/Errege-kobra
[ -1 ]
naiz: hedabidea zara - Langile esklaboen barrakoiak Lezon Basoak, laharrek eta garoak ezkutatu dituzte urte luzez, baina Etxetxo taldearen lanari esker argitara irten dira Lezon frankismoaren esklaboen barrakoiak. Guadalupeko errepidea eta Gaintxurizketako bunkerrak eraikitzeko erabili zituzten, behartuta, milaka langile, frankismoari aurre egiteagatik zigortuak.
2019-10-20T15:13:31
https://www.naiz.eus/en/mediateca/video/langile-esklaboen-barrakoiak-lezon
[ -1 ]
2017.03.22.A TODO GAS. ULIAKO LORATEGIAK EZAGUTZEN - halabedi A todo gas | Mar 22, 2017 http://halabedi.org/atodogas/20170322ATODOGAS.mp3 Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | Jeitsi (Duration: 59:52 — 82.2MB) | Embed
2018-07-18T20:32:49
https://halabedi.eus/2017/03/22/2017-03-22-todo-gas-uliako-lorategiak-ezagutzen/
[ -1 ]
SUPER LK kontua - Laboral Kutxa Hasiera SUPER LK SUPER LK kontua Zure ohiko gauzetarako SUPER LK kontua Erabateko erabilgarritasuna. Orain, zure Super 55 kontua SUPER LK kontua da. Betiko abantaila guztiekin: zure aurrezkiak erabat erabilgarri, trukatzeko puntuak, deskontuak eta zozketak, bidaia esklusiboak… Eta inoiz baino aktiboagoa. Oraindik ez baldin baduzu, eta 60 urte edo gehiago badituzu, zure eguneroko kontua SUPER LK bihur dezakezu, kontuaren zenbakia aldatu gabe, helbideratzeak aldatu gabe, zure aurrezkien eskuragarritasuna aldatu gabe... Zure betiko kontua izango da, baina askoz abantaila gehiagorekin.
2019-08-24T07:32:24
https://www.laboralkutxa.com/eu/superlk/superlk-kontua
[ -1 ]
Iris Murdoch - Wikipedia, entziklopedia askea. Dublin, 1919ko uztailaren 15a Oxford, 1999ko otsailaren 8a (79 urte) poeta, filosofoa, eleberrigilea, idazlea, biografoa eta katedraduna nm0613755 Dame Jean Iris Murdoch (Dublin, Irlanda, 1919ko uztailaren 15 -Oxford, Ingalaterra - 1999ko otsailaren 8) Irlandan jaiotako idazlea eta filosofoa, oso ezaguna bere eleberrigileei esker. Haren eleberri bat, Under the Net, Erresuma Batuko XX. mendeko onenetarikoak bezala sailkatua izan da.[1] Ingalaterrako emakumerik distiratsuena izengoitiarekin ezaguna izan zen.[2] 2 Murdochen eleberriak 3 Telebistan eta zineman Dublingo Blessington Street 59.ean jaioa, haren aita, Wills John Hughes Murdoch, Hillhallko (Belfastik gertu) nekazari familia presbiteriano batetik zetorren. Ama, Irene Alice Richardson, familia anglikanokoa zen. Iris oso gazte zenean familia Londresera joan zen. Han, idazlea izango zena, eskola aurrerakoiak ezagutu zituen: Froeble Demonstration School lehendabizi eta, gero, Bristolgo Badminton School, 1932an. Irakurle porrokatua, Oxfordeko Unibertsitateko Somerville Collegen klasikoak, antzinaroko historia eta filosofia ikasi zuen. Graduatu ondoren, Cambridgeko Unibertsitateko Newnham Collegen filosofia ikasten jarraitu zuen, tartean Ludwig Wittgenstein irakaslearekin. 1948an Oxfordeko St Anne's Collegen irakasle gisa sartu zen. 1939an, alderdi komunistako kide aktiboa izan zen Murdoch, baina laster utzi zuen. Bere lehenengo liburuak filosofiari buruzko saiakerak izan ziren, tartean Jean-Paul Sartreri buruzko ingelesez plazaratutako lehenengo ikerketa. 1954an, bestetik, bere lehenengo eleberria plazaratu zuen, Under the Net, benetako klasiko garaikidea. 1956n John Bayley (1925) idazlea eta irakaslearekin ezkondu zen. Senar-emazteak berrogeita bost urte elkarrekin egon ziren. Iris Murdoch gaixotu zenean ere, Bayleyk azken une arte zaindu zuen. 1978an Booker Prize saria eman zioten, The Sea, the Sea liburuarekin. 1987an Murdoch Britainiar Inperioko Ordenaren Dama Komandantea izendatu zuten. Irisek 25 eleberri plazaratu zituen bizitza osoan. Horiekin batera filosofiari buruzko liburuak eta antzerki-lanak. 1995tik aurrera, zoritxarrez, Alzheimer gaixotasunak jota, literatura utzi behar izan zuen. 79 urtekin hil zen, 1999an, Oxforden. Bayley, bestetik, handik bi urtetara berriro ere ezkondu zen.[3] Modern Library argitaletxeak Murdochen lehen eleberria, aipatutako Under the Net, 2001ean XX. mendeko Ingelesez idatzitako ehun eleberri onenen artean aukeratu zuen. 2005ean Time aldizkariak antzeko zerrenda prestatu zuen, 1923tik 2005 arte, eta eleberri bera jaso zuen zerrendan. Murdochen eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Egile honen eleberriak biziak eta harrigarriak dira. Umore beltza, argumentu iragarrezinak, goi mailako eliteen kritikak ohikoak dira lan horietan. Pertsonaiak arazo moral eta etiko aurrean definitu behar dira. Ongia eta gaizkiaren arteko gatazkak goi mailako munduaren testuinguruan aurkezten dira. Intelektualki oso eleberri landuak dira baina, aldi berean, melodramatikoak eta komikoak. Nolabait, helburua «ipuin dibertigarre on bat» narratzea da. Haren eleberrietan askotan maskota atseginak eta pertsonaia alaiak agertzen dira. Batzutan ere deabruaren ezaugarriak dituen gizona ager daiteke; horretaz egileak zera zioen: Elias Canetti amorantearen irudiaren gainean eraikitako pertsonaia zela.[4] Haren lanetan filosofo eta pentsalari handien eragina nabaria da: Platon, Freud, Simone Weil eta Sartre. Baita ere XIX. mendeko eleberrigile errusiarrak eta ingelesak. Hasierako liburuak narratzeko modu errealista barruan kokatzen ziren. Poliki-poliki anbiguetatea ere zabaltzen hasi zen, baita fantasia ere. The Unicorn (1963) eleberri gotiko moduan edo genero horren parodia moduan irakur daiteke. The Black Prince (1973), aldiz, obsesio erotikoaren inguruko ausnarketa sakona da. Telebistan eta zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea] Iris Murdochen lan asko telebistarako moldatuak izan dira. J.B. Priestley-k A Severed Head (1971) eleberria dramatizatu zuen. Richard Attenboroughek zuzendu zuen eta protagonista Ian Holm izan zen. 2001ean, Richard Eyrek Iris filma egin zuen. Lan hori Irisen senarraren oroitzapenetan oinarrituta dago, batez ere idazlearen azken urteak jasoz, Alzheimerren txikizioak erakutsiz. Paper nagusiak Judi Denchek eta Kate Winsletek egin zituzten, Iris zaharra eta gaztea hurrenez hurren.[5] The Black Prince (1973), James Tait Black Memorial Prize sariaren irabazlea. The Sacred and Profane Love Machine (1974), Whitbread literary award sariaren irabazlea. The Sea, the Sea (1978), Booker Prize sariaren irabazlea. Something Special antologia (1957) The Italian Girl (James Saundersekin batera, 1969) The Three Arrows; The Servants and the Snow (1972* The Servants (1980) Poesia bildumak A Year of Birds (1978; 1984an berriko argitaratuta, zuzendutako edizioan) Iturria: Centre for Iris Murdoch Studies, Faculty of Arts and Social Sciences Kingston University ↑ http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c04312/eu_m_3576/m3576.html ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/2003/029/001/2019-07-13/fikziorako_bidea_egin_zuen_filosofoa.htm ↑ https://www.theguardian.com/books/2001/mar/18/biography.irismurdoch ↑ https://www.smh.com.au/entertainment/books/counterattack-as-authors-memoirs-speak-ill-of-dame-iris-20050601-gdlfir.html ↑ http://www.complete-review.com/reviews/bayleyj/iris.htm Iris filma. Miren Garateren artikulua Berrian, 2019/07/13. (Ingelesez):Iris Murdoch Archive, Kingston Unibertsitatearen webgunean. (Ingelesez):The national Archives Datuak: Q217495 BNF: 11917259z (data) UB: a1239742 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Iris_Murdoch&oldid=7018624"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 17 uztaila 2019, 22:38.
2019-11-20T02:44:07
https://eu.wikipedia.org/wiki/Iris_Murdoch
[ -1 ]
Zozketan saritutako zenbakia: 1466 2017(e)ko otsailaren 3a 2017(e)ko otsailaren 3a Euskaltzaleen Topagunea Euskarak 365 egun errifak badu zenbaki saritua 2016(e)ko urtarrilaren 25a Euskaltzaleen Topagunea 4547 zenbakia izan da gaur, urtarrilak 25, eguerdian egindako zozketan saritua. Urtero modura, Euskarak 365 egun ekimenaren bueltan euskaltzaleen mugimenduak antolatzen duen errifak badu zenbaki saritua beraz. Azken urteetan moduan, irabazleak gailu elektronikoen sorta bat izango du sari modura eta horrela, telebista, argazki kamera, tableta eta GPSa eskuratuko ditu. Otsailaren 29rarteko epea izango du irabazleak saritutako txartela Topagunean aurkezteko. Otsailaren 29a baino lehen irabazlea agertuko ez balitz, bigarren batek izango du aukera saria eskuratzeko. Horretarako, ordezko zenbakia ere badago: 2316. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleari! Gehiago irakurri [...] 2014(e)ko martxoaren 14a 2015(e)ko ekainaren 7a di-da Bigarrenez bota genuen erronka aurten: Euskararen Nazioarteko Egunean kalean aldarrikatu dezagun euskaltzaleontzako euskarak 365 egun dituela! Eta bigarrenez, herriz herri, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospakuntza eta aldarrikapena uztartu ditugu. "Abenduak 3, abendua hotz" esanez hasi zuen Urko Aristik aurtengo euskarak 365 egun ekimenerako prestatutako manifestua. Eta horrela izan da aurtengoa, abendu hasiera hotza; baina euskaltzaleen bilkurekin lortu dugu herrietako plazak epeltzea, euskaltzaleon aldarrikapenak kalera ateratzea. Hona euskarak 365 egun lelopean egindako hainbat ekimenen laburpena: Iruñerrian. Azaroaren 30ean antolatu zuten Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Gehiago irakurri [...] Euskaltzaleon auzotik 2014(e)ko martxoaren 5a 2015(e)ko ekainaren 7a di-da Gertutik, hurbiletik bizi ditugun esperientzia eta harremanek arrastoa uzten digute, harremanak globalak diren garaiotan oraindik ere gertutasunetik eragiteak badu indarra. Helburu handiak gertuko ekimen eta proposamenekin ere lantzen dira eta hortaz aspaldi konturatu ginen herriz herri biltzen garen eragileak. Euskaltzaleok antolatuta gertutik gauzatu izan dugu euskaraz bizitzeko hautua beti, guneak sortuz, espazioak eraikiz, harreman sareak ehunduz. Euskaldunok gaur, gure herrian, hautua egin beharra dugu euskaraz bizi ahal izateko, eta hizkuntzaren normalizazio prozesuak luzeak direnez, luzaro elikatu behar izango dugu izateko gogoa . Euskaltzaleok gainera, euskaraz bizi eta aritzeko hautua Gehiago irakurri [...] 2014(e)ko martxoaren 2a 2015(e)ko ekainaren 7a di-da Bigarren urtez egin du Euskaltzaleen Topaguneen mugimenduak kalera, plazara irtetzeko deia abenduaren 3an. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela azpimarratuko dugu aurten ere euskaltzaleok hitzordua, euskaldunok bagarela eta euskaraz bizitzeko hautua egin dugula ospatzeko eta urte osoan egiten den lana aldarrikatzeko. Euskarak 365 egun dituela esango dugu berriro ere eta Euskal Herriko hainbat herritako hormetan zintzilik dagoen aldarrikapena kalean, plazetan esango dugu, altu. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu dira abenduaren 3rako eta berauetan, besteak beste, Urko Aristi kazetariak idatzitako mezua irakurriko da. Ekitaldien eta bestelako hitzorduen zerrenda luzea da eta guk hurrengo Gehiago irakurri [...] RT @Zinea_eus: .@topagunea​k antolatutako #Kameratoia film laburren rallyan izena emateko epea zabalik da jada! #dzanga @euskalzine https:/… RT @argia: Euskara, diskurtsoa Nafarroan. Iritziak @inmaerrea @solanarana @behatokia @ainhoaaznarez @topagunea @hedoi_etxarte https://t.co/… RT @uriolaeus: [Irailak 28] Berbaldia: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ @berbaizu @topagunea #11EgunEuskaraz https:/… RT @goiena: Debagoieneko mintzapraktiken inguruko dokumentala urrian estreinatuko dugu, baina hemen aurrerapen bat https://t.co/9sJW5uYvhs… RT @irutxulo: Oraindik ez duzu ezagutzen 'Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon' erronka? https://t.co/CN4aZrVVB5 @PlazaraGoaz https://t.co… KAMERATOIA2017: Euskarazko zinemaldi bakarrean lehiatu nahi? https://t.co/37A7QUyUf2 @euskalzine eta @topagunea-k… https://t.co/B5icTjV4gX @jongarano @Handiafilm Zorte on, talde! RT @VG_ataraplazara: Hizkuntza ekologistak behar ditugu EHUren Arabako Kanpusean Info+: https://t.co/685SjeOCrk Izena eman: https://t.co/Xo… RT @BAGERAelkartea: Azaroaren 18an ospakizun festa. Gorde eguna agendan! #BageraNor #A18 https://t.co/UMMF6tWP4Q @YouTube bidez RT @halabedi: Mintzapraktikan aritzeko izen-emateak, gertu https://t.co/n4LMp7zgn5 |@ArabakoALEA bidez https://t.co/IKj5vgogKX
2017-09-25T15:17:59
http://365egun.eus/category/berriak/
[ -1 ]
Free Chat Itaíba. Freechat20. Free Chat ausazko. Ongi Free Chat ItaíbaFreechat20 Chatroulette eta Omegle alternatiba oso ona eskaintzen dizu.Hemen duzu, mundu osoko jendea berriketan ari da edozein lekutatik, edozein leku.Free Chat Itaíba aukera hauek ematen dizkizu:- Nahiago duzu, emakume edo mutil txateatzen Zehaztu behar du, 'Ezarpenak' joan.- Aukeratu 'bideo' moduan webcam chat.- Aukera ezin hobea izango da maitasuna, lagunak asetzeko edo, besterik gabe dibertitzeko.- Nahi ez mikro gabe berriketan Aukeratu 'testu' modua.- Egin lagun onak munduko edozein herrialde batetik.- Spy beste pertsona elkarrizketa onartzen bada, guztiz anonimoa.- Beste batzuk Eman honela izanik zure elkarrizketa espioi, anonimously too.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Press 'F2', edo egin klik 'hasiera' hasteko.
2017-03-30T02:52:09
http://eu.freechat20.com/brasilen/itaiba
[ -1 ]
Lekeitioko Triatloia ere bertan behera geratu da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza : Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza Irteera Isuntzako hondartzatik. COVID-19ak eragindako osasun larrialdia dela eta, Lekeitioko Nazioarteko Triatloia bertan behera uztea erabaki du Lekeitioko Garraitz Kirol taldeak. Aurten 28. triatloia zen ospatzekoa, baina, horrelako ekitaldi jendetsu batean segurtasun neurriak zaindu eta parte hartzaileen osasuna bermatzea zaila dela ikusten dute. Nazioarte mailako triatletak parte hartzen dute Lekeitioko Triatloian, eta hori lortzeko lan handia egiten dute urtero Garraitz Kirol Taldeko kideek. Aurten, esate baterako, Australiatik talde handi bat zetorrela azaldu du Luis Aretxabaleta Garraitz Kirol Taldeko lehendakariak. Dena prest zeukaten probarako, “hainbeste lan eginda”, baina ezin izango da aurrera eraman. “Horrelako ekitaldi bat bertan behera uztea ez da erraza. Jende askok denboraldia aurrez pentsatuta edukitzen du, eta jende askori kalte egiten dio bertan behera uzten bada. Oraingoan, baina, egoerak agintzen du”. Aretxabaletak gogora ekarri duenez, ez da Lekeitioko Triatloia bertan behera gelditzen den lehenengo aldia. “Orain dela urte pila bat ere gertatu zen herriko alde zaharra altxatu zutenean”. Orduan bezala, oraingoan ere, gogotsu jarraituko dutela azpimarratu du. “Gu ez gara botako atzera; datorren urtean ere hor egongo gara ekinean”. Lekeitioko 28. Triatloiagaz gainera, 23. Kilin Kala Igeri Zeharkaldia, Gazte Duatloia eta Gazte Triatloia ere ezingo direla egin gaineratu du Garraitz Taldeko lehendakariak.
2020-05-28T00:33:51
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2020/05/04/lekeitioko-triatloia-ere-bertan-behera-geratu-da/
[ -1 ]