text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
list |
---|---|---|---|
Azido glutamiko - Wikipedia, entziklopedia askea.
Azido 2-Aminopentanedioiko
Azido 2-Aminoglutariko
CAS zenbakia 617-65-2 Y
Formula molekularra C5H9NO4
Masa molarra 147.13 g mol−1
Dentsitatea 1.4601 (20 °C)
199 °C (zatit.)
Disolbagarritasuna uretan 8.64 g/l (25 °C) [1]
Disolbagarritasuna 0.00035g/100g etanol 25 degC [2]
Azido glutamikoa (Glu) proteinen osagaia den 20 aminoazido ez esentzialetako bat da. Azido 2-aminopentanedioiko honen formula kimikoa HO2CCH(NH2)CH2CH2CO2H da eta GAA eta GAG kodonen bidez adierazten da.
pH fisiologikoan karga negatiboa du, aminoazido azidoa baita. Bere albo katea polarra eta kargaduna da. Metabolikoki aminoazido aktiboenetakoa da.
Azido glutamikoa beste aminoazido batzuen aitzindaria da, hala nola, prolina eta argininarena. Gainera, proteinen osagaia izateaz gain, neurotransmisore bezala ere aritzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido glutamiko
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Azido_glutamiko&oldid=4807789"(e)tik eskuratuta
| 2018-01-18T08:20:15 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Azido_glutamiko
|
[
-1
] |
noviembre « The Indezents
Zineaz maitemindu nintzen lekua
Posted on 2015/03/26 Updated on 2015/03/26
Gure bizitzak une magikoz beteta daude. Maitasun bereziarekin gogoratzen ditugu eta sentsazioa dugu, une haiek gabe gure bizitza ez litzatekeela berbera izango. Gu geu, ez ginatekeela pertsona berbera izango. Une magiko horiek gure bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren pertsonei lotzen gaituzte askotan eta nahiz eta urteak pasa elkar ikusi gabe, gertuko sentitzen ditugu bizipen hark espazioa eta denbora gainditzen dituen modu batean lotuko bagintu moduan.
Hala ere, une magiko horiek, ez dira beti pertsonei lotuak egoten. Askotan, protagonista, leku bat izaten da. Askotan aipatu dut blog honetan Bilboko San Inazio Auzoan zegoen bideoklub txiki bat. Eta aipatu dudan bakoizten, hitza eman dut egunen batean post bat eskainiko niola (Bazen garaia…). Pasa den asteburuan Bilbon izan nintzen aspaldiko partez eta ikasle urte haietan ederki ezagutu nituen lekuetara itzuli nintzen une magiko haiek intentsitate gehiagoz gogoratu nahian edo. Hori dela eta, eta burura tsunami baten moduan etorri zitzaizkidan oroitzapenen freskotasuna baliatzeko asmoz, post madarikatu hau idazteko unerik egokiena hauxe dela iruditu zait. Ea hizkietan jarrita ez duen magikotasunik galtzen.
Bost goierritar bizi izan ginen Arturo Kanpion kaleko etxe hartan eta ederki pasa genuen, baita gaizki ere (Hori du bizitzak). Nor garen zehazten hasi ginen urte haietan eta liburu bat idazteko ere emango lukeen anekdotak sortu ziren bertan (Hori beste baterako utziko dugu hobeto). Garai haietan, musika nuen obsesio nagusi eta nahiz eta zinezalea nintzen dagoeneko, denbora askoz gehiago igarotzen nuen musika entzuten pelikulak ikusten baino. Gogoan dut ordurako banituela nire pelikula kuttunak (Trainspotting edo Do The Right Thing datorzkit burura oraintxe). Kontua da, gaur egun zinea dela nire obsesio nagusia musikaren parera iritsita eta zazpigarren artearekin dudan maitasun istorioa bideoklub txiki hartan hasi zela.
Gure etxea Bilbon
Etxetik etxadi batera zegoen San Inazioko plazako aldamenetako batean. Bertara sartu eta eskumara bideoklubeko langilearen txokoa zegoen. Parean, azken estreinuekin beteta zegoen apalategi erraldoia. Sartu ginen lehen aldian bertan aritu ginen pelikula bila baina ez genuen ezer interesgarririk topatu. Atzekaldean, apalategi bera pelikula zaharragoz beteta zegoen eta horren parean, paretaren aurka, apalategi luzeago bat zegoen eduki berberarekin. Lehen egunetan, apal horietatik hartu genituen pixura eramateko pelikulak. Atzeko pasillo horretatik ezkerrera, gortina gorri bat eta barruan helduentzako pelikulak (19 urte genituen bai baina onartuko dizuet ez genuela jakin minez bazen ere, sekula gortina hura igaro. Nik dakidanagatik, snuff pelikulak grabatzeko estudio txiki bat egon zitekeen bertan).
Horrela esanda, ez du ematen bideoklub hark ezer berezirik zuenik eta hala da, oraindik, ez baitizuet gure bizitza aldatu zuen apalategiaz hitz egin. Paretaren aurkako apalategi luzearen eskumara topatu genuen egun batean, txoko batean, ia ezkutuan. Ez dakit zein kriterioren arabera jarri zituen bideoklubeko langileak apal horretan pelikula haiek eta ez gainontzekoekin baina ordurarte ikusi nituenez gain, istorio ikaragarriz beteriko mundu amaiezin bat zegoela ezagutu ahal izan nuen apalategi harri esker. Beste askok ez bezala, barrena ukitu zidan zine mota batekin egin nuen topo.
Garai hartan VHSa zen modako euskarria eta pixuan bideorik ez genuenez ebay-n erosi genuen atzera ondo botatzen ez zuen bat. 50 pelikulatik gora ikusi genituen apalategi magiko hartatik hartuta eta egun hartatik aurrera, nire bizitzak bide berri bat hartu zuen. Egia esan , ez ditut pelikula haiek guztiak gogoratzen baina nire oroitzapenean indar gehienez eutsi direnak zerrendatzen saiatuko naiz jarraian.
Mallrats:
The Edukators:
El factor Pilgrim:
Idazten hasi eta uste nuena baina gehiagoz gogoratu naiz azkenean. Esan beharrik ez daukat guztiak direla gomendagarriak eta gehienak ikusi beharreko moduan katalogatuko nituzkeela. Gehienak ezagunak ditugu baina bada filma berezi bat hauen guztien artean eta azkenerako utzi dut nahita. Ulergaitza egiten bazait ere, El Factor Pilgrim ahanzturaren zuloan erori da eta zaila da Youtuben ere bere inguruko bideo edo trailerrik bilatzea. Are zailagoa, ezinezkoa hobe esanda, kopia bat eskuratzea. Zinezale amorratua izateaz gain, bildumazale patologikoa ere banaiz eta filme hauek zein beste askoren DVD originalak etxean izaten saiatzen naiz. Hau ordea, ez da lan erraza aipatu ditudan asko eta asko deskatalogatuak daudelako gaur egun. Zer esan Santi Amodeoren lehen lana izan zen El Factor Pillgrim honetaz…
Orain gutxi, twitter bidez topatu nuen Santi eta pelikula zoragarri honen DVDrik ba ote zegoen galdetu nion. Azkar erantzun zidan eta lastima bada ere, ez da berargitalpenik izan eta geratzen diren kopia urriak VHS formatuan daude. Zer egingo diogu ba…
Amaitzeko, kontatuko dizuet baita ere bideoklub magiko hark zabalik jarraitzen oten begiratzera ere joan ginela eta bai, nire harridurarako, zabalaki jarraitzen du. Bejondaizuela!
Gure bihotzeko bideoklub magikoa
This entry was posted in Zinea and tagged cube,das experiment,el factor pilgrim,good bye lenin,la haine,lock stock and two smoking barrels,mallrats,memento,noviembre,pelikulak,pi,requiem for a dream,run lola run,the edukators,zinea.
| 2019-11-21T19:37:37 |
https://theindezents.com/tag/noviembre/
|
[
-1
] |
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SOLIDARIO ETA GIZARTERATZEKO ENPRESAK : Erabilerraztasuna
No tienes javascritp activado
HASIERA | BERRIAK | KONTAKTUA | Hizkuntza: CASTELLANO AURKEZPENA
Equal LAMEGI REAS Euskadi
Zerrenda alfabetikoki
Sektoreak eta jarduerak
Herrialdeak eta sektoreak
KONTRATAZIO PUBLIKOA ETA KLAUSULA SOZIALAK
BILATZAILEA Hasiera | Erabilerraztasuna Erabilerraztasuna
Hiritar guztiei, baita arazo fisikoak zein zentzumen edo ezagutzaren arlokoak dituztenei ere, mundu fisiko zein birtualean erabilerraztasunerako eskubidea bermatzea. Hiritar orori Interneten eskainitako informazioa bideratzea dute xede jarraibide hauek. Hona hemen, hartu diren neurrien artean, garrantzitsuenak:
Ikusizko Diseinua
Web gune honetan teilakatutako estilo-geruzak eta -orriak (CSS) erabili dira orrialdeen ikusizko diseinurako. Honela, edukia eta aurkezpena ez doaz elkarrekin, nahi duten erabiltzaileek, nabigatzailetik estilo-orrien deskarga ezgaituz nabigatu ahal dira informazioan zehar. Nabigatzaileak edo nabigatzeko gailuak estilo-orriekin ezin badu, bere markaketa estrukturalari esker, Web gunearen edukia berdin-berdin irakur daiteke.
HTML 4.01 Transitionala da edukietarako eta egiturarako erabilitako lengoaia, eta Teilakatutako Estilo Orriak erabili dira (CSS), elementuez baliatu eta grafikoki aurkeztu ahal izateko.
Orri guztiek betetzen dituzte Erabilerraztasun Arauak edo Diseinu Erabilgarriaren Printzipio Orokorrak. W3C-ko WAI lantaldeak prestatutako 'Web Content Accessibility Guidelines 1.0' (Web 1.0. Edukien Erabilerraztasun Arauak) agirian A mailarako definitutako arauen arabera diseinatu eta berrikusi dira Web guneko orriak.
Nabigatzeko laguntza
Orri guztietan egitura berbera erabiliz, nabigazio koherenteari bide ematen dio Web guneak.
Una cabecera con enlaces a las secciones m�s actualizadas de la Web.
El men� de navegaci�n principal de contenidos, ubicado a la izquierda, con enlaces a los apartados de cada secci�n.
Una zona central en la que se muestran los contenidos.
La mayor�a de los navegadores soportan ir directamente a enlaces
espec�ficos pulsando determinadas combinaciones de teclas (teclas de acceso) definidas en el sitio web. Por ejemplo, en Windows funciona pulsando Alt+tecla de acceso (en Internet Explorer hay que pulsar adem�s la tecla intro); en Macintosh, funciona pulsando Ctrl+tecla de acceso.
En catalogosocial.net est�n disponibles las siguientes teclas de acceso:
ACCESIBILIDAD (esta p�gina)
CONTRATACIÓN PUBLICA Y CLAUSULAS SOCIALES
MAPA WEB b
AVISO LEGAL Tablas Todas las tablas tienen cabeceras con atributos scope que permiten a los lectores de pantalla presentar la informaci�n de forma inteligente.
Adem�s, cuando es necesario, las tablas tambi�n tienen t�tulos (etiqueta caption) y res�menes (atributo summary) para facilitar su comprensi�n.
Irudiak "alt" atributuaren bidez ikusten den azalpen laburra daramate irudi guztiek.
Testuaren tamaina Tamaina erlatibokoak dira erabilitako iturri guztiak, honela, erabiltzen ari den nabigatzailetik kontrolatu ahal izango du tamaina erabiltzaileak.
Jomuga erabat azaltzen ez duen testua badaramate ere, title azalpena daramate lotura gehienek, eta hori title atributuen bidez ikusten dira.
Ez dago javascript: bidezko sasi-loturarik. Edozein nabigatzaile erabilita jo daiteke lotura guztietara, baita javscript ezgaituta badago ere.
En caso de que alg�n usuario encuentre durante la navegaci�n alg�n problema relacionado con el acceso a los contenidos, o detecte el incumplimiento de alg�n punto de verificaci�n de nivel A de las Pautas del WAI, rogamos lo comunique con la mayor brevedad a esta direcci�n de correo electr�nico: [email protected]
Gustokoenetara gehitu | Web orriaren mapa | Erabilerraztasuna | Lege-Oharra
www.katalogosoziala.net - Euskal Autonomia Erkidegoko Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak
| 2013-05-21T16:36:05 |
http://www.catalogosocial.net/katalogo/accesibilidad.php
|
[
-1
] |
Kontsumitzaileen %66k konpainia aldatu zuen 2011n, bezeroari eskainitako arreta txarragatik | Consumer
Kontsumitzaileen %66k konpainia aldatu zuen 2011n, bezeroari eskainitako arreta txarragatik
Bezeroen %23k baino ez ditu "oso leialtzat" jotzen hornitzaileak
Hiru kontsumitzailetik bik (% 66) produktu- edo zerbitzu-konpainia aldatu zuten 2011n, bezeroari arreta ematean izandako esperientzia txarraren ondorioz, kontsumitzaileen portaerari buruzko Accentureren azterketa globalaren arabera. Kontsumitzaileen %23k bakarrik uste du “oso leialtzat” jotzen dituela hornitzaileak, eta %24k ez du inolako leialtasunik sentitzen, azterketa honen arabera. Gainera, % 49k, gutxienez, bere zerbitzu-hornitzaileek eskainitako fideltasun-programa baten eragina du.
Aztertutako 10 sektoreetatik zortzitan handitu zen enpresa-aldaketaren ehunekoa. Zehazki, telefonia mugikorreko, kable bidezko komunikazioko eta gas- eta elektrizitate-hornidurako kontsumitzaileak izan ziren “desleialenak”. Gainera, txostenaren arabera, hornitzaile-aldaketek ere %4 egin zuten gora telefonia finkoan eta Interneteko zerbitzuetan. Accenture-k adierazi duenez, hornitzailez erabat aldatu ziren kontsumitzaileez gain, gero eta ohikoagoa da egungo hornitzailearekin kontratua duten baina beste konpainia bateko zerbitzuak gehitzen dituzten bezeroak.
Bezeroarentzako arreta-zerbitzuari lotutako alderdi “frustragarrienetako” asko hobetu dituzte enpresek, baina gero eta prestuago dauden bezeroei egin behar diete aurre, zerbitzua hainbat hornitzailerekin kontratatzeko, aldatzeko orduan arazorik gabe, dio Accentureko bazkide José Luis Sanchok.
Kontsumitzaileen portaerari buruzko Accentureren azterketa globalaren arabera, konpainiek ahaztu egiten dute kontsumitzaileei parte hartzeko aukerak eskaintzea, eta, gainera, ez dira konturatzen bezeroek hornitzailez aldatzeko duten “gogoaz”, eta ez dituzte betetzen zerbitzu-esperientziari buruz egiten dituzten promesak.
aldaketa arreta bezero konpainia kontsumitzaileak
| 2020-08-15T11:49:06 |
https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/kontsumitzaileen-66k-konpainiaz-aldatu-zuten-2011n-bezeroari-arreta-txarra-eman-ziolako.html
|
[
-1
] |
BBB: Ortuzarrek espainiar Gobernuari hertsatuki eskatu dio “falta diren transferentzia guzti-guztiak egitea”
Sabino Aranaren heriotzaren 115. urteurrena
| 2019-12-12T14:52:16 |
https://bbb.eaj-pnv.eus/eu/berriak/48086/ortuzarrek-espainiar-gobernuari-hertsatuki-eskatu-
|
[
-1
] |
Blogariak Amaraunean, 2008/11/30 | Teknopataren txokoa
2008(e)ko abenduak 1 Kolaborazioak 2 erantzun
Irrati seinalea estudiotik entzun ahal izateko, sukaldeko entzungailua eraman behar. Errementariaren etxean...
EiTBko Bilboko megaestudioetako teknikariei kaparrada handiena ematen diegun hiruroi tokatu zaigu gaurkoan Amarauneko tarantulatxoekin hizketan jardutea. Kafe pare bana hartuta joan gara estudiora goizean, eta Patxi gaixoa, guardiako teknikaria, zoratu egin dugu: Aizu, portatila non entxufatuko dut? WebCamari eusteko zerbait ekarriko duzu? Ekarriko diguzu WiFiaren pasahitza? Badago problemarik hemen barruan irrati bat pizteko, bestela ez dago modurik irratiko audioa ustreameko bideoarekin uztartzeko… Eskerrak gure Patxi teknikari zaildua dela, eta eskari guztiei erantzun dien. Hori bai, harridura aurpegiarekin begiratzen digu joaten garen bakoitzean. Eta tira, ez da harritzekoa: Josi Sierra portatila, sukaldeko irratia, USB WebCama (kartadeajusteaz tuneatutako kutxa eta guzti) eta motxila handi batekin azaldu da estudioan. Benito ere bere argazki kamera eta PDArekin gora eta behera, eta neu telefonoarekin eta teklatuarekin borrokan aritu naiz. Arraro begiratzeko moduan bai, behintzat!
Eta guztia, bideo-streaminga minutu pare batez ibiltzeko 🙁 Ni amore emanda nago jadanik. Ez dakit arrazoia sartzen gaituzten estudio-bunkerrraren hormen lodiera izango den, ala suhezi zurrunen bat izango den kontua, baina gauza da hizketan ari garela oso zaila dela EiTBko wifiarekin ganorzako konexiorik egitea (twitter ere jarraitzeko gorriak ikusten ditugu!). Lastima! Josik despliege teknikoaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu bere blogean.
Baina enfin, harira. Gaurko gaitegian, besteak beste, honako hauek hartu ditugu hizpide (gaur neuk egin dut berba pilo bat!):
Euskaldunon kultura kontsumitzeko ohiturak
Imamonen mezu honen harira, aspaldiko katxarroak (neure idazmakinarekin akordatu naiz ni!)
Bazkaria berotzeko tupper USBduna
Tagzania berritua. Gaine-gainetik komentatu dugu, ezinbestean. Informazio zehatzagoa nahi baduzue, gomendatzen dizuet irratia.com-en azken saioa entzutea, eta Gari Araolazaren mezu honi ere bistadizo bat ematea.
Durangoko Azokaren iragarki berria, aurrekoaren inguruko polemika ezabatzera datorrena.
Hori guztia (eta gehiago!) ordenik zehatzik gabe, hori bai, hemen ondoan duzue entzungai. On egin!
Benito, Jozulin eta –berandu baina ziur– neu ere …
Josi 2008(e)ko abenduak 1
Jexux, Maria ta Joxe:
Gu ere, jan ta beti gose;
konketatu eta beti… egarri (egiaren egarri ote??)
Baina beti, baragarri.
Etxeko tresneria eraman arren, ikustea lortu genuen;
entzutea estudiokoa bertokoa bakarrik;
eta bezeroak? Beno urrengoan ikusiko, arrakasta gehiago lortzen ote dugun. Share = %100
Benito 2008(e)ko abenduak 3
Hori da ba! “Derrota tras derrota, hasta la victoria final”.
| 2019-11-22T14:59:55 |
https://www.teknopata.eus/2008/12/blogariak-amaraunean-20081130/
|
[
-1
] |
Galaxy A5 (25) Galaxy A5 2017 (25) Galaxy A5 2° Geração (25) Galaxy A6 2018 (25) Galaxy A6 Plus 2018 (25) Galaxy A7 (25) Galaxy A7 2017 (25) Galaxy A7 2° Geração (25) Galaxy A8 (25) Galaxy A8 2018 Plus (25) Galaxy A9 (25) Galaxy Ace 3 Duos (25) Galaxy Ace 4 Lite (25) Galaxy Ace S5830 (25) Galaxy Ace Style G130 (25) Galaxy Alpha (25) Galaxy Core Ii (25) Galaxy Core Plus Tv G3502 (25) Galaxy E5 (25) Galaxy E7 (25) Galaxy Fame (25) Galaxy Grand 3 Duos G7200 (25) Galaxy Grand Duos (25) Galaxy Grand Ii Duos (25) Galaxy Grand Neo Duos I9060/i9063 (25) Galaxy Grand Prime Tv (25) Galaxy Iii S7275 (25) Galaxy J1 (25) Galaxy J1 2016 (25) Galaxy J1 Ace (25) Galaxy J1 Mini (25) Galaxy J2 (25) Galaxy J2 Prime (25) Galaxy J2 Pro (25) Galaxy J3 (25) Galaxy J3 2016 (25) Galaxy J3 Prime (25) Galaxy J3 Pro (25) Galaxy J4 2018 (25) Galaxy J5 (25) Galaxy J5 2016 (25) Galaxy J5 Prime (25) Galaxy J5 Pro (25) Galaxy J6 2018 (25) Galaxy J7 (25) Galaxy J7 2016 (25) Galaxy J7 Prime (25) Galaxy J7 Pro (25) Galaxy J8 2018 (25) Galaxy Mega 5.8 I90150 (25) Galaxy Mega 6.3 I9200 (25) Galaxy Note 8 (25) Galaxy Note I (25) Galaxy Note Ii (25) Galaxy Note Iii (25) Galaxy Note Iii Neo (25) Galaxy Note Iv (25) Galaxy Note V (25) Galaxy Pocket (25) Galaxy Pocket Ii (25) Galaxy Pocket Ii Duos (25) Galaxy Pro 2018 (25) Galaxy S Duos (25) Galaxy S3 Duos S7272 (25) Galaxy S4 (25) Galaxy S4 Mini (25) Galaxy S5 (25) Galaxy S5 Mini (25) Galaxy S6 Edge (25) Galaxy S6 Edge Plus (25) Galaxy S7 (25) Galaxy S7 Edge (25) Galaxy S8 (25) Galaxy S8 Plus (25) Galaxy S9 (25) Galaxy S9 Plus (25) Galaxy Sii (25) Galaxy Sii Duos Tv (25) Galaxy Sii Lite I9070 (25) Galaxy Siii / Neo (25) Galaxy Siii Mini (25) Galaxy Siii Slim G3812 (25) Galaxy Trend Lite 7392 (25) Galaxy Win (25) Galaxy Win Ii (25) Galaxy X Nexus I9250 (25) Galaxy Y Duos Tv S6313 (25) Galaxy Y Nexus S6102 (25) Galaxy Y Plus Tv S6293 (25) Galaxy Y S5360 (25) Galaxy Y Tv S5397 (25) Huawei P7 (25) Idol 4 (25) Iphone 3g/3gs (25) Iphone 4/4s (25) Iphone 5/5s (25) Iphone 5c (25) Iphone 6 4.7 (25) Iphone 6 5.5 (25) Iphone 7 (25) Iphone 7 Plus (25) Iphone 8 (25) Iphone 8 Plus (25) Iphone X (25) Iphone Xs Max (25) K10 2018 (25) K5 (25) K6 (25) K6 Plus (25) L Bello (25) L Prime D337 (25) L Prime Ii (25) L5 E612 (25) Lg Aka (25) Lg F60 (25) Lg G3 (25) Lg G3 Stylus D690 (25) Lg G4 (25) Lg G4 Stylus (25) Lg G5 (25) Lg G6 (25) Lg Joy (25) Lg K10 (25) Lg K10 Power (25) Lg K10 Pro 5.7" (25) Lg K4 (25) Lg K4 2017 (25) Lg K7 (25) Lg K8 (25) Lg Leon (25) Lg Prime Plus (h520) (25) Lg Q6 (25) Lg Q8 (25) Lg Spirit H440 (prime Plus) (25) Lg Volt (25) Lg X Power (25) Lg X Style (25) Lgg3 Beat D723/d724 (25) Lumia 1320 (25) Lumia 1520 (25) Lumia 520 (25) Lumia 530 (25) Lumia 532 (25) Lumia 535 (25) Lumia 620 (25) Lumia 625 (25) Lumia 630 (25) Lumia 640 (25) Lumia 640 Xl (25) Lumia 710 (25) Lumia 720 (25) Lumia 730 (25) Lumia 800 (25) Lumia 820 (25) Lumia 830 (25) Lumia 920 (25) Lumia 925 (25) Lumia 930 (25) Moto C (25) Moto C Plus (25) Moto E (25) Moto E Ii (25) Moto E4 (25) Moto E4 Plus (25) Moto E5 (25) Moto E5 Plus (25) Moto G 4 Plus (25) Moto G Xt1028/xt1031 (25) Moto G2 (25) Moto G3 (25) Moto G4 Play (25) Moto G5 (25) Moto G5 Plus (25) Moto G5s (25) Moto G5s Plus (25) Moto G6 (25) Moto G6 Play (25) Moto G6 Plus (25) Moto Maxx Xt1225 (25) Moto X Force (25) Moto X Ii (25) Moto X Play (25) Moto X Style (25) Moto X Xt1058 (25) Moto X4 (25) Moto Z (25) Moto Z Play (25) Moto Z2 Force (25) Moto Z2 Play (25) Moto Z3 Play (25) Nexus 4 E960 (25) Nexus 5d821 (25) Nexus 6 (25) Optimus G Pro Lite (25) Optimus G E977 (25) Optimus G2 (25) Optimus G2 Lite (25) Optimus G2 Mini D618 (25) Optimus L20 (25) Optimus L3 Ii Dual E435 (25) Optimus L30 Sporty (25) Optimus L35 (25) Optimus L40 (25) Optimus L50 Sporty D227 (25) Optimus L65 D285 (25) Optimus L7 Ii (25) Optimus L70 (25) Optimus L80 D385 (25) Optimus L9 P768 (25) Optimus L90 (25) Optimus X Screen (25) Pixi 4 5.0" (25) Razr D1 (25) Razr D3 (25) Razr I (25) Razr Xt910 (25) Redmi 2 (25) S420 (25) S455 (25) S480 (25) S520 (25) S550 (25)
| 2020-08-13T23:10:41 |
https://www.kingcasebr.com/capinhas/page/13/
|
[
-1
] |
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez neurri berezi osagarriak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan zirkulazioa arautzeko, Miarritzeko 2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitartean egitekoa den G7ko goi-bilera dela eta. - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Hurrenkera-zk.: 3787
Bigarrena. 2019ko urtarrilaren 24 Ebazpenak, 2019. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzen dituenak, III. eta IV. eranskinetan jasotako gaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek, ordea, ez dituzte aurreko puntuan ezarritako debekuak bete beharko.
Lehenengoa. Zirkulazio-murrizketa osagarriak.
2019ko abuztuaren 24an (larunbata), 00:00etatik 24:00etara.
2019ko abuztuaren 25ean (igandea), 00:00etatik 08:00etara, eta
Abuztuaren 26an (astelehena), 00:00etatik 18:00etara.
Hirugarrena. Beste neurri batzuk.
Laugarrena. Baimen bereziak.
Bosgarrena. Publizitatea.
| 2020-04-10T00:37:34 |
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eli/es-pv/res/2019/07/24/(1)/dof/eus/html/
|
[
-1
] |
Negua hurbiltzen hasia da, eta harekin batera hasiko dira sutarako egurra biltzen. Tokian-tokian, beren ohitura izaten dute biltzeko moduan, baina ohikoena hori izaten da: neguan biltzea heldu den negurako egurra. Orain, egurra sartzen ari dira euskal herritar anitz, hotzari aurre egin ahal izateko.
Herri askotan, sua beharrezko dute etxea berotzeko. Hori da Mairene Masa auriztarraren eta Jean Louis Hariñordoki baigorriarraren kasua. «Sua ezinbestekoa da guretzat. Goizean goiz egiten dugun lehenbiziko gauza hori da: sua piztu», esan du Masak. Izan ere, haren herrian tenperatura hotzak izaten dituzte. Hala ere, esan duenez, txikia zenean are hotzagoak ziren neguak. Nolanahi ere, etxean bi berogailu baizik ez dituzte, logela banatan, eta suarekin funtzionatzen dute.
Auritzen (Nafarroa), gutxienik bederatzi hilabetez herrian bizi direnek aukera dute basotik egurra hartzeko. Ez nolanahi. Udala arduratzen da etxe bakoitzari dagokion lotea zehazteaz, eta herrizaina eta basozainak zuhaitz horiek markatzeaz. Herri bakoitzak bere ohiturak ditu, eta egurra eskatzeko garaia ere aldatzen da batetik bestera. Auritzen udaren bukaeran botatzen dute lotea, eta beti ilargiari so: «Ilgoran edo ilbetean, egurra erretzeko ona egon dadin», dio Masak. Bildutakoa etxetik kanpo uzten dute, idortu dadin, eta hala ematen du azarora arte. Orain, etxean sartzen ari da.
Egurra pikatzeko garaia da, eta auriztarraren kasuan, lehengusuaren laguntza du. Mozteko orduan, berriz, herriko gazte batzuei eskatzen die normalean. Lotearekin, baina, ez du aski izaten negu osorako. «Urte batzuetan loteak handiagoak dira, beste batzuetan txikiagoak. Neguko hotza gogorragoa ere izan daiteke edo lasaiagoa. Guk ia urtero erosi behar izaten dugu egurra otsailetik aurrera. Ez zaigu ailegatzen». Horrelakoetan, inguruko saltzaileengana jotzen dute.
Hariñordokik ez du behin ere erosten. Bera ur bazterrean bizi da, eta han baditu sahatsondoak, lizarrak, altzak, gaztainondoak... «Baigorri eskualdean [Nafarroa Beherea] erosten duen jendea kalean bizi dena da, bazterrik eta zuhaitzik ez duena», azaldu du. Orain, egurra sartzen ari da, ez baita mozteko tenorea. Hori abendutik goiti eginen du, bestela ez baitira egurrak idortuko. Erabat biluzik daudenean mozten dira zuhaitzak, orduan ez dutelako izerdirik botatzen.
Franko loditutakoak edota zuhaitz gazteei traba egiten dietenak moztu ohi ditu baigorriarrak, ez denak. Moztutakoan, arraildu egin behar dira, lodienak bereziki, eta hori modu tradizionalean egiten du: mailuarekin eta burdin ziriekin. Horretarako makinak badira gaur egun, dena den. Arraildu ondotik, uda guzia idortzen ematen dute egurrek, eta udazkenean moztu eta barnera sartzen dira. Prozesua ziklikoa da, eta une horretan dago orain.
Egurra sartzeko garaia denez gero, egurra saltzen dutenek ere badute lanik. Horietako bat da Donato Larretxea. Ohiko bezeroak ditu batik bat, baina ahoz ahokoak funtzionatzen du, eta bezero berriak ere lortzen ditu. Dena den, denak ingurukoak dira: Nafarroako iparraldekoak edo Ipar Euskal Herrikoak. «Egurrarekin urruti ezin da ibili, ez baita balio handiko gauza, eta urrutira joanez gero, garraioan dena xahutzen da», azaldu du. Bezero batzuk haiengana joaten dira egurra biltzera, baina asko dira egurra etxean jasotzea nahiago dutenak, Larretxeak kontatu duenez.
Azken urteetan egurraren salmentak gora egin duela nabarmendu du egur saltzaileak. «Gehienbat denak gasolinarekin, gasarekin eta elektrikoekin, gauza errazera bilduak ziren; baina, orain, denak garesti direnez, egurra gehiago saltzen da».
Bada aldatzen ari den beste ohitura bat sutarako egurraren alorrean. Boni Etxetxikia eta Xabier Gomez Nafarroako basozainak ohartuak dira horrekin: «Askok egurketari bati esaten diote egurra mozteko, eta etxeko atarian uzteko. Hori aldatzen ari da, jendeak geroz eta eskarmentu gutxiago duelako basoan», azaldu du Etxetxikiak. «Azken hamar urteetan geroz eta herri gehiagok aldatu dute ohitura». Modu horretan, egurra erostea baino merkeagoa da, baina ez dute haien lotea moztu beharrik. Basozainek begi onez ikusi dute ohitura aldaketa, batik bat, basoan ibiltzera ohiturik ez denak errazago izan ditzakeelako istripuak egurra moztean. Hariñordokik eskarmentua badu, baina onartu du usaia behar dela egurra mozten ibiltzeko. «Zuhaitzaren botatzeko usaia behar da motozerrarekin, eta kasu eman, minik ez hartzeko». Gakoa lana presarik gabe egitea dela uste du.
Basozainak, zaintzaile
Egurra biltzea ez da libre, eta ezin da nolanahi egin ere. Normalean, basozainak arduratzen dira gauzak ongi egiten direla ziurtatzeaz. «Begiratu behar dugu ea dena ongi egin duten, markaturik zeudenak bota diren, ea kalterik egin duten...», azaldu du Gomezek. Ez badira arauak betetzen, zigorrak badaude: behar ez dena botatzeagatik isunak jartzen dira, adibidez. «Askotan, zaila izaten da jakitea nork egin duen. Garbi dagoenean bai, isuna jartzen dugu. Baina, tira, askotan ateratzen duzu, bati edo besteari galdetuta», azaldu du Etxetxikiak. Dena den, basozainek diote gehienetan ez dela arazorik izaten, eta ez dutela kexa askorik jasotzen.
Bestalde, mendi bakoitzean zenbat egur ustia daitekeen erabaki behar da. Horretarako, antolamendu planak egiten dira. «Kalkuluak egiten dira ikusteko mendiak zenbat ematen duen. Irizpide asko izaten dugu kontuan: mendia zertarako den, ekoizpen handia duen, babesgune bat den, zer animalia dauden, zer momentutan dagoen masa... Ikusi behar da ea egurra herriak ustiatzeko den edo saltzeko den ere», azaldu du Gomezek. Sutarako egurra herritarrek ezin dute saldu, baina herriek mendi dezente dutenean, sal dezakete, enkantea eginez.
Aldatzen ari den alorra da egurra biltzearena. Mendian ibiltzen den jendea gutxitzen ari da, eta lana beste batzuen esku uztea geroz eta ohikoagoa da. Orain egurra etxean sartzea dagokie sutondoa duten herritarrei. Gehienak hilabete baten buruan hasiko dira egurra mozten, zuhaitzek hostoak galdu, eta izerdirik ez dutenean. Ilargia ere kontuan hartu beharko dute, gainera, gero suak ongi har dezan. Negu honetan hasiko da heldu den neguan bero egoteko lana.
| 2018-12-10T04:58:13 |
http://astekaria.berria.eus/xehetasun/4200
|
[
-1
] |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/13298
Vitoria-Gasteiz 2012ko urtarrilaren 17a. Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaia. Mahaian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordea berriak, Josu Zubiagak, hartu du parte eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak egin ditu mahaiaren lehendakari lanak. Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.
Urtegien ur kantitatea ikusita eta hurrengo egunetarako azken iragarpen meteorologikoak kontuan izanda, Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak berriz biltzea erabaki du ; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.
Azken bi egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Ulibarriko urtegia 60 metro kubiko segundoko zabaltzeko proposamena egin zaio, eta hark neurria onartu du.
Erabaki hau mahaikide guztiek onartu dute kontuan izanda urtegien ur metatua zein den, azken aurreikuspen hidrometeorologikoak kontuan izanda eta azkeneko euri jauzi errealak kontuan izanda. Izan ere, urteko sasoi honetan ez da hainbeste urik metatu orain dela 24 urte Zadorrako sistemako urbiltegietan.
Mahaiak hurrengo egunetan estu jarraituko ditu urtegi, euri jausi eta aurreikuspen hidrometerologikoak. Asteburuan zehar hustuketa hauek mantendu behar izango dira. Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.
| 2019-11-19T08:10:56 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/13298-reunion-mesa-interinstitucional-seguimiento-del-sistema-del-zadorra
|
[
-1
] |
Donostian, urriak 21-23: Jardunaldiak “Komunikazioa, potereak eta demokrazia” | Revista Pueblos
Manuel Castells-en hitzetan, komunikazioa eta potereen inguruan aritzen garenean, berebizikoa da honakoa kontutan hartzea: nahiz eta elkarrekin uztarturik egon eta nahiz eta potereak komunikazioa kontrolpean behar duen potere izateko, elkarrekin duten loturaz harat ere badirela. Hala ere, mundu zabalean komunikabide monopolioak dira nagusi, potere finantzarioak irentsi ostean bere menpe –eta ez publizitatearen menpe, askok uste duen bezala- bizi diren komunikabideak, komunikabideen jabetza mapek argi eta garbi erakusten duten lez. Urrutira joan gabe, Estatu Espainarrean, banketxeak, elektrikaindar enpresak eta ibestitzaile nagusiak dira komunikabideen jaun eta jabe. Horrela, komunikabideen jabeek eragin zuzena izango dute komunikabide horiek landuko dituzten (edo lantzeari utziko dioten) gaietan, komunikabideak, euren interes ekonomiko eta ideologikoen esanetara jarriz, Kolombian Uribe Vélez Presidentearekin gertatu bezala. Kasu honetan, komunikabideek presidentea demokraziaren irudi eta heredu bilakatu dute, Kolombian burutu dituen Giza Eskubideen zapalketak ezkutatuz. Kubaren kasuan aldiz, kontrako informazioa bidaltzen da. Ildo beretik, komunikabideen begietan, Afrika sarraski, gaixotasun eta hilketa gunea edota usadio bitxi eta paisaia liluragarriak dituen lurraldea besterik ez da. Kontinente itzel eta anitz bat lau klixetan laburbilduz. Gai hauen inguruan arituko dira, hain zuzen ere, jardunaldietan parte hartuko duten Ramon Reig, kazetaria eta Sevillako Unibertsitateko irakasle dena eta baita Blanca Lucía Valencia Molina ere, Kolombian Giza Eskubideen defendatzaile eta Bakea Duintasunez erakundeko kide dena.
Jardunalidetan ere, praktikotasunera jeitsi eta gaur egun lantzen ari diren ekintza eraldatzaileak ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango dugu Laura Daudén eta Sebastián Ruiz adituen eskutik, besteak beste. Laura, Brasilen gizarte mugimenduetan parte hartuz, komunikazio alternatibak suspertu eta prozesu eraldatzaileak martxan jarri dituen emakumea da, Brasilen komunikazioaren demokratizazioaren alde egiten ari diren ekintza eta urratsen inguruan arituko dena. Sebastián berriz, Wiriko eta Puebloseko kidea, Afrikan hiriatarrek bultzatu dituzten komunikazio ekimen eraldatzaileen inguruan arituko da eta ekimen hauek gobernuengan izandako eragina aztertuko du.
Etxekoak aztertu eta hausnartzeko tartea ere izango da Jardunaldietan, bigarren eta hirugarren egunetan hain zuzen ere, ospatuko diren mahai inguruetan. Urriaren 22an, “Bada beste mundu bat: eraldaketarako komunikazioa eta GGKEak” izenpean, Silvia Pérez, Plataforma 2015 y más-eko kidea eta Silvia de Gregoria Etxabarria, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea arituko dira. Azken honek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak pobreziaren aurka argitaratu berri dituen komunikazio ekintzak aurkeztuko dituelarik.
Urriaren 23an aldiz, Pikara Magazineko kide den June Fernández, Antxeta Irratiko Koordinatzailea, Aitziber Zapirain eta Info7 Irratiko kazetaria, Maite Bidarte Euskal Herrian garatzen ari diren komunikazio ekimen feminista eta eraldatzaileen inguruan arituko dira mahaiean.
Ekintza hauek, Urriaren 21 eta 23 bitartean eta “Komunikazioa, Potereak eta Demokrazia” izenburupean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ospatuko dira, Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Campusean hain zuzen ere. Egunero, arratsaldeko 16:00tatik – 20:00tara eta 2.6 Gelan. Jardunaldiak musutruk izango dira eta nahi duenak parte hartu ahal izango du, EHUko ikasleek hautuzko kreditu bat eskuratzerik izango dutelarik. Jardunaldiak Pueblos Aldizkariak eta Bakea Duintasunez Erakundeak antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
16:00 – Akeditazioak eta ongietorria
16:30 – 18:00 – Komunikabideak eta poterea
Ramón Reig (Revista Ámbitos, Sevillako Unibertsitatea)
18:00 – 18:30 – Atsedenaldia
18:30 – 20:00 – Brasil: Komunikazio ekimenen demokratizaziorako bideak
16:00 – 18:00 – Kolombia eta Kuba: bi komunikazio heredu, bi komunikatzeko era
Blanca Lucía Valencia Molina (Bakea Duintasunez – Colombia)
18:30 – 20:00 – Bada beste mundu bat: eraldaketarako komunikazioa eta GGKEak
Silvia de Gregorio Echevarria (Euskadiko GGKEn Koordinakundea)
16:00 – 18:00 – Ezkutuzko Afrika: komunikazio ekimen alternatiboak Afrikan
Sebastián Ruiz, (WIRIKO eta Revista Pueblos)
18:30 – 20:00 – Komunikazio eraldatzaile eta feminista Euskal Herrian (euskaraz)
Noticia y programa en castellano.
Tweet Comunicación, Cooperación, Destacados, Euskera, Noticias, crónicas y comunicados, Otros temas, Resistencias
comunicacioncooperaciondemocraciadonostiamedios de comunicacionongdpoderes
Entrada anteriorDonostia, 21-23 de octubre: Seminario “Comunicación, poderes y democracia”Entrada siguienteEl Movimiento de Países No Alineados, sin cobertura Un pensamiento sobre “Donostian, urriak 21-23: Jardunaldiak “Komunikazioa, potereak eta demokrazia”” Pingback: Vídeo resumen del seminario “COMUNICACIÓN, PODERES Y DEMOCRACIA” (Donostia, octubre de 2014) | Revista Pueblos Deja un comentario Cancelar respuesta
| 2017-01-18T05:54:35 |
http://www.revistapueblos.org/?p=17907
|
[
-1
] |
Lastofa K2 AD Kurz 1 Mode Fuß Kurz - Lastofa K2 AD Kurz 1 Mode Fuß Kurz - eurapon - Ihre Online-Apotheke | Glück ist, gesund zu sein
Lastofa K2 AD Kurz 1 Mode Fuß Kurz
01937542
Lastofa K2 AD Kurz 1 Mode...
2 Stück Sie sind hier: Sie sind hier: Startseite > Lastofa K2 AD Kurz 1 Mode Fuß Kurz (2 Stück) Bleiben Sie mit unserem Newsletter auf dem Laufenden!
| 2017-05-25T01:26:07 |
http://www.eurapon.de/lastofa-k2-ad-kurz-1-mode-fuss-kurz-01937542/
|
[
-1
] |
Kalean, baina ez aske - Bizkaiko Hitza
2020, maiatzak 29 Albisteak, Asteko Gaiak, Bizkaia, Gizartea 259
Sei astez etxetik atera gabe egon dira, eta hainbat adituk salatu dute umeen eta gazteen beharrak ez direla hartu kontuan pandemiari aurre egiteko protokoloak ezartzean. Orain bai, kalera ateratzen dira; astelehenaz geroztik, denbora mugarik gabe, gainera; baina orain gutxi arte, ordubeterako baimena besterik ez dute izan. Hala ere, ezin dute lagunengana nahi bezala eta aske gerturatu. Nerabezaro aurreko garaian daudenentzat, sasoi hori da lagun taldeak osatzekoa eta gurasoengandik askatasun apur bat hartzekoa. Ezinezkoa dute, ordea, COVID-19arekin. Adituek ohartarazi dute horrek gabezia handiak sortzen dizkiela.
“Ez naiz ausartzen esaten epe luzera garapenean arazoak izango dituztela, baina bai momentu honetan haien izateko era aldatu egin dela, helduena aldatu den moduan: norbaitekin topo egiten dugu, eta distantzia bat mantentzen dugu. Gainera, ez dute argi zer egin dezaketen eta zer ez, guk geuk ere askotan ez baitaukagu argi. Egoera oso aldakorra da, eta haientzat ez dago mezu argirik”. Nahia Idoiaga Mondragonen hitzak dira. Psikologiako doktorea da, eta EHUko irakaslea. Hainbat aditurekin batera, ikerketa bat egin du konfinamenduan umeek zeintzuk gabezia izan dituzten aztertzeko. Orain galdeketak egiten ari dira, argitzeko 18 urtera arteko ume eta gazteek zer beharrizan duten ase gabe, kalera denbora mugekin aterata —astelehenera arte, 14 urtera arteko gazteek ordubeteko muga zuten— eta lagunekin segurtasun distantzia zaindu beharra izanik. Kontuan izan behar da, gainera, 14 urtetik beherako gaztetxoek ezin dutela kalera atera heldu batek lagunduta ez bada.
Ume txikiengan zein nagusiagoengan, denengan izango du eragina urruntze fisiko horrek, Idoiagaren ustez. “Egia da nagusiek konfiantzazko beste gune batzuk behar dituztela, eta eurak bakarrik elkartu. 8 urtetik aurrerakoak ohituta daude eskolan-eta euren kontura ibiltzera. Beraz, autonomia kentzen diegu”.
Txikienengan ere arazoak sortu ditu egoerak, ordea. “Nagusi horiek euren arteko harremana nolabait mantendu ahal izan dute, bideo deien bidez. Txikienen artean harremanak garatzeko era ez da berba egitea soilik. Askoz ere gorputz mugimendu handiagoa izaten dute, eta ez daude ohituta bideo deien bidez berba egitera. Orduan, bereziki txikienentzat, arlo digital hori ez da laguntza handia, eta harremanak ez dira izaten ari haiek behar duten modukoak”.
Konfinamendu betean 1.500 galdetegi egin zituzten 2 eta 14 urte arteko ume eta gazteen egoera ezagutzeko. Orain, 2 eta 12 urte arteko ume eta gazteentzako galdetegi bat eta 12 eta 18 urte artekoentzako beste bat zabaldu dituzte, neurriak arindu ostean zer-nolako gabeziak dituzten argitzeko. KideOn-en webgunean daude.
Etxetik atera gabe zeudela umeek eta haien familiek erantzundako galdetegietatik ondorioztatu dute lau planotan izan dituztela gabeziak: emozionalean, sozialean, fisikoan eta akademikoan. Idoiagak eman ditu azalpenak, eta, haren ustez, ondorioetako asko konfinamendu neurriak arindu direnera estrapolatzeko modukoak izango dira. “Batzuetan erantzuten zailak diren beldurrak dituzte. Haserrea sumatu dute, gertatzen ari dena ez dutelako ondo ulertzen, eta askotan gurasook ere ezin diegulako ondo azaldu, guk ere ez ditugulako ulertzen gauza asko. Bakardade sentimenduak ere agertu dira umeengan: eurek harremanetarako beste era bat behar dutelako. Bakarrik sentitzen dira. Eta, orain, elkar ikusi arren, ezin dute lehengo harreman motarik eduki”.
Umeentzat eta gazteentzat “elkarrekintza soziala guztiz funtsezkoa” dela azaldu du. “OMEk osasuna definitzen du alderdi fisiko, emozional eta sozialak hartzen dituen plano baten moduan. Eta arlo sozialean gabeziak dituzte”.
Gazteek euren artean harremanak garatzeko leku aproposa dira udalekuak. Aurten, baina, kolokan daude. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek bertan behera utzi dute Udalekuak 2020 programa. Gainerako eragileak zer eta nola eskain dezaketen aztertzen ari dira, baina “ezjakintasuna” salatu dute. Bizkaiko Urtxintxa Eskola da horietako bat: “Ez dakigu zer segurtasun neurri egon behar den, zenbateko taldeak osatu behar diren, zer baldintzatan… Horrek edozein egitasmo martxan jartzeko zailtasun nabariak dakartza”.
Tokian tokiko aisialdi taldeek udako jarduerak gauzatzeko asmoa badutela esan dute, “baina ez dago inongo bermerik administrazio publikoak aurrera egiten utziko diela; eta, utziz gero, zein baldintzatan izango den. Ezjakintasun handia dago, eta administrazioaren irizpide falta”.
Oso garrantzitsu deritzo Urtxintxa eskolak gaztetxoei euren artean egoteko aukera eskaintzeari: “Inoiz baino behar handiagoa dago udako jarduera eskaintzak lantzeko, kalearekiko, naturarekiko eta herriarekiko harremana berreskuratzeko; berdinen artean egoteko, jolasteko eta hortik ikasteko; arnasa hartzeko, gozatzeko, beldurretik zaintza kolektibora eta maitasunera salto egiteko. Euskararen arnasgune ere badira udako jarduerak, eta horren beharra ere nabaria da”.
Ohiko udalekuez bestelako eskaintza prestatu beharko dute, ordea, “haurrek eta nerabeek kalearekin harreman positiboa berreskura dezaten”. Izan ere, esan dutenez, “konfinamenduan askori beldurrean oinarritutako mezuak helarazi dizkiegu”.
Zailtasunak zailtasun, Gautegiz Arteagako Baratze baserri eskolak udaleku itxiak eskainiko ditu. Cristina Cela zuzendariak azaldu du zer-nola egingo duten: “PCR probak egingo dizkiegu umeei, begiraleei eta bertan aritzen diren guztiei, sartu aurretik. Udalekua handik atera gabe egingo dugu. Berrogeialdian bezala egongo gara bertan, baina jarduerak eta jokoak egingo ditugu elkarrekin”. Badaki probek kostu handia dutela. Hala ere, era horretan “umeak lasai ibil daitezke euren artean jolasten normaltasunez, distantziarik zaindu beharrik gabe”. Umeek behar hori dutela esan du.
Udaleku publikoek askoz prezio txikiagoak dituzte beharra duten familientzat, eta merkeagoak ere badira. Pribatuetan ez dute horrelako aukerarik.
+ Euskararekiko loturari eusten
| 2020-07-10T16:31:37 |
https://bizkaia.hitza.eus/2020/05/29/kalean-baina-ez-aske/
|
[
-1
] |
Guangdong buru fabrika > industrial led lighting > 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala
26W 32W 48W IP65 DMX RGB iragazgaitza lineala edo LWW-5 LED horma-garbigailuaren egonkorra. ( 26W 32W 48W IP65 DMX RGB iragazgaitza lineala edo LWW-5 LED horma-garbigailuaren egonkorra )
26W 32W 48W IP65 DMX RGB iragazgaitza lineala edo LWW-5 LED horma-garbigailuaren egonkorra
Txina industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala esportatzaile
Iturria for industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala Guzhen Town fabrikatzaile, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala Guzhen Town, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala GuangDong Txinan.
Txina Guangdong ospetsua industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala Fabrikatzaileek eta hemen zerrendatzen dira Karna Argiztapena.
Talde hau honako hau da: industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala
Iturria for industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala
Produktuak egiteko industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala
Txina industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala handizkariak
Zhongshan industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala esportatzaile
Zhongshan industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala handizkariak
Zhongshan industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guangdong industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guzheng herria industrial led lighting 26W 32W 48W LED iragazgaitz lineala hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
©2005-2018 Karnar Jarri gurekin harremanetan Gunearen mapa Last modified: July 17 2019 04:04:30.
| 2019-07-17T03:27:13 |
https://ledwallwasher.china-led-lighting.com/PRODUCT/LANG-eu/Guangdong%20buru%20fabrika/industrial%20led%20lighting/26W%2032W%2048W%20LED%20iragazgaitz%20lineala.HTM
|
[
-1
] |
DEMAren BLog: Zaletasuna enpresa bihurtzen denean
2018ko ekainaren 5a
“Musika nire hobby-a eta bere lana da” esan du Idoia Acosta Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko Gizarte Integrazioko ikasleak, Enpresari 2017-18 lehiaketako lehen sariaren irabazleetako batek. Iker Rodriguez da taldeko beste kidea. Bien artean Arima sortu dute, gitarrak egin eta konpontzen dituen lutheria tailerra (artisau lan hutsa!), zeinari esker 1.500€-ko txekea irabazi baitute, beren negozio ideiari jarraipena emateko erabiliko dutena.
Aspalditik buruan zerabilten ideia bat zen, Iker Euskadiko Lutheria Eskolan ikasten hasi zenetik, Enpresari programari esker gauzatu ahal izan dutena. Bi-biek musikagatik duten pasioaz harago, “ideia burugabe bat zirudien, teknologiak den-denera iristen diren garai honetan, baina programarekin saiatzea erabaki genuen, eta aurrera egitea, bideragarritasuna aztertu ondoren”. Luthierrak hari instrumentuak eskuz sortzen dituzten artisauak dira. Den-dena eskuz egiten dutenez, beren musika tresnek sortzen duten soinua mekanikoki fabrikatutakoena ez bezalakoa da.
Arima-k dagoeneko sortu ditu instrumentu batzuk bere tailer txikian: gitarra bat –Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk martxoaren 17an BECen erabili zuena–, biolin bat, biola bat eta biolontxelo bat. “DEMAren esperientzia oso positiboa izan da, pila bat ikasi dugu eta begiak irekitzen lagundu digu, zeren askotan gogoak eta pasioak ez dizute arriskuak ikusten uzten”, erantsi dute bi gazteek. Egitasmoa martxan jarri aurretik ere, Idoiak eta Ikerrek, Luisa Pardo tutorearen eta Joseba Etxebarria DEMAko teknikariaren laguntzaz, aurre egin behar izan diete gerora beren enpresa ibilbidean giltzarri izango diren hainbat erabakiri –materiala eta tresnak erostea, prezioen estrategiak, etab.–, eta ziurtatu dute “etorkizun hurbil” batean, ikasketak amaitzean, beren lutheria tailerra jarriko dutela abian.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, Teresa Laespada
Enpresari sariak urtero banatzen dira izen bereko programaren edizio bakoitzaren amaieran. Programa horren bidez, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Saila eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzia saiatzen dira ekintzailetza eta enpresa kultura sustatzen Bizkaiko Lanbide Heziketako irakasleen eta ikasleen artean. Helburua da programan parte hartzen duten ikasleek ekintzailetza ikus dezatela lan irteera posible gisa. Sari banaketaren ekitaldia maiatzaren 29an egin zen, Campos Antzokiaren Kupula aretoan, eta bertan izan ziren Teresa Laespada foru diputatua, ekitaldiko buru gisa, Ana Urrutia aurkezlea, gidari lanetan, eta Aura Teatro konpainia, ekitaldiaren animatzaile gisa, zeinaren buruak, Rafa Eizagirre klake dantzari profesional getxoztarrak ezin hobeki islatzen baititu Enpresari programaren balioak: pertsona ekintzailearen adibide argia da, bere pasioa zenaren eta gaur egun izaten jarraitzen duenaren aldeko apustu irmoa egin zuena.
Lehiaketaren hamazazpigarren edizio honetan saritu diren 10 proiektuak aukeratu ziren DEMAren epaimahai baten aurrean defendatuak izan ondoren. Prozesua iazko urrian hasi zen, 50 enpresa ideia hautatuz 200dik gora ideien artetik.
Berrogeita hamar ideia horiek hiru hilabetez garatu dira, DEMAko teknikarien laguntzaz. Aldian behingo bilerak egin dituzte gazteekin, eta proiektuak egi bihur daitezen egin beharreko urratsen berri eman diete. “Oso aberasgarria izan da proiektu honetako lan orduak Josebarekin partekatzea, lutheriarekin inolako zerikusirik ez duen pertsona, baina esperientzia handia duena enpresak sortzeko lanetan”, adierazi zuen Idoiak. “Luisari eta Josebari esker, gai izan gara gure proiektuarentzako lurreratze pista eraikitzeko, merkatu azterketak egiten ikasteko, prezioak eta irtenbideak erabakitzeko… den-denak etorkizunean ere erabilgarri izango zaizkigun tresnak”.
Etorkizunean pentsatzen dute. Ez alferrik, programaren helburu nagusia bada ere enpresa proiektu bat egiten ikastea eta ez horrenbeste enpresak sortzea, egia da –Laespadak gogoratu zuenez– programan parte hartu duten pertsona batzuek beren enpresa sortu dutela lehiaketatik igaro ondoren, eta “gaur egun oraindik indarrean daudela Enpresariren lehen edizioetan sortu ziren hainbat proiektu”.
Bigarren saria, 1.200€-koa, Ander Cíarentzat izan zen, Emilio Campuzano Institutuko ikaslea, sormenari, diseinuari eta ilustrazioari lotutako sektoreentzako poltsikoko koadernoak fabrikatu eta saltzeko proiektu bati esker. Hirugarren saria Iskander Diezentzat izan zen, Somorrostro Lanbide Heziketako Institutuko ikaslea, eta 1.000€ irabazi zituen fundiziorako modeloen fabrikazio proiektu baten bitartez.
Laugarren saria David Nuevo, Heidi Morera eta Maidiodio Fallek irabazi zuten, Zabulburu Ikastetxekoak, eta 500€ jaso zituzten Euskal Herria eta Maroko arteko bidalketa zerbitzu baterako martxan jarri duten aplikazio azkar eta sinple bati esker. Kopuru berekoak izan ziren bosgarren saria, Dolores Ibarruriko Sandra Dominguez eta Isaac Perezentzat, lau gurpileko eta gurpil lerroko hockeyarekin lotutako artikuluen denda bategatik; seigarrena, LHII Txurdinagako Angie Daniela Estrada, Diana Garcia, Lara Barcia, Miriam de Miguel eta Sara Orecarentzat, bokazio zientifikoak eta ingurumen kontzientzia jasangarria piztea helburu duen beren enpresa ideiagatik; zazpigarrena, LHII Nicolas Larburuko Alba Bruno eta Erika Colmenerorentzat, dantza eta fitnessa erakusteko beren zentro espezializatuagatik; zortzigarrena, Eraikuntza Institutuko Yahaira Agirre eta Ianire Erezumarentzat, judoa eta kirola gizarteratzeko eta gizarte aldaketarako proposatzen duen beren ideiagatik; bederatzigarrena, Salestarrak Ikastetxeko Ander Cabrera, Eduardo David Mazzoni, Eneko Ayllon eta Imanol Osunarentzat, zanpatzen direnean energia sortu eta gordetzen duten beren baldosengatik; eta hamargarrena, San Viator Ikastetxeko Haizea Arrillaga eta Nekane Nievesentzat, 0-12 urteko umeentzako beren ludoteka eta aisia zentroagatik.
Ekitaldian saria jaso zuten ere negozio ideien bideo aurkezpen onenak egin zituzten taldeetako ikasleek: EKONTZIENTZIA ESKOLA –kontzientziazio tailerrak sukalde eta elikadura osasungarriari buruz eta ibilaldi gidatuak naturan–, Leioako Ostalaritza Eskolako Aitor Urkiza, Alain Torres, Igor Izarra eta Nikklas Schönek aurkeztua; IMAGINE –aholkularitza zerbitzua ezgaitasunak dituzten pertsonei egokitutako irudi pertsonalean–, LHII San Jorgeko Piedad Calvok aurkeztua; eta SUGARRA JATETXEA –tenperatura apalean sukaldatutako 0KM-ko okel jatetxea–, Leioako Ostalaritza Eskolako ikasleak ere diren Iker Franku, Mikel Larrinaga eta Unai Barandikak aurkeztua.
Etiquetas: Ekintzailetza Lanbide Heziketan, Enpresari, Lanbide Heziketa
| 2018-08-20T07:03:10 |
http://demaboletin.blogspot.com/2018/06/zaletasuna-enpresa-bihurtzen-denean.html
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Uda honetan Guatemalan dauden Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteek emakumeen ahalduntzea eta hainbat hezkuntza-ekintza sustatzen ari dira
Uda honetan Guatemalan dauden Euskadiko…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40822
Uda honetan Guatemalan dauden Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteek emakumeen ahalduntzea eta hainbat hezkuntza-ekintza sustatzen ari dira
<img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/40822/original/Guatemala_C_18_09_17.jpg" style="max-width:100%" alt="" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/09/18/guatemala_cooperacion/guatemala_01.jpg" style="max-width:100%" alt="La Juventud Vasca Cooperante destinada este verano en Guatemala promueve el empoderamiento de las mujeres y diversas acciones educativas" />
La Juventud Vasca Cooperante destinada este verano en Guatemala promueve el empoderamiento de las mujeres y diversas acciones educativas Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/09/18/guatemala_cooperacion/guatemala_02.jpg" style="max-width:100%" alt="La Juventud Vasca Cooperante destinada este verano en Guatemala promueve el empoderamiento de las mujeres y diversas acciones educativas" />
Guatemalan dauden Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteen jarduera Nazioarteko Elkartasunaren eta Medicus Mundi Bizkaiaren proiektuen barruan garatzen ari da uda honetan, bertako Amludi (San Lukaseko Emakumeen Garapen Integralerako Elkartea) erakundearekin batera. Emakumeak prestakuntzaren eta eragin politikoaren bitartez ahalduntzen lan egiten du, Nazioarteko Elkartasunak babesten duen ekimenean. Bestalde, Xenofobiaren Aurkako Taldea - Berdinak Gara Panajachel udalerrian egiten ari den lanetan laguntzen ari diren euskal gazteak hezkuntza-lanetan laguntzen ari dira Ixcaneko erkidegoan.
Medicus Mundi Bizkaia erakundea, Asogen elkartearekin batera, genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeentzako aterpetxe bat eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta integraleko zentro bat kudeatzen ari da Chimaltenango udalerrian. Amerikan dauden Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak ekimen horietan ere lanean ari dira Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.
“Gazteek adierazi digute oso esperientzia aberasgarria eta, aldi berean, korapilatsua izan dela alderdi askotan. Guatemalako kultura-aniztasuna ezagutzeko aukera izan dute, baita han dauden kultura-tradizioak ere, errespetua eta jakintza gaineratuta. Esperientziaren emaitza bikaina izan da bai laguntza jaso duten pertsona eta kolektibitateentzat bai beren denboraren ia hiru hilabete lankidetzaren eta elkartasunaren ekimen horri eskaini dioten gure emakume eta gizon gazteentzat”, azaldu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarrok.
Udan zehar ehunka euskal neska-mutil gaztek parte hartzen dute Asian, Afrikan eta Amerikan Euskadiko hamar GGKErekin batera sustatzen diren hainbat lankidetza-zereginetan.
Guatemala_C_18_09_17.jpg 2 MB (jpg)
guatemala_01.jpg 2 MB (jpg)
guatemala_02.jpg 2 MB (jpg)
Guatemala_B_18_09_17.jpg 2 MB (image/jpeg)
| 2019-07-17T12:35:59 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40822-uda-honetan-guatemalan-dauden-euskadiko-gazteak-lankidetzan-programako-gazteek-emakumeen-ahalduntzea-eta-hainbat-hezkuntza-ekintza-sustatzen-ari-dira?track=1
|
[
-1
] |
Aholkuak - ARTypist
Principal Oinarrizko ikastaroa Test de Velocidad Juegos de Mecanografía
Ikusmira azkarra
Honakoak aholku eta erabiltzeko arauak dituzu:
Ariketa bakoitzaren aurretik, lasaitu: Ariketa bakoitza hasi baoni lehen lasai zaudela zihurtatu eta ariketa ondo egiten saia zaitez, ez egin ahal den azkarren. Ordez, egin itzazu poliki eta behar den hatza erabiliz.
Ondo eseri zaitez: Zure bizkar hezurrak eskertuko dizu. Ondo eseritzea beharrezkoa da. Saia zaitez ondo eseritzen etorkizunerako arazoak galeraziko duzu eta. Ordenagailuaren aurrean lana egin edo ikasteko garaian kokapen txar batek bizkarra izorratu dezake.
Aldika atsedena hartu: Lan aldi bakoitzak egunero 15 minutu gutxienez eta ordu bete izan beharko zuen gehienez. Egunen batean ordu bete baino gehiago aritzeko, orduro 10 minutuetako atsedena hartzea komenigarria da.
Akatsik ez egin! Gogoan izan. Honen arrazoia ulertzenez baduzu, pentsa ezazu akats bat egitean 3 tekla ematen konpontzen duzula! Zineztezina, ez da? pentsa e tekla eman nahi duzula eta nahastu ondoren r sakatu duzula. Ohartu ondoren, ezabatzeko tekla eman, eta akats gehiago ez egiteko polikiago pentsatzen hasten zara, orain e sakatzen duzu. Guztira 3 tekla (r,ezabatu,e = 3 tekla). Eta gainera akatsak egitean kontzentrazioa galtzen duzu eta egiten ari zinenaren aria galtzeko erreztasuna egoten da (azkarrago idazten hasten zarenean hobeto ohartuko zara honetaz).
Mekanografiara itzuliz, Artypist erabiliz azkarrago idazten ikasiko duzu, zure pentsaeraren antzera egitea lortuko duzu. Oraingoz ez izan oso azkar idazten hasteko presarik Kontra esana dirudi baina hasieran lasai hastea komenigarria izaten da, akatsak galerazi eta zura abiadura hobetuko da!
Hatzak teklatuan oharkabe jartzen hasten zarenean eta begiratu gabe idazten hasten zarenean abiadura handitzeko unea izango da. Hori bai, akatsekin kontuz ibili beharko zara oraindik eta asko saiatu beharko zara.
Estatistikak Hurrengoa
| 2020-08-14T05:13:26 |
https://www.artypist.com/index.php/eu/typing-tutor/practice/2/1
|
[
-1
] |
Foros de Irola Irratia 107.5 FM :: Ver tema - Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du.
Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du.
Publicado: Jue May 09, 2013 11:29 am T�tulo del mensaje: Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du.
by Asier Alkorta on 2013/05/08 in ONDARROA, POLITIKA
Barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du Alkortak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
Ondarrutarra kartzelaratzeko agindua duela hiru bat aste eman zuteneta, ordutik, Alkorta edozein momentutan atxilotu ahal dutela esan zuen abokatuak. Alkortak ez zela aurkeztuko esan zuen: �Bila etorri beharko dira�.
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=jybcTeHeyUY_________________Irola Irratia 107.5 FM
| 2013-12-07T20:22:18 |
http://www.sindominio.net/irola/phpBB2/viewtopic.php?t=6690
|
[
-1
] |
abuztua 2016 - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza
Jose Javier Esnaolak (Urretxu, 1956) ‘Retrospectiva’ erakusketa irekiko du ostiralean, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bere lanak irailaren 18ra arte egongo dira bertan. Nolatan zaletu zinen? Marraztea, margotzea eta
‘Bala-gizona’ jaurtitzeko kanoia iritsi da Urretxura
Urretxuko Irimo lantegi zaharraren parean aparkatuta dagoen erremolkeak atentzioa ematen du, gainean duen tramankulu bereziagatik. Kanoi erraldoia da, Zirko Italiarrak iragarri duen Bala-gizonaren ikuskizunerako erabiliko dutena. Zirko Italiarrak lau funtzio
La Leze gaztak bi izarreko domina lortu du Greate Taste 2016 lehiaketan
Kataluniarren giza-eraikuntza ikusgarriak Gabiriako festetan
Adineko Pertsonen Eguneko bazkarirako txartelak, astelehenetik aurrera
Irailaren 11n Adineko Pertsonen Eguna ospatuko dute Urretxun. Besteak beste, bazkaria egingo dute. Txartelak udaletxeko gizarte zerbitzuetako bulegoan jaso behar dira irailaren 5, 6 eta 7an, 09:00etatik 14:00etara. Bazkariaz gain,
Turismo arloan lan egiten dutenentzat ikastaroa
Goierri garaian turismo arloan lan egiten dutenek Basquetourren Anfitrioiak programako Detailearen kultura ikastaroan parte hartzeko aukera dute. Ikastaro hori doan da eta helburua bezeroei ahalik eta zerbitzu onena ematea eta
Zeraingo festetako txapeldunak
Pilotan Iñigo Insausti eta Unai Eguren, tokan Sergio eta Araia eta bolatan Patxi Ormazabal izan ziren irabazle.
Goierri kirol elkarteak arrantza lehiaketa antolatu du
Goierri kirol elkarteak herrialde mailako jaurtiketa-arrantza lehiaketa antolatu du. Irailaren 11n egingo dute, 09:00etatik 14:00etara, Zumaiako kai-mutur berrian. Gazte eta senior mailako arrantzaleek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko,
Liztor beltzaren hainbat habi kendu dituzte abuztuan Ordizian
Indarrean dator Ordiziako Euskal Jaien egitaraua
| 2019-02-18T11:37:10 |
https://goierri.hitza.eus/2016/08/
|
[
-1
] |
Santa Marina del Rey - Wikipedia, entziklopedia askea.
42° 30′ 48″ N, 5° 51′ 30″ W / 42.513333333333°N,5.8583333333333°W / 42.513333333333; -5.8583333333333Koordenatuak: 42° 30′ 48″ N, 5° 51′ 30″ W / 42.513333333333°N,5.8583333333333°W / 42.513333333333; -5.8583333333333
Santa Marina del Rey (Espainia)
Santa Marina del Rey (Gaztela eta Leon)
2.029 bizt. (2015) -14
529,69 bizt/km²
http://www.aytosantamarinadelrey.es/
Santa Marina del Rey Leóngo udalerria da, Páramo Leonés eskualdean dagoena.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 2.181 biztanle zituen.
Datuak: Q138239
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Santa_Marina_del_Rey&oldid=7231062"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 28 azaroa 2019, 18:03.
| 2019-12-08T13:55:27 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Marina_del_Rey
|
[
-1
] |
aniztasun funtzionala: sexua eskubide bat da | Kaixomaitia.eus | Bloga |Saltsa badago!
aniztasun funtzionala: sexua eskubide bat da azaroa 18
Hizkuntzaren bidezko bereizkeria eredu nagusia aldatu nahian, FVIren baitan “aniztasun funtzionala” kontzeptua sortu zen, “desgaitasun” hitza ordezkatzeko. Biztanleria sektore horren definiziotik negatibotasuna kendu, eta bere aniztasun funtsa indartu nahi izan zuten hala.
(Pikara Magazine–tik).
NBE Nazio Batuen Erakundeko herrialdeek sinatuta dute Elbarritasunen bat duten Pertsonen Eskubideen Hitzarmena. Horren arabera, herrialde guztiek osasun publikoaren arlotik artatu behar dituzte pertsona horiek. Honela zehazten du 25. artikuluko A tartekiak, sexuaz ari garela: “Elbarriak diren pertsonei osasun-programa eta atentzioa emango diete doan, edo prezio egokietan, gainontzeko pertsonei bezala, baita osasun sexual eta erreproduktiboari dagokionez ere”. Gure inguruan lanean
Mexikon, sinposio bat egin zuten pertsona horien eskubide sexualei buruz, Conadis-ek antolatuta (Consejo Nacional para el Desarrollo y la Inclusión de las Personas con Discapacidad). Asistente sexualaren figura kontenplatuta dago han. Asistenteek unibertsitate-ikasketak izan behar dituzte. Horrez gain, entrenatuta egon behar dute aniztasun funtzionalak ezagutzeko eta pertsonen sexualitatean duten eragina neurtzeko. GEISHAD taldea lanean ari da horretarako (Grupo Educativo Interdisciplinario en Sexualidad Humana y Atención a la Discapacidad). Irene Torices GEISHAD-eko zuzendariaren hitzetan, “ezberdina denak beti erresistentziak sortzen dizkigu, ez dugu onartzen ez duguna ulertzen, ezberdinak direnak diskriminatzen ditugu. Elbarritasuna pertsonen infantilizatutako egoera bezala kontsideratua izan da”.
Legeak onartzen du gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek bizitza sexual osoa bizitzeko duten eskubidea, eta laguntza behar dutela euren sexualitatea hobetzeko. Baina ez da existitzen asistentzia sexualari buruzko erregulaziorik.
Erregulazio hori, prostituzioaren kasuan bezala, beste tabu handi bat da.
Yes, we fuck! filma ikustea gomendagarria da, gaiaz jabetzeko. Guztiz kontrako kasuak ere badaude: Kolonbiako giza eskubideen defentsan aritzen diren hainbat elkartek 2013an egindako txosten baten arabera, Kolonbiako legeek derrigor esterilizatzen dituzte elbarritasunen bat duten emakumeak. Gure ingurura gerturatzen hasita, Espainiako Estatuan badaude aniztasun funtzionala duten pertsonen hainbat kolektibo. Lanean ari dira euren sexualitatea onartua izan dadin eta gainontzeko pertsonek bezala praktikatzeko. Herrialde katalanetan, Bartzelonan, oso interesgarria da Tandem Team BCNren esperientzia, aniztasuna eta kontzientzia dituzte helburu. Tailerrak, bidaiak, jarduerak… antolatzen dituzte, baita zita intimoak ere. Euskal Herrian, Donostian zehazki, Emakumeen Etxean egin zuten honako bideoa, gaiari helduz: Yo soy preciosa. Behagi Gipuzkoako Gizarte Behatokia ere lanean ari da aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako. Kolorearekin elkartea ere bai, bereziki dantzari lotuta. Bertako kide Xabier Madinari egin diogu elkarrizketa, jorratzen ari garen gaiaren gainean. Xabier Madinaren ahotik
Madinari anti-natura iruditzen zaio sexualitatea edozein pertsonak albo batera uztea. Horrek ere, gainontzean lantzen ditugun gaitasunek bezala, gaitasun komunikatiboak eta harremanak izatekoak (edonolakoak) hobetzen laguntzen baitie, guztioi bezala. Hezkuntzan benetako inklusioaren aldekoa da, eta curriculumean ikasgai espezifiko bat sortzearena. Denok landu beharreko gaia baita, ez bakarrik gaitzen bat duten pertsonek eta euren familiek. Ez dira gizartetik at bizi. Orain arte aipatutako esperientziez gain, informazio gehiago duzue ondorengo loturetan:
Film honek hausnartzen laguntzen du (Nacional 7): https://www.youtube.com/watch?v=VkeZ77PttZA
Beste bat (Las Sesiones): https://www.youtube.com/watch?v=Eyf2N38uvfo
Muga mentalak hautsi
Honaino iritsita, argi geratzen da mugak guk jartzen ditugula, gure buruan eraikitakoak besterik ez ditugula. Horiek eraisten dugu lana. Pertsona oro da, sexuduna, sexuala eta erotikoa. Goza dezagun horretaz, arazoak bakarrik etortzen dira eta. Zentzurik al du sentitzeak plazera ez den ezer? Ez, ezta? Ez duzue uste?
aniztasun funtzionala Behagi emakumeen etxea harremanak Irene Torices Kaixomaitia kaixomaitia.eus kolorearekin elkartea Las sesiones Liher maitemina Nacional 7 pikara magazine sexua xabier madina Yes we fuck yo soy precios
ZurrunbiloakEzkondu edo bikote bezala inskribatu, zertarako? argibidea Ezeztatu Izena * E-posta * Webgunea Zatoz kaixomaitiaren saltsara! Azken Iruzkinak “Ohiko” sexu erasoak desnormalizatu beharra
| 2017-03-27T16:34:48 |
http://blog.kaixomaitia.eus/2016/11/18/aniztasun-funtzionala-sexua-eskubide-bat-da/
|
[
-1
] |
06:53, 1 iraila 2015ko berrikusketa
200 bytes added , Duela 4 urte
16:10, 30 maiatza 2015ko berrikusketa (aldatu)
t (added Category:Amarapedia using HotCat)
06:53, 1 iraila 2015ko berrikusketa (aldatu) (desegin)
{{Eraikin infotaula
| izena = Arabako parkea
| irudia = Araba parkea.jpg
| irudi-oina = Arabako parkearen irudia.
| helbidea = [[Amara (Donostia)|Amara]]
'''Araba parkea''' [[Gipuzkoa]]ko [[Amara (Donostia)|Amara]] auzoan dagoen [[parke]] bat da, Urbieta eta Prim kaleen amaieratik zabaltzen dena, Antso Jakitunaren hiribideraino. Ekialdean [[Urumea]] ibaia du, [[Mundaiz zubia]]ren ondoan. Guztira 12.000 metro karratuko azalera du. Parkeko zuhaitzen artean, haurrentzako hainbatAlboan [[kulunka]]Arrano dago. Parkearen diseinuan herritarrek auzoko gazte nahiz adinekoek parte hartu zuten. Ertz batean, [[Maria Kristina Austriakoaetxea]] erreginarenderitzon omenezeraikina egindako [[eskulturagintza|eskultura]] multzo bat dagodu.
Guztira 12.000 metro karratuko azalera du. Parkeko zuhaitzen artean, haurrentzako hainbat [[kulunka]] dago. Parkearen diseinuan herritarrek auzoko gazte nahiz adinekoek parte hartu zuten. Ertz batean, [[Maria Kristina Austriakoa]] erreginaren omenez egindako [[eskulturagintza|eskultura]] multzo bat dago.
Frankismoaren garaian "Parque de la Columna Sagardía" izena hartu zuen, [[Jose María Sagardía]] espainiar militar frankistaren omenez; hain zuzen, haren tropek tiro-praktikak egin zituzten parkearen inguruetan Espainiako Gerra Zibilean.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|data=2010-05-29
|egunkaria=El Diario Vasco}}</ref>
[[Irudi:Araba parkea amara 001.JPG|thumb|center|400px|Araba parkea .]]
{{commonskat|Araba park (Donostia)}}
"https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/4983055"(e)tik eskuratuta
| 2020-02-29T14:37:25 |
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/4983055
|
[
-1
] |
jotze.
1. jaite (Lar, Añ, H) Pelea. "Pelea, contienda", "pendencia", "refriega" &c. Lar. "Marimorena, pendencia, jaitea" Añ.
[Batzarrera] biltzen bazan arazo andiak, jaiteak ta auziabarzak izango ziradela. Lar Fueros 226s. Baldin onelako jaite ta pelean esku indartsuak laguntzen ezpadigu, galduak gera. Arr CDoc 98 (ap. DRA).
"Aporreamiento [...] makillaz jotzea " Lar. "Tunda de palos, item, aga, makil jaitea " Aq 1465.
Biraoka asten direanak euren umeai gatx edo jote bat egin deutsenen kontra. Añ MisE 211. Joitia joite dela / Bada bertzerik ere: / Gasaz frotatu ta / Bi eskuak erre. (1929). LuzKant 95.
(G-goi, AN-larr; Lar), jote (V-gip), joite (T-L). Ref.: AEF 1955, 71; Etxba Eib (gari-jotia); Asp Leiz2 (gariyotze).
"Majadura" Lar. "Battage" T-L.
Gal ebate ta jotiak. JJMg BasEsc 108. Itxasoetan eztagoz / emeko mokil joteak. Echta Jos 195. Gari-ebakitze edo jotzea. Ag G 21. Ogi jotzea. Barb Leg 60. Ontarako leenbiziko lana sagar-jotzea da. Garm EskL I 38. Ura jo eragin eta blastada batzuk emonaz jaso, ta olantxe sare guztiak igaro. Oni . sare jotea izena emoten eutsoen. Etxabu Kontu 120. Belar epaiteak, iratzeak, mahasti aitzurreak, ogi-joiteak eta holakoak. Larre ArtzainE 57.
v. tbn. TAg GaGo 95. Jote: Enb 168. Ibiñ Virgil 73. Alzola Atalak 68. Joite: Lf ELit 62.
Jote au egiteko [...] arri laban egokiak ditue [garbiketak egiteko].Erkiag Arran 134.
Ango txalo jotia! Enb 196. Txalo jotze zaratatsu bat. Etxde JJ 205.
v. tbn. Urruz Urz 50. Lab EEguna 100.
Golpe. "Percusión" Lar, Añ.
Moisesek aizea jotze batekin bete zituen bein elementaz bazter guziak. Mb IArg I 353. Aurpegi guztia ainbeste yotegaz baltziturik. Añ EL2 197. Esku-yoteak. Ib. 142. Olatuak atxetan egitten ebezan joteak. Echta Jos 339. Bere [pelotariaren] besagain-jotiak zelan txalotzen dabez bere erritarrak! Kk Ab I 98. Aldi guziez, ahapaldi bezanbat eskuaz jotze egiten dio liburuari. Barb Sup 89.
v. tbn. Ag Kr 209 (jote).
Olesa ta ate jotia da.Mg PAb 153.
Ankak joko dute [...]. Jotze zoli ontarako oin-muturrak luzatu egiten dira. Anab EEs 1920, 24.
"Tocamiento de brazos o con brazos, besoz yoteak " Izt.
3. "Monta, señal de montar a caballo, zaldi gañerako jotzea " Lar. "Toque de campanas" Ib.
Soinuba bada pekaturakua, joikijak eta jotia bere pekatuzkuak dira orduban. fB Olg 33. Aurrez kanpaiak joten ziran, zertarako zan erakusten emoten eban jote bereziagaz. Etxabu Kontu 74.
jote. Acción de tocar (música).
Geure sari edo alogeretik gaiñera, emoten euskuen zerbait jaietako jote orregaitik. Etxabu Kontu 26.
Eta kaskoak igarteraño jote aregaz ['sonido que emite el casco al ser golpeado'] / bere birtute gordeak ditu erakusten.AB AmaE 453.
Soñu joteak. Ag Kr 217. Musika jotea laga ta Kale Kutzean goruntz así ziran. Etxabu Kontu 30. Bertso, soiñu-jotze edo dantzari-txapelketa. Insausti 13.
Txintxarri-jotze on bat gertatu bear zan.Ag G 301. Aire guztiek ez dute atabal-jotze berbera izaten. Anab Poli 99.
v. tbn. Jote: Kk Ab II 44. Bilbao IpuiB 153.
Txantxangorriak, egun guztiko ibillera ta txio jotzez nekaturik. Ag G 282.
Baina ez dut ikhusten zerk ematen dioen urari joitea, eta ura nondik sartzen den drainen barnera. Dv Lab 113s.
5. Efecto, impacto (ref. probablemente a la rima).
Nahiz [bersu] hok ere neurtuak diren xuxen, labur eta bat bederak ondar hitzean joite ona duen. JE Bur 144.
6. Impulso (?).
Motorren joite azkarrak indartzen gitu guziak. JE Ber 7.
ADAR-JOTZE. v. adar.
BEGIZ JOTZE. Golpe de vista, mirada.
Begiz jotze soila aski balitz ondorio zuzenak ateratzeko. MEIG V 103.
jotze....
1. jaite (Lar, Añ, H) Pelea. "Pelea, co...
"Aporreamiento [...] makillaz jotzea " L...
(G-goi, AN-larr; Lar), jote (V-gip), joi...
Ango txalo jotia! Enb 196. Txalo jotze z...
2. (Lar, Añ).Golpe. "Percusión" Lar, A...
Olesa ta ate jotia da.Mg PAb 153....
Ankak joko dute [...]. Jotze zoli ontara...
"Tocamiento de brazos o con brazos, beso...
3. "Monta, señal de montar a caballo, z...
jote. Acción de tocar (música). Geure ...
Eta kaskoak igarteraño jote aregaz ['so...
Soñu joteak. Ag Kr 217. Musika jotea la...
Txintxarri-jotze on bat gertatu bear zan...
Txantxangorriak, egun guztiko ibillera t...
4. Tendencia. Baina ez dut ikhusten zerk...
5. Efecto, impacto (ref. probablemente a...
6. Impulso (?). Motorren joite azkarrak ...
ADAR-JOTZE. v. adar....
BEGIZ JOTZE. Golpe de vista, mirada. Beg...
<< jostaketa 0 / 0
kadira >>
| 2020-08-05T19:45:02 |
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=dantza&sarrera=168224
|
[
-1
] |
ELUR-ERRAKETAKIN ibilbide gidatuak TENA-n eta PORTALET-en
Mendiko ibilbideak Mendebaldeko Pirinioetako panoramika onenetako batzuekin
Tena eta Portalet eskualdeek ibilbide eder ugari dituzte elur-erraketez gozatzeko. Goi-mendiko paisai bat, gailur eder batzutik panoramika zabaletara iristeko aukera ematen duten, edo, bestela, elur-itsasoetan eta mendi-mazela lasaietan galtzeko aukera.
KOKAPENA: Mendebaldeko Pirinioak. Candanchú eta Somport. mapa
| 2020-07-13T12:17:49 |
https://www.lurra-adventure.com/eu/valle-de-tena-y-portalet-rutas-guiadas-con-raquetas-de-nieve/
|
[
-1
] |
ESTUFA CHIMENEA BARATT 100
ESTUFA HOGAR BARATT 100 18 KW -NETO
Ref: ES383
EAN: 2002008327057
489.00€IVA incluido
ESTUFA CHIMENEA BARATT 100<?xml:namespace prefix = "o" ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" />
| 2019-12-06T03:33:11 |
http://www.tiendasgrupo15.com/producto/estufa-hogar-baratt-100-18-kw-neto-ES383
|
[
-1
] |
Laguntza Judizialeen, Kudeatzaileen eta Izapidegileen kidegoetarako zerbitzu-eginkizunak eskatzeko deialdia
Lanpostuak aldi batean zerbitzu-eginkizunean eta behin-behineko atxikipenean betetzeko 2020ko otsailaren 18ko deialdia (karrerako funtzionarioentzat bakarrik).
Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko otsailaren 18ik 24ra arte, biak barne.
2020ko otsailaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
2019ko Lekualdatze-lehiaketaren behin betiko Ebazpena (ekainaren 25eko Aginduaz iragarria)
Agindua, 2020ko urtarrilaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatzelehiaketa, ekainaren 25eko JUS/776/2019 Aginduaz iragarria.
Informazio gehiago behar baduzu, enplegu publikoaren atalera jo (JustiziaEus).
2020ko otsailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
Konbikzio-piezen enkantea Donostiako Atotxako Justizia Jauregian 2020ko martxoaren 13an
Datorren martxoaren 13an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 13.zkiko Salan, gordailuko efektu piezen enkante publikoa egingo da:
Erloju sorta baten enkantea (2020ko martxoak 13, 10:00etan): 250 eurotako hiru erlojuz osatutako sorta enkantean. Enkantea datorren martxoaren 13an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 13.zk.ko Salan egingo da, 10:00etan.
Tresna elektrikoak sorta enkantean (2020ko martxoak 13, 10:15etan): 1.920 euroko balio duen tresna elektrikoak sorta. Enkantea datorren martxoaren 13an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 13.zk.ko Salan egingo da, 10:15etan.
Liburutegiko “Atzemandako ondasunak” atalean enkantean jarriko diren ondasunak, enkantean parte hartzeko baldintzak eta enkanteen ordutegiak ikus ditzakezu.
2020ko otsailaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko eta Antolaketa Judizialari buruzko online ikastaroetarako automatrikula zabalik
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eta Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen ditu, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko online Ikastaroaren deialdia.
2020ko urtarrilaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
| 2020-04-04T11:44:30 |
https://blog.justizia.eus/hasierablog?primerElem=16
|
[
-1
] |
Tika Taka Futbola - Futbola Profesionala Coaching
Parent Category: Kudeaketa
Kategoria: Joko kudeaketa
Bideo honetan "Tika-Taka" izeneko printzipio orokorren eta joko estiloaren analisia egiten dugu (jabea edo futbol sistema). Metodo oso arrakastatsu honen printzipioak eta joerak aztertzen ditugu.
Tika-Taka (Systems Futbol)
Sistemak Futbol
-16 02 2018-Hits: 28916 Futbol zulatzeko 12-15yrs Amaitzen Darren Pitfield
-16 02 2018-Hits: 24734 Futbol zulatzeko 12-15yrs Amaitzen Darren Pitfield
-15 02 2018-Hits: 18521 Futbol zulatzeko 12-15yrs Amaitzen Darren Pitfield
-14 02 2018-Hits: 14364 Futbol zulatzeko 12-15yrs Amaitzen Darren Pitfield
-13 02 2018-Hits: 24063 Futbol zulatzeko 12-15yrs Amaitzen Darren Pitfield
-18 01 2018-Hits: 17371 9-11yrs zuloak gainditzea Darren Pitfield
-19 12 2017-Hits: 24329 One Touch Passing Darren Pitfield
-18 05 2017-Hits: 15884 Joana eta Kontrol Darren Pitfield
-11 12 2015-Hits: 25951 Kokapen bira Darren Pitfield
-10 11 2011-Hits: 22768 Filmaketa aurka Darren Pitfield
-14 10 2011-Hits: 37771 Estazio anitzeko akabera zulagailuak - Maila 3 Darren Pitfield
-12 10 2011-Hits: 23364 Joana eta Kontrol Heinz Fractz
-06 10 2011-Hits: 29716 Joana eta Kontrol Darren Pitfield
Sistemak Futbol (erasotu Fasea)
Tutoriala "Tika-Taka" izeneko jokorako estilo erasotzeko fasean azterketa zehatza (...
3rds bidez jolastu eta eremu erdigunera jolasten. 3rds bidez aurrera ...
Tenperatura handiko tenperaturan ingurumena mantentzeko gaitasuna garatzea. Aurrera exekutatzen eta 3rd garatzen ...
| 2019-10-15T09:49:19 |
https://eu.professionalsoccercoaching.com/management/tika-taka-football
|
[
-1
] |
ULMA Inoxtruckek farmazia sektoreko gela zurietarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Frankfurteko CPHI azokan. — Begira - Ulma aktualitatea
ULMA Inoxtruckek higiene baldintza oso zorrotzak dituen enpresetako gela zurietan, esaterako farmazia industriakoetan, produktuak horizontalki garraiatu, jaso eta manipulatzeko soluzio gisa eskaintzen dituen diseinu guztiz higienizagarriko ekipamenduak aurkeztuko ditu.
ULMA Inoxtruckek GMPetan (Good manufacturing Practices), hau da, ekipamenduen Fabrikazio Praktika Onetan hain zabalduta dauden diseinu higienizagarriaren kontzeptuak eramaten ditu bere ekipamenduetara, 304L eta 316L altzairu herdoilgaitzezko materialik egokienak sartuta, eta osagai elektronikoei Babes IPrik handienak aplikatuta ere bai. Egitura irekien eta gainazal kurbatu eta inklinatuen diseinuari esker posible da ULMAren ekipamenduak enpresek beraien Gela Zuriak garbitzeko dituzten prozeduretan erabiltzea, ekipamenduen segurtasuna eta higienea bermatzeko betekizunak arautzen dituen 2006/42/EC direktiba betez. Direktiba horrek ezartzen duenez, janariak, kosmetikoak edo farmaziako produktuak ukitzen dituzten ekipamenduen gainazalek lauak izan behar dute, zimurrik gabekoak, kutsadura mikrobiologikoa eragin dezakeen hondarrik ez metatzeko eta erabili aurretik oso-osorik garbitu ahal izateko ere bai.
Kimika, kosmetika edo farmazia industriako enpresentzako soluzio gisa, leherketak egoteko oso arrisku handia dagoen guneak baitira, ULMA Inoxtruckek litio-ioizko bateriak jartzen ditu bere ekipamenduetan, ikerketa zentroen eta goi mailako teknologiak dituzten enpresen arteko lankidetza etengabeari esker garatuak. Litio-ioizko bateriek ekipamenduen erabateko errendimendua bermatzen dute etengabe kargatu baitaitezke beraien bizitza erabilgarriari kalte egin gabe, eta, gainera, lan ingurunea “zero” gas igorpenik gabekoak izatea ahalbidetzen dute. ULMA Inoxtrucken ekipamenduek, gainera, ATEX delako babesaren bitartez atmosfera leherkorren arriskupean dauden langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen dute.
ULMA Inoxtruckek gela zurietan kargak manipulatzeko soluzio higienizagarriak aurkeztuko ditu farmazia sektorerako diseinatutako ekipamendu, teknologia eta makinei , eskainitako CPHI-PMEC gunean, 4.1M57 standean.
| 2019-10-22T01:08:36 |
http://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-inoxtruckek-farmazia-sektoreko-gela-zurietarako-dituen-soluzioak-aurkeztuko-ditu-frankfurteko-cphi-azokan
|
[
-1
] |
Más noticias de este caso de malversación de Adif y Corsánduela 31 aste 6 egun
Hasiera » EAk Gasteizko geltoki intermodalaren proiektua gelditzeko helegitea jarri du
EAk Gasteizko geltoki intermodalaren proiektua gelditzeko helegitea jarri du
Ig, 13/06/2010 - 11:50 -n Eurokeria -k idatzia
Geltoki intermodalaren esleipen prozesuan Udaleko talde politikoek «ezinbestean» jaso beharreko informazioa ez dutela jaso salatu zuen Antxon Belakortuk, Gasteizeko EAko bozeramaileak. Hori dela-eta prozedura bertan behera gera dadin helegitea aurkeztu dute.GARA |Geltoki intermodalaren esleipen prozesuan bertan behera gera dadin helegitea aurkeztu du Gasteizko Udaleko EAko taldeak. Esleipen prozesu hori aurrera eramateko egindako pausoak direla-eta, proiektua gelditzeko eskatzen dute.Gasteizko Udaleko Eusko Alkartasuneko bozeramaile Antxon Belakortuk ohar batean azaldutakoaren arabera, geltoki intermodalaren esleipen prozesuan Udaleko talde politikoek ez dute jaso Udalak «legez eta ezinbestean aurkeztu behar dien informazioa».Hein horretan, «proiektuaren gainean erabakirik hartu ahal izateko, ordezkari publikoek informazioa jasotzeko dugun eskubidea ukatu egin digute», salatu zuen Belakortuk.Horiek horrela, proiektu hori gauzatzeko prozedurak aurrera egitea «lotsagarria» litzatekeela nabarmendu zuen EAko bozeramaileak, eta are gehiago, «legez kanpokoa» ere izango litzatekeela ohartarazi zuen.Ildo beretik, Patxi Lazcoz alkatearen gobernuak izandako jarrera kritikatzen du EAk, helarazitako ohar horretan, bereziki, informazioa emateko borondate eza aipatuz.«Inposatu nahi duten» geltokiaren aurka eta parte-hartzearen alde hainbat ekimen izan dira Gasteizen. «Estrategikoa» da proiektu hori, eta herritarrek behin eta berriz eskatu dute horren gaineko erabakietan parte hartzea. EAJ eta PSE alderdiek, ordea, atzera bota zuten Arriaga parkean eraiki nahi duten geltoki horri buruzko herri kontsulta.Intermodalaren kontra 9.200 sinadura bildu eta 440 alegazio aurkeztu badira ere, herritarrei proiektuan parte hartzea ukatu egin diotela salatu zuten Gasteizko Arriaga parkearen defentsan maiatzean egindako manifestazioan. Udalaren proiektua ez ezik, hainbat alternatiba ere jarri dira mahai gainean.
4193 irakurketak
_ _ _ ______ __ __ | | | | (_) |___ / \ \ / / | |_ | |_ _ / / \ \_/ / | __| | __| | | / / \ / | |_ | |_ | | / /__ | | \__| \__| | | /_____| |_| _/ | |__/ Enter the code above: *
| 2014-12-21T10:19:18 |
http://sindominio.net/ahtez/?q=comment/reply/3773
|
[
-1
] |
Reutilizar archivos - Goitibera
Blogak Eskuz
Berrerabilitako botilekin egindako kutxatila
2019 February 2, Saturday esti berrerabili, Botellas, Botila, Eskulanak, Manualidades, Plástico, Plastikoa, Reutilizar
Gaur plastikozko botilak berrerabiltzeko era originala ekartzen dizuet, kutxatila bat. Materiala: Plastikozko botila bi Kremailera zati bat Erremintak: Kuter Silikona pistola Lisaburdina (aukerakoa) Hasteko bi botilak moztuko ditugu. Erabiliko dugu botilaren ipurdia eta nahi dugun altueran moztu dezakegu. Ertzak leundu
| 2020-07-04T14:07:24 |
https://goitibera.org/eu/hastag/reutilizar/?pag=3
|
[
-1
] |
LABORAL KUTXA ETA CEBEK BATERA ARITUKO DIRA BIZKAIKO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA AREAGOTZEKO - Laboral Kutxa Prentsa aretoa
ekaina 23, 2016 -an argitaratua Laboral Kutxa(e)k
LABORAL Kutxak beti izan du lotura estua Bizkaiko industria-ehunarekin, foru-lurraldeko enpresei emandako merkataritza-finantzaketari buruzko datuek erakusten duten bezala. Hala, Erakundeak 2016ko lehen bost hilabeteetan formalizatu dituen milioi bat eurotik beherako mailegu eta leasing guztiak bilduta, emandako bolumenaren %27 Bizkaian banatu da, euskal kreditu-kooperatiba errotuta dagoen beste edozein probintziatan baino gehiago, eta 2015eko aldian emandako bolumena baino % 18tik gora gehiago.
| 2018-01-16T23:09:56 |
http://prentsa.laboralkutxa.com/laboral-kutxa-eta-cebek-batera-arituko-dira-bizkaiko-enpresen-lehiakortasuna-areagotzeko/
|
[
-1
] |
Hassan II.a[1] (arabieraz: الحسن الثاني, el-ḥasan ett(s)âni ahoskatua; Rabat (Maroko), 1929ko uztailaren 9a - ibidem, 1999ko uztailaren 23a) Marokoko erregea izan zen 1961etik bere heriotzara arte.
1972ko ekainaren 12a - 1973ko maiatzaren 27a
1961eko otsailaren 26a - 1999ko uztailaren 23a
Rabat, 1929ko uztailaren 9a
Rabat, 1999ko uztailaren 23a (70 urte)
Order of the Elephant (1988ko otsailaren 15a)
Grand Collar of the Order of Prince Henry (1994ko otsailaren 18a)
Grand Collar of the Military Order of Saint James of the Sword (1994ko abuztuaren 25a)
Knight Grand Cross of the Order of the Bath (1980ko urriaren 27a)
Collar of the Civil Order of Alfonso X the Wise (1989ko irailaren 22a)
Order of the Yugoslav Star (1961eko apirilaren 1a)
Collar of the Order of Charles III (1979ko ekainaren 2a)
Knight Grand Cross with Collar of the Order of Merit of the Italian Republic (1961eko azaroaren 25a)
Order of Pahlavi (1966ko ekainaren 11)
2.1 Kanpo-politika
1961-1999 Ondorengoa
Datuak: Q69103
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hassan_II.a_Marokokoa&oldid=6825520"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 18 apirila 2019(e)an, 18:04(e)tan
| 2019-11-17T08:30:23 |
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hassan_II.a_Marokokoa
|
[
-1
] |
Euskal Herriko mapa mitologikoa - Amaroatxo
Euskal Herriko mapa mitologikoa
Ver Euskal Herriko mapa mitologikoa en un mapa más grande
1.- ANBOTOKO MARIREN HAITZULOA
2.- SUPELEGOR HAITZULOA
3.- BALTZOLA HAITZULOA 4.- ORHI MENDIA
5.- LEZAO HAITZULOA
6.- HARPEKO SAINDUA HAITZULOA
7.- ZUGARRAMURDIKO LEZEA
8.- SAN PEDRO (ELKANO) ERMITA
9.- JENTILARRI
10.- SORGINETXE TRIKUHARRIA 11.- MARIZULO HAITZULOA
12.- SARAKO LEZEA
13.- OKINAKO OSINA
14.- PUTTERRI MENDIA
15.- MURUMENDI
16.- JENTILEIHO
17.- SALTARRI
18.- HERPEA HAITZULOA
19.- AZALEGI HAITZULOA
20.- XALBATORE ERMITA
21.- JENTILKOBA
22.- MAIRULEGORRETA 23.- ITURRANDUZKO PRESA
24.- OGOÑO MENDIA
25.- ABAUNTZAKO LAMINZULO
26.- TARTALOETXE
27.- BARGOTA
28.- MAIRUAREN LEZEA
Lanean ari gara. Amaitu gabe dago.
1.- ANBOTOKO MARIREN HAITZULOA Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da, Ama Lurraren irudikapen gizatiarra, izadiaren eta bertako elementu guztien nagusia. Hainbat euskal mendi edota leizetan bizi da, baina bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat da, "Mariren Koba" izenarekin ezagutzen dena, eta inguru hauetan Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie deitzen diote Mariri. Anboto Bizkaiko mendirik altuenetakoa da (1.331m), eta Mariren koba ipar-ekialdean dago, leku malkartsu eta arriskutsuan.
Bideoa bat
Supelegor haitzuloa, Euskal Herriko leku magiko eta mitologiko garrantzitsuenetako bat da. Hainbat elezaharren iturburua da. Bertan bizi omen ziren Anbotoko Señorie, Jentilak, Lamiak eta beste zenbait pertsonaia mitologiko. Inguruko artzainentzat gune berezi eta misteriotsua, errespeta handia diote lezeari. Supelegorko haitzuloa Gorbeiako natura parkearen barruan eta Orozkoko udalerrian kokatuta dagoen haran kartstikoan dago. Itxinak 5 kilometro koadro du eta barruan hainbat troka, leize, zulo eta ur jauzi daude, dena pagoz josita. Itxinara sarrera ikusgarri bat Atxulaurko Begia da. Hau harkaitzez eratutako arku handi bat da.
3.- BALTZOLA HAITZULOA Baltzola Dimako auzo bat da. Bertan Bizkaiko paisaiarik zoragarrienetako bat dago.
Auzotik hurbil Baltzolako kobazuloak daude. Bi koba handi dira, baina haien barruan hainbat eta hainbat kobazulo txikiago daude. Elezaharren arabera bi kobazulo hauetan bizi zen Sugoi. Suge ar izugarri hau lurpean bizi zen eta Anbotoko Mariren senartzat zeukaten batzuk. Beste batzuetan, haitzuloa Mikelatsena zela esaten zuten, hain zuzen ere; kondairen arabera, Mikelats Mariren semeetako bat da. Lamien elezaharrak ere agertzen dira inguruetako kontakizunetan.
Jentilzubi izeneko zubi naturala ere Baltzolako kobazuloen inguruan dago.
Ibilbide baten erreportaia (gazteleraz)
4.- ORHI MENDIA
Orhi mendia Nafarroa eta Zuberoa artean dago, Larrau mendi portutik hurbil. Euskal mitologiaren mendi sakratuetako bat da, inguruko herritarren ustez bertako haitzulo batean baitu Marik bere bizilekuetako bat, eta ondoan dagoen Iratiko basoa Basajaunen erreinuetako bat.
Lezao haitzuloa Entzia mendi-zerran aurkitzen da, Agurain inguruko Egileor eta Alangua herrixketatik hurbil.
Bertakoek diotenez Lezaoko lezean Lamiak eta Sorginak bizi dira. Sorginak batzutan haitzuloan bizi dira, eta tarteka Arrizalako Sorginetxera joaten dira urrezko orraziekin orraztera. Honela dio elezaharrak:
Handik aurrera egunero igotzen zen, eta orduak pasatzen zituzten solasaldi atseginean. Herrian kontatu zuen, baina ez zioten sinesten, eta jendeak adarra jo besterik ez zion egiten, asmakizula zela esaten zioten. Behin Amilamiari kontatu zion herritarrak iseka egiten ziotela, eta honek, errukituta, haitzulora sartu eta galbahe bat ekarri zion. Honela esan zion:
Bidarrai ondoan dagoen haitzulo ikusgarri hau herri sinismenean oso ezaguna da. Honela dio elezaharrak:
Artzain neska bat galdu zen Euzkei mendian, eta handik egunetara, burua bakarrik aurkitu omen zuten.
Geroztik, urteetan zehar, ahotsak entzuten omen ziren inguruetan. ‘Ago! Ago!’ esaten omen zuen norbaitek Euzkei mendi aldetik.
Behin, gauerdian, argi bat ikusi omen zuten Zelharburuko harpean sartzen. Beste batzuk, hamabi argi sartu zirela esaten zuten.
Inguruko baserritarrak harpera joan omen ziren orduan, eta han ikusi omen zuten sainduaren estatua. Ordutik Harpeko Sainduaren lezean ez da entzun ahotsik.
Esan daiteke Euskal herriko leku magikoenetakoa dela Zugarramurdiko lezea. Nafarroako ifarraldean dugun katedral natural ikusgarri hau, Sorginek eta Akerrek ospatzen zituzten akelarreen egoitza nagusia zen. Akelarre hitza ere lezearen ondoan dagoen barruti baten izenetik dator. Lamien inguruko elezaharrak ere kokatzen dira leze honetan.
Jentilak kristautasunaren aurretik lurralde hauetan bizi ziren pertsona fedegabeak omen ziren. Gizaseme indartsuak ziren, eta harritzar izugarriak jaurtitzen zituzten aran batetik bestera, edota herritarrentzat eleiza eta ermitak eraikitzen zituzten. Elezaharrak dioenez Getariako San Pedro ermita Jentilek eraikitakoa da. Gau batean hiru Jentilen artean egina omen da Elkano auzoan dugun ermita hau. Leku paregabean hain zuzen ere, zelaiez inguratua eta itsasoa begibistan dugula.
Gorosabelek bere ‘Diccionario Geográfico-Histórico’ lanean dio 1025 urtean donazio modura aipatua agertzen dela, eta bere sarrerako ate gotikoa, XIV. mendekoa, omen da. Esan dezakegu beraz, aspaldikoa dela eraikuntza hau. Eraikuntza
Monumentu megalitiko honetan lurperatu ziren Jentilak, Kristautasunaren etorrerarekin bere askaziaren amaiera ikusi zutenean; esan genezake beraz, Euskal Herriko mitologian leku esanguratsua dela. Honela dio elezaharrak:
Behin batean, Jentilek, Aralarko muino batean jolasean ari zirela, laino argitsu bat ikusi omen zuten hurbiltzen ekialdetik. Izututa, jakintsu nagusi batengana jo omen zuten. Jakintsuak, laino distiratsua ikusi zuenean, honela esan zuen: “Kixmi jaio da, gure askaziak berea egin du, bota nazazue amildegitik behera”. Jentilek jaurti zuten agurea, eta, lainoa atzetik zutela, korrika abiatu ziren mendebalderantz. Arraztarango aranera iritsi zirenean, harri zabal handi baten azpian sartu omen ziren ezkutatzeko asmotan. Geroztik, harlauza handi horri Jentillarri deitzen zaio, eta herri sinesmenak dio azken Jentilak bertan hilobiratuak daudela. Jentillarri hori, benetan, trikuharri bat da; Aralarren dauden historiaurreko monumentuetatk ikusgarrienetakoa. Arraztarango arantxoa Aralarko mendebaldean dago, Ataun aldera.
Jentilarriti ondotik pasatzen den ibilbidea
10.- SORGINETXE TRIKUHARRIA
Agurain ondoko Arrizala herrixkan (Arabako lautadan) dago trikuharri ikusgarri eta magiko hau. Herri sinismenaren arabera, bertan egoten ziren sorgiñak urrezko orraziz bere adatsa orrazten.
11.- MARIZULO HAITZULOA
Elezaharrak dionez Marik zazpi urte Anboton bi ondoren Txindokiko Marizulo haitzulora joaten zen bizitzera, beste zazpi urtez. Txindokiren tontorra laino txapelak estaltzen zuenean Amezketarrak bazekiten Mari iritxi zela eta labea piztu zuela.
Marizulo, Amezketa aldera ematen duen Txindokiren goi malkarretan dago, ohiko ibilbideetatik kanpo. Ibilbidearen deskribapena
Iparraldeko Sara herian aurkitzen den leze hau Mariren, Jentilen nahiz Lamien inguruko hainbat elezaharren iturburu da. Geologia aldetik ikusgarria da, edonor txundituta uzteko modukoa, eta historiaurreko euskaldunen bizitoki ere izan zen. Gaur egun, turismoari begira prestatutako gunea dugu.
Lezearen webgunea
Arabako Okina herrian dagoen osin hau euskal mitologiaren izaera lurtarraren adierazgarri da. Herri sinesmenak dionez, Marik leze hortatik jaurtitzen ditu hainbat fenomeno meteorologiko. Honela dio elezaharrak:
Sarritan laino txuri bat sortzen da leizetik, eguzki errainuek ukitzerakoan suntsitzen dena. Eta ekaitz hodeiak ere, udan zehar erauntsirik bortitzenak eta harri jasarik beldurgarrienak botatzen dituzten horiek ere, leize horretatik jaurtiak dira.
Zezen, ahari edota ardi irudia duten zenbait pertsonaia mitologikoren bizilekua ere bada osin magiko hau.
Putterri mendia Putterriko Damaren bizilekua da; euskal mitologiaren dama eta erregina nagusiaren beste kokagune bat. Aralarko hego-mendebaldean (Lizarrusti mendi-portutik hurbil) irmo agertzen zaigun mendi mitologiko honetan, sorginak nahiz txahalgorri, zaldi, eta ahari itxurako pertsonaia mitologikoren elezaharrak ere agertzen zaizkigu. Kareharrizko harkaitzek sortzen dituzten formak izaki magikoeetan pentsatzeko modua egiten dute.
Murumendi Goierri bailarako (Gipuzkoa) mendia da, Beasaingo eta Itsasondoko udalerrien lurretan kokatua. Mari jainkosaren beste bizilekuetako bat da, baina Jentilak eta Lamiak ere zenbaitetan ibili izan dira inguruetatik, elezaharrak diotenez. Honela dio elezaharrak:
Murumendin Burdin Aroko kastro edo herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte.
Nafarroako Urdianen, SARABE edo JENTILEN SUKALDEA izeneko gaztelua aurkitzen dugu (Aiztondo edo Laieneko haitzaren mendebaldean), eta bertan dagoen sakonera bati Jentilsukalde deitzen diote. Laieneko haitz honen mendebaldeko muturrean dago Jentileio izeneko zulo edo harkaitzezko leiho naturala. Jentilei buruzko aipamenak eta elezaharrak ugariak dira hemen. Herri sinesmenak dionez, azken Jentila hemen bizi izan zen; eta Jentileiho, Jentilgela eta jentil sukalde jeinu indartsu hauek egindakoak dira. Ondoan dagoen Aitziberko baseliza ere beraiek eraikia omen da.
Saltarri Aralarreko alde gipuzkoarrean dagoen etzandako zutarri bat da, 3 metrotik gorako luzera duena. Alotza izeneko larrean dago. Garai batean, artzainek, euren artean, zutarri hau nork jauzi egiten zuen apostua egiten zuten. Jauzia, luzeran izan behar zen. Eta artzainek, bi hankak elkartuta zituztela jauzi egin behar zuten. Hortik datorkio zutarri honi, duen izena.
Elezaharrak dionez Jentilek Murumenditik jaurti zuten, menhirra izan daitekeen harritzar hau.
Inora ez daraman leku isolatu batean, bi Nafarroak elkar ukitzen duten bazter galdu eta isolatu batean. kokatua dago kobazulo misteriotsu hau. Aldi berean triangelu ikusgarri eta tolesdura arrokatsu den natur mirari honen eta bere ingurune ederraren aurrean, ahotsik gabe geratuko zarete. Elezaharrak dioenez, udako arratsalde beroetan Lamiak kobaren sarrerara irteten ziren, eta haitzaren gainean eseriz, eguzkiaren azken errainuen artean distira itsugarria sortzen zuen urrezko orraziaz beren ilaia luzea orrazteari ekiten zioten.
Nafarroa Behereako Mendibe herritik Zuberoara goazela, Ahüski iturri ospetsutik gertu eta ezkutuan topatuko dugu Azalegiko haitzuloa.
Elezaharrak dionez, zazpi buruko Herensugea bizi zen hemen, eta bere hatsaz erakartzen zituen abereak haitzulora, zirti-zarta batean irensteko.
Altzaiko (Zuberoa) gaztelujo jaunaren semeak herensugeari aurre egitera joan zen, zezen larrua fosforoz eta polboraz beteta zuela. Herensugeak zezena zela pentsatuta jan zuen, eta sua zeriola hegan atera zen itsaso aldera, bidean Arbaia basoko pagoen goi adarrak erretzen zituelarik. Altzaiko jaunaren semea, herensugea bere atzetik zihoalkoan, estu eta larri ihesean bere etxera. Ahituta etxeko atea igaro zuenean, hitzik egin gabe zerraldo gelditu zen betirako.
Irati ohianaren eta Mondarrain mendiaren ondoa dago. Xalbatore edo Salbatore kapera Mendibeko baseliza da, Lekunberriko lurrekin mugan. Done Jakue bidean kokaturikoa, baseliza erromanikoa da. Baselizatik gertu eraikin karratua dago, zur polikromatuzko antzinako estatua zuen horma-hobia. Estatua beso bat altxatua eta bestean aitzurra zuen neska batena zen. Bertokoek Xaindia izena ematen zuten, kondaira baten heroia zena. Aipatutako erremintaren bila atera zen eta deabruek harrapatu eta airez eraman zuten. Baselizaren gainean pasatzean, otoitz egin eta deabruek lurrean utzi zuten.
Basajaunena izandako burdinezko argimutila, lehen urrezkoa omen zena. Artzain ausarti batek objektua lapurtzea lortu zuen baina Basajaunak konturatu eta artzainari zakuak botatzeari ekin zion. Artzainak baselizan sartu eta bizitza salbatu zuen, Basajaun jentilak eraikin erlijiosoetan ezin zuelako sartu. Euskal Herrian badaude hainbat kondaira munstro eta pertsonen arteko gatazkak azaltzen dituztenak, non pertsonek bere bizitza mantentzen dute elizetan sartzean. Beste kondairak dio espainiarrek baseliza erre zutela eta urrezko argimutila burdinezko bilakatu zela. Besteak mugiezina zela, izan ere, behin Mendibera eramatea saiatu baziren ere, ezin izan zuten Haritzkurutze lepoa zeharkatu.
Jentilkoba Arabako Egino herrian dago, Laleze haitzuloatik hurbil. Bertan historiaurreko nahiz historia garaiko azterna ugari aurkitzu dira; aspalditik gizakiaren babesleku izan da beraz. Jentilak euskal antzinako askazia izaki, pertsona fedegabeak hain zuzen ere, ez da harritzekoa haitzulo honen izaera mitikoa.
Egino herriko gizaseme bat mendira joan zen beste askotan bezala, baina zoritxarrez Jentilak topatu zituen eta bereraien bizilekua zen Jentilkobara eraman zuten. Bertan, Jentil amon bat zegoen eta gizona ikustean esan zuen:
- Gibeltxo freskoak nahi ditut! Gibeltxo freskoak nahi ditut!
Eginoko gizona egoera larriaz ohartuta, ihaes egiteko asmoz, tripak nahastuta zeuzkala eta beharrak egitera kanpora ateratzen uzteko eskatu zien. Jentilak gizonaren asmoak antzeman zituztenez, soka batekin hanka lotu zioten eta harkaitz baten atzera joateko esan zionten.
Denbora gehiegi zeramala eta, zertan ari zen galdetu zioten, eta gizonak ez zuela amitu erantzun zuen. Ondoren soka adar bati lotu zion, eta jentilek sokari ten egitean bertan jarraitzen zuela pentsatu zuten. Gizonak mendian gora ihaes egin zuen, baina Jentilak konturatu zirenean, erabat oldarturik, txakur piztiak lagun zituztela gizonaren atzetik abiatu ziren. Baina, maldan gora zihoazela, une batean txakurrak eremu baten inguruan biraka hasi ziren, eta aztarna galdua izango zutela pentsatu zuten. Gizona alde eginda, urrun izango zela pentsatu zuten, eta haitzulora itzuli ziren.
Eginoko gizasemea ordea, haritz batera igota zegoen, eta horrelaxe jentilen atzaparretatik ihes egitea lortu zuen.
22.- MAIRULEGORRETA
Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitiako udalerrian dagoen haitzulo da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Muruako herritik gertu. 13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan. Haitzuloaren gela nagusia katedral naturala da, tamaina izugarrikoa. Mairuelegorretan Mairuak bizi omen ziren, bai eta Basajauna eta Lamiak ere. Beste koba batzuetan bezala, Mairuelegorretan ere altxor bat ehortzita omen dago.
Elezaharrak dionez, Basajauna Mairulegorretan bizi zen. Ondoko herrixka bateko neska bat omen zebilen lezearen inguruan garoa ebakitzen, eta izugarrizko irrintzi bat entzun zuen. Neskatxak erantzun egin zion, eta berehala, Basajauna agertu zen. Neska bahitu eta haitzulora eraman zuen. Gehiago ez da jakin ezer neskatxa honen inguruan.
Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi hauek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Azken urteotan, Zigoitian euskaraz izeneko taldeak berreskuratu ditu jaialdiok.
23.- ITURRANDUZKO PRESA
Erromatar garaiko (k.o. I) presa hau Mendigorria eta Ziraukin herrien artean, Nafarroan, aurkitzen da. Andelos erromatar hiribilduaren ondoan dago, eta inguruetako herritarrak Puente del Diablo (Etsairen Zubia) deitzen diote. Elezaharrak dionez Etsaik eraikitakoa da:
Mendigorriako biztanleak urik gabe aurkitzen ziren garai batean Etsaikin hitzarmen bat egin zuten. Presa eraikitzearen truke Etsaik berak aukeratzen zuen neskatxaren arima eskatu zuen. Eraikuntzaren azken harria jartzera zihoala, neskatxak abemaria bat errezatu zuen. Etsaik izututa alde egin zuen, eta horrela presa amitu gabe gelditu zen, baina neskatxa salbatu egin zen.
Ogoño Lagako ondartza eta Elantxobe herriaren artean dagoen mendi ikusgarri bat da, Kantauri itsaoaren ikuspegi paregabe dago bertatik. Itsasora ematen duten labarretan Lexia izeneko haitzuloa eman dago, eta bertan bizi dira Lamiak (Elantxoben Lamiñaku deritzote). Honela dio elezaharrah:
Behin batean, Lamia bat Elantxobeko etxe batean sartu zen, eta umetxo bat seaskan bakarrik ikustean kulunka egite jandun zuen.
Gurasoak etorri zirenean, zertan ari zen galdetu zioten. Lamiak nor zen bera, galdetu zion gizonari. ‘Ni neu’ erantzun zion umetxoaren aitak, eta segidan izugarrizko makilkadak eman zizkin Lamiari. Etxetik ihesean gainontzeko Lamiei deitu zien, eta hauek, horrelako jipoia nork eman zion galdetu zioten. ‘Ni neuk’ erantzun zuen Lamia gaixoak. Hau entzutean, ‘hik egin badun, heu konpondu’ erantzun zioten eta joan egin ziren. Ibilbidea
Arraitz (Ultzama, Nafarroa) herritik kilomtro baera dagoen Arizarte parajean aurkitzen da lezea. Goi-Paleolitotik Kalkolitora arte okupaturik egon den eta Erromako Inperioaren garaian babes modura erabili den aztarnategi garrantzitsua dugu. Eskualdean Abauntzako Lamizulo izenarekin ezagutzen da, hots, lamien kobazulo bezala, Pilar Utrillak eta Resurreccion Maria de Azkuek jasotako tradizioak dioenez, kobazuloan bizi ziren lamiak inguruko artzainei esnea eskatzen omen zieten.
Egun batean, Sunbillenea etxeko artzain batek adarra jo nahi izan zien eta esnea behien gorotzarekin nahasi zuen. Lamiak trikimailuaz konturatu zirenean artzainaren atzetik ibili ziren herriaren sarreraraino, baina orduan elizako ezkilak hamabiak jotzen hasi ziren eta lamiek ihes egin behar izan zuten kobazulo aldera, baina ihes egin baino lehen artzaina madarikatu zuten bere etxean besamotz edo mainguren bat beti izango zela aginduz.
26.- TARTALOETXE SAADAR Tartalo edo Tortoren mitoa ezaguna de Euskal Herriko hainbat lekutan. Saadar mendiaren gailurreko zelaian (Zegaman) bada Tartaloetxeeta izeneko leku bat, zortzi megalitok osatzen duten Altzania gunean. Herri sinismenak bigi bakarreko zikoopearen etxea dela dio trikuharri hau (15 m-ko diametroko eta 1,20 m-ko altuerako tumulua da). Elezaharrak dionez han gertatu zen Antimuñoko semeen zoritxarra.
27.- BARGOTAKO
Bargotako aztia edo Bargotako sorgina kondairaren arabera XVI. mendean Nafarroako Bargota udalerrian bizi zen Johanes izenezko gizon bat zen, aztia izateko ospea zuen. Bere inguruko kontakizun eta pasarte ugari aipatu ohi dira: deabruarekin adiskidetasuna zuela, zeruan zehar laino baten gainean bere neskamearekin batera hegan egiten zuela eta Madrilgo zezen plaza gainean agertzen zela, une berean bi leku ezberdinetan ikusi zutela, ekaitzak eragiten zituela,Iruñeko ostatu batean behin baino gehiagotan bere burua kendu eta berrezartzen zuela, akelarretara joaten zela...
| 2017-04-24T05:21:28 |
http://amaroatxo.amaroa.com/euskal-herriko-leku-mitologikoak
|
[
-1
] |
naiz: agenda - Kikiñolandiako titiriteroak
Kikiñolandiako titiriteroak
Trolebu elkarteak antolatuta Zapa eta Domeka, herriz herri eta hiriz hiri ibiltzen diren titiritero bikote bat da. Baina gaurkoan, ezingo dute haien emanaldia gauzatu, txontxongiloak, betiko istorioaz aspertuta eta nekatuta, matxinatu egin zaizkie.
Eta orain, zer? Lasai, Maskarpone eta Kapri txontxongiloek, ikuskizuna aldatuko duen sorpresa polit bat prestatu bait dute. Beraz, itzali argiak, zabaldu kortinak... itzalak, dantzan hastera doaz eta!
| 2018-02-22T22:31:37 |
https://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/kikinolandiako-titiriteroak-zurrunka-teatroa
|
[
-1
] |
Nola aurreztu dirua eta energia sukaldean: jasangarriagoa izateko aholkuak - IKEA
Hasiera Dekoratzeko ideiak Nola aurreztu dirua eta energia sukaldean: jasangarriagoa izateko aholkuak
Gure etxeko fakturetan dirua aurreztea etxean guztiok nahi dugun zerbait da. Honetarako gune nagusia sukaldea da. Trikimailu sorta bat ikasi eta eguneroko ohitura bezala hartzen baditugu, ingurumena zaindu eta jasangarriagoa izateaz gain, gure poltsikoek ere eskertu egingo dute.
Hormako erauzgailua
Aire behartuzko labea
1. Ur gutxiago hustubidetik behera Ura baliabide natural mugatua da; hori dela eta, behar-beharrezkoa da uraren kontsumoa gutxitzea. Bilatu ura aurrezteko funtzio integratua duten txorrotak: IKEA sukaldeko txorrota guztiek uraren kontsumoa % 40 arte gutxitzen dute. Ia nabaritu gabe!
Are gehiago aurreztuko duzu barazkiak eta fruta garbitzeko modua aldatzen baduzu. Txorrota irekita duzula garbitu beharrean, jarri ur apur bat ontzi batean eta mugitu barazkiak eta fruta xukadera baten barruan, dena garbitzeko. Barneratu beharreko jokabide erraza da, baina behin argi izanda... aldea antzemango duzu.
2. Energia-eraginkortasun handiko argiztapena IKEA dendan izugarri gustatzen zaigu LED argiztapena. LED bonbillek ohiko bonbilla goriek baino 85% energia gutxiago arte kontsumitzen dute 20 urte arte iraun dezakete. Gutxi iruditzen zaizu? Etxeko bonbilla tradizional guztiak LED argiztapenarekin ordeztuz gero, sinetsi ezinezko murrizketa nabariko duzu argindarraren fakturan.
Indukzio-plaka
3. Sukalde adimentsuagoa Indukzio-plakei esker janaria azkarrago prestatzen da, eta hain dira eraginkorrak non zartagina altxatzen duzun unean energia kontsumitzeari uzten dioten. Izan ere, energia kontsumoa 40% murrizten dute; ziur elektrizitatearen faktura etxera iristen zaizunean aldea nabarituko duzula. Lurrun-funtzioa duen labe bat aukeratzeak ere laguntzen du energia aurrezten. Gainera, lurrunak janarien zaporea indartzen du; beraz, zure otorduak are eta goxoagoak izango dira.
Kontua ez da soilik elikagaiak nola prestatzen dituzun, baita zer elikagai prestatzen dituzun ere. Errezetei jarraitzea era ona da elikagairik alferrik ez galtzeko, pertsona bakoitzarentzat gomendatzen den kopurua baino ez duzulako prestatuko.
Eta ezer sobratzen bada? Ez kezkatu! Elikagaiak biltegiratzeko zenbait aholku emango dizkizugu.
4. Janari gutxiago alferrik galtzea
Aholku bat: egin zure amonak egiten zuen bezala, eta aprobetxa itzazu otorduen hondarrak. Izozkailu bat eta janaria gordetzeko ontzi batzuk badituzu, oso erraza izango zaizu hondarrak gutxitzea.
Ontziak ez dira soilik hondarrak gordetzeko, erabili ezean ustelduko diren fruta, lekaleak eta barazkiak ere bertan izoztu ditzakezu, beste une batean kontsumitzeko. Idatzi data ontzian, gauza bakoitza noiz kontsumitu behar den jakiteko.
Ontzi-garbigailu integratua
5. Libra zaitez harrikoa egitetik Konprobatuta dago guztiz betetako ontzi-garbigailu moderno batean ontziak garbitzea, ontzi horiek guztiak eskuz eta banan-banan garbitzea baino eraginkorragoa dela. Plater zikinak uretatik pasatzea eta guztiz bete arte dena ontzi-garbigailuan sartzea besterik ez duzu. Detergentea gehitu, ontzi-garbigailua martxan ipini... Eta primeran sentitu zaitez!
(€27,28 BEZik gabe)
6. Sailkapen sinplifikatua Hondakinak sailkatzeko soluzioentzat tokirik onena harraskaren azpian edo ondoan kokatutako birziklatzeko ontziak dira; hala, hondakin organikoak gainerako hondakinetatik bereiztea errazago izango zaizu.
Birzikla daitekeen edozer edukiontzi irekietara bota daiteke. Baina hobe da hondakin organikoak gordetzeko soluzioei estalkia jartzea, usain txarrak ekiditeko. Zorte onekoa bazara eta lorategi bat baduzu, eskuratu ontzi txiki bat konpost gisa erabil daitekeen guztia gordetzeko.
| 2019-02-19T14:48:15 |
https://eu.ikea.com/es/eu/ideas/c%C3%B3mo-ahorrar-dinero-y-energ%C3%ADa-en-la-cocina-consejos-para-ser-m%C3%A1s-sostenible-1364654796846/?N=0+4294965638&Nr=content.type%3Ai%3Aideas&Ns=rank%7C0&t=ideas&filter=Cocinar%20y%20hornear
|
[
-1
] |
Paisaiak gozatzea, herri bitxiak bisitatzea eta bertako hondartza bikainetan eguzkia hartzea dira Tenerifeko uharteak eskaintzen dizkizun aukeretako batzuk. Harea zuri, urre koloreko edo beltzeko hondartzak bisita ditzakezu… Erakargarrienetako bat, agian, La arena hondartza, Puerto de Santaigo turismo-gunean dagoena, hondar beltzekoa sumendi-jatorria baitu. Oso atsegina da, halaber, Troyako hondartza, Adeje kostaldean. Gozatu hango urre koloreko hondarraz eta ur lasai eta garbiez. Tenerifera joaten baldin bazara Orotava bisitatu behar duzu, Milurteko Dragoa, Los Gigantes amildegiak, baina batez ere ezin duzu Teide ezagutu gabe joan, Espainiako sumendirik famatuena eta gailurrik garaiena. Tontorreraino teleferikoan igo zaitezke eta gaua aterpetxean pasa, esperientzia aparta biziko duzu! Erreserba ezazu orain zure hegaldia Tenerifera!
| 2014-03-14T08:51:39 |
http://www.vueling.com/eu/hiri/hegaldi-merkeak-tenerife-ra?destino=MSQ
|
[
-1
] |
Hasiera ~ donostiabisitatu
donostiabisitatu
~ Hiriko bazter guztiak ezagutzeko gida ~
donostia bisitatu
Ongi etorri Donostiara! Hemen aurkituko duzu hiria bisitatzeko beharreko guztia
Mapa honetan Donostiako hainbat leku interesgarri aurkituko dituzu zure egonaldia erosoagoa izateko!
Gauza asko ditugu egiteko Donostian, hemen ideia batzuk
Donostiaz gogoratzeko souvenirren edo lagun zein familiarentzko oparien eskaintza
Donostia Gipuzkoako hiriburua da, 180.000 biztanle baina gehiago dituena. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.
Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Elkarren ondoan dauden lur horiez gainera, hiru barrendegi ditu hiriak: hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat; hego-ekialdean, Landarbaso mendialdea; eta hegoalderago,Urdaburu mendialdea.
Euskal kostalde guztiak bezala, klima ozeanikoa du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Donostiako klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Donostian urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. Enbata ugari izaten dira. Urrian eta martxoan ur biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.
Batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa izaten da, eta udako hezetasun handiak (% 65-70 inguru) bero handiko sentipen termikoa sortzen du. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20 °C eta udan 38 °C eragin arte. Udan, tenperatura handi horien ondoren, ipar-mendebaldeko haizeak bat-batean jo dezake, eta enbata eragin.
Back to Top FacebookTwitterInstagramE-posta
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu audientzia datuak aztertu eta zure nabigazioaren analisiaren bitartez edukiak eta publizitatea pertsonalizatu ahal izateko. Cookien gaineko politika kontsultatu nahi baduzu 'Informazio gehiago' linkaren bitartez egin dezakezu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Cookie settingsACCEPT
| 2020-02-18T18:23:56 |
http://donostiabisitatu.eus/
|
[
-1
] |
Bizitegiari eta lurzoruari buruzko politika
BIZITEGIARI ETA LURZORUARI BURUZ
Bizitegi berriak eraikitzen hasi baino lehen, dagoena hobetu, optimizatu behar da; horretarako, herrian hutsik edo “ez aski okupatuak” diren bizitegi guziak zerrendatu behar dira; eraikuntza eta lurren okupatzea mendean atxikitzea da horren helburua, memento berean politika sozial eta solidario bat plantan emanez eta belaunaldien arteko lotura soziala berriz sortuz.
Hego Lapurdiko Herri Elkargoa
Espazioaren berrantolatzea
Hego Lapurdiko Hirigune Elkargoak bere espazioaren berrantolatzearen koherentzia zaintzen du, SCOT-aren bitartez (Lurraldearen Koherentzia Eskema).
Gure helburuak :
- Aurrekontuetan lehentasunak lur-jabegoa berreskuratu eta kontserbatzeari eskaini, lur hori, alde batetik, bizitegi sozialen eraikitzeko erabili eta, bestetik, ekonomiaren garatzeko, “herrian bizi eta lan egin” logikaren barnean.
- Klima eta energiaren arloan jokoan dena hirigintza dokumentuetan txertatu.
- Hi rit arren harat-honaten plan bat egin emaitza oneko garraio kolektiboen apailatzeko, “dena-autoz” logikaren ordezko gisa.
Bizilekuen eta hiri-politikaren oreka soziala
Hego Lapurdiko Hirigune Elkargoak du Bizilekuen Tokiko Plana (PLH) apailatzen.Honek bizileku eta bizitokien arloko norabideak finkatzen ditu eta PLU ( Tokiko Hirigintza Plana) bakoitzak norabide horien araberakoa izan behar du.
• Bizilekuen Tokiko Plana eguneratu, bizi toki sozialen arloan indarrea n di ren legee n mugak gainditzera behartuz proiektu pribatu guziak.
• Bizitzaile gazte eta aktiboen egonkortzea bermatu Lurraldean.
•Bigarren bizitegiak molde berezi batean zergapetzera buruz doan lege-alda ketaren printzipioari diogun atxikimendua goraki erakutsi.
• Jende hauskorrez arta hartu, gazte langileendako herriarteko etxea edo hotel soziala sortuz.
A/ Eraikitako bizitegiak Lehen urratsa
- Hutsik edo “ez aski okupatuak” diren bizitegien jabeak alokatzera pusatu.
Nola egin :
- Jabeak informatuz,pagatugabeko alokairuen arriskuetarik begiratzeko dituzketen bermedesberdinez. - Etxe handietan bakarrik bizi diren pertsonei, usu adintsuak, bigarren apartamendu baten sortzea proposatuz, gero alokairuan ezartzeko, PACT-en laguntzarekin, hain zuzen ere. Horrek belaunaldien arteko lotura soziala berriz sortzera lagunduko luke.
-PACT delakoaren bidez zaharberritze alokantzak proposatuz.
- “Elkartasunez aloka” dispositiboaz baliatzera pusatuz.
- Jabeak lagunduz, beren ontasun higiezinen hobetze eta zaharberritzeko programez baliatu ahal daitezen; PACT (bizitegien gerizatzeko ,kontserbatzeko, eraldatzeko, hobetzeko)eta ANAH (bizitegien agentzia nazionala) erakundeen proposamenetan oinarrituz, adibidez.
Komunikazioa eta bide diplomatikoa erabilirik ere, bizitegiak hutsik gelditzen balira, politika hertsigarriagora pasatuko ginateke, Urruñan urte guzian bizi direnen bizitegi beharrak asetzeko xedetan.
- Errekisizio eskubidea erabiliz hiru urtez goiti hutsik dauden bizileku guziendako. - Legezko bide guziak erabiliz, bigarren bizitegien garapenaren eragozteko.
B/ Eraikitzekoak diren bizitegiak
Bizitegi berrien eraikitzea beharrezkoa balitz, jende xumeendako bizitegiek lehentasuna ukanen lukete. Eraikuntza horiek “eko-eraikuntza” ereduaz axola ukanez eginen dira, ADEME-k (ingurumenaren eta energiaren menderatzeko agentzia) onesten dituen enpresekin elkarlanean. - Bizitegien jabego sozialera heltzea lagunduz eta burutuko diren operazio guzietan belaunaldien arteko aniztasuna errespetatuz. - Promotore pribatuen eraikuntzen %50a, gutienez, bizitegi sozialek osatu beharko dute, jende xumeendako PLAI (integraziorako alokatze-mailegu lagundua) motakoak lehenetsiak izanen direlarik.
LURZORUARI BURUZKO POLITIKA
Helburu nagusia : lurzoruaren menderatzea. - Diren lurzoru publikoak, laborantza eta natura guneak atxiki.
- ZAD-aren tresna erabili.
- DPU delakoa erabili (hiriko lehentasunez erosteko eskubidea), leku erreserbatuen sortzeko.
- Saltzeko ordez arranda enfiteotikoei lehentasuna eman.
- Ontasun higiezinen eskuratze egintza guziei espekulazioaren kontrako klausulak ezarriz, gutienez 10 urtekotz.
- “Eko-eraikuntza” lagunduz, paisaian hobeki integratzeko gisan.
| 2019-03-20T21:23:29 |
http://urrugne.info/herritarrak/Etxegintza/bizitegiari_eta_lurzoruari_buruz.htm
|
[
-1
] |
Zer daramagu emakumeok poltsoan? - Inés Bengoa
Hasiera Ipuin katalogoa Zer daramagu emakumeok poltsoan?
Estreinaldia: 2013/03/09
Ba al da zalantza hau inoiz izan ez duen gizon edo emakumerik?
Egun batean arnasa sakonki hartu, poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Hau ustekabea! Aurkitu nituen gauzak ez ziren "gauzak", besterik gabe: objektu horiek bere istorioa, izateko arrazoia eta hor egoteko zergaitia kontatu zidaten.
Zer daramagu emakumeok poltsoan? emakumeei bereziki zuzendutako helduentzako ipuin saioa da. Saio hau osatzen duten istorioak anitzak dira eta emakumeon unibertsora hurbiltzen gaituzte dugun sentsibilitate, behar eta bizipenak gure artean partekatzeko aukera emanez.
Adina: 16 urtetik aurrera
Zer daramagu emakumeok poltsoan? liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.
Mahaia (handia bada hobe).
Helduak (16 urtetik gora)
A3 Kartela Zer daramagu...?
| 2020-04-07T16:46:39 |
https://www.inesbengoa.com/eu/ipuin-katalogoa/zer-daramagu-emakumeok-poltsoan/
|
[
-1
] |
[Zine Kritika] Varados • ZUZEU
[Zine Kritika] Varados –
Aste aproposa aukeratu dut zineari buruzko ataltxo honetara bueltatzeko. Hiriburu gipuzkoarra glamurrez, aktore famatuez eta hauekin selfiak egin nahi dituzten fans histerikoez, eta batez ere filmez blai egiten den aste honetan zerikusi interesgarri ugari dago.
Aurtengo Donostiako Zinemaldiak mundu osoko zinegintza ekarri digu: Kanada, Txina, EEBB, Brasil, Mexiko, Errusia, Alemania, Frantzia, Txile, Hego Korea eta munduko beste hainbat bazterretako kulturak ezagutzeko parada ematen digu 67. Edizioak.
Euskal Herriko filmak ere ikusgai dira noski eta euskal zinea besarkatzen duen Zinemira atala ostiralean ireki zuen Varados filma dugu hizpide gaurkoan. Helena Taberna zinegile Altsasuarrak iaz Zaporeak-en proposamena jaso eta Grezian dauden errefuxiatuekin elkarteak egiten duen lanaren inguruko film bat egiteko erronka onartu zuen. Helenak berak bezala, lantalde osoak musu-truk lan egin du 3 hilabete luzez Lesbos eta Atenasen filmatu zuten dokumental eder honetan. Baina Tabernak ez zuen publi-erreportai bat egin nahi eta elkarteak sortze askatasun osoa eman zionez, errefuxiatu talde baten egunerokotasuna bikainki erretratatzen duen gaurkotasun eta urgentzia handiko beharrezko lan hau entregatu digu.
Ia-ia behaketa dokumental bat izan zitekeen lan honetan Tabernak Grezian linbo burokratiko-politikoan bizi diren iraupen luzeko errefuxiatuak aurkezten dizkigu: Siriatik bere ilobarekin etorri zen elbarria, Kamerunen bere 3 seme-alabak utzita etorri zen bikotea, edo desesperazioak jota pentsamendu suizidak maiz izan dituen emakume afrikarra dira protagonistatako batzuk. Jamal Alkaed, Mohammad Ali Madanieh, Ahmad Miken, Aram Aziz, Leonie Amang, Rosalie Djemba. Izen-abizendun gizon-emakumeak. Garrantzitsua baita pertsona hauei izenak jartzea, egunero gure kaleetan edo telebistan ikusten ditugun etorkinei bezalaxe.
Desesperazioa da hain zuzen pertsonai hauen ezaugarri komunetako bat, egoera injustu batek sortarazten duen desesperazioa. Errefuxiatu kanpamenduan 3 hilabete edo 3 urte pasako dituzun ez dakizunean eta zure seme-alabak hazten ikusi ezin dituzunean, eta pairatzen ari zaren egoera hobetzeko zuk ezer egin ezin duzunean. Guzti honek sortzen dizun desesperazioa.
Filmak begiak irekiarazten dizkigu, eta askotan ikusezinak bihurtzen ditugun errefuxiatu horiei eta bide batez, guk geure buruei so egitea behartzen digu. Eta ikusten duguna ez da gozoa.
Zuzendariak dokumental hunkigarria egin duen arren ez du sekula milikeriaren bide erraza hartzen, gobernu desberdinen migrazio politika lazgarri eta gizartearen immobilismoaren gainetik etorkizun hobe bat lortzeko borrokan jarraitzen duten eta duintasuna gainezka duten errefuxiatuak aurkeztuz. Eta bere gogortasunean, Varados esperantzaz betetako filma dugu.
Donostiako Zinemaldian ikusteko aukerarik ez baduzu egon lasai, egutegian gorriz markatu urriak 4, egun horretan estreinatzen baita filma zine aretoetan.
Donostiako Zinemaldia, errefuxiatuak, grezia, zaporeak, Zinemira
Azterketetan galderak gaztelaniaz eta euskaraz egoterik ez zen onartu
| 2020-01-27T21:51:29 |
https://zuzeu.eus/kultura/zine-kritika-varados/
|
[
-1
] |
Klse.de
Alle Artikel 190007
Zoot Zoot LAGUNA Damen Laufschuhe, Damen Laufschuhe, Mehrfarbig (punch/grey), 40 EU (6.5 Damen UK)
Diamant Diamant Standard 069-068-034 Damen Tanzschuhe - Standard & Latein, Damen Tanzschuhe - Standard & Latein, Schwarz (Schwarz), 36 2/3 EU (4 Damen UK)
Tamaris 25471, Damen Kurzschaft Stiefel, Schwarz (Black 001), 35 EU (2.5 Damen UK)
"Schöne Damen Stiefelette von Tamaris in der Farbe schwarz.",,,,,,,,,,,
| 2017-05-28T02:49:24 |
http://www.klse.de/de/
|
[
-1
] |
Generoaren polizia • ZUZEU
Amelia Barquinen Kinka blogean kontu interesgarriak topatzen ditugu, askotan generoarekin lotuak. Oraingoan, “Ni ere generoaren polizia ote naiz?”.
“Ni ere generoaren polizia ote naiz?”
Horixe galdetu zidan herenegun hamasei urteko nire iloba Elenek, institututik bueltan.
Berak badaki zer den “generoa”, besteak beste klasean gaia landu dutelako; izan ere, kontziente da neska izateagatik jaiotze momentutik bertatik “pakete bat” egokitu zaiola (hainbat ezaugarri, funtzio, jokatzeko modu…). Eta bere nebari gauza bera gertatu zaiola mutila izateagatik. Eta badaki familiak, eskolak, telebistak, pelikulek, bideoklipek, liburuek… hamaika mezu bidali eta bidaltzen diotela neskentzat markatutako bidetik eramanarazteko. Kontziente da, halaber, heterosexualitatea pakete horren barruan dagoela.
Argi dago legea ez dela sartzen norberaren bizitzan, ez dizula esaten nolakoa izan behar zaren edo nola jokatu behar duzun, norekin irten behar zaren, nola joan behar duzun jantzita…, eta hala ere, badirudi ezin duzula edozein gauza egin, ezin duzula markatutako bidetik nabarmenki atera, zeren hala egiten baduzu, zigor sozial moduko bat jasoko duzu.
Ez badago legerik, nola dakizu zer dagokizun “neska” ala “mutil” moduan? Bidetik ez ateratzeko modu eraginkor bat honakoa da, lagunen eta ikaskideen komentarioak jasotzea, “generoaren poliziarenak” egiten dutenean, alegia, ohartarazten dizutenen zerbait ez zarela ondo egiten ari neska zaren heinean edo mutila zaren heinean.
Elenek galdetu dit, beraz, ea uste dudan berak ere kolaboratzen duen, konturatu gabe, alboan dauzkan lagunen eta ikaskideen bizitzak kontrolatzen eta mugatzen. Ez dut jakin zer erantzun; izan ere, galderak baino ez zaizkit bururatu:
-Zuk beldur diezu zure lagunek eta ikaskideek egin ahal dituzten komentarioei zure itxura eta zure jokaeraren inguruan? Horrek baldintzatzen zaitu eta zure nahiak eragozten ditu?
-Neska baten gorputzak ez baditu edertasunaren industriak markatutako arauak jarraitzen (argala baina ez argalegia, ez oso altua ez oso baxua, ondo depilatua, ile luze eta zaindua, modaz pasata ez dirudien arroparekin…) eroso sentituko da zurekin eta zure inguruko lagunekin, ala kritiken beldur egongo da? Beldurra izango diote besteek zuk esan zenezakeenari?
-Neska baten jokaera mutilekiko ere kritika iturri izan daiteke? (Ausarta baina ez ausartegia, sexy jantzita baina pasatu gabe…).
-Zenbat neska ezagutzen dituzu neskengan interesatuta daudenak zure inguruan? Zenbat mutil mutilengan interesatuta? Batere ez baduzu ezagutzen, edo oso gutxi, zergatik izango da? Agian ez dutelako nabarmendu nahi, norbaiti gaizki irudituko zaiolakoan? Agian zuk ere jarrera kritiko bat erakutsiko duzulakoan?
Mutilek jasotzen dute askotan genero presio handiagoa, gehienetan beste mutilengandik, eta beste batzuetan neskengandik. Komentarioen bidez, ohartarazten zaie ez dutela “nesken gauzak” egin behar, ez dutela homosexualak (“marikoiak” esango lukete) iruditu behar. Batzuetan txantxetan esaten zaie, umore tonu eta keinuez. Baina umore hori ez da enpatikoa ezta dibertigarria ere, bestearen jokaerak kontrolatzeko tresna baizik. Eleneri galdetu diot ea honako esaldi hauek edo antzekoak entzun dituen bere inguruan, ea berak ere inoiz esan dituen:
-“Nora zoaz txima horiekin? Neska bat dirudizu, kar kar kar”.
–“Zelako koloreak, zapatila horiek neskenak dira, txabal”.
-“Hara, zelako txaketa, begira ze marikoikeria daraman horrek”.
-“Ui ui ui. Martinekin maiteminduta zaude, zure nobioa da, e?” (Mutil bat beste batengana “gehiegi” hurbiltzen bada).
-“Baina oraindik ez zara neska horrekin enroilatu? Zu pringao bat zara”.
Elene pentsakor geratu da. Duela gutxi institutuaren sarreran zintzilikatuta dagoen tapiz horretaz hitz egin zidan. Zeuk ere jakingo duzu zein den: duela bi urte ikasleen talde handi batek idatzitako ehun zatiekin osatuta dago, zati guztiak josita, eta genero bortizkeriaren kontrako hitzak eta esaldiak aurki daitezke bertan: “Ez gaude inoren menpe”, “Nire gorputza errespetatu”, “Emakumeen kontrako indarkeriarik ez”, “Matxismorik ez”… Irudi gutxi daude patchwork estiloko tapiz eder horretan, hamar bat baino ez, baina hara non, fijatzen bazara, irudi guzti-guztietan agertzen diren pertsonak mundu musulmanarekin lotuta daude: burkak ikusten dira, zapiak, lapidazioak edo harrikatzeak… Elenek zera esan zidan: “Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino”. Baliteke, eta ziur aski sumatzeko zailena zera da, guk geuk eragiten ditugun mikrobortizkeriak, alegia eguneroko bizitzan besteen askatasuna (gure adiskideena, gure ikaskideena) mugatzen duten gure presioak.
Amelia Barquin, estereotipoak, generoa, gizartea, Kinka, mutilak, neskak, presioa
16 pentsamendu “Generoaren polizia”-ri buruz
Genero Gestapoa 2016-08-01 15:24
http://www.berria.eus/albisteak/125418/langile_bat_hil_da_gasteizko_michelin_lantegian.htm
Genero Gestapoa 2016-08-01 15:28
Gaur langile bat hil omen da Gasteizen. Bere generoa ez dute esaten baina uste dut denok dakigula zein dan.
sugar 2016-08-02 14:45
Ta langilearen heriotza telebistan ageri izan da,prekarizazioa salatu da ta inor ez du erran,ja baina beste arlo batzutan hiltzen direnak ? Batzuk arazo haundi bat dute emakumeekin.
gurguri 2016-08-04 05:45
Batzuek arazo larria duzue errealitatearekin. Mesedez, irakurri idatzi duzuna eta pentsa ezazu ea zentzuzkoa den ala ez.
Ikusi al duzu nolakoa den komunikabideen eta gizartearen erantzuna sexu eraso bat izaten den bakoitzean?
Emakume bat eraso baten biktima izan dela jakin bezain pronto, eraso sexista diote komunikabidee guztiek aho batez, delituaren zergatia (“Móvil” CSI-n dioten modura) ezagutu gabe.
“Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino”
Penagarria, barregarria eta iruzur hutsa da azkenengo gogoeta hau. Egunero entzuten ditut feministak azkenengo mikronanobortizkeria salatzen, iragarki batean titi handiak dituen andre bati buruzko analisi kritiko barregarriak argitaratzen, batzuen eta besteen txantxak edo iritziak “matxista” etiketarekin pozoitzen etab.
Tontakeria berdinei buelta ta buelta ematen zabiltzate feministak europan zehar. Islam erligioa benetako patriarkatua da, eta doktrina literalki interpretatzen dutenak GEHIENGOA dira herrialde musulmanetan. Islam-a goitik behera erreformatu beharra dago, besteak beste lege islamikoa emakumeen eta homosexualen giza eskubideekin bateraezina delako. Hor duzue benetako arazoa, ez azkenengo Axe-ren iragarkian.
Ekintzaile feministen diskurtsoa ez da errebeldea, ez da botere mediatikoaren aurkakoa, ez da iraultza. Konformismo hutsa da, errealitatea komenigarria ez denean iritziak datuak bailitzan hedatzen dituzten komunikabideek bultzatzen duten pozoia.
Aspertuta gaude. Benetan, haserrea aspaldiko gauza da. Ez zarete hezkuntza lanik egiten ari. Egungo diskurtso feministaren aurka gogorren egiten dugunok ez gara heteropatriarkatuaren seme ergelak. Berdintasun giroan hezitako umeak gara, geure aurrean genuen errealitateak diskurtso feministarekin zerikusirik ez zuela ikusita txundituta geratu ginen horiek.
Eztabaida eta ideien borroka askatasunez izan behar dugu Euskal Herrian.
Gustoko ez duzuen iritzi oro karikatura bilakatzen, adjektibo iraingarriak istiluka banatzen eta datuak narratiba politikoaren menpe erabiltzen, feministek ez dituzue “Matxirulo”en ideiak aldatuko.
Batman 2016-08-04 09:59
Ezin hobe laburtu duzu feminismoaren arazoa. Batez ere ez dala ezer berria igualitariston haserrea eta feminismoa antiiraultzailea dala. Begiratu besterik ez dago PSOEren genero biolentziaren aurkako legea, non emakume bat erasotzea larriagoa da gizon bat erasotzea baino… edo egunero sartu edozein mass mierda egunkaritan edo azken holiwood pelikulak.
Zeren genero oprimitua zein den argi dago. Agresioak umetan eta heldutan? Homizidioak? Lan istripuak? Suizidioak? Presoak? Eskaleak? Unibertsitaterako sarrera? Eskolako notak? Eta gainera ez kexatu, etzazu feminazirik haserretu! URTERO 100 GIZON HILTZEN DITUGU EUSKAL HERRIAN LANEAN BATZUEN BIZI MAILA MANTENTZEKO. Politikariei bost.
Eta esan duzuna, ez da ezer berria. Feminismoak ez du zentzurik. Horretaz jabetu ziren Donald Trump, Marine le Pen edo Pili Zabala bozkak erakartzeko makinak. Gaur egungo zeitgheista aldatzen ari dela ohartu dira, eta feminismoa alde batera utzi dute. Badakite zer datorren… Zeren euskal herrian debekatua dago feminismoa kritikatzea, baina hitz egin ezazu USA edo Espainiako jendearekin… oso haserre daude gai honekin.
Ez naiz luzatuko (gogoratu, ez haserretu feministak!) baina zure iruzkina borobiltzeko hau gehituko nioke, euskal herrian feminismoak helburu ilunak dituela:
-Finantziaketa masiboa PNVtik: unibertsitateko irakaslez, ETBko tertulianoz, haiek finantziatutako Pikara eskizofrenikotik etorritako jendeaz, jaurlaritzak ordaindutako Berria (berrien heren bat eta iritzi artikuloen erdia feminismoari buruz dira)… susmagarria.
-Ezker abertzaleko dogmak, kasualitatez, bi dira: inmigrazioa eta feminismoa. Bertan sozialismoa goitik behera kritikatu eta iraindu dezakezu, baina ez inmigrazioa eta feminismoa.
-Honekin lortu dutena da: herri kohesionatua apurtzea gizon eta emakumeen artean hesi bat jartzen, eta inmigrazioa, feminismoa eta amatasunaren-aurkako-diskurtsoa indartuz jaiotze tasa 0ra hurbiltzea. Bide batez ere indar militantea independentziara ordez feminismora desbideratzen duzu…
gurguri 2016-08-04 18:28
Benetan bikainak iruzkinaren amaieran aipatu dituzun feminismoaren hiru ezaugarriak.
Ezker abertzalean gertatu dena garbi azaltzen duzu. Iraganeko ideiak, zuzen ala oker, benetako ideiak ziren. Sozialismoa, aberastasunaren sorrera eta banaketa, erligioa edo erligio eza,euskararen garrantzia, Euskal Herria estatu bilakatzeko prozesua.
Gaur egun, ordea, mendebaldeko herrialde guztietan gertatzen ari dena gurean ere ikusi dezakegu. Ezkertiarra izateko egin beharrekoak era bitxian aldatu dira: Munduko edozein puntatik jasotako inmigrazioa kosta ala kosta defenditzea, transfobia/homofobia/lodifobia/azkenengo txorradaren aurka borroka egitea, erretorika feminista gasolindegietako surtidoreen diskurtsoetan ere ezartzea, hauek denak eta gehiago dira gaur egun “iraultza” bizirik mantentzeko egin beharrekoak.
Diozun bezala, sozialismoaren aurka lasai egin dezakete gaur egungo ezker abertzaleko kideek. Kontuz ibili, ordea, musulmanen erdi aroko kultura edota feministen zorakeriak goraipatzen ez badituzu.
Euskal telebista piztu eta feminismoaren edo inmigrazioaren inguruan ezabaidatzen ari direnean, denbora motzez entzuten geratzen naiz, botaka egiteko gogoa jasanezina bihurtu arte. Ikasi dudan bakarra zera da: Zure eztabaidarako gaitasuna lehen hezkuntzako gaztetxoen parekoa bada, ez larritu, tertulia hauetan izango duzu leku aproposa.
Ahoa ia-ia zorura jausi zitzaidan Irantzu Varela andereñoa ETBn ikusi nuenean, inmigrante musulmanek Koloniako hirian egindako sexu eraso masiboak salatzen. Inmigrazioak ez zuen zerikusirik erasoekin, antza. Munstro mononeuronal honek zioenez, arazoa KULTURA zen (ados). Baina ez larritu, badatoz odola irakiten jartzeko moduko ergelkeriak. Kultura bai, baina ez inmigranteek euren jaioterrian jaso zuten kultura atzerakoia, ez, kultura PATRIARKALA baizik. Gutxi balitz, inmigranteak edo errefuxiatuak aipatzea ere ARRAZAKERIA litzateke, pentsatzeko era kezkagarria gure Irantxuren iritziz.
Gertatutakoaren errua, beraz, patriarkatuak omen zuen soilik, gizonezko guztiok, gizon izanagatik, erasotzaileen 100% gizonak ziren eta(!!).
Irantzu ximaur pila galant hau ahotik botatzeko gai izan zen, telebistan (patriarkatua deskantsuan zegoen, seguruenik). Oztoporik gabe, beste partehartzaileek isilik zirautela.
Europan zehar eta AEBtan indarra hartzen doa burmuinaren kutsapena baino ez diren diskurtso hauen aurkako iraultza.
Hemen, ordea, ez dut behin ere ez irakurri tontoprogreen aurka egiten duen artikulurik euskaraz. Berrian egunero dute diatriba feminista edo “anti-islamofobo”ren bat. Garaia da euskaldunok ere lasaitasunez desadostasuna adierazteko gai izateko, lanpostua galtzeko arriskurik gabe .
Tristea da 2016-08-06 16:08
Arrazoi osoa duzu, tristea da egun Ezker abertzaleko dogmak bi izatea inmigrazioa eta feminismoa. Jule Goikoetxea bezalako infliltratuak gutxi dira, baina asko direla ematen du.
Garret 2016-08-17 08:51
Azkura denak hatz egiten du.
Hiltzen Hil 2016-08-04 16:32
Dena den, ez da dena txarra feminismoan. Noizbehinka par batzuk bota daitezke haien kontura. Hona emen oparitxo bat iruzkingile anti-feministentzat, nire kontu:
https://www.youtube.com/watch?v=2zqiGsYEx2E
gurguri 2016-08-04 18:41
Gaur egun pena merezi du ingelesa ikasteak, feministen eta antzeko “special snowflake” tontolapikoen diskurtso ustela behin eta berriz desarmatua ikusteko baino ez bada ere. Barrez hasi eta gelditu ezin.
Batman 2016-08-05 13:20
Gaur beste bat. Gizonak hiltzea doakoa da. Imaginatu segundu batez emakumeak balira biktimak gizonak ordez, ekonomia geldituko litzateke konpondu arte.
http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160805/ela-denuncia-la-muerte-de-un-marino-mientras-faenaba-en-las-costas-de-bermeo
Bitartean Berriako betiko kontuak:
http://www.berria.eus/albisteak/125531/sexu_eraso_bat_ikertzen_ari_da_gasteizko_udaltzaingoa.htm
http://www.berria.eus/albisteak/125530/bi_errefuxiatuk_botako_dute_donostiako_piraten_txupinazoa.htm
Ez ditut nik aukeratu, azken berriak dira.
Bihar agian agertuko da, iskina batean: “Munduko-hiritar/pertsona bat hil da lanean”
Eta entrebista ez ahaztu! Kasu honetan masterreko hurrengo asterako etxekolanari buruz:
“Q: Matxismoa gizarte osoan dago?
A: Bai, zeren gizarte patriarkala da.
Q: Eta hori euskal gizartean oso sustraitua dago?
A: Bai, zeren gizarte oso matxista gara.
Q: Horrek oso ondorio txarrak ekarriko dizkie nerabeei.
A: Bai zeren hezkuntza sistema patriarkala da.
Q: Eta zer gartzela, suizidio edo mundu profesionalari buruz?
A: Ba oraindik matxistagoak dira. Gizon gehienak dira presoak eta hiltzen direnak, baina datu eta zenbakiak ikuspuntu patriarkala dira eta indarkeria estrukturala ikusezina da. Zenbaki ez patriarkalak behar ditugu.”
Hego 2016-08-06 17:08
Jarrai dezatela feminismoa, errefuxiatu eta gizartearen gehiengoari bost axola zaizkigun aldarrikapen hedonistei babesa ematen, alderdi berriak agertuko dira ezkerrak alde batera utzitako arazoei aurre egiteko, Europako beste herrialdetan gertatzen ari den bezala.
benetan? 2016-08-07 01:54
Komentario guzti hauek Pertsona berdinak idatzi dituela uste dut. Pribilejioak galtzeko beldurra duen gizontxo aspertu bat dela esango nuke.
Hego 2016-08-07 12:30
Eta zeintzuk dira gizonen pribilegioak?
Bartxu 2016-08-07 13:25
Nere ustez asko gara Batman bezala pentsatzen dugunok (ez soilik gizonak). Ezkertiar eta soberanista izanda ezin da publikoki ezer askatasunez adierazi gai honen inguruan, anonimotasuna mantentzen den lekuetan iritzia askatasunez ematen dugu. Gero badira ere troll edo eskuineko jende nazkagarria.
Pribilejioak? Utzi beingoz yankee-en txorakeri guztiak kopiatzeai!
gurguri 2016-08-07 13:55
Pertsona berak ez ditu idatzi, hori seguru esan diezazuket.
Zure iruzkinak euskal gizartean hedatuta dagoen hustelkeria intelektuala agerian uzten du. Baimendutako iritzietatik kanpo zerbait ikusi eta, zure desadostasuna azaldu ordez, gizonezkoen “pribilejio”ei buruz tontakeri prefabrikatu bat bota ta la sai asko geratzen zara.
Pentsa ezazu: zureak al dira zure iritziak? zureak benetan? zentzurik al dauka mugimendu baten aldarrikapen eta argudio guztiak kritikatu gabe onartzea?
| 2020-06-03T09:26:53 |
https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/generoaren-polizia/
|
[
-1
] |
Oberena DT: Kanpaldia '10
Urtero bezala, aurten ere kanpaldia izanen dute Oberena dantza taldeko ttikiek. Aurten Elizondoko Kortarixar aterpetxean egonen gara irailaren 2tik 5era. Inoiz baino haur gehiago izanen dira, 30 orotara, eta 85€ sartu beharko ditu bakoitzak 30350145691450042253 kontu zenbakian abuztuaren 11a aitzinetik. Informazio oro kanpaldiaren blogean igoko dugu.
Como todos los años, éste también los txikis de Oberena podrán disfrutar del campamento. Este año estaremos en el albergue Kortarixar de Elizondo del 2 al 5 de septiembre. Irán más txikis que nunca, 30 en total, y deberán abonar los 85€ antes del 11 de agosto en el número de cuenta 30350145691450042253. Toda la información del campamento estará en el blog habilitado para ello.
Sarreraren egilea: Oberena dantza taldea ordua: 9:21
| 2018-06-20T15:12:58 |
http://oberenadantzataldea.blogspot.com/2010/08/kanpaldia-10.html
|
[
-1
] |
21 / 04 / 2017 Levent Ozen GENERAL, TURKEY, Gaur egun historian 0
Gaur egungo historian: 21 apirila 1913 Otomandar gobernua, Britainia Handia ... 21 / 04 / 2016 Gaurkoan Historia 21 apirila 1913 Otomandar Gobernuak zenbait kontzesio egin zituen britainiarrak Bagdadeko Trenbideari aurka egiteko.
Lizitazio Iragarkia: Pasabidea Ankara Kayseri Linean Km egingo da: 93 + 255
| 2019-10-23T02:33:27 |
https://eu.rayhaber.com/2017/04/tarihte-bugun-21-nisan-1913-osmanli-hukumeti-ingilterenin-2/
|
[
-1
] |
Plataforma eskailera-igogailua eta igogailua Alameda Soler eraikinean
Igogailu panoramikoa Almendralejoko Caja Ruralen
Igogailua Nuevo Madrid hotelean
Igogailuak Spa Attica21 Villalba hotelean
Igogailu panoramikoa Iberostar Isla Canela hotelean
Igogailua Lobeteko udal-kiroldegian
Igogailua Club Náuticon
Igogailua Orizonia Corporación eraikinean
Igogailua Gizarte Segurantzaren eraikinean
Igogailua Heineken-Cruzcampo fabrikan
Igogailu panoramikoak Ambar Beach hotelean
Igogailuak Club del Libro elkartearen lokalean, Fortuny eraikinean (SAPE)
Igogailuak Probintziako Auzitegiaren eraikinean
Igogailuak eta eskailera mekanikoak Parque Principado saltoki-gunean
Igogailuak Ostalaritza Eskolan
Igogailuak Córdoba Palacio hotelean
Igogailuak Silken Zentro hotelean
Igogailuak GEOLIT parke zientifiko-teknologikoan
| 2020-03-31T19:47:10 |
https://www.orona.eus/eu/erreferentziak/bilaketaren-emaitzak?s=commercial
|
[
-1
] |
maxixatzen - YouTube
maxixatzen uploaded and added to Maxixatzen Kanala 2 weeks ago
Errege magoek zaldiz zeharkatu dute Azkoitia - Duration: 5 minutes, 54 seconds.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek Azkoitiko kaleak zaldiz zeharkatu zituzten. Ilusioa banatu zuten 'ekarrikoo' oihuen artean hartu zituzten azkoitiarren aurrean.
maxixatzen uploaded a video 2 weeks ago
Errege magoak Elosun - Duration: 2 minutes, 2 seconds.
maxixatzen uploaded a video 3 weeks ago
Azkoitiko Musika Bandaren kontzertua - Duration: 7 minutes, 32 seconds.
maxixatzen uploaded and added to Maxixatzen Kanala 1 month ago
Xabier Munibe Ikastolako txikienen maitasuna jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik - Duration: 3 minutes, 29 seconds.
Xabier Munibe Ikastolako HHko eta LH1 eta LH2ko ikasleak bisitatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.
Euskararen Nazioarteko Eguna 2018 - Duration: 8 minutes, 29 seconds.
maxixatzen uploaded a video 1 month ago
Bizkargi musika eskolako ikasleen entzunaldia - Duration: 104 seconds.
Euskaraldiarekin bat egin duten taldeak - Duration: 83 seconds.
V. Orbel Jokuetako finala - Duration: 45 minutes.
San Andres eguneko giroa, bideoan - Duration: 4 minutes, 13 seconds.
Dantzari txikien kalejira - Duration: 6 minutes, 4 seconds.
Sanandresetako helduen danborrada - Duration: 12 minutes.
Azkoitiko XIV. Herri Lasterketa - Duration: 7 minutes, 42 seconds.
Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, eta Imanol Larrañaga (31:27) azkoitiarra eta Garazi Sampedro atxondarra (39:52) gailendu dira. Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elka...
maxixatzen uploaded a video 2 months ago
Zezilia Deunaren omenezko jaialdia - Duration: 8 minutes, 30 seconds.
'Adin Adin' egitasmoa San Jose egoitzan - Duration: 6 minutes, 9 seconds.
'Adin adin' egitasmoaren baitan, Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariek abestu dute gaur arratsaldean San Jose egoitzan.
Bingen Zupiriaren hitzaldia: 'Euskal kulturaren biharra' - Duration: 12 minutes.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hitzaldia eskaini du, Elkargunean. Ostegun On taldeak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroa Azkoitiak Udazkeneko Hitzaldien b...
Adinduen Astea - Duration: 3 minutes, 59 seconds.
Adinduen Astea 2018 - Duration: 2 minutes, 14 seconds.
Izaroren kontzertu solidarioa - Duration: 4 minutes, 54 seconds.
Bizkargi abesbatzak 'Errefuxiatuarena' abestu du Izarorekin batera. Bideoa: Laida Beristain.
'Azkoitia aktibatzeko 365 arrazoi' - Duration: 26 minutes.
2018ko helduen danborradako lehen entsegua - Duration: 101 seconds.
2018ko helduen danborrada prestatzeko, azaroaren 5ean hasi ziren danborradan irtengo diren danbor jotzaileak eta zuzendariak azaroaren 24an egingo den danborrada prestatzen
maxixatzen uploaded a video 3 months ago
Elosuako XL. Ganadu Feria - Duration: 83 seconds.
2018ko urriaren 12an egin zen Elosuako XL. Ganadu Feria. Jende asko bertaratu zen auzoko eta inguruko baserritarren abereak gertutik ikusi eta artistau produktuak erostera.
maxixatzen uploaded a video 4 months ago
Herrikoloreak ekimena, bideoan - Duration: 5 minutes, 3 seconds.
maxixatzen uploaded a video 5 months ago
Kuadrilla Eguna ari dira ospatzen Azkoitian - Duration: 2 minutes, 2 seconds.
Kuadrilla Eguna ari dira ospatzen Azkoitian. Goizean Balda Plazan goiz kirol saioa izan bada ere, bazkari herrikoian 1.300 baino pertsona gehiagok hartu dute parte, eta sekulako giroa izan da 'Um B...
Baserritarren eguna ari da ospatzen Azkoitia - Duration: 89 seconds.
Euripean ospatu behar izan dute azkoitiarrek baserritarren eguna. Trikitilariek, ganadu erakusketak, margolariek eta herri kirolariek bikain bete dute euren lana goizean.
Musika eta dantza protagonista andramaixetako hirugarren egunean - Duration: 4 minutes, 58 seconds.
Andramaixetako hirugarren egunean, udalbatza elizara joan da, eta ondoren herriko plazan 'Ohiko Aurreskua' dantzatu dute. Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Kontzejupean. Ikurriñaren Plazan, ...
Andra Mari eguneko goizeko giroa - Duration: 3 minutes, 34 seconds.
Andra Mari eguna ari dira ospatzen herritarrak. Goizean, Txalkor Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak kalejira egin dute, udalbatzari parrokira lagundu aurretik. Ondoren, Andra Mari eguneko me...
Andra Mari bezpera arratsaldeko giroa - Duration: 2 minutes, 52 seconds.
Abuztuak 14 arratsaldean, haur parkeak, udalbatzak parrokira egin duen bisitak, salbeak, mexikar mariatxiek eta txosnaguneko DJek hartu dute goizaren lekukoa.
2018ko andramaixetako txupinazoa - Duration: 6 minutes.
Hasi dira 2018. urteko andramaixek. Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek eman diete hasiera aurtengo jaiei. Irudietan, txupina lehertu aurretik eguneko bi protagonistek udal areto nagusian botatako ...
Kale Nagusia 4. zenbakiko etxea botatzen - Duration: 50 seconds.
Kale Nagusia 4. zenbakiko etxea botatzen hasi dira gaur, uztailak 24. Eraikina «hondamendi egoeran» zegoelako eraitsi dute.
maxixatzen uploaded a video 6 months ago
Gatibu musika taldea, Azkoitian - Duration: 82 seconds.
Silence eta Gatibu musika taldeek kontzertua eman zuten uztailaren 21ean. Kontzertuan zehar Gatibuk 'Borrokalari kalera' abestia kantatu zuen.
Mintzalagunei omenaldia - Duration: 92 seconds.
Xabier Munibe Ikastolako Jaialdia 2018 (osoa) - Duration: 1 hour, 21 minutes.
HH eta LH mailetako ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
Xabier Munibe Ikastolako Jaialdia 2018 (lapurpena) - Duration: 6 minutes, 49 seconds.
HH eta LH mailetako ikasleen jaialdia.
maxixatzen uploaded a video 7 months ago
Azkoitiarrak giza katean - Duration: 14 minutes.
2018ko ekainaren 10ean Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen eskuz-esku. Azkoitiarrek 40. eta 41. kilometroak lotu zituzten.
Maiatzeko Loratako 3. saioa: Juan Carlos Perez musikaria - Duration: 14 minutes.
maxixatzen uploaded a video 8 months ago
Kids & Us - Duration: 32 seconds.
Sanisidro eguna Madariaga auzoan - Duration: 73 seconds.
Sanisidro egunean prozesioa eta meza egin dituzte Madariaga auzoan.
Maiatzeko Lorak 2018: Iñaki Arruti - Duration: 1 hour.
Laugarrenez erne dira aurten udaberrian Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen Maiatzeko Lorak. Joan den ostegunean Euskaraldiaz aritu zen solasean Iñaki Arruti Lasarteko euskara teknikaria, eta bideoa...
Anari - Duration: 27 seconds.
Anari abeslariak apirilaren 26an Etxe Aitz tabernan emandako kontzertu akustikoa.
maxixatzen uploaded a video 9 months ago
2018ko umeen danborrada - Duration: 4 minutes, 50 seconds.
Euriak zipriztindutako umeen danborrada izan da aurtengoa. Ibilbide hasieran eguraldiak lagundu badu ere, konpainiak Plaza Berrian gora zihoazen bezala hasi du euria eta ondorioz ibilbidea moztu be...
Passepartout: 'Sinergia' - Duration: 7 minutes, 42 seconds.
Passepartout taldea bere bigarren lana aurkeztear den honetan, Maxixatzenek taldeko bost partaideak elkarrizketatu ditu.
| 2019-01-23T08:19:53 |
https://www.youtube.com/user/maxixatzen
|
[
-1
] |
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa / Ciclo de Cine y Salud Mental de Agifes » GipuzkoaSolidarioa
Hasiera: Thursday, May 30, 2019 19:30
Bukaera: Thursday, May 30, 2019 20:30
Helbidea: Cines Niessen
Helbidea: Alfonso XI.Aren Kalea, 10, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
| 2019-07-22T05:30:43 |
https://www.gipuzkoasolidarioa.info/fevent/4910/agifesek-zinema-eta-buru-osasuna-zineforum-zikloa-ciclo-de-cine-y-salud-men/add-comment/
|
[
-1
] |
kiko goifman | dus*****infernus
Arquivo da categoria: kiko goifman
Publicado em cris bierrenbach, filmefobia, hilton lacerda, jean-claude bernardet, kiko goifman, palhaços
| 2020-05-26T23:24:42 |
https://dusinfernus.wordpress.com/category/kiko-goifman/
|
[
-1
] |
Matratzen Concord Bielefeld Neu Hausliche Verbesserung Mat Emma Matratze Luxus Matratzen In Fotos – Matratzen Ideen und Bilder
Home » matratzen » 29 Luxus Matratzen Concord Bielefeld Stock » Matratzen Concord Bielefeld Neu Hausliche Verbesserung Mat Emma Matratze Luxus Matratzen In Fotos
Matratzen Concord Bielefeld Neu Hausliche Verbesserung Mat Emma Matratze Luxus Matratzen In Fotos
By Samuel Larson | Published April 23, 2018 | Full size is 1024 × 720 pixels
citydeal angebot from matratzen concord bielefeld Matratzen Concord Mattresses Friedberger Landstr 91 Nordend from matratzen concord bielefeld Cool Optimo Matratzen Matratze 140200 Gut Optimo Matratzen Preise from matratzen concord bielefeld Matratzen Concord Mattresses Albert Bayerle Platz 2 from matratzen concord bielefeld fnungszeiten Matratzen Concord fnungszeiten Matratzen Concord from matratzen concord bielefeld
| 2018-10-20T04:28:58 |
http://natisu.com/matratzen-concord-bielefeld/matratzen-concord-bielefeld-neu-hausliche-verbesserung-mat-emma-matratze-luxus-matratzen-in-fotos/
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu
Lehendakariak Mensajero aldizkariaren…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36449
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2017%2F01%2F31%2Fmensajero%2Flhk_mensajero.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/01/31/mensajero/2017_01_31_lhk_mensajero_006.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/01/31/mensajero/2017_01_31_lhk_mensajero_009.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/01/31/mensajero/2017_01_31_lhk_mensajero_011.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/01/31/mensajero/2017_01_31_lhk_mensajero_013.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/01/31/mensajero/lhk_mensajero.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakariak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu ditu" />
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak Mensajero aldizkariaren arduradunak hartu dituzte, aldizkari horren 150. urteurrena dela-eta. Lehendakaritzan egin den bileran José Manuel Díaz Osés, Loyola Komunikazio taldearen zuzendari nagusia, eta Marta Barrio aldizkariaren zuzendaria, egon dira.
Mensajero aldizkaria 1866an sortu zen Jose Morgades kalonje katalanaren ekimenez Otoitz Apostolutzaren hileroko aldizkaria itzultzeko. Gaur egun erredakzio-kontseiluko hogeiren bat kide eta kolaboratzailek ematen diete forma edukiei Barrioren zuzendaritzapean. Mensajero aldizkariak 1.480. alea argitaratu du 150. urteurren honetan.
recursos_lhk_mensajero_erre... 20 MB
2017_01_31_lhk_mensajero_00... 2 MB (jpg)
2017_01_31_lhk_mensajero_01... 1 MB (jpg)
lhk_mensajero.jpg 60 KB (jpg)
2010.eko maiatzak 23
Lehendakariaren iritziz, Gasteizen hiriburutza “itzulezina” da
IRAGARKIA, Danobat, Koop.E. eta Danobat Fibra, Koop.E. kooperatiben bat-egiteari buruzkoa.
IRAGARKIA, Fagor Ederlan S. Coop. (kooperatiba xurgatzailearen) eta Victorio Luzuriaga-Usurbil SAU (sozietate xurgatuaren) entitateen arteko xurgapenaren ondoriozko fusioari buruzkoa.
| 2019-04-22T04:57:55 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36449-lehendakariak-mensajero-aldizkariaren-arduradunak-hartu-ditu
|
[
-1
] |
Charles Maurice de Talleyrand-Périgord - Wikipedia, entziklopedia askea.
1815eko uztailak 9 - 1815eko irailak 26
← Louis Pierre Edouard, Baron Bignon - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon →
← baliorik ez - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon →
1789ko uztailak 9 - 1791ko irailak 30
← Yves-Alexandre de Marbeuf
Paris, 1754ko otsailaren 2a
Paris, 1838ko maiatzaren 17a (84 urte)
politikaria, diplomazialaria, klerikoa eta apaiz katolikoa
Charles-Maurice de Talleyrand-Périgord (Paris, 1754ko otsailaren 2a - Paris, 1838ko maiatzaren 17a), ezagunagoa Talleyrand gisa, frantses politikaria izan zen.
Talleyrand-Périgordeko kondearen semea zen. Herren geratu zen haurtzaroan izandako istripu baten ondoren, eta gudarostean sarrerarik ez zuelarik, seminarioan sartu zen, bokaziorik ez zuen arren. Apaiztu ondoren, goi-karguak izan zituen, aristokrata zelako eta, Autungo apezpiku egin eta gero (1788), kleroaren ordezkari izendatu zuten, 1789ko Estatu Orokorretarako.
Ideia berrien alde jokatu zuen hasieratik: biltzar bakar baten beharra aldarrikatu zuen, konstituzio berriaren alde egin zuen eta Elizaren ondasunak estatuaren eskuetara igarotzearen alde mintzatu zen. Kleroaren konstituzio zibila aldarrikatu ondoren (1790), konstituzioaren aldeko apaizen buruzagi bihurtu zen eta Autungo apezpiku-kargua utzi zuen. Pio VI.a aita santuak kondenatu egin zuen horregatik eta Eliza utzi zuen.
Diplomazia-lanetan hasi zen ondoren eta Ingalaterrara bidali zuten, britainiarren neutraltasuna lortzeko. 1792an, Orléansgo dukearen aldeko lanetan ari zelako salaketa egin zioten, eta Ingalaterran eta Estatu Batuetan babestu zen handik aurrera.
Robespierre hil ondoren (1794), Frantziara itzuli eta Kanpo Harremanetarako ministro izendatu zuten. Kargu berean segitu zuen 1799an, Napoleon Bonapartek estatu-kolpea jo ondoren eta Eliza Katolikoarekiko konkordatua negoziatu zuen. Titulu asko jaso zuen Napoleongandik hurrengo urteetan: besteak beste, Bénéventeko printze titulua. 1807an, kargu guztiak kendu zizkion Napoleonek, haren kanpo-politika onartzen ez zuelako, eta 1809an Napoleonen aurka saiatu zen, baina alferrik.
1814an, Napoleonen agintaldia amaitu ondoren, politika-mundura itzuli zen eta kanpo-arazoetako ardura hartu zuen gobernu berrian. Vienako Batzarrean parte hartu zuen eta aliatuak zatitzen saiatu zen. Ahalegin haiek hutsean geratu ziren Napoleonen estatu-kolpearen ondoren (1815ko apirila), eta gerokoan monarkia berriro ezartzearen alde gogotik jardun arren, baztertu egin zuten erregezale muturrekoek. Enbaxadore aritu zen Londresko konferentzian 1830etik 1831ra bitartean.
Afaria (Jean-Claude Brisville)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
Persée: 46251
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Charles_Maurice_de_Talleyrand-Périgord&oldid=6317423"(e)tik eskuratuta
Frantziako monarkikoak
Orriaren azken aldaketa: 25 ekaina 2018, 11:41.
| 2018-09-19T19:27:06 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Charles_Maurice_de_Talleyrand-P%C3%A9rigord
|
[
-1
] |
Sara Estevez: «Futbolaz idazteko prestigioa lortu nuenean utzi nion goitizenari»
San Mamesko partidak «Maraton»en begietatik ikusten zituzten askok. Urte asko geroago konturatuko ziren gure subkontzientziaren miopiaz. Espainiako Radio Nacionalek Bilbon duen egoitzan kirol zuzendari zen "Maraton" hura, inori bururatuko ez bazitzaion ere, emakumea zela, alegia. San Franzisko auzoan hazia eta greba orokorren giroan hezia da Sara. Bizitza istorio bitxiz eta argazkiak diruditen oroitzapenez betea du. Ironia handiz kontatzen du dena, irribarre gazia da berea.Bizitzaren betetasunean, lasai botatzen du pentsatutako dena, isiltzea sekula gustatu ez zaion kazetariak. Irratian ere, "enfant terrible" deitzen zioten lankideek. Maratoikoak bezala, berri emateko bokazioz eman du bizitza osoa, baita bide luzea egin ere.
Bilboko San Franzisko auzoan jaio zinen. Nolakoa zen San Franziskoko bizitza?
Langileen auzoa zen. Greba etengabeetan haziak gara gu. Errepublikako Asaltoko Guardia estreinatzen ikusi dut, baita hemengo emakumeek nola egiten zieten aurre ere, putakumeka. Grebetan ejertzitoak esku hartzen zuen, tiroka. Umeok ohe azpian gordetzen gintuzten, ez balaz zauritzeko. Auzo hori izan da nire benetako unibertsitatea. Kaleak asko erakusten du.
Hiru urtez joan nintzen errepublikako eskolara. Hiritarren jokabideak nolakoa behar duen izan han ikasi nuen. Garbitasuna zaintzen ere erakutsi zidaten eta baita askoz bizimodu okerragoa zeukaten umeekin bizitzen ere... Gogoan dut neska koxkor batek hondarra saltzen zuela etxez etxe, latorrizko pertz batekin. Garai hartan hondarrarekin garbitzen baitzen lurra. Niri liluragarria iruditzen zitzaidan, ez baitzidaten etxetik ateratzen uzten.
Familian bizi ginen, eskaileran. Gora eta behera ibiltzen ginen, lata emanez. Etxebizitza batetik bidaltzean, bestera sartzen ginen. Eskaileran konpartitzen genituen bakoitzaren pozak eta bizi-ezinak. Eskailerako ume denok anai-arrebak bezala ginen.
Hori dena izan da bizitzarako nire oinarria. Batez ere irratirako, jende askorekin egotea tokatzen baitzaigu.
Jendeak entzuten duenean San Franziskokoa naizela, ez du sinesten, auzo horretan jaio den jende askok gero ez duelako hori aitortu nahi izaten. Nik beti bizi nahi izan dut hor, eta Zabalburun pisu bat erosteko aukera izan genuenez, hor bizi naiz, San Franziskotik gertu, badaezpada ere. Oraindik lasai joaten naiz auzora, ilusioz beteta. Ez naiz ordu arriskutsuetan joaten, baina hain lasai ibiltzen naizenez kaleetan, iruditzen zait ezin zaidala ezer gertatu, ez bainaute kanpotar gisa hartuko. Gure garaian ez zegoen marjinaziorik.
Gerra hasi zenean 11 urte zenituen. Nola gogoratzen duzu?
Chumi Chumezek zioen bezala, "bizitzako urterik onena" bezala, oporrak hartzea izan baitzen. Batailak urte bat iraun zuen, eta gogoan dut 1936ko irailaren 25a, Bilboko lehen bonbardaketa. Norteko Geltokiko trenbide ondoan dago jaio eta hazi nintzen etxea, eta geltokia helburu militarra izan zen. Etxetik atera behar izan genuen, su hartu zuelako. Jende askok bezala, lagunen etxera joan behar izan genuen bizitzera, bolada baterako. Izugarria izan zen.
1937ko urtarrilaren 4az ere oroitzapen gogorra dut. Norteko Geltokiko tunelean gorde gintuzten, han pasatzen genuen egun osoa. Bonbardaketa bukatu, tuneletik atera eta ikusi genuen nola zekarten hegazkinetik eroritako pilotu alemana. Bere hegazkina Larraskitun eraitsi zuten. Kaleetan barna erakutsi zuten gorpua hegazkinetik erori eta kolpeka akabatu zutenek. Ikuskizun horiek markatu egiten dute.
Baina aldi berean, gogoratzen dut ez zegoela diziplinarik, ez zegoela eskolara joan beharrik, ama kezkatzen zuen gauza bakarra guri ezer ez gertatzea zela, eta elkarrekin joaten ginela alde batetik bestera. Erabateko anarkia zen, eta ume bati gustatzen zaio hori, betebehar eta ardurarik ez genuen eta.
Ordutegia sirenek markatzen ziguten. Alarmak jotzean tunelean sartu, eta eguna han pasatu beharra zegoen. Egunsentitik ilunabarrera egoten ginen, egun osoz. Urtebete eskas egingo genuen horrela. Gero erabaki zuten tunelaren bi irteerak bonbardatuz gero tartean atera ezinik geratuko ginela, eta aurrerantzean elizan babes hartzen genuen.
Goserik pasatu zenuten?
Gosea? Bataila urteak bukatu osteko garaia arrautzarik gabeko tortillak jaten pasatu genuen. Lehen urtean ez zen jatekorik falta izan, euskal gobernua martxan zegoen eta denoi iristen zitzaigun errazionamendua.
Gogoan dut ogi integrala, orain jateko aholkatzen badute ere. Eta baita txokolatea ere. Agirre Lehendakariarena zen Chocolates Bilbainos enpresa, eta nahi adina txokolate jaten genuen. Baina gerra Espainia osora zabaldu zenetik, ez zen janaririk iristen. Herri txikietatik ekartzen genuen jatekoa.
Nola irrati zaletu zinen?
Garai hartan hasi ziren irrati nobelak, eta gustura entzuten genituen. Gainera, ez zegoen beste dibertsiorik. Zinemara ere, posta zigiluen truk sartzen ginen. Gure trikimailuak genituen: gutunazalei zigiluak kentzen genizkien. Leihatilakoak, auskalo, ez ikusiarena egingo zuen. Ez genuen sosik ikusten!
Irratia zen zure zaletasuna, baina nola bihurtu zen zure lanbide?
Radio Juventud de Vizcaya irrati-eskolan hasi nintzen. Bertan ikasi eta praktikatzen genuen. Gu eskola horretan hasi eta bi urtera, 1954an, irrati emisorea estreinatu zen, eta lan-taldean hartu ninduten. Baina soldata harekin ez zegoen bizitzerik, ez bazen nire kasuan bezala, egunez enpresan aritu eta gauez irratira joanda.
Unión QuÃmica del Norte de España" enpresako lehendakariaren idazkaria nintzen. Baina azkenean ezin nintzen bi lanetara iritsi. Goizean lanera irten eta goizeko ordu txikietan iristen nintzen etxera. Enpresako lana seguruagoa zen, baina uko egin nion, nire bokazioari erantzuteko.
Irratiko lehenengo urteak nolakoak izan ziren?
Ni idazteko aukeratu ninduten, gainera irratiz hitz egiteak lotsa ematen zidan. Kirol programa zuzentzen jarri ninduten hasieratik. Zuzendariak ez zion begiratzen gizon edo emakume izateari. Denei probetxu ateratzen zekien, baita ezertarako balio ez zutela ziruditenei ere. Pazientzia galanta zuen.
Ez genuen albistegirik egiten, Madrilgo Radio Nacionalek bakarrik baitzuen horretarako baimena. Baina horrek bide eman zigun beste gauza batzuk lantzeko. Liburuak egokitzen genituen irratirako, gidoiak idatzi, umeentzat programak egin... Oraingoa baino irrati aberatsagoa zen.
Kirol kazetaritza izan da zure bizitza.
Gehien bete nauen lana da. Gu hasi ginenean, kirol kazetaritza ez zen oraingoa bezalakoa. Kazetaritzako generorik pobreena zen. Beste ezertarako balio ez zuena aritzen zen kiroletan. Propio kirol programa egitea aukeratzen zutenak oso gutxi ziren.
Kirolaren bidez jende asko zirikatzeko aukera dago. San Mamesko sarrera ukatu ziguten urtebeterako, Athleticeko zuzendaritza kritikatzeagatik. Lehendakaria ez zuten arau garbiekin aukeratu, eta entzule batek horren atzean zegoen Neguriko oligarkia salatu zuen. Sekulakoa piztu zen. Athleticek eskatu zuen irratiko bi kidek, tartean nik, futbolaz hitz egiteari uzteko. Irratiko Madrilgo zuzendaritzak esku hartu zuen, eta gure alde egin zuen. Duda egiten dut gaur berdin egingo zukeen.
San Mamesen sartu ezin genuenez, ondoko etxeko balkoitik egiten genuen emankizuna.
Nolakoa da kazetari eta kirolarien arteko harremana?
Kirolariek kritikak ondo hartzen zituzten, baina beti izaten da saltsaren bat. Ni txitxirio beltza baino egoskorragoa nintzen, ezeren aurrean isiltzen ez zena. Gizonezko kazetariak baino samurrago hartzen ninduten hala ere. Behin jokalari bat etorri zitzaidan, aurpegia hautsiko zidala orroka. Gizonezko lankideak etorri ziren istilua baretzera...
Egun oso ezberdina da. Elkarrizketa egiteko kirolariek bost minutu eskaintzen badizkizute, ez da gutxi. Orain izar bihurtu dira, lehen harremana gertuagokoa zen.
Garai hartan, eta kirol programako zuzendari izanda, arazorik izan al zenuen zure lanean, emakume zarelako?
Ez. Baina ni hasi nintzen garaian oso zaila zen emakumezko kirol esatariak topatzea. Programa gaueko 11etan egiten genuen, zuzenean, eta bi ahizpa bakarrik egon ziren prest ordu horretan lanera irratira etortzeko. Garai hartan emakumeak hain berandu kalera ateratzea ez baitzen arrunta. Emakumeak gehiago aritzen ziren programa artistikoetan, gidoiak idazten edo istorioei ahotsa jartzen.
Kimika enpresan ere ezagutu nuen kasu nabarmen bat. 1945 urte inguruan, Ekonomia ikasi zuen neska gazte bat iritsi zen, ordura arteko kontulari gizonezkoen oso gainetik prestatuta zegoena. Emakumeak lan horietan hasi zirenean, gizonezkoek deabruaren pare ikusten zituzten. Departamentura sartzen ere ez zioten uzten. Bere lana ez zen baloratzen. Zaila da, egun batetik bestera gauzak aldatzea.
Etxean ere, guraso askok ez zieten semeari eta alabari ikasteko aukera bera eskaintzen. Uste zuten alabari garbitzen eta sukaldean irakastea nahikoa zela. Gure amak, berriz, ez zigun etxean ezer egiten uzten. Berak ahal zuen bitartean, nik egin behar nuena ikastea zela esaten zuen. Aitak ere berdin pentsatzen zuen. Aukera gutxi izan genituen, baina denek berdinak.
Nola lortu behar du emakumeak besteek bere lana baloratzea?
Uste dut emakumezkooi dagokigula pixkanaka erakustea zenbateraino gai garen. Ez nago emakumeen kuotaren alde. Zergatik osatu behar dute emakumeek %40? Zergatik ez %100? Lanean onena denak egin behar du aurrera, gizon edo emakume den begiratu gabe, gizaki gisa hartuta.
Ez dut uste lan munduan gizonekin aritu behar dugulako, emakumezkoon goxotasuna galdu behar dugunik. Pena da gizonezkoen alde txarra berdindu nahi izatea, ez alde ona.
Emakume izanda, uste dut zuzendu dudan taldeko harremanetan giro lasaiagoa jartzen asmatu dudala, ohituago gaudelako gauzak onartzen. Gizonak tentsio uneetan mutur joka hasteko prest egoten dira, eta handik bi minutura ezer pasatu ez balitz bezalaxe daude. Era berean, gu agian minberagoak gara, eta tentsio une horietan gizonezkoek jasaten jakin dute, nik jasan ezingo nukeena. Horregatik uste dut gizon eta emakumeen kontuetan, harremanak bideratzen jakitea dela kontua, ez legeak edo arauak jartzea.
Lehenengo urteetan "Maraton" goitizena erabiltzen zenuen. Zergatik?
Maratongo bataila irabazi zutela abisu emateko egin zituen 40 kilometro mezulariak, eta berri eman orduko hilda erori zen lurrera. Txikitatik harritu ninduen berriemaile haren ahaleginak, eta kazetari lanarentzat eredu delako aukeratu nuen izen hori.
Beldur nintzen kirol programa bateko zuzendaria emakumezkoa zela jakiten bazen, "hoa ontzi-garbitzera!" esanaz bukatuko zuela entzuleak. Futbolaz idazteko prestigioa lortu nuenean utzi nion goitizenari, oso berandu. Garai hartan batzuek idatzi egiten genuen, eta ondoren irratirako ahots egokia zuten profesionalek irakurtzen zuten. Beraz, entzuleak oso berandu jakin zuen hitz haien sortzailea nor zen.
Nola aldatu da irratietan kirola lantzeko modua?
Lehengo estiloa nahiago nuen, lasaiagoa zen. Kontatu egiten ziren gauzak. Emankizuna entzuten ari zinela, imajinatu eta irudimenean "ikusi" egiten zenuen nola zihoan jokaldia.
Gaur irratia entzuten jarri, eta ez dakizu gola sartu duena etxeko edo kanpoko taldea den. Area bateko jokaldiaren ostean beste ateko gola oihukatzen dute. Hori gertatzen da dena ondo kontatzen ez delako, futbola ez baita jokatzen eurek kontatzen duten abiaduran. Eta ez dakit zergatik botatzen duten esatariek horrelako hitz parrastada.
Gainera orain dena presaka egiten da, hamaika zelairekin konektatzen da aldi berean, entzuleak ez du erdia ulertzen... Gola buila batean kantatu behar hori ere, hain itsusia iruditzen zait! Moda hori Argentinatik iritsi zen.
Eliteko futbolariek ere aitortzen dute dozena erdi esatari salbu, beste denek ez dakitela tutik ere futbola zer den.
Egunkarietako kirol kazetaritzari itxura hobea hartzen al diozu?
Harrigarria iruditzen zait jokalari ohiak egunkarietan idazten ikustea. Izena dutela, eta artikulu bat idazten jakin gabe kronikak egiten jartzen dituzte. Nire ustez, egunkarietan ongi idazten dutenek aritu behar dute. Askotan, orri osoa irakurri, eta hainbeste hizkuntza erretoriko eta ponpoxokeriaren ostean, azkenean geratzen zaizun duda da: "eta hemen, nor da ona eta nor txarra?" Alegia, haria erabat galtzen dela. Ondo idaztea oso zaila da.
Futbol munduak mugitzen duen dirutzak nola eragiten du programetan?
Ni Radio Nacionalen aritu naiz beti lanean. Sinesten ere lanak ematen ditu, baina irrati horretako gaueko bi orduko kirol programetan, denboraren %90 Real Madrid eta F.C. Barcelonaz hizketan jarduten dute. Diruagatik da hori.
Gure garaian ez geneukan horrelako baliabiderik. Baina azkenean argi geratzen dena da, gutxien axola duena baliabide teknikoak direla. Garrantzitsuenak pertsonak dira, zenbaitetan egoera zailetatik ateratzen jakin behar delako. Askotan inprobisatu egiten genuen, eta asmatu ere bai. Esaterako, Bahamontesen lagun batek Bahamontes imitatuz elkarrizketa bat egin zuen irratian, eta gero «Marca» kirol egunkarian argitaratu zen. Bahamontesek berak ezeztatu zuen elkarrizketa, lagun batek brometan egina zela argituz.
Zer iruditzen zaizu kirolak komunikabideetan duen lekua?
Gehiegizkoa. Gauza asko egiteagatik egiten dira. Informazioa behar baino gutxiago lantzen da. Errazagoa da, esaterako, elkarrizketa batekin bi orri betetzea, artikulu batean azken lege berria aztertzea baino.
Albistegiak eginaz bukatu duzu zure irrati ibilbidea.
Lan horrek ez dit barrua bete. Kazetari jendeak uste du hori dela generorik onena, gorena. Baina niri hipoteka bat iruditzen zait. Ezinezkoa delako norberak sentitzen eta pentsatzen duena esatea. Oraingo albistegiak beti berdinak dira; halako politikoaren eta halako lehendakariaren hitzez osatuak. Prentsaurrekoek agintzen dute gai zerrenda, eta prentsaurrekoetan kazetaria alderdi bateko edo besteko bozeramailearen bozeramailea besterik ez da. Ezin da zerbait kontatzera joan. Oso mekanizatuta dago lan hori. Eta niri kaleko berri kontatzen duen kazetaritza gustatzen zait.
Zer zaletasun dituzu, irratia entzuteaz gain?
Asko irakurtzen dut. Zinema ere atsegin dut, zuri-beltzeko filmen zalea naiz, batez ere. Eta kalean paseatzea dut gustukoena. Lagunekin topo egin, eta jendea ikustea.
Azken urte hau, berriz, familiako liburua idazten eman dut. Arbasoez ahalik eta informaziorik gehien bildu dut Araba, Bizkaia eta Nafarroako artxibategi historikoetan. Nire aita bi aldiz ezkondu zen, eta bere bi emazteak ahizpak ziren. Hargatik, ama ezberdina badugu ere, abizen berak ditugu 8 anai-arrebok. Ni naiz ahizpa txikiena, eta aurrekoa baino 20 urte gazteagoa naiz. Familiaren historia osatzeko jakinmina nuen, eta hilobek ere bai. Hainbat bitxikeria aurkitu ditut. Adibidez, egon zirenik ere ez genekien anai-arrebak topatu ditut, umetan hil zirenak.
jaio: Bilbon, 1925ean.
Kontabilitatea ikasi zuen.
Unión QuÃmica de España del Norte enpresan aritu zen, lehendakariaren idazkari, 1945-1975 urteen artean.
Irratian 1952an hasi zen, Radio Nacional kateko kirol programen zuzendari.
1990. urtetik, erretiratuta dago.
Urrezko antena, 1969.
Zilarrezko domina kirol merituari, 1969.
Broma puska.
«Budapesteko Honved futbol taldea etorri zen San Mamesera 1956an, Europako Kopan Athleticen kontra jokatzeko. Gertakari handia zen, denak zirelako puntako izarrak. Hungariako historian izandako jokalari onenak ziren. Garai hartako magnetofoiak 15 kiloko harri kozkorrak ziren, eta gurea izorratu egin zen.
Hemen bizi zen hungariar bati eskatu eta eskatu aritu gintzaion, jokalariren baten itzultzaile lanak egin zitzan guretzat. Delako itzultzaile hori jokalariari itxaroten aspertuta, etxera joan zenean, Puskas jokalaria agertu zen. Eta itzultzaile gabe, ezin elkarrizketarik egin!
Gure lantaldeko mutil bat oso imitatzaile ona zen, eta Puskasena eginez sartu zen antenan, elkarrizketan. Han jardun zuen, hungariar antzeko hitzak asmatuz.»
Bakarrik bizi naiz.
"Erabaki pertsonala da. Bizitza osoan neure kasa eta nahi nuen bezala ibiltzeko aukera eman dit horrek. Baina denak du bere ordaina, eta bakarrik bazkaltzen dut orain, denbora asko pasatzen dut bakarrik, eta karga ere bihur daiteke bakardadea. Hori da kazetari bizitzak utzi didan ondorioa".
San Franziskon, kalean,
haurrak zalapartan,
hura zuten eskola
bestearen faltan.
Hondar kubo batekin
neskatxa batek han
lortzen zuen ogia,
besterik ez zeukan,
eta errotu zinen
hondar kubo hartan.
| 2020-08-15T02:34:15 |
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1914/sara-estevez-futbolaz-idazteko-prestigioa-lortu-nuenean-utzi-nion-goitizenari/osoa
|
[
-1
] |
Zapore gazi gozoarekin amaitu du Orioko gizonezkoen traineruak asteburuan - Aiaorio - Karkara.eus
Zapore gazi gozoarekin amaitu du Orioko gizonezkoen traineruak asteburuan
Karkara 2019-07-15 12:30
Asteburuko estropaden inguruan solasean jardun gara traineruko arraunlaria den Martxel Aldai Aiarrarekin.
Asteburu gazi gozoa izan da Eusko Label Ligan lehian dabiltzan oriotarrentzat. Larunbatean garaipena lortu zuten XII. Kaiarriba - Amenabar Banderan. Igandean, ordea, ez zuten emaitza berbera lortu Castron jokatu zen IV. CaixaBank Bandera estropadan. Orokorrean asteburuaren balorazio positiboa egin du Martxel Aldaik, traineruko arraunlariak, orokorrean pozik daudela adierazi dio KARKARAri: "Badirudi orain erraza egiten zaigula irabaztea, baina bakoitzak badaki zenbat kostatu zaigun hona iristea. Garaipen bakoitza, handia da guretzat". Asteburuan berrikuntza batekin etorri da taldea, izan ere lehenengo bi estropadak jokatu dituzte traineru berriarekin. "Oraindik kilometro asko falta zaizkigu traineruari puntua hartzeko".
Larunbateko garaipenari dagokionez estropadaren hiru laurdenean ondo jardun zirela azal du Aldaik: "Azkenengo luzean akats batzuekin nahastu ginen. Taldearekin potentziala handia da baina kide asko egoera berriak bizitzen ari gara eta horrelako egoerei momentuko erantzuna emateko esperientzia falta zaigu". Bandera irabazita ere egoera "gazi-gozoa" bizi zutela argitu du arraunlariak: " Azken luzeko larritasuna gaitzesten ibili ginen, egindako akatsek bandera behar bezala ez disfrutatzea eragin zuten".
Igandeko estropada oso bestelakoa izan zen oriotarrentzat, Aldairen esanetan ez zuten asmatu errendimendu maximoa aurkitzen. "Ez genuen arraunean asmatu edo txalupa ez zen etorri guk nahi bezain azkar. Hala ere emaitza onak lortzeko gai gara eta izan zitekeena ikusita, salbatu egin genuen eguna".
| 2019-08-25T03:05:40 |
https://karkara.eus/aiaorio/1563185218417-zapore-gazi-gozoarekin-amaitu-du-orioko-gizonezkoen-traineruak-asteburuan
|
[
-1
] |
IRUÑEKO UDALA LGTBIFOBIAREN AURKA - Linking Ideas
IRUÑEKO UDALA LGTBIFOBIAREN AURKA
24 Eka 2019
2019ko udaberrian zehar Iruñeko Udaleko Berdintasun Sailarekin batera LGTBI+ pertsonen kontrako erasoei aurre egiteko Koordinazio Protokoloa landu dugu.
Zorte handia dugula aitortu behar dugu. Aukera izan dugu Iruñako politika publikoak erreferente nagusi bihurtu duten hainbat ekimenetan zuzen-zuzenean parte hartzeko. 2017. urtetik aurrea, askotariko estrategiak garatzeko prozesuetan bidaide izan gara: “Eraso sexistarik gabe, Iruña aske” eta Festa-guneetan eta Gaueko Aisialdi Pribatuan Eraso Sexisten prebentzioa eta erantzuna bideratzeko Protokoloa, besteak beste.
Ekimen hauek guztiek zoro komuna dute: erakunde eta herritarren arteko lankidetza garatzea aniztasun sexuala eta generokoaren kontrako biolentziak prebenitzeko, sentiberatzeko etea salatzeko. Lan-gune partekatu hauei bidea eskaintzea alde guztiak aberasten dituen prozesua da.
Geure zeregina izan da lan honetarako oinarri kontzeptualak eta metodologiak eskaintzea. Erantzun hiritarra eta erakunderena garatzeko pauta zehatzak finkatu ditugu, eta Aurrera begirako askotariko jarduerak garatzeko lehentasunak identifikatu ditugu.
Beste behin ere, eskuzabaltasuna nagusi izan da, erakunde publikoen zein herri-elkarte eta mugimenduetatik. Beren diagnostikoak partekatu dituzte, eskarmentua eta pauta hauek aurrera eramateko konpromisoa, elkarrekin jardutekoa, bada, LGTBIfobiaren aurrean.
| 2020-08-14T08:44:28 |
https://www.linkingideas.eus/eu/iruneko-udala-lgtbifobiaren-aurka/
|
[
-1
] |
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Bell Hooks-en "Feminismoa denon kontua da" mintzagai Irakurrieranen
Bell Hooks-en "Feminismoa denon kontua da" mintzagai Irakurrieranen
Ibai Atutxak Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat elkarrizketatu ditu Bell Hooks-en Feminismoa denon kontua da (Katakrak, 2018) liburuaren harira.
Amaia Apalauza Ollok itzulitako Bell Hooksen Feminismoa denon gauza da liburua hizpide izan dute, Mari Luz Esteban hitzaurregilea eta Nerea Fillat Katakrakeko editorearekin batera.
| 2019-08-25T11:01:23 |
http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/irratsaioak/item/mari-luz-estebani-elkarrizketa-irakurrieranen-2
|
[
-1
] |
Hiri Liderrak
Identitate korporatiboakontaktua Igandea, 22 Urtarrila 2017
Homekultura 21 ekintzakHiri Liderrak Ciudades Líderes 2015-2017.
| 2017-01-22T16:23:07 |
http://agenda21culture.net/index.php/eu/newa21c-eus/leading-eus
|
[
-1
] |
Panda Hat Panda HatwBuyBuy, Global ecommerce plataforma, egin online dendak doan, produktuak saltzeko 92 hizkuntzekin, guztiak saldu mundu osoan zehar, mundu osoko erosteko. wBuyBuy Global ,Denda (Team) kokatutako:Japan,Denda kudeatzailea:篠川理湖,Lurra:Q
| 2019-04-18T18:30:10 |
https://www.wbuybuy.com/Q/item/detail/131v1601/eu/
|
[
-1
] |
subaru e12 libero | eBay
Verfijn je zoekopdracht voor subaru e12 libero
30 resultaten voor subaru e12 libero
Volg subaru e12 libero om e-mailberichten en updates over je eBay-feed te ontvangen.
Volg subaru e12 libero niet meer als je geen updates over je eBay-feed meer wilt ontvangen.
Fantastisch! Je volgt nu subaru e12 libero in je eBay-feed.Je ontvangt e-mailberichten voor nieuwe aanbiedingen.
subaru e12 libero:
SUBARU E12 E 12 LIBERO Betriebsanleitung 1993 Bedienungsanleitung Handbuch BA
RICAMBI VARI MACCHINA ROTANTE SUBARU LIBERO Passeggeri 1.2 i 4WD (E12, FA) 40KW
RICAMBI VARI MACCHINA ROTANTE SUBARU LIBERO Passeggeri 1.2 4WD (E12, KJ8) 38KW 5
V 13576) Subaru Libero 4WD E 12 mit 52PS besser als...?
EBC Bremsbeläge Vorne Blackstuff für Subaru Libero E10, E12 DP452
FILTRO OLIO SUBARU LIBERO Passeggeri 1.2 4WD (E12, KJ8) 38KW 52CV 08/1986>02/00
FILTRO ARIA SUBARU LIBERO Passeggeri 1.2 4WD (E12, KJ8) 38KW 52CV 08/1986>02/00
FILTRO OLIO SUBARU LIBERO Passeggeri 1.2 i 4WD (E12, FA) 40KW 54CV 08/1991>
EBC Bremsscheiben VA Premium Disc für Subaru Libero E10, E12 D467
EBC Bremsbeläge Vorne Greenstuff für Subaru Libero E10, E12 DP2452
EBC Bremsbeläge Vorne Redstuff für Subaru Libero E10, E12 DP3452C
EBC B01 Bremsen Kit VA Beläge Scheiben für Subaru Libero E10, E12 DP452 D467
EBC B02 Bremsen Kit VA Beläge Scheiben für Subaru Libero E10, E12 DP2452 D467
EBC B03 Bremsen Kit VA Beläge Scheiben für Subaru Libero E10, E12 DP3452C D467
BREMBO 09.5867.10 2X COPPIA DISCHI FRENO per SUBARU LIBERO Autobus (E10, E12)
BREMBO 09.A290.10 2X COPPIA DISCHI FRENO per SUBARU LIBERO Autobus (E10, E12)
BREMBO P56011 SERIE PASTIGLIE FRENO per SUBARU LIBERO Autobus (E10, E12)
Subaru Libero Bus E12 Schutzblech Hitzeschutz Luftleitblech NEU! Aus Edelstahl !
Subaru Libero Bus E12 Halter Auspuff an Motorträger hinten links NEU !
Subaru Libero Bus E12 Halter Zündspule Auspuff Hitzeblech Aus 2mm Edelstahl !
384925 [Türshloss rechts vorne] SUBARU LIBERO Bus (E10, E12)
Windabweiser für Subaru Libero 1200 E12 1986-1993 Kastenwagen vorne
TELO COPRIAUTO SUBARU E12 4WD-LIBERO- IN PVC IMPERMEABILE INT FELPATO LAMPA 44
| 2017-08-19T04:22:54 |
https://www.ebay.nl/sch/i.html?_nkw=subaru+e12+libero
|
[
-1
] |
Le Sueur konderria (Minnesota) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Le Sueur konderria (Minnesota)
Le Sueur konderria
Le Sueur konderriaren kokapena AEBtan
44° 22′ N, 93° 44′ W / 44.37°N,93.73°W / 44.37; -93.73Koordenatuak: 44° 22′ N, 93° 44′ W / 44.37°N,93.73°W / 44.37; -93.73
1.162,28 km2 (%94.71)
64,87 km2 (%5.29)
Le Sueur konderria (ingelesez: Le Sueur County) Minnesotako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Le Center da. 2010eko zentsuaren arabera 27.703 biztanle zituen, Le Sueur kilometro koadroko azaleran.
Le Sueur konderriak 1.227.16 kilometro koadro ditu. Horietatik 64.87 ura dira. Beste 1.162.28 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 22,57 da.
2010eko zentsoan bizi ziren 27.703 pertsonetatik 27.135 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 1.444 dira. 88 beltzak edo afroamerikarrak. 72 amerikar natiboak ziren eta 5 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 159 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 17 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 227 pertsonek kokatzen zuten.
Datuak: Q491288
Multimedia: Le Sueur County, Minnesota
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Le_Sueur_konderria_(Minnesota)&oldid=7322670"(e)tik eskuratuta
| 2020-01-18T00:46:07 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Le_Sueur_konderria_(Minnesota)
|
[
-1
] |
jardunaldiak Archives - Ba da beste modu bat | Laboral Kutxa Blog
Heziketaren mugak, ‘Elkarrizketak’ zikloan
Argitaratua 11 azaroa, 2013
Azaroaren 13an, asteazkenean, izango da LABORAL Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketen VI. zikloaren hirugarren eta azken topaketa. Ohi…
Elkarrizketak zikloaren bigarren topaketa: “Depresioa: atsekabea eta ikasketa”
Argitaratua 21 urria, 2013
Urriaren 24an, ostegunean, Laboral Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituzten Etika, Humanismoa eta Zientziari buruzko Elkarrizketen IV. edizioko bigarren topaketa egingo da. Ohi bezala,…
“Inertziei aurre eginez” Elkarrizketak zikloan
Argitaratua 20 maiatza, 2013
Maiatzaren 22an, asteazkena, Etikari, Humanismoari eta Zientziari Buruzko Elkarrizketak zikloaren VI. edizioa hasiko da Donostian, Laboral Kutxak, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ohi bezala,…
| 2020-04-03T04:01:41 |
https://bloga.laboralkutxa.com/tag/jardunaldiak/
|
[
-1
] |
Uxue Alberdi: Sentitzea aski da — Gaztezulo
Uxue Alberdi: Sentitzea aski da
Uxue Alberdi: Sentitzea aski da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-sentitzea-aski-da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-sentitzea-aski-da/@@download/image/uxue_alberdi_1380807398.jpg
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Kazetaritzan lizentziaduna da, bertsolaritzan aritzen da, eta zenbait komunikabidetan ere kolaboratzen du, beste zeregin batzuen artean.
Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) ipuin liburua eta Aulki jokoa (Elkar, 2009) eleberria argitaratu zituen, lehenengoa idazle gazteentzako VII. Igartza saria irabazita, eta bigarrena aldiz, Joseba Jaka Bekari esker. Geroago etorri zen Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010) haurrentzako ipuina. Horretaz gain, hainbat itzulpen ere egin ditu, eta Euli-giro ipuin liburua plazaratu berri du Susa argitaletxearen eskutik.
"— Idazle eskasak zarete, narrasak, utziak! Noren errespetua nahi duzue hitz horien truke? Begiratu zuen ipurdiak, bularrak, bisaiak. Zer berri dakarte humanitatearen historiara? Bereziak zaretela uste duzue... Bakarrak... Begiratu zuen haragiari; begiratu zuen hitzei... Sentitzea ez da aski! Kontzientzia ez da aski! Ausardia ez da aski! Gazte harrook... Gauza bat esango dizuet: zuen buruez idaztea laketzen bazaizue, sartu luma uzkian eta egiezue fabore liburuak irekitzeko lana hartzen dutenei."
Alberdiren Distopia literarioak izeneko ipuineko hitzak dira. Milaka aldiz entzundakoak/irakurritakoak izanagatik entzunaldi/irakurraldi bakoitzean gogor astintzen zaituztenak, isilik egoteko agintzen duten eta aldi berean erantzuteko gogoa ematen duten hitzak dira, sortzera bultzatzen dutenak. Hemen goikoak ez dira, ordea, liburuko hitz guztiak (zorionez).
• Aulki bat elurretan (Elkar, 2007)
• Aulki-jokoa (Elkar, 2009)
• Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010)
• Emekiro bilduma (Zirimiri press, 2010)
• Euli-giro (Susa, 2013)
| 2020-05-28T18:23:55 |
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uxue-alberdi-sentitzea-aski-da
|
[
-1
] |
Sozialisten kea, gizartearen eztula – Hitzak eta Hotsak
Posted on 2011/04/29 2011/04/29 Author hitzaketahotsakCategories Euskadi, Euskal Herria, politika, PPSOETags Aberri Eguna, Alderdi Sozialista, Bildu, ETA, langabezia, Markel Olano, Miguel Buen, Pastor, PP, PSE, PSE-EE, terrorismoa, Txarli Prieto, Zapatero, ZP
Previous Previous post: “Vive la Republique”
Next Next post: Gaizkiaren ardatza: Osama “Bildu” Laden
| 2020-02-28T22:26:07 |
https://blogs.deia.eus/hitzaketahotsak/2011/04/29/sozialisten-kea-gizartearen-eztula/
|
[
-1
] |
Loading... Birjina maite, Txomin Artola eta Amaia Zubiria (Folk lore sorta III, 1993) MP3 Txomin Artola eta Amaia Zubiria elkarrekin moldatutako abesti bat. 1993. urtean "Folk lore sorta III" bildumarako grabatua. Gabon kanta denak. Txomin Artola ...
Play | 3:37About In questa notte splendida 2011. Manoli Ramirez canta: BIRJINA MAITE MP3 Una serata di canti natalizi della tradizione ispanica per riscoprire l'attualità del Natale per il cuore di ciascuno di noi. Hanno cantato Manoli Ramirez, i cori Don ...
Play | 4:8About Tags Tags: In questa notte splendida, Canti natalizi, Carlo Pastori, Walter Muto, Manoli Ramirez, Coro don Natale Bellani, Coro Maria Bambina, Coro Maria Contrastini, Coro Stella Nova, Coro Andrea Mandelli, Accademia ambrosiana, Lorenzo Definti, Ermens Angelon, Giovanni Scotillo, Francesco De Chiara
Birjina Maite MP3 Play | 1:12Tags Tags: Birjina, Maite
Birjiña maite Querida Madre.mpg MP3 Birjiña maite / Querida Madre. Es un arreglo de David Azurza para SA y piano de una canción de cuna popular vasca de Navidad. Se puede interpretar en ...
Play | 3:52About Tags Tags: David, Azurza, Segovia, XIII, Curso, Canto, Coral, Agora
BIRJIÑA MAITE MP3 Play | 3:32
Birjina Maite - Ainhoa Arteta MP3 letra.
Play | 2:38About Tags Tags: birjinia, maite
Birjiña Maite - arm: David Azurza MP3 "Birjiña Maite" interpretada el 27/12/2013 en el Concierto de Navidad celebrado en Fnac Bilbao.
Play | 2:55About Birjiña maite (Querida madre) - David Azurza. Cor Tessàlia MP3 David Azurza Aramburu (harmonització) Tolosa (Guipúscoa), 1968 Birjiña maite (Querida madre), Tolosa, 8 de desembre de 1997 Director: Xavier García ...
Play | 3:45About BIRJIÑA MAITE MP3 DescripciónBirjiña maite ------------------------------------------- SA / organ -------------------------------------------------------------------------------------- mold. /arr. : David...
Play | 5:14About Tags Tags: david azurza, tolosa, hodei abesbatza, gerardo rifon, musica sacra, musika sakratua, pottoko studio
Birjina maite MP3 Zizur Zendeako Erreniega Abesbatza Muru Asteraingo elizan eskeinitako Eguberri kontzertua. Concierto de Navidad en la parroquia de Muru Astrain ofrecido ...
Play | 2:33About Tags Tags: Zizur, Cizur, Cendea, Zendea, Coral Erreniega, Erreniega Abesbatza, Eguberriak, Navidad
Birjiña maite Ganbara MP3 Play | 3:18Tags Tags: maite, Ganbara
Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by IDOL Birjina Maite · Arraga Abesbatza Bakeari - A la paix ℗ Agorila Released on: 2008-02-14 Lyricist: Jesus Guridi Auto-generated by ...
Play | 3:37About Tags Tags: Arraga, Abesbatza, Bakeari, la, paix, Birjina, Maite
Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina Maite · Joxan Goikoetxea · Geoff Warren · Salvatore Maiore · Balen López de Munain Lotuneak ℗ 2005 ...
Play | 4:46About Tags Tags: Joxan, Goikoetxea, Geoff, Warren, Salvatore, Maiore, Balen, de, Munain, Lotuneak, Birjina, Maite
Danborjoleak - Birjiña maite MP3 Danborjoleak - Birjiña maite Susana Cerrro - Voz Mario Clavell - Flauta Nerea Pérez - Acordeón Ainhoa Gutiérrez - Cajón Endika Moreno - Bajo y Arreglos ...
Play | 4:28About Tags Tags: Danborjoleak, Folk, Villancicos, Gabon Kantak, Christmas Songs
Birjina maite en Hiroshima MP3 La Escolania San Ignacio cantando en el monumento recordatorio a las victimas del holocausto nuclear en Hiroshima. Julio de 1995.
Play | 1:41About Tags Tags: hiroshima, chorus, cantar, sing, choir, coro, musica, music, escolania, san, ignacio
Birjina maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina maite · Txomin Artola · Amaia Zubiria Folk lore sorta 3 ℗ 1998 Elkar Released on: 1992-11-15 Music ...
Play | 3:37About Tags Tags: Txomin, Artola, Amaia, Zubiria, Folk, lore, sorta, Birjina, maite
Birjina maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina maite · Kontrapuntoak Gabon Kantak ℗ 2010 OK Records Released on: 2010-09-28 Music Publisher: ...
Play | 2:57About Tags Tags: Kontrapuntoak, Gabon, Kantak, Birjina, maite
Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina Maite · Kontapuntoak 100 Mejores Canciones del Folklore Español Vol. 2 ℗ 2013 Brisa Records ...
Play | 2:57About Tags Tags: Kontapuntoak, 100, Mejores, Canciones, del, Folklore, Birjina, Maite
BIRJINA MAITE JOSE MARI SAN SEBASTIAN MP3 Play | 2:42
Birjina maite MP3 BIRJIÑA MAITE: Birjina maite lotan dago zure seme laztana sehaskatxo bat ipini iozu gure bihotzen kutuna ongi bai ongi igaro ditzan gabak eta egunak poliki ...
Play | 3:14About Tags Tags: Villancico Vasco, Birjina maite, Veus Blanques de Montilivi, Euken I Ledesma
Birjiña maite-Andra Mari Abesbatza (Orereta) - Euskadiko Orkestra Sinfonikoa MP3 Play | 3:7
Birjina Maite.wmv MP3 Coro Tutera Kantuz.
Play | 1:18About Tags Tags: Tutera Kantuz, Birjina Maite, Murchante
4 Birjiña Maite MP3 Play | 3:17
Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina Maite · Kontrapuntoak País Vasco en Navidad Vol. 1 ℗ 2012 Brisa Records Released on: 2012-10-10 ...
Play | 2:57About Tags Tags: Kontrapuntoak, Birjina Maite
BIRJIÑA MAITE MP3 Play | 4:7Tags Tags: MAITE
Coro Musicalia 01 Birjiña Maite MP3 Actuación del Coro Musicalia en las fiestas de la Cañada. 28 de junio de 2013 Para más información consultar http://www.coromusicalia.com/
Play | 3:27About Tags Tags: Fiestas 2013
Birjiña maite MP3 Descripción.
Play | 2:48About Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjina Maite · Kontrapuntoak Gabonetako Kantak ℗ 2015 Brisa Records Released on: 2015-10-14 Music ...
Play | 2:56About Tags Tags: Kontrapuntoak, Gabonetako, Kantak, Birjina, Maite
Birjiña Maite MP3 Provided to YouTube by The Orchard Enterprises Birjiña Maite · Andra Mari Abesbatza / Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Oi Betleem ℗ 1991 Elkar Released on: ...
Play | 3:7About Tags Tags: Andra, Mari, Abesbatza, Euskadiko, Orkestra, Sinfonikoa, Oi, Betleem, Maite
Birjina Maite MP3 Provided to YouTube by IDOL Birjina Maite · Kattalin Indaburu · Philippe Albor Noël Basque - Eguberri ℗ Agorila Released on: 2007-12-01 Lyricist: Traditionnel ...
Play | 4:10About Tags Tags: Kattalin, Indaburu, Philippe, Albor, Basque, Eguberri, Birjina, Maite
natural nude teenage girls 18 vincy production tamil christian songs
| 2017-07-24T08:52:57 |
http://globalbestpop.info/sound_birjina_maite.html
|
[
-1
] |
AMF-FAM – Arabako Mendizale federazioaren webgune ofiziala
Federazioari buruz gehiago ezagutu Gehiago irakurri
Istripu-asegurua Istripu-asegurua eskaintzen federatu den gertaera guztiak preokupaziorik gabe mendi gozatzeko ...
Segurtasuna formazioa da Gure goi mendiko eskola diziplina desberdinetako prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu: eskalada, neguko eskalada, gps, ...
7000 federatuak gara! 50 Araba bakoitzetik bat gure federazioaren kidea da. Istripu asegurua
Istripu asegurua babesten zaitu kanpoko ekintzak mota guztietan: mendi-ibiliak, eskalada, arroilen jaitsiera, eskalada, espeleologia, mendiko eskia, mendiko bizikleta, ...
Contamos con los mejores instructores cualificados para proporcionarte la formación más adecuada a tus necesidades: escalada en roca, invernal, manejo de mapas y gps,...Diseñamos los cursos adecuándolos a tus necesidades
Ingurumenaren babesa konprometituak
Ihardun dugu ingurumen intereseko proiektuetan, gure ingurunean inolako baldintzarik salatuz kargatu gure aplikazioa Mendiak Garbi eta gure proiektuak ikasteko Araba ondare naturalaren defentsan
Gure etorkizuna mendizale eskola kiroleko programa entrenatu duguArabako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen baten bidez, 5000 mugimendu ingurumena gailurretatik non dute alderdi zehatzak hezi zen eskolara gehiago mendia eta ingurumen balioak
Yosu Vazquez non elbarrituak portagonistas dira abentura zoragarri bat, elite atleta onartzen sortutako proiektua da. Web orrian informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu Montes Solidarios
Mendi lasterketak antolatzen ditugu probak kirol lehiakorra eta bere balioak ekarpen gisa. Copa de Alava bat ospetsuan kirol egutegian ingurunean aberastasuna guztiak erakusten sortu Araba udalerrietan non lasterketa igarotzen jaiotzez
¿Necesitas información para federarte? ¿Participar en uno de nuestros cursos de formación?
!Federate ahora!
Mendiak Garbi
"Mendiak Garbi, gorde gure mendiak garbi" Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Mendi Federazioak arteko lankidetza-proiektu bat, eta helburua mendizaletasuna sektorearen eta administrazio autonomoa alterazio detektatzeko emateko arteko lankidetza espezifikoen esparru bat ezartzea da eta erasoak gure ingurunean eragina duten. Android eta iPhone app dekargatu BidaltzaileaAMF-FAM
Zer da Arabako Mendizale Federazioa?
Arabako Mendizale Federazioa of fhe pribatuak elkarte oinarritutako, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburua nagusia sustatzeko Irakurri Gehiago
BidaltzaileaAMF-FAM
Arabako gailurretatik askok gailurrean dute goi identifikatzen duen eta gordailu txartelak tradizionalki izan trukatu mendizaletasuna elkarteek eIrakurri Gehiago
Ots 28, 2017
Arabako Mendizale Federazioaren estatutoak
Arabako Mendizale Federazioa irabazteko xederik gabeko entitatea da. Nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena du, eta kirolariak, teknikariak, eIrakurri Gehiago
+34 945 13 35 17
astr 10:30-12:30oste 19:00-21:00
[email protected]
Arabako Mendizale Federazioa (Diseño Mendikat)
| 2017-04-28T08:24:39 |
http://www.amf-fam.org/?option=com_content&view=article&id=60&lang=es
|
[
-1
] |
Portada - CEAR-Euskadi
Osasun integralaren mapa
Gaurkotzea eta hizkuntza berriak
Kontsulta ezazu
#Errefuxiatuak
Sexu-Esplotaziorako salerosketa eta asilo eskubidea
Erbestea izan ginen. Izan gaitezen babes.
Asylum, erbesteratzeari
buruzko Javier de Isusiren komikia.
Hunkitu egingo zaitu.
Erosi edo oparitu ezazu!
30 urte Euskadin errefuxiatuen
Lagundu ezazu!
Zer egingo zenuke zure
edo zure familiaren bizitza arriskuan
baleude zure herrialdean?
Urtero 6.000 errefuxiatu, asilo eskatzaile eta aberrigabe baino gehiago artatzen ditugu
30 urte lanean
asilo-eskubidea aitortzearen alde
300 harrera
leku baino gehiago Euskadin kudeatzen ditugu
Errefuxiatu eta aberrigabeentzat
Errefuxiatuentzat, beren traumei aurre egin diezaieten
Beren bizitzak berregin ditzaten
Oinarrizkoa da gizarteratzeko
Asilo-eskubidea defendatzen dugu
Behartutako lekualdaketen kausak salatzen ditugu
Giza-eskubideen defendatzaileak aldi batez babesten ditugu
sustatzen dugu
Asiloaren eta migrazioen arloa ikertzen dugu
2 aste ago CEAR-Euskadi, Prentsa-oharrak
| 2019-11-14T17:10:30 |
https://www.cear-euskadi.org/eu/
|
[
-1
] |
Azkoitiar batek aurtengo andramaixetan izandako «ankerkeria onartezin» bati buruz idatzitako gutuna - Maxixatzen.eus
Maxixatzen.eus 2017-11-25 21:21 Parekidetasuna Azkoitia
Joan den abuztuaren 16an, andramaixetan, herriko gertaera «onartezin» baten lekuko izan zela azaldu dio Maria Garate Iruretagoyenak Maxixatzeni gutun honen bitartez:
«Aurtengo andramaixetan adina odol gorputz batean ez dakit inoiz ikusi dudan. Galtza gorritu haien irudia. Malko haien esanahia eta hanka tarte puskatu hura. Neure, GEURE, herriaren iluntasunean barrua apurtu zidan egoera hark. Hilabeteak daramatzat honekin buruan. Ezin dut ahaztu eta ezin dut alde batera utzi, eta ez dut nahi. Han gertatu zena zabaltzeko beharra dut, azkoitiarrok behintzat inguruan zer dugun jakin behar dugu eta ez beste aldera begiratu, arriskua geure aurrean baitugu. Egiak beldurraren, popularitatearen eta matxismoaren aurrean behingoz irabaz dezan zerbait egin dezakedala iruditzen zait. Eta honek, guztiok salatu behar dugun ankerkeria onartezin honen aurrean zerbait egiteko beharrak, nakar gaur hau idaztera.
Abuztuaren 15eko juergan, 16 goizaldera, banku batean eseri nintzen lagun batekin. Kontu kontari geundela, mutil bat gure aurrean zegoen garaje baten parean gelditu zen mugikorrarekin, eta barrura sartu zen. Handik gutxira, neska bat etorri zen eta hau ere garaje barrura sartu zen. Nire laguna eta biok bankuan jarraitu genuen, etxera joateko inongo presarik gabe. Handik denbora batera, neska garajetik atera zen eta segituan begi bistatik galdu nuen; mutila, berriz, ez zen garajetik atera ere egin, hemendik aurrera ez zen mutilaren arrastorik izan.
Orduan hasi zen dena niretzat. Negarrak. Orruak. Mina soma nezakeen inguruan. Ez nekien zer gertatzen zen, zer egin, zalantza mordoak egin zuen eztanda nire buruan: Nor ote da? Zer gertatu ote zaio? Zer egin dezaket? Oihuka nor ari zen begiratzera joan eta garajean mutil harekin egon zen neska zela ohartu nintzen, eskailera batzuetan eserita, hanka tartetik sekulako odol isuriaz. Eta han nengoen ni. Burutik inoiz kenduko ez dudan irudi hura nahi gabe memorizatzen. Odola eta samina. Ankerkeriaren irudi bizia. Inoiz bortxatuko ez gaituztelako sinesmena faltsua denaren froga. Piztia uste baino gertuago dudala, dugula, ikusarazi zidan irudia. Azkoitian. Azkoitiarra. Eta horren aurrean zer egin?
Ahal nuen moduan handik jaiki eta ni nengoen bankura joateko konbentzitu nuen neska. Lasaitzen saiatzen nintzen bitartean, odoldutako gainekoa kendu eta neure jertsea jantzi zuen. Inork ez genekien nola jokatu, zer esan. Baina gauza bat garbi zegoen: mediku batek ikustea behar zuen. Autoa hartu eta urgentzietara joan ginen. Galduta zegoen, eta nik ezintasun ikaragarri bat sentitzen nuen. Beretzat hain gogorra zen egoera non medikua aurrean zuela, hanka tartetik odola zeriola, ez zuen bere izena eman nahi. Galduta. Minduta. Nola hala nor zen esan zuen eta medikuak segituan anbulantziari deitu eta bere kontsultara pasarazi zuen. Nonbaitetik atera zuen indarra.
Han nintzen ni, anbulantziaren eserlekuetako batean, 17 urteko neska hari lagundu nahian. Inoiz horrelako egoera bat suertatuko ez zitzaidalako ustea birrinduta. Barrenak ere halaxe, birrinduak. Bat-bateko balaztada batekin anbulantzia eta nire pentsamenduak gelditu ziren. Bere gurasoak zetozen atzeko autoan. Anbulantziatik jaitsi nintzen eta etxerako bidea hartu nuen.
3 hilabete pasa badira ere, oraindik gai honek orduak kentzen dizkit eta amorrua sortzen dit. Gure herrian jasotzen ari den erantzunak amorrua sortzen dit. Bortxatzaile bat babesten ari gara. Ezin dut egoera hau jasan eta kontatu beharra dut. Umeek eredutzat dutela ikusteak, eredutzat jartzen diegula ikusteak, egoera hau isilean noiz arte mantendu behar dugun pentsatzera narama.
Zenbati egin ote dio? Zenbat isildu ote dira? Zenbat joan ote dira etxera “lasai, ezta eze pasatzen” entzunda? Neu biktimetako bat izan naitekeela pentsatzeak ahul sentiarazten nau. Zenbat gehiagori egingo ote dion pentsatzeak beldurtu egiten nau.
Azkoitian asko gustatzen zaigu morboa. Zurrumurruak aise zabaltzen dira eta inguruan gertatzen dena kritikatzea zilegi dela iruditzen zaigu askotan. Orain, berriz, zerbait benetan garrantzitsua, onartezina gertatu denean mingain gehienak isildu dira. Txoritxo askok mokoa itxi dute edo egia ezkutatu dute. Biolazioaren kultura hau hain barneratua ez bagenu, medikuak egoera ikusita beharrezko neurriak hartuko lituzke. Erasotzailearen izen-abizenek herrian hainbesteko pisurik ez balute, inguruak mutila salatu eta baztertuko luke. Eta ez litzateke testu honen beharrik izango».
Erantzunak: 4 (yute, Bestebat, Miren, brist)
brist 2017-11-27 10:39 Erantzuna | #1
Eskerrik asko Maria. Eskerrik asko hau kontatzeatik ta ezjakintasunin bizi gean danok geure herrixen pasatzeien gauzen jakinen gainin jartzeatik. Neska honek jasan zun erasuk izenik eztauke, ta iruitze zat holako eraso baten aurrin gauzek publiko ein ta erasotzailin izena garbi esan beharko litzekela. Azkoittarra ez bazan izen, unuzkeo dana publiko litzeke.
Miren 2017-11-27 11:36 Erantzuna | #2
Eskerrik asko bai. Eskerrik asko gaixe mahai gainin ipintzeatik. Batzuk isilik pasatzie nahi lukebela ematen du ta. Ezin det ulertu holako ekintza anker eta salagarrixe nolatan ez duten publikoki salatzen. Jende askon salaketa botatzen det faltan, ixe denena hobeto esanda! Ezin det ulertu. Amorrue. Gutxixoatik jarduten deu / debe publikoki kontuk eskatzen... Ustezko bortxatzailiek futbol taldetik eta parte hartzen dun beste elkarte danetatik kanpo eon ber luke onuzkeo. Ez dakit bota deben, baine horire publikoki ein ber lukebela iruitze zat. Ze eredu ematen ai gea gaztiei? Benetan ai al gea? Idazten ai naizen eran, odola berotzen ai zait. Serixo honek hola gerau ber dula? Hiru hilebete pasau die ta neurri pute bat ez da hartu... Ezin det sisnistu. Amorrue. Benetan, biktimik eunero ikusi ber dula bere ustezko bortxatzailie kalin lasai? Benetan garrantzixe kendu ber dixou? Ezin det ulertu. Amorrue. Neurrixen eta salaketa publikun zai geratzen naiz. Ez det sinistu nahi hola gerakoanik...
Bestebat 2017-11-27 14:15 Erantzuna | #3
Animo asko ta eutsi! Azkoitiarra ez izan arren, babes guztiya dakazue edozertako! Esperodet benetan hartu berreko neurri danak hartukoiala... Eskerrik asko zure ausardiatik eta publiko iteatik! Besarkada bat!
yute 2017-12-06 13:06 Erantzuna | #4
Alde bateko bertsixuk irakurri dittut eta nahi nuke,benetan, gertatutakoaren iritzia jaso.Neska eta mutillaren ahotsa entzun.Azkar eta gogor juzgatzekuk gea eta honek miñe ta samiñe dakar danontzat.
Dozenaka lagun bildu dira eliz atarian La Manadako kideak aske utzi izana salatzeko
Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa izango da zapatuan
| 2018-07-17T09:42:47 |
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1511642446835-azkoitiar-batek-aurtengo-andramaxetan-izandako-ankerkeria-onartezin-bati-buruz-idatzitako-gutuna
|
[
-1
] |
Home / Cine gaylesbotrans / ZINEGOAK. PORTUGALETE MARTXOAK 17
08:38 Cine gaylesbotrans 127 Views
Previous Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna
Next KRISI EGOERA HONETAN MARTXAN DAUDE INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
| 2020-08-03T15:44:34 |
http://www.portuigualdad.com/EU/2020/03/10/zinegoak-portugalete-17-de-marzo/
|
[
-1
] |
"Bizimodu duin bat eraikitzeko baldintzak sortu behar dira" - Gipuzkoako Hitza
“Bizimodu duin bat eraikitzeko baldintzak sortu behar dira”
2018, martxoak 02 Elkarrizketa, gipuzkoa 327
Elkarrizketarako hitzordua jarri eta pixka bat aurreratzeko eskatu du Baleren Bakaikoa Azurmendik (Berastegi, 1945), pentsio duinen alde egitekoak diren elkarretaratzean parte hartu nahi baitu. Kezkatuta dago pentsio publikoen gainbeherarekin, eta mobilizatu beharraz ohartarazi du. Curriculum luzea du donostiartutako berastegiarrak; Ekonomia aplikatuan katedraduna da EHUn, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren zuzendaria izan zen 25 urtez, eta Udako Euskal Unibertsitatearen ardura ere izan zuen lau urtez. Betidanik izan du lotura politikarekin ere.
Pentsioduna zara, eta kezkatuta zaude azken berriekin…
Izugarria iruditzen zait Espainiako Gobernuak ezarri duen igoera. %0,25eko igoera izan dute pentsioek, eta gutun bat bidali digute horren berri emateko. Hori ez da ez igoera eta ez ezer; jendeari barre egitea da hori. Sistema agortuta dagoela esaten dute, gainera, pentsioak ezin direla gehiago ordaindu, baina gezurra da hori. Pentsioen kopurua BPG barne produktu gordinarekin alderatuz gero, %11 ingurukoa dela ikusiko dugu, eta Italian, antzeko ekonomia duen herrialdean, %15 gastatzen dute. Gezurra da ezin direla ordaindu. Sistemaren finantzaketa alda daiteke; badaude herrialdeak non pentsioak zergekin finantzatzen dituzten; Suedia, esaterako.
Zer egin daiteke pentsioak finantzatzeko?
Langileen kotizazioarekin ordaintzen dira gure pentsioak, eta, nire ustez, langileen kotizazioak eta zerga berezi bat batuko dituen sistema misto batera hel gaitezke. Espainiako estatuan alferrikako gastu handiak egiten dira gutxi batzuen intereserako; eraikitzaileak, eta abar. Baina, ondoren, ez dago pentsioak ordaintzeko prest? Nola ulertuko dugu 600 eurorekin bizi daitekeela? Espainiako Gobernuari aurre egin behar zaio horretan, eta kezkatzen hasia dela uste dut, mugimendu handia sortzen ari delako eta PPren boto emaile asko pentsiodunak direlako.
Pentsioetarako dirua biltzeko modua ez da eraginkorra, beraz.
Gazteen lan baldintzak lehen baino kaskarragoak dira, eta argi dago ez direla nahikoak pentsioei eusteko. Txikia da 800 euroko soldata batek gizarte segurantzari egingo dion ekarpena. Ekarpen horiekin ezin dira finantzatu pentsioak. Horrez gain, azken urteotan sistema pribatuaren alde ari dira egiten. Espainiako Gobernuak dio pentsio pribatuak egin behar direla, baina gazte batek 800 euro irabazten baditu, 1.200 kasurik onenean, zer diru geratuko zaio pentsio pribatu bat egiteko? Soldata horrekin ezin da eskuratu etxebizitza duin bat; errealitate horrekin ezinezkoa da bizimodu duin bat izateko baldintzak sortzea; ezinezkoa da.
Sistema irauli beharraz ari zara?
Noski. Erabat. Irauli egin behar da, eta zergak ipini behar dira, baina ez langileei, enpresa erraldoien mozkinei baizik. Langileek nahikoa dute ordaintzen dutena ordainduta, baina eliteko pertsonek kudeatzen dute dira hori guztia, erakunde horiek guztiek, eta interes horiei men egiten du Espainiako Gobernuak. Hori saihestu behar da. Gobernu duina behar da, bizimodu duina edukitzeko baldintzak sortzeko. Gezurra badirudi ere, ekoizpena ugaritu egin da azken ehun urteotan, baina ezin dela esan digute. Nola ezin dela? Horretarako eta gehiagorako gaitasuna dauka sistemak; gizarte osoarentzat bizimodu duina berma dezake, eta aberatsak aberats izan daitezke aurrerantzean ere, baina ez halako arrakala ikaragarriarekin. Datu bat emango dut: duela 45 urte, goi mailako enpresari agintariek oinarrizko langile batek baino 40 bat aldiz gehiago irabazten zuten; gaur egun, mila aldiz gehiago. Horraino iritsi da arrakala hori.
Egungo sistemak ezin duela iraun azaldu duzu, baina, adituen esanetan, atzean gelditzen ari da krisia, eta egonkortzen ari da ekonomia.
Nire ustez, ezin du iraun egungo sistemak, ez. Gezurra esaten digute; ekonomia egokitzean soldatak zein pentsioak ere egokituko zirela aipatu ziguten, baina ez da izan horrela. Ez nago ados gaur egun ekonomiaren garapena neurtzeko erabiltzen dituzten parametroekin. BPGaren hazkundearen eta enpresen salmenten hazkundearen arabera egiten dituzte kalkuluak, eta horren ondorioa ez da soldatak edo pentsioak duin bihurtu behar direnik. KPIaren hazkundeari ere ez diogu jaramonik egiten, baina murrizten ari da langileon eta erretiratuon ahalmen ekonomikoa.
Espainiarekin alderatuta, Euskal Herrian, edo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat, beti esan izan da sistema berezia dela, aurrezki kutxen kudeaketa desberdina dela…
Hori ere bukatu da. Nahikoa orekatua izan da Euskal Herriko garapen ekonomikoa. Finantza sistema propio bat geneukan, enpresak antolatzeko modu jakin batzuk —klusterrak, kooperatibak…—, zerga sistema autonomo bat… Baina oso finantza sistema ahula gelditzen ari zaigu orain. Aurrezki kutxen izaera ere aldatu egin da; Laboral Kutxa da geratzen zaigun euskal banku bakarra. BBK fundazioak dauzka Kutxabanken akzioen %57, Kutxa fundazioak dauzka %30 inguru, eta Vital Kutxak %13 inguru. Horiek dira akziodunak, baina erosteko eskaintza publiko bat badago, eta Kutxabankeko administrazio kontseiluak [hiru fundazio horietako ordezkariek osatua] eskaintza on bat jasotzen badu, saldu egingo dituzte. Dirua jarri dugunok baztertuta, elite batek bereganatu ditu gure aurrezkiekin sortutako kutxak.
Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren zuzendari izan zinen 25 urtez. Zer eskaintzen du kooperatibismoak?
Ekarpen handia egin du kooperatibismoak. Egia da oso traumatikoa izan zela Fagor erori izana eta komunikabide askok ospatu egin zutela gainera. Jipoi handia izan zen kooperatibismoan sinesten dugunontzat.
Neurri handiko enpresa horietan kolokan jartzen al da kooperatibismoaren oinarria?
Ikuspegi hori desagertu egiten da; azken batean, agintari talde handi bat edo tekno egitura jakin bat dutelako. Talde horrek kudeatzen du guztia, eta parte hartzaileek edo bazkideek horien esku uzten dute erabakigunea, eta distantzia handituz joaten da. Enpresa txikiagoetan jarraipen zehatzagoa egin daiteke, eta hori indartu beharko litzateke. Neurriari dagokionez, ez dago mugarik; euskal kooperatiben legeak dio bi pertsonarekin bakarrik jada sor daitekeela kooperatiba bat. Kooperatiban, berez, askoz errazagoa da bazkideen parte hartzea sustatzea, eta hori da garrantzitsuena; bazkideek ez badute parte hartzen, azkenean, narriatu egiten da kooperatibismoaren espiritua.
Kooperatibismoak zer eskaintzen dio lan merkatuari?
Enpresak demokratikoago bihurtzen ditu, sistema demokratizatu egiten du. Horrez gain, lehen aipatu ditudan soldata aldeak ere ez dira hainbestekoak, baremo batzuk daudelako. Aldeak badaude, baina ez dira horrenbestekoak.
“Ekonomia politika da, baina politika guztia ez da ekonomia”. Zure hitzak dira. Ekonomiarekin politika egiten al da?
Lehen, ekomomia politikoa erakusten zen unibertsitatean. Ekonomia eta politika beti egon izan dira lotuta. Gero, denborarekin, banandu egin zituzten. Ekonomia zientzia zehatz samarra zela azaldu zuten orduan, eta bi mundu marraztu zituzten horrela. Baina ez da egia. Erabaki politikoak ekonomiak baldintzatzen ditu etengabe. Edozein legetan sartzen da ekonomia; lobby-ak hor daude, antolatuak edo antolatu gabeak… Gobernuek nahi dutena markatuko dute horiek, eta gobernuak amore ematen du normalean; politikariak sarituak izaten dira. Administrazio kontseiluetara pasatzen dira gobernua uztean, eta ederki saritzen dituzte.
Ekonomia eta politika aipatuta… ekonomikoki ezinezkoa omen da Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentzia.
Europan badaude gurea baino herrialde txikiagoak: Letonia, Lituania, Irlanda bera ez da askoz handiagoa, Luxenburgo, Islandia… Eta horiek guztiak bideragarriak dira ekonomikoki. Euskal Herria ere bai. Gizarte segurantza, zerga sistema, industria… Arlo horiek guztiak aztertuta, bideragarria da. Datuak faltsutu egiten dituzte. Gu gure modura antolatuko ginateke, gainera. Espainiaren ekonomia eta gizartea Kataluniaren eta Euskal Herriaren gisako nazioei esker bizi dira, hein handi batean. Frogatuta dago herrialde txikiek hobeto funtzionatzen dutela.
Politika ez zaizu arrotza, ezker abertzaleari lotuta egon izan zarelako beti.
Nire bizitzan beti egon izan da presente politika, eta lau aldiz atxilotu naute: lehen aldiz, Meliton Manzanasek itaundu ninduen; ondoren, 1978an, ETAkoak ginela leporatuta Martutenen egon ginen; eta, gerora, beste bi aldiz ere atxilotu ninduten.
ETAren lehen urteak bizi izan zenituen, baita azkenak ere, armagabetzearen ingurukoak. Zein azterketa egiten duzu?
Autonomia Estatutua onetsi zenean, erretiratu egin behar zuela, eta lorpen gisa bereganatu. Nahiz eta gure helburuak ez izan horiek —helburu nagusiak beti izango dira independentzia eta sozialismoa—, lorpen txiki hori bereganatu behar zuen, eta lanean jarraitu. Erakundearen bilakaera hondatuz joan da gerora. Azkenean, ezer lortu gabe erretiratu da. Baionan armak entregatu zituztenean, han nintzen, noski. Orain, ikaragarria da gizarte zibilaren garrantzia. Beti esan izan da Ipar Euskal Herria hilda dagoen errealitatea dela, baina kontrakoa erakusten ari dira. Serioak direla eta gauzak egiten badakitela erakusten ari dira, eta bestelako espiritu bat dutela. Espiritu errepublikanoa dute, nahiz eta ez izan errepublika. Beste parametro batzuekin funtzionatzen dutela esango nuke. Barneratuago daukate demokrazia eta hori guztia. Hego Euskal Herrian, faxismoa dela eta, hainbeste zapalkuntza urte izan dugu… Ez daukagu barneratuta espiritu hori.
Berastegin jaioa zara, baina donostiartua.
37 bat urte dira erabat Donostian bizi naizela, nahiz eta lehenago ere bizi izan nintzen hiriburuan. Umetan, Leitzan bizi izan nintzen lehendabizi, mojetan, barnetegi nahiko ireki batean. Errenteriara joan nintzen gero, osabarekin, eta, handik, Donostiara, ikasten jarraitzera. Peritu elektriko ikasketak egin nituen lehendabizi.
Donostiarragoa zara berastegiarra baino gehiago, beraz?
Bai, baina oraindik ere badaukat lotura Berastegirekin. Urtero kultur txango bat egiten dut lagun talde batekin, eta horri esker jarraitzen ditut herriko kontuak. Festetan ere gustatzen zait herrira joatea. Hango Aidanean urtekariarekin ere kolaboratu nuen nire umetako istorioak kontatuz, eta oso gustura egin nuen hura ere. Ameraun auzokoak ginen gu, eta, gaur egun, hustuta dago erabat. Handik pasatzen zen Plazaolako trena eta jende mordoa bizi ginen han. Oso espiritu errepublikanoa zegoen auzoan, nahiz eta Francoren garaia izan. Arbizuar asko zegoen han; emigrazio txiki bat gertatu zen, nire aitarena tartean.
| 2018-06-19T12:37:04 |
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/03/02/bizimodu-duin-bat-eraikitzeko-baldintzak-sortu-behar-dira/
|
[
-1
] |
Ezker Abertzalea - Uztarria (Azpeitia)
Urriak 30, asteartea, Herri Batzarra ...
Ezker Abertzalea | 2012-10-29 : 11:56
Urriak 30, asteartea, Herri Batzarra burutuko da, 20:30etan Baigeran. Bertan, azken hauteskundeetako emaitzen balorazioa...
Ezker abertzaleak atxikimendua adierazi nahi dio larunbaterako Corrugados Azpeitiako langileek deitutako manifestazioari
Ezker Abertzalea | 2012-09-06 : 11:12 | Ekonomia
Corrugados Azpeitiako langileek deitutako manifestazioa zapatuan, hilak 8, izango da, 12:00etan plazatik abiatuta.
»» Erantzunak: 20 (ekilikua, kewiki...)
Presoekiko elkartasuna adierazteagatik epaituko dute azpeitiar bat Espainiako Auzitegi Nazionalean
Ezker Abertzalea | 2012-06-22 : 11:07 | Politika
Datorren asteartean epaituko dute Aritz Arzallus herritarra, joan den urteko saninazioetan presoen eskubideen aldeko pankarta bat jartzeagatik.
Alternatiba sozioekonomikoaz mahai ingurua
Ezker Abertzalea | 2012-06-12 : 10:48 | Ekonomia
Gaur, asteartea, izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.
Alternatiba sozioekonomikoaren inguruan mahai inguruan
Eguna: 2012ko eka. 12a
EA, Aralar, Ezker Abertzalea eta Alternatibak osatutako proposamen sozio-ekonomikoaren inguruan hitzaldia burutuko da ekainaren 12an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan, Sanagustin Kulturgunean.
Ezker Abertzalea | 2012-05-03 : 10:14
Maiatzaren 5ean, larunbatean, manifestazio nazionala Bilbon "Eskubide guztiak, proiektu guztientzat" lemapean, ELEAK mugimenduak deituta.
Autobuserako...
Apirilak 25, asteazkena, 20.30etan ...
Ezker Abertzalea | 2012-04-23 : 20:02
Apirilak 25, asteazkena, 20.30etan Herri Batzarra Baigeran. Gaia: "Hondakinen kudeaketa azpeitian".
Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati ...
Ezker Abertzalea | 2012-04-13 : 18:05
Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati bat" dokumentalaren trailerra ikusgai GARA.net-en.
Apirilaren 21ean estreinatuko da.
http://www.gara.net/bideoak/120413_gazta_zati_b...
Apirilaren 14an, larunbatean, manifestazio nazionala ...
Ezker Abertzalea | 2012-04-11 : 10:24
Apirilaren 14an, larunbatean, manifestazio nazionala Bilbon Parot Doktrinaren aurka, Gernikako Akordioa izenpetzen duten eragileek deituta...
Apirilak 3 asteartea, "Askatasun haizea ...
Ezker Abertzalea | 2012-03-27 : 23:44
Apirilak 3 asteartea, "Askatasun haizea dabil" izenburupean hitzaldia eskainiko du Ezker Abertzaleak azkoitian.
19.30etan...
28 urte pasatu dira Pasaiako ...
Ezker Abertzalea | 2012-03-22 : 13:16 | Politika
28 urte pasatu dira Pasaiako badian Komando Autonomoetako lau militante, Kurro, Pelitxo, Txapas eta Pelu...
Martxoaren 29ko grebarako deia egin ...
Ezker Abertzalea | 2012-03-21 : 10:26
Martxoaren 29ko grebarako deia egin du Azpeitiko ezker abertzaleak.
Azpeitiko ezker abertzaleak ere "kalera irteteko...
Martxoak 21, asteazkena, Ezker abertzalearen ...
Ezker Abertzalea | 2012-03-15 : 22:16
Martxoak 21, asteazkena, Ezker abertzalearen herri batzarra burutuko da 19.30etan Baigeran.
Eguna: 2012ko mar. 21a
Ezker Abertzalea | 2012-03-09 : 12:00
Ongi etorri Iker!
Erantzuna | Manifestazioa eta ekiataldia izango dira bihar, 19:00etan hasita
Manifestazioa eta ekiataldia izango dira bihar, 19:00etan hasita
Ezker Abertzalea | 2012-03-09 : 10:31
'Eskubide guztien jabe Euskal Presoak Euskal Herrira!' lelopean manifestazioa eta ekitaldia izango dira bihar, larunbata...
Otsailak 29, asteazkena, Ezker abertzalearen ...
Ezker Abertzalea | 2012-02-28 : 00:09
Otsailak 29, asteazkena, Ezker abertzalearen herri batzarra burutuko da 20.30etan Baigeran. "Ezker abertzalea aro...
Herri Bartzarra
Eguna: 2012ko ots. 29a
Otsailak 29, asteazkena, Ezker abertzalearen herri batzarra burutuko da 20.30etan Baigeran. "Ezker abertzalea aro berrian eta aurrera begirako ardatz nagusiak" izango dira landuko diren eztabaidarako puntuak.
Azpeitia Eginez, Azpeitiko informazio herritarra, ezkertiar eta abertzalea.
Alta eguna: 2010ko ots. 5a, 00:00
Azken aldiz sartua: 2017ko abe. 23a, 18:31
Azken ekarpena: 2012ko urr. 29a, 11:56
Erantzunak: 17
Argazkiak: 10
| 2019-09-23T07:46:27 |
https://uztarria.eus/komunitatea/azpeitiaeginez
|
[
-1
] |
Günstige Mietwagen Ankara Flughafen ESB : Ankara Flughafen ESB Ankara Türkei : Triumph Car Hire Türkei
> Ankara Flughafen ESB
Ankara Flughafen ESB Günstige Mietwagen
Afsar | Kucukesat | Cigdem | Ankara Zentralen Busbahnhof | Akyurt | Susuz | Ankara Hauptbahnhof | Yenimahalle | Cukurambar | Ankara U-Bahnhof | Kecioren | Kazan | Mamak | Elmadag | Samanpazari | Golbasi | Altindag | Ulus | Incesu | Mebusevleri | Gaziosmanpasa | Cubuk | Kavaklidere | Balikhisar | Bala | Yenice | Pursaklar | Ortakoy | Yakupabdal | Ankara Flughafen ESB | Etimesgut | Cankaya | Cebeci | Sincan | Ankara Zentrum
| 2018-11-15T11:21:17 |
http://de.car-hire-turkey.net/T%C3%BCrkei-G%C3%BCnstige-Mietwagen/Ankara/Ankara-Flughafen-ESB/index.html
|
[
-1
] |
Celebración del día de la Justicia Gratuita en Gipuzkoa. 12/07/2016 - Albisteak - ICAGI
Celebración del día de la Justicia Gratuita en Gipuzkoa. 12/07/2016
(iturria: ICAGI)
Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan Uztailaren 12an, asteartea, estatu osoan ospatuko da, seigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
Uztailaren 12an, asteartea, estatu osoan ospatuko da, seigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
Doako justiziaren aldeko banderen jartzea Abokatuen Elkargoaren fatxadan
Asteartean, egun hori oroitzeko bandera urdinak ipiniko ditugu gure egoitzaren fatxadan.
Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguneko ONCEko kupoiak
Uztailaren 12an, asteartea, ONCEko kupoiaren gaia eta irudia Doako Justiziaren Egunarekin lotuta egongo dira. Elkargoak txartelen bat erosiko du, sinbolikoki, baina elkargokide guztiak animatu nahi ditugu kupoiak erostera, kanpainari laguntzeko modu bat baita.
Egun horretan, ere, uztailak 12, eguerdiko 12:30etan izango da ekitaldi nagusia, Elkargoko Ekitaldi Aretoan. Bertan, doako justizian eta ofiziozko txandan egindako lan eredugarriagatik oroitzapenezko diploma bana jasoko dute urte honetan izendutako pertsonak direnei:
Pedro Aguirre Franco
Mónica Sevillano Rodríguez
Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sustatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafiko, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio dutenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan.
| 2019-10-22T23:38:50 |
https://www.icagi.net/eu/actualidad/noticia.php?id=2796
|
[
-1
] |
Zerbitzuak eta programak | Asasam
Hasiera » Zerbitzuak eta programak
Esku-hartze psikohezitzaileko programa
| 2018-07-22T08:33:40 |
http://www.asasam.org/eu/node/43
|
[
-1
] |
Jorge Videla diktadorea hil da - Mundua - Berria
Jorge Rafael Videla hil da, 87 urterekin. Argentinako diktadore izan zen 1976 eta 1981 artean. Argentinak urterik beltzenak bizi izan zituen Videlak gidatutako Junta Militarraren pean, eta haren agintaldian 30.000 lagun desagertu ziren, giza eskubideen aldeko elkarteen arabera.
Jorge Videla. / BERRIA
Videlari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten 1985ean estatu terrorismoagatik, baina Carlos Menem presidenteak indultua eman zion 1990ean. Haur lapurtuen auziagatik, 1998an berriro kartzelara sartu zuten, baina hilabetera etxeko espetxealdia onartu zioten. Nestor Kirchnerren agintaldian barkamen legeak indargabetu eta indultuak bertan behera utzi ondoren, 2008an sarrarazi zuten berriro espetxean, eta 2010ean bizi guztiko bigarren zigorra ezarri zioten, gizateriaren aurkako krimenengatik.
Hil denean, Condor operazioagatik epaitzen ari ziren Videla Argentinan. Inoiz ez du onartu auzitegien zilegitasuna, eta de facto presidente izan zen garaiko krimenen biktimak "terrorearen militanteak" zirela argudiatu izan du.
| 2018-10-18T22:52:07 |
https://www.berria.eus/albisteak/79592/jorge_videla_diktadorea_hil_da.htm
|
[
-1
] |
Euskara, ingurune digitalean: gutxi, aski ala gehiegi? – Euskara ala ezkara
Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa da gaur. Premisa horretatik abiatuta, hainbat datu eta gogoetarako gai mahaigaineratu zituzten gonbidatuek Euskara ala ezkara zikloan. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria izan zen hitza hartzen lehenengoa. Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .Eus. Ingurune digitalean euskara “baliogarri, erabilgarri eta ikusgarri” egiteko sortu zuten, ingurune digital horretan euskara lehen mailako hizkuntza izateko. Euskal Herrian 236.000 domeinu-izen daude gaur: domeinuetan nagusia .Com da, eta hirugarrena izateko lehian dabil .Eus. Euskal domeinuaren banaketa geografikoa oso lotuta dago Euskal Herriko banaketa soziolingustikoarekin, eta beraz, Gipuzkoan eta Bizkaian daude .Eus domeinu gehien. Tipologia kontuan hartuta, berriz, .Eus erabiltzen dutenen %44 enpresak dira, eta ez, askok uste bezala, administrazio publikoak eta kultur erakundeak.
Datu horietatik abiatuta, Waliñok esan zuen euskararen bizitasun digitala neurtzeko, ezinbestekoa dela eskaintza eta eskaria, biak, aztertzea, eta ikuspegi kuantitatiboa ez ezik kualititatiboa ere aintzat hartu behar dela euskarak ingurune digitalean duen presentzia zenbatekoa den esateko. Hiru erantzun mota bereiztu zituen: “Esan dezakegu euskara gutxiegi dugula ingurune digitalean, edo salbatuta gaudela edota daukaguna gehiegi dela eskatzen digutenerako”.
Euskara gutxiegi dugu
Euskal Herrian 160.000 webgune inguru daude, eta horietatik %16k bakarrik dute euskarazko edukiren bat. Euskarazko edukiren bat esaten denean, gainera, izan daiteke webgunearen %1 bakarrik dagoela euskaraz. Eta bai, 26.663 webgunek euskarazko edukiren bat izatea bada zerbait, baina munduan 1.700 milioi webgune daude eta itsaso horretan euskarazkoak galduta daude. Gainera, ingurune digitalaz ari garenean, ez gara Interneti buruz bakarrik ari. Datu bat: Gaur egun sarean mugitzen den trafikoaren %58 bideoa da (datorren urterako estimazioa %82 izatea da), eta 26.663 webguneez ari garenean, testuaz ari gara. Netflixek Interneteko trafiko osoaren %15 mugitzen du gaur, eta euskaraz bi film bakarrik daude Netflixen. Baina ingurune digitala hori dena baino gehiago da. Adimen artifizialaren aroan gaude, gailu interaktiboak nonahi daude, eta gailu horiek ez dute euskaraz egiten eta ez dute euskara ulertzen. “Teknologia oso bat behar da, eta hori lortzea ez da hain erraza. Bultzada handia behar du honek eta bultzada hori geuk egin behar dugu, beste inork ez duelako egingo. Burujabetza digitala derrigorra da”.
Aski euskara dugu
Andrais Kornai hizkuntzalari matematikoaren esanei erreparatuz gero, esparru digitalari dagokionez euskara “osasuntsu” dago, “heriotza digitala saihestu eta goraldia bermatzeko gaitasuna duelako”. Haren esanetan, hizkuntzen %95ek ez dute presentzia egokia Interneten, eta horiek galtzeko arriskuan daude, baina euskara ez dago egoera horretan.
Euskara gehiegi dugu
Kontsumitzen da euskara sarean? Euskal Herrian dauden 236.000 domeinutik 10.000 bakarrik dira .Eus; sakelako telefonoa euskaraz duten erabiltzaileen kopurua %3koa da; eta nabigatzailea euskaraz dutenen kopurua are okerragoa da. Horra hiru datu esanguratsu. Horregatik, gure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua dela nabarmendu zuen Waliñok, nabigatzailearen hizkuntzak esaten diolako munduari zein den gure lehenengo hizkuntza. Horretarako sortu zuten .Eus fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak-ek Lehen Hitza Euskaraz app-a.
Hiru ondoriotan laburbildu zuen bere hitzaldia Waliñok: “Euskarak badu eskaintza sarean, badago edukia eta badaude tresnak, baina ez dira nahiko, ingurune digitala etengabe aldatuz doalako; erabiltzaileak trebatu eta motibatu behar dira komunitate digitala indartu eta belaunaldi berriak sarean euskara kontsumitu eta sortzera bultzatzeko; eta euskararen bizitasun digitala bermatu nahi bada, eskaintza eta eskaria, biak, indartu behar dira”.
| 2019-11-21T19:15:55 |
http://www.euskaraalaezkara.eus/euskara-ingurune-digitalean-gutxi-aski-ala-gehiegi/
|
[
-1
] |
AIDA - 18.11.2019 - Azoren & Kanaren - Preise
Rabatt-SchiffAIDA BuchenAIDA PreisvergleichAzoren & Kanaren - 18.11.2019
Azoren & Kanaren am 18.11.2019
18.11.2019 | AIDAcara
Las Palmas (Gran Canaria) - Santa Cruz de Tenerife (Teneriffa) - San Sebastian de La Gomera (La Gomera) - Santa Cruz de La Palma (La Palma) - Seetag - Ponta Delgada (Azoren) - Ponta Delgada (Azoren) - Terceira (Azoren) - Seetag - Funchal / Madeira (Portugal) - Funchal / Madeira (Portugal) - Seetag - Arrecife (Lanzarote) - Puerto del Rosario (Fuerteventura) - Las Palmas (Gran Canaria)
| 2020-01-19T13:58:16 |
https://www.rabatt-schiff.de/preisvergleich/6574-azoren-kanaren
|
[
-1
] |
Hizkuntza taldeak eratzeko proposamena | Bergarako Udala
Hizkuntza taldeak eratzeko proposamena
Bergarako Udala-k Az, 2017-09-27 11:19-n bidalia
Ekimen honen helburua da Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea. Izan ere, hizkuntzak ikasten ari direnek hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte-eta.
Izena ematerakoan zehaztu beharko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen partehartzaileak. Bilera horiek astean behin eta ordubetez izango dira. Taldeak autonomoak izango dira, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere. Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko (egunkariko albiste bat, gai orokor bat…). Honela arduradunak gai horrekin lotutako hiztegi espezifikoa, esamoldeak… landuko ditu taldekideei aurkezpena egin ahal izateko.
Izena eman ahal izango da urriaren 6ra arte: Udaletxeko Kultura edo Hezkuntza zerbitzuetan, 943 779159 telefono zenbakira deituta, e-posta helbide honetara idatzita ([email protected]) edo Udal webgunean Hizkuntza Taldeak atalean. Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik). Taldeak gehienez 7 lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira.
| 2018-11-22T11:06:56 |
http://www.bergara.eus/eu/node/10624
|
[
-1
] |
Lusa Laguntza Foru Zentroa Zallan: 25 urte desgaitasun intelektuala duten pertsonei arreta integrala ematen - Área de prensa - Bizkaia.eus
Lusa Laguntza Foru Zentroa Zallan: 25 urte desgaitasun intelektuala duten pertsonei arreta integrala ematen
2018(e)ko abenduaren 14(a) 13:00
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) kudeatzen duen Lusa Laguntza Zentroa Zallan dagoen etxea da eta bertan desgaitasun intelektual moderatua edo larria duten 35 pertsona daude. Gizarte Ekintzako diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, laguntza zentro honen zilarrezko ezteiak ospatu ditu gaur bertako egoiliarrekin eta profesionalekin.
Lusa 25 urte
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) kudeatzen duen Zallako Lusa Laguntza Zentroak 25 urte betetzen ditu desgaitasun intelektual moderatua edo larria duten pertsonentzako egoitza moduan. Ostiral honetan egoiliarrek, zaintzaileek eta senideek, Gizarte Ekintzako diputatuarekin, Isabel Sánchez Robleseekin, eta Gizarte Ekintza Saileko beste arduradun batzuekin batera, zentroaren 25 urteak ospatzeko programatutako diren ekintzetan hartu dute parte; gaur egun 35 pertsonaren etxea da eta horietatik 11 bizitza elkarrekin konpartitzen ari dira zentroak ateak ireki zituenetik.
Lusa Laguntza Zentroaren ibilbidea 1993ko abenduan hasi zen; irekitzearen helburua desgaitasun intelektualdun pertsonen beharrizan pertsonalei arreta eskaintzeko eta, ondorioz, euren familiei laguntzeko egoitza-baliabidearen eskariari erantzuna ematea izan zen. Zentroak, hasi zenean, egoitzazko 34 plaza eskaintzen zituen udalerriko eta Enkarterri eskualdeko pertsonentzat eta planteamendua baliabideak pertsona erabiltzailearen beharrizanei egokitzea zen eta horretarako, beste irtenbide batzuen artean, egoitzari berari lotuta zeuden etxebizitza erdiautonomo bat eta eguneko zentro bat zeuden.
Gaur egun Zallako Lusa Foru Zentroan desgaitasun intelektualdun 35 pertsona bizi dira egonaldi iraunkorreko araubidean. Pertsona horiek zaintzeko Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko 31 profesional daude, egoiliarren autonomia pertsonala eta osasuna sustatzen eta euren beharrizan pertsonaletan laguntza eskaintzen jarduten dutenak.
Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen foru sarea
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak guztira laguntzaren arloko 9 zentro kudeatzen ditu: 7 egoitzak dira (223 plaza) eta 2 eguneko zentroak (69 plaza). Aldi berean, Gizarte Ekintza Sailak ehun hitzarmen baino gehiago ditu harpidetuta Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeekin. Hitzarmen horien bidez desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuetan aitzindaria den sarea egituratu da. 1.245 plaza dira egoitza-zentroetan eta etxebizitzetan eta 1.326 plaza eguneko arreta zentroetan. Foru eskaintza zereginetako zentroen sarearekin osatzen da. Sare hau ere oso garrantzitsua da eta 1.410 plaza eskaintzen ditu.
| 2019-01-22T03:20:27 |
http://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/19119?_News_redirect=%2Feu%2Fgizarte-ekintza
|
[
-1
] |
09/12/2016 | Jokin Bildarratz
02/12/2016 | Jokin Bildarratz
Indoeuropear hizkuntzak iritsi zinenetik (4500-2500 K.a) bizirik irauten duen hizkuntza bakarra dugu euskera Europan, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gure esku , aho eta bihotzean dugun altxorra. Garai haietatik hona, bere erabiltze eremua (lurraldea) bildu egin da, hala ere bizirik mantentzen dugu.
24/11/2016 | Jokin Bildarratz
21/11/2016 | Jokin Bildarratz
17/11/2016 | Jokin Bildarratz
| 2019-01-17T00:25:00 |
https://bloggers.eaj-pnv.eus/index.php?lang=eu&orria=9
|
[
-1
] |
Mutilengana gerturatzeko moduak - Ahotsak.eus
Mutilengana gerturatzeko moduak
Mutilengana gerturatzeko moduak <p>Gaztetan kalean paseatzen ibiltzen ziren. Mutilengana gerturatzeko aitzakiak. Bera zen lotsa gutxien zuena. Bere lagun bat moja joan zen Lasartera, eta auto-stop eginda joaten ziren bisitan. Lezoko mutil bat jeloskor jartzeko egin zutena.</p>
Hizlaria(k): Larrea Garmendia, Arantxa
Gaztetan kalean paseatzen ibiltzen ziren. Mutilengana gerturatzeko aitzakiak. Bera zen lotsa gutxien zuena. Bere lagun bat moja joan zen Lasartera, eta auto-stop eginda joaten ziren bisitan. Lezoko mutil bat jeloskor jartzeko egin zutena.
Erref: LEZ-004/022
Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
-Hemen Errenteriara ta etortzen ziñaten ya hemezortzi urte bazenituzten, eta esan dezu Biteri kalian gora ta behera.
- Bai, ibiltzen giñan gora ta behera, ta geo Alamedan, ba, “aio” ta “aio” ta “aio” ta.
- Ta aio zenei?
- A ba gure lagunai, mutillak eta beste ezagun gehio’re bai, gu kuadrilla bat giñan. Hor ere bado xelebrekeya bat. Ni nitzan oso nee beste laun bat’e monja juan zen “de clausura” Lasartea, eta bixitan jun nahi izaten genun, biñon diruik ez genun, ta ni hortan nintzan “la mas carota” ta nik itten nun autoestop, eta ordun kontentu denak atzean jartzen zien ta “Arantxa, zu jun” ta autoestop egin eta kotxian sartzen giñan ta ez genun biajeikan ordaintzen. Eta hor kalle Biterin ibiltzen giñanian pasiatzen gora ta behera, ba igual pasten giñan ta neri igual gustatzen zait zuetako bat,
-Bai, mutil bat.
-Mutil bat, bai, bai, mutil bat. Orduan ez genakigun neskak gustatzen zienik re!
-Horregatik beitzen zenituzten... garai hartan.
-Ez genakigun, mutillak bai.
-Eta gustatzen zitzaixkigun mutillen batzuek edo eta harekin nola geatu. Ta orduan igual egitten genun ba pakete bat gaztaiña edo txurruak edo erosi, ta guk nahi genittun haiei ba konbidatu, beakin geatzeko. Eta hola ba norbaittei gustatzen baldin bazitzaigun o bat...
- Aitzaki bat behar hitz iteko.
- Hoi da, hoi da, ta beakin geatzeko. Eta behin nere lagun batek nahi zuen Lezoko batekin, hura gustatzen zitzaion, biñon ez zion kasoik egitten! Eta bagenittun bi laun Antxokuak, erdaldunak zien baiñon oso majuak zien! Ta beti guekin eon nahi izaten zuten biñon guk beaiekin ez, ta esan ziten “Arantxa, ven!”- hoi erdalduna zan- “este... ¿por qué no nos quedamos con eso, para que me vea" el otro?” Ez dut /eztut/ esango izena por ke... “para que nos vea”. “¡Ah muy bien!” biyek, ta nik segittuan, ba haiekin haiek desiyutan seosten, gure atzetik zebiltzan...
-Haiekin ez zenuten aitzakirik behar, haiekin zuzenian.
-Bai biñon guk ez genun /eskenun/ nahi. Biñon, ba kasu hontan, ba bestiak ikusteko hoiekin geundela ta gaiñea eaman genittun pixka bat itxea heldu bagiña bezela edo, pixka bat hola, ta bestiak ikusi zigun, ta ikusi zigunian aurreaxio ya despeditu genittun ta ya esta, ta mutil horrekin hasi zen, beak nahi zuenakin.
- Eta mutilla jun zitzaizuen?
- Ez, ordun ikusi egin zigun, ikusi in zigun, ta gu geunden bueno entusiasmadas beste bi hoiekin, hixketan ta atzentzio haundiyakin ta hola, bestiak ikusi zigunian ba orduan, hurrunguako ya saiatu zen beai’re gustatzen zitzaion, eta nere launana arrimatzea.
Bizikletan Axpe Arrazolako mutilekin
Senarra plazan ezagutu zuen
Ezkondu zirenekoa
Helduan dantza egitea bekatu
Turroia jateko gonbitea
Dantzarako lekuak
| 2019-08-17T17:27:18 |
https://ahotsak.eus/lezo/pasarteak/lez-004-022/
|
[
-1
] |
3.848.552 Bisitak
Pisua En Castellanos De Moriscos
m2 60 - Logelak 1 - Bainugelak 2
Udalerria: CASTELLANOS DE MORISCOS (SALAMANCA)
Erreferentzia: pv3138 / Modalitatea SALMENTA
3.444 bisitak
55.000 € alokairua eskuragarri Salmenta eskuragarri
| 2020-06-07T06:32:23 |
https://www.inmobiliariahernandezbueno.es/eu/higiezina/piso-en-castellanos-de-moriscos/621932/1
|
[
-1
] |
GrantFairt(Heute, 04:26)
AlberthaMo(Heute, 01:50)
gelaskaca(Heute, 00:42)
QREMalissa(Heute, 00:41)
ArturoE74(Heute, 00:14)
Total: 1070924
Wir begrüßen unser neuestes Mitglied: GrantFairt
20 11 084
24 6 057
| 2018-12-13T05:13:16 |
https://lovedoll-community.de/index.php?page=Portal&s=b8c588815ffc4e25b3639c57c5b3dfb91b1fe8c7
|
[
-1
] |
- - Nagusia - administrazioaren Deszentralizatutako PAe CTT (Nomina Egoera Estandarra
Nomina Egoera Estandarra (administrazio Deszentralizatua >
Nomina Egoera Estandarra (administrazio Deszentralizatua
NEDAES (Nomina Egoera Estandarra (administrazioa), nomina kudeatzen enplegatu publikoen lan eremuko legeak eta funtzio publikoa eraldatzeko neurriei buruzko 30, legearen arabera (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua 2007ko apirilaren 7/12
Helbide elektronikoa: [email protected]
Tel.: 91 273 33 26
Sistema eta zerbitzuen kudeaketa, giza baliabideen kudeaketa
Soldata osoa NEDAES kudeatuko ditu, kalkulua egiteko faseak informazio guztia, eta ordainketa kontabilitate arloko araudiari jarraiki, administrazio orokorreko enplegatu publikoen ordainsariak zerbitzua (irudian, Egoera honek gaur egun Taldeak hauek dira:
Atzerrian dagoen Funtzionarioak.
Personal Laboral en el exterior incluyendo el que cobra sus retribuciones en divisas
Beste mota bateko langileak (organismoaren arabera talde bereziak: pasiboa, prestakuntza, etab.)
Informazio gehiago NEDAES gunea
| 2020-06-07T00:47:14 |
https://administracionelectronica.gob.es/ctt/nedaes?idioma=eu
|
[
-1
] |
Banderak Lituania - TODOBANDERAS. Todas las banderas
> Exterior>Banderak>Europa iparraldeko>Lituania
bertikala 90 x 300 (15)
masta No (15)
Masta Tromsø (15)
Alboko itxia pod (15)
Bakarrik inguruko joskintza (15)
Banderak Lituania
Lituania There are 15 products.
| 2019-03-23T02:28:56 |
https://todobanderas.com/eu/158-lituania
|
[
-1
] |
SASIFILOSOFOAK: 2013
SASIFILOSOFOAK
2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna
ikt-ko azken asterantz
Abenduak 13 ostirala, guztia esanda dago, hau da, aste osoan arrastraka daramagun neke honek ez digu behar bezala lan egiten uzten. Bueno aurkezpenen batzuk falta dira beraz, eramangarriagoa izango da gaurko saioa.
Aurkezpenak egokiak eta gustukoak izan dira, talde bakoitzak behar bezala azaldu du berak egindakoa eta ondo ulertu da dena, nahiz eta gure aurkezpenarekin alderatuz gero maila apal xamarra nabaritu. Ez gara izan lana egin duten bakarrak, beste taldekideek ere lana sendo egin dutela argi geratu da, baina aitzinean esan bezala gu nagusi.
Gure taldearen giroa dela eta mintzatu beharra dago,izan ere, horrela lan egitea plazer hutsa izan da, hain harmonia onean, hain konekxio bikainarekin, horrelako taldea gutxitan izaten da eta etekin atera behar zaio eta baita atera ere!!!
Oso ongi talde, lan bikaina!!!!
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 05:00 iruzkinik ez:
Etiketak: blog, IKT, taldearen funtzionamendua
Azaroak 12a da, aurkezpena egiteko ordua heldu da, hainbat egun pasa dira lanean hasi ginenetik, hainbat astetako lana gainerakoie erakusteko garaia iritsi da. Nerbioak bere lana egiten hari dira jajajj momentu tentsoak dira, gainera taldekide bat falata zaigu eta dena birmoldatu beharra izan dugu, baina badakigu kapazak garela, beraz, aurrera!!! Momentu latsak dira taldearentzat baina gure grina erakusteko prest gaude eta gure kide den Asier Amor sasifilosofo handiari eskeinitako aurkezpena izango da. Gogoan zaitugu Asier.
Puffff eseri gara berriz geure tokian, nahiko gustora egindako aurkezpenarekin eta uste dugu gustokoa izan dutela, zer gehiago eskatu behar da ba?
Balorazioa positiboa izan delakoan gaude eta helburuak bete ditugulakoan gainera, hainbat gauza ikasi ditugu eta hausnarketa politetara iritsi gara eta jakina denez oso baliogarria izan da. Klasekide batek adierazi digunez bibi osoam ikusi duen aurkezpenik onena izan da gurea, izan ere ez daude ohituta gure jakintasun mailako jendearen artean ibiltzera, gaurko gizarte honetan nekez aurki baitaitezke gu bezalakoak.
Gu behintzat horiekin geratzen gara:
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 04:35 iruzkinik ez:
Etiketak: aurkezpena, azalpena, blog, IKT, paper zorroa
2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna
Gure aurkezpenearen ariketara heltzeko (klikatu hemen) jartzen duen tokian. Bertan Google site-ek duen galderak erabiltzeko eta informazioa prozesatzeko duen erabilera. Jarraian ikus dezakezue tresna hau erabiltzeko tutorial bat:
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 05:16 iruzkinik ez:
Etiketak: aurkezpena, ebaluaketa, erabilgarria, paper zorroa, tutoriala
2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
LINUX eta SOFTWARE ASKEAK
Bideo honetan ikusiko dugu zer den linux-a, software honen abantailak, zer den windows-a, windows-aren abantailak... (Gazteleraz dago)
Informazio interesgarria gaiari buruz. Klikatu hemen
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 03:34 iruzkinik ez:
Etiketak: eztabaida, linux, paper zorroa, sowtfare askeak, windows
2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna
Creative commons-en inguruko informazioa
Creative commons, sormena eta jakintzak dohainik erabiltzeko eta elkartrukatzeko aukera ematen duen erakunde bat da. Honen bidez, autoreak aukera ematen die beste pertsona batzuei bere lana erabiltzeko adostutako baldintzak errespetatuz.
Informazio gehiagorako klikatu hemen
Creative commonsek bertsio berri bat atera du: Honen bidez, haien lanak babestu nahi dituzten autoreek errazago izango dute. Horretaz gain, tradukzio ofizialak egingo dira eta lizentzia berri horrekin estatu gehienetan erabilgarri egongo dira.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 04:58 iruzkinik ez:
Etiketak: bertsio berria, creative commons, definizioa, informazio osagarria, paper zorroa
Azaroaren 28a da eta hemen gaude berriz ere Sasifilosofoak blogarekin jarraitzeko asmoz. Irakaslearen azalpen interesgarriak entzun eta gero gure lanarekin jarraitu dugu. Ostegun eta Ostiralero egiten dugun legez lana taldekideen artean banatu dugu, taldea eraginkorragoa izateko eta inor lanik gabe ez dadin geratu. Hori dela eta, bakoitza jarduera batekin aritu da burubelarri: creative commons, prezi, aurkezpena eta siteza kudeatu. Klasea bukatu baino lehen, irakaslearen azalpen interesgarriak ere entzun ditugu eta lanean pixka bat bideratu gaitubaina pixka bat soilik. Hilabetea bukatze aldera lanak pilatu eta pilatu ari dira baina guk denei egingo diegu aurre, beti ere gure xumetasunean. Aski jakina da sasoi hagitz gogorra datorkigula baina sasifilosofook prest gaude datorkiguna datorkigula hamar ateratzeko.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 04:57 iruzkinik ez:
Etiketak: aurkezpena, blog, creative commons, paper zorroa, prize, siteza, Talde lana
Azaroak gaurko honetan 22 egun ditu, eta ez dakit gure lagun maiteok ohartu zareten baina... ba al dakizue historian ez dela gehiagotan berriro ere egun hau izango? Egun guztiak bakarrak dira beraz egun zinez erakargarria dugu honako hau ere. Eta egun zirraragarri hau ospatzeko unibertsitatera etortzea erabaki dugu gaur ere zuekin eleketa sakon bat izateko asmoz.
Gogor gabiltza lanean IKTn 10 ateratzeko intentzioa baitugu, nahiz eta Alaitzek esan berak ez duela inoiz nota hori jartzen. Badakigu gurekin salbuespena egingo duela zinez jatorra baita.
Baina gure lanera itzuliaz gaur gaia guztiz zehazteari ekin digo eta baita egin ere. Saio osoa lanean dihardugu burubelarri prezin, bloggean eta aurkezpenean murgildurik.
Gero eta egun gutxiago ditugu lana entregatzeko baina gu ez gaude urduri, bada kinka larrian den jendea seguru asko baina sasifilosofook dena dugu kontrolpean. Egunak gero eta laburragoak dira eta iluntasuna ere hagitz nabari da gizartearengan, gabonak gainean ditugu eta familiaren berotasuna jasotzeko garaia badatorkigu. Olentzero badabil bere astoa eta sakuak puntu-puntuan jartzen Euskaldunok zoriontasunez betetzeko eta mundua zoratu beharrean dabil aurten ere loteria erosteko asmoarekin.
Gaurko gure gomendioa horren ingurukoa da, jakintsu ospetsuak gara eta zerbaitegaitiuk izango da, aurten gabonetako loteriaren azken zenbakia 8 izango da beraz badakizue zer erosi, Guk ere loteria saltzen dugu eta kasualitate hutsa izango da baina 8an bukatzen da gure loteria. Jarri kontaktuan eta erosi nahi beste.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 04:54 iruzkinik ez:
Etiketak: blog, gabonak, IKT, paper zorroa, sasifilosofoak
2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala
Euskal Herriko inguru gehientzuenetan euria nagusi dugun egun honetan sasi filisofoak astero legez blogg honi jarraipena emateko gogoz gatozkizue. Probetsuzko eguna izan dugula esan genezake, lanean burubelarri aritu baikara une oro, zuen jakimina asetzeko asmo bizian. Bi lan egiteko agindua jaso dugu gaurkoan, batetik delicious zail bezain dotore bat egin dugu eta bestetik glogster EDU mamitsu bat.
Lau filosofo burutsuok, gure adimen paregabeari esker lana egiteko banatu gara, estrategia ikusgarri bat erabiliaz. Taldean lau gara, beraz bik deliciousa eta beste biek glogsterra egin dugu, ideia gogoangarria honako honetan ere sasifilosofoek izanikoa.
Glogsterrak poster digital bat egitean datza eta deliciousak aldiz pertsona jakin batek kontsultaturiko web orrialdeak ikusteko parada eskaintzen digu. Bi arloetan lan landu bezain arrakastatsua egin dugu, osotasun berebizikoa.
Arazo nimino bat izan dugu saio osoan, kontuan izanik bi ordu terdiko klaseak direla huskeriatzat hartuko dugu. Etiketak egiteko garaian ohartu gara sarritan hitz gutxirekin oso zaila suertatzen dela testuaren edo bideoaren gaia zehaztea. Baina etorkizun hurbil batean arazo horri aurre egingo diogu, behar duen irtenbidea aurkituaz.
Gaurkoz amaiera emango diogu saio honi, hurrengo astean ere beste lerrotxo batzuk eskainiko dizkizuegu, zuen buru lauso horiek argitzeko asmoz.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 02:34 iruzkinik ez:
Etiketak: blog, delicious, glogster, paper zorroa, sasifilosofoak, Talde lana
2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
Azaroaren 14 da jada, burmuina martxan dago eta hementxe gaude gelan gure blogari jarraipena emateko gogoz eta zirraraz. Ordua da ze gai jorratu nahi dogun erabakitzeko eta inoiz baino serioago ekin diogu lanari. Dakigunez, gaia aukeratzea ez da lan erreza baina argi eduki dugu gaia zeozer motibagarria izan beharko litzatekeela, hau da, umeei zuzendutako zerbait. Azkenik, erabakia hartu dugu, lehen hezkuntzan teknologia berriak sartzea umeen heziketa hobetzeko asmoz. Oso gustura hartutako erabakiarekin eta lan polita egingo dugulakoan gaude, saiatuko gara behintzat eta ikusiko ditugu emaitzak aurrerago baina dugun ilusiohori ez digu iñortxok kenduko eta etorkizunean sortuko diren arazoei aurre egiteko gai garela argi daukagu nahiz eta, momenturen baten noraezean ibili gintezkeen baina gure gaitasunen berri badaukagu beraz aurrera! Denpora galdu gabe ekin diezaiogun informazioa bilatzeari behingoz!!!
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 04:48 iruzkinik ez:
Etiketak: aukeratu, blog, gaia, IKTak, informazioa, LHn, motibagarria, paper zorroa
2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala
Lehen eguna izan dela kontuan hartuta, irakasgaiaren nondik norakoa azaldu digu irakasleak. Honen ondoren, KILIKATIK bloga aztertzen hasi gara, blog baten funtzionamendua uler dezagun.
Honetaz gain, taldeak osatu behar izan ditugu lehenbait lehen lanean hasi ahal izateko.
Taldea osatzeaz gain, ariketa bat antolatu digu irakasleak, non, taldekide bakoitzak bere ahuleziak eta bere ezaugarri positiboak jarri behar izan dituen eta ondoren taldera eraman. Azkenik, taldean adostu ditugu, beti ere taldearen funtzionamendu egokia bermatuz.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 03:49 iruzkinik ez:
Etiketak: ahuleziak, alde positiboak, blog, K(i)likaTIK, paper zorroa, taldea
Gaur, irakasleak bloga egiteko agindu digu googelen blogger aplikazioa erabiliz, jarraian gure taldeak lana nola egin pentsatzeari ekin dio. Horretarako taldekide baten gmaila erabili dugu. Lehenik eta behin gure blogaren oinarria egin eta izendatu dugu . Geroago blogaren aplikazioekin jolasean ibili gara hauen erabilera ulertzeko. Gure bloga personalizatzeari ekin diogu gadget desberdinak erabiliz (filosofiari buruzko berriak, etiketak, ilargiaren kokapena). Horren ostean orrialde nagusian talde lana sustatzeko bideo bat txertatu dugu. Azkenik paper zorroa egiten hasi gara eguneroko esperientziak aipatuz.
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 03:46 iruzkinik ez:
Etiketak: blog, blogaren ulermena, filosofia, gadget, paper zorroa
Talde lanaren garrantzia
Egilea: SASIFILOSOFOAK ordua: 03:06 iruzkinik ez:
Etiketak: metodologia, paper zorroa, Talde lana
esteka zerrenda
educatronic
gure karpeta digitala
share-tec bilategia
ahuleziak alde positiboak aukeratu aurkezpena azalpena bertsio berria blog blogaren ulermena creative commons definizioa delicious ebaluaketa erabilgarria eztabaida filosofia gabonak gadget gaia glogster IKT IKTak informazio osagarria informazioa K(i)likaTIK LHn linux metodologia motibagarria paper zorroa prize sasifilosofoak siteza sowtfare askeak Talde lana taldea taldearen funtzionamendua tutoriala windows
ILARGIAREN KOKAPENA
| 2018-03-17T19:49:40 |
http://sasifilosofoak.blogspot.com.es/2013/
|
[
-1
] |
2.- Adif-ekin bi hitzarmen berritzea. Bata, Zuloaga auzoan kokatutako lur eremu bati dagokiona eta, bestea, Olarrainen kokatutako terreno bati dagokiona./ Renovación de dos convenios con Adif, uno, correspondiente a un terreno del Barrio Zuloaga y, otro, a un terreno del Barrio Olarrain.
3.- Korrika 2017.- Diru-laguntza.
4.- Tolosako Bizikidetza Foroari 2017ko diru-laguntza ordaintzeko proposamena.
5.- 9 eta 10/2017 zenbakia duten faktura-zerrendak.
| 2019-10-21T20:28:13 |
https://udala.tolosa.eus/es/servicios/secretar%C3%ADa/actas-de-la-junta-de-gobierno/2017ko-martxoaren-27ko-akta
|
[
-1
] |
Iris bildumako Ocean mosaiko urdinak efektu iridiszentea du. Bereziki egokia da lasaitasuna eta plazera bilatzen duten barnealdeak, igerilekuak, spak, saunak eta wellness eremuak estaltzeko. Zentzumenentzako pribilegioa.
| 2019-02-17T08:19:54 |
https://www.ezarri.com/eu/ocean
|
[
-1
] |
Prekarizazioa eta esplotazioa salatzeko manifestazioa egingo dute - EraginBilbo - Uriola.eus
Aurtengo udaberria mobilizazio erraldoiez betea izan dugu Euskal Herrian, bereziki azpimarragarriak izanik pentsionista eta mugimendu feministak egindakoak. Kaleko pultsua berreskuratzeko balio behar duen urtea.
Erronka horretan gazteok ezinbesteko funtzioa dugu. “Krisia” hasi zenetik etengabeko lotsagabekeria pairatu ditugu lan politiken eta enpresarien aldetik. Soilik 10 urtetan enpresek gazteon soldatak % 20,5 murriztu dituzte administrazioak “enplegua sustatzeko” aitzakipean enpresariei dirua oparitzen duten bitartean.
Enplegua sortzeko politika ohikoak direla esango dute batzuek. Bada, denbora zehatz horretan EAEko %10 aberatsenek %10,6 handitu dute beraien aberastasuna. Duela urte batzuk entzuten zen leloak zioen bezala, “ez da krisia, iruzurra da”. Langileok eta, batez ere, gazte, migratzaile eta emakumeok jasan behar izan dugun iruzurra. Azpimarratzekoa da genero arrakala 1000€ handitu dela azken urte hauetan Eusko Jaurlaritzen datuen arabera.
Horri guztiari, prezioen igoera ekarri duen etxebizitza burbuilaren itzulera eta 955€-tan kokatu den bataz besteko alokairua gehitu behar zaizkio. Azken hau gazteon 855€ bataz besteko soldata lotsagarria baino 100 € altuagoa.
Noiz arte onartuko dugu basakeria hau? Aski da “es lo que hay”, “es lo que toca” edo “ya pasará” bezalakoez zeren; hau ez da dagoena, ezta suertatu behar zaiguna eta, borrokatzen ez badugu, geratzeko etorriko da. Ezin dugu utzi enpresariak gure lanaz etengabe aberasten jarraitu daitezen, beraren gurasoak baino txarrago biziko den lehen belaunaldia onartuz
Kalera irtetzeko unea da. azaroaren 23an Plaza Zirkularretik deitu dugun manifestaziora batzeko deia luzatzen diegu eragile eta gazte mugimendu ezberdin zein mugimendu politiko ezberdinei. Prekarietate eta esplotazioaren aurka, kaleak hartu!
| 2020-06-06T03:49:58 |
https://uriola.eus/komunitatea/EraginBilbo/1542713841861-prekarizazioa-eta-esplotazioa-salatzeko-manifestazioa-egingo-dute
|
[
-1
] |
Kontsumorako maileguak eta Epekako Salmentak: Kontsumitzailea finantzatzea [5etik 2. orria] | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER
Finantza-erakundeak ordaindu ez
Kontsumitzaile batek bidaia kontratatu zuen agentzia batean eta honek mailegua kontratatu zion finantza- erakunde batekin. Erakunde horrek esklusibitatea zuen agentziako bezeroei ematen zitzaizkien maileguetan, elkarte bien arteko akordioaren arabera.
Kontsumitzaileak kontratatuta zerbitzua ez zuela behar bezala bete leporatu zion agentziari eta utzi egin zion finantza-erakundeari epeak ordaintzeari. Honek kontsumitzailearen aurkako demanda ezarri zuen, zor zion kopurua ordaindu ez zuelako. Garai hartan Kontsumorako Kredituen Arteztarau Europarra hemengo araudira egokitu gabe zegoenez, Europako Epaitegiak -1996ko martxoaren 7ko epai bidez- erabaki zuen kontsumitzaileak ezin zuela finantza-erakundearen aurrean agentziaren aldetik zerbitzuetan akatsik izan zenik argudiatu eta beraz, Kode Zibileko 1257. artikulua, kontratuek sinatzaileak bakarrik lotzen dituela ezartzen duena, aplikatu zen.
Garai hartan arteztaraua gaur egun bezala Kontsumorako Kredituen Legearen bidez egokiturik izan balitz, kontsumitzaileak finantza-erakundearen aurrean bidai-agentziak kontratua ez zuela behar bezala bete argudiatu ahal izango zuen, ez ordaintzea justifikatzeko.
Jabari erreserbako hitzarmena
Kontsumitzaile batek autoa erosi zuen jabari erreserbako hitzarmeneko finantziazio-kontratu bidez. Hau da, erosleak mailegua osorik ordaindu arte finantza-erakundea zen autoaren jabe. Jabari erreserbaren klausula Epekako Salmenten Erregistroan inskribatu zen eta kontsumitzailea Gizarte Segurantzarekin zorretan zegoenez, autoa enbargatu zuten Zamorako Trafikoko Erregistroan Gizarte Segurantzaren alde. Gertaera horien aurrean, finantza-erakundeak epaitegietara jo zuen, jabari erreserbak argudio gisa babesten zuelakoan; horri esker, autoaren jabe baitzen eta beraz, beste inork ezin zuen autoa enbargatu.
Zaragozako Lurralde Auzitegiak (1997ko maiatzaren 29ko epaia) erabaki zuen jabari erreserbako hitzarmena dela epekako eragiketetan garantia nagusia eta beraz, prezio osoa ordaindu artean ezin dela jabetza efektibotzat hartu. Formula horren bidez, erosleak gozatu egin dezake erositakoa, baina ez da haren jabe. Kasu konkretu honi dagokionez, saltzaileak eskuratua zuen diru-kopuru osoa eta beraz, finantza-erakundearena zen jabetza.
Finantzatutako ordenadorea ez zen saldu
Emakume batek mailegu baten poliza sinatu zuen ordenadore bat epeka erosi ahal izateko; polizaren baldintza orokorretan baimena ematen zitzaion finantza-erakudeari saltzaileari ordainketa zuzenean egiteko eta ondasunen jabaria erreserbatzen zitzaion, 1965eko Epekako Salmentaren Legeak arauturiko eragiketaren bidez. Azkenean, kontsumitzaileak ez zuen ordenadorea jaso eta ez zion finantza-erakundeari gehiago eperik ordaindu; erakundeak, saltzaileari erosketa ordaindua zionez, demanda jarri zuen ordaindu gabeko kuotengatik.
Granadako Lurralde Auzitegiak, 1997ko urriaren 11ko epai bidez, erabaki zuen erosleari finantziatukoa gaia entregatu zitzaiola egiaztaturik ez zegoenez, kontsumitzaileak ez zuela finantza-erakundearen aurrean inolako ordainketarik egin beharrik, bestela bere kalterako desfasea gertatuko baitzen. Epaiaren arabera, finantza-erakundeak saltzaileari ordaintzeko baimena bazuen, egiaztuta egin behar zuen saltzaileak bezeroari ordenadorea eman ziotela. Beraz, zabarkeriaren ondorioak bere gain hartu eta, maileguaren polizaren arabera, ezin dio kontsumitzaileri ordaindu gabeko kopurua ordaintzerik erreklamatu.
<< Aurreko orrira joan: Kontsumitzailea finantzatzea
Orri honetan zaude: [5etik 2. orria]
Hurrengo orrira joan: Mailegu-polizako klausula indarrik gabe >>
| 2017-11-20T17:03:02 |
http://revista.consumer.es/web/eu/19990601/actualidad/informe1/39938_2.php
|
[
-1
] |
(«Anselme Gaetan Desmarest» orritik birbideratua)
zoologoa, medikua, ornitologoa, entomologoa, carcinologist eta idazlea
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Anselme_Gaëtan_Desmarest&oldid=7185525"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 19 azaroa 2019, 09:59.
| 2019-12-10T17:14:52 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Anselme_Gaetan_Desmarest
|
[
-1
] |
Parisek lekua kendu dio Londresi negozioak egiteko Europako hiri onena bezala — LABORAL Kutxa
Parisek lekua kendu dio Londresi negozioak egiteko Europako hiri onena bezala
4 iraila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa
Brexitak badirudi ondorioak ekarri dizkiola Britainiako hiriburuari, Parisek lehen aldiz gainditu baitu Londres, atzerriko enpresarientzat (batik bat estatubatuarrak) Europako hiri erakargarriena bezala. Hori ageri da Ernst & Young (EY) enpresak egindako azterketan, konpainien arduradunen %37ak Paris hautatu dute-eta.
Atzerriko enpresariek negozioak egiteko hautatutako 4 hiriak
– Paris (%37)
– Londres (%34)
– Berlin (%24)
– Francfort (%22)
2015. urtean, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzea ikusten ez zela, inkesta egindako atzerriko konpainien arduradunek Londres hautatu zuten (%52) negozioak egiteko hiri onena bezala. 2017an, britainiar hiriburua %32ak bozkatu zuen, eta, 2018an, %34ak bozkatu badute ere, Paris nagusitu zaio, iazko %27tik aurtengo %37ra igaro baita. Estatubatuarrek babestu dute gehien botoen %22arekin.
Hala ere, EY-ren azterketan ageri da Parisek atzerriko inbertsiogileen 1.119 proiektu zituela Frantzian 2017an ezartzeko; hau da, Erresuma Batuan (1.205) eta Alemanian (1.124) baino gutxiago.
Parisek oraindik hobetu behar du
Halaber, azterketaren arabera, atzerriko enpresariek ustez, badira herrialdean inbertitzeko eragozpenak:
– Fiskalitate-maila altua du.
– Administrazio-prozedurak konplexuak eta motelak dira.
– Laneskuaren kostua oso altua da.
Zailtasunak zailtasun, atzerriko inbertsiogileen proiektuak 2017an Frantzian 2016an baino %31 gehiago izan ziren; beraz, horrek adierazten du bide onetik doala. Hain zuzen ere, iazko azaroan, Parisek Europako Banku Agentziaren egoitza hartu zuen, eta konpainia handiak Londrestik Parisa joan ziren; halaber, startup-ak argiaren hiria hautatzen hasi ziren bertan geratzeko. Zify, indiar startup-a, gidari partikularrek beren ibilgailua parteka dezaten bultzatzen aritzen da, eta Paris hautatu du Europako egoitza bezala, eta Macron lehendakariak startup gehiago erakartzeko plana abian jarri du jada.
Startup-en munduko inkubagailu handiena
Ildo horretan, duela urtebetetxo pasata, startup-en munduko inkubagailurik handiena inauguratu zuten, “Station F”, Parisko karga-geltoki zahar baten barruan; bertan, arrisku-kapitaleko 30 enpresak baino gehiagok, Accel Partners-etik hasi eta Index Ventures-era bitarte, inbertsioak egiten dituzte. Hori dela-eta, aurtengo urtarrilean, Las Vegasko Consumer Electronics Show-ean, Kontsumo Elektronikaren nazioarteko azokarik handienetarikoan, frantses startup-ek atzerriko ordezkaritzarik handiena izan zuten.
Horrela jarraituz gero, baliteke Silicon Valley-ko ekintzaile askok begirada Parisen jartzea haien startup-ak abian jartzeko.
| 2020-05-29T01:10:06 |
https://www.bancaparaempresas.com/eu/internazionala/parisek-lekua-kendu-dio-londresi-negozioak-egiteko-europako-hiri-onena-bezala/
|
[
-1
] |
Foru Aldundiaren atari batean - izapide guztiak biltzen ditu.
- Aldundiak, Gobernu Irekia eta teknologia berrien arloko bidez (Francisco Oblaré zuzendua, pauso bat gehiago eman du administrazio elektronikoa ezartzeak izapide guztiak biltzen dituen ataria sortzea. irudian, udaletako eta probintziako herritarrak azkar eta erraz ematen al.
Saio honetan, plangintzako eta garapeneko sozietateak egin zen, Sopde eta bidez sar daitezkeen malaga.es/eadministracion irudian, sarrerako ate bat ditu izapide guztiak egiteko, probintziako udalerrietan.
Atari honek egiten duen lerroa da aurrerapena egitea egoitza elektronikoa (http :// sede.malaga.es), iazko azaroan abian jarri duen erakundeak eta administrazio elektronikoaren buruan.
Ekimen horren barruan sartzen da proiektu Ágora alegia, teknologia eta garapen sozioekonomikorako Plan integrala malagako probintzian, FEDER funtsak, aldundiak finantzatutako proiektu garatzen ari den komunikazioei zerbitzuak hobetzea eta berritzea.
| 2020-07-14T17:28:45 |
https://administracionelectronica.gob.es/pae_Home/pae_Actualidad/pae_Noticias/Anio2013/Enero/pae_Noticia_2013-01-30_Diputacion_Malaga.html?idioma=eu
|
[
-1
] |
Biblioteka Historikoa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Biblioteka Historikoa (Βιβλιοθήκη ἱστορική) historia unibertsalari buruzko Diodoro Sikuloren lana da. Hau 40 liburuz osatuta dago eta hiru atalatan banaturik. Lehenengo 6 liburuak geografiazkoak dira eta haietan Egiptoko kultura eta geografia azaltzen da I. liburuan, Mesopotamiaz, Eszitiaz eta Arabiaz II. liburuan, Iparraldeko Afrika III. liburuan azaltzen da, Grezia eta Europa, berriz, IV.-VI. liburuetan. Hurrengo ataletan, (VII.-XVII. liburuak) munduko historiaz idazten du, Troiako gerran hasi eta Alexandro Handiaren heriotzan bukatzen dena. Azken atalak, (XVII. liburutik aurrera) Alexandroren ondorengoen gertaerak deskribatzen ditu K.a. 60 urterarte edo Galietako gerrak arte (K.a. 59). Amaiera galdu da, beraz, ez dago argi Diodorok Galietako gerraren gertaera guztiak idatzi zituen, lanaren hasieran agindu zuen moduan, edo zaharra eta nekaturik sentitzean, lana 60. urtean bukatu zuen. Biblioteka izena aukeratu zuen anitz informazio iturri erabili zituelako. Berak erabilitako egileak hurrengo hauek izan ziren, beste batzuen artean: Hekateo Abderakoa, Ktesias, Eforo, Teoponpo, Jeronimo Kardiakoa, Duris Samoskoa, Diulo, Filisto, Timeo, Polibio eta Posidonio. Diodororen lanak ez du osorik iraun: lehenengo bost liburuk diraute baita 11tik 20ra ere. Gainontzekoa zatiak dira Foziok gordetakoak eta Konstantino VII.aren laburpenak.
2.1 I. liburua: Egipto
2.2 II. liburua: Asia
2.3 III. liburua: Afrika
2.4 IV: liburua: Greziar mitologia
2.5 V. liburua: Europa
2.6 VI.-X. liburuak
2.7 XI. liburua: (K.a. 480-455)
2.8 XII. liburua: (K.a. 450-416)
2.9 XIII. liburua: (K.a. 415-404)
2.10 XIV. liburua: (K.a. 404-387)
2.11 XV. liburua: (K.a. 386-361)
2.12 XVI. liburua: (K.a. 360-336)
2.13 XVII. liburua: (K.a. 335-324)
2.14 XVIII. liburua: (K.a. 323-318)
2.15 XIX. liburua: (K.a. 317-311)
2.16 XX. liburua: (K.a. 310-302)
2.17 XXI.-XL. liburuak
3.1 Antzinaroan eta Erdi Aroan
3.2 Aro garaikidean
4 Argitalpenen historia
7 Argitalpenak eta itzulpenak
Diodororen lehenengo aipamena zen Egiptora egin zuen bisita 180.eko Olinpiadetan (K.a. 60-56 artean). Bisita horretan, matxinada bat ikuslea zen non heriotz zigorra eskatzen baitzuten Erromako hiritar batentzat, nahi gabe katu bat hiltzeagatik. Katuak animalia sakratuak ziren antzineko egiptoarrentzat[1]. Diodororen azken aipamena Oktavio Augustoren mendekua Tauromeniumekin izan zen. Izan ere, hiri honen enperadoregaia laguntzeko iezetzak tsas-porrot bat eragin baitzion K. a. 36an. Ez du ematen Diodorok jakingo zuenik Egipto erromatar probintzia zela -K.a. 30ean gertatu zena- beraz, litekeena da haren lana data hau baino lehenago bukatzea. Diodorok esan zuen bere lana amaitzeko 30 urte erabili zituela eta horretarako bide arrikutsuak egin behar zituela Europan eta Asian zehar. Gaurko kritikoek dudan jarri dute baieztapen hori, lanean agertzen diren zenbait akats ez zituelako lekuko batek egingo .
Biblioteka Historikoan Diodorok nahi zuen historia unibertsal bat osoa idaztea, ezagutzen den mundu osoa eta aro guztiak sartuz. Liburu bakoitza hasten da edukien taula eta sarrera batekin, non historiaren garrantzia, arazoak eta gertaerak azaltzen diren. Hauek ez dira eztabaidatzen Diodoro egile bakarra delako[2]. Beste iturri historikotik eratorritako testuen kalitatea eztabaidagarria da. Lehen bost liburuetan hainbat eskualdetako kultura eta geografia azaltzen da, baina saiatu gabe gertaeren kronologia zehazten. Diodorok berak dudan jartzen du posible zenik kronologia hori zehaztea atzerriko eskualdetan eta urruneko iraganean kontuan hartuz. Gainontzeko liburuak antza dute geografiazko lanekin. VI.-X. liburuak, (aro mitikoetatik aro arkaikoetara arte) gehienak galdu dira. X. liburuak analisi-egitura du[3] non, urtez-urte, gertaera guztiak kontatzen dituen. XI.-XX. liburuak osoak dira, K.a. 480tik K.a. 302 arteko gertatutakoa azaltzen dute eta analisi-egitura dute ere. XXI.-XL. liburuak (K.a. 60. urtean bukatzen direnak) gehienak galdu dira[4].
Biblioteka Historikoaren eskuizkribua
I. liburua: Egipto[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu hau hasten da lanari buruzko hitzaurre batekin, non azpimarratzen duen historiaren garrantzia, bereziki historia unibertsalarena. Liburuaren enparaua Egiptori buruzkoa da, bi erditan banaturik. Lehenengo erdian munduko hasieraz eta Egiptoko zibilizazioaren bilakaeraz idazten du. Eztabaida luzeak (greziar ikerlariek emandakoak Niloren urteko ur-goraldiei buruz), adierazten du Diodorok asko irakurri zuela. Bigarren zatian Egiptoko historia azaltzen du, ohiturak eta erlijioa modu adeitsuan. Dirudienez, Diodororen informazio iturri nagusiak Hekateo Abderakoa eta Agatarko Knidokoa izan ziren[5].
II. liburua: Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honek bakarrik hitzaurre labur bat du edukiera azaltzeko. Liburu honen parterik handiena Asirioei buruzkoa da, zentratuta Ninoren eta Semiramisen konkistetan, leinuaren eroria Sardanapalo emagizonaren garaian eta Mediaren jatorrian, tronutik kendu ziona. Atal honetan oinarritzen da Ktesiak Knidokoak idatzitakoan (I-XXXIV. kapituluak)[6]. Gainontzekoan, Asiako beste herri batzuk deskribatzen ditu. Lehena India da, non Megastenes azaltzen duen (35-42 kapituluak)[7], gero Eurasiako estepatik eszitiarrak, amazonak barne eta hiperborearrak (43-47 kapituluak) eta Arabia Felix (48-54 kapituluak). Diodorok liburua amaitzen du Ianbuloren bidaiarekin Indiako ozeanoaren zenbait irletara. Antza denez, bidaia hau nobela helenistiko batean oinarritzen da.
III. liburua: Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honetan, Diodorok Afrikako iparraldeko geografia azaltzen du, Etiopia barne, Egiptoko urrezko meategiak, Pertsiar golkoa eta Libia, non pertsonaia mitikoak kokatzen dituen, hala nola, gorgonak, amazonak, Ammon eta Atlas. Agatarkoren idazkietan oinarriturik, Diodorok Egiptoko urrezko meategietako lan-baldintza gogorrak azaltzen ditu:
« Meategietan lan egitera kondenaturik daudenak, anitz dira eta kateatuta lan egiten dute gau eta egun. Ez dute atsedenaldirik nahiz eta gaixorik egon, adinduak edo emakumeak izan. Guztiek, salbuespenik gabe, indarrez lan egin behar dute hil arte torturatuak diren bitartean.[8] »
IV: liburua: Greziar mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honetan, Diodorok greziar mitologia azaltzen du. Hark honako mito hauek azaltzen ditu: Dionisio, Priapo, musak, Herkules, argonautak, Medea, Teseo heroia eta Tebasen kontrako Zazpiena.
V. liburua: Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diodorok liburu honetan Europako geografia azaltzen du. Beste batzuen artean Sizilia, Malta, Korsika, Sardinia eta Balear irlak. Britainia, Basilea, Gaul, Iberiar penintsula eta Liguria, eta Tirreniar eskualdeak italiar penintsulan, Azkenean, hegoaldeko ozeanoko Hiera eta Pantxaea eskualdeak azaltzen ditu baita Greziako irlak ere.
VI.-X. liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
VI. eta X. liburuetatik atal batzuek baino ez dute irauten (Troiako gerraren aurreko eta ondokoari buruzkoak). Hauetan hainbat istorioak agertzen dira, hala nola, Belerofon, Orfeo, Eneas, eta Romulo. Beste batzuek hiriei buruzkoak dira (Erroma eta Zirene). Badaude ere erregei buruzkoak (Kreso eta Ziro). Filosofo batzuk aipatuak dira ere, hala nola, Pitagoras eta Zenon.
XI. liburua: (K.a. 480-455)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honek ez du hitzaurrerik, bakarrik edukiaren laburpen txiki bat. Liburua Grezian zentratuta dago, gehienbat pertsiarrek, Xerxesen garaian, egindako Greziako bigarren inbasioan (1-19, 27-39), Temistoklesen agindua Pireoren eta harresi luzeen berreraikitzeko, honen Pertsiara egin zuen ihesa (1-19, 27-39) eta Pentekontetzia (60-65, 78-84, 88). Honekin tartekaturik Siziliako gertaerak zeuden, Sirakusako Gelonen azpimarratuagoa zen kartagotarren kontra izandako gerran (20-26), eta horren ondorengoen oparotasuna eta erorialdia (51, 53, 67-68), eta Sirakusako gerra Duzetiusen aurka (76, 78, 88-92). Orokorrean, pentsatzen da Diodororen Greziari buruzko historiaren informazio iturria Eforo Zimekoa izan zela, baina zenbait ikerlariren arabera, honetaz gain, Herodoto, Tuzidides eta beste batzuen iturriak erabili zituela ere[9].
XII. liburua: (K.a. 450-416)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honen hitzaurrea da halabeharraren aldakortasunaz. Diodorok uste du okerreko gertaerek ondorio onak izan ditzaketela, adibidez Greziaren oparotasuna pertsiar gerren ostean. Diodoreren kontaketa Grezian zentratzen da, Pentakontetziaren amaiera (1-7, 22, 27-28), Peloponesoko Gerraren lehenengo erdia (30, 31-34, 38-51, 55-63, 66-73) eta Niziasko Bakean sortutako gatazkak (74-84). Gertaeren narrazio gehienak Italiako hegoaldean gertatu ziren: Turiosko fundazioa (9-21, 23, 35) eta secessio plebis Erroman (24-25). Leontini eta Sirakusaren arteko gerra. Liburua bukatzen da Georgiasen enbaxadarekin Atenasen (54-56), XIII. liburuko Atenastarren Siziliako espedizioa iragartzen duena. Antza denez, Diodorok, Greziako gertakizunei dagokienez, Efororen informazioa jarraitzen du, beharbada osatuta beste historialarien lanarekin, baina Greziako mendebaldekoaz, Timeo Tauromenikoak idatzitakoan oinarritzen da[10].
XIII. liburua: (K.a. 415-404)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honen hitzaurreak dio informazio asko duenez hasierako aurkezpena laburra izan behar dela. Liburua hasten da Siziliako atenastarren espediziorekin eta bukatzen da Sirakusan izandako bi hitzaldi luzeekin erabakitzeko nola tratatu behar ziren atenastar presoak (1-33). Honen ostean, bi atal ezberdin agertzen dira: Peloponesoko gerraren Arginusetako eta Egospotamosko guduak (35-42, 45-53, 64-74, 76-79). Siziliari dagokionez, azalpena hasten da Bigarren Gerra Punikoarekin eta amaitzen da Dionisio Zaharraren igoera tiraniara (43-44, 54-63, 75, 80-96, 108-114). Orokorrean, onartzen da Eforo dela greziar narrazioarako informazio iturri nagusia eta Timeo, berriz, Siziliarako. Atenastar espedizioarako, Eforo eta Timeo proposatu dira[11]. Sacksen ustez, amaierako bi hitzaldiak Diodororenak dira[12].
XIV. liburua: (K.a. 404-387)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitzaurrean, Diodorok dio jarrera txarrak kritikatu behar direla, herriarenak eta, bereziki, agintarienak. Agintariak saiatu behar dira jarrera txarrak ekiditzen etorkizunean kritikatuak ez izateko. Diodorok dio liburu honen gunea eredu txarrak direla, honela azpimarratu nahi du haren baieztapena. Liburua greziar eta siziliar narrazioen artean banatuta dago. Greziarren atalean, Atenasko Hogeita hamar Tiranoak agertzen dira (3-6, 32-33), Espartako hegemonia (10-13, 17, 34-36, 38), Ziro Gaztearen saioa Pertsiako tronua lortzearren hamar milakoen laguntzarekin (19-31), Agesilaoren Anatoliako inbasioa (79-80), eta Beoziako gerra. Siziliako narratiba hasten da Dionisio Zaharrak Siziliako tirania ezartzen duenean (7-9, 11-16, 18), bere bigarren gerra kartagotarrekin (41-78, 85-91, 95-96), eta Italiaren hegoaldeko inbasioarekin (100-108, 111-112). Ohar eskas batzuk aipatzen dituzte Erromari buruz: veiien kontrako gerra (93) eta Aliako gudua (113-117). Suposatzen da oraindik Eforos eta Timeo direla Diodororen informazio iturriak[13].
XV. liburua: (K.a. 386-361)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honen hitzaurrean, Diodorok baieztapen batzuk egiten ditu, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkionak lan osoa ulertzeko. Hasieran, parresiaren garrantzia (hitzaldi askea), iragartzen du haren lanaren helburu moral guztietan. Era berean, Diodorok espero zuen jende onaren laudoriak eta txarraren mezprezuak lagunduko zituela irakurleak moralki jokatzeko. Bigarrenez, Diodororen ustez, Espartako inperioaren erorialdia gertatu zen menpekoak krudelki tratatzen zituelako. Sackek dioenez, inperioen erorialdia gai zentrala da Diodororen lanetan, Erromako menpekoa zelako[14]. Liburu honetan honano hau adierazten da: Espartak Grezian izan zuen kontrola; Pertsiaren inbasioa; Olintoko gerran, Kadmearen kontrola (8-12, 18-23); Espartarren porrota Beoziako gerran, Tebasen nagusitasuna ekarri zuena. (25-35, 37-40, 62‑69, 75, 82‑88). Gai nagusienak Ebagorasen gerra Zipren, pertsiarren kontra (2‑4, 8‑9), Dionisio I.aren gerrak ilirioen, kartagotarren eta etruskoen aurka eta horren heriotza (13-17, 73-74), Artaxerxes II.aren porrota Egipto inbaditzean (41-43), skytalismos-a Argosen (57-58), Jason Feraskoaren cursus honorum (57, 60, 80, 95), eta Satrapa handien matxinada (90-93). Orokorrean, uste da Diodororen informazio iturri nagusiena Eforo dela, baina antza denez, beste batzuk erabili ditu ere, hala nola, Oxirrinkoko Helenikoak[15]. Zalantzan dago Timeo Tauromenikoa jarraitu zuen Siziliako gaiak azaltzeko, edo Eforo erabili zuen ere[16].
XVI. liburua: (K.a. 360-336)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitzaurrean adierazten da zer garrantzitsua den narrazioan koherentea izatea – liburu edo atal batek historia bat kontatu beharko luke hasieratik amaiera arte. Honen ostean, Filipo II.a Mazedoniakoa laudatzen du, eta haren igoera III. Gerra Sakratuan parte hartu ondoren. Hau da liburu honen gairik munta handikoena. Atal garrantzitsuenak Dionisio II.ak egindako Dion Sirakusakoaren uzkailtzea (5-6, 9-15), Gizarte Gerra (7, 21-22), Artaxerxes III.a, Okok Egiptoko berreskuratzea (40-52) eta Timoleonen espedizioa (65-90 interkalaturik). Hasierako informazio iturriak Efororenak dira, baina hauek K. a. 356an bukatzen direnez, beste iturriak eztabaidatuak dira. Beharbada, hurrengo egileak hauexek dira: Demofilo, Diulo, Duris Samoskoa eta Teoponpo. Ikusgai diren kontraesanek adierazten dute aldi berean hainbat informazio erabili direla, baina ez zela gai izan egokiro konbinatzean[17]. Siziliari buruzko informazioa baliteke Timeorena izatea eta zenbait aipamen Atanis Sirakusakoarenak[18].
XVII. liburua: (K.a. 335-324)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honek Alexandro Handiaren bizitza kontatzen du tronura igo zenetik, Pertsiako kanpainen zehar, Babilonian heriotza aurkitu arte. Hitzaurrean agintzen badu ere beste gertakizun batzuk kontatuko zituela, ez du holakorik egiten, ezta Mazedoniako gertaerak aipatzen ere Alexandro Handia Babilonian dagoen bitartean. Liburua oso luzea denez, bi zatitan banatu da. Lehena Gaugamelako guduan bukaten da (1-63) eta bigarrenak bere heriotza arte jarraiten du (64-118). Diodororen Alexandrori buruzko iturriak eztabaidatuak dira. Hauen artean honako egileak daude: Aristobulo Kasandreakoa, Klitarko Alexandriakoa, Onesikrito eta Nearko, baina ez dago argi berak iturri hauek zuzenean erabili zituen[19]. Zenbait ikerlariren arabera, kontaketaren batasunak adierazten du iturri bat baino ez duela erabili, agian Klitarkoarena[20].
XVIII. liburua: (K.a. 323-318)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honek Alexandroren jeneralen hil ondorengo borrokak azaltzen ditu eta Diadokoen gerren hasiera. Kontakizuna gehienbat Jeronimo Kardiakoaren idazkietan oinarriturik dago[21]. Ekialdeko Mediterraneori buruzko gertakizunak ez dira azaltzen, nahiz eta zeharkako erreferentziek adierazi. Diorodo saiatu zen Siziliako gaietaz arduratzen.
XIX. liburua: (K.a. 317-311)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honen hitzaurreak azaltzen du, askotan, gizartearen kide indartsuenek, ez ahulenek, demokrazia bertan behera jartzen dutela. Agatokles Sirakusakoa izan zen adierazpen horren adibideren bat. Liburuak jarraitzen du Diadokoen bigarren eta hirugarren gerrak kontatzen, Babiloniako gerra ez bada batere aipatzen ere. Narratiba honekin jarraitzen du Agatokles Sirakusakoaren igoera eta Kartagorekin izan zuen gerra. Eztabaidatuta dago kontakizunetarako zein zen hurrengo egileren oinarria, hots, Kalias Sirakusakoa, Timeo Tauromenikoa edo Duris Samoskoa.
XX. liburua: (K.a. 310-302)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honen hitzaurrean Diodoro ez dago ados greziar historialariek egiten dutenarekin, hau da, hitzaldiak inbentatzearekin aurkeztu behar dituzten pertsonaientzat. Diodorok uste du genero honetarako desegokia dela. Hala ere, onartzen du, neurritasunez, hitzaldi horiek aniztasuna gehitu dezaketela eta baliagarriak izan daitezkela helburu didaktiko baterako. Liburuan bi kontakizun paralelo egiten dira, batean Agatoklesen Kartagoko arrakastarik gabeko inbasioa, eta bestean diadokoen gerra non Antigono Monoftalmos eta Demetrio I.a Mazedoniakoa irabazi zuten. Nabarmentzekoa da Kleonimo Espartakoaren gerrak Italian (104-105).
Biblioteka Historikoa bukatu zen K. a. 36-30 urteetan, Oktavioren agintaldian
XXI.-XL. liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu hauek ez diraute haien osotasunean, baina bizantziar bildumariek, Konstantino VII.aren esanetara lan egiten zutenek atal batzuk gorde zituzten, baita Fozio bezalako laburpengileek ere. Erresuma Helenistikoak azaltzen dira Ipsos gudutik (K.a. 301), Erroma eta Kartago gerren zehar, K.a. 60 urtera arte edo Zesarren Galietako gerrak K.a. 59. urtean. XXI.-XXXII. liburuetarako Diodoro Polibioren historian oinarritu zen, luzaro iraun zuena. Hala ere, beste galdutako historialari batzuk har izan litzake. XXXII.-XXXVIII. edo IXL. liburuen informazio iturria, agian, Posidoniorena da[22].
Antzinaroan eta Erdi Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plinio Zaharrak Historia Naturalean Diodoro aipatzen du oso bakuna izan zelako, greziar historialarien alderantziz, haren lana modu errazean aipatzean[23].
Diodorok aurreko historialarien lana modu askean erabili zituenez, 1911ko Encyclopædia Britannican Biblioteka Historikoaren artikulu baten egileak kritikatu zuen.
« Diodororen akatsak lanaren itxuratik eta narratiba arrarotik datoz. Berak ez du historialari batek izan behar duen ahalmen kritikoa; bakarrik loturarik gabeko detaileak elkarrekin jartzen ditu. Honen azalpenetan errepikapenak eta kontraesanak usuak dira, eta hizkuntzaren mailak (Diodororen garaiko atikera eta kaleko grezieraren artean dagoenak) agerian uzten du erabiltzen dituen zenbait zati ez dakiela non kokatu. »
Nahiz eta adierazpen hau oso gorrora iruditu, gure garaiko beste ikerlari batzuk harago joaten dira. Diodoro ospe txarrekoa izan da haren kontakizunak ad maiorem Graecorum gloriam egokitzeagatik (greziarrek loria gehiago izateko), nabarmentzen den egile baten arabera, antzinitateko bi gezurtietatik bat Diodoro izan zen[24] [25], bestea Ktesias izan zen.
C.H. Oldfatherrek iritzi positiboago zuen Diodorori buruzko itzulpengintzan:
« Aurreko ezaugarriek Diodoro baztertzen badute ere antzinako historialarien postu bat izatetik, arrazoiak daude usteko ahalik eta informazio iturri onenak erabili eta aldaketarik gabe erabiltzen zituela. Lehenengo liburua, gehienbat Egiptori buruzkoa dena, Herodotoren ostean, herrialde honen historiaz eta ohituraz idatzi den libururik onena da.
II. liburutik V. liburura kontatutakoa oso zabala da, baina sartutako material mitologikoak garrantzia kentzen dio. K.a. 480tik 301ra, saiatu zen analitikoa izaten. Epe honetan, iturri nagusiena Efororen Historia Unibertsala izan zen. Lanaren kalitatea bakarrik egile honetan edo beste batzuengan oinarritu denaren arabera da. Urte hauetan, Tuzididesek hogieta hamar kapitulu inguru baino ez zituen gauzatu, Diodorok, berriz, hobeto azaltzen du (11.37-12.38) eta epearen kronologia jarraia erabiltzen duen bakarra da. K.a. 362tik 302ra Diodoro da urte hauek kronologikoki azaltzen duen bakarra, eta Filipo aroari dagokionez, bera da ikerketa kronologikoa egiten duen bakarra eta, gainera, aipatutako egileei eta iturriei informazioa gehitzen diena da. Alexandroren ondorengoen epeaz, (K.a. 323-302, XVIII.-XX. liburuak) bera da autoritate nagusiena, beraz, periodo honetarako esandakoak garrantzi gehiago dauka beste urteetarako aipatutakoa baino
Argitalpenen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biblioteka Historikoaren lehenengo eskuizkribuak X. mendekoak dira[26]. Editio princeps Diodororen lehenengo bost liburuetako argitalpena latinezko itzulpena zen, Poggio Bracciolinik Bolonian egindakoa 1472an. Inprentatik grekeraz sortutako lehen originala (Basilea 1535) 16-20 liburuak ditu baino ez, eta hau Vincentius Opsopoeusen lana izan zen. 1559an, Stephanusek gainontzeko liburuak eta 21 liburutik azkeneraino zati guztiak Genevan argitaratu zituen.
↑ Biblioteka Historikoa, 1. 41, 1. 83.
↑ SACKS (1990): 9. orr.
↑ Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa 10.3.1.
↑ SACKS (1990): 169 orr.
↑ OLDFATHER (1933): XXVI. orr.
↑ OLDFATHER (1933): XXVII. orr.
↑ SACKS (1990): 67 orr.
↑ HAU (2009): 174 orr. 10 zbk.)
↑ HAU (2009): 174 orr. 10 zbk.
↑ HAU (2009)
↑ SACKS (1990): 101–108 orriak.
↑ HAU, (2009)
↑ SACKS (1990).
↑ HORNBLOWER (1990), 363–365 orriak.
↑ HAU (2009), 175. orr., 12 zbk.
↑ HAU (2009), 175. orr.
↑ WELLES (1963), 3–6 orriak
↑ WELLES (1963), 8–10 orriak.
↑ HAU (2009), 175, 178 orriak.
↑ HAU (2009), 175 orr.
↑ HAU (2009), 176. orria.
↑ Plinio Zaharra: Historia Naturala, sarrera 25.
↑ LLOID, A. B.: Herodoto, II: liburua, I. bolumena, Leiden, 47 orria, 187. oharra.
↑ ROBINSON, Eric W. (1999): Thucydidean Sieges, Prosopitis, and the Hellenic Disaster in Egypt, Classical Antiquity. 18 (1): 132–152. JSTOR 25011095. doi:10.2307/25011095.)
↑ Diodorus Sikulo: the Manuscripts of the Bibliotheca Historica. tertullian.org.
SACKS, Kenneth S. (1990): Diodorus Siculus and the First Century, Princeton University Press. ISBN 0691036004.
HAU, Lisa Irene (2009): The Burden of Good Fortune in Diodoros of Sicily: A Case for Originality?. Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte. 58 (2): 171–197. JSTOR 25598461.
HORNBLOWER, Simon P. (1990): The So-Called 'Great Satraps' Revolt', 366-360 B.C.: Concerning Local Instability in the Achaemenid Far West by Michael Weiskopf. The Classical Review. 40 (2): 363–365. JSTOR 3066119. doi:10.1017/s0009840x00254073.
Argitalpenak eta itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SORDI, Marta, ed. (1969): Diodori Siculi Bibliothecae liber sextus decimus. Biblioteca di studi superiori 56. Firenze: La Nuova Italia.
WALTON, Francis R., ed. (1933–1967): Diodorus Siculus. Diodorus of Sicily in Twelve Volumes. Translated by C. H. Oldfather. London; Cambridge (Mass.).
BOOTH, G.: The Historical Library of Diodorus the Sicilian in Fifteen Books, to which are Added the Fragments of Diodorus. 2 bolumen. Itzultzailea Booth, G., Londres. 1814. Google Books-en eskuragarria.
GREEN, Peter: Diodorus Siculus, Books 11-12.37.1. Green, Peter itzultzailea. Austin: University of Texas Press. 2006. ISBN 978-0-292-71277-5
GREEN, Peter: Diodorus Siculus, The Persian Wars to the Fall of Athen: Books 11-14.34 (480-401 BCE). Green, Peter itzultzailea. Austin: University of Texas Press. 2010. ISBN 978-0-292-72125-8
CHAMOUX, François & BERTRAC, Pierre (1972): Diodorus Siculus. Bibliothèque historique. Vol 1. Introduction générale (frantsesez), Paris.
SALTER, F. M.; H. L. R. Edwards, eds. (1956–1963). The Bibliotheca Historica of Diodorus Siculus, John Skeltonel itzulita. 2 bolumen. EETS 233, 239. ISBN 978-0-19-722233-1 and ISBN 978-0-19-722239-3
Datuak: Q672803
BNF: 12008253h (data)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Biblioteka_Historikoa&oldid=7334688"(e)tik eskuratuta
| 2020-01-25T18:34:05 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Biblioteka_Historikoa
|
[
-1
] |
CNTk bat egin du La Navalen aldeko manifestazioarekin
Erakunde anarkosindikalistak bat egin du La Naval itxieraren aurkako manifestazioarekin.
"Eskaintzen diguten etorkizuna ezin daiteke desindustrializazioaren eskutik etorri, etorkizunaren aldeko borroka bat da", esan du CNTk.
Larunbat honetan, abenduak 1, La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilbon. "Langileek ontziola salbatzea posiblea dela diote", esan dute manifestazioa babesten duten hainbat gizarte eragilek, zeinean artean CNT aurkitzen den. "Itxieraren eragina ez da soilik ontzional nabarituko; azpikontratek eta familia ugari ere pairatuko dute, Ezkerralde osoan izango du eragin negatiboa", antolatzaileek azpimarratu nahi dute.
Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Bilboko Jesusen Bihotzeko plazatik irtengo da.
| 2019-01-23T10:28:48 |
http://www.cnt-sindikatua.org/index.php/eu/albiste-guztiak-ikusi/1516-cntk-bat-egin-du-la-navalen-aldeko-manifestazioarekin.html
|
[
-1
] |
Maria Dolores Agirre, jende ezagunaren irakasle - Ahotsak.eus
Maria Dolores Agirre, jende ezagunaren irakasle
Maria Dolores Agirre, jende ezagunaren irakasle Euskara eskolak emateko iragarkia jarri eta egun berean lortu zituen ikasleak. Donostiako jende garrantzitsua izan zuen ikasletzat. Maistra lanetan ere aritu bazen ere, kuttunena antzerkia zuen. Donostian antzerki eskola zuzendu zuen: Euskal hizkera eta iztunde eskola (Euskal Iztundea).
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-046-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: [email protected]
Euskara eskolak emateko iragarkia jarri eta egun berean lortu zituen ikasleak. Donostiako jende garrantzitsua izan zuen ikasletzat. Maistra lanetan ere aritu bazen ere, kuttunena antzerkia zuen. Donostian antzerki eskola zuzendu zuen: Euskal hizkera eta iztunde eskola (Euskal Iztundea).
Erref: ATA-046/007
Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Politika » Euskara eta politika , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Aisia » Kultura » Idaztea , Euskara » Euskararen historia , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Euskaltegiko irakasleak, ikastolako andereño ere baziren
Etorkizuna monologoetan
Arrebaren gorpua Etxezarretara ekartzeko komeriak
Kaleko hizkuntza, erdara
Oteiza elkarrizketatu zuenekoa
Euskara ikasi behar zuela oso garbi zuen
| 2020-08-04T19:31:43 |
https://ahotsak.eus/ataun/pasarteak/ata-046-007/
|
[
-1
] |
neckermann.de › Multimedia › Hama Jumbo Fotoalbum 30 x 30 cm, 100 Seiten, Album, Malibu »Photobuch zum Einkleben«
Artikel-Nr.: 54186481
| 2018-06-25T13:52:33 |
https://www.neckermann.de/p/hama-jumbo-fotoalbum-30-x-30-cm-100-seiten-album-malibu-photobuch-zum-einkleben-533275156
|
[
-1
] |
kritiken hemeroteka » Hamaika destituitzaile behar, eta abar
« Tragediako maskaren dantza | Erresistentzia »
Populismoaz / Joseba Gabilondo / Txalaparta, 2017
Hamaika destituitzaile behar, eta abar Mikel Asurmendi / argia.eus, 2018-01-19
“Hitza hitz”, erran nion egileari, baita bete ere. Bete nau liburuak. Joseba Gabilondoren Populismoaz liburuak merezi du, merezi duenez. Gaur egungo politikaz —tokikoaz nahiz globalaz ari da—, beraz, haren funtsaz jakin nahi izatera, horra saio aparta.
Bi hitz liburuaren diseinuaz eta irudiez —Esteban Montorio egile—. Azaleko Olagarroak ederto adierazten du gaia: haren garroak —liburuaren tesiaren eta abarrak delakoaren adierazle—, unibertsoaren globala eta izarrak ageri dira berean. Globalizazioaren —olagarroaren— tinta ez da ageri, baina gure imajinazioa kitzika dezake, mundu beltz hau argitu aldera.
Liburuaren egile Joseba Gabilondo segidan, argazki txikian. Ibai baten ertzean, basoan. Erdi Aroa begitandu zait. Globalizazioak eta Erdi Aroan. diferentzien itzuleraz liburuan pentsatu dut (irakurtzeko artean). Adierazgarria, irudia Erdi Arokoa izan liteke.
Hitzaurrea: Imanol Galfarsorena. “Berau irakurrita, zertarako nire hau?”, pentsatu dut. Egileak Hasier Etxeberria in memorian izan du, eta neronek Joseba Gabilondo aintzat hartu ere. Joseba, ez nauzu zorretan, baina nireari zor edo, honatx nire ekarpentxoa:
Hots, kontzienteaz harago, inkontziente politiko bat indartu beharra dugu, baldin eta euskal abertzaletasunak globalizazioaren aurrean itsumutil modura —eta itsuneska— ibiltzetik libratuko bada. Izan ere, abertzaletasunak bere programa politikoa gauzatuko badu, independentzia barne, egungo populismoaren gainean erradiografia egokia taxutu beharko du. Gabilondoren Populismoaz / Subiranotasun globala eta euskal independentzia saioa berebizikoa zait norabide horretan, garaian garaikoa. Liburu hau globalizazioaren ekografia egoki bat da.
Francis Fukuyamak giza historia jendeen arteko ideologien borroka gisara amaitutzat eman zuen 1992an. Liburu hau, besteak beste, zorionez, haren aburua deusezetara heldu da (tira, beste liburu askoren artean, hain ziur). Alabaina, historiako eta iragan mendeko politikaren ostea bizi dugu (postpolitika), eta populismoak beren-beregi baldintzatzen du egungo politika modua. Populismoa ongi ulertzera, neonazionalismoaren historia eta egungo populismoaren adierazle nagusi Donald Trump fenomenoa ulertzea komeni zaigu. Liburua irakurriz gero, egungo politikaren pribatizazioaren alde afektiboak duen muntaz jabetuko zara. Hegemoniaren ezegonkortasunez.
Saiogile honek Erdi Aroaren itzulera iragarri zuen, eta oraingo saioan ezkerraren populismoaren nolakoa azaleratu du, argitu du. Etniszismoa iraganeko politikan dago, baina europarron etnizismoa salbuespena dela diosku, eta populismoa beraz agerbide kezkagarria da. Populismo atzerakoiaz beste populismo aurrerakoia eratu da, baita ezkerraldean sortu eta eratu ere. Ezkerreko populismoa ez ei da ezaugarri etniko nagusiaz baliatzen kapitalismoaren aurka egiterakoan. Etnizismoa politikoki onuragarria den aldetik —euskaldunon kasuan adierazle ezinbestekoa— berau funtsezkoa zaigu burujabetasunaren bidean aurrera egiteko.
Politikaren —historikoaren— psikosiari bi adierazle gehitu zaizkio: fetixista eta neurotikoa. Hori koktela! Koktel horrek euskal ezkerraren populismoaren erradiografia are argiago laga digu. Populismoa ez da eskuinaren —jeltzaleen— adierazle soila, gure kasukoa eta kausakoa, alegia. EAJren abertzaletasuna Europaren destinoarekin lotua izan da historikoki. Europaren egoera peniblea da haatik, eta hala berean, Europa euskaldunon galbidearen sintoma ere bada. Europaren egoera peniblea-k ez du azalpenik behar, jeltzaleen psikea baina europarra da arrunt. Europar psikea ere espainiarra da, baita frantziarra ere, bidenabar erranda. Eta zer esanik ez, alemaniarra da batez ere. Egileak, Troika aipatzean, troikaren aurretik edo honekin batera, Alemania paratzen du aldiro. Adierazgarria zeharo.
ETAren monopolio sintomatikoaren ondorego garaian bizi gara, haren destituitzaileak hamaika dira, bai hemen bai Europan, bai munduan, arazoa globala baita. Hamaika —subjektu?— destituitzaile behar ditugu, eta abar. Oso adierazgarria ere, egilearen eta abar adiera.
| 2018-05-27T21:41:25 |
https://kritikak.armiarma.eus/?p=7347
|
[
-1
] |
Biki digitalak eta adimen artifiziala, mantentze-lanen eremuko berrikuntzei buruzko IMIC 2020 biltzarraren gaiak - IMIC
Enpresa biltzarkideak 2018
Babesletza eta erakusketa
Babesletza aukerak
Home / Albisteak / Biki digitalak eta adimen artifiziala, mantentze-lanen eremuko berrikuntzei buruzko IMIC 2020 biltzarraren gaiak
Biki digitalak eta adimen artifiziala, mantentze-lanen eremuko berrikuntzei buruzko IMIC 2020 biltzarraren gaiak
19 Nov 2019 /
Topaketa maiatzean BECen egingo da, BIEMH azokaren esparruan
Industriarik aurreratuenak mundu fisikoa eta birtuala elkartzen ditu dagoeneko bere ekipamenduen eta instalazioen mantentze-lanetarako. Biki digitala du izena eta produktu, zerbitzu edo sistema fisiko baten erreplika birtualean datza; helburua gerta litezkeen arazoak aurreikustea eta arriskurik gabe saiakuntzak egitea da. Biki digitalaren aurrerapenei, aplikazioei eta metodologiari buruz sakonduko da industria-mantentze sektoreko berrikuntzei buruzko biltzarrean; 2020ko maiatzaren 26tik 27ra Bilbao Exhibition Centre-n egingo dena.
Industrial Maintenance Innovation Conference (IMIC) industria-mantentze sektoreko azken berrikuntzei eta garapenari buruz diharduen egun eta erdiko biltzarra da. Halaber, aktiboen eta instalazioen kudeaketan dihardu eta baita produkzioaren fidagarritasunean ere, mantentze aurreratuaren baitan. Biltzarrak BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoarekin eta aldi berean egingo diren beste azoka batzuekin, hala nola BeDigital eta ADDIT3D azokekin, partekatuko du denbora eta espazioa. Honela, Smart Manufacturing eremura zuzendutako topagunerik handiena burutuko da eta sinergia interesgarriak sortuko dira.
Biltzarrean egongo diren adituek biki digitalen inguruko ezagutzak partekatuko dituzte, esparru hau garapen bide luzea duen iraultza handia baita mantentze-lanen munduan. Halaber, Data Science-ari buruz hitz egingo dute, aipatutako adimen artifizialean arreta berezia jarriz. 4.0 langilea izango da, hain zuzen ere, saio baten gai nagusia, errealitate areagotuarekin eta wearables-ekin batera. Laugarren gai-multzoa mantentze-lan prediktiboez (PDM) arduratuko da. Atal hauetaz gain, beste gai batzuk jorratuko dira baita ere: zibersegurtasuna, mantentze-lanetara aplikaturiko robotika, dronen bidezko ikuskapena eta fabrikazioaren sektoreko mantentze-lanak.
Biltzarrarekin batera, IMICen parte-hartzaileek networking-erako aukerez beteriko eremuaz gozatu ahalko dute. Izan ere, biltzarkideek, hizlariek eta babesleek hitz egin ahal izango dute bertan. Horretarako, lounge eremu bat eskainiko zaie lan egiteko eta haien bilerak gauzatzeko.
Planteamendu hauek biltzarraren batzorde zientifikoaren lanaren emaitza dira; talde honek hile honetan izan du lehenengo bilera. Batzordearen kideak ondorengoak dira: Diego Galar, Condition Monitoring-ari buruzko doktoregoaren irakaslea Luleå University of Technology-n, Lorraine University eta IK4, Tekniker, Tecnalia, ITP, Sisteplant, Nortegas Energía Distribución, Bahía de Bizkaia Electricidad eta Petronor bezalako zentro teknologikoetako ordezkariak.
IMIC bi urtero behin egiten den biltzarra da, bisitarien artean onarpen handia duena. 2020an hirugarren edizioa egingo du. 2018an, ia 300 biltzarkidek parte hartu zuten hitzaldietan eta networking-ean, eta nota altua eman zieten bai gaiei eta bai hizlariei; zehazki, puntuazio orokorra 5 puntutik 3,92koa izan zen.
Biki digitalak eta adimen artifiziala, mantentze-lanen eremuko berrikuntzei buruzko IMIC 2020 biltzarraren gaiak 19 November, 2019
IMIC, adimena mantentze-kudeaketaren zerbitzura 29 May, 2018
Gaur hasi dira IMICko hitzaldiak 28 May, 2018
IMIC hitzaldian erabiltzaileen mantentze-lanak aztertuko dira 24 May, 2018
| 2020-01-23T23:53:14 |
https://imic.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/2019/11/19/biki-digitalak-eta-adimen-artifiziala-mantentze-lanen-eremuko-berrikuntzei-buruzko-imic-2020-biltzarraren-gaiak/
|
[
-1
] |
Sormenari eta sormen guneei buruzko jardunaldiak hartuko ditu Dinamoak hilaren 24tik 26ra - Azpeitiko Kultur Mahaia - Uztarria (Azpeitia)
Azpeitiko Kultur Mahaiak, Udalarekin elkarlanean, Soreasuko eraikinean Sormen Gunea egiteko proiektua aurkeztu zuen 2017ko uztailean. Lau eremutan banatu dugu Sormen Gunea: Hitza, Irudia, Arte Eszenikoak, Soinua. Eremu bakoitzak bere espazioa izango du. Lanerako tokia izango da, sortzaileentzakoa. Laster hasiko dira eraberritze lanak, eta ondo bidean 2019ko udaran bukatuko dira lan horiek. Beraz, 2019ko udazkenean jarriko da martxan Sormen Gunea. Momentuz horko lokal bat daukagu irekita eta martxan, probak egiteko eta gauzak antolatzeko, Dinamoa.
Eraberritze lanak bukatu bitartean, Azpeitiko Kultur Mahaiak bi erronka ditu: batetik, dinamika indartzea eta komunitatea artikulatzen joatea (tailer, ikastaro eta abarren bitartez); eta bestetik, Sormen Gune horren nolakotasuna zehazten joatea: erabilera irizpideak, ardatzak, funtzionamendua, kudeaketa...
Hausnarketa hori abian jartzeko beste leku batzuetako ereduak ezagutu nahi ditugu, beste sortzaile batzuen ikuspuntuak, eta horretarako antolatu ditugu jardunaldi labur hauek. Hau da hiru egunetan Soreasuko Dinamoan eskainiko dena:
Apirilak 24, asteartea. 19:00etan, hitzaldia: Azalaren izenean. Idoia Zabaletak emango du; 2008az geroztik, Juan Gonzalezekin batera, arte egoitzetarako eta sormenerako AZALA espazioa eraiki eta kudeatzen du, Arabako Lasierran, bera bizi den herrian bertan.
Apirilak 25, asteazkena. 19:00etan, hitzaldia: Urola, indar trantsizioa, Koldo Izagirre idazlearen eskutik.
Apirilak 26, osteguna. 19:00etan, mahai-ingurua: Sormena zertarako, eta nola? Parte-hartzaileak: Ane Agirre (Tabakalera), Oskia Ugarte (Huarte Zentroa) eta Ixabel Millet (Borderline Fabrika).
| 2018-04-22T01:00:21 |
http://uztarria.eus/komunitatea/KulturMahaia/1523633439
|
[
-1
] |
GIZA IRUDIA IKASTAROA Josu Marotorekin, Izen-amateak
Aizpurunea Kultur Etxea (Urretxu) Jauregi Kalea, 19, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Ikastaroak eta tailerrak Etiketak: Arte Ederrak, Giza irudia
Eguna(k): 11, asteartea. Ordua(k): 18:30 – 21:00. Modeloa: Zuriñe Ormaetxea. Kuota: 10€ Programa honetako 3 saio edo gehiagotan apuntatuz gero, %25eko deskontua. Izen ematea: Otsailaren 11a arte kultur etxean.
Hasi 16:30 bukatu 20:00
Eguna(k): Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan.
"7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak" - ATX TEATROA | euskaraz
Hasten da: 07.02.2020 22:30
Zelai Aristi aretoa (Zumarraga) Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia, Atx teatroa
Eguna(k): 7, ostirala. Ordua(k): 22:30. Sarrera: 10€ Salgai takilan, makina eta online. Gazte txartelarekin: 7€. "Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoada? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa... Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da"
5 1186 eu 02-07-2020
| 2020-03-28T17:24:35 |
https://urretxu.eus/eu/agenda-orokorra/day/02-07-2020/388
|
[
-1
] |
Syngenta presenta en FECSUR 2018 sus novedades en cereal y girasol - Empresa Agraria
CuprocolELATUSTM EraFECSUR 2018girasolSuzuka HTSSY SantosSyngenta
| 2020-05-27T22:08:47 |
http://www.empresaagraria.com/syngenta-participa-fecsur-2018-junto-distribuidor-agroazuaga-novedades-la-sanidad-del-cereal-nuevas-variedades-girasol/
|
[
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.