text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
list |
---|---|---|---|
BerriaTB-ak argitaratu berri du euskal hedabideek egun bizitzen ari diren garai latzen inguruko erreportaia munduko krisi ekonomikoak sektoreak pairatzen ari zuena areagotu baitu. Erreportai honetan euskal kultura eta hedabideetako zenbait ordezkarirekin egungo diru sarreren egoera aztertzen da. Irtenbideak eta estrategiak ere jorratzen dira erreportaian, sinergiak sustatzean, harpidetza indartzean, sormena lantzean eta kanpoko lanak onartzean oinarritu behar direla ondorioztatuz. Azkenik, 2012 urte gogorra izango dela onarturik sektoreak itxaropentsu eutsi nahi dio etorkizunari, eta sektore moduan indarra egiteko erronkari gogotsu ekin.
Kontseiluko idazkari nagusia: Paul Bilbao
Topaguneko hedabideen saileko sustatzailea: Joxe Rojas
ttipi-ttapa fundazioko kudeatzailea: Jose Manuel Irigoien
Euskal Irratietako Koordinatzailea: Jose Luis Aizpuru
BERRIA taldeko hedabideen arduraduna: Iban Arregi
Xorroxin Irratiko esataria: Josetxo Apezetxea
Kanaldudeko arduraduna: Ximun Carrere
Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia: Inazio Arregi
Data:2012/01/30
| 2013-05-19T07:49:35 |
http://www.eikencluster.com/index.php/news/775/108
|
[
-1
] |
quay bros amesgaiztoak filmatzea amesten zuten anaiak. Anaia siamesek amets berak izaten al dituzte? Gorputzeko zer atal partekatzen duten erabakigarria izan daiteke erantzun bat emateko orduan. Eta bikiek? Amets bera izaten al dute? Zerbait irudikatzen dutenean, irudi bera etortzen al zaie burura? Ez dugu, egia esan, galdera horietarako erantzun zientifikorik, baina Quay anaien kriptofasia zinematografikoa datorkigu burura. Quay bikiek, Stephenek eta Timothyk, ez dute gorputz-atalik partekatzen. Amestu, ordea, berdin amesten dute: Europako ekialdeko herrialdeetatik jasotako istorio, ipuin eta misterioekin; haurtzaroan telebistan ikusten zituzten marrazki bizidun arraroekin; AEBtako jaioterria utzi eta Londonera Arte Ederrak ikastera joan zirenean deskubritu zuten mundu zaharrarekin; paisaia esoteriko eta onirikoekin; Kafka, Calvino, Schultz eta beste hainbat idazleren istorio fantastikoekin…
Quay bikiak zinemaren artisauak dira. Beren filmetan den dena egiten dute. 1970eko hamarkadan hasi zirenetik, ez dute lan egiteko modua aldatu. Panpinak sortu, jantziak, eszenografiak, argiak, kamera mugimenduak, muntaiak… Beren kabuz egiten dute prozesu guztia. Jainko bikoiztu baten modura, beren garunetan irudikatzen dituzten munduak sortzen eta filmatzen dituzte. Film labur formatuan aurkeztu ohi dituzte beren lanak; beste askoren artean, The Cabinet of Jan Svankmajer, Street of Crocodiles, In Absentia, Inwentorium sladow piezak aproposak izan daitezke biki hauen unibertso pertsonalera hurbiltzeko . Baina kontuz ibili. Quai anaien izakiek zure erretina gurutzatzen dutenean, arrastoa utziko dutelako zure amesgaiztoetan.
| 2020-01-21T15:22:26 |
http://thebalde.net/edukia.php?uuid=1621
|
[
-1
] |
1.1 9. eta 16. asteen artean
1.2 17. eta 25. asteen artean
1.3 26. eta 40. asteen artean
1.4 Hazkuntzaren aldakortasuna
2 Bideragarritasuna
3 Zirkulazio-aparatua
3.1 Jaiotza ondorengo garapena
4 Garapen arazoak
9. eta 16. asteen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
17. eta 25. asteen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
26. eta 40. asteen artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hazkuntzaren aldakortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Umekiarekin erlazionatutakoak berriz, umekiaren genoma eta elikagaien eta hormonen produkzioa dira. Gainera, umeki emeek arrek baino pisu baxuagoa izaten dute
| 2015-03-30T23:12:13 |
http://eu.wikipedia.org/wiki/Umeki
|
[
-1
] |
Eguraldia: Loiu - Zabaloetxe (Bizkaia) - 7 egunetako iragarpena - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
lar 19
iga 20
asl 21
Hasiera › Eguraldia › Iragarpena › Udalak › Loiu
Iragarpena udalerrika. Loiu (Bizkaia)
Hiriburua: Zabaloetxe (altitudea: 27 m)
Latitudea: 43° 18' 50'' I - Longitudea: 2° 56' 22'' M - Posizioa: Ikus kokapena
Abisuen zona: Bizkaia litoral
Iragarpen zehaztuaren XML-a deskargatu Loiu
ast 22
osg 24
100% 100% 100% 95% 90% 65% 50% 75% 100% 100% 90% 55%
1400 1400 1400 1400
14 / 21 10 / 16 8 / 18 7 / 17 13 / 18 13 / 16 12 / 20
55 / 90 75 / 95 55 / 85 70 / 95 85 / 100 75 / 85 75 / 100
15 13 13 13 11
90 75 80 85 80
Abisuak. Bizkaia litoral
... Abadiño Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena Ajangiz Alonsotegi Amorebieta-Etxano Amoroto Arakaldo Arantzazu Areatza Arrankudiaga Arratzu Arrieta Arrigorriaga Artea Artzentales Atxondo Aulesti Bakio Balmaseda Barakaldo Barrika Basauri Bedia Berango Bermeo Berriatua Berriz Bilbao Busturia Derio Dima Durango Ea Elantxobe Elorrio Erandio Ereño Ermua Errigoiti Etxebarri Etxebarria Forua Fruiz Galdakao Galdames Gamiz-Fika Garai Gatika Gautegiz Arteaga Gernika-Lumo Getxo Gizaburuaga Gordexola Gorliz Güeñes Ibarrangelu Igorre Ispaster Iurreta Izurtza Karrantza Harana/Valle de Carranza Kortezubi Lanestosa Larrabetzu Laukiz Leioa Lekeitio Lemoa Lemoiz Lezama Loiu Mallabia Mañaria Markina-Xemein Maruri-Jatabe Mendata Mendexa Meñaka Morga Mundaka Mungia Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Murueta Muskiz Muxika Nabarniz Ondarroa Orozko Ortuella Otxandio Plentzia Portugalete Santurtzi Sestao Sondika Sopela Sopuerta Sukarrieta Trucios-Turtzioz Ubide Ugao-Miraballes Urduliz Urduña/Orduña Valle de Trápaga-Trapagaran Zaldibar Zalla Zamudio Zaratamo Zeanuri Zeberio Zierbena Ziortza-Bolibar
Bilbao Aeropuerto a 3,22 km - Altitudea 42 m
Punta Galea (Udalerria: Getxo) a 9,49 km - Altitudea 90 m
Sopuerta (Udalerria: Sopuerta) a 18,92 km - Altitudea 177 m
Machichaco (Udalerria: Bermeo) a 21,68 km - Altitudea 93 m
Forua (Udalerria: Forua) a 21,95 km - Altitudea 45 m
Amorebieta--Etxano (Udalerria: Amorebieta-Etxano) a 22,59 km - Altitudea 100 m
Orozko (Udalerria: Orozko) a 25,12 km - Altitudea 270 m
| 2019-10-19T19:21:25 |
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/loiu-zabaloetxe-id48903
|
[
-1
] |
2018ko irailaren 26a, asteazkena | Ordua Euskal Herrian 09:17:39
Bilboko Mediku Zientzia Akademiak antolatutako Medikuntza Astearen 44. edizioan lehen hizlaria izan zen Nicolás Olea. ‘Osasuna eta kutsadura: Epidemia isila’ izan da jardunaldien aurtengo goiburua. (Arg.: Aritz Loiola)
Europan aitzindarietakoa izan omen zinen kutsatzaile hormonalen gaia aztertzen.
Bai. 1996an antolatu zen Europan gaiari buruzko lehen zientzialari biltzar handia. Ordurako, ingurumen zientzietan adituek, biologoek… oso informazioa baliagarria zuten disrupzio hormonalak naturan eragindako ondorioez, animalia espezie ugarietako adibideak zituzten. Eta gaur egun disrupzioa oso ezaguna da zientzialariengan. Jarduera hormonala duten konposatu asko daude, plastikoetan, arropetan, kosmetikoetan... eta noski pestizida eta ongarrietan. Ez daude sailkatuta minbizi-eragile edo mutazio-eragile modura, baina disruptoreak dira, sistema hormonala eraldatzen dute, eta kalte egiten diote osasunari.
Baina, lehen esan didazunez, gaiak ez du oihartzunik, eta ez da neurri egokirik hartzen.
Are ebidentzia gehiago eskatzen dute eta. Disrupzioaren mekanismoaz ebidentzia gehiago behar dela esaten dute. Nik beti esaten diet berdin dela zenbat diru jartzen duten, zenbat ikertzen duten, ez dutela ebidentzia handiagoa lortuko, daukagun ebidentzia estatistikoa izugarria da, eta mekanismoei buruz ere asko dakigu. Daukaten informazioarekin, aspaldi hartu behar zuen erabakia.
Europako Batzordeaz ari zara, zehazki?
Bai. Han eta Europako Parlamentuan hartzen dira erabakiak, lobbyak dauden lekuan hain zuzen. Eskandalua da. Europako Batzordeak konpromisoa hartu zuen 2015erako disruptore endokrinoak identifikatzeko testak –derrigorrez egin beharrekoak– prest izateko, baina pasa zen 2015, gero 2016, eta ezer ez; azkenik, Suediak prebarikazioagatik salaketa ipini zion Batzordeari Europako Auzitegian. Baita irabazi ere. Aizu, 21 urte daramatzagu gaiaz hitz egiten!
Informazioa sobera dute politikariek dagoeneko.
Jakina. Badakizu zenbat ikerketa proiektu dagoen? Nik erakunde guztietatik jaso dut diru pilo bat, aldizkari zientifiko puntakoetan argitaratu dugu, baina gero ez badute beraiek finantzatutakoa irakurtzen… Ez da ebidentzia gehiago lortuko, nahikoa dago jada, orain behar dena da ausartak izan eta kontsumitzailea babestuko duten erabakiak hartzea. Zuhurtzia printzipioak fabrikatzailea behartzen du bere produktua kaltegarria ez dela frogatzera, ez dagokio kontsumitzaileari demostratzea zerbait arriskutsua dela. Horren arabera egin beharko lukete araudia. Baina ez ikusiarena egiten dute.
Ez dakit. Seguruenik ez direlako arazoari aurre egiteko gai, ez dutelako tresna egokirik, ekoizleek esaten dutelako gehiegizko zuhurtziak lehiakortasunari kalte egingo liokeela…
Aurreko galdera egin dizut horrelakoetan beti aipatzen delako lobbyen presioa.
Bada, ni ez naute sekula presionatu, ez alde batera ez bestera. Asko inporta ez dien seinale, agian.
Ebidentzia egon badagoela diozu. Komunitate zientifiko guztia dago gai honetan ados?
Oro har bai, arazoa medikuen artean dago, oraindik ez dira konturatu. Tira, bai, batzuk hasi dira: lehenbizi pediatrak, gurasoek galdetzen baitiete ea zer gertatzen den plastikozko biberoiekin eta abar. Eta informazioa bilatzen hasi behar dute, hori ez zegoelako euren liburuetan.
Dena den, zientzialariena galdetu dizut zientzia blog bat baino gehiago dagoelako jendartean kimiofobia hedatzen ari dela azaltzen, esaten gehiegizko alarma ari dela sortzen oinarri zientifikorik gabe...
Ez dakit, ez naiz inoiz joan hori diotenekin eztabaidatzera. Niri joko honen arauak irakatsi zizkidatenean, esan zidaten parekoek errebisatutako aldizkarietan argitaratu behar nituela ikerlanak, eta urtero 15-20 lan argitaratu ditut punta-puntako aldizkarietan. Nirekin eztabaidatu nahi duenak maila bera badu, ongi; baina batzuetan eztabaida baterako proposatu didaten beste pertsonaren curriculumari begiratu eta konturatzen zara ez duela ezertxo ere egin azken hamar urteetan. Okerrago: joan izan naiz Europako Legebiltzarrera nire ikerketen berri ematera, eta parean jesarrita eduki dut seguruenik nirea hamar halako soldata zuen bat, esaten ari nintzena egia ez zela erantzunez, gero gauean, garagardo bat hartzen, urte bi lehenago auto konpainia baterako lanean zebilela aitortu didana.
Nonahi ditugu kutsatzaile hormonalak, zer egin dezakegu herritarrok?
Gaiak atsekabea sortzen du jende arruntarengan, ez da irtenbiderik ikusten. Batetik, ordezkari politikoei eskatu behar zaie gaia beren agendan sartzeko. Bestetik, kontsumitzaile modura eragin dezakegu. Badakizu nor ari den erabakitzen Espainia hegoaldeko cherry tomateei zein pestizida ipini, eta biltzen dituztenei zer soldata ordaindu? Ingalaterrako supermerkatuetako bezeroak. Haiek esaten dute: langileek soldata duina behar dute, eta tomateak modu osasungarrian landu behar dira, halako edo bestelako pestizida bota gabe, araudiak baimendutakoa izan arren. Bestela ez dute erosten. Eta ikuskatzaileak bidaltzen dira baldintza horiek betetzen direla behatzeko.
Istripua laborategian
“Beti erakarri nau sistema hormonalarekin zerikusia duen minbiziaren gaiak, eta horretaz egin nuen doktore-tesia, 1979an. Urte batzuk geroago, 1987an, AEBetan lanean nengoela, laborategian izandako istripu batengatik konturatu ginen plastiko batek aktibitate hormonala zuela. Hura ez zen posible, plastikoak inertea behar du, baina hantxe zegoen plastiko hura. Susmoak piztu ziren eta konturatu ginen fabrikatzaileak plastikoari gehitutako antioxidatzaile bat zela kausa. Haritik tiraka aurkitu genuen jarduera hormonala zuten konposatu ugari”.
Kanal hauetan artxibatua: Kutsatzaile hormonalak | Osasuna | Bilbo | Europako Batzordea
Oso mantso, eta populazioaren zati batek baino ez bada ere, badirudi gehiago begiratzen dela zer eramaten den ahora. Elikagaiak non eta nola landu dituzten jakin nahi dugu, sabelean zein osagai sartu ditugun jakitun izan nahi dugu. Aldiz, larruazalaren bidez odoleraino zer sartzen ari garen ez dakigu. Ez dakigu hidratatzaileak zer daukan, azazkalak margotzeak zer ondorio dituen, ilea garbitu digun xanpuak zer duen eta nora doan. Petroliotik eratorritako osagaiak dira asko, eta... [+]
| 2018-09-26T07:17:39 |
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2569/nicolas-olea-kutsadura-kimikoaz-kezkatutako-medikua
|
[
-1
] |
Spotify eta Apple Music-ek lehiakide berria dute: Youtube Music - Arteman Komunikazioaren Artisauak
Spotify eta Apple Music-ek lehiakide berria dute: Youtube Music
Eider Garcia/
YouTube Music Espainiara iritsi da! YouTube aplikazioa maiz erabiltzen baduzu, Google-en aplikazio berria hiru hilabetez doan probatzeko jakinarazpenak salto egingo zizun jada.
YouTube Music Google-en musika aplikazio berria da. Honekin milaka kantu, album, zerrenda edo cover entzun ditzakegu. Gainera, zure historian oinarritutako gomendio pertsonalizatuak ere eskaintzen dizkizu.
YouTube Music-ek duen balio erantsietako bat ondorengo hau da: artisten kantu ofizialez gain, cover edo zuzeneko kontzertuak ere ikusi eta entzun ditzakegu. Gainera, badu kantuen izenburuetaz akordatzen ez direnak poztuko dituen beste berri bat ere; kantuaren letrarekin edo deskripzioarekin aurki ditzakezu kantuak. Horretaz gain, zure lehentasun musikalak kontuan hartuta MixTape automatikoak ere sortzen ditu.
Orain arte YouTube plataforman entzun dugu musika, baina YouTube Music plataforman kantu bat igotzeko irudi edo bideoaren beharrik ez izateaz gain, mugikorra blokeatu edo beste aplikazio batzuk erabili ditzakezu musika entzuten jarraitzen duzun bitartean.
YouTube Music Premium-ek hilean 9,99€ko kostua dauka, Spotify eta Apple Music bezalaxe. Azken hauentzat Google-en aplikazio berri hau lehiakide gogorra izan daiteke. Kantuak entzuteaz gain, hauen bideoak ikus ditzakezu eta letra bidezko bilaketa egin. Gainera, Spotify eta Apple Music bezala, tendentzia sekzio bat ere badu. Eta ez ahaztu YouTube plataforma nagusitik ere erakarriko dituela erabiltzaileak.
Apple Music eta Spotify-entzat kolpe handia izango dela uste duzue? Edo dena saiakera batean geldituko da?
Komunikazioak batzen gaitu
Volkswagen-ek logoa aldatu du elektromug...
6th uztaila 2018
Iturria: Bideoa, Publizitatea, Tendencias, Tendentziak
Tagged: apple, google, Music, musika, youtube
Ingurumenarekiko kontzientziatzeko ariketa zirraragarria
Amaitu da, 2018an Google Chrome nabigatzaileak HTTPS erabiltzen ez duten webgune guztiak “ez seguru” bezala markatuko ditu
| 2020-04-01T17:12:02 |
https://arteman.eus/spotify-eta-apple-music-ek-lehiakide-berria-dute-youtube-music/
|
[
-1
] |
40 urte liburu artean. Noticias de Gipuzkoa
40 urte liburu artean
Erein argitaletxeak, 1976an sortu zenetik, egoera berrietara egokitzeko lana egin du etengabe;haur eta helduen literaturan izen handiak plazaratu ditu baina “sortzaileak zaintzea” izan da beti bere erronka
Marta Esnaolaren erreportajea. Gorka Estradaren argazkiak - Sábado, 31 de Diciembre de 2016 - Actualizado a las 06:14h
Olatz Soraluze, Iñaki Aldekoa eta José Agustín Iturri, Erein argitaletxeak Donostian duen egoitzan.
1976ko abenduan ireki zituen bere ateak Ereinek. Hainbat egilek argitaletxe bat sortzeko ideia izan zuten eta, euskaraz plazaratzeko enpresarik ez zegoenez, proiektua martxan jarri zuten. Orain, 40 urte beranduago, euskal liburugintzan bere lekua bermatuta duen argitaletxea da Erein.
Baina egungo egoerara iristeko izan duen historia luzea da. Iñaki Aldekoa literatur arduradunak esan duenez, hiru garai bereiztu daitezke eta bakoi-tzean paper ezberdin bat izan du euskal gizartearen barruan. “Lehen urteetan, Ereinek erantzun nahi zion orduan zeuden kezkei;Franco hil ondoren, dena zegoen egiteko euskal munduan eta batez ere kezka historikoak eta kulturalak zeuden, baita euskararen ingurukoak ere”, adierazi du, hasierako liburuak gazteleraz argitaratu zirela azpimarratuz. Adibidez, lehenengoa Diálogos en torno a las elecciones izan zen, Eugenio Ibarzabalena, hauteskundeak zetozen eta. Autonomiari, euskara batuari eta beste hainbat gairi buruzko liburuak plazaratu ziren garai horretan. Euskarazko lehenengo liburua Euskadiko dependentzia ekonomikoa izan zen, Baleren Bakaikoarena, eta garai horretan oso garrantzitsua izan zen Gramatika bideetan, Patxi Goenagarena: “Euskal filologia ikasi duten guztiak liburu hori erabili dute”, azpimarratu du Aldekoak. “Garai horretan, argitaletxe guztiek ikasi genuen elkarren artean aurrera egiten”, gaineratu du Olatz Soraluze zuzendari eta gerenteak;idazleez gain, euskara batuaz zuzentzen zekien jendea behar zen, eta baita ilustratzaileak ere, industria bat sor-tzeko.
Bigarren garaia 1982tik aurrera markatuko zuen Aldekoak, orduan egin baitzen hezkuntzaren legea. “Horrek ekarri zuen testu liburuen munduan sartzea, eta horrekin batera, haur literaturak ere sekulako indarra hartu zuen”, gogoratu du literatur arduradunak. Bere ustetan, mintegi bat izan zen idazlee eta irakasleen-tzat, eta lan handia egin zuten Anjel Lertxundik, Mariasun Landak eta beste askok. “Momentu ona izan zen euskal idazle eta ilustratzaileen -Jon Zabaleta eta Antton Olariaga, besteak beste- lana aurrera eramateko”, gaineratu du. José Agustín Iturri produkzio arduradunak azpimarratu zuenez, “oso urte kaotikoak” izan ziren, oraindik linea argi bat jarri gabe, diskoak ere atera baitzituzten. “Txalo pintxalo haurrentzako diskoa adibidez garai hartakoa da, eta erakusten du ez genuela literatura bakarrik egiten;oso garrantzitsua izan zen”, dio. Garai horretan, pedagogia aldetik kezka handia zegoen eta ikuspegi horretatik, argitaletxeak progresistak izan ziren. “Literatura eta hezkuntza mundua oso loturik egon dira horrezkero”, gaineratu du Soraluzek. Bestalde, sail garrantzitsuak atera zituzten haurrentzat, Siberia Treneko ipuinak, Ziripot saila eta beste hainbat. “Atxaga eta Lertxundi bezalako idazleek, helduentzako liburuak egiteaz gain, beharra zegoela eta, haur literatura ere idazten zuten, eta kalitate handikoa, gainera”, jarraitu du Aldekoak: “Ez dut uste gerora kalitate hori gainditu denik”.
Gainera, 77an Ipurbeltz komikia argitaratu zutela gogoratu du, duela 8 urte itxi zena. “Hizkuntza freskoagoa eskaini zuen eta gainera, eskola bat izan zen gidoilari eta ilustratzaile askorentzat”, dio Soraluzek, punta-puntan dauden sortzaile asko bertatik pasa dira eta. “Euskarazko komiki bakarra izan da denbora askoan eta belaunaldi askok ezagutu dute”, nabarmendu du Aldekoak.
Hirugarren atala, bere ustetan, Bernardo Atxagaren Obabakoak (1989) liburuak markatuko luke. “Euskal literaturak gorputz bat hartzen zuenaren konfirmazioa izan zen liburu honekin Atxagak sari nazionala irabazi zuen;ordurako literatura egonkortuta zegoen, baina nolabait sari honek ekarri zuen aldaketa bat”, azpimarratu du Aldekoak. Hala ere, hori kanpoko errekonozimenduak eman zion indarrari dagokionekoa da, baina Euskal Herrian jada oso ezaguna zen: “Guztiok genekien Obabakoak kalitate literario handikoa zela”.
“Gure lana oso lotuta dago sortzaileekin eta gure erronka, orain arte bezala, eurek zaintzea da”, dio Aldekoak, eta horren ondorioz, liburu horiek saltzea eta jendeari gusta-tzea nahi dute, “lan horietan sinesten dugu eta”. Katalogoa begiratuz gero, literaturan “edozein lekutan burua goran emateko moduko izenak” daude literatur arduradunaren ustetan: Jon Miranderen Haur besoetakoa, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso -“beste hito txiki bat izan zen”-, Arantxa Urretabizkaia eta Toti Martínez de Lezea bezalako izenak aipatu dituzte. “Gehiago saltzen diren obra horiez gain, poesia ere ateratzen dugu gaur egun, nahiz eta badakigun minoritarioa dela”, gogoratu du Soraluzek. “Gauza transbertsal batzuk ere plazaratu ditugu, sexu-hezkuntzako liburuak eta parekotasunaren aldekoak ere bai”, gaineratu du.
Hala ere, hain merkatu txiki batean lan egitea “zaila” dela diote. “3.000 aleko tirada bat rentabilizatzea zaila da eta gainera, euskarara kanpoko liburuak itzultzea ere garesti agertzen da, elebiduna den gizarte batean, gaztelerak jatorrizkoa ematen baitu ba-tzuetan, nahiz eta ez izan”, azpimarratu du Soraluzek. Baina Iturriren ustetan, ez da aitzakia bat: “Urte gutxi daramagu eta poliki-poliki, oraindik idazle on gehiago agertuko dira”, dio.
“40 urte hauetan, gizartea aldatzen joan den heinean egokitu da argitaletxea”, dio Soraluzek: lan egiteko era, estruktura eta beste hainbat gauza aldatu dituzte, atzera ez gelditzeko. Hainbat gauzak erakusten dute hori zuzendariaren iritziz: “Lehen, oso lan gutxi plazaratzen ziren eta militan-tzia kontu handia zegoen;argitara-tzen genuena erosten zen”, gogoratu du Soraluzek. Gaur egun, egoera hori normalizatu egin da Iturriren ustez, “eta hori oso positiboa da”. “Produkzio askoz ere gehiago dago eta titulu bakoitzetik ale gutxiago kaleratzen dira”, dio Soraluzek, merkatuaren egoeraren aldaketa erakutsiz.
“Denboraren poderioz, argitaletxeen eta komunikabideen artean euskara normaltzen ari gara, industria kultural bat sortu da eta horrekin ikuspuntua aldatu egin da”, azpimarratu du Iturrik;lehen ez zegoen ezer ez, gero bakar batek indarra hartu zuen, eta orain euskal literaturak kalitatea duela agerikoa da. “Euskal liburuak liburudendetan mantentzeko lan handia egin beharra dago, nobedade pila bat baitaude”, azaldu du Iturrik. Produkzio arduradunaren ustetan, gaur egun zailagoa da gazte bati irakur-tzeko esatea, “irudiek hartu baitute indarra”. “Hori bai, euskaraz gero eta irakurle gehiago daude eta hori itxaropentsua da”, gaineratu du Soraluzek.
Euskarriari dagokionez, ez dute dudarik: “Papera da”. “Guri dagokigunez, papera ez den euskarrietan oso gutxi saltzen da, agian aldatuko da, baina oraingoz ez da konpetentzia”, baieztatu du Soraluzek. “Ematen zuen ordezkapen bat gertatuko zela, baina ez da hala”. Iturriren ustetan, bakoi-tzak bere zirkuitua izango du: “Entziklopediak adibidez, Interneten bidez erabiliko dira, ez baituzu liburu guztia behar, baina literaturan ez da aldaketa nabarmenik egongo”, adierazi du. Hala ere, bere iritziz beharrezkoa da haurrekin liburu-dendetara joatea, “maitatzen ikasteko”.
ereinen hasiera
1976 Sorrera. Franco hil berria zela eta hauteskundeak ate joka zeudela sortu zen Erein argitaletxea 1976. urteko abenduan. Julen Lizundia, Edorta Kortadi, Anjel Lertxundi, Xabier Lete, Jexuxmari Mujika, Axentxio Ondarzabal eta José Manuel Castellsek sortu zuten, euskarazko argitaletxe baten beharra ikusten zuten eta.
Laguntza 100 pertsona inguruk eskaini zieten, euren dirua proiektu honi ematen. Gaur egun, guztira 147 abonatu dauzka argitaletxeak.
Kargu nagusiak. Argitaletxearen sorreran, Axentxio Ondarzabal izendatu zuten Ereineko lehendakari. Hau hiltzean, bere postua Jexuxmari Mujikari pasa zioten eta gaur egun, berak dauka kargu hau. Bestalde, Julen Lizundia izan da argitaletxeko zuzendaria duela hogei urte inguru erretiroa hartu zuen arte. Orduan ordezkatu zuen Olatz Soraluzek postuan. Gaur egun, berarekin batera, Iñaki Aldekoa literatur arduraduna eta José Agustín Iturri produkzio arduraduna ari dira lanean.
erein gaur egun
langile daude gaur egun argitaletxean. Teknologiari esker, edizio lanetan asko aurreratu dute eta egin beharreko lanera egokitu behar izan dute: “Lehen eskuizkribuak lantzeko denbora eta pazientzia gehiago behar zen, baina gaur egun, lan hori produkzioari eskaini behar zaio, merkatua handiagoa baita”, dio Soraluzek.
| 2018-10-20T06:22:56 |
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2016/12/31/ocio-y-cultura/40-urte-liburu-artean
|
[
-1
] |
Osakidetzak 703.000 euro inbertitu ditu Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskaner berrian | El Correo
ZurekinOsakidetzak 703.000 euro inbertitu ditu Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskaner berrian
Osakidetzak 703.000 euro inbertitu ditu Galdakao-Usansolo Ospitaleko eskaner berrian
Eskanerraren aurkezpena, Galdakaoko ospitalean. / Osakidetza
Ekipo modernoagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da, azterketa diagnostiko berriak irudi bidez egiteko aukera ematen du eta tratamendu zehatzagoak egitea ahalbidetzen du
ELCORREO.COM Martes, 2 enero 2018, 08:35
Osakidetza euskal osasun zerbitzuak 703.321 euroko inbertsioa egin du Galdakao-Usansolo Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko 64 koroako eskaner berrian. Ekipo modernoagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da, azterketa diagnostiko berriak irudi bidez egiteko aukera ematen du eta tratamendu zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak egitea ahalbidetzen du.
Eskanerra edo OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala) proba diagnostiko bat da, eta X izpien bidez organismoaren barruko irudi erradiografikoak ateratzen ditu zeharkako ebakiduretan, ebakidura sagitaletan eta koronaletan, bai eta 3D edo 4D irudiak ere.
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiak eskaner berria bisitatu zuten aurreko astean, Galdakao-Usansolo Ospitalean. Osasun Arretako zuzendari Andoni Arcelay ere bisitan izan zen.
Ekipo berriarekin «jauzi kualitatibo bat» emango da egin daitezkeen azterketen kalitatean, eta esparru horretan erabilgarri dauden baliabiderik onenen bermea eskainiko zaio pazienteari. Darponek azpimarratu zuen Bizkaiko ospitalean egindako inbertsioarekin «beste urrats bat» emango dela Eusko Jaurlaritzak «bizkaitarren osasun arretan bikaintasunaren alde egindako apustuan».
Aipatu bezala, 703.321 euroko inbertsioa egin da eskaner berrian. Irudi bidezko diagnosi ekipoak etengabe berritu eta eguneratzeko Osakidetzak abian duen prozesuaren baitan egin da inbertsioa, eta helburua da pazienteei ematen zaien arreta hobetzea irudiaren kalitate hobea eskainiz, azterketak azkarrago eginez eta probaren prozesua erosoagoa bihurtuz.
Ekipo berriarekin azterketa erradiologiko berriak egin ahal izango dira, hala nola perfusio azterketak (kontrasteak ehunetan egiten duen bidea ikusteko proba), litiasien azterketa eta azterketa koronarioak. Metalezko materialak dituzten (protesiak) pazienteetan irudia ere hobetzen du eta 4D azterketa dinamikoak egiteko aukera ematen du. Denbora errealean hobetzen du 3D tekniken bidez gidatutako esku hartzea, lesioetan hobeto orientatuta egoteko eta arrisku eremuak saihesteko.
Bestalde, ekipo zehatzagoa da, lesio txikiagoak hautematen baititu eta diagnostikoan zehatzagoa izateko aukera ematen baitu. Proba batzuetan, gainera, irudia estatikoagoa denez, eta dosia modulatzeko teknikei esker, dosi ezberdinak administra daitezke aztergai den anatomiako eremuaren arabera. Eskaner honekin lesioen diagnostiko hobea egin daiteke paziente onkologikoetan, koloretako mapa eta azterketa konparatibo zehatzagoak egin baitaitezke.
Eskanerra egokitzeko lanari esker, gerta daitezkeen erreakzio kaltegarriak azterketaren aurretik eta ondoren kontrolatzeko pazienteak zaintzeko gela bat ere egin ahal izan da, bai eta txostenak egiteko eta hezur eta muskuluen ekografia egiteko gelak ere.
Osakidetza, Galdakao, Usansolo
Berdeago, Ingurugiro Jasangarriaren Azokak bihar irekiko ditu ateak Durangon
Legutioko Udalak sinbologia frankista duten elementuak kendu ditu Arabako kuadrillak eta udalak hondakin organikoen bilketari ekingo diote
| 2018-01-19T00:03:04 |
http://www.elcorreo.com/zurekin/osakidetzak-703000-euro-20180102113013-nt.html
|
[
-1
] |
Liburuaren eguna | Hitz beste
2007-04-23 by Anjel Lertxundi
Saltzaileen liturgia zibilaren egutegian, bihar liburuaren eguna. Aurreratu egin naiz eta herenegun pasatu nintzen nire ohiko liburu-dendatik. Nobedade urrien artean, lagun batek baino gehiagok gomendatu didana: Kressmann Taylor-en Itzulerarik gabeko eguna (D
← Gaurkoa, bihar
Perlarena →
4 thoughts on “Liburuaren eguna”
2007-04-23 at 15:55
Kressmann Taylorren “Ezezaguna helbide honetan” liburuaren euskarazko itzulpenaren erreferentzia falta da artikuluan: “Ezezaguna helbide honetan”, Erein, 2003 (itzultzailea: Ramon Etxezarreta).
2007-04-23 at 16:33
Halaxe da. Banuen buruan halako oroitzapen lanbrotu/lanbrotsu bat, esaten zidana bazegoela itzulpen bat
Karmen Irizar says:
2007-04-23 at 21:35
Kaixo Anjel,
Azkoititik ari natzaizu idazten, aurten hirugarren urtez antolatu dugun emakumeen liburu azoka zure atalean aipatu duzula eta eskerrak emateko. Antolatzaileetako bat naiz. Ez dakit zenbateraino ezagutzen duzun azoka. Helburu nagusia ez da sekulako salmentak egitea, gizonek idazten duzuen literaturak egiten duen itzalpetik atera eta gure ikuspegia plazara ateratzea baizik. Jendeak emakumeak eurek idazten duten horren arabera ezagutu ditzan nahi dugu, eta ez beste batzuen betaurrekoak jantzita.
Bi eguneko azoka txiki bat da, baina oso kalekoa,goi mailako literato eta kritikoen begietatik urruti, eta oso partehartzailea. Igande eguerdian emakumeek idatzitako testuak irakurtzen ditugu jendaurrean hizkuntza deberdinetan. Jende arruntak irakurtzen du, zahar, gazte, euskaldunak, atzerritik etorritakoak, norberak nahi duen hizkuntzan. Aurten euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemaniera, galiziera, portugesa, txinera, arabiera eta urduz idatzitako testuak entzun ditugu kontsejupean. Ekitaldi xumea oso,
baina nik neuk aberasgarria irizten diot , hiru ordu laurdenez bada ere, eta une horretan egoera politikoa edonolakoa dela ere, hizkuntzak eta literatura herri desberdinetako hainbat emakumeren adierazbide baino ez baitira.
Eskerrik asko berriro ere gure azokarekin akordatzeagatik. Hurrengo urtean eskuorria eta gonbidapena bidaliko dizkizugu.
2007-04-24 at 1:03
Hemen bidaltzen dizut, gure blogaren helbidea, Ea zer iruditzen zaizun… Zarautz aldetik idazten degu(gehienbat), badauzkagu salbuespenak.
Ez da blog pertsonal bat, kide askoren lanak daude publikatuta. Nor bere buruaz firmatuta.
Ea zer deritzozun.
| 2019-06-18T09:34:44 |
https://www.berria.eus/blogariak/hitzbeste/2007/04/23/liburuaren_eguna/
|
[
-1
] |
Ordiziako baratzak, herritarren zerbitzura. Noticias de Gipuzkoa
M. Aranbururen erreportajea - Martes, 7 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h.
helburu anitza Aranbururen hi-tzetan, baratze parkea jartzearekin hainbat helburu lortu nahi ditu Udalak: “nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasun-tsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da helburua, aisialdirako gune berri bat sortzeaz gain”.
ez da bakarra Azken urteetan igo-tzen joan dira hainbat herritan egitasmo hauek. Hain zuzen, Ordizian egokitutako gunea Gipuzkoako 19. baratze publikoa da. Eskualdean, baina, beste Udal batzuek ere egin dute apustu berdina Kutxa Ekogunerekin batera;hala nola, Legorretak, Lazkaok eta Beasainek.
| 2018-09-20T09:10:09 |
http://m.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/08/07/vecinos/ordiziako-baratzak-herritarren-zerbitzura.amp
|
[
-1
] |
Alex Txikon: 'Mendiak ezetz esaten badeutsu, horren kontra ezin da ezer egin' - bizkaie.biz
Dabi Piedra 2019-04-01 08:03 Barriketan
Alpinistea.
Erronka galanta izan dau Alex Txikon mendizale lemoarrak neguan: K2 mendira (8.611 m) joan da, Winter Top Appeal espedizinoan, neguan zortzimilako horren tontorra igoten lehenengoa izateko asmoz. Abenduaren amaieran Euskal Herritik urten, eta martiaren amaierara arte etxera bueltau ez arren, ezin izan dau helburu nagusia bete.
Baina, bestelako asmo batzuk be izan ditu espedizinoak. Josep Sanchis medikua buru, Pakistango eskualde haretako jentearen osasun baldintzak hobetzen ibili dira. Ganera, medikuek mendizaleen osasuna kontrolau dabe egunez egun, gorputzak altueran ze erreakzino dituan aztertu eta medikuntzan bide barriak zabaltzeko. Ingurumenak be kezkatzen ditu Txikon eta kideak: Neurketak egin ditue glaziarretan, arriskuan ete dagozan jakiteko.
1.- K2 igon barik bueltau zarie, ze sensazino dakarzu espedizinotik?
Tira, K2 ezagutu dot, gure arteko hartu-emona hasi dala esan geinke. Egia esan, pozik etorri gara eta oroitzapen onak daukaguz. Daukadan sensazinoa da gehiago gura dodala. Guk uste genduan legez hartu gaitu K2k, mendiak oso gitxitan zabaltzen deutsu eskua.
2.- Azken zatia igon ezinda geratu zarie, 7.150 metrora. Ze traba euki zenduen?
Eguraldia, batez be haizea. Zezeila oso txarra izan da, ez deusku aukerarik emon ezertarako be ez. Mendiak batzuetan ezetz esaten deutsu, horren kontra ezin da ezer egin, burua hormearen kontra jo eta jo ibiltearen parekoa litzateke kontra egitea. Ikusi, ikasi eta pentsau, besterik ezin dozu egin, hurrengo baterako.
3.- Neguan igon bako zortzimilako bakarra da K2. Tontorrera neguan heltzeko giltzarria zein da?
Bizkortasuna, argi eta garbi. Errusiarren espedizinokoek egun asko egin ditue altuera handian eta uste dot holan ezin leitekela mendi hau igon, suberte handiz ez bada. Bizkortasuna behar da, zirt edo zart egin.
4.- Errusiarren espedizinoagaz tirabira batzuk izan dozuez, ze gorputzaldi itxi deutsu horrek?
Gorputzaldi ona ez, behinik behin. Gizartean ikusten diran gauza txarrak mendira, kanpaleku batera eroan doguz barriro. Min emoten deust, tristurea. Batzuetan barre be egin dogu euren hasarreagaz, esate baterako, edur bolak botaten euskuezenean. Gu grabetan ibilten ziran beti, baina behin guk kamarea ipini eta bolak botaten hasi ziran. Barregarria da, baina tensinoa be egon zan. Ostikoka hasteko modukoa zan, baina ez dogu patxadea galdu. Benetan, ez dot ulertzen euren jarrerea.
5.- Espedizinoaren beste momentu txar bat Danielle Nardi eta Tom Ballarden erreskatea izan zan. Nanga Parbatera joan, baina hilda topau zenduezen. Zelan bizi izan zenduan hori guztia?
Momentu gogorrak izaten dira, batez be, karga emozionalagaitik. Polemikea sortu zan, eurek aukeratutako ibilbidea gatxegia ete zan, baina horren ganetik, ez dogu imajinetan senideentzat ze latza dan. Interneten danetarikoak esan dira, holako eztabaidetatik iges egin behar da. Nik familiakoei esan neutsen zein dan egia, hau da, euren bizitzako azken egunetan oso zoriontsuak izan zirala, irribarretsu ikusi genduzan argazkietan eta bideoetan. Mezu positibo horreek emoten ahalegindu gara.
6.- Zuen espedizinoan, zorionez, danak bueltau zarie onik, aurreko urteetan legez. Segurtasunari emoten deutsazu lehentasuna.
Zera pentsau behar dogu, mendia amaitu egiten da tontorra zapaldutakoan? Ba ez, tontorrera heltzea baina han geratzea ez da gauza ona, behera bueltetean dago arrakastea. Kontetako bajatu behar da, bestela ez dauka baliorik.
7.- Hiru hile egin dozuez Karakorumeko mendietan. Hara joatean aklimatazinoa egiten dozuen legez, barriro itsasoaren mailara bueltetean be gorputza egokitu behar izaten dozue?
Ezer berezirik ez dogu egin behar. Politena da koloreak ikusten hasten zarela, gauzak usaintzen... ze han goian ez da berderik ikusten, usaindu be ez da egiten askorik. Bizirik zagozala ikusten dozu. Mendia agurtzea be inportantea da, eta handik oinez bajatzea. Aurreko negu bietan, helikopteroz bajatu ginan Everesteko Behe Kanpalekutik, eta akatsa izan zan, oinez igon eta bajatu behar da. Gorputzari jagokonez, ez dago ondorio handirik, batzuetan gauza kurioso bat pasetan jaku: Han ohituta gagozanez edurretan ibilten, beti aldatzean gora eta behera, hemen lur lauan ibiltean, baldosen ganean adibidez, arraro egiten jaku, ia-ia zorabioak emoten deusku, begitantzen jakulako arinegi gabizala mobiduten.
8.- Barritzailea izan da, zentzun askotan, Winter Top Appeal espedizinoa. Esate baterako, igluak erabili dozuez oihalezko denden ordez. Zer moduz konpondu zarie?
Primeran funtzionau dau, oso ondo. Tenperatura aldetik igarten zan aldea, eta soinuan be bai, ze han haizeak gogor joten dau. Guk alde egin dogu, eta igluak han geratu dira, sendo-sendo, harriak lez.
9.- Hurrengo espedizinoetan erabilteko moduko asmakizuna da, hortaz.
Bai, neguan bada ahaleginduko gara barriro igluak egiten. Baina kontuz ibili behar da, urteko beste sasoi batzuetan edo eguzkiak gogor joten badau, beharbada ez da horren idea ona, ze izotza urtu egin leiteke. Kasu batzuetan oso erabilgarria da, baina eguraldi atseginagoa daukazun espedizinoetan ez da oso praktikoa; ganera, giro epela badago zertarako ibiliko zara igluak egiten? Dendea ipini eta listo.
10.- Medikuak joan dira zuokaz, Josep Sanchis eta Kepa Lizarraga, inguruko herrietako biztanleei laguntzeko, baita zuen gorputzek altueran ze erreakzino daben ikusteko be. Ganera, glaziarretako izotza neurtzen ibili zarie. Kirol espedizinoa baino gehiago izan da zuena.
Bai, izotz laginak Japoniara bidean dagoz, han aztertuko ditue. Josep medikuaren lana be bikaina izan da, ze Felix Baltistan Fundazinoari lagundu deutso. Health Visitors izeneko andreak ibilten dira hango herrietan ginekologia kontuetan, fundazinokoek formakuntzea emon deutsie eta emagin modukoak dira. Josep hareei laguntzen ibili da, gauza barriak erakusten.
11.- Ganera, ingurumena oso kontuan hartu dozue.
Zaborraren kudeaketea oso positiboa izan dala uste dot, eguzki panelak be erabili doguz. Azken baten, inguru hori oso delikadua da, bakarra da munduan eta askotan ez gara konturatzen ze turismo klase nahi dogun. Hemen Euskal Herrian be zabaldu da turismo ereduaren inguruko eztabaidea, ba han bardin. Jakin behar dogu, ni hara banoa, beste ehun zamaketari nigaz datozala, eta gu guztion hondakinak eta plastikoak han itxi ezkero... hor heziketa lana behar da. Gu ahalegindu gara ezer ez ixten, ezta plastiko bat be.
12.- Espedizino luze honetatik bueltan, ze irakaspen dakarzu?
K2k erakutsi deusku persona hobeak izaten, gure tokia zein dan jakiten. Mendiak badauka bere legea, eta beti ezarten deutsu, horren kontra egiteak ez dauka zentzunik. Askotariko errealidadeen aurrean begiak zabaldu deuskuz, kultura eta hizkuntza aniztasun handia dago han, urdua eta ingelesa dira ofizialak, baina gu ibili garen lekuan badagoz paxtua, baltiera... Kultura aniztasunak desbardin eta antzeko egiten gaitu aldi berean.
13.- Bueltauko zara K2ra hurrengo neguan?
Gurako neuke, gogotsu nago, baina ikusiko dogu. Batzuetan pentsetan hasten naz, nik ez daukadala ezelako presinorik mendi hau edo bestea igoteko, babesleek ez deuskue hori eskatzen. Nik ez daukat beharrik tontorrak igoteko, askotan gustura geratzen naz ahaleginagaz. Baina egia da batzuetan gorputzak eskatzen deutsula tontorren bat igotea, beharbada helburu zehatza dalako.
1. Alex Txikon, K2tik bueltan (argazkiak: Bizkaie! eta Alex Txikon) | Ikusi handiago | Argazki originala
3. Eguzki panelak erabili ditue | Ikusi handiago | Argazki originala
4. Ingurukoek ondoetorri beroa egin deutsie alpinisteari | Ikusi handiago | Argazki originala
5. Karakorumen handitasuna | Ikusi handiago | Argazki originala
6. Neguan itzelezko hotza dago K2n | Ikusi handiago | Argazki originala
7. Igluak Behe Kanpalekuan | Ikusi handiago | Argazki originala
8. Espedizinoko kide batzuk | Ikusi handiago | Argazki originala
10. Espedizinoko kideak dendearen barruan | Ikusi handiago | Argazki originala
11. Giro ona egon da espedizinoko kideen artean | Ikusi handiago | Argazki originala
Maider Zabalegi: 'Orainari erreparetan deutsat geroari baino gehiago'
Xatiro: 'Piezak, abestiak gura ditu entzuleak, disko osoak baino'
Asier Amondo: 'euskereak egintzearen fasea klikau behar dau'
Laura Uruburu: 'Irakurleen emozinoakaz bat egiten dau liburuak'
Eneko Aizpurua: 'Bidasoan gora' izango da liburuaren izenburua
Jon Urutxurtu: 'Datu asko batzen dira postal bakotxaren barruan'
Garazi Sanchez: 'Garaipen zein porrotetan Getxo beti egon da ni babesten'.
| 2019-04-25T20:45:06 |
https://bizkaie.biz/1553867947077
|
[
-1
] |
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak GKSren kanpainarekin bat egiten du | Amnistia Ta Askatasuna
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak GKSren kanpainarekin bat egiten du
Salbuespen Egoera, errepresio poliziala eta erasoaldi kapitalista Al, 2020/03/30 - 16:18 argitaratua
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Salbuespen Egoeraren aurrean martxan jarritako kanpainarekin (ikusi hemen).
Osasun egoera larriaz gain, koronabirusa aitzakia ezin hobea bihurtu da eskubide sozial eta politiko guztiak bertan behera uzteko. Honi lotuta, Polizia-Gorputz ezberdinak Euskal Herri osoan zehar burutzen ari diren errepresio bortitzak agerian uzten du burgesia agertoki berrirako prestatzen ari dela, eta langileria babestetik urrun, hau jipoitzea dutela zeregin nagusia. Gainera, langileriaren sektore koldarrenek amua irentsi eta salatari lanetan dabiltza.
Ezin ahaztu espainiar eta frantziar armadek Euskal Herriaren okupazioan eta zatiketan duten eragin erabatekoa. Frantzia zein Espainiako Gobernuak etengabeko erreferentzia militarrak erabiltzen ari dira, eta horrek ez dauka zerikusirik osasunarekin, baizik eta errepresioa eta zapalkuntzarekin. Desagertzera kondenatu duten herria da gurea. Ez dezagun kondena hau onartu.
Langileria da nagusiki osasun larrialdi honen ondorioak pairatzen dituena, batetik enpresariek, beti bezala etekin ekonomikoak jarri dituztelako langileen eskubideen gainetik, eta bestetik, agerian gelditu den bezala, kapitalismoan ezinezkoa delako jendea lehenesten duen osasun-sistema bat edukitzea. Koronabirusaren inguruko egia osoa jakitea galdegiten dugu.
Era berean, ezkutuan gelditzen ari da sektore pobreenak behar oinarrizkoenak, hala nola elikadura, etxebizitza eta abar, asetzeko sufritzen ari diren ezintasuna. Sozialismoa ala basakeria.
Egoeraren gordintasuna espetxeetan, deportazioan eta erbestean izugarri areagotzen da. Gure elkartasuna eta errepresaliatu politiko guztientzako amnistia osoaren aldarrikapena, eta preso sozialentzako indultu zabal baten onarpena.
Konfinamendua bukatu eta gero Salbuespen Egoerak martxan jarraituko duela pentsatzeko sobera arrazoi ditugu. Sistema kapitalista aspaldi dago hilzorian, baina gainontzekoak berarekin batera hiltzeko prest dago. Datorrenaren aurrean, gure mugimenduak antolakuntza eta borrokarako deia egiten du. Independentzia, sozialismoa eta amnistia!
Euskal Herria, 2020ko martxoaren 30a.
| 2020-08-05T13:43:46 |
https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/amnistiaren-aldeko-mugimenduak-gksren-kanpainarekin-bat-egiten-du
|
[
-1
] |
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: L'Estartit - Resumen larunbata 04 - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Eguneratua: larunbata, 2020ko apirilak 04, ordua: 17:42 ordu ofiziala
| 2020-04-04T16:14:54 |
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=cat&l=0385X&w=1&datos=img
|
[
-1
] |
ZubiLanen helburu nagusia Usurbilgo Lanbide Eskolako azken urtea egiten ari diren ikasleei enpresetan praktikak egiteko aukera ematea da, lan munduaren errealitatera egokitzeko aukera emanez.
Hasieratik ZubiLan proiektua ikasketak amaitu eta esperientziarik gabe lan mundura sartu ahal izateak suposatzen duen arazoa saihestu nahian irtenbidea bilatzen saiatzen da.
Gure helburua formazio osoa eskaintzea da, beraz, ikasle bakoitzaren jarraipen zuzena egiten saiatzen gara praktikak irauten duten bitartean. Ez da soilik klasean ikasitakoa aplikatzea, ZubiLan harago doa; jarraitzen duguna, lan munduan sartzeko ondo prestatutako profesionalak heztea da, honela beraien arrakasta bermatuz. Hau dela eta, ZubiLanen lantzen diren lanak ,edozein enpresa txikiarenak bezain errealak dira, kalitate irizpideak kontuan izanik eskariei bete beharreko epeetan erantzunez.
Ezaguera teknikoak, formazio ziklo oso bat amaitu duen edozeinek dituela suposatzen da,beraz, hori dela eta, beste alde garrantzitsuak lantzen ere saiatzen gara: norberarenganako segurtasuna, lan taldean lan egiteko gaitasuna, jende aurrean proiektu baten aurkezpena egitea, iniziatiba izatea, puntualtasuna, ardura, konpromisoa...
Proiektuan parte hartzen duten ikasleak boluntarioak dira, Gizarte Segurantzan kotizatzen dute, bekadun bezala, eta jasotzen duten bekaren kopurua zuzenean dedikatutako denborari edo produkzioari loturik dago. Programan parte hartzea Ingeniaritza Gradua eginda duten eta karrera amaierako proiektua egiteko asmoa duten ikasleei ere irekia dago.
Praktikak Eskolako tailerretan landu daitezke, ZubiLaneko instalazioetan, edo egoerak hala eskatzen badu, enpresa beraren instalazioetan.
Zubilaneko instalazioak
Prozedura lau atal nagusietan banatzen da:
1. Parte hartzeko interesa duten zentroko ikasleen aukeraketa.
2. Inguruko enpresekin harremanetan jarri Zubilaneko edo ikastetxeko instalazioetan egiteko lanak lortzeko asmoz.
3. Heziketa ikuspegia duten lanak aukeratu.
4. Lan banaketa ikasle bakoitzaren profilera egokituta.
| 2020-05-28T08:13:35 |
https://www.zubigune.org/eu/zubilan/
|
[
-1
] |
Garagartzako planta itxi eta langile kopurua erdira murriztea proposatu du Edesa Industrialek - Goiena.eus
Ubane Madera 2017-07-20 21:03 Ekonomia Arrasate Debagoiena GAURKOAK
"Produkzio lerroetan proposatzen diren doikuntzek Garagartzako plantaren itxiera ekarriko lukete". Hala jakinarazi du, besteak beste, Edesa Industrialeko zuzendaritzak. Langile kopurua erdira murriztea ere jasotzen da planean.
Edesa Industrialen jarduera bideragarri izateko, langile kopuru osoa 130-160 bitartekoa izan beharko da, eta horrek ekarriko du, besteak beste, Garagartzako plantaren itxiera; izan ere, "bertako negozio lerroen kontribuzio marjina negatiboak ez du lagatzen jarduerarekin segitzen".
Berogailuak, Basaurira
Halaxe dio Edesa Industrialek aurkeztutako bideragarritasun planak. Gaineratzen du, halaber, "berogailuen produkzioa Basaurira eraman ahalko" litzatekeela, baina hori horrela eginda ere, "Basaurik eta Eskoriatzak bere lerroak doitu egin beharko" lituzketela "beharrezko eraginkortasuna lortu eta errentagarritasun positiboa erdiesteko".
Gaineratu dute plana onartzen bada, badaudela inbertsoreak 12 milioi euroko fondoak emateko gertu, altxortegi negatiboari aurre egin ahal izateko, eta negozioa berriro ere bideratzeko. "Gainera badaude inbertsore industrialak jarduera komertzialaren beharrak gutxitzeko", esan dute,
Hala ere, inbertsio gehiagoren beharra ere ikusten dute, lehiakorrak izateko. Edozein modutan, taldeak galerak bere gain hartzeko prestutasuna erakutsi du, baita zorra bere osotasunean ere, 70 milioi eurokoa; "horrek erakusten du markarekin eta langileekin orain dela hiru urte hartutako konpromisoa, indarrean dagoena", diote.
Bost behar nagusi
Edesa Industrialek aurreikusten dituen eginbeharrekoei dagokienez, berriz, bost puntutan laburbildu dituzte:
1- Banketxeetatik eratorritakoa ez den finantzazioa lortzea, negozio lerro errentagarriak berpiztea ahalbidetzeko: ibilgetuen salmenta, inbertsore industrialak eta/edo administrazio publikoak… hori lortzeko inbertsore konprometituak badaudela diote.
2- Zordunekin eta hornitzaileekin zorra ordaintzeko akordioa
3- Oraingo hornitzaileek zerbitzuarekin jarraitzea.
4- Abala duen zor finantzarioaren berregituraketa (talde industrialak bere gain hartuko lukeena).
5- Produkzio lerro jakin batzuen berregituraketa.
"Guri ez ziguten esan Garagartza itxiko zenik"
"Arrasateko Udalak ezin du inolaz ere onartu planteamendu hau"
"Zuzendaritzaren erabakia erabat arbuiatzen dugu"
2 Hilik aurkitu dute Juan Alvarez arrasatearra Anboton
3 Lekuko berri batek jakinarazi du Anboto kobazulora bidean zihoala topo egin zuela Juan Alvarezekin
4 Hiru taldetan banatuta ari dira Juan Alvarez bilatzen
5 Haizete arriskuagatik, astelehen goizean erabakiko dituzte Juan Alvarez bilatzeko hurrengo pausoak
6 Zer egin dezakegu biharamunari aurre egiteko?
Egubakoitzean aurkeztuko dute Debagoieneko BNI sarea
| 2017-10-17T06:07:14 |
https://goiena.eus/debagoiena/1500576972968-garagartzako-planta-ixtea-proposatu-du-edesa-industrialek
|
[
-1
] |
Hotel Employment - Neo Hotel Setia Budi Kuta Bali - HHRMA Aceh, HHRMA Bali
← Hotel Recruitment – Neo Hotel Seminyak Petitenget Bali
Hotel Jobs – Asmila Boutique Hotel Bandung →
Hotel Employment – Neo Hotel Setia Budi Kuta Bali
Neo Hotel SetiabudiKuta – Bali
Jobs Vacancies The Mirah Bogor
Need Urgenty Barista @ Cafe Sardinia
Hotel Recruitment – Ibis Style Bali Benoa
| 2017-12-12T17:54:14 |
http://hhrma-hoteljobs.com/hotel-employment-neo-hotel-setia-budi-kuta-bali/
|
[
-1
] |
Llangynfelyn - Wikipedia, entziklopedia askea.
52° 30′ 50″ N, 3° 59′ 01″ W / 52.5139°N,3.9836°W / 52.5139; -3.9836Koordenatuak: 52° 30′ 50″ N, 3° 59′ 01″ W / 52.5139°N,3.9836°W / 52.5139; -3.9836
587 (2011)
Llangynfelyn, Galesko udalerri eta komunitate bat da, Ceredigion konderrian. Aberystwyth eta Machynlleth udalerrien artean dago.
2011ko erroldaren arabera 587 biztanle zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Llangynfelyn
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Llangynfelyn&oldid=5814382"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 11 martxoa 2017, 10:01.
| 2019-05-23T07:57:59 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Llangynfelyn
|
[
-1
] |
Basoko antzinako soilgune borobilak | Bizigiro | Berria
Otxandio. Makoleta mendian dagoen saroia. Biribilaren barruan baserria eta landa zelaiak daudela ikus daiteke. BIRIBILAK MENDIETAN
Etxetik mugitu ere egin gabe egin daiteke ariketa. Google Maps aplikazioa eskura izanez gero, bertara sartu eta sateliteko ikuspegia jarri ostean, Otxandioren (Bizkaia) bilaketa egin. Zooma apur bat txikitu, eta, herriaren ezkerraldean bila hasiz gero, basoetan zirkulu formako soilguneak topatu ahal izango dira. Antzeko ariketa egin daiteke Alonsotegin (Bizkaia), Aralarren, Gorbeian, Urnietan (Gipuzkoa) eta isurialde atlantikoko edozein menditan. Eta horietan guztietan soilgune borobilak topa daitezke. Iraganeko jarduera ekonomikoaren ondorengoak dira horiek guztiak, gaur eguneraino iritsi diren arrastoak. Saroi esaten zaie Gipuzkoan eta Nafarroan, korta Bizkaian eta Araban, eta ola Zuberoan: idatzizko historia abiatu zenetik dago horien testigantza. Hau da, XI. mendetik. XXI. mendeko teknologiaren bidez, ordea, iraganeko zirkulu horiek bistaratu daitezke.
Uztailaz geroztik saroien inguruko erakusketa bat jarrita dago Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoan, eta joan den astean egindako jardunaldietan ere gaia landu zuten aditu ugarik. Biribilak mendietan izena du erakusketak, urtarrilera arte dago zabalik, eta Daniel Rementeria komisarioak Urdaibaiko mendietan egindako ikerketa du abiapuntu. «Lurraldea antolatzeko modu bat da, eta espazioa ulertzeko era irudikatzen dutela ere esan daiteke». Funtsean, ganadua babesean edukitzeko soilguneak ziren saroiak, baina horien funtzioa eta izaera ulertzeko hainbat mende egin behar da atzera. Erdi Aroko gizartearen funtzionamendua ulertu behar da saroien beharra ulertzeko.
Luis Mari Zaldua Etxabe Euskal Filologian doktoreak hogei urte daramatza Hego Euskal Herriko saroiak ikertzen, eta 2.000 inguru dauzka dokumentatuta. XI. mendeko garaian kokatu du bere burua: «Erdi Aro berantiarreko lehen gizaldietako ekonomia, neurri handi batean, abeltzaintzan oinarritzen zen; batez ere, behien zaintzan. Jarduera horretarako saroiak sistemaren oinarriak ziren». Orreagako, Iruñeko eta Ziortzako monasterioek azienda handiak zituzten, eta horiek bazka zezaten saroi ugari zeuzkaten euren jabetzan.
Izan ere, garai hartako abeltzaintza eguzki arteko sisteman oinarritzen zen. Hau da, lur komunaletan edonongo abereek bazka ez zezaten hartzen zen neurrian. Sistema horren arabera, aziendak lur horietan egoteko aukera zeukaten eguzkia irten eta sartu arteko denbora tartean, baina iluntzerako ganadua bildu egin behar zen. Eta hain zuzen horretarako ziren saroiak, eguzkia sartu eta atera arteko tartean azienda mendian bertan eduki ahal izateko. Saroi batzuk komunalak ziren, eta beste asko monasterioen eskuduntzakoak ziren.
Finean, mendian bazkatzen zeuden animaliak biltzeko gune horiek «eskubideak» zirela dio Zaldua Etxabek. «Horien balioa ez da hainbeste saroian bazkatzearena, bertatik abiatuta inguru guztira mugitzeko aukera izatea baizik». Hau da, eguzkia atera bezain pronto azienda inguruko larreetara eramateko azkartasunagatik zuen balioa saroiak garai hartako gizartean. Eta horregatik dio Rementeriak lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan daitekeela.
Monasterio horien jabetzako aziendek, ordea, udako bazkalekuetatik negukoetara mugitu behar zuten, eta bide hori egiteko baliabide egokiak ziren saroiak. «Sare oso bat zeukaten monasterio horiek, eta, horiei esker, Pirinioetatik Gipuzkoara edo Bizkaira transhumantzia egiteko aukera zeukaten». Hala azaldu du Alvaro Aragon EHUko Historian doktoreak. Abereak saroiez saroi eramaten zituzten, eta horrek bide hori errazten ziela dio. Arrazoi horiengatik bakarrik irudika daiteke, beraz, mendiko soilgune biribil horiek zuten garrantzia.
Jabetza eta funtzio aldaketa
Mendeak aurrera joan ahala, ordea, saroi horien funtzioa aldatuz joan zen. «Garaian garaiko gizarteen beharretara egokituz joan ziren saroi horiek», azaldu du Iosu Etxezarraga Historian doktore eta arkeologoak. Hainbat saroitako indusketak egin izan ditu, eta garai ezberdinetako jardueraren araberako aztarnak topatu izan ditu horietan. XV. mendetik aurrera, esaterako, saroiak animalien babestoki baziren ere, horietako askoren izaera aldatzen hasi zen: «Saroiek errentagarritasuna galdu zuten nonbait, eta monasterioek lur horiek saldu edo errentan jarri zituzten; ez hori bakarrik, saroi horietako batzuetan baserriak eraikitzen hasi ziren, eta, horrela, azienda bertan edukitzeaz gain, lurra lantzeko aukera ere bazuten bertako biztanleek». Horrela uler daitezke, beraz, Euskal Herriko mendi urrun batzuetan dauden baserrien kokalekuak.
Baina garai horretan behien abeltzaintzak indarra galdu zuen, eta beste lehengai batek hartu zuen balioa: burdinak. Hala azaldu du Zaldua Etxabek: «Burdingintzak garrantzi handia hartu zuen, eta horrek sekulako egur premia ekarri zuen, ikatz asko behar baitzen burdinoletarako». Eta saroi askotan, horregatik, pagoak edo hariztiak landatu ziren, baina oraindik zirkulu forma horiei eusten. Hala ere, mendeek aurrera egin ahala, pixkanaka saroi horiek herritar arrunten eskuetara igaro ziren, eta ez ziren monasterioen edo jauntxoen eskuetan bakarrik egongo.
Abeltzaintzarako erabilera hori galduz joan zen, eta basoen ustiaketara bideratzen hasi ziren saroiak, baina burdinolen eraginez basogabetze prozesu bat iritsi zen Euskal Herriko mendietara. Horrek ardien abeltzaintza bultzatu zuen, larre gehiago zeudelako, eta, horren eraginez, txabolak eraikitzen hasi ziren saroietan: «eraikin egonkorragoak», Zaldua Etxaberen arabera. Izan ere, iraganeko erabilera behin-behinekoa zen heinean, artaldeekin egonkorragoa zen. Horrela topa daitezke Aralarreko edo Gorbeialdeko saroietan artzainen txabolak.
Ahaztuz doan ondarea
Mendietako borobil formako lursailen historia luzea da Euskal Herrian. Lehen aipamenak XI. mendekoak badira ere, litekeena da lehenagotik ere horiek erabili izana. Etxezarragaren arabera, «saroiak mendiaren ustiapena antolatzeko erabili dira». Garai batean, abeltzainek zituzten beharretara egokitu ziren lursail horiek, eta horren ondorio dira saroiak. Testuinguruak aldatu ahala aldatu dira horien funtzioak, eta gaur egun mendiko beste lursail batzuek bezala funtzionatzen dute; besteak beste, saroi izandako askotan pinuak daude landatuta. Hala ere, oraindik leku batzuetan biribil forma horrek irauten du. «Beste era bateko ondarea sortu dute, eta aztarna bat dela esan daiteke; paisaia bat sortu dute, eta ondare moduan oso esanguratsua da», Etxezarragaren ustez.
Nolanahi ere, Zaldua Etxabek esan du egun oraindik badela saroien kultura bizirik mantentzen den lekurik. «Sistemaren funtsa nahiko ahulduta eta desagertuta dago, baina badaude salbuespenak eta kasuak, biribil forma mantentzen dutenak, eta bertakoek badakitena zergatik duten itxura hori». Zirkuluaren erdian mugarri bat baitago, eta bertatik abiatzen da konpas baten moduan saroiaren kanpoko muga. «Hori badakien jendea baldin badago ere, esango nuke desagertzear dagoen kultura bat dela». Hala ere, gaur egun oraindik forma zirkular horiek airetik ikus daitezke. Mila urte inguru dituzten formak dira, eta mendian jarduera ekonomikoa modu ezberdinetan egin izan dela adierazten duen lekukoak dira lursail horiek. Horregatik dio Etxezarragak ondare ere badirela.
| 2019-06-16T04:52:01 |
https://www.berria.eus/paperekoa/1901/038/001/2018-10-04/basoko_antzinako_soilgune_borobilak.htm
|
[
-1
] |
Funtzionamendu egiturak | Pasaia Lezo Lizeoa
Gelaburuak (active tab)
PASAIA-LEZO LIZEOAk partaidetza sozialean oinarritzen du bere izaera. Horrek titularitatean ez ezik, kudeaketa estiloan eta ikastolako estamentu guztien parte hartze zabalean ere izan behar du isla. Gurasoen partizipazioa, beraz, gure filosofiaren ezinbesteko ardatza da.
Gurasoen partizipazioa ez ezik, euren iritzi, kezka eta iradokizunak jasotzeko bidea ahalbideratu nahi da. Horretarako, hain zuzen, jarri zen martxan GELABURUen figura.
Harreman estua izango dute ikasgelako tutorearekin, eurak izango direlako gainontzeko gurasoen kezken eta ekarpenen bide izango direnak. Gurasoen arteko komunikazioa bideratzeko telefonoa edota korreo elektronikoa izango dituzte.
Ikasgelako ordezkariak izango dira Artezkaritza Kontseiluaren nahiz zuzendaritzaren aurrean aipatu kezkak bideratzeko, eta baita hobetze iradokizunak egiteko garaian ere..
Gelako gurasoen partizipazioa bultzatuko dute Lizeoaren eguneroko bizitzan.
Gelaburu guztiek Gelaburuen Foroa eratuko dute.
Gelaburuen Foroa ikasturtean bitan bilduko da gutxienez: hasieran urteko plana aztertzeko eta urteko batzarra prestatzeko eta ikasturte amaieran balantzea egiteko.
Urtarrila aldera, era berean, beste bilera mota bat izango: Gelaburuen Foro Autonomoa. Irakas-zikloka, edo herrika Haur Hezkuntzan, gelaburuak bilduko dira nahi duten gaiez hitz egiteko. Bertan tratatutakoak zuzendaritzara pasatuko dira, egon daitezkeen iradokizun eta ekarpenak bideratzeko.
Tutorea arduratuko da gelako gainontzeko guraso guztiei gelaburuen eta baita komunikaziorako bideen berri emateaz.
| 2019-08-19T16:50:34 |
https://www.lizeoa.eus/funtzionamendu-egiturak/gelaburuak
|
[
-1
] |
Tokiko ezaugarri klimatikoek ez dute eraginik pandemiaren lehen olatuan - ZientziaEus
Ignacio Garitano epidemiologoa - ZientziaEus
| 2020-05-25T12:33:13 |
https://zientzia.eus/artikuluak/tokiko-ezaugarri-klimatikoek-ez-dute-eraginik-pand/
|
[
-1
] |
Aurkezpena | ... >> 12 >> 13 >> 14 .
Euskadunak erbestean
Aspaldi zaharretik ibili dira euskaldunak urruneko lurretan, batzuk itsasgizon modura, beste batzuk emigrante lez. Eta euren lorratza ere utzi dute ibili diren lurretan; hizkuntza ez bada ere, bai behintzat toki-izenak, batzuetan ugariak.
Labrador Penintsulan eta Terranova islan (Kanada), non euskaldunak XVI. eta XVII. mendeetan ibili ziren baleatan, izen aztarren garbiak utzi zituzten: Plazentia, Barratxoa, etab. Mexikon ere lurralde bi bataiatu ziren euskal izenaz: Nueva Navarra eta Nueva Vizcaya. Durango izeneko hiri bana badira Mexikon eta Oregonen. Euskal jatorriko jende ugari hara joan bazen ere, gaztelania bihurtu zen kolonietako hizkuntza, eta euskararen arrastorik nekez gelditu zen.
XIX. mendean, batez ere karlistateen ondoren, eta XX. mendean zehar ere emigrazio mardula izango da Amerikarantz, bai Hego, bai Iparralderantz, eta diasporako euskaldunok lurralde haietan kokatuko dira. XIX. mendean Kuba, Uruguai, Argentina eta Txilera joango dira asko. XX.ean, 1936ko gudatearen ondoko erbestealdian, Venezuela, Kolonbia eta Mexikora lehengo herrialdeez gainera.
Euskarari eutsi zioten joan zirenek ez eze, hurrengo belaunaldiek ere, batez ere Ipar Ameriketan. Hirugarren belaunaldiak hizkuntza gal ez dezan, ikastolak ere eraiki dituzte. Renoko Unibertsitatean (Boiseko estatua, AEB) euskal hizkuntza eta historia ikasi eta ikertzeko katedra iraunkor bat ere sortu zuten 60ko hamarkadan, oraindik ere tinko dirauena, eta euskal biblioteka itzaltsu bat eraiki ere bai.
| 2019-04-22T09:03:49 |
http://www.euskadi.eus/web01-a2langiz/eu/contenidos/informacion/eu_mintzagai_bilduma_eugeo/eu_eu_geo/eu_geo13.html
|
[
-1
] |
proba by Toki- Alai - issuu
Toki-Alaoko aldizkaria 3.Zikloa
Ongi etorri Toki-Alaiko aldizkaria 3.Zikloaren lehenengo ediziora. Hemen denetatik aurkituko duzu gure lanetatik denborapasak arte. Aldizkari hau hilean behin publikatuko da www.tokialai3.zikloa.es.tl Web gunean. Aldizkaria digitala da eta ondenagaiutik ezin dituzu denbolapasak egin onduan gure Web gunean sartu eta deskargak atalean denborapasak, lanak etba.-eko textuak deskarga ditzakezu.
Aurkibidea Kurtso berria……………………………4 Eskola 2.0………………………………6 Txirula jo………………………………..7 Zer egin duzu udaran?........................9 Asmatutako Ipuinak..…………………10 Elkarrizketa…………………………....15 Lanak…………………………………..16 Txangoak eta egoitzak……………….26 Irakurtzeko liburu politak………….. ...29 Patioan jolas egin…..…………….......31 Denborapasak………………………...34 Gabonak……………………………….39
Hemen hainbat ikaslek kontatuko digute zermoduz hasi diren, andere単oak nolakoak diren, gogorra al den etba.
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.
Helburuak: • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea • Eten digitala murriztea • Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea • HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
proba bat da hau jejejejejejeje
| 2017-08-20T23:44:57 |
https://issuu.com/toki-alai/docs/proba
|
[
-1
] |
BIC ARABA Inizia Arabacampusek hamar ikasle hautatuko ditu CERNen tailer batean parte har dezaten
Inizia Arabacampusek hamar ikasle hautatuko ditu CERNen tailer batean parte har dezaten
UPV/EHUko eta Tampereko (Finlandia) unibertsitateko ikasleek ikerketa-zentro ospetsua bisitatuko dute
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko hamar ikaslek CERNeko fisiko eta ikerlariek garatutako azken teknologiak ezagutzeko aukera izango dute. CERN munduko ikerketa zientifikoaren alorreko zentro handien eta onenetarikoa da.
Bi asteko iraupena izango du ekintzak, eta bertan ikasleek proiektu bat garatuko dute teknologia etorkizuneko prototipoetan aplikatzeko, Nazio Batuen GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) kontuan izanik. Helburu horiek, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte: pobrezia, osasuna, hezkuntza, klima-aldaketa eta saneamendua.
Toki bat lortzeko, doktoregai edo graduko edo masterreko azken urteko ikaslea izan behar da, eta ahal izanez gero ingeniaritza, diseinu, EAZ, zientzia edo ekonomia ikaslea. Horrez gain, ingeleseko C1 maila eskatzen da. Eskaerak bidaltzeko epea irailaren 18an amaituko da.
Hamar ikasle hautatuak CERNen Genevako (Suitza) instalazioetara joango dira azaroaren 11tik 23ra bitartean. Jardueran, Tampereko (Finlandia) unibertsitateko ikasleek ere hartuko dute parte.
Informazio gehiago:http://www.bicaraba.eus/arabacampuscern/
noticias2 2018-10-29T09:29:11+00:00 2 abuztua 2018|
| 2019-10-14T11:50:22 |
http://www.bicaraba.eus/eu/inizia-arabacampusek-hamar-ikasle-hautatuko-ditu-cernen-tailer-batean-parte-har-dezaten/
|
[
-1
] |
26 January, 2020 Ez dago erantzunik(ES) Arranca Inspira STEAM A Coruña sarreran
Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean. Inspira STEAM…
3 December, 2019 Ez dago erantzunik(ES) Inspira STEAM, premio Buber al mejor proyecto Mujer y Tecnología sarreran
(ES) Inspira STEAM recibe el Premio Dona TIC 2019
9 October, 2019 Ez dago erantzunik(ES) Inspira STEAM recibe el Premio Dona TIC 2019 sarreran
7 October, 2019 Ez dago erantzunik(ES) El proyecto Sum@ (Navantia Puerto Real) e Inspira STEAM Cádiz se unen para fomentar el estudio de las profesiones científico-tecnológicas entre las chicas sarreran
9 September, 2019 Ez dago erantzunik¡Arrancamos nodo en Murcia! Buscamos mentoras y centros sarreran
(ES) Arranca Inspira STEAM Jaén
26 July, 2019 Ez dago erantzunik(ES) Arranca Inspira STEAM Jaén sarreran
3 July, 2019 Ez dago erantzunik¡Inspira STEAM busca mentoras y centros escolares en Madrid! sarreran
| 2020-07-15T17:28:52 |
https://inspirasteam.net/eu/category/sin-categoria/page/2/
|
[
-1
] |
Geanta shopper cu garnituri de piele Roma Mango (67030561-99) | Fashion Days
FEMEI / Genti / Genti / Mango / Geanta shopper cu garnituri de piele Roma
Geanta shopper cu garnituri de piele Roma
32x43x14 CM (Standard 32x43x14 CM)
32x43x14 CM
Detalii: design colorblock
Exterior: 60% poliuretan, 40% piele de bovina
Marime (cm): 32x43x14 cm
67030561-99
| 2020-01-20T18:15:41 |
https://www.fashiondays.ro/p/geanta-shopper-cu-garnituri-de-piele-roma-femei-mango-p2416378-1/
|
[
-1
] |
Iker Villanueva eta Loitzun Izaola: “Ikastaroaren helburua ikasleek tendinopatien diagnostiko eta tratamenduaren inguruan azken urteotan eman diren aldaketei buruzko informazioa eskuratzea da” – UEU365
UEUren udazkeneko eskaintzaren barruan “Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamendua” ikastaroa antolatu dugu Eibarren. Loitzun Izaola Azcona eta Iker Villanueva Ruiz izango dira bertako irakasleak eta hainbat galdera egin dizkiegu formazio honen inguruan. Matrikula zabalik dago.
Loitzun Izaola eta Iker Villanueva
Zein da ikastaroaren helburua? Ikastaroaren helburua ikasleek tendinopatien diagnostiko eta tratamenduaren inguruan azken urteotan eman diren aldaketei buruzko informazioa eskuratzea da. Diagnostiko eta tratamendu egoki bat bideratzeko ezinbestekoa da azken froga zientifikoen berri izatea eta hauek eskaintzen diguten informazioa aplikatzen jakitea.
Azken urteetako ikerketek arlo honetako paradigma goitik behera aldatu omen dute. Zergatik? Besteak beste, Cook, Purdam eta Malliaras-ek azken urteotan burututako ikerketek tendinopatien paradigman aldaketa sakonak eragin dituzte. Ikerketa hauek hanturaren rola, kargaren garrantzia eta froga osagarrien baliagarritasunari buruzko ikuspuntua aldatu egin dute eta honek tendinopatien diagnostiko eta tratamenduan eragin zuzena izan du.
Zein gai landuko dituzue? Hain zuzen ere, aldaketa sakonenak jasan dituzten gaiak landuko ditugu: tendinopatien fisiopatologia, kargaren kontrola eta ariketen erabilgarritasuna.
Zein da erabiliko duzun metodologia? Teoria eta praktika uztartuko ditugu. Multimedia-baliabideen bitartez oinarri teorikoak azalduko ditugu eta hortik praktikara egingo dugu salto. Bereziki, tendinopatien diagnostiko eta tratamendurako erabilgarriak diren ariketak praktikatuko ditugu.
Nori zuzentzen zaio ikastaroa? Ikastaroa tendinopatiei buruzko informazio eguneratua eskuratu nahi duten osasun arloko profesionalei zuzenduta dago, hala nola: fisioterapeutak, erizainak, medikuak...
| 2019-01-19T03:13:32 |
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2018/09/11/iker-villanueva-eta-loitzun-izaola-ikastaroaren-helburua-ikasleek-tendinopatien-diagnostiko-eta-tratamenduaren-inguruan-azken-urteotan-eman-diren-aldaketei-buruzko-informazioa-eskuratzea-da/
|
[
-1
] |
  Sare sozialak:
Gure plater guztiak etxekoak dira ...
Gure gozokiak eta jakiak
Cambronne menua
Merkatuaren menua: astelehenetik ostiralera, bazkaria bakarrik, jaiegunetan izan ezik.
Menu txikientzako 9,50 €
Haragi jatorria
Gure plater guztiak etxekoak dira
Gure Tapak: 3, 6 edo 9ra. Prezioa pieza bakoitzeko
Croque urdaiazpiko trufa / kondea 18 hilabete / fromage frais (2.80 €)
Izokinaren gravelax / siphon tea anana gorri / mangoa (2.80 €)
Okela / perretxikoak / pecorino (2.80 €)
Tomate gazpatxoa / tarragon sifoia (2.80 €)
Txipiroi / hegazti / teriyaki saltsa (2.80 €)
Hegaluzea / sesamo / barazkiak kurruskariarekin / tigre esnearekin (2.80 €)
Burger beef / pecorino txikia trufarekin (2.80 €)
Urrezko tarta / marrubia / albahaka xehatu (2.80 €)
Erdi-egosi foie gras / mugurdi gelatina / gingerbread (2.80 €)
Menua: Gure lehen zatiak
Lomillo eta olagarro plantxan. (12.50 €)
Erdi-kontserbatutako foie gras (13.00 €)
Tomatea, (11.50 €)
Pikilloak eta txibiak, (11.00 €)
Gravelax izokina (9.50 €)
Menua: Gure Carpaccios
Bigarren plaka bat eskaintzen da
Carpaccio italiarra * (14.90 €)
* Karpanak behi gordinak eta etxeko fritoak dira
Menua: Gure klasikoak
Gure tarta guztiak zure aurrean prest daude, zure erosotasunean
Thai behi tarta, (17.00 €)
Italian labana tartare tartare, (16.90 €)
Urrezko tartarra marrubiekin (18.50 €)
Atun entsalada sesamoarekin (17.00 €)
Ceasar entsalada (15.50 €)
Menua: platerak
Behi-koskorrak (23.50 €)
Txerriki errea (25.50 €)
Okela moztu, (25.50 €)
Arkumea, (22.50 €)
Hegazti-tajine estiloa, (18.50 €)
Menua: Arrainak
Hegaluze erdian ogi apurrak (19.50 €)
Bakailao xerra (18.50 €)
Tenperatura baxuko Lotte, (22.50 €)
Menua: Gure wok eta pasta
Ganba eta oilasko wok (17.50 €)
Coquillettes risottoa trufarekin (19.50 €)
Ramen begetarianoak (12.50 €)
Gure gazta maisuaren hautapena (8.50 €)
Sorbeteen sinfonia, (8.50 €)
Txokolate fluffy bihotza (10min), (9.00 €)
Galdutako brioche, (9.00 €)
Mugurdi pompon, (9.00 €)
Aguakatea limoi, (9.00 €)
Saint-Honoré-k partekatu, (16.50 €)
Gourmet kafea (8.90 €)
Gure izoztutako kopak
Koronelak Kopa (8.00 €)
Fruitu gorriko kopa (8.00 €)
Lehen platera + plater nagusia + postrea: 29,50 € / Lehenengo plater + plater nagusia, edo, plater nagusia + postrea: 25,50 €
Zure formula aukeratzea: Lehenengo platera + plater nagusia + postrea: 29,50 € / Lehenengo plater + plater nagusia, edo, plater nagusia + postrea: 25,50 €
Cambronne menua: lehen platerak
Foie gras-a (2 €)
Okela perretxikoekin eta algarekin
Gambas bi eratara,
Cambronne menua: platerak
Hegazti,
Cambronne menua: Postreak
Limoi deklarazioa
Txokolate kubo
Almendra gozo
Merkatuaren menua: Daly lehen platera
Kontsultatu arbelari edo langileei.
Merkatuaren menua: Daly platera
Merkatuaren menua: Eguneko postrea
Txikienentzako menua: platerak
Hanburgesen trilogia
Xerra errea
Txikienentzako menua: postreak
Txokolate fondantea
Sorbets sinfonia
Txikienentzako menua: Edariak
Edariak: kokea, fruta-zukuak, limonada, ura almibarretan
Haragi jatorria:
- Gure plater guztiak etxeko produktuak dira, produktu fresko eta freskoekin eginda. - Galdera sentikorrak diren alergenoei buruz galdetu, plateren xehetasunak aztertuz. - Gure platerak prestatzen direnean, sukaldean lan egin dezakegu alergenoaren osagaiekin. Jakinarazi dizugu gure prestakinak alergenoak nahigabeko aztarnak izan ditzakeela.
Croque urdaiazpiko trufa / kondea 18 hilabete / fromage frais
Salneurria : 2.80 €
(Allergen: Glutenik, Esnea)
Izokinaren gravelax / siphon tea anana gorri / mangoa
(Allergen: Arrainak, Sulfite, Moluskuak)
Okela / perretxikoak / pecorino
(Allergen: Glutenik, Soy, Sesame Haziak)
Tomate gazpatxoa / tarragon sifoia
Txipiroi / hegazti / teriyaki saltsa
(Allergen: Soy, Moluskuak)
Hegaluzea / sesamo / barazkiak kurruskariarekin / tigre esnearekin
(Allergen: Glutenik, Arrainak, Sesame Haziak)
Burger beef / pecorino txikia trufarekin
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Kakahueteak)
Urrezko tarta / marrubia / albahaka xehatu
Erdi-egosi foie gras / mugurdi gelatina / gingerbread
(Allergen: Glutenik, Kakahueteak)
Lomillo eta olagarro plantxan.
Kalabazin lore beteak, tomate birjina eta txorizoa
(Allergen: Arrainak, Kakahueteak, Soy, Esnea, Moluskuak)
Erdi-kontserbatutako foie gras
Salneurria : 13.00 €
Peach eta mihilu chutney, gingerbread crumble, brioche ogia
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Esnea, Sulfite, Lupin)
Burrata eta confit tomatoa, antzinako carpaccio eta mugurdi, gazta fresko sorbetea
(Allergen: Glutenik, Kakahueteak, Esnea, Nuts)
Pikilloak eta txibiak,
Salneurria : 11.00 €
Jengibrea oilasko betea, aguakatea, tarta eta pomelo, Teriyaki saltsa
(Allergen: Moluskuak)
Gravelax izokina
Anana eta mangoa, Thai espuma, fruta gorria infusioa
Salneurria : 14.90 €
Pestoak, Nantesko apaizak eta pinudiak, mastekatzen ditu
(Allergen: Glutenik, Esnea, Nuts)
Pestoak, ahuntze-usainak eta azukre hautsak mesclun
Carpaccio italiarra *
Pesto, parmesanoarekin eta tomateak konfitatuak, mesclun
Pestoa, anana chutney, sesamo errea, jengibrea konfitatuak
(Allergen: Glutenik, Nuts, Sesame Haziak)
Thai behi tarta,
Koriandua, jengibrea, soja eta sesamoa, etxeko patata frijituak, mesclun entsalada
(Allergen: Arrautzak, Mustard)
Italian labana tartare tartare,
Salneurria : 16.90 €
Parmesanako gazta, tomate konfitatuak, etxeko patata frijituak, mesclun entsalada
(Allergen: Arrautzak, Esnea, Mustard)
Urrezko tartarra marrubiekin
Marrubia, albahaka apurtu eta landare wok inguruan deklaratzea
(Allergen: Arrainak, Esnea, Mustard)
Atun entsalada sesamoarekin
Soba fideoak eta barazkiak kurruskaria, pistatxoak, tigre-esnea eta laranja segmentua
(Allergen: Glutenik, Krustazeoak, Arrainak, Kakahueteak, Soy, Nuts, Sesame Haziak)
Ceasar entsalada
Hegazti ballotina, gerezi tomatea, kaparrak, aguakatea, pomeloa eta erromatar entsalada
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Esnea, Mustard)
Abakandoa, sagarra, aguakatea eta koktel saltsa eta etxeko patata frijituak
(Allergen: Glutenik, Krustazeoak, Arrautzak, Kakahueteak, Esnea)
Kontsumitu tomate ogia, pesto, pecorino trufa batekin, antzinako tomatea eta arugula
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Kakahueteak, Esnea)
Behi-koskorrak
Etxeko patata frijituak benarnaise saltsarekin
(Allergen: Glutenik, Arrautzak)
Dauphine patata, txekor carpaccio meloi, espinaka espinakak eta zainzuriak
Okela moztu,
Duchess sagar, foie gras, shiitakes eta baratxuri zuku beltza
(Allergen: Glutenik, Sulfite)
Arkumea,
Argan-olioa, esnearekin grateraturiko landare-zukua, Harissa gozoa, wakame-rekin
(Allergen: Glutenik, Kakahueteak, Soy, Sulfite)
Hegazti-tajine estiloa,
Gorenak limoi konfitatuak eta menda, abrikot, mahatsa eta eztia, kinoa eta oliba birrindua ditu
(Allergen: Kakahueteak, Nuts)
Hegaluze erdian ogi apurrak
Salneurria : 19.50 €
Kare emultsioa, kalabazako loreak tenpura, mango kaneloiak eta txurroiak
Bakailao xerra
Berenjena kaneloi azafraia, oliba eta menda quinoa, kiwi eta aguakatea
(Allergen: Arrainak, Soy)
Tenperatura baxuko Lotte,
Kare emultsioa, basa-patata gozo patata, haurtxoa azenarioak eta ilarrak, mugurdi ogia corolla
Lotte, St Pierre, Redfish, Norvegiako otarraina, mihilu, herdoila eta croutons-ek konfitatu
(Allergen: Krustazeoak, Arrainak, Esnea, Apioa, Sulfite)
Ganba eta oilasko wok
Soba fideoak te berarekin, barazkiak kurruskariarekin
(Allergen: Glutenik, Krustazeoak, Arrautzak, Kakahueteak, Soy)
Coquillettes risottoa trufarekin
Pecorinoa, arrautza perfektua, urdaiazpiko trufatua eta trufa emultsioa
Ramen begetarianoak
Tofu ketua, arroz fideoak, tipula frijitua eta barazkiak kurruskaria
(Allergen: Glutenik, Kakahueteak, Soy, Sesame Haziak)
Gure gazta maisuaren hautapena
Probentziarren kimu gazteak
(Allergen: Kakahueteak, Esnea)
Sorbeteen sinfonia,
Limoi sorbetea, abrikotak eta mangoa, limoi krematsua eta fruta tarta
Sifoi eta Koko Izozkia, Kremailera eta Kurruskaria Koko, Meringua
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Esnea, Nuts)
Txokolate fluffy bihotza (10min),
Nugatina kakaoa eta bainila izozkiarekin
Galdutako brioche,
Urrezko sagar konpota, karamelu izozkia eta gurina gurina karamelu saltsarekin
Mugurdi pompon,
Txokolate zuriaren sifoi zuria, mugurdi coulis txertatua, mugurdi txokolatezko izozkia
(Allergen: Glutenik, Arrautzak, Esnea, Nuts, Apioa)
Aguakatea limoi,
Limoi horia diplomatiko esfera, Yuzu guacamole txertatzeko, marmelada eta limoi sorbetea
Saint-Honoré-k partekatu,
Esfera limoi, melokotoiak, abrikot krematsuak eta tonka babarrunak, melokotoiak
Gourmet kafea
Salneurria : 8.90 €
Koronelak Kopa
Fruitu gorriko kopa
Chutney eta mango gelatina / Gingerbread / - Chouchou hurrekin
Pastrami eta trufa gazta croque / pepinoak ozpinetan / - laranja
Ravioli eta tartarrei / aza marinatua / anana - Wakame eta shiitake salda
(Allergen: Soy, Esnea, Sesame Haziak)
Suprema foie gras / perretxikoak / ortodoxoaren risotto / urdaiazpiko iberikoa beteak / arrautza perfektua
(Allergen: Arrautzak, Sulfite)
Saffron Emulsion / Green Asparagus / Venerated Rice / Soubressade
(Allergen: Glutenik, Krustazeoak, Arrautzak, Arrainak, Esnea)
Shiitake eta nashi confit / Almond esnea Condiment / Fava / Soy Haragi zukua
Yuzu / karea eta sudachi mousse krematsuak eta ganachek eta limoi ganache eta piper Timut / limoi sorbetea
Esne-txokolate mousse / karameluarekin eta tonka krematsua / karamelu eta izotz kakahuetea
Almendra esnea krematsua paleta / Pasioa krematsua / Fluffy almendra / Almendra Milk Ice Cream
Lehenengo plater + plater nagusia + postrea: 17,50 € - Lehenengo plater + plater nagusia, edo, plater nagusia + postrea: 14,90 € - Main + + plater gourmet kafea: 17,50 €
Txuleta, gazta, tomatea eta patata frijituak
Sasoiko muselina
- Haragi jatorria - Carpaccios: ostatu motak, Frantzia Okela zatiak: Holanda Okela zuriak: Irlanda Oilaskoak: Frantzia Tartareak: Aubrac, Frantzia Txahal gozoa: Frantzia Ahate bularra: Challans (Frantzia) Txahala: Frantzia
| 2019-08-18T20:06:28 |
http://www.e-restaurantnfc.com/m3/eRESTAURANT-2.0/erestaurant.php?rest_ref=DELBUS1496&lang_code=EUS
|
[
-1
] |
Jahr: 2014 Autoren: Cvetana Krstev Autoren: Núria Bel Autoren: Nicoletta Calzolari Autoren: Stelios Piperidis Autoren: Inguna Skadiņa Autoren: Joseph Mariani Autoren: Josef van Genabith Autoren: John McNaught Alle Filter entfernen
| 2020-06-04T15:09:38 |
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/years%3A2014/f2/authors%3AJohn+McNaught/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3ACvetana+Krstev&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AN%C3%BAria+Bel&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ANicoletta+Calzolari&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3AStelios+Piperidis&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3AInguna+Skadi%C5%86a&tx_solr%5Bfilter%5D%5B8%5D=authors%3AJoseph+Mariani
|
[
-1
] |
Tomás Garayar | Nire Aitaren Etxea
EGUNERO HASTEN DELAKO (RAMON SAITZARBITORIA)
uztaila 13, 2012
Ramon Saizarbitoria euskal idazle ezagunetako bat da. Bere lehenengo elaberria 1969an idatzi zuen. Gai triste bat aukeratu zuen, abortua. Tristeagoa da, ordea, erabat ikuspuntu aldrebesa azaltzen duela.
Orixe eta Euskaldunak: maisua eta maisulana II (Euskaldunak maisulana)
Euskal Herriko epopeia bat da olerki lan ikaragarri hau. Orixek “erri baten arnasa” islatzea izan zuen helburu. Egilearen asmoa eta poemaren neurria “res ipsa locuatur” izango da, gauza bera, herria bera hobeto esanda, mintzo dadila alegia. 15 atalek osatzen dute olerki eta abesti herrikoiak tartean dituelarik. Gai garrantzitsuenen artean lanari buruzkoak, erlijiosoak, kirolen gainekoak eta familiari lotutakoak aurkitzen dira, atal guzti hauen batasuna Mikel eta Garazi gazteen amodio istorioak dakarrelarik.
Tagged with euskara, Meza Liburua, Orixe Leizarraga eta Itun Berria
otsaila 19, 2012
Tagged with biblia, euskara, Leizarraga eta Itun Berria Sarrionaindiaren Akordatzen. Axular eta Orixe.
Tagged with akordatzen, Axular, salbamena, Sarrionaindia “Gartxot” ikuspuntu historikotik
urtarrila 27, 2012
Filed under Erlijioa eta Filosofia
Tagged with erlijioa, Euskal Herriaren Historia, gartxot Linguae Vasconum Primitiae
Tagged with amodioa, erlijioa, Garazi, Linguae Vasconum Primitiae ← Post zaharragoak
| 2017-07-24T18:42:11 |
https://nireaitaren.wordpress.com/author/tomasgarayar/
|
[
-1
] |
Hegaldiak Seoul(e)ra - Seoul, Hego Korea(e)ra hegaldi merkeen eskaintzak HegaldiMerkeak.com(e)n
Seoul(e)ra ondoren irteera lekutik dauden hegaldian erakutsi :
Hegaldiak Seoul
Hegaldiak Seoul (Joan-etorria) Joaneko hegaldiak
Seoul(e)ra Valentzia (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 553,69 € eurotan
Seoul(e)ra Bartzelona (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 635,15 € eurotan
Seoul(e)ra Madril (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 680,27 € eurotan
Seoul(e)ra Sevilla (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 704,08 € eurotan
Seoul(e)ra Tenerife (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 870,98 € eurotan
Seoul(e)ra Alakante (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 1.017,22 € eurotan
Seoul(e)ra Malaga (Joan-etorria) (e)ra hegaldiak 1.232,05 € eurotan
| 2019-04-21T00:41:29 |
https://www.hegaldimerkeak.com/hegaldi-merkeak/seoul-hego-korea.htm
|
[
-1
] |
2. IBILBIDEA. INDUSTRIA ETA ITSASADARRA "BOTXOAN"
MAPA 2. ibilbidea
Industria eta itsasadarra "botxoan " Botxo: Bilboko Hiriari ematen zaion izen herritarra, bere "zulo" egoera dela eta, mendien artean harrapatua egoteagatik.
1. zatia_ Jakituriaren tenplutik garai bateko ontzioletara
2. zatia_ XX. mendeko industria-arkitektura
3. zatia_ Bilbora itzuli
Tranbiak: Guggenheimeko geralekua 1. zatia_ Jakituriaren tenplutik garai bateko ontzioletara
1,4 km-ko ibilbidea
Industrializazioak ekarri zuen beharrik handienetako bat bere eliteak eta zuzendariak heztea zen. 1886an inauguratua, Deustuko Unibertsitatea izan zen eskari honi eman zitzaion erantzuna (1). Jesusen Lagundiak zuzentzen duen unibertsitate honetan, proiekziorik handiena duen fakultatea "Deustuko Unibertsitate Komertziala" esaten zaiona da. Fakultate hau 1916an hasi zen lanean eta lehenengo promozioko ikasleak titulazio propioan graduatu ziren, hau da, Espainian Ekonomiako Zientzietako ikasketak ofizialki aitortu baino hogeita bost urte lehenago.
Espainiako Unibertsitate pribatu zaharrena da
Hainbat eraikin ditu fakultate honek eta denetan antzinakoena La Literaria esaten zaiona da (José María Basterra eta Cubaseko markesaren lana); fakultate honetan Zuzenbidea ematen da. Erakinik berriena, aldiz, 2009an inauguratu zuten liburutegia da. Guggenheimen ondoan dago, Rafael Moneok proiektatu zuen eta kale batek banatzen ditu liburutegi hau eta Alvaro Siza portugaldar arkitektoak diseinatutako UPV/EHUren paraninfoa. Bi arkitektoek Pritzker saria dute. Bilboko herritarren artean, leku hau Ingelesen zelaia bezala ezagutzen da.
Unibertsitatearekin muga eginez, bi etxe daude eta La Cava (2) izenez ezagutzen dira. Familiako finka batean eraiki ziren etxe hauek 1869an eta argi erakusten dute dirua duten klaseak nola mugitu ziren pilatutako Zazpi Kaleetatik itsasadarraren ertzetara, Negurira igaro aurretik.
ERTZAK LOTZEN: DEUSTUKO ZUBIA
1936ko abenduan inauguratu zen zubi altxagarria (3); 5 urte lehenago enkargatu zuten eta Ignacio de Rotaeche eta José Ortiz de Artiñano ingeniariek eta Ricardo Bastida udal arkitektoak diseinatu zuten. Zubi honen eta Udaletxekoaren bidez, hiribilduko gune historikoa eta Deustu, Begoña eta Abando auzoetako garapen berriak lotu nahi ziren.
Ibaiko trafikoa funtsezkoa zen portuko lanetarako, garai hartan hemen egiten baitziren lan horiek Abrako kanpoko portura lekualdatu ziren arte; zubien diseinua baldintzatzen zuten lanok, itsasontziek itsasadarrean gora joan beharra baitzeukaten.
Gerra Zibilean suntsitu ondoren (1937) berriro eraiki zuten eta 1974ean zaharberritu. Zubia ireki egiten zen eta Bilboren ikonoetako bat izan zen 1995era arte; gaur egun hiriko ospakizun oso berezietan baino ez da irekitzen. 500 m-ko luzera du, 48 m-ko argia eta itsasadarraren ubidea estutu egiten du, puntu horretan 71 m-koa da; albo bakoitzean hormigoizko eraikinak ditu eta hor daude altxatzeko makina guztiak. Zubiaren bi aldeak altxatzen direnean, 70ºko angelua hartzen dute horizontalarekiko. 27 bao ditu eta horietatik 11k itsasadarra gurutzatzen dute.
TIGREAREN ORROA
Abandoibarratik Euskalduna Jauregira goazela, beste aldeko ertzean tigre baten irudi handi bat dugu eraikin baten gailurrean (4). Eraikin industrial hori Pedro Ispizuak eraiki zuen 1940an eta Muñoz Mendizabal enpresaren lantegia, bulegoak eta erakusketa aretoa zeuden; enpresa horrek transmisioko uhalak egiten zituen. 1942an enkargatu zitzaion Joaquín Lucarini eskultoreari 9 metroko luzerako eskultura hau. Egiten zituzten uhalen ikurra izango zen tigrea; uhal horiek indartsuak eta edozein ezustekori aurre egiteko modukoak zirela esan nahi zuen. Dena dela, bada beste teoriarik ere; horren arabera, jabeak liskarren bat izan zuen tokiko burgesiarekin eta mendeku legez bere eraikinean Indautxura begira gau eta egun "orroaz" ari den piztia jarri zuen; lantegiko jabearen jatorri pobrea mesprezatzen zuen asko auzo horretan bizi baitzen.
Eraikina zaharberritu zenean, kanpoko itxura errespetatu egin zen eta barruan luxuzko etxebizitzak egin ziren.
BILBOKO ONTZIOLA ENBLEMATIKOA
Ontziola izatetik jauregi izatera (gaztelaniaz)
Itsasadarrari jarraitu eta Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia (5) dago. Jauregiaren izenak orube horretan egon zen ontziolaren izena hartu du, ontziola hori 1900ean inauguratu baitzen eta 1985ean itxi. Euskalduna ontziola aurrez beste ontziola bat zegoen lurretan eraiki zen, 1868an sortu zen Compañía de Diques Secos zegoen lurretan, hain zuzen ere. Bere arradatatik irten ziren XX. mendeko lehenengo hamarkadan Euskal Herriko altzairuzko eta lurrunezko lehenengo itsasontziak.
1925az geroztik, Olabeagan, Asua ibarrean eta Madrilen zituen instalazio berriei esker, metalurgia lanaz zituen ezagutzak eta bere instalazioak (hasi fundiziotik eta amaierako muntaketara arte) aprobetxatu zituen noizik eta behin tren-makinak, automobilak, zubiak, galdarak... egiteko.
Compañía Euskaldunaren kartela
Garai bateko instalazio haiek 90.000 m2hartu zituzten eta gaur egun geratzen diren bakarrak beheko aldeko Bonba Etxea, Karola izeneko garabia eta 2 dike dira, euren caissones edo ixteko ateekin. Karola garabiari dagokionez, duela gutxira arte hiribilduaren ibai ertzetan zeuden ehunka garabi gogoratzeko eta omentzeko utzi da. Dikeei dagokienez, 2. zenbakian Itsas Museoaren itsasontzi batzuk daude.
Bonba Etxea 1903an eraiki zen. Bere garaiko eraikin aitzindaria da, hormigoi armatuzko zutabeak erabili baitzituen eta horri esker, barrualdean espazio oso zabala zuten erdian inolako zutaberik gabe.
Bere funtzioa ura txikitzeko bonbak edukitzea zen (orduko 9.000 m3 mugitzen zituzten), horrela, dikeak urez hustu eta lehor mantentzen ziren.
Jatorrizko 3 dikeetatik bigarrena eta hirugarrena mantendu dira eta bigarren dike lehorra aurreko enpresaren azpiegituren zatia zen; hau da, Diques Secos enpresak erabiltzen zuen itsasontziak konpontzeko, karenatzeko eta garbitzeko. 1868an eraikia, 1902an hazi egin zuen Recadero Uhagón ingeniariak (Bilboko lehenengo saneamendu plana egin zuen berak) karga-gaitasun handiagoa izateko. Dike honek 121 m-ko luzera du, hormak harlangaitz hidraulikokoak dira eta gainean harlanduzko fabrika dute. 2. dikea hazi zen garai bertsuan egin zen hirugarrena, hau ere Uhagónen proiektuarekin. Dike honek 11.000 tonako gaitasuna zuen (2. dikearen hirukoitza).
Aurreko enpresak
1940ra arte
Itxi arte
Eraitsi eta birgaitu: Kongresu Jauregia eta Itsas Museoa
| 2017-04-26T01:58:48 |
http://bioiron.info/eus/paseo_02.php?seccion=02_01
|
[
-1
] |
abendua | 2012 | BERTON
abenduak 15, herrira, Santutxu
Abenduaren 25ean… Santutxuko kaleak betetzeko ekimena martxan da
In Berriak on abendua 21, 2012 at 3:55 pm
Urtero bezala, abenduaren 25ean, manifestazioa egingo du Santutxuko Herrira plataformak “auzoko errepresaliatuen alde”. Aurtengo zita “berezia izatea” nahi dute Herrirako kideek. Post osoa irakurri »
hezkuntza, luis briñas-santutxu, murrizketak
Luis Briñas-Santutxu ikastetxeak bat egin du hezkuntzako murrizketen aurka
In Berriak on abendua 21, 2012 at 3:21 pm
Gaur goizean gelara sartu baino lehen bat egin dute Luis Briñas-Santutxu ikastetxeko ikasle, guraso, irakasle eta langileek. Kontzentrazioa burutu dute ikastetxe aurrean hezkuntzan oro har, eta beraien ikastetxean zehatzago, jasaten ari diren murrizketen aurka. Post osoa irakurri »
berton aldizkaria, EGUTEGIA
In Berriak on abendua 20, 2012 at 7:51 am
Mahatserriko hainbat elkarte, taberna, estanko, denda eta ikastetxetan salgai dago jada BERTON aldizkariak atera duen egutegia bost euroren truke. Eskura ezazu! Post osoa irakurri »
KUTXABANK, TRAUKO, URIBARRITZEN
In Berriak on abendua 20, 2012 at 7:38 am
Egoera sozioekonomiko latz honetan, “uribarrritarrok mugi behar dugu”, kolektiboak dioenez. Horretarako, hitzordua ipini dute abenduaren 28an (Inuzente Eguna, bai) 12:30ean Trauko kaleko Kutxabankeko bulegoaren aurrean. Post osoa irakurri »
2013ko egutegia BERTON aldizkariarena
In Uncategorized on abendua 19, 2012 at 12:16 pm
futbol zelaia, mallona, teilatua
Mallonako futbol zelaiko eraikinak teilatu berria izango du
In Berriak on abendua 19, 2012 at 12:05 pm
Bulego, aldagela eta biltegi funtzioa duen eraikina konpontzen dihardute egunotan. Laster Mallonako futbol zelaiko eraikinak teilatu berria edukiko du.
mari domingi, olentzero, Santutxu
Santutxura etortzeko prest daude Olentzero eta Mari Domingi
In Berriak on abendua 19, 2012 at 12:00 pm
Abenduaren 24an, 17:00etan, agertuko dira Basarrate plazan Olentzero eta Mari Domingi. Ordu erdi emango dute bertan eta 17:30ean Santutxuko kaleetan zehar kalejira egingo dute aurten, bai, idi pareak tiratutako gurdi gainean. Post osoa irakurri »
In Berriak on abendua 18, 2012 at 10:09 am
olentzero, txurdinaga
Txurdinagako Olentzero ere prest dago
In Berriak on abendua 18, 2012 at 9:47 am
Abenduaren 24an, 11:00etan Bake Toki elizatik irtengo da Txurdinagako Olentzero trikilari eta txistulariek lagunduta. Post osoa irakurri »
| 2018-03-18T07:24:49 |
https://bertonaldizkaria.wordpress.com/2012/12/
|
[
-1
] |
Hemen zaude:Hasiera»Iragarkiak»Dirulaguntzak»Bai Euskarari Ziurtagiria dutenentzako laguntzak
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea 2019-08-30 0 Iruzkin
Aurten ere mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateentzako dirulaguntza ematea onartu du.
Bortzirietako 51 entitatek (dendak, ostatuak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak, banketxeak…) berritu dituzte euskararekin dituzten konpromisoak 2019an. Eta konpromiso horren aitzinean, mankomunitateak entitate horien ahalegina saritzea erabaki du.
Dirulaguntza hori jaso nahi duten entitateek irailaren 30era arteko epea izanen dute behar den dokumentazioa mankomunitateari aurkezteko. Hain zuzen ere, eskaera orria aurkeztu behar dute (eransten den eredua beteta), Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteari 2019an ordaindutako faktura eta ordaindu izanaren ziurtagiria.
Bai Euskarari. Eskaera orriaDeskargatu
Gainerako xehetasunak deialdian kontsulta daitezke:
Deialdia Bai Euskarari 2019Deskargatu
| 2019-09-22T03:55:21 |
https://www.bortziriak.eus/bai-euskarari-ziurtagiria-dutenentzako-laguntzak-2/
|
[
-1
] |
Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia — CodeSyntax
Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia
Info Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia
Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia, sarean dago jada. Ludolinguistika esan izan zaion horren inguruan landutako webgune bat da. Twitter sare sozialean egiten diren hitz-jokoak bildu eta sustatuko dituena. Mikroipuinak Datsegit-en
Joko desberdin eta anitzak egin ahal izango dira Datsegit-en. Eta software plataforma libre batek bilduko ditu (kodea irekia da); zeinak webgune publiko bat ere izango duen (Datsegit.com). Jokoa zentzu zabalean ulertzen dugu Datsegit-en: ez da horrenbeste lehia bat, baizik eta meme euskaldun baten inguruan jardutea, eta horrekin batera, bilduma bat egitea gogoangarri izan daitezkeen elementuekin (txioak haizeak daramatza, eta horregatik interesgarria izan daiteke gauza batzuei etxe egonkorrago bat ematea).Lau ekimen edo jokorekin hasten da Datsegit:
Lehenak, aurrekariak ditu sarean. Hitzokei definizio jokoa Markos Gimenok asmatu zuen Twitterrerako. Julen Ruizek sortu zuen ondoren, haiek sarean biltzeko tresna eta webgunea. Hitzokei.tximinia.net webgunea da aintzindari, euskarazko meme baten inguruan sortutako lehen webgunea da hura beraz, eta han askoz definizio gehiago aurkituko dituzu, Datsegit-eko bilduman baino.Haika eta Mikroipuina, berriz, antzeko joko edo meme-ak dira: labur-labur aforismo edo mikro-errelato bat sortzeko ahaleginak. Haikak Josemari Lasa irakasleak asmatu zituen, baina jende gehiago ere sortzen ditu orain. Esaldi bitxi hauen kasuan, ipuin edo haikaren lehen hitzaren arabera ere biltzen ditugu berbak. Adibidez, bazen...Zazpikiak, berriz, euskaraz oker idatzitako errotulo eta idazki publikoak. ETBko Mihiluze programan asmatu zuten izen hau, baina lehenagotik ere bueltaka dabiltza Interneten eta euskaldunen arteko txantxa eta, beharbada, negarraldietan. Kasu honetan, bilduman, argazkia gorde eta erakusteari ematen diogu garrantzia, jendeak beste nonbait harrapatzen duen irudietan egoten baita delako zazpiki oker hori.
Era bateko edo besteko jokoetan parte hartzeko, sintaxi bat jarraitu behar da. Adibidez, txioak ezin du beste @erabiltzaile izenik aipatu bere baitan, eta zehatza izan behar da traola: #zazpiki traolarekin harrapatuko du makinak, ez #zazpikiak pluralez jarrita.Datsegit-eko garapena software librea da, Python programazio lengoaian eta Django aplikazio ingurunean dago garatua. Github biltegiaren bidez eskura daiteke, bi modulotan, web interfazeari dagokiona eta Twitterreko traolen eta txioen analisirako moduloa.Espero dugu joko hauez gain, beste batzuk ere martxan jartzea laster.
| 2017-04-27T18:47:13 |
https://www.codesyntax.com/eu/bloga/datsegit-sareko-euskarazko-hitz-joko-eta-memeen-biltegia
|
[
-1
] |
Partida 22ra iritsi da - Gipuzkoako Hitza
Partida 22ra iritsi da
2020, uztailak 17 Albisteak, gipuzkoa, Kirola 64
Amezketako ukuilu batean hasi zen partida. 1975. urtea zen, eta herrian taberna bakarra zegoen. “Gazte piloa zer egin ez genekiela ibiltzen ginen. Batek, ukuilu bat zuela esan zuen, eta hura konponduz gero elkarteren bat jartzerik izango genuela. Horrela sortu zen Zazpi Iturri”. Xalton Zabalak 24 urte zituen orduan, eta elkartearen pilota sailaren ardura hartu zuen. “Gure elkartea ez zen inoiz gastronomikoa izan, sukaldea izanagatik, inork ez zekielako sukaldean”.
Lehen tantoa lortzea kosta egin zitzaien Zazpi Iturriko pilotariei eta Zabalari. “1983an izan zen. Gipuzkoako Txapelketa zen, eta kimuetan lortu genuen txapela Juan Antonio Artola eta Altuna I.arekin. Orduan, Azkoitia ukiezina zen. Lau final zeuden, eta lauretara iritsi ziren. Hiru irabazi zituzten, eta galdu zuten bakarra gure aurkakoa izan zen. Pilota eskolari izugarrizko indarra eman zion txapel horrek, herrian haur guztiek bat nahi zutelako”.
Tanto bolada oparoa iritsi zen ondoren: Nagusien Mailako Gipuzkoako Txapelketa, Euskadikoa, Espainiakoa, eta baita Herriartekoa ere.
Tantoz tanto, pilotariak profesionaletarako jauzia egiten hasi ziren: Eneko Galartza, Haritz, Ekaitz Saralegi eta Aitzol Sukia Zaldibiakoa. Juan Antonio Artola munduko txapeldun geratu zen, nahiz eta profesionaletara ez iritsi.
Boladak, ordea, amaitu egiten direla dio Xalton Zabalak: “Ondoren, beti ajea etortzen da, eta urte txar asko izaten dira tartean”. Partida botatzen ez baldin bada, ordea, jokoan jarraitzeko aukera izaten da, “berriak azaltzen direlako”. Zazpi Iturriren kasuan, Garmendia, Elorbe, Koxme eta beste hainbat pilotarik pilota eskola berriro goi mailara eraman zuten. Beste atsedenaldi baten ondoren, Jaka, Xabi Tolosa, Irribarria, Altuna III.a eta Erostarbe iritsi ziren. “Figura bat etortzen denean, honek ondorengo dezentekoa uzten du; bere lagunek ikusten baitute maila horretara ez direla iritsiko, eta beste zerbaitetan hasten dira. Figura ahazten denean, berriro hasten da pilota bueltaka”.
Pilotari horiek guztiak seme izan ditu Xalton Zabalak. Ondorengo ibilbidea baino gehiago, izandako haur haiek ditu gogoan amezketarrak. Tantorik ederrenen artean Ekaitz Saralegi dauka: “Hernanin zuen binakako finala 9 urterekin. Orduan, haurrak nik eramaten nituen kotxean. Orain ez bezala, gurasoak ez ziren joaten, eta, joaten baldin baziren, euren kabuz izaten zen. Andoain parean, ‘Xalton! Gaur gantxoa jo behar diat!’ esaten hasten zait umea. ‘Hi, Ekaitz, ikusiko diagu. Partida nola doan; ondo badoa; ikusiko diagu, sake erremateren batzuk edo…’ esan nion. Partida berak bakarrik irabazi zuen sakearekin eta gantxoarekin”. Klase hutsa izan da Ekaitz Saralegi Zabalarentzat, eta profesionaletara jauzi egiterakoan “zorterik” ez zuela izan esan arren, ez du ahazten gazteetan Euskadiko eta Espainiako txapelketak noren aurka irabazi zituen: “Aimar Olaizolari irabazi zizkion. Saralegi izugarria zen”.
Baina bat aukeratzekotan, Garikoitz Altuna, Altuna II.aren izena botatzen du azkar Zabalak: “Klase totala”. Eta horrek ere badu bere anekdota: “Benjaminetan eta kimuetan, bidean botaka egiten zuen beti. Zenbat partida jokatu zituen galtzak zikinduta! Ezker-eskuin, ikaragarria zen. Baina bi anaiak erremontearekin itsututa zeuden, eta erremontean bukatu zuten. Eskuz jarraitu izan balute profesionaletara iritsiko ziren, ez dut zalantzarik”.
Bide hori egin zuena Jokin Altuna izan zen, Altuna III.a, Imanolen eta Garikoitzen iloba. Eta ez da kasualitatea: “Jokinen bi abizenak Altuna eta Altuna dira. Amaren aita, Joxe, pilotaria izan zen, Amezketan Atanilloren aurka jokatutakoa da. Baina aitonaren emaztearen aita, Espainian zen esku pilotaririk onena zen. Aurkaririk ez zuelako erremontean hasi zen”.
Partidaren amaiera
Duela 45 urte hasi zuen ibilbideari agur esateko garaia iritsi zaio, eta hor, hainbat faktore egon dira. Nagusia, partida 22ra iritsi izana. Horri, osasuna ere gehitu behar zaio, beste hainbat arrazoirekin batera. Hala eta guztiz ere, Zazpi Iturri pilota elkarteak jarraipena izango du, herriko gazteek Xalton Zabalaren ardura hartu baitute, tartean, Jokin Altunak.
Figura baten ondoren ajea izaten omen da, baina kasu honetan, Zabala ziur dago ordezkoek lana dotore egingo dutela, Amezketako partidak jarraipena izan dezan.
| 2020-08-08T21:15:32 |
https://gipuzkoa.hitza.eus/2020/07/17/partida-22ra-iritsi-da/
|
[
-1
] |
Gure Manifestua – Mugak Zabalduz Karabana 2018 Euskal Herria Ventimiglia, Sizilia eta Calabria
Argitaratze-data 12 uztaila, 2018 Egilea OEE BizkaiaKategoriak Uztaila/Julio 2018
Aurrekoa Aurreko sarrera: Antolaketa bilerak/reuniones organizativas
| 2019-04-25T04:24:07 |
https://mugakzabalduz.eus/?p=291
|
[
-1
] |
Gerundioa noiz erabili? – Mintzanet
Posted on 2019-10-22 2019-11-08 Author MintzanetCategories Albisteak, Bost minutu euskarazTags artikulua, Bostminutukoikastaroa, doan, edertasuna, euskara hobetzen, gerundioa, Mintzanet, online, praktikatu, Word Press Photo
GERUNDIOA noiz erabili
Lehengoan aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta, horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu.
Ohikoenak aztertuko ditugu:
ADITZean oinarrituta:
-T(Z)EN Zertan? Telebista ikusTEN ari da
-(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ lortu du
Kausa-ondorioa: Hori ikusiZ, alde egin zuen.
Modua: Kapela kenduZ agurtu gintuen.
Azalpenezkoak: Anak deitu du zutaz galdetuZ
-TA Aurrekotasuna: Hori esanDA, joan egin da.
-(r)IK Kausa-ondorioa: Hori ikusiTA, alde egin du.
-(e)AN EgoneAN eman dut goiz osoa.
-KI (ekialdeko euskalkietan) Antton, ordea, gazteena izaKI, aurretik zihoan.
EZEAN. Modua (ezezkoak) Zer egin EZEAN (ez dakidaLA) nago.
-LA(RIK). Denbora. Menditik zetorreLA jausi zen.
Modua (baiezkoak). Txapela buruan dueLA joan da.
Modua (ezezkoak). Zer egin ez dakieLA dago.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2196/edertasuna
Udazkenarekin batera, urtero iristen da Gasteizera World Press Photo, prentsa-argazkilaritzaren arloko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuena. Kazetari gailenek eta nazioarteko agentzia onenek hartzen dute parte lehiaketan.
Datak eta tokia
2019ko urriaren 18tik azaroaren 17ra. Montehermoso kultur gunean (ur biltegi zaharrean).
Previous Previous post: Kandido Eizagirre eta Marifé Goldaracena elkarrekin lehenbiziko aldiz!
Next Next post: Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat”
| 2020-03-31T09:42:03 |
http://mintzanet.net/gerundioa-noiz-erabili/
|
[
-1
] |
Cocktail proiektua, mp3entzako apartekoak | Consumer
Cocktail proiektua, mp3entzako apartekoak
Diskoetxeak disko fisikoen antzeko album digitala sortu nahi du
Deskargan dagoen disko bat erosteak badu eragozpen bat: sarritan, artxibo-karpeta bat baino ez da lortzen. Musika erreproduzitu egiten da, baina ez da onartzen karatularen irudia, ezta abestien letrak ere. Halaber, ez dira sartzen artistaren argazkiak, ez eta grabazioan parte hartu duten musikariei edo langile teknikoei buruzko informazioa ere. Arazo horiek, neurri batean, PDF fitxategi erantsi baten bidez konpondu ziren. Baina orain diskoetxeak behin betiko irtenbidea aurkitzen saiatzen dira.
P2P sareei eta deskargako abestien salmentari esker, bakarka eros daitezke konposizioak, disko osoen kalterako.
Diskoa, ikus-entzunezko edukiak banatzeko formatu gisa, Internetek eta erreproduzitzaileek harritu egin dute
MP3 hedatu egin dira. Abesti baten berehalakotasuna
deskarga segundotan eta erosotasuna
musika erreproduzitzaile eramangarri ñimiñoetan entzuteak
disko konpaktuak alde batera uztea.
Egoera horri gehitu behar zaio P2P sareek eta deskargako abestien salmentak konposizio gehiago erostea ekarri dutela, disko osoen salmentaren kaltetan. Interesatzen diren abestiak baino ez dira erosten. Diskoetxeen kasuan, portaera horrek diru-sarrerak galtzea dakar, batez ere, soilen salmenta testigantza hutsa denean. Lehen, nahikoa zen disko bat saltzeko; orain, modan dagoen gaia baino ez da erosten.
Abestiak banaka saltzeak dakarren errentagarritasun eskasaren adibide gisa, joan den urteko zifrak aipa daitezke negozioaren alderdi digitalean. 2008an, 1.000 milioi abestiko, 700 milioi euro baino gehixeago sartu ziren diskoetxeetan. 1998an, 847 milioi disko saldu eta 8.000 milioi euro irabazi zituzten. Sektorean debacle nabarmena da. On line salmentek ez dute lortzen berreskuratzea.
Testuinguru horretan kokatzen da “Cocktail” proiektua, iTunes Music Store plataformaren eta EMI, Sony-BMG, Warner Music eta Universal Music diskoetxeen arteko lotura. Helburu nagusia eroslearentzat erakargarria izango den edukiontzi digital bat sortzea da. Deskargako albumen salmenta handitu nahi da, abesti solteak erosi beharrean.
Zer eskainiko dute album digital horiek?
Oraindik ez dakigu disko digital interaktibo horien behin betiko diseinua zein den, baina sustatzaileek ziurtatu dute horietako bakoitzak libretoak izango dituela abestien letrekin, bideoklipekin eta interaktiboekin.
produkzioa. Telefono mugikorretarako tonuak eta melodiak ere sartzea komeni da.
Album digital bakoitzak liberronka interaktiboak izango ditu, abestien letrekin, gai batzuen bideoklipekin eta ekoizpenari buruzko informazioarekin.
Bultzatzaileek diotenez, abestien letrak dituen PDF bilduma bat baino erakargarriagoa izango da. Horiek iTunesik gabe erreproduzitzeko aukera emango du. Hala ere, ez dakigu zein formatutan paketatuko den, eta oraindik egiaztatu behar da formatu fisikoko diskoaren erosketaren aurrean konpentsatzen duen. Formatu fisikoak gehigarri berberak ditu.
Hainbat komunikabidek argitaratu dute album digital horien aurkezpenarekin batera Applek urteko azken hiruhilekoan diseinatutako PC tableta berri bat kaleratu daitekeela. Gailu berriak funtzio esklusiboren bat izango luke Applek lan egiten duen album digitala eta diskoetxeak erreproduzitzeko. Liburu elektronikoak irakurtzeko eta filmak ikusteko ere diseinatuta egon liteke.
Appleren eta diskoetxeen arteko zatiketa
Cnetek aipatu zuen musikaren industriak berak
diskoetxeek antzeko plana proposatu zioten Appleri duela urte eta erdi,
enpresak atzera bota zuela. Disko-konpainia nagusiek (Sony, Warner, Universal eta EMI) CMX izeneko softwarea garatu zuten album digital interaktiboak egiteko, baina Applek bere softwarea egitea erabaki zuen.
Hortik aurrera, haustura bat sortu zen musika-dendek Interneten salduko dituzten produktuekiko. Applek bere teknologiarekin eskainiko ditu albumak (litekeena da bere gailu ezagunetara egokituta egotea: iPod, iPhone, PC tablet berria, etab.) beste batzuek, hala nola Amazonek, diskoetxeen softwarearekin egindako bertsioa merkaturatuko dute, eta horrek, trukean, eduki gehiago emango ditu. Ez dago argi azken aukera hori Apple markaren erreproduzitzaileekin bateragarria den.
Igo abestiaren prezioa
Abesti askoren prezioa 1,29 eurokoa izan da Appleren dendan, nahiz eta hasieran 99 zentimokoa izan zen.
Albumen salmenta bilgarri erakargarri batekin soilik handitzea zalantzazko emaitza da. Hori dela eta, diskoetxeen eta Appleren prezioa handitu egin da. Hasiera batean, 99 euro-zentimoko kostua ezarri zen, hau da, dolar eta penikeen zentimokoa Estatu Batuetan eta Britainia Handian, hurrenez hurren. Orain, kasu askotan, kostua 1,29 euroraino igo da, eta album digitalaren prezioa, berriz, 9,99 euro, dolar edo libra.
Kontsumitzaileak diskoak eros ditzan konbentzitzeko beste modu bat da. Urte hauetan, Internetek eragin dituen aldaketen aurrean erreakzio-abiadura motela izan dute konpainiek. musikaren industria. Ez dute onartzen melomanoek gustuko dituzten abestiak bakarrik erosi nahi izatea Sarean.
abestiak album digital apple diskoak diskografikoak
| 2020-07-09T21:31:43 |
https://www.consumer.es/eu/tecnologia-eu/cocktail-proiektua-mp3entzako-apartekoak.html
|
[
-1
] |
Teresa | Megaescort
Escort a PiacenzaTeresa
09/02/2020 Escort Advisor 1
09/06/2013 Gnocca Forum 15
09/03/2020 piacenza.bakecaincontrii.com 82
14/02/2020 www.moscarossa.biz 8
07/12/2019 bolzano.bakecaincontrii.com 19
06/12/2019 verona.bakecaincontrii.com 2
| 2020-04-02T20:00:39 |
https://megaescort.info/escort/3494969563.html
|
[
-1
] |
Zarautzen gertatutako eraso matxista deitoratzen dugu - EGK Zarautzen gertatutako eraso matxista deitoratzen dugu - EGK
Zarautzen gertatutako eraso matxista deitoratzen dugu
Zarauzko Sorginak kolektiboak bere sare sozialetan eginiko argitalpenei esker jakin izan dugun bezala, bere oporraldiak Zarautzen igarotzen ari zen adin txikiko neska bat erasotua izan da aste honetan. Gaztea Zarautzen bertan erasotua izan zen, oporraldietarako aukeratutako kanpinetik gertu. Uda honetan argi gelditu denez, tamalez, aisia ez dago Indarkeria Matxistaz at emakume gazteentzat ere.
Hau esanda, lehenik eta behin, EGK-k gazte erasotuari bere elkartasuna adierazi nahi dio baita bere ausardia txalotu ere salaketa publikoa egiteagatik.
| 2017-10-21T21:30:56 |
http://egk.eus/eu/zarautz-erasoa-deitoratzen-dugu/
|
[
-1
] |
Aurrekoa Abenduak 23 Igandea Hurrengoa
Abenduak 23 - 26 • 23: 17:00 + 19:00 26: 17:30 • Antzoki Zaharra (Parte Zaharra) Haurrak
Abenduak 22 - 23 • 12:30 - 13:00/ 16:30 - 17:00 • Kutxa Ekoguneko haur parkea Euskara +
Olentzero erabat lanpetuta dabil 24 gaueko banaketa gertu dagoelako. Hau dela eta bere lagunak bidali ditu Ekogunera hainbat kontu adieraztera. Zer esango digute Olentzeroren lagunek? Goazen denak batera beraien bila!
Izena emateko azken eguna: 2018-12-19
Abenduak 21 - 27 • • Trueba zinemak Zinema
| 2019-02-18T02:47:41 |
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda/data/2018-12-23/lang/eu
|
[
-1
] |
Arrakastatsua izan da Nesken Nazioarteko Topaketa - Noticias de Gipuzkoa
Arrakastatsua izan da Nesken Nazioarteko Topaketa
Nesken Nazioarteko Topaketak hiru egun izan ditu aurten. Ostiral arratsaldean abiatu zen eta igandean izan zuen amaiera. Urteroko moduan jardunaldi osoa Berriatuan jokatu zen. Kinielak, era tradizionaleko partidak eta jokoetara jokatutako neurketak izan ziren. Gaur egun zestan jokatzen ari diren neska asko bertan izan dira, denen artean giro paregabea sortuz.
Ostiralean, aurreneko neurketa Maiak eta Olatzek irabazi zuten. Bigarrena, berriz, Etxaburuk eta Otañok. Hirugarren partida Barrenetxeak eta Mugartegik eraman zuten. Laugarren partida N.Gurrutxagak eta Lizardik eraman zuten 19-20 Elaia eta Aldazabal mendean hartuta.
Era tradizionaleko azkeneko norgehiagoka Carlak eta Marionak 18-20 irabazi zien Giselari eta A. Gurrutxagari.
Jokoetara jokatutako aurreneko partida, Arakistain-Raquelek 2-0 irabazi zien Casandra-Lizardiri (15-14 eta 15-10). Lehen egunari amaiera emateko, Jauregi-Marionak 0-2 irabazi zien Ortiz de Mendibil-Calvori (14-15 eta 11-15).
Larunbatean egun guztian izan ziren ekinaldiak. Goizez gehien bat kinielak izan ziren. Maia-Mara, Amaia-Mugartegi, Aldazabal-Arakistain izan ziren kinieletako irabazleak, eta jokoetarako partida, berriz, Aldazabal-Marionak 0-2 irabazi zien Carla-Bereziartuari (7-15 eta 4-15).
Arratsaldean era tradizionaleko partidak izan ziren. Maia-Olatz, Barrenetxea-Etxaburu, Otaño-Barrenetxea, Elaia-N.Gurrutxaga, Carla-Gisela, Aude-Calvo eta Aldazabal-Lizardi izan ziren irabazleak.
Igande goizean jokatu ziren azkeneko partidak. Ane-Irati, Maia-Irati, Barrenetxea-Romane, Miren-Elaia eta Aude-Arakistain izan ziren era tradizionaleko neurketetako garaileak. Jokoetara, berriz, aurrenekoa Ortiz de Mendibilek eta Raquelek 2-1 irabazi zieten Maelieri eta Marionari (15-10, 12-15 eta 5-1). Azkenekoa, Giselak eta Bereziartuak 2-0 irabazi zieten Maelie-Raqueli (15-10 eta 15-13).
| 2020-06-07T10:09:05 |
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/deportes/gure-kirolak/2019/12/10/arrakastatsua-izan-da-nesken-nazioarteko/1004756.html
|
[
-1
] |
Samartiñak 2019: Gazteen eguna
Amasa-Villabona | Herriko festak
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.Ondoren, trikitilarien erromeria.21:00 Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren, trikitilarien erromeria.
21:00 Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
| 2019-10-23T11:34:18 |
https://aiurri.eus/agenda/eguna-2019-11-07/
|
[
-1
] |
Beste zerbitzu batzuk ere ager daitezke, adibidez, Gasaren edo Berogailuaren Mantenu Zerbitzua: zenbatekoa kalkulatzeko fakturazio-aldiaren egun kopurua eta zerbitzuaren hileko prezioa biderkatzen dira, kontratatuta baduzu. Beherapenak ere ager daitezke, halakorik aplikatzerik badago.
| 2018-01-21T10:42:03 |
https://www.iberdrola.es/etxebizitza/informazioa/gasaren-faktura
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: FAMILIA BITARTEKARITZAKO ZERBITZU PUBLIKOEN JARDUERA % 20 HANDITU ZEN 2013AN
FAMILIA BITARTEKARITZAKO ZERBITZU PUBLIKOEN…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/21378
FAMILIA BITARTEKARITZAKO ZERBITZU PUBLIKOEN JARDUERA % 20 HANDITU ZEN 2013AN
2014.eko abuztuak 18
babes partekatua
Guztira, 10.443 lagun artatu zituzten hiru laguntza-mailatan (aurrebitartekaritza, bitartekaritza eta segimendua)
Zerbitzua erabili zuten hamar familiatatik zortzik planteatutako egoerari buruzko adostasuna lortu zuten
Urtero, gero eta pertsona gehiagok jotzen dute Familia Bitartekaritzako Zerbitzuetara, modu librean eta boluntarioan, gatazkak konpontzeko irtenbide bat adosteko.
Eusko Jaurlaritzak 1996an abiarazi zuen familia-bitartekaritzako lehen zerbitzua Bilbon –azkena, Gasteizkoa, 2012ko urtarrilean-, eta orduz geroztik, gero eta jende gehiagok egiten du dialogoaren aldeko apustua, familiako gatazkak konpontzeko. 2013an, Eusko Jaurlaritzaren hiru zerbitzuen jarduera % 20 handitu zen, erabiltzaileen poztasun maila handiarengatik, hein handi batean.
Familia Bitartekaritzako Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren doako zerbitzu publiko eta boluntarioa da, eta familia-gatazkak dituzten pertsonei eskaintzen zaie, bai bikotekidearekin harremana hautsi dutelako (ezkonduen edo izatezko bikoteen kasuan) edota familian sortutako bestelako arazoak dituztelako.
Arlo sozialeko, psikologikoko eta juridikoko adituek osatzen dute, eta aldeei bere kabuz gatazkak adiskidetasunez konpontzeko irtenbideak aurkitzen laguntzea dute helburu. Oro har, hiru hiriburuetan dauden zerbitzuetara jotzeko, bi aldeek edo batek eskatu behar du idatziz, baina gizarte-zerbitzuek edo osasun-sistematik ere deribatzen dituzte erabiltzaileak zenbait kasutan.
2013an, Familia Bitartekaritzako Zerbitzuek 10.443 lagun artatu zituzten hiru laguntza mailatan (aurrebitartekaritza, bitartekaritza eta segimendua). Hala, 14.096 esku-hartze izan ziren, gehienak (kasuen % 95,7) hautsitako bikoteekin lotutakoak. Kasuen gainerako % 4,3 familiako bizikidetzarekin lotuta zeuden (mendekotasun egoeran dauden pertsonak, ilobekiko harremanak eta herentziek, negozioek edota bizikidetzak sortutako gatazkak).
Bitartekaritzak auziek eragiten duten higadura emozionala saihesten du. Horregatik, askotan, hartutako erabakiek hitzarmen judizialek baino luzaroago irauten dute eta hobeto errespetatzen dira. Iaz, Eusko Jaurlaritzako Familia Bitartekaritzako Zerbitzuetara jo zuten hamar familiatatik zortzik planteatutako gatazkari buruzko erabakia adostu zuten; beraz, ez zuten auzitara jo behar izan.
«Bitartekaritzak banaketak seme-alabengan duen eragina minimizatzen du, kide guztien beharrak hartzen direlako aintzat eta banaketaraino familiak zituen bizimoduari eta antolaketari eusten saiatzen delako», nabarmendu du Juan Maria Aburto sailburu eta Familia Bitartekaritzako Aholkularitza Kontseiluko presidenteak.
Bikotea haustea eta zaintza
2013an, Familia Bitartekaritzako Zerbitzuek hautsitako bikoteen arteko 854 bitartekaritza zuzendu zituzten guztira, aurreko urtean baino % 23 gehiago. Erabakiren bat lortzeko, bikote bakoitzak 4 saio behar izan zituen batez beste; adibidez, hitzarmen erregulatzailea, familiaren antolaketa gurasoak elkarrekin bizi ez direnean, bikoteentzako terapia jasotzea edota bikote-harremanari berriz heltzea.
Bitartekaritza-espediente gehienak seme-alaba adingabeak dituzten bikoteen banaketarekin lotuta daude. Horrenbestez, bitartekaritza-prozesuen erabakirik ohikoenetako bat zaintza-denboren banaketarekin lotutakoa da. Prozesu horietan, zaintza guztiak gurasoek adosten dituzte eta familiaren egoera berria antolatzeko modua eztabaidatzeko jotzen dute bitartekaritzara.
HAUTSITAKO BIKOTEEN BITARTEKARITZA
Ildo horretatik, zaintza partekatua gero eta bikote gehiagok hautatu arren, oraindik bitartekaritza-kasu gehienetan zaintza esklusiboa ematen da, batez ere, amari (316 kasutan amari eta 7 kasutan aitari). 2013an, halaber, zaintza partekatuko 93 akordio lortu ziren.
Baina FBJ ez da hitzarmena sinatutakoan bukatzen. Jarraipen-fasea funtsezkoa da gatazkan diren aldeen arteko bitartekaritza-lanetarako; izan ere, hari esker, posible da jakitea pertsonek zer bilakabide izan duten akordioetan jasotakoari dagokionez, baita jarraitutako prozedurarekin zer satisfazio-maila duten ere. Jarraipena bitartekaritza-prozesua amaitu eta sei hilabete edota urtebete igaro ostean egiten da; era berean, bitartekaritza-prozesuan parte hartzen duten pertsonen ekimenez ere eskaintzen da.
2013an 461 jarraipen-espediente egin zituzten, aurreko urtean baino % 26 gehiago.
@SerMediador
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/21378-familia-bitartekaritzako-zerbitzu-publikoen-jarduera-handitu-zen-2013an#comment_17022
Los servicios de #mediación familiar públicos incrementaron su actividad un 20% en 2013 http://t.co/uWnYqesXSz
Ernesto Sainz: “Familia-erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa eta familia-bitartekaritza dira politika publikoen oinarrizko hiru euskarri familia-arloan”
Eusko Jaurlaritzak bitartekaritzako eta justizia leheneratzaileko adituentzako Europako mintegia antolatu du Lisboan
Eusko Jaurlaritzak bitartekaritzako eta justizia leheneratzaileko adituentzako Europako antolatutako mintegia hasi da Lisboan
2012.eko abuztuak 23
Familia bitartekaritzako hamar prozesutik zortzitan adostasunera heltzen da
EDIKTUA, dibortzioari buruz bideratutako 165/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
| 2019-10-15T02:43:19 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/21378-familia-bitartekaritzako-zerbitzu-publikoen-jarduera-handitu-zen-2013an?track=1
|
[
-1
] |
2011 Martxoa | Donostia
Martxoa, 2011 (r)entzako artxiboa Honelako eragina izango luke tsunami batek Donostian
Tsunami batek Donostian izango lukeen eragina erakusten duen bideo bat izan da aste honetan horman eztabaidatu den gai nagusiena. Hala ere badira bestelako gaiak ere, beraz, ezer baino lehen goazen laburpenarekin!
Lurrikarak eta tsunamiak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari dira munduan, eta horiek sortzen duten beldurra ikaragarria da. Agian horregatik Beñat Mendietak bideo interesgarri hau uzten zigun horman, Donostian Tsunami batek izango lukeen eragina iruditan azaltzen duena. Honela aurkezten zigun Beñatek bideoa: “Bideo benetan ikusgarria. Imajinatzen al duzue nolakoa izango zen tsunami bat hemen?“. Mila esker, Beñat.
Aste honetan, bestalde, Txomin Rezolaren irudi zoragarri batekin alaitu du Donostiako horma Beñat Mendietak. Honela aurkezten zigun irudia: “Txomin Rezolak Donostia-San Sebastiáneko irudi eder hau lortu zuen, eta EGUNEKO ARGAZKIA da; udaberrian gaude, eta nabaritzen da! Paisaia gehiago, hementxe: http://tinyurl.com/llll23”. Badakizue Eguraldiblog-ek gure inguruko argazki bikainak ikusteko beta eskaintzen digula.
Donostia udaberrian. Argazkia: Txomin Rezola
Beste behin, gure laguna den Musikota Olayak gurean parte hartu du eta esaten zigun Valentzia dagoeneko zortzigarren hiriburua dela, Donostiaren atzetik, www.musikota.com-era bisitak egiten. Mila esker informazio hau guztia emateagatik.
Eta honekin, eta Manu Perezi eskerrak ematen, horman parte hartu baitu, amaitutzat emango dugu gaurkoz azken egun hauetako laburpena. Badakizue Donostiako berriak, argazkiak… eta nahi duzuen guztia partekatu dezakezuela gurekin horman. Guk, geure aldetik, horiek guztiak bildu eta blog honetara ekarriko ditugu. Asteburua ate joka da, ondo pasa eta pozik bizi!
Categories: Albisteak, Kultura, Musika, San Sebastian Tags: Eguraldiblog, lurrikarak, Musikota, tsunamiak, Txomin Rezola, Valentzia Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta Juan Carlos Eguillorren heriotza
Donostiako Zinemaldiaren webgune berria eta Juan Carlos Eguillor marrazkilariaren heriotza izan dira Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Hori eta gehiago, ondorengo laburpenean aztertuko dugu.
Donostiako Zinemaldirako hilabete dezente falta badira ere, hasi dira dagoeneko lehendabiziko berrikuntzak egiten. Ane Goikoetxeak, esteka honen bitartez, Zinemaldiaren 2.0 webgune berriaren berri ematen zigun. Sare sozialez baliatuz ikusleekin harremanak estutzeko asmoz, Donostia Zinemaldiak hobetu eta eguneratu egin du bere 2.0 webgunea, internautekiko komunikazioa azkarragoa eta arinagoa izan dadin.
Bestalde, Beñat Mendieta albiste txar batekin heldu du da gure hormara, izan ere, Juan Carlos Eguillorrek, Donostiako margolari ezagunak, agur esan zigun atzo. Triste, honela esaten zigun Beñatek: “Juan Carlos Eguillor hil egin da; Donostian jaio bazen ere Bilborekin lotura estua zuen; eta horren adibide garbia da bi bider Bilboko Aste Nagusirako egindako kartela (Hemen uzten dizuet horietariko bat). Besarkada handi bat bidali nahi diet familiari eta lagunei; goian bego”. Guk ere Beñatekin bat egin eta doluminak bidaltzen dizkiegu Juan Carlosen senitarteko guztiei.
Web enteratek ere azken egunotan gure horman parte hartu du, oraingoan, kontzertu baten berri emateko. Lotura honen bitartez jakinarazten zigun datorren uztailaren 5ean David Bisbal kantari ezaguna Kursaalean izango dela, eta emanaldiaz gozatzeko sarrerak aste honetan, asteartean, jartzen zirela salgai.
Gaurko posta amaitzeko, irudi eder bat, Beñat Mendietak gure horman utzirikoa. Horrela esaten zigun: “Txomin Rezolaren argazki eder honek udaberrian gaudela gogorarazten digu. Benetan polita, loreen kolorea! Eguneko argazkia da, baina hemen, Eguraldiblogean, gehiago dituzue”. Mila esker, beñat, irudi benetan zoragarria!
Donostia. Foto: Txomin Rezola
Eta honekin amaiera emango diogu gaurko laburpenari. Zuek jarraitu nahi dituzuen albisteak, argazkiak, bideoak… gure horman uzten, eta guk, astero egiten dugun moduan, zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Dagoeneko osteguna da, asteburua jada hurbil dugu, beraz gozatu eta ondo pasa!
Categories: Agenda, Albisteak, Kultura, Musika, San Sebastian, Zinema Tags: 2.0 webgune, David Bisbal, Eguraldiblog, Juan Carlos Eguillor, Kursaal, sare sozialak, Zinemaldia Argazki lehiaketako irabazlea, dFeria Donostian…
Argazki lehiaketa edo dFferia, Donostia hirian egiten den arte eszenikoen jaialdia izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Goazen laburpenarekin!
Pasa den astean argazki lehiaketa jarri genuen martxan. Izan ere, horman astero uzten dugun laburpenean argazki berdina ikusten genuela kontatzen genizuen. Argazki hori zuena izatea nahi genuen, eta horretarako parte hartu eta zuen argazkiak igotzeko eskatzen genizuen. Zuek izan zarete epaile, eta boto gehien jaso dituen argazkia Ana Urrarena izan da. Argazkia Donostiako toki esanguratsua da, Kursaaletik Boulevardera doan zubia ikus daiteke bertan, eta Urumea ibaia hau zeharkatzen. Irudi hau, aurrerantzean, gure blogean ikusi ahal izango dugu. Jhon Bazanek eta Juanjo Perkek pozik jaso dute berria, eta azken honek horrela zihoen: “Aupa Ana, irabazlea”. Gainera, laster parte hartu duten argazki guztiekin laburpen berezi bat egingo dugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, bene-benetan. Hemen ikus dezakezue argazki irabazlea:
Donostia. Foto: Ana Urra
Bestalde, aste honetan Donostiako arte eszenikoen jaialdia, dFeria, jarri da martxan, eta esteka honen bitartez, egitarau osoaren berri ematen zigun Olatz Gartziak. Dantza, antzerkia… eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu aurtengoan dFeriak. Oraindik garaiz zabiltzate, beraz, ez hutsik egin.
Mediterraneo Sur Hotelesek ere gurean parte hartu du, beraz, eskerrak ematen amaituko dugu gaurko posta. Zuek jarraitu horman parte hartzen, eta bertan gertatzen den guztia, ondoren, blog honetan bilduko dugu. Mila esker hor izateagatik eta laster arte.
Categories: Agenda, Albisteak, Kultura, San Sebastian Tags: argazki lehiaketa, Boulevard, dFeria, Kursaal, Urumea 40 El Musical ikuskizuna Donostian, argazki lehiaketa…
40 El Musical ikuskizun musikala ikusteko sarrerak edo Donostia hiriaren argazkiak izan dira, besteak beste, aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!
Beñat Mendietak jakinarazten zigun, esteka honen bitartez, 40 El Musical ikuskizuna ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daudela. Izan ere, datorren ekainean Donostiako Victoria Eugenia antzokia bisitatuko dute. Jakin badakigu milioi bat ikusle izan dituela Musikalak dagoeneko, beraz, ez galdu eta gozatu ikuskizunaz.
Gainera, Pako Kastellanosek Eguraldiblogera bidalitako argazki eder bat eskegi digu aste honetan Beñatek, eta ondorengo hitzak jartzen zituen: “Ederra, benetan, bertan islatu duen zerua! Argazki gehiago, hemen: http://tinyurl.com/llll23”. Mila esker Beñat, benetan argazki ederra!
Donostia. Argazkia: Pako Kastellanos
Eta argazkiekin jarraituz, proposamen txiki bat egiten genizuen. Izan ere, horman astero uzten dugun laburpenean argazki berdina ikusten da beti. Argazki hori zuena izatea gustatuko litzaiguke eta noski, horretarako zuen parte hartzea nahitaezkoa da. Horregatik, atzo hasi eta datorren asteazkenera bitarte argazkien inguruko “lehiaketa” txiki bat antolatu dugu. Horman Donostiako zuen argazkiak eskegi eta astebetean “gustuko dut” gehien dituen argazkiak irabaziko du lehiaketa. Dagoneko hasiak zarete bidaltzen, beraz, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Eta gaurkoz besterik ez. Badakizue adi-adi jarraituko dugula zuek horman jartzen duzuen guztia aztertzen, ondoren bertan esandakoak blog honetara ekartzeko. Mila esker hor izateagatik eta asteburu ona pasa!
Categories: Agenda, Albisteak, Kultura, Musika Tags: 40 El Musical, Eguraldiblog, Victoria Eugenia Zinemaldiko 350 autografo enkantean, Donostiako inauteriak…
Zinemaldian bildutako 350 autografo enkantean edo Donostiako inauteriak izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!
Ane Goikoetxeak, esteka honen bitartez, 20 urteetan zehar Zinemaldian bildutako 350 autografo enkantean jarriko dituztela jakinarazi zigun. Hitzordua martxoaren 2an eta 3an izango da Bilbon eta, Nicolasa jatetxea zenak bildutako lau bisita liburu dira enkantean jarriko direnak. Horrela esaten zigun Anek: “Oso artikulu interesgarria, irakurri, merezi du eta. Enkantean jarriko omen dituzte zinemalditik pasa diren izar askoren autografoak!”.
Bestalde, asteburu honetan inauteriak ospatuko dira Gipuzkoako hiriburuan, eta Web Enteratek, esteka honen bitartez, inauterietan Donostian izango den guztiaren berri ematen zigun.
Baina hau ez da Web Enteratek utzitako informazio bakarra, izan ere, beste esteka honen bidez, Ainhoa Arteta soprano ezagunak datorren martxoaren 11n Donostiako Kursaalean emango duen kontzertuaren berri ematen zigun. Mila esker gurean parte hartzeagatik.
Hau guztiaz gainera, Amaia Fernándezek Arantxa Urretabizkaiak “3 Mariak” liburua Donostiako Parte Zaharreko Udal Liburutegian aurkezten zuela jakinarazten zigun lotura honen bidez. Eta Amaiaz gain, Ley Vasca de Vivienda-k ere gurean parte hartu du, beraz, agur esan baino lehenago, guztiei besarkada handi bat bidaltzen diegu.
Besterik ez. Egun gutxi barru bueltan izango gara. Zuek segi horman parte hartzen, gu betiko legez adi-adi ibiliko gara bertan aipatzen den guztia ondoren blog honetara ekartzeko. Bitartean, pozik bizi!
Categories: Agenda, Kultura, Musika, San Sebastian Tags: Ainhoa Arteta, Arantxa Urretabizkaiak, iñauteriak, Ley Vasca de Vivienda, Nicolasa Jatetxea, Udal Liburutegia, Zinemaldia RSS
| 2013-05-20T16:54:12 |
http://www.blogseitb.net/donostia/2011/03/
|
[
-1
] |
Ttattola - Page 11 - Ttattola
Argazki batzu
iep horra argazki zahar batzu ttattolaren bilakaera erakusten dutenak... Horrez gain sartzea prestatzen ari gira, kontzertuak, bazkari bat, after-ak... jakinean utziko zaituztegu! txuz
Posté par ttattola à 14:39 - Commentaires [0] - Permalien [#]
udako berriak...
iep uda huntan ere bizi gira, ostegun guziz filmak badira ttattolan (les 4saisons d'espigoule, carnet de voyage, mr manatane...) jin lasai, urririk da! Eta agorrilaren 14ean mendian ibilaldi ta kantaldi ttiki bat suaren inguruan... afitxa ez zen pasatzen blog-an bainan arditegiaren argazkiak ikusiz agian gogoa emanen dautzue... hitzordua gaueko 7etan Zelaiko plazan edo ez badakizue nun den pixkat lehenago pasa xuriatetik... Ta ez inkieta sartzea prestatzen hasiak gira emeki emeki... txuz
Posté par ttattola à 19:44 - Commentaires [0] - Permalien [#]
Gu ere hasiko gira egun batez...
Eta bai, bada denbora batzu behar ginuela zertxo bat eman interneten jendeari berriak zabaltzeko. Aski zen hastea... orain haatik entseatuko gira hurbiletik segitzea hola denek ikusiko duzue hazparneko gazte guziak ez direla behien aintzinean lasterka ari... ta badela hazparnen besterik egiteko! laster arte!
Posté par ttattola à 23:45 - Commentaires [1] - Permalien [#]
| 2019-04-25T14:36:28 |
http://www.ttattola-gaztetxea.eu/archives/p103-3.html
|
[
-1
] |
Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' nobelan oinarritutako filma egingo dute - Uztarria (Azpeitia)
2019ko abu. 8a, 11:32
Hil kanpaiak izena izango du. Imanol Rayok zuzenduko du eta Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez izango dira aktore nagusiak. Idazle azpeitiarra "oso gustura" dago bere orain arteko lan bakarra pantaila handira eramateko aukeratu dutelako.
Miren Gorrotxategi '33 ezkil'-en ale batekin, nobela aurkeztu zuen garaian. Ikusi haundiago | Argazki originala
33 ezkil, Miren Gorrotxategi azpeitiarraren lehen eleberria, zinemara eramango dute. Irailean hasiko dira grabatzen, Nafarroan, Hil kanpaiak. Gorrotxategiren liburuan oinarritutako filma euskaraz grabatuko dute eta Imanol Rayo nafarra izango da zuzendaria. Rayoren bigarre filma izango da Hil kanpaiak; aurrekoa ere, Bi anai, liburu batean oinarrituta egin zuen, Bernardo Atxagarena, kasu horretan. Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez dira idazle azpeitiarraren lanean oinarrituko den pelikulan parte hartuko duten aktore nagusiak; haiekin batera lanean ariko dira Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez eta Iñigo Aranburu ere.
Gorrotxategi, "oso gustura"
Gorrotxategik 2016ko udazkenean aurkeztu zuen 33 ezkil eta "liburua argitaratu eta laster" jarri zen berarekin harremanetan Joanes Urkixo gidoilaria, "gustatu zitzaiola eta interesa bazuela" esateko. "Urkixok ekoiztetxea-eta buruan zeuzkan ordurako". Haiekin elkartzea izan zen hurrengo pausoa eta horrela jarri zuten martxan, 2017. urtearen hasieran, orain gauzatzera doan proiektua.
Azpeitiarra "oso gustura" dago bere orain arteko lan bakarra pantaila handira eramateko aukeratu dutelako. Horrelakorik burutik ez zitzaiola pasatzen dio: "Dena batera izan zen, gainera. Liburua atera, harrera ona izan zuen, eta derrepente etorri zitzaizkidan filma egiteko aukerarekin. Hankak lurrean nituen, banekien horrelako proposamenak ez zirela beti aurrera eramaten eta tentuz hartu nuen kontua".
Kasu honetan, ordea, mamitu da proiektua, "eta orain ikusi egin behar, ea", dio Gorrotxategik. "Liburuak eta filmak ez dira beti bat etortzen, baina ikusteko gogoz nago, nola hartzen duten forma nik buruan neuzkan pertsonaia horiek". Gidoia idazten ez du parte hartu, baina "gutxi gorabehera" badaki nondik joango den filmaren istorioa. "Momentu oro informatu naute, gidoian aldaketak egin dituztenean-eta jakinaren gainean egon naiz beti. Hasiera-hasieratik galdetu zidaten ea nola nahi nuen jokatu, askatasunik ba al zuten liburuaren gainean aldaketak egiteko ala nahiago nuen filmak liburuarekiko fideltasuna mantentzea". Alde horretatik, filma 33 ezkilen moldaketa librea izango dela dio idazleak: "Esan nien nik liburua egin nuela, baina zinemagintzaz ez dudala arrastorik. Baimen osoa eman nien liburuarekin nahi zutena egiteko, beraien esku utzi nuen".
Hil kanpaiak filma nola geldituko den jakiteak ikusmina eragiten badio ere, momentu honetan badu aurreko lanik Gorrotxategik. (H)ilbeltza beka jaso berri du, eta bere bigarren eleberria izango denari forma ematen dabil (misteriozkoa izango da hori ere). "Martxan dago, aurrera doa. Datorren urteko urri aldera arteko epea dut bukatzeko", dio.
| 2020-06-02T17:45:01 |
https://uztarria.eus/aktualitatea/1565254314
|
[
-1
] |
EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Orion - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza
EH Bilduko alkategai Anuska Esnal botoa ematen.
Udal, foru eta Europako hauteskundeen eguna iritsi da, eta goizean goiz hasita herritarrak hauteslekuetara hurbildu dira botoa ematera. Eguerdiko 14:00etan Orioko erroldaren ehuneko %41,77ak eman du botoa, 2015ean baino ia puntu bat gutxiago. Arratsaldeko 18:00etarako, berriz, %56,26koa zen parte hartzea, 2015ean %55,73 izan zen.
Herritarrek 20:00etara bitartean izan dute botoa emateko aukera eta ateak itxi dituztenean posta bidezko bozkak ontzietan sartu eta kontaketari ekin diote. Europako parlamenturako botoak kontatzen hasi dira, eta ondoren udal hauteskundeetakoak.
EH Bilduk lortu ditu boto gehien Orion, 1256 botorekin. 2015eko datuekin alderatuz, behera egin du EAJ 1151 boto jasota. PSE-EEk berriz 312 boto lortu ditu, eta Orainek 277.
Emaitza ezagututakoan Anuska Esnal, EH Bilduko alkategaiak balorazio azkarra egin du: “Egia esan ez genuen hau espero, pozik ginen egindako lanarekin baina ez genuen uste emaitza hauek lortuko genituenik. Oso eskertuak gaude herriari, taldean lan asko egin dugu eta oso pozik gaude. Bihartik aurrera beste ibilbide bat hasiko da eta askotan aipatu dugun bezala guk txikitik egingo dugu lana, elkarrekin eta zubiak eraikiz. Lan asko egiteko gogoz gaude”.
| 2019-08-18T23:39:10 |
https://urolakosta.hitza.eus/2019/05/26/eh-bilduk-irabazi-ditu-udal-hauteskundeak-orion/
|
[
-1
] |
GAIKER-IK4k, Material eta Plastiko Teknologien III. Jardunaldiak jasoko ditu
ALLODen laguntzarekin, kasu praktikoak eta aplikazioak aurkeztuko dituzte, enpresen merkatuan, lehiakortasuna eta kokapena hobetzeko konponbideekin.
| 2019-07-20T15:36:11 |
http://gaiker.es/eus/detallecomunicacion.aspx?id=a39e1529-3293-4d0e-b0b7-5102849b8dd3
|
[
-1
] |
Ortzadar211213 by Deia.com - issuu
Larunbata, 2013ko abenduaren 21a. 335 zenbakiadeia.comeuskal kulturaren kolore guztiakUNZU &
Musikaren unibertsaltasuna
egiaztatu dute elkarlanean
ekoitzitako diskoarekin
-- 4-5. orrialdeak --ADISKIDEAREN
Euskal gatazkaz mintzo da
Joxean Agirreren azkena,
ezohiko ikuspuntuaz
-- 6. orrialdea --02 // OrtzadarLarunbata, 2013ko abenduaren 21aLITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·euskalgintzaGerrak isildutako hizlari fina
Labayru Ikastegiak argitaratu duen
‘Neure entzule maiteak’ liburuan, Juan Bautista
Eguzkitzaren hitzaldien aberastasuna jaso daDABI PIEDRALekeitiora heldu zen, bere urterik emankorrenak ikusiko zituen herrira. Han, apaiza ez
ezik, latinidade katedraren arduraduna izan
zen. Bere sermoi eta hitzaldiek ospea eman
zioten eta, 1919an, Euskaltzaindia sortu berriko kide izendatu zuten, Resurrección María
de Azkuek berak proposatuta. Bere jardun
oparoan, bi zutabe izan zituen Eguzkitzak,
euskara eta fedea. Hitzaldi gogoangarriak
eman eta artikulu mamitsuak idatzi zituen,
harik eta 1937an, faxistak Lekeition sartu
zirenean, epaitu eta bota zuten arte. Lemoa
jaioterrira itzuli zen eta 1939an hil zen.
“Amaiera gogorra izan zuen –dio Andres
Urrutiak–, bere azkenengo gutunetan nabari
da gerraren ondorenak makalaldia eragin ziola, nik uste dut atsekabez hil zela”.
Juan Bautista Eguzkitzak sermoigintzan jo
zuen goia, genero horretan uztartu baitzituen
erlijioa eta euskara, bere bi pasioak. Erretorikaren mekanismoak “goitik behera” ezagutzen zituen. “Prosa seguru, koherente eta
entzuleagandik hurbilekoa da”. Neure entzule maiteak liburuan, Eguzkitzaren lanaren
lagin bat irakur daiteke, hitzaldi eta sermoirik onenen aukeraketa baita. Batzuk lehenengoz argitaratu dira. Eguzkitzak bazuen
bere berbaldiak “neure entzule maiteak” esaldiarekin hasteko ohitura eta, beraz, libururako izenburu aproposa begitandu zaio
Andres Urrutia editoreari.Euskaltzaindiaren bilera, XX. mendeko 2. hamarkadan. Eserita (ezk.-esk.): Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurrección María de Azkue, Georges Lacombe. Zutik: Orixe, Martin Landerretxe, Seber Altube, Julio Urkixo, Raimundo Olabide. EUSKALTZAINDIAG
GARAI gozoak zein gaziak bizi izan
zituen Juan Bautista Eguzkitza
apaiz, idazle, euskaltzain eta irakasle bizkaitarrak. Euskararen eta
euskal kulturaren zale amorratua izanik, XX.
mendearen lehenengo hereneko pizkundearen lekuko eta partaide izan zen. 1936ko
gerrak galtzaileen aldera eraman zuen, ordea.
Bere zeregin gogokoenetatik aldendua, saminak jota hil zen eta haren lan eskerga
ahanzturaren hautsak irentsi zuen ia. Eguzkitzaren hizketarako trebeziak, euskara dotoreak eta erretorika zorrotzak, baina, garai ilunetako euskaldunen gogoetan iraun zuten.
Juan Bautista Eguzkitzaren ekarpena batu
eta argitara eman du, hura hil eta 74 urtera,
Andres Urrutia euskaltzainburuak.
“Eguzkitzaren sermoiak ez dira oso ezagunak
gaur egun, baina oratorian maisua izan zen,
haren prosa eredugarria da”, azpimarratu du
Adolfo Arejita euskaltzain eta Labayruko
kideak. Eguzkitzaren belaunaldiko idazleak
ezagutarazten Andres Urrutiak egin duen
lana ere goraipatu du: “XIX. mendeko idazle
klasikoen eta gure belaunaldiaren arteko
zubilana egin zutenei klasiko moderno esaten diegu, belaunaldi garrantzitsua izan zen
gure historian”. Juan Bautista Eguzkitza,
hain zuzen ere, klasiko moderno horietako
bat zen. 1875ean jaio zen, Lemoan, eta Gasteizen abade ikasketak egin zituen. 1904anIdazle
berrikustenJarein bilduman argitaratu du Labayru
Ikastegiak Neure entzule maiteak. XX. mendeko beste euskal idazle biren lanak ere plazaratu ditu oraintsu,
Sutondoan bilduman.
Hala, Nagore Etxebarria eta Maribi Egiaren
edizioarekin, Paulo Zamarriparen
ipuin liburua eta Domingo Agirreren Garoa, Miren Atutxa eta
Adolfo Arejitak apailatua, berrargitaratu dira
oraintsu.“Oratorian maisua, prosan eredugarria”,
nabarmendu du Eguzkitzaz Adolfo Arejita euskaltzainak. Irudian, hizlari iaioaren erretratua, helduaroan. EUSKALTZAINDIAHERRITARRENGANDIK HURBIL Liburuan batutako hitzaldi gehienak erlijio gaien ingurukoak diren arren, badira beste arlo batzuetakoak ere. “Gizon konprometitua zen,
gizartearen kezken inguruko idazki asko
dauzka”, nabarmendu du Urrutiak. Garaiko
agerkari askotan idatzi zuen, “Euzkadi egunkariak saria eman zion, emakumeei buruzko
artikulu batengatik”. Euskaltzaindiko kide
aktiboa izan zen hil arte eta Jaungoiko Zale
elkarteko arduradun izan zen.Eguzkitza pertsona ikasia zen, haren lanaren
aberastasuna lekuko. Neure entzule maiteak
liburuko testuetako bat latinez idatzita dago.
Bazekien, ordea, maila guztietako entzuleak
erakartzen, Urrutiaren arabera. “Herritarrengana heltzeko, bere diskurtsoa moldatzen zekien”. Hizkera aberatsa alboratu gabe
erregistroa aldatzen maisua zen. Sermoiak
egituratzeko, idazle klasikoen teknikak erabiltzen zituen. Euskararen aldetik, “kontserbadorea zen, gehienbat –dio Urrutiak–, baina ez zuen gogoko hitz berriak sortzea, gurago zuen hitz zaharrak berreskuratu eta adiera berriak ematea”.
“Eguzkitza ahaztuta egon da luzaro, baina
merezi du berreskuratzea”, adierazi du
Andres Urrutiak. Euskara eta euskal kultura maila gorenera eraman zituen Euskal
Pizkundea mugimenduan merezita egin zuen
lekua. Lanerako indar eta grina guztia erauzi
zioten, baina, gerrako irabazleek. “Azkuek
Eguzkitzaren alde egin zuen agintari berrien
aurrean, errepresioak ez ziezaion eragin”.
Haatik, ordurako berandu zen, haren gogoa
zimeldu baitzuen atsekabeak. Zorionez, haren
hizketarako trebetasunaz goza daiteke berriro, Neure entzule maiteak lanari esker.Larunbata, 2013ko abenduaren 21aOrtzadar // 03LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naskiKRITIKALibreago
TITULUA: ‘AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN NINDUEN’EGILEA: MARI LUZ ESTEBAN·ARGITALETXEA: PAMIELADANELE SARRIUGARTEEEKAIN amaieran eman zuen Mari Luz
Estebanek saiakeratik poesiara jauzia,
azkenaldian irakurri dudan izenburu
egurasgarrienetako batekin, eta ez dut
ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek askeago (diot
egurra ukitu bitartean denbora luzez hemen
jarrai dezaten). Nire irudiaren kaltetan joango
bada ere esango dut poesiaz kanpoko esperantza zehatz batzuekin heldu niola irakurketari,
Estebanen lan akademikoa ezagututa iruditzen
baitzitzaidan bere ahotsak eduki berriak ekarriko zizkiola euskarazko letrari, edo, zehatzago, bestela taxutuko zituela betiko azal ezagunen (maitasunaren, askatasunaren, heriotzaren)
mamiak. Heldu niola liburuari Esteban antropologo feministaren lehenengo euskarazko liburua (osoa) zen bezainbatean, oroz gain poesia
liburua dela ahaztuta. Eta ez dut hau esaten exibizioa gogoko dudalako, ezpada ohartarazpen
gisa, iruditzen zaidalako akaso beste hainbatek
ere helduko diotela antzeko moduan.
Eskerrak testuak hor dirauen tinko eta aldi
berean malgu, zure aurreiritziei buelta batzuk
emateko gertu, Estebanenak bai baititu azala etamamia (eta esan beharrik ez nukeen arren esan
behar dudala iruditzen zaidanez, lehenbailehen
diot zuzentzaile baten orrazketak ez liokeela kalterik egingo bildumari).
Hasieratik hasteko, bistan da poeta barrenean
kezkatzen duela, are, liburua ardazten duela,
gurasoen eta askatasun pertsonalaren arteko
loturak. Irakurri ahala niri segituan etorri zitzaizkidan burura hiru intertestu, Estebanek
bere lana esplizituki hainbat autoreren erreferentziekin ainguratzen badu ere, hain justu
aipatzen ez dituen hiru idazlerenak (nolakoak
garen). Batetik, Philip Roth estatubatuarrak Ian
McEwan ingelesari emandako aholkua “idatzi
gurasoak hilda baleude bezala”, bigarrenik Leire Bilbaoren Scanner-eko Amaz erditu naiz zatiko aleak, eta hirugarrenik Mikel Laboak behin
mitiko bilakatutako JosAnton Artzeren “gogo
eta gorputzaren zilbor-hesteak”.
Hiru adibideotan seme-alaba “egoistak” zaizkigu mintzo, eta ez naiz ni izango gurasoen legea
akabatzearen kontra joango dena; baina bai
pentsatzen dut Estebanen proposamena dela
konpletoena, alabaren tokitik ez ezik gurasoa-SALDUENAKFikzioarenetik ere ari zaigulako; “Bitartean, laztanak
eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere
barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, (...) semea ere horrela libre izaten ikasteko
gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran”
(40. or.). Erakusten digu praktikan ere (sentimendu eta jarreretan) egon badaudela moduak
bestelako klabe batean egituratzeko harreman
hori, errotikako aldaketa behar baitu.Eskerrak testuak hor
dirauen tinko eta aldi
berean malgu, zure
aurreiritziei buelta
batzuk emateko
gertu, Estebanenak
bai baititu azala eta
mamiaEsaldi soilek pentsamendu-ildo sakonagoak iradoki dizkidate etengabe, esan gabe doazenak
zalantzan jartzearen pentsamendu arnas-emaile horiek: hala askatasuna nola maitasuna ez
direla ez erabatekoak ez emandakoak ez errazak, elikatu eta jorratu behar direla; emakumea
ez dela eraikuntza bat baizik; gure sexualitatearen osagaia dela intzestuaren tabua ere; desira ezin dugula erdietsi. Idatz daitekeen, goza
daitekeen, lurrin-usaina duen gorputzari
buruzko irudiei ere aipagarri deritzet, formalki ez-hain-narratiboak diren pieza batzuen
bisualtasunari nola.
Poesia baino modu ederragorik gogoari herdoila kentzeko.Ez Fikzioa1. Nevadako egunak4. Hobe isilik1. Kaliforniakoak (1533-1848)4. HiztunpolisaBernardo Atxaga. Pamiela.Garbiñe Ubeda. Elkar.Asun Garikano. Pamiela.Jon Sarasua. Pamiela.2. Xume. Laboa
Zumetarenean5. Hori da umorea, maisu! 2. GAL 30 urte5. EguberriaMo Yan. Elkar.Eider Goenaga/Berria. Elkar.Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.6. Alkasoroko benta3. E.H-ren historia laburra6. Euskal Herria kantuzMikel Taberna. Susa.Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.Hainbat autore. Baigorri argitaletxea.Hainbat autore. Elkar.3. Euli-giro
Uxue Alberdi. Susa.ITURRIA: Elkar.ERAKUSLEIHOA
POESIADIBULGAZIOA‘Munduko
kaierak’‘Gure mundua ulertzeko...’Beñat Sarasola
(zuz.). Susa. 58 orr.
10 euro (aleko). 40
euro (urteko harpidetza).Ekain Mtz. Lizarduikoa/Alizia Sürtze.
Gaiak. 299 orr.
20 euro.Poesia ‘unibertsa- Munduaren
la’, euskaraz
gakoak argituz
Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia
Kaierak proiektua abiaraziko
du Susa argitaletxeak 2014ko
apirilean. 64 orrialdeko 6
kaiera (autoreen antologiak
denak) argitaratuko dira urtero: 3 udaberrian eta 3
udazkenean. Georg Trakl,
Maria Merce Marçal, Emily
Dickinson eta Miguel Hernandez dira protagonistak.
Itzultzaile lanetan ibili dira,
besteak beste, Itxaro Borda,
Koldo Izagirre eta Josu Landa.
Proiektuan parte hartzeko,
sartu kaierak.com-en.Zein dira gorantz ari diren
potentziak? XXI. mendean,
zer esan nahi du zehatzmehatz ‘potentzia’ kontzeptuak? Teknologiaren eta
gerraren arteko harreman
estua dago? Erlijioak al dira
gatazken eragile nagusiak?
Mugak desagertzeko bidean
daude? Mundua konplexua
da eta hainbat eragile daude
jokoan. Horiek azaltzea da
liburu honen helburu nagusia,
azalpen argiak, mapak eta
hainbat proposamen didaktiko lagun, gakoak eta interpretaziorako tresnak eskainiz.ZALDI EROA
LITERATURA‘Ez da
min handiagoa...’
Paco Livan. Roger
Olmos (ilus.). A. Goikoetxea (itzul.).
Txalaparta. 36 orr. 13,40 euro.Irria hipotesi bat
frogatzeko
Arrantza eguna da, eta erbia
eta hiena solasean ari dira.
Ez da munduan gezurrak
baino min gehiago ematen
duenik, esan zuen erbiak,
eta hiena barrez hasi zen.
Erbiak frogatu egingo nahiko
du esandakoa, eta pastel
berezi-berezi bat egingo du
errege jauregiaren atean.
Erregea haserre bizian jarriko
du horrek, eta eulien laguntza izango du opari hori nork
egin dion aurkitzeko, euliak
oso iaioak baitira ka...kasik
usain guztiak bereizten...Editorial Iparraguirre S.A.
Zuzendaria: Bingen Zupiria
Maketazioa: Naroa Etxebarria
Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga
Portada: Javi Colmenero
Lege Gordailua: BI 1720-06Gehigarri honek
Bizkaiko Foru
Aldundiaren
laguntza jaso duLarunbata, 2013ko abenduaren 21a04 // OrtzadarLITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musikaPatua
idatzirik ote?
Musika hizkuntza unibertsala da. Argi dute eta argi utzi
dute hori Angel Unzuk eta Txuma Murugarrenek
elkarlanean atera berri duten diskoarekin.
‘Hamalau abesti eta hamahiru istorio txiki’ izena du;
lan biribila, bai musika, bai letra aldetik
OLATZ PRATAANGEL Unzuk (Iruñea, Nafarroa, 1961) eta
Txuma Murugarrenek (Errenteria,
Gipuzkoa, 1964) topo egin dute euren ibilbide musikalean, bietako inork ezagutzen ez zuen tokian topo egin ere, erregistro berrietan aritu baitira eta, emaitzak berak agerian uzten
duen legez, ondo baino hobeto moldatu dira. Disko
honetan, erdibana egin dute lana, Unzuk egin ditu
musika eta konponketa guztiak eta Murugarrenek
idatzi ditu diskoko letra guztiak. Unzu lehen aldiz
hurbildu da pop eta rock doinuetara. 80ko
hamarkadan Ganbara folk taldean ibili ostean, eta
beti ere folk eta musika akustikoaren bideetatik,
estudioko musikari moduan lan egin du hainbat
talderentzat; gainera, diskoen ekoizpenean zein
zuzenekoetan Benito Lertxundiren eta Jabier
Muguruzaren eskutik ibili da, besteak beste. Aitzitik, ezagun da Murugarrenen idazteko eta adierazteko abilezia, ongi landua duen bidea da. Izan
ere, 90ko hamarkadan Sasoi Ilunak taldearekin ateratako hiru lanetako nahiz bakarka atera dituen
sei diskoetako letra guztiak bereak ditu Murugarrenek. Lasai aitortzen du, konposatu beharrik ez
izatea erosoa izan dela beretzat: “Azken diskoa egiten gaizki pasa nuen azkenean, neuk egin behar
izan bainuen dena, produkzioa, konposizioa eta
gainerakoak. Oraingo honetan bestelako moduz
hartu dut dena, grabazioa ere lasai hartu dut.
Ardurak partekatuta arinagoa izan da dena”.Ahanzturaren kutxatik berpiztutako proiektua izan
da; 2000. urtean Unzuk bazuen bere ohiko folk ibilbidetik urrundu eta pop-rock kutsuko musika egiteko gogoa. Ideia batzuk jaso eta Murugarreni erakutsi zizkion, bien artean gorpuzteko asmoz. Baina,
lehen zirriborro batzuen ostean albo batera utzi
behar izan zuten, Murugarrenek bere bakarkako
lehen lana, Nire leihoak kaleratzear baitzuen. Hala,
urtebetez atzeratzea erabaki eta hamahiru pasatu
dira. Aurten kasualitatez topatu zuen Unzuk orduan
grabatutako kasetea. “Zinta ahaztua zegoen, baita
kantuak ere –azaldu du Unzuk–, hasi genuen hura
zerbait ona izan zitekeenaren oroitzapena besterik
ez nuen. Berriz topatzean probetxuzko zerbait egin
zitekeela ikusi nuen eta berriro deitu nion Murugarreni”. Eta honek amuari kosk egin. “Libre geunden biok eta biok genuen hau egin gura”, dio Unzuk.
Aspaldiko lagunak badira ere, Unzuk eta Murugarrenek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia izan
da hau, eta deskubritu dute beti dagoela ikasteko
zerbait, edo ikasteko asko. “Angelen jakinduria musikala bertatik bertara ezagutzeko aukera eman dit
proiektu honek –eskertu du Murugarrenek–. Kantu bat beste ikuspuntu batetik nola moldatu behar
den ikasi dut. Unzuren konposaketa eta konponke-ta prozesua ikusi dut eta asko ikasi dut hortik”.
Unzuk pop/rock estetika ezagutu du: “Oso ondo
pasa dut egia esan eta ez dut baztertzen rockari
berriro heltzea”. Murugarrenekin lan egitea “oso
esperientzia positiboa” izan dela dio Unzuk, “grabazioan, abesten zuenean, senti nezakeen kantuak
nola hazten ziren, kantuak bereak egiten zituen eta
egiazkotu”. Murugarrenek Unzuk zehaztutako
melodien metrikara mugatu behar izan du gainera, eskatu adinako errespetuz mugatu ere bai: “Izugarrizko meritua du –dio Unzuk–, niri zientzia
fikziozkoa iruditzen zait norbaitek zerbait zentzuzkoa eta polita idatzi ahal izatea, eta are gehiago, neurri batzuetan sartu behar badu”.
JAUZI NABARMENA Lan honetan, beraz, biek haus-tu dute orain arte egindakoarekin. Unzurentzat
jauzia nabarmena bada, Murugarrenen zaleek ere
nabarituko dute aldaketa. Ahots urratu eta sakon
bera du, noski, baina, abeslariak berak aitortzen
duen eran, “ez da nire konposatzeko modua eta
melodietan eta kantatzeko maneran ikusten da ez
dela neure musika”. Murugarrenek zerbaiti eutsi
badio, hori izan da bere hitzetako mezu eta ideiei.
Ihesaldiak, itxaropenak, desengainuak, bakardade
eta iraganera begirada ugari, baina, ohi baino baikortasun gehiagoz, paisaiarik ilunenean ere argi
izpi bat beti dagoela ikusiz eta ikustaraziz.
Unzu eta Murugarren dira diskoko protagonista
nagusiak, baina, begi-bistakoa da ere gainerako
musikarien ukitu fina. Zarauzko Buffalo taldeko Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospe (bateria) dira
Unzuren sorkuntzari ezin hobeto laguntzen dioten
lagunak. Haiek zuzenean ikusi zituenean “txundituta” utzi omen zuten zarauztarrek eta proiektu
berri honetarako ezin egokiagoak zirela ohartu zen;
“izugarri ondo grabatu dute gainera, bai musika
aldetik, baita jarrera aldetik ere”. Murugarrenen
aspaldiko bidelagun den Rafa Aceves piano jotzaileak ere hartu du parte diskoan. Soinu teknikari
lanetan aritu da Xanpe, honen Koba Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute lan osoa.
Diskoan entzuten dena zuzenean entzuteko aukerak ez direla asko izango aurreratu dute. Izan ere,
“egoera dagoen bezala egonda, talde osoko formatuan kontzertuak lortzea zaila” dela aitortzen dute
musikariek. Formatu txikiagoetan arituko dira
gehienetan, Unzu, Murugarren eta Acevesek osatua izanik formatu ohikoena. “Behartuta gaude formatu txikian ibiltzera, eta pena da, Buffalokoek
indar handia ematen baitiote musikari, pena da
zuzenekoan hori islatu ezin izatea”, dio Unzuk. Edozein modutan, urtarriletik aurrera hasiko dira
zuzenekoen agenda osatzen.Kontzertu asko aurreikusten ez duten arren, urte hasierarekLarunbata, 2013ko abenduaren 21aOrtzadar // 05LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musikaDONOSTIAKonp
eta kon osaketa
ditu Mu nketa ikasi
Unzuren ugarrenek
honek p andik, eta
op/r
hurbiltz ockera
aukera o
izan dukin batera ekingo diote zuzenekoen agenda osatzeari. JAVI COLMENEROAspaldiko lagunak badira ere, estreinakoz egin dute lan elkarrekin disko honetan. JAVI COLMENERO14 abestien zertzeladak
‘Bidaia etengabea’: 2000. urteko kaseteko grabazioaren zatitxo batek ematen digu disko honen jatorriaren
lehen pista. Unzu entzuten da letrarik gabeko doinu bat abesten. Kantu alai bati ematen dio bide sarrerak,
etorkizun hobea iragartzen duten hitzez eta instrumentu jostari eta argitsuz jantzia.
‘Ongi etorri’: Lehenengoarekin kontrastean datorren abestia. Blues/rock riff indartsuarekin batera, egoera ilunxeagoa agertzen digute, Itxaropen puskatuak / amets ustelak...
‘Zaldi izutuak’: Jazz doinu goxoak eta noizbait izan zen poztasuna erakusten duten hitz gogogabeak dira
abesti honen osagai nagusiak.
‘Fortuna bakoak’: Pop kutsuko kantu alai eta itxaropentsua, elkarri eskua emanda zorte txarrari buelta
eman eta aurrera egiteko amets baten kontaera.
‘Bihotza unaturik’: Hondo krudeleko abesti optimista. Eta lurrean zartatu zela/ Inguratu zitzaion txakurra / Isatsa jostari alai astinduz / Noiz berriz salto egingo. Jazz doinuek halako argitasuna ematen diote, berez ilun eta gordin den egoerari.
‘Gaueko zubiak’: Pop abesti alaia, itxaropenezko mezua igortzen du. Koruen originaltasuna eta biribiltasuna nabarmentzekoak dira.
‘Joanak joan’: Gaztaroko lagunei zuzendutako kantua, atzera begirakoa heldutasunaren ikuspegitik. Rock
gitarra indartsuz hasi eta minutu eta erdiko inprobisazioz eta giro abstraktuz amaitzen den pieza.
‘Belar moztu berriaz’: Maitasun kantu polita, film erromantiko baterako soinu banda. Jazz doinu leun
eta ahots sentitua, iragan maitasunari begirada malenkoniatsu baina alaia.
‘Argazkiak galdu ditut’: Kalte egiten duten jende eta egoeretatik aurrerantz ihesi doa hemen protagonista, bizitza berri baten bila doa. Rock doinu biziak, gitarra erritmikoz jantziak.
‘Kaleak lotan’: Diskoko balada, bizitzaren eta munduaren erritmoei buruzko kantua: bizi direnen mugimendu etengabea, ibaiko ura etengabeko bidean, bizitzaren hatsa taupada geldoetan... Gitarraren ehundura desberdinak azpimarragarriak dira.
‘Lagun dohakabeak’: Rock doinuek eta 80ko hamarkadako sintetizadore hotsek jartzen diote soinua zorigaiztoko istorioari. Zulo beltzak jan ditu / lagun dohakabeak/ inork ez zuen uste honela bukatu behar zela.
‘Larruazal lehorra’: Kantu lasai eta baporetsua, bizi berri baten ametsetan trenari begira dagoenaren
itxaropena kontatzen du Murugarrenek ezohiko ahots leunez.
‘Egun berrian’: Diskoaren mezua laburbiltzen duen abestia, bizi berri bati ekiteko nahia islatzen duena.
‘Belar moztu berria II’: Izen bereko abestiaren bertsio bitxia, musika kaxa baten soinu ezti eta lasaigarria.06 // OrtzadarLarunbata, 2013ko abenduaren 21aLITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literaturaLEIOAPoesia eta politikaren
arteko paradoxa
Joxean Agirreren azken lanak, ‘Adiskide
bat nuen’, euskal gatazkari tartea luzatu
dio, ezohiko ikuspuntua aurkeztuz
UXUE RAZKINBBI ildo nagusi: poesia eta politika. Bi
pertsonaien bidez irudikatuta: literatura irakaslea alde batetik eta militantea, bestetik. Baina ez dira bakarrak
izango. Elementu desberdinak topatuko ditu irakurleak obra honetan zehar. Adiskide bat nuen
liburuak hori baitauka bere oinarrian: lauzpabost pertsonaia, euskal gatazkaren ikuspegi
ezberdina, maitasuna gai errepikari bezala,
narrazioaren egitura sinplea eta idazlea definitzen duten osagaiak: hitz jolasak eta umorea.Dekadentzia
lantzea gustuko
omen du Agirrek: “Polita da
gaizki doanaz
idaztea”, dio.Garibaldi izeneko gizon baten heriotza izango
du abiapuntu istorioak eta narratzaile protagonistak hori aprobetxatuko du, bere bizitzan
aurkitu dituen gorabehera guztiak paperean
agertzeko. Protagonista literatura irakaslea da
ofizioz, eta bere ametsak, gogoetak eta bere
adiskidearekin igarotako bizipenak irakurleriarekin partekatuko ditu. “Poesia eta politikaren artean antinomia egiten dut, bi osagai
horien arteko kontraposizio bat eta literaturaren aldeko aldarri bat ere”, adierazi du Joxean
Agirrek.OSKAR MARTÍNEZIstorioaren abiapuntua hasieratik argi izan
zuen idazleak. “Garbi nuen gauza bakarra Garibaldi pertsonaiaren aldaketa hori zen.
Banekien klandestinitateari buruz hitz egingo
nuela, irakurlearengan efektu bat sortu nahi
nuela, eta erdi parean izango zela”. Era berean,
eta beste ildoari jarraiki, obran maitasunak ere
pisu handia izan duela azaltzen du. Dekadentzian dauden harremanak islatzea gustatzen
zaio Agirreri, joko gehiago ematen baitu: “Polita da gaizki doanaz idaztea”.
Egiturari dagokionez, kapitulu motzak idatzi
ditu, horrek arintasuna ematen baitio narrazioari. Modu horretan planteatzearen arrazoia
argitu du: kultura digitalarekin, jendea oso
gauza laburretara ohituta dago, eta liburuan
ere flash batzuk eman behar dira. Idazlearen
esanetan: “Chekhov-ek esaten zuen ipuinetan
pertsonaiak hartu behar direla ez jaiotzetik,
baizik eta izaera agertzen duten momentu
horietatik. Keinu bat deskribatzen baduzu,
bere nortasuna agertu behar du keinu
horrekin. Egoerekin berdina gertatzen da,
nobelan agertu behar dira bere izaera erakusten dutenak. Kondentsazio gune batzuk egon
behar dira, horiek adierazi behar dute gauza
asko baina oso denbora gutxian”.
Narratzailea lehenengo pertsonan idaztearen
zergatia ere aipatu du tartean: “Norbere ahotsetik gertu jartzeak asko errazten du. Batzuek esaten dute errazkeria bat dela”. Nobela honetan,
narratzailea bera da pisu handiena duen ahotsa,
denbora guztian ari baita bere barruko senti-Euskal gatazka
berriz ereKlandestinitatearen hariari
heldu dio Agirrek Adiskide bat nuen obran. Ardatza izateaz gain, euskal literaturak
eman dion tratamenduarekiko
baditu ezberdintasunak. Autoreak dio gainontzeko idazleek
modu “oso errealistan eta gogorrean” gauzatu dutela euskal
gatazka. Beste ikuspegi bat
eskaini dio irakurleriari. Klandestinitatea literatura egiteko
erabili du, eta modu berean
literatura egin du euskal
gatazka ulertzeko. “Gaia bera
luzaroan tratatuko da. Bueltaka ibiliko da hor. Ibili beharko
da. Etapa horren historia egitea kosta egingo da”.menduak, burutazioak, ideiak, eta abar islatzen. Hirugarren pertsona erabiltzearen arazoa azaltzen du: nobela apalagoak eta arinagoak
irakurtzera ohituta omen gaude egun; “lehenengo pertsonak dotoreak dira, eleganteak, kultura handikoak”, dio.
MAITASUNA, “KRISTON GAIA” Pertsonaiak “osoerdipurdikoak” direla onartu du. Horien artean,
“doblearen” ideia azpimarratu nahi izan du:
“Entzun dut doblearena modaz pasatu dela.
Nobela honetan exageratu egin dudala iruditzen
zait”. Klandestinitatearen gaia jorratzeko aproposa dela iritzi dio idazleak: “Ekintza, arriskua,
doblearen gaia tratatzeko izugarri polita iruditu zait. Gu denok, narratzailea eta lagunak engainatzea lortzen du, egoera ideala da horretarako”.
Nobelan narratzaile-protagonistaren eta emaztearen arteko tira-birari buruz aritu da autorea.
Egungo sexualitatearen inguruan parodia batere egiten duela aitortzen du: “Egun, sexualitatea termino laboraletan erabiltzen da bakarrik. Zuk niri halako plazer bat eman behar
didazu eta nik zuri hauxe, eta hori bukatzen
denean krisi bat sortzen da. Bikote modernoetan, elkarrekin egon nahi dugu, ihesi gero, maitatuak izan nahi dugu baina aldi berean, autonomo eta libre. Maitasuna kriston gaia da, kontraesanez beteta dagoelako”.
“Nobela bat bukatzen denean erabat desberdina
egin behar dudala esaten diot nire buruari.
Amaitzen dudanean, gelditzen zaidan sentsazioa
da: gauza hauek guztiak jada esan ditut”. Hala,
trama, gertakariak, garapena soilik aldatzen
direla dio Agirrek. “Nik inpresioa daukat antzeko nobelak idazten ditudala. Gaiak bueltaka,
alde egiten saiatzen gara baina gure gaiak dira.
Hori ez egiteko modu bakarra ez idaztea da”.Larunbata, 2013ko abenduaren 21aOrtzadar // 07LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitekturaDONOSTIAEESZENOGRAFIA ikus-entzunezko
mundutik datorkigun terminologia
da, eta izaera konkretu bat lortzeko
trikimailu espazialekin aritzean datza. Ile-apaindegi batean pentsatzen dugunean,
hainbat elementu datozkigu burura: ispilua,
jesarlekua eta ile lehorgailua. Ohiko elementu hauen erabilera bereziarekin jolastu da Acontrapelo ile-apaindegian, oso irudi desberdin eta erakargarria erdietsiz. Emaitza eszenografikoa dela diogu, barne diseinua espektakulua sortzearen ikuspegipean egin delako.
Ilea moztera joatea esperientzia desberdin bat
izatea lortu delako. Makillatzeko eserlekuan
gaudela, ispiluen mugimendu eta erreflexuek
espazio inguratzaile baten sentsazioa sortzen
dute dota pareta eta lurreko argiztapenak testuinguru partikularrean kokatzen gaitu. Ileapaindegiak giro propioa eratzen du eta modu
berezian kokatzen zaitu, bezeroa antzerki
baten parte-hartzaile bilakatzen baita.pean. Eskalaz kanpoko argazkiak efektu deigarri bat sortzen du, berriz ere espektakuluaren balioa indarrean jarriz.
Barne diseinuaren lanaren bitartez aktibitate ekonomiko baten irudi pertsonalizatua sortzea posible izan da, bestelako ile-apaindegia
dela adierazi baita. Publizitatearen papera
egun barneratua dago komunikatzeko tresna
moduan, baina espazioaren bitartezko komunikazioa oraindik ere, ez du publizitateak adina errekonozimendu. Bada garaia barne diseinuak ideia bat helarazteko gaitasuna balioan
jartzeko.EGILEAKIle-apaindegiaren irudi grafikoaren ikusgarritasuna. NIKO ITURRALDE
Nola lortu dira efektu eszenografiko horiek
guztiak? Lehenik pinuzko egurrez osaturiko
barne azal bat eratu da, lurra eta pareta jasotzen dituena. Azal honek ez du lokalaren altuera guztia jasotzen, eta berezko lokalaren pareta guztiak beltzez margotu dira, egurraren presentzia indartuz. Pinuzko azal honek eszena
argi bat irudikatzen du, irudi erraz bat buruan
gordetzeko. Bestalde, ile-apaindegi baten erabilpenean beharrezkoak diren biltegi, produktu erakusketa eta bestelakoak azal honen
barne jaso dira, modu sekretuan ezkutaturik
gelditzen direlarik. Pinuzko azalak horregatik, mugimendu handia lortzen du. Dela ile
lehorgailua hartzeko, dela bezeroaren arropa
eskegitzeko, dela produktu bat gordetzeko.
TXOKO BEREZIA Pinuzko azal honetaz gain,
armairu beiratu zehar argi bat dago, ilea mozteko txoko berezi bat sortuz argiztapena eta
beiraren zehar argitasunaren bitartez. Azkenik, ilea garbitzeko gunea, ile-apaindegiaren
fondoan kokatzen da, argazki erraldoi batenIlea mozteko sortutako eszena. Ondoan, ileapaindegiaren ikuspegi orokorra. NIKO ITURRALDEBarne diseinu
eszenografikoa
Donostiako Gros auzoko A-contrapelo
ile-apaindegia hizpide, barne diseinuaren
gaitasun eszenografikoaz jardungo dugu
ULA IRURETAGOIENAFernando Mora Martín
(BGM arquitectos) arkitektoak osatu du A-contrapelo ile-apaindegiaren barne diseinu kontzeptua. Fernandorekin elkarlanean, barne diseinuaren parte den irudi grafikoa Javier Arizabalo
Garcíak egin du eta espazioaren eszenografiaren erakusle diren argazki zainduak
Niko Iturraldek eginak dira
(Amaiur
argazkiak).
Argazkilariaren papera azpimarratu beharrean gara ere
bai, argazkiek espazioaren
kontakizun berriak eskaintzen dituztelako, ‘deskubrimenduz’ beteriko begirada
bat osatzen dute, aktibitate
ekonomiko baten komunikazio lanaren ezinbesteko
atala suposatzen duenak.08 // OrtzadarazkenaLarunbata, 2013ko abenduaren 21aANE ZABALAKONTRALDEASABIN BIKANDI
DANTZARI ETA MUSIKARIA“Munduko dantzak
egiten ditugu, Euskal
Herria munduan
dagoelako”
Aiko taldeko partaidea, aspaldi dabil
erromeriak antolatzen, gure ohitura zaharrak
berri bihurtuz. “Dantzatuz, ikasi eta ondo
pasatu” da bere lema. Soka dantzan eta
kalejiran ibili gara Bilbotik, txistulariaren menpeSSABIN Bikandik txistua eta danbolina ditu
lagun, nahiz eta ofizio txarra hartu zuen,
dantza maite duelako. Bere etxean beti
izan da Sabintxu danborrerue, eta erritmoa galdu barik erantzun ditu galderak, danborrak markatu ditu eta dantzarako tempoak.
Txistularia gailendu da, baina danbolinteroaren titulua ere aldarrikatzen du, izen horren
atzean “zerbait gehiago” dago eta.Zein da leku egokiagoa erromeriarako, Guggenheim parea edo Galdakaoko plaza?
Edozein leku izan daiteke ona dantzan egiteko,
gogoa badago eta laguna izanez gero. Parrandarik onenak eta sanoenak gutxien pentsatzen
dugun tokian izaten dira.tzen gaudela adarra jotzen dugu, eta hori polita izaten da.Dantzarako ezinbestekoa bikotea orduan...“Parrandarik
gutxien
dugun tokian
izaten dira”.
JUAN LAZKANOErromeriarako osagaiak: musika, dantzariak,...
Horixe ba: dantzan egiteko laguna edukitzea eta
zarata, musika apur bat edo norberak egitea kantuan. Beste era batera esanda: ondo pasatzeko
eta elkarrekin egoteko gogoa.Dantzarako bi pauso baino ez dira behar.
Pauso bi ez dakit baina hanka bi bai. Eta berriro diot: mugitzeko gogoa, ez da beste munduko
ezer behar. Ai, eske nik ez dakit hori ez zen ezta
aipatzen ere lehen, mundu guztiak baitzekien
kantatzen eta dantzatzen. Eguneroko bizimoduaren parte ziren eta gaur dirudi kantuan egiteko kantaria izan behar zarela eta dantza egiteko, dantzari profesionala.Zer nahiago, txistua jo edo adarra jo?
Gauza biak batera ere egiten dugu, txistua jo-“Gure jota eta
fandangoak
flamenkoaren
‘lehengusuak’
dira. Askotan
Lola Flores etortzen zait burura”Dantza taldean egin daiteke, bakarrik ere egin
daiteke, baina gure erromerietan eta gure gurasoen belaunaldietan dantza batez ere bikote
dantza izan da. Neskatan joateko edo mutikotan joateko. Kortejorako... uf ! Nola esaten da
cortejo batuaz? Euskaltzaindia krisian dagoenez, ba esan dezagun kortejo, kar, kar... Bai,
dantza ligatzeko erabili izan da.Aiko, Japoniako kantari famatuaren izena da,
merkatu internazionalari begira ote?Gu behintzat pop bagara, herriaren parte garelako. Baina etiketetan galdu egiten gara. Guk
munduko dantzak egiten ditugu, Euskal Herria
munduan dagoelako, beraz, munduko dantzak
dira. Biodantza ere egiten dugu, bizirik gaudelako; dantza garaikidea ere egiten dugu, ni
behintzat gaurkoa naizelako... Etiketen kontua
labainkorra da.Gauza berritzaileak ere egiten dituzue, esaterako, jota gitarra elektrikoarekin.Horretaz ohartu ginen interneteko domeinua
hartzera joan ginenean, aukera guztiak hartuta
zeuden eta horregatik Aiko taldea jarri genuen.Gure istorioa zaharrak berri da. Ahaztuta egon
diren gauzak gaurko egunera ekartzen ditugu,
dantzakeratik hasita. Gitarra ere egon da plazetan, nik Galdakaon ere ezagutu ditut hiru gitarra jole euskaldun.Tira, laster Aiko.eus?Laster, flamenkoan.Bai, horretan gabiltza. Gurea, aiko, gure artean
hitanoz erabiltzen den interjekzioa da, aizu esateko. Ez dugu Japoniarekin ezer, gure hizkuntza vascuencea da!Ijitoen dantzatzeko moduak badauka zer ikusia
gure zaharrek dantza egiteko zuten erarekin.
Gure errepertorioko jota eta fandangoak flamenkoaren lehengusuak dira. Askotan Lola Flores etortzen zait burura, berak astintzen zuen
moduan astindu behar baitira oinak. Lur gainean eta ez hegaz egin gurean.Txistuak musika ‘serio’ jotzeko balio du?
Tamalez aspaldian serioegi jotzen da. Inguru
batzuetan faltan botatzen dut beste erregistro
batzuetan ibiltzea. Sarritan, ofizioagatik, txistulariak udaletxean egoten gara, protokoloa
dela bide, eta beste erregistro asko daukagu eta
eduki ditzakegu. Batzuetan horretan ibiltzen
naiz ni, inprobisazio librean.Pop kultura herritarren kultura da, zuena ere
‘pop’ dela esan genezake?Aitortu: zenbat aldiz zapaldu duzu bikotea
dantzan?
Askotan ez dut uste. Trukua hankak narrasean
eramatean datza: talka egin askotan baina
zapaldu gutxitan.Nola dantzatzen da jota gitarra elektrikoarekin?
Kontu handiarekin. Dantza, berdin-berdin.All pages:2345678InfoSaveLikeShareDownloadMoreOrtzadar211213 Published on Dec 20, 2013 deia.comFollowRead moreRead moreSimilar toPopular nowJust for youGo explore
| 2017-05-23T17:35:14 |
https://issuu.com/deia.com/docs/ortzadar211213
|
[
-1
] |
Joan den irailaren 19an ospatu zen Irun Open Innovation 2017, Irungo Udalak sustatutako eta Conexiones improbables plataformak antolatutako berrikuntza irekiari buruzko topaketa.
José Antonio Santano Irungo alkateak eta Txema Villate Innobasqueko Presidentziarako Zuzendari-laguntzaileak iinauguratu zuten 2017ko IOI.
Jardunaldia Cecilia Tham Makers of Barcelona-ren sortzailea eta Singularity University-ko kide-bekaduna denak ireki zuen “La era de la metamorfosis” hitzaldiarekin, eta Antoni Gutiérrez-Rubí ideogramako sortzaile eta zundaria, komunikazio-aholkulari eta kontsultari politikoak itxi zuen arratsaldean, “Innovacion: pensar fuera de la caja” hitzaldiarekin.
Egunean zehar 3 mahai-inguru egin ziren. Lehenengoa “Aportes externos para la Industria 4.0” izan zen. Eva Fernández Bidasoa activako Zuzendari Nagusiak gidatuko duen mahaian ondorengoek parte hartu eta eztabaidatuko dute: Oscar García Obe Hettich-eko Berrikuntza Garapeneko Arduraduna “Tecnología al servicio de las personas” hitzaldiarekin; María Teresa Linaza Vicomtech IK4-ko Sustapen eta Garapen Instituzionaleko Zuzendaria “La transformación digital de las industrias de bienes de consumo” hitzaldiarekin; Diego Badiola Algon-eko Zuzendari Nagusia “La industria 4.0 en un mundo de pymes” hitzaldiarekin eta David Sánchez Mondragon Unibertsitateko Ezagutza Transferentziaren Zuzendaria “Ecosistemas y Plataforma para la industria 4.0” hitzaldiarekin.
Bigarren mahaiak “Tecnologías que cambian la vida cotidiana” izan zuen eta ondorengoek jardun zuten: Paola Tognazzi Wearable Dynamics-eko sortzailea “Future Skins: objetos reactivos impresos en 3D” ponentziarekin; Manuel Montejo Tecnalia Salud-eko Teknologia Zuzendaria “”La neuroingeniería como puente conector entre mente y cuerpo” hitzaldiarekin eta Maider Camarero Luma Suite S.L.-ko Administratzailea “Con la música a todas partes” izeneko hitzaldiarekin. Mahai hau Roberto Gómez de la Iglesia c2+i / Conexiones improbables-eko zuzendariak moderatu zuen.
Hirugarren mahaia “Cuando la naturaleza inspira la innovación” gaiaren ingurukoa izan zen eta ondorengo hauek hartu zuten parte: Carlos Sáez Comet Berry Global Biomimicry Iberia-ko Aplikazioen Garapeneko Zuzendaria; Diego Soroa Cuantics Creatives Lab-eko Zuzendaria eta Aritz Lakuona Ekonek-eko Garapen Zuzendaria eta bazkide sortzailea. Hizlari horien hitzaldiak hauek izango dira: “Formación e innovación a través de la Biomimesis”, “Organizaciones de inspiración natural” eta “Producción eficiente y sostenible de algunos biomateriales”. Hirugarren mahai honetako moderatzailea Gotzon Bernaola Innobasque-ko Gizarte Berrikuntzako Zuzendaria izan zen.
Programa kontsultatzeko sartu hemen: http://irunon.irun.org/images/ioi_programa-2017-digital.pdf
Bideo Laburpena
Bilaketarako Tag-ak
Erakundeak Training
Industria Zientzia/Ikerketa
ETE Erakunde Publikoa Garapen Agentzia Handia
Harpidetu zaitez gure newsletter-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
| 2018-09-25T14:42:44 |
http://conexionesimprobables.es/v2/Irun-Open-Innovation-2017-eus
|
[
-1
] |
Donostiako IGko kafetegia itxi da! | Medikuntzako Ikasleak
Donostiako IGko kafetegia itxi da!
Urria 14, 2010 · by Adrian Hugo Aginagalde Llorente · in Berriak / Noticias, Donostia · Iruzkin bat utzi
Gaur goizean poliziak Donostiako Irakaskuntz Guneko kafetegia itxi du epaileak ala eskaturik. Dirudienez kontratua ez betetzeagatik gertatu da hau eta betirako ixtea dakar, alegia, ez da kafetegirik gehiago egongo. Bere lekuan esan denez Ikasleen Etxe bat jartzeko asmoa dago, zein funtzio izango duen zehazki ez dakigun arren.
Eguneraketa: lokala 2 aste egongo da itxirik eta epe horretan zein erabilpen izango duen erabakiko da, baina administratzailearen hitzetan ikasleek bertan jateko lekua izango dugu, mikro uhin labeekin, etab. eta era berean ikasleek bertako antolaketan parte hartuko dute.
← Praktika taldeak Manifiesto por una universidad libre de pseudociencia y oscurantismo → Asociaciones de Estudiantes / Ikasle elkarteak
| 2016-12-06T21:45:01 |
https://medikuntzakoikasleak.com/2010/10/14/donostiako-igko-kafetegia-itxi-dute/
|
[
-1
] |
GAUR8 - 25 muxu Altsasurako
IRITZIA - 25 muxu Altsasurako
Muxu samur bat Che Guevarari, herrioi neba-arrebak garela, eta bat loturik baino ezin garela askatu erakusteagatik. Muxu potolo bat Pakito Arriarani, El Salvador eta Euskal Herria maite zituen eta bestelako mundu baten alde bizia eman zuen arrasatearrari. Euskal Herriaren Lagunei itxaropen muxu bat, ordain dezala herri honek zuen elkartasuna, askapen txanponaren bi aurpegiez. Kubari tabako eta ronez bustirikoa, zu gabe ezer ez litzateke berdin izango. Maitasunezkoa, Begoña García Arandigoien eta Marta Gonzalez lore iraultzaileei; Nicaraguita, zuri txiki bat, zu bezain polita. Muxu gartsu bana errefuxiatuen eskubideen alde beren burua erre zuten N’Guyen Van Dong eta Jacques Andreuri. Palestinari, zaren olibondoaren legezkoa. Iñigo Egiluzi kolonbiar oihana bezain muxu ederra.
Zapatistei muxu argia, 500 urteko gauari agur esaten asmatzeagatik. Ambrosio Mogorroni, Cuenca-Gallarta-Nicaragua lotu zituen internazionalistari, bera bezain handia den muxua. Klandestinoa, Europako herriei, inperiotik bertatik borroka egin dezagun. Bigarren tea bezalako goxoa, Saharari. Muxu huaorani bat Alejandro Labaka gotzainari. Herriminez beterikoa, Morroni eta Facali, Uruguay gure bigarren herria dela hezurmamitzeagatik. Lurtsua, jatorrizko herriei, gure lurrean bakean bizi gaitezen. Partisanoa Burgosko prozesuaren kontrako manifestazioan hil zuten Milanoko ikasleari. Utopikoa, munduko boteretsuenen aurkako borrokan hil zen Giulianiri. Hezitzailea Salvadorreko Moreno eta Ellacuria jesuitei. Uholde gorria lain indartsua, Venezuelari.
Munduko eta euskaldun internazionalista guztiei, atzokoei, eta batez ere, gaurkoei eta biharkoei. Altsasun izango gara. •
Info7 Irratia: LOMCE edo Wert legearen aurka zer egin 2013-05-20 02:00Idazleen Elkartea: Abian da Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai Beka 2013-05-20 00:00Teki taka: Fallece una persona que practicaba barranquismo en el r�o Arteta 2013-05-20 18:21Bitxiblog: Sortu pide a Bilbao usar papel higi�nico para 'limpiar la corrupci�n' 2013-05-20 14:24KomikiBloga: 'Aho bizarrik gabe' solasaldia izango dugu Benito Lertxundirekin 2013-05-20 12:11
| 2013-05-20T15:23:17 |
http://www.gaur8.info/edukiak/20121006/365672/25-muxu-Altsasurako
|
[
-1
] |
1.1 Kartagotar hegemonia
1.2.1 Kartagoren esku hartzea
1.3 Siziliako greziar tiranoak
1.3.1 Doriar greziarren nagusitasuna Sizilian
1.3.2 Joniar greziarren laguntza eskaera Kartagori
2 Lehenengo Siziliar Gerra (K.a. 480)
3 Bigarren Siziliar Gerra (K.a. 410-340)
4 Hirugarren Siziliar Gerra (K.a. 315-307)
Kartagotar hegemonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magna Graecia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kartagoren esku hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Siziliako greziar tiranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Doriar greziarren nagusitasuna Sizilian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joniar greziarren laguntza eskaera Kartagori[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo Siziliar Gerra (K.a. 480)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren Siziliar Gerra (K.a. 410-340)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hirugarren Siziliar Gerra (K.a. 315-307)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orriaren azken aldaketa: 9 iraila 2019, 01:44.
| 2019-12-07T04:28:17 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Siziliar_gerrak
|
[
-1
] |
Euskaraz - Milaka Argi Nafarroan
AUDIOA Euskara hobetzen laguntzeko audio bilduma 1
Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerri Irratiak elkarlanean egindako audio bilduma duzu honakoa. Minutu gutxiko grabazioak dira, euskaraz askotan izaten ditugun zenbait zalantza argitzeko eta oker batzuk zuzentzeko.
1 Egon ala ari?
Egon gaztelaniaren estar horren ordez erabiltzen dugu askotan, baina ez genuke horrela erabili behar, izan ere, egon aditza oso estatikoa da euskaraz eta ekintza tarteko denean, ari, ibili, jokatu... etab. erabiltzen ditugu.
2 Bera eta berdina.
Bera beti bakarra izaten da, eta zein? galderari erantzuten dio eta berdinak, aldiz, bat baino gehiago izaten dira beti eta nolakoak? galderari erantzuten dio.
3 Ahoskera: ez gara = ezkara / ez dut = eztut Askotan idatzia dagoena irakurtzean ez diogu ahoskerari erreparatzen. Ez naiz, ez ginen, ez duzu, ez zaio... bezalakoak bereizita idazten dira baina esatean ahoskera zaindu beharra dago eta, horrela, enaiz, ezkinen, eztuzu, etzaio... esatea komeni da.
4 Hobe ala hobeki?
Nahiz eta gaztelaniaz ez bereizi, Nola? eta Nolakoa? bi galdera ezberdin dira, eta, horrenbestez, erantzun ezberdinak behar dituzte. Askotan, ordea, nahasi egiten ditugu, batez ere hobeki eta hobe horiek.
5 ... eta.
Azalpenak emateko bukaerako eta horren erabilerak arintasuna eta bizitasuna ematen dio hizkerari.
—Begian baduzu mitxindorra, gezurrak erran dituzu eta.
—Itxi leihoa, mesedez, hotzak nago eta.
Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu.
6 Iruñea nola deklinatu.
Geure hiriaz ari garela, zein hiri da hau? galderari erantzutea erraza da oso: Iruñea. Baina non, nondik, nora, nongo, zerk, zeri eta abar galdetzen hasten bagara, nola erantzun, edo, hobeki esanda, nola idatzi erantzuna?
Errepasorako ariketa: egin klik hemen.
7 Hau hotza!
Hau, hori, hura, hauek, horiek, haiek erakusleak gauzen kokapena adierazteko erabiltzeaz gain, adierazi nahi dugunari indarra emateko ere erabiltzen ditugu maiz.
8 Telefonoz.
Audio honetan, lagun arteko deiak modu egokian egiten eta dei horiei egoki erantzuten ikasten saiatuko gara.
—Bai, nor da?
—Edurne. Aizu, Amaia hor al da?
—Bai, zaude, berehala jarriko da.
9 Ere nola erabili.
Ere lokailua behar bezala erabiltzen saiatuko gara gaurko saioan. Izan ere, ere hau dantzan ibiltzen baita beti, esanahiaren arabera esaldian toki ezberdinak hartuz.
Mikel ere afarira etorriko da = beste norbait, eta Mikel.
Mikel afarira ere etorriko da = beste norabaitera (bazkarira, adibidez) eta afarira. 10 Mina nola erabili.
Sendamina
joan da, joan da
zure mina.
Hauxe esaten zaie min hartuta negarrez dauden haurrei eta maiz izaten dira haurrak min hartzeko arriskuan, ez baitute arriskurik ikusten. Hor ibiltzen dira beren bizikletak eta patineteak hartuta haur ttikien artean, edozeini min emateko moduan edo beraiek min hartzeko zorian. Eta amek, berriz, lotu ere eginen lituzkete minik har ez dezaten.
11 Orduak nola esan.
—Zeinen berandu den, nik joan egin behar dut, bilabesa eta hogeian hartu behar dut eta!
—Azkar ibili bada, hemendik geltokiraino baduzu tartetxoa eta.
—Bai... beno... dena den, ez da eta hogeian puntuan pasatzen, eta hogeita hiruan pasatzen da... oraindik ba dut astia geltokira lasai joateko... baina ia joan behar dut... ale, aio.
—Gero arte, bai.
Ekarpenak guztira: 1244€
Ekarpenak guztira: 50€
Ekarpenak guztira: 1410€
Herri guztiak ikusi
© 2014 MILAKA ARGI NAFARROAN
IKA BARAÑAIN | Haraneko etorbidea, 2 behea, 31010 Barañain (Nafarroa) Tel. 948 188 325
IKA CAMPION | Comedias kalea, 14, 31001 Iruñea (Nafarroa) Tel. 948 222 246
| 2017-04-25T12:27:49 |
http://www.milaka-argi.eus/euskaraz/view/3
|
[
-1
] |
Zabalik dago 3. BerriUP azelerazio programaren deialdia - SPRI
Zabalik dago 3. BerriUP azelerazio programaren deialdia
Oraindik 2. Programan murgilduta dagoen arren (non parte hartzen duten LookIwasThere, ECOmercae eta WANAP enpresek), BerriUp ekimenak erabaki du 3. Azelerazio Programaren deialdia irekitzea.
Proposamen hori produktu edo zerbitzu teknologiko bat garatzen ari diren eta merkaturatzekotan diren ekintzaile guztiei zuzentzen zaie, horixe baita ZALANTZA HANDIEN unea: Zein urrats eman behar dira orain? Ba al dugu lantalde egokirik ekintzailetzan jarduteko? Nola zuzenduko gara merkatura? Une egokia da berrikuntza hau merkaturatzeko? Nola finantzatuko dut nire produktu edo zerbitzua? Zalantza asko, fronte asko irekirik, eta, oro har, baliabide gutxi, erronka handi horri aurre egiteko.
BerriUp egoera horretan dauden ekintzaileentzako 4 hilabeteko Azelerazio Programa bat da, eta ondoko hauek eskaintzen ditu:
-50.000 €ko inbertsioa
-Profesional talde bikain batek (ekintzaileak, enpresariak eta Startup-en munduko adituak) eskainitako tutoretza edo mentoring-a.
-Askotariko gaiei buruzko aholkularitza: lege kontuak, zerga kontuak, onlineko marketina, DBLO, segurtasun informatikoa, nazioartekotzea, jabetza industriala…
-Co-Working espazioa
-Proiektu bakoitzerako laguntza pertsonalizatua
Proiektu berritzaileak zituzten 82 startup-ek eman zuten izena BerriUp programaren aurreko deialdian, eta horietatik 3 aukeratu ziren Azelerazio Programan parte hartzeko. BerriUp programak emendatu egin nahi du izena emandako startup-en kopurua eta Programan parte hartuko dutenena.
-Deialdiaren azken eguna: ekainak 20
-1. aurre-aukeraketa: uztailak 8
-Hautaketa Batzordea: uztailak 15
-Azken erabakia eta jakinarazpena: uztailak 22
Informazio gehiago nahi duenak sar dadila www.berriup.com web orrian edo eska dezala argibide gehiago helbide honetan: [email protected]
| 2020-08-07T03:16:44 |
https://www.spri.eus/berrikuntza-komunikazioa/zabalik-dago-3-berriup-azelerazio-programaren-deialdia/
|
[
-1
] |
Hasiera-data: 2012(e)ko urriaren 5a
Amaiera-data: 2013(e)ko uztailaren 26a
Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 5a
| 2019-03-22T04:13:50 |
http://www.ueu.eus/ikasi/gradu-edo-graduondoko-ikastaroa/494/Itzulpengintza+eta+teknologia
|
[
-1
] |
Gokū Gaiden! Yūki no Akashi wa Sūshinchū - Wikipedia, entziklopedia askea.
IMDb: tt0142232
Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga (japonieraz: 悟空外伝! 勇気の証しは四星球, Gokū Gaiden! Yūki no Akashi wa Sūshinchū?) Dragoi Bola GT anime-aren atal berezia da, 40 eta 41 atalen artean emandakoa eta ez da euskaratua izan, izenburua japonierazko izenburuaren itzulpena da. Gazteleraz Dragon Ball GT: 100 años después izenburua hartu zuen.
2.1.1 Puck
2.1.2 Getto
2.1.3 Mamba
2.1.4 Rakkaru
2.1.5 Yōmaō
Ume garaitua izan zenetik 100 urte igaro dira, Z gerlarien artetik bizirik gelditzen den bakarra Pan da, orain bere iloba Son Goku Jr.-ekin bizi den adineko amama delarik. Pan iloba entrenatzen saiatzen da indartsua bihurtu dadin, baina badirudi gure mutila ez duela saiyen borroka dohainak oinordetu, adibidez, egun baten ikastolako matoi batzuk Goku Jr. jostailu bezala erabiltzen duen boligrafoa lapurtzen diote. azken honek inongo erresistentzia jarri barik. Hori jakiterakoan, Pan-en haserrea hain da handia, non bihotzeko bat ematen dio eta ospitalera eramateko beharra dute. Orduan Goku Jr. bere amamak hainbeste hitz egiten duten Dragoi Bolen bila doa, desioa bezala dragoiari amamaren sendaketa eskatzeko, horrela Paoz mendirako bidaiari hasiera ematen dio, bere herenaitonaren etxola hor baitago. Bidaian Puck-ekin aurkitu eta Goku Jr. laguntzea erabakitzen du.
Paoz mendira heltzean otso-talde batek erasotzen diete, Puck jateko zorian dagoenean neska batek salbatzen du, bere etxera eramanez eta bazkaria prestatuz. Neska hau Mamba izeneko deabrua bat dela jabetzen dira, bere helburua haiek jatea dela izanik. Korrikaz ihes egiten dute zubi batetik pasatuz, Puck problemarik gabe igarotzen du baina Goku jr. zubiaren erdian dagoelarik apurtzen hasten da, Puck laguntzen saiatu baina amildegitik jausten da, eta Goku Jr. mendiko irtengune batera. Ondoren Goku Jr. bere bideari ekiten dio Getto izeneko deabruaren aurkituz, azken honek hartz-kume bat jaten saiatzen ari da, baina Goku Jr. defendatu eta irabaztea lortzen du bere ezkutuko indarra ateraz. Bere herenaitonaren etxera heltzear dagoelarik, Goku Jr. berriz ere deabru batek erasotzen du, Yōmaō basurde erraldoia, baina Goku Jr., guztiz sumindurik, Super Saiya bilakatzen da behingoz eta problemarik gabe menperatzen du.
Txabolara heltzean 4 izarretako dragoi bola aurkitzen dute, Goku txikia zenean eramandakoa, aurkitutakoan etxolatik atera eta Shenron deitzen saiatzen da, baina dragoia ez agertuz, Goku Jr. itxaropena galduz joatear dago, momentu hartan Goku agertu eta dragoia agertzeko 7 dragoi bolak bildu behar direla azaltzen dio. Ondoren, Goku Jr. bere hereniloba, gerlari indartsu bat bihurtzeko promesa egiten du, Goku bezala. Handik gutxira, Pan eta bere desagertutako laguna, Puck, agertzen dira helikopteroz bere iloba erreskatatzeko eta Goku Jr. eskerrak emateko aukera izan baino lehen, Goku desagertzen da.
Puck[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puck (jatorrizko japonieraz パック Pakku), Goku Jr.-ren ikastola berdinera doan harroputz edo matoia da, Paoz mendira joan ostean bere jokabidea aldatu eta Goku Jr.-en laguna bihurtzen da, etorkizuneko Arte martzialen txapelketan Pan alboan agertzen da filma honen gertaeren ondoren.
Getto[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Getto (jatorrizko japoniera ゲットー Gettō) Mamba eta Rakkaru-ren narrasti itxurako kidea da.
Mamba[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mamba (jatorrizko japoniera マンバ Manba) Getto eta Rakkaru-ren kidea da, bere ilea arma bezala erabili dezake.
Rakkaru[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rakkaru (jatorrizko japoniera ラッカル) Mamba eta Getto-ren oilo itxurako kidea da.
Yōmaō[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Yōmaō (jatorrizko japoniera 妖魔王 ) Paoz mendiko kideen buruzagia den basurdea da, bere eskuak arma ezberdinetan eraldatu ditzake.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gokū_Gaiden!_Yūki_no_Akashi_wa_Sūshinchū&oldid=7171438"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 12 azaroa 2019, 23:16.
| 2019-11-13T04:26:36 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gok%C5%AB_Gaiden!_Y%C5%ABki_no_Akashi_wa_S%C5%ABshinch%C5%AB
|
[
-1
] |
Hik Hasiren 13. zenbakian irakasleriaren gaixotasunaz aritu ginen. Besteak beste, Arantxa Lasa Amurriko IESko Gorputz Hezkuntzako irakasleak gaixotasun horiei aurre egiteko modu baten berri ematen zigun: laguntza taldeak. Irakasleon arazoak elkarrizketaren bidez eta elkarri entzunez konpon daitezkela aipatzen zigun. Horretan dabil bera beste batzuekin batera. Aurreko ikasturtean Gasteizko PATek antolatuta ikastaro batzuk eskaini zituen. Erantzun ona jaso zuten, eta aurtengo ikasturtean ere jarraipena izango dute. Arantxaren asmoa ikastaroak ematen jarraitzea da eta horretarako proiektu bat egin du. Horren berri luzatu nahi dizuegu hurrengo orriotan.
Ikastaroaren oinarri teorikoa
Eskola, izakia bere osotasunean hezitzeko, hau da, norbanakoaren ahalmen guztiak eta bere nortasuna garatzeko helburua duen hezkuntza erakundea da.
Hezkuntza prozesua pertsonaren prestakuntza integralerako prozesu gisa ulertu behar da, pertsona bakoitzak berez adimen handia duela kontuan hartuta. Eta adimen handia esaten dugunean hauxe adierazi nahi dugu: bizitzako egoera berri bakoitzari era egokian aurre egiteko malgutasunez eta arrakastaz erantzun berria sortzeko dugun gaitasuna, hain zuzen ere.
Malgutasunez eta egoki pentsatzeko eta jokatzeko edozein ezintasun, ia gehienetan iraganeko eskarmentu mingarrien edo informazio desegokiaren ondorio izaten da; izan ere, emozio-asaldurek eta blokeo psikoafektiboek adimenaren adierazpena eta ikasteko ahalbideak eragozten eta gutxitzen dituzte.
Adimena bultzatzen edo eragozten duena norbanakoaren emotibitatea denez, hezkuntza-prozesuak lehentasun bera emango die ikaslearen emozio-heldutasuna eta adimen-heldutasuna garatzeko helburuei.
Jakina denez, elkarreragin handia dago norbanakoaren adimenaren eta emozioen artean. Horrela bada, adimenaren koalitateak, hein handi batean, emozio-harremanen ezaugarrien araberakoak izaten dira eta adimenaren heldutasuna eta gizartean egokitzeko gaitasuna, bizitza emozionala izatearen eta horrek duen orientazioaren araberakoak.
Burmuinean kalte fisiko larriak daudenean izan ezik, esperientzia kaltegarrien ondorioak erabat senda daitezke, pertsonen emozioen alderdiari arreta eta lana eskainiz gero. Horretarako, prozesu fisiologiko natural eta konplexuak bultzatu behar dira, hala nola, kanpotik negarrarekin, dardarekin, haserrearekin, barrearekin, aharrausiekin eta hizketarekin lotutakoak, horiek ahalbideratzen baitiote gizakiari emozio-asalduretatik eta blokeo psikoafektiboetatik askatzea, eta adimena, hau da, ikasteko eta gainerako gizakiekin jokamolde laguntzailea garatzeko erraztasuna, berreskuratzea.
Ikaskuntzari buruzko nozioak
Ikastea prozesu aktiboa eta konplexua da. Prozesu horren bidez, zentzumen, pertzepzio edo pentsamendu sortzailetik datorren informazio berria gureganatu egiten dugu lehendik dugun informazioarekin erkatuz eta alderatuz, eta ondoren, oroimenean gordeta uzten dugu, egoera berriei erantzuteko eskuragarri egon dadin.
Ikasleek ezin dute informazio berririk ikasi, baldin eta informazio hori aurretik bereganatuta dituzten ezagupenekin lotuta ez badago.
Pertsona guztiak gara izatez ikusmin eta jakinmin handikoak. Kontrakorik azaltzen bada, ikasgelan gertatzen diren baldintzen ondoriotzat jo dezakegu: irakasteko metodoa parte hartzailea ez izatea, irakasleen jarrera jakin batzuei beldurra izatea... edota ikasleak momentu horretan iraganean bizi izandako esperientzia pertsonal latzak gogoratzea.
Ikaskuntza behar bezala bideratzeko, gehiegizko informazioaren eta informazio gutxiegiaren mugen artean ibili behar da. Informazio berri gehiegi badago edo azkarregi ematen bada, ikaslea nahastu egin daiteke, eta urriegia bada, ikaskuntza txikitzea gerta daiteke aspertu egiten delako.
Jolasa, ikuskapen askea, elkarrizketa eta eztabaida ezinbesteko osagaiak ditugu ikasteko prozesuan, horien bidez ikasleak mundua ulertzeko bere modua eratu ahal izango duelako.
Geure buruarekin ondo gaudenean hobeto ikasten da. Irakasleak ikaskuntza erraztu egiten du ikasleekin harreman samurra duenean, seguru eta fidakor, maitatuak, aintzat hartuak, estimatuak, onartuak... direla sentiarazten dienean, kritika baino gehiago gorespena erabiltzen duenean eta haien iraganeko esperientzia larriak arretaz entzuteko gauza denean.
Irakasleak kontuan izan behar du pertsona bakoitzak ikasteko moduaz (hala nola ikusmenaren, ukimenaren edo mintzamenaren bidezkoa), bai eta giroaz ere (lasaia edo zaratatsua) bere zaletasunak dituela, eta horiexek eskaintzen ahalegindu behar du.
Kontrolatzeko eta kalifikatzeko dagoen ohiturak ez du ahalbideratzen jendea bere buruarekin ondo egotea. Kaltegarria da ikasleei etiketa jarri eta taldeka sailkatzea. Adimena neurtzeko testak bereziki kaltegarriak dira gizartean nagusi den taldeak adimenaz duen ideia sendotzen dutelako. Desleialak eta adorea kentzeko dira jatorri ezberdineko klase, kultura, erlijio, hizkuntza edo gizartekoak diren pertsonentzat. Ikasleak kontrolen edota mailen bidez konparatzeak beren autoestimua txikitzen du eta horretaz gain antsietate handiko eta segurtasun gabeko pertsonak izatera bultzatzen ditu.
Irakastea oso interesgarria da. Irakasleok gure gaitasun sortzaileak erabiltzeko eta gai askori buruz ikasteko aukera dugu. Irakasteko metodo berriak sor ditzakegu eta eskolak hobetzeko lan egin. Irakasteak ikaskuntzaren jarraipena sustatzeaz gain, komunikatzeko gaitasuna hobetzen du, eta aberasgarria da gure denbora ikasten eta komunikatzen diharduten pertsonekin ematea.
Baina era berean, irakastea eginkizun konplexua ere bada. Ikaskuntzaz, curriculumaren edukinaz dakigun guztia garatzea, irakatsi nahi duguna edo irakasteko eskatzen zaiguna kontuan izatea, ikasle bakoitza aintzat hartzea banan-banako arreta eskainiz, gurasoekin harremanetan izatea, zer eta nola irakatsi behar dugun pentsatzea... ez da zeregin erraza.
Irakasleak benetan kezkatzen dira ikasleez eta beren ikaskuntzaz, baina gure eginkizuna betetzeko zailtasunak sortzen dituzten frustrazioek sarritan amore ematea, erru guztiak geure buruari botatzea eta nolabaiteko atsekabe edo gogogabekeria dakarkigute; eta ondorioz, irakasteak dibertigarriagoa eta asebeteagoa izan behar lukeela pentsatzen dugu. Gutariko bakoitza, geure asmo handien eta eguneroko egoeran benetan lor dezakegun apurraren arteko hutsuneari aurre egin beharrean izaten da.
Gainera, irakasle gehienek baldintza zailetan lan egiten dute, banakako arreta eskaintzea ezinezkoa den ikasgela bete-beteak dituztelako. Horrez gain, ikasleen artean alde handia egoten da interesetan eta aurretiazko ezagupenetan, eta gizarte-baldintzak direla eta, ikaskuntza eragozten dien nahigabe emozional eta familia arazoekin heltzen dira eskolara.
Irakasle askok ordu luzeak ematen ditugu ikasleekin bakarka edo beste irakasleekin batera hitz egiten; tarte horietan gauza asko hitz egiten eta entzuten dugu, beti ere arreta guztia ikasleei eta beren beharrei eskainita. Horregatik, irakasleok denbora behar dugu beste pertsona heldu batzuekin hitz egiteko eta geure buruei arreta eskaintzeko, hau da, denbora hori gure lanbideaz edo geure kontuez hitz egiteko, pentsatzeko edo sentitzeko, esperientzia positiboak trukatzeko, geure bizitzaren edo lanbidearen zailtasunez hitz egiteko, lanbide hau aukeratzera bultzatu gintuzten idealak berrikusteko, arazo zehatzek izan ditzaketen konponbideak bilatzeko aukera izateko, helburuak finkatzeko, gai espezifikoez pentsatzeko, gure ikasle-garaiko esperientziez hitz egiteko...
Gaur egungo irakasle gehienok larritasunez bizi izan genuen ikasle-garaia, gogorregi eta autoritate handiz tratatu gintuztelako. Horren ondorioz, ikasleek oldarkor, gogogabe, axolagabekeriaz... jokatzen dutelako gelan estualdi bat gertatzen denean, urduri, deseroso eta oldarkor sentitzen gara eta zailtasun handiak izaten ditugu estualdia arindu eta ikasgelako arreta berriz ere gauza positiboetara zuzentzeko, konponbide sortzaileak eta malguak pentsatzeko. Une horietan gure irakasleek geurekin erabili zituzten jokamolde gogorrak errepikatzeko joera izaten dugu eta, horrela, handituz doan gure ikasleen oldarkortasuna, gogobabezia eta axolagabekeria iraunarazi egiten dugu.
Irakasleen benetakotasuna ezinbestekoa da ikasleekin harreman jatorrak izateko, horixe baita benetako hezkuntza-harremana izateko nahitaezko baldintza. Horretarako, irakasleak bere burua aurkitu behar du pertsona moduan eta alde batera utzi bere jokabidea estereotipatzera eta ikasleen aurrean "dena dakien, dena menperatzen duen eta dena kontrolatzen duen emakumezko edo gizonezko akatsik gabea balitz bezala" agertzera bultzatzen duten printzipio jakin batzuk.
Printzipio horiek barneratzeak, irakasleak bere jarduera errobotizatzea, bere nortasuna ez onartzea eta etengabe defentsabideak erabiltzea dakar, beldurra ematen diolako bere ahuldadeari, ziurtasun-gabeziari eta emozioen ezegonkortasunari aurre egin behar izateak.
Irakasleak ikasleen aurrean bere izakera onartuko balu, hau da, aldatuz doan eta bere ondo eginak, zalantzak eta ahuldadeak dituen izakia dela, ez luke bere sentipenei uko egin beharrik izango, den modukoa azalduko litzateke, zabalagoa izango litzateke, ikasle bakoitza den moduan onartzeko jarrera izango luke eta ikasleek etengabe bidaltzen dizkiguten mezuetatik ikasgaiak ateratzeko gertuago egongo litzateke; beraz, ikasgelan agertzen zaizkigun unean uneko arazoei konponbidea bilatzeko errealistagoa izango litzateke.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan irakaslea beste nortasun batzuekin harremanetan lan egiten duen nortasuna da.
Ikastaroko helburuak
Ikastaro hauen helburu nagusia irakasleak praktika honetan trebatzea da gero honen igorle izan daitezen eskoletan beste irakasle, guraso eta ikasleekin. Honekin batera, eskola guztietan irakasleen, ikasleen eta gurasoen laguntza taldea eratzea, pertsona guztiak asaskatzeko tokia eta aukera izan dezaten adimen osoa berreskuratzeko eta zapalketarik gabeko gizarte bat osatzen joateko.
Helburuak zehatzago adierazten hasiz gero, hauek aipa daitezke:
Helburu hauetan bi kontzepturen arteko harremanarekin egiten dugu topo: adimena eta autoestimua.
- Pertsonaren adimenaren garapenerako eta funtzionamendu onerako emozioek duten garrantziaz ohartzea.
- Gure ikasketa prozesuaz gogoeta egitea eta gaur egun gelan ditugun jarrerak aztertzea, gazteak ginenean bizitu genituenekin alderatuz.
- Irakasle lana hartzea eta honetan mantentzera laguntzen gaituzten helburu, printzipio eta itxaropenei buruz pentsatu, sentitu eta hitz egin. Nire lanbidearen arrakastak eta zailtasunak.
- Gure arreta estuasunetatik kanpo mantentzen ikastea eta ikasleen arreta lortzen ikastea.
- Asaskapen emozionaletara iristeko bide eta modu desberdinak ezagutzea, bizitzea eta hauetan trebatzea.
- Entzuten ikastea.
- Gure alde emozionalarekin kontaktuan jartzea eta gure autoestimuari begirada bat botatzea.
Hasiera batean arraro suerta dakiguke bi kontzeptu hauek elkarrekin ikustea, zenbait pertsonak adierazi bezala. Beraz, bi kontzeptu hauen arteko lotura azaltzea ez da gaizki etorriko, beti ere eskola mundua oinarri bezala hartuz kontestu honetan mugitzen ari garelako.
Honetarako filosofia honen oinarrizko bi printzipioetatik hasiko gara: gizakiok, guztiok, oso adimentsuak garela eta denok dugula ikasteko gogo izugarria.
Hau horrela gertatzen ez denean, hau da, norbait ez denean adimentsu sentitzen edota ikasteko inolako gogorik agertzen ez duenean, bai orokorrean edota arlo konkretu batean, pertsona horren barne mundua ez dagoela lasai, ez dagoela ondo pentsa dezakegu.
Momentu hauetan alferrikakoa da pertsona horri informazioa igortzen jarraitzea, arreta bere barne munduan dagoelako eta ez delako informazioa ulertzeko gai.
Pertsona horren arreta eskuratzeko, lehenengo bere alde emozionalari kasu egin beharko diogu; zer gertatzen zaion entzun, momentu horretan bizitzen ari den edo gogoratu duen bizipen mingarri horretaz hitz egin eta asaskatu.
Horretarako oso garrantzitsu da entzuten ikastea. Zenbat eta arreta gehiago jarri entzuterakoan, orduan eta gehiago asaskatu ahal izango du.
Ondoren, pertsona hori gai izango da bere adimena martxan jartzeko eta bere gogo guztia ikasketan jartzeko.
Pertsona baten barne munduaz hitz egitean zera adierazten da: sentimenduak, emozioak, autoestimua.
Autoestimuaz norberak bere buruaz iritzi on bat izatea ulertzea da, konfindantza izatea, erabakiak hartzea, pentsatzen duena adieraztea, behar duena eskatzea... eta emozioak: negarra, haserrealdiak... onartzea eta bideratzen jakitea.
Autoestimua ona duen pertsona edozer gauza ikasteko prest dago bere buruan konfidantza duelako. Baina autoestimu faltak, ordea, pertsona bere burua ixtera eramaten du aurkezten zaizkion egoera berrien aurrean.
Pertsona baten autoestima ondo dagoenean, ikasteko prest egongo da, adimenstu jokatuko du bizitzan zehar eta emozioei irteera ematen jakingo du berak erabakitzen duen momentuan.
Emozioek ez dute pertsona hau zabuka ibiliko, eta ez du sentimenduen arabera jokatuko; aldiz, berak erabakiko du noiz eman irteera emozioei eta logikoki jokatuko du bizitzan zehar.
Gasteizko ikastaroak
- Hitzaldi formagarriak.
- Lan-taldeak:
+ bizipen lan-taldeak (sentimendu arloa lantzeko)
+ arrazoizkoak (pentsamendu mailan aritzeko)
+ konpartitzekoak (informazioa trukatzeko)
- Autobaloratzeko eta elkar-baloratzeko teknikak.
- Jolasak (ukipen fisikoa lantzeko).
- Gela handia eta hutsa.
- Zoruan jartzeko koltxonetak.
- Kuxinak.
- Musika aparatua.
- Papera eta errotuladoreak.
- Gizakiaren alde emozionala eta adimenaren arteko harremana.
- Ikaskuntza prozesua.
- Ikaskuntzari buruzko nozioak.
- Irakaslearen lana.
- Asaskaketa emozionalak.
- Ikasleen arreta gureganatzeko ideia praktikoak.
- Entzuteko teknikak.
- Lehia.
- Nola izan haurren/gazteen aliatuak.
Iazko ikasturte amaieran proiektu honetan oinarrituriko ikastaroak eskaini zituen Arantxa Lasak Gasteizen. Bertako PATek antolatuta jende asko animatu zen ikastarora. Arantxak azaldu digunez "jendea oso interesatua dago gai honen inguruan. Irakasleek horrelako ikastaroak eskatzen dituzte". Eta eskaera horri erantzuteko prest dago Arantxa.
Ikastaroko lehen saioetan adimena, emozioa eta autoestimuaren arteko harremanak azaltzen saiatzen da. "Gaizki baldin bagaude, ez gaude prest kanpoan arreta edukitzeko eta ikasteko, eta barruko kezka hori kanporatu beharrean aurkitzen gara. Horretarako, beste pertsona baten arreta behar dugu eta hori da ikastaroetan lortzen dena: elkar entzutea". Jendea ez dagoela horretara ohituta dio Arantxak. "Binaka jarri eta bost minututan batek besteari hitz egiteko esan nien eta batzuk ezin zuten isilik egon! Ez gaude entzutera ohituak". Hurrengo saioetan ariketa gehiago planteatzen dira: bakoitzak bere txikitako esperientziak kontatzen dizkie besteei, adibidez. Pixkanaka eta denborak aurrera egin ahala elkarren arteko konfidantza handituz joaten da eta erraztasun eta trebetasun gehiagoz hitz egiten dute euren artean.
Baina Arantxaren helburua ez da ikastaro hau horretan gelditzea, bertan ikasitakoa ikasgelan praktikara eramatea, baizik. "Zikloetan eta ziklo-bileretan kontuan hartzea da helburua, hau da, irakasle bakoitzak zer zailtasun dituen kontatzeko denbora izatea eta besteek entzutea".
Elkar entzunketaren metodo hau oinarritzat duten ikastaro gehiago ere eskainiko ditu aurten urrian hasi eta abendura arte Gasteizko PATen.
Proiektu honen asmoa ez da irakurri eta bere horretan uztea, aipatu ideia praktikan jartzea baizik. Horretarako, gela barruan egin daitezkeen zenbait saio labur biltzen dizkigu Arantxak.
Gelan aurrera eramateko ideia praktikoak
* Ikaslearen arreta bere larritasunetik at bidera ezazu zuregana eta ingurarengana:
- Arropa alaiak eraman.
- "Ikusi-makusi"ra jolastu.
- Begiak itxita gelan dauden gauzak edo entzuten diren soinuak izendatu.
- Gela apaindu eta aldiro dekoratua aldatu.
- Gelako eta korridoreko kortxoak erabili mezu politak idazteko.
- Koloretako klerak erabili.
- Ikasmahaien banaketa aldatu.
- Eskola hasi aurretik gauza atseginak gogoratu.
- Edertasun eta ordenaz hitz egiezu.
* Galdetuz ikasten da:
- Galderak egin ditzaten animatu.
- Erantzun oker bat eman eta hutsegitea aurki dezaten eskatu.
- Galderak egiten dituztenei ahoz eskertu.
- Galdera onak egiteko azaltzen duten adimena eta abilezia goraipatu.
* Zure ikaslea pertsonalki ezagutzeaz ardura zaitez:
- Gelara sartu aurretik beraiei buruzko galderak egizkiezu.
- Zuri buruz hitz egiezu: zer egiten duzun, zer duzun gogoko eta zer ez, zure asmo eta nahiak.
- Euren izenak ikas itzazu.
- Gogora iezaiezu oso gustura zaudela beraiekin.
- Banaka esaiezu ziur zaudela oso ondo ikasiko dutela.
- Begirune osoz trata itzazu eta bere adimen handia gogora iezaiezu.
* Erakusten ari zarenarekin gogotsu ager zaitez:
- Ahal duen neurrian apunteak har ditzaten ekidin ezazu.
- Gaiarekin zerikusia duten pasadizu edo datu historikoekin ekarpe nak egin itzazu.
- Sasoi onean egon zaitez (ondo elikatua eta atseden hartua).
- Irrifar egin eta animatua egon.
- Eser zaitez ikasleekin ahal duzun aldiro.
- Errepika ezazu informazioa zenbaitetan modu desberdinetan.
- Argibideetan material zehatza erabili.
- Irakurketa sustatu, irakurtzen ari direna beraien artean komenta dezaten.
* Ahal den neurrian utz iezaiezu ikasleei eskola antolatu eta euren ikasketen arduran egon daitezen:
- Beraiekin hitz egin egingo denari buruz, beraiez espero denaz, azter tuko diren gaiei buruz...
* Ikasleriarekin kontaktu fisikoa manten ezazu eta beraien artean uki daitezen jolasak antolatu.
* Kalte fisiko, haserrealdi, tentsio... kontuan izan eta ahal denean hutsaldirako aukera eman.
* Zure ikasleen gurasoekin bilera prestatu:
- Arretaz entzun.
- Bere seme-alaba zein baliotsua den gogora iezaiezu.
- Bere haurrak entzun eta baloratzea zein garrantzitsua den azal iezaiezu.
* Test, froga, azterketa, nota... saihestu, lehia saihestu.
1- Irakasle bezala dituzun dohainak azpimarratu.
2- Norbaiti ikasten laguntzan ari zarenean zer gertatzen zaizu zaila?
3- Zein motatako egoerek sentiarazten zaituzte deseroso edo jartzen zaituzte larri? Zertan daude erlazionaturik goiztiarrak izan daitezkeen larritasunezko esperientziekin?
4- Zerk lagundu zaitu larritasunezko irakaspen esperientziak gainditzen?
* Ikastea dibertigarria da.
* Ezagutu eta berarekin gustura sentitzen den pertsonarengandik hobeto ikasten da.
* Errazagoa da gure mailan dagoen norbaitengandik ikastea autoritatea ordezkatzen duen batengandik baino.
* Pertsona bakoitza bere ikaste erritmoarekin errepika ezina da.
* Batek ez du benetan zerbait ulertzen beste bati azaltzen ez dion bitartean.
* Pertsona bakoitzak beti ahal duen ongiena egiten du bere oraingo egoera eta iragandako esperientziak kontuan izanik.
Entzule gisa, zer egin dezakegu?
- Interesa agertu zure gorputzaren jarrerarekin, zure aurpegiaren espresioarekin, begiradarekin, galderekin. Espresatzen lagunduz.
- Poza eta atsegina ager ezazu bera entzuteagatik.
- Begirunea agertu. Esan behar duen guztia, bere hitzak, pentsatzen duena eta sentitzen duena, aintzakotzat hartzea merezi dute.
- Nahi duena lortzeko duen gaitasunaren konfidantaza agertu. "Badakit egin dezakezula eta egingo duzula". "Zure arrakastaz ziur naiz". "Zu zara hori egiteko pertsona egokia".
- Zure estimua agertu, baloratu, bere dohainak gogora iezaizkiozu.
- Beti ahal duen ongiena egin duela ziur zaudela adierazi (errua eragotzi).
- Kontaktu fisikoa eta ikusmenezkoa. Eskain iezaiozu eskua, besarkada bat. Kontaktu fisiko txiki bat manten ezazu (lehenik baimena eskatu).
- Zenbaitetan gerta liteke gogorik ez izatea. Lehenik "egin gogoak izango bazenituen itxurak"... eta ikusiko duzu nola agertzen zaizkizun ondoren.
- Hizketa eta hutsaldia eten (negarra, dardara, amorraldia, aho-zabaldia, nagi ateratzea...).
- Aholkatu, irtenbideak eman ("zuk egin behar duzuna"...). Interpretatu ("Zuri gertatzen zaizuna da"...). Aztertu, intelektualizatu, epaitu, kritikatu, zure iritzia eman eta abar.
- Arrazonarazi ("Ez zara ohartzen"...). Arrazoia eman edo ez duela ikusarazi.
- Lasaitu, kontsolatu, errukitu. Garrantzia kendu ("Ez estutu", "ez kezkatu", "hori ez da ezer"...). Ondo sentiarazi, eroso, pozik.
- Zuri gertatu zaizkizun antzeko gauzak kontatu.
- Entzuten duzun pertsonaren estutasunagatik hunkitu.
- Saioan entzundakoa beste bati azaldu (konfidentziala da).
| 2019-12-08T19:34:05 |
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/19971101/adimena-eta-autoestimua-irakaslearen-zeregina
|
[
-1
] |
HomeHuman ResourcesHR StaffHuman Resources
Thomas.O'[email protected]
[email protected]
915-215-5834
[email protected]
[email protected]
915-215-4144
https://elpaso.ttuhsc.edu/elpaso/hr/workforce-employment-and-development.aspx
Hortencia Ballesteros
Director, HRIS, HR Records
[email protected]
915-215-4061
[email protected]
Ofelia Pedregon
[email protected]
915-215-4138
[email protected]
915-215-5290
[email protected]
915-215-4143
[email protected]
915-215-4278
Joana I. Garcia
[email protected]
915-215-4574
Cecilia Canalda
Lead Analyst, Veteran's Liaison
[email protected]
915-215-4492
Lead Analyst-Compensation/Recruitment
[email protected]
915-215-4522
Employee Benefits/Leave Administration
[email protected]
[email protected]
[email protected]
915-215-4384
[email protected]
915-215-5638
Anne Githae
[email protected]
915-215-4386
U.S. Department of Labor Postings
| 2020-07-14T03:37:38 |
https://ttuhscep.edu/hr/staff.aspx
|
[
-1
] |
Urtez urte Laudio Udalak euskara beken deialdia zabaltzen du, dirua oztopo izan ez dadin gure hizkuntza ikasteko orduan. Horregatik, ikasle guzti-guztiek izango dute beka bat eskuratzeko eskubidea. Horretarako, Laudion erroldatuta egon behar da, euskaltegi homologatu batean ikasi eta eskolaratzea eskola orduen %85etik gorakoa izatea. Eskaerak uztalaren uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira (2014/15 ikasturte) ...
I. Nafar Jardunaldien hitzaldi zikloa, Orreagako guda eta Nafar erresumaren jaiotza izan zuten hizpide. Hurrengo hitzordua maiatzaren 15ean izango da, ostegunean. Bertan Angel Rekalde kazetari eta idazlea Nafarroako konkistaren inguruan mintzatuko da. Maiatzaren 20an, asteazkenean, Aitzol Altuna Nabarraldeko kideak “1200: Euskal lurralde historikoen konkista: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba” hitzaldia eskainiko du. Azkenengo saioa maiatzak 29an ...
Linkedin-en inguruko ikastaroa antolatu du Garapen Agentziak
Tokiko Garapen Agentziak Linkedin sare sozial profesionalaren inguruko ikastaroa prestatu du maiatzaren 28rako, ostegunerako. Saioak 25 euroko prezioa du eta Agentziako lokalean garatuko da 9:00etatik 13:00etara. Izen-ematea Agentzian edo wwww.euskadiinnova.net webgunean egin behar da, “enpresa digitala” atalean.
Kanpus teknologikoan parte hartzeko izenematea zabalik
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra Kanpus Teknologikoan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitartekoek. Talde-lanaren eta sormen teknologikoaren bidez, partaideak modu dibertigarri batean barneratuko dira teknologia berrien munduan. Guztira bi tailer egongo dira: roboten hardware-aren inguruko ezagutzak izango ditu ardatz lehenak, eta 3Dko diseinu eta inprimaketa digitala bigarrenak. Ikastaroa 9:00etatik 13:00etara izango da, euskaraz. Izen-ematea ...
| 2018-12-10T00:46:11 |
http://laudio.eus/eu/1520
|
[
-1
] |
Published by BC3Research Maria Jose Sanz at 17 urtarrila, 2020
Published by Maria Jose Sanz BC3Research at 9 urtarrila, 2020
Published by Marta Olazabal BC3Research at 30 abendua, 2019
Published by BC3Research Maria Jose Sanz Mikel González-Eguino Stefano Balbi Marta Olazabal Unai Pascual Teresa Gimeno Sérgio H. Faria Anil Markandya Jorge Curiel Agustín del Prado Aline Chiabai Asun Rodríguez Jorge Moreno Xaquín García Silvestre Garcia Bosco Lliso Elisa Sainz de Murieta Maria del Mar Sola Iratxe Rubio Ainhoa Magrach at 23 abendua, 2019
Published by BC3Research Maria Jose Sanz at 12 abendua, 2019
Estatuko Ekonomia eta Enpresa Idazkariak, Ana de la Cuevak, Mikel Gonzalez-Eguinok, BC3ko ikertzaileak eta José Carlos García de Quevedok, Crédito Ofical Institutuko presidenteak, nola finantza iraunkorrak trantsizio ekologikora motor izango diren hausnartu dute COP25en
| 2020-01-20T12:23:11 |
https://info.bc3research.org/eu/news/
|
[
-1
] |
Nirea Hitzarmena: “Zure egiten baduzu, gure egingo duzu” - SUSTRAI ALDIZKARIA
, lehen sektorea eta landa-inguruko eta kostaldeko sektoreak suspertzea eta balioztatzea helburu duen ekimena. Orduz geroztik, pauso ugari eman dituzte hirigunearen eta landa-inguruaren arteko zubiak eraikitzeko, ekimenak atxikimendu gehiago izan ditu eta edukia askotariko forotan zabaldu da.
Ekimenak lehen sektorea eta landa-inguruko eta kostaldeko sektoreak suspertzea eta balioztatzea helburu du
Besteak beste, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, Hazi elkarteak, ENBA eta EHNE sindikatuek, Euskadiko arrantza kofradiek, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Kontseiluak, Nekatur-ek, Euskadiko Elikagaien Clusterrak, nekazaritzako kudeaketa zentroek, landa-garapenerako elkarteek, sektoreko elkarteek eta lehen sektoreko ekoizleek sustatu zuten Nirea.
Atxikimendu berrien bila
Nirea abiarazi zutenetik, atxikimendu gehiago izan ditu. Nabarmentzekoak dira banaketa-talde handienak, Eroski eta BM kasu, ordezkari politikoenak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia) eta kulturaren arloko kideenak, adibidez, Toti Martinez de Lezea idazlearena, Jose Luis Korta arraunlariarena eta Joseina Etxeberria kazetariarena.
Eroskik EAEko hornitzaile nagusiekin biltzeko antolatu zuen jardunaldian egin zuen bat Nirearekin. Jardunaldiaren amaieran, Nirea hitzarmenarekin bat egiteko atxikimendua sinatu zuen, «Euskadiko lehen sektorearen suspertzean parte hartzeko, ekosistema babesteko eta landa-inguruaren eta itsasertzaren garapen jasangarria bultzatzeko, hark herrialdearen garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duen ekarpena errekonozituz».
Joan den uztailean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen markoan, «Nirea: aportando valor de lo rural a lo Urbano» ikastaroa antolatu zuten. Arloko teknikariek eta adituek ez ezik, Euskadiko gizarteko beste arlo batzuetako pertsonaia ospetsuek ere hartu zuten parte eta ekimenaren mezuarekin bat egin zuten, lehen sektorea, landa-ingurua eta itsasertza ekonomikoki suspertzeko helburuz:
besteak beste, Juan José Ibarretxe lehendakari ohiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, José Luís Korta arraunlariak, Toti Martinez de Lezea idazleak eta Joseina Etxeberria irrati-esatariak. Denek landa-ingurua eta hirigunea lotzeak duen garrantzia nabarmendu zuten, fisikoki elkarrengandik gertu egon arren, kulturalki gero eta urrunago baitaude.
Ikastaroaren amaieran, Tapiak Eusko Jaurlaritzak lehen sektoreko pertsonekin eta Euskadiko landa-inguruko eta itsasertzeko herritarrekin duen konpromisoa gogorarazi zuen. «Horrenbestez, Nirearekiko konpromisoa du, lehen sektore estrategikoa, lehiakorra eta bizia duen herrialde bat babestea delako», esan zuen.
Gaur egun, Nirea hitzarmenaren edukiak zabaltzeko eta gizarteko maila guztietako atxikimenduak lortzeko kanpainak aurrera dirau. Arreta berezia jarri da hedabideetan, Nirearen mezua zabaltzeko ezinbestekoak baitira.
Nirea programa bat da, lehen sektorearen sustapena eta landa eta itsasertzaren biziberritzea azken helburua duena eta lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak protagonista dituena. Ekimen horren bitartez, ezagutzera eman nahi da landa-ingurune biziak bere ingurunean duen garrantzia, daukagun gizartearen ereduaren barruan duten zeregina eta beroiek osatzen dituzten pertsonak balioestea. Hitz batean, Nirea ekimenak ekosistema zaintzea eta landa eta itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorra sustatzea defendatzen du, eta ingurune horrek Euskadiko garapen ekonomiko eta soziala orekatua izaten laguntzen duela onartzen du.
Joan den apirileko aurkezpenean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz Nirea ekimena babestearen alde agertu zen, «Euskadiko lehen sektoreko pertsonekin eta landa eta itsasertzeko ingurunean bizi direnekin konpromisoa hartzeak lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizia duen herrialde batekin konprometitzea esan nahi duelako. Gutako bakoitzak ahalegina egitea, ardura hartzea eta konprometitzea esan nahi du, eta Eusko Jaurlaritzak hala hartzen du bere gain. Ekimenak Nirea du izena konpromisoa norbanakoarena delako, gutako bakoitzarena, eta konpromiso pertsonal guztiak batuta ekimenaren lorpenak gero eta handiagoak izatea lortuko da», adierazi zuen.
Miren Garmendiak, Euskadiko arrantza sektorearen ordezkaritzan, eskaera bat egin zion euskal gizarteari, erosketei lotuta hartzen dituzten erabakiek herrialdearen ereduari eragiten diotela konturatu daitezen. Hortaz, akordio honekin nahi da gizartea Euskadiko Lehen Sektoreko produktuak identifikatzeko gai izatea (bertako produktua, hurbileko produktua eta kalitatezkoa), eta, zentzu horretan, erosketei lotuta hartzen den erabaki bakoitzak eragin zuzena dauka gure inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean, eta, beraz, Euskadiko ekoizleei eta Euskadiko produktuak erosita denon onurako den ereduari eusten ari gara.
Azken finean, Belen Balerdik Euskadiko nekazaritzaren sektorearen ordezkaritzan adierazi zuen moduan, «Nirea ekimenaren asmoa da gizarteak erosteko ohituretan lehen sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea, eta, horretarako, kontsumitzailearen inplikazioa benetan garrantzitsua da».
Nirea urte askoan egindako lanaren emaitza da
Nirea hedatzeko www.nirea.es web-orria sortu da, eta gune horretan argitaratuko da ekimenarekin zerikusia duen informazio guztia; eta berean, akordioarekin bat egin nahi duten guztiek gune horretan adierazi ahal izango dute nahi hori.
Hainbat urtean egindako lana
Sustatzaileen hitzetan, Nirea urte askoan egindako lanaren emaitza da. 1991ean dagoeneko, landa-garapenerako lehenengo programa instrumentala diseinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, zeinean Mendi Nekazaritza Elkarteak egituratu baitziren. Programa horren helburu nagusiak landa-biztanleria finkatu eta handitzea, ingurune sozial, kultural eta naturala mantentzea, enplegua dibertsifikatzen eta sortzen laguntzea, eta landa-eremuetan zerbitzuak eta ekipamenduak ezarriz bertako bizitza-kalitatea hobetzea ziren.
Xede berberarekin, Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Gizarte Ituna sinatu zen 1997an, alde batetik nekazari eta landa-eremuko biztanleek, eta bestetik gizarteak, orokorrean, eta herri-erakundeek izenpetu zutena. Zazpi urte beranduago, 2004ko maiatzaren 13an, sinatzaileek ituna berretsi zuten, eta hogei atxikipen berri lortu ziren. Guztiek ere landa-ingurunea gizarte osoaren ondare natural gisa defendatzeko helburua zuten. Handik hamar urtera, 2014an, Nirea beste pauso bat izan da: landa-inguru biziak gizarte-eredu moduan duen garrantzia ezagutarazten jarraitzeko modua.
Hitzarmen horri esker, gizarteak Euskadiko lehen-sektoreko produktuak identifika ditzake eta informazio horrek kontsumitzaileen erosketa-erabakietan eragina izango du. Tokiko produktuak bultzatuz, ekonomia jasangarria bultzatuko dugu, eta eredu horrek denoi egiten digu mesede.
Azken finean, NIREA ekimenaren asmoa da gizarteak erosteko ohituretan lehen sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea; horretarako, kontsumitzaileak gizarte eta kulturaren aldetik inplikatu behar ditugu Euskadiko lan eta itsasertzeko ingurunearekin.
| 2019-10-17T16:04:20 |
http://www.sustrai.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=390:acuerdo-nirea-si-lo-haces-tuyo-lo-haces-nuestro-2&catid=83:erreportaiak&Itemid=509&lang=eu
|
[
-1
] |
FILTRI ATTIVI: adam ben ezra aurelio de laurentiis israelo-yemenita noa pino daniele napoli israele
| 2020-02-23T21:41:52 |
https://ricerca.repubblica.it/ricerca/repubblica?fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&fromdate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&todate=2014-07-20&month=07&year=2014&filter_people=adam+ben+ezra&filter_people=aurelio+de+laurentiis&filter_people=israelo-yemenita+noa&filter_people=pino+daniele&day=20&filter_locations=napoli&filter_locations=israele
|
[
-1
] |
Daikon | Online larre nekazaria | October 2019
Kategoria Daikon
Nola hazten errefautxo erraldoi bat, landaketa eta zaintzeko daikon
Artikulu honetan kontatu nahi diegunari buruzkoa da: ekialdean oso ezaguna den root-laborantza, eta etxeko nekazarien arreta pixkanaka-pixkanaka erakartzen hasten ari gara. Zer daikon, landare hau landatzen eta zaintzen duten ñabardurak eta zer landatu eta bildu den denborari buruz esan daiteke minutu batzuetan.
Neguan danoak gordetzen ditugu, errezeta
Errabotak urte osoan zehar produktu bat da. Hala ere, udako denboraldian osagai erabilgarriagoak ditu. Erroaren onurak gordetzeko neguan biltzen da. Eta nola donoen barietate gozoa zaintzeko artikuluan gehiago kontuan hartu. Gorputzaren Daikon onurak - erro landare bat, errefautxo analogikoa. Barazki honen onurak buruzko liburuak idatzi ditzakezu: Daikon B bitaminen zerrenda osoa dauka (B1tik B12tik).
Copyright 2019 \ Online larre nekazaria \ Daikon
| 2019-10-19T06:49:27 |
https://eu.pastureone.com/daikon/
|
[
-1
] |
KABIAtik KAVHIAra: AURKEZPENA
KABIAtik KAVHIAra
IES HERNANI BHIko KABIA (irakaslegoa metodologi berrietan formatzeko IES HERNANI BHI ikastetxeko proiektua) proiektuaren barruan, Finlandiara joateko ERASMUS + KA1 proiektua eskatu genuen, hango metodologiak ikasi eta ikusteko. Blog honetan han ikusi eta ikasi genuena aurkituko duzue...
KABIAtik KAVHIAra proiektua
Hernani BHIko KABIA proiektua (irakaslegoa metodologi berrietan formatzeko ikastetxeko proiektu integrala), 2015-16 ikasturtean martxan jarri genuen.
Proiektu horretan oinarrituta, eta praktika onak dituzten atzerriko ikastetxeak gertutik ezagutzeko asmoz ERASMUS + KA1 programan proiektu bat aurkeztu genuen, Finlandian bertan hango hezkuntza sistemaren ezaugarriak eta arrakastaren gakoak zuzenean ikusi eta ikasteko asmoz.
Finlandiako hezkuntza sistema barnetik ezagutu, eta hemen zer moldatu daitekeen aztertu.
Hango "praktika onak", metodologi arloan ezagutu, eta hemen aplikatu daitezkeenak aztertu.
Hango ikastetxeko funtzionamendua, gestioa, hornidura, ikusi, ikasi eta gure ikastetxean hobetu dezakeguna aztertu.
Guzti hau lortzeko, IES HERNANI BHIko 8 irakasle joan ginen, 2016. urtean urriak 8tik 15era, Tikkurila eta Rihimäki herrietara, 2 lan era desberdinetatik ahal den gehien ikusi eta ikasi ahal izateko :
Tikkurilan: "Best practice" Benchmarking ikastaroan 4 irakaslek parte hartu genuen eta hango 2 ikastetxe bisitatu genituen, Batxilleratoko bat eta Lanbide Heziketako beste bat
Rihimäkin: beste 4 irakaslek JOB SHADOWING lana egin genuen (behaketa lana), Bigarren Hezkuntzako 3 ikastetxeko funtzionamendua ezagutzera, Batxilleratoko bat eta Bigarren Hezkuntzako beste bat.
KABIAtik KAVHIAra irakasle taldeak: Gorka Lete, Kristina Iraola, Amaia Urzelai, Regina Adarraga, Karlos Sukuntza, Ohiane Errazti, Dorleta Zangitu eta Mercedes Ortega.
From KABIA to KAVHIA
De KABIA a KAVHIA
Teknogida
| 2020-07-09T11:07:27 |
https://erasmuska1finlandhernanibhi.blogspot.com/p/aurkezpena.html?zx=699210d97ffc789a
|
[
-1
] |
(«Amanita echinocephala» orritik birbideratua)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lanperna ezkatazorrotz
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lanperna_ezkatazorrotz&oldid=7094102"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 15 urria 2019, 19:23.
| 2019-10-23T21:40:41 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Amanita_echinocephala
|
[
-1
] |
aurki.com > Jarioa > Hedabideak > Entzun - ikusi
2006ko audientziak
2006an ETB2k 2,6 puntu galdu ditu, eta ETB1ek sei hamarreko: %4,4ko kuota Matzmorduajangojonau urtezaharreko saioa 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten: %10,1eko kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Dena dela, kate gehienek egin dute behera lehiakide berriak azaldu direlako: Cuatro eta La Sexta. Audientzia portzentaien banaketa zatikatzen joango da datozen urteetan, kate berriak sortzearekin batera. ETB1ek datu onak lortu zituen urtezaharreko gauean. Wazemank umorezko saioaren taldeak eman zion ETB1en ongi etorria 2007 urteari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten programa: %10,1eko batez bestekoa. Datu ona da ETB1entzat, Wazemank-ek ohi izaten duenaren pare; abenduaren 23an %9,5 izan zuen. Iazko urtezaharreko Earki gatxink! programak %8,2ko audientzia izan zuen (42.000 ikus-entzule). ETB2n Vaya semanita saioko aktore taldeak egin zuen urtezaharreko saioa hirugarren urtez jarraian eta %17ko batez bestekoa eskuratu zuen: 102.000 ikus-entzule. 2006an Tele5 ikusi da gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zortzigarren urtez: %26,3. Tele5 lider espainian. Ia bi puntuko aldea ateratzen dio Espainian Tele5k (%21,2) Antena3ri (%19,4). Hirugarren tokian TVE1 dago, %18,3arekin. La Sextak goranzko bidea darama eta %3,2ko pantaila kuota eskuratu du abenduan; %4a prime-time ordutegian. 2014/06/30 - 13:20:01
La2n katalanez beste hiru hilabetez
Gaur TVEri buruz argitaratu dugun erreportajearekin lotutako berriak iritsi zaizkigu, La2 kateko katalanezko deskonexioen gainean. Urtarrilaren 1ean deskonexio horiek desagerrarazi nahi zituzten eta orain beste hiru hilabetez luzatuko dituzte. TVEren katalanezko deskonexioak, beste hiru hilabeterako Kataluniako Generalitateko Kultura eta Komunikazio kontseilari Joan Manuel Tresserrasek ziurtatu du TVEren katalanezko deskonexioak beste hiru hilabetez luzatuko dituztela. Epe hori amaitzen denean, Kataluniako TVErentzat konponbide egonkorrak egotea espero dugu. Joan den astean Generalitateko presidente Jose Montillak gutun bat bidali zion Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeari La2ko katalanezko deskonexioen jarraipena eskatuz. Orain negozioazio berriak helduko dira. Euskarari dagokionez, ez dago albisterik gaiaren inguruan. Zeru horiek telefilma urtarrilaren hirugarren astean emango dutela nahiko albiste bada, baina hori ere ez da erabat ziurra. Papereko edizioa eskura ez duenarentzat honatx "Euskarak TVEn duen presentzia urriaz" titulatutako erreportajea: Nahiz eta RTVEk Espainiako estatuko hizkuntza ofizialak kontuan hartu beharko lituzkeen, TVEren mende erdiko historian euskarak leku txikia izan du. Orain bi minutu ditu egunero. Transizio garaia da TVEn. Arduradun berriek bi asteren bueltan hartuko dituzte karguak. RTVE korporazio berriak hartuko ditu erabakiak eta ez dago jakiterik lurralde deskonexioekin zer gertatuko den. Aurreko planak murrizketak iragartzen zituen. Murrizketak ere katalanarentzat, galegoarentzat eta euskararentzat. Oso esparru txikia du euskarak TVEn. TeleNorte-ko albistegian bi minutu eskaseko laburpena egiten dute egunero Bilboko zentroan. Bestetik, azaroaren amaieratik hona Oskorri eta Kukubiltxoren Doktor Do, Re, Mi ikuskizuna ari dira ematen igande eguerditan La2n. Donostian, Gasteizen, Iruean, Baionan eta Bilbon grabatutako emanaldietatik ateratako irudiekin argitaratutako DVDa da emankizunaren oinarria. Urtarrilaren 7an izango da azkena. Handik aurrera ez dago jakiterik euskara zein neurritan entzungo den TVEn. Egoera probisionala da eta erabakien zain gaude. Duela hilabete batzuk elkarrizketak ere egiten genituen euskaraz, esan du Alvaro Lopez de Goikoetxea TVEren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroko zuzendariak. Aitzpea Goenagak zuzendutako Zeru horiek telefilmarekin beste itxura eman zezakeen TVEk. Azaroan Espainiako telebista publikoaren batzordeak Zorion perfektua eta Bihotz bi telefilmak ekoiztea onartu zuen, eta negu honetan hasiko dira grabatzen ETBk lan horietan parte hartu nahi du. Zeru horiek urte hasieran estreinatu zen Miarritzen FIPAn. Anjel Amigok azaldu duenez, litekeena da telebistako estreinaldia urtarrilaren 20an izatea La2 katean. Bilboko TVEren zentroan, aldiz, jakiteke dago euskararekin zer gerta daitekeen. CIU-REN PROPOSAMENA ezerezean. Duela hilabete batzuk RTVEko administrazioko kontseiluko CIUko kide Marc Puigek proposamen zehatza jarri zuen mahai gainean: TVEko filmak, telesailak, erreportaiak, marrazki bizidunak eta kirol emanaldiak lau hizkuntzatan eskaintzea, sistema dualaren bitartez. Telebista publikoak hizkuntzari begiratuta jokatu behar lukeela aldarrikatzen zuen Puigek: Niri TVEk, gaztelaniaz egiten badit eta nire hizkuntza gaztelania ez bada, diskriminatu egiten nau Gaztelako edo Extremadurako herritarren aldean. EAJk Madrilen RTVEren kontrol batzordean duen ordezkariak, Jose Ramon Belokik, ez zuen orduan itxaropen handirik TVEko jokaeran: Euskarazko lanak noiz egingo dituzten galdetu dudanean, lotsa ematen duten erantzunak jaso ditut. Eleaniztasuna aipatzen dute, baina argi dago hortik ez direla joango. TVE bere 50 urteko historia errepasatzen ari den egun hauetan, memoriarako gelditzen da 1965. urtea: telebistan euskaraz entzun zen lehen aldia, Hilario Azkarate eta Atano X.aren arteko partida eta Joxe Mari Iriondoren kontaketa. 70ko hamarkadan iritsi ziren Euskalerria eta Al fondo el hombre euskarazko saioak. Albistegiaren bi minutuko laburpenak ere historiako irudi bihur litezke. Argazki bitxi bat aurkitu dugu Efe-n, honako mezua hornitzeko. Luis Fernandez errioxarra izango da RTVEko presidente berria urtarrilaren 2tik aurrera. Aurrekoan Madrilgo legebiltzarrera Vespa batean iritsi zen. Hurrengoan guk ordaindutako auto handi batean izango da. Galdera hau egingo nioke: Errespetatuko al duzu estatuaren hizkuntz aniztasuna eta euskararekiko begirunerik erakutsiko al duzu? 2014/06/30 - 13:20:01
Info7 eta Radiokultura frekuentziarik gabe
Radiokultura eta Info7 frekuentzia gabe utzi ditu Bordeleko CTR-k Hamar urtean behin banatzen ditu irrati frekuentziak CSAk. Lege zorrotza ezartzen du, gainera, Frantziako Gobernuak irrati libreekiko. Baiona-Miarritze-Angelu inguruan emititzeko baimen bat zegoen libre eta lehiaketaren emaitza eman berri dute: Bordeleko CTRk hartu du erabakia eta Skyrock irrati musikal komertzialari eman diote frekuentziari. Info7 eta Radiokultura Internet bidezko irratiek aurkeztutako proiektuak, beraz, esku hutsik gelditu dira. Gure Irratiak ere beste frekuentzia bat eskatua zuen, baina hori ere ez dute haintzat hartu. Lehiaketara 16 irrati aurkeztu ziren, tartean elkarte askoren babesa zuten proiektuak. Baimena jaso duen Skyrock, aldiz, Parisetik emititzen duen emisora musikal komertzial bat da. Iragarki asko emititzen dituzte eta ez dute tokiko errealitatea kontuan hartzen. Are gutxiago Euskal Herriko berezitasunak, esan du Mikel Etxebarria Radiokulturako koordinatzaileak. Prentsako egunkari baten aurrean iragarki liburuxka batek irabaztea bezala da. radiokultura: erabaki larria da. Mikel Etxebarriak onartzen du aukera gutxi zituztela lehiaketan, irrati komertzialek botere handia dutelako. Baina CTRk hartutako erabakia larria eta harrigarria dela uste du. Skyrock irratiaren programazioa eta hedatzeko modua ez dira batere ongarriak tokiko gazteentzat, Radiokultura irratiko kidearen aburuz. CTRk tokiko esperientzia kontuan hartu behar dela dio, baina baimena lortu duen irratiak ez du halakorik. Skyrockek ez du inkestarik egin Ipar Euskal Herrian, beste proiektu batzuek ez bezala. 2014/06/30 - 13:20:01
EHEren salaketa
EHEko kide Saioa Rodriguezek idatzitako gutun bat ekarri dugu honera, haren salaketari buruz iritziak emango dezutenaren itxaropenarekin. Hortxe gutuna: ETBk euskararen aldeko ekimenak boikotaren bitartez isilarazi nahi ditu Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza politikaren emaitza onak aurkezteko egin eta esandakoen bozgorailu ezin hobea izaten ari da ETB. Aldiz, politika hori (Euskal Herrian diren besteekin batera) kritikatu eta beste diskurtso eta ekimenak sustatzen gabiltzan hainbat herri eragile eta sektoreren ahots gehienek ez dute lekurik telebista publikoan, guztion telebista omen den horretan. Euskararen inguruan ez dirudi inor oldartzen denik eta ez dirudi herri ekimenik dagoenik ere. Normaltasuna da nagusi, dena ongi doa, bide onetik. Bi adibide besterik ez nituzke aipatu nahi: batetik, abenduaren 3an, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldia. Informazioa: diskurtso ofizialak, sariak eta emaitza onak. Ekitaldia normaltasun osoz egin omen zen. Ekitaldi horretan EHEko hiru kidek Iruzurrik ez, hizkuntza eskubideak bermatu pankarta zabaldu eta beste kide batek protestaren zergatiak azaltzen zituen agiria eman zion Ibarretxeri oholtza gainean. ETBk ekimen hura ezkutatu zien herritarrei. Bestetik, abenduaren 6an Osakidetzako oposizioak zirela eta, albistegian azterketa horien gorabehera guztien berri eman eta arazotxo tekniko batzuez gain, normaltasun osoz egin zirela adierazi zuten. Euskararen arazoa aipatu ere ez. Bitartean, kanpoaldean 100 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen euskararen eskaera eskasa salatzeko eta beste 35 kidek azterketa trabatu zuten barnealdean, azterketen normaltasuna nabarmen hautsiz. Berriz ere, ekimena eta diskurtsoa ezkutatu zuen ETBk, aipu txikiena ere saihestuz. Jakina da telebista horren aukera politiko nagusia zein den. Orain ez dugu ezer berririk deskubritu. Baina mingarria eta salagarria iruditzen zait aukera guztien ahotsak hain modu zakarrean isilarazi eta boikot informatiboa honela bultzatzea. Gutun honekin, ETBko arduradunei herritar eta aukera guztien zerbitzura aritzeko deia egin nahi diegu. Saioa Rodrigez. EHEko kidea 2014/06/30 - 13:20:01
Zorionak Ainhoa Larreari
Ainhoa Larrea lezoarrak irabazi du 2006ko Bidaia eta Mendi Kroniken lehiaketa. Zorionak Ainhoa!!! Suitzako goi mendi zeharkaldian disfrutatuko duzula badakigu. Hor doa 'Thae' erreportaje irabazlea: Thae Eta zuk nola duzu izena?. Horrela hasten dituzte elkarrizketa guztiak Vietnameko iparraldeko zonalde liluragarri batean bizi diren Black Mong gutxiengo etnikoko emakumeek. Hain sinplea den galderak ohitura eta bizimodu bitxi batean murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Ainhoa Larrea Vietnam, frantsesen kolonia izan ondoren, amerikarren aurkako guda latza bizitu duen herrialde xarmanta. Atzerritarren eraginaren ondorioz, oso aberatsa den herrialdea, baina barrualdean ere hamaika zibilizaziok beren aztarna indartsua utzi dute, eta izaera bereziko giza taldea sortu. Lurralde handia da, ibaia, delta eta itsasora begira bizi dena, eta giroko hezetasunak eta inguru guztietatik datorren urak, herrialde berdea bilakatu dute. Horrexek harrapatzen dubisitaria: Vietnamgo naturaren handitasunak. Zonalde bakoitzak bere ezaugarri bereziak dauzka, baina Sapa eta inguruko mendiak dira bidaia honetan maitemindu gaituztenak. Hanoiko geltokian gaueko trena hartu dugu mendietara ihes egiteko. Hilabete daramagu Vietnam ezagutzen eta hegoaldetik iparraldera 1.600 kilometro pasatxo egin ditugu; beroa eta hezetasunetik alde egiteko garaia iritsi da, eta Sapako mendiak aukeratu ditugu bi arrazoi nagusirengatik: mendiak berak eta bertan bizi diren sei gutxiengo etnikoak. Gauez egin dugu bidaia luzea, eta goizaldean iritsi gara Lao Cai herrira. Trenetik jaitsi bezain pronto, hain ezagunak ditugun jendearen joan-etorriek irentsi gaituzte, hainbestetan entzun dugun mendietako lasaitasuna turistak erakartzeko gidetan saltzen den gezur txikia izango ote den galdetuta. Furgonetan egin dugu Lao Cai-Sapa bidea eta Lao Cai-ko zurrunbiloa atzean utzi bezain azkar, paisaia pixkanaka nola aldatzen doan dakusagu. Errepideko bihurguneek mendian gora garamatzate eta landaretza tropikala poliki-poliki desagertzen doa, alpinoagoa den paisaia bati ongietorria emanez. Tenperatura bera ere dezente jaisten doa, altura hartzen dugun moduan. Sapa 1922. urtean sortu zen estazio termala da. Vietnamgo ipar-mendebaldean dago, Txinako mugatik oso gertu. Herriko arkitektura nahasketa bitxia da: frantziar koloniaren eragina dute etxeek, eta bertako eraikinak sarritan okre indartsu edo mostaza kolorez margotuak ageri dira. Hala ere, historia ez da xamurra izan herri honekin. Bigarren Mundu Gerraren, Frantzia eta Estatu Batuen aurkako gudaren eta Txinarekin izandako tira-biren ondorioz, Sapa deseginda geratu zen 1979an. Bere garaian eraiki ziren hotelak xahutu eta itxi egin ziren. Turismoak, ordea, bizia ekarri du berriz ere mendietako herri honetara, eta hotel ugari berreraiki eta gutxiengo etnikoen merkatuak indartu dituzte. Inguruko bailaretara begira dagoen herrixka da Sapa, eta zonalde honen aberastasunera so dagoen balkoia dirudi. Hoang Lien mendiek babesten dute Sapa, frantsesek Alpe Tokinarrak bezala bataiatu zituztenek. Fansipan handia ageri da, bere 3.143 metroekin, gailur nagusi bezala. Sapatik 19 km-ra dago gailurra eta bizpahiru egun behar dira bertara iristeko. Mendizale ororentzat erronka erakargarria, zalantzarik gabe! Zonalde honen benetako aberastasuna, ordea, jendea da. Sei gutxiengo etnikok beraien kultura, hizkuntza, ohiturak eta jantziak gordetzen dituzte. Sapako merkatuetan giza talde bakoitzaren ohiko jantziek kolore berezia ematen diote herriari. Bertara joatn den orok inguruak ezagutzeko modua topatu behar du eta, era egokiena, oinez da. Hamaika herrixka daude zonaldean eta bertakoek azkar ikasi dute turistei saltzeko ibilaldiak direla dirua irabazteko modurik errazena. Sapan bertan agentzia mordoa dago, baina taldeetatik ihes egiteko era ezberdinak bezain erakargarriak daude: moto bat alokatu, bertako gidari baten zerbitzuak kontratatu... Ly izena du gure gidariak. Vietnamdar gazte bat da, adina zehaztea zaila egiten zaigu, bertako jendeak adingabea dirudi eta. Sapa ingurua erakustea izango da bere ardura nagusia: arroz zelaiak, gutxiengo etnikoak, ohiturak, historia, ... hainbeste dago ezagutzeko! Ibilaldia goizean goiz hasi dugu eta Ta Van herriraino iristea izango da eguneko eginbehar nagusia; bertan, Zay etniako familia batek ongietorria emango digu eta etxean jasoko gaitu, beraien ohiturak eta berezitasun gastronomikoak erakusteko. Bidea aparta da, arroz zelaien artean ibili behar dugulako. Zelaiak terrazetan egituratuta daude, terraza perfektuak! Inoiz ikusi dugun berde elektrikoenaz gozatzeko parada dugu, laborategian sorturiko gezurrezko kolorea dirudi eta. Begientzat arrotza den kolorea da, baina bereziki atsegina. Belarra hazita dago eta jendea ikusten da arroza lantzen, patxadan, presarik gabe. BELARRITAKOAK. Paisaiak islatzen duen lasaitasunak bertako jendearen joan-etorriekin kontraste izugarria sortarazten du. Turistengana hurbiltzen diren denak emakumezkoak dira, harrotasunez beraien jantziak erakusten dituzten emakumeak. Hamaiketakoa egitera gelditu gara Lao Chai herrian eta Thae hurbildu zait, hamabost bat urtetako Black Mong taldeko gaztetxoa. Aurpegiz oso polita da eta pozik erakusten dizkit bere jantzi eta bitxiak. Nola izena duzu? Ni Thae naiz, Black Mong neskatoa. Horrelaxe hasi du gure elkarrizketa eta bere mendiei buruz luze hitz egiteko aukera aprobetxatu du. Hala ere, gehien interesatzen zaizkionak nire belarri hutsak dira. Black Mong emakumeek, adinean aurrera doazen heinean, belarritako gehiago jartzen dituzte, emakume izaeraren sinbolo garrantzitsua. Hamabost urterekin bigarrena noiz jarriko zain dago eta ezin du ulertu nik belarritakorik ez eramatea. Zergatik? Black Mong taldea zonaldeko gutxiengo etnikorik handiena dela esan dit eta indigoarekin tindatzen dituzten arropak janzten dituzte. Urdin iluna da beraien kolore nagusia, baina kolorez jositako gerriko biziak eta gerri aldean daramatzaten poltsak beraien irudia alaitzen dute. Ilea ere oso garrantzitsua da emakumeentzat. Gerrirainoko luzera izaten du ileak eta kopetaren parean mototsa hartzen dute, burua ile horrekin biltzen dutelarik. Beraien itxura borobiltzeko, txapel beltz bat jartzen dute eta belarrietan ahalik eta uztai gehien. Emakume izaera erakusteko modu bikainena! Belauneraino iristen zaizkien larruzko zatiak jartzen dituzte, hankak babesteko. Eskolara joatearen garrantziaz hitz egiten dit Thaek. Gustura joaten omen da, baina etxean ere lagundu behar izaten du, hainbeste dago egiteko! Arroza landu, etxean lagundu, eskulanak egin, ahizpa txikiak zaindu... Hala ere, beraien hizkuntza propioa eta vietnamiera ikasi behar dituztela dio, gainerako etniekin ulertu ahal izateko vietnamiera nahitaezkoa baita. Turistek ingelesa eta frantsesa irakasten dizkiete. Jendearekin hitz egitea gustuko du, eta horretarako hizkuntzak ikasi behar dituela aitortzen du. Ingelesa, behintzat, ederki menderatzen du. Aldameneko herrian Red Dao komunitatea bizi da eta kolore gorria omen da bereizten dituena. Buruan zapi gorria daramate emakumeek eta jantzi beltzek osatzen dute beraien itxura. Zilarrezko bitxiek garrantzi aparta dute eta ezkontzetako zapi gorrietan josten dituzten zilarrezko bitxi handiak erakustea gustuko dute. Thae ez da Red Daoen herriraino joaten eta eserita egon garen harrian itxoingo nauela dio. Bueltakoan niretzat bereziki egindako poltsa salduko didala dio, baina bitartean eskumuturreko bat oparitu dit, bere geroagoko salmenta ziurtatu nahian edo... Giang Ta Chai herrixkan Red Dao taldekoak bizi dira. Lauzpabost etxetxo baino ez dira, baina arroz zelai handiak dauzkate. Bide ertzean dagoen lehenengo etxearen atarian urte mordoa dituen Red Dao emakumea zain dugu. Oinutsik doa eta bere etxera sartzeko gonbitea egin digu. Tea prest dauka eta etxea erakutsi eta gauza batzuk saltzeko irrikaz dago. Gonbitea onartu dugu eta egurrez egindako etxe handian sartu gara. Sei seme-alaba omen dauzka eta alargundu zenean bi seme beraien emazteekin gelditu omen ziren berarekin etxean. Gainerakoak Sapa eta Lao Cai-n bizi dira. Bizimodua ez da erraza, arrozak ez duelako irabazi handirik ematen eta etxeko emakumeek eskulanak egiten dituzte turistei saltzeko. Ezkondu zen eguneko zilarrezko txanponak erakutsi dizkigu, bere altxorrik baliotsuena! Red Dao emakumeek beraien azala kontu handiz zaintzen dutela aitortzen digu, ordu asko eguzkitan pasatzen dituztelako. Bainuontzi funtzioa egiten duen upel bat daukate etxearen atzealdean eta bertan garbitzen dira, lur emankorrek ematen dizkieten hamar belar mota desberdin urari nahastuta. Emakumeak beti emakume! Buruan daramaten zapi gorria nola jartzen duten erakusten digu eta emakume guztiek zapian ondo gordeta pospolo kaxa txiki bat ezkutatzen dutela aitortzen du, lehor mantendu behar baitira pospoloak, sua egiteko modu errazena. Etxean egindako eskulan batzuk erosi ondoren eta emakumeak prestatutako tea dastatu bezain pronto, berriz ere Ta Van-era bueltatu gara. Hantxe dago Thae nire zain, niretzat egin duen poltsa eskutan duelarik. Irribarre zintzo batekin agurtu gaitu. Zenbatean erosiko didazu poltsa? Zuretzat bereziki ekarritakoa da. Tratua itxi bezain laster ziztu bizian atera da. Beste turista talde bat iristen ari da herrira, Eta zuk nola duzu izena? galdetzen diola entzun dut. 2014/06/30 - 13:20:01
2006an ETB2k 2,6 puntu galdu ditu, eta ETB1ek sei hamarreko: %4,4ko kuota Matzmorduajangojonau urtezaharreko saioa 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten: %10,1eko kuota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek sei hamarreko galdu ditu 2006. urtean, Sofresen arabera. 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen euskarazko kateak eta 2006an %4,4koa. Askoz handiagoa izan da ETB2ren jaitsiera, bi puntu eta sei hamarrekoa: %18,4tik %15,8ra. Dena dela, kate gehienek egin dute behera lehiakide berriak azaldu direlako: Cuatro eta La Sexta. Audientzia portzentaien banaketa zatikatzen joango da datozen urteetan, kate berriak sortzearekin batera. ETB1ek datu onak lortu zituen urtezaharreko gauean. Wazemank umorezko saioaren taldeak eman zion ETB1en ongi etorria 2007 urteari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 69.000 ikus-entzulek jarraitu zuten programa: %10,1eko batez bestekoa. Datu ona da ETB1entzat, Wazemank-ek ohi izaten duenaren pare; abenduaren 23an %9,5 izan zuen. Iazko urtezaharreko Earki gatxink! programak %8,2ko audientzia izan zuen (42.000 ikus-entzule). ETB2n Vaya semanita saioko aktore taldeak egin zuen urtezaharreko saioa hirugarren urtez jarraian eta %17ko batez bestekoa eskuratu zuen: 102.000 ikus-entzule. 2006an Tele5 ikusi da gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zortzigarren urtez: %26,3. Tele5 lider espainian. Ia bi puntuko aldea ateratzen dio Espainian Tele5k (%21,2) Antena3ri (%19,4). Hirugarren tokian TVE1 dago, %18,3arekin. La Sextak goranzko bidea darama eta %3,2ko pantaila kuota eskuratu du abenduan; %4a prime-time ordutegian. 2008/01/23 - 20:02:06
2008/01/23 - 20:02:05
2008/01/23 - 20:02:04
2008/01/23 - 20:02:03
| 2019-09-17T01:19:57 |
http://www.aurki.com/jarioa/iturria/498
|
[
-1
] |
Free chat Rio Grande do Norte. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Rio Grande do Norte tik.
Free chat Rio Grande do Norte
Ongi etorri Chatroulette Rio Grande do NorteEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Rio Grande do Norte dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Rio Grande do Norte doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
Rio Grande do Norte hirien zerrenda:
Sao Jose de Mipibo
Sao Miguel dos Touros
| 2017-07-27T12:49:48 |
https://eu.meetingroulette.com/brasilen/rio-grande-do-norte
|
[
-1
] |
Bilboko Udalak berdegune batzuren zatiak okupatuko ditu Abandoibarra pasealekuan, Deustuko zubiaren parean, gaurn, 08:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, palmondo batzurekin egin beharreko lanak direla eta. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz, eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe. Sei palmondo mozteko eta landatzeko okupatuko da esparru publikoa, egoera txarrean daudelako eta segurtasun arrazoiengatik, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.TEMAS
| 2017-02-21T18:52:03 |
http://m.elcorreo.com/bizkaia/201701/11/udalak-berdeguneak-okupatuko-ditu-20170111035911.html
|
[
-1
] |
Josu Ozaita: «Tradizio bizia eta aldakorra da Gau Beltza ospakizuna» | Bizigiro | Berria
ATZEKOZ AURRERA. Josu Ozaita. Antropologoa eta ikerlaria
Gaur egun edonork ezagutzen du Halloween ospakizuna; Gau Beltza eta Arimen Gaua, ordea, ez dira hain jai entzutetsuak. Globalizazioaren adibide da lehena; bestelako balioak dituzten jai ereduak besteak. Hain justu, ospakizun horien jatorri eta joera gaurkotuak ikertu dituzte Josu Ozaita (Ibarra, Gipuzkoa, 1980) eta Jaime Altuna antropologoek, Itzalitako kalabazen berpiztea liburuan. Ikerketa horren xehetasunak azalduko ditu Ozaitak bihar, Eibarren (Gipuzkoa), Udako Euskal Unibertsitateak Gau Beltzaren jaiaren harira antolaturiko jardunaldian.
Iraganetik datorren ohitura bat da, baina AEBetako ikur bilakatu da. Zein ibilbide izan du urriaren 31k?
Lehen, hildakoen eguna bezala ospatzen zen; zeltek ospatzen zuten. Udan, ardiekin ibiltzen ziren, eta, itzultzean, beste aldi baten hasiera balitz bezala bizi zuten. Hiru egunetan zenbait erritual egiten zituzten: uste zuten hildakoak bizidunengana etortzen zirela. VIII. mendean, Aita Santuak Santu Guztien Eguna izendatu zuen azaroaren 1a. Gerora, XVIII. mendean, ingelesak eta irlandarrak AEBetara joan ziren, eta zelten ohitura hori eraman zuten.
Berehala zabaldu zen?
XX. mendearen hasieran zabaldu zen, sinbolo bilakatu arte. Interesgarri iritzi zioten jaia kohesio sozialaren eta identitatearen sinbolo gisa erabiltzeari. Ostera, jai global gisa saldu du kapitalismoak, eta merkantilizazio prozesu bat jasan du.
Nola ospatu da Euskal Herrian?
Mende honen hasieran hasi zen Halloween zabaltzen, eta haurrek ospatu egiten zuten. Egia da merkantilizazio prozesu bat izan duela: Port Aventura eta Sendavivaren gisako parkeek erabiltzen dute, eta beste marka batzuek ere bai, eta ingelesa ikasteko modu jostagarria ere ematen du... Tradizio bizia eta aldakorra da; garaiaren arabera aldatu egiten da. Duela urte batzuk, Santu Guztien Egunarekin ospatzen zen; guztiok joaten ginen familiarekin hilerrira, loreak jartzera, baina indarra galduz joan da. Baztertzen ari gara kutsu erlijioso hori; modu ludikoago batean ospatzen da orain.
Nola sortu zen ikertzeko ideia?
Jaia zabaltzen ari zela ikusi genuen. Antropologoentzat beti da interesgarria festa berriak eta errituak aztertzea, eta tradizio bat sortzen ari zela ikusten genuen. Sakondu egin nahi genuen, eta haurren ikuspegia ere bildu. Gainera, komunikabideetan eta sare sozialetan ikusi genuen gure aitona-amonek kalabazekin jolasten zutela: aurpegi forma eman eta kandelak sartzen zituztela. Juan San Martin beka atera zenean aurkeztu genuen proiektua, eta hortik etorri da liburua.
Aldatu zaizu ikuspegia?
Polita izan da dinamismoa ikertzea. Tradizioak nola aldatzen diren eta zein biziak diren ikusteko ere balio izan du. Distantzia batekin ikusten nuen, merkataritzako jaia delako, baina, aldi berean, oso ederra da haurrak jai hori antolatzen ikustea: beste balio batzuk biltzen dituzte, eta ez dute dirurik gastatzen; ganbaratik mozorro bat hartu, aurpegia margotu, eta gozoki eske joaten dira.
Euskal Herriko adibiderik?
Mutrikun, esaterako, 1980. urtean hasi ziren Gau Beltza antolatzen, eta orain ari da zabaltzen. Azken urteetan indarra galdu du, baina eredu interesgarria da. Herrikoia da, eta hainbat eragilek hartzen dute parte: gaztetxekoek mamu bat egiten dute, dantza taldeak parte hartzen du, tabernak apaindu egiten dituzte, eta gauean parranda egoten da.
Baduzu jaia ospatzeko ohiturarik?
Haurrentzat erakargarria zenez, Baliarrainen Gau Beltza antolatzea proposatu nuen. Gure testuingurura moldatu dugu. Helduak ere mozorrotzea nahi zuten haurrek, ez zuten nahi jaia distantziatik bizitzea, beraz, bideo zirikatzaileak egin genituen: 'Zein aspergarriak diren gurasoak, ez dira mozorrotzen' eta horrelako esaldiekin.
Jendea erakartzea lortu zenuten?
Hitzaldi bat, kalabaza tailerra eta gaztaina jana egin genituen; beldurrak paper batean idatzi, eta sutara bota genituen; kanpaiak jo, eta argi guztiak itzali genituen: berezia izan zen; iluntasuna lortu genuen. Eske erronda bat eta beldurarren bidea ere egin genituen. Ez da izan Halloween jaiaren erreakzio bat; beste erreferentzia bat sortu dugu.
| 2020-03-31T02:14:04 |
https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2019-09-20/tradizio-bizia-eta-aldakorra-da-gau-beltza-ospakizuna.htm
|
[
-1
] |
Gure hitzak | 31 eskutik
← Jan, edan, jo
Zehaztasun beharrari, esker onez →
2015/05/05 · 07:00
esan, berriz esan.
Ez daitezela ahaztu,
ez daitezela gal,
elur gainean
txori anka arinek
utzitako arrasto sail
ederra bezalaxe.
Bernardo Atxagak olerkia idatzi, eta ezin ederrago musikatu eta abestu zuen Mikel Laboak. Zein dira, baina, gure hitzak?
Galdera hori egin dio behin baino gehiagotan Euskaltzaindiak bere buruari. Eta erantzuten ere saiatu da behin baino gehiagotan. 1959ko apirilaren 2an, agiri hau plazaratu zuen:
Euskaltzaindiaren agiria euskal itzei buruz
Euskaltzaindiak, idazlari ta izlariei zuzenbide batzuek eskeiñi naiez, eta asko zuzenbide aien zain-antzean daudela jakiñik, onako agiri au azaltzen du:
OIÑARRI-LEGEA
Iztegi-saillean ezta bidezko itz asmatuetara jotzea ezin bestez baizik, eta orduan ere itzen erabidean izkuntzaren joerak gordeaz. Ori iztegiari gagozkiola. Gramatikaren barrutian, ordea, ezta sekula zillegi asmatzen ibiltzea edo izkuntza aldatu nai izatea.
EUSKAL-ITZAK ZEIN DlRAN JAKITEKO BIDEA
Eta iztegiaren auzi au xehetasun geiagorekin garbitu naiez, euskal-itzak zein diran, au da, euskal-literaturan erabiltzeko itz jatorrak eta bidezkoak zein diran jakiteko, bidea eta neurria finkatu nai du aurrenik Euskaltzaindiak: Euskal itzak dira euskera bizian sustraituak daudenak. Sustrai ori zenbat eta sakonagoa izan, ainbat eta eskubide geiago du itz batek erabillia izateko. Itz baten zabaluneak, antziñatasunak eta idazle zaarrak itz ori erabili ote duten jakiteak, asko esan nai du itzaren sustraia zenbateraiñokoa dan neurtzeko. Sustrai aundiko itzak, bada, euskal-itzak dira, naiz eta erderatik etorri.
Bada gure iztegian olako itzen pilloa: jatorriz kanpotik sartuak, baiña euskeran gogotik erratuak daudenak, alegia. Beraz, etxeko biurtuak dauzkagu, gure gureak dira itz oiek. Euskal-itzak dira bada, erderatikakoak izan arren. Itz oiek eskubide osoz erabilli ditezke, eta aien lekuan erabiltzeko asmatu diran itz berriak eztira geienetan euskal-itzak eta eztute aiek ainbat eskubide erabilliak izateko.
Ona emen olako euskal-itz jatorren zerrenda bat. Erderatikakoak izanarren, etxeko biurtuak dauzkagu eta emandako neurriaren araura, euskal-itz jatorrak dira:
Abendu, aingeru, alkate, amodio, arima-anima, abade-apaiz-apez, apostolu, arraza, arrazoi-arrazoin, bake-pake, balio, bekatu-pekatu, berba, bertso, bedeinkatu-benedikatu, birjina, birtute, borondate, doe-doai, damu, deabru, denbora-denpora, dantza-jantza, diru, desegin, errcge, erregiña, erlijio-erlegiño, eliza-eleiza, elexa, eskola, espiritu-izpiritu, familia-pamili, fede, frutu-fruitu, finkatu, gorputz, gramatika, gloria-loria, grazia-garazia, imajiña, inpernu-infernu, imitazio-imitaziño-imitazione, jende-jente, joku, kantatu, kolore, kafe, karidade, komunio-komuniño-komunione, kanpo, kontra, kanta, liburu, lore-lora, lege, mundu, meza, modu, molde, moldatu, obeditu, olgeta, partitu, paradisu-parabisu, barkatu-parkatu, bekatu-pekatu, pentsatu, pentsamentu-pentsamendu, sakramendu-sakramentu, santu-saindu, seiñale, testamentu, umil, zapata, zentzu-zentzun, zeru…
Euskaltzaindiak, bada, itz auek eta antzekoak diran beste asko eskubide osoz erabilli ditezkeala erabagitzen du, euskaldunak, jatorrak cta garbiak diralako. Eta idazle ta izlariei erabilli ditzatela eskatzen die, itz asmatuetara jo gabe.
Berebat, izkuntza berezien gaiñetik zabaldurik dauden kultura eta zivilizaziozko itzak ontzat artzea eta erabiltzea Euskaltzaindiak begi onez ikusten du. Adibidez; politika, teknika, literatura, liturjia, metro, kilometro ta abar.
Duela 55 urteko testua. Polita, ezta? (hitz-zerrendak eliz zoko usain nabaria duela alde batera utzita). Euskal itzak dira euskera bizian sustraituak daudenak dio agiriak. Garbizalekeriaren aurkako aldarri garbia izan zen.
32 urte geroago, 1991n, iruditu zitzaion Euskaltzaindiari beste arrisku bat zegoela, eta beste agiri hau plazaratu zuen 1991.eko apirilaren 26an:
Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz
Hogeitahamabi urte igaro dira Euskaltzaindiak euskal hitzei buruz lehen agiria eman zuenetik (ikus Euskera, 1959, 214-217 or.). Agiri haren ondorenak guganaino heldu dira, hari eskerrak sendatu baitzen garai hartan euskarak zituen gaitzetatik bat: garbizalekeria.
Beste garaiak ziren haiek eta beste garaiak eta gaitzak dira gaurkoak, eta euskararen egungo eguneko gaitz bat askoren ustez mordoilokeria da, lehengoaren kontrakoa, bai baitirudi bazter batetik besterantz joan dela gaitz zaharra sendatu beharraren beharrez. Eta beste gauza askotan bezala hemen ere bazterrek elkar jotzen dutelako, orduko Euskaltzaindiak gaitz haren erremedioa ezarri zuen Oinarri legeak balio luke oraingoa ere sendatzeko. Honela zioen (grafia gaurkotuz):
“Hiztegi sailean ez da bidezko hitz asmatuetara jotzea ezin bestez baizik, eta orduan ere hitzen erabidean hizkuntzaren joerak gordeaz. Hori hiztegiari gagozkiola. Gramatikaren barrutian, ordea, ez da sekula zilegi asmatzen ibiltzea edo hizkuntza aldatu nahi izatea”.
Zenbait idazlek, izan ere, hitz asmatuetara jotzen zuten orduan beste zenbait hitz nardatuz eta arbuiatuz, erdal usaina zeriela eta euskal hitzak ez zirelakotan; eta asmatuak gaitzesteaz gainera Euskaltzaindiak euskal hitzak zein ziren irakatsi nahi izan zuen behin betiko ondoko lerroetan, esanez: Euskal hitzak dira euskara bizian sustraituak daudenak.
Bada orduan zenbait hitzen euskal nortasuna defendatu zuen bezala, egungo egunean beste zenbaiten arroztasuna salatu nahi du Euskaltzaindiak, esanez: Euskara bizian sustraituak ez daudenak ez dira euskal hitzak, sustraitzen ez diren bitartean bederen; eta orduan bezala nahi du irakatsi hitz baten sustraiei igertzeko hiru irizpide daudela: alegia, hitzaren hedadura, hitzaren antzinatasuna eta hitzaren erabilera idazle zaharretan, ezen erdaratikako hitzak izan daitezke noski euskal hitzak, baina horrek ez du esan nahi erdaratikako hitz guziak euskal hitz direnik.
Hiru irizpide horiei begira, ezin uka azken urteotan euskal hitzak ez diren mordo bat entzuten dela, telekomunikabideetan batez ere. Batzuk ezinbestean erabiltzen dira, ordain ezagunik ez dutelako. Beste asko ez, ordea, zabarkeriaz baizik. Ez da beharrezko lehengo agiri hartan bezala hemen zerrenda luzea eskaintzea euskal hitzak ez direnena. Askiko da ale batzuk ematea.
Ez dira euskal hitzak muntra, butxet, rehen, amotinatu, frakaso, sorteo, arratxa (“Errealak oso arratxa ona du”) erreskatatu, entzerrona. Ez eta ez dira erabat euskal hitzak gaztelera edo frantsesa jakin gabe euskaldun batek ezin adi ditzakeenak, non baitirudi zenbait euskal telekomunikabidetako zenbait programa aditzeko bortxatzen direla Iparraldeko euskaldunak lehenik gaztelera ikastera eta Hegoaldekoak frantsesa.
Euskaltzaindiak bada hitz hauek eta hauen antzekoak diren beste asko ahalik gutxiena erabil ditzaten eskatzen die euskal idazle, hizlari, irakasle eta gainerako telekomunikabideetako esatariei eta horien ordez jo dezaten betiko hitz zaharretara.
Berez hitz berrien eratzea Euskaltzaindiari ez dagokion arren, Euskaltzaindia prest dago bere aldetik egiteko honetan laguntzeko.
Azkenik orduan esana berriz errepikatuz, inork gaizki adi ez dezan mezua: kultura eta zibilizazioko hitzak, mailegatuak izanik ere, ontzat hartzen dira, hala nola politika, teknika, literatura, liturgia, metro, kilometro, eta abar.
Bitxia da oso bigarren agiriaren mamia, lehenengoaren mezu bera baita, ezezko bidez definitua: Euskara bizian sustraituak EZ daudenak EZ dira euskal hitzak. Eta hiru irizpide, epaitzeko: hitzaren hedadura, hitzaren antzinatasuna eta hitzaren erabilera idazle zaharretan (1959ko agiriko berak). Ez ahaztu 1991. urtea zela, hau da, ez corpusik (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa corpus estatistikoa bidean zen), ez Internetik ez genuen garai hura.
Gainera, garai hartako euskararen stablishmentean bazebilen irizpide bat, zioena azken 25 urteetako euskararen produkzioa (inoizko emankorrena euskararen ordurainoko historian) ez zela kontuan hartu behar euskal hitzak zein diren definitzeko orduan.
Eta “ideologia” horretan kokatu behar da 6 urte geroagokoa, 1997koa, den Euskara batuaren ajeak liburua. Azkenaldion, liburu horretaz arnegatu da egilea, baina garbi dago garai hartako establishmentaren adierazgarria dela.
Eta nola ditugu gauzak orain, ia mende-laurden geroago? Orain, gauzak aurrera doazen seinale, ez dugu “Euskaltzaindiaren hirugarren agiria euskal hitzei buruz”, zorionez. Hiztegi Batua dugu, orain, hitzen euskalduntasunaren epaile. Eta oso adierazgarria da ikustea zer gertatu den bigarren agirian aipatzen diren 9 hitzekin, 1991n euskal hitz ez ziren 9 hitzekin.
1991n ez zen euskal hitza 2015ean, Hiztegi Batuan
amotinatu mutinatu, mutina, mutinatzen. da ad.
arratxa arratxa* e. bolada; aldi
butxet butxet* e. buxet
buxet iz. Ipar. ‘aurrekontua’
entzerrona
erreskatatu erreskatatu, erreskata, erreskatatzen. 1 du ad. ‘berrerosi’ 2 du ad. ‘salbatu’;’berreskuratu’
frakaso frakaso* e. porrot
muntra montra iz. Ipar. g.er. ‘eskumuturreko edo sakelako erlojua’
Alegia, 1991n anatema ziren 9 hitzetatik 4 ( % 44,4) euskal hitzak dira gaur egun.
Gaurkoa luze doa eta, zerorrek atera ondorioak.
Alfontso Mujika atalean
5 responses to “Gure hitzak”
14:52 2015/05/05
Eskerrik asko, Alfontso, berriro ere, hire idatzi interesgarriagatik!
Irakurtzen bukatutakoan, eta, bereziki, euskal hitzak ez diren zerrendaren ingurukoa irakurritakoan, buruak zuzeneko lotura egin zidak Angel Lertxundiren gaurko artikuluarekin:
http://www.berria.eus/paperekoa/1740/019/001/2015-05-05/hitz_doia.htm
Izan ere, Lertxundi jaunaren artikulu berriro ere interesgarri hori irakurtzen bukatutakoan, pixka bat harrituta gelditu nauk “galbana” hitza guztiz naturalizatuta erabili duelako, letra normalarekin, euskal hitza balitz bezala; alegia, gaztelaniazko hitza dela adierazteko, letra etzanean jarri gabe.
Zera pentsatu diat: .
Pentsamenduak, bada, beste alde batetik eraman naik: .
Ostera, euskal itzultzailea ere banaizenez, eta deformazio profesionalagatik, noski, ekin zioat beti bezala nire ikerketatxoa egiteari, aurrena hiztegietan begiratuta, “euskal barran” EU-ES jarrita: “Hiztegi Batuan”, ez zegok ( pentsatu diat); “Elhuyarren” ere ez; “Zehazkin” bai, baina bigarren lekuan, eta adibiderik gabe; “5000n” ez; “Labayrun” bai, eta bi adibiderekin ().
Azkenik, nire iritzia aldatzen hasita nengoela, guztiz aldatzeko azken eztenkada “Orotarikoak” eman zidak: hor ere bazegok (haren bi eratorri ere bai: “galbanetan” eta “galbanatsu”), bizpahiru adibide ere bazerkartzak, baina harrigarriena, hau, hasiera-hasieran: “Galbana, pereza, es voz bascongada”. .
Jo diat berriz “RAEren Hiztegira”, badaezpada, eta begiratu diat ea zer esan nahi duen definizioaren hasieran dagoen laburdurak, lehen ez baitut ulertu: (De or. inc.) – De origen incierto. Ño, berriz! Hor bazegok zeozer, ala?
Ba, hortxe egiten diat planto. Bazekiat badaudela leku gehiago aztertzeko, baina nonbait jarri beharko muga! Nik baino gehiago dakien eta baliabide gehiago dituen norbaitek emango ahal dizkik argibide gehiago! (hik, adibidez, Alfontso!)
Ni, oraingoz, zalantza hauekin gelditu nauk:
– Lertxundik, beraz, jakinaren gainean eta seguru zegoela erabili dik, orduan, inolako markarik gabe, euskal hitz bat delako? (hik ezin duk hori erantzun: beharbada, berari erantzungo zioat “Berria” egunkariaren orrian “31 eskutik”-eko erantzun hau irakur dezan, galbana pasatu bazaio).
– Euskaltzaindiak bigarren agirian honela ziok: “…, sustraitzen ez diren bitartean bederen (…) hitz baten sustraiei igertzeko hiru irizpide daude: alegia, hitzaren hedadura, hitzaren antzinatasuna eta hitzaren erabilera idazle zaharretan…” Beraz, “Hiztegi Batuan” agertzen ez bada, horrek zer esan nahi du?: ez duela “galbana” hitza aztertu ala, aztertu arren, irizpide horiek betetzen ez dituenez, baztertu egin duela? Ni ez nauk aditua, baina goian eman ditudan datuengatik, irizpide horiek betetzen direla pentsarazteko arrasto lauso batzuk badaudela ezin uka litekek. Gainera, ez zekiat idazle zaharretan, baina Googlen bilatuta, adibidez, gaur egun, erabiltzen duk (gainera, bitxikeria asko aurkitzen dituk hitz horri buruz); eta, besteak beste, gaur egungo euskal idazle prestigiotsuenetako batek gaur bertan erabili dik euskarazko egunkari bakarrean, nahita (ustez).
Hala balitz, oso bitxia duk konturatzea hitz batzuk zein gertu dauden euskaratik eta erdaratik, aldi berean (edo gutxienez, Euskal Herriko erdaratik), eta zer-nolako ustekabeak hartzen dituen batzuetan euskaldun berri honek: urtetako itzuli ikaragarri baten ondoren, aurrerantz ari naizelakoan, abiapuntura itzultzea bezalakoxea duk (Lurraren biribiltasuna dela medio?).
Hasieran jarri duan kantuak –“Gure hitzak… Ez daitezela ahaztu..”.– esanahi betea dik “galbana” hitzarekin ere. Ez dakit euskal edo erdal hitza den, baina eta erdal hitza balitz ere, “Gure hitza” izango litzatekek (“erdaradunak” ere bagarenez), edo nirea, bai, behintzat, txiki-txikitatik, gainera.
17:26 2015/05/11
Orotariko hiztegitik:
nagidura (L ap. Lh; Dv → A, H). “Se dit d’une certaine paresse du moment et qui n’est pas habituelle” Dv. “Sentiment, impression d’indolence, de nonchalance, de pesanteur; disposition à l’inactivité, au repos, à la langueur, à la paresse” H.
Horixe da galbana, ezta?
08:45 2015/05/13
Eta OEHn dagoen hau ez ote da “galbana” hitzaren aldaera huts bat (galbana – baldan)?:
BALDAN (Vc, G ap. A; Lar, VocZeg, Añ, Izt 52r, Dv (G), H). 1. Descuidado, dejado, flojo. “Dexado, dexativo, floxo” Lar. “Floxo, perezoso” y “desmadejado” Lar y Añ. Cf. Lar: “Galbana, pereza, es voz Vascongada, o de baldana, ‘pereza’, ‘perezoso’, de donde Añ: “Galbana, pereza, nagitasuna, galbana, baldana, baldankeria”. Tr. Empleado exclusivamente en la tradición meridional.
Gai ori imajinarako baño agitz baldanagoak gara gu birtuterako. Mb OtGai II 104. Bada zer, gizon prestu batek emazte baldan, alper, itzontzi edo itzjario bat badu, ta orien ondoren beste maña txarrak dituena? Cb Eg III 376. Onelako gauza, ta Dotrina guziz bearren gañean, abereen gisa, asko guraso baldan lasaiegi izan diranak, ah! zeñ estu ta larri eriotzan arkituko diran! Ib. 360. Gero biaramonean burua pisua, gorputza nagi baldana ta bearreko gogorik ez. Cb Senar (ap. DRA). Ez dozu uste izan biar bizkaiti kanpora ez daguala gauza onik; arrotz ta erbestekuak makal, baldan, baldres, motz, oker, zital, asto ta dongaak diriala. Mg PAb 167.
Etzaite inos ezkondu neskatilla nasai, baldan ta mutilzalegaz aberatsa bada ere. Ib. 107. Osagille nagi, baldan ta ardura gitxikoak, ez dira benetan egoki ta adiutubak neure gatxarentzat. Ib. 203. Atzenean utsegin dezake gai onetan emakume ezkonduak, baldin etxean eta etxe inguruan badabill baldana, enasa eta goragalea emateko eran. AA II 581. Orren begira da Yauna. / Ilun, larri, baldan, / argal zagozana, / erdu, ara bertan / zuk bear dozuna. Añ EL2 184. Aiñ ziraden traketsak / Eta txit baldanak, / Ezagutu ditzake / Eroa ez danak. Izt D 184. Irugarrenak diño / Kristiñau guztiak / gorde daiguzala ondo / domeka ta iaiak, / emoten doguzala / biotzeti eskerrak / Iaun onari, izan barik / baldan itxi alperrak. Azc PB 22. Gorputz guztitik izerdia eriola, bero andirik ezegoan baiña, menditar gizakote narras baldan bat. Ag AL 127. Zerbaitengatik zaude / Baldan ta itxusi! Moc Damu 32.
(s. XX) Nekazari ta langilleak baño obexeago jantzita oidabiltz mutillok, erdi-andiki antzea, ongi naiezean bezela, baldan itxura ikasian, zapata polit edo abarketa berri txuriak oñetan ta euskal txapel urdiñ biguna buruan dituztela. Ag G 163s. Utzia ta baldana bai gure Martiñ! Ib. 268. Ortzak zorrotzik, su-atzean da / Mikela-Borda baldana. / Amaika baba ta artopil bero / ango sukaldean jana. “En la trascocina Mikela-Borda, la desgarbada.” Or Eus 92. Or, an et’emen, egari baldan, / ainbat inguma dabiltza. Gand Elorri 61. Nola izan zitekeen komeriante baldan hori harako film gailen haien gidaria? MEIG I 196.
BALDANDU. “Desmadejarse” Lar. “Devenir insouciant, lâche, paresseux” Dv.
BALDANKERIA (Lar, Añ, Izt, Dv, H, A). 1. Dejadez, desidia. “Flojedad”, “dejamiento” Lar. “Galbana” Añ. “Galbana, pereza, dejadez” A. “Desidia” Ib. [Elizara] joaten diranen moteltasun ta baldankeria; bada zenbait, hitz bat Jesusi esan gabe, Elizatik ateratzen dira, ta askok hitz egiten diote, bazterretara begira daudela. Mb JBDev 21. Zer izango da zuzaz, orrenbeste kolera, orrenbeste desobedientzi, elizetan egiten dituzun baldankeri, zure egiñkizunetako zabarkeri, itz alper, apañdura eragabe, eta urkoaganako onginai eta amodiaren paltarekiñ? Arr May 110. Eta, orain, beti dabilkio asarreka, lanera berandu eltzen dala, kontuak atzeratu egiten yakazala, Nikanor-ek ez dakiala naikoa, kontuak gero ta ugariagoak jasean eta artez erabilteko, eta alogera erdi ostu egiten ete deutsan, baldankeri ori dala ta. Erkiag BatB 155.
15:01 2015/05/05
(Barkatu, baina alboko marren artean sartuta neuzkan zati guztiak jan dizkit, eta ez da ezer ulertzen, noski. Ea kakotsak jarrita, orain ulertzen den!)
Eskerrik asko, Alfontso, berriro ere, hire idatzi interesgarriagatik.
Zera pentsatu diat: “Bueno, berak bazekik erdal hitza dela, baina euskarazko testuan txertatu dik beste hainbat erdal hitzekin egiten dugun bezala, edo haren euskarazko ordaina (“alferkeria”-edo) ez bilatzeko “alferkeriagatik”, garrantzia kenduta, gainera, beste hizkuntza bateko hitza denez, letra etzanarekin jarri beharrari. Ez izan horren zorrotza, Iñaki! –pentsatu diat–. Denok ezagutzen dugun erdal hitz bat erabili dik euskarazko testuan, eta ez dik ikusi nabarmendu beharra zeukanik. Ondo egin dik, logikoa duk”.
Pentsamenduak, bada, beste alde batetik eraman naik: “Ba, poztu egiten nauk niri ere “galbana” hitza gogorarazteagatik, ze nik betidanik ezagutzen baitut hitz hori (Lertxundi baino gazteagoa banaiz ere, ni ere adinean aurrera noak), eta, azken boladan, beharbada, gutxitxo aditzen diat edo erabiltzen diat nik ere. Dena dela, nik beti erdaraz aritzean ezagutu diat, eta erdaraz erabili izan diat beti. Euskaraz, aldiz, horren ordain zabalduena den “alferkeria”-edo erabiliko nian, “zabarkeriaz” ez jokatzeagatik, ustez; are gutxiago, euskaldun berria izanda, halako aukerak egiterakoan, arreta handi samarra jarri izan dudalako beti, konplexuagatik, jakina”.
Ostera, euskal itzultzailea ere banaizenez, eta deformazio profesionalagatik, noski, ekin zioat beti bezala nire ikerketatxoa egiteari, aurrena hiztegietan begiratuta, “euskal barran” EU-ES jarrita: “Hiztegi Batuan”, ez zegok (“hik aipatutako anatema horietako bat duk, jakina” pentsatu diat); “Elhuyarren” ere ez; “Zehazkin” bai, baina bigarren lekuan, eta adibiderik gabe; “5000n” ez; “Labayrun” bai, eta bi adibiderekin (“Ño! Bazirudik hiztegi batzuetan, gutxienez, jasota dagoela, ez konbentzimendu handiegiz, baina”).
Azkenik, nire iritzia aldatzen hasita nengoela, guztiz aldatzeko azken eztenkada “Orotarikoak” eman zidak: hor ere bazegok (haren bi eratorri ere bai: “galbanetan” eta “galbanatsu”), bizpahiru adibide ere bazerkartzak, baina harrigarriena, hau, hasiera-hasieran: “Galbana, pereza, es voz bascongada”. “Euskal hitza dela! Zeinek esaten du? Koldo Mitxelenak berak? Ez zirudik. Laburdura bat zegok bukaeran: Lar. (Erreferentzia bibliografikoetan begiratuta, Larramendik bere “Diccionario Trilingüe” delakoan idatzi zuela ulertzen diat). Ba! Baina nik beti aditu diat Larramendi ez dela batere fidatzekoa, hitzak asmatzen zituela-eta… Baina, kasu honetan, hitza, gutxienez, jaso egin zian, eta euskarazko testuinguruetan jasoko zian, pentsatzen diat, “es voz bascongada” esateko, eta orain dela ia hiru mende jaso zian…”.
– Euskaltzaindiak bigarren agirian honela ziok: “…”Euskara bizian sustraituak ez daudenak ez dira euskal hitzak”, sustraitzen ez diren bitartean bederen (…) hitz baten sustraiei igertzeko hiru irizpide daude: alegia, hitzaren hedadura, hitzaren antzinatasuna eta hitzaren erabilera idazle zaharretan…” Beraz, “Hiztegi Batuan” agertzen ez bada, horrek zer esan nahi du?: ez duela “galbana” hitza aztertu ala, aztertu arren, irizpide horiek betetzen ez dituenez, baztertu egin duela? Ni ez nauk aditua, baina goian eman ditudan datuengatik, irizpide horiek betetzen direla pentsarazteko arrasto lauso batzuk badaudela ezin uka litekek. Gainera, ez zekiat idazle zaharretan, baina Googlen “”galbana” eta edo” bilatuta, adibidez, gaur egun, erabiltzen duk (gainera, bitxikeria asko aurkitzen dituk hitz horri buruz); eta, besteak beste, gaur egungo euskal idazle prestigiotsuenetako batek gaur bertan erabili dik euskarazko egunkari bakarrean, nahita (ustez).
00:23 2015/05/06
Kaixo, Iñaki:
Nik ere ez zakiat nongo hitza den “galbana”. Ezin diat horretan lagundu. Joan-etorriko hitz mordoxka diagu bi aldetakoak direnak, jatorria edonon dutela ere.
| 2019-03-21T08:42:03 |
https://31eskutik.com/2015/05/05/gure-hitzak/
|
[
-1
] |
Eskola jantokia | MUSKIZKO IKASTOLA
Liburuen kudeaketa
Bilerak/Txostenak
Eskola Baratza/Lorategia
Batzordekideak
Hasiera » Eskola jantokia
Ikastola Gida 2017-18
Eskolaz kanpokoak 2017-18
Sare sozialetan Muskizko Ikastolako eskola-jantokiari buruz agertzen ari diren iritzien aurrean, ondorengo hau adierazi nahi dugu: norberak jantokiko menuei buruz egin dezakeen balorazio partikularraz gainera, azpimarratu nahi dugu Muskizko Ikastolako eskola-jantokian hertsiki betetzen dituela bai osasun arloko irizpideak, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritakoak ere.
2000. urtean martxan jarri zen jantokien kudeaketa sistema ez da inoiz gure gustokoa izan, ez zaigu aukera hoberena iruditzen eta ez ditu eskolak dituen beharrak asetzen. Alde batetik,ez dugu ulertzen zer dela eta enpresa hauek, galdutako epaiketa baten ondoren, jarraitzen duten zerbitzu hau eskeintzen, gure iritzian gaitasungabetuak egon beharko lirateke, behintzat jarri zaien isuna ordaindu arte. Bestetik,argi ikusi dugu, gure seme alabak direla esleipenean 10%an salneurriak jaistearekin zigortuak izan diren bakarrak, haien bazkariaren kalitate eta kantitatearen murrizketarekin.
Kudeaketa “zuzen” honekin, enpresa guztien modura, lortu nahi den gauza bakarra, enpresarako onurak dira, eta gehienetan, honek, produktuaren kalitaearen bermatzearekin bat dator. Ez dakigu gure seme alabek jaten dituzten produktuen jatorria, gehienak kanpokoak, prozesatuak eta ontziratuak, eta hau, gure gizarte sistemak jarraitzen duen globalizazioaren ondorioa izan daitekela esan dezakegu, baina askotan , konprobatu ahal izan dugunez, lehen aipatutako irabazi horiek gehitzeko asmoarekin egiten diren murrizketen islada besterik ez da.
Muskizko Ikastolak uste du eskola jantokiak ez liratekeela negozio baten modura ikusi behar. Beste aldetik, bai OMS-ak bai AEP-k, hainbat testutan, haien iritsia ematen dute, esanez egoera larrian gaudela, umeen pisu altuak eta elikadura desegokiak, heldutasunean hainbat gaixotasunen oinarria baitira, eta gainera, haurtzaroan osasun kaskar batekin erlazio handia dutela esaten dute. Abisu hauei kasu ez egiteak, ondorio larriak ekarri ditzake gure haur, gazte eta etorkizuneko helduengan.
Uste dugu, beraz, eskola jantokiak osasuntsuagoak izan beharko liratekeela, hurbilak eta bidezkoak, zonaldeko ekoizleen produktuekin, kalitatezkoak, eta ingurumena eta lan baldintza egokiak errespetatzen dituztenak. Honetaz gain jantoki hezitzaileak izan beharko liratekeela uste dugu, konpetentzien kurrikulumean azaltzen den puntu garrantzitsu bat baita.
Eskola publikoek gure seme alabek jaten dutenaren inguruen ezin ezer esateak, legala izan daiteke, baina ez zaigu batere morala eta zentzugabekeria bat iruditzen zaigu. Honetaz gain, kontutan hartuta eskola kontzertatuek ba daukatela haien jangelak kudeatzeko aukera askatasun osoz, argi ikusten dugu egoera guztiz desorekatuta dagoela, eta eskola publikoaren alde egiten dugunok ,bidegabekeria baten aurrean aurkitzen gara gure seme alaben elikaduraren inguruan.
Muskizko Ikastolako jantokia hobetzeko lanean diharduen lan-taldeak ez du ardurarik eta ez du konpartitzen sare sozialetan ematen ari diren zenbait iritzi, gure eskola-jantokiko errealitate ezagutzen ez duten pertsonek eginak. Era berean, asmo onez burututako jarduera bat ikastetxearen kaltetan bihurtu izana sentitzen du.
Muskizko Ikastolak eskola-jantokia kudeatzeko eredu integratu eta integratzaile baten aldeko apustua egiten du, bertako eta inguruko ekoizleak eta ekonomia bultzatuko dituena.
Informazio gehiagorako: gure platera , gure aukera
Ikasturte hasierako bilera orokorrak
Eskola egutegia 2017-18
Matrikulazioa: 2. eta 3. aukerak
Txorimaloak
Zapaburuak
Muskizko Berbalapikoak
Zeta-harrak
Euskal Herriko Mitologia
Greziako Mitologia
| 2017-11-21T02:34:05 |
http://www.muskizkoikastola.com/?q=eu/node/406
|
[
-1
] |
'Ezkutuko altxorrak' bisita berriekin dator abenduan | El Diario Vasco
Alto-urola'Ezkutuko altxorrak' bisita berriekin dator abenduan
'Ezkutuko altxorrak' bisita berriekin dator abenduan
Altxorra. Ezkioko altxorra, San Migel parrokia. / GALILEA
GALILEA ALTO UROLA. Jueves, 29 noviembre 2018, 00:21
'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen aurtengo egitaraua amaitzear dago, abenduan bisita ugari aurrera eramango direlarik, hauetako hiru gure bailaran.
Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen programa honen azken bisitaz gozatzeko aukera izango dugu abenduaren 6an hasi eta 9an bitartean. Urola Garaiari dagokionez, Urretxuko San Martin de Tours eliza eta gune historikoa bisitatzeko aukera egongo da, abenduaren 6an 12:00etan (doakoa); Urretxuko Santa Barbara ermita eta sukaldaritza tailerra, abenduaren 7an arratsaldeko 17:00etan; eta Ezkioko San Migel eliza eta neguko produktuen dastaketa, abenduaren 9an, 12:00etan.
Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira, eta bisiten erreserba egiteko azken eguna aurreko ostiraleko 12:00ak izango da. Bisiten prezioa 3 eurokoa da; hamabi urte arte eta jubilatuak doan.
Informazioa eta beste bailaretako bisiten egitaraua ezagutzeko 943 72 20 42 telefonora deitu.
AECC-eko boluntarioek egindako bilketan 1.770 euro jaso dira «Reivindico el cuerpo desnudo de la mujer a través de mi propia imagen»
| 2019-03-24T16:17:15 |
https://www.diariovasco.com/alto-urola/ezkutuko-altxorrak-bisita-20181129002147-ntvo.html
|
[
-1
] |
Berri Txarrak taldeak Kobetamendin joko du, "inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia" • ZUZEU
Berri Txarrak taldeak Kobetamendin joko du, “inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia” –
2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela kontuan hartuta, albiste on bat dakarkigu berrizale guztiontzako: hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: BERRI TXARRAK zuzenean, BILBOko KOBETAMENDIn, uztailaren 14an.
Ez-ohiko saioa izango dela ere aurreratu diezazuekegu, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari garenetik ezberdina. Laster informazio gehiago helaraziko dizuegu. Bitartean, argi ibili: Sarrerak bihartik aurrera (astelehena, apirilak 8, eguerdiko 12etan) egongo dira salgai tickets.berritxarrak.net webgunean.
Berri Txarrak taldeak Kobetamendin joko du, “inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia” 2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela kontuan hartuta, albiste on bat dakarkigu berrizale guztiontzako: hona inor kanpoan utzi beharko ez lukeen emanaldia: BERRI TXARRAK zuzenean, BILBOko KOBETAMENDIn, uztailaren 14an.
Berri Txarrak, Bilbo, Kobetamendi, musika, zuzenean
| 2019-06-16T18:35:00 |
https://zuzeu.eus/kultura/berri-txarrak-taldeak-kobetamendin-joko-du-inor-kanpoan-utzi-beharko-ez-lukeen-emanaldia/
|
[
-1
] |
900 maskarilla banatu ditu Lazkaoko Udalak adinekoen artean - Noticias de Gipuzkoa
900 maskarilla banatu ditu Lazkaoko Udalak adinekoen artean
70 urtetik gorako herritarrei haien buzoietan utzi zaizkie maskarillak, onartutako ibilaldietan erabil ditzaten
– m.a. 03.05.2020 | 01:19
Lazkaoko Udaleko langile bat maskarillak banatzen. Argazkia: N.G.
lazkao – Lazkaoko Udalak 900 maskara banatu ditu 70 urtetik gorako herritarren artean, hain zuzen, COVID- 19 birusarekiko arrisku handienekotzat jotzen direnen artean.
Banaketa aste honetan egin da, eta jardun horretan aritu dira Udal langileak. Segurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu den garai hauetan, badakigu ezin dela harreman zuzenik izan. Horregatik, 70 urtetik gorako lazkaotarren buzoi-etan utzi dituzte maskarak.
Udalak ekimen hau abitu nahi izan du arrisku handieneko herritarren segurtasuna bermatzea beharrezkoa delako: "Pertsona horiek oinarrizko kudeaketak egitera irteteko maskara bat izan dezaten ziurtatzea da gure helburua, haien osasuna behar bezala mantendu ahal izateko pandemia garai honetan", zehaztu dute. Nahiz eta maskarillak banatu dituzten, Udala lanean ari da gehiago eskuratu ahal izateko, beharrezko tramiteak eginez. Kasu horretan, beharra duten herritarrei banatzeko asmoa dago.
harremanetan Ez da egin den ekimen bakarra 70 urtetik gorako herritarrei zuzenduta, izan ere, Udala telefono bidez harremanetan dago haiekin, bizi dituzten egoeren eta beharren berri izan, eta ahalik eta modu zabalenean laguntza emateko. Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak, hala azaldu du: "Pandemiaren aurkako egungo edo ondorengo fasean, pertsona zaurgarriak egon daitezke, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik etxetik atera ezin direnak edo atera behar ez dutenak".
Horregatik helburua da Lazkaon bizi diren adineko edo mendekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitzan behar-beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuei erantzun bat ematea; bereziki bakarrik bizi direnei edo familiaren laguntzarik ez dutenei. Behar horien artean aurki-tzen dira, esaterako, ezinbestekoak direnak: elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak, eta Osasun Txartel Indibidualean agindutako botikak jasotzea. Hala, adin multzo horretan daudenak babestu nahi ditu Udalak, ahalik eta erraztasun gehien emanez.
Los 'momentazos' televisivos de Michael Robinson .
Histórica condena en el 'caso osasuna' por amaño.
| 2020-07-05T03:58:37 |
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/goierri/2020/05/03/900-maskarilla-banatu-ditu-lazkaoko/1028145.html
|
[
-1
] |
Ibilbide historikoa egingo dute zapatuan, Balda dorretxetik Azpeitiko Soreasu elizara - Maxixatzen.eus
Ibilbide historikoa egingo dute zapatuan, Balda dorretxetik Azpeitiko Soreasu elizara
Maxixatzen.eus 2018-06-06 14:10 Historia Azkoitia
Datorren zapatuan, ekainak 9, ibilbide historikoa egingo dute Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan. Balda dorretxetik abiatuta, Azpeitiko Sebastian Donearen eliza nagusiraino egingo dute zazpi kilometro inguruko bidea Juan Bautista Mendizabalek gidatuta. Bisita doan izango da, eta interesatuak 10:00etan elkartuko dira Balda plazan.
«Iraurgi bailararen zaintzaile fidel den Izarraitz mendikatearen magaleteik zehar ibilbide zoragarri bat, paisaia, historia eta kultura bat eginda. San Inazioren paisaiak, Azkoitiko Balda dorretxetik abiatuta Azpeitiko Sebastian Donearen eliza nagusiraino iritsiko gara. Batean bere ama Maria de Licona hazi eta hezi zen. Bestean, berriz, bere bataiopontea gordetzen da, eta gainera loiolatarren parrokia izan zen. Bi herri, bailara bat, pertsonaia euskaldun unibertsalenak lotuta», azaldu dute antolatzaileek.
Eguraldiak hasiera batean zalantzak sortu zituen arren, antolatzaileek aurrera egitea erabaki dute. Informazio gehiagorako, 943 15 18 78 telefono zenbakira deitu. Bestela, idatzi mezu bat [email protected] helbide elektronikora.
Azkoitia / Historia
Irailaren 21an hasiko dituzte Azkoitiko XVIII. Bidaia Tertuliak
Jesus Alberdi Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak
Parrokia bisitatuko dute zapatuan, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan
Zapatuan hasiko dira udako bisita gidatuak
Bisita gidatua egin dute dozenaka lagunek Munoaundira
Munoaundi herri harresitura bisita gidatua egingo dute, zapatuan
Pako Sudupe idazlea elkarrizketatu dute Euskadi Irratian
Azkoitia eta pilota uztartzen dituen bisita gidatua egingo dute zapatuan
Azkoitiko erritu zaharrak
24. atalarekin agurtu du ikasturtea Zakel Zaltuk irratsaioak
| 2018-09-20T14:28:33 |
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1528275814041-ibilbide-historikoa-egingo-dute-zapatuan-balda-dorretxetik-azpeitiko-soreasu-elizara
|
[
-1
] |
Data eta ordua: asteartea, 2020ko urtarrilak 21, ordua: 10:00 ordu ofiziala
Abanilla Murcia 8.28.2 2.82.8 9393
Águilas Murcia 9.99.9 88 9-Ipar-mendebaldea 1717 9-Ipar-mendebaldea 0.00.0 1007.71007.7 -0.2-0.2 7777
Alhama de Murcia Murcia 7.47.4 77 4-Ekialdea 2020 4-Ekialdea 3.23.2 9595
Archena Murcia 7.97.9 2.62.6 9090
Bullas Murcia 3.53.5 1.21.2 100100
Calasparra Murcia 5.55.5 1111 8-Mendebaldea 2626 8-Mendebaldea 3.03.0 9292
Caravaca de La Cruz Murcia 4.14.1 44 4-Ekialdea 1919 2-Iparra 2.42.4 938.7938.7 -0.1-0.1 8888
Caravaca de La Cruz, Los Royos Murcia -0.1-0.1 0.20.2 100100
Cartagena Murcia 8.68.6 44 9-Ipar-mendebaldea 1515 8-Mendebaldea 1.21.2 1005.31005.3 0.90.9 9898
Cieza Murcia 5.75.7 1414 8-Mendebaldea 2828 8-Mendebaldea 2.62.6 9696
Fuente Álamo de Murcia Murcia 8.28.2 2.82.8 9393
Jumilla Murcia 5.65.6 44 5-Hego-ekialdea 1313 5-Hego-ekialdea 0.60.6 9797
Lorca Murcia 5.85.8 1616 9-Ipar-mendebaldea 3232 9-Ipar-mendebaldea 2.42.4 8787
Lorca, Zarcilla de Ramos Murcia 2.62.6 1111 2-Iparra 3131 9-Ipar-mendebaldea 2.62.6 9797
Mazarrón Murcia 9.09.0 1414 2-Iparra 3939 2-Iparra 1.21.2 9191
Molina de Segura Murcia 7.57.5 1010 9-Ipar-mendebaldea 2828 9-Ipar-mendebaldea 2.82.8 9898
Moratalla Murcia 0.50.5 0.40.4 9898
Mula Murcia 6.56.5 1212 9-Ipar-mendebaldea 2828 9-Ipar-mendebaldea 2.62.6 9696
Murcia Murcia 8.28.2 1212 7-Hego-mendebaldea 2121 7-Hego-mendebaldea 2.82.8 1005.71005.7 1.11.1 9797
Puerto Lumbreras Murcia 5.45.4 1.21.2 8787
San Javier (La Manga) Murcia 9.69.6 1313 9-Ipar-mendebaldea 3333 8-Mendebaldea 2.02.0 9696
San Javier Aeropuerto Murcia 9.09.0 1313 9-Ipar-mendebaldea 2222 9-Ipar-mendebaldea 3.93.9 1012.31012.3 2.52.5 100100
Torre-Pacheco Murcia 8.48.4 99 2-Iparra 1919 2-Iparra 1.41.4 9999
Totana Murcia 6.76.7 99 8-Mendebaldea 1818 8-Mendebaldea 5.25.2 9696
Yecla Murcia 5.75.7 1212 3-Ipar-ekialdea 938.6938.6 8888
| 2020-01-21T16:37:22 |
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=mur&w=0&datos=det&x=h17&f=temperatura
|
[
-1
] |
Rise Lyrics — BIDAIA LEE
2 iruzkinak kiko barnes • abendua 8, 2014 Etxean 1:43 pm • Erantzun
Michael • abendua 22, 2014 Etxean 3:37 Ni • Erantzun
LyricsMusikaRise
| 2017-07-26T20:46:32 |
http://builttobrag.com/rise-lyrics/?lang=eu
|
[
-1
] |
17 segundo | 111 Akademia
Izenburua: 17 segundo
Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago. Liburu honek hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera. Daudenak eta ez daudenak.
| 2020-07-06T09:30:06 |
https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/kirmen-uribe/2019/11/22/17-segundo/
|
[
-1
] |
Resultados mostrados 1 - 10 de aproximadamente 564 de ERMUA (0.34 segundos)
IANIZ DE ERMUA
IANIZ DE ERMUA Yaniz de Ermua . Apellido vasco. Heráldica En rojo, una llave de plata en palo y, en faja, resaltada, una espada de oro. Ref. Cadenas y Vicent. ...
http://www.euskomedia.org/aunamendi/71782
- 797b - 2010-12-17
Valdespinako Markesaren Jauregia. Ermua
Valdespinako Markesaren Jauregia. Ermua Barrokoa XVII. mendearen erdialdean hasi zen zabaltzen Euskal Herrian, eta XVIII. mende osoan zehar luzatu zen. Beste lurralde batzuekin konparatuz, estiloa berandu iritsi eta motel egokitu zela esan daiteke, baina azken fasean, hau da, XVIII. mendean, obrari...
http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee154122
- 3.38k - 2013-11-01
Ermua Ermua, inmigración ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15487
Ermita de Nuestra Señora de Ermua (Según informes tomados del archivo de Zuya)
Ermita de Nuestra Señora de Ermua (Según informes tomados del archivo de Zuya) Ermita de Nuestra Señora de Ermua (Según informes tomados del archivo de Zuya) Análisis de datos históricos relacionados con la Ermita de Nuestra Señora de Ermua (Zuia, Alava). Ermuako Amairjinaren Baselizarekin lotura du...
http://www.euskomedia.org/analitica/18149
[http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/folkl/017108112.pdf]
Ermua Ermua (Bizkaia). Fot. Paisajes Españoles, 1974 ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15488
Ermua Ermua (Bizkaia). Torre de Loviano. Ref. Torres de Vizcaya ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15493
Ermua Ermua (Bizkaia). Torre de Santukua. Ref. Torres de Vizcaya ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15492
Ermua Ermua (Bizkaia). Palacio del marqués de Valdespina. Fot. Garikoitz Estornés Zubizarreta, 1979 ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15490
Ermua Ermua (Bizkaia) en los años treinta del siglo XX. Ref. Bizkaiko beriragarria ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15489
Ermua Ermua (Bizkaia). Fachada del palacio de Loviano. Fot. Garikoitz Estornés Zubizarreta, 1979 ERMUA ...
http://www.euskomedia.org/galeria/A_15491
Funtsa: analiticaaunamendibibliograficacalendariocancioneroculturaeuskonewsfondogaleria
Toponimoa: ABANTO Y CIÉRVANA-ABANTO ZIERBENAANDOAINANTOÑANAARANTZAZU (1)ARBIZUARETXABALETAARTZINIEGAAZKOITIAAZPEITIAAbadiñoAreatzaBAIONABARAKALDOBASAURIBERGARABERMEOBERNEDOBILBAOBIZKAIABerangoDEBADONOSTIA-SAN SEBASTIÁNDeba (Río)Deba (Valle)DurangoEIBARELGOIBARERMUAERRENTERIAESKORIATZAEUSKAL HERRIAElorrioErandioEspañaEuropaFabiolaGALDAKAOGALLARTAGERNIKA-LUMOGETARIAGIPUZKOAGaraiGatikaGerrikaitzGetxoIGELDOIGORREIRUNKORTEZUBILAGUARDIALARRABETZULEGUTIANOLEKEITIOLEZOLLODIOLOIOLALapurdiLeioaMARKINA-XEMEINMUTRIKUMaule-LextarreNAVARRAOIARTZUNOTXANDIOOndarroaOrduñaOtxandianoOÑATIPAMPLONA / IRUÑAPASAIAPORTUGALETESALVATIERRA/AGURAINSANTURCE-SANTURTZISEGURASESTAOSORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMASTOLOSA (1)URNIETAURRETXUUSURBILUgao-MiraballesVITORIA-GASTEIZVIZCAYAZALDIBARZARAUTZZUMAIAZuberoaÁLAVA-ARABA
Egilea: Ainhoa ITURRIOZAinize TXOPITEAAlberto AGIRREAZALDEGIAmaia BASTERRETXEA MORENOAngel ZELAIETA GISASOLAAntxon AGUIRRE SORONDOArantza CUESTA EZEIZABeatriz AREIZAGA BOLUMBURUBeñat DOXANDABARATZ OTAEGICarmen DIEZ MINTEGUIDEPARTAMENTO PARA INFRAESTRUCTURAS VIARIAS DE GIPUZKOADIRECCIÓN DE APRENDIZAJE PERMANENTEEstibalitz EZKERRAGuillermo TABERNILLAImanol MERINO MALILLOSInstitucionalIsmael DIAZ DE MENDIBILIñaki INORIZAJaione AGIRRE GARCIAJon IRAZABALJone Miren HERNÁNDEZ GARCÍAJose Luis LIZUNDIA ASKONDOKoldo ZUAZOLuz MACEIRA OCHOAMaría Águeda MORENO MORENOMiguel Ángel CASTILLA SAIZOlga MACÍAS MUÑOZPedro BAREAPedro GORROTXATEGI GORROTXATEGIPedro Luis ETXEBERRIA GOÑIRamiro LARRAÑAGA FERNÁNDEZ DE ARENZANARosa AYERBEXabier AIERDI URRAZAXabier KINTANA URTIAGA
Gaia: Antropologia Etnografia eta EtnologiaAntropologia Etnografia eta Etnologia ToponimiaAntropología, etnografía y folkloreArquitecturaArte ederren teoria, analisia eta kritikaArte eta letren zientziakArtesArtesaníaBiografíaCiencia y tecnologíaCiencias de la educaciónCine, TV y radioDerechoETNOGRAFÍAEconomíaEtnografia eta etnologiaFotografíaGaraikako historiaGarapen IraunkorraGeneralidadesGeografía y ordenación del territorioGizarte antropologiaHezkuntzaren antolamendu eta plangintzaHistoriaHistoria espezializatuakHistoriaren beste espezialitateakHizkuntzalaritzaIlustraciónJuegos, deportes y espectáculosKatalogoakLingüísticaLiteraturaMedicinaMúsicaPedagogiaPinturaPolíticaReligión y teologíaVISTA PANORÁMICA
Erakundea: ABAZETAAICAICFARETXABALETAATHLETIC CLUB DE BILBAOAZNAR MUNÁRRIZ, CristinaAZURMENDIAgirre, AntonioAhari talkaAntzar Eguna de LekeitioApuestas de carnerosAri-JokoArias Domingez, ImanolArzallusBUSTINTZABittor GaritaonaindiaCANTABRIACANTABRIA IICEGASACELAYA EMPARANZA Y GALDOS|CHIQUITO DE ERMUACONDE DE SANTA ANACORAL CÁMARA PAMPLONACarneroDIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOADURANGALDEADía De Gansos de LekeitioE. L. A.E.T.A.ECO DE SAN SEBASTIÁN, ElEL MOZOEL NOTICIERO BILBAÍNOELAELGUEAERMUA IIERMÚAESPEEUDELEUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCOEUSKAL IRRATI TELEBISTAEUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCOEUSKO LANGILEEN ALKARTASUNA - SOLIDARIDAD DE OBREROS VASCOSEUSKO LANGILLEEN ALKARTASUNA - SOLIDARIDAD DEEUSKO LANGILLEEN ALKARTASUNA - SOLIDARIDAD DE OBREROS VASCOSEUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCOEUZKO LANGILEEN ALKARTASUNA - SOLIDARIDAD DE OBREROS VASCOSEZTAKONAElkarrekiko TestamentuaErmitaErmitas de Euskal HerriaEskuorde-Bidezko TestamentuaFELIPE IFELIPE IIFESTIVAL INTERNACIONAL DE TÍTERES DE SESTAOFUNDACIÓN ATHLETIC CLUB FUNDAZIOAGUEREDIAGA, ASOCIACIÓN DE AMIGOS DE LA MERINDAD DE DURANGOHERMUAHil Buruko TestamentuaIBAIBARRIAGAIZAGUIRREJuanjoLA LIBERTADLARREATEGILARRUSTEGILERROLETALORENZALegalLegezko OinordetzaLegitimaLekeitioko Antzar EgunaLibertad De TestarMACHINMALLAVIAMENDIVILMUSEO HISTÓRICO ARTÍSTICO DE DURANGOMarquieguiNEUKOinordetza-ItunakOinordetzarako AskatasunaOlasagarre Mendinueta, Juan JoséOrdenación Por ComisarioPEÑA FORUAPacto SucesorioPalacio del Marqués de Valdespina. ErmuaREAL SOCIEDAD BASCONGADA DE AMIGOS DEL PAÍSS. T. V.SOCIEDAD PÚBLICA EUSKO TRENBIDEAK-FERROCARRILES VASCOSSOLOZABAL ISTVSucesiónTRABAJADORES VASCOSTUBOPLAST HISPANIATestamentoTestamento Hil-BurukoTestamento MancomunadoTestamentuaTroncalidadTronkaltasunaYANIZ DE ERMUA
| 2017-05-23T03:10:56 |
http://www.euskomedia.org/bilatu?q=ERMUA
|
[
-1
] |
Felicitari › felicitari Zile De Nastere › felicitari Sampanie
Trimis de 1308 ori
Tag-uri: sampanie
Comentarii Sampanie
| 2018-04-23T06:00:57 |
http://felicitari.alege.net/felicitari-zile-de-nastere-ro-385-Sampanie.html
|
[
-1
] |
XXXVI. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketarako deialdia zabalik - bizkaie.biz
Bizkaie! 2019-01-16 09:55 Kulturea
Euskerazko zein gaztelaniazko modalidadeak dagoz.
Beste behin, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako deia zabaldu dau Bilboko Udalak. XX. mendean euskal letren eta hizkuntzearen modernotzean ezinbestekoa izan zan idazle bilbotarraren omenez antolatzen dan sariketa literario hau zaharrena da urian: Dagoeneko, 36. edizinora heldu da. Jentea sortzera bultzatzea eta Gabriel Arestiren figurea gogoratzea dira helburuak.
Testuak bialtzeko epea martiaren 30era arte egongo da zabalik. Euskeraz zein gaztelaniaz idatzi leitekez ipuinak, eta modalidade bakotxean 3.500 euroko sari nagusia egongo da. Ganera, akzesitak be banatuko ditue. Hizkuntza bakotxerako epaimahai bat egongo da.
Ipuinen gaia librea da, eta 18 urtetik gorako edonork hartu leike parte. Gehienez 15 orrialdeko testuak onartuko ditue. Oinarriak hemen.
2018ko edizinoan, Gilen Mejutok irabazi eban euskerazko kategorian, Mutxikina eta zuztarra kontakizunari esker. Gaztelaniazko ipuinen sailean, sariduna Marcelo Britos izan zen, Vienen lanagaitik. Lehiaketara 1.663 jatorrizko ipuin bialdu zituen parte-hartzaileek, horreetatik 59, euskeraz.
| 2019-04-25T04:46:55 |
https://bizkaie.biz/1547628901885
|
[
-1
] |
Gasteizek laguntza emango du munduan egitekoak diren azpiegitura hidraulikoen 6 proiekturako | El Correo
ZurekinGasteizek laguntza emango du munduan egitekoak diren azpiegitura hidraulikoen 6 proiekturako
Gasteizek laguntza emango du munduan egitekoak diren azpiegitura hidraulikoen 6 proiekturako
SERGIO EGUÍA Sábado, 30 diciembre 2017, 23:20
Gobernu Batzarrak Garapenean Laguntzeko diru-laguntzen urteko deialdira aurkeztutako 6 proiekturi laguntzea onetsi du gaur, Mauritania, Peru, Senegal, Niger eta Kolonbiako zenbait komunitate ahuletan edateko uraren eskuragarritasuna erraztu edo hobetzeko xedez.
Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta AMVISAk 419.999,43 euroko laguntza emango diete ondoren zehazten diren proiektuei, “Gosearen aurka, ekintza” elkarteak, Manuel Iradier elkarte afrikanistak, Arabako Medicus Mundik, Nazioarteko Elkartasunak, Bakerako Lankidetza Batzarrak eta Kolonbia-Euskadi elkarteak bultzatutakoei, zehazki.
Bestalde, beste urrats bat egin da Gasteizen bus elektriko adimentsua (BEA) ezartzeko. Izan ere, Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, gaur egun Gasteizko linea periferikoan autobus elektrikoaren sistema ezartzea elkarrekin finantzatzeko.
Gorka Urtaran alkateak “hiru erakundeek garraio publikoko sistema eraginkor eta edukiera handiko horren alde egindako apustu irmoa” nabarmendu du. “Hiriko auzo guztiak hobeto konektatzea da gure asmoa, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzea”.
Gaur Urtaranen gobernuak berretsitako agirian erakunde bakoitzak egingo duen ekarpen ekonomikoa zehazten da; proiektuaren kostua 42.850.000 euro (BEZa barne) izango dela kalkulatu da.
Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak kostuaren % 65 ordainduko du, hau da, 27.852.500 euro. Udalak zein Aldundiak, berriz, aurrekontuaren % 17,5 jarriko dute, hurrenez hurren. Hau da, bakoitzak 7.498.750 euro.
Udalak, bestetik, proiektuaren lehiaketa deitu eta BEA ezartzeko zein zerbitzua ustiatzeko behar diren jarduera guztiak betetzeko konpromisoa hartu du. Eusko Jaurlaritzak laguntza teknikoa emango du lehiaketa-prozesua bideratzeko eta kontratua gauzatzeko, ETS ente publikoaren bidez.
Alkateak duela gutxi jakinarazi zuenez, proiektuan hamahiru ibilgailu berri erostea aurreikusi da. Hiru geltoki-mota izango dira (txikiak, estandarrak eta handiak), aurrez aurreko nasekin, eta bi aldeetako sarbideekin, eta irisgarriagoak izango dira.
Ibilgailuek karga azkarra lau minutuan egin ahal izateko sistema bat baliatuko dute. Mendizorrotzean eta El Boulevard merkataritza gunean kargatuko dira ibilgailuak. Karga mantsoa, berriz, gauez egingo da, kotxetegietan.
Gorka Urtaranek azpimarratu du horrelako proiektuekin “aurrera” goazela “etorkizuneko Gasteizerantzat, alegia, edukiera handiko garraio publiko eraginkor eta ingumenarekiko begirunetsu baten bidez ongi konektatutako hiri bateratz”.
Itsuka oraindik
Bost elkartek herritarren partaidetzako proiektuak garatuko dituzte Gasteizen Aldundiak eta Tecnaliak indartu egin dituzte farmazia garapenerako gunearen oinarriak
| 2018-09-25T07:58:48 |
https://www.elcorreo.com/zurekin/gasteizek-laguntza-emango-20171231123820-nt.html
|
[
-1
] |
Info_Pag_Concepción_de_la_Rua - gaffa - Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila - UPV/EHU
Izena: Concepción de la Rúa
Telefonoa: 94 601 25 44
Posta elektronikoa: [email protected]
Bulegoaren kokapena: Zientzia eta Teknologia fakultatea. F1S0 D2
Inprimatu Info_Pag_Concepción_de_la_Rua
| 2020-08-11T00:47:51 |
https://www.ehu.eus/eu/web/gaffa/-/info_pag_concepcion_de_la_rua
|
[
-1
] |
AENOR prestakuntza
Hasiera > AENORFormación
Nabarmenak eta berrikuntzak
1992tik, AENOR prestakuntzak bultzatzen ditu kudeaketa sistemak erakundeetan garatzeko eta helbide eskuduntzak eta espezializazio teknikoa bereganatzeko teknikak.
Gaur egun, prestakuntzan erreferente nagusia bezala kokatu da kalitatearen eta ingurumenaren aldeko konpromisoa egin duten enpresen prestakuntza arloan, finkatuz, besteak beste arloak relacionadas con las actividades de normalización y certificación, como seguridad de la información, seguridad y salud laboral o I+D+i.
AENOR prestakuntzak gaur egun ehun ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu, modalitate desberdinetan modalitateak: irekitakoan, in-company, online eta CD ROM, horien artean mintegiak eta iraupen laburreko ikastaroak aurki ditzakegu, baita berezko titulazioak eta master programak ere.
70.000 profesionalek baino gehiagok aukeratu dute AENOR formación, lehen mailako trebakuntza jaso ahal izateko, gero eta lehiakorragoa den merkatu baten premien araberakoa dena. Hauek dira AENOR prestakuntzak eskainitako ikastaroen kalitatearen funtsak: enpresako sektorearen ezagutza sakona, ikastaroetako eduki zehatza enpresen benetako beharretara erantzuna emateko eta egun guztiz gaitua den irakasleria, jardunean dauden irakasleek osatuta.
Urtero AENOR prestakuntzak bere prestakuntza eskaintza zabala indartzen du enpresa-inguruan ematen diren etengabeko aldaketekin bat egiten duten programa berriekin.
Helbidea mapan ikusi
Telefonoa.: 914 326 125
Faxa: 913 104 032
| 2017-11-18T19:27:41 |
http://www.eu.aenor.es/aenor/formacion/aenorformacion/aenor_formacion.asp
|
[
-1
] |
Inori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen | Boligrafo gorria
Hasiera » Kulturgintza » Inori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen
Ex abruptoa irakurri ondoren Espainiako zinemaren sariekin akordatu nintzen: ohikoa bihurtu da Goya sariak jasotzen dituzten artistek PPren gobernuaren aurkako mezuak ematea golardoa eskuan –PSOEren kontrakorik ez dut gogoan, bide batez–.
Eta ez naiz ni izango edozein diziplinetako artisten konpromiso politikoaren kontra agertuko dena, baina gauza bat da afera publikoei buruzko iritziak edukitzea eta beste bat iritzi horien bidez herritar haserretuaren bozeramaile zarela sentitzea. Aktore espainiarren kasuan, maiz bigarren horren aurrean gaudela sentitzen dut.
Ez da haien problema bakarrik, nola izango da ba, non eta Euskal Herrian also known as Atxikimendulandia. X kausaren alde “kultur munduko” jende gehien mobilizatu duen nazioa gara eta ez dauzkagu soberan Spaceyren hitzak noizbait halako autograforen bat bota dugunok –artista estatusa hemen merke dagoen seinale, kazetariak ere onartzen baitira kultureta klubean–.
Alderdi politikoei zuzendu zien M15ak “no nos representan” lema, bereziki PPri eta PSOEri. Ez ote genukeen gehixeagotan gogora ekarri behar, alderdi horien banpirismo berarekin komunitate oso baten bandera geureganatzeko tentazioa nagusitzen zaigunean…
| 2019-11-16T01:04:07 |
https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2014/02/18/inori-ez-zaio-inporta-ez-duzu-inor-ordezkatzen/
|
[
-1
] |
Urtz taldearen kontzertura joan nahi duzu? — Gaztezulo
Urtz taldearen kontzertura joan nahi duzu?
Urtz taldearen kontzertura joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/urtz-taldearen-kontzertura-joan-nahi-duzu https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/urtz-taldearen-kontzertura-joan-nahi-duzu/@@download/image/urtz_1389254529.jpg
Pasaiko Urtz taldeak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, urtarrilak 17, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 21:30an. Bertan izan nahi duzuenentzat, bi sarrera bikoitz dauzkagu zozkatzeko. Zeren zain zaudete?
Hamar urteko geldialdiaren ostean, bueltan da Urtz laukotea. Astiro lana aurkeztu zuten azaroan, eta zuzenekoen biran murgilduta daude orain. Bira horren baitan geldialdia egingo dute Donostian, Doka aretoan, eta Donostia Kulturaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu urtarrilaren 17ko kontzerturako. Badakizu, bete beheko koadroa eta zorte on!
| 2018-03-21T15:02:31 |
https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/urtz-taldearen-kontzertura-joan-nahi-duzu
|
[
-1
] |
Vallcarca — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Vallcarca
etiketak: irabiaketa, hormasprayko
| 2019-10-21T13:00:03 |
https://eibar.org/blogak/orakulua/vallcarca
|
[
-1
] |
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa” graduondokoa: ALTERNATIBAK saioa | UEU365
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa” graduondokoa: ALTERNATIBAK saioa
2017/04/07 -n ueu365-kargitaratuta
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan, ALTERNATIBAK saio irekia antolatu dugu.
Mahai inguru erara antolatuko dugu saioa eta begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi ditugu mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatu nahi ditugu.
Saioa apirilaren 29an (larunbata) Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan) egingo da, 9:30-14:00 ordutegian eta sarrera librea izango du.
Hau da prestatutako egitaraua:
9:30-10:00. Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria.
10:00-10:30. Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
10:30-11:00 Xabier Harlouxet/Anaiz Agirre, BIZI mugimendu ekologistako kideak.
11:00- 11:30. Patxi Galarraga/Miren Vives, PROJEKTA-ko arkitektoak.
11:30-12:00 Kafe etena
12:00-14:00 Mahai ingurua. ordutegian burutuko dugu. Azaldutako begiraden osagarritasuna bilatzen saiatuko gara eta lurraldea eta hizkuntzaren arteko lotura izango da hausnarketaren ardatz.
Sarrera irekia izango da, baina etorrera [email protected] helbidean konfirmatu behar da.
| 2018-06-18T21:01:54 |
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/04/07/lurraldea-eta-hizkuntza-eragin-linguistikoaren-ebaluazioa-graduondokoa-alternatibak-saioa/
|
[
-1
] |
Jornada: La experiencia de Reiner ¿Luchar contra los costes o cambiar de campo de batalla? — Hobest
Jornada: La experiencia de Reiner ¿Luchar contra los costes o cambiar de campo de batalla?
Con Reiner
Jornada: La experiencia de Reiner - ¿luchar contra los costes o cambiar de campo de batalla?
De 11,00 a 13,45 h
Diputación Foral de Bizkaia - Dpto. Promoción Económica
C/ Obispo Orueta, 6. Bilbao. Sala de Audiovisuales
En 2002 Javier Igarza sustituye a su abuelo en la gestión de Reiner. Se encuentra con una empresa envejecida, en un sector en declive (el de la inyección de plástico) y con una organización basada en el modelo de la Legión.
Estos diez años son el tránsito, con sus luces y sus sombras, sus tensiones y sus dudas, a un nuevo modelo de empresa, con voluntad de permanencia, que afronta la crisis desarrollando nuevos negocios con tecnologías relacionadas y nuevos mercados.
En este periodo, Reiner ha abierto nuevas líneas de negocio, construido un pabellón en Itziar, se ha implantado en Polonia, manteniendo, al tiempo, su negocio original. El año pasado recibió el Premio Toribio Echevarría a la innovación.
¿Cuáles han sido las claves del éxito en la transición de Reiner? Javier Igarza nos ilustrará sobre ello, así como sobre sus experiencias personales en todo este proceso.
• Tel 944068084
• [email protected]
• On-line pulsando aquí (sólo usuarios-as registrados-as)
Contenido y descripción de la jornada
Convocatoria Jornada 13 Julio
11.00 - 11.15h Presentación de la jornada y ponentes
11.15 - 12.15h Experiencia de Reiner – Su recorrido, retos, enfoque. Javier Igarza – Gerente de Reiner
12.15 – 12.30h Descanso-café
12.30 – 13.30h Debate sobre la experiencia. Elementos conceptuales de soporte.
13.30 – 13.45h Conclusiones y cierre de la jornada (aprendizaje)
Jardunaldia: Reinerren esperientzia - Kostuen aurka borroka egin edo gudu-zelaiaz aldatu?
uztailaren 13, ostirala
Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila. Orueta Apezpikua 6. Bilbo. Ikus-entzunezko gela
2002an Javier Igarzak aitona ordezkatu zuen Reinerren kudeaketan. Enpresa zaharkitua aurkitu zuen, behera zihoan sektore batean (plastiko-injekzioarena, hain zuzen), antolakuntzak eredutzat Legioa hartzen zuelarik.
Azken urte hauetan, Reinerrek ibilbidea egin du enpresa eredu baterantz, argi-ilunak argi-ilun, tentsioak tentsio eta zalantzak zalantza. Eredu horrek egoteko gogoa dauka eta krisiari aurre egiten dio negozio berriak eta merkatu berriak garatuz.
Garai honetan, Reinerek baltzu-lerro berriak ireki ditu, Itziarren pabiloi berri bat eraiki du, Polonian ezarri da eta, aldi berean, jatorrizko baltzua mantendu du. Pasa den urtean berrikuntzako Toribio Echevarría saria jaso zuen.
Zeintzuk izan dira arrakastarako giltzarriak Reinerren trantsizioan? Javier Igarza honetaz arituko da, bai eta bere esperientzia pertsonalaz ere prozesu honetan zehar.
• 944068084ra deituz
• On-line hemen sakatuz (erabiltzaile erregistratuentzat bakarrik)
Jardunaldiaren eduki eta deskribapena
Uztailaren 13a Ekitaldiko Deialdia
11.00 – 11.15 Harrera eta jardunaldiaren eta hizlarien aurkezpena
11.15 – 12.15 Reiner-en esperientzia – Ibilbidea, erronkak, ikuspegia. Javier Igarza – Reiner-en gerentea
12.15 – 12.30 Atsedena - kafea
12.30 – 13.30 Esperientzia horren gaineko eztabaida. Kontzeptu euskarriak.
13.30 – 13.45 Ondorioak eta jardunaldiaren itxiera (ikastea).
| 2020-02-19T14:29:09 |
http://www.hobest.es/noticias/jornada-la-experiencia-de-reiner-bfluchar-contra-los-costes-o-cambiar-de-campo-de-batalla
|
[
-1
] |
14 « maiatza « 2018 « Prentsa oharrak
Prentsa-deialdiak (2018-05-15)
Kategoriak: Deialdiak — Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación — 14 maiatza 2018 17:00
– Aurkezpena: “Creando y recreando Peter Pan”
Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Iker Olazabal, Musika Bandaren zuzendariordea; Jaione Oribe, Música, Arte y Proceso (MAP) institutuko musikoterapeuta, eta Marta Martín Freire, Autismo Araba elkarteko lehendakaria.
Eguna: maiatzak 15, asteartea
– Aurkezpena: Desagertutako Pertsonei buruzko 6. Topaketa
Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea; Asier Albizua, Arrigorriagako alkatea; Marisol Ibarrola, topaketa teknikoen antolatzailea, eta Ana Herrero, Borja Lázaroren ama
– Elkargune eta auzoguneetako 2019ko udal aurrekontuen gaineko eztabaida-prozesuaren aurkezpena, Gizarte Kontseiluaren eskutik.
Parte-hartzaileak: Belén Martínez eta Victor Allende, Gizarte Kontseiluaren ordezkariak
– Harrera, San Isidro Nekazariaren eguna dela eta
Udalak harrera egingo die Gasteizko udalerriko administrazio-batzarren ordezkariei, San Isidro Nekazariaren eguna dela eta.
– Lidergo Etikoaren Biltzarra irekitzea
Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea eta Iñigo Urkullu lehendakaria
Kulturak 175.000 euro bideratuko ditu hiriko 36 proiektutara
Kategoriak: Prentsa oharrak — Etiketak: Estíbaliz Canto — Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación — 14:29
Diru-laguntza honek –100.000 eurokoa 2016an– ekitaldi sendotuetarako igoerak ekarri ditu, eta sortzen ari diren edo berriak diren ekitaldien aldeko apustua egitea ahalbidetzen du.
Estibaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak sendotutako ekitaldi eta jaialdietarako 174.979 euroko diru laguntzak ematea onetsi zuen joan den ostiralean. Horiekin 36 proiektuk jasoko dute laguntza, eta horrek berretsi egiten du azken urteotako goranzko joera.
Cantok adierazi duenez, “deialdiaren helburua gasteiztarrei zuzendutako ekimen irekiei laguntzea da, kulturaren arloko sustapena, sorkuntza, prestakuntza eta zabalkundea xede dutelarik udal jarduera osatzen badute“. Horren haritik, “Udalak kultur arloko agenteekin hartutako konpromisoetako bat da laguntza ematea esperientzia berriak lantzeko, edo lehendik dauden eta funtzionatzen duten programei jarraipena emateko, zerbitzuaren jardueraren osagarri gisa, edozein arlotan: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa…”.
“Hori dela eta, apurka-apurka Kultura Plan Estrategikoaren filosofia eta helburuekin bat datozen igoerak egiten dira. Diru-laguntzen bidezko proiektuen arteko lehiaketaren sistema onena dela uste dugu, baina horretarako partidak ongi hornituta egon behar du” nabarmendu du Kultura arduradunak.
Horren ildotik, 2016an 100.000 eurokoa zen partida 150.000era igo zen 2017an, eta egun 175.000 eurokoa da.
Horretaz gain, 2017an bi ataletan banatu zen diru-laguntza, kultur eragileek eskatzen zuten bezala, eta aurten beste bi berrikuntza izan dira eragileen eskaerei jarraiki. Lehena: laguntza orain 12.000 eurokoa da gehienez (lehen 10.000koa) eta puntuazioaren araberako laguntza-tarteak ezarri dira (80 puntutik gora: 10.000 eurotik 12.000ra bitartean; 60 puntutik 80ra: 5.000 eurotik 10.000ra bitartean; 50 puntutik 60ra: 1.000 eurotik 5.000ra bitartean), eta hartara ekitaldi egonkor eta sendotuenei gutxieneko laguntza egonkorra izaten laguntzen zaie.
Bigarrena: balioespen-irizpideetan berrikuntzak izan dira, eta proiektua bera balioetsiko da antolatzailea baino gehiago. Hartara, sortzen ari diren kultur eragileek ere har dezakete parte.
36 proiektuetatik
25 proiektu lehen atalari dagozkio: Kulturaren edozein esparru —arte eszenikoak, musika, ikus-entzunezkoak, letrak, folklorea, arte plastikoak edo beste— sustatzera zuzendutako programak. 147.000 euro (iaz baino 23.800 gehiago). Poetak maiatzean, Korterraza, inTacto, Aitzina Folk, Big Band Festival …
11 proiektu bigarren atalari dagozkio: Dinamizazio soziokulturalera, kulturartekotasuna sustatzera, bizitza kulturala bultzatzera eta antzekoetara zuzendutako programak. 27.000 euro (iaz baino 1.179 euro gehiago). Kulturarteko asteak, jardunaldi europarrak, Afrikako jaialdia, Zabaldantzan eta abar.
Beraz, irizpide eta kopuru berriekin, Poetak maiatzean jaialdia, esaterako, 8.600 euro jasotzetik 11.000ra igo da, Korterrazak 3.000 euroko igoera izan du, InTACTOk 2.300. Honekin batera do alderaketa taula batean.
“Bistakoa da hiriko kulturaren bilakaerak kezkatu egiten gaituela, eta horrenbestez sailaz haratago egiten den lan bikaina sustatzen ahalegintzen gara, eta diru-laguntza hau funtsezko zutabea da” amaitu du Canto andreak.
Gasteizko udalak gertatu berri den eraso matxista gaitzesten du
Kategoriak: Prentsa oharrak — Etiketak: Indarkeria matxista — Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación — 14:11
Hori guztia dela eta, biktimari eta haren familiari egin beharreko jardueketak jakinarazi ostean, Udalak:
Ez du gaitzespen-kontzentraziorik deituko, biktimak uste baitu era horretako ekitaldi batek ez diola lagunduko berreskuratze-prozesuan. Nolanahi ere, aurrerantzean jarreraz aldatzeko aukera egongo da.
Kategoriak: Prentsa oharrak — Etiketak: Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek, San Martineko auzo elkartea — Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación — 13:07
6.000 euro jasoko ditu, berriz ere, auzoko ia 3.000 pertsonentzat 60 bat jarduera antolatzen dituen elkarteak
Gaur sinatu dute urteko hitzarmena Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinezek eta San Martineko auzo-elkarteko lehendakari Bernardino Mendizabalek. Bide batez, elkartearen instalazioak bisitatzeko eta elkarteak antolatzen dituen jarduera bertatik bertara ezagutzeko baliatu dute ekitaldia.
“San Martineko auzo-elkarteak hainbat urte daramatza auzoko haur, gazte eta helduen garapen pertsonala eta aisialdiaren erabilera aktiboa eta positiboa sustatzen, jarduera soziokultural ugari eskainiz udalaren gizarte etxeetako eskaintzaren osagarri, biztanle asko izan arren auzo horrek ez baitu gizarte etxerik; agerian jarri behar den lan bikaina egiten dute, eta auzoarekin dugun konpromisoa berritu” adierazi du Martinez andreak.
Udalak 2008an eraiki zuen San Martineko zentro soziokultural berria. Udal aretoa erabiltzeko baimena bitarte, elkarteak bere gain hartu zuen zentroaren kudeaketa guztia eta, hori zela eta, elkarteak hainbat zerbitzu (ikasketa gela, elkartzeko gela) eta jarduera berri jarri zituen zentro horretan. Beraz, zabaldu egin zen hitzarmena.
Horrenbestez, 2009tik aurrera, hitzarmena ikasturte baterako izatetik urte naturalekoa izatera pasa zen. Hitzarmenaren bidez, 2017an elkarteak 60 jarduera desberdin antolatu zituen: 176 talde izan ziren eta 2.700 parte-hartzaile (adin guztietakoak, 4 urtetik 90 urtera bitartekoak)
“Udalaren balioespena oso positiboa izan da, bai aurkeztutako programa gauzatzeari bai hori justifikatzen duen oroitidazki ekonomikoari dagokienez“- adierazi du partaidetzaren arloko zinegotzi arduradunak-. Horrekin lotuta, udalak onetsi egin du San Martineko auzo-elkarteak 2018rako aurkeztu duen jarduera-programa berria, “bat datozelako proiektu horren helburua eta udalak esku-hartze komunitarioaren alorrean duen jarduera-ildoa” adierazi du Martinez andreak.
Hiru eguneko arte eszenikoen jaialdia antolatu dute adinekoentzako zentro soziokulturalek, Ibaiondoko gizarte-etxeko antzokian
Kategoriak: Prentsa oharrak — Etiketak: Adinekoentzako zentro soziokulturalak, Ibaiondoko gizarte-etxea, Peio López de Munain — Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación — 11:37
Gaur arratsaldean hasiko da, Ibaiondoko gizarte-etxeko Félix Petite antzokian, hiru egunez iraungo duen arte eszenikoen jaialdia, adinekoentzako zentro soziokulturaletako antzerki-, dantza- eta abesbatza-lantegietan egindako lanaren emaitza.
Astelehen honetan hasiko da jaialdia, 18:30ean, eta maiatzaren 16ra arte iraungo du. Guzira, hiru emanaldi izango dira, zeinetan “lantegi horietan diharduten adinekoek egiten duten lana erakutsiko baitiegu herritarrei. Aldi berean, pertsona horiek motibatzeko aukera bat izango da, ikasturtean ikasitakoa eta egindako aurrerapenak agertokian erakusteko aukera bikaina izango baitute”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.
Antolatzaileek Eurovisión aukeratu dute jaialdiaren zeharkako gaitzat. Sei zentrotako hamar taldek parte hartuko dute bertan.
Mikro-antzerkiko lantegia (Txagorritxuko adinekoentzako zentro soziokulturala)
Dantza- eta koreografia-lantegia (Araneko adinekoentzako zentro soziokulturala)
Areto-dantzen lantegia (Sansomendiko adinekoentzako zentro soziokulturala)
Bi abesbatza (Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko Haritz Zaharra eta San Prudentzio adinekoentzako zentro soziokulturaleko Voces de Ayer)
Areto-dantzako bi talde (Sansomendiko adinekoentzako zentro soziokulturala)
Munduko dantzen lantegia (Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko Kaskazuri)
Munduko dantzen lantegia (San Kristobaleko adinekoentzako zentro soziokulturala)
Antzerki-lantegia (San Prudentzio adinekoentzako zentro soziokulturala)
Emanaldi guztiak 18:30etik 20:00etara bitartean izango dira.
| 2020-03-29T19:39:09 |
https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2018/05/14/?lang=eu
|
[
-1
] |
kritiken hemeroteka » Iraganaren zurrunbiloa
« Ongizatearen arrakalak | Absurdoa eta ironia jokoan »
Iraganaren zurrunbiloa Iratxe Esparza / Gara, 2018-04-07
Igartza sariaren ondorio da Ekaitz Goienetxeak argitaratutako “Zaldi mamarroa” eleberria, heroinarekiko menpekotasunak zanpatu zuen belaunaldi oso baten testigantza eta denok memorian gordetzen dugun bizipen lausotuen lekukoa. Goienetxeak oroitzapenak astintzen ditu eta 80ko hamarkadan Euskal Herriko bazterrak kolpatu zituen egoera lazgarria hartzen du abiapuntu, hainbat lagunen bizipenak elkarri josiz. Hamalau atalek osatzen dute liburua eta bitan izan ezik beste guztietan neurriz jokatzen duen narratzaile orojakilearen ahotsak pertsonaien pentsamenduak eta sentimenduak helarazten dizkigu, nahiz eta noizbehinka elkarrizketa —batzuk besteak baino sinesgarriagoak— tartekatu.
Izaro da protagonista nagusia eta bere inguruan sortzen dira iraganeko gertakizunak. Adarkatze horietatik idazleak beste protagonisten esperientzia pertsonalei heltzen die, hala nola, desiratutako droga-dosiak, ondorengo zirrara eta beharra, ahultasuna eta mina, abandonua, heriotza eta maitasuna. Lehenengo kapitulua Izarori dagokio; azkena, ordea, Carmeni, Izaroren amamari; beti zentzudun jokatuz, nahiz eta eleberrian ikaragarrizko garrantzia eta indarra izan sarritan ia oharkabean agertzen den kemen handiko emakumea da Carmen; beharbada, horregatik liburuari bere gogoetek jartzen diote puntua. Tarteko atalek beste pertsonaien izenak izenburu gisa hartzea guztiz lagungarria da atzera begirada honetan narratzailea noren istorioa kontatzen ari den argi uzteko. Horren harira, teknikaren ikuspuntutik duten berezitasunagatik, badaude bi kapitulu aipatu beharrekoak, irakurketan narratzailearen ahotsaren aldaketak bere garrantzia duelako. “Baldin bada”-ren kasuan, bigarren pertsona erabiltzeak nolabaiteko gertutasuna eta identifikazioa ahalbidetzen ditu, eta, “Utzi besoa”-n lehenengo pertsonan idatzitako gutuna dugu, ondorioz, zuzenean pertsonaia baten ahotsa. Eleberriaren egiturarekin apurtzen dute biek; baliteke asmoa izatea irakurlearen arreta bereganatzea eta atseden moduko bat eskaintzea, geldiunea informazioaren jarioan.
Bestetik, eleberrian ez dago zintzilik geratzen den haririk; beraz, teknikoki han-hemenka barreiatzen diren xehetasunak eta ñabardurak ederto batzen dira. Horrez gain, liburuak aurrera egin ahala, pertsonaiek daukaten heroinarekiko harremanari buruzko kontakizunek sinesgarritasuna irabazten dute. Halaber, idazleak oreka mantentzen du pertsonaien arteko loturei eta haien pentsamenduei dagokienez; ez da erraza, gainera, halako gaietan epai moralak edo etikoak baztertzea. Alabaina, osagai guztiak ondo integratuta badaude ere, batzuetan artifizioa ageriegi geratu dela sentitu dut; hots, egia da gehiago izan direla testuaren “arima” gordetzen duten pasarteak, baina naturaltasun eza ere hor egon da irakurketan zehar. Lagun izan dudan irudipenak ez dauka pertsonaien eraikuntzarekin edo eleberriaren konfliktoarekin zerikusirik; bai, aldiz, egiturarekin edota sortzeko eredu analitikoegiarekin. Alegia, eleberriaren borobiltasuna bermatu eta sorkuntza prozesuan parte hartzen duten elementuak erabiltzean, zenbaitetan eremu teknikoaren eraikuntza estali gabe geratu delakoan nago eta aldamioa biluzik edo kendu gabe amaieran.
Susmo horiek kenduta, ordea, eleberriak ez du tentsioa galtzen eta interesgarria da ikustea nola gurutzatzen diren bide berean eleberriko bi plano ezberdinak; izan ere, eskutik doaz Izaroren familiaren istorio hunkigarria eta (Euskal) Herri osoarena. Hasieratik idazleak irudimen kolektiboa aktibatzen du eta pertsonaien humanizazioaz baliatzen da irakurlea haietaz errukitzeko, hola drogaren hedapenak ekarri zuen amesgaiztoa ederki haragiztatzen da.
| 2019-03-23T22:52:06 |
https://kritikak.armiarma.eus/?p=7421
|
[
-1
] |
Portal:País Basc/Arborescéncia - Wikipèdia
Portal:País Basc/Arborescéncia
< Portal:País Basc
Arborescéncia del País Basc
Clicatz sus "[+]" per desvolopar una categoria
▼ País Basc
► Modèl País Basc
► Basc
► Comunautat Autonòma Basca
► Cultura basca
► Escrivan basc
► Geografia del País Basc
► Istòria del País Basc
► Personalitat basca
► Politica basca
► Província basca
► Torisme al País basc
Categoria de las províncias e de las vilas del País Basc[modificar la font]
Hegoalde[modificar la font]
Abáigar • Abartzuza • Abaurregaina • Abaurrepea • Aberin • Ablitas • Adiós • Agoitz • Aguilar de Codés • Aiegi • Allín • Allo • Altsasu • Améscoa Baja • Andosilla • Añorbe • Antsoain • Antzin • Anue • Araitz • Arakil • Aranaratxe • Aranguren • Arano • Arantza • Aras • Arbizu • Arellano • Areso • Arguedas • Aria • Aribe • Armañanzas • Arróniz • Arruazu • Artajona • Artazu • Artzibar • Atarrabia • Atetz • Auritz • Azagra • Azuelo • Bakaiku • Barañain • Barasoain • Barbarin • Bargota • Barillas • Basaburua • Baztan • Beintza-Labaien • Beire • Bera • Beraskoain • Berbinzana • Beriain • Berriobeiti • Berriozar • Bertizarana • Betelu • Bidankoze • Bidaurreta • Biurrun-Olcoz • Buñuel • Burgi • Burlata • Cabanillas • Cabredo • Cadreita • Caparroso • Cárcar • Carcastillo • Cascante • Cáseda • Castejón • Castillonuevo • Cintruénigo • Corella • Cortes • Deierri • Desojo • Dicastillo • Donamaria • Doneztebe • Eguesibar • El Busto • Elgorriaga • Elo • Eneritz • Eratsun • Ergoiena • Erroibar • Erronkari • Esa• Eslava • Espartza Zaraitzu • Espronceda • Estela • Esteribar • Etayo • Etxalar • Etxarri • Etxarri Aranatz • Etxauri • Eulate • Ezkabarte • Ezkaroze • Ezkurra • Ezprogui • Falces • Fitero • Fontellas • Funes • Fustiñana • Galar Zendea • Galipentzu • Galoze • Garaioa • Garde • Garínoain • Garralda • Genevilla • Gesalatz • Goizueta • Goñi • Gorza • Guirguillano • Hiriberri • Ibargoiti • Igantzi • Igúzquiza • Imotz • Irañeta • Irurtzun • Ituren • Iturmendi • Itza • Itzaltzu • Izaba • Izagaondoa • Jaitz • Jaurrieta • Lakuntza • Lana • Lantz • Lapoblación • Larraga • Larraona • Larraun • Lazagurría • Leatxe • Legarda • Legaria • Leitza • Lekunberri • Leotz • Lerga • Lerín • Lesaka • Lezaun • Liédena • Lizoáin-Arriasgoiti • Lodosa • Longida • Los Arcos • Lukin • Lumbier • Luzaide • Mañeru • Marañón • Marcilla • Mélida • Mendavia • Mendaza • Mendigorría • Metauten • Mirafuentes • Milagro • Miranda de Arga • Monteagudo • Morentin • Mués • Murchante • Murieta • Murillo el Cuende • Murillo el Fruto • Muruzábal • Navascués • Nazar • Noain (Elortzibar) • Obanos • Oco • Odieta • Oibar • Oitz • Olaibar • Olazti • Olejua • Olite • Ollaran • Oltza Zendea • Oloritz • Orbaizeta • Orbara • Orísoain • Orkoien • Orontze • Orotz-Betelu • Oteiza • Otsagabia • Pampalona • Peralta • Petilla de Aragón • Piedramillera • Pitillas • Pont de la Reina • Pueyo • Ribaforada • Romanzado • Roncesvals • Sada • Saldias • San Adrián • Sangòssa • San Martín de Unx • Sansol • Santacara • Sartaguda • Sartze • Sesma • Sorlada • Sunbilla • Tafalla • Tiebas-Muruarte de Reta • Tirapu • Torralba del Río • Torres del Río • Tudèla • Tulebras • Txulapain • Úcar • Uharte • Uharte-Arakil • Ujué • Ultzama • Unciti • Untzue • Urdazubi • Urdiain • Urraúl Bajo • Urraúl Alto • Urrotz • Urroz-Villa • Urzainki • Uterga • Uztarroze • Valtierra • Viana • Villafranca • Villamayor de Monjardín • Villatuerta • Xavier • Yesa • Zabaltza • Ziordia • Zirauki • Ziritza • Zizur Nagusia • Zizur Zendea • Zubieta • Zugarramurdi • Zuñiga
Iparralde[modificar la font]
Recuperada de « https://oc.wikipedia.org/w/index.php?title=Portal:País_Basc/Arborescéncia&oldid=1904463 »
Arborescéncia de categorias
Aquesta pagina es estada modificada pel darrièr còp lo 22 agost de 2013 a 18.22.
| 2020-01-22T06:39:51 |
https://oc.wikipedia.org/wiki/Portal:Pa%C3%ADs_Basc/Arboresc%C3%A9ncia
|
[
-1
] |
Txillardegik 75 urte — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Txillardegik 75 urte
Txillardegik 75 urte
Xabier Mendiguren 2004/07/19 10:24
(Argia astekarirako artikulua)
Datorren irailean beteko ditu Jose Luis Alvarez Enparantzak 75 urte, eta urteurren horren aitzakiaz hainbat jardunaldi eta ekintza antolatuko dira uda ondorenean. Gisakoa da hainbeste merezimendu pilatu duenari bizi den artean adieraztea gure omena eta esker ona, eta poztekoa omendua sasoian eta lanean ari dela ikustea; izan ere, bi liburu ateratzekoak ditu hurrengo asteotan: bata, Santa Klara gure uharte ezezaguna, Donostiako txoko horri buruzkoa, eta Euskararen aldeko borrokan, hizkuntzaren gaineko bere saiakera laburren bilduma.
Zurikeria inoiz maite izan ez duenari hagiografiak egiten ere ezin hasiko gara orain. Beraz, Txillardegiren ekarpen erraldoia laburtzeko inongo asmorik gabe, haren ibilbideko ideia nagusien errepasoa egiten aritu naiz, denboraren joanak ematen digun abantailaz balorazio txiki bat botatzeko.
Panoramika azkar batean, deigarria egiten da zenbateraino izan den Jose Luis intuizio-gizona. Etorkizunera argi ikusi, bidea markatu, eta bide horretan buru-belarri abiatu dena. Ez dago zalantzarik, bestalde, bide horrek goitik behera baldintzatu duela XX. mendearen bigarren erdia, eta horrenbestez baita gutako gehienon bizitza ere. Eztabaidagarria izan liteke, berriz, zenbateraino asmatu duen intuizio horietan guztietan.
Hasteko, aurrekariak izan bazituen ere, Txillardegiri zor diogu aberriaren funtsa hizkuntzan finkatzea. Arraza, foruak, ohiturak eta bestelako oinarriak erabili izan ziren ordura arte, eta berak argi bezain gogor defendatu zuen gaur bistako eta ukaezina iruditzen zaigun ikuspegia: euskararik gabe ez dagoela Euskal Herririk, ez borrokatzea merezi duen euskal aberririk. Era berean, euskara biziko bazen batasuna behar zuela lehen momentutik aldarrikatu zuen, eta horren alde jarri bere ahal guztiak. Historia ofizialak 68ko Arantzazu aipatzen du beti, baina ezin dugu ahaztu 64ko Baiona.
Txillardegiren sumari zor zaio, halaber, bere garaiko jelkideak egonean goxo zeudela eta halaxe iraungo zutela konstatatzea, eta frankismoari aurre egingo bazitzaion ez zegoela erbesteko Jaurlaritzaren eta Mendebaldeko aliatuen intxaurren zain gelditzerik. Horretan historiak arrazoia eman badio ere, ez zuen asmatu PNV, karlismoaren antzera, zaharkitua eta gainditua geratuko zela iragartzean. Profetak nahi baino epelxeagoa gertatu baita gure herri hau.
Txillardegiri disgustu gehien ekarri dion gaia "jelkideekiko edo batuaren etsaiekiko ahakarrek baino gehiago seguru asko, nolabait ere etxe barrukoa izan baitu istilua" ezkertiarrekiko edo estalinistekiko borroka luzea izango da. Sobiet Batasunak herri txikien kontra egindakoak salatu zituen behin eta berriz, eta sistema bera totalitarioa iruditzen zitzaion, giza askatasunaren aurkakoa edo. Gaur erraza dirudi jarrera horrek, baina lagunarte osoa marxista-leninistatik gorakoa zenean ez zen gozoa izango, ez zenez izango. Hala ere, egia osoa aitortzera, erantsi beharko dugu alternatiba abertzale sozialdemokrata bat egituratzeko saioetan porrot egin duela orain arte behintzat Alvarez kamaradak. Historiaren hurrengo bueltaren zain gelditu beharko.
2004/07/23 15:39
Xabier, zorionak blog-agatik. Torero espainiarrak esan zuen bezala, ta bi berbatan laburtzeagatik, "im-prezionante"... baditut lagunak mundu anglosaxoian blog personalekin baina zurea, ikusten dudan lehena da euskal munduan. Gernika/Aresti/Ea, poemak, Uriarena, Arregiri buruzko komentarioa (bikaina, bete-betean konpartitzen ditugu sentimendu horiek), Txillar... akaso Augustin Zubikarairen heriotzaren gaineko ohartxoa bota dut faltan? Ah, zorionak Isaac Bashevis Singer-i buruzko zutabeagatik; ikusiko zenuen, igoal, aurreko zapatuan el pais-ek Babelian eskaini zizkion bi orrialdeak? nahikoa txukun zeuden. hala ba, ondo izan, zure lagun virtual, petrus
Xabier Mendiguren Elizegi dio:
2004/07/23 16:07
Kaixo, Petrus: Eskerrik asko loreengatik. Augustin Zubikarairen heriotza sentitu dut, bai, baina ez oso barnean ere, eta kontrakoa esatea itxurakeria litzateke. Ez nuen aurrez aurre inoiz ikusi, eta haren lanen bat aspaldi batean irakurri baldin banuen (ez nago seguru) ahazturik daukat. Hura ezagutu zutenei hitz onak besterik ez dizkiet aditu, eta jende gaztea beti animatu eta bultzatu zuen. Bego beraz aipamena eta oroipena. "Babelia" berriz ez nuen ikusi. Denera ezin iritsi.
| 2019-09-16T13:01:35 |
https://eibar.org/blogak/mendiguren/6
|
[
-1
] |
2016ko deialdia - gipuzkoa
Diruz lagundutako proiektuak/
2016ko deialdia/
GipuzkoaLab diru-laguntza deialdiak Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuna emateko gizarte antolatuak proposatu eta garatutako proiektu berritzaileak laguntzen ditu. Esperimentazioan eta eragile anitzen arteko elkarlanean oinarrituta garatzen diren proiektuak dira.
ISEA KOOPERATIBA. – Jakiberri
Jakiberrik proposatzen du gizarte berrikuntzako proiektu bat garatzea lurraldean, Gipuzkoako gastronomiaren eta elikagaien sektorean lankidetzazko eta partaidetzazko berrikuntza dinamikak sustatzeko, Euskal Fast Food Osasungarriaren eredu natural, osasungarri, askotariko eta nutritibo berria eta horri lotutako zerbitzu lerro oso bat sortzeko helburuarekin.
Isea, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoienako eskualdeko garapen agentziak sustatutako proposamena da Jakiberri, eta Innobasqueren laguntza jasotzen du.
Mikel Orobengoa - ISEA Jakiberri
Susana Aiastui - Jakion
Arantxa Guezuraga - Ausolan
GOIERRIKO EKIMENA, SA – Goierriko Ekosistema Soziala
“Goierriko Ekosistema Soziala” –GES- proiektu integral bat da, xedetzat duena Goierriko eskualdean norbanakoan oinarritutako ekosistema sozial bat sortzea, lurralde honetan jarduten diren eragile guztien giza baliabideak, baliabide fisikoak, ezagutzakoak eta harremanekoak uztartuz. Proiektu hau Goiekiko gizarte kontseiluak sustatuta artikulatu da. Goiekin biltzen dira Lurraldeko kapital soziala, molde guztietako gizarte elkarteekin, eskualdeko enpresa garrantzitsuenak eta tokiko administrazio publikoak. Goierri lurralde nagusiki industriala denez, esparru sozialak bere kontrapuntua behar du, bi elementuek bat egin behar baitute Goierriren etorkizuna bermatzeko.
Proiektu honek xedetzat du ekosistema sozial egoki bat sortzea, eskualdeak etorkizunean izango dituen erronkei erantzungo diena, hala nola baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen integrazioa, zahartzea eta genero desberdintasuna.
Iker Galparsoro - Goieki
IMPACT HUB DONOSTIA SAN SEBASTIAN, S.COOP. – Circular Hub
Azken helburua da ekonomia zirkularra ezagutaraztea gure lurraldean, eta lurraldeko eragileak inplikaraztea, zirkularitatean oinarritutako politikak, estrategiak eta ekintzak aplikatzeko.
Horrela, CIRCULAR HUB proiektuaren bidez, erakutsi nahi da ekonomia zirkularrak ekonomia linealak baino garapen sozial handiagoa eragiten duela. Horretarako, 3 lerro nagusi landuko dira: (1) mikroesperientzia ukigarri eta eskalagarriak lantzea, ekonomia zirkularra Gipuzkoan ikusarazteko, (2) balioetan heztea, ekonomia zirkularraren zergatia ulertarazteko, eta ezagutza eskualdatzea, ekonomia zirkularraren onurak dibulgatzeko, eta (3) Gipuzkoan ekonomia zirkularra ahalbidetzeko funtsezkoak diren eragileak inplikaraztea.
Circular Hub taldea Donostiako Impact Hub komunitateko kide edo gertuko diren eragileen (enpresak, fundazioak, GKE, ikerlariak eta ekintzaileak) arteko lankidetzatik jaio da.
Yeneko Lozano - Circular Lab
FUNDACIÓN DEUSTO – Capacidades de facilitación
Proiektuaren helburua da Lurraldeko unibertsitateen gaitasun bideratzaileak zabaltzea, gobernantza berri baten eraikuntzan izan dezaketen inpaktua areagotzeko. Unibertsitateak eta ikerlariek Lurraldearen erronkekiko duten erantzukizuna areagotzeak ekarriko du eragileen arteko elkarrekintza handitzea, eta ezagutza sortze sozialki sendoa lortzea. Ezagutza sortzeko prozesu horretan eragile gehiagok parte hartzea eta lantzen diren gaiak berrorientatzea, Lurraldearen eskari eta beharrei erantzuteko, funtsezko bi alderdi dira, Gipuzkoako lurraldean gobernantza eredu berri bat finkatzeko. Zentzu horretan, unibertsitateetan gaitasun bideratzaileak garatuz gero, indartu egingo da lurralde garapenean aldaketa prozesuak dinamizatzeko gaitasuna.
Ikerketa eta ekintza prozesu baten bidez, bideratzailearen inguruko ezagutza ahalik eta hobekien nola konpartitu jakiteko lan egingo dugu. Azken emaitza gisa, online tresna bat sortuko dugu, unibertsitateetako ikerlariei bideratzaile rola hartzen laguntzeko, eta lurralde garapenean aldaketa prozesuak dinamizatzeko gaitasunak indartzeko.
AFAGI ELKARTEA – Geroa lantzen
Proiektuaren helburu nagusia da Gipuzkoan belaunaldi arteko kooperaziorako eta adituen boluntariotzarako “sareen sarea” zabaltzea, premiazkoa baita zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien ondoriozko erronkei aurre egitea, Lurraldearen eraldaketa sozial solidariorako ekarpen gisa.
Proiektu hau AFAGI elkarteak, AUBIXA fundazioak eta 125 boluntarioz osatutako talde batek proposatu dute.
Koldo Aulestia - Afagi
Maximo Goikoetxea - Aubixa Fundazioa
EMUN, KOOP. ELKARTEA – Kontziliazio parekidea
Kontziliazio parekidea helmuga duen proiektua da honakoa, familiaren, lanaren eta maila pertsonalaren bateragarritasuna erraztu eta ahalbidetuko dituena. Erakundeek duten jarduteko moduetan berrikuntzak egiteko bidea aurkeztea dugu xede, eraginkortasunaren bidetik lana, familia eta alderdi pertsonala modu egokian eta orekatuan uztartuz. Enpleguaren arloan kokatzen da eta edozein entitate motatan aplikatzeko modukoa.
Erakundeentzat erabilgarria izango den prozesu mailakatua diseinatuko dugu proiektu honetan. Entitate batean eman beharreko pausoak prozesu baten bidez proposatuko ditugu, kontziliazio parekidea bultzatu eta ahalbidetuko duten irizpide, politika eta erakundeen jarduteko modu berritzaileak barne bilduko dituenak. Kontziliazio parekiderantz jo nahi duten erakundeentzako proposamena izango da modu gradualean aldaketak egin ditzan.
USURBILGO UDALA – Diru-laguntzen eragin soziala
Egitasmo honen bidez gobernantza publikoko ereduetan berritu nahi dugu, bi udal desberdinek egiten dituzten diru-laguntza publikoko deialdien inpaktu soziala neurtuz, eta inbertitutako diruak zein eragin eta aldaketa ekarri dituzten. Asmoa bada, aldi berean, ikuspegi hori udal lantalde osora ez ezik, herriko eragileengana zabaltzea.
Egitasmoa Usurbil eta Oñatiko udaletan elkarlanean, indarraz batuz, proposatu dugu, izan ere egunerokoan honelako egoeran egoten baitira sarritan udalak. Udal bakoitzak bere prozesua egingo du, baina elkarrengandik ikasteko aprobetxatuko dugu, eta elkarrekin tresna bat sortuko dugu, etorkizunean beste erakunde publikoentzat baliagarria izango dena. Inpaktua neurtuko duen tresna, udal bakoitzaren beharretara egokitu daitekeena, modulu bidezkoa. Tresna hori sortzeko, berrikuntza sozialaren ikuspegitik inpaktua neurtzeko esparruan lanean ari diren eta izaera desberdina duten bi erakunderen kanpoko laguntza izango dugu: Sinnple eta Elhuyar Aholkularitza.
Jon Abril - Usurbilgo Udala
HUHEZI, SCL – Gipuzkoa: gizarte berrikuntzako lurraldea
Ikerketa-Ekintza prozesu orokor baten baitan txirikordaturik garatzen diren lau ardatz nagusi ditu egitasmoak:
1. Gipuzkoako lurraldeak aurrez aurre dituen desafioen gainean, eta Gizarte Berrikuntzaren ildotik garatzen diren paradigma berrien haritik, metodologia inplikatiboen bidez, herri bisio eta narratiba kolektibo gaurkotu eta partekatu baten oinarriak identifikatu eta garatu nahi ditugu.
2. “XXI mendeko Herrigintza eta Gizarte Berrikuntza” Aditu Programaren bidez bisio horren garapenean trakzio lanak egiteko funtsezkoak diren pertsonak (alderdietako pertsonak, eragile sozial eta sindikalak, udalgintzako ordezkari eta teknikariak, garapen agentzietako teknikariak) paradigma berrien ikuspegietan prestatu eta eragile proaktibo bilakatu nahi ditugu.
3. “Gizarte Berrikuntzaren Sonarra” jarriko dugu martxan: Nazioarteko esperientzia aurreratuenak jaso eta gure prozesuaren metabolismoan esperientzia hauen erreferentziak txertatzeko.
4. Eta egitasmo hau guztia Britania Handiko Young Foundation erakundearekin elkarlanean garatuko dugu.
HUHEZI, SCL – Ikus entzunezko sorkuntza Gipuzkoan
Ikus-entzunezko sorkuntza Gipuzkoan: egoeraren diagnosia eta ekintza-proposamenak izenburupean aurkezten den proiektu honen xedea da, batetik, herrialdeko ikus-entzunezko sektorearen diagnosia egitea, eta, bestetik, audientziari begirako esku-hartze proposamenak identifikatzea, ikus-entzunezko sorkuntza sustatu ahal izateko Gipuzkoan.
Bereziki garrantzitsu irizten diogu interbentzio proposamenen eragite-eremua gazteen adin-tartean kokatzeari, gazteak etorkizuneko heldu izango diren heinean, eta kontuan hartuta adin-tarte hori dela klabe identitate-sorkuntzan eta sozializazio-prozesuan.
Amaia Pavon - MU
Iban Arantzabal - Goiena Komunikazio taldea
EKAI CENTER FUNDAZIOA – Gipuzkoako politika teknologikoaren sustapen eta hobekuntza
Alemaniako esperientziarekin alderatzetik abiatuta, proiektu honek politika teknologikoak hobetzeko eta sustatzeko jarduketa proposamenak definituko ditu.
Gure teknologiaren konpetentzia gaitasunaren egoera zehatza zein den ezagutzea.
Zehaztea zer ahalegin egin behar dituen Gipuzkoak, lasterketa teknologikoan atzera ez gelditzeko eta aurrean jartzeko.
Alemaniako eskualde aurreratuenetako politika teknologikoak alderatzea, eta Gipuzkoan hobetu eta sustatzeko proposamenak egitea.
Amaia Ruiz de Gauna - Ekai Center
UROLA GARAIKO GARAPENERAKO AGENTZIA, SA – Onbizi
Deialdi honetara aurkeztu den ONBIZI proiektuak gainditu du jada lehenengo fasea. Lehenengo fase horretarako, proiektuak Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren finantzazioa jaso du ("ikasten duen lurraldea" programa). Bertan, unitate didaktiko espezifiko batzuen garapen praktikoa landu da, jarduera fisiko egokituen eta errehabilitazio prozesuen inguruko prestakuntza emateko, bai osasun arloko langileei, bai zaintzaileei, bai senitartekoei eta baita norbanakoei beraiei ere.
Lehenengo fase horren ondoren, proiektu honek osasun arloko langileei, zaintzaileei, senitartekoei eta norbanakoei beraiei lesio fisikoen eta hartutako kalte zerebralen errehabilitazio prozesuen eta jarduera fisiko egokituen inguruko prestakuntza emateko unitate didaktiko espezifikoak kontrastatzeko eta horien esperimentazio praktikoa garatzeko proposamena jasotzen du.
Itziar Salaberria - Uggasa
EMANHAR GIZARTE ELKARTEA – Oasislab
OASISLAB proiektuak abiapuntutzat du etorkinak euskal lurraldeetan gizarteratzea sustatzen duten ekimen berritzaileak abian jarri eta prototipatu beharra, oinarritzat hartuta eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzen eta defendatzen duen komunitate baten eraikuntza. Aldi berean, OASISLAB lehenengo urratsa da, komunitateei beren garapenaren inguruan antolatzeko eta garapen horretan parte hartzeko aukera emango dien ikuspegi zabalago batetarantz. Ikuspegi horrek norbanakoen eta erakundeen sare sortzaile, bizi eta aktibo bat ezarri nahi du, komunitate sentimendua sustatuz eta garatuz, garapen jasangarri, sozial eta kolektiboa ahalbidetzeko.
Proiektuak Brasilgo Eloa Institutuaren Oasis jokoak dakarren teknologia sozialean parte hartzera gonbidatzen ditu Herrera auzoa eta Hernani. Horrela, etorkinez eta bertako pertsonez osatutako jokalari talde batek mobilizazio sozialeko prozesu bat sustatuko dute beren auzoetan, proiektu komunitario bat egin eta abiarazteko, amets bat oinarritzat hartuta (amets horrek premia sozial, ekonomiko edo kultural bati erantzun diezaioke).
Xenki Berho - Emanhar
LKS, SCL – Etxean
Proiektu honen xedea da etxeko arreta eredu berri bat diseinatu eta inplementatzea; gaixoa ardatz izango duen arreta eredu horrek integratu egingo ditu osasun arretako maila desberdinak gizarte laguntzakoekin. Horrela, etorkizuneko erronkei aurre egin nahi zaie, sistema soziosanitario jasangarri bat eraikiz.
Helburu horretaranzko bidea oztopoz eta zailtasunez josita egongo da. Erakundeen arteko oztopo burokratiko horiez gain, barne oztopoak ere badaude, hala nola aldaketen aurrean erakusten den erresistentzia. Horregatik, ezinbestekoa da jarrera proaktiboa hartzea, eta paradigma berritara eramango gaituzten berrikuntza prozesuen aldeko apustua egin beharraz kontzientziatzea, horien gainean eraikiko baita Gipuzkoaren etorkizuna, egungo ongizate maila mantendu eta hobetzeko xedez.
ELHUYAR FUNDAZIOA - Bizilabe
BIZILABE sarearekin tokiko gizarteari egin nahi zaio ekarpena gazteen hezkuntza osatzeko eta eskualdeen lehiakortasunean laguntzeko. Hain zuzen ere, Elhuyarrek sustatutako proiektu honek eredu-aldaketa bat proposatzen du, eta gazteen etorkizunean eskualdeko eragile desberdinen arteko lankidetza sustatzea da proiektuaren beraren ardatz nagusietakoa. Honek berebiziko garrantzia du; izan ere, nerabezaroa gazteentzako garai berezia da, eta bereziki neska gazteen kasuan auto-estimua txikitu egiten da kasu askotan. Bizilabek, era positiboan eragin nahi du neska-mutilengan garai horretan gaitasunetan ahalduntzeko aukera eskainiz.
Eragile desberdinen arteko lankidetza aipatzen denean, zehazki, eragile hauek bildu nahi ditu Bizilabe martxan jartzeko lankidetza-sareak: tokian tokiko eragile ekonomikoak, eragile sozialak eta gazteria- eta hezkuntza-eragileak (enpresak, tokian tokiko elkarteak eta tokian tokiko hezkuntzaren eta gazteriaren ekosistemak). Eta eskualdeetako garapen-agentzien figura gakoetako bat dela uste dugu.
Aitziber Lasa - Elhuyar Fundazioa Bizilabe
| 2019-12-14T20:51:44 |
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/etorkizunaeraikiz/proiektuak/diruz-lagundutako-proiektuak/2016ko-deialdia
|
[
-1
] |
tratu txarrak Archives - FERNANDO MORILLO GRANDE idazlearen bloga
Adina: 13tik aurrera. 144 or. Gaiak: eskola-jazarpena, bullying-a, adiskidetasuna, heziketa, bazterketa, desberdina izatea. Liburuaren fitxa. Liburuaren hasiera. Prezioa: 12,50 euro Audioliburu osoa edo Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean lotsarik gabe ([email protected]). Gaumin (2014). Elkarrizketa liburuari buruz (pdf … [Read more...]
| 2019-07-22T04:39:02 |
http://www.fernandomorillo.eu/tag/tratu-txarrak/
|
[
-1
] |
Agur Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira!
zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan baina etsayak
kendu eutsoen biotza.
Soin ederrera ixuri yakon
Maiatz bateko goiz otza.
Gurutz deunari musu eginaz
alde egin eutson mundutik;
Kristoren gentza abo ganean
loratu yakon gaztetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat, zorion utsa
opaldu eutsun gogotik.
Euzkadi ona, zagoz betiko
Kristoren fede betean
olan zoruna bilauko dozu
emen ezpada zeruan.
Eriotz deuna aurrean daukot
ziñistu bada euzkoa;
Euzkadi aske izan daitean
Eder yatazan euzko basterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
eriotz onen itzala!
Gaztea nozu bizitz onetan
ta ez yatan palta gauzarik.
Jauna gogorra aldi onetan
iges eitea lurretik!
Ez bedi egin neure oldea
Zeure naia bai ostera.
Gogoa bijoa zeru argira
gorputza lur illunera.
| 2019-06-25T10:51:07 |
http://www.badok.eus/euskal-musika/antton-valverde/lauaxeta/hitzak/793-agur-euzkadi/
|
[
-1
] |
Despotismo ilustratua - Vikidia
Federiko II.a Prusiakoa hainbat filosoforekin (besteak beste, Voltaire, ezkerretik hirugarrena).
Despotismo ilustratua edota Absolutismo ilustratua gobernatzeko modu bat da, XVIII. mendean Europan ( bereziki Austria, Frantzia, Errusia eta Prusian) nagusitu zena. Monarkia absolutuen barruan, eta, beraz, Europako Antzinako Erregimen delakoan kokatu behar da, baina Ilustrazioaren (Argien Mendearen) garaiko ideia filosofikoen eraginarekin osatua edo hobetua. Gobernu mota honetan, monarkek beren borondatea inposatzen zuten parlamentuak kontuan hartu gabe, baina, aldi berean, Ilustrazioaren ideia filosofikoetan oinarrituta, hainbat erreforma egiten zituzten, administrazioa, politika eta ekonomia arrazionalizatzeko eta herri xehearen bizimodua hobetzeko.
Ordura arteko estatu absolutisten arazoak konpontzeko bidean, filosofo eta pentsalari horiek uste zuten ez zela beharrezkoa iraultza bat hobekuntzak ekartzeko; aldiz, aldaketa baketsuak nahi zituzten, goitik behera egindakoak, heziketaren eta legeen bidez, ilustratu gabeko jende xehea hezitzeko eta haien bizimodua nolabait hobetzeko.
Gobernatzeko modu hori ondoko esaldian labur daiteke: "Dena herriarentzat, baina herria kontuan hartu gabe". Hau da, despotismo ilustratuan ez zioten herriari inolako botererik eman nahi bere buruari buruz erabakitzeko; haien "onerako" erabaki guztiak beti goitik hartzen ziren.
1 Despota ilustratuak
1.1 Frederiko II.a Prusiakoa
1.2 Katalina II.a Errusiakoa
1.3 Josef II.a Austriakoa
Despota ilustratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aipagarrienak honako hauek izan ziren:
Frederiko II.a Prusiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frederiko II.a (1740-1786) Voltaireren laguna izan zen; biblioteka bat erazeko eskatu zion. Prusiako bere lurretan, justizia eraberritu zuen, tortura debekatu eta mendekoen erlijio-askatasuna ezarri (Europako beste hainbat herrialdetan, berriz, hiritar guztiak behartuta zeuden monarkaren erlijio bera edukitzera, Espainian katolikotasuna, adibidez; eta Alemanian, protestantismoa).
Katalina II.a Errusiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katalina II.a (1762-1796) Diderot filosofo frantsesaren mireslea zen. Hari jarraituz, justizia eraberritzeko lege batzuk ezarri zituen, baina herri xehearen joputasuna edo feudalismoan oinarritutako mendekotasuna bertan behera utzi gabe. Izan ere, jopuak jaun lurdunen zerbitzuan lan egiten zuten nekazariak ziren batez ere, lurjabetza horri lotutakoak eta, beraz, beren borondatearen arabera bizitzeko askatasunik ez zutenak.
Josef II.a Austriakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Josef II.a (1741-1790), Austriako artxiduke eta Hungariako erregea Frederiko II.a Prusiakoaren mireslea izan zen. Joputasuna bertan behera utzi zuen bere lurraldeetan; gainera, prentsa-askatasuna eta erlijio-askatasuna ere ezarri zituen.
"https://eu.vikidia.org/w/index.php?title=Despotismo_ilustratua&oldid=4328"(e)tik jasota
Orrialdearen azken aldaketa: 09:21, 11 urtarrila 2018.
| 2019-11-13T11:44:32 |
https://eu.vikidia.org/wiki/Despotismo_ilustratua
|
[
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.