text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
list
IRAES21 ikasleak: "IRAES 21 ikasleak" hurrengo lanak Kaixo lagunok, IRAES 21 ikasleak sarea martxan... Orain bi erronka zabaltzen zaizkigu: Confint eta Ikaslen DEIA. B) Ikasleen DEIA: Irakurri baduzue Madariaga Dorretxean idatzitako Ikasleen DEIA, honek Brasileko Arduren Gutunarekin konpromisoa egiten du eta zabaldu nahi da hainbat eragilei, adibidez: ikasle guztioi, irakasle guztioi, zuzendarioi, familiei, lagunei, komunikabideei, herritarrei, udalari eta abarrei. Beraien sinadurak lortu behar dituzue, gure blogaren sinaduren txokoan agertu behar dira, zenbat eta gehiago hobe naturarentzat! Orduan, ZER EGIN BEHAR DA? IKASLEEN DEIA eta BRASILEKO GUTUNA ZABALDU behar da eragileen artean, hau da, ekimen bat edo batzuk prestatu behar dira, Ikasleen Deia eta Brasileko Gutuna zabaltzeko, zeinen sinadurak lortu dituzue esan ETA GERO BLOG HONETAN KONTATU: testu labur batekin, argazkiekin, bideoekin, bertsotan... zuek ikusi, ea irudimen hori zelan daukazue. A! Eta blog-erako aurkezpena egin ez duzuenentzako, oraindik ere onartzen dira. Ondo izan lagunok! Egilea: IRAES 21 ikasleak ordua: 13:26 Etiketak: Confint-estatua, Iraes 21 Ikasleak, Lanak
2017-08-20T02:16:02
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/2011/11/iraes-21-ikasleak-hurrengo-lanak.html
[ -1 ]
Ibilbide “eroso eta atsegina” izango du Kilometroak jaiak. Noticias de Gipuzkoa Ibilbide “eroso eta atsegina” izango du Kilometroak jaiak Irailaren 24an Oñatin ospatuko den ikastolen festa lau gunetan banatuko da Anabel Dominguez - 2017(e)ko uztailaren 20a, osteguna - 06:11etan eguneratua Asentzio ermita inguruan, atzo egin zuten zirkuituaren aurkezpenean parte hartu zutenak. (n.g) oñati- “Polita, eroso eta atsegina”. Hitz horiekin aurkeztu zuten atzo datorren irailaren 24an Oñatin Kilometroak jaiak eskainiko duen ibilbidea. Bost kilometro inguru izango ditu aurtengo zirkuituak eta 1989koarekin -lehenengo aldiz herrian ospatu zen festa- antzekotasun handiak ditu. “Oinarrian berdina da, baina zenbait toki aldatu ditugu irisgarritasunean irabazteko eta guztiok ingurune eder honetaz gozatu ahal izateko”, adierazi zuten Txantxiku ikastolan prestakuntzekin aritu direnak. Asentzioko ermita inguruan, Aloñako mendizerra atzean zutela egin zen atzo agerraldia. “Bi arrazoi nagusiengatik elkartu gara hemen, alde batetik, irailaren 24an Asentzion gune bat izango baitugu, eta bestetik, hemendik ikus daitekeen panoramika bikaina gure logoaren inspirazio iturri izan zen orain dela urtebete”, azaldu zuten antolatzaileek. 2017ko Kilometroetako edizioak lau gune nagusi izango ditu. Lehenengoa eta handiena Herriko plazan kokatuko da, bi zatitan banatuta: plaza berak adin guztientzako kontzertu eta ekintzak jasoko ditu, eta pilotalekua haurrei zuzendutako eremua izango da. Honetaz gain, Seguratik etorritako laguntzaileei esker, “kiroldegiko kantxa jantoki bihurtuko da eta Luma Gorrik eskainitako oilaskoa dastatu ahal izango da”, aurreratu zuten. Bigarren gunea, aldiz, San Martin inguruan egongo da, Haurren hiriaekimenean oinarrituta. “Gaztetxoen-tzako natura abentura parkea eta futbolin erraldoia ipiniko ditugu, besteak beste”, zehaztu zuten antolatzaileek. Hirugarren gunean, Asentzion, eguneko kontzertu aipagarrienak ospatuko dira, eta laugarrenean, Santa Lutziako ermitako eremuan, Erronkako finala jokatuko da eta Gipuzkoako 22 ikastoletatik etorritako taldeak lehiatuko dira. Santa Lutziatik Berezaoko industrigunerantz joko du ibilbideak. Eroskiko aparkalekuan euskalgintza eta artisauen eszenatokia izango da. Bertatik, Bidebarrieta kaleruntz abiatuta, Herriko plazara iristean zirkuituari bira osoa emango zaio. Era honetan, ibilbideak bi sarrera izango ditu, biak ala biak plaza nagusira eramango dutenak: kiroldegi parean eta Txaketuako bideguru-tzean. Antolatzaileek aipatu zuten bezala, jai egunean trafiko guztia San Prudentzio biribilgunetik desbideratuko da, eta handik sei parking erraldoi atonduko dira, bakoitza bere autobus zerbitzuarekin Oñatiko erdigunera iristeko. Ekintza sortaEgunean bertan Olaitturri elkartekoek herriko historia ezagutzeko taularatuko dituen 20 minutuko hiru emanaldiren berri ere eman zuten (Lazarraga parkean, Unibertsitateko klaustroan eta Zumeltzegi dorretxearen aurrean). Honekin batera, Nazioarteko Artzain Txakur lehiaketa ekarri zuten gogora, goizean zehar zirkuituko bigarren gunera gerturatzen direnek txapelketarekin gozatu ahal izango baitute. Gainera, Gipuzkoako ikastolen jaiaren aurretik eta motorrak berotzen joateko, irailaren lehenengo astebururako mosaiko erraldoi bat egiteko deialdia luzatuko da. Bigarrenerako, ordea, Errealeko nesken partidua jokatuko da Azkoagain futbol zelaian. Bestalde, Klikmetroak ekimenaren eskutik, Lekaixoka! (aurtengo lema) aritzeko aukera egongo da ibilbide birtualeko metroak eginez. Horretarako, klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu beharko da, eta metro hori babesten duten enpresa eta elkarteek ekarpen ekonomikoa egingo dute Kilometroak 2017ren alde.
2018-09-23T04:11:55
http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/07/20/sociedad/ibilbide-eroso-eta-atsegina-izango-du-kilometroak-jaiak
[ -1 ]
Biblioteca Virtual de Prensa Histórica > Albisteak Hemen zaude: › Albisteak Harpidetu iturri honetara Laster gehituko direnak 2017ko urte amaieran eduki hauek kargatuko direla aurreikusten da: - Aurora (Cádiz) 2016ko ekainetik - 2017ko ekainera gehitutako nobedadeak Jakinarazten dizuegu 2016ko Digitalizazio Kanpainaren esparruan digitalizatutako funts berriak gehitu direla. Prentsako 80 goiburutako eduki berriak digitalizatu eta argitaratu dira. Zenbaitetan, BVPHn aurrez ere bazeuden bildumak osatu dira; beste titulu batzuk, berriz, lehen aldiz digitalizatu dira. >>>Gehiago irakurri Artikulu berriagoak | Artikulu zaharrak | Orri nagusia
2019-06-27T06:32:10
https://prensahistorica.mcu.es/eu/cms/coleccion.do?id=novedades%2Fnoticias
[ -1 ]
Adiskidetzea | rufino iraola garmendia ← Santu Guztiak Tenpluak & mendiak → Adiskidetzea Publicado el noviembre 2, 2014 por kafarnaum Ez dakit nola ez den posible adiskidetzea, haserrarazi gintuzten ekintzak eta ekintza horietatik etorritako ondorio berriak desagertu badira. Propio ipini dut ondorio berriak. Gertaturikoak eta utzitako ondorioak hor daude-eta. Ondorio zaharrak deituko diet hauei. Lehenik eta behin, ondorio zaharrak gestionatzen hasteko, ezinbestekoa da ekintza eta ondorio berririk ez izatea. Eta hori, behintzat, betetzen ari da: aurrerapauso handia da. Agian, ez da posible adiskidetzea, haserrearen gainean behar beste gogoeta egin ez dugulako. Haserrearen mailak ikusi beharko genituzke, eta bakoitzak bere burua kokatu beharko luke maila horietako batean: haserre nengoen borroka armatuarekin, baina adiskidetzeko inolako problemarik ez, praktika onartezin hori amaitzen denean. borroka armatuari terrorismoa deitzeraino nengoen haserre; baina prest nengoen amaitzen zenean elkarrizketan hasteko, presoen gorabeheran. guztiz haserre nengoen terrorismoarekin, eta ez dut ikusten beste konponbiderik, baizik eta legea bete; hori bai ad hoc egindako legeak derogatu. guztiz haserre nengoen terrorismoarekin, eta hiltzaileek kondena osoa bete behar dute, minimoa 40 urte. terrorismoaren biktima naiz eta barkazioa eskatu behar didate, egin didaten guztiarengatik. terrorismoarekin zeharko haserre nago, eta iragan osoa kondenatu behar dute esplizitoki. guztiz haserre nago terrorismoarekin eta ez dut ezer egingo konponbidea aurkitzeko, denbora joaten utzi besterik. zeharo haserre nago terrorismoarekin eta inoiz ere ez dut ahaztuko ezta barkatuko ere. Euskal Herrian problema politikoa dago, eta hori negoziatu egin behar da. A ze panorama! Begi-bistakoa da, egoera hori konpontzeko, boluntarismo hutsa baino zerbait gehiago behar dela. Pentsamendu hutsarekin eta gure egoarekin identifikatzen garen bitartean, ez dugu inolako aurrerapausorik emango. Konprentsiotik etorri behar du irtenbideak. Eta zer da konprenitu behar duguna? Hasteko, pentsamenduak ez digula bakean bizitzen utziko. Horrela, oinazetik sufrimendura igaroko gara. Kontua ez da gertaturikoa ahantzi edo ukatzea. Hori hor dago. Baina sekula ez dugu horra murriztu behar. Gu ez gara gertaerak. Gertaerak baino gehiago gara. Pentsamenduekin eta gertaerekin (egoarekin) identifikatzen bagara, gorrotoaren ateak zabaltzen ari gara, mendekua bila dabil gure egoa. Gorrotoa eta mendeku inori bizitzen uzten ez dioten bi elementu. Gorrotoaren eta mendeku-nahiaren mende bizi den pertsona asko sufritzen ari da, eta bere burua maite badu, lehenbailehen irten behar du egoera horretatik. Adiskidetzeak ez dio beste inori haserre dagoenari berari hainbeste mesede egiten, psikologo batzuen hitzean. Gorrotoak eta mendeku-nahiak daratuluak burdina bezala zulatzen dute gure arima. Inork uste badu “niri” kaltea eta mina eragin didana zenbat eta gehiago zigortu orduan eta hobeto sentituko naizela oso oker dago. Beraz, gorrotoa eta mendeku-nahia gainditzea ezinbestekoa da sendatzen hasteko, bizimodu “normalean” barneratzeko. Horrekin batera, barkamen-eskaintzak eta errukiak asko lagunduko dio biktimari bere onera etortzen. Beraz oso inportantea da gure osasunarentzat adiskidetzeko prest egotea. Beste gauza bat da zer baldintzan eta zer mailatan. Baldintzei dagokionez, esan dezakegu ez dela egokia 9, 8, 7, 4, haserre-mailak bere horretan exijitzea; 6 eta 5 mailak exigigarriak dira; 3 mailak ez luke bidea oztopatuko; 2 eta 1 mailek asko erraztuko lituzkete gauzak, baina ulertzekoa da hain aurreratuta jende gutxi egotea. Mailari dagokionez: a) lagun izatera iritsi, b) diosala eta kortesiazko erlazioa mantendu, c) bileretan-eta, elkarri erantzun, d) elkarrekin hitzik egin ez, baina elkar errespetatu, e) derrigor espazio deferenteetan bizi elkar ikusi gabe; a puntua betetzea ez da beharrezkoa; b eta c puntuak betetzea asko litzateke oraingoz; d posizioa hasieran onargarria da: denbora bultzada txiki bat behar dira d puntutik aurrekoetara pasatzeko; komenigarria da e puntua gainditzeko gai izatea. Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta. Guarda el enlace permanente. ← Santu Guztiak
2017-02-21T09:43:26
https://rufiraola.wordpress.com/2014/11/02/adiskidetzea/
[ -1 ]
tarritatu. Tr. Documentado en textos septentrionales desde finales del s. XVI hasta el XIX; parece dejar de usarse en el s. XX. La forma general es tarritatu, con aspiración inicial (th- ) en Leiçarraga. Los autores suletinos emplean la forma therritatü (sin aspiración inicial en Tartas). 1. (Volt 88, SP, Lar, H; th- BN ap. A ; H), territatu (th- H (S), VocS 136), tirritatu (BNc ap. A; Arch VocGr ). Irritar(se), enojar(se), enfadar(se). "Fâcher, colérer, mettre en mauvaise humeur" SP. "Irritar, enojar" Lar. "Agacer, irriter, faire fâcher" Arch VocGr. "Tirritatu, provocar, excitar, fastidiar" A. Aiták, eztitzazuela tharrita zuen haurrak, gogoa gal eztezatenzát. "N'irritez point vos enfans" . Lç Col 3, 21 (He damuztatu, TB sumintu, Ker, BiblE sumindu, Dv sumintarazi, Ol aserrerazi). Iduri badagotzu azpiratzen zarela eta merezi eztuzun ahalkerik edo laidorik pairatzen duzula, etzaitezila hargatik tarrita. SP Imit III 36, 3 (Mst, Ip khexa, Ol aserre, Pi asarratu). Naturalezak behatzen du oraiko gauzetara, bozkariotzen da lurreko irabaziez, damutzen da galtzeaz eta gaizki erran arin batez tarritatzen da. Ib. 54,3. Gure Ienkoa ezarri zian koleran handizki, territatu, samurtu eta khexa erazi haren kontra. Tt Onsa 43. Ez gaitezen izan banagloriaren gutizia, elkhar tarritatzen dugula, elkharri bekhaizten gaizkola. He Gal 5, 26 (Lç, TB, Dv t(h)arritatu). Saulek ezagutu zuen handik beretik norbait bazela Jainkoa tarritatu zuena, eta egin zuen yuramentu Jainkoaren tarritatzaille hark galduren zuela bizia. Lg I 269. Gaixki handitan erori ziren berak, eta eror-arazi zituzten israeldarrak, Jainkoa tarritatuz bere idolatriaz. Ib. 347. Ez zatzuela gogort zuen bihotzak, gerthatu zen bezala desertuan tarritatzeko tokian tentazioneko egunean. TB He 3, 8 (He tarritatu; Lç tharritamendu). 2. (BN, S; Lar, Dv, Lecl, H (+ -th-)), territatu (th- S, th- Gèze, H (S)). Ref.: A (tarritatu, therritatu); Lrq (tharritatü). Provocar, tentar. "Concitar" Lar. "Taquiner, tracasser" Gèze. "Provoquer, exciter" Dv (→) A. " Therritatu, tentar" A, que cita a Inchauspe. v. narritatu, tirrikatu. Supherbioek naute bada / ahalaz tarritatzen. EZ Eliç 221. Suge zaharrak ertxatuko zaitu eta tarritatuko, bainan othoitzez hura igorriko duzu. SP Imit III 12, 5 (Mst, Ip therritatü; Ol, Pi garraztu, Leon galdu). Ago ixilik eta mutuadi, ez aut geiago enzunen, nahi duan bezanbat tarritatzen banauk ere. Ib. 6,4 (Ol zinkatu, Pi zirikatu, Leon durduzatu). Tarritatu dut / zure kolera justua. Gç 105. Aingürü gaisto batek therritatü dü Eba. Bp II 98. Therritatü dit nihauren kontre haren Jüstizia ezinago handia. Othoitz 21. Bere pasione propialak nork bere baitan tarritatzeko bi molde hauk. He Gudu 83. Eztüzü behar hantik gibeltü, ez-etare deskorajatü; bena lehenago behar düzü therritatü izan, gaizarik hobenen egitera. Mst III 32, 3 (SP atzartu, Ch altxatu, Ip hazitü). Hutsik, iduriz, arinena bera aski da maiz tarritatzeko Jaunaren haserradura saindua. Lg I 270. Ez dezazula har zure pasioneak sobra tarrita detzaken tentamendurik. Mih (ap. H). Azkenian behar da noiz ere sendi beitate pasione zonbaitez ajitatürik edo therritatürik, urthuki hasperen barnabat Ama hun haren bihotziala. Mercy 29. Tarritatu naute gezurrezko jainkoz eta sumindu naute beren egitate ergelez. Dv Deut 32, 21 (Ol espa piztu, Ker zirikatu, BiblE mindu). Jesüsek ezagützen beitzian haien gaistokeria, erran zeien: zertako therritatzen naizie faltsiak? Ip Mt 22, 18 (Lç, He, TB, Samper, Hual, EvL, Ur (G) tentatu, Dv bilhatu, Echn, Ker zirikatu, SalabBN hirritatu; Ol, BiblE zirika). Zerk trabatzen eta tarritatzenago zaitu bihotzean dadukazun pasione hildumatu gabeak baino? SP Imit I 3, 3. (BN ap. A ; H (+ th-)), territatu (th- H (S)). Alborotar. "Soulever, exciter à un soulèvement, à une révolte" H. Ambos lexicógrafos citan a Leiçarraga. Tharrita zezaten bada populua eta hiriko gobernadoreak gauza hauk zanzuzkitenean. Lç Act 17, 8 (He tarritatu; TB altxatu, Dv subermatu, Ol, Ker axatu, IBk ikaratu, BiblE asaldatu). tarritatu. Tr. Documentado en textos sep... 1. (Volt 88, SP, Lar, H; th- BN ap. A ; ... 2. (BN, S; Lar, Dv, Lecl, H (+ -th-)), t... (Con suf. -ago ). Zerk trabatzen eta tar... (BN ap. A ; H (+ th-)), territatu (th- H... << soñutzik 0 / 0 tatxa >>
2020-02-21T05:52:03
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=hutsik&sarrera=263695
[ -1 ]
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Barcena de Cicero, Treto - Resumen osteguna 02 - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
2020-07-02T13:20:06
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=can&l=1096X&w=1&datos=img
[ -1 ]
Belauna joint meniscus, medial meniscus adar kalteak, barne meniscus - sintomak, titulua, tratamendua Meniscus lesioak - tratamendu eta berreskurapen arauak Meniscus lesioaren ohikoena da belauna joint kalteak. Arazo hau sarritan kirolarien eta lan fisiko astunen aurrean dago. Belaunaren funtzionamenduan urratzen den lehen urratsean, medikua kontsultatu beharko zenuke. Tratamendua hasi eta ondorioak saihesten lagunduko du. Belauneko meniskoaren funtzioak Izan ere, ehun cartilaginosa da. Meniskoaren oinarria% 70a da kolagenoaren zuntzez osatua. Gainera,% 0,6 elastina eta% 13 inguru proteina bereziak hemen agertzen dira. Kartilagoizko forrua horrelako atalek osatzen dute: aurreko adar; gorputza; atzeko adar. Kartilagoa kortxoarekin lotzen da, tibial eta ligadura femoralekin, mugikortasuna eta indarra handia ematen baitio. Meniscus motako barietateak daude: barruko edo medial kartilagoa; Kanpokoa ("meniscus laterala" ere deitzen zaio). Kartilagoen ehun hau oso garrantzitsua da musculoskeletorako sistema egiteko. Honako hauek dira funtzioak: Belauneko artikulazioetako mugikortasun eta mugikortasun mugatzailea da; femur eta tibia arteko marruskadura murrizten du; xurgatzaileen papera betetzen du. Belauneko menpekotasunaren kalte motak Lesioak guztiak bi ezaugarrien arabera sailkatu daitezke: hausturako neurri eta mota. Kalteak identifikatzeko, MRIa lagunduko du. Gainera, belauneko lesio bat, meniscus malko bat izan daiteke mota honetakoak: bertikala; Meniscus alboko trauma Haustura honen kausa nagusia lesio konbinatua da, distira bihurritua duena. Cartilaginous formazio honen lesio zuzenak oso gutxitan diagnostikatzen dira. Gainera, belauneko alboko meniskoaren alboko deformazioa gaixotasun erreumatiko baten eraginpean egon daiteke. Hala ere, alboko kartilagoien eraketak 7-10 aldiz gutxiago egiten du barneko bat baino. Medial belauneko joint meniscus zauria Cartilaginous formazio honen kalteak ugari dira: gorputzaren posizioan aldaketa zorrotza; Gehiegizko pisua, sistema muskuloeskeletikoaren zama sendoa mantentzen duena; huts egin du eta abar. Menisko mediala gizonezkoetan traumatizatzen ohi da emakumeetan baino. Arrisku handiko guneetan atleta daude: futbol jokalari; tenis jokalari; saskibaloi jokalari. Belauna joint meniscus - sintomak Forma kartilagoen haustura fase akutuak eta kronikoak sortzen dira. Belauna joint sintomak meniscus kalteak hauek izan ditzake: ehun cartilaginous ezabatzea eragindako klik bat; Meniscus zati bat bi kontaktu gainazalen artean itsatsita badago, honek belauna blokeatu dezake; mina, zeinaren intentsitatea alda daitekeen lesioaren arabera; belauneko edema, meniscus eta ligament aldi berean hautsi zirela; lesio kartilaginosoaren kanpoaldeko ertza kaltetuta dagoenean , hemarthrosia garatzen da. Meniscus lesio bat dagoela ziurtatzeko, proba funtzionalak lagungarriak izango dira: Baikov sintoma - belauna angelu zuzenetan makurtu behar da. Espazio elkarreraginaren ostean. Aldi berean, belauna pasiboki desegiten da. Mina asko gertatu bazen, meniskoaren atsedenaldia adierazten du. Landau sintoma : pazientea hanken gurutzatuekin eseri behar da. Belauneko mina larria baldin bada, hau da meniskoaren zauria duela. McMurray sintoma - gaixoaren bizkarrean eta belaunetan okertu behar du. Ondoren, mugimendu birakariak egiten dira. Gertakari hauen krisia eta mina arau hausteengatik hitz egiten dute. Polyakova sintoma: zure bizkarrean etzan behar duzu eta hanka osasuntsua altxatu. Aldi berean beharrezkoa da sorbaldaren gaineko hesiak eta bigarren hankaaren orpoa apur bat zintzilikatzeko. Kartilagoen eraketa hausturaren ariketa fisikoa egin ondoren, mina larria izango da. Meniskoaren kaltea Hainbat urratze-maila daude. Hiru lesio talde daude, meniscus lesio bat dagoenean - sintomak honako hauek dira: lehen urratsa - urraketa txiki baten itxura; Bigarren maila - kalteak handitzen ditu. hirugarren etapa - larritasuna dago. Belauneko joint meniscus - tratamendua Proba funtzionalen laguntzarekin, esperientziadun traumatologo batek diagnosi bat bakarrik eman dezake. Lesioaren eta bere larritasunaren izaera identifikatzeko, medikuak gomendatuko die gaixoari azterketa osagarria. X izpiak ez du oso informaziorik kasu honetan, kartilaginaren eraketa ez delako. Medikuntza meniskoaren edo beste nahaste batzuen adarrek kalte egin diezaiokete diagnostiko-metodoei. ultrasoinu; MRIa ; Lortutako emaitzak oinarri hartuta, traumatologiak tratamendu erregimen optimoa aukeratuko du. Terapia ez-kirurgikoa sarritan agindutakoa bada: belauna ez da blokeatu; Medial meniskoaren kalteak hutsalak dira; gidatzean ez dago klikarik; haustura endekapenezkoa adineko paziente batean gertatu zen. Tratamendu kontserbadorearen funtsa belauneko joint blokeoa ezabatzea da. Terapia hori ondorengo urratsekin irudikatzen da: Zulatu poltsa bateko edukiak. 10% Procan soluzioaren% 1 edo Novocainen% 1 soluzioaren 20 ml-ko soluzioa aurkeztu. Pazientea aulki altu batean eseri behar da, kortxoa eta izterretako angelua zuzenean eginez. Droga-administrazioaren ondoren 15 minutu igaro ondoren, medikuak manipulazioan zuzenean aurrera egiten du. Barruko meniska hondatuta badago, blokeoa lau pausutan ezabatuko da: Traumatologoak oinaren trakzioa egiten du. Prozedura hau eskuarekin edo hanka estaltzen duen ehun trinko baten laguntzarekin egin daiteke. Medikuak distira txikitzen du menisko arinetik kontrako noranzkoan. Manipulazio horretan zehar, espazio bateratua areagotzen da. Ondorioz, meniska jatorrizko kokapenean ere bihurtu daiteke. Medikuak distira mugikorreko mugimenduak egiten ditu, kanpora edo barrura darama. Belaunaren doitze doikuntza eta luzapena burutzen dira. Askotan manipulazio horien ostean, blokeoa ezabatzen da. Kasu honetan, medikuak igeltsuzko luzera bat aplikatzen du, behatzetatik izterretik goialdean. Jarrai ezazu pazientea 5-6 asteko bitarte. Lehen manipulazioaren ondoren, ezin duzu blokeoa kentzeko, errepikatu behar da. Prozedura horien gehienezko kopurua 3 aldiz da. Horietako guztiek traumatologia mediku esperimental batek zuzendu beharko lukete. Ondoren, medikuak tratamendu kontserbadorea ematen dio gaixoari. Meniscus lesioarekin zer egin jakin nahi du, beraz prozedura eraginkorrenak gomendatuko ditu. Sarritan terapia honako manipulazioak ditu: ariketa terapia; ultra-maiztasun handiko terapia; masajea; sendagaiak hartuz. Hondoprotektoreak eraginkorrak izan dira. Droga horiek ehun cartilaginosoak leheneratzen dituzte. Botika horiek prescribe daitezke: Meniscus lesioarekin belauna lotu Medikuntza belauna ehun elastikoz eginda dago. Ehunezko testura du, beraz, jantzi bat jantzi dezakezu zure arropa azpian. Belauneko joint ez josturak ez duelako, ez du igurtzi. Bandak bereizten dira hanka eragindako presioaren arabera: Belauneko 1. konpresio-klasearen artikulazioetan erabiltzen da menstruzioaren belauneko minbizi txikia diagnostikatu denean. Haien presioa 22 mm Hg da. Benda hori meniscus malkoari eragozten dio. Belauneko konpresak 2 konpresio-klasea - post-operazio epea izendatuta. Sistema linfatikoko eta zirkulazio sistemen funtzionamendua estimulatzen dute, berreskurapen prozesua bizkortzeko. Meniscal lesioa - eragiketa Interes kirurgikoa kasu horietan gomendatzen da: Elkartearen kaltea gertatu zen eta urratze hori odoljarioa da; Meniscus haustura osoa diagnostikatu zen; gorputz cartilaginosa berdindua da; adar bereizi bat zegoen; terapia kontserbadorea ez zuen emaitzarik eman. Belauneko barne meniskoaren kalteak ezabatzen ditu teknologia hauen laguntzarekin: artroskopia - elementu koskorrak; Meniscectomy - eraketa kartilajinoen partziala edo osoa ezabatzea; trasplante - suntsitutako ehunak ordezkatzea. Meniscal lesioa - berreskurapena Etengabeko epean errehabilitazioa ariketa terapia eta fisioterapia irudikatzen du. Bere iraupena meniscusaren lesioaren araberakoa da eta kirurgia teknologikoa desagerrarazteko erabili zen. Zaharberritze honen helburua: Belauneko meniskoaren ondoren gertatu diren kontraesanak kendu. Leheneratu elkarrekin eta normalizatu gait. Belauna egonkortzeko muskuluak indartzea. LFK meniscus lesioarekin Errehabilitazio ariketa konplexu oso bat dago. Esperientziadun espezialista baten gidaritzapean egin behar dira. Trauma edo meniskoaren atsedena jasaten du. Horrez gain, zer karga baimentzen du berreskuratzeko fase horretan edo horretan. Beraz, belauneko menstruaren traumatismoaren terapia ariketa terapeutikoan garapen orokorreko ariketak dira, muskulu-talde guztiei zuzenduta. Fase amaieran, ariketa terapia ondorengo konplexua da: treadmillaren kontrako noranzkoan ibiltzea (modu motelean exekutatzen); gimnasioko pilotak ariketak; hanka bat saltoka; bizikleta geldikorreko enplegua; "Oinez prentsa" eta abar. Belauneko masajea meniscus lesioaren ondoren Prozedura hau bai terapia kontserbadorea eta bai postoperatorioan erabiltzen da. Belauna joint meniscus lesioa diagnostikatu bada, masaje tratamendua emaitza hau lortzeko laguntzen: ehunen hantura murriztea; muskulu tonuaren zaharberritzea; mina sentsibilitatea jaistea; odol-zirkulazioa ehunen hobekuntzan . Lehenengo fasean, masajea kneading bizia eta leuna da. Prozedura honek ez du 3 minutu baino gehiago irauten. Geroago, manipulazio trinkoagoak konektatzen dira, adibidez, zirkularra eta rectilinear artezketa. Ariketa hauek 4-5 minutuz egiten dira. Masajea osatzea hanka aktibo eta pasiboen mugimendu alternatiboak erabiliz. Aldi berean, hip hiperestimulazioa erabil daiteke. Belauneko joint meniscus - ondorioak Denbora denboran arazoa identifikatzen baduzu eta denbora zuzentzen hasten zarenean, konplikazio larriak ekidin ditzakezu. Belauneko meniskoaren trauma zaharrak lesio maltzurrak dira. Horrelako ondorioak ekar ditzake: Artrosiaren garapena sustatzea. Burmuinaren ezegonkortasun mekanikoa sortzeko. Mugimenduan edozein momentutan, blokeoa gerta liteke. Ligadura haustura eta hezurrak haustea eragiten du. Meniscus lesioa medikuaren kontrolpean egonez gero, pazientea denbora gutxian berreskuratuko da. Bai, eta esku-hartze kirurgikoa askotan gertatzen da konplikazio gabe. Hala ere, berrogei urte baino gehiagoko paziente guztiek ondorio negatiboak handitzen dituzte. Hau da, adin horretan, aparatu ligamentua ahultzen dela. Traumatologo esperientziadun batek arazo horri aurre egiteko lagunduko du. Cardio extrasystoles - zer da? Diabetes mellitus - zer motatako gaixotasunak mehatxatzen ditu eta tratatzeko? Sinus taquicardia Bizkarrezurreko eragiketak Nola tratatu anemia? Livedovax - analogiak Urea odolean - emakumeen arau Master class - vintage aingeru Tilda Konjuntibitisa - sintomak Etxean dirua erakartzeko erritua Oporrak korporatiboa Zinka falta gorputzean - sintomak Arraina landareekin labean labean Emakumeen Mocasins Riker Tuberkulosiaren eragilea Haurrentzako jokoak 3 hilabete Azkenean pozik: Liam Hemsworthek urtebetetzeagatik Miley Cyrus jatorrizko eraztuna eman zion Emakumeen udako txanoak Soineko korporatiboa Arratsaldean soinekoak Erreserba Nazionala Mvea
2020-01-21T03:27:25
https://eu.everaoh.com/meniscus-lesioak-tratamendu-eta-berreskurapen-arauak/
[ -1 ]
Ostegun honetan, Katedralean | Toxic Twins Ostegun honetan, Katedralean Donostiako Dokako berotasuna oraindik gogoan, Colemans+ taldekoek Katedrala bisitatuko dute ostegun honetan. Lesiorik edo okerrik ez bada tartean, irudian dituzue Colemans+en elastikoarekin Bilboko Kafe Antzokian zelairatuko direnak. Karlos Demetradze, Ima Dramé, Gorka Necati eta Joni Achinpung. Ez galdu Colemans+ ikusteko aukera. Auskalo noiz elkartuko diren berriro. Beste talde batzuetako deialdietan iragarrita daude (Bide Ertzean, Berri Txarrak…). Beraz, hurrengo baten zain egon gabe, ostegun honetako emanaldiaz gozatzea onena. Colemans+ taldearen saioaren ondoren Deabruak Teilatuetan igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera. “1973” bira hasi zenetik hona bi urte pasa dira, hamaika kontzertu egin dituzte eta ehun eta hamaika pasadizo eta xelebrekeria bizi izan dituzte. Bira amaitzen hasi da, baina gotorlekuetan babestu aurretik, gerra emateko indartsu daude tolosarrak… Deabruak guarda ditzala luzaroan Colemans+ eta Deabruak Teilatuetan! Argazkia: Saioa Gauilunak. This entry was posted on 19 enero 2010 at 17:29 and is filed under Uncategorized. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.
2019-01-20T03:05:31
https://toxictwins.wordpress.com/2010/01/19/ostegun-honetan-katedralean/
[ -1 ]
Palestinari buruzko erakusketa irekiko dute bihar BeasainenBy Ane Arrieta on 2013/11/07 in Beasaingo laburrak Bihar arratsaldeko 18:00etan Palestinari buruzko argazki erakusketa inauguratuko dute Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Jarraian, 18:30ean Palestine (Off The Record) Palestinan bizi duten egoera azaltzen duen dokumentala emango dute eta honen inguruan eztabaidatzeko aukera ere egongo da. Joxan Iza artista bergararraren lanak ikusgai daude igandera arteBy Otamotz.com Urretxu-Zumarraga on 2013/10/02 in Kultura Joxan Izaren (Bergara, 1961) Low Cost erakusketa ikusgai dago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Erakusketa datorren igandera arte zabalik egongo da. Hamabost koadrok osatzen dute bilduma. Margolan horietan guztietan teknika ugari nahasten ditu: akrilikoa, olioa, akuarela, errotulagailua, arkatza, grabatuak eta inpresio digitalak. Lanen formaren azpian naturaren eta hiriaren arteko dialektika dago. Bi esparruen aldakortasunari heltzen dio artistak, hori dela eta hainbeste teknika eta kolore. Legorretan herri baratzeetan ekoitzitako produktuen erakusketa eta dastaketa egingo duteBy Aimar Maiz on 2013/09/19 in Gizartea Legorretan duela bi urte jarri zituen abian herri baratzeak. Herritarrek sail bat hartu, eta etxerako barazkiak ateratzeko modua dute harrezkero. Zer lan egiten duten eta nolako uzta bildu duten erakusteko, udalak erakusketatxo bat antolatu du, larunbaterako (irailak 21). 18:30etik aurrera, baratze ekologikoetako produktuak ikusteko eta dastatzeko modua izango da, plazan. Sagardoa eta ardoa ere eskainiko [...] Uraren inguruko ekintza sorta antolatu dute BeasainenBy Ane Arrieta on 2013/09/06 in Erakusketak 2013a uraren arloko elkarlanerako nazioko urtea dela aitzakia hartuta, Beasaingo Udaleko Ingurumen departamentuak, uraren inguruko hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, Beasain 1909-2013 Uraren erakusketa egongo da ikusgai irailaren 7tik 15era, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik-20:00etara. Bertan Beasaingo ur edangarriaren iturriak eta auzo iturriak, ur etorreraren ibilera (Beasaina lehen aldiz ur edangarria [...] ‘Jazpanart’ erakusketarako lanak aurkezteko epea zabalikBy Ane Arrieta on 2013/09/04 in Aisia, Erakusketak Jazpana ekimenaren barruan bigarren aldiz egingo dute Jazpanart: Rural Postmodern Fest erakusketa urriaren 19tik 24ra. Ekimen hau Igartza monumentu multzoan egingo dute, “izpiritu herrikoi eta postmodernoa” oinarri hartuta. Erakusketa euren lanak aurkeztu nahi dituztenek, irekita dute euren lanen proiektuak bidaltzeko epea, igandera arte, nahiz eta antolatzaileen esanetan “epe hori erabat hermetikoa ez izan”. Lanen proiektuak [...] Ondo pasa biharko eguna.http://goierri.hitza.info/files/2013/12/SAM_1894-237x300.jpgEkain Imaz Agirre irakurri gehiago » Guztiak irakurriEskelak Juli Telleria Berasategi Marino Izagirre Ormazabal Guztiak irakurriBereziak Berriketan.info Viewing item 1 to 5 (of 5 items) Amaia Larruzea posted an update 59 minutes ago Amaia Larruzea posted an update 13 hours, 46 minutes ago lasterketak.com taldea posted an update in the group Kirola – Herri lasterketak 23 hours, 11 minutes ago SAILKAPENA – XXXV. TAFALLAKO PEÑETAKO HERRI LASTERKETA – http://ow.ly/rzjoU lasterketak.com taldea posted an update in the group Kirola – Herri lasterketak 23 hours, 31 minutes ago SAILKAPENA – III. DONOSTIAKO TXAKURKROSA – http://ow.ly/rzibJ http://ow.ly/i/3XIko lasterketak.com taldea posted an update in the group Kirola – Herri lasterketak 23 hours, 41 minutes ago SAILKAPENA – XLIV. BOLUNBURU OROIGARRI KROSSA – CROSS MEMORIAL. http://ow.ly/rzhpT http://ow.ly/i/3XI7S Popularrak Ekarpenak Vilariñotarrek ikuskizuna egingo dute Olaberrian
2013-12-09T22:24:03
http://goierri.hitza.info/tag/erakusketa/
[ -1 ]
berriak | Garagardo ahotsa Kategoriaren artxiboa: berriak Homebrewer lehiaketa – Txingudi Beer Week 2015 2015(e)ko uztailak 14 -n igor-kargitaratuta Homebrewer lehiaketa bat antolatu da irailean Irunen ospatuko den Txingudi Beer Week garagardo jaialdiaren barnean (Estebenea, Boulevard garagardotegia, Zapiain distribución eta Localbier dira antolatzaileak). Bi kategoria desberdinetan parte hartzeko aukera izango du etxean garagardoa egiten duen edonork: Freestyle (estilo librea) eta Amerikar Pale Ale kategoriak. Freestyle kategorian edozein garagardo motarekin parte hartzeko aukera dago (eta baita garagardo estilo batean sartu ezin daitekeen garagardo batekin ere) baina epaimahaiak hurrengo ezaugarriak kontuan hartuko dituela jakitea garrantzitsua da: Usaina, zaporea, berrikuntza, edangarritasuna eta garagardoa orokorrean nola ikusten duten. Amerikar Pale Ale kategorian estilo horretara gerturatzen den garagardo interesgarriena zein den aukeratuko du epaimahaiak. Botilak aurkezteko epea: Abuztuak 20 eta Irailak 11 bitartean. Botilak aurkezteko tokia: Cervecería Boulevard, Anzaran enparantza 11, 20301 (Irun, Gipuzkoa) Data: 2015ko Irailak 19an erabakiko dira txapelketako garagardo irabazleak. Izen ematea: 5 euro. Txapelketaren inguruko informazio gehiago irakurri eta txapelketaren oinarriak zeintzuk diren jakiteko Txingudi Beer Week web guneko orria duzue. Final Frontier garagardoaren klonik hoberenaren bila ari dira 2015(e)ko ekainak 11 -n igor-kargitaratuta TO ØL ekoizle danimarkarraren Final Frontier inperial IPA garagardoaren klonik hoberena aurkitzeko lehiaketa antolatu du Iruñeako Vinoteca Navarra-ko “Bier Club” klubak. Hau da, etxean garagardoa ekoizten dutenei zuzendua dagoen txapelketa bat da. Botilak entregatzeko data eta tokia: Irailak 12a baina lehen Iruñeako “Bier Club”-en txokoan. Eskiroz kalea 22. Izen ematearen prezioa: 5 euro (Bier Club-eko bazkideek) eta 10 euro beste guztiek. Final Frontier-en antza gehien duen etxean eginiko garagardoa aukeratuko duen epahimahia TO ØL ekoizlea bera izango da. Hurrengo esteketan dituzue lehiaketaren araudia eta izen emate orria. Kategoriak berriak, Sailkatugabeak Garagardoa egiteko ikastaroa Ordizian Maiatzak 9an 2015(e)ko apirilak 29 -n igor-kargitaratuta Etxean garagardoa egiteko ikastaroa gidatuko du Maiatzak 9an Lupulu.com-ek Emaneurrek antolatuta Ordizian. Euskal Herriko artisau garagardo festaren barnean antolatutako ekintza bat izango da. Data eta ordua: Maiatzak 9, Larunbata (9.00-13.00) Tokia: Ordiziako D´Elikatuz zentroa Izen ematea: Ordiziako Kirkil taberna (25 euro) Lupulu.com etxean garagardoa egiteko tailerrak antolatu eta garagardoa etxean egiteko KIT-ak saltzen dituen webgunea da. Hortaz, asteburu honetan Ordizian egingo den tailerrean parte hartzerik ez baduzu, baina zure elkartean edo lagun artean horrelako ikastaro bat egin nahi izanez gero, Lupulu taldearekin harremanetan jartzea besterik ez duzu.
2019-11-17T19:50:10
https://garagardoahotsa.com/atala/berriak/
[ -1 ]
Erabiltzaileentzat - Google Apps Hezkuntzan Posta elektronikoa: ordenagailuz nahiz gailu mugikorretatik erabiltzeko. berehalako mezularitza eta bideo deiak barne dituela. Lankidetzarako taldeak egiteko eta eztabaidak edukitzeko aukera eskaintzen du. Webguneak sortzeko aukera.
2018-02-23T12:33:26
http://google-apps-hezkuntzan.koldomitxelena.net/gapps-aplikazioak
[ -1 ]
Mostra Tutti i produttoriAbu GarciaColmicDaiwaHeraklesLaboratorioMolixNomuraPescaplanetRaptureX-Bait
2017-10-21T21:38:17
https://www.pescaplanet.com/shop/water-c-84_81_235_239.html?osCsid=a13d1c79de09ae5e1dfc4b331cebef17
[ -1 ]
Industrias Beta | Kalitate-politika INDUSTRIAS BETA, SL enpresak honako jarduera hau egiten du: “HOTZEKO ESTANPAZIO ETA ENBUTIZIO METALIKOA” Helburu nagusia da erreferentea izatea hotzetan estanpatutako osagai metalikoen merkatu nazionalean eta merkatuaren premia aldakorretara egokitzen diren soluzioak ematea. Horretarako, honako oinarrizko printzipio hauetan hartzen eta oinarritzen ditu bere jarduketak: Antolamendu eta estrategia bezeroari begira jartzea, ahalik eta gogobetetze maila handiena izateko. Prozesuak, jarduerak eta Kudeaketa Sistema etengabe hobetzen jardutea, bezeroak gogobetetzeko, pertsonak gogobetetzeko eta enpresa eta ingurua jasangarria izateko. Horretarako, pertsonen parte hartzean oinarritzen den antolamendua baliatzen du. Komunikazioaren bidez eta etengabeko prestakuntzaren bidez, hutsik ez izateko tresna gisa, langile guztiak sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta beraien inplikazio aktiboa sustatzea. Dagozkion legezko eta arauzko eskakizunak eta enpresak ontzat duen beste edozein eskakizun betetzea, bai eta aplikagarria den ingurumen legeria ere. Ingurumena babesteko helburuak sustatzea, kontuan hartuta jarduerarekin, zikloaren hasieratik amaierara, lotuta dauden ingurumen-alderdiak, horiek eragiten dituzten kontrako aldeak gutxitzeko, baliabideen arrazoizko erabilera eraginkorra sustatzeko, sortutako hondakinak gutxitzeko, kutsadura prebenitzeko eta ingurumena babesteko. Printzipio horiekin guztiekin koherente izateko, INDUSTRIAS BETA SLk Kalitateko eta Ingurumeneko Kudeaketa Sistema du eta, horren bidez, printzipio horiek garatzeko eta horien eraginkortasuna hobetzeko beharrezko jarduketak ezarri eta zabaltzen dira. INDUSTRIAS BETA SLren Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du eta zuzendu eta bere gain hartzen du horretarako egin beharreko ahalegina, eta zalantzarik ez du langile guztiekin taldea osatzeko orduan eta proiektuaren buru izateko orduan. Elorrio, 2018ko Urtarrilaren 16a Piezaren neurketa osoa: bolumena, ingurua eta zuloen posizioa
2019-06-17T17:49:47
http://www.industriasbeta.com/eu/kalitatea/
[ -1 ]
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Hatsaren Poesia tailerra Iruñean, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik Hatsaren Poesia tailerra Iruñean, Juankar Lopez Mugartzaren eskutik Asteazkena, 2019-10-09 Hauxe da Hatsako kideek helarazi diguten informazioa: "Urriaren 26an, oraingoan Juankar Lopez Mugartzak gidatua, Hatsaren Poesia tailerraren edizio berri bat egingo da Iruñean. Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da Gaztelu Enparantzaren kioskoan eta egun osoz luzatuko da. Parte-hartzea doakoa da. 17 euroren truke bazkarira joateko aukera dago. Hemen duzue Hatsaren Poesia taldeak egun horretarako prestatu duen programa: - Elgarretaratzea: 10:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren kioskoan. - Goizeko Ibilbidea: 10:30 - 12:00ak arte. Iruñeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA. - Idazteko unea: 12:15 - 13:15ak arte: Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko. - BAZKARIA: 13:30 - 14:30: Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a baino lehen gune elektroniko hauetako batean: https://www.facebook.com/groups/378983999457152/ [email protected] Bazkariaren prezioa, 17 euro - Arratsaldeko Ibilbidea: 14:30 - 16:30ak arte: ARGA - RUNAko ibilbidea MAGDALENAKO ZUBIRAINO bertan idatzitako olerkiak errezitatzeko. - Agur ekitaldia: 17:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN. Juankar Lopez Mugartza URRIAREN 26KO HATSAREN OLERKI TAILERRAREN EGITARAU BERRIA Urriaren 26an, larunbatarekin, Altsasukoen alde egin behar diren mobilizazioek HATSA ELKARTEAk egun horretarako Iruñean deitua duen Olerki Tailerraren egitarauan nahitaezko aldaketak edo moldaketak egitea eskatzen dute. Hau da behin betiko egitaraua: URRIAK 26, "HATSAREN POESIAREN" ATELIERRA IRUÑEAN Elgarretaratzea: 10:00etan Iruñeko Gaztelu Enparantzaren KIOSKOAN: lehenengo hitzak Hatsaren Iruñeko Kaierrean jaso. Zer dela eta etorri naiz atelierrera? Goizeko Ibilbidea: 10:30 - 12:00ak arte: Iruñeko kaleetan zehar ibilaldia MEDIALUNA parkeraino itzultzeko berriz GAZTELU PLAZARA. Idazteko unea: 12:15 - 13:15ak arte: Gaztelu Plazako HEMINGWAY TXOKOAN ordu bateko atsedena olerkiak idazteko. BAZKARIA: CAFE IRUÑA Kafetegian 13:30 - 14:30 = Bazkaltzera gelditu nahiez gero, izena eman behar da URRIAREN 23a, asteazkena, baino lehen gune elektroniko honetan: https://www.facebook.com/groups/378983999457152/ Bazkariaren prezioa 17 euro. Bazkalondoa: 14:30 - 16:00 arte: HEMINGWAY TXOKOAN goizean idatzitako olerkiak errezitatzeko unea. Agur ekitaldia: leku berean 16:00etan: idatzitako olerkiak eta norberak nahi dituen hitzak Hatsaren Iruñeko Kaierrean jaso. Zer eramaten dut atelierretik? 2019-10-23 11:21ainara
2019-11-15T21:11:15
http://uberan.eus/?sinadurak/admin/iritzi-artikuluak/item/hatsaren-poesia-tailerra-irunean-juankar-lopez-mugartzaren-eskutik
[ -1 ]
Gernika-Lumoko Udala - Irakaskuntza arautuaren bat programa eskainiko dut Lanbide Ekimenak zentroan Irakaskuntza arautuaren bat programa eskainiko dut Lanbide Ekimenak zentroan Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak, trebakuntza profesionalari atxikitako programei jarraituz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren araudia betez, bat programa eskainiko ditu. Doakoak, ile-apaindegi laguntzaile ikasketak emango da. Eskarmentu handiko irakasle eskainitako ikastaroek bi urteko iraupena izango dute eta amaitzerakoan, ikasleek dagokion ziurtagiri akademikoa lortuko dute. Plaza kopurua 15 ikaslekoa izango da eta ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek Alhondiga kaleko 6. zenbakiko Lanbide Ekimenak zentroaren Behargintzako bulegoetara jo beharko dute, edota 94 625 57 58 telefonora hots egin. Nerabeei zuzendua Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programak DBH ikasketak gainditu ez dituzten16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzako zuzendutako hezkuntza bereziak dira. Oinarriko gaitasun profesionala lortu nahi dutenen horientzako da. Zentzu honetan, interesa duen ikasleak araututako hezkuntzaren barne diren ikasketetan parte hartuko du, auretiaz lanerako prestakuntza moduan kalifikatuak zirenak. tipologia aldaketak lan-munduan txertatzea erraztuko du. Kartela (PDF 401KB)
2019-11-17T22:53:29
http://www.gernika-lumo.net/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20171109_LanbideEkimenakimpartiraunprogramadeensenanzareglada.aspx
[ -1 ]
Udate lanpostu gehiagoz hornituko da zerbitzu hobeagoa emateko | Tolosa Horixe da Osoko Bilkuran onartutako gaietako bat, herritarren arreta zerbitzua hobetu eta bertako itxaron denborak murrizteko pertsonal gehiago Udatera bideratzea Halaber, aho batez onartu da hainbat kreditu gehigarri egitea, besteak beste sistema informatikoak berritu eta mantenu lanak gauzatzeko Maiatzean zabaldu zituen Udate eraberrituak ateak, zerbitzuaren berregituraketaren eta espazioaren eraberritze lanen ostean. Herritarren arretara zerbitzu berriak tramiteak modu azkarrago, erosoago eta pertsonalizatuago batean egiteko aukera eskaintzen du. Udaten herritarrek tramite guztiak bertan egiteko aukera dute: eskaerak, erregistroak, baimenak, lizentziak, instalazioen erreserbak, iradokizunak, diru-laguntza eta laguntza ezberdinen tramitazioa, errolda, tasa eta zergen kudeaketa.... Zerbitzu integral berriarekin administrazio elektronikoaren ezarpenean pausoak eman dira eta herritarrei tratu indibidual eta pertsonalizatuagoa eskaintzen zaie, langileak horretan trebatu baitira. Makina bat ere ezarri da izapide ezberdinak eta kontsultak egiteko eta bulegoko ordutegia zabaldu: 7:15etatik 14:15etara astelehenetik ostiralera, ostegunetan ezik, arratsaldez ere zabalik egongo baita, 7:00etatik 19:00etarako ordutegian. Jada hilabete batzuk daramatza zerbitzuak martxan eta orain, zerbitzua eta arreta hobetu eta batez ere, itxaron zerrenda murrizteko helburuarekin Udate lanpostu gehiagoz hornitzea erabaki da. Horixe da, hain justu, gaurko Osoko Bilkuran aho batez onartu den gaietako bat. Gauzak horrela aurrerantzean pertsona bat gehiago egongo da bulegoan herritarrak artatzen. Kreditu gehigarriak premiei erantzuteko Aho batez onartu dira, baita ere, diru-partida batzuetan kreditu gehikuntzak egitea beharrei erantzuteko. Guztira, kreditu gehigarria 95.350 eurokoa izan da eta besteak beste, informatika zerbitzuetarako, gizarte zerbitzuetako irabazi asmorik gabeko erakundeetarako, lorategi eta parkeen mantenu lanetarako eta haur-eskolaren eta beste zenbait eraikin publikoen mantenu lanak egiteko izango da. Mozio eta kontra-mozioak egoitzen inguruan: EH Bilduk Gipuzkoako Erresidentzien grebaren harira mozioa aurkeztu du eta EAJ-PNVk kontra-mozioa. Azken hau atera da aurrera, EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoekin. Mozioa PNV PSE.pdf Mozioa-EH Bildu.pdf
2020-01-23T11:02:04
https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/idazkaritza/udate-lanpostu-gehiagoz-hornituko-da-zerbitzu-hobeagoa-emateko
[ -1 ]
Pinky Pick, nire laguntzaile berria kontratatu nuenetik, denetarik gertatu zait: beragatik, Urtezahar gaua Ipar Poloan pasatu behar izan dut, izozmendi baten gainean noraezean, gaztatxo bat bera ere ez nuela gosea berdintzeko, tangoa dantzatzen etengabe... ... SKU#. 7685637 EAN#. 9788408144311
2019-12-15T00:35:03
https://www.sanborns.com.mx/producto/89093/stilton-dut-izena-geronimo-stilton/
[ -1 ]
Bideo-txata Debub (Eritrea). Free video Txata Debub (Eritrea). Ausazko bideo-txata. Bideo-txata Debub (Eritrea) Ongi den Bideo-txata DebubEzagutu nahastu du mundu osoko pertsonak. Guztiz doan Bideo-txata Debub, eta bertan honako puntu egin ahal izango duzu:- doan mintzatu edonori batekin. 'Ezarpenak' joan behar da zehazteko.- webcam batekin hitz egin du 'kamera' moduan.- Have fun klik 'Hurrengoa', berriz, norbait interesgarriak aurkitzeko.- Elkarrizketa bat ez mikro eta 'Text' moduan webcam ez.- Honako beste pertsona berriketan anonimoki onartzen bada.- Eskerrak Bideo-txata Debub jende bete ahal izango duzu, mundu osoko.- Inoiz ez duzu zelatatzen egon nahi baduzu aldatu 'ezarpenak' saioa.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'hasteko' Herrialde guztiak | Bideo-txata Eritrea Debub hirien zerrenda:
2016-12-06T21:48:29
http://eu.videochat20.com/eritrea/debub
[ -1 ]
Free chat Palotina. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Palotina tik. Free chat Palotina Ongi etorri Chatroulette PalotinaEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Palotina dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Palotina doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2017-01-21T04:15:04
http://eu.chatroulette20.com/brasilen/palotina
[ -1 ]
Erabilera azkartzeko bideen bila 2020ko otsailaren 18a, asteartea | Ordua Euskal Herrian 20:52:03 Otsailaren 29an Soziolinguistika Klusterrak antolatutako I. Jardunaldiaren ardatz izan ziren euskararen erabilera indartzeko ikerketa, esperientzia, saiakera eta egitasmoak. Hona Geroa bermatzeko oraina ezagutu jardunaldiaz egindako hausnarketa. Soziolinguistika klusterraArgia Soziolinguistika klusterrak 2007an esku artean izandako proiektuen errepasoa eginez eman zion hasiera jardunaldiari. Besteak beste, gazteen esparruan, arlo sozioekonomikoan edota familia transmisioan martxan dituzten azterlan eta egitasmoen berri eman zuten. Guztien azken helburua zera da, erabilera azkartzeko non eta nola eragin aztertzea, eta horretarako beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoetan sakontzea. Bada guztietan beste ezaugarri esanguratsu bat, Klusterraren beraren filosofiarekin bat egiten duena, hau da, oso erakunde eta partaide desberdinak elkartzen direla proiektuetan, publiko, pribatu nahiz partaidetza sozialekoak, hausnarketarako eta lankidetzarako bilgune-sareak osatuz. Proiektu horien artean lau hautatu zituzten jardunaldi hauetarako eta tailer moduan antolatu. Bertan bildutako 120 lagun inguruk aurrez aukeratutako lau tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Hauexek izan ziren lau tailerrak: Eralan ikerketa proiektua, lan munduan normalizazio ahaleginak hobetzeko martxan jarri duten proiektua, ikerketa-ekintza metodoan oinarritua. Iñaki Marko izan zen horren berri ematen. Buruntzaldea eskualdean (Gipuzkoa) familia bidezko transmisioa lantzeko gaiari nola heldu zaion azaldu zuten Alex Mungia HABEko teknikariak eta kronika honen egileak. Bi tailer hauek azalpenezkoak izan ziren nagusiki. Beste biak, berriz, gazteen erabileraren ingurukoa eta normalizazio lanean gabiltzan teknikarion formazio premien ingurukoa, parte-hartzaileagoak izan ziren. Bi gaietan aurrez egindako lanen inguruko iritziak jasotzera bideratu ziren saioak, horretarako hainbat dinamika erabiliz. Euskal Herritik kanpoko aditu bat ere izan zen hizlari, Kataluniako Xarxa Cruscat zentroko zuzendari den Xavier Vila i Moreno. Katalanaren berreskurapenean eskolak jokatu duen eta jokatzeko duen papera izan zuen aztergai. Gaztearen sozializazio eremuan hezkuntzak gaur egun oso pisu handia duela adierazi zuen eta, beraz, nahiz eta XXI. mendean eskolak bakarrik ez duen hizkuntza bat salbatuko, eskolarik gabe hizkuntza batek ez duela aurrera egingo esan zuen. Katalunian eskolaren bidez hizkuntza gaitasuna izugarri zabaldu dela adierazi zuen, baina horrek ez duela automatikoki ikasleen arteko erabilera informalean katalanaren alde egin. Autokritika eta gogoetaren beharra mahaigaineratu zituen, eta eskolak apustu horretan gehiago egin zezakeela azpimarratu zuen, hizkuntza kolokializatzearen bidetik. Arratsaldeko mahai-inguruak eman zion amaiera jardunaldiari. Iñaki Mtnez. de Luna, Kike Amonarriz eta Txillardegik kaleko erabilerak azken hogei urteotan izan duen bilakaeraz jardun zuten, Xabier Isasi moderatzaile zutela. Azken neurketan Bizkaiko datuek argi gorria piztu dutela adierazi zuten, espero ez zen geldialdia erakutsi dutelako. Datu positibotzat hartu dute, bestalde, haur eta gazteen artean egon den bilakaera, nahiz eta adin piramidean adin-talde hauek meharrak diren. Geldialdi bat egin eta jendearengana iristeko mezuak berritu beharra dagoela azpimarratu zuen Mtnez. de Lunak. Gizarte-egiturak euskaldundu ditugula, baina herritarrak aldaketa-premiaz jabetu gabe daudela adierazi zuen, jendeak ez dakiela zer eskatzen zaion... Hauxe bere proposamena: hainbat gizarte eremutan sortzen diren gune berriak zein hizkuntzatan ari diren sortzen neurtzeko adierazle sistema adostua prestatzea.
2020-02-18T19:52:04
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2128/erabilera-azkartzeko-bideen-bila
[ -1 ]
Free Chat Nortelândia. Freechat20. Free Chat ausazko. Free Chat Nortelândia Ongi Free Chat NortelândiaFreechat20 Chatroulette eta Omegle alternatiba oso ona eskaintzen dizu.Hemen duzu, mundu osoko jendea berriketan ari da edozein lekutatik, edozein leku.Free Chat Nortelândia aukera hauek ematen dizkizu:- Nahiago duzu, emakume edo mutil txateatzen Zehaztu behar du, 'Ezarpenak' joan.- Aukeratu 'bideo' moduan webcam chat.- Aukera ezin hobea izango da maitasuna, lagunak asetzeko edo, besterik gabe dibertitzeko.- Nahi ez mikro gabe berriketan Aukeratu 'testu' modua.- Egin lagun onak munduko edozein herrialde batetik.- Spy beste pertsona elkarrizketa onartzen bada, guztiz anonimoa.- Beste batzuk Eman honela izanik zure elkarrizketa espioi, anonimously too.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Press 'F2', edo egin klik 'hasiera' hasteko. Hirien zerrendan Nortelândia:
2017-06-23T19:01:08
http://eu.freechat20.com/brasilen/nortelandia
[ -1 ]
2017(e)ko azaroa 13, astelehena "ZINEBI 59" Óscar Mariné (2017) Azaroaren 17ra aurtengo ZINEBI (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia) izango dugu. Aurtengo kartela aurrekoenen ildotik doa eta berriro Óscar Marinék diseinatu du. Irudian, John Huston, bera hil zen 30 urte betetzen direnean. Hasta el día 17 se celebra la edición numero 59 del ZINEBI, Festival Internacional de Cine Documental y Cortometrajes de Bilbao. El cartel de este año ha vuelto a ser diseñado por Óscar Mariné, y en él aparece John Huston, director de cine desaparecido hace 30 años. Egilea: josu ordua: 16:13 iruzkinik ez: LARANJAK-3 "Oriental, frutas selectas. Ernesto Tudela" Hauxek dira lortu ditudan azken laranja etiketa-kartelak. Gehien gustatzen zaidana "Oriental" izenekoa da, art-decoren kutsua duena. Kuriosoa da, baina egile berarena da ahatea eta untziaren kartela, umeentzako marrazkiak dituena. Aipagarria da, bestalde, karteletan laranja, soinketa egiteko baloia, ume baten gona edo kapela, edo eguzkia bihurtuta agertzen zaigu. Estos son las últimas etiquetas naranjeras que he conseguido. La que más me gusta es "Oriental". Me resulta muy elegante su estilo art-decó. Es curioso, pero su autor también lo es de un cartel muy diferente, ese en el que aparece la imagen de un pato y conejo columpiándose. Por otro lado, es de destacar la imagen de la naranja convertida en balón de una gimnasta, en falda o sombrero de una niña, o sol que brilla en una zona costera. "Talens Hermanos-Extra selected oranges" Poliñá (Valencia) "Oranges for health-Jose Fita" "Encarnación Barber. Finest oranges.Spain" "Ricardo Llácer e Hijos. Naranjas selectas" "Ilusión. Ricardo Llácer e Hijos" "Sungold. Vda de R. Huguet Diago" 2017(e)ko azaroa 4, larunbata Getxoko Komiki Azoka 2017 Salón del Cómic de Getxo Asteburu honetan Getxoko Komiki Azoka bisitatzeko aukera izango dugu eta azaroaren 25ean eta 26an Manga Jaialdia, beti bezala, Areetako geltokiaren plazan kokatutako karpan. Komiki Azokaren aurtengo kartela Ana Oncinaren lana da, "Croqueta y Empanadilla" edo "Manchas" komikien egilea. Ezezaguna zait, bestalde, Manga Jaialdiaren kartelaren egilea. Este fin de semana se celebra la 16ª edición del Salón del Cómic de Getxo y los días 25 y 26 de este mes el Festival de Manga. Ambas en la carpa instalada en la Plaza de la Estación de Areeta. El cartel del Salón de Cómic ha sido diseñado por Ana Oncina, autora de los cómics "Croqueta y Empanadilla" o "Manchas", por ejemplo. Sin embargo, no he llegado a saber quién es el autor/a del cartel del Festival de Manga. Ana Oncina (Getxo, 2017-XI-04) Egilea: josu ordua: 12:54 iruzkinik ez:
2017-11-19T01:02:19
http://kartelartean.blogspot.com.es/2017/
[ -1 ]
o-comelico_sappada-e-gallery-21.jpg Wanderwege, Klettersteige, Mountainbike-Touren, Skitouren und Langlaufloipen:Touren im TrentinoTouren in S�dtirolTouren im BelluneseTouren in den Friauler DolomitenMotorradtourenAlle Touren Dolomiti.it Bellunese Comelico - Sappada/Pladen Bild o-comelico_sappada-e-gallery-21.jpg
2016-09-30T15:09:27
http://www.dolomiti.it/de/bellunese/comelico-sappada-pladen/bild/o-comelicosappada-e-gallery-21jpg/
[ -1 ]
Iturria: Unai Elorriaga, asteartean (26), Karrikirin; Etxeak eta hilobiak: Bernardo Atxaga, asteazkenean (27), Plazaran (kale nagusia 31) – Karrikiri Iturria: Unai Elorriaga, asteartean (26), Karrikirin; Etxeak eta hilobiak: Bernardo Atxaga, asteazkenean (27), Plazaran (kale nagusia 31) Aste hau ere interesgarri datorkigu, sarrera libre: 2019-11-24 2019-11-25 | karrikiri ← Ibil Bedi, Petti, Demode Quartet, pintxoak, umorea… Euskaraldiaren aurkezpena, azaroak 23, larunbatarekin 11etan Zentralen Xabier karrika 4… saltoki bat baino gehiago →
2020-06-05T22:22:41
http://www.karrikiri.eus/iturria-unai-elorriaga-asteartean-26-karrikirin-etxeak-eta-hilobiak-bernardo-atxaga-asteazkenean-27-plazaran-kale-nagusia-31/
[ -1 ]
Jokin Apalategi - Wikipedia, entziklopedia askea. Ataun, 1943 (75/76 urte) saiakeragilea, soziologoa, poeta, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta idazlea Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1943 - ) soziologoa eta euskal idazlea da. 2 Datu biografikoak 4.1 Saiakera 1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi Straussen Arraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin. Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[1]. Psikologia Sozialeko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun Angelun (Lapurdi) bizi da. Bere emaztea Maite Idirin kantaria da eta semea Ur, hau ere idazlea dena. Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[2][3] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz. Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[1] Sei idazle plazara 1. Mitxelena, Aresti, Larresoro, Jakin, 1974. Sei idazle plazara 2. Azurmendi, Garate, Ansola, Jakin, 1974. El marxismo y la cuestión nacional vasca, Itxaropena, 1977. Los vascos de la nación al estado. PNV, ETA, ENBATA, Elkar, 1979. Los vascos, de la autonomía a la independencia: formación y desarrollo del concepto de la nación vasca, Txertoa, 1985. Gatazka eta bortxa, Haranburu, 1987. Gartzelatuen gartzela, Haranburu, 1988. Herria: sistema eta teoriak Haranburu, 1987. Soziologia orokorra, UEU, 1989. Haurren nazioak. Solasaldiak, Utriusque Vasconiae, 2002. Euskal Herriaren emantzipazioaz, Utriusque Vasconiae, 2013. Euskal pentsamendu berritzailearen sorrerak. Zabal, testu hautatuak, Utriusque Vasconiae, 2015. Burnitik, Haranburu, 1979. Terminología[aldatu | aldatu iturburu kodea] Politika hiztegia, UZEI , 1980. Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[4] Jokin Apalategi literaturaren zubitegian Jokin Apalategi: "Normalizazioan boterearen portaera da funtsezkoena" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-06) ↑ a b Arnaiz, Ainhoa Larrabe ««Espainiak independentzia du ikerketak ebaluatzeko; guk, ez»» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-08-10 . ↑ «Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik» Uriola.eus . Noiz kontsultatua: 2017-03-18 . ↑ Jokin Apalategi: “ Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik” :: Buruxkak Liburutegi digitala . Noiz kontsultatua: 2017-03-22 . ↑ Jokin Apalategi Begiristain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea . Noiz kontsultatua: 2017-03-18 . VIAF: 61666130 LCCN: n78005591 BNE: XX1086809 BNF: cb12586007t (data) ISNI: 0000 0000 8387 5152 SUDOC: 061287687 BIBSYS: 90248405 Auñamendi: 24546 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jokin_Apalategi&oldid=7018220"(e)tik eskuratuta Ataungo idazleak Orriaren azken aldaketa: 17 uztaila 2019, 08:35.
2019-09-20T19:04:21
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jokin_Apalategi
[ -1 ]
"Entrenamendu programak barneratu eta aldatu beharko dira, eta federazioen berrien zain egon" - basqueteam 382egunak 8orduak 53minutuak Basque Teamek Asier Garcia gurpil aulkiko saskibaloi jokalariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoerari buruz. Konfinamenduaren aurretik Asier Tokioko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, taldea 2019ko Europako Txapelketako emaitzari esker sailkatu ondoren. Gogoan izan behar da Asierrek zilarra irabazi zuela 2016ko Rio de Jaineroko Jokoetan eta diploma olinpikoa lortu zuela 2012an Londresen. 2018 Triatloia Bizkaitarra podimeko bigarren tokira igo da Tartun (Estonian) jokatu duten Europako paratriatloi txapelketan, PTS2 kategorian Iseo-Franciacortako ITU Paratriathlon World Series proban lortutako seigarren postuaren ostean, Rakel Mateo garaipen-gosearekin geratu zen eta gaur probari hasieratik ekin dio gose hori asetzeko asmoarekin. 2016tik Basque Team fundazioak bekatutako kirolariak ordu bat, 25 minutu eta 59 segundo behar izan […]
2020-07-06T08:06:44
http://basqueteam.eus/eu/2020/03/24/habra-ir-asimilando-cambiando-los-programas-entrenamiento-esperar-noticias-las-federaciones/
[ -1 ]
 John Varvatos Stiefelette 11535849AR Herren 11535849AR Stiefelette 10b57b - magnaflowexhaustshop.com John Varvatos Stiefelette 11535849AR Herren 11535849AR Stiefelette 10b57b Antica Cuoieria Schnürschuhe Damen 11527819QT,Marcela Yil Sandalen Damen 11108726JT, Barracuda Schnürschuhe Herren 11532134RK Cafènoir Stiefelette Damen 11477900UP, Sara Sandalen Damen 11507605HL,Doubles 4 You® Schnürschuhe Herren 11512467OW,Salvatore Ferragamo Mokassins Herren 44841405SW,Divine Follie Stiefelette Damen 11492531WR Raparo Stiefelette Herren 11517823XW, Santoni Stiefelette Herren 11541405RV, Basement Dianetten Damen 11525957RE,Giovanni Conti Stiefelette Herren 11519936MB,Green George Schnürschuhe Herren 11497290LLLorenzo Mari Sandalen Damen 11495571OHJeffrey Campbell Pumps Damen 11372826VH, Dsquared2 Sandalen Herren 11470013AI, Pony Sneakers Damen 11340296HD Stonefly Sandalen Damen 11525436NK,Armani Jeans Sneakers Herren 11527988VC,Adidas Originals Sneakers Damen 11094740OUJeffrey Campbell Pumps Damen 11338984HV Ylati Sneakers Herren 11489034AS Lumberjack Sneakers Damen 11441569HJ, Chic&Greek Sandalen Damen 11494904XM,Calzoleria Napoletana 1921 Schnürschuhe Herren 11457877OCPezzol 1951 Stiefelette Herren 11240000QA18 Kt Ballerinas Damen 11500835NM Cantarelli Mokassins Herren 11502307DG, Tod's Sneakers Herren 11398071HK, Biancamè Pantoletten Damen 11522076WE,.
2019-02-16T17:48:17
http://magnaflowexhaustshop.com/zntansvgzpfd-3447.html
[ -1 ]
Aholkuak Europe Alone bidaiatzea tren By For | Save A Train Hasiera > Bidaia Europan > Aholkuak Europe Alone bidaiatzea tren By For Aholkuak Europe Alone bidaiatzea tren By For (Azken aldaketa On: 10/03/2020) Europan bidaiatzea trenez ederrena da, scenic and cultural journeys in the world. berria bezalako Europako hiri nagusien arteko zuzeneko trenak bila ari den ala ez London Amsterdam entrenatu edo bila ari erromantiko tren bidaiak, Europako tren bidaia ditu guztiak. pertsonen kopurua interrailing Europan barrena urtero da 400,000 jende. osoko bisita dezakezu 30 countries using interrailing tickets. interrailing hasi zenetik 1972, milioika pertsona Europan zehar bidaiatu hau trenbide txartel bakarra erabilita. Europan zehar bidaiatzea txartela bakar batekin bere abantailak eta desabantailak dator. Badira hainbat guneak online eskainitako bidaiarientzat aholkuak Europe ikusteko trenez nahi duten. Gune horiek, besteak Ibilbide-antolatzailearen aplikazioak eta webgune / blogen hori aholkuak eskaintzen dizu nola aurrekontua. Artikulu hau idatzi zen to Tren Bidaia buruz hezteko eta zen egindako Save A Train, The merkeenak Train sarrerak Web World. Europan bidaiatzea bakarrik Europan barrena bidaiatzea bakarrik ditu onura asko. Noiz dira bakarrik duzu, erabateko kontrola behar duzu zure bidaia. Bakarrik izatea aukera zure ibilbidea erabakitzeko ematen dizu, jan edozein izanda food nahi dituzu eta saihesteko beste pertsona batzuekin argumentu zure bidaia baino gehiago izatea Horrelako askatasun gehiago auto-aurkikuntza eta aukera jende berria eta beste nomadak erantzuteko ekar, Zeuk estilu bitartean. hau solo esperientzia auto-hazkundea ekar dezake. Hanover Trenak to Dortmund Essen Hanover Trenak to Bonn Hanover Trenak to Luxenburgoko Hanover Trenak to Lagun bat izatea zurekin bidaiatzen duzunean, ematen dizu norbait zure oroitzapenak partekatzeko, Zein Europan zehar bidaiatzen zati handi bat da. Europan barrena joaterakoan bakarrik saiatu aterpetxe batean lo. Aterpetxeak direnek solo Europan zehar bidaiatzen jende beteta daude, Beraz sozializatzeko eta pertsona elkartu. Saiatu lagunarteko gisa izan nahi du eta, bakarrik bidaiatzen ahal duzu, eta ahalik eta irteerako zara barnerakoia pertsona bat bada, aparteko ahalegina jarri behar beste bidaiariei errespetatzen egingo duzu. egun batzuk hartu ahal izango da ohitu irekiagoa eta lagunarteko izateaz, baina zure denbora merezi izango da bidaiariek ikaskide konexioak garatzeko hasten duzun bezala. Era berean, gomendagarria da bazkariak egosten Ostatua, horrek aukera gehiago ematen dizu besteekin elkarreraginean for. zauden gehiago bilera bertakoek beste bidaiari baino Interesatuak, Orduz CouchSurfing duzu aukera ona izan daiteke. CouchSurfing, horrek bere meetups propioa biltzen taberna eta pub lotuko bertako kulturarekin eta gainera, Katixa erantzuteko aukera izan. Badira Europako zenbait hiritan non dago pickpockets eta beste kriminal mota asko nor izango bila daiteke hartu dira abantaila turista, Erabili zure sen propioa eta, gainera, bidaia foro edo bestelako informazio garrantzitsua leku eta pertsonen saihestu ikusteko irakurri. prezio onena Europe login bidez bidaiatu behar baduzu, gure webgune orain. Hartu 3 Minutu tren txartela erreserba bat osatzeko. Ez gure blog post txertatzeko zure gune kalera nahi dituzu, ondoren, egin klik hemen: https://embed.ly/code?url = https://www.saveatrain.com/blog/tips-for-traveling-europe-alone-by-train/ - (Joan behera Embed Code ikusteko) Zure erabiltzaile mota izan nahi baduzu, Horietako gidatu ahal izango duzu zuzenean gure bilaketa-orriak sartu. Esteka honetan, gure Ezagunenak tren bideak aurkituko duzu – https://www.saveatrain.com/routes_sitemap.xml. Inside gure English lurreratzea orriak estekak duzu, baina baita behar dugu https://www.saveatrain.com/in_routes_sitemap.xml, eta / in / fr edo / da eta hizkuntza gehiago alda dezakezu. #nomad tren bidaiak traveltips Sormenarekin lan egiten dut, lineako ekintzaileak zure istorioa pertsona egokiei markatzeko mezularitza eta edukiak garatzeko. Egiteko modua idaztea da, ondo idatzitako, eduki erakargarriak eta ikus-entzunezkoak, edo nire ustez behintzat hori da :) - Hemen klik egin dezakezu harremanetan me Train Travel Hungary, Train Travel Spain, Tren Bidaia Erresuma Batua, Bidaia Europan Tren Bidaia Bretainia, Tren Bidaia Frantzia, Tren Bidaia Italia, Tren Bidaia Erresuma Batua, Bidaia Europan Tren Bidaia, Tren Bidaia Frantzia, Bidaia Europan
2020-08-06T19:33:17
https://www.saveatrain.com/blog/tips-for-traveling-europe-alone-by-train/?lang=eu
[ -1 ]
Mikel Zarate idazlea (1933-1979), abade egin eta lasterrera, Mallabiko Gerea auzoan egon zan aldi labur baten abade-zereginetan, handik lasterrera Txorierriko bere jatorri parajera hurreratu arte, orduko Derioko Seminarioan bertako ikasle gaztetxuen, abadegaien, arduradun-irakasle izateko. Hantxe emon zituan ondoko urteak, hil aurretxura arte, hondino gaztetasun lerdenean heriotzeak jo baino lehen. Derion egoala idatzi eban bere lehen elabarria, Haurgintza minetan (1973), Euskaltzaindiaren nobela saria irabazi ebana. Elabarri horretan txertatu eban pasadizu baten kontura dator aitamen hau. Idazleak herriko berbaz entzun ebana batura ekarrita sartu ebana, eta hainbat aldiz kontetan berari entzun geuntsana; Geria aldeko mutiko batek berari esana, hurrean; lotsabagatasun handiko berbak, orduko sasoian mutiko zoztor batek abade jaun bati aurpegira esateko: “—Hi, Enrike: Mozolua ikusi duk? —Heu haiz hi heu mozolurik asko, txatxar buruhaundi hori! —erantzun dio berehalaxe Mozoluk.” Gereako orduko mutiko euskaldun berabetekoaren berbakeran bizi-bizi egoan atzizki partitibodun egitura hori –mozolorik asko‑, gramatika gauzen barri barik mutikoari berez-berez urten eutsana, pentsaurik edo susmaurik berari adar-joka edo burlazahar ebilkolakoa gure Mikel, honi eskarmentua emon guran edo. Edozelan be egitura neutroagoa zatekean: Heu haz hi mozoloa! erantzutea, heu haz hi mozolorik asko! baino. Aurrean solaskide ebanaren mozolotasuna putzitu gura eban mutikoak mozolorik asko erabilita, bestetara baino. Gaurko hiztunen artean, beste egitura zahar askoren antzean atzeraka doan egiturea, tamalez, baina halabeharrez. Asko zenbatzailea da kategoria horretako hitzen artean, beragaz batera doan izenari (edo izen sintagmari) –ik partitiboa sarrien datxekana. Eta asko zenbatzailedun izenari –ik erantsi ezkero, haren edukiaren neurria, zenbatekoa, hanpatu egiten da, asko izatea ugariagotu. Guztion ezaguna dan esker-emote formula baten, eskerrik asko dalakoan, tinkoturik geratu da egitura hori. Ez da agiri, ostera, esker mila edo esker anitz formuletan, honeetan be mila eta anitz zenbatzaileak azaldu arren. Ordena diferenteak onartzen ditu izen partitibodunaren eta asko zenbatzailearen arteko egitura horrek. Funtsezkoena, goian ipini dogun berori: /Iz + -ik + asko/. Egitura honek bizirik dirau oraindino be, batez be edadeko jentearen artean, euskaldun sendoen kasuan. Muxikako alaba bati, andrazko bati, neuk entzuna da hurrengo hau: “Hórrek badekie suberterik asko munduen!”. Denporan apur bat atzerago jota, herri poesian azterka hasten bagara, erraz idoroko ditugu ondoko honangoak, batez be dantza-kopletan. Bat: “Bilbon barberurik asko, / endemas Barrenkallean, / neu bere haraxe noia / buruan min dodanean”. Bi: “Harako zeuk gure ta / neuk ez neuenean, / berba labanik asko / zeunkan zuk minean”. Hiru: “Soloan nagonean / eguzki berotan, / neure pentsamentua / lekurik askotan.”. Graduatzaile bat, guztiz, erdian dala be erabilia izan da egitura hau. Pedro Astarloaren esaldi hau lekuko: “Gauza bi onexekaitik egiten oi dira ezkontzarik guztiz asko, geienak ez esaterren” (P.Astarloa, UD I, 257) Baina alderantzizko ordenaz be sarri aurkituko dogu. Batzuetan /asko + Iz + -ik/ egiturapean. Eta gehiagotan, /asko da + Iz + -ik/ erara. Lehenengoaren adibide bikaina dogu eresi zaharretan agiri dan ahapaldi hau: “Gomizek asko lagunik, / zabal arabaarrik, / giputz ondo ederrik, / bizkaitar urduri gogorrik”, zeinetan hiru sintagma kateatu jarraikoetan markatzen diran izenak –ik partitiboaz, beti be askotasuna edo ugaritasuna hanpatzeko. Bigarrena, asko izan aditz lokuzinoaren inguruan garatua, zabalago erabili izan da, bai berbetan, bai tradizino idatzian. Mogelen adibide batzuk datoz era-erara berau azaltzeko, izan be idazle klasiko honek berariaz maite eban egiturea dogu hau: “Asko da berbarik, ta ekin daiogun aurrean daukagun oni” dirautso Maisu Juanek Peruri, berba egiteari itxi eta jaten hasi daitezan. Aurrekoaren antz-antzekoa da hurrengoa be, hau Peruren ahoan: “Asko da soinurik; amaitu daigun pitxar ondoko ardaoa, ta Jangoikoari eskerrak emonda, goazan oera”. Denporan atzerago jota, jaso daigun Barrutia eskribauaren esaldi hau be: “Asko da lorik! Esna zaitez!”. Beste zenbatzaile batzuk be maiztasun gehiagoz edo gitxiagoz erabilten dabe partitibodun sintagmak eregiteko. Erdi zenbatzailea adjektibo kategoriaz darabilgunean, erdia singularraz edo erdiak pluralaz, honi jagokon izenak sarri hartzen dau –ik partitiboa: Honegaz biderik erdia eginda daukazue. Etxerik erdiak arrakalatuta ikusten ziran. Jenterik erdia erbestekoa zan plazan. Teilaturik erdia jausi beharrean dauka etxeorrek. Mundurik erdia estu eta larri dabil, gerrak dirala-ta. Paulo Zamarripa idazlea maisu izan genduan idazten zein gramatika-argibide adiutuak eskeintzen. Berari jasoriko adibidea dakargu: “Bostgarren paperaren erdia be baltzitu dogu, irakurlea. Paperaren erdia eta paperik erdia.” Nahikoa modernoagoa da zenbatzaile modura asko baino, baina hau be sarri darabilgu beronen ondoko izenari -ik dautsala. “Gaurkoz nahikoa da beharrik! Bihar segiduko dogu.” Edota ordena neutroaz, -ik nahikoa dalakoaz: “Barrerik nahikoa egin dozue gure kontura eta zoaze haize freskoa hartzen!”. Gehiegi eta larregi zenbatzaileak be inoiz agiri dira partitibodun sintagma baten ondoan: “Larregi daukat minik” dino Peru Abarkako bentereak. Gitxi be maiztasunez erabili izan dan zenbatzailea dogu. Mogelen esaldi bat ekarrita: “Gitxi izan dira San Agustinek baino amodio geiago Jangoikoari izan deutsanik” (Konf.On). Ugari hitzari be, zenbatzaile dan neurrian, partitiboa eroso joako: “Baneukan zer barrizturik eta zer eginik ugari” (Tomas Gerrikagoitia). Franko/franku zenbatzaileaz be bai batzuetan: “Burukominik franko emon deusku arlo horrek!”. Beste zenbatzaileari dautsala be sarri erabilten da baiezkako perpausetan. Hori besterik da erabilten da, beste gauza bat, bestelako zerbait dala marketako. Mogelek zaldi eta astoaren alegian darabilen pasarte honi ohartu gakiozan: “Arik urte batzuk igarota, izan eban astoak ugazaba obago bat, zeinek emon eutsan obeto jaten, ta bear gitxiago eragin, zerbait gizendu ta bear egiteko indartu zedin. Besterik jazo jakon zaldijari”. Aditzen emoteko, guztiz kontrakoa gertatu jakola zaldi harroari. Zenbatzailerik agirian ez dala be, harridurazko perpausetan berariaz, izenari edo adjektiboari –ik eranstea nahikoa izaten da balio hanpatzailea esaldiari emoteko. Bakotx zenbatzaile adjektiboa da partitiboaz sarri darabilgunetariko bat, herri berbakeran batez be. Badago bakotxik! Ikusten da jentemodu bakotxik domeka iluntzetan kalean! Edo Zamarripari berari hartu deutsagun hau: “Horrek esaten dau guzur bakotxik!”. Adjektibo konparatiboakaz be, -ago atzizkidunakaz, erraz azaleratzen da partitiboa, beti be harridura perpausetan: Badago hori baino hobarik hemen! Txarra dala dinozue baina, bada txarragorik, mutilak! Edozelan be, baiezkako perpausetan –ik atzizkia gehitzen deutsagunean izen edo adjektibo bati, ez dogu egiten –eta ez da egin behar‑ baieztapena adierazoteko bakarrik, ez da –ik txertatu behar baieztapen neutro bat espresatzeko. Partitiboa sartzea adierazkortasunaz eta hanpaduraz lotuta dago: edukiaren askotasuna adierazoten da gehienetan, eta harridura edo exklamazino ingurunean erabilten da. Bestetara esanda: -ik partitibodun sintagmak markatuak dira. Euron azpian askotasuna edo ugaritasuna datza funtsean. Ez da bardin: Badira horretarako arrazoiak, edo: Bada horretarako arrazoirik esatea. Bigarren esaldiaren bidez, arrazoirik asko eta lar daukagula esaten gagoz; lehenengoan adierazpen neutroa, markatugabea egiten ari gara. Ez da bardin: Bihar euria egingo dau esatea, edota: Bihar egingo dau euririk!. Bigarren esaldiaren azpian, sekulako euritzak egingo ditualako mezua dago. Partitibo-atzizkiak kantitate eremuan, aitatu ditugunez gainera, erabilera asko eta ugariak ditu, baina gaurkoz honenbestegaz askoko da. Ikusita: 455 Atzizkia, -ik edo –rik aldaerez erabilia, berau dautsan hitz oina kontsonantez edo bokalez amaitua dan, huts-ik edo zoro-rik, izen deklinabideko ablatibo zaharraren marka bera da formaren aldetik, baina gramatika funtzinoaren aldetik beste balio bat garatu dauena aspaldi zaharretik. Soiltasunez esanda, adberbio funtzinoak edo kategoria lexikalak sortzen ditu gaur mintzagai dogun –ik atzizkiak. Emonkorrena eta malguena aditz partizipioekin dauen erabilera da: emon-ik, ikusi-rik, gaitasuna daukana –ko atzizki genitiboa erantsirik funtzino adnominalak beteteko: agindu-riko berbea, esan-iko egiak. Adberbio funtzinoko egitura gramatikal konplexuak garatzen dira beronen bidez, perpaus menderatuak, balio semantiko anitzak eskeinirik, modua eta denporea, besteak beste. Baina zuberotarrez berbarako, sintagma predikatiboak markatzeko be bai: Gizona joan-ik da. Beste hizkera batzuetan esango litzatekena: Gizona joan-a da, edota sartaldean beste honetara: Gizona joan-da edo etorri-ta dago. Gramatika eta funtzino erabilera zaharra dogu, edozelan be, zuberotar hizkeretakoa: bidea egin-ik da, gainerako hizkeretan galdua edo bakandua dana. Baina adjektibo kategorietan, edo honen hurreko diran izen edo aditz partizipioakaz, garatu dauen balioa dogu oraingoan aztergunea: bizi > bizirik, ero > erorik, bete > beterik eredukoena. Gramatika liburuetan –ik honi eratorkuntza atzizkien trataera emon ohi jako: adberbio kategoriako eratorriak sortzeko euskereak sortu dauen mekanismo bat dala, azken baten, -ki, -ro edo –ka diran modura. Eta beronen esangura esparrua moduarena izan ohi dala, modalidadea, zelakotasuna adierazotekoa. Oinarrian halan da izan, baina beronen berezitasunak ditu, dana dala. Atzizki lexikala dala baino hobeto esanda legoke, lexikal-gramatikal bitarikoa dala; bestetara esanda, erdi-lexikal, erdi-gramatikala dala, baina ez osoro lexikala. Zertan oinarritzen dogu adierazpen hori? a) Errepika egituretan darabilgunean, -ik bigarren osagaiari bakarrik eransten jako, eta ez lehenengoari, beste batzuk ohi diran modura. Geldiro-geldiro esaten dogun moduan, ez dogu esaten *bizirik-bizirik, ezpada bizi-bizirik. Atzizkia –ka danean, aukera biak dira zilegi: salto-saltoka edo saltoka-saltoka. Baina –ik atzizkiagazko errepika-egituretan lehenengo osagaia soilik darabilgu beti eta bigarrena bakarrik markatzen da atzizkiaz. Halan ohi da bete-beterik, huts-hutsik, isil-isilik, itsu-itsurik, oso-osorik, zabal-zabalik edota beste edozeinegaz. b) Atzizki graduatzailea, -txu/-txo hartzen daben adjektiboei be arazo barik eransten jake –ik atzizkia: isiltxurik, kasurako: “Ixiltxurik lotsatuta etxeti joan bearrian, eztena aterata, burua jasota, begi gorriak edegita, usigi gura izan eban gizona, suge esker dongakoak” (Mogel, Ipuinak). c) Gramatika unidade konplexuagoei atxikirik be erabilten da –ik adberbiala. “Burua makurrik joan da”, “Belarriak apalik urten dau” ereduen atzean perpaus adberbial bana dago: burua makur dauela, belarriak apal dituala. Mogelen pasarte hau be adierazgarri bikaina da: “asten da oinak arinik artutera aurrean ekusan gizona” (alegia). d) Maileguzko adjektiboakaz, eta horren zaharrak ez diranakaz, erabili izanak salatzen dau atzizki honen bizitasun eta emoi ugari zaharra eta zelanbait berorren gramatikaltasun zaharra. Mogelek darabilen umilderik, berbarako: “ta biurtu biarrean umilderik beragana, joatea gero beste konfesore bategana, esateko gura dana”. Lazarragaren poesian ugari-ugariak dira mailegu-adjektiboakaz agiri diran atzizkidun kasuak: librerik: “Librerik eta ardura baga / oi ta dirade ebili”; “egon joazen tristerik”, “ezkon bazatez eongo zara / ardia legez mansarik”; “Bere laztana dakusenean, / ebili utra graberik”; “Mila ta bosteun / urte alkarri erantzi, / irurogeta / lau geiago ganeti / da jaio zala / Jaun zerukoa justorik”; “Suori barriz, / oi, beti soberbiorik” (48v). Ugariagoak dira bigarren osagaitzat hutsik dabela erabilten diran egiturak: burutsik, oinutsik / ortozik, arkondara-hutsik, mauka-hutsik / manga-hutsik, bilusik/bilosik. Azpian datzan egiturak izen-adjektibo multzoak dira: buru huts, oin huts, arkondara huts, mauka huts, bilo huts. Honetarikoen lexikalizatze gradua askoz handiagoa da, dana dala. Adjektibo askok portakizun gramatikal bitarikoa dabe adberbio funtzinoan: hitz soil mugagabea eta –ik atzizkiduna. Bitasun horren arrazoiak beti ez dira bardinak. Arrazoi diferenteak egon leitekez horren atzean. Kontestu gramatikalen arabera bata edo bestea erabilten da hitz batzuekin: gordin eta gordinik. “Hau okeleau gordin dago hondino; ondo erre barik”. Baina “Arraina zein okelea, gurago dau gordinik jan, erreta baino”. Gazte eta gazterik: “Urteak gorabehera gazte dago hondino”. “Gazterik ezkondu zan. Gazterik hil zan. Gazterik joan zan Ameriketara”. Beste hitz batzuen kasuan, zahar-barri edo zaharkitu-moderno diferentzia dagoala dirudi era bataren eta bestearen artean. Triste mailegua gaur egun horretara darabilgu gehienok adberbio gisa: “Triste dago. Triste bizi izan ziran ama barik. Triste dauka barrua, gizona hil jakonetik”. Baina gure koplategian ezagunak dira beste honeek be: “Tristerik nago tristerik, ez daukat adiskiderik, adiskide txarra baino, hoba dot bizi bakarrik”, edota: “Tristerik nago tristerik, ez daukat alegrantzirik, bostehun urteko agure bat / ohian daukat neuk gaixorik”. Esangura banangoak ezkutatzen dira beste kasu batzuetan era bien artean, bizi eta bizirik kasurako. “Ardao apur bat edanda, bizi ikusi dot dantzan”, hau da, bizitasun handiz. “Arnasa estua dauka, baina hondino bizirik dago”, hau da, ez dago hilda. Atzizkiak zeharo lexikalizatuak dira hitz jakin batzuk, eta adberbio gisa halan erabili ohi ditugu beti (edo ia beti). Zutik edo zutunik (zutinik) esaten dogu, baina nekez *zutun edo zut, atzizki barik. Hutsik dagoala etxea esaten dogu, baina ez huts dagoala. Baraurik joan behar izaten zan lehenago komulgetara, baina ez *barau. Alper eta alperrik biak dira ezagunak, baina adberbio legez bigarrena nagusitu da: “Alperrik da zuri esatea, ez dozu kasurik egiten”. Baina errefrau ezaguna da: “Alper da Maria makilatu, berdin berez behar du”. Gaur berbaz ez darabilguzan edo mehats darabilguzan -ik atzizkidun adberbio batzuei, edo hainbati, zahartasun sundea dariela esan geinke. Bermeon entzuna da: “Ze alabatxi! Hordirik zatoz oin be goizaldeko orduetan?”. Hordirik adberbio zaharkitua da, baina hordi hitza bera be bai. Gaur egun gazterik guztiz ezaguna dan moduan, zaharrik ez hainbeste; baina klasikoetan ohikoagoa zan: “Arkituten zan leoe bat zaarrik, gaixorik, erkindu ta adore bagarik” (Mogel). Beste adibide batzuk: gosez dagoana goserik dagoala, gortuta dagoana gorrik dagoala, norbaiti harrera hotza egitea esateko, hotz-hotzik hartua izan dala; soineko bat garbigailuan sartu ezkero, garbirik geratzen dala eta halako beste hainbat. Adberbio batzuk, lehen –ik atzizkiaz erabilten ziranak, edo mugagabez edota beste atzizki batzukaz erabiltera etorri dira: gorrik barik gortuta, samurrik barik samur, duarik barik duan, argalik barik argal… Amaiera emoteko, poesia generoan era honetako adberbioek euki daben oihartzun zabala nabarmendu gura neuke, “ederrik eta galantik” formula ezagunaren bidez ezagunak diran ahapaldi biren bitartez: “‑Itsu gaisoa, nondikan zatoz, / nondikan zabiltza / bide galdu onetati? / ‑Kirrin kirrin kirrin kin. / Lengo batean nik ikusi det / zure emaztea ederrik eta galantik. / kirrin kirrin kirrin kin."” (Azkue CPV, Orio). “Gure ortuan sagarra loran, / Donianeko eldurik, / aren azpian uso bi dantzan / ederrik eta galantik.” (Azkue CPV, Legutio). Ikusita: 475 Ikusita: 496 Aditz kategoriak garatzeko euskereak dituan hitz-sorkuntza baliabideak, gramatika batzuetan agiri daben soiltasuna baino hainbat konplexuagoak dira. Bide eta zidor diferenteak ditu euskal lexikografiak aditz kategoriako unitateak sortzeko. Kale kantoi baten irakurritako iragarki bateko deia da: Dantzatu gurekin. Dantza-ikastaro baten iragarkia, modu erakargarriz eta deigarriz onduta. Baina geure artean berehala sortzen da zalantza: dantzatu ala dantzan egin? Ala biak? Balio berberaz ala banangoaz? Tradizino idatzira bagoaz, berehala ohartzen gara dantzatu dala zaharrena eta hedatuena, eta da tipoko laguntzaileaz erabili izan dala. Tolosako 1619ko paskinetan datorren legetxe: “Andre ederrok orduan danzatu oi dira besterekin”. Dantza izenetik eratorpen bidez sortua da dantzatu. Beronen erregimen nagusia da laguntzaileduna: dantzatzen da, baina albotik, sartaldean batez be, dantzatzen dau be garatu dalarik. Baina hori baino jakingarriagoa da dantza egin aditz multzoa be aspaldi garatu zala, sartaldean berariaz. Barrutia eskribauak XVIII. mendean idatzi eban teatroan dinoan lez: “Neska zarrok danza egin da mutilok dirua pagadu”. Eta hurrengo pausua izan da, dantza izen mugagabearen ordez dantzan adizlaguna hautatzea aditz multzoa eregiteko. Frai Bartolomeren berbaz: “Inok bere ezin legiala Jaungoikoa serbidu ta deabruagaz dantzan egin”. Eta eboluzino guzti hori gitxi balitz hondino, dantza izena bera be jantza edo yantza bihurtu dala sartaldeko hainbat lekutan. Aditzaren morfologia bi garatu dira hizkuntzaren ibilian, aurrez aur edo parez pare, bata -tu atzizkiagazko eratorkuntza, eta bestea egin aditz askotakoa izen mugagabearen lagun dala sortua; lehenengoa ekialde eta erdialdean orokortu dana eta bigarrena sartaldean nagusitu dana. Ur, ura izena hartzen badogu, urtu aditza garatu da eratorkuntza bidez, esangura eremua zabalduz: edurra urtzen danean, ur bihurtzen da, baina burdinea edo beruna urtzen diranean, burdina-saldea edo berun-saldea gertatzen da; solidoa zana likido bihurtzen da, isurkari; esangura esparru zabalagoz, beraz. Baina urtu aditzari albotik garatu jako, erabil-esparru askoz murriztuagoan bada be, ur egin aditz lokuzinoa, berariaz esapide baten barruan entzuten dana: odolak ur egin. Muxikako andra edadeko bati neuk entzuniko esaldia da: “Alabea hil jakonean, disgustuaren disgustuaz odolak be ur egin jakozan eta haxegaitik hil zan”. Eta ur hitzagaz garatu dan beste aditz multzo bat be erara dator aitatzea, -a mugatzaileaz lagundurik garatua: ura egin, landarei, lorei ura egin, ‘ureztatu, garotu, erregau’ adierazoteko. Izen edo adjektibo kategoriako hitz askogaz, mugagabetasunaz markatuak eurok, alkartzen da egin aditz konposatuak eregiteko. Aditzok esanguraz dinamikoak edo ebolutiboak ohi dira. Eta erregimenez, gehien-gehienak dau erako laguntzailedunak, iragankorrak. Baina gitxi batzuk, da erakoak, iragangaitzak. Da tipoko laguntzailedunak gitxien-gitxienak dira, baina adierazgarriak eurok be. Eboluzino, aldaera, bihurrera ikuspuntua gorde ohi dabe. Horreetarikoa dogu handi egin, ‘hazi’: “Umea handi egin da”. Harri egin lokuzinoa be ezaguna dogu harritu aditzaren esangura berberaz: “Batzuk baino ezpada bere, / joan ziran entzutera. / Harri eginik geratu ziran, / ikusiaz beste baga.”. Lei egin be aitatu leiteke, leitu ‘izoztu’ espresetako: Ura lei eginda dago. Eta zahar egin aditz multzoaz baliatu geintekez zahartu aditzaren esangurea emoteko: “Aspaldion ikusi barik euki dot eta zahar eginda topau dot akaburengoan”. Dau tipoko laguntzaileez eregiten diran aditz multzoak dira askozaz ugarienak. Badira aditz multzo batzuk, da tipokoetan lez, -tu atzizkiaz eratorritakoen paraleloan garatu diranak. Ahalegin egin multzoak badau aldamenean ahalegindu, ausnar egin multzoak ausnartu, dei egin multzoak deitu, hauts egin multzoak haustu, lagun egin multzoak lagundu edota leher egin multzoak lehertu. Eta matasa horri tenka ekin ezkero, beste hainbat akordura ekarri geinkez. Baina badira beste batzuk, ostera, /Izen + egin/ multzo legez bakarrik dirauenak, eta nekez -tu atzizkidun eratorri modura. Badira multzoak -tu atzizkidun eratorririk ezagun ez dabenak: barre egin bai, baina *barretu ez. Hots egin ezaguna dan moduan, hostu ez (hots izenagaz lotuta behintzat). Eta honeen ondoan badira beste batzuk, -tu atzizkidun eratorria ezagutu bai, baina guztiz sekundarioa edo saihetsekoa dabenak. Halan negar egin multzoaren ordez, bideragarri da negartu, eta apurren bat erabilia be bai, baina nekez ahoratzen edo lumaratzen doguna. Sarri be sarri jazoten dan fenomenoa da, -tu atzizkidun eratorria izanagaitik, esangura bereziren baterako izatea, ez aditz multzoaren esangura nagusi bera adierazoteko. Txixa egin esangura neutroko aditza da (‘orinar’), baina Bermeo aldean entzuten da inoiz txixatu be, barrez txixatu eta horrelako esapideetan. Aditz askoren kasuan gertatu da morfologia bien arteko lehia, zeingehiagoka. Eta azken baten, morfologia bata edo bestea nagusitzen da hizkuntza-eremu jakin baten. Aldarrikatu aditza guztiz oraintsukoa da; gudu aurrean “pregonar, proclamar” kontzeptua euskeraz emoteko finkatua; oinarrian aldarri izena eta aldarrika adberbioa dituala. Adberbio eraren (-ka atzizkidunaren) gainean eregia dogu aldarrikatu; esangura-eremu berezi bati estaldura emoteko sortua. Baina tradizinoz ezagunak doguzan hitzak –gaur egun be Bermeo, Mundaka eta inguruetan sarri dantzuguzanak–, aldarria, aldarrika eta aldarri egin dira. Idatzizkoan geriza zabalegirik erakutsi ez arren, aspaldi zaharretik datozan berbak seguruenik. Baina aditz multzo horren esangurea gehiago izan da “agiraka egin, errieta egin”, aurreko beste esangurea baino. Aditz multzoa eta eratorria biak bizikide diranean, batak eta besteak esangura banangoak jagotea da lege nagusia, gehienetan hurreko esangurak izan arren. Berba hitzaz bilbatua da berba egin, ‘hitz egin, mintzatu’, baina berbatu eratorriak bestelako esangurea gordeten dau, ‘hitza eman’. On egin aditz multzoak eta ondu eratorriak esangura esparru banangoak ditue orohar. Mesede egin geinkeo baten bati, baina norbait mesedetzea beste zerbait da: baten baten fabore edo alde egitea. Jan-edanak gatx egin leio pertsona bati, baina gauzak, egoera baten ondorioz, erraztu beharrean gaxtu egin leitekez. Garakuntza luzea eskatzen dauen gaia dogu aditz multzoen hau, eta oraingoz bego horretan, hurrengo baten destolesten jarraitzeko itxaroan. Ikusita: 684 Ikusita: 636
2019-06-16T23:31:13
http://www.bizkaiera.biz/dakienak-daki/?tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Bcategory%5D=4&tx_t3blog_post_pointer=3&cHash=343515bc400ecce427119cf454356920
[ -1 ]
Irutxuloko HitzaAne Urrutikoetxea, Author at Irutxuloko Hitza Ane Urrutikoetxea: ‘Harresi beltza’ by Ane Urrutikoetxea - Ira 14, 2018 Iritsi da egun handia. Lehen doinuekin batera, zurigorriz jantzitako herria prest dago festa garaiari hasiera emateko. Egun zoriontsuak izango dira, familia, lagunak, kuadrilla, denak kalean, herria ospakizunetan bete-betean murgildurik. Giro eder horren erdian, baina, harresi bat... by Ane Urrutikoetxea - Uzt 20, 2018 Ane Urrutikoetxea: ‘Bizi duzue bizikleta?’ by Ane Urrutikoetxea - maiatza 25, 2018 Orain euria atseden txiki bat ematen hasi zaigula, garajera jaitsi eta neguko hilabete ilunetan hautsa pilatzen utzitako bizikleta berreskuratzea erabaki dut. Bazen garaia! Hiritik bi gurpilei eragiten hasteko gogoz nenbilen. Baina aurten gainera, hiriak eskaintzen duen... Ane Urrutikoetxea: ‘Feminismoaz nazkatuta’ by Ane Urrutikoetxea - Ots 16, 2018 “Gizonen aurkako gorrotoa bultzatzen duen puritanismo berri honek kezkatzen nau”. Michael Haneke zinema zuzendariaren hitzak dira, #metoo mugimendua kritikatuz. Zuzendari laudatu honen iritzi ilustratuan, #metoo mugimendua jendearen (gizonen) bizitza eta ibilbide profesionalekin akabatzen ari da: “Gorroto... Ane Urrutikoetxea: ‘In English, please’ by Ane Urrutikoetxea - Urt 19, 2018 Donostikoa ez den lagun batek komentatu zidan behin gure hiria okindegiz eta gozotegiz betea dagoela; “Donostian sekulako gozozale eta ogizaleak zarete!” adierazi zidan harriduraz. Pintxoenak baino atentzio handiagoa deitu omen zion; azukrearen eta kremaren paradisua iruditu... Ane Urrutikoetxea: ‘Olentzerori gutuna’ by Ane Urrutikoetxea - Abe 15, 2017 Urteko garai horretan gaude; Gabonetako opariak erostea tokatzen da, baina zer oparitu denetik duenari? Lagun ezkutuan izeba tokatu zaizu, zelako zorte txarra… eta zuri, urteroko galtzerdi parea eta armairuan ahaztuta geldituko den jertse iletsua oparituko dizute,... Ane Urrutikoetxea: ‘Domin(azi)o efektua’ by Ane Urrutikoetxea - Aza 10, 2017 Ikaragarria da, eta harrigarria. Indarkeria salatzen hasi, eta tropelka denuntzia berriak agertzen dira, udazkeneko perretxikoen moduan, domino efektu perfektuan. Inuzenteenek pentsatuko dute susmagarriak direla bat-batean aireratutako salaketa horiek, oihartzun mediatikoaren olatua aprobetxatzeko intentzio zikina dutela. Errealitatea... Ane Urrutikoetxea: ‘Topoarekin topo’ by Ane Urrutikoetxea - Urr 13, 2017 Aste honetan izan da. Etxera iritsi, buzoia ireki, eta hara, Donostiako metroaren inguruko panfleto tolesgarria zegoen bertan. Argia, txukuna, modernoa… barkatu, metroa ez, topoa omen da orain. Halaxe dio aurrean dudan propagandak. Koloretako tolesgarriarekin batera, baina,... Ane Urrutikoetxea: ‘Tribuak’ by Ane Urrutikoetxea - Ira 15, 2017 Udazken giroa iristeko gogoz zebilen, eta udako oporrak kolpe batez ahazteko moduko giro nahasiarekin iritsi da iraila. Igandeko olatutzarrek turista ordak uxatu dituzte Kontxako hondartzatik, eta behingoz, Parte Zaharreko kaleetatik lasai ibiltzeko garaia iritsi zaigu. Edo... 1 2 3 … 26 Hurrengoa »
2018-09-23T14:36:10
http://irutxulo.hitza.eus/author/aneurrutikoetxea/
[ -1 ]
— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) — Cayo Valerio Catulo latindar literaturaren lehen lirikoa kontsidera dezakegu. Bere jaioturtea ez dugu segurtasun osoz ezagutzen, bainan Jeronimo Deunak bere "kronika" delakoan 86. urtean (Kristo baino lehen) finkatzen duenez, ba, tira, horrela izanen da, gutti gora behera. Pliniok, Ansoniok, Ovidiok eta Marcialek Veronan jaio zela diote, beste batzuk bere jaiotza Garda lakuaren ertzean dagoen Sirmionesen finkatzen badute ere. Sendia oso aberatsa zuen, eta aita, Julio Cesarren oso laguna zen. Catulo Erromara joan zen estudiante, eta bertan, tontoa ez baitzen, plazer guztietara entregatu zen. Hortensio, Ciceron, Asinio Polion, Quintilio Varo eta Cornelio Nepote izan zituen lagun minak. Laister, eskola modernoko Licinio Calvo eta Helvio Cinna poetekin bildu zen. Plazeretara dedikatu baitzen, zuen diru gehiena galdu zuen, eta gazte hil zen, 40. edo 54. urtean, Kristo baino lehen. (Zer nolako kutsu moralista atera zaidan esaldi hau egitean!. Normala. Opusen ikasteak karakterra imprimatzen du). "Bertso paperak"en antzeko poemak idazten zituen, nahiz eta gero obra bakar batetan bildu zituen arren. Denetara 116 obra kontserbatzen da, hiru zatitan banatua. Calimaco eta Saforen itzulpenak ere egin zituen, grekotik latinerara. — Lesbia, Apuleyok dioenez, Clodia zen, P. Clodio Pulquerio tribunoaren arreba eta Quinto Metelloren emaztea. Erabat maitemindu zen Catulo Clodiaz, eta gustora eman zuten dendora elkarrekin, rolloa bukatu zitzaien artean. Bere poematxoetan guztiaren berri ematen digu Catulok. — Gelio, Catuloren lagun handi bat zen. Clodiak, bera hil nahi izan zuela akusatu zuen, eta horregaitik epaitua izan zen. Gelioren defentsa Ciceronek egin zuen, eta lan horretan Clodiaren erretrato ez oso atsegingarri bat utzi digu. LXXXIX. Gellius est tenuis: quid ni? Cui tam bona mater Gelio mehe dago. Nola ez hain ama on eta osasuntsua izanik hain arreba ederra izanik hain osaba ona eta neskez hain beteriko sendia izanik? Nola ez da lehor izango? Zeren, debekaturik dagoena besterik ukituko ez balu ere, sobera ohartuko zerate, zergaitik dagoen hain mehe. XCVIII. In te, si in quemquam, odici pote, putide victi Norbaitengaitik esatekoa bada, Victio zikin hori, zutaz esan beza txoro eta hitzontziengaitik esaten dena; mihingain horrekin, kasua suertatuko balitz, ipurdi eta abarka arruntak xurga zenitzake. Guztiok erabat galdu nahi bagaituzu, ireki ezazu ahoa, Victio, eta nahi duzun guztia lortuko duzu. V. Viuamus, mea lesbia, atque amemus Bizi gaitezen, Lesbia, maita dezagun, bost axola zakigula lerdoen marmara. Eguzkia hil daiteke eta birjaio, bainan, behin gure argi laburra hilda gero, lo dagigun, gau betiereko bat gelditzen zaigu. Emaidazu mila musu, gero ehun, gero beste mila eta berriz ere ehun beste mila batzu arte eta gero ehun. Eta milaka ugari sumatuko dugunean, birhasiko gara zenbat musu daramagun jakin ez dezagun ez eta balbetsu bekaiztirik jakin ez dezan ere. IX. Verani, omnibus e meis amicis Veranio, nere lagun guztien artetik hirurehun mila baleude ere, nahiena, etxera itzuli ahal zara zure jainkotxo, zure anaiarreba elkartu eta ama zahartxoaren ondora? Itzuli zara. Zer berri ona neretzat! Osasuntsu eta salborik ikusiko zaitut, eta Iberiako toki, bentura eta herrietaz kontuak entzungo ditut, egiten duzun bezala, eta zure lepoa besarkatuz, begietan eta zure aho irrikorrean musukatuko zaitut. Oh, gizon benturos guztien artean, zein ni baino zoriontsurik? XXXIX. Egnatius quod candidos habet dentes Eñakik, hortz zuriak dituelako, edozein gauzataz barre egiten du. Hobenduririk lankan ikustera heltzen bagara, hizlariak negarra sorterazten duen bitartean, berak barre egiten du. Seme jainkotiar bakarraren txondorraren aurrean ama kontsolaezinaren aurrean, nehar egiten bada, Non nahi eta norekin nahi, berdin zaio, beti barre egiten du; eritasun hori dute, ez dena —nere ustez— ez egoki ez dotorea. Aholku bat eman behar dizut, Eñaki on hori: hiritar ala sabino ala Tiburrekoa, unbro jangartsu ala etrusko gizena, lanubino beltzaran ala —nere hiritarrak ere aipa ditzadan— traspadanoa, hots, hortzak garbiki garbitzen dituen edozein herritakoa... ez zintuzket ikusi nahi, Eñaki, edozein gauzataz barre egiten, ez baitago barre ergel bat baino ergelkeria haundiagorik. Baina zeltiberoa zara; Zeltiberian goizero, norberak pixatu duena biltzen da eta hortzak eta hoi gorrixkak marruskatu, leunago ager daitezen eta pixa edaten duzuela areago aldarrika dezaten. LXXXVIII. Quid facit is, Gelli, qui cum matre atque sorore Zer egiten du horrek, Geliok, bere ama eta bere arrebarekin atsegin hartzen duen horrek, eta berekin, gaua ematen duena, tunikak erantzirik? Zer egiten du bere osaba senar izan dadin uzten ez duenak? Ez al duzu ikusten egiten duen bidegabekeria? Ez Tetis gorenak ez ninfen aita Ozeanoak garbi ez dezaketen bidegabekeria itzela egiten du Geliok. Zeren ez dezake bidegabekeria haundiagorik egin, ez eta, burua makurtuz, bere zera irentsiko balu ere. LVIII. Caeli, Lesbia nostra, Lesbia illa Oh, Celio, gure Lesbiak, Lesbia hark, Catulok bere burua baino gehiago eta berea zen edozein baino gehiago maitatu izan zuen Lesbia hark, orain plaza eta kaletxoetan, Remo gogohandikoaren semeei kanpaia jotzen die. XV. Commendo tibi me ac meos amores Zuri gomendatzen naiz, Aurelio, ni eta neure maitasuna. Eta mesede sotil bat eskatzen dizut: hondoan, norbait desiratu izan baduzu, garbi eta ukigabeko zedin saiatuz, mutiko hau lotsatik at gorde iezadazun; ez dizut herriarengandik at esaten: alde batetik bestera kalean zehar beren gauzetaz arduraturik doazenengandik ez nago beldur; bainan, zutaz nago beldur, hau errugabe eta gaiztoen mehatxua den zure zakilaz nago beldur. Mogi ezazu nahi duzun haina, zuk nahi lekuan, kanpoan denean eta prest; bakar bat kentzen dizut, sotilki —uste dut—: zeren zure hira eroak eta zuren sen gaiztoek, eraile, hain erru haundira bultzatzen bazaituzte, eta bere bizitza jukutriez limurtzen baduzu... Ai, errukarria orduan, zorigaitzeko zu!: bernak bereizirik, ate zabalikan zehar errefauak korrika joango zaizkizu.
2019-08-21T23:41:25
https://andima.armiarma.eus/korr/korr0629.htm
[ -1 ]
Nomadak eta Dekot musika taldeen kontzertuak izango dira bihar Sanagustingo Arkupean - Uztarria (Azpeitia) Nomadak eta Dekot musika taldeen kontzertuak izango dira bihar Sanagustingo Arkupean 2019ko ots. 7a, 09:27 Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte zuzenekoak Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrera doan izango da. Euskal Herriko musikari eta proiektu berriei plaza bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen Arkupehotsak egitasmoa, eta leku hori eskaintzen jarraitzen du oraindik. Datorren ostiralean, hilak 8, Dekot eta Nomadak musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute Sanagustin kulturguneko Arkupean. Arkupehotsak proiektuaren bigarren edizioko kontzertu sortaren barruko zuzenekoak dira ostiralekoak. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doan izango da. Nomadak 2017an Bergaran sortuatako taldea da, nahiz eta hastapenak Emon taldean dituen. Izan ere, zenbait taldekidek Emon desegin ondoren sortu zuten Nomadak taldea, eta orduz geroztik rock musika sortzen dabiltza. Ostiralean Esnatu izeneko diskoa aurkeztuko dute Azpeitian. Dekot, aldiz, 2014an sortu zen musika taldea da. 2016an Gaztearen maketa lehiaketa irabazi zuen. Ingelesez eta euskaraz sortzen dituzte abestien letrak Lehenengo maketari Dekot izena jarri zioten, eta lau abesti bildu zituzten bertan, Lurra, Haizea, Ura eta Sua izenekoak. Dekotek ostiralean Arkupean eskainiko duen zuzenekoak taldearen azken lana den Demak izeneko diskoa aurkeztuko du.
2019-04-18T16:27:03
https://uztarria.eus/aktualitatea/1549371021
[ -1 ]
A Bayonne, la demande de résolution démocratique fait le plein Environ 2.600 personnes, selon la police, et 4.000 selon les organisateurs, ont participé samedi à Bayonne à une manifestation pour appeler à la résolution démocratique du conflit au Pays... Berria.info - Konponbidearen alde urratsak egiteko eskatu diete estatuei ATERABIDE DEMOKRATIKOAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA Konponbidearen alde urratsak egiteko eskatu diete estatuei Lau mila lagun elkarretaratu dira Baionako karriketan, Euskal Herriko gatazkari konponbide politikoa emateko eskatzeko Aurore Martinek eta Josu Esparzak... Kazeta.info - Konponbide demokratikoaren alde urratsak emateko agindu diote Parisi milaka herritarrek Baionako karriketatik Konponbide demokratikoaren alde urratsak emateko agindu diote Parisi milaka herritarrek Baionako karriketatik Aterabide demokratikoaren alde hainbat eragilek antolatu duten manifestaldiak sostengu zabala bezain askotarikoa jaso du. "Euskal Herria: konponbide... Sud ouest - Mobilisation pour la paix et « la démocratie » Mobilisation pour la paix et « la démocratie » Environ 3 500 personnes ont réclamé samedi que l'État français s'implique. Un long cortège, conduit par des élus et des représentants d'associations, a sillonné la ville dans le calme. PHOTO JEAN-DANIEL CHOPIN... Berria.info - Ezker abertzalea berriz batzeko beharra eta gogoa adierazi du ABk Ezker abertzalea berriz batzeko beharra eta gogoa adierazi du ABk Azken urteetan alderdi abertzaleen artean ziren desadostasun anitz «desagertu» edota «leundu» direla dio ABk Frantziako Legebiltzarrerako bozentzat, EH Bai koalizioa lehenetsi dute kideek... Kazeta.info - AB: "Ezkerreko mugimendu abertzalea bateratzeko prozesuak denbora hartuko du, baina goazen gaurdanik bidea jorratzera" AB: "Ezkerreko mugimendu abertzalea bateratzeko prozesuak denbora hartuko du, baina goazen gaurdanik bidea jorratzera". Abertzaleen Batasunak iragan larunbatean Uztaritzen burutu zuen biltzar nagusiari buruz prentsaurrekoa eman du astearte arratsean Baionan.... Pays basque français : appel à l'union des partis nationalistes de gauche BAYONNE (Pyrénées-Atlantiques), 6 déc 2011 (AFP) Abertzaleen Batasuna (AB) (Union des patriotes), un des trois partis de la gauche nationaliste basque, a adopté samedi une motion... Kazeta.info - ABko militanteek ezkerreko abertzaleen arteko aliantza hobetsi dute, EHBai koalizioaren alde bozkatuz ABko militanteek ezkerreko abertzaleen arteko aliantza hobetsi dute, EHBai koalizioaren alde bozkatuz ABren azken biltzar orokorreko argazkia, Uztaritzen. Gaizka IROZ argazkia. Abertzaleen Batasunak bere biltzar nagusia bildu du, larunbatean, Uztaritzen....
2017-10-23T22:28:33
http://abertzaleen-batasuna.over-blog.com/archive/2011-12/
[ -1 ]
Kaleden 2017: 20 Rumah Percutian Sewa Kaleden Paling Popular - Airbnb, British Columbia, Kanada Kaleden · Bila-bila masa · 1 tetamu
2017-08-17T12:03:11
https://www.airbnb.com.my/s/Kaleden--Kanada?type=house
[ -1 ]
Schuhe, 38A.S.98 SchuheABOUT YOU SchuheADIDAS ORIGINALS SchuheADIDAS PERFORMANCE SchuheALDO SchuheALLROUNDER BY MEPHISTO SchuheAlma En Pena SchuheAlpe SchuheANDREA CONTI SchuheApple of Eden SchuheARA SchuheASICS SportStyle SchuheBE NATURAL SchuheBECK SchuheBETSY SchuheBianco SchuheBIRKENSTOCK SchuheBJÖRN BORG SchuheBlowfish Malibu SchuheBlue Heeler SchuheBRAKO SchuheBRONX SchuheBUFFALO SchuheBuffalo London Schuhebugatti SchuheBULLBOXER SchuheCa Shott SchuheCALL IT SPRING SchuheCAMEL ACTIVE SchuheCAMPER SchuheCandice Cooper SchuheCAPRICE SchuheChampion Authentic Athletic Apparel SchuheCHIEMSEE SchuheCITY WALK SchuheCLARKS SchuheCONVERSE SchuheCOSMOS COMFORT SchuheCOX SchuheCrickit SchuheCrocs SchuheDarkwood SchuheDockers by Gerli SchuheDOGO SchuheDorothy Perkins SchuheDr. Martens SchuheDune LONDON SchuheECCO SchuheEdel Fashion SchuheEDITED SchuheEkonika SchuheEL NATURALISTA SchuheEMU AUSTRALIA Schuheespadrij l´originale SchuheESPRIT SchuheEthletic SchuheEVITA Schuhefaina SchuheFELIPA SchuheFILA SchuheFLY FLOT SchuheFred de la BretoniÈre SchuheGABOR SchuheGADEA SchuheGANT SchuheGanter SchuheGEOX SchuheGERRY WEBER SchuheGIESSWEIN SchuheGrünbein SchuheGUESS SchuheHAFLINGER SchuheHAVAIANAS Schuheheine SchuheHUGO SchuheHummel SchuheHUNTER SchuheHögl SchuheIGI&CO SchuheILC SchuheINUOVO SchuheIZIA SchuheJACK WOLFSKIN SchuheJANA SchuheJANE KLAIN SchuheJenny SchuheJOLANA & FENENA SchuheJOMOS SchuheJOOP! SchuheJOSEF SEIBEL SchuheKAPPA SchuheKastinger SchuheKendall & Kylie SchuheKennel & Schmenger SchuheKICKERS SchuheKlondike SchuheLA STRADA SchuheLACOSTE SchuheLASCANA SchuheLaufsteg München SchuheLaura Vita SchuheLAZAMANI SchuheLegero SchuheLei by tessamino SchuheLEMON JELLY SchuheLEVI'S SchuheLiu Jo SchuheLLOYD SchuheLodi SchuheLola Ramona SchuheLove Moschino SchuheLOWA SchuheMACARENA SchuheMANGO SchuheManitu-Home SchuheMarc O'Polo SchuheMARCO TOZZI SchuheMARIAMARE Schuhemellow yellow SchuheMELVIN & HAMILTON SchuheMEPHISTO SchuheMEXX SchuheMiss Selfridge SchuheMJUS SchuheMOT-CLè SchuheMTNG SchuheMUSTANG SchuheMYMO SchuheNatural Feet Schuhenatural world Schuhenew balance SchuheNEW LOOK SchuheNike SB SchuheNike Sportswear SchuheOnitsuka Tiger SchuheONLY SchuhePalladium SchuhePANAMA JACK SchuhePANTOFOLA D'ORO SchuhePAPILLIO SchuhePaul Green SchuhePaul Vesterbro SchuhePAVEMENT SchuhePepe Jeans SchuhePETER KAISER SchuhePIKOLINOS SchuhePRETTY BALLERINAS SchuhePS Poelman SchuhePUMA SchuheRaid SchuheRapisardi SchuheREEBOK SchuheReebok Classic SchuheRefresh SchuheRelife SchuheREMONTE SchuheREPLAY SchuheRIEKER SchuheRISA SchuheROHDE SchuheROMIKA Schuhes.Oliver Schuhes.Oliver BLACK LABEL SchuheSALAMANDER SchuheSANSIBAR Schuhesaucony SchuheSCAPA SchuheSCOTCH & SODA SchuheSEBAGO SchuheSee by Chloé SchuheSELECTED FEMME SchuheSEMLER SchuheSHABBIES AMSTERDAM SchuheSHEPHERD SchuheShoe The Bear SchuheSHOEPASSION SchuheSIOUX SchuheSKECHERS SchuheSoccx SchuheSOFTCLOX SchuheSOREL SchuheSPM SchuheSTEVE MADDEN SchuheSuperdry SchuheSUPERFIT SchuheSUPERGA SchuheSupertrash SchuheSUPREMO SchuheTAMARIS SchuheTHINK! SchuheTIGGERS SchuheTIMBERLAND SchuheTom Joule SchuheTOM TAILOR SchuheTOM TAILOR DENIM SchuheTOMMY HILFIGER SchuheTommy Jeans SchuheTOMS SchuheToni Pons SchuheUGG SchuheUNISA SchuheUNLIMITED SchuheUsha SchuheVAGABOND SHOEMAKERS SchuheVANS SchuheVERO MODA SchuheVidorreta SchuheVIOLETA by Mango SchuheWALDLÄUFER SchuheWODEN SchuheWonders SchuheXti SchuheYOUNG SPIRIT Schuhe Schuhe für Frauen32 Verfügbare Größen: 37 38 38,5 39 39,5 40 Verfügbare Größen: 38 38,5 40 41 42 Verfügbare Größen: 37 38 39 39,5
2020-07-02T23:01:37
https://www.aboutyou.de/frauen/schuhe?brand=pretty-ballerinas-86
[ -1 ]
Lagoon 39 in Korfu - 'Le Grand Bleu' 13515|PCO YACHTING - Yachtcharter Mittelmeer Lagoon 39 in Korfu "Le Grand Bleu" 11.19 t 4.313,- 4.684,- 13.226,- 10.045,- 05.10.-12.10.19 - 2.900,-19.10.-26.10.19 - 2.576,-26.10.-02.11.19 - 2.576,-02.11.-09.11.19 - 2.576,-21.03.-28.03.20 - auf Anfrage28.03.-04.04.20 - 1.900,-04.04.-11.04.20 - 1.900,-11.04.-18.04.20 - 1.900,-18.04.-25.04.20 - 1.900,-25.04.-02.05.20 - 2.715,-02.05.-09.05.20 - 2.715,-09.05.-16.05.20 - 2.715,-16.05.-23.05.20 - 2.715,-23.05.-30.05.20 - 3.757,-30.05.-06.06.20 - 3.757,-06.06.-13.06.20 - 3.757,-13.06.-20.06.20 - 3.757,-20.06.-27.06.20 - 4.313,-27.06.-04.07.20 - 4.313,-04.07.-11.07.20 - 4.313,-11.07.-18.07.20 - 4.313,-15.08.-22.08.20 - 5.161,-22.08.-29.08.20 - 4.313,-05.09.-12.09.20 - 3.889,-12.09.-19.09.20 - 3.889,-19.09.-26.09.20 - 3.889,-26.09.-03.10.20 - 2.844,-03.10.-10.10.20 - 2.844,-10.10.-17.10.20 - 2.844,-17.10.-24.10.20 - 2.526,-24.10.-31.10.20 - 2.526,-31.10.-07.11.20 - 2.526,-07.11.-14.11.20 - 2.526,- 19.10.-02.11.19 - 4.684,-26.10.-09.11.19 - 4.684,-21.03.-04.04.20 - auf Anfrage28.03.-11.04.20 - 3.461,-04.04.-18.04.20 - 3.461,-11.04.-25.04.20 - 3.461,-18.04.-02.05.20 - 5.255,-25.04.-09.05.20 - 4.944,-02.05.-16.05.20 - 4.944,-09.05.-23.05.20 - 4.944,-16.05.-30.05.20 - 7.588,-23.05.-06.06.20 - 6.931,-30.05.-13.06.20 - 6.931,-06.06.-20.06.20 - 6.931,-13.06.-27.06.20 - 8.992,-20.06.-04.07.20 - 7.993,-27.06.-11.07.20 - 7.993,-04.07.-18.07.20 - 7.993,-15.08.-29.08.20 - 10.413,-05.09.-19.09.20 - 7.195,-12.09.-26.09.20 - 7.195,-19.09.-03.10.20 - 7.349,-26.09.-10.10.20 - 5.227,-03.10.-17.10.20 - 5.227,-10.10.-24.10.20 - 6.180,-17.10.-31.10.20 - 4.591,-24.10.-07.11.20 - 4.591,-31.10.-14.11.20 - 4.591,- 19.10.-09.11.19 - 6.955,-21.03.-11.04.20 - auf Anfrage28.03.-18.04.20 - 4.945,-04.04.-25.04.20 - 4.945,-11.04.-02.05.20 - 6.890,-18.04.-09.05.20 - 8.249,-25.04.-16.05.20 - 7.344,-02.05.-23.05.20 - 7.344,-09.05.-30.05.20 - 10.508,-16.05.-06.06.20 - 11.408,-23.05.-13.06.20 - 9.928,-30.05.-20.06.20 - 9.928,-06.06.-27.06.20 - 12.767,-13.06.-04.07.20 - 13.226,-20.06.-11.07.20 - 11.477,-27.06.-18.07.20 - 11.477,-05.09.-26.09.20 - 10.325,-12.09.-03.10.20 - 11.177,-19.09.-10.10.20 - 10.045,-26.09.-17.10.20 - 7.483,-03.10.-24.10.20 - 8.913,-10.10.-31.10.20 - 8.913,-17.10.-07.11.20 - 6.816,-24.10.-14.11.20 - 6.816,- Sie sparen 665 EUR -19% Charterpreis: 3.415,- Saisonrabatt: - 512,- Zwischensumme: 3.053,- Sonderrabatt: - 153,- Gesamtsumme: 2.900,-
2019-09-22T06:51:57
https://www.pco-yachting.com/de/mittelmeer/griechenland/korfu/marina-gouvia/lagoon-39-korfu
[ -1 ]
ekis-ekgelirimkani-goruntulu-sohbet-operatoru – Bayanlar Sitemizden Sohbet ederek para kazanmak istermısınız? Tag: ekis-ekgelirimkani-goruntulu-sohbet-operatoru
2020-08-06T01:07:28
https://bbgsohbet.com/tag/ekis-ekgelirimkani-goruntulu-sohbet-operatoru/
[ -1 ]
Xabier Mendiguren 2007/03/14 15:40 (Argia-rako artikulua) “Hauxe ikusiko diat”, esan nuen neure artean; periodikoa itxi eta zinemara abiatu nintzen. Aukeraturiko filma, Salvador, anarkista katalanari buruzkoa. Manuel Huergaren pelikula ikusi duenak edo estatu espainiarreko historia hurbila apur bat ezagutzen duenak jakingo du Salvador Puig Antich lepoa eginda hil zutela frankistek 1974an, borreroak “garrote vil” delako tresnaz hildako azkena izan omen zen gainera, gorabeheraz beterik eta bermez husturik egon zen auzibide militar baten ostean. Zinemaren ahalmenetako bat da aurpegiak ipintzen dizkiola zuk izenak baizik ez zenituen istorioari, sentipenak eransten dizkiola aurretik zeneukan datu-sorta hotzari. Horregatik da tresna indartsua, eta beharbada horrexegatik ukatzen zaigu oraindik ere euskaldunoi (Segoviako ihesa filmatu zenez geroztik, ia 30 urte dira gure historiari loturiko filmik egiteko gauza ez garela; eta okerrago, egin den apurra, sarri, etsaiaren ikuspegitik). Zinemaren faltan eskura dugu literatura behintzat: arte minoritarioagoa tamalez, baina merkeagoa ere bai zorionez. Film horren lehen partean gazte urduri eta sentibera baten kontzientzia hartzea kontatzen zaigu, antifrankismotik aktibismora, eta buruan jiraka zebilkidan etengabe Mentxakaren aitorpena, Ardotxiren eleberri-lekukotasuna: garai bera, kezka bertsuak, ekintzak ere antzekoak. Alderik izatekotan, Puig Antichen taldeak makarragoa ematen zuen euskaldunen aldean; ez dakit ideologia anarkistari ala mediterraneartasunari egotzi behar zaion hori 2007/03/16 13:53 Miguel Angel Blancoren azken egunak kontatuz filme bat egin behar omen dute, hori irakurri det. Neri oso ondo iruditzen zait. Hala ere, harena izugarria izanik ere, ikaragarria, arima izozgarria, nere ustetan behintzat, are ikaragarriagoa, are krudelagoa, are espantagarriagoa izango litzateke, inork komisarietan torturatuta hildakoen istorioetan oinarrituz, filmerik egingo balu inoiz. Burutik pasa ere ez zaigu egiten baina. 2007/05/10 01:35 Arrazoi osoa, Xabier. Baina nork jarriko du gure iraganari buruzko film bat egiteko dirua? ETBk? Jaurlatxirlak?
2019-09-22T16:03:00
https://eibar.org/blogak/mendiguren/476
[ -1 ]
Sakanako Mankomunitateak porlandegiko hondakinen errausketaren egitasmoa bertan behera uztea eskatu du | Sustrai Erakuntza Fundazioa es 26 maiatza 2012 - Hondakinak eta errausketa, Sustraiko txostenak Mankomunitateak hondakinen errausketa “hondakinak tratatzeko era jasangaitzena eta arriskutsuena” dela adierazi du. Sakandarren gehiengoa porlandegian hondakinak erretzearen kontra azaldu dela gogora ekarri du, eta Nafarroako beste eskualde batzuetan ere gauza bera gertatu dela. Mankomunitateak ez du onartzen Cementos Portlandek porlandegiko jarduera eta enplegua errausketarekin lotzea. “Erraustea ez da porlana egitea”. Enpresek erregai garbiak eta materialen berrerabilpena eta birziklatzea posible eginen duten teknologiak bilatu behar dutela uste du Mankomunitateak. Alegazioan argudio juridiko batzuk azaltzen dira. Ingurumen Ebaluazio legean oinarrituta, egitasmoaren kontra jotzeko argudiatu dute “parte hartze goiztiarrerako eta onartutako planaren onarpenari buruzko publizitate eskubideak” urratu direla. Bestalde, nabarmendu dute errausketa beste alternatibarik ez dela jaso, legedian ezer ez egiteko aukera, 0 alternatiba, ere aipatu behar dela dioenean. Baina alegazioaren zati esanguratsua argudio teknikoak dira. Porlandegian erabiliko duten biomasa erregai kopurua ez da aipatzen, “beraz, edo ez da erabiliko edo oso kopuru txikian izanen da”. Horregatik pentsatzen dute Cementos Portlandek biomasa erretzeko eskaera “tramite hutsa” izan zela, “enpresak hondakin kudeatzaile izendapena eskuratzeko eta errausketarako eraikitako azpiegiturak integratu eta legeztatzeko”. Alegazioa aurkeztu dutenek ere kezka azaldu dute, hondakin batzuk erretzeko baimena lortu ondoren, Cementos Portlandek beste batzuk erretzeko eskaera eginen duen. Horrela adierazi baitzuen pasa den urtean enpresako buruak akziodunen batzarrean eta beste porlandegietan erregaiaren %60 hondakinak direlako. Bestalde, zalantza azaldu dute aurreikusitako azpiegitura hondakinen balioztapen gisa hartu daitekeen. “Hondakin bakoitzaren bero-balioa aipatzen du Cementos Portlandek baina ez datuen iturria. Bero-balio zehatza jakin behar da aprobetxatu daitekeen energia zein den zehatz jakiteko”. Porlandegian erre nahi diren hondakin horiek zergatik eman nahi zaie erabilera posible bakar hori eta ez beste bat? Galdera hori ere egiten dute alegazioan. “Hondakin batzuk erregai gisa erabiltzea etorkizuneko beste erabilera batzuk murriztu eta hipotekatzen ditu”. Hondakinen kopurua murriztuko duten kudeaketa sistemen alde egin dute, esaterako, atez ateko bilketa. Gaineratu dute, erre nahi diren hondakin gehienak ez dutela negutegi efektua sortzen duten gasen murrizketa ekartzen. Cementos Portlandek aurkeztutako txostenean airearen kalitatearen berri egoki ez dela ematen alegatu dute. Horretarako, Sakanako egoera meteorologiko guztietan kutsatzaile atmosferikoen azterketa zehatza eskatu dute. Aldi berean, lur azpiko eta lur gaineko uretan duen eragina gutxietsi egiten duela alegatu dute. Cementos Portland-en txostenean Urbasa-Andia natur parkea aipatzen bada ere, Aizkorri-Aratz eta Aralarkoa ez direla aipatzen nabarmendu dute alegazioan. Ingurumen inpaktuen balorazioan justifikatzen dituen arrazoiak ez direla aipatzen ere azaldu dute alegazioa aurkeztu dutenek. Uraren gaineko inpaktuen analisia kontraesankorra dela ere alegatu dute. Bestalde, isurien neurketa mugatua egiten dela nabarmendu dute. Horren ordez, uneoro egitearen alde azaldu dira alegazioetan. Enpresak jarduera martxan jarri aurretik Sakanan gaur egun eta etorkizunean hainbat arlotan (osasuna, abeltzaintza…) dagoen egoeraren berri izan behar dela aldarrikatu dute. Azkenik, nabarmendu dute Nafarroako Hondakin Planak ez duela uzten hondakinak porlandegietan erretzen. Jardueraren Ingurumen Inpaktu Ikerketa zein eremu hartu behar duen ere zehaztu beharko litzatekeela uste dute. Guztiagatik, Cementos Portlandek abiatutako tramitazioa bertan behera utzi eta orain arteko guztia baliorik gabe uztea eskatu dute. ← Orkoiengo biomasa erraustegiaren kontrako alegazio txostenaren aurkezpen publikoa Itoitz Urtegia eta Nafarroako Ubideari buruzko txotena: Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa →
2020-08-06T00:50:05
https://sustraierakuntza.org/sakanako-mankomunitateak-porlandegiko-hondakinen-errausketaren-egitasmoa-bertan-behera-uztea-eskatu-du/
[ -1 ]
Kataluniari eta Eskoziari buruzko mahai ingurua - Politika - Berria Kataluniari eta Eskoziari buruzko mahai ingurua DONIBANE LOHIZUNE. Eskoziarrak, kataluniarrak eta euskaldunak beren geroa erabakitzen eztabaida-mintzaldia antolatu du EAJk hilaren 27ko Lema Egunerako, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Eskozia eta Kataluniako prozesuak eredutzat hartuko dituzte han. Bestalde, igandeko Bilboko Alderdi Egunerako deia egin dute, ikurrinaren agertzearen 120. urteurrena dela eta.
2019-03-25T16:44:21
https://www.berria.eus/paperekoa/5001896/009/002/2014-09-24/kataluniari_eta_eskoziari_buruzko_mahai_ingurua.htm
[ -1 ]
Wikiloc - ruta SIERRA DE SALDISE desde el valle de Ollo - Ultzurrun, Navarra (España)- GPS track Mortxe eta Saldise gainak (senderismo) Hola, ha encontrado interesante esta ruta SIERRA DE SALDISE desde el valle de Ollo https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sierra-de-saldise-desde-el-valle-de-ollo-37297497 Saludos, Wikiloc - Rutas del Mundo
2019-07-19T12:32:11
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sierra-de-saldise-desde-el-valle-de-ollo-37297497
[ -1 ]
Soalarreko estela-zutarria. | baztango haizegoa « Lekauzko martirra. Napoleoneko bideak. » Soalarreko estela-zutarria. Pasaden aste sainduan, hemendik urbil zegola, kanpoko lagun bat etorri zizaidan bisitan, lagunak ikarragarrizko jarki (afizio) bat du, berak erraten dun bezala “harriak” ikaragarri gustatzen zaio, beno, “harri” hoiek kristonakoak dira, harri hoiek, megalitoak dira. Aspaldin, Josu Cabodebilla eta Itziar Zabaltzaren “Baztango edesti aurreko oroitarriak” liburua opari nion. Liburuan agertzen diren 600 megalitoak ikusi ta berrikusi ondoren, “egun batian” batzuk ezagutu nahi izan zun. Goiz goizean kotxea artuz eta Elortako estazio megalitiko izugarrie (21 harrespila-cromlech bai ditu) ikusi ondoren, Bertzunaldera joan giñen. Han, oinez, Basagar, Larramets eta Burga inguruko, trikuharriak, harrespilak eta zutarriak ikusi genun, Soalar ingurura iritsi gabe, zeren berandu egin zizaigun eta “harritzalea”, Soalarko zutarri ospetsua ikusi gabe, geldituko bai zen. Hortaz ba, Elizondora bueltatu eta justu justu, Jorge Oteiza museo etnografikoa itxi baino lehen iritxiz, lagunak, Europan dagoen zutaharri-estela garrantzisuenetako bat “in situ” ikusi ahal izan zun. Soalarreko zutarria, Baztanen dagon megalito garranzitsuena eta ikusgarriena da, ez soilik bere neurriengatik, 4´50 m luzekin Euskal Herriako altuenetako bat delako, Mugarriaundi (5´40m, Araban) eta Burgakoarekin (4´90m, Baztan) batera, baizik, batez ere 2003an Hilarriko taldekoek, harriaren aurpegi batean (beti lurpean egon den aldean alegian) aurkitu zuten grabaduengatik, hain zuzen neolito aroko aizkora ta iduzki baten grabaduengatik. (Argazkia Alfonso Martinena da eta bere Flicke-eko “megalitoak” albunatik hartuta dago.) Neri behinpin, “harri” hauek museoetan egotea, ez zait haunitz gustatzen, nahiago nuke arbasoak “landatu” zuten jatorrizko tokian berriro zutitzea eta handik paseatzian, harrizko gerlari honekin posible izatea topatzia, baña erren behar Museoko “baratzea” harras leku aproposa dela eta honek aukera ematen dula jende gehiago, harri puxka hontaz gozatzea. Gañera aipa, estela honek, ondarrian museoan akitzeko, izan duen bidaia, harras bitxia izan dela eta nahiz eta milaka urtez (erraten ahal da neolio-bronze garaia k.a 2.000 urte inguru heman zela Iberiar peninsulan) Soalarren egon hazken 3 hamarkadetan toki desberdiñetan ageri izan zaigu Hasmentan estela, orduan “harri bakarra” (hala deitzen bai zaie etzanda dauden “menhirrak“), Lekauzko kolegioko Aita Ondarrak aurkituko zun, 1974an Soalar inguruan eta 1976an “Pricipe de Viana” argitaratu zuen datuen arabera, 4´35m luzera eta 3.500kg-ko pisua izango zuen. (Irudian, Soalarreko harri bakarra jatorriko tokian. Argazkia, Hilharriak taldeko Iñaki Gazteluna da eta Celtiberia.net webgunetik hartuta dago) 1992ko udazkenean, lekutik desagertzen da eta 1993ko udaberrian berriro aurkituko du Aita Ondarrak, baña kasu hontan ez Soalarren baizik 15 km-ra, Ezkaldo inguruan, Gartzainen, pista baten ondoan botai (etzanda). Dirudienez lur eremuaren nagusia, belai berri (lurberri) bat in behar zuen eta erdian zegoen “harria”, harat ekarri zun eraikitzen hari zen baserrian, dintel moduan erabiltzeko Gizonari, harria itzuli behar dueal bere jatorrizko lekura aipatzen zaio. Baña urte batzuk pasata, 2003ko udan, berriz desagertzen da. 2003ko udazkenean, Hilharriak taldekoek ohar bat jasotzen dute, oharra dioenez, harria Gartzaingo Aintzano auzoko etxe-rural batean ikusi dute, zutik dago eta…saskibaloiko saski bat patu diote!!!. Egun batzuk geroxago ganen dire eta munduan bira eman duen argazki ezaguna ta bitxia atrako dute. Taldeki hoietako batzuk, Josu Cabodebilla eta Mikel Gaztelu tartean, aizkora eta zirkunferentzi baten (eguzki bat alegia?) irudia ageria dela, nabaritzen dute. Hilarriko Luis Millanek, Alcalá deHenaresko Primitiva Bueno etaRodrigo de Balbin arkeologoekin (1985etik daramatela, estatuko trikuharrien eta zutaharrien grabaduak ikasten eta aztertzen) harremanetan jartzen da. 2004ko urtarrilean bi adituek harria bisitatuko dute ta erranez, harria, gerlari baten hilarria (estela) dela. Baztango Udalak etxearen jabeari jakinaratziko dio saski kendu behar diola eta lurrean jartzea. Urte berberako Apirilan, zutharria Elizondoko Jorge Oteiza museoko lorategian paratuz. 2OO4ko uztailan Primitiva Bueno Ramirez, Rodrigo Balbin Behermann eta Rosa Barroso Bermejo “prehistoria” katedradunen ikerlana ondoren “Trabajos de Arqueología Navarra-an” La estela armada de Soalar, txostena argitaratuko dute. Grabatuen kalkuak egin ondoren argi dago harri gorrizko estelan, gerlari bat dagola, gerlari antropomorfikoren irudia bai da, aizkora iruditzen zuena halabarda bat da, kirten luze eta estua duena. Kirtenak irudiak dauzka, otso hortzak akaso, edo sokak. Ondoan, iduzkie zena, esku babesa da (eskudoa). Adituen ustetan, eguzkiarekin lotutako sinboloa izan liteke, barruan hainbat marra daudelako, eta, haien artean, diametro txikiko lau botoi. Baita eregerriko bat du ta labana ere, buruan bi begi ta gañan “suge” bat, txanoa eta kapa ere dauka eta bularrak nabariak dira, bi biribil dira. Adituek uste dute larruzko armadura baten bularraldekoak direla (bertze batzuk, akaso emakume gerlaria zela teoria diote). Baita ere harria Urdiñez eta gorriz margotua zegola arrastoak aurkitu zuten.., berezitasun guzti hauek Baztango gerlariaren estela Europako zutaharri-estela garrantzisuenetako bat, bihurtu diote eta bide ikaragarri bat irekiz gure arbasoen bizitza ikertzeko ta galderak iteko. Harrizko gerlari hau mugarria izanen zen? toki hori talde baten lurrak zirela adierzteko? edo akaso gerlari ospe baten hilerria? gibelean ere grabatuak izanen zun? (grabatuak, beti lurpean egon den aldean mantendu dira), Soalarren dagoen bertze harri bakarra (etzanda) ere halakoak izanen ditu?, ta lerro zuzenean dagoen Burgakoa? Etzanda daudenak gerlaririk baldin badute, zergatik badira hainbertze etzanda? Lur hoiek gizaki talde berriak konkistatuak izan zirelako eta aintzinekoen ikurrak botako zuten? Gerlari hauen irudia denborarekin Jentilen kondaira sortzeko balio izanak dira?… uf harrigarria harri bat ematen ahal duna!!!, ta hortaz nik ere, nere lagun bezala “harritzalea” nahiz!!!. (Marrazkia “Trabajos de Arqueología Navarra 2005, La estela armada de Soalar. Valle del Baztan (Navarra)” lanatik hartuta dago) Primitiva Bueno Ramirez, Rodrigo Balbin Behermann eta Rosa Barroso Bermejo “Trabajos de Arqueología Navarra 2005, La estela armada de Soalar. Valle del Baztan (Navarra)” txostena. Josu Cabodebilla eta Itziar Zabaltzaren “Catalogo megalitico del Valle de Baztan-Baztango edesti aurreko oroitarriak” 2006ko liburua. Francisco Ondarra-ren “Nuevos monumentos megalíticos en el Baztán y zonas colindantes” . Príncipe de Viana, 1976 liburua. Celtiberia.net webguneko “La estela-menhir de Soalar (Navarra)” artikuloa. Gertakizun historikoak, Tradizioak-n argitaratua | Laburpen hitzak Beartzun, megalitoak | Utzi erantzun bat
2018-06-23T08:17:57
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/soalarreko-estela-zutarria/
[ -1 ]
Enberizidoen familiako hegazti europarra, mendebaldean arrunta eta ugaria dena. Erreka bazterretan eta landa-eremuetan bizi da batik bat, eta graniboroa da. la Emberiza cirlus en cirl bunting es escribano soteño fr bruant zizi bruant zizi cirl bunting Emberiza cirlus escribano soteño hesi-berdantza
2019-02-23T10:23:14
https://zthiztegia.elhuyar.eus/kontzeptua/033130
[ -1 ]
Lanpostua: jarduera fisikoa eta osasunaren arloko teknikaria Athlon Kooperatiba Elkartean. Gaur egun Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoan ari naiz. Ikasketak: jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua. Zaletasunak: ziklismoa, mendia, korrika zein bizikletaz mugitzea, musika eta zinea. iraila 24, 2018 Blogaria: Iker Etxeberria 1
2019-07-22T03:18:19
https://mugiment.eus/eu/author/iker/
[ -1 ]
Ezkerraldeko berbalagunak: 2016/02 Hotza, euria, haizea... baina Portugalete Kantari atera zen kalera hilero bezala, eta abestu, gozatu eta euskara praktikatu genuen. Hori bai, arkupetan eta tabernetan ibili ginen, bestela... Ez zen makala izan eguraldi horrekin 40 pertsona baino gehiago biltzea. Zorionak eta eskerrik asko musikariei, kantariei eta antolatzaileei. Hona hemen bideo bat eta zenbait argazki nolakoa izan zen ikus dezazuen. Tailerrera buruan galdera sorta genuelarik heldu ginen: “Zer ote da kontrapublizitatea?”, “Zer egingo dugu?”, “Zer kontatuko digute?”, ... Hasieran, inolako azalpenik eman gabe, mahai gainean zeuden produktuak osasungarritasun mailaren arabera sailkatzeko eskatu ziguten; eta gure usteei jarraiki egin genuen, baina “usteak, erdia ustel” pentsatzen duguna baino errealagoa dela. Behin sailkapen lana bukatuta, Janirek eta Mirenek publizitatean maizegi agertzen diren gezurrei buruz hitz egin ziguten, irudien eta kolorearen erabilpenari buruz, araututako eta arautu gabeko izendapenei buruz, elikagaiei eransten dizkietenei buruz, ... Informazio guztia jaso ondoren, mahaietara bueltatu ginen eta hasierako banaketa aldatzeko aukera izan genuen. Hala ere, gaia korapilatsua da, eta nahiz eta bigarren aukera izan; honetan ere ez genuen erabat asmatu. Lekuz kanpo zeuden produktuak zeintzuk ziren esan ziguten eta hauei buruz hitz egin genuen. Honetan parte hartutakook asko ikasi genuen, hemendik aurrera gure egunerokotasunean kontuan hartuko dugulakoan nago. Honengatik guztiagatik, MGA(VSF) Herrien bidezko elikadura taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu hainbeste ikasteko aukera emateagatik. Hainbesteko gogoz itxaroten genuen eguna heldu zen ... Igandea! Aurreko astearteko entseguan jada urduritasuna nabaritu genuen, egunero ez baita estreinaldirik egiten. Entseguan, bakoitzak eramandako janari, edari, kitarra, pandero, gogo eta konpainia ona nahikoak eta soberan izan ziren ondo pasatzeko! Igandean, 12:30ean eman behar genion hasiera, baina harrigarria iruditu arren, lehenago hasi ginen eztarriak berotu nahian. Gernika parkean hasi ginen estalpean, baina eguzkia eta eguraldi ederra lagun, aterpetik atera eta Kagonillos plazara abiatu ginen. Bertan, gurekin batera abesteko prest zeuden lagun gehiago topatu genituen. Honen ostean Txitxarrara abiatu ginen eta kantutegiarekin bukatu ostean eskaerak hasi ziren. Hurrengorako ikasten has zaitezten, hauek dituzue abestirik arrakastatsuenak: gogoaren baitan, pottoka eta greziako itsasontzia. Eskerrik asko gurekin batera aritutako Trapagaran kantuzekoei eta Mamarigako Kultur Etxean pandero ikastaroan dabiltzanei! Hurrengo hitzordua apirilean izango da; beraz aurrekoan egon ala ez: Animatu eta etorri gurekin kantatzera! Arratsaldeko 17:00etarako elkartu ginen guztiok Mamarigan. Gose izateko nekatu beharra genuela pentsatu genuen eta Makarenak paratxutea atera zuen motxilatik. Han ibili ginen gora eta behera astinduz. Hasieran lekuz aldatzeko, gero perretxikoa egiteko, pilota zulotik sartzeko eta azkenik erdiko zuloan kokatutakoak pilota harrapatzeko. Pilota azkenekoz hartu zenerako goseak ginen eta sukaldera jaitsi ginen. Bertan mahaiak, platerak eta janaria prest genituen! Umeak izan ziren sukaldariak eta helduak laguntzaile. Irudimen handiz egindako platerak prestatu genituen. Artelanak jateko “penaz”, baina askal ordua zenez, hain gogotsu prestatutakoa jaten hasi ginen. Hau askari gozoa! Bukatutakoan, oraindik jolasteko gogoa genuen eta han ibili ginen pixkatxo baten ere iji eta aja! A ze ondo pasa genuen! Mila esker Urtxintxari eta Makarenari! Barakaldar askorentzat misterioa izan da beti Munoa parkea. Zer egongo ote zen harresi horren atzean? Ze sekretu gordeko ditu? Ba orain, horiek argitzeko aukera daukagu, gainera, euskaraz! Martxoaren 10ean, ostegunarekin, goizeko 10:30ean bertara joango gara eta bisita gidatua gozatuko dugu. Zuek ere etorri nahi duzue? Gurekin etortzera animatzen bazarete, bidali e-posta [email protected] helbidera edo whatsapp mezua 678626567 telefono zenbakira. Leku mugatuak daude, beraz, lehen bait lehen egin... Zer: Bisita gidatua Munoa parkera Noiz: Martxoak 10 Non: Llano kaleko 61.eko iturrian Izena emateko: [email protected] Familientzako sormen tailerra: LAGUN BERRIAK, LIBURUAK. Ipuinak eta arte plastikoak. 3-4 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguna: otsailak 26, ostirala Ordua: 17:30 - 19:00 Inskripzioak: 944 729 309 Lantegi bakoitza egiten den astean. Plaza kopurua mugatua: 24 lagun saioko. Umeak heldu batekin egon behar dira. Eguna: martxoaren 10a Ordua: bi saio > 10:30-11:30 > 18:30-19:30 Lekua: > Goizeko saioa Angela Figuera institutuko gimnasioan > Arratsaldeko saioa Gaztelekun Izen ematea: martxoaren 7a baino lehen (678422521 telefonora deitu/ WhatsApp-a idatzi edo [email protected] emailera mezua bidali). Badator hilaren azken ostirala, eta, horrekin batera, PORTU KANTARI. Baina ondo abesteko entsegua egin behar da... Astearte honetan, otsailak 23, Santa Klaran, 19:30ean elkartuko gara. Emakumeak eta plazerraren inguruko oinarrizko hausnarketa bat egingo da parte hartzaileen artean eztabaida bat sortuz eta hainbat jostailu erotikoren aurkezpen eta azalpenen bitartez Emakumeen plazerraren anatomiaz mintzatuko gara. Emakumeek aukera izango dute jostailu edo materialekin (lubrikanteak, bibratzaileak, kegel ariketak egiteko bolak eta abarrekin) esperimentatu ahal izateko era erlaxatu eta dibertigarri batetan. Formatzailea: Lahia- Nahia sexologia elkartea Eguna: Martxoaren 4a, ostirala Ordua: 17:30 – 20:30 (3 ordu) Tokia: Sestaoko Musika Eskola. 9. Gela Antolatzailea: Sestaoko Udala, Berdintasuna Tailerra irekia izango da baina tokiak mugatuak, egunean bertan kopurua bete arte sartzen direnek hartuko dute parte. Umeentzako magia, ostiral honetan. Marsel magoa "Magiak potagiak" lanarekin. Sarrerak aretoaren kanpoaldean banatuko dira saioa hasi baino ordu erdi lehenago, eserlekuak bete arte. Eguna: otsailak 19, ostirala Egun gutxi falta da MAITASUN MEZUAK bidaltzeko epea amaitzeko. San Balendin pasatu da eta oraindik ez zaizu inspirazioa etorri? Azken eguna: otsailaren 26a, ostirala Mezuen neurria: 10 - 25 hitz Nora bidali: 600 482 022 telefonora WhatsApp bidez. Otsailaren 9an elkartu ginen Berbalagunak Sestaoko Pilotalekuan 9:30ean HERRI JOLASETAN parte hartzeko prest. Bertan hiru talde egin genituelarik, gorriak, urdinak eta berdeak, lehiari ekin genion. Hasteko, lokotx jolasa egin genuen, ondoren, txingak eta zaku lasterketa, jarraitzeko, soka tira eta bukatzeko, irritzi-lehiaketa, a zer nolako irritziak batzuenak! Talde gorriak irabazi zuen eta txalo artean jaso zuten saria taldekideek, gora zuek! Aste honetan TELE-7 telebistaren bisita jaso genuen. Talde bateko berbalagunekin aritu ziren; hain zuzen, asteazkenero, goizez, Why Not tabernan biltzen direnekin. Ez zeuden guztiak, baina egon zirenak han aritu ziren taldearen dinamikaz eta gaiez. Albiste honetan aipatzen den bezala, BIDELAGUNAK behar ditugu. Euskaraz ondo moldatzen diren euskaldunak, eredu izateko gainontzeko berbalagunentzat. Animatu eta parte hartu: [email protected] / 600 482 022 Santurtziko Irakurzale Klubak "Lili eta biok" irakurriko du Hauek dira gaur egun Santurtzin dauden taldeak. Kasik egunero eta hainbat ordutegitan. Animatu eta izena eman! Lotsarik gabe praktikatu gurekin! Eta saria ere bai. Saridunak etxeko postreen liburu goxo hau jasoko du. Eraman eginda etxetik lehiaketan parte hartu nahi baduzu, edo etorri ikastera nola egiten diren. EUSKARA GOXOA, LOTSARIK GABE. Eguna: Otsailak 11, osteguna. Lekua: Zubeldia kaleko txokoak. Izena eman: [email protected] / 600 482 022 Portugaleten BIDELAGUN BILA GABILTZA. Euskaraz ondo badakizu eta konpartitu nahi baduzu, euskara mantendu nahi baduzu; azken finean, EUSKARA PRAKTIKATU nahi baduzu, BERBALAGUN izan zaitez eta lagundu euskaraz ikasten ari denari. Taldeen egutegia eta ordutegia blog honetan kontsultatu ahal dituzu; "ordutegiak" atalean ikus ditzakezu. Izena emateko: [email protected] edo 600 482 022 Hitzordua 18:30ean izan arren, hainbat lagun lehenago hurbildu ziren beroketa egiteko asmoz. Pixkanaka-pixkana jendea heldu zen eta ikastaroari hasiera eman genion. Irakasle lanean ibili ziren Jone eta Itziarri esker jauzien oinarrizko pausuak ezagutu eta praktikatu genituen. Zenbait jauzi praktikatu genituen eta ondoen ikasi genuena Zazpi jauzi izan zen. Oso pozik bukatu genuen eta errepikatzeko gogoz! Ikasi nahi baduzu inauterietako tostadak egiten, edo lehiaketan parte hartu nahi baduzu (ekarri tostadak eginda etxetik), orain daukazu aukera. EUSKARA PRAKTIKATUko dugu eta ondo pasatuko dugu berbalagunon artean. Eguna: otsailak 11, osteguna Lekua: Zubeldia kaleko txokoan. Lantzeko inauteria, Altsasukoa, Goizueta, Markiña edo Tuterakoa. Horiek guztiak ikusteko aukera izango dugu gaur Barakaldoko Herriko plazan, euskal inauterien emanaldiak emango baitio hasiera inauterien lehenengo asteburuari. 20:00etan abiatuko da kalejira Bide Onera plazatik, 20:15ean Herriko plazan emanaldia hasiko delarik. Laguntasuna, Amaia, Ibarra-kaldu eta Erreka Ortu dantza taldeko kideek eskainiko dute emanaldia. Hurbil zaitezte eta gozatu euskal inauteria!!!! Noiz: Otsailak 5, ostirala Non: Herriko plazan "Pirritx eta Porrotx Marimototx bisitatzera joango dira. Marimotots baserri batean dago Ilargirekin baserritarra izateko ikasten. Gaur denok lagunduko diote Ilargiri, haurdun dagoelako. Baserritarrak zerua interpretatzen daki, izarrak eta hodeiak ondo baino hobeto ezagutzen ditu eta hurrengo egunetarako zein eguraldi datorren ere aurreikus dezake. Berarentzat lurra ama da eta biok zaintzen dute elkar. Sendabelarrez ere badaki, animaliekin bizi da eta euskara zaintzen du. *3 urtetatik aurrera gomendagarria." (Serantes Kultur Aretoa) Eguna: otsailak 28, igandea Ordua: 2 saio izango dira, 16:30ean eta 18:30ean *Adi! Oso leku gutxi geratzen da! Ken 7 musika taldea Santurtzin izango da “PHOENICOPERUS” lana aurkezten. Dagoeneko, oso leku gutxi geratzen da; beraz azkar ibili beharko duzue ikusi ahal izateko. Prezioa: 18 euro arrunta / 15 euro bazkideentzat Agate Deunare bezperan ikastetxee, euskaltegi, elkarte, eta abarrekoak kantatzera ateratzen dira urtero kalez kale kantatzera. Aurten, Santurtziko abesbatzak kantatzera aterako dira; bakoitza herriko gune ezberdin batetik. 20:30ean Gernika parkean guztiak elkartuko dira elkarrekin kantatzeko. Ikusgarria izango da! Santurtziko Liburutegi Sareak hilero antolatzen ditu umeentzako ekitaldiak. Hauexek dituzue otsailekoak: Otsailaren 11n, osteguna, 17:30ean Liburutegi Nagusian. 5 urtetik gorako umeentzat. Otsailaren 24an, asteazkena, 17:30ean Liburutegi Nagusian. 5 urtetik gorako umeentzat. Otsailak 4; Agate Deuna bezpera; kalera irten eta elkarrekin abesteko unea iritsi da! Eztarriak prest al dituzue? Ba anima zaitezte, Barakaldoko auzo guztietan izango duzue elkarrekin kantatzeko eta ondo pasatzeko aukera... San Bizente: Laguntasuna taldea 18:30ean, Hala Dzipo musika eskolako koroa 19:00etan (elizako plazan) Erreka Ortu: 17:45ean kioskoko plazan Bagatza: 20:00etan Ibarra kaldun Hauek dira jaso ditugun deialdiak, baina ziurrenik beste auzoetan ere aritu ahal izango zarete; animatu eta parte hartu! Eta gogoratu: bihar (otsailak 5) eta igandean, Agate Deuna baselizara igotzera animatu!!! Etor zaitez euskaraz herri jolasetan parte hartzera: txingak, soka tira, lokotxak, zaku lasterketa eta irrintzi lehiaketa! Eguna: otsailaren 9a, asteartea Lekua: Sestaoko pilotalekua, Las Llanas Aste honetan gure herriko ohiturekin bat egiteko aukera izango dugu, Agate Deuna izango delako, eta beraz, bezperako koplak abestera aterako gara. Baina horretarako abestia ondo ikasi behar da eta pixka bat entsaiatu ezta? Ba hemen duzue parada izugarria! Bihar, hilak 3, osteguna, San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxeko kafetegian elkartuko gara entsaiatzeko. Animatu eta etorri! Ea abesbatza berria prestatzen dugun!! kar, kar Noiz: Otsailak 3, osteguna Non: Clara Campoamor kultur etxeko kafetegia Otsailean zehar, zure MAITASUN MEZUAK bidal ditzakezu WhatsApp bitartez, Berbalagun telefonora: 600 482 022 eta sari ederra irabazi: Pando Aisia kiroldegiko SPArako bi sarrera. Mezuek 10 eta 25 hitz arteko luzera izan behar dute, eta otsailaren 26a baino lehen bidali.
2017-11-19T01:08:39
http://ezkerraldea.blogspot.com/2016/02/
[ -1 ]
Yolo konderria (Kalifornia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Yolo konderria (Kalifornia) Yolo konderria (ingelesez: Yolo County) Kaliforniako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Woodland da. 2010eko zentsuaren arabera 200.849 biztanle zituen, Yolo kilometro koadroko azaleran. Yolo konderriaren kokapena AEBtan 38° 33′ 14″ N, 121° 44′ 17″ W / 38.553888888889°N,121.73805555556°W / 38.553888888889; -121.73805555556Koordenatuak: 38° 33′ 14″ N, 121° 44′ 17″ W / 38.553888888889°N,121.73805555556°W / 38.553888888889; -121.73805555556 204.593 bizt. 2.651 km2 2.628,03 km2 (%99.13) 22,97 km2 (%0.87) 77,85 bizt/km2 Yolo konderriak 2.651 kilometro koadro ditu. Horietatik 22.97 ura dira. Beste 2.628.03 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 0,01 da. 2010eko zentsoan bizi ziren 200.849 pertsonetatik 161.193 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 60.953 dira. 4.752 beltzak edo afroamerikarrak. 1.098 amerikar natiboak ziren eta 817 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 25.640 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 443 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 6.906 pertsonek kokatzen zuten. Datuak: Q109709 Multimedia: Yolo County, California "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Yolo_konderria_(Kalifornia)&oldid=7321508"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 13 abendua 2019(e)an, 22:39(e)tan
2020-04-01T03:26:23
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Yolo_konderria_(Kalifornia)
[ -1 ]
Bea eta Maria, Klaus: “Egoera honek salmentarako bide berriak ireki ditu” - etakitto.eus Bea eta Maria, Klaus: “Egoera honek salmentarako bide berriak ireki ditu” ETA KITTO 2020, Mai 17 Estaziño kaleko Klaus dendako Bea eta Mariak gogotsu ekin diote sasoi berriari. Hilabete eta erdiz denda itxi behar izan zuten, baina etxetik lanean jarraitu dute eta indartsu zabaldu dute denda berriz. Bezeroei eskainitako maitasuna bueltan jaso dute egun hauetan. Denda berriz ireki duzue. Nola ari zarete moldatzen? Jendeak hitzordua eskatu behar du dendan sartzeko, gehienez lau pertsona sartu daitezke aldi berean, maskarak eta gel hidroalkoholikoa jarri ditugu sarreran… Jendeak etortzeko gogoa zuen eta dendak zabalik egoteak poztasuna eman diela esan digute batzuek. Bonboiak ere ekarri dizkigute! Dendan sartzeko hitzordua eskatu beharrak zaildu egiten du zuen jarduna? Negozioaren araberakoa da hori. Bat-bateko erosketaren esperientzia galdu egiten da, baina interesgarria iruditzen zaigu hitzordu bitartez erosteko modu hori. Adibidez, erosteko gogoa duen pertsona bat ezin bada denda zabalik dagoen ordutegian etorri, beste ordu batean etortzea proposatu dezake eta, ahal badugu, orduan atendituko dugu. Dena dela, denda gehienek aldatu egin dugu ordutegia. Denbora asko behar dugu osasun-neurriak hartzeko eta denda garbitzeko, eta arratsaldeko 19:00etan ixten dugu momentuz. Nola funtzionatzen du hitzordu bitarteko erosketak? Lehenik, erosleek hitzordua eskatu behar dute eta hori zehazten dugu. Gero, ez dugu denbora-mugarik jartzen. Bi saltzaile gara eta ondo moldatzen gara horrela. Eroslea joaten denean, ukitu duena ondo garbitzen dugu. Dena dela, hitzordu bitartez lan egitera ohituta gaude, dendan gauzak saltzeaz gain, proiektu ezberdinetan egiten dugulako lan. Egoera honek denden ordutegiak europartzeko balio dezake. Bestela, saltzaileak oso berandu joaten gara etxera eta batzuetan zaila izaten da kontziliazioa. Aldaketa gehiago igarri dituzue lan egiteko moduan? 20:00etako paseoari esker herriko beste gune batean bizi den jendeak gure denda ezagutu du eta baten batek zerbait erosi du dagoeneko. Enkargua egin zigun eta erositakoa jasotzera etorri zen. Bestetik, bideo-deien bitartez bezeroekin harremanetan gaude eta horrela ikusten eta erosten dituzte produktuak. Egoera honek salmentarako bide berriak ireki ditu. Nola moldatu zarete denda itxita egon den bitartean? Telelana egin dugu eta martxan ditugun proiektuetan lan egiten duten gremio guztiekin harremanetan egon gara, posible izan denean obrak berriz hasteko. Lan asko aurreratu dugu. Bestetik, sare sozialetan aktibo egon gara eta, denda itxita egon arren, jendeak produktuak erreserbatu ditu. « Probintzian zehar mugitzeko aukera izango dugu bihartik aurrera Jon eta Oihane, Ibarkurutze fruta-denda: “Giro berezia sortu da bezeroen eta gure artean” »
2020-05-31T01:05:04
https://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/bea-eta-maria-klaus-egoera-honek-salmentarako-bide-berriak-ireki-ditu.html
[ -1 ]
Pirlss Ejemplo EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA EAEn (proba pilotuetan erabilitako zenbait adibide) 2008/2009an Ebaluatuko diren Oinarrizko Gaitasunak <ul><li>Adierazleak </li></ul><ul><li>Zentzu orokorra identifikatzen du. </li></ul><ul><li>Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu. </li></ul><ul><li>Ideien arteko lotura ezagutzen du. </li></ul><ul><li>... </li></ul><ul><li>Graduazioa: 3 mailatan </li></ul>HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA ENTZUMENA IRAKURMENA MINTZAMENA IDAZMENA INTERAKZIOA Azpi-gaitasunak Dimentsioak Zentzu orokorra identifikatzea Testuetako xedea antzematea Informazioa aukeratzea Ulertzeko estrategiak erabiltzea MATEMATIKARAKO GAITASUNA Azpi-gaitasuna Oinarrizko nozio geometrikoak eta espazio-adierazpeneko sistemak erabiltzea Azpi-gaitasuna Forma eta harreman geometrikoen ezagutza erabiltzea KANTITATEA ESPAZIOA ETA FORMA ALDAKETAK, HARREMANAK eta ZIURGABETASUNA PROBLEMAK EBAZTEA <ul><li>Adierazleak </li></ul><ul><li>Orientazioarekin eta espazioaren adierazpenarekin lotutako funtsezko nozio geometrikoak ulertzen ditu. </li></ul><ul><li>Posizioak eta mugimenduak identifikatu, aztertu eta azaltzen ditu. </li></ul><ul><li>Distantzia errealak zenbatu eta neurtzen ditu plano eta mapa errazetan... </li></ul><ul><li>Graduazioa: 3 mailatan </li></ul> ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA OSASUN KULTURA EZAGUTZA ZIENTIKOAREN ULERMENA NATURAREN AZALPENA IKERKETA ZIENTIFIKOAREN OINARRIZKO GAKOEN EZAGUPENA EZAGUTZA ZIENTIFIKOEZ BALIATZEA ERABAKIAK HARTZEKO Azpi-gaitasuna Garapen eta aplikazio teknologiko nabarmenenak aztertzea eta kritikoki baloratzea Azpi-gaitasuna Ingurumeneko arazo larrienak azaltzea, kausak eta eraginak kontuan hartuz <ul><li>Adierazleak </li></ul><ul><li>Objektu eta baliabide teknologikoak identifikatzen ditu. </li></ul><ul><li>Inguruko makinei eta beren funtzionamenduari buruzko jakinmina erakusten du. </li></ul><ul><li>Garapen teknologikoak bizitza kalitatean duen eragina baloratzen du. </li></ul><ul><li>Graduazioa: 3 mailatan </li></ul> EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA web orria: http://www.ediagnostikoak.net/ediag/eus/indexeus.htm
2016-05-28T04:06:08
http://www.slideshare.net/gizahizkun/ebaluazio-diagnostikoa-item-liberatuak
[ -1 ]
2. Pintxo lehiaketa martxan - Eskoriatza Eskoriatza > Albisteak > 2. Pintxo lehiaketa martxan 2. Pintxo lehiaketa martxan 2017ko azaroak 03 Eskoriatzako Udalak II. Pintxo lehiaketa antolatu du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin. Izen ematea amaitu da dagoeneko, eta parte hartuko duten tabernak lau izango dira: Taberna bakoitzak prest dauka, iada, bere pintxoa, eta azaroaren 10etik 12ra arte egongo da pintxo hauek probatzeko aukera. Azaroaren 12an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, herriko plazan egongo dira lehiaketan parte hartuko duten tabernetako ordezkariak beraien pintxoak eskaintzen. Eguerdiko 13:30tan epaimahaiko kideek pintxoak probatuko dituzte eta sari banaketa egingo da. Irabazleak 300 € eta trofeoa jasoko ditu. Pintxo onena aukeratzeko epaimahaiaren eta herritarren bozka hartuko da kontuan, eta herritarrek bozkatzeko, lehiaketan parte hartuko duten tabernetan egongo den eskuorria erabili beharko dute. Probatutako pintxo bakoitzeko zigilu bat jarriko du tabernak eskuorrian, dagokion lekuan. Gutxienez hiru zigulu izandakoan, pintxo onena aukeratzeko atala bete eta parte hartzen duten tabernetan egongo diren kaxetan utzi beharko da. Bozkatzen dutenen artean 50 €-ko bi sari zozketatuko dira: bat, parte hartu duten tabernetan gastatzeko; eta, bestea, Eskoriatzako edozein dendatan gastatzeko.
2017-11-24T07:16:45
http://eskoriatza.eus/albisteak/2-pintxo-lehiaketa-martxan/
[ -1 ]
Txanpon berberaren aurpegiak — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txanpon berberaren aurpegiak Iñaki Iñurrieta dio: Ados. Orain, bakarrik falta da horretaz konbentzitzea gure artean hori horrela dela jabetu ez diren hainbat eta hainbat. Foru-sistemaren onurez, nik uste, gehiengo handia dago konbentzituta gure artean; gaur egun, nork ez du onartzen autogobernuari eta Kontzertuari esker hobeto bizitzeko modua dugula? Euskarari dagokionez, ordea, ez nuke beste horrenbeste esango. Eta, hala ere, zuk esan bezala, txanponaren bi aldeak bezala daude lotuta bi alderdiok. Kontzertua eta, oro har, foru-sistema justifikatzeko erabiltzen den oinarri nagusitzat gure berezitasuna aipatzen da, “nuestra singularidad”, eta horren barruan, euskara espresuki. Halaxe egin zuen Eusko Jaurlaritzak, esate baterako, Riverak Kuponazoarekin bazterrak nahastu zituenean. Hortaz, justifikazio, eustazpi eta oinarri den hori indargabetuz eta are galduz gero, hots, gure “singularidad” hori gabe, arrazoi faltan geratuko ginateke gure ingurukoen artean Kontzertua justifikatzeko. Hori ikusi behar lukete bai hemen garrantzitsua ekonomia dela eta beste guztiak ipuinak direla uste duten euskal herritarrek, bai euskaldun epelenek eta baita erdaldunik amorratuenek ere: horiei denei onura dakarkie euskarak, eurak konturatu ez arren, autogobernuaren eta Kontzertuaren justifikagarri den heinean. Alegia, patrikari edo ongizateari huts-hutsik begiratuta ere, komeni zaie euskara indartzea. Oso garrantzitsua da ikuspegi hori hedatzea euskaratik urrun dauden milaka eta milaka herritarren artean. Gizarteak hori barneratuz gero, eta ez bestela, onartu ahal izango du behar besteko ahalegina egitea euskara eta euskal kultura indartzen; horrela baino ez du sentituko ahalegin horrek merezi duela. Iñaki Idigoras dio: Foruak gure Kultura politikoaren funtsa dira. Gure egiteko ERA.Euskaldunon era. Euskera. 'foruei darien paktismoa'ri usain onik ez dario. Paktismoari,diot. http://nabarralde.eus/[…]/
2018-07-18T19:56:41
https://eibar.org/blogak/amatino/txanpon-berberaren-aurpegiak
[ -1 ]
Christal, Skat- und Zigeunerkarten | Deine Kartenleger Agnetha, Maria Raffaela, Zorena, Elana, Valerie, Nica, Louisa, Juanita, Lucia-Margund, Bernadette, Morgana Lefay , Samantha, Acturia, Isis, La Rouge, Legat, Eiona, Adina, Markus, Veronika, Zorena, Gitti, Shyla, Armendo, Hexe Aurumna ©, LiebesFee, Madeline, Angelbie, Ramon, Sarah, Gabriele, Alana, Renate, Shana, Anne, Leea-Rene, Verena, Milla, Ostara, 0900 400 509 - 695 0900 444 945 - 695
2020-04-05T01:19:51
https://www.deine-kartenleger.at/Christal_5763
[ -1 ]
haitzetan dantzan: GAZTETXEKO TXAPELKETA GAZTETXEKO TXAPELKETA Asteburu hontan, giro ona egontzan Azpeitiko Gaztetxien,3.urtez jarraien antolau bait da presoen aldeko boulder txapelketa. Hiru mailatan banauta egontzan txapelketa,alde batetik,hasiberriak edo noiz o noiz ibiltzeana, beste maila bat Herrikoiak,ta bukatzeko elite edo satelite(jeje)mailako beste 7 eskalatzailen lana ikusteko aukera euki genun. Goizien 10:30tan emantzikon hasera txapelketiei,25mutil ta 5 neskak hartu zeben parte hasiberrien mailan. Oso ondo moldau zien danak,ta garbi erakutsi zeben ondo pasatzeko ta dana emateko prest zeudela. Hasiberriak,danak pasa zien finalea,ta segidan Herrikoiek izentzien gogo r iztutzea ertentzienak. Herrikoietan 40 lagun inguru atea zien,maila ona eontzan ta etzeuen oso erreza finaleako txartela lortzie,gehienak slap estiloko bloke baten topau zeben lanik gogorrena.Hauetatik 23 mutil pasa zien, ta 3 neska,Josebe,Maialen ta Leire,eontzien bakarrak. Finalai 16:30tan emantzikon hasiera, ta hasiberriekin hasi zan berrize. 6 bloke iteko ta 45minutu zezkeuen aurretik,batzuk nekauta zeuden goizetik baino dana ematen segiu zeben. Azkenin, mutiletan Harri,ta neskatan Eider izentzin txapeldunek. Esanberra dao danak ibili ziela ondo!! Herrikoietan, 5 bloketan banau zan finala, oso leia politte eongo zala nabarmen ikustezan,ortxe zeuden;Lander,Kispin,Iñaki,Txato,Prieto,Ego,Joel,Ondarrukuk....ta beste pilla bat. Neskatan,Leire,Josebe ta Maialen zeuden,kontun hartzeko eskalatzaileak hirurak. Azkenin,neskatan lengo urtien bezela Leire Arambarri izentzan irabazlie ta mutiletan gure faborituek etzun hutsik egin,ta bloke danak lenenguen dotorezi osoz einda gero Xabi Prieto izentzan Herrikoietako irabazlie. Herrikoiek bukau ta gero, beste zazpi eskalatzailen erakustaldi bat euki genun. Beltza,Plata,Rober,Gotxon,Antton,Iker ta Haritz izentzien eskalatzaile hauek. Blokiek ekipatzen ni ibili nitzen,ta nahiko bloke onak atea zien.Prietok ta Odrixek lagundu ziben pixket asmatzen,ta Jokin da Apetok egunin bertan montatzen.Eskerrak laurei. Azkenin bloke bat geldiu zan egin gabe. Irabazlie gure Plata izentzan, ta indartsu daola erakutsizun.Bigarrena Antton izentzan(ihasko irabazlie)ta hirugarrena Beltza,ondo eskalau zeben ta danak disfrutau genun beaiek ikusten. Besteik gabe, hemen bukau zan txapelketa,ta gero batzuk afaltzea jun ginen Lau bidea. Hurrengo urtien hobeto ta geio!!!!!! Publicado por Kara en 5:32 Ioritz 2 de junio de 2009, 23:56 Aupa kara, burugorrixe nauk. Asko gustau zitek txapelketako laburpena, oso ondo pasau ginian. Nik esango nikek blokik orokorrin asko gustau zizteala, bai guri preparautekuk bai hasiberrixenak eta bai satelite mailakuk eh, noski. Getariko blokiei eskeini dixokan txokue re oso ondo ziok. Haber jendie animatzean etortzea, ya alpinistak eta dana azaltzen hasi dittuk eta!!!Jajaja!! gorka 3 de junio de 2009, 3:18 Aupa Rote!!!! Pozte nauk gustau izena,ta pozte nauk baitare hire iritziye emandekelako.ah!! ta ez ahaztu enkadenik ta argazkiek nei pasatziekin eh? nik jarrikotxiat hemen,jeje! eongo gattuk!!!! iñaki 5 de junio de 2009, 7:15 kara txapelketa eleganti ixanzan e! anbienti be itxala ta gero gaña soki ixe ixe geutzako!! jjejeje!! aber hurrengo urtin be olako ondo urtetendaben, ero betua!!ala asko estutu!! PD:lelengo argazkixe brutala e!!! jajajajja!!!
2017-10-18T18:20:43
http://gorkakarapeto.blogspot.com/2009/05/gaztetxeko-txapelketa_31.html
[ -1 ]
Tren publiko eta sozialaren proposamena 2018-2028 Nafarroarentzat | Sustrai Erakuntza Apirila 2014 (4) Martxoa 2014 (5) Urtarrila 2014 (6) Abendua 2013 (2) Tren publiko eta sozialaren proposamena 2018-2028 Nafarroarentzat sustrai - 11/09/2017 - 11:34 Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Txosten honetan, Tren Publiko eta Sozialaren proposamena egiten dugu Nafarroarentzat. (Documentua PDF formatuan, 882 Kb) Nafarroarentzat Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu, 2018 eta 2028 urte artean egiteko, garraiobide iraunkorra edo jasangarria, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Gure herriek orain eta etorkizunean Tren Soziala behar dute, Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Handiko Trenaren inposaketaren ordez. AHT/PHT elite ekonomikoei onura egiten dien tren eredu bat baino ez da, baliabide naturalak, ingurumenekoak eta nekazaritzakoak kaltetzen dituena. Ikerketa guztiek bat egiten dute: tren soziala da, garraiobide guztien artean, iraunkorrena. Bera da negutegi eragineko gas gutxien isurtzen duena, espazio gutxien behar duena eta, alde handiz, seguruena. Hala ere, Estatu espainiarrean bidaiarien % 5 eta merkantzien % 3,8 doi-doia baino ez da trenez garraiatzen. Aldiz, Europako beste herrialdeetan proportzio hori arras ezberdina da. Adibidez, Austrian, merkantzien erdia garraiatzen da trenez. Apustu egiten dugun tren publiko eta sozialak ondoko ezaugarriak ditu: Pertsona zein merkantzien eguneroko trafikoari konponbide ematen dio eraginkortasun eta efizientzia handiagoz. Hura da pertsona zein toki gehienera iristen dena, prezio eskuragarrian. Hura da herriak, eskualdeak, lurraldeak eta hiriak lotzen dituena. Bera da errepidezko garraioaren alternatiba erreala. Hura da iraunkortasuna sustatu eta ingurumena gehien zaindu eta kontuan hartzen duena. Hura da hobekien aprobetxatzen dituena egungo tren sarea eta baliabideak. Trenaren zabaltzeak eta hobetzeak soilik herritarren beharrei erantzun beharko lieke. Tren sozialaren kostu ekonomiko, ekologiko eta energetikoa ematen duen zerbitzuaren neurrikoa da, eta beraz, proportzionatua da. AHT/PHTek ezinbestez murrizketak ekarriko ditu errentagarritasun soziala edo ekonomikoa duten zerbitzu publikoen kaltetan: osasuna, hezkuntza, diru-laguntzak, mendekotasuna, desgaitasunak, ikerketa, genero politikak, doako justizia, kultura, enplegu publikoa, pentsioak, babestutako gizarte lanerako zentroak, Unibertsitate Publikoa, laborategi publikoak, lehen sektorerako laguntzak, enplegu zentro bereziak, suhiltzaileen errefortzuak, larrialdiak, ingurumena... eta hainbat eta hainbat arlo non inbertsioak erabat justifikatuta dauden. Estatuan, egungo tren sarea mantendu eta hobetzeko sartutako euro bakoitzeko 60 euro xahutu dira prestazio handiko trenetan (60.000 miloi euro azken 30 urteotan). Erabaki politiko honek zera ekarri du: azken 20 urteotan merkantzien trenbideko trafikoaren % 60 galdu egin da. Hau da, hain justu publizitate ofizialak saldu ohi duenaren kontrakoa bultzatu da. AHT/PHT/AVE ez da denontzat izanen. Tafalla, Erriberri, Martzilla, Alesbes... herriek gaur egun dituzten trenbideko loturak galduko dituzte. Eta ez hori bakarrik. Madrilera joateko gaur baino denbora gehiago beharko dute, gehiago ordaintzeaz gainera. Prestazio Handiko Trena ez da beharrezkoa merkantziak garraiatzeko. Baliteke trenbide europarreko zabalera behar izatea, baina horretarako ez da plataforma berri bat eraiki behar, hain zuzen ere, diru publikoa barra-barra xahutzen duena. Ingurumenaren ikuspegitik, ez da iraunkorra edo jasangarria. Prestazio Handiko Trenaren proiektuak 2016ko Pariseko Klima Aldaketaren akordioaren helburuak betetzearren Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoa ezerezean uzten du. Ez dago hiri bakar bat ere trenbidea erdialdetik urruntzeko inongo dirurik gastatzen duenik. Aitzitik, Europan geltokiak hirien erdialdean kokatzen dira. Beste tokietan, dirua inbertitzen da intsonorizazioan, itxituretan edo herriak zeharkatzen dituzten trenbideen isolatzean, arriskuak eta eragozpenak murrizteko. Hemen aldiz, dagoena abandonatu eta dirua azpiegitura berrietan alferrik gastatzen da. Nafarroako Gobernuak ingurumenaren eta jendartearen kontrako espekulazioaren logikari jarraitzen dio. Bitartean, entzungor egiten die eremu ezberdinetatik (zientifikoek, teknikoek, elkarteek, herritarrek) gero eta indar handiagoz ematen dituzten arrazoi ekologiko eta sozialei. Askotan, Gobernua Udalerrien gaineko eragina duten proiektu sektorialak bezalako figura administratiboaz baliatzen da. Horrela, haien politikak inposatzen dizkigute gure udalerrien erabakitzeko ahalmena hutsaren pare utziz. Hori guztia kontuan hartuta, Etxabakoitzen ezarri nahi den Udalerrien gaineko Proiektu Sektoriala, geltoki berri baten aitzakiapean operazio urbanistikoa bultzatu nahi duena, bertan behera uztea eskatzen dugu. AHT/PHTren trenbideko plataforma babesteak ez du bat egiten Nafarroak behar duen aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialarekin. Aldaketak ekarri behar duena jendarteak ongizate maila handiagoa izatea da. Aldaketa ingurumena errespetatzea da, lurraldeen arteko oreka bermatuz eta mendekotasun energetikoa zein isuri kutsagarriak murriztuz. Aldaketa jendarte justuago bat lortzeko tresna da. Aldaketa erabakitzeko ahalmena da gure etorkizuna taxutzeko. Aldaketa mugikortasun iraunkorra eta garraio publikoa da. Azken finean, aldaketak errentagarritasun sozialari lehentasuna eman behar dio, arrazoizko proiektu ekonomikoak jorratuz eta politika sozialak hipotekatu gabe. AHT/PHTren proiektuak ez ditu aipatutako baldintza horiek betetzen. AHT/PHT lurraldeen arteko desorekak sortzeaz gain, klase sozialen arteko desberdintasunak areagotuko ditu. Proiektu hau ez da egiten jendearen beharrak asetzeko, ez da aurrera eramaten interes orokorrarengatik. Ingeniaritzaren eremuan, lehendabizi arazo bat definitzen da, eta gero konponbidea bilatzen da. Baina orain, Nafarroan, AHT/PHTren alde apustu itsua egiten da hasierako beharrak aztertu gabe, proposamen alternatiboak kontuan hartu gabe eta errentagarritasun ekonomiko, sozial nahiz ingurumenekoak baloratu gabe. Edozein azpiegitura handia eraiki baino lehen, beharrezkoa da azterketa independente, zorrotza eta parte-hartzailea egitea errentagarritasun sozioekonomikoari eta balizko alternatibei buruz. Nafarroan, ordea, erabakia hartu dute holako azterketarik egin gabe. Orain arte jendartearen parte hartzeari eta azterketari uko egin bazaie, oro har oso prozesu iluna eramanez, horrek azalpen bakarra du: AHT/PHTren eraikuntzaren motibazioa erabat politikoa dela, nafarrengandik oso urrun dauden interes ekonomiko pribatuen mesedetan. Eta tamalez, gauza bera gertatu da azpiegitura handi guztiekin krisi finantzieroa lehertu baino lehen. Horregatik guztiagatik, behartuta gaude proposamen hau egitera, Nafarroako Gobernuak zintzoki egin beharko lukeena. 2. ERRENTAGARRITASUN SOZIALA ETA FINANTZIEROA 2.1 Inbertsio proiektu baten finantza- eta gizarte- errentagarritasunaren analisia: analisi ekonomikoaren ikuspegia Inbertsio publikoen errentagarritasun ekonomikoaren analisiaren xedea da baliabide publikoak behar bezala inbertituak ote dauden aztertzea edo, kontrara, diru horietarako erabilera hoberik ote dagoen aztertzea. Baliabide publikoen esleipen efizientearen atzean dagoen arazo ekonomiko nagusia aukera-kostua da: hau da, baliabide urriak xede baterako erabiltzeak aukera-kostu bat ezartzen du baliabide horiek beste xede batzuetarako erabil ez ditzakeen gizartearentzat. Inbertsioen ebaluazio soziala egiteko, alderatu egiten da gizartearentzako onuren eta kostuen fluxua, hots, proiektu bati lotuta dauden onurak eta kostuak, haren bizitza erabilgarri guztian, Kostu/Onura Analisiaren bidez (KOA). KOA analisia, beraz, ongizate-ekonomiaren funtsezko atala da, zeren, proiektu edo esku-hartze publiko baten diru-sarreren eta gastuen fluxua neurtzeaz haratago, kontuan hartu nahi baititu gizartearentzat izango dituen onura eta kostu guztiak haren bizitza erabilgarrian. Modu horretan soilik ulertzen da egungo ongizate-estatua, non gizarte-zerbitzu defizitario jakin batzuek (finantzen arabera) errentagarritasun handia duten gizartearentzat (adibidez, garraio publikoa, osasuna eta hezkuntza). Baina, horrek ez du esan nahi gizartearentzat errentagarria denik garraioan, osasunean edo hezkuntzan egiten den inbertsio eta/edo zerbitzu oro. Garraio azpiegitura berri bat egitea lagungarria izan daiteke garraio-sistemaren irisgarritasuna edo ingurumen iraunkortasuna hobetzeko, baina era berean, zama handia izan daiteke gizartearentzat –elefante zuria (Robinson and Torvik, 2005)–, baldin eta kostu eta onura sozialak ez badira behar bezala kontabilizatzen. Ikuspegi hau errotik da ezberdina finantza-analisiarekin, zeinak proiektu batek bere bizitza erabilgarrian eragiten dituen diru-sarrerak eta kostuak alderatzen dituen. Informazio hori ohikoa izaten da enpresa pribatuan, eta era berean, informazio baliotsua ematen du kudeatzaile publikoentzat (aurrerago ikusiko dugun bezala), zeren informazioa eskuratzen baita bai bideragarritasun komertzialaz, bai urtero beharko diren diru publikoez proiektu jakin batek funtziona dezan. Ikuspegiak ere ez du zerikusirik beste eragile ekonomiko batzuenarekin (trenbide-industria edo erabakitzaile politikoak); horiek inbertsio publikoen arrakasta neurtu ohi baitute eraikuntzan eta funtzionamenduan sortu den lanpostu kopuruarekin, inbertsioak ekonomian duen eraginarekin, eragingo duen joan-etorri kopuruarekin (baina ikuspuntu ekonomikotik, garrantzitsuena egiazki eragindako joan-etorriak dira), etab. Beraz, garraio-azpiegituren ebaluazio ekonomikoak hiru analisi mota bereizten ditu: lehenik eta behin, gizarte-errentagarritasunaren analisiak proiektu baten kostu eta onura sozialen fluxua alderatzen du haren bizitza erabilgarrian; bigarrenik, finantza analisiak proiektuaren diru-sarreren eta gastuen fluxua alderatzen du, inbertsioaren amortizazioa barne; eta hirugarrenik, bideragarritasun komertzialaren analisiak zerbitzu baten ustiapenaren diru-sarrerak eta gastuak soilik alderatzen ditu (inbertsioaren amortizazioa kontuan hartu gabe). Horrela, hiru analisi mota horiek informazio erabilgarria ematen diete erabakitzaile politikoei hainbat mailatan: gizarte errentagarritasunaren analisiak informatzen du gizartean dagoen desioaz inbertsio proiektu bati ekiteko; finantza-errentagarritasunaren analisiak, berriz, inbertitzen diren baliabide ekonomikoen berreskuratze-tasari buruz; eta bideragarritasun komertzialaren analisiak, azkenik, zerbitzu publiko bat komertzialki ustiatzearen errentagarritasunaz. 2.2 Espainiako Abiadura Handiko Trenbide ereduaren analisi ekonomikoaren ikasbideak Espainiak apustu handia egin du abiadura handiko trenbiderako (AHT) azpiegituren alde, eta hori kasu berezia izan da munduan. Izan ere, bi hamarkada aski izan dira Espainia Frantziaren gainetik egoteko (TGV ereduaren bultzatzailea 80ko hamarkadatik aurrera) abiadura handiko trenbidean eraiki diren kilometroetan, eta munduko bigarrena da erraldoi txinatarraren ondotik (Bermejo eta Hoyos, 2016). Hori bai, Europako adibide bakarra da eredu horri eusten irizpide meta-politikoen arabera, efizientzia ekonomikoko irizpideei jarraitu beharrean (Albalate eta Bel, 2011), eta Txinako kasuaren antzekoa da mundu mailan (Preston, 2013). Teknologia horrek funtzionamenduan 50 urte inguru eman ondoren, nazioarteko ebidentzia enpirikoak behar adinako indarra du ondorioak ateratzeko, abiadura handiko trenbideak ekonomian eta gizartean dituzten eraginei buruz (Albalate eta Bel, 2015): (1) eraikuntza-kostu handiak, eta oso ezberdinak dira kasuan kasuko orografiaren arabera; (2) oso salbuespen gutxirekin, inbertsioak defizitarioak dira finantzei begira, eta emaitzak gero eta txarragoak dira, sarea eskari apalagoko korridoreetara zabaldu ahala; (3) birbanaketa modala, bereziki aire-garraioari bidaiariak kenduta, baina kalte handiagoa egiten zaio trenbide-garraio arruntari, zeren holako zerbitzuak ezabatu egiten dira; (4) lurralde-eredu polarizatuak sustatzen dira; (5) zeharkako efektu hutsalak, hala industriari nola turismoari dagokionez. Horregatik, AHT ereduaren nazioarteko eredua herrialde gutxietan baizik ez da egin, eta Europako herrialde gehienak edo AEBek ez dute AHT kilometro bakar bat egin.10 Albalate eta Bel-en hitzetan (2015): “Espainiako kasua bereziki da muturrekoa, politika okerraren adibidea, munduko AHT sarerik zabalena sortu baita erlatiboki (eta bigarrena, absolutuki), eskari mailak txikienak izanik eredua ezarri den herrialde guztien artean”. Ondorioa saihestezina da KOA terminoetan: orain arte, Espainiako Estatuan garaturiko AHT proiektu guztien emaitza gizarte-errentagarritasun negatiboa izan da. Ondorio horretara iritsi dira hala horri buruz egindako azken berrikuspena (Betancor eta Llobet, 2015) nola aurreko beste lan batzuk (De Rus eta Inglada, 1997; De Rus, 2001; Bermejo, 2004; De Rus, 2012). Zentzu berean mintzatu da berrikitan Espainiako Kontu Auzitegia (2015), bai eta RENFEko presidentea bera ere (ABC, 2014). Egia esan, emaitza horrek ez luke harridurarik sortu beharko, zeren, arestian ikusi dugun bezala, gizarte- eta finantza-errentagarritasuna inoiz ez baita izan Espainiako AHT sarea diseinatzeko irizpidea. Emaitza horietan sakonduta, merezi du aztertzea zer kostu eta zer onura sozial hartzen diren aintzat inbertsioen ebaluazio sozialean. Kostuetan aipatu ohi da bide-azpiegituran eta trenetan egiten den inbertsioa, eta era berean, azpiegitura eta trenak mantentzeko lanak. KOA analisiaren azpian dagoen marko teorikoak onartuko luke ingurumeneko kostuak aintzat hartzea, baina ez da halakorik egiten, hori kalkulatzea zaila eta garestia delako. Onura sozialen aldean, honako hauek hartu izan dira aintzat: erabiltzaileen denbora aurrezpena, eragindako eskaria ordaintzeko jarrera, beste garraiobide batzuei ekidin zaizkien kostuak, eta istripuak eta pilaketa murriztea. Teorian, zuzeneko efektuoi zeharkako efektuak gehitzen ahal zaizkie, ekonomiaren bigarren mailako merkatuetan sortuak (adibidez, efektuak higiezinen eta turismoaren sektoreetan) eta efektu ekonomiko gehigarriak (adibidez, efektuak lan-merkatuan, lurralde-efektuak, eta enpresen nahiz kontsumitzaileen portaeretan).12 Dena dela, bi efektu mota horiek nekez izaten dira kuantifikagarriak, edo hutsalak, edota kontuan hartzean, kontabilizazio bikoitza gertatzen da. Horren haritik, frogatu da ez dagoela efekturik edo efektuak neutroak direla bai turismoaren gainean bai higiezinen merkatuaren gainean (neutroa: hau da, nodo batek irabazten duena besteak galtzen du). KOA analisiaren praktikan, zeharkako efektuak bazterrean uzten dira, ulertzen baita merkatu lehiakorretan garraio-merkatua gai dela ongizate aldaketa guztiak harrapatzeko (De Rus, 2009). Betidanik beste argudio bat erabili izan da garraio-azpiegituretako inbertsioa justifikatzeko; hots, eskualdearen garapena sustatzen dutela, baina argudio hori gutxienez eztabaidagarria da. Geografia ekonomiko berriak eskaintzen dituen ereduek iradokitzen dute garraio-azpiegiturek bi zentzutan funtzionatzen dutela: eskualde txiroago bati aukera ematen diote eskualde aberatsago baten merkatuetan sartzeko, eta, aldi berean, eskualde aberatsagoko enpresek aukera dute eskualde txiroagoa urrunetik hornitzeko, eta horrek kalte egiten die eskualde erlatiboki atzeratuaren garapen endogenorako aukerei (Puga, 2002). Are gehiago, Europako Batzordearen arabera, badirudi herrialde periferikoek irabazi egiten dutela TEN-T sarearekin termino absolutuetan, baina ez dute zertan irabazten termino erlatiboetan. Horrela, erdigunearen eta periferiaren arteko irisgarritasun-arrakala erlatiboak erdiguneko eskualdeen posizioa indartzen du garraio nodo gisa (Hoyos, 2009). Abiadura handiko trenbide-azpiegituren proiektuei dagokienez, haien eraikuntza-kostu handiak eta haien nodo-izaera nabarmenak are gehiago baldintzatzen dituzte eskualdeen garapenerako beren efektuak (Bermejo, 2004). Errepideetan ez bezala, sarearen nodo bat osatzen duten hiriek soilik irabazten dute irisgarritasuna; tarteko puntuek galdu egiten dute, eta haien izaera nodalak kalte egiten dio lurraldearen egituraketari. Tren arruntaren espazio linealaren egituraketa (korridore efektua) desberdinagoa da AHT ereduarekin, geltoki gutxi izan behar baitira trenak abiadura handian joan daitezen, eta horrek era etenean osatzen du espazioa (tunel efektua). Horrek esan nahi du hiri gune handiak direla onuradun handiak abiadura handiko loturetan; tarteko hiriek, aldiz, ez dute inolako onurarik (Gutiérrez, 2004). Bestalde, zerbitzu-enpresen eta egoitza nagusien kokapenari dagokionez, ebidentzia enpirikoak dio enpresak hiri gune handietan metatzen direla, eta Paris hiriaren nagusitasuna handitu dela (Frantzian), eta Tokiorena Japonian (Murayama, 1994; Nash, 1991). Lyon-Paris lotura laurogeiko hamarkadaren hasieran inauguratu zen, eta horrek eragina ere izan zuen eskualdeko ekonomian: kokapen industrialean efektu esanguratsurik izan ez bazuen ere, eguneroko bidaiak ugaritu ziren, baina hotel egonaldiak murriztu (Nash, 1991). Efektu hori bera agerian dago Madril-Sevilla linean (Gutiérrez, 2004), eta azterlan batzuek ohartarazi dute, Madril-Bartzelona lineak bultzaturik, enpresa handi batzuk Estatuko hiriburuan koka daitezkeela (Puga, 2002). Laburbilduz, gaur egun ez dago Espainiako AHTren gizarte-errentagarritasuna onuragarria dela dioen argitalpen akademikorik. Are gehiago, orain arte erabilitako expost analisi sendoenek (Betancor eta Llobet, 2015) emaitza negatiboak atera dituzte, 50 urteko ebaluazio perspektibak erabilita ere, hau da, 20 urte gehiago EBko azpiegituren ebaluazioetan erabiltzen den epean baino. Ondorio hori logikoa da, kostu eta onura sozialen osagaiei erreparatuta. Inbertsio izugarri garestietatik abiatuta, gizarte-errentagarritasun positiboa eskari bolumenaren mendean dago funtsean (De Rus, 2010). Eta eskari bolumena hain da apala, non nekez berreskuratzen baitira kostu aldagarriak; beraz, inbertsioa ia berreskuraezina da. Finantza-errentagarritasunaren analisiak ere ez du emaitza itxaropentsurik ematen. Orain arte (2015), 60.000 milioi euro baino gehiago xahutu dira munduko AHT eredu ez-efizienteenean, eta hori astakeria ekonomiko ikaragarria da, eta horrek kontu publikoak bizitza erabilgarri guztian kaltetu ditzake. Ez da harritzekoa, beraz, Espainiako Kontu Auzitegiak (2015) trenbide-ereduaren finantzaketa-kaudimenaz ohartarazi izana, eta gobernua presatu du inbertsio horiek arrazionalizatzera, gizarte errentagarritasuneko irizpide zorrotzekin bat. Are gehiago, txostenak ohartarazi du sare arrunta hondatzen ari dela, diru ahalegin guztiak AHT sarera bideratzen ari direlako. Beste adierazle batek ere salatu du eredua agortua dagoela, hots, ADIFek berrikitan egindako lizitazio berria, egungo eta etorkizuneko eskaria kalkulatzeko, bai eta AHT korridore batzuen errentagarritasun finantzarioa eta sozio-ekonomikoa neurtzeko ere, eta horien artean, euskal Y-a dago (BOE, 2015). Presioa Europa aldetik ere iritsi da: “inbertsioen errendimenduari dagokionez, eta kostuen eta onuren analisiari dagokionez, Batzordeak jarrera argia hartu du Espainiari buruz, eta presatu du sor dezan behatoki independente bat, azpiegitura proiektuak ebaluatzeko. Gainera, kostuen eta onuren analisia jada derrigorrezkoa da kohesio politikak diruz lagundutako proiektu handietarako, eta derrigorrezkoa ere bada «Europa konektatzea» mekanismoaren baitako obrak eta jarduerak aurreikusten dituen proiektu orotarako. Izan ere, proiektu horietarako, kostuen eta onuren aldeko analisi bat eskatzen da. Batzordeak, beraz, zehatz-mehatz aztertuko ditu garraio-sektorean kofinantzatutako edozein proiektutarako egiten den kostuen eta onuren analisi guztiak.”15 Berrikitan, Europako Batzordeak kritika latza egin dio Espainiako azpiegitura politikari, AHTn inbertsio handiegia egin dela nabarmenduta (El País, 2015). Egoera hori ikusita, erabakitzaile politikoak tentatuak egoten dira AHTko bidaiariek ordaintzen dituzten prezioak jaistera, behin zerbitzuan sartzen direnean, haien erabilgarritasun soziala handitze aldera. Horrek, ordea, bi ondorio garrantzitsu ditu; lehenik, errentagarritasun analisia okerragotzen du; eta bigarrenik, lehia librearen aurka doa. Europako Batzordeak ebatzi du estatuak AHT zerbitzuak emateagatik RENFEri emandako diru-laguntzek Europako araudia urratzen dutela. 2.3. Ondorioak Egungo eszenatokiak ezkutuko asmoak, Nafarroako jendartearengandik urrun daudenak, islatzen ditu argi eta garbi. Horren aurrean, lau ardatz planteatzen dira tren sozial eta publiko baten proposamen zehatza garatzeko: Zalantzan jarri instituzioetatik eramaten ari den garraio eredua, lurraldearen antolaketari, herritarrei eta mugimendu sozialei bizkarra ematen diena. Eskatu administrazio publikoei bestelako irizpideak garraioa hobetzeko: iraunkortasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. AHT/PHT atzera bota proiektu antisoziala, antiekologikoa, baliabideen xahutzailea eta onartezina dituen era askotako eraginak direla eta: fisikoak, nekazaritzakoak, sozialak, ekonomikoak eta lurraldekoak. Salatu egungo Nafarroako Gobernua eramaten ari den prozedura AHT/PHTren proiektua egiteko, inolako parte hartze eta informazio gardentasunik gabe. Aurreko irizpideak oinarri, Nafarroako jendarteari trenbide publikoaren eta sozialaren proposamenaren berri eman nahi diogu. Bertatik bertara egina izanen duena, Nafarroan eta nafarrengan pentsatuz, aurreko UPN-PPren eta PSN-PSOEren Gobernuek eta orain Geroa Bai-k egin duten AHT/PHTren xahubidetik eta elitismotik aldenduta. 3. TREN PUBLIKOAREN ETA SOZIALAREN PROPOSAMENA NAFARROARENTZAT Beharrezkoa da Nafarroan trena sustatzea maila guztietan. Eta horretarako egungo zerbitzua, landa eremuko udalerriak hiri eremukoekin lotu eta Nafarroa bateratzen duena, hobetu behar da. 1987ko Tren Garraiobidearen Planak (inoiz indargabetu ez den plana baina Madril-Sevilla AVE eraikitzeko erabakiaren ondorioz, baztertua izan dena) beste ekintza askoren artean, Castejón eta Altsasu herrien arteko trenbidearen bikoiztea barneratzen zuen, bai eta bere gehienezko abiadura 160 km ordukora igotzea ere (egungo 140 km ordukoren ordez). Bide paralelo berria honela eraikiko litzateke: bere garaian etorkizuneko instalakuntzarako utzitako espazio librea utziz eraiki ziren berdintze lanak, burdinbideak eta gaineko igarobideak erabiliz. Planteamendu hori berreskuratu eta eguneratuz modu independentean bi noranzkoetan dabiltzan bi bide izateko aukera legoke. Horrela, trenen zirkulazioa handitzeko aukera izanik, bai merkantzietarako bai pertsonentzat. Beraz, egun dagoen trenbidearen beste trenbide paralelo bat eraikitzean datza, trenak gurutzatzea zein aurreratzea ahalbidetuz, geltokietan alboratuta egon beharrean, gaur egun bide bakarra izanik gertatzen den bezala. Horretaz gain, Nafarroa osoko bide guztietan nazioarteko zabalera ezarriko balitz (hirugarren bidearen eta zabalera horretako bidearen bikoiztearen bidez) zabalera ezberdinetako ardatzen trenen zirkulazioa ahalbidetuko litzateke (zabalera iberikoa eta nazioartekoa). Horrela, erabilera anitzeko tren azpiegitura lortuko litzateke da eta horrek erabateko ibilbide berriko azpiegitura eraikitzeko erabiltzen ari diren kapazitate arazoak konponduko lituzke. 3.1 Pertsonentzako ibilbide luzeko trena Hirugarren errailaren teknologia ezarri beharko da bi bideetan, europar zabalerako trenak (1,435 mm) ere pasa daitezkeela. Horrela, ibilbide luzeko trenek beren ardatz zabalera aldatzeko gailutik ez lukete pasa beharko, eta beren bidaiaren denbora murriztuko litzateke. Oraingo ibilbidearen hesitzea, oraingo abiaduraren handitzea ahalbidetzeko. Tarte gehienetan 160 - 180 km orduko abiadura lortzeko aukera izatea da helburu. Hesitzeak ingurumenean izanen lukeen eragina ondo aztertu behako da, eta behar diren leku guztietan pasabide zinegetikoak ezarri. Egungo Alvien maiztasuna handitzea: Madril-Iruñea bidaien maiztasuna egunero 8ra handitzea.Donostia-Bartzelona egunero 6ra handitzea. Trenbidaien maiztasuna nabarmenki handitzearen ondorioz, bidea bikoizteak saturazio uneetako itxaronaldiak saihesturik, hesitzeari esker abiadura handituz eta europar zabalera bateratzerakoan trenez aldatzeko beharrik eza kontuan harturik, zerbitzuaren hobekuntza nabarmena eta, oro har, bidaiatzeko denbora (abiapuntutik helmugaraino itxaronaldiak barne) dezente murriztea espero da. Egungo bidaia txartelen prezioak merkeago izateko azterketa ekonomikoa, gizarte egoera ezberdinak aintzat hartuz: familia motak, txartelen erosketa bateratua, jubilatuak, langabetuak, etab. Herri-hiriguneetan dauden geltokiak hobetzea eta ugaltzea. Oraingo bideetan dauden arriskuak eta eragozpenak minimoetara murriztea, leku arriskutsuak ezabatuz. Gune berezietan bidea lurperatzea edo estaltzea, betiere zaratari buruz indarrean dagoen eta bete beharreko 1367/2007 Errege Dekretuaren araudiari lotuz, izan ere AHT/PATerako Etxabakoitzeko UPSek (PSISek) betetzen ez duena. Ibilbidean Hobekuntzak egitea ibilbidean, esku-hartzea potentzialki interesgarriagoa izan daitekeen puntuetan batik bat. Eskualdeko zirkulazio sistema hobetzea eta sustatzea. Hurrengo lotura zirkuitoa egitea Zaragoza – Castejón – Logroño - Miranda de Ebro (Bilborekin lotura duena) – Gasteiz - Altsasu (Donostiarekin lotura duena) – Iruñea – Tafalla - Castejón (Soria, Logroño eta Zaragoza hiriekin lotura duena). Castejón - Soria bidea berreskuratzea, lotura berria izateaz gain Iruñea - Madril ibilbidearen denbora murriztuz. Nafarroan egungo burdinbidea hobetzea, mantentzea eta erabilpena optimizatzea, beharrezko egokitzapenak eta hobekuntzak eginez, dauden azpiegiturak (bideak, tunelak, zubiak eta geltokiak) ahalik eta gehien aprobetxatuz. 3.2. Pertsonentzako aldiriko trenak. “X + Y” Aldiriko zerbitzu berri bat barneratzea, eguneroko komunikazioekin Aragoi - Tutera eta Altsasu - Araba eskualdeak lotuz lurraldea egituratu. Helburua Ebroko Arana, Nafarroako Erribera nahiz Erdialdea eta Sakana hobeto egituratzea izanen litzateke. Aldiriko trenak izanen lirateke, egunero goizeko 5etan hasi eta gaueko 11ak arte, orduro. Aldiriko zerbitzuak 2 gune nagusitan antolatuko dira, bat Iruñe inguruan, bestea Tutera inguruan. Bi hiri horiek lotuta egongo dira aldiriko zerbitzu batzuekin eta betiere, eskualdeko zerbitzu guztiekin. Nafarroako burdinbidean izandako geltoki guztiak berreskuratzea (baita geralekuak ere), landa eremuetan eman beharreko zerbitzua hobetuz. Izan ere, 2017an Pitillas, Lakuntza eta Bakaikuko geralekuak deskatalogatu dira. Beharrezkoa da horiek eta aurretik ezabatutako gainerako geralekuak ere berriz zabaltzea. Geraleku berriak ireki Berriozarren eta Iruñeko Etxabakoitz auzoan. 3.3. Merkantzietarako trena Bidea hobetzea, hala beharko balitz, 575 metroko luzerako merkantzia-trenen igarotzea bermatzeko eta kontuzko guneetan dauden aldapak murrizteko, Biurrun eta El Carrascal tarteetan bezala. Bi bideetan jarriko den hirugarren errailaren teknologia merkantzietarako ere erabil litezke, halako moduz non mugetan trena derrigorrez aldatu ez bailitzateke behar. Europar zabaleran merkantzietarako loturak izateko aukerak handitu, puntuotan behinik behin: Tuteran, Castejonen, Tafallan, Noainen, Landabenen eta Altsasun. Lotura eraikiko da Noaingo merkantzietarako geltokiaren eta Garraioaren hiriaren artean (3 km gutxi gora-behera), merkantziak errepide bidez garraiatu beharrean trenbidez garraiatzea sustatuz. Sustapen ekonomikoak aurreikustea beraien merkantziak, errepide bidezko garraioaren ordez, trenbidez garraiatzen dituzten industrietarako. 3.4. Orokorra. Merkantzia eta pertsonak. Ibilbide luzekoak eta aldirikoak. Trenbide-pasagune guztiak ezabatzea, baita oraindik dauden gune arriskutsuak ere. Ibilbidean zehar babes-hesiak ezartzea eta hobetzea, batez ere herriguneetatik gertukoak, eta pasabide zinegetikoak hobetuz. Egungo bidea bikoiztuz, gaurko plataformaren gaineko hobekuntza puntualak salbu, gaur egun bide bakarra izatearen ondorioz asetasun uneetan dauden itxaronaldiak desagertuko lirateke. Ibilbidearen denboraldia murriztuko litzateke. Iruñeko egungo geltokia handitzea eta berritzea. Oraingo segurtasun sistema ERMTSra egokitzea, Europa osorako segurtasun sistema homogeneoa. Iruñean, gaur egungo tren geltokiren eta autobus geltokiaren artean, trenen eta autobusen ordutegiak ongi lotzen dituen autobus zerbitzua ezartzea, bi garraiobideen lotura izanik eta Nafarroako udalerriak hobeki konektatuz. Beraz, Iruñetik igarotzen den Kantauri Mediterraneo Korridore baten alde egiten dugu, Europako oinarrizko sarearen barne, pertsonentzako eta merkantzietarako izanen dena, mistoa, europar zabalerakoa, bide bikoitzekoa, pertsonentzako 160-180 km orduko abiadura eta merkantzietarako 90 km ordukoa izanen duena. Hori guztia egungo burdinbide plataforma ahalik eta gehien erabiliz eta aprobetxatuz, Iruñeko, Tafallako, Tuterako eta Altsasuko geltokiak indartuz eta berrituz. TREN PUBLIKO ETA SOZIALA (TPS) X + Y = DENONTZAKO TRENA, EDOZERTARAKO TRENA Nafarroan, 2017ko irailean. www.fundacionsustrai.org - www.sustraierakuntza.org
2017-11-18T17:42:34
http://www.sustraierakuntza.org/tren-publiko-sozialaren-proposamena-2018-2028-nafarroarentzat?page=4
[ -1 ]
Free chat Comuna Aiton. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Comuna Aiton tik. Free chat Comuna Aiton Ongi etorri Chatroulette Comuna AitonEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Comuna Aiton dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Comuna Aiton doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. Comuna Aiton hirien zerrenda:
2017-02-27T02:12:08
http://eu.chatroulette20.com/errumaniako/comuna-aiton
[ -1 ]
Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen bileran legez besteko hiru proposamena eztabaidatuko dituzte Sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketari, tortura eta botere-abusuen kasuetan sartze publikoa izateari eta besagertutako pertsonen arretarako bulego bat sortzeari buruzko ekimenak eztabaidatuko dituzte - Legez besteko proposamena, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindakoa, sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. - Legez besteko proposamena, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindakoa, tortura eta botere-abusuen kasuetan sartze publikoa izateari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. - Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, desagertutako pertsonen arretarako bulego bat sortzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2020-05-26T17:26:09
https://www.legebiltzarra.eus/portal/eu/web/eusko-legebiltzarra/noticias-y-eventos/noticias/-/buscador/content/la-comision-de-derechos-humanos-e-igualdad-debate-tres-proposiciones-no-de-ley
[ -1 ]
Toki-erakundeek adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentroak arautzen dituen dekretuari aldeko txostena eman diote - Federación Navarra de Municipios y Concejos | Federación Navarra de Municipios y Concejos Toki-erakundeek adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentroak arautzen dituen dekretuari aldeko txostena eman diote Toki Araubideko Foru Batzordeko tokiko ordezkariek aldeko txostena eman diote gaur goizean. Foru Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sistemako eguneko egoitza-zerbitzuen eta adinekoen, ezgaituen, buru-eritasunaren eta gizarteratzearen arloetako anbulatorioen funtzionamendua arautzen du. Arauak zerbitzu horien edukia eta funtzionamendua, baimenak lortzeko gutxieneko baldintzak eta horiek izapidetzeko prozedurak arautuko ditu. Besteak hainbat gairen artean, zentro horiek irekitzeko baimen-prozedura arautzen du, baita baimendutako gizarte-zerbitzuak emango diren zentroak aldatzea ere. Horrez gain, zerbitzua bertan behera uzteko baimena eskatzen du, eta baimena emateko eta titulartasuna aldatzeko prozedurak malgutzen ditu. Artikuluetan zehar, administrazio-homologazioak lortzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu, profesionalen enpleguaren kalitate-adierazleen, informazio ekonomiko-finantzarioaren eta kudeaketa-informazioaren arabera. Bestalde, pertsona ardatz duen arretari lotutako funtzionamendu-printzipio orokor batzuk ezartzen ditu, eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen betebeharrak zehazten ditu. Horien artean, Gizarte Eskubideen Departamentuak eskatuko duen informazioa ematekoa. Gainera, gizarte-zerbitzuen sistema publikoan gizarte-zerbitzuak ematen dituzten edo dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeentzat betebehar gehigarriak ezartzen dira (eskatzen zaizkien datu ekonomikoak ematea, gertakari larriak jakinaraztea, edo falta oso larriengatiko zehapen-espedienteak hasi direla jakinaraztea). Erakunde guztiek kontingentzia plan bat izan behar dute osasun publikoko krisiei aurre egiteko. Halaber, testuak erabiltzaileen betebehar eta eskubide guztiak jasotzen ditu, zentro bakoitzeko Partaidetza Kontseiluaren konfigurazioa eta funtzionamendua arautzen ditu, eta kokatuta dagoen toki-erakundeko ordezkariek parte hartzeko aukera aurreikusten du, erakunde titularra ez denean, eta Pertsona Ardatz duen Arretari (PAA) Laguntzeko Sarea sortzea aurreikusten du. Gizatiartuagoa eta parte-hartzaileagoa Arau berriaren oinarrizko helburuetako bat da zerbitzua eta zentroak gizatiartzean eta onuradunen eta haien familien parte-hartzean sakontzea. Horregatik, pertsona ardatz duen arreta integrala aipatzen du, entzuteko eta ikasteko prozesu etengabearekin. Beharrezko parte-hartze hori banakako arreta-plan batean zehaztuko da erabiltzaile bakoitzaren arabera. Proiektuaren memorian zenbait eskubide sartzen direla nabarmentzen da; besteak beste, zentroko bizitzaren antolaketan, jardueretan eta garapenean parte hartzekoa, oheratzeko eta otorduetako ordutegiei buruz erabakitzekoa. Proiektua ezartzeko, berariazko organoak sortzen dira; besteak beste, zentroen Partaidetza Kontseilua. Horretan, erabiltzaileen, senideen eta bestelakoen ordezkari-kopurua areagotu da. Halaber, modu eraginkorragoan txertatu da toki-erakundeek kudeaketa horretan parte hartzeko eta horren gaineko informazioa izateko duten eskubidea. Langileen arloan, erreferentziazko profesionalaren irudia gehitu da, eta, egoitzetarako, esperientzia duen pertsona laguntzaile bat ere sartu da. Arautu da, halaber, langileen prestakuntza-plan bat, langile berrientzako plan bat eta laneko arriskuen prebentziorako plan bat egon beharra. Espazioak gizatiartzea Dekretuak egoitza zentroa bizileku baten antzekoena izatea ere lortu nahi du. Ildo horretan, adinekoentzat aurrerantzean eraikiko diren eta eraikuntza berriko egoitza-zentro guztietarako, eta hamabost plaza baino gehiago handitzea dakarten obretarako, gehienez 16 pertsonako edukiera orokorra duten bizikidetza-unitateak exijitzen dira. Era berean, bizigarritasunari buruzko eskakizun materialekin eta hirigintzako eskakizunekin batera, paseatu ahal izateko eta bestelakoetarako kanpoko lorategiak edo espazioak izatea aurreikusten da. This entry was posted on 22 uztaila, 2020 at 11:24 and is filed under Noticia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
2020-08-04T16:55:42
http://www.fnmc.es/eu/2020/07/22/las-entidades-locales-informan-favorablemente-el-decreto-que-regula-los-centros-de-mayores-y-personas-con-discapacidad/
[ -1 ]
Lisa Plaza (eskuinean), ama Kay (+) ondoan duela 2020/07/20 - Ontario, AEB 1964ko abuztuak 15 - 2020ko uztailak 20 Lisa Plaza 2020ko uztailaren 20an hil da Boiseko ospitale batean, 55 urte zituela. Joe eta Kay (Cornwell) Plazaren alaba zen. Ontarioko (Oregon) Euskal Etxeko kide zen. Zinez penaturik utzi ditu Joe, Patrick eta Marc anaiak; eta Lori eta Vickie ahizpak; eta loba eta iloba mordoa. Bere aurretik pausatu ziren Joe eta Kay gurasoak eta Patrick Plaza loba. Hona Argus Observer egunkarian argira eman bere heriotz-oharra:
2020-08-12T07:15:59
https://www.euskalkultura.eus/euskara/oroimenean/lisa-plaza
[ -1 ]
Gizon gogorraren sekretua - 111 Akademia TwitterFacebook Azala / Liburuak / Martin eta Xabier Etxeberria / Gizon gogorraren sekretua Gizon gogorraren sekretua 2015/04/13 - 08:20 Izenburua: Gizon gogorraren sekretua Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea. Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondohondoraino. Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauteri- giroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat… Tweet 2 iruzkin Bilbo 54.3 Igandea, 03 Apirila 2016 14:59 Iruzkin lotura Oso liburu interesgarria ekarri digute Etxebarria anaiek, polizia-eleberria, hain zuzen. Guztiz harrapatu nau liburuak eta oso azkar irentsi dut amaierara heltzeko irrikan. hala ere, bukaerak ez nau asebete. Uste dut gauza batzuk zintzilik geratu direla (emaztearekiko harremana, esaterako) eta horrek oso liburu ona izatea galarazi dio. Halaber, liburuaren edizioa ez da oso zaindua izan: hatxe batzuk faltan edo sobran eta ergatibo plural asko txarto erabilita egon dira. Ondorioz, oso liburu interesgarria da, baina ez izan zitekeen bezain ona. Dena den, guztiz gomendagarria. Senpere 4.1 Osteguna, 24 Iraila 2015 06:56 Iruzkin lotura Poliziako nobela horrek generoaren osagai guziak agerarazten ditu: hilketa misteriotsua, hilotz larriki kolpatua, lantegi baten nagusi erosia, prostituta laguntzailea, …, . Gertakariek protagonista nagusia norabide desberdinetara eramaten dute, berak gutti kontrolatzen ditu eta. Erre (duen izengoitia) inkestan oso sartuta dago berak nahi ez izanik ere. Halere intrigak ez nau asebete; kostatu zait haria jarraitzea. Etxeberria anaiaek 2009an idatzitako ARRAIN ABISALAK nobela askoz gehiago gozatu nuen.
2017-05-27T17:32:09
http://www.111akademia.com/artxiboa/martin-eta-xabier-etxeberria/item/1717-gizon-gogorraren-sekretua.html
[ -1 ]
GoWikipedia - Sekta Definizioaren arazoa Sektak historian Sekta suntsitzaileen ezaugarriak Sekta motak Sekta erlijiosoak Sekta politikoak Sekta psikoespiritualak Sekta esoterikoak Merkataritza-sektak Protagonistak sektetan Sektarioak Sektarioaren familia Sektako liderrak edo guruak Sektako kide ohiak edo apostatak Sekten aurkako taldeak Estatuaren rola ↑ a b (Gaztelaniaz) Prat, Joan (1997) El estigma del extraño Ariel 86-88. orrialdea . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "prat" defined multiple times with different content ↑ (Gaztelaniaz) Prat, Joan op. cit. 8. orrialdea . ↑ (Ingelesez) Coleman, John A. (1968) «Church Sect Typology and Organizational Precariousness» Sociological Analysis .. ↑ a b c d (Ingelesez) Campbell, Bruce (1978) «A Typology of Cults» Sociological Analysis .. ↑ (Ingelesez) newreligiousmovements.org New Religious Movements .. ↑ (Gaztelaniaz) Mayer, Jean-Francois (1990) Las sectas Descleé de Brouwer 11-12. orrialdea . ↑ (Gaztelaniaz) Vallverdú, Jaume (2001) «Movimientos religiosos e identidades juveniles. Hare Krisna en Occidente.» Estudios de Juventud (53) .. ↑ (Gaztelaniaz) Largantza (1997) Las sectas al descubierto 20. orrialdea . ↑ (Ingelesez) Kaplan, Jeffrey; Lööw, Heléne (2002) The cultic milieu: oppositional subcultures in an age of globalization 1-11. orrialdea . ↑ (Gaztelaniaz) «Afectado por Las Doce Tribus: «Mi hijo está secuestrado por una secta»» La Nueva España .. ↑ (Gaztelaniaz) Mascareñas de los Santos, César; Mascareñas Ruiz, Jorge «Un Estudio Psicoanalítico sobre la Relación Líder-Feligresía en la Iglesia "La Luz del Mundo"» Revista Académica para el Estudio de las Religiones .. ↑ a b (Ingelesez) Lewis, James R. (1986) «RECONSTRUCTING THE "CULT" EXPERIENCE: Post-Involvement Attitudes as a Function of Mode of Exit and Post-Involvement Socialization» Sociological Analysis .. ↑ (Ingelesez) Motilla, Augustin (2004) Religious Pluralism in Spain: Striking the Balance between Religious Freedom and Constitutional Rights .. ↑ (Frantsesez) Tincq, Henri (2001) «Les sectes et la République» Le Monde .. ↑ (Ingelesez) Smith, Hannah Clayson (2000) Liberte, Egalite, et Fraternite at Risk for New Religious Movements in France .. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sekta "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sekta&oldid=5904537"(e)tik eskuratuta
2019-01-18T06:26:36
https://eu.gowikipedia.org/wiki/Sekta
[ -1 ]
“La luz oscura” - Rafael Álvarez “El Brujo” - Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala HOME Apirilak 26 ostirala Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30 Rafael Alvarez “El Brujo”, berriz, Tafallara itzuli da, San Juan de la Cruzek bere haurtzaroan putzura erori zenetik eta kartzelatik ihes egin arte igaro behar izan zituen gorabeheren inguruko umorez betetako obra batekin. San Juan de la Cruzen olerki ederrenekin batera, Javier Alejanoren biolina zuzenean.
2019-07-17T17:43:34
http://www.tafalla.es/eu/events/la-luz-oscura-rafael-alvarez-el-brujo/
[ -1 ]
"Kaunas ez da turismoa egiteko hiria, bertan bizitzekoa baizik" - Nafarroako Hitza “Kaunas ez da turismoa egiteko hiria, bertan bizitzekoa baizik” – Nafarroako Hitza “Kaunas ez da turismoa egiteko hiria, bertan bizitzekoa baizik” 2013, otsailak 15 Beste albiste batzuk 334 Erasmus bekaldia bete-betean bizitzen ari da Marina Beaumont (Atarrabia, 1990). Esan ohi dute Erasmus ikasleek gau giroa ezin hobeki ezagutzen dutela, eta gutxi ikasten dutela. Topikoa baieztatu du Beaumontek, baina Erasmus hori baino askoz ere gehiago dela ziurtatu du. Abuztuaren amaieran iritsi zen Kaunasera (Lituania), eta ekainera arte han egonen da. Argi zuen Beaumontek atzerrira joan nahi zuela ikastera karrera amaitu baino lehen. Hala ere, inoiz ez zuen imajinatu Kaunasera joanen zenik. "Nik Hego Amerikara joateko asmoa nuen, baina Lituania egokitu zitzaidan". Zalantzak izan zituen, baina orain ez da damutzen hartutako erabakiaz. Are gehiago, lauhileko baterako eman zioten Erasmus beka, baina bekarik gabe jarraituko du ekainera arte. Psikologia ikasten du, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta aurten hirugarren ikasturtea egiten ari da. Adiskidetasuna da Beaumontek Erasmus programatik nabarmendu duen ezaugarri nagusia. Jende mordoa ezagutu du, eta munduko hamaika tokitatik etorritako ikasleak ezagutzeko aukera eskaintzen ari zaio egonaldia. "Norberaren garapenerako esperientzia oso onuragarria izaten ari da". Ikaragarri ongi pasatzen du, eta horregatik luzatu du egonaldia. Bizimodu erosoa darama Kaunasen. Jatorriko unibertsitatearekin hitzarturiko programa bete behar du, eta gainerako denbora bidaiatzeko eta lagunekin egoteko baliatzen du. Unibertsitateak ez dio arazo handirik ematen. "Oso erraza da, behintzat Erasmuseko ikasleentzat". Gainera, Beaumontek ez du eskolarik, tutoretzak baizik. "Psikologia ikasten duten erasmus ikasle gutxi gaude, eta ezin dugu gelarik osatu". Normalean, unibertsitateko eskolak lituanieraz dira, baina erasmuseko ikasleentzat ingelesez egiten dituzte. Eskolak ez izan arren, Beaumontek irakasleen prestutasuna eskertu du, laguntzeko prest daudelako beti. Gutxi ikasita gainditzen du. "Ezagutzen ditudan Erasmus ikasle guztiak nota onak ateratzen dituzte". Dagoeneko lituanierako esaldi batzuk ikasi ditu. "Errusieraren antza du, baina alfabetoa desberdina da". Ingelesa erabiltzen du Lituaniako lagunekin mintzatzeko; gazte gehienek ingelesa dakite, baina zaharrek, ez. "Helduek bakarrik lituanieraz eta errusieraz hitz egiten dute". 1991. urtera arte, Lituaniak ez zuen lortu independentzia, eta komunismoaren oihartzuna oraindik nabarmena da. "Stalinek Lituaniako biztanle ugari kanpora bidali zituen, eta zauria oraindik ez da itxi". Horregatik, helduek aurpegi "gogorrak eta hotzak" dituzte. Datu bitxiak eman ditu: suizidio tasarik handiena duen Europako herrialdea da Lituania, eta jaioberriek begi urdinak izateko aukera gehien duten herrialdea da. Kaunasen atzerritarrak ez ikustea bitxia egin zaio Beaumonti. "Hemen atzerritar bakarrak ondoko herrialdeetakoak dira: Errusiakoak eta Poloniakoak, gehienak". Gaur egun, Vilnius da Lituaniako hiriburua, baina 1940. urtera arte Kaunas izan zen. "Horregatik, tira-bira dago beti bi hirien artean". Kaunas gustatzen zaio Beaumonti, ezer berezirik ez duen arren. "Ez da turismoa egiteko hiria, bertan bizitzekoa baizik". Erdialdean bizi da, ikasleentzako egoitza batean, eta ondoan du unibertsitatea. "Leku politenean bizi naiz; egia da hiriaren kanpoaldeak birmoldaketa bat behar duela". Gauean kalean argiztapenik ez dagoela jakinarazi du Beaumontek, eta kontuz ibili behar dela. Nafarroara itzuli zen Gabonetan, eta egun horietan Kaunasen hiru eta erdietan iluntzen zuela gogora ekarri du. Orain, hala ere, argiak arratsaldeko bostak arte irauten du. Behin baino gehiagotan ez du eguneko argia ikusi Beaumontek. "Parranda egin eta berandu oheratu, eta hurrengo egunean altxatzean dagoeneko ilundu duela gertatu zait; oso tristea da". Atarrabiara bisitan etorri zenean ere, hotz handia egiten zuen Kaunasen. "Zero azpitik 17 gradu egiten zituen, eta dena izoztuta zegoen; orain ez du hainbeste hotzik egiten baina elurtuta jarraitzen du". Neguan, lituaniarrek patinatzeko baliatzen dute Neman ibaia. Hiria zeharkatzen du, eta negu osoan izoztuta egoten da. Bidaiatzeko denbora izan du Beaumontek, eta datozen hilabeteetan herrialde gehiago ezagutu nahi ditu. "Krakoviara (Polonia) joan nahi dut; izugarria dela esan didate". Tallinen (Estonia) egon da, eta Helsinki (Finlandia) ezagutu du. Tallindik ferry bat hartu zuen lagun batzuekin, eta bi orduan Helsinkira iritsi zen. "Eguna pasatu genuen hirian". Han konturatu zen Finlandiako herritar askok bi orduko bidaia egiten dutela maiz. "Tallinen askoz merkeagoa da erosketa egitea, eta horregatik hartzen dute askotan ferrya; alkohola erosten dute, besteak beste". Argi du Beaumontek Lituania Erasmus bekan egokitu izan ez balitzaio inoiz ez zuela Kaunas ezagutuko. "Ez nuen interesik, baina herrialde hotzek badute zerbait berezia". « “Ez nintzen ezer egiteko gai; autonomoa izatea eguneroko erronka da orain niretzat”
2020-07-08T07:30:43
https://nafarroa.hitza.eus/2013/02/15/kaunas-ez-da-turismoa-egiteko-hiria-bertan-bizitzekoa-baizik/
[ -1 ]
Mendian, zein itsasoan. - Zenta Mendian, zein itsasoan. Ondarretan ibiltzea, itsasoan bainu bat hartzea edota igerilekuan murgiltzea. Udan ohikoak diren ekintza ugari egiterakoan traba asko topatzen ditugu: gurpilak hondarretan ez dira ondo mugitzen, gurpildun aulkiak ezin dira uretan sartu… Horretarako laguntza teknikoak behar izaten ditugu, egingo dugun ekintza bakoitzera egokitzen direnak. Baina egiten dugun ekintza bakoitzerako aulki batekin kontatzea zaila da: bat egunerokotasunerako, bestea hondartzarako, bestea elurretara joateko, edota mendira. Baina Rodem-eko lan taldeari ekintza-anitzeko aulkia ezagutu dugu: Hippocampe. Aulki hau hondartzan, igerilekuan, mendian, zein elurretan ibiltzeko egokia da, askatasun handia emango dizularik. Laguntza tekniko moldakor eta erabilera askotarikoak topatzen ditugunean, zuei erakusteko irrikan egoten gara. Horrelako gailuek askatasun eta autonomia maila handiagoa ematen digutelako, oztopoak murriztuz. 15/07/2019 23/10/2019 -(e)an bidalia egilea zenta Kategoriak Berriak, Produktuak Etiketak 4x4 ibilgailua, aniztasun funtzionala, gurpildun aulkia, hippocampe, hondartza, hondartzarako gurpildun aulkia, piszinarako gurpildun aulkia, rodem, udara Inter Ortho taldera gehitu gara Jar zaitez nire lekuan Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna Trakzio zentrala gurpildun aulkietan
2020-05-31T13:23:20
https://zenta.es/eu/berriak/mendian-zein-itsasoan/
[ -1 ]
bai&by la mejor academia para aprender euskera en Vitoria-Gasteiz bai&by, euskara ikasteko Gasteizko akademiarik onena 2018 June 26, Tuesday academia de euskera, aprender euskera, opiniones academias idiomas Gasteizen euskara ikasteko akademia baten bila bazabiltza, hemen dituzu bai&by aukeratzeko 5 arrazoi. Ez zara damutuko! Ikasle asko datoz bai&by akademietara informazio bila, nora jo ez dakitelako. Orokorrean, Gasteizen euskara ikasteko zentro baten bila aritzen dira, eta ez dakite nondik hasi, edo zein aukeratu. Aukera ugari daude, eta batzuetan ez da erraza bat hautatzea. Hona heldu bazara, litekeena da zu ere egoera horretan egotea. Bai&by-ren kasuan, desberdina da. Ez da ohiko zentro bat; metodo berritzaile bat eskaintzen ari gara eta, edonola ere, marka bereizgarria izaten da hori. Denboran mugarri bat ezartzen duena. Guk badakigu gure metodoa eraginkorra dela, emaitza onak ematen dituela. Hala ere, euskara ikasi nahi duten gasteiztarrek hainbat zalantza izaten dituzten buruan: Zergatik bai&by? Zertan datza? Nola funtzionatzen du hizkuntzak ikasteko sistema adimentsuak? Baina lasai, ondoren emango dizkizugu gure bost arrazoiak. Gaistezen bay&by-rekin euskara ikasteko 5 arrazoi Gure metodo berezia erabili ahal duzu euskara edozein lekutan, edozein gailutatik (mugikorra izan ezik) eta eguneko edozein ordutan ikasteko, betiere Interneteko konexioa baduzu, eta batzuetan konexiorik gabe ere bai. Bai&by-n galdetzea besterik ez duzu. Adimen artifizialean oinarritutako sistema bakarra da merkatuan. Zientzia fikzioa ematen du, baina egiazkoa da. Ez duzu itxaron beharko irakasleak jende guztiaren zalantzak argitu arte. Zeuk markatzen duzu erritmoa. Zeure motibazioak eta zeure beharrek zehazten dute, kasu honetan, besteetan “klaseko erritmoa” litzatekeena. Gainera, ikasteko astirik ez duzun tarteetan luzapenak eskatu ahal izango dituzu, ezer ez galtzeko. Gainera, bai&by akademiak euskarazko mintza-saioak eskaintzen ditu talde txikietan bai&by zentroetan; baita telefonoz edo skype bidez ere. Eta, azkenik, denontzako oso garrantzitsua den aspektu bat: prezioa. Bai&by-n ez duzu hilabeteko ordainketarik egingo; emaitzen arabera ordainduko duzu; horrek esan nahi du maila gainditu arte erabil dezakezula sistema. Azken finean, konpromisoa hartzen baduzu, ez dago “suspenditzeko” aukerarik. Donostian euskara ikasteko interesa baduzu, Getxon akademia bila bazabiltza edo Iruñea bada zure bizilekua, ez kezkatu, bai&by zurekin doa. Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun doako 10 baliabide sarean
2019-03-19T08:44:10
https://www.baiby.com/baiby-la-mejor-academia-para-aprender-euskera-en-vitoria-gasteiz/
[ -1 ]
 PROFEZIA 9, PREDIKA EZAZU, IRAKATSI EZAZU, BESTEEI SINESTU ERAGIN! PROFEZIA 9 PREDIKA EZAZU, IRAKATSI EZAZU, BESTEEI SINESTU ERAGIN! EMANA PROFETA SHERRIE ELIYAHURI 1997KO URRIAREN 16AN ENE maite, ezagutzen dut zure bihotza eta oker epaitzen dizutenak ez dakite zer mintzo diren. NI NAIZ ZURE EPAILE ETA EPAIMAHAI, ez NIRE baimenik gabe, entzunaldian hartzen dutenak. Alboratu eta ez galdetu zergatik, zeren ez badizute defenditzen gauza txikietan, ez dizute gero defendituko arazo handietan. NIRE kutuna zara, eta edozelako frogarik gabe zure kontra entzunaldia hartzen dutenak, ikusiko dute NI ez nagoela pozik. Leku hona ekarri nizun kementzearren eta zure bihotz hondatua lasaitzeko. Zuk eta NIK badakigu sentitzen duzun mina. Hala eta guztiz ere, ukapena ez da zureganako, baizik eta NIREGANAKO zati bat ari dira arbuiatzen. Zure umorea daukazu, NIK eman nizulako umore hori. NIK deitu nizun eta ordenatu zu zaren moduz. Barrearen gaitasuna emana izan zinen, zure zama eta besteenak arintzeko eragina izan dadin. Barrea on egiten du, botika ona bezala. Baina barrea eta umorea ere oreka dute. NI ez nago elizen mugimenduetan, non NIRE herria irrigarri utzi eta demonio leloak azaltzen diren. KONTUZ EDOZER GAUZA GERTATZEN DEN TOKIETAN, EDOZEIN MOTATAKO AGERPENAK, ZEINETAN EZ ZENUKE IMAJINATUKO YAHUSHUA BARNEAN SARTUA. Zure Jainkoak: Txakurra bezala adausi egiten du? Katua bezala miau egiten du? Lehoia bezala kurrinka egiten du? Eta NIRE Hitza berari iseka egiten dio? Lotsaraziko luke norbaiti RUACH ha KODESHEK eta jendea menderaezin bihurtu asaldatzaile izatera iritsi arte? Demoniozko agerraldi hau eta okerragoak erakuts daitezen toleratzen dira eta jadanik ezin dute bereizte lanik egin ezin baitute benetako NIRE RUACH ha KODESHEN (Espiritu Santuaren) eragina igarri eta Mesias-aurkako mugimendu faltsua. Prediku-leku atzean daudenak eta jakintsu direlakoan daudenak, ergelki dihardute: erabat zabaltzen haiek eta kongregazioa, demoniozko agerraldietara, menderakuntzara, eta zapalkuntzara. NIRE TENPLUEN ASKAPENA ETA GARBIKETA EGIN BEHARRA DAGO GAUR EGUNGO AGINTARI ESPIRITUAL EZAGUNENAK KENDUZ. ERGELKERIA HONEGATIK MUNDU GUZTIAN ZEHAR GUDATALDEAK BILTZEN ARI NAIZ. NIK EZ DUT INOIZ ATE BAT IXTEN BESTE BAT ZABALDU BARIK. Ez pentsa hau azkena denik, jardunaldi nagusiagoaren hasiera baita, zeinentzako erabiliko zaituztet. Ez aldatu inorengatik, zerbitzatzen ari zareten Jainko Ahalguztidun YAHUVEHRENGATIK izan ezik. Ezin duzue gizaki guztien gogoko izan, denbora guztian, beraz utzi ezazue hori saiatzeari. Zuen bihotzetan badakizue zer dagoen ongi, beraz, segi praktikan jartzen. Entzun adi NIRE ahotsa, mintzatu NIRE Hitzak. Ez zaituztet ez epaitu ez kondenatu, baina oker salatu zizuetenak epaituak izango dira. Zuek barkatzen diezue, haiek zuen arimen etsaiak erabiliak izan ziren eta haiek ez zekiten. ARDO BERRIA ETA ARDO ZAHARRA EZ DIRA INOIZ NAHASTUKO, EZIN DUTE ERE. ARDO BERRIA NIK BETE DIZUEDANEKIN GAINEZ EGIN ARTE, LEHER ERAGINGO DU EDUKIONTZIA, BALDIN ETA NAHASTEN SAIATZEN BADUZUE ZAHARRA BERRIAREKIN. ARDO ZAHARRAK EZ DU NAHI ARDO BERRIAREKIN NAHASTERIK. Ez atsekabetu zuek uste galdu duzuelakogatik, ez baituzue ezer galdu, NIK gehiago ere ez dizuedana itzuliko, neurri betea, sakatua eta estutua eta leporainokoa emango dizuet. Bedeinkatuak izango zarete. ANTZINAKO GANTZUDURATIK ASKATU BEHAR ZARETE GANTZUDURA BERRIARI BIDEA ZABALTZEKO. Zuen belarriak eta begiak zabalik mantendu eta mintzatu NIK esan dizuedana hitz egiteko, gogor epaituak izan arren. NIRE ahotsa ezagutzen duzue eta Joan Bataiatzailearen ausardia duzue NIRE Hitzak errateko. NIGATIK makurtzen ari zaretela uste duzuenean, gorantz baino ez duzue egin eta aurrerantz. Ez atsekabetu zuen buruagatik, baizik eta atsekabetu ENE ttipiari hainbeste tristura eta samintasuna eragiten diotenengatik. Atsekabetu gezurti iraindu dizuetenengatik. Maite zaituztet, ENE kutunak, eta NEUK bakarrik ezagutzen ditut zuen bihotzak. Hatsantu NIGATIK oreinak urera irrikaz bezala. NIRE Izenagatik pertsekuzioa sufritzen ari zaretenean, benetan bedeinkatuak zarete. Zerbitzaria ez dago jabearen gainetik. NIK pertsekuzioa jasan nuen, bereziki erlijioso deituriko haien partez, eta berdin da zuekin. NIK ezagutzen ditut haien bihotzak, ezagutzen ditudan bezala gezurrez salatzen dizuetenak. Gorde zuen eskuak suminduratik garbi eta utzidazue mendekua hartzen. Bada NIRE aurrean damutzen ez badira, orduan ikusiko dute. Mendekua NIREA da, dio YAHUVEHK eta NIK benetan ordainduko dut. Ez nazazue epaitu, besteek ordezkatzen nauten diotenak epaitzen dizueten eratik. Zu zara NIRE maitea eta NIRE gerlaria eta deitu dizut eta ordenatu eta inork ezin dizu hori kendu. Profeta baten errepidea frogekin eta tribulazioekin eta samintasunekin eta oker-ulertzeekin lauzatua dago. Oso gutxi nahi dute entzutea YAHUVEH Jainko Ahalguztidunak daukana errateko! NI bakarrik maitasuna eta errukia naizela sinestea nahi dute eta ahazten zaie NI naizela NI NAIZENA eta NI NAIZ orekazko Jainkoa da ere gauza guztietan. Horrek esan nahi du, maitasuna eta errukiarekin batera, NI orekatua nago suminduraz, eta epaiketaz eta, bai, GORROTOAZ. Askori ahazten zaie NIK sumindura eta gorrotoa daukadala NIRE etsaienganako. Ez al dio NIRE Hitzak: “Jakobi maite nuen, Esau gorroto.” ? Ez al du NIRE Hitzak esaten: “Bedeinkazioak obeditzen dutenentzat, madarikazioak desobeditzen dutenentzat” ? Predikatu behar duzue nor naizen NI bete-beteko. Ez bakarrik YAHUVEHREN zatia ez duena ofenditzen, baizik eta YAHUVEH Jainko Ahalguztidunaren zatia, benetan askori ofenditzen diena ere. Bekatua bekatua da eta NIK ez dut totel hitz egin edo aldatu eta ez naiz inoiz aldatuko. BEGIRATU APOKALIPSIA 19 eta APOKALIPSIA 20. Hain gutxik ulertzen dute NI nintzela Bildotsa eskainia, baina baten! NI kaltetua izan nintzen, baina behin! Zuen alde NI biktima bihurtu nintzen. Baina NI ez naiz gehiago Bildots apal, belaxka. Berriro natorrenean NIRI uko egiten nautenei eta Santutasunari hondatzera, ikusiko duzue NI Ahalguztiduna naizela, baita gerran ere. NIRE haurrak ez dute beldurrik izan behar baina NIRE etsaiak dardarka egongo dira eta benetan dardaratzen ari dira badakitelako NI NIRE etsaien mendeku hartuko dudan Jainkoa naizela. Ni naiz Alfa eta Omega, hasiera eta bukaera. NIRE sumindura atxiki dut handiagotzen egun horretarako. Inork ez nau bidea oztopatuko. Predika ezazu, irakatsi ezazu, besteek sinetsi eragin! NI naiz Jainkoa nor, ez bakarrik Salbamena dakarrena, baizik eta madarikazioa, bekoz-beko ezarri hautatu dutenei eta NIRE Odol Salbatzailea eta NIRE Izen Salbatzaileari uko egin dizkietenei. EZ DAGO SALBAMENIK KALBARIOKO ODOL ISURIAREN BITARTEZ ETORTZEA ETA YAHUSHUA HA MASHIACHREN IZENAREN BITARTEZ IZAN EZIK. NIK ezagutzen ditut NIRE haurrak eta beraiek ezagutzen naute eta NIK ezagutzen ditut NIRE etsaiak diren guzti horiek. Zuei ukitzerakoan, NIRI ukitzen naute. Baldin eta errurik gabe ofenditu badizuete, ENE haurrak, orduan NIK barkatuko dut, etsaiak nahastu eta atzipetzeko zelatan dago. Baina nahita zuei hondatzekotan balebiltza, errazue kontuz. NIRE sumindura arnastuko dute haien eztarritik beherantz. Damuturik bakarrik lortuko dute NIRE babesa berriro. NIK zigortzen diet maite ditudanei. NIK hondatzen diet NIK gorrotatzen ditudanei. SANTUA EZ DENA, EZ DA NIREA. Ez du axola nor ipintzen den prediku-lekuaren atzean erranez: “Jainkoa maitasuna da, hark ulertuko du.” Bekatua bekatua da. NI aldatzen ez den Jainkoa naiz. Gizakia aldatzen da. NI, “NI NAIZ” HANDIA, ez da aldatzen. Predika ezazu, irakatsi ezazu, besteek sinistu dezaten! NIRE ahotsa ezagutzen dutenak, NIK hitz egin dudala onartuko dute, beste guztiak gor jarraituko dute. NIRE etsaientzat, izugarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea, YAHUVEH eta YAHUSHUARENAK. Batzuetan, bai, ipurdikoak eman behar dizkizuet baina NIRE eskuak babestu, gidatu eta defenditzen dute. NIRE eskuak, NIRE haurrentzat obeditzen saiatzen direnentzat ez dute zertan beldurrik izan, NIRE Odol garbitzailearekin garbituak daudenak. Baina gorrotatzen nautenak eta gorrotatzen dutenak NIK ordezkatzen dudana, dar-dar egoteko arrazoiak badauzkate eta horrela egongo dira. Damu zaitezte, Zeruko erreinua hurbil baitago. NIK eskaini dizuet Salbamenaren oparia. Orain, zure erabakia da, Salbamena edo madarikazioa aukeratzen baduzu. Hautatu egun honetan zein Jainko zerbitzatuko duzun. Predikatu iezaiezu, irakatsi iezaiezu, eta horrela beste batzuek sinistuko dute. Emanda Alaba, Gerlari, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegai honi 1997ko urriaren 16an. Profeta Sherrie Eliyahu.
2018-11-15T11:35:58
http://www.amightywind.com/prophecybasque/proph9basque.html
[ -1 ]
Gizartearen akordio zabalari alderdikeriz erantzun dio Udalak | Zarautz Zero Zabor ← Beste herri bat osasuna atez ate biltzen Udalbatzar honek ez gaitu erraustegitik babesten → Gizartearen akordio zabalari alderdikeriz erantzun dio Udalak Zarautz Zero Zabor taldea alkatearekin eta alkateordearekin bildu ondoren, eta gaur erraustegiaren aldeko mozioa onartuko dutela-eta, gure harridura erakutsi nahi dugu, gai sozial bat modu traketsean politizatzeko saiakera ikusten dugulako. Azaroan Zarauztarron gehiengo soziala osatzen dugun alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek akordio bat sinatu genuen: EA, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua, ELA, LAB, CCOO, Arkamurka, Uztaro, Pagoeta Mendizale elkartea, Greenpeace, Ekologistak Martxan, Gipuzkoa Zero Zabor eta gu geuk. Udalari eskakizun zehatzak egin genizkion: – Urteta ixtea – Diputazioari moratoria eskatzea errauste programa 6 urtez gera dezan. – Herrian Zero Zabor progama bat garatzea, atez atekoa zutabe izango duena. Akordio horren aurrean Udalak ez zigun erantzunik eman. Horregatik, Udal ordezkariekin biltzea eskatu genuen. Bilera horietatik ateratzen dugun ondorio nagusiena da H1 eta EAJ alderdiek eztabaida politizatu egin nahi dutela. Guri hori ez zaigu ondo iruditzen. Hondakinen gaia ez da gai politikoa, gai soziala da, guztioi eragiten digulako. Berdin dio gure ideologia, gure joera politikoa, hitz egiten dugun hizkuntza, erlijioa edo azalaren kolorea. Guztiok sortzen dugu zaborra eta errauste-planta martxan jartzen bada ke toxikoak guztiak modu berean kutsatuko gaitu. EAJ alderdiko botuemaileek, adibide bat jartzearren, ez dute Ezker Batuko botuemaileek baino ke gutxiago arnastuko. Ez dute tasa gutxiago ordainduko. Herritar guztioi modu berean eragiten digun gaia da. Horregatik, hondakinen gaia despolitizatu egin behar da. H1 eta EAJko ordezkariei eskatuko genieke hondakinez hitz egiten dutenean, alderdikeriak alde batera uzteko. Inportantea ez da zein aldertitakoak garen, baizik eta hondakinak kudeatzeko sistema eraginkorrena zein den. Nola birziklatzen dugun gehiago eta nola ebitatzen dugun errauste-planta ez egitea. Garrantzitsua da baita ere Urtetako zabortegia ixtea eta itxi bitartean gai organikorik gehiago ez bidaltzea. Gu saiatu gara gaia despolitizatzen. Eragile ezberdinak bildu gara. Mugimendu plurala sortu dugu. Bitartean politikariak dena txuribeltzean ikusten jarraitzen dute. Gu mugimendu herritarra gara, plurala. Gure artean ideologia, erlijio eta hizkuntza ezberdineko jendea biltzen gara. Baina guztiok daukagu gauza bat argi. Hondakinak birziklatu egin behar dira. Ez erre. Gainera, orain H1 eta EAJ alderdiek, herritarron aurkako bloke bat osatu dute PSOE eta PP alderdiekin batera, eta gaurko plenoan erraustegiaren aldeko mozio bat aurkeztuko dute. Ez dugu ulertzen zergatik ateratzen diren orain erraustegiaren alde, herri osoa kontra duen proiektu bat denean. Erraustegia gera dadin eskatzeko mozioen unea da, ez erraustegiaren aldekoena. Dena dela, guk ez dugu eztabaida politikoen zurrunbilo horretan sartu nahi. Guk hondakinak hobeto kudeatu nahi ditugu. Gu ez gaude alderdi horien ez alde ez kontra. Bakarrik esaten dugu hondakinak hobeto kudeatu daitezkeela. Zarautzen gauzak gaizki egiten ari gara. Sortzen ditugun hondakinen %25a bakarrik birziklatzen dugu, Urtetara organikoa bidaltzen jarraitzen dugu, ez dugu legea betetzen eta horrela jarraitzen badugu errauste-plantak gure osasuna ere arriskuan jarriko du. Arazo sozial hori aldatzea nahi dugu. Badaude hondakinak kudeatzeko modu egokiago, jasangarriago eta merkeagoak. Eta adibideak guztiok ezagutzen ditugu. Ez bakarrik Usurbil, Hernani edo Oiartzun, baizik eta baita ere San Francisco, Seattle, Italiaren iparraldea eta Kataluniako 100dik gora herri ere. Zero Zabor filosofia mundu osoan zehar zabaltzen ari da eta horixe bakarrik nahi dugu Zarautzentzat, Zero Zabor herria izatea. Filed under Errauste-planta, kritika soziala, Zarautz, Zero Zabor Tagged with 'politizatu', EAJ, errauste-planta, erraustegia, H1, PNV, PP, PSE, PSOE, Udala, zarautz Honi buruz zarautz0zaborHondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzen dugu. Reducir, Reciclar, Reutilizar.
2017-02-25T18:17:38
https://zarautz0zabor.wordpress.com/2011/01/26/gizartearen-akordio-zabalari-alderdikeriz-erantzun-dio-udalak/
[ -1 ]
Sarean Kultur Elkartea :: Kultur-Etxea :: Mintzatu Nagusia Amaia Ocerin 1 aldiz hemen Victor Vargas - Check-in egin zuen orain dela 3 urte Amaia Ocerin - Check-in egin zuen orain dela 3 urte Udaberriko Euskal Jaia San Franen saresn-kultur-elkartea Scroll
2020-04-06T16:53:26
http://mintzatu.com/lekuak/ikusi/lekua/saresn-kultur-elkartea
[ -1 ]
Buchete nasa Albastru ABBN6 almanisboutique.ro AcasaEvenimenteNuntaBuchete nasaAlbastru Cod produs: ABBN6 Flori trandafir albastru, hipericum verde, trandafiri albi Culori verde, alb, albastru
2019-01-20T09:28:15
https://www.almanisboutique.ro/evenimente/nunta/buchet-nasa/albastru-abbn6.html
[ -1 ]
XILABA V. Bertsulari Xapelketako Finala aurkeztu da Baionan — xilaba Hasteko Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketak orain arte izan duen ibilbidearen bilan labur bat egin da. Ondoren, azaroaren 12an jokatuko den finalaz hainbat argibide eman dira. Kanporaketen eta finalaurrekoen inguruko hainbat ohar emateko Joana Itzainak hartu du hitza : XILABA, DONIBANE LOHIZUNETIK LARRESORORA Orain arte bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu dira xapelketaren baitan. Irailaren 24an abiatu zen bertsu-bidaia Donibane Lohizunen, eta entzuleen erantzun goxoa sentitu ahal izan genuen bertan. Urriaren 1ean Muskildin jokatu zen bigarren eta azken kanporaketa. Bi saio hauetako giro onak utzitako aho-zapore goxoz, bertsu-egarriz heldu ginen finalaurrekoetara. Aurten berrikuntza bezala lau finalaurreko ospatu dire. Urriaren 8an jokatu zen lehena Baigorrin, urriaren 15ean bigarrena Izturitzen, urriaren 22an hirugarrena Aiziritzen, eta pasa den larunbatean urriaren 29an azkena Larresoron, erabakita utziz beraz, finalean izanen diren sei bertsulariak. Finalari buruzko xehetasunei heldu aitzin, hala ere, eskerrak emateko gogoa eta ardura sentitzen dugu. Alde batetik, gure eskerrik beroena eman nahi genieke saioetara hurbildu diren bertsuzale guziei, haiek hauspotzen baitute gure hiru lurraldeetako bertsugintza, eta haiek ere eragile baitira bertsularitzaren suspertze honetan. Bestetik eskerrak, parte hartzaile, laguntzaile (epaile eta gai egile taldeak barne) eta babesle guziei. Halaber, nola ez eskertu xapelketako ibilbide osoan bidelagun izan ditugun eta izanen ditugun elkarteak. Mila esker bihotzez, beraz,ostatuekin lagundu gaituzten Ziburuko Ikastolako Guraso taldeari, MUSKILDI BIZI elkarteari, Baigorriko BASAIZEA eta ETXAUZIA elkarteei, Izturitzeko ARTETXEA elkarteari, Amikuzeko ZABALIK elkarteari, Larresoroko OTE LORE elkarteari eta Finalean izanen diren ETXEPARE Lizeoko Guraso taldeari. Ondoren Joana Itzainak, Marikarmen Albizuri utzi dio hitza, eta honek finalari buruzko xehetasunak aurkeztu ditu: HELDU ZAIGU FINALA Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketako finala BAIONAN ospatuko da, Lauga gelan, azaroaren 12ean, 17:00etan. Finalaurreko fasetik sailkatu diren sei bertsulari lehiatuko dira bertan: Bertsulari bakoitzak bi finalaurrekoetan ateratako puntuen batura egin ondoren, puntuazio altuena duten sei (6) bertsulariak sailkatuko dira, beraz hau da seikotea: Eta hauek izanen dira saioan zehar egin beharreko lanak: Behin lanak bukatuta eta epaimahaiaren erabakia esku artean, xapela emateko momentua helduko da noski. Eta aurten, Panpili (Jean Pierre Treku) Mattin Treku bertsularien semeak jantziko dio xapela xapeldun berriari. Halaber, aurtengo xapelketako finalean ere, orain dela bi urte bezala. Txato Saria banatuko da. Joana Itzainak hartu du hitza berriz, Txato Sariaren inguruko xehetasunak azaltzeko: Txato Saria Dakizuen bezala, Aitor Renteria « Txato » bertsulari, kantuzale, euskaltzale eta ekarteko kidea izan zen. Haren ekarpenak gure artean jarraitzen du haatik, eta ekarpen hori ikusgarri egin genuen Txato Sariaren bidez 2014. urteko XILABA Bertsulari Xapelketan. Txatoren ahots ederra eta kantuzaletasuna gogoan, bere izeneko sariak finaleko bertsularien artean kantaera aberatsena erabiltzen duen bertsularia saritzea izanen du helburu. Kantaera aberatsena erratean, doinutegi aberatsena aipatzen dugu bereziki, eta baita doinuen erabilera ere, hots, airearen eta bertsuaren edukiaren arteko koherentzia. Sari honetarako kontuan hartuko diren ariketak, 6 bertsulariek egin beharko dituztenak izanen dira, hots, buruz-burukora arteko saioa. Eta horretarako, hiru epaimahaikide ezin egokiagoen laguntza izanen dugu : Mixel Aire « Xalbador » Bertsularien Lagunak elkarteko kide, bertsulari baxenafartarra (kantaera ederragatik ere ezaguna), Pantxika Solorzano Bertsularien Lagunak elkarteko kide, kantari eta musikari lapurtarra eta Mixel Etxekopar xiberotarra, Bertsularien Lagunak elkarteko kide, txirulari, bertsulari eta euskal kantagintzako ahots ezaguna eta ibilbide luzekoa, hiruak ere Txato ezagun zutenak. Saioaren aitzin eta ondoren, Lauga bertan ostatua izanen da Etxepare Lizeoko Guraso taldeak antolatuta. Eta bukatzeko Xilabaren finalari segida emanez, arratseko 10etatik goiti, ZIZPA gaztetxean bestak jarraituko du. Adi antolatu duten egitarauari!!! Izanen da ezusteko gehiago ere noski, baina hara, oraingoz, heldu den larunbatean jokatuko den finalaz erran dezakeguna. Ez dugu dudarik besta egun handi bat izanen dela, eta denak gomitatuak zirezte noski, bertan parte hartzera. Goza dezagun, eta goxa gaitezen! - Aitzinetik erosiz, 18 euroren ordez 15 eurotan izanen dira finaleko sarrerak.
2017-11-22T12:50:59
https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba/albisteak/xilaba-v-bertsulari-xapelketako-finala-aurkeztu-da-baionan
[ -1 ]
Divulgação de Resultados 3T10 by DirecionalRI 76 views Recurso Educativo El computador by ale_naes 386 views EL COMPUTADOR. UNIDAD 1 by sainmar 92 views Global Wood Pellets Market Research... by colemanlisa2468 772 views Power Point Presentation by Jeff Welsh 105 views HeiferPlus - prezentacja produktu by mchirz 2154 views 1. PROBABILITATE-EN BANAKETA Probabilitate teorian eta estatistikan, probabilitate banaketa batek zorizko aldagai batek har ditzakeen balioak, balio hauei dagokien probabilitateekin batera, ezartzen ditu. Probabilitate banaketa diskretuak eta jarraiak izan daitezke.Diskretua edo jarraia den, probabilitate banaketak era ezberdinetan definitzen da. Probabilitateen banaketak maiztasun erlatiboko banaketen idealizazioak dira. Banaketa erlatibo horiek enpirikoak dira eta probabilitateen banaketa teorikoak. Probabilitateen banaketak taula, grafiko (barrazko diagrama, histograma) edo formula baten bidez adieraz daitezke. Aldagaia diskretua denean, bai enpirikoa bai teorikoa barrazko diagrama baten bitartez adierazten ditugu: Distribución para n = 20 Distribución para n = 200 Distribución para n = 2000 0,25 0,25 0,25 0,20 0,20 0,20 0,15 0,15 0,15 0,10 0,10 0,10 0,05 0,05 0,05 0,00 0,00 0,00 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 2. S Valores de X : xi (1,1) 2 (1,2) (2,1) 3 (1,3) (3,1) (2,2) 4 (1,4) (4,1) (2,3) (3,2) 5 (1,5) (5,1) (2,4) (4,2) 6 (3,3) (1,6) (6,1) (2,5) (5,2) 7 (3,4) (4,3) (2,6) (6,2) (3,5) (5,3) 8 (4,4) (3,6) (6,3) (4,5) (5,4) 9 (4,6) (6,4) (5,5) 10 (5,6) (6,5) 11 3. (6,6) 12 Total: Aldagaia jarraitua denean, banaketa estatistikoa maiztasun erlatiboen histograma baten bitartez adierazten da eta bere idealizazioa, hau da probabilitateen banaketa, kurba baten bitartez 4. 1. Parametroak probabilitateen banaketa batean Probabilitateak, pi, maiztasun erlatiboen, fi/N, idealizazioak dira. Beraz, parametroak honela definitzen dira: BANAKETA ESTATISTIKOAK (ENPIRIKOAK) PROBABILITATE BANAKETAK (TEORIKOAK) BATEZ BESTEKOA BARIANTZA DESBIAZIO ESTANDARRA 5. 2. Banaketa-funtzioa Probabilitateen banaketak y=f(x) funtzioaren bitartez definitzen dira eta probilitate funtzio edo dentsitate funtzio esaten zaie. Probabilitatea kurba azpian dagoen azalera adierazten du. Beraz:  Kurba osoaren azpian dagoen azalera osoa 1 da. Hau da, kurba osoaren azpian dagoen azalera hartzen dugu unitatetzat-  P(a≤X≤b) probabilitatea aurkitzeko [a,b] tartean kurbaren azpian dagoen azaleraren proportzioa lortu behar dugu.  Gertaera puntualen probilitatea zero da. X aldagai aleatorio bat emanda, banaketa-funtzioak egokitzen dion probabilitatearen arabera, aldagai aleatorioaren balioa xi -ren bestekoa edo txikiagoa izango da, hots: X aldagai aleatorio diskretu edo jarrai baten banaketa-funtzioa baldin badakigu, F (x), aldagai aleatorio horren balioak (a, b] tartekoak izateko probabilitatea beti izango da honako hau: 6. Estatistikan gehien erabiltzen den probabilitate banakuntza banaketa normala da, bere ezaugarriengatik. Zorizko aldagaiak har ditzakeen balioei buruz inongo murrizketarik jartzen ez duela (bere balio posibleak -tik -ra baitoaz), bere trinkotasun funtzioak kanpai itxura erakusten du beti (eta horregatik Gauss-en kanpaia deitzen zaio), datuen histograma irudikatuz gero errealitateko aldagai asko bezalaxe. Hori dela eta, aldagai askoren eredu gisa aukeratzen da, normal izena hortik datorrelarik. Bestalde, oso propietate matematiko interesgarriak ditu: probabilitate banakuntza anitzen limitea da eta inferentzian zenbatesle askoren banakuntza izanik, hipotesi kontraste eta konfidantza tarte askotarako erabiltzen da. Limitearen teorema zentralari esker, banakuntza normala zorizko aldagaia faktore anitzen ekarpenen batura denerako ere da baliozkoa. Parametro ezberdinak dituzten lau banakuntza normalen trinkotasun funtzioak. Kolore berdez irudikatzen dena N(0,1) banakuntza normal estandarra da. 7. Banakuntza normala bi parametroren araberakoa da: μ eta σ, batezbestekoa edo itxaropen matematikoa eta desbidazio estandarra hurrenez hurren. Horrela, X aldagai bat banakuntza normalari jarraitzen diola honela adierazten da: Banakuntza normal estandarra μ=0 eta σ=1 parametroak dituen banakuntza normala da eta beste banakuntza normaletako probabilitateak kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da. Banakuntza normal estandarra honela irudikatzen da: 1. Propietateak  Banakuntza normalaren itxaropen matematikoa μ da. Desbidazio estandarra σ da.  Banakuntza normalaren trinkotasun funtzioa simetrikoa da, ardatzaren inguruan.  Mediana eta moda bat datoz μ itxaropen matematikoarekin.  Itxaropen matematikoaren inguruko probabilitateak hauek ditugu: o [μ - σ, μ + σ] tarteko probabilitatea %68,26 da. o [μ - 2σ, μ + 2σ] tarteko probabilitatea %95,44 da. o [μ -3σ, μ + 3σ] tarteko probabilitatea %99,74 da. Global Wood Pellets Market Research Report colemanlisa2468 HeiferPlus - prezentacja produktu
2018-11-22T10:56:05
https://www.slideshare.net/urimare/probabilitateen-banaketa1
[ -1 ]
Kulturguneak (ikusgarri gelak) — Euskal kultur erakundea Hemen zaude: Hasiera › Kultur eragileak › Artisten eta kultur arloko eragileen errepertorioa › Artisten eta kultur arloko eragileen errepertorioa › Kulturguneak - Aretoak › Aretoak › Kulturguneak (ikusgarri gelak) Airetik gela
2019-09-19T07:01:08
https://www.eke.eus/eu/kultur-eragileak/partaideak/cat/kulturguneak-aretoak/aretoak/ikusgarri-gelak?set_language=eu
[ -1 ]
SHIITAKE ALBONDIGAK (ALBONDIGAS DE SHIITAKE) - Begane bizitza beganoa SHIITAKE ALBONDIGAK (ALBONDIGAS DE SHIITAKE) Albondiga begetalak osagai ezberdinekin egin daitezke, baina hauek bereziak dira, horregatik aukeratu ditut gabonetarako. Bereziak dira urtaro hontako osagaiak diren perretxikoak erabiltzen direlako. Hain zuzen ere shiitake perretxikoak. Udazken zapore handia dute, hauek jatean mendian zaudela dirudi, gainera testura samurra dute eta errezeta osagai gutxirekin egiten da. Beste perretxiko batzuekin ere egin daitezke baina albondigak ez dute zapore hain indartsua izango. 400gr shiitake perretxiko 400gr garbantzu 100-150gr ogi birrindu Gatza eta olioa 1. Perretxikoak birringailu batean birrindu eta garbantzuak tenedore batekin zapaldu. Birringailuan egiten baduzu, denbora gutxi izan, krema bat bezela gelditu ez dadin. Perretxikoak garbantzuekin gehitu. 2. Ogi birrindua gehitu, lehenengo 100gr jarri eta oraindik masa biguinegia dagoela ikusten baduzu 50gr gehiago arte jarri dezakezu. Gatz eskukada bat gehitu eta ondo nahastu.3. Nahasketa 10 minutuz jalkitzen (reposatzen) utzi.4. Nahi duzun tamainuko bolatxoak egin. Tamainu ertaineko 30 albondiga ateratzen dira.5. Zartagin batean olio nahiko jarri eta sua erdi fuertean jarri.6. Beroa dagoenean, albondigak gehitzen joan. Alde batetik eginak daudenean, buelta eman eta beste aldea egiten utzi. 7. Nahi izanez gero, tipula potxatu saltsarekin jan eta labean egindako patatekin. Prestaketa: 15 minutu Sukaldatzea: 15 minutu Guztira: 30 minutu Se pueden hacer albondigas vegetales con diferentes ingredientes, pero estas son especiales, por eso las he elegido para navidades. Son especiales ya que se utiliza un ingrediente típico de esta temporada, las setas. Precisamente setas shiitake. Saben mucho a otoño, cuando las comes te trasladan a la montaña, además tienen una textura tierna y la receta se hace con muy pocos ingredientes. Tambíen se puede hacer con otro tipo de setas pero las albondigas no tendrán ese sabor potente. Etiketak: bigarren platerak, errezetak, lekaleak, perretxikoak Anonimoa 2016(e)ko abenduaren 28(a) 14:52 Jepa Nekane! Holako bolak egin izan ditudanean, sartaian frexitzean, desegiten zaizkit. Albondigetan arrautze pixkabat ezartzen da, orea lotzeko. Arrautzerik gabe ez al da beste modu bat? Beharbada beste errezta batean aipatzen duzun no-egg? Eskerrik asko zure bloga gatik eta bide batez eguberri et urteberri on! Begane 2016(e)ko abenduaren 31(a) 13:31 Kaixo!! Bai, modu ezberdinak daude, errezeta hontan adibidez garbantzu egosiak eta ogi-birrinduak egiten dute orea lotzeko funtzio hori. Bestela, irin ezberdinak gehituz egiten da, orea loditu arte, ore konsistente bat lortu arte. Edo lino eta txia hazi birrinduak urarekin nahastuta lortzen den likido likatsu horrekin ere ordezkatu daiteke arrautza. Bestela ere patata egosia tenedore batekin zanpatuta balio digu. Modu ezberdinak daude baina puntua hartu behar zaie errezeta ongi ateratzeko, nik ere batzuetan buruhausteak izaten ditut honekin : ) Millesker komentarioangatik, honi buruz post bat egitea ideia ona dela gogoratu nauzu. Zuk ere gabon zoriontsuak ospa ditzazula opa dizut eta urte berrion!
2018-06-18T15:08:37
http://www.beganerrezetak.com/2016/12/shiitake-albondigak-albondigas-de.html
[ -1 ]
Zer fiskalitate dute gure hondo? Horrela zergak ordaintzen por gure ekarpen | BBVA España Zer fiskalitate dute gure hondo? Horrela zergak ordaintzen por haiek. Zer fiskalitate dute gure hondo? Horrela zergak ordaintzen por gure ekarpen Lo inbertsio funtsa ibilgailuetako bat dira finantzario gehiago demandatu sartu lo inbertitzaile Espainiako. Arrazoia? Desberdin aktiboetan inbertitzeko aukera ematen dute finantzario, konbinazio desberdinekin eta artatuz profil desberdin arriskutsuari . Gainera, dute bat fiskalitate aldeko parte-hartzailearentzat. BBVAtik nahi dugu explicarte lo puntu kode behar duzuna ezagutu azken honi dagokionez Eskualdatze eragin fiskalik gabe Izan bat zabal sorta de inbertsio funtsa (errenta finko, errenta aldagai, misto, orokor, eta abar). Bat barietate los hauetan. Hauen egokitzeko aukera ematen duena eta haiei beharren arabera inbertitzen da eman nahi dio erantzun eta del arrisku egon dadina izanda a hartu beti. Hau lo egitea moztu gabe izan eragin fiskal bat, cuando lo kontratatu bezala pertsona fisika biztanle en Espainia eta bete batzuk baldintza. Eta da, el eskualdatze sartu inbertsio funtsa ez zergak ordaintzen unehorretan, baizik eta desberdina da bere zerga-ordainketa bere diru-itzultzeraino edo transmisio behin betiko. Hau esan nahi las irabazi edo galera lortuta funtsean jatorri ez dira azaleratzen egiteko orduan el eskualdatze. Ere las berri parte-hartze izenpetuta mantenduko el balio eta la data de erosketa de las parte-hartze transferituta. Honela, eta esker bat de lo handi atributu de lo hondo, el parte-hartzaile (pertsona fisika biztanle) da erabakitzen noiz egiten bai las irabazi edo galera del funts bezala el euskarri de la fiskalitate de las bera. Eragin fiskal en la salmenta de parte-hartze La salmenta de parte-hartze de bat funts eginda por bat pertsona fisika biztanle irabazi edo galera bat da ondarezko menperatuta, izan gertatzekotan positibo, atxikipenera. Hau egiten osatu zati zerga-oinarriaren del aurrezki del IRPF, zergak ordaintzen hurrengoaren modu: 6.000 €-raino: % 19). Sartu 6.000€ eta 50.000€: % 21. Baino gehiago 50.000€: % 23. Kasuan bizi Euskadin, lo tarte portzentajezko aldatzen dute: 2.500 €-raino: % 20. Sartu 2.500 eta 10.000€: % 21. Sartu 10.000 eta 15.000€: % 22. Sartu 15.000 eta 30.000€: % 23. Baino gehiago 30.000: % 25. Eta, Navarraren kasuan, ere desberdina dira de lo ohiko: 6.000 €-raino: % 20. Sartu 6.000 eta 10.000€: % 22. Sartu 10.000 eta 15.000€: % 24. Desde 15.000€ aurrerantzean: % 26. Kontuan izan behar dugu, ere, irabazi edo galera bat ulertzen bezala la diferentzia sartu el balio de erosketa eta el de salmenta. Egiten bada bat salmenta partzial del funts, fiskalei begira, dira transmitituta las lehendabizi eskuratu zirena (irizpide FIFO: first in first out). Hauek irabazi eta galera sortuta por lo hondo ahal dute compensarse bere artean , bezala gainerakoarekin gertatzen da las izanda en el atal de irabazi eta galera ondarezko en la oinarri del aurrezki. Gainera, eta fruitu de eraberritzen du fiskal 2015eko, da posible compensarlas altzari kapitalaren etekinekin (muga batekin 25etik% baten dagokionez el beste) ere integratuta zerga-oinarri honetan del aurrezki. Kasuan jarraituko egoten galera, dauka dute la aukera de compensarlas 4an urte hurrengo. Azkenik, nabarmentzen sartzen da la egite de bat salmenta para azaleratu galera ezin da kontuan hartu erosi bada el bera aktibo bi hilabete lehenago edo bi hilabete gero. Gastu kengarri Egiten denean la salmenta de bat inbertsio funtsa, la lege de IRPF ondorioztatzeko aukera ematen du del onura lortuta la batzorde de harpidetza eta diru-itzultze. Kontuan izan behar da cuando, en la gehiengo de lo kasu, la erakunde jada deskontua egin hauek gastu al facilitarnos el zenbateko operazioaren ondorioz. La plusbalio hildakoaren Hau abantaila fiskal gertatzen da en el honetan. Honen heredan inbertsio funtsa. Kontuan izan ahal dira ere banatzean el ondare segidari begira. Irudi honi esker, lo oinordeko ez ordaindu dute behar izango zerga por las irabazi metatuta por el hilda funtsean de inbertsio. Eta da oinordetzean el funts, gogoan hartuko da el prezio de erosketa honen da el balio likidagarri del bera datara del heriotz. Izan hau abantaila fiskal en el IRPF, debidoa el kapital inbertituta funtsean jada dago subjektu zerga-ordainketara en el Zerga de Segida. Lo hondo dira bat on aukera, bai por la aberastasun aktiboen inbertitu ahal duzuna bezala por las abantaila fiskal daramatena prestatuta.
2020-04-05T16:26:14
https://www.bbva.es/eu/finanzas-vistazo/ef/fondos-inversion/fiscalidad-fondos.html
[ -1 ]
Selles-sur-Nahon - Wikipedia, entziklopedia askea. Chantal GODART (2014-2020)[1] 47° 01′ 00″ N, 1° 26′ 52″ E / 47.016666666667°N,1.4477777777778°E / 47.016666666667; 1.4477777777778Koordenatuak: 47° 01′ 00″ N, 1° 26′ 52″ E / 47.016666666667°N,1.4477777777778°E / 47.016666666667; 1.4477777777778 Selles-sur-Nahon (Frantzia) Frédille, Gehée, Heugnes, Jeu-Maloches eta Pellevoisin Selles-sur-Nahon Frantziako udalerria da, Indre departamenduan dagoena, Centre eskualdean. 2013an 56 biztanle zituen. 2007an Selles-sur-Nahon udalerrian erroldatutako biztanleak 56 ziren. Familiak 28 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (4 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 8 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 8 seme-alabak dituzten bikoteak ziren. 2007an 57 etxebizitza zeuden, 27 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 20 bigarren erresidentzia ziren eta 10 hutsik zeuden. Etxebizitza guzti hauek 56etxeak ziren. 27 etxebizitza nagusietatik 20 bere jabearen bizilekua ziren, 6 alokairuan okupaturik zeuden eta 1 doan lagata zegoen; 7 etxek hitu gela zituzten, 9 etxek lau zituzten eta 10 etxek bost zituzten. 26 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 8 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 13 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Selles-sur-Nahon udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 36 ziren, horien artean 22 aktiboak ziren eta 14 inaktiboak ziren. 22 pertsona aktiboetatik 21 lanean zeuden (12 gizon eta 9 emakume) eta 2 langabezian zeuden (2 emakume eta 2 emakume). 14 pertsona inaktiboetatik 4 erretiraturik zeuden, 3 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2000. urtean Selles-sur-Nahon udalerrian 11 nekazaritza-ustiategi zeuden, 544 hektarea erabiltzen.[8] Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selles-sur-Nahon "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Selles-sur-Nahon&oldid=6793795"(e)tik eskuratuta
2019-09-23T14:25:27
https://eu.wikipedia.org/wiki/Selles-sur-Nahon
[ -1 ]
Chapas Osatu Line Particle Kontseiluko Produkzioaren Line Veneer Peelinga Line Planking Machine automatikoa karga makina automatikoa Cold Prentsa Machine Piztu Machine ahala igogailua Table veneer Lehorgailua veneer eraikitzailea From September 26 to 29, 2018, the 7th Indonesian International Furniture Accessories and Woodworking Machinery Exhibition was held at the Jakarta International Exhibition Center in the Indonesian capital. Irakurri gehiago » Keep Faith, martxoaren Aurrera Shandong Senmao Makineria Co, SL urteurrena 11an -Celebrating Post denbora: Uzt-05-2018 On the 14th May, 2018, to celebrate the llth anniversary of the establishment of Shandong Senmao Machinery Co., Ltd,our chairman, Mr. Dexue Ma, organized the tourist to Mount Tai. It was also the company’s annual collective travel time. Shandong Senmao Machinery Co., Ltd is an...Irakurri gehiago » [Bidalketa] Senmao Makineria Co ,. batetik Ekipamendua SL Bezeroaren lanpetuta egun bat gaur da. Bidalketa prestatzen: kola spreader 3sets; altxa mahai 2sets; ertz automatikoak ikusi; hotz sakatu makina, beroa prentsa makina eta abar. Bost edukiontzi datorrena izango da. Shandong Senmao Makineria Co, SL enpresa integratua nor da ikerketa eta aditua da ...Irakurri gehiago » [New Glue Spreader] Senmao Makineria Co, SL ikertu eta kola spreader berriak garatu Recently, Shandong Senmao Machinery researched and developed a new chrome treated roller glue spreader. The diameter is 405mm. It has the natural environmental steel roller. The diameter is 200mm, the weight is 1.8T and the length of the roller is 1500mm. Overall Size: 2500*1100*1680mm Total ...Irakurri gehiago » Helbidea: Yitang Industrial Park, Lanshan Barrutia, Linyi, Shandong, Txina Telefonoa: +86 17662880886 Faxa: + 86-539-2111555
2020-08-06T08:09:31
http://www.senmaomachinery.com/eu/news/
[ -1 ]
Gaurko saioarekin amaituko da Plan Orokorra idazteko prozesuaren lehenengo zatia | El Diario Vasco Tolosa GoierriGaurko saioarekin amaituko da Plan Orokorra idazteko prozesuaren lehenengo zatia Gaurko saioarekin amaituko da Plan Orokorra idazteko prozesuaren lehenengo zatia Gaur, abenduaren lehenarekin egingo dute Amezketan Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra idazteko prozesuaren lehenengo zatiko azken bilera. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua kultur etxean, eta Itzulketa saioa deitu diote gaur bilerari: Guztion mapak zer jaso duen ikusi eta Plan Orokorrari zer eskatuko dioten zehaztuko dute gaurko saiora gerturatzen diren herritarrek. Urriaren amaieran osatu zituzten Amezketako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra idazteko prozesuaren baitan lanean aritu diren lan-taldeak, eta Amezketak izango duen garapenaren zazpi 'Amets gidariak' ere aukeratu zituzten. Lan-talde horietan landutakoa komunean jarri zuten azaroaren 17ko eta 18ko saioetan eta, esan bezala, prozesuaren lehenengo zatiari amaiera emango dion gaurko saioan Plan Orokorrari zer eskatuko dioten zehaztuko dute amezketarrek. Amezketako Udalak web gune bat ere badu martxan honen guztiaren inguruan: www.amestuamezketa.eus. Plan Orokorrari buruzko informazioa biltzeaz gain, hari buruzko iradokizunak egiteko aukera ematen die atari horrek herritarrei.
2018-03-20T03:43:09
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/gaurko-saioarekin-amaituko-20171201002046-ntvo.html
[ -1 ]
Igorre EUSKAHALDUN, jendetzak egin dau Korrika gaur gauean – Igorre sarean Igorre EUSKAHALDUN, jendetzak egin dau Korrika gaur gauean igorresarean ARRATIA NEWS,BIDEOAK 2015/03/29 0 Minutes {{strong}}Argitaratuta{{/strong}} 2015/03/29 Previous Post “Timoteo Atutxa Petralanda (1894-1937): idatziak eta gutunak”, liburuaren aurkezpena astelehenean Igorren Next Post Martiko azken barikuan, giza eskubideen alde eta dispertsinoaren kontra, herritarrak kalean Igorren
2018-06-21T11:50:41
https://igorresarean.wordpress.com/2015/03/29/igorre-euskahaldun-jendetzak-egin-dau-korrika-gaur-gauean/
[ -1 ]
San Fermin txikientzat - Pamplona San Fermin txikientzat Nork esan zuen Sanferminetara ezin dela etorri umeekin? Iruñeko festetan adinak ez du mugarik jartzen. Denok gara ongietorriak, baita etxeko txikienak ere. Baina zin egiten dizugu helduenek ere primeran pasatuko dutela. Ondoren deskribatuko dizkizugu haiei eskainitako guneak, aukera mugagabeekin. Baina ez ahaztu jai-programan jarduera bakoitzaren ordutegiak kontsultatzea. RUNA PARKEKO BARRAKAK Barrakarik gabeko jaia... ez da jaia. Gaseko ukuiluetatik hurbil daude, Argaren Ibai Parkean, eta gazteenei gozaraziko dien erakarpen, jatetxe eta feria-postuz osatutako unibertsoa da. Nahitaezkoa da eremu hori bisitatzea. DOAKO GUNEAK "Hauek festak hauek!" parkea Askatasun plazan: puzgarriak, txotxongiloak eta eskulanak dira txikiek parte hartu ahal izango duten jardueretako batzuk. "Birjolastu" Taconera parkean: automobil eta kamioi gurpilen gainean jauzi egin, latekin dorreak egin, zabor-edukiontzi batean sartu, enborren gainean ibili orekari eutsiz, sukaldean jolastu, melodiak konposatu eta altzariak margotu... gune berritzaile horrek sentimenak, trebetasunak, musika eta sormena lantzeko jarduerak konbinatzen ditu. Materialak berrerabiltzeari eta birziklatzeari esker, dibertsio jasangarria bermatuta dago hemen. "Kirol Ari" Media Lunako lubanarroetan: kirol anitzeko eremua, 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, Media Lunako lubanarroetan eta Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroaren ingurunean. Egunero aurreikusitako programazioa hainbat zonatan egingo da. Beste jarduera batzuen artean, saskibaloi, badminton, esgrima, herri kirolak edo ponian paseoak egin daitezke, eta baita piragua-ibilaldiak ere Arga ibaian. ZEZENAK… EUREN ERARA Lagunekin parkean entzierroak egiten jolastu ondoren, etxeko txikiek zezenekin gozatzeko ordua ere iritsi da. Entzierroa: 8:00etan da baina hesian lekua hartzeko han egon behar da 6:30erako. Dena den, ordu bat geroago ganadua iristen ikustera eta ondorengo bigantxak ikustera ere joan daiteke. Beste aukera jostagarri bat entzierroaren ikuskizuna balkoi batetik ikustea da. Ez galdu xehetasunik entzierroa ikusteko moduari buruz. Zezenurezkoa: urtetik urtera jende gehiago erakartzen duen planetako bat da. Zezentxo freskagarri hori egunero izaten da 20:00etatik 21:00etara, udako ekitaldia antolatzen duen Maisonnave hotelaren aurrean. Gaseko ukuiluak: barraken aldamenean daude eta Zezenaren Ferian parte hartzen duten ganadutegietako zezenak ikus daitezke bertan. Umeak harrituta geratuko dira animalien tamainarekin atseden hartzen ari direla gertutik ikusten dituztenean. Zaldun eta mandakoen desfileak: familian bizitzeko beste esperientzia polit bat da udaletxetik zezen-plazaraino egunero egiten dena zezenketaren aurretik. Zezensuzkoa: 21:45ean, udaletxetik abiatu eta alde zaharreko kaleetan barrena, ausartenek zurezko eta kartoizko zezen bereziaren aurrean korrika egin ahal izango dute, jaurtitzen dituen txinpartei ihes egiten dieten bitartean. KALEA, ETENGABEKO JAIA Egunero 21:00etan, Karlos III.a etorbidea aire zabaleko agertoki bihurtzen da "Kaleko antzerkia" programa hartzeko. Hainbat konpainiak alaitzen dute hiriaren erdiguneko etorbidea kalejira antzeztu ikusgarriekin. Askotan, elementu berritzaileak eta oso erakargarriak sartzen dituzte. Egia esan, paseatze hutsarekin nahikoa entretenimendu izango duzu; kalea etengabeko jaia da eta era guztietako ikuskizunak inprobisatzen dira: magoak, mimoak, pailazoak, dantzariak, zirkuko artistak eta era guztietako musikariak, txikienei irribarre bat ateratzeko prest daudenak edozein txokotan. ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA Eta nola ez, kalean ibili ahal izango zara Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera. Erraldoien 4 bikote, buruhandiak eta kiliki eta zaldiko maitatu eta miretsiak Iruñeko kaleetan barrena ibiliko dira dantza-erritmoan. TXIKIEN PEÑAK Txikien peñei laguntzea aukera aproposa da jaien alderdirik espontaneoena familian bizitzeko. Elkar zaitez haiekin eta ikusiko duzu nola kutsatuko zaren haien giro bikainaz. Azkenik, eguna amaitzeko, ez dago plan hoberik Gaztelugibelean su artifizialei begira munduko piroteknia onenetakoek zerurantz jaurtitzen dituzten txinparta koloretsuekin mirestea baino. Kontsultatu urteroko San Fermin programa, eta umeentzako ikuskizun-aukera zabala aurkituko duzu Jende asko dagoen tokietan begien bistan izan beti seme-alabak eta hartu behar diren neurriak. Txupinazora joan nahi baduzu, gogoan izan leku lasaiagoak badirela familian gozatzeko, esaterako, Sarasate pasealekua edo Foruen plaza. 2020/07/06 - 2020/07/14
2019-11-17T10:20:21
https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso.aspx?o=8455&categoria=15020000
[ -1 ]
artist d | art-report Dimitris Foutris GR 1972 Malerei d.a. levy US 1942 Mixed Media Willem de Looper US 1932 Malerei Colour Field Maarigje de Maar NL 1944 Fotografie Boris d Hegenbart Matsui DE 1969 Installation Domenico D Oora Malerei D. H. Saurn DE Fotografie D.a.e. Donostiako Arte Ekinbideak ES Mixed Media D.L. Alvarez US 1966 Mixed Media Nestor Da 1982 Fotografie Afrika Alex Da Corte US 1981 Mixed Media Louis Noronha da Costa PT 1942 Malerei Beatriz da Costa US Installation Alexandre da Cunha BR 1969 Installation Tiago Carneiro da Cunha BR 1973 Skulptur / Plastik Malou da Cunha Bang Video / Film Mino da Fiesole IT 1429 Skulptur / Plastik Alte Meister Rui Manuel Da Graca PT 1968 Malerei Misch Da Leiden LU 1948 Fotografie Nuno da Luz PT 1984 Mixed Media Benedetto da Maiano IT Skulptur / Plastik Alte Meister Sperandio da Mantova IT 1425 Malerei Alte Meister Francisco da Matta CH 1968 Skulptur / Plastik Antonello da Messina IT 1430 Malerei Alte Meister Djanira da Motta e Silva BR 1947 Malerei Simona da Pozzo New Media Digitalkunst Flavia da Rin AR 1978 Fotografie Desiderio da Settignano IT 1428 Skulptur / Plastik Fernando Da Silva BR Malerei Cristina Da Silva CH 1978 Zeichnung/Grafik Manuel Pereira da Silva PT 1920 Skulptur / Plastik Maria Auxiliadora da Silva BR 1935 Malerei José Antônio da Silva BR 1909 Malerei Alberto da Veiga Guignard BR 1896 Malerei Leonardo da Vinci 1452 Malerei Klaus H. Daams DE Fotografie Wendelien Daan NL Fotografie Reem Daas Fotografie Jonas Daatland NO 1975 Malerei Daavo BJ Mixed Media Petar Dabac Fotografie Amna Al Dabbagh AE Mixed Media Josef Dabernig AT 1956 Mixed Media Free Report Olayami Dabls US Kuba Dabrowski PL Fotografie Maria Dabrowski NL 1988 Fotografie Gina Dabrowski US Fotografie Michael Dabrowski PL Fotografie Nekshan Dabu IN Ben Dabush DE Mixed Media
2018-03-24T07:57:18
http://www.art-report.com/de/kuenstler?index=d
[ -1 ]
Lotsagabe zentzudunak - Zarautz - Zarauzkohitza.eus Aitor Manterola-Berria 2019-06-27 10:54 Hiru estropada jokatu dituzte KAE 1 ligan, eta hiruretan nagusitu da Zarautz. Hain ondo ibiltzearen oinarrian "gauza asko" daudela dio Gari Uranga entrenatzaile eta arraunlariak. Gazteen "ausardia" nabarmendu du. Taldeari buruzko erreportajea egin du Aitor Manterolak 'Berria'-n. Pasai Donibanen (Gipuzkoa), lehen bi jardunaldietan, ibaian nagusitu zen: aurreneko egunean, erlojupekoan, eta, bigarrenean, ohiko eran, baina sei luze eta bost ziabogako eremuan. Donibane Lohizunen (Lapurdi), hirugarren jardunaldian, itsasoan ibili ziren, berriz ere bost ziabogako lekuan, eta han ere nagusitu zen. Halako hasierak egiten dituenean talde batek, galdera azkar etortzen da: ezustea da? Gari Uranga (Zarautz, Gipuzkoa, 1982) entrenatzaile eta arraunlarien ustez, denetarik dago: "Gure nahia zen lau onenen artean sartzea, ohorezko txandan arraun egin ahal izateko. Hor egonda, gero, aukerak handiagoak izaten dira bandera irabazteko. Helburu hori bete dugu, eta hiru bandera irabaztea gauza askoren batuketa dela esango nuke".
2019-07-23T00:43:54
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1561625920267-lotsagabe-zentzudunak
[ -1 ]
Lehen parranda | erbinnuriaren aztarnak Lehen parranda Iraila 12, 2007 in Burutaziyuak Amak primizian kontatzen zidan atzo: iloba zaharrena goizeko 4tan etxeratu da bere bizitzako lehenbiziko parrandan. Irribarrea atera zait hitzok entzunda, eta segituan, memoriaren mobiolak atzera egin eta 16 urtera egin dut salto, gaua “terra incognita” zen garai haietara: koadrila guztiaren eskuetatik dantzari pasatzen ziren kalimotxo katxien erresumara, Negu Gorriak erlijio zirenekora, txupetoiak palestinoaren babesean gordetzen genituen garaira. Irribarrea atera zait, baina ez nintzen bueltatuko. Iraila 12, 2007 at 8:04 pm Gauza pare bat kenduta garai berdinean jarraitzen dugunaren sentsazioa dut ;) Iraila 14, 2007 at 3:11 pm I’m Fabio, the copy of the “sex machine” advertising campaing. I see that you have uploaded our campaing on your blog: https://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/2007/03/14/kotxeko-berotasuna/ But now we got some problem with this ad. It’s a problem for you delete that post. Iraila 14, 2007 at 3:44 pm “But now we got some problem with this ad. It’s a problem for you delete that post.” What do you mean mate, that our host should delete the post on your ad cause you’ve been having tons of legal shit falling on you? Is that it? I guess that makes the sex machine post even more interesting. So I see no reason why it should be deleted. But that’s just my humble opinion. Iraila 27, 2007 at 12:39 pm Niri be antzeko zeozer pasau iata Idoia! Nik ikusi egin dot 17 urteko lehengusua juergan (eta elegante gainera), eta horrek be irribarria, edo sentimendu raro bat eragin dosta. Beti izan da etxeko txikia…Ahizpa nagusiagoak diño ez dauela prest holakorik ikusteko…lehen Jontxu zanak baina ia ez deko txu hori, eta amak kontau ostan goizeko 7rak bueltan heldu zala etxera! Ez da horrenbeste ni holan ibili nintzela (5 urte eramaten gara) baina ez al da egixa mutilek beti beranduau geratzeko aukera izaten dutela adin horretan? Nik gurasoekin itzeleko diskusioak izaten nituen! « Negozioaren “nagusia” Introducing Robin McKelle »
2019-01-17T09:15:03
https://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/2007/09/12/lehen-parranda/
[ -1 ]
Bidezko merkataritzaren onuradunak: | Consumer Hainbat proposamenek merkataritza-jarduera horren xehetasunak azaltzen dizkiete herritarrei, eta onuradunei aurre egiten diete. 40 urte baino gehiago dira bidezko merkataritza Europan gauzatu zela, baina oraindik enigma bat da pertsona batzuentzat. Ez dakigu zer dagoen produktu bakoitzaren atzean, zer ezaugarrik bereizten duten, zergatik duen prezioa antzeko beste artikulu batzuek baino handixeagoa eta, batez ere, nork egiten, ekoizten edo sortzen dituen. Orain, hainbat ekimenek aukera ematen dute merkataritza-truke horri buruzko zalantzak argitzeko. Joan hurrengo orrira: Bidezko merkataritzari buruz gehiago jakitea » bidezko merkataritza garapen países Sur-eu
2020-07-10T07:37:13
https://www.consumer.es/eu/solidaridad-eu/bidezko-merkataritzaren-onuradunak.html
[ -1 ]
Análisis elecciones | Imanol Lasa Zeberio Gobernantza eta Komunikazio Diputatuaren bloga Análisis elecciones Y respecto las municipales de hace dos años, EAJ-PNV ha subido 42 votos (de 2.072 a 2.114) y el electorado zarauztarra ha castigado al PSE-PSOE, que ha perdido 492 votos (1.918 a 1.426). En las municipales hubo un total de 1.918 votos nulos e II ha obtenido 1.502 sufragios. EA+Aralar sumaron hace dos años 3.877 votos, por lo que la coalición ezkertiar eta abertzaleak , al recibir 856, ha perdido 3.021 votantes. El PP ha bajado 280 votos, de 951 a 671. Y es que, cinco años quedan muy lejos. 14 junio, 2009 a las 19:46 Imanol está claro que te perfilas como el alcalde del futuro. Ahora toca trabajar más que nunca. Animo. 15 junio, 2009 a las 17:40 Ikaragarria benetan, ezker abertzalea bigarren indarra izatea azken hauteskundeetan. Zer pentsatua ematen du ezta? herrian hainbeste atxikimendu izan eta ezin udaletxeko pleno batean euren iritzia ere eman, zuek bezela, herriko jendea izanik. Zure iritzia jakin nahiko nuke etorkizuneko alkate izatekotan baldin bazara. Animorik ez. 16 junio, 2009 a las 9:14 Ezker abertzalea pilota bere teilatuan dagoela konturatzen ez den bitartean, jai… Imanol Lasa Zeberio dice: 16 junio, 2009 a las 10:08 Ez dakit alkatetzarako hautagaia izango naizen ala ez, hori EAJ-PNVko batzarrak erabakitzen duelako. Oraindik bi urte falta dira eta lan asko dago egiteko. Bestalde, naiz eta hautagai izan herriko babesa ( botoak ) eta gehiengoa lortu beharra dago udalbatzarrean eta hori ere ikusi beharra dago. Ez ahaztu zer gertatu zaion Ibarretxe jaunari Gasteizko Legebiltzarrean. Zarautzen ere gauza arraroak gertatu izan dira. EB-Aralar taldeak nahiago izan zuen Patxi Elola alkate izatea abertzale bat izatea baino. Hau, gure herrian gertatu da. Bukatzeko, Amalda gurekin lanean egon behar zuen, guk beti adierazi izan dugu desio hau eta legez kanpo uztearen kontra agertu gara behin eta berriro. Egoera politiko berri honetan ikusi egin beharko PSOEek eta ezker abertzaleak zer negoziatzen duten. Otegi eta Egiguren elkarrizketan ari omen dira, ezta? 16 junio, 2009 a las 13:50 Beno, Amaldarekin lanean aritu nahi izatearena…ejem… ez dakit ba gezur txiki edo haundi bat esatea den, batez ere ikusirik beraiek hitza hartzen duten bakoitzean altxatu eta joan egiten zaretenean. Benetan beraiekin lan egiteko gogoa izango bazenute, benetan beraien iritzia kontutan hartu nahi izango bazenute, entzun egingo zeniekete eta ez aprobetxatu beraien egoera orain arte bezela nahi duzuena egiteko oztoporik gabeko bidean. Eta Egiguren eta Otegi hitz egiten ari direla? ba ederki, hitz egin dezatela, hitz egin gabe ezin baita ezer haundirik lortu. Eta zuek? hitz egiten al duzue? niri, herritar naizen aldetik oooosoooo arraroa iruditzen zait pleno bat ikusi eta ezer eztabaidatzen ez dela ikustea ideologikoki hain ezberdinak diren taldeen artean. Gauza guztietan ados? iruditzen zait oso ondo banatuta duzuela zuen pastela zuen artean. Eta bat gutxiago baldin badago banatzeko… ba are hobeto, ezta? Beno eta aurreko anonimoari erantzunez, pilota ezker abertzalearen gainean? gogoratu, zoritxarrez (eta zuek ere honela pentsatzen omen duzue…) ezin duela pilotara jolastu ere egin.(kondenatzea hainbeste gustatzen bazaizue, zergatik ez duzue hori kondenatzen plenoetan Amaldak hitza hartu nahi eta etzaionean uzten?)Baina jolasten saiatzen da, ta eskerrak! dituen aukera urrietan. Kondenatu eta ez kondenatu… en fin, ze erreza den eskusa hori hartu eta horrekin aritzea. Emakume bat erailtzen dutenean ere kondenatzen duzue haundi haundi baina zertarako balio digu horrek gero ezer egiten ez bada? hori baino sakonagoa da gure herri honen gatazka, hori baino haratago doa. Baina pilotaren asunto hori garbiago azaldu dezake hemen bidatzen dudan lotura honek. Esango didazue zer iruditzen zaizuen… http://www.kaosenlared.net/noticia/ni-eta-ni-e.t-entrevista-imaginaria-aunque-no-todo 16 junio, 2009 a las 15:32 Anonimoarentzat: Irakurri dut elkarrizketa, eta egiten ditu zenbait hausnarketa interesgarri, baina funtsean egiten du huts. Ematen du ETA gaitzesteak estatuaren eta bere metodoen jarraitzaile itsu bihurtzen zaituela, eta ez da horrela. Badago ETA gaitzestea, badago GAL eta torturak gaitzestea, badago frankismoa gaitzestea, eta badago indarkeria mota guztiak gaitzestea. Badaude hori egiten duten alderdiak eta bagaude hori egiten dugun herritarrak. Asko, gainera. Zuei, ordea, indarkeria mota bat ahazten zaizue. Azken 30 urteetan herri honetan alde askorekin min gehien egin duen indarkeria, portzierto. Ez da hori nire buruarentzat nahi dudan 'disidentzia' mota, Frabettiri helduta. Benetan diotsut. Ikaragarri gustatuko litzaidake ezker abertzaleak 'the organization'-ekiko lotura, zentzu guztietan, apurtzea. Kasurik txarrenean, alderdi españolisten hipokresia eta gure herriaren borondatearekiko errespetu eza utziko luke agerian. Bukatzeko: ezker abertzaleak normaltasun osoz parte ahal izan du erakunde publikoetan orain gutxi arte, ETAk bereak eta bi egiten zituen bitartean, portzierto. Alderdien legea bidegabea izan daitekeela? Ziurrenik bai. Baina itxuraz, gizarteak ez dauka zuek defenditzeko gogo handirik. Zerbaitegatik izango da. 16 junio, 2009 a las 17:02 Gure taldea ixil ixilik entzuten ditu Amaldakoak esaten duten guztia. Ez da egia ospa egiten dugula. Egia da Amalda eta EAJ-PNVko taldeak ez dugula batere hitz egiten eta azken urte hauetan komunikazio falta izugarria egon dela. Ea egoera politiko berri honek dauden blokeak puskatzen laguntzen digun.
2019-11-14T14:06:13
https://www.imanollasa.eus/2009/06/10/analisis-elecciones/
[ -1 ]
Arabako Bertsolari Txapelketa - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea Arabako Txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan da 1987tik 2000. urte arte Arabarrek Txapelketa nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Baina 2000. urtean Arabak bere bide propioa egitea erabaki zuen eta bere ordezkaritza propioa izan zuen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bide horretatik aurrera eginda etorri zen 2002ko Arabako Bertsolari Txapelketa ere. Final-aurreak entzuleriaren eta bertsolarien mailaren aldetik, baina zalantzarik gabe Printzipaleko finalaren argazkiak garai berri bat iragartzen zuen. Sustraiak errotuz izan zen 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako leloa, eta horixe izan da Arabako Bertsozale Elkartea sortu zenetik, eskuartean izan dugun erronkarik garrantzitsuenetako bat. Esan bezala, Bertsolaritza Gasteiz edo Aiara aldean bakarrik zen ezaguna, baina gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, hainbat herritan bertso-eskola berriak sortu dira eta bertsolaritzaren lanketa, sustapena eta transmisioa eskualde guztietara zabaldu da. Sustraiak errotuta eta 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa arrakastatsuak ilusio eta indar berriekin jarri gintuen 2010ari begira. Hazteko gogoz, Arabako Bertsolari Txapelketa bere laugarren garaian sartu zen 2010. urtean. Formatu aldaketa ekarri zuen eta indibiduala izatetik taldekakoa izatera pasatu zen. Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketak bertsolari, epaile, gai-artzaile berriak sortzen lagundu zuen. Elkarlanean sortutako Txapelketa herrikoia izanda bertsozale berriak ere hurbildu ziren. 1984. urtean lehenengo aldiz txapelketa bat antolatu zenetik aldaketa dezente jasan ditu gure egunetaraino, izena eta izana aldatu dituela esan daiteke. Baina emandako aldaketa eta aurrerapauso guztiei esker, lortu dugu gaur egun gauden lekuan egotea. Orain banakako Arabako Bertsolari Txapelketa 2 urtean behin egingo da eta tartean gelditzen den urtean Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa antolatuko dugu. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa ezberdina izango da eta honek ilusioz betetzen gaitu. 2009. urtean 18 bertsolari izatetik 2010. urtean 30 izatera pasatu gara. Zazpi epaile arituko dira txapelketan eta autonomia lortu dugu. Gai-jartzaile taldea ere handitu eta sendotu da. Arabako Bertsolari Txapelketa (1. 1984) Arabako Bertsolari Txapelketa (2. 2002) Arabako Bertsolari Txapelketa (3. 2003) Arabako Bertsolari Txapelketa (4. 2004) Arabako Bertsolari Txapelketa (5. 2005) Arabako Bertsolari Txapelketa (6. 2006) Arabako Bertsolari Txapelketa (8. 2008) Arabako Bertsolari Txapelketa (9. 2009) Arabako Bertsolari Txapelketa (11. 2013) Arabako Bertsolari Txapelketa (12. 2015)
2019-03-21T11:43:56
https://bdb.bertsozale.eus/web/aldizkakoa/view/1666-arabako-bertsolari-txapelketa
[ -1 ]
Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak: profesionaltasunaren eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen dute – Norma Imagen Personal Ziurtagiria lortu duten 14 establezimenduak hauek dira: Ángela Díaz Estilista, Depilea, Estética Ópalo, Hairbilbao, Kiam Estetika, Marcel Arranz, Mirari Estilistas, Nails Garage, Peluquería Dibalune, Salón 3.0, Salón Ana, Salón de Manicura Yeni Medrano, Stylo 21, eta Teresa Ferrero Estilistas. Gaur egun, Bizkaiko 21 udalerrietako 70 establezimenduek jaso dute Araua: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Astrabudua-Erandio, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Durango, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Mungia, Portugalete, Sestao, Sondika eta Urduliz. Topaketan honako hauek parte hartu dute: José Ángel Corres, Bilboko Ganberaren presidentea; Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Saileko Idazkari Tekniko Ekonomikoa; Mª Feli Bilbao, Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkartea – BIPEren presidentea; eta Manuel Perales, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Elkartea – IPBren presidentea. Horiek guztiek azpimarratu dute estandarra betetzea “ile-apainketa eta estetika enpresen kudeaketa profesionalizatzea ahalbidetzen duela, eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearen bermearen onurarako izango da, ziurtatagiria jaso duen establezimenduaren bereizketa positiboa adierazten duena, irudi pertsonalaren zerbitzuaren erabiltzaileak baloratu behar duena”. Azken urteotan gero eta Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresa gehiago izan dira bere irudia zaintzeko arreta handiagoa jarri dutenak erabiltzaileen ustez: 2.995 establezimendu, horietatik 2.060 ileapaindegi eta 935 estetika zentroak. Eskaera horri erantzuteko BIPE eta IPB elkarte profesionalek, orain dela bederatzi urte, Lanbide Arauaren garapena bultzatu zuten, oinarrizko hiru helburuekin: ileapaindegi eta estetika enpresen kudeaketa profesionalizatzea, etengabeko berrikuntzara bideratu eta bezeroei zerbitzuaren kalitatea ziurtatzea. Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Lanbide Arauak profesionaltasuna eta zerbitzuaren... Bizkaiko Norberaren Irudirako enpresek zerbitzuaren kalitatearen eta profesionaltasunaren...
2020-08-08T09:00:54
https://normaimagenpersonal.com/eu/bizkaiko-irudi-pertsonaleko-enpresak-profesionaltasunaren-eta-zerbitzuaren-kalitatea-bermatzen-dute/
[ -1 ]
Ana Maria Artazkoz Labaien | Altzapedia Ana Maria de los Dolores Eustaquia Vicenta Artazkoz Labaien (Altza, 1892-1930). Jaio zen urte berean Altzako San Martzial elizan bataiatu zuten. Aita Francisco Javier Mariano Ignacio de Artazcoz Urdinola zen (Oñatin, 1855-07-30), eta ama Maria Luisa Nemesia Labaien Aranzabe (Kuba, 1861), 1882. urtean ezkonduak. Alaba bakarra izan zen. Familia Herrerako Bidebieta jauregian bizi izan zen, Javier Artazkozek berak 1888. urte aldean eraikia. Ana Maria hemezortzi urterekin ezkondu zen, Pedro Martinez de Irujo y Caro-rekin, Sotomayorko IX. dukea eta Irujo Etxearen V. markesa. Victoria Eugenia erreginaren Dama izateko ohorea eskuratu zuen. Bederatzi seme-alaba izan zituen eta horietako bat, Luis, Cayetana Fitz-James Stuart Silva-rekin ezkondu zen, Albako XVIII. dukesarekin, 2015. urtean zendu zena. sortze data: 2016-05-18 / eguneratze data: 2016-05-24
2020-07-06T01:56:34
http://www.altza.eus/?p=5637
[ -1 ]
Obat gatal karena gigitan serangga dan hewan lain seperti kutu scabies50anniporsche911.com | 50anniporsche911.com
2017-08-22T11:19:21
http://50anniporsche911.com/obat-gatal-karena-gigitan-serangga-dan-hewan-lain-seperti-kutu-scabies.html
[ -1 ]
Amazon.de: Herren - gelb / Mit Prime bestellbar / MC Timetrend / Armbanduhren: Uhren UhrenMarkenDamenuhrenHerrenuhrenKinderuhrenLuxusuhrenSchmuckBestsellerAngeboteOutlet Uhren › Armbanduhren › MC Timetrend › Mit Prime bestellbar › gelb › Herren MC Timetrend Herren-Armbanduhr Analog - Digital Quarz Kunststoff 30436 ‹ MC Timetrend
2014-04-18T14:06:16
http://www.amazon.de/Armbanduhren-Herren-Uhren/s?ie=UTF8&page=1&rh=n%3A198795031%2Cp_4%3AMC%20Timetrend%2Cp_76%3A197653031%2Cp_n_feature_two_browse-bin%3A198843031%2Cp_n_target_audience_browse-bin%3A198807031
[ -1 ]
“Kalkulagailuarekin ondo komunikatzeko geroz eta behar handiagoa dutela ikusten dute ikasleek”. Noticias de Gipuzkoa Goio Lekuona matematikako irakaslea “Kalkulagailuarekin ondo komunikatzeko geroz eta behar handiagoa dutela ikusten dute ikasleek” Duela hemezortzi urtetik matematikako irakaslea da Goio Lekuona ordiziarra. Casio kalkulagailuaren euskarazko bertsioaren bultzatzailea izan da M. Aranburu - Sábado, 18 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h beasain- Askorentzako buruhauste handia da matematikako irakasgaia. Zenbakiak, ekuazio eta buruketak nagusi diren arren, hizkuntzak ere badu bere garrantzia. Orain gutxi ezagutu da Casio kalkulagailuak euskarazko bertsioa atera duela, eta prozesu horretan bultzatzaileetako bat izan da Beasainen bizi den Goio Lekuona irakasle ordiziarra. Casio kalkulagailuak euskarazko bertsioa du jada. Zaila izan da euskara hizkuntzen aukeren artean sartzea? -Guri azaldu ziguten Casio erdarazko kalkulagailu berri bat egiten hasiko zela, eta hori entzun eta segidan hasi nintzen buruari bueltak ematen: eta zergatik euskaraz ez? Hasiera batean erdaraz, euskaraz eta katalanez izan behar zen. Baina Japonetik esan zuten euskaldunak ez zirela hainbeste eta portugaldarrak kopuruz gehiago izanik, aukera hobea zela portugesa izatea hirugarren hizkuntza, eta ez euskara. Nik hor borrokatzen jarraitu nuen, ia bi urte edo eraman ditugu borrokatzen. Beasaingo Udalera jo zenuen laguntza eta babes bila, ezta? -Nik argi izan dut hasieratik irakasle xume bat bakarrik naizela eta proiektuak babesa lortu beharra zeukan aurrera ateratzeko aukerak izateko. Beasaingo Udalarekin harremanetan jarri eta haien babesarekin kontua aldatu egiten da. Erakunde baten babesa lortu ondoren ia ez nintzen ni zoro bakarra, eta segituan jendea gehitzen hasi zen. Betidanik gustatu izan zaizu matematika? -Duela hemezortzi urtetik naiz matematikako irakaslea. Hala ere, ni berez, informatikoa naiz ikasketaz. Betidanik gustuko izan ditut teklak dituzten tramankulu eta gailu guztiak. Lehen, informatikako klaseetan irakasle gutxi sartzen ziren, ez zelako ohikoa bertako teknologiaren erabiltzea irakasleek. Niretzat izugarrizko pagotxa izaten zen, ikasleekin barrabaskeriak egitera sartzen ginen gela hartara. Orain, geroz eta irakasle gehiagok erabiltzen dituzte teknologia horiek. Nola sartu zinen kalkulagailuen munduan? -Duela urte dez3ente sartu nintzen kalkulagailuaren munduan. Nire arrebak beti esaten du niretzako opari hoberena tekla askodun eta ehun orritako manuala duen gailua dela. Horrek ia bakoitzaren inguruan nahikoa esaten duela uste dut (barreak). Mugikorra ere matematikako aplikazioz beteta dut. 2011. urtean sortu zen Euskadiko Matematika Irakasle Elkartea. Bertako kidea ere bazara. -Bai, elkartea orduan sortu zen eta hasiera-hasieratik bertako kide naiz. Aurretik jendea ia ezagutzen nuen eta saltsa guztietan ibiltzen nintzen. Horrez gain, Espainia mailan badago beste talde bat, kalkulagailuen inguruan 12-20 matematika irakaslek osatzen duguna. Talde hori Espainiako Irakasleen Federazioak eramaten du. Duela urte batzuk kalkulagailuaren diseinua lantzen hasi ginen, zein gauza izan zitezkeen aproposak, ideia berriak... Urtean pare bat aldiz elkartu ohi gara. Izango dira garrantzia asko ez diotenak ematen hizkuntzaren erabilerari kalkulagailuari dagokionean. -Noski, batuketa sinple bat egiteko garaian hizkuntzak ez du garrantzirik, baina kalkulagailu hauek eskaintzen dutena askoz ere anitzagoa da. Nik beti esaten dut sakelako mugikorrak hasiera batean hitz egiteko bakarrik balio zutela, eta orain danerako balio dute. Ba kalkulagailuekin ere halako zerbait gertatzen da. QR kodeak ateratzen ditu, grafikoak... Ikasleek zer iritzi dute euskarazko bertsioaren inguruan? Beharra ikusten zuten? -Orain dela pare bat urte ikasle batekin hizketan nengoela komentatu nizkion zein berrikuntza geneuzkan buruan kalkulagailuak hobetzeko, eta haren iritzia jasotzeko. Galdetu nion ea zein gauza gehituko zizkion, azkenean ikasleen ikuspuntua oso garrantzitsua da. Hark esan zidan hizkuntza ikusten zuela, eta orduan ikusi nuen bide onetik gindoazela. Ikasleek geroz eta behar gehiago ikusten dute gailuarekin komunikatzeko, eta hizkuntza behar-beharrezkoa da. Klasean kalkulagailua erabiltzen dugu beti. Guk konprobagailua deitzen diogu, ariketak egin ostean ikusteko ea zuzena den atera zaigun emaitza edo ez. Orain, kalkulagailu berri hauekin aukera egongo da ariketa egin ostean guk ateratako emaitza sartu eta ikusteko zuzena den edo ez. Okerra bada, ikasleek akatsa non dagoen aurkitu beharko dute. Gipuzkoako zure txoko gustukoena. Ordiziarra izanik niretzat ez da zaila galdera honen erantzuna: Ordizia guztia. Pasaia bat. Beasaingo Igartza jauregiaren ingurua. Hondartza bat. Zumaiako Itzurun hondartza dago gustukoenen artean. Mendi bat. Inolako dudarik gabe, Txindoki. Festa edo ekitaldi gogokoena. Lemniskata Goierriko zientzia sareak antolatzen duen edozein ekitaldi dago gogokoenen artean, horixe aukeratuko nuke.
2018-09-24T13:22:43
http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2016/06/18/vecinos/goierri/kalkulagailuarekin-ondo-komunikatzeko-geroz-eta-behar-handiagoa-dutela-ikusten-dute-ikasleek
[ -1 ]
Dantzan 40 urteko bidea — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Hemeroteka › Dantzan 40 urteko bidea SAN Migel dantza, banakakoa, zortzikoa, makil dan-tza, launakakoa... Guzti hauek dira gaur egungo Oñatiko kaleak kolorez janzten dituzten dantzak Oñatz taldeari esker. 40 urteko ibilbidea egin dute euskal folklore eta kulturaren alde lanean. Lau hamarkada ez dira egunero betetzen eta urtemuga borobil hori ospatzeko oporretatik bueltan jai giroan elkartuko dira. Hitzordua irailaren 3an izango da Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan egingo duten bazkariarekin. Helburua urte hauetan zehar Oñatzekin zerikusia izan duten herritar guztiekin egun ederra pasatzea da. "Jende asko igaro da taldetik, asko dantzariak baina baita irakasleak, txistulariak, jostunak, laguntzaileak.... Denak gonbidatuta daude", azaldu dute antolakuntzan dabiltzan Beatriz Igartuak eta Idoia Irazabalek. "Belaunaldi ezberdinak biltzeko aitzaki paregabea da", gaineratu du Irazabalek. Izan ere, urte guzti hauetan asko dute kontatzeko. Dantza barruan daramate. Igartuak, Irazabalek eta Jesus Irizar Txutxinek modu berezian bizi izan dute Oñatzen bidea. "Izarrak nesken dantza taldea sortu zen Zubillaga auzoan, eta 1970eko irailean herrian ospatu zen lehenengo Haurren Egunean oñatiarren ordezkari izan ginen", gogoratu du Igartuak. Berarekin batera, Garbiñe Urizabelek, Arantza Liberrik, Puri Urizarrek, Lurdes Agirianok, Resu Arantzetak, Lurdes Igartuak, Mari Karmen Etxanizek eta Txaro Uribetxeberriak, besteak beste, osatzen zuten taldea, Txutxin eta bere aitaren gidaritzapean, Hijinio Iriarte eta Gotzon Osinaga txistulari zituztelarik. Lehenengo ospakizun horren ondoren eta orduko Oñatz kultur elkartearen baitan, izen bereko dantza taldea jaio zen. "1971an umeekin hasi ginen lanean, eta handik bost urtetara helduen taldea jarri zen abian. Oñatiko dan-tzak ez ezik Euskal Herri osokoak ere sartu genituen gure errepertorioan", aipatu zuen Irizar maisuak. "Hasiera gogorra izan zen. Gogoratzen dut arropak oso garestiak ziren eta udaletxetik diru laguntzak jaso genituela. Baina denak merezi izan du eta dantzari eskaintzen diodan denborak zeharo aberasten nau", gaineratu zuen dantza familia batetik datorren Txutxinek. "Gure jaialdietara herri guztia etortzen zen. Herriko plaza lepo izaten zen eta horrek izugarrizko ilusioa ematen zuen", gogora ekarri du Igartuak. "Niri dantzak asko eman dit. Bertan egin ditut lagunik onenak. Gaur egun, aldiz, gaztetxoek ekintza asko dituzte aukeratzeko eta uste dut ez dutela lehenago guk genuen filosofia", nabarmendu du Irazabalek. "Zerbait apartekoa azpimarratu behar banu, dantzari helduen lehenengo ikuskizuna eta taldearen 25. urteurrena aukeratuko nituzke. Zilarrezko ezteietan jende askok lagundu zuen urte osoan aurrera eraman ziren ekintzetan", adierazi zuen Igartuak. Hain garrantzitsua izan zen urtemuga bertan egin zen "jaialdi nazionalean, Euskal Herriko ehun dantza talde baino gehiagok esku hartu zutela". Bitxikeriak ere ez dira falta izan Oñatzen historian. "Asko daude, baina kontatzeko bezala... Badakizu zenbat bikote irten diren taldetik?", barre egin du Igartuak. Santutxura, Gasteizera, Antzuolara, Eibarrera, Arrasatera eta beste hainbat herrietara eraman dituzte euren koreografiak Oñatiko dantzariek. Baita Suitza eta Ameriketako Estatu Batuetako Boisera ere. Gaur egun 6tik 13 urtera bitarteko 240 ume daude taldean eta urtero hamabost bat ikuskizun eskaintzen dituzte, esaterako, herriko auzoetako jaietan, Haurren Egunean eta bailarako euskal jaietan. Hauekin batera, "14tik 30 urte arteko 60 dantzari ditugu, eta horiek umeei musutruk irakasteaz arduratzen dira", zehaztu du Irizarrek. Oñatzek denborari aurre egiten jakin izan du; eta duda gabe, berezi egin duten ezaugarrietako bat Korpuseko dantzak dira. Txistulariak bat festarekin Irailaren 3ko hitzorduan taldearen izpiritua kalera irtengo da eta etorkizunean aurrera jarraitzeko behar duen babesa erakustea da xedea. Horrela, bazkariaz gain -txartelak ostirala arte salgai daude (25 euro) kultur etxean eta Anton, Aloña eta Izarraitz tabernetan-, txistularien dianak (11.00etan) eta musikarekin girotutako poteoak (12.00) distira emango diote festari. Arratsaldean (19.30ean) Larrain dantza taularatuko dute Herriko plazan eta hau gogoratzeko, bihar eta hilaren 21ean entseguak izango dira Errekaldeko lokalean (20.00). Oñatiko Herriko plazan, zinta-dantza taularatzen (N. G. )
2018-02-18T21:51:49
https://dantzan.eus/hemeroteka/dantzan-40-urteko-bidea
[ -1 ]
Micah P. Hinson • ZUZEU Micah P. Hinson Juan G. Andres Nik baino zazpi urte gehiago ditu soilik Micah P. Hinsonek. Tejerok estatu kolpea jo zuen garaian jaio zen Memphisen. Gaztea izanagatik ere bizitza gorabeheratsua izan du, buruhaustez betea (drogak, kartzela…). Bere lehen diskak, Micah P. Hinson and the Gospel of Progress albumak, zur eta lur utzi zituen kritikoak eta urteko disko onenen artean sailkatua izan zen hedabide askogatik. Johnny Cash eta Dylanbezalako musikariekin konparatu dute, baina berak ez du bere burua haien mailako ikusten. Asteartean Donostian eskainiko duen kontzertura noa konpainia onean, eta arakatzen ibili naiz sarean, pedagogia egiten. Halaxe egiten dut musikari bat deskubritzen nabilenero. Izkin oro miatzen dut, sareko azken hegia baita. Musikari batzuk diskoa oparitzen dizutelako ezagutzen dituzu. Edo aditu diezulako lagunei berbetan. Edo osabak disko bat ustekabean oparitu dizulako. Edo kontzertu batera joateko parada suertatu zaizulako. Aipatu kasuen batura bat da Hinsonena nire kasuan, aditua nion Juan G. Andres lagunari eta astearteako kontzertuaz konturatu orduko jarri nintzen martxan. Miaketan honako bideoa topatu nuen. Bertan Micah ageri da Madrilgo metroan jotzen, batere artifiziorik gabe eskilaretan jesarrita. Antzokiak betetzen dabil han eta hemen, entzuleek maitatua da, berezia. Baina, estatu batuarra anonimo hutsa da lanetik bueltan edo lanera doazen madrildarren begietara. Ez dute ezagutzen, ergo ez dira geratzen akorde bakar bat ere entzutera. Zein ederra den anonimotasuna batzuetan. Zein soil erakusten gaituen, zein babesgabe, zein erridikulu behartuz gero. Ederra da anonimotasuna, eta ederrak dira baita, horrelako opari txikiak. Bere musika GrooveShark-en.
2019-08-20T19:06:12
https://zuzeu.eus/euskal-herria/micah-p-hinson/
[ -1 ]
Nobedadeak: Eltxo batek ziztatzen badizu Zu hemen zaude: Nobedadeak Eltxo batek ziztatzen badizu Amets Gaizto nire armairuanEuli fiririren festa Eltxo batek ziztatzen badizu Kartoi gogorrezko orriak koloreetan 22 or. Itzulpena: Xabier Olaso eta ez baduzu hazka egin nahi ezagutzen dudan erremedioa, baietz izan sendagai! Hiru aldiz gutxienez txingoka egin jauzi, altxatu galtzerdiak, egin hainbat keinu itsusi… «Eltxo batek ziztatzen badizu» zinez dibertigarria da, eta ohiko gertakari arrunt batetik abiatuta, aurreirakurleak eta lehen irakurleak gonbidatzen ditu ziztada baten kontrako ezohiko erremedio bat probatzera. Jauzi egitea, keinuak egitea, jolastea eta adiskidetasun ederrean une ederrak pasatzea dira Jordi Gastó eta Christian Inarajaren gomendioetako batzuk. Ez dago testu errimatu hau baino ukendu edo formula eraginkorragorik, fantasia, irudimena, adiskidetasuna eta beste pertsonekiko elkarrekintza sustatzen baititu, eta, gainera, ohikeria hausten du eta sentsazio berriak biziarazi. Lerro eta zirkulu-formekin osaturiko trazu soilez egindako ilustrazio atsegin batzuekin osatzen da posologia. Berariaz modu inperfektu samarrean eginda dauden oinarrizko egitura hauek kolore lau eta alaiekin osatzen dira, kontakizunaren adierazkortasuna indartuz.
2020-05-26T17:51:55
https://pamiela.com/index.php/eu/nobedadeak/eltxo-batek-ziztatzen-badizu-detail
[ -1 ]
Libro Hamlet [eu] de William Shakespeare descargar Gratis Ebook EPUB Hamlet [eu]William Shakespeare Teatro disponible en Euskera Shakespeareren tragedia honetan, Danimarkako erregea Klaudio bere anaiak hil du, eta ondoren tronua usurpatu eta hildakoaren alargunarekin, Gertrudis, ezkontzen da, ohiturak errespetatu gabe. Aitaren mamua Hamlet-eri agertzen zaio Elsinore-ko gaztelu ... Nombre: Hamlet [eu] , , Número de páginas: 128Idioma del fichero: EuskeraAño de publicación: 1603 Shakespeareren tragedia honetan, Danimarkako erregea Klaudio bere anaiak hil du, eta ondoren tronua usurpatu eta hildakoaren alargunarekin, Gertrudis, ezkontzen da, ohiturak errespetatu gabe. Aitaren mamua Hamlet-eri agertzen zaio Elsinore-ko gazteluko harresian, delituaren inguruabarrak kontatzen dizkio eta mendekua eskatzen dio. Hamlet-ek obeditzea hitzematen du, baina bere natura malenkoniatsuak zalantzati egiten du eta akzioa atzeratzera behartzen du; bitartean erorena egiten du erregearen bizitza mehatxa dezala susmoa saihesteko. Askoren uztez, Ofelia-ren maitasunak erotu egin du Hamlet. Lehenago Ofelia-taz (Polonio txanbelinaren alaba) maitemindurik zegoen, baina orain krudelkeriaz tratatzen du. Hamlet [eu] epub, Hamlet [eu] mobi, Hamlet [eu] tapa dura , Hamlet [eu] fnac, Hamlet [eu] opiniones , Hamlet [eu] audiolibro , Hamlet [eu] precio, Hamlet [eu] sinopsis , Hamlet [eu] resumen , Hamlet [eu] download , Hamlet [eu] debolsillo, Hamlet [eu] descargar pdf completo, Hamlet [eu] descargar gratis español, Hamlet [eu] leer online, Hamlet [eu] casa del libro, Hamlet [eu] carrefour corteingles, Hamlet [eu] comprar , Hamlet [eu] bajar, Hamlet [eu] bolsillo , Hamlet [eu] mega, Hamlet [eu] word , Hamlet [eu] reseña , Hamlet [eu] tapa dura, Hamlet [eu] iphone , Hamlet [eu] ipad , Hamlet [eu] online, Hamlet [eu], Hamlet [eu] epub, Hamlet [eu] descargar, Hamlet [eu] pdf, Hamlet [eu] amazon, Hamlet [eu] pelicula completa, Hamlet [eu] pelicula, Hamlet [eu]William Shakespeare, Hamlet [eu] libro, Hamlet [eu] Literatura y ficción, Hamlet [eu] epub español, Hamlet [eu] pdf español, Hamlet [eu] book, Hamlet [eu] de William Shakespeare, Hamlet [eu] descargar pdf, Hamlet [eu]William Shakespeare pdf, Hamlet [eu]William Shakespeare pdf gratis, Hamlet [eu]William Shakespeare epub, Hamlet [eu] google drive, Hamlet [eu] descargar gratis, libro Hamlet [eu], descargar Hamlet [eu] pdf, descargar Hamlet [eu]William Shakespeare, descargar Hamlet [eu] epub, descargar Hamlet [eu] gratis, leer Hamlet [eu], leer Hamlet [eu] pdf, leer Hamlet [eu] epub, leer Hamlet [eu] gratis
2017-03-29T17:06:33
http://www.ebook-torrent.com/libro/3929/Hamlet-eu-William-Shakespeare
[ -1 ]
2016ko abustuaren 28a 2016ko abustuaren 14a Aski ugari dira, ongizatearen munduan sakon erroturik, kristautasuna honela ikusten duten kristauak: legea eta ezarritako ordenua mantentzeaz arduratu beharko lukeen erlijio bezala, ezertan aldatu gabe. Horregatik, arrotz gertatzen zaie Jesusi entzutea, ez immobilismora eta kontserbatismora gonbidatzen duten esaerak, baizik gizartea sakon eta errotik eraldatzera: «Munduari su ematera etorri naiz eta ai sutan balego jada… Uste al duzue munduari bakea ekartzera etorri naizela? Ez horixe, baizik zatiketa». Ez da erraz imajinatzea Jesus sua dakarren norbait bezala, horrenbeste gezur, indarkeria eta injustizia suntsitzeko. Mundua eraldatzeko Espiritu bezala, errotik, jendea elkarren kontra jarriz eta zatituz egingo bada ere. Jesusengan sinesten duen pertsona ez da egoera baten aurrean etsitzen duen fatalista, guztien gain patxada eta sasi-bakea bilatuz. Ez da gauzen egungo egoera zuritzen duen immobilista, barru sortzailez eta solidarioz mundu hobe baten alde lanik egiten ez duena. Ez da errebelde bat ere, erresuminak eraginda dena jo eta hautsi nahi duena, bota dituenen lekuan bera jartzeko. Jesus ulertu duenak, erabateko aldaketan parte hartzeko grinaz eta ametsez dihardu. Bere bihotzean darama «iraultza» benetako kristauak. Estatu-kolpea, edozein gobernu-aldaketa, matxinada edo txandatze politiko ez den iraultza bat da, baizik eta gizarte zuzenago baten bilaketa. Sarritan defenditu ohi dugun ordenua, desordenua izaten da artean. Zeren ez baitugu lortu gose diren guztiei jaten ematea, ezta pertsona ororen eskubideak defenditzea ere; are gehiago, ez baitugu lortu gerlak saihestea edo arma nuklearrak suntsitzea. Iraultza ekonomikoak baino iraultza sakonago baten beharra dugu. Gizakien eta herrien kontzientzia eraldatuko duen iraultza bat. H. Marcusek idatzi zuen ezen mundu bat behar dugula «zeinetan ez baita jada lekurik izango konpetentziarentzat, gizabanakoen elkarren kontrako borrokarako, engainuarentzat, ankerkeriarentzat eta masakrearentzat». Jesusen jarraitzailea, hark piztutako sua munduan gero eta gehiago indartuz joan dadin bila bizi da. Baina, ezer baino lehen, errotiko eraldaketa eskatzen dio bere buruari. «Soilik, zinezko izatea eskatzen zaie kristauei. Hau da egiaz iraultza» (E. Mounier). Publicado por Iglesia San Pedro Sopela en 10:40 No hay comentarios:
2018-07-23T17:41:54
http://sopelakoeliza3.blogspot.com/2016/08/
[ -1 ]
Dantza moderno ikastaroa antolatu dute. Noticias de Gipuzkoa Dantza moderno ikastaroa antolatu dute 8 ETA 12 URTE BITARTEKO | Legazpiko haurrei zuzendua dago eta ekainaren 26an hasiko da legazpi- Legazpiko Udaleko Gazteria eta Hezkuntza sailak dantza moderno ikastaroa antolatu du dantzatzea gustuko izan eta urtean zehar horretarako denborarik ez duten gaztetxoentzat. Ikastaroa udako oporretan emango dute eta zortzi eta hamabi urte bitarteko herriko haurrei zuzendua dago. Gaur egungo dantzen ikastaro hau ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 21ean bukatu. Legazpiko gazteek hilabete osoko edo hamabost eguneko ikastaroa egiteko aukera edukiko dute. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 10.30etik 11.30era, Gazte Txokoan (kultur etxeko eraikinean). Zortzi urtetik gorako neska-mutilek parte hartu dezakete. Antolatzaileek mutilak parte hartzera animatu nahi dituzte, estereotipoak apurtuz. Dantza ikastaro hau 2007an antolatu zuten lehenengoz eta urtero arrakasta handia izan du. “Udako aukera ezin hobea bilakatu da azken hamar urte hauetan, herriko zortzi eta hamabi urte bitarteko hainbat neska eta mutilen-tzat”, esan du Isa Sanz teknikariak. Ikuskizuna Aurten, urtero bezala, azken egunean ikastaroan ikasitakoa erakutsiko dute. Horretarako, emanaldi bat antolatuko dute. Emanaldi horretara etxekoak eta lagunak gonbidatuko dituzte. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek kultur etxeko harrerara jo behar dute izena ematera edo 943 737 202 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31a da. - A.Z.
2018-09-23T23:31:59
http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/05/24/vecinos/urola-garaia/dantza-moderno-ikastaroa-antolatu-dute
[ -1 ]
Sarraskiaren aurreko langile borrokak oroituko ditu ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmak – Vitoria, 3 de Marzo – La Película Sarraskiaren aurreko langile borrokak oroituko ditu ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmak 1976ko Martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen lekuan, Zaramagako San Frantzisko elizan, garatu da ‘Vitoria, 3 de Marzo’ pelikularen grabaketaren laugarren astea. Bi astez, barrualdeetan trama ezberdinak grabatu ostean, sekuentzia jendetsuenak, zailenak eta dramatikoenak filmatu dira egun hauetan. ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmeko aktore sekundario batzuekin hitz egin dugu, euren pertsonaiak ezagutzeko eta pelikula hau osatzen duten langile borroken testuingurura hurbiltzeko. Ane Pikazak Blanca interpretatuko du, grebalaria eta 70ko hamarkadako “lehen” feministetako bat. Iñaki Rikarte Javier izango da, benetako pertsonai historiko ezberdinetan oinarritutako buruzagi sindikala. Biak pelikulako protagonista den Mikelen lagunak eta pisukideak dira. Bestalde, Iñigo de la Iglesia ‘El Rubio’ izango da, sindikatu bertikaleko buruzagietako bat; asanbladetan parte hartuko du, baina ikuspegi kontserbadoreago batekin, kideekin alderatuta. Gainera, beste pertsonai batzuk topatuko ditugu, besteak beste: Rufino, José Antonio Lobatok interpretatutako langile beteranoa, grebarekin bat egitea erabakiko duena; edo bere lankidea, Imanol, bera baino gazteagoa, Gaizka Ugartek interpretatuta. Posted in BIDEOAKTagged 3 de Marzo, filma, Gasteiz, Martxoak 3, pelikula, Vitoria Prev ‘Vitoria, 3 de Marzo’ beharrezko filmaren kasting-a Next 4. astea | Zaramagako San Frantzisko elizako sarraskia gogora ekarri du ‘Vitoria, 3 de Marzo’ pelikulak
2018-10-19T07:17:04
https://vitoria3demarzo-lapelicula.com/eu/sarraskiaren-aurreko-langile-borrokak-oroituko-ditu-vitoria-3-de-marzo-filmak/
[ -1 ]
ELIKADURARAKOGIZA ESKUBIDEANIZANDAKOAURRERAPAUSOAK.ONARPENKONSTITUZIONALA. by Grupo Emaus Fundacion Social - issuu Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa III. KAPITULUA ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAN IZANDAKO AURRERAPAUSOAK. ONARPEN KONSTITUZIONALA. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN ONARPENA Fernando Fernรกndez Such Marta Rivera Ferre AURKIBIDEA 1. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN KONTSAGRAZIOA. Ibilbide historiko laburra 2. GOBERNUEI ESKUBIDE HORI APLIKATZEN ETA POLITIKA ETA POLITIKA NAZIONALETAN ZEHAZTEN LAGUNDU DIETEN ALDERDIAK 2.1 ELIKADURARAKO ESKUBIDERAKO NBEKO KONTULARI BEREZIAREN IZENDAPENA 2.2 12. OHAR OROKORRAREN EDUKIA 2.3 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA BENETAN BETETZEKO BORONDATEZKO ZUZENTARAUAK 2.4 EESKNI APLIKATZEKO AUKERAKO PROTOKOLOA IDAZTEKO PROZESUA 3. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA KONSTITUZIONALKI ERREKONOZITZEKO EGONDAKO AURRERAPAUSOAK 3.1 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA ERREKONOZIMENDU ESPLIZITUA 3.2 ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUA BESTE GIZA ESKUBIDE BATZUEN LORPENAREKIN ALDERATUTA 3.3 ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUA ESTATU-POLITIKEN PRINTZIPIO GIDARI GISA 3.4 ERREKONOZIMENDU INPLIZITUA, GIZA ESKUBIDEAK OROKORKI ERREKONOZITZEAN 3.5 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN EGOERA OROKORRA, KONTINENTEEN ETA HERRIALDEEN ARABERA 4. ELIKADURARAKO ESKUBIDEA ERREKONOZITZEKO OZTOPOAK ETA JUSTIZIBILITATEA 4.1 ZUNZEBIDEAREN JUSTIZIABILITATEA ETA AUZITEGIRA JOTZEKO AUKERA. Estatuen erantzukizuna 4.2 ESTATUEN LURRALDEZ KANPOKO BETEBEHARRAK 5. GIZARTE-ERAKUNDEEN LANAREN ETA ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN ARTELO ERLAZIOA 6. BASERRITARREN EKOIZPENAREN ETA ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ESTATUPOLITIKAREN ERREKONOZIMENDU KONSTITUZIONALA. Asiako eta Afrikako herrialdeen azterketa 7. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA Denborak ematen digun perspektibaz baliatuta, oso egokia gertatzen da elikadura egokirako eskubidearen nazioarteko errekonozimenduan egondako aurrerapausoak baloratzea. Bai eskubidearen errekonozimendu politiko, sozial eta juridikoa, bai estatu-mailako nahiz nazioarteko errekonozimendua benetakoak eta agerikoak dira. Errekonozimendu hori zutabe hauetan oinarritzen da: eskubideon edukiak izandako garapen ikaragarrian, estatu-mailako eta nazioarteko errebindikazioetan, testuinguru askotan izandako hedapenean eta, batez ere, baserritarrek eta haien erakundeek, arrantzaleek eta herri indigenek elikadurarako giza eskubideaz egindako aldarrikapenetan. Prozesu luze horri esker gaur egun elikadura-burujabetzaren aldeko lege eta politika nazionalak onartzen ari dira gobernuak. Hori hala da elikadurarako eskubidearen edukia garatzen eta zehazten duten nazioarteko tresnek elikadura-burujabetzari buruz hitz egin eta harekin bat datozelako, kontzeptu hori esplizituki aipatu ez arren. Elikadurarako eskubidea izan da, zalantzarik gabe, elikadura-burujabetzaren errebindikazioa ulertarazten gehien lagundu duen elementua. Bide honetan erakunde askok lagundu dute, baina, kasu honetan, bereziki aipatu behar dugu FIAN Internationalen etengabeko lana eta VĂ­a Campesinarekin adostutako ituna, Erroman egoitza duen Elikadura Burujabetza Planifikatzeko Nazioarteko Komitearen (IPC da bere ingelesezko sigla) barruan. FIANen lan zorrotz eta irmoa izan da, landa-inguruneko jendearekin batera jarduteko izan duen bokazio politikarekin batera, azken urteotako lorpen sozialik handienetakoa, inondik ere. Arrakasta hau eragiten ari diren gako nagusiak laburbildu behar izanez gero, honako hauek nabarmenduko genituzke: Hauek izan dira prozesua aurrera eramaten lagundu duten elementuak: Etengabeko lana FIAN Internationalen aldetik eta argitaratutako ehunka dokumentuak eta sortutako harreman eta sare ugariak. FIANen eta VĂ­a Campesinaren herrialdeetako misioei buruzko txostenak eta urtero Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren bilkuran aurkezten diren txosten paraleloak Elikadurarako giza eskubideari buruzko 12. Ohar Orokorra Elikadurarako eskubiderako NBEtako kontulari bereziaren lana eta idatzitako urteko txostenak, bai eta VĂ­a Campesinarekin eta FIANekin adostutako ituna. Elikadurarako eskubidearen errekonozimendua nazioarteko hainbat adierazpenetan Elikadura egokirako eskubidearen garapen eraginkorra lortzeko borondatezko zuzentarauak prestatu eta onartzeko prozesua Aukerako Protokoloaren onarpena 1. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN KONTSAGRAZIOA. Ibilbide historiko laburra 50 urtetik gorako prozesu honetan izandako mugarri nagusiak jasotzen dituen hurbilpen historiko laburra egin behar dugu lorpen honen nondik norakoak ulertzeko. Elikadurarako eskubidea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluan jasotzen da. Artikulu horrek honela dio hitzez hitz: â&#x20AC;&#x153;Pertsona orok du bizi-maila egokia izateko eskubidea, berari eta bere familiari osasuna eta ongizatea bermatzeko modukoa, honako alderdi hauei dagokienez bereziki:, jatekoa, janztekoa, etxebizitza, laguntza 3 medikoa eta beharrezko gizarte-zerbitzuak…”. Giza Eskubideen Adierazpenak berez balio etikoa besterik ez du eta, horregatik, eduki juridikoa garatzeko hainbat itun adostea erabaki zuten estatuek, nazioarteko ordena batekin lotzen dituen erantzukizun- eta betebehar-sistema batekin batera. 1966an Nazio Batuen Batzar Nagusiak bi itun hauek onartu zituen, aurreko guztiari erantzunez: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (EESKNI). Itun horiek indarrean sartzeko, 35 estaturen berrespena behar zen, eta 1976an lortu zen hori. Espainiak 1977an berretsi zituen hitzarmenok. Bien arteko alde nagusia zen estatuek berehala hartu zutela lehen itunean jasotako eskubide politiko eta zibilak aplikatzeko konpromisoa, baina bigarren ituneko eskubideak betetzeko eskubide horiek bermatuko dituzten politika aktiboak garatu beharra dago, eta askotan baliabide ekonomiko handiak behar dira horretarako. Hori dela eta, gaur egun ituna sinatua duten 142 estatuak eskubide horiek pixkanaka aplikatzen joateko konpromisoa hartu dute. Elikadurarako eskubidea Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko (EESKNI) 11.1. artikuluan dago jasota, eta honela dio hitzez hitz: “Estatuek errekonozitzen dute pertsona orok dutela eskubidea beretzat eta bere familiarentzat bizi-maila egokia bermatua izateko (jatekoa, janztekoa eta etxebizitza egokiak barne hartuta) eta beren bizi-baldintzak etengabe hobetzen joateko”. 11.2. artikuluak, bestalde, honako hau dio: “Estatuek onartzen dute beste neurri batzuk behar izan litezkeela pertsona orok gosearen aurka babestua izateko duen oinarrizko eskubidea bermatzeko. Horretarako, ituna sinatu duten estatuek beharrezko neurriak (eta beharrezko programa zehatzak) hartuko dituzte, bai bakarka, bai nazioarteko lankidetzaren bidez, honakoak lortzeko: Elikagaiak ekoitzi, kontserbatu eta banatzeko metodoak hobetzea, ezagutza teknikoak eta zientifikoak osoki erabiliz, nutrizioari buruzko printzipioak hedatuz eta nekazaritzaerregimenak hobetuz edo erreformatuz, natur baliabideen ustiapen eta erabilerarik bidezkoena eta eraginkorrena lortzearren”. 11.2. artikuluko b puntuak honela dio: “Munduko elikagaien banaketa ekitatiboa bermatzea, beharren arabera, elikagaiak esportatzen eta inportatzen dituzten herrialdeetan sortzen diren arazoak kontuan hartuta”.. FAOk 1996an antolatutako Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako Amaierako Adierazpenak elikadurarako eskubidea garatzen jarraitu beharra zegoela nabarmendu zuen. 7.4. helburuak hauxe dio hitzez hitz: “Behar besteko elikadura baterako eskubidearen eta pertsona orok goserik ez izateko duen oinarrizko eskubidearen edukia argitzea, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean eta gaiarekin zerikusia duten nazioarteko eta erregio-mailako beste tresna batzuetan esaten denari jarraiki, eta arreta berezia jartzea eskubide honen gauzapen erabateko eta progresiboan, denontzako elikagaien segurtasuna lortzeko bitarteko gisa”. 1999ko maiatzean, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak (EESKNIren aplikazioa ikuskatzeko ardura duen organoa) elikadura egokirako eskubideari buruzko 12. Ohar Orokorra1 onartu zuen, bere 20. bilkura-aldian, 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileran Ituneko kideek Ituneko 11. artikuluan aipatzen diren elikadurari buruzko eskubideak hobeto definitzeko egindako eskariari erantzunez. 12. Ohar Orokorra, elikadurarako eskubidearen edukiaren interpretazio onartutzat jotzen da, eta etorkizunera begirako prozesua eraikitzeko oinarrizko lan-tresnatzat hartzen da. 12. Ohar Orokor horrek elikadurarako eskubidea kontzeptua garatzen du, batetik, eta estatuek hura 1 12. Ohar Orokorra oso-osorik eta txostenak FAOren webgunean kontsultatu daitezke, elikadurarako giza eskubideari buruzko atalean: www.fao/righttofood.org. aplikatzeko dituzten betebehar eta erantzukizunak, eta hura aplikatzeko estatu-mailako eta nazioarteko instantzien artean dauden erlazioak, bestetik. 12. Ohar Orokorrak 2 jauzi kualitatibo handia ekarri du eskubidearen garapenean, lehenbiziko aldia delako nazioarteko tresna batek elikadura-burujabetzaren aldarrikapenaren oinarrian dauden printzipioak onartzen dituena. Horri esker, nazioartean presionatzeko elementu bat izan dute erakundeek eta horrek indartu egin du beren mobilizazio-estrategia. 2. GOBERNUEI ESKUBIDE HORI APLIKATZEN ETA POLITIKA NAZIONALETAN ZEHAZTEN LAGUNDI DIETEN ALDERDIAK Ordutik aurrera, eskubidearen garapena bultzatu zuten hainbat urrats etorri ziren. 2.1 ELIKADURARAKO ESKUBIDERAKO NBEko KONTULARI BEREZIA FIGURAREN IZENDAPENA. Giza Eskubideen Batzordeak, bere 56. bilkura-aldian, 2000/10 Ebazpena (2000ko apirilaren 17koa) onartu zuen, elikadurarako eskubidea sustatzeari eta babesteari dagokionez ikuspegi integratu eta koordinatua garatzeko beharrari erantzunez. Era berean,Elikadurarako Eskubideari buruzko Kontularitza Berezia eratu zuen3, hiru urterako (luzatzeko aukerarekin). Batzordeak honela definitu du kontulari bereziaren egitekoa: Elikadurarako eskubidea gauzatzearekin zerikusia duten alderdi guztiei (gosea ezabatzeko premia urgentea barne) buruzko informazioa eskatu eta jasotzea, eta informazio horri erantzutea. Gobernuekin, gobernu arteko erakundeekin eta, bereziki, Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan jardutea elikadurarako eskubidea behar bezala sustatu eta gauzatzeko, eta eskubide horren gauzapenari buruzko gomendio egokiak egitea, Nazio Batuen sistema osoaren barruan alor horretan dagoeneko egindako lana aintzakotzat hartuta. Munduan zehar elikadurarako eskubidea dela eta sortzen diren arazo berriak identifikatzea.â&#x20AC;? Aurrekoa oinarritzat hartuta, Jean Ziegler kontulari bereziak, bost lagunez osatutako talde baten laguntzarekin, ikerketa, azterketa eta hartu-eman lan handia egin zuen, elikadurarako eskubidea oinarritzat hartuta eta elikagaien segurtasun nazionalerako estrategia baten baitan, gosearen aurkako estrategia bat garatu nahi zuten eragile guztiekin batera. Kontulariak eta bere laguntzaileek idatzitako dokumentu guztiak oso lagungarriak izan dira, zalantzarik gabe, eskubide horren aplikazioa errazago egiteko. Zieglerren atzetik Olivier de Shutther izan zen kontularia, eta hark ere bere aurrekoaren ildo berari jarraitu dio, baina askoz gehiago sakondu du ildo diplomatikoa. Horri esker, lege nazionaletan aurrerapauso eta errekonozimendu zehatzak egitea lortu du. 2 Hitzarmen baten testu baten baimendutako exegesi baten modukoak dira ohar orokorrak, eta gehienek onartutako interpretazioa egiten da bertan. 12. Ohar Orokorrak EESKNIko 11. artikulua hartzen du hizpide. Testua berariaz sortutako webgune honetan kontsultatu daiteke oso-osorik: www.righttofood.org. 3 Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren 2000/219 Erabakiak berretsi zuen erabaki hura. Elikadurarako eskubiderako NBEko kontulari bereziaren lana alor hauetan zentratu da: Gaian interesa duten eragileei kontsultatzeko denbora-tarte luzeak honako hauek detektatzeko: elikadurarako giza eskubidearen urraketa 12. Ohar Orokorraren edukia oinarritzat hartuta; estatuek, GKEek eta nazioarteko erakundeek garatutako jardunbide egokiak; elikadurarako eskubideak estatuetako legeetan izandako garapenaren jarraipena. Urteko txostenak: elikadurarako giza eskubidearen aplikazioan egondako aurrerapauso eta atzerapausoen berri ematen da bertan4. Nazioarteko diplomazia-lan ikaragarria, bai nazioarteko beste erakunde batzuek antolatutako ekitaldietan parte hartuz, bai eskubidea garatzearen aldekoak diren nahiz trabak jartzen dituzten gobernuekin hartu-emanak izanik. Zeregin horretan, etengabeko hartu-emana izan du GGKEekin eta gizarte zibileko antolakundeekin, eta aukera eman die elikadurarako eskubidea aplikatzeko garatuko diren borondatezko jarraibideak idazteko prozesuan parte hartzeko. 2.2 12. OHAR OROKORRAREN EDUKIA. 12. Ohar Orokorrak honela laburbiltzen du eskubide honen edukia “elikadurarako eskubidea da kantitate eta kalitate aldetik egokia eta behar bestekoa den elikadura eskuratzeko eskubidea izatea modu erregular, iraunkor eta librean, bai zuzenean, bai elikagaiak diruaren truke erosita. Elikadura horrek bat etorri behar du kontsumitzailearen jatorriko biztanleriaren tradizio kulturalekin eta bizitza psikiko eta fisiko indibidual nahiz kolektibo duina eta atsegina bermatu behar du, larriminik gabe”5. 12. Ohar Orokorreko testua aztertuz gero, ikusiko dugu elikadurarako eskubidea osatzen duten zenbait elementu bat datozela Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak “giza duintasunari modu banaezinean lotuta” eta “justizia sozialetik bereizezina” daudela dioenekin6: Behar besteko elikadura: gizakion behar fisiologikoak (hazkuntza fisiko eta mentala, garapena, mantenua, jarduera fisikoa) asetzeko adina nutrigaien konbinazioa ematen duena, bizi-zikloko etapa guztietan, bakoitzaren sexua eta lanbidea kontutan hartuta.7. Egokia izatea: lelikadurarako eskubidea asetzeko eskuragarri dauden elikagaiek edo elikadura-erregimenek egokiak izan behar dute, espazio eta denbora jakin batean indarrean dauden baldintza sozial, ekonomiko, kultural, klimatiko, ekologiko eta dena delakoei erantzuteko8. Jasangarritasuna: elikagaiak eskuratzeko aukera izan dezatela oraingo zein geroko belaunaldiek9 . Jasangarritasun hori norbanakoen nahiz komunitateen jardunari lotuta dago eta gizabanakoek eta komunitateek eskueran dituzten baliabideekin elikatzeko gai izateko beharrari egiten dio erreferentzia, ez dadin mendekotasunik sortu. Kaltegabetasuna: elikagaiek ez dute gai kaltegarririk izan behar. Horretarako, babesneurriak jarri behar dituzte instantzia publiko eta pribatuek, elika-kateko etapetan 4 Kontulariaren txostenak webgune honetan bertan kontsultatu daitezke: www.righttofood.org. 5 Jean Ziegler elikadurarako eskubideari buruzko kontulari bereziak prestatutako txostena, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen 2000/10 Ebazpenarekin (E/CN.4/2001/53, 2001eko otsailaren 7koa) bat etorriz. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitate gisa aipatzen du gai hau. Gaur egun beste ohar orokor bat daukagu, Urari buruzko 13. Ohar Orokorra, eta Elikadurarako Eskubideari buruzko Lan Taldearen lehen bilkuran aintzakotzat hartu zuten oharra, hurrengo lanetarako. 6 12. Ohar Orokorra, 4. paragrafoa. 7 12. Ohar Orokorra, 9. paragrafoa. 8 12. Ohar Orokorra, 7. paragrafoa. 9 12. Ohar Orokorra, 7. paragrafoa. egindako manipulazio okerraren, inguruneko higiene txarraren nahiz aizuntzearen ondorioz, elikagaien kutsadura galarazteko10. Kulturak errespetatzea: elikagaiak onargarriak izan behar dira kultura edo kontsumitzaile jakin batzuentzat, eta, hortaz, ahal den neurrian, gogoan hartu behar dira elikagaiekin eta elikagaien kontsumoarekin lotura duten nutrizioaz kanpoko baloreak eta eskuragarri dauden elikagaien ezaugarrien inguruan kontsumitzaileek izan ditzaketen kezka ondo funtsatuak11. Eskuragarri egotea: gizabanakoek elikatzeko dituzten aukerak, bai zuzenean lur emankorrak eta bestelako elikagai-iturri naturalak landuz, bai behar bezala funtzionatzen duten eta elikagaiak ekoizten diren lekutik eskariaren arabera beharrezkoa den lekura eramaten duten banaketa-, lanketa- eta merkaturatze-sistemetara joaz12. Ekonomikoki eskuragarri egotea: elikadura-erregimen egokia izateko beharrezkoak diren elikagaiak eskuratzeko kostu finantzario pertsonal nahiz familiarrak oinarrizko beharrak asetzeko aukera mehatxatzen edo arriskuan jartzen ez duen maila batean egon behar dutela adierazten du elementu honek13. Fisikoki eskuragarri egotea: elikagai egokiek uneoro eta egoera guztietan eskuragarri egon behar dutela esan nahi du14. 12. Ohar Orokorrak berak (15. paragrafoan) EESKNI sinatu duten estatuek elikadurarako eskubidea dela eta bete beharreko lau betebehar finkatu zituen15: Lau betebehar-maila horiek errekonozituta daude giza eskubideei buruzko NBEn sisteman eta lotura dute beste edozein giza eskubideren garapenarekin. Oso garrantzitsua da hori, lau betebehar hauek ondorio zehatzak baitituzte, dagozkion politikak garatzeko garaian. Elikagai egokiak eskuratzeko aukera errespetatzeko betebeharra betetzeko estatuek ezin dute aukera hori oztopatzen duen neurririk hartu. Aukera hori ezin da oztopatu ez elikagaiak zuzenean eskuratzeari dagokionez, ez elikagaiak ematen dituzten iturriei (ekoizpen-baliabideak, lurrak eta arrantza-tokiak, adibidez) dagokienez. Babesteko betebeharrari jarraiki Estatuak neurriak hartu behar ditu bermatzeko enpresek edo partikularrek ez diotela jendeari galarazten elikadura egokia edo elikadura hori eskaintzen duten baliabideak eskuratzea . Errazteko betebeharrak esan nahi du Estatuak ekimenak jarri behar dituela martxan biztanleriak bizibidea ateratzeko baliabideak (elikagaien segurtasuna barne) eskuratzeko eta erabiltzeko aukerak indartzeko. Azkenik, gizabanako edo talde batek, bere kontrolpean ez dauden arrazoiengatik, eskueran dituen baliabideen bidez elikadura egokia izateko eskubidea gauzatzerik ez badu, estatuak behartuta daude eskubide hori zuzenean betearaztera edo gauzatzera. Natur hondamendien edo bestelako ezbehar handien biktimen kasuan ere betebehar hori aplikatzen da16. Estatuek dituzten betebehar horiez gain, elikadurarako eskubidearen urraketak ere jasotzen ditu 12. Ohar Orokorrak. Estatuek edo haiek behar bezala arautzen ez dituzten erakundeek zuzenean egindako ekintzen ondorioz gertatutako urraketak zehazten dira bertan17. Zentzu honetan, edozein giza eskubide errespetatu, babestu, bermatu eta betearazteko betebeharra 10 12. Ohar Orokorra, 10. paragrafoa. 11 2. Ohar Orokorra, 11. paragrafoa. 12 2. Ohar Orokorra, 12. paragrafoa. 13 2. Ohar Orokorra, 13. paragrafoa. 14 2. Ohar Orokorra, 13. paragrafoa. 15 Betebehar horri buruzko xehetasun gehiago aurkitu daitezke kontulari bereziaren aipatutako txostenean. 16 Azken bi betebehar horiek, erraztea eta betearaztea, gauzatzeko (ingelesez fulfill) betebeharrean laburbildu daitezke. Testu askotan horrela agertzen da. 17 12. Ohar Orokorra, 19. paragrafoa. Paragrafo horretan elikadurarako eskubidearen urraketa suposatzen duten jardueren hainbat adibide ematen dira. estatuei eta haien gobernuei badagokie ere, hauek ere beren erantzukizuna dutela ulertzen da kasu hauetan: estatu barruko sektore pribatuen (enpresa eta korporazioena) jarduera arautzeko garaian edo haiek parte hartzen duten alde askoko erakundeen edo nazioarteko hitzarmenen bidez aplikatzen diren arauak definitzeko garaian. Estatu batek, horretarako ahalmena izanik, gosearen aurka babestuta egoteko gutxienezko baldintzak bermatzen ez dituenean ulertzen da elikadurarako eskubidea urratu dela. Hortaz, ondo bereizi behar ditugu estatu batek eskubide horrekiko dituen betebeharrak betetzeko borondaterik ez dueneko kasuak eta, baliabide urritasuna dela eta, jatekoa beren kasa eskuratzerik ez duten haiei jatekoa ematerik ez duten estatuen kasuak. Azken kasu horietan estatuak frogatu behar du ahal izan duen guztia egin duela dauzkan baliabide guztiak erabiltzeko, gutxieneko betekizun horiek lehentasunez asetzearren18. Elikagaiak eskuratzeko aukeretan edo haiek eskuratzeko baliabide eta eskubideetan edozein arrazoirengatik (arraza, sexua, kolorea, hizkuntza, adina, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, jatorri nazional edo soziala, maila ekonomikoa, jaioterria edo beste edozein baldintza sozial) egindako diskriminazio oro ere elikadurarako eskubidearen urraketatzat hartzen da19. Elikadurarako eskubidea urratzen zaien pertsona eta talde guztiek jasandako kaltearen konponketa jasotzeko eskubidea dute. Konponketa hori hainbat eratakoa izan daiteke: aurreko egoerara itzultzea, kalte-ordainketa, konpentsazioa edo urraketa ez errepikatzeko bermeak. Ordain hori eskuratzeko baliabide judizial egokiak edo estatu-mailako nahiz nazioarteko bestelako baliabide egokiak erabiltzeko aukera izan beharko lukete. Hori dela eta, garrantzitsua da elikadurarako eskubidea edo eskubide hori aplikatzeko aukera errekonozitzen duten nazioarteko tresnak estatuen barneko lege-antolamenduetan txertatzea, hori eginez gero auzitegiek aukera izango baitute elikadurarako eskubidearen oinarrizko edukiari egindako urraketak epaitzeko20. 2.3 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA BENETAN BETETZEKO BORONDTEZKO ZUZENTARAUAK FAOko Kontseiluak elikadurarako giza eskubidea benetan betetzeko borondatezko zuzentarauak onartu zituen 2004ko azaroan, 2002an, â&#x20AC;&#x153;Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera â&#x20AC;&#x201C; Bost urte geroagoâ&#x20AC;? delakoa amaitzean, hasitako lan-prozesuaren ostean. Eskubide ekonomiko, sozial eta kultural bat interpretatzeko lehen ahalegina izan zen testu hori, eta bertan eskubidea benetan betetzen dela bermatzeko jarraibide praktikoak eskaintzen zaizkie estatuei. IPCren inguruan bildutako gizarte-erakundeek egindako lana ikaragarria izan da, testuaren behin betiko onarpena izanik bere ondorio errealetako bat. Zentzu horretan, IPCk gidatutako gainerako prozesuetan gertatu den bezala, modu eraginkorrean koordinatutako lobby-lanaren adibidea izan da prozesu hau ere. Zuzentarau hauetan edukia garatzeko oinarritzat hartutako nazioarteko tresnak aipatzen dira lehenik eta behin. Elikadurarako giza eskubideak elikagaien segurtasunaren testuinguruaren barruan duen gauzapena azaltzen jarraitzen du testuak, estatuek giza eskubideak benetan errespetatzeko dituzten betebeharrak aipatzearekin batera. Testu nagusia 19 zuzentarauk osatzen dute21: Elikadurarako giza eskubidea lortzeko jarraibide politikoak dira zuzentarauak, eta elkarren arteko lotura duten gai zehatzei buruz dihardute. 18 12. Ohar Orokorra, 17. paragrafoa. 19 12. Ohar Orokorra, 18. paragrafoa. 20 12. Ohar Orokorra, 32. eta 33. paragrafoak. 21 Borondatezko zuzentarauen testu osoa FAOren webgunean aurkitu daiteke: http://www.fao.org/rightofood/. 1. zuzentaraua: Demokrazia, kudeaketa publiko ona, giza eskubideak eta zuzenbide-estatua. 2. zuzentaraua: Garapen ekonomikorako politikak. 3. zuzentaraua: Elikadurarako giza eskubidea garatzeko estrategia nazionala. 4. zuzentaraua: Merkatu-sistemak. 5. zuzentaraua: Elikadurarako eskubidea sustatu eta garatzeko ardura duten erakundeekiko errespetua. 6. zuzentaraua: Gaiarekin zerikusia duten alderdiak. 7. zuzentaraua: Lege-esparrua. 8. zuzentaraua: Baliabideak eta ondasunak eskuratzeko aukera. Beste zuzentarau hauek garatzen dira honen barruan. 8.a. Lan-merkatua. 8.b. Lurra. 8.c. Ura. 8.d. Nekazaritzarako eta elikadurarako baliabide genetikoak. 8.e. Jasangarritasuna eta 8.f. Zerbitzu publikoak. 9. zuzentaraua: Elikagaien kaltegabetasuna eta kontsumitzaileen babesa. 10. zuzentaraua: Nutrizioa. 11. zuzentaraua: Heziketa eta sentsibilizazioa. 12. zuzentaraua: Finantza-baliabide nazionalak. 13. zuzentaraua: Talde ahulenei zuzendutako babesa. 14. zuzentaraua: Segurtasun-sareak. 15. zuzentaraua: Nazioarteko elikadura-laguntza. 16. zuzentaraua: Gizakiak sortutako natur hondamendiak. 17. zuzentaraua: Zaintza, adierazleak eta erreferentzia-puntuak. 18. zuzentaraua: Giza eskubideen erakunde nazionalak eta 19. zuzentaraua: Nazioarteko dimentsioa. Gizarte-erakundeek honela baloratzen dute zuzentarau horien edukia: Nabarmentzekoa da 12. Ohar Orokorra ez dela ia inoiz aipatzen. Aipatzen da inoiz, baina ohar horrek eskubideaz egin zuen interpretazioak ondorengo eztabaida markatu zuen, eta nabarmentzekoa da nola saiatu diren berez onartua izan zen testu hori alde batera uzten. Elikagaien segurtasunaren esparru teorikotik abiatzen dira zuzentarauak. Halere, haien edukian eta garapenean elikadura-burujabetzaren oinarrizko elementu eta betekizun asko aurreratzen dira. 2. zuzentarauak ematen duen esparrua egokia da, baina garapena alderdi ekonomikora mugatu izana kritikatzen da, batez ere. Halere, ematen zaion edukia zinez interesgarria da. Estrategiei buruzko zuzentarauak duen hutsune nagusia darabilen hizkera permisiboa da. Bi estrategia aipatzen dira. Elikadurarako eskubidea garatzeko estrategia nazionala eta pobrezia murrizteko estrategia nazionala. Bai zuzentarau honek, bai aurrekoak, berariaz aipatzen dute nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txikietan oinarritutako familia-mailako nekazaritza biziberritzeari lotutako estrategia. Sistema osoa giza eskubidearen gauzapena ahalbidetzeko moduan berrikusteko aukera aipatzen du merkatuei buruzko zuzentarauak, baina, aldi berean dio beharrezkoa dela MMAren hitzarmenak betetzea. Zuzentarauan jaso den beste alderdi bat enpresen erantzukizuna izan da, nahiz eta ez den gai horretan askorik sakondu. 7. zuzentaraua, lege-esparruari buruzkoa, indartu egin da EESKNIren Aukerako Protokoloa onartu eta gero. Baliabideei buruzko zuzentaraua (8.a), oso interesgarria da eta oso alderdi garrantzitsuak biltzen ditu, hala nola, ura eskuratzeko eskubidearekiko erlazioa (15.a); lurrak edukitzeaz hitz egiten du eta ez jabetzaz, milioika baserritarren egoera errekonozituz horrela; nekazaritza-erreformaren beharra aipatzen da, eta transgenikoak askatzeak dauzkan arriskuez ohartzen gaitu. 12. zuzentarauari dagokionez, nekazaritzan gehiago inbertitzeko eskatzeko gaur egun nazioartean egiten ari diren presioarekin duen erlazioa nabarmendu behar dugu hemen. 2.4 EESKNI APLIKATZEKO AUKERAKO PROTOKOLOA IDAZTEKO PROZESUA 2008ko abenduaren 10eko A/RES/63/117 Ebazpenaren bidez onartu zen EESKNIren Aukerako Protokoloa22. Giza eskubideen erakundeek ezinbestekotzat jotzen zuten tresna hori giza eskubide zehatz horien gauzapenean aurrera egin ahal izateko. Giza eskubideen sistema integrala eta bakarra bada ere, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalek askoz bide luzeagoa egin behar izan dute errekonozituak izateko, eskubide horien gauzapenak estatuei sortzen dizkien ondorio ekonomikoengatik, batetik, eta, bestetik, garapenaren eredua eta egitura osatzen duten alderdi batzuk aldatu beharra dakartelako. Protokoloak nazioarteko itunak osatzen dituzten tresnak dira, bai itun horien jarraipena egiteko mekanismo bat ezartzeko (gure kasuan, eskumenak onartzen zaizkio Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteari eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketei buruzko kexuak jasotzeko), bai hura sendotzeko, bai bietarako. Bi kasuetan ere, estatuek berretsi egin behar dute dagokion protokoloa, indarrean sartu dadin eta sinatu duten estatuek erantzukizun juridikoak izan ditzaten. EESKNIren Aukerako Protokoloarekin jokoan dagoena elikadurarako eskubidearen justiziablitatea da azken batean, eta, horrekin batera, herritarrek eta gizarte-erakundeek estatuen urraketa zehatzengatik kexak aurkeztu ahal izateko aukera, jurisprudentzia ezartzen duen organismo baten aurrean23. Aukerako Protokoloa onartzeak ondorio hauek izango lituzke: Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen edukia areago zehaztea ekarriko luke eta, ondorioz, EESKNI hobeto aplikatzea. Estatu-mailako jurisprudentzia garatzeko ekarpen bat izango litzateke. Eskubide horiek urratuz gero auzi-eskeak aurkezteko aukera. Giza eskubideen bereizezintasuna indartzea ekarriko luke, nazioartean ez baitago eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketak zigortzeko inolako tresnarik oraingoz. Dagoeneko indarrean dauden nazioarteko tresnak osatuko lituzke. EESKNIrentzako aukerako protokoloa baten beharrari buruzko eztabaida 1990ean hasi zen. Data horrez geroztik, hainbat bilkuratan eztabaidatu du gaiaz Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak, eta 1996an protokolo-proiektu bat prestatu eta onartu zuen. Baina 2003an sortuko zen â&#x20AC;&#x153;gauzatu litezkeen aukerakâ&#x20AC;? aztertzeko ardura izango zuen lan-taldea, adostasunez onartutako 2003/18 Ebazpenaren bidez. Lan-taldearen eginkizuna hain zabala izanik, zenbait estatuk eztabaidak alde batera uztea lortu zuten. 22 EESKNIren Aukerako Protokoloa. A/RES/63/117 Ebazpena, 2008ko abenduaren 10ekoa. 23 Nazioarteko zazpi kontrol-organoetatik bostek kexa-prozedura bat aurreikusten duen protokolo bat dute dagoeneko. Hauek dira organo horiek: Giza Eskubideen Komitea (eskubide zibil eta politikoez arduratzen da), Arrazagatiko Diskriminazioari buruzko Komitea, Torturaren Aurkako Komitea, Etorkinei buruzko Komitea eta Emakumeen Aurkako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Komitea. Komite horiek esperientzia aberatsa dute jurisprudentzia alorrean eta beren eskumeneko eskubideen irismena argitu ahal izan dute kasu zehatzen bidez, estatuei beren konpromisoak hobeto errespetatzera eta betetzera bultzatzearekin batera. Aurreikusitako prozedurari dagokionez. Prozedura hasteko bi modu daude: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitearen beraren ekimenez, egoera larriren baten berri jasotzen duenean. Ikerketa-prozesu bat hasten du, eta kaltetutako estatua gonbidatzen du parte hartzera. Kaltetutako gizabanakoen edo pertsona taldeen ekimenez. GGKEek eta gizarte-erakundeek aurkeztutako jakinarazpen eta kexak ere onartu egingo dira, kaltetutako pertsonen onespena baldin badute. Kaltetutako pertsonak (ez haiek ordezkatzen dituzten erakundeak) kaltetutako estatuaren jurisdikziopean egon behar dute. Protokoloak aukera garrantzitsu batzuk baztertzen ditu: Estatu batek ezin du kexa bat aurkeztu beste estatu baten aurrean. Murrizketa horrek ez du zentzurik, estatuak nazioarteko zuzenbideari lotutako subjektuak diren aldetik. Erakundeek ezin dute kexarik aurkeztu zantzu hutsetan oinarrituta, kaltetutakoen berariazko onespenik ez badute. Murrizketa horrek jarduteko aukerak mugatzen ditu, kaltetutakoek salatutako estatuaren aldetik jazarpena jasan dezaketela (zuzenean, nahiz senideen bidez) kontuan hartuta bereziki. Kexa bat aurkezteko, kaltetutako estatuko maila jurisdikzional guztiak agortu behar dira aurrena, eta urtebeteko epea dago azken ebazpenetik. Komiteak irizpen bat kaleratuko du estatuari eta beste erakunde batzuei zuzendutako gomendioekin. 3. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEA KONSTITUZIONALKI ERREKONOZITZEKO IZANDAKO AURRERAPAUSOAK Gobernuaren jarduna bideratzeko eta mugatzeko ezinbestekoak diren oinarrizko giza eskubideen adierazpen bat jasotzen dute konstituzioek. Konstituzioaren gailentasunari jarraiki, estatu bateko lege guztiek bat etorri behar dute xedapen konstituzionalekin eta, gatazkarik egonez gero, arau konstituzionalak gailentzen dira. Hortaz, elikadurarako eskubidea Konstituzioan sartzeak oso oinarri sendoa ematen dio eskubide horri. Era berean, Konstituzioan elikadurarako eskubidea errekonozitzeak babestu egiten du eskubide hori erabaki politikoei jarraiki bertan behera uzteko aukera ezabatuz. Herrialde gehienetan, Konstituzioa aldatzeko lege arruntak aldatzeko baino prozedura konplexuagoak bete behar dira, haren iraunkortasuna bermatzearren. Gainera, berriki onartutako edo aldatutako konstituzio gehienek jasotzen dute giza eskubideen urraketa gertatuz gero auzitegira jotzeko eskubidea, eta eskubide hori gauzatzeko eta, hala badagokio, dagokion ordaina emateko bitarteko bereziak eta prozedura judizialak aurreikusten dituzte. Baliabide espezifikoak izaten dira batzuetan, babes-errekurtsoa adibidez; beste batzuetan, urraketak salatzeko eskubidea baliatu daiteke auzitegietan, era guztietako prozedura arruntetan; beste zenbait kasutan, azkenik, giza eskubideetarako fiskaltza bereziak sortu dituzte, elikadura egokia eskuratzeko eskubidea zaintzekoak barne. 11 Elikadurarako eskubidea lau modutara dago jasoa konstituzioetan: 3.1 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDU ESPLIZITUA. Elikadurarako eskubidea ez da egon esplizituki errekonozitua orain dela oso gutxira arte, baina gero eta gehiagotan jasotzen da, bere esanahi osoarekin. Batzuetan, pertsona guztientzat modu esplizituan errekonozitzen da eskubide hori; beste batzuetan, egoera ahulenean dauden taldeei errekonozitzen zaie, haurrei adibidez. Nolanahi ere, argi gelditu da eskubidea zuzenean errekonozitu duten herrialdeek gerora askoz estrategia argiagoa eta sakonagoa garatu dutela elikagaien segurtasunari dagokionez eta, kasu askotan, elikadura-burujabetza ere jorratu dute hura garatzeko. Esan daiteke, beraz, eskubidea zuzenean errekonozitzeak elikaduraburujabetzarekin bat datorren nekazaritza eta abeltzaintzako eredu bat garatzeko borondate eta joera askoz argiagoa adierazten duela. Erakundeek eskubide hau errekonozitzea jardunbide egokien adibidetzat jo dezakegu, aukera ugari zabaltzen dituelako garapen-ereduaren inguruan. Hona hemen errekonozimendu horren zenbait adibide: Boliviako Estatu Nazioaniztunaren Konstituzioko 16. artikulua . Pertsona orok du ura eta elikagaiak eskuratzeko eskubidea. Estatuak elikagaien segurtasuna bermatzeko betebeharra dauka, herritar guztientzako elikadura osasungarri, egoki eta nahikoaren bidez. Ekuadorreko Konstituzioko 13. artikulua. Elikadurarako eskubidearen barruan sartzen da elikadura osasungarria eta kalitatezkoa jasotzeko behar beste elikagai ez kaltegarri eta nutritiboak libreki eta etengabe eskuratzeko aukera izatea, herri bakoitzeko kultura, tradizioak eta ohiturak errespetatuz. Ekuadorreko estatuak elikadura-burujabetzarako eskubidea errekonozitu eta bermatuko du. Hego Afrikako Konstituzioko 27.1. artikulua. Pertsona orok eskubidea du honakoak jasotzeko: […] b. behar beste elikagai eta ura; eta c. gizarte-segurantza eta gizarte-babes egokia, beretzako eta bere familiarentzako bizibidea bermatzeko baliabideak ez baditu. 2. Estatuak beharrezko legeak eta bestelako xedapenak onartu behar ditu, dauzkan baliabideen barruan, eskubide hauek guztiak betetzen joateko. Eskubide hau bakarrik haurrentzat errekonozitzen duten herrialdeen adibideak asko dira24. Kolonbiako Konstituzioko 44. artikulua. Haurrek honako eskubideak dituzte: bizitzarako eta osotasun fisikorako eskubidea, osasunerako eta gizarte-segurantzarako, eta elikadura egokirako eskubidea. 24 Brasil (227. art.), Guatemala (51. art.), Honduras (123. art.), Kolonbia (44. art.), Kuba (9. art.), Panama (52. art.), Paraguai (54. art.), eta haur indigenak zehazkiago: Mexiko (4. art.) eta Costa Rica (82. art.), Hego Afrika (28(1.c) art.) eta preso eta atxilotuak: Hego Afrika (35.2.e art.). 3.2 ELIKADURARAKO ESKUBIDEA BESTE ESKUBIDE BATZUK LORTZEKO BEHARREZKO ESKUBIDE GISA ERREKONOZITZEA Konstituzio askotan erabiltzen da formula hori, eta elikadurarako eskubidearen aplikazioari buruzko interpretazio ugari egiteko aukera ematen du horrek. Estatuek era askotako formulak erabiltzen dituzte horretarako: bizi-maila egokiaren osagai gisa errekonozitzea, bizibide egokia ahalbidetzen duen gutxieneko soldata jasotzeko eskubidearen barruan errekonozitzea edo garapenerako eskubidearen barruan sartzea. Errekonozimendu horren adibideak: Moldaviako Konstituzioko 47.1. artikulua. Estatuak beharrezko neurriak hartu behar ditu pertsona orok bizi-maila duina duela bermatzeko, norberarentzako eta familiarentzako osasuna eta ongizatea ziurtatuak izateko moduan, jatekoa, janztekoa, aterpea, osasun-laguntza eta gizarte-zerbitzuak eskuragarri izatearen bidez. Malawiko Konstituzioko 30.2. artikulua. Estatuak beharrezko neurriak hartuko ditu garapenerako eskubidea gauzatzeko. Neurri horien artean sartzen da denontzako aukeraberdintasuna oinarrizko baliabideak, hezkuntza, osasun-zerbitzuak, jatekoa, aterpea, lana eta azpiegiturak eskuratzeko. 3.3 ELIKAGAIEN SEGURTASUNA, ESTATUAREN POLITIKAKO PRINTZIPIO GIDARI GISA ERREKONOZITUA Herrialde askotako konstituzioetan elikadurari ez zaio erreferentzia espliziturik egiten eskubideen adierazpenetan eta funtsezko xedapenetan, baina, halere, aipatu egiten dira elikadura, elikagaien segurtasuna, nutrizio-mailaren hobekuntza edota bizi-mailaren hobekuntza printzipio gidarien artean, hau da, Estatuko politikaren xedeak edo printzipioak zedarritzen dituzten xedapenen artean25. Printzipio gidariak printzipio-adierazpenak dira. Gizarteak erdietsi nahi dituen baloreak jaso ohi dira printzipio horietan, nahiz eta gerta daitekeen haiek idazteko garaian ez zintzoki irudikatzea gizartearen egoera orokorra. Konstituzioko xedapen hauek gobernuaren jardunerako jarraibideak izaten dira, esparru sozioekonomikoan bereziki. Printzipio gidari horiek Estatuaren politiketan zenbateraino aplikatzen diren herrialde bakoitzaren araberakoa izaten da. Indian, adibidez, printzipio gidariak hasiera batean ahalmen betearazlerik ez bazuten ere, Auzitegi Gorenaren temari esker, helburu sozioekonomikoak lortzeko xedapen eta tresna konstituzional eraginkorrak bihurtu ziren. Bizitzarako eskubideak elikadurarako eskubidea ere jasotzen duela adierazi du Indiako Auzitegi Gorenak hainbat kasutan, Estatuaren politiken printzipio gidariei buruzko xedapen konstituzionalak oinarritzat hartuta. 25 Bangladesh (15. eta 18. art.), Etiopia (90. art.), India (47. art.), Iran (3.12. eta 43. art.), Malawi (13.10. art.), Nepal (33h art.), Nigeria (16.2d art.), Pakistan (38. art.), Panama (110.1. art.), Sierra Leona (8.3a. art.), Sri Lanka (22, 27.c. art.) eta Uganda (14.2. art.). Nigeriako Konstituzioko 16. artikulua. (2). Estatuak xede hauetara bideratuko ditu bere politikak: ... (d) herritar guztiei honakoak ematera: aterpe egokia, elikadura egokia, gutxieneko soldata nazionala, osasun-zaintza eta zahartzaroko pentsioa, gaixoentzako laguntzak eta ongizatea ezinduentzat. Sri Lankako Konstituzioko 27.1. artikulua. Sri Lankan gizarte demokratiko sozialista ezartzeko konpromisoa hartzen du Estatuak, helburu hauekin, besteak beste: ….(a) pertsona ororen oinarrizko eskubide eta askatasunen gauzapen osoa; ... (c) herritar guztiek beraientzako eta beren familiarentzako bizi-maila egokia izateko eskubidea, honakoak bermatuz: jatekoa, janztekoa eta etxebizitza egokia, bizi-baldintzen hobekuntza etengabea, eta aisialdiaz eta aukera sozial eta kulturalez erabat gozatu ahal izatea. 3.4 ERREKONOZIMENDU INPLIZITUA, GIZA ESKUBIDEEN INTERPRETAZIO ZABAL BATEN BARRUAN Herrialde askotako Konstituzioak ez du “elikaduraren” edo “nutrizioaren” erreferentzia espliziturik, baina bai jasotzen ditu elikadurarako eskubidea partzialki edo osoki inplizitua daramaten beste giza eskubide batzuk. Eskubide horietako batzuk dira bizi-maila egokia edo onargarria nahiz ongizatea izateko eskubidea, duintasunez bizi ahal izateko bitartekoak izateko eskubidea, iraupenerako gutxienekoaren azpitik ez dagoen bizi-maila baterako eskubidea eta duintasunez bizitzeko aukera ematen duen gutxieneko soldatarako eskubidea. Gizartesegurantza eta -asistentziarako eskubideak dauzkagu, bestalde. Horrenbestez, elikadurarako eskubidea Konstituzioan esplizituki errekonozitua ez egoteak ez du ezinbestean esan nahi herrialdean modu batera edo bestera bermatuta ez dagoenik. Herrialde bakoitzeko tradizio juridikoaren arabera, beste giza eskubide batzuei atxikitako elementu gisa ulertu daiteke elikadurarako eskubidea. Aski izan liteke, beraz, Konstituzioko beste xedapen batzuk Estatuaren konpromiso politiko orokorrean edo printzipio gidarietan txertatzea, eskubide honen aplikazioa bultzatzeko. Lana izateko eskubidea eta gizarte-segurantzarako eskubidea (langabezia edo lanerako ezintasuna dagoen kasuetarako) sustatzeko estatu-mailako politikak onartu litezke, esate baterako. Gorago esan dugunez, Indiako auzitegiek bizitzarako oinarrizko eskubidearen interpretazio zabalagoa egin dute, printzipio gidariak oinarritzat hartuta. Horrek erlazio dinamikoa ezartzen du oinarrizko eskubideen eta Konstituzioko printzipio gidarien artean, eta printzipio horiek gizabanakoen eskubide gisa betearazteko bidea zabaltzen du. 3.5 ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN ERREKONOZIMENDUAREN EGOERA OROKORRA Elikadura-burujabetzarako politiketan izandako aurrerapausoei lotuta aztertu ditugun kasuetatik ondorioztatzen denez, berriki onartutako elikadurarako giza eskubidearen errekonozimendu konstituzionala abiapuntu egokia da elikadura-burujabetzari buruzko estatu-mailako politika bat garatzeko. Gogoan izan behar dugu elikadurarako eskubidearen edukia —12. Ohar Orokorrean eta borondatezko zuzentarauetan, nahiz Giza Eskubideen Batzordeak eta kontularitza bereziak idatzitako txosten guztietan jasota dagoen moduan— abiapuntu egokia dugula, lanari ekiteko. 14 Jakin badakigu errekonozimendu konstituzionalak ez duela bere horretan eskubidearen garapena bermatzen eta, izatekotan, errekonozimendu konstituzionala eraginkorra izango bada legezko garapena behar duela. Baina, halere, hemen azaldutako azterketan ikusi dugunez, errekonozimendua lortu eta gero (bai esplizituki, bai eskubidea Estatuaren politika gidatzen duten printzipioetan jasota), normalean asko aurreratzen da legegintza- eta politika-mailan. Geroago ikusiko dugunez, elikadurarako giza eskubidea errekonozitu duten herrialdeak dira esparru konstituzional askoz osoagoa, esparru-lege bat, sistema nazional bat edo estrategia nazional baten definizioa garatu dutenak gero. Gainera, eskubide horrekin batera elikaduraburujabetza ere errekonozitzen da askotan, Estatuaren politikaren printzipio gidari gisa. Aurreko guztia ikusita, esan beharra dago gaur egun estatuek elikadura-burujabetzari buruzko politiketan egindako aurrerapausoak elikadurarako eskubidearen errekonozimenduari lotuta egin direla, hein handi batean. Geroago ikusiko dugunez, eskubideok errekonozitzearekin batera printzipio batzuk ere errekonozitzen direnean (jabetzaren izaera soziala, latifundioen mugaketa, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen garapena edota landa-inguruneko familien ongizaterako eskubidea), estatu-mailako esparru instituzional askoz zabalagoa eratzen joaten da. Bestalde, hizpide dugun errekonozimenduarekin batera baserritarren eskubideak (VĂ­a Campesinak aurkeztutako adierazpenean jasotako moduan) edo lurrerako eskubidea errekonozituko balira, oso esparru politiko zabala izango genuke. Etorkizunerako bide egokitzat joko dugu, beraz, errekonozimendu konstituzionalean aurrera egiteko aukera. Nolanahi ere, hiru kontinente nagusien artean alde handia dagoela ikusiko dugu: Latinoamerikan izugarri aurreratu dute errekonozimenduan, baina Asian eta Afrikan oraindik ez dute elikadurarako eskubidea konstituzioetan jasotzen, eta estatu gehienek Giza Eskubideen Nazioarteko Gutunerako atxikimendua edo osasunerako eta gizarte-babeserako eskubidea besterik ez dituzte aipatzen. LATINAMERIKA ETA KARIBE. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA ONARPENA EDO AZKEN ERREFORMA -Errekonozimendu esplizitua. Elikadurarako eskubidea biztanle guztientzat. Bolivia Brasil Ekuador Haiti Nikaragua 16.a, beste aipamen batzuk 82.a eta 321.a 6.a, beste aipamen batzuk 7.a, 208.a, 212.a eta 227.a 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 22. art., elikadurarako eskubidea 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a -Elikadura-burujabetza estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadurarako eskubideari lotua Bolivia Ekuador El Salvador Nikaragua Paraguai Venezuela 16.a, beste aipamen batzuk 82.a eta 321.a 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 35.a eta beste aipamen bat 32.an 3.a eta 66.a, beste aipamen batzuk 31.a eta 69.a 54. a eta aipamenak 53.an 305 -Elikagaien segurtasuna estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadura-burujabetzari lotua -Estatuaren/Gobernuaren ardura da biztanleriaren nutrizioegora babestea eta hobetzea. Bizi-kalitateari eta estandar egoki batzuei lotutako eskubidea. Guatemala Panama Dominikar Errepublika Honduras 99.a eta beste aipamen batzuk 51.an 110 8 150 -Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia Guatemala Kolonbia Kuba Mexiko Panama 51.a eta beste aipamen batzuk 99.an 44 9 4.a eta beste aipamen bat 2 B III.an 56 -Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina erantzukizuna gurasoena dela azpimarratuz Paraguai Honduras 53.a eta beste aipamen bat 57.an 56 -Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez. -Eskubidearen errekonozimendua beste eskubide batzuei lotuta. Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea aipatzen dira bakarrik. Txile El Salvador Uruguai 19 35-38, 66-70, 101 44,46, 67 Iturria: Geuk osatua, fao/righttofood.org webgunean eskuragarri dauden dokumentu ugaritatik bildutako informazioarekin. ASIA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA AZKEN ERREFORMA Inongo estatuk ez du elikadurarako eskubidea esplizituki onartzen Herritarren elikadura-burujabetzarako eskubidea errekonozitzen du estatuak (18.3. art.) Elikadura bermatzeko betebeharra du estatuak (3. eta 43. art.) Elikatzeko ahalmena bermatu behar du estatuak (26. art.) Bizimodu betea garatzeko baldintzak jarri behar ditu estatuak, kalitate-estandar egokiarekin (elikadura barne hartuta) (24. art.) -Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia -Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina erantzukizuna gurasoena dela azpimarratuz Afganistan Hong Kong Atarikoa, 7. eta 58. art. 4. kapitulu osoak EESKNI ituna jasotzen du 2004. urtea 1990. urtea -Eskubidearen errekonozimendua beste eskubide batzuei lotuta. Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubideak aipatzen dira bakarrik Osasunerako eskubidea (34. art.) Osasunerako eskubidea (41. art.) Osasunerako (8. art.) eta gizarte-babeserako eskubideak (5. art.) Osasunerako (45. art.) eta gizarte-segurantzarako eskubideak (47. art.) Osasunerako (72. art.) eta gizarte-segurantzarako eskubideak (75. art.) Osasunerako eskubidea (21. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (28. art.) Osasunerako eta gizarte-babeserako eskubideak errekonozituak, estatuaren aukeren arabera (14. art.) Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea (25. art.) Osasunerako eskubidea (15. art.) Bizitzarako eskubidea (6. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (26. art.) Osasunerako eskubidea (36. art.) Osasunerako eta ingurumen osasungarrirako eskubidea (12. art.) Osasunerako eskubidea (23. art.) Osasunerako eskubidea (31. art.) Osasunerako eskubidea (46. art.) 2005. urtea 1995. urtea 2002. urtea Bielorrusia Kanbodia Txina Indonesia Irak Japonia Kuwait Mongolia Nepal Hego Korea Oman Qatar Saudi Arabia Siria 2002. urtea 1993. urtea 2004. urtea 2004 1994 1962 1992 1990 1987 1996 2003 1993 1973 Iturria: Geuk osatua, Asiako estatuetako konstituzioak oinarritzat hartuta. Zenbait estatuk ez dute konstituziorik edo duten konstituzioan ez da giza eskubideei buruzko legerik jasotzen. AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA -Errekonozimendu esplizitua. Elikadurarako eskubidea biztanle guztientzat Kenya Hego Afrika Elikadurarako eskubidea (43. art.) eta gainerako EESKak Elikadurarako eskubidea eta elikagaien segurtasuna (27. art.) Kongoko ED Elikagaien segurtasuna eskubide gisa aipatzen du (45. art.) Elikagaien segurtasuna (XIV. art.) eta nutrizio egokia (XXII. art.) bermatzeko betebeharra Nutrizio egokirako eskubidea (23. art.) Elikagaien segurtasuna estatuaren politika gidari gisa (27. art.) Estatuaren plangintza nutrizio egokia lortzeko (96. art.) AZKEN ERREFORMA 2004 -Elikadura-burujabetza estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua eta elikadurarako eskubideari lotua -Elikagaien segurtasuna estatuaren politikako printzipio gidari gisa errekonozitua Uganda Malawi Hego Afrika Namibia -Estatuaren/Gobernuaren ardura da biztanleriaren nutrizioegora babestea eta hobetzea. Bizi-kalitateari eta estandar egoki batzuei lotutako eskubidea Etiopia Nigeria Kongo Gambia Estatuak elikagaiak eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da (90. art.), baina ez elikadurarako eskubidea estatuaren politika gisa Estatuak elikadura egokia eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da Herritar guztiek kalitate-estandar egokirako eskubidea daukate, eta hor sartzen da elikadura (34. art.) Estatuak elikagaiak eskuratzeko aukera bermatzeko duen betebeharra errekonozitzen da (219. art.), baina ez elikadurarako eskubidea estatuaren politika gisa AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA -Eskubidea kolektibo batzuei bakarrik errekonozitua. Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia -Haurren elikadurarako eskubidearen aipamen berezia, baina gurasoak izanik erantzuleak -Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez. Mauritania Mali Kamerun Rwanda Erdialdeko Afrika Burundi Tanzania Ekuatore Ginea Gabon Etiopia Madagaskar Giza eskubideen eta Giza Eskubideen Afrikako Gutunaren (Atarikoa) errekonozimendua Giza Eskubideen Afrikako Gutuna onartu eta EESKak espezifikoki errekonozitu zituen (Atarikoa) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko eta Afrikako Gutunarekiko bat egitea Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko eta Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Gutunarekiko bat egitea (9. art.) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) Giza Eskubideen Afrikako Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) EESKen errekonozimendua (10. art.) Giza Eskubideen Gutunarekiko bat egitea (Atarikoa) AFRIKA. ELIKADURARAKO ESKUBIDEAREN, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN BABES KONSTITUZIONALAREN ZENBATERAINOKOA NOLAKO ERREKONOZIMENDUA -Errekonozimendu inplizitua. Giza eskubideen interpretazio zabala. Maila konstituzionala ematen zaie nazioarteko itunei, EESKNIri adibidez. HERRIALDEA Senegal Burkina Fasso Eritrea Niger Algeria Libia Egipto Ginea Bissau Swazilandia Txad Liberia Cabo Verde Angola Ghana Mozambike Togo Sudan KONSTITUZIOKO ARTIKULUAK Giza eskubideak, Eskubideen Afrikako Gutuna, haurren eskubideak (Atarikoa) eta EESKak (8. art.) onartu zituen Giza Eskubideen Gutuna errekonozitu eta harekin bat egin zuen EESKen errekonozimendua (21. art.) Giza eskubideen errekonozimendua (Atarikoa) Osasunerako eskubidea (53. art.) Osasunerako eskubidea (14. art.) Osasunerako eskubidea (16. art.) Osasunerako eskubidea (16. eta 17. art.) Osasunerako eskubidea (58. art.) Gizarte-segurantzarako eskubidea (40. art.) Osasunerako eskubidea (6. art.) Osasunerako eskubidea (61. art.) Osasunerako (30. art.) eta gizarte-segurtasunerako eskubideak (29. art.) Osasunerako eskubidea (24. art.) Osasunerako eskubidea (51. art.) Osasunerako eskubidea (34. art.) Osasunerako eta gizarte-segurantzarako eskubidea (19. eta 46. art.) Iturria: Geuk osatua, estatuetako konstituzioak oinarritzat hartuta. 4. ELIKADURARAKO ESKUBIDEA ERREKONOZITZEKO OZTOPOAK ETA JUSTIZIBILITATEA Elikadurarako eskubidearen inguruko alderdi eta arazoak aztertzeko garaian, NBEko kontulari bereziek hartu-emanean jardun dute hainbat erakunderekin, tartean NBEko bertako erakunde espezializatuekin, nazioarteko beste erakunde batzuekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, gizarte zibileko erakundeekin, etab. Hartu-eman horietako adostasun-puntu bat (gizarteerakundeekin lortutakoa bereziki) hauxe izan da: beharrezkoa dela Hegoaldeko gizarteen garapen eskasa eragiten duten baldintza makroekonomikoen azterketa egitea, elikadurarako eskubidea gauzatzen dela bermatzeko hartu beharreko neurriei heldu aurretik 26 . Elikadurarako eskubidearen gauzapena zuzenean baldintzatzen duten zazpi esparru nagusi bereizi ditu kontulari bereziak27: Munduko merkataritzaren eboluzioari lotutako arazoak. MMAren akordioek elikadurarako eskubidearen gainean duten eragina. Kanpo-zorraren zerbitzua eta elikagaien segurtasunaren gainean duen eragina. Bioteknologiaren eboluzioa eta elikadura eskuratzeko aukeran eta elikagaien segurtasunean duen eragina. Elikagaien segurtasuna suntsitzen duten gerrak. Ustelkeria. Baliabideen (ura, lurra, haziak, arrantza-tokiak, basoko baliabideak, kreditua eta teknologia) eskuragarritasuna. Emakumeen aurkako diskriminazioa, eta horrek elikadurarako eskubidearen gauzapenean duen eragina. Esparru horietan guztietan koherentzia falta nabarmena ikusten dugu estatuen nahiz estatuz gaindiko erakundeen politika eta ekintza batzuen, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak eta EESKNIk aldarrikatutako elikadurarako eskubidearen artean. Kontulari bereziak hauxe dio: â&#x20AC;&#x153;Bretton Woodseko erakundeak, AEBetako gobernuarekin eta Munduko Merkataritza Antolakundearekin batera, elikadurarako eskubidearen kontra egiten dute praktikan, Washingtoneko Kontsentsuaren bidez, liberalizazioa, desregulazioa, pribatizazioa eta estatuetako aurrekontuen murrizpena bultzatzen baitute, eredu horrek kasu askotan desoreka handiagoak eragiten dituen arrenâ&#x20AC;?28. 4.1 ZUZENBIDEAREN JUSTIZIABILITATEA ETA AUZITEGIRA JOTZEKO AUKERA. Estatuen erantzukizuna 2002ko urtarrileko txostenean, elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak arreta berezia jarri zuen elikadurarako eskubidea justizia-auzitegi batean epaitua izateko aukeran, horrela, eskubide hori urratuz gero ordain egokia eskuratu ahal izateko29. Auzitegira jotzeko aukerak hizpide dugun eskubide honen ezaugarriek baldintzatuta dagoen arren, gaur egun, doktrina gehienak uste du edozein giza eskubide betearazteko eskatzea dagoela estatuko agintarien aurrean, nahiz eta zenbait egileren iritziz, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak ezin diren auzitara eraman. 26 Jean Ziegler elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak idatzitako txostena. E/CN.4/2001/53, 2001eko otsailaren 7koa, 68. paragr. 27 Esparru horiek garatuago daude aipatutako txosteneko 69-80. paragrafoetan. 28 Jean Ziegler elikadurarako eskubideari buruzko kontulari bereziak prestatutako txostena, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen 2001/25 Ebazpenarekin bat etorriz aurkeztua. E/CN.4/2002/58, 2002ko urtarrilaren 10ekoa, 138. paragr. 29 Ibid., 30. paragr. Gai hau luze-zabal jorratzen da aipatutako txosteneko 29-71. paragrafoetan. Nolanahi ere, mugak daude oraindik: Elikadurarako eskubidea eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean sailkatzen da oraindik, eta, beraz, EESKNIren arabera arautu behar da. Itun horrek eskubide hau babesteko bitartekoak finkatzen ditu: 2.1. artikuluak eskubideok pixkanaka gauzatzen joateko irizpide orokorra finkatzen du: “Itun hau sinatzen duten estatuek konpromisoa hartzen dute hemen errekonozitutako eskubideak guztiz gauzatzen direla bermatzeko. Neurri horiek estatu bakoitzak bere aldetik hartu ditzake, edo nazioarteko laguntza eta lankidetzaren barruan, eta alor ekonomiko eta teknikokoak izango dira bereziki. Eskubideok gauzatzeko neurri egokiak (legegintzakoak bereziki) hartzen joatea da helburua, estatuak eskura dituen baliabide guztiak muturreraino erabiliz”. Eskubideon aplikazioa pixkanaka handituz joateko konpromiso bat dago, beraz, eta Ituna sinatu duten estatuek ibilbide aktiboa izan behar dute neurriak hartzeari dagokionez, eskueran dituzten baliabideak izanik haien muga bakarra. Zentzu honetan, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak azpimarratu duenez, estatuari dagokio baliabide-muga hori frogatzeko ardura: “Hortaz, jatekoa beren kasa eskuratzeko gai ez direnei jaten ematea galarazten dien baliabideurritasuna dutela dioten estatuek, frogatu egin behar dute ahal izan duten guztia egin dutela eskueran dituzten baliabide guztiak erabiltzeko, gutxieneko betekizun horiek lehentasunez asetzearren”30. 2.3. artikuluak, bestalde, honako interpretazioa egiteko bidea zabaltzen du: herrialde garatuak behartuta daude eskubide ekonomikoak bermatzera, baita beren herrialdeko herritarrak ez direnenei ere. “Herrialde garatuek, giza eskubideak eta beren ekonomia nazionala aintzakotzat hartuta, Itun honetan errekonozitutako eskubide ekonomikoak beren herrialdeko herritarrak ez direnei ere nola bermatuko dizkieten zehaztu ahal izango dute”. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitatea estatuen lege-antolamenduan txertatu eta errekonozitzeke dago oraindik. Horixe bera azpimarratzen du NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak: “Elikadurarako eskubidea errekonozitzen duten nazioarteko tresnak estatuetako lege-antolamenduan txertatzea edo eskubide horren aplikagarritasuna errekonozitzea oso lagungarria izan daiteke eskubide horri dagokionez hartzen diren konpontzeneurrien irismena eta eraginkortasuna handitzeko, eta, beraz, halakoak bultzatu egin behar dira kasu guztietan. Auzitegiek elikadurarako eskubidearen oinarrizko edukiaren urraketak epaitu ahal izango dituzte, Itunean jasotako betebeharren erreferentzia zuzena eginez”31. Esparru horretan aurrerapausoak egin dira eta justiziabilitate hori ahalbidetzen duten legeak garatu dituzte zenbait herrialdek, baina hiru elementu nagusiri zor zaio bide hori zabaltzen joan izana: epaileek kasu zehatzetan egindako jardunari; estatuei bereziki egoera ahulenean dauden taldeetako kideei (7.2. zuzentaraua) errekurtso-bide egoki, eraginkor, azkar eta eskuraerrazak eskaintzeko mekanismo administratiboak (ia judizialak nahiz judizialak) eskaintzera bultzatzen dituzten borondatezko zuzentarauei; eta Aukerako Protokoloaren onarpenari. Elikadurarako eskubidearen justiziabilitatearen garapena elikadurarako giza eskubideari buruzko esparru-legeen, elikagaien segurtasunari buruzko legeen, elikagaien burujabetzari buruzko legeen eta elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko legeen onarpenaren bidez ari da lortzen. Hurrengo kapituluan aztertuko ditugu legeok, horixe izan baita baserritarren, indigenen 30 12. Ohar Orokorra, 17. paragrafoa. 31 12. Ohar Orokorra, 33. paragrafoa. erakundeek eta gizarteko erakundeek ekarpenik handiena egin duten esparruetako bat, hizpide dugun eskubidea benetan betetzen dela lortzen joateko estrategiaren barruan. 4.2 ESTATUEN LURRALDEZ KANPOKO BETEBEHARRAK Ohar Orokorrean eta zuzentarauetan ere estatuek eskubide hau bermatzeko garaian arreta berezia jarri behar duteneko hiru egoera berezi aipatzen dira: Ezin zaie enbargorik edo bestelako neurririk aplikatu jatekoa eskuratzeko aukera arriskuan jartzen duten elikagaiei; elikagaiak ezin dira inoiz presio ekonomiko edo politikoa egiteko tresna gisa erabili. NBEren Gutunari jarraiki, hondamendi-kasuetan laguntzeko eta larrialdietan laguntza humanitarioa (errefuxiatuei eta beren herrialdearen barruan lekuz aldarazitako pertsonei eman beharreko laguntza barne) emateko erantzukizuna daukate estatuek, bai bakarka, bai beste estatu batzuekin batera. Estatu bakoitzak ahal duenaren arabera lagundu behar du zeregin horretan. Estatuek beren enpresen atzerriko jarduna kontrolatu behar dute. Enpresa batek bere ekintza zehatz baten bidez egoitza duen herrialdeko herritarren elikadurarako eskubidea urratzen badu, kaltetuek auzitara eta instantzia nazionaletara eraman ahal izango dute enpresa. Urraketa lurraldez kanpo, beste herrialde batean alegia, gertatzen denean sortzen dira arazoak. Estatuak dira berme-emaileak, eta beren bitartekoak dauzkate enpresak zigortzeko. Horrenbestez, elikadura egokirako eskubidea errespetatu, babestu, ahalbidetu eta gauzarazteko estatu bakoitzak duen konpromisoa nazioarteko komunitate osora hedatzen da, onespen askean oinarrituta dagoen nazioarteko lankidetzaren bidez. 5. GIZARTE-ERAKUNDEEN LANAREN ETA ELIKADURARAKO ESKUBIDEAN EMANDAKO AURRERAPAUSOEN ERLAZIOA Gizarte-erakundeen lanak eta mobilizazioak izandako eragina erakusten duen adibide argirik badago, elikadurarako eskubidearen nazioarteko errekonozimendua dugu adibide hori. Eskubide ekonomiko eta soziala izatea oztopoa izan zen hasiera batean, baina gizarte-erakundeek NBErekin batera egindako lanari esker, kontulari bereziaren bidez aurrena eta FAOren beraren bidez geroago, lortu da eskubide horren garapena. Garrantzitsua da prozesua modu eskematikoan irudikatzea, elikadura-burujabetzak izandako aurrerapeneko lorpen guztiak ikusteko. ELIKADURARAKO GIZA ESKUBIDEAREN APLIKAZIOAN AURRERA EGITEKO PROZESUA, ELIKADURA-BURUJABETZARAKO POLITIKEN SUSTATZAILE GISA LOBBY-LANA ETA ERAKUNDEEN PROPOSAMENA 1996. Foro Paraleloa. Elikadurarako giza eskubidearen edukiaren gaineko presioa eta elikadura-burujabetzari buruzko proposamena 1999. FIANen eta aliatuen proposamena. Elikadurarako giza eskubideari buruzko jokamolde-kodea 2000-2004. Gizarte zibileko antolakundeen lan bizia, elikadurarako giza eskubiderako kontulari bereziarekin batera 2000tik aurrera. Erakundeen nazioarteko sareak, FIANekin batera, txosten nazional paraleloak idatzi eta aurkeztu zituen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak 2002 a 2004. Lan-taldea IPCren barruan. Borondatezko zuzentarauen proposamena eta lan-taldearen jarraipen eta parte-hartzea 2004-2008 bereziki. EESKNIko Aukerako Protokoloaren proposamen eta jarraipena NAZIOARTEAN IZANDAKO AURRERAPAUSOAK 1966. Nazioarteko errekonozimendua EESKNIn 1996. FAOren Elikadurari buruzko Goi-bilera. Eskubidearen onarpena 1999. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komiteak 12. Ohar Orokorra onartu zuen 2000. Ekonomia eta Gizarteko Kontseiluko Batzar Nagusiak elikadurarako eskubiderako kontulari berezia izendatu zuen 2002. Elikadurari buruzko Munduko Goi-bilera. Mandatua. Zuzentarauak idazteko lan-taldea 2004. FAOren Kontseilua. Zuzentarauak onartu zituen 2008. EESKNIko Aukerako Protokoloaren onarpena Iturria: Geuk osatua, prozesuari buruzko material eta dokumentuak oinarritzat hartuta. ESTATUEN APLIKAZIOA ETA LEGEEN GARAPENA 1996 a 2004. Elikagaien segurtasunerako programa berezien garapena. FAO - herrialdeei zuzendutako laguntza 2000tik aurrera. Estatuek kontulari bereziarekin elkarlaneanjardunbeharduteurtekotxostenakegiteko garaianetagaiariburuzgeroetagehiagodakitengizarteerakundeen presioa jasotzen dute 2003. Elikadurarako giza eskubidea jasotzen duen elikagaien eta nutrizioaren segurtasunari buruzko lehenbiziko legea onartu zuen Argentinak. Orduz geroztik, gizarte-erakundeek proposatutako antzeko legeak zabaltzen dira eta, bestetik, estatuak halako legeak onartzen hasten dira 2000. Nikaraguak elikadurarako eskubidea jaso zuen konstituzioan. 2007tik aurrera eskubidearen errekonozimendua hedatzen da, konstituzioaren hainbat erreformatan 6. BASERRITARREN NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO SEKTORERA BIDERATUTAKO ETA ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN BATERAGARRIA DEN ESTATU-POLITIKA BATEN ERREKONOZIMENDU KONSTITUZIONALA. Asiako eta Afrikako herrialdeen azterketa Elikadurarako eskubidearen errekonozimenduan egondako aurrerapausoak abiapuntu egokia dira, baina konstituzioan landa-ingurunera bideratuta dauden eta elikadura-burujabetza lortzen laguntzen duten politika ekonomikoaren printzipio gidariak eta beste eskubide batzuk ere jasotzen badira, indartu egiten dira aurrerapauso horiek. Konstituzioen azterketa egiterakoan argi gelditu denez, baserritar-erakundeen eta gizarte-erakundeen borrokarako oso erabilgarriak diren printzipio eta alderdi ugari jasotzen dituzte estatuek. Proposamen sendoak egin daitezke alderdi horiek oinarritzat hartuta. Kasu gehienetan, arau hutsak dira, estatuen politika ekonomikoen printzipio gidariak, baina ez dute eskubiderik sortzen, baserritar-familien bizibidea bermatzeko lurraren gaineko eskubidearen errekonozimendu orokor samarra salbu. Kasu askotan, printzipio horiek bat datoz guk defendatzen dugun elikadura-burujabetzarekin, eta, hori dela eta, printzipio horietako alderdi positiboei erreparatuko diegu bereziki, lagungarriak izan daitezkeelako aurrerapauso politikoak lortzeko. Asiari eta Afrikari buruzko informazioa sistematikoki jaso dugu, batetik, hango konstituzioak askoz esplizituagoak direlako gai hauei dagokienez, eta, bestetik, konstituzioan jaso gabe dauden elikadurarako eskubideaz bestelako abiapuntu batzuk finkatzeko. HERRIALDEA AFGANISTAN ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK Estatua behartuta dago nekazaritza eta abeltzaintza garatzeko planak bultzatzera, baserritarren eta artzain nomaden bizi-baldintzak hobetzeko (14. art.) Lurrak emankorra izan behar du eta neurriak onartu behar dira baserritarrak lurraren jabe izateko (9. art.) Arreta berezia landa-inguruneko emakumeen egoerari (46. art.) Estatuak garapena sustatu behar duela dio 61. artikuluak, urruneko esparruetan bereziki. Era berean, nekazaritza bultzatu behar du, ura, elektrizitatea, errepideak eta kreditu-sistemen erabilera sustatzeko politiken bidez. 62. artikuluak dio estatua behartuta dagoela nekazaritzako produktuen prezioak babestu eta merkaturatzen laguntzera. Legeak ezarritako mugen barruan, landa-inguruneko kolektibo ekonomikoek lurra erabilera pribaturako lantzeko dituzten eskubideak azaltzen du 8. artikuluak. Landa-inguruneko eta hirien kanpoaldeko lurrak kolektibo horien jabetzakoak direla (salbuespenak salbuespen) eta modu arrazionalean erabili behar direla dio 10. artikuluak. Bere Giza Eskubideen Adierazpen propioa du (1979), eta bertan berariaz esaten du nekazaritzatik bizi diren gazteek irabazien banaketa bidezkoa eskuratzeko eskubidea dutela. Indiar Estatuaren politiken printzipioek onura komunerako banaketa bermatu beharra daukate, komunitatearen baliabide materialak barne, eta ekoizpenbaliabideen kontzentrazioa saihestuz (39. art.) ELIKADURA-BURUJABETZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ETA KONSTITUZIOAN JASOTA DAUDEN ALDERDIAK Herrialderako garrantzitsuak diren eta pertsonen bizitza baldintzatzen duten ekoizpen-sektoreak estatuaren jabetzakoak dira, bai eta lurra, ura eta natur baliabideak ere. Autosufizientzia da funtsezko helburu bat (33. art.) Nekazaritza-esparruko autosufizientzia da helburu bat (3. art.), eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena handitu beharra azpimarratzen da, mendekotasunak saihesteko (43. art.). Landu ezineko lurrak, lur abandonatuak eta larre zabalak Estatuaren esku utzi behar dira (44. art.). Lurra eta natur baliabideak (lur-azpia barne) Estatuarenak dira (jabe pribatuen esku ez badaude). Lurra gaizki erabiltzen bada edo erabilerak biztanleen osasuna edo ingurumena kaltetzen baditu, Estatuak lurrak desjabetu ditzake (6. art.). Era berean, lurra utzi diezaieke mongoliarrei, baina lurrok ezin dira atzerritarren esku utzi (6. art.). Nekazaritzatik bizi direnen aurrerapenerako baldintzak sortu behar ditu estatuak, produktibitatea handitzeko neurriak hartuaz, hazkunde industrialerako irizpideak eta lurren erreformarako programen bidez (26. art.). Iraultza teknikoaren eta landa-ingurunearen iraultzaren bidez, nekazaritza industrializatu eta modernizatzeko asmoa dauka Estatuak, hirien eta landaingurunearen arteko aldeak eta langileen eta baserritarren arteko klasedesberdintasunak ezabatzeko asmoz (28. art.). â&#x20AC;&#x153;Lurra lantzen duenarentzatâ&#x20AC;? printzipioa hartzen du oinarritzat Estatuak (121). Efizientzia eta oreka, eta nekazaritza-lurren erabilera arrazionala izan behar dute lurraren erabilera gidatzen duten printzipioak (122). Erregioen arteko garapen orekatua bermatu behar du Estatuak eta arrantzale eta nekazarien interesak babestu behar ditu, nekazaritzako eta arrantzako produktuen prezioak egonkortuz, eskariaren eta eskaintzaren arteko orekari eutsiz eta banaketaeta merkaturatze-sistemak hobetuz (123). Estatuak nekazari txiki eta ertainen eta arrantzaleen erakundeak bultzatzen ditu, halaber (123). Estatuak kontsumitzaileen babesa eta produktuen kalitatea bermatzen du (124). Nekazaritza-lurren jabetza mugatuta dago legeetan, nekazarien eta nekazaritzako langileen babesa bermatzeko (16). Arreta berezia eskaintzen zaio landa-inguruneko osasunari (47)- Herriak kontrolatu behar ditu ekoizpen-bitartekoak (24. art.). Jabetza publikoa, pribatua eta kooperatiboa errekonozitzen dira. Lurraren jabetzari muga bat jartzen zaio, nekazariak babestearren (37. art.). Baserritar txikien eta artisauen parte-hartzea bermatzen da, nekazaritza- eta industria-kooperatibetako zuzendaritza-kontseiluen %80 haientzat gordeaz (26. art.). Herrietako Biltzarretako (87. art.) eta udal-kontseiluetako (162. art.) ordezkarien erdia gutxienez baserritarrak eta langileak izan behar dute, eta Shouran, baimendutako bi herenen erdia (196. art.). Estatuarena da lurra (14. art.), eta ondasun publikoak (meatzeak, baliabide energetikoak, ura) herriarenak (17. art.). Ingurumen osasungarrirako eskubidea errekonozitzen du eta estatuak hura babesteko eta bioaniztasuna sustatzeko bai eta natur baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko duen betebeharra (11. art.). Estatuak genero-berdintasuna bermatu beharra dauka (15. art.). Lurren jabetzari buruzko atal bat dauka (186-189). Hidrokarburoen ustiapenari buruzko atalak dio jabekuntza lokala eta komunitate lokalen interesak aintzakotzat hartu behar direla (190. art.). Baliabide produktiboak (ura, lurra) eta naturalak Estatuarenak dira (23. art.) eta haien erabilera jasangarria bultzatu behar du honek (10. art.), etorkizuneko belaunaldien interesak babestuz eta pertsonen parte-hartzea ziurtatuz. Helburu ekonomikoak ez daude hazkunde ekonomikoari lotuta, banaketa ekitatiboari baizik (89. art.). Berrikusten ari dira 2006tik, NBEren laguntzarekin. Laster egongo da argitaratzeko prest. Landa-ingurunean bizi direnen osasunerako sarbidea (emakumeena bereziki) bermatzen du Estatuak (17. art.). Konstituzio berria dute 2010etik, baina testua ez dago oraindik eskuragarri. Elikagaien autosufizientzia aipatzen da, nekazaritzaren sustapenean oinarrituta (7. art.). Lurrak eta natur baliabideak kontserbatzeko eta nekazaritza garatzeko lurrak bereganatzea dauka Estatuak, lurron jabeak hori egiten ez badu (21. art.). Natur baliabideen kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzen da (7. art.). Meatzetako baliabideak Estatuarenak dira (22. art.). Aberastasun nazionalak herritarren eta lurraldeetako kolektiboen artean modu ekitatiboan banatzeko eskubidea errekonozitzen du (38. art.). Landa-inguruneko tribuetako â&#x20AC;&#x153;buruzagiâ&#x20AC;? tradizionalak errekonozitzen ditu (143. art.). Estatuak lurrak bereganatu ditzake lurzoruak kontserbatzeko (30. art.). Elikadura egokia eskuratzeko eskubidea (16. art.) eta banaketa ekitatiboa aipatzen ditu, eta aberastasuna gutxi batzuen esku pilatzea saihetsi behar dela esaten du (16. art.). Estatuak babestu egin behar ditu airea, lurra eta ura, eta kultur baloreak gorde behar ditu (20. art.). Baserritarren lur-jabetza bermatu behar du Estatuak (29. art.). Kongoarrek beren herriko aberastasun naturalen jabe izateko eskubide besterenezina (55. art.) errekonozitzen du, batetik, eta garapen sozial, kultural eta ekonomikoa izateko duten eskubidea (55. art.), bestetik. Atzerritarrek eragindako ingurumenaren eta itsasoaren kutsadura delitutzat jotzen ditu (48. art.). Sistema politikoa erreferendum bidez aldatzeko aukera eta sistema hori oinarriko mugimendu politikoetan bermatzeko aukera onartzen du (70. art.). Lur-jabetzako eredu tradizionalak errekonozitzen ditu (237. art.). Lurraldea Estatuarena da (244. art.). Lurra eskuratzeko aukera ekitatiboa bermatzen du eta lurraldearen kudeaketa jasangarria bultzatzen du (60. art.). Jabetza komunala errekonozitzen du (61., 63. art.). Indigenen jakintza, bioaniztasuna eta komunitateen baliabide genetikoak babesteko eta lurraldearen kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzeko betebeharra dauka Estatuak (69. art.). Estatuaren erantzukizuna da natur baliabideen kudeaketa jasangarria (35. art.). Bereziki landa-garapena bultzatzeko betebeharra dauka Estatuak (56. art.). Irabazien metaketa mugatzen du (9. art.) eta natur baliabideak pobrezia ezabatzera bideratu behar direla agintzen du (9. art.). Estatuaren erantzukizuna da natur baliabideen kudeaketa jasangarria (35. art.). Lurraldea Estatuaren jabetzakoa da eta honek natur baliabideak babestu behar ditu komunitatearen onerako (12. art.). Lurrak Estatuarenak dira eta honek bermatu egin behar du baserritarrek lurrok erabiltzeko aukera dutela (12. art.). Landa-ingurunean bizimodu duina (azpiegiturak barne) izateko eskubidea errekonozitzen du (Oinarrizko printzipioak, 23-26., 30. eta 31. art.). Namibiako bioaniztasuna balore gisa errekonozitzen du, eta garapena natur baliabideen erabilera jasangarriarekin bateragarria izan behar duela dio (20., 95. art.). Lurra, ura eta natur baliabideak Estatuarenak dira (100. art.). Lurrak desjabetzeko aukera dago, nekazaritzaren garapenerako zein lurzoruen kontserbaziorako (8.5a art.). 16. atala. Nekazaritzaren erreforma eta baserritarren birkokapena bultzatzen ditu. Nekazaritza garapen nazionalerako oinarritzat hartzen du (39. art.). Lurra Estatuaren da eta mozambiketar guztiek dute haren erabilera soziala egiteko eskubidea (46-48. art.). Estatuak errekonozitu egin behar du ekoizle txikiek ekonomia nazionalari egindako ekarpena eta haien garapena bultzatu behar du jendearen sormena aintzakotzat hartuz (44. art.). Ministro Kontseiluak baserritar familien ekoizpena sustatu behar du (153e art.). Estatuak lurra erreformatzeko konpromisoa eta lurrak eta natur baliabideak eskuratzeko aukera ekitatiboa bermatzeko betebeharra duela agintzen du (25. art.). Lege eta buruzagi tradizionalak errekonozitzen ditu, baldintza batzuekin (221., 212. art.). Landa-ingurunearen eta hiriaren arteko garapen orekatua bilatzen du, landainguruneko bizi-baldintzak hobetuz eta nekazaritzaren garapena sustatuz (59. art.). Natur baliabideak, ura, lurra eta mineralak Estatuarenak dira, eta, beraz, haiek zaintzeko eta ingurumena babesteko betebeharra dauka estatuak (210. art.). â&#x20AC;?Lurraren gaiaâ&#x20AC;? aipatzen du (59. art.). Etxeko erabileretarako gizon eta emakumeen berdintasuna errekonozitzen du lurrak eskuratzeari dagokionez (211. art.). Ura pribatizatzea debekatzen du (214. art.). Lurrak desjabetzeko aukera dago, nekazaritzaren garapenerako zein lurzoruen kontserbaziorako (17.4. art.). Lurrei, tradizioei eta ganaduari lotutako eskubideak errekonozitzen dizkie gutxiengoei (Fokonolona, 35. art.). Iturria: Geuk osatua, estatuetako konstituzioei buruzko informazioa oinarritzat hartuta. 7. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO GUTUNA Gorago esan dugunez, elikadura-burujabetzari lotutako eskubideen nazioarteko errekonozimendua eta eskubide horiek estatu bakoitzeko konstituzioetara eramatea funtsezko baldintzak dira elikadura-burujabetzaren aldeko politikak garatu ahal izateko. Ildo horretan, Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna onartzeko proposamena mahai-gaineratu du Vía Campesinak, FIAN Internationalen elkarlanarekin kasu honetan ere, nazioartean eztabaidatua izan dadin. Elikadurarako giza eskubidearen benetako garapenaz gain, elikadura-burujabetza bultzatzen duten estatu-mailako politiken printzipio gidarien errekonozimendu edo onarpen konstituzionala, dagoeneko errekonozituta dauden beste eskubide batzuen garapena (herri indigenen eskubideak, adibidez) eta baserritarren giza eskubideak halakotzat errekonozituak izatea lortzeak oso esparru politiko onuragarria sortuko luke bai maila nazionalean, bai nazioarteko mailan. Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutunaren proposamena mugimenduaren buruargitasun estrategikoaren adierazgarri nabarmena izan da. Izan ere, kolektibo gisa exijitzen diren eskubideen gaineko kontzientzia hartzeaz gain, baserritarren mugimenduak eskubide horien aurrean nazioarteko jarrera politiko jakin bat hartzea ere ekarri baitu. Baina, horrekin batera, proposamena garatu eta eztabaida juxtu zegokion nazioarteko agertokian kokatu izanak nazioartearen gaineko ikuspegi zabala eta buruargia izatea erakusten du. Proposamena pentsatzeko, lantzeko, zabaltzeko eta nazioartean defendatzeko prozesua azkar samar joan da. 2002an hasi zen eztabaida Vía Campesinaren barruan eta 2009an Giza Eskubideen Batzordean defendatzera iritsi ziren. Hainbat alderdik lagundu dute horretan: Vía Campesinak klase-interesak ordezkatzen dituen mugimendu gisa nazioartean lortu duen errekonozimendu eta hedapena. Elikadurarako giza eskubidearen errekonozimenduaren aldeko borrokaren eta nekazaritzaerreformaren aldeko kanpaina globalaren aurrekaria, bi gaiek ere lotura estua baitute Adierazpenaren ikuspegiarekin. Vía Campesinak FIAN Internationalekin zeukan ituna, batetik, eta, bestetik, antolakunde honek gaiari buruz duen ezagutza handia eta lobby-lana egiten metatutako esperientzia handia. Elikadurarako giza eskubiderako kontulari bereziekin izandako hartu-eman estrategikoa eta haiek baserritarren eskubideen alde eta eskubide horien urraketen nazioarteko salaketen alde egindako apustua. Elikadurarako giza eskubideari buruz sistematikoki egindako txosten paraleloak eta baserritarren eskubideen urraketari buruzko urteko txostenak. Erakunde batek (Indonesiako FSPIk) gaia mugimenduaren barruan akuilatzen eta bultzatzen ibiltzeko lana bere gain hartu izana. Egindako prozesua eta egungo egoera irudikatu ditugu ondorengo taula honetan: BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA VĂ­a Campesina. Nazioartea JATORRIA -Baserritarrek giza eskubideen urraketak jasan dituzte antzina-antzinatik. XX. mendeko diktadura guztietan errepresioa gehien jasan zuten taldeetako bat izan zen baserritarrena. -1993az geroztik baserritar-komunitateen giza eskubideen urraketak salatzen dihardu VĂ­a Campesinak. -2000. urtean Nekazaritza Erreformaren aldeko Kanpaina Globala jarri zuen abian FIAN Internationalekin batera, eta ordutik ehunka urraketen berri eman da modu sistematikoan. FIAN Internationalek, bestalde, gauza bera egin du elikadurarako giza eskubidearen kausak goratzeko prozesuan, eta koordinatuta jardun du elikadurarako32 eta etxebizitzarako giza eskubiderako kontulari bereziarekin. -Gutunaren lehen formulazioa gaiari buruz Jakartan antolatu zen konferentzia batean egin zen 2002. urtean. 2001 eta 2002 urteetan zehar egindako tailerretan bildutako ekarpenak jaso zituen lehen formulazio hark. - Ez-diskriminazioaren printzipioa funtsezkoa da giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidean. Printzipio horri jarraiki, estatuek legezko neurriak hartu behar dituzte zuzenbidean (formalki nahiz de jure) diskriminaziorik gertatzen ez dela bermatzeko eta neurri positiboak hartu behar dituzte ekintzetan ere (substantiboki nahiz de facto) halakorik ez gertatzeko. NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitearen 20. Ohar Orokorrean33 berez gertatzen diren diskriminazioak ezabatzeko estatuek hartu beharreko neurriak zehaztu dira. - Jakartako amaierako Adierazpenean nazioarteko mobilizaziorako deia egiten da, NBEko Batzar Nagusiak Baserritarren Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena onartu dezala lortzeko. Mobilizazio hori sustatzeko bere aliatuak diren erakundeen, bere kausaren alde dauden gobernuen eta erregio-mailako nahiz nazioarteko erakundeen babesa jasotzea espero dute. -Baserritarren eskubideek ez dute babes berezirik nazioarteko zuzenbidean. Baina baserritarrei, gizaki guztiei bezalaxe, giza eskubideak babesteko tresna orokorretan jasotako eskubideen babesa dagokie. Hauek dira tresna orokor horiek: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna (EESKNI) (1) eta Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (EZPNI) (2). Babes orokor horrez gain, emakumezko baserritarrek eta baserritar indigenek beste bi tresna hauen babes berezia daukate: Emakumeen Aurkako Diskriminazio Oro Ezabatzeari buruzko Hitzarmenaren babesa eta Herri Autoktonoen Eskubideei buruzko NBEren Adierazpenaren babesa (3). -2006ko ekainean Giza Eskubideen Kontseilua sortzearekin eta 2008ko abuztuan bere Aholku Komiteak lehen bilkura egitearekin batera, Nazio Batuetan baserritarren eskubideei buruz hitz egiten hasi ziren lehenbiziko aldiz. -Aurreko tresnak gorabehera, era honetako gutun bat onartzeko aukera zehazteko garaian, kolektibo zehatzen giza eskubideen gutunak eta adierazpenak hartzen dira erreferentzia gisa, Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena edota emakumeen diskriminazioaren aurkako adierazpen espezifikoak, esate baterako. -2008ko maiatzean elikagaien krisiari eta elikadurarako eskubidearen urraketei buruzko ez ohiko bilkura bat antolatzeko eskatu zion Olivier de Schutterrek Giza Eskubideen Kontseiluari. Giza Eskubideen Kontseiluak elikagaien krisiari eta elikadurarako eskubideari buruz historian antolatu duen lehenbiziko bilkura berezi tematikoa maiatzaren 22an egin zen. â&#x20AC;&#x153;Munduko elikagaien krisiak okerra egin 32 Cf. bereziki elikadurarako eskubiderako kontulari bereziak estatuekin izandako komunikazioak eta misioei buruzko txostenak (www2.ohchr.org/english/issues/food/index.htm) eta etxebizitzaeskubiderako kontulari bereziaren komunikazioak (www2.ohchr.org/english/issues/housing/index.htm). 33 Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Komitea, 20. Ohar Orokorra, Ez diskriminazioa eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (2. art. 2. paragr.), E/C.12/GC/20, 2009ko ekainaren 2koa, 8. paragr. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA Vía Campesina. Nazioartea JATORRIA -2004az geroztik34, Vía Campesinak baserritarren giza eskubideen urraketei buruzko txostenak argitaratzen ditu urtero. -Vía Campesinak 2004an Brasilen antolatutako Nazioarteko IV. Konferentzian ordura arte egindako lana bildu zen eta erabaki zen aurrerantzean lehentasunezkoa izango zela Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna prestatzea. -Mugimenduaren barruan sortutako lanbatzordeetako bat baserritarren giza eskubideei zegokiena izan zen, hain zuzen ere. -2008ko ekainean 35 Jakartan (Indonesia) egindako Nazioarteko Bilkuran onartu zen Gutuna azkenik, zazpi urteko barne-mailako lana eta gero. -Testuak berrespena jaso zuen 2009an, Vía Campesinak Seulen egindako Koordinaziorako Nazioarteko Komitearen bilkuran. EDUKIA Hortaz, oso garrantzitsua da kasu bakoitzean esku artean dugun diskriminazioaren berezitasuna justifikatzea. Kasu honetan, errekonozitutako eskubideak eskuratzeko garaian hiriko biztanleen eta baserritarren artean dagoen aldeari buruzko datuak lirateke berezitasun horren froga. - Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpeneko lehen artikuluak baserritarren definizio bat ematen digu. Baserritar terminoa erabiltzen da nekazaritzan, abeltzaintzan, transhumantzian, nekazaritzari lotutako artisau-lanetan eta antzeko lanbideetan diharduen pertsona izendatzeko. Lurra lantzen duten indigenak termino horren barruan sartzen dira. Eta lurrik gabekoak izendatzeko ere erabiltzen da baserritar hitza36. - 2. artikuluak berretsi egiten du baserritar guztiak berdinak direla eta eskubidea dutela, bai gizabanako gisa bai kolektibo gisa, NBEen Giza Eskubideen Gutunean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideez diharduten gainerako nazioarteko tresnetan jasotako giza eskubide guztiez gozatzeko (2. artikulua, 1. eta 2. paragr.). Baserritarrak beste pertsona eta gizabanakoak bezalakoak direla eta libreak direla berresten du, halaber, eta beren eskubideak gauzatzeko garaian diskriminazio orotatik aske egoteko eskubidea dutela, egoera ekonomiko, sozial edo kulturalean oinarritutako diskriminazioetatik bereziki (2. art., EGUNGO EGOERA izanak denontzako elikadurarako eskubidea gauzatzeari eragindako kaltea”ri buruzko ebazpen bat onartu zen bilkura hartan aho batez. -2009ko martxoan, Vía Campesinako ordezkari bat gonbidatu zuten Giza Eskubideen Kontseiluan hitz egitera, Kontseiluak antolatutako eztabaida batean. Bertan ziren N. Pilla, Giza Eskubideetarako goi-komisarioa, eta D. Nabarro, elikagaien segurtasunaren mundu-mailako krisirako Goi-mailako Lan-taldeko koordinatzailea. -2009ko apirilean, NBEko Batzar Nagusira gonbidatu zuten Vía Campesina, mundumailako elikagaien krisiari eta haren konponbideei buruz zuen iritzia emateko. Vía Campesinak Baserritarren Eskubideen Adierazpena aurkeztu zuen han, elikagaien krisiari erantzuteko konponbide gisa37. -2009ko martxoan, Aholku Batzordeak aurkeztutako gomendioak aztertzen ari 34 LVC, FIAN, Violations of peasants’ human rights. A Report on Cases and Patterns of Violation 2004; LVC, Annual Report. Peasant Rights Violation, 2005; LVC, Annual Report: Violations of Peasants’ Human Rights, 2006. 35 Vía Campesina (LVC), Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpena, 2008ko ekainean Jakartan baserritarren eskubideei buruz egindako nazioarteko biltzarrean onartua. Hemen dago eskuragarri: http://viacampesina.net/downloads/PDF/ES-3.pdf. 36 Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak 1984an emandako definizioaren arabera [1], honako pertsona multzoak hartu daitezke lurrik gabekotzat, eta, hortaz, litekeena da arazoak izatea beren bizibidea ateratzeko: 1. Lur gutxi edo lurrik ez duten nekazari-familiak. 2. Nekazaritzan ez jardun arren landa-ingurunean bizirik lur gutxi edo lurrik ez duten familiak, arrantzatik, merkatu lokalerako artisaugintzatik edota zerbitzuen eskaintzatik bizi direnak. 3. Transhumanteak, nomadak, labore aldakorrak lantzen dituzten baserritarrak, ehiztariak eta biltzaileak, eta antzeko bizibidea duten pertsonek osatutako familiak. 37 Cf. Vía Campesinak 2009ko apirilaren 6an Nazio Batuen Biltzar Nagusian egindako adierazpena. Vía Campesinaren webgunean dago eskuragarri. BASERRITARREN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GUTUNA Vía Campesina. Nazioartea JATORRIA EDUKIA 3. paragr.). Azkenik, bere lurraldeen gaineko eragina izango duten proiektu, programa eta politika oro prestatu, erabaki, martxan jarri edo kontrolatzeko garaian baserritarrek aktiboki parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Eskubideen Adierazpenak. (2. art., 4. paragr.). -Herrialde Autoktonoen Eskubideei buruzko NBEen Adierazpenaren ereduari jarraiki, baserritarren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak berresten ditu Baserritarren Eskubideei buruzko Adierazpenak. Vía Campesinak onartutako Adierazpenak berretsi egiten du bizitzarako eskubidea eta bizi-maila onuragarria izateko eskubidea (3. art.), elkartzeko askatasuna izateko eskubidea, iritzi-eskubidea eta adierazpen-askatasunerako eskubidea (12. art.), eta justizia eskuratzeko aukera izateko eskubidea (13. art.). Eskubide horiek osatzeko, honako oinarrizko eskubide berriak errekonozitzen ditu: lurraren eta lurraldearen gaineko eskubidea (4. art.); hazien eta nekazaritzari buruzko jakintza tradizionalaren gaineko eskubidea (5. art.); nekazaritza-ekoizpenerako baliabideen gaineko eskubidea (6. art.); nekazaritzari dagokion informazio eta teknologiarako eskubidea (7. art.); nekazaritza-ekoizpenerako prezioak eta merkatua finkatzeko askatasuna (8. art.); nekazaritzako baloreak babesteko eskubidea (9. art.); aniztasun biologikorako eskubidea (10. art.); ingurumenaren kontserbaziorako eskubidea (11. art.). EGUNGO EGOERA zirela, eztabaida biziak piztu ziren Giza Eskubideen Kontseiluan. Latinoamerikako zenbait estatuk azterketa bat egin nahi zuten elikagaien krisiari, elikadurarako eskubideari eta baserritarren eskubideei buruz, baina beste estatu batzuek (Mendebaldekoak gehienbat) aurka egin zioten proposamen hari. Bi aldeen artean adostutako tarteko hitzarmena Giza Eskubideen Kontseiluak 2009ko martxoaren 20an onartutako 10/12 Ebazpenean jaso zen: “elikadurarako eskubidearen alorrean gertatzen den diskriminazioa”ri buruzko azterketa bat eskatuko zioten Aholku Batzordeari, “diskriminazioaren aurkako politika eta estrategien alorrean dauden jardunbide egokien berri eman dezan” (36. paragr.). -Zieglerrek egindako azterketa hura 2010ean aurkeztu zuten Giza Eskubideen Kontseiluan. Bilkura hartan aurkeztutako bigarren dokumentua “Baserritarrak eta elikadurarako eskubidea” izenekoa izan zen, eta hortik aurrera, Vía Campesinaren proposamena aztertzeko gomendioa egitea zeukan Kontseiluak. BIBLIOGRAFIA Gray, K.R. Right to food principles vis à vis rules governing international trade. British Institute of International and Comparative Law. Londres, 2003. Kennedy, E. Qualitative measures of food insecurity and hunger. In: FAO Proceedings measurement and assessment of food deprivation and undernutrition, 165-180. orr. International Scientific Symposium, Erroma: 2002ko ekainaren 26-28a. FAO. Erroma, 2003. Künneman, R. From legislative framework to framework legislation. International Working Paper. FIAN International. Heidelberg, 2002. Künneman, R., Yakpo, K., Pabst, S.,Wolpold-Bosien, M. Implementing the right to food in South Africa: from legislative framework to framework legislation. Right to Food Seminar, Johannesburg, 2003ko martxoaren 7-8a. International Working Paper. FIAN International. Heidelberg, 2003. Mechelem, K. Harmonizing trade in agriculture and human rights: options for the integration of the right to food into the agreement on agriculture. Max Planck Yearbook of United Nations, 10: 127-190. 2006. Dubravka Bojic Bultrini, Margret Vidar-en ikuskapen teknikoarekin. Guía para legislar sobre el derecho a la alimentación. FAO. Erroma, 2010eko iraila. Lidija Knuth eta Margret Vidar. Constitutional and legal protection of the right to food around the world. FAO. Erroma, 2010. Christophe Golay. Los derechos de los campesinos. Centro Europa - Tercer Mundo. Geneva, 2009ko iraila. Vía Campesina. Baserritarren Eskubideen Nazioarteko Gutuna. Jakarta, 2008. FAO. Elikadurarako giza eskubidea benetan betetzeko borondatezko zuzentarauak. Erroma, 2004ko azaroa. 2005ean argitaratua. Elikadurarako eskubideari buruzko borondatezko zuzentarauen azalpen eta interpretazioa. Elikadurarako eskubidearen aldeko kanpaina. Prosalus – Espainiako Cáritas – Mugarik Gabeko Albaitariak. Madril, 2004. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko Aukerako Protokoloa. A/RES/63/117 Ebazpena, 2008ko abenduaren 10ekoa. Giza Eskubideen Batzordea. Gizarte eta Ekonomia Kontseilua. 12. Ohar Orokorra. Elikadurara egokirako giza eskubidea. Geneva, 2000. FIAN International eta Vía Campesina. Baserritarren giza eskubideen urraketei buruzko txostena. 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteak. ELIKADURARAKOGIZA ESKUBIDEANIZANDAKOAURRERAPAUSOAK.ONARPENKONSTITUZIONALA. Elikadura burujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa.
2017-09-25T23:23:35
https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/iii._kapitulua
[ -1 ]
COVID-19 - Empleo Covid-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, mugaz gaindiko zenbait langilek telelanajardutera behartuta daude duela aste batzuetatik geroztik. Eskura daukagun informazioa behealdean adierazten da eta xehetasun gehiago jaso ahala eguneratzen dugu. Konfinamendu neurriak: “Herritarrak etxean geratzera behartuta daude, kanpoaldearekiko kontaktua gehien murrizte aldera”. Irteerak baimenduta daude kasu hauetarako: Lanera joateko (telelana posible ez denean), Halabeharrezko desplazamenduetarako. Horregatik, mugimendu oro medikuarenera, janari-dendara (animalien dendak barne), farmaziara, banketxera joateko mugaturik daude. Enpresek telelana sustatu behartu dute ahal den funtzio gehienentzat, salbuespenik gabe. Hura posible ez balitz, giza urruntzea errespetatu behar da. Aldentze hori posible ez denetan, enpresak itxi egin beharko dira. Funtsezko sektoreetan diharduten enpresek lanean jarraitu ahalko dute, langileen arteko urruntzea bermatzen dutela betiere. Martxoaren 29an Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak funtsezkoa ez den jarduera ekonomia geratzeko erabakia hartu du, martxoaren 30etik hasita apirilaren 9ra arte, koronabirusak eragindako kutsatze ahalmena murrizteko muturreko neurri gisa. Mugako kontrolak: Covid-19 birusaren aurkako borrokan, gure mugetan hainbat kontrol neurri ezarri dituzte autoritateek. Mugaz gaindiko langileentzat formulario zehatz bat ezarri artean, langile-baldintzaren froga aldean eramatea (lan kontratua, lansari orria, txartela, enplegatzailearen agiria…) gomendatzen diegu langileei, mugako kontrolak igarotzeko. Era berean, bizileku zein erroldatze agiriak aldean eramatea beharrezkoa da. Esteka honetan, Frantziako agintariek eskatutako lekualdatze profesionalaren egiaztagiria eta nahitaezko lekualdatzearen atestazioa deskarga ditzakezu. Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen lekualdatze profesionalaren egiaztagiria esteka honetan deskarga dezakezu. Bermatutako eskubideak: Akitania-Berrian lan egiten duen mugaz gaindiko langilea Frantziako Lan Ministeritzak adierazi du mugaz gaindiko langileen lan-kontratuan indarrean mantentzen direla eta horri dagozkion eskubide eta babesak ziurtatzen direla. Baldin eta enpresa batek, prebentzio neurri gisa, mugaz gaindiko langile bati lanera ez joatea eskatuko balioke, dagokion soldata bere osotasunean mantentzen da. Enpresak jarduera plan partzial bat aktibatuko baluke, mugaz gaindiko lankideak plan horretaz gozatuko luke gainontzeko lankideek bezainbat. Haurren zaintzari loturiko prestazio konpentsatzaile bat balego jardueraren estatuan, haurtzaindegien itxiera dela eta, mugaz gaindiko langileak prestazio hori jasotzeko eskubide osoa du. Horrez gain, giza-laguntzaren ordainketa Caisses d’Allocations Familiales (CAF) erakundearen bitartez egingo dela adierazi du Frantziako gobernuak. Baliabideen hiruhileko aitorpena etorkizunean egin beharko lukeen orori, berau Internet bidez egitea komeni da. Hala ere, bere hiruhileko aitorpena berriztu ezin dezakeen pertsona orori, automatikoki berriztatuko zaio aldez aurretik eskudun den prestazioen ordainketa. CAFek abiatutako mekanismo honek beharrezkoak liratekeen eskubide horien jarraipena ziurtatuko du. Euskadin edo Nafarroan lan egiten duen mugaz gaindiko langilea Zer gertatzen da aldi baterako enplegu erregulazioaren kasuan? Bizitokia Frantzian badu eta mugaren beste aldean lan egiten badu, eta bere enpresak lan-harremana eten edo lanaldia aldi baterako murriztuko balio, konpetentzia kasu honetan Espainiari dagokio. Langabezia prestazioak Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak (SEPE) ordainduko dizkio. Egoera honetan, aldi baterako enplegu erregulazioaren (ABEE) ondorioz kaltetuta dauden pertsonek ez dute langabezia prestazioaren eskabidea aurkeztu behar. Enpresa arduratuko da ABEE-a onartuta duelarik, eta diru-laguntza automatikoki ordainduko da. Berreskuratu beharreko ordainpeko baimena: Ministroen Kontseiluak martxoaren 29an 10/2020 Errege Dekretu-legea onartu zuen, zeinaren bitartez funtsezkoak ez diren zerbitzuak ematen dituzten besteren konturako langileei dagozkien berreskuratu daitekeen ordainpeko baimena erregulatzen den. Enpresek ordezkaritza unitarioarekin, sindikatuekin edo langileekin negoziatu beharko dute zein modutan itzuliko dizkien enpresari ordaindu eta eman gabeko jardunaldi hauek. Alarma egoerak dirauen bitartean, langileek euren soldata osotasunean jasoko dute, nola oinarrizko soldata hala eskubidez dagozkien osagarriak. Enpresek, berauei dagozkien kotizazio guztiak ordaintzen jarraituko beharko dute. Dena dela, galdutako ordu hauen berreskurapenak ezingo luke, inolaz ere, legean aurreikusitako egunero aitortu behar diren atsedenaldiak gainditu (12 ordu jardunaldien artean), ezta asterokoak (1,5 egun), ezta indarrean dagoen konbenio kolektiboaren araberako urteko jardunaldiko atsedenaldiak ere. Era berean, lana eta familia bateragarri egiteko eskubideak errespetatu beharko dira, legeek eta estatutuek aitortu bezala. Zortzi lan-jardunaldiak berreskuratzeko epea 2020ko abenduaren 31n bukatzen da. Zer gertatzen da koronabirusak eragindako gaixotasun-baja kasuetan? Lan egiteko ezgaitasuna egiaztatzen duen mediku-agiria aurkezteak gaixotasun-baja babestea dakar. Horrela, koronabirusaren kasuan, doktore frantses zein espainiar batek igorritako mediku-agiriak gaixotasun-bajarekiko babes juridikoa aitortzen du. Mugaz gaindiko langilea berrogeialdian bada eta mediku-agiri bat edukiko balu, ohiko eran ordaindua izango da. Mediku-agiririk izango ez balu, mugaz gaindiko langileak ezinbesteko arrazoia dagoela argudiatu ahalko luke, eta dagokion enplegatzaileari jakinarazi beharko lioke lehenbailehen. Zer gertatzen da langile baten seme-alaba berrogeialdian bada? Gai honi buruzko informazio zehatzaren zain gaude. Telelana eta Gizarte Segurantza: Zuzenbide europarrak arau apal bat ezartzen du: Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan lan egiten duen pertsona batek herrialde bakar batean soilik kotizatu dezake. Gauzak horrela, mugaz gaindiko herrialde batean lan egiten duen eta telelana bere jatorrizko bizitokian egiten duen pertsona batek gizarte segurantza sistema bakar baten menpe da. Kasu honetan, mugaz gaindiko langilea bere ohiko lantokiaren herrialdearen gizarte segurantza sistemaren menpeko egongo litzateke, baldin eta bere bizitokian egindako lanak, telelanaren testuinguruan, ez duen bere lan-denboraren edo lansariaren %25 gainditzen. Atari hori gaindituko balu (hau da, bere lan-denboraren edo lansariaren %25 edo gehiago bere bizitokian lan egiten emango balu), langile horrek bere bizitokiari dagokion gizarte segurantza sisteman izena eman beharko luke, eta filiazio horri dagokion kotizazioa burutu. Koronabirusak dakarren arazoa: zer egin mugarri hori gaindituz gero? Frantziako Gizarte Segurantza Sailak dio ezinbesteko kasu baten aurrean gaudela. Salbuespeneko egoera batean gaudelarik, telelanak ez du gizarte segurantzaren afiliazioaren aldaketa bat egitera behartzen. Baldin eta koronabirusaren kasuan ohiko bizitokian egindako telelanak lan-denboraren %25 gainditzen badu, mugaz gaindiko langileak afiliaturiko gizarte segurantza sistemari lotuta jarraitu beharko du, bere lantokiari dagokion gizarte segurantzan alegia (ez dago bere bizitokiko gizarte segurantza sistemara izena eman beharrik). Datuok Europa mailako gizarte segurantzako arduradunei igorri zaizkie. Europar Batasunaren barnean tolerantzia/salbuespen egoera honen aplikazioaren baieztapenaren zain gaude. Europar Batzordearen oharra Mugaz gaindiko langile eta desplazatuei zuzenduriko informazio-txosten bat argitaratu du Europar Batzordeak, COVID-19-aren eraginez Estatu-kideek inposaturiko neurrien harira. Dokumentua, ingelesez emana, esteka honetan aurki daiteke Partekatu hauen bidez Euroeskualdeak mugaren itxierak izan duen eragina neurtzeko galdetegia ireki du COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak harremanengan zein mailatan eragina izan duen neurtze aldera, Euroeskualdeak ekainaren amaieran aurkeztuko duen txostenaren galdetegia abiatu du. Mugaren itxierak hiritar ezberdinei […] Euroeskualdea mugaz gaindiko langileentzako informazio-jarduerak antolatzen ari da 2020ko ediziorako Mugaz gaindiko langileentzako ekainaren 4an eta 5ean Hendaiako Abadia Jauregia biltzar-zentroan egingo den informazio-jardunaldien bigarren edizioa antolatzeko xedez, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroaren LLET mugaren bi aldeetan esku-hartzen […]
2020-07-02T08:17:41
https://www.empleo-info.eu/eu/berri/covid-19/
[ -1 ]
Finalaurrekoetarako sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eu atarian Gaur jarri dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak. Osotara, zazpi finalaurreko jokatuko dira, bi itzulitan banatuta. Ohi bezala, www.bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke sarrerak. Gogoan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatuta dela. Finalaurrekoetarako sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eu atarian - Gehiago irakurri Igelaren Bandak egin du Txapelketa Nagusiaren sintonia - Gehiago irakurri
2020-02-26T21:56:06
https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013/albisteak?b_start:int=60&set_language=eu
[ -1 ]
Donostiako Jazzaldia - Wikipedia, entziklopedia askea. 1966ko irailaren 10a urtero, uztailaren 4. astea Webgune ofiziala: www.heinekenjazzaldia.eus Facebook ofiziala: www.facebook.com/heinekenjazzaldia Twitter ofiziala: www.twitter.com/jazzaldia Donostiako Jazzaldia —izen ofiziala: Heineken Jazzaldia— Euskal Herriko eta Europa osoko jazz jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da, eta espainiar estatuan zaharrena, Donostian antolatua 1966tik. Uztaileko hirugarren astean egiten da, eta kokalekuei dagokienez Trinitate plaza zaharrenetarikoa eta kuttunenetarikoa da. Gainera, Kursaal jauregian, Anoetako belodromoan eta Zurriolako hondartzan jazzaldirako agertokiak izan dira. Heineken Jazzaldiak gutxi gorabehera ehun kontzertu antolatzen ditu hirian zehar; batzuk dohainik dira, eta beste batzuk ordaindu beharrekoak. 2013ko edizioan, 155.500 pertsona izan ziren jazzaldiko kontzertuetan.[1][2] 2 Agertokiak 3 Donostiako Jazzaldia Saria Donostiako Jazzaldia (Heineken Jazzaldia) Espainiako zaharrena da eta Europako zaharrenetariko bat. Jaialdia etenik gabe ospatu da 1966tik aurrera. Jazzaldiaren historia eta jazz garaikidearen historia parekoak dira. Musikari eta abeslari ezagunak parte hartu dute jaialdian; esaterako, Charles Mingus,[3] Ella Fitzgerald, Oscar Peterson, Dizzy Gillespie, Miles Davis, Dexter Gordon, Art Blakey, Ray Charles, Sarah Vaughan, Stan Getz, Don Cherry, Ornette Coleman, Gerry Mulligan, Weather Report, Hank Jones, Sonny Rollins, McCoy Tyner, Wynton Marsalis, B.B. King, Diana Krall, Van Morrison, Liza Minnelli, Pat Metheny, Herbie Hancock, Chick Corea eta Keith Jarrett izan dira jaialdian. Lehenengo Jazzaldia 1966ko martxoaren 10ean eta 11n izan zen.[4] Hurrengo urtean, uztailean egin zen eta ordutik uztailean egiten da urtero. Talde amateurrentzako nazioarteko lehiaketa batekin hasi zen,[5] eta emanaldi profesional bakarra izan zen, Mickey Baker gitarristak eskainia. Mikel Laboaren emanaldia 2006an Zurriolako hondartzan. Antolatzaileek Trinitate Plaza aukeratu zuten Jaialdiaren kokaleku gisa. Trinitate Plaza 1963an eraiki zen, Peña Gantxegi arkitektoaren proiektuari jarraituz, hiriko harresien eraispenaren mendeurrena ospatzeko. Plaza Parte Zaharraren bihotzean kokatua dago, eta Errenazimenduko San Telmo Museoa eta XVIII. mendeko Santa María Basilika eraikinen, Urgull mendiaren eta Parte Zaharreko etxe bitxien artean egoteak atmosfera berezia ematen dio. Trinitate Plaza Jazzaldiaren ikurra izan da urteetan zehar. Musikariek tokiaren xarma goraipatzen dute eta ikusleak agertokitik oso gertu daude. 70eko hamarkadan, parte hartzen hasi ziren musikariak esanguratsuagoak zirenez, areto handiagoak bilatu behar ziren kontzertuetarako. Horregatik, Jazzaldia kontzertuak Belodromoan eta Kiroldegian antolatzen hasi zen, baina 90eko hamarkadan Trinitate Plazara itzuli zen berriro. Lehenengo edizioetan, jazzaren ildo nagusia, jazz tradizionala eta bluesa izan ziren nagusi programazioan eta, besteak beste, Milt Buckner, Jo Jones, Cab Calloway, John Lee Hooker edo Muddy Waters bezalako musikariak izan ziren. Handik gutxira, Jazzaldiak leku egin zien beste jazz estiloei, gehienbat Charles Mingusek eskainitako emanaldiak eta gero (1974 eta 1977). 80ko eta 90eko hamarkadetan galdu ezinezko puntako kultur ekimen bilakatu zen. Zenbait kontzertutan, 1981ean Chick Coreak Belodromoan eskainitakoan adibidez, 15.000 pertsona elkartu ziren. Hala ere, denboraren poderioz, ikusleak gutxitu ziren, beste zenbait musika jaialdi eta ekitaldi sortu baitziren Espainian. 1992an, Jaialdiaren antolatzaileek Belodromoa utzi eta Trinitate Plazara bueltatzea erabaki zuten, eta handik gutxira beste zenbait agertoki aukeratu zituzten –hamabi gaur egun– Jazzaldia hiri osoan zehar zabaltzeko. Jazzaldiak antolatzen dituen kontzertuetan gora egin du ikusle kopuruak eta, honekin batera, ikusle gazteak ugaritu egin dira, gehienbat Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan eskaintzen diren doako kontzertuetan. Agertokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Trinitate plazako agertokia Donostiako Parte Zaharrean dagoen agertoki hau jaialdiak dituen 48 urteen arima da. Bertan izan dira jazzaren izen handi guztiak. Donostiako bi monumentu historikoren artean kokatua, Santa Maria Basilika eta San Telmo Museoa, barruti paregabea da, bakarra munduan, eta giro berezia sortzen du hala musikarientzat nola ikusleentzat ere.[6] Rafael Moneo arkitekto entzutetsuak diseinatutako auditorio modernoa. Bere 1.800 eserlekuek ikuspen eta akustika paregabea dute. Horregatik, oso eremu egokia da bakarkako eta formatu txikietako errezitaldientzako, nahiz eta agertokiaren tamainak orkestra eta abesbatza handiak programatzea ere ahalbidetzen duen.[7] 2003ko ekitaldiko ikusle eta entzuleak Zurriolako hondartzako emanaldi batean. Estilo italiarreko antzoki bikain honek 100 urte bete ditu 2012an. 2007tik 2011ra bitartean zaharberritze lan arretatsua egin zen, jatorrizko itxura mantenduz eta gaitasun teknikoak hobetuz. Bere edukiera mugatuari esker, 888 eserleku, oso agertoki egokia da artista eta publikoaren arteko konplizitatea sortzeko.[8] Victoria Eugenia Antzokiaren zaharberritzeari esker oneratu zen espazio hau, eta agertoki nagusiaren azpian kokatua dago. Argiztapen eta soinu aldetik dituen baldintzak, eta bere edukiera mugatuak, 150 ikusle, oso egokiak dira jazz klubetako giroak birsortzeko.[9] San Telmo Museoa Donostiako monumenturik zaharrenetakoa da, XVI. mendekoa, eta 2011an ireki zen berriz, hegal modernoago bat gehitu zion zaharberritze lanen ondoren. Eliza espazio paregabea da bere akustikarengatik eta José María Sert-en fresko ikaragarriengatik. Errenazimendu garaiko klaustroak giro magikoa sortzen du gaueko kontzertuetan.[10] Jazzaldiko agertoki animatuena eta gazteena, edukiera (Zurriola hondartza guztia) eta estilo mugarik gabekoa. Gauero jendetza biltzen da hondarrean, eta ikusle kopuru historikoak bildu izan ditu: Bob Dylan (83.000 pertsona 2006an), Jamie Cullum (50.000, 2013an), B.B. King (41.000, 2011n), Patti Smith (20.000, 2010an) eta Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiarekin (18.000, 2008an).[11] Programatzen diren artisten erakargarritasunari, testuinguru natural paregabeari eta kontzertuak doakoak izateari esker, Agertoki Berdea gazteen artean ezagunena da.[12] Dave Holland Trinitate Plazako agertokian (2014). Kursaaleko terrazetako batean kokatua dago, itsasoari begira. Publiko anitzena duen espazioa da. Era eta adin guztietako publikoak jazzaz gozatzen du arratsaldeko 7etatik goizaldera arte zentimo bat bera ere ordaindu gabe.[13] Agertoki hau Kursaaleko terrazetan dago, eta ikuspegi zabala du Zurriola Hondartzaren gainean. Esparru informala da, zelai artifizialak lurrean etzan edo esertzera gonbidatzen du ikuslea, kontzertuaz lasai gozatzeko, picnic kulturala izango balitz bezala.[14] Artista berriak ezagutzera emateko sortua. Zurriola Pasealekuan dago, hondartzaren eta Kursaaleko terrazen ondoan, eta oso leku egokia da talentu berriak aurkitzeko.[15] Donostiako leku pintoreskoenetako batean dago: Nautikoaren terrazan, Kontxako Badia eta portua inguruan dituela. Ilunabarrak zoragarriak dira. Agertoki paregabea da formatu txikiko kontzertuak eskaintzeko eta musikarien eta publikoaren arteko harreman estua indartzeko. Ordutegi zabala du gainera, arratsaldetik goizaldera arte.[16] Altxerri Jazz Clubak emanaldiak antolatzen ditu urte osoan zehar eta gauerdiko emanaldiak Jazzaldian.[17] Eureka! Zientzia Museoa (Planetarium) Kutxak babestutako zientzia museo honek sekulako planetariuma du eta irudiekin tartekatzen diren kontzertuak eskaintzeko aproposena da.[18] BCC ikerketa gastronomikoen zentroak, Mondragon Unibertsitateari atxikita, Donostia erreferentzia gastronomiko mundial gisa kokatzen laguntzen du. Heineken Jazzaldiko eszenatokien artean berriena da.[19] Donostiako Jazzaldia Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea] Sakontzeko, irakurri: «Donostia Saria (Jazzaldia)» 1994tik aurrera, Heineken Jazzaldiak Donostiako Jazzaldia Saria ematen dio jazz munduan nabarmena den eta Jazzaldian parte hartu duen musikari edo abeslari bati. Sari honen helburua jazzari egindako ekarpena eta etorkizuneko belaunaldietan izan duen eragina eskertzea da. Saria bera Jazzaldiaren agertoki nabarmenenaren, Trinitate Plazaren, irudia duen plaka bat da. Sarituen zerrendak honako izen esanguratsuak biltzen ditu: ↑ «Amaitu berri den 48. Heineken Jazzaldia bere historia luzeko distiratsuenetako bat izan da», Heineken Jazzaldia webgunea, 2013-07-29. ↑ (Gaztelaniaz) http://www.diariovasco.com/jazzaldia/noticias/heineken-jazzaldia-bate-nuevo-201307291330.html ↑ (Gaztelaniaz) http://elpais.com/diario/1977/04/03/cultura/228866412_850215.html ↑ (Gaztelaniaz) http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1966/09/10/040.html ↑ (Gaztelaniaz) http://elpais.com/diario/1977/07/21/cultura/238284008_850215.html ↑ Trinitate plazako agertokia ↑ Kursaal Auditorioa (Kutxa gunea) ↑ Victoria Eugenia antzokia (Skoda gunea) ↑ Victoria Eugenia Club ↑ San Telmo Museoa ↑ (Gaztelaniaz) http://www.kursaal.com.es/kursaal/de/antony-and-the-johnsons-madeleine-peyroux-y-bobby-mcferrin-estrellas-de-jazzaldia-en-el-auditorio.asp?Cod=4133&nombre=4133&sesion=14 ↑ Agertoki Berdea ↑ Frigo gunea ↑ Heineken terraza ↑ Coca-Cola gunea ↑ Nauticool ↑ Altxerri ↑ Eureka! Zientzia Museoa (Planetarium) ↑ Basque Culinary Centre TORQUEMADA, Jesús. 40 Años/ Urte Jazzaldia Festival de Jazz Donostia-San Sebasián. Donostia: Donostiako Jazzaldia, 2004. ISBN: 84-609-5730-6 Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Jazzaldia Donostiako Jazzaldiaren webgunea (Heineken Jazzaldia) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Donostiako_Jazzaldia&oldid=6641917"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 17 otsaila 2019, 20:18.
2019-04-22T09:35:41
https://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Jazzaldia
[ -1 ]
On the Rocks ikuskizunaren musika. Kontzerturako bertsioan, rockaren abesti ospetsuenak, balada sakonenak eta bertsiorik pertsonalenak entzun ahal izanen dira. Dusminguet-en sortzailea eta La Troba Kung-Fú-ko arima da Joan Garriga, eta artista oso garrantzitsua, XXI. mendean Katalunian musika herrikoiak izandako garapena ulertzeko. Miss Octubre-k rock klasikoa eta joera berriak uztartzen dituen estiloa irmotu du “Demasiado(s) Humanos” azkeneko diskoarekin.
2020-08-07T15:38:32
http://www.culturanavarra.es/eu/agenda/2020-08
[ -1 ]