text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
list
Ingurumen arazoa baino gehiago | Consumer : Ingurumen arazoa baino gehiago Desertizazio terminoa 1949an asmatu zuen Afrika mendebaldean lan egiten zuen basozain frantziar batek, Saharako basamortuaren alboan gertatzen zen gune hezeetako basoetan hondamen graduala deskribatzeko. Landarea azkenean desagertu egiten zela ikusi zuen eta ingurua gero eta basamortuago bihurtzen zela. Hala ere, 70eko hamarkadaren hasierara arte itxoin behar izan zen, hain zuzen ere Saharatik hegoaldera dagoen gune bateko lehorte izugarriaren ondorioz 200.000 pertsona baino gehiago goseak hil ziren arte, erakunde ofizialek fenomeno horri berehala era bateratuan aurre egiteko beharra bere gain hartu arte. Beraz, era globalean kontuan hartuko zen lehen ingurumen arazoa izateko “ohorea” izan zuen desertizazioak . Ordutik aurrera gero eta arrisku handiagoa dago eta konponbideak zailagoak dira. Tragedia haren ondorioz, 1977an Desertizazioaren Aurkako Nazio Batuen Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatu zen Nairobin (Kenian) eta Desertizazioaren Aurka egiteko Ekintza Planaren ildo nagusiak finkatu ziren, mundu mailako eremu batean ekintzak egitea helburu harturik. Neurri gutxi hartu zen eta 1994an, Nazio Batuen Ingurumenari buruzko Konferentzia egin eta urtebetera, Batzar Orokorrak Desertizazioari aurre egiteko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioaren arauak onartu zituen, 18 hilabeteko lanaren ondoren. 1996ko abenduaren 26an sartu zen indarrean eta 50 herrialdek berretsi zuten, Espainiako estatuak tartean; gaur egun 100 herrialdek onartu dute dagoeneko. Mundu guztian du eragina Akordioaren lehen puntuak desertizazio, edo desertifikazio edo basamortutzearen definizioa jasotzen du, hau da, eskualde idor, erdi idor eta hezetasun gutxikoetan lurrak jasaten duen degradazioa, hainbat faktorek eragina, klimaren gorabeherek eta gizakiaren jarduerek besteak beste. Lurraren degradrenazioa barruan lurzoruaren degradazioa, ur-baliabideena, landaretzarena eta bertako biztanleriaren bizitza kalitatea txartzea sartzen dira. Azken batean, mundu guztiko lur idorretan eragina duten prozesuei egin behar litzaieke aurre eta prozesu horien barruan sartzen dira urak eta haizeak eragindako erosioa, agente bi horiek sortutako sedimentazioa, epe luzera berezko landaretzaren aniztasuna gutxitzea eta lurzorua gazitzea. Lurraren azaleraren %30 baino gehiago desertizazioa jasateko arriskua duten guneek osatzen dute. Horietan mila milioi pertsona inguru bizi dira, baina kalterik handiena Afrikako herrialdeek, Asia ekialde eta hegoaldeko zenbait gunek eta Hego Amerikak jasaten dute. Europan badirudi garrantzi gutxi duela arazoak eta mediterraneo aldeko gune batzuetara (Italia eta Espainia), Kaspiar itsasoaren iparraldea eta Kanariar irletara mugatzen dela; baina ez da ahaztu behar latitude altuagoetan ere gertatzen dela, nekazaritza intentsiborako lursaila gehiegi erabiltzearen eta turismoaren eraginez batez ere. Kontuan izan behar da basamortutzeak ingurumenarekin ez ezik, sistema sozial eta ekonomikoetan ere baduela eragina. Ingurumenean duen eragin nagusia fauna eta landaretza suntsitzea den arren, ur-baliabideak nabarmen gutxitzeak eta lurraren hondamen fisiko eta kimikoak produkzio gaitasuna dezente galtzea dakar eta horrek aldaketa sozialak eragiten ditu (migrazioak esaterako), eta ondorioz familiak desegituratu eta hiri-guneetan eragin larriak izaten dira, pertsonak hirietara joaten baitira bizi-baldintza hobeen bila. Gizakiak ere eragiten du desertizazioa Uraren galera ez da, beraz, klima aldaketen ondorioz bakarrik gertatzen, lursail bat basamortu bihurtzeko erarik zaharrena herrien biziraupenari loturik baitago eta gizakiak berak sortzen du. Gehiegizko larratzeak, hau da, larretarako erabiltzen den azalera batean ganadu larregi edukitzeak, espezie jangarriak galtzea eragiten du eta, ondorioz, jangarri ez diren espezieak haztea. Artzaintzaren larregiko presio horrek jarraitu egiten badu, landare-estalkia galtzeak lurraren erosioa ekar dezake. Arrazoi horri oso loturik dago larregizko ustiakuntza, nutrienteak galdu eta erosioaren ondorioz lurzorua agortzea eragiten duena. Lurrak lugorri uzten diren aldiak laburtzen badira, hau da, inolako landaketarik egin gabe denbora gutxiagoz uzten badira edo lurzorua orokorrean galtzea eragiten duten teknika mekanikoak larregi erabiltzen badira, lur antzuak eta lehorrak izango dira etorkizunean. Nekazaritzarako lurrak edo larreak egiteko edo, batez ere, su-egurra ateratzeko zuhaitz larregi botatzea ere lur lehorretako ezaugarria izaten da eta horren eraginez, garapen bidean diren herrialdeetan eskualde handietan (Sahel inguruan Afrikan adibidez) ez da zuhaitzik izaten hirien inguru guztian. Lurzorua gazitzea, berriz, garatu gabeko nekazaritzako teknikak eta praktika desegokiak erabiltzearen ondorio zuzena da eta horri ureztatzeko programen gestio txarra eransten bazaio, lurraren heriotza gertatzen da zuzenean. Faktore horiek guztiek lotura zuzena dute gizakia Lurrean egotearekin, baina azken mendean gizakiaren beste jarduera bat gehitu zaio, oso suntsitzailea: turismoa, eta batez ere turismoa hartzeko hirigintza aldetik egiten den prestakuntza. Ez da arraroa leku beroetan basamortuko oasia diruditen eraikin multzoak aurkitzea. Naturak lur hektarea asko hornitzeko bideratzen dituen urak (kasu askotan lurpekoak) metro karratu gutxi batzuetarako kanalizatzen dira, gainerako lurren kaltetan. Azken hamarkadan mundu mailako biltzar eta bilera ugari egin da desertizazioaren ondorio suntsitzaileak arintzeko ekintzak bilatzeko. Azken ondorioetan aitortzen denez, itxaropen handiegia izan da desertizazio arazoentzat izango ziren konponbide teknikoengan eta horretaz ohartzean, azken urteotan ikusmolde berriak jarri dira lur lehorren degradazioari aurre egiteko. 90eko hamarkadan “basamortuen inguruko gune berdeak” eta antzeko proposamenak entzun baziren, gaur egun beste bide batzuk azpimarratzen dira, hala nola tokian tokiko komunitateen partehartzea, ingurumen arloko estresa (adibidez lehortea) bizi dugun garai hauetan estrategia tradizionalak berriro ezartzeko premia, eta gobernuek nekazaritza guneetan bizi den jendea baztertzeak dakartzan arazoez ohartzeko beharra, gobernuek hirietan izaten baitute egoitza. Arazoari aurre egiteko era berri bat da: lur lehorretako baliabideen erabilera jasangarria bultzatzerakoan fisikoak ez diren faktoreak kontuan izatea eta konponbideak itun teoriko eta basogintza eta nekazaritzako praktiketara ez mugatzea. Neurri horiekin erakunde ekologisten betiko eskaera bati erantzuten zaio: basogintza edo landaretza berreskuratzeko plan bat egitearekin batera, arazoa eskualde lehorretan edo laster herrialde lehor izan daitezkeenetan bizi diren herrien interesak ere kontuan har daitezela. Kontsumitzaile baten ekintza txikiak Desertizazioa bezain arazo larrietan ez dago herritarren esku konponbideak jartzea. 1998ko azaroan Bartzelonan bildu ziren Mediterraneoaren aldeko Gobernu Kanpoko Erakundeei ere zaila egin zitzaien mare nostrum-aren eta itsasertz guztien garapen jasangarria bultzatzeko ekimenak zehaztea. Topaketaren ondoren egin zuten Adierazpenean, bitan laburtu zituzten desertizazioaren aurka egiteko lehentasunezko ekintzak: lehena, “2002 urtea baino lehen mediterraneoko estatu bakoitzaren mailan erosoaren eta desertizazioaren aurkako estrategia bat onartzea, desertizazioari aurre egiteko Hitzarmenean oinarrituta, eta eskualde eta herri mailako programak egitea, inplikaturiko sektore guztien partaidetzarekin, GKEekin bereziki”. Bigarrenak, berriz, erosio eta desertizazioaren aurkako ekintza planak gainerako programen barruan integraturik egotea lortu nahi zuen: elikadurako segurtasuna eta pobreziaren aurkako borroka, uraren gestio integratua, aniztasun biologikoa babesteko eta klimaren aldaketa bultzatzen duten programen barruan alegia. Baina herritarrarengandik hurbilago daude, Bioaniztasunaren eta ingurumenaren aldeko neurri jakinez gain, eta horiek elkarrekin harremanetan direla eta garapen jasangarriaren bila, erakunde ekologistak bat datoz honako hauek esatean: desertizazioa arintzea lortzeko ezinbestekoa dela uraren erabilera ona egitea eta, batez ere, zur tropikal eta exotikoen kontsumoa arrazionalizatzea eta produktu horiek erostean etiketan NBEaren Itunak eskaturiko kontrolak pasa direla egiaztatzen duten etiketa esigitzea. Premisa horrek urrutikoa dirudi, baina horrexek lotzen du gehien mendebaldeko mundua basamortu bihurtzeko arriskuan diren gune handietako arazoarekin. Gai horri buruzko Consumerreko artikuluak: Etorkizun gardenagorantz (99ko urria. Ingurugiroa) Negutegi efektua (99ko azaroa. Ingurugiroa) Zuhaitzak, zaindu beharreko altxorra (2000ko maiatza. Ingurugiroa) Istingak. (2000ko urria. Ingurugiroa) Bioaniztasuna (2001eko urtarrila. Ingurugiroa)
2020-01-18T01:52:49
https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/medio-ambiente-eu/ingurumen-arazoa-baino-gehiago.html
[ -1 ]
2018 Irailak 04 Argazkian, AEKren koordinatzaile nagusia Mertxe Mugika eta Artezkaritza Kontseiluko kideak: Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Bixente Claverie, Gorka Arbulu eta Xabi Gartzia. Haiekin batera, AEK-ko hainbat kide, irakasle, ikasle... Ikasturte berriaren aurkezpena egin dugu; izan ere, AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai. Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea... AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Bestalde, amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek..) diru-laguntzak ematen dituztela. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan aurkituko dituzue. Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!
2019-04-25T10:51:11
http://www.aek.eus/eu/2195-zu-hemen-zaude-aek-ere-bai
[ -1 ]
EUSKADI.-Alhondiga Bilbaok arrakasta handiarekin amaitu du Gutun Zuria letren jaialdia, 2.600 bisitari inguru izanik 2009-02-09 13:17 Alhondiga Bilbao zentroak arrakasta handiarekin amaitu du Gutun Zuria letren jaialdia, eta egileen hitzaldi guztietan aretoen edukiera bete egin da. 2.600 pertsona inguruk parte hartu dute sendotzen ari den jaialdi honetan, eta datorren urtean bigarren edizioa ospatuko da, Bilbao, beste hiriak eta haien idazleak gaiaren inguruan. Bestalde, urtarrilaren 31ean ospatu zen flash mobidan 200 pertsona inguruk parte hartu zuten, arrakasta handiarekin, eta autobiografia minimoen 42.000 ale jendearen artean banatu ziren, antolakuntzak gaur jakinarazi duenez. Alhondiga Bilbaok hainbat lagun, enpresa nahiz erakunderen laguntza izan du ekitaldi hau antolatzeko orduan. Beltran Gambier Intramuros aldizkariko zuzendaria izan da jaialdiaren zuzendari artistikoa, eta Ubik Europako koordinatzaile Ludovic Assemat eta Iñaki Esteban idazle eta kazetaria izan dira aholkulariak. Jaialdiaren laguntzaileen artean egon dira BBK, British Council, Holandako Literatura Produzitzeko eta Itzultzeko Fundazioa, Fundicion, El Correo, Cadena Ser, EHUko Esperientziaren Eskolak, Guggenheim Bilbao Museoa, Veolia, Metro Bilbao, Lankopi, Unipost eta Bizkaiko Liburu-saltzaileen Ganbera. 346 aldiz ikusita
2018-09-24T13:21:02
https://www.kaixo.com/berriak/euskadi-alhondiga-bilbaok-arrakasta-handiarekin-amaitu-du-gutun-zuria-letren-jaialdia-2600-bisitari-inguru-izanik
[ -1 ]
ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 3a. 281 zenbakia PANTXOA ETXEGOIEN “Euskara salbatuko bada, erronka handia dauka eskolak” -- 4-5. orrialdeak -- ‘BEGIAK LEKUKO’ Mugaldekoak diskoliburu biribila dakar -- 2. orrialdea -- Larunbata, 2012ko azaroaren 3a “Begiradan datza txikia handitzeko ahalmena” Egunerokoari zukua atera behar zaiolakoan, zapore askotako proiektua osatu berri du Mugaldekoak taldeak. Musika eta literatura uztartuz, mundu mailako testu eta doinu antologia txukuna aurkeztu du, oraingoan, ‘Begiak lekuko’ disko-liburuan UNDUAN ikusitakoa Euskal Herrira ekarri nahi izan dugu, bidaia horretan bizi dugunaren lekukotasuna emanez”, azaldu du Beñardo Goietxe Mugaldekoak taldeko kideak. Ohiko begiradaren aurrean, baina, eguneroko zurrunbiloan oharkabean gertatzen diren gauza txikiak eskaini izan nahi dituzte Goietxek berak, Edu Zelaieta, Raul Garcia eta Mattin Sorzabalbere taldeko kideek. “Beste era batera begiratuta, gauza txikiak erraldoi bihur daitezke. Begiradan datza, hortaz, txikia handitzeko ahalmena”, ziurtatu du Goietxe gitarra joleak. Finean, carpe diem adierazpen latindarraren bertsio eguneratua. Eta mementua aprobetxatu behar bada, Begiak lekuko diskoan topatu ditzakegun Bob Dylanen Let Me Die in My Footsprints, Leonard Cohenen Bird on a Wire eta Johnny Cashen Folsom Prison Blues kanta aski ezagunak aukera onak dira oso. Hor daude ere Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren ikono den Cantigas do maio abestia, folk ingelesaren erakusle Vasthi Bunyanen Rose Hip November, Mexikoko Conjunto Bernalen Mi único camino rantxera edota Moussu T e lei Jovents talde okzitaniarraren Lanaren kantua ere. Jim Beloff ukelele-jotzaile hawaiiarraren Blues on a Ukelele abestia ahaztu barik. “Mundua eta Euskal Herriaren arteko kulturen elkartrukean zubi izan gara”, baieztatu du Berako laukoteak. JOSEBA LARRETXE re gustoko autore kanpotar batzuen egokitzapenak dira”, zehaztu du Goietxek. Proiektu honen muina den begien lekukotasuna, baina, ez dago musika eta hitzetan bakarrik. Disenuan ere efektu bera bilatu dute, horretarako Mathilde BrugièreGarde artistaren laguntza izan dutela. Alderdi bisual-estetiko horretaz gain, 15 kantuen aukeraketan hainbat pertsonaren testigantzak aurkitu ahal izango dira. “Hainbat begirada egunero inguratzen gaituenaz”, zehaztu dute. Bestetik, 34 orrialdeko liburuxkan, “leku batetik bertzera joateko zenbait zubi” eskaintzen direla ohartarazi dute. EUSKARATZEKO EGINAHALAK Azken disko hau kontraste handikoa da, aipatu abestien moldaketez gain, nazioarteko olerkarien poemak ere aurkitu baitaitezke bertan: Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda mexikar eta Nazin Hikmet turkiarrarenak, besteak beste. Kasu guztietan, jatorrizko hizkuntza eta kulturatik euskaratzeko eginahalak egin dituzte. “Mundua eta Euskal Herriaren arteko elkartruke horretan gu geu izan gara zubi”, nabarmendu du Berako laukoteak. Beren hitzetan, lortutako emaitzarekin gustura daudela erraz antzematen da. ANTZERKIA ZUZENEKOETAN Mugaldeko taldeak hainbat emanaldi burutu ditu jada: Larrabetzun, Guardian, Gasteizen eta Donostian. Laster, Baionan ere izango dira. Zuzeneko ikuskizunetan, poemak irakurri eta kantuak abesteaz gain, antzerki ukituak ere agertzen dira. “Eszenatoki baten gainean egoteak zer dakarren kontzientzia hartzen ari gara, jendearekin partekatu nahi duguna hobeki komunikatzeko”, azaldu dute. Begiak lekuko gaur egungo gizartean gehien kontsumitzen den ikus-entzunezko kulturengandik aldentzen da oso. Hala ere, horretan datza musikari hauen proposamena. “Zerbait diferentea eskaintzeko asmo zintzoa dago proiektu honetan”, azpimarratu dute. Lortu duten ala ez entzuleek esan beharko dute. Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006) lehenengo lanarekin aldenduta, garapena nabarmena da bigarren lan honetan. “Begiak lekuko musikalagoa da. Aurrekoan, abestiak baino, poema musikatuak baitziren”, gogorarazi du taldeko gitarra-joleak. Instrumentu aniztasunean islatzen da hori. Folk, country edo blues estiloetan erabiltzen ohi diren gitarrak, banjoa, ukelelea eta kontrabaxuarekin batera, txirula, harmonika eta txalapartarekin ere aritu baitira. Abestien hitzetan ere antzematen da aldaketa. Aurreko lanaren hitz gehienak Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburutik bazetozen –hortik taldearen izena–, oraingoan, berriz, pieza gehienak “geu- Musika-tresnen aniztasuna nabarmena da lan berrian. J. L. Lan honekin batera, bideoklip dotorea ere kaleratu du Mugaldekoak taldeak: Zakur arra eta ehunzagoa. Joseba Larratxe Josevisky-ren laguntzarekin, enpatiaren inguruko fabula bat kontatzen da bertan, AEBetako melodia herrikoi bat oinarri hartuta. “Irri eta gogoeta eragiten dituen alegiatxo bat da”, ziurtatu dute taldekideek. Aspiragailuak sofa azpikoak nola TITULUA: ‘IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA’ ARGITALETXEA: ELKAR ARITZ GALARRAGA kaso nire posizionamendua liburuarekiko ez da egokiena. Akaso ez dut behar besteko distantziarik, ez eta ironikorik ere, liburua behar bezala juzgatzeko. Batetik, ze kontxo, ez dut hemen aitortzeko erreparorik, Iban Zalduaren ipuinen fana naizelako –baina ipuinen fana, behar den bezala–. Eta bestetik, zer nahi duzue esatea, baina literaturaren gainean aritzen den literatura oso atsegin dudalako, ez dakit, angula jaleak marra zuri distiranta oso atsegin izango duen bezalaxe. Gaur, beraz, ez naiz kritiko serioarena egiten saiatuko –esfortzurik ere ez dut egingo–. Lehenengo aldiz; eta akaso azken aldiz –eta zalantza daukat ez ote nukeen usuago, edo beti, egin beharreko zerbait; hain da bestela, eta halere, hotz eta zurrun eta ezdeusa kazeta kritikagintza–. Kritiken hemerotekan ez ateratzeko arriskuarekin, eta bai zirku mundialeko hurrengo espektakuluan. Ipuin liburua batasun zentzu argi batekin eraikitzen bada eta ipuin bilduma saski-naski totala izan badaiteke, bada, Zalduaren azken hau garbiki da lehenetarik, literaturaren gaineko Eta Biodiskografiak hura ere ipuin liburu izan arren, azken Idazten ari dela idazten duen idazlea hau are da gehiago, hark diskoetatik abiatutako ipuinak biltzen zituen bezala –baina askotarikoak, norabide ugaritan barreiatzen zirenak–, honek literaturarekiko harreman estua –eta arriskutsua– gordetzen duelako. Idazlea, kritikaria, itzultzailea, irakurlea, dendak, sariak, irakurle-klubak, idazleen ingurumariak. Eta kontraesanik ez da: literaturaren gaineko eta, batez ere, azpiko kontuez ari bada ere, ez da inondik ere bilduma monokromoa; kontrakoa: ipuin laburrak –eta are laburragoak– irakurriko ditugu, eta eskaintza luzeak; ipuin fiktizio ezin gertagarriagoak, eta, ezinbestean, ukitu erreal-fantastikoak; eta, besteren gainetik, metaliteratura, gaindosiaren mugetaraino. Esan beharko nuke ipuin bukaera batzuk bortxatu xamarrak iruditu zaizkidala –K. izeneko ipuinarena, esaterako–, ipuin bukaera batzuk aurreikusgarri xamarrak –Deskribapena izenekoarena, esaterako–. Esan beharko nuke orain-orain- go aktualitateari lotutako erreferentzia ugariek –Laura Mintegiren hautagaitza eta abar– zalantza sortu didatela, denboran iraungo ote duten, ez ote duten keinu hutsal, anekdota soilean geratzeko arriskurik? Esango dut, horiekin batera, asegarria dela erabat liburuaren irakurketa. eta, batez ere, azpiko ipuinak bildu dituelako bertan –aspiradorak sofa azpiko hautsak nola–. Kontraesanik ez da: literaturaren gaineko eta, batez ere, azpiko kontuez ari bada ere, ez da inondik ere bilduma monokromoa, kontrakoa 1. Atzerri Mikel Antza. Susa. 2. Gaur zortzi Carmen Gisasola. Alberdania. 3. Motoa Juan Kruz Igerabide. Alberdania. 4. Idazten ari dela idazten duen idazlea 1. Kolonbian bahituta. 74 egun ELNren esku 5. Made in Galiza Sechu Sende. Txalaparta. 6. Piztiaren begiak 3. Barkamena, kondena, tortura 4. Gau lana Rosa Arburua. Alberdania. 5. Zentauro-hankak Jon Gerediaga. Pamiela. 6. Tunisian girl Lina Ben Mhenni. Denonartean. ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA ‘Gulliverren bidaiak’ ‘Odolaren sua’ Jonathan Swift. Xabier Mendiguren (itzul.). Elkar. 384 orr. 18,50 euro. Irène Némirovsky. Joxe Antonio Sarasola (itzul.). Alberdania. 154 orr. 16 euro. Fantasia eta satira Bizitzak bor-bor egiten duenean unibertsala Literatura fantastikoaren gailurretakoa da obra hau, baita askoz gehiago ere. Gulliverrek ezagutuko dituen izaki, gizaki, ohitura eta gertaera harrigarriek abenturetako nobelen artean kokatu dute. Horrez gain, satira historikoa azpimarratu behar da, une hartako Irlanda eta Ingalaterrako hainbat pertsonaia eta gertaera historiko erretratatzen dituena. Horrekin batera, satira unibertsala dugu, gizakiaren makurkeriak eta ustelkeriak salatzera daramana, hura onbideratzeko asmoz, betiere. Eleberri hau garaiko argitaratzailearen paperen artean galduta zegoen eta mende honetan argitaratu da lehen aldiz. Kontakizun intimista eta hunkigarria da. Baserri giroko Frantziako herri txiki batean kokatzen da, 30eko urteen hasieran. Silviok dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. 60 urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean bizi da. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita... ‘Efektudun baloia’ Frauke Nahrgang. Betina Gotzen-Beek (irud.). Ibaizabal. 136 orr. 11,50 euro. Joko garbia beti gailentzen da Lorategian dauden nano batzuek eta agure ipurterre batek oztopatuko dituzte Moritzek eta gainerako taldekideek areto futboleko lehiaketa irabazteko egin behar dituzten entrenamenduak. Futbolzale amorratuak deritzon bildumako protagonistak dira Moritz, Catrina, Niko, ... hauek guztiak GrünGelb taldean aritzen dira eta oso gustukoak dituzte jokoa eta lehia, baina ikasketak bazterrera utzi gabe, hori bai. Joko garbia eta adiskidetasunari esker, gatazka guztiak gainditu egiten dituzte. Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Jose Mari Martínez Euskal Kultur Erakundeak 140 elkarte kide inguru ditu; hainbat alorretan lan egiten dutenak, ondarean, literaturan eta bertsolaritzan, kasu. JOSE MARI MARTÍNEZ Sustraietatik hostoetara, euskal kultura biziberritzen 22 urte daramatza Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko kultura JON ANDER URKIAGA EGIDAZU RENTE askotako guda. Hamar besodun olagarroa. Erpin zenbakaitzeko figura geometrikoa. Hori eta askoz ere gehiago bada Euskal Kultur Erakundea (EKE). Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskal kultura indartzea xede duen elkarte hau 1990. urtean sortu zen, eta xede horretan irmo jarraitzen du urteen joanean Pantxoa Etxegoin (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1960) lehendakari duen erakundeak. EKEren sorrera antolamendu baten beharrizanetik abiatu zen. Etxegoinen hitzetan, momentuko euskal kultura tal- elkarte, artista eta administrazioekin lanean, kultura egitura sendo bat lortu asmoz deek beraien eta erakunde publikoen artean arartekolaritza egingo zuen erakunde egituratu baten beharra sumatzen zuten. Gainera, “borondate politiko bat ere bazegoen, bai estatuarengandik, bai kontseilu orokorrarengandik, bai eta Akitaniako erregioarengandik”. Baina garrantzi bereziko zerbait ere gertatu zen Etxegoinen esanetan: “Laugarren partaide bezala Ipar Euskal Herriko udaletxe gehienek dirulaguntzak eman zituzten, eta dirua interesgarria bazen ere, guretzako oso garrantzitsua izan zen eman ziguten berme morala”. Eremu geografiko txikia izanagatik ere, Ipar Euskal Herrian badira euskal kulturaz ardu- ratzen diren egitura ugari, eta elkarte horiei laguntza ematea da EKEren zeregin nagusietako bat. “Gure erakundeak alor desberdinetan lan egiten duten 140 elkarte kide inguru ditu, izan dadin abiatuta ondaretik, pasatuz literaturarat edo bertsolaritzarat, antzerkia, musika, arte plastikoa...”, eta elkarte horiek urterik urte dituzten proiektuetan laguntzen aritzen da Etxegoin buru duen erakundea, sostengu ekonomikoaz gain, egunez eguneko kultura lanean ere laguntzaile izanik. Eta bigarren alderdi hori da EKEk egiten duen lanaren oinarri nagusietako bat. “Ipar Euskal Herria espazio oso txikia da, baina badira anitz dienetarikoa”, eta horren baitan kokatzen du Etxegoinek Hogeita programa. “Helburua da gazteak aktore izan daitezen eta gazte horiek interpreta dezaten euskal kultura sentitzen duten bezala”. Hogeita programaren baitan, esaterako, arte-bisualen, literaturaren edo dantza eta antzerkiaren inguruko deialdiak luzatzen dira. Gainera, Euskal Herri osoko gazteei zuzendutako programa da Hogeita eta EKEk 2014. urtera arte gazteenei ateak zabaltzen jarraitzeko asmoa du aipatu programarekin. “Helburua da gazte horiei laguntzea, eta horretarako dirutza bat ematen dugu, hedapenean laguntzen diegu... Guk gazte horiek egiazki aktore izan daitezen nahi dugu, beren sentimendu eta izaerarekin euskal kultura eraiki dezaten”. Baina, bestalde, Hogeita programak transmisioari ere lekua egiten dio, eta euskal kulturaren ondare zuzenak diren dantza, bertsolaritza edota kantua eskoletan sartzea ere badu xede. Garrantzi berezia ematen dio horri Etxegoinek. “Niretzako eskola zinez da sarbide bat euskal kulturaren biziarazteko; euskararen irakastea ez da aski, gazte horiek euskaraz bizi behar dute, eta euskaraz bizi kantuaren, bertsolaritzaren edo beste kultur adierazpide batzuen bitartez”. UZTA EDERRA Aitzitik, orain 22 urte Euskal Kul- tur Erakundeak ereindako haziak uzta ederra ematen ari badira ere, EKEren bidea ez da samurra izan beti. “Gure administrazio kontseiluan erakunde publikoetako arduradunak eta kultura munduko elkarte zein artistak esertzea lortu dugu. Eta, beti erraza izan ez arren, uste dugu horrela behar dugula lan egin; ez da posible bakoitza bere bidetik joatea”. Elkarrekin lan egin beharraz erabat kontziente da Pantxoa Etxegoin, “horrek aitzinamendu bat ekarri baitio euskal kulturari”. Transmisioa, erakunde publiko eta kultura agenteen arteko arartekolaritza lana eta hezkuntza artistiko zein kulturala. Horrela laburbil daiteke Euskal Kultur Erakundearen izaera. Ipar Euskal Herriko kulturgintzaren zutabe, nondik gatozen ahaztu gabe, baina etorkizuneko erronka berriei ateak zabalik. elkarte eta artista ari direnak musutruk, kulturgintza ez dutenak ogibide. Baina bistan dena gaur egun, krisia ezker-eskuin daukagun honetan, biziki garrantzitsua dela lan komun bat eramatea. Artistek zaharberritzen dute euskal kultura eta gu hor gaude artista horiei laguntzeko, egiten duten lana egituratzeko, proiektu komunak garatzeko bata eta bestearen artean, artista batek beste artista bat hobeki ezagut dezan. Beraz, gurutzatze lan horiek egiteko dago EKE, eta ene ustez hori denen beharra da, proiektua ahal bezain ederra eta antolatua izan dadin eta elkarte horiek ere azkenean gero eta egituratuago egon daitezen”. AHOZKO ONDAREA Baina laguntzaile roletik harago ere zabaltzen da kultura erakundearen lan eremua, erakundeak berak ere bultzatzen eta abiatzen dituelako zenbait ekintza, besteak beste, Kantuketa eta Batekmila egitasmoak. Horiekin batera, “ahozko ondareari buruzko bilketa bat ere abiatu dugu pertsona nagusien inguruan. Hasi gara jendea elkarrizketatzen eta hori guretzako alor handi bat da, zeren bilketa bat egiten dugu pertsona zaharrei buruz, baina gero ez gara horretan gelditzen; adibidez, lan hori irakasle batzuei transmititu nahi genieke”, helburua transmisioari buruzko euskarri pedagogiko batzuk sortzea izanik. Azkenik, sorkuntza artistikora zuzendutako hirugarren lan ildo bat ere badago, “EKEren ustetan hori baita euskal kulturaren giltza han- Bistan dena gaur egun, krisia ezkereskuin daukagun honetan, biziki garrantzitsua dela lan komun bat eramatea” Irakastea ez da aski, gazteek euskaraz bizi behar dute, kantuaren, bertsolaritzaren edo beste kultur adierazpideen bitartez” PANTXOA ETXEGOIN EUSKAL KULTUR ERAKUNDEKO LEHENDAKARIA “Euskara salbatuko bada, erronka handia dauka eskolak” Entzuna dizut esaten zure bizitzan zerbait garrantzitsua egon bada hori euskaraz bizi ahal izatea izan dela. Umetatik jakin dut euskaraz, eta hala mintzatu naiz ene aita-amekin, beraz, enetako euskara oso garrantzitsua izan da. Ni baxenabartarra naiz eta lur horrek anitz-anitz gauza eman dit, beraz, lotu egiten ditut lur hori, hizkuntza eta hizkuntza horretarik bizitzea. Gaur egun, aldiz, enetako transmisioa da dugun erronka handiena eta transmisioa aipatzen delarik enetako biziki garrantzitsua da euskaldunek gure kultura errotik ezagutzea. Baina gero behar dugu ezagutza transmititu; lehenik belaunaldi berriei, baina baita publiko zabal bati ere. Eta horretan guztian erronka handi bat badauka egiteko eskolak, zorigaitzez familiako transmisioa ahulduz joan baita azken urte hauetan eta gure belaunaldiak badu errespontsabilitate handi bat belaunaldi berri horiei euskara ezagutarazteko eta bizi dezaten euskara hori. Euskara zer den nahiko argi dagoen arren, zer da euskal kultura? Niretzako argi da euskal kultura oinarritzen dela gure hizkuntzan, euskaran. Beraz, kultura hori baloratua da hizkuntzaren bitartez, eta beti joango gara euskara ardatz izango duen helmuga batera. Gure inguruotan anitz dira euskaraz ez dakitenak, baina lotura edo atxikipen handia dutenak anitz arrazoirengatik Euskal Herriari buruz, euskal kulturari buruz. Eta jende hori ez da baztertu behar, baizik eta gurekin behar ditugu bildu eta haiekin lan egin, eta nahi badute euskal kultura horretan parte hartu guk behar ditugu giltzak eman parte har dezaten. Beraz, dudarik gabe euskal kultura da euskara duena oinarri bezala, baina denbora berean, praktikatzen den gauza bat da eta horretan saiatzen gara egun guztiz, transmisio lana eta hedapena bultzatuz. Ofiziala ez den hizkuntza batean ekoitzitako kulturak zein laguntza lor lezake Frantziako administrazioaren aldetik? Gure hizkuntza ez da ofiziala eta aspaldidanik gabiltza hori lortu nahirik. Baina, aldi berean, anai artean ere behar dugu mugitu ditugun tresnekin, baldin badakigu ere ez direla nahikoak. Administraziotik egiten dituzte beren programak, baina zaila zaie frankotan kanporat aholkuak galdegitea. Guk, aldi berean, Euskal Kultur Erakunde (EKE) bezala, behar dugu aski indar ukan eta behar dugu gai izan zein gabezia dauden errateko... Ez baita alde batetik erakunde publikoak eta beste alde batetik elkarteak, baizik elkarrekiko lan bat izan dadin, politikan elkar-ekoizpen bat izan dadin denen artean. ILAREN 7, 8 eta 9an egingo da Villabonako Subijana etxean, III. Ahoa Bete Hots jardunaldia. Aurtengo gai nagusia, euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan. Antzerkigileen, ipuin kontalarien eta, oro har, ahoz komunikatzen dutenen ikuspegia landuko dute, baita bertsolariena ere. Euskal Herri osoan hedatutako jarduera izanik, bertsogintzak beti izan du erabili beharreko hizkuntzari buruzko kezka: batua ala euskalkia hautatzea ote den egokiago, euskara jasoa hobetsi ala eguneroko hizkera informalera jo eta abar. Galdera horiei buruz hausnartu, eskarmentudun bertsolarien gogoetak konpartitu eta aurrera egiteko bidea argitzen saiatuko dira. “Eguneroko zalantzetatik sortu den gaia da hau –esan digu Beñat Gaztelumendik– bertsolari batek, plaza batera heltzen denerako, erabaki batzuk hartuak izaten ditu, alegia, zein erregistro eta euskalki erabiliko dituen”. Añorgako bertsolaria, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko kidea ere bada eta, hilaren 8an, bertsolaritzari buruzko ekintzak gidatuko ditu Ahoa Bete Hots jardunaldian. Xabier Amuriza, euskara batuak eta euskalkiek bertsogintzan daukaten lekuaz mintzatuko da. Ondoren, Andoni Egañak, Erregistroaren bila bertsotan hitzaldia eskainiko du. Mikel Markez musikariaren hitzaldi-kantaldiak aberastu egingo du egun horretako gogoeta. Mintzola Fundazioko zuzendari Josune Zabalak azpimarratu duenez, “gogotsu gaude antolatzaileok Mikel Markez entzuteko, bertsogintzatik urruntzen da bere lana, baina bere gogoetak balioko digu”. Gaztelumendik gaineratu du, “Mikel Markez ahozko kultur sorkuntzaren beste adar batean dago, baina plaza askotan ibili da eta bere esperientzia ez da guretik gehiegi aldenduko”. Bertsolaritzari buruzkoak biribiltzeko, eguneko hiru protagonistek, Amuriza, Egaña eta Markezek, mahai inguru batean parte hartuko dute; “bi hitzaldiak eta kantaldia solte geratu ez daitezen, hiruren arteko puntu komunak bilatzeko izango da”, aurreratu du mahai inguruko moderatzaile Beñat Gaztelumendik. Xabier Amuriza eta Gaztelumendi ados daude, euskalkiek eta batuak lekua daukate bertsotan, egoeraren arabera moldatzea da gakoa. “Batuaren eta dialektoaren artean ez dago marra bat, nik bietara egiten dut”, dio Gaztelumendik. Xabier Amurizak, bertsolari beteranoagoa izanda, gogoan ditu batuaren inguruan egoten ziren eztabaidak: “Neure buruari esaten nion, nola abestu behar ote nuen, eta bizkaieraz egitea pentsatu nuen, bai behintzat Bizkaian”. Bertsolari Txapelketa irabazi zuen aldi bietan, berriz, 1980an eta 1982an, aintzindaria izan zen euskara batua erabiltzen. “Sinesten dut euskara batu nazional bat behar dugula, eta demostratu nahi nuen badaukagula tresna bat euskaldunok elkar ulertzeko –aipatu du Amurizak–, egin nuen eta uste dut lortu nuela gehienek ulertzea”. Herriz herri dabilenean, Xabier Amuriza bertako euskarara hurbiltzen ahalegintzen da: “Bizkaian beti bizkaiera erabiltzen dut, euskaltegi giroan-edo ez bada, lehen gauza exotiko moduan eskatzen ziguten bizkaieraz kantatzeko, gaur egun normaltzat jotzen da”. Hala ere, neurria behar dela aldarrikatzen du, “batzuk ahalegintzen dira herri bakoitzeko hitz, esamolde eta ahoskerak imitatzen eta, oso ziur egon ezean, itxura txarra emateko arriskua dago, horrelakoetan, nik uste hobe dela bizkaiera jasoago batera jotzea”. Beñat Gaztelumendik, “naturaltasuna” aipatzen du erabaki horiek hartzeko, “plazaren araberakoa ere izaten da”. Ahozkotasunaren dilemak aztergai Mintzola Fundazioak antolatzen duen Ahoa Bete Hots jardunaldian euskalkiez eta erregistroaz jardungo dira aurten DABI PIEDRA Hirugarren edizio honetan, Andoni Egañak (ezk.) ‘Erregistroaren bila bertsotan’ hitzaldia eskainiko du. Xabier Amurizak, berriz, euskara batua eta euskalkien gainean gogoeta egingo du. Azkenik, Mikel Markezek (esk.) hitzaz eta musikaz jantziko ditu jardunaldiak. LUIS GÓMEZ/JOSE MARI MARTÍNEZ/IKER AZURMENDI HERRIKOIA EDO JASOA? Erregistroari dagokio- nez, Gaztelumendik onartu duenez, “erabaki hori gehiago kostatzen da”. Hizkera herrikoia edo jasoagoa erabiltzeko orduan, dena den, Amurizak garbi esan du, “ezin dut bertsotan egin mostradore aurrean banengo legez, entzuleak ere nahi izan beharko luke, oholtzaren gainetik kantatzen dionak hizkuntza jaso bat erabiltzea”. Gaur eguneko joeren kontra egiten du Amurizak, “nahasmen handia dago gai horretan, gazteek sms moduan kantatzea hobesten dute, hori da moda, klasikoek eta lehengo bertsozaleek jasotasuna baloratzen zuten, nik jarraitzen dut hori baloratzen”. Bertsolariak euskara jasoaren eredua direla azpimarratu du, “kategoria ematen diote erabiltzen duten hizkuntzari, ezin da smsaren mailara jaitsi, Uztapide, Basarri, Lasarte, horiek euskara oso jasoa erabiltzen zuten!”. Hala ere, erabateko zurruntasuna ere ez da komeni, Gaztelumendiren ustez, “erregistroak ematen dio kolorea bertsoari”. Ondorio mamitsuak aterako dituztelakoan daude Mintzola Fundazioan, Ahoa Bete Hots jardunaldietan “batuaren eta euskalkien arteko dikotomia apurtu nahi dugu”, adierazi du Josune Zabalak. Gaztelumendik nahi luke hausnarketa bertsolaritzaz harago hedatzea, “kazetari, irakasle eta abarrentzat ere balio beharko luke, ahozko hizkera darabilten guztientzat”. Izan ere, bertsogintza eredua izan daiteke euskalki eta erregistroaren eremuan. Gaztelumendiren esanetan, azken finean, “bertsoak daukan grazia da unean unekora egokitzen dela”. KONTALARIAK ETA ANTZERKIGILEAK Hilaren 8an, Bertsolaritzaren Eguna izango da Ahoa Bete Hots jardunaldian, baina beste arlo batzuetatik ere aztertuko da euskalkien, batuaren eta hizkuntz erregistroen gaia. Hilaren 7an, lehenengo egunean, antzerkigintzari begiratuko diote, Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga eta Itziar Ituñorekin. 9an, aldiz, ipuin kontalarien txanda izango da, Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoiren eskutik. Informazio gehiago, hemen: www.mintzola.com. Ortuellako Kultur Etxea, meatzeetako iraganari ohore Bere fatxada eta bolumetriaren bidez burdinazko mendixka dirudien eraikin honek tokiko meatze jardueraren jatorria gogorarazi nahi du, industria poligonoek estali baitituzte orduko arrasto guztiak RTUELLAKO herria meatze jarduera puri-purian zegoen garaian eraldatu zen eta bertan ezarritako meatze enpresen eraikin eta egiturak gogoratu nahi zituzten Aq4 arquitectura-koek diseinu honekin. Hondakin herdoildua biltzen zuten hormigoizko egiturak buruan, haiei egindako omenaldi saiakera bat da Ortuellako Kultur Etxea (OKE). Arkitektoen hitzetan, egitura horiek ordezkatu dituzten “poligono absurdoek” iraganeko jardueraren traza guztiak ezabatu dituzte, “ez dago aztarnarik jada”. Bolumetria berezia du eraikinak, goiko plaza eta beheko kalearen arteko zehar begiradak lortzeko. ADRIÀ GOULA SARDÀ Hortaz, bi ideiek, hormigoizko eustormak eta herdoilak, osatzen dute proiektuaren oinarria. Lehenengoarekin eraikinaren egitura fisikoa nahiz programatikoa antolatzen dute. Hala 3,80 eta 7,50 metroko hormarteetan kokatzen dira kultur etxeko gela eta areto ezberdinak, ekitaldi ezberdinak antolatzeko ahal bezain malgu. Hormarte bakoitzak eraikinaren sekzio edo xerra ezberdinak osatzen ditu eta hau kanpotik naiz barrutik sumatzen da bolumen aldakorrek adierazita. Herdoilaren arrastoa fatxadak islatzen du, antzinako mineralaren ustiaketak inguruan zabaltzen zuen hauts gorriska haren memoria gisa. “Poligono absurdoak baino lehenago egon zen zerbait eraiki nahi izan dugu”. Burdina eta herdoila dira lehengaiak. EZOHIKO EGITURA XUMEAK Orubearen topogra- fia malkarrarekin jokoa ere egiten du eraikinak, hain zuzen ere, barneko erabilerak sarrera banarekin antolatuz. Kaleko mailatik kultur etxera sartuko gara, tarteko mailan berriz, topatuko dugu liburutegirako atea. Batak eta besteak soinu giro ezberdinak dituela kontutan izanda pentsatutako irtenbidea hau. OKE tarte batean kokatzen da, goialdeko parkearen eta behealdeko kalea lotuaz. Bien arteko oztopo bisuala eraiki beharrean, zehar-begiradak lortzea izan da premisa bat. Honetarako lagungarri dira kultur etxearen teilatu-mendikateak. Urrutitik ikusia izateko ere diseinatua izan da eta nolabait inguruko topografiaren isla ere badira, mendi zerra modukoak diren estalkiaren bolumenak. Badirudi, garai batean ospea eman zion meatzaritzaren jarduera frenetikoaren ikusgarritasuna eta izen ona berreskuratzeko nahiarekin sustatutako proiektua dela hau. Eta, esan beharra dago, arkitektoek trebeziaz eta modu itxurosoan egin diotela ohore ahaztuta dagoen iragan horri. Izan ere, ohikoak ez diren egitura xume bezain garrantzitsuak gogoan hartuta eraiki dute OKE. Urrutitik ikusia izateko ere diseinatua, topografiaren isla bat da, aurretik zegoenaren oroitzapenaren irudikapena. A. GOULA SARDÀ Hondar herdoildua biltzeko hormak. ADRIÀ GOULA SARDÀ DATUAK Aq4 arquitectura: Ibon Bilbao España, Jordi Campos Garcia, Caterina Figuerola Tomàs eta Carlos Gelpí Almirall arkitektoek osatzen dute (www.aq4arquitectura.com). Eraikuntza lanaren datak: 2008-2011 artean. Kokapena: Catalina Gibaja kalea, 10. Ortuella (Bizkaia). Programa: Kultur etxea, liburutegia eta aparkalekua. Azalera: 3.472 m2. Bezeroa: Ortuellako Udala. Argazkiak: Adrià Goula Sardà ([email protected]). Lehoi gizajaleen trena Gauerdiko txanda eskatu zuen Charles Ryall polizia buruak. Erriflea prestatu, atea zabaldu eta lehoia sartu zain gelditu zen. Bagoi baten barruan zegoen, Kima izeneko geltokian, beste lau gizonekin txikleak itsatsi dituzte, etengabeko zalaparta isiltzeko. Triki-traka abiatu ginen Mombasako irlako estazio zaharretik, burdinazko zubi batetik kontinentera pasa, eta txabola auzo ilunak zeharkatu genituen zerbitzariek kanpaitxoak joz afaltzeko ordua iragarri zuten arte. Gauean, trenak abiadura handitu zuenean, bagoiak dardarka hasi ziren, trumoiaren burrunbak etengabe astinduko balitu bezala, eta errailetik irten behar zutela zirudien. Mila kilometroko trenbide hark basamortu latzak, piztiez jositako sabanak eta kolonoei aurre egiten zieten tribuen lurraldeak zeharkatu behar zituen. Britainiarrek bost milioi libera gastatu zituzten, gastu izugarria, eta zazpi urte behar izan zituzten Ugandaraino iristeko. ENYA eta Ugandako trenbidearen eraikuntzan lehoiek dozenaka langile jan zituzten Tsavo, Makindu eta Simba inguruetan. Pizti haietako batek dozena erdi bat pertsona akabatu zituen Kimako geltoki txikiaren inguruan. Ryallek zin egin zuen lehoi hura garbituko zuela eta gaua Kiman pasatzea erabaki zuen, bagoian zain. Bere lau kideak ohean zeudela, atea zabaldu zuen animalia erakartzeko asmoz. Eta lo gelditu zen. Beltzekin fidatu ez eta Indiatik 38.000 peoi ekarri zituzten: horietatik 2.500 lanean hil ziren, gaixotasunengatik, istripuengatik, bertakoen erasoengatik… edo lehoiek janda. “Trenbide honen kostua ezin da hitzekin adierazi; bere asmoa ezin da asmatu; zer garraiatuko duen ezin da zehaztu; dakigun gauza bakarra, trenbide zoroa dela”, salatu zuen Henry Labouchere parlamentari britainiarrak. Trenbide zoroa, zentzugabea: lunatic train deitu zion. Isil-isilik sartu zen lehoia. Ryallengana hurbildu, letaginak lepoan sartu eta momentuan odolustu zuen. Beste gizonak esnatu zirenean, lehoia alde egiten ikusi zuten, Ryall ahoan estututa eta arrastaka zeramala. Eguna argitu zuenean, poliziaren gorpua sastraka artean aurkitu zuten, itxuragabetuta eta hanka bat janda. Ryallen gorpuzkiak trenbidearen kanpamentu batean lurperatu zituzten, Nyrobi izeneko material biltegietan: laster Nairobi izango zena, alegia. “Herrialde batek trenbide bat sortzea ez da arraroa, baina bai trenbide batek herrialde bat sortzea”, esan zuen sir Charles Elliotek, Afrika Ekialde Britainiarreko (gaurko Kenyako) agintari nagusietako batek, zurien gailentasunaren politika ere martxan jarri zuenak. Mombasan ezarri zuten lehenengo erraila britainiarrek, Indiako Ozeanoko portu handian, 1896an. Eta Mombasan hartu genuen trena, arratsaldeko zazpietan, zerumugan hondoratzen zen eguzki tropikal erraldoirantz zuzen zuzenean. Mendebalderantz, zurien zibilizazioak hartu zuen bidetik. Inperioaren erlikia da trena. Egurrezko altzariek, eserleku tapizatuek eta lanpara metalikoek egun distiratsuagoak izan zituzten aspaldi. Ondo ixten ez diren armairuetako ateetan, bidaiariek esparatrapuak eta Sir Charles Elliot: “Herrialde batek trenbide bat sortzea ez da arraroa, baina bai trenbide batek herrialde bat sortzea” Egunsentian, Kilimanjaro mendiaren silueta atzean utzi ostean, Kapiti izeneko lautada igaro genuen. Leihotik jirafak, zebrak, ñuak, inpalak eta ostrukak ikusten genituen, kafesnea eta ogi txigortua gosaldu bitartean. Gogora zetorkigun trenbide-safarien ohitura lunatikoa: lokomotoraren aurreko aldean propio prestatutako plataformatik, trena martxan zihoala, ehiztariek ehunka animalia botatzen zituzten. Nairobiko Trenbidearen Museoan, lehoiak Ryall akabatu zueneko bagoia ikus daiteke. Langileak jaten zituzten hainbat lehoien atzaparrak ere bai. Eta nairobitar prestu batek azalpenak ematen dizkie kanpotarrei: “Garai hartako masaien ustez, lehoi gizajale haiek arbasoen izpirituak ziren, euren lurraldea zeharkatzen zuen Burdinazko Suge gaiztoaren kontra borrokatzen zutenak”.
2017-11-19T15:10:28
https://issuu.com/deia.com/docs/ortzadar031112
[ -1 ]
argitaletxea - PostData Idazle demokratikoak beti ikusten du bere burua gizarte baten barruan, komunitate batean, eta arbuiatu egiten ditu XIX.mendeaz geroztik etorri diren beste ereduak, artista jainkotuarena edo artista autistarena. Gure kasuan, ezinbestekoa da, euskaraz ari gara eta. Kafkak esaten zuen, txekieraz idaztea zoragarria zela; instant batean ekintza politiko bihurtzen baitzen. Gauza bera gertatzen da euskararekin. Euskaraz idaztea, beste ezer gabe, ekintza politikoa da. Komunitatearekin, gizartearekin, dago lotuta eta ondorioz, demokratikoa da. Eta nik eredu hori asko maite dut, agian beste eredua asko gorrotatzen dudalako. Marfilezko dorrean sartzen den artista ez da nire maitia. (Irakurri +)
2020-03-30T08:15:33
https://postdata.elkar.eus/tag/argitaletxea/
[ -1 ]
TXORIA NINTZELA, ETXEBERRIA GARRO, XABIER, ISBN: 9788490279588 978-84-9027-958-8 / 9788490279588 1980tik 90era doan hamarkadan zehar, Euskal Herriko edozein txokotan egon litekeen herri ertain batean, neska-mutil sorta bat, gero nerabe bihurtzen direnak eta geroago gazte. Elkarrekin txirikordatzen diren istorio hauetan umetako jolas ez beti inuzentea Autor: ETXEBERRIA GARRO, XABIER ISBN: 978-84-9027-958-8 EAN: 9788490279588 MATTHEW CUÉNTAME CÓMO ES EL CIELO. 978-84-941169-4-0 GUIA PRACTICA DE HOMEOPATIA DENTAL DE LA A A LA Z MANUAL DE TRATA 978-84-8445-716-9 DELGADO RABADA, ANA EL EUSKERA ARCAICO. 978-84-8136-300-5 TIERRAS, GENTES Y VOCES. EL LEGADO DEL EUSKERA RIOJANO 978-84-9172-006-5 AZNAR MARTINEZ, EDUARDO NO HALLARÁS LA VIDA QUE BUSCAS. GILGAMESH Y LA ÉPICA ANTIGUA 978-84-942973-8-0 PEQUENO DICIONARIO XERAIS DA LINGUA. 978-84-9121-184-6 NAVAZA, GONZALO, Carballeira Anllo, Xosé María, IGLESIAS SIERRA, PRIMITIVO, LEMA, XOSÉ Mª, ARES VAZQUEZ, CARME, LÓPEZ FERNÁNDEZ, ROSA
2020-04-07T14:52:07
https://www.libreriaproteo.com/libro/ver/2646351-txoria-nintzela.html
[ -1 ]
Jubilatuen elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak - Agenda - Zestoa ZESTOAko Gobernu Batzordea Beste erakundeetan ordezkaritza Sailak eta zerbitzuak Ordutegiak, telefonoak eta helbideak Auzoak eta Baserriak Ekonomia eta Ogasuna Hirigintza eta Zerbitzuak Kexa, abisua edo iradokizuna Alkateari gutuna Ikasgelako txartela eskatzea Euskaltegian izen-ematea Udalaren enplegu datu-basean alta emateko inprimakia Proiektorea eskatzea Indarrean dagoen araudia Indarrean dauden aurrekontuak 2015eko abendua 2015eko azaroa 2015eko urria HERRITARREN PARTE HARTZEA HAPO - Herri Antolamendurako Plan Orokorra Kiroldegiko erabiltzaileen asebetetze-inkesta HERRI HEZITZAILEA proiektua 2017ko txupinazoa Zestoako mapak eta kale izendegia Datu demografikoak Zestoarren erretolika Zestoa zuretzat - Merkataritza kanpaina Udala/ Informazioa/ Jubilatuen elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak Bertaratutako 10 korporakideren aldeko bozkarekin onartu zen mozioa Zestoako Jubilatuen ordezkaritzan Bixente Olaizolak irakurri du mozioa eta honela dio: Zestoako jubilatu eta pentsionistak, idatzi honen bidez, Udalbatzari ondorengo puntuak onar ditzan eskatzen diogu: Azken urte hauetan, gure pentsioak ez dute izan KPIaren igoerarik (azken hiru urte hauetan %25), ondorioz ahalmena galdu eta gure bizi-baldintzak okerrera egin dute. Pentsioak adinekoen soldata izateaz gain, herri honetako familia askoren sostengu dira, dagoen lan prekarietatearen erruz, pentsioen murrizketak herriko familia askotan izaten du eragina. Bereziki aipatzekoa da, emakume alargun eta bakarrik bizi direnen egoera, jasanezina egiten zaie, bizitzeko oinarrizko beharrak (argi indarra, gasa, etab.) ordaintzea. Pentsioen kaxa hustu egin dela, etab. entzuten dugu. Gure ustez, honen atzean, PENTSIO PRIBATUAK bultzatzeko asmoa dago. BANKUEN intereserako. Uste dugu arazoa ez dela dirua dagoen ala ez, Espainiako GOBERNUAREN erabaki politikoa baizik. Guk garbi dugu: PENTSIO PUBLIKOAK izan ezean ez dugu inungo bermerik. Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak ezartzen duen 1080 euroko gutxiengo pentsioa onartu dezatela, duela gutxi, 80.000 sinaduraren bidez EAE, eta Nafarroako Legebiltzarretan eskatu bezala. Eta pentsioen urteroko igoera KPIaren araberako a izan dadila. Sor dadila, gaurko eta biharko pentsio publiko duinak eta menpekotasunean daudenen zaintza bermatuko dituen Babes Sozialeko sistema propioa. Goian aipatutako eskaera eta kezkekin bat egitea eskatzen diogu Zestoako Udalari. Zentzu honetan pentsiodunak antolatzen dituzten ekimenetan parte har dezala eta bere esku dagoen guztia egin dezala eskatzen ditugun hauek bete daitezen. ZESTOAKO PENTSIODUN ETA JUBILATUEN "GURUTZE" ELKARTEA Bertaratutako 10 korporakideren aldeko bozkarekin onartu zen mozioa. Zestoako Udala - Tel. 943 147 010
2018-09-21T03:05:35
http://www.zestoa.eus/eu/-/jubilatuen-elkarteak-aurkeztutako-mozioa-onartu-du-udalbatzak
[ -1 ]
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea, Indiako enperadorea. 1901ko urtarrilaren 22a – 1910eko maiatzaren 6a 1841eko azaroaren 9a Buckingham jauregia, London 1910ko maiatzaren 6a Saint George kapera, Windsor gaztelua Alexandra Danimarkakoa Saxonia-Coburgo-Gothako Alberto printzea (aita) Viktoria Erresuma Batukoa (ama) Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (ingelesez Edward VII of the United Kingdom) Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako erregea, Indiako enperadorea izan zen. Viktoria erreginaren seme zaharrena zen, bere erregealdia 1901eko urtarrilaren 22tik 1910ko maiatzaren 6ra arte luzatu zen. Bere erregealdiari maiz Eduardotar Aroa deritzaio. Tronura igo aurretik, Eduardo Galesko printze gisa 59 urte luzez egon zen eta britaniar nahiz ingeles historian zehar tronurako ondorengo postuan denbora gehien egon den pertsona izan da. Errusia bisitatu zuen lehenbiziko monarka britainiarra izan zen (1907). Eduardo VII.ak britainiar itsas gudarostearen modernizazioan berebiziko garrantzia izan zuen, bai eta Boerr Gerren osteko osasun zerbitzu militarren berrikuntzan ere. Eduardotar Aroa Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo VII.a Erresuma Batukoa "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eduardo_VII.a_Erresuma_Batukoa&oldid=5906180"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 10 ekaina 2017, 02:22.
2018-04-19T13:56:57
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eduardo_VII.a_Erresuma_Batukoa
[ -1 ]
Bigarren kontzertu bat eskainiko du Gatibuk Intxaurrondon | El Diario Vasco CulturasBigarren kontzertu bat eskainiko du Gatibuk Intxaurrondon Bigarren kontzertu bat eskainiko du Gatibuk Intxaurrondon Gatiburen kontzertu bateko argazkia, joan den abuztuan egina. / AITOR Otsailaren 16ko emanaldirako sarrera guztiak agortu ondoren, 15ean beste kontzertu bat eskaintzea erabaki dute Martes, 8 enero 2019, 12:00 Kontzertu bakar bat zeukan hitzartuta Gatibuk Donostiako Intxaurrondo auzoko kiroldegian, otsailaren 16rako. Hala ere, laukote bizkaitarraren kontzerturako sarrera denak segituan saldu direnez, taldeak eta Donostia Kulturak bigarren kontzertu bat eskaintzea adostu dute. Bigarren emanaldi hori aurrenekoaren bezperan izango da, otsailaren 15ean, ostiralarekin, toki berean eta gaueko 22:00etan. 15eko kontzerturako sarrerak salgai daude honezkero Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan eta Donostia Kulturaren webgunean. 15 euroko prezioa dute sarrerek (13,50 Donostia Kulturako txartela dutenentzat). Donostiako kontzertuaren arrakastak berretsi egin du Gatiburen azken diskoa izaten ari den harrera bikaina. Durangoko Azokan, hain zuzen, Ahotsenean eskaini zuten emanaldi laburrean toki bat lortu ahal izateko osatu zen jende ilara edizio honetako luzeenetakoa izan zen. Laster bigarren hamarkadan sartuko den mendearekin sortu baziren ere, publikoa ez da Alex Sarduiren taldearekin aspertu, eta horren lekuko da 'Azken indioak' diskoari eta hori zuzenean aurkezteko emanaldiei egiten ari zaien harrera. 'Lumafobia'-ren aurkako kartelak iragarriko du Zinegoak jaialdia Houllebecq y Kilian Jornet, entre las novedades editoriales
2019-05-26T06:07:10
https://www.diariovasco.com/culturas/gatibu-tocara-febrero-20190108001436-ntvo.html
[ -1 ]
Luchthavens in Slowakije - eSkyTravel.be Slowakije Afghanistan Ålandseilanden Albanië Algerije Amerikaanse Maagdeneilanden Amerikaans-Samoa Andorra Angola Anguilla Antigua en Barbuda Argentinië Armenië Aruba Australië Azerbeidzjan Bahama’s Bahrein Bangladesh Barbados België Belize Benin Bermuda Bhutan Birma Bolivia Bosnië en Herzegovina Botswana Brazilië Brits Indische Oceaanterritorium Britse Maagdeneilanden Brunei Bulgarije Burkina Faso Burundi Cambodja Canada Caribisch Nederland Centraal-Afrikaanse Republiek Chili China Christmaseiland Cocoseilanden Colombia Comoren Congo Cookeilanden Costa Rica Cuba Curaçao Cyprus Democratische Republiek Congo Denemarken Djibouti Dominica Dominicaanse Republiek Duitsland Ecuador Egypte El Salvador Equatoriaal-Guinea Eritrea Estland Eswatini Ethiopië Faeröer Falklandeilanden Fiji Filipijnen Finland Frankrijk Frans-Guayana Frans-Polynesië Gabon Gambia Georgië Ghana Gibraltar Grenada Griekenland Groenland Guadeloupe Guam Guatemala Guinee Guinee-Bissau Guyana Haïti Honduras Hongarije Hongkong Ierland IJsland India Indonesië Irak Iran Israël Italië Ivoorkust Jamaica Japan Jemen Jersey Jordanië Kaaimaneilanden Kaapverdië Kameroen Kazachstan Kenia Kirgizië Kiribati Kleine Afgelegen Eilanden van de Verenigde Staten Koeweit Kosovo Kroatië Laos Lesotho Letland Libanon Liberia Libië Liechtenstein Litouwen Luxemburg Macau Macedonië Madagaskar Malawi Malediven Maleisië Mali Malta Man Marokko Marshalleilanden Martinique Mauritanië Mauritius Mayotte Mexico Micronesia Moldavië Monaco Mongolië Montenegro Montserrat Mozambique Namibië Nauru Nederland Nepal Nicaragua Nieuw-Caledonië Nieuw-Zeeland Niger Nigeria Niue Noordelijke Marianen Noord-Korea Noorwegen Norfolkeiland Oeganda Oekraïne Oezbekistan Oman Oostenrijk Oost-Timor Pakistan Palau Palestina Panama Papoea-Nieuw-Guinea Paraguay Peru Pitcairneilanden Polen Portugal Puerto Rico Qatar Réunion Roemenië Rusland Rwanda Saint Kitts en Nevis Saint Lucia Saint Vincent en de Grenadines Saint-Barthélemy Saint-Pierre en Miquelon Salomoneilanden Samoa San Marino Sao Tomé en Principe Saoedi-Arabië Senegal Servië Seychellen Sierra Leone Singapore Sint-Helena Sint-Maarten Sint-Maarten Slovenië Slowakije Soedan Somalië Spanje Sri Lanka Suriname Syrië Tadzjikistan Taiwan Tanzania Thailand Togo Tokelau Tonga Trinidad en Tobago Tsjaad Tsjechië Tunesië Turkije Turkmenistan Turks- en Caicoseilanden Tuvalu Uruguay Vanuatu Vaticaanstad Venezuela Verenigd Koninkrijk Verenigde Arabische Emiraten Verenigde Staten Vietnam Wallis en Futuna Westelijke Sahara Wit-Rusland Zambia Zimbabwe Zuid-Afrika Zuid-Georgia en de Zuidelijke Sandwicheilanden Zuid-Korea Zuid-Soedan Zweden Zwitserland Vliegvelden in Slowakije Beste koopjesvluchten Slowakije
2019-12-14T16:25:33
https://www.eskytravel.be/vliegvelden/co/sk/slowakije
[ -1 ]
Amerikar indioek eta euskal arrantzaleek elkarlanean jardun zutela frogatu nahian - plaentxia.eus Amerikar indioek eta euskal arrantzaleek elkarlanean jardun zutela frogatu nahian Ubane Madera 2018-03-19 14:38 Gure esku dago “Espedizio txiki bat munduko nazio boteretsuenaren historia modernoko zimenduak esploratzen ari da. (…) Beste mundu bat posible izan zela aurkitzen badute, beste mundu bat posible dela frogatuko dute”; halaxe aurkeztu dute Soraluzen ere ikusgai izango den Elkarrekin Together dokumentala. Bihar, martitzena, proiektatuko dute Herriko Antzokian, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Hasi aurretik, ekainaren 10ean egingo den giza katearen berri emango dute. 'Elkarrekin' dokumentalaren irudi bat. | Ikusi handiago | Argazki originala Biharko hitzordua 19:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da. Dokumental emanaldia eta giza katearen aurkezpena egingo dituzte. Hain justu ere, azken horri dagokionez, ekainaren 10ean da giza katea egiteko hitzordua. Gure Esku Dago ekimenaren oraingo helburua da Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotzea, giza katea baliatuta. Bihar proiektatuko den dokumentalari dagokionez, berriz, izenburuak dioen moduan (Elkarrekin Together) 1.602. urtera jo eta AEBtara espedizio ingeles bat iristen deneko unera egiten du atzera saltoa. Bitxikeria modura, esan Placentia izeneko leku bat aipatzen dela. “Euskal txalupa batean zihoazen, arropa europarrez jantzita, eta inguru haietan Donibane Lohitzuneko arrantzale batzuk ere ibili zirela aipatu zuten natiboek. Placentiatik zetozela azaldu zioten. Gosnold-ek Placentia of Newfonduland-i buruz ari zirela interpretatu zuen, Terronava hegoaldeko arrantzaleen gune ospetsua. (…) Mende batzuk beranduago, Xabier Agote itsas ikerlaria topaketa hura aztertzen hasi zen, xehetasun guztietan erreparatuz. Zalantza handiak ditu natibo amerikar haien jatorria Kanadako Placentia denik, leku hartatik 700 miliatara baitago, txalupa mota horiekin itsasoz iristeko urrunegi”. Halaxe dio, besteak beste, dokumentalaren gidoiaren deskripzioak. Misterioa argitu nahian Laburbilduz, uharte bati buruz dihardu dokumentalak, pentsatzen dutena amerikar indioen eta euskal arrantzaleen arteko bizikidetza baten lekukoa izan daitekeena. “Misterioa argitzeko asmoz, 2016ko udaran Xabier Agotek diziplina anitzeko espedizio bat gidatu du uhartera, topaketa haren frogak aurkitzea du helburu”. Soraluze / Gure esku dago 500 soraluzetarrek kilometroa osatuko dute Gure Esku Dago-ren giza katean Argitu da misterioa Arrainopola (IV) - Gure Esku Dago
2018-12-13T04:16:04
https://plaentxia.eus/soraluze/1521448856952-amerikar-indioak-eta-euskal-arrantzaleak-elkarrekin-elkarlanean-jardun-zutela-frogatu-nahian
[ -1 ]
Competiciones: FEDERADOS GIPUZKOA 2019-20 INFANTILES Y ALEVINES 2019-20 ESCOLAR DONOSTIA 19/20 TOLOSALDEA 2019/20 COMPETICIÓN ESTATAL-VASCA 19-20 1 USURBIL K.E. 2 1 1 0 0 0 36 22 2 EIBAR ESKUBALOIA 2 1 1 0 0 0 34 28 3 UROLA LAZTIMENDI 2 1 1 0 0 0 28 23 4 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B 2 1 1 0 0 0 26 23 5 LAUBIDE JATETXEA LEGAZPI 2 1 1 0 0 0 21 19 6 PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR 1 1 0 1 0 0 22 22 7 SORALUCE Bergara K.E. 1 1 0 1 0 0 22 22 8 LABARRA TABERNA PULPO EK 0 1 0 0 1 0 19 21 9 ORMAIZTEGI K.E. 0 1 0 0 1 0 23 26 10 ARITZBATALDE TABERNA Z.K.E. 0 1 0 0 1 0 23 28 11 DONIBANE ESKUBALOIA 0 1 0 0 1 0 28 34 12 ORDIZIA SIGLO XX Plater Prestatuak 0 1 0 0 1 0 22 36 granadilla sur
2019-10-17T02:28:45
https://kirolak.gipuzkoa.eus/es/competiciones.asp?deporte=todos&deportetmp=balonmano&qref=157&qcat=11
[ -1 ]
IT Txartelak METAPOSTA aukeratzen du bere frogen ziurtagiriak bidaltzeko | METAPOSTA IT Txartelak METAPOSTA aukeratzen du bere frogen ziurtagiriak bidaltzeko 2012ko irailak 04 IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Ezagutza hauen ziurtagiri-emailea Tecnalia Research & Innovation (Tecnalia R&I) entitatea da, METAPOSTAren akzionista eta orain, zerbitzu honetan dokumentazio-igorlea ere. IT Txartelako ziurtagiria METAPOSTAn jasotzeko jarraitu beharreko urratsak begiratu hemen.
2020-08-09T06:20:29
https://www.metaposta.com/eu/it-txartela-ziurtagiria.html
[ -1 ]
📄 Examen de Matemáticas II de 2014 (PAU de el País Vasco) | Descargar exámenes resueltos de EBAU, EvAU, PAEU y selectividad PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2014 Matemáticas II BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR Examen Criterios de Corrección y Calificación UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK 2014ko EKAINA MATEMATIKA II PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD JUNIO 2014 MATEMÁTICAS II Azterketa honek bi aukera ditu Haietako bati erantzun behar diozu Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea Azterketa 5 ariketaz osatuta dago Ariketa bakoitza 0 eta 2 puntu artean baloratuk… 📙✏️🎓
2020-06-02T00:52:15
https://www.examenesdepau.com/descargar/gBrYQ0/
[ -1 ]
Egunkaria aurrera » Iñaki Uria: “Operazioa politikoa da” Ia dena Egunkaria-ri buruz. Egunkaria-n omen zegoen ETAren ordezkariaren izena ematea nahi zuten. Esan nien nekiena esango niela, ez beraiek entzun nahi zutena: ez zegoela ETAren ordezkaririk, erabakiak geuk hartzen genituela, Egunkaria ezker abertzale ingurutik sortu arren irekia eta zabala zela… Joxemi Zumalabe eta Joseba Jaka aipatu nizkien, eta esan zuten hildakoak bakean uzteko, bizirik zeudenen izenak nahi zituztela. Epaileari esan nion ez nuela deklaratuko, ez nintzela berataz fidatzen, ez nintzela fidatzen animalia baten moduan eduki ninduen pertsona batez: inkomunitatuta, eskubiderik gabe, oinarrizko eskubideak zapalduta. Ez nuela deklaratuko baldin eta konfiantzako abokatua ez banuen. Esan zidan berak egin zuena zuzenbide estatu batean egin zuela, lege edo bide demokratiko batzuk erabiliz. Erantzun nion ez zegoela eskubiderik guri egin ziguna egiteko. Operazio honek argi erakusten du beraientzat euskal komunikabide bat kaltegarria dela, sustatu eta sendotzen ari delako herri bat,bere diferentziarako eskubidea. Euskararen inguruan zutabe sendo eta finkoa dago eta sendotzen den neurrian, proiektu espainiarrarentzat kaltegarria da. Operazioa politikoa da. ten aurrean eta ofiziozko abokatu batekin, baina ezin nuen harekin hitz egin. Deklarazioa hartu ondoren uste nuen epailearen aurrera eramango nindutela, baina orduan esan zidaten inkomunikazioa beste 48 ordu luzatzen zidatela, eta hori bai izan zela oso gogorra. Azken bi egunak oso gaizki pasa nituen, baina ez zidaten ezer egin. « Herri Batzordeak berriz lanean jarri Plataforma per l’Egunkaria »
2018-12-19T14:28:21
http://egunkaria.info/?p=27
[ -1 ]
Le Mesnil-Aubry, Sarcelles, Villiers-le-Bel, Ézanville, Piscop, Le Plessis-Gassot eta Saint-Brice-sous-Forêt 2007an 2.862 etxebizitza zeuden, 2.752 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 16 bigarren erresidentzia ziren eta 94 hutsik zeuden. 1.471 etxeak ziren eta 1.347 apartamentuak ziren. 2.752 etxebizitza nagusietatik 1.757 bere jabearen bizilekua ziren, 916 alokairuan okupaturik zeuden eta 79 doan lagata zeuden; 119 etxek gela bat zuten, 256 etxek bi zituzten, 673 etxek hiru zituzten, 794 etxek lau zituzten eta 910 etxek bost zituzten. 1.982 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 1.349 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 1.055 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Écouen udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 5.089 ziren, horien artean 4.070 aktiboak ziren eta 1.019 inaktiboak ziren. 4.070 pertsona aktiboetatik 3.763 lanean zeuden (1.876 gizon eta 1.887 emakume) eta 307 langabezian zeuden (154 gizon eta 153 emakume). 1.019 pertsona inaktiboetatik 219 erretiraturik zeuden, 553 ikasten zeuden eta 247 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Écouen udalerrian 2.797 unitate fiskal zeuden, 7.487,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 22.598 euro zen. [6] 2007an zeuden 229 komertzioetatik, 3 janari enpresak ziren, 1 material elektrikoaren fabrikazioko enpresa zen, 13 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 39 eraikuntza enpresak ziren, 41 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 13 garraio enpresak ziren, 13 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 10 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 12 finantziazio enpresak ziren, 12 higiezinen enpresak ziren, 26 zerbitzu enpresak ziren, 29 administrazio publikoko enpresak ziren eta 17 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 69 zerbitzu publikoetatik, 1 jendarmeria zen, 1 posta bulegoa, 3 banku bulegoak, 10 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 1 autoeskola, 7 igeltseroak, 9 margolariak, 6 zurginak, 5 iturginak, 4 argiketariak, 1 eraikuntza enpresa, 4 ile apaindegiak, 10 jatetxeak, 3 higiezinen agentziak, 1 tintoreria eta 3 apaindegiak.[8] 2009an zeuden 11 establezimendu komertzialetatik, 2 supermerkatuak, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 3 okindegiak, 1 arropa denda zen, 1 elektrotresna denda zen, 1 altzari denda zen, 1 kirol-denda zen eta 1 lurrin-denda zen.[9] Datuak: Q273695 Multimedia: Écouen "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Écouen&oldid=7599777"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 31 abendua 2019(e)an, 20:57(e)tan
2020-04-05T04:55:04
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/%C3%89couen
[ -1 ]
Eurasia Tunelaren Lorpen Globaleko Saria | RayHaber | raillynews HasieraTURKEYMarmara eskualdea34 IstanbulEurasia Tunelaren lorpenen saria 02 / 11 / 2017 34 Istanbul, ASIA, MUNDUKO, RAILWAY, GENERAL, Pneumatikoen gurpileko sistemak, GOIBURUKO, TURKEY Asia eta Europa lotzen dituen lehen tunela itsasoaren azpian bi solairuko errepide tunel batekin lotzen duen Eurasiako tunela, sari nagusia jaso zuen International Road Federazioak (IRF) emandako "IRF Global Achievement Awards" kategoriako "Eraikuntza Metodologia" kategorian. Şamil Kayalak, Garraio, Itsas Gaietako eta Komunikazio Ministerioko Azpiegituren Inbertsioen Zuzendari Nagusiak, Başar Arıoğlu, Yapı Merkezi Eraikuntzako eta Eurasiako Tunelako presidenteak eta Sungjin Lee, Eurasia Tunelaren zuzendari nagusiak parte hartu zuten Dubian. Eurasia Tunelaren Eraikuntzaren Eraikuntza eta Inbertsioa, Azpiegituren Inbertsioetarako Zuzendaritza Nagusiak (AYGM) Garraio, Itsas Gaietako eta Komunikazio Ministerioak (UDHB) Kazlıçeşme-Göztepe linean, Build-Operate-Transfer (BOT) ereduarekin eta eraikuntza lanak eta eragiketak Yapı Merkezi eta SK E&C-rekin lankidetzan finkatu ziren. Inc. (ATAŞ), Eurasiako tunela egunero jasotzen duen nazioarteko sari kopurua handitzen ari da. Nazioarteko Bide Federazioak (IRF), mundu osoko errepide sareen garapena sustatu eta babesteko ezarrita, azpiegitura teknologiak garatzeko proiektu arrakastatsuak eta berritzaileak hautatzen ditu IRF Global Achievement sarien urteko sariekin. Aurten egin den ebaluazioaren ondorioz, Eurasiako tunela, mundu osoko intereseko eraikuntza- eta funtzionamendu-prozesuak "eraikuntza metodologia" kategoriako sari nagusia merezi dela uste da. Dubai Waldorf Astoria hotelean egindako ekitaldian, Eurasia Tunelaren saria, Samil Kayalak, Azpiegituren Inbertsioen Zuzendari Nagusiak, Başar Arıoğlu, Yapı Merkezi Eraikuntzako eta Eurasiako Tunelaren presidenteak eta Sungjin Lee-k, Eurasiako Tunelaren zuzendari nagusiak, jaso dute. Munduarentzako adibidea da garraio teknologia Eurasiako tunelak mundu osorako adibide bat eskaintzen du teknologia aurreratuarekin, goi mailako ingeniaritza lanarekin, bi kontinenteen kokapen paregabearekin, Bosforoaren 106 metroko sakoneraraino igarotzen den ibilbidearekin eta nazioarteko estandarren funtzionamendu ulermenarekin. • Eurasiako tunelaren 14,6 kilometroko sekzioak, 5,4 kilometroko ibilbidea estaltzeko errepideekin estaltzen duena, itsas solairuaren azpian teknologia bereziarekin eraikitako bi solairuko tunela osatzen dute eta beste metodo batzuek eraikitako konexio tunelak. • Eurasiako tunela 700 ingeniari eta 12 aurreikusitako hilabete batzuk lehenago 14 amaitu zen, mila pertsona baino gehiagok 8 milioi gizon / ordu jarduten zutela, heriotza edo zauri larririk eragin gabe. • 13,7 metroko diametroko tuneletarako makina (TBM) itsaspeko tunela induskatzeko bereziki diseinatua. 3,3 munduan 2 kW / m1 ebaketa buruarekin. 12 2 bar presioaren diseinuarekin. eta 147,3 2 m6 ebaketa-buruarekin. sailkatuta dago. • Lurrikara handi baten aurrean erresistentzia areagotzeko instalatutako eskumuturreko sismikoak, dimentsio geometrikoak eta jasan beharreko jarduera sismikoaren maila, TBM Tunelaketaren sektorea izan da ezaugarri hauekin lehenengo aplikazioa. • 788 hondeatu da igerileku olinpikoa betetzeko. Hormigoia 18 estadioa eraikitzeko erabiltzen zen, burdina Eiffel dorrea eraikitzeko erabiltzen zen. 10 mila metro kubikoko segmentua ekoiztu zen. 80 mila esperimentu baino gehiago egin ziren. • 95 Turkiako langileek erabiltzen dute. Tunelari esker, urtero 1800 milioi TL (160 milioi litro) erregai aurreztea lortuko da. Horrela, automobilen emisioak urtean 38 mila tona murriztuko dira. • Isurien, erregaiaren kontsumoaren eta ibilgailuen mantentze-kostuen jaitsiera ekarpen positiboa da ekonomia nazionalarentzat, Istanbulen 100 minutuko bidaiaren denbora murriztuz Istanbulgo ordu gailurretan 15 minutura murriztuz. Sari ospetsuenek sarituak izan dira munduan Eurasiako tunela eraikuntzarako merezi izan duten beste sarietako batzuk hauek dira: • Ingeniaritzako Albisteen Erregistroa (ENR) '2016 - Arrakasta tunelen proiektua' • Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankua (EBRD) '2015 - Ingurumen eta Gizarte Praktika Onenen Saria' • Tunelen eta Lurpeko Egituren Nazioarteko Elkartea (ITA) '2015 - Urteko Proiektua' HAN GLOBAL Garraio Zerbitzu Globalak Barsan Global Logistics urteko muga gainditzen du Kılıçtaroğlu İzmir Metroa inauguratu zuen eta esan du Ankara Metroaren tunelera itzuli dela. Gotthard Base-n, munduko tunel luzeena, Turkiako zigilua Van-Kapıköy espedizioa trenaren elur tunelean jo zuen Ceva-k arrakasta handia lortu du, arrisku handiko logistika kimikoetan OMSAN Urteko Logistika eta Arrakastaren Saria jaso du Özen Publishing Group Media Transport Forum (BERRIAK BERRIAK) komunikabideen bazkide bihurtu da Manisa! 2 zauritu Toçoğlu presidenteak TCDD Apaydın-eko zuzendari nagusiak bildu zituen LED eta Argiztapen Azoka mundu mailako sektorea bateratzeko prestatzen ari da Interrail Global Pass sarrerak 15 murriztua Kordsa Globalak magnetikoen fluxuaren aurkako garraio proiektuetan aurkitzea da Mercedes-Benz Türk-era Barsan Global Logistics-era
2020-05-30T18:29:25
https://eu.rayhaber.com/2017/11/avrasya-tuneline-global-basari-odulu/
[ -1 ]
Ekian, Euskadiko eguzki plantarik handiena, martxan dago jada - Mondragon Assembly Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Kreanek gidatu eta bultzatu dute proiektua, eta, urte batean eraikitzen egon ondoren, urtarrilaren 27an inauguratu da. Iñigo Urkullu lehendakariak EKIAN eguzki parkea inauguratu du, Arasur Industrialdean, bi enpresa sustatzaileen (EEE eta Krean) ordezkariekin eta 26 enpresa inbertitzailerekin batera, enpresa guzti-guztiak euskaldunak izanik. Euskadiko eguzki parke fotovoltaikorik handiena da, eta gure lurraldean gaur arte instalatu den potentziaren bikoitza dauka. Instalazioak 355na watt-eko 67.000 eguzki panel ditu, eta guztira 40.000 MWh inguru ekoitzi ditzake urtean, 15.000 familia inguruk urte batean dituzten premia elektrikoak hornitzeko besteko ekoizpena, alegia. Inaugurazio ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du industrian eta euskal gizartean bertan ere proiektuak bultzatzeko eta ezartzeko oso errotuta dagoen lankidetzaren kultura. Bere hitzetan, “lankidetza publiko-pribatua, iturri berriztagarrien aprobetxamendua errealitate egiteko, energiaren eredu iraunkorrago baterantz igarotzeko helburuak eta konpromisoak betetzeko ezinbestekoak baitira”. Era berean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta EKIAN proiektuko zuzendari Asier Etxabek azpimarratu dute enpresa biek elkarlanean aritzeko eta proiektu berriztagarrien garapenerako bide berriak irekitzeko egindako ahalegin irmoa, bai eta 26 enpresa inbertitzaile euskaldunek energia garbien alde egindako apustua ere. EKIAN eguzki planta fotovoltaikoa “La Lagrima” izena duen 55 hektareako lursail industrial batean kokatuta dago, ARASUR industrialdearen barruan, Arabako Erribera Beitiako udal mugartean. Proiektu aitzindaria da, izan ere, lehenengo aldia da eguzki parke bat instalatutako potentziaren zati baten jabe diren enpresen arteko lankidetza publiko-pribatuaren bidez sustatu dela. Mondragon Assembly, EKIAN proiektuko inbertitzaileetako bat Mondragon Korporazioko sei kooperatibak eta azken honek ere parte hartu dute energia modu arduratsuagoan sortzea bultzatu nahi duen proiektuan. Mondragon Assemblyk, zeinak ingurune jasangarriago baten garapenarekin irmoki konprometituta jarraitzen duen, euskal lurraldeko gizartearentzat, oso positibotzat kalifikatu du proiektua. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Kreanek gidatu eta bultzatu dute proiektua, eta, urte batean eraikitzen egon ondoren, urtarrilaren 27...
2020-02-21T22:35:12
https://www.mondragon-assembly.com/eu/2020/01/ekian-euskadiko-eguzki-plantarik-handiena-martxan-dago-jada/
[ -1 ]
Udal Antzerki Tailerretan izena ematea. Guztira 6 talde egongo dira: Haurrak 7-9 urte: gehienez 12 plaza Haurrak 10-12 urte: gehienez 12 plaza Gazteak 13-16 urte: gehienez 15 plaza Helduak Hastapena: gehienez 15 plaza Helduak Sakontzea: gehienez 15 plaza (aurrez “Hastapena” ikastaroa eginda izatea beharrezkoa da) Helduak Sormena: gehienez 15 plaza (aurrez “Hastapena” eta “Sakontzea” ikastaroak eginak izatea beharrezkoa da; salbuespena bada, idatziz eskatu behar da) Matrikula epea: irailaren 2tik 20ra. Ikastaroaren iraupena: urria - ekaina E11312 Eskaera. Haurrak 7-9 años E11311 Eskaera: Haurrak 10-12 urte E11310 Eskaera. Gazteak 13-16 urte E11313 Eskaera. Heldual hastapena E11314 Eskaera. Helduak sakontzea E11315 Eskaera. Helduak sormena Haurrak 7-9 años Haurrak 10-12 años Gazteak 13-16 años: Helduak Hastapena Helduak Sakontzea Helduak Sormena Niessen Kulturguneko harrera-bulegoan:- Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 - 1.- Ikastaroak: 1.1.- Antzerki tailerra astean ordu bakoitzeko hilabeteko tarifa: - 2018/2019 ikasturtea 8,16 € 2019/2020 ikasturtea 8,16 € Ordu erdiak dagokion proportzioaren arabera kobratuko dira, hau da 4,08€ - 1.2.-Ikastaro modulua, orduko prezio: - 2019/2020 ikasturtea 5,10 € c) kasuan, hobari hori familiako kide bakar bati aplikatuko zaio. - d) eta f) kasuetan hobari horiek aplikatuko dira beren menpean dauden eta tailerreko ikasle diren seme-alabei. - Antzerki tailerretan eta Kulturguneko ikastaro monografikoetan honako hobariak aplikatuko dira baita ere. - Hobari hauek ezin izango dira metatu. ORDAINKETA MODUA (tasaren ordainketa hiru epetan zatitu ahal izango da): Diru-sarrera egin honako kontuan: ES84 2095 5064 85 1061956321 Informazio gehiago: www.antzerkilabea.com Izen emate ordenaren arabera osatuko dira taldeak; plaza lortu ez duena itxarote zerrendan geratuko da. Ikastaro guztiak elebidunak dira, nahiz eta euskarari lehentasuna eman.
2019-10-16T03:26:29
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&aytoE=067&elem=12037
[ -1 ]
 Euskadiko Haur kategoriako txapelketaren aragazki galeria | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen Home » Galeria » Euskadiko Haur kategoriako txapelketaren aragazki galeria BilboSport Basket: 2014ko Azaroaren 3ko programa, BizkaiaBasket Fundazioaren ordezkariarekin, Ángel Gil de Celis Hurrengo sarrera :
2018-07-22T01:26:07
http://www.bizkaiabasket.com/index.php/2014/11/euskadiko-haur-kategoriako-txapelketaren-aragazki-galeria/
[ -1 ]
Donostiako Elizbarrutia » »» Pastoral arloak »» Familentzako Aholku Etxea Hasiera // Pastoral arloak // Familentzako Aholku Etxea Familentzako Aholku Etxea COF “AHOLKU-ETXEA” AURKEZPENA · “Aholku-Etxea”, Familientzako Aholku-Etxea (FAE) 1991ean Donostiako Elizbarrutiak sortutako Gizarte-ekintza da. Ia 20 urte hauetan, 3.800 pertsona baino gehiagoren beharrei erantzun diegu.· FAE-k zailtasun, estualdi, krisi edo desegituraketak dituzten pertsona, bikote edo familia orori laguntza eskaintzen die, orientazio/aholkularitzaren bitartez eta eremu psikoterapeutikotik, pedagogikotik, juridikotik, sozialetik eta etiko-moraletik, egoera hauei aurre egiten lagunduz. Era berean, bikote eta familia giroa aberasteko hitzaldi, tailer eta kurtsoak ematen ditugu. FAE-REN HELBURU ETA PRINTZIPIOAK · FAE zailtasun egoeran edo egoeran egon daitezkeen familien zerbitzura dago. FAE-k arazoen ulermen integraletik lan egiten du jakintza-alor arteko eta kolaboratzaile profesionalen talde lana lagunduz, azken hauek trebakuntza egokia daukate eta zentroko printzipio inspiratzaileak nor bere gain hartzen dituzte baita senar-emazte eta familia proiektua ere.· FAE-k eskatzen duen orori zerbitzua ematen dio, sinesmen, arraza edo antzeko egoeragatik sortu daitezkeen edozein mugetatik kanpo, pertsonen dignitatea eta hauen kontzientzia askatasuna errespetatuz. AURRE HITZORDUATelefonoa: 943431177HELBIDEANarrika kalea, 1-3º20003 DonostiaFaxa: 943420530E-maila: [email protected] ARRETA ORDUTEGIAGoizez, 10etatik 13etara Argazkiak: OMENALDI EKITALDIA 20 URTE. ErromaGotzainen BatzarraIruñako ElizbarrutiaBilboko ElizbarrutiaGazteizko ElizbarrutiaBaionako ElizbarrutiaKontaktuaWeb Mapa
2013-05-23T22:42:01
http://www.elizagipuzkoa.org/eu/menu,pastoral-arloak/menu,familentzako-aholku-etxea_1/
[ -1 ]
Burumin Ezberdinak: Gaur egungo muzika Gaur egungo muzika Asken egun hauetan Sorotan Bele taldearen diskak berrezkuratu ditut. Batez ere "Jonen kezkak" izenekoa oraindik ezezaguna baitzen niretzat. Badakit ez naizela modernoa 90. hamarkadako talde bat entzuten baina, zergatik ez dago antzeko talderik gaur egun?? (Baten bat ezagutuz gero gomendaidazue!!): Marinelaren zain (castellano) Datorrena, datorrela (castellano) Berunezko euri tantak eta abar, eta abar, eta abar, ... Ziurazki heldua egiten ari naiz (ari gara) eta beti pasatutako denborak hobeagoak ziren. Etiquetas: music, sorotanbele posted by zako at 11:22 9/6/11 16:17 IPv6 killer application ¡Clemente presidente! No me gusta Aranzubia ¡Etch ya es estable! Etch madurita
2018-02-19T04:22:31
http://buruminak.blogspot.com/2007/05/gaur-egungo-muzika.html
[ -1 ]
SUFRAGIO UNIBERTSALA ETA ESKLABOTZA ABOLITZEA - Tackk Sufragio unibertsala:XIX. eta XX. mendeetan, herritarrak gobernu lanetan parte hartzen hasi ziren. Frantziako Irautza eta gero, hauteskundeak egiteari ekin zioten, herritarrek haien ordezkariak hautatzeko. Hasieran, bakarrik herritar aberatsenek botoa eman ahal zuten, baina, pixkanaka, eskubide hori gizon guztiak eskuratu zuten. Herri gehienetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu, XX. mendea ailegatu arte. Espainian, Bigarren Errepublikaren garaian, bereganatu zuten botoa.Hitz batean, sufragio unibertsalari esker, 18 urte baino gehiago duten persona guztiak, desberdintasunik gabe, botoa emateko eskubidea dute. Herritarrek aukeratzen dituzten ordezkariak, Parlamentuetan biltzen dira. Han, Parlamentuetan, legeak egiten dituzte. Legeak gure gizartean bizitzeko arauak dira. Esklabotza abolitzea:Esklabotza, Aintzinarotik aurrera toki askotan egin den egoera tamalgarri bat zen. Pertsona batzuk Afrikara eta beste leku batzuetara joan ziren, hango pertsonak beren esklabo bihurtzeko. Esklaboak jabea obeditu behar zuen jaiotzatik edo harrapatuta izan zenetik, heriotza edo bere askapena izan arte. XX.mendea hasi aurretik ere baziren talde abolizionistak, hau da, esklabotza gelditzearen aldekoak. 1926an Nazioen Elkarteak esklabotza debekatu zuen, eta delitua bihurtu zen planetan osoan. Esklabotzaren amaierarako nazioarteko eguna abenduaren 2an ospatzen da.Esklabo gehienak beltzak ziren, Afrikatik ekarritakoak. Lan desberdinak egiten zituzten: etxeko zerbitzuak, laborantzako lanak,... Jabeak agintzen zuena ez bazuten egiten zigor oso gogorrak zituzten. Adib.: zartailuarekin lepo aldean kolpeak ematen zizkieten. Haien bizimodua oso txarra eta gogorra izaten zen. Zorionez, esklaboak izan ziren pertsonak askatasuna lortu zuten, azkenean. Gaur egun, ere, esklabotza dago munduan. Zientzia aldatu zuten ideiak
2017-06-29T00:48:14
https://tackk.com/dyqw35
[ -1 ]
Post hau Scratch,Sin categoría atalera Borja del Río-k bidalia da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.
2018-03-24T10:13:43
https://kilikilibat.wordpress.com/2012/05/24/scratch-eguna-2012-2/
[ -1 ]
Zumaiako hitz bereziak: Pildumen - Baleike.eus Zumaiako hitz bereziak: Pildumen Euskara Txanpan 2019-02-08 09:59 Irudia: donezar.com Hara beste herritar batek bidali digun hitz bitxia. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai [email protected] helbidera (Xabier). Kandela mehe moduko bat da ‘pildumena’, argizaria bueltan-bueltan bildua duena. Hiztegietan ‘bildumen’ agertzen da eta argizaria biltzeko oholari (argizaiolari) ere hala deitzen diote batzuek. Orotariko Euskal Hiztegian horrela ere jasota dago: billumen, pillumen, pildamen, pilimen eta pillimun. Elizan jarri ohi zen, arimen egunean, edo norbait hiltzen zenean. Etxeetan ere egoten zen, eta argia joaten zenerako ere balio izaten zuen. Garai batean gorpuak elizan hilobiratzen ziren, eta familia bakoitzak bere txokoa edukitzen zuen. Zumaian trapu beltz batean gainean jarri ohi zen pildumena. Hemen Ana Mari Etxabe eta Ramon Zubiaren bideoa, pildumenei buruzkoa. Garai batean konfiteroek egiten zituzten, kandelak bezalaxe; Zumaian ibarratarrek Alberdi pastelerian egiten zituzten. Dendetan ere saltzen zituzten gero, esate baterako Alpargateroenean (Sorazunean) eta Bonifazioenean.
2019-02-20T15:06:57
https://baleike.eus/komunitatea/EuskaraTxanpan/1549615206592-zumaiako-hitz-bereziak-pildumenen
[ -1 ]
Iñaki Imazen atxiloketaren aurrean | Bilbo Zahar Gorria Iñaki Imazen atxiloketaren aurrean abuztua 6, 2012 by bilbozahargorria Gaur Hendaian izan den euskal herritar baten atxiloketa, gatazka politikoa era elkarrizketatu eta demokratiko batean konpontzeko Estatu espainiarrak zein frantziarrak duten borondate ezaren azken adibidea dela uste du Ezker Abertzaleak. Bide errepresiboak baztertu egin behar dira lehenbailehen, hemen elkarrizketaren aldeko jarrerak behar direlako, ez atxiloketa gehiagorik, sufrimendu besterik ez dutelako eragiten. Imazek bizitza publikoa egin arren, Estatu espainol eta frantziarren agintariek atxilotzea erabaki dute eta operazio arrakastatsu bat bezala saltzen saiatzen ari dira. Baina atxiloketa hau Euskal Herrian gero eta nabarmenagoak diren bakea, demokrazia eta elkarrizketaren aldeko aldarrikapenen aurrean bi estatuek duten ahuldadearen sintoma da. Hemendik gutxira urtebete beteko da ETAk bere ekintza armatuak betirako utzi zituenetik, eta horren ondorioz aldarrikapen horiek gero eta sendoagoak direla nabarmendu daiteke. Euskal Herria eszenatoki politiko berrian dagoenik inork ez du ukatzen, ezta PPk ere ere. Izan ere, orain dela egun batzuk PPk onartu zuen orain arazoa ez dela ETA, baizik eta politika, eta independentismoaren aurka aritzeko eskatu zuen. Egoera berri honen aurrean, ordea, Estatu espainolak eta frantsesak bere ildo errepresiboan temati jarraitzen dute, atxiloketa honek demostratzen duen moduan. Bere helburu bakarra da eszenatoki berria ahalik eta gehien oztopatzea eta elkarrizketaren aldeko aldarriak isilaraztea. Estatuek euskal herritarren gehiengoak eskatzen duenari kasu egin behar diote, hau da, ETArekin eseri eta beraiei dagozkien arazo teknikoak konpondu behar dituzte: presoak, desarmea eta abar. Ezker Abertzaleak konponbide elkarrizketatu eta demokratiko horren alde jarraituko du lanean, estatuek jartzen dituzten oztopo guzti horien aurrean indarrak bilduz eta aldarrikapen horiek biderkatuz. ← Bilboko Elkartzen > “26 de septiembre: Huelga General en Hego Euskal Herria” GAIXO LARRIAK ETXERA ORAIN! →
2018-01-22T17:59:45
https://bilbozahargorria.wordpress.com/2012/08/06/inaki-imazen-atxiloketaren-aurrean/
[ -1 ]
Rudolf Bultmann - Wikipedia, entziklopedia askea. Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a Marburg, 1976ko uztailaren 30a (91 urte) teologoa, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa Wrocław eta Marburg Rudolf Karl Bultmann (Wiefelstede, 1884ko abuztuaren 20a - Marburg, 1976ko uztailaren 30a) alemaniar teologo protestantea izan zen. Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmannek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Jesusen mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmannen iritziz, Heideggerren azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: Tradizio sipnotikoaren historia (1921), Joanen Ebanjelioa (1941), Itun Berriaren Teologia (1953). Datuak: Q76327 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Rudolf_Bultmann&oldid=6115551"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 24 urtarrila 2018, 15:44.
2020-01-28T19:28:08
https://eu.wikipedia.org/wiki/Rudolf_Bultmann
[ -1 ]
Hezkuntza Saltokiak salgai | Frankizia aukerak | Franchiseek Hezkuntza Franchises »Frankizia aukerak»Frantzian»Hezkuntza Franchises Nabarmendutako Hezkuntza frankiziak Ume bakoitzari bikain laguntzen dion negozioa Erresuma Batuan eskuragarri dauden inbertsio baxuko etxeentzako frankiziarik aberasgarrienetako bat. Gurekin ... Razzamataz Antzerki Eskolak 2000. urtean sortu ziren eta dantza, drama eta kantuan aparteko prestakuntza eskaintzen du, aukera zirraragarriekin batera ... Azken Hezkuntza frankiziak Razzamataz Frankizia Razzamataz Antzerki Eskolak 2000. urtean sortu ziren eta dantza, drama eta kantuan aparteko trebakuntza eskaintzen du aukera zirraragarriekin batera ... Tutortoo Frankizia Argitaratua: 15/04/2020 MagiKats Frankizia Erregistratu Erresuma Batuko haurren informatikako frankizia puntako haurrak prestatu etorkizunerako klub dibertigarri eta zirraragarriekin. Hezkuntza frankiziek gero eta joera handiagoa dute mundu osoan zehar frankizia prospektiboek, eta ez bakarrik beren errentagarritasunagatik. Helduen% 90ek 50 urte bitarteko seme-alabak dituzte eta guztiek hezkuntza beharrezkoa izango dute heldutasunerako prestatzeko. Hezkuntza frankizia aukera desberdin asko daude eskuragarri, eta zirraragarria egiten zaion sektorea da hezkuntza motako frankizia mota berriak garatzen ari direla urtero. Adibidez, ordenagailuen kodeketa frankiziak, hala nola ComputerXplorers. Frankizien kodeketa ez zen existitzen duela hamarkada bat, baina teknologiaren garapenak haurren azken hezkuntzarako aurrerapenak ekarri ditu. Hezkuntza motak Frankiziak Hainbat hezkuntza mota frankizia daude, gaur egun erosteko erabilgarri dauden zenbait baino ez dira. Irakaskuntza Franchises - irakaskuntza frankizia gehienek kudeaketa frankizia gisa funtzionatzen dute. Horrek esan nahi du ez duzula umeei irakatsi behar. Frankiziak aldatu egiten dira, baina askok etxeko irakaskuntzako langileak eskatuko dizkizu zure tokiko tokirako. Ordenagailu Irakaskuntzako Frankiziak - aipatutako ComputerXplorers bezala, ordenagailuen irakaskuntza-frankistek haurrei teknologiari eta informatikari buruz irakasten diete. Klase frankizien ondoren / aurretik - egunean zehar lan egiten duten gurasoak ezin izango dira nahitaez egon haurrak eskola ondoren jasotzeko. Kluben ondoren frankiziak gero eta eskari handiagoak dira horregatik. Frankiziek Manna-Seh Haur zaintza eskaintza eskola eta opor jarduera kluben ondoren. Haur zaintzako frankizia askok ikastetxeetan haurren ezagutza indartzen duten hezkuntza eskaintzen dute. Hezkuntza Kirol Frankiziak - kirol frankizia ugari dago eta haurrei eskolaz kanpoko jarduera dibertigarriak eskaintzen dituzte. Frankizia guztiek ez diete haurrei irakasten. Mundu osoko frankiziak ere ematen dituela jakingo duzu Helduen Hezkuntza. Hezkuntza frankiziaren abantailetako bat zera da: zure negozioa zeuretzat, baina ez zuk zeuk bakarrik. Negozio-hasiera bat ez bezala, hezkuntza-frankizia da negozio-eredu egiaztatua eta arrakastatsua da, frankizia ugaritan eta lurraldeetan errepikatu dena. Erraza da zergatik frankizia prospektibo askok hezkuntza frankizia batean inbertitzen duten ikustea. Arakatu frankiziako hezkuntza-aukera sorta zabal bat. Enpresaren ikuspegi orokorra 2002an sortu zen Monkey Puzzle Day Nurseries Erresuma Batuko haurtzaindegia eta haurtzaindegiko hirugarren hornitzaile nagusia da. Sorrera ... Ideas2Biz Ideas2Biz negozio ideietan espezializatuta dago. Norbaitek bereganatu, hazteko, behar dituen negozio aukera berriak.
2020-08-09T11:22:49
https://eu.franchiseek.com/france/education-franchises-france/
[ -1 ]
Azkoien eta Erriberri arteko AHT, 43 milioi eurotan - euskalerria.eus Azkoien eta Erriberri arteko AHT, 43 milioi eurotan Euskalerria Irratia 2017-11-30 08:36 Ekonomia Nafarroa Espainiako Gobernuak Nafarroakoa obren kudeaketatik baztertu eta AHTaren lanak bere eskuetan hartu zituenetik egindako lehen lizitazioa da. Azkoien eta Erriberri arteko zatiko obrei ekitea proposatu du Adifek. 43.194.850,2 eurotan eskaini du obra, BEZ barne, eta 29 hilabeteko epea jarri du lanak bukatzeko. Orain enpresek beren eskaintzak aurkeztu ahalko dituzte, AHTaren obra berriak Nafarroan sei urtez geldirik egon eta gero. Eskainitako obra zatiak 10,3 kilometroko luzera du, eta Azkoien, Martzilla, Faltzes eta Erriberriko lurrak ukitzen ditu. Joan diren asteetan egin dituzte lurren desjabetzeak, hainbat herritarren protesten artean. Obra hori Zaragoza eta Iruñea tren lasterraren linea barruko atal bat da, era berean Kantabrikoaren eta Mediterraneoaren arteko korridoreko parte den. Azterketa lan gehiago ere egin izan dituzte zati horretan, baina, praktikan, bi zatitan bakarrik egin dituzte obrak orain arte: Castejon eta Cadreita arteko zatia (40,6 milioi euro; 6,2 kilometroko luzera) 2011ko azaroan lizitatu zuten; Cadreita eta Alesbes arteko zatia (35,9 milioi euro; 8,6 kilometroko luzera) 2011ko maiatzean lizitatu zuten. Urriaren 16an bidali zion Nafarroako Gobernuak Azkoien-Erriberri AHTaren zatia egiteko proiektua Espainiako Sustapen Ministerioari. Tren lasterraren kudeaketari buruz ados jarri ezinik aritu dira bi administrazioak hilabeteetan. Bestalde, UPNk akordio bat egin zuen Espainiako Kongresuan PPrekin, AHTaren lanak bizkortzeko Nafarroan. Madrilek, azkenean, obrak bere gain hartzea erabaki du, eta hori erabaki eta laster egin du lehen lizitazioa. Manu Aierdi: "AHTren Gasteizerainoko bideak edukiera nahikorik izanen ote duen zalantza dugu" Abiadura Handiko Trenari, planteamendu berria Foru Gobernutik Langabeziak behera egin du otsailean: 569 langabe gutxiago izan dira Nafarroak Espainiarekin duen Hitzarmen Ekonomikoaz ariko dira gaur jardunaldietan Abiadura Handiko Trenaren segimendu batzordea bilduko da gaur Manu Aierdi: "AHTrako Etxabakoizen egindako PSISak aldaketak behar ditu" Soldaten "arrakala" salatu du LAB sindikatuak enpresarien elkartearen parean Pentsionistak Martxan: "Gutxieneko soldatak 1.080 eurokoak izan beharko lirateke"
2018-03-25T03:17:03
https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1512027882304-azkoien-eta-erriberri-arteko-aht-43-milioi-eurotan
[ -1 ]
Txirrindularitzako Jubenilen XXXVII. San Jose Saria jokatuko dute igandean - Azpeitia - uztarria.eus Txirrindularitzako Jubenilen XXXVII. San Jose Saria jokatuko dute igandean Uztarria.eus 2019-03-06 11:22 Lasterketa 16:00etan hasiko da anbulatorio aurretik, eta Loiola hotelaren parean bukatuko da. Txirrindulariek honako ibilbide hau osatu beharko dute: Azpeitia-Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Arroagoia-Zestoa-Azpeitia-Errezil-Azpeitia-Altzarte-Loiola. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jubenilen XXXVII. San Jose Saria jokatuko dute igandean, matxoaren 10ean, Azpeitian. Lasterketa 16:00etan hasiko da anbulatorio aurretik, eta Loiola hotelaren parean bukatuko da. Txirrindulariek honako ibilbide hau osatu beharko dute: Azpeitia-Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Arroagoia-Zestoa-Azpeitia-Errezil-Azpeitia-Altzarte-Loiola. Bi ordu inguru iraungo du probak, eta aurreneko txirrindularia 18:00ak pasatxo iritsiko da helmugara. Oier Lazkano txirrindulariak (Elproex-Iturribero) irabazi zuen Jubenil mailako XXXVI. San Jose Saria. Proba osoan zehar aurrena joan zen Lazkano, eta hala amaitu zuen lasterketa. Bigarren sailkatu zen Luken Carbayeda (Bazpi) eta hirugarren, berriz, Jon Astigarraga (Ciclos Iturriaga). Guztira, 163 txirrindularik parte hartu zuten proban.
2020-07-10T05:15:46
https://uztarria.eus/azpeitia/1551867488-txirrindularitzako-jubenilen-xxxvii-san-jose-saria-jokatuko-dute-igandean
[ -1 ]
Bardeako tiro eremua kentzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak - Gizartea - Berria Bardeako tiro eremua kentzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak IRUÑEA. Benetako armekin ariketak egiten aritu dira aurreko egunetan Bardean, eta Nafarroako Parlamentuak mozio bat onartu zuen atzo tiro eremua kentzearen alde. Maniobrak salatu, eta Espainiari eskatu diote ez «erabiltzeko» Nafarroa «gerra esperimentuak» egiteko. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestu dute mozioa.
2018-10-16T16:30:48
https://www.berria.eus/paperekoa/5104557/008/003/2016-09-30/bardeako_tiro_eremua_kentzeko_eskatu_du_nafarroako_parlamentuak.htm
[ -1 ]
Babur - Wikipedia, entziklopedia askea. Zahir-ud-din Mohammad Babur (1483ko otsailaren 14a - 1530eko abenduaren 26a) Indiako Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Babur ezizenak "tigrea" esan nahi du. 1526ko apirilaren 21a - 1530eko abenduaren 26a ← Ibrahim Lodi - Humayun → 1494 - 1500 1483ko otsailaren 14a, 1483ko otsailaren 14a Agra, 1530eko abenduaren 26a (47 urte) (47 urte) poeta, autobiografialaria eta prefect 1.1 Indian 1.2 Mogol Inperioa Gaur egun Uzbekistanen dagoen Andijan hirian jaio zen. Tamerlan konkistatzaile mogolaren ondorengoa eta Ferganako haraneko Omar Sheikh erregearen semea zen eta hau hiltzerakoan 12 urte baino ez zituen arren bera bihurtu zen errege. Hamabost urte zituela, 1495ean Samarkanda hiria erasotu eta konkistatu zuen baina bere sorterria zen Fergana galdu zuen. Berreskuratu bazuen ere 1501ean uzbekoak berriz jabetu ziren bailaraz. Hurrengo hiru urteetan galdutako lurrak berreskuratzeko helburuaz armada handi bat osatu zuen. Hindu Kush mendiak zeharkatu eta Kabul konkistatu zuen baina uzbekoek ez zioten utzi Fergana hartzen. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren mogolen eta uzbekoen artean. IndianAldatu Bere sorterria eskuratzeaz etsita, hegoaldera jo zuen. Delhiko nobleak ez zeuden gustura Ibrahim Lodi sultanarekin eta Baburri laguntza eskatu zioten. Honek 1521ean Indian sartu eta 1526an Delhi konkistatu zuen. Ibrahim sultana Panipateko batailan hil zen eta Baburrek bere burua Padshah Ghazi (Indiako Enperadore) izendatu zuen. Sultanaren aldekoa zen Rana Sanga erregeak 200.000 soldadurekin aurre egin zion baina honek ere galdu egin zuen eta Babur bihurtu zen Indiako Enperadore absolutua. Mogol InperioaAldatu 1857 arte iraungo zuen Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Hiriburua Agran ezarri zuen eta bertatik gobernatu zuen India iparraldea. 48 urterekin hil zen eta bere seme Humayunek ordezkatu zuen. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babur Inperio Timuridoa Datuak: Q797848 Multimedia: Babur "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Babur&oldid=6585795"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 1 otsaila 2019(e)an, 05:54(e)tan
2020-01-21T02:37:07
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Babur
[ -1 ]
Musikmesse Azokarako deialdia zabalik 2020ko urtarrilaren 27ra arteko deialdi irekia dugu musika inprimatuaren editoreentzat SGAE Fundazioak, Musikaren Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren laguntzarekin (INAEM), Sounds From Spain plataformaren bidez, Espainiako partaidetza antolatu du musika inprimatuaren editoreentzat, Messe Frankfurt Exhibition GmbH gunean, 2020ko apirilaren 1etik 4ra ospatuko den Musikmesse azokan. Hain zuzen ere, nazioarteko azoka hau munduko garrantzitsuenetakotzat jotzen da partiturak eta musika edizioak, musika tresnak, musika softwarea, ordenagailuko hardwarea eta osagarriak merkaturatzeko. Edizio honetarako hautatzen diren Estatu mailako argitaletxeek beren erakustoki propioa izango dute Sounds From Spain pabiloi informatiboan; beren materialak azokan zaintzeko biltegia erabili ahal izango dute; wifi bidez internetera sartu ahal izango dira, eta Sounds From Spain euskarriak azoka horretan parte hartzeari buruz egiten diren komunikazio guztietan agertu ahal izango dira. Sounds From Spain osatzen duten erakundeen babesaz gain, deialdi honek Musika Editoreen Espainiako Elkartearen laguntza du (AEDEM). • Azoka honetan beren katalogoa esportatzeko interesa duten musika inprimatuaren editoreek baino ezingo dute parte hartu. • Editore guztiek "media package reduced" delako kostua ordaindu beharko diote SGAE Fundazioari (299 €+ BEZ), Musikmesserako nahitaezko baldintza baita erakusketa-gunean materiala erakusten duten enpresa guztientzat. • Erakustoki gisa erregistro orokorra egin ondoren, argitaratzaile bakoitzaren ardura izango da azokara doazen langileentzat esparrurako sarrera-txartelak kudeatzea. Horretarako, Musikmesseko antolakuntzak berak posta elektronikoz emango dizkion jarraibideak bete beharko ditu. • Editore bakoitza arduratuko da azokan erakutsi nahi duen materialaren garraioa kudeatzeaz. Ekimen hau zure interesekoa bada, mesedez eskatzen dizugu 2020ko urtarrilaren 27a baino lehen gurekin harremanetan jartzeko [email protected] posta elektronikoaren bidez, erregistroa kudeatzeko behar den informazioa zabaltzeko eta dokumentazioa eskatzeko. 'Sounds From Spain' euskarriari buruz Sounds From Spain Espainiako musika-industriaren nazioartekotzeari laguntzeko plataforma da. Honako hauek osatzen dute: ICEX España Esportazioak eta Inbertsioak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM), SGAE Fundazioa, Artista Interprete eta Exekutanteak Elkartea (AIE), Ikuskizunen Ordezkari Teknikoen Elkartea (A.R.T.E.), Espainiako Musika Ekoizleak (Promusicae) eta Batasun Fonografiko Independentea (UFI). Sounds from Spain taldearen helburua Estatu mailan egiten den musikaren esportazioa sustatzea da, sektoreko profesionalen presentzia erraztuz nazioarteko topaketa garrantzitsuenetan, hala nola Midem (Cannes), South by Southwest (Austin), Musikmesse (Frankfurt) edo Womex delakoetan.
2020-03-30T05:06:00
http://www.sgae.es/es-eu/SitePages/EstaPasandoDetalleActualidad.aspx?i=6223&s=0&p=1
[ -1 ]
txoku – Turrune! txoku ZER DA ZUTZAKO TXOKU? (3) Irati Markesen bixipena 2020/05/15 2020/05/15 turrune Gaurkun Irati Markesen bixipenak entzungo douz txokun ingurun. Bideun argi esaten dau Iratik txokun pasa dotxuzen momentuk… Umetazko oroitzapenak, gazte antolakundin militantzixin hasieri, atxiloketak, herriko presun etxeratzik, asteburutako bokadilluk, batzarrak, sentimenduk… Baine batez be bertan einddako harremanakin gelditzen da Irati. Belaunaldi ezberdinetako jente eta kidikin eindako harremanak nabarmentzen dotxuz. Ezker Abertzali, Geure jentitxoku ZER DA ZUTZAKO TXOKU? (2) Pili Larrañagan bixipena 2020/05/13 2020/05/13 turrune Atzo Juaniton bixipena entzun gendun txokun ingurun eta gaur, Pili Larrañagan mezu entzungo dou. Pili be juaniton modun ixe etxin baino denpora gexa txokun pasataku dou. Txokuko tabernan biharrin eondaku eta Ezker Abertzalintzako gune soziala ixan dan tokixatxik izerdi asko botatako emakume borrokalarixe! Eskerrik Asko Pili! Entzun beran bixipena: ZER DA ZUTZAKO TXOKU? (1) Juanito Barrenetxean bixipena 2020/05/12 2020/05/12 turrune Azkan egunetan, txokun inguruko bixipenak jasoten ibili gaz bideo bidez… Kanputik beatute igual emon ez arren Ezker Abertzalintzako herramintxa guztiz beharrezku de TXOKU. Batzarrak, jaxetako plazagaineko sukaldaritzi, pankarteuk, ospakizunak… eta beste gauza askotako espazixu de. Urte luzitako bihar eta herritxar asko ta askoren esfortzuaz lortutaku! Bertolt brecht en olerkixak diñon modun, “…badaz egunero burrukatzen dabenak, eta horretxek diz ezinbestekuk!” Horretako bat da Juanito! Hamen txokun ingurun bota daben bixipena: 2.551.205 bider ikusi gaituzte
2020-05-29T02:14:19
https://turrune.com/tag/txoku/
[ -1 ]
Donostia Zinemaldia :: Born To Be Blue ID: 645709 Vancouverreko Zinema Eskolan ikasi eta gero, Robert Budreauk hainbat film labur idatzi eta zuzendu zituen, eta sari ugari irabazi zituen. Bere lehen film luzearekin, That Beautiful Somewhere (2006), Genie sarietarako izendapen bat lortu zuen. Egin duen azken filma Born to Be Blue (2015) da, non Ethan Hawkek Chet Baker jazz-legendaren papera jokatzen baitu. Jeff Stephenson zuzendariaren Bank$tas (2013) ere idazi eta ekoitzi du; aurretik, Jaime Escallon-Buragliaren El jefe (2010) komedia espainola eta Isaac Craviten Solo (2013) thrillerra ere ekoitzi ditu. [email protected] Black Hangar Studios Production Ethan Hawke, Carmen Ejogo, Callum Keith Rennie, Stephen McHattie, Janet-Laine Green
2020-05-26T16:40:08
https://blogs.sansebastianfestival.com/2016/sailak_eta_filmak/Donostia_saria_emanaldiak/7/645709/eu
[ -1 ]
Maria de Maeztu, emakumeen berdintasunaren aldeko borrokalaria hezkuntzaren bidez total views <% if ( today_view > 0 ) { %> , views today Maria de Maeztu, emakumeen berdintasunaren aldeko borrokalaria hezkuntzaren bidez Posted By: Alfonso Cano 2020-05-29 II. Errepublikaren erreformaren eta XIX. mendearen amaieratik 1936ra arteko borroka feminista garaian, Maria de Maeztu emakume prestatuenetariko bat izan zen, eta bizitza osoa eman zuen hezkuntzaren bidez emakumearen emantzipazioa eta ahalduntzea lortzeko: “Egin beharreko lehen zeregina gure emakumeak prestatzea da, eta, noski, konfiantza dut hezkuntzan, bide bakar eta esklusibo gisa, orain arte susmatu gabeko mundu berriak deskubritzeko indarra emango diona“. Maria de Maeztu Whitney (Gasteiz, 1881 – Mar del Plata, 1948), familia kosmopolita eta liberal batean jaio zen. Haren ama, Juana Whitney, emakume indartsua, aktiboa eta ekintzailea izan zen, eta ideia aurreratuak izan zituen. Mariarentzat independentziaren adibidea izan zen ama; alargundu zenean, bere bost seme-alabekin Bilbon kokatu zen eta maistrentzako akademia anglo-frantziar bat (Academia Maeztu) ireki zuen. Han izan zuen Mariak lehen kontaktua irakaskuntza- eta pedagogia-munduarekin. 1902an maistra titulua lortu eta Bilboko langile-auzo bateko eskola publiko batean lan egin zuen. Bertan, Institución Libre de Enseñanzaren printzipioak praktikara eraman zituen. Prestakuntzarekin jarraitu zuen, lehenik ikasle ez-ofizial gisa (1910era arte emakumeak ezin ziren unibertsitatean askatasunez matrikulatu, agintarien aldez aurreko baimena lortu behar zuten) Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean. Azkenik, Madrilera joatea eta Irakasleen Goi Mailako Eskolako lehen promozioan matrikulatzea erabaki zuen; han, Ortega y Gassetek ematen zituen eskolak. Junta para Ampliación de Estudiosekin harremanetan jarri zen, eta erakunde hark hainbat beka eman zizkion, atzerrira joateko aukera izan zuen. Horri esker, Ingalaterran, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta AEBn ikasi ahal izan zuen, eta lehen eskutik ezagutu zituen metodo pedagogiko aurrerakoiak. 1915ean La Residencia Internacional de Señoritas ireki zuten (Institución Libre de Enseñanzaren bertsio femeninoa), eta Maria de Maeztu aukeratu zuten zuzendari. Maeztuk Women Colleges amerikarren eredua kopiatu nahi zuen, College ingelesak baino liberalagoak baitziren. Bere helburuak Estatu Batuetan Susan Huntingtonek zuzentzen zuen Nazioarteko Institutuarekin partekatzen zituen. Hutingtonekin izan zuen harremanaren emaitza izan ziren herrialde hartara egin zituen bidaiak, eta haiekin lortu zuen atzerrian emakumeentzako lehen ikasketa-programa ezartzea: ikasle-trukea, atzerriko irakurletzak, ikerketa-bekak eta laborategietako eta bibliografiako materiala trukatzea. Madrilen ikasketak egiten ari zen 17 urtetik gorako edozein emakume sar zitekeen Residenciara. Arrakasta erabatekoa izan zen, eta laster gainditu zuen lizentzietako eta doktoregoetako ikasleen kopuruak maisu-maistren kopurua. Ikasle espainiarrentzako eta atzerritarrentzako aterpetxe bat izateaz gain, unibertsitateko prestakuntza osatzen zuen leku bat zen. Maeztuk berak Pedagogia eta Filosofia eskola osagarriak ematen zituen. Hantxe, tertuliak, irakurketak, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak eta abar antolatzen ziren, eta nazioarteko mugimendu feministarentzat ere erreferentziazko lekua izan zen, Emakumeen Elkarte Nazionalarekin lotuta zegoen eta. Besteak beste, Gabriela Mistral, Marie Curie edo Maria Montessori egon ziren La Residencian. Mariak garai hartan emakume batentzat pentsaezinak ziren maila profesionalak lortu zituen; adibidez, 1919an Smith College bisitatu zuen, Massachusettseko Northampton hirian dagoen emakumeentzako unibertsitatea, eta bisita horretan Honorary Degree of Law, LL.D eman zioten, Doctor Honoris Causaren modukoa. 1921ean Clara Campoamorrekin batera Emakume Unibertsitarioen Federazioa sortu zuen, Maeztu presidenteordea izan zen eta Campoamor idazkaria. Aldi berean, Maria de Maeztuk Instituto Escuelako sailetako bat zuzendu zuen, non bere ideia pedagogikoen sorta are gehiago zabaldu ahal izan zuen. Institutu esperimental hori bigarren hezkuntzako zentro ofizial gisa sortu zen, non ikasketa-planak eta hezkuntza-metodoak entseatu ziren, ondoren Espainia osoan ezartzeko asmoz. Harentzat, garrantzitsuena ez zen ikasleek entzutea eta errepikatzea, baizik eta gogoeta egitea, egiaztatzea eta gauzatzea. 1926an, Lyceum Club Femeninoko zuzendari-kargua bete zuen, berak eta elite kulturaleko emakume-talde batek sortua, emakumeen eskubideen defentsan aitzindariak zirenak. Lyceum kultur trukerako, emakumeen arteko gizarte elkarbizitzarako eta emakumearekiko erreforma juridiko eta sozialak aldarrikatzeko plataforma izan zen. 1939an, diktaduraren gobernuak Lyceum ezabatu zuen eta Medina Club bihurtu zuen, Falangearen Sección Femeninaren barnean. Gerra Zibilaren hasierarekin batera eta Ramiro anaiaren fusilamenduaren kolpe gogorraren ostean, Maria de Maeztuk Buenos Airesera emigratu zuen. “Eskatzen dugun bakarra” artikuluan, La mujer moderna aldizkarian argitaratua, emakumearen askapenaren aurrean zuen jarrera azaltzen zuen: “Feminista naiz; lotsatu egingo nintzateke hala ez banintz, uste baitut pentsatzen duen emakume orok, pertsona gisa, giza kulturaren obra osoan laguntzeko gogoa sentitu behar duela”. Egilea: Alfonso Caño Be the first to comment on "Maria de Maeztu, emakumeen berdintasunaren aldeko borrokalaria hezkuntzaren bidez" Kaiera. Hezkuntzari buruz egunero 2.132 views Bi irakasle gelan, neurri inklusiboa ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko 1.121 views Irakurlagunak Programa Ibaibe Eskolan 789 views
2020-07-06T06:22:19
http://www.kaiera.eus/2020/05/29/maria-de-maeztu-emakumeen-berdintasunaren-aldeko-borrokalaria-hezkuntzaren-bidez/
[ -1 ]
[BABESTUTAKO EDUKIA] Hizkuntzak ikasiz - Tolosa - Tolosaldeko ataria [BABESTUTAKO EDUKIA] Hizkuntzak ikasiz Tolosaldeko Ataria 2019-09-08 19:58 Frantsesa edo ingelesa ikasi eta titulu ofizialak lortzeko zentro publikoa da Tolosako Hizkuntza Eskola Hamaika urteko esperientzia dauka Tolosako Hizkuntza Eskola Ofizialak, eta ehunka ikaslek ikasi dute bertan frantsesa eta ingelesa. Gainera, aurten, eskaintza zabalduko dute. Zentro publikoa da, eta Paper kaleko 1. zenbakian dago. Matrikula egiteko lehenengo epea irailaren 18ra bitarte egongo da irekita. Ingelesean, 16 urtetik gorako edozein apunta daiteke eta frantsesean 14 urtetik gorakoak. Izen-ematea Internet bidez egin behar da eta, arazorik edukiz gero, eskolarekin harremanetan jar daiteke. Ordainketa ere Interneten egin daiteke. Ingeleseko eta frantseseko eskolak eskaintzen dituzte, A1 mailatik C1era ingelesean, eta B2.2ra frantsesean.Bi hizkuntzetan matrikula ofiziala edo librea egin daiteke. Lehenengoaren bidez, astean lau ordu eta erdiz jasotzen dira klaseak, eta maiatzean nahiz irailean egin daiteke azterketa. Bigarren matrikularen bidez, aldiz, ekaineko azterketara aurkez daitezke ikasleak. Iaztik, klase erdi presentzialak ere badauzkate. Talde batekin hasi, eta aurten B2.2 mailako bi talde izango dira. «Harrera ona eduki dute». Horrela, ikasleek bi ordu eta laurdeneko klasea dute eta besteak Internetez landuko dituzte. «Klasera etorritakoan, irakaslearekin zalantzak argitzen dituzte, ahozkoa lantzen dute...». Ordutegiari dagokionez, ingeleseko klaseak goizez nahiz arratsaldez jaso daitezke eta frantsesekoak arratsaldez eskaintzen dituzte. Irakasle natiboak ere badauzkate mintzapraktika egiteko,baina ikasketan ez dira klaseetara mugatzen. Urtean behin, sagardotegian afaltzen dute irakasle natiboekin, Frantziara egun pasa joaten dira eta Tolosan bisita gidatuak egiten dituzte frantsesez eta ingelesez. Liburutegi bat ere badaukate eta liburu, CD eta DVDak eska daitezke, online edo bertara gerturatuta. Irailaren 11n, 17:00etatik 20:00etara, ate irekiak izango dira eskolako jardueren, liburutegiaren eta multimedia gelen berri izateko, eta 18:00etan zuzeneko musika egongo da. Interesa duen edonork du bertaratzeko aukera. TOLOSAKO HIZKUNTZA ESKOLA Ingelesa: A1, A2, B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailak. Klase presentzialak eta erdi presentzialak. Frantsesa: A1, A2, B1, B2.1 eta B2.2 mailak. Klase presentzialak. - Hizkuntza batean zein bestean matrikula ofiziala eta librea daude. Goizekoa: Ikasle ofizialak: 72,36 euro. Ikasle libreak: 36,18 euro. www.eoitolosaheo.hezkuntza.net E-posta: [email protected] Telefonoa: 943 69 75 60
2020-06-02T17:23:40
https://ataria.eus/tolosa/1567767004283-tolosako-hizkuntza-eskola-ofiziala-2019-2020
[ -1 ]
1,416 emaitza. Diru-laguntza, Kontratazio Iragarkia, Saria, lehiaketa, Baimena, Erregistroa, Ikuskapena, Txartela, Arbitrajea, salaketa, erreklamazioa, Zehapena / Isuna, Administrazioak eskatutako prozedura, Herritarrekin interakzioa, Administrazio-prozedura Epean 2019/07/17 Ikerketan 2019/07/17 Ikerketan 2019/07/16 Hezkuntza Saileko irakaskuntza zentroetan ordenagailu eramangarriak hornitzea eta instalatzea Exp: C03/001/2019 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKASLEEI 2019-2020 IKASTURTEAN PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK EMATEA IRALE PROGRAMAREN BARRUAN IZENEKO ZERBITZUA KONTRATATZEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKASLEEI 2019-2020 IKASTURTEAN prestakuntza ikastaroak ematea Irale programaren barruan izeneko zerbitzua kontratatzea Ikerketan 2019/07/12 Exp: se/12/19 Aurkezteko epea zabalik (2019/07/12 - 2019/09/30) Ikerketan 2019/07/11 Hezkuntza sailaren menpe dauden zentroentzat peoi eta garraio zarbitzua. 1,416 emaitza.
2019-07-19T00:26:07
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/tramiteak-zerbitzuak/?r01kQry=tT:ayuda_subvencion,anuncio_contratacion,premio_concurso,autorizacion,registro,inspeccion,carnet,arbitraje_denuncia_reclamacion,multa_sancion,procedimiento_iniciado_administracion,interaccion_ciudadania,procedimiento_otro;cA:r01e00000fe4e66771ba470b8c53a3375b90675c3;mA:documentLanguage.EQ.eu;pp:r01PageSize.20;p:Inter,Inter_portal&r01SearchEngine=meta
[ -1 ]
« ISPILUAK (1985) ITSASOAK EZ DU ESPERANTZARIK (1972) » ISTURITZETIK TOLOSAN BARRU (1969) Josanton Artze, "Hartzabal" Isturitzetik Tolosan barru poema-liburua 1969an argitaratu zen, eta Josanton Artzeren (Usurbil, 1939) lehenbiziko poema-liburua dugu. J.A. Artze izan zen lehenbiziko argitalpen horretako editorea eta argitaratzailea, eta bigarren argitalpenaren ardura, aldiz, Pamiela argitaletxeak hartu zuen, 2007an. Pamiela argitaletxeak lehenbiziko edizioaren formatuari eutsi zion bigarren argitalpenean, baina egokitzapen bat egin zuen: lehenbiziko edizioan diskoa zena, bigarrenean CD formatuan argitaratu zen. Izan ere, formatuak eta liburuaren objektu izaerak garrantzi berezia dute Isturitzetik Tolosan barru poema-bilduman. Koldo Izagirrek (2000) ohartarazi bezala, Artzeren lehenengo obretan, “estreinakoz, liburua objektu artistiko bezala ageri zitzaigun, alor anitzeko lanketa batean” (Izagirre, 2000, 4). Arteen arteko loturak, diziplinartekotasunak, gidatu zuen Isturitzetik Tolosan barru liburuaren sormen-lana, poesia abangoardistaren bidetik jo baitzuen J.A. Artzek ordukoan. Batik bat pinturarekin, musikarekin eta eskulturarekin harremanetan garatu zituen egileak bildumako poemak, eta bereziki poesiaren alde bisuala, fonikoa eta espaziala landu zituen. Kontuan izan behar da J.A. Artze Ez dok amairu taldearen sustatzaile eta kide izan zela, eta hain zuzen ere, kultur mugimendu hark euskal poesia antzeztokira eraman zuela. Errezitaldi edo kultur antzezpen horietan garaturiko diziplinartekotasuak, beraz, liburuan isla izan zuen. Esan bezala, Arteekiko harremana poemen forman ez ezik, liburuaren taxueran ere agerikoa da; esaterako, poema-liburuaren azaleko irudiak Jose Luis Zumeta pintorearenak dira (Aldekoa, 2008, 275), eta azaleko irudiek, collage itxura dutenek, liburuaren poetikaren berri ematen digute. Hona hemen liburuaren azaleko irudietariko zenbait: Azalaren aurreko aldea: irudiek eta hitzek tradizioaren berrirakurketa iradokitzen dute, izen eta irudi ezagunak agertzen baitira, pila-pila eginda: Bonaparte, Zumalakarregi, Matalas, akerra, baserria, eliza, Bilintx, Bernard Etxepareren “Emazteen fabore” poemaren pasarte bat, eta abar. Tradizioaren ikurrak eta diskurtsoak bere egitearekin batera, horiek berrasmatzeko beharra ere etengabe adierazten da collage koloretsuan. Azalaren atzeko aldea: ahozko literaturaren pasarteak ageri dira, XV. mendeko Bereterretxeren kantorearen pasarte zenbait, esaterako. Gainera, akerraren gainean jarritako emakume biluziaren irudiak ere badira, sorginen tradizioa gogora ekartzen dutenak; sorginen irudiaren (edo tradizio paganoaren) goratzea ere izan daitezke. Beraz, azaleko irudietatik eta collagean bertan, Isturitzetik Tolosan barru liburuko poetikaren lerro nagusien berri ematen zaigu: tradizioak berrirakurtzeko premia, hierarkiak eta autoritateak iraultzeko asmoa, hitza eta irudien arteko gurutzatze plastikoa… Bide horretatik, poema-liburuan hitzaren dimentsio askori erreparatzen zaie: Hitza eta geografia: Isturitzetik Tolosan barru liburuaren aurkibidea mapa bat da, orri solte batean emana. Liburuaren orrialdeak ez dira zenbaki bidez adierazi, baizik eta herrien izenen bitartez. Ibilbide geografiko horretan Zuberoatik Gipuzkoara eginiko bidaia irudikatzen da; alegia, bazterretik zentrorantz eginiko bidaia, hizkuntzaren ereduari kasu eginez gero. Hartara, aurkibide geografiko horrek liburuaren formatuari loturiko linealtasunaren edo jarraikortasunaren logika hausten du, eta logika espazialaren alde egin. Gainera, edizioaren inguruko datuak, azken hitza eta oharra, liburuaren bihotzean kokatzen dira, liburuaren logika eta eredu ofiziala hautsita. Espazioan irudikaturiko botere-harremanak agerrarazi eta irauli egin nahi dira, goitik beherako hierarkiarik gabeko espazioa sortuz, aurrerantz doan denboraren hierarkiarik gabeko espazioa sortuz. Poema-liburuan, beraz, espazio eta denbora zirkularrak irudikatzen dira. Bestalde, poema bakoitza geltoki batean kokatzen da: poema espazio geografiko eta kultural jakin horrekiko harremanetan jartzen da, geografia horiek ere tradizio kultural, sozial eta politiko bati loturik daudela ohartaraziz. Hitza eta pintura: hitzari irudiaren dimentsioa ematen zaio, bai eta irudiak sortzeko baliabidetzat hartu ere. Bide horretatik, adierazkortasuna eta zentzu-aniztasuna sortzen dira tipografia-jolasen bitartez (koloreak, letra-erak, letra tamainak, lerro bertikal eta horizontalekin eginiko jolasak, lerro-gurutzatzeak, atzekoz aurrera idatziriko poemak…), eta poesia pinturarekin harremanetan jartzen. “Gernika” eta “lanalanalana” poemak ditugu gurutzatze horren adibide argiak. Lehenengoan, eskuz idatziriko letra-erarekin batera, garun antzeko irudi batean kokatzen dira hitzak, marrazketaren eta idazketaren arteko harremana irudikatzen da horrela. Bigarrenean, kaligramaren bideetatik jotzen da, lana hitzaren pilatzeak eta errepikatzeak lantegia irudikatzen dutelarik, lanaren morrontza irudikatzeko asmoz. Hitza eta hotsa: bide bikoitzean irudikatzen da hitzaren hotsa, edo hitzaren dimentsio akustikoa: batetik, liburuak disko bat (edo CD bat) du erantsita, eta zenbait poema errezitatuta eskaintzen dira; bestetik, hitzen hoskidetasunarekin eta musikalitatearekin jolas egiten duten poemak ugari dira, “Z” letraren hotsarekin jolas egiten da, esaterako. Hitza eta eskultura: orri bildu erantsi bat du liburuak, eta orria zabalduz gero, lau pareten artean kokaturiko bertso-lerroak ditugu: hustasunaz eta espazioaz gogoeta egiten dute. Liburuko hainbat kontzeptuk eta poemek, gainera, J. Oteizaren eskultura eta pentsamendua dakarte gogora. Hitzaren dimentsio horiei guztiei erreparatu zaiolako, eta hitz idatziaren gailentasuna alboratu delako, ahozko tradizioari ere estuki lotu zaio egilea, besteak beste, eta hainbat diskurtso ofizial eta hierarkia jarri dira auzitan, tradizioa berrasmatuz eta irauliz. Hona hemen irauli nahi izan diren morrontzak: elizarekiko eta fedearekiko morrontza, familiarekiko morrontza, lanarekiko morrontza, hizkuntza-ereduarekiko morrontza eta genero-ereduekiko morrontza. Alegia, morrontza-egoerak salatzen ditu Artzek. Nolabait, askatasunaren aldarri bat dugu Isturitzetik Tolosan barru (Kortazar, 2003). Kantuz egin dira ezagun liburuko poema asko, batez ere Mikel Laboaren ahotsean: “Txoria txori”, “Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak”, “Amai hil zaigu”… IZAGIRRE, Koldo (arg.) (2001): XX. mendeko poesia kaierak: J.A. Artze. Susa. Zarautz. KORTAZAR, Jon (1998): “Joxe Anton Arzeren poesia”. Sancho el Sabio. 9. 47-80. KORTAZAR, Jon (2003): “Artzeren poesiaren pentsakizuna”. Lapurdum. 8. 285-328.
2019-01-17T21:52:31
http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=665
[ 248075 ]
'Rareza/Rarity', Sergio Zurutuzaren uztan azkena : Oarsoaldeko Hitza 'Rareza/Rarity', Sergio Zurutuzaren uztan azkena Musikagile sanpedrotarrak hilaren 29an aurkeztuko du bere zortzigarren diskoa Hilabete bukaeran ikusiko du argia Sergio Zurutuza sanpedrotarraren azken diskoak. Rareza/Rarity izenburupean, musikagile pasaitarrak hamabi abesti bildu ditu, eta hilaren 29tik aurrera, euskarri fisikoaren bidez ez ezik -100 kopia salduak ditu jada- , hamabi piezak plataforma digital guztietan izango dira entzungai. Zurutuzak berak iragarri duenez, lan honetan 2017. urtean geroztik konposatu dituen lan guztiak bildu ditu. Nagusiki lan instrumental bat dela azaldu du, eta denaren gainetik “dibertsitatearen aldarria” izan nahi duela goraipatu du. “Soinu banda” doinuko lanek osatzen dute diskoa, eta tartean badira musikagileak berak idatzitako Momo antzezlanerako konposatutako hiru pieza. Azkenik, bere sorkuntza lanean poesiak duen tokia esanguratsua nabarmendu du Zurutuzak. Kolaboratzaile, azken lan honetan, Esteban Vallin gitarrista, Jesus Valenzuela Tsode abeslaria eta Antonio Pardo Larrosa letragilea izan ditu. Tirri Tarran trebatutako musikagilea San Pedroko Tirri Tarra fanfarrean hasi zen Zurutuzaren ibilbide musikala. Fanfarreko beste hainbat musikarirekin batera, Tirri Tarraren ibilbidea bukatuta rock sinfonikoko talde bat sortu zuen, zuzeneko eta formatu handiko kontzertu ugari eskainiz. Bakarkako ibilbideari 2011. urtean ekin zion sanpedrotarrak eta ordutik musika ugari konposatu du, iragarki, zinema zein bestelako musikagileen kolaboratzaile gisa. Bere azken lana, Jaio/Nacer, 2017an kaleratu zuen. Orduan elkarrizketa zuen HITZA Zurutuza azkenekoz. Erlazionatutako edukia[Bideoa] Sergio Zurutuza musikagile pasaitarra saritu dute
2019-12-12T04:33:19
https://oarsoaldea.hitza.eus/2019/03/12/rareza-rarity-sergio-zurutuzaren-uztan-azkena/
[ -1 ]
Aurtengo lehiaketa ekainaren 1ean eta 2an garatuko Lasarte-Oriako kiroldegian. Bertan lau herrietako txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten talde txapeldunak edo, hori ezean, herriaren izenean doazen taldeak hartuko dute parte. Ekainaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 20:00retan jokatuko da lehenengo final erdia, Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeen artean; jarraian, 21:00tan, Andoaingo eta Urnietako taldeek jokatuko dute bigarren final erdia. Ostiraleko partiden irabazleak larunbatean, ekainak 2, arratsaldeko 18:30etan jokatuko dute finala Lasarte-Oriako kiroldegian. Finalaren ondoren bidezkoa den sari banaketa egingo da. Hasieran aipatu den moduan aurtengo hau bigarren txapelketa da, iaz Andoainen eman zitzaion hasiera elkarrekin antolatutako kirol jarduera honi. Buruntzaldea osatzen duten herrien asmoa da urtero herri ezberdin batean jokatuz, Areto Futboleko lehiaketari jarraipena ematea. Jarduera honekin herri mailako txapelketetan parte hartzen duten talde hoberenak saritu nahi dira, urte osoan zehar jokatutako lehiaketan irabazle suertatu ondoren, aldameneko herrietako talde hoberenekin lehiatzeko aukera eskainiz. Parte hartuko duten taldeen izenak: Andoain, oraindik izena zehaztu gabe Urnieta, oraindik izena zehaztu gabe
2019-01-21T04:19:10
http://kirolak.buruntzaldea.eus/euskara/informazioa/buruntzaldeko-areto-futboleko-bigarren-txapelketa
[ -1 ]
BLEACH- Orihime Inoue Arrancar women's Autumn School Uniform Cosplay Costume [#ZZ513431] - $55.00 - Zentai-Zentai.com ITEM: #ZZ513431
2018-01-19T05:54:09
http://m.zentai-zentai.com/bleach-orihime-inoue-arrancar-womens-autumn-school-uniform-cosplay-costume-products-431.html
[ -1 ]
Filología y Lingüística (21) Fortuna del motiu de la declaració d'amor amb l'espill (Tirant lo Blanc, caps. 126-127): bibliografia i texts de referència La princesa que no sabia l'endevinalla: models rondallístics en l'episodi de Felip i Ricomana al Tirant lo Blanc Literaturaz, itzulpenaz, interpretazioaz, lanbidearen muinetik: Bego Montoriorekin solasean Hitzen ordena esaldian Kasu-marken erbilera izen-koordinazioan: euskal idazle klasikoen azterketa, gaurko erabilera eta zenbait proposamen Wordfast: behargin maratz eta merkea
2019-11-19T05:39:26
http://temoa.tec.mx/es/search/apachesolr_search/?filters=tid%3A78%20tid%3A103%20tid%3A12%20tid%3A110%20tid%3A31039&solrsort=created%20desc&retain-filters=1
[ -1 ]
María Elósegui Itxaso. Zuzenbidearen Filosofian katedraduna: Ateak ireki behar dizkiogu kulturartekotasunari - Euskonews María Elósegui Itxasok urteak daramatza ikerlanean, gure gizartearentzat garrantzi handikoak diren gaiak jorratuz: hala nola, berdintasunarekiko errespetua eta gutxiengoek ezberdinak izateko duten eskubidea; emakumea eta oraindik ere lan-munduan betetzen duen mendeko eginkizuna; etorkinen inplikazioa enpresen eta ikastetxeen antolaketan; balioen gaineko heziketa; kontzientzia-eragozpena gizarte eta erlijio-gaien aurrean eta kontzientzia-eragozpen horren mugak... Zaragozan finkatutako emakume donostiar hori Zuzenbidearen Filosofian katedraduna da hiri horretako unibertsitatean, eta 2008an Giza Eskubideen Luis Portero sari sonatua jaso zuen bere azken ikerlanarengatik: “Derechos Humanos y pluralismo cultural” izenburua du, eta liburu modura argitaratu berria da Iustel argitaletxearen ekimenez. Minareteen debekua Suitzan; burkari buruzko eztabaidak Frantzian eta gurutzeei buruzkoak Espainiako eskoletan; xenofobia-agerraldiak Italian... Badirudi kultura arteko bizikidetza-arazoak pilatzen ari direla Europa zaharrean. Nire ustez, horrelako arazoak betidanik izan dira. Lehen ere bizi izan ditugu erlijio-gerrak, II. Mundu Gerraren ondorengo jende-andanen lekualdaketak, etab. Kontua da gaur egun sentsibilitate berri bat dugula, eta guztiok batzen gaituena ezarriko duen eta bidezko ezberdintasunak errespetatuko dituen kultura arteko eredua zuzenena dela pentsatzen dugu. Adibide horiek guztiak, gehiengoaren kultura beste guztien gainetik ezarri duen eredu asimilazionista baten zantzuak dira. Jarrera hori, ordea, historia guztian zehar agertzen da, munduko herrialde guztietan. “Educación para la ciudadanía y derechos humanos” eskuliburuaren aurkezpena Bilboko Elkar liburudendan. Argazkian, ezkerretik eskubira, Elena Elósegui, María Elósegui, Bilboko alkatea Iñaki Azkuna eta José María Elósegui. Zuk ordena publikoa proposatzen duzu irtenbide modura: adinean aurreratuak gaudenoi, ordea, adierazpen horrek borrak eta grisak dakarzkigu gogora. Ordena publikoaren nozioa zuzenbideko kontzeptu tekniko modura landu dut eta orain arte erabilitakoarekin alderatuta oso bestelako esanahia du. Nire kide jurista batzuen arabera, kategoria hori kaltegarri eta arbuiagarri izateaz gain, ez dago inondik ere berreskuratzerik; hala ere, asko gara adierazpenaren interpretazio positiboaren alde gaudenok, izan ere, ordena publikoaren barruan baitaude, gure ustez, giza eskubideen alde egitea, batetik, eta, konstituzionalak ez ezik, unibertsalak ere badiren guztion balioak, bestetik. Zuzenbideak, berriz, kultura-askatasuna eta ezberdintasunak errespetatu eta babestu egin behar ditu, giza eskubideekiko errespetuaren barruan. Euskal gizartea (eta Espainiakoa) orain ari da ezagutzen inmigrazio masiboaren fenomenoa. Beste herrialde batzuetan kultura aniztasuna jorratzerakoan gertatutakoa dela-eta, zer ikasi behar genuke? Pertsona horiek eta beren ondorengoak behin betiko gure herrialdean finkatuko direla geureganatzea oinarri-oinarrizko kontua da. Alemaniari eta Belgikari kostatu egin zitzaien konturatzea atzerriko eskulana herrialde horietan geldituko zela, eta denbora asko behar izan zuten asimilazionistak ez ziren kultura arteko legeak onartzen hastea. Espainian, bidezko aniztasuna onartzeko behar adinako lege-araua badugu, eskolatik hasiz, etab. Horrek berarekin dakar, ordea, orain arte baino azkarrago erantzutea, etorkinentzat Konstituzioaren eta hiritartasunaren gaineko hezkuntza-programak eta hizkuntzaren irakaskuntza abian jarriz. Horixe egiten ari dira gaur egun Alemanian, Frantzian, Herbeheretan eta Flandesen. Premiazkoa da Autonomia Administrazioak eta Udalak buru-belarri murgildu eta gai horretan ekonomia-inbertsioak egitea. Gizarte-laguntzetan ez ezik, baita Zuzenbide Estatuaren balioen hezkuntzan ere. “Educación para la ciudadanía y derechos humanos” eskuliburuaren azala. Azalaren argazkia: José María Elosegui. Euskaldun eta gaiaren aztertzaile fin modura, nola ikusten duzu euskal gizartea kultura aniztasunaren alorrean? Nire ustez, Euskal Herriko egungo arazoa bikoitza da. Alde batetik, oraindik ere asimilazionistak izan gaitezke inmigrazio berriarekin, etorkin gutxi ditugulako; baina Amerika Latinora erbesteratutako guraso euskaldunen bigarren belaunaldiko seme-alaba asko heldu zaizkigu. Kasu horretan, adibidez, oso ahalegin gutxi egin da nire ustez pertsona horiek kultura hibridoa dutela, bi kultura oso ezberdinen artean sortutako nortasuna dutela, ulertzeko. Itzulerako bidea egin duten askok edo beren seme-alabak, noraezean sentitzen dira, inorena ez den lurraldean. Kultura garbien sinplismo horiekin ezinezkoa da pertsona horiek ulertzea. Egia esan, ordea, niri gehiago kezkatzen nau demokrazia berreskuratu zenetik euskaldunon geuron artean gertatzen ari den fenomeno asimilazionistak; badirudi euskaldun izateko modu homogeneo bakar bat dagoela, gertakariek argi eta garbi erakusten dutenean Euskal Herrian bertan ere isildu beharrekoa ez, baizik errespetatu beharreko aniztasuna dagoela. Horrek etengabeko asaldura eragiten du gizartean; horrela, elkarren artean harremanik ez duten parez-pareko inguruneak sortzen dira, euskaraz edo gazteleraz hitz egiten dutenen artean ibiltzearen arabera biziki mugatutakoak askotan. Niretzat bi hiritar-taldeen artean zubiak eraikitzea da konponbidea; elkar ezagutu eta elkarri entzutera heltzea, erabilitako hizkuntza kontuan hartu gabe. Euskadik kontziente izan behar du, bestalde, inmigrazioaren eragina izango duela eta nahitaez ateak ireki beharko dizkiola kulturartekotasunari. Etorkin horiek euskara ikastea ez baita aski izango; etorkin horiek beren iragana eta ohiturak ekarriko dituzte eta emaitza ez da inoiz izango “betiko euskaldunaren nortasuna”. Zuk, zalantzarik gabe, “eleaniztasun kosmopolita” delakoa proposatzen duzu. Zertan datza eleaniztasun hori? Eleaniztasun kosmopolita norberak askatasunez aukeratutako hizkuntza eta Estatuko hizkuntza komuna batera erabiltzea da, eta, ahal izanez gero, ingelesa bezalako hirugarren hizkuntza ere bai, munduan zehar bidaiatzeko eta harremanak izateko aukera emango baitigu. Elebakartasunak pobretu egiten duela iruditzen zait, bai hizkuntza nazionalaren kasuan, eta are gehiago eremu urriko hizkuntza denean. Norbere hizkuntza berreskuratzeko lehia horretan, saihestu egin behar da mundu txiki batean itxita gelditzeko arriskua. Eskualdetako edo eremu urriko hizkuntzei buruzko Europako Gutunak eleaniztasunaren balioa azpimarratzen du, eta behin eta berriz dio herrialde bateko eremu urriko hizkuntza bat ez dela hizkuntza ofizialen eta hizkuntza horiek ikasteko premiaren kaltetan babestu behar. Hizkuntzak ikastean, besteei buruzko irudi estereotipatuak ez izaten ikasten da, eta norberaren besteekiko jakin-mina eta irekitasuna garatzen ere bai; beste kultura batzuk ezagutzeko ere balio du. Nortasun eta kultura ezberdinak dituzten pertsonekin harremanak izatea aberasgarri dela ikasten ere laguntzen du. Frantzian plazaratutako nortasun nazionalari buruzko eztabaida, ez ote da asimilazionismoaren beste ahalegin bat? Nortasunaren gaiari zehazki dagokionez, nire ustez zuzenbide-estatuaren eta balio demokratikoen onarpena egon behar du nortasun horren oinarrian; eta, aldi berean, hiritarren arteko kultura ezberdinen eragina ere izan behar du. Horrek, noski, herrialde bakoitzeko gehiengoaren kultura, iragana eta ohitura historikoak errespetatzea eskatzen du; historia, literatura, etab., irakasteko orduan, adibidez. Nortasun nazionalaren muina demokrazian aurreikusitako arauen bidezko parte-hartze politikoa izan behar du. Bestalde, sutsuegia izango naiz agian, baina, nire aburuz, Frantziako eredu asimilazionista giza eskubideen eta bidezko aniztasun kulturalaren aurkakoa da. Nire baieztapen hori nortasun kulturalaren eta eremu publikoaren arteko loturari buruzko nire tesi antropologikoetan oinarritzen da. Niretzat ez dago pribatua eta publikoa denaren arteko erabateko bereizketarik, eta pertsonak bere kultura, bizitzako filosofia eta erlijioa eremu publikoan adierazteko eskubidea du. Estatuaren neutraltasunak ez du adierazten axolagabetasuna edo laguntzarik eza; aitzitik, Estatuak era berean edo justifikatutako lehentasunezko irizpideen arabera babestuko dituela bere hiritarren kulturak eta erlijioak. Hori da, gainera, Europar Batasuneko herrialde guztietan egiten dena, eta Frantzia da, hain zuzen, salbuespen bakarra. “Derechos Humanos y Pluralismo cultural” liburuaren azala. Gurasoek Korana irakasteko, eskoletako kantinetan halal janariak eskaintzeko, beren egutegia Ramadan eta guzti errespetatzeko edota neskatoek burua zapiz estalita eraman ahal izatea eskatzen dutenean, nola erantzun behar da? Zilegitasun osoz eska daitezkeen eskubideak dira. Legedian dagoeneko ezarrita dago, gutxienez hamar ikaslek hala eskatzen badute, ikastetxe publiko eta pribatu guztietan Estatuak ordaindutako sinesmen horietako erlijio-eskolak izateko eskubidea. Gauza bera elikagaiei eta azterketa eta lehiaketa publikoetarako egutegiari dagokienez. Lan-esparruan ez da derrigorrezkoa, baina nagusiarekin negoziatu eta hitzarmenak egin daitezke. Neska ikasleek eremu publikoan zapia erabiltzeari dagokionez, bateragarria da Espainiako Konstituzioren laikotasun positiboa sistemarekin. Argiago dago, ordea, hiritar guztiek, oro har, beren kultura, bizitzako filosofia eta sinesmenak adieraz ditzaketela beren jantzietan, ezarritako lege-esparruaren barruan eta oinarrizko eskubideak errespetatuz. Adibide bat jartzearren, ez da gauza bera nazien esbastika, ETAren anagrama, lauburua, kristauen gurutzea, medaila bat, edo judutarren, musulmanen, ortodoxoen edozein ikur eramatea. Nola ulertzen duzu, kulturartekotasunaren barruan, erakunde publikoetan eta funtzionario publikoek erlijio-ikurrak erabiltzea? Hasteko, Estatuaren neutraltasuna bete egin behar da estatuaren beraren erakundeetan, eta ez dute halako ikur konfesionalik izan behar. Beste gauza bat da ikur horiek erakunde horien egoitzetako ondare historikoaren osagai badira; orduan gorde egin behar dira, baina ez Estatu konfesionalaren euskarri modura, herrialdeko historiaren osagai modura baizik. Espainiako zentro publikoetan, estatuko ikastetxeak tartean direla, ez da inolako erlijio-ikurrik gailendu behar, ezta gurutzea ere (hala ere, beste herrialde batzuetan errespetatu egin behar liratekeela uste dut, baldin eta, Italiako kasuan bezala, tradizioz hiritar guztiek gorde egin nahi badituzte; han, ordea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak debekatu ditu). Baina hori ezin da aplikatu hitzartutako ikastetxeetan eta pribatuetan. Laikotasun zorrotza ezartzea izango litzateke, eta hori ez dagokie ez Espainiako zuzenbideari, ezta Estatuaren konfesionaltasunari ere. Funtzionario publikoen kasuan kontzientzia-eragozpenik izan al daiteke? Bai noski. Hiritar guztiak bezala, funtzionarioak lehenik eta behin pertsonak dira eta Zuzenbide Estatuak ezin dio inori eskatu bere kontzientziaren aurka aritzeko. Jurisprudentziaren bitartez, eragozpen-kasuen garapen zehatzak egin beharko dira. Herrialde bat anitzagoa den heinean —baita kultura arloan ere—, eta Administrazio Publikoan beste kultura batzuetako geroz eta pertsona gehiago ditugun heinean, geroz eta malgutasun handiagoa beharko da ustezko kontzientzia-eragozpenak onartzeko. Legea ezartzerakoan eragozpenentzat lekurik ez duen kasu bakar bat dago: epailea; luzaroan, ordea, zenbait neurri hartu eta beste epaile batzuen esku uzteko aukera ere egongo litzateke. Maria Eloseguik bi eskola-liburu egin ditu Hiritartasunerako Hezkuntza ikasgairako. Zenbaitek ikusi nahi ez badu ere, badira giza balioak erlijioa baino haratago. Are gehiago; baita sinestunak eta ateoak elkartzen dituzten balioak ere. Hala da; eztabaidak alde batera utziz, badira nire ustez kultura guztien artean guztionak eta unibertsalak diren balioak; giza eskubideetan islatzen dira eta eskoletan hiritar guztiei irakatsi behar zaizkie. Europako gizarteetan beraietan ere, badago guztiok batzen gaituen etika arrazional bat. Zenbait gai moraletan erlatibismoa handitu egin bada ere, badago, bat etortze hutsa izan gabe, puntu objektibo komunetara heltzeko aukera, gizalegezko humanismoaren osagai direlako. Kontua ez da balio horiek erlijioa baino haratago egotea, arrazoiaren bitartez ezagutzen direla baizik; eta, behin baino gehiagotan, sineskera erlijiosoen osagai ere badira. Baina Habermas-ek esango zukeen bezala, eremu publikoan, duten sineskera edo bizitzako filosofia gorabehera, denek ulertzeko moduko giza arrazoien bidez eztabaidatu behar da. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, filosofiek eta erlijioek eremu publikoan lekurik ez dutenik. Agintari publikoekiko harremanetan ere egon daitezke, filosofia edo erlijio baten ordezkari legez. Horien ahotsak badu erabilgarritasun publikorik. Zuk 3/2007 Lege Organikoaren zirriborroa, Emakumeen eta Gizonen arteko Benetako Berdintasunari buruzkoa, prestatu zuen lau adituetako batzordean lan egin zenuen. Nola ikusten dituzu gauzak hiru urte geroago? Asko aurreratu dela uste dut. Nolanahi ere, Legearen aplikazioak trebakuntza handiagoa eskatzen du bai Administrazio Publikoko kideengan, baita enpresetako zuzendariengan ere. Berdintasun-plana 250 langile baino gehiago dituzten enpresetan eskatzen da, eta baliabide ona izan daiteke era egokian erabiltzen bada. Erronka, berriz, familia eta lan-mundua bateragarri egiteko gaietan dago, eta hori gauzatzeak hiritarren heziketa eskatzen du. Legediak laguntzen du, baina zenbait esparru pribatuetan ezin da sartu eta ez du sartu behar ere. Mendekotasuna duten pertsonen zainketan eta etxeko lanetan erabilitako denboran benetako banaketa ezartzea da helburua. María Elósegui Itxaso María Elósegui Itxaso Zuzenbideko Filosofian katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean. Jurisprudentziaren eta Legediaren Espainiako Errege Akademiako kide urgazlea da. Baita Alexander von Humboldt Fundazioko ikertzailea ere. Egoitza Bruselan, Saint Louis Unibertsitatean (Facultés Universitaires Saint Louis) eta Bruselako Flandestar Unibertsitatean (Katholieke Universiteit Brussel), duen Zuzenbidearen Teoriaren Europako Akademiako irakasleen kidegoko parte da. Torontoko Unibertsitateko (Kanada), Chicagoko Unibertsitateko eta UCLAko (Los Angeles) irakasle bisitaria da. Beste hiru aditurekin batera Espainiako Gobernuak enkargaturiko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna Bermatzeko Lege Organikoaren proiektua landu zuen, eta genero-gaiari loturiko beste testu batzuk ere landu ditu. Bere karrera akademikoan zehar, generoari eta kultura artekotasunari buruzko gaiekin loturiko nazioarteko foroetan parte hartzera gonbidatu dute aditu gisa. Aequalitas. Revista Jurídica de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres aldizkaria zuzendu du hamar urtez (1999-2008). 2008ko azaroan Granadako Jurisprudentzia eta Legedia Errege Akademiak ematen duen Luis Portero Giza Eskubideen Saria jaso zuen. Saria hiri horretako udalak babesten du, eta 2000. urtean ETAk eraildako Luis Portero fiskalaren omenez sortu zen.
2020-07-15T17:30:11
http://www.euskonews.eus/zbk/529/maria-elosegui-itxaso-zuzenbidearen-filosofian-katedraduna-ateak-ireki-behar-dizkiogu-kulturartekotasunari/ar-0529002001E/
[ -1 ]
Egoera zailei aurrea hartzea, gurpiletan kateak jartzen ondo ikastea, esate baterako, ezinbestekoa da; RACek elurra kentzeko makinen lana errespetatu behar dugula esan dio eitb.com-i. Euriarekin, elurrarekin, lainoarekin edo haizearekin gidatzeak errepideak berez duen arriskua handitzen du. Ezin dugu ahaztu bidaiari ekin aurretik arriskuari aurrea hartzen saiatu behar garela, eta autoan arreta handiz joan behar garela; baina oso erabilgarria da aurkako baldintza meteorologikoetan kontuan izatea hainbat aholku ustekaberik ez izateko. eitb.com-ek Luis Murgia RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariarekin hitz egin du; bere ustez, oso garrantzitsua da autoa dagokion egoeran izatea (lantegira noiz eraman behar dugun ahaztu egiten dugu), eta elurraren aurkako kateak nola jartzen diren ondo dakigula baieztatzea. Halaber, eguraldiaren egoera dela eta errepideak arrisku handiagoa duenean, ezin dugu baztertu gidatzeaz gain beste zerbait egin behar dugula: Askotan, ez dakigu ondo portatzen, eta horrek arazoak handitzen ditu, uste du. Luis Murgiaren esanetan, elurra da zirkulazioa gehien zailtzen duen fenomeno meteorologikoa, errepiderako itsaspena murritzen baitu. Elurte batean, gozoki gidatu behar dugu, bat-bateko azeleratzerik, bolante-kolperik edo balaztadarik eman gabe. Murgiak bigarrenean irtetea ere gomendatzen du. Elurra botatzen duenean, aurrea hartu behar diogu, esan digu. Bere ustez, urrian ere eraman beharko genituzke kotxean elurteen aurkako kateak: Atera dituzten berri horiek, telazkoak direnak, oso onak dira; ez dute milaka kilometro egiteko balio, baina irtenbide ona da hemengoak bezalako elurteetarako. Halaber, Luis Murgiak aholku bat eman die eskizaleei: neguko pneumatikoak erabiltzeko. Izan ere, Europako zenbait herrialdetan, Alemanian kasu, nahitaezkoak dira hilerik hotzenetan. Michelinen webguneak arrazoia ematen dio; horren arabera, neguko pneumatikoaren marrazkiak udakoarenak baino askoz lamina gehiago ditu, elurrari ondo eusteko. Izotza dagoenean, halaber, bat-bateko mugimendurik gabe gidatzea funtsezkoa da. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak bere webgunean adierazten duenez, izotza egiten duenean, ABSa edo erabateko trakzioa bezalako sistemarik modernoenek ere ez gaituzte laprast egiteko arriskutik libratzen; hortaz, abiadura murriztu eta zuhurtasuna handitu behar dugu. RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariak elurra kentzeko makinei euren lana egiten utzi behar diegula azpimarratzen du, errepidean daudenean lehentasuna emanda: Auto-ilara batean, elurte bat dagoenean, uste dugu gu bakarrik gabiltzala presaka, baina, egia esan, azaroaren zatia gara; solidarioak izan behar gara, eskatu du Murgiak. Bere esanetan, egoera zailtzen denean protesta egiteko joera handia dugu, errepide Informazio gehiago:Eitb: Euritan, elurretan, laino azpian eta izotzarekin gidatzeko aholkuak
2018-08-14T20:00:31
https://www.kaixo.com/berriak/euritan-elurretan-laino-azpian-eta-izotzarekin-gidatzeko-aholkuak
[ -1 ]
4-4-2 - Futbola Antolaketa - Soccer Coaching -4 4-2 Standard 4 4--2 26 2012 abendua -04 09 2011-Hits: 44346 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield -04 08 2011-Hits: 30539 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield Jokalariaren norabidea azkartzeko eta norabidea aldatzeko gaitasuna garatu (torneaketa teknika). Jokalarien gaitasuna desagerrarazteko garatu. SAQ Ariketa oso egokia izan daiteke sarrera edo beroketa baten zati gisa ... -16 07 2011-Hits: 35899 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield -04 06 2011-Hits: 41077 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield Kalitatezko zirkuitu teknikoa ere bai. Jokalariak 2 taldeetan lan egiten dute eta trebetasun tekniko ugari egin eta gorputza prestatzen ... -15 05 2011-Hits: 56628 Arintasuna zulatzeko Ray Power SAQ jarduera bizkortzeko edo bizkortzeko zirkuitu gisa erabili ahal izateko zirkuitu koordinatua, erreakzioa eta muskuluen bizkarreko muskulazio bizkorra garatzea futbolean. ... -07 12 2010-Hits: 45625 Plyometric zulatzeko Darren Pitfield Saiakuntza bizkortasuna oinarrizko jarduerarekin adimen eta fisikoki erreakzionatzeko trebetasunak garatzen ditu. Talde edo jokalarien artean lehiakorrak izan daitezke. ... -27 11 2010-Hits: 29683 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield Abiadura eta arintasuna ariketa futbol jokalarien erreakzioak futbol zelaiari erantzuten dionean. Futbolarien abiadura, bizkortasuna eta azkartasuna (SAQ) jarduera bereziki arrakastatsua izan da ... -14 12 2008-Hits: 39410 Arintasuna zulatzeko Darren Pitfield -26 12 2012-Hits: 25174 -4 4-2 Standard Darren Pitfield -04 12 2011-Hits: 42726 4-3-3 (Standard) Darren Pitfield -29 10 2011-Hits: 24610 3-4-3 (Standard) Darren Pitfield -27 09 2011-Hits: 38547 4-3-3 (Standard) Darren Pitfield Tutoretza 5-3-2 formazio-jokoen azterketa eta formazio horren positiboak eta negatiboak aztertuz. Sinketatze, euskarria, zabalera, mugikortasuna, inprobisazioa / sormena erasotzeko faseari dagokionez. ... -21 09 2011-Hits: 11889 5 3--2 Darren Pitfield Erdiko erasoak egitea hiru aldetara (batez ere, 4-3-3 sistema batean). Entrenatzaileen mugimendu osagarriak entrenatzea, defentsarako unitateak desegiteko eta espazioa sortzeko. ... -10 07 2011-Hits: 30684 4-3-3 (Standard) Darren Pitfield -04 07 2011-Hits: 30588 4-3-3 (Standard) TonyDeers -01 06 2011-Hits: 37666 4-3-3 (Standard) Ray Power Tutoriala 4-2-3-1 formazio-jokoen sistemaren azterketa eta eraketa horren positiboak eta negatiboak aztertzen ditu. Sistemaren atzean printzipioak ulertu eta nola ... -06 12 2010-Hits: 49267 4 2--3 1- Darren Pitfield -10 10 2008-Hits: 27931 4-3-3 (Standard) Darren Pitfield -23 09 2008-Hits: 10043 4-5-1 (4-1-4-1) Darren Pitfield
2019-10-15T08:29:03
https://eu.professionalsoccercoaching.com/4-4-2-standard
[ -1 ]
Greene konderria (Mississippi) - Wikipedia, entziklopedia askea. Greene konderria (Mississippi) 31° 13′ N, 88° 38′ W / 31.22°N,88.64°W / 31.22; -88.64Koordenatuak: 31° 13′ N, 88° 38′ W / 31.22°N,88.64°W / 31.22; -88.64 14.244 bizt. 1.861,42 km2 1.846,03 km2 (%99.17) 15,39 km2 (%0.83) 7,72 bizt/km2 http://www.greenecountyms.gov Greene konderria (ingelesez: Greene County) Mississippiko konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Leakesville da. 2010eko zentsuaren arabera 14.400 biztanle zituen, Greene kilometro koadroko azaleran. Greene konderriak 1.861.41 kilometro koadro ditu. Horietatik 15.39 ura dira. Beste 1.846.03 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 7,74 da. 2010eko zentsoan bizi ziren 14.400 pertsonetatik 10.496 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 133 dira. 3.735 beltzak edo afroamerikarrak. 40 amerikar natiboak ziren eta 1 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 19 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 2 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 107 pertsonek kokatzen zuten. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greene konderria (Mississippi) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Greene_konderria_(Mississippi)&oldid=6670764"(e)tik eskuratuta
2019-08-21T16:25:11
https://eu.wikipedia.org/wiki/Greene_konderria_(Mississippi)
[ -1 ]
Emanaldiak/Antsietatea | Guggenheim Bilbao Museoa Commedia dell'arteak egunerokotasuna baino askoz gehiago eskaintzen zien gerraosteko artistei. Genero gailen eta garaikidea zen aldetik, klasizismo modernoaren ideiari erantzun zion, eta aldi berean, gerraosteko Europako kulturan sakon errotu ziren mito klasikoen ordezko narrazioa eskaini zien1. Antzerkia, zirkua, kirolak: gorputza lanean funtsezko osagai bihurtzen ari zen azkar ordena berreskuratzeko saioetan. Gorputza -landua, zizelkatua eta bikaindua- egiazkoaren bermea zen, burua abstraktuegia eta subjektiboegia zelakoan baitzeuden. Iragan joan berritik aldentzearren, abangoardiako artistek ideal akademiko eta zaharrei erreferentzia egitea saihestu zuten eta inspirazio iturri harrigarrienak topatu zituzten: ikonoen pintura, arte primitiboa, zirkua, errebista eta commedia dell'artea. Azken hori, "komedia italiar" gisa ere ezaguna, Italiako Errenazimentu garaian kaleetan eta azoketako plazetan sortu zen antzerki mota da, sustraiak antzinako antzerki greko eta erromatarrean dituen arren. Aktoreak mozorrotu egiten ziren eta antzezpenak bat-batean egiten zituzten, ongi finkatuta zeuden rolen arabera. Aktore taldea Europan zehar ibiltzen zen eta bidaietan haien ikuskizunak aurkezten zituzten. Arte forma hori oso ezaguna izan zen XVIII. mendera arte. Familia-eredu latindarra azaltzen da commedia dell'artean, eta normaltasuna irudikatzen zuen garai hartan; izan ere, zentzuarekin obsesionatuta eta gerra aurreko sentimentalismotik aldentzeko grinaz zegoen gizartea: ‘Ez Otelo ezta Hamlet ere, ez Fedra ez Kimera, asaldatzen gaituen obsesiorik ez -idatzi zuen 1924an Pierre Louis Duchartre adituak-, commedia dell'artea behar bezalako mundua da eta guztiok edan dezakegu horretatik'"2. Gino Severini, klasizismora egin zuen futurista ohia, commedia dell'artea pinturetan islatzen trebatu zen 1922ko ekainean egin zuen Bi politxinelak (Les deux Polichinelles) lanean ikus dezakegun moduan. Politxinela jantzi zuriak eta sudur luzedun maskara beltza zeramatzan, dualtasunen bat egitearen sinbolo. Pertsonaia aldarrikatzailea izaki, maiz zer gertatzen zen ez zekielako itxurak egiten zituen jendeari iruzur egiteko edo fisikoki erasotzeko. Severinik mozorrotutako bi irudi misteriotsu egin zituen: haien ezaugarri fisikoak ikus ezin daitezkeenez, haien sentipenak eta asmoak ezkutuan gelditzen dira eta horixe da artegagarria ikuslearentzat. 1 Silver, Kenneth E.: "Un yo más perdurable", in Silver, Caos y clasicismo: arte en Francia, Italia, Alemania y España, 1918—1936, erak. kat., Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa; New York, Solomon R. Guggenheim Foundation, 2010, 43-44. or. 2 Ibid., 44. or. Erakutsi ikasleei Bi politxinelak (Les deux Polichinelles), 1922ko ekaina Eskatu ikasleei lan hori xehetasunez deskribatzeko. Zein kolore, marrazki eta testura antzeman ditzakete? Bi pertsona daude. Nor dira? Zer jakin dezakete ikasleek pertsona horien jarrera, gorpuzkera, eta jantziak aztertuz? Nolakoa da laneko giroa? Nola lortu zuen Severinik hori aditzera ematea? Horien ikuskizun bat ikustea gustatuko litzaieke? Zergatik? Severiniren margo futuristak eta gerraostean egin zituenak alderatu. Zer desberditasun dago? Zer berdintasun? Zeintzuk nahiago dituzte ikasleek? Zergatik? Talde txikietan commedia dell’arteko eszena bat antzez dezakete ikasleek Politxinela, Pierrot eta Arlekin pertsonaiekin. Commedia dell’artean, Pierrot mimo tristeak Kolonbina maite zuen, baina honek Arlekin nahiago zuen. Ez zeraman maskararik, aurpegia zuriz margotua baizik, eta “botoi handiak dituen alkandora zuri eta zabal bat eta galtza zabalak”1 zeramatzan. Funtsean, pertsonaia xaloa zen eta maiz barre egiten zioten fidakorra izateagatik. Arlekin, ordea, arintasunak bereizten zuen, haren itzulipurdi eta jauziek. Era berean, lizuna eta lehiakorra zen: emakume guztiak desio zituen eta ezkongaiei iseka egiten zien. “Ez zen oso azkarra” eta “bere argitasun falta ezkutatzen gogor saiatzen zen”2 . Politxinelak ahots berezia zuen eta horrexek gailentzen zuen besteen artetik: haren ahotsaren tinbreak eta bibrazioak ikuskizunari erritmo bizia mantentzen laguntzen zion. Antzerki mota horretan aktoreek ez zuten gidoirik, ekintza kokatzeko deskribatutako egoerak jarraitzen zituzten soilik. “Aktoreek antzezpena gizarte maila guztietara hurbildu zuten: hizkuntzak sor zitzakeen trabak ezabatu zituzten mimika-teknika iaioez, pertsonaia ulergarriez, ohiko bromez, ezagutzen errazak ziren maskarez [eta] komedia fisikoaz baliatuz”3. Ikasleek egoera bat deskribatu eta ekintzaren ildoak eman behar dituzte eta ondoren, ikaskideen aurrean antzezteko. 1 “Pierrot” in http://en.wikipedia.org/wiki/Pierrot (azken bisitaldia 2011ko urtarrilaren 25ean). 2 “Harlequin” in http://en.wikipedia.org/wiki/Harlequin (azken bisitaldia 2011ko urtarrilaren 25ean). 3 “Commedia dell’arte” in http://www.newworldencyclopedia.org/entry/Commedia_dell’arte (azken bisitaldia 2011ko urtarrilaren 25ean).
2020-07-04T05:56:52
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/ikasi/irakasmundua/hezitzaileentzako-gidak/emanaldiakantsietatea
[ -1 ]
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Ossa de Montiel - Resúmenes diarios anteriores - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua Eguneratua: astelehena, 2020ko otsailak 24, ordua: 21:00 ordu ofiziala
2020-02-24T23:44:03
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=clm&l=4007Y&w=2&datos=det&f=tmax
[ -1 ]
Tv Schrank Von Ikea Besta Boas In Wei Eur 910 Picclick De In Tv Schrank Ikea Dekorieren | Newdezain.com ikea tv schrank lappland. ikea tv schrank schiebetür. ikea tv schrank kallax. Home » dekoration » tv schrank ikea bezüglich Bequem » Tv Schrank Von Ikea Besta Boas In Wei Eur 910 Picclick De In Tv Schrank Ikea Dekorieren Related Tags: #ikea tv schrank lappland #ikea tv schrank schiebetür #ikea tv schrank kallax #tv schrank ikea #tv schrank ikea hemnes #hänge tv schrank ikea #ikea tv schrank mit schiebetüren #tv schrank ikea besta #ikea berlin tv schrank #ikea magiker tv schrank #tv schrank aufsatz ikea #eck tv schrank ikea #tv schrank ikea schwarz #ikea tv schrank auf rollen #ikea tv schrank mit rollen #ikea hensvik tv schrank #ikea schrank mit tv #tv schrank ikea diy #ikea tv schrank expedit #ikea tv schrank hochglanz #tv schrank weiß hochglanz ikea #tv schrank hängend ikea #ikea besta tv schrank mit schiebetüren #ikea hemnes tv schrank #ikea köln tv schrank #ikea liatorp tv schrank #ikea blech tv schrank #ikea tv schrank ebay #ikea brimnes tv schrank #ikea besta tv schrank aufhängen
2019-08-23T10:19:54
http://newdezain.com/tv-schrank-ikea-bezuglich-bequem/tv-schrank-von-ikea-besta-boas-in-wei-eur-910-picclick-de-in-tv-schrank-ikea-dekorieren/
[ -1 ]
Dozena erdi ariketa udarako: erantzunak - Zientzia Kaiera 7Ira2015 Udako ariketak amaitu ziren eta hemen datoz erantzunak. Soluzio bila aritu zaretenoi, buruari eragin diozuenoi, gure eskerrak ahaleginagatik. Emaitza zuzena lortu baduzue, zorionak! Eta, Zientzia Kaieran zuen ahaleginen ondorioa erakutsi diguzuenoi, erantzunak bidaliz, esker bereziak. 1) Zenbat gozoki ditu Anak? Anak gozokiak ditu poltsa batean. Gozoki kopurua bi zifrako zenbaki bat da. Anak zifra horien batura egin eta horrenbeste gozoki ateratzen ditu poltsatik. Behin eta berriro egiten du gauza bera, poltsako gozoki kopurua zifra batekoa izan arte. Zenbat geratu zaizkio poltsan une horretan? Azkenean 9 geratu zaizkio. Lehenengo urratsean 9ren multiploa geratuko zaio (Ramón San Juanek bidalitako erantzunean ikus dezakezue zergatik) eta hortik aurrera beti 9naka kenduko ditu. Erraza iruditu bazaizue, segi pentsatzen: zein izango zen erantzuna 2015 gozokirekin hasita? Eta 16748rekin? 2) Zein da nire telefono zenbakia? Nire telefono zenbakia ABCDEFGHIJ da. Letra bakoitza zifra desberdin bat da eta hau betetzen da: A>B>C, D>E>F et G>H>I>J. Gainera, D,E,F ondoz ondoko zenbaki bikoitiak dira, G,H,I,J ondoz ondoko zenbaki bakoitiak dira eta A+B+C=9. Zenbat da A? A=8 da. A, B eta C-ren artean ezin da 9 egon, A+B+C=9 izan dadin. Hortaz, GHIJ=9753 da. Orduan, 1 izango da A, B edo C eta beste bien batura 8 izango da. Hori gertatzeko, DEF=642 da aukera bakarra. Telefono zenbakia 8106429753 da. Gure erabiltzaileek zuzen erantzun dute. 3) Zenbat da zenbaki guztien batura? Bederatzi zenbaki txikitik handira daude idatzita. Erdikoa bederatzi zenbakien batezbestekoa da. Bost handienen batezbestekoa 80 da eta bost txikienena 50. Zenbat da zenbaki guztien batura? Zenbakien batura 585 da. Idatz ditzagun ABCDEFGHI bederatzi zenbaki horiek. Hau esaten digute: A+B+C+D+E+F+G+H+I=9E, E+F+G+H+I=5 x 80=400, A+B+C+D+E=5 x 50=250. Azken biak batuta eta lehenengoa kontuan hartuta, E=65 da. Joseluren erantzuna izan da zuzen heldu den bakarra eta berak oso modu dotorean lortu du E-ren balioa. 4) Zenbat langilek dakite euskara eta ingelesa? Enpresa bateko 100 langileek euskara edo ingelesa hitz egiten dute. Ingelesa egiten dutenen artean, %37,5ek euskaraz ere badaki. Euskaraz egiten dutenen artean, %60a da ingelesez dakiena. Zenbat dira euskara eta ingelesa dakitenak? Euskara eta ingelesa 30 langilek dakite. Joseluren erantzuna argi azalduta dago. 5) Zenbat da triangeluaren hipotenusa? ABC triangelu zuzenak B erpinean du angelu zuzena. Izan bedi M AB aldearen erdiko puntua eta N BC aldearen erdiko puntua. Baldin AN=19 cm et MC=22 cm badira, zenbat neurtzen du triangeluaren hipotenusak? Hipotesunaren luzera 26 da. Denbora luzez erantzun barik egon eta gero, azken orduan heldu zaigu ariketa honetarako erantzuna. Pitagorasen teoremak dio triangelu zuzen batean katetoen luzeren karratuen batura hipotenusaren luzeraren karratuaren berdina dela. ABC, ABN eta MBC triangelu zuzenak dira. Idatz ditzagun AB=c, BC=a eta AC=b. Orduan, MB=c/2 eta BN=a/2. MBC eta ABN triangeluetan Pitagorasen teorema erabiliz, a2+(c/2)2=222=484, c2+(a/2)2=192=361. Hortik, a2 eta c2 lor daitezke. Edo bestela, ekuazio biak batuta, 5(a2+c2)/4=361+484=845 da. Beraz, a2+c2=676. ABC triangeluan Pitagorasen teorema erabiliz, b2=676 eta b=26. 6) Hutsuneak bete Kokatu 1etik 9rainoko zenbakiak irudiko zirkuluetan, triangelu bakoitzak dakarren zenbakia erpinetan dituen zirkuluetako zenbakien batura izan dadin. Hau da erantzuna: Zenbakiekin probatuz egin daiteke, lortu arte. Baina bide zuzen bat nahi izanez gero, hona hemen hau. Idatzita eman dizkiguten zenbaki guztien batura eginez, 114 lortuko dugu. Batura horretan erdiko zenbakia 8 bider kontatu dugu eta kanpoko bakoitza bi bider. Bestela esanda, 1etik 9rainoko zenbaki guztiak bi bider eta gainera erdikoa beste sei bider gehiago. Erdikoari E deituz, 114= 2(1+2+3+4+5+6+7+8+9)+6E. Orduan, E=4 da. Hori jakinik ez da zaila besteak betetzea. Errazena 10 batura erakusten duen triangeluarekin hastea da. Kasu honetan ere, izan ditugu erantzunak eta azkena izan da zuzena. Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi eta segi buruari eragiten, onuragarria baita!
2019-10-16T17:56:50
https://zientziakaiera.eus/2015/09/07/dozena-erdi-ariketa-udarako-erantzunak/
[ -1 ]
El rebote en Amasa-Villabona - Villabonako Udala VILLABONA Y EL REBOTE Descargar aquí o leer on-line Descargar aquí o leer on-line Villabona eta Hazparne, 83 urtez Errebotea suspertuz "Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko". Teodoro Hernandorenaren (1898-1994) hitz hauek bere izana eta lana ederki islatzen dituzte. Herritar askorentzat aski ezaguna da bere abertzaletasun eta euskalzaletasuna. Baina Arlo ugari ukitu zituen Hernandorenak; horiek guztietatik zizurkildarraren kuttunena pilota zen. Gehienbat errebotean jarduten zuen eta Berak argitaratu zuen 1932an errebote-jokoaren lehen araudia, euskara errazean, herriko hizkeran eta era didaktikoan. Teodoro Hernandorenarentzat euskaltasunerako bidea finkatzen zuen kirol honek. Buru-belarri jardun zuen errebotea indartzeko lanetan. Saiakera horren eredu da Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa, 1930ean. 83 urte pasa dira Hernandorenak Amasa-Villabonan tradizio bihurtu den norgehiagoka hori lehen aldiz antolatu zenetik. Zerikusirik ez, ordea, garai haiek eta oraingoak. "Garai zaharretan pilotalekuak betetzen diren partida egunean eta ikaragarrizko jai-giroa sortzen zen errebotearen inguruan. Beste modalitate asko daude, noski, baina errebotea da pilota-joko zaharrena", azaltzen du Pedro Miguel Alonsok "Pepo", Behar Zana KE Pelota Elkarteko idazkari eta erreboteko jokalari-ohiak –oraindik ere jolasten du, afizionatu gisa–. Errealitate soziala erabat aldatu den arren, Erreboteak bizirik dirau, eta Santio Jaiek bi herrien senidetze horri eutsi diote urtetik urtera. Noski, 2012ko edizioa ez zen gutxiago izango. Aurtengo jaietanaldaketa garrantzitsu bat emango zen. "Hazparne eta Villabona arteko partida goizean jokatuko zen, baina beste hainbat modalitate izango ziren ikusgai Errebote Plazan. Horiek guztiak arratsaldera pasa ziren; Udalak hala proposatu zuen, jende gehiago erakartzeko xedez", dio Alonsok. Bixente Etxaniz, Behar Zala K.E-ko kide eta errebote jokalari-ohia "13 urte eman nituen Villabonako errebote taldean. Oso oroitzapen onak ditut. Jokoa bera oso interesgarri da, nondik-norakoak ikasi behar dira, nahiko konplexua da zentzu horretan...pentsa, oraindik nik ere ez dut guztiz ikasi! Baina egia esan pena merezi du partida bat ikustea eta jokoa ulertzen saiatzea; behin ezagututa asko disfrutatzen da-eta." "El manco de Villabona"
2020-07-14T20:14:11
http://villabona.eus/es/el-rebote-en-amasa-villabona.html
[ -1 ]
edo Ishmir eta Guzmuden ipuin zorigaiztoko eta moralexa mingotsa Aurreko batean Montse-txikirekin nenbilen paseoan, eskutik helduta biok, arboletako txori kantariei entzunez eta zoruko harrixken artean nabarmentzen zen lata bati ostikoka. Kilimaka eta farrezka gindoazen biok, eta meriendarako ordua zuenez alboko jesarleku batean eseriko ginen galdetu nion. Bertan eserita, nozilazko bokadiloa ateratzeaz batera tabako paketea ere atera nuen zigarro bat erretzeko asmotan. «Kontaidazu ipuin bat» eskatu baino agindu zidan. Txanogorritxorena, hiru txerritxoena, Marizikinena edo zein nahi zuen galdetu nion, baina berak ezetz, neronek asmatua behar zuela. Lepagainera eraman nuen eskua, hazka. Zaila jartzen zidan egitekoa, eta ez zitzaidala ezer bururatzen aitortu nion. Halaz ere, ez zuen amore eman eta bere temari eutsi zion, kontatzeko eta kontatzeko. Otartekoa jango bazuen eta zigarroa bakean erreko banuen beste erremediorik ez nuenez zerbaiten asmatzen hasi behar, eta bestelako biderik ezean, horrenbeste aldiz jorratutako ildotik jo nuen. Holaxe: »Nik kontatuko dizudan gertaera aspaldi oso aspaldikoa da, txoriek artean hitz egiten zutenekoa edo gizakumeok beren solasa ulertzen genuenekoa. Eta urruti, oso urruti gertatu zen, hara heltzeko hiru urtetan zehar hamaika itsaso nabigatu behar baitziren baporezko itsasontzi handi batean. Urte osoan elurrez horniturik zeuden mendiek inguratzen zuten lurralde hori, eta mendi arteko haranetan ibai garbietako ur jostalariek uhertzeko limoiondoak freskatzen zituzten eta hauek beren itzal goxoa nahi zuen orori eskaini. »Lurralde zabal eta jori hartako parajerik ederrenean jauregia zegoen eraikia. Handik erresuma osoko bazter eta txokoak ikus zitezkeen eta bertako ortu oparo eta txori zoragarriek herritar guztien ikusgarri bihurtzen zuten. Jauregian Ab-dali ul-Areah Patxa Gorena bizi zen, zeinak herritar guztien bizitzak gobernatzen baitzituen eta denen begikotasun eta maitasuna jasotzen. Ez ziren hara helduak gure gizarte hau joa duten gaitz eta izurriteak, bai baitzekiten anartean bakean, elkartasunean eta adiskidetasunean bizitzen. »Gure ixtorioa euriteen sasoiaren ondoren ihintzak loreak oro zuriz jantziak zituen goizalde hozkirrian hasten da. Eguzkiak ez zuen bere irteera egin ekia bera baino ere ederrago, politago eta beroago zen umetxo txiki bat jaio zenean Jauregiko dorre handiko gela nagusian. Ab-dali Patxaren andre gaztea alaba muxugorri batez erdi zen. Denak zeuden pozak txoratzen. Festa nagusia ospatu zen erresuma osoan. Arroz ardoa edaten zuten herkideek ere topa egitean elkarri osasuna ezezik nexka jaioberriarentzako zoriona ere opatzen zuten. »Umeari Ishmir ezarri zioten izentzat, jazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako. Jauregia opariz bete-bete eginda geratu zen: Gorteko jaun-andereek oro bere erregaliak ekarri zituzten: zeinek harribitxiak, marfilezko apaingarriak, zeinek aspaldiko artistek egin pintura miresgarriak. Auzoko eta ez horren hurbileko enbaxadoreek ere eskumuinekin batera ehun preziatu, kaobazko edergailu eta urrezko idunekoak eskaini zizkioten. Izan zen, halere, gehienentzat oharkabean geratu zen opari bat: esku trebeek landutako ederlan suntuos guzti haien artean naturak berak bere sabel eta magaletik emandako nenufare zuri bat ikaragarri handia zegoen, ederretan ederrena. Lorea Guzmud gazteak, Jauregiko ipotx bufoi konkortu itsusiak idoi zulo sakon beltz batetik ekarria zen; berak ez beste inork ezagutzen zuen basorako bidean kausitzen zen osin usaintsu izkutua, zeina eurijasen ostean eta berauen ondorioz inon diren nenufare eskerga eta zoragarrienez betetzen baitzen. Opariak opari, Ishmir ez zen orduan larregi konturatu inguruan gertatzen zenaz. »Urteak aurrera egin ahala haziz joan zen Ishmir gurea, ttaka-ttaka ikasi zuen oinez, baita esku txikiekin edozer gauza heltzen ere, eta gero eta maiteago zuten etxekoek eta herrikoek; edonori eskaintzen zion bere irrifarre zabala, denak jartzen zituen farrez lehertzen bere ateraldiekin, zorionezko malkorik ere isur erazi zuen bihozperen artean abere, lore eta gizakumeenganako erakusten zuen arreta eta ardura zirela medio. Denek on bazeritzaten ere, Guzmud ipotxa zen maiteen zuena, kapritxo guztiak betetzen zizkiona, maina gehien egiten ziona, jolasean ari zela kuttuntasun eta are mirespenez begiratzen ziona. Euriteen sasoiaren ondotik Ishmirren urtebetetzea zetorrela, herritar guztiak etorri ohi zitzaizkion jaki, jazki eta espeziak eskaintzera, eta Guzmudek, urtero legez, nenufare zuri ezin ederragoa eramaten zion bere osin segeretutik. Berau zen printzesak gehien espero eta estimatzen zuen oparia, eta inori esaten ez bazion ere bazekien hori Guzmudek berak ere. Izan ere, bazen bien arteko komunikazio ahalmen berezia, Guzmudek ixilpean gordetako bihurrikeriekin eta batak besteari belarrira esandako kontu txikiekin trebatua. »Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak. Guzmudek hegaztien lumak eta kantuak bereizten, kilkerrak eta ipurtargiak harrapatzen eta aspaldiko doinu zaharrak kantatzen irakasten zion. Ishmirrek berriz, Patxaren mahaiko janari gozoenak eraman, ziren eta ez ziren arazo eta burutazioak oro kontatu eta egiteko zeuzkan galdera guztiak zuzentzen zizkion. Izan zen neskatxa pollit eta munstro gizagaixo haren arteko adiskidetasuna batere egokia ez zela esaka ibili zenik, baina ez zuen inork aintzat hartuko halako esamesik haurraren begirada alai eta bozkario lausogabea ikusiz gero. »Eurite eta lehor, hamabostgarren urtea bete behar zuenekoa heldu zen eta, ohi zen legez, alabaren esku eske etorriko zitzaizkion berehalaxe Patxa Gorenari herrialde eta bazter guztietako printzerik dotore, prestu eta aberatsenak. Urtebetetzeko festa eta ospakizunen prestaketan buru belarri sartuta zebiltzan denak, inoiz inon ikusi gabeko jaiak, ikuskizunak eta oturuntzak burutu nahi baitzituzten. Erresuma osoan burumakur zebilen bakar bakarra Guzmud gaixoa zen, baina lanpetuegi zebilen bere inguruko jendea konturatu ahal izateko, eta jabetuz gero ere ez zioten kasu handirik egiten, denbora falta zutelako edo berehala pasako zitzaion goibelaldia erizten ziotelako. Guzmudek berak ere ez zuen bere egoneza nabarmenerazi nahi eta besteek bezalaxe ziharduen jo eta ke lanean, gortinak garbitzen, tapizak astintzen, zoruari argizaria ematen edo suziriak pronto jartzen, baina begiak zuri geratzen zitzaizkion, ezerezean finko, eta esku artekoa lurrera jausten zitzaion bera ohartu ere egin gabe. Sufritzen ari zen Guzmud, eraman ezinezko dolorea zuen bihotzean txertatua, eta Ishmir ikusten zuen bakoitzean ihes egiten zion, kontura ez zedin, berau baitzen bere sufrikario eta pairamenen iturri eta sorburu. Guzmudek, bere kondizioari egoki litzaiokeen baino areago eta suharrago maite baitzuen Ishmir. Ordura arte berea uste zuen printzesa, jolasetan bederen, bere-berea zuen ametsetan eta ez zuen pentsatu ere egin izan nahi zer jazoko zen umetxoa hazten zen egunean, etorkizunak ez zuen existitzen. Oraingoan ordea, Gorte osoa senargaiez mintzo zelarik, begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin. Bere ameskizun eta asmakizunak oro lurrunduz eta airean ezabatuz zihoazen, tximeleten lorratzen antzo. Tximetatik tiraka aritzen zen, ero antzean, minaren minez torturaturik. »Egun handia iritsi zen. Zaldi zuriek gidatutako karroza distiranteetan ari ziren printzeak iristen. Jendetza bide bazterretara bildua. Kapeluak airera botaka. Jauregiko sukaldeetan azken orduko prantaketak. Ishmirren geletan jostun eta otseinak azken momentuko txukunketetan. Zarata eta koloreen eztanda txundigarria. Guzmudek eskilaretan aurkitu zuen Ishmir, sekula baino zoragarri eta liluragarriago, begiak pozaren pozez. Konkorrak burua apaldu zuen, oinetara begira. Printzesak zer zuen galdetu zion eztiki. Guzmudek izkutuan zekarren nenufarea erakutsi zion, berau ere ordurartekoetan handi, zuri eta ederrena. «Lorerik ederrena neskarik ederrenarentzat» esan eta berriro begiratu zuen zorura. Ishmirrek, pozarren, pot eman nahi izan zion, baina ipotxak atzera egin zuen. Biak elkarri begira geratu ziren, printzesak goitik eta bufoiak behetik. Guzmud larri zegoen, izerditan blai eta hizketan hastearekin batera zotinka ere bai: «nik... nik...» esaten zion, eta azkenik, negarrez edo purrustadaka ari zen nabaritu ezinik, «maite zaitut» esan eta mailadian behera joan zen, oker eginda baina ahal zuen azkarren, atzera begiratu gabe. »Basora joan zen korrika, gelditu ere egin gabe, eta hiritik urruti zenean gelditu eta egin zuen negar aise, gogotik, luzaro. Aspaldi zen ohartua bere amodioaren ezintasunaz, baina zauri sendakaitz hark okerragora egingo zuen Jauregian zegoen artean; basotik irten gabe biziko zen aurrerantzean, bera zen piztitzar beldurgarriari zegokion legez. »Kobazulo bat aurkitu zuen lo egiteko, eta han geratu zen aurrerantzean. Hostroez atondu zuen ohantzea eta arboletatik hartzen zituen fruituak zituen janari, ez baitzuen animaliarik hil nahi. Soinean zeramatzan arropak urratu zitzaizkionean biluzik ibili zen. Bizimodu hura latzegi suertatzen zitzaionean halako munstro batek besterik ez zuela merezi ziotsan bere buruari. Piztiei begira edo, berez ohi zuen baino makurrago eta okerrago ibiltzen zen hara eta hona, eta inoiz edo behin inguruan gizakumerik sumatuz gero korrika bizian izkutatzen zen bere leize zuloan. Ez zekien zer gertatu zen Jauregian ezta jakin nahi ere. Aitorpena egin eta gero Ishmirrek ze aurpegi jarri ote zuen, zer pentsatuko zuen zetorkion gogora, baina laster uxatzen zituen burutazio haiek, berak ez zuen esperantzarik ezta edertasunerako eskubiderik ere, eta ondo egin zuen atzera begiratzeke ihesari ematean. »Euriteen sasoia iritsi zenean, bere eguneroko bazka osatzen zuten bihi, ale eta ezkurren bila zebilela, orein ttiki bat ikusi zuen, uholdeak lurrera botatako enbor handi baten abarrek harrapatua. Bizirik zegoen eta auhenka. Guzmud bertaraino joan zen eta bere indar guztiez abarrartetik irteten lagundu zion. Oreintxoak orduan, hau ustekabea, gizakumeon hizkuntza garbian adierazi zion baso haietako intxixua zela, hara iritsi zenetik ezaguna zuela eta abereenganako jarrera eta jokaera zintzoagatik eta batez ere abelera gaizto hartatik bera libratu eta salbatzeagatik nahi, desio eta gura zuen mesedea eskatzeko, berak hantxe bertan egia bihurtuko baitzion. »Guzmud ahozabalik zegoen, ezin zezakeen sinets amonaren kontakizunetan azaltzen ziren intxixu haiek egiazkoak zirenik eta are gutxiago berari azaldu eta nahi zuen gutizia beteko ziotenik. Bere espantutik atera zenean edozer gauza eska zezakeen galdetu zion, oraindik ere erabat egosi eta irentsi ezinik nonbait. Baiezkoa jaso bezain laster bere gorpuzkera trakets eta nazkagarria barik, gizaseme galai baten itxura besterik ez zuela nahi adierazi zuen,gehiegi eskatzea eta atrebentzia ezbazen.Oreintxoak farre egin zuen eta ibai nahasiak uhaldean egindako putzu barean bere buruari begiratzeko keinua egin. Zangoak dardarka zituela behatu zuen ipotxak putzu aldera, eta ur azalean ikusi zuena ez zen konkortua ez itsusia, elefantearen ehizan ibiltzen diren gazte lerden, eder eta sasoitsuen antzekoa baino. Zoratzear, jauzika joandako orein ttikiari eskerrak emateko aukerarik gabe eta bere biluztasunari erreparatzeke, haranetarantz abiatu zen maldan behera saltoka, arrapalada bizian. Lautada hasten zen unean, bere zain bezala, zaldi gihartsu beltza eta zeta zurizko jazki batzuk zeuden. Zaldira igota, honen zelan kutxatxo bat ikusi zuen, eta bere barnean harribitxi xorta polita. Oreinaren azken fabore osagarria zela konprenitu zuen eta eskerrak eman bere artean. »Kezka berri bat zuen halere Guzmudek, alegia, ez ote zen ordurako ezkondua izango bere Ishmir bihotzekoa. Ziztua baino azkarrago zuzendu zituen zaldiaren oin eta hankak hirira eta are arinago zebilkion burumuinetako salda nahasi hura: baina, pentsatzen zuen, urrunera joanda bada, edo ezkondua, edo hartu nahi ez banaute? Gauza bakarra zeukan garbi: ez ziola inolaz ere esango nor zen, edo hobe, nor izana zen. Izen berri bat ere asmatu beharra zeukan, eta Azmal etorri zitzaion burura. »Jauregi ingurura ailegatzean, herritar batzuei galdetu eta, hura asturuaren ona, Jainkoen bedeinkazioa!, Ishmir gaztea oraino ezkongai zegoela jakin ahal izan zuen. Printze boteretsu, aberats eta mardul askoak aurkezten zizkioten arren, hark ez omen zuen arras bere gogokorik aurkitzen, guztiei antzematen omen zien joera txarren bat, edo bestela ezdeusak, zeredozeren faltan sumatzen omen zituen. Aita gaixoak ez omen zekien zer egin alabarekin. Zilegi zitzaion oraindik esperantza, zirrikitu mehar bat besterik ez bazen ere. »Jauregian azaldu zen eta Patxa gorenaren aurrera eraman zuten. Beroni esplikatu zion herrialde urrun batetik etorria zela Ishmirren edertasuna eta jentiltasunaren ospeak erakarrita, eta horretarako baimena ematen bazion eta ongi bazeritzan, emaztetzat galdatzen ziola alaba, hori esateaz batera printzesarentzako zekartzan opariak erakutsi zizkiolarik. Ab-dalik ihardetsi zion oso begiko zeritzala haren pertsonari eta egoki honen proposamenari, baina baimena, onespena eta oniritzia alabak eman beharko zizkiola beronen baitan baitzeuden, berak ez zuela hor zereginik ez zeresanik, suerterik onena opa ziola baina halere beldur zela ez ote zitzaion aurreko guztiei bezalatsu gertatuko. Saiatuko zela hitz eman zuen gazte sotilak. »Gazte biak aurrez aurre egon zirenean dena izan zen erraza. Azmalek ederki asko ezagutzen zituen Ishmirren gurari eta zaletasunak, eta honen begien aurrean atsegin, xalo eta gizabidetsu agertzen asmatu egin zuen, asmatu egin zuenez. Kontentu zebiltzan biak eta kasik kontentuago Patxa Gorena, ia urtebeteko nekeen ondoren azkenik bere ametsa burutua ikusi ahal izango zuela pentsatze soilaz. Berehala nahi zuen ezkontza, eta gazteek bere onespena eman zutenez, neskaren urtebetetze egunean, hamaseigarrenekoan hain zuzen, egitea erabaki. Aurrekoak handiro ospatu bazituzten oraingo festa hauek sekulakoak izango ziren, fastuosoak, zeruaz beheitiko guztiak txunditzeko modukoak. »Itzali gabeko maitasun ezti eta irmoa sendotu zen Ishmir eta Azmalen artean. Elkarren beharrean eta mirespenean bizi ziren, ezin bata bestea gabe moldatu. Egunsentitik ilunabarrera etengabeko irri eta jolasean aritzen ziren Jauregi inguruko ortu eta lorategietan. »Baina...». Eta momentu horretantxe konturatu nintzen ezin nuela ipuina amaitu, edo ezin niezaiokeela behintzat nahi nuen bezalako happy end-ik eman. Begira, arazoa zera da: Ishmirren urtebetetzea datorrenez Azmal-Guzmudek erregaluren bat egin beharko dio, eta jakina, hamabost urtez nenufare zuri bana oparitu ondoren, hamaseigarrenean ere usain gozo freskoa zerion eta isurtzen zuen beste nenufare handi bat ekarri nahiko zion osineko urgainetik. Besterik egitea bere buruari -Guzmudenari- eta barren-barrengo sentikizunei uko egitea litzateke; berebiziko alienazioa, era zientifikoago batez esatearren. Hartara, zer posibilitate geratzen zaizkigu? Egin dezagun analisi kasuistiko bat: Lorea erregalatzen ez badio, ezin izango du lasai egon ez gau eta ez egun. Beti itxurak egiten bizi beharko duela pentsatuko du, eta horretarako ez duela merezi amodio lilien ahogozoa dastatzeak, ez dohainez betetako gazte eder eta sendoa izateak. Ezin izango dio Ishmirrek bere bihotzagatik baino itxura hutsagatik besterik maite ez duelako susmoari ihes egin, ezta guztia jakingo balu inoiz berriro aurpegira begiratuko ez liokeelako beldurra erauzi ere. Bere katramila eta buruhausteak ixilpean gorde beharko ditu eta horrek goibeltasun eta bakardadezko bizitza ilunera eramango du ezinbestean. Azmal eta Ishimirrek ezin izango dute zoriontsu izan. Lorea erregalatzen badio berriz, bere nortasuna ere salatua dio. Orduan Ishmirrek esango dio Guzmudi horrek ez duela batere inporta, honen bihotz zabal eta berezko dohain apartengatik maite baitu berak, eta ez denborak eta eritasunek beraiekin eramaten duten edertasun iheskorragatik. Guzmudek sinetsi egingo dio Ishmirri edo esplikazio hori errukiak eragindako kontua dela pentsatuko du akaso, baina beti ere halako susmoa geratuko da. Erabat sinesten badu eta emazteari hala adierazten badio ere, Ishmirrek ezin izango du sekula jakin Guzmudek sinetsi dion ala gauzak bere onera etor daitezen eta andreak lasaitasun izpirituala izan dezan esan dion sinetsi duela; horrela bada, nolabaiteko kezka horri ezin itzuri. Batera edo bestera eta direnak direla, elkarri minik ez egitearren sortutako gupida bihozpera horien errezeloek bien zorigaitza erakarriko dute, halabeharrez. Beraz, ipuina ondo bukatzeko ezintasuna aitortu eta ondorioztatu beharko dugu. Badirudi ez dela posible iraganaren ahanztura pragmatiko birsortzailea, erregeneraziorako tarte gutxi geratzen dela, susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga. Beharbada, eta konklusio gisa, itsusitasuna errotiko injustizia dela esan behar. Konponduko al luke ezein iraultza sozialek bidegabekeria lotsagarri hau? Ala etsipena baino ez zaigu geratzen? Montse-txiki noski, ipuinaren bukaerarik gabe geratu zen.
2019-09-23T06:48:47
http://susa-literatura.eus/liburuak/narr0703?m=0
[ -1 ]
Gorpu guztiz fin - Wikipedia, entziklopedia askea. Gorpu guztiz fin Gorpu guztiz fin marrazkien bertsioaz. Marc M. Gustà, Bernat M. Gustà eta Irene Alcón, 2011. Gorpu guztiz fin, baita ere Hilotz paregabea ("cadavre exquis" frantsesez) XX.mendeko hasieran abangoardiek, bereziki surrealistek, modan jarri zuten hitz-jokoa da. Horren bidez irudi literario batetik beste asko atera daitezke. Antza, jokoa garaiko mahai-jolas ezagun batean oinarritu zen. Hitz-jokoa taldeka egiten da: partaide bakoitzak paper batean gustuko zerbait idazten du eta aldamenekoari pasa baino lehen, idatzitako gehiena ezkutatzen du; amaieran horrelako sortutako konposizioa gorpu guztiz fina zen. Jokuak bariante asko ditu: norberak utz dezake esaldi amaiera bistan hurrengoak jarraitzeko; edota gauza bera marrazkien bidez egin daiteke.[1] Izenaren jatorria frantsesetik dator, lehen aldiz jokatu zenetik, 1925. urtetik; orduan sortutako lehenego testua horrela zion: «Le cadavre - exquis - boira - le vin - nouveau», hau da, "Gorpu guztiz finak ardo berria edango du". Robert Desnos, Paul Éluard, André Breton eta Tristan Tzara hitz-jokoaren hasierako parte-hartzaileak izan ziren. ↑ http://archive.wikiwix.com/cache/?url=http%3A%2F%2Fwww.vivance.ch%2Fcadexquis%2Findex.php%3Furl%3Dcadavre_exquis_histoire (Frantsesez): Gorpu guztiz fina zineman. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorpu guztiz fin "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gorpu_guztiz_fin&oldid=6307371"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 24 ekaina 2018, 09:42.
2019-01-23T12:00:37
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gorpu_guztiz_fin
[ -1 ]
Hasiera Emozio hezkuntza eta baloreak emozio hezkuntza eta baloreak educación emocional Hezkuntzaren zati garrantzitsua da garapen emozionala eta, horregatik, eskolan oso kontuan hartzen dugu. Lan talde finko bat aritzen da emozioen arloa jorratzen eta planifikatzen; dinamizatze lanak egiten dituena. Gure ikasleen garapenean emozioak eta sentimenduak ezagutzea eta kontrolatzea,norbere buruaren jabe izaten ikastea, norbere buruarekin gustura sentitzea... emozio hezkuntzak, alegia, zati handi-handi bat betetzen du. Eskolak, ahal duen neurrian, heziketaren arlo honetan ere lagundu nahiko luke. Eskolak pertsona bere osotasunean kontenplatu nahi du. Badago ere bizikidetza batzordea. Batzorde honek elkarbizitzaren egoera behatuko du eta sortzen diren arazoei aurre egiteko ardura izanen du. Jarrera egokiak eta harreman zuzenak eta adeitsuak sustatuko dira eskolan eta klaustro osoa Ian horretan inplikatuko da. Batzarrak: Hilabetearen azken egunean Lehen Hezkuntzako ikasle guztien arteko Batzarra izaten dugu. Berton, bertzeak bertze, honako helburu hauek lortzen dira; ikasleen kezkak, kexak eta iradokizunak azaltzea, entzuten ikastea, talde handi baten aitzinean hitz egiten ikastea, bertzeen iritziak errespetatzea..6. mailako ikasleak arduratzen dira hagitz aktibitate aberasgarria eta hezgarria den hau kudatzeaz. El desarrollo emocional es una parte muy importante de la educación y por eso, en la escuela, lo tenemos muy en cuenta. Un equipo de trabajo estable se dedica a revisar, planificar y dinamizar esta área. Conocer y controlar las emociones y sentimientos, ser dueño de uno mismo, sentirse a gusto consigo mismo... en definitiva, la educación emocional, suponen una gran parte en el desarrollo de nuestros alumnos y alumnas. La escuela, en la medida de lo posible, querría ayudar también en este aspecto de la educación. La escuela quiere contemplar a la persona en su integridad. Existe también la Comisión de Convivencia. Esta comisión observará la buena convivencia de la comunidad escolar y será la responsable de afrontar los problemas que surjan. En la escuela se potenciarán unas actitudes adecuadas y relaciones correctas y respetuosas y, todo el claustro se implicará en este trabajo. La asamblea: Una vez at mes, todos los alumnos/as de educación primaria se reunen para presentar sus problemas, quejas... Los alumnos/as aprenden a escuchar, a hablar en público, a respetar las opiniones de los demás...Los alumnos/as de sexto curso preparan los temas en las tutorías, dirigen la asamblea y levantan acta de los acuerdos tomados.
2018-10-19T23:33:20
http://ricardobarojaeskola.net/index.php/emozio-hezkuntza-eta-baloreak
[ -1 ]
Basque Mountains • Wikipedia 42°57′N02°19′W / 42.950°N 2.317°W / 42.950; -2.317Coordinates: 42°57′N02°19′W / 42.950°N 2.317°W / 42.950; -2.317 The Basque Mountains are a transitional range between two major ones, the Cantabrian range to the west and the Pyrenees to the east. Geologists call the area "The Basque threshold" and some consider that the Cantabrian Mountains and the Pyrenees are a single greater range and the Basque Mountains are just part of both. Massifs [ edit ] Urbasa, a 9,000 m high plateau ^ "AGINDUA Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko eskabidearen aldeko ebazpena ematekoa.", Official Gazette of the Basque Autonomous Community (in Basque) (published 22 Apr 2008) (76), 12 Dec 2007, archived from the original on 13 Jan 2012 ^ Edeso, José Miguel, "EL RELIEVE DEL PAIS VASCO", EUSKAL HERRIKO GEOGRAFI GOI IKASTAROA (in Basque), retrieved 29 Apr 2019
2020-01-18T23:10:51
http://wikipedia.moesalih.com/Basque_Mountains
[ -1 ]
Txateatu Piedade. Chattwenty. Free Chat Piedade. Txateatu ausazko Piedade. Txateatu Piedade Ongi etorri Txateatu PiedadeHave fun Piedade guztiko jendearekin txateatzen. Free Txateatu Piedade, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Guztiak pertsona mota Piedade doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- Ezagutu zure bizitzako maitasuna edo klik bakoitzean lagun onena da.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy besteak beste, bideo-txatak anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende berria klik bakar batekin.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2017-05-28T10:38:51
http://eu.chattwenty.com/brasilen/piedade
[ -1 ]
« Peace Center Radio Okerwelle on: Errefuxiatuentzako politika … Animazioa: Errefuxiatu gorrotoa aurkako Bost hechos … » Fenomeno bat behin eta berriro esperimentatu dut: Nire irrati emankizunak, abestiak askotan, baina titulu batekin, han kontsultak erregularra dira. Keniako kantautore Ayub Ogada Ipar Line on busker bat izan zen, denean, arreta egokia lortu zuen 80ko hamarkadaren amaieran Real World arabera. Bere moldaketak Irrintzi sinple batekin egin zuen 1993 Egin inpresioa iraunkor bat. Afrikako instrumentu East batean virtuosic erraztasuna – Lyra izeneko nyatiti bat – Ayub xarma eta ahots bero asko duen aktore bat berriro musikala zentro gisa izan zen. Afrika erakutsi zuen bere sentimenduak guztiekin… Hemen zati bat da: Tags: Afrika, Ayub Ogada, Kothbiro, musika This entry was posted on Saturday, abuztuaren 22an, 2015 at 14:37 Hans Kottke by eta artxibatua dago 2015, Oro har, Art. Istorio honi erantzun guztien jarraipena egin dezakezu bitartez RSS 2.0 jario. Egin dezakezu erantzun bat utzi, edo Aipua zure webgunetik. Wed Jul 17th 14:28:45 UTC 2019
2019-07-17T14:28:45
http://www.hanskottke.de/wordpress/ayub-ogada-kothbiro-afrikanische-musik/?lang=eu
[ -1 ]
Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Longarko hipogeoa - Wikibooks Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Longarko hipogeoa Longarko hipogeoa, Valverde, Ezpelen gaina 8,4 km. 2 ordu eta 20 mn. Valverderen eskorta Lurpeko hilobi hau monumentu bitxia eta bakarra da, ez soilik Euskal Herrian, Kantabriako erlaitz osoko hipogeo bakarra baita. [1] Lehen berriak, 1989koak[aldatu] "https://eu.wikibooks.org/w/index.php?title=Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Longarko_hipogeoa&oldid=20620"(e)tik jasota
2020-08-08T12:42:21
https://eu.wikibooks.org/wiki/Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Longarko_hipogeoa
[ -1 ]
Txirrindulari profesionala 2007-2008: hasierakAldatu 2008-2009: profesionala Ozeanian eta amateurra ItalianAldatu 2011-2012: Saxo Bank taldeko azken urtea eta Team Sky-rako eskualdatzeaAldatu 2013: garaipen garrantzitsuak eta gregario bezalako lanaAldatu Azken aldaketa 23 urtarrila 2018(e)an, 19:49(e)tan Orriaren azken aldaketa: 23 urtarrila 2018, 19:49.
2020-07-10T07:20:23
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Richie_Porte
[ -1 ]
Fabrikazio aurreratuko soluzioen garapenaren alde egiten duten apustu sendoa erakusteko asmoarekin, DanobatGroup makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du Metalloobrabotka azokaren hurrengo ediziona, Moskun. Artezketa, torneaketa, fresaketa, mandrinaketa eta xaflaren eraldaketako prozesuak ekoizpen ahalmen handiz gauzatzeko diseinatuta Danobat eta Soraluce markek garatu dituzten azken soluzioak aurkeztuko ditu taldeak, 2.3 pabiloiko 23E55 standean, 53 metro koadroko erakusketa gune batean. Danobatgroupek, halaber, Moskun duen ordezkaritzaren bitartez Errusian eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu. Taldeak artezketa, fresaketa, mandrinaketa, torneaketa eta funtzio askoko prozesuetan garapenik aurreratuenei buruzko informazioa aurkeztuko du, teknologia berriekin batera, hala nola blanking laserra eta hainbat sektoretarako balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako soluzio aurreratuak. Azokan, Danobatek baldintza tekniko zorrotzak dituzten aplikazioetarako, hala nola hegazkinen motorren osagai kritikoetarako, dituen artezketako soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu, bai eta trengintzarako eta petrolio eta gas industrietarako aplikazioetarako dituen torneaketa soluzioak ere. Konpainiak soluzio eta zerbitzu teknologikoki aurreratuak eskainiko ditu, horien artean, esaterako, bezeroen premietara erabat egokituta dauden ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak. Hegazkinen motorren eta lurreratze trenaren osagai kritikoen fabrikaziorako eta mantentze lanetarako soluzio aurreratuak hornitzen espezialista izanda, Danobatek soluzio apartak eskaintzen ditu hegazkin motorren turbinaren osagai kritikoen fabrikaziorako eta mantentze lanetarako (errotorea, estatorea, alabeak eta ardatz nagusiak) eta lurreratze trenerako, ekipo originalen fabrikatzaileek (OEM) eta aeronautikako mantentze lanetan punta-puntakoak diren munduko enpresek fidagarritasun, ekoizpen eta kalitatean eskatzen dituzten baldintzak beteko direla ziurtatuta. Danobatek, halaber, petrolio eta gas industriarako soluzio sorta oso bat eskaintzen du, tartean direla makina aurreratuak eta ekoizpen lerro erabat automatizatuak, bai eta giltza eskura erako soluzioak ere, tutu malguak eta hodiak PREMIUM, API eta GOSTen erako nazioarteko estandarren arabera torneatzeko, goi presioko balbulen, balbula bolen eta balbula oinarrien eraztunen mekanizaziorako. Trengintza sektoreko soluzioei dagokienez, Danobatek soluzio integralak eskaintzen ditu ardatzak, gurpilak, ardatz muntatuak, motor blokea eta bogieak mekanizatzeko, ikuskatzeko eta muntatzeko prozesuetarako, bai eta material gurpildunaren mantentze lan prebentibo, zuzentzaile eta prediktiborako ere. Konpainiak esperientzia sendoa du teknologiarik berritzaileenak dituzten eta trengintzaren sektoreak dituen ekoizpen eta kalitate eskakizunak betetzea ziurtatzen duten ekipo espezifikoen fabrikazio prozesuetan eta garapen lanetan. Standean ikusgai egongo dira, halaber, Soraluceren fresatzeko makinak, mandrinatzeko makinak eta funtzio askoko soluzioak. Soralucek merkatuan dauden produktu eta zerbitzuen katalogo osotu eta aurreratuenetako bat dauka fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako, eta, horrez gain, bezero bakoitzaren premia berezien arabera egokitzeko pentsatuta dauden produktuak eta zerbitzuak dira. Soralucek fresaketa eta torneaketako teknologietan duen ezagutzaren eta esperientziaren babespean eta sektoreko lider teknologiko gisa lortu duen posizioari esker ere Soralucek portiko makinen gama oso bat aurkezten du. Horien artean azpimarratzeko modukoak dira mahai mugikorreko fresatzeko makinak, Gantry erako makinak, funtzio anitzeko makinak, zeharraga finko edo mugikorreko makinak, eta makina horietako buru gama eta beste hainbat aukera ere bai. Era berean, Soralucek funtzio askoko soluzioak aurkezten ditu. Makina horiek mekanizazio eragiketa bat baino gehiago makina berean batzea ahalbidetzen dute, eta ziklo denborak murrizteko, kostuak aurrezteko eta mekanizazio prozesuen efizientzia handitzeko aukera eskainita. Testuinguru horretan, Soraluce funtzio anitzaren kontzeptua birformulatu du. Izan ere, betidanik torneaketa eta fresaketa ekipo bakarrean batzearekin lotu izan ohi da kontzeptu hori, eta orain, teknologia aurreratuen garapenari esker, artezketa eragiketa ere batu ahal zaie. Azken eragiketa hori da mekanizazio prozesuaren barruan doitasun eskakizun gehien dituen fasea eta balio erantsi handiko pieza industrialen fabrikazioari amaiera ematen diona. Fabrikatzailearen makinen gama osoan sartu daiteke funtzio anitzaren kontzeptu hau. Efizientzia eta produktibitatea muturrera eramaten dituzten bezeroen eskakizun guztietarako soluzio teknologikoak garatzen ditu Soralucek. Aurretik aipatutako informazioaz gain, standean Danobat LB makina berriaren gaineko informazioa emango da, zeina bobinaz elikatutako laser bidezko ebaketa makina baita. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzeko teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantaila guztiak (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak, etab.) eta bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailak (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa) konbinatzen ditu. Soluzio berri hori menaje aplikazioetarako, zerbitzu zentroetarako eta zisternetarako erabili daiteke, besteak beste. Azokan, Danobatgroupek industriaren digitalizazioaren alde egiten duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurrera egitea. Azken aurrerapen teknologikoei esker balio erantsi handiko zerbitzu berriak eskaini daitezke, eta, testuinguru horretan, Danobat eta Soraluce Metalloobrabotka azokaz baliatuko dira serbitizazioan duten eskaintza erakusteko, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna eskaini, mantentze lanetarako estrategiak hobetu, ekipoen lehiakortasuna areagotu eta fabrikazio planten ekoizpena optimizatu nahi den. Smart HMI da Danobatek eta Soralucek Metallobrabotkara eramango dituzten zerbitzu digitaletako bat. Interfaze adimendun bat da, zeinak makinarekin lan egiteko laguntzak eskaini eta ekipoaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko denbora errealeko informazioa eskuratzea ahalbidetzen duen. Metallobrabotka azokan, halaber, Control System sistemaren gaitasunak aurkeztuko dira. Fabrikazio lerro automatizatuak kudeatzeko sistema bat da, zeinarekin kontrol prozesuak zentralizatzen eta ekipoen egoeren gaineko ezagutzan eta informazioaren zentralizazioan oinarrituta erabakiak hartzen baita. Bukatzeko, fabrikatzaileek Intelligent Components izenekoak ezagutaraziko dituzte. Makinan txertatutako gailu adimendunak dira, eta ekipoen produktibitatea edo mekanizazio gaitasuna areagotzen dituzte. Soluzioen familia horren barruan dago DAS+ moteltze aktiboko sistema, zeina jada 70 makinatan instalatuta dagoen. Balio erantsi handiko zerbitzuak Errusiako merkaturako DANOBATGROUPek bere balio erantsiko zerbitzuak ere aurkeztuko ditu Errusian. Danobatgroupek Moskun duen ekipoaren asmoa da taldearen bi marka nagusiak –Danobat eta Soraluce– Errusiako merkatuko markarik ospetsuenetakoen artean posizionatzea. Asmo hori lortzeko, industria taldeak Errusian duen ordezkaritzak teknikari adituen talde lokal bat dauka, zeinak laguntza eta zerbitzu tekniko efiziente eta hurbila eskaintzen duen Errusiatik Errusiara. Konpromiso horri esker, konpainiak bere harremanekin dituen harremanak sendotu ditzake, eta zerbitzu lokal hurbilagoa eskaini, aldi berean zerbitzu espezializatua eta balio erantsi handiagokoa izanik.
2020-07-13T09:01:08
https://www.danobatgroup.com/eu/prentsa-oharrak/fabrikazio-aurreratuko-soluziotan-danobaten-eta-soraluceren-azken-garapenak-metalloobrabotka-2019-azokan-moskun-danobatgroupen-eskutik
[ -1 ]
1291803-2457 Gizonentzako vigore polo mahuka-motza. Erabili ondoren birziklatutako botiletatik ateratako ehun jasangarriarekin egina dago. Arina, erosoa eta freskoa, Dryshell ehunarekin egina. Izerdia xurgatu, eta kanporatu egiten du. Berehala lehortzen da. Bakterioen aurkako tratamendua du, usain txarra eragozteko. Polo mahuka-motza, vigore efektuarekin. • erabili ondoren birziklatutako plastikozko botilekin egina da ehuna. • Dryshell ehuna. • Arina, erosoa eta freskoa. • Izerdia xurgatu, eta kanporatu egiten du. • Berehala lehortzen da. • Bakterioen aurkako tratamendua. • Usain txarrak eragozten ditu.
2020-07-12T19:07:14
https://www.ternua.com/es/eu/albay-m-polo-1291803-2457.html
[ 335123 ]
Recherche de Jeep Wrangler 2016 chez Hyundai Rivière-Du-Loup | Recherche de Jeep Wrangler 2016 à Rivière-Du-Loup chez Hyundai Rivière-Du-Loup AccentAccent HayonAzeraElantraCoupé ElantraElantra GTElantra SportElantra TouringEntourageEquusGenesisCoupé GenesisBerline GenesisIoniq électriqueIONIQ électrique plusIoniq hybrideKonaKona ElectricSanta FeSanta Fe SportSanta Fe XLSonataSonata HybridSonata hybride rechargeableTiburonTucsonVelosterVeracruzXG300XG350CherokeeCommanderCompassGrand CherokeeLibertyPatriotRenegadeTJWranglerWrangler Cabriolet - ConvertibleWrangler JKWrangler JK Cabriolet - ConvertibleWrangler JK UnlimitedWrangler JK Unlimited Cabriolet - ConvertibleWrangler UnlimitedWrangler Unlimited Cabriolet - Convertible
2019-01-23T22:42:17
https://www.hyundairiviereduloup.com/demandes/recherche-vehicule-occasion/Jeep-Wrangler-2016.html
[ -1 ]
Eskola Kontseilua archivos - Jesuitak Donostia Etiketa: Eskola Kontseilua Eskola Kontseiluaren berritze prozesuan gaude Ikastetxeko Eskola Kontseilua berritzen ari gara eta bozketa eguna azaroaren 23an, 15:30etatik 17:30etara, izango da. Hurrengo egunean, azaroaren 24ean emaitzak jakitera emango dira eta, erreklamazio epearen ondoren, behin-betiko zerrenda aurkeztuko da hilaren amaieran, azaroak 30ean. Eskola Kontseiluaren eratzea abenduaren 14an izango da. Jarraian eskuragarri dituzue Eskola Kontseiluko Hauteskundeen arauak eta egutegia.
2019-10-22T06:42:02
http://www.donostiajesuitak.org/eu/tag/eskola-kontseilua/
[ -1 ]
Arazorik ez zegoen tokian arazoak sortzen - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza Saltokietan eta supermerkatuetan jendetza ari da elkartzen, eta kutsatzeko foku bihurtzeko arrisku bihur daitezke. Saltoki batzuk jada aforoa mugaten hasi dira. Herritar guztiei urruntze-neurriak hartzea gomendatzen zaie, bereziki leku publikota; urruntzeak esan nahi du pertsonen artean gutxienez metro bateko eta, ahal dela, 2 metroko aldea uztea. Izan ere, gertutasuna baita kutsatzea gehien errazten duen faktorea.
2020-07-11T07:29:35
https://urolakosta.hitza.eus/2020/03/14/arazorik-ez-zegoen-tokian-arazoak-sortzen/
[ -1 ]
Azkarateko gunearen inguruan Elkargunean egindako bilera, bideoan - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza Atzo, osteguna, egin zuten Azkarateko hondakin gunearen inguruan bilera, Elkargunean. Guztira hamahiru taldek eta eragilek parte hartu zuten batzarrean. Udaletxean ordezkaritza duten lau alderdietako zinegotziak —EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Azkoitia Bai— eta hainbat teknikarik, Azkarate Garbi auzotarrak, Azkarate Garbi plataforma, Baskegur, Eusko Jaurlaritza, Excavaciones y Desmontes Lagunak S.L., GuraSOS, Larke enpresa eta Urola Bizirik natur taldeak parte hartu zuten bileran. Partaide bakoitzak bere ikuspuntua eman zuen gaiaren inguruan, plataren alde zein kontra. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak bileraren amaieran esan zuen emandako hitza beteko duela eta ez duela proiektua bultzatuko. Elkargunearen atarian, berriz, Azkarateko hondakin gunearen aurkako elkarretaratzea egin zuten. Azkarateko hondakin gunearen inguruan eman beharreko hurrengo urratsak udaletxeko Lurralde batzordean eztabaidatuko dituzte. Alkateak jakinarazi zuen batzorde horretan alderdi guztiek izango dutela ordezkaritza, eta “maila politikoan” aztertuta hartuko dute erabakia.
2020-07-07T16:11:19
https://urolakosta.hitza.eus/2020/05/29/azkarateko-gunearen-inguruan-elkargunean-egindako-bilera-bideoan/
[ -1 ]
ner bizipenak 2012 – K2K Emocionando ner bizipenak 2012 Home / K2K-ren liburuak / ‘harreman estilo berria’ (ner) erakunde harremanetan sentitzeko, pentsatzeko eta egiteko modu paregabea da, ‘ner group’ proiektuetan sartutako 1.500 lagun egonezin, inkonformista eta ikonoklasta ingururi esker existitzen da. Bidaide gisa, etengabe egiaztatzen dugu bat eta bat bi baino gehiago direla. Hala, esperientzia eta proiektuen aurrerapena azal dezakegu, “pertsonengan oinarrituta, bezeroari eta eraginkortasunari fokua jarrita, eta gizartearekin harmonian”. Gizartearekin dugun konpromisoa Liburu honek 2012an bidean izandako topaketak eta desadostasunak biltzen ditu. Uzta oneko hazi izan daitezen partekatzen ditugun esperientziak dira. ‘ner bizipenak 2012’ liburuak harreman estilo berria duten proiektu eta pertsonen errealitatea eskaintzen du, kapitalaren aurretik ezagutza jartzen duten balioekin, naturan eta natura bera errespetatzen dutenak, eta Gizarte Berria, integratzaileagoa eta orekatuagoa garatzeko aukera ematen duten eraginkortasunean eta eskuzabaltasunean sinesten dutenak. Deskargatu liburua Liburua PDF formatuan deskarga dezakezu hemen klik eginez 2019an gehien irakurri diren 5 artikuluak Euskadiko taldekidea izan nahi? Pertsonak dira garrantzitsuak eta objektuak premiazkoak
2020-01-25T10:48:45
https://www.k2kemocionando.com/eu/los-libros-k2k/experiencias-ner-2012/
[ -1 ]
Download Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] Gratis Zippy Descarca Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] ★ Download Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] mp3 free on muzicanet.net Cauta muzica pe site: Descarca Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] GRATIS ! Descarca : Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] mp3 Categorie: straina - Data: 2011-01-21 19:22:09 - Etichete fisier: Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP], Alege unul din serverele de mai jos: Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP] - Download, descarca, gratis, 2016, hotfiles , mp3 , free , zippy ,youtube , file share , fisierulmeu , versuri , lyrics , song, asculta, online , muzica noua Comentarii : Djina Stoeva - Bez konkurenciq 2011 [CDRIP]
2016-10-27T05:01:51
http://www.muzicanet.net/descarca-straina/Djina-Stoeva-Bez-konkurenciq-2011-CDRIP_1033.html
[ -1 ]
2018/02/21 :: 8:17 Joan den irailaren 14an LAB eta ELAk osatutako enpresa-batzrodeak asanblada egin zuen kaleratutako langilea berriro lanera bueltatzeko helburuarekin mobilizazioak proposatzeko. Asanbladak irailaren 24tik urriaren 1era greba egitea erabaki zuen. Batzordearen iritziz onartezina da enpresak modu arbitrarioan langileak kaleratzea eta garrantzitsua da mobilizatzea, ez soilik kaleratze zehatz honen aurka, baita lantegiko enplegua bermatzeko helburuarekin ere.
2018-02-21T07:19:53
http://www.lab.eus/eu/federazioak/industria/metalgintza/6609-asteasuko-siemens-gamesan-greba-egingo-dugu-bajan-egoteagatik-langile-bat-kaleratzearen-aurka
[ -1 ]
URRIAK 1, ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA - ARARTEKO URRIAK 1, ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA Unibertsitatera itzultzea edo bertara estreinakoz joatea; ezinbesteko kide bihurtzea seme-alabek familiako eta laneko bizitza bateratu ahal izateko iloben zaintza bere gain hartuta; inguru hurbileko mendeko pertsonen ardura hartzea; irabazteko asmorik gabeko elkarteetan parte hartzea; arrazoi bat edo beste dela-eta bizitzan zehar gauzatu ez ziren ilusioak egi bihurtzea; lan esperientzia zabala eskatzen duten proiektuetan aholkutzat balio izatea edo zaintza eta babes bereziak behar izatea gure adinekoek egunero eskaintzen dituzten aurpegi ugarietariko batzuk dira. Adinekoek gizarteari hainbat alorretan egindako ekarpen garrantzitsua, hala nola, ezagutza eta esperientziaren igorpena, formakuntza, sormena, etab., baita senideak zaintzen eta laguntzen burutzen duten egiteko ukaezina ere, adineko horien parte hartzea ahalbidetzen duten eta zahartzaroa ahalmenenez edo gaitasunez beteriko bizi etapa gisa agerian jartzen duten politika publikoen garapenean jaso behar dira; gizarte aldaketarako bidea eman duten eta adinekoei merezi duten gizarte esku-hartzerako eta solaserako protagonismoa eta gaitasuna ematen dieten politikak. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Sailak burututako ikerketa batek adierazi duenaren arabera, adinekoen % 45 inguruk laguntza informala eskaintzen du (bai osasun egoeragatik hala behar duten senideei, bai iloben zaintzan) eta % 23k besterik ez du jasotzen. Beraz, herritarraren balantzeak adierazi duenez, adinekoek, gizartean dauden estereotipoen aurrean, zaintzak jaso baino, zaintzak eskaintzen dituen taldea osatzen dute bereziki. 1991n, Nazio Batuen Batzorde Orokorrak Nazio Batuen adinekoentzako printzipioak ezarri zituen: independentzia, parte-hartzea, duintasuna, bertaratzea eta autorrealizazioa, eta gobernuak sustatu zituen printzipio horiek nazio mailako politika eta programen oinarri izan zitezen. 2002an, Zahartzeari buruzko Mundu mailako Bigarren Batzordeak Zahartzeari buruzko Madrilgo Nazioarteko Ekintza Plana onartu zuen, XXI. mendeko herritarren zahartzearen aukera eta erronkei erantzuteko eta adin guztietarako gizartearen garapena sustatzeko; guztira 239 gomendio zituen. 2008an Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak Gida argitaratu zuen aplika zezan eta bertan azpimarratu zen "adinekoei bereziki zuzendutako eta euren interesak eta kezkak gaineratzen dituzten politika eraginkorrak garapenaren alor guztietan burutzeko beharra, baita adin talde guztien ekitatea eta parte-hartzea azpimarratuko duen belaunaldi arteko ikuspegi integrala abian jartzeko beharra ere." Uneko testuinguruan, horrek ez dakar adinekoei zuzendutako politikak diseinatzea, haien inguruko politikak burutzea baizik, hala nola, adinekoak politika publikoetan eta horien diseinuan gaineratzea, garrantzitsuak izan daitezkeen esparru guztietan. OMEren Zahartzea eta Bizitza Zikloa programa edo Adinekoentzako munduko hiri atseginak proiektua gisako ekimenak aintzat hartu beharreko ekarpen interesgarriak ere badira. Nazioarte mailan zein inguru hurbilenean emandako urratsak ukatu ezin ditugun arren, bizi dugun errealitateak gabeziak eta hutsuneak erakusten dizkigu oraindik ere. Adinekoek gizartean, garapenean eta erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartuko dutela, ezagutzan, hezkuntzan eta trebakuntzan sartu ahalko direla; osasun eta ongizate maila hobetuko direla eta bizitza duina izateko aukera eskainiko dien ahalmen ekonomikoa izango dutela ziurtatuko duen botere publiko eta sozietate zibilaren lan bateratua beharrezkoa da. "Zahartze aktiboaren" kontzeptua, politika publikoak lantzean azken urteetan antzeman dena, adinekoen giza eskubideen onarpenean eta arestian aipatutako printzipioetan oinarritutako paradigma interesgarria da. Azken helburu gisa pertsona orok ongizate fisiko, sozial eta mentalaren potentziala buru dezan lortu nahi dugu, eta gizartean parte har dezan bere behar, desio eta ahalmenen arabera, hala behar duenean, babes, segurtasun eta zaintza egokiak jasoz. Ekin lanari, helburua finkatuta dago jada.
2020-07-16T14:14:08
https://www.ararteko.eus/contenedor.jsp?codMenuPN=1&contenido=7913&tipo=8&layout=s_p_9_final_Principal_Listado.jsp&codResi=1&codMenu=20&codMenuSN=18&seccion=s_fnot_d4_v1.jsp&nivel=1400&language=eu
[ -1 ]
Trafikoa hobetu eta arintzeko hainbat lan egingo ditu udalak Arrasaten — Arrasateko Udala Arrasateko Udalak jasangarritasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzen du, Arrasate herri atsegin, eroso, irisgarri eta segurua izan dadin. Ildo horretan, joan den apirilaren 17an behin betiko onespena eman zion udalbatzak Mugikortasun Planari. Aipatu Planak, hain zuzen, herriko trafikoan aldaketa ugari egitea aurreikusten du, betiere, egungo egoera hobetu eta oinezkoen zein ibilgailuen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu eta arintzeko. Horri helduta eta Planean jasotakoari jarraiki, datozen asteotan, hainbat esku hartze egingo ditu Udalak Juan Bengoa, Kalealdea eta Zerrajera kalean, bertako trafikoa arindu eta modu horretara, Zigarrola, Usaetxe eta Zerrajera eremuko ibilgailuen zein oinezkoen egoera hobetzeko. Aipatu lanen bitartez, gainera, aparkaleku berriak ere sortuko ditu Udalak. Horretarako arreta berezia eskainiko die zebrabideei, segurtasuna bermatze aldera, oinezko pasabideetan espaloiak zabalduzko. Aparkalekuei dagokienean, aldiz, zebrabidea hasi aurreko aparkalekua motorrentzat gordeko da. Noranzko bakarra eta aparkaleku berriak sortzea lehentasun Esan bezala, Udalak egingo dituen esku-hartze eta aldaketa guztiek helburu dute egungo trafiko arintzea eta Arrasate, ibilgailu eta bereziki oinezkoentzat atsegina, irisgarria eta segurua izatea. Horretarako, Juan Bengoa kalean, noranzko bakarra jarriko da ibilgailuentzat: aurrerantzean, Elkano Kaletik Gipuzkoa etorbiderantz bideratuko da trafikoa. Kalealde kalea ere noranzko bakarrekoa izango da, Zarugalde kaletik Erguin kalera, alegia. Lurrazpiko bi aparkalekuen irteeraren kasuan, bi noranzkoak errespetatuko dira. Horrez gain, aipatu eremuan ibilgailuentzat 25 aparkaleku berri sortuko dira eta motorrentzat, aldiz, 4. Aipatu lanak Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresak burutuko ditu eta guztira 35.280,57€ko aurrekontua izango dute. Zerrajera kaleari dagokionean, aldiz, ibilgailuek ere noranzko bakarra izango dute, kasu honetan Aprendices kaletik Zalduspera bitartean. Horrez gain, 36 aparkaleku berri sortuko dira ibilgailuentzat eta 7 motorrentzat Debagoienako Ospitale eremuan. Lan horiek Construcciones Moyua, S.L. enpresak egingo ditu eta 38.326,57€ko aurrekontua izango dute. CC. Marisol Murua “Bihurgune 1545” proiektua izan da Monterron parkea herritartzeko ideia lehiaketako diseinu irabazlea 2018/10/26
2019-01-19T00:00:38
https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/trafikoa-hobetu-eta-arintzeko-hainbat-lan-egingo-ditu-udalak-arrasaten
[ -1 ]
topic_facet:"Mekanizazioa (Heziketa Zikloa). Erdi maila" topic_facet:"Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak (Modulua)" topic_facet:"Fabrikazio Mekanikoa (Lanbide Arloa)" topic_facet:"Instalazio domotikoen eta automatikoen konfigurazioa (Modulua)" author_facet:"Urresti, Igor" format:"eBook" Proposatutako gaia: Mekanizazioa (Heziketa Zikloa). Erdi maila Proposatutako gaia: Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak (Modulua) Proposatutako gaia: Fabrikazio Mekanikoa (Lanbide Arloa) Proposatutako gaia: Instalazio domotikoen eta automatikoen konfigurazioa (Modulua) Egilea: Urresti, Igor Formatua: Liburu elektronikoa
2020-07-15T06:14:17
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Mekanizazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Erdi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Elektrizitatea+eta+automatismo+elektrikoak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+Mekanikoa+%28Lanbide+Arloa%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Instalazio+domotikoen+eta+automatikoen+konfigurazioa+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Urresti%2C+Igor%22&filter%5B%5D=format%3A%22eBook%22&lookfor=interneteko+baliabidea&type=Title
[ -1 ]
lagapena / lagatzea Egintza juridiko hori nahita eta askatasunez hartutako erabakiaren ondorioz gauzatzen da, eta, horren bitartez, ondasunak, eskubideak edo betebeharrak eskualdatzen dira titular batengandik beste batengana. Lagapena egiten duenari lagatzaile deritzo, eta berori jasotzen duenari lagapen-hartzaile. Adibidea. Hartzekodunak beste norbaiti laga diezaioke bere kreditua, bigarren horrek halakoa kobra dezan. Lagatze horren zergatia era askotakoa izan daiteke, esaterako, hartzekoduna, aldi berean, lagapen-hartzailearen zorduna izatea. Dohaintza, ulerbidez, ondasunaren edo eskubidearen doako lagapena da. laudemioa Horixe da finkaren eskuratzaileak horren jabeari ordaindu behar dion diru-kopurua, finkaren gainean enfiteusi-zentsua eratuta dagoenean. Zentsuak, orokorrean, ez dira erabiltzen gaur egun. Tartekariek emandako erabakia edo epaitza. Tartekariak emandako laudoaren aurka ezin da gora jo. es laudo Finantza-errentamendua. Kontratu horretan, errentamendua eta erosteko aukera konbinatzen dira. Ondasun jakin baten errentamendu-epea amaitutakoan, errentariak hiru aukera ditu: lehenengoa, ondasunaren jabetza eskuratzea, horren hondakin-balioa prezio moduan ordainduta; bigarrena, kontratua luzatzea; eta, hirugarrena, beste ondasun bat eskuratzea. Leasing-eragiketak sarri erabiltzen dira, besteak beste, ibilgailuak, makineria, ordenagailuak eta abarrekoak eskuratzeko; badira horretarako hainbat arrazoi, batik bat, abantaila fiskalei dagokiena. legatu hutsa Legatu hori ez dago inolako baldintza edo eperen mende. es legado puro legatu kausala Legatu horretan, testamentugileak adierazten du zergatik egiten duen legatu hori. es legado causal Testamentuko xedapen hori dela medio, ondare-eskubideak eskuratzen dira banakako tituluaren bitartez; jaraunslea izendatzen denean, ordea, ondare-eskubideak eskuratzen dira titulu unibertsalaren bitartez. Testamentuan, bi modu besterik ez daude ondasunak xedatzeko: bata, jaraunsle bat edo batzuk izendatzea, eta, bestea, legatuak ematea. Jaraunsleak, aldi berean, legatu-hartzaileak izan daitezke, baldin eta gauza zehatz bat ematen bazaie. Kasu horretan, jarauntsia eta legatua, biak, onartu ahal dituzte, edo horietatik edozeini uko egin diezaiokete, bestea onartuz, edo bi-biei uko egin diezaiekete. - Testamentuan, bi seme-alabak jaraunsle izendatzen dira, erdi bana, eta lagun bati etxebizitzaren gaineko legatua ematen zaio. - Testamentuan, seme-alabetatik bat jaraunsle izendatzen da, eta Txiroen Arrebei diru-kopurua ematen zaie legatuan. - Testamentuan, alabari legatuan ematen zaizkio amaren arreoa eta bitxiak, eta alaba hori eta beraren neba biak jaraunsle izendatzen dira. - Testamentugileak ez dauka seniderik, jarauntsiaren gainean eskubidea izan dezakeenik. Hori dela eta, legatuan ematen dio neba edo arrebari etxebizitza; UNICEFi, bizi arteko errenta; eta osabari, bere jabetzapeko margolan batzuk. Jaraunsle izendatzen du, ordea, bere neba edo arreba (eta horrek eskuratuko du zehatz-mehatz legatu bidez eman ez den guztia, eta, ez badago ezer, orduan ez du ezer jasoko). legatu(-)hartzailea Pertsona fisiko edo juridiko horri testamentuan legatua eman zaio. es legatario, -ria Estatuaren Konstituzioak eratortzen du lege-mota hori, eta oinarrizko arazo juridikoak arautzen ditu, hala nola, eskubideak eta askatasunak. Lege arruntekin gertatu aldera, lege organikoak onesteko nahitaezkoa da ganberetan gehiengo kualifikatua lortzea. Adibideak. Botere Judizialaren Lege Organikoa, Zigor Kodea onetsi duen Lege Organikoa. es ley orgánica Arau juridiko orokorra da, nahitaez bete beharrekoa. Konstituzio-erregimenetan, botere legegileak ematen ditu legeak. legea egin Legeak idatzi, ezarri. es legislar lege(-)gatazkak Lege-gatazka bada izan, une, toki edo pertsona jakin baten inguruan, bi legeria aplikagarri izan daitezkeen arren, horietatik bat bakarrik betearaz daitekeenean. Lege-gatazkak gertatzen dira, maiz-sarri, nazioarteko zuzenbide pribatuan. Baina, horretatik kanpo ere, lege-gatazkak gerta daitezke estatu jakin baten barruko legerian; kasu horretan, erregio arteko lege-gatazkez hitz egiten da. Egin-eginean ere, Bizkaian hainbeste lege-gatazka gertatzen dira, lurralde horretan bi legeria daudelako indarrean aldi berean, gai zibilei dagokienez: bata, foru-legeria zibila, eta, bestea, legeria zibil erkidea. Estatuaren eskumen esklusiboa da gatazka-arauak zehaztea, eta arau horiek aplikatzen dira lege-gatazkak konpontzeko. Gaur egun, gatazka-arauak Kode Zibilean daude jasota, eta kontuan hartzen dituzte lotune desberdinak: lotune pertsonalak (oinarrian, auzotasun zibila), oinordetza-gaietan eta ezkontzaren araubide ekonomikoari dagozkionetan; lotune errealak (ondasunaren kokalekuari buruzkoak), jabetzari eta gainerako eskubide errealei dagozkien gaietan; eta, azkenik, egilespen-tokia aintzakotzat hartzen da, testamentu, kontratu eta gainerako egintza juridikoen formari dagokionez. es conflictos de leyes Legeen zientzia. es legislación Legea garatzeko araua. Arau horrek bi helburu izan ditzake. Bata, Gobernuari ahalmena ematea, Gorteek onetsitako oinarri-legea garatzeko; oinarri-lege horrek erregela orokorrak finkatzen ditu, eta Gobernuak, legegintzazko dekretuaren bitartez, erregela horiek garatzen ditu, berriro Gorteetatik pasatu gabe. Bestea, usuago gertatzen dena: legearen bitartez (lege hori ez da oinarri-legea izango), Gobernuari baimena ematea, aurreko lege-testu batzuk testu bakar batera biltzeko. Edozein kasutan ere, ezin dira eskuordetu lege organikoari dagozkion gaiak. Adibidea. 6/2004 Legegintzazko Errege Dekretua, aseguru pribatuak antolatu eta berrikusteko legearen testu bategina onetsi duena. Arau hori bigarren eginkizunaren adibidea da, gai horren inguruan lehendik indarrean zeuden testuak batzen dituelako. es decreto legislativo Estatua gobernatzeko duten legeen multzoa. Pertsona fisikoak edo erakunde juridikoak toki horretan du bere bizilekua, bere eskubideak eta betebeharrak egikaritzeko. es domicilio legal Legeari, zuzenbideari edo justiziari dagokiona, edo horri buruzkoa. Legearekin bat datorrena: egoera juridikoa, egintza edo kontratua. Agiri edo sinadura baten legezkotasuna eta kautotasuna ziurtatu. es legalizar Notario-elkargoaren dekanoak ziurtatzea notarioaren sinadura kautoa dela; horrela, agiriak fede eman ahal izango du atzerrian. lekuko instrumentala Lekuko horrek, notario-agirietan, baieztatzen du, notarioarekin batera, egilespena bera gertatu dela eta zein eduki duen egilespen horrek. Adibidea. Egilesleak ezin badu sinatu edo ez badaki sinatzen, haren ordez bi lekukok sinatu behar dute; eta, hala denean, lekuko horiek ziurtatu behar dute egileslea egintzan bertan zegoela, gaitasun osoa zuela eta askatasunez eman zuela adostasuna. Sarritan, egilesleak bere hatz-aztarna ere jartzen du. es testigo instrumental Pertsona horrek ezagutzen du zuzenbidearen esparruan garrantzitsua den egitatea, eta horren gaineko lekukotza ematen du. Lekukoek hainbat eremutan parte har dezakete: auzietan; jaraunsleak adierazteko notario- -aktetan; eskrituretan, egileslea identifikatzeko, hori ezin delako beste bide batetik identifikatu etab. Zerbait existitzen delako froga, baieztapena, egiaztapena. liburu adierazlea Liburu hori folioduna da, eta bertan erregistraturik geratzen dira, sinadura erdiarekin, notarioak eskuetsitako lekukotzak eta legeztatzeak, horiek protokolora bildu ez direnean. Bertan agerrarazten da, orobat, kopia elektronikoak paperean jaso izana, notario jasotzaileek hori egin dutenean. liburu(-)erregistroa Liburu horretan, merkataritza-kontratuak erregistratzen dira, kontratu horiek jaso direnean notarioak esku hartutako polizetan. Horren harira, urtarrilaren 19ko 45/2007 Errege Dekretuak aldarazi egin du notariotzaren antolakuntzari eta araubideari buruzko erregelamendua. Harrezkero, notarioen betebeharra da Merkataritzako Eragiketen Liburu Erregistroa eraman eta gordetzea. Liburu horrek bi atal ditu. A atalean gordetzen dira, dataz data antolatuta, urte betean esku hartutako merkataritza-kotratuen poliza jatorrizkoak; liburu hori urtero azaleztatu egiten da, liburuki batean edo gehiagotan. Horretarako uste izango da polizak liburu-erregistroan gordetzen direla, salbu eta notarioak notario-elkargoari komunikatzen dionean polizak protokoloan gordeko dituela; komunikazio hori abenduan egin behar da, hurrengo urte osorako eta ezin da urte horretan zehar aldatu. B atalean, aldiz, dataz data eta hurrenez hurren alderatzen dira jatorrizko agiri jakin batzuetan egindako esku-hartzeak, zergatik eta, agiri horien izaera dela eta, ezinezkoa delako jatorrizkoa notarioaren esku geratzea (adibidez, kanbio-letren kasuan). likidatzailea Pertsona horren ardura da sozietatea likidatzeko beharrezkoak diren eragiketak burutzea. es liquidador, -ra likidatzea / likidazioa Merkataritzako sozietatea desegiteko prozesuan barruratzen da: ordaintzeko dauden zorrak kobratzea, hartzekodunei ordaintzea eta bazkideen artean ondarea banatzea, besteak beste. Irabazpidezko ondasunak banatzeko prozesuan ere barruratzen da, behin irabazpidezkoen sozietatea desegin eta gero, ezkontideen artean edo haien jaraunsleen artean irabazpidezkoak banatu behar direlako. Orobat barruratzen da jarauntsia banatzeko prozesuan, aurretiaz hildakoak utzi dituen ondasun, eskubide, zor eta betebeharren inbentarioa eta balorazioa eginda. Liskarra, auzia. es litis lizitatzea / lizitazioa Jendaurreko enkantean edo lehiaketan egindako eskaintza da; horren ondorioz, eskaintzarik onena egin duena adjudikaziodun bilakatuko da. luditzea Ezarri legearen arabera, zama edo betebeharretik aske geratzea. Bizkaiko lurralde foruduna, bertako foru-zuzenbide zibila aplikagarri duena. Esamolde historiko horrekin, Bizkaiko lurralde historiko osoa izendatzen da, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzia hiribilduen zati forugabea, Urduñako ziutatea eta Bilboren egungo udalerria. Izan ere, salbuetsitako lurralde horretan, legeria zibil orokorra aplikatzen da. Lur lauan, berriz, bertako foru-zuzenbide zibila aplikatzen da. es Tierra llana / Infanzonado lurrealdearen araberako aplikazio(-)eremua Legeak lurralde jakin batean eta pertsona zehatz batzuei aplikatzen zaizkie. Horregatik, aipatu esamoldeak erantzuna eman nahi dio honako galdera honi: non, zein tokitan aplikatzen da legeria zehatza? Bizkaiko lurraldearen ezaugarri nagusietatik bat da lurralde horren barruan bi legeria desberdin aldi berean indarrean egotea, gai zibilei dagokienez: bata, foru-legeria zibila, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legeak jasotzen duena; eta, bestea, legeria zibil erkidea, Kode Zibilak eta beste lege berezi nahiz orokor batzuek barruratzen dutena. Hori dela eta, aldez aurretik mugatu behar da zein lurraldetan aplikatu behar den legeria bakoitza. Foru-legeria zibila Lur lauan aplikatzen da. Esamolde historiko horrekin, Bizkaiko lurralde historiko osoa izendatzen da, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzia hiribilduen zati forugabea, Urduñako ziutatea eta Bilboren egungo udalerria. Izan ere, salbuetsitako lurralde horretan, legeria zibil orokorra aplikatzen da. Bestalde, kontuan hartu behar da, Bizkaiko Forua aplikatzen dela, orobat, Arabako Laudio eta Aramaio udaletan. Aiarako Foruari dagokionez, aipatu lurrean aplikatzen da hori; zehatz esateko, Aiarako lurrak bere barruan hartzen ditu Aiara, Amurrio eta Okondoko udalak, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti auzoak. Eta, bukatzeko, Gipuzkoako Forua lurralde historiko osoan aplikatzen da, betiere bertako baserriak eskualdatzeari dagokionez. es ámbito de aplicación territorial
2019-09-21T08:44:36
http://zerrenda.notariado.org/?do=terms&letter=L
[ -1 ]
Erakusten 4.501 - 4.520 emaitzak -- 4.644 bilaketa honetara '' Joan edukira Erakusten 4.501 - 4.520 emaitzak -- 4.644 bilaketa honetara '', Bilaketaren denbora: 0,02s nork Vitoria, Francisco de (1483-1546) Platón III : Eutifron eta Sokrate-ren apologia nork Platon [S.l.] : Zaitegi eta Plazaola-tar lokin , D.L. 1978 Platón I : oturuntza, Protagora, Menón [S.l.] : Zaitegi eta Plazaola-tar lokin , D.L. 1975 Platón IV : Kriton eta Faidon Platón II : Gorgia [S.l.] : Zaitegi eta Plazaola-tar lokin , D.L. 1977 Zenbakirik gabe bizi : matematika-ezjakintasuna eta haren ondorioak nork Paulos, John Allen [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua , 2006 Donostia : Elkar , 1997 Donostia : Elkar , 2000 nork Asurmendi, Mikel Donostia : Elkar , L.G. 1997 nork Murua Uria, Imanol Donostia : Elkarkanean , L.G. 1999 nork Jimenez, Edorta Donostia : Elkar , [2005] Harreman-estilo berri bat : egiteko dagoen organizazioen aldaketarako nork Saratxaga, Koldo Donostia : Elkar , [2007] Psikologia zientzia gisa : paradigma eta metodologiako aldaketa nagusiak nork Arnau, Jaume Donostia : Erein , L.G. 2001 Txirulaz nork Zabala, Xabier Lasarte-Oria (Gipuzkoa) : Xangorin , L.G. 2009 Pianoaz Lasarte-Oria (Gipuzkoa) : Xangorin , L.G. 2004 Donostia ; Baiona : Elkarlanean , [2008] Jabetza intelektualari buruzko legea = Ley de propiedad intelectual [Bilbo] : Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua , L.G. 2009 Durango dantzan : 1776-1960 nork Aroma, Juan Antonio Durango : Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia , 2010 Fisika eta metafisika : denaren zergatiaren bila nork Navarro Los Arcos, Javier Usurbil (Gipuzkoa) : Elhuyar Fundazioa , D.L. 2010 Erlijioa eta erlijioak gure gizartean nork Arregi, Joxe Bilbao : Deustuko Unibertsitatea , 2010
2020-03-30T17:00:49
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?page=226&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Monografiak%22&type=AllFields
[ -1 ]
Hegoaldearen banantzeaAldatu Finantza tentsioak gerrak aurrera egin ahalaAldatu Lincolnen Emantzipazio Aldarrikapena gerraren goreneanAldatu Esklabotzaren arazoaAldatu Estatuen eskubideak Gobernu Federalaren aurreanAldatu Ekonomia eta kulturaren faktoreakAldatu Gerra bideanAldatu MissouriAldatu Baliogabetzearen krisiaAldatu 1850eko konpromisoaAldatu Kansas-Nebraska legeaAldatu Alderdi Demokrataren banaketaAldatu Lincoln presidentearen hautaketaAldatu Sezesioaren hasieraAldatu Hego Karolinaren sezesioaAldatu Sezesioaren hedapenaAldatu KonfederazioaAldatu BatasunaAldatu Mugako estatuakAldatu AldeakAldatu BuruzagitzaAldatu Buruzagitza politikoaAldatu Abraham LincolnAldatu Jefferson DavisAldatu Buruzagitza militarraAldatu Ulysses S. GrantAldatu Robert Edward LeeAldatu Gerraren bilakaeraAldatu Gerraren hastapenaAldatu Anakonda egitasmoa eta blokeoa, 1861Aldatu Potomaceko frontea, 1861-1863Aldatu Mississippiko frontea, 1861-1863Aldatu Mississipi ibaiaren mendebaldeko gerrilak, 1861-1865Aldatu Erabateko gerra: Sherman eta SheridanAldatu Gerraren amaiera eta Konfederazioaren errendizioaAldatu Gudu nabarmenakAldatu Nazioarteko esku-hartzearen mehatxuaAldatu Soldaduen bizimoduaAldatu Soldadu beltzakAldatu AEBetako Gerra Zibileko jeneralakAldatu Konfederazioak irabazteko aukerarik ba ote zuen?Aldatu BerreraikitzeaAldatu Gizarte eta giza ondorioakAldatu Diruaren krisiaAldatu Industriaren garapen handiaAldatu Azken aldaketa 27 azaroa 2019(e)an, 11:50(e)tan
2020-01-22T23:28:31
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Ameriketako_Estatu_Batuetako_Gerra_Zibila
[ -1 ]
Maiatzan zehar Iruñea eta Baiona kulturatik hurbilduko dituen egitaraua gauzatuko da | Karrikiri Maiatzan zehar Iruñea eta Baiona kulturatik hurbilduko dituen egitaraua gauzatuko da Maiatzaren 8tik 24ra, 2018ko Maiatzaldia Iruñea eta Baiona artean eginen da Iruñea-Baiona, Baiona-Iruñea, ardatz eta zubi. Oinarri nagusietarik bat gure menturan. Iruñea, euskaldunen Erresumako hiriburua, Baiona, portu nagusietarikoa. Aspaldidanikoa da bi hirien arteko harremana, lotura. Hala ere, sasiak janik dago bidea, zubi anitz eraitsiak; ekaitzek eragindako ahanzturak hartaratuak. Antidotoak behar, beraz, ahanzturaren aitzi. Horiek hola, funtsean Baionako Maiatz elkarte-argitaletxearen eraginez, Iruñeko beste zenbait elkarteren laguntzarekin, bi hirien arteko literatur zubia izan nahi duten Maiatzaldia jardunaldiak abiarazi ziren 2015ean. Egun pare bat Baionan eta beste bat Iruñean, maiatzean beti ere. Biltzen gaituen bi hirien arteko jardunaldi hauek ildo horietan sortu eta garatu dira, literatur-bideetan barna. Eta, jakina da, literaturak errealitatea du sortzen. Aurtengo Maiatzaldia duela mende bateko egoeratik abiatuta garatuko da: Gerla Handiaren amaiera, galera eta odol-huste fisiko eta mentala, eta, era berean, gertatutako kultur eta sozial pizkundea (Euskaltzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia…). Egoera eta gertakizun haiek gogoan, atzoko eta gaurko literatur emariak izanen dira ardatz. Hona Iruñeko egitaraua (atxikirik egitarau osoa eta kartela): – Maiatzaren 8an, 19:30ean, Karrikirin: “BAM! Dinamika: Hiztunak aktibatzeko esperientzia bat Ipar Euskal Herriko hiri eremu zailenean” Mattin Bachorekin – Maiatzaren 15ean, 19:30ean, Karrikirin: “Lurraldia eta herria: “Zazpiak bat” Atzo, gaur, bihar” liburuaren aurkezpena Eneko Bidegainen eskutik. – Maiatzaren 17an, 20:00etan, Zaldiko Maldikon: Seitan taldearen kontzertua – Maiatzaren 24an, Iruñeko Kondestable Jauregian: 18:30: 1914-1918 Oroituz 1914ko Gerlan bidalitako gutun eta postalen diaporama bat. Jean Larrue Milafrangarrak etxekoei bidalitakoak. Lucien Etxezaharretaren eskutik 19:15: Gerla garaiko bertsoakL. Hariñordoki- Lakarekin 19:45: Nafarroa mende hasieran Emilio Majuelorekin 20:15: Lurraldetasun zauritua Eneko Bidegainen eskutik 20:50: bukaera 2018-05-03 2018-05-03 | karrikiri ← Euskaraldia Iruñean prestatzeko mintegia maiatzaren 12an BAM! dinamina Maiatzaldiaren hasieran →
2018-05-22T19:46:06
http://www.karrikiri.eus/maiatzan-zehar-irunea-eta-baiona-kulturatik-hurbilduko-dituen-egitaraua-gauzatuko-da/
[ -1 ]
LKPay berritu dugu, aurrekoa baino bertsio sinpleagoa eta intuitiboagoa Duela bi urte, LKPay zerbitzua martxan jarriko genuela iragarri genizun blog honetan bertan eta, ordudanik, 100.000 pertsonak baino gehiagok instalatu dute beren telefono mugikorretan, mugikor bidez edo Bizum bidez ordaintzeko. Orain bisualki berritu dugu aplikazioa, bertsio intuitiboagoa eta sinpleagoa erabil dezazun. Zure Android edo iOS gailuan instala dezakezu Bertsio eguneratua hurrengo egunetan egongo da prest iOS nahiz Android gailuetarako (5.0 bertsioa edo berriagoa) eta aplikazioaren erabilgarritasuna hobetuko du, hura intuitiboagoa eta sinpleagoa izan dadin. Deskargatu eta ikusi bertsio berriak eskaintzen dituen abantailak, Bizum bidezko ordainketak egiteko nahiz saltokietan Mugikordainketa bidez erosteko; azken aukera hori Android gailuetarako bakarrik dago erabilgarri, baina laster izango ditugu haren inguruko albisteak ere. Hauxe da, hain zuzen ere, bertsio eguneratuaren bigarren helburua, aplikazioa etorkizunean beste aldaketa batzuk txertatzeko prestatzea, hatz-marka bidez sartzeko aukera txertatzeko, adibidez. Zerbitzu hori jada aurreikusita dago. Tags: app mugikorra banka mugikorra lkpay
2019-10-19T12:10:18
https://bloga.laboralkutxa.com/berritu-dugu-lkpay-app-bertsio-sinpleagoa-intuitiboagoa/
[ -1 ]
Arrisku-egoeran, arrisku handiko egoeran edo babesik gabeko egoeran dauden adingabeak dituzten familiei laguntza terapeutikoa eta/edo hezkuntza laguntza emateko programa bat da. Familia-nukleoan egindako balorazio-prozesu baten ondoren, bertako adingabeen artean arrisku arin edo ertaineko egoerak detektatzen direnean, pertsona edo familia-nukleoei ematen zaien laguntza-programa. Borondatezko esku-hartze testuinguru batean, udalak baliabideak eskaini behar dizkie gurasoei eta adingabeei, adingabearen garapen egokirako baldintzak berrezartzeko. Arrisku-egoera arin eta ertainetan eskuduntza udalarena da eta egoera larrienetan Gipuzkoako Foru Aldundiarena. PR0172 - Bergaran erroldatuta eta adingabekoren bat kargura duten pertsona edo familia interesdunek eskatu ahal dute. Familiako kideren batek onartu behar du zailtsunak dituela eta laguntza pofesionala eskatu behar du. - Udalak bere kabuz: - Hirugarren batzuek (ikastetxeek, osasun-zentroek, poliziak, udal zerbitzuek, bizilagunek...) gizarte zerbitzuei arrisku-egoeren berri eman ondoren. - Gizarte Zerbitzuek arrisku-egoeraren bat detektatu ondoren. - Eskatzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat. - Familia-liburua. Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte-langilearekin egoteko. NAN, NIE edo pasaporte zenbakia Arrisku-egoera arin eta ertainetan, udala. Arrisku larrietan, Gipuzkoako Foru Aldundia da. ARRISKU EGOERA: Norberaren, familiaren edo inguruko ingurumarien ondorioz, adingabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duen egoera, gurasoek edo tutoreek dagozkien erantzukizunak hartzen ez dituztenean edo osorik hartzerik ez dutenean, eta familia-gunetik adingabea banatu beharrik izan gabe. Esku hartuko litzateke arrisku faktoreak ezabatu ahal izateko. ARRISKU HANDIKO EGOERA: Berehala neurri babeslerik sartu ezean, babesik gabeko egoera batean egongo litzateke adingabea. Esku-hartzeak eskatzen du jarduera batzuk abian jartzea, familian haurren ongizatea kaltetzen duten egoerak gutxitu edo kentzeko, eta ahal dela gurasoen laguntza lortu behar da, haiengandik banatzeko neurririk hartu behar ez izateko. BABESIK GABEKO EGOERA: Adingabeak zaintzeko legeek ezarritako babes-betebeharrak betetzen ez dituztenean edo ezinezkoa zaienean edo desegoki betetzen dituztenean, adingabeek behar duten laguntza moral edo materialik ez dutenean. Halako egoeretan, gertakarien larritasunak aholkatzen du adingabea familiatik banatzea, eta erakunde publikoak hartuko du beregain adingabearen tutoretza eta aldi batez etengo da gurasoen agintea edo ahala. Arrisku-egoera arin eta ertainak udalaren eskumena dira, eta arrisku handiko eta babes gabeko egoerak, berriz, Foru Aldundiaren eskumena.
2020-03-30T05:59:19
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=074&aytoE=074&elem=11965
[ -1 ]
referentziak: Bila klaritate yago akzesible bat Xabier Amurizak an bere azken liburu "Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza" esaten digu konsideratzen dela bera nor baino ez-gehiago eta ere nor baino ez-gutiago. Honelaxe du agertzen hori bere appreziatione hori (liburuaren hasieran, or 12) idazten duela bere buruaz "Ez naiz idazle soil bat baino gehiago, baina ezta hizkuntzaren eta bere espresioaren eragilerik direktoenak direnen kolektiboko nornahi baino gutxiago ere; ..." nik erraz ulertu dut zein baino ez-gehiago konsideratzen den Xabier Amuriza baina tamalez kostatu zait niri ulertzea zeintzuk baino Xabier ez den konsideratzen ez-gutiago, izanik gainera bigarren komparatione hau trinkoagoa kulturualki eta opinione importanteagoa' jakiteko bere aburua buruz mundua na euskalzale relevanteak plano personalean edo entitatikoan. Nik neure aldetik, agertzeko appreziatione berbera, bila klaritate gehiago' amorez irakurlea, nuke redaktatzen hori ideia hori kin beste aukera syntaktiko hau "Ez naiz idazle soil bat baino gehiago, baina ezta ere gutiago ezi ..." Interesantea da beti izatea textua akzesiblea eta ere aski digeriblea. Posted by Erramun Gerrikagoitia at 10:46
2018-03-21T08:58:18
http://referentziak.blogspot.com/2010/11/bila-klaritate-yago-akzesible-bat.html
[ -1 ]
Bizkaiko Batzar Nagusiak: EAJ-PNVk bere egin du Bizkaiko Batzar Nagusiek berdintasunaren alde lan egiteko hartu duten konpromisoa EAJ-PNVko hautetsiak izan dira Gernikako Batzar Etxean, martxoaren 8a ospatzeko aste bete falta dela, gaur goizean egin den Emakumeen Batzarrean Emakumeen Ez Ohiko Batzarra Gernikan “Gaur errealitate bihurtu dugu antzinako profezia bat, 1609 urtean Aiara bailarako euskaldun batek, Francisco Mendieta margolariak, egin zuen margolanarekin jaio zena, hain zuzen. Berak margotu zuen Europako emakumeen lehen talde erretratua eta leku honetan egin zuen, gainera, Gernikako Arbolaren inguruan”. Hauek izan da Bizkaiko Batzar Nagusien presidente andre Ana Otaduik Emakumeen Lehen Ezohiko Batzarrak gaur Gernikako Batzar Etxean egin duen ospakizunaren hasieran esan dituen hitzak. Gaur, Mendietak emakumeek erakunde esparruan duten egitekoari ikusgarritasunari emateko egin zuen eta bilkura areto nagusian jarrita dagoen lan hau egin zenetik 408 urte geroago, “gure arteko ezbai politikoak alde batera utzi ditugu eta inoiz gertatu ez zen eszena historiko hori islatu nahirik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aniztasuna ospatu dugu”. Ildo beretik aurreratu du Emakumeen Batzarrak hurrengo urteotan jarraipena izango duela eta esan du edukia emango zaiola “bilera sinbolikoa baino gehiago izan dadin”. Presidente andreak gogora ekarri duen margolanean, Mendietaren ‘Eskumuinak’ izeneko horretan, Gernikako Arbolaren pean foruen zina egiten duen erregearen alde banatan jaun feudalak daude eta margolanaren goiko alderdian gai hartako emakumeak daude irudikatuta. 1476ko ekitaldi hartan, emakumerik egon ez zen arren, Mendietak Bizkaiko herri bakoitzeko burukoarekin margotu zituen, gizonek ordezkatzen zituzten hiribilduak irudikatzeko. “Koadro hau ez da errealitate historiko baten faltsuketa, baizik eta adierazpen politiko aitzindaria”, azpimarratu du Otaduik. Bizkaiko Batzar Nagusiek Eudel eta Emakunde erakundeekin batera antolatu duten ekitaldian ehun bat alkate, zinegotzi, ahaldun, legebiltzarkide eta alderdi politikoetako arduradun gorenak, denak emakumeak, Bizkaiko eraikin historikoan elkartu dira gaur emakumeek politika arloan egiten duten lanaren garrantzia eta gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazteko eta martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Berdintasunaren aldeko ekitaldian EAJ-PNVren hainbat ordezkari izan dira. Ana Otadui Batzar Nagusietako presidente andrearekin eta Bizkaiko Ganberako 9 ahaldun jeltzaleekin batera izan dira BBBko presidente Itxaso Atutxa; Mireia Zarate eta Aitziber Olibán, hurrenez hurren EBBko eta BBBko idazkariak; Ibone Bengoetxea, Elena Unzueta, Isabel Sánchez Robles eta Lorea Bilbao diputatuak; Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria; Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta Bizkaiko alkate andre, hainbat zinegotzi eta legebiltzarkide. Emakumeek ganberako eserleku guztiak hartu dituzte eta gizonezko ahaldunak, diputatuak eta gainerako hautetsi eta gonbidatuak tribunatik izan dira ekitaldiaren lekuko. Gaurko ekitaldian ere izan dira Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak, euren artean Europa eta Erdialdeko Asiako zuzendari andre Alia El-Yassir eta Begoña Lasagabaster,Lidergo eta Gobernantza alorreko arduradun politikoa. EAJ-PNVk ulertzen du XXI. mende honetan generoen arteko berdintasun eza giza eskubideak erabat errespetatzea eragozten duen eta gure gizartean desoreka sozial eta ekonomikoak betikotzen dituen oztopoa dela. Hori dela eta, EAJ-PNVk urteak daramatza berdintasuna helburu duten jarduerak garatzen eta horietan guztietan parte hartzen. Horren adibide argia da iaz barne esparru berezia sortu zela, emakumeek askotariko egitura, ohitura eta mekanismoak planteatu, eztabaidatu eta ezarri ditzaten, emakume eta gizonen artean partekatutako jardueren bidez, alderdikideen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko. Gernikako Arbolak hartu ditu gaur erakundeetan ordezkari ditugun emakumeak, garrantzi eta sinbolismo handia izango duen argazkian. Ondoren, emakumeak ohorezko sarreratik bilkura areto nagusira sartu dira (Lumoko udal zaharraren eta Santa Klara komentuaren artean dagoenetik, Bizkaiko Batzar Nagusien bilera historikoetan egiten zen bezala) emakume dantzariek aurreskua dantzatu bitartean eta ospakizuna gogoratzeko egin den zapi batez lotuta. Ondoren, Ganberako sei hautetsik EUDEL erakundeak Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz onartu duen adierazpen instituzionala irakurri dute. Horrela, EAJ-PNVko ordezkari guztiek bere egin dituzte adierazpen horretan jasotako konpromisoak. Ekitaldia amaitzeko ‘Gernikako Arbola’ abestiaren interpretazio berezi bat abestu da Ganberan. Anne Etchegoyen abeslari handiak kantatu du Iparragirrek XIX. mendean Bizkaiko eta Euskadiko askatasun tradizionalen sinboloa den Aritz zaharrari gorazarre eginez idatzi zuen abestia, hain zuzen.
2019-10-15T22:25:42
https://bizkaiko-bbnn.eaj-pnv.eus/eu/berriak/44690/eaj-pnvk-bere-egin-du-bizkaiko-batzar-nagusiek-ber
[ -1 ]
dokuz : turco » tedesco | PONS turco » tedesco D do dokuz Traduzioni di „dokuz“ nel dizionario turco » tedesco (Vai a tedesco » turco) Esempi per dokuz
2019-09-18T21:47:58
https://it.pons.com/traduzione/turco-tedesco/dokuz
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Basurtuko Ospitaleak "Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak" zikloa antolatzen du Basurtuko Ospitaleak "Etika, Humanismo eta… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/7353 Humanismo eta Zientzia Etika Elkarrizektak <iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2011%2F09%2F19%2Fhospital_basurto%2Fcronica_basurto_eu.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe> Basurtuko Ospitaleak "Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak" zikloa antolatzen du Iturria: Irekia Zikloak Pentsamendu eta eztabaidarako foro bat gaurkotasuneko eta gizarte intereseko gaiak jorratzeko helburua du, beti ere publikoaren eta hizlariaren artean elkarrizketa aberatsa suspertzeko asmoarekin Basurtuko Ospitaleak eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxak sustatua da, bertan jorratuko diren gaietan adituak diren profesionalak eta esperientzi pertsonalak bizi izan dituzten protagonistak parte-hartuko dute. Datozen hilabeteetan topaketa desberdinak izango dira non egoera zailei aurre egiteko ikasteko ahalmena eta heriotz duin baten aldeko eztabaida jorratuko diren gaien artean aurkitzen direlarik. Manuel Elkin Patarroyo, malariaren prebentziorako lehen txerto sintetikoa asmatu zuen zientzilariak, Javier Arístegui pediatra eta infektologoarekin batera lehen Elkarrizketari hasiera emango diote, ziklo honen lehen elkarrizketak “Zientziaren gizarte konpromisoa: malariaren txertoa adibide gisa” izenburua izango du. Elkarrizketa hauek lehen topaketa asteazken honetan, irailak 21, burutuko da, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Alhóndigan. Elkarrizketa hauek publiko orori zuzenduak daude, sarrera doakoa da bainan aurrez izena-ematea eskatzen da Informazio gehiago: www.ciclodialogos.com eta dokumentu itsatsian recursos_dialogos_etica_hum... 20 MB NP_Rueda_Prensa.doc 100 KB (application/msword) Julen Ballestero, director gerente del Hospital de Basurto, Pedro Mª Ugalde, director territorial de Caja Laboral, Rafael Herrero, subdirector de Organización del Hospital de Basurto
2019-05-20T20:49:19
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/7353-basurtuko-ospitaleak-etika-humanismo-eta-zientzia-elkarrizketak-zikloa-antolatzen
[ -1 ]
barren.eus - Atxutxiamaikaren eta Udal Ludotekaren udaberriko eskaintzan izena emateko epea martxoaren 4an irekiko da Atxutxiamaikaren eta Udal Ludotekaren udaberriko eskaintzan izena emateko epea martxoaren 4an irekiko da Argitaratua: 2019-03-02 12:46 Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkarteko Atxutxiamaika egitasmoak eta Elgoibarko Udal Ludotekak elkarlanean antolatu dute udaberriko aisia eskaintza, eta interesatuek astelehenetik aurrera eman ahalko dute izena, hilaren 17ra arte. Eskaintza oparoa prestatu dute, HH2tik LH6ra arteko umeentzako. Eskaintza adin tarte desberdinetan banatuko dute, eta bakoitzak bere neurrira eginiko programazioa izango du. Txokoak, SotoTK, egun pasa irteerak eta hainbat egunetarako egonaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Izen-ematea Elgoibarko Izarraren lokalean (Ubitarte 4, behea), edo Ludotekan (Gabriel Krutzelaegi 6, behea) egin daiteke, eta Internetez www.elgoibarkoizarra.eus atarian. Elgoibarko Izarrako eta Udal Ludotekako bazkideek deskontuak izango dituzte. • Diru-laguntzak Elgoibar Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan hiru oporraldietarako, familiek ordainketa egiterako orduan, haur guztien aukera berdintasuna bermatzeko. Aurten gainera, bada berrikuntza bat, dirulaguntza jasotzeko tramitea erraztu egin baitute, eta izena ematerako momentuan bertan aplikatuko da deskontua. Agiriak aurkeztearekin (Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan) nahikoa izango da. Agiriak honakoak dira: familia ugariaren titulua eta diru laguntzen onuradun direla egiaztatzen duen ziurtagiria. DSBL, DBE edo GLL jasotzen duten familiak: kuota osoaren % 70eko deskontua jasoko dute. Arduradunek jakinarazi dute plazak mugatuak direla eta egonaldietako plazak zozketa bidez banatuko dituztela. Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Izarrako (943 741626) edo Udal Ludotekako (943 748 883) telefonoetara deitu daiteke.
2019-10-23T20:29:10
https://barren.eus/albisteak/aisia/3820-atxutxiamaikaren-eta-udal-ludotekaren-udaberriko-eskaintzan-izena-emateko-epea-martxoaren-4an-irekiko-da
[ -1 ]
Extraktibismoaren kontrako borroken istorioak - Ingeniería Sin Fronteras Extraktibismoaren kontrako borroken istorioak por Mugarik Gabeko Ingeniaritza | May 13, 2019 | Noticias | 0 Comentarios Euskal Herriko MGIren helburuen parte da extraktibismoaren kontrako eta giza eskubideen aldeko istorioak ezagutzea eta ezagutzera ematea. Lurraren, lurraldearen, uraren eta ingurumenaren aldeko borrokak, botere korporatiboaren eta politika extraktibisten kontrakoak. Aste honetan hainbat istorio aurkeztuko dira. Ostegunean, maiatzaren 16an, Deustuko Unibertsitatean No tenemos miedo dokumentalaren proiekzioa izango da, El Salvadorko meatzaritza metalikoaren kontrako borroka prozesua batzen duena. Ikusentzunezkoaren ondoren izango den mahai-ingurua errazteko, Jaime Armado Sánchez-en presentzia izango dugu, Santa Martako Garapen Ekonomiko eta Soziala Elkarteko (ADES) kidea El Salvadorren. Horrez gain, Emakumeak Lurraldearen eta Giza Eskubideen defentsan eta estereotipoen hausketa erakusketa osatzen duen argazki bilduma egongo da ikusgai, borroka feministaren ikuspegi global-lokalaren lagin fotografikoa. Argazki batzuk El Salvadorko emakume defendatzaileen ikasketa-prozesu baten emaitza dira. Prozesu horren nondik-norakoak ezagutzeko, Deisy Otilia Rivas izango da gurekin, ADESeko kidea eta argazkilaritza prozesuaren dinamizatzailea. Eta ostiralean, maiatzaren 17an, Berdinak Gara eta Lumatik antolaturiko Lurraldearen defendatzaileak Jardunaldiak izango dira. Bertan, hainbat emakumek giza eskubideen defentsaren alde burututako defentsa eta erresistentzien berri emango digute. Emakume hauek izango dira: Yolanda Oquelí, ekintzaile feminista la Puya komunitatean, Guatemalan; Rosy Pérez Fray Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Zentruko kidea Chiapasen; Marixela Ramos Radio Victoria-ko kidea El Salvadorren; eta María Olga Coronado Consejo de los Pueblos Mam-eko kidea Guatemalan. La entrada Extraktibismoaren kontrako borroken istorioak aparece primero en ISF Euskadi.
2020-08-15T08:31:23
https://www.isf.es/2019/05/13/extraktibismoaren-kontrako-borroken-istorioak/
[ -1 ]
Elena Barandiaran Liden, Egilea hemen ZUZEU Arropa zikintzen dugunean, garbigailuan sartu, martxan jarri eta gero zintzilikatu besterik ez dugu egin behar. Lan erraza da, egia esan, gogorrena makina batek egiten baitu. Baina munduan badira ... Onartzea kostatzen zaigun arren, markak eta haien logotipoak gure bizitza eta gizarteko elementu garrantzitsu bihurtu dira. Edonon aurki ditzakegu: kalean, kamisetetan, pegatinetan, telebistan… Tira... Olinpiar Jokoetan bete betean gaude sartuta eta egunero hainbat kirol-diziplinetako norgehiagokak ikusteko aukera dugu. Egungo Jokoek 36 kirol diziplina biltzen dituzte –2008. urtetik--, eta mem... Zer da Masa Kritikoa? Zer aldarrikatzen du? Adi bideoari, mundu mailako mugimendu alternatiboa Euskal Herrira iritsi da eta: ... “Non ote dira nire seme-alabak?”, guraso askoren kezka da, eta askok ahalik eta kontrol neurri handienak jartzen saiatzen dira beren seme-alaba nerabeak non eta norekin dauden jakiteko. Guraso... Matt Harding ezaguna da munduan zehar dantzan grabatutako bideoengatik. Tokian tokiko dantzak eta bestelako mugimenduen bidez, bideo-koreografiak osatzen ditu. Azkena, duela egun gutxi kaleratu du eta... Mamuetan eta beste munduko izakietan sinesten ez baduzu, hemen duzu iritziz aldaraziko dizun gertakari bitxi bat: Euskadi Irratiko Ilargipean saioa hasi aurretik gertatu zen, Donostian, ekai... Txalaparta doinuak Madonnaren mundu biran Euskal musikaren eta nazioarteko pop musikako erreginaren arteko ezkontzak ez da uste bezain pentsaezina. Madonnak Kalakan taldea aukeratu baitu bihar, maiatzak 31, Tel Aviven hasiko duen MDNA Tou... Zer gertatzen da email bat idatzi eta “Bidali” botoia sakatzen duzunean? Zer gertatzen da email bat idatzi eta "Bidali" botoia sakatzen duzunean? "Hartzailearengana iristen dela segundo gutxitan". Bai, tira, hori da erantzun azkarra. Baina zer gertatzen da benetan? Zer... Arrautzak irakurtzen - Patata tortilla egiteko arrautzak hozkailutik hartzean, kode berezi bat grabatuta dutela ohartuko zinen. Arrautza kraskatu eta zakarretara botatzen duzu gero, eta kode horr... Zure ordenagailuak ez badu funtzionatzen, egin iezaiozu exorzismo bat - "Deabruaren traste zahar hau!". Zenbatetan oihukatu diozu hori ordenagailuari? Askotan? Ba jakizu ez zoazela bide txarretik. ... Eragin pedalei energia lortzeko - Guatemalako San Adres Itzapa herrian, bada bizikleta zaharrei bigarren bizitza bat ematen dioen talde bat. Maya Pedal elkarteak bizi-makinak sortzen ditu, makina d...
2019-11-12T21:41:43
https://zuzeu.eus/author/elenabarandiaran/
[ -1 ]
Erosketa gida: azukreak eta eztitzaileak: Azukreak eta eztitzaileak: gozotasuna mahai gainean [4tik 1. orria] | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER PAPEREZKO BERTSIOA.2015eko urria Azterketa dokumentala egin dugu jaiotza kopurua nazioartean eta Espainiako Estatuan nola dagoen jakiteko GAURKOTASUNA ETA AISIA Emma Infante, Bioetikan eta Animalien Eskubideetan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean Juan Lerma, Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko lehendakaria ONGIZATEA Erosketa gida: azukreak eta eztitzaileak Erosketa gida: azukreak eta eztitzaileak: Azukreak eta eztitzaileak: gozotasuna mahai gainean OMEren gomendioa da egunean ez hartzea 50 gramo azukre baino gehiago, baina Espainiako Estatuan 112, gramo hartzen ditu batez beste herritar bakoitzak Mendeetan zehar, azukrea funtsezko osagaia izan da elikagai gustagarriak egiteko. Indian hasi zen kontua, hango herritarrek "gur" izeneko osagaia aurkitu zutenean, gero azukrea izango zena alegia. Kristo aurreko 500. urtean izan zen: kanabera egositik azukre gordina atera zuten, eta "gur" izena eman zioten ("gauza atsegina, gozoa eta likatsua" esan nahi du). Azukrearen erabilera gure garaiko 1000. urtetik aurrera hasi zen orokortzen Europan, baina familiek XVIII. mendean izan zuten aukera azukre beltza modu onean eskuratzeko, ordu arte ezinezkoa zen eta. Azukre zuria Industria Iraultzaren ondotik iritsi zen gure mahaietara; iraultza horren ondorioz, kopuru handietan hasi ziren elikagaiak ekoizten, eta horietako askok azukre findu ugari izaten zuten. 1920ko hamarkadaren erdialdetik 1970. urteraino, nahiko egonkor iraun zuen kanabera azukrearen kontsumoak, Bigarren Mundu Gerran izan ezik, errazionamendua zela eta. Nutrizio arloko gabeziak oso zabalduak eta ia orokortuak egon diren garaietan, azukreak emandako energia erabakigarria izan da herritarrek beren kaloria beharrizanak ase zitzaten. 1970. urteaz geroztik, azukre zuriarekin batean, eztitzaileak ere agertu ziren (zapore gozoa ematen duten substantziak dira). Eztitzaile horiek ez dira lortzen kanaberatik, beste iturri batzuetatik baizik. Eztitzaile horien artean dago, besteren artean, arto ziropa. Hain zuzen artoarekin egindako eztitzaileak dira gaur egun kontsumitzen diren azukreen %50. Azukre zuria zer kopurutan hartzen den aztertuko bagenu, ez genuke igoera handirik ikusiko, baina beste iturri batzuetatik datorren azukreari ere begiratuko bagenio, ohartuko ginateke azken hamarkadetan gure kontsumoa %50 inguru handitu dela. Azken datu hori oso lotua dago 1900. urtetik aurrera izan zen bizimodu aldaketarekin. Lehen, jendeak azukrea zuzenean kontsumitzen zuen etxean (zaporea emateko ez ezik, elikagaiak kontserbatzeko ere erabiltzen zen azukre hura). Ordutik aurrera, ordea, eta gaurdaino, hartzen dugun azukrerik gehiena elikadura industriak elikagai prozesatuei eransten diena da, labeko produktuei eta edariei adibidez. Horrela, 1925. urtean, esaterako, azukrearen heren bat baino ez zen elikagai prozesatuetatik zetorrena, eta gaur egun, aldiz, bi herenak gainditzen ditu. Horrek guztiak azaltzen du azukreak zergatik duen zeregin garrantzitsua ez bakarrik gure nutrizioan, baita herrialde askotako ekonomian eta politikan ere. Zuria edo beltza? Nutrizioaren ikuspuntutik, alde nabarmenak daude azukre zuriaren eta beltzaren artean, eta ematen dituzten mantenugaiak ere oso bestelakoak dira. Azukre zuria edo findua lortzeko, prozesu luzea behar izaten da azukre kanaberatik edo azukre erremolatxatik lortzen den produktua azukre bihurtzeko (bi horiek dira lehengai nagusiak): garbitu, araztu, lurrundu eta kristalizatu egin behar da. Azken pausoetako batean, "melaza" esaten zaion azpiproduktu bat lortzen da, eta azukre zuriarekin nahasita, azukre beltza ateratzen da. Melaza horrek ematen dio zapore eta kolore berezi hori azukre beltzari; badago, dena den, azukre beltza lortzeko beste modu bat, azukre finduarentzat erabiltzen den prozesuaren antzekoa eginez, nahiz eta ez den hain ohikoa. Baina azukre zuriaz eta beltzaz gain, hainbat aurkezpen eta formatu aurki daitezke merkatuan: betiko azukre koskorrak edo zorrotxoak, azukre hautsa (glas delakoa), turbinatua, perla, candi delakoa, pikortsua... Horien arteko alderik handienak elaborazio moduan daude. Adibidez, azukrea hezetu eta prentsan sartzen bada, azukre koskorrak lortzen dira; kristalizagailuan ohi baino denbora gehiago uzten bada, candi azukrea lortzen da; eta azukrea asko ehotzen bada, azukre hautsa edo glas erakoa ateratzen da. Azukre beltzak, berriz, izen bat baino gehiago hartzen ditu hezetasunaren, kolorearen edo tamainaren arabera: turbinatua, maskabatua, demerara, etab. Nolanahi ere, Miguel Angel Lurueña elikadura arloko teknologian aditua denak bere blogean dioen bezala, azukre mota horien arteko aldea oso txikia da nutrizioaren ikuspegitik. Azukrearen izenak Hartzen dugun azukrerik gehiena elikagai prozesatuetan egoten da. Baina ez da erraza izaten etiketatik azukreari antzematea, batzuetan ez baita agertzen "azukrea" hitza, nahiz eta osagai hori erantsia izan. Kontua da hitz asko erabiltzen direla "azukrea" esateko, baina mundu guztiak ez daki hori. Are gehiago, badira zapore gozoa ematen duten beste substantzia batzuk ere, azukreak adina kaloria ematen dutenak eta eragin metaboliko berbera dutenak. Ekoizleek azukrea duten honako izen hauek jartzen dituzte produktuen osagaiak zerrendatzeko orduan: Dextrosa Fruktosa Fruktosa kristalinoa Glukosa Fruktosa ziropa Arto ziropa Maltosa Agabe nektarra Sakarosa Malta ziropa Azukre kanaberaren zuku lurrundua Etiketetan, pisuaren araberako ordenan zerrendatu behar dira osagaiak. Horrek esan nahi du, elikagai baten osagaiak aztertzean, begiratu egin behar dugula azukrea zer lekutan ageri den (edo aipatu berri ditugun izen horiek). Zerrendaren goi samarrean ageri bada, oso litekeena da azukre asko duen elikagai bat izatea. Orrialde-zenbaketa Hurrengo orrira joan: Eztitzaileen lekua >> PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (894 Kb) [1. orria] Azukreak eta eztitzaileak: gozotasuna mahai gainean [2. orria] Eztitzaileen lekua [3. orria] Zer leku hartu behar dute gure dietan? [4. orria] Zein komeni zait?
2017-06-26T17:30:17
http://revista.consumer.es/web/eu/20151001/alimentacion/78288.php
[ -1 ]
Celatoblatta quinquemaculata - Classifications - Encyclopedia of Life Celatoblatta quinquemaculata Animalia +Arthropoda +Insecta +Blattodea +Blattidae +Celatoblatta + Celatoblatta quinquemaculata Johns 1966 Celatoblatta anisoptera Johns 1966 Celatoblatta baldwinspenceri (Mackerras 1968) Celatoblatta fuscipes Johns 1966 Celatoblatta hesperia Johns 1966 Celatoblatta immunda (Shelford 1911) Celatoblatta laevispinata Johns 1966 Celatoblatta marksae (Mackerras 1968) Celatoblatta montana Johns 1966 Celatoblatta nigrifrons (Chopard 1924) 15 more... Cellular organisms +Eukaryota +Opisthokonta +Metazoa +Eumetazoa +Bilateria +Protostomia +Ecdysozoa +Panarthropoda +Arthropoda +Mandibulata +Pancrustacea +Hexapoda +Insecta +Dicondylia +Pterygota +Neoptera +Orthopteroidea +Dictyoptera +Blattodea +Blattoidea +Blattidae +Polyzosteriinae +Celatoblatta + Celatoblatta anisoptera Celatoblatta brunni Celatoblatta hesperia Celatoblatta laevispinata Celatoblatta montana Celatoblatta notialis Celatoblatta pallidicauda Celatoblatta peninsularis Celatoblatta sedilloti 11 more...
2016-10-23T02:39:42
http://www.eol.org/pages/1076361/names
[ -1 ]
Barrundia Arabako iparraldeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Mugakide du Gipuzkoa iparraldean, eta 936 biztanle ditu. Maria Josefa Zelaia Zumelaga (Bildu) 42° 54′ 55″ N, 2° 30′ 11″ W / 42.9153°N,2.503°W / 42.9153; -2.503Koordenatuak: 42° 54′ 55″ N, 2° 30′ 11″ W / 42.9153°N,2.503°W / 42.9153; -2.503 Barrundiako udaletxea (Urrutia jauregia), Ozaetan. Hauek izan dira Barrundiako azken alkateak: Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[3] 1979 1983 EAJ 1983 1987 EAJ 1995 1999 EAJ 2011 2011 a Bildu 2011 2015 Bildu Afro Olabe Martinez de Albeniz[3] 2015 2019 EH Bildu Igor Medina[4] 2019 Jardunean EH Bildu[5] Gebaratarren dorretxea behean, eta gazteluaren hondarrak tontorrean. Gebara gaztelua eta gaztelu behinola garrantzitsuenaren hondakinak Gebara herrian. Gaztelua XV. mendean eraiki zuten eta Lehen Gerra Karlistaren amaieran, 1839an, alegia, birrindu. Jauregiaren dorre bat zaharberritu dute azken urteotan. Larreako Lazarraga dorrea, Eusko Jaurlaritzak 2002an kultura ondasun izendatua.[6] Gebaratarren dorretxea Uztailaren 4an Bartea izeneko erromeria egiten da Larrean eta Hermuan. Bigarren mailako irinez egindako ogi handi bati deitzen zaio bartea, eta izen hori hartzen du egun horretan Hermuan ospatzen duten erromeriak. Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, bertan soka-­dantza edo aurreskua danzatzen dute[7]. Barrundiar ospetsuakAldatu Manuel Arostegi Saenz de Olamendi (1758-1813), politikari liberala. Eloy Placer Martinez de Lezea (1914-1974), Renoko Center for Basque Studies ikerketa zentroan irakaslea. Estibaliz Ruiz de Azua (1968-), kazetaria eta Gebarako alkatea 2013tik. ↑ a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-05. ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29. ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29. ↑ Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua. . Noiz kontsultatua: 2020-05-13. Datuak: Q961216 Multimedia: Barrundia Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Barrundia "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Barrundia&oldid=7966765"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 14 ekaina 2020(e)an, 23:05(e)tan Orriaren azken aldaketa: 14 ekaina 2020, 23:05.
2020-07-06T00:39:47
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Barrundia
[ -1 ]
Ferragamo-Damen-Accessoires Hamburg, Ferragamo-Damen-Accessoires Billige, Rabatt Bis Zu 75% Sparen Salvatore Ferragamo logo pattern scarf Damen Accessoires,ferragamo... €302.65 €75.66Sie sparen 75% ! Salvatore Ferragamo 'Vara' Portemonnaie Damen Accessoires,ferragamo online shop... Salvatore Ferragamo Gancio flip lock purse Damen Accessoires,ferragamo belt... €124.68 €31.17Sie sparen 75% ! Salvatore Ferragamo 'Vara' Portemonnaie Damen Accessoires,ferragamo gürtel... €561.11 €140.28Sie sparen 75% ! €136.02 €34.01Sie sparen 75% ! Salvatore Ferragamo jungle print scarf Damen Accessoires,salvatore ferragamo... €317.38 €79.35Sie sparen 75% ! Salvatore Ferragamo reversible Gancio buckle belt Damen Accessoires,ferragamo... Salvatore Ferragamo 'Gancio' Schal Damen Accessoires,salvatore ferragamo... Salvatore Ferragamo logo embossed hair clip Damen Accessoires,ferragamo store...
2018-01-20T03:15:52
http://www.fell-und-faden.de/accessoires-c-2_205_210.html
[ -1 ]
Galdakaon Animaliak euki eta babesteari buruzko ordenantza barria lantzen Joan dan eguenean, Galdakaon animaliak euki eta babestea arautuko dauen ordenantza barriari hasierako onespena emon jako, 2007an onartu zana ordezkatuz. Rubén Seoane Arloko zinegotziak azaldu ebazan hasierako dokumentu hau planteatzeko emondako urratsak, talde politikoakaz zein herritarrakaz lana partekatu ondoren, uda hasieran egindako herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez. Seoanek azpimarartu eban, hasierako onespena izan ondoren, alegazio epea zabalduko dala pertsona eta talde desbardinek helduarazo deuskuezan aldaketak sartu ahal izan daiguzan, danon artean Galdakaorako ahal dan ordenantzarik onena lortzeko. Ordenantza honen helburua da Galdakaon dagozan animaliak babestu, euki eta saltzeko arauak ezartzea, animalien eta personen bizikidetza harmonizatuz, baita udal honen kargu dagozan animaliak be. Ordenantza honen testu osoa: www.galdakao.eus
2018-06-20T05:44:39
https://www.galdakao.eus/gehiago/galdakaon-animaliak-euki-eta-babesteari-buruzko-ordenantza-barria-lantzen/1000483/15654
[ -1 ]
Finalerako autobus eta bazkaritarako txartelak, asteartera arte — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 Finalerako autobus eta bazkaritarako txartelak, asteartera arte Baterako zein besterako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko garraio publikoa edo antolakuntzak jarritako autobusak erabiltzea gomendatzen du Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 5era arte egongo dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobus zein bazkaritarako txartelak. www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai biak. Abenduaren 17an Barakaldoko BECen egingo den finalera garraio publikoan joatea gomendatzen du antolakuntzak. Hala, Bertsozale Elkarteak autobusak antolatu ditu Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan, eta eskuragai daude aipatutako webgunean, www.bertsosarrerak.eus. Txartela erostean bidaiari bakoitzak bere abiapuntua aukera dezake ematen diren aukeren artetik, eta abenduaren 12an jakinaraziko da ordutegia; erosketa egiteko erabili den posta elektronikoan mezu bat jasoko dute informazio horrekin. Halaber, www.bertsozale.eus webgunean ere kontsultagai egongo da informazioa. Abiapuntua edozein izanda ere, 14 euro balio ditu autobus txartelak. Behar bereziren bat duten bidaiariei aurrez jakinaraztea eskatzen die Bertsozale Elkarteak, zerbitzu egokia eman ahal izateko. Horretarako, 943 69 41 29 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzi behar dute. Bestelako zerbitzuak BECera iristeko Bertsozale Elkarteak antolatutako autobusez gainera, Barakaldoko BECera iristeko hamaika modu daude garraio publikoa erabiliz, izan ohiko autobusak, metroa edota trena. BECera metroz joatea da aukeretako bat, Ansio geltokia da gertuen dagoen metro geltokia, 2. zonakoa. Esate baterako, San Mames metro geltokiak lotura egiten du Renfe trenarekin eta Termibus autobus geltokiarekin. Bestalde, Donostia, Durango edo Txorierri ingurutik trenean bazatoz, Zapikaleak/Casco Viejo geltokian har dezakezu BECrako metroa; Bermeo/Gernikatik trenean bazatoz, Bolueta geltokian har dezakezu metroa; eta, Orduña, Kaltzada eta Karrantzatik bazatoz, berriz, Abando geltokian. www.metrobilbao.eus eta www.euskotren.eus helbideetan dituzu ordutegiak eta prezioak. Metroa edo trena erabiltzeko txartela arruntak edo Barik txartela erabil dezakezu (banakako edo taldekako txartela). Bazkaritarako txartelak ere eskuragai Bizkaia Arenatik berrogeita hamar metrora izango da bazkaltzeko aukera finalaren egunean. Batetik, mahaiak eta aulkiak izango dira bazkaria etxetik eraman dutenek jan ahal izateko, eta bestetik, Iruña Catering enpresak eskainitako bazkaria dastatu ahal izango da. Bigarren aukera honetarako, txartela eskuratu behar da www.bertsosarrerak.eus atarian; asteartera arte izango da horretarako aukera. 18 euro balio ditu txartelak. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Bertsozale Elkarteak, finalaren egunean Barakaldora hurbiltzeko./ Alberto Elosegi - XDZ
2019-08-21T20:23:53
https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia/albisteak/finalerako-autobus-eta-bazkaritarako-txartelak-asteartera-arte?set_language=eu
[ -1 ]
Arco 2007 dela eta • ZUZEU 2007-02-19 21:57 Gaur amaitu da ARCO, Madrilen egiten den arte garaikidearen azoka. Lau egun egin ditut bertan sartuta, eta aspalditik hazten zetorkidan asuntu batek goia jo du: artea ala dekorazioa? Zalantzarik gabe baziren gauza eder askoak, baina ia ezerk ez du zerikusirik artearen historian txertatzearekin, ikuslea asaldatzearekin, intuizio berriak proposatzearekin… Banalizazioa erabatekoa da eta soilik edertasunak daukala leku ematen du eta, gainera, edertasunaren kontzeptua bera ere aldakorra dela erabat, ikustearen poderioz aberrazioa ere eder bilakatzerainokoa. Pesimista naiz oso, ikusten baitut abangoardi historikoak gainditu, posmodernitatea pasatu eta hipermodernia aldi honetan, arte garaikidea ez dela ezer baldin eta aberatsen etxeetako hormetan egoteko ez bada. Nahiko negargarria da ikuspegi hori nire antzeko inuzente batentzat, arteari beti lan eta zeregin handiagoak ezarri dizkion batentzat. Prado museora ere joan nintzen, Tintorettoren erakusketa ikustera. Eta ohartu nintzen, XVIgarrenean ere gauzak ez zirela hain desberdinak, funtsean artea beti izan dela gauza bera: aberatsen etxeetako apaingarri soil. Ez ala? 4 pentsamendu “Arco 2007 dela eta”-ri buruz iturri 2007-02-19 22:52 Aupa Hasier: Entzun dudanez, euskal artista batzuen lanak ederki saldu omen dira “en la athoka de ARCO”. Merkatuan gauza merke gutxi. Eta onak? Ezer ere ez? konatxe 2007-02-20 18:28 Bai, bai, gauza on asko zegoen edo, behintzat, nire gustukoak ugari. Esate baterako, Pello Irazuren lan zoragarri bat zegoen, eta beste asko ere bai. Baina kontua da, ARCOn sartzen denean zerbait, merkantzia soil bilakatzen dela eta “merkantzitasun” hori gailentzen zaiola arte-balioari. Gauza onak bai, baina, zeren arabera? Ez dakit nola esan hobeto. Hurrengo batean, akaso, luzeago ariko naiz honetaz guztiaz, Iturri. Iban 2007-02-20 18:54 Agur, Hasier: Agian interesgarria izan daiteke YouTubetik heldu zaidan zatitxo hau, gaiarekin lotuta dagoen heinean: margotu 2007-02-21 00:24 graziazko bideoa horixe! baina txorakeria zuena merkatuaren zinismoa aintzakotzat hartzeagaitik. aspaldi esan zuen oteizak artelanik ez dela, esperientzia estetiko soila baizik. eta arco azoka bat izanik, zer nahi duzue bada. errua zuena, bertara traszendentzia bila joan izanagaitik. arco ez da eta gertaera kulturala, merkantziaren festa baizik.
2018-11-21T18:51:50
https://zuzeu.eus/kultura/400/
[ -1 ]
Aspaldiko ikuspegixa — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aspaldiko ikuspegixa Aspaldiko ikuspegixa orakulua 2005/09/04 19:55 Egunotan Eibarko zaharrak obra-hesixetan jagozak begira: “¡Eneee..! Zenbat urte ez nebala hamen errekia ikusten!”. Eta bai, Alfako derribuen edo Urkusuko parke ingurutik pasatzian irudi xelebriak ikusten dittuk: nere edadeko jentiak Indalezio Ojangurenen argazkixetan baiño ikusi ez doguzenak, eta zaharrak gaztaruan bizi izandako Eibartik gogoratzen dabezenak. Gure ama (75 urte) entzun juat horren gaiñian berbetan: umia zala, Bidebarrixetan behera errekia agerixan jeguala, ta... Aldapatxon, Ariatzan ta Ardantzan jeguan panoramia, ta... Arikitxaneko zubixa benetako zubixa zanekua, ta... Alfa inguru guztia libre, piszina famosuakin, ta... oin etxuat ondo gogoratzen, baiña nere edadekuak eta baitta nagusixaguak be ezagutu dogun porlan-osotasun-denpora guzti hau (hasi Olerrian eta Azittaiñerarte, errekia desagertu) ez dok halan izan beti. Ha zelako tontokerixia, esango dok: “¡Danok dakigu ez dala halan beti izan barren!”. Bai, baiña gauza bat dok jakiñ, eta bestia sentidu. Eta neretako Kajoitxun argazkixak beste mundu edo dimentsiñoko gauzia izan dittuk beti. Hain zerikusi gitxi jaukek gaur egungo kaliak, usteze inamovibliak dirazela, juan dan 30 urtian beti bardiñ, erretratuetan ikusten dirazen irudi aldakorrekin: oiñ erreka tunel bat, oiñ jauregi bat, oiñ eskonbro mendi bat... Oin dala 20 urte izandako ufaletan kaliak lehertu egin zittuan, naturaleziak beria dana berreskuratu nahi izaten dau eta. Orduan susmau genduan hor azpixan zer egon zeikian, obra-hesixen atzetik. Udaletxia konpondu zebenian eta bere solu guztiak kendu, zutarrixen artian ikusten ziran pozu illunak be oso sujerentiak izan zittuan: hor beheian zeozer jeguan, ur hotsa behintzat bai. Eta Alfa eraitsi dabenian arku eta dinteldun formak agertu dittuk (Makalarro edo Kakalardokua pasabidiakin batera: jakin bai hor jeguala, baiña nere modukuak ezin konprobatu). Konfirmaziñua dok: hor jagok benetan, eztok montaje bat ez, enkorsetatutako errekia.
2019-10-23T12:42:32
https://eibar.org/blogak/orakulua/339
[ -1 ]
#comiteelectrico Artxiboak - etakitto.eus Tag : #comiteelectrico Bihar 23:30ean Comité eléctrico talde asturiarrak bere
lehen lana, “7” izenburuko diskoa zuzenean aurkeztuko du
Ez Dok tabernan. Taldekideen berbetan, “pekatu…
2018-10-21T06:11:25
http://etakitto.eus/tag/comiteelectrico
[ -1 ]
apirila | 2012 | BERTON In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:47 am “Kultura Barrutik” marka berriak Bilboko auzoetan aurrera eramango den Kultura eta Hezkuntza Sailaren programazioa biltzen du. Bertan, barrutietako kultur programazio deszentralizatu guztia batzen da. Kultura Barrutik-ek informazio bloga eta sare sozialetan komunitatea martxan ditu jada. Post osoa irakurri » gaztetxea, okupazioa, Santutxu In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:20 am Azkar zabaldu da Santutxuko okupazioaren berria auzoan, Bilboaldean zein Interneten. Pozik daude Santutxuko Gazte Asanbladako kideak orain artean izan duten erantzun eta harrerakin. Joan den ostiralean poteo musikatua izan zuten eta asteburua lanean eman dute. Hasi berri dugun asterako zehaztu dituzte lanorduak eta ekintzak. Post osoa irakurri » 60 urte, bizi-nahi dantza taldea Bizi-Nai dantza taldeak 60 urte, maiatzaren 4 eta 5ean ospakizuna In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:02 am San Anton elizaren babespean jaio zen duela 60 urte Bizi-Nai dantza taldea, Claudio Gallastegi parrokoaren laguntza handiari esker. Entseguak parrokiako lokaletan egiten ziren hasieran, Salon Solocoechen. Taldeak, gaur egun ere, aurrera darrai; Estibalitz Mardonesek zuzentzen du. Post osoa irakurri » 25 urte, Hau Pittu Hau In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:39 am 25 urte dira jada Hau Pittu Hau -Euskaldunon Konpartsa- sortu zenetik, eta heldu da garaia ospakizunekin hasteko. Maiatzaren 5ean Hau Pittu Hau eguna ospatuko dute 7Katu gaztetxean, “25 urte euskarari bedar txarrak kentzen” lelopean. Post osoa irakurri » Natxo Montero eta bere dantza konpainia Hego Korean In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:28 am Nazioarteko Mimo Jaialdian parte hartuko Natxo Monterok Chuncheonen, Hego Korean, maiatzaren 20tik 27ra bitartean. ‘Carni di prima qualità’ ikuskizuna eszenaratzeko gonbidapena jaso du Montero santutxutarrak. Post osoa irakurri » begoña, herri garaia’ In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:09 am Bideoak, Begoñako Errepublika izandakoak XIX. mendearen amaieratik izan duen bilakaera erakusten du, bertako biztanleen begiradaren eta esperientziaren bitartez. Post osoa irakurri » 153, Berton BERTON 153 laster kalean In Berriak on apirila 30, 2012 at 8:20 am Aste honetan banatuko da Mahatserrian BERTON aldizkariaren 153 zenbakia. Eduki nagusiak ezagutu nahi? Post osoa irakurri » In Berriak on apirila 25, 2012 at 10:37 am bildu, HAPO, jardunaldiak In Berriak on apirila 25, 2012 at 10:18 am Bildu udal taldeak erronka berri bat abiatu du martxan jarriko dituen Hirigintza Jardunaldiekin. Bilboko Udalak, datorren ikasturteari begira, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eraldatzeko abiatuko duen prozesua aitzakia bezala hartuta, Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egitea proposatu nahi du. Post osoa irakurri » In Berriak on apirila 25, 2012 at 9:02 am Santutxuko Gazte Asanbladak jakinarazi digunez joan den asteburuan Iturriga kaleko 14. zenbakiko lokal bat okupatu zuten. Aste honetan arratsaldero 17:00etatik aurerra izango dira gazteak lokalean bertan auzotarrei okupazioaren berri emateko. Ostiralerako poteo musikatua antolatu dute. Post osoa irakurri »
2017-10-18T18:24:10
https://bertonaldizkaria.wordpress.com/2012/04/
[ -1 ]
Anoetako Gazte Asanblada: OLENTZERORI ETA MARI DOMINGIRI GUTUNA OLENTZERORI ETA MARI DOMINGIRI GUTUNA Gaurkoan, Anoetako Gazte Asanblada kideok Olentzerori eta Mari Domingiri idatzi diogun eskutitzarekin gatoz. Zer moduz bizi zarete? Nolakoa izan da aurtengo urtea zuenean? Guk hemen jarraitzen dugu Anoeta eta inguruetan, gure ale txikia jarri nahian. Urtea joan eta urtea etorri antzeko eskariak egiten dizkizuegu eta aurtengoan ere antzekoak egin beharrean gara, Euskal Herritik urrun dauden seme-alabak ez baitira etxekoen berora gerturatu eta epe laburrean egiteko itxurarik ere ez da nabari. Baina aurtengoan ekartzea baino bidaltzea da eskatu nahi dizueguna. Inguruan gero eta putre gehiago ageri da eta ez dute alde egiteko itxurarik. Eraman itzazue gure herritik gau eta egun lehergailuz mendiak zulatzen dituzten AHT zale horiek, eraman itzazue urrutira euskal herritarrak auzipetu nahi dituzten sasi-epaile horiek, eraman itzazue LOMCE eta antzeko legeak inposatu nahi dizkiguten horiek, eraman itzazue abortuaren legea onartu duten horiek, eraman itzazu frankismo garaiko irakasle-zerrenda beltzak egin nahi dituzten horiek… Zerrenda luzeegia da ordea egun batean eta zaku batean eramateko. Lasai guk ere jarriko ditugu zakuak eta gu bidelagun izango gaituzue langintza horretan. Ametsetako herria elkarrekin egin behar dugulako eta kolorez margotzeko prest gaudelako muxu handi bat bidea elkarrekin egin nahi duzuen guztioi! Ea hurrengo urtean Olentzero eta Mari Domingirekin batera Euskal Herriaren Askatasuna ospatzeko aukera dugun, bitartean, lanean jarraitu beharko dugu. Bidea gurekin egin nahi? Egilea: Anoetako Gazte Asanblada ordua: 04:36
2018-12-14T00:56:20
http://anoetakogazteasanblada.blogspot.com/2013/12/olentzerori-eta-mari-domingiri-gutuna.html
[ -1 ]
Bigarren eta hirugarren kategoriako goi-tentsioko sare elektrikoak eta transformazio-zentroak muntatzea eta mantentzea Kodea ELEE0209 Errege Dekretua683/11(PDF) ELEE0108 Sare elektrikoak muntatzeko eragiketa osagarriak ELEE0109 Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea ELEE0310 eraikinetan instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta ikuskatzea ELEE0510 Bigarren eta hirugarren kategoriako goi-tentsioko lurpeko elektrizitate-sareak eta aterpeko transformazio-zentroak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta ikuskatzea ELEE0210 Behe- eta goi-tentsioko elektrizitate-sareak jartzeko proiektuak garatzea ELEE0410 Bigarren eta hirugarren kategoriako goi-tentsioko elektrizitate-sareak eta transformazio-zentroak muntatzea eta mantentzea ELEE0610 Behe-tentsioko elektrizitate-sareak eta kanpoko argiak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta ikuskatzea ELEE0110 Eraikinetan helburu berezietarako instalazio elektrikoak jartzeko proiektuak garatzea
2020-08-07T23:42:17
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_DETALLE_CERTIFICADO?LG=E&ML=FORMEN21&MS=Febbaa&IDCE=ELEE0209&SVSG=N&IDUS=&ORGN=LG%253DE%7CML%253DFORMEN21%7CMS%253DFebba%7CIDFA%253DELE%7CIDAR%253DELEE
[ -1 ]
Coronavirusmakers: munduko elkartasun-sare sortzailea | Consumer Doako teknologia irekian dauden 20.000 ikertzaile eta aditu baino gehiago elkartu dira pandemiaren aurkako osasun-materiala sortzeko eta ospitaleetan eta zaharren egoitzetan dauden gabeziak arintzeko Egilea: Argitaratze-dataren Arrosa Alvares arabera: Ostirala, 2020ko maiatzaren 01a Irudia: ZMorph3D Bizitza gehiago salbatzen laguntzeko garaia da. Coronavirusmakers sareak ongi daki hori, eta kausa solidario horretan laguntzen du, Espainia osoan larrialdiko osasun-materiala emanez. Izan ere, batasunak indarra egiten du, batez ere planeta osoa etsai beraren aurka borrokatzen denean, 20.000 ikertzaile, garatzaile, ingeniari eta kezka berritzaileak dituzten pertsona baino gehiago bildu dira Espainiako eta munduko beste herrialde batzuetako boluntarioek osatutako teknologia ireki eta doako aditu-komunitate handienean, pandemiaren aurkako osasun-materiala sortzeko eta, hartara, ospitaleetako, zaharren egoitzetako eta bestelako laguntza-zentroetako gabeziak arintzeko. COVID-19 krisiak eragindako erronkei gizarte zibilak emandako erantzun gisa, Coronavirusmakers taldeko kideek entzierroa eta lana aprobetxatu dituzte lankidetza-prozesu irekietan parte hartzeko. Prozesu horietan, zientzialariak, medikuak, proiektuburuak, segurtasun-kidegoetako kideak, ekintzaileak eta erabilgarriak izateko eta lehen mailako euspen-plana martxan jartzeko gogoa duten herritarrak elkartu dira. Martxoan hasi zen guztia, Telegram sare sozialak egindako dei baten bidez: Do it Yourself-en (DiY) filosofiari jarraitzen dioten maker edo asmatzaileak (“egin ezazu zuk zeuk”, gaztelaniaz) prest zeuden besteen zerbitzura jartzeko euren talentua, eskura zituztenak erabiliz, pandemiaren aurka baliagarri izan zitezkeen artikuluak diseinatzeko. Hala, 3D inprimagailuekin lehenengo DiY arnasgailuak sortzeko behar ziren piezak egiten hasi ziren, beste bide batzuetatik sartu ezin ziren pazienteentzat. Pixkanaka, Coronavirusmakers komunitatea hazi egin zen, eta Telegramen parte hartu zuten lehen hamarnaka lagunei 20.000 lagun baino gehiago elkartu zaizkie. Horiek guztiek, beren borondatez eta doan, beren ezagutzak eta baliabideak jartzen dituzte materiala autonomia erkidegoetako ospitale eta osasun eta laguntza zentroetara eramateko. Baina humanitario maker horiek ez daude bakarrik. Besteak beste, hauek babesten dituzte: Berrikuntzarako COTEC Fundazioa, ASHOKA Fundazioa, Bizkaia Tecnaliako Parke Zientifiko eta Teknologikoa, industriaren, eraikuntzaren edo logistikaren sektoreko enpresa handi eta txikiak, Estatuko, autonomietako eta udalerrietako segurtasun-kidegoak, eta Mugarik gabeko Poliziak bezalako estatuko eta nazioarteko erakundeak. Arnasgailuetatik bisera eta maskaretara Irudia: Koronavirusmakerrak Ez da erraza izan nork bere arnasgailuak eraikitzea. Egia da Asturiasko osasun-agintariek laguntza eman ziotela taldeari, homologaziora eraman zitzaketen testak errazteko. Hala ere, egin ondoren, Espainiako Medikamentu Agentziak baliozkotzeko zain daude oraindik. Eskerrak laster ohartu ziren laguntza dibertsifikatu zezaketela, eta, orduan, 3D inprimaketara ez ezik, ehungintzara ere zabal zezaketela jarduera, non entrega-epeak askoz azkarragoak eta eraginkorragoak izan baitzitezkeen. Eta horrela, hilabete baino gehixeagoan, sormenezko eta elkartasunezko marea horrek 685.664 bisera babesle, 100.000 FFP2 maskara eta 20.000 bata kirurgiko eman ahal izan ditu, besteak beste, larrialdiko osasun-artikulu batzuen artean, hau da, 200.000 euroko inbertsioa. Bere eginkizunarekin jarraitu ahal izateko, Coronavirusmakers sare solidarioak homologazio eta baimen azkarrak eskatzen dizkie agintariei, larrialdi-ekipo gehiago bidal ditzaten beren helmugetara. “Dena moteltzen ari da, eta lehenbailehen behar dugu materiala osasun-zentroetara eramateko eta garatzeko”, dio Rosa Nieves León Pérezek, borondatezko ekimen honen koordinatzaileak. Energia-uholde geldiezina, bizitzak salbatzeko prest dauden heroi anonimoak onartzen jarraitzen duena. impresión 3d-eu koronabirus
2020-07-05T18:05:32
https://www.consumer.es/eu/solidaridad-eu/coronavirusmakers-munduko-elkartasun-sare-sortzailea.html
[ -1 ]
Iruñea, 1958ko apirilaren 14a 1980ko ekaina (22 urte) José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra ezizenaz ezaguna (Iruñea, 1958ko apirilaren 14a - Ipar Euskal Herria, 1980ko ekaina) ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako kidea izan zen. ↑ a b Petxarroman, Iñaki. (2016-10-02). «Autonomoetako 'Bakunin'» Berria. ↑ a b Azurmendi, Mikel. (2000-6-18). «Duela hogei urte desagertu zen "Naparra" Iparraldean» Argia (1766). ↑ Esnaola, Enekoitz. (2016-10-01). «Naparraren gorpuzkiak Mont de Marsan inguruan daudelakoan, kasua irekitzeko eskatu dute» Berria. ↑ EiTB. (2016/10/14). Epaileak 'Naparra'ren auzia ireki eta gorpua bilatzeko agindua eman du. . Datuak: Q27304488 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=José_Miguel_Etxeberria&oldid=7611756"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 2 urtarrila 2020, 01:38.
2020-08-03T13:20:46
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Miguel_Etxeberria
[ -1 ]
nazioartea • ZUZEU Gure Esku Dago ekimenak 100.000-tik gora euskaldun bildu ditu Durango eta Iruñea artean, eta Urquijok zioenaren kontra, sekulako arrakasta izan da. Euskal Herrian hamaika hedabide elkartu dira jarrai...
2019-11-18T00:53:09
https://zuzeu.eus/gaia/nazioartea/
[ -1 ]