text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
list
Umeek egindako zinema | Zinetxiki Zinemaldia UMEEK EGINDAKO ZINEMA Atal honen helburua, 3 eta 12 urte bitarteko umeek egindako filmak eskeintzea da (beraiek bakarrik edota profesional, familiar edo lagunekin batera egindakoak). Pelikulen aukeraketa nazioarteko deialdi zabal baten ondorioa da eta 8 herrietako pelikulak barne hartzen ditu. Bertan, irudimenetik sortutako pelikulak aurkitu daitezke, baita bizi diren komunitatearen istorioak beraien ahots propioarekin kontatzeko beharretik sortutakoak ere. Atal hau, publikoak eskeinitako Gazte Film Fest saria jasotzeko lehiatzen da (umeek emandako bozketen arabera aukeratua). Eskatu informazioa gehiago
2020-03-28T18:03:19
https://eu.zinetxiki.net/copia-de-cine-hecho-por-ninxs
[ -1 ]
FAQs - UPV/EHU 1. Zer dira berezko tituluak? Zer alde dago homologatutako titulazioen eta berezko tituluen artean? 2. Zer jarduera egin dezaket berezko ikasketetan? 3. Zer da ECTS kreditu bat? 4. Zer baldintza bete behar dut berezko ikasketetako jarduera bat egin ahal izateko? 5. Egin al dezaket graduondoko berezko titulu bat, unibertsitateko titulazioa bukatzeko oraindik irakasgaiak gainditzeko baditut? 6. Atzerriko titulazioa daukat, nire titulua homologatu behar al dut UPV/EHUn berezko titulu bat egiteko? 7. Zenbat balio du graduondoko ikastaro batek? 8. Ba al dago finantzatzeko beka edo baldintza berezirik? 9. Non eta noiz egiten da izen ematea? Ordainketarik egin behar al dut? 10. Zer dokumentazio aurkeztu behar dut izen ematea eskatzeko? 11. Nola dakit berezko titulu batean onartu nautela? 12. Noiz eta nola egiten da matrikula? 13. Ba al dut matrikularen ordainketa zatikatzerik berezko ikasketetako jarduera batean? 14. Matrikularen barruan ba al da aseguru medikorik? 15. Ikastaro bat ordaindu dut eta arrazoi pertsonalengatik ezin dut egin ezarritako datan, zer egin dezaket? 16. Noiz lortuko dut titulua? Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko. Nolako egokitzapena izan gizarte eskaintzan, halako balioa eta aitormena izango dute. Hortaz, honelako helburuak lortu nahi dituzte: Berehalako proiekzio profesionala duen prestakuntza espezializatu bat ematea Profesionalentzako ezagutzak gaurkotzea Ezartzea, azken finean, konexio bat jarduera akademikoaren eta gizarte errealitatearen artean (hitzarmen bidez erakunde publiko eta enpresa pribatuekin ematen diren tituluak behin eta berriro antolatuta berresten den helburua) A. Berezko Masterra Titulu hauetako ikasketek, oro har, 60-120 ECTS kreditu izango dituzte. Gutxienez ikasturte bateko iraupena izango dute. Unibertsitate titulua duten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketa da. B. Unibertsitate Espezializazioko Titulua 30-59 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko edo biko iraupena izango dute. Berezko masterra bezala, unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketak dira. Aparteko kasuetan, unibertsitateko titulurik ez daukaten profesionalak onartu ahal izango dira, baldin eta kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia badute; bi ikasle onartu ahal izango dira, edo, bestela, guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 5. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko. C. Unibertsitateko Aditu Titulua 15-29 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko iraupena. Batez ere unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira; gehienez ere onartu ahal izango dira guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 20. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko. D. Unibertsitate Hedakuntzako Diploma 30-60 ECTS kreditu izango dituzte. Unibertsitate hedakuntzako diplomara sartzeko betekizunak izango dira legeak unibertsitatean sartzeko ezartzen dituen berberak. Salbuespenez, onartu ahal izango dira dokumentuen bidez kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukatela egiazta dezaketen pertsonak. E. Ikastaro Osagarriak Ikastaro osagarriak ezagutzak eguneratzeko, espezializatzeko, birziklatzeko eta zabaltzeko ikastaroak dira, eta ikasleen prestakuntza osagarri eta jarraitua dute helburu. Enpresen edo kanpoko beste edozein erakunderen eskariz antolatzen diren etengabeko prestakuntzako ikasketek eta unibertsitateko ikastaro osagarriek 20 ECTS kreditu izango dituzte gehienera, eta haietan sartzeko baldintzak ikastaroen proposamenean zehaztuko dira. Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European credit transfer system) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duela. UPV/EHUren berezko ikasketetan balioztatu da ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar direla. Berezko Masterra: Unibertsitate titulua duten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketa da. Unibertsitate Espezializazioko Titulua: Unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketak dira. Aparteko kasuetan, unibertsitateko titulurik ez daukaten profesionalak onartu ahal izango dira, baldin eta kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia badute; bi ikasle onartu ahal izango dira, edo, bestela, guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 5. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko. Unibertsitateko Aditu Titulua: Batez ere unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira; gehienez ere onartu ahal izango dira guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 20. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko. Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Unibertsitate hedakuntzako diplomara sartzeko betekizunak izango dira legeak unibertsitatean sartzeko ezartzen dituen berberak. Salbuespenez, onartu ahal izango dira dokumentuen bidez kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukatela egiazta dezaketen pertsonak. Ikastaro Osagarriak: Ikastaro osagarrietara sartzeko baldintzak kasu bakoitzerako ezartzen dira. Gure web orrialdeko ikastaro osagarrien “fixan” begira dezakezu. Oraindik ikasketak bukatu gabe badituzu, UPV/EHUk ez du baimenik ematen matrikulatzeko. Goi mailako atzerriko titulu bat dutenek ikasketa horiek egin ditzakete titulua homologatu beharrik izan gabe. Aski izango dute errektorearen baimena izatea, lehenago dagokion batzordeak txostena eginda. Tramitazio hori graduondokoan onartu zaituztela egiten da. Aurkezten den dokumentazioa itzulita egongo da. Ez dago graduondoko tituluen edo ikastaroen salneurria arautu edo mugatzen duen arautegirik. Gizarte Kontseiluak ezartzen du prezioa. Salneurria gure web orrian kontsulta dezakezu, matrikularen atalean. Berezko ikasketak, Estatuaren estaldurapean ematen diren izaera orokorreko beka edo diru laguntza deialdietatik kanpo gelditzen dira. Unibertsitateak ere ez du eman ohi bekarik. Titulazio batzuek, berriz, bai ematen dituzte. Titulazioaren Idazkaritzara jo behar da jakiteko bekarik ematen duten eta beka horiek jasotzeko baldintzak zein diren. Hori bai, matrikulazio tasetan gauzatzen diren exentzioak eta murriztapenak graduko eta master ofizialetako berdinak dira (familia ugariak, ezgaitasuna, genero indarkeria eta abar). Izena emateko web orriaren bidez egin behar da, GAUR aplikazioa erabiliz. Normalean ekain, uztail eta irailean egingo da. Berezko titulu bakoitzaren Idazkaritzara jo behar da titulazio bakoitzerako ezarritako eguna zein den jakiteko. Berezko tituluaren Idazkaritzan adierazten dizutena. Ikasleak egindako ikasketen ziurtagiria eta curriculum vitae eskatzen dira gehienetan. Zuzendari akademikoak zure eskariaren egoeraren berri emango dizu. Gainera, gure web orriko izena emateko atalean jakin dezakezu zein den egoera. Onartutako pertsonentzat bakarrik. Matrikula egiteko data titulazioaren antolakuntzak berak emango dizu. Matrikula web bidez egiten da GAUR aplikazioa erabiliz. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bulegoak web orrian kontsulta daitezke, matrikularen atalean. Berezko titulazioetarako, graduko nahiz graduondokoetarako, ordainketa zatitu dezakezu bi epetan, % 50ean bakoitza. Ikasketa osagarrietan zenbateko guztia ordaindu behar duzu matrikulatzerakoan. Matrikulatzean ordaintzeko konpromisoa hartzen da. Matrikula behin egin eta gero, baliogabetu nahi bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, baldin eta ikastaroa hasita ez bada. Berezko titulu bakoitzak badu poliza bat eta horren barruan sartzen dira matrikulatutako pertsonek munduko edozein tokitan eta eguneko 24 orduetan izan ditzaketen istripuengatiko zerbitzuak. Kanpoan gelditzen dira jarduera profesionalen ondorioz sortutako istripuak. Aurrekoa gorabehera, barruan sartzen dira ikasketen ondorioz eta horiek lortzeko beharrezkoak diren praktikak. Ikastaroa hasita ez bada bakarrik itzultzen da ordaindutako diru kopurua. Matrikula baliogabetzeko eskaria eskolak hasi eta lehen hiru hilabeteetan egiten baduzu, ordaindu gabe daukazun zatia ez da zortzat joko. Ezarritako prezioak ezarritako epeetan ez ordaintzeak, ordaindutako zenbatekoak galtzeaz gain, ordaindu gabe leudekeen zenbatekoak unibertsitatearen aldeko zortzat hartuko dira. Behin berezko titulua bukatuta, berariaz eskatu behar duzu titulua egiteko. Gure web orrian kontsulta dezakezu titulua egiteko zer tramite, zer dokumentazio aurkeztu behar den, eta zenbat ordaindu behar den titulua egiteko. Era berean, dagokion atalean kontsulta dezakezu tituluak jasotzeko prozedura zein den. Si tienes más preguntas, no dudes en escribirnos a: [email protected] o llamarnos al: 94 601 7939
2019-04-26T16:30:57
https://www.ehu.eus/en/web/titulospropios/ohiko-galderak
[ -1 ]
Saint-Félix (Savoia Garaia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Saint-Félix (Savoia Garaia) Alain BAUQUIS (2014-2020)[1] 45° 48′ 03″ N, 5° 58′ 20″ E / 45.800833333333°N,5.9722222222222°E / 45.800833333333; 5.9722222222222Koordenatuak: 45° 48′ 03″ N, 5° 58′ 20″ E / 45.800833333333°N,5.9722222222222°E / 45.800833333333; 5.9722222222222 Saint-Félix (Savoia Garaia) (Frantzia) Saint-Félix (Savoia Garaia) (Savoia Garaia) Entrelacs, Saint-Girod, Alby-sur-Chéran, Bloye, Chainaz-les-Frasses, Héry-sur-Alby eta Marigny-Saint-Marcel www.saint-felix74.com Saint-Félix Frantziako udalerria da, Savoia Garaia departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 2.023 biztanle zituen. 2007an Saint-Félix udalerrian erroldatutako biztanleak 2.023 ziren. Familiak 778 ziren, horien artean 192 pertsona bakarrekoak ziren (104 bakarrik bizi ziren gizonak eta 88 bakarrik bizi ziren emakumeak), 177 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 329 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 80 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 833 etxebizitza zeuden, 783 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 25 bigarren erresidentzia ziren eta 24 hutsik zeuden. 567 etxeak ziren eta 263 apartamentuak ziren. 783 etxebizitza nagusietatik 518 bere jabearen bizilekua ziren, 258 alokairuan okupaturik zeuden eta 8 doan lagata zeuden; 15 etxek gela bat zuten, 68 etxek bi zituzten, 137 etxek hiru zituzten, 208 etxek lau zituzten eta 355 etxek bost zituzten. 636 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 357 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 370 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1.304 ziren, horien artean 1.000 aktiboak ziren eta 304 inaktiboak ziren. 1.000 pertsona aktiboetatik 906 lanean zeuden (494 gizon eta 412 emakume) eta 93 langabezian zeuden (42 gizon eta 51 emakume). 304 pertsona inaktiboetatik 88 erretiraturik zeuden, 121 ikasten zeuden eta 95 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Saint-Félix udalerrian 818 unitate fiskal zeuden, 2.166,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.337 euro zen.[6] 2007an zeuden 96 komertzioetatik, 2 janari enpresak ziren, 2 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 5 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 28 eraikuntza enpresak ziren, 21 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 7 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 finantziazio enpresa zen, 7 higiezinen enpresak ziren, 9 zerbitzu enpresak ziren, 8 administrazio publikoko enpresak ziren eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 31 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 2 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 1 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekua, 2 igeltseroak, 7 margolariak, 2 zurginak, 3 iturginak, 6 argiketariak, 2 eraikuntza enpresak, 1 ile apaindegia, 3 jatetxeak eta 1 tintoreria.[8] 2009an zeuden 6 establezimendu komertzialetatik, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 2 okindegiak, 2 harategiak eta 1 drogeria zen.[9] 2000. urtean Saint-Félix udalerrian 18 nekazaritza-ustiategi zeuden, 369 hektarea erabiltzen.[10] "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Saint-Félix_(Savoia_Garaia)&oldid=5308983"(e)tik eskuratuta
2019-12-10T05:15:22
https://eu.wikipedia.org/wiki/Saint-F%C3%A9lix_(Savoia_Garaia)
[ -1 ]
 Guraso hasiberrien beldurrak: Komunitatearen elkartasuna, positiboa ote? – Irunero 2014(e)ko irailak 13 (an) argitaratuta. Egilea: Irunero Beldurraren emozioan sakondu nahirik, nondik hasi galdetu diot neure buruari, eta maiz ikusten dudan adibide edo egoera bati buruz gogoeta egiten hasi nahi nuke oraingoan. Seguruenik, maila batean edo bestean guraso guztiok bizi izan dugun egoera da, batez ere haur jaioberria genuenean. Lehen aldiz guraso izan behar dugunean gehienetan ilusioz beteriko garai bat pasatzen dugu: zain gaude, gogoz gure haurra ikusteko eta bizitza berri bat hasteko. Gogoak, ilusioak, pozak eta maitasunak hor daude pil-pilean, baina emozio positibo horiekin batera ere BELDURRAK eta segurtasun faltak azaltzen dira: osasuntsu jaioko da? erditzean indartsu izango naiz? Emozio eta sentimendu positiboekin batera beldurrak sentitzea normala eta osasuntsua izan daiteke, bidera-tzen ikasten badugu. Nola ez gara, bada, beldurtuta sentituko inork irakatsi ez digun rol hau burutzeko? BELDURRA EMOZIOA DA, arriskua, min fisiko edo psikologikoa jasan daitekeela ohartzean sentitzen dugun emozioa. Arriskutik babesten gaitu, ingurunera moldatzen lagunduz. Guraso gisa sortzen zaizkigun beldurrak anitzak dira eta gure haurraren heziketan adi egoten laguntzen gaituzte; berez beharrezkoak dira, baina gureak direla ahaztu gabe. Guk ere geure beldurren kontzientzia hartzea garrantzitsua da oso, haiek ulertu, onartu eta erregulatzen ikasi, geure haurrei transmititu gabe. Haurren hezkuntzan ingurunera adi egon behar dugu, behatu, egon, entzun, ulertu… baina ez bagara horietaz jabetzen edo ez badugu gogoeta egiten, geure beldur irrazionalak intseguritatea edo arrazoirik gabeko beldurrak transmititu ahal dizkie haurrei. Beraz, guraso berrien (ez hain berrien ere) beldurrak normalak dira, onartu eta ulertzea garrantzitsua da. Berria naiz nire haurraren zainketan, eta nahiz eta beste haurrak hezi izan, nireek emozio piloa sortzen didate: goxotasuna, maitasuna, ilusioa… baina hauekin batera beldurra ere. Nire beldurra entzutea positiboa izan daiteke, heziketan adi egoten laguntzen baitit, eta emozio horren bidez nire haurrekiko harremanean elkarrekin emozioak erregulatzen ikasteko bidea eraikitzen ikasten dut. Haurraren etapa guztietan nik guraso gisa koka-tzen joan behar dut, nire emozioak entzuten eta eguneroko elkarrekintzetatik elkarrekin ikasiz. Baina zer behar dute guraso berriek? Zer eskain diezaiekegu komunitate bezala? Gurasoen ekintzen epaiketa? Ongi edo gaizki egiten ari diren adieraztea? Noski ez, baina… ez al da hori gehienok egiten duguna? Guraso berriek (guraso guztiok) komunitatearen elkartasuna eta ulerkortasuna behar dute, ez intseguritatea edo mezu ez argiak. Entzuten dugunean ohartuko gara gu ez ginela (ez gaudela) haien zalantzetatik oso urrun eta, konparaketak egin beharrean, goazen entzutera eta haien lekuan ipintzera. Pertsona bakoitza mundu bat gara eta guraso edo haur bakoitza bakarra eta errepika ezina, anitza eta aniztasunean ederra. Bularra ematearen (edoskitzearen) adibidea jar dezagun: argi utzi nahi nuke gaur egun bularra ematearen onurak handiak direla eta komunitateak erraztasun guztiak ipini beharko lizkiekeela amei zeregin eder honetan laguntzeko. Baina demagun ama batek (eta uste baino gehiago dira) hainbat arrazoirengatik ezin duela bularra eman. Ez al ditugu ama hauek epaitzen? Eta ezin denean, hamaika saiakera egin arren, ezin al dizkiogu haurrari bere garapenean behar dituen behar afektibo emozionalak berdin eskaini? Nire ustez, bai, haurrak lehen aldi honetan behar duen modua eskaintzen badiogu. Bularra ematean begirada, ukipen eta kontaktu fisikoarengandik hurbilago gaude, baina biberoi edo txupetearekin modua ere manten dezakegu, mantentzea funtsezkoa da. (Hurrengo zenbakian jarraituk du)
2019-11-12T13:31:19
https://irunero.eus/guraso-hasiberrien-beldurrak-komunitatearen-elkartasuna-positiboa-ote/
[ -1 ]
Ihauteri ohidurak Arbonan - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria Ihauteri ohidurak Arbonan Pierre Etchelecou oroitzen da, aurpegia ikatzez belztua, arroltze eta xingar keta joaten zela auzoko etxeetan. Jendeek kailuak ematen zituzten, gazteek beren amari gerrena batean ekartzen zituztenak. Bakoitza bere auzoan egoten zen. Lekukoa(k): Pierre Etchelecou Herria: Arbona Erreferentzia: 214-3 Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1428 Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1430 Gaia(k): Inauteriak Pierre Etchelecou Pierre "Pierrot" Etchelecou 1923ko urriaren 21ean sortua da, Arbona Duhartenean, eta fite herri erdian den Elizondoa etxera joan zen bizitzera, amaren aldeko aitatxi-amatxi han bizi baitziren. Zazpi anai-arrebetarik zaharrena da. Herriko eskola publikoan ibili zen, zertifikata erdietsi arte, hamaika urteetan (1925 inguruan), mekanikari aprendiz gisa hasi zen, Biarritzeko Harausta (frantsesez: La Négresse) auzoaldeko garaje batean. Han ari izan zen, 4 urtez, gerla hasi arte. 17 urteetan, Moussempes teileriako langile bilakatu zen, beti Biarritzeko Harausta auzoaldean, bi urtez (1940tik 1942ra). Lan Behartuaren Zerbitzutik (STO) ihes egiteko, aire armadan sartu zen, Tolosa Okzitanian. 22 urtez, Armadan egon zen (1942-1965). Orduan ezkondu zen (1952) eta hiru haurren aita da. Aita zendu zitzaiolarik, 1965eko urtarrilaren 1.ean, Pierrot familiaren etxera itzuli zen eta lan desberdinak egin zituen (garbigelako tresneria biltegizain, elektrikari), 1985ean erretretan sartu arte. Pierrot Etchelecou Arbonako Primadera dantza taldearen sortzaileetarik da. Alabaina, 1973ko urriaren 6an Tribullenia etxean bildu zen buraso eta haur (kasik 80) biltzarraren ondotik, elkartea sortu zen, 1974ko otsailean. Primadera taldeak lehen ikusgarria urte bereko kermezaren karietara eman zuen, uztailaren 7an. Pierrot elkarteko lehen lehendakaria izan zen (10 urtez). Haren ondotik, Michel Dolosor (10 urtez) eta gero Anne-Marie Housset (11 urtez) izan ziren. Primadera taldeko dantzari eta txistulari zen alabak sustaturik, 1973tik 1987ra, Pierrotek atabala jotzen ikasi zuen eta tresna horren bidez taldea lagundu zuen, taldearen 30. urteburu arte (2003). Ihauteriak Bardozen
2020-04-01T08:26:20
https://www.mintzoak.eus/eu/arbona/pasarteak/214-3/
[ -1 ]
OKI 46471104 Tonerkartusche Original Schwarz 1 Stück(e) Preisvergleich OKI 46471104 Tonerkartusche Original Schwarz 1 Stück(e) OKI 46471104 Tonerkartusche Original Schwarz 1 Stück(e) EAN Nr: 5031713067085 OKI 46471104. Druckleistung: 7000 Seiten, Druckfarben: Schwarz, Menge pro Packung: 1 Stück(e) OKI Toner schwarz C823/C833/C843 7000 Seiten (46471104) OKI Toner schwarz C823/C833/C843 7000 Seiten (46... OKI Toner Black (46471104) 93.90 CHF PC-Ostschweiz
2019-02-17T21:08:50
https://www.comparis.ch/preisvergleich/de/product/oki-46471104-tonerkartusche-original-schwarz-1-stueck-e-p4619
[ -1 ]
Merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina abian da — Eibarko Udala Bertako merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpainaren aurkezpena izan da gaur asteazkena, urriak 31, Eibarko Udaletxean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuta, datorren astelehenean, azaroak 5, hasiko den kanpainaren nondik norakoak azaldu dituzte Alberto Albísteguik, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailaren zinegotzia, eta Alfredo Retortillok, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Sailburua. "Erosi bertan" izenburupean (erderaz, "Compra local"), kanpainaren helburuak bi dira: bata, bertako denden lana balioan ipini eta nabarmentzea, gure herri eta hiriak dinamizatuz eta, bigarrena, ardura edo erantzukizuna eskatzea kontsumitzaileei guztiok nahi dugun gizartea sortzeko. Halaber, kanpainari hasiera emateko, datorren astelehenean, azaroak 5, biniloak jarriko dira gure herrian hutsik dauden hainbat dendetan, horien balioa azpimarratu edo nabarmentzeko. Azken finean, kanpaina bera bultzatzeko sustapen-jarduera bat da. Retortillo Sailburuordearen hitzetan, "bertako merkataritzak benetako garrantzia ez duela uler daiteke globalizazio mundu honetan, baina gaur aurkezten dugun kanpainaren leloak dioen moduan, ahalmena edo boterea gauza txikietan dago eta gure esku dago gaitasun hori aktibatzea. Gauza txikien superbotereak dira etorkizuna sortzen uzten dizkigutenak, azken finean, nola eta non kontsumitu nahi dugun erabakiz". "Erosi bertan" kanpainaren aurkezpeneko irudiak etiketak: Erosi bertan, Eibar, Eusko Jaurlaritza, kanpaina
2018-11-18T01:18:15
https://www.eibar.eus/eu/albisteak/merkataritzaren-balioa-nabarmentzeko-kanpaina-abian-da
[ -1 ]
Zergatik negar egiten dut nire haurtxoak? | Consumer Zergatik negar egiten dut nire haurtxoak? Haurraren gaueko negarrak berez gertatzen dira, eta denborarekin desagertzen dira. arabera: Osteguna, 2015eko abuztuaren 20a Haurrak plin guztiak lo egiten du, eta bat-batean, itxuraz arrazoirik gabe, negar egiten hasten da, lotan egon arren. Haurraren loaren nahasmendu horrek gurasoen eta haurraren atsedenari eragiten dio, baina ez du kezka handia izan behar, berezkoa izan ohi baita eta adingabea heldu ahala desagertzen eta desagertzen delako. Artikulu honetan, loaren trastornoek haurtxoetan duten eragina eta esnatu gabe negar egiteko arrazoiak azaltzen dira. Halaber, espezialistek gurasoei aholkuak ematen dizkiete gaueko esnatze horiek gertatzen direnean jarduteko eta maizegi errepika ez daitezen gomendioak. Irudia: flash. pro Haurraren loaren gorabeherak Haurraren ametsa da gurasoak gehien kezkatzen dituen arazoetako bat eta pediatria-kontsultarako arrazoirik ohikoenetako bat. Izan ere, haurrak atseden hartzen du edo ez, eta haurraren animoan eta jokabidean aldaketa ugari eragiteaz gain, gurasoen ongizateari kalte egiten dio. Adin txikikoaren lehen urtean “gurasoek 400 eta 750 ordu arteko lo galtzen dute”. Halaxe jasotzen du Osasun Ministerioak argitaratutako ‘Loaren trastornoen gaineko praktika klinikoaren gida haurtzaroan eta nerabezaroan’. Haurren %53,3 6 eta 11 hilabete bitartean eta haurren %46,6 astean hiru gau esnatzen dira gutxienez Kasu batzuetan, loaren nahaste hori lotan egoteko zailtasunarekin lotuta dago, baina, beste batzuetan, arazoa txikia izan denean agertzen da arazoa. Gonzalo Pinek Haurren Loaren Valentziako Unitateko (UVSI) zuzendariak egindako inkesta baten arabera, 6 eta 11 hilabete bitarteko haurren %53,3 eta urtebete eta sei urte bitarteko haurren %46,6 astean hiru gau esnatzen dira gutxienez. Negar loa Gaueko esnatzeak arinak izan daitezke, negar edo negar txiki bat, eta haurtxoa, itxuraz, lotan egoten da; loaren fase normalak dira, haurraren heltze-prozesuaren parte direnak. Baina beste kasu batzuetan, negarra iraunkorragoa eta larriagoa da, eta aldaketa handiagoa eragiten du haurrarengan. Gaueko ikarak esaten zaio horri, edo fusio-esnatzea, “loaren mozkorrera” ere deitzen zaiona. Bi kasuetan, patroia errepikatzen da. Gurasoak semeari laguntzera joan direnean konturatu dira negarrez edo aldatuta egon arren haurrak lo jarraitzen duela. Kontua da nahasmendu hori haurraren lo-REM fasean agertzen dela, hau da, sakonagoa denean. Ondorioz, haurra ez da gai erabat esnatzeko eta gertatzen denaren kontzientzia osoa hartzeko. Txikia asaldatuta, nahastuta edo izututa ager daiteke, eta ez da gai kanpoko estimuluei erantzuteko. Gaueko loreen kasuan, gertakaria laburra da, minutu gutxi batzuk igaro eta gero umea berriz ere lo geratzen da. Hala ere, fusio-esnatzea “ohikoena bost eta hamabost minutu bitartean irauten du”, eta, kontsolatzen saiatzean, “sintomek okerrera egiten dute eta gertaera luzatzen da”, loaren arazoei buruzko gidako lan-taldeko adituek adierazten dute. Espezialistek diotenez, gau-ikarak eta fusioz esnatzen diren esnatzeak, gauez lo egin ohi dutenak, trastorno onberak dira, eta ez dute inolako tratamendurik behar, denborarekin desagertzen baitira. Aholku nagusia hauxe da: gaueko gertaera horietan haurra esnatzen ez saiatzea; hobe da bere ondoan isilik egotea eta lasaitu arte itxarotea. Aholku nagusia da haurra ez esnatzea Esnatze horiek berez gertatzen badira ere, batzuetan kanpoko estimulu batzuek eragin ditzakete, adibidez, zaratak edo ohean jarrera aldaketa behartuak. Horregatik, komeni da ahal den neurrian aldaketa horiek saihestea. Halaber, garrantzitsua da haurraren atsedenari dagokionez ohitura egokiak izatea. Gurasoek kontuan izan behar dituzte, besteak beste, ordutegi erregularra oheratzeko orduan, haurrari bakarrik lo egiten irakastea eta lotara joateko ekintzaren inguruan erritual bat sortzea. Gonzalo Pinek, alde horretatik, eguneko loaren sakontasuna txikiagotzen duten eguneko siesta txiki txikiak faboratzen ditu. amets haurtxo llanto-eu lo egin
2020-02-26T21:00:17
https://www.consumer.es/eu/bebe-eu/zergatik-negar-egiten-dut-nire-haurtxoak.html
[ -1 ]
Kultur Audientziei Buruzko aditua | Ciencias Sociales y Humanas | Deusto Kultur Audientziei Buruzko aditua Ikerketa ekintza lana % 100 Kofinantzatuta Ikastaro pilotua % 100 finantzatzen dute Europako Batzordeak eta Deustuko Unibertsitateak. Izena emateko epea zabalik, 2018ko uztailaren 9tik abuztuaren 31era. Programak kultura arloko ikus-entzuleen garapenerako behar diren ezagutzak, trebetasunak eta abileziak eskaintzen ditu, baita trukerako eta nazioarte mailan sareko lana egiteko baliabideak eta testuingurua ere Ikus-entzuleen garapena (audience development) kultur erakundeen eta eskaintza jasotzen duten herritarren arteko harremana pentsatzeko ikuspegirik emankorrena da gaur egun
2018-10-19T10:07:29
https://socialesyhumanas.deusto.eus/cs/Satellite/socialesyhumanas/eu/instituto-estudios-ocio/heziketa/kultur-audientziei-buruzko-aditua/programa?cambioidioma=si
[ -1 ]
Eibarko La Salle Irratia FM107.4: diciembre 2014 Ekintza xumeekin mundua aldatu nahian Azken aldian, Eibarko La Salleko Tandanacui taldea, datozkigun egun bereziei erreparatuz, hainbat ekintza egiten ari da. Alde batetik, Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako laguntza eskaerari erantzunez, Lidl supermerkatuan egon ziren elikagaiak biltzen. Bestetik, Gurutze Gorriaren Jostailu erosketaren kanpainari laguntzeko, futbito txapelketa eta abenduko pintxo solidarioa antolatu dituzte ikastetxean dirua biltzeko asmoz. Baina besteek egiten dutena ikustea ere garrantzitsua da. Horregatik, adimen urritua dutenentzako Laguntaldea aisialdi elkarteko Remen Santos beraiekin bildu zen eta bere esperientzia azaldu zien. Oso gustura egon ziren eta hizlariaren bizipenek eragin nabarmena izan zuten gure entzule hauen artean. Publicado por Eibarko La Salle Irratia en 5:43 No hay comentarios: Euskal Astea 2014 - 2015 Euskal Astea LaSalle Azitain 2014 / 2015 Aurten ere Euskal Astea ospatu dugu LaSalle Azitainen. Ekintzaz blai etorri zaigu oraingoan ere, horien artean, gurean ipuin kontalaria, Jon Arretxe eta Carlos Gorrindo idazleak izango dira. Euskal filmak ikusteaz gain, ikusentzunezko desberdinekin girotu dugu ikastetxea eta EITB-ra ere joan gara “ Gu ta gutarrak” saioaren grabazioa ikustera. Publicado por Eibarko La Salle Irratia en 5:41 No hay comentarios:
2018-06-21T17:52:59
http://eibarkolasalleirratia.blogspot.com/2014_12_01_archive.html
[ -1 ]
Casas Rurales en Amezketa - TusCasasRurales.com Casas rurales en Guipúzcoa > Casas rurales en Amezketa Alojamientos rurales, información y turismo rural en Amezketa, provincia de Guipúzcoa. Lo sentimos, pero no disponemos actualmente de alojamientos en Amezketa Alojamientos Rurales cerca de Amezketa Aproximadamente a 4 Km. de Amezketa Aproximadamente a 8 Km. de Amezketa Aproximadamente a 14 Km. de Amezketa Aproximadamente a 16 Km. de Amezketa Aproximadamente a 18 Km. de Amezketa Aproximadamente a 20 Km. de Amezketa Aproximadamente a 6 Km. de Amezketa Aproximadamente a 7 Km. de Amezketa Aproximadamente a 10 Km. de Amezketa Aproximadamente a 11 Km. de Amezketa Aproximadamente a 13 Km. de Amezketa Albergue rural | 23 plazas | Beizama - Guipúzcoa Albergue Rural con capacidad hasta 23 plazas. Alojamiento situado en Beizama, Guipúzcoa. Turismo Rural en Amezketa Poblaciones cercanas a Amezketa Amezketa es una localidad que pertenece a la comarca de Tolosaldea situada en la provincia de Guipúzcoa a unos 210 metros de altitud sobre el nivel del mar y cuenta con una población aproximada de 990 habitantes. Población Todas Pobl. Aduna Aia Aizarnazabal Alkiza Altzaga Aretxabaleta Asteasu Astigarraga Ataun Azkoitia Azpeitia Beizama Berastegi Deba Donostia San Sebastián Errenteria Errezil Eskoriatza Getaria Hondarribia Irún Itziar Legazpi Leintz Gatzaga Lezo Mutriku Oiartzun Olaberria Onati Orio Urnieta Usurbil Villabona Zaldibia Zarautz Zegama Zestoa Zizurkil Zumaia Características
2020-07-07T12:47:00
https://www.tuscasasrurales.com/casas-rurales-amezketa-3273.asp
[ -1 ]
WeLive Jardunaldia, aplikazio hiritarrak ko-sortzeko tresnak - SPRI SPRI / IKTak / WeLive Jardunaldia, aplikazio hiritarrak ko-sortzeko tresnak Azaroaren 28an plataforma horri buruzko tailer bat egingo da Bizkaiko Teknologi Parkean WeLive proiektu europarraren asmoa da hiritarrak, enpresak eta administrazio publikoak herri-zerbitzu berrien garapenean inplikatzea aplikazio mugikorrak sortuz. Horretarako, plataformak gune bat eskaintzen du hiriari lotutako ideiak, premiak edo proposamenak argitaratzeko, eta baditu baita ere tresna teknologikoak eta datu-multzo irekiak, konponbide horiek garatzeko. Azaroaren 28an jardunaldi bat egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, eta bertan emango da ezagutzera aplikazio diseinatzaileei eta garatzaileei beraizik zuzendutako proiektu hau. Topaketa praktikoa izango da, hau da, parte-hartzaileek WeLive plataforma erabiltzen ikasiko dute. Programan lehenbizi sarrera bat egingo da ko-sorkuntzari eta gobernu irekiari buruz, eta ondoren, sakonago landuko dira plataformak eskaintzen dituen tresna teknologikoak. Azkenik, parte-hartzaileek praktikan jarri ahal izango dute WeLive plataformak proposatzen duen ko-sorkuntza prozesua, ideia bat aplikazio bihurtuz. Jardunaldia doakoa da, eta SPRI Taldeak antolatu du Bizkaia Enpresa Digitala ekimenaren bitartez. Horizontea 2020 ekimenak finantzatzen du WeLive ekimena, IKTen bidez gobernu irekirantz aurrera egiteko ildoaren barruan. Proiektuak zerbitzu publikoen eredu berri bat bultzatzen du, zerbitzu horiek hainbat eragile sozialen (hiritarrak, enpresak eta administrazio publikoak) arteko lankidetzaren bidez garatzen baitira. Plataforma bat da, non hiritarrek hiriari lotutako beharrak proposatu eta bozka ditzaketen. Administrazio publikoen zeregina da hiritarren beharrizanei buruzko datu-multzo irekiak igotzea. Dataset horietatik eta WeLive plataformak berak irekian eskaintzen dituen baliabide teknologikoetatik abiatuta, konpainiek gune hori erabil dezakete aplikazio formako zerbitzu berritzaileak garatzeko. Hona hemen plataforman Bilborako proposatu diren ideia batzuk: ekitaldietarako ibilbide-laguntzaile bat, partikularren artean prestakuntza eskaintzeko eta bilatzeko marketplace bat edota aurreikuspen-zerbitzu bat “Bilbon Bizi”ren bizikleta disponibilitatea ezagutzeko. Europa mailako 12 bazkidek osatzen dute proiektua, eta dagoeneko pilotuak jarri dituzte martxan lau hiritan: Bilbo, Trento, Novi Sad eta Helsinki eskualdean. Bizkaiko hiriburuaren kasuan, Deustuko Unibertsitateak, Tecnaliak, Bilboko Udalak eta Eurohelp Consulting enpresak parte hartzen dute proiektuan.
2018-03-23T03:17:25
http://www.spri.eus/iktak-komunikazioa/welive-jardunaldia-aplikazio-hiritarrak-ko-sortzeko-tresnak/
[ -1 ]
Schwarzkopf Professional Essensity 8-14 Rubio Claro Ceniza Beige - Rakuten.es Essensity 8-14 Rubio Claro Ceniza Beige Schwarzkopf Professional Essensity 8-14 Rubio Claro Ceniza Beige SKU base: BIU-60434 EAN: 4045787234671 Request ID: 88dfe7b569b497fba5de682bb6be76ae
2016-12-07T22:18:00
http://www.rakuten.es/tienda/biluaecommerce/producto/BIU-60434/
[ -1 ]
Osatu da Huhezinemako epaimahai ofiziala — TUlankide MONDRAGON 2017-12-12T09:26:10+01:00 Bi zinemagile arrakastatsu eta zineman aditua den kazetaria izango dira epaimahaian: Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxok.
2017-12-12T08:26:11
http://www.tulankide.com/eu/osatu-da-huhezinemako-epaimahai-ofiziala
[ -1 ]
Aralarko San Migel santutegiko erretaula - Uharte-Arakil - Turismo Nafarroa Interes kulturaleko ondasuna izendatutako Erdi Aroko erlijiozko irudigintzako pieza bikaina da. Limoges frantziar herriko tailer bati egotzita, XII. mendeko erretaula erromaniko hau Aralarko San Migel santutegiko elizaren aldare nagusian ikus daiteke, beira baten babesean. 2 metro zabal eta 1,40 metro altuera dituen urre-koloreko aurrealde honetan, 37 pertsonaia harmonikoki paratuta ageri diren esmalteak daude. Figura nagusia, erdian kokatua eta obaloa edo mandorla batez inguraturik, Ama Birjina Haurrarekin da. Erromaniko kanonekoak, Maria, Jesus Haurraren tronua da, eta honek, koroa jarrita, eskuineko eskuaz bedeinkazioa zabaltzen du, ezkerrekoaz Liburu Santuari eusten dion artean. Ama Birjinaren zangoak oinazpiko artistiko baten gainean pausatzen dira eta buruaren bi aldeetan alfa eta omega hizkiak daude. Honen azpian Agerkundearen izarra dago. Deigarria da Tetramorfoaren irudia, Ama eta Semea inguratuz, ohikoa baita Salbatzailearen inguruan agertzea. Ebanjelarien lau sinboloak dira: San Mateo aingeru bat, San Juan arranoa, San Marcos lehoi hegalduna eta San Lucas zezena. Bi aldeetan hamabi arku kokatzen dira simetrikoki, beste hainbeste pertsonaia barnean dituztenak. Hiru Errege Magoak eta euren opariak, 6 apostolu -haien artean San Pedro, erreinuko giltza eskuan duela-, aingeru bat, Ama Birjina eta errege emailea bereizten dira. Arkuterien artean eraikuntza batzuen erliebeak ikus daitezke, Zeruko Jerusalem hiria irudikatzen dutenak. Nabari da figura bakoitzaren jantziak eta aurpegierak zeinen ongi zaindu eta landu diren. Tuniken urre koloreko tolesak ederki konbinatzen dira anil eta berde koloreekin, baita zuri, beltz edota gorri koloreko ukituekin ere. Halaber, ikusgarria da pertsonaia guztien buruen eta oinen zizelatua. Medailoi zenbaiten eta arku sailaren zati txiki batzuen hutsuneek gogorarazten digute 1979an Erik belgikarrak, nazioarteko arte-lapurrak, aparteko obra honen pieza kopuru handia ebatsi zuela, nahiz eta, zorionez, urteak joan ahala, kasik guztiak berreskuratu egin diren. Telefonoa 948373013 - 626030234 E-posta [email protected]
2018-10-15T12:39:46
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Patrimonio/3140/Retablo-de-San-Miguel-de-Aralar.htm
[ -1 ]
Gloria | Gloria - Geister - [LP + Bonus-CD] - MediaMarkt | Art.-Nr. 1997557 | GRÖNLAND GRÖNLAND Gloria - Geister - [LP + Bonus-CD] Interpret Gloria Titel Geister (Clear Vinyl LP+CD) EAN 5060238631938
2020-03-30T10:58:20
https://www.mediamarkt.de/de/product/_gloria-geister-deutschpop-lp-bonus-cd-1997557.html
[ -1 ]
Hasiera » Nabarmenduak » 2019 #NABShow: Media Entertainment Teknologia Jardunaldiak eta saioak 2019 #NABShow: Media Entertainment Teknologia Jardunaldiak eta saioak #NABShow 2019 Informazio-jardunaldiak eta saioak ditu: buru ospetsuak ziur asko beren esperientziak, teknikak espezializatuak eta arazoei konponbideak ematea. Hau da zure gaitasunak hobetzeko tokia, eta inspiratu zaitezte zure lanbidea kargatzeko. Broadcast Ingeniaritza eta Informazioaren Teknologien Konferentzia Programa ospetsu hau emisoreko ingeniari eta teknikarientzat, komunikabideen teknologien kudeatzaileentzat, kontratazioko ingeniarientzat, igorpen ekipamenduen fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzako aholkulariak eta I + G ingeniarientzat diseinatuta dago. Aurkezpen teknikoak gaur egungo komunikabideetako profesionalen aurrean dauden arazo sakonak hartzen dituzte kontuan, baita IT eta IP oinarritutako sistemetara etengabe trantsizioa ere. Hurrengo belaunaldiko sistemen arreta nabarmenduz komunikabideen banaketa ekosistema osoan ematen da konferentzia etorkizunera begira. Ikusi ordutegia hemen: nabXNUMX.mapyourshow.com/XNUMX_XNUMX/sessions/index.cfm?srch-type=sessiontype&srch-query=XNUMX&srch-showresults=true&CFID=XNUMX&CFTOKEN=cXNUMXfdXNUMXeXNUMX-XNUMXEB-CXNUMXDD-XNUMXAXNUMX-XNUMXFXNUMXEFXNUMXDXNUMX Komunikabideen negozioa: Programa honek zure negozioak hazten laguntzeko tresnak, joerak eta ideiak aurkezten ditu. Komunikabideen paisaia banaketa metodo eta plataforma askoren artean estaliz, programa honek irrati eta telebisten jabetzari eta geltokietako kudeaketa zuzendariak eta digitalak, kableak eta digitalak zuzentzen ditu. satelite bidezko enpresei. Saioek lege, politika, publizitate, salmenta eta marketina eta negozioaren garapenerako zorrotzak egiten dituzte. Bultzatu zure negozioa 2019en arrakasta izateko! Ohar: Irekita Konferentzien Flex eta Konferentziarako Sesioa Flex XSUMX-Pack titularrak. Eduki estrategiak: Pista honek aisialdi eta programa zuzendariek bat egiten dute garapenean, banaketan salmentetan, lizentziengan, eskuratzearen eta plataforma guztietako edukien hazkundean. Zein da zinemagileek, komunikabideetako zerbitzu hornitzaileak eta fabrikatzaileak, bidaiatzeko markak, komunikabideak eta gizarte eragileak? Gogoeta, aurkezpen bereziak eta paneleko eztabaidak nahastuz, pista honek diru-sarreren estrategiak, erronkak eta aukerak bertikalki eta gero eta handiagoetako eduki bertikalen merkatuetara zuzentzen ditu, kirolak, bidaiak eta bizimodua, zuzeneko gertaerak, esports eta podcasting barne. Ohar: Irekita Konferentzien Flex eta Konferentziarako Sesioa Flex XSUMX-Pack titularrak. Joan atzealdean sormenekin eta tripulazioarekin gaur egungo film luze, telesail eta OTT esperientzien berritzaile eta herrikoien arduradunekin. Ikasi zinemagileek eta ikuskizunen korrikalariak jokoaren itxura aldatzeko diseinatu diren moduan, ñabardura emanaldiak eta koreografiatutako plano konplexuak. Entzun nola azken teknologiak aplikatu zituzten workflow-en erronkak konpontzeko eta gaurko edukitzaileek XXI. Mendeko ikusleen ipuin kontaliburuak berrasmatzen dituzten ulertzen dute. Ohar: Irekita Konferentzien Flex eta Konferentziarako Sesioa Flex XSUMX-Pack titularrak. Etorkizuneko truke digitala: Tokiko komunikabideentzako diru-sarrera digitalak gidatzeko arreta handiarekin, ekitaldi honek ofizial digitalak, kudeatzaileek, zuzendari orokorrak eta kontuen kudeatzaileak biltzen dituzte tokiko merkatuetako joera eta estrategia digitalen inguruko eztabaida interaktiboa egiteko. Anitza Adimen eta aditu distiratsuen konbinazioa eztabaidatzen dute etorkizuneko teknologiak tokiko komunikabideetan eragina izan dezaten eta uneko aukerak aprobetxatzeko estrategiak. Zinema Jardunaldiaren Etorkizuna: 21st mendean, zinema jada ez da antzerkiaren esparruan mugatzen. Banatzaileen saltoki ugari edukia bilatzen duten kontsumitzaileekin, sortzaileak gogor ari dira lanean beti eboluzionatzen ari den paisaian arte asmoa mantentzeko. Baina al da lehentasun nagusia? Zinemaren Etorkizuna hau aztertuko da eta pentsaera eragin dezakeen beste galdera batzuk, filmaren etorkizuna aztertzen dugun heinean. Programa honek entretenimenduaren edukia sortzeko, banatzeko eta kontsumitzeko puntako garapenak azpimarratzen ditu. Bat egin aisialdirako, kontsumitzaile elektronikoen, teknologiaren eta zerbitzuetako industrietako liderrak eta katalizatzaileekin bat etorriz geroztik sortzen ari diren teknologiaren etsipenen inguruko begirada sormen prozesua, negozio ereduak eta kontsumitzaileen portaera. Kirol, entretenimendu eta komunikabideetako buru ospetsuak eta ospetsuak agerian uzten dituzte beren estrategiak negozioen edo lanbidearen trantsizioan eragina izan dezaten, sutondoko elkarrizketetan, TED estiloko solasaldietan eta paneleko eztabaidetan. Serie honek mugak zabaltzeko eta entretenimenduaren edukiak eta teknologiak komunikabideetan eragina duten berrikuntzak aztertzeko konpromisoa hartzen du. Ikusi Saioen egutegia hemen: nab19.mapyourshow.com/7_0/sessions/index.cfm?srch-type=sessiontype&srch-query=5&srch-showresults=true Erregistratzeko #NABShow 2019 hemen: registration.experientevent.com/ShowNAB191/Flow/ATT/?tracking=WB11&_ga=2.113198532.1124917358.1548179947-1584449449.1548179947#/registrant//CustomLogin/ 2016 NAB Erakutsi 2016 NAB Show Job Fair 2016 NAB Erakutsi albisteak Broadcast Beat Awards Broadcast Beat aldizkaria Broadcast ingeniaria Broadcast Ingeniaritza Broadcasters Convention Broadcasting Convention NAB 2015 NAB 2016 NAB Show NAB Erakutsi 2016 Nab erakutsi karrerak NAB Show Las Vegas NAB Erakutsi izena NAB16 Nabshow Broadcasters Show Elkarte Nazionala Post Produkzioaren mundua 2019 01--29 aurreko: Josh Groban-en 'Bridges Tour Tour' Blackmagic Design Live Workflow-ek bidalitakoa Hurrengoa: STORYren Ron Lazzeretti-k GE iragarkia ona ematen dio bizitzari
2019-04-21T06:04:46
https://eu.broadcastbeat.com/nabshow-2019-media-entertainment-technology-conferences-and-sessions/
[ -1 ]
Abian dago Bizkaia Open Future_: ekimena – InfoBeaz Abian dago Bizkaia Open Future_: ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak adostu duten aliantzaren ondorioz Bizkaia Open Future_ sortu da, Bizkaiko Lurralde Historikoko industria-sektoreari 4.0 industriaren eredu berrira trantsizioa egiten laguntzeko, eta Beaz erakunde laguntzailea da. Bizkaia Open Future_ espazio fisikoan eta ingurune birtualean garatuko da. BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Ilgner Crowdworking-ean egingo dira ekimenari loturiko jarduera asko. Parte-hartzea dohainik da. Programaren helburu nagusia ehun industriala digitalizatzea da. Apirilaren 29a arte tokiko zein nazioarteko start-up eta ETE teknologiko eta industrialei zuzendutako deialdia zabalik egongo da; eta hautagaitzak http://bizkaia.openfuture.org webgunean aurkez ditzakete. Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden ETEek Negozio Ereduen Berrikuntza Programan parte hartu ahal izango dute. Bertan, Ilgner Crowdworking-eko banakako saioetan parte hartzeko 10 enpresa onenak aukeratuko dira, eta 4.0 industriak dakartzan inplikazioak ulertzeko laguntza eta negozio eredu berriak aztertzeko aukera emango zaie. Gainera, lehenengo deialdi horretan, 20 ETE aukeratuko dira Trebakuntza Programarako. Start-up enpresei dagokienez 10 aukeratuko dituzte Trebakuntza Programarako, eta beste 5ek Azelerazio Programan sartzeko aukera izango dute. Azken horren xedea banakako laguntza eskaintzea da, hazkunde azkarra eta mailakatua lor dezaten. bizkaiko aldundia, Diputación, ekin, hazi
2020-08-05T02:04:09
https://info.beaz.bizkaia.eus/eu/albistea/bizkaia-open-future_-bizkaiko-aldundiak-eta-telefonicak-industriaren-lehiakortasuna-sustatzeko-adostutako-aliantza/
[ -1 ]
Naturzalia: Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) Esaminak bukau berri, banator bueltan berriz. Erañeun, Haritzekin Madarixa inguruko potzuak bisitau nitxuan eta baso igel gorrixez gain, uhandre palmatu dexente ere uretara gerturatzen hasi diala ikusi genduan. Uhandre marmolaire bat ere ikusi genduan eta horregatik, gaur bitxo horri buruz idaztia pentzau dot. Uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) 15 cm inguruko bitxo oso politx bat da. Orban beltzez jositxako berde koloreko gorputza dauka eta ezaugarri interesgarri bat beraien gandorra da. Ugalketa sasoian (udaberri aldera), arrek gandor handi bat eukitzen dabe bizkar gainian eta emiek aldiz, gandorrik ez eta honen ordez marra laranja bat. Erañeun topau genduana adibidez, ar bat zan eta gandor txiki bat ikusten jakon, udaberrixa heltzerako guztiz hazitxa eukiko dabana. Indibiduo gaztiek ere marra naranja bat eukitzen dabe hasieran. Ugalketa sasoian aurkitxutako ar bat. Gandorra ez jako guztiz ikusten, uretatik kanpo eotian alde bateruntz jausten zaiolako. Eme bat, marra laranja adierazgarrixakin. Larbak ere, oso bitxo kuriosuak dia (larbak ze dian ez dakizuenentzat, igeletan adibidez zapaburuak izango zian). Kanporuntz irtetzen dian brankia haundi eta gorrixak, eta behatz mehe eta luziak eukitzen ditxue. Buztanian orban beltz batzuk desberdintzen zaizkie. Lehen esan doten bezela, ugalketa sasoia udaberri aldera izaten da batez ere, eta garai hori uretan pasatzen dabe, potzuetan batez ere. Negua ordia, uretatik kanpo pasatzen dabe normalian. Jatekuari dagokionian, uretan edo uretatik kanpo aurkitzen ditxuan ornogabiez elikatzen dia. Hau lurreko fasian aurkitxutako ar bat da. Ikusten dozuen bezela, ez dauka inungo gandorrik. Hau, erañeun topautakua da. Gandor txiki bat ikusten jako, pixkanaka hazten jungo zaiona. Hau aurrekuan berdina da. Hau ere aurreko berdina da, uretara itzuli gendunian ateratakua. Egilea: Ander Izagirre Egaña Ordua: 15:15 Aratz 16/3/11 13:48 Benetan espezie ikusgarria da, Oñatin ez da horren ugaria baina ikusi daiteke. Triturus pygmaeus, marmoratusen ahaidea dena, ikusi al duzu Euskal Herrian?
2017-10-19T16:16:45
http://naturzalia.blogspot.com/2011/01/uhandre-marmolairea-triturus-marmoratus.html
[ -1 ]
Marco Rodrigo Ruben Plaza – Sábado, 4 de Agosto de 2018 1995. urterarte Euskal Surf Federazioa Nazioarteko Federazioan zegoen eta euskal kirolariak euskaldun gisa aritzen ziren nazioartean
2020-02-28T17:55:06
https://ehkirola.eus/4309-2/
[ -1 ]
Ihesaldiak - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza Leire Cano Bai, jabetzen naiz. Oso ‘pop art’ geratu zait irudia. Jazzaldiko musikari baten alkandoratik ateratako estanpatua dirudi. Baina Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragartzeko kartela ere izan zitekeen, ezta? Izan ere, Donostiako Aste Nagusia leiho koloretsu bat da, mila aurpegi eta hamaika aukera eskaintzen dituena. Gauza batzuetan, ordea, adostasuna erabatekoa da: egitarauari erreparatu eta guztiek nabarmenduko dute «su artifizialak + izozkia» konbinazio perfektua. -Amona, udaren ondoren, zer dator? Gabonak?, galdetu dio umeak eskutik helduta daraman amonari (ez dakit nork daraman nor). Hori da hori festarako gogoa zainetan eramatea, eta ez nirea. Semafororik gabeko slow hiri batean bizi nahiko nuke; eraso sexistarik gabekoa, zezenketarik gabekoa. Zenbatgarren mendean ailegatuko da hori? – Gianduia eta gran cafe, bai. Kukurutxoan. Ertaina. Eskerrik asko. Zahartzen ari naiz. Koma gehiago behar ditut orain. Izozki gutxiago eta koma gehiago. Ikaskide ohi batek agurtu nau kalean. Oscar Wilderen aipua etorri zait akordura: «Barkatu, baina ez zaitut ezagutu. Asko aldatu naiz». Izozkiak aukeratzeko dugun moduak definitzen gaitu. Ihes egiteko dugun moduak definitzen gaituen bezalaxe. Horrek egiten gaitu baliotsu; ikusezin bilakatzeko dugun gaitasunak, alegia. Zortzi urterekin hasi nintzen ihesaldiak prestatzen. Gorroto nituen su artifizialak; ezin nuen zarata hura jasan. Uraren gainean marraztutako ametsak ikusi ei ditu jendeak. Nik ametsak poltsikoan neramatzan, eta, astebetez, gauero-gauero bonbardatzen zuten hiri batean bizi nintzela iruditzen zitzaidan. Erdigunean bizitzearen ajeak, badakizue. Horregatik, 8 urterekin, lehen aldiz, udalekuetara joaten hasi nintzen. Noiz eta Aste Nagusiko astean. Rivabellosa edo Etxarri, berdin zitzaidan. Helburua hiritik ihes egitea zen. Aurten New Yorkera, zer demontre. Lorik egiten uzten ez duen hiri batetik atera eta sekula lorik egiten ez duen beste batera goaz. Finean, ez da halako alderik egongo.
2019-11-11T23:33:14
https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/ihesaldiak/
[ -1 ]
"Egunik garrantzitsuena" aho-narrazioa Arangunen martxoaren 27an. Izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da // Narración oral en el Arangune el 27 de marzo. Plazo de inscripción abierto desde 1 de marzo - Zallainfo Home / aho-narrazioa / Arangune / Aranguren / Cultura / Egunik garrantzitsuena / Encartaciones / Enkarterri / euskera / Kultura / narración oral / Zalla / Zalla Info / Zallainfo / "Egunik garrantzitsuena" aho-narrazioa Arangunen martxoaren 27an. Izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da // Narración oral en el Arangune el 27 de marzo. Plazo de inscripción abierto desde 1 de marzo "Egunik garrantzitsuena" aho-narrazioa Arangunen martxoaren 27an. Izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da // Narración oral en el Arangune el 27 de marzo. Plazo de inscripción abierto desde 1 de marzo 2/25/2019 aho-narrazioa, Arangune, Aranguren, Cultura, Egunik garrantzitsuena, Encartaciones, Enkarterri, euskera, Kultura, narración oral, Zalla, Zalla Info, Zallainfo El 27 de marzo se ha programado en el Arangune una sesión de narración oral dirigida a bebés de 0 a 3 años y a madres y padres. El plazo para inscribirse se abre el 1 de marzo Martxoaren 27an, asteazkenean, "Egunik garrantzitsuena" izeneko ikuskizuna programatu da Arangunen arratsaldeko 17:30ean, 0-3 bitarteko haur eta beren guraso maitagarrientzako aho-narrazioa. Formatu txikiko ikuskizun goxo honek guraso/hezitzaile eta hiru urte arteko beren haurtxoekiko hurbiltasuna areagotzeko asmoa dauka. Izena emateko epea martxoaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Inskripzioa liburutegian, Arangunen edo Umetekan egin daiteke.
2019-04-26T14:32:53
http://zallainfo.zalla.eus/2019/02/egunik-garrantzitsuena-aho-narrazioa.html
[ -1 ]
Hong Kong makalik (II) - bizkaie.biz Zigor Aldama 2019-10-14 15:30 Bidaide NBAko Rockets-eko zuzendari batek manifestariak babestu ostean, Txinak telebistan partidu bi ez emoteko erabagia hartu dau. NBAko Houstoen Rockets taldeko zuzendaritzako kide batek manifestariak babestu ostean, Txinak telebistan partidu bi ez emoteko erabagia hartu dau. Giroa bero-bero dago, gero eta beroago. Diruak ez dakar konponbiderik adierazo dau Keith Fong-ek, Hong Kong-eko Baptista Unibersidadeko Ikasle Batzordeko buruak. Hong Kongek bide bi baino ez ditu: alde batetik, iraultza hau irabazi eta gizarte liberal eta librea eregi eta, bestetik, ederrak hartu eta gure jarrerea eta ideologia zapaldu eta hondatzen upealako indarra egingo dauen diktadureari men egin zehaztu dau. Hogei urteko mutila da Fong eta ez dago prest esandakoakaitik egurra hartzeko. Birritan atxilotu dabe; abuztuaren 6an, orientazino ikastaroetan erabilteko laser zotzak erosten joan zanean; paparrean ez neutson plakarik ez identifikazinorik ikusi eta ostuten etorrela pentsaurik arineketan alde egin neban handik baina beste hiru polizia be agertu eta atrapau egin ninduen. Zergaitik atxilotzen eustien itaundu neutsenean, ez eustien ezer esan baina laser zotzak armak dirala esan eustien adierazo dau. Ordutik milaka manifestarik darabilez poliziaren kontra eta sano ezatseginak dira. Bigarrenez, abuztuaren 31n atxilotu ninduen Prince Edward geltokian adierazo dau Fong-ek. Metroa ez ebilen eta sirena hotsak entzuten ziran, eraso terroristak egoten diranean legez. Jentea ikaratu egin zan matraken kontrako poliziak hurreratu eta manifestarik izan zein ez danen kontra hasi ziranean. Herritarrak lurrean egozanean, gogor erasotzen zituen buruan kolpeak emonez adierazo dau. Indarkeria horren eraginez, askok pentsauko eben egun bitan zarratuta egondako geltokian ustez desagertutako hiru lagun hilda egongo zirala. Polizien indar erakustaldiak indartu egiten gaitu adierazo dau Fong-ek. Hong Kongeko poliziak ez dau gura buruetako bategaz alkarrizketea egiteko egon da eskabidea baina 28 urtean polizia dan Kent Lau-k onartu egin dau galderei erantzutea ezizena erabilita. Poliziaren morala oso baju dago autortu dau. Lau-k 2014ko Goardasolen Mobimentuaren kontrako erasoaldietan be parte hartu eban, egungo gorabeheren sorburuko istiluetan: Aldaketea itzela izan da, eta gaur egun indarkeria giroa larriagoa da. Indarkeria larregi darabilten kide batzuen jarrerea onartu ez arren, zurrumurruak guzurtatzen ibilten da. Egia da, Txinako poliziagaz alkartruke-programa batzuk adostuta doguz eta begirale lana egiten dabe polizia batzuek baina horrek ez dau esan gura manifestarien artean infiltrauta dagozanik eta gure erropakaz dabizanik. Nire ustez, Prince Edward geltokian ez dabe inor hil baina ikusi nituan batzuk erropak aldatzen eta sua amatetako tresnak erabilten, polizia endredetako kontau dau. Tensinoa eta mesfidantza giroa handia da, baita agenteen eta euren lagunen artean be; poliziek euren artean be ez dabe ia berbarik egiten, jarrera argirik ez hartzearren. Fong bat dator manifestarien bost puntuetatik laugaz: Ekintza bandalikoak eragiten dituen personak libre ixtea ez dot onartzen. Zuzenbidezko Estaduan nahitaezkoa da egindako delituei beharrezko erantzuna emotea adierazo dau. Horrezaz gan, sasoi kolonialean egoerea ez zala asko hobea esan dau: Matraken kontrako poliziok indar gehiago geunkan herritarrek ez ebelako euren eskubideen barri. Bolada hori hobea izan zala pentsetan dabenak ez dabiz zuzen. Cathy Yau be polizia izan zan joandako abuztuaren 9ra arte, egun horretan sartu zalako indarrean hilebete lehengo aurkeztutako dimisioa. Poliziaren eta herritarren arteko loturea alperrik galdu da betiko. Lehen zerbitzu publiko legez ikusten gintuen baina orain konfidantzea bertan behera geratu eta gorrotatu egiten gaitue. Joandako bagilaren 16an eban iraindu ninduen lehenengoz azaldu dau. Yau-k Gobernuari leporatu deutso polizia erabiltea arazo politiko bati erantzuna emoteko. Horregaitik, egoereari konponbidea emoteko datorren zemendiaren 24ko muga-barruko hauteskundeetan hautagaitzea aurkezteko lanetan dabil. Eta beragaz goaz kalerik kale esku-papelak emoten dituan bitartean eta berehala jaubetu gara Hong Kongen upealakoa dala haustura soziala. Danetariko erantzuak jasoten ditu herritarrakandik, batzuk onartu arren, beste batzuk gogor azaldu eta esku-papelak arpegira botaten deutsiez. Demokratatzat daukat nire burua baina herrialde bakarra eta sistema bi ereduaren alde nago; 2047. urtera arte, Hong Kongen berezitasunak errespetauko ditut baina Txinaren barruan. Eztabaida eta barriketaldi gehiago gura neuke. Bildur naz datozen urteotan ez ete diran kaltetuko oinarrizko eskubideak eta askatasuna eta, esangura horretan, sistema demokratiko barria osotu gura neuke herritarren konfidantzea berreskuratzeko, izan be, egoereak eragina dauka ekonomian eta belaunaldi gazteen artean, esan dau. Jakina, mundu guztia ez dator bat haren jarrereagaz. Herritar askorentzako positiboa da Hong Kong Txinan sartzea: 1984. urtean hasi nintzan Txinara joaten Alderdi Komunistearen bildur eta Shenzhen-en software empresea sortu neban parte bien ekarpenakaz. Atzeratutako herrialdea zan baina egun munduko aurreratuenen artean dago; datu legez baino ez bada be, Shenzhen Hong Kongen aurretik dago aberastasuna sortzeko prozesuan azaldu dau Jeremy Ng enpresaburuak. Ze iraultza ete da herritarren bizi-kalidadea murrizten dauena adierazo dau hasarre. Bera ez da integrazinoaren bildur, ezta Hong Kongek egun dituan askatasun eta eskubideak galtzearen bildur; Alderdiko buruzagien diru baltz asko dago. Ez dabe itxiko Txinako beste uri bat izaten, bestela kideen finantza-informazino guztia jentaurrean geratuko litzateke. Pilatutako dirutzak beste herrialderen batera eroan ezkero, kontrola galduko leukie. Txinak gura dauena da Hong Kongek orain arte bete dauen zeregina betetea, hau da, mundura salto egiteko bidea izatea, hain zuzen be.
2020-01-18T04:55:38
https://bizkaie.biz/1571061025737
[ -1 ]
Nola instalatu OpenOffice.org 2.3 euskeraz – Ikasten.IO Nola instalatu OpenOffice.org 2.3 euskeraz [Nota: el siguiente post está en Euskera. De vez en cuando escribiré algunos artículos en esta lengua, en la que trabajo diariamente. Varias decenas de personas euskaldunes (y seguro que me paso en la cifra al hablar de decenas) dedican ingentes esfuerzos y dedicación a mantener tanto GNOME, KDE y otros grandes proyectos del SL (Firefox, Thunderbird, OpenOffice) traducidos al Euskera. Considero que aportar algo por mi parte es lo mínimo que puedo hacer en agradecimiento.) Atzo OpenOffice.org 2.3 bulegotikako aplikazio multzoa euskerazko bertsioa, EHUX Linux banaketan instalatu nuen. Eman behar diren pausuak errazak izan arren, webgune honetan prozesu horren inguruan ohartxo txiki bat idaztea bururatu zait, eta euskeraz, noski, ez baitu zentzurik beste hizkuntza batean instalazio prozesu hau azaltzeak (hori bai, barkatu beharko didazue baina une honetan, gazteleraz daukat konfiguratuta GNOME eta agertuko diren menu aukerak, beraz, gazteleraz ikusiko dira… Dooteok akatuko nau 🙂 Lehenengo eta behin, EuskalGNU elkartearen webgunetik jaitsiko dugu fitxategi hau. Tar.Gz fitxategi bat da, beraz, destrinkotu egin beharko dugu. Horretarako, klik bikoitza egin jaitsi berri dugun fitxategiaren gainean eta File-Roller irekitzerakoan (WinZip bezalako zerbait, baina Linuxerako), irudian agertzen den DEBS katalogoa /tmp karpetan destrinkotuko dugu. Aurrekoa egin eta gero, une honetan gaztelaniaz edo inglesez instalatuta dugun OpenOffice desinstalatu behar dugu (euskerazko bertsioa instalatu ahal izateko). Horretarako «Añadir y quitar…» hautatu: Orain OpenOffice-eko fitxategiak desgaitu (irudian gaituta agertzen direnak) eta «Aplicar cambios» sakatu. Azkenengo pausua, OpenOffice euskeraz instalatu! (azkenean!). Horrretarako, komando lerroko aginduak lantzeko terminal bat ireki eta hurrengo aginduak landu : $ cd /tmp/DEBS $ cd /tmp/DEBS/desktop-integration Eginda! «Aplicaciones/Oficina» menu aukeran izango dituzu eskura Writer/Impress/Calc/Base eta beste batzuk, denak euskeraz. Hurrengo pausua: XUXEN zuzentzaile ortografikoa instalatzea izango litzateke, baina hori beste egun baterako utziko dut. Publicado el 20 enero, 2008 Autor diariolinuxCategorías diariolinux, Euskera, OOo, SysAdmin 12 comentarios sobre “Nola instalatu OpenOffice.org 2.3 euskeraz” Eric Sala dice: 20 enero, 2008 a las 12:43 pm Felicidades por la iniciativa de escribir en euskera. Me enteré hace relativamente poco que eras basco y siempre me ha entristecido mucho que en Euskadi se use poco el euskera. Voy sólo una vez al año (Euskal Party) pero me encanta ese pais. De nuevo felicidades por la iniciativa. lcanasdiaz dice: 20 enero, 2008 a las 12:56 pm Ánimo, aunque algunos no hemos entendido ni papa 😉 Fuxefuxe dice: 20 enero, 2008 a las 2:00 pm Hola, me parece muy bien que escribas en euskera. Lo único que no sé euskera y los post que pongas en esta lengua no los podré leer, aunque aplaudo tu iniciativa. Visito este blog con frecuencia, así que siempre me quedarán las entradas en castellano. Un saludo 21 enero, 2008 a las 11:30 am Parece que te disculpes por escribir en euskera. Tienes todo el derecho y mucho mas ha hacerlo! 22 enero, 2008 a las 4:35 am Cada uno es libro de poner los post en el lenguaje que sea, pero se recomendaría utilizar los más utilizados para que así nos podamos entender más gente que es la finalidad de los lenguajes. Yo votaría que los pusieras en ambas lenguas todos los que quieras, pero almenos en castellano o inglés para que «nos entendamos todos». assar dice: 22 enero, 2008 a las 2:04 pm Los más utilizados…. uhmmm, a ver…. 1º:chino (885.000.000), 2º: inglés (600.000.000), 3º: hindi (490.000.000). Juanan, creo que vas a tener que dedicarte a aprender idiomas, «para que nos entendamos todos», y así los chinos aprendan a instalar el OpenOffice en euskera. 22 enero, 2008 a las 6:46 pm nik uste dut bakoitza berea. Ze zentzurik du erderaz idaztea nola instalatu openoffice euskaraz. Ta azken finean bakoitza idazten du nahi duen hizkuntza. Eta erabat kontran nago idazkiak elebidunak izatea. Izan funtsa 31 enero, 2008 a las 10:18 pm Interesgarria izan da, eta ondo azaldua. Pozik irakurriko ditut zure euskarazko artikulu gehiago (erderazkoak ere bai, noski). Segi hola! 2 marzo, 2008 a las 4:13 pm Kaixo, Admin! Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut artikuluarengatik, izan ere neu honen bila 2 marzo, 2008 a las 11:08 pm Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut artikuluarengatik, izan ere neu honen bila ibili bainaiz nire ekipoan OpenOffice euskaraz jartzeko eta, bide batez, Ubuntu osoa ere euskaraz izateko. Orain arte gazteleraz eduki dut Ubuntu amorrua ematen zidalako OpenOffice-rekin ingelesez aritu behar izateak. Orain, berriz, ez dut aitzakiarik, den-dena euskaraz edukiko dut. Hizkuntzarena norberaren hautua eta eskubidea da. Iritsi berria naiz zure blogera, beraz, ez dakit besteok zuregandik zer espero duten. Baina, halere, inork ezin zaitu behartu idaztera nahi ez duzun hizkuntzan. Eskerrik asko! 3 marzo, 2008 a las 12:12 am Kaixo, Juanan: OpenOffice euskaraz instalatzeko zeuk jarritako urratsak betetzerakoan, arazoak izan ditut. Hau da terminalean azaldu zaidan akats-abisua. Nonbait «gatazkan (hemen ere gatazka? Ez, mesedez!!!) daude hainbat instalatzaile artxibategi. Linux-ean denbora gutxi daramadanez, ez dut oraindik behar adinako ezagupenik prozesu hauei buruz. Ea hau konpontzen laguntzerik ba ote duzun niretzat. Eskerrik asko aldez aurretik. xabier@xabier-ubuntu:/tmp/DEBS/desktop-integration$ sudo dpkg -i *deb dpkg: openoffice.org-debian-menus daukan openoffice.org-debian-menus_2.3-9226_all.deb(r)i dagokionez: openoffice.org-core-ek openoffice.org-unbundled-rekin elkar-jotzen du openoffice.org-debian-menus: openoffice.org-unbundled hornitzen du, baina instalatu egin behar da. dpkg: errorea openoffice.org-debian-menus_2.3-9226_all.deb prozesatzean (–install): gatazkan dauden paketeak – openoffice.org-debian-menus ez da instalatuko Erroreak aurkitu dira prozesatzerakoan: openoffice.org-debian-menus_2.3-9226_all.deb xabier@xabier-ubuntu:/tmp/DEBS/desktop-integration$ 4 marzo, 2008 a las 12:07 am KONPONDUTA! Azkenik lortu du OpenOffice.org 2.3 euskaraz instalatzea. Arazo guztia zen aurreko bertsioaren «core» izeneko atal bat ez zegoela desinstalatuta eta honek talka egiten zuen instalatu nahi nuenarekin. Dena konpondu da terminalaren mezua ulertu eta pakete hori desinstalatu dudanean. Gero, zuk adierazitako urratsak jarraitu baino ez dut egin behar izan. Beno, egia osoa esanda, GNU/Linux-ean hasberri bat naizenez, hasiera batean zuk markatutako aginduak zeuden bezalaxe betetzen ahalegindu naiz batere ohartu gabe eraitsitako OpenOffice pakete trinkotua, nire kasuan, lan-mahaian neukala eta ez, zuk bezala, «temp» karpetan. Hortaz jabetu naizenean, terminalean path ondo idatzi eta handik aurrera prozedura osoa primeran burutu da. ZORIONAK zure ekarpenengatik. Berriz esker anitz eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzeko tutoriala noiz post-eatzen duzun zain izango nauzu. Responder a BasaBuru Cancelar respuesta Anterior Entrada anterior: El sistema educativo ruso migra a software open source Siguiente Entrada siguiente: Izenpe, tarjeta ONA, certificación digital y Linux
2019-07-18T23:50:52
https://ikasten.io/2008/01/20/nola-instalatu-openofficeorg-23-euskeraz/?replytocom=677
[ -1 ]
Lorena Zudaire: "Ahalik eta gutxien prozesatutako udare eta calçotak sortzeko estrategia kimiko, fisiko eta biologikoak aztertu ditugu" — Unibertsitatea.Net Hemen zaude: Hasiera › Ziztu bizian › Lorena Zudaire: "Ahalik eta gutxien prozesatutako udare eta calçotak sortzeko estrategia kimiko, fisiko eta biologikoak aztertu ditugu" Lorena Zudaire: "Ahalik eta gutxien prozesatutako udare eta calçotak sortzeko estrategia kimiko, fisiko eta biologikoak aztertu ditugu" 2019/09/12 - Unibertsitatea.net Lorena Zudaire Villanueva doktorea da Nekazaritza eta Elikadura Zientzia eta Teknologian. Doktorego-tesia LLeidako IRTAn egin zuen. Lorena Zudaire Villanueva (Iruñea, 1990) Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomatua eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian Lizentziatua da (UPV/EHU). Elikagaien Kalitatean eta Segurtasunean egin zuen masterra gero eta 2018ko uztailean aurkeztu zuen doktorego tesia LLeidako IRTA Unibertsitatean. Bere ikerketa lanaren gainean gehiago jakiteko galdera batzuk egin dizkiogu: Kimika ikasi eta ikerketaren munduan murgildu zinen. Institutua bukatu eta ez nekien zer ikasi: fisioterapia, biologia, kimika... Azkenean elikaduraren munduan hastea erabaki nuen eta giza elikadura eta dietetikako diplomatura egin nuen. Karrera polita zen baina irteera gutxikoa. Diplomatura bukatu eta elikagaien zientzia eta teknologiako lizentziatura hasi nuen eta benetan bete ninduen. Oso ikasle gutxi ginen eta eskolak oso aberasgarriak ziren niretzat. Hor konturatu nintzen zein bide hartu nahi nuen eta lizentziatura bukatu eta ikerketaren mundutik jarraitzea masterra egin nuen. Masterra bukatu eta hango irakasle batek Lleidako IRTAn doktoretza egiteko aukera zegoela esan zigun. Nik pentsatu gabe bidali nizkion nire dokumentu guztiak eta hilabete batzuk pasa eta gero deitu zidan. Asko pentsatu nuen bizitza aldatu behar nuelako: beste hiri batera joan (350 km nire etxetik), jende berria, erantzunkizun berriak... Baina aurrera egin nuen. Ahalik eta gutxien prozesatutako elikagaiak sortzeko estrategia kimiko, fisiko eta biologikoak aztertzen ari zarete. Normalean doktoretza egiten duzuenean ez daukazu zuk nahi dituzun gaiak ikertzeko aukera. Proiektuak taldeak eskatzen ditu eta zu horretara moldatu behar zara. Nire taldeak ahalik eta gutxien prozesatutako elikagaien gaia aukeratu zuen. Gaur egun gero eta azkarrago bizi gara, denbora gutxiago dugu eta horretarako elikagai prestatuak eskuragarri izatea behar dugu. Mundu honetan "Florette" enpresak aurrerapauso asko egin ditu eta egia esanda, oso zaila da beraien erritmoa jarraitzea. Guk udareak eta calçotak aukeratu genituen. Lleida estatu mailan udare gehien ekoizten dituen probintzia da eta gero eta gehiago biltzen denez horri beste ateraldi/etekin bat eman behar zaio. Calçotak berriz Kataluniako produktu tipikoak dira baina hilabete batzuetan baino ez dira jaten (hemen sagardoa bezala). Beraz, gure helburua zen calçot horiek hilabete horietatik kanpo ere jan ahal izatea. Erabili dituzuen metodoen artean ultrasoinuak daude. Zein emaitza lortu dituzue? Ultrasoinuak gaur egun pixka bat zaharkituta gelditu dira. Orain "cold plasma", "presio hidrostatiko altuak (HPP)", ultramoreak eta abar erabiltzen dira baina teknika horien arazoa prezioa da. Oso garestiak dira enpresa ertain edo txikietan jartzeko. Lortu ditugun emaitzak aurretikoak dira eta oraindik ezin dira aplikatu. Ikerketa gehiago behar dira benetako erabilgarritasuna ikusteko eta aztertzeko. Kontsumitzaileak gainera elikagaien industrian erabiltzen diren kimikoekin gero eta kritikoagoak direla diozu. Gaur egun kontsumitzaileak gero eta elikagai "garbiagoak" nahi ditu, baina aldi berean gero eta gehiago irauten dutenak. Horregatik populazioaren zati handi bat elikagai ekologikoak, gertukoak, baserrietakoak... erosten hasi da. Hala ere, elikagai seguruak merkatura eramateko fruten eta barazkien desinfekzioa ezinbestekoa da. Beraz, elikagaien industriaren helburuetako bat kimiko horiek prozesu fisikoengatik ordezkatzea izan beharko litzateke. Estatu eta Europa mailan ikerketa talde asko ari dira gai horietan lan egiten legeak gero eta zorrotzagoak direlako. Udareak eta calçotetan zentratu zarete baina beste fruta eta barazki batzuetan aplikatzeko baliagarria izango da? Nirekin tesia aldi berean egin zuen neska bat beste fruta eta barazkiekin frogatu zuen eta benetan baliagarria zela ikusi zuen. Gainera orain IRTAn nire taldean tesia egiten ari diren beste neska-mutil batzuk teknika berriekin eta fruta berriekin frogak egiten ari dira. Txiotesian parte hartu zenuen (ikusi hemen)... egiten duzun lan hori zabaltzeari tartetxo bat eskaintzea garrantzitsua dela deritzozu? Oso garrantzitsua da beste ikertzaile euskaldunek zer egiten duten ikusteko aukera duzulako. Gainera zure tesia ez da armairu batean gelditzen eta besteek zure lana ikusteko aukera dute. Asko harritu ninduen (onerako) jendeak duen imajinazio gaitasunak, baita zein puntutaraino laburtzeko gai izan ziren. Tesia defendatu eta 4 hilabete eta erdi langabezian egon nintzen. Kurrikulumak bota eta bota, bidali eta bidali eta 2018ko azaroan bi enpresetatik elkarrizketa egiteko deitu zidaten. Horietako batean 8 hilabetez egon nintzen lanean. Aurten, martxoa aldera, Leartiker (Markina-Xemein) zentru teknologikotik deitu ninduten elkarrizketa egiteko. Oso pozik atera nintzen eta irailaren 2tik bertan nago lanean. Denbora gutxi daramat baina oso pozik nago doktoretzarekin bat datorren lana aurkitu dudalako. Lan baldintzak oso onak dira eta nire ezagutzak aplikatzeko aukera oso ona da. Oso zaila da doktoretza bukatu eta gero lana aurkitzea. Bekak eta Post-Doc kontratuak eskaintzen dira baina gero eta zailagoa da horietako bat lortzea. Gainera enpresetan zure kurrikulumean doktoretza egin duzula ikusten dutenean zuzenean baztertzen dute legez zure soldata besteena baino altuagoa izan behar delako. Nire gertuko etorkizuna Leartikerren dago eta aurrerago ikusiko da bizitzak zein bidetik eramaten nauen. Etiketak: elkarrizketa emakumeak_zientzian
2019-10-17T03:37:18
https://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/lorena-zudaire
[ -1 ]
Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri – KULTUR SHAREA Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusiak Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea dira. Erakusketa ibiltari hau Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan egin dute etapa gogor honetan, eta susperraldi mailakatu horrekin bat egin nahi dute. Horri esker, gaurtik aurrera, ikusleek Artearen Ibilbidea ekimena ikusi ahal izango dute aire zabalean. Erakusketa ibiltari hori Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Ia lau hilabetez (ekainaren 16tik urriaren 4ra bitartean), erakusketak Bizkaiko kostaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu, eta astebeteko egonaldia egingo du herri bakoitzean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagutarazteko. Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria da. Asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar; “kalitate handiko teknika erabiliz egindako erreprodukzioak dira, eta xehetasunen zehaztasun txundigarria eta kolorearen fideltasun handia lortzen dute”, adierazi dute Bilboko museoko arduradunek. Horrekin batera, 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa bisitatzera hurbiltzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, sei lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua. Ekimenaren helburu nagusia museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea da. Horrela, publikoak pinakotekaren ondare komun aberatsaz gozatu ahalko du eta bere garrantziaz jabetzeko aukera izango du, artearen historiako hainbat garai eta eskolatako artista handien obra seinalatuen bidez; gainera, teknologiari esker, haren ezagutzan sakondu ahal izango du. Erreproduzitutako 40 obren hautaketan, XIII. mendetik XX. mendera artekoak, hurrengo artisten lanak daude: erromaniko anonimo katalana, Bartolome Bermejo, Jan Mandijn, Martin de Vos, Grekoa, Frans Pourbus, Orazio Gentileschi, Jose de Ribera, Francisco de Zurbaran, Anton van Dyck, Pieter Fransz de Grebber, Juan de Arellano, Bartolomé E. Murillo, Luis Paret, Francisco de Goya, Anselmo Guinea, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Joaquin Sorolla, Dario de Regoyos, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Jose Gutierrez Solana, Valentin de Zubiaurre, Aurelio Arteta, Juan de Echevarria, Robert Delaunay, Daniel Vazquez Diaz, Antonio de Guezala, Maria Blanchard, Nicolas de Lekuona, Jose Maria de Ucelay, Antoni Tapies, Francis Bacon, Agustin Ibarrola, Antonio Sistiaga, Balerdi, Vicente Ameztoy, Alfonso Gortazar eta Eduardo Arroyo. Tags: Artearen Ibilbidea, Bilboko Arte Ederren Museoa
2020-07-07T09:52:32
https://kultursharea.eus/bilboko-arte-ederren-museoa-herriz-herri/
[ -1 ]
genre_facet:"EIMAk onetsitako materialak" author_facet:"Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak" author_facet:"Carcedo Mitxelena, Mikel" topic_facet:"Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" topic_facet:"Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa)" Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Egilea: Carcedo Mitxelena, Mikel Proposatutako gaia: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Proposatutako gaia: Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa) 1 Fabrikazio Mekanikoa (Lanbide Arloa) 1 Fabrikazio Mekanikoen Industrietako Segurtasun Planak (Modulua) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 1 Galdaketa eta pulbimetalurgiaren bidezko produkzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa) 1 Kalitatearen kudeaketa,laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa (Modulua) Gehiago ... 1 Lan Arriskuen Prebentzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 1 Lanbide Heziketa 1 Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak (Modulua) 1 Mantentze-lan elektromekanikoa (Heziketa Zikloa). Erdi maila 1 Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa (Modulua) 1 Mekatronika Industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila 1 Metal-eraikuntzak (Heziketa Zikloa). Goi maila 1 Metal-eraikuntzen industrietako segurtasun-planak (Modulua) 1 Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak (Modulua) Guztiak ikusi ... gutxiago ...
2019-10-21T07:14:52
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22EIMAk+onetsitako+materialak%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Elhuyar+Hizkuntza+Zerbitzuak%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+mekanikoko+produkzioaren+programazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Instalazioa+eta+mantenimendua+%28Lanbide+Arloa%29%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Carcedo+Mitxelena%2C+Mikel%22&type=AllFields
[ -1 ]
Birziklatze-sinboloak ulertzeko gakoak | Consumer - Part 2 : Birziklatze-sinboloak ulertzeko gakoak [Pág. 1] Birziklatze-sinboloak ulertzeko gakoak [Pág. 2] Gero eta gehiago birziklatzen da Espainiako Estatuan Gero eta gehiago birziklatzen da Espainiako Estatuan Kontsumitzaileek birziklatzearen aldeko kontzientzia eta jarrera argiak dauzkate. Halaxe adierazten dute, behinik behin, Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratu (SIG) nagusiek urtero ematen dituzten datuek. Ecoembes-en arabera, 2010. urtean, plastikozko ontzien % 45,3 birziklatu ziren (323.030 tona), kartoizko eta paperezko ontzien % 83 (646.186 tona) eta metalezkoen % 71,5 (240.710 tona). Pasta-, Paper- eta Kartoi-Ekoizleen Espainiako Elkarteak (Aspapel) adierazi duenez, 2010. urtean % 11 paper eta kartoi gehiago birziklatu da Espainiako Estatuan (4,6 tona gehiago izango lirateke). Ondorioz, 45 futbol-zelai handi betetzeko adina hondakin isurtzeari utzi zaio. Bestalde, Ecovidriok egindako inkesta batek dioenez, biztanleen % 79,2k beti birziklatzen dute beira. Beti birziklatzeko joera duen herritarraren soslaia, berriz, honako hau omen da: emakumea, 44 urtetik gorakoa, eta Aragoin, Errioxan, Nafarroan, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dena. Ildo horretan, eredugarri bihurtu behar lukete zenbait autonomia erkidegotan abian jarri dituzten ekimenek. Bereziki nabarmentzekoa da, adibidez, Gipuzkoan, San Marko Mankomunitateak egiten duen lana: indar berezia jartzen ari da ontziak birziklatzeko neurriak sustatzeko, olio erabilia jasotzeko edo hondakinak atez ate biltzeko. Plastikoaren zazpi sinboloak Plastiko mota ugari daude gaur egun, eta horiek identifikatzeko tipologia ere askotarikoa da. Kasu honetan, eraztunaren geziak -nolabait birzikla daitekeela adierazten du horrek- estuagoak dira, eta zenbaki bat eta letra batzuk dauzkate ondoan, zer material mota den adierazten dutenak. Kontsumitzaile batek honako sinboloak aurki ditzake: PET edo PETE (polietileno tereftalatoa). Elikagaientzat eta edarientzat maizenik erabiltzen den plastikoa da, arina izateaz gain, ez delako garestia eta birziklatu egin daitekeelako. Behin birziklatuta, berrerabili egin daiteke PETa: altzariak, alfonbrak, oihalgintzako zuntzak eta automobilentzako piezak egin daitezke, eta, batzuetan, baita elikagaien ontziak ere. HDPE (dentsitate handiko polietilenoa). Aukera asko ematen dituenez eta erresistentzia kimiko handia duenez, produktu kimiko industrialen edo etxeko garbigarrien ontziak egiteko erabiltzen da: xanpuen botilak, garbigarrienak, kloroarenak… Beste ontzi batzuk egiteko ere erabiltzen da (esnea, jogurtak, ura…), baita zabor-poltsak eta supermerkatuetako poltsak egiteko ere. Birziklatu ondoren, hainbat gauza egiteko baliatzen dute: hodiak, garbigarrien botilak, lorategiko altzariak, olio-potoak, eta abar. V edo PVC (binilikoak edo polibinil kloruroa). Oso sendoa da hori ere, eta, beraz, asko erabiltzen dute leiho-garbigarrien eta bestelako garbigarrien ontziak egiteko, xanpu- eta olio-botilak, hodi malguak, medikuntzako ekipamenduak, leihoak, drainatze-hodiak, eraikuntzako materiala, kable-estalkia, eta abar. Ez da maiz birziklatzen, baina erabili ohi da zenbait gauza egiteko: panelak, tarimak, errepideetako isur-hodiak, tapizak… PVCak zenbait toxina aska ditzake (ez da erre behar, eta elikagairik ukitzen ere ez zaio utzi behar), eta, horrexegatik, hobe da beste substantzia natural batzuk erabiltzea. LDPE (dentsitate txikiko polietilenoa). Plastiko sendoa, malgua eta gardena da, eta era askotako botilatan aurki liteke eta hainbat poltsatan (erosketakoak, izoztekoak, ogiarena, eta abar); zenbait altzarik eta alfonbrak ere izaten dute. Birziklatu ondoren, edukiontzi eta paperontzietan berrerabil daiteke, gutun-azaletan, paneletan, hodietan edo baldosetan. PP (polipropilenoa). Fusio-puntua oso altu du, eta, horri esker, likido eta elikagai beroak eramateko ontzietan erabiltzen da. Medikuntzako ontziak egiteko ere baliatzen dute, jogurt-ontziak, edateko lastoak, ketchup potoak, tapak eta sukaldeko edukiontzi batzuk, besteak beste. Birziklatu ondoren, argi-seinaleak egiteko erabiltzen da, baterien kableak, erratzak, eskuilak, izotz-karrakagailuak, bizikleten armazoiak, eskuareak, pertzak edo ontziak, paletak, erretiluak… PS (poliestirenoa). Erabili eta botatzeko plateretan eta edalontzietan erabiltzen da, arrautzontzietan, haragi-erretiluetan, aspirina-ontzietan, CD-kutxetan… Fusio-puntu apala du, eta urtu egin daiteke beroarekin. Zenbait erakunde ekologistak nabarmendu dutenez, zaila da material hori birziklatzea (berrerabili egin daiteke, beste produktu batzuk egiteko), eta toxinak isur ditzake. Beste batzuk. Azken atal honetan, nekez birzikla daitezkeen hainbat plastiko mota sartzen dira. Material horiekin, ur-botila jakin batzuk egiten dira, balen kontrako materialak, DVDak, eguzki-betaurrekoak, MP3ak eta PCak, elikagai-ontzi batzuk, eta abar. Plastikozko material horien sinboloen aldaera gisa, batzuetan zenbakiak soilik agertzen dira, akronimorik gabe, edo Möbius-en eraztun lodienarekin, dagokion zenbakia barrenean duela. Akronimoak “R” bat ageri badu aurrean, horrek adierazi nahi du produktu horrek plastikozko material birziklatuak dauzkala. Bestalde, sinboloak ABS akronimoa baldin badu, zera esan nahi du: akrilonitrilo butadieno estirenoa daukala, plastiko gogor-gogorra, automobilgintzan erabiltzen dena, eta industria alorreko eta etxeko produktuen hainbat esparrutan. Beira, papera eta zenbait plastiko ez ezik, beste material batzuk ere birzikla daitezke, eta horiek ere badituzte beren ikurrak. Hori gertatzen da, esate baterako, zenbait metalekin (aluminioa, altzairua…). Joan aurreko orrira: « Birziklatze-sinboloak ulertzeko gakoak
2020-04-08T18:39:38
https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/medio-ambiente-eu/birziklatze-sinboloak-ulertzeko-gakoak.html/2
[ -1 ]
Haziak egitasmoa: haurren parte-hartzeak kodea koloretsu bihurtu du - Iametza Interaktiboa 2016, 16 martxoa Haziak, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da. Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak ematen direla ikusirik ( lidergo eta menpekotasun egoerak adibidez) eta egoera horiek haur garaitik kudeatu behar direla jakinik, iraultze prozesua lortu nahi du Haziak-ek, hau dena barne ahalduntzean zein kontzientzia kolektiboaren bitartez. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ari gara egitasmoa martxan jartzen LH2, LH5 eta LH6ko haurrekin. Guztira lau gai landuko dira: Harremanen kudeaketa Norbanakotik talde funtzionamendura eta lidergoa Neska eta mutilen harteko harremanak eta harreman ereduak Baina haurrak protagonistak diren egitasmo honetan guztiak behar dira, irakasleak eta hezitzaileak, gurasoak eta herritarrak. Hala, hezkuntza formala eta ez formala uztartzen ditu ekimen honek. Guztiok guraso, irakasle edo herritar erantzunkizuna dugu gai honi behar bezalako garrantzia aitortzeko, gure haurrek giza ahalmena garatuz, etorkizuneko egoerei konfiantzaz, sormenez, espiritu kritikoz eta gozamenez aurre egin diezaioten. Haziak egitasmoak oinarrizko balio eta ezaugarri indartsuak ditu. Besteak beste, anitza da, eraldatzailea, euskalduna, bizia, parte-hartzailea, errespetuan oinarritua eta haurren hitza kontuan hartzen duena. Webgunea haurren parte-hartzearekin eraikitzen Azken ezaugarri horretatik abiatuta, Iametzan oso esperientzia interesgarri baten lekuko izan ginen pasa den abenduan. Jada martxan dagoen webgunean haurrei zuzendutako atal bat egongo da (oraindik publiko ez dagoena, nahiz eta aurki izango den). Atal hori osatzeko hamar haur inguru bildu genituen. Honako hau saio horren kronikatxoa, argazki eta guzti! Emaitza? Kolorez eta mamiz betetako proposamenak, aurki kode bilakatuko direnak! Goizeko 10:00ak aldera bildu ginen Lasarten, Iametzaren egoitzan. Bilera gela bat egokitu genuen haurrentzat gune erosoago eta atseginagoa lortzeko asmoz. Elkar ezagutzeko hariaren jolasaren ondoren, 7tik 12 urte bitarteko hamar bat haurrei webgunean aurreikusten genituen elementuak txarteltxoetan banatu genizkien, hormetan itsatsita zeuden orrietan euren konposaketa eta diseinua egiteko eskatuz. Ideia interesgarriak atera ziren. Esaterako haur gehienek, euren iritzia emateko gunea eskatu ziguten. Begira! Hori ez genuen aurreikusia, baina bai aizue! Arrazoi duzue! Haurrek irakasgai bikaina eman ziguten helduoi, beste behin ere. Etorkizunean Haziak egitasmoak izango duen APP baten bilaketan Ipad-arekin saltseatseko aukera ere eman genien. Eta lanaren ondoren, noski otordutxoa! Amaieran, elkarren artean egindakoari buruzko hausnarketa, iritziak trukatzea, gogoetarako gunea. Eta familia argazkia! Milesker: Manex Gallastegi Eneko Villa Oinatz Korta Nara Susperregi Arhane Etxeberria Uxue Aizpurua Amaia Apezetxea Aritz Oiartzabal Mirari eta Sarai Aldalur (gaixo izan arren, etxean tajuz egin zenute eta lan) iametza interaktiboak komertzial teknikoa behar du
2020-05-29T23:32:34
https://www.iametza.eus/haziak-egitasmoa-haurren-parte-hartzeak-kodea-koloretsu-bihurtu-du/
[ -1 ]
Neuroblastoma: tratamenduan aurrera - Zientzia Kaiera Neuroblastoma: tratamenduan aurrera 29maiatza2017 Umeei eragiten dien minbizi honen tratamendua hobetzen lagunduko duten hainbat mutazio genetiko identifikatu ditu ikerketa batek. Neuroblastomaren sorreran ezinbesteko funtzioa duen TIAM 1 genea ikertu dute. Genearen mutazioak aztertu dituzte eta zenbait mutaziok pronostiko hobea iragartzen dutela aurkitu dute. Neuroblastomaren terapia hobetzeko diana izan daiteke, hortaz. Irudia: Neuroblastoma mikroskopioan, bereizgarri duen erroseta egiturak ikusgai. Haurretan garezurretik kanpoko tumore solidorik ohikoena da neuroblastoma. Minbizi pediatriko guztien %7a dira neuroblastomak eta prozesu onkologikoen ondorioz haurtzaroan izaten diren heriotza guztien %15aren erantzule dira. Neuroblastoak nerbio zelula heldugabeak dira, nerbio zelulak bilakatzen direnak. Neuroblasto horiek garapen normala egiten ez dutenean (nerbio zelula helduak bihurtu beharrean neuroblasto moduan zatitzen eta hazten jarraitzen dutenean) sortzen dira neuroblastomak. Heldugabeko zelula multzoak (tumoreak) dira neuroblastomak, beraz. Tumore horiek gorputzeko edozein zonatan ager daitezke, esan bezala, sistema parasinpatikoa zona gehienetara iristen baita. Giltzurrun arean, sabelaldean eta bularraldean agertzen dira kasu gehienetan, hala ere, gerora gorputzetik zabal daitekeela (metastasia). Nahiz eta neuroblastomen kausa ezezaguna izan, zenbait kasutan aldaketa genetikoak daude atzean. Neuroblastoetako DNAko zenbait genek erregulatzen dute zelulen bikoizketa eta hazkuntza. Gene horietako kromosometako aldaketek neuroblastomen sorreran eta hazkuntzan eragin dezakete. Pazienteen neuroblastoma primarioa (tumore nagusia, lehena) dira ikerketan aztertu direnak. Mutazioak NGS bidez (Next Generation Sequencing) identifikatu dituzte, TIAM1 genearen mutazioak, zehazki. Tumore zeluletan TIAM1 geneak duen papera dokumentaturik badago ere, TIAM 1 genearen rol onkogenikoa (minbizi sortzailea) neuroblastomaren kasuan ez dago argi. TIAM 1 genea funtsezkoa da neuroblastomaren garapenean eta, garapen horretan eragiteko ahalmenari esker, terapiaren eraginkortasuna hobetzen lagundu dezakeen diana izan daiteke. Ikerketak identifikatu dituen genearen mutazioak hiru seinalizazio zonaldetan daude kokatuta (N-terminusean, RAS binding domainean eta RAC aktibazioa eragiten duen DH-PH2 domeinu katalitikoan). Aldaera hauek pronostikoa hobetzen dutela, seguruenik TIAM1 genearen funtzioari eraginda, iradokitzen du ikerketak. Aldaerek TIAM1ek kontrolatutako seinalizazio onkogenikoaren funtzioan galera sortzea edo guztiz etetea izan daiteke arrazoia. Esan bezala, aztertu diren aldaerak seinalizazio domeinuetan daude kokatuta, zehazki MYCN, RAS eta RAC proteinei seinaleztatzen dizkieten domeinuetan. Neuroblastoma zelulen potentzial onkogenikoan berebiziko papera dute bide hauek. Oro har, neuroblastoma emaitza hobeekin daude erlazionatuta TIAM1 aldaerak eta gen honen inhibizioa erabil liteke ohiko terapiarekin batera emaitzak hobetzeko. TIAM1 neuroblastoma kasuetako terapiaren eraginkortasuna hobetzen lagundu dezakeen diana izan daiteke, hortaz. Ikerketa praktika klinikora gehitzea da hurrengo urratsa, diagnostikorako erremintak eta prozedurak hobetzeko, gaixotasuna duten haurrei tratamendu goiztiarragoak eskaini ahal izateko. Valentziako La Fe Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaileek, Jaime Font de Morak zuzenduta eta José Luis Zugaza, UPV/EHUko eta Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroko Ikerbasque ikertzailearen laguntzaz egin dute ikerketa. Sanmartín, E. et al.: TIAM1 variants improve clinical outcome in neuroblastoma. Oncotarget, April 03, 2017. DOI: 10.18632/oncotarget.16787. UPV/EHUko komunikazio bulegoa: Neuroblastomaren tratamendua hobetzeko diana molekular berri bat aurkitu dute. Taggedgenetikaikerketamedikuntzaneuroblastoma Krustazeoetatik eratorritako polimeroak gene-terapiarako
2018-08-18T19:44:50
https://zientziakaiera.eus/2017/05/29/neuroblastomaren-tratamenduan-aurrera/
[ -1 ]
Fly Screen DoorsDouble Screen DoorsFront French DoorsFront Door With ScreenColonial Front DoorDouble Front Entry DoorsFarmhouse Front DoorsFarmhouse WindowsRustic DoorsForward Interior Barn DoorsExterior DoorsMasonite Interior DoorsWood French Doors ExteriorSolid DoorsDecorative DoorsDouble Screen DoorsDouble Front Entry DoorsWood Front DoorsForward Exterior Doors With GlassExterior Front DoorsIron Front DoorWood Front DoorsEntrance WaysMain EntranceDouble Entrance DoorsDoor SealsColourful DesignsForward
2018-02-24T13:00:33
https://www.pinterest.de/explore/cheap-exterior-doors/
[ -1 ]
enkantatzaile / enkantegile enkante 1 iz jendaurreko salmenta mota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona; salmenta egiten den tokia. Egun horretan, erakusketan egon diren obra guztiekin enkante bat antolatuko dute. Berria - Kultura 2004-01-07 Enkantea ni itzuli aurretik amaituko zen eta horrek nire eragozpenak are handiago bilakatuko zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 331. orr. Txillidaren obra baten enkantea bertan behera utzi dute. Berria - Kultura 2006-01-18 Zerbitzuok hainbat enpresen artean banatzeko enkantea egiteko asmoa du Armadak. Berria - Mundua 2004-09-08 Sal-erospen horien enkanteak egiten dira parke osoka. Herria 2005-06-09 Valeri Solarovek enkanteari ekin zionean, Baikalek gutxieneko prezioa proposatu zuen: 6.420 milioi euro. Berria - Ekonomia 2004-12-21 Enkante eta piltzar-dendetako saltzaileek esku artean dituzten liburuetako autoreez ohi dutena baino informazio gehiago zeukan Velasco sendagileari buruz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste» - 11. orr. Londresko enkante batean Yuan dinastiaren portzelanazko pitxar urdin batengatik 22,16 milioi euro ordaindu zituzten. Berria - Kultura 2006-01-17 Rembrandt Harmensz van Rijn (1606-1669) Herbehereetako artistaren 55 grabatu salgai jarriko ditu enkante batean Londresko Christie's etxeak. Berria - Kultura 2006-03-04 Erregistroan ikus daitekeenez, udalak enkante batean eskuratu zuen etxea, 2026an. Iban Zaldua «Itzalak» - 75. orr. XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak» - 118. orr. Baptistak bultzatutako enkante batean zorraren prezioan eskuratua, halako biren balioa izan arren. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 80. orr. Estimatuko nuen postaletan jarri ohi den abiaburu arrunt hori, "hemen nago lagun talde batekin etorria", "nire lagun Michelle edo Helenarekin" hobeto, edo "enkante batera etorri naiz", beharbada. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean» - 196. orr. Igandean zur eta lur begiratzen zioten elkarri kazetariek, Valeri Siborov enkanteko arduradunak hiru mailu kolperen bidez irabazlea jakinarazi zuenean. Berria - Ekonomia 2004-12-21 Deitu egin zion, enkantean guztien harridura piztu zuen aingira handi bat erakusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 175. orr. ik beherago 5. 27978 Hasiera batean Newcastle bazen jokalaria fitxatzeko interes gehien zuena, azken orduan Manchester United ere Rooneyren enkantean sartu da. Berria - Kirola 2004-08-27 Ekainean Itzuli-mitzuli bizikleta martxa burutu ondoren, uztailean artisten obrak enkanteetan saldu zituzten. Herria 2004-09-02 Ekarri zituzten enkantera eta Jusuf Khani gatibuen arteko bat izugarri gustatu zitzaion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 167. orr. ik beherago 6. 6284 Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 43. orr. Ilara batean jarriak zeuden, enkantearen barrutia ixten zuten barren kontra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 152. orr. Letra protestaturik zegoen ordurako, betearazi baino ez zuten egin, bahitu eta enkante publikoan saldu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 81. orr. Enkante publiko bidez egingo da. Berria - Ekonomia 2006-02-04 Enkante-maisu: besteren patrikatik mingainaz ostu duela mailukadaka aldarrikatzen duen gizona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 89. orr. Inoiz enkante etxeren batek bildu duen dirutza handiena da iazko hori. Berria - Kultura 2006-01-17 Pablo Picassoren (1881-1973) 82 grabatu salgai jarriko ditu Londresko Sotheby's enkante etxeak martxoaren 28an. Berria - Kultura 2006-02-23 Bilduma erakusgai jarriko dute maiatzaren 14an Londresko Christie's enkante etxean, eta bost egun geroago enkantean salduko dituzte agiriak. Berria - Kultura 2004-03-18 Ez zuen egundo Londresen antzoki bat kudeatu, eta ez zen egundo enkante-etxe baten aholkulari izan Parisen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 42. orr. Obrak bihar salduko dira Miarritzeko enkante gelan, eta bildutako dirua demoen alde izanen da. Berria - Euskal Herria 2004-07-10 Bederatzi enkante postuen inguruan birsaltzaileak zebiltzan bueltaka ordurako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 145. orr. Enkante postua bikoitza da; bi aldeetan, bulegoaren aurrean luzatzen den harrizko mahaiaren mutur batean, enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 150. orr. 35.000 aleak berehala saldu ziren, eta dagoeneko Interneteko enkante orri batzuetan 45 euro eskatzen ari dira ale baten truke. Berria - Kultura 2004-11-09 Otarreak desfilean pasatzen ziren, arraiak, lengoraduak, berdelak, izokinak, hara eta hona ekarri eta eraman egiten zituzten enkante sailkatzaileek, haien inguruan areagotuz zihoazen hitz erdizken artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 153. orr. Goizero Bruselan irudien enkante moduko bat izaten da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen» - 22. orr. Inbertsio bankuek enpresaren balorazioa egin eta hasierako akzioen prezioa zehaztu beharrean, Googlek enkante bidez banatu nahi ditu akzioak. Berria - Ekonomia 2004-05-02 Parte-hartze ona elkartasun enkantean. Berria - Ekonomia 2004-07-07 Milanora iritsi, eta bertan, ostatu-enkante istilutsu batean, Rossi tximinia garbitzaileak 82 liberatan erosi dio Giorgio zakarrekoari. Pablo Sastre «Eguzkipekoak» - 97. orr. 5 enkantean adlag enkante baten bidez. Enkantean egindako salmenta askotan izana zen Ruche jauna, baina, halakoetan, obra serio gutxi batzuk besterik ez zituzten aurkezten. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 90. orr. Gainera, enkantean jar ditzakezue Jotagarbi 5 horiek, eta museoren batek horiengatik zerbait eskainiko dizuela esango nuke. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 97. orr. Senarraren trajea saltzeko zaila da, eta Peterren bizikleta atzera etorri da enkantetik, inork ez du erosi nahi izan eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 148. orr. Wilderen ondasun guztiak, argitaratutako eta argitaragabeko izkribuak barne, enkantean saldu zituzten epaiketako gastuak eta ordaintzeko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 12. orr. Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten, enkantean saltzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola - 56. orr. Engainazalea engainatu duenari eman bekio ez pena baina sari, ondo baino hobeto egin du Baptistari lapurtuta, horrek herriari lapurtu baino ez du egin eta, nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 79. orr. 6 enkantera adlag enkantean. Enkantera saldutako gauzen zerrendan. Patziku Perurena «Trapuan pupua» - 168. orr. Bestetik, Jukos petrolio taldearen Juganskneftegaz filiala enkantera aterako du Errusiako Gobernuak. Berria - Ekonomia 2004-10-22 Proposatu nuen sal geniezaiola zuzen-zuzenean hiriko liburutegiren bati, Berg Collection-i, Morgan-i, Columbia Unibertsitateari, edo bestela atera genezala enkantera Sotheby-ren bitartez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 150. orr. Enkantera aterako diren objektuetako askoren balioa ez da ekonomikoa, sentimentala baizik. Berria - Kultura 2004-06-10 bat enkantean (4); bat enkantean jarriko (3); christie s enkante (6); ditu enkantean (4); dituzte enkantean (3); enkante batean (14); enkante etxeak (5); enkante etxean (7); enkantean aterako (4); enkantean jarri (4); enkantean jarriko (16); enkantean jarriko dituzte (3); enkantean jarriko dute (4); enkantean saldu (3); enkantean salduko (3); enkantean saltzeko (5); enkantean saltzen (3); enkantean sartzeko (3); enkantera aterako (3); eta enkantean (3); jarriko ditu enkantean (3); s enkante (10); s enkante etxeak (5); s enkante etxean (5); sotheby s enkante (4)
2019-10-18T13:59:46
http://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?h=enkante&l=e
[ -1 ]
IÑAXIO KORTABARRIA - txuri-urdin Iñaxio Kortabarria, 1970 hamarkadako realeko jokalaria.<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /> 1971.urtean eman zenuen zure azkeneko pausoa Sanse-tik Realaren lehen taldera. Zer sentitu zenuen hogeita bat urte zenituela Atotxara zelairatu zinenean? Sentitu, kristoren poza sentitu nuen. Hiru urte egon nintzen bigarren taldean, eta eskerrak Javier Expositori eman behar dizkiot. Izan ere, berak emandako edukazioa eta lehiatzeko desio izugarriak izan ziren. Lehen taldera igo nintzenean garai latzak ziren, batez ere ekonomikoki. Horregatik, taldeak nahikoa zuen lehen mailan mantentzearekin. Baina hala ere, lehen partida horretan sentitu nuena poz ikaragarria izan zen. Argi dago zure oroimenean partida asko izango dituzula, golak, tituluak… Baina, zein izan zen partidarik hunkigarriena? Realzale guztion oroimenean dugun partida Gijonekoa da, noski, Liga bertan irabazi baikenuen. Partida benetan zirraragarria izan zen. Azkeneko segundoan berdindu genuen norgehiagoka Zamoraren gol batekin, eta puntu horrek liga irabazteko balio izan zuen. Bi liga txapelketa, Superkopa bat eta Europako txapelketan finalerdietara iristea lortu zenuen. Zein izan zen garrantzitsuena? Niri, pertsonalki, bi liga horiek irabazteak eman zidan ilusiorik handiena. Txapelketa luzeenak izaten dira, eta baita gogorrenak ere. Hortaz, poza ere askoz handiagoa izaten da urte osoko liga bat irabazten denean. Futbolak, aldaketa ikaragarria izan du arlo askotan, baina batez ere ekonomikoan- Gaur egun gainbalioturik dagoela uste duzu? Bai, erabat gainbaliotuta dago. Zorrak ikusi besterik ez dago. Klub guztiek nahi dutena beren taldea ahalik eta goien edukitzea da, eta horretarako diru mordoa gastatzen dute jokalariak erosten eta baita ordaintzen ere. Hala ere, diru ugari mugitzen da futbolaren inguruan, eta arazoa hori nola banatzen den izaten da. Beti esan izan da Anoeta estadio hotza dela zuen garaiko Atotxarekin alderatuta. Desberdintasun handia al dago? Argi dago Reala galtzen atera dela zelai aldaketarekin. Garai batean, beharbada, ez genekien zer izango zen hura, baina denboraldiak pasa ahala ikusi dugu zein izan den bilakaera. Atotxan beste sentimendu bat zegoen, beste berotasun bat, bai etxeko taldearentzat eta baita aurkarientzat ere. Epaileak ere izugarrizko presioa jasan behar izaten zuen, jendea gainean baitzegoen. Oraingoa oso hotza da, eta bertara joatea besterik ez dago… Urte askotan zehar Realeko kapitaina izanda, inork baino hobeto ezagutuko duzu kluba. Gaur egun bizi duen egoera erabat desberdina da; gatazka ekonomikoak, 2. mailara jaitsiera… zein iritzi duzu honen inguruan? Honen inguruan hainbat gauza esan behar dira. Lehenengoa, futbolaren inguruko jendea ez dela nibelekoa. Duela gutxi, klubeko arduradun bat joan egin da, eta etorri den jendea, nibel gutxikoa dela ikusi dugu. Bigarrenik, konpetentzia eta harremana zein beste sentimendu batzuk nahastu egiten dira gaur egun. Sanse-n ibili ginenok bagenekien eta badakigu nola eta zergatik iritsi ginen lehenengo mailara. Jendea lehiatzeko hezi behar da eta ez lagunak izateko, eta guk hori “sufritu” genuen. Gaur egun, aldiz, gazteak ez dituzte horrela hezten. Horregatik, gazte askok ez daki zer den lehiatzea ezta lehiakorra izatea zer den ere. Azken urteetan talde oso bigunak sortu ditugu, eta emaitzak hor daude. Hala ere, ez da gazteen arazoa, nagusiek baitugu horrekiko erantzukizuna, gazteekiko exijentzia oso baxua dugulako. handienetarikoa inaxio kortabarria realeko
2020-08-09T02:10:58
https://blogak.eus/txuri-urdin/inaxio-kortabarria
[ -1 ]
Vanzari garsoniere confort 2 in TITAN Bucuresti - Imobiliare #587437 Detalii anunt: Vanzari garsoniere confort 2 in TITAN Bucuresti Vanzare garsoniera CODRII NEAMTULUI, zona TITAN BILLA, confort 2, decomandata, etajul 4/10, suprafata 20mp utili, imbunatatita recent, gresie, faianta, parchet, termopan, usa metalica, constructie 1980, contorizata. Vanzari garsoniere ieftine Bucuresti 25.500 Euro discutabil 0752.921.589 [email protected] /www.anuntulimobiliar.ro Proprietar vand garsoniera confort 2 sporit, (20 m2), anul constructiei 1975, mobilata si utilata modern, totul nou in zona Titan (Str:Postavarului cu Codrii Neamtului), etaj 4/10,bloc reabilitat, linistit, ... Pret: 29.500 Euro Zona: Titan Proprietar vand garsoniera Policlinica Titan (Aleea Postavarului , bl D2) etajul 2 din 10, zona foarte linistita, este mobilata Ikea (canapea extensibila, sifonier, birou, biblioteca TV), si utilata (frigider, ... Pret: 34.500 Euro Zona: Titan
2019-06-20T01:53:12
https://www.anuntulimobiliar.ro/anunt-Vanzari_garsoniere_confort_2_in_TITAN_Bucuresti-587437.ai
[ -1 ]
Erremediorik ez | Berria.eus Gizartea Erremediorik ez Ez dugu erremediorik. Antibiotikoen erabilpen traketsaren erruz, hilgarri izateari utzi zioten gaitz askorentzako sendabiderik gabe gelditzen ari da gizakia. Ez dago, oraingoz, haiek ordezkatzeko antibiotiko berririk. 'Neisseria Gonorrhoeae' bakterioa. CDC 2014-01-12 / Irune Lasa Familia Egipton oporretan zegoela hasi zen guztia, uztail honetan. Sabeleko minez, ospitale pribatu batean hartu zuten aita, 40 bat urteko gizona, eta han antibiotiko injekzioekin artatu hamahiru egunez. Jaioterrira, Herbehereetara itzuli, eta lau egunera ospitalean ziren berriz, Groningenen: apendizitisa zen. Ebakuntza egin zioten, eta beste antibiotiko batzuekin artatu bost egunez. Hobera egin zuen gizonak. Baina piramideen eta Itsaso Gorriko oroitzapenekin batera, gizon hark Egiptotik beste zerbait ere bazekarrela antzeman zuten, haren laginen hazkuntzetatik abiatuta. Antibiotiko askorekiko erresistenteak ziren hainbat bakterio andui zekartzan, ia ziur Egiptoko ospitalean hartuak. Horien artean, Klebsiella pneumoniae eta Escherichia coli enterobakterioak, medikuntzan besterik ezean erabili ohi diren antibiotikoekiko multierresistenteak ziren. Aitari bakarrik ez, emazteari eta bi haurrei ere hainbat motatako bakterio andui multierresistenteak topatu zizkieten, nahiz gaixotasunik agertu ez. Hainbat osasun agintarik nightmare bacteria (amesgaiztoetako bakterio) deitu diete halakoei, eta Groningengoa ez da, inondik ere, halako erresistentzia erakusten duten anduiak Europan agertzen diren lehen aldia. Antibiotikoak agertu bezain pronto agertu zen haiekiko bakterioen erresistentzia. Antibiotiko berriak sortuz konpondu da hori orain arte. Baina familia herbeheretar hark gainean zeramatzan bakterio horietako zenbaitek eragin ditzaketen infekzioek ia sendabiderik ez dute; ez dago antibiotiko berririk haiei aurre egiteko. Eta bakterioek erresistentziak garatzen jarraitzen dute, gizakiok trakets erabiltzen ditugulako dauzkagun antibiotikoak. 1928an penizilina aurkitu zuen Victor Flemingek berak iragarri zuen 1945ean Nobel Saria jaso zuenean: "Ez da zaila mikrobioak penizilinarekiko erresistente bihurtzea laborategian, haiek hiltzeko adinakoak ez diren kontzentrazioen eraginpean jarrita... Arriskua hor dago: gizaki ezjakinak bere burua azpidosiekin erraz artatu, eta sendagai kopuru ez-hilgarrien eraginpean jarriz bere mikrobioak erresistente egiteko". Saihetsezina da. Eboluzioa da. Izaki bizidun orok bezala, bakterioek iraun egin nahi dute. Asko dira, eta hori dute alde: organismo batean, hainbeste bakterioren artean oso posible bakar bat gai izatea —adibidez mutazio bati esker— antibiotiko bati aurre egiteko. Eta antibiotikoak erabiltzean, erresistentea den bakar hori nagusitu egingo da. "Zenbat eta antibiotiko gehiago erabili, zenbat eta gehiagotan jarri bakterio bat antibiotiko baten eraginpean, handiagoa izango da antibiotiko horrekiko erresistentzia garatzeko probabilitatea", azaldu zuen elkarrizketa batean CDCko (Centers for Disease Control) Arjun Srinivasan doktoreak. "Zenbat eta antibiotiko gehiago eman jendeari eta ganaduari, zenbat eta antibiotiko gehiago utzi ingurumenean, aukera gehiago ematen diegu bakterioei erresistente bihurtzeko". Eta CDCko medikuaren ustez, iritsi da egunkari eta aldizkarietako Antibiotikoen amaiera? tituluari galdera marka kentzeko unea. "Hementxe gaude, antibiotikoen ondoko aroan. Dauzkagun gaixoentzako terapiarik ez dugu. Ohean dauzkagu, infekzio batekin. Duela bost urte artatu ahal izango genituen, baina orain ezin dugu...". Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari Margaret Chan ez da baikorragoa: "Egungo joerak mantenduz gero, erraza da etorkizuna iragartzea. Antibiotikoen aurreko arora itzultzen ari garela diote. Ez. Hau antibiotikoen ondorengo aroa izango da. Ordezkapenezko antibiotiko berrien ekoizpena praktikoki geratuta dago, batez ere bakterio gram-negatiboei [gehienbat enterobakterioei] dagokienez. Armairua ia hutsa dago". Donostia Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko buru eta EHUko Medikuntza Fakultateko katedradun Emilio Perez-Tralleroren ustez, nazioarteko osasun agintarien alarma deiak zuzenak dira. "Iragan urteetako gure esperientziak esaten digu arazoa konpondu ezin bada ere hura geldotu dezakegula, eta zenbaitetan neurri batean lehengoratu. Etengabeko eboluzioan dauden bilioika mikroorganismoak beti gailenduko dira haiek akabatzeko saioei. Gure egitekoa da erresistentzien maiztasuna handia izatea saihestea eta arrazoizko mailan geldi daitezen lortzea. Egun, inor ez da ari saiatzen arratoiak iraungi daitezen, baina saihestu behar dugu arratoiak gure etxean eta inguruetan ibiltzea". Antibiotikorik gabeko mundua Zer esan nahi luke, bada, antibiotikorik gabeko mundu batera itzultzeak? Intsektu baten ziztada batek, erredura batek edo odol transfusio batek heriotza ekar zezakeen mundura itzultzea. Amigdalitis bat edo belauneko zauritxo bat hilgarria izatea haur batentzat. Antibiotikoak sortu aurretik, mila erditzetik bostetan hiltzen zen ama; pneumoniak hilobira eramaten zituen hamar gaixotik hiru... Infekzio asko sendatzen dituzte antibiotikoek, baina giza osasunean duten garrantzia harago doa. Infekzioen aurkako babes tresna diren heinean, antibiotikoei esker egin daitezke egiten diren ebakuntzak, organo transplanteak, minbizia artatzeko kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak, artritis erreumatoidearentzako tratamenduak... Antibiotikoei esker lortzen da hainbat haur goiztiarren heriotza eragoztea ere. 85 urte pasatu dira antibiotikoak sortu zirenetik. Haiei eta txertoei esker gizakiaren bizi-itxaropena hogei urte luzatu dela kalkulatzen da. Baina lorpen horiek galtzeko arriskuan egon daiteke gizakia. Turberkulosiarekin gertatzen ari dena izan daiteke adibide bat. Konturatu zirenean kutsakorra zela antzinatik milioika eta milioika gizaki hil izan dituen gaitz hori, gaixoak sendategietan baztertzen hasi ziren, baina, hala ere, egoerarik onenean gaixoen erdiak hil egiten zituen tuberkulosiak. XX. mendearen hasierara arte ez zen agertu BCG txertoa —eragin mugatukoa—, baina hura ere munduan ez zen zabalduko II. Mundu Gerra pasatu arte. Antibiotikoek itxi zituzten tuberkulosidunen sendategiak, estreptomizinak aurrena (1944), isoniazidak ondoren (1952) eta errifanpizinak gero (70eko hamarkadan). Izan zen gizakiak tuberkulosia desagerraraztea lortuko zela pentsatu zuenik ere... 80ko hamarkadan antibiotikoekiko mikobakterio andui erresistenteak agertzen hasi ziren arte. OMEren arabera, munduan 2010. urtean erregistratutako12 milioi tuberkulosi kasuetatik 650.000 ziren hainbat sendagairekiko (isoniazida eta errifanpizinari tartean) erresistenteak. Kasu horietan, sendabidea izugarri zaila da, garestiak eta toxikoak diren botikekin bi urteko medikazioa behar izaten da, eta, hala ere, gaixo horien ia erdiek ez dute sendatzea lortzen. Emilio Perez-Trallero doktorearen arabera, zenbait bakterio erresistentziarekin lortu da hobekuntzarik. "Duela hamar edo hogei urte gure herrialdean topatzen genituen bakterio arrunt zenbaiten erresistentzia mailak oso handiak ziren; adibidez, amigdalitisa sortzen duen Streptococcus pyoregenes bakterioarenak, edota pneumonia, otitisa eta beste hainbat infekzio eragiten dituen Streptococcus pneumoniae -arenak. Zorionez, une honetan egoera aldatu egin da, eta bakanak dira zirkulazioan dauden bi bakterio horien andui erresistenteak. Hobekuntza hori, zalantzarik gabe, familia medikuen jarduera onari esker etorri da, infekzio arinak artatzeko moduak moldatu zituztelako, baita osasun etxeetan afixen bidez gaixoentzat egindako kanpainei esker ere". Bakterio arriskutsuak "Baina txanponaren ifrentzua hor daukagu", dio Perez-Trallero doktoreak: "Jatorria gehienbat ospitaleetan duten bakterioak dira, lehen antibiotikoekiko sentiberak zirenak eta egun erresistente bihurtu direnak". OMEren arabera, Europako Batasunean Norvegian eta Islandian ospitaleetako erietatik %5-12 bitartean hartzen dute infekzio bat ospitaletik igarotzean. Horietako batzuk antibiotikoekiko erresistenteak izaten dira, eta batzuk arazo handia bihurtu dira, haien larritasunarengatik. Hiru taldetan bana daitezke bakterio erresistentzia larrienak: talde batean, metizilinarekiko erresistenteak diren Staphylococcus aureus (MRSA) bakterioak daude, "penizilinekiko, zefalosporinekiko eta betalaktamikoen familiako beste antibiotiko batzuekiko erresistenteak". Beste talde batean daude ESBL direlakoak, espektro zabaleko betalaktamasa sortzeko gai diren enterobakterioak (E. coli, Klebsiella pneumoniae eta beste batzuk), "penizilinekiko eta zefalosporinekiko erresistenteak". Eta hirugarren taldean daude karbapenemen familiako (imipenem, meropenem) antibiotikoekiko erresistenteak diren enterobakterioak (CPE) eta beste bakterio batzuk. Eta batzuek sailkapen horiek gainditzen dituzte, Emilio Perez-Trallerok azaldu duen moduan: "Mota horretako erresistentziak dituzten bakterioek maiz beste antibiotiko taldeekiko erresistentzia determinanteak izaten dituzte, eta horrek artatzeko oso zail bihurtzen ditu". Eta, orain, gaitz horiek ospitaleetatik kanpo agertzen hasi dira. Nola arta daitezke halako gaitzak? Karbapenemak, adibidez, besterik ezean erabili ahal izateko nolabait gordetzen saiatu dira medikuntzan. Zer egiten da, orduan, antibiotiko horrekiko erresistente bihurtu diren gaitzekin? Perez-Trallero doktorearen erantzuna ez da baikorra: "Badaude kasuak non erresistentzia kezkagarri hauek beste antibiotikoren batekin edo antibiotiko konbinazio batekin arta daitezkeen, baina sendagai horiek aurrekoak baino toxikoagoak dira maiz. Eta izan da kasurik non ez den alternatibarik izan, infekzioaren artapena organismoaren defentsen eta antibiotikoen garai aurreko aukeren esku utzi behar izan dena". Antibiotiko berririk gabe Izan ere, gaur egun, orain gutxira arte ez bezala, botika kutxan ez dago beti antibiotiko berririk, balioa galdu duen antibiotikoa ordezkatzeko. 25 urte daramatzagu antibiotiko mota berririk gabe. OMEko zuzendari Margaret Chanek azaldu duen moduan, "merkaturatu dira antibiotiko berriak azken urteotan, baina horrek dakarren garapen irudia faltsua da. Gure antibiotiko berrienak duela hamarkadak garatutako aurkikuntza zientifikoen emaitza dira. 1987tik ez da izan antibiotiko mota berrien aurkikuntza arrakastatsurik". Faktore asko omen daude horren atzean. Bat izan daiteke orain arte garatu diren antibiotikoak "garatzeko errazenak" izan direla, CDCko Arjun Srinivasanen arabera: "Zenbaitek dio fruitu heldu guztiak bildu ditugula eta oso zaila izango dela antibiotiko berriak sortzea". Baina faktore erabakigarriena, nola ez, ekonomikoa da. Infekzioak ez dira horren arruntak beste gaitz batzuen aldean, batez ere gaixotasun kronikoekin (presio arterial altua, kolesterol altua, diabetesa...). Azken horiek dira, eta are gehiago populazioen zahartzearekin, botika konpainientzako merkaturik errentagarrienak. Jada garestia aurreikusten da antibiotiko berrien garapenaren errentagarritasuna, eta oraindik ere murritzagoa bihurtzen da konpainientzat bakterioak sendagaiarekiko erresistentzia epe oso laburrean garatzeko gai badira —antibiotikoen erabilpen okerrari esker—. Eta antibiotiko berri arrakastatsurik aurkituko balitz, ziurrenez, beste aukerarik ezean soilik erabiltzeko gordeko litzateke. Beraz, antibiotiko berrien aurkikuntzan inbertitzeko pizgarriak oso gutxi dira botika konpainientzat. Biozientzien beste garapenetatik etor al daitezke sendabide berriak? Ez da halakorik espero epe laburrean, eta, Margaret Chanek dioen moduan, "ez dago bermatuta antibiotikoen ordezko balizko alternatibak garatuko direnik existitzen diren antibiotikoek baliagarri izateari utzi baino lehen". Europako Batasunean, berriz, urtero 400.000 bat lagunengan atzematen dira bakterio erresistentzien kasuak, eta horietatik 25.000 bat eri hil egiten dira (23.000 AEBetan). Erresistentzia anitzeko bakterioek EBn urtero 1.500 milioi euroren galera ekonomikoak eragiten dituela kalkulatzen dute. Zer egin daiteke? Arazoa globala da. Horregatik, gero eta gehiago dira bakterio erresistentziari aurre egiteko estrategia globalen inguruko ekimenak eta deiak. Antibiotiko berrien garapena bultzatu eta kontrolatzeko neurriak ezartzea proposatzen dute hainbat osasun agintarik arazoari aurre egiteko. Baina, zalantzarik gabe, jada existitzen diren antibiotikoen erabilpena murriztea da egin beharreko garrantzitsuena, eta hor, batez ere nekazaritzan, abeltzaintzan eta akuikulturan munduan zehar egiten den antibiotikoen erabilpena dago auzitan. Zer egin dezake herritar arruntak? Eztiñe Ormaetxea (Elika Fundazioko abeltzaintza arduraduna): "Antibiotikoak zentzuz erabiltzea da gakoa, hala gizakietan nola animalietan" Arazoa hemen ere
2017-09-20T12:44:44
http://www.berria.eus/albisteak/87595/erremediorik_ez.htm
[ -1 ]
Barrikako Udala - Prozeduren zerrenda Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Izapide mota hau bideratzeko aurretik hitzordua eskatu behar da Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean, Gatzarriñe 2-4 zenbakian, Sopelan, edo 94 676 26 74 telefono zenbakira deitu behar da.
2019-11-20T06:13:36
http://www.barrika.eu/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/lista-procedimientos.aspx?page=1
[ -1 ]
Errealitatearen pitzaduretatik bizitzaren ifrentzua - Nontzeberri “Euskara ibiltaria” erakusketa ikusgai, Gasteizko Oihanederren “Kirolene Film 2020” lehiaketan film laburrak jasotzeko epea zabalik Azkuna Zentroan, praktika artistikoen egonaldien emaitzak ikusgai “Bardoak” lehiaketaren lehen finalaurrekoak Gaur abiatuko du Bilboko Euskararen Etxeak “Hi(ZKI)bridoak” zikloa Patxuko Nice taldeak “Quim-en marrazkia” izeneko diskoa kaleratu du Moyra Davey, Juncal Ballestin eta June Cresporen obrak, Artiumen erakusketa-programazioaren baitan Igandean “Kaskarot” eta “Manifestu bat” ikusgarriak, Saran Inoren Ero Ni eta Pelax taldeen kontzertua, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan Hasiera/LITERATURA/Errealitatearen pitzaduretatik bizitzaren ifrentzua Errealitatearen pitzaduretatik bizitzaren ifrentzua Alberdania argitaletxeak Goiatz Labandibar idazlearen Hori zen dena narrazio-bilduma aurkeztu du. Obra 16 narraziok osatzen dute, errealitatearen pitzaduretatik, bizitzaren ifrentzua erakusten digutenak. Hori zen dena lan berriaz, eta editorearen hitzetan, “senezko kontalari dugun idazle baten ekoizpen umotua dakar obra honek, heldutasun literarioaren adierazgarri. (…) . Maisuki darabil literatur hizkera itxuraz xaloa baina benetan landua, ez irakurlea txunditzeko, bai, ordea, irakurlearen arreta indar handiz erakartzeko”. Protagonista gehienak emakumeak dira, eta amoranteen, ezagunen, bizilagunen, adiskideen edota ama-alaben eta aita-alaben arteko harreman liskartsu zein bareetatik jasotako pasadizoak kontatzen ditu. Goiatz Labandibarrek liburuaren nondik norakoaz honakoa dio: “Hamasei narrazio hauek elkarrekin lotzen dituen haria harremanak dira, bikote harremanak edo familiako kideen artekoak, eta, gehienetan, bikote, sexu, harremanak agertzen dira”. Liburuaren izenburuaz gogoeta eginez jarraitu du egileak: “Askotan gehiegi konplikatzen ditugu gauzak pertsonen arteko harremanetan, eta, gehienetan, gauzak ez dira hain konplexuak izaten. Hori zen dena izenburuak ongi laburtzen du narrazio hauen funtsa: esan nahi eta esaten ez diren gauzak, esatera ausartzen ez direnak… eta behin esan ondoren, misterioa galtzen dutenak”. Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar, 2013) da Goiatz Labandibarren lehen lana, Igartza Sariari esker argitaratua. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak 2016ko udan Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko idazle hori aukeratu zuten. Argazkilari poloniar batzuek zein euskaldunek egindako argazki batzuetan oinarrituta hamabi ipuin labur egin zituen ekitaldi horretan. Fotogramak (Elkar 2016) obra idatzi zuen gero. Abiatu da “OarsoMusika” kontzertuen denboraldi berria The Godfathers, britaniar rock sutsu eta indartsua, Bergarako Seminarixuan Emakumeak eta erbesteratzeak “Euskara ibiltaria” erakusketa ikusgai, Gasteizko Oihanederren https://t.co/7UknFEi7XH @Oihaneder_etxea @plazaberri https://t.co/tFTOnndn6e Nork mugitzen ditu hariak? https://t.co/bykbmLpCKc @fundicionbilbao https://t.co/9MoftlRQT9 “Kirolene Film 2020” lehiaketan film laburrak jasotzeko epea zabalik https://t.co/B1KNrjKywK @KiroleneKIIP https://t.co/5WBv2yzLRb
2020-02-28T14:03:36
http://nontzeberri.eus/errealitatearen-pitzaduretatik-bizitzaren-ifrentzua
[ -1 ]
Txateatu Comuna Frumosu. Chattwenty. Free Chat Comuna Frumosu. Txateatu ausazko Comuna Frumosu. Txateatu Comuna Frumosu Ongi etorri Txateatu Comuna FrumosuHave fun Comuna Frumosu guztiko jendearekin txateatzen. Free Txateatu Comuna Frumosu, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Guztiak pertsona mota Comuna Frumosu doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- Ezagutu zure bizitzako maitasuna edo klik bakoitzean lagun onena da.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy besteak beste, bideo-txatak anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende berria klik bakar batekin.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2017-02-19T16:30:28
http://eu.chattwenty.com/errumaniako/comuna-frumosu
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Idoia Mendia Cueva - Sinatutako EHAA-ko Xedapenak IDOIA MENDIA CUEVA - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK AGINDUA, 2011ko irailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación José Domingo Epelde-José Domingo Epelde Fundazioa» fundazioaren estatutuetako 10., 11. eta 24. artikuluetan… AGINDUA, 2011ko uztailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Tecnalia fundazioaren estatutuetako 21.1. eta 23. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena. AGINDUA, 2011ko uztailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Tecnalia fundazioaren estatutuetako 19. artikulua berriro idaztea eta xedapen iragankor bat eta 22.bis artikulua sartzea… 14/2014 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena. 2/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. AGINDUA, 2012ko abenduaren 4koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Otxoa de Barandika Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. AGINDUA, 2012ko azaroaren 29koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Bihotzalai» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Beistegui Hermanos» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. AGINDUA, 2012ko azaroaren 26koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Fundación Moraza fundazioaren azkentzea eta likidazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. 281/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Gorlizko (Bizkaia) «Asociación Naturalista Txipio Bai» elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. 282/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Bilboko (Bizkaia) «Gazteleku» Komunitateko Garapen Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapen eta kontroleko goi-mailako… AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario… AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioak izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazioa, Arrantza eta… AGINDUA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, uztailaren 21eko JUS/2370/2011 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Prozesu eta Administrazio Kudeaketa Kidegoko funtzionarioei… IRAGARKIA, Gorka Isidro Usategi Solatxi jaunaren erreklamazioa dela-eta hasitako administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko espedientean (RPA-008-2012-XXI) Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak emandako agindua jakinarazteko dena. 280/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Bilboko (Bizkaia) Asociación Chernobileko Umeak Bizkaia elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena. AGINDUA, 2012ko irailaren 17koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena.
2019-09-19T14:51:41
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/politicians/326-idoia-mendia-cueva/orders
[ -1 ]
LGTB jendeak bere historia ezagutu behar du – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua You are here: Home / Gaia / Askatasun sexuala / LGTB jendeak bere historia ezagutu behar du https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2020/05/logo-275.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2020/05/logo-275.png Editorea2016-03-05 10:13:082016-03-08 10:14:30LGTB jendeak bere historia ezagutu behar du
2020-07-15T06:41:12
https://ehgam.eus/lgtb-jendeak-bere-historia-ezagutu-behar-du/
[ -1 ]
Bisitak: 9987 Sopelako Udalak udalerriko Merkataritza Biziberritzeko Plana abiatu berri du. Azaroaren 19an, Ikei alhokularitzak, azterlanaren esleipendun enpresak, proiektuaren aurkezpena egin zuen arlo honetako udal batzordean, txostenaren helburuak, egitura eta metodologia aurkeztuz. Bestalde, Sopelako bost taberna elkartu dira herriaren erdigunean pintxo-potea sortzeko, eta Sopela girotzen jarraitzeko. Hasiera batean ekimen honetan parte hartuko duten tabernak honakoak dira: Uyarra, Ertza, Brendan´s Isle, Laiak eta Lurren, baina gura izanez gero taberna gehiago ere elkar daitezke. 19:30etik 22:00etara, sopeloztarrek eta bisitariek pintxo bat jasoko dute debalde edari bakoitzarekin. Animatu eta gozatu!
2020-07-12T19:23:39
http://www.sopelaudala.org/index.php/eu/sopelana-menu/proiektuak-martxan/1011-sopelako-udalak-herriko-merkataritza-biziberritzeko-plana-abiatu-du?tmpl=component&print=1&layout=default&page=
[ -1 ]
Bizitza ez da erraza, konplikatzen zaigunean • ZUZEU Bizitza ez da erraza, konplikatzen zaigunean 2011-05-13 09:57 Jakin badakizu Internet ezagutu baino lehen ere zoriontsua zinela. Eta badakizu, noski, duela gutxi ezagutu duzun Twitter ez dela zure buruaren garapena ekartzen dizuna. Garbi daukazu ez duzula smartphone bat behar, tramankulu hori gabe ere bizitza bere osotasunean pertzibitzen duzula. Baina hilabete batzuk lehenago hasi zara tuiteatzen eta txepelkeria horri gustua hartu diozu. Hasierako jolasak ekoizpen gehiago ekarri ditu eta derrepente beste komunitate batean murgilduta aurkitu zara: euskal twitterlarien komunitatean. Beti sentitu duzu lagun berriak egitea oso kilikagarria dela eta, birtualak izan arren, jakina da hezur-mamikoak direla. Eta hor daude, beren pantailatxoen aurrean, zuk haizera botatzen dituzunak irakurtzen. Egun batean, twitter-lanetan zaudela, aitortu egin duzu tuit guztiak ordenagailutik egin behar izaten dituzula ez duzulako azken generazioko sakelakorik eta, orduan, euskal saregileen musak esan dizu hori faena handia dela, batez ere uda datorrenean. Eta hasten zara pentsatzen larunbat gaueko IBIL2DEkoei irribarre bat bidaltzeko, ezinbestekoa duzula tresna madarikatua. Hori dela eta, Euskaltelek eskainitako “Atsegin dut” kanpainaz baliatuta mugikorrerako internet konexio dohaina izatea merezi duzula erabakitzen duzu eta telefoniaz aldatzeko eskatu orduko, zure betiko konpainiaren eskaintzarik tentagarriena jaso duzu. Iruditzen zaizu ezin duzula pagotxa hori pasatzen utzi baietz esan gabe. Eta negoziatzen hasi zara. Zuk nahi duzun telefonoaren kanjea ezinezkoa dela ikusita (konpainiak eskaintzen dizkizunak dendetan ez baitaude), aukera guztiak aztertzen hasten zara besteren bat lortzeko. Merkatuko smartfonez tesi bat egiteko haina dakizunean, kezka piztu zaizu: benetan behar duzu? Materialismoak infernura eramango zaituen beldurra gaindituta daukazu, baina zaharkitzapen programatuaren konplizea ote zaren galdetzen diozu zure buruari. Hori dilema! Azkenean, baietz erabaki duzu; nola edo hala lortuko duzu. Besterik ez bada Teleko-ko ikasleengatik egingo. Ze arraio! tuiteatzen cc-by-sa leyla.a ikt, Teknologia, Twitter Lurrikara mediatikoa 3 pentsamendu “Bizitza ez da erraza, konplikatzen zaigunean”-ri buruz leire 2011-05-13 09:42 Arantza! Noiztik irakurtzen didazu pentsamendua? Noiztik idazten dituzu nire postak? Buelta-bueltaka erabili dut ideia bera egunotan buruan, eta pentsamendu berberak izan ditut! Hala ere, ez dut erabaki oraindik! Negoziotan jardun behar orain! arasanse 2011-05-13 10:04 Ez da ba izango pantailatxotik pantailara tuitean josita barruko sekretuak ere hegan doazela, ez? Iñakito Garay 2011-05-13 09:47 Birigarrotarako denak, beti behar du txio
2020-07-07T00:22:54
https://zuzeu.eus/tekno/bizitza-ez-da-erraza-konplikatzen-zaigunean/
[ -1 ]
Uliazpi - Arreta jasotzen duten pertsonak - Adimen urritasuna Hemen zaude: Hasi > Arreta jasotzen duten pertsonak > Adimen urritasuna Adimen urritasuna duten Pertsonen aldeko Erakundeen Espainiako Konfederazioko (FEAPS) kide den aldetik, ULIAZPIk bere egiten du adimen urritasuna (AU)erminoa, eta halaber, AAIDDk (Adimen Urritasunaren eta Garapenaren Amerikako Elkartea) Adimen Urritasunari buruz 2010an eman zuen definizioa “Adimen atzerapenak esan nahi du muga nabarmenak izatea adimenaren funtzionamenduan eta egokitze-trebetasunetan; muga horiek agerian geratzen dira trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoen kasuan. Ezgaitasuna 18 urte bete baino lehen agertzen da” AAIDD (American Association on Intellectual and Developmental Disabilities) erakundearen ikuspegia eredu teoriko, alderdi askokoa eta ekologikoa da; eta pertsona nahiz ingurunearen hainbat alderdi hartzen dituen 5 dimentsio proposatzen ditu (gaitasun intelektualak, egokitze-trebetasunak, parte-hartzea eta gizarte rolak, osasuna eta testuingurua) nor bere kabuz baliatzea ahalbidetuko duten laguntzak hobetzeko. AUren ebaluazio-prozesuan hiru funtzio desberdin daude: diagnosia (hautagarritasuna zehazten du, baldin adimen-atzerapenik badago), sailkapena (indar-guneak eta mugak identifikatzen ditu) eta laguntzen planifikazioa (pertsonaren funtzionamendua hobetzeko beharrezkoak diren laguntzen intentsitatea eta motak identifikatzen ditu). Adimen urritasunari buruzko informazio gehiago Garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala garatu eta funtzionamendu indibiduala handitzeko baliabide eta estrategiak dira laguntzak. Profesionalek ematen duten laguntza mota bat dira zerbitzuak. Premisa bat hartzen dugu kontuan, hain zuzen ere denbora luze batean laguntza pertsonalizatu egokiak emanez gero, AU duen pertsonaren bizi-funtzionamendua hobetu egingo dela gehienetan. Laguntzen intentsitatea maiztasunaren (noizbehinkakoa, hilerokoa, asterokoa, egunerokoa), iraupenaren (minutuak, orduak...) eta motaren (ikuskapena, hitzezko zein keinuen bidezko laguntza, fisiko partziala, fisikoa erabatekoa...) arabera erabakitzen da, eta 4 maila bereizten dira: Aldizkakoa: "Beharrezkoa denean". Aldizkakoa izatea da bere ezaugarri nagusia. Pertsonak ez du laguntza beti behar izaten, edo denbora labur batean baino ez du behar laguntza, bizi-zikloko aldaketa-garaietan hain zuzen (lana galtzea edo gaixotasunak okerrera egiten duenean). Aldizkako laguntzak intentsitate handikoak edo txikikoak izan daitezke. Mugatua: Denbora mugatu batean ematen den laguntza da. Beste laguntza-maila intentsiboago batzuetan baino profesional kopuru txikiagoa behar izaten da eta kostu gutxiago izaten du (lanerako prestatzea denbora mugatu batean, edo ikastetxetik helduen bizitzara bitarteko iragaite-denboran eskaintzen den laguntza). Zabala: Laguntza-maila honen ezaugarri nagusia maiztasuna da, adibidez, egunerokoa, zenbait ingurunetan behintzat (etxea, lana, eta abar); eta denbora-mugarik gabe, esate baterako, etxean laguntza ematea epe luzean, eta batzuetan era bateko edo besteko laguntza fisikoa ere behar izaten da. Orokorra: Intentsitate egonkorra eta handia ingurune askotan, eta bizitza osorako izateko aukerak. Laguntza orokorren kasuan pertsonal gehiago behar izaten da, eta horregatik prestakuntza egokirik ez duten pertsona gehiago izaten da laguntza zabal eta/edo erabatekoetan baino. Laguntza fisiko partziala eta/edo erabatekoa beharrezkoa izaten da. Uliazpin arreta jasotzen duten gehienek laguntza-premia orokorrak dituzte Arreta jasotzen duten pertsonak Taldearen ezaugarriak Eskainitako arretaren grafikoa
2019-02-19T17:08:51
http://uliazpi.net/03discapacidad-intelectual.asp
[ -1 ]
Profil baxuko IDC D-Sub konektoreak, kable laua IDC D-Sub konektoreak, D Sub Connector IDC mota, IDC D-Sub konektore estandarrak deskribapena:Profil baxuko IDC D-Sub konektoreak,Kable laua IDC D-Sub konektoreak,D Azpi konexore IDC mota,IDC D-Sub konektore estandarrak,, Home > Produktuak > D-Subminiature Connectors Series > IDC D-Sub konektoreak IDC D-Sub konektoreak produktuen kategoriak, Txinatik Profil baxuko IDC D-Sub konektoreak , Kable laua IDC D-Sub konektoreak hornitzaile / fabrikako fabrikatzaile espezializatuak gara , D Azpi konexore IDC mota I + G produktuen kalitate handiko produktuak eta fabrikazioa, salmenta osteko zerbitzu ezin hobea eta laguntza teknikoa ditugu. Aurreratu zure lankidetza! D-SUB Erraldoi bikoitzeko IDC Kanpoko botoiaren mota  Harremanetarako orain D-SUB Erraldoi Bikoitza IDC mota (Slim mota)  Harremanetarako orain D-SUB Emakumezkoen errenkada bikoitzeko IDC mota (Slim mota)  Harremanetarako orain D-SUB Emakumezkoen errenkada bikoitzeko IDC Kanpoko botoi mota  Harremanetarako orain D-SUB Errenkada bikoitzeko IDC Barneko botoiaren mota  Harremanetarako orain D-SUB Emakumezkoen errenkada bikoitzeko IDC barruko botoia mota  Harremanetarako orain D-SUB Erraldoi bikoitzeko IDC Kanpoko botoiaren mota Packaging: Bandeja-paketatzea eta tubo-paketatzea Hornidura gaitasuna: 1 Fabrikatzailea: ANTENK ELECTRONICS., CO LTD. Kalitate handiko, prezio lehiakorra, entrega azkarra, erantzun azkarra. CE, Rohs, Reach gainditu zen. ANTENK D-Sub konektoreak / kontaktuak 50 Ohm-ko inpedantziarekin konektatutako entxufe edo... D-SUB Erraldoi Bikoitza IDC mota (Slim mota) D-SUB Emakumezkoen errenkada bikoitzeko IDC Kanpoko botoi mota D-SUB Errenkada bikoitzeko IDC Barneko botoiaren mota D-SUB Emakumezkoen errenkada bikoitzeko IDC barruko botoia mota Fabrikatzailea: ANTENK ELECTRONICS., CO LTD. Kalitate handiko, prezio lehiakorra, entrega azkarra, erantzun azkarra. CE, Rohs, Reach gainditu zen. ANTENK D-Sub konektoreak / kontaktuak (edo D azpi-miniaturako konektoreak / kontaktuak) kategoriak 56... Txina IDC D-Sub konektoreak Hornitzaileak IDC D-azp konektoreak IDC (isolamendu desplazamenduetarako kontaktua) D-sub konektoreak isolatutako kable baten eroale edo eroaleekin konektatzeko diseinatutako konexio elektriko mota dira. plano berdina). IDC D-azp konektoreetarako aplikazioak IDC D-azp konektoreak, zinta kableei atxikiak, lagungarriak dira konexio ugari egin behar dituzun kable kopuru handirik gabe. Datu-bus ugari behar dituzten sistema informatikoetan eta elektronikoetan erabiltzen dira sistema barneko periferikoak lotzeko, hala nola disko unitateak beren unitateetako kontrolagailuetara. Industria eta telekomunikazio aplikazioetan ere maiz erabiltzen dira. Nola funtzionatzen du IDC D-sub konektorea? IDC D-sub konektorearekin ez da kablea prestatu beharrik. Besteak beste, ez duzu isolatu kableen zerrendarik konektatu aurretik. Kablea konektorera konektatzeko, mahuka zorroztatuak (edo kontaktuak) daude kablearen inguruan isolamendua zeharkatzen dutenak, konexio segurua eginez. IDC D azp konektorea Antenk-en, Orokorrean, kontaktu fidagarritasun handia, bizitza luzea eta kontaktuarekiko erresistentzia txikia ditu. Profil baxuko IDC D-Sub konektoreak Kable laua IDC D-Sub konektoreak D Azpi konexore IDC mota IDC D-Sub konektore estandarrak Profil baxuko D-azp konektorea
2020-08-11T03:24:08
https://www.antenk.com/eu/idc-d-sub-connectors/
[ -1 ]
Omegle Comuna Comandău. Goomegle. Free Chat Comuna Comandău. Berriketan ausazko Comuna Comandău. Omegle Comuna Comandău Ongi Omegle Comuna ComandăuGoomegle du Chatroulette onena eta Omegle Comuna Comandău alternatiba da. Have fun mundu osoko ausaz. Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu- Doan Txata pertsona mota guztiekin. Zehaztu behar da, joan 'Ezarpenak' to.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Ezagutu maitasuna edo lagunik onena klik bakoitzean, bizitza guztientzat.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende fantasiazko mundu osotik.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera".
2016-12-04T06:06:42
http://eu.goomegle.com/errumaniako/comuna-comandau
[ -1 ]
Asteburuan Alzheimerrari buruzko hitzaldia eta kontzertua egongo dira AFAGI elkartearen alde | Herribizia Asteburuan Alzheimerrari buruzko hitzaldia eta kontzertua egongo dira AFAGI elkartearen alde Kultura | Solidarioa 2019-03-13 | 0 Niessen Elkarteko, AFAGIko eta Easo Abesbatzako kideak Niessen Elkarteak, hainbat elkarteri laguntzeko helburuari jarraiki, bi ekimen antolatu ditu asteburu honetarako. Jarduera horiek AFAGIren (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) alde izango dira, eta haien helburua izango da gaixotasuna agerian jartzea zein haren inguruan kontzientziatzea. Lehenengo ekimena Koldo Aulestiak, AFAGIko lehendakariak, eta Jon Kortajarenak, AFAGIko Kudeaketa Batzordeko kideak eta elkartearen Oarsoaldeko arduradunak, emango duten hitzaldia izango da. Bertan gizarteak Alzheimerra ezagutzearen garrantzia jarriko dute mahai gainean eta gaixotasunak familia arloan duen eraginari buruz ere arituko dira. Izan ere, gure gizartean intzidentzia handia duen gaixotasuna da: Gipuzkoan 12.000 gaixo inguru daude, eta horietatik 1.271, Oarsoaldean. AFAGIko kideek gogorarazi dute Alzheimerra mantsotzen laguntzen duten terapiak badaudela, gaixotasunaren lehen fasean ezartzen hasten badira, eta aurten hasi dira, hain zuzen ere, Errenterian zerbitzu hori ematen. Horretan datza, besteak beste, goiz antzematearen garrantzia. Hori guztiarengatik da hain premiazkoa familiek eta gizarteak Alzheimerrarekin bizitzen ikastea eta gaixotasuna inguratzen duen estigmarekin bukatzea. Hitzaldia ostiralean izango da, martxoaren 15ean, Niessen Elkartean (Biteri kalea, 20), 19:00etan. Antolatutako bigarren ekimena da Easo Emakumeen Abesbatzaren kontzertua izango da. Abesbatzak Gorka Mirandaren zuzendaritzapean abestuko du igandean, hilak 17an, Maria Magdalenaren basilikan, 12:30ean. Mirandak azpimarratu du musikaren onura hainbat terapietan, tartean, Alzheimerrarenean. Gainera, adierazi du abesbatza emakumeena izatea ez dela kasualitatea, hain zuzen ere emakumeek izan ohi baitute gaixotasunarekin harreman estuagoa zaintzaren eta gizarte- eta osasun- ikuspegitik. AFAGIrentzat laguntza Bi jarduerak doakoak izango dira, baina kutxa bat egongo da nahi duenak ekarpenak egin ditzan, eta jasotako dirua AFAGIri emango diote. Inauterietako argazkiak herritarren eskura
2019-05-20T18:48:52
https://herribizia.errenteria.eus/2019/03/13/asteburuan-azheimerrari-buruzko-hitzaldia-eta-kontzertua-egongo-dira-afagi-elkartearen-alde/
[ -1 ]
Atalak - Hirigintza eta obrak - ORIOKO UDALA Hirigintza eta obrak Arkitektoa: Pilar Azurmendi ([email protected]) Arkitekto teknikoa: Amaia Usandizaga ([email protected]) Administraria: Maider Lopetegi ([email protected]) Herriko Plaza, 120810 ORIO Tl: 943 83 03 46 - 3Bulego ordutegia: 8:30 - 14:30 Jendaurreko arreta: ostegunetan, 8:30 - 14:30 Zerbitzuak eta jarduerak: castellano castellano Zu hemen zaude: HasieraHirigintza eta obrakAtalakHirigintza eta obrak
2017-03-26T22:48:12
http://orio.eus/eu/hirigintza-eta-obrak
[ -1 ]
Igandeak • ZUZEU Igandea, bere txikian, asteroko uda da. Astean zehar elkarrekin egotera ohituta ez dauden bikotekideak, elkarrekin egotera behartzen dituen eguna. Igandearen azterketa epistemologiko bat eginez gero, igandezaleen gutxi gorabeherako taxonomia bat egin daiteke: Pater familia-k: astean zehar etxean kolpe zorrik jo ez duen pater familia-k ogia, croissant-ak eta egunkaria erraztuko dizkie familia kideei. Mater familia-k: astean zehar senarraren ergelkeria jasan eta gero, senar horrexen beraren besotik helduta kalera irtengo da, bere ezkontza egunean bailegoen. Auto-garbitzaileak: igandea autoa garbitzeko baliatzen dutenen komunitatea ere handia da: autoa etxe aurrean aparkatu, parez pare zabaldu, eta alargadore ingenieritza konplexu baten bitartez, etxeko aspiragailuarekin zabor-hondakinak xurgatu. Bizitza-koktel-bat-da estilokoak: egun aproposa, baita ere, zibil arropa erantzi eta galaz janztekoa: andreek inoiz baino harroago eraman ohi dituzte kalparrak, bisuteriarekin apainduko dituzte atzamar, lepo eta eskumuturrak, eta tabernan, martiniaren azeituna haginkatuko dute, hezurra esku ahurrean bilduz eta inork begiratzen ez duenean lurrera jaurtiz. (Gizonek, ostera, azken urteetako forropolarra erantzi eta lepo-pikodun jertse tradizionala jantziko dute, egueri partean sorbalda gainean jartzeko). Baina igandeetako fenomenorik interesgarriena, eta ez bakarrik susperraldian egoteagatik, baizik eta baita ereduaren sakontasun psikologikoagatik ere, berdin jantzitako bikoteek osatzen dute. Ez dira oldeka kalera irteten, baina geroz eta gehiago dira. Ez dute zarata askorik ateratzen, baina ongi begiratuz gero, igandero aurkituko duzu bakarren bat. Kirol arroparekin jantzita aurki daitezke, eguzkitako betaurrekoak buru gainean, eta Decathlonen erositako uniformearekin: zulo askodun kamiseta ultraarina, mendirako galtza sokatxoz beterikoa, zapatila zuri makulugabeak… Biak ala biak modelo eta kolore berberekin, batzuetan oinez, beste batzuetan mahai baten bueltan egunkaria zabalik eta kalamar bat erdibana zizka-mizkatzen duten bitartean albiste bera aldi berean irakurtzen… Gurasoek berdin jantzitako anai-arebak dirudite, edo bitan partitu eta sexu propioa garatu duen gizakia (poliki-poliki bikoizten jarraituko dena), edo asteko desberdintasunak berdindu asmoz igandea mimetismorako erabiltzen duen jendea. Orduak eman ditzaket haiei begira. Gainera, ez dira konturatzen. Kontzentratuegi daude kalamarrak sinkronikoki jaten eta egunkariko lerroak aldi berean leitzen. Igandeetan pixama berdina janzten duten nahi nuke jakin.
2018-10-23T13:28:09
https://zuzeu.eus/euskal-herria/igandeak-2/
[ -1 ]
10 Pcs False Mouse Pet katu jostailuak interaktiboa Cheap Mini Funny Saguak eta An - shoppingdirect24.com - SD24 BERRIA: LEHEN LAMPAK - ILDOA, PLANETA, LAVA, SALTUA GPS, Bluetooth eta Fitness Tracker INGURUMEN KARGAK Bildumako lagin guztiak JUGUAK ETA GADGETS BUELTZEN DENDA BERRIKUNTZA BERRIEN BERRIKUNTZA AEBetatik AEBetara BATERAKO SOLAR BATEAN CAT, DOG, AQUA / TERRA, BIRD ETA BESTE PETS KAMISETAK, POLOSHIRTS Hasiera > 10 Pcs False Mouse Pet katu jostailuak interaktiboak Cheap Mini Funny Saguak eta Animaliak Jokatzeko Jostailuak Katuetarako 4.5 x 2.5 cm 10 Pcs False Mouse Pet katu jostailuak interaktiboak Cheap Mini Funny Saguak eta Animaliak Jokatzeko Jostailuak Katuetarako 4.5 x 2.5 cm Erregularra prezioa € 11,00 Titulu lehenetsia - € 11,00 EUR shoppingdirect24.com - doako bidalketa barne! - --- --- Mota: Cats Jostailuak Mota: Saguak eta Animalien Jostailuak Materiala: Plush Materiala:: Plush Size: 4.5 x 2.5cm / 1.77 x 0.98 '' Luzera: 10cm / 3.93 '' Kopurua: cat jostailuak 10pcs Kolore: : irudian erakusten den bezala Telebista produktuen maskota hamaka katuak, xurgatze-kopa leihoak muntatutako mat Cat hamaka ohe maskotak ... Salmenta prezioa € 29,50 Erregularra prezioa € 31,00 Salmenta Small Cat Eye Eguzkitako betaurrekoak Emakumeen Vintage Unique Design Rectangle Eguzkitako betaurrekoak Men Fash ... Erregularra prezioa € 32,50 Bikoitza Azoka 1.25 Carat Round Cut Zircon Zirkon Engagement Rings Zilarrezko / Rose Gold Color W ... Erregularra prezioa € 10,50 AURKEZTEN ZEHAZTUTAKO EZ! Fast EPacket Herrialdeen zerrenda
2019-03-19T06:12:48
https://eu.shoppingdirect24.com/products/10-pcs-false-mouse-pet-cat-toys-interactive-cheap-mini-funny-mice-animal-playing-toys-for-cats-kitten-4-5-x-2-5-cm
[ -1 ]
Amaierarik gabeko istorioak. Deia, Noticias de Bizkaia Amaierarik gabeko istorioak Erramun Osa - Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h Espainian urteetan agintean egon diren alderdiak ustelkeriak harrapatu ditu bete-betean. Ez da kasu isolatu bat edo beste agintearen arrimuan aberastu eta baliabide publikoak eskura-tzen ahalegindu direnena. Ehunka dira udaletan, diputazioetan, mankomunitateetan, enpresa publiko zein bestelakoetan dirua eskuratzeagatik, laguntxoei mesedeak egiteagatik eta legez-kanpo jarduteagatik ikertutakoak, epaitutakoak bai eta zigortutakoak ere... eta lokatzak horrenbeste egin du gora non jada herritarrek edozer espero dezaketen. Aldiro azaleratzen ari dena ikusita, ustelkeria are zabalduago ez ote dagoen da gero eta sarriago egiten den galdera. Trantsizioaz gero bi alderdien arteko aldizkatzea eta elkarren anparoan jardutea ahalbidetu duen sistema da porrot egin duena. Batetik, gertaera batzuen atzealdean sistema demokratiko batean ezinbestekoak diren egituren -alderdiak, sindikatuak eta abar- finantzaketa-sistema desegokia egon da. Bestetik, denboraren joanean, egitura politikoak egonkortu ahala, beste joera bat egon da ustelkeria kasuak ugaritzea ekarri duena, alderdiak eta herri-erakundeak bere pobretxorako baliatzeko asmoz, erantzukizunak hartzera eraman dituen jendearena, hain zuzen. Diktadorea hil ostean, hamaika izan ziren ordura arteko lan-jarduna eten eta baldintza eskasagoetan aritzeko berreskuratu berriak ziren herri-erakundeak berreraikitzeko asmoz, ekarpena egiten saiatu zirenak... denborarekin, ordea, gero eta ugariagoak dira ibilbide propioa egiteko asmoz, lan-jardun eta eskarmentu aipagarririk gabe, are baldintza hobeagoetan erantzukizunak hartzeko ate-joka dabiltzanak. Halako kontuak tentuz begiratu beharko lirateke, izendapenak egiten direnean ibilbide egiaztagarriak dituztenak bilatuz eta lehenetsiz... finean herritarrek herri-erakundeetan onenak edo, askotariko arrazoiengatik hala ezin denean, eskarmentu zabala dutenak daudela antzeman behar dute eta. Beharbada, etorkizunari begira, herritarren konfiantza berreskuratzeko, karguei epemuga bat ezartzea, hautets-sistema eraberritzea, zerrenda irekien edota bi bueltara eginiko hautets-sistema ezartzearen abantailak eta desabantailak zorroztasunez aztertzea izan daitezke jorratu daitezkeenak. Nolanahi ere, komeni da eremuak bereiztea... gurean ez baitago Espainian jazo denaren parekorik, ezta hurrik eman ere! Egon diren kasu isolatuak, inplikaturiko alderdiek moztu baitituzte. Horretan ere desberdinak gara, herri-erakundeekiko eta herritarrekiko ikuspegi desberdina landu baitugu hasiera-hasieratik.
2018-09-23T07:24:11
http://www.deia.eus/2017/05/03/opinion/columnistas/talaieroa/amaierarik-gabeko-istorioak
[ -1 ]
Art-Sanat-Kunst Galerie - Jarek Kukowski Ressam Jarek Kukowski Eserleri Arastirma:Yakup Icik Link Heute waren schon 129 Besucher (1108 Hits) hier!
2017-05-29T19:09:34
http://schair.de.tl/Jarek-Kukowski.htm
[ -1 ]
- Euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak. - Ekintza Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatzea; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. - Honako esparru hauekin lotura izatea: familia bidezko transmisioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta, sentsibilizazioa eta motibazioa. - Errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntza. - Establezimendua Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herrietan egotea; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. - Euskaraz ondo idatzita egotea. Oharra: diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde batzuek helburu berberarekin argitaratzen dituztenekin. Ondo bidean, diru-laguntza bi horien oinarriak eta deialdiak irailean argitaratuko dira.
2020-05-25T04:53:27
https://www.durangaldeaeuskaraz.eus/euskara/albisteak/amankomunazgoak-euskara-arloko-diru-laguntzak-onartu-ditu?p=3
[ -1 ]
Prestakuntza saioak Kultura eta Sormen Industrietako profesionalentzat - Berriak - UrolaKosta agentzia Prestakuntza saioak Kultura eta Sormen Industrietako profesionalentzat Irailean hasi eta urrira bitartean, 4 ikastaro eskainiko dira. Urola Kostako Udal Elkartea "Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA" egitasmoa garatzen ari da 2017. urtetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmoaren helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria (KSI) alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan diharduten pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea. Horretarako, 2017. urtean zehar KSI arloko eskualde mailako azterketa egin zen; sektoreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean. Behin sektorearen beharrak, potentzialitateak eta aukerak identifikatuta, epe ertainera sektoreak dituen erronkei erantzun ahal izateko bide-orria diseinatu da. Besteak beste, argi ikusi da KSI sektorean diharduten pertsona, enpresa eta profesionalek gabeziak dituztela beren jarduera kultural edota artistikoa jarduera ekonomiko gisa bideratzeko. Horri erantzuteko, bigarren urtez jarraian, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-saio eskainiko ditu datozen asteetan. Prestakuntza saioak irailean eta urrian: Irailean hasita, guztira, 4 ikastaro izango dira. Ikastaro bakoitzak 12 orduko iraupena izango du; 2 egunez jarraian egingo diren 6 orduko saioetan banatuta. Atal bakoitzaren amaieran, partaide guztiek banakako ordu beteko tutoretza saioak jasotzeko aukera izango dute. Hona hemen saioen izenburuak eta egutegia: Marketin eta komunikazioa: Irailak 20 eta 21 Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 1 eta 2 Jarduera legeztatzeko izapideak eta Foru- Ogasuna eta Gizarte- Segurantzarekiko betebeharrak: Urriak 15 eta 16 Sormen egitasmoak lankidetzan garatzeko estrategiak: Urriak 29 eta 30 Eskuratu ikastaroen programa, hemen Lekua eta ordutegia: ikastaro guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Arratsaldez, 14:00etatik 20:00etara. Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da, aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da. Tutoretza saioen hizkuntza partaide bakoitzak berak aukeratuko du. Eskuratu izen-emate orria, hemen Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun) Tel. 943 890808 [email protected]
2019-12-08T10:51:50
http://agentzia.urolakosta.eus/eu/-/prestakuntza-saioak-kultura-eta-sormen-industrietako-profesionalentzat
[ -1 ]
Tokiko egitura berri bat Nafarroan, landa eremuko despopulazioari aurre egiteko - Guaixe.eus Tokiko egitura berri bat Nafarroan, landa eremuko despopulazioari aurre egiteko Xabier Lasa Tokiko Administrazio Zuzendaria 2018-05-04 08:12 Gizartea Sakana Duela aste pare bat NUKFeko presidenteak Nafarroako populazioaren azken hamar urteotako bilakaerari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen legebiltzarrean. Azterketaren konklusioak, ezagunak izan arren, larriak dira eta alarma piztu dute instituzio eta komunikabideen artean, albistea luze zabaldu dutenak. Datuek baieztatzen dute Nafarroak %6ko populazio hazkundea izan duela azken hamar urteotan baina, oroz gaindi, populazioaren lurralde barreneko kokapenean dagoen asimetria azpimarratzen dute. Nafarroako 643.000 bizilagunetatik 345.000 (%54a) Iruñerrian bizi gara eta gainerakook sakabanatuta gaude nolanahi gainerako zonaldeetan. Populazio dentsitatearen araberako konparaketa egiten badugu, bi muturrak hartuta, Iruñerria eta Pirinioak alegia, gertaeraren tamaina nolakoa den ikus dezakegu: Iruñerrian 1.039 bizilagun/km2ko dugu, Piriniotako ibarretan, aldiz, 4,1 bizilagun/km2ko. Adierazgarria benetan. Argi dago hiriburua garapen ekonomiko eta zerbitzuen erreferente gisa sendotzen dela landa mundua desagertze bidean doan heinean. Bistan denez hori guztia ez da kasualitatez gertatzen, baizik eta azken hamarkadetan Nafarroan planteatu diren garapen ekonomikoa, mugikortasuna eta bizitza soziala bultzatzeko politikak ez baitira pentsatu inguruko eskualdeen pizteari begira, ez eta eskualde horietan errotua dagoen lehen sektoreko ekonomiari begira ere. Aitzitik, lurraldea baztertu egin da erreferente gisa erabaki sozio-ekonomiko inportanteak hartzeko tenorean. Politikaren eta zerbitzuen egitura zentralizatu bat proposatzen da, ia beti modu sektorialean pentsatua, arloka eta ez lurraldeka. Hori guztia mugikortasun erradial batez lagundua, non Iruñea beti zentroa den eta kanpora abiatzeko edota barreneko herrien artean mugitzeko derrigorrezko igarobidea den. Gertakaria ez da Nafarroakoa soilik, mundu mailakoa baizik. Horrela, NBEren 2030 Agendak gure jendarteen hazkunde jasangarria planteatu du erronka, horrek lurraldearen kohesioa barne hartzen du: “Onartzen dugu hiri-ingurunearen kudeaketa eta garapena funtsezkoak direla gure herrien bizi kalitaterako. Tokiko agintari eta elkarteekin lan egingo dugu gure hiri eta herriak berritu eta planifikatzeko elkarte kohesioa eta pertsonen segurtasuna bultzatzeko... Joera eta aurreikuspen demografikoak kontuan hartuko ditugu gure landa eta hiri grapenezko estrategia eta politiketan” (2030 Agenda, 34. art.). Nire ustez landa eremua berrindartzeko estrategia argi bat hartzeko tenorean gaude, Nafarroako lurralde orekaren eta kohesioaren oinarria izanen dena. Horrela behar luke izan, zarata alarmistatik haratago oraingo joera benetan irauli nahi bada. Ez da aski kezka handiko azalpenak botatzea, “erositako prezioan saldu daitezkeenak”, zeren eta bota orduko aurreko politika estrukturalekin jarraitzen baita, hain zuzen kritikatzen den egoerara eraman duten berberekin. Arazoari benetan aurre egin nahi badiogu politika berriaren gakoetako bat litzateke toki administrazio egitura sendo bat eraikitzea, zentralismoari aurre egiteko gai izanen dena, lurraldearekiko erreferentzialtasuna azpimarratuko duena, landa eremuetako garapen ekonomikorako eta zerbitzuen hobekuntzarako oinarri gisa balioko duena. Horretarako beharrezkoa da tokiko planta berri bat ezartzea Nafarroan. Helburua da udala bultzatzea politika garrantzitsuen eragile nagusi gisa eta modu egokian pentsatutako tokiko sare bat osatzea zonaldeak eraginkortasunez diseinatzeko. Planta berri bat tokiko erakundeen eskumenak bultzatzeko eta alorreko politikak lurraldeari begira planteatzeko. Halaber, udalak hobeki finantzatu behar dira -ez populazio kopuruaren arabera, baizik eta tokiko garapenaren helburuei begira- eta udalez gaindi batzeko zerbitzu eta eskumenak lurraldeari begirako erakundeetan antolatu, eskualdeetan alegia, gaur egun indarrean dauden arloka pentsatutakoen aurrean. Lan horretan ari gara duela bi urte baino gehiagotik, Tokiko Administrazioaren Erreformaren prestaketarekin. Parte-hartze prozesua bukatu da dagoeneko eta proposamena Legebiltzarrera igortzeko unea hurbil da. Erabakiak hartzeko tenorea heldu da, bai eta, diskurtso alarmistatik haratago, alderdi politikoen aldetik eta gizarte erakundeen aldetik joerak aldatzeko eta desoreka eredu hau kohesionatuago batez ordezkatzeko apustu argi bat egin dela erakusteko ere, eta baliabide eraginkorrez egiteko.
2019-01-16T02:48:13
https://guaixe.eus/sakana/1525358013486-tokiko-egitura-berri-bat-nafarroan-landa-eremuko-despopulazioari-aurre-egiteko
[ -1 ]
Azaroak 11-12 eskubaloia jardunaldiko partidak | Conoce Uharte Ezagutu Azaroak 11-12 eskubaloia jardunaldiko partidak by deportes2 · 2017/11/09 Hurrengo Jardunaldiko Partiden Lekua, eguna eta ordua ikusteko sakatu hemen Señalamientos balonmano 11-12 noviembre Apirilak 29-30 eskubaloia jardunaldiko partidak by deportes2 · Published 2017/04/27 by deportes2 · Published 2018/11/08 Next story Azaroak 11-12, Futbol jardunaldiko partidak Previous story MIRADOR ZAMARIAIN MENDI ATERALDIAREN ARGAZKIAK
2019-08-18T23:58:26
https://conoce-uharte-ezagutu.info/en/2017/11/09/azaroak-11-12-eskubaloia-jardunaldiko-partidak/
[ -1 ]
https://www.session.de/Gitarren/Weitere-Saiteninstrumente/Ukulelen/_Hersteller-_BATON_ROUGE-_ORTEGA/_Farbe-_Orange/_Hals-_Okoume/
2020-01-27T17:29:14
https://www.session.de/Gitarren/Weitere-Saiteninstrumente/Ukulelen/_Hersteller-_BATON_ROUGE-_ORTEGA/_Farbe-_Orange/_Hals-_Okoume/
[ -1 ]
Ais (Corrèze) - Wikipedia, entziklopedia askea. Ais (Corrèze) François RATELADE (2014-2020)[1] 45° 36′ 58″ N, 2° 22′ 57″ E / 45.616111111111°N,2.3825°E / 45.616111111111; 2.3825Koordenatuak: 45° 36′ 58″ N, 2° 22′ 57″ E / 45.616111111111°N,2.3825°E / 45.616111111111; 2.3825 Ais (Corrèze) (Frantzia) Ais (Corrèze) (Okzitania) Couffy-sur-Sarsonne, Courteix, Eygurande, Lamazière-Haute, Merlines, Saint-Étienne-aux-Clos, Saint-Fréjoux, Saint-Pardoux-le-Neuf eta Ussel Ais (okzitanieraz Ais, frantsesez eta ofizialki: Aix) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Corrèze departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 405 biztanle zituen. 2007an Aix udalerrian erroldatutako biztanleak 380 ziren. Familiak 152 ziren, horien artean 56 pertsona bakarrekoak ziren (24 bakarrik bizi ziren gizonak eta 32 bakarrik bizi ziren emakumeak), 44 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 44 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 8 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 248 etxebizitza zeuden, 165 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 36 bigarren erresidentzia ziren eta 47 hutsik zeuden. 236 etxeak ziren eta 11 apartamentuak ziren. 165 etxebizitza nagusietatik 119 bere jabearen bizilekua ziren, 28 alokairuan okupaturik zeuden eta 18 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 15 etxek bi zituzten, 26 etxek hiru zituzten, 47 etxek lau zituzten eta 76 etxek bost zituzten. 135 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 90 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 60 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 231 ziren, horien artean 167 aktiboak ziren eta 64 inaktiboak ziren. 167 pertsona aktiboetatik 154 lanean zeuden (90 gizon eta 64 emakume) eta 13 langabezian zeuden (7 gizon eta 6 emakume). 64 pertsona inaktiboetatik 25 erretiraturik zeuden, 11 ikasten zeuden eta 28 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Aix udalerrian 164 unitate fiskal zeuden, 374 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.847 euro zen.[6] 2007an zeuden 11 komertzioetatik, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 4 eraikuntza enpresak ziren, 1 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresa zen, 1 garraio enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen eta 2 zerbitzu enpresak ziren.[7] 2000. urtean Aix udalerrian 29 nekazaritza-ustiategi zeuden. Saint-Pardoux-le-Neuf (4,0 km) Courteix (4,8 km) Lamazière-Haute (6,1 km) Couffy-sur-Sarsonne (6,5 km) Merlines (7,0 km) Eygurande (7,4 km) Saint-Fréjoux (8,0 km) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ais (Corrèze) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ais_(Corrèze)&oldid=6567915"(e)tik eskuratuta
2019-10-19T05:54:56
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ais_(Corr%C3%A8ze)
[ -1 ]
Eri-TV – Zena – Bet Timirti Orotta Asmara – Ternafe Hizbi Selaa – Eritrea-Chat.Com Eri-TV – Zena – Bet Timirti Orotta Asmara – Ternafe Hizbi Selaa 11/12/2012 11/12/2012 admin 0 Comments Eritrean Tigrinya Video News: Eri-TV – Zena – Bet Timirti Orotta Asmara – Ternafe Hizbi Selaa by Eritrea TV. ← So funny – Ethio Man describes an Accident with Train in English Eritrean Hatete – Kutebawi Ebyet – 11 Dec 2012 →
2020-08-10T05:09:47
http://www.eritrea-chat.com/eri-tv-zena-bet-timirti-orotta-asmara-ternafe-hizbi-selaa/
[ -1 ]
CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" (Narrazioak) Zapata dantza Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna. Adats urria, bildurik du motots bakan batean. Argi fokuak adats koipeztatuari eskaintzen dion dirdai narritagarria ikusezina da, zapatak bihurtu baitira begirada guztien jabe. Begiradaz ere oinen nondik noranzkoa jarraitzea kasik ezinezkoa da hala ere. Soineko beltz estua. Haragi eta gantzak biltzen dizkion gerruntzea. Titi mardulak dantzan dabiltza idunetik atera nahian. Okela dantzan. Hala ere, saltari jarraitzen du, eskuak jasoz, jira eta bira, orpoaz oholtza kolpekatuz eta begirada irmoa ikusleen soaldi ausartenari iltzatuz. Txalo zaparrada. Amaitu da saioa. Oholak dantzan gelditu dira, dardara batean. Aretoaren goialdean bizi da artista. Hogei harmaila gorantz eta logelako atearen parez pare izango da jada. Minutu batzuk apenas falta zaizkio zapatak eranzteko. Tentsio oro askatzeko. Behatzak askatu eta izerdia lurrindu ostean, oinak hala ere, minduta sentitzeko. Jada ezin du saio hasieratik duen negar anpuluaren isuria ekidin. Ohe ertzean eseri da eta orpoan barneraturik duen iltze herdoildua atera du poliki garrasi artean. Odol isuria. Bukatu da gaurko emanaldia. Auto istripua. Ospitalea. Zango ebakuntza. Elbarri esnatu da artista erietxeko ohatila baztertuan. Kostata ireki ditu begiak, apurka-apurka badaezpada ere, igarrita bere habitat berria ez zaiola atsegin suertatuko. Aurpegi ezagunak ikusi ditu inguruan. Familia eta lagunak. Denak daude Sararen kantoia berotasun uholdez kutsatzeko prest. Baina kezka da aurpegi orotan. Badaki zerbait gaizki doala. Ezin daiteke ezertaz gogoratu tamalez. Zabor kiratsa. Ustel usaina barneratuegi du. Zarama-kamioia. Hondakin artean sentitu duen itolarria gogoratuz, eskuak bernetaraino luzatu ditu. Ez ditu aurkitu. Belaunetik aurrera ez du jarraipenik antzematen. Larritasuna. Familia eta kideei begiratu die erantzun bila. Soaldi maskalek argitu diote ez dela amesgaizto soila. Konortea galdu du berriz ere ordu pare batez, begiak bilduz. Lau urte zituela erakutsi zion aitonak flamenkoaren dotoreziaz mugitzen. Dantza barrenetik sentitu eta gorputzadarrekin agerrarazten. Komunikatzeko gailu zuen dantza. Errieta egiten zietenean ere, haserrea eta ezintasuna dantzaz adierazten zituen, besteak beste. Ez zekien beste era batera manifestatzen. Hamaikatxo zapata zola higatu zituen ordutik plazaz plaza, lurzoru denak dardara bizian utzi eta pitzatzeko beldurrik gabe. Flamenkoa zuen zaletasun. Flamenkoa zuen ogibide. Dantzatzeko eta dantzari esker bizi zen. Begiak agudo ireki ditu bigarren aldiz ere. Maindireetatik presaka eta estu tira eginez. Baina ez du ezer aurkitu izara azpian. Ezer ez. Azken saioaren ostean ateratako iltze herdoilduaren mina sentitu nahi du berriz. Odol isuri hori bakarrik izan nahi du gogoan eta ez auto lasterketetara jolasean izan diren nerabeen aurpegiak, ron botila eskuan, algara batean segika izan dituenak… Gazteak onik atera dira. Ez da beste zauriturik izan. Ezinegona. Sututa dago Sara. Ez gazteak onik ateratzearren, bera erasotzearren baizik. Edo agian bai, suminduta dago, aitatxoren autoaz olgetan aritu izan diren mukizuek ubeldura bat ere ez dutelako, eta bera… Berak ez du berriz zapatak janzterik izango! Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Aulki jokoa. Oholtza gaineko gurpildun-aulkiaren jirabira zorabiagarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea, bekozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna. Kriskitina esku batean, kitarra taupaden agintari. Kailuz josiriko eskua gurpilari sendo eusten, ipar edota hego, zorabiatzera iristerainoko buelta arinak, geldiezinak, ikusleek ere jarraitzerik ez dituztenak. Aulkitik ere ateratzeko arriskuz, ausardiaz egiten ditu jauzi eta saltoak, sasoi bateko beso mardulak egun gihartuta. Inoiz baino beteago dago aretoa, atzerritarrez gainezka. Flamenkoa ezagutzera hurbildu dira inguruko dantzaririk entzutetsuenaren etxera. Zapatak paretan esekita daude oroigarri edo apaingarri gisa. Oraindik ere, zolan, iltze ugertuaren aztarna antzematea erraza da. Orpoan, zulakadaren minberatasuna sentitu zuen azken eguna gogoan izan nahi du beti Sarak. Alabaina, zapatak daborduko ez dira begirada guztien jabe. Apaingarri soil bihurtu dira. Paretan eseki eta egunero miretsi eta gogoratu nahi den oroigarri mingotsa. Azaletik, bihotzetik, soaldi hutsaz zabaltzen du flamenkoa aretora Sarak, bazter oro magiaz sorginduz. Bukatu da emanaldia gaurkoz. Chambaoren doinua aditu daiteke ahapeka, girotutako orduak luzatzeko, jarri berri duten irratiaren bestaldetik. «Pixkanaka uler dezaket ez duela merezi norabide barik ibiltzeak, oinez egin behar dela hazteko. Neuretarrekin eseriko naiz berriz ere, nire alaitasuna konpartituko dut, berriz ere bueltatuko naiz usain berri eta egun argiekin amets egin dudala kontatzeko»… Sara jendetza artean galdu da. Hitz eder eta ezagun zein ezezagunen berotasunean amiltzeko. Hanka motza dantzan du, zorua besarkatu eta pausoen dardara sentitzeko irrika ezin ezkutatuz. Noizbait, berriz ere, zapatak pausoz pauso urratuko dituen itxaropena sekula ez du galduko.
2020-07-04T03:04:54
http://www.idazten.com/index.php/eu/idazlanak-mainmenu-476/narrazioak-65333/1278-narrazioak-65366819
[ -1 ]
ALGOT EXPRESSION - Name Numerology Meanings at NAMEANING.NET Numerology expression information about ALGOT: Vasciannie Innerdream, Raucherecke Innerdream, Kiny Expression, Parrikar Expression, Jenki Expression, Koukalov Soulurge, Chirs Expression, Dimitria Expression, Aut Soulurge, Szost Soulurge, Agney Expression, Kyre Expression, Mladenka Soulurge, Citiboy Expression, Mahlayha Expression, Dhaksidh Expression, Kourou Innerdream, Eyv Soulurge, Zenden Expression, Algot Expression, Tyreck, Shklair, Tache, Cheo, Asinska, Sreeramprasad, Ramolefi, Coeuriot, Messapia, Ngat, Karraze, Zenden, Nusantara, Jita, Kayla-Anne, Seyyan, Czharcus, Nauryzbai, Lemmens, Wurtman,
2019-11-12T05:56:09
http://1-dot-name-meaning.appspot.com/numerology/expression/Algot
[ -1 ]
LEGO Studios 4D | Themenpark.de Start Attraktionen LEGO Studios 4D Details zu der Show LEGO Studios 4D Legoland Dubai LEGO Studios 4D 8 Monaten ago Leider haben wir zu LEGO Studios 4D kein Video.
2019-09-15T22:11:57
https://www.themenpark.de/attraktionen/details/lego-studios-4d?tab=nearby&view=map&category=0&center=24.919229%2C55.012768&zoom=15&is_mile=0&directory_radius=100&p=1
[ -1 ]
Lake Placid - Wikipedia, entziklopedia askea. 44° 17′ 08″ N, 73° 59′ 07″ W / 44.285555555556°N,73.985277777778°W / 44.285555555556; -73.985277777778Koordenatuak: 44° 17′ 08″ N, 73° 59′ 07″ W / 44.285555555556°N,73.985277777778°W / 44.285555555556; -73.985277777778 Lake Placid (Ameriketako Estatu Batuak) 549 m. 2.638 biztanle (2000) lakeplacid.com/village http://lakeplacid.com/village/ lakeplacid.com/village Lake Placid, AEBetako New York estatuko Essex konderrian dagoen herri txiki bat da. 2000ko erroldan, Lake Placidek 2.638 biztanle zituen. Herria, izen bereko lakutik gertu dago. Lake Placid, herri turistiko bezala, XIX. mendearen amaieratik garatzen hasi zen. Herri honetan, 1932ko eta 1980ko Neguko Olinpiar Jokoak ospatu ziren, herria, mundu osoan ospetsu bihurtuz. Herria, Lake Placid lakuaren hegoaldeko ertzean dago. Herritik gertuago, Mirror Lake izeneko beste aintzira bat dago. AEBetako Errolda Bulegoaren arabera, Lake Placidek 3,9 kilometro karratuko hedadura du, horietatik %9,87a, urei dagokiolarik 2000ko erroldaren arabera, Lake Placiden 2.638 pertsona bizi dira, 1.303 etxe daude eta 604 familia bizi dira bertan, emaitza bezala, kilometro karratuko 738,1 biztanleko dentsitatea duelarik. Hegoaldean, Lake Placideko aireportua dago. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lake Placid (Ingelesez)Lake Placideko webgune ofiziala "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lake_Placid&oldid=5300379"(e)tik eskuratuta Kategoriak: New Yorkeko estatuaOlinpiar JokoakEzkutuko kategoriak: Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua AfrikaansAragonésالعربيةAzərbaycancaБеларускаяБългарскиCatalàČeštinaDanskDeutschEnglishEspañolEestiفارسیSuomiFrançaisKreyòl ayisyenMagyarՀայերենItaliano日本語한국어LietuviųLatviešuMalagasyमराठीNederlandsNorsk nynorskNorsk bokmålPicardPolskiPortuguêsRomânăРусскийScotsSrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishSlovenčinaСрпски / srpskiSvenskaУкраїнськаاردوTiếng ViệtVolapükWinaray中文Bân-lâm-gú粵語 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 10 otsaila 2016, 13:05.
2017-02-22T12:59:09
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lake_Placid
[ -1 ]
Arrazionalismoaren printzipio intelektualak[aldatu | aldatu iturburu kodea] XX. mendeko arrazionalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Arkitektura arrazionalista Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea] "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arkitektura_arrazionalista&oldid=5897043"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 8 ekaina 2017, 09:20.
2018-06-23T22:08:01
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mugimendu_Modernoa
[ -1 ]
Free chat São Pedro da Aldeia. Ausazko arrotz doan txateatu berehala São Pedro da Aldeia tik. Free chat São Pedro da Aldeia Ongi etorri Chatroulette São Pedro da AldeiaEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette São Pedro da Aldeia dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota São Pedro da Aldeia doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. São Pedro da Aldeia hirien zerrenda:
2016-12-08T20:12:02
http://eu.chatroulette20.com/brasilen/sao-pedro-da-aldeia
[ -1 ]
Nematomorpha :: allearter.dk Gordionus scaber Müller, 1927 Chordodidae Chordodea Hårorme Nematomorpha Muus, B.J. 1956 A note on Danish hairworms, Nematomorpha: Gordioidea. Vidensk. Medd. Dansk Naturh. Foren. 118: 33-39 NE Ja CC BY 4.0 Gordionus violaceus (Baird, 1853) Chordodidae Chordodea Hårorme Nematomorpha Muus, B.J. 1956 A note on Danish hairworms, Nematomorpha: Gordioidea. Vidensk. Medd. Dansk Naturh. Foren. 118: 33-39 NE Ja CC BY 4.0 Gordius albopunctatus Müller, 1927 Gordiidae Gordea Hårorme Nematomorpha Muus, B.J. 1956 A note on Danish hairworms, Nematomorpha: Gordioidea. Vidensk. Medd. Dansk Naturh. Foren. 118: 33-39 NE Ja CC BY 4.0 Gordius aquaticus Linnaeus, 1758 Gordiidae Gordea Hårorme Nematomorpha Muus, B.J. 1956 A note on Danish hairworms, Nematomorpha: Gordioidea. Vidensk. Medd. Dansk Naturh. Foren. 118: 33-39 NE Ja CC BY 4.0
2020-05-25T20:39:12
https://allearter-databasen.dk/?artsgruppe=Nematomorpha&forvl=Den_danske_roedliste&mode=or
[ -1 ]
Heste-zelulak defendatzeko mekanismo batek indartu egin lezake ospitaleko infekzioen kontrako medikamentuen ekoizpena | Consumer Heste-zelulak defendatzeko mekanismo batek indartu egin lezake ospitaleko infekzioen kontrako medikamentuen ekoizpena Infekzio horietako gehienek antibiotikoekiko erresistentea den bakterio bat sortzen dute: "Clostridium difficile". arabera: Asteazkena, 2011ko abuztuaren 24a Berriki egindako azterlan baten arabera, hesteetako zelulak defendatzeko mekanismo berri bat aurkitu da, eta mekanismo hori izan daiteke infekzio nosokomialen (ospitaleetako infekzioak) aurkako botika berriak garatzeko oinarria. Horietako gehienak “Clostridium difficile” bakterioak sortzen ditu. Bakterio horrek erresistentzia antibiotikoak sortzen ditu, eta zenbait patologia eragiten ditu, hala nola beherakoak, hesteetako hantura larriak. Azterketa “Nature Medicine” aldizkarian argitaratu da, eta azaltzen du bakterioak sortzen dituen toxinak zelulen barruan sartzen saiatzen direnean hasten dela infekzio horiek gertatzeko mekanismoa, eta, horretarako, zelulak babesten dituen mintza gorde behar dutela. “C.difficile” toxinek sortzen dituzten proteinen kasuan, haien tamaina handiak eragiten du zati txikiagoetan zatitu behar izatea mintz horretan zehar irristatu ahal izateko. Zatiketa hori zisteina proteina izeneko substantzia baten bidez egiten da, eta substantzia hori pazientearen organismoko InsP6 molekulekin topo egitean aktibatzen da. “Toxinak zelulan noiz dauden detektatzen duen mekanismoa da”, azaldu du Texasko Unibertsitateko Tor Savidge-k. Hala ere, ikertzaileek organismo ezezagunaren aldez aurreko babes-erantzun bat identifikatu dute, orain arte zisteina proteina blokeatu eta infekzioak eragiten dituen zatiketa ekiditen duena. Zatitu ezin den toxina hori zelula-mintzean harrapatuta geratzen da eta ezin dio zelulari eraso egin. Orain arte, arratoiekin eta zelula-laboreekin egindako esperimentu batzuek erakutsi dutenez, InsP6-k eta proteina zisteina (GSNO) blokeatzeko prozesuan parte hartzen duen agente batek “C”-ak eragindako infekzioak ekiditen ditu. zaila”. Hori dela eta, eta emaitza onak lortu ondoren, saiakuntza klinikoen hasiera prestatzen ari dira zientzialariak. antibiotikoak bakterio beherakoak proteinak toxinak
2020-07-15T01:02:35
https://www.consumer.es/eu/salud-eu/heste-zelulak-babesteko-mekanismo-batek-ospitaleko-infekzioen-aurkako-botiken-ekoizpena-indartu-lezake.html
[ -1 ]
Hondarribia - Ingurumena DENBORALDIA AMAITUTA!! Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago Hondarribiako hondartza, Txingudiko badia ederrean eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan. Hareatza eder honek urre koloreko harea fina du eta luzeran, 700 bat metro. Erdigunetik oso gertu dago eta hala, inguruan hainbat taberna eta jatetxe daude. Horrez gainera, zenbait zerbitzu ditu hondartzak, dutxak, komunak, haurrentzako jolastokia, autoa uzteko guneak eta sorosleak, tartean. Halaber, uretako hainbat kirol egiteko aukera aparta dugu, piraguismoa eta windsurfa, kasu. Gainera, udan, tranpolinak eta txirristak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan. Luzera: 700 m. Batez besteko zabalera: 232 m. Bainurako baldintzak: UR BAREAK Eskuineko aldea Umeentzako jolasak aldea Bainu zaintza: Ekaina eta Iraila (11-etik 19-era)/Uztaila eta Abuztua(10.30-etik 20-era) Alokairuak: Uretako bizikleta Ur Kirolak (Wind Surf, Piraguismoa, uretako motoa, kanaberazko kirol arrantza, itsaspeko kirol arrantza, urpeko igeriketa) Hondartza Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago, Txingudiko badia ederrean, Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, Hondarribiako hirigunetik oso gertu. Bi aparkaleku daude hondartzaren sarreran. Autobusez: Hiri arteko eta hiri barruko autobusek Donostia eta Irunekin lotzen dute Hondarribia. Irun-Hondarribia linearen kasuan, puntuan irteten diren autobusak hondartzaraino heltzen dira. Ekialdebus (www.ekialdebus.net) Itsasontziz: Hendaiako kirol-portutik itsasontzi bat irteten da 15 minuturo eta Txingudiko badia zeharkatzen du denbora gutxian. Bidasoa Turismoa
2019-10-20T23:52:51
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/hondartzak/informazioa/hondarribia
[ -1 ]
Ezkontzak eta gertakari bereziak – Trikitxotx TRIKITXOTX zure ametsetako ezkontza gauzatzeko behar diren baliabide guztiak eskaintzen dizkizugu, zuk nahi duzun ingurunean, herri, senide etxe, lursail pribatu edo nekazal etxe egokia bilatzen lagunduko zaitugu. Jakien karta baten bidez, Koktela eta menu konbitea, zuk zeuk prestatu eta pertsonalizatu. Beharrezko azpiegitura guztiaren mugikortasuna eta honen, aukeratutako lekuan bertan egokitzeko erraztasuna, medio, sukaldatuko diren jaki guztiak, dastatuko diren lekuan bertan prestatuko dira. Haukerarik onena izango duzu, egun berezi horretarako zure ezkontzarako, aire zabalean egitea eta zure neurrira. Karpak, wc mugikorrak, menajea, altzairuak, mantelak, barra zabala, argazkilaria eta askotariko elementu pertsonalizatuak, gehi zuzenezko musika jarduerak, hala nola, erromeriak edo dj-ak, TRIKITXOTX gertakari bezeri, ezin hobea eta apartekoa bihurtuko dute. Jarri zaitez gurekin kontaktuan argibide gehiagorako.
2019-06-18T19:41:03
http://trikitxotx.com/eu/ezkontzak-eta-gertakari-bereziak/
[ -1 ]
UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Hasiera » argitalpenak » UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak 2017(e)ko azaroak 24 argitalpenak, soziolinguistika, udalak, udalerriak Erantzunak desaktibatuta daude UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak sarreran UEMAk eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak UEMAko herrietako eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak neurtu ditu 2017an. Txostenaren ondorio eta zertzelada nagusiak Olatz Altunak aurkeztu zituen herenegun Donostian, Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak jardunaldiaren baitan. Hemen txostena osorik, bere horretan. · Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea, 2017 (PDFa, 7Mb). Aztertutako 76 udalerrietan, guztira 54.715 elkarrizketa behatu dituzte azken hilabeteotan. 159.476 solaskide orotara. Herri horietako biztanleen %68. Euskararen ezagutza, udalerri horietan, %74koa da. Kale erabilera, berriz, %61,5ekoa. Udal tipologiaren arabera, ordea, erabilera maila aldatu egiten dela erakusten du azterketak. Demografikoki zenbat eta handiagoak izan herriak, erabilerak behera egiten du oro har. Baina baita ezagutzaren arabera ere. Ezagutza %60 eta %80 artean duten herri gehienetan, erabilerak behera egiten du, %50 ingurura. “Erdiak gazteleraz aritzen badira kalean, nekez esan daiteke herri horiek arnasgune direnik”, nabarmendu zuen txostenaren aurkezpenean Olatz Altunak. Datuen eta “zenbaki saltsaren” ondoren ondorio modura, zenbait puntu nabarmendu zituen: Berria egunkariak honako grafiko honetan bildu zituen atzo txostenaren datu nagusiak: · UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak euskararen kaleko erabilera neurtu dute (Urola Kostako Hitza, 2017-11-23). · Euskararen kale erabilera %74koa da batez beste eskualdeko zazpi herritan (Urola Kostako Hitza, 2017-12-01). Aurreko albistea #erronkak jardunaldia, hedabideetan Hurrengo albisteaArgazkia lekuz aldatzeko ordua
2019-01-16T20:52:40
http://www.uema.eus/2017/11/24/kale-erabilera-txostena/
[ -1 ]
Naturayala: ¿Es éste el quebrantahuesos de la Peña de Orduña? Hau ote da Orduñako Haitzeko ugatza?
2018-02-24T19:35:57
http://naturayala.blogspot.com.es/2013/02/es-este-el-quebrantahuesos-de-la-pena.html
[ -1 ]
‘La danza del cisne’ dantza emanaldia izango da larunbatean — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Hemeroteka › ‘La danza del cisne’ dantza emanaldia izango da larunbatean Ikuskizunean Gomez koreografoarekin batera, Nerea Alberdik parte hartuko du, eta biolin doinuak eramango ditu taula gainera. Hala, interpretazioa; arkitektura; bideoa; dantza garaikidea; antzerki fisikoa; musika; testua eta umorea bilduko ditu obrak. Ikuskizuna Kukai dantza konpainiak ekarri du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritzeko sinatu zuen hitzarmenaren harira. Hala, dantza sentsibilizazioaren egitarauaren baitan dago ekitaldia. Ikuskizunera joateko sarrera edukitzea beharrezkoa izango da. Hala, gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan salduko dituzte. Gazte txartela dutenek edo erretiratuek 11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13 euro. Zisneen dantza ezagutuz Dantza emanaldia zazpi momentutan banatzen da: zisnearen mugimendua; zisnearen espazioa, testua eta mugimendua; biolin jotzailearen koreografia; bideo koreografia eta koreografia eszenikoa. Zazpi momentu horien artean ikusi ahal izango dira esaterako, paperezko zisneak, bideo emanaldia koreografiarekin, musika, musikariaren koreografia eta beste zenbait mugimendu. Hain zuzen, musikak toki garrantzitsua izango du emanaldian, eta Txaikovskiri omenaldia egingo diote bere obrarik garrantzitsuenetakoa den Zisneen lakua interpretatuz. Hori bai, konpositore errusiarraren piezak originala beharrean, kutsu garaikidea izango du.
2018-10-18T14:29:30
https://dantzan.eus/hemeroteka/2018la-danza-del-cisne2019-dantza-emanaldia-izango-da-larunbatean
[ -1 ]
Egitura-zur lehorra sailkatzeko metodologia | Manual Técnico de formación para la caracterización de madera de uso estructural Egitura-zuraren sailkapena Begizko sailkapena Terminoak eta definizioak Hezetasunaren kontrola Hezeko eta lehorreko sailkapenaren arteko aldeak Egitura-zur lehorra sailkatzeko metodologia Egitura-zuraren ezaugarritzea Zuraren hezetasun-balioa % 3 eta % 30 artean dagoenean besterik ez da baliozkoa izango. Neurketa egin aurretik, neurgailua espeziearen eta tenperaturaren arabera doitu beharko da, erabilera-eskuliburuari jarraituz. Pieza baten hezetasun-edukia bereizitako sekzio batean neurtuko da, muturretik (burutik) 1 metrora gutxienez; eta higrometroari piezaren lodieraren herenari dagokion sakonera emango zaio neurketa egiteko. Neurgailua sakonera horretara iritsiko ez balitz, hark uzten duen gehieneko sakonera erabiliko da. Zur sorta baten hezetasuna neurtzeko, piezen gutxienez % 10etan egingo dira neurketak (ausaz aukeratuko dira), eta gutxienez 15 neurketa egingo dira guztira. Piezak bi hezetasun mota hauetako batean sailkatuko dira: Zur lehorra (DRY GRADER): Hezetasun-maila % 20koa edo baxuagoa denean (% 25, 200 cm²-tik gorako sekzioa duten piezetarako). Banako neurketa batek ere ez du % 25 gainditu behar (% 30, 200 cm²-tik gorako sekzioa duten piezetarako). Zur hezea (WET GRADER): Hezetasun-edukiak aurreko motarako irizpideak betetzen ez dituenean. ‹ Tresneria igo Erreferentziazko dokumentuak ›
2019-11-14T21:54:13
http://normadera.tknika.net/eu/content/egitura-zur-lehorra-sailkatzeko-metodologia
[ -1 ]
Herren Derby Schuhe aus Leder - Schwarz - Multi - Geflochtenes Leder | Melvin & Hamilton /Schuhe/Herren/Derby Schuhe 95 7 Derby Schuhe https://www.melvin-hamilton.de/schuhe/herren/derby-schuhe.html https://static.melvin-hamilton.eu/media/catalog/category/derbiesmenDESKTOP.jpg?v=1576491681 1 4 Geflochtenes Leder MultiSchwarz
2019-12-16T10:21:21
https://www.melvin-hamilton.de/schuhe/herren/derby-schuhe/shopby/schwarz-multi/geflochtenes_leder.html
[ -1 ]
Kebenko, Uskararen aldeko elkartea: OSASUN DUINA nafar guztientzat Publicado por Gardeneko elkartea en 11:22
2017-10-17T00:30:49
http://uskaraeguna2010.blogspot.com/2014/01/atencion-sanitaria-para-las-zonas.html
[ -1 ]
NATOk ustezko hemezortzi taliban hil ditu bonbardaketa batean Afganistanen | Mundua | Berria Noiz sortua: 2015-01-04 00:30:00 NATOk ustezko hemezortzi taliban hil ditu bonbardaketa batean Afganistanen KABUL. NATOk helikopteroekin eginiko bonbardaketa batean ustezko hemezortzi taliban hil ditu Afganistango Paktika probintzian. Nazioarteko tropek amaitutzat eman dute borroka misioa. Hala ere, Natok jakinarazi du ez dituztela etango aire erasoak.
2020-05-25T14:55:32
https://www.berria.eus/paperekoa/5302065/022/006/2015-01-04/natok-ustezko-hemezortzi-taliban-hil-ditu-bonbardaketa-batean-afganistanen.htm
[ -1 ]
Tacoa Beach, Venezuela - TIXIK.eu TIXIK.eu » Strände » Venezuela » Tacoa Beach Tacoa Beach, Venezuela - Tacoa Beach: Zimmerwächter Karte von Tacoa Beach Tacoa Beach Tacoa Beach: Fotos Empfohlene Hotels in Tacoa Beach Tacoa Beach: Reiseführer - Ausflugstipps, Wanderungen, die besten Restaurants Wenke Beach Strände 0.8km Catia La Mar Beach Strände 5km La Playita Beach Strände 6km Bikini Beach Strände 8km Marina Grande Beach Strände 8km Verde Beach Strände 8km Kategorien: Strände, Aktuelle Zeit: 13:50:59, Adresse: Avenida La Armada, Catia La Mar, Venezuela GPS: 10.5878, -67.0762 Letztes Update: 18.10.2012 20:10:09 Tacoa Beach: Rezension Tacoa Beach hat bis jetzt keiner bewertet. Schreibe deine Rezension als erster Nutzer. Danke! Caracas (20km)
2017-12-17T17:51:00
http://www.tixik.eu/tacoa-beach-3678968.htm
[ -1 ]
OH orrantia haur moda / moda infantil y bebé: KM IRTEERA - ITZIAR Abuztuak 4, igandean, Itziarrera joan ginen KILOMETROAK 13ko arropak saltzera. Ia ez da ezer gelditzen baino oraindik irteera batzuk bai... Egia esangoizuet, Itziar ez nuen ezagutzen. Nun zegoen bai, Lekeitioko bidean ikusten nuelako, baino inoiz ez nintzen egon. Herri txikia eta printzipioz lasaia da, baino Euskal Herriko herri gehienak bezela, pentsatzen det festetan giro jatorra egongo dela... Agian gu resaka egunean joan ginen. Argazkietan ikusi dezakezuen bezela eliza aurreko plazan zezen plaza bat ere montatzen dute! Eta eliza ondoko taberna horretan, Salegi tabernan, txipiak, kroketak, txorixoa, eta bokadiloak MUNDIALAK. Ikasi genuen beste gauzatxo bat, "SANTIAGOKO KOSTAKO BIDEA" bertatik pasatzen dela eta peregrinoz beteta zegoen! El domingo 4 de agosto fuimos a Itziar con la tienda del KILOMETROAK 13. Ya no queda nada, aunque alguna otra salida todavía falta... La verdad es que nunca había estado en Itziar. Sabía donde estaba porque queda de camino a Lekeitio. Supongo que como en cualquier pueblo de EH las fiestas serán fantásticas. Quizás fuimos el día de la resaca... Podéis ver en alguna foto que en la plaza de enfrente de la iglesia improvisan incluso una plaza de toros. El el bar al lado de la iglesia, como no pudimos disfrutar de la gastronomía. Las croquetas, los txipis, el chorizo y los bocadillos, BUENÍSIMOS. Y otra cosa que no sabíamos es que pasa por allí "EL CAMINO DE SANTIAGO POR LA COSTA" y el pueblo estaba lleno de peregrinos. Argazki hau Donostiako irteerakoa da. IRAILAK 1ean. Baino gu oporretan geunden eta ez ginen joan... Ala ere beste taldekide guztiak bertan egon ziren. Esta foto es de la salida a DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN. El 1 de SEPTIEMBRE. Nosotros estábamos de vacaciones y no pudimos ir... Pero si el resto del equipo. Etiquetas: KILOMETROAK 2013 TOLOSA
2017-08-18T10:49:22
http://ohorrantiahaurmoda.blogspot.com/2013/09/km-irteera-itziar.html
[ -1 ]
"http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Disolbagarritasun&oldid=3642797"(e)tik eskuratuta Kategoria: Ezaugarri kimikoak Nabigazio menua Orrialdearen azken aldaketa: 16:36, 9 martxoa 2013.
2013-05-23T04:40:47
http://eu.wikipedia.org/wiki/Disolbagarritasun
[ -1 ]
2018 Maiatzak 24 Jakin ezazu zure behar haundia duela bai AEK-k, bai euskarak. Kurtso bat nola iragaiten den ikusteko, erakasleekin solastatzeko, galdera guziak egiteko, Ipar Euskal Herriko Gau Eskolek ateak zabaltzen dizkizute maiatzaren 28tik ekainaren 2rat. Zure tokiko Gau Eskolaren eskaintza ezagutzeko dokumentoa telekargatu edo AEKrat deitu : 05 59 25 76 09 Erakasle gai guziei, ongi etorri !
2018-08-18T16:26:37
https://www.aek.eus/eu/2137-iparraldeko-aek-irakasle
[ -1 ]
Urola Kostako HitzaErrezil Archives - Page 44 of 51 - Urola Kostako Hitza | Page 44 AIZARNAZABAL | AZKOITIA | AIA | AZPEITIA | BEIZAMA | ERREZIL | GETARIA | ORIO | ZUMAIA | ZESTOA | ZARAUTZ Errezil Errezilek Bideragarritasun Planeko helburuak gainditu ditu Nork: Ane Olaizola - maiatza 6, 2015 Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Errezilgo Udala ari da 2012tik duen Bideragarritasun Planeko neurriak betetzen, eta oro har, zehaztutako helburuak gainditu egin ditu. Azaldu duenez, Errezilgo Udalaren sarrera arrunta %5,9 igo da, eta plane......Read More Atala elkarteak bukaera jaia egingo du larunbatean Nork: Urola Kostako Hitza - Errezilgo Atala kultur taldeak amaiera festa egingo du larunbatean. “Hasiera bezala, bukaera ere jai-giroan” eman nahi diete proiektuari Atalako ordezkari izan direnek. Argazki erakusketa, Azpeitiko Lakrikun taldearen Non gaude antzezlan umoretsua, merienda eta txotxa egingo dituzte 19:00etatik... Aurkezpen ekitaldiko bideoa plazaratu du Errezilgo EH Bilduk Nork: Urola Kostako Hitza - Api 28, 2015 Errezilgo EH Bilduk udal hauteskundeetako aurkezpen bideoa argitaratu du. Hilaren 19an aurkeztu zuen koalizioak bere taldea, eta zerrendan “eskarmentua” eta “aurpegi berriak” batu dituztela esan zuten. Errezilen EH Bildu izan da maiatzaren 24ko bozetara aurkeztu den... SPRI-k diru laguntzak aurkeztuko dizkie enpresei, Azkoitian Nork: Ane Olaizola - Api 23, 2015 Spri-ren (Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Berrikuntza Saileko arduradun Josu Ocariz Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da datorren asteazkenean, apirilaren 29an, agentziak ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko. Industriari lotutako enpresei zuzendu diete jardunaldia, eta Iraurgi Berritzenen arabera, diru-laguntzen... Eskualdeko 20 talde inguruk parte hartuko dute Azpeitiko rallysprintean Nork: Eneritz Albizu Lizaso - Api 21, 2015 Azpeitiko XVI. Rallysprinta jokatuko dute larunbatean, eta 55 bikotek baino gehiagok eman dute izena proban. Urtero legez, Lagun Artea eskuderiak antolatu du lehiaketa, eta puntuagarria izango da Gipuzkoako eta Euskadiko rallysprint txapelketetarako. Mykel del Cid lasterketako... “Eskarmentua” eta “aurpegi berriak” batu dituzte Errezilgo EH Bilduren hautagai taldean Nork: Eneritz Albizu Lizaso - Api 19, 2015 Udal hauteskundeetarako hautagai taldea aurkeztu du Errezilgo EH Bilduk, Xebero Agirretxe zerrendaburu duela. Errezilgo dantzalekuan bildu dira herritarrak, eta koalizioko kideek esan dute 2011n agintea hartu zuten herritarrek “argi” utzi dutela “politika egiteko beste modu bat”... Xebero Agirretxe da Errezilgo EH Bilduren alkategaia Nork: Urola Kostako Hitza - ERREZIL // Errezilgo EH Bilduk igandean maiatzerako hauteskundeetako herriko hautagaien aurkezpen ekitaldia egingo du, 11:30ean, Dantzalekuan. Xebero Agirretxe da koalizioaren alkategaia, Erezurizakoa. Azken agintaldi honetan EH Bilduko Maria Jesus Sal......Read More Ostegunean abiatuko da ‘Bost geltoki Historian’ ekimena Nork: Urola Kostako Hitza - Aste Santuekin batera, Iraurgi Berritzen agentziako Turismo Sailetik koordinatzen eta kudeatzen den Bost Geltoki Historian egitasmoa abiatuko dute ostegunean zazpigarren urtez. Bailarako produktu turistikoa eta historia ezagutzeko bost geldialdi egin ahal izango dituzte bisitariek, honako museoetan: Zumaiako... Urola Gustagarriren ekintzak egingo dituzte asteburuan Nork: Ane Olaizola - III. Urola Gustagarrik aurrera jarraitzen du, eta Urola Erdiko hamar jatetxek txahalarekin eta behi esnearekin prestatutako menuekin jarraitzen dute. Ohi bezala, ekintza desberdinak ari dira egiten bailaran, eta bihar ekimenaren aurkezpena egingo dute Azkoitian. Besteak beste, azoka egingo... Energia kontsumoa murrizteko ‘Argitu’ ekimena aurkeztuko dute Azpeitian Nork: Azkoitiko Hitza - Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Argitu ekimena aurkeztuko dute asteartean, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean. Izan ere, bailara mailako aurkezpena izango da Azpeitiko Udaletxeko Pleno Aretoan egingo dutena, 18:30ean, eta bertan egitasmoaren bidez etxebizitzetan argindarraren kontsumoa nola murriztu... « Aurrekoa
2017-07-24T10:50:50
http://urolakosta.hitza.eus/category/herriak-2/errezil/page/44/
[ -1 ]
Euskal Herriko Itzulia 2006 – Tropela.eus bloga Euskal Herriko Itzulia 2006 Posted byAritz 2006-02-27 2017-12-04 9 iruzkin Euskal Herriko Itzulia 2006 sarreran Apirilaren 3an Irunen hasi eta 8an Zallan amaituko den aurtengo edizioa aurkeztu berri dute. Euskal Herrian, Donostiako Klasikoarekin batera antolatzen den UCI Pro Tourreko lasterketa bakarra. Bereziki bi aldaketa nabarmendu daitezke ibilbidean. Batetik aurten 6 eguneko lasterketa izango dugula, eta nolabait horrekin lotuta, azkenengo egunean aspaldiko erlojupekorik luzeena ikusiko dugula. Egia da Euskal Herrian zerbait baldin bada mendate motz eta ugarien kopurua dela, eta aurten ere makina bat ikusteko moduan izango gara, hala eta guztiz ere, batez ere erlojupekoan nabarmentzen den norbaitek irabaziko duenaren susmoa dut. Ez zait iruditzen batez ere goraka nabarmentzen diren txirrindulariek sailkapen orokorrean nagusitzeko adinako ibilbiderik dutenik, ez behintzat azkenengo eguneko erlojupeko kilometro kopuruarekin parekatzeko adinakoa. Eta hori aurreneko bi etapa oso gogorrak izango direla kontutan hartuta. Ez baita txantxetakoa aurrenekoan Erlaitz (tropela apurtu behar luke) eta Jaizkibel helmugatik hain gertu izatea eta asteartean 11 mendaterekin osatutako etapa bat burutu beharra izatea. Ziur egon bi etapa hauetan tropeleko hainbat eta hainbat txirrindularik sailkapen orokorreko aukera guztiak galduko dituztela. Hala ere, oso zaila iruditzen zait lasterketa azken erlojupekoa baino lehen erabakita egotea. Oso gutxiren artean egongo dela garaipena azkenengo egunean? Litekeena da, baina txirrindulari bakar bat alde nabarmenarekin iristea zaila deritzot. Oraindik goiz da hautagaien izenak emateko, baina argi samar dut zein motatako txirrindulariez apustu egingo nukeen. Posted byAritz 2006-02-27 2017-12-04 Posted inTxirrindularitza ProTourraren ondorioak Esnea belztu da! 9 erantzun “Euskal Herriko Itzulia 2006” sarreran 2006-02-28 at 21:51 egin behar al da “porra”?? Tropela says: 2006-03-01 at 14:23 Bai. Aurten Euskal Herriko Itzuliarekin ere lehiaketatxo bat antolatzeko asmoa badugu. Laster emango dugu horren berri. Oihan says: 2006-03-01 at 21:25 Aurtengo Euskal Herriko Itzuliak beste urteetan baino etapa gehiago izango du eta ondorioz, larunbat batez amaituko da. Zehazki, apirilaren 3an hasi eta 8an amaituko da eta honako etapa hauek izango ditu: * 1.etapa: Irun – Irun * 2.etapa: Irun – Segura * 3.etapa: Segura – Lerin * 4.etapa: Lerin – Gasteiz * 5.etapa: Gasteiz – Zalla * 6.etapa: Zalla – Zalla (erlojupekoa) 2007an Urretxun hasi eta Oiartzunen amaituko da eta 2008an Legazpin hasi eta Orion amaituko omen da. salvodelli says: 2006-03-24 at 16:18 Ea nola moldatzen garen aurten sei etapekin. Pena bat izan da UCI-k hartutako erabakia eta bi sektoretako eguna kendu beharra. Goizeko jardunaldiak oso interesgarriak izaten ziren eta betidanik itzulia arratsaldeko sektorean erabakitzen zen. Txangurrua says: 2006-03-27 at 11:12 Lehenik eta behin zorionak webgune hau egiten duzuen guztioi, benetan euskaraz bizikleta kontuak irakurtzea eskertzekoa da. Bestetik email bat heldu zait Euskal Herriko itzuliarekin berriz ere porra egiteko aukera dagoela esaten duena: “Egutegia ere aurtengoa luzeagoa izango da, hasiera Euskal Herriko Itzuliak emango diolarik. Jada posible duzue zuen erabiltzailea sortu eta Euskal Herriko Itzulirako zuen taldea prestatzen hastea. Funtzionamendua eta arauak iazkoak izango dira, baina zalantzaren bat baduzue, gure webgunean izango dituzue beharrezko argibide guztiak”. Baina ni webgunean sartu naiz eta porra egitea oraindik ez dela posible uste dut, beharbada torpe xamarra naizela eta ez naiz enteratu izango da baina nik behintzat ez dakit nola egin behar den porra egiteko. Beste barik, ondo ibili eta zorionak berriro ere. 2006-03-27 at 11:44 Webgunearen sarreran, berrietako batean irakur dezakezu lehiaketa hilaren 28an, asteartean, hasiko dela. barrabil says: 2006-03-27 at 15:51 Azkenengo erlojupekoa oso gogorra da aurten. 24 km eta Avellaneda eta Beci igo beharra, diferentzi handiak markatuko dira. 2006-03-27 at 17:30 Ez al zaizue iruditzen 24km gehitxo direnik, horrelako moduko itzuli txiki baterako? Egia da aurreko etapak gogorrak direla baina ez zait iruditzen 24km erlojupekoak berdintzeko adinakoa izan daitekeenik… 2006-04-04 at 11:24 Nahiko itzuli kaxkarra iruditzen zait. Parte hartzea bikaina da, baina ibilbidea… oso etapa laburrak dira, atzokoak adibidez 130km bakarrik zituen, eta amaieran Jaizkibel. Bertan egon garenok iritzi berdina edukiko dugulakoan nago, hau da, ez dela batere gogorra, deskantsu ugarirekin eta 1º mailakoa larri-larri-larri. Beraz, normala da ia 50 txirrindulariko multzoa batera aritzea. Nor nekatuko da 130kmtan? Nork puska dezake Jaizkibelen, sasoian, deskantsatuta eta trankil dagoen tropela?
2020-04-05T06:50:44
https://bloga.tropela.eus/2006/02/euskal-herriko-itzulia-2006
[ -1 ]
Ipospadia Gorizia - ipospadia, Gorizia sviluppo uretra, Gorizia malattia, Gorizia bambini maschi, Gorizia pediatra
2018-02-17T19:32:01
http://locale.guidagenitori.it/Ipospadia_Gorizia-p1606628-Gorizia_FVG.html
[ -1 ]
Araba-Eus - Ongi etorri Gorbeia Parke Naturalera Ongi etorri Gorbeia Parke Naturalera Gorbeia ingurunea 1994ko ekainean izendatu zuten Parke Natural. 20.016 Ha dituenez, Euskal Autonomia Erkidegoko hedadurarik handienekoa da. Hektarea horiek Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan banatuta daude. Gorbeiaren jatorria orain dela 100 milioi urte baino gehiagokoa da, itsasoak estaltzen zuen garaikoa. Gerora, material horiek tolestu eta altxatu ziren eta milaka urtetan izaki bizidunak naturgune hori kolonizatuz joan ziren: pagoek, haritzek, ametzek, arteek, haltzek… hartu zituzten lur haiek baso zabalak eratuz, eta oraindik eta Arabako aldean baso horien lagin bikainak gordetzen dira. Ziurrenik, Gorbeiako gailurreko eguraldiak ez zuen zuhaitzik hazten utzi eta, hartara, goi mendiko larrea eratu zen. Zenbait gunetan lurraren ezaugarri bereziek eta euri ugariek gune hezeak sorrarazi zituzten, hala nola, lokazti bakanak, Altubeko hezeguneak edo jada desagertu den Saldropoko zohikaztegia. Itxina eta Aldamineko harkaitz mendiguneetako haitz itxuraz biluzien gainean landare bitxiak hazi ziren, hain ingurune ez-abegitsuan bizitzera egokitutakoak. Adi-adi eta isilik paseatuz, baso igel gorria, gailurretako uhandrea, horma sugandila, oreina, orkatza, basakatua, okil handia, sai zuria, aztorea, harkaitz zozo gorria... entzun zein ikus daitezke, baso, hezegune, larre eta harkaizti hauetan bizi diren animalia ugarietako batzuk besterik ez direnak. Gorbeiako Gurutze ospetsura igotzean pertsonak historiako milaka urtetan zehar utzitako “aztarna” hautematen da: monumentu megalitiko, larre, txilardi, errota, burdinola, baserriak… Baso birlandaketa gainazalak zabalak ere bai, egurra lortzeko landatutako pinu, laritz, altzifreekin. *Parke Naturaleko Erabilera Publikoarekin bat ez datozen ekintzen eta debekuen inguruko informaziorik nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Jende aurreko Harreta Zerbitzuarekin. Nola heldu. Gorbeia [pdf](1Mb) > Mugak eta zonifikazioa [zip] (470Kb) > Baiako Zentrala ( Sarria)
2019-09-20T18:42:54
https://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Generico_FA&cid=1193047081818&language=eu_ES&pageid=1193046480650&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Generico_FA%2FDPA_generico
[ -1 ]
Literaturaren haragizko mutazioa | Kultura | Berria Literaturaren haragizko mutazioa Eszenarako idazketaz aritu da Ximun Fuchs Donostian, EHUko Udako Ikastaroetan. Gizartean eragingo duen antzerki molde baten alde egin du, hizkuntza eta transmisioa ardatzean jarrita «Mutantea da hizkuntzari dagokionez, eta mutantea ofizioarekiko». Gaira zetozen Harkaitz Cano idazleak Ximun Fuchs zuzendari eta aktorea aurkezteko erabilitako hitzak. Literatura mutanteak baitzen atzo hizpidea, Donostiako Tabakaleran, EHUko Udako Ikastaroen barruan. Hitzaren eszenaratze askotarikoez aritu ziren, goiz-goizetik, eta, zinema ere egin badu ere, «odolean duen horretaz», antzerkiaz, jardun zen Fuchs, hartaz deus ez dakiela esan arren. «25 urte antzerkian, eta ikasi dudan bakarra da ez dakidala ezer. Gehiago ikasi, gutxiago jakin. Saiatzen naiz bide horretatik joaten». Hizkuntzaren auzira itzuliz bukatu zuen antzerkigileak hitzaldia. «Benetan pentsatzen badugu kontatzen ditugun istorioak ezin direla beste hizkuntza batean kontatu, ez lukeela indar bera, orduan balioko du munduaren beste aldeko batentzat».
2020-01-28T07:41:07
https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2019-06-28/literaturaren-haragizko-mutazioa.htm
[ -1 ]
Zinegotzi lanak utzi eta Diputaziora bueltatuko da Felipe Garcia - Gasteiz - Alea.eus Zinegotzi lanak utzi eta Diputaziora bueltatuko da Felipe Garcia Erredakzioa 2020-02-12 17:43 Aldundiko lanetara bueltatuko da Felipe Garcia. / Gasteizko Udala Igor Salazarrek ordezkatuko du Udalean; Prestakuntza, Enplegua eta Merkataritza zerbitzuak kudeatuko ditu. Felipe Garcia (PSE) zinegotzia aurreko agintaldian Aldundian zuen lanpostura itzuliko da –Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru zuzendaritzara–, duela zortzi hilabete izendatu zuten ordezkoak, Belen Gonzalezek, kargua utziko baitu arrazoi pertsonalengatik. Haren lekuan Igor Salazar hasiko da Gasteizko Udalean. Igor Salazarrek (Gasteiz, 1992) EHUn Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako teknikari juridiko gisa lan egin du. 2017tik, Azterlan eta Programen aholkulari izan da Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailean. Arabako Gazteria Sozialisten idazkari nagusia ere izan zen Salazar. Garciaren ordezkapenarekin, aldaketa batzuk izango dira gobernuko arloetan. Maider Etxebarriak Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa koordinatzen ditu, eta hemendik aurrera Biltzarren Zerbitzua ere bere gain hartuko du. Salazarrek, berriz, Garciak gidatu dituen zerbitzuetako batzuk kudeatuko ditu: Prestakuntza, Enplegua eta Merkataritza; gainera, zinegotzi berria Kontratazio Mahaiko kide izango da, Borja Rodriguez lankidearen ordez. Estibaliz Canto izango da Hezkuntza eta Kultura arloetako titularra. Gizarte Etxeen Zerbitzua utziko du, eta Udal Administrazioaren Herritarren Partaidetzaren eta Gardentasunaren zinegotzi Borja Rodriguezek hartuko du ardura hori; Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentia, berriz, hirugarren alkateorde izendatuko dute.
2020-02-20T13:49:38
https://alea.eus/gasteiz/1581525788945-diputazioa-udala-felipe-garcia-salazar
[ -1 ]
Berriozarko Udala » Hasiera HasieraUdalaAgurraGobernu Taldeak erantzuten duGobernu Taldeak erantzun dituen galderakUdal taldeek erantzuten duteTaldeen erantzunakUdal antolaketaGobernu organoakUdal batzordeakPartaidetza instituzioetanUdalbatza: Akordioen laburpenakGobernu-batzordea: Akordioen laburpenakZerbitzuakUdaleko Auzo-BulegoaGizarte-OngizateaKontsumoaKulturaKirolaHezkuntzaEuskaraBerdintasunaJustiziaGazteriaObrak, lorategiak eta garbiketaUdaltzaingoaOsasunaHirigintzaAurrekontuaZergadunaren gidaUdal ArautegiaErregelamenduakOrdenantzakUdalaren proiektuakAgenda 21Berdintasun PlanaEskari EreduakLekua eta jendeaDatu InteresgarriakDemografiari buruzko informazioaErakundeak eta elkarteakElkarteen Udal ErregistroaElkarteen zerrendaGeografiaKokapenaPaisaiaFlora eta faunaKlimaHistoriaArmarriaBanderaBitxitasunakSenidetzeakSaharaMadrugaIntereseko TelefonoakTurismoaNola iritsi?Non jan?Non lo eginMonumentuakTurismoa: beste gauza erakargarri batzukFolklorea, festak eta erromeriakIbilbideak eta TxangoakJarduera EkonomikoaDatu ekonomikoakEnpresen zerrendaMerkatarien elkarteaIndustrialdeaAzoka txikiaArgazki galeriaGaurkotasunaTaulaAgendaHemerotekaHemeroteka – 2017Hemeroteka – 2016Hemeroteka – 2015Hemeroteka – 2014Hemeroteka – 2013Hemeroteka – 2012Hemeroteka – 2011AlbisteakBerriozar komunikabideetanTelebistaTelebista – 2013Telebista – 2012Telebista – 2011Telebista – 2010Telebista – 2009Telebista – 2008Telebista – 2007IrratiaIrratia – 2013Irratia – 2012Irratia – 2011Irratia – 2010Irratia – 2009Irratia – 2008Irratia – 2007PrentsaPrentsa – 2013Prentsa – 2012Prentsa – 2011Prentsa – 2010Prentsa – 2009Prentsa – 2008Prentsa – 2007Planoa 012ErabilerreztasunaLegezko AbisuaIradokizun postontzia012 KontsultakGardentasunKontratazioak, hitzarmenak, diru-laguntzak eta zerbitzuen kostuakKontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzakKontratazio-prozedurakHornidurak eta zerbitzuen kostuakInformazio instituzionala, hautetsiak eta udal langileakHautetsiak eta udal langileakUdal arauak eta erakundeak, gai-zerrenda, aktak eta erabakiakAntolaketa eta udal ondareaUdalaren harremana herritarrekiko nahiz gizartearekikoUdal webgunearen ezaugarriak eta edukiaZerbitzuen katalogoa eta herritarrendako arretaHerritarrekiko konpromiso mailakEkonomia eta finantza egoeraKontabilitatearen nahiz aurrekontuen inguruko informazioaUdalaren diru-sarrerak, gastuak eta zorrakUrbanismo, obras públicas y medioambienteLan publikoen eta lizitazioen iragarkiakLan publikoetako parte-hartzaileen, eskaintzen eta ebazpenen inguruko informazioaLan publikoak, hirigintza eta azpiegiturakHiri antolamendurako planak eta hirigintza-hitzarmenak 24 orduko zerbitzua etxetik bertatik: errola-agiriak, erregistro elektronikoa, izapideak. Berriozarren antolatuko jarduerak. Bandoak, deialdiak, lehiaketak, ediktuak eta enplegu publikoa. Gure herriaren gaurkotasun osoa. Gobernu Taldeak erantzuten du: Nahi duzun galdera edo iradokizuna Gobernu Taldeari bidali. Galderak eta iradokizunak udal taldeei. Udal Zerbituzuei buruzko argibideak. Hornitzaileen Fakturazioa Aurreztea-Segurtasuna-Abantailak 2017/2018ko udal ikastaroak2017/2018 ikasturteko udal ikastaroetan izena emateko epea (Kirola, Kultura, Berdintasuna, Gazteria eta Adinekoak). *Kultur arloetako ikastaroetan ekainaren 19tik 23ra eman ahalko da izena, 948 012 012 telefonora deituz edo udalaren atari honetan. *Kirol arloko ikastaroak eginen da ekainaren 5etik 9ra, Kiroldegian, 12:00etatik 13:30era eta 17etara 19etara. *Berdintasun arloetako ikastaroetan ekainaren 19tik 23ra eman ahalko da irakurri gehiagoBerdintasun Zerbitzuko XVI. Argazki LehiaketaUrtero bezala, martxan jarri dugu “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera “ izenburua duen Argazki Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea ekainaren 12tik 23ra egonen da zabalik. Informazio gehiago oinarrietan: OinarriakBandoa: Donibane sua, 2017: Baimendutako guneakTradizioa den moduan, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hauek prestatu dira horretarako:, Artiberri (markatutako eremua) eta Auzo Zaharra (parkean). Bi eremu hauetan zona errespetatzea eta zaintzea eskatzen da, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekua erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitzak behar duen edukiontzia erabiliko da. Gauean sua ongi itzalita geratuko da Basoa irakurri gehiagoUdako jendaurreko harrera-orduakEkainaren 19tik irailaren 10era Berriozarko Udaleko Auzo Bulegoa 8:30etik 13:30era egonen da zabalik. Herritarrek, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, argibideak eskatu eta on line izapideak egin ditzakete gure Egoitza Elektronikoan.Inoiz ez da ikasteko berandu.Helduen formazio-ikastaroa (2017/18 ikasturtea): gaztelania ikastaroa etorkinentzat. Antolatzailea: Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea. Matrikula egiteagatik 5 euro ordaindu behar dira, ez besterik. Eskolak bi lauhilekotan antolatuko dira, irailetik otsailera eta otsailetik ekainera. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako “Jose Maria Iribarren” Ikastetxe Publikoko irakasleek emanen dituzte eskolak. Izena emateko epea: ekainaren 15tik abuztuaren 25a. Informazioa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kaleberri 12, irakurri gehiagoHaur Eskola: behin betiko zerrendak. 2017-18 ikasturteaBerriozarko Udaleko Haur Eskola. Euskara. Behin betiko zerrenda Gaztelania. Behin betiko zerrenda MATRIKULA MATRIKULA EGITEA: 2017ko ekainaren 19tik 23ra. Tokia: Urtxintxa Haur Eskola, Errota kalea 6 bis. Orduak: 8:30etik 11:30era.. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: Matrikula egiteko eskabidea. Matrikula egiteko dokumentazioa.2017ko jaietako kartela2017ko Jaietako Kartel Lehiaketaren emaitza erabaki du epaimahaiak. Aurtengo irabazlea Gorka Argandoña izan da “Berriozar bizia” izeneko lanarekin. Kartelak jaietako gai asko jorratzen ditu eta ilustrazio-teknikaren aldeko apostua da. Bertan Eguzki plaza ikus daiteke, baita neska-mutil nagusiak, konpartsa, botxak eta Berriozarko armarriko arkumea ere. 600 euroko saria jasoko du. Herriko lehen saria Paula Medinak eskuratu irakurri gehiagoBerriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzaileen deialdia. Emaitzak.Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzaile izateko lanpostua aldi baterako eta sortzen diren beharren arabera betetzeko izangaien zerrenda eratzea. Haur Eskolako hezitzaileen deialdia Tokiko Agenda 21 Agenda 012 arreta zerbitzua Informazioa eskatu, izapideak eta iradokizunak burutu 012 zerbitzuaren bitartez Ze berri Osoko bilkura Bideo gehiago ikusi Eguraldia: Berriozar Iradokizun postontzia
2017-06-22T16:32:25
http://www.berriozar.es/eu/inicio/
[ -1 ]
Browsing by Author "San Martín Casi, Esther" Denbora historikoaren trataera ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan  Samaniego Camarasa, Alex (2016)   Trabajo Fin de Grado/Gradu Amaierako Lana Piklerren metodologiaren aplikazioaren analisia Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan  Rodríguez Sánchez, Nerea (2015)   Trabajo Fin de Grado/Gradu Amaierako Lana
2019-07-17T01:03:25
http://academica-e.unavarra.es/browse?value=San%20Mart%C3%ADn%20Casi,%20Esther
[ -1 ]
Abeltzaintza intentsiboa | Geografía | Xuletas, chuletas para exámenes, apuntes y trabajos Escrito el 8 de Marzo de 2018 en vasco con un tamaño de 4,26 KB 2)ABELTZAINTZA2.1)Abeltzaintzaren egitura Abeltzaintza tradizionalak ezaugarri hauek zituen: zenbait azienda-espezie ustiatzen ziren eremu berean. Teknika atzeratuak eta sistema estentsiboak erabiltzen ziren, ondorioz, errendimenduak baxuak ziren. Gaur egungo abeltzaintzan, ustiategi produktibitistak, ekoizpen ugaria lortu eta merkatuan saltzeko, eta ustiategi postproduktibistak, kalitatezko produktuen salmenta egiteko. A)Abeltzaintzan, espezializatzeko joera dago, haragia ekoizteko. Herrialdeko arrazak ordeztu egin dira atzerriko arrazak hautatuz. B)Teknifikazioa areagotu egin da: jezteko makinak erabiltzen dira eta aziendaren elikadurari buruzko azterketa zientifikoak egiten dira. C)Abeltzaintza intentsiboak estentsiboak baino garrantzi handiagoa du: *Abeltzaintza estentsiboa ingurune fisikoaren mende dago, eta azienda belardi eta larre naturaletan janez elikatzen da. Arrazak ustiatzen dira teknika tradizionalen bidez. Gaur egun, animalien ongizatea areagotzeko eta landa-garapena bultzatzeko. *Abeltzaintza intentsiboak edo industrialak ez du loturarik ingurune fisikoarekin, pentsuz elikatzen delako. Hirietako kontsumo zentroetatik gertu kokatzen da. Atzerriko arraza hautatuak ustiatu ohi dira, teknika modernoen bidez. 1960ko hamarkadatik garrantzia handiagoa eta produktuen eskaria gora egin du. 2.2) Abeltzaintzako ekoizpena Galizian, Asturiasen, Kantabrian katalunian eta Aragoin egiten da. 1960ko hamarkadatik garrantzi handiagoa du, landaren mekanizazioa, lurzoruaren kontserbazioa, bazkak landatzearen bidez eta bizi mailaren hobekuntzan. A)Behi azienda haragia eta esnea ekoizteko erabiltzen da batez ere. Haragitarako behi aziendaren ustiapen estentsiboa, Kantauri itsasoaren itsasertzeko eskualdeetan eta mendialdean egiten da. Haragitarako behi aziendaren ustiapen intentsiboa, hirietatik gertu egiten da. Esnetarako behi aziendaren ustiapen estentziboa penintsulako iparraldean eta andaluziako bazka eremuetan egiten da, eta esnetarako behi aziendaren ustiapen intentsiboa hirietatik gertu. B)Ardi eta ahuntz azienda haragia eta esnea ekoizteko erabiltzen dira, bai eta, neurri txikiagoan, artilea edo larrua ekoizteko. Ardien eta ahuntzen ustiapen estentsiboa penintsularen barrualdeko lehorreko laborantzako eremuetan egiten da. Haragitarako eta esnetarako arkumeen ustiapen intentsiboa gora egiten ari da, baina garrantzi txikia du oraindik. Haragiaren ekoizpena behera egiten ari da. C)Txerri aziendako ekoizpenaren zati bat freskoan kontsumitzeko erabiltzen da eta beste bat hestebeteak egiteko. Ustiapen estentsiboan kalitatezko arrazeten oinarrituta. Ustiapen intentsiboa kanpoko arrazak ustiatu ohi dira eta integrazio sistemak erabiltzen. D)Hegazti azienda arrautzak eta aragia ekoizteko erabiltzen da. 2.1. Landa-paisaia euskal-kantabriarra. 2 Nekazaritza estentsiboa Abeltzaintza estentsiboa elikagaiak Nekazaritza teknika tradiziona Abeltzaintza arraza hautatuak abeltzaintza intentsiboa Zer da abeltzaintza intentsiboa eta estentsiboa Mekanizazioa Abeltzaintza estentsiboa zer da
2020-04-09T14:49:40
https://www.xuletas.es/ficha/abeltzaintza-intentsiboa-1/
[ -1 ]
Alakalufera | Gramateka Alakalufera alakwulup alt qawasqar [ALC]. qawasqar (kaweskar, kawesqar, alacalufe, alacaluf, halakwulup) [ALC] 20 hiztun Eden Portuko 10ak barne (1996, Oscar Aguilera). Channel erregioa, mendebalde Patagonia, Wellington Uhartea hego Txileko kostitak urrun, 49 gradu hegoaldera Eden Portua zentrotzat hartuta; aksanás dialekto iraungiaren hiztunak Eden Portuan bizi izan ziren. Dialektoa: aksanás (aksana). Badira txostenak hiztunak ez direla espainierarekin elebidunak diotenak (Christos Clairis, M. Ruhlen, 1987, komunikazio personala); 20 elebakar daude qwaskarreraz (O. Aguilera, 1996); komunikazio pertsonala; hiztun gazteenak 3tik 20 urte artekoak dira (1996); hiztunek hizkuntzarekiko jarrera baikorrak dituzte; J. Suarezek dio aksanasen hiztegi diferentziak tabu hitzarekin esplika daitezkeela; hiztegia, gramatika. Hizkuntza / lengua: alakalufera / alakaluf / alakaluf / alakaluf. Hiztunak / hablantes: zahar batzuk, oso gutxi. Lurraldea / país: Txile. HISTORIA. Alakaluftarrek, qaweskarrak ere deituak, Hego Amerikako herri bat osatzen dute eta Txilen Magallaes Itsasartean, Brunswick penintsulan, eta Wellington uhartean, Santa Ines uhartean eta Txileko Desolación uharteetan. Beren hizkuntza kauaskarrera bezala da ezaguna. Itsas nomadak dira, beren kanoetan bizi dira behar duten elikadura itsasoari kenduz. Suaren Lurraldeko Uharteko indiarren etniarik garrantzitsuena zen. XX. m.a arte, itsas herri nomada izan da eta Ozeano Barearen kostaldea korritzen zuten familia isolatuen moduan itsas prodktuez elikatuz. Ez dute inoiz lurrik landu. Ez dira inoiz asko izan, inoiz ez dute 5.000 lagun baino gehiagoko kopurua gainditu. 1930ekoen hamarkadan, alakaluftarrak sedentario bihurtu ziren Wellington uhartean, Puerto Eden herrian, non gaur oso gutxi bizi diren. HISTORIA. Los alakalufes o kawasqares, kaweskares pertenecen a un pueblo indio de América del Sur y viven en Chile en el Estrecho de Magallanes, en la península de Brunswick y en la isla de Wéllington, en la isla Santa Inés y en las islas de la Desolación en Chile. Su lengua tradicional es conocida como kaweskar. Son nómadas del mar, viven en sus canoas, en busca de su alimentación en el mar. Era la etnia más importante de los indios de la Tierra del Fuego. Hasta el s. XX, era un pueblo marítimo nómada que se desplazaba en células familiares aisladas a lo largo de la costa del Pacífico y se alimentaba de los productos del mar. Nunca han cultivado tierra alguna. Nunca ha sido un pueblo numeroso, su población nunca ha superado el número de 5.000 habitntes. En la década de 1930, los alakalufes se hicieron sedentarios en la isla de Wéllington, en la villa de Puerto Edén, donde actualmente viven muy pocos. LENGUA. Principales EL GRUPO LINGÜÍSTICO ALAKALUF, De los Canales Magallánicos, Roberto Lehmann-Nitsche, Zagier & Urruty, Vocabularios: Partes del cuerpo. Elementos y naturaleza. Casa, utensilios, vestidos. Familia. Animales. Plantas. Pronombres. Adjetivos. Adverbios. Verbos. Frases. Léxicos de: Latorre, De Lucy-Fossarieu, Seitz, Spegazzini, Lista, Beavour, Cañas Pinochet, Whiteside, 21,5x15, 69 or., Buenos Aires, 1921. LOS ALAKALUF, Aborígenes de la Argentina, La visión alakaluf del universo y de sí mismos, organización social alakaluf, exterminio y ocaso de los alakaluf, Ediciones Galerna, Juan José Rossi, 20x14, 126 or., Buenos Aires, 2007. EL GRUPO LINGÜÍSTICO ALAKALUF, (2 ale) de los Canales Magallánicos, Revista del Museo de la Plata, Tomo XXV (Tercera Serie, Tomo I), fotografía de 10 alakalufes en «Jardin Zoologique d’Acclimatation», Roberto Lehmann-Nitsche, Universidad Nacional de la Plata, Zagier & Urruty publications, 21,5x15, 69 or., Buenos Aires, 1921.
2019-04-21T07:09:54
http://gramateka.eus/eu/biblioteka/a-saila/alakalufera/
[ -1 ]
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Mira - Resúmenes diarios anteriores - Grafikoak - tmax - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua Mira. Tenperaturak (°C)
2020-02-23T14:50:01
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=clm&l=8245Y&w=2&datos=img&f=tmax
[ -1 ]
Udal Artxiboa | Bergarako Udala Bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, udal administrazioaren kudeaketan lan egitea, artxibo sistema martxan jarrita. Bestetik, dokumentazio-ondarea gorde, antolatu eta kontsultagarri jartzea. Aholkularitza: Herritarrek, ikasleek, ikerlariek, erakundeek edo beste udal zerbitzuek Bergararekin zerikusia duten agiriei buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du. Erabiltzaileek egin beharreko lana da, ordea, datuak lantzea, euren analisia eta agiriek jasotzen duten informazioa bilatzea . Agirien kontsulta: Edonor etorri daiteke funtsak kontsultatzera, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik. Bilaketa datu basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, Artxibora etorri beharra dago. Erreprografia: Agirien erreprografia fotokopia bitartez edo digitalizatuta egiten dira, artxiboaren baliabideen arabera. Aurretik kontserbazio egoera zein den eta jabetza intelektuala duen ala ez ikusi eta eskaera orria bete behar da (PDF; 37 Kb). Artxiboko gida: 2010ean argitaratutako Artxiboko gida eskuragarri dago hemen (pdf, 7,6 Mb). San Martin Agirre plaza 1, eraikin erantsia Tel.: 010 + luz.:1060943 779 132 Fax: 943 779 163 [email protected] Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 eta 14:30-17:00 Udako ordutegia (ekainetik iraila arte): 8:30-15:00 Albisteak ›
2019-09-16T02:11:02
http://bergara.es/eu/Udala/Antolaketa/Artxiboa
[ -1 ]
G-14k aurreikusten du etxebizitzaren prezioa 2008an geldituko dela. | Consumer G-14k aurreikusten du etxebizitzaren prezioa 2008an geldituko dela. Etxebizitzen salmenta %30 baino gehiago jaitsi da abuztuan, iturriaren arabera arabera: Osteguna, 2007ko abenduaren 13a Etxebizitzaren prezioa gelditu egingo da, eta, are gehiago, murrizketa errealak izango ditu 2008an, atzo G-14 lobby-ak adierazi zuenez. Lobby hori aurtengo udan sortu zuten herrialdeko higiezin-enpresa handienek. Gainera, sektoreak 400.000 enplegu baino gehiago suntsituko ditu hurrengo bi urteetan, etxebizitza berriak eraikitzeko erritmoa motelagoa izango baita. Aurreikuspen horren oinarria da Estatu Batuetan zabor-hipoteken krisia (“subprime”) abuztuan lehertu izanak eragin duen “eragin nabarmenagatik” sektoreak izan duen pixkanakako doikuntzaren “larriagotzea”, eta, ondorioz, bai sustatzaileei bai partikularrei banku-finantziazioa gutxitzea, higiezinen agentzia nagusiak biltzen dituen taldearen arabera. Hala, G-14k egiaztatu du pisuen salmenta %30 baino gehiago jaitsi zela abuztutik aurrera, eta horrek esan nahi du urteko lehen erdian %13tik %15era jaitsi zela. Gertaera hori etxebizitza berrien sustapenera eta eraikuntzara eraman da, epe berean %40 jaitsi baitzen, eta tasa hori ere bikoiztu egin da urte osoan. 2008an, eraikuntza berrien kopurua 490.000 unitatera jaisten jarraituko da, eta horrek eragina izango du sektoreko enpleguan, taldeak adierazi zuenez. Taldeak uste du horrek 200.000 eta 250.000 enplegu bitartean eragingo dituela 2008an, eta 2009an “pixka bat gehiago”. Hala ere, G-14ren ustez, etxebizitza-eskaera oraindik ere existitzen da, baina “egoera multzo bat baieztatzeko prest eta zain dago”; besteak beste, Euriborraren murrizketa aipatu zuen. Horregatik, eta beste faktore demografiko batzuengatik, hurrengo urteetarako 450.000 etxebizitza inguru dira. 2008 etxebizitza precio-eu
2020-08-11T13:37:21
https://www.consumer.es/eu/vivienda-eu/g-14k-aurreikusten-du-etxebizitzaren-prezioa-2008an-geldituko-dela.html
[ -1 ]
Leon II.a (aita santua) - Wikipedia, entziklopedia askea. Artikulu hau Aita Santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leon II.a». 80. Aita santu 682ko abuztuaren 20a - 683ko ekainaren 28a (egutegi gregorianoa) ← Agaton - Benedikto II.a → 682ko abuztuaren 17a (egutegi gregorianoa) - 683ko uztailaren 3a (egutegi gregorianoa) Sizilia, c. 611 Erroma, 683ko ekainaren 28a (71/72 urte) Leon II.a[1] (Sizilia, c. 611 - † Erroma, 683ko ekainaren 28a) Eliza Katolikoaren 80. Aita Santua izan zen 682 eta 683 urteen bitartean. Konstantinopoliseko III. kontzilioaren erabakiak berretsi zituen. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon II.a (aita santua) Datuak: Q103328 Multimedia: Leo II BNF: 10319486q (data) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Leon_II.a_(aita_santua)&oldid=6708535"(e)tik eskuratuta 611ko jaiotzak 683ko heriotzak
2020-07-02T13:30:46
https://eu.wikipedia.org/wiki/Leon_II.a_(aita_santua)
[ -1 ]
Autoren: Joao Cardoso Autoren: Christian Meilicke Autoren: Peter Loos Autoren: Jose Borbinha Autoren: Elena Kuss Autoren: Avigdor Gal Autoren: Philip Hake Autoren: Christopher Klinkmüller Autoren: Andreas Schoknecht Alle Filter entfernen
2020-05-31T03:55:41
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3APhilip+Hake/f1/authors%3AChristopher+Klinkm%C3%BCller/f2/authors%3AAndreas+Schoknecht/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AJoao+Cardoso&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AChristian+Meilicke&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3APeter+Loos&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3AJose+Borbinha&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3AElena+Kuss&tx_solr%5Bfilter%5D%5B8%5D=authors%3AAvigdor+Gal
[ -1 ]
Oscar Fernandez: “Gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka sozial eta ekologikoari ekiteko gai den hiri bihurtu nahi dugu Gasteiz” - Contrainformación Inicio Comunicados Oscar Fernandez: “Gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka sozial eta ekologikoari... Hurrengo legegintzaldian eraldaketa horretarako oinarriak ezartzeko lan egingo du alderdi ekologistak, hiru zutabe nabarmenduta: trantsizio energetikoa, elikagai subiranotasuna eta udalerriko lehen sektorea, eta sektore soziala, auzoei bizia itzultzeko Vitoria-Gasteiz BerdeaGO! lelopean garatu da aurkezpen-ekitaldia, eta Arabako hiribururako alkatetzarako EQUO Berdeak alderdiak aurkeztutako hautagaiarekin batera izan dira Juantxo Lopez de Uralde diputatua eta Erika Martinez kobozeramailea er EQUO Berdeak alderdiak gaur goizean aurkeztu du Oscar Fernandezen Gasteizko alkatetzarako hautagaitza ofiziala. Fernandezek Juantxo Lopez de Uralde diputatuaren eta EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaile Erika Martinezen babesa izan du ekitaldian, eta nabarmendu duenez, gizarteak aurre egin beharreko erronka sozial eta ekologikoari ekiteko gai den hiri bihurtu nahi du Arabako hiriburua, eta Gasteizko herritarrak laguntzaile izan daitezela zeregin horretan. “Gure alderditik proposatutako politiken bidez Gasteiz erreferentzia bihurtuko dugu pertsonen bizi-kalitatea eta pertsona horiek bizi diren ingurunearen kalitatea hobetzera zuzendutako politiketan. Hori da gure konpromiso irmoa”, Fernandezek azpimarratu duenez. EQUO Berdeak alderdiarentzat lau urte hauek funtsezkoak izango dira gizarteak aurre egin beharreko erronka sozial eta ekologikoari zuzen ekiteko, denbora galdu baita azken legegintzaldietan. Azken urteak ez dira baliagarriak izan eraldaketa saihestezinaren oinarriak ezartzeko. “Green Capital ekimena marketin berderako elementu soil batean geratu zen, edukirik gabeko marka huts batean, Andre Maria Zuriaren plazako heskai batean. Ez Marotoren gobernuak, ez Urtaranenak ez dute Green espiritu hura berreskuratu politika benetan eraldatzaileetan sakondu eta aurrera egiten jarraitzeko, pertsonen eta Planetaren alde, betiere. Urrezko denbora galdu dugu eta orain azaleragailua zanpatu behar dugu”, Fernandezek azpimarratu duenez. Alderdi ekologistaren ustez, NBEren Garapen Jasangarriko Helburuak eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Parisko Akordioa dira gida gisa erabili behar diren tresnak Gasteizen toki-politikak artikulatzeko. Globalki pentsatzea tokian jardutea delako. Eta helburu horiek betetzeak eraldaketa sakona ekarriko du hirian bizitzen den eta elkarrekin bizitzen garen moduan. “Ibilbide hau aprobetxatu behar dugu norabidez aldatu eta Gasteiz justuago, sozialago eta ekologikoago bat sortzeko”, azpimarratu du Fernandezek. Horretarako, hurrengo legegintzaldian eraldaketa horretarako oinarriak ezartzea proposatzen du EQUO Berdeak alderdiak, hiru zutabe nabarmenduta: trantsizio energetikoa, elikagai subiranotasuna eta udalerriko lehen sektorea, eta sektore soziala, auzoei bizia itzultzeko. “Eraztun Berde sendoa daukagu gure hirian, ia amaitutakoa, herritar guztiek aitortua eta estimatua. Gure Eraztun Berdeaz haratago joateko unea iritsi da, eta beste hiru eraztun sortu, 2030eko Gasteizerako oinarri izango direnak, Gasteiz BerdeaGO!rako oinarri, hain zuzen ere”, esan du Fernandezek bere hautagaitza aurkezteko aukeratutako leloaren inguruan. Honela banantzen da proposamen hirukoitza: -Eguzki Eraztuna, eredu berriztagarri eta demokratiko baterako trantsizio energetikoa ahalbidetuko duena. Industrialdeetako pabiloietako teilatuetan eguzki-panelak masan jartzea proposatzen da, baita lineak ere plakak instalatzeko etxebizitzetako teilatuetan. 2030erako hiriko lehen energia-iturria eguzki-energia izatea da helburua. TUVISAko flotaren elektrifikazioarekin osatzen da proposamena, 2030ean autobus guztiak elektrikoak izan daitezen. – Nekazaritza Eraztuna, zeinean elikagaiak produzituko diren elikagai-subiranotasuna lortzeko helburuarekin. Landa-ingurunea eta bertako bizimoduak babestu behar dira, eta hiri-nekazaritza bultzatu. Lurren banku bat sortzea proposatzen da lur horiek nekazari berrien eskura jartzeko, eta hiri-baratze eta hiri-baso jangarrien sarea hiriko auzo gehiagoetara zabaltzea. – Eraztun Soziala, auzoak biziz gainezka egon daitezen eta pertsona bakar bat ere ez dadin geratu gure gizartetik kanpo baztertuta. Etxebizitzen Parke Publiko bat eta hiriko hutsik dauden 10.000 etxebizitzak alokairu-merkatura aterako dituen Etxebizitzen Udal Bulego bat martxan jarri nahi ditu EQUO Berdeak alderdiak. Gainera, Toki Merkataritzako Plan bat egingo da, auzoko merkataritza-elkarteak sustatu eta auzoetan denda gehiago jartzea ahalbidetuko duena. Puntu honetan Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa publikoa berreskuratzea barne hartzen da, orain enpresa pribatuen esku baitago. Horrekin batera, fiskalitate feminista bat ezarriko da emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzeko, guraso bakarreko familiak eta indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeek ardatz gisa hartuko ditugularik. “Gure ikuspegi ekofeministaren barruan kokatzen da proposamen hori, termino hori patriarkatuaren eta haren praktiken aurka borrokatzeko modu gisa ulertuta, ekologismoaren eta feminismoaren korronte osagarrien bidez, zeinak zeharkakoak diren gure lan-eremu guztietan”, Fernandezek azaldu duenez. Azkenik, EQUO Berdeak alderdiak uste du politika ez dela lanbide bat bezala ulertu behar, baizik eta zerbitzu publiko bat bezala. Horregatik, proposatzen du Gasteizko Osoko Bilikurako soldata guztiak –alkatearekin hasi eta azken zinegotziarekin buka, eta hautaketa politikoko kargu guztiak ere barnean hartuta– mugatzea, eta gehienez Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren halako 3.5eko diru-sarrerak izan ditzatela guztiek ere.
2019-04-24T04:45:48
https://contrainformacion.es/oscar-fernandez-gizarte-gisa-aurre-egin-behar-diogun-erronka-sozial-eta-ekologikoari-ekiteko-gai-den-hiri-bihurtu-nahi-dugu-gasteiz/
[ -1 ]
Xila Pihlstrom eta Mika Marenk. Suomitar elkarteko kideak: «Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago» | EIBZko liburutegia X.P.: Hemen egon eta pare bat hilabetera, lagun batek galdetu zidan ea zer irudi nuen euskaldunez. Esan nion: «Ni finlandiarra naizenez eta nahiko itxiak garenez, iruditzen zaizkit euskaldunak oso beroak, hartu nauzue besoak zabalduta…». Barrez geratu zen, harrituta, esanez: «Guk geure buruaz pentsatzen dugu oso itxiak garela». X.P.: Elkartean, hilabetean behin antolatzen dugu suomi ilta, finlandiar arratsaldea, Kaxilda liburu dendan. Hor elkartzen gara finlandieraz hitz egiteko, mahai jokoak egiteko… Kategoria Batxilergoa, Berria egunkaria, D eredua, Elkarrizketa, Euskara, Hizkuntza, etiketak Euskara, Finlandia, Hizkuntza indoeuroparrak, Maite Alustiza, Mika Marenk, Suomiera, Zila Pihlstrom by Amaia. Gorde lotura.
2020-03-30T09:47:21
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/liburutegia/2017/12/xila-pihlstrom-eta-mika-marenk-suomitar-elkarteko-kideak-hemen-hizkuntza-ez-indoeuroparrarekiko-interes-handia-dago/
[ -1 ]
Eskoriatza - Goiena.eus Loreen eguna antolatu dute Eskoriatzako merkatariek 2005-05-12 12:10 Bezero bakoitzari txartel bat oparituko diete Eskoriatzako merkatariek eta txartelaren truke landare bat eskuratu ahal izango dute. Maiatzaren 14rako, zapatua, antolatu dute loreen eguna. Patinaje ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik 2005-05-10 20:35 Domekan, hilak 15, hasiko den patinaje ikastarorako lekua geratzen da oraindik. Izenemate epeak zabalik jarraitzen du, hortaz. Bestetik, hil bukaerarako iragarrita zegoen ipuin kontaketa saio bat aurreratu egin dute. San Pedro jaiak iragartzeko horma-irudi lehiaketa deitu dute 2005-05-06 13:13 Udaleko Kultura Sailak abian jarri du San Pedro jaiak iragartzeko horma-irudi lehiaketa. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, eta maiatzaren 20a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Erretiratuendako hiru ortu libre daude Torrebason 2005-05-06 12:46 Udalak aditzera eman du erretiratuendako hiru ortu libre daudela oraindik. Martxoaren bukaeran urtebete egin zuten, eta oso harrera ona izan dute. Udalak hobekuntzak egingo ditu datozen egunetan. Ehunka eskoriatzar igo ziren Aitzorrotzera domekan 2005-05-02 10:46 Bero egin zuen arren, Aitzorrotzeko egunarekin bete egin zuten eskoriatzarrek goizean goizetik domekan, maiatzak 1. Muturreko metal taldeak gaztetxean 2005-04-28 18:53 Apirilaren 30ean, zapatua, kontzertu indartsua egingo dute gaztetxean. 22:30ean, Galdakaoko Biok eta Arrasateko Anger taldeek joko dute. Aitzorrotz egunean ez dute herri bazkaririk egingo 2005-04-28 18:39 Dagoeneko heldu da eskoriatzarrek hain gustuko duten eguna. Eguraldia lagun badute hitzordu polita dute debagoiendarrek. Saihesbidean lanak egiten dabiltza erortze arriskuagatik 2005-04-21 20:36 Azkeneko bi asteotan Eskoriatzako saihesbidearen puntu batean harrizko horma handi bat egiten dabiltza, erortze arriskua saihesteko. Aldundia dabil lan hori egiten eta trafikoan geldiuneak sortzen ditu. Udalak hartu du Apotzagako bide berria egiteko ardura 2005-04-21 20:09 Udalak erabaki du Apotzagako auzotarrek duten arazoari irtenbidea ematea. Autobideko lanak direla eta, kamioien eta makinen trafiko handia dute auzoko bidean, eta auzotarrak oso haserre daude. Oporraldia Alzheimerra duten gaixoekin 2005-04-19 18:33 Alzheimer gaixotasuna edo bestelako dementzia duten pertsonentzako Oporretako Programa aurkeztu dute AFAGI-k eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. EAJ-EA koalizioak 928, EHAK-k 470 eta PSE-EE-k 365 boto lortu dituzte 2005-04-17 23:13 Amaitu da botoen kontaketa Eskoriatzan. Normaltasunez joan da eguna eta ez da gorabeherarik egon. Dorleta auzoaren berrantolaketa laster aurkeztuko dute 2005-04-15 21:07 Dorleta auzoan berrantolaketa lan garrantzitsuak egin behar dituzte. Injelar enpresak idatzi du proiektua, eta laster egingo dute horren aurkezpena jende aurrean. Apotzagan bidea moztu dute, autobidearen lanengatik haserre 2005-04-15 20:40 Eguaztenean, hainbat elizatetako lagunek bidea moztu egin zuten Apotzagan goiz osoan. Auzotarrak oso haserre daude autobidearen lanek eragiten dizkien arazoekin. San Pedro jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Udalak 2005-04-14 12:36 Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan. Kartelak maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen udaletxera nahiz kultur etxera bidali behar dira. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Europako Comenius 2.1 hezkuntza proiektuak bilerak egingo ditu 2005-04-11 13:20 Europako Comenius 2.1 hezkuntza proiektuko kideek bilerak egingo dituzte HUHEZIn apirilaren 11, 12 eta 13an. Udal langileek egingo dituzte lurperatzeak hiru elizatetan 2005-04-07 20:20 Hemendik aurrera, udal langileak arduratuko dira Marin, Apotzaga eta Mendiola elizateetako kanposantuetan egin beharreko lurperatzeetaz. Ibarraundi bisitariendako informazio puntua izango da 2005-04-07 20:14 Eskoriatzako Udalak bisitariendako harrera hobeto antolatu gura du. Horretarako, Ibarraundi jauregian informazio puntua jarriko dute, besteak beste. Farmaziaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Ibarraundi museoan Farmaziaren inguruko jardunaldiak apirilaren 11tik 14ra bitartean izango dira, Ibarraundi Museoan. Museorako izen eta logotipo lehiaketaren sari banaketa egin dute Zuriñe Velez de Mendizabal 2005-03-23 12:46 Gorka Zubizarreta arrasatearrak irabazi du lehiaketa eta Juan Luis Merino Kultura Ondare eta Turismo zinegotziak eman dio 300 euroko saria. Gazte eskoriatzar bat atxilotu du Ertzaintzak 2005-03-22 12:13 Astelehenean atxilotu zuten Ertzaintzak Bilbon G.A.R. 26 urteko gazte eskoriatzarra. Desordena publikoa eta ertzainei eginiko erasoa leporatu diote. ‹‹ Aurrekoak Kilometroak 2017 barruan, Mendimetroak ekimena antolatu zuen Txantxiku ikastolak pasa den igandean. Arizmendi ikastolak, 2005ean geuk antolatutako Kilometroetan burututako ibilbidea egin genuen lagunartean (Basabeazpi &ndash; Urkulu &ndash; Arientza &ndash; Boli&ntilde;a &ndash; Basabeazpi). "Zu intzirika, ni irrintzika, euskaraz gatoz Lekaixoka&hellip; Ni ... Ikastolako abesbatza Madrilera, haur abesbatzen txapelketa batera Arizmendi Ikastolako abesbatza 3. Haur Abesbatzen Txapelketan lehiatuko da datorren asteburuan Madrilen. Agrupacoros Madrid elkarteak antolatuta, Concurso nacional de coros infantiles txapelketa bi urtetik behin ospatzen da, eta Espainia estatuko lau haur abesbatzen artetik bat Arizmendi Ikastolakoa izango da. Luis Ezeiza Ikastetxea Datorren maiatzaren 16an eta 23an greba egingo dugu Luis Ezeiza Herri eskolan. Greba egun hauen aurretik, hainbat mobilizazio ere egiten aritu gara astelehen eta ostiral goizetan. Bertan, hezkuntzak azken urteetan egin dituen eta egiten jarraitzen dituen murrizketen kontra azaldu gara; ... 2017-05-07 22:12 Maiatzaren 2tik 5era bitartean, Hezkuntzaren Astea ospatu genuen Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasle, irakasle zein gurasoek. Astean zehar, munduko haur ezberdinek eskolara joateko dituzten zailtasunez jabetu ginen eta kartelak egin genituen Eskoriatzan zehar jarriz "Munduko haur guztiek eskolara joateko eskubidea" ... Udaberri Jairako dena gertu Iritsi da udaberria, eta udaberriarekin batera Aretxabaletako Udaberri jaixa, Arizmendi Ikastolak XII. urtez antolatuko duen jaia. Aurten munduko jatorrizko herriekin bidaiatuko dugu, hauetako batzuk ezagutu, beraiengandik ikasi eta gure identitate propioa munduan kokatzeko. 2017-04-10 17:28 Larunbatean, eguerdiko 14:22etan, jende mordoxka elkartu ginen Kuatruena inguruan Luis Ezeiza Herri Eskolaren Korrikako kilometroa egiteko. Bertan ginen guraso, ikasle zein irakasleok giro zoragarrian egin genuen bat Korrikarekin. Luis Ezeizan ere euskararen alde!!!! Gaur goizean, Luis Ezeiza Herri Eskolako 6. mailako ikasleak Zaharren Egoitzara joan dira bertakoekin batera mahai jolasetan aritzeko. Primeran pasatu dute denok elkarrekin! Isabel Beloki Errasti. Eskoriatza 2017ko maiatzaren 29an hil zen, 92 urte zituela. Eguraldia: Agenda Kontzertua: San Peters Oi! 2017/06/29 22:00 Santa Marina plazan Eskoriatza Kontzertua: Jasan 2017/06/29 22:30 Kontzertua: Screaming for change 2017/06/29 22:30 Kontzertua: Patxuko Nice 2017/06/30 03:00 Kontzertua: Puro Relajo 2017/06/30 23:45 Fernando Eskoriatza plazan Eskoriatza Errekan Gora: Aukeran dantza konpainia 2017/07/07 22:30 Gorosarri plaza Eskoriatza EskoXtrem 2017/07/08 09:00 Herriko plazan Eskoriatza Errekan Gora: El trio de medianoche 2017/07/08 22:30 Zaldibar plaza Eskoriatza Errekan Gora: Niña Coyote eta Chico Tornado 2017/07/14 22:30 Gernika plazan Eskoriatza Errekan Gora: Depedro 2017/07/21 22:30 Huhezi Eskoriatza Egun handiarekin amaitu dute Aste Zapatistaren jaia Eskoriatzan Hamargarren 'Errekan Gora' jaialdiak markak hautsiko ditu San Pedro jaietarako herri bazkarirako txartelak salgai daude 'Txikirri-txikirri' mendi martxa ibilbide berriarekin dator aurten 'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera Epaileak Bidegi auzia bost urtez luzatu du, gertatutakoa sakonki ikertzeko Zamorara irteera egingo dute Olazar jubilatu elkartekoek Abian da Ibarraundiko baratze-lorategia Bertsolaritza finaleko esperientzia, gertutik 'Jai Bira' ludotekako ekintza bereziak antolatu dituzte | 2016-12-13 15:04 Arrasateko EH Bilduk prentsa oharra bidali du "elkartasuna" adierazteko Edesa eta Geyserreko langileei. Honako hau dio prentsa oharrak:"40 bat... | 2016-07-29 12:05 EAJko buruzagiek diote suzko erruberek erraustegiak beste kutsatzen dutela...beraz libratu zarete eskoritzarrok. Jose Ramon Zubizarretari esker...edo eguraldiari esker. »» Suzko erruberak uztailaren 30ean Eskoriatzako ... garbantxo | 2016-07-13 13:21 Gaikako bilketa %80an jarraitzea oso ondo dago, baina zein da bilketaren kalitatea?¿? Eskua jarriko nuke atez atekoaren garaitik hona asko... »» Debagoieneko hondakinen gaikako bilketa % ... | 2016-07-13 11:56 Zorionak debagoiendar guztioi. Sistema bat edo beste Zero Zabor eskualdea izateko bidean bikain ari gara. Datu hauek eskutan ezin dugu... | 2016-06-30 00:18 Bere egunean UPNk Iruñean egiten zituen parafernalien itxura hartu diot. Udaltzain eta guzti. Apaiza, polizia eta alkatea. Frankismo garaiko irudia? »» San Pedro egunean, elizbira Eskoriatzan majasone | 2016-06-22 22:13 »» Hiru proiektu landu dituzte Almen ... | 2016-06-02 18:27 Oso ideia onaBestalde GOIENArentzat ez al da berria Gipuzkoa Plazan gertatzen ari dena? http://www.argia.eus/albistea/erraustegiaren-au.... »» Hondakinen bilketaren inguruko galdetegiak banatuko ... mokoloa | 2016-04-21 15:38 Edukiontzi organikoek sekulako usaina botatzen dute egunak berotzen duenean.Ze nezesidade! »» Edukiontzi berriak, instalatuta eta erabiltzen ... | 2016-01-29 15:06 Arratsalde on:Lan-munduko taldeak ez dituzue kontuan hartu. Izan ere, gure enpresan 17 talde daude osatuta, eta astean behin guztira... »» 41 mintzapraktika talde osatu dira ... | 2016-01-22 10:07 30 milioi euro desagertu dira, herritarronak eta EHBilduk zuzendutako Foru Aldundiak salaketa jarri zuen epaitegian eta epaileak delitu aztarnak ikusita... »» Aintzane Oiarbidek dio "intentzio osoz ... ALDERDI POLITIKOAK / ERAGILEAK (2) DENDAK (22) ELKARTEAK (16) ERAIKUNTZA / GREMIOAK (17) ESTETIKA / ILE APAINDEGIAK (7) HEZKUNTZA arautua (6) HEZKUNTZA ez arautua (1) JATETXEAK / TABERNAK / OSTATUAK (20) KULTURA ETA IKUSKIZUNAK (1) LANTEGIAK (14) NEKAZARITZA / BASOGINTZA (1) ZERBITZU PUBLIKOAK (22) ZERBITZUAK (11) Aranburuzabala kalea 42, behea Tel.: 943715154 [email protected] Gida komertzialeko produktuak Pagaldai Gaztainak (garaiko produktuak) Goxo-Txiki Kafea Joztuna Joztuna1 Arkupe Hortz klinika Laboral Kutxa Prestamo eta hipotekak
2017-06-28T07:04:36
http://goiena.eus/eskoriatza/?page=214
[ -1 ]
Zein da Nire IP, Zure Helbidea IPv4 IPv6 Hamasei buruzko Myip. 105.152.156.224 IP helbidea: 105.152.156.224 105.152.156.224-entzako xehetasunak IP: 105.152.156.224 Zenbakia: 1771609312 Hostname: 105.152.156.224 Loc: Casablanca Maroko REG: Casablanca-Settat Africa / Casablanca GPS koordenatuak latitude: 33.5922 (33 ° 35 '31.92 ") longitudea: -7.6184 (-7 ° 37' 6.2399999999998"). Zure IP helbidea 105.152.156.224 da. My-ip-is.com bila daiteke erabilgarriak IP helbideak, jakiteko geokokapena IP helbide bat, proxyaren detekzioa, posta elektronikoaren jarraipena eta zerrenda beltzaren egiaztapenak. Berriena: begiratu Internet abiadura gurekin Abiadura proba. IP Oilaskoa - Zer da myip Helbidea? Nire IP hau da: 105.152.156.224. Bilatu zure IPa. IP honi buruzko geolokalizazio informazioa - 105.152.156.224 Zer da nire IP helbidea? NIRE IP DA: 105.152.156.224 zure IPa egiaztatzeko.
2019-11-14T13:53:19
https://eu.my-ip-is.com/105.152.156.224
[ -1 ]
IGO auRREkontuetara. Gaur auzo batzarra: GARBE MIKELE | Igorre sarean « “Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak”, EH Bilduren azken aldizkarian IGO auRREkontuetara. Gaur auzo batzarra: URKIZU-GARAKOI » IGO auRREkontuetara. Gaur auzo batzarra: GARBE MIKELE 2014/11/10 by igorresarean 19:30etan Udaletxean.
2017-02-27T22:36:29
https://igorresarean.wordpress.com/2014/11/10/igo-aurrekontuetara-gaur-auzo-batzarra-garbe-mikele/
[ -1 ]
Jiuston! Jiuston!... • ZUZEU Jiuston! Jiuston!… Argazkia Gure Gipuzkoatik hartua (I. Ojanguren) Euskararen berreskurapenaren alde egonik (eginik?), Jaurlaritzan, foru aldundietan edo udaletan ardurak izanik, “euskara aurrera doa etengabe”, “botila erdi beteta dago”, edo “ez dut euskara inposatuko” bezalako genialitateak esaten dituzten horiei guztiei, bereziki. Bilbo handiko ikastola batean, atzo bertan. DBH4-ko lau lagun, euskara maila onekoak eta ikasle finak laurak, gaurko azterketa prestatzen, testu liburuak aurrean, sakelekoak eskuan, elkarren artean zalantzak guaxap bidez argitu guran. Une batean, ikasleetako baten aitak, mezuak ikusten uzteko eskatu dio, hizkuntzaren erabileraren nolakoa ikusteko. Horratx emaitza jaso bezala, hitzez hitz: –¿Sigues sin entender la diagnostiko klinikoa? –En la página 60 sinmás dice que una abantaila de saber cuál es el giza genoma es que se pueden hacer diagnostikoak porque usando ADN klonatua identifican enfermedades. –Solo te dice que no todo lo de ingeniaritza genetikoa es bonito. Hay gente en contra porque hay hiru arazo y los menciona. –Hemos isolatuado los genes en dos, no? –Bale, pero lo banatuan en las dos? –Hor el plásmido se zatitua? Euskararen erabilerarekin arazo “bat” daukagula ematen du, ezta? Alabaina, agintari eta arduradunoi arazoari heltzeko gogoa ematen dizuenean, mesedez eman bakea gazteoi. Ez eurei “motorrik saltzen” saiatu. Ez dute erosiko. Ez dute erosten. Gazteak dira oso, baina ergeletik ez dute ezer. Eragin gazteon gurasoengan, zuen lagun, ezagun eta lankideengan, eta bereziki, gutxi-asko agintzen duten zuen taldekideengan, zuen taldeen hedabide kutunetan… Ez dugu inkesta, mapa eta azterketa gehiagoren beharrik euskararen etorkizuna zein izango den asmatzeko. Etorkizuna hemen dago. Etorkizuna erdaraz da. Azterketak beharrezkoak dira eta oso ondo daude… ondotik eragiteko eta neurriak hartzeko bada, eta ez soilik prentsaurrekoak emateko. Aldaketak eragitea badago, etorkizuna gure alde jartzea, baina hori ez da gaztetxoen lana; gurea eta bereziki zuena baizik. Horretarako zaudete ardura postuetan. Baduzue horretarako borondaterik? Jiuston?… Ahaztu gabe doa, gabon eta urte berri onak izan ditzazuela! Eder Antia: “Fanatikoak garenok ez dugu eski estazioen beharrik” 24 pentsamendu “Jiuston! Jiuston!…”-ri buruz Bittor Hidalgo - Donostia 2013-12-20 21:14 Baina galtzen ari gara? Ala irabazten? Nondik begiratu nahi diogun. Mezu horiek oriantxe arte espainol hutsean izango ziren. PPko batek, espainol zale batek, euskararen erasoa ikusiko du hor. Nik pentsatu nezake espainolari lurra jaten ari gatzaizkiola. Eta ondo goazela gero eta lur gehuiago jateko bidean. Gehiago jatea nahiko gendukeela? Nik bai. Baina irabazten joateari, nahiz guztia irabazten ez joateari, galera deitzea… Mesedea dagigu? Hobe da horrela: “–¿Sigues sin entender el diagnóstiko clínico? –En la página 60 sinmás dice que una ventaja de saber cuál es el genoma humano es que se pueden hacer diagnostikos porque usando ADN clonado identifican enfermedades. –Solo te dice que no todo lo de injeniería genética es bonito. Hay gente en contra porque hay tres problemas y los menciona. –Hemos aislado los genes en dos, no? –Bale, pero lo dividen en las dos? –Ahí el plásmido se divide?”. Hobe da noski Elhuyarreko euskaran. Bagoaz, baldintza soziolinguistiko oso-oso-oso txarretan, eta asko daukagu egiteko. Baina aurrera goaz… Eta umorez, eta etsigabe, eta gogor, aurrera! Gero eta gehiago… Eta horrela goaz. Gero eta azkarrago? Gure esku dago. Gonzalo Etxague 2013-12-21 00:23 Harrigarria bada ere, behingoz Bittor Hidalgorekin ados! Horixe etorri zait burura neuri ere sarrera irakurri ahala. Ala inork pentsatu al du oraindik mende luzez euskal herritarren artean gaztelania ona (gramatikala) lortu ez bada, euskara ona egun batetik bestera lortuko zenik. Itzain 2013-12-21 09:47 Bittor eta Gonzalo, estimazio osoz… hori ez da euskara txarra. Hori gaztelaniazko elkarrizketa bat da, euskarazko hitz “tekniko” bat edo beste tartekatuta. Hor ez dago nahasketarik edo kode aldaketarik. Hor nabari da ikasle talde horrek erdara duela elkarrekiko komunikazio tresna, eta soilik ikastolako ikasgaiez jarduteko erabiltzen dutela euskara eta oso-oso maila apalean. Ez da euskara txarra egiten dutela. Oso ongi dakite euskaraz (erreferentzia zuzenak dauzkat), baina ez dute ia inoiz erabiltzen, irakaslearekin jarduteko ez bada. Gure ikastolan ere gauza bera gertatzen da. Areago, ikusita nago soinketa orduan irakaslea euskaraz aginduak ematen, eta ikasle guztiak, alderik alde, erdara batuaz euren artean salbuespenik gabe… Eta ez da Bilboko arazoa soilik. Gasteizen, Altsasun, Kekunberrin… eta Mungian, berdin gertatzen da. Galtzen ari gara, Bittor. Herri euskaldunetan baizik ez du jendeak euskaraz egiten (gehiago ala gutxiago) normaltasunez, eta herri euskaldunak dozenaka galtzen ari gara, jakingo duzun bezala. Duela 60 urte arte herri horietan (neurean barne) eskolak espainol huts-hutsak ziren, espainiarrak fabrikatzeko makina zurrunak, baina horietako askotan haurrak euskaraz bizi ziren eskolatik irten bezain laster. Egun eskola “euskalduna” dugu neurri handi batean, baina haurrak, helduon antzera, gero eta erdaldunagoak. Ez badugu egoera bere horretan onartu nahi, sekula ezingo diogu buelta eman. Hori daukagu arazo handienetako bat, nire ustez. Gonzalo Etxague 2013-12-21 12:12 Duela urte batzuk elkarrizketa hori euskaraz edo euskañolez egin izan balute, eta orain erdara txarrez, galbidean goazela esango genuke, baina ziur aski duela urte batzuk ikastola horretakoek gaztelania hutsez egiten zuten, euskaraz egiteko larri ibiliko ziren. Aurrekoan dokumentu hau irakurtzeko parada izan nuen, 1498koa da, Eibarren: “Otrosí, de donde se toma el agoa para las casas de Aguirre fasta el ebno de Adaraça por el ubide por lindero azia abaxo y por debaxo del camino que biene de Çeçeyll a Sagarbieta, lo que está entre medias d’estos linderos, para Acondia para un eguiaro… Otrosí, mandamos que los azebos llamados gorostis que ninguno nin algunos non sean osados de cortar más baxo de quanto de primero estaban chertados, e chertando sobre lo primero… Otrosí, dende Lopetegui fasta Yçu, dentro del arroyo mençionado suso dicho, fasta las tierras de Albiçuri, que se quede para Acondia, salbando los ysastus o seles para el conçejo. Todo lo otro se dexe egurça, Qu’el de Albiçuri sea en estos con los de Acondia, entiéndase en esta egurça” Ziur nago testua idatzi zuenak euskara hutsez egiten zuela bertakoekin. Itzain 2013-12-21 13:08 Ez da erdara txarra. Euskara hutsean ikasten dutenen erdarazko elkarrizketa baizik. Horiek eta beren gelako guztiek erdaraz primeran egiten dute, euskarazko hitzik tartekatu gabe, hala nahi badute, beste edozein gairen gainean ari direnean. Arazoa da euskara ez dutela ia ezertarako erabiltzen gela barruan (eta ez beti) ez bada, edota kasurik onenetan, etxean ere bai, baldin eta guraso biak euskaldunak eta euskaltzaleak baldin badira. Bestela, etxean ere ez. Adibide mordoxka ezagutzen dugu, guraso biak elebidunak izanda, eskolan eta kalean erdaraz egiten duten haur eta gazteena, seinale etxe horietan “ele” bietako bat ez dela erabiltzen… Ikastolako Lagun baten semeari, bere lagunek (guraso arras “euskaltzaleen” seme alabak) ea euskaraz zergatik egiten ote zuen galdetzen zioten sarri… euskaraz egiteari utzi zion arte. Herri erdaldunduetako ikastolako (D eredukoak are gehiago) ikasle ohi gehien-gehienak erdaraz bizi dira. Erdara dute hizkuntza kutun, “euskaltzale” izan arren; orain 50 urtetan gaudenak, eta 20 urtekoak berdin. Bilboko, Gasteizko, Altsasuko edo Irungo ikastoletako gurasoen elkarrizketak haurren zain daudenean ere, erdaraz dira %95. Zer esanik ez tabernan elkartzen direnean (talinbanik pega-pega eginda eduki ezean). Hori da egoera. Hortik aurrera nork zein irakurketa egin nahi duen, ez dakit zein angulutik begiratuta eta gerra ondoko urteekin alderatuta, egoera hobea dela esan nahi badu, ederki, baina horrek ez du aldatzen herri eta hiri gehienetako ikastoleroak eta D eredutarrak erdaraz biziko direla berdin berdin, horietako asko “hobera” goazela konbentzituta, gainera. Gonzalo Etxague 2013-12-21 13:39 Orain ez naiz azterketa soziolinguistikorik egiten hasiko, baina jarri duzun adibidea ez da ezeren adibide, nire ustez.Euskaraz ikasten dutenek eskola edo gelatik kanpo erdaraz egitea erabat normala iruditzen zait. Gazte horiek euskaraz bizi daitezen, ezagutzaz gain askoz ere gehiago behar dute. Donostia eta Irun batean, adibidez, nik gero eta gehiago entzuten dut euskaraz, orain dela 10 urte baino gehiago, gerra ostera jo gabe. Lekuotan erdara oraindik nagusi bada ere. Boladak eta boladak daude, baina azken aldian hainbatetan gertatu zait Gros auzoan kalez kale ibili erosketak egiten eta entzundakoaren herena eta ia erdia euzkaraz entzutea. Neska gazte kuadrila panpox-panpoxak (pijoak esango nuke nik) ere euskara hutsez entzun ditut. Aurrekoan, berriz, Irungo baketxe batean sartu eta nik ezer esan baino lehen eta ni ezagutu gabe, euskaraz egin zidaten, banku batean eta Irunen. Adibideak baino ez dira, eta horregatik ez dut ondorio argirik aterako, inpresioa baino ez. Ez dakit nori entzun diozun “oso ondo gozaela”, baina ez dut uste mezu hori nagusia denik. Itzain 2013-12-21 13:56 “Baina galtzen ari gara? Ala irabazten? Nondik begiratu nahi diogun. Mezu horiek oriantxe arte espainol hutsean izango ziren. PPko batek, espainol zale batek, euskararen erasoa ikusiko du hor. Nik pentsatu nezake espainolari lurra jaten ari gatzaizkiola…” “Harrigarria bada ere, behingoz Bittor Hidalgorekin ados!… Ala inork pentsatu al du oraindik mende luzez euskal herritarren artean gaztelania ona (gramatikala) lortu ez bada, euskara ona egun batetik bestera lortuko zenik.” Horiek izan dira zuen abiapuntuko erantzunak, Gonzalo. Harrigarri egin zaizkidanak, zeren, DBH4an, ikastolan eta euskara maila oneko ikasleak izaki (hala dira eta) espainiera hutsez jarduten badute baita ikastolako lanak egitean, ez baitago teknikaria izan beharrik ikastola utzitakoan ere, zein hizkuntzatan jardungo duten. Erabileraz ari bainintzen, ez hizkuntz kalitateaz. Bestalde, Irunen duela 20 urte baino euskara gehiago entzuten dela? Akabaramos… Duela 20 urte ez zen zipitzik ere entzuten. Bilbon bezala, Iruñean bezala edo Gasteizen eta Altsasun bezala. Zero patatero. Bat zero baino gehiago da, eta bost askoz gehiago, baina biak ala biak oso-oso gutxi dira. Ttantta bat apenas… Eta adierazi nahi nuena da ttantta horren inguruan gabiltzala azken 10-15 urteetan, EAEn gora egin gabe, eta Nafarroan eta batez ere Iparraldean atzeraka eten gabe. Eskolatik “euskaldunduta” irtetzen ari diren belaunaldi berriak gureak bezain erdaldunak direla, eta aldaketak eragin beharra dagoela ez soilik ikastetxeetan; baita ere, eta BATEZ ERE, beste eremu askotan. Ez da aurrera ez goazela, inora ez goazela baizik. Gonzalo Etxague 2013-12-21 14:05 Demagogia eginez ez goaz aurrera, batetik zein bestetik etorrita. I. Larrea 2013-12-21 16:16 Gehienbat norberaren eguneroko behaketan oinarritzen dugu gure iritzi subjektiboa. Nirea Itzainek islatzen duenaren gertu dago kasu honetan. Nire inguruan nik baino hobeto euskara menperatzen duten euskaldun euskaltzale eta abertzale askok, batez ere gazteek, euskañolari kristoneko atxikimendua hartu diote, ez dakit “cool” iruditzen zaielako ala errazago egiten zaielako. Hori, haien artean gaztelania hutsez hitz egiten ez dutenean. Euskal Herriko beste bazter batzuetatik mugitu naizenean antzekoa ere ikusi dut. -Guztiok dakigun bezala Hezkuntza sistema ez da nahikoa gutxiengoan eta baztertuta dagoen hizkuntza baten normalizazioa lortzeko, lege eta hizkuntz politiko sakonak behar dira ere. Baina gure kasuan gure sistema ez da Katalunian daukaten murgiltze sistema bezalakorik ere. Gure D eredua ez da ikasten den eredu bakarra, eta hainbat lurraldetan ezta nagusiena ere. Ezagutzen dudan zonalde espainolista eta erdaldunetako hainbat herritan ez da heltzen ezta ikasleen % 30era. Baldintza hauetan ezin zaio gehiegi eskatu. Hegoaldean daukagun Ereduen sistema honek ez du betetzen ezta gutxieneko baldintza ere; ikasle guztiek euskara menperatzea. Baina gaztelania bai. Norberaren ikuspegitik haratago joan gaitezke; datu estatistiko zehatzei dagokienez 2011an egin zuten erabileraren VI. kale neurketa. Ez dakit zerbait gaurkotuago dagoenik, baina hemen dauzkagu datu eta ondorio batzuk: “HIZKUNTZEN KALE ERABILERAREN VI. NEURKETA, 2011“ “Duela hamar urtetik hona euskararen kale-erabilera bere horretan dagoela esan daiteke, trabatuta. -2011ko udazkenean burututako kale-neurketan euskararen erabilera % 13,3koa izan da . -Euskal Herriko Kale-Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin du gora euskararen erabilerak Euskal Herriko batez bestekoan . Hasierako edizio hartan, 1989an, % 10,8ko erabilera jaso zen. -Azken hamar urteko epea hartuz gero, erabilera trabatu egin dela esan behar da. Geldiune batean dago. 2001eko erabilera 2011koaren berdina izan zen: % 13,3. -2006an % 13,7ko euskararen erabilera jaso zen. Dezimal horien gorabehera errore-tartearen barnean sartzen da, eta esan dezakegu erabilera bere horretan mantendu dela gutxi-asko. Bi lurraldeotako erabilera-indizean ez da aldaketarik antzeman 1993az gero . Ez atzera ez aurrera dago euskararen erabilera. Azken bost urtean behera egin du zertxobait, arretaz jarraitu beharreko bilakaera da aurrera begira. 1997tik 2006ra jaitsi egin zen euskararen erabilera Iparraldean, baina joera hori aldatu egin da azken bosturtekoan, eta 2011ko datuak orain bost urtekoen berdinak dira.” 1. Batetik, esan dezakegu egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela. Ez dago hobekuntza tarterik euskal hiztunen kopuruak nabarmenki gora egiten ez badu eta, aldi berean, hiztun berri horiei euskarazko harremanetan txertatzeko aukerarik eskaintzen ez bazaie. Hau da, erabilerak ezin dezake gora egin elebidunen masa soziala eta euskararen erabilera ahalbidetzen duten sare zein guneen kopurua handitzen ez badira. Euskaldunen zenbatekoa kontuan hartuta, erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira. Oro har, euskaldunok hizkuntzarekiko fidelak gara , bestela, eta probabilitate estatistikoen arabera, are gutxiago erabiliko genuke euskara. Bigarren baieztapen honen oinarrian, Txillardegik garatutako erabilera isotropikoaren teoria dago. Txosten osoa irakurtzeko: http://www.soziolinguistika.org/files/VI%20Kale%20Neurketa-%20Emaitzen%20txostena.pdf Gutxi gorabehera ados nago txostenean esaten dutenarekin: “Batetik, esan dezakegu egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela. “Ez dago hobekuntza tarterik euskal hiztunen kopuruak nabarmenki gora egiten ez badu eta, aldi berean, hiztun berri horiei euskarazko harremanetan txertatzeko aukerarik eskaintzen ez bazaie.” -Euskaltzaleok historikoki izugarrizko lana egin dute euskararen alde, iraganean eta orainean ezinbestekoa euskarak etorkizuna izateko. Baina argi dago ere hizkuntza benetan normalizatzeko eta euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatzeko benetako lege eta hizkuntz plangintza eraginkorrak beharko genituzkeela egoerari buelta emateko. Eta esparru honetan talka egiten dugu nire ustez gure egoeraren arrazoi nagusiarekin: ez daukagu botere politikoa hori egiteko. Espainia eta Frantziaren Legedien menpe, eta euskal espainolista eta jakobinoen beto eskubidearen menpe gauden bitartean ez dago aurrerapen kualitatibo egiterik, eta hainbat lurraldeetan atzera egiteko aukera handiekin. Nafarroan eta Iparraldean argi dago Estatuen alderdi politikoen helburua: euskara desagertzea. Nafarroan gero eta amorratuago diren erasoak eta Iparraldean ikastolen aurkako trabak lekuko. Euskadin, EAJk esaten duenean “ez duela euskara inposatuko”, esan nahi du, edo nik ulertzen diot, ez diola egingo aurre ez Estatuaren legediari ez euskal espainolisten gaztelaniaren inposatzeari. Eta legalki agian ezin du gehiago egin. Independentziarekin agian Irlandako eredu tamalgarria errepikatuko genuke, baina independentziarik gabe ezinezkoa zaigu euskararen normalizazio eta gure hizkuntz eskubideak benetan bermatzea. Edonola ere, eta lehen esan dudan bezala, dauzkagun mugen barruan ezinbestekoa iruditzen zait euskaltzale eta euskaldun sektorek egiten duten/dugun lana, Euskara Elkartetatik EHEera, Guraso Elkarte eta antzekoetatik pasatuz. Ezinbesteko lana gure artean tentsioa mantentzeko eta eremu desberdinetan lortu ditzakegun aurrerapauso partzialak gauzatzeko. Eta beharrezkoa ikusten dut ere gure artean dauden kontraesanak eta akatsak, benetakoak ala irudizkoak, kritikatzea eta aztertzea. Itzain 2013-12-21 19:31 Ekarpen mamitsua Larrearena, eta ondo oinarritua. Dena dela, uste dut hizkuntz politikaren ardura ez dela Jaurlaritzara edo Nafar gobernura mugatzen. Hegoaldean, hiru foru aldundiek eta udal guztiek asko daukate esateko eta egiteko. Areago, nik uste dut egungo baldintzetan, gehien eragin dezaketen erakundeak udalak direla, eskumen eta ahalmen handiak dituztelako eta herritarrengandik gertuen daudenak direlako, baina abertzaleen eskuetan dauden udal asko eta askotan ere, ez gara aukera hori probesten ari. Independentziak gauzak asko erraztu ditzake, guztiz ados, baina egun garatzen ez diren politika asko, gaitasun edo borondate faltaz ez dira garatzen, beste barik. Asko gehiago egin genezake eta egin beharko dugu, dauzkagun tresna ez hain urriekin ere. fermin morrokozoko 2013-12-22 10:07 Buruak eta bihotzak zabalxeago behar dira. Ez direa aritzen ari zareten bi aldeak, bi-biak, egia izan? Orientalxeagoa ezin da izan errealitatearen atzematea? (Orientala, nolazpait ulerraraztearren) Bata egia izan behar eta beraz bestea gezurra, hori ote da kabitzen den bakarra? Hori, bat. Bestea, alegia, erakundeetatik ez espero ukan anitzez gehiago. Nire ustez. Gazteeri begiratu behar zaie, eta gaztea, gazte aktiboa, izaten da trasgresiboa, zerbait bederenik, errebelde… Behar luke. Hortik salbatu zen euskaraa, eta hortik galduko ote den… trasgresioaren eremua erdararena dagoenean. Orain, erdarak limurtzen du, euskal baratzean, neurri handi batez. Eneko 2013-12-22 11:29 Errealitatearen anilisi guztiak alde onak eta txarrak hartu behar dituzte kontuan. Bi alde horietako bat saihesten duena hankamotz dabil. Botila erdi betea ikusten duenak, beste erdia betetzeke dagoela ikusi behar du, eta erdi hutsa ikusten duenak ezin du ukatu beste erdian dagoena. Aurrera egiteko, analisi errealistetatik abiatuta, helburura iristeko behar diren pausoak erabaki behar dira. Indarguneak, ahulguneak, mehatxuak eta abantailak. Gainontzean, pasa dezakegu eguna bibaka edo negarrez, baina, ez jarrera batek, ez besteak, ez dio ekarpenik egiten bideari. I. Larrea 2013-12-22 14:58 Bai Itzain, ados nago. Herri mugimenduak egin ahal duenaz gain alderdi politiko euskaltzaleek kudeatzen dituzten instituzioetatik gehiago egin lezakete, ekimen gehiago eta plangintza eraginkorragoak. Dena dela esparru honetan ere sapai berbera daukagu: espainolisten eta jakobinoen salaketak eta haien lege eta epaileen kolpe etengabeak. Dagoen adibide andana artean kasu gutxi batzuk: “EL SUPREMO ANULA LA ORDENANZA DEL AYUNTAMIENTO DE AZPEITIA SOBRE EL USO DEL EUSKERA El Tribunal Supremo confirmó la anulación de una ordenanza del Ayuntamiento de Azpeitia sobre el uso del euskera en el municipio al considerar que la finalidad real pretendida por la norma era la exclusión del uso del castellano como lengua oficial.” “KONTRATAZIOETAN EUSKARA SUSTATU DUTEN BI UDAL AUZITARA ERAMAN DITUZTE Espainiako Estatuko abokatuak helegiteak jarri dizkie Anoeta eta Lezoko udalei, legea urratu dutelakoan euskara irizpideekin Hizkuntza politikak ez duela «kanpoko esku hartzerik» behar ohartarazi du Kontseiluak” “HENDAIAKO IKASTOLA DIRUZ LAGUNTZEKO UDALAREN ERABAKIA BERTAN BEHERA UTZI DU PAUEK Hendaiako ikastolak bigarren eraikina eraiki zezan Udalak diruz laguntzea erabaki zuen, ekainean erabakiaren aurka agertu zen Paueko prefeta eta gaur behin behinean arrazoia eman dio departamentuko hiriburuko auzitegi batek, oraindik azken erabakirik hartu ez duen arren.” “ZARAUTZ AUZITARA, HIZKUNTZ IRIZPIDEENGATIK Estatuaren abokatuak helegitea jarri du euskarari lehentasuna emateko hartutako neurrien kontra Espainiako Estatuaren abokatuak Zarauzko Udalaren kontra egin du, euskarari lehentasuna emateko onartutako hizkuntza irizpideen ondorioz. Irailaren 5ean egin zuen. Hain zuzen, atzo hasi zen Zarauzko Udala herritarrekin harremana euskara hutsean izaten.” Itzain 2013-12-22 16:39 Ados, Larrea, baina horrekin guztiarekin ere, tarte handia dago oraindik gauzak egun baino askoz hobeto egiteko. Herrietako kultur programazioak ez ditu Urkixo Erretordeak erabakitzen (oraingoz behintzat); udalak antolatutako bestelako ekimenetako (jaiak, feriak, azokak, eta abar) hizkuntza ere ez; herriko merkatariekin batera bultzatu daitezkeen ekimenak ezta ere; euskara teknikariek herritarrekin eta herriko eragileekin apenas harremanik ez izatea, ez da Urkixoren aginduz gertatzen; udal eta mankomunitateetatik abiarazi daitezkeen sentsibilizazioa kanpainak, udal liburutegietan egiteke dagoen lan handia (zer egiten dute euskarazko eduki urriek erdarazkoen itsasoan itota?), eta abar, eta abar. Kolonizazioaren ondorioak ez ditut nik ukatuko, baina askok aitzakia gisa erabiltzen ditu, eta hori ere salatu behar genuke. Asko egin dezakegu dauzkagun tresnekin ere. Fermin eta Eneko, Salomonen aulkian jartzea errekurtso erraza da, baina gastatua eta gehien gehienetan, desegokia. Irakurri hona ekarritako adibidea: agintariei zuzendutako aldarria zen, ez besterik, horizontal-horizontal, bihotza eta burua zabal-zabal. Dena den, botila erdi beterik (edo hutsik) dagoenik ez dut uste, hautsita edo zulatuta baizik. Eta eman bakea gazteei mesedez. Zerbait aldatuko bada, geuk hasi beharkoo dugu, gazteek jarrai gaitzaten nahi badugu. Beste edozertan bezala. fermin morrokozoko 2013-12-22 17:10 Gazteek jarraitu? Halako estimazio ñottoa! Gazteagoa nintzenean ez nukeen on hartuko, eta orain hain gaztea ez naizenean, segitzen dut gazteek jarraitzeko behar horrena onartu gabe. Gazteak ez du ha’atik deus ere jarraitu behar, beste inork ere ezta bezala. Gazte pertsonak egin egin behar du, egiteari on irizten diona, eta jarraitzea dela kointziditzen badio, ongi; bestenaz, ongi ere bai. Jarraitze hutsarengatik, ez. Eta gaztea ez denak, ber gauzaa. Ez du gidari izateko beharrizana, ez salbatzaile, ez mesias… izan behar du izateari on irizten diona. Gidatzen aritzea kointziditzen badio… orduan agian. Honagino filosofia kaxkarra. Agur. Itzain 2013-12-22 21:57 Kaxkarra, bai. fermin morrokozoko 2013-12-23 07:52 Hemengo 120%aren tamainan. I. Larrea 2013-12-22 23:32 Aurreko iruzkinean esan dudan “… alderdi politiko euskaltzaleek kudeatzen dituzten instituzioetatik gehiago egin lezakete, ekimen gehiago eta plangintza eraginkorragoak.” Zuk erantzun didazun “…tarte handia dago oraindik gauzak egun baino askoz hobeto egiteko” eta jarraian aipatu dituzun adibideak nahiko mezu antzekoak direla uste dut. Batzuk inposizio espainiarra eta frantziarra aitzaki moduan erabiltzen dutela itxurakerietan aritzeko? Badakit, eta han sartzen da mugimendu euskaltzaleak egin beharreko akuilua eta salaketa lana. Nik ere hitz egin nahi dut erlatibismoan gehien erabiltze den adibide tipikoari buruz: botila ospetsuari buruz hain zuzen ere. Ziur norberak bere inguru hurbilean bizi duen egoerak eragiten gaituela daukagun iritzi “objektiboan”, baina kontua da argitzea zeri esaten diogu botila erabat beteta egotea. Nire kasuan bi helburu ase egon beharko lirateke botila beteta ikusteko: 1-Euskararen erabilera erabat normalizatua egotea Euskal Herriko gune eta une guztietan. Gutxienez gaztelania eta frantsesa dauden bezala. 2-Euskaldunon hizkuntz eskubideak guztiz bermatua egotea esparru eta une guztietan. Behintzat gaztelaniaz eta frantsesez hitz egiten dutenek bermatuta dauzkaten bezala. Laburbiltzen; benetako ofizialtasuna Euskal Herria osoan. ERABILERAri buruzko ikerketaren datu batzuen aipamena egin nuen aurreko iruzkin batean. Datuak han daude aztertu nahi duenarentzat. Euskal dunon hizkuntz eskubideen urraketari buruzko azterketak ere badaude; esaterako: 2012an HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAK egindakoa. Honako esaldiak hautatu ditut: “ESKUBIDEEN EGOERA 2012” “Orokorrean, euskaraz bizi nahi eta ezina jasan behar izan du euskal hiztunak 2012an. Administrazio zerbitzu guztietan egin dute ahalegina herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko, baina osasun zerbitzuetan, justizia eremuan, Herrizaingo eta Barne-sailetan eta hezkuntzan nabarmenak dira euskaraz aritzeko, izan hitzez nahi idatziz, herritarrek aurkitu dituzten oztopo eta zailtasunak. Horiekin batera, lan-munduan, posta eta garraio zerbitzuetan, kulturan eta merkataritzan ere ezintasun egoeran aurkitu dira euskal hiztunak behin eta berriro 2012an.” “Administrazio publikoaren sektorean (eta pribatuan) euskarak inongo errekonozimendurik gabe segitzen du IPAR EUSKAL HERRIAN. Estatuarengandik ukapen eta bazterkeria bizi dute egunero bertako euskal hiztunek.” “NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, desoreka eta herritarren arteko eskubide desberdintasunak ez du aldaketarik izan 2012an eta euskara bereganatzeko hizkuntza-eremuak ezartzen dituen banaketa administratiboak bere horretan dirau. “ “Horrela bada, Ipar Euskal Herrian euskarak estatus egokirik ez izateak eta Nafarroan hizkuntza eskubideak herritar zati bati baino ez aitortzeak, herritarren hizkuntza-eskubideen urraketak ahalbidetzeaz gain, bertako euskaldunak babes gabe uzten ditu. Hargatik, bi eremu administratibo horietan premiazkoa da lege-babesa euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatu nahi badira.” “EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, berriz, euskarari lurralde osorako ofizialtasuna aitortu zitzaiola 30 urte bete dira 2012an. Administrazioak estatusa aitortzeak funtsezko bermea eskaintzen badu ere, 2012an hizkuntza-eskubideen urraketak gertatu izanak erakusten du urte hauetan guztietan hartutako neurriak ez direla aski izan euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Legeak eskubideak aitortzen dituen arren, euskara erabili nahi duen herritarren eskubidea ez da bermatzen eguneroko bizitzan. Hortaz, ezinbestekoa da ofizialtasuna edukiz betetzea, paperean jasotakoa egunerokotasunean bermatzea, ofizialtasunaren aitortzak ez baitu besterik gabe (arau, plangintza eta baliabiderik gabe) hizkuntza eskubideen bermea ziurtatzen.” Txosten osoa irakurtzeko: http://www.kontseilua.org/fitxategiaikusi.php?idfitxategia=652 Norberak ikusi dezan nahi duen bezala baina ikerketen datu objektiboak hemen daude, eta niri iradokitzen didate botila nahiko hutsik dagoela. Edo esaten duzun bezala, hautsia eta zulatuta. Beraz, eta botila norberak ikusten duen moduan ikusten duela, alderdi politiko eta herri mugimendu euskaltzaleak izugarrizko lana daukate aurretik gabezia, kontraesan, hutsune eta inposizio guztiak gainditzeko. Itzain 2013-12-23 11:03 Ados Larrea. Eta egia da zeure aurreko mezuaren eta neure erantzunaren artean alde nabarmenik ez zegoela, baina aitzakiazaleen trebezia hain da handia, ze, uste baitut, kolonoak gainetik kentzeko helburua sekula ahaztu gabe, gure eskura dauden lan guztiak azpimarratu behar genituzkeela askoz sarriago, gure arteko aitzakiazaleok ixilarazteko behingoz. Besteak beste, lan horiek eginez, kolonoak gainetik kentzeko urratsak emango ditugulako. Eta eguberri on, arraioa! Joxe 2013-12-23 12:53 Itzain, kontua da egiteke dugun hori guztia zein aldarterekin egitea den eraginkorrago. Irribarre egitea hortzak erakusteko modu bat ere bai baita. Peru Dulantz 2013-12-23 18:54 Haurrek, gazteek, jendeak oro har euskaraz egingo dute, edo errazago zaielako (trebeagoak direlako euskaraz erdaraz baino, edo inguruak horretara bultzatzen dituelako), edo oso-oso kontzientziatuta daudelako. Erdaraz euskaraz baino trebeago badira, inguruak bultzatzen ez baditu, eta kontzientziaz herren badabiltza… Gernikako arbola 2013-12-23 21:06 Eta Estatuaren hizkuntza ez bada… Gora Errepublika!!! Gora Nafarroa!!! I. Larrea 2013-12-28 23:31 Gaur Berrian eta Naizen agertutako artikulu bat: “BOTILA ZULATUA” “«Euskara galtze prozesu baten atarian egon daiteke. Erabilerak gora egin dezan baldintzak aldatu behar dira; hiztun kopurua handitu; hiztunei euskara erabiltzeko aukera gehiago eman; euskaraz bizitzeko nahia sustatu; eta jokaleku berria sortu. Gero eta jende gehiagok argi du botila erdi betearen edo erdi hutsaren planteamenduak ez duela zentzurik. Botila zulatua dago.» http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-28/004/001/lege_info.htm Euskara galtze prozesu baten atarian egon daiteke. Erabilerak gora egin dezan baldintzak aldatu behar dira: hiztun kopurua handitu, hiztunei euskara erabiltzeko aukera gehiago eman, euskaraz bizitzeko nahia sustatu, eta jokaleku berria sortu. Herri gisa diagnostiko orekatua partekatzea ezinbestekoa da. Gero eta jende gehiagok argi du botila erdi betearen edo erdi hutsaren planteamenduak ez duela zentzurik. Botila zulatua dago. Joxe 2013-12-29 10:42
2019-02-19T06:59:50
https://zuzeu.eus/euskal-herria/jiuston-jiuston/
[ -1 ]