text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
Baztango katedrala. | baztango haizegoa
« Zezenketak.
Xanpart, Amaiurko artzaia. »
Baztango katedrala.
Erranairua erraten dun bezala, San Lorentzo jaun santu, esku batian sua ta bertzian ura… ta dirudi egia dela, zeren ti-ta batian berotik eurira pastu dugu.
San Lorentzoak Zigako bestak dira, Zigako herria basaburuako kuartelean kokatua dago. Irurita-Berrueta errepidearen albo batea dagoenez dirudi pixket baztertuta dagola baini ez da aztu behar herria zeharkatzen duela done Jakue bidea edo “camino reala”, eta herri xumea dirudi arren gaur egun nabari da aintzineko noblezia eta garrantzia. Noblezi hori nabarmenzen da bere eliz ikusgarriarekin, San Lorentzori eskanitakoa eta Baztan osoan parerik ez duen eliz horretan eta “Baztango katedrala” izengoitiarekin ezagutzen dena.
Bere itxura, ikusgarria eta harrigarria da, baztango harri gorrizko sillareakin egiña dago. Nahiz eta garai batzutan konpondu, gauzak berritu eta aldatu izan ziren, adibidez ;frontoia XVI. mendean, ezker eta eskuineko atrioak XVIII. mendean, eskailera eta kanpain dorrea XIX. mendean (jatorrizko tximista bat suntsitu zun 1821an )… eliza ikusgarri hontako ereikin data 1593-1603 da, nahiz eta urte batzuk lehenago lanak, hasi ziren.
Betidanik entzun da Eliza honek bitxikeriaz eta misterioz inguratuta dagola. Adibidez, erraten da elizako elizaurrea (fatxada) San Lorenzo de Escorial-aren kopia txiki bat dela (izen berbera ta garai berdiñakoak) . Eskorialak 1563-1584 urteetan egin zen eta honek bai, leku misteriosoa eta magikoa dela. Kondairak beltzak erraten dutenez, otoiza egiteaz gain, astrologia ta astronomia ikertzen zen, baita ere alkimia eta jakintasunaren templo berria izanen zen, Salomon-en templuaren kopia izanez…Hori egia izatea edo ez, erran behar bi elizak, izena berdiña apartez, itxura aldetik zerbait berdintasuna daukate, bortz arkuak, zutabe borobilak, frontoia…akaso el Escorial bezal hemen ere ” magia” eginen zen? edo zihuraski konzidentzia izanen da eta garai haietan “el Escorialeko” modelua erabiltzen edo kopiatzen zuten elizak egiterakoan. (argazkian San Lorenzo de el Escorialeko eizaurria).
Bertze bitxikeri bat Zigako Elizaren iguruan bere kokapena eta alderantziz ereikia dagola da. Bertze Eliza guztiak bezala plazara begirtzen du edo plazatik ataria ikusten da bortz arku hoiekin, baina elizaurre edo atari horretan sarrerik ez dago, barrura sartzeko alboko pasabidetakogibelekoldian dauden atetik sartzen da eta sartzerakoan konturatzen zara alderantziz dagola , absidea eta aldarea bertze norabidean daude, hau da elizaurrean edo fatxada nagusian daude. Dirudi Lehenik barrukua egin zutela eta gero bertze aldera begiratu behar zula , fatxada lekuz aldatu zuten edo akaso herria?, elizaren atzekoaldian sortuz joan zen eta…edo esanahi magiko bat izanen du guzti hori? Egia erteko elizaren planta erdi Aroko eliz batzuen eredua jarraitzen du: atea alde batian eta aldarea ekialdera begira, baina dirudi gero fatxada egitean bertze eredu bat jarraitu zutela, modernoa (estilo herrerianoa ).
Zigako eliza aunitz nabari da bertze herriko eraikiñeetatik
Baina “bitxikeriak” ez dira kanpoaldean soilik, baizik baitere barruan, “misterioan” murgiltzen gara ,zere aldarean dagoen retabloan, masonen sinbolojia aurkitzen ahal da, konpasa eta eskuadra ta bertze ikur masonikoak. Masonak, “maestros canteros” (argiñak), unibertsoko eraikitzaileak…ziren eta dira, eta Baztango eliza bitxienan, aurkitzen ditugu, Kasualitatea?. Ba bai, zeren retablo hori Iruñako San Nikolas elizan zegoen 1713. urtetik, enkargatu zutela eta 1904an Zigako elizara eraman zuten.
Ez da gezurra izanen, erraten baldin badugu, gauz guzti hoiek kontuan hartuz, San Lorentzo eliza zerbait misteriotsua dela baieztatzerakoan, bai ta ere “misterio” hoiek kasualitate hutsak direla eta magikorik ez dagonik ezerrez eta dena, literatura ta folklore merkea dela,… edo igual bai, akaso eraikin horrek, gaur egun bere esanahia galdu dugun sekretoa edo jaikintasun bat gordetzen du bere sillar eder eta argin masonikoak zintzelatutako hoietan? ala bitxikeri hoiek esanahirik izanen dute? Ah! jakintzak!!!
Bitxikeri hauekin edo ez, Zigako San Lorentzo eliza, Baztanen dagoen eliz ederrena, zoragarriena eta harrigarriena da eta bisitatzea pena merezi du.
Baztango herriak, Gertakizun historikoak-n argitaratua | Laburpen hitzak eliza, ziga | 3 iruzkin
on ekaina 25, 2011 at 3:00 pm | Erantzun katalingorri
Guzti hori egia da?
Donostiarra naiz eta askotan noa Baztan aldera, urrengoan Zigatik pastu eta “baztango katedrala” bisitatuko dut.
Ondo izan Haizego
on ekaina 25, 2011 at 3:01 pm | Erantzun julen
bi herri falta zitzaizkiten baztanen bixitatzeko Ziga eta Azpilikueta, inoiz egon gabeko bi herri.(badut koadrilako bat bertako bikotea duena baina…).”gan den egunean Pantxoa eta Peioren (edo Peio ta Pantxoaren) kontzertuaren aitzakian joan ginen ta lehendik ere errana ziguten eliza kristona zela ta egia erran arrazoia zuten hori erraten zutenak.Ederra bi zentzutan, kanpotik behinpin! kontzertua berez berezia zen ta ia eliza inguruan eta plaza aire librean eta…gehiago edertu zuen emanaldia.
Orain azpilikueta bertzerik etzaigu gelditzen bixitatzeko …
on ekaina 25, 2011 at 3:02 pm | Erantzun baztangohaizegoa
Bai Ziga bisitatzea pena merzi du ez bakarrik eliza baitzi baita ere bere etxeak eta posadako baztanzopak!!! | 2018-03-23T10:45:28 | https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/baztango-katedrala/ | [
-1
] |
Urte bisiestoa: nola eragiten dion aparteko egun batek eguneroko bizitzari | Consumer
Otsailaren 29tik urte bisiestoan kaleratzeagatiko kalte-ordaina kalkulatu arte: ezagutu 2020ko bitxikeria nagusiak
Otsailaren 29an jaiotakoei “betiko gazteak” deitzen zaie: lau urtean behin belak putz egitea aitzakia ezin hobea da adin txikiagoa izatearen itxura egiteko. Baina zer esan nahi du, praktikan, data horretan jaiotzeak? Badago berezitasunik haurra Erregistro Zibilean inskribatzean? 366 eguneko urte batean bizitzeak ere zalantzak sortzen ditu lan arloan, hilabete honetako nominari edo kaleratzeagatiko kalte-ordainei eragiten dien bezala. Hurrengo artikuluan, urte bisiestoei buruzko bitxikeria horiei eta beste batzuei erantzuten diegu.
Otsailaren 29an jaio
Otsailaren 29an haurtxo bat mundura etortzeko probabilitatea 1.461 bitartekoa da, patuaren egiazko karanbola. Espainian, 30.000 pertsona baino gehiago jaio ziren egun horretan; munduan, berriz, bost milioi pertsona inguru.
Praktikan, ez dago inolako alderik, izapide administratiboei dagokienez, otsailaren 29an jaiotako haur baten eta urteko beste edozein egunetan jaio den beste baten artean: erregistroko inskripzioa prozedura berari jarraituz egiten da. Berezitasun bakarra egun horretan jaiotakoaren urtebetetze ofiziala lau urtetik behin izatea da; pertsona horrek 365 egunera putz egin nahi baditu, hurrengo bi egunetako batera eraman beharko du eguna, otsailaren 28ra edo martxoaren 1era.
Otsailean, gehiago kobratuko dut?
Seguruenik, ez dago alderik otsail honetako nominan, egun bat gehiago izan arren; izan ere, kalkulurako eragina dute zuk duzun hitzarmen kolektiboak (enpresarena edo Langileen Estatutuaren orokorra) eta aplikatzen den ordainsari-sistemak (egunekoa, astekoa edo hilekoa).
Horrela, urteko orduak finkatzen dituen hitzarmenik baduzu, ordainsari-sistema berdina izango da: urteko ordu-kopurua lortzean, soberakinak aparteko ordu gisa zenbatuko dira, eta egun libreekin ordaindu edo aldatuko dira. Hitzarmenak astean lan egindako orduak finkatzen baditu eta hilero kobratzen bada, hilabetearen iraupena (31, 30 edo 29 egun) berdin izanen da. Otsailaren 29an kobratzeko modu bakarra kontratuan lanaldien ordainketa ezartzea da; kasu horretan, 28 eguneko otsail arrunt batek baino soldata handiagoa jasoko da.
Gainera, kasu batzuetan, otsailera lanaldi bat batzeak eragina du. Kaleratzeagatiko kalte-ordainaren kalkuluan horrela egiten da. Kalkulu hori aldatu egin daiteke kalkuluaren oinarria nola kontabilizatzen den, 365 edo 366 eguneko soldata bada; edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak, laneko bajaren aurreko aldiaren arabera kalkulatzen direnak.
Nork asmatu zuen urte bisiestoa eta zergatik
Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimenduan bilatu behar da lau urtean behin otsailaren 29ko egutegian agertzen den azalpena. Gure planeta 365,24219 aldiz biratzen da orbita oso batean; hau da: urtebete irauten duena: 365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 56 segundo ez 365 egun.
Ia sei ordu gehiago konpentsatuko ez bagenitu, geltokiak lekuz aldatuko lirateke. Horrela, 700 bat urteren buruan, orain ezagutzen ditugun aldi bateko gertaera guztiak alderantziz geratuko lirateke. Adibidez, Espainian uda betean ospatuko genituzke Gabonak, eta ekainean negua hasiko litzateke, egun Hego hemisferioan gertatzen den bezala.
Julio Zesarrek, Kristo aurreko 44. urtean, desoreka hori konpontzen saiatu zen, eta, Alejandro Sosigen astronomoaren aholkuarekin, egutegi bat sortu zuen, lau urtean behin otsailetik otsailera egun bat erantsiz. Egutegi horri “juiano” izena eman zitzaion, eta 1582ra arte iraun zuen. Orduan, Gregorio xiii.a Aita Santuak desfasea pixka bat doitu zuen, salbuespen bat ezarriz: ez ziren urte bisiestoak izango 100ekoaren multiploak, 400ek ere zatitzeko modukoak ez baziren. Hala, 1900. urtea ez zen bisiestoa izan, baina 2000. urtea izan zen. Era berean, 2100. eta 2200. urteak ez dira bisiestoak izanen.
Urte bisiestoa, ona ala txarra da?
Urte bisiestoek ez dute ospe onik gure atsotitzan, eta, urte horietako batzuetan gertatutako gertakariei erreparatzen badiegu, herri-talde hori justifikatuta baino gehiago aurki dezakegu. Urte mota hau gorriz markatuta dago egutegi askotan, gertaera negargarri batzuengatik: Titanic-en hondoratzea (1912), Espainiako gerra zibilaren hasiera (1936), Gandhiren hilketak (1948), Martin Luther King (1968) edo John Lennon (1980).
Hala ere, otsailaren 29a garrantzitsua da jaioteguna ospatzen dutenentzat. Pablo III. aita santua (1468), Pedro Sánchez egungo lehendakaria (1972), Mark Foster abeslari estatubatuarra (1984) eta Lena Gercke eredu alemana (1988) dira egun berezi honetan mundura etorri ziren pertsonaia famatu batzuk.
Urte bisiestoei buruzko beste bitxikeria batzuk
Ingelesezko urte bisiestoak leap year dira eta otsailaren 29an jaiotakoei leapers deitzen zaie. Txinan, egun honetan mundura datozen pertsonak espiritualagoak dira. Grezian, otsailaren 29an saihestu ziren ezkontzak, Antzinako Erromaren garaietatik jasotako ohitura. Eta Erresuma Batuan, denbora luzez, egun hori zen egutegian gizonek ezkontzeko eska zezaketen bakarra. Espainian, otsailaren 29an, duela ia zortzi urte jaio ziren munduko hirukote bihurri bakarrak. Gainera, Estatu Batuetako Anthony herriari (Texas) Bisiestoko Urteko Munduko Hiriburua esaten zaio: lau urtean behin jaialdi handia egiten dute otsailaren 29aren eta egun horretan jaiotakoen omenez.
kaleratze nacimiento-eu | 2020-08-14T00:37:13 | https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/urte-bisiestoa-nola-eragiten-dion-aparteko-egun-batek-eguneroko-bizitzari.html | [
-1
] |
MEMAJ & MEMAJ OG (Brauhaus Fortuna), Hohenzell, Oberösterreich - FirmenABC.at
MEMAJ & MEMAJ OG (Brauhaus Fortuna) in Hohenzell
MEMAJ & MEMAJ OG (Brauhaus Fortuna)
www.brauhaus-fortuna.at
FN 403195 i
ATU68238418
Herr Memaj Fatri
Herr Memaj Xhafer
5241 Maria Schmolln, Maria Schmolln 1
"Zum kleinen Italiener"
Zum Felx'n | 2019-12-11T22:10:28 | https://www.firmenabc.at/memaj-memaj-og-brauhaus-fortuna_JKvD | [
-1
] |
EHUren ustez Kataluniako egoera politikoak ez du irtenbiderik izango epai judizialen eta expetxeratzeen bidez - leihoa.info
Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu taldeak, zabaldutako prentsa ohar batetan adierazi dutenez “kezka handiz begiratzen die Kataluniako gatazka politikoarekin lotuta irailetik hona izaten ari diren gertakariei”.
Bere adierazpenean diotenez, “oso-osoan sinesten dugu Kataluniako egoera politikoak eta han bizi den gatazkak ez duela irtenbiderik ez konponbiderik izango ez epai judizialen bidez, ezta espetxeratzeen bidez ere, baizik eta elkarrizketaren, politikaren eta negoziazioaren bidez”.
Gogoratzen dutenez, “aurretik ere bi alditan Kataluniako unibertsitate publikoek egindako adierazpenei atxikiz” finkatu dute Euskal Autonomia Elkarteko unibertstitate publikoaren jarrerak. Azkena, aurreko urriaren 3an egin zuten publiko, bat eginez aurreko egunean hango unibertsitate publikoek kaleratutako agiriarekin. Orduko hartan, “atxiloketen aurrean eta, unibertsitateen eta ikerketa zentroen kontu-bankuen esku hartzearen aurrean, demokrazian elkar ulertzeko bide bakarra elkarrizketa dela aldarrikatu zuten ” eta “Estatu espainoleko Gobernuak abian jarritako errepresio-neurrien arabitrarietatea” salatu zuten.
Kataluniako erreferendum egunean “bereizkuntzarik gabeko eta indarkeriazko jardunbideen aurrean, argi eta garbi adierazi nahi dugu, demokrazia bakarrik hautestontzietan eraiki daitekeela” esan zuten hango unibertsitate publikoetako arduradunek.
Bestalde, komunitate unibertsitarioari “lasai hartzeko deia” egiten zioten, eta Kataluniako prozesu politikoaren aurrean “aukera eta iritzi politiko guztiekin errespetu osoz eta modu baketsuan jarduteko ere” eskatzen zioten. Era berean, beraien konpromisoa berritzen zuten “elkarrizketa eta negoziaketaren defentsan, norbanakoen eta kolektiboen eskubideen defentsan eta, azken finean, demokraziaren defentsan”.
”Uribe Kosta Gaztea” izeneko beka “ez laboralak” eskatzeko epea zabaldu du Udalak
Udaltzaingoak mutil bat atxilotu du hiru kotxetan lapurreta egitea egotzita | 2020-07-12T10:20:19 | http://www.leihoa.info/uncategorized/upvehuko-gobernu-taldearen-adierazpena-kataluniako-gertakariak-direla-eta/ | [
-1
] |
anjelus (S ap. Lh, Lrq ; Hb), anyelus, anielus (Lh), anddelus (L, BN ap. Lh ).
Ángelus (oración, toque). "/anžélüźak/, sonnerie de l'Angélus" Lrq.
Tr. Documentado principalmente en autores septentrionales. Al Sur se encuentra en Urruzuno y en autores del s. XX. En la mayoría de los ejs. aparece el tema nudo: angelus erran, angelus errezatu, angelus jo, angelus arte...
Anjelus <-g-> edo Biryinaren othoitza hiruretan erran dadiñzat. He Gudu 142. Anjeluzaren <-g-> othoitza. CatLan 162. Angelus xutik erraten da larunbat arratsetik igande arratseraino. Dh 92. Gaphelua eskuan . Anyelus erraten. Hb Esk 215. Anjelusa [...] errezatzen dek eguerdiko amabietan. Urruz Urz 13. Lau gathu zahar, anjelusean / Bat maingu, hirur saltoka. Elzb Po 208. Elizatik Anjelus heldu zautanean / Kartsuki zeinaturik hasten naiz lanean. Ox 169. Gaur Angelusekin / pestaren joaiteaz ba du norbaitek min. Or Eus 35. Dantza eta kantu anjelus arte. Lf Murtuts 54. Angelus diño gure kanpaiak erregu eten, unkitan. Gand Elorri 151. Txapela eskuan duala, Anjelus errezatzen du nekazari zailduak. NEtx LBB 195. Argiarekin jolas egin diteke Anjelus-saio ontan. Ib. 196 (acotación escénica). Denbora bazan or ibiltzeko / goizetikan arratsera, / Anjelusian mutil jatorrak / etorri bear du etxera. Uzt Auspoa 67, 110. Urdozko elizan anjelusak jotzen zuenean. Larre ArtzainE 70. Bere asera beti izaten da / eguerdiko anjelusa. Insausti 146.
v. tbn. CatJauf 6. ArgiDL 18. Anjelus: Brtc 14 (<-g->). Laph 191. Zby RIEV 1908, 84. UNLilia 3.
ANGELUS-EZKILA. Toque del Ángelus.
Anjelus . <-g-> ezkila ioitean. CatLuz 40.
ANGELUS JO. Tocar el Ángelus.
Eta horra non eliza dorretik ezkila saindua kantuz abiatzen den, . Anjelus joiten duela. Arb Igand 67. Argi-albarekin joan zen elizarat eta anjelus joiteko jin baitzen, bethi bezala, Xanxuneneko Karlos [...]. Lf Murtuts 24.
ANGELUS-OTOITZ. Oración del Ángelus.
Kristi ororen iratzartzeko, Anjelus . <-g->othoitziaren erraitera. Bp I 131.
anjelus (S ap. Lh, Lrq ; Hb), anyelus, a...
ANGELUS-EZKILA. Toque del Ángelus. Anje...
ANGELUS JO. Tocar el Ángelus. Eta horra...
ANGELUS-OTOITZ. Oración del Ángelus. K... | 2020-04-03T01:46:00 | https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=dantza&sarrera=287620 | [
-1
] |
SNPko buruzagitza hartu du Eskozian Nicola Sturgeonek - Mundua - Berria
SNPko buruzagitza hartu du Eskozian Nicola Sturgeonek
EDINBURGO. Alex Salmonden lekukoa hartu, eta alderdiko buruzagi izendatu dute Nicola Sturgeon SNPren kongresuan. Eskoziaren independentziaren alde borrokan jarraitzeko eskatu dio, agurrean, Salmondek. | 2018-10-16T14:25:18 | https://www.berria.eus/paperekoa/5201808/023/007/2014-11-15/snpko_buruzagitza_hartu_du_eskozian_nicola_sturgeonek.htm | [
-1
] |
Responder a Carlos Vidal Neumann Olazar Cancelar la respuesta
Emilio Urdapilleta 09/01/2020
Emilio Urdapilleta 12/02/2019 | 2020-07-11T23:30:25 | https://elparlante.com.py/opinion/la-batalla-de-berlin-una-reflexion-no-poetica/?replytocom=2064 | [
-1
] |
2012ko Edizioa - BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOA
ANNA FERRER - VICENTE FERRER FUNDAZIOA
Bizkaiko Medikuen Elkargoak, 2012ko ekainaren 19an, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Osasunarekiko Konpromisoaren 1. Saria eman zuen Elkargoaren egoitzan, eta ekitaldira berrogeita hamar bat lagun bertaratu ziren: elkargokideak, agintariak eta herritarrak. Lehen edizio horretan, saria Anna Ferrerrek jaso zuen, haren senar Vicente Ferrerrekin batera Vicente Ferrer Fundazioa sortzeagatik; Fundazio hori garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da.
Saria jaso zuen, hain zuzen, Vicente Ferrerren heriotzaren hirugarren urteurrenean. Vicente Ferrer Anantapurren hil zen, 1969tik emaztearekin batera lanean aritu zen Indiako barrutian.
Fundazioak osasun landa-sare bat sortu du: 6 ospitale eta 17 landa-klinika jarri ditu, eta osasun-arloko hainbat profesional Indiako kolektibo behartsu eta baztertuenetako 2,5 milioi lagunen osasuna zaintzen ari dira; kolektibo horiek dira dalit edo ukiezinena eta tribu eta kasta marjinatuenetako biztanleena, hain zuzen.
Elkargoko presidentea, Cosme Naveda doktorea, Anantapurrera joan zen 2010ean, eta GGKEak Indiako barruti hartan berrogei urte baino gehiagoko lanaren ondoren sortu duten osasun-sarea ezagutu zuen.
Behartsuenei laguntzeko eta osasun-arreta bermatzeko Fundazioaren konpromisoa eta ahalegina ikusita, Bizkaiko Medikuen Elkargoak erabaki zuen lehen edizioko saria Anna Ferrerri ematea, behartsuenek osasun-arreta medio bizimodu duinagoa izan dezaten hark hartutako konpromisoa aintzateste aldera.
Ekitaldian, Anna Ferrerrek berak jaso zuen Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Osasunarekiko Konpromisoaren 1. Saria eta poz handia hartu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoan jasotako lehenbiziko saria zuen eta, beraz, are bereziagoa izan zen. Hitzaldian azaldu zuen Anantapurren nola lan egiten duten eta zer erronka dauzkaten. | 2019-06-17T23:09:42 | https://www.cmb.eus/2012ko-edizioa | [
-1
] |
"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak - Gonzalo Puente Ojea
Elkarrizketa 2006/02/10eko Diario Vasco egunkarian
Cienfuegos herrian (Kuba) jaio zen 1925ean. Karrera Diplomatikoko kide zen, bere aita ere hala izan zelako. Aita kontsula izan zen Kuban, Espainiako Enbaxadore izan zen, bere herrialdea ordezkatu zuen Vatikanoan (1985-1987), Kanpo Harremanetako Ministerioan idazkariorde izan eta gero. Destino honek asaldura handia eragin zuen bere ateismo deklaratua (gainera dibortziatua)kargu hori betetzeko iraingarria zela uste zutenen artean. Gero Felipe Gonzalezen Gobernuak kargutik kendu zuen horretarako pertsona egokia ez zela uste zuelako.
Zuzenbidean lizentziatua, gai historiko eta erlijiosoen inguruan liburu ugari argitaratu du. Gainera, hitzaldi asko eman ditu unibertsitateetan, ateneoetan eta irrati, telebista, aldizkari espezialduetako kultur programetan, bai Espainia mailan eta bai atzerrian.
Espainiako bizitza politikoaren lekuko aparta izan zen, karrera diplomatikoan zeuzkan karguek horretarako aukera ematen ziotelako, politiko frankista garrantzitsuenak ezagutu zituen eta trantsizio politikoa aurrera eraman zuten pertsonaiarik nagusienak ere bai.
Egun, karrera diplomatikotik erretiratuta dago (jubilatuta) Espainiako Enbaxadore tituluarekin.
1989.- “Imperium crucis"
1994.- “La influencia de la religión en la sociedad española”, Puente Ojea, Bueno. [et al.]
1995.- “Elogio del ateísmo: los espejos de una ilusión”
1995.- “Ideología e historia: el fenómeno estoico en la sociedad antigua”
1997.- “Ateísmo y religiosidad: reflexiones sobre un debate”
1997.- “Fe cristiana, Iglesia, poder“
1998.- “El evangelio de Marcos: del Cristo de la fe al Jesús de la historia“
2000.- “El mito de Cristo: evidencia de una falsedad”
2000.- “El mito del alma: ciencia y religión”
2001.- “Ideología e historia: la formación del cristianismo fenómeno ideológico”
2001.- “Ateísmo y religiosidad: reflexiones sobre un debate”
2002.- “Mi embajada ante la Santa Sede”
2002.- “Opus minor: una antología" | 2019-08-19T01:51:34 | http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/puente_ojea.php | [
-1
] |
Urriaren 1ean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko - Halabedi
> Urriaren 1ean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko
September 30 Erredakzioa InKategoriarik gabe 0
Kataluniako autodeterminazio erreferendumak bi urte beteko ditu bihar. Sortuk eta CDR-Gasteizek elkarretaratzea deitu dute Andra Mari Zuriaren plazan "Autodeterminazioa ez da delitua!" lemapean
Gasteizen egindako beste elkarretaratze bat
Bihar bi urte beteko dira Kataluniako erreferenduma ospatu zenetik. CDRko kideen espetxeratzeak eta buruzagi katalanen aurkako berehalako Auzitegi Gorenaren sententziak markatuko dute urtemuga. Testuinguru honetan Sortuk elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan “Autodeterminazioa ez da delitua! Euskal Herria Kataluniarekin bat” lemapean. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:30etan. CDR-Gasteizek bat egin du deialdiarekin .
Katalunia begipuntuan
Bi urte igaro dira 2017ko urriaren 1ean bi milioi herritarrek baino gehiagok Kataluniako autodeterminazio erreferendumean parte hartu zutenetik. Polizia gogor oldartu zen egun hartan. Estatuak ere irmoki erantzun zuen Kataluniaren aurka, 155. artikulua aplikatuta Gobernu Autonomikoa indargabetu eta hainbat buruzagi subiranista kartzelaratu zituen, beste batzuek erbestera ihes egin behar izan zuten, Gasteizen izan zen Anna Gabriel kasu.
Duela hilabte gutxi bukatu da buruzagi subiranisten aurkako epaiketa, eta epaia hurrengo asteetan egin daiteke publiko. Horren esperoan, Estatuaren indarkeriak ez du etenik Katalunian. Astelehenean Guardia zibilaren operazio erraldoi batean bederatzi herritar atxilotu zituzten eta epaileak zazpi behin-behinean espetxeratu zituen “talde terrorista” bateko kide izatea leporatuta.
← ”Larrialdi ekologikorako ez dago erantzun sinplerik, konponbidea konplexua eta askotarikoa izan behar da”
Rokodromoak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzetik urrun daudela ohartarazi dute Gasteizko eskalatzaileek → | 2019-12-14T01:00:20 | https://halabedi.eus/en/urriaren-1aren-urteurrenean-elkarretaratzea-egingo-dute-gasteizen-herrialde-katalanei-elkartasuna-adierazteko/ | [
-1
] |
Gobierno Vasco Irekia :: ZUZENEAN zerbitzuak arabako herritarrei bere ateak zabaldu dizkie
ZUZENEAN zerbitzuak arabako herritarrei bere… http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/1162 berria
Logotipo del Servicio de Atención Ciudadana
Zuzenean Berri honen iruzkinen RSSa | 2013-05-21T21:47:34 | http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/1162-zuzenean-abre-sus-puertas-ciudadania-alavesa | [
-1
] |
Kide ugariko 400 familiak eskubide gehiago izango dituzteHirukide | Hirukide
Kide ugariko 400 familiak eskubide gehiago izango dituzte
Albisteak | 25 March 2017
EL CORREO. Bizkaiko kide ugariko 400 familiak, zeinak izaera hori edukitzeari utzita beren eskubideak galdu zituzten, erreklamazioa egin ahal izango dute ikasturte honetan beren seme-alaben matrikuletan desegoki ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, Hirukide elkarteak azaldu duenez.
http://hirukide.com/eu/400-familias-numerosas-veran-ampliados-sus-derechos/http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/bigstock-Six-Students-Running-To-Front-3917394-1024x683.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/bigstock-Six-Students-Running-To-Front-3917394-300x300.jpg2017-04-04T11:22:05+00:00HirukideAlbisteakEL CORREO. Bizkaiko kide ugariko 400 familiak, zeinak izaera hori edukitzeari utzita beren eskubideak galdu zituzten, erreklamazioa egin ahal izango dute ikasturte honetan beren seme-alaben matrikuletan desegoki ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, Hirukide elkarteak azaldu duenez. | 2017-05-28T02:54:02 | http://hirukide.com/eu/400-familias-numerosas-veran-ampliados-sus-derechos/ | [
-1
] |
Bajadun lan istripu berriak hilabetean eta denboraldian, larritasunaren, lurraldearen, sektorearen eta sexuaren arabera 2019. urtean - Estatistika | Osalan
Bajadun lan istripu berriak hilabetean eta denboraldian, larritasunaren, lurraldearen, sektorearen eta sexuaren arabera 2019. urtean
Estatistika ikusi
Hilabetea: Aukeratu hilabetea
Ikusi datuak
Deskarga Hilabete guztiak Formatu honetan: CSV (14.29 KB) - Hilabete guztiak
Deskarga Hilabete guztiak Formatu honetan: XLS (46.42 KB) - Hilabete guztiak
Ohar metodologikoa (.pdf, 7.64KB.)
Osalanen estatistika guztiak
lan istripuak, baja, gaixotasuna, lana, larritasuna, sektorea, hilabetean, denboraldian, lurraldea, sexua
Hileroko
Atal honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko istripuengatiko lesioei eta laneko gaixotasunei buruzko zenbait estatistika lortu ahal izango dira. Estatistika horiek egiteko, lan-agintaritzari eta Gizarte Segurantzari jakinarazitako laneko istripu eta gaixotasunen datuak erabili dira.
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2003ko azaroaren 20ko Aginduan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, telematikoki jakinarazi zaizkio lan-agintaritzari laneko istripuen eta gaixotasunen parteak, IGATT aplikazio informatikoaren bidez, hain justu.
Gerora, laneko gaixotasunen agiri-eredu berria finkatu, hura egiteko eta helarazteko arauak ezarri eta dagokion datu pertsonalen fitxategia sortzen dituen TAS/1/2007 Aginduaren (gasteleraz, pdf) arabera, laneko gaixotasunak elektronikoki tramitatzeko sistema eta laneko istripuak tramitatzekoa bereizi egin ziren. CEPROSS aplikazio informatikoa sortu zen Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren mende.
Arau berri horien eta 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazional berriaren (CNAE-2009) ondorioz, hobekuntzak egin behar izan dira istripuak jakinarazteko eta erregistratzeko Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sisteman, aipatutako eguneratze horiek kontuan hartzeko, hain zuzen.
IGATT aplikazioan egin beharreko aldaketak egin ondoren, 2012an aldatu egin da Osalanen web orrian laneko istripuei eta gaixotasunei buruzko estatistikei hedapena emateko erabiltzen den formatua. Aldatzeko arrazoietako bat izan da deklarazio-parteak kontrolatzeko eta balidatzeko prozesuan laneko istripuak jakinarazteko eta erregistratzeko sisteman Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin dituen hobekuntzak.
2012tik aurrera, hileko txosten estatistikoak eskuratzeko, urtea eta hilabetea hautatu baino ez da egin beharko. Hilabetea hautatutakoan, aldi horri dagozkion taulak izango dira ikusgai. Taula horiek Excel eta pdf. formatuetan kontsultatu eta behera kargatu ahal izango dira.
Ohartarazi egin behar da, aurreko urteekiko datu alderatuak erakusten dituzten tauletan aldeak aurki daitezkeela aurreko hedapen-sistemaren bidez emandako datuetan. Sistema hori eskuragarri dago oraindik ere Osalanen web orriko estatistiken atalean. Balidazio-irizpide berrien ondorio dira alde horiek.
Kontsulta bat egin edota estatistikako taulak behera kargatu aurretik, Metodologiari buruzko oharra izeneko dokumentua irakurtzea gomendatzen dugu, estatistikako operazioan erabilitako datuen iturria eta erabilitako hautaketa-irizpideak ezagutzeko. | 2020-07-07T17:16:11 | https://www.osalan.euskadi.eus/bajadun-lan-istripu-berriak-hilabetean-eta-denboraldian-larritasunaren-lurraldearen-sektorearen-eta-sexuaren-arabera-2019ean/s94-contesta/eu/ | [
-1
] |
Erresuma Batuko botereen itzulera - Wikipedia, entziklopedia askea.
Erresuma Batuko botereen itzulera
Eskumenen eta instituzioen itzulera Erresuma Batuan.
Erresuma Batuko botereen itzulera (ingelesez, devolution) besteak beste Eskoziarenak, Ipar Irlandarena edo Galesenak ziren eskumen eta instituzioen itzulera izan zen. Erresuma Batutik beste lurraldeetara pasatzea zen[1].
Eskoziako kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1979. urtean planteatu zen aurrenekoz, eta eskoziarren %51k bozkatu zuen parlamentu propioa izatearen alde. Londresek azken unean egindako trikimailu baten ondorioz (baiezko botoek errolda osoaren %40 gainditu behar zuela erabaki zuten) egitasmoa ez zen aurrera atera[1].
1997.ean berrartuko zen eztabaida, Westminsterren laboristek agintzen zutela, eta orduan, eskoziarren ia %75ak hala erabaki ostean, Eskoziako Parlamentua eratu zen. Filtrazio baten arabera, orduko Eskoziarako Estatu Idazkari George Robertsonek hala esan zuen orduan: “deszentralismoak erabat akabatuko ditu nazionalismoak”[1].
Hala ere, gauzak ez ziren horrela izan. 2014ko Eskoziako independentzia erreferenduman, erreferendumaren kanpaina azkenekotan zegoenean, eta baiezkoaren aldeko joera hazi zenean, devolutionaz mintzatzera itzuli ziren unionistak, Eskoziarako eskumen gehiago aginduz, ezezkoak irabaztekotan[1].
↑ a b c d Ander Perez, «Bederatzi gako Eskozia ulertzeko», Argia, 2014-09-14, CC-BY-SA lizentzia
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Erresuma_Batuko_botereen_itzulera&oldid=6650121"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 18 otsaila 2019, 18:37. | 2019-07-18T18:28:06 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Erresuma_Batuko_botereen_itzulera | [
-1
] |
BILBOKO UDALAK BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DU ASTELEHENEAN LIBURUAREN EGUNA, MARCOS XALABARDERREK ZUZENDUKO DUEN IDAZKETA “JAM” BATEKIN | Bilbao Kultura
Hasiera » Berriak » Bilbao Kultura » BILBOKO UDALAK BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DU ASTELEHENEAN LIBURUAREN EGUNA, MARCOS XALABARDERREK ZUZENDUKO DUEN IDAZKETA “JAM” BATEKIN
Musika eta literatura ekitaldi bitxia da, eta idazleek euren testuak inprobisatzen dituzte, musikak eta proiektatutako irudiek inspiratuta. Ikus-entzuleek, sortzen diren une berean irakur ditzakete testuak, eta idazketarekin bat egiteko gonbidapena jasotzen dute. 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Bilboko Udalak Liburuaren Eguna ospatuko du astelehenean Bidebarrietako liburutegian, idazketa jam batekin; literatur ekitaldi berritzaile horretan zuzeneko idazketa eta musika elkartu egiten dira, egileen eta zuzenean parte hartzeko aukera ere baduten ikus-entzuleen arteko sinbiosia sortzeko. Saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin.
← BILBOKO UDALAK, AUZOETAN ESKAINIKO DIREN 58 IKUSKIZUNEKIN INAUGURATUKO DU MAIATZAREN 1EAN EUSKADIKO KALEKO ANTZERKI ETA ARTE ZIRKUITU NAGUSIA DEN “ESZENA KALERA” PROGRAMAZIOA
PRE-FANT BBK ARETORA, GUGGENHEIM BILBAO MUSEORA ETA BILBOROCKERA HELDUKO DA ASTELEHENETIK AURRERA, FANTASIAZKO ZINE FRANTSESAREN KLASIKOEN ETA EGUNGO EKOIZPEN LANEN ERAKUSKETAREKIN ETA TRAILER FALTSUEN DARKFEST LEHIAKETAREN EMANALDI BEREZIAREKIN → | 2020-07-08T21:58:51 | http://bilbaokultura.eus/bilboko-udalak-bidebarrieta-kulturgunean-ospatuko-du-astelehenean-liburuaren-eguna-marcos-xalabarderrek-zuzenduko-duen-idazketa-jam-batekin/ | [
-1
] |
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Vélez Blanco - Topares - Resúmenes diarios anteriores - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Eguneratua: asteazkena, 2020ko uztailak 15, ordua: 12:00 ordu ofiziala | 2020-07-15T10:51:52 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=&l=5060X&w=2&datos=det&f= | [
-1
] |
Farmazia Fakultatea (Gasteiz) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Farmazia Fakultatea (Gasteiz)
Farmazia Fakultatea Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia fakultate bat da.
Unibertsitatearen pasealekua, 7. Mendizorrotza, 01006
42° 50′ 25″ N, 2° 40′ 22″ W / 42.840166666667°N,2.6727777777778°W / 42.840166666667; -2.6727777777778Koordenatuak: 42° 50′ 25″ N, 2° 40′ 22″ W / 42.840166666667°N,2.6727777777778°W / 42.840166666667; -2.6727777777778
http://www.ehu.eus/eu/web/farmaziafakultatea
Mendizorrotza auzoaren ipar-ekialdean dago, Unibertsitatearen pasealekuaren 7. zenbakian, Letren Fakultatea, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola eta Lascaray Ikergunea artean, bai eta trenbidearen alboan eta Gasteizko geltokiarekin parez-pare ere.
FakultateaAldatu
1988an sortu zen. Bertan, Osasun Zientzietako nahiz Zientzietako titulazioak ikas daitezke; lehenengo arlokoak ditugu Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak, eta Zientzietakoei dagokienez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako eta Ingurumen Zientzietako Graduak eskaintzen dira. Horietaz gain, Master Ofizialak ere irakasten dira, bereziki Zientzietako eta Osasun Zientzietako titulatuentzat interes handikoak direnak[1].
↑ Farmazia Fakultatea. Arabako campusa. Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Farmazia Fakultatea (Gasteiz)
Gasteizko Farmazia Fakultatearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Farmazia_Fakultatea_(Gasteiz)&oldid=6654723"(e)tik eskuratuta | 2019-06-19T10:29:43 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Farmazia_Fakultatea_(Gasteiz) | [
-1
] |
Template:Uploaded from Mobile/i18n/eu - Wikimedia Commons
Template:Uploaded from Mobile/i18n/eu
Irudi hau igoa izan da Mugikor {{{1}}} bitartez.
OHARRA: Ez erabili euskarazko txantiloi hau zuzenean, itzulpena besterik ez baita. {{Uploaded from Mobile}} txantiloia erabil ezazu honen ordez!
Retrieved from "https://commons.wikimedia.org/w/index.php?title=Template:Uploaded_from_Mobile/i18n/eu&oldid=289106452" | 2019-05-24T13:59:30 | https://commons.m.wikimedia.org/wiki/Template:Uploaded_from_Mobile/i18n/eu | [
-1
] |
Muxikako Udala -
Bideen inbentarioa
Udal haurtzaindegietan sartzeko eskaera
Izapide hau informazio gisa ipinita dago. Izapideak tramitatzeko Kurtzero, 41 kalean/etorbidean kokatutako Muxikako Haurreskola-bulegoetara joan behar duzu (Tfno: 94 625 85 79). Izapide honen bidez 4tik 36 hilabetera bitarteko umeak Haurreskola-bulegoetan sartzeko eskaera egin daiteke. Lehenik izena eman behar da, ondoren onarpen batzordeak ebazpena emango du eta azkenik matrikula egingo da.Ikasturte bakoitzean eskaintzen den plaza kopurua eskaerak aurkezteko deialdiarekin batera argitaratuko da. Onarpen Batzordea legezko ordezkariek/ gurasoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeaz eta proposamenak baremoaren arabera hautatzeaz arduratzen den organoa da. Batzordeak erabiliko duen baremoa aldez aurretik izena emateko epea zabaltzen denean argitaratuko da, baldin eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada.
Familia-liburua
Matrikula-eskaera
Lan-egoeraren frogagiria
Familia unitatearen errentaren frogagiria
Baldintza berezietako frogagiria
Txertaketa-txartela
Ikaslearen familia-egoeraren edo egoera pertsonalaren frogagiria
• Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993ko Legea.• Urtarrilaren 20ko 12/2009ko Dekretua, Haur Hezkuntzaren curriculum-a ezartzen duen moduan eta Euskal Autonomi Elkartean irakaskuntza hauek ezartzen dira. (BOPV 2009-01-30). 121/2010 Dekretuz aldatua.
Izapide hau izaera informatiboa soila dauka. Izapidea hau tramitatzeko Kurtzero, 41x kalean /etorbidean kokatutako Muxikako Haurreskola-bulegoetara joan behar duzu. Galderak egiteko edo informazio gehiago eskatzeko, Muxikako Haurreskolara deitu ezazu: 94 625 85 79. | 2020-01-28T17:35:40 | http://www.muxikakoudala.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/procedimiento-detalle.aspx?id=b11f2b52-f4bb-df11-85a3-00237d32b322 | [
-1
] |
Bisitak: 50506
Jose Garmendia Arruebarrena 1925ean jaio zen Goierriko Zaldibia herrian. Gasteizko Seminarioan ikasi zuen eta 1950. urtean apaiztu ostean, Erromara joan zen, Teologia Doktoretza eta Espiritualitatearen Historia ikasketak egitera. Gero, urte askotan Andaluzian finkatu zen, lehendabizi, Huelvako Mazagon herrian kapilau izan zen. Ondoren, Sevilla, Huelva eta Cadiz probintzietako hainbat herritan ibili zen, misiolari bezala, 11 urtez. 1960. urtean, Buenos Airesera bidali zuten eta han zazpi urte egin eta gero, berriro Andaluziara itzuli zen. 1967tik 1969ra bitartean, Sevillako Unibertsitateko kapilau izan zen Garmendia eta 1969tik aurrera, 21 urtez, erlijio irakasle izan zen, Utrerako Institutuan, jubilatu zen arte. Orduan itzuli zen Euskal Herrira, hiri honetara, hain zuzen, 1990ean.
Sevillan igarotako urte luzeek, hain zuen ere, ikerketarako bidea zabaldu zioten. Berak azaltzen zuen bezala, “Euskaldunek, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Amerikarako bidean garrantzi handia izan zuten. Prestatutako jendea izatearen ospea zuten. Irakurtzen eta idazten zekiten gaztetandik eta dirutza handiak egin zituzten. Indietako Artxiboan horren inguruko datu asko zegoen, ia inork aztertu ez zituenak oraindik, eta horretan hasi nintzen”.
Izan ere, Indietako Artxiboak ikertu zituen, dedikazio osoz. ABC egunkariaren Sevillako edizioan gai horren inguruko artikulu ugari argitaratu zituen, honetatik 35 artikulutan euskaldunek Sevillan bete zuten lanaren ingurukoak azaltzen zituela. Real Sociedad de Amigos del Pais-en Buletinean ere 129 artikulu idatzi zituen, gai horri buruzkoak.
Bestalde, Juan Ignazio Iztueta Zaldibiako idazle eta dantza ikerlearen bizitza eta lana sakon ikertu zuen Garmendiak. Batez ere, horregatik izan zen ezaguna Garmendia. Horren emaitza dira, besteak beste, Iztuetaren olerkiak, Iztueta, dantzarien maisu eta Miscelanea eta Iztueta al descubierto izeneko liburuak. Iztuetaren jaiotzaren mendeurren ospakizunak -1945ean- Garmendiak berak antolatu zituen, Zaldibian.
EUSKERA Akademia honen agerkarian argitaratutako txosten eta artikulu andana ere oso interesgarria da, hain zuzen, bere ikerketen norabidea jakiteko. Ez bakarrik Iztuetari buruzko dozenerdi lan, baita ere gutxi aztertutako gaiak, hala nola : El euskera en el Archivo General de Indias; Euskaldun abizenak Sevillan eta Cadizen; El euskera en el vallle de Cigoitia (Alava); Textos ineditos de autores vascos, Francisco Inazio de Lardizabal-en lan eta idazkiez ezagutzen eztiren berri eta gauza batzuk; Dos salmos ineditos de Francisco Ignacio de Lardizabal; Algunas noticias ineditas sobre Agustin Pascual Iturriaga; Los restos de la biblioteca de Francisco Ignacio de Lardizabal; Jose Antonio de Azpiazu, euskerologo;
Aizkibel azkoitiar jakintsuari buruzko hiru artikulu.
Sevillako Centro Vasco-Navarro izeneko elkartea sortu zuen, 1972an.
Eusko Ikaskuntzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Diputazioaren edota Euskaltzaindiaren agerkarietan ere argitaratu izan zituen bere lanak.
Jose Garmendia ezagutzeko parada Aita Luis Villasanteren bidez izan nuen Arantzazun, hara gutxienez hilero Euskaltzainburuarekin “despatxatzera” joan ohi nintzenetariko batean. Hura, oporretan zegoen. Elkarrekin bazkaldu eta hiruok egun gogoangarria igaro genuen Ondo aprobetxatu nuela uste dut, zeren eta handik gerora gure arteko adiskidetasun beroa sortu bai zen, gutun harreman iraunkor eta guzti. Euskaldunok Ameriketan utzitako lorratzei buruz egindako ikerketa eta bibliografiaz nabarmenduko bagenituzke norbaitzuek, bi azpimarratuko nituzke, Jon Bilbao Azkarreta, getxoztarra, nahiz eta Puerto Ricon sortua eta, Jose Garmendia Arruebarrena, zaldibiarra.
Garmendia Arruebarrena ez bakarrik ezagutzen genuen euskalgintza edo euskal kultur mundukook, baita ere Andaluziako ikerleek ere. Orain maiatzean etorriko dira sei urte opor hamabostaldia Sanlucar de Barramedan pasatu genuela. Egun baten, Puerto de Santa Mariara joan, beste zenbait euskal izenen artean Durango kalea ikusi, udaletxera deitu, hiriko kronistarekin mintzatu eta honek, berehala, Garmendiarekiko ezagupidea azaldu zidan. Zaldibiarrari deitu eta biengandik enteratu nintzan, ez bakarrik durangar ospetsu bat, portu agintaria berau baizik eta euskaldun andana bat agertzen zela Puerto de Santa Maria hiri aberatsaren historian (Oraindik kontserbatzen da bere hilobia aldare propio batean,familiaren eskudu eta guzti. Argitu nien, atxibozainari eta Jose Garmendiari, armarria, Izurtzako herriarena zela, beraz, pertsonaia Durangaldekoa bai, baina izurtzarra). Biak gelditu ziren ikertzekotan. Cadiz hiriburuan pare bat egunetan izan ginen, baina han euskaldunak utzitako aztarna, kapera, erretaula eta jauregiren aurretiaz onura ateratzeko, ezinbestekoa suertatu zitzaidan Garmendia Larrañagaren idazlanak irakurrita izatea. Cadizek izan omen zuen euskal exonimoa, gaur egun ahantzia, Karize, Sevillak ezagunagoa zuen bezalaxe, Sibilia. Honen aldaera bat Ihurreta eta Garaiko “Egun Zuri” erronda kantetan agertzen dela adierazi nion Garmendiari, hain zuzen, Anton Mari Aldekoa-Otalora, Gerediaga Elkarteko lehendakari-ohiak argitaratua : Aratosteak Durangaldean / El carnaval en la Merindad de Durango, Diversos autores, Durango, 1985 Berehala apuntatu zuen, doinu eta guzti:
“Sibirija ta Granada,
urdaizpikoa ona da,
urdaizpikoa ona da baina,
hiru lukainkaz hoba da…”
Eta exonomastika apur bat aztertu dugunok badakigu : “harremana non, exonimoa han”. Sibilia eta Karizeko merkataritza eta itsas harremanak, batez ere giputz-bizkaitarrekin, inork ikertu baditu gure goierritarra izan da. Noski, “Boga boga” kantak esango lukeen bezala, Indietara joandako zientoka euskaldunen testamentu, gutun, dokumentu, aberastasun, nahiz pobrezia hark estudiatu ditu. Gaur eta hemen, hainbeste liburuki eta aldizkaritan sakabanatutako bere idazlanak norbaitek batzea eta argitalpen bilduma baten paratzea eskatuko nuke, foru erakundearen babespean. Aitorpenik hoberena litzateke, Euskal Herriaren historiaren alderdi ez hain ezagutua eskura izango bai genuke.
Indietako Artxiboa, Sevilla eta Cadiz portu frankoak izan baziren ere Andaluziako bere lan egonaldi luzeko ikerketa fruituak, ezin dut beste bere beste uzta nagusia aipatzeke utzi, Juan Inazio Iztueta herrikidea, alegia. Inork aztertu, ikertu eta argitaratu badu XVIII-XIX mendeko zaldibiar famatu hura, Jose Garmendia izan da. Zinetan deitu genezake “iztuetologo” nagusia. Berak argitaratuko obra nagusiak aztertzea aski da, baita ere artikulu andana bat.
Ezagutzen nuen neurrian ez dut uste abertzalea zenik, baina bai euskaltzalea. Esango nuke Gipuzkoaren historian ugari izan diren ideologia tradizionalistako gizon jakitun eta kezkatsu andanaren azkenetarikoa izan dela. Zoritxarrez, azkenetarikoa esango nuke, "kasta" hau agortzera doala baitirudi. Euskal Herriarekiko kezka bere esaldi famatu baten mugatuko nuke, bai Villasantek ere askotan gogoratzen zuena eta, baita ere, Henrike Knörrek eta biok, berari entzunda, maiz komentatu duguna, bestalde: “euskaldunaren begia txikitu, laburtu da / el ojo del vasco se ha empequeñecido". Urrretxuarraren "eman da zabalzazu munduan frutua” edo garaztarraren beste hura : “euskara jalgi handi mundura” nahiago zituen, dirudienez.
Euskaltzaindiak, 1979ko abenduaren 20an izendatu zuen euskaltzain urgazle. 2005eko urtarrilaren 18an zendu zen, hemen, Donostian.
Euskal Herriak eta, bereziki, Gipuzkoak eta, Zaldibia bere jaioterriak, euskalari jakintsu bat, ikerle trebe bat, galdu dute aurtengo neguan Jose Garmendia Arrruebarrenarekin. Gipuzkoarren Etxe Nagusi honetan esan dezaket, Probintziak, berari esatea gustatzen zitzaion bezala, zor diola oroimen koskor hau baino zerbait gehiago. Gauza bera, Zaldibiako Udalak ere, zeren eta bertako seme argienetariko bat izan baita.
Argitaratutako lan aipagarrienak:
a) Gipuzkoa
-“Francisco Ignacio de Jauregui, autor de Galbarioko bidea”. 1968
-“Alegria de Oria en una monografía del siglo XVIII, [de F.X. de Iriarte Artano]”
-“Carta de una antologia de un vasco . De D. Juan Idíaquez a su hijo (1587)”
-“Francisco Ignacio de Jauregui, autor de Galbarioko bidea” La Gran Enciclopedia Vasca
-“Antonio de Gaztañeta Yturrivalzaga, capitán y pilotu mayor de la Real Armada del mar Océano”
-“El azcoitiano Juan López de Recalde”
-"Dos hijos ilustres de Vergara [Miguel Arricruz y Juan Bautista Elústiza Ganchegui en Cadiz]”
-“Noticias desconocidas sobre Francisco Ignacio de Lardizabal”
-“Sobre el autor de Testamentu zar eta berrico condaira “
-“Pedro Angel de Albisu, un arquitecto desconocido”
-"Precisiones en tomo al prendimiento de “Maragato” [Pedro Piñero] por fray Pedro [de Argaya] de Zaldivia”
-“Indice de la producción literaria crítico-musical de don Roberto Almandoz”
b) Iztueta
- “Obras ineditas de Iztueta”. 1968
-“Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira. Notas (sobre el libro de Iztueta)”. 1970
-“Iztuetaren olerkia”k. 1978
-“Noticias sobre Iztueta en los Registros de las Juntas Generales de Gipuzkoa”. 1974
-“Una dedicatoria inédita de Gipuzcoa-co dantza [de Iztueta]”
-“Documentos relacionados con Juan Ignacio de Iztueta y sus familiares”
-“En torno a las letras del libro de las melodías de las danzas [de Juan Ignacio de Iztueta]”
-“Iztuetaren olerkiak”
-“Relacion de los curas de Guipúzcoa. Un trabajo inédito de Juan Ignacio de Iztueta"
-“Sobre unos originales de Guipuzcoaco Condaira de Iztueta”
-“Iztueta, credibilidad de su Gipuzkoa-ko dantzak. Su influencia en el folklore de su tiempo”
-“Juan Ignazio Iztueta, dantzarien maisu & Miscelanea”
c) Amerika eta Andaluzia
-“Nomina de “indianos”[residentes en Sevilla e Indias] en el archivo municipal de Villafranca de Ordicia [1615-1682]”
-Vascos en Cádiz, siglos XVII y XVIII
-Cádiz, los Vascos y la Carrera de Indias
-Libros de hidalguías vascas en el Archivo Municipal de Cadiz. 1975
-“Tomas Ruiz de Apodaca, un comerciante alavés en Indias (1702-1767)”
-“Guía de vascos en el Archivo General de Indias”
-“Libros de hidalguías vascas en el Archivo Municipal de Cádiz”
-“El caballero Domingo de Urbizu [en Sevilla]”
-“Cargadores vascos a Indias en Sevilla [en el siglo XVII]”
-“La cofradia del Santisimo Cristo de la Humildad y Paciencia, de los vascos en Cadiz en el siglo XVII”
-"La cofradia del Santo Cristo de la Humildad y Paciencia, de los vascos en Cádiz de 1700 en adelante"
- “Documentos inéditos de la Congregación de los Vizcaínos en Sevilla (1540)”
-“Documentos inéditos de la Congregación de los Vizcainos en Sevilla. II:1650”
-“Exportación y exportadores vascos a las Indias [1650-1850]”
-“Los Ibarburu y Galdona, de Motrico [en Sevilla]”
-“Titulos y cargos de vascos en Cádiz [siglo XVIII]”
-“Los vascos en algunas guías de Cádiz [años 1797, 1812 y 1821]”
-“Vascos en Lebrija [Andalucia]”
d) Solteak
-“Librería de Irisarri”. 1975
-“Mandato sobre predicación en lengua vasca [en Ujué (Navarra), 1676]”
-“Apuntes históricos sobre el cultivo del vascuence [reproduce el escrito Una preguntita curiosa a los hombres sensatos. Bilbao, 1820 protestando el que se predique en romance en Abando]”
- Manso de Zuñiga, G.
- “Alava en las congregaciones o hermandades vascas fuera de lasprovincias” | 2020-03-29T17:41:57 | http://iztueta.com/index.php?option=com_content&view=article&id=842&catid=241&Itemid=638 | [
-1
] |
Cautsarteak – Garden Furniture | Hanya Sebuah Catatan Kecil Saja
Tagged with cautsarteak, furniture, garden chairs, garden furniture, indonesian furniture, jepara furniture, outdoor bar table, outdoor chairs, sasongko, tables outdoor, teak, teak furniture, teak garden About riahantororhantoro.net | 2017-02-24T21:43:47 | https://riahantoro.wordpress.com/2008/10/08/cautsarteak-garden-furniture/ | [
-1
] |
Erakunde publikoak Hurkoarekin bat bulego berrien irekieran | Hurkoa
Amarako Morlans pasealekuan dauden bulegoen helburua da Hurkoak babesten dituen pertsonen arreta zerbitzua hobetzea.
Agintariek Hurkoaren egoitzara eginiko bisitari hasiera eman zion Donostiako Elizbarrutiko Bikarioa den Juan Mari Olaetxea jaunak instalazioen bedeinkapenarekin.
Jarraian, Jose Luis de la Cuesta jaunak, Hurkoko presidenteak, erakundearen lana bultzatzen dutenei luzatu zien esker ona, Eusko Jaurlaritzari eta Caritasi bereziki, beraien eraginez sortu baitira bulego berriak. Esker on hori Hurkoaren eguneroko lana babesten duten erakunde pribatu nahiz publikoei ere eman zien hainbat arlotan egiten duten lanarengatik, besteak beste, mendekotasuna duten adineko pertsonen arretan tutoretza zerbitzuaren bidez, eguneko zentroan, eta ahulezia egoeran dauden pertsonen babesean.
Jaurlaritzaren Gizarte Politiketarako eta Enplegurako sailburua den Angel Toña jaunak 25 azken urteotan Hurkoak babes gabe daudenen alde egin duen lana azpimarratu nahi izan zuen, eta zentzu horretan, Hurkoako langileek zein boluntarioek ahulezia egoeran dauden pertsonen alde egiten duten lan eskergaren aipua egin zuen, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzako bere Sailaren laguntzaz Hurkoak ahuleziari buruz eginiko txostena goraipatu zuen. “Geure buruak ahultzat hartzeak indartsuagoak egiten gaitu” aldarrikatu zuen Toña jaunak “eta gizarte justiziaren isla da ahulenei laguntza eskaintzea” gehitu zuen.
Hurkoa moduko “hirugarren sektore” izeneko erakundeekin Aldundiak duen inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu nahi izan zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatua den Markel Olanok, batez ere, krisi ekonomikoak eragin duen testuinguruaren eraginez gizarte ezberdintasun egoerak handitu diren horretan. “Arriskua dago gero eta adineko gehiago egoteko bakardade eta babesik gabeko egoeran” –aitortu zuen Olano jaunak- Eta oso garrantzitsua da gizartea denek esku hartu behar dugun behar horretaz jabetzea. Hurkoak gizartearen inplikazio horri forma ematen dio eta erakunde publikoentzat, zalantzarik gabe, balio handikoa eta zaindu behar dugun kontua da.
Instalazio berriek Hurkoaren zerbitzu orokorrak jasotzen dituzte: zuzendaritza, idazkaritza, administrazioa, kalitatea eta prestakuntza. Horretaz gain, boluntario, familia eta ahuleziako taldeak daude lanean bertan, eta baita Tolosaldeako, Goierriko eta Zarautz aldeko beharrak artatzen dituen tutoretza taldea ere. Bestalde, Hurkoak irekita jarraitzen du Donostiako Gernikako Arbola 16an dagoen bulegoa. Bertan, Donostialdeako jarduerak zuzentzen dituen tutoretza taldea dago. | 2020-06-05T13:02:09 | https://www.hurkoa.eus/eu/content/erakunde-publikoak-hurkoarekin-bat-bulego-berrien-irekieran | [
-1
] |
Basauriko Aberrigintzan-ek antolatuta, datorren larunbatean, ekainaren 6an arratsaldeko seietan Zehatza Tabernan ipuin kontalari bat izango dugu.
Ipuin Kontalaria Basaurin
Dohako ekimena izango da, eta euskaraz. Animatu zaitezte, umeentzako euskararekin harremanean jarraitzeko bide ederra da, baina baita ere gurasoek ere beren umeekin gure hizkuntzan ekimen bat partekatu dezaten aukera aparta.
Add comment ekaina 4th, 2015
Add comment otsaila 6th, 2012
Arratsaldeko 18:00 aldera gerturatzen hasi zen jendea Arriaga antzokiko inguruetara. Urduritasunak nabarmendu egiten ziren gerturatutakoen artean, ez zen gutxiagorako, aurki Olentzero bera etorri eta Alde Zaharreko kaleetatik barna lagundu behar baitzioten.
Bitartean ABERRIGINTZAN kultur taldeko kideek azkenengo kudeaketak egiten ari ziren Olentzero ordura hel zedin, azkenengo orduko opariak prestatzen buru belarri baitzegoen gure ikazkina, aurten iaz baino ume zintzo gehiago egon da eta. Eskerrak kide batek Olentzeroren Galtzagorri bat ezagutzen zuela, harek gurekin hartutako konpromisoa gogoratu eta emandako hitza orduan bete ahal izateko taxisean gerturatu zitzaigun Olentzero…
Someratik irten eta Alde Zaharreko kaleetatik kantatuz eman genion ongi etorria. Bilboko zazpi kaleetan zegoen jendea gurekin bat eginik arratsalde euritsu eta hotza, Enrikek zuzendutako ahots goxo eta ozenek Jose Luisek jotzen zuen txistu eta danbolinarekin laguntzaz, giroa epeltzea lortu zutelarik.
Eskertzekoak izan ziren jaso izan genituen txalo zaparradak baita irrintziak ere bai. Baita harriduraz begiratzen ziguten atzerritarrak, askok argazkiak atera zizkioten gurekin zetorren Olentzerori, ezezaguna baitzuten bai ikazkina bai kantatzeko ohitura ere.
Bukatzeko eta indarrak berreskuratzeko parte hartzaile guztiei afari merienda batetarako gonbita luzatu zitzaien. Bertan irriak eta azkeneko abestiak kantatu ziren…
Ekimen hau izandako harrera onak, bai ikusle zein entzule bai partehartu zutenengaitik, hurrengo urtean errepikatzeko asmoa indartu egin du.
Azkenik eskerrak eman Jona eta Eliri (special FX), Enrike eta Jose Luis (zuzendaritza artistikoa eta BSO), Rikardo, Esti, Eukene eta Iñigo prestatutako afari – meriendarengatik, Galder, Ibon, Asier eta Iker Olentzeroren bidaia erosoago egiteagatik, Oinatz, Aritz, Garazi, Xabier, Malen eta Jone (aingeru ahotsengatik), Joseba, Leire, Jon, Nere, Ana, Celia, Igor, Malam, Pedro, Fer, Kris, Lore, Vicente, Angel, Elisa eta ondoren gehitu egin zinetenak ere.
Add comment abendua 26th, 2011
Tologorrin izan ginen
El sábado 10 de diciembre madrugamos un poco y a las 8:00 de la mañana estábamos en Sagrado Corazón, con el pan recién hecho y las botas listas para saludar al Tologorri. La verdad es que casi era necesario pincharse para creer que estabamos en diciembre: un sol radiante y una temperatura primaveral habían sido el primer regalo de la mañana. Joserra, Txus, Iñigo y Eukene eramos los montañeros que ese día ibamos a llevar la ikurriña y el ánimo Aberrigintzan a la cima de la montaña.
En dos coches salimos de Bizkaia, pasamos por Araba (Llodio, Luyando y Amurrio) y de nuevo en Bizkaia, desde la ciudad de Orduña fuimos hasta Lendoño de Arriba (Lendono Goikoa) donde nos calzamos las botas, la mochila y empezamos la ascensión.
Una de las cosas más importantes en la montaña, haga frío o calor, es la hidratación. Así que, a mitad de camino, paramos en la Fuente de LATETA para coger agua de manantial e ir bebiendo en la travesía.
Aparcamos los coches junto a los de otros montañeros que habían acertado igual que nosotros, eligiendo ese primaveral día de otoño para disfrutar de la montaña.
La Senda Negra nos llevó poco a poco hacía la cumbre, descubriéndonos unas vistas preciosas. El bosque de hayas que nos acompañó en la subida y el perfil de la Sierra Salvada eran elementos más que suficientes para enamorarse de la naturaleza y sentirnos orgullosos y agradecidos de la riqueza visual natural que tenemos en nuestra tierra.
Al llegar a la cima estuvimos contemplando las maravillosas vistas, oteando en el horizonte el Gorbea que nos espera en Fin de Año y sacamos algunas fotos para poder compartirlas con los/as amigos/as de Aberrigintzan. A pesar del buen tiempo que teníamos, el viento que hacía allí arriba nos convenció para no tomar el bocata junto al buzón y acercarnos al vecino hayedo donde tienen las bordas los pastores. En el bosquecito, no sólo el clima era más amable sino que las hayas enroquecidas eran un regalo para la vista. Sin duda, la tortilla sabe mucho más rica en buena compañia y en un paraje espectacular.
Con las fuerzas repuestas descendimos nuevamente a Lendoño Goikoa, y desde allí, por una de esas carreteras llenas de curvas y mucho encanto, fuimos hasta Maroño. ¿Qué más se puede pedir? Una cerveza fresca y un rato de charleta y listos para volver a Bilbao, con las pilas cargadas y satisfechos con el esfuerzo realizado.La montaña es agradecida y generosa y nos devolvió con creces el madrugón.
Esa tarde, la siesta fue más reparadora que cualquier sábado urbano … y al llegar a Bilbao, ya estabamos pensando en la subida al Gorbea 🙂
Así que, GORA EUSKALERRIA Y SUS MONTAÑAS!!!
HAN GOGOA; HAN ZANGOA!!!
Aberrigintzan Mendietan
Abenduaren 31an denok Gorbeiara!
Egun on denoi!!!!!
31an berriro Gorbeiara!
Aurten, beste urteetan bezala, abenduaren 31an Gorbeiara igoko gara 2011 urteari agur esan eta, ilusio handiz, 2012 urtea agurtzeko.
Gorbeiara igoera 2006an
Aurtengo igoeran, bakegintzan eta independentziara hurbiltzen gaituzten pausuak ospatuko ditugu. Eta berriz ere, gure adiskideak ziren Igor Lezamiz eta Sabin Intxaurraga gure alboan izango ditugu. Izan ere, euren omenez antolatu nahiko genuke aurtengo igoera.
Beraz, gurekin batera igo zaitezten animatu nahi zaituztegu. Zuen parte hartzea konfirmatu beharko diguzue, Aberrigintzanetik hamaiketako-“pikoteoa” antolatu nahi dugulako Pagomakurren eta jende kopurua jakin beharko genuke lehen bait lehen.
Idatzi hona:
Ordutegiaz eta lekuaz, baita kotxeen antolamenduaz ere, aurrerago informatuko dizuegu.
Zuen konfirmazioen zain, jaso ezazue AGUR BERO ETA BESARKADA BAT!
Eukene Bengoa, Aberrigintzanen Batzordearen izenean.
Add comment abendua 6th, 2011 | 2018-01-17T14:23:25 | http://www.aberrigintzan.org/category/aberrigintzan/ | [
-1
] |
Alex Berasategi, sokamutil berria | Zezenbeltz Elkartea
Alex Berasategi, sokamutil berria
Sokamuturra aurtengo sansebastianetan bi egunetan izango da. Bihar (hilak 20), eguerdian (12:00etan) eta arratsaldean (16:30etik aurrera) eta igandean arratsaldean (16:30etik aurrera). Sokamutil ibiltzen direnen artetik bi lagunek utzi egin dute: Andoni eta Aitor Unanuek. Baina sokamutilen taldera beste lagun bat gehituko da sansebastianetan. 19 urteko Alex Berasategi da. Zezenean ibiltzeko zaletasuna du, eta aurten sansebastianetan sokamutil ariko da; “oso gustura” dago.
Valen Garciarentzat Imanol Elias sari herrikoia
‘Irteera’ pelikularen trailerra
‘Soka ez da eten’ dokumentala, ikusgai...
Aratz Errekako zekorketa | 2019-05-22T05:23:52 | http://zezenbeltz.eus/?p=2017 | [
-1
] |
Biltegiratze sistemen integrazioa parke eolikoen laguntza gisa ebaluatzeko tresnak | IKERLAN
Biltegiratze sistemen integrazioa parke eolikoen laguntza gisa ebaluatzeko tresnak
Biltegiratze sistemak, energia berriztagarrien sorkuntzarako laguntza gisa
Iberdrola Renovables enpresa liderra da energia iturri berriztagarrien bitartez energia elektrikoa sortzen eta saltzen, eta biltegiratze elektrikoak energia berriztagarriaren sorkuntza eszenatoki askotan integratzeko balio ote duen ebaluatzea du erronka une honetan.
IKERLANen Iberdrola Renovablesekin elkarlanean aritu gara hainbat erreminta garatzen planta eolikoek eta biltegiratze sistemek merkatu elektrikoetan eta sareko zerbitzuetan batera egindako lanaren analisi teknoekonomikoa errazteko. Tresna horiek aukera eskaintzen dute kalkulatzeko zer dimentsionamendu behar duten sarearen laguntzako zerbitzuak emateko, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta.
Garatutako erremintekin Iberdrola Renovablesek biltegiratze sistemek hainbat eszenatokitan duten potentzialtasuna ebaluatu ahal izango du eremu nazionalean eta beste merkatu batzuetan, negozio aukera berriak irekita. | 2019-06-17T15:32:30 | https://www.ikerlan.es/eu/kasu-arrakastatsuak/kasua/biltegiratze-sistemen-integrazioa-parke-eolikoen-laguntza-gisa-ebaluatzeko-tresnak | [
-1
] |
ELAren euskaltzaleen sarea ehunduz #EuskaraTaupadaKolektiboa — ELA Sindikatua
ELAren euskaltzaleen sarea ehunduz #EuskaraTaupadaKolektiboa
ELAren euskaltzaleen sarea ehunduz #EuskaraTaupadaKolektiboa Azaroaren 29a egun handia izango da ELArentzat. Egun horretan sindikatuko Euskaltzaleen Sarea eratuko da. Horretarako egun osoko jardunaldia antolatu du Euskara Batzordeak Bilboko Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2). Goizean zehar Biran bilduko diren lagunek ELAk euskararen inguruan duen estrategia partekatuko dute. Baina, horretaz gain, sindikatuko euskaltzaleak elkar-ezagutu eta elkarrekin egun bikaina pasatzeko aukera ere egongo da: bertso-bazkaria, karaokea... eta beste hainbat sorpresa! https://www.ela.eus/eu/euskara/albisteak/elaren-euskaltzaleen-sarea-ehunduz-euskadataupadakolektiboa https://www.ela.eus/eu/euskara/albisteak/elaren-euskaltzaleen-sarea-ehunduz-euskadataupadakolektiboa/@@download/image/Euskara horizontala.jpg
Azaroaren 29a egun handia izango da ELArentzat. Egun horretan sindikatuko Euskaltzaleen Sarea eratuko da. Horretarako egun osoko jardunaldia antolatu du Euskara Batzordeak Bilboko Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2). Goizean zehar Biran bilduko diren lagunek ELAk euskararen inguruan duen estrategia partekatuko dute. Baina, horretaz gain, sindikatuko euskaltzaleak elkar-ezagutu eta elkarrekin egun bikaina pasatzeko aukera ere egongo da: bertso-bazkaria, karaokea... eta beste hainbat sorpresa!
Hamaika erronka ditu ELAk euskarari dagokionez. Batzuk, barrura begirakoak. Beste batzuk, kanpora begirakoak. Horiek guztiak aztertuko dira ELAk azaroaren 29an Bilbon egingo duen jardunaldian. 10:00etatik aurrera sindikatuko euskaltzaleak Bira Kultur Gunean elkartuko dira erronka guzti hauen inguruan hausnartzeko: euskararen inguruko Plan Estrategikoa, sindikatuan euskararen diagnostikoa egiteko urratsak, negoziazio kolektiboan garatu beharreko Euskara Planen Gidaren aurkezpena...
Euskaltzaleen sarea ehunduko du, beraz, ELAk azaroaren 29an. Eta ez dago sare bat ehuntzeko elkar-ezagutu eta gozatu baina gauza hoberik. Horregatik, goizeko saioaren ostean, festa eta umorea nagusi izango dira: bertso-bazkaria, karaokea eta hamaika sorpresa! | 2020-07-07T01:52:59 | https://www.ela.eus/eu/euskara/albisteak/elaren-euskaltzaleen-sarea-ehunduz-euskadataupadakolektiboa | [
-1
] |
Noticias – Página 2 – kidekoop
Igande honetan, maiatzak 21, patata errazioak eskainiko ditugu Goizalde Elkartean. Domeka gastronomikoak ekimenaren barruan Bilbo Zaharreko hainbat taldek eta eragilek saiakera egiten dugu plaza pizten eta alaitzen astebururo. Horrela, elkarlanarekin eta babesarekin auzokideen arteko sarea eraiki eta auzori bizitza emateko asmoz. Hurreratu zaitez eta parte hartu! Bilbiko plazan ikusiko dugu elkar Este domingo, 21 de mayo, ofreceremos raciones de patatas en Goizalde Elkartea. Dentro de la iniciativa domingos gastronómicos varios colectivos y grupos de Bilbao…
Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan Elikadura Burujabetza eta Agroekologia kurtsoa. II. edizioa. Hegoak eta EHNE-Bizkaiak antolatutako ikastaro honetan aurre-matrikula egiteko epea zabalik dago (2017eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era). Ikastaro horren helburua da balioan jartzea eta ezagutza sortzea nekazaritzatik eta nekazarientzat. Horretarako, La Via Campesinak erabilitako formazio prozesu pedagogiko metodologikoak erabiltzen ditu euskal errealitatera gehituz eta egokituz. Elikadura Burujabetzaren agendak nekazaritzaren eremua gainditzea nahi du, eta horretarako ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduek Euskal Herrian…
Maiatzeko lehen astebururako agroekologia jardunaldiak antolatu dituzte Zeberion. Hona hemen egitaraua: En Zeberio han organizado unas jornadas sobre agroecología para el primer fin de semana de mayo. En la imagen el programa:
(Más abajo en castellano) Etxaldek, Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Baserritarren Mugimenduak, App bat atera berri du, elikadura burujabetza zabaldu eta kontzientziatzeko tresna berria, alegia. Erreminta honekin, alde batetik, gure kontsumo erabakien eragina inguruan nolakoa den jakin dezakegu. Beste alde batetik, ordea, sasoiko produktu freskoak zeintzuk diren ikasi eta horrela erosketa arduratsua egiteko aukera izan dezakegu. Hori dela eta, sasoian sasoiko produktuen egutegia aurkituko dugu bertan; baita horien gertutasunaren inguruko informazioa…
Euskal Herriko Hazien Sareak 20. urteurrena ospatzeko hainbat jardunaldi eta ekintza antolatu ditu maiatzaren 6an Gasteizen. Hona hemen egitarau osoa: La Red de Semillas de Euskadi ha organizado varias jornadas y actividades para celebrar su 20 aniversario el día 6 de mayo en Vitoria-Gasteiz. Todo el programa en la imagen.
Igande honetan, martxoak 19, patata errazioak eskainiko ditugu Goizalde Elkartean. Domeka gastronomikoak ekimenaren barruan Bilbo Zaharreko hainbat taldek eta eragilek saiakera egiten dugu plaza pizten eta alaitzen astebururo. Horrela, elkarlanarekin eta babesarekin auzokideen arteko sarea eraiki eta auzori bizitza emateko asmoz. Hurreratu zaitez eta parte hartu! Bilbiko plazan ikusiko dugu elkar Este domingo, 19 de marzo, ofreceremos raciones de patatas en Goizalde Elkartea. Dentro de la iniciativa domingos gastronómicos varios colectivos…
Hona hemen Kidekoopen inguruan idatzitako “Baratzetik auzora” artikulua. Irakurtzeko klikatu hemen
Martxoaren 9an, osteguna, Sustraiak Cateringeko lagunek afari agroekologikoa antolatu dute Hika Ateneon. 20:30tatik 22:30ak bitartean, bertoko eta sasoiko produktuekin landutako menua eskainiko dute. Kartelean duzue menu osoa ikusteko aukera, baita erreserba egiteko datuak ere. Animatu zaitezte! El día 9 de marzo, jueves, Sustraiak Catering organiza una cena agroecológica en Hika Ateneo. De 20:30 a 22:30 tendréis ocasión de degustar un menú elaborado con productos locales y de temporada. Podéis ver en…
Otsailaren 24an, ostirala, Boga Kooperatibak Garagardo Pirata berria aurkeztuko du Bilboko Itsas Museoko atarian dagoen Atyla belaontzian. Aurkezpena 12:00etan hasiko da, eta aurkezpen – argazkiaren ondotik, garagardo berriaren dastatzea egingo da Itsas museoaren tabernan 12:15etatik 13:00tara. Bertan, Urtzi Ugaldek eta Alba Donadeuk, kooperatibako Marketing-salmenten eta Ekoizpenaren arduradunek, adierazpen batzuk egingo dituzte. Gonbidapena komunikabideei, kolaboratzaileei, bezeroei eta instituzioei zuzendua dago. Antolakuntza beharretarako, aldez aurretik asistentzia konfirmatzea eskatzen da, email bidez ([email protected]) edota…
Datorren otsailaren 19an Hiri ortu tailerra antolatu dugu Larrateko ekoizleakin batera. Betiko lez, Goizalden egingo da ikastaroa goizeko 12:00tan. Sasoiak eta labore mota bakoitzaren beharrak, substratu on baten prestakuntza, hazitokiak, plagak, gaixotasunak … gaiak jorratuko dira, besteak beste. Zure terrazan edota balkoian sasoiko jakiak, senda-belarrak edota sukaldaritzarako belarrak landatzen ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera paregabe hau! Beharrezkoa da aurretik izena ematea, horretarako, idatzi [email protected] helbidera eta baieztatu etorriko zarela. Horrez gain,…
Atzo Larrateko ekoizlearekin batera Zeberioko Maskilu kontserbetan egon ginen. Sasoiko kalabazekin, porruekin eta patatekin egindako krema ontziratzen, alegia. Larreteko ekoizlearen (Josu) soberakinak gordetzeko aukera paregabea; horrela, hurrengo hileetan neguko jakiekin egindako kalabaza krema gozoa izango dugu. Oso proiektu polita Maskilu kooperatiba agroekologikoa. Informazio gehiago beraien webgunean aurkituko duzue. Esperientzia ederra izan zen, errepikatzeko modukoa. Ayer junto con el productor Larrateko estuvimos en la conservera Maskilu de Zeberio. En concreto, embotando una…
Igande honetan, hilaren 29an, Goizalde Elkartean patata errazioak eskainiko ditugu. Gehiengoak jakingo duzuen bezala, hilean behin jarduera bat egiten zaiatzen gara Kidekoopen. Oraingoan patata errazioak eskainiko ditugu baina hainbat tailer prestatzen gabiltza hurrengo hileetarako. Adi egon eta parte hartu! Bilbiko plazan ikusiko dugu elkar Este domingo, día 29, ofreceremos raciones de patatas en Goizalde Elkartea. Como la mayoría de vosotr@s sabrá, intentamos organizar una actividad cada mes en o desde Kidekoop.… | 2018-12-15T21:32:38 | http://kidekoop.org/category/noticias/page/2/ | [
-1
] |
Zaldibarko zabortegiko jarduketek aurrera jarraitzen dute - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza : Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Zaldibarko zabortegiko jarduketek aurrera jarraitzen dute
Egiten ari diren biltegiek lanak areagotzeko aukera emango dutela esan dute. Errekerimendua bidali diote Verter Recycling enpresari lanei laguntzeko lan osagarriak egiten hastea eskatuz.
Zaldibarko zabortegiko hondakinak biltegiratzeko segurtasun-biltegiko lanak erritmo egokian doaz. Horrela jakinarazi du Elena Moreno Ingurumen Sailburuordeak. Alberto Sololuze Markina-Xemeingo bizilaguna eta Joaquin Beltran bilatzeko, jausitako zaborrak bahetzen eta ateratzen ari dira, inguruan pilatuz, eta segurtasun biltegi bi eraikiko dituzte zakar horiek biltzeko. Lanak “oraindik ere gehiago intentsifikatzeko” aukera emango diela horrek azaldu du.
Beharginak lanean jarraitzen dutela eta B4 guneko lanak nahiko aurreratuta daudela ere jakinarazi du Gaizka Etxabe Segurtasun Saileko Arrisku eta Larrialdietarako arduradunak. Eta makinekin eta txakurrekin B1-3 eta B4 gunean ari direla lanean gaineratu du.
Errekerimendua. Administrazio publikoak hasitako lanei laguntzeko lan osagarriak egiten hasteko errekerimendua bidali dio Jaurlaritzak zabortegiaren jabe den Verter Recycling 2002 SMk enpresari. Eusko Jaurlaritzak modu subsidiarioan ekin zien zabortegia egonkortzeko eta zakarrak ateratzeko eta langileak bilatzeko lanei, enpresak ez zuela horretarako baliabiderik adierazi ondoren. Gastu hori enpresari pasatuko diola gero, azaldu zuen jaurlaritzak. Enpresak errekerimendu horri “berehalako erantzun bat” eman beharko diola esan du Morenok.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria barikuan [martxoak 13] egon zen zabortegian, eta han egiten ari diren lanak ikusi zituen. Joan den astean zehaztu zutenez, ehun bat langile ari dira zabortegian lanean.
Bestalde, Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz osasun publikoaren arloan hartu beharreko prebentzio-neurriak direla eta, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran bilatzeko operatiboaren jarraipen eta koordinazio batzordeak baliabide telematikoak erabiliz egingo dituztela bilerak jakinarazi dute. | 2020-04-04T18:48:42 | https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2020/03/16/zaldibarko-zabortegiko-jarduketek-aurrera-jarraitzen-dute/ | [
-1
] |
hizkuntza-eta-literatura - IRAKURLEEN TXOKOAK
Hona hemen euskaraz ezagutu ditugun zenbait irakurle klub. Besteren bat ezagutzen baduzu, gehitu mesedez. Hemen edo, batez ere, eu.wikipedian.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Literatura_klubak
Literatura klubak on-line:
Ibon Idoiaga Basaras phpBB sistema euskaratu zuen irakurleen foroa on-line sortzeko baina badaude irakurle txoko klasikoagoak, aurrez aurrekoak, non, gutxi-gorabehera, solasaldidialogikoak egiten diren partaideak elkartzen diren bakoitzean liburu baten inguruan.
Askotan, liburuaren egilea edo liburua euskaratu duen itzultzailea taldearekin elkartu egiten da irakurleen galderei erantzuteko edo iruzkinak jasotzeko eta komentatzeko.
Gasteizen, Iban Zaldua koordinatzaile lanetan, urtetan hilabetero elkartu egin dira zenbait irakurtzale Geu Gasteiz Euskaltzaleen Elkartearen laguntzarekin. Pintore kaleko 13n elkartu egiten ziren Hikaateneoan baina gero, halabeharrez, handik Ignacio Aldecoa Kultur etxera joan ziren. Hementxe bi ikasturteko egitarauen laburpena. Eta 2005-06 ikasturtekoa.
Basauriko Euskarabila elkarteak ere antolatzen ditu idazleekin topaketabatzuk.
Badago Bilbon Asapala Euskara Elkarteareninguruan Irakulezale talde bat. Beraien bloga.
Deustun Berbaizu Euskara Elkarteareninguruan irakurzale talde bat ere badago.
Egizu Getxo euskaldun. Beste hamaika jarduerez gain, irakurzaletasunaren inguruko kontuez ere jarduten dira. Uribekostako Irakurzaleen Txokoa
Leioa. Kultur Leioa. Hileko hirugarren asteetako asteazkenetan. 2. solairuan.
Donostian urtetan elkartu egin dira irakurtzaleak, Harkaitz Cano , Julen Gabiria edo Iñigo Aranbarrirengidaritzapean esate baterako. Udal Liburutegiko sotan.
Arizkunen. Baztanen. Herriko Etxean.
Oraindik euskarria erabat euskaratu gabe badago ere, badago irakurle klub bat on-line, 2009ko maiatzean sorturik: irakurle-kluba.ning.com. Gonbidaturik zaude!
Bestalde, literaturari loturiko ekintza publikoen berri ematen duten zenbait leku badaude, gorago aipatutakoez gain: 111akademia (Beterri), SUSA literatura aldizkaria, (armiarma.com)
Azken atari hau da, (armiarma.com), ezinbestekoa iruditzen zaigu euskaraz egiten den literaturari buruzko informazioa jasotzeko.
Social Blogworks: Blogosfera hedabide banatu bat artikulua by Teketen
Contributions to https://hizkuntza-eta-literatura.wikispaces.com/ are licensed under a GNU Free Documentation License. | 2018-06-19T21:58:43 | https://hizkuntza-eta-literatura.wikispaces.com/IRAKURLEEN+TXOKOAK?responseToken=511f21b932fe2d82d16307e4571ccd50 | [
-1
] |
#Cabieces auzia: #Kutxabank i buruzko ikerketa batzordea eratzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak «
#Cabieces auzia: #Kutxabank i buruzko ikerketa batzordea eratzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak
berria. 2015-03-12
Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezen eta 2008-2012 artean Espainiako Gobernuak EAEn izandako ordezkari Mikel Cabiecesen (PSE-EE) arteko lankidetza harremana argitzeko batzorde bat sortzea galdegin zuen EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean.
Jakina zen batzordearen eraketak ez zuela aurrera egingo, EAJk eta PSEk iragarri baitzuten ez zutela egitasmoa babestuko. Biei, ordea, PPren ezetza batu zaie.
Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak EH Bilduri egotzi dio Cabiecesen auzi “zehatza” erabiltzea Kutxabanken ibilbidea zalantzan jartzeko. Halaber, ez du uste ikerketa batzordearen beharrik dagoenik, argudiatuz auzia bide judizialetik ikertzen ari direla. Kutxabanken bat egite prozesuaz eta Mikel Cabiecesen auziaz “irakurketa politikoa” egitea ezinbestekotzat jo du, ordea, Iker Casanova koalizioko legebiltzarkideak.
Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkidea ados azaldu da Gorosperekin, eta gogorarazi du Cabiecesi ordaindutako diruaren auzia epaitegietan dagoela. Gainera, uste du erakunde erregulatzaileak Kutxabank “lupaz” begiratzen ari diren uneotan, horrelako “gainesposizio batek” ez liokeela mesederik egingo bankuari. PPko Anton Danboreneak, berriz, koalizioari leporatu dio “bost axola” zaiola Cabieces auzia, haren helburua Kutxabank kritikatzea dela uste baitu. | 2017-09-21T14:16:42 | https://adielkartea.com/2015/03/12/cabieces-auzia-kutxabank-i-buruzko-ikerketa-batzordea-eratzea-baztertu-du-eusko-legebiltzarrak/ | [
-1
] |
NET artea | Kulturnet (Begia)
« Musika aukera | Hasiera | Gidan begiratu »
1999ko abenduak 4, Larunbata | Kulturnet (Begia) |
Nabigatzeko erabili ohi diren programek �Navigator eta Explorer dira ezagunenak� oinarrizko HTML lengoaiaz aparte gero eta bertsio berriagoak ulertzen dituzte, baliabide askoz ikusgarriagoak ahalbidetzen dituztenak. Hortaz, Web-art txukun batek Java lengoaia eta Shockwave teknologia erabiliko ditu.
Gure artean lagun gutxi dira honelako sorkuntza lana egiten dutenak. Bat aipatzearren Roberto Agirrezabala bizkaitarra dugu ezagunena. Iaz Nafarroako Bideo Jaialdian errebelazio saria jaso zuen Easyone webgunearengatik. Sarerako propio eginiko sorkuntza lan honek arrakasta itzela izan zuen eta, aurten, antzeko bidea erabili du what:you:get izeneko webgunea sortuta. Iazkoa bezala, bisitariak aukerak eginez bere bidea urratzen doan webgunea da, baina aurtengoa osatua da eta baliabide berria erabiltzen du: datu basea.
Webgunera sartuta, alegiazko bi pertsonaia aurkituko ditugu: aukerak eginez bien artean chat bidez egindako berriketaldiak aurkituko ditugu, batak besteari bidalitako mezuak eta beste hainbat gauza. Elkarrizketa eta komunikazioa lortzeko duten ezintasunak markatzen ditu bien arteko harremanak. Bitartean, bisitari bakoitzaren arrastoa ondo hartuko du webgunearen atzen dagoen datu baseak eta horren araberako webgunea aurkeztuko dio. Egilearen hitzetan, �berrosatutako soslaia da, izengabetasunaren jokoa, nortasun faltsuarena�. Oso gustokoa du joko hori Agirrezabalak: �Chat-ean izengabea izatea nahiago dut, anbiguotasunak baztertuta. Inork nor naizen ez dakien arren, ez dut inoiz gezurrik esaten, oso erraza litzatekeen arren�. Hortxe dago bere jokoa.
WYG honekin, Agirrezabalak Net_condition nazioarteko erakusketan esku hartu du. Erakustokia sarea izanik, aldi berean lau hiritan egin da erakusketa hau: Bartzelona, Karlsruhe, Graz eta Tokio. Bertan, beste artista batzuek ere euren web artelanak erakutsi dituzte eta sarean ikusgai dira denen lanok.
Baina beste helbide eta zerbitzari askotan ere biltzen da net artea. Mota honetako sorkuntza era pentsamendu garaikidea lotzen dituen zerbitzaria dugu Aleph. Bertan, Net-art eta e-shows ataletan web-erako sorkuntza digitalaren erakusgarri batzuk aurkituko ditugu. Honelako lanak egiten dituztenen webguneak ezartzeko doako lekua eskaintzen die Aleph-ek artistei.
Baina ez da horretara mugatzen Aleph. Borges, Cortazar, Beckett eta Duchamp sortzaileei gorazarre eginez sortu zuten bere egileek, asmo eta oinarrien adierazpen baten bidez. Gogoetarako eta ekintzabide telematikorako lekurik ere badu, baita arteari buruzko saio eta bestelako lan interesgarri zenbaitentzat ere. Pensamiento atalak aktibismoa eta desobedientzia bultzatzen du argiro, bertan aukeratutako artikuluak ikusita eta Eco izenekoak berriz eztabaida foro telematikoa izan nahi du.
Arteak, zentzu orokorragoan badu isla bat baino gehiago. Esaterako, W3 Art webguneak Espainian artea egiten duten egileen direktorio bat izan nahi du, oraindik osatzen ari bada ere.
Roberto Agirrezabalaga
http://www.adclick.es/whatyouget/
Net condition jaialdia
http://www.mecad.org/net_condition/
Helbide gehiago
http://www.siruela.com/elpaseante/pag0501.html
http://www.telefonica.es/fat/futura/main.htm
http://www.connect-arte.com/netart/index.htm
http://www.iua.upf.es | 2020-06-04T15:22:59 | http://www.sarean.com/artxiboak/000279.html | [
-1
] |
Pintura ekologikoa | APLITEC - pinturak eta estaldurak
PINTURA EKOLOGIKOALA
30/08/2014 | Sarreraren egilea: admin | Non: PINTURAK, estaldurak
Azken aldian, merkatuan gero eta presentzia handiagoa du pintura mota berri batek. "EKOLABEL" ikurra daukaten soluzioez ari gara. Zeintzuk dira pintura horien ezaugarri nagusiak eta, batez ere, zer abantaila dakar horiek erabiltzeak?
Pintura ekologikoak: zure obrarako, ingurumenerako eta zuretzako onurak.
Kontsumitzaileengan handitzen ari da ekologiarekiko kontzientziazioa eta gaiak asko arduratzen ditu. Horrek pinturak ekoizten dituen industria atzerantz begirarazi du. Hala, urte duela batzuk hain modan izan ziren soluzio sintetikoak beren hegemonia galtzen hasi dira, agertu berri diren pintura ekologikoen edo "EKOLABELDUN" pinturen alde.
Era horretako proposamenek produktu biologiko eta naturalak erabiltzen dituztenez, neurri handi batean gizakiek duela urte asko erabiltzen zuten pintura motaren berreskurapena ekarri dute. Noski, hizpide ditugun pinturak aspaldiko haien bertsio berritu eta eguneratua dira, gaur egungo baliabide eta ezagutza itzelei esker. Nolanahi ere, ideia berbera izan arren, pintura "jasangarri" berri hauek oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzte, bereziki hiru esparru handi hauetan:
- Ez dira ohiko pinturak bezain toxikoak eta ekoizpen prozesua ez da hain kaltegarria substantzia sintetikoen ordez substantzia organikoak erabiltzen direlako; ur-pinturak dira.
- Ingurumenean inpaktu txikiagoa eragiten dute eta ez dira hain kaltegarriak inguruarentzat eta airearentzat, ez dutelako ez konposatu organiko lurrunkorrik (KOL) ez hidrokarburo aromatiko lurrunkorrik; pintura sintetikoek, aldiz, badituzte.
Zure proiekturako onurak
- Gogorragoak eta iragazgaitzagoak dira. Adibidez, silikato-pinturak birziklatutako beira urtzean oinarrituriko prozesuen bitartez lortzen dira, eta aukera ideala dira kanpoko proiektuetarako edo aterpe gabe dauden tokietarako.
- Kolore puruagoak dituzte eta, gainera, funtzio fungizida eta bakterizida betetzen dute. Ezagugarri garrantzitsu hori dute kare-pinturek (kare hidraulikoa bestelako gehigarri natural eta organikoekin nahastearen emaitza) eta buztinean oinarriturik ekoizten diren pinturek. Horregatik, bi pintura mota horiek oso gomendagarriak dira barneko eremuetarako.
Zure osasunerako onurak
Pinturak eta bernizak erabiltzearekin loturiko arrisku faktore nagusietako bat produktu horiek aplikatzen diren bitartean gertatzen da. Soluzio sintetikoak badira, pintatzerakoan airean isuri kimikoak askatzen dituzte eta frogatuta dago substantzia horiek hagitz kaltegarriak direla gure birikentzat eta baita gure nerbio sistemarentzat ere.
Aldiz, hizpide ditugun produktuek ez dute horrelako arriskurik gehienak gure gorputzarentzat arriskutsuak ez diren osagai naturalekin egiten direlako.
Aipatu ditugun abantaila horiei beste bi gehitu beharko litzaieke. Garbitu daitezkeen produktuak dira, pintura begetalen kasuan, eta, batez ere, gama kromatiko zabaleko pinturak direnez, gure proiektuaren estetikarako onuragarriak dira.
Etiketak: Pintura ekologikoak, Ongizate, Osasun, Adeitsu, Ingurumen Natural Ekologia | 2020-08-05T04:07:17 | http://apliteck.com/blog/pintura-ecologica_eu.html | [
-1
] |
AECC Bizkaia_ #ContigoenNavidad | Asociación Española contra el Cáncer (Bizkaia) - Blogs vidasolidaria.com
Mila esker Attitude Dantz…
AECC Bizkaia_ #ContigoenNavidad
Asociación contra el cáncer | 24 diciembre 2018
Desde la AECC Bizkaia deseamos que esta Navidad sea muy especial.
Aurtengo eguberriak oso bereziak izan daitezen nabi dugu.
Gabonetan urtero bezala, minbizidun pazienteekin eta haien senitartekoekin egongo gara. AECC elkartea osatzen dugun guztiok minbizidun paziente eta senitarteko horientzako guztientzako prestatu dugun ezusteko berezi baten lehen eguna da gaur, eta zuk ere parte har dezazun nahi dugu.
Hoy es el primer día de una sorpresa muy especial que, desde la AECC, hemos preparado para todos los pacientes de cáncer y sus familiares y de la que queremoss que tú también seas parte: nuestro Calendario de Adviento digital.
Abendu aldiko Egutegi hau datozen jaietarako zure desiorik onenekin eramaten laguntzeko, sar zaitez contigoennavidad.aecc.es webgunean, eta idatz ezazu zure mezua, gaixoek eta haien familiek egunero jaso ditzaten animoak. Eta parteka ezazu, ahalik eta jende gehienarengana irits dadin.
Puedes ayudarnos a llenar este calendario con tus mejores deseos para estas fiestas. Tan solo tienes que entrar en contigoennavidad.aecc.es y escribir tu mensaje de apoyo para que ellos puedan recibir ánimos todos los días. No te olvides de compartirlo, para que llegue al mayor número posible de personas. | 2019-03-27T02:13:47 | http://blogs.vidasolidaria.com/aecc-bizkaia/2018/12/24/aecc-bizkaia_-contigoennavidad/ | [
-1
] |
aniztasuna euskaraz: 2013.11
Publicado por ainhoa basterra en 12:09 2 comentarios:
Publicado por ainhoa basterra en 16:05 1 comentario:
Etiquetas: euskaraz noski, Guztiontzako eskola, haur hezkuntza, irakurketa-idazketa
Atzo Euskalduna Jauregian Dr.Beau Lottoren hitzaldia entzun eta ikusteko aukera izan genuen.
Zientzilari, teknologian aditu, enpresari hoien guztien artean pixkat arraroa zen nire burua bertan ikustea baina interesgarria iruditu zitzaidan hezkuntza sistemari buruz esan zituenak. Zientzian bokazio falta dagoela eta gazteak zientziara urbiltzeko zer egin galdetu zioten. Erantzuna, gure hezkuntza sisteman umea jakintzak almazenatzera bideratu beharrean, umea galderak egitera bideratu behar dugula.
Dr. Beau Lotto, pertzepzioaren ikerketan aditua den neuro-zientzialari ospetsua da. Lottolab-en sortzailea da, Londres-eko Zientzien Museoankokatuta dagoen arte estudio eta zientzia laborategi baten nahasketa, non beste ikertzaile eta artistekin lan egiten duen. Bere ikerketekin, pertsonak haien inguruari buruz duten perzeptzioa eraldatzeko estimulatzen ditu.
Umeak erleen pertzepzioari buruzko esperimentua egiten.
Publicado por ainhoa basterra en 11:51 No hay comentarios:
Etiquetas: Guztiontzako eskola, zientzia eta teknologia
Publicado por ainhoa basterra en 16:43 No hay comentarios: | 2017-11-19T06:52:33 | http://aniztasunaeuskaraz.blogspot.com/2013_11_01_archive.html | [
-1
] |
27AZA2014Egin kontu!Blog hau jarraitzen duzuenok dakizuen bezala -batez ere, hemen ipintzen ditudalako saioak eta bertan hitz egindakoari buruzko estekak-, urteak daramatzat Euskadi Irratiko Amarauna saioan ‘Sarelarien tartean’, Internet eta teknologia berrien inguruan berriketan. Bada,... 10AZA2014IKaskeTa modu berriei begirada, #euskarabildua jardunaldietanLehengo ostegunean, Euskarabildua jardunaldietan (#euskarabildua) parte hartzeko aukera izan nuen. Aurtengo gaia IKTak eta hezkuntza izanik, bi eskaera jaso nituen antolatzaileengandik. Batetik, IKT eta hezkuntza alorrean gertatzen ari denari -edota gertatuko denari-, alegia,... 26URR2014Sarelarien tartea Amarauna irratsaioan, 14-10-26Gaur goizean Gorka Julio, Mikel Iturria eta hirurok izan gara Euskadi Irratiko Amaraunako sarelarien tartean, EITBko Miramongo estudioetan, Arantza Artza eta Andoni Mutiloarekin batera. Ondorengo gaiak izan ditugu hizpide: Hobelex zuzentzaile ortografiko eta lexikoa. Hobelex... 14URR2014Durangoko Azokako Kabi@n izena emateko epea zabalikDurangoko Azokaren egitarau orokorraren barruan, aurten ere Kabi@ren ateak zabaldu nahi ditugu. Kabi@ teknologia eta eduki libreen gunea da, eta helburua kultura digitalaren eremuan euskaraz diharduten eta aktiboak diren pertsonak biltzea da: sortzaileak, enpresak, web... ‹ Previous123456Next ›Last »dividerGogoko gaiakPraktika onak hezkuntzanMaite's eLearning spacePLE & PLNCollaborationBeti eskuraGaurko hitza: urteurrenak2. urteurrena3. urteurrena (1) 3. urteurrena (2) 3. urteurrena (3) AtalakAtalak | 2017-03-30T06:50:22 | http://www.maitego.com/page/3/ | [
-1
] |
LILURATURA - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza
Liluratura, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Idazlea, Idurre Eskisabel, gurekin izango dugu martxoaren 12an, 18:30ean. Orain liburua irakurri eta, aurrerago gogoraraziko dizuegu idazlearekin izango dugun hitzordua. Inozentziaren galera eta nortasunaren eraikuntza ditu ardatz poema liburuak, eta, ibilbide horretan, gorputzak leku nabarmena du. | 2019-11-14T07:59:28 | https://goierri.hitza.eus/komunitatea/kideak/liluratura/ | [
-1
] |
bellini-nong-thale - Krabi - Sofitel
Home > Top Things to Do > Thailand > Krabi > Bellini, Nong Thale
Restaurant Krabi, Thailand
149 Moo 3 Tambon, Tubkaak Beach, Tubkaak, Nong Thale, Krabi 81180
+66 75 60 7777
http://www.amari.com/vogue/restaurant-bellini.aspx | 2018-07-21T19:33:21 | https://sofitel.accorhotels.com/gb/destinations/bellini-nong-thale-krabi.shtml | [
-1
] |
Nire enpresak ongi ez ibiltzearen seinaleak | Consumer
Nire enpresak ongi ez ibiltzearen seinaleak
Eskaera gutxiago, metatzen den inbentario bat edo bezero urrunen batek adieraz dezakete, besteak beste, negozioak porrot egiten duela
“Likidazio osoa itxituragatik”, “Traspasoa”, “80 m2-ko lokala prezio ezin hobean”… Kaleek gainezka egiten dute Espainiako geografia osoan zehar. 2012an 22.568 enpresa desegin ziren, aurreko urtean baino %14 gehiago, eta krisialdiaren hasieratik daturik txarrena, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Merkataritza Sozietateen indizearen arabera. Zergatik? Krisia ezin da alde batera utzi, baina egia da itxitura batzuk saihestu egin daitezkeela, baldin eta lehen seinaleak antzemanez gero, zerbaitek funtzionatzen ez duela adierazten duen lehen zantzuak hauteman eta gero. Nahiz eta beti ez den erraza izaten bereiztea, artikulu honetan zenbait ikur argitu nahi dira, negozioa ez doala adierazten dutenak, hala nola, saltzen ez den inbentarioa, urruneko eskaerak edo zordunek ordainketak atzeratzen dituztenak.
Negozio batek ongi funtzionatzen ez duela dioen alerta-zantzu batzuk
Irudia: Casey Marshall
Espainian, itxi egiten duten enpresen tasa oso handia da. Bost urte igaro ondoren, ia negozioen erdiak bizirik irautea lortu du, eta urtez urte igotzen ari da, igotzen den adina. 2012an 22.568 sozietatetatik,% 70ek borondatez egin zuen; 2.021 bat zetozen, eta 4.682 desagertu ziren beste arrazoi batzuengatik.
Pompeu Fabra Unibertsitateko katedraduna den Oriol Amatek dioenez, korrelazio handia dago ekonomiaren martxa orokorraren eta enpresen emaitzen bilakaeraren artean. Baina egia da, halaber, ekonomiaren bilakaerari egokitu behar zaiola, eta, gainera, kontuan izan behar dela negozio baten barne-arazoen garrantzia.
Krisiak eragina badu ere, gaitz guztiak ez datoz kanpotik; beraz, erne ibili negozioaren barne-arazoekin
Hala ere, beti ez da erraza konturatzea zenbait zeinu (barnekoak zein kanpokoak) kezkagarriak direla, eta zantzuak okerrera doazela. Ondoren, seinale argienetako batzuk azalduko ditugu, negozio bat porrotera modu arriskutsuan hurbiltzen ari dela detektatzeko.
Likideziarik eza
Zerbait ez dabilelako argi eta garbi adierazten duten zeinuetako bat galera jarraituak eta likideziarik eza dira. Kasu askotan, enpresa ireki baino lehen, jabeak aurreztu egin du inbertsioa nahi duen dirua. Baina gutxi dira benetan jabetzen direnak beren negoziorako behar duten kapital kopurua, kapital gehiena enpresa irekitzean gastatzen baitute, eta etorkizuneko gastuetarako erreserbarik gabe geratzen baitira.
Likideziarik eza sortzen da, ez dagoelako sinkronizaziorik enpresatik ateratzen den efektiboaren eta sartzen denaren artean. Hori saihesteko, neurri batean komeni da kapital osoa ez inbertitzea, baizik eta beharrezkoa denean zati handi bat mantentzea. Eta, jakina, inprimatu egin daiteke negozioan erabilgarri dagoen kreditu guztia ez agortzeko, zerbait izan behar baita gorabeheraren bat gertatzen denerako.
Urruneko bezeroak
Bezeroak urrunago badaude, ez dute bisita hain sarri egiten eta erlazioak ez dira jariakorrak; baliteke zerbait huts egiten hastea. Gainera, lehiakideek eskaintzen dituzten produktuen xehetasun guztiak ezagutzen badituzte, seinalea agerikoagoa eta kezkagarriagoa da.
Bezeroa zaintzen ez jakitearen, langileak gaizki hautatzearen eta abarren ondorio izan daiteke hori. Negozio edo enpresa batek ongi markatzeko, giza kapitala funtsezkoa da: langile batek negozio bat hondatu dezake. Ezinbestekoa da bezeroak begien bistatik ez galtzea eta haien gustuak ongi ezagutzea. Bezeroen beharrak ulertzen ez badira, ezin dira erantzun espezifikoak eman bilatzen dutena konpontzeko.
Ez ohiko eskaerak
“Otsoari belarriak” ikus daitezke, konpainia batek kopuru edo produktu gutxiagoren eskaera jasotzen duenean. Edo eskaera baten eta bestearen arteko tartea distantzian badago. Horrek guztiak eskaerak murriztea dakar.
Kredituzko entregei ezezkoa ematea
Hornitzaileek uko egiten badiote kreditu bidezko ordainketa jasotzeari edo beren saldoa berehala ordaintzeari eskatzen badiote, kezkatu egin behar da. Edo, behintzat, erne egotea, jarrera horrek esan baitezake negozioa gaizki doala edo porrot egingo duela.
Gero eta erreklamazio edo kexa gehiago dago
Kudeaketa txarra bezeroaren gogobetetzean islatzen da. Erreklamazioak eta kexak ugaritu direnean, negozioak ez du ondo funtzionatzen. Igoera horrek ez du esan nahi gauzak gaizki egiten direnik konpainiaren barne-arazoengatik; halaber, adierazle bat da, enpresa bere amaierara irits daitekeela adierazten duena, eta une hori aprobetxatzen da porrot egiten duen presioa eta etsaitasuna areagotzeko.
Inbentarioa metatu egiten da
Inbentario lodituak esan dezake salmentak erabat erori direla, eta finantza-egoera eskasaren adierazle garbia dela.
Negozio baten jabeak sarritan kezkatzen dira stockean behar adina produktu edukitzeaz, baina garrantzitsuena da izakin egokiak izatea, kontsumitzaileak asetzen duena. Inbentarioak merkatuko gustua edo beharrak islatzen ez baditu, inoiz ez da salduko eta enpresarentzat galerak izango ditu.
Zordunek ordaindu egingo dute
Enpresari dirua zor diotenek ordaindu egin behar badute, konpainia hondoratzen ari dela esan dezake. Zordunak atzeratu egiten dira, zorrak mugaeguna baino lehen kobratzeko itxaropenarekin.
Lan-giro txarra: “ez” lehen erantzun gisa
Langileek konturatu gabe zerbait gaizki doala detektatzen dute. Nerbioak, gero eta desadostasun handiagoak, erantzun eskasa eta motibazioa galtzea, etab. Horrek guztiak argi erakusten du gauzak ez direla behar bezala egiten.
Langileei prestakuntza emateak, langileen ardurak delegatzeak edo proiektuaren partaide sentiarazteak negozio bat islaraz dezake.
Kanpoko profesionalen ikuskapena
Enpresa ertain eta handien kasuan, sintomarik txarrenetako bat da. Abokatuen, kontagailuen eta auditoreen bisitak berehalako heriotza baten seinale izan daitezke.
bezeroak enpresa liquidez-eu negocio-eu porrot seinaleak | 2020-01-25T12:00:46 | https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/nire-enpresak-ongi-ez-ibiltzearen-seinaleak.html | [
-1
] |
Gipuzkoako hiru erresidentzia eta aldundia auzitara eramango ditu ELAk
ELA sindikatuak jakitera eman duenaren arabera salaketa jarriko du Gipuzkoako hiru erresidentzien eta aldundiaren aurka.
Zumarragako Argixao, Ordiziako San Jose eta Tolosako Iurreamendi erresidentziak auzitara eramango ditu ELA sindikatuak gaur bertan jakitera eman duenez. Hauez gain, Gipuzkoako Foru Aldundia aurka ere salaketa bat jarriko du, beraien hitzetan "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzeagatik". Osakidetzak berriz, zaharren egoitzetan esku hartzeko deia ere egin du azken egunetan.
Sindikatuak jakitera emandako informazioaren arabera, bihar bertan beteko ditu salaketak Sozialeko Auzitegian eta kautelazko neurriak ere hartuko dituela iragarri du. ELAren hitzetan <<"langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko, zerbitzua kudeatzen duten enpresari isuna jartzea">> erabaki dute.
Egoera "dramatikoa" dela azpimarratu nahi izan du sindikatuak, langilean inolako babes neurririk gabe lanean jarraitzen dutelako eta hauetako askok test azkarrik ere ez dutelako pasa. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman dituen datuen arabera, hildako erabiltzaileak 91 dira jada eta "lurraldean covid-19arekin hil direnen % 70a" da.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Erresidentziak #GipuzkoakoForuAldundia #ELA #Zumarraga #Ordizia #Tolosa | 2020-07-05T07:03:38 | https://www.ataunirratia.com/post/gipuzkoako-hiru-erresidentzia-eta-aldundia-auzitara-eramango-ditu-elak | [
-1
] |
Categorii: Ancheta, Dosar
Etichete: ancheta, Angela Marinescu, Elena Vladareanu, Emanuela Ignatoiu-Sora, Gabriela Feceoru, Hristina Doroftei, Ioana Serban, Medeea IANCU, poezia tanara, Radu Vancu, Stoian G. Bogdan | 2018-11-18T14:13:41 | https://revistavatra.org/2016/10/11/angela-marinescu-si-poezia-tanara-ancheta/amp/ | [
-1
] |
Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sariak - Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus | 2020-05-27T03:40:56 | https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/elkarlan/web01-s2jusap/eu/ | [
-1
] |
Petronorrek 18 operadore berri kontratatuko ditu
ALBISTEAK Petronorrek 18 operadore berri kontratatuko ditu
Familia argazkia operadore berriekin.
Petronorrek, Lanbide eta Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, egindako azkeneko Planta Kimikoko Operadore ikastaroa amaitu duten 18 ikasle kontratatuko ditu.
13 hilabetetan zehar 20 ikasleek heziketa teorikoa jaso dute eta Petronorren praktikak egin dituzte. Horietatik 18 (7 emakume eta 11 gizon) urriaren 15etik aurrera Findegian lan egiteko kontratatuak izango dira. Ikasle hauek, kurtsoa gainditzeagatik lortzen den ziurtagiriaz gainera, ingurumen kudeaketan profesionaltasun ziurtagiri ofiziala lortu dute.
Azpimarratu beharra dago ikasleen %50a (9 pertsona) inguruko herrietakoak direla (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
Petronorreko Muñatones Jauregian izandako ekitaldian Miguel Gutiérrez findegiaren zuzendari nagusiak haien esfortzua txalotu du, “esfortzu hori mantendu edo handitu behar duzue orain”.
Ildo beretik José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak ikasleei erantzukizuna eskatu die, “Petronor taldea zein proiektuarekin erantzukizuna. Hau beste 50 urte funtzionatzeko guztiok egin behar dugu arraun”.
Javier Laiseca Irakas-gunearen zuzendariak, bere aldetik, hurrengoa azaldu die: “pertsonal zein profesionalki hazteko modu berria irekitzen zaizue, ez zarete bakarrik profesional onak izan behar, ere pertsona onak izan behar zarete”.
Amaitzeko, José María Montserrat Ekoizpen zuzendariak Petronor erreferentziazko energia enpresa izan nahi duela esan die, eta horretarako, haien beharra izango dutela.
Orain Petronorrek operadore ikastaroaren XVIII. edizioarekin dago, eta barnerakuntza berri honekin 416 dira guztira kontratatu diren ikasleak. | 2018-10-22T05:18:37 | http://petronor.eus/eu/2018/10/petronorrek-18-operadore-berri-kontratatuko-ditu/ | [
-1
] |
Hornidura T5 Socket T8 LED Tube Light, LED Tube Light, T5 Socket Tube Light, T8 LED Tube High Quality
deskribapena:T5 Socket T8 LED Tube Light,LED Tube Light,T5 Socket Tube Light,T8 LED Tube Light,,
Home > Produktuak > LED Tube Light > T5 Socket T8 LED Tube Light
T5 Socket T8 LED Tube Light produktuen kategoriak, Txinatik T5 Socket T8 LED Tube Light , LED Tube Light hornitzaile / fabrikako fabrikatzaile espezializatuak gara , T5 Socket Tube Light I + G produktuen kalitate handiko produktuak eta fabrikazioa, salmenta osteko zerbitzu ezin hobea eta laguntza teknikoa ditugu. Aurreratu zure lankidetza!
Prezio unitatea: USD 6.94 - 6.99 / Piece/Pieces
Txina T5 Socket T8 LED Tube Light Hornitzaileak
T5 socket T8 LED hodi argi 10W 18W 24W barne, T8 aluminiozko + T5 amaiera diseinatu gisa, Sarrerako tentsioa AC 85-277V, egokitutako qualited SMD2835 LED, gehienez 150lm / w guztizko argia eraginkortasuna argitsua.Power Foctor 0,95 baino gehiago. Gidari isolatua. Egitura iraunkorra eta errendimendu egonkorra.Bere bizitzan 30.000 ordu, 3 urteko bermea. Eragozpenean ez da keinuka edo liluragarria. Leku ilunik ez, bizitegi / erakundeen eraikinei aplikatuko zaie. | 2019-08-25T07:28:26 | https://www.ledlightinside.com/eu/t5-socket-t8-led-tube-light/ | [
-1
] |
Bennati – 2 orrialdea – Tropela.eus bloga
Etiketen artxiboak:Bennati
Aurreratu bezala, gaur Vinarosen amaitu den etapa ere esprintean amaitu da. Bigarrengo aldiz, eta oraingo honetan esprinter nagusiak etapa garaipenaren esprintean sartuta, Greipelek bere Vueltako bigarren garaipena lortu du jarraian Boonen eta Bennatiren aurretik. Honenbestez, bi garaipenek emandako gain sariei esker, Vueltako lider jarri da Columbia-HTCko txirrindularia. Taldearentzat, berriz, hirugarren garaipena. Gaurko etapak esperotako gidoia […]
Orain arte ez da gauza handirik ikusi Vueltan, ez hautagai nagusiei dagokienez. Baina bihar izango dute lehenengo proba serioa: 42,5 kilometroko erlojupekoa, lau-laua, Ciudad Realen. Bero izugarriarekin, seguruenik. Orduan ikusiko da nortzuk dauden Vuelta lehiatzeko moduan eta nortzuk ez. Badaude erlojupekoan espezialistak direnak: Astanako Contador, Leipheimer eta Kl�den, Clement, Chavanel, Gerolsteinerreko Lang eta Schumacher, Bruseghin, […] | 2019-06-20T15:04:11 | https://bloga.tropela.eus/tag/bennati/page/2 | [
-1
] |
Bekak - Jesuitak Donostia
1. Barne beka eta laguntzak
2. Eusko Jaurlaritzaren bekak eta laguntzak
Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekak eta laguntzak Ikastetxean izapidetzen dira, irailean. Bete beharreko baldintzak, data garrantzitsuak eta bestelako informazioa kontsultatzeko, ’Bekak, laguntzak eta diru laguntzak’ atala kontsulta daiteke, www.hezkuntza.net web orriko ‘Unibertsitateaz kanpoko ikasleak’ atalean.
3. Familia ugariagatiko deskontua
San Inazio ikastetxean hiru seme-alaba dituzten familiek % 5eko deskontua edukiko dute zerbitzu guztietan, urteko karguetan eta Musikabi edota Welcome-Jesuitak proiektuetan izan ezik. San Inazio ikastetxean lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiek, kontsultatu aukerak Administrazioarekin. | 2018-08-14T22:06:57 | http://www.donostiajesuitak.org/eu/bekak/ | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta
Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz …
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2020%2F03%2F19%2Fnews_61027%2Fmurga_declaracion.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2020/03/19/news_61027/_MAA2495.jpg" style="max-width:100%" alt="_MAA2495.jpg" />
_MAA2495.jpg Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2020/03/19/news_61027/CARTEL_AISLAMIENTO_EUS_page-0001.jpg" style="max-width:100%" alt="CARTEL_AISLAMIENTO_EUS_page-0001.jpg" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2020/03/19/news_61027/CARTEL_AISLAMIENTO_page-0001.jpg" style="max-width:100%" alt="CARTEL_AISLAMIENTO_page-0001.jpg" />
52 urteko emakumeak 6 egun zeramatzan ospitaleratuta Bizkaiko zentro batean, eta bart hil da
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin dute gaur eguerdian, koronabirusaren bilakaeraren berri emateko. Bere lehen hitzak bart hildako Osakidetzako erizaina gogoratzeko izan dira sei egunez Bizkaiko ospitale batean egon ostean. Lehendakariak eta sailburuak dolumina helarazi diete familiari, lankideei eta Osakidetzako profesional guztiei galera horrengatik. "Koronabirusaren hedapena geldiarazteko egiten ari zareten lana eredugarria da, eta zuen konpromisoa eredugarria da gizarte osoarentzat", adierazi du Urkullu Lehendakariak.
Euskadin beste 217 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1.190 dira(horietatik 455 ospitalizatuta daude). Hildako pertsonak 53 dira, atzo baino 13 gehiago. Lurraldeka, honako hau da banaketa:
ARABAN, 621 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.
BIZKAIAN 393 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 117 ospitalizatuta.
GIPUZKOAN 176 positibo daude, eta horietatik 54 ospitalizatuta daude.
Esan beharra dago positibo emandako 18 pertsona sendatu egin direla.
Martxoaren 19ko eguneratzea
Gaurtik aurrera, Osasun Sailak datu horiek guztiak eguneroko informazio-buletin osoago batean bildu eta argitaratuko ditu, horrela koronabirusak Euskadin izan duen bilakaeraren azterketa zabalagoa egin ahal izateko. Buletin hori egunero argitaratuko da webgunean, herritarrei eta komunikabideei informazio gehiago emateko.
PREBENTZIOA INDARTZEKO APLIKAZIO SOZIAL BERRIA
Eusko Jaurlaritza mugikorrerako aplikazio bat lantzen ari da, kasuen prebentzio-, jarraipen- eta identifikazio-lana indartzeko. Pertsonak erregistratu ahal izango dira, hurbilen dituzten kontaktuak txertatu ahal izango dituzte eta haien osasun-egoera erregistratu ahal izango dute.
Aplikazio hori aurrerapausoa izango da, Osasun Publikoaren arloa epidemiologia-lanarekin egiten ari den lana indartzen duelako, bai eta asistentzia-eremurako ere. Pertsonak prebentzio-neurriez eta haien osasun-egoeraren jarraipenaz kontzientziatzen ere lagunduko du.
Horrelako aplikazioak beste herrialde batzuetan baliagarriak direla frogatu duten tresnak dira, eta Osasunaren Mundu Erakundearen jarraipen eredua lantzen du, baita Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroa edo Korean erabiltzen dena. Euskadi lanean ari da euskal enpresa batek Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean garatutako aplikazio sozial horretan. Beraz, lankidetza publiko-pribatuaren ondorioa da.
Tresna hori datorren astean egongo da eskuragarri, eta medikuntzako eta datuen babeserako berme guztiak izango ditu.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42674
En relación a la limpieza en lugares públicos y en las comunidades de vecinos, y de la posibilidad de que portales y calles actúen como transmisores de la enfermedad, desde la Dirección de Salud Pública y Adicciones nos señalan que la enfermedad se transmite a través de las gotículas, siendo las manos la forma de transmisión.
Para evitar que estas se depositen en las manos, la forma más eficaz es extremar la higiene de manos antes y después de salir del domicilio.
Indicamos, asimismo, que la limpieza y desinfección de la vía pública es competencia de los Ayuntamientos, y la de las zonas comunes como portales, de la comunidad de vecinos.
Le informamos que los incumplimientos que se puedan observar del Estado de Alarma se deben comunicar a las fuerzas de seguridad, en este caso, la policía municipal o Ertzaintza.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42673
No se cumple la distancia de seguridad en tiendas de alimentacion, sobre todo en supermercados donde se juntan personas en un mismo pasillo o se cruzan a menudo.
Santutxu - Bilbao
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42668
RT @Gob_eus: 🦠ℹ️ Fallece una enfermera de @osakidetzaEJGV contagiada de #coronavirus ➡︎ https://t.co/5poWvTrGdB
✳️ ACTUALIZACIÓN DE DATOS:…
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42666
Creo que hay que reforzar la limpieza en lugares publicos y en las comunidades de vecinos
Las personas buscan trucos para salir de casa o hacer ejercicio enlugares comunes como las escleras comunitarias
Hay que disminuir el numero de virus circulantes! Eso es lo que hara que disminuya en poco tiempo.Sino de prolongara la cuarentena, los casos, las muertes,
Un abrazo a la familia de esta compañera fallecida y a todas las familias que estan sufriendo perdidas y enfermedad critica de sus seres queridos
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42658
🦠ℹ️ @osakidetzaEJGV'ko erizain bat hil da #koronabirusa'z kutsatuta ➡︎ https://t.co/0DHDZ1kTvA
✳️ DATU EGUNERATU… https://t.co/5PIfSb3sD9
@JosuEnecotegui
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42659
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42660
🦠ℹ️ Fallece una enfermera de @osakidetzaEJGV contagiada de #coronavirus ➡︎ https://t.co/5poWvTrGdB
✳️ ACTUALIZACIÓ… https://t.co/4mPUtrVTvb
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42661
RT @Irekia: 🦠ℹ️ Fallece una enfermera de @Osakidetzaejgv contagiada de #coronavirus ➡︎ https://t.co/s1wbeOubaY
@PATXI10575582
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta#comment_42662
intervencion_murga_declarac... behera kargatu (10 MB)
murga_herritarren_laguntza_... behera kargatu (300 KB)
murga_datuak_eu.mp3 behera kargatu (300 KB)
murga_herritarren_laguntza_... 30 MB
_MAA2495.jpg 2 MB (jpg)
19_marzo_Boletin.pdf 1 MB (application/pdf) | 2020-05-29T13:11:10 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-osakidetzako-erizain-bat-hil-koronabirusaz-kutsatuta?criterio_id=832916&track=1 | [
-1
] |
Gero gerokoak - - Aiaraldea.eus
Txani Rodriguez 2020-06-20 06:55
Argazkia: Carles Pradas Lechuga
Edozein gauza galtzeak gauza hori maitatzen genuen heinean minduko gaitu. Bereziki axola ez bazaigu, berdin zaigu galera. Hori da kulturarekin ere gertatzen dena: oso egoera larrian dago sektorea, baina kulturak ez dirudi garrantzitsuegia geure gizarte honetan. Krisialdi hau baino
lehen, une latzetan zegoen kultura. Askotan, jaso dugun mezua hauxe izan da: kultura ez da ezinbestekoa. Baina kultura gu guztiok gara, bizitza bera da, kultura. Imajina ezazue bizitza zinema, musika, dantza, antzerkia, liburu, bideo-joko barik. Antzerkiak, liburudendak, zinema-aretoak tenplu zibilak dira, eta beharrezkoak .
Kulturarekiko dugun kontzeptu eskasa ez da berria, prekarietateak –hau oso tristea da- bokazioaren magalean indarra hartzen du. Geure munduan, oso ohikoa da lanak balio duena baino askoz gutxiago kobratzea ala, are tristeagoa, ez kobratzea. Egun, liburu edo pelikularen bat ordaindu barik deskargatzeak ez du dilema etikorik planteatzen sikiera. 2018tik hona, artistaren estatutuaren gaia mahai gainean dago hurrengo helburuarekin: artistek eta kultura-arloko profesionalek bidezko lan- eta bizi-baldintzak dauzkatela ziurtatzea, baita gainerako langileen eskubide (eta betebehar) berberak ere. Frantzian, dagoeneko, badago horrelako zer edo zer, baina badakigu zer gertatzen den ezinbestekoak diren gauzekin: gero gerokoak. | 2020-07-10T16:48:08 | https://aiaraldea.eus/komunitatea/TxaniRodriguez/1592620212415-gero-gerokoak | [
-1
] |
garajea - Zaragoza (Casco Histórico)
pisu - Zaragoza (Romareda)
pisu - Zaragoza (Avenida Cataluña)
txaleta - La Muela (Alto de la muela urcamusa)
txaleta - Zaragoza (San Lamberto)
Orubea - Zaragoza (Casco Histórico)
itsatsita - Zaragoza (Reyes de Aragón - Junquera)
txaleta - Zaragoza (Reyes de Aragón - Junquera)
Merkataritza-lokala - Zaragoza (Casablanca)
Merkataritza-lokala - Zaragoza (Universidad)
pisu - Zaragoza (Universidad)
PAG 1/37 - TOTAL 437 Jabetzak
pisu - Zaragoza (Centro) , Eraikitako azalera 137m2, 6m2, 4 Gelak, 3 bainugelak, Igogailua.
pisu - Zaragoza (La Jota) , Eraikitako azalera 121m2, 14m2, 4 Gelak, 2 bainugelak, Igogailua, Kanpoko...
pisu - Zaragoza (Centro) , Eraikitako azalera 59m2, 1 Habitacion , 1 bainugelak, Igogailua.
pisu - Zaragoza (Goya) , Eraikitako azalera 76m2, 3 Gelak, 1 bainugelak, Igogailua.
395.000€ - 2950€/hilabetea
Merkataritza-lokala - Zaragoza (Delicias) , Eraikitako azalera 377m2, 1 bainugelak.
Salmenta 27.500€
garajea - Zaragoza (Centro) , Eraikitako azalera 13m2, Igogailua.
duplex-a atico-a - Zaragoza (Valdespartera) , Eraikitako azalera 232m2, 72m2, 4 Gelak, 4 bainugelak,...
atico-a - Zaragoza (Tenor Fleta) , Eraikitako azalera 118m2, 13m2, 3 Gelak, 2 bainugelak, Igogailua.
txaleta - Zaragoza (Reyes de Aragón - Junquera) , Eraikitako azalera 227m2, 979m2, 22m2, 4...
pisu - Zaragoza (Tenor Fleta) , Eraikitako azalera 76m2, 4 Gelak, 1 bainugelak, Igogailua.
pisu - Zaragoza (Centro) , Eraikitako azalera 125m2, 7m2, 3 Gelak, 2 bainugelak, Igogailua.
Derechos: Zure eskubideak zure datu pertsonaletara sartzeko, aldatzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, transferitzeko edo ezabatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide elektroniko bidez: [email protected] | 2019-04-24T10:04:38 | https://www.paravivir.es/?idio=16 | [
-1
] |
«Esnatu izan gaitu ohea ostikoka joz 06:00etan» :: Observatorio la Diversidad de Mugak
Berria, Oihana Teyseyre Koskarat, 08-11-2019
«Beldur zara mugimendurik txikiena ere egiteko. Komunera joan nahi baduzu ere, beldur zara galdetzeaz. Ez zara ausartzen kanpora ateratzera, beldur zarelako gero ez zaituela berriz sartzen utziko. Mehatxatua sentitzen zara». Joan den ekainean iritsi zen Pausa zentrora Adama —izen asmatua da—, eta, «egun batetik bestera», handik kanporatu zuen P.B.-k, eta aterperik gabe utzi. Bizi izandakoez hitz egin du BERRIArekin. P.B.-k berarekin eta beste etorkinekin duen jarrera salatu du, egin dion «guztiagatik», eta «etorkinen egoera hobetu dadin». | 2019-12-13T04:49:44 | http://medios.mugak.eu/noticias/603883/noticia | [
-1
] |
Letras de Gaur goizean de Idi bihotz | euskal musika, música vasca
Gaur goizean (Idi bihotz)
Gaur goizean (Letras)
gaur goizean esnatu naiz
eta ezin jasango dut gehiago
altxau behar
altxau beharra daukat
eta hala ere orain ezin zutitu
Ezin begiak ireki
ezin ohetik mugitu
nire burua bueltaka
ta kriston buruko mina
pentsatzen dut bart gehiegi
edan dudala ene hau bai ajea!
gaur lanera
gaur lanera abiatu ezinik
aitzikiaren bat dut bilatuko
Bihar jefeak
bihar jefeak galdetuko dit
ea non demontre ibilia nagoen
zer esango
zer esango ote diot
sinistuko al dit?
"Gaixorik nengoen"
ai, lagunok!
ai , lagunok!, nireak egin du
jefeak harrapatuz gero!
ikasbide ona hartu du: berriro
ez dut sekula ere edango
berriro ez dut sekula ere... | 2018-06-20T07:54:48 | http://eu.musikazblai.com/idi-bihotz/gaur-goizean/ | [
-1
] |
La vía flotante - ZAZPIT'ERDI
La vía flotante Nafaroako lurraldea esploratzen duen zientzia (ez) fikzio film bat da. Gizakirik gabeko paisaia atsekabetuak, haien arrastoa besterik ez ikustarazten dutenak. Eterrean irrati uhinak, zerura begiratzen duten bitartean irrati-amateurren solasaldiak.
Punto de Vista zinemaldiko X Films proiektuaren irabazlea
Generoa: Zientzia ez-fikzioa
Formatua: 4K
Hizkuntza: Gaztelera eta ingelesa
Azpitituluak: Gaztelera, frantsesa eta ingelesa
Proiekzio formatua: DCP
Zazpi T’erdiren pelikula bat
Ahotsa: Miren Gaztañaga
Soinu sormenlanak: Xabier Erkizia, Stephen P. McGreevy eta Tzesne
Testuak: Mike Davis, Richard Jefferies, Italo Calvino eta Hakim Bey
Super8 artxiboa: Richard Gierlinger
VFX: Unai Guerra
Afitxa: Loli Cabral
Irrati-amateurak: EQZI, EZKJHR, MLP5Z, EA2RKA, EA2CETUT1EK, W1ETW, KC9DSM, KN9R, KC9KPQ, K5HGI, W5AAM
61º Zinebi. Festival internacional de cine documental y cortometraje de Bilbao. Cineclub FAS Saria.
13º Punto de Vista. Festival internacional de cine documental de Navarra. (Xfilms) 15 de Marzo 2019
61º Zinebi. Festival internacional de cine documental y cortometraje de Bilbao. (Bertoko begiradak 2019)
25º L’Alternativa, Festival de cinema independent de Barcelona. (Sección oficial nacional 2019)
We have uncovered wonders undreamt by our ancestors who speculated on the nature of those wandering lights in the night sky. WE have proved the origins of our planet and ourselves. By discovering what else is possible by coming face to face with alternative fates of worlds more or less like our own, we have begun to understand the earth.
Every one of these worlds is lovely and instructive.
But there are no relatives, no humans and apparently no life waiting for us on those of these worlds. No letters conveyed by recent emigres help us to undestand the new land, only data transmitted at the speed of light by unfeeling, precise robot emissaries. They tell us that these new worlds are not much like home. But we continue to search for inhabitants. We can’t help it. Life looks for life. | 2020-07-02T12:04:27 | https://www.zazpiterdi.com/eu/portfolio-item/la-via-flotante-eus/ | [
-1
] |
Andelot-Blancheville - Wikipedia, entziklopedia askea.
Marie-France JOFFROY (2014-2020)[1]
48° 14′ 36″ N, 5° 17′ 55″ E / 48.243333333333°N,5.2986111111111°E / 48.243333333333; 5.2986111111111Koordenatuak: 48° 14′ 36″ N, 5° 17′ 55″ E / 48.243333333333°N,5.2986111111111°E / 48.243333333333; 5.2986111111111
Andelot-Blancheville (Frantzia)
Andelot-Blancheville Frantziako udalerria da, Haute-Marne departamenduan dagoena, Grand Est eskualdean. 2013an 935 biztanle zituen.
2007an Andelot-Blancheville udalerrian erroldatutako biztanleak 935 ziren. Familiak 423 ziren, horien artean 181 pertsona bakarrekoak ziren (48 bakarrik bizi ziren gizonak eta 133 bakarrik bizi ziren emakumeak), 117 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 97 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 28 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 494 etxebizitza zeuden, 425 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 34 bigarren erresidentzia ziren eta 35 hutsik zeuden. 373 etxeak ziren eta 120 apartamentuak ziren. 425 etxebizitza nagusietatik 242 bere jabearen bizilekua ziren, 161 alokairuan okupaturik zeuden eta 21 doan lagata zeuden; 5 etxek gela bat zuten, 42 etxek bi zituzten, 99 etxek hiru zituzten, 133 etxek lau zituzten eta 145 etxek bost zituzten. 311 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 192 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 134 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Andelot-Blancheville udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 602 ziren, horien artean 385 aktiboak ziren eta 217 inaktiboak ziren. 385 pertsona aktiboetatik 343 lanean zeuden (196 gizon eta 147 emakume) eta 41 langabezian zeuden (9 gizon eta 32 emakume). 217 pertsona inaktiboetatik 62 erretiraturik zeuden, 40 ikasten zeuden eta 115 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Andelot-Blancheville udalerrian 403 unitate fiskal zeuden, 854,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.514 euro zen.[6]
2007an zeuden 41 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 4 eraikuntza enpresak ziren, 8 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 4 garraio enpresak ziren, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 finantziazio enpresak ziren, 5 higiezinen enpresak ziren, 3 zerbitzu enpresak ziren, 5 administrazio publikoko enpresak ziren eta 4 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 14 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 1 banku bulegoa, 1 funeraria, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 1 autoeskola, 2 igeltseroak, 2 margolariak, 2 ile apaindegiak eta 1 albaitaria.[8]
2009an zeuden 5 establezimendu komertzialetatik, 1 brikolaje denda handi zen, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 1 okindegi zen, 1 drogeria zen eta 1 lore-denda zen.[9]
2000. urtean Andelot-Blancheville udalerrian 13 nekazaritza-ustiategi zeuden, 2.370 hektarea erabiltzen.[10]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andelot-Blancheville
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Andelot-Blancheville&oldid=6573445"(e)tik eskuratuta | 2019-05-22T17:46:56 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Andelot-Blancheville | [
-1
] |
Marge Simpson Simpsondarrak saileko pertsonaia
Familia eta lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izaera fisikoa eta sikologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Charles Montgomery Burns • Waylon Smithers • Lenny Leonard • Carl Carlson
Julius Hibbert Doktorea • Nick Riviera Doktorea • Marvin Monroe Doktorea
Otto Mann • Elizabeth Hoover • Doris Sukaldaria • Dewey Largo • Ikasleak
Milhouse Van Houten • Nelson Muntz • Ralph Wiggum • Martin Prince •
Quimby Alkatea • Wiggum Nagusia • Lou eta Eddie • Lionel Hutz
Bob Bigarren Aktorea • Snake • Kang eta Kodos • Fat Tony • Mafia • Rich Texan
Simpson familia • Flanders familia • Van Houten familia • Nahasapeemapetilon familia • Terwilliger familia
Jebediah Springfield • Bigarren mailakoak • Denboraldiskoak • Animaliak • Fikziozkoak • Famatu gonbidatuak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marge_Simpson&oldid=4901386"(e)tik eskuratuta Kategoria: Simpsondarren pertsonaiak Nabigazio menua
AfrikaansالعربيةAzərbaycancaБеларускаяБългарскиBosanskiCatalàکوردیی ناوەندیČeštinaDanskDeutschEnglishEspañolEestiفارسیSuomiFrançaisGaeilgeAvañe'ẽעבריתHrvatskiMagyarՀայերենBahasa IndonesiaÍslenskaItaliano日本語ქართული한국어Latviešuनेपालीनेपाल भाषाNederlandsNorsk bokmålपालिPolskiPortuguêsRomânăРусскийसंस्कृतम्ScotsSrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishSlovenčinaShqipСрпски / srpskiSvenskaTürkçeУкраїнськаייִדיש中文 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 21 apirila 2015, 17:59. | 2017-01-21T13:31:05 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Marge_Simpson | [
-1
] |
Otsailaren 2an hurrengo saioa (Mintegi I) | B06 Elkarbizitza-Hezkidetza Mintegiko Bloga
Otsailaren 2an hurrengo saioa (Mintegi I)
Biharko saioan, diagnostikorako inkestak burutzeko Google Docs-en formularioak egiteko aplikazioa erabiliko dugu.
Alde batetik, Gida ofizialean dagoen tresna Google Docs formulario batera pasatzen saiatuko gara, gero denon artean behar diren moldaketak egiteko. Beste aldetik, zuetariko batzuk beste tresna bat erabiltzeko asmoa badaukazue, ekarri ezazue eta hori landuko duzue.
Gogora ezazue Google Docsen lan egiteko GMail kontu bat behar duzuela. Ez badaukazue, egin ezazue bat hurrengo saioa baino lehenago (GMailera joan eta kontu berri bat sortu)
This entry was posted on 2010(e)ko otsailak 1, Astelehena at 9:58 am and is filed under baliabideak, elkarbizitza urteko plana, irakasleentzat, mintegi I, mintegiaren egunerokoa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. | 2017-07-25T04:30:24 | https://b06elkarbizitzamintegia.wordpress.com/2010/02/01/otsailaren-2an-hurrengo-saioa-mintegi-i/ | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Komunikabide eta publizitate agentzien bilera publziitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan
Komunikabide eta publizitate agentzien bilera …
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/42655
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/12/01/emakunde_publicidad/emakunde_publicidad_01.jpg" style="max-width:100%" alt="Komunikabide eta publizitate agentzien bilera publziitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan" />
Komunikabide eta publizitate agentzien bilera publziitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/12/01/emakunde_publicidad/emakunde_publicidad_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Komunikabide eta publizitate agentzien bilera publziitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2017/12/01/emakunde_publicidad/emakunde_publicidad_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Komunikabide eta publizitate agentzien bilera publziitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoaren inguruan" />
Emakundeko Begira batzordearen lanen barruan, gaur goizean hainbat komunikabide eta agentzietako ordezkariak bildu dira Bilbon komunikazio eta publizitate ez sexista baten alde egiten ari diren lanarekin jarraituz. Gaurko bileran, besteak beste, Komunikazio eta publizitate es sexistarako kode deontologikoa garatzeko eta komunikabide eta agenztia bakoitzean finkatzeaz aritu dira, eta hemendik 2020. urterako orri ibilbidea finkatu dute. | 2020-02-29T10:07:27 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/42655-komunikabide-eta-publizitate-agentzien-bilera-publziitate-eta-komunikazio-sexistarako-kode-deontologikoaren-inguruan?criterio_id=827609&track=1 | [
-1
] |
Erosi Gerri Goiraz Push Up Borded Bordage Bandage Bikini ⭐⭐⭐⭐ - Free Shipping & No Tax | WoopShop ®
Gerri altuarekin Push Up Ruffle Bordered Bandage Bikini Set
30.53€ 16.96€
kolorea Aukera bat hautatuMAG18126B1MAG18126B2MAG18126D2MAG18126R1MAG18126R2MAG18126RDMAG18126Y1
Bikain Altuerako Push Up Ruffle Banded Bikini Set kantitatea
SKU: 33008346132 Kategoriak: Jantziak, Super Deals
Elementu mota: Bikini set
gerrian: Gerri altukoa
Eredua Mota: Ertzak, Inprimatu
Padarekin: Bai
Model zenbakia: GC18105P2
Materiala: Azetatoa, poliesterra, spandexa, kotoia
Laguntza mota: Wire Free
Kolorea: inprimatu
bainujantzia sexy bultza gora: Brasilgo bainujantzia sexy bandeau swimwear, Benda jantziak
Etiketa tamaina Doitu USA tamaina Fit UK, AU Size Doitu EBren tamaina Doitu Japoniaren tamaina Egokitu bustoa Gerrian doitzeko Fit Hip
Neurrien taulan (2) CM-n
Oharra: egiaztatu zure tamaina eta alderatu tamaina orriarekin. Ordenagailu monitoreak, argiak, argazki-ekipamenduak, etab. Eta produktu sorta guztien arteko aldea dela eta, diferentzia apur bat egongo da. Jaso duzun benetako elementua ikus dezakezu. Onartu 1-3 cm desbideratzeak eskuzko neurketarengatik
Be the first to review "Goi gerrian Push Up Ruffle Marradun Benda Bikini Ezarri" Utzi erantzuna
17.64€ - 19.24€
11.13€ - 11.18€
Emakumezkoen Yoga Fitness Kamisetak
33.92€ 11.54€
17.39€ - 19.71€
Kirol-prakak, polikristalak eta polikristalak
33.82€ - 35.55€
Lehorreko Kirol Lehortzeko kamiseta elastikoa
10.03€ - 12.11€ | 2020-08-15T04:56:30 | https://eu.woopshop.com/product/high-waist-push-up-ruffle-bordered-bandage-bikini-set/ | [
-1
] |
20142013201220112010200920082007200620052004200320001990
AudiChevroletChryslerDodgeFIATFordGMCHondaHyundaiKiaLexusMazdaMercuryMINIMitsubishiNissanOldsmobilePontiacScionSubaruSuzukiToyotaVolkswagen
200500A5AccentAccordAleroAltimaAvengerAveoCaliberCCCivicCobaltCooperCooper S C...CorollaCruzeCR-VCR-ZCT 200hCX-5CX-7EclipseElantraElantra GTElementEscapeFiestaFocusForesterForteForte KoupFusionGalantGenesis Co...Grand AmHHRImprezaInsightJettaKizashiLancerLancer Spo...LegacyMalibuMarinerMazda2Mazda3Mazda5Mazda6MAZDASPEED...MX-5MX-5 MiataNew BeetleOptimaOutbackOutlanderOutlander ...PriusProtege5PT CruiserRangerRAV4RenoRioRio5RogueSanta FeSanta Fe S...SebringSentraSonataSonata Hyb...SonicSorentoSoulSpectraSportageSunfireSX4tCTerrainTiburonTiguanTucsonVelosterVersaVibeYaris
$1-$5,000 (1)$5,001-$10,000 (9)$10,001-$15,000 (29)$15,001-$20,000 (267)$20,001-$25,000 (238)$25,001-$30,000 (141)$30,001-$35,000 (49)$35,001-$40,000 (2)
< 10,000 (24)10,001-20,000 (26)20,001-30,000 (40)30,001-40,000 (33)40,001-50,000 (29)50,001-60,000 (10)60,001-70,000 (13)70,001-80,000 (15)80,001-90,000 (5)90,001-100,000 (3)100,001 > (8)
21-25 (21) 26-30 (216) 31-35 (132) 36-40 (175) 40+ (58) Payment:
$1-$199 (4)$200-$299 (196)$300-$399 (372)$400-$499 (127)$500+ (6) | 2013-05-22T16:11:40 | http://www.rayskillmanautomall.com/inventory/view/Engines/4/SortBy0/ | [
-1
] |
Hiria bi aldiz eraikitako objektu kulturala da. Objektu fisiko gisa, hirigintza eta arkitektura mailako esku hartzeen ondorioa da. Imaginario gisa, begirada batek sorturiko objektua da, eraiki duen lanaren aztarnak kontserbatzen dituena. Joan den mendean, zineak begirada bizia jarri du hirietako bizitzaren eraldaketen gainean. | 2020-01-21T11:04:54 | http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/la-reconstruccion-filmica-de-la-urbe-cine-memoria-y-ciudad/art-22168/ | [
-1
] |
Puma-Herren Sale-Laufjacke Preisvergleich, Puma-Herren Sale-Laufjacke Kaufen - Designermarken Bis Zu 70% Günstiger
Herren Sport Puma NIGHT CAT - Laufjacke - cloisonne,puma sneakers sale,Verkaufsläden
Herren Sport Puma NIGHTCAT ILLUMINATE - Laufjacke - black,puma eau de toilette,online...
Herren Sport Puma Laufjacke - black,puma gutscheincode,Cute | 2017-09-23T12:58:06 | http://www.doctoradd.de/laufjacke--c-2_354_357.html | [
-1
] |
Diciembre 2017 | joxelanda
2018-01- 01
ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA
ON ALDITXOA TARTEAN BAINA KASKARRALDIAREKIN BUKATU
2018-01-01 (astelehena): HAIZE NAHASIAREN KASKARRALDIA ETA EURI BOLADA
Egunsenti freskoa ostarte batzuk eta haize geldiarekin. Gerora hego sartaldeko haize nahasiak ufadak joko ditu eta zerua estali egingo da goiko hodeiekin. Arratsaldean goibeldu eta euri bolada izango da ipar partea gaztigatuz. Tenperatura goizean fresko eta arratsaldean pixka bat epeldu baina mikatz puntua mantenduaz, grazia gutxiko eguraldia. Baina negu giroa ez edo agian horren alde ona. Urte berriari kaixo!
2018-01-02 (asteartea): MOTEL ANTZEAN BAINA PIXKA BAT HOBETO
Zerua estalia eta euri zipriztinak tarteka ipar partean eta hegoaldean ostarte gehiago eta ateri. Haizea hego sartaldetik pixka bat suabeago eta tenperatura egunsentian atzo baino gorago baina gerokoa berdintsu. Oso itsaso txarra. Txukundu eta epeldu ezinean baina oro har hobetzeko joera sumatuko zaio ostarte batzuk agertuaz. Negu giroa ez behintzat eta ez da gutxi garai honetarako.
2018-01-03 (asteazkena): HODEIAK SAREAGO ETA ATERI, PIXKA BAT EPELDUAZ
Eguraldia pixka bat argiago eta goxoago hego haize suabearekin. Hodei sare batzuk zeru sabaian baina argialdi politarekin. Hala ere euri tantaren batzuk eror daitezke goibelguneetatik. Itsasaldeko egoera ere pixka bat hobetuko da eta onaren mailak dezente irabaziko du. Garaiari dagokionrz, ona deitzeko modukoa. Oraingoan kostaldean hobeto baina asko nabarmendu gabe.
2018-01-04 (osteguna): ATZOKOAREN ANTZEKOA BAINA PIXKA BAT GARBIAGO
Eguraldi polita eta atsegina gaur ere hego haize txikiarekin. Zerua ia erabat garbi goiko hodei sare batzurekin. Haizeak hegoaldetik joko du baina ez da bat ere zakartuko. Ederki mantenduko du kostaldeko epeltasun goxo hori eta lurralde guztian giro atsegina gauzatuko da. Itsasoa zakar antzean barrukaldera baina bare samar kostaldean.
2018-01-05 (ostirala): IPARRALDEKO BORRASKA BATEK FRONTE BAT BIDALIKO DU
Iparraldeko depresioak muturra luzatu eta fronte bat bidaliko du euria dariola. Horrela egunean zehar erabat goibel eta euria barra-barra eta tenperatura beheraka haizea iparretik jarriz. Batez ere euria izango da protagonista lurralde guztira barreiatuaz baina tenperaturaren jaitsierak ere asko petralduko du giroa. Agian, oraingo honetan, negu usaia.
2018-01-06 (larunbata): ATERI SAMAR BAINA MOTEL SAMAR ETA HOTZ
Tartetxo bat bezala gauzatuko da gaur kaskarkeria pixka bat arinduaz. Ateri samar baina lainope eta mendebaldeko haizea suabe baina fresko edo hotz. Mendi puntak zurituta eta negu usaia nabarmen. Isobaren mugimendu txiki batek txarkeria apur bat arindu bai baina hobekuntza lardatsa.
2018-01-07 (igandea): GIRO TXARRA IPAR HAIZE HOTZA ETA PREZIPITAZIOEKIN
Kaskartze aldera joko du eguraldiak ipar haizea nagusituz. Prezipitazioak ugari eta tenperatura behean elurraren kota pixka bat jaitsiaz. Kostaldea zuritzeraino ez baina lurralde gehiena elurpean. Berriro ere jita txarrean isobarak negu giroa xaxatuaz.
31/12/2017 09:15 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar. | 2018-02-20T05:43:49 | http://joxelanda.blogia.com/2017/diciembre.php | [
-1
] |
Laran - Wikipedia, entziklopedia askea.
Laran (okzitanieraz Laran, frantsesez eta ofizialki: Laran) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Pirinio Garaiak departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 41 biztanle zituen.
Jean-Luc GALES (2014-2020)[1]
13,67 bizt/km2
43° 14′ 04″ N, 0° 28′ 55″ E / 43.234444444444°N,0.48194444444444°E / 43.234444444444; 0.48194444444444Koordenatuak: 43° 14′ 04″ N, 0° 28′ 55″ E / 43.234444444444°N,0.48194444444444°E / 43.234444444444; 0.48194444444444
Laran (Frantzia)
Laran (Okzitania)
Caubous, Gaussan, Monléon-Magnoac eta Recurt
2007an Laran udalerrian erroldatutako biztanleak 41 ziren. Familiak 20 ziren, horien artean 4 pertsona bakarrekoak ziren (4 bakarrik bizi ziren gizonak), 12 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 4 seme-alabak dituzten bikoteak ziren.
2007an 29 etxebizitza zeuden, 19 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 3 bigarren erresidentzia ziren eta 7 hutsik zeuden. 25 etxeak ziren eta 3 apartamentuak ziren. 19 etxebizitza nagusietatik 18 bere jabearen bizilekua ziren eta 1 alokairuan okupaturik zegoen; 2 etxek bi gela zituzten, 1ek hiru zituen, 6 etxek lau zituzten eta 10 etxek bost zituzten. 11 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 6 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 11 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Laran udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 25 ziren, horien artean 17 aktiboak ziren eta 8 inaktiboak ziren. 17 pertsona aktiboetatik 13 lanean zeuden (9 gizon eta 4 emakume) eta 4 langabezian zeuden (2 gizon eta 2 emakume). 8 pertsona inaktiboetatik 4 erretiraturik zeuden, 1 ikasten zegoen eta 3 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2007an zeuden 4 komertzioetatik, 1 eraikuntza enpresa zen, 1 garraio enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen.[6]
2000. urtean Laran udalerrian 3 nekazaritza-ustiategi zeuden.
Gaussan (0,8 km)
Caubous (1,3 km)
Lassales (2,6 km)
Cizos (2,6 km)
Monléon-Magnoac (3,1 km)
Vieuzos (3,8 km)
Monlong (3,8 km)
Datuak: Q1330946
Multimedia: Laran (Hautes-Pyrénées)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Laran&oldid=7567634"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 29 abendua 2019(e)an, 02:53(e)tan | 2020-04-07T14:50:56 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Laran | [
-1
] |
Orduak igarotzen dituzu telesail bat aukeratzen? FOBO izan dezakezu — Gaztezulo
Orduak igarotzen dituzu telesail bat aukeratzen? FOBO izan dezakezu Erabakiak hartzeko zailtasunak badituzu, adi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orduak-igarotzen-dituzu-telesail-bat-aukeratzen-fobo-izan-dezakezu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orduak-igarotzen-dituzu-telesail-bat-aukeratzen-fobo-izan-dezakezu/@@download/image/2013_09_08_0452_1378673540_original.jpg
Erabakiak hartzeko zailtasunak badituzu, adi!
The Good Place telesaila ikusten duzuenontzat, Chidi pertsonaiari gertatzen zaiona litzateke FOBO; erabaki txikienarekin ere, etengabe zalantzan ibiltzea. Patrick McGinnis ekonomista estatubatuarrak asmatu du terminoa (Fear of better options) eta aukeraketa baten aurrean, aukera hobeago bat egon daitekeen etengabeko beldurra deskribatzeko balio du.
Fenomeno hau nabarmen biderktu da Netflix, Amazon, HBO eta antzeko telesail eta film plataformen garaian. Zenbat aldiz ibili zara ordubetez carrouselari atzera eta aurrera eragiten, zer aukeratu erabaki ezinik? Hainbeste aukera muturren aurrean jartzen dizkigutenean, aukera bakarra egiteko beldurra sartzen zaigu. Eta ondoko telesaila edo filma hobea bada?
Aukera hoberena hautatzeko nahi horri beste beldur bat gehitzen zaio; zerbait galtzen ari garenaren beldurra. Fenomeno hau ere biziki lotuta dago telesailen sukarraldiarekin; badirudi kaleratu eta segituan kontsumitu behar ditugula kapitulu berriak, atzean ez gelditzeko. Eta zer esanik ez gustatu ez arren ikusten ditugun telesail edota filmekin; kosta egiten zaigu gainontzekoek laudatutako hori kritikatzea.
Baina fenomeno hau ez da soilik telesail eta filmekin gertatzen; esan daiteke gure belaunaldiko amesgaizto handietakoa dela. Hain zuzen, edozein produktu erosterako orduan, ehunka eta ehunka aukerarekin egingo dugu topo, dela mugikor berri bat, telebista bat, arropa, janaria... den-denerako, asimilatu ditzakegunak baino aukera gehiago ditugu, eta noski, horrek sekulako antsietatea eragin dezake, aukera amaigabeen artean onena zein den erabakitzea ezinezkoa suertatzen delako.
Konponbidea? Aukerekin ez tematzea eta gure senari kasu gehiago egitea. Gure gustuak ezagutu eta nahi dugunari kasu egitea, esaten digutenari itsu-itsuan jarraitu gabe; eta zalantzak bertan jarraitzen badute, lagun ala adituren bati laguntza eskatzea. Zein izango da zuen aukera? | 2020-01-27T16:28:49 | https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orduak-igarotzen-dituzu-telesail-bat-aukeratzen-fobo-izan-dezakezu | [
-1
] |
Osagai Elektronikoen Banatzailea | IC Components Limited | Zirkuituaren babesa Beheko Faila Zirkuituaren Interrupzioa (GFCI) IC kondentsadore elektronikoak produktuak , erosi , , txipak, , stocka, , online
Hasiera > Produktuak > Zirkuituaren babesa > Beheko Faila Zirkuituaren Interrupzioa (GFCI)
Beheko Faila Zirkuituaren Interrupzioa (GFCI) | 2020-02-29T08:55:49 | https://www.ic-components.eu/Circuit-Protection/Ground-Fault-Circuit-Interrupter(GFCI).jsp | [
-1
] |
Automozio-sektorea, estrategikoa euskal ekonomian
Automozioaren industriak eta Euskadik duela urteetatik batera doazen binomio nabarmena osatzen dute. Izan duen garapen handiak, hemen, batetik, industria automotrizaren sektorearekin lotutako enpresen katalogo zabala aurkitzea (300 inguru) ahalbidetzen du, zeintzuek, estatuko osagai guztien herena fabrikatzen duten, eta, bestetik, bi fabrikatzaile garrantzitsu aurkitzea, hots, Mercedes Benz, Gasteizen, eta Irizar Taldea, egoitza Ormaiztegin, Gipuzkoan, duela. Euskadi bezalako lurralde txikian horrelako kontzentrazio handia egotea hainbat länder alemaniarrekin edo estatu federatu alemaniarrekin soilik aldera daiteke.
Sektore hori euskal ekonomiaren sektore estrategiko bihurtu da, energiaren eta aeronautikaren sektoreekin batera. Altzairuarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGd-ean industriaren pisuari eusten lagundu du: 2013an %24a (Mercedes-ak Gasteizen duen fabrikaren datuak ez dauden sartuta).
2013an, automobilaren segmentuak 13.071 milioi fakturatu zituen Euskadin, 2012an baino %5,2 gehiago, non, 12.400 milioi euro fakturatu zituen, eta krisiaren aurretik baino 2.000 gehiago. Zifra horiek euskal ekonomiaren eragile nagusienetako batean bihurtu dute.
Azken urteetako datuek automozioaren euskal industriaren pisua Euskadiren BPGd-aren %17an finkatzen dute, %20an Gasteizko Mercedes Benz-en datuak gehitzen badira. Izan ere, Euskadiren automobilen fakturazioaren %90a esportatu egiten da; horrek euskal merkataritza-superabitari laguntzen dio, erdia baino gehiago Europatik kanpo ekoizten da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Euskal Lurralde Historikoetan kasik 35.000 pertsonei ematen die enplegua.
Sektorearen gakoak
Automozioaren euskal sektorearen osasun ona nazioarte-mailako aukera ekonomikoak hobetu izanaren, Euskadin ibilgailuen salmenta handitu izanaren (2014an, matrikulazioak %18,4 gehitu ziren), mundu-mailan sektoreak duen martxa onaren eta Europako merkatua berreskuratu izanaren ondorioa da.
Baina kanpoko faktore hauei, mundu osoan zehar duen paper nagusia azalduko duten berezko elementuak, euskal segmentu automobilistikoaren nortasun ezaugarriak, gehitu behar zaizkie.
Eraginkortasun- eta efizientzia-maila handiarekin, balio-kate garrantzitsua edukitzeaz gain: altzairuaren langileak, matrizegileak, mekanizatzaileak, ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak, makina-erremintaren ekoizleak, ingeniaritzak, aholkularitzak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta abar. Horretaz gain, drivetrain eta powertrain-eko elementuen, egiturazko elementuen eta karrozeria, kanpoaldeko piezen, elektronika eta hagunen fabrikazio-funtzioak ere barnebiltzen ditu. Horrek guztiak euskal sektoreak ibilgailuaren funtzio guztietan presentzia izatea eragiten du edozein materialekin eta edozein prozesutan produktu-sorta zabala fabrikatuz.
Horien ondoan, bi fabrikatzaile garrantzitsu: Mercedes Benz Gasteizen, Daimler talde alemaniarrarena, zeinak, oparoaldian 100.000 unitate gainditzen dituen, 3.500 pertsonei ematen dien enplegua eta Euskadiren esportazio guztien %7,4a adieraziko lukeen. Daimler-ek 500 milioi inbertituko ditu furgoneta-modelo berrietan eta horietatik kasik 200 Gasteizko fabrikara bideratuko dira, enpresa arabarrean datozen hamabost urteetarako jarduera ziurtatuz.
Eta Irizar Taldea, mundu-mailan erreferente dena autobusen eta gama handiko autokarren fabrikazioan. 125 urteko ibilbidearekin, bere lantegietan 3.500 langiletik gora ditu eta ekoizpen-ezarpenak Euskadin, Espainian, Mexikon, Brasilen, Marokon Hego Afrikan eta Indian. 2013an, 556 milioi euroko fakturazio-errekorra lortu zuen, 5.368 autokarreko ekoizpenarekin; horietatik 2.988 gama handikoak ziren. Irizar Taldearen gakoetako bat bere nazioartekotzea da, bere fakturazioaren kasik erdia, %48a, kanpoko fabriketatik baitator.
Nazioartekotzea. Automozioko euskal sektorea da euskal industria-ehuneko gehien nazioartekotutako sektoreetako bat. Berrehun ekoizpen-fabrika baino gehiago ditu 29 herrialdetan, batez ere, Errusiako, Indiako eta Txinako merkatu emergenteetan, zeintzuei, piezak eta osagaiak eskaintzen zaizkien. Kasik 40.000 lagunek egiten dute lan kanpoan euskal fabrikentzako. Euskadik sektoreko hogeita hamar multinazional baino gehiago ditu.
Berrikuntza. I+G+b. Motorren sektoreko euskal enpresen ezaugarri berezigarri bat berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua da. I+G+b-an, bataz beste, bere fakturazioaren %3,6 inbertitzen dute, zeregin horretara 3.000 lagun baino gehiago dedikatzen direla. Enpresa-talde handietan eta filial multinazionaletan %4,7ra ere iris daiteke. Gainera, Euskadin automozioaren sektorea hobetzeko erakundeen lankidetza ere garrantzitsua izan da, Europan aitzindaria den ikerketa-zentro kooperatiboa, Automotive Intelligence Center (AIC), sortuz Boroa-Zornotzan (Bizkaia), Europan puntakoa eta datozen urtetarako sektorearen hazkundea ziurtatzeko abagune handietarikoa dena.
Prestakuntza.Alderdi garrantzitsua balioa eta ezagutza ekarriko dituzten pertsona prestatuak eta lehiakorrak edukitzeko. Horretarako dira Approack Nazioarteko Beka-Programak Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta AIC-ekin batera, sektoreko etorkizuneko profesionalak prestatzeko, AIC eta Euskal Unibertsitate Publikoaren (UPV-EHU) arteko Lankidetzarako Esparru-Akordioa edo AIC eta Deustuko Unibertsitatearen arteko akordioa Automozioko Ingeniaritzan Espezializazio-Diploma emateko.
Faktore horiek Euskadi estatu, Europa eta mundu mailan erreferente bihurtu dute industria automobilistikoan. Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak arrezagututako eredua; egunkari horrek duela hiru urte automozioko euskal sektoreari buruzko erreportaje batzuk egin zituen. Horietan, besteak beste, bere izaera berritzailea, osagaien industriaren pisu garrantzitsua, merkatu emergenteetan finkatzeko gaitasun handia eta bere espezializazioa lehiakortasun-abantaila gisa, Iparraldeko Renania-Westfalian gertatzen denaren antzekoa, goraipatzen ziren.
Automozioaren euskal klusterra
Euskadiko Automozioko Osagaien Industrien Kluster Elkarteak (ACICAE) giltzarri den papera bete du automobilaren euskal sektoreak eta industria osagarriek estatu- nahiz nazioarte-mailan hartu duten garrantzian. 1993an Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortua, Europan eratutako lehenengo klusterren elkarteetako bat izan zen.
Euskadiko Automozioko Klusterra irabazi asmorik gabeko elkartea da, Euskadin automozioaren lehiakortasuna hobetzeko sortu zena. Bere bi hamarkadetako ibilbidean, abiadura handiz hazi da, hasierako hamabi enpresa izatetik, egun, 150 bazkidetik gora izatera igaroz. Kasik horien erdiak Bizkaian kokaturik daude.
ACICAE elkartearen biran ibili da automozioaren euskal sektoreak azken urteetan izan duen hazkundea eta lortu duen garrantzia. Bere ekarpena ezinbestekoa izan da azken hamabost urteetan bere fakturazioa laukoizteko eta egun euskal ekonomiari bultzatzen dion ataletako bat izateko.
Nazioarteko automozioaren sektoreak, euskal sektorea barne, gainditu beharreko erronka berriak globalizazioa, aldaketa teknologikoak, merkatu emergenteak, kostuak, hornitzaileak, giza baliabideak edo ingurumenaren kudeaketa dira.
Baikortasuna etorkizunerako
Erronka handien aurrean, automobilismoa Euskadin oso sendotuta dago eta lehiakortasuna eta berrikuntza ditu xede, zeinak, etorkizuna baikortasunez ikustea dakarren. Datozen bost urteetan, sektoreak, mundu-mailan, kasik %20ko hazkundea izatea aurreikusten da.
Horrela, 2015erako perspektibak baikorrak dira joera gorakorra duen sektorearentzako, euskal ekonomiarentzako estrategikoa den sektorea. Perspektiba horiek kopuru ekonomikoen hobekuntzan sostengatzen dira.
Aurreikuspen horiek Confebask-en 2014ko ezaugarri ekonomiko nagusiak eta 2015erako perspektibak azterlanean oinarritzen dira. Euskal patronalarentzako Euskadiko kanpoko sektoreak hazkundeari ekarpen arin bat egingo dio esportazioak handitzean. | 2020-01-26T08:05:17 | https://www.bizkaiatalent.eus/eu/pais-vasco-te-espera/apuesta-de-futuro/automocion-estrategico-economia/ | [
-1
] |
Filemon (poeta) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Filemon (poeta)
Filemon, grezieraz Φιλήμων Philêmôn (Sirakusa, Sizilia, K.a. 362 - Pireo, Grezia, K.a. 262) Antzinako Greziako poeta komikoa izan zen.
330. urte inguruan hasi zen idazten eta 262ra arte jarraitu zuen lanbide horretan. 100 antzerki inguru idatzi zituen, baina zati batzuk besterik ez dira geratu, bizitasunez eta munduaren ezagutzaz beteak. Menandrok baino ospe handiagoa izan zuen Atenasen.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Filemon_(poeta)&oldid=6656013"(e)tik eskuratuta
K. a. III. mendeko idazleak
K. a. IV. mendeko idazleak
Orriaren azken aldaketa: 19 otsaila 2019, 09:30. | 2019-08-21T12:14:43 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Filemon_(poeta) | [
-1
] |
Vegetable - Tomato - Gigantomo - 10 Seeds | eBay
Details over Vegetable - Tomato - Gigantomo - 10 Seeds
justseed (189645 )
361875196145
Laatst bijgewerkt op 18 apr 2019 11:39:10 CEST Alle herzieningen bekijken
Brand: JustSeed Vegetable Type: Tomato
Uitgesloten: Afrika, Midden-Amerika en Caraïben, Zuid-Amerika, Bahrein, Irak, Israël, Jordanië, Libanon, Oman, Qatar, Saudi-Arabië, Verenigde Arabische Emiraten, Jemen, Afghanistan, Armenië, Azerbeidzjan, Bangladesh, Bhutan, Georgië, Kazachstan, Kirgizië, Maldiven, Mongolië, Nepal, Pakistan, Russische Federatie, Sri Lanka, Tadzjikistan, Turkmenistan, Oezbekistan, Amerikaans-Samoa, Australië, Cookeilanden, Fiji, Guam, Kiribati, Marshalleilanden, Micronesië, Nauru, Nieuw-Caledonië, Nieuw-Zeeland, Niue, Palau, Papoea-Nieuw-Guinea, Salomonseilanden, Tonga, Tuvalu, Vanuatu, Wallis en Futuna, Westelijk Samoa, Brunei Darussalam, Cambodja, Laos, Macau, Maleisië, Vietnam, Bermuda, Groenland, Saint Pierre en Miquelon, Verenigde Staten
Vegetable - Tomato - Gigantomo - 10 Seeds Vegetable - Tomato - Gigantomo - 10 Seeds | 2019-04-18T20:17:24 | https://www.ebay.nl/itm/Vegetable-Tomato-Gigantomo-10-Seeds/361875196145?hash=item54417148f1:g:IOEAAOSwPc9W1NPD:rk:42:pf:0 | [
-1
] |
"Ikasteko eragozpen nagusia gure konfiantzarik ezak sortzen du" | Revista
“Ikasteko eragozpen nagusia gure konfiantzarik ezak sortzen du”
Pilar Lacasa, Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna : "Ikasteko eragozpen nagusia gure konfiantzarik ezak sortzen du"
/imgs/20041201/entrevista01.jpgPsikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna izaki, Alcalako Unibertsitateko Dokumentazio Fakultateko Dekanoa da Pilar Lacasa. Espezialitate nagusitzat Ikaskuntza eta bere komunikazio kodeak dauzkaten hamaika eskuliburu, saiakera eta azterlanen egile honek zuzendu zuen "Aprender en la familia y en la escuela" idazlanagatik, Espainiako Hezkuntza Ministerioak Hezkuntzako Ikerkuntza eta Berrikuntza Sari Nazionala eman zion. Lacasa andreak irakasle eta ikertzaile alderdiak hertsiki uztartzen ditu: "Ikasleengandik ikasten dut nik" dio, eta talde lanaren aldeko porrokatu gisa definitzen du bere burua: ikasten jardutea bezala, galdezka ibiltzea, aurkikuntzak egitea eta ikastea ez baititu hartzen bakarkako lan gisa, "ez haurretan, ezta helduetan ere". Nazioarteko foroetan erreferentziazko eredutzat hartuak direlarik, Lacasak bere ikerlan ospetsuetan eguneroko bizitza hartu izan du maisu: "Harengandik etengabe ikas dezakegu. Horretarako, ordea, ezinbestekoa dugu interesa piztea, geure burua aberastera joatea eta dakiguna transmititzeko premia sentitzea".
Hitzei gizakiok ematen diegun esanahia geure esperientzien baldintzapekoa izaten da maiz: horrelaxe gertatzen zaigu ikasketak egite hori eskola-urteekin bakarrik lotzen dugunean, haurtzaroan edo gaztaroan bakar-bakarrik egiteko lana dela uste dugu, alegia. Pittin bat pentsatzen hasita, ostera, aise konturatuko gara egunero-egunero ere zerbait ikasten dugula: hirian galtzen banaiz halako kalea nola aurkitu, gauzak merkeago nola erosi, kalitate hobeko produktuak nola aukeratu, etab. Horiek denak ikaskuntzazko eskarmentuak dira.
Hala eta guztiz, guk (baita gizarte osoak ere) hezkuntza akademikoari eta azterketak gainditzeari aitortzen diegu balio nagusia geure gaitasunak egiaztatzeko. Horrenbesteko garrantzia ote du jokaleku horrek?
Dudarik gabe, ikasketa eta eskolako egoerak lotzen ditugu, baina horiek ez dira bakarrak, ez haurrentzat ez helduentzat. Ikastegi asko da bizitzan. Bizi-egoera bezainbeste ikastegi dagoela esango nuke nik; areago, halakotzat jasotzen ez ditugunak ere “eskola” gisa funtzionatzen dute. Esate baterako, irakurtzen ez dugu eskolan bakarrik ikasten: idatzizko testuak nonahi dituen gizartean bizitzeak alfabetatu egiten gaitu, pixkanaka eta gu konturatzeke ere.
Ikastea ez al da kontzeptuak asimilatzean oinarritutako prozesua?
Zerbait ikasten ari garela jabetzeak, ene ustez, hori hobeki ikasten lagunduko digu eta, batez ere, ikasten duguna aplikatzeko gaitzen gaitu, baina konturatze hori ez da oroimenaren sinonimo. Eman dezagun halako batean lagunaren etxea joateko, kalea planoan bilatu behar izan dugula; bidean abiatutakoan zeharkatzen ditugun kaleekin edo, gerora orientatzeko, pistarik eman diezaguketen elementu zenbaitekin -denda bitxi bat, etxea, etab.- konturatzen saiatzen bagara, ikasten ari gara, zalantza izpirik gabe. Ikasteko eta eguneroko bizitzan arazo bihur daitezkeen egoera asko konturatzeko interes horrek “markak” gainditzen laguntzen digu, inondik ere.
Zertan da, hitz gutxitan, ikasten ikastea?
Hiru esalditan laburtuko nuke nik. Lehena: gauza berriei egokitzeko gai izatea. Bigarrena: arazo hori konpontzeko eraginkorra izan denaz jabetzea. Hirugarrena: oraindik arakatu gabe ditugun ekinbideak bilatzea.
Nola froga dezakegu eraginkortasunez ikasten ari garela?
Ikasten jakitea -bizitzako makina bat kontu bezala- ez ohi da ikasten behin betirako. Egunero egin dezakegu aurrera. Badakigu ikasten baldin eta egoeretara egokitzeko gai bagara eta zailtasunak gainditzen baditugu, antzeko egoeretan baliagarri gertatu izan zaizkigun estrategiak aplikatuz edo jarduerak praktikan jarriz.
Hezkuntza sistemek ikasten erakusten al dute?
Gai hori maiz aztertu izan dut eta, eskolan denbora gehiegi eman arren, behar adinakoa ikasi ez dugula sinestera ere heldu naiz inoiz. Baina Nazio Batuek ateratako txosten batzuk irakurritakoan iritziz aldatu nintzen. Argi ikusi nuen eskolarik ez dagoen eskualdeetan, munduko herrialde txiroenetan, estudiatzen ez duten pertsonen multzoa gizartearen osagai zigorgarriena dela. Analfabetismoa da, hain zuzen, sektore hori sekulako desabantailan jartzen duena, besteen aldean. Agian aurrera egin behar dugu, hezkuntza sistemak hobetuz baina, dudarik gabe, sistema horiek egokiak ditugu jakintza, ezaguera eta trebeziazko tresneriaz hornitzeko.
Zer egin dezakete guraso eta irakasleek ikasten erakusteko?
Neuk baneki! Nik ere, irakasle naizen honek, egunero ikasten dut zerbait gai horretaz. Ikuspegi horretatik, neu ikasten saiatzen naizenean, ikasleei egokitzen ahalegintzen naizenean bakarrik irakasten omen dut. Haiek ere badituzte gauza asko guri irakasteko, tarteka horretaz ahantzi egiten garen arren.
Mendebaldeko pertsona helduarentzat, zein dira gainditzea gehien kostatzen diren irakaskuntzako eragozpen eta oztopoak?
Berak bere buruari ezartzen dizkionak, nor bere buruarekiko konfiantzarik ezari hertsiki lotutakoak, maiz. Alde batetik “egia osoa” behin ere izango ez dugula, gauzak bestela ere ikusi eta egin daitezkeela jabetu behar dugu baina, hori bezain garrantzizkoa da bide horiek aurkitzeko geure burua motibatzea. Esate baterako, gure seme-alabek hamaikatxo gauza irakats diezagukete, askotan ahaztu egiten badugu ere. Gure testu liburuetan agertzen ez diren gauza asko azaltzen dira seme-alaben testuetan orain, geografian, historian, zientzietan… hainbat ikasgaitan. Zergatik ez baliatu aukera hori gure jakintza birziklatzeko?
Agian berriro aurkituko dugu aspaldikoa: matematikak ikasteko trebezia eskasa dugula, alegia. Egia da, ala topiko hutsa, gutariko bakoitzak ezagutza alor jakin batzuetarako sarrera galarazia duela?
Zortzi mila metroko mendia igotzea kontu zail-zaila da; seguruenik sekula ez gara ondo prestatuta egongo horrelakorik lortzeko. Ezagutzaren alor askotan berrikuntza zertan den jakitea, orain eta hemen, hagitz nekeza gerta dakiguke. Ikastea aurrera egitearen parekoa da, ordea, ulertu eta jakiteko entrenatzea, alegia. Non hasi garen eta noraino helduko garen zehaztea ez da kontu erraza. Oso litekeena da haurretan ulertzen ez genituen arazo asko, helduarora iritsitakoan, egunero eta erraz konpontzea.
Hizkuntzak ikastea, gidatzeko baimena eskuratzea, jende aurrean hobeki hitz egitea, eraginkor eta trebeago izatea… horiek dira helduen ikasgaietako batzuk. Ikaste-lantzat har al daitezke horiek eta horien antzekoak?
Egoera horiek, eskuarki, premia jakin batzuen ondorioz agertzen dira, guk konpondu beharreko arazoak izanagatik soluzioa ez dakigu aurkitzen. Kanpotik eztenkadak edo motibazioak bultzatzen gaitu eta horregatik esan dugu lehenago ikasten ikastea arakatu gabe ditugun bidea berriak bilatzea dela. Premia horietatik beste batzuk sortuko zaizkigu eta, horrela, gure ikaste alorrak infinituak izango dira bizitza osoan.
Bidean porrotak ere metatzen ditugu. Zer dira, aurretiazko jarrera txarraren ala teknika gabeziaren ondorioa?
Helburuak ez lortzean bi arrazoi horiek dute eragina baina, nik uste, porrot horien aurretik gauza berrien aurrean aurkakotasunezko jarrerak izan ohi du karga astunagoa. Ezagutza teknikoa beharrezkoa da eta, zenbaitetan, eguneroko bizitzako egoera askotan atakatik ateratzeko norbaitek trebezia erakutsi behar izaten digu, baina horren ikaskuntzaren arabera ere aldatuko da gure motibazioa, neurri handi batean.
Zer egin dezakegu motibazioa gure baitan eta gure seme-alabengan areagotzeko?
Gazteak eredutzat duen heldua motibatuta hautematen badu bera ere horrelaxe agertuko da. Helduok etsi-etsian sinetsi behar dugu egia osoa behin ere ez dugula izango, gauzak bestela ere ikusi eta egiteko moduak badaudela, eta hori aurkitzeak garrantzi handia duela.
Gauza berriak ikasi ahal izateko, ikasitakoa “desikasi” beharko ote dugu?
Zaila da galdera horri ondo erantzutea. Egoeraren arabera ikasten dugu eta, kontua ez bada ere dakigun zerbait ahanztea, berritasunak ezarritako aginduei egokitu behar gatzaizkie.
Ba al dago ikasteko “oinarrizko tresneriarik”, aurrean jartzen zaizkigun erronka guztiak gainditzeko?
Berariazko lanabesak nagusiak baino garrantzitsuagoak direla esango nuke nik, baina seguruenik mundu guztia ez dator bat nirekin. Ikasten duguna egiten dugun egoera jakin horrekin oso lotuta ohi dago. Ezagutza egoera batzuetatik besteetara eroaten asmatzea da maiz topatzen dugun arazoa. “Nola ikasi?” galderaren konponketaren bila gabiltzanontzat horixe da itaun behinenetako bat.
Gizarte honetan zer da gehien huts egiten duena ikaskuntzaren gure kulturan?
Batzuetan informazio ugariegia jasotzen dugunez, hori bahitzea ez da kontu samurra. Kopurura ohitzeko, jakin-mina galtzeko eta ikastea “bilatzea” ea “arakatzea” dela ahanzteko arriskuan gaude. Dagoeneko “besterik jakin nahi ez dugula” edo gauzak bestela egitea behar ez dugula uste badugu, ikasten segitzea ez zaigu batere erraza izango. | 2020-07-04T13:00:37 | https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/entrevista-eu/ikasteko-eragozpen-nagusia-gure-konfiantzarik-ezak-sortzen-du.html | [
-1
] |
Eguraldia: Fuenlabrada (Madrid) - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Eguraldia. Fuenlabrada
18 / 32 18 / 31 17 / 27 16 / 32
0% 10% 15% 40% 40% 5% 0%
20 / 70 35 / 80 45 / 90 20 / 100
18 / 32 18 / 32 0% 20 / 70
18 / 31 18 / 31 10% 35 / 80
17 / 27 17 / 27 40% 45 / 90
16 / 32 16 / 32 5% 20 / 100
<script type='text/javascript' src='http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/launchwidget/fuenlabrada-id28058?w=g4p01110001ohm71a2eew600z190x4f86d9t95b6e9r1s3n2'></script><noscript><a target='_blank' style='font-weight: bold;font-size: 1.20em;' href='http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/fuenlabrada-id28058'>Eguraldia. Kontsultatu AEMETeko iragarpena...-erako Fuenlabrada</a></noscript> | 2019-08-19T20:28:05 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/widgets/municipios/fuenlabrada-id28058 | [
-1
] |
“Ohituta gaude galtzen, baina ez da sekula atsegina”
Iazkoa urte zoragarria izan zen Joseba Ezkurdiarentzat (Arbizu, 1991). Pilotari nafarrak 2011ko abenduan debutatu zuen profesionaletan, eta 2018an lortu zituen lehen bi txapelak: binakakoa, udaberrian, Zabaletarekin batera; eta lau eta erdikoa, udazkenean, Altuna III.ari irabazita. Armairuan ba omen du oraindik gehiago jartzeko lekua. M. Egimendi. Argazkiak: Amaia Zabalo.
A zer urtea! Zaila izango da horrelakorik errepikatzea...
Bai, hiru txapelketa nagusitik bi txapel irabaztea izugarria da; eta hori berriz lortzea, oso zaila, baina tira. Hor gauden bitartean, txapelketa guztiak, torneo guztiak eta partida guztiak borrokatzen segitu beharra dago. Gure lana pilotalekuan ahalik eta hobekien jardutea da, eta badakigu zaila izango dela, baina oraindik espero dut urte on batzuk izatea aurretik...
Zazpi urte profesional mailan. Bazen garaia?
Beti esan izan da niri buruz partida garrantzitsuetan, agian, ez dudala nire maila eman, kolpeak hartu ditudala, beti atarian gelditu naizela... baina bueno. Aitak dioen bezala, kolpe horiek hartzeko hor egon beharra dago, eta azkenean... Zortea izan dut, debutatu nuenetik goi mailako partidak jokatu izan ditudalako, beti onak. Baina iaz aurrerapauso bat egin nuen: finaletara iritsi, eta bi txapel irabazi nituen. Urte oso ona izan zen, ea ez den azkena...
Duela bi urte Ezkurdia beste pilotari bat omen zen, zertan aldatu da?
Konfiantza mailan, esango nuke. Orain gustura nabil, konfiantzaz, garbi daukat zein den nire jokoa, eta joko hori egiten saiatzen naiz, galdu ala irabazi. Oraingoz, ondo atera da, eta ea berdin segitzen dugun...
Eliteko beste kirol batzuetan, aspalditik lantzen da jokalarien alderdi psikologikoa. Oso berandu iritsi da pilotara?
Beste kirol indibidual batzuetan garrantzi ikaragarria ematen diote denek. Orain gero eta pilotari gehiago ari gara burua lantzen. Azken batean, konfiantza hori, kantxan memento bakoitzean zer egin jakitea, zeure burua lasai ikustea, oso-oso garrantzitsua da. Ona eta beharrezkoa dela uste dut.
Pilotarioi botileroaren laguntza kendu dizuete. Hobeto ala okerrago jokatzen da horrela?
Niri ez zait gustatu erabakia. Enpresek pilotarioi galdetu gabe hartu dute, eta gaizki iruditzen zait. Gure iritzia kontuan hartzea beharrezkoa da. Nik beti esaten dut aulkian konfiantzazko norbait daukadanean lasaiago sentitzen naizela, konfiantza handiagoz. Azkenean, lau begik bik baino gehiago ikusten dute. Besteak, kanpotik eta lasaiago, hobeki ikusten ditu gauzak, zuk barruan 80 pultsaziorekin zaudela baino. Inportantea da, baina hori ere kendu digute, eta ikasi egin behar.
Normala da enpresek ez hartzea kontuan pilotarien iritzia?
Askotan, enpresak bereari begiratzen dio, eta kaltetuenak pilotariok gara. Telebistagatik, denboragatik... erabaki zuten botileroa kentzea, baina ez zen egokia izan pilotarioi galdetu gabe egitea. Hala ere, enpresa enpresa da, eta nahi duten erabakiak hartzen dituzte. Gainera, botileroak badauka xarma ikuslearentzat. Betidanik izan dira botileroak, gauza polita da, pilotaren berezitasun bat. Ea aurrerago berriz egoteko modua egiten duten, baina, oraingoz, badirudi erabakia hau dela.
Aldageletan ere pilotariak ezin elkarrekin egon...
Asegarcek hartu du aldageletan bi enpresetako pilotariak banantzeko erabakia. Guri Aspek normal egoteko esan digu... Tontakeria iruditzen zait, erabat absurdoa. Pilotak balio asko erakusten ditu txikitatik, eta laguntasun hori, aldageletan elkarrekin egote hori, oso polita da. Mila gairi buruz hitz egiten dugu, baina pilotalekura irtendakoan aurkariak gara, kito. Ez dut ondo ulertzen zergatik hartu duen Asegarcek erabaki hori, ez dago nondik hartu. Gainera, frontoi guztietan ez dago instalazio nahikorik bereizita egoteko. Espero dut etorkizunik ez izatea, ez delako ez bideragarria ez ona.
Hitz egiten da euskaraz pilotalekuetako aldageletan?
Bai, asko. Pilotari batzuek ez dakite, eta horiekin gaztelaniaz egin beharra dago, uler dezaten, baina pilotari multzo handia da euskalduna.
Euskara ikastea entrenatzea bezain gogorra izango da batzuetan. Zer esango zenieke ikasleei horrelakoetan?
Segitzeko! Gauza polita da Euskal Herrian euskaldun sentitzea eta euskara jakitea, horrek berezi egiten gaitu. Adoretu egingo nituzke, gogoz hartzeko eta segitzeko, une zailak egon arren, euskara jakitea merezi duelako.
Orain, binakako txapelketan zabiltzate. Finala apirilaren 7an jokatuko da, Bilbon. Non egongo ote zara egun horretan arratsaldeko 19:00etan?
Finalean... zaila. Zortzi bikote gaude, maila handikoak batzuk, eta zail daukagu, baina badakigu ordura arte jarraitu eta borrokan egin behar dugula apirilaren 7an Bilboko kantxan egoteko. Dudarik gabe, borroka horretan erabat murgilduta eta kontzentratuta egongo gara. Zaila da, baina ilusioa eta esperantza dauden bitartean, segitu beharra dago.
Eta gero eskuz eskukoa. Aurten bai?
Tira... ez da erraza. Mundu guztiak nahi izaten du aurkezpen egunean txapel hori irabazi, eta lehia handia dago. Halere, ilusio handia egingo lidake, badakit gauzak oso-oso ondo egin behar ditudala txapel hori lortzeko, baina 2018an ikusi nuen aukerak egon badaudela. Neurea ondo egiten badut borroka horretan... Saiatuko naiz lortzen, dudarik gabe.
Gainera, hiru txapelak edukiko zenituzke...
Sari handia izango litzateke hiru txapelak lortzea, oso berezia. Zaila da hiru modalitateetan irabaztea, oso-oso zaila. Pilotari multzo horretan sartzeak poz handia emango lidake, baina ez dut itsutu nahi. Txapelketa polita eta gogorra dela jakinda, ahalik eta hobekien prestatu, eta kito! Aurten ez bada, hurrengoan segituko dugu, ea pilotari karrera bukatu baino lehen lortzen dugun...
Entrenamendu berezirik-edo egiteko asmorik bai?
Lau eta erdikoa eta banakakoa beti prestatzen dira beste era batera, binaka ia urte osoan jokatzen delako. Bakarka jokatzeko entrenamenduak gogorragoak dira, bai pilotalekuan bai fisikoki hobeto egoteko, baina orain arteko txapelketa guztiak bezala prestatuko dut, mimo handiz, ahalik eta hobekien egiteko ilusio eta esperantza horiekin, txapelketa polita izango delakoan. Oraindik asko falta da, baina saiatuko gara ahalik eta hobekien ailegatzen, ea txapelketa ona egiten dugun.
Lehenengo txapela irabazita, Aspek kontratua berritu zizun; orain, beste txapel bat ere baduzu palmaresean...
Bai, iazko sanferminetan luzatu zidaten kontratua, 2022ra arte. Gerora irabazi nuen lau eta erdiko txapelketa. Oso pozik nago, enpresak konfiantza erakutsi didalako. Pilota asko gustatzen zait, pasioa da niretzat, eta disfrutatu egiten dut. Beraz, oso gustura nago beste hiru urtez, gutxienez, frontoietan borrokatzeko aukera dudalako.
Patri Espinarrek ere irabazi zuen lau eta erdikoa, baina haren ospea eta sariak ez dira zureak bezalakoak izan...
Azken urteotan, lan handia, eta oso ona, egiten ari da emakumeen esku pilotan. Aurrerapausoak egiten ari dira, gauzak ondo eginez, eta horrela segitu beharra dago. Merezi dute, meritu handia dute, pilotalekuak bete eta oso giro ona sortzen dute. Txapelketa gogorra izan zen, Patrik irabazteko aukera izan zuen, eta zorionak eman behar zaizkio. Uste dut gozatuko zuela une horretaz.
Herrian, Arbizun, baduzue pilota eskola.
Astean pare bat aldiz edo agertzen naiz, entrenamenduetara, baina ez naiz irakasle ibiltzen. Arratsalde pasa egoten naiz umeekin, baina ez dut obligazio. Eskolak 40 fitxa inguru ditu, tartean bizpahiru neska. Polita da mila biztanleko herri batean eskola nahiko sendoa edukitzea. Etxarri Aranatzen, berriz, palan neska asko dabiltza. Sakanan, zaletasun handia dago pilotarako.
Eta orain antzemango da herrian txapelduna edukitzea...
Lino Arrutik eta Josemari Berastegik zuzentzen dute kluba, eta esaten dute debutatu nuenean-eta antzeman zutela ume gehiagok eman zuela izena. Baita beste ilusio bat dagoela ere, erreferente bat edo, ez dakit nola esan, dagoelako. Neuk esatea gaizki dago, baina telebistan ikusten duten bat herrikoa izateak ilusioa eragiten die. Maila eta giro oso onak daude Arbizuko pilota eskolan, eta umeak pilotan ikustea gauza polita da.
Pilota jokoan duzun armarik onena?
Bolea oso ona daukadala esaten didate, baina goi mailan egoteko gauza bat baino gehiago eduki behar dira onak!
Eta eskasena?
Beti esan izan didate tantoa ez dudala behar bezala6 bukatzen. Entrenamendu asko eginda, uste dut hobetu dudala.
Jokatzeko pilotaleku bat?
Donostiako Atano III.a asko gustatzen zait, eta Iruñeko Labrit ere oso-oso polita da. Navarra Arena ere bai: han irabazi nuen txapela, eta ikusgarria da.
Gustuko pilotari bat?
Beti izan naiz Irujoren zale itsua, debutatu zuenetik.
Sukaldari txukuna omen zara, zer prestatzen duzu ondoen?
Atsegin dut saltsan ibiltzea, eta moldatzen naiz labean arrainarekin.
Zer ezin da falta zure hozkailuan?
Urdaiazpikoa.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean?
Urbasa aldera joan mendi buelta egitera, edo Arbizuko kiroldegiko saunara edo spara. Gorputzak une horretan zer eskatzen didan.
Zer eman dizu pilotak?
Txiki-txikitatik gustatu izan zait, orain hortik bizi naiz, eta pertsona on eta jator asko ezagutu ditut. Lagunak ere egin ditut, eta hori da inportanteena niretzat.
Lagunekin egoteko denbora: parrandan joaten zirenean, nik etxera joan behar izaten nuen... baina ez da sakrifizio handiegia izan. Gustuko lekuan aldaparik ez.
Non jarri dituzu bi txapelak?
Egongelako armairuan, goian.
Hirugarrena jartzeko tokirik badaukazu?
Bai, oraindik bai. Armairua handia da, eta denak sartuko dira.
Okerren hartu zaituen arerioa?
Asko, baina Urrutikoetxeari irabaztea asko kostatu izan zait banakakoan eta lau eta erdian. Aimarri sekula ez diot irabazi lau eta erdian. Irujo, Altuna III.a...
Partxisean ere galdu nahi ez duten horietakoa zara?
Lehiakorra naiz, bai, ez zait gustatzen galtzea. Beti nahi izaten dugu irabazi, baina galtzen ere ikasten da. Ohituta gaude galtzen, baina ez da sekula atsegina.
Partidarik ez duzunean, larunbat gauerako planik onena?
Lagunekin edo familiarekin bazkari ederra, soziedadean edo beste edonon, eta gero trago batzuk lasai hartzera.
Zerk ematen dizu beldurra?
Sugeek-eta nazka ikaragarria ematen didate, baina bestela ez daukat beldur berezirik.
Eta amorrua?
Entrenamenduetan nire burua oso ongi ikusi eta gero, partidan ez emateak eman nahi nuen maila, mementoa ez aprobetxatzea.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen albistea?
Gure gizartea aldatzen ari dela. Gerrak, gosea... gauza asko daude hobetzeko.
Gogoan duzu debuteko partidaren emaitza?
Tolosan debutatu nuen, Pascualekin, Idoate eta Merino I.aren aurka. 22-21 galdu genuen.
Labur esanda, nolakoa da Joseba Ezkurdia?
Mutiko lotsatia, normala, lagunak, familia eta herri giroa gustuko dituena. Ez daukat kapritxo berezirik, eta inguruko jendearekin lasai egotea gustatzen zait. | 2019-01-22T09:32:08 | http://aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2058:ohituta-gaude-galtzen-baina-ez-da-sekula-atsegina&catid=26:elkarrizketa | [
-1
] |
Vilamacolum - Wikipedia, entziklopedia askea.
Jaume Dalmau I Juanola (IxV - AM)
42° 11′ 48″ N, 3° 03′ 26″ E / 42.1965528°N,3.0571146°E / 42.1965528; 3.0571146Koordenatuak: 42° 11′ 48″ N, 3° 03′ 26″ E / 42.1965528°N,3.0571146°E / 42.1965528; 3.0571146
Vilamacolum (Espainia)
Vilamacolum (Katalunia)
294 bizt. (2015) -13
2.870,83 bizt/km²
http://www.vilamacolum.org/
Vilamacolum Kataluniako udalerria da, Alt Empordà eskualdean eta Gironako probintzian dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 322 biztanle zituen. 5,59 km²-ko azalera du.
442 476 526 492 451 395 361 315 289 215 263 322
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vilamacolum
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Vilamacolum&oldid=5199462"(e)tik eskuratuta | 2017-11-23T18:40:05 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Vilamacolum | [
-1
] |
AIiantzakSARGI | SARGI
EAPN Euskadi Euskadin pobrezia eta giza bazterketaren aurka diharduen Europako Sarea da eta 13 lurralde sarek eta estatu mailako 14 erakundek osatutako estatuko sareko kidea da. Bere helburuak hauek dira: pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka Europar Batasunaren agenda politikoan sartzea; pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako ekintzak bultzatzea eta eraginkorragoak egitea; eta presio egitea pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka diharduten pertsonen eta taldeen alde eta horiekin batera.
FIAR E
Fiare ekonomia solidarioko proiektua da, ohiko finantza sistemaren alternatiba gisa bultzatutakoa. Finantza erakunde etikoa da, partikularren, kolektiboen, enpresen eta administrazio publikoen finantza baliabideak bateratzen dituena, ekonomia solidarioko proiektu bideragarriak finantzatzeko helburu bakarrarekin.
Hedatzen Gipuzkoako ekimenerako eta gizartean esku hartzeko erakundeen elkartea da, eta bere helburua da lurraldean hirugarren sektorea egituratzea eta sustatzea. Ongizate estatuaren eredu soziala bultzatzen saiatzen da, dakiena eta dituen esperientziak eskainita, eredua modu iraunkorrean sendotzeko, Gizartearen Ekimenen presentziari indarra emanez eredua garatzeko funtsezko balio gisa.
www.hirekin.net/55.html
Harresiak Apurtuz 1997an eratu zen gure herrietan gaur egun immigrazioaren fenomenoak duen tratamendua hobetzeko bideak zabaltzeko asmoarekin.
SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa funtsezko erreferentea da Zerbitzu Sozialen alorreko ikerketari eta dokumentazioari dagokionez. Eguia Careaga Fundazioko kidea da 1978az geroztik, eta bere helburu nagusia da gizarte ongizaterako politikak, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte ekintzan diharduten profesionalen jarduna hobetzen laguntzea.
Arartekoa Euskal Autonomia Erkidegoan herritarrak defendatzeko erakunde independentea eta inpartziala da. Arartekoa Eusko Legebiltzarrak pertsonen eskubideak babesteko duen goi ordezkaria da Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen jarduera eta politika publikoei dagokienez (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo administrazio horien mendeko beste erakunde publiko batzuk). | 2019-03-24T05:43:43 | http://www.sargi.org/eu/alianzas/ | [
-1
] |
«Maiatzaren 23»: berrikuspenen arteko aldeak - Wikipedia, entziklopedia askea.
«Maiatzaren 23»: berrikuspenen arteko aldeak
Maiatzaren 23 (aldatu)
14:19, 27 otsaila 2019ko berrikusketa
8 bytes removed , Duela 10 hilabete
23:07, 2 otsaila 2019ko berrikusketa (aldatu)
t (→Euskal Herria)
14:19, 27 otsaila 2019ko berrikusketa (aldatu) (desegin)
* [[1533]] - [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henrike VIII.a]] eta [[Katalina Aragoikoa|Aragoiko KatalinaKatalinaren]]ren arteko ezkontza baliogabetzat eman zuten.
* [[1568]] - [[Herbehereak]] [[Espainia]]tik independizatu ziren.
* [[1813]] - [[Euskal Herria|Euskal]] jatorriko [[Hego Amerika]]ren independentziaren bultzatzaile [[Simón Bolívar|Simon Bolibar]] [[Mérida (Venezuela)|Meridan]] sartu zen, eta ''Askatzailea'' titulua eman zioten.
* [[1844]] - [[Bab]] [[Iran|Persiar]] profetak bere errebelazioa iragarri zuen, [[Bahaismo]]a sortuz.
* [[1915]] - [[Italia]]k gerra deklaratu zion [[Austria]]ri.
* [[1967]] - [[Egipto]]k [[Tirango itsasartea]] itxi eta [[Eilat]]eko portua blokeatu zuen, [[Aqabako golkoa]] guztiz itxiz. Honek [[Israel]]ekin egindako [[Sei Eguneko Gerra]]ren hasiera markatu zuen.
* [[1998]] - [[Irlandako Errepublika]]ko eta [[Ipar Irlanda]]ko hautesleek baiezkoa eman zioten [[Ostiral Santuko Hitzarmena|Ostiral Santuko Akordioari]].
* [[2004]] - [[Paris]]ko [[Charles de Gaulle]] aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
** [[Hego Amerika]] 12 estatuk [[Hego Amerikako Nazioen Batasuna|UNASUR]] sortzeko ituna sinatu zuten [[Brasilia]]n ([[Brasil]]). [[Argentina]], [[Venezuela]], [[Brasil]], [[Kolonbia]], [[Uruguai]], [[Paraguai]], [[Bolivia]], [[Peru]], [[Ekuador]], [[Txile]], [[Surinam]] eta [[Guyana]] izan dira sinatzaileak.
** [[Iñaki Otxoa de Olza]] mendizale iruindarra hil zen [[Annapurna]]n.
* [[1929]] - ''[[The Karnival Kid]]'' estreinatu zuten, [[Mickey Mouse]]ren lehen marrazki bizidun hiztunak.
* [[1973]] - ''[[Pat Garrett and Billy the Kid]]'' ("Pat Garrett eta Billy Haurra") filma estreinatu zen, [[ Sam Peckinpah]]ek zuzendu eta [[James Coburn]], [[Kris Kristofferson]] eta [[Bob Dylan]] aktoreek antzeztu zuten.
* [[1974]] - ''[[Thunderbolt and Lightfoot]]'' ("Thunderbolt eta Lightfoot") filma estreinatu zen, [[Michael Cimino]]k zuzendu eta [[Clint Eastwood]], [[Jeff Bridges]] eta [[George Kennedy]] aktoreek antzeztu zuten.
* [[1984]] - ''[[Indiana Jones and the Temple of Doom]]'' ("Indiana Jones eta Templu Madarikatua") filma estreinatu zen, [[Steven Spielberg]]ek zuzendu eta [[Harrison Ford]] aktoreak antzeztu zuelarik.
* [[1844]] - Lehenengo [[Morse kodea|Morse kodezko]] mezua:''What hath God wrought''.
* [[1958]] - [[Explorer I]]k emititzeari utzi zion.
* [[1995]] - [[Sun Microsystems]]ek [[Java (argipena)|Java]] hizkuntza garatu zuen.
** [[Jules Dumont d'Urville]], frantziar itsasgizona (h. [[1842]]).
* [[1811]] - [[José Salamanca]], espainiar negozio gizon, politikari eta noblea (h. [[1893]]).
* [[1842]] - [[Maria Konopnicka]], poloniar poeta, eleberrigile, haur literaturako idazle, kazetari eta ekintzailea (h. [[1910]]).
* [[1844]] - [[Alfred Espinas]], frantziar soziologoa (h. [[1922]]).
* [[1848]] - [[Otto Lilienthal]], alemaniar ingeniaria (h. [[1896]]).
** [[Martin Cahill]], [[Dublin]] hiriko irlandar kriminal nabarmena (h. [[1994]]).
** [[Alan García Pérez]], [[Peru]]ko presidente ohia.
* [[1950]] - [[Martin McGuinness]], [[Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra|IRAkoIRAkoko]]ko liderra eta [[Sinn Féin|Sinn Feineko]] politikaria (h. [[2017]]).
* [[1951]] - [[Anatoly Karpov]], errusiar [[xake]] jokalaria.
* [[1952]] - [[Federico Trillo]], espainiar militar eta politikaria.
** [[H. Jon Benjamin]], estatubatuar ahots-aktorea eta gidoigilea.
** [[Heidi Rohi]], ezpata modalitateko estoniar eskrimalaria.
* [[1972]] - [[Alexandre-Ferdinand Nguendet]], [[Afrika Erdiko Errepublika]]ko bitarteko lehendakari ohia.
* [[1973]] - [[Juan José Padilla]], espainiar toreatzailea.
* [[1977]] -
* [[1992]] -
** [[Giovanni Falcone]], italiar magistratua, [[mafia]]ren aurka aritutakoa (j. [[1939]]).
** [[Atahualpa Yupanqui]], argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazlea (j. [[1908]]).
* [[2004]] - [[Ramón Margalef]], kataluniar ekologoa (j. [[1919]]).
* [[2009]] -
"https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/6717209"(e)tik eskuratuta | 2020-01-22T10:36:29 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/6717209 | [
-1
] |
Juanjo Etxabeguren Bergara - Euskonews
334 Zenbakia 2006-02-10 / 2006-02-17
Juanjo Etxabeguren Bergara
Pintore autodidakta, haurtzaroan eta gazte urteetan Gaspar Montes Iturrioz eta Carlos Arrecubieta pintoreekin eginiko ikasketetatik abiatu dena. Ilusio eta samurtasun kromatikoa, bizitzako eskolan bere burua egin duen pintore honen erretratu eta paisaietan.
BAKAR ERAKUSKETAK
1985.- Giroa Taberna, Irun 1999.- Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa, Irun 2000.- Kokoska Arte Galeria, Irun 2001.- Gaspar Galeria, Errenteria. 2001.- Hormolu Galeria, Iruñea. 2002.- Hammoberko Kulturunea, Holanda 2004.- Santiagoko Auzo Elkartea, Irun
TALDE ERAKUSKETAK 1999.- Pintzel Galeria, Iruñea 1999.- Arte Feria (hileroko lehen igandean) 1999tik egun arte. Gipuzkoa Plaza, Hondarribia. 2000.- Kursaal Galeria, Donostia. 2000.- Arte Feria (hileroko azken igandean) 2000tik egun arte, Boulevard Azoka, Donostia 2000.- Nafarroa Oinez, Plazaola, Pamplona. 2001.- Nafarroa Oinez, Ciudadela, Pamplona. 2005.- Adour-Bidasoa lehiaketa, Irun. 2005.- Gipuzkoako Artisten Elkartea, Donostia. 2005.- “Okendoren besarkada” lehiaketa, Donostia.
ETXABEGUREN BERGARA, Juanjo
Arantxa Arratibel
Juanjo Pulido
Iker Valle Bravo | 2019-04-20T18:52:25 | http://www.euskonews.eus/zbk/334/juanjo-etxabeguren-bergara/ar-0334016001E/ | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: 2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan
2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin …
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/18785
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2014%2F04%2F04%2Fdarpon_test_vih%2Fdarpon_test_vih.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/2014_04_04_darpon_test_vih_02.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/2014_04_04_darpon_test_vih.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/2014_04_04_darpon_test_vih_03.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/2014_04_04_darpon_test_vih_04.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/2014_04_04_darpon_test_vih_05.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2014/04/04/darpon_test_vih/darpon_test_vih.jpg" style="max-width:100%" alt="2009tik, 14.000 pertsonak baino gehiagok egin dute GIBaren test azkarra EAEko botiketan" />
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko presidente Pedro Riverok Euskal Autonomia Erkidegoko botiketan egiten den GIBaren test azkarraren bosgarren urteurreneko balantzea aurkeztu dute gaur, Donostian, Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen (STI) Planeko koordinatzaile Daniel Zulaikarekin batera.
Jon Darpón sailburuak 2009ko martxoaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluaren artean sinatutako hitzarmen baten bidez, sortutako ekimen honen helburua gogorarazi du. «Praktika arriskutsuak izan zituzten pertsonei GIBaren testa egitea errazteko esperientzia aitzindaria izan zen».
Bost urte hauetan, programa honetan parte hartu duten EAEko 36 botikek, guztira, 14.140 test egin dituzte. Datu horrek esan nahi du, Euskal Herriko Farmazialarien kontseiluko presidente Pedro Riveroren ustez, «pertsona horiek GIBari buruzko informazioa eta osasun-heziketa jaso dutela; zalantzarik gabe, bost urte hauetako alderdi baliotsuena eta eraginkorrena da».
Botiketan GIBaren test azkarra egin duten pertsonen batez besteko adina 35,7 urtekoa da, eta egitera joan direnetatik % 72 gizonak dira. Atzerriko erabiltzaileak % 8 dira, eta testen % 14,7 sexu harremanak beste gizon batzuekin dauzkaten gizonei egin dizkiete.
Botiketara joandako eskatzaileek argudiatutako arrazoiak, gehien bat, babesik gabeko penetrazio baginala (% 53), sexu orala (% 14) eta uzkiko penetrazioa dira (% 10). Bost urte hauetan egindako test guztien artean, 131k emaitza positiboa eman dute.
Jon Darpón Osasuneko sailburuak adierazi duenez, 2011ko azaroan, sexu harremanak beste gizon batzuekin dituzten gizonei bideratutako sifiliseko test azkarrak ere barneratu ziren aipatutako programan. Geroztik, sifilisa antzemateko 673 test egin dituzte; horietatik % 4k emaitza positiboa eman dute. Horrez gain, Jon Darpónek nabarmendu duenez, 2013an, 143 GIB infekzio-kasu berri diagnostikatu dituzte. «1997an zenbatzen hasi zirenetik, zifra txikiena da».
Hauek dira botiketara doazenek gehien estimatzen dituzten alderdiak, Pedro RIverok adierazi duenez: «Emaitza azkar ezagutzea, ordutegiaren eta eremu geografikoaren aldetik erraztasunak izatea eta proba egiten dutenen anonimotasuna». Gainera, programan parte hartzen duten farmazialariek berek osasun arloko eragile komunitario gisa betetzen duten funtzioa indartuta ikusten dute.
Halaber, Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak nabarmendu duenez, «esku hartzen duten osasuneko eragile guztien arteko koordinazioa, farmazialari, mediku eta erizainena, bikaina» da. Etorkizunean test azkarra egiten duten botiken kopurua handitu egingo dela iragarri du Riverok: 36 izatetik 50 izatera pasatuko dira.
intervencion_darpon_test_vi... behera kargatu (20 MB)
darpon_datuak_eae_2013_eu.mp3 behera kargatu (300 KB)
darpon_datuak_eae_2013_eu.mp4 2 MB
Pedro Rivero, Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko presidentea, Daniel Zulaika, Hiesaren Planaren koordinatzaileak | 2020-07-10T00:53:43 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/18785-2009tik-000-pertsonak-baino-gehiagok-egin-dute-gibaren-test-azkarra-eaeko-botiketan?track=1 | [
-1
] |
Bisa jatorrizko herrialdeetako diplomaziako misio espainiarretan eskatzen dira eta salbuespenez beste atzerriko herrialdeetan. Bisatuaren eskaera pertsonala da.
Enpresa bat irekitzeko edo autonomo edo profesional independente gisa aritzeko, legeri espainiarrak ezarritako baldintza guztiak bete behar dira. Durangaldeko Behargintzako Enpresa atalak ematen du horren berri.
Kontingentearen bidez ere lor daiteke atzerriko langileentzako gehienezko lan-baimen kopurua, urtero finkatzen dena eta sektore eta gune geografikoen arabera banatzen dena, merkatu nazionala betetzeko gai ez den lanpostuak betetzeko. Prozedura horretan eskaintzak orokorrak dira eta Espainiak horri buruz akordioren bat duen herrialdeari zuzentzen zaizkio. Gainera, atal horretan hiru hilabeteko iraupena duten enplegua bilatzeko Bisatua deritzon modalitate bat dago. Bisa horiek enplegua bilatzeko bisa espezifikoak dira eta espainiarren seme-alabei eta bilobei ere zuzenduta daude. | 2018-01-18T17:27:29 | http://durangonbizi.net/gestion.asp?codges=125&i=eu | [
-1
] |
Eusko Ikaskuntza : Proiektu
Eusko Ikaskuntzak zeharkako ikerketa proiektuak bultzatzen ditu eta horien inguruan Diziplina anitzetako Proiektu Bereziak biltzen dira.
2.- Osaera eta iraupena
3.- Laneko gaia
4.- Aholkularitza Zientifikoao
5.- Proiektuaren lidergoa eta antolaketa
6.- Lan metodologia
7.- Gazteen konpromezua
8.- Bileren egutegia
Auñamendi Eusko Entziklopedia euskal kultura eta gizarteari buruzko Internet bidezko kontsulta erreferente bat da. Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura helburu duen proiektu bat da. Auñamendiren oinarria Auñamendi Entziklopedia-Bernardo Estornés Lasa fondoa moduan ezagutzen dena da. Entziklopedia etengabe eguneratzen diren 150.000 artikuluk osatzen dute, bai gure kultura-tradizioaren ingurukoak, bai gaur eguneko gizarteak eskatzen dituen gaien ingurukoak ere. Eduki hauen garapena beti ere, kalitate, berrikuntza, pluraltasun, jarrera irekian eta hizkuntza-aniztasunean oinarritzen da.[Gehiago ikusi]
Eusko Ikaskuntzaren Interneteko agerkaria. Euskal zientzia eta kulturari buruz astero berriztatzen den argitalpen elektronikoa.
Euskonews 1998tik Internet bidez EIk euskal zientzia eta kulturaren inguruan argitaratzen duen aldizkari elektronikoa da Euskonews. Komunikazio euskarri berrien garrantziaz jakitun izanik, Eusko Ikaskuntzak argitalpen hori sustatu du, era horretara mundu osoari lehio bat zabalzen zuela euskal errealitate zientifikoa erakustearren, hizkuntza arin eta erraza erabiliz.[Gehiago ikusi]
Julio Urquijok 1907an sortua. 1922an Eusko Ikaskuntzaren organo bilakatu zen, Julio Urquijok zuzendari karguan jarraitu zuela 1936ko gerra piztu arte. 1983tik, RIEV berriro plazaratu zenetik, Julio Caro Barojak zuzendu du, bera 1995ean hil zen arte. Juan Garmendia Larrañagak (1996-97), Gregorio Monreal Zia (1998-2005) eta, 2005etik aurrera, Aingeru Zabala Uriartek jarraitu zuten lana.
RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariaren mendeurrena zela eta, periodikotasun finkorik gabeko RIEV. Cuadernos monografia bilduma sortu zen. [Gehiago ikusi]
Helburua Erdi Aroko dokumentazioa transkribatzea eta editatzea da, Goiko Erdi Arotik XVI. mendera arte, artxibo unitateen arabera.
Erabiliriko metodologia bikoitza da: historikoa eta paleografikoa; eta bata edo bestea aukeratzea ikertzailearen baitan geratu da, horren irizpidea eta metodologia errespetatu direlarik betiere. [Gehiago ikusi]
Euskal Herriaren nortasun kolektiboa moldatu duten iraganeko eta egungo egitura fisiko, kultural, ekonomiko eta politikoak ikertu, aztertu eta beraiei buruzko ezagupenak zabaldu asmoz, Eusko Ikaskuntzak martxan jarritako proiektuetako bat Euskal Herriko udalekin elkarlanerako markoak sortzea izan da. Horrela, 1994. urtez geroztik, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko zenbait udalek lankidetza hitzarmenak sinatu eta sinatzen dituzte, dagoeneko ehundik gora udal direlarik sinatu dutenak, zazpi lurraldeetan zehar banaturik.
Helburu nagusia tokiko balio kulturalak aztertu, ikertu, balioan jarri eta zabaltzea da, ikerketa eta prestakuntza egitasmoen bitartez, udalari bere udalerriko ondarearen gaineko ezagutzan sakontzeko baliabideak emanez, eta era berean, lankidetza honen bitartez garaturiko jarduerak ezagutzera emateko erakusleiho zabal eta irekia eskainiz, sarean zein bestelako euskarrien bitartez tokiko mailako egitasmoen mundu mailako hedapena emanez. | 2017-12-14T02:11:08 | http://3digitala.eu/eu/proyectos/ | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Eusko Jaurlaritzak bultzada berria emango dio Bermeoko Portuari, lonja handitzeko lanen hasierarekin eta Xixiliko-Erroxapeko lanen amaierarekin
Eusko Jaurlaritzak bultzada berria emango dio …
http://www.irekia.eus/eu/news/56209
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2019%2F08%2F02%2Fnews_56209%2Ftapia_bermeo.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Eusko Jaurlaritzak bultzada berria emango dio Bermeoko Portuari, lonja handitzeko lanen hasierarekin eta Xixiliko-Erroxapeko lanen amaierarekin Iturria: Irekia
<img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/56209/original/BermeoMuelle_Tapia_004.JPG" style="max-width:100%" alt="" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_002.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_002.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_002.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_004.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_004.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_004.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_006.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_006.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_006.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_007.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_007.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_007.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_008.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_008.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_008.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_009.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_009.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_009.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_010.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_010.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_010.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_011.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_011.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_011.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_012.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_012.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_012.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_013.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_013.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_013.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_014.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_014.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_014.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_015.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_015.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_015.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_016.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_016.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_016.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_017.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_017.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_017.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_018.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_018.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_018.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_019.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_019.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_019.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_005.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_005.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_005.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_25.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_25.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_25.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_21.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_21.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_21.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_22.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_22.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_22.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_20.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_20.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_20.JPG Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2019/08/02/news_56209/BermeoMuelle_Tapia_23.JPG" style="max-width:100%" alt="BermeoMuelle_Tapia_23.JPG" />
BermeoMuelle_Tapia_23.JPG Iturria: Irekia
Xixili eta Erroxape moilak konpontzeko lanak 2019ko azken hiruhilekoan amaituko dira
135.267,66 €-ren truke (BEZ aparte) lizitatu da arrain lonja handitzeko obra, lanak urtea amaitu aurretik hasteko aurreikuspenarekin
Tapiak adierazi duenez, “legealdi honetan 12,3 M€ inbertituko dira Bermeoko portuko jarduketetan”
Eusko Jaurlaritzak bultzada berria eman nahi dio Bermeoko Portuari, eta bisita bat egin du obratara, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Aritz Abaroa Bermeoko alkatea buru direla. Bisitan, portu, itsaso eta arrantza gaietako agintari nagusiak egon dira eurekin: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika sailburuordea; Aitor Etxebarria Portu eta Itsasoko Gaietako zuzendaria; Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendaria; eta Edurne Egaña EKP- Euskadiko Kirol Portuak sozietateko zuzendaria.
Apustu hori, Bermeoko Portuan egin diren eta planifikatuta dauden proiektu garrantzitsuetan islatzen da. Etenik gabeko inbertsio jarraiak egin dira, izan ere, Tapiaren hitzetan, “legealdi honetan 12,3 M€ inbertituko dira Bermeoko portuko jarduketetan”.
Xixili eta Erroxape moilen konponketa
Obra honek, Erroxape eta Xixili moilen konponketa barne hartzen du eta proiektua bi lotetan banatuta dago. Jarduketak, moilek erakusten duten narriadura egoera konpondu nahi du. Egoera hori itsasoaren ekintzak eta merkataritzako enpresen kargan eta deskargan aritzen diren makina astunen erabilerak eragin dute.
Erroxape moilan, proiektuko 2. LOTEAN, azalera osoko zoladura berriro ipintzeaz gain, kaltetutako zerbitzuak berrezartzen ari dira, eta merkataritzako kaien drainatze sare berria ari da egiten. Amilburuaren gailur kota 0,5 metro altxatuko da. Jarduketaren esleipen aurrekontua 1.508.704,95 eurokoa izan da, BEZ aparte.
Xixili moilaren konponketari dagokion 1. LOTEAN, egitura konpontzen eta biltegiratze gunearen zoladura hobetzen ari da, portuaren behar berrietara egokitzeko. Horrez gain, ukitutako zerbitzuen berrezarpena osatuko da, eta merkataritzako kaien drainatze sare berria egingo da. Oraingo honetan, esleipen aurrekontua 1.027.651,54 eurokoa izan da, BEZ aparte.
Arrain lonja handitzea
Tapia sailburuak iragarri duenez, 1.135.267,66 € (BEZ aparte) oinarrizko aurrekontua duen lonja handitzeko lizitazio prozesua hasi ondoren, lanak urte amaiera baino lehen hastea aurreikusten da. Aurreikusitako egikaritze epealdia 6 hilabetekoa da. Hori dela eta, 2020ko udarako amaituta egongo litzateke.
Bermeoko arrain lonja handitzeko lanarekin bilatzen dena, egungo lonjaren funtzionamendu arazo larrienak konpontzea da, egungo instalazioen ahalmena handituz, bi helburu nagusirekin:
Arrain kutxen eta tinen biltegiratzeari dagokionez eskatzen diren higiene-osasun baldintzak betetzea, Lonjaren egitekotik sortutako eskariei behar bezala erantzun ahal izateko (une honetan, arrain kutxak eta tinak biltegiratzeko gunea, lonjatik 200 metrora dagoen nabe batean dago, kanpoan).
Eraikina handituko den gunean egongo den izotz fabrikaren kokalekua posible egitea, siloari, itsasontziei eta kamioiei hornidura egokia eman ahal izateko.
Une honetan, lonjak 2.413,65 m²ko azalera du. Hartutako soluzioaren arabera, dagoen eraikinari modulu bat gehituko zaio, geometria errepikatuz, azalera osoa 3.284,24 m²raino handituz. Horietatik 2.642,28 m² beheko solairuan egongo dira (handitzearen ondorioz, eraikitako azalera 870,59 m² handiagoa izango da)
Programaren banaketari dagokionez, beheko solairuan 787,46 m² gehituko dira kutxak eta tinak biltegiratzeko, izotz silorako, biltegi eta instalazioetarako eta igogailuak eta eskailerak egiteko. Lehen solairuan 51,56 m² gehituko dira, izotz fabrikarako.
Eusko Jaurlaritzak aurreikusten duenez, izotz fabrikaren instalazioa 1 M€-tan (BEZ aparte) lizitatuko du 2020ko lehen seihilekoan, lonjaren obra zibila amaitu ondoren lanak hasi ahal izateko.
Babes dikearen kokotearen konponketa
Tapia sailburuak aurreratu duenez, deskribatutako jarduketez aparte, Bermeoko “Babes Dikearen barruko mantuaren indartze lanak” ari dira egiten. Ekaitzak eragindako kalteen ondoren 2016an adierazitako larrialdi obraren bigarren fasea da.
2017an amaitu ziren dikea konpontzeko lehen faseko lanak, 5.393.182,51 €-ko zenbatekoarekin (BEZ barne). Helburua, 2020ko lehen seihilekoan jarduketaren 2. fasea lizitatzea da, 1.540.941,49 €-rengatik (BEZ aparte), eta 6 hilabeteko iraupenarekin.
Itsas-aisia erabilerako instalazioak
Instalazioetan itsasontziak lehorreratzeko egin diren hobekuntza garrantzitsuekin, gurdietan eta garabien gunean, nabarmen hobetu da zerbitzu horien prestazioa.
Legealdiaren hasieran, bidean doazen ontzietarako egokitu zen pantalanari esker gero eta gehiago dira portura heltzen diren aisialdirako ontziak eta horretarako eskaria ere gero eta handiagoa da. Horrek agerian uzten du Bermeoko portuari zerbitzu instalazio egokiak eta itsasoa aisiarako erabiltzen duten pertsonen beharrekin bat etorriko direnak, emateko beharra.
Halaber, turismo nautikoarekin erlazionatutako jarduera berrien garapenaren ondorioz, beharrezkoa da bidaiariak ontziratzeko eta lehorreratzeko pantalanaren instalazioa, itsasoko turismo jarduera horiek aurrera daramatzaten enpresek euren lana egin dezaten.
Helburua behar horiei erantzutea da, eta baita aisiarako ontziak amarratzeko leku kopurua handitzea ere, pantalanak instalatuz Artza inguruan. Une honetan proiektu horretan lanean ari dira, 2020ko udarako gauzatzeko xedez.
tapia_hurrengo_obrak_portua... behera kargatu (1 MB)
tapia_dique_lanak_eu.mp3 behera kargatu (2 MB)
tapia_bermeo_lanak_portuan_... behera kargatu (1 MB)
intervencion_tapia_bermeoko... behera kargatu (10 MB)
tapia_dique_lanak_eu.mp4 50 MB
tapia_hurrego_obrak_portuan... 30 MB
recursos_tapia_bermeoko_por... 200 MB
BermeoMuelle_Tapia_004.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_002.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_006.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_007.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_008.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_009.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_010.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_011.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_012.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_013.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_014.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_015.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_016.JPG 1 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_017.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_018.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_019.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_005.JPG 2 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_25.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_21.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_22.JPG 4 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_20.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_23.JPG 4 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_24.JPG 4 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_27.JPG 3 MB (JPG)
BermeoMuelle_Tapia_26.JPG 3 MB (JPG)
Aritz Abaroa, Bermeoko alkatea | 2020-02-20T17:55:20 | http://www.irekia.eus/eu/news/56209-eusko-jaurlaritzak-bultzada-berria-emango-dio-bermeoko-portuari-lonja-handitzeko-lanen-hasierarekin-eta-xixiliko-erroxapeko-lanen-amaierarekin | [
-1
] |
Alain Iriart, unique candidat à Saint-Pierre d’Irube | Euskal Herria | MEDIABASK
Anaiz Aguirre Olhagaray|13/02/2020|0 comentarios Actualizada: | 2020-04-05T08:23:04 | https://www.mediabask.eus/es/info_mbsk/20200213/alain-iriart-unique-candidat-a-saint-pierre-d-irube | [
-1
] |
Ikerketa - Artikuluak [84]
EgileaEzpeleta Gallastegi, Enaitz (5)Zurutuza Ortega, Urko (4)Garitano Garitano, Iñaki (2)Iturbe Urretxa, Mikel (1)Velez de Mendizabal Gonzalez, Iñaki (1)Materia | 2020-04-03T08:16:17 | http://ebiltegia.mondragon.edu/xmlui/?filtertype=subject&filter_relational_operator=equals&filter=spam&locale-attribute=eu | [
-1
] |
Garate Estudioan lanean | katxiporreta.com
Garate Estudioan lanean
Aupa, agunok! Jo ta ke lanean dihardugu. Lau astetan hainbat lagunen bisita izan dugu, eta guztiek hartu dute parte gure altxor berrian. Aurreko batean irudi batzuk erakutsi genizkizuen, gaur gehiago.Txoko honetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu amets hau egi bilakatzen laguntzen ari zareten Irrien Lagun guztiei, esker mila eta milesker, muaka eta reketemuaka, katxiporreta!
2 erantzun :) Zabaldu!: 2 erantzun Oreretatik...ek dio
2010ko Azaroak 8 Kaixo hirukote! orain “bostkote”…
Izugarria da egiten duzuen lana, milaka haurri irribarrea ateratzen diezue zuen abestiekin eta milaka guraso (eta irakasle nire kasuan) dantzan jartzen dituzue. Itzelak zarete. Jarraitu horrela!
Irrikitan gaude ni eta nire 25 “deabrutxoak” zuen abesti berriak entzun eta haiekin dantzan hasteko,
Muxu bat denoi eta Zorionak Pirritx!!!
pirritxek dio
2010ko Azaroak 8 Eskerrik asko! Halako mezu politekin oherakoan ere, nekatuta baina irribartsu lokartuko gara! MUAK!
48. Durangoko Azokan gaude
Sentitu, pentsatu, ekin…! liburua aurkeztu dugu
BIZIPOZA ikuskizun berria
Festiclown Gala Solidarioa
ELKARTASUN OLATUA ITSASO TXURI-URDINEAN
BIZIPOZA saioa Barakaldoko BECen
Pausoka elkartearen egutegia
EIBAR (GIPUZKOA); Unibertsitateko antzokian, 16:30ean eta 19:00etan. HODEIERTZ ALDAMA VALLEJOk bidaliaBARAKALDO (BIZKAIA) -BEC- 12:00etan eta 17:30ean. amagoia garaizabalek bidaliaBARAKALDO (BIZKAIA) -BEC- 12:00etan eta 17:30ean. Ana Fernández Oyarbidek bidalia Azken postak
Itsaso Txuri-Urdina abestia, gaur salgai! ITXASO TXURI-URDINA Bizipozaren Jai arrakastatsua Azken bideoak
48. Durangoko Azokan gaude Euskararen eguna Sentitu, pentsatu, ekin…! liburua aurkeztu dugu Harremanetarako | 2013-12-09T00:23:25 | http://www.katxiporreta.com/vlog/garate-estudioan-lanean?v=1662 | [
-1
] |
Adrian Zelaia Ibarra: "Gehiengoaren gobernua baino gehiago da demokrazia"
2018ko urriaren 22a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 12:48:53
Euskararen aldeko eragileen zerrendan da Adrian Zelaia Ibarra, Andres Urrutia euskaltzainburuak iaz Bidegileak bilduman ezarri zuenetik. Alabaina, legelari eta irakasle izana da Zelaia, aipu eta sona handikoa gure zuzenbidea xehe aztertu zuenez gero.
Adrian Zelaia Ibarra
Baietz, elkarrizketan etortzeko esan zigun Andres Urrutiak. Zuri telefonoa jo eta, zuk, purrustada txiki bat ere egin zenuen…
Ez ditut gogo onez egiten. Ez zait publizitatea gustatzen. Gainera, egin izan dizkidaten elkarrizketetan nekez transkribatu dituzte, zuzen, nik esandakoak, edo esan izan ditudanak. Horregatik, nahiago dut elkarrizketarik ez izan.
Hona etortzeko garai egokiena noiz ote zenuen galdetu eta hasi zinen: “Eguna lasai hasi ohi dut eta hau eta hura egiten dut, gosaldu eta beste. Gero, egunkariari begira jartzen naiz… eta hasten naiz intoxikatzen…”
Bai, intoxikazioa da egunkaria. Gaur egun, duela 80 urte baino intoxikagarriagoa. Ume nintzenean, egunkaria jasotzen genuen etxean: Noticiero bilbaíno. “Egunkari inpartziala”, zioen, bere buruaz ari. Eta, hartan, agentziak emanda legez zetozen albisteak, ezohiko gehigarririk gabe. Errealitatearen gaineko ideia egiteko modua zuen irakurleak. Gaur egun, erosten duzun egunkariaren arabera, albistea izan liteke berdin zuri, edo beltz; zuri, edo gorri.
1917an jaioa… nora begira jarriko gara elkarrizketa honetan, denboran aurrera, ala atzera?
Ez nauzu bete-betean harrapatu, nekatuta baino. Oso ondo ere ez… Baina, hala ere, aurrera begiratu nahi izan dut beti…
Doña Matilde Antona. Gogoan daukazu?
Bai, horixe. Zeberioko eskolan ikasi nuen irakurtzen. Sestaora joan ginenean bizitzen, amak Nerbioiko ontziolako eskolara eraman ninduen. Hiru maistra ziren han, eta ni Doña Matilderekin gertatu nintzen. Berak erakutsi zizkidan nik dakizkidan gauzarik inportanteenak… Haren eskolara heldu nintzenean, irakurtzeko agindu zidan. Banintzela ikusi, eta bizian eduki dudan lehenengo liburua eman zidan: Enciclopedia de Grado Preparatorio, Almagrorena. Huraxe nire lehenengo liburua. Hunkitu ninduen. Adoratu egiten nuen. Uste nuen bertan zegoela gordeta zientzia guztia. Gero konturatu nintzen ez zela horrela. Baina Doña Matildek institutura heldu bitartean erakutsi zidanak, institutuan bertan luze nabigatzeko balio izan zidan. Bestalde, modu zibilizatuan bizitzen ere erakutsi zidan, hori ere gauza inportantea da-eta.
Gaur egun, modu zibilizatuan bizitzen erakusten da eskolan?
Ez nizuke esango, ez nago-eta mundu horretan sartuta. Dena dela, irudipena daukat ezetz.
Eskolatzea da inportanteena, ala hezibidea?
Gaitza da inor hezibidean jartzea eskolatu gabe, baina eskolatu, eta hezibidean jarri ez, madarikazioa da. Munstroak sortzea legez. Ez sentimendurik, ez gizarte bizitzarik, ez harremanik, ez munduaren gaineko iritzi zintzorik duen pertsona bat, oso eskolatua izanda ere, munstro txiki bat da.
Doña Matilderen garaian, zuk egunean eguneko ikasgaia ez baina hurrengo egunekoa ikasten zenuen…
Ohitura horixe izan dut. Irakurzale amorratua izan naiz. Lehenengo entziklopedia hark horixe erakutsi zidan, alegia, asko ikasi behar nuela. Institutura heldu nintzenean, liburu bat ez, lau nituen, ikasgaien araberako bana. Eta lau irakasle, ikasgai ezberdina azaltzen egun batean eta hurrengoan. Nik, irakasleak emandako ikasgaia estudiatzen nuen beti, baina, halako batean, konturatu nintzen are gehiago interesatzen zitzaidala irakasleak biharamunean azalduko zuena, hobeto ulertuko nion-eta. Eta ohitura huraxe hartu nuen, egunero, biharamuneko ikasgaia irakurtzekoa. Horixe egin nuen unibertsitatean ere. Madrilen ikasi nuenean, Erromatar Zuzenbideko irakasleari entzuten nionean, adibidez, azaldu behar zuena aurretik irakurria baldin banuen, berak gaiari buruzko argibideak eman besterik ez zuen egiten, bide berriak irekitzen. Edukiak gauzak iltzatzen zitzaizkidan. Beti eduki nuen ohitura hori.
Seme-alabei transmititu diezu ohitura?
Kar, kar, kar… Baten batzuei bai…
1917. Lehen Mundu Gerra garaia. 1936, Espainiako Gerra Zibila. 1942, Bigarren Mundu Gerra. Gerra hotsak han eta hemen gaur egun ere…
Tira, tartean badira gertakari inportanteak. Primo de Riveraren diktadura, adibidez. Oso ume nintzen, hari buruzko iritzia izateko gauza ez, baina inguruko helduen kexak bai, iritsi izan zitzaizkidan, honetaz eta hartaz. Esaterako, Ortegari jarritako isuna: milioi erdi pezeta. Nonbait, artikulua idatzi zuen eta, amaieran, zera ipini: Delenda est Monarchia. Zuzenbide Etikoak eta Zibikoak, eta Zuzenbide Hastapenak ikasgaiko irakasleak orro batean jardun zuen, esanez isuna konstituzioaren kontrakoa zela, isun guztien neurria gainditzen zuela milioi erdi hark. Hori gogoan geratu zaidan gertakari inportantea izan zen. Beste gertakari bat, Bigarren Errepublikaren aldarrikapena. Errepublikak erakutsi zidan amak kontatu zidan fedeaz gainera bazegoela besterik. Bizitza sozialean ere inportantziakorik bazegoela ikasi nuen orduan, hau da, askatasun, berdintasun eta anaitasun ideia. Garai batean ideia iraultzailea; gaur egun, gizakiaren balio inportanteenetako batzuk ditugu.
Errepublikaren balioak etsipenez gogoratzen dituzu?
Bai. Ez ditut harrezkero ikusi.
Diktadurak umetan harrapatu zuen herritarra, jabetzen ote da zer ondorio ekarri duen tunel beltz ilun hark?
40 urteko diktadura lar da. Primo de Riveraren garaian sei baino ez genituen bizi izan, eta asko iruditu zitzaigun. 40 urteko diktadura-aldiak zernahi desitxuratzen du. Jendea morroi bihur lezake, ez buru ez buztan duten inposizioak ere onartzeko moduko jendea sor lezake. Gizaki libreak, libre aukeratuko du merezi duten gauzen artean.
Posible den ez dakit, gazteak esan beharko luke. Dena den, gaitza iruditzen zait, konplikatua… Baina, esango dizut: lobak ditut, eta gizarte balioak bereganatuak dituztela uste dut.
1995ean Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zenuen. Hainbat lagunek hitz egin zuen ekitaldi hartan. Zuk, gaztelaniaz lehenengo, eta euskaraz ondoren, egin zenuen hitzaldia. Amaieran, bakearen aldeko deia egin zenuen. Bakea posible da?
Bake absolutua… hilerriko bakea ez bada, ez. Bakea, gizakion gainerako balio guztiak bezala, ezinezkoa da ehuneko ehunean betetzea. Berdin askatasuna, berdintasuna eta beste. Gure lana da balio haien maila areagotzea. Munduan inork goserik izan ez dezan nahi badugi, eginahalean jardun eta, beharbada, %95ek goserik ez izatea lortuko dugu. Hala ere, goren mailara iristeko ahaleginak egin behar ditugu. Beti izango da maila bat lortuko ez duguna, mundu perfekturik ez dago-eta, mundu zoriontsurik ez. Lortuko ez dugun koska hori ez da txarra, lanean lotuko gaitu-eta, lanerako ilusioa izango dugu helburua lortzea. Mundua perfektu ikusten duenak, igual hartuko du fusila hura defenditzeko, eta, orduan, diktadura ezarriko du. Eta diktaduran inork ere ez daki zer dagoen.
Einsteini galdetu zioten behin ea gerrarik gabeko mundurik izango ote den inoiz. Haren erantzuna, ezetz, gizakia gizaki den artean, beti izango dela gerra.
Jakina, bada. Beti izango da gerra. Eta, horixe da, hain zuzen, nazioarteko erakundeen egitekoa, gerrak saihestea… Hori esanagatik ere, ordea, zeharo nahastuta nago Afrika iparraldean gertatzen ari dena ikusita… Zer pentsa ematen dit. Balio asko harrika botatzen ari garela iruditzen zait.
Arestian esan dudanez, Manuel Lekuona sari-banaketa ekitaldi hartan, euskaraz jardun zenuen, maitasunez. Ez zenuen euskaraz umetan ikasi…
Zer edo zer badakit baina ezin dut ondo hitz egin [euskaraz esan du]. Hitzaldi labur hura egiteko ere idatzi egin behar izan nuen. Artean Francoren garaian, Euskerazaleak elkartea sortu genuen Jesus Oleagak, Juan Ramon Urkixok eta beste batzuek. Gure aita euskaldun peto-petoa zen. Ama ez. Euskaraz ozta-ozta moldatzen zen, besterik ez. Amak euskaraz egiten zion, eta berak gaztelaniaz erantzuten. Gure aitak, berriz, euskara seme-alabei transmititu besterik ez, eta ez zuen egin. Eta ez zuen egin… ez, ez noa gehiago esaten.
Tira, amak transmititzen duen hizkuntza da lehena…
Bai, baina badira beste gauza batzuk ere…
Esan gura ez dituzunak… Ez gara euskaldunok ikusezinak Euskal Herrian?
Ikusezinak?
Etorkinak nabarmen dira, izan latinoak, izan magrebtarrak, izan… Baina ezin jakin parean duzuna euskaraduna den… Ikusezinak.
Txanpona jarri beharko dugu paparrean! Kar, kar, kar… Ez, jende ikusezin asko dago munduan. Seme-alabek euskaraz berba egiten dute. Lobek ere bai. Zeberioko eskolara joaten nintzenean baino askoz hobeto dago euskara orain. Zentzugabeko eskola zen hura. Ez dut euskara galduko den beldurrik. Gure aitaren garaian, bai, banuen kezka hori.
Euskararekiko “konpromisoa” betetzeko modu bat da, norberak ez jakin arren, ondorengoek jakin dezaten bitartekoak jartzea?
Modu asko daude euskararen alde egiteko. Gaur egun, irakaskuntza publikoak bitartekoak jarriak ditu gure seme-alabek euskaraz ikas dezaten. Guk bitarteko horiez baliatzen erakutsi diegu gure umeei. Ikasle onak izan ditugu etxean.
Zer iruditzen zaizu behin horrela eman zizuten titulua: “Adrian Zelaia, euskal zuzenbidearen patriarka”.
Pedanteria galanta. Zuzenbide Pribatuaren aldizkariaren zuzendari Manuel Albadalejok esan zuen behin, Zuzenbide Zibileko liburu baten aurkezpenean. Esan bazuen, esan zuen. “Euskal Zuzenbidearen patriarka”. Esaldi atsegina da, baina ezin da betiko utzi.
Egia da, ordea, gure Zuzenbidea ikertzen hasi zinenean, ordu arte lan gutxi egina zegoela.
Euskara zegoen egoeran zegoen Euskal Zuzenbidea orduan. Oso baztertua. Inork ez zuen euskal Zuzenbidea ikertua. Baina Aragoiko zuzenbidea ere ez zegoen ikertua… Behin, Zaragozara hitzaldi egitera joan eta horixe esan zidan Zuzenbide Zibileko irakasleak: “Aragoitarrok ez dugu beste nortasun ezaugarririk, gure Zuzenbide Zibila baino”. Eta ez zuten ikertzen.
Zertan da Zuzenbidea gure gizartean?
Galdera filosofikoa da hori… Zertan da Zuzenbidea gure gizartean? Zergatik naizen legelari galdetzea litzateke hori.
Zergatik zara legelari?
Halabeharrez. Madrilera joan nintzen Pedagogia ikastera, baina zarratu egin zuten fakultatea. Diktaduraren erabaki “jakintsuetako” bat. Pedagogia fakultatea zarratu eta esan zidaten albotik: “Zuzenbidea ikasi beharko zenuke, Bilbotik bertatik libre ikasi ahalko duzu-eta”. Eta Zuzenbidean matrikulatu nintzen… Zure galderara etorrita, ez dago araurik gabe goberna litekeen gizarterik, araurik oinarrizkoenak besterik ez bada ere. Antzinako gizarteek ere arauak zituzten, idatziak ez izan arren. Gero, Hamurabiren Kodea etorri zen… Gizartea zenbat eta konplikatuago, orduan eta arau idatzi gehiago ditu. Gizarte guztiek dute Zuzenbidea. Gure lana da Zuzenbide egokia izatea, hau da, justizia, berdintasuna… eta bakea. Uste dut giza balio guztien bilduma dela bakea... Idazketa ezagutzen dugunetik, idatziz agertu behar dute balio horiek. Frantziako Iraultzak, esaterako, horixe egin zuen: Europako gizarteak kristauen garaitik zekartzan balioak idatziz jarri: justizia, berdintasuna, askatasuna… Aldi berean, baztertu egin zituen haien kontrakoak zitezkeenak: ezberdintasuna, injustizia… Ez dago beste biderik denok zoriontsuago eta zuzenago izateko.
Lege-arauak estu aplikatzea, justizia da?
Estu aplikatzea? “Estu” horrek ez du askorik laguntzen…
Ken dezagun: lege-arauak aplikatzea, justizia da?
Bada erromatarren aforismo bat: Summun ius, summa iniuria [Zuzenbide gorena, injustizia gorena]. Uste dut ondo esanda dagoela. Arauari estu lotuta bizitzea, hesola bat lakoa izatea… ez da zuzena izatea. Justizia, giza ekintza guztietan ageri den tonuari tamaina hartzea da. Arauak humanitatez aplikatu behar dira, jakinaren gainean gauza bat humanoa ezin dela perfektua izan, batzuetan inperfekzioak ere toleratu beharra dagoela.
“Demokrazia ez da justizia, nahitaez”. Esan zidan ama batek.
Gehiegikeriak ez dira onak. Gehiengoak gobernatzea da demokrazia, baina gehiengoak gobernatzea ez da beti gobernurik onena. Gehiengoa guztiz ados egon liteke, eta oker egon! Eta askotan egon da oker. “Hau eta hura aldarrikatzen dugu…”. “Bai, aldarrikatuko duzue, baina oker zaudete!”. Gehiengoak, berez, ez du erregimen bat zuzena egiten. Gehiengoaren gobernua baino gehiago da demokrazia. Frantziako Iraultzak askatasunaren bidea urratu nahi zuen, berdintasunarena, justiziarena… Aldi berean, iraultza hark berak atera zuen gillotina. Demokraziak injustiziaren lorratzetan jartzen bagaitu, porrot galanta demokrazia hori!
“Errazago da printzipio halako batzuk defenditzea, haien arabera bizitzea baino”. Filosofoaren ganbaratik ari naiz…
Baliteke. Eta baliteke filosofo horrek lar printzipio aldarrikatzea. Norberak praktikatzen dituen printzipioak baino ez da aldarrikatu behar. Gainerakoan, faltsukeria da.
Zergatik zara horren kritiko gaur egungo politikariekin?
Kritiko, ni?
Hala ageri da zenbait elkarrizketatan, ez duzu haien tonua, oldarra, jarrera maite…
Pentsatzen hasiz gero, Franco aurreko eta osteko politikariak konparatu eta egiazaleagoak iruditzen zaizkit haiek, karguari ez hain lotuak… Ez dakit ez ote naizen injustua gaur egungo politikariekin… Garai bateko politikariek, greziar zaharrek legez, ez zioten elkarri ukondoka erasoko, gorago nor iritsiko burrukan. Jende hark denon ongizatea nahi zuen, norberarenaren gainetik. Horretan nago ni. Gaur egun, jende asko dago politikari emana, baina handik etekin handia ateratzen duelako.
Estatutuari buruzko kritikak ere egina zara, gobernu indartsu bat ez baina –nik baldar esanda–, hiru gobernu txiki –diputazioak–, eratu zituelako…
Hori nik esana da?
Hala irakurria dut nik…
Konkista handia da estatutua. Ez da gauza perfektua, baina tresna egokia izan liteke autonomia handiago baten bidean. Nik baiezkoa eman nion bozetan, eztabaida guztiak gorabehera, estatutuak berarekin zekarren-eta kontzertu ekonomikoa, oso gauza inportantea. Gaur egun ageri denez, kontzertuak ezaugarri berezia, eraginkorragoa, ematen dio autonomiari. Estatutuak hutsuneak dituela? Bai, jakina, eta haiek betetzea dagokigu. Eta, bestalde, estatutua da bat, eta haren interpretazioa bestea, haren aplikazioa, alegia.
Espainia galga dugulakoan bizi da hainbat euskaldun. Euskal Herria Espainia baino “arinago” dabilela uste du haren karga pisua gabe, abiadura bat gehiago duela…
Abiadura bat gehiago, norantz?
Ongizateari buruz…
Euskal Herria beti izan da berezia, beti ezberdin. Abiadura bat gehiago izan dugu eta, hasteko, foruak izan ditugunetik. Abiadura horrek mundu modernoago bati begira jarri gintuen, bai XVI. mendean euskalduna Madrilera joaten zenean, bai Bilbo, Bermeo, Hondarribia, Pasaia eta besteko portuetatik itsasontziak Atlantikotik barrena Stockholmeraino, Brujas eta Ganteraino irteten zirenean. Pekoz peko hitz egiten eta negoziatzen zuen euskaldunak batarekin eta bestearekin… Beti ibili gara aurretik, nahiz eta orain zailago dugun nabarmentzea, euli asko dabiltza-eta inguruan. Kar, kar, kar…
Euskaraz aditzen duzu?
Egizu euskaraz…
Zelan bizi zara, Adrian?
… [eta euskaraz lotu da, astiro] | 2018-10-22T10:48:53 | https://www.argia.eus/albistea/adrian-zelaia-ibarra-gehiengoaren-gobernua-baino-gehiago-da-demokrazia | [
-1
] |
Doako Ikastaroa: Turismo eskuragarria negozio aukera gisa | CEBANC
Doako Ikastaroa: Turismo eskuragarria negozio aukera gisa
Cebanc –Cdea-n abiaraziko dugu Turismo Eskuragarria Negozio aukera gisa izeneko ikastaroa. Ikastaro hau Europako Growmat (Growing the Market in Accessible Tourism) proiektuan barne dago, Cebanc-Cdeak koordinaturik eta bertan, gurekin batera, Erresuma Batua, Grezia, Belgika eta Esloveniako Lanbide Heziketako zentro bazkideek eta Helsinkiko (Finlandia) Zientzia Aplikatuen unibertsitateak hartzen dute parte.
Proiektuaren zati bat Europar Batasuneko Erasmus+ -ek finantzatzen du.
Proiektuaren helburua da turismo eskuragarriaren sektorean negozio aukera berriak sortzea, urtarokotasuna urte osoan zehar zabaldu eta pertsona guztien beharrak asetzeko aukera emanez. Gaur egun adineko pertsona ugarik bizitza aktiboa egiten dute eta turismo eskuragarria merkatu berri baten modura aurkezten da.
Proiektuaren helburua da prestakuntza eta trebakuntza ikastaroak sortzea, Turismo eta Ostalaritza sektoreko enpresariek, prestakuntzaren hornitzaileak eta, oro har, bezeroaren arretarekin lotutako pertsona guztiek dagokien laguntza eskura dezaten pertsona guztien beharrak bereziki adinekoenak asetu ahal izateko hala nola eskuragarritasun unibertsala erantsi eta sustatzea helburu.
Proiektuaren zein ikastaroaren helburuak, honakoak dira:
Ikuspegi ekintzailean oinarritutako turismo eskuragarriaren ikastaroa eta eskuragarritasunarekiko sentsibilizazio ikastaroa ematea.
Adineko pertsonentzat turismoaren merkatuaren urtarotasuna hedatzea.
Kolaborazio loturak garatzea, ikastetxe, enpresa, GKE, ongintzako elkarte eta erakundeen artean.
Turismo eskuragarriaren sektorean dauden negozio Praktika Egokiak, "Gure Txapeldunak", biltzea eta sektore honetan negozio berriak sorztea.
Tailerrak 2019ko urtarrilaren 29, otsailaren 5 eta 12an eskainiko dira.
Ordutegia: 15:30 - 19:30. Guztira: 12 ordu. Gainera, formazio onlineko 18 ordu. Guztira, 30 ordu.
Turismo eskuragarriaren merkatuark izan dezakeen botereaz jabetzea (arrapalez eta gurpildun aulkiez haratago).
Nola heldu bezero berriei: ekintza azkar eta eraginkorrak.
Marketing Inklusiboa Turismoan: nola heldu pertsona guztiei (marketin plana, sare sozialak, eta abar). Bezeroarekin elkarlanean sortu.
Onlineko tailerretan, berriz, irakurgaiak emango dira (legeladia, berrikuntza, laguntza-tresnak, eta abar), ekintzailetza sustatzeko baliabideak eta negozio ideiak eta ekintza planak abiarazteko e-learning materiala.
Ostalaritza eta Turismo sektoreko enpresariak.
Ostalaritza eta Turismo sektoreko langileak zein ikasleak.
Ekintzailetza zein Ostalaritza eta Turismo sektoreetako hezitzaileak.
Edozein pertsona interesatua.
Eskuragarritasuna ezagutzea negozioa bultzatu, handitu eta lehiakorragor egiteko tresna gisa. Iraunkortasuna sustatzea negoziaren etengabeko hobekuntza gisa.
• Marijo Moreno: arkitektoa, arkitektura eta diseinu terapeutikoko Errotu enpresako bazkide sortzailea; Valentziako Nazioarteko Unibertsitatearen Gerontologia eta Pertsonarengan Zentratutako Arreta Unibertsitate Masterreko irakaslea. Donostia Sustapeneko laguntza-soluzioen clusterreko kide.;
• Eva Díaz San Emeterio: Kazetari eta publizista, www.conmas.marketing marketing digitaleko aholkularitzaren sortzaile. Irakaslea Cebanc-en marketin espezialitatean eta doktoregai EHUko Giza Zientzien fakultatean ondoko tesi honekin:; ‘Enpresa turistikoak eta bere egoera komunikazio digitalean’.
• Marijo Irastorza: Cebanc-eko nazioarteko proiektuen koordinatzailea.;
Saioetan "Eredu Onen" adibideak emango dira, lokalak, nazionalak zein nazioartekoak.
Turismo eskuragarria ikastaroa | 2019-01-19T09:18:18 | http://www.cebanc.com/eu/sala-de-prensa/noticias/doako-ikastaroa-turismo-eskuragarria-negozio-aukera-gisa | [
-1
] |
Lehena eta azkena | 31 eskutik
← En popare
Itzulpena eta poesia →
2013/09/17 · 07:00
Lehena eta azkena
Baztandarrei, Bertizaranakoei eta han ingurukoei ezaguna egingo zaie Urte berri egunean abesten den (edo abesten zen) bertso hau, etxez etxeko eskeko lagun: «Urte berri berri, zer ekarri berri, uraren gainean, lehena eta azkena, etxeko andrea ona, …» eta abar.
Adierazi nahi dizuedana hausnartzen hasi eta hori etorri zait gogora, gure haurtzaroko abesti hau. Izan ere, irakurtzen ari zareten hau ikasturte honetako lehena eta azkena duzue.
Hori dela eta aukeratu dut izenburu hau. Eta esan beharra daukat izenburu-lehia izan dudala, gaurkoan, berez, euskarak interneten duen presentziaz hitz egin nahi nuelako eta beste izenburua pentsatua neukan, «Euskararen kolorea»-edo.
Ideia polita da koloreak erabiltzearena hizkuntzek interneten duten presentzia begien bistan jartzeko. Aurreko uztailean mahai-inguru batean parte hartu nuen Pirinioen hizkuntzen inguruan. Katalanari buruz ari zen Natxo Sorolla soziolinguistak nik ordura arte ikusi gabea nuen mapa erakutsi zuen. Satelite bidezko argazkiaren itxura zuen eta mundu osoan twitterren erabiltzen diren hizkuntzak kolore desberdinetan agertzen ziren. Oso argazki ederra zen. Katalanari halako koloretxoa antzematen ahal zitzaion. Euskaren arrastorik ez, ordea. (Hau da informazioaren erreferentzia eta interneten ikusteko tokia, baina orain-orain ez dabil, tokia konpontzen ari omen direlako (Fischer, Eric. 2011. Language communities of Twitter (European detail)). Horren aurrean, gaurko blogaren tituluak «Euskararen kolorea» baino «Euskararen kolore eza» izan behar zen.
Baina nik kolorea behar nuen eta tematia izaki, nire lagun Sorollari esker hau topatu nuen: http://gisngeo.com/gmaps/twitter/mapseusk.php. Katalan bat ari omen da horrelakoak lantzen eta hau da Euskal Herriari dagokion twitterrean erabiltzen diren hizkuntzen mapa. Erabilerari begira ez du ez dakigunik jakinarazten. Nabarmentzekoa, ordea, eta pozik egoteko modukoa, erabilera hori twitterrekoa izatea. Gustatzen ez zaidan gauza bakarra euskarari jarri dioten kolore beltza, ala ilun-ilun hori.
Beltz gutxi, oso gutxi ikusi arren, badakizue, datuak erlatiboak dira, konparatzen direnaren arabera interpretatzen baitira. Gerora iritsi zaidan informazio honi begiratzen badiogu, aitzitik, euskara da hizkuntza minorizatuen[1] artean gehien twiteatzen dena. Batere diskreziorik ez duen informazioa da, hortxe agerian 500 twitter erabiltzaile eta goi-goian Berria Egunkaria. Litekeena da zure burua ere hor tartean aurkitzea!
Azkenik, honi buruz informazio zabalago izan nahi duenarentzat interesgarria izan daiteke Euskara aro digitalean argitalpena. IXA taldeko blogean eman zen honen berri aurtengo martxoan.
Honaino gaurkoak eta aurtengoak. Ongi izan eta hurrengora arte.
[1] Web orri honetan hizkuntza minorizatuez hitz egiten da, baina ez dago oso garbi zeinen artean egin den konparaketa (hizkuntza txikien artean? vs. ertainak? Katalana, adibidez, ez dago zerrenda horretan).
2 responses to “Lehena eta azkena”
08:20 2013/09/18
Hurrengora arte, Itziar, eta eskerrik asko blogeratu duzun artikulu-sorta ederrarengatik.
13:39 2013/09/18
Eskerrik asko zuei! Plazer handia izan da zuekin blog hau konpartitzea! Plazerra eta ohorea, benetan! Laster arte! | 2018-08-15T07:48:26 | https://31eskutik.com/2013/09/17/lehena-eta-azkena/ | [
-1
] |
Federazioen arteko 'GRABNI' Txapelketa, bertan behera - Urumea - Kronika.eus
Pelota eta pala
Federazioen arteko 'GRABNI' Txapelketa, bertan behera
Kronika - Erredakzioa 2020-04-17 00:00
Aurten, ez da aukerarik izango GRABNI Txapelketan jokatzeko.
Koronabirusak sortutako osasun krisi eta larrialdi egoera honen aurrean, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, aurtengo denboraldiko GRABNI Txapelketa bertan behera utzi du.
Urtero izan dute aukera Astigarragako eta Hernaniko esku pelota eta pala jokalariek, federazioen arteko lehia jokatzeko, GRABNI Txapelketan, hain zuzen. Baina aurten ez dute aukerarik izango, izan ere, Koronabirusak sortutako osasun krisi eta larrialdi egoera ikusita, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurtengo denboraldiko federazioen arteko lehia behin betiko bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Osasun larrialdia dela eta, martxoan txapelketa ofizial guztiak, behin behinean bertan behera gelditu ziren, eta «dagoeneko federazioen arteko txapelketako lau jardunaldi jokatuak behar zuten, baina bat bera ere ezin izan da antolatu».
Hasiera batean, lehiaketa sistema «moldatzea eta egutegira egokitzea» zuen buruan Euskadiko Federazioak, «txapelketa jokatzeko esperantzarekin geuden».
Baina egungo egoera ikusita, «egoera larria den bitarte honetan, eta luzerako izango dela dirudienez », denon ongizateari erreparatu dio federazioak, eta 2020ko GRABNI Txapelketa bertan behera uzteko erabakia hartu du. | 2020-06-01T01:11:29 | https://kronika.eus/urumea/1587058411294-federazioen-arteko-grabni-txapelketa-bertan-behera | [
-1
] |
toiletteen ahoskatzea: nola ahoskatu toilette Alemana, Luxenburgera, Italiera, Frantsesa, Ingelesa, Interlinguan
Nola ahoskatu toilette
37K aldizentzunda:
toiletteen ahoskatzea hemen Alemana [de]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: Thonatas (Alemania, Gizonezkoa)
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: firmian (Alemania, Gizonezkoa)
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: laMer (Alemania, Emakumezkoa)
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: silverbeat (Austria, Gizonezkoa)
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: IchBinEs (Alemania, Gizonezkoa)
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: ReinerSelbstschuss (Alemania, Emakumezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Alemanan
Partekatu toilette-ren ahoskera Alemanan:
toilette adibidea esaldi batean
Wo ist die Toilette?n ahoskera Ahoskatu duenak: ReinerSelbstschuss (Alemania, Emakumezkoa)
Wo ist die Toilette?n ahoskera Ahoskatu duenak: fw3493af (Alemania, Emakumezkoa)
Oftmals nehmen Nomophobiker ihre Smartphones sogar mit zur Toilette und ins Bett.n ahoskera Ahoskatu duenak: independentgentleman (Alemania, Gizonezkoa)
Die Toilette ist leider besetzt.n ahoskera Ahoskatu duenak: ReinerSelbstschuss (Alemania, Emakumezkoa)
toilette-(r)en itzulpena
toilette-(r)en sinonimoak
ornatn ahoskera ornat [de]
Aufzugn ahoskera Aufzug [de]
Klon ahoskera Klo [de]
Klosettn ahoskera Klosett [de]
lokusn ahoskera lokus [de]
Thronn ahoskera Thron [de]
toiletteen ahoskatzea hemen Luxenburgera [lb]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: piral58 (Luxenburgo, Gizonezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Luxenburgeran
Partekatu toilette-ren ahoskera Luxenburgeran:
toiletteen ahoskatzea hemen Italiera [it]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: giorgiospizzi (Italia, Gizonezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Italieran
Partekatu toilette-ren ahoskera Italieran:
Dov’è la toilette?n ahoskera Ahoskatu duenak: V3RI (Italia, Emakumezkoa)
Lekuak italieraz
toiletteen ahoskatzea hemen Frantsesa [fr]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: Gavors (Frantzia, Gizonezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Frantsesan
Partekatu toilette-ren ahoskera Frantsesan:
Elle fait sa toilette tous les matinsn ahoskera Ahoskatu duenak: ConchitaCastillo (Espainia, Emakumezkoa)
toilette-(r)en definizioa
ablutionn ahoskera ablution [fr]
ablutionsn ahoskera ablutions [fr]
bainn ahoskera bain [fr]
douchen ahoskera douche [fr]
costumen ahoskera costume [fr]
effetsn ahoskera effets [fr]
habillementn ahoskera habillement [fr]
habitn ahoskera habit [fr]
habitsn ahoskera habits [fr]
paruresn ahoskera parures [fr]
toiletteen ahoskatzea hemen Ingelesa [en]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: dorabora (Erresuma Batua, Emakumezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Ingelesan
Partekatu toilette-ren ahoskera Ingelesan:
toiletteen ahoskatzea hemen Interlingua [ia]
toiletten ahoskera Ahoskatu duenak: McDutchie (Herbehereak, Gizonezkoa)
Hobetu dezakezu? Zure ahoskatzea desberdina da? Ahoskatu toilette Interlinguan
Partekatu toilette-ren ahoskera Interlinguan:
Ausazko hitza: Entschuldigung, Wien, hören, balkon, Frau
Eskatu ahoskera berri bat Ahoskatzea hemen: Alemana Frantsesa Ingelesa Interlingua Italiera Luxenburgera | 2019-09-17T15:54:24 | https://eu.forvo.com/word/toilette/ | [
-1
] |
Luis de Pablo gertuagotik | Musikene
Musikenek Luis de Pablo (Bilbo, 1930) konpositorearen figura ekarriko digu aste honetan, ikasle anitz bere obraren inguruan lanean aritu delarik buru belarri. Hainbat musika topaketa landu dituzte ikastegiko irakasleek, egunotan Elías Arizcuren buru dutela, eta asteburu honetan burutuko dituzte ostiralean ganbera musika kontzertua eta bere figurari buruz musikan adituek egingo duten mahai inguruarekin, eta larunbatean berriz Musikeneko Orkestra Sinfonikoarekin, Eduardo Portal zuzendari duela. Paregabeko sortzaile eta maisua hobeto ezagutzeko aukera emango digute jarduera hauek.
Jarduera eta kontzertu guztik duela bi urte Musikenek DSS2016 kultura hiriburutzaren laguntzarekin hasitako ekimenaren barruan egingo dira, hain zuzen ere azken hamarkadetako konpositoreak publikoari modu oso, ludiko eta atseginean gerturatzeko helburuz hasi zena. Zikloa Helmut Lachenmann konpositore alemaniarraren bisitarekin hasi zen 2016ko otsailean eta DSS2016ren legatuari esker joan den urtean jarraipena izan zuen Peter Eötvös-en bisitarekin azaroan. Oraingoan zikloak Luis de Pablo euskal konpositore paregabea izango du ardatz.
MUSIKAGILE HANDIAK GERTUTIK: LUIS DE PABLO
OSTIRALA, AZAROAK 23, MUSIKENEko AUDITORIUMA, 20.00etan. LUIS DE PABLOren GANBERA MUSIKA KONTZERTUA. Musikeneko ikasleak Iñaki Alberdi (akordeoia), Mikel Andueza (saxofoia) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxua) irakasleekin. SARRERA LIBREA
LARUNBATA, AZAROAK 24, MUSIKENEko KAFETEGIA, 18.00etan. LUIS DE PABLOren INGURUKO MAHAI INGURUA. Parte hartzaileak: Ramon Lazkano (musikagilea), Iñaki Alberdi (akordeoi jotzailea) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxu jotzailea). Itziar Larrinaga (musikologoa) moderatzaile. SARRERA LIBREA
LARUNBATA, AZAROAK 24, MUSIKENEko AUDITORIUMA, 19.30etan. MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA. Zuzendaria: Eduardo Portal. Bakarlaria: Luz Sedeño (klarinetea). SARRERA LIBREA | 2019-02-24T05:58:35 | http://musikene.eus/eu/noticias/luis-de-pablo-mas-cerca/14091/ | [
-1
] |
Ghelfi Chiara
FocacciaPizza HutMuffinPaneHappy HourPie RecipesFinger FoodsTortillaAppetizerOvenRecipesDietsRezepteEntrywayMuffinsEntreesAntipastoCup CakesAppetizersForward | 2018-03-21T13:23:30 | https://www.pinterest.com/ghelfic/ | [
-1
] |
(«Euskal gatazka» orritik birbideratua)
Hilak: 829[1] - 837[2]Zaurituak: 2.365-2.600[2]
Euskal Herrian eta baita ere atzerrian Euskal Herriko gatazkari buruz luze eta sakon idatzi da[6][7][8][9]. Hala eta guztiz Espainian gai eztabaidatua da[10][11], gaur egungo Espainiako Gobernuarentzat, gaur egungo Espainiako komunikabide gehienentzat eta gaur egungo euskal unionistentzat ez da egon inoiz Euskal Herriko gatazka[12][13][14][15]. Aldi berean komunikabide espainiarrek eta unionistek torturak (ia) ez direla eman ziurtatzen dute[16][17][18]. Ondorioz, gai honetaz ikertzen duten ikerlari batzuen arabera, zenbait komunikabide espainiarrentzat eta politikari espainiarrentzat ez da "Euskal Herriko gatazka"rik egon eta aldi berean honi buruz hitz egiten ez den tabu bat bihurtu da[19][20].
Euskal Herria Bizkaiko Golkoaren ekialdeko ertzean eta mendebaldeko Pirinioen mendebaldeko bi alderdietara hedatzen den herrialdea da, Frantziar eta Espainiar estatuen artean banatua dagoelarik. Gaur egun administratiboki hiru egitura politikoetan banatua dago: Espainian Hego Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoan banatua dago, eta Frantzian Ipar Euskal Herria Biarnorekin Pirinio Atlantikoetako departamenduan dago. Denera Euskal Herrian 3.100.000 biztanle inguru bizi dira.
HildakoakAldatu
DesagertuakAldatu
PresoakAldatu
TorturatuakAldatu
ExiliatuakAldatu
Argitu gabeko eta zalantzazko atentatuakAldatu
2014ko abenduaren 5ean argitaratu zen txostenean, 220 atentatu argitu gabe zeudela aipatzen zen. Izan ere, 1960tik 2014ra ETAk eta talde parapolizialek hildako ehunka biktimen kasuak argitu gabe zeuden oraindik. Bestalde, GAL eta BVEren atentatuen datu ofizial nahikorik ez zegoen.[21]
Gainera, zalantzak zeuden 45 kasu edo atentatu sailkatzerako orduan (guztira, 52 biktima).[22]
Ondorio politikoakAldatu
Gatazkaren ikuspegiakAldatu
Konponbide saiakerakAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aljerko negoziazioa», «Lizarra-Garaziko Hitzarmena», «Loiolako negoziazioa», «Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia» eta «Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa»
↑ (Gaztelaniaz) Fallecidos por terrorismo Espainiako Barne Ministerioa .
↑ a b c Carmena, Manuela; Landa, Jon Mirena; Múgica, Ramón; Uriarte, Juan Mº (2013) Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013) Eusko Jaurlaritza .
↑ 474. Gatazkaren beste biktimak Euskal Memoria fundazioa .
↑ (Gaztelaniaz) Ramon Sola (2012-11-30) «Un «oso latza izan da» que atraviesa décadas, policías, gobiernos y leyes» Gara .
↑ (Gaztelaniaz) «Datos significativos del conflicto vasco, 1968-2003» Euskonews & Media (256) 2004-05-28 . Noiz kontsultatua: 2010-11-01 .
↑ Fernández Soldevilla, Gaizka (2016) La voluntad del gudari. Génesis y metástasis de la violencia de ETA Tecnos 48. orrialdea .
↑ http://observatorioterrorismo.com/historia/mitos-que-matan-la-narrativa-del-conflicto-vasco/
ISSN 1134-2277 .
ISBN 978-84-309-6844-2 .
ISBN 0-415-35677-6 .
ISSN 1130-2402 .
ISSN 1575-0361 .
ISSN 2341-0809 .
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskal_Herriko_gatazka&oldid=6652976"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 19 otsaila 2019(e)an, 01:45(e)tan | 2019-07-22T12:30:19 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Euskal_gatazka | [
-1
] |
author_facet:"Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak" topic_facet:"Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" topic_facet:"Mekatronika Industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila"
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 32 bilaketa honetara '', Bilaketaren denbora: 0,04s
Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Proposatutako gaia: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Proposatutako gaia: Mekatronika Industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila
32 Fabrikazio Mekanikoa (Lanbide Arloa) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 32 Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa) 32 Lanbide Heziketa Mekatronika Industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila 30 Mantentze-lan elektromekanikoa (Heziketa Zikloa). Erdi maila Gehiago ... 21 Mekanizazioa (Heziketa Zikloa). Erdi maila 15 Galdaketa eta pulbimetalurgiaren bidezko produkzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 13 Metal-eraikuntzak (Heziketa Zikloa). Goi maila 11 Kalitatearen kudeaketa,laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa (Modulua) 11 Lan Arriskuen Prebentzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 11 Metal-eraikuntzen industrietako segurtasun-planak (Modulua) 11 Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa (Modulua) 11 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa (Modulua) 10 Fabrikazio-teknikak (Modulua) 9 Fabrikazio Mekanikoko Sistema Automatikoen Programazioa (Modulua) 9 Sistema automatizatuak (Modulua) 8 Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa (Modulua) 7 Fabrikazio Mekanikoen Industrietako Segurtasun Planak (Modulua) 6 Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak (Modulua) 6 Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak (Modulua) 6 Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak (Modulua) 5 Laneko prestakuntza eta orientabidea (Zeharkako modulua) 5 Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak (Modulua) 4 Makina Elementuak (Modulua) 3 Automatizazioa eta robotika industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila 3 Elektrizitatea eta Elektronika (Lanbide Arloa) 3 Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (Modulua) 3 Lantokiko Prestakuntza (Modulua) 3 Lotura- eta muntai-teknikak (Modulua) Guztiak ikusi ... gutxiago ...
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak 10 Fagor Automation, S. Coop 7 Eskura Itzulpen Zerbitzuak 6 IMH Makina Erramintaren Institutua 5 Zuriarrain, Eider 4 Euskadi (Autonomia Erkidegoa) . Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Gehiago ... 4 R-400 3 FESTO Pneumatik S.A.V. 2 AIXE Itzulpen Zerbitzuak 2 Aranburu, Xabier 2 Di-Da 2 IRALE (2005-2006 ikasturtea) 2 OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea 2 Urresti, Igor 1 Aldasoro Itza, Mikel 1 Arana, Jon 1 Aretxabaletako Institutua 1 Arizti, Maitane 1 Atela, Aintzane 1 Carcedo Mitxelena, Mikel 1 Deppert, W. 1 IRALE (2004-2005 ikasturtea) 1 IRALE (2009-2010 ikasturtea) 1 IRALE (2010-2011 ikasturtea) 1 Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo 1 Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa (MTAS) 1 Larramendi, Usoa 1 Navarro, Francisco 1 Navascués, Josemari 1 Olano Goti, Joseba Iñaki Guztiak ikusi ... gutxiago ...
32 Curriculumeko baliabideak 5 EIMAk onetsitako materialak 5 IRALEren materialak | 2020-01-22T14:49:47 | http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Elhuyar+Hizkuntza+Zerbitzuak%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+mekanikoko+produkzioaren+programazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Mekatronika+Industriala+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&type=AllFields | [
-1
] |
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Fonfría - Resumen asteazkena 19 - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Eguneratua: asteazkena, 2020ko otsailak 19, ordua: 06:42 ordu ofiziala | 2020-02-19T05:47:09 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=arn&l=9436X&w=1&datos=img | [
-1
] |
Juan Mari Gurrutxaga EIKENeko presidenteak eta Jorge Arévalo irakasle eta Lanbide Heziketako sailburuorde ohiak ikerketa lan honen ondorioak aurkeztuko dituzte ostiral honetan (urriaren 31). Jorge Arévalok, hain zuzen, ikus-entzunezkoen sektorean dauden prestakuntza premiei buruzko azterlana egin du, Klusterrarekin lankidetzan.
Urriaren 31tik azaroaren 10era bitarte, Bizkaiko zinema eskolak ZINEBI GUNEAn bilduko dira, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko prestakuntzaren egoera aztertzeko, eta bertako ikasleen ekoizpen lan onenak aurkezteko.
Juan Mari Gurrutxaga EIKENeko presidenteak inaugurazio ekitaldian parte hartuko du, Jorge Arévalo irakasle eta ikerlan zein prestakuntza planetan adituarekin batera. Biek ere “Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko gaitasun eta prestakuntza premiei buruzko azterlanaren” edukiak eta ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte. 2007. urtean EIKENen ekimenez egindako azterlana da, hain justu. Enpresek zuzenean hartu dute parte azterlanean, eta Hobetuzek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak, bere onarpena eman dio.
EIKENek sustatuko azterlanak Sektoreari buruzko diagnostikoa ematen du, eta horretan diharduten profesionalek izan beharreko gaitasunak eta ezagutzak zehazten ditu. Baina horretaz gainera, profil profesional horiek lortzeko beharrezkoa den prestakuntzaren berri ematen du, zehatz-mehatz; eta horixe da azterlanak dakarren berrikuntza. Horretarako, Lanbide Heziketa Arautua aipatzen du batik bat, eta baita Etengabeko Prestakuntza eta Lanerako Prestakuntza ere (Enplegurako Prestakuntza).
Bilboko zinema eskolek (KINEMA, IMVAL, CLARO DE LUNA eta ARTEBI), Erandio-Tartangako GLHIk eta EHUko Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateek hartuko dute parte topaketa hauetan. Mahai inguru baten ondoren, ikasleek egindako film labur batzuk eskainiko dituzte.
Inaugurazio ekitaldian, halaber, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkariak eta Luis Eguiraun ZINEBIko koordinatzaileak ere parte hartuko dute. Ekitaldi horixe izango da goizez egingo den bakarra; gainerako jardunaldietako emanaldi eta topaketa guztiak, aldiz, arratsaldez izango dira: 20:00etatik aurrera, ZINEBI GUNEAn.
Egunero zazpi eskola edo fakultateetako bat arduratuko da bere film laburrak eskaintzeaz. (Ostiralean, urriak 31: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; astelehenean, azaroak 3: EHUko Arte Ederren Fakultatea; asteartean, azaroak 4: Erandio-Tartangako GLHI; asteazkenean, azaroak 5: ARTEBI; ostegunean, azaroak 6: CLARO DE LUNA; ostiralean, azaroak 7: IMVAL; eta astelehenean, azaroak 10: KINEMA). Emanaldi hauek guztiak doakoak izango dira.
Data:2008/10/30 | 2013-05-24T12:46:47 | http://www.eikencluster.com/index.php/news/174/108 | [
-1
] |
‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpaina Irunen, Europan hondakinen arloan dauden helburuak betearaztea sustatzeko - Aktualitatea - gipuzkoaingurumena
Gipuzkoako lurralde historikoan 394.000 tona hiri-hondakin inguru sortzen dira; horietatik, 160.000 tona beirarenak, paperarenak eta ontzi arinenak dira
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, gaur, Bilbon, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentuko foru-diputatuarekin eta José Antonio Santano Irungo Udaleko alkatearekin batera, “Birziklapenean jaioak gara - Reciclar es lo nuestro” kanpainaren instalazioa inauguratu du; “Zabalgune plaza”n egongo da, urriaren 20ra arte, larunbatera arte.
Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean euskal udalerri zenbaitetan egiten ari diren kanpainaren helburua da Euskadin, 2030era bitartean, ontzi guztien % 60a birzikla daitezen lortzea, eta pertsonen artean ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea.
Gipuzkoan, urtero 394.000 tona hiri-hondakin inguru sortzen dira; horietatik, 160.000 beirarenak, paperarenak eta ontzi arinenak dira.
2016. urteko datuei dagokienez, lurraldeak nabarmen gainditzen du Europak beirazko ontzien eta kartoizko eta paperezko ontzien birziklapenean duen helburua; izan ere, horien % 73 eta % 78 birziklatzen du, hurrenez hurren. Ontzi arinei dagokienez, ehunekoa %35 da.
Bestalde, Gipuzkoak dituen birziklatze-datuekin bat, Euskadin tasa altuena duen lurraldea da, % 48,87koa, alegia.
Kanpaina ibiltaria
Birziklapenean jaioak gara kanpaina guztira hogeita hamar udalerri ingurura iritsiko da 2018an, erakusketa ibiltari handi baten bidez. Gasteiz, Oion eta Tolosatik igaro ostean, Bilbotik Irun, Gernika eta Donostiara iritsiko da.
Hiru atal izango ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin. Batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hiriburuan dagoela baliatuta, euskarazko bisitaldi gidatuak egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Kaleko ekintzak karparen kanpoaldean egingo diren hiru jarduera ludikorekin osatuko dira:
Batukada: ordu erditik ordu erdira, gutxi gorabehera, kanpainako abestia entzungo da (Reciclar es lo nuestro, ta zurea ere bai) eta dinamizazio berezi bat egingo da, inguruetan dabilen jendea parte hartzera animatzeko: musika-tresna birziklatuak eta ontziekin eginak banatuko dira, kanpainako abestia eta koreografia interpreta dezan. | 2018-11-16T19:59:53 | http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/-/-birziklapenean-jaioak-gara-kanpaina-irunen-europan-hondakinen-arloan-dauden-helburuak-betearaztea-sustatzeko | [
-1
] |
Bizkaiko Futbol Arbitroen Batzordeko Zuzendaritza Batzordeak bilera birtualak egin ditu azken egunotan kategoria guztiekin, salbuespen egoera horren ondorioz eskura duten informazio guztia helarazteko eta zalantza guztiak argitzeko.
Lehenik eta behin, COVID19ren osasun-krisiak sortutako egoerari buruzko informazio xehatua eman zaie arbitraje-langileei, eta horrek, adibidez, 2019/2020 denboraldia behar baino lehen amaitzea ekarri du. Ildo horretan, arbitroen Batzorde Teknikoak balizko arbitraje-mugimenduei buruz ezarritako gidalerroei heldu zaie. Era berean, datorren denboraldiko (2020/2021) lehiaketei buruzko egungo aurreikuspenen berri eman da, aldaketa batzuk egin baititzakete egungo egoerara egokitzeko.
Batzorde hau ez dago gertatzen ari diren aldaketa horietatik kanpo, eta dagoeneko lanean ari da tresna berrien erabilera sendotzeko, arbitro guztiek beren etxeetatik dagokion prestakuntza teknikoa eman dezaten, joko-arauen eta haien alderdi desberdinen inguruan lan egiten jarraitu ahal izateko. Gainera, arlo fisikoan lanean jarraitzera animatu ditu, txapelketara ahalik eta ondoen iristeko. | 2020-06-06T16:44:35 | https://fvf-bff.org/arbitros/verNoticia.asp?idioma=eu&idnoticia=312 | [
-1
] |
Patxitrapero: Gizakiaren handinahiaz eta itxaropenaz
Gizakiaren handinahiaz eta itxaropenaz
Gaur Berria mehe-mehea jaso det buzoitik, alkatxofaren dieta zorrozki egin balu bezela. Aukera gutxiago beraz gogoan itsasteko moduko zerbait bilatzeko – pentsatu det nere artean -, baina ez da zorionez begi-niniak pixkortu gabe jun dan eguna izan gaurkoa…
Eskaneatze azkar bat lehenik eta behin. Hasi, beti bezela, Anjelenetik, eta baita ondo gozatu ere, nahikoa parre eginez, San Inazio egunean eliztarrak imajinatuz eztarria urratu beharrez… Zubitxo bat basilikaraino hemen.
Gaurko pusketarik gogoangarriena ordea, Anjelen honekin fotofinixean, ez det aurkitu lehen orrietan, iritzien lapikoan, arteari dagokionean edo gauza gogoangarriak normalean kabi izaten duten txoko jakinetan…
Baizik eta, hau dek hau, kirol orrietan!
Ezagutzen dezue, Xabier Usabiaga da. Euskerari maitasuna egiten hain arretatsua eta trebea. Abila baita ere, gaur erakutsi didanez, filosofia kontuetan…
Horra bere gaurko iritzi-artikuluari eman dion bukaera. Ez esan neri zirraragarria ez danik…
“Gizakiaren handinahi mesprezagarria da dopinaren eta gizarteak bizi dituen beste hamaika gaitzen iturburua, baina gizakia bera da irtenbidea ere. Hurkoarengan konfiantzarik ez dugun munduan bizitzeak beldurra eragiten dit, eta gizakiarengan dudan fede apurragatik, beste ezergatik ez bada ere, itxaropentsu naiz.”
Baita ni ere, Xabier.
. Patxi en 1:26 da manhã | 2018-03-20T17:27:24 | http://patxitrapero.blogspot.com/2007/08/gizakiaren-handinahiaz-eta-itxaropenaz.html | [
-1
] |
Txateatu Obshtina Aksakovo. Chattwenty. Free Chat Obshtina Aksakovo. Txateatu ausazko Obshtina Aksakovo.
Txateatu Obshtina Aksakovo
Ongi etorri Txateatu Obshtina AksakovoHave fun Obshtina Aksakovo guztiko jendearekin txateatzen. Free Txateatu Obshtina Aksakovo, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Guztiak pertsona mota Obshtina Aksakovo doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- Ezagutu zure bizitzako maitasuna edo klik bakoitzean lagun onena da.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy besteak beste, bideo-txatak anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende berria klik bakar batekin.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. | 2017-06-22T16:26:09 | http://eu.chattwenty.com/bulgaria/obshtina-aksakovo | [
-1
] |
Ilusionista Sozialen Mintegia - ISM: Ilusionista Sozialen Mintegiko logo berria!!!
2016(e)ko maiatza 27, ostirala
Ilusionista Sozialen Mintegiko logo berria!!!
Ze poza hartu dugun gaur! Eposta bat jaso dugu "Surprise!" izenburua zuena eta horixe surprisa izan dela!!!
Gure logoaren historia laburra oso polita da. Nola jaio zen? Ba iaz, Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko jardunaldiak antolatzen ari ginela, hortxe, magiseko atarian jarri ginen kartelak prestatzen, hainbat ikasle hasieran, eta gero ikasle gehiago hurbildu zen, batzuk gurekin hitz egitera, beste batzuk laguntzera... oso egun berezia izan zen, beharbada jardunaldietako egunik onena, jardunaldiak hasi baino hilabete lehenagokoa!!! Hemen idatzi genuen egun horren inguruko zertxobait:
http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/2015/03/ilusionista-sozialen-mintegia-eratzeko.html
Egun horretan, David Dubreuil bertatik pasa zen, gurekin berriketa pixka bat egin eta klasera joan zen. Eta itzuli zenean, logoa ekarri zigun, Ilusionista Sozialen Kolektiboko kolibria Donostiako Haizearen Orraziko eskultura gehituta:
Guk gero honelako zerbait osatu genuen, orain arte erabiltzen aritu garen logoa:
Eta logo hau izan da orain arte erabiltzen aritu garena, bai karteletan, bai argitalpenetan, webguneetan...
Eta gaur, Nahia Delgado, karrera amaitzear dagoen ikaslea, iaz #decomagis-en hain lan ederra egiten aritu zena eta gurekin batera "Hizkuntzaren jabe-gabetzea" artikulua idatzi zuena, Adobe Ilustratorrekin praktikak egiten aritu ondoren, honakoa bidali digu, eta izugarrizko poza hartu dugu Ilusionista Sozialen Mintegian!
Sorpresak maite ditugu ISMn, gauzak elkarrekin eraikitzea, jendeak sentitzea ez duela baimenik eskatu behar gauzak egiteko, ezta barkamenik ere gauzak ez egiteagatik. Nahi duenak nahi duenean hartzen du parte, nahi duen modura. Horri esker gertatzen dira espero ez diren gauzak, posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenerantz!
Egilea: Ilusionista Sozialak ordua: 09:46
Etiketak: David Dubreuil, Ilusionista Sozialen Mintegia, logoa, Nahia Delgado
Atzerriko egonaldiez jakintzak partekatzeko saioa | 2017-08-17T01:43:48 | http://ilusionistasozialak.blogspot.com/2016/05/ilusionista-sozialen-mintegiko-logo.html | [
-1
] |
https://www.eurohandelsonderneming.nl/de/designline-zaun-module-a-aluminium-leisten/a589
€255,70 Preis pro
Artikelgruppenpreis €211,32 | 2019-02-16T06:06:56 | https://www.eurohandelsonderneming.nl/de/designline-zaun-module-a-aluminium-leisten/a589 | [
-1
] |
Neu Idee Ikea : Neu Idee Schmuckkasten Ikea Schmuckkasten‚ Ikea Neu‚ Idee plus Neu Idee Ikeas
Home » Neu Idee Ikea » Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Team Houzzess, February 20th , 2020.
Other Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Gallery of Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Rate This : Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Related gallery from Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Leave a comment for Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Related Post For Neu Idee Schmuckkasten Ikea
Neu Idee Ikea Expedit Schublade
Neu Idee Sukkulenten Terrarium Selb
Neu Idee Gartenhaus Selber Bauen An | 2020-04-05T00:01:53 | https://houzzess.website/neu-idee-schmuckkasten-ikea/ | [
-1
] |
piratak | Txirrita Ikastetxea
Etiketaren artxiboa: piratak
KIDE BERRIA GELAN
Data: 2016/05/04 Egilea: Irakasleak
Piraten gelan kide berria dugu. Hasiera batean batere ilerik ez zuen arren, uretan plisti-plasta batzuek egin ondoren, ilea ateratzen hasi zaio!!!
Kategoriak Piratak | Etiketak piratak | Utzi iruzkina
LAISTER ARTE MARIA!!!
Data: 2016/04/15 Egilea: Irakasleak
Gaur izan da Mariaren azken eguna gure eskolan. Ai ene, zenbat botako dugun faltan! Izugarri lagundu digu eta lan pilo bat egin dugu berarekin! Azken hamaiketakoa zela eta, pastel txikiak egin dizkigu gure Mariak, uuuuummmmmmmmm!!! Eta opari trukaketa ere egin … Jarraitu irakurtzen →
Kategoriak Piratak | Etiketak piratak, praktikalaria | Utzi iruzkina | 2019-08-23T06:29:54 | http://erenotzu.eskolatxikiak.org/tag/piratak/ | [
-1
] |
Elgoibarkoizarra Zerrendaren Informazio Orria
Elgoibarkoizarra -- Elgoibarko Izarra
Elgoibarkoizarra Posta Zerrendaren gaia:
Orain arte zerrendara bidalitako mezuak ikusteko, ikus itzazu artxibo hauek: Elgoibarkoizarra Artxiboak: .
Elgoibarkoizarra Posta Zerrendan nola parte hartu:
Zerrendakide guztiei mezua bidaltzeko, idatzi hona: [email protected].
Elgoibarkoizarra Posta Zerrendan Harpidetzeko:
Elgoibarkoizarra posta zerrendan izena eman, ondoko eskaera-orria betez. Mezu bat jasoko duzu, zure eskaera berretsi dezazun; horren bitartez, beste inor zure izenean ez harpidetzea sahiestu gura dugu. a Zerrenda hau ezkutua da; zerrendakideen izenak kudeatzaileak bakarrik ikus ditzake.
Elgoibarkoizarra Posta Zerrendako Harpidedunak:
Elgoibarkoizarra zerrenda uzteko, pasahitza jasotzeko, edo harpide-aukerak aldatzeko sartu zure harpide-helbidea:
Elgoibarkoizarra zerrendako kudeatzailea LFernandez at codesyntax.com, elgoibarren.net at elgoibarkoizarra.com, komunikazioa at elgoibarkoizarra.com da
Elgoibarkoizarra kudeatzeko interfazea (baimena beharrezkoa) | 2017-10-23T16:49:45 | https://postaria.com/mailman/listinfo/elgoibarkoizarra | [
-1
] |
Subsets and Splits
No saved queries yet
Save your SQL queries to embed, download, and access them later. Queries will appear here once saved.