text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
Atari:Gipuzkoa/Gaiak - Wikipedia, entziklopedia askea.
Atari:Gipuzkoa/Gaiak
< Atari:Gipuzkoa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Atari:Gipuzkoa/Gaiak&oldid=4726788"(e)tik eskuratuta
Gipuzkoako Atariarentzako txantiloiak
Orriaren azken aldaketa: 11 azaroa 2014, 13:59. | 2019-12-14T18:38:09 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Gipuzkoa/Gaiak | [
-1
] |
"Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako" | Noaua Kultur Elkartea
Hemen zaude: Hasiera » Jendartea » “Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako”
Usurbilen ere “Junts” aldarripean mobilizatu ziren atzo arratsaldeak herritarrak Mikel Laboa plazan Gure Esku Dago Usurbilek deituta. Katalunian izan diren azken atxiloketak salatu zituzten. Espainiako estatua urrutiegi iritsi dela salatu zuten, oso larritzat jo zuten Kataluniako independentziaren aldeko mobilizazio eta adierazpideak delitu bilakatu nahi izatea. Atxilotuak aske uztea eskatu eta elkartasuna adierazi zieten, estelada artean eta haien aurpegiak irudikatuak zituzten kartelekin: “Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako. Ez gara nekatuko esateaz zuekin gaudela. Estem amb vosaltres. Jaso ezazue besarkada bero bat. Força y coratge! Laster arte!”.
Usurbilen antzera Euskal Herri luze zabalean antzeko mobilizazioak egin ziren “Junts” aldarripean arratsaldeko 19:00etan, erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago mugimenduak deituta. Urgentziaz deitu zituzten hitzorduok. Gogoan izan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazionaleko Katalaneko presidentea espetxeratzea agindu zuen astelehen gauean.
Fidantzarik gabe espetxean
Gogoan izango duzue, irailaren 20an, urriaren 1eko erreferendumari begira Guardia Zibilak eginiko polizia operazio baten baitan 14 lagun atxilotu zituela Katalunian, tartean, Generalitateko hainbat goi kargudun. Milaka herritar irten ziren kalera atxiloketa haiengatik protesta egitera. Bartzelonako 13. Instrukzioko epaileak kontseilaritza hori miatzea agindu zuen egun hartan, eta Guardia Zibila hara heldu zenean milaka lagun bildu ziren eraikinaren kanpoaldean.
Kataluniako Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean eginiko protesta hauen erantzule egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Jordi Cruixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazionaleko Katalaneko presidentea. Guardia Zibilaren kontrako “setioa” sustatzea egotzita, fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri zien bart Carmen Lamela epaileak. Soto del Relaeko espetxera eraman zituzten astelehen gauean, epailearen aurrean deklaratu ostean. Egun berean baita, Josep Lluis Trapero Mossos d’Esquadren buruak eta Teresa Laplana intendenteak deklaratu zuten. Hauek aske geratu ziren, kautalezko neurrienpean.
Guztiek bigarrenez deklaratu zuen urriaren 16an. Urriaren 6an ere Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren deklaratzen. Sedizio delitua leporatu zieten. | 2017-11-20T00:38:46 | http://www.noaua.eus/2017/10/18/jordi-eta-jordi-behin-ere-ez-zaizue-gure-babesa-faltako/ | [
-1
] |
Uribeko eskualdea 23 herriz osatuta dago Asua eta Butroi bailaren artean eta kostalde inguru bat ere badauka. Bilbotik oso gertu dagoelarik, era askotako paisaiak eskeintzen ditu, bailara handiak eta lautadak, mendi txikiak eta hondartza handi eta itsas-labarrekin amaituz.
Eskualdeko berezitasun nagusienetako bat Bilbotik gertutasuna da eta garraio publikoarekin dituen konekzio ezin hobeak dira. Eskualde honetan Bilboko Nazioarteko aireportua aurkituko dugu eta baita Metro Bilbao, Euskotren eta Bizkaibus zerbitzua ere.
Industriari dagokionez Uribe eskualdea erreferente bat ere bada. Zamudioko Parke Teknologikoa eskualdeko motore ekonomikoetako bat da eta bertan Euskadiko enpresa nagusietako batzuk kokatuta daude. Parkeak kongresuak, konferentziak, jardunaldiak edo beste edozein ekitaldi antolatzeko azpiegitura ezin hobeak eskeintzen ditu.
Uriben aire librean edozein aktibitate egin ahal izango dugu. Kostalde ingurua Coasteering egiteko oso aproposa da, baita ere Euskal Kostaldeko itsas labarretan zehar txangoak egiteko, 4×4 ibilaldiak, piraguan trabesiak, bizikleta txangoak edo beste edozein inguru naturaleko aktibitate.
Kalitatezko hostalaritza eskaintza zabalak, edozein enpresa ekitaldi egiterako orduan, satisfakzioa bermatzen du Uriben. | 2017-09-21T23:02:20 | http://www.troka.com/eu/portfolio/team-building-uribe-2/ | [
-1
] |
Gazteolinpiadak: kirola baino gehiago — Gaztezulo
Gazteolinpiadak: kirola baino gehiago
Gazteolinpiadak: kirola baino gehiago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteolinpiadak-kirola-baino-gehiago https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
Fabio Gonzalez. EGK-ko parte-hartze teknikaria
Kirolaz hitz egiterakoan, garrantzitsuena parte-hartzea dela entzun ohi dugu txikitatik. Bada, gazteen, kirolaren eta parte-hartze sozialaren arteko lotura aldarrikatzeko eta indartzeko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere lehenengo GazteOlinpiadak egingo ditu 2015eko irailean eta urrian, EAEko hiru hiriburuetan.
Bitxia bada ere, elkartegintzan murgiltzen garenok sarritan ahazten dugu kirol klubak ere elkarteak direla eta balio eta jarduera sozialki arduratsuak bultzatzen dituztela. Azken urteotan, gainera, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute kirol taldeetan, elkartegintzaren alorrean mota horretako elkarteen pisu espezifikoa handituz.
Jakin badakigu kirolaren bitartez hainbat balio bultzatzen direla, hala nola, talde-lana, elkartasuna, hobetzeko grina edota garaipenaren eta porrotaren kudeaketa. Aldi berean, ezin da ahaztu kirol taldeetan aritzearekin batera partaidetzari lotutako elementu asko ere abian jartzen direla, besteak beste, erantzukizuna, antolakuntza-gaitasuna, inguruaren hobekuntza edota gizarte-loturen eraikuntza.
Hori guztia kontutan izanda, gizarte osasuntsu batek kirol sare indartsu bat behar du. EAEn garatu den sare hori zaintzeko, hobetzeko eta zabaltzeko beharra dugu, eta zeregin horretan gazteak ezinbestekoak dira.
Zentzu berean, kirola gazteentzako tresna bihur daiteke. Alde batetik, gazterik gabe ez dagoelako kirol sarerik, eta, bestetik, gazteei gizartean dagokien papera bistaratu behar delako; hau da, kirolaren praktikaren eta kirol kluben bidez gizartean dagoen arazo demografikoaren (gero eta gazte gutxiago dago) eta gazteek berreskuratu behar duten lidergo sozialaren gaiak agenda publikoan sar ditzakegu.
Beraz, kirolak gazteei eman diezaiekeena eta gazteek kirolari eman diezaioketena aintzat hartuz, GazteOlinpiadek berebiziko bultzada eman nahi diote parte-hartzeari. Irailaren 19an, Bilbon, ikusmen-urritasuna duten lagunei zuzenduta dagoen kirola den Goalball txapelketa egingo da; kasu honetan gazteria osoak parte har dezan zabalik egongo da, ikusmen-urritasuna izan ala ez. Irailaren 29an, Gasteizen, saskibaloiaren txanda izango da. Eta, azkenik, urriaren 18an, Donostian, boleibolean arituko gara.
GazteOlinpiaden planteamendu osoa parte-hartzailea eta barne-hartzailea izan da hasieratik. Horregatik, aniztasun funtzionala kontutan hartuko da eta lehiaketa guztiak mistoak izango dira, neskak eta mutilak elkarrekin arituko dira. Horrekin batera, gazteek kirolean identifikatzen dituzten balio parte-hartzaileak jasotzeko dinamikak ere landuko dira.
GazteOlinpiadetan parte-hartu ahal izateko baldintza bakarra 16 eta 30 urte bitartekoa izatea da. Izena egk.org atarian eman dezakezu. Hartu baloia eta zatoz kirola baino askoz gehiago egitera! | 2019-10-22T09:17:50 | https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteolinpiadak-kirola-baino-gehiago | [
-1
] |
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 187 bilaketa honetara '(("Interneteko baliabidea") OR ("Interneteko baliabideak")) OR (Liburuaren+bertsio+digitala)' Joan edukira
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 187 bilaketa honetara '(("Interneteko baliabidea") OR ("Interneteko baliabideak")) OR (Liburuaren+bertsio+digitala)', Bilaketaren denbora: 0,21s | 2020-07-04T03:28:53 | http://www.eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?lookfor=%28%28%22Interneteko+baliabidea%22%29+OR+%28%22Interneteko+baliabideak%22%29%29+OR+%28Liburuaren%2Bbertsio%2Bdigitala%29&type=AllFields&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Euskal+Herriko+Unibertsitatea.+Argitalpen+Zerbitzua%22 | [
-1
] |
btt – Oficina de Prevención de Residuos e Impulso de la Economía Circular
MTBk bat egin du hondakinik gabeko ekitaldiekin
Arguedasen egindako Espainiako MTB XCO Txapelketan markatzeko zinta konpostagarria erabiltzea, ekimen berria ekitaldi jasangarriagoen alde
Ez dira gutxi ibilbidea markatzeko zintak behar dituzten kirol-ekitaldiak. Erabilitako zintak biodegradagarriak badira, ingurumenean egindako inpaktua murriztu eta bat egingo dute naturaz gozatzeak eta kirola egiteak.
Markatzeko zinta horien funtzionamendua in situ egiaztatzeko proba pilotua Espainiako MTB XCO, Team Relay eta Sprint Eliminator 2019 Txapelketa izan berri da, Arguedasen, uztailaren 19tik 21era. 800 pertsonak, gutxi gorabehera, hartu dute parte txapelketako kategoria desberdinetan.
1.600 metro zinta biodegradagarri erabili dira probaren behin betiko ibilbidea markatzeko. Arto-almidoiz egina dago zinta, eta %100 konpostagarria da, EB13432 europar araudiarekin bat. 6 hilabete nahikoa dira material hori guztiz degradatzeko.
Ekimena Prebentzio Bulegoarena izan zen. Izan ere, kirol-ekitaldietan jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri aztertzea proposatu zien erakunde antolatzaileei –BTT Navarra kluba eta Nafarroako Ziklismo Federazioa–, Ekitaldi eta Hondakinei buruzko Erregelamendua prestatu ahal izateko, ekainaren 18ko Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legearekin bat. Bere garian, BTT Ibaigorri (Lerin) probaren eta Euskal Herriko Mendi Erronkaren (Leitza) erakunde antolatzaileek ere bat egin zuten proposamenarekin, eta, udaren amaieran, P2P Zubiri-Iruña-Gares P2P Nazioarteko Irristaketa Maratoiak eta Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketak (Iruña) ere bat egingo dute.
Arguedasen ezarritako neurriak erabilera bakarreko plastikozko zintekiko alternatibak bilatu nahi zituen. Eta horixe izan zen, hain zuzen, nafar klub eta federazioek kirol-ekitaldietan hondakinak prebenitzeari buruz NKGIko eta Prebentzio Bulegoko ordezkariekin, otsailean, egindako bileran nabarmendu zituzten gaietako bat. Ideiak bat egiten du 2019/904 (EB) zuzentarauarekin, zeinak produktu berrerabilgarri, jasangarri eta ez-toxikoak sustatzen baititu hondakin plastikoen ingurumen-inpaktua murrizte aldera.
Zinta horiek erabiltzeaz gain, jasangarritasunaren aldeko bestelako neurriak ere ezarri zituen antolakuntza-batzordeak, hala nola Ur Taberna bat instalatzea; parte-hartzaile guztiek erabil zezaketen, eta helburua txorrotako ura kontsumitzea eta erabilitako ontzi-kopurua murriztea zen.
Ekitaldi jasangarriagoak egitearen aldeko beste neurrietako bat da, beraz, mota horretako zintak erabiltzea, eta guzti-guztiek tokia izango dute Prebentzio Bulegoa prestatzen ari den Ekitaldi eta Hondakinei buruzko Erregelamendu berrian. Hona hemen neurri horietako batzuk: edalontzi eta baxera berrerabilgarriak zein ontzi konpostagarriak erabiltzea eta hornidura-guneetan elikagai solteak izatea. | 2020-04-01T08:19:43 | https://oprec-navarra.com/bttk/ | [
-1
] |
'100 urte, milaka gertakizun'. Eta erronka bakarra, baina izugarria - - Goiena.eus
Adrian Merino 2018-04-29 00:00
Zail da futbolak sortzen duen pasioa azaltzen. Ez dirudi kirol dibertigarriena izan litekeenik, baina saihestezina den sentipena sortzen du gugan. 100 urte bete ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak (GFF), eta, urteurreneko leloak dioen moduan, hamaika bizipen bizitzeko aukera izan dugu mende honetan zehar.
Futbol profesionalak eman dizkigun bizipenenetatik harago, Gipuzkoako herri guztietako elkarteek egiten dute futbola handi. Milaka dira gau eta egun musu-truk lanean dihardutenak, guztiak zuzen egin dezan aurrera. Eta nola ez dute, ba, Gipuzkoako etorkizuna diren gazteentzat lan hori egingo, hori bada gazteek egin nahi duten kirola?
Lan hori guztiori, ordea, ez da nahikoa. Futbolak aurrera egin behar du, eta eraldaketa sozialerako motor izan behar da. GFFk horretan sinetsi eta horretarako oinarriak jarri behar ditu ezinbestean. Etorkizunak zer ekarriko egon gabe, etorkizuna eraiki behar du.
Aurrerantzean, gure futbola ezin da izan emaitza jomuga duen 22 jokalariren arteko joko soila. Futbol eremuek askoz gehiagorako balio dutela frogatuta dago, eta balioetan hezteko tresna bikaina direla ere bai. Errespetuak izan behar du balio nagusi: futbol zelaietan nahi duen gazte orok izan behar du lekua, futbolean jakin zein ez. Onarpena, elkartasuna, ahalegina, eskuzabaltasuna, ekimena, elkarbizitza… izan behar dira futbol guneetako ardatz. Pertsona kirolariak eta bizitza osasuntsua duten gazteak hezi behar ditu futbolak.
Futbola ezin da hartu zenbaitek kudeatzen duten urrutiko kontu bat bezala. Egungo markoa aldatu behar dugu. Trantsizio garai bat behar dugu, jokalariekin ez ezik, gurasoekin, entrenatzaileekin eta kirol honekin lotura duten guztiekin lanketa egiteko.
Ez da bide errazena, baina bide egokiena delakoan nago. Ezagutzen dut honetan sendo lanean dabilen elkarte bat, baina GFFri apustu argia egitea dagokio, onura gipuzkoar guztiena izan dadin.
Zorionak, GFF, mende honetako arrakasta guztiengatik! Orain, erronka zoragarri honi arduraz heltzea opa dizut.
Gipuzkoako Futbol Federazioko zuzendaritzako kidea | 2020-04-03T07:26:07 | https://goiena.eus/komunitatea/amerino/1524812785808-100-urte-milaka-gertakizun-eta-erronka-bakarra-baina-izugarria | [
-1
] |
Espetxea El Pistolasentzat Aznarren aurka eraso egiteagatik
2011-05-26 18:57
Gregorio Jimenez Morales otsailaren 28an atxilotu zuten Cahanen (Frantzia). Presidente ohiaren kontra atentatua egiteko misilak lekualdatu zituela uste du Barne Ministerioak.
Gregorio Jimenez Morales El Pistolas ETAko ustezko kidea espetxera bidali du Fernando Grande-Marlaska epaileak. El Pistolas atzo entregatu zion Espainiari Frantziak. Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiaren hegazkinaren aurka eraso egiteko zenbait misil ustez lekualdatu zituen Jimenez Moralesek 2001ean.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Auzitegi Nazionaleko magistratuak erabakia atzo hartu zuen eta El Pistolas-i ETAko kide izatea eta armak eta lehergaiak gordetzea egotzi dio epaileak. Era berean, 2001ko EAEko hauteskunde-kanpainan Aznarren aurkako atentatua egiteko konspirazioan parte hartzea leporatu dio.
Jimenez Morales otsailaren 28an atxilotu zuten Cahanen (Frantzia), Normandian, Joseba Agirrebarrena Ruiz de la Cuesta Tarzan ETAko kide beteranoaren etxean, Polizia Nazionalak atzo jakitera eman duenez.
El Pistolas duela 56 urte Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen eta 1981ean Andatza taldea barneratu zen. Urtebete geroago taldea desegin zuen Poliziak eta Jimenez Moralesek Frantziara ihes egin zuen, ondoren Iberoamerikara joan zelarik. Bertan garaiko talde iraultzaileekin lankidetzan aritu zen.
Morales 2001ean berriro ETAn barneratu zela uste du Barne Ministerioak. Antza denez, urte berean erakunde terroristaren materiala lekualdatzeko talde batean sartu zen. Konkretuki, EAEko hauteskunde-kanpainan Jose Maria Aznar presidente ohiaren kontra atentatua egiteko misilak eraman zituen El Pistolas-ek.
Informazio gehiago:Eitb: Espetxea El Pistolasentzat Aznarren aurka eraso egiteagatik | 2018-11-21T06:29:09 | https://www.kaixo.com/berriak/espetxea-el-pistolasentzat-aznarren-aurka-eraso-egiteagatik | [
-1
] |
Félix María de Samaniego - CPI Samaniego IPI
Félix María Serafín Sánchez de Samaniego 1745eko urriaren 12an jaio zen Biasterin (Araba). Bederatzi senideko familia noble eta aberats bateko bosgarren anaia zen. Bere gurasoak Félix Ignacio Sánchez de Samaniego Munibe eta Juana María Teresa Zabala Arteaga izan ziren.
Valladoliden egin zituen ikasketak, nahiz eta ez amaitu. Letrak gustukoak zituen baita musika ere; biolinarekin eta bihuelarekin oso iaioa omen zen.
Bere ama hil zitzaionean, 1758an, Baionako fraideetara, Jesusen Lagundira, bidali zuten ikasketak sakontzeko. Han bost urtez Humanitateak ikasi zituen. Bere ikasketak bukatzean Burdeosera eta Toulousera joan zen. 1763an bere lurraldera itzuli zen.
Bergaran bizi izan zen, bere osaba, Peñafloridako kondearen babesean. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide eta Bergarako aitoren semeen Mintegiaren zuzendaria izan zen. Hemengo ikasleei zuzendu zizkien bere 157 alegiak edo elezaharrak: "Fábulas morales"; bi liburukitan (1781 eta 1784an) bildu zituen denak. Lehenengo liburukia 5 ataletan eta bigarrena 4tan banatuta daude. Zeharo ezagunak dira "La cigarra y la hormiga" eta "La lechera" alegiak. Esoporen, Fedroren, La Fontaineren eta John Gayren eragina nabarmena da. Gizakiaren alde txarrak agerian uzteko barregarrikeriak darabiltza. Alegilari moduan ezagutzen dugu nagusiki. Ilustrazioaren talde nagusietako partaidea izan zen.
Frantziako Iraultza piztu zenean, 1789an, ideia iraultzaileak Espainian sar ez zitezen Frantziako liburuen sarrera saihesten saiatu zen. Egunkari guztiak legetik kanpo jarri zituzten, ofizialak zirenak salbu. Ekonomia Elkarteak susmagarriak bilakatu ziren eta, berriro, Inkisizioa eta kontserbadoreak lehenengo planoan jarri ziren.
Hala eta guztiz ere, ideia iraultzaileak oso azkar zabaldu ziren gizartean, batez ere sexuari zegozkionak. Betiko moralean apurketa larriak suertatu ziren, eta honen isla garbi ikusten da literaturan, bertsoak gero eta erotikoagoak baitira. Samaniegok ere horrelakoak idatzi zituen.
Bere bertsoetarako prosa darabil, satira eta pikareska sartuz; idazteko era honek problemak ekarri zizkion, batez ere berak bezala alegiak idazten zituen Iriarteko Tomasen partez.
1793an Frantziak Espainiari gerra deklaratu zion, honek arazoak ekarri zizkion Samaniegori, bai ekonomikoak bai bere ideiengatik. Azken hauengatik esetsia izan zen. Liburu debekatuak edukitzeagatik eta Inkisizioa belzteagatik salatua izan zen; problema larri hauek konpondu zituen bere lagun boteretsuei esker.
Biasterin hil zen 1801eko abuztuaren 11n. Bere gorpua San Juan elizako Pietatearen kapera ehortzi zuten.
Felix María Samaniego ezaguna da, batez ere, idatzi zituen alegiengatik.
Baina ez legoke gaizki alegia zer den azalduko bagenu: “Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen dituena eta ondoriotzat ikasbide morala ematen duena.
Alegia asko idatzi zituen Samaniegok, eta oso zaila da beraien artean bata bestea baino hobeagorik aukeratzea.
Adibide gisa batzuk aipatuko ditugu: “Mandoa eta txerria ”, “Txitxarra eta inurria ”, Azeria eta soina “, Azeria eta zikoina “, “Belea eta azeria ”, “Esneketaria ”, etab.
Bere biografian sakontzeko:
Eta bere alegiak irakurri eta entzuteko: | 2020-07-09T04:42:02 | https://cpisamaniegoipi.hezkuntza.net/eu/felix-maria-de-samaniego | [
-1
] |
10.000 euroko laguntza jasoko du Gurutzetako Modulu Psikosozialak - Agencia de Noticias
Inicio albisteak 10.000 euroko laguntza jasoko du Gurutzetako Modulu Psikosozialak
10.000 euroko laguntza jasoko du Gurutzetako Modulu Psikosozialak
Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte-kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi Juan Antoio Pizarrok jakinarazi duenez, berak zuzentzen duen udal departamentuak 10.000 euro emango ditu zerbitzua sostengatzeko.
Moduluak eta udal talde politikoetako ordezkariek joan den ostiralean Juan Antonio Pizarro tartean zela egindako batzarrean, zentroak dauzkan arazoei behin-behineko konponbidea aurkitzen ahalegindu ziren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez die eta hitzarmena berrituko.
Moduluari laguntzeko beste ahalegin bat egiteko modua aurkitzeko konpromisoa hartu zuen Pizarrok batzarrean. Hala ere, bere departamentuak Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz beharrizan ekonomiko gehiagori aurre egin behar izan diola ohartarazi zuen.
Azkenean, Arloko Udal Aurrekontuak zeuzkan 5.000 euroei beste 5.000 erantsi ahal izan dizkio Enplegu, Gizarte-kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotziak; beraz, 10.000 euro jasoko dituzte.
Gurutzetako Modulu Psikosozialak egiten duen “lan garrantzitsua” aintzatetsi du Juan Antonio Pizarrok. Inguruko hainbat kolektibori ematen dio arreta. “Ez die Moduluak bere eginkizuna adimeneko osasun arazoak dauzkatenei edo kolektibo ahulenei, haurrei edo familiei soilik zuzentzen. Arreta ematen die emakumeenganako indarkeria arazoei edo laguntza psikologikoaren beharra duten adinekoei ere”, azaldu du zinegotziak.
Artículo anteriorMerkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek bat egin dezaten sektorea dinamizatzeko kontsumo bonuen kanpaina Barakaldon
Artículo siguienteBarakaldoko Tokiko Poliziak 8.000tik gora esku-hartze egin ditu osasun-alertak iraun duen bitartean | 2020-07-04T06:19:57 | https://www.agenciadenoticias.es/2020/06/30/10-000-euroko-laguntza-jasoko-du-gurutzetako-modulu-psikosozialak/ | [
-1
] |
Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna! | Angula Berria
Hasiera » Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna!
ZKA argitaratua 6 / Api / 2016
573 irakurketak | 2019-02-23T09:01:30 | http://angulaberria.info/eu/berria/2016-06-04/jaion2016-hemen-da-apirilaren-23an-musika-eta-aldarrikapena-irungo-kaleetan-barna | [
-1
] |
Filipe Nafarroakoa - Wikipedia, entziklopedia askea.
1336 (egutegi gregorianoa)
Vernon, 1363ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) (26/27 urte)
Yolande of Dampierre
Lantzelot Nafarroakoa
Filipe Nafarroakoa (?, 1336 – Vernon, 1363ko abuztuaren 29a) Nafarroako Erresumako infantea eta Longuevilleko kondea izan zen[1].
Filipe Longuevilleko kondearen armarria
1353an, Karlos II.a Nafarroakoa anaiarekin batera, Joan II.a Frantziakoarengandik aldendu eta honen jarraitzaile nagusia zen Karlos de la Cerda erail zuen. Bar konderria defendatzera lagundu zuen. Konderria konkistatzea saiatu zuenean, atxilotu zuten.
1356ko urtarrilean, ingelesak lagundu zituen Normandian. Normandiako kanpainan Eduardo III.a Ingalaterrakoaren ordezkari militarra izan zen. Poitiersko guduan nafarrak zuzendu zituen Printze Beltzaren alde.
1360ko Bretignyko hitzarmenean Nafarroa ordezkatu zuen. Berriro frantziarren alde egin eta Bertrand du Guesclinekin batera borrokatu zuen[2].
1363an Gurutzadetara zihoala hil zen.
1353ko ekainaren 13an Marle eta Casseleko jauna zen Roberto Casselkoa eta Joana Bretainiakoaren alaba zen Yolanda Dampierre ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.
Jeannette d'Aisy maitalearekin, berriz, bi seme izan zituen:
↑ Bordonove, Georges. (1988). Les Rois qui on fait la France –Les Valois– Charles V le Sage. 1 Pygmalion.
↑ Sumption, Jonathan. (2001). The Hundred Years War II: Trial by Fire. University of Pennsylvania Press ISBN 0-8122-1801-9.
Datuak: Q1398448
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Filipe_Nafarroakoa&oldid=7783786"(e)tik eskuratuta
1336ko jaiotzak
1363ko heriotzak
Orriaren azken aldaketa: 21 martxoa 2020, 12:21. | 2020-04-02T17:17:42 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Filipe_Nafarroakoa | [
-1
] |
Ensembl: Sorghum bicolor - Region in detail - Chromosome 6: 51,130,872-51,131,847
Sorghum▼Location▼Sorghum bicolor▼Location: 6:51,130,872-51,131,847▼Select a speciesArabidopsis lyrataArabidopsis thalianaBrachypodium distachyonBrassica rapaChlamydomonas reinhardtiiCyanidioschyzon merolaeGlycine maxHordeum vulgareLeersia perrieri Musa acuminataOryza barthiiOryza brachyanthaOryza glaberrimaOryza glumaepatulaOryza granulata Oryza longistaminata Oryza meridionalisOryza minutabbOryza minutaccOryza nivaraOryza officinalisOryza punctataOryza rufipogonOryza rufipogon3sOryza sativaOryza sativa Indica GroupPhyscomitrella patensPopulus trichocarpaSelaginella moellendorffiiSetaria italicaSolanum lycopersicumSolanum tuberosumSorghum bicolorTriticum aestivumVitis viniferaZea mays
Chromosome 6: 51,130,872-51,131,847 | 2013-05-20T02:13:54 | http://www.gramene.org/Sorghum_bicolor/Location/View?db=core;h=Sb06g021910;r=6:51130872-51131847 | [
-1
] |
Fayette konderria (Pennsylvania)
11,212 hektarea
1496rev-005
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ur-jauziko_etxea&oldid=7022890"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 22 uztaila 2019(e)an, 23:42(e)tan | 2019-09-18T00:41:20 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Ur-jauziko_etxea | [
-1
] |
Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik" — CodeSyntax
Hasiera > Bloga > Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik"
Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik"
Haritz Rodriguezen txanda izan da Betor hitzaldi sortan. Euskaldunon sarean Xuriken goitizenarekin ezagutu dugu, eta hainbat saltsatan ibili izan da azken urteotan. Asteazkenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpuseko Innogune aretoan, 'Hedabide sozialak' goiburuarekin azaldu zigun sareari buruz duen ikuspegia eta bera zein proiektutan dabilen.
Makina bat gauza egin ditu Haritz Rodriguezek Interneten. Adibidez, Euskaltube sortu zuen (arrakastaz hil zen proiektua, nolabait) eta Transistoria bideo produktora ere. Azken honen lanak bildu ditu bere oraingo enpresak, Barking Blogs, Rebeca Rodriguez bazkidearekin batera sortua. Eta enpresa horretatik, ekimen berri bat martxan dutena azken 4 hilabeteotan: Blog On Brands.
Blogak, merkataritza, marka, marketing eta komunikazio zabalkundea... Kontzeptu horien inguruan lan egiten du Haritz Rodriguezek, eta hain zuzen ere horretaz diharduen Cluetrain manifestuarekin hasi zuen Betor hitzaldia (CodeSyntax-ek euskaratua bere garaian).
Hemen duzue bere hitzaldia bideoan grabatuta (Berria.info-ren kolaborazioari esker, ohi bezala), eta hemen itsatsita, erabili zuen aurkezpena.
Esandakotik puntu batzuk nabarmentzeagatik, horra ideia batzuk:
Interneteko ospearen zirkuluetan, preskriptoreen garrantzia: eragin nabarmena duten pertsona horiek, marka zabaltzen lagundu dezaketenak.
Joera berrien artean, telebista eta sare sozialen kontsumo bateratua (Tuitele eta beste esperientzia batzuk aipatu zituen)
Blogak gainbehera ote doazen ideia arbuiatu zuen, alderantziz baizik: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik".
Blog xume bat masa-hedabide izena izan dezakeen ekimen batekin lehia daitekeela sarean.
Azalpen hauez gain, "bere umetxoaz" berba egiteko txanda ere hartu zuen Rodriguezek, logikoki, Blog on Brands proiektuaz (aurkezpeneko bideoa ere ikusi genuen).
Blog on Brands produktua garatu du, eta horretan dabil buru-belarri. Bi elementu edo merkatu erkatzen ditu plataforma honek, blogari berezituak edo preskribatzaileak izan daitezkeenak, eta promozioa egin nahi duten markak edo zerbitzuak.
Ordaindu, markek egiten dute, blogarien profil eta estatistiketara sartzeko, eta kanpainak proposatzeko; eta blogariek, aldiz, markek eskain diezaizkieten promozioak disfrutatzen dituzte, gero kronika idazteko konpromisoarekin (baina konpromisoa ez da alde idaztea, baizik eta zuzen pentsatzen dena, betiere disclaimer eginez nola lortu den promoziorako sarbidea). Kronika edo post horien jarraipen analitikoa egiteko tresnak eskaintzen ditu gainera Blog on Brands-ek.
Momentuz, gastronomia, moda eta turismoaren sektoreetan ari dira agertzen promozioak Blog on Brands-en. Zentzu honetan, blogtrip-ak egiten, Haritz Rodriguezek izandako esperientzia nolabait ideia honetarako sorburua izan zela aipatu zigun. Bide batez, gonbidatuta turismo-esperientziak ezagutzen, jan-edanarekin tratu pittin bat onegia ere jaso izan zuela aitortu zigun irribarre batekin :-)
Eskerrik asko, beraz, Haritz Rodriguezi, Betor hitzaldi honengatik. Aurrekoetan bezala, antolatzaileak izan gara Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax. Orain arte izandako kroniken estekak hemen dituzue: | 2018-03-24T17:28:39 | https://www.codesyntax.com/eu/bloga/haritz-rodriguez-betor-hitzaldian-sare-sozialek-ez-dituzte-blogak-hil-indartu-baizik | [
-1
] |
Albisteen atala: zuzeneko informazioa
10.09.08 | Author: admin | Posted in albisteak | No Comments »
Tags: albisteak, informazioa, teknologia
Arraytxikik bloga erabiliko du informazioa helarazteko tresna nagusi gisa.
Albisteen atalean, orotariko berriak argitaratuko dira. Koktel sinple bezain interesgarria eskaini nahi dugu, eta ondoko hauek izango dira nahasgai nagusiak: Internet, Teknologia eta Euskara.
Hiru gaiak ontzi berberean sartu, astindu, eta irakurleei edari freskagarria eskaini nahi diegu atal honetan. | 2020-07-15T03:10:41 | http://www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.eus:8085/wayback/es/20100722110215/http:/arraytxiki.com/category/albisteak/page/2/ | [
-1
] |
Lauro Ikastolako jantoki zerbitzuak ikastetxe bati dagozkion menuak eskaintzen ditu.
Menu bereziak prestatzen ditugu osasun-arazoak dituzten ikasleentzako, eta agiri medikoaren bidez eskatu behar dira. Honi dagokion menua “Zeliako-Alergikoa” da. Hemen argitaratutakoa menu orokor bat da, beharrizan bereziak dituen ikasleari era pertsonalizatuz egokitzen zaiona bere alergia edota intolerantziaren arabera.
Menu barazkijalea ere eskaintzea erabaki dugu dieta hau osotasunean betetzen duten ikasleentzat, euren sinesmen erlijioso edota aukera etikoei erantzuteko. Honetarako gurasoek eta ikasleak sinatutako agiri bat bidali behar dute, eskaria eginez eta arrazoia adieraziz, osasun-arazoak dituzten ikasleen eskubideak ere bermatu nahi ditugulako.
Barazkijalea
HH eta LH 1-2
Zeliako-alergikoa
Gure ildo estrategikoei jarraituz eta hezkuntza integrala garatzeko osagarri gisa, elikaduran jardunbide egokiak barneratzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak ematen dizkizuegu, eskola-elikadura osasungarriari dagokionez: | 2020-03-29T03:26:06 | https://www.lauroikastola.eus/menuak/ | [
-1
] |
Zezilionea Jatetxea - Goierri Turismo
Menua:egunekoa 11 €
Jantokia: 40 pertsonentzat jantokia eta 15 pertsonentzat jantoki pribatua
Ordutegia: egunero irekita 13:00etatik 15:30etara eta 20:30etatik 23:00etara. Igande eta astelehen gauetan itxita
Helbidea: Herriko Plaza, Olaberria
Edukiera: 40 pertsona + 15 pertsona | 2019-07-20T16:59:57 | https://www.goierriturismo.com/eu/donde-comer/zezilionea-jatetxea | [
-1
] |
Gernika-Lumoko berbalagunak: 201210
Ramon Bilbao ardoaren ligakoak
Afari itzela egin zuten atzo Ibarrangelun Ramon Bilbao ardoaren ligakoek. Txoritxu batek esan digu atzo beste ardo bat edan zutela. Zeuon maitaleari adarrak jartzen hasi zarete, ala?
Gora kolesterola! Noiz da hurrengo afaria?
Mendi irteera 2012-10-27an
Esaera zaharrak dioen moduan "Non gogoa, han zangoa". Eguraldi euritsuak ere ez gintuen kikildu, larunbat goizean 25 lagun elkartu ginen Gernika-Burgoa-Arratzu-Belendiz-Kortezubi-Gernika irteera egiteko, guztira 16,5Km egin genituen.
Gola errekaren ur jauzi zoragarriak.
Zubi gainean argazki ederra.
Bidean hainbat zaldi ikusi genituen, zein baino zein politagoa.
Bide-gurutz honetan, erabaki gogorra hartu genuen, hiru kilometro eta erdi gehiago egin ala ez.
Terek eta Bittorrek (desertoreak) izan ezik beste guztiok bide luzea egitea erabaki genuen.
Basoa gurutzatu eta ....
... gutariko batzuek bidean mugitzen zen edozerekin hitz egin behar izan zuten, ...
... akerra izan, zein arkumea izan, haiekin be berba egin behar; ...
..., Santimamiñera heldu ginen. Atzeko mendi hori Ereñozar da, baina ezetz jakin Kobako atea zein zuhaitzen parean dagoen.
Lezikako jatetxearen aurrean, Orkon gure ardi-txakurra geu zaintzen.
Lehenengotarikoak izango gara bide berri honetatik pasatzen, oraindik arazo batzuk tarteko, jendearentzat itxita baitago.
Kortezubiko eleiza dotorearen ondotik jaitsi eta hara nolako pasarela.
Zubi hau ezaguna egingo zaizue, ezta? Aspaldion hainbat bider atera ditugu argazkiak hemen.
Errenteriako zubia dozue hau.
Asteburuko eguraldi iragarpenak
Aupa aspaldiko! Hemen datoz Berbalaguneko urteroko ibilaldien zita. Aurten ere inguruko bazterrak ezagutuko ditugu, giro alai batean eta euskara mihian daukagula. Eguraldi iragarpen zehatza emateko asmotan nator, batzuetan ondo eta beste batzuetan ez hain ondo baina beti ere ahalegin berezia eta gogorik handiena jarriz. Orduan egon daitezkeen hutsak parkatuko didazuelakoan nago.
Bihar larunbata, lehengo irteera daukagu. Burgoa mendia ezagutuko dugu, Arratzuko Olesko auzunetik abiatuta mendian gora joango gara, eta bertatik Arratzuko elizaldera jaitsiz eta barriro ere Gernikarantz bueltatzeko. Ibilaldi polita, baina eguraldiak lagunduko al digu?
Ostiral goizez idazten nago iragarpen hau, orain une honetan lehenengo tantak ikusten ari gara. Epel dago oraindik, 14 graduren bueltan (asteburuan zehar beherakada galanta espero da) eta gaurkoan euria izango da protagonista, orduak aurrera joan ahala prezipitazioak areagotuko dira. Zerua guztiz lainotuta eta eguzki arrastorik ez dugu izango. Goizean hego haizea ibiliko da, baina eguerdi partean iparra sartzen joango zaigu bizi xamar eta tenperaturek zertxobait behera egingo dute baina gaurkoan ez da horrenbeste nabarituko.
Biharko notizi txarrak eman behar, pena da bai, baina hauxe da guk ikusten duguna. Eguna desatsegina esnatuko zaigu, euria, ipar haize bizia, bisutsa.Tenperaturak 12 graduren bueltan izango dira Gernikan. Hauexek izango dira eguneko altuenak, zeren orduak aurrera joan ahala hotz sentsazioa areagotzen joango da. Arratsaldeko azken orduetan hotza izango da protagonista, hori bai arratsaldean prezipitazioak gutxitzen joango dira. Gure eskualdean ez badaude ere Gorbeia, Anboto eta Aitzgorri mendiak zuriz jantzi daitezke.
Aterkia, mendiko oinetakoak, gabardinak-eta ezinbestekoak izango dira txango honetarako,
Domekan edo igandean, lainotsu esnatuko da tantaren bat edo beste botatzeko arriskua izango da, tenperatura oso freskoa edo hotzak izanez, baliteke Oiz mendiko tontorrean ere elur apur bat ikustea. Arratsalderako ostarte zabalak ikusiko ditugu, baina haize fin-fina ipar ekialdekoa (Nabarniz haizea), hotza benetan.
Astelehena egun handia Gernikan, tenperatura hotzak izango ditugu lehen orduetan baina eguzkia izango da jaun eta jabe egun gehienean, azken orduan frenteren baten bisita dela euri tantak botzeko arriskua dagoen arren. Ez ahaztu asteburu honetan ordu aldaketa dagoela, gau txoriak pozik ibiliko dira Astelentxutxu eguna pasatzen larunbatean ordu bat gehiago izango baitute.
Zapatuetako talde bi
Hona hemen, zapatuan taldeetara agertu ziren Berbalagunkideak. Eguraldi euritsua batetik, azterketak bestetik, jendea falta izan zen taldeetan, baina elkartu zirenek jo eta ke euskeraz aritu ziren mahaiaren inguruan.
Aspaldiko partez, Joseba Andoni ere formal-formal etorri zitzaigun. Ondo etorri Joseba Andoni!!!!!!!!!!!!!
Urriaren 27an Mendi irteera
Urriaren 27an 2012-2013 ikasturtearen lehenengo mendi irteera egingo dugu. Gernikatik irten eta Oleskotik Burgoa mendia gurutzatu ondoren Arratzura helduko gara, eta handik Kortezubitik Gernikara. Guztira 13 km izango dira, beraz,edonork egiteko moduko martxa.
Udaletxearen aurrean batuko gara goizeko 9:00etan. Gidaria ez dugu aldatu, "Txiki" izango da.
Badakigu larunbat horretan, 27an, Gernikan Astelehentxutxu izango dela, batzuk Urriko Astelehenerako txosnak prestatzen ibiliko direla, Urdaibai Kantaguneak abestu behar duela, Eibar-Nabarnizeko martxa izango dela, bateren bat desbrozadorarekin aberiren bat egin duela, beste bik ebakuntzaren bat izan dutela, beste bik Durangoko Azokan tokatu zitzaien asteburuaz gozatuko dutela, beste batzuek hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzen ibiliko direla, baina badakit goizeko 9:00etan batzen garenok itzel pasatuko dugula.
Beraz, gure inguruaz gozatzeko gogoa badaukazu, ERDU GUREKIN!!!!!!!!!!
BERBALAGUN TALDE BATZUK MARTXAN
Apurka-apurka, martxan ditugu talde batzuk; baina astero elkartzen diren guztiak ez daude hemen, gehiago dira.
GORA BERBALAGUN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Prentsaurrea, BERBALAGUN
2012-2013 ikasturtea iragartzeko prentsaurrea egin dugu Gernika-Lumon. Ia talde eragile osoa bertan izan gara, Naiara Urberuaga kultura zinegotzia, Jaione Iturbe Aita Villasante Udal Euskaltegiko zuzendaria, Bittor Zarrabeitia Euskera zerbitzuko teknikaria eta Pili Ibarra AEK-ko irakaslea eta Berbalaguneko teknikaria.
Oizmendi telebista, Correo, Deia eta Hitza izan dira agertu diren komunikabideak (ikusi bihar ea zer dioten).
Beraz, badakizue ofizialki zabalik dagoela izena emateko epea. Fitxak bete ondoren eraman euskaltegietara edo sartu kultur etxean dugun postontzian.
Guk euskeraz, zuk zergatik ez? | 2019-01-20T21:02:50 | http://gernikaberba.blogspot.com/2012/10/ | [
-1
] |
Mons. Figaredo, testigo de una Iglesia joven | Agencia SIC
InicioSanta SedeMons. Figaredo, testigo de una Iglesia joven en Camboya
elementum commodo Donec eleifend venenatis ipsumUA-57383647-1 | 2020-01-25T10:21:53 | https://www.agenciasic.es/2018/10/26/mons-figaredo-testigo-de-una-iglesia-joven-en-camboya/ | [
-1
] |
Ladyhawke — AZpiTituluak.eus
Ladyhawke https://azpitituluak.eus/1230154989 https://azpitituluak.eus/@@site-logo/logo.png
FHarlock — 2008/12/24 22:43:00 GMT+1
Belatz anderea, abenturazko filme ezaguna da. Erdi aroan girotutako amodio eta fantasiazko maitasun istorioa. Aquila-ko presondegitik ihes egindako lapur gaztea, bi maitale madarikatuen arteko istorio amodioaren erdian eroriko da. Aquila-ko Gotzainak jeloskortasunak joak deabruarekin paktua egin eta maitaleak elkarrekin betiko eta elkarrekin inoiz egotera. Egunez Isabeau da belatza, gauez Navarre otsoa da. Egunean bitan ematen da aldaketa, egunsentian eta gaua erortzean, segundu batez elkar ikusi daitezkelarik baina elkarrekin egoteko astirik gabe.
Filme honen zuzendari Richard Donner aparta dugu, zuzendari fina, gaur egun oraindik filmak egiten darraiona 78 urte baditu ere. Askok gogoratuko dute gazte garaian ikusi zuten "The Gonnies" filmarengatik. Gehinek Superman-en lehen tetratogiako lehen bi filmeen zuzendari izanagatik dute gogoan. Ezin dugu ahaztu, "Arma letal" sagaren 4 filmeen zuzendaria izan dela. Azkenaldian egin dituen filmak dira, batetik "Timeline" entretenigarria eta Bruce Willis zaharkitu bat aurkeztera ausartu zitzaigun "16 kale" filman.
Hiru dira filme honetako antzezle nagusiak. Batetik, Matthew Broderick, oraindik gazte zenean gaztearena egiten betiko gaztearen papera egiten jarraitu aurretik zahartu ahala. Bere antzesle karrera nahiko irregularra sortatu da. Hasieran filme nabarmenetan ibili zen. Horra hor "Juegos de guerra" eta "Proyecto X", gizaderiari buruzko bi filme oso kritiko. Animazio bi filme garrantzituetan ahotsa izango zen: "Arabian knights" bertsio ikaragarri anputatuan eta 90 hamarkadako Disney-ren titulo garrantzitsu baten, "Errege lehoia". Hortik aurrera, nahiko filme kaxkarretan ibiliko da, "Gadjet inspektorea" bezalako filme familiarrean, eta "Godzilla" amerikar bertsio ahazgarrian. Azken egin dituen filme aipagarrienak "Bee movie" animazio filma eta "Produktoreak" film musikalak dira.
Bestetik, Rutger Hauer holandarra. Hasiera baten aktore oso garrantzitsua izatera deitua zirudiena baina zoritxarrez lan ugari egin baditu ere, gutxi dira ezagunak. Ezagunen artean "Blade Runner" eta "Los señores del acero", "Andere Belatz"-ekin batera. Zineko bakarrizketa ezagunenetako bat esan izana inor ezin izango du ahaztu: "Ikusi ditut B izpiak Thanhauser atetik harago..."
Eta azkenik Michelle Pfeifer. Ederra izan denik ezin uka, baina askok uste dute filme honetan baina ederragorik ez dela inoiz egon. Lanak pittin pittinka egin ditu, eta ez ditu filme gehiegi egin. Sozialki interesgarriak izan diren lanak beste lan komertzialagoekin tartetaku ditu, horra hor "Mentes peligrosas" (Sidney Poiterren Rebelion en las aulas-en oso oinarritatutakoa) edo "Yo soy Sam" film interesgarriak "Otsoa" edo "Batman vuelve" artean dituelarik. Matthew Broderick bezala, animazio filmetan ibili da: "El principe de egipto" eta "Simbad la leyenda de los siete mares". 2002-an lan egiteari utzi zion, baina 2007-an indartsu itzuli zen, "HairSray", "Stardust" eta euskaraz bikoiztua izan den "El novio de mi madre".
LADYHAWKE[1985]DvDrip[ENG 4x3 Letterbox]-Osuald.avi
Zuzendaria: Richard Donner. Jatorrizko gidoia: Edward Khmara. Aktoreak: Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer. Estekak: imdb Izenburua: Ladyhawke (en) (eta ez Lady Hawk edo Ladyhawk edo Lady Hawke), Lady Halcón (es), Ladyhawke la femme de la nuit (fr).
ladyhawke_eu.rar — application/rar, 20 KB | 2019-02-23T19:51:19 | https://azpitituluak.eus/1230154989 | [
-1
] |
Milk Shake Premix - Premix Manufacturer, Exporter & Dealers in Mumbai, India
Badam Kesar Milk Premix - Ukala | 2017-07-24T12:33:07 | http://rechargebeverages.com/milkshakes-premix-manufacturers-mumbai.html | [
-1
] |
Omegle Ibicuí. Goomegle. Free Chat Ibicuí. Berriketan ausazko Ibicuí.
Ongi Omegle IbicuíGoomegle du Chatroulette onena eta Omegle Ibicuí alternatiba da. Have fun mundu osoko ausaz. Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu- Doan Txata pertsona mota guztiekin. Zehaztu behar da, joan 'Ezarpenak' to.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Ezagutu maitasuna edo lagunik onena klik bakoitzean, bizitza guztientzat.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende fantasiazko mundu osotik.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera".
Hirien zerrendan Ibicuí: | 2017-01-19T00:06:40 | http://eu.goomegle.com/brasilen/ibicui | [
-1
] |
Ferienhäuser in Guipúzcoa - Gipuzkoa, Spanien: Mitarte Garai in Guipúzcoa - Gipuzkoa, Spanien | Spain.info auf deutsch
Mitarte Garai Ländliche Unterkunft
20500 Aretxabaleta, Guipúzcoa - Gipuzkoa (Baskenland)
Tel.:+34 943791751 | 2014-12-25T06:35:58 | http://www.spain.info/de/informacion-practica/alojamientos/casas-rurales/guipuzcoa/mitarte_garai.html | [
-1
] |
tag : "creative commons", baliabideak, bilatzaileak
comment : 24542http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2013%2F05%2F29%2Fcreative-commons-edukiak-bilatzeko-guneen-bilduma%2FCreative+commons+edukiak+bilatzeko+guneen+bilduma2013-05-29+20%3A37%3A34Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D2454
24542 Commentshttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2013%2F05%2F29%2Fcreative-commons-edukiak-bilatzeko-guneen-bilduma%2FCreative+commons+edukiak+bilatzeko+guneen+bilduma2013-05-29+20%3A37%3A34Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D2454
Pingback: maitego » [bideotutoriala] Non eta nola topatu Creative Commons edukiak
E7-00 usb drivers 2016(e)ko uztailak 24 at 20:56 Reply | 2020-01-19T04:50:55 | http://www.maitego.com/2013/05/29/creative-commons-edukiak-bilatzeko-guneen-bilduma/ | [
-1
] |
Asteburuan ekingo diote Herriarteko Txapelketari
2017/05/04 | Lehiaketa
21 herri ariko dira eskuz, 8 palaz eta 3 zesta-puntaz
Aurreko astean (2017-04-26) kanporaketen zozketak jendaurrean egin eta gero, asteburuan hasiko da 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, bai eskuz, bai palaz, bai zesta-puntaz.
Hauxe da lehenengo jadunaldiaren kartelera:
Data Ordua Zkia Frontoia Etxekoa Kanpokoa Jokamoldea
2017/05/05 19:30 1 ARRASATE - Uarkape ARRASATE-K DONOSTIA-K Eskua
2017/05/05 19:30 2 ARRASATE - Uarkape ARRASATE-J DONOSTIA-J Eskua
2017/05/05 19:30 3 ARRASATE - Uarkape ARRASATE-N DONOSTIA-N Eskua
2017/05/05 20:00 1 ASTEASU - Usarrabi ASTEASU-K ORIO-K Eskua
2017/05/05 20:00 2 ASTEASU - Usarrabi ASTEASU-J ORIO-J Eskua
2017/05/05 20:00 3 ASTEASU - Usarrabi ASTEASU-N ORIO-N Eskua
2017/05/05 20:15 1 ADUNA - Udalekoa ADUNA-K ERRENTERIA-K Eskua
2017/05/05 20:15 2 ADUNA - Udalekoa ADUNA-J ERRENTERIA-J Eskua
2017/05/05 20:15 3 ADUNA - Udalekoa ADUNA-N ERRENTERIA-N Eskua
2017/05/06 17:00 1 ALTZO - Altzo Muino ALTZO-K BIDANIA-GOIATZ-K Eskua
2017/05/06 17:00 2 ALTZO - Altzo Muino ALTZO-J BIDANIA-GOIATZ-J Eskua
2017/05/06 17:00 3 ALTZO - Altzo Muino ALTZO-N BIDANIA-GOIATZ-N Eskua
2017/05/07 10:00 1 ZUMAIA - Aitzuri ZUMAIA-K MUTRIKU-K Zesta punta
2017/05/07 10:00 2 ZUMAIA - Aitzuri ZUMAIA-J MUTRIKU-J Zesta punta
2017/05/07 10:00 3 ZUMAIA - Aitzuri ZUMAIA-N MUTRIKU-N Zesta punta
2017/05/07 10:30 1 ANDOAIN - Arrate ANDOAIN-K ATAUN-K Eskua
2017/05/07 10:30 2 ANDOAIN - Arrate ANDOAIN-J ATAUN-J Eskua
2017/05/07 10:30 3 ANDOAIN - Arrate ANDOAIN-N ATAUN-N Eskua | 2018-12-14T12:20:11 | http://gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=724&idioma=eu | [
-1
] |
Enrike Etxebarria artaldeagaz Arrabara Zeanuri, 2012-07-01
Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea egon da Zeanurin. Zeanurin urtero laguntzen deutse Enrike Etxebarria artzainari artaldea Arrabako landara eroaten, bere aitak eta aitxitxek be urtero egiten eben ibilbide berbera osotuz . Enrike Etxebarriak 14 urte eukazanetik egiten dau ibilbide hau , eta lehen denpora gehiago egiten baeban be orain hilbete igaro dau gaztaiak egiten.
Jon Urrutxurtu Ipizki taldekoak zehaztasunak.
Jon Urrutxurtu
arraba, zeanuri, artaldea, ipizki Albiste gehiago Hizkuntza eskubideak bermatu arte lanean jarraituko dau Behatokiak Geroa Bairentzat murritzaileak dira Rajoyren neurriak | 2013-12-10T21:20:12 | http://www.bizkaiairratia.com/albisteak/ikusi/Enrike+Etxebarria+artaldeagaz+Arrabara+/553 | [
-1
] |
"Kolonbian libre eta bizirik jarraitzeko berme gutxi neukan"
2019ko apirilaren 22a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 18:28:52
Mateo Gutierrez Leon, iheslari politikoa Euskal Herrian asilo bila
Mateo Gutierrez Leon (1996) gazteak Kolonbiatik ihes egin behar izan du kartzelan ia 22 hilabete pasa ostean. Terroristatzat hartu eta epaituta, azaroan absolbitu egin zuten, baina bere bizitza eta askatasuna arriskuan ikusi zituenez, herrialdea utzi zuen kartzelatik atera eta bost egunera. Bere kasua Kolonbian ohikoak diren polizia muntaia dela salatu du.
Mateo Gutierrez Leon, iheslari politikoa da eta Euskal Herrian asilo bila ari da. (Argazkia: Dos Por Dos)
Nola hasi zen zure kontrako prozesu judiziala?
2017ko otsailaren 19an hasi zen. Egun hartan, Bogotan, bonba bat jarri zieten polizia batzuei. Horietako bat hil eta beste hainbat zauritu egin zituzten. Horrek presio mediatiko handia eragin zion gobernuari, ea zergatik gertatzen ziren halakoak Bogotan, are gehiago FARC-EPrekin bake ituna indarrean izanik. Lau egun geroago atxilotu egin ninduten. Komunikabideek, Defentsa Ministroak eta lehendakariak atentatua aurpegiratu zidaten, baina epaiketa prozesuan ez zuten gai hori ukitu.
Zer leporatu zizuten epaiketan?
2015eko irailean panfletoz betetako bomba panfletaria bat jarri izana leporatu zidaten. Ustez, lekuko batek identifikatu ninduen. Hasiera batean, lekukoak beste pertsona baten deskribapena eman zuen, baina ondoren, bertsioa aldatuta, nire deskribapena eman zuen. Lekuko hori polizia izateko ikasketak egiten ari da orain, eta ni salatu aurretik, polizien bisita jaso zuen. Nire deskribapena eta izena emateko esan zioten. Horri gehitu presio mediatikoa, epaileak fiskaltzak esandakoa sinesteko zuen jarrera eta hasiera batean nire abokatuak erabilitako argumentu oker batzuk tarteko, kartzelara bidali ninduten. Ia 22 hilabete egon nintzen kartzelan, eta bitarte horretan epaitu egin ninduten. Frogatu ahal izan nuen ni ez nengoela gertakarien lekuan momentu horretan, baita identifikatu ninduen lekukoaren kasua polizia muntaia izan zela ere. Azkenean absolbitu egin ninduten. Baina prozesuak oraindik aurrera dirau, fiskaltzak helegitea jarriko duela esan baitu.
Zure kasua “falso positivo judicial” gisa definitu duzue. Zer da hori?
Hemen ezagunagoa da “polizia muntaia” terminoa, akaso. Armadak borroka antiterroristan emaitzak zituela irudikatzeko, pertsona zibilak hil eta gerrillariak zirela esaten zuen. Falso positivo judicial terminoa Alvaro Uriberen gobernuaren garaietatik dator. Orduan azaleratu zen, baina Juan Manuel Santos eta Ivan Duque lehendakariekin ere jarraitu dute. Hala, zenbait onura eta interes lortu dituzte. Krimena, terrorismoa edo segurtasun eza borrokatzen ari zirela diote, eta lekuko faltsuak erabiliz edozein pertsona espetxeratzen dute. Komunikabideek, poliziak eta gobernuak iritzi publikoa haren kontra jarri eta erruduntzat jotzen dute epaiketa egin aurretik.
Zergatik hasi zuten zure kontrako prozesua?
Nirea beste kasu askoren arteko bat besterik ez da. Zenbait sektoreren kontra modu orokorrean egiten ari diren kanpaina da: herri eta ikasle sektoreen, eta orokorrean oposizio politikoaren kontra egindako kanpaina. Eta hor asko erori gara. Ez da salbuespenezko kasu berezi bat, estatuak Kolonbiako oposizioa deuseztatzeko erabiltzen duen modu bat baizik.
Azken urteetan Bogotan jarritako lehergailu asko Movimiento Revolucionario del Pueblo-ri (MRP) egotzi diote. Zuri mugimendu horren partea izatea egotzi dizute. Hori hala dela iradoki nahi gabe, azaldu dezakezu zer den MRP?
Ni eta beste hamabi bat pertsona lotu gaituzte mugimendu horrekin. MRPk berak adierazi duenaren arabera, antolakunde berri eta independente bat da. FARC-EPrekin egindako bake negoziazioetan Juan Manuel Santos lehendakari ohiak inposatutako agenda neoliberal eta bortitzaren kontra azaldu da. Baina ezkerreko mugimenduek eta komunikabide ofizialek ezjakintasun eta estigmatizazio asko barreiatu zuten antolakunde horren parte izatea leporatu ziguten pertsonei buruz —ezin izan dutena frogatu—. Eskuin muturrak finantzatutako mugimendua zela, poliziarekin lotura zuzena zuela, baita ELNrekin lotura zuen taldea zela ere leporatu zioten. Antolakundeak adierazpen ofizialak egin izan ditu: Andino saltoki-gunean bonba bat jarri izana ukatzeko, esaterako. Kazetari bati ere elkarrizketa bat eman zioten, eta elkarrizketa horretan niri buruz galdetu zien kazetariak.
Nola eragin dizu kartzelan 22 hilabete pasatzeak?
Beti du eragina kartzelatik atera eta inguru berri batera egokitzeak, are gehiago hona etorrita. Kartzela oso inguru bortitza da, eta Kolonbiako gizarteak bizi duen bortizkeria are gordinago bizitzen da han. Dena bortizkeriaren kudeaketatik igarotzen da. Hori ez da osasuntsua, pertsonak hala hezten direlako, eta ateratzean logika horretan bizitzen jarraitzeko arriskua dute. Are gehiago, zeure burua kartzelaratzen amai dezakezu, zarena galdu dezakezu, eta hori da arriskutsuena nire ustez. Fisikoki gosea pasatzen da, dena ordaindu beharra dago, dena da gabezia, ez dago urik ez eta argirik ere, baina horretara ohitu zaitezke. Kartzelak norbanakoekiko egiten duen kontrol fisiko eta psikologikoak pertsona hori politikoki menperatzea bilatzen du. Oso bortitza da. Eta pertsona asko kartzelatik akituta, etsita ateratzen da. Hori ekiditea da gakoa, bestela iparra galtzeko arrisku handia dago.
Azaroaren 8an kartzelatik atera eta bost egun iraun zenituen Kolonbian. Zergatik etorri zinen hona?
Kolonbian libre eta bizirik jarraitzeko berme gutxi neukan. Kezka handia nuen, ea beste prozesu bat irekiko zidaten, beste batzuekin gertatu den antzera. Polizia antiterroristekin nengoenean, iradoki zidaten nire bizitza arriskuan zegoela. Are gehiago, horietako bat ni torturatzen saiatu zen komisaldegian, baina hor zen beste polizia ukatu egin zen. Nire ingurukoak ere, familia, lagunak, arriskuan zeuden. Nire bikotekideari, esaterako, beste muntaia bat egiten saiatu ziren. Kartzelako zuzendaria ere salatu nuen, leporatu baitzidan pistola bat nuela ezkutatuta, eta kartzelaz aldatu ninduten. Oro har, egoera politikoa ez zen oso aldekoa.
Euskal Herrian hilabete batzuk egin dituzu eta asilo politikoa eskatzen ari zara. Nola doa hori?
Maiatzean nire kasua azaltzen duen dokumentazio guztia aurkeztu behar diot Espainiako Gobernuari, eta frogatu behar dut Kolonbiako Estatua ni jazartzen ari dela eta nire bizitza arriskuan dagoela. Oso prozesu burokratikoa da, baina esan didate nirea bezalako kasu gehienak onartu egiten dituztela.
Kanal hauetan artxibatua: Politika | Kolonbia
Esteban (EAJ): "Ziur ziren burubako batzuek aurre egingo zietela"
Aitor Esteban Espainiako Kongresurako EAJren hautagaiaren hitzetan, VOX eta Ciudadanos "argazki horren bila" etorri dira Euskal Herrira: "ziur ziren burubako batzuek aurre egingo zietela, istiluak izango zirela, Ertzaintzak kargatuko zuela... argazki horiek erakutsi nahi zituzten Espainian".
Emakumezko bati masailezurra hautsi dio Ertzaintzak, faxismoaren aurkako protestetan
Vox alderdiak larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldiaren kontrako protestetan, Ertzaintzak masailezurra hautsi dio 19 urteko emakumezko bilbotar bati. Foam jaurtigai batekin egin diote tiro aurpegira, zaurituak Gara egunkariari azaldu dionez.
2019-04-14 | Danele Sarriugarte Mochales
Onintza Enbeita, plazandrea
"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"
Onintza Enbeita ibilia da, besteak beste, bertsotan, idatzizko prentsan, telebistan, politikan eta baratzean. Berari galdetuta, ordea, jardun bat nabarmendu du besteen gainetik: batez ere “bertsolari” sentitzen dela esan digu, eta gehitu du “emakume bertsolaria” dela. Zergatik hala zehaztu? Bada “mundu binario honetan emakume izateak baldintzatu duelako nire bertsolaritza eta seguru asko egin dudan guztia”.
2019-04-12 | Euskalerria irratia
"Gauzak beste modu zintzo eta jator batean egin daitezkeela erakutsi dugu"
Eskuin mediatikoak eta politikoak diotenaren aurka, Joseba Asiron alkateak Iruñeko jendartea lasai dakusa, Euskalerria Irratiari bere bulegoan eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez: "Iruindarrek hasieratik normaltasunez eta lasaitasunez hartu dute aldaketa, UPNk eta PSNk kaosa iragarri bazuten ere. Legealdiko irakaspen nagusia hori da, gauzak beste modu zintzo eta jator batean egin daitezkeela" | 2019-04-22T16:28:52 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/mateo-gutierrez-leon-iheslari-politikoa-euskal-herrian-asilo-bila | [
-1
] |
Rodong Sinmun: Korear herriaren malkoak benetakoak eta emoziozkoak dira - kfaeuskalherria
Rodong Sinmun egunkariak larunbat honetako edizioan komentario politiko bat argitaratu du argituz korear herriaren malkoak benetakoak eta emoziozkoak direla Kim Jong Il Aitzindariaren bizitza gogoratzen bait dute, pairamenez ezaugarritua herriaren alde.
Korearrak jazotakoaren testigu dira, eta Aitzindariaren bizitza ezagutzen dute, jakin badakite parerik gabeko gizona izan zela, eta min handiz gogoratzen dute, elkarrekin bizitako momentu zoriontsu eta aintzagarriak bere gidaritzapean, eta horrela jarraitzen du komentarioak:
Paektu mendian dagoen elurrez estalitako txabola batean jaio zen, Japoniaren aurkako guda zelaietan hazi zen gosea, hotza eta herrimina pairatzen, gerrillarien artean igaro zuen haurtzaroa, eta Estatuaren eraikuntza garaian bizi izan zen, Aberriaren Askapenerako Guda (1950-1953) eta gudaroste berreraikitzea.
Igaro den mendeko 70. hamarkadan, Jutxe iraultzarekin jarraitu behar izan zuen, bere gaitasun eta nahiarekin, 80. Hamarkadan aldaketa handiak lortu zituen azkartasun kanpainarekin.
Gero sozialismoaren defentsaren bataila gidatu behar izan zuen, eta Kim Il Sung Presidentearen heriotzaren ondoriozko bihozmin handi nazionala pairatu zuen.
Gero martxa penagarria, Songun bide luzea, konfrontazio nuklearra eta detonazio gabeko guda etorri ziren.
Azkenik iritsi zen goieneko unea eta teknologia punten konkistaren kanpaina.
Bere bizitzaren azken momentuetan, tratamendu medikoa jaso behar izan zuen bere gaixotasun larria zela eta. Hala ere, egunsentian atera zen trenean eremu gaineko orientazioan jarraitzeko. Aitzindariaren irribarrea herriaren bihotzean grabatua dago eman digun adibidea eta bere espiritu hilezkorra erakutsiz.
Guk Estatu arrakastatsuaren eraikuntzaren biktoria lortu behar dugu, Aitzindariak Kumsusan Oroimenezko Jauregian bakean atseden har dezan.
Jutxe-aren martxa jarraituz herritar guztiok eskuak emanda, Kim Il Sung eta Kim Jong Il-en Korea azaleratuko da, eta mundu osoak miretsiko du herri boteretsu modura, zibilizatua eta oparoa, Aitzindariak nahi zuen bezala. | 2018-10-16T18:17:18 | https://blogak.eus/kfaeuskalherria/rodong-sinmun-korear-herriaren-malkoak-benetakoak-eta-emoziozkoak-dira | [
-1
] |
AVIC :: Accesibilidad
Web gune honen helburuetako bat era guztietako erabiltzaileentzako erabilerraztasun osoa eskaintzea da.
Web gunearen erabilerraztasunak edozein pertsonak gunera eta guneko edukietara sartzeko aukera izatea adierazten du, gizabanakoaren berezko mugak (ahalmen urritasuna) edo erabilerari dagozkionak (teknologikoak edo ingurumenekoak) gorabehera, adibidez:
Entzumen, ikusmen edo mugitzeko arazoak
Irakurmen edo ulermen arazoak
Teklatua edo sagua erabiltzeko arazoak
Testu bakarreko irakurgailua, pantaila txikia edo konexio geldoa
WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloaren WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak AA mailan betetzen ditu. Arau horiek mundu osoan erabiltzen dira, eta W3C (World Wide Web Consortium) erakundeak Interneterako estandar bezala ofizialki onartzen ditu.
Aipatutako jarraibideen betetze maila (TAW) Web Erabilerraztasun Testaren bidez ikuskatzen da. Lan eta Gizarte Arazoetako Ministerioak, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legeak xedatzen duenaren arabera, sustatutako tresna da. | 2019-01-23T00:02:44 | http://avic.es/eus/accesibilidad.php | [
-1
] |
Turismoa Nafarroan
GURE IZANA LABURBILTZEN DUTEN 11 ARRAZOI
Nafarroako iparraldearen eta hegoaldearen artean dauden kilometro apurretan naturaren eta kulturaren aldetik oso aberatsa den Erresumaz gozatu ahal izango duzu; aski harrigarria dena gurea bezalako komunitate txiki baterako. Kontu handiz zaindu ditugun kontraste handiko paisaiak, tradizioak, hizkuntzak eta askotariko arte-ondare aberatsa, baina etorkizunari begiratzea baztertu gabe betiere. Berdea, ederra eta San Fermingo jai handiaren hiriburua da Iruñea, eta Donejakue Bidearen atea da Nafarroa; oso ongi jaten da hemen, eta, gainera, diotenez, jator askoak gara nafarrak eta ongi bizi da hemen. Ez al zaitugu konkistatu oraindik?
Erreinu baten historia
Iruñea, hiri berde eta harresi-barrukoa
Gure lurraldeko produktuak
Irauten duten tradizioak
Santiago bidean sartzeko atea
Oso balorazio oneko ostatuak
Benetako jende solidarioa
Etorkizunari begira gaude
Helmuga Slow Tourism
Nafarroaren historia emankorra da. Gaur egunera iritsi arte, historiako aro guztiek utzi dute beren aztarna paisaietan, herrietan eta ondare artistiko interesgarrian: lehenengo giza aztarnek, erromanizazioak, dinastia nafar eta frantsesek eta gerra karlistek. Gudu eta hitzarmenez osatutako historia, erregeak, erromesak, indianoak eta herria protagonista zirela. Eta horrek guztiak gure izaera eta idisionkrasia eratu du. Ver más información
Erromatarrek sortu zuten eta Santiago Bidea bertatik igarotzen da, baina, batez ere, Iruñea ezaguna da mundu osoan Sanfermin nazioarteko jaiarengatik. Baina jaitik haratago, Nafarroa hiri moderno eta atsegina da, eta hainbat gauza egin daitezke bertan: ehun urtetik gorako harresien artean eta galtzada-harriz egindako kaleetan paseatu, parke eta terrazetan deskantsatu, alde zahar alaian pintxo goxoak dastatu, monumentu historikoak bisitatu, dendetara joan, lehen-mailako ikuskizunak ikusi edo tradizio handiko kirolak, adibidez, pilota, miretsi.
Gainera, probintziaren erdialdean kokatuta dagoenez, hiri bikaina da eskualdeko zedarri turistikoak eroso ezagutzeko.
Nafarroak antzinako zaporea eskaintzen dio bisitariari. Izan ere, lurralde honetan errezeta tradizionalak kontserbatu dira. Errezeta horiek Nafarroako askotariko paisaiak ematen dituen produktu guztiez hornitzen dira eta bazkaria gertakizun soziala bihurtzen dute. Baina eboluzioa eta berriketa izan du ere bai, gure txef onenen sormenak galdu nahi ez dituen gourmet onaren jomuga izanik.
Eta zer eskaintzen du gure jaki-tokiak? Erriberako barazki apartak, besteak beste: kardua, orburua, potxak, zainzuriak edo pikillo piperrak. Horrez gain, foiek, onddoak, eta zapore handiko haragiak ematen ditu, eta horri laguntzeko, osagarri ezin hobea dugu: ardo beltzak, gorriak eta zuriak, Nafarroako eta Errioxako JDrekin. Eta, noski, postreak ere baditugu. Oraindik gazta, mamia, tututxoak eta esne frijitua probatu behar dituzu, eta, amaitzeko, digestioari laguntzen dion patxaran likore tipikoa har dezakezu.
Eta oraindik pintxoak geratzen zaizkigu... Bereziki, Iruñeako alde zaharrean, sukaldaritza txiki fin horretaz goza daiteke, bazkari nagusien aurreko ohitura errotu hori betetzeko. Taberna gehienek beren jardueraren askotariko lagina dute, eta pintxo tradizionalekin batera lurraldeko produktuetan oinarritzen diren pintxo sofistikatuak eskaintzen dira. Pintxoaren astean zehar Nafarroa bisitatu baino gauza hoberik ez dago. Aste hori Nafarroako zenbait herritan ospatzen da, martxoaren edo apirilaren bueltan, artisau irudimentsu eta samur horien proposamenik berritzaileenak dastatzeko
Nafarroak historia aberatseko eta kondaira anitzeko lurra da, tradizio zahar eta emozio handiz bizi dituen jai herrikoi ugariko lurraldea. Nafarroan fidelak gara izan ginenarekin eta oraindik ere garenarekin.
Aberastasun etnografiko handiko inauteriak ditugu. Martxoan erromesaldi nagusia ospatzen da, Xabierraldia, eta udaberria iristean, Nafarroa erromesaldiz betetzen da. Aste Santua bizitasun bereziz bizi dute Corellan, Tuteran eta Iruñean. Maiatzaren hasieran Almadiaren Eguna ospatzen da, eta uda iristean, Iruñean txupinazoak San Fermin jai unibertsala iragartzen duen bitartean, Pirinioetan gogora ekartzen dituzte akelarreak eta Erdi Aroko tratatuak, arbasoen dantzak dantzatzen dira eta herri-kirolak egiten dira. Erdigunean eta Erriberan jotaren soinua dago, behi hezigabeak askatzen dira eta hainbat herriko jai alai ospatzen dira.
Udazkenean Erronkariko artalde transhumanteak Bardeetan sartzen dira, eta usoa ehizatzeko garaia iristean Etxalar ikusminez betetzen da. Eta neguan, Ekialdeko Errege Magoek eta Olentzero on hutsa haurrentzako opariz beteta datoz. Urtea amaitzeko era ezin hobea.
Nafarroa Santiago Bidearen atea da penintsulan eta bi bide nagusik zeharkatzen dute: Pirioniotik sartzen dena, Orreaga mitikotik, eta Aragoitik datorrena, alegia, Zangoza zeharkatzen duena. 200 kilometroan zehar ondare artistiko emankorraz eta dibertsitate natural, kultural eta gastronomikoaz gozatzeko aukera dugu, Frantziar Bidea deritzon bidearen barruan, hain zuzen, XI. mendean Antso III.a errege nafarrak bide ofizial gisa sustatu zuenaren barruan.
Autoz, oinez, bizikletaz edo zaldiz egin dezakezu, baina parekorik ez duen bide historiko horretan murgilduko zara beti. Bidea truke kulturalaz hornitu zen eta gaur egun ere oinezkoen topagunea da. Oinezko horiek erlijiotasunagatik, kulturagatik edo kirolagatik ibiltzen dira, baina, edonola ere, esperientzia pertsonal ahaztezina da guztientzat.
Erdi Aroan jaio eta garai hartan izan zuen unerik gorena, baina bidea inoiz baino biziagoa dago orain.
Nazio-mailan garrantzitsuak diren erreserba-plataformei buruzko azterketa ezberdinen arabera, ostatuari dagokionez, oso balorazio altua ematen dute gure bisitariek, eta asebetetze-indizea oso altua da. Horrek pozten gaitu, eta gure establezimenduek egiten duten ahalegina saritzen du, harreraren eta profesionaltasunaren alorretan hobetzekoa.
Nafarroan kalitatezko eskaintza handia aurkituko duzu, honakoak biltzen dituena: arkitektura polita kontserbatu duten baserriak, gaitasun handiko eta zerbitzu berezidun hotelak, xarma bereziko hotel txikiak, ongi hornitutako eta landa-ingurune ikusgarrietan kokatutako kanpinak eta hainbat jarduera eskaintzen dituzten ostatu sinple eta praktikoak.
Eta lan egiten jarraitzen dugu. Gure zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi dugulako. Halaber, jasangarritasunari, irisgarritasunari, berrikuntzari eta abarri dagokienez hobetu nahi dugu. Zure balorazioa eta iradokizunak kontuan hartuko ditugu.
Nafarrak holakoak garela diote: lagunen lagun, solidarioak, zintzoak, pixka bat burugogorrak, abegitsuak... jende jatorra. Gure bisitariek diote hori, aisialdirako edo negozioengatik etorritakoek, etorri eta ospa egin zutenek edo etorri eta hemen geratu zirenek.
Gure izaera ezberdina da iparraldetik hegoaldera, klima, paisaia edo gastronomia bezala. Hala, iparraldeko haran itxiek baserriko jendeen izaera zintzo eta adeitsua eratu du. Horiek baitaratzeaz, hizketaldiez eta suaren inguruan kondairak kontatzeaz gozatzen dute. Hegoaldean, ostera, mendiak egon beharrean lautada zabalak daude eguzkipean, eta horrek kalean bizitzera animatu eta jendearen izaera kanporakoi eta irekia sortu du.
Ea zuk zer diozun...
Nafarroan gure sustraiak eta historia maite ditugu, baina etorkizunari begira bizi gara, jasangarritasuna ardatz izanda. Aitzindariak gara energia berriztagarriei, medikuntzari eta hezkuntzari dagokienez, eta berrikuntzan gehien inbertitzen duen bigarren erkidegoa gara nazio-mailan, Espainiako Merkataritza Ganberako Enpresa Lehiakortasuneko Behatokiaren arabera.
Ongi etorria ematen diegu bidaiari lasaiei. Une onez, begiratzeaz eta hizketaldi lasaiez gozatzen duten pertsona guztiei. Arnas sakona hartu eta topera bizi direnei, bilatu eta topatzen dutenei, dastatzen dutenei, bizitza maite dutenei.
Mirets itzazu ur-jauziak udaberrian, gal zaitez basoan udazkenean eta entzun ezazu marrualdia, lilura zaitez portada erromaniko batekin, egin ezazu Santiago Bidea, goi-mailako sukaldaritzaz zein eguneko menu sinple batez goza ezazu, goza ezazu landa-etxe batean zure lagun edo familiako kideekin, zoaz Iruñeara asteburu erromantiko bat izatera... Nafarroak lasaitasunez bizitzeko mila era eskaintzen dizkizu. | 2018-12-17T00:48:48 | http://www.turismo.navarra.es/eus/asi-es-navarra/porque-navarra/ | [
-1
] |
220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena
N.º 220, lunes 17 de noviembre de 1997
248/1997 DEKRETUA, azaroaren 4koa, diru bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondareaitormenak jaso eta erregistratzeari buruzkoa.
DECRETO 248/1997, de 4 de noviembre, sobre el depósito y registro de las declaraciones patrimoniales de las autoridades que tengan acceso a la utilización de fondos procedentes de créditos destinados a fondos reservados.
Gastu bereizietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko 6. atalean jasotakoaren arabera, kreditu horietako fondoak erabiltzeko aukera duten agintariek euren ondare-egoerari buruzko aitormena egin behar dute, bai karguak hartzean bertan eta bai urtero ere.
El artículo 6 de la Ley 5/1997, de 30 de mayo, reguladora de la utilización y control de los créditos destinados a gastos reservados, prevé que las autoridades que tengan acceso a la utilización de fondos procedentes de estos créditos estén obligados a efectuar una declaración sobre su situación patrimonial en la toma de posesión de sus cargos, así como anualmente.
Maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean esaten denez arautegian erabakiko da administazioko zein organoren ardura izango den ondareei buruzko aitormenak jaso eta erregistratzea. Justizi auzitegiek eta lege horretako 7. atalean xedatutakoaren arabera hautatutako legebiltzarkideek informazio horren berri izateko eskubidea eukiko dute.
La Disposición Final Segunda de dicha Ley 5/1997, de 30 de mayo, remite al desarrollo reglamentario para la determinación del órgano de la Administración encargado del depósito y registro de las citadas declaraciones patrimoniales a los que tendrán acceso los tribunales de justicia y los parlamentarios elegidos conforme al artículo 7 de la Ley antedicha.
Ondareen ondasun-erregistroa antolatzeak berme osagarria dakarkio kreditu horien kudeaketari buruz legebiltzarkideek egingo duten kontrolari. Beraz, kontrol hori egin behar duten legebiltzarkideek baino ez dute izango horretarako aukera. Ondorioz, erregistro horren ardura eta zaingoa, Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak bereganaturik dituen organo administratiboak eskuratuko ditu.
La previsión de un registro de bienes patrimoniales implica una garantía complementaria al control parlamentario sobre la gestión de estos créditos, razón por la cual su acceso está limitado a los propios parlamentarios sobre quienes recae dicho control, de forma que parece conveniente que la llevanza y custodia del citado registro se lleve a cabo por el órgano que dentro de la Administración tiene encomendada la función de actuar como órgano de relación entre el Gobierno y el Parlamento.
Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen eta Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko azaroaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
En su virtud, a propuesta del Vicepresidente del Gobierno y del Consejero de Interior, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 4 de noviembre de 1997,
Gastu bereizietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko 6. atalean aipatzen diren ondare-aitormenak burutu, jaso eta erregistratzea dekretu honen bidez arautzen da, lege horretako azken xedapenetatik bigarrena garatuz horretarako.
Es objeto del presente Decreto regular la realización, el depósito y el registro de las declaraciones patrimoniales a que se refiere el artículo 6 de la Ley 5/1997, de 30 de mayo, reguladora de la utilización y control de los créditos destinados a gastos reservados, desarrollando la Disposición Final Segunda de la misma.
2. atala.– Aitortu beharrekoa.
Artículo 2.– Obligados a declarar.
1.– Herrizaingo sailburuak eta maiatzaren 30eko 5/1997 Legearen arabera kreditu horietako fondoak erabiltzeko aukera izango duten agintariek euren ondare-egoerari buruzko aitormena aurkeztu beharko dute; eta hori, karguak hartzen dituztenean, eta urtero ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean.
1.– El Consejero de Interior y aquellas autoridades que, de conformidad con la Ley 5/1997, de 30 de mayo, tengan acceso a la utilización de fondos procedentes de estos créditos presentarán, en la toma de posesión de sus cargos y anualmente entre el 15 de junio y el 15 de julio, una declaración sobre su situación patrimonial.
2.– Hurrengo ataletan adierazten diren edukia eta forma aintzakotzat hartuz egingo dira aitormenak. Aitormena aurkeztu behar duena bera arduratuko da jar daitezen datuen egiatasunaz eta eguneratasunaz; idazki bidez egingo du hori.
2.– Las declaraciones se efectuarán con el contenido y en la forma que se expresa en los artículos siguientes, siendo el obligado a presentar la declaración el responsable de la veracidad y actualidad de los datos que cumplimente, para lo cual acompañará un escrito en este sentido.
3. atala.– Aitormenaren edukia.
Artículo 3.– Contenido de la declaración.
Dituzten ondasunak, eskubideak, obligazioak, balore edo aktibo finantzario negoziagarriak, sozietateetako partaidetzak eta bere ondarekoak izan daitezkeen gainerako titulu ekonomikoak agertuko dira aitormenean.
En la declaración se expresarán la relación de los bienes, derechos y obligaciones que posean, los valores o activos financieros negociables, las participaciones societarias y cualquier otro título con contenido económico que integre su patrimonio.
Ekonomi ekitaldi bakoitzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta, hala behar izanez gero, ondare-zergaren kopiak ere erantsiko zaizkio.
Se acompañarán también las copias correspondientes a los impuestos sobre la renta de las personas físicas y, en su caso, sobre el patrimonio de cada ejercicio.
4. atala.– Aitormena egiteko modua.
Artículo 4.– Forma de la declaración.
1.– Gastu bereizietarako kredituak erabiltzeko ahalmena duten agintariek Herrizaingo sailburuaren aurrean egingo dituzte euren aitormenak, berorrek eskatu ostean. Egin eta gero, gutunazal batean sartu, itxi eta zigilatu egingo dute sailburuaren aurrean.
1.– Las autoridades facultadas para acceder a créditos destinados a gastos reservados efectuarán sus declaraciones ante el Consejero de Interior, a requerimiento de éste, y las introducirán en un sobre que se cerrará y sellará ante el citado Consejero.
2.– Herrizaingo sailburuak Jaurlaritzako idazkariaren aurrean egin beharko du aitormena. Gutunazal batean sartu, itxi eta zigilatu egingo da idazkariaren aurrean.
2.– El Consejero de Interior realizará su declaración ante el Secretario del Gobierno y la introducirá en un sobre que se cerrará y sellará ante el mismo.
Sailburuaren eta agintarien aitormenak gutunazal batean sartuko dira eta dekretu honetan aurrikusitako ondare eta eskubideen erregistroan aurkeztuko da gutunazala.
Su declaración se unirá a la del resto de las autoridades, introduciéndose en un sobre que se presentará en el Registro de bienes y derechos patrimoniales previsto en este Decreto.
3.– Aitormen guztiak eta, hala behar izanez gero, horietaz egin daitezen zuzenketak, erregistroan jasoko dira.
3.– La totalidad de las declaraciones y, en su caso, la subsanación de las mismas, serán depositadas en el Registro.
5. atala.– Ondare-ondasunen eta -eskubiden erregistroa.
Artículo 5.– Registro de bienes y derechos patrimoniales.
1.– Gastu bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare-ondasunen eta -eskubideen erregistroa sortzen da. Dekretu honetako 3. atalean adierazten diren aitormenak jaso eta erregistratuko dira berorretan.
1.– Se crea el Registro de bienes y derechos patrimoniales de las autoridades que tengan acceso a la utilización de fondos procedentes de créditos destinados a gastos reservados en el que se depositarán y registrarán las declaraciones a que se refiere el artículo 3 de este Decreto.
2.– Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren menpe dagoen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan egongo da Erregistroa.
2.– El Registro se adscribe a la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento dependiente de la Vicepresidencia del Gobierno.
3.– Tratamendu automatizatua duten fitxategiak sortu eta ustiatzea Erregistroa artezteko, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean finkatutako mugak aintzat hartuz egingo da. Lehenengoko legea izaera pertsonaleko xehetasunen tratamendu automatizatuari buruzkoa da; eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoa bigarrena.
3.– La creación y explotación de ficheros objeto de tratamiento automatizado que se realice para la llevanza del Registro habrán de observar los límites de la Ley Orgánica 5/1992, de 29 de octubre, relativa al tratamiento automatizado de los datos de carácter personal y de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de régimen jurídico de las administraciones públicas y del procedimiento administrativo común.
6. atala.– Erregistroan sartzea.
Artículo 6.– Acceso al Registro.
1.– Erregistroak izaera bereizia du. Beraz, maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean xedatutakoaren arabera, justiziko epaimahaiak eta lege horretako 7. atalean xedatutakoaren arabera hautatutako legebiltzarkideak baino ezingo dira erregistro horretan sartu.
1.– El Registro tiene carácter reservado y, como tal, sólo podrán acceder al mismo, de conformidad con la Disposición Final Segunda de la Ley 5/1997, de 30 de mayo, los tribunales de justicia y los parlamentarios elegidos de conformidad con lo dispuesto en el artículo 7 de dicha Ley.
2.– Erregistro horretan lan egin dezaten langileek euren lanetik ezagutzen dituzten xehetasunak isilpean gorde behar dituzte beti.
2.– El personal que preste servicios en dicho Registro tiene el deber permanente de mantener en secreto los datos de informaciones que conozca por razón de su trabajo.
Bakarra.– Sailburuak eta gastu bereizietarako kredituak erabiltzeko ahalmena duten agintariek, dekretu honek indarra hartzen duenetik gehiago hilabeteko epean, dekretu honetan araututako ondare-aitormena egingo dute.
Única.– En el plazo de un mes desde la entrada en vigor de este Decreto el Consejero de Interior y aquellas autoridades facultadas para acceder a créditos destinados a gastos reservados realizarán la declaración patrimonial regulada en esta norma.
Lehenengoa.– Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen urriaren 31ko 463/1995 Dekretuko 6. atalari beste lerroalde bat gehitzen zaio, 6 zenbakikoa alegia:
Primera.– Se añade un párrafo 6 al artículo 6 del Decreto 463/1995, de 31 de octubre, por el que se aprueba la estructura orgánica de la Vicepresidencia del Gobierno:
«6.– Gastu bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare-ondasunen eta -eskubideen erregistroa Zuzendaritza honi atxikitzen zaio.»
«6.– Se adscribe a esta Dirección el Registro de bienes y derechos patrimoniales de las autoridades que tengan acceso a la utilización de fondos procedentes de créditos destinados a gastos reservados.»
Bigarrena.– Jaurlaritzaren lehendakariordeari eta Herrizaingo sailburuari ahalmena ematen zaie xedapen bidez dekretu hau garatzeko.
Segunda.– Se faculta al Vicepresidente del Gobierno y al Consejero de Interior para dictar las disposiciones de desarrollo del presente Decreto.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.
Tercera.– El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko azaroaren 4an.
Dado en Vitoria-Gasteiz, a 4 de noviembre de 1997. | 2019-09-22T08:03:31 | https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd1997005763&BOPV_HIDE_CALENDAR=true | [
-1
] |
Botxotik ziberespaziora: Aintzinako ume jolasak / Juegos infantiles de antaño
Aintzinako ume jolasak / Juegos infantiles de antaño
Bada denboratxo bat jolasez eta iturriez idatzi nuela txoko honetan. Eta ziberespazioa aldi berean lokala eta globala izaki, Alkartu ikastolako irakasle den Josebak idatzi dit Interneten nire berri izan ondoren. Ekimen bat dute indarrean, eta horren bitartez ikasleek beren guraso eta aiton-amonek zekizkiten jolasak ikas ditzaten saiatzen dira. Are, aintzinako ume jolasak izeneko bloga martxan dute ekimen horren baitan. Nire esperientzia umeei azaltzeko prest nagoen galdetu dit, eta, agenda kontuekin arazorik ez badut ahaleginduko naiz. Ez dakit aditu gisa jarriko nukeen neure burua baina tira (seguru amak baiezkoa esango lukeela). Badirudi iturriena berreskuratzea zabaltzen ari dela. Besteak beste, aurten Moskotarrak konpartsaren "Aste Nagusirako idea on bat " deritzon lehiaketan ildo bereko batek jaso zuen aurten akzesita. Batek daki elkarlana ez dugun hedatuko.
Fotografía de Jofre Ferrer en Flickr Hace un tiempo escribí en este txoko sobre juegos, recordando mis horas pasadas con los iturris o chapas. Y como quiera que esto del ciberespacio une lo local con lo global, me ha escrito Joseba, profesor en la barakaldesa ikastola Alkartu, después de haberme "encontrado" en esos mares de la Red.
Anda embarcados en una bonita historia de recuperar juegos infantiles. Como cuentan en su blog, la iniciativa
"nace para hacer realidad el proyecto de recuperación de los
juegos infantiles de antaño de la Comunidad Educativa de la Ikastola
Alkartu de Barakaldo. La Idea nace del cuadro "Juegos Infantiles" de
Pieter Brueghel " El Viejo" el cual hace 500 años nos legó una
recopilación de 86 juegos infantiles. La metáfora consiste en buscar en
el cuadro y a la vez en la memoria de los padres, madres y abuelos/as
esos juegos que aún viven en la memoria. El Blog testifica el trabajo
en comun de toda la Comunidad Educativa para la recuperación de dichos
No es que me considere un experto en lo de las chapas o iturris, aunque metí unas cuantas horas y seguro que ama piensa lo contrario. Si hasta usaba el exin castillos para construir estadios en vez de castillos ;-) Así que si conseguimos encontrar huecos, trataré de colaborar con Joseba. Quién sabe, igual la colaboración se extiende si se materializa la idea que obtuvo el accésit este año en el concurso que organiza Moskotarrak.
Alkartu Ikastola,
juegos jolasak,
moskotarrak,
recomendaciones gomendioak
Familiares y amigos, ha sido una gozada
¿Sentimentalismo en el deporte de élite? / Sentime...
Vuelven viejos temores / Aintzinako beldurrak aid...
Johann Sebastian Bach: Jesu, maine freude
Temores... digitales / Beldur... digitala
Google-n gora beheren eragina / Si Google estornud...
Sin resaca copera / Koparekin ajerik ez
Cavalleria rusticana, ostiralerako / para este vie...
Aintzinako ume jolasak / Juegos infantiles de anta...
Con los cinco pinares: poesía necesaria
Sigo yendo a San Mamés / Beste urte bat San Mamese...
Erregeak datoz! / ¡Que vienen los Reyes Magos! | 2017-03-27T04:46:13 | http://imurua-botxotik.blogspot.com/2009/01/aintzinako-ume-jolasak-juegos.html | [
-1
] |
Mintza Eguna, mingainak eta gorputzak dantzan jarri dituen jaia - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea
> Topaberri > Mintzapraktika > Mintza Eguna, mingainak eta gorputzak dantzan jarri dituen jaia
Mintza Eguna, mingainak eta gorputzak dantzan jarri dituen jaia
nork Euskaltzaleen Topagunea • 2012/06/21 • 0 iruzkin
Euskal Herri osoko 400 mintzalagun inguru elkartu ginen, joan den ekainaren 2an, Santurtzin. Eguraldia aldeko, herriko berbalagunek ongi etorri ezin hobea egin ziguten Santurtziko portuan (baten batek beste porturen batean bukatu bazuen ere).
Txalapartariak, bertsoak, Bihotz Gaztea abesbatza eta hamaiketakoarekin hasi genuen eguna. Eta indarrak bilduta, ibilaldi gidatua hasi zen.
Behin Santurtzi ezagututa, Berba Kalejira edo Mintza Bermutaren txanda heldu zen. Maskarrada taldeak jarri zuen giroa.
Batzuentzat berandu, besteentzat goizegi, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Gernika Parkean 270 lagun inguru elkartu ginen, mahai luzeen bueltan, mingaina lasaitu eta ahoa gozatzeko.
Ostean, bertsolariak eta sari banaketa izan ziren. Urtero bezala, mintzapraktika egitasmoetan lan berezia egin duten zenbait lagun omendu genituen. Aurten bereziki hunkigarria izan da sari banaketa, eta baten batek bertsotan ere bukatu du…
Iñaki Apalategi eta Iratxe Ibarra bertsolariek euren lana bukatu zutenean, mingainak bakarrik ez, gorputzak ere dantzan jarri behar genituen. Eta Aldats erromeria taldeak lagundu zigun horretan.
Erromeriaren ostean, ezin jaia bukatu. Horregatik, aurten lehen aldiz gau aldera arte luzatu genuen Mintza Eguna. Dangiliske taldeak kantuan eta dantzan jarri zituen etxera joan nahi ez zuten berbalagunak.
Giro atsegina egon zen Santurtzin, eta batzuk hasiak dira jada datorren urteko Mintza Egunarekin amesten. Mintzalagun, berbalagun, mintzakide, solaslagun… uda on-ona pasa ezazue, eta udazkenean berriz elkartuko gara!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, Topagunearen Flickr kontuan aurkituko dituzue.
← Mintza Eguna, mingainak eta gorputzak dantzan jarri dituen jaia
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Migrazio eta Aniztasun departamenduaren diru laguntza lerro berria eta O → | 2018-11-18T00:05:47 | http://topagunea.eus/2012/06/mintza-eguna-mingainak-eta-gorputzak-dantzan-jarri-dituen-jaia-2/ | [
-1
] |
Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia | 111 Akademia
Izenburua: Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia.
Idazleak: Manu Arregi eta Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Gaztetxo eta haurren beharrei begira baliagarriak diren esukiak garatu ditugu. Eta historian barrena egu¡ingo duten bidaia erakargarria eta dbertigarria izan dadin, Lur eta Amets anai-arrebak, amona Andere eta Baltaxar katua pertsonaiak sortu ditugu. Dei Gaztelumendi eta Patxi Peláez ikustratzaileek irudikatu eta eman diete bizitza pertsonaiei. Horrez gain, Juanba Berasategik zuzendutako marrazkilari talde batek eraman ditu gure herriko garai eta kokaleku ezberdinetara, errealismo handiz eginiko ilustrazioen laguntzarekin. | 2020-08-13T09:14:23 | https://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/jesus-mari-olaizola-txiliku/2015/10/30/lur-eta-amets-euskal-herriaren-historia/ | [
-1
] |
Noa Noa Damen Kleider Blusenkleid - black,noa noa miniature jumpsuit,noa noa kindermode reduziert,Reduziert Preis, noa noa bathing suit Der Exportumsatz
Startseite >> Noa Noa >> Damen >> Kleider >> Noa Noa Damen Kleider Blusenkleid - black,noa noa miniature jumpsuit,noa noa kindermode reduziert,Reduziert Preis
Noa Noa Damen Kleider Blusenkleid - black,noa noa miniature jumpsuit,noa noa kindermode reduziert,Reduziert Preis
Artikelnummer: Noa Noa 0062
noa noa sale deutschland Noa Noa Damen Kleider , Noa Noa Damen Kleider Blusenkleid - black,noa noa miniature jumpsuit,noa noa kindermode reduziert,Reduziert Preis noa noa sale deutschland,Versorgung Fabrikpreisen
Artikelnummer: NN121C04Q-Q11
Balenciaga Arena Sneaker Herren Schuhe Sneaker,balenciaga handtaschen... | 2017-12-11T16:55:56 | http://www.esskalationen.de/noa-noa-damen-kleider-blusenkleid-blacknoa-noa-miniature-jumpsuitnoa-noa-kindermode-reduziertreduziert-preis-p-62.html | [
-1
] |
Itsasoko energia eolikoa - IDAE, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua
Hasiera > Energías Renovables > Haizearen energia > Eolikoa > Eólica marina A + A - Bidali
Itsasoko energia eolikoa
Itsasoko instalazio eolikoek lurreko instalazioekin alderatuta abantailatsuak diren ezaugarri bereizgarriak dituzte, nagusi, honako hauek:
Itsasoko baliabide eolikoa itsasertzetakoa baino handiagoa da.
Itsasoan duten kokapena dela eta, begizko inpaktua eta inpaktu akustikoa lurreko parke eolikoena baino txikiagoa da eta, horri esker, dagoen baliabide eolikoa gehiago ustiatu daiteke, makina handiagoekin eta pala-geometria eraginkorragoen erabilerarekin. Era berean, itsasoaren azaleko zimurtasun txikiagoak dorre-altuera txikiagoak erabiltzea ekartzen du.
Eraikuntza, muntaketa eta mantentze-lanetako faseetan enpleguaren sorrera handiagoa ekartzen du, instalatzeko eta ustiatzeko konplexutasun handiagoa dela eta.
Itsas gune mistoetan txertatzeko aukera.
Hala eta guztiz ere, itsasoko instalazio horiek garapena mugatzen dieten desabantaila esanguratsuak dituzte lurrekoekin alderatuta: azpiegitura elektrikoen falta; ingurumen-baldintza gogorragoak; baliabide eolikoen ebaluazio konplexuagoa eta garestiagoa eta, batez ere, inbertsio-ratio eta esplotazio-gastu handiagoak, itsas zabalean eraikitzeko eta zimenduak jartzeko, garraiatzeko eta muntatzeko beharrezkoak baitira teknologia espezifikoak, urpeko sare elektrikoen lineak eta eragiketa- eta mantentze-lanak.
Itsasoko aerosorgailuen unitate-potentzia lurreko turbinena baino handiagoa da. Gaur egun Espainiako itsasertzean instalazio eolikorik ez dagoen arren, baliteke hamarkada honetan itsasertzean kokatutako lehen aerosorgailuek 4 MW gainditzea, kokapenen ustiapen hobea ahalbidetuz.
2010. urtearen amaieran munduan dauden itsasoko parke eolikoen batez besteko sakonera (Europa Iparraldeko itsasoetan ia guztiak) 20 m baino gutxiagokoa da. Salbuespenez, merkataritza-parke zehatzen batek 50 m-ko sakonera arin gainditzen du eta hori har daiteke egungo teknologiaren muga batimetrikotzat, Espainian 2020. urtera arte jarritako merkataritza-parke eoliko ia guztietarako.
Ziur asko, itsasoko instalazioen erronkarik handiena zimenduak jartzeko kostuen murrizketa izango da aurrerantzean ere; hainbat motatakoak daude: pilotatze bakarrekoa, tripodea, grabitatezkoa eta flotatzailea. Pilotatze bakarrekoak sakontasun ertaineko (25 metro arte) uretan gehien erabilitakoak dira, grabitatezkoak sakonera txikietan (5 metro baino gutxiago) erabiltzen dira eta tripodezkoak sakonera handiagoetan (50 metro arte). Bestalde, aerosorgailuak ur sakonetan jartzeko plataforma flotatzaileen merkataritzako bideragarritasuna oraindik ikusteko dago, bideragarritasun teknikoa frogatu duen instalazio esperimentalen bat dagoeneko badagoen arren.
Itsasoko instalazio eolikoek lurreko instalazioekin alderatuta abantailatsuak diren ezaugarri bereizgarriak dituzte.
© IDAE Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua. | 2017-03-27T22:28:01 | http://idae.es/index.php/id.643/relmenu.400/lang.eu/mod.pags/mem.detalle | [
-1
] |
Aries (astrologia) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Aries (astrologia)
Zodiakoko lehenengo zeinua
Artikulu hau Zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».
Aries, Aharia edo Aritoaga, astrologian, zodiakoko lehenengo zeinua da. Berpizkundea sinbolizatzen du eta bere irudiak ahariaren adarrak irudikatzen ditu. Leo eta Sagitariorekin batera sua elementuari dagokio. Marte planetak zuzentzen du eta bere aurre aurreko zeinua Libra da.
Ahariaren irudia.
Zeinu hau irudikatzeko erabiltzen den irudia, Frixok eta Helek Kolkidara heltzeko erabili zuten ahariaren irudia dela esan ohi da. Geroago Jainkoaren bildotsa dela esan da. Zeinu hau Marte planetak zuzentzen du. Erromatarren Marte jainkotik edo grekoen Ares jainkotik hartzen du izena.
Bi jaiotza-tarte banatzen dira zeinu honen azpian jaiotzen direnen artean:
Tropikoak: martxoak 21etik - apirilak 20ra
Sideralak: apirilaren 14tik - maiatzaren 14ra
Hau da, Ariesen aldi tropikalak dirauen bitartean jaiotzen denak jaiotze-eguzkia zeinu honetan kokatuta izango du. Jaiotzean kokapen hori dutenak ariano bezala ezagutzen dira.
Datuak: Q32067
Multimedia: Aries (astrology)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aries_(astrologia)&oldid=7194690"(e)tik eskuratuta | 2020-03-31T17:16:19 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Aries_(astrologia) | [
-1
] |
Banci Bucuresti Bucuresti BANCA TRANSILVANIA Agentia Regina Elisabeta
Harta Bucuresti » Banci » BANCA TRANSILVANIA Agentia Regina Elisabeta
BANCA TRANSILVANIA Agentia Regina Elisabeta
Adresa: Str. Regina Elisabeta 30,
Telefon: 021 310 0534
Email: [email protected] | 2018-07-18T15:52:49 | http://bucuresti-harta.ro/detalii_atractie-ro-Bucuresti-13-Banci-BANCA_TRANSILVANIA_Agentia_Regina_Elisabeta-4892-.html | [
-1
] |
Ibinagabeitia Proiektua / Korrok-10 (1988-otsaila)
— Korrok-10 (1988-otsaila) —
Nazio kirolaz
Irakurle maiteok, kamusada izugarri bat hartzeko zorian zaudetela eginen nuke apostu. Ez, sentitzen dut; hemen murtik ere ez da mintzatuko ez pilotaz, ez aizkol jokoaz, ez harrijasotzaileez, ez traineruez, ez idimenez... (zer esanik ez, inportatutako "show"ez —football delakoaz, hala nola— ez eta hurrik eman ere). Ez, hemen ariko gareneko kirola askoz arruntagoa da, gehienok usatzen dugun bakarra: taberna, hain zuzen.
Nahiz eta baten bati ezagutzea gustatu ez, ez da euskara diferente egiten gaituena. Gaur egun, "Euskal" Herriko lau bizilagunetatik bat soilik da euskalduna, giro hau, egunez egun, gutxituz doalarik, euskaldunmotz guztiek, batzuak beren deitura kilometrikoei begira, besteak alaitzen eta burrukan kementzen beti zeregintsu, ezaxolati dirauten bitartean (Pasadizo bat: ez ote zen inor konturatua euskaldunok, "geure" herrialdean, gutxiengo zinbrikia garela? Deitutako "Euskal Pizkundea" zenbait konzientzia itxuratiren bihotz zimikoak iraungitzeko mito bat baizik ez da, zisne agoniatsu baten azken kantua. Gure hizkuntza hiltzen deneko egunean —hiltzen dugunekoan, ala—, amarrugabeek uste baino askoz lehenago, ez da negarrik egonen, ez eta dolu hunkigarririk ere, Herri honetako jendetzarik gehien-gehienak ez bait du deus ere galdu duenaren zarrastarik somatuko). Ez, gaur, euskal funtsezko bereizgarria, utz dezagun inork dagoeneko sinesten ez duen erromantizismoa, alkohola da. Hemendik bi belaunalditara —honela segituz gero— Sorterria "Mozkor Herri" edo birbataiatu beharrean izanen gara, ezbairik gabeko hiriburua Teileria kalea izanen delarik, noski.
Nazio hau, dzanga egiten, Europako adituena delako jakinean dago mundu guztia. Beharbada, uste ez dudan arren, bavariarrak izan litezke gurekin norgehiagoka aritzeko gauza. Iruñeko hamalau urteko edozein mukizuk, edate gozoari buruz, bost kontinenteetako txapeldunari berberari eman diezaioke eskola.
Honez gero, gure artean, beren gizena inolako lotsarik gabe erakusten diguten tripaundiak zergatik ugaltzen diren ulertzea dagoke. (Euskal kirola praktikatuz, giharreak gehiegi edertzen ez direla jakin behar luke batek baino gehiagok). Eskerrak —euskaldun irudikorra!—, gainezko kilotxo horiek aienaerazteko, asmatu ditugun manifak eta gainerako parafernalia guztia: "gora" batzu bota eta... "footing" egitera!
Nondik nora alkoholaren arrakasta? Hauxe da artikulu honetan zehar ihardesten ahaleginduko garen galdera.
Alkoholaren betebehar soziala hasieratik ukanen dugu gogoan. Alkoholez zigilatzen ditugu gure adiskidantzak. Alkoholetan iratotzen gure penak. Alkoholak —ez bestek— ematen zirririk egiten ausartzeko adorea eta atxakia.
Urliari "zer moduz bart?" galde egiten badiogu, ez digu erantzunen "oso ongi" edo "ongi, esan beharko" edo zernahi, baizik eta "de puta madre". "Harrapatu nian mozkorra! Zortzietan etxera nauk!". Herri hontan, zenbat eta beranduago etxera, gero eta hobeki pasatzen omen du jendeak. Eztabaida liteke ea benetan jostatzen diren parrandistak, txurru-txurru eten gabe, beren ahotsa —eta besteenak are gutxiago— aditzen uzten ez dieten hots pairaezinen artean. Ni neu sinetsia nago, zinez, hotsa ederki joaten zaiela gautxoriei, gehienetan ez bait dute zertaz egin hitzik, baina entzute haundiko lelo hori —"hau duk (edo dun) martxa...!" ez da dateke publizital abeta hutsa?
Baten ni anatematizatuagatik ere, Iruñean hain sapa haundia duen "martxa"k pilo bat aspertzen nauela egin behar dizuet aitor. Tabernatik tabernarako sainduralerioan datzan martxa hori, gure aitonamonen garaiko elizinguruko martxen ondorengo arteza da. Tabernak presenteko kangeiak dira, eta azken bolada honetan eramaten den "progre"(???)tasuna, erlijio modernoa. Lege zaharreko Jainko falokrata bere idulkitik ereitsia da, omen, baina bere lekuan beste idolo bat ezarri eta adoraerazten da: parranda guztiahalduna, zeini euskal gazteek debotuki beren asteburuak sakrifikatu behar dizkioten, Dionyso birjaioari darraizkion menadeen suminari eta hordi-hordek ezakorten ospean tatuatzen dituzten seinale iraingarriei —"gelbera" edo "motela", esaterako, hauetxek dira hereserik jarrienak— itzurtzeko. Jainko garaile hau —bere lege berria eta guzti inposatu diguna— destronatua bezain falokrata da, falokratagoa izan ezean. (Sinesten ez didatenek ez dute oraindik entzun morroi progre-progreak emakumeez mintzo direneko modua).
Dena dela, barkaezina izanen litzateke zalditik astora joate honetan egon den iraultza ikaragarria ez aipatzea: zer eta ardo beltzaren nagusigo osotik birraren nagusigo osorako iragapena (Mundura honek ere konnotazio erlijiosorik du; alegia: pasa egin da kristauen usteango kristoren odol sagaratutik, moderno eta "post"-en elixir sakratua edo, hoberitziz gero, aspaldian bi espezieez jaunartzeak eragiten ei zuen estasi mistikotik, orain espezie bakar bat jauntzat hartzeak dakarren estasi etilikora. Nolanahi ere, ikusten duzuenez, "Kristo"-ren aldaketa. Guzti honekin zerikusirik ote du alkoholari "espiritu" ere esateak Herriko anitz lekutan? Batek daki!) Harira: igazko edal kontzentzuaren aurka, hiri barruko tribu batzu matxinatu dira, tribuok, edari benari, totem gisa edo, gur egiten diotelarik: progreek garagarrera salbu, beste zuhainetara jotzen ez dutela adierazia dugu; pijoek gin-kasa egiten dute txurrut; abertzaleroek, patxarana; puritauek, tinkakina...; oraindik bizirik omen dagoen jatorren batek baizik ez dirau nolatan. Begi bistan da, bada, edal (=erdal?) iraultza hau Euskal Herrian burutu ahal (izan) den iraultza bakarra (izan) dela. Ez da gutxi, euskal gogoa nolako atzerakoia den jakinik.
Nazio kirolaz izkiriatu beharrean nazio erlijioan ihardun dudala konturatu berria naiz: barka nazazuen espero dut. Haatik, ez nuke artikuluxka hau bukatu nahi, ene kautan oso axola haundia duen gauza bati buruz hitzik egin gabe. Esan, esan dizuet Iruñeko martxaz zeharo egiten dudala paso. Trinkatze martxa horrek beste martxarik eza —sexurik, hain zuzen ere— estali nahi du, nik uste. "Orgia" hitzak "jai bakiko" besterik ez du esan nahi, edatun den Herri honetan. (Hainbeste estasi etilikoren ordez, estasi orgasmikoren bat gehiago ez lihoakioke gaizki Euskal Herri gureari. Tamalez, Dona Zingilipurka, birjina eta martiriari Herriko patroi-titularitatea kentzea biziki kostatu zaio Done Kondoi Txapeldarrari. Izan ere, zuen eskuetan duzuen panfletoa sinatzen dudan hau, ezertxo bat ere ez ninduke harritu Sorterri zaharra noku edota hotz suerta lekigun. Akabua, ezta?). Bai, larrua hain gutxi —eta hain "cutre"ki— jo dadila salatu behar da. "Gauerdiko Teila"koek, egoera larri hau konpontzeko, zerbait egin dutela ezaguna daukat, baina beren lanaren berri ez zaio oraindik populuari ailegatu. Ez bide du inork sinesten (nik ere ez, ez pentsa) ongi egindako izkepot bat eskaladako mila metroren baliokide denik: nazio kirolariak behingoz jabe balitezl
Jaiotzetik mutikoak eta neskatilak elkarrengandik aldendurik ibiltzen dira, salbuespenak salbuespen: mutikoak neskatxoei gonak altxatzen edo txirikordetatik tiratzen ari zaizkienean, kasu. Ulergarria, bada, —justifikagarria ez, baina— deitu "neskazaro"an jazotzen dena: artxo guztiak morroskanatara, ehiztaria bere ehizira bezala. Gogorrena, ene ustean, ez da zeregin-banaketa historiaurreko honek irautea (gizonak aktibo izan behar du, emakumeak, berriz, geldo), baizik eta mundu guztiak —bai ehizatzen dutenek eta bai ehizatuak direnek (?)— bere baitan baimendu egin dezala. (Hauxe da iraultzarik erradikalenak sikira ebazterik lortu ez duen arazo bat). Zuetariko batzuk ere, ez dela hainbesterako esanen didazue, beti honela gertatu eta gertatuko dela. Agian zuzen zaudete, baina nik behinik hein irrigarri —eta negargarri— deritzot ibiltze honi. Portaera honek nazkaturik nauten esamesak oro baieztatu egiten ditu. Honako esalditxo hauek, "gizon (edo emakume) guztiok berdinak zarete" eta "ez dakizue beste gauzaz pentsatzen", adibidez, solas askoren amaiera ezezik, inork ikusi nahi ez duen zerbaiten islada ere izaten dira. Bakoitzak atera beza bere ondorioa. Ene aburuz, argi eta garbi dago epaia: gizarte bat, non bi sexuek, bata besteaz defendatzearren, murrailak eraikitzen bait dituzte, gizarte eria da.
Gaixotasun honi aurre emateko osabide bakarra, neronen eritziz, honetan da: gure balore falokratak oro —gizonezko nahaskeria eta emakumezko birjinkeriaren haundiespena, berezi bereziki— tutorretik ateratzean, aurpegi hutseko iraultzak geroko utziz. Hemen, Euskal Herrian, oraindik egiteke dagoen sexu-iraultza baten premia gorritan gaude denok, gizon-emakumeok, denok, karikaturok deskribatzen saiatu den balizko aurrerakoitasunean ezkutatzen den arkeriaren biktimak eta, batera, borreroak gara eta. Arlo honetan erabateko eraldakuntzarik, emaiozue nahi duzuen izena, ez dagoen bitartean, sexuen arteko komunikaziorik eza eta honen ondoren derrigorrezkoa den zapuzketa izanen dira nagusi. Mintzatzen utzi eta praktikari ekiteko garaia dela uste dut neronek. Azken erabakia, irakurle preziatuok, zuen zeuok hartu behar duzue. | 2019-08-22T05:48:26 | https://andima.armiarma.eus/korr/korr1002.htm | [
-1
] |
← Eivissa (udalerria)
Erakutsi 23:25, 19 abuztua 2019 ondorengo aldaketa berriak
Mediterraneoa; 16:51 +204 Patxi lurra eztabaida ekarpenak →Geografia Etiketa: PHP7
Mediterraneoa; 12:28 -51 Patxi lurra eztabaida ekarpenak →Ikus, gainera Etiketa: PHP7
Mediterraneoa; 12:27 +377 Patxi lurra eztabaida ekarpenak Etiketa: PHP7
Mediterraneoa; 12:01 +100 Patxi lurra eztabaida ekarpenak →Historia Etiketa: PHP7
t 1979; 12:28 +85 Lainobeltz eztabaida ekarpenak →Uztaila Etiketa: PHP7
"https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/Eivissa_(udalerria)"(e)tik eskuratuta | 2019-08-19T21:25:42 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/Eivissa_(udalerria) | [
-1
] |
Panpina, azken babesgune | EIBZko liburutegia
Denok gozatu beharko genituzke gure mundu txikiak —euskararenak diot— dituen abantailak; esaterako, begi kolpe batean argitaratzen den guztia ikustekoa.
Ohore horixe dute euskara bezalako hizkuntza ez-komertzialean lan egiteko ohitura suizida duten argitaletxe, idazle zein ilustratzaileek: denok dakigu nortzuk diren ero maitagarri horiek.
Beharrik, dena ez da isolamendu eta bakarrizketa. Euskaldunok badugu arrotz hizkuntzetan idazten eta esaten dena jarraitzeko ohitura eta haietatik gure mundua elikatzeko nahikoa seta. Onerako zein txarrerako atzerrian jotzen duten haize berberek jotzen dute gurean ere.
Bada joera bat literatura irakurlearen barne gatazkekin harremanetan jartzekoa gaur gurera ekarriko duguna Mux munstroa liburuaren bidez. Labur esanda alorrekoek «lagun imajinarioa» deitzen dutena da, bestela «alegiazko» edota «irudimenezko lagun» bezala ere izenda litekeena, baina muinean haurrek euren irudimenean sortzen duten lagun pribatua dena. Kasurik muturrenekoetan lagun hau ikusezina izaten da, baina normalean panpina bat izaten da.
Lehendik ere bagenuen gai hau proposatu duten euskal sortzaileen ekarpenik, urrutira joan gabe Maite eta Mikel, Gurrutxaga anai-arrebek, 2009an Etxepare sariaren bidez kaleratu zuten Alex, nire laguna adibide zoragarria dugu. Eta bide batez esanda, Añorga eta Mitxelenak sortu berri duten Mux munstroarekin paralelismo bat baino gehiago dituena, bietan ere munstroak baitira haurtxoen adiskideak.
Vicente Muñoz Puellesek eta Noemi Villamuzak sortutako Rikardo eta dinosauro gorria izan liteke gai honi buruz erdaratik ekarritako adibide ona, irakurketa errazekoa eta istorio ongi josia duena.
Baina Mux munstroa ez da lagun ikusezin bat, Alex den bezala edota Rikardoren dinosauroa den bezala. Ez. Mux oihal eta kotoi betegarriz egindako munstro urdin adardun bat da, ferietan aurki litezkeen panpinen antzekoa, handia eta hauskorra. Mux Nikoren panpina da, Nikoren sostengua, arrotz eta hotz zaion mundu batean.
Tentsio giroan bizi da Niko, guraso bananduekin, haurriderik gabe, ordu asko bakarrik. Amarekin astegunez, aitarekin asteburuetan. Amak urduri hartzen du haurra, nekeak makurtuta suposatu behar du irakurleak.
Baina ez da istorio dramatiko bat. Narrazio domestiko bat da, hangoa edo hemengoa, gure artekoa. Edozein etxetan gerta liteke Nikok bizi duenaren antzeko tentsio-aldi bat, bizimoduak hain ditugu estu antolatuta…
Idazlea saiatzen da erretratu inpartziala eraikitzen, inor juzgatu gabe, adin guztientzako irakurketa aberasgarria proposatzen. Anekdota bat kontatzen, irakurlea leihotik begira ariko balitz bezala sentiarazteko.
Ilustratzaileak eszena garbiak proposatzen ditu, fokua ekintzetan jartzen, txuri-beltzean oinarritutako kolore paleta zuhurrarekin, hori-gorri-urdin eta berdea. Eta istorioari bere ekarpena egiten saiatzen da, testuarekin kontraesanean jartzeko arriskua hartuta.
Guztiarekin liburu xume gogoangarri bat sortzen da, 32 orrialdekoa, tapa bigun apala, Batela bildumako beste perlatxo bat.
Kategoria Berria egunkaria, Liburua, etiketak 2014, Berria, Elkar, Imanol Mercero, Jokin Mitxelena, Liburua, Pello Añorga by Amaia. Gorde lotura. | 2020-08-10T19:05:57 | http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/liburutegia/2014/03/panpina-azken-babesgune/ | [
-1
] |
Preso gaixoak askatzeko aldarria egin dute Gasteizen debeku saiakeren gainetik - - Alea.eus
Preso gaixoak askatzeko aldarria egin dute Gasteizen debeku saiakeren gainetik
Zigor Oleaga 2019-12-11 11:05
EHUko Gasteizko campuseko aretoa lepo bete da hitzaldia entzuteko. / Argazkia: ARGIA
Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiak eta Txema Matanzas abokatuak preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia eman dute Gasteizko unibertsitateko kanpusean. Aretoak gainezka egin du. Aurretik Esteban de Garibay elkarte eskuindar unionistak hitzaldiaren aurkako kontzentrazioa egin du. Komunikabideen eta poliziaren presentzia itogarria izan da.
Voxek hitzaldia debekatzeko eginiko eskaria ez du aintzat hartu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, baina Poliziari eskatu dio ekitaldia zelatatzeko. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Lozak Sareri eskatua zion ordurako hitzaldia bertan behera uzteko, legezkoa izan arren "biktimen aurkako erasoa eta umiliazioa" eragingo zuela iritzita. Covite EHUri zuzendu zitzaion hitzaldia debeka zezan. EAJk, Josu Erkorekaren ahotik, ekitaldia legezkoa dela onartu zuen, baina "terrorismoaren biktimentzat umiliagarria" izan ote zitekeen jarri zuen zalantzan.
Sarek deialdia mantendu eta urgentziazko prentsaurrkeoa egin du aurretik, solasaldia hartzetzekoa zen eraikinaren ate aurrean. "Elkar ulertzearen eta enpatiaren" garrantzia defendatu du ekimen herritarrak, boikot saiakerak "elkarbizitzaren aurka" egiten duela nabarmenduz. Lopez de Abetxukok zigorra beteta duela eta bere eskubide guztien jabe dela ere azpimarratu du Iñaxio Oiartzabal bozeramaileak. EHUk oharra plazaratu du, aretoaren eskaera zuzena izan dela eta baimena emateak edukiaren ados dagoenik ez duela esan nahi adieraziz. Hala eta guztiz ere, eskaera egin dio Sareri, "kontuan har dezan ETAren biktimen sentimendua, sentsibilitatez joka dezan, eta biktimak mindu ditzaketen keinuak edo adierazpenak saihestu ditzan".
Esteban de Garibay elkarteak deitutako kontzentrazioa eta hainbat kazetari. / Argazkia: ARGIA
Albiste hau Argiak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Zigor Oleagaren jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
Igor Susaeta 2019 abe 09 Gasteiz
Covitek eskatu du bertan behera gera dadila euskal preso ohia bihar EHUren Gasteizko campusean ematekoa den hitzaldia | 2020-04-08T12:05:12 | https://alea.eus/komunitatea/Argia/1576059326871-abetxuko-hitzaldia-kronika | [
-1
] |
Convertor valutar, Arhiva din data de 29 august 2005
Arhiva convertor valutar din 29 august 2005
Calculeaza conform cursului valutar din data 29 august 2005
Arhiva curs valutar din 2005-08-29
Simbol Denumire 29 Aug. 2005 Evolutie
CHF Francul elvetian 2.2843 -0.0018
CZK Coroana ceha 0.1192 0
DKK Coroana daneza 0.4733 -0.0009
EGP Lira egipteana 0.4972 -0.0007
GBP Lira sterlina 5.1755 -0.0167
NOK Coroana norvegiana 0.4469 +0.0016
SEK Coroana suedeza 0.3792 +0.0001
TRY Noua lira turceasca 2.1103 +0.0028 | 2019-02-20T17:52:09 | http://www.convertor-valutar.ro/arhiva-convertor-valutar-2005-08-29 | [
-1
] |
Sua Argitaletxea GUIA DE ESCALADA EN EL PIRINEO NORTE – Sua
Autorea: Xabier Larretxea
Tamaina: 210x150x19
EgileaXabier Larretxea
210x150x19 cm
ISBN/EAN9788482164960 | 2020-04-10T12:38:22 | https://sua.eus/es/libros/guia-de-escalada-en-el-pirineo-norte/ | [
-1
] |
2019ko abenduaren 14a, larunbata | Ordua Euskal Herrian 12:07:55
Ezagutu isildutako historia, gure arbasoek urratutako xendra eta kaleetan barrena.
1 Enaren bidea
Mauleko espartin lantegietara joaten ziren emakumeek egindako ibilbideari jarraitzen dio proposamen honek. XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasieran, asko ziren Nafarroatik eta Aragoitik mendiak gurutzatuz lanera abiatzen zirenak Zuberoako hiriburura nola Biarnora, Oloroera; udazkenean zein udaberrian joaten ziren, eta “ainarak” (enarak) deitzen zieten sarritan.
Handik ez zituzten soilik janzkera, orrazkera edo kanta berriak eramaten etxera, migrazio horrek utzitako arrastoa askoz sakonagoa zen. Nekazaritza edo artzantzara ohituriko emakumeek lan guztiz ezberdina egin behar zuten tailerrean, baldintza ez oso honetan; urte erdiz bizi ohi ziren ideia aurrerazaleagoak egosten ziren Zuberoako gune industrializatuetan.
Eta bidean bizi izandako esperientziak ere ez ziren makalak: hiru edo lau egun irauten zuen oinezko bidaian arrisku ugari izaten zituzten –berez, legez kanpokoa zen muga horrela gurutzatzea–, askotan lainoak galduta.
Erronkariko espartingileen ingurukoak zaizkigu ezagunenak; Mendiak Bizirik elkarteak urteak daramatza historia hori berreskuratzen, enarak igarotako tokiak balizatu eta informazioa paratuz. Lau eguneko ibilbide zirkularra osatu dute: Belagua-Linza, Linza-Laskun, Laskun-San Martingo Harria, San Martingo Harria-Belagua. Inguruko gailur ezagunenak igoko ditu bidaiariak (Hiru Erregeen mahaia, Petretxema, Auñamendi...) Txamantxoiako oihan zabaletan edo Larrako paisaje ikusgarrietan barrena.
Berrikitan, eskualdearteko proiektu bat jarri dute martxan, antzerki, erakusketa eta dokumental batekin emakume horien bizimodua ezagutarazteko. Horri esker, Zaraitzu ibarrean haien izenak eta argazkiak biltzen hasi dira orain gutxi.
Non: Nafarroa, Zuberoa eta Biarno
Iraupena: Lau eguneko oinezko ibilbide zirkularra
Luzera: 65 km (Ibilbide leunagoa egiteko aukera, kolore zuriz)
Zailtasuna: Mendian ibiltzen ohituta dagoenari zuzendua
Informazioa: www.larutadelasgolondrinas.com
2) Joakin Iturbe bidelapurraren artadian
Euskal historiografiak gaizkile gisa irudikatu izan ditu XVIII. eta XIX. mendeko bidelapurrak, agiri ofizialetan ere ez da gauza onik haien inguruan. Manuel Antonio Madariaga Patakon famatua salbu, gainerakoak ahaztuta izan ditugu, eta ahoz aho iritsi izan zaigu haien oihartzun lausoa.
Aitzitik, gero eta froga gehiago ditugu esateko mendian ezkutuan aritzen ziren pertsona horiek ez zirela lapur hutsak, askok bazutela estimurik herritarren artean, bandolero sozialak zirela alegia. Hor dugu, esaterako, Batxi Landa Tretatxu, Bizkaiko lapurren gobernadorea. Hektor Ortegak liburu eder batean azaldu digu botereari erresistitu zitzaiolako egin zutela menpeko klaseek “heroi”, justizia nahi bat zegoelako atzean. Seguruenik, zerikusia izan zuen XVIII. mendean kapitalismoa baserriko lehengaiekin espekulatzen hasi izana.
Arno mendiaren inguruak ere bidelapurren kabi izan ziren. Txomin Beltza ikazkinaren berriak iritsi izan zaizkigu, edo Joakin Iturbe Santua elgetarrari buruzkoak. Azkeneko hau trabukoa eskuan ibili ei zen denbora batez Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan dagoen Arnoateko lepoan, Mendaron. Handikiei dirua lapurtu eta maizterrei bueltan itzultzen ziela dio kondairak. Kortsario ere ibilia, Santua-k makina bat aldiz egin zuen ihes korrejidorearen atzaparretatik, lagun zituen herritarrei esker. 1799an harrapatu eta Donostiako Motako gazteluan hil zen giltzapean.
Ibilbide honek, bidelapurraren atzetik garamatza PR Gi-43 xendra jarraituz. Mendaroko Sahatzu baserrian abiatu, Arnoatera igo, eta berriz ere Mendarora itzultzen da. Tartean, bidelapurren ezkutaleku izan zen artadi itxia igaroko dugu, egun Gipuzkoako zabalena. Eta zeinek daki, agian haietako batekin topo egiteko zortea izango dugu.
Non: Gipuzkoa (Mendaro)
Iraupena: Goiz pasa bat.
Luzera: 8,3 km
Zailtasuna: Bidea marra hori-zuriz seinalatuta dago, baina sasiak janda askotan
Informazioa: www.debabarrenaturismo.com
3) Martxoaren 3ko memorial ibiltaria
Gasteizko hiriaren izaera aldarazi zuen iragan hurbileko gertaera baten berri bertatik bertara jakiteko aukera ematen du bisita gidatu honek. 1976ko martxoaren 3ko langile sarraskiaren eszenatokiak ikusiko ditugu Zaramaga auzoan barrena.
Frankismoaren azken urteetan mugimendu asanbleario zabala sortu zen Gasteizko lantegietan; arriskutsuegia erregimenaren erreformistentzat. Hala, 1976ko greba orokorra odolez zapaldu zuten, bost langile hil eta ehunka zaurituz. Erantzule politikoek oraindik ordaindu gabe daukate krimena.
Ibilaldi honetan bost geldialdi egingo dira eta gida baten eta audioen bidez azalpenak jasoko dituzte bisitariek orduan gertatutakoaz. Toki bakoitzean martxoaren 3ko oroimenari loturiko artelan bat dago paratuta. Manifestariak babestu ziren San Frantzisko elizara sartzeko aukera ere badago, eta collage teknikaz osaturiko proiekzio batekin poliziek irratitik emandako aginduak entzungo ditugu, hormigoizko paretak ere dardaraziko dituen hotzikara bat sentitu arte.
Memoriala osatu daiteke Oroitour tour politikoa eginez. Gasteizen barrena, XIX. mendetik hasita gaur egun arte hiriak izandako bilakaeraren bestelako kontakizuna da, bertsio ofiziala borrokatzeko diseinatua eta ulertzeko 70eko hamarkada ernaldutako langile mugimendu indartsu horren jatorria zein den.
Non: Araba (Gasteiz)
Luzera: 1,6 km
Zailtasuna: Ez du inolako zailtasunik.
Informazioa: www.gasteizm3m.org (ezinbestekoa da bisitak egin aurretik izena ematea).
4) GR-225: Ezkabako ihesa gogoratuz
1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan giltzapetutako 795 preso errepublikarrek ihes egin zuten. 1934tik kartzela-laborategi gisa erabilia, gerra zibilaren beroenean 2.500 lagun pilatu zituzten frankistek, hotza, gosea eta miseriazko baldintza penagarritan.
Ihes egindakoetatik 206 mendian hil zituzten ehizakiak balira bezala, inguruko herrietan antolatutako pertsekuzioen ondorioz; azken urteetan, epaiketa gabe hil eta lurperatutako askoren gorpuzkinak azaleratzen ari dira. Gainerako gehienak harrapatu egin zituzten eta berriz ere gotorlekuan sartu zigor oso gogorrekin –horietatik 14 Iruñean fusilatu zituzten, ihesaldiaren antolatzaileak zirelakoan–. Lau presok baino ez zuten lortu muga igarotzea.
Ihes egitea lortu zuen haietako batek ustez egin zuen bideari jarraitzen dio GR-225 ibilbideak, Urepeleraino. Lau etapatan banaturik (Ezkaba-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain, Sorogain-Urepel), Jovino Fernández Leongo anarkistak sasian zela bi astez urratu zituen bidezidorretan barrena, aukera izango dugu “bizipenen arkeologia” egiteko eta hein txiki batean jakiteko zer sentitu zuen kasik hanka hutsik Ultzama eta Arga herioan igaro zituen miliziano hark.
Nafarroako Gobernuak gertaera hura gogoratzeko abian jarritako proiektuaren parte da GR-225 ibilbidea. Europako ihesaldi handiena izan zen Ezkabakoa, baina hala ere orain gutxi arte ilunantzean egon izan da. Zeharkaldian informazio panelak daude eta mendian fusilatutakoen hainbat hobi ere bisitatu daitezke, oroimen ariketa etengabea eginez.ç
Non: Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea
Iraupena:Lau eguneko oinezko ibilbidea
Luzera: 53 km
Zailtasuna: Sasoi betean dagoen ororentzat
Informazioa: www.gr-225.org
5) Txango bat bunkerren erraietan
1936ko Gerran Bilbo eta inguruak tropa faxistengandik defendatzeko eraiki zuten Agirre lehendakariaren gobernuaren aginduz “Burdinazko Gerrikoa”. Muskizko Punta Luceron hasi eta Fikan amaitzen zen gotor-lerroa; gutxi gorabehera 80 kilometro zituen, lubaki, metrailadore-habi eta bunkerrez osaturik.
Ingeniaritzako obra erraldoi hori osatzeko, arkitektu eta aparejadoreez gain, 14.000 langile aritu ziren lanean –tartean adin guztietako emakumeak–; inguruko bide eta errepideak ere hobetu zituzten, komunikazio sare sendoa osatzeko. Lanak 1936ko azaroan hasi zituzten eta 1937ko ekainean frankistek erasoa jo zutenean oraindik erabat amaitu gabe zeuden.
Askoren usterako “menperaezina” zen Burdinazko Gerrikoak, bi egun besterik ez zituen iraun zutik. Euskal imajinarioan traizio baten sinbolo gisa ageri zaigu hesiaren erorketa: Alejandro Goikoetxea ingeniariari egotzi izan diogu errua, planoak frankistei eman zizkielako. Ondoren frogatu den gisan, azpiegiturak funtsezko akatsak zituen, eta taktika militar berriei aurre egiteko desegokia zen. Hala, abiazio italiarraren eta Condor legio alemaniarraren bonbapean gudariek apenas izan zuten aukerarik.
Gerrikoaren zati handienak dinamita bidez lehertu zituzten ondoren, barruko burdina ateratzeko, baina bunkerretako aztarna ugari iritsi da guganaino erdi erorian. Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak 2016tik bultzatutako lankidetza proiektu bati esker ondare hori balioesteko “Memoriaren ibilbideak” osatzen ari dira seinaletika bateratuarekin. Oraingoz, gerrikoaren zati batzuk zeharkatu daitezke Gueñesen (12 km), Ugaon (2,5 km) eta Galdakaon (6,9 km, 3,6 km eta 1,5 km-ko hiru ibilbide).
Burdinazko Gerrikoaren osagarri moduan, beste hainbat lerro ere jaso ziren 1937an. Esaterako, Artxanda mendian badaude lubakiak eta 2 km-ko zeharkaldia egin daiteke, Bilbo azken unera arte defendatu zutenen omenez Aterpe 1936 elkarteak jarritako eskulturatik hasita. Horrez gain, Larrabetzun, Sopela eta Berango artean, eta Laudion ere badago aukerarik gerrikoari buruzko interpretazio zentroak bisitatu edo ibilbideak egiteko talde memorialisten eskutik.
Iraupena: Ibilbidearen arabera
Luzera: 80 km (soilik zati batzuk seinalizatuta)
Zailtasuna: Ez du zailtasunik, autoz ere bisita daitezke toki zehatzak
Informazioa: www.gogora.euskadi.eus edo www.cinturondehierro.net (Sancho de Beurko elkartea)
[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2019 udako gehigarrian argitaratu da. Eskuratu nahi baduzu, sartu gure Azokara]
Kanal hauetan artxibatua: Aktualitatearen Gakoak 2019 | Oroimen historikoa | Mendiak | 2019-12-14T11:07:56 | https://www.argia.eus/aktualitatearen-gakoak/2019/bost-ibilbide-oroimenerako | [
-1
] |
José María Setién. Gotzaina: Amets egiten dut gizaki guztien topaketa baketsuaren ondorio gisako egitura politiko-sozialetan eraikitako herriarekin - Euskonews
Gauza bat da elizaren egitura eta bestea elizaren egituraren ardura daukaten pertsonak. Niri esaten didatenean ‘eta zuk zer uste duzu elizaren egiturari buruz? Izan ere, hau eta bestea...', nik zera esaten dut: ‘aizu, begira, deskribatzen ari zaren eliza ez da nik Donostiako gotzain izan naizen bitartean ezagutu dudana’. Elizak jarduteko askotariko moduak onartzen ditu eta horrek federa iristeko aukera errazten du. Ez dut uste egitura arazoa denik, egitura horien buru diren pertsonen arazoa baizik: batzuek oztopo handiagoak jarriko dituzte beste batzuek baino, argi dago. Baina akatsa da pentsatzea elizaren egiturak aldatzeak kristauen fedearen arazoa konponduko duela.
Beraz, eliza pobre ez egitearen aldekoa naiz. Baina, gaiari berriro helduta, zer gertatzen da? Elizaren pobreziaren adierazpen nagusietako bat da ez dagoela jende gehiago prest bere bizitza eta denbora ikasten emateko arazo horiek guztiak konpontzearren (praktikoak dira, baina baita dotrinalak ere), teologo aditu nahikorik ez edukitzea horretarako. Haiek egin zuten Vatikanoko Bigarren Kontzilioa. Orain jende askok galdetzen du: ‘Elizak zergatik ez du Vatikanoko Hirugarren Kontzilioa egiten?’. Nire erantzuna da, Eta zertarako? Egitura berritzeko? Horretaz gain, ebanjelioaren garapenaren aurkezpena hobetzeko baldin bada Kontzilio horrek bere zentzua izango luke Baina ez lukete gotzainek bakarrik joan behar hara, kontzilioa ez baitute gotzainek bakarrik egiten, baita haiekin batera joaten diren teologoek ere. Eta nire galdera da: ‘Non daude horiek?'. Orduan, zentzu horretan, pentsatzen dut elizaren arazoa ez dela laiko eta elizgizonen arteko auzia; fedean eta bizi ari garen une honetan sinesteak izan dezakeen zentzuan sakontzea da arazoa.
Azkenean, zein da pertsona hori gauza guztien neurritzat jotzeko arrazoia? (Kontzeptu hori aspaldi sortu zen greziar filosofian). Gauza guztiak zuzenak edo okerrak diren jakiteko erreferentzia izateko arrazoia? Guk pertsonari ematen diogun erreferentzialtasunak non du funtsa? Gogoratzen dut Donostian Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan eman nuen ibat, baloreei buruz.. Ez dakit gustatu zitzaien edo ez, baina nik zera esan nuen: 'Begira, gizonak balio handia dauka, bera ez den beste errealitate baten mende dagoelako, funtsezko balorearen, hau da, Jainkoaren, mende. Gizona ez baldin badago Jainkoaren mende, orduan nolabaiteko izaki perfektua da, baina ez dakit zergatik eduki behar duen balore absoluturik, balore absolutua bere erlatibotasunetik baldin badator’.
Jakina, hori horrela izateko, beharrezkoa da oso oinarrizko gauza bat izatea: bake giroa. Eta, gero, gizakien osotasuna edo pertsonen duintasunaren errespetua helburutzat hartuz, egitura politiko-sozial horiek eraikitzea, gizaki horien guztien topaketa baketsuaren ondorio gisa. Nik ez daukat eskubiderik fedearen izenean herriak nolakoa izan behar duen esateko, baina herri horrek gizakiak errespetatzeko zer baldintza bete behar dituen esan dezaket. Orduan, herri horri askatasuna eman beharko diot, herri horren testuinguru historiko osoaren barruan, ahalik eta babes zabalena edukiko duten elkarbizitza-formulak lortzeko eta beraiek erabakitzeko. Ez dut uste eskubidea daukagunik herri horri nolakoa izan behar duen esateko. Bere kabuz erabaki, jokatu eta nahi duena izateko baldintzak eduki behar ditu, betiere, guztien eskubideak errespetatuz. Jose Maria Setien (Hernani, 1928) Jose Maria Setien Alberro Hernanin jaio zen, 1928ko martxoaren 18an. Eliza-ikasketak Gasteizko Seminarioan eta Erromako Gregoriar Unibertsitatean egin zituen, eta hantxe Teologia Sakratuan lizentziatu eta Zuzenbide Kanoniko doktoratu zen. Apaiz ordenatu zuten 1951ko ekainaren 29an. 1955eko urrian, berriz, Teologia Moraleko irakasle izendatu zuten Gasteizko Seminarioan eta, 1960tik aurrera, Salamancako Pontifize Unibertsitateko irakaslea izan zen, bai Zuzenbide Kanonikoko Fakultatean bai Teologia Fakultatean. Azken horretan dekanoa ere izan zen. Gasteizen egon zen bitartean, arimako zuzendari kargua bete zuen Seminarioan. Orobat, bokazio berantiarrentzako El Salvador Ikastetxeko errektorea izan zen, Salamancan. Ondoren, Santanderreko Elizbarrutiko Pastoralerako bikarioa izan zen denboraldi batez. 1972ko irailaren 26an, Zama Minorreko apezpiku titular eta Donostiako apezpiku laguntzaile izendatu zuten. Urte bereko urriaren 28an, Jacinto Argayak apezpikutu zuen, Donostiako Artzain Onaren Katedralean. Donostiako apezpikua izan zen 1979tik 2000ra bitartean. 2003an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman zion egiaren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik. Haren lanen artean honako hauek azpimarratu daitezke: Un obispo vasco ante ETA (2007), Laicidad del Estado e Iglesia (2007), Bases éticas para la paz. Reflexiones actuales sobre la Pacem in terris (2004), Unidad de España y Juicio Ético (2004), Pueblo Vasco y Soberanía. Aproximación histórica y reflexión ética (2003), De la Ética y el Nacionalismo (2002) eta Cartas a las comunidades contemplativas (1997).
ABAITUA LAZPITA, Carlos Barandiaran Ayerbe, José Miguel de CIRARDA LACHIONDO, José María LARREA LEGARRETA, Luis María Lekuona Etxabeguren, Manuel de MÚGICA URRESTARAZU, Mateo PILDAIN ZAPIAIN, Antonio SETIÉN ALBERRO, José María SUQUÍA GOICOECHEA, Angel | 2020-08-13T13:54:08 | http://www.euskonews.eus/zbk/457/jose-maria-setien-gotzaina-amets-egiten-dut-gizaki-guztientopaketa-baketsuaren-ondorio-gisako-egitura-politiko/ar-0457002001E/ | [
-1
] |
Estación de Trail - Goierri Turismo
16 Ibilbide Eta 35 Kilometro
Euskal Herriko trail estazioak 2 sarrera ditu:
Abaltzisketako herritik: Aralar Parke Naturalaren sarrera.
Zegamatik: Aizkorri-Aratz Parke Naturaletik, Gipuzkoa eta Arabaren arteko harresi menditsua eta euskal mendizaletasunaren erreferente den mendizerratik. Bere ondasun kulturala izugarria da: trikuharri, kobazuloak eta Erdi Aroko galtzadak.
16 ibilbide daude bi Parke Naturaletan barrena. Bi sarrerak 35km dituen ibilbide batez loturik daude.
Estazioak berak entrenamendurako erabiltzen diren zirkuituz dago osaturik, hala nola Aizkorrira eta Txindokira kilometro bertikalak edo Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbide osoa eta Ehunmilak Ultra-Trailaren ibilbidearen zati bat. Sarrera bakoitzean dutxak, aldagelak eta beroketa ariketak egiteko gimnasio bat daude.
Aditu talde bat dago baita ere, eliteko korrikalariak tartean, entrenamendu zerbitzuak eskaintzeko.
Nahiz eta ibilbideak seinalizaturik dauden, derrigorrezkoa da GPS erabiltzea; eguraldi txarrak bertako korrikalariei ere asko zailtzen die bertan ibiltzea.
Miatu ibilbide eta entrenamenduak | 2019-06-24T14:30:35 | https://www.goierriturismo.com/eu/sin-categorizar/trail-estazioa | [
-1
] |
METARA IRTEERA
BUELTA TXIKIA
BUELTA ERTAINA
BUELTA HANDIA
Jubenil Junior gizonezk.
Jubenil Junior emakumezk.
Infantil kadete gizonezk.
Infantil kadete emakumezk.
Alebines gizonezk.
Alebines emakumezk.
Benjamines gizonezk. emakumezk.
beterana emakumezk.
Absluta emakumezk.
Beteranos gizonezk.
Absoluto gizonezk.
1. Art.- GIPUZKOAKO ATETISMO FEDERAZIOAK (GAF) eta FLY GROUP antolatu du DONOSTIAKO LVIII NAZIOARTEKO KROSA. 2013ko urtarrilaren 27an izango da, Donostiako Zubietako Hipodromoan. 2. Art.- ORDUTEGIA, PROBEN HURRENKERA ETA DISTANTZIAK honako hauek izango dira: 10:50 JUVENIL MUTILAK 96/97 5.175 m. 1Txiki + 3 Ertain
JUNIOR MUTILAK 94/95 5.175 m. 1Txiki + 3 Ertain
11:10 JUBENIL NESKAK 96/97 4.225 m. 3 Ertain
JUNIOR NESKAK 94/95 4.225 m. 3 Ertain
11:30 INFANTIL MUTILAK 99/00 3.800 m. 1 Txiki + 2 Ertain
KADETE MUTILAK 98 3.800 m 1 Txiki + 2 Ertain
11:30 INFANTIL NESKAK 99/00 2.000 m. 2 Txiki
KADETE NESKAK 98 2.000 m. 2 Txiki
12:05 ALEBIN MUTILAK 01/02 1.475 m. 1 Ertaina
12:20 ALEBIN NESKAK 01/02 1.475 m. 1 Ertaina 12:35 BENJAMIN MIXTOA 03/04 500 m. 1 Bejamina
12:50 HELDUAK NESKAK 2.425 m. 1 Txiki + 1 Ertaina SENIOR/PR. NESKAK 91 ETA AURREKOAK 6.550 m. 1 Txiki + 4 Ertain
13:25 HELDUAK MUTILAK 3.475 m 1 Txiki + 1 Handi
SENIOR/PR. MUTILAK 91 ETA AURREKOAK 11.475 m. 1 Ertaina + 5 Handi
3.Art.- Parte hartzeak ondoko murrizketak izango ditu: • Benjamin lasterketa betakoa izando da
• Alebin eta Infantil mailan nahi duten atleta guztiek parte hartu ahalko dute eta lizentzia eskolarra beharko du.
• Heldu, Kadete, Jubenil, Junior, Etorkizuneko eta Senior mailetan nahi duten atleta guztiek parte hartu ahalko dute, betiere federazioaren lizentzia edukita. 4. Art.- Klubek nahi beste atleta apunta ditzake, betiere 3. artikuluak dioena betetzen badute.
5. Art.- Izen emateak eta dortsalak
GIPUZKOARRAK • HELDUAK IZEN EMATE AGIRIA BETE BEHARKO DUTE. DORTSAL BERRIA EMANGO ZAIE.
• SENIOR ETA ETORK. IZEN EMATE AGIRIA BETE BEHARKO DUTE. DORTSAL BERRIA EMANGO ZAIE.
• BESTEAK EZ DUTE IZENIK EMAN BEHAR. DENBORALDIKO DORTSALEKIN PARTE HARTUKO DUTE
EZ GIPUZKOARRAK IZEN EMATE AGIRIA BETE BEHARKO DUTE. DORTSAL BERRIA EMANGO ZAIE
6. Art.- Izena GAFn eman behar da itxatxita dagoen orria betez 2013ko urtarrilaren 21ko (astelehena) 12:00ak baino lehen. 7. Art.- Dortsalak urtarrilaren 27an (igandea) Hipodromorako sarreran 09:00etatik aurrera. Hipodromora sartzeko balioko dute dortsal horiek . Katekorratzak ez dira emango.
8. Art.- Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen probako partaideek izan ditzaketen lesio edo kalteak, berez edo hirugarrenek sortuak, ez eta haiek besteri eragin liezazkieketenak ere. 9. Art.- Partaide guztiak deialdi gelatik pasa beharko dute.
10. Art.- Partaide guztiek araudi hau onartzen dute. Araudi honetan jaso gabeko kasuetarako IAAFren araudia erabiliko da.
11. Art.- SARRERAK HIPODROMORA
• Entrenatzaileak bere txartelarekin sar ahal izango dute. Eskolar monitoreak gonbidapena eskatu behar izango dute aldez aurretik. Atletak dortsalarekin sartuko dira.
• 12 urte azpiko umeak dohain sar ahal izango dute.
• Sarrerak Urtarrilak 21etik salduko dira 6 €tan KUTXAN, ROBERSEN ETA FEDERAZIOAN
• Lasterketa eguenean leihatilan 10 €tan salduko dira.
• Atleta bakoitzak leihatilan lasterketa egunean bere dortsalarekin 6 €tan sarrerak erosi ahal izango ditu (bi gehienez)
12. Art.- Aldagelak eta dutxak hipodromoan bertan eta Lasarteko polikiroldegian erabil ahal izango dira.
Deskargatu ordutegia
[18Kbs.]
Descargatu araudia
[59Kbs.] | 2013-05-21T13:13:51 | http://www.sansebastiancross.com/antbuspre.asp?cod=2781&nombre=2781&nodo=&orden=True&sesion=14 | [
-1
] |
EMAITZAK - FUTBOL 11 KADETEAK LEHENTASUNEZKO MAILA - 13. SAILKATUAK
Beste data ikusi 19/05/2019 - 19/05/2019 2019/05/19 26/05/2019 - 19/05/2019 2019/05/26 02/06/2019 - 19/05/2019 2019/06/02 09/06/2019 - 19/05/2019 2019/06/09 16/06/2019 - 19/05/2019 2019/06/16 23/06/2019 - 19/05/2019 2019/06/23 Beste txapelketa ikusi LURRALDEKOA OHOREZKO MAILA LURRALDEKOA LEHENTASUNEZKO MAILA LURRALDEKOA LEHENENGO MAILA LURRALDEKOA BIGARREN MAILA LURRALDEKOA HIRUGARREN MAILA LURRALDEKOA HIRUGARREN MAILA - TXAPELDUNAK LURRALDEKOA HIRUGARREN MAILA-3.SAILKATUAK GAZTEAK OHOREZKO MAILA GAZTEAK LEHENTASUNEZKO MAILA GAZTEAK LEHENENGO MAILA GAZTEAK LEHENENGO MAILA - TXAPELDUNAK GAZTEAK LEHENENGO MAILA - 3. SAILKATUAK GAZTEAK LEHENENGO MAILA - 12. SAILKATUAK GAZTEAK BIGARREN MAILA GAZTEAK BIGARREN MAILA - TXAPELDUNAK GAZTEAK BIGARREN MAILA - 2. SAILKATUAK KADETEAK OHOREZKO MAILA KADETEAK LEHENTASUNEZKO MAILA KADETEAK LEHENTASUNEZKO MAILA - TXAPELDUNAK KADETEAK LEHENTASUNEZKO MAILA - 3. SAILKATUAK KADETEAK LEHENENGO MAILA KADETEAK LEHENENGO MAILA - TXAPELDUNAK KADETEAK LEHENENGO MAILA - 3. SAILKATUAK KADETEAK LEHENENGO MAILA - 4. SAILKATUAK KADETEAK LEHENENGO MAILA - 13. SAILKATUAK KADETEAK BIGARREN MAILA KADETEAK BIGARREN MAILA - TXAPELDUNAK KADETEAK BIGARREN MAILA-2.SAILKATUAK KADETEAK BIGARREN MAILA-3. SAILKATUAK
ELORRIO ''A'' 5 - 1 GURUTZETA ''A''
17260 erabiltzaile on-line | 2019-05-25T20:04:18 | https://fvf-bff.org/publico/resultadosJornada.asp?idioma=eu&idCategoria=12&idCompeticion=1178 | [
-1
] |
Baserriaren historia; baserri izenak; desagertutako baserriak
Ezkontzegin maizter
Aintzane Toledo...-k bidalia Ar, 05/28/2019 - 08:14-n
0:10:52 - 0:12:36 (1' 44'')
Donostiako anai-arreba batzuk ziren Ezkontzegiko nagusiak. Aitak esaten zuen gaiztoak zirela. Baserri handia zen Ezkontzegi, bai baserria bera eta baita terrenoak ere. Tolare ederrak zituen. (Bapatean mozten da bideoa)
Gehiago irakurriEzkontzegin maizter -ri buruz
iodriozola-k bidalia Ig, 09/30/2018 - 20:16-n
0:03:18 - 0:04:15 (0' 57'')
Gurasoek, ezkondu ondoren, erosi zuten Esnao. Eta Josefa jaio ondoren berritu zuten etxea, ederki oroitzen du etxea berritu zuten garaia.
Gehiago irakurriEsnao -ri buruz
Artamugarri-erdikoa
iodriozola-k bidalia Az, 06/06/2018 - 20:18-n
0:06:20 - 0:08:21 (2' 01'')
Artamugarri oso baserri ederra omen zen, ikuilu eta sala dotoreekin. Baserria nolakoa zen kontatzen digu. (Tartean txirrina jotzen dute eta moztu egin behar izaten dugu). Garai batean neskak oso gazterik joaten omen ziren neskame; tartean, Mari Karmenen bi ahizpa zaharrenak ere bai.
Gehiago irakurriArtamugarri-erdikoa -ri buruz
Aintzane Toledo...-k bidalia Or, 03/16/2018 - 08:40-n
0:26:21 - 0:28:05 (1' 44'')
Baserri izenak: (Haunzko mendikoak: Isturitz, Txikierditik pixka bat goraxeago. Portuluze. Oiartzabal. Añarre. Oleta (etxetik ikusten da). Arkaitze (bista- bistan). Aldura txiki, Aldura, Urdaburu. Denak inguruko baserriak. Gurasoekin ez ziren mendira joaten. Mendia lanean ezagutu zuten, animaliekin. Baina, ez aisi gisa. Senarrarekin bizitzera joan zenean, zertxobait gehixeago.
Gehiago irakurriBaserri izenak -ri buruz
Aintzane Toledo...-k bidalia Al, 03/05/2018 - 10:30-n
0:07:32 - 0:09:32 (2' 00'')
Sarrerako atearen gainean Santa Engrazia jartzen duen arren, inork ez du ezagutzen. "Arkaitze" izenarekin ezagutzen dute denek. Bere ustez, harkaitzaren gainean dagoelako datorkio izena. Umeak zirela denean barrena ibiltzen ziren, gurasoek askotan ez zuten jakiten non zebiltzen. Gaur egun, ezin pentsa horrela ibiltzea umeak
Gehiago irakurriBaserriaren izena -ri buruz
Aintzane Toledo...-k bidalia Al, 03/05/2018 - 10:16-n
0:03:10 - 0:06:33 (3' 23'')
Beren baserriaren izena Santa Engrazia zen, nahiz eta "Arkaitza" izenez ezagunagoa zen baserria. Baserriaren jatorria kontatzen du Maitxok. Iturrioztik gora dago baserria, Buenos Airesen azpiko txokoan omen dago. Euskaldunok izenak mozten ditugu: Santagrazia (Santa Engrazia). Oiartzuna jeisten zenean, baserri izenarekin deitzen ziotenean ez zitzaion gustatzen.
Gehiago irakurriSanta Engrazia baserria -ri buruz
alertxundi-k bidalia Or, 02/09/2018 - 10:22-n
0:07:11 - 0:09:49 (2' 38'')
Ergoiengo Egurtzegi baserrian jaioa da. Gaur egun ez dago. Baserria nolakoa zen kontatzne du, ederra zen.
Mamuteko etxeak
Aintzane Toledo...-k bidalia Og, 01/04/2018 - 12:03-n
0:01:08 - 0:02:26 (1' 18'')
Carmen Ugaldetxon bizi zen, Juansendon, Mamut egin aurretik. Inguru haiek nolakoak ziren azaltzen du. Mamut egin zen lurretan zeuden baserriak: Juansendo, Juansendo errota, Juantxene, Palazio eta Txokoa.
Gehiago irakurriMamuteko etxeak -ri buruz
Aintzane Toledo...-k bidalia Al, 11/20/2017 - 11:56-n
0:07:48 - 0:10:38 (2' 50'')
Dolorex Anatxurikoa da, lau bizitza zituen Anatxurik. Gero bi bizitza egin zituzten. Anatxuritik Iturriotzera zuten joera. Baina, Karrikako harrobian barrena jaisten ziren bidea hortik egina zegoelako.
Gehiago irakurriAnatxuri -ri buruz | 2019-08-22T18:26:50 | http://www.oiartzuarrenbaitan.eus/taxonomy/term/1122 | [
-1
] |
���� Bridgestone Blizzak VRX 205/60 R16 S 92 � ������, ������, ������, ����, ���� - ��������-������� ��� ������ �����
������ ����� / ���� / ������� ��� / Bridgestone / Blizzak VRX
���� Bridgestone Blizzak VRX 205/60 R16 S 92 � ������
���: ��16202/25
�������� 58101
� ��������58101
5810 �
����������� ��� ������ � �������������� ������������� ����� Multicell Compaund. ��������� �� ���������� ���������� ���� ��������������� �� ���� ����� ��������. ����������� ��� ��� ��������������� ���� � ������ ��� ������������ �������. �������������, � ���������� ������, ������� ���������� ���� BRIDGESTONE Blizzak VRX ����������� �������� ��������, ��� ������ ������� ���������� � ����������� ��������� �������. ��������� ��������� ��������� ��������� ����.
���������� � ������������ ������� ������� ������������� ���� � ������������ ����� ���� � ������������ ���� �� ����� �������� �� ����������� �����. ����������� ���������� �������� ��� �������������� �� �������� ������ ��� ������������ ������ ������� ��������� ��������.
������ � ���� Bridgestone Blizzak VRX
�����������:����������� ����-��������. ������...����������:��������������:��� �������� 1 ������� �� ������������ ���� �����. � �������� �������� �� ����������. ������ ����� ���� � ������ ����, ��������� �����, �� ���� � � �����; ������� �� ����� � ������ ��������. �������� ���� - ������� �������������. ������� �������, ����� �� �����-����� �������� ������ ���� � ���� �� �������(������ �����). �.S. ������� ���������, � ������� ������� ��� ������. �� ��� ��� ��� ����� ��� ���� �� ������ � �� ������ ������ �� ���� � �����-������ ����. ����� ��� ����� � ������ � ���� �������� ����� � ������ ����� � ��� ������, ��� � ���� �� �������. ������� � ������������ ��������� ��� � ������...�����: Skoda Fabia���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:���������� ��������������:���� �� �����������������:��������, ���� �� �������. �� ����� � ������ �������� ����� ���� ������ ���������. ���������������� ���� � ����, �� ��� ������� ��� �����������, ����� ��� ������ ����, �������� �� ������ ������� ����-������� ������, �� �����������.����� ���������� ��� ������� ���� ����� ��������� �����... (�� �� ���� "Goodyear UltraGrip Ice Navi Zea")�����: Skoda Fabia���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��������
�����������:���� ��!����������:�������� �� ��������� !�����������:���� �� �������,� 2000 ����,� ��� �������!
���� ���� �������� �� ��� ������� ������ !�����: Toyota Auris���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
���������� ������������� ��������� (���������)
�����������:����� �� �����,������ ������ ��������, ���� ��� 80 ��/� �� ������� �� ��� 90 ��������))) �� ������ ����� ����� ���� ��������.����������:��� � ��� ������� �� ���� �������������������������:�� ������� ���� � 2009 ���� ���� ������ �����,���������� ������ ��� �������� ������.�����: Volkswagen Golf VI���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:����,��������,����������� �� ������������ � ������ ������� ������������:������ ���,��������� ����������� ���� � ���� ���������������������:������ � � ������� � � ���� �������!���� ��� ������ � ���� �� �������!����� ������� �� ��������,� ��� ��� ������� �� ��� ��������!����� ������!������ ��������� ����������� � "�������",� ���!�� ���� ������ �� ����!������ ��� ��������� � �� ������ � ������� ����� � �� ������ � ���������� ����!�� �������� �����!� �� ��� ������,��� ������� ����!���� ����� �����,���� �� �������,�� ��� ����������,���� �� �����,�� ����-������,������ ��� ����� ���������� ����!������ �����,�� ���������!�����: ��� Kalina���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�� �����, ������� ���������� �� ��������� �����, ����\������������������:�� ����� ����� � ����������� �� -5 �� 0 �������������: Skoda Octavia III���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:��� ��������������������:��������������:����� ������ � 2014 ���� , ������� 500 ��, ������ 2014 ����� �� ����, ������ �� �������� ���� ���� ������������, � ������� 2014 ���������� ������ �������� ����������� �������, �� ������� �� ������ ������ �� ���������� ������� ������ �� ������:����,�����, ���� ��� � ����� ! ��� ������������ �� �������� ���� 140 ��./�.,������������ � �.������ � �� ��������� �������.���� �� ���� �������� � ������� ��������� 6370�.������ 17/225/60�����: Subaru Forester���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:����� ������� �� 100%. ��� ������ ������������ ������ ������, ����� ����� ������ ��� �����, ��� �� �����, �� ������ �� ������� � ���, ��� ����� ���� ����� �������������. 80% ����������� �� ������, ��������� ����� - ������.����������:� ��� ���� �� ������.�����������:����������. �� �����, ������ ����, ������������ � ����������.�����: Opel Insignia���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:���������� ����� ����, ������������ ���������.����������:����� ��������� �� ���������������� ����� � ��������� �����.�����������:� ���� ��� ���� ������ "�������". �������� ���� ������ � ������. ��������� � ������ ����������� �� ����� - "�� ������� ����������� ����� �� �������� �� ���� �� ������." ���� ��������� 1000 �� �� ��������, ��� �������� �� ����� ����������. ��, � ���� ����� ��������, ��� ���� ������, ������� ������ ��� ��������� �� ��� �����, �� �� �����.�����: Kia Cee`d���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��������
�����������:�� ����� ���������������������:��������������:�� ����� ������ ���� ���� ���� �������� �� ����� �������������: Chevrolet Niva���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������� ����������
������ ���� ������������������:�� ��� ���� ����������������:������� ��������� � ������� �� ����� ��������: �������, ����, ������ ������� �������.
������� ������.BRIDGESTONE BLIZZAK ���� �� ������ ��� � �� ���� �� �������������. ������ ������ � ���������(������ ��������� ��� �������), � � ����� � ������ ������������ ���� �� ���������, � ���������� �� ������ �������.
���� �� ������� ���� ���������� � ������ ���� ���� �� ��� ��������.�����: Toyota ���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�����, ���������� ����.����������:����� ������� �� ������������ �������.�����������:��� ��� ������ �������. ����� � ��������, ����� ����������, ����� ��������. ��� ����� ������� ������. ���� ��������, ��� ���� ������ � ����� ���. �� ���������� ���� ����, ��� ����������� ��������, �� ����� ������ �� ����� ��������. ��������� ������� �� ������ -10 � ���� ��� ������������, � ����� � 0 ����� ���������� �����. ���, ������� ������������ ������� �� �����, �� � ���, ������ ��� ���������� ;).�����: Skoda Octavia II���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������� ����, ���� ���� ������ ������������ �� ���� � � �����, � ���� ��� ������������ �����������,�����,���� �� ��������� � ������.����������:������� ���������� �� ��������� � WS-60 �� �� �������������������:��� ���� ������ ����������� �����- ���� ��� ������� ���, ����������� ����������� ���� ������ ����������� �� ������ �������������, ��� ���� ������� ����������.�����: Volkswagen Golf VI���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��������
�����������:�������� ���� �� �����, �� �����, ������ ���, ���� ��������.����������:�� �������,�����������:��� ������ �������, ������� ������� �����, �������� �����, �� ���� �� ���������, ����� ����� ��� ������ � ������ �� ����� �������.�����: Toyota Corolla���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:����/��������, ������������ �� ������, ��������, ���������, ������, ������� � ����������������:��������������:�������� ������, ������� ����� � ���������� ����� Nokian R2 � ���� �������, � ����� ������ Blizzak-VRX � �� �������. � ������� ���� �� ������ ������ ����� �� Nokian R2, ������ ������� �� ������������ � ���� ������ ��, ��� BRIDGESTONE ��� �������� ������!�����: Seat Leon���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�����-����� �����!!!����������:���� ��� ������ ���� - ����. �� R16 205/60 92S ����� ����� 19 000 ������.�����������:�� ����� ����� �� Bridgestone blizzak revo-gz, ���� ������� ������! ����� � ����� ������������ ������ ����� ���� ������ ����� ������ �������! ����� ������� ����. ������� � ����� - �����, ������ ���� - �� ��������! �� � �� �������� ���� � ���������. ����� ������� ������������ "�������" - ����� ������� ������������� ��� ����� ������!�����: Renault Fluence���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:����� ����� ������, ��������� ������ �� ������ ������� ���������������������:������ �� ����� ���� �� ������, ��� ���� ����� ����������� ��������� ��� � �����������������������:�� ���� ������ ����� ����� ������� �������, �������� ���� � ��� ������ ��������� ������ �� ����� � ����, �� �������� ���� ���� ������, ����� ���������������: Ford ���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������� ���������, ������� ��������, ������ ������ � ���������, ������, �� �����, ��������� ���������������:���� �� ����������: Daewoo Nexia���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������. (������, �����)����������:�������� ������������������������:����� �� Blizzak WS-50, ������, �� ���� ��������� �� ������ ���� ������������, ������� �������, ����� ����� ��� �������� � ���������� ���������, ������ �� ����. ����� ������ �� ����������, � ������� � �����, � � �������� ���� �� ����������. ���� � ���� �� ��� ��������� ��������, ������ �� ����� �������, ��� �����.�����: Ford C-Max���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ���
�����������:���� ������ ������� - ����� 1 ��. ���� ���������. ��� ������ - �������� �������. �������� ��������� (�������, ���� ��������, ��� �� �� �� ������������). �������� ������ ������ � ������. ���� �������.����������:�������������� - ���.�����������:������ �� ������� ������ �� ���� - ����������� ESP. �� ���� ��� � ������ ����.�����: Volkswagen Jetta���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������� �� ��� �� ���� ����� 5000��. ����� � �� ������ �� 1000�� � ���� ��������� �����. ������ ������ ������,�� ������ � ����� �������� ����� ���� ������ �������.�� ����� ���� ������� ������,����� ����������� ����� �� ����, ����� ������� ����� � ������ �����-�� ������ �� ���� �� ��� ���� �� �������� ABS(�� �����). ������ ���������,� ���� � �������� ��������,��������� � �������� ��� �2(� ���� ������ ���),����������:����������� ���,������������ ���� ����� �������,��� �� ��� ����(5000 �������), ���� 3-4 ��� ���������� � �� ��� ���������� �� ���� �� ��������� ����� 70��)))�����������:�������� ������(�������) � ��� 2014�.,����������� ��� ������ � �������� � ���� ����� �����,������� � ����� ����� ������� �2,�������� ��� � �� ����� ��� ���))). �� ������ ����� ������� �� 3� �� ����.� �����-����� ��� ������.(����� �� �������� �1 � �2 ����� ��������� ��������� �������,������� ��������,��� ������ ������ ��� ������ �� ����,�� ����� ������� ������)�����: Skoda Octavia III���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������������������:��������: Kia Cee`d���� ��������: �� 3 �� 5 ��������� �����?: ��
���������� ������������� IFJ (������)
�����������:�������� ������, ����������� ����������� ���� -��������. ������� ������ �� �����, �� ��������. ������� ����� ��� ���������� ���� �� ������ � ������ �� ������.����������:����������� �� ���� ��������� ����, �� ������ ���� ���������� � ���������� �������, ������ ����������� �� ����������.�����������:����������.�����: Peugeot 206���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������,����������������:�������������: Subaru Legacy���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�� ��� ������ ������ ������� � ���������� BRIDGESTONE ��������� ������ ! � ��� ������� ������� (��� � ���� )��� � �������. �������� ����� ������.����� ���� ��� �������� ������� �� ������ ������������� ��� ���������. ���� �������� �� ����� �� � �������� ����� �� ����������� ������ ,�� ����� 3-4 ��� ����� ���������,�� ���� ������ ��������� ���� �� ���� ! ��� ��� ����� � ������ ���������� - �������� ! �� � ������ � �� ������� ������ ��� � �������. �� ���� �������� ���� BRIDGESTONE WS-60 � 2006-2013,����� ������.����������:�� �����������������:-�����: Nissan Almera���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
���������� ������������� ���������� (�����������)
�����������:������� ������ �� ���� ������. ���������� �� ��������������� ��������� ����� ������������� �� ���� ������ ������ ������������ ����� Blizzak ws60, � �� ������ Nokian Hakkapelita R.����������:������������� ������ �� ���������� �����.�����������:������ 4,5�����: Volvo S40���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
���������� ������������� a1ma3
�����������:������� �������� ��������� ��������������:��� . ���� ����������������:���� ����� ����� �� �������� �� �������� ������� ������� ����� �������.�����: Toyota Corolla���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�����- ������! ������, ���������,������� ��������� �� ����� � ����.����������:��������: Mitsubishi Lancer IX���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�����, ������,������ ������ ������ )))����������:���� �� ������������������:������� �������� )))�����: Skoda Roomster���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������� ������,��������� ����,������ ������ ����������������:�������������� �� ���� ��� ��� �����������������: Toyota Yaris Verso���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������� ����, �� ������.����������:��������������:�������� ���� ��� ������������. ������� ������.�����: Volkswagen Polo���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:����� ������� ������������ - ��� ������ ������� ����. �� ��������� � ����������� ������ ���� � �����. � ��������� - ����� ������������� �������� ����.����������:������� ��� ���� ����. ���������� ������� �������, �� � ������ ������� ������� ��������. �� ����� ���� ����� ����� �� ���������.�����������:��� ��� ������ ���� � "��������", ������� ������� ������������. �� �� ���� ������ ����������� ������� � ��� ��� ������� ���������� �� ����������.�����: ��� Kalina���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������� ������ ��� ������. ������ ������ � ������. �� ���� ����������� ESP, �� ���� ��� � ������ ����. ������ ����� 1 ���. ��., �.�. ���� ������ �������.����������:������ ����������� �� ��������.���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������ ��� ������. ������ ������ � ������. ��� ���������� ����. �� ���� ������, ��� ����������� ESP, �� ��� �����. ������ ����� 1,5 ���. ��., �.�. ���� ������ �������. ����������!����������:�� ���.�����: Volkswagen Jetta���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������� ������ ��� ����� � ���������� ������������ ������������ - ���� ����� ������ ������, � ����� ���������� �� ����.����������:���, ���� ������ ������������.�����������:������� ��� ������� �������, � ���� ������ ����������� ���� ����� �������� ������ ����� 2000 ��! ����� ��� ������ �� ������! �� ��������� ����� ���������� �������� �� ������ 3000 ��.�����: Mitsubishi Grandis���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:�������� ������ �� ����� ���������������������:��������������:� �������� ������ �����, � ������� ���� ���� �� ���( � ������ ����� � ������� ������ ����), ������� �� ���� � ������� ���� ����� �����, � ���� ������ ����� �� ������� �� ������ ����������� �������( ����� ���� ������ ��������� ���� ���������� ������ �� ��������- ����� �� ���) �� ���� � ���� ��� ������ ��������� ������ ������������ � ����� ��� ����������. ������� ����� �����, ����� ��� � ������������� ��� ��� ��������.�����: Kia Rio���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:���� �� �������� ����� 10 ���. ������ ���� ������ � ���� ������ �������� (������� ����� �� ��� 4 ���� �� ������). ��� ����� �����, ��� �� ����������� � ��� ������ ���������������� �� �����, ����� �� �������� ����� �����. ����� ����� ����� ������. ������� ws60, ������ wrx. ��������� � ��������� ������ ����7. ��� ������ ������� ������ ������, �� ������� �� �����. ������, �������, ����� �� �������, ��-����� ������ ���� � �������. ����� ������ ����� 100 ��� �� �� ������ � ������.����������:���������������� ��-�� ���������� ������������ ������� �� ����������������:���������������: Chevrolet Cruze���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
�����������:������ �������� ��������������� � �������������� ������ �� ������������,��� ������� � ���� � ����� �� ������� ���� , ����������� ��� ��� ��������������:���� �� �����������: Kia Rio���� ��������: ����� 5 ���
�����������:������ �� ����, ���������, ��������������:���������� � ����������������:��� ��� ������ �������. �������� �������. �� ������� �������� ���� ��������, ��� ���� ��������� � �������� ��������. �����������, ��� ����� � ��������� ��� ����� ��, ������.�����: ��� 110���� ��������: ����� 5 ���
�����������:������ ����� ������� ��������� �� ������. ��������� ����� ���� �� ����� ��������. �������� ������� �� ����� ��������. �� ���� ���� ��������. �� ������ � �������� �����.����������:��� ����� ��������� � ��������, ����������� ����� ������ ���������� (��� +10).������ ������� � ����� �� ������� ����, �� ��� �� ����� ������ �����������.�����������:������� WS60 ������ �������������. ���������� ��� � �����. �� ������� �� ����� ����� ����� ����������: Hyundai Sonata���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ��
���������� ������������� Bes (���������)
�����������:���� �� ������������������:����� ������ ��������������:����� ��� ���� ����� ������ ���� �������� �� ��� �� ������������ �� ������ ���� ������ � ������� � ������ ���� ������ �� 50 ��� ��� ��� ��� ������ ����� ����� ����� 7 ���� ������� �����������: Renault Logan���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ���
�����������:����� ������ � ����������������:�� ���� ����� ������,�� ���� ����, � ����� ������������������:��� ���������� ���������� (����� ��� �� ������ � ��� ������ ��������)� ������ ��� ����� �������� � ������� ���� ��������� ������ ���������. ���� ��� ����� ����� ����������, � ���������� ������ �� ��������, ���� ����. �������� ������ ������� 3 ������, ������� ���� �������� �� ����� ������� ������, � ��� ����� � ���������� ������� ����������, �� ��� ��������� ������� �� ���������. ��� � ������� ������ � �������... ����� ������� �������� ��� ������ ��������, �������� ������ � � �, �� �������� ���� ��� ��������������� ��� ������� ��������� �� ������ ����������� ��� � ���
��������� ��� �� ������ ����� ������� ��������� �� ����, ����� �� ���������� �� ���������: Volkswagen ���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ���
�����������:�������������:���������������:� ���� ��������� ��������� ��������, ����� ����������� ���������� �� ������ �� ����� �� ��� ������ ��������� ���������. ������ "��� �������".
��� ��� � ���������� ����� �������� ��������?
������ ���� ������ ���� ������ ����� ����� �� ���������� �� ���� �� , ����� ����������� �� �������� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ���
�����������:�������, ��������� ������� ����������!!!����������:������� � ����� ������ �� ������ ��� ������, ����� �� ����� �� ��������, � ������ ��� ����� ���� ������, � ������� �������!!!�����������:������ �� ����� ... ����� ��������� � ����� ������ �����������: Opel Astra H (Family)���� ��������: ����� 5 ��������� �����?: ���
�����������:������ ����� � ������ �������, �� ����� ������. ��������.����������:�� ������ ��� � ������� �� ��������.�����������:��� ������ �������. ����� �����������. �� ������� ����������� ����� �� �������� �� ���� �� ������. ��������� ���� �������� ������, ��������� "�������" � �������� �������- ����� ����! ��, ����� �������� ����, �� ���� � ��� ��������, ���� ����� ������ ����������, ��� ��� � ��� 10-�� ����� �� ������ ������� ����� �������.�����: Daewoo Nexia���� ��������: �� 3 �� 5 ��������� �����?: ���
���������� ������������� ���� ���������, ���� (����)
��������� - 2014� ���� 18-� �������� ������ ��� - 8 �����
��������-������� ��� ������ ����� ���������� ������ � ������ �� �������� ���� ���� Bridgestone Blizzak VRX 205/60 R16 S 92. �� ����� ����� �� ������� ��������� �������� ��� � ����. ��� ��� ��������� �� ������� � ���� ������ ����������. | 2016-10-24T00:02:45 | http://www.kolesa-darom.ru/shiny/catalogue/BRIDGESTONE/Blizzak-VRX/s-205-60R16-S-92-s.html | [
-1
] |
| 2020-07-07 22:06:00
Hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk, astearte arratsaldean, Elgoibarren. Giza Eskubideen plaza bete egin da Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen eta Ander Rodriguez Gipuzkoako hautagaiaren hitzartzeak jarraitzeko. Rodriguezek azpimarratu duenez, “ezustekoa” emateko moduan dago EH Bildu igandeko hauteskundeetan. “Igande honetan boto bakoitzak balio izugarria dauka. Partida badago, eta Gipuzkoan lehen indarra izateko aukerak ditugu", esan du aurreko legealdian legebiltzarkide izandakoak.
EH Bildu herri honetako ezkerreko subiranista guztien etxea izateko jaio zela gogoratu du Rodriguezek, eta azken urteetako lanari esker, etxe hori handitzen ari dela nabarmendu du. “Gero eta gehiago gara EH Bildun. Sektore eta norbanako berriak bat egiten ari dira ezkerreko subiranisten proiektuarekin. Biltzen ari garen indar berri guztiak erakutsi behar dira orain uztailaren 12ko hauteskundeetan”.
Mertxe Aizpurua, bere aldetik, Madrilgo aktualitate politikoaz eta horrek Euskal Herrian daukan eraginaz aritu da. Era horretara, euskal langileen interesak defendatzen dituen indar politikoa dela EH Bildu esan du. “PPk onartutako lan erreformaren derogazioa gauzatzeko akordioa gauzatua daukagu PSOE eta Podemosekin. Emandako hitza ez dutela beteko diote orain. Birritan esan digute. Baina urrats hori ematea ezinbestekoa da, guri eta langile guztiei emandako hitza betetzeko eta langileek galdutako eskubide guztiak berrezartzeko”.
Igandeko honetan asko dagoela jokoan azpimarratu du Aizpuruak, “krisiari irtenbide duina ematea edo krisiaren faktura betikoek ordaintzea, langileek ordaintzea”.
Aspaldian eskuin muturra izaten ari den gorakadaz eta Vox-ek Gasteizko Parlamentuan sartzeko duen aukeraz ere mintzatu da Azpirua. “EH Bildu beti izango da faxismoa geratuko duen horma. Uztailaren 12an erantzukizun historikoa dugu. Ezker subiranistaren boto bat bera ere ezin daiteke etxean geratu”.
| 2020-06-22 09:29:00
EH Bildu kezkatuta dago Pedro Muguruza etorbidearen izena aldatzeko tramiteak hasteko mozioa osoko bilkuran aho batez onartu eta 7 hilabetera oraindik ez delako horretarako pausorik eman. Iazko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran honako testu hau onartu zen: “Pedro Muguruza kalearekin dagoen eztabaida mahai honetara (bizikidetza mahaira) eraman eta kontakizun horren barruan herritarrei ere galdetzea zer nahiko luketen egin kale izen horrekin”.
Elgoibarko ezker subiranistaren ustez, 2020. urtean gauden honetan eta sinbolo frankista guztiak ezabatzea agintzen zuen Memoria Historikoaren Legea onartu zenetik 13 urte igaro direrenean, Elgoibarren oraindik ere Pedro Muguruza bezalako frankista batek kalea izatea onartezina da. Frankismoaren erreferentziazko arkitektoa eta Gorte frankisketatan diputatua izan zen Muguruza. Bere lanen artean dago Erorien Harana. Muruguza Madrilen jaio zen, nahiz eta bere familia Elgoibarkoa izan. Kaleak frankista baten izena edukitzeaz gainera, plaka falangista handi bat dago oraindik. Bestalde, Muguruzak gure udalerriko seme kutuna izaten jarraitzen du -hala da oraindik ere Frantziako diktadorea-. Gure udalerrian jarraitzen duen beste ikur frankista Morkaiko gurutzea da.
Elgoibarko EH Bilduk uste du beharrezkoa dela frankismoari erreferentzia egiten dion guztia gure udalerritik kentzea, eta, beraz, hasiera ona izango litzateke erdiguneko kale honen izena aldatzea. EH Bilduk, bere mozioan, izen bat proposatu du, "Martxoak 8 etorbidea", Emakumearen Eguneko mobilizazioetan sortu zen herri-proposamenarekin bat eginez. | 2020-07-08T05:21:33 | https://ehbildu.eus/herriak/elgoibar/albisteak?albistea=1 | [
-1
] |
Bizitza abentura bat da - Tolosaldeko ataria
Babestutako edukia 2018-07-13 13:55
Norantz Furgonetak-eko lantaldea egokitzen ari diren furgoneta baten aurrean. I. GARCIA LANDA
Lo goxo-goxo egin ondoren, leihotik begiratu eta paisaia ikusgarri bat duzu aurrean. Pirinioetako bailara batean zaude, eta eguzkia pixkana ateratzen ari da mendien artetik. Furgonetatik atera eta aire freskoarekin betetzen dituzu birikak. Ez dago gaizki, egun berri bat hasteko. Eta orduan gogoratzen zara, aurreko egunean, esnatzerakoan, furgonetaren leihotik beste ikuspegi eder bat zenuela aurrean: hondartza zabal bat, itsaso urdin batekin, eta zeruertzetik eguzkia ateratzen. Buelta eman, furgonetari begiratu eta aurpegia alaitzen zaizu, gustura baitzaude egin duzun bidaiatzeko aukerarekin. Aire freskoa sentitzen duzu berriro biriketan, eta zeure buruari esaten diozu prest zaudela egun berri bati ekiteko, bizitzaren abenturan beste pauso berri bat emateko.
Gero eta jende gehiago animatzen da furgoneta batekin bidaiatzera. Garai batean Jakan, Benidormen edo Ezkarain etxebizitza erosteko joera zegoen, baina egun gero eta jende gehiagok furgoneta camper bat bereganatzeko aukera egiten du. Oporrak eta aisialdia beste modu batera bizitzeko joera zabaltzen ari da, hau da, leku bakarrean egon beharrean, batetik bestera mugitzea, orain mendiaz eta gero hondartzaz gozatzeko. Hori bai, etxe batek ematen duen erosotasun berarekin.
Ibilgailu horiek etxebizitza mugikorretan bihurtzen espezialista da Norantz Furgonetak. Bereziki bolumen handiko furgonetak prestatzen dituzte: Fiat Ducato, MAN GTE, Volkswagen Crafter, Mercedes Sprinter... Furgonetak bezeroaren nahietara moldatzen dituzte, eta bide horretan laguntzeko lau modelo dituzte: Ipar, Hego, Eki eta Mende.
Urteetako esperientzia baliatzen dute Norantz-eko lantaldekoek ekipamenduak diseinatzeko. Horren adibide da merkaturatu berri duten Ipar modeloa. Gama altuko furgonetei begira, bi pertsona modu oso erosoan bidaiatzeko aukera eskaintzen dute, ondo definitutako espazioekin: logela, bainugela dutxarekin, sukaldea (aska eta hozkailuarekin) eta egongela. Horrez gain, egun tamaina handiko furgonetetan joera bihurtzen ari den elementua du: altxatzen den sabaia. Horrek lau bidaiari izatea ahalbidetzen du, eta adibidez, tarteka bilobak bidaia batera eramaten dituzten aiton-amonentzako aukera aproposa da.
Furgonetan bidaiatzearen abantailak
Kalitatea da Norantz-en iparrorratza, eta horren erakusle da bost urteetako bermea ematen dutela beraien produktuetan. Lantaldearen eskarmentuak, horrelako ibilgailuen erabiltzaile moduan zein nazioarteko azoketan jasotakoa, eta bezeroekin dituzten hartu-emanek laguntzen diete ibilgailuak hornitzeko irtenbide egokienak bilatzen.
Euskal Herrian betidanik izan da bidaiatzeko, bide berriak zapaltzeko, mendiak igo eta ezagutzeko kultura. Eta furgoneta camper edota autokarabana mundua gero eta gehiago zabaltzen ari da ere hemen. Garbi dago euskaldunen abentura zaletasunak eta furgoneta etxe txiki bat bihurtuta bidaiatzeko modu honek bat egiten dutela.
Joera bat horrela zabaltzen denean, gero eta arau gehiago zehazten dira eta gero eta kontrol gehiago izaten dira. Horren jakitun dira Norantz Furgonetak enpresakoak, eta bere proiektu guztiek modu zorrotzean betetzen dituzte egungo arauak.
Bertako kideen eskarmentuak ere erakutsi die tamaina handiko furgonetak direla camper munduan dauden ibilgailu egokienak. Konbinazio perfektua dute: autokarabanen erosotasun eta zerbitzu guztiak, eta furgoneten erraztasuna mugitzeko. Autokarabanarekin ezin zara zenbait bideetatik joan, edo maniobrak egiteko zailtasunak sor ditzake elurtuta dagoen errepide batean, eta istripu batean ez du furgoneta baten sendotasunik ibilgailu osoan.
Horregatik, merkatuan gero eta indar gehiago hartzen ari diren tamaina handiko furgoneten aldeko apustua egiten dute. Gainera, zerbitzu integrala eskaintzen dute, furgoneta diseinatzeaz gain, ibilgailuaren aukeraketa eta erosketa ere bideratzen baitute. Hori guztia pasioz egiten dute, eta modu horretan egiten dute gonbidapena: «Zuk aukeratu nora joan nahi duzun, aukeratu bidea, aukeratu zure abentura. Baliabideak jartzea gure kontu». | 2018-12-11T20:21:55 | https://ataria.eus/zizurkil/1530809689030-bizitza-abentura-bat-da-norantz-furgonetak | [
-1
] |
A zikloa: KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK
Gari-mamiz janaritu zituen Jaunak, eta harkaitzeko eztiz ase.
sakramentu harrigarri honetan
zeure nekaldiaren oroigarria utzi diguzu;
iguzu, arren, zure gorputz-odolen misterioa
begirune osoz gores dezagula,
zure erospenaren ondorenak gugan suma ditzagun beti.
Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean errege bizi bait zara gizaldi eta gizaldietan. AMEN.
Deuteronomio liburutik 8,2-3.14b-16a
Moisesek honela hitzegin zion herriari:
- ‘Gogora ezazu, basamortuan barrena berrogei urtez Jaunak, zure Jaungoikoak, eginarazi dizun bidea. Zu apaltzeko eta aztertzeko izan da, eta zure bihotz-ondoa ezagutzeko: Haren aginduak betetzen ote dituzun ala ez.
Berak apaldu zintuen, eta goseak euki; eta gero, ez zuk, ez zure gurasoek, ezagutu ez zuten mana eman zizun jateko; ikas dezazun, gizona ez dela ogiz bakarrik bizi, Jaungoikoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik.
Ez ahaztu, Ejiptoko lurretik, morrontza-etxetik, atera zintuen Jauna, zure Jaungoikoa. Harek eraman zintuen, pozoidun sugez eta arrobioz betetako basamortu beldurgarrian barrena; lur lehor eta urik gabean, Hark atera zuen su-harrizko harkaitzetik ura zuretzat. Hark eman zizun jateko basamortuan, zure gurasoek ezagutu ez zuten mana’.
O JERUSALEN,
ZURE JAUNARI KANTUZ EKIN.
Jerusalen, ospa ezazu Jauna,
Sion, goretsazu zeure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu bait ditu,
Zure mugetan bakea ezarri bait du,
eta Haren hitza bizkor eta arin dihoa.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei 1 Ko 10,16-17
Senideok: Bedeinkatzen dugun esker onezko kalizak, ez al gaitu guztiok Kristoren odolean elkartzen? Eta zatitzen dugun ogiak, ez al gaitu guztiok Kristoren gorputzean bat egiten? Ogia bat denez gero, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarretik hartzen bait dugu guztiok.
ALELUIA Ni naiz ogi bizia, zerutik jaitsia -dio Jaunak-;
Ogi honetatik jaten duena betirako biziko da. ALELUIA!
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Joanen liburutik 6,51-58
Aldi hartan honela esan ziion Jesusek jende taldeari:
- “Ni naiz ogi bizia zerutik jaitsia. Ogi honetatik jaten duena betirako biziko da; eta Nik emango dudan ogia nere haragia da munduaren bizirako”.
Judutarrak eztabaidan ari ziren:
- ‘Nola eman diezaiguke Honek jatera bere haragia?’
- “Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia ez baduzue jaten eta Haren odola edaten, ez duzue bizirik zuengan. Nere haragia jaten duenak eta nere odola edaten, ba du betiko bizia, eta Nik biztuko dut hura azken egunean. Nere haragia egiazko janaria da; eta nere odola egiazko edaria. Nere haragia jaten duena eta nere odola edaten, Neregan dago eta Ni harengan. Bizi den Aitak bidali nau, eta Ni Aitarengandik bizi naiz; era berean, Ni jaten nauena, Neregandik biziko da. Hau da zerutik jaitsitako ogia; ez zuen gurasoena bezalakoa; jan eta hil egin bait ziren. Ogi honetatik jaten duena betirako biziko da”. | 2020-08-05T10:01:15 | https://igandetakoak.arantzazu.org/index.php/a-zikloa/17-pazkoa/80-a-zikloa-kristoren-gorputz-odol-santuak | [
-1
] |
Mitoa Euskal Herrian - Mitología de Vasconia
Hurrengo lerroetan azalduko ditugun sineste eta alegiak oraintsura arte ibili izan dira ahotik ahora euskaldunen artean. Baina honekin soil-soilik esan nahi dugu euskaldunek zenbait pertsonaia edo izaki alegiazkori buruzko gertaerak sinesten zituztela, hots, istorio horiek elkarri kontatu dizkiotela mendeetan zehar; ez gara esaten ari istoriook eta berauen oinarriko pentsamolde mitikoa euskaldunengan bereziak direnik. Izan ere, euskal pasadizoetako batzuk berdin-berdin ageri dira beste herrialde batzuetan ere; batzuetan elementu bat edo beste baino ez da berdina gertatzen, eta beste batzuetan agerikoa da, esaterako, jatorriz istorio bera denari tokian-tokiko ñabardurak edo bereizgarritasunak itsatsi zaizkiola, kontaketaren itxura zerbait aldaraziz herriaren arabera. Inguruko herrien eragina ere nabarmena da eta ukaezina. Mitorik zaharrenetara joz gero, hain zuzen, euskaldunak Europako eta mundu zabaleko antzinako herri totemista guztien pentsakera mota berekoak izan zirela ohartzen gara. Hala pentsatzen zutenek Naturaren indarrak miresten zituzten eta horien adierazgarriak ziren jeinu eta izakiak bazirela uste zuten; haien ustetan izpiritu horietako batzuk animalia gisa (zaldia, zezena, basurdea, ahuntza, aharia, sugea edo herensugea, saia) agertzen zitzaizkien eta beste batzuk gizaki antzeko izakiak ziren, gehienetan leize edo kobazuloetan bizi zirenak, eta sarritan pizti ezaugarriren bat edukitzen zutenak.
Egungo etnologo batzuek, W. Schmidt buru dutela, teorja bat plazaratu dute antzinako herrien erlijio sinesteez, esanez ezen, gaur egun munduan kultur garapen eskasa duten herrietan antzematen dena aintzat hartuta, badirudiela gizakiarengan gizarte-egitura primitiboa zenean nahiko orokorra eta zabala izan zela "zeruko jainkoa” esaten zaiona gurtzea. Sineste horrek teologiarekin duen lotura aztertu du batik bat Schmidtek. Horrez gainera, Vjenako Eskolako etnologoek "artzain nomaden zikloa” deritzona aztertu dute. aurrean adierazi duguna baino askoz geroagokoa; diotenez, kultura horietan zerua bera gurtzen zuten izaki edo jainko nagusi legez, hots, zerua bera zen jainkoa. Hortaz. badugu esatea Europako egungo herri gehienen arbasotzat har ditzakegun artzain herriek zerua edo zeruko izaki bat gurtzen zutela izaki nagusi eta oroahaltsu gisa.
Europarrak aipatu ditugula, ildo honi jarraituta Leopold Von Schroeder-ek indoeuroparrez egin lana ekarri behar dugu hona, zeren hark antzinako germaniar, zeltiar, eslaviar eta gainerako herri indoeuroparren zeruko jainkoaz dioena loturik baitago euskaraz iraun duten zenbait hitzek adierazten duten sinesteei. Izan ere. euskaldunak indoeuroparrez inguraturik bizi izan dira aspaldi samarretik eta gainera nahikoa berandu kristautu ziren, inguruko beste herri batzuen aldean behintzat; horregatik, eta herri zaharra delako, Euskal Herriko folklorean eta hizkuntzan kristautasuna iritsi aurreko sinesteen eta erlijioaren hondarrak geratu dira, Europan garai batean erabat zabalduta egon zen zeruko jainkoaren eta horren inguruko mitoen adierazgarri direnak.
Etnologoek diote Lurra ilargiarekin batera gurtzen dutela edo zutela herri matriarkalek eta gurtza hau zerua jainkotu aurrekoa dela, nolabait esanez zaharragoa eta elementalagoa. Hori hala izanik, zehatz-mehatz esan daiteke mito ktonikoak nekazaritza nahikoa garaturik dagoen herrietan sortu eta esistitu izan direla; mito horietan lurra eta ilargia dira jainko nagusiak eta bien ezaugarriak askotan nahasirik edo ongi zehaztu gabe ageri dira. Euskaldunek ere eite horretako jainko ktonikoa eduki zutela esateko erabil ditzakegun datu ia guztiak Aita Barandiaranek bilduak dira. Egia esan berau izan zen, halaber, lehen aldiz esan zuena berak hainbat istorio entzun ondoren Mari izena eman zion numena eta Europako beste herri batzuen antzinako jainko bat ahaideak izan zitezkeela. Zehazki, ahaidetasunaz mintzo zela eslaviarren “Mati Zemlia” (Ama Lur) zuen gogoan. | 2018-04-21T22:50:19 | http://mitologiadevasconia.amaroa.com/zer-da-mitoa | [
-1
] |
Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum) - Berriak - Aktualitatea - Fagor Arrasate
2013/02/22 - Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum)
Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien
Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum) urtero antolatzen duen “Enplegu foroa” egin zen Donostian. Aurtengoa hogeigarren edizioa izan da eta “Berrikuntza eta ekintzailetza, enplegurako motorrak” izenburupean garatu zen. Ekitaldian Felipe printzeak hartu zuen parte eta horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari den Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Administrazio Publikoetarako estatu idazkari den Antonio Beteta eta Nafarroako unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero ere egon ziren bertan.
Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien, mundu mailan nagusienen artean kokatzen gaituen maila teknologikoa erakutsi eta nola ez, baita azken urteetako hazkundea posible egin duen enpresa dinamismoaren berri eman ere. Goizean zehar Fagor Arrasateren aurkezpena egin zen eta arratsaldean berriz, azken kurtsoan dauden ikasleekin elkarrizketa ugari egin ziren. Hauek, Fagorren izan dezaketen ibilbide profesionalarekiko interesa erakutsi zuten baita karrera amaierako proiektuak edo lan praktikak egitekoa ere.
Gure stand-era ingeniari gazte eta ikasle ugari gerturatu ziren eta pozteko arrazoia iruditzen zaigu, izan ere Fagor Arrasatek garapen profesional eta pertsonalerako merkatuan daukan erakargarritasunaren erakusle da hori. Tecnumeko antolamenduak kalitate maila handia izan zuen. | 2020-02-21T19:23:54 | http://www.fagorarrasate.com/eu/berria/763/pasa-den-otsailaren-20an-nafarroako-ingeniaritza-unibertsitate-eskolak-tecnum.aspx?idmp=605&paginanoticias=10 | [
-1
] |
kritiken hemeroteka » Klase izandunaren atzealdea
« Ikuspuntu desberdinak | Iraganaren presentea »
Ispilu hautsia / Merce Rodoreda (Antton Olano) / Alberdania-Erein-Igela, 2013
Klase izandunaren atzealdea Aritz Galarraga / Deia, 2013-09-14
Eskuartean dugun liburuari ekin aurretik, utzidazue ohar txiki bat egiten: Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen Literatura unibertsaleko bilduman bakarra zen orain artean katalanez idatzitako literaturari eskainitako alea, Gerardo Markuletak 1997an apailatutako Zenbait poeta katalan jada mitiko hura —oso oker ez banaiz Urrezko bibliotekan berrargitaratzeko asmoa dutena—. Beste bi ezaugarrik egiten dute liburu hori espezial: batetik, autore bat baino gehiagoz osatutako bildumako ale bakarra dela (bederatzi, hain justu); eta, bestetik, poesiari eskainitako bildumako ale bakarra dela. Egile ugaritasuna salbuespena izatea ulertzen den bezala, nekez ulertzen da aipatu Literatura unibertsaleko bilduman gaur arte argitaratu diren 158 liburuetatik bakarra izatea bakarrik poesiakoa —eta badirudi, zorionez, euskal argitaletxe bat injustizia historiko hori justizia poetiko bilakatzen hasiko dela—.
Gauza berdina gertatu zen galegoarekin, Anxel Foleren Kriseiluaren argipean atera arte bakarra zela literatura hartako erakuslea —Alvaro Cunqueiroren Han-hemengo jendea—. Eta Anxel Foleren lanarekiko zalantzak nituen bezala, ea benetan lan horrek behar zuen bilduman besteren batzuen partez, esan beharra dut kasu honetan Mercè Rodoredaren gisako idazle batek ondo justifikatuta duela hemen presentzia. Hasteko, bilduman presente izan behar duen —presenteago izan beharko lukeen— literatura baten erakusle behinenetakoa delako, bai behintzat XX. mendeko bigarren erdialdekoa. Eta ez da euskaratzen duten lehen aldia, egia da: Maite Gonzalez Esnalek egin zuen haren ipuin hautatuekin bilduma bat 1984an, eta hamar urteren buruan itzuli zion Diamantearen plaza. Baina akaso ezagunagoa den azken horren aldean, orain euskaratu diotena da kritika-akademiarentzat Rodoredaren lanik borobil, osatu, bikainena.
Ispilu hautsia, beraz, familia baten inguruko eleberria, hiru belaunalditan zehar, igoera eta erorikoa. Teresa Goday, arrain saltzaile izatetik Bartzelonako gaina eta bikaina izango den familia bat sortzera igaroko dena, gero atzera dena hondamendi bilakatzeraino. Kontakizun, halere, korala, hirugarren pertsonako narratzailea, baina ez inolaz ere monotonoa, segun eta ze pertsonaia fokatzen den, hartzen du berniz berezia. Nobela burgesa, aspertu egiten da jendea, gatazka sozialik ez da agertzen apenas: halako batean, pasaeran, aipatzen da langile batzuek hil egiten dutela jauntxo horietako bat, baina bestela bezala. “Errepublika deklaratu dutela kontatu dit” esaten da, eta aurrera. Edo geroxeago “jeneral batzuk altxa egin dira Afrikan”, neskame, mirabe, ogipeko otzanak etxeko jaun-andreekin sekula egingo ez dutena; egingo duten punkikeria
bakarra jaun-andreen absentzian biluzik bainatzea izango da —eta bada punkikeria, irakurtzen badugu hori señora baten begiekin—.
Nobelak badu transgresio puntu bat, hartara, segur aski 70etan argitaratu zenean handiagoa zena, baina gaur egunean ere tarteka funtzionatzen duena. Deskripzio ezin korrekto eta dotoreago baten erdian sartzen duenean “bekain beltzeko neska ilehori bat”. Irakurtzen denean “zahartu egin zela iruditu zitzaion” eta jarraian pertsonaiak berak hartzen du hitza, “ez haiz batere aldatu”. Akaso baten batek hartuko dio sugetzar baten antza. Baina zeinen ondo uzten duen guztion bistan, modu berean, klase izandunaren atzealdea. | 2019-06-24T14:30:30 | https://kritikak.armiarma.eus/?p=5900 | [
-1
] |
Elkano… Bec-on
» Elkano…
Elkano…
Listed in Barakaldo, Pintxos / Pintxoak, Restaurantes / Jatetxeak
Elkano, 15 48901 Barakaldo
www.elkanobarakaldo.com
*Para disfrutar de está oferta tendrás que mostrar tu acreditación a la feria : Para toda persona que presente acreditación de la Feria le invitaremos a degustar nuestra exquisita bolita de queso suave con sorpresa. / Gazta izugarri bat dastatzera gonbidatuko dizugu opari batekin Add to Favorites Updated: Abr 18, 2016
Local de nueva apertura, junto a la salida de Elkano del metro en Barakaldo. Te ofrecemos desde un excelente desayuno hasta un buen vino de nuestra cuidad vinoteca, acompañado de una deliciosa tostada o pintxo de autor que se adaptan a todos los paladares, te esperamos!
Barakaldon, Elkanoaren irteraren alboan kokatzen da taberna berri hau. Ahosabai guztiei moldatzen dieten gosari bikainak, gure hiriko ardoak, ogi txigortu zoragarri batek edo egilearen pintxo eskaintzen ditugu. Please login to add your review. Mapa Elkano…Get Directions From: Contacto / Kontaktua Bilbao Exhibition Centre | 2017-06-28T00:08:41 | http://bec-on.bilbaoexhibitioncentre.com/listings/elkano/ | [
-1
] |
2005eko abuztuaren 19a, ostirala
eu Etorkizunari begira Tendencias
Sarearen etorkizuna
Ia beti legez, artikulu interesgarriak Wired aldizkari geekean. Abuztuko ale baterako, Kevin Kelly , aldizkariko erredakzio buru ohiak, sarearen iragana, oraina eta etorkizuna jorratzen dituen artikulu interesgarria prestatu du: We Are the Web . Azken joerek diotenaren ildoan.
Sarritan irakur dezakegun moduan, Kevin Kellyk denon artean sortu eta eratuko dugun Internet sarea aurreikusten du.
Internet Actu aldizkarian Kellyren hainbat esaldi azpimarratu dituzte.
Oso urruti joan barik, 2015 urteko web irudia emateko oso adierazgarria iruditu zaidan bat: A simple extrapolation suggests that in the near future, everyone alive will (on average) write a song, author a book, make a video, craft a weblog, and code a program. This idea is less outrageous than the notion 150 years ago that someday everyone would write a letter or take a photograph.
"Etorkizunean edonork idatziko du abesti edo liburu bat, bideoak egingo ditu, bloga izango du, programa baten kodea idatziko du. Ideia hau ez da, duela 150 urte edonork gutun bat idatziko zuela edo argazki bat aterako zuela, esatea baino txokanteagoa"
Beraz, EPIC 2014 , ez dago hain urruti?
Azkoz gehiago We Are the Web artikuluan.
Enviado por: Eneko Astigarraga. 01:45 | Permalink | Comentarios (2)
Re: Sarearen etorkizuna
Gusto handiz irakurri dut Wired-ekoa. Utopiko edo optimistegia ote? Internetera dedikatzen garenontzat, behintzat, animoak emateko modukoa. Zehazki, 2005eko egoeran, sareko marabillen artean, bat aipatzen du nagusi, blogintza, baina gero arreta deitu dit webeko mapak nola goraipatzen dituen. Tagzania sarean Euskal Herriko bazter ezkutu batetik jarri dugun unean, interesgarria da hauek irakurtzea:
Today, at any Net terminal, you can get: an amazing variety of music and video, an evolving encyclopedia, weather forecasts, help wanted ads, satellite images of anyplace on Earth, up-to-the-minute news from around the globe, tax forms, TV guides, road maps with driving directions, real-time stock quotes, telephone numbers, real estate listings with virtual walk-throughs, pictures of just about anything, sports scores, places to buy almost anything, records of political contributions, library catalogs, appliance manuals, live traffic reports, archives to major newspapers - all wrapped up in an interactive index that really works.
This view is spookily godlike. You can switch your gaze of a spot in the world from map to satellite to 3-D just by clicking.
Cartography has gone from spectator art to participatory democracy.
Enviado por: Luistxo Cuándo: 2005.08.23 18:19
Kevin Kelly orain dela pare bat urte entzuteko aukera izan neban Euskalduna Jauregian. Benetan hizlari bikaina da. Ideia zorrotzak ditu eta oso ondo azaltzen ditu. Sarearen etorkizunari buruz hitz egin zuen. Beste gauza batzuen artean, produktuak etorkizunean sarean egin edo burutuko direla esan zuen. Kode zabaleko ideiaren antzeko zerbait.
Bukaera zeinobea egin zion hitzaldiari,
"Are you ready for the impossible?" galderarekin.
Enviado por: Felix Gerena Cuándo: 2005.09.01 16:02 | 2020-08-08T23:01:23 | http://www.prospectiva.eu/blog/312 | [
-1
] |
Baskula traidore hori! | Hegoaldeko Txokoa
← Gabonetan… bon-bon!!
Emon… zure sua →
http://www.berria.eus/paperekoa/1922/023/002/2014-11-13/neurtu_beharraz.htm
Bai, ezta? Zer inporta diote kilo batzuk gorabehera?
Baskula traidore hori! -ri erantzun bat
1:54 pm urtarrila 12, 2015
Ja,ja, gai hau urtarrilan, gaurkotasun da. Gabonak eta gero baskula traidore hori ez da gure laguna.
Gaur egungo gizartea, jende argala eskatzen da eta hau batzuetan arazo bat bihurtzen da. adibidez anorexia, bulimia, depresioa… . Nire ustez oro har, jendea txarto jaten du, bai kantitatea, bai kalitatea edo ordena. Nire kasuan, ondo jatea kirola egitea baino garrantsitsuagoa da, baina denok ez gara berdina eta kasuaren arabera pisua ideala eta nola lortu desberdiña da, horregatik ez da ona obsesionatzea.
Inoiz ez dut frogatu dieta miraritzu bat baina uste dut ez dutela balio ezertarako dieta bukatu eta gero pisua oso azkar berreskuratzen da.
Bukatzeko, bakarra bere oreka bilatu behar du pisua kontrolatzeko. | 2019-09-20T03:12:10 | https://hegoaldeuskaltegia.wordpress.com/2015/01/09/baskula-traidore-hori/ | [
-1
] |
berbatik: INTERNET EGUNA
Gaur, maiatzaren 17an, Internetaren Munduko Eguna ospatutzen da.
Internet euskadi blogan horrela idatzi dute aurkezpen atalean:
" Euskadin, eta seigarren urtez jarraian, Internet Egunak agerian utzi nahi du Sarea herritar guztientzako zerbitzu eta eduki ugari eskaintzen dituen komunikabidea dela. Informazioa partekatzeko, ezagutzak trukatzeko eta, kontsultatzeaz gain, sortzeko ere aukera ematen duen baliabide gisa jaio zen Internet."
"El Día de Internet se celebra el 17 de mayo en todo el mundo. En Euskadi y por sexto año consecutivo, Internet Eguna quiere poner en valor la Red como un medio de comunicación que ofrece multitud de servicios y contenidos de interés a toda la ciudadanía. Internet nació como un medio para compartir información, donde intercambiar conocimientos y en el que además de consultar, se puede crear." | 2017-01-16T12:44:03 | http://berbatik.blogspot.com/2011/05/internet-eguna.html | [
-1
] |
kritiken hemeroteka » Erraietatik orgasmo literarioa
« Armei buelta | Franko hil zuten egunak »
Erraietatik orgasmo literarioa María Unanue / pikaramagazine.com, 2017-06-26
Barkatuko didazue atrebentzia, baina berriz ere euskeraz idazten natorkizue. Badakigu ez naizela ni izango, gure hizkuntza maitea tronista famatu bihurtuko duena. Baaaaaaaina gelatik kanpora, plazara, dantzara edo gure mundu globalizatu honetara euskera pixkatxo bat bultzatu ahal izanez gero lerro hauen bitartez, zergatik ez saiatu?
Aurrekoan Pikarako erredakzioan nengoela, 1981.urtean Angela Davisek idatzitako Emakumeak, arraza eta klasea luzatu zidaten gustoko izango nuelakoan. Ni pozarren: Danele Sarriugartek 2016an itzulitako altxorra eskuetan, eta ibili munduan, esango luke hark. Tsundoku hitza ikasi dudanetik, aitortu beharra daukat, liburuen pilaketak ez nauela horrenbeste estresatzen, jende guztiak egiten duen zerbait dela ulertu dudalako. Hala ere, etxera nindoala, nire obsesiba izateko joerak, apalategian irakurri gabe neukan bere lehenengo eleberriarekin hasi beharko nintzatekela pentsarazi zidan, eta atea ireki bezain pronto, baita horretan hasi ere! Bi aste. From cover to cover. Inoiz izan dudan orgasmo literariorik berezienetakoa. Ziur irakurketa beste norbaitekin egin izan banu, filmeetan agertzen diren espasmoz beteriko klimax simultaneo errepikatu askorekin disfrutatu ahal izango nukeela (nola demontre egiten dira baldintza irrealak, mesedez eta faborez?!!!)… entzun ondo esaten ari natzaizuena: hau norbait alboan duzula irakurtzeko arte lan aparta da.
Danele Sarriugarte 1989.urtean Elgoibarren jaiotako idazlea, Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea da eta hemen daukagun Erraiak, idatzi duen lehengo nobela. 2014ko otsailean, Elkarren eskutik argitaratu zen, baina garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea, nik etxean dudan alea, 2015 eko maiatzan argitaratuko laugarren edizioa dela. Beraz, gaur aztertuko duguna, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, edo guztiok uler dezagun: de moco de pavo, nanai de la China.
173 orrialde dituen perla honek oso estruktura berritzailea aurkezten digu. Flashbackez beteriko kapitulu ugari, oso zenbaketa ezohikoekin: 0, -2, 0, -6, 0, 0, -3, 0, -3, 0, 0, -1, 0, 01. Ez dut bere elkarrizketarik ikusi hau azaltzen, baina nahiz eta ez izan ni zenbakiekin oso jaioa, ulertu dudanagatik, 0 kapituluak orain gertatzen ari direnak dira (irakurleak begiekin orrialdeetako lerroak kuriositate ansiosoz irensten dituen bitartean hain zuzen ere), eta aurretik edo atzetik datozen zenbakiek, orden ez kronologiko batean azaltzen dizkigute jakin beharrekoak. Honen ostean, 30 orrialde inguru dauzkagu oharrez beteak. Esango nuke, liburua Rayuela antzeko bat dela eta kapituluak nahi den ordenean irakurriak izateko idatziak izan direla. Oharrak, era berean, nobelaren tramarekin batera, hasieran edo bukaeran irakurri daitezke inolako spoilerrik gabe. Ni irakurketarako nahiko metodikoa naizenez, bukaerarako utzi nituen. Badakit ez dela konparaketarik egin behar, baina duda izpirik gabe, Borgesen ditxosozko oin-oharrak baino 89474335 interesgarriagoak, barregarriagoak eta benetazkoagoak egin zitzaizkidan. Dena den, kapituluen sorkuntza alde batera utziz, formato aldetik, batere klasikoa ez den idazlana da hau: letra xehea, letra larria, hitzen errepikapena… Honez gain, eduki aldetik sormen handiarekin, neologismoz jositako esaldiak irakurriko dituzue, era oso dotore batean euskeraz, gazteleraz eta ingeleraz nahaste borraste paregabea sortuz! Hau bai dela eskoletan aldarrikatzen den eleaniztasunaren eredu!
Liburuak, hogeitazerbait urte dituen emakumearen barne bakarrizketa dauka oinarritzat. Berlin eta Coloradon bizi izandako pertsonaia, tabu guztiak hankaz gora, edo hankak irekita jartzeko ausardia duen gaztea. Erreferentzia literario, musikal, feminista, hots, kulturalak darizkio ahoa irekitzen duen bakoitzean gure pertsonai kuttunari: Beauvoir, Bukowski, Cortázar edo Gozategi, besteak beste.
Ez dakit ni serie fan zoroa naizelako edo, baina ezin izan nuen sahiestu, irakurtzen hasterakoan, Sex and the Cityn, Carriek jasotzen duen post-it kriminalaren istorioari begi keinua. Zer egingo zenukete zuek, zuen bikote izandakoak hau idatziko balizue?
“Baina nork eta ahulak jakin behar din indartsua izaten eta alde egiten, indartsua ahulari kalte egiteko ahulegia denean”
Zenbat eta zenbat drama aurreztuko genituzke, post it-ak eskura izango bagenitu!? Arren eskatzen diot nire hurrengo bikote hipotetiko imaginarioari, post it bidez buka dezala nirekin elkarrizketa madarikatu hori izan beharrean. Nork eta zergatik esan zuen mezuz edo telefonoz bukatzea ez zela gomendagarria? Zeinek aukeratu zuen face to face formatoa bikote ohia birrintzeko? Belauniko eskatzen dut, etorkizuneko Nire izenean: edonork eman beharreko azalpen guztiak beti (eta beti diodanean beti ari naiz esaten) nahiago izango ditut idatziz. Edo modernoak garenez, audioak ere onartzen ditut. Baina mesedez, kendu dezagun oraintxe bertan burutik, ezdakitnork ezdakitnoiz, berehalako komunikazioari buruz sartu zigun idealizazio inozo hori! Edonork daki, drama bat bizi dugunean, gertatu eta gero birobsesionatzeko aukera izan dezagun, gertatutakoaren froga fisikoak beharrezkoak direla konpultsibitatez birbegiratzeko, ikutzeko, usaintzeko edo lagunekin partekatzeko. Aurpegira esaten direnak non geratzen dira gordeta? Nik ezagutzen ez dudan erregistroren bat al dago? Nork gogoratzen du hasieratik bukaerara eman zaion azalpenaren muina? Nik ez, behintzat! Hortaz, esandakoa: heart breakers of the world, unite eta moztu bikoteekin idatziz!!!
Bromak alde batera utzi gabe, umorea oso presente baitago hasieratik bukaeraraino (barrekada galantak botako dituzuela ziurtatzen dizuet!) esan beharra daukat, bikote haustura mingarria, sexu explizitoa, emozio gordinak, egunerokotasun anekdotikoa eta zenbait joera obsesibo kontatzen zaizkigula orrialde hauetan. Guzti hau, eskerrak, oso erreala dirudien ez ohiko intentsitate elegante eta interesgarriarekin apainduta. Ironiaz beteriko egoerak bata bestearen ostean biziko dituzu, eta konturatzen zarenerako, zure egingo duzu haustura eta pertsonai nagusiaren existentzia osoa. Narrazioa in situ, protagonistarekin batera bizitzen ari zarela sentituko duzu, eta bere teorizazioekin txundituta geratuko zara. Ezin dut aipatu gabe utzi, 28-29 orrialdeetan aurkezten den maitaleen kategorizazioa. Ligoteo arloan, harrapariak eta harrapakinen modus operandisaren klasifikazio izugarria oparitzen digu idazleak: argiak, ohi baino argiagoak eta bihotz oneko harrapakinak sailkatzen dituenean. Zuen burua egoera ezberdinetan aurkituko bazenute, jarraibide oso-oso-benetan-oso erabilgarriak errezten zaizkizue: bulnerabilitate pittin bat erakusteko zorian egonez gero ospa korrika zaudeten lekutik atzera begiratu gabe!
Gaztetasuna, bikotea, parrandak, krisis existentzialak, maitasuna, sexua, barreak, sozializazioa, kuadrilak, lagunak, opariak, Euskal Herria, gabonak, familia, amatasuna, eskatologia, irakurketa, Bilbo, maniak, bidaiak, Gasteiz, bikote ohiak, gogorapenak, espontaneitatea… Kukutza ere aurkituko duzu hainbeste gairen artean! Eta guzti hau onomatopeia ugarik sortzen duten Virginia Wolf euskaldunaren erritmo alai baina intimistarekin, gehi noizean behin proposatzen zaizkizun abestiekin sor dezakezun soinu bandarekin. Benetan galduko duzu, Anais Ninen errenkarnazioaren diario faltsuak irakurtzen, bigarren bizitza bat izateko aukera ezinhobe hau? Urte batzuk barru literatura nobel saria ematen diotenean, gero ez ezazue esan ez dizuedanik abisatu!! Erosi, irakurri eta kontatu!!! | 2019-02-23T04:43:05 | https://kritikak.armiarma.eus/?p=7565 | [
-1
] |
Kalaputxi 178 www by KARENKA KOMUNIKAZIO ELKARTEA - Issuu
HIPER-OPARITUAK Gabon-hilean sartu gara eta honekin batera Olentzero, Sortaldeko Erregeak eta Aita Noel… etxean sartuko zaizkigu; eta aldi berean baita ume hiper-oparituen sindromea ere. Ondorengo lerroak denontzako hausnarketarako txoko bilakatzea nahiko nuke, gaiak eskuetatik dagoeneko ihes egin digu eta. Gabonak gainean dauzkagu eta gure gaztetxoak opariekin pentsatzen eta familiakoak “txoratuta” moda-modako erregalua edo azken belaunaldiko katxarro teknologikoa eskuratu nahian; eta zertarako… Abenduaren 25ean edo/eta urtarrilaren 7an, Afrikako umeen erdiak zoriontsu egiteko moduko jostailu pilla etxeko saloian baztertuta ikusi baietz! Urtero-urtero xoxa mordoa ateratzen da etxeko kutxetatik gure txikienei opariak eskuratzeko eta ez gara konturatzen epe luzera kalte egiten ari garela. Gaur egunean jostailu berriaren lilurak hamar minutu irauten du, umeak hiperoparituta ditugulako. Eurak eske hasi aurretik, gurdikada opari pentsatuta ditugu eguberri eta erregeetarako. Aurrez urtebetetze, jaunartze eta abarretan jasoak dituztenak aintzat hartu gabe. Benetako opariaren balorea zer dan, nola ikasiko dute horrela? Zaila benetan! Natibidade goizean edo Errege biharamonean, umeak paketeak nola zabaltzen dituzten mobilean grabatuko dugu baina gero inor gutxi arrimatuko da jaso dituzten horiekin, helduok eta txikitxoak elkarrekin jolas egitera. Geure eguneroko zereginetan jarraituko dugu, umeekin “kunplitxu” dugulakoan. Baina gaztetxo horiek ez dituzte 100 opari behar, gure denbora behar dute. Handi egiten direnean ez dira txikitan izan zituzten zortzi mila oparirekin gogoratuko. Aitarekin, amarekin edo aittona-amonekin igarotako jolasordu ederrekin, zihurrenik bai ordea! Hobe genuke opari xumeagoak eta gutxiago egingo bagenitu eta daukagun denbora librea, mobilaren pantailari begira egon beharrean, gure txikitxoekin inbertituko bagenu. Hori baita aurtengo opari-izarra: Ume eta guraso, elkarrekin, jolas egiteko denbora! x
Lurraldebus autobusak Mallabia - MUTRIKU - Ondarroa
astelehenetik ostiralera 6:05
Ondarroa..Mutriku...Deba...Mendaro..Elgoibar..Eibar...Ermua...Mallabia
Ondarroa - MUTRIKU - Soraluze astelehenetik ostiralera
Mallabia...Ermua.....Eibar....Elgoibar.Mendaro..Deba...Mutriku..Ondarroa
Ondarroa - MUTRIKU - Mallabia
Mendaro Elgoibar
Mendaron: 11:15, 13:15, 15:15, 18:15, 20:15, 22:15
21:25 21:30 21:45 21:55 22:10 22:20 22:30 22:40
21:20 21:25 21:40 22:05 22:15 22:30 22:40 22:45
larunbatak eta jai egunak 9:40 9:45 10:00 10:15
22:10 22:15 22:20 22:25 22:35 22:45
22:05 22:10 22:15 22:20 22:30 22:35 22:40 22:50
22:40 22:45 22:50 22:55 23:05 23:15
21:45 21:50 22:00 22:15 22:35 22:45 22:55 23:05
20:10 20:15 20:30 20:45 20:55 21:10 21:20 21:25
jai egunak 8:15
Elgoibar Mendaro
Mutriku Ondarroa
larunbatak eta jai egunak 8:40 8:45 9:00 9:10
19:45 19:50 20:00 20:15 20:35 20:45 20:55 21:05
21:20 21:25 21:40 22:05 22:15 22:30 22:40
Mendaron: 13:00, 17:00, 19:00, 21:00 Mutrikun: 13:20, 17:20, 19:20, 21:20
GAUEZ lanegun ostiraletan 23:55 0:00
23:15 23:25 23:20 23:25 23:35 23:45 23:55 1:05
GAUEZ larunbatetan 0:45
Itziar Zarautz* EHU Donostia
Zarautz* Itziar
9:50 10:15 10:20 10:30 10:40 11:05
11:20 11:30 11:40 11:50 12:00 12:35
12:50 13:15 13:20 13:30 13:40 14:05
14:30 14:45 15:00 15:10 15:20 15:30 15:40 16:15
16:30 16:40 17:05
18:20 18:30 18:40 18:50 19:00 19:35
17:50 18:15 18:20 18:30 18:40 19:05
20:50 21:00 21:10 21:20 21:30 22:05
20:00 20:25 20:30 20:40 8:25
larunbatak eta jai egunak 8:50
10:50 11:05 11:15 11:25 11:30 12:05
12:30 12:55 13:00 13:10 13:20 13:45
14:50 15:05 15:15 15:25 15:30 16:05
17:00 17:25 17:30 17:40 17:50 18:15
17:20 17:35 17:45 17:55 18:00 18:35
19:00 19:25 19:30 19:40 19:50 20:15
20:50 21:05 21:15 21:25 21:30 21:35
21:20 21:35 21:45 21:55 22:00 22:35 Igandeetan
www.euskotren.eus 902 543 210 www.bizkaia.eus/bizkaibus 902 222 265 4
Donostia Errekalde Orio Zarautz Zumaia DEBA Mendaro Elgoibar Eibar Bilbo
Lehena L-J
Azkena egunero
5:50 5:59 6:14 6:20 6:29 6:43 6:52 7:01 7:11 8:20
7:50 7:59 8:14 8:20 8:29 8:43 8:52 9:01 9:11 10:20
20:50 20:59 21:14 21:20 21:29 21:43 21:52 22:01 22:11 23:20
6:55 11:55
7:10 12:10
Zumaia - MUTRIKU Zumaia
Deba helduDeba irten MUTRIKU
Zumaiatik: 12:10, 15:10, 17:10, 20:10
larunbatak eta jai egunak 11:10 11:25 11:40
Zumaiatik larunbata: 13:10, 15:10, 17:10, 19:10, 22:10 Zumaiatik igandeak: 14:10, 16:10, 18:10
Bizkaibus ONDARROA - BILBO
Bilbo Eibar Elgoibar Mendaro DEBA Zumaia Zarautz Orio Errekalde Donostia
6:45 11:45
Donostia - DEBA - Bilbo Bilbo - DEBA - Donostia Lehena A-O
Mutrikutik: 12:25, 15:25, 17:25, 19:25
EuskoTren trenak www.lurraldebus.eus 902 300 340
6:40 11:15
jai egunak 10:25
*Zarautz: eskaripeko geltokia - 900 234 555 / **EHU Lanegunetan
larunbatak eta jai egunak 8:00
Mutrikutik: 12:25, 14:25, 16:25, 18:25, 20:25
Deba Mutriku Ondarroa Lekeitio
Mutrikutik: 13:25, 16:25, 18:25
6:25 11:00
larunbatak 9:25
Donostia - MUTRIKU - Lekeitio
astelehenetik ostiralera Lekeitio Ondarroa Mutriku
Mutrikutik: 1:55, 3:55, 5:55
Ondarroa MUTRIKU Deba heldu Deba irten
23:15 23:25 23:20 23:25 23:35 23:45 23:55 23:45 23:55 0:00
Mutrikun: 3:10, 5:10, 6:10
GAUEZ larunbatetan 0:50
GAUEZ lanegun ostiraletan 0:15
Mendaron: 10:00, 12:00, 14:00, 17:00, 19:00, 21:00 Mutrikun: 10:20, 12:20, 14:20, 17:20, 19:20, 21:20
jai egunak 8:05
Soraluze - MUTRIKU - Ondarroa 7:40
22:10 22:15 22:20 22:25 22:35 22:45 22:55
larunbatak 7:05
Mutrikun: 13:45, 17:45, 19:45, 21:45 Mendaron: 14:15, 18:15, 20:15, 22:15
Ez dira Mendaroko Ospitaletik pasatzen. Ez dira Deban sartzen; geltokia, Urazamendik auzoan. 6:45
Mutrikun: 10:45, 12:45, 14:45, 17:45, 19:45, 21:45
Lehena A-O
6:14 6:24 6:33 6:44 7:00 7:08 7:15 7:29 7:38
7:00 7:14 7:24 7:33 7:44 8:00 8:08 8:15 9:29 9:38
20:00 21:14 21:24 21:33 21:44 22:00 22:08 22:15 22:29 22:38
Mutrikutik irten: 6:25, 7:25, 15:25
A3915 Durangotik jai egunak A3916 Ermuatik A3915 Durangotik
20:40 20:10
BILBO - ONDARROA astelehenetik larunbatera A3916 Ermuatik
Mutrikuraino: 14:10, 18:10, 20:10
22:10 21:40
gutunak MOTXILA BETE BUELTAN Badijua 2017xa. Akordatzen nai nerabezaruan atxonak eta amonak zela esaten zien: “aprobetxau gaztia zeala, urtiak gero konturau gabe pasatzen dia ta! Eta ez laga bixarko gaur eiñ ahal dezuna”. Eta oaindik gaztia naien arren, konturatzen nijua arrazoirik etzakuela falta, azkar pasatzen da denboria, eta urte hau ere holaxe jun da, azkar. “Señale ona!” Batzuk esango deue. Urte motza izan arren, askoako eman deu urtiak. Hausnarketa asko ein ditxut urte hontan honen inguruan. Uztail hasieran, Palestina juteko aukeria euki noan brigadista bezela, hemengo errealidadia bertan plazaratzeko eta bertakua lehen eskutik bizi ahal izateko. Buruai buelta asko eman eta gero, nere burua prest ikusi noan han topauko noanai aurre etxeko, aurrez argi eukitxa ikusiko noana gogorra izango zala. Behin berta allauta, eta bertako pertsonakin hartu-emanetan eonda, konturau nitzan egunerokotasuna zela bizi deuen eurak eta zelako garrantzixa ematen dixuen familixai, lagunai, bikotiai… fiñian, pertsonai. Berriz atxonak eta amonak esandakua burura etorri zaten. Palestinarrak oso argi dake euran bizitziak zenbateko balixua dakan munduan ikupegitxik, hutsan hurrengua, eta horretxio, hain zuzen ere, emateixue dakan baloria. Egunero egunero, Israeleko gobernu sionistiak euran lurraldian aplikautako apharteid egoeriai aurre ein bihar dixue, jakinda injustizia honen aurrian munduak bestaldea beirau eta, gaiñea, gobernu hau babestu eta palestinarran kontrako gerra hau finantziatzen doala.
momentutan erailko gaitxue. Baiña ez ahaztu, Palestina gaizki dauan bitxartian, mundua ere gaizki eongo dala. Guk bizi deuna, mundu inperialistian isla bat besteik ezta”. Eta ezaututako beste emakume batek esandakua: “ezin izango diot iñoiz eskerrak eman Israeli, nere bikotia, familixa… hil dielako, baina eurai esker konturau nai zelako indartsua naien eta zenbat balixo deten”. Duintasunan eredu garbixenak diala erakutsi ziguten. Holako hausnarketa asko ekarri ditxut bueltan motxilan eta beste betaurreko batzukin ikusten det oain mundua eta bizitzia, hortako ere balixo izan ditx biaje honek. Zoritxarrez gaiñea, ikuspegi hau oaindik eta gehixo indartu zan, Abuztuan, inguruko pertsona bat jun zakunian. Gure herrixak bizi doan gatazkian ondorixoz, parte aktibo geanok pertsona asko eta asko ezautzen ditxugu bidian eta garrantzitsu bihurtzen dia geu konturau gabe. Palestina abiatu baino lenuo beataz agurtu nitzan, jakin gabe azkeneko aldiz eta betirako izango zala agur hau. Hain zuzen, hola bizi deu Palestinak egunerokotasuna, egunero-egunero ingurukuak agurtzen, bixarko egunik eongo dan jakin gabe. Maider Lazkano Iturrino
Enai izango ni diskurtso paternalistan bultzatzaillia, oso argi dakat Palestinako herrixak bizi doan egoeria zerrek bultzautakua dan, hain zuzen ideia eta proiektu politiko bat munduan zabaldu eta estrategikoki oso lurralde aberatsa dalako bizi deu bizi doan egoeria. Honen inguruan eukal herritxarrok ere asko dakigu zoritxarrez. Eta bertan ein gendun lagun palestinar batek esan ziguna ekarriko det gogoa: ”guk palestinarrok, oso argi dakau eztakaula etorkizunik, sufrimendura kondenauta goz eta eozein
Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian hirugarrenek adierazitako esan-iritzien erantzukizunik. Argitaratzailea Karenka komunikazio elkartea Barrenkale 12, behea - 20830 Mutriku Tel. 635 748 393 e-posta [email protected] Bloga www.kalaputxi.blogspot.com Laguntzaileak Mutrikuko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia Kolaboratzaileak Iñigo Andonegi, Josu Larrañaga, Sexuenea, Bai Txo!, EMA, Txantxangorri, Mutriku Zero Zabor. Tirada 2.200 ale Lege Gordailua SS-787/01 ISSN 1579-4792 Inprimategia EUSKALINPRI Banaketa Kalaputxi
BESTELAKOAK ZIREN GABONAK
Urtetxo batzuk egin ditugu atzera, orduko mutrikuarrek gabonak nolako giroan bizi zituzten jakiteko, eta herriko kronikak betetzen zituzten herritar batzuek idatzitako lanak dakartzagu gustuko izango dituzuelakoan.
MOTRIKO (EUZKADI 1932-01-07) URTE BERRI ON Urte berria ondo igarotzia opa diet irakurle, ta mutrikuar abertzale gustia zuri ere bai “Lauxeta”. ERREGALUAK Urtero gogoratzen dira gure txoko onetzaz Meltxor, Kaxpar, Baltazar errege ospetsu ta aberatsak; baña Errekonde! Ainbat urtian gure erregaluak ekartzen ibilli oidan “Joxekutx” gaxo dago aspaldian; Galeno´ren Ikutzatzeko almazenak beya jo, ta, nun ustu ainbat tresna… Beriala “Dolores katxerua” eta “Tirrin”… agertu dira. Or daukazue “Joxe Ollokoren” “Furruntzi”´ko almazena, ta ara, zer ustu degun. -Udalari, Ikurrin berri bat. -Alkatea´ri, Gau txoriak ixiltzeko multa paperak. -Batzokia´ri, Areto aundi bat. -Karlistei, Banco Basko´ren erretulua -F.A.B.´ri. 5.000 peseta, eta bagoe bat erropa. -Kopradixai lomala garbitzeko “Euskal Erria” ontzia. -Itxas kabriai, Pintxo´ren zapatak, Azkoitira joateko. -Errepublikanoei, Kaja bat Carabiñeros beteta. -Joxe Mari´ri, Gogo jarduneko
liburua, ta Errosaixo bat. -Zumalabe´ri, Jazz-ban, eta pandero bat. -Galarraga´ri, “El asombro del mundo” deritzaion liburua. -Martin txiki´ri, Fox-tro dantzatzeko organillo bat. -Orue´ri, Pasaporte bat, Cantalapiedra´ko. -Odriozola anaiai, Garage aundi bat egiteko lurrak. -Txomin´i, Pillarmonika. -Nikaxio´ri, Aberri´a andria. -Takolo´ri, Deba´ko Andonegitarren bufandia. -Joxe Austiñi, Rascacielos batzuk egiteko enkargua. -Ametzai, Tirantiak. OLENTZERO Antziñako oitura zarrak berpiztu bear dirala, ta, urte azkenian kalerik kale Olentzero´rekin ibilli ziran Batzoki´ko gaste aldra ederra. Ederki gasteak jarrai orrelaxe urte askuan.
Aberri (Angel Osoro)
GABON AURREA
(ARGIA 1935-12-22) Gabon aurrean gera. Laño beltzez astaldua ageri da ortzea; mendi muturrak elurrezko txapel banakin
daude… Guazen erriruntz; salostetxe edo dendetako ikustoki (escaparate) guztiak dotore apainduak; gozoki pilla ederrik ikusten gaude. A zer janaldia egingo genuken! Gaizki egin dute, orrekin; ez luke zori egin bear. Orrekin, bekaitza besterik ez da sortzen da. Lengo batean, saletxe oietako batek onela esan zuan: — Aldi onetan behintzat, lan bat gutxiago izaten degu, leyarrak garbitzen: mingañez ederki miaztuak izaten bai ditugu. — Kontxo! —esan nion— mesede egilleak ere ba dituzute, orduan? — Bai zera! —erantzun zidan— leyarragatik ibiltzen al dira, ba…! Barreneko gozopillaren usaien baizik?... Gañera —zion— alde batera, parrez lertutzen egoten gera, barruan, oiek aritzen diradenean. — ¿Zer ba? — ¿Zer? Esango dizkizut; lengo egun batean entzun nuan ipuia. Beti bezela, leio aurrean ume pilla aundi bat ikusten genuan; beldur giñen ala ere, alkarri bultzaka zebiltzanez, bat edo batek leyarra autsiko ote zuan, ta au ezer ez dala, bere puskaz burua irikiko ote zioen. Esan bezela, an zebiltzaten, batek au, besteak ori…, umeen gauzak oi diranez… Alako batean, guztien artetik
Kai Alde (Patxi Lizardi)
MOTRIKU´TIK (EGUNA, 1937-01-10) Ondarruko guda-oinaldetik, gudari batek faxisten erpetatik iges egin eta Lekeitio’rakoa artu zuala jakin nuenean, aren bila Lekeitio’ra jakin-miñez joan nintzan. Ibil-ibilka jardun ondoren, Batzokian aurkitu nuan dana-dalako gudaria. Kontuakkontu, berriketak apur bat luzatu ondoren. Motriku’tiko berririk bai aldezu? Galde egin nion. —Motriku´ko berriak? Eta ona emen arek neri edestatutakoak. “Aberri” euzkel-idazle eta abertzale jator, sutsu eta langilea, erreketeak erail zutela jakin dutenetik, itunik dagoz Motriku´n
guztiak, abertzale eta abertzale ez diranak. Eta nik bitartean auxe nesan neure kolkorako: Jaungoikuak asketzi bekie aura erail duten txerren-semiai eta Bereganatu dagiala geure adizkide maitiaren gogoa. Berriketak berriketa-gain, erregebesuzak dakarz geure gudariak arlora eta ona emen nik gogoan artutakoak: -San Martine’ri, Demostenes eta Mella´ren itzaldiak, andik zati batzuk artu, apur bat borobildu eta txoniztokitik moru belz eta moru gorriai “sekulako diskursuak” erdera zaratatzuz zuzentzeko. (Jaunari eskerrak urruti gagoz iñoiz berak aitatutako moro zuriok). -Don Juan’eri, organu berriaren garurrean jartzeko Gil Robles’en antzeko “Pepona” bat. -Don Kintin’eri, erreketiak erail dituzten apaiz abertzalien argazkiak eta hainbeste maite daben dirua gordetzeko “caja fuerte” bat, -San Miguel’eko lekaime erdelzaliai an dauden atso-agure euzkeldunai agurtza donea eta otoitzak euzkeraz esan-erasoteko goimaitasunaren pizka bat. -Txarlot’eri, galtzuzko kapela berri bat. -Txorero’ri, Angel Eizagirreren izenez eskumiñik sutzuenak. -Luz Busto eta Txanbolin’go Ixabel’eri, “sargento galoiekin uniformiak” -Justa eta Dominga’ri belarritxako pare bana. -Villa Dioni’ko Pantxito’ri, Santanderren etxiak euki dituan tokian, egiten ari diran “Avenida”´ren argakia. -Buenos Aires’ko Maria’ri karlistak euki dautzen maitasunagatik, mila duroko txeke bat. -Pedro Manuel’eri, “Nazareno” bereganatu arteko Job’en eruapena. -Zapata-Zuri’ri, Kofradiya’ko bazkide izateko erea. -Don Pelayo’ri, “Roll-Roice” belbil bat. -Fondaberri’ri, don Pelayo’n esker ona. -Artajonako gozo egintzaileari, bere errirako pasaportia -Itxas-Kabria’neko neska zarrari, “balkoietan” ipintzeko erkal ikurrinak. -Ametza zarrari, oin ikusten daben dana edestuko gogomena. -Ametza gaztiari, Agirre’na egon zan laukian sartzeko Franco’ren argazkia. -Txeke’ri, faxista’rentzat hogei miloe ikur egiteko agindua. -Jazinto Erronda’ri, napar ardau
zarrez betetako “garrafoia”. -Takolo’ri, Jaimentxu´ren agindupian egoteko “libra bat pazientzia”. -Don Jaimentxu’ri, Villadiegoko “titularra”. -Ruiz de Oña’txuri, pipermiña baretzeko osakaia. -Pertxal’eri, txistera eta bastoi bat, Gaitan’txukin “Congreso”ra juateko. -Blas Ulazia’ri, nasai bizitzeko Abaitua’ren etxia. -Itxas-aurre’ri, salberiaren espiñak. -Pako Egurbide´ri, bi eratako kartak.
begira zer esan zuan: “I, Jaun-Goikoak egin leikek, ba, oraintxe mirari bat”; ta beste guztiak ao zabalik eta ortzetan ura zutela erantzun zioten: ¿Zeeeer? ¡Zera…! —erantzun zien—, aurreko aldian dauzkagun gozoki pilla oiek, gu danon artean banatu”. — Egia dek esan zion batek; baño… ze arraio! ala izan eskero, gaitz egingo ligutek eta… — ¿Gaitz? erantzun omen zun beste batek, naiko gaitz guk oriek jatea… Parrez egon omen ziran izketaldi areri. — Baiño, ze arraio! Gabonetan jango al ditugu. Amak esan ditanez, orduan erosiko omen ditu oiek danak. — Errekoooondo! —bukatu omen zuan batek— orduan neu ere zuenera natorrek egun orretan. Ni ere etorriko al naiz, mutiko?
Onetantxe amaitu neban Ondarru´tik iges egindako gudariarekin euki nuan berriketa aldia. Geroxiago beste bide batetik Erregiok urreratxuago jaurti dituzten besuzen berri ere izan det. Ona emen batzurenak: -Antonino’ri, berak asko maite daben ori-gorri margodun ikurrin eder bat. -Fausto’ri, Mendaro’ra dijoanerako zaldi zuri bat. -Burgaña’ri, erritar guztiak enbarkatzeko “Canarias” gudontzia. -Abaitua’ri, “España” torpedeatzeko submarino bat. -Txomin’eri, lendakaritzan “entxufe” bat. -Laxaro’ri “txofertzako karneta” eta belbil bat. -Indalexi eta Imanol´eri, “Eguna” saltzeko kamioi bana. -Alejandro’ri, idazteko ingi moltzo bat. -Leonardo’ri, idazkaritza bat. -Landa’ri, Santoña’ra juateko “motor” bat. -Iriondo alkate-ordekua’ri, Astigarraga burtzain duala ibiltzeko tribuliña. -Esteban’eri, “abrigo dempiel” bat. -Patxiko-kaleri, txapelerako izarrak eta pikatxoi bat. -Evaristo’ri, bizartegia jartzeko gelatxo bat. -Erregiok Donibane-Loitzun aldera ta Bartzelonara ere eldu dirala jakin det: Nikaxio eta Felix’eri bildur gabe Bilbo’ratu ditezen “Euzkadi” egazkiña eskuratu dietela esan didate. -Aristondo eta Lekonde’ri, Bartzelona’tik onuntz etortzeko “submarino” bat. Eta onetxekin amaitzen det gaurko lerrokada. Ikusi dugunez berebiziko besuzak ekarri dikie batzu-batzuei Erregiak. Zorionak beraz eta beste bat arte.
Mandazketa
(Alejandro Mendizabal)
BALDARI OMENALDIA ALKOLEA-INTXIRRIK Gipuzkoako kostaldeko kirol-arrantza elkarteek udan zehar atun-arrainak markatzen jarduten dute helburu zientifikoetarako. Garai bukaeran jaialdia egiten dute, eta aurten Mutrikun egin dute, ehundik gora lagun batuta. Ekitaldi ezin hobea aukeratu zuten Alkolea-Intxirriko lagunek Baldari omenaldi beroa egiteko. Hamaika istorio gogoratu ahal izan zituzten bertaratuek ekitaldirako prestatutako argazki emanaldian. Baldaren txoriak, Baldaren arrainak, Baldaren patxak, Baldaren txibi erraldoia... Baldaren lagunen artean. Baldaren familiari besarkada estu bat, eta Baldaren moilako lagun guztiei ere bai, lagun bat joan da eta. Argazkian, Jon anaia eta Unai arrantza-laguna, omena jasotzen.
2018 URTERAKO HARPIDETZA EGIN
Kutxa: Laborala:
Herritik kanpo bizi diren mutrikuarrek, eta beste edonork ere bai, noski, Kalaputxi etxean postaz jasoPostaz: tzeko aukera izango dute 2018 urtean ere. Horretarako, jasotzailearen izen-abizenak, aldiz karia jasotzeko helbidea, eta dagokion kopurua E-mailez: KARENKA KOMUNIKAZIO ELKARTEAren izenean Tarifak: ordaindu izanaren ordainagiriaren kopia hauetako helbide batera bidali:
ES80 2095 5056 13 1070996938 ES70 3035 0188 91 1880017087 Kalaputxi aldizkaria Barrenkale 12, behea 20830 Mutriku [email protected] Estatura, 15 euro Europara, 25 euro Mundura, 50 euro
ESKERRIK ASKO LAGUNTZAGATIK
Moila aldetik datoz berriz ere berriak. Traineruan egindako lehenengo denboraldia arrakastatsutzat jo ondoren, denboraldi berria prestatzen hasita daude Arraun Taldeko zuzendaritzako kideak, eta materialak berritzeko egindako esfortzua eginda, giza baliabideetan ere ahalegina egin nahi zuten, gazteen maila indartzeko. Erdi txantxetan hasita, gero eta serioago hartu zitzaion gaiari eta, azkenean, Mutriku Arraun Taldeak entrenatzaile berria izango du 2018 urtean. Erronkazalea, gazteekin eta talde berriekin lan egitea oso gustoko duen entrenatzailea izango da mutrikuarrak gidatzen: Jose Luis Korta. Aurkezpena Bar Puerton egingo dute urteko azken ostegunean, arratsaldeko 6etan.
Elikagaien Bankuko Mutrikuko ordezkariek eskerrak eman nahi dizkiete 2017 urteko Gabonen aurreko kanpainan parte hartu duten guztiei, merkatariak izan zein erosleak izan. Izan ere, urte berri batez, mutrikuarrak portatu egin baitira egindako ahaleginean: Herrian 1.280 kilo janari batu dira eta 1.119,15 euro jaki freskoak erosteko. Ahalegin horri esker, herriko hainbat familiarentzat Gabonak ez dira hain gogorrak izango. Laguntza ematen jardun duten 26 boluntarioei esker bereziak eman nahi dizkiete Bankukoek, bereziki Manolo IĂąarrari, kamioiarekin eta lokalarekin emandako laguntza ordain ezinagatik.Eta eskerrak Elikagaien Bankuko kide guztiei ere eman behar zaizkie. Eskerrik asko zuei ere!
BURUMENDIK MENDI-IRTEERA BERRIAK
ERDIKO KALEAN OBRAK
Aspaldikoak ditu Burumendi Mendi Elkarteak umeei eskainitako mendi-irteerak, gazteenei gure herriko bazterrak erakutsi eta familiei ibilaldi ederrak eskaintzeko. Aurtengoan, mutrikuar gazteekin batera, Zumarragatik etorritako Lasalle eskolako umeak izan ziren gurasoekin batera herriko mendi-txokoak ezagutzera. Bestalde, Bururumendiko lagunek adierazi dute Urte Berri egunean Arnora igotzen denak mokadutxoa egiteko aukera izango duela errefugixoan, aspaldiko ohiturari jarraiki. Bejondeizuela, mendizaleak zaintzen dituzuen mendizaleok!
Mutrikuko Udala urtarrilean Erdiko kalen obrak hasiko ditu harlauzak ipintzeko, Barrenkalen hasitakoari jarraiki. Bide batez, lurzorua zabaldu behar denez, lur azpiko kanalizazioak berritzeko aukera aprobetxatuko da. Uraren eta saneamenduaren hodiak berrituko dira, eta gasaren hodi nagusia ere sartuko da. Herrigune Historikoko bizilagunentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuak sartzea errazagoa izan dadin, gainera, hodi hutsak ere sartuko dira, bihar-etzirako. Lanak hilabete batzuetan luzatuko dira eta herritarrei zein merkatariei ahalik eta kalterik txikiena sortuko zaie.
Irudi Korporatiboa: Logotipoa Administrazio paperak Esku-gida korporatiboak ...
Argitalpen grafikoa: Liburuxkak Katalogoak Aldizkariak Liburuak Kartelak Iragarkiak ...
Web diseinua: Web orri korporatiboak Orri dinamikoak (kontrol taula) Online dendak Intranetak eta estranetak Blogak ...
Nuria VĂĄzquez Diseinu eta komertzial saila M. 659 45 36 57 [email protected]
Euskalinpri Inprimategia Ifar kale 7 behea 20820 Deba T. 943 19 20 36 [email protected]
ARRAUN TALDEAK ENTRENATZAILE BERRIA
SAN SILBESTRE EGUNEAN, KORRIKA Urteari agur esateko era ezberdinak hartzen ditu jendeak. Batzuek mendi tontorrak hartzen dituzte jomuga, beste batzuek afari-bazkariak... Azken urteetako ohiturari jarraituz, herriko korrikalariak Goiko plazan elkartuko dira eta urteari agur esateko korrika aldi herrikoia egingo dute herrian zehar. Adin guztietako korrikazaleak jantzi eta mozorro koloretsuz jantzita Goiko plazatik abiztuko dira eta, herriguneko kaleak alaitu ondoren, Goiko plazara itzuliko dira egurdian jai-giroan montxorra egitera. Urteko korrikaldi neketsuak, Behobia-donostiak eta maratoiak atzean utzita, lagun artean urteko azken korrika saioa egiteko aukera paregabea!
MUTRIKUN ERE KALITATEZKO HEZKUNTZA ALDARRIKATUZ Joan den abenduaren 12an Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egin zuten grebari babesa emateko asmoz, Mutrikuko ikastetxeetako irakasleek, gurasoek zein ikasleek, “Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da” lelopean hainbat ekintza burutu zituzten. Aurreko astelehenean, goizeko hamaiketan, herriko bi ikastetxe publikoen sarreran bildu ziren argazkia ateratzeko. Ondoren, elkarretaratze txandakatuari eman zioten hasiera Goiko plazan, argi adieraziz beraien aldarrikapena zein den: “kalitatezko eta publikoa den hezkuntza nahi dugu”. Helburua, aldarrikapena herrian presente egon eta arazoa gizarteratzea zen, eta horretan jarraituko dutela adierazi digute antolatzaileek. Guztia, gure seme-alaben kalitatezko hezkuntza baten alde.
KOFRADIA ZAHARRA Udaberriko larunbat goiz batez mutrikuar guztion bihotzak zartatu egin ziren Kofradi Zaharrak suak hartu zuela entzutean. Hilabeteak joan hilabeteak etorri, Kofradia zaharreko eraikinak hor dirau, ikutu gabe, eta kofradiko moila ere, sekuestratuta, herritarrek ezin gozatuta. Erre ondorengo hilabeteetan Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendaritzak egin zituen bilerak udalarekin, baina gaur arte. Aseguru kontuak daudela, aurrekontukoak... Kontuak kontu, moila itxita eta eraikina hor egonean. Ordutik hona, Kofradiaren Lagunak herri mugimendua ere sortu da Kofradia Zaharraren eraikinean bentalekua berreraiki eta museoa egiteko ideiari lotuta, eta udal ekimena ere bultzatu du EHBilduk Eusko Jaurlaritzari gaiari heltzeko eskatzeko eta Mutrikuko herriak gai honetan duen iritzia herri galdeketa bidez ezagutzeko prozesua abiatzeko. Ea urte berriak berri berririk dakarren.
ZENBATEAN ERABILTZEN DUGU EUSKARA MUTRIKUN ETA INGURUETAN? EUSKARAREN EZAGUTZA MAILA, 2011 URTEKO DATUAK MARKINA
BERRITXU ONDARROA
AMA HIZKUNTZA. euskara
etxean eusk.
EUSKARAREN ERABILERA KALEAN, 2017 URTEKO DATUAK MARKINA
mutrikuko KALEetAN JASO DIREN ELKARRIZKETAK, 2017 URTEKO DATUAK 2 - 15
Mutriku herri euskalduna da, eta datuek ere hala erakusten dute. Debabarrena eta Lea-Artibai eskualdeen arteko kokapenak herri euskaldun-euskaldunekiko harremana ematen digu, baina erderaren erabilera nagusi deneko herriekiko harremana ere hortxe dugu. Aukerak eta arriskuak.
begiratuta. 25 urtetik aurrera, berriz, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu egiten dira, nonbait, eta gaztelerak presentzia handia hartzen du. Arrazoiak? Asko eta denetarikoak, ziuerrenik. Nork bere ingurura begiratu, bere hizkuntza-ohiturei erreparatu eta kontuak atera ditzala.
Gurean, 24 urte arteko gazteen berezko eta eguneroko hizkuntza euskara dela esan behar da, datuei
Mutrikuarron hizkuntza nagusia euskara den? Gazteena bai behintzat! Eta helduena? Gehienena bai, baina...
KIROLAZ BIZI, HAZI ETA IKASI Bere ibilbidearen norabidea zuzenduko duen lema tinko jarrita dauka Ainhoak. Kirolak eta jarduera fisikoak marraztu duten ibilbide hori irakaskuntzarantz bideratu nahi du, gainera. Bere azterlanak zein kezkak ere horren ingurukoak dira. Azkena, Eskola kirolaren gainean egin duen azterlana. Gaztea den arren, Ainhoa Mugerza Salegik (1990) ibilbide luzea egin du kirola eta jarduera fisikoaren inguruan. Mendaron jaioa, bederatzi urte zituela Mutrikura etorri zen bizitzera. Dantza soltean hasi, eta eskubaloiarekin jarraitu zuen. Gipuzkoako zein Euskal Selekzioko eskubaloi taldeekin aritu zen, eta bere ikasketak jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien lizentziaturan burutu zituen. Nola hasi zenuen kirol ibilbidea? Mendaron bizi nintzela euskal dantza soltean ikasi nuen, eta Mutrikura bizitzera etortzean soltekoa Gure Ametsa dantza taldeko dantzekin bateratu nuen. Institutuan hastearekin batera eskubaloian hasi nintzen: Mikel Mariezkurrena genuen entrenatzaile, aurretik ere berarekin arraunean ibiliak ginen. Eta Batxilergoan, Elgoibarko eskubaloi taldera joan nintzen. Ustekabean, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioetatik deitu ninduten, eta baita txapelketetan parte hartu ere. Garai hartan, ordea, JFKZ-IVEF ikasketak egitea erabaki nuen, eta Gasteizen bizitzen nengoenez zaila egiten zitzaidan Elgoibarra entrenatzera joaten jarraitzea, baita Akaba Bera-Berak orduan eskainitako aukera aprobetxatuaz Donostiara entrenatzera joatea ere. Momentuan ez nion garrantzirik eman; ikasketetan zentratzea erabaki, eta Gasteizen jarraitu nuen. Gaur egun ere jarraitzen duzu eskubaloian‌ Bai, gaur egun eskubaloiko nesken infantil taldea entrenatzen dut. Oso gustura nabil, asko betetzen nauen jarduera bat da, eta lan teknikoa egiteko aukera ere ematen du horrelako talde batek. Jokalarien zein lagundu eta animatzera etortzen direnen artean giro polita sortu delakoan nago. Gainera, bada Jaujaren sorrerako taldean jokatu zuen gurasorik ere. Gu hasi ginen bezalaxe, ilusioz dabilen taldea ikusten dut, eta horrek izugarri pozten nau. Ea horrela jarraitzen dugun! Eskubaloiak asko eman dit, hori dela eta, gazteei ere gauza bera transmititzea gustatuko litzaidake. Ikasketak Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan oinarritua, ezta? Ikasketak hautatzeko momentuan, kirolean murgilduta
nengoen, eta horrek eraginda IVEF egiteko hautua egin nuen. IVEFeko ikasketak amaitu ondoren, nire ibilbide profesionala irakaskuntzara bideratzea erabaki nuen, eta Gorputz Hezkuntzako irakaskuntzako masterra egin nuen Eskola Kiroleko lanarekin uztartuz. Gaur egun, Haurtzaro eta Nerabezaroan esku-hartze sistematikoko masterra egiten ari naiz Donostian; hezitzailearen ikuspegia gehiago sakontzeko asmoarekin. Noiz hasi zinen Eskola Kirolean? 2012an hasi nintzen Mutrikuko Eskola Kirolean, baja bat betetzeko asmoz. Ondoren, bertan jarraitzeko aukera izan nuen, eta oso gustura aritu naiz urte horietan. Asko ikasteko aukera eskaini dit, eta haurrekin jarduteak asko aberastu nau. Egia da, aldaketa baten beharra sumatzen nuela eta aurtengo ikasturtean lana uztea erabaki nuen. Eskola Kirolaren inguruan egin duzu azterlana; zergatik? Aurreko ikasturtean Kirol Hezitzaileentzako prestakuntza ikastaro bat egin nuen. Ikasturte amaierako lana egin behar zela-eta, nire lana Mutrikuko Eskola Kirolean oinarritzea pentsatu nuen. Azterlan horrek Eskola Kirolarekiko eragile ezberdinen iritzi eta ikuspegiak jasotzeko aukera eskaintzen zuen. Horren guztiaren helburua Eskola Kirolar ekarpena egitea eta eragitea izan da, erabakiak Eskola Kiroleko mahaiaren esku geldituta, noski. Azterlan hori egin ondoren, zein ondorio atera duzu? Lanaren ondorio nagusia, hausnarketa baten beharra dagoela: bertan eskaintzen diren kirolak eskaintzeko arrazoiak pentsatu, nola lantzen diren eta zertarako lantzen diren hizpide hartuta. Urteko eskaintza horretan herrian ditugun kirol aukerak kontutan izan beharko genituzke, batez ere infantil kategoriatik aurrera gazteek kirolean jarraitu dezaten. Horrez gain, Kirol anitzeko edo ohikoa
emanda eta elkarteekin elkarlana indartzeko aukera zabalduaz. Bestalde, kirol hezitzaileen beharrizanen araberako formakuntza jarraituak jasotzea proposatzen da. Aurrera begira, zeintzuk asmo dituzu? Nire helburua irakasle lan egitea da eta orain arteko prestakuntza praktikara eramatea eremu horretan. Horri garrantzia ematearekin batera, kirola egiteko senari berriro ere heltzea da nire asmoa. Aldi berean, eskubaloiko taldearekin entrenatzaile jardutea. Zerbait nahiko zenuke esatea? Nire ibilbidearen inguruko gogoeta egin eta gero, eskerrak eman nahi dizkiet gurasoei, familiari zein lagunei, besteak beste, kirolarekiko eta ikasketekiko hartutako erabakiak errespetatu izan dizkidatelako, eta Mikel Mariezkurrenari ere bai, ibilbide berri batean murgiltzeko aukera eskaini zidalako. Horretaz gain, gazteei zuzenduko nintzaieke, ikasketei lehentasuna ematea garrantzitsua dela esateko, eta baita kirol praktikarekin jarraitzea ere gustura jardunez gero, kontua ondo planifikatu eta oreka bilatzean dagoela esango nieke.
den programaziotik kanpo, ez ohikoa edo osagarria den programazio bat eskaintzen da. Bertan, jarduera hauek lantzen dira: Aerobika, gimnasia erritmikoa, baleta, judoa, xakea eta tenisa. Jarduera horietan izena emanda dauden haurrak ere Eskola Kiroleko ohiko programazioan parte hartzen dute. Kirol eskaintzaren barnean, ohiko eta ezohiko programetan neska eta mutilen parte-hartzearen inguruko datuak aztertzea egokia litzateke, eta horien helburua zein den argi izatea; besteak beste, genero ikuspegiari begira. Zeintzuk proposamen aurkezten dituzu? Aldaketak beharrezkoak dira Eskola Kirolaren garapena emateko, nahiz eta aldaketek beti ere esfortzu bat eskatu. Alde batetik, ongi hausnartutako eta antolatutako urteko programa eskaintzea egokia litzateke; kirol anitzeko programa indartuz eta aberastuz. Aste bukaeretako jardunaldietan lehiaketaz gain, topaketei ere lekua emanez Horretaz gain, ume eta gazteen kirol ibilbidea bermatuko duen programazio bat beharrezkoa dugu, benjamin eta alebin kategorietan kirol jarduerak banatzeko aukera
Gerra aurreko saltakarixak Gaur egunian, ohitxuta goz han eta hemen saltakarixen karrerak ikusten, herri krosak, maratoiak... Baiña ez eizue pentsau atzo goizeko kontua danik, e! Gerra aurretik ere mutrikuarrek gustora hartzen zitxuen saltakarixen txapelketak. Bai horixe!
Saltaka, korrika, lasterka... Euskeraz hitz asko daukaguz ekintza hori izentatzeko, baiña Mutrikun zabalen dabillena SALTAKA da. Eta hortik datozenak: saltaka egin eta saltakarixa. Batek baiño gehixok igarriko zion honezkero jatorrixa, “saltoka”. Mutrikun, oraindik ere, halaixe esaten dixue bakar batzuek: saltoka. Salto egitxia eta saltaka ibiltzia bat al dira, ba? Ez, baiña sasoi bateko mutrikuarrek oiñez baiño aburuago juateko mobimentu horri erreparatu eta hala geratu zan aditza: saltaka. Batzuek esango deue hitz hori erderatik datorrela, eta? Korrika ere bai, eta iñork ez deu horregaitxik baztertzen. Korrika, erderazko “correr” bezela, latiñetik dator: curro, currere. Geure inguruko herri batzuetan salto egitxiari baiño azkar juatiari eman zixuen garrantzia eta halaixe esaten dixue: aringa-aringa (Ondarrua), ariñeketan (Berritxu), lasterka... Saltaka gabiltzela aurreraka ere bagabiltzenez hori markatzen deue beste forma honek: antxitxika (Elgoibar), antxitxiketan (Eibar), aintxintxika (Bergara)... Horren jatorrixa: “aintzin-aintzin + -ka”, hain zuzen ere ‘aurreraka-aurreraka’. Gaur hona, batez ere, gerra aurreko Mutrikuko berri edo notiziak ekarri ditxugu. Orduko prentsan izen saltsa ederra topau geinke saltaka esateko. Ikusi daiguzan: Saltakarixa (edo korrikalarixa): antxikalaris (1916), saltokariak (1916), laixterkariak (1916), laisterkariak (1919, 1922), korrilakariak (1922), saltokalariak (1927). Saltaka (edo korrika): saltaka (1922), antxi-antxika (1928). Karreria edo lasterketa: antxintxiketa (1916), laisterkarien sariketa (1922), saltaka-jokua (1922, 1928), antxi-antxiketa (1928). Ez da oraingo kontua bakarrik, gerra-aurrian ere mutrikuarrek euskeraz idazten zeuenian, askotan ez zaken batere garbi zein hitz aukeratu! Baiña holako kasuetan, ez euki zalantzarik, esan aburo-aburo —saltaka— egunero-
-egunero dabilzuen hitz hori eta asmatuko dezue, seguru! Saltaka jokuak Sasoi baten, San Iñazio egunian, beste proba askoren artian ezin zeiken faltau “saltaka jokua”. 1916. urtian, esaterako, arratsaldeko pelota-partidua amaitxutakuan hiru saltakariren arteko desapixua egon zan Mutrikuko frontoian. Iturrino eta bigarren bat, Gaztañetaren kontra. Ia zeiñek lehenago eman 20 buelta frontoiari (danetara, 2.500 metro). Gaiñera, dirutxua zauan jokuan: 500 pezeta! Gitxigaitxik izan bazan ere, bikotiak irabazi zoan, metro bakarragaitxik!! Hola jaso zoan orduko prentsak: “antxintxiketa izugarria, Gaztañeta sonatuak beste bi gazteri pelota-tokian zeñek lenago eman ogei jira, bikotiak amarna”. 1919. urtian, berriz, pixka bat lehenago egin zeuen probia, uztaillaren 27xan. Orduan ere arratsaldeko partiduaren ondoren izan zan. Hola iragarri zoan egun batzuk lehenago Arno-Mendik Euzkadi egunkarixan: “ondoren izango dira laisterkarien sariak, izanik bidia ogei jun-etorri pelota-plazari, eta sariak dira amabost eta amar ogerleko”. Bistan do, desapixuetan baiño askozaz diru gitxio zauan tartian holakuetan: 75 eta 50 pezeta. 1922. urteko San Iñazio egunian bi proba ezberdin egon ziran. Batetik, “aizkora-saltaka jokua”: “egin biar zuten biña enbor ebaki ta zeiari (plazari) amar ostera eman, izanik Manuel Apatei eta Gaztañeta, biak batera ebaki zituzten baña saltaka asita bigarren osteran Apategi ondua jota gelditu zan”. Bestetik, aurreko probia amaitxuta, “laisterkarien sariketa” etorri zan. Parte-hartzailliak, Apatei, Osoro eta Euzkitxako morroia. Sari honek jaso zitxuen: “Lenenguak, urrezko domiña, bigarrenak bizar-kentzeko tramankulua, irugarrenak zorro bat txokor ta domiña eder bat”. Baiña San Iñazio egunian bakarrik ez, Malenetan ere saltakari edo korrikalarixak egoten ziran. 1922. urtian
1928ko San Iñazio egunian ere saltakarixak egon ziran. Dantzarixen ostian, bi lagunek jardun zeuen bakar baten kontra. Aberrik haren berri zela eman zoan irakurritxa, bistan do mutrikuarren gustokuak zirala saltakarixak: “Irten ziran gero pelota-tokiari ogei bira ematera antxi-antxika Elgoibar’ko Etxe-zuri emengo bi gazteri. Oso polita izan zan une au ere”. Urte hartan, abuztuko azken domekan (26xan), beste saltaka joko bat egon zan: “Tetuan”dik asita Katetxera saltaka joku polit bat”. Jende asko hurreratu ei zan bata eta bestia animatzera. Frontoiko 20 buelta baiño gehixo orduan: 4 kilometro eta 800 metro. Hiru sari egon ziran. Lehelengua Jose Galdosek lortu zoan (5 ogerleko). 15 miñutu eta 55 segundu bihar izan zitxuan juan-etorrixa osatzeko. Bigarren sarixa Juan Jose Iparragirrek eskuratu zoan, eta hirugarren tokixan Iñazio Agirre aillegatu zan. 1935. urteko Malen egunian, goizeko hamarretan, saltaka jokua egon zan. Hola iragarri zoan, bezperan, “El Día” egunkarixak: “Carrera pedestre. Salida de la Plaza Churruca, Txambolingua, Mauleón, calle Puerto, Muelle, Camiño berri, Aitzokale, Subida Achachin, Bajada Achachin, Vicealmirante y llegada en la Plaza Churruca, habiendo en la subida a Achachin una prima de cinco pesetas y siendo los premios de 20, 15 y 10 pesetas”.
Desapixuan, zenbatgarren? Esan degun bezela, saltakarixak batzuetan Mutrikuko Udalak (Malenetan) eta bestetan Batzokixak (San Iñazio egunian) jartzen zitxuen sarixak irabazteko asmoz ematen zeuen izena; beste batzuetan, berriz, alkarri desapixua egin eta bi lagunen artian jarduten zeuen, dirutxo bat jarritxa.
bertan, konparaziotarako, hiru sari banatu ziran: lehelengua Gorriñak irabazi zoan (14 ogerleko), bigarrena Apategik (8 ogerleko) eta hirugarrena kanpoko batek (5 ogerleko).
Anjel Osoro “Aberri” idazliaren anaixa ere saltakari ezaguna izan zan Mutrikun: Patxiko Mari Osoro “Pagatza”. Gazte denboran, halako baten, Malenetan saltaka jarduteko desapixua bota zion Patxi Urkiri “Gaztañeta” Mutrikuko saltakarixari. Egin deue karreria eta hara nun dijuan Patxiko Mari etxera; amak galdetu dio, ze, amaitxu dezu karreria? Bai, ama. Ta, zenbatgarren aillatu zera, ba? Bigarren. Ene, bigarren..., asko!! Zenbat lagun ziñaten, ba? Bi, ama. Batzuetan, diru kopuru haundixak jokatzen ziran. Ez bakarrik kirol hontan, jakiña. Postura eta desapixuetako jokua segurua ez zala esplikatzeko, oraindio ere, esaera hau entzun leike Mutrikun: “Jokua ez da errenta, hobio da oillaskua erreta!”. Gerra ondoren ere segitxu zeuen desapixuek. Hona hemen desapixoka ibiltzen ziran saltakari ezagunenak: aitxatu degun Patxi Urkiri “Gaztañeta”, Maldomiñ baserriko Jesús Alkorta eta Patxiko Txurruka “Beliotegi”. Oraindik ere, Jesús “Maldomin” zanaren famelixakuek goguan dake euren etxekuak Patxiko “Beliotegi”ren kontrako desapixua irabazi zoanekua.
hamaika amets, hamaika urrats
ABENDUA, OPARI SASOIA
Hona hemen zerrenda bat material eder batekin, betaurreko lilekin begiratuak, neska-mutilekin patxadaz hitzegitea eragiten dutenak, galdera-erantzunak sortzekoak, harremanak sendotzekoak, dibertitzeko balio dutenak, ikasteko zaletasuna areagotzeko, hizkuntzaz gozatzeko, pentsatzeko, amesteko eta sortzeko balio dutenak, besteak beste. Helduentzat ere paisaia euskalduntzeko, komunikabideak indartzeko, sormena eragiteko… Zertzelada bazuk hemen: MUSIKA “MAITTE MAITTE Negar eta barre/munduan urte bete” Musika, hitzak eta irudiak. JIRA-BUELTAN. 50 kanta eta jolas. Badihardugu Elkartia. LIBURUAK ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT? Liburua. Patxi Zubizarreta itzultzailea ARRAROA. Liburua. Pamiela TIGRE BATEKIN BIZI. Album ilustratua. Harkaitz Cano
JOKOAK TEATRILOA Txontxongiloekin jolasteko. Istorioak asmatzeko. MAHAI JOKOAK: URKATUA. Asmatu hitza. NOR ZARA Zu? Ikastolen Elkartea. MEMORIA JOKOA. Ttartalo IKUS-ENTZUNEKOAK NAHASPIZTEGIA Liburu interaktiboa. Historia aurreko animaliei buruzkoa. SM-kasmina. EGIPTOMANIA Liburu interaktiboa. Miren Agur Meabe itzutzailea. Ttartalo. LEHENENGO ORDENAGAILUA. Animaliak. Ikastolen Elkartea. DVD bideoa. NUR herensugearen tenploan. BESTE GAZTEZULO Aldizkaria gazteentzat (Twiter, Instagram, Facebook eta paperean eskuragarri) BERRIAlaguna izateko opariak egin. AGENDA eta EGUTEGIAK erosi. Zientoka gauza! Ez dagoelako ez da izango behintzat. HAUR, GAZTE, ADINDU ETA ZAHARRENTZAT, OPARIAK EUSKERAZ!
[email protected]
«Gazte gehienak ez dira gai publizitatean dagoen sexismoa antzemateko».
Horixe da Berrian Pablo Vidali egindako elkarrizketa baten izenburua. Ikerlari eta EHUko irakasle honek dioenez, “Nerabeak, sexismoa eta publizitatea” ikerketaren ondorioak deigarriak dira: gazteen %35ek ontzat ematen dituzte mezu sexistak, eta horien %10ek baita emakumeen aurkako indarkeria ere. OSO GOIZ garatzen dute neska-mutilek ezagutza, ikasi eta espresatu egiten dute jolas eta jokuen bitartez. Jolasean neska-mutilak bizipenak erreflejatzen dituzte, hurbilekoen ereduak imitatu, jokaerak, jarrerak nahiz abilidadeak praktikatu, eta nortasuna eraiki. ESTEREOTIPOZ BETETA DAUDE PUBLIZITATE KANPAINAK, rol klasikoen ideiekin bonbardatzen gaituzte, eta horrek eragina dauka! Geuri dagokigu mezu horiekin kritikoak izatea, salatzea, eta, gutxienez, gure erabakietan eraginik izan ez dezan saiatzea. Ez da zaila kontsumismoaren zurrunbiloan erortzea, Jostailuak eta jokoak erosterakoan irizpide batzuk
izate aldera geure buruari galdera batzuk egitea komeni:
• Jostailu honekin nornahik, neska zein mutil izan, jolastu ahal du? • Eredu sexistak eta indarkeria bultzatzen al du? • Komunikazioa eta berdinen arteko harremana indartzen al du? • Lagunartekotasuna ala konpetentzia bultzatzen du? • Helburua ondo pasatzea bada, dibertigarria al da, jolaserako gogoa pizten al du? • Irudimena eta ikasteko gogoa areagotzen du? • Denak erabiltzeko modukoa da, inor alboan utzi gabe? Gaurko umeak (mutil ausarta? neska menpekoa?) biharko gizarteko protagonistak izango dira.
HEZKIDETZA da bidea, beste eredu sozial bat posible da! Eta DENON esku dago!
[email protected]
ETXEAN ETA BIZIRIK BEHAR DIT UGU! emakume presoak komunak garbitzeko betebeharra izatearen kontrako jarrera agertzeagatik zigortuak izan dira, lan horiek egitera, bestetik, gizonezkoak ez direnean behartzen. Euskal presoen kolektiboari ezartzen zaizkion salbuespen politikaz gain, emakume izatea beste estigma bat da beraientzat, emakume izateagatik zigor bikoitza betetzen dute eta Espainiako espetxeetako bizi baldintzak zakarragoak dira, non, gainera, ideologia patriarkal eta matxistaren biktima diren. Sara Majarenas eta bere alaba Izar ere giza eskubideen parametroetatik kanpo dauden biktimak dira eta elkarrekin izan arren, haien etxean, libre, egon beharko lirateke lehenbailehen. Sakabanaketak, 400 kotxe istripu inguru utzi ditu euskal preso politikoen senide eta lagunen artean. Urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima. Egoera gordin hau salatzeko eta guztiekin elkartasuna adierazteko, hainbat ekintza antolatu dira. Parisen 11.000 lagun elkartu dira “Orain presoak” lelopean, eta datozen egunetan Mutrikun ere izango gara: • Santo Tomas azokan, abenduaren 16an, 13:00ean elkarretaratzea Goiko plazan. • Abenduaren 24an Olentzerori lagunduz, kalejira Zubixatik 19:00etan. • Abenduaren 31n, 19:00etan Giza katea Goiko plazatik abiatuta eta ondoren Preso eta iheslari eta deportatu politikoen aldeko topa Beheko plazan. • Urtarrilaren 13an, denok Bilbora!
2017ko abendua iritsi da eta beste urte bete pasa dela konturatzen gara. Zoritxarrez, duela 365 egun hauetan, Euskal Herriak dituen preso eta iheslari politikoen egoerak berdinetan jarraitzen du. Espainiako kartzeletan 234 preso ditugu, 62 frantziar estatuan, 3 nazioarteko estatu desberdinetan. Sara Majarenas eta bere alaba Izar, zentru tutelatu batean, 2 Euskal Herriko espetxeetan eta beste 2 espetxe arinduan. Hauetatik, 24 presok 60 urte baino gehiago dute, 34k 20 urte baino gehiago daramatzate askatasunik gabe eta 14 larriki gaixo daude, horien artean Ibon Iparragirre ondarrutarra, oso egoera larrian. Beraien familia eta lagunengandik urrun denbora luzean dauden iheslari eta deportatuek ere, beste urte bete pasa dute herritik kanpo. Uztailean Kepa del Hoyo hil zen Badajozeko kartzelan bere etxetik 720 km-ra eta urtearen bukaeran Belen Gonzalezek eta Javi Perez de Nanclaresek utzi gintuzten. Espetxeetako krudelkeriak eta urte luzeetako zigorrak eragiten dituzten gaixotasunez gain, genero indarkeria eta matxismoaren islada ere badira kartzelak. Maiatzetik, Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika isolamenduan daude Granadako Alboloteko kartzelan. Zergatik? Beste hainbat espetxetan gertatzen den legez, hangoan ere emakumeek ezin dute lan egin soldata baten truke, lan-ordaindua gizonezkoentzat soilik baimentzen delako. Emakumeek garbitegi eta sukalde edota komunen garbiketa-lanak egitera behartzen dituzte, emakume izate hutsagatik, eta gainera musu-truk. Agurtzane eta Ainhoari isolamendu erregimena aplikatu diete; 9. Moduluan dauden
Bizitzan ez dagoelako agurrik, estatus aldaketak baizik Urte amaiera gainean dugu eta ‘Bi erronbo eta erdi’ izeneko atal honen atzean egon garen ‘Sexuenea’ taldearentzat ere ziklo baten amaiera. Ez larritu, gure on-line espazioak aurrera egingo du, ez ordea herri kuttun honetako aldizkarian dugun txoko honetako parte-hartzea. Baina, lasai egon, ‘haustura baketsua’ izan da eta!
Badirudi atzo hasi ginela ‘gure lehen aldi’ harekin eta begira nora arte iritsi izan garen. 2012ko abendua zen. Orduan, Kalaputxi aldizkarian parte hartzearen erantzulea zen Norma Ageitos Urain Madriletik iritsi berria zegoen ia ikasturte osoko esperientzia izan ostean. Ordutik, aldaketak egon dira txoko honetan freskotasunez eta kuriositatez betetako artikuluak sortzearen erantzule izan garenon artean, ordea, parte-hartzeko arrazoi nagusia oraindik ere herriarekiko gertutasuna mantentzen zuen Normak eta erraza zitzaion hilabetean behin hitz gutxi batzuk egongo zirela ziurtatzea. Ia bost urte, ordea, ez dira hutsean pasatzen eta urte hauetako esperientzia gozagarri honen ostean, orain jada singularrean hitz eginda, nik, Norma Ageitos Urainek, ‘agur’ baino ‘gero arte’ esan behar dut berriz. Eta, berriro ere, Madrilek du errua. Oroitzen dut oraindik 2012ko apirilean Kalaputxik egindako elkarrizketa, oraindik ere sexologia ikasten nengoela eta orduan jada Madrili buruz esaten nituen hitzak. Patua horrelako apetatsua da eta bueltan narama berriz ere. Aldaketa honen arrazoiak jada nire gertukoenentzat utzi nahi ditut. Dena den, esango duzue, istorioa erdizka kontatuko badigu, zergatik kontatzen digu hau guztia? Zergatik esan ‘Sexueneak’ ‘Bi erronbo eta erdi’ uzten duela eta arrazoia Norma joatea dela arrazoi guztiak ez badira partekatuko? Beti bezala, zerbait erakutsi nahian adibide inozo
baten bitartez. XXI. mendean gaude eta oso jende gutxik baieztatuko luke egun maitasuna betierekoa dela, baita hil eta osterakoa ere. Nahiz eta ezkontzean boto hori egiten dugun, askok onartzen dugu dibortzioa ere badagoela eta gertatu ahal zaigula. Ordea, hain argi badugu maitasuna amaikorra dela, zergatik hain gaizki bizi hausturak? Oraindik ere maitasun erromantikoaren gezurrak zainetaraino sartuak ditugulako, bai horixe! Gutako askok jakin badakigu maitasuna bukatu egiten dela baina sentitu ere sentitzen dugu ideia hori ez zaigula ezertarako gustatzen. Hau, maitasun erromantikoaren ideiek defendatu bezala, maitasunaren ideia posesibo batekin konbinatzean, guztiz toxiko eta mingarria izan daiteke. Eta koktel honen ondorioak besterik ez dugu ikusten istiluz hain beteak dauden haustura hauetan. Horregatik, beharrezkoa dugu ikuspegiz aldatzen joatea eta pentsatzea ez dela maitasuna agortzen, orain arte esan dudan bezala; maitasun motaz eta harreman ereduz aldatzera pasatzen garela baizik. Normala izango da denboraldi batean elkar-ikustea zaila izatea eta seguruenik, hausturak zenbat eta konpromiso handiagoa apurtu, orduan eta egoera kudeatzeko zailtasun gehiago izango dugu, baina honek ez ditzala aurretiaz bizitako momentu onak eta etorkizunean izan ditzakegunak agortu. Bikote harreman baten haustura ez delako agur bat, estatus aldaketa bat baizik.
Galderak edo zalantzak argitzeko: [email protected]
Kaixo txantxangorritxoak,
Ze pentsatzen zenduen, zuekin ahaztuta
BUELTAN GATOZ BERRIZ! hamaika abentura elkarrekin bizitzeko prest.
gozela?
Horretaz gain, nahi deu azpimarratu
Beharrezko opor luziak gozatu eta gero,
Txantxangorri ez dala umiantzat bakarrik, gu-
indar eta gogo handiz gatoz berriz ere bueltan!
rasuok ere zuen tartetxua ere badakazuela eta
Aurtengo ikasturtia, beste urtietakuakin aldera- horretako zuen iradokizun guztixak entzutzeko tuta ezberdiĂąa izango da. Ekintzak abenduan
prest gozela.
(Gabonetako oporrak), otsailian eta martxuan (Aste Santuak) izan arren, gauza berri eta
Gurekin harremanetan jartzeko modu ez-
berdinak dakazue!
sorpresa askorekin gatoz. Beraz, gorde ezazue zuen egutegixan tartetxo bat gurekin primeran Email helbidea: [email protected] pasatzeko.
Facebook: Txantxangorri Aisialdi Taldea
Aurten ere, urtero lez, aurpegi ezagun eta
berrixakin gatoz zuekin ondo pasatzeko eta
GOGOZ ETORRI, ZUEN ZAIN GOZ TA!
ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK
BEÑAT
Azkenean iritsi zan abenduaren 8a! Zorionak eta muxu haundi bat etxeko danon partez!
Zorionak! Abenduaren 14an gure printzesak 11 urte bete dituelako. Muxuak famikoen partez.
MARGARITA eta JOSEBA
Zorionak bikote! Abenduan urteak betetzen dituzuelako. Maitasun guztiarekin, etxekoak.
EGUBERRI ZORIONTSU
PELLO eta NEREA
IREBER, EKAIN eta AXIER
LARRAITZ eta NEREA
Zorionak eta matxo haundi bat maitxe zaitxuztegun danon partez.
Zorionak! Segi holaxe... 10 muxu haundi amona eta atxonan partez!
Zorionak hirukote! Mila kilo muxu zuentzat! Elgoibartik
Zorionak ama&ixeko!!! Ondo pasa ta patxo!! Etxekuak!
Zorionak gure lankide finari! Eutsi lan isil eder horri! Zure ondoan egotea guretzat oparia!
Zorionak! Asko matxe zaitxugu! muak! Lukenen partez bereziki! Ixeko&Osaba
Zorionak bikote! Ezin urtea amaitu zuei zorionak opa eta zuekin batera txokolatea jan gabe! Zuek prestatu, jango dugu ta!
ZORIONTZEKO: [email protected] whatsapp 635748393
LARANGA AUZOA, 1950eko hamarkadan
eko 1985 urt elurtea
(gaueko 10ak arte)
ABENDUA 22tik 24ra
URTARRILA Hiart Burgoa
zapatu (25) goizean, Lon Apraiz
25etik 28ra Lasuen-Elezgarai 29tik 31ra
Gauetan, egunero (22:00-00:00): Pilar Etxeberria Botika Errosario kalea 26, Elgoibar
zapatu (6) goizean, Lasuen-Elezgarai
15etik 18ra Amaia Zalduegi 19tik 21era Hiart Burgoa
Gauetan, egunero (22:00-09:00):
zapatu (20) goizean, Lasuen-Elezgarai
Idoia Lafuente Botika
Sostoatarren kalea 10, Eibar
abenduak 24, domeka Olentzero kalez kale
Abendurock 2017 Abenduak 29 Laumono
abenduak 30, zapatua
Bandaren Gabon kontzertua
MENDI IRTEERAK urtarrilak 1 Arnora igoera
Donostia-Urgull-Pasaia San Pedro (Albaolara bisita) Burumendi Mendi Elkartea
ODOLA EMATEA otsailean Gipuzkoako Odol Emaileak
urtarrilak 5, Errege kabalgata
urtarrilak 6,
umeen Meza nagusia Errege magoak bertan direla
urtarrilak 21, domeka
Nazareno eguneko Bandaren kontzertua Zabielen, eguerdiko 13:00etan
MAGIA JARDUNALDIAK
Zabielen, arratsaldeko 8etan
URTARRILAK 21 TOR magoa
abenduak 31, domeka
18:00etan Zabielen
San Silbestre eguneko korrikaldia
URTARRILAK 28 Ilusioen asmatzaileak 18:00etan Miruaitz frontoian
Kalaputxi 178 www
mutrikuko herri aldizkarixa ainhoa mugerza | 2018-11-15T09:28:58 | https://issuu.com/kalaputxi/docs/kalaputxi_178_www | [
-1
] |
Free chat Comuna bâra (Neamţ). Ausazko arrotz doan txateatu berehala Comuna bâra (Neamţ) tik.
Ongi etorri Chatroulette Comuna bâra (Neamţ)Edozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Comuna bâra (Neamţ) dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Comuna bâra (Neamţ) doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. | 2017-03-25T03:54:48 | https://eu.meetingroulette.com/errumaniako/comuna-bara-neamt | [
-1
] |
Iruñako Artzapezpikuak hitzaldi bat Goimendi Ikastetxe Nagusian eman zuen - Opus Dei
Iruñako Artzapezpikuak hitzaldi bat Goimendi Ikastetxe Nagusian eman zuen
Fernando Sebastian Monsignorea: “Ezin da Kristau ona izan langile ona izan gabe”. “Kristauaren tentaldia erraztasun eta beharrik gabe bizitzea da”, baieztatu zuen
Azken berriak 2005ko Abearen 05a
Iruñako Artzapezpikuak Goimendi Ikastetxe nagusian duen nahi bat adierazi zuen; hau da, Kristautasuna gizartearen bazter guztietara iristea Kristoren fedean sakonduz. Unibertsitarioei hitz baikorrak esan zizkien baina baita ere prestakuntza sendoa beharrezkoa dela, bai profesional bai espiritualki: “Ez zarete ikasle hutsak, baizik eta baita ere barrukotasuna duten pertsonak, sentimenduak eta itxaropena” esan zuen.
Fernando Sebastian Monsignoreak gure herrialdean dauden gizarte eta politikaren egoeraren kezkak adierazi zituen: “Eteten ari den Kristautasun baten aurrean gaude, non daude kristau kazetarien artikuluak?, bere buruari galdegiten zion. Kristau koherente batek gizartea aldatzeko beharra sentitu behar du: “Gure mundua Kristoren izpirituarekin aldatu behar dugu”, adierazi zuen, baita ere: “Mundua aldatzeko lehendabizi zu eta biok aldatu behar dugu, besteen beharrak lehenengo postuan jarririk".
Oinarri gisa prestakuntza eta otoitza nabarmendu zuen Kristautasuna bazter guztietara eramateko: “Ondo prestatuta besteen iritziak ezagutzeko eta gainditzeko”, esan zuen Don Fernando Sebastianek. Unibertsitarioei zuzendutako mezua oso argia izan zen: “Ezin da Kristau ona izan langile ona izan gabe”.
Sesio hartako gai garrantzitsuak familia eta haurren heziketa izan ziren: “Zer entzuten dute zuen seme alabak ikastetxean?, Zein heziketa hartzen dute beren gurasoengandik?”, galdetzen zuen. Bizitzako proiektu bat edukitzeari buruz jardun zuen: “Jesus hor al dago? Jaungoikoan gure ingurukamenen bidez solas egiten du, gure beharren eta hondoan dugun jendeen bidez”, baieztatu zuen.
Honelaxe, esan zuen gaur egun asko direla gizartean zeresanen beldurrik gabe bizi diren kristauak. Iruñean, eragin horri esker Popular TV sortu ahal izan da. Baina baita ere prestakuntza egokia duen jendea aurkitzearen zailtasuna adierazi zuen. “Profesional onak aurkitzea beren lana kristauak bezala egiten jakin dezatenak, kristau pentsaerarekin, proiektuak egoki irakurtzeko eta epaitzeko gai izan daitezenak”. Baita ere ezeztatu zuen kristauak zientziaren beldur direla, alderantziz, honen bidez Jainkoaren dohainak ikusteko aukera ematen digula.: “CIMAk kristauok ikerketari beldurrik ez diogula adierazten du”.
Azkenik Katolikoen harremanei eta elkartasunari buruz ere hitz egin zuen. Vatikanoko II Kontzilioa, onartu zuen Eliz barruan askotarikotasunak daudela baina baita ere legezkoak ez direnak. “Besteiritzikoa izatea ez dio ezer gehitzen esaten duzunari; burugabekeri bat esatea askoz errazagoa da” eta gaineratu zuen: “Egia hagitz apalagoa eta zehatzagoa da”. | 2018-01-19T23:33:03 | http://www.euskara.opusdei.org/eu-es/article/irunako-artzapezpikuak-hitzaldi-bat-goimendi-ikastetxe-nagusian-eman-zuen/ | [
-1
] |
HasieraKorean PopBTSPoltsa eta zorroaBTS BIZKARRA (6 VARIAN)
Bakarrik 3330 stockean utzi
Tamaina: 40 * 25 * 18cm.
Bat ere ez, eredua
Solairu-luzera
BTS BIZKARRA USBarekin (7 VARIAN)
BTS BAZ KANPOKO MINE AURREAN (14 VARIAN)
BTS BIZKARRA USBarekin (2 VARIAN) | 2020-04-07T15:46:43 | https://butikjamtangan.com/eu/kpop-bangtan-mutilak-motxila-ikasle-poltsa-jimin-jungkook-suga-v-moda-mutilen-neskek-bidaiatzeko-ordenagailu-eramangarria-poltsa/ | [
-1
] |
Euskal hedabideek babesa eskatu diete instituzioei - Izar Mendiguren Cosgaya - Aiaraldea.eus
Euskal hedabideek babesa eskatu diete instituzioei
Izar Mendiguren Cosgaya 2011-02-24 16:42
Euskal komunkabideek bizi duten krisi ekonomikoa dela eta, sektorea sendotzeko ekimen berria abiatu dute. Hala, Euskal Herri osoko 80 hedabidek baino gehiagok eskatu diete administrazio publikoei kazetaritza indartzeko "politika berria" eta sostengu ekonomikoa. Diru-laguntza handiagoak ez ezik, erakundeen publizitate inbertsioetan ere euskarazko hedabideek pisu handiagoa izan beharko luketeela adierazi dute.
Duela asteak, euskarazko hedabideek editorial bateratua argitaratu zuten, eta, orain, berriz, babesa eskatu dute. Besteak beste, Berria, Argia, Goiena, Entzun!, Topagunea, Bilbo Hiria Irratia, Gaztezulo, Euskal Irratiak, Sustatu.com, Zuzeu.com eta Aiaraldea Komunikazio Leihoak bat egin dute aldarrikapenarekin. (Iturria: Berria.info)
Anonimo 2011-02-24 22:31 Erantzuna | #1
Anonimo 2011-02-25 09:24 Erantzuna | #2 | 2020-03-28T15:02:57 | https://aiaraldea.eus/komunitatea/izar%20mendiguren/1482284443653-euskal-hedabideek-babesa-eskatu-diete-instituzioei | [
-1
] |
Elisha Otis - Wikipedia, entziklopedia askea.
Elisha Graves Otis (1811ko abuztuaren 3a - 1861eko apirilaren 8a) igogailuetarako segurtasun gailu baten asmatzailea eta igogailuen fabrikatzaile estatubatuarra izan zen.
Halifax (Vermont), 1811ko abuztuaren 3a
New York, 1861eko apirilaren 8a (49 urte)
asmatzailea, teknikaria eta enpresaburua
Windham (Halifax) konderritik gertu jaio zen, Vermont estatuan. 1861eko apirilaren 8an hil zen difteriak jota. 1852an, igogailuak askoz ere seguruagoak izateko segurtasun gailu bat asmatu zuen. Sistema horrek euste-kablea apurtuz gero, erorketa galarazten zuen.
Otis 1853an hasi zen lehen igogailu "seguruak" saltzen. Bere asmakizuna 1854. urtean oihartzun handia izan zuen New Yorkeko Crystal Palaceko erakusketan, Elisha Otisek jendetza bildu zuenean plataformari zegokion soka bakarra mozteko agindua eman zuenean. Plataforma zentimetro gutxi batzuk bakarrik erori zen eta berehala gelditu zen. Segurtasun metodo berriak eragotzi egiten zuen igogailuek lurra jo zezatela istripuren bat gertatuz gero, eta benetako iraultza ekarri zuen industriarako.
Pertsonentzako lehen igogailua 1857an New Yorken instalatu zuten. Elisharen heriotza 1861ean izan ondoren, bere semeek, Charles-ek eta Norton-ek, Otis Brothers & Co konpainian jarraitu zuten iharduera.
Igogailuetan konfiantza publikoa handitu zuen Otisen asmakuntzak, etxe orratzak eraikitzeko funtsezkoa izan zena. Igogailuak eraikitzeko sortu zuen konpainia munduko igogailu handienetakoa bihurtu zen, 1976tik United Technologies Corporation enpresa-multzoan sartuta dago.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Elisha_Otis&oldid=6822079"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 14 apirila 2019(e)an, 19:57(e)tan | 2019-08-19T03:23:02 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Elisha_Otis | [
-1
] |
Game Intsektuak heriotzaren Online. Play for free
Game Intsektuak heriotzaren
Jokatu: 1900
Play jokoa Intsektuak heriotzaren Online:
Game Description Intsektuak heriotzaren
Parasito kaltegarriak suntsitzea zaila da, batez ere, lortu gogor sartu dira leku iristeko. . Play jokoa Intsektuak heriotzaren konektatuta.
Tekniko jokoa Intsektuak heriotzaren ezaugarri
Game Intsektuak heriotzaren gehitu: 07.01.2012
Jokoa jokatzen: 1900 aldiz
Game Rating: 2.1 errondan 5 (10 kalkuluen arabera,)
Bezalako jokoa Intsektuak heriotzaren Jokoak
Deskarga jokoa Intsektuak heriotzaren
Embed Joko Intsektuak heriotzaren zure web orrian:
Intsektuak heriotzaren
Jokoaren txertatu Intsektuak heriotzaren zure webgunean, kopiatu kodea eta itsatsi zure webgunean html kodean. Gainera, nahi duzu jokoa bada Intsektuak heriotzaren , eta kopia Posta elektronikoz edo zure lagun guztiekin lotura bidaltzeko, jokoa partekatu munduarekin!
Jokoa Intsektuak heriotzaren -rekin, baita ere, jokoa jokatu zen: | 2019-03-21T03:36:44 | http://eu.itsmygame.org/999969553/death-by-an-insect_online-game.html | [
-1
] |
Alberto González, Europako Ingurumen Agentziako Airearen Kalitatearen arduraduna | Consumer
Alberto González, Europako Ingurumen Agentziako Airearen Kalitatearen arduraduna
Ebk bi ekimen aurreikusi ditu autoen fabrikatzaileen eta benetako gidatzearen emisio-datuak sendotzeko
airearen kalitatea autoak emisioak kutsadura | 2020-05-29T21:18:50 | https://www.consumer.es/eu/medio-ambiente-eu/alberto-gonzalez-europako-ingurumen-agentziako-airearen-kalitatearen-arduraduna.html | [
-1
] |
PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA: 1DBH ARTISAUTZA TXARROKAK BUZTINAZ
nork argitaratua mikelplastika ordua: 15:44 | 2017-08-24T06:46:55 | http://plastikalauaizeta.blogspot.com/2010/02/1dbh-artisautza-txarrokak-buztinaz.html | [
-1
] |
Tlanonohtzaliztli tlalpankayotl: Ze tlazemihtoli monek tiknetecholizke tikpatlazke altepetl(Nuestra propuesta – traducción al náhuatl) – LaCasa
HomeNacionalTlanonohtzaliztli tlalpankayotl: Ze tlazemihtoli monek tiknetecholizke tikpatlazke altepetl(Nuestra propuesta – traducción al náhuatl) Posted On 18 junio, 2015
In Nacional, Propuesta
Tlanonohtzaliztli tlalpankayotl: Ze tlazemihtoli monek tiknetecholizke tikpatlazke altepetl(Nuestra propuesta – traducción al náhuatl)
Editor Jun 18, 2015 Tlahtoliztli
Iuan in chikaupoliu in 43 telpochtin tla iaxka Ayotzinapa, in altepelt oitechixnexti moziu uan mokokol tlaixpan ze gobierno tlen kitlayolitlakoa altepetl, momakilia tlayokoya iuan poliuliztli. Inikik otiktlatemoaya in 43 telpochtin mopoluih, iuan kokoli otiknamikih zenca poliunimeh amo ixtli uan amo tokaitl ipan nochi México. Noihki otiknamikih toaltepetl ipoztektika, iuan zenca poliunimeh in ze ixkuepa yaoyotl, tlen kihtoa tlen kiyauti teixnamiki narcotráfico ikuak iaxkateixnamiki nochitin alteptl, kikuepa mochiuatika. Zenka kokoli tzezeloa toyol uan tikihta in miktlantli tlen okichiua in ueltini, tomintlakameh. Axkan ye amo zan tiknekih tiknamikih in 43 poliunimeh. Axkan tiknekih tiktlamih iaun in temautiliztli. Axkan noihki tiktlatemoh kiketzah in altepetl tlen tiknekih. Tlaixpan nochtin inon, axkan tiknekih tikixnextih totlazemihtol pampa zatepan tikpiah ze nonohtza nochtin tiknetecho. Tiknekih tlein nokokol mokuepa, mopatlaa in ze chikauak tlen kiketzaz toaltepetl. Tiknekih tiketzah ze altepetl neneuhtli uan iuan tekuyotl, ipampa nantechtlatza totekuyotl in gobiernos iuan in tlakameh tlen nanpia nochtin tomin in zemanauak. Ze. Yoltikakeh okiuikakeh, yoltikakeh tiknekih
In axkaitianimeh in tomin uan uelli kihtah monekiliztli pampa motlakixtia ninaxkaiuan nankimani kokoli, tlayouali, itlakoa uan uitekimeh. Inin tika yaoyotl teinamiki in altepelt. In gobierno miktiloni, okinmik zezenca toikniu. In chikaukayotl uan in tlateki amo monamaka. Amo tiktlakalakih, tikchiakaukayotl. Yei. In okachiuali yoltekayotl iuan zan tehuantin. In altepetl tzahzi ikokol, yehze noihki kuika in chikaukayotl. In okachiuali in México iaxka in altepetl, toaxka. Amitla techtlauehkazke: telpochtin, ixpokameh, tlamantin, tekintin, temachtianimeh, milkixpin, tlakuikani, iknotlameh, ueuetinimeh. In Yankuik altepetl ehuaz iuan toteki, tochikaukayo, tonetecho. Tikyauti titlateki pampa tikpia in ze altepetl tlanemaniliztli. Naui. Iuan yeuantin amo yoltekayotl ze kualli uan neneuki México.
Inin kokoli iaxka teixnamiki in tlen kiteuitekitika in altepetl. Inin kokoli moyauti teixnamiki Yenuantin nochtin. Temiktilonimeh, PRI, el PAN, el PRD, el Partido Verde, Convergencia, Morena, PT. Yehuantin in tomin ninaxka: Televisa, Telmex, Grupo Salinas, Cemex, Grupo México, Mexicanos Primero, la Concanaco, el Consejo Coordinador Empresarial. Kinautih nochipa. Iuan in bancos tetlaneutia tomin in altepetl uan kitechatlamiki iuan ueyuikilimeh. Noihki kinnamakatika nochtin totlaltilpak. Kinamakatika ipan zan ze tepitzin maitin in nikan uan amoixmachtime. Iuan Yehuantin amo yoltekayotl in nelli uan neneukayotl. Yeuantin amo kitikazke in melauak, kualli México. Makuilli. Tlamiliztli inin ixkuepani sistema In presidente uan gobernadores kinekih kitlaatiah in nelli inikik kiuikah uan kinamaka totlaltikpak. Kinekih kitlaatiah tlen kitekih iuan in ueltinmej in nikan uan amoixmachtimej. Inin tlautzakolmeh netechotika ipan in gobierno kipiah toalpetl tlakotli. Nochtin melauak tlen omoehua iuan in Revolucion Mexiana 1910 okimoixpoliuh, in gobierno uan in axkaitianmeh in tomin. Kinekih kitlamih iuan in itlateki iaxka altepel. Amitla tikpiah, nochtin okinamakati in ueltinimeh: oztotin, xaltentlimeh, atentin, teokuitlatliltik, kuautlameh. Amo ticpiah amiltla axkan. Zan tikpia in chikaukayotl pampa tiktlamizke iuan inin ixkuepani sistema. Xikuaze. Tlaixpan ninouitepanyaliz. Tikehuah in ze México yankuik. Uehkaua in Constitución in 1917 otlahtomiktika. Achto oteixpantiaya in nintlateki uan nintlahto iaxka altepetl, ikan in 1910 iuan in Revolucion Mexicana kanin oimikin zenca toikniu. In patlameh ohitlachiua in gobiernos ipan in constitución ohitlamih iuan in peualtin iaxka altepel. Inon, axkan moneki tlen tikeleuih ipan in altepetl tlen altpetl tiknekizkeh, tlein tominaliztli tiknekih, tlein gobierno tiknekih, tlen yoliztli tikmakatika in tokonemeh, tozenyeliztli, kein tiktekih iuan in tlalli, in atl, in tepemeh, in atentin, nochtin toaltepetl. Kein tikmanih neneuki nochtin, tlen itechtenemaktia nochtin.
Iuan inin nonohtzatiliztli tikeleuih in Yankuik neyolnonohtiliztli, in Yankuik Constitución. In peualiztli in altepelt tikneki. Chikome. Tekuyotl iuan melaualiztin inochtin. Tiknekih tiknetechoh pampa tikpiah in ze yoliztli iuan tekuyotl uan neneuki pampa nochtin. In tlatekimeh iaxka toaltepetl itechmaka in peualiztli pampa in ze yankuik altepetl: tlalli, tlatekiliztli, kalmachtiliztli, tlakualiztli, pakayeliztli, chantli tekuyotl, neneukiliztli, teiknuiyotl, tlanemiliztli, democracia. Chikyei. Yakatiak in toaltepetl. México amoakah Imperialismo. In itlakoaliztli ipan toaltepel iuan okiualkuih zenca tlakoli ipan México, yehze amo yoltekayotl zan nikan. In Imperialismo Norteamericano in peualiztli ichteki in Latinoamérica. In imperislismo xikitetlalia ningobiernos, iuan tlapapaliztli ipan in Constitución, in tlapapaliztli tlen itechkuilia tomelaualiz kanin tlatekinimeh, noihki kinekih itechkuilia totlaltikpak. Amo inekih imatih in tlakoli uan amokualli tlen ipeua in tlalli, in atl, in tepetl. Nochtin motlali ipan zan ze tepitzimeh maitin. In nikan uan amoixmachtimeh. Teuantin, tikpiah in tekuyotl uan in chikauak iaxka ixtlamachiliztli. Chiknau. Ipan in tlanemiliztli altepel, Nochtin tlatekiliztlimeh, nochtin chikaualiztlimeh.
Iuan amoneukin ohtlimeh motlatekitika, ken moueliz, pampa tikchikaukayo nochtin in mexicanos teixnamik inin ihkaliztli. Toaltepetl moneki nochtin tlahtomeh, nochtin maitin uan nochtin in yolomeh pampa tiktlakixtikaua in ueltini, pampa tiktlakixtikaua in poliuiliztli. Ipan altepetl, ipan kalmachtiliztli, ipan tlatekiliztli, ipan tepemeh, touehkayo tikaz in tepoztekiliztli pampa tikpiah in tlanemiliztli. Touehkayo uan neneukayotl kitehcmaka in chikauak pamapa tiktekih tiknetechoh. Onkan ehuaz in altepetl yankuik, in México melaualiztli uan tlanemiliztli. Matlaktli. Moyoli pampa in altepelt anozo momiki pampa in tlanemiliztli. Inimeh tlahtoltin tla iaxka Vicente Guerrero, uan ok mokuikameh ipan totlatikpak uan ok kitechnotzah pampa kitlatekih. Zatepan, okze tlatekini, Arturo Gamiz, temachtiani ipan Chihuahua, oihto, amitla mopanol amotlazotli ipan in uehkayotl iaxka altepetl. In altepetl moipati kinemi, kachi moipati kimiki. Iuan in uehkayotl motikyelnamikih pampa tiknetechoh pampa tiktlatekih, ipampa in nelli iaxka in altepetl uan in altepetl amo moixkuepa. Axkan moneki monetechoa totlatekiliztli.
Más de 100 detenidos y 30 heridos durante la protesta en Chihuahua | 2017-06-28T12:10:18 | http://casadetodasytodos.org/propuesta/tlanonohtzaliztli-tlalpankayotl-ze-tlazemihtoli-monek-tiknetecholizke-tikpatlazke-altepetl/ | [
-1
] |
Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irekita — Eibarko Udala
Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irekita
2014ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014an Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko,gazte taldeetara zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da. Diru-laguntza hauek, legeztatzeko beharrezko diren dokumentazioa idazteak sortutako gastuen % 100 ordaintzera zuzenduta daude, 800 euro baino gehiagokoa izan ahal izanik gabe, eta lokala erabiltzen duen gazte taldeak edo lokalaren jabeek eska ditzakete era berean.Oinarriak eta deialdiaren baldintza guztiak udal-web honetan kontsulta ditzakezue.
Udaletik bultzatu nahi dugu gazteen aisialdia, segurtasuna eta osasuna bermatuz, baita lokalen erabiltzaile eta bere eraikineko biztanleen arteko elkarrekiko bizikidetasun eta errespetua, arazoak saihesteko. Horregatik gazteen aisialdirako lokalak arautzeko Udal Ordenantza onartu zen, 2013ko azaroaren 4ko Gipuzkoa-ko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.
Aipaturiko Ordenantzaren Xedapen Iragankorrean, lizentziarik ez duten aisialdirako lokalak legeztatzeko urte bateko epea ezartzen da. Beraz, 2014ko azaroan lokal guztiek Udal Ordenantza honen arabera legeztatuta egon beharko lukete.
Ordenantza osoa kontsulta dezakezue udal web honetan .
Diru laguntza hauek eskatzeko epea, 2014ko urriaren 17ra arte izango da. Eskariak Pegora-n, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Udaletxearen beheko solairua , Untzaga Plaza). aurkeztu behar izango dituzte
Edozein kontsulta izatekotan, ez izan zalantza Udalarekin harremanetan jartzeko, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoaren bitartez. | 2017-09-23T07:16:10 | http://www.eibar.eus/eu/albisteak/gazteen-aisialdirako-lokalak-legeztatzeko-dirulaguntzak-eskatzeko-epea-ireki-egin-da | [
-1
] |
Lore - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Lorea» orritik birbideratua)
«Lore», «lorea, «loreak» orriek hona dakarte. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Lore (argipena)»
Lore baten diagrama:
1. Receptaculum
2. Sepaloak
3. Petaloak
4. Estamineak
5. Karpeloa
Loreak (latinez flos, floris, id.) landare loredunen (Magnoliophyta) sexu-organoak dira. Berez, hosto bat baino ez da lorea, baina aldaketa batzuk izan dituena. Duen eginkizun nagusia landarea ugaltzea da. Lore baten atal nagusiak kaliza, korola, lorezila (atal arra) eta pistiloa (atal emea) dira.
Loreen babes atalak, berriz, petaloak eta sepaloak dira. Petaloek korola osatzen dute, eta sepaloek kaliza.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lore
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lore&oldid=6761757"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 12 martxoa 2019, 20:57. | 2019-06-25T08:53:47 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Lorea | [
-1
] |
Ukrainak zuzenean negoziatzeko eskatu dio Errusiari - Mundua - Berria
Ukrainak zuzenean negoziatzeko eskatu dio Errusiari
KIEV. Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak «lurralde neutral batean» zuzenean negoziatzeko eskatu dio Errusiari, Ukrainaren hego-ekialdean «tentsioaren hazkundea gelditzeko». Errusiak, ordea, ukatu egin du Ukrainan esku hartzen ari dela matxinoei laguntzeko. | 2019-03-20T13:43:07 | https://www.berria.eus/paperekoa/5001989/021/004/2014-11-19/ukrainak_zuzenean_negoziatzeko_eskatu_dio_errusiari.htm | [
-1
] |
Talde eta eremu desberdinetatik babesa jaso du azaroaren 19ko manifestazioak . diariovasco.com
Talde eta eremu desberdinetatik babesa jaso du azaroaren 19ko manifestazioak
4 noviembre 201608:35
Elkar-ekin taldeko kideek eta Elosiaga inguruko bizilagunek, hainbat heritarrekin batera, manifestazioa deitu dute azaroaren 19rako 'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lemapean. Horren harira manifestua irakurri zuten Sanagustinen. Ostean, manifestuarekiko babesa emango zuten taldeekin harremanetan jarri dira eta «babes zabala» jaso dute.
«Asko izan dira beraien taldeetan manifestuaren puntuak eztabaidatu dituztenak, baita ekarpen ezberdinak egin dizkigutenak ere. Gehienek manifestazioa sinatzea erabaki dute, baina izan dira ezezkoa erabaki dutenak ere. Gure aldetik guzti-guztiei eskertu nahi diegu manifestua eztabaidatu izana bera», azaldu dute Elkar-ekin taldeko kideek.
Dagoeneko 23 talde dira hilaren 19ko manifestazioa babesten dutenak, Elkar-ekin eta Elosiagako bizilagunekin batera.
Hitzaldia, hilaren 9an
'Nola kudeatuko ditugu hondakinak Azpeitian?' mahai-ingurua izango da azaroaren 9an Sanagustinen, 19:00etan hasita. Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko auzotarrek antolatu duten manifestazioari begira, bigarren zita da azaroaren 9koa. Azpeitian hondakinen gaiaren bueltan eman behar litezkeen urratsez aritzea da helburua.
Horretarako, Aitor Bereziartua EH Bilduko hautetsia eta Itsaso Beitia Arrasate Zero Zaborreko laguna izango dira hitza hartzen aurrenak. Bereziartuak Lapatxen egoeraz eta Azpeitian jartzea onartu den sistemaz berriaz hitz egingo du. Itsaso Beitiak, aldiz, Arrasateko esperientzia azalduko du, Azpeitian jarri asmo den sistemarekiko dituen antzekotasunak medio. Hitzaldia amaitutakoan, nahi duenak bere iri- tzia azaldu edo galderak egiteko aukera izango du.
desberdinetatik,
19ko, | 2017-08-24T08:28:18 | http://www.diariovasco.com/costa-urola/azpeitia/201611/04/talde-eremu-desberdinetatik-babesa-20161104005231-v.html | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: EHAA xedapena 201900644
201900644 xedapena
Gaiak: PROZEDURA ADMINISTRATIBOA; ETXEBIZITZAK; ESLEIPENA; BILBAO
Hurrenkenaren zenbakia: 201900644
2.– 2015eko azaroaren 16an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A.–k (Visesa) lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Bilboko Udaleko Zorrozaurren, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
3.– Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin behineko kalifikazioa eskuratu du Bilboko udalerriko Zorrozaurreko 104 etxebizitza tasatuko sustapenak. Sustapen honen espediente zenbakia EB2-1375/16-LT-000 da. Etxebizitza horietako 5, bi logelakoak, 82,31 m²ko eta 83,84 m² bitarteko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 99 etxebizitzetatik, 32 bi logelakoak dira, eta 67,41 m² eta 70,00 m² bitarteko azalerak dituzte; beste 67 etxebizitzak hiru logelakoak dira, eta 80,03 m² eta 86,01 m² bitarteko azalerak dituzte. Etxebizitzak lagatzeko araubidea jabetza osoan izango da.
1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio honako agindu hau ematea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, zeina etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa baita.
7.– Esleitzeko modua egoera ezberdinen araberakoa izango da: prozeduran onartutako eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31. eta 41. bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera. Aldiz, etxebizitzen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak 42. eta 44. bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.
8.– Etxebizitzen esleipenean, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuko da.
Lehenengoa.– Bilboko udalerriko Zorrozaurren, 104 etxebizitza tasatuen esleipenari hasiera ematea.
Bigarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea jabetza osoa izango da.
Hirugarrena.– Esleipen prozeduran honako pertsona hauek edo bizikidetza-unitateek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egon eta erosketa eskatzen dutenek, betiere, bertan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Laugarrena.– Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbo edo Bilbo metropoliko udalerrietako bat izan beharko da.
Bosgarrena.– Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du, behintzat urte beteko antzinakotasunaz, agindu hau argitaratzen den datan.
Seigarrena.– Eskatzen da egiaztatzea 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ez direla 12.000 euro baino txikiagoak eta ez direla 50.000 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten pertsonek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
Zazpigarrena.– Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan agindu honetan eta aplikatu beharreko arauetan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta unitateek, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan erosketa-erregimenean inskribatuta badaude. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza unitateek sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu nahiko balute, 2019ko otsailaren 28a eta martxoaren 13a bitartean (biak barne) dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute:
– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.
– Telematikoki http://etxebide.euskadi.eus web gunearen bidez.
Zortzigarrena.– Sustapeneko etxebizitzetatik 5 mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei egokituta daude, etxebizitzak bi logelakoak dira. Etxebizitza horiek, mugikortasun mugatu iraunkorra duen pertsona bat dagoen bizikidetza unitateen artean esleituko dira.
Bederatzigarrena.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta esleituko dira etxebizitzak. Gauzak horrela, gehienez 5 kide dituzten bizikidetza-unitateek parte hartu ahal izango dute.
Hamargarrena.– Eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa denean, esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31. eta 41. bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera.
Etxebizitzen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak agindu horren 42. eta 44. bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.
Hamabigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hileko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 30. | 2019-08-23T11:07:19 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/orders/201900644?track=1 | [
-1
] |
ZerrendaːFuntzio trigonometrikoen integralak - Wikipedia, entziklopedia askea.
ZerrendaːFuntzio trigonometrikoen integralak
(«Funtzio trigonometrikoen integralen zerrenda» orritik birbideratua)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=ZerrendaːFuntzio_trigonometrikoen_integralak&oldid=6485722"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 20 azaroa 2018, 08:39. | 2018-12-18T21:48:02 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Funtzio_trigonometrikoen_integralen_zerrenda | [
-1
] |
Lœuilley - Wikipedia, entziklopedia askea.
Jean Christophe VAGNER (2014-2020)[1]
47° 27′ 43″ N, 5° 23′ 25″ E / 47.461944444444°N,5.3902777777778°E / 47.461944444444; 5.3902777777778Koordenatuak: 47° 27′ 43″ N, 5° 23′ 25″ E / 47.461944444444°N,5.3902777777778°E / 47.461944444444; 5.3902777777778
Lœuilley (Frantzia)
Attricourt, Champagne-sur-Vingeanne, Beaumont-sur-Vingeanne, Dampierre-et-Flée eta Broye-les-Loups-et-Verfontaine
Lœuilley Frantziako udalerria da, Haute-Saône departamenduan dagoena, Franche-Comté eskualdean. 2013an 119 biztanle zituen.
2007an Lœuilley udalerrian erroldatutako biztanleak 119 ziren. Familiak 48 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (8 bakarrik bizi ziren gizonak eta 4 bakarrik bizi ziren emakumeak), 20 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 16 seme-alabak dituzten bikoteak ziren.
2007an 52 etxebizitza zeuden, 48 familiaren etxebizitza nagusia ziren eta 4 hutsik zeuden. 48 etxeak ziren eta 3 apartamentuak ziren. 48 etxebizitza nagusietatik 40 bere jabearen bizilekua ziren, 3 alokairuan okupaturik zeuden eta 5 doan lagata zeuden; 2 etxek bi gela zituzten, 11 etxek hiru zituzten, 13 etxek lau zituzten eta 22 etxek bost zituzten. 29 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 17 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 27 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Lœuilley udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 72 ziren, horien artean 47 aktiboak ziren eta 25 inaktiboak ziren. 47 pertsona aktiboetatik 43 lanean zeuden (25 gizon eta 18 emakume) eta 4 langabezian zeuden (1 gizon eta 3 emakume). 25 pertsona inaktiboetatik 8 erretiraturik zeuden, 6 ikasten zeuden eta 11 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2000. urtean Lœuilley udalerrian 5 nekazaritza-ustiategi zeuden, 545 hektarea erabiltzen.[7]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lœuilley&oldid=6716219"(e)tik eskuratuta | 2019-11-22T12:28:33 | https://eu.wikipedia.org/wiki/L%C5%93uilley | [
-1
] |
Autoren: John Judge Autoren: Carmen García-Mateo Autoren: Marko Tadić Autoren: Asunción Moreno Autoren: Audronė Bielevičienė Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Autoren: Sophia Ananiadou Alle Filter entfernen | 2020-03-31T20:37:14 | https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3ASophia+Ananiadou/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AJohn+Judge&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3ACarmen+Garc%C3%ADa-Mateo&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AMarko+Tadi%C4%87&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3AAsunci%C3%B3n+Moreno&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3AAudron%C4%97+Bielevi%C4%8Dien%C4%97 | [
-1
] |
naiz.eus | Angula Berria
Hasiera » naiz.eus
Urte eta erdiko epean gaztetxea izateko akordioa Hendaian
sugorri argitaratua 28 / Abu / 2018
naiz.eus.- Hendaiarrek gaztetxe berria izango dute. Sasiko gaztetxea husteko epea gaindituta, suhiltzaileen eraikin zaharra okupatu zuten larunbatean gazteek. Kotte Ecenarro auzapeza gazteekin hitz egitera gerturatu, eta akordio bat hitzartu zuten.
Gehiago irakurriUrte eta erdiko epean gaztetxea izateko akordioa Hendaian -ri buruz
595 irakurketak | 2020-05-29T05:56:41 | https://www.angulaberria.info/eu/etiquetas/naizeus | [
-1
] |
“Amezketako barnetegian konturatu nintzen euskara ikasteko gai nintzela”. Noticias de Gipuzkoa
Juanma Iturriondo AEK-jendea kanpainako irudia
“Amezketako barnetegian konturatu nintzen euskara ikasteko gai nintzela”
Juanma Iturriondo lasarte-oriatarra aukeratu dute AEK-jendea egitasmoko irudi bezala. Duela 27 urte euskara ikasi zuen eta ordutik egunero darabil ahoan
Aitziber Muga - 2016(e)ko otsailaren 4a, osteguna - 06:13etan eguneratua
Lasarte-Oria- Zergatik aukeratu zaituzte aurten euskaltegiak martxan jarri duen AEK-jendea egitasmoko irudi bezala?
-Ez didate esan zergatik aukeratu nauten. Lasarteko AEKko arduradun batek nire izena proposatu zien arduradun nazionalei. Ni aukera-tzea erabaki zuten eta galdetu zidaten ea ni kanpaina berri honen irudia izateko prest nengoen. Nik euskara AEKn ikasi nuenez, uste nuen beraiekin zorretan nengoela, beraiek euskara irakatsi didatelako. Ez zait bat ere kostatzen nire irudia ematea, horrela AEKri laguntzen badiot.
Sopresa hartu zenuen aukeratua zinela esaterakoan?
-Bai, sorpresa hartu nuen AEKk denbora pila bat dabileko euskara irakasten jende helduei eta argi daukadana da ni baino gehiago dakitenak eta ni baino hobeto hitz egiten eta idazten dutenak milaka daudela. Beraz, sorpresa, baina aldi berean oso harro sentitzen naiz ni aukeratu nautelako.
-Ni euskara ikasten hasi nintzen soldaduskatik etorri eta gero, 21 urterekin eta bi urtetan euskara ikasi nuen. Soldaduskatik etorri eta gero lana aurkitu nuen eta gauez egin behar nuen. Orduan AEKk goizean ikastaro trinko bat eskaintzen zuen eta nik izena eman nuen. Goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00ak arte, astelehenetik ostiralera egoten ginen euskaltegian. Horrela bederatzi hilabete. Ikastaroa bukatu nuenean laneko oporrak aprobetxatu nituen barnetegi batera joateko, hilabete batez. Han mintzapraktika nahi eta nahi ez egin behar duzu. Amezketako barnetegia oso momentu garran-tzitsua izan zen niretzako, orduan konturatu nintzelako euskara ikasteko gai nintzela. Eta hurrengo urtean beste lau hilabete eman nituen beste barnetegi batean.
-Ni txikitatik euskaldun munduaren barruan sentitu naiz, nahiz eta euskaraz ez jakin, eta hutsune hori sentitzen nuen. Eta aukera ikusi nuenean euskara ikasten hasi nintzen.
Zu Ostadar kirol taldeko sortzaileetako bat izan zinen. Nola zegoen duela ia 30 urte euskarazko aisialdia?
-Nik euskara duela 27 urte ikasi nuen eta garai horretan kirol guztietan harremanak erdera hutsean ziren. Orduan pentsatu nuen herrian beharrezkoa zela kirol talde bat bere harremanak eta funtzionamendua euskaraz egingo zuena eta lehenengo areto-futbol txapelketa sortu genuen. Gainera, Lasarten ikastola bat bazegoen eta handik neska-mutilak euskaldunak ateratzen ziren, baina ikastolatik kanpo ez zuten aukerarik kirola euskaraz egiteko.
Zer esango zenieke euskara ikastea oso zaila ikusten dutenei?
-Animatu behar direla, oso polita delako euskara jakitea. Euskarak askatasuna eman dit edozein tokitan nire hizkuntza erabiltzeko.
Gipuzkoako txokorik maiteena. San Estebango elizatik ikusten den irudia oso polita da nire-tzat, Lasarte eta Usurbil ikusten direlako. Ni lasartearra naiz, baina gaur egun Usurbilen bizi naiz.
Paisaia idiliko bat. Kontxako badia, izugarria da.
Mendi bat. Txindoki, zalantzarik gabe. Txindoki niretzat da Gipuzkoako mendirik politena.
Hondartza bat. Hondartza asko ikusi ditut, baina hala eta guztiz ere Donostiak dituenekin geldituko nintzateke.
Festa edo ospakizun bat. Lasarteko herriko jaiak. | 2018-09-18T13:51:08 | http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2016/02/04/vecinos/buruntzaldea/amezketako-barnetegian-konturatu-nintzen-euskara-ikasteko-gai-nintzela | [
-1
] |
Mikel Landaren ordua – Tropela.eus bloga
Posted byHibai 2016/05/03 2016/05/03 Utzi iruzkina Mikel Landaren ordua bidalketan
Murgiarraren 2015eko emaitza eta erakustaldiei erreparatuta, argi zegoen Kerrisoni bere eskuetan nazioarteko tropeleko makineriarik onentsuenetakoa jarri ziotela. Baina erronkarik handiena ez zuen hori seguru asko, baizik eta egungo txirrindularitzaren muturreko disziplina metodikoen garai honetan, eta Sky guzti horien buru, horren disziplinatua ez den lider bat bere lan-kulturara erakarri eta abiapuntu horretatik aurrera bere kirol-emaitzak hobetzea.
Apustu horri erabat bide honetik ez zihoanaren itxura hartu zitzaion, kanpotik so eginda behintzat. Valentziako Itzulian gertatu behar zuen debuta Andaluziako Itzulira atzeratu zen. Horren ostean, Tirreno-Adriatikora. Aurreneko bietan erlojupekorako lan saioak luzatzearen beharra eta osasun arazoak argudiatu zituzten bai taldeak zein txirrindulariak. Baina bi itsasoen lasterketan ere ez zuen parte hartzerik izan, bertan negu gorriegia izango zutela iritzita.
Azkenik ordea, arabarraren debuta iritsi zen. Martxoa amaitzen ari zela izan zen, denboraldiko helburu handia duen Giroa baino hilabete t’erdi lehenago. Gutxitxo aukeran, baina aste horiexek nola iragan diren kontuan hartuta, aski seguru asko. Coppi-Bartali astean egindako debut itxaropentsuari Euskal Herriko Itzuliko etapa eta Trentinoko Giroko garaipen sonatuak gehitu zizkion. Eta emaitzak emaitza, motorra prest daukanaren sentsazioa, lehiaketa programa urria bigarren maila batera pasatzeraino.
Guzti honek Sky-k arabarrarekin izan zitzakeen zalantzen aurreneko koska gainditu duela erakusten du. Garaipenaren espiral positibo horretan sartua dela dirudi gainera. Baina bada bigarren “oztopo” bat, Giroak berak proban jarriko duena: Mikel Landaren ibilkera eta lasterketako jarrera. Aurrez aipatu den izaera metodikoak, entrenamenduez gain, lasterketetan lehiatzeko moduan du bere islada. Hori izan da hain zuzen Sky-ri egotzi izan zaion arazoetako bat: itzuli handietan bere ibilera kalkulatua aplikatzeko modua erakusten duen bitartean, egun bakarreko lasterketatan ez dauka egoera ezberdinei aurre egiteko malgutasun nahikorik.
Bada, Mikel Landa lehiatzeko modu erabat neurtuaren kultura horren parte ez dela dirudi, azkeneko urte beteari erreparatzen bazaio behintzat. Alde batetik, hein batean talde-jerarkiak kolokan jarri zituelako iaz Astanan. Aurten alde horretatik behintzat Giroan ez du arazorik izango. Baina bestalde, arabarrak berak onartzen duen erasorako gosea, batzutan bere emaitzen hobespena arriskuan jartzeraino, ez ditu seguru asko Dave Brailsford, Kerrison eta gertukoak lasai izango.
Azken urtebetean oso txirrindulari gutxiri ikus dakiokeen erraztasuna ikusi izan zaio Landari aldapan gora. Alderaketak mahai gainean berehala jartzen badira ere, zuzenak ote diren denborak bakarrik argituko du. Baina baieztapen horietatik haratago, Landa berezi eta agian beste garai bateko bilakatzen duten bi ezaugarriak aurreko parrafoan azaldutakoak dira, zuzenean erlazionaturik daudenak gainera: norberak lasterketaren ekimena hartzeko gaitasun hori, batzutan taldearen erabakiei bizkarra emanez, eta ekimen horretan behar besteko arriskuak hartzeko ausardia. Zoritxarrez gaur egun salbuespen dira halako jarrerak, eta horrexegatik sortzen du berak halako ikusmina.
Guzti honek ez du esan nahi, inondik inora ere, Giroan Mikel Landak bere legea ezartzeko erraztasunik izango duen. Are gehiago, faborito nagusitzat hartzea, datu objetiboei erreperatuta, gehiegi litzateke. Azken urteotako seme kuttuna izango baitute italiarrek beren lasterketa kuttunean. Gorputzaldirik onenean egotearen zantzurik eman ez duen arren, nazioarteko tropelean bere porrota garestien saltzen duenik bada, hori Vincenzo Nibali da. Gainera, talderik indartsuena bere alboan izango du. Eta siziliarraz gain, lasterketaren bilakaeran zeresana izango duen gizon asko izango da Apeldoorn-eko irteeran. Giroa edo Vuelta irabaztea zer den badakitenak (Ryder Hesjedal, Alejandro Valverde eta aspaldian goi-mailatik urrun dabilen Damiano Cunego), hiru asteko lasterketetan podiuma zapaldua dutenak (Rigoberto Uran, Rafal Majka eta Jean-Christophe Peraud), bere aukeraren zain denbora luzea daramatenak (Domenico Pozzovivo), eta horren luzaroan esperoan egon ez arren kontuan hartu beharrekoak (Esteban Chaves, Tom Dumoulin edo Ilnur Zakkarin).
Erronka handia da beraz Mikel Landak zain Italian. Bere arerioen aurkako borroka eta estilo baten aldarrikapena izango ditu jokoan. Eta nahi lukeen bezain ibilbide gogorra izango ez duen arren, sariak merezi du, merezi duenez.
Posted byHibai 2016/05/03 2016/05/03 Posted inEuskaldunak,Italiako Giroa,TxirrindularitzaEtiketak: Brailsford,Chaves,Cunego,Hesjedal,Italiako Giroa,Kerrison,Landa,Majka,Nibali,Peraud,Pozzovivo,Sky,Tom Dumoulin,Trentino,Uran,Valverde,Zakkarin | 2019-10-19T18:15:51 | https://bloga.tropela.eus/2016/05/mikel-landaren-ordua | [
-1
] |
Urola Kostako HitzaEskubide Sozialen Karta Archives - Urola Kostako Hitza
Amiantoaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Zumaian
by Urola Kostako Hitza - Ira 19, 2017
Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, amiantoari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar CCOO sindikatuko kide Jexux Uzkudunek, 18:30ean, Oxford aretoan. Mineral horrek eragin ditzaken kalteak jorratuko ditu osasun arloko adituak....Read More
Hitzaldia emango dute Aleida Guevarak eta Mariela Castrok bihar, Getarian
by Urola Kostako Hitza - Eka 7, 2017
Bihar arratsalderako hitzaldi berezia antolatu dute Getarian. Izan ere, Che Guevararen alaba eta sendagile Aleida Guevarak, Kubako Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari eta diputatu Mariela Castrok, Raul Castroren alabak; eta Un Mundu Mejor es Posible fundazioko...
Asteartean TTIP-ak jatorri izenetan izango duen eragina hizpide izango dute Getarian
by Getariako Hitza - Mar 20, 2017
Astearte iluntzean, 19:00etatik aurrera, TTIP-ak jatorri izenetan nola eragingo duen gogoeta egiteko mahai ingurua egingo dute Getariako Alondegian. Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Getariako Udalak eta Gaztetxeak antolatu dute saioa. Lantziegoko Arabako Errioxako El Mozo Wines upategiko...
Nola jaitsi dezakegu argindarraren faktura?
by Juan Luis Romatet - Ots 22, 2017
Azken asteotan hizpide izan da argindarraren prezioaren igoera. Euririk ez duela egin, haizea munduaren beste puntara joan dela putz egitera edo Aljeriatik erosten den gasa garestia dela. Mila eta bat aitzakia jarri dituzte enpresek eta Espainiako...
TTIP-aren inguruko dokumentalak emango dituzte Getarian
by Aiora Larrañaga Solaberrieta - Eka 10, 2015
Ostegun arratsaldean Getariako Eskubide Sozialen Kartak TTIP-aren inguruko dokumental sorta botako du; Ulpiano Etxean 19:00etan hasiko da saioa, eta ondoren parte-hartzaileen artean bertako produktuen dastaketa eta solasaldia egingo dute. Astelehenean egin zuten TTIP-aren inguruko lehen saioa;...
Eskubide Sozialen Kartak TTIP-a izango du hizpide datorren astean Getarian
by Aiora Larrañaga Solaberrieta - Eka 4, 2015
Getariako Eskubide Sozialen Kartak Transatlantic Trade and Investmet Partnership TTIP akordioa ezagutarazteko jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako Getarian. Elkarteko kideek azaldu dutenez, TTIP-a Amerikako Estatu Batuak eta Europa «isilpean eta ezkutuan» garatzen ari diren hitzarmena da....
Gizarte gaiak jorratu ditu Manuel Fernandesek Gure Txeruko erakusketan
by Urola Kostako Hitza - maiatza 19, 2014
Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, Manuel Fernandes artistaren lanekin erakusketa zabaldu dute asteburuan Getarian Gure Txeru elkartean. Hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, imigrazioren aurpegi gogorra, hezkuntzaren unibertsaltasuna, abortoa eta emakumeen erabakitzeko eskubidea, pertsonok amesteko duten...
Eskubide Sozialen Karta osatzeko lehen pausoak ematen hasi dira Getarian
by Aiora Larrañaga Solabarrieta - Ots 11, 2014
Gizarte eredu berri bat oinarrian duen Euskal Herria posible dela uste dute hainbat herritarrek. Horretarako, erabakitzeko eskubidea herriari itzuli nahi diete, «nolako gizartea nahi dugu?» galdeginda. Ideia hori du oinarrian Euskal Herri mailan abiatu duten Eskubide...
Eskubide Sozialen Karta osatzeko bigarren bilera egingo dute asteazkenean Zumaian
by Urola Kostako Hitza - Ots 6, 2014
Eskubide Sozialen Karta osatzeko bigarren bilera egingo dute Zumaian, otsailaren 12an, datorren asteazkenean. 19:00etan hasiko da bilera irekia Branka egoitzan eta antolatzaileek jakinarazi dutenez elikadura burujabetza eta lanaren banaketa gaiak izango dituzte hizpide....Read More
Atzo aurkeztu zuten Getarian Eskubide Sozialen Karta
by Urola Kostako Hitza - Urt 30, 2014
Atzo Eskubide Sozialen Karta ekimena aurkeztu zuten Getarian eta datozen astetarako antolatu dituzten bileren programa eta ekimenak jarraitu beharreko prozesua zehaztu zituzten bertan. Denera 28 lagunek parte hartu zuten lehen bileran eta herritar bakoitzak eztabaidarako txostenak... | 2018-04-23T07:43:01 | http://urolakosta.hitza.eus/tag/eskubide-sozialen-karta/ | [
-1
] |
We are testers, finalista 2017ko South Summit-en – InfoBeaz
We are testers, finalista 2017ko South Summit-en
Maiatzaren 18an South Summit-en eskualdeko finalean lehiatu ziren hamar startupetatik bost Bizkaikoak ziren. Horien artean We are testers zegoen, irabazlea, munduko finalean proiektua defendatuko duten 100 enpresetako bat.
South Summiten eskualdeko finalaz gain, Yimbi Bilbao gunean BBVA Open Talent-ena ere burutu zen..
Arrecife Systems, Clucom, Kasitoko, Vostok Electric, etay We are testers saio biotan lehiatu ziren. Haiekin batera egon ziren Solutions Company (Araba), Councilbox Technology (Galizia/BBVA Open Talent-en irabazlea), Multihelpers (Nafarroa), eta SOMAprobes eta Naiz (Gipuzkoa).
We are testers startupak kontsumo-iritziak eskaintzen ditu denbora errealean. Horretarako online komunitate bat sortu du eta bertan marka eta kontsumitzaileek eztabaidatzen dute: kontsumitzaileek ordaina jasotzen dute iritziengatik eta markek beren bezeroen ideiak eta negozio aukerak eskuratzen dituzte.
Eskualdeko finala irabazi ondoren, Beazen laguntza duen enpresa honek South Summiten startupen munduko finalean parte hartuko du urrian Madrilen.
Lehiaketez gain, Bilboko bileran hitzaldi interesgarria egon zen Anna Portela, Eneko Knörr eta Ignacio Villochen artean. Besteak beste honako gaiak jorratu ziren: “Berrikuntza irekia ez bada ez da”, “Handiki pentsatu eta geure burua hobeto saldu behar dugu”, startup batentzat enpresa handi batekin lan egiteak dakartzan zailtasunak, sektore ezberdinen artean lankidetzarako agertzen ari diren aukerak…
sari, startup
EAEko Global Entrepreneurship Monitor 2016 aurkeztu dute 2 abuztua, 2017
Kasitokok Europar Batzordearen Bikaintasun Zigilua lortu du 1 abuztua, 2017
Ekintzailetza bultzatzeko Euskaltelen plana: Euskaltel StartUps 27 uztaila, 2017
Argieskema, 4.0 mantentzearen bidean 26 uztaila, 2017
Inkubagailuak, ekintzailetzarako inguru aproposa 29 ekaina, 2017 | 2017-08-19T16:46:24 | https://info.beaz.bizkaia.eus/eu/albistea/we-are-testers-finalista-2017ko-south-summit-en/ | [
-1
] |
Next Article AZAROAren 25az HARATAGO:
FRANTZIA ETA ESPAINIAKO KONSTITUZIO INPERIALISTEN AURKA!
1958ko urriaren 4an Frantziako V. Errepublikaren Konstituzioa indarrean sartu zen. Errepublika burges inperialista, etnozida, nazionalista, frantximanta, xobinista eta gaullista. Euskal Herriaren ukatzailea. 60 urte jadanik bere zapalkuntzaren azpian.
1978ko abenduaren 6an Espainiako Erresumaren Konstituzioa indarrean sartu zen. Monarkia neofrankista eta espainolista. Borboitarren Hirugarren Berrezarkuntzaren tresna. Euskal Herriaren ukatzailea. 40 urte jadanik bere zapalkuntzaren azpian.
Bi Konstituzioak dira Euskal Herri Langilearen etsaiak diren oligarkia espainolistak eta frantximantak eraikitako zapalkuntza markoaren zutabeak. Amaraunak.
Zein da Euskal Herri Langilea Iberiar penintsulako nafar lurraldeetan mendez mende zapaltzen gaituen oligarkia espainolistaren estrategiaren bilakaera? Nola askatzen ahal da Euskal Nazio Sozialistaren bihotza, motorra eta gidaria den Euskal Langileria, Euskal Proletalgoa, oligarkia espainolistaren menderakuntzatik? Eta bidenabar, aldi berean, nola askatzen ahal da gure Aberri eta Amerri bakarra den Euskal Herri Langilea nafar lurralde kontinentaletan mendez mende zapaltzen gaituen oligarkia frantximantaren menderakuntzatik?
Areago, zein dira Nafarroa Osoaren inbaditzaile, konkistatzaile, okupatzaile eta kolonizatzaileekin betidanik hain otzan eta maltzurki kolaboratu duten noblezia eta burgesia vasco - español, eta basque - françaiseren estrategiak, taktikak eta interesak? Zeren haiek ere gure klase eta nazio etsaiak baitira. Euskal Herriaren independentzia, sozialismo, berreuskalduntze, feminismo eta birbatasun nazionalaren arerioak.
Oligarkia espainolistak ez du inoiz boterea galdu. Bere menderakuntza kolokan ikusi duen bakoitzean, I. eta II. Errepublika espainolen garaietan (1873-1874 eta 1931-1939), estatu kolpe militarren bidez berrezarri du berriz bere boterea, 1715az geroztik, Monarkia borboitarra. 1936 - 1939 gerra antifaxista ondoren, 40 urteko diktadura faxista baliatu zuen bere zapalkuntza egonkortzeko. Denok dakigu nolako exterminioa eta errepresioa jasan behar izan zuen Euskal Herriak eta Estatu Espainoleko gainontzeko nazioek Frankismoaren gau beltz luzean zehar.
Oligarkia frantximantak gorabehera handiagoak ukan ditu, 1789ko Iraultza burgesaren ondorioz noblezia boterea galdu baitzuen. Bainan XIX. mendean zehar aristokrazia eta burgesia frantsesa fusionatu ziren, eta inperialismo kolonial ikaragarria ezarri zuten martxan. Hain zuzen ere, Aljeriako independentzia gerrak eraman zuen De Gaulle militar nazionalista boterera eta V. Errepublika aldarrikatzera.
Monarkia neofrankistak 40 urtez zapaldu du Euskal Herria, eta berdin dio zein alderdi dagoen Madrilgo gobernuan, UCD, PSOE, PP orain arte, bihar Unidos Podemos, Ciudadanos edo VOX, Espainiaren batasuna, kapitalismoa, patriarkatua eta OTANen inperialismoa ziurtatuta daude 78ko erregimenarekin.
Gauza bera gertatzen da Errepublika gaullistarekin, 60 urte hauetan denetariko gobernuak izan dira, UNR, UDR, RPR, UDF, MoDem, PSF, PCF... Berdin dio, denek ukatzen dute Euskal Herria, denek defenditzen dute Frantziaren batasuna, kapitalismoa, patriarkatua eta OTANen inperialismoa. Orain Macron eta La République en Marche daude gobernuan, bihar Marine Le Pen edo Jean-Luc Mélenchon izan daitezke, Euskal Herri Langilearen aurkako zapalkuntza mantenduko da.
Ez da alderdi kontua, ez hauteskunde afera, sistema inperialista osoa irauli behar dugu. Hori da azken 60 urteetako irakaspena. Ez dago deus negoziatzeko oligarkia frantses eta espainolarekin. Ez dago erdibideko etaparik. Ez dago inolako batasun nazionalik, ezta aliantza estrategikorik balizko euskal burgesia nazionalarekin. Euskal Langileriak gidatu behar du Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta soziala.
Euskal Herri Langilearentzat ez da askatasunik izanen bi estatu konkistatzaile, okupatzaile, kolonizatzaile, kapitalista eta inperialisten legalitatearen baitan. Haien instituzio autonomikoetan parte hartuz ez ditugu lortuko Independentzia, Sozialismoa, Berreuskalduntzea, Feminismo eta Nafar Lurraldeen Birbatasun Nazionala. Euskal langileok ez gara inoiz libre izanen bi Konstituzio burges, patriarkal eta etnozida horien marko zapaltzailean. Ezinezkoa da.
Horregatik, burgesia vasco-españolaren kolaborazionismoa Monarkia neofrankistarekin kriminala da, Euskal Herri Langilea miseriara eta zapalkuntza nazionalera kondenatzen duelako. Eta gauza bera esan ahal da sozialdemokrazia autonomista baskoari buruz. Egun hauetan plantak, itxurak eta espantuak egiten ari dira, 1978ko Konstituzio neofrankista, monarkiko eta espainolistaren aurka daudela, bainan egunero ikusten ditugu instituzio autonomiko espainolak legitimatzen eta indartzen. PNV eta EHBildu. Autonomismoaren txapon ustelaren bi aldeak.
Berriki, La Manadaren eta Iñigo Cabacasen epaiketek argi utzi dute zer den sistema autonomiko espainola. La Navalen egoerak hamaikagarren aldiz erakutsi digu kapitalismoaren lege ekonomikoek zer etorkizuna eskaintzen diguten euskal langileoi. Egunero milaka eta milaka adibide ditugu konturatzeko Frantzia eta Espainiako instituzio eta sistema politikoen baitan Euskal Herri Langileak zapalkuntza, esplotazioa, langabezia, erdalduntzea, pobrezia, prekarietatea, murrizketak, espetxea, tortura, errepresioa, lan istripuak eta hamaika miseria gehiago sufrituko dituela beti, harik eta Herri gisa desagertu arte. Etnozidioa.
HERRITAR BATASUNAk ez du inolaz ere egoera zapaltzaile hau onartzen. Frantzia eta Espainiako Konstituzioen marko hiltzailetik atera behar dugu lehenbailehen. Horretarako, formatu, antolatu eta borrokatu behar dugu geure klase eta nazio etsaien aurka, hau da, oligarkia espainolista eta frantximanten aurka. Eta haiekin kolaboratzen duten burgesia eta sozialdemokrazia autonomista basko espainola eta frantsesaren kontra. Askatasuna lortzeko etsaien legeak, instituzioak eta egitura zapaltzaile guztiak irauli behar ditugu. Suntsitu eta birrindu. Euskal Iraultza egin behar dugu. Ez dago beste biderik. Euskal Iraultza Sozialista.
Bi Konstituzio hauen aurka armak eskutan borrokatu diren euskal gudari eta gainontzeko iraultzaile guztientzako AMNISTIA OSOA exijitzen dugu inolako baldintzarik gabe. Eta dei egiten diogu Euskal Langileriari, Euskal Proletalgoari, eta bereziki langile eta proletario gazteei, Euskal Iraultzaren alde formatzeko, antolatzeko eta borrokatzeko, haiek egokitzat jotzen dituzten antolakundeetan.
Kapitalismoaren krisi sakon eta larriaren ondorioz, Faxismoa aurrera doa mundu osoan, eta Europan bereziki. Berriki Brasil erori da bere atzaparretan. Estatu Espainolean Frankismoa beti egon da benetako boterean, Monarkiaren abaroan eta itzalean. Orain berriz ere ageri da mozorrorik gabe, konplexu barik.
Borroka antifaxista ezin da bideratu gu zapaltzen gaituzten Monarkia neofrankistaren eta Errepublika gaullistaren legalitate burgesa defenditzera, eta haietatik eratorritako instituzio autonomikoak babestera, “inboluzio demokratikoaren aurkako” batasunaren izenean. Sozialdemokrazia autonomista baskoak Euskal Herri Langilea engainatu nahi du iruzur horrekin, eta gu PNVren altzorat eraman. Ez gara haien tranpan eroriko, eta ez ditugu haien espantuak sinetsiko.
Espainia eta Frantziaren inperialismoaren aurka, bi Konstituzio zapaltzaileen kontra, Iraultza da bide bakarra, garaipena da alternatiba bakarra.
Guk ez dizkizuegu promesa faltsuak eginen, ez dizuegu esango dena aise konponduko dela, guri botoa emateko eta papertxo ziztrin bat hauteskunde ontzi batean sartuz Euskal Herri Langilearen arazoak konponduko direla. Ez dizuegu erranen gu parlamentu autonomikoetara joanda Euskal Langileriaren askatasuna lortuko dugula, legebiltzar frantses edo espainoletan parte hartuz Independentzia eta Sozialismoa lortuko ditugula.
Guk hauxe esaten dizuegu: formakuntza, antolakuntza eta borroka. Lana eta izerdia, militantzia abertzalea eta iraultzailea. Denok elkarrekin lortuko dugu. Euskal Langileria buru eta aitzindari duela, Euskal Herri Langileak bere burua askatuko du.
Gu, HERRITAR BATASUNA, borroka eder horretako beste partaide batzuk besterik ez gara, Animo, antolatu eta borrokatzera! | 2018-12-14T22:53:34 | http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/566-1958-1978-2018-frantzia-eta-espainiako-konstituzio-inperialisten-aurka | [
-1
] |
Ghettotik mundura — Gaztezulo
Ghettotik mundura
Ghettotik mundura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghettotik-mundura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghettotik-mundura/@@download/image/33p12-1.jpg
Euskal Herriko ska talderik ezagunena bueltan dugu: Skalariak-ek "Radio Ghetto" izeneko lana karrikaratu du. Horrekin batera, irratia abian jarri dute interneten: www.radioghetto.com.
1997an estreinako lana plazaratu ostean, talde nafarrak gogor ekin zion ska musika zabaltzeari. Dagoeneko, laugarren lana karrikan dute eta diotenez, azken diskoarekin, beraien ibilbideko garai bat bukatu da. "Bigarren diskoarekin hasitako trilogiaren amaiera da lan berri hau", esan digu Hiart arbizuarrak eta Skalariak-eko teklatu joleak.
Hamairu abestiz osatutako lanak ska musika doinu mestizo eta latindarrekin nahastu ditu. "Musika korronte berriak eta oinarrizko ska musika uztartu ditugu. Bestalde, hitzak gehiago landu ditugu, mezuak argiak izan daitezen", esan digu Hiartek. Ildo honetatik, "Radio Ghetto"-n, baztertutako taldeei omenaldi xumea egin nahi izan diete: langileei, elkartasun taldeei
"Agintariek baztertu eta ghettora bidaltzen dituzten pertsonen mezuak eta aldarrikapenak ezagutarazi nahi izan ditugu", dio Hiartek.
Gor-etik Boa-ra
Gor disketxearekin urte luzez egon ondoren, taldeak disketxea aldatu du. Hiarten hitzetan, "gauza berriak probatzeko gogoak eta hedapena zabaltzeko nahiak bultzatu gaituzte Madrilgo Boa disketxearekin sinatzera. Hala ere, berdin-berdin mozkortuko gara Gor-eko lagunekin".
Bestalde, taldearen ibilbide luzeari so eginez gero, zuzeneko disko bat edo DVD bat karrikaratzea besterik ez zaie falta nafarrei, eta horretan ere pentsatzen hasiak dira: "Zuzeneko bat ateratzea bururatu zaigu, baina oraindik ez dugu une egokia aurkitu. Bestalde, DVD-a ere gure egitasmoen artean da, baina auskalo noiz gauzatuko den".
Argi dago, beraz: nafarrek zeregin ugari dute oraindik. Eta beraien jarraitzaileak zorionekoak dira, Iruñeko boskoteak hainbat kontzertu emango baititu Euskal Herrian datozen hilabeteetan. Gerora, besteak beste, Suitza, Alemania, Irlanda eta Italian bira egingo dute, Skalariak-en doinuak gure mugetatik kanpora ere ezagunak dira eta. | 2017-08-19T18:38:34 | https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghettotik-mundura | [
-1
] |
Hizkuntza Eskola Ofizialak - Hezkuntza gazteentzat: bekak, hizkuntzak, ikasketak
EOI Bermeo HEO, EOI Bilbao HEO, EOI Barakaldo HEO, EOI Getxo HEO eta EOI Durango HEO. EOI Basauri HEO, EOI Santurtzi HEO eta EOI Zalla HEO berriak dira.
EOI Donostia-San Sebastián HEO, EOI Eibar HEO eta EOI Irun HEO. EOI Ordizia HEO eta EOI Tolosa HEO berriak dira.
2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plana aldatu egin da. Ikasketak 3 mailatan egituratuko dira: oinarrizko maila, erdiko maila, goiko maila eta gaitasun maila. A2, B1, B2 eta C1 ziurtagiri akademikoa jasoko du ikasleak Oinarrizko, Erdiko,Goiko edo Gaitasun maila gainditzean. Titulazio hauek balioa dute Europa mailan.
Librea: ikasleak zikloetako azterketetara baino ez dira aurkezten. Eskolak urtero prestatuko ditu azterketa-deialdiak erregimen librean egiten dituzten ikasleentzat eta gaindituez gero dagokion eskola ziurtagiria emango zaie. Erregimen libreko ikasleak matrikulatzeko deialdia otsailean egiten da, hizkuntzen ordutegia eskola bakoitzaren esku dagoelarik.
Ikasleak gutxienez 16 urte izan behar ditu matrikulatu ahal izateko.
Hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen ziurtagiriaz gain, badira beste euskara-ziurtagiri batzuk.
Ingeles hizkuntzaren benetakotze azkerketak.- EHUko Campusetan IELTS (International English Language Testing System) azterketak egin ahal dira.
Azken eguneratzea: 2013/02/19 | 2020-08-15T15:06:52 | https://www.gazteaukera.euskadi.eus/informa-zaitez/hezkuntza/-/contenidos/informacion/educacion_idi_esc/eu_10062/educacion_idi_esc.html | [
-1
] |
Sofistak - Wikipedia, entziklopedia askea.
Antzinako Grezian, sofistak maisu profesionalak ziren. Irudian, garaiko gazte bat argizari gainean idazten (Douris margolaria, c. K.a. 500).
Antzinako Grezian, K.a. V. mendean hasita, sofistak, grekerazko σοφία (sophía) hitzetik (euskaraz, jakinduria), jatorrian hiritarren iritziz jakintsuak ziren (Sokrates, Zazpi Jakintsuak, esaterako) baino geroago terminoa maila altuko ikasleen maisu lanetan ibiltzen ziren haiek izendatzeko erabili zen. Maisu profesional hauen irakasgaiak denetarikoak ziren, baina politika arloan arrakasta lortzeko erabiltzen zen erretorikara zuzentzen zen gehienbat.
Pentsalari moduan euren ekarpena nabaria da etika, politika eta orohar gizarte eta giza-arazoetan. Literatura alorrean, prosa eta erretorikaren sortzaileak dira eta gramatika eta semantika alorretan aitzindariak. Ez ziren, ordea, arduratu kosmos edo munduaren sorreraz edo osaketaz, aurreko Miletoko eskolako filosofoak ez bezala eta horrela garaiko fisika eta metafisika alorretan garrantzi eskaseko pentsalariak dira.[1]
Hasiera batean, termino neutrala izan bazen ere, denboraren poderioz konnotazio negatiboak hartu zituen kategoria bat izan zen. Platonek, esaterako, sofistak gogor kritikatu zituen. Izan ere, K.a. IV. mendean, sofista izena epaiketetan edo politika arloan hitzaldiak emateko abilezia edo erretorika irakasten zuten pertsonei eman zitzaiela, arrazonamendu faltsuak erabiliz, erretorika hutsa justizia zein injustizia defendatzeko erabil zitekeenez, terminoa inongo etikarik gabe eta irabazi materialak lortzearren bere jakinduriaz baliatzen zirenei aplikatu zitzaien. [2]
Ez dago adostasunik sofisten taldean bildu beharreko pertsonaiei buruz. Protagoras, sofistetan lehenengoa eta garrantzitsuena, Gorgias, Hipias, Prodiko eta Antifonte zerrenda guztietan agertzen dira. Ia guztiek Kritias politikoa eta Trasimako, Alzifron eta Alzimadante retorikoak barnehartzen dituzte. Azkenik, beste batzuek Kalikles, Eutidemo eta Dionisodoro ere jasotzen dituzte, azken hauei buruzko datuak oso eskasak badira ere. Hipias ezik, denak joniarrak dira.[3]
Sofistak, espirituaren zientziako sortzaileak babesten dute, hitza ideien adierazpena soila izateaz gain, pentsamenduko halabeharrezko tresna ere dela. Hitzaren bitartez erakustaldiari buruzko bere interesa diskurtsoko irudien ikerketara erretorikora eramaten dute eta hizkuntzaren ikerketa zientifikora.
Sofista-Erretorikaren garapenak bere oinarri teorikoa du, beraz, pentsamenduaren barneko funtzionamenduaren eta diskurtsoaren kanpoko antolaketaren artean ezartzen duten erlazioan. Hitza, haien arabera, ez da ideiaren adierazpena soilik, arrazoiketako ezinbesteko erreminta da. Gizakia konfiguratzen du gauzekiko bere erlazioen bidez eta pertsonekiko bere komunikazioen.
Sofisten arabera, gizakia definitzen da hizkuntzagatik eta animaliengandik bereizten da. Bere natura psikofisikoaren adierazpenagatik: baldintza eta bere izaerasozialaren e fektua da. Hari esker, pertsonalki hobe daiteke eta sozialki hurbildu daiteke. Gertaera honetan oinarritzen den etorria , beraz, erretorikara heltzen den garrantzi akademikoa lortzen dituenak, duintasun soziala lortzen du.
Gizakiaren eta bere portaeretako interpretazio fisiologiko eta teologikoak bere postua uzten dio iritzi politiko eta filosofikoari. Bere hizkuntzaren balio-handitzearekin, Sofistek erlatibismo nominalistara esekitzen dute: hitzak eta gauzak identifikatzen dira. Horregatik sofistikatu bihurtzen du “ galderaren alde onak eta txarrak ezartzera, kausa batek garaitzea, sinesgarria egitea probablea, zeren eta beharrezkoa filosofiari dagokio” (A. Erregeak, Ibidem: 57). Beraz, Erretorikako garapena hazkundearen paraleloa da, gizakiari buruzko interesekoa, sozietateagatik, askatasunagatik, etikagatik eta hizkuntzagatik.
Onar daiteke, nolabait, oratoriako maisu batzuek egindako gehiegikerien ondorioz, Protágoras eta Gorgias bezala, «sofista»-terminoak esanahi peioratiboa hartu zuela.
Datuak: Q3750514
↑ (Gaztelaniaz) J. A. López Pérez: Historia de lal iteratura griega, 598. orrialdea.
↑ (Ingelesez)Sophists, The Internet Encyclopedia of Philosophy. 2009-10-30.
↑ (Gaztelaniaz) J. A. López Pérez: op. cit., 598-600 orrialdeak.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sofistak&oldid=7212498"(e)tik eskuratuta | 2020-06-04T05:26:26 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Sofistak | [
-1
] |
Arteagabeitia Eskola: June 2016
asteartea, ekaina 21
4 eta 5 urtekoak Muskizera joan ziren
Muskizera
Etiketak txangoak
astelehena, ekaina 20
Eskerrik asko!!!!!!!! Eskolaren aldeko egindako lana zoragarria izan da!!!!!
Zuei esker Arteagabeitia gero eta handiagoa da!!!!
Etiketak eskerrak
igandea, ekaina 19
Etiketak aste alai 2016
larunbata, ekaina 18
Ekainak aldizkari eder bat eskaitzen digu beti: "Egun On"
ostirala, ekaina 17
5.eta 6 mailakoak Pozalagua_ra joan ziren
Etiketak lh5 , txangoak
osteguna, ekaina 16
Gaur 3. eta 4. mailakoak Mendikosolora joan dira!
Primeran pasatu dugu!!!!!!!!!!!!!!!!
Etiketak lh3 , lh4 , txangoak
asteazkena, ekaina 15
3. eguna: Ipuinak eta Herri Kirolak!!!
Bigarren eguna!!
5.mailakoek ipuin zoragarriak prestatu dizkiete ume txikiei!!
6.mailakoek antzezlan ederrak eskaini dizkigute!
Tailerrak antolatu ditugu patioan: txikiak eta handiak elkarrekin!!!
asteartea, ekaina 14
Atzo Aste Alai jaiari hasieran eman genion!!
Arteagabeitiako itsasontziak Euskararen aldeko leloak zabalduko ditu!!
Bertsolaririk onenak Arteagabeitian!!
Puxikak zerutik agertu ziren!!
Hasiera ezin hobea eman genuen!!
ostirala, ekaina 10
eta astelehenean.......
osteguna, ekaina 9
Arteagabeitiako Olinpiadak
Arteagabeitiako Olinpiadak antolatu dituzte 6.mailako neska mutilek aste honetan!!!!
Olinpiaden helburua ondo pasatzea zen eta baietz lortu zutela!!!
Etiketak lh6 , olinpiadak
"GURE IRAKASLE TXIKIAK"
2. Mailako ikasleok, lan handia egin eta gero, irakale bihurtu ginen Unibertsoa txikitxuei hurbildu genielako. Gure azalpenak adi adi entzun zituzten eta une batzuetan harri eta zur begiratzen ziguten. Opari bezala guk prestatutako marrazki bana eraman zuten. Ekintza oso interesgarria izan zen. BEGIRA, BEGIRA.....
asteazkena, ekaina 8
Marrazki Lehiaketa: irabazleak
Aurten ere marrazki lehiketa antolatu dugu eskolan.1. 2. 3. eta 4.mailakoek marrazki politak prestatu zituzten lehiaketan parte hartzeko. Balki agertu behar zen marrazkietan Aste Alaiko egitarauan agertzeko. Hona hemen irabazleak:
5.eta 6. mailako umeak, irakaleok eta atezainak epaile izan gara.
Os presentamos a los ganadores del concurso de dibujo. El dibujo ganador aparecerá en el programa de fiestas de Aste Alai. Zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
asteartea, ekaina 7
Irkurbentura: 3.topaketa
Joan den ostiralean IES Guretza DBH 2D1koak gure 5 urteko umeekin lan egiteko etorri ziren. Oso egun berezia izan zen. Gurutzetako lagunek ekintza dibertigariak prestatu zituzten eskolako patioan. Txoko desberdinak zeuden eta txoko bakoitzean ekintza desberdin bat. Gure txikutsuak txoko guztietatik taldeka pasatu ziren eta gogoz parte hartu zuten ekintzetan. Primeran atera zen dena.
Eskerrik asko etortzeagatik eta gurekin egoteagatik!!!!!!!!!!
igandea, ekaina 5
Bihar NOR DA NOR lehiaketari hasiera emango diogu!!!!! Egon adi!!!!
Magia ikustaldia
Joan den astean 5.mailakoak "La Caixa"_k eskaitzen duen "magia edo zientzia" izeneko ilustaldia ikustera joan ziren. Primeran dagoela esan zuten.
Etiketak lh5
asteazkena, ekaina 1
We like having fun TOGETHER!!!!!
Etiketak english , HH4 , lh4
Eskerrik asko!!!!!!!! Eskolaren aldeko egindako la...
Ekainak aldizkari eder bat eskaitzen digu beti: "E...
Bihar NOR DA NOR lehiaketari hasiera emango diogu!... | 2019-05-21T23:26:16 | http://www.arteagabeitiaeskola.net/2016/06/ | [
-1
] |
BELIZE + TTOTELKA – Zentral Pamplona
BELIZE + TTOTELKA
H:iH:iBELIZE + TTOTELKAH:i - H:i
Iruñean sortutako taldea, Belize banda nafartarra poparen espitiru akustiko eta melodikoak banatzen dituen soka mehean mugitzen dira, musika danceko atmosfera eta erakera elektronikoak bitartean direla. Belize 2011.urtean jaio zen eta
Iruñean sortutako taldea, Belize banda nafartarra poparen espitiru akustiko eta melodikoak banatzen dituen soka mehean mugitzen dira, musika danceko atmosfera eta erakera elektronikoak bitartean direla. Belize 2011.urtean jaio zen eta publikoa irabazi zuten bere musika eskapistarekin, eta horren eraman zuen Warner Music Spain diskografikarekin sinatzea. 3 urte geroago, grabaketa estudioetan egonda eta single batzuk aurkeztuta, Belize aurkezten dute, bere disko debut izenkidea. Hans Krügerrek Montreal Studiosen ekoitzia eta taldeak berak koprodizutua, diskoan parte harte dute Henry D’Arthenay (La Vida Bohème) edo Juan R. Berbín (Seward) musikoek. Gainera Delorean talde gipuzkoarrak Tik’al lehen singlean parte hartu zuten.
Hasieran Belizek, Ana eta Ángel Fuertes anai-arrebak buru zirela eta María Fernández, Pablo García, JuanRubio eta Vicente Hidalgok osatua, taldeak inplikatzen zituen alderdi artistiko guztiak landu dituzte modu artesalanean, hau da, produkziotik hasita diseinua eta bideoetak arduratu dira.
Beraiekin egongo dira Ttotelka, »txalaparta elektronikoa ardatz izanik entzuteko eta sentitzeko ikuskizun paregabea eta experimentala» eskainiko dutenak. Duela 40 urte inguru desagertzear egon ondoren, Txalapartak aurrerakada garrantzitsua izan du soinu berriak eta jotzeko era ezberdinak uztartuz.. Besteak beste, material aldetik, egurra, harria, plastikoa edota metala izan dira orain arte… Izan ere, eboluzio hau eta jotzeko teknika berriak, ezinbestekoak izan dira munduan zehar ezagutarazteko eta estilo musikal ezberdinekin arrakastaz fusionatzeko. Orain eta beste pausu berri bat emanda, material berri bat aurkeztuko dugu: Pultso elektrikoa. Egurretan sensore elektronikoak eta sintetizadoreak moldatzen dira bi txalapartarien eta medio digitalen arteko elkarrizketa berria izanik. Horrela, gizakia eta makinaren arteko simbiosia aterako da “elektronika organikoa” musika eraikiz eta mundura aukera berriak zabalduz. Beraz, aukera hauen esperimentazioarekin TTOTELKA proiektu paregabea izango duzue disfrutatzeko.
Ate irekiera: 20:30h Kontzertuak: 21.00h
Aldez aurreko sarrera: 10€ (gastuak barne) / Txartel-leihatilan: 12€
Salmenta: www.zentralpamplona.com y www.ticketea.com. | 2019-10-23T18:35:40 | https://www.zentralpamplona.com/events/belize-ttotelka/ | [
-1
] |
26 urria, 2018 Gure lurra 353
Bertatik Bertara azokaren aurkezpena. Aitor Otegi (Aikur museoa. Eztigilea), Josune Makaia (Uggasa), Juanjo Aranburu (ATA harategia) eta Mikel Elgarresta (Donardegi baserria).
Bertatik Bertara egitasmoaren barruan azoka egingo dute salmenta zuzena gogoratzeko eta hauspotzeko.
Sei urte baino gehiago dira Goierri garaiko baserritarrek Bertatik Bertara egitasmoa sortu zutela. Tarte horretan Uggasa garapen agentzia bidelagun izan dute. Bihar, urriak 27, azoka berezi bat egingo dute bertako produktuak zuzenean saltzeko. Mikel Elgarresta Urretxuko Donardegi baserriko nagusiaren hitzetan, «garai batean baserritarrek zuzeneko salmenta egiten zuten etxez etxe nahiz azoketan, eta guk filosofia hori berreskuratu nahi dugu azoka honekin».
Azokan Zumarragako Leturiondo baserriko txekor bat erreko dute eta pintxoak banatuko dituzte. Haurrentzako bi tailer egongo dira: gaztagintzari buruzko tailerra Gabiriako Baztarrika baserrikoek egingo dute, eta talo tailerra Urretxuko Behibakar baserrikoek.
Guztira sei salmenta postu jarriko dituzte eta barazkiak, eztia, gazta eta oilaskoak salduko dituzte. Produktu den-denak bailarako baserritarrek ekoitzitakoak izango dira, «kontsumitzaileei tokian tokiko produktuek duten garrantziaz jabetu daitezela nahi dugu», erantsi du Elgarrestak.
Haragia izar
Bertatik Bertara egitasmoa «poliki-poliki» gauzatzen ari dela nabarmendu du: «Batzuetan geldoegi doala iruditzen zaigun arren, kontsumo ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen. Sektore batzuetan urrats handiak eman ditugu, hala nola esnekien edo barazkien sektoreetan. Aurten, haragiaren esparruan lanketa berezia egiten ari gara».
Izan ere, barazkiekin, eztiarekin edota gaztarekin salmenta zuzena egitea «errazagoa» dela dio. Alabaina, «haragiaren sektorea zailagoa da osasun-irizpideak direla-eta pauso gehiago eta izapide gehiago bete behar direlako». Gauzak horrela, egiten ari diren lanketan bailarako harakinak inplikatu dituzte: «Harakinek bidea eginda daukate neurri batean eta haiekin bilera ugari egin ditugu bertako produktuak sustatu ditzaten».
Juanjo Aranburu Ata harategiko buruak honako gehitu du: «Ahalik eta bailarako produktu gehien saltzen saiatzen ari gara, kalitatezkoak eta ongi landutakoak baitira. Gainera, bertako ekonomiari bultzada ematen zaio eta bertan ekoitzitakoa bertan kontsumitzen da. Poliki urratsak ematen ari gara eta harakinak kate horretan sartzea ona delakoan gaude».
Azoka 10:00etan irekiko dute, eta 14:30eak arte zabalik egongo da. Eguraldia dela eta, Iparragirre plazako karpan egingo dute.
« Noir Socharen estrenua Jazpana Festako karpan
Atzegiren Goierriko familia » | 2019-06-16T07:36:17 | http://goiberri.eus/2018/10/26/bertako-produktuen-merkatua/ | [
-1
] |
♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪ — dantzan.eus
Hemen zaude: Hasiera › Komunitatea › Duguna - Iruñeko dantzariak › ♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪
2015/12/24 11:05
Aspaldian genbiltzan Olentzerori buruz hausnarrean. 1990ko hamarkadan hasi ziren gure txikiak abenduaren 23ro Mendillorriko Olentzeroren segizioan parte hartzen. Baina azken urteotan Mendillorrikoek bazituzten haien dantzari txikiak eta zer pintatzen genuen guk han?
Bestetik, garaitxu berean hasi ginen Iruñeko Olentzero entzutetsuan ere "dantzan", baina ez ginen ongi sentitzen. Iruñeko Olentzero, errege magoen kabalgata moduko bat da, baina txapela, txalaparta eta lastoarekin, ximaur usainduna. Seguraski Iruñean halako bat beharrezkoa da, baina gu ez geunden eroso. Jendeak ez du, ikusle bezala baizik, parte hartzeko aukerarik, eta gu, barruan geundenok, begiratuak sentitzen ginen. Dantzan hasi eta ezin garela hor gelditu, karrozak aurrera doazela...
Hartara, aurten beste Olentzeroei uko egin eta gurea muntatzea erabaki dugu.
Alde batetik, neguko festetan ohikoa izaten ohi den puska-biltza egitea erabaki genuen alde zaharrean lagun ditugun zenbait txokotan (Karrikiri, Izkutaleku ostatua, Katakrak eta Los Burgos tabernan).
Bestetik, azken urte hauetan genero paridadeari, Maridomingiren bitartez, eman zaion irtenbideak ez gaitu asetzen. Uste dugu fabore txikia egiten zaiola berdintasunari Maridomingi maskaratu, mutu eta opari-biltzaile baten bitartez. Beraz, Leitzako ereduari jarraituz, Olentzero-queer panpina eskatu genion Aitor Calleja lagunari eta berak egin (aurpegia eta eskuak)! Aurten emakumea izan da gure Olentzero. Emakumea protagonista bakarra. Heldu den urtean ere hala izanen da seguraski. Baina badu gizon izateko aukera ere eta noizbait gizon izanen da!
Gure txikien taldean 7-8 urteko dantzariak ditugu eta eskema aldaketa nola hartuko zuten genuen kezka. Gurasoei email bitartez azaldua genien asmoa eta atzoko kalejira abiatu baino lehen spitx motz bat ere bota genuen. Bukaeran, zalantzarik ez zen! Hura Olentzero zen! Guraso berantiar eta despistaturen batek bota zuen: Hara, ze Maridomingi ederra! Eta alabak erantzun: Ez aita, hori Olentzero da!
Guretako esperientzia ederra izan da atzokoa, baina baita prozesu osoa ere. Olentzero muntatzea, gurasoei azalpenak ematea, atzoko umeen hasierako begirada desenkajatua eta ondoroneko konprenitze aurpegia, talde osoak batera (100 bat lagun) puska biltza ederra egitea...
Ez gara ikasbideak emateko inor, baina guretako esperientzia aberasgarria izan da eta uste dugu bide hau justuagoa eta bidezkoagoa dela, orain arteko beste batzuk baino. Beraz, gure animoak bide honetara batu nahi duen edonori.
Ah! eta eguberri on denoi!!! | 2017-11-18T23:35:27 | https://dantzan.eus/kidea/dugunadt/266b-queer-olentzero-buruhandia-entendimentu-gabia-266b-266a | [
-1
] |
Radiokultura - Kultur Kuboa : Miarritzen mintza… lasai eta Donibane Lohizunen Xilaba
Emankizun guztiak / Toutes les émissions Sorkuntza / Créations Euskara Iraupena / Durée : 56:51 Data / Date : 19/09/16 Kultur Kuboa : Miarritzen mintza… lasai eta Donibane Lohizunen Xilaba | 2017-02-24T01:27:07 | http://www.radiokultura.com/emissions/kultur-kuboa-miarritzen-mintza-lasai-eta-donibane-lohizunen-xilaba | [
-1
] |
Greziar mitologian, Minos[1] (antzinako grezieraz: Μινως) Kretako errege erdi kondairazkoa da, Zeusen eta Europaren semea. Zibilizazio Minoikoak beragandik hartzen du izena. Ez dago garbi Minos izena den edo "errege" esan nahi duen hitz kretar bat den.
Pasifae, Dexithea eta Crete
Q12757019 eta Dexithea
Catreus , Ariadna, Eurymedon , Nephalion , Deucalion of Crete , Androgeus , Glaucus , Acacallis , Xenodice , Euxantius , Chryses , Filolao , Asterius , Fedra, Astraea , Brylle eta Hecale
Manes , Radamantis eta Sarpedon
Datuak: Q23168
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Minos&oldid=7190221"(e)tik eskuratuta | 2020-01-26T03:48:35 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Minos | [
-1
] |
Leninismoaren oinarriak - Wikipedia, entziklopedia askea.
Leninismoaren oinarriak Iosif Stalinek 1924an idatzitako liburua izan zen. Liburu horretan, Stalinek leninismoari buruz zituen ideiak agertzen dira. Besteak beste, eta azpian ondo irakurri ahal den bezala, alderdi bakarreko diktadura irmo baten alde egiten du. Ondorioz, bere bizitza guztian zehar defendatu zuen bezala, Leninen ideiak eta bereak bateragarriak (eta ia-ia berdinak) zirela azpimarratu zuen.
Azpian, liburuaren zati aipagarri batzuk agertzen dira:
« Langileriaren diktadura nekez lortu eta iraunaraz daiteke alderdi indartsua, batua eta diziplina zorrotzekoa izan ezik. Baina alderdi barruan ezinezkoa da diziplina zorrotza borondate baturik ez badago, kide guztiek bateratsu jokatzen ez badute (...).
Hor ikusten da Alderdi barruko zatiketa ez datorrela bat batasunarekin eta diziplina zorrotzarekin. Esan beharrik ez dago, zatiketa gertatuz gero gune bat baino gehiago agertzen dela eta gune bat baino gehiago egoteak adierazten du gune nagusia falta dela Alderdi barruan, borondate baturik ez dagoela eta diktadura ahuldu eta birrindu egiten dela. Jakina, Bigarren Internazionaleko alderdiek, langileriaren diktaduraren aurka egin eta langileak agintera eraman nahi ez dituzten horiek, zatitzeko askatasunak dakarren liberalismoa onar dezakete, eurek ez baitute ezertarako behar diziplina zorrotza. Baina Internazional Komunistako alderdien helburu bakarra langilearen diktadura lortu eta iraunaraztea izanik, alderdiok ezin dute onartu zatitzeko askatasuna ez liberalismoa. Alderdia borondate batua da, horrek edozein zatiketa eta edonolako aginte banaketa eragozten du Alderdi barruan
—Iosif Stalin, "Leninismoaren oinarriak", 1924
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Leninismoaren_oinarriak&oldid=6708345"(e)tik eskuratuta | 2019-11-22T21:27:47 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Leninismoaren_oinarriak | [
-1
] |
XX. Mendea — dantzan.eus
Hemen zaude: Hasiera › Bideoak › XX. Mendea
Duguna: Lantzeko inauteriak 1992
« Aurreko 13 elementuak Hurrengo 13 elementuak » 1 ... 9 10 11 12 13 14 15 ... 28 | 2020-03-29T04:53:08 | https://dantzan.eus/bideoak/xx.-mendea?b_start:int=143 | [
-1
] |
��� ������� WebMoney �� ����� ���������? » ������� ��������� - ������� � ������� ��������-����������
��� ������� WebMoney �� ����� ���������?
���������� �������� - ��� ����� ������� �����, � ������� ������� ����� ������ ������������ ������������ � ��������� �����. �� ��������� ������� � ��� ���������� ������ ��������� �������������� ����� Maestro, �������� �� ������� ������������ ������ �� ���������� �� � ������ � ������. ����� �� �� � �������� �����, ����� ��� ������� ������������ �������� WebMoney. �� �������� ������, ����� ���� �������� ��������� ������ ��������. � ���, ��� �� ������� WebMoney �� ����� ���������?1) � ������ ��� ������ ������� ���� �� R-�������� � �������� �������� WM -> � ����...2) �������� �� ����, ��� �������� ����� ������� � ������� "R-��������" � ��������� ��������� �������. ���������� ������� �������� ��� ����������� ������ � ����� 3) ��������� ����� ��� �������� (�������� WebMoney 0,8% + �� �������� ���������)4) ����������� � ��������� �������� ��� ���������� �������� 5) �������� ���� �� WebMoney � ���������� ���.��� � ��, ������ � ������� ���� ������� ���� ������ ��� �� ����� �������� ������ � ������, �� ���� ���������� - ������ R � ������ �����. ��� ������ Z (�������) � E (����) ��� ���� ���������� Visa ��� MasterCard, �� ����� �� ���� � ������� ������������ ����� MasterCard � ����� �������� ���� � ��� ����� � "���������" ��������
���������� �������� �� �������� 2011 �� ��������������� ������ ����� ��� ��� 10?����� ����� � ��������-������ Opera + ������ ��� iOS
1-� ����������� �� Sergey 25 ���� 2011 13:41
� ������ �� WMZ ��� WME ������ �� ��������� � WMR?)
2-� ����������� �� FeAlSe 25 ���� 2011 20:45
Sergey, �������� + �������� �������� �� ����������� ��� ����� �����.
3-� ����������� �� ������ 4 ������� 2011 11:29
��� ����� ����� ����/����� ����������?
4-� ����������� �� FeAlSe 6 ������� 2011 04:33
������, � ������� � ����, ������ ���� � ��������� "����� ����/����� ���������� ���!" � ����������� � ���� ��� ��� ������� � �������. ����� ������ ������������ �������� � �������.
5-� ����������� �� openixxx 14 ������� 2011 15:15
������ ����� -��� ������������� �������, ��� ���������� �������� ���������� ������ � ��� � OOO "��������� ��������"��� ����������: 1. �������� ����� �������� (�������� � ��������� ������� � �������� � ���������) � ����� ������������� ��� �� ����� passport.webmoney.ru (������ ���������� ����� �������� ������ �������������� ������� � ��� �����) 2. ���� ������� ��������������� ����� �������� (�������� � ��������� ������� � �������� � ���������) � ����� ������������� ��� �� e-mail [email protected] ��� ��������� ���������� ��� WMID. 3. ���� �������� �� ���� 7 (499) 256-64-55 ����� �������� (�������� � ��������� ������� � �������� � ���������) � ����� ������������� ���. �� ������ ����� ��������� �������� ���� WMID.��������:������ � ��������� ������ ��������� � ������� �������� � ��������� � ���, ����� �������� ������������� �� �����.
6-� ����������� �� FeAlSe 15 ������� 2011 00:06
openixxx, �� ��� �� �����... � ����� ��� ��������� ��������, ������� ������ ������� ���������� ������. ������ � �� ����.
7-� ����������� �� ��������� 6 ������ 2012 00:17
��� ����� �������� ��������� ��� ������� ������� �� ����� ��������� � ������������ % �� �������� - http://www.fairygirl.ru/node/183 | 2016-07-01T20:35:09 | http://www.fealse.ru/200-kak-vyvesti-webmoney-na-kartu-sberbanka.html | [
-1
] |
Kalu (Jadeildo Bandeira Barbosa) | Xocu
Jadeildo Bandeira Barbosa
Friburguense 2 - 3 Bangu
C. 1: Taca Guanabara 20 Mar 2010 (20:00) x1 | 2018-04-25T07:04:49 | https://www.xocu.com/futbol/jugador/kalu/84349/ | [
-1
] |
Subsets and Splits
No saved queries yet
Save your SQL queries to embed, download, and access them later. Queries will appear here once saved.