text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! Artxiboak -
Powered by Verbosa & WordPress. Home Archive for category "Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza!"
2017-02-22 Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! / Social media Sr y Sra Smith en la casa domótica
2016-10-28 Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! https://youtube.com/watch?v=8OKMdLZDocQ%3Fversion%3D3%26rel%3D1%26fs%3D1%26autohide%3D2%26showsearch%3D0%26showinfo%3D1%26iv_load_policy%3D1%26wmode%3Dtransparent
2014-12-10 Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! Gabonetan umeek eskaera bereziak egiten dituzte. Olentzero eta Errege Magoek ekarriko dizkieten oparien ilusioarekin, orri bat hartu eta hauei eskaera botatzen diete.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=5egLxg_7mg0&w=560&h=315]
2014-11-22 Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! Songs of Innocence, lo nuevo de U2, gratis gracias a Apple
2014-07-14 Hau bai kanpaina! / ¡Campañaza! De cómo una marca muestra sus valores haciendo más marca todavía | 2017-07-27T08:49:01 | http://meraki.eus/category/hau-bai-kanpaina-campanaza/ | [
-1
] |
Baiyun barrutia (Guangzhou) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Baiyun barrutia (Guangzhou)
Baiyun (白云区)
Baiyun Qū
44 01 11
23° 10′ 01″ N, 113° 15′ 36″ E / 23.16693°N,113.25987°E / 23.16693; 113.25987Koordenatuak: 23° 10′ 01″ N, 113° 15′ 36″ E / 23.16693°N,113.25987°E / 23.16693; 113.25987
767.688 (2006)
930,53 bizt./km²
Baiyun barrutia (txinera sinplifikatuz: 白云区), Guangzhou osatzen duten barrutietako bat da. 2006ko erroldaren arabera, 767.688 biztanle bizi ziren 825,0 kilometro koadroko azaleran, hortaz, barrutiaren dentsitatea 930,53 biztanle/km2 da. Guangzhouko erdiguneren inguruko barrutietako bat da.
Barrutiaren mugak honakoak dira: Huadu barrutia iparraldean, Luogang barrutia ekialdean, Conghua Konderria ipar-ekialdean, Tianhe eta Yuexiu barrutiak hegoaldean, eta Liwan barrutia hego-mendebaldean.
Guangzhouren banaketa administratiboa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baiyun barrutia (Guangzhou)
(Txineraz) Baiyun barrutiko gobernuaren webgunea.
Guangzhou erdiguneko barrutiak: Yuexiu | Liwan | Haizhu | Tianhe
Erdigunearen inguruko barrutiak: Baiyun | Huangpu | Huadu | Panyu | Nansha | Luogang
Erdigunearen inguruko konderriak: Zengcheng | Conghua
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Baiyun_barrutia_(Guangzhou)&oldid=5496304"(e)tik eskuratuta
Guangzhouko barrutiak
Orriaren azken aldaketa: 13 ekaina 2016, 20:27. | 2018-04-19T22:56:54 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Baiyun_barrutia_(Guangzhou) | [
-1
] |
Varea - Wikipedia, entziklopedia askea.
Udalerria Logroño
42° 27′ 49″ N, 2° 24′ 26″ W / 42.463611111111°N,2.4072222222222°W / 42.463611111111; -2.4072222222222Koordenatuak: 42° 27′ 49″ N, 2° 24′ 26″ W / 42.463611111111°N,2.4072222222222°W / 42.463611111111; -2.4072222222222
Varea (Espainia)
Artikulu hau Logroñoko auzoari buruzkoa da; aztarnategi arkeologikoari gaitzat duena beste hau da: «Vareia»
Varea Logroñoko auzoa da, Errioxan. Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 2013an 1.933 biztanle zituen.
Vareak jada Antzinaroan biztanleak zituen. Erromatarren garaian, Varaia zuen izena eta, Plinio Zaharraren esanetan, Ebroren ibai-porturik urrunena zen. Tito Livio eta Ptolomeo historialarien arabera, Tritium Magallum (Tricio) eta Libia (Herramélluri) hiriekin batera beroien hiru hiri nagusienetariko bat izan zen.
XII. mendean Alfontso VII.a Gaztelakoaren omenezko zezenketa bat antolatu zuen. Erdi Aroan Logroñok itzali eta Varea baserri-herri bat bilakatu zen. Egun, Logroñoko ekialdeko auzo bat bilakatu da.
Erromatar aztarna.
San Kosme eta San Damianen eliza, XV. mendekoa.
Martín Zurbano (1788-1845) gerrilari liberal.
Sheyla Gutiérrez (1994-) txirrindularia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Varea
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Varea&oldid=6045622"(e)tik eskuratuta
Logroñoko auzoak
Orriaren azken aldaketa: 4 azaroa 2017, 11:08. | 2019-06-17T09:46:11 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Varea | [
-1
] |
Apirilak 28 Laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna • ZUZEU
Apirilak 28 Laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna –
Eta, zer axola gure bizitzak beste batengatik ordezkatuak bagara? edo sinpleki, lanpostu hori deuseztatzen badute?. Negozioa beti pertsonen gainetik dago, erabiltzeko eta botatzeko merkantzia gara. Legeak, epaileak, instituzioak, mutuak… denak dira enpresariei mesede egiteko eta bere burua erreproduzitzeko sistemak behar duen “bake soziala” mantentzeko tresnak.
Patronalak eta instituzioek gure lana galtzeko beldurra, langabezian geratzekoa, gero eta garestiagoak diren fakturak, zerbitzuak… ordaintzeko dirurik ez izatekoa… erabiltzen dute gure eskubideei uko egin diezaiegun eta erabat meneko pertsonak bihurtu gaitezen. Ez diezaiegun utzi eurena egiten. Klase kontzientziak kalera ateratzera, matxinatzera, antolatzera eta borrokatzera eraman behar gaitu. Hurrengo 28an eta urteko egun guztietan.
Ekonomia, Euskal Herria, Lan istripuak, Lan istripuak eta gaixotasunak, lana | 2019-08-25T09:23:14 | https://zuzeu.eus/mundua/apirilak-28-laneko-segurtasun-eta-osasunaren-nazioarteko-eguna/ | [
-1
] |
Mintzaldi / Topaketa: «Desplazar el centro. Operaciones artísticas desde una perspectiva feminista» Blanca Ortigarekin | BilbaoArte
Mintzaldi / Topaketa: «Desplazar el centro. Operaciones artísticas desde una perspectiva feminista» Blanca Ortigarekin
2019ko maiatzaren 3an, Bilbao Art District Arteen Astea ospatzen dela eta, Blanca Ortiga artista bisualak «Desplazar el centro. Operaciones artísticas desde una perspectiva feminista» mintzaldi-topaketa aurkeztuko du. Kristalezko Patioan izango da 18:30etatik 20:30etara ordutegian. | 2019-04-25T16:07:45 | https://bilbaoarte.org/jarduerak/conferencia-encuentro-discursivo-desplazar-el-centro-operaciones-artisticas-desde-una-perspectiva-feminista-con-blanca-ortiga/?lang=eu | [
-1
] |
Klasikoak - Deia
aitzol elizaran 29.12.2019 | 11:10
Aitzol Elizaran.
Olentzero edo Mari Domingiren opariak baina klasikoagoa den erregearen diskurtsoa galdu dut aurten ere. Konfirmatu dezaket ez zaidala inporta hark esaten duenik, eta ondorengo zenbait analisi ikusita, eduki aldetik ere flojo xamar ibili zela ere baieztatu dezaket. Urtean gutxi egin behar, eta hori ere erdipurdi. Nire ikasle garaiak bezala. Gomendatuko nieke hemen gertuko alderdi politikoei baloraziorik ez egitea bat-batekotasunik gabeko hitz jarraipen gatzgabetu horren inguruan, ea horrela aspertu eta egiteari uzten dion, eta bide batez, agian kargua ere uzten du. Etengabeko ur emaria ez ixteko aitzakia besterik ez baita. Lagundu gutxi eta enbarazurik ez egitea baldin bada bere lana, niregatik alperrik daude bera eta bere ingurukoak, eta baita neurtutako bere diskurtsoak ere.
Erregea ez, baina haren koinata ikusi ahal izan dugu Gasteizen, eguberrietako oporretan espetxetik ateratzeko izan duen baimena zela eta. Ez genuen ikusi kartzelan sartzen, egia esateko, eta ez dugu ikusi ateratzen, beraz ezin dizuet ziurtatu barruan egon denik, baina Gasteizen egon dela bai, bere familiakoak ere bai, eta mezetara joan ostean kafe bat hartu duela ere bai. Gutxienez kuriosoa iruditu zait eszena hauen aukeraketa, espetxea erakutsi ez, familia zoriontsu katolikoa bai. Are sinpleago jarrita; gizon gaiztoa ez, gizon ona bai.
Erregearen hitzaldi epela klasikoa bada, Gordo delakoa ere bai, eta Madrilgo Doña Manolita kanpoan, zozketa aurreko hilabetean ikus daitezkeen jende ilarak ere bai. Gustura hasiko nuke crowdfunding horietako bat, non ahal eta nahi duen bakoitzak diru pixka bat jartzen duen, loteria dendatxo horren kanpoan matematikan lizentziatu berri den langabetu bat jartzeko. Ahal dela berriketa gaitasun pixka bat duena izan dadila, eta horrela erraz ulertuko dute han orduak daramatzaten guzti horiek probabilitatea zer den. Ea horrela konturatzen diren hor edo beste edozein dendatan erosita, hiru edo lau orduz zain egon gabe ere, saria bereganatzeko aukera bera daukatela, eta ez dela fede kontua, zori kontua baizik. Edo hori uste genuen egunean bertan zozketako bideoan tranpatxo bat egiten ari zirela ikusi genuen arte. Horretan ere lardaskeria.
Gehiegi. Erregea eta fedea nahasten hasi naiz, erlijioarekin bakarrik sartzea falta zait zirkulua itxi eta etsai mordoa ereiteko, baina nola sartuko naiz ba erlijioarekin, opor egun hauek oparitzen baldin badizkigu. Ahaztu ditzagun gure benetako sinesmenak. Agian erregeari ere hori eskatu beharko diote, tarteka oporraldi txiki bat banatzea herritarren artean, denak pozik izateko, edo agian aipatu ditudan bi gaiak uztartu eta erregeak bere loteria propioa atera beharko luke, eta horrela, denak pozik. Ogia eta zirkua, loteria eta oporrak.
'Garai Zekenak' obra Arriagara bueltatuko da urte hasieran. | 2020-02-23T14:54:37 | https://www.deia.eus/opinion/columnistas/gezur-hezurretik/2019/12/29/klasikoak/1008843.html | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Euskadi Bonu Jasangarriaren eskariak hirukoiztu egin du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46536
13 herrialdetatik etorritako eskariak lortu dira.
Bonuen %65 nazioarteko inbertitzaileen esku geratu da, eta gainerako %35 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean banatu da.
Jaulkipenak berriro zabaldu ditu merkatuak, Espainiako krisi politikoaren ondoren.
Jaulkipena negoziatu ondorengo tasa nominala %1,45ekoa da.
Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Bonu Jasangarriaren jaulkipenaren eskaintza hirukoizten duen eskaria jaso du gaur goizean. Horrela, 100 inbertitzaile baino gehiagok 1.583M/€ eskatu dituzte. Duela bi aste finantza produktua Parisen, Frankfurten, Dusseldorfen eta Madrilen aurkeztu ondoren, emaitza oso pozgarria izan da, 13 herrialdetatik etorritako eskariak lortu baitira. Banketxeek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, jaulkipen horrek berriro zabaldu ditu merkatuak, joan den astean Espainian izandako krisi politikoaren ostean.
Bonuen %65 nazioarteko inbertitzaileen esku geratu da, eta gainerako %35 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean banatu da. Jaulkipena negoziatu ondorengo tasa nominala %1,45ekoa da, hamar urtetara, oinarrizko 15 puntuko spread-arekin.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta bere taldeak egindako road show-aren helburu nagusietako bat Eusko Jaurlaritzaren zorra atzerriko inbertitzaileei zabaltzea zen, horrela dibertsifikatu ahal izateko.
Espainia (172M), Frantzia (115,75M), Alemania (94,85M), Austria (34,77M), Italia (19,45M), Holanda (19,2M), Suitza (14,45M), Korea (10M), Luxenburgo (8,2M), Suedia (5,5M), Portugal (4,6M), Erresuma Batua (1,21M) eta Arabiar Emirerri Batuak (0,1M), dira bonuak ezarri diren 13 herrialdeak.
Inbertitzaileen tipologiari dagokionez, gehienak Inbertsio Funtsak dira (%38,66), eta horien ostean Aseguruen (%25,96) eta bankuen (%22,92) sektoreko erakundeak. Pentsio Funtsek, Banku Zentralek eta Enpresa Pribatuek presentzia txikiagoa dute.
Jaulkipena ezarri ondoren, Eusko Jaurlaritzak 500M ditu Euskadi Bonu Jasangarriaren aurkezpen agirian (erantsita doa) aurreikusitako gizarte arloko politika publikoetara eta politika berdeetara bideratzeko, eta hamabi hilabetetan, egindako inbertsioaren eraginari eta balorazioari buruzko txostena egin beharko da, inbertitzaileei horren berri emateko.
Jaulkipen horrekin, Eusko Jaurlaritzak 1.000 M/€ jaulki ditu (maileguen enkantea 300 M/€, zorraren jaulkipena 200 M/€ eta Euskadi Bonu Iraunkorra 500 M/€) eta baita 165M/€-ko maileguen nobazioa ere. 2018rako muga 1.248M/€-koa da.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko ekainaren 5ean
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46536-euskadi-bonu-jasangarriaren-eskariak-hirukoiztu-egin-eusko-jaurlaritzak-egindako-eskaintza#comment_38496
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46536-euskadi-bonu-jasangarriaren-eskariak-hirukoiztu-egin-eusko-jaurlaritzak-egindako-eskaintza#comment_38494
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46536-euskadi-bonu-jasangarriaren-eskariak-hirukoiztu-egin-eusko-jaurlaritzak-egindako-eskaintza#comment_38495 | 2019-09-22T01:24:59 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46536-euskadi-bonu-jasangarriaren-eskariak-hirukoiztu-egin-eusko-jaurlaritzak-egindako-eskaintza?track=1 | [
-1
] |
Robotika, magia, ardo dastaketa eta josteko makina erabiltzen ikasteko ikastaroak - Eskoriatza
Eskoriatza > Albisteak > Robotika, magia, ardo dastaketa eta josteko makina erabiltzen ikasteko ikastaroak
Robotika, magia, ardo dastaketa eta josteko makina erabiltzen ikasteko ikastaroak
2017ko azaroak 07
Horiek dira gustu eta adin ezberdinetarako azarorako antolatuta dauden ikastaro eta tailerrak. Ikastaro bi umeei zuzenduta daude, eta beste bi, nagusiei.
Alde batetik, azaroaren 19an eta 26an robotika ikastaro bat izango da 8 eta 12 urte arteko umeentzat. Ikastaroa kultur etxean izango da, 16:30etik 19:30era, eta 10 euro kostatuko da.
Izen ematea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik, eta guztira 15 plaza izango dira.
Bestalde, larunbat honetan, azaroaren 12an, eta Txan magoak arratsaldez Zaldibar antzokian bi ekitaldi (bat 17:00etan, umeentzat, eta bestea, 19:00etan, nagusientzat) egingo dituela aprobetxatuz, bi ordu eta erdiko magia tailerra antolatu da goizean, 10:30ean. Tailerrean parte hartzeko plaza kopurua mugatua da, izena emateak 5 euro balioko du, eta parte hartzeko gutxienez 9 urte izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio.
Nagusiei zuzenduta, azaroaren 14an, asteartean, ardo dastaketa hastapen ikastaroa egingo da Jorge Fernandez enologoarekin (ingeniari agronomoa, “Master of Wine” Pariseko Unibertsitatean eta ardo dastaketan diplomaduna Frantziako Ardoaren Unibertsitatean).
Plaza mugatuak izango dira, eta izena emateak 5 euro balio du.
Ardo dastaketan hasteko bi orduko prestakuntza honek zentzumenak esnatzeko eskaintzen duen aukera ona enologo eta sommelier profesional baten eskutik. Bost ardo probatuko dira, eta parte hartzaileen artean botila bat zozketatuko da.
Hurrengo astean, azaroaren 20an, joskintzan hasi eta josteko makina erabiltzen ikasteko tailer bat antolatu da. Horretarako, ariketak egingo dira abiadura eta tentsioa kontrolatzeko, ertzak josteko, puntadak doitzeko… Tailerra amaitutakoan, makinarekin egiten diren akats ohikoenak antzeman ahal izango dira, eta horiek zergatik gertatzen diren eta horiek konpontzeko trikimailuak ikasiko dira. Pertsona bakoitzak bere makina ekarri beharko du.
Tailer honetan, aurrekoetan bezala, plaza kopurua mugatua da, eta izena ematea 5 euro izango da.
Tailerretan interesa duten guztiek izena eman dezakete kultura etxean (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00era) 943 714 688 telefonoan, [email protected] helbidean edo whatsapez 650 49 51 66 zenbakian. | 2018-01-22T20:05:04 | http://eskoriatza.eus/albisteak/robotika-magia-ardo-dastaketa-eta-josteko-makina-erabiltzen-ikasteko-ikastaroak/ | [
-1
] |
Greta Gerwig - Wikipedia, entziklopedia askea.
Greta Celeste Gerwig (Sacramento, 1983ko abuztuaren 4a) estatubatuar zinema eta telebista aktorea, gidoigilea, zuzendaria eta ekoizlea da. Bere ibilbidearen hasieran, 2006 eta 2009 artean, ospetsu egin zen mumblecore film mugimenduan.[1]
Sacramento, 1983ko abuztuaren 4a (36 urte)
Noah Baumbach (en)
aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, antzerkigilea, zinema aktorea, idazlea eta ahots-aktorea
Zuzendari onenaren Oscar Saria : Lady Bird
2010etik aurrera, Noah Baumbachekin lan egin zuen hainbat filmetan, besteak beste Greenberg (2010) eta Frances Ha (2012). Horrez gain, urte horietan beste hainbat filmetan agertu zen Damsels in Distress (2011), To Rome with Love (2012), Maggie's Plan (2015) eta Jackie (2016) adibidez.[2][3][4]
2017tik aurrera, bere film propioak idazten eta zuzentzen hasi zen, Lady Bird 2017an eta Little Women 2019an. Bi filmek lortu zuten Oscar saietan hautatuak izatea film onenaren kategorian. Gainera, zuzendari onenaren kategorian ere hautatu zuten bere lehenengo filmean.[5][6]
1.2 2010-2016
1.3 2017-gaur egun
2006-2009Aldatu
2006an, Barnarden ikasten zuen bitartean, papel txiki bat egin zuen Joe Swanbergen saioan, LOL-en, eta Jay Duplass eta Mark Duplassen Baghead filmean agertu zen. Swanbergekin lan egiten hasi zen, eta Hanna Takes the Stairs (2007) sortu zuten. Ondoren, Nights and Weekends (2008) idatzi eta zuzendu zuten bien artean. Film hauen bitartez, mumblecore film mugimenduan funtsezko pertsona izanik, ezaguna bilakatu zen.[1][2]
2010-2016Aldatu
2010ean, Gerwig Noah Baumbachen Greenberg filmeko protagonista bezala agertu zen Ben Stiller, Rhys Ifans eta Jennifer Jason Leighekin batera.[7] 2011tik 2015era Cartoon Network kateko China, IL marrazki bizidunen telesaileko pertsonai bati ahotsa jarri zion. 2012an, Woody Allenen To Rome with love filmean agertu zen.[8][4]
Gerwig eta Baumbach-ek elkarrekin idatzi zuten Baumbachek zuzendutako hurrengo filma, Frances Ha, 2013an estreinatu zena. Gerwig protagonista izan zen filmean eta Golden Globe Awardetan aktore onenaren sarirako hautatu zuten, komedia edo musikal kategorian.[9] Hirugarrenez egin zuen lan Baumbachekin Mistress America (2015) filmean.
Ondoren, Gerwig protagonista bezala agertu zen Rebecca Milleren Maggie´s Plan filmean, 2015ean estreinatu zen Torontoko zine-festibalean.[10] Horrez gain, 2016an Sundance eta Berlin zine-festibaletan proiektatu zen. Urte horretan Pablo Larrainen Jackie[11] eta Mike Millsen 20th Century Women[12] filmetan agertu zen baita ere.
2017-gaur egunAldatu
2017an Lady Bird estreinatu zen. Gerwigen lehen film propioa izan zen, hura idatzi eta zuzendu baitzuen.[13] Filmean agertzen diren aktoreak Saoirse Ronan, Laurie Metcalf, Tracy Letts, Lucas Hedges, Timothée Chalamet, Beanie Feldstein, Stephen McKinley Henderson eta Lois Smith dira. 2017ko Oscar sarietan film onenaren, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarietarako hautatu zuten. Horrez gain, zuzendari onenaren sarirako hautatu zuten baita, kategoria honetan hautatzen zuten bostgarren emakumea izan zen Oscar sarien historian.[14]
2019an, Little Women zuzendu zuen. 2019ko Oscar sarietan film onenaren[15] eta egokitutako gidoi onenaren sarietarako hautatu zuten besteak beste.[6]
2007 Hannah Takes the Stairs Hannah Gidoigilea ere
2008 Nights and Weekends Mattie Ko-zuzendaria, ko-gidoigilea eta ko-ekoizlea ere
2008 Quick Feet, Soft Hands Lisa Film laburra
2010 Northern Comfort Cassandra Gidoigilea ere
2012 Frances Ha Frances Halladay Gidoigilea ere
2015 Mistress America Brooke Cardinas Gidoigilea eta ekoizlea ere
2017 The Meyerowitz Stories Victoria Ahotsa
2017 Lady Bird N/A Zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea
2018 Isle of Dogs Tracy Walker Ahotsa
2019 Little Women N/A Zuzendaria eta gidoigilea
2011–15 China, IL Pony Merks Ahotsa; 21 atal
2012 The Corrections Julia Vrais Emititu gabeko pilotua
2014 How I Met Your Dad Sally Emititu gabeko pilotua
2015 Portlandia Mermaid Atala: "Doug Becomes a Feminist"
2016 The Mindy Project Sarah Branum 2 atal
2017 Saturday Night Live Ms. Reynolds Atala: "Saoirse Ronan/U2"
↑ a b (Ingelesez) Bunbury, Stephanie. (2013-07-19). «Real to reel: The rise of 'mumblecore'» The Sydney Morning Herald . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ a b (Ingelesez) «Mumblecore Sweetheart Greta Gerwig Goes Mainstream in Noah Baumbach's Film 'Greenberg' -- New York Magazine - Nymag» New York Magazine . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) «Mumblecore queen Greta Gerwig laughs last in Frances Ha» The Georgia Straight 2013-06-20 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ a b (Ingelesez) «Greta Gerwig Feared 'To Rome With Love' Director Woody Allen Would Fire Her (Video)» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) «The 90th Academy Awards | 2018» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ a b (Ingelesez) «2020» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) «Noah Baumbach Hires Mumblecore’s Meryl Streep, Readies Greenberg» Observer 2009-02-10 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) Radish, Christina. (2013-11-16). «Greta Gerwig Talks CHINA, IL, the Challenge of Voice Acting, Recording Schedule, and Noah Baumbach's FLAWED DOGS» Collider . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) «Golden Globes: 'Frances Ha' star Greta Gerwig is 'just very happy right now. I can't make sense!'» EW.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) Kay2015-07-28T15:45:00+01:00, Jeremy. «Toronto to open with 'Demolition'; world premieres for 'Trumbo', 'The Program'» Screen . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2015-10-30). «Greta Gerwig Joins Natalie Portman in ‘Jackie’ (EXCLUSIVE)» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2015-05-14). «Annette Bening, Greta Gerwig, Elle Fanning Join ’20th Century Women’» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Gaztelaniaz) Llega a los cines ‘Lady Bird’, película por la que Greta Gerwig aspira al Oscar a Mejor Dirección – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ «'Lady Bird', la avanzadilla del cine de mujeres en Hollywood» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
↑ (Gaztelaniaz) «‘Mujercitas’, nominada a mejor película en los Oscars 2020» La Vanguardia 2020-02-09 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
Datuak: Q271967
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Greta_Gerwig&oldid=7747802"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 24 otsaila 2020(e)an, 23:59(e)tan
Orriaren azken aldaketa: 24 otsaila 2020, 23:59. | 2020-08-05T17:29:53 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Greta_Gerwig | [
-1
] |
DA – Sorland
egunik egun
markatzen
Etorkizun handiko
2016. urtean izan zen Durangoko Azokaren 50. urteurrena eta data esanguratsu hori marka estrategiaren inflexio puntu bilakatu nahi izan genuen.
Europa osoan kultur arloan egiten diren azoken artean arrakastatsuenetakoa da Durangoko Azoka. Azokarekin kolaboratu izan dugu, baita euskal kulturaren hainbat proiekturekin ere, eta gertakari hau aukera profesional pare gabea iruditu zitzaigun.
Ez genuen komunikazioan salto egiteko eta marka nortasun berri bat sortzeko aukera galdu nahi.
Durangoko Azoka DA
Ospakizun garrantzitsua izan zen, euskal kulturzaleentzat bereziki, eta euskal herritarrentzat oro har.
Epe ertaineko komunikazio estrategia finkatu genuen, eta marka nortasun berria aurkeztu zuen Durangoko Azokak: DA!
DA! Durangoko Azokaren akronimotik dator. Baina gainera DA! Aditz ezin esanguratsuagoa da euskaraz; esaerak dioen bezala “izena badu, bada”. Euskal kulturari buruz ari garenez gero, ez dago soberan Shakespeare bezalako erreferente unibertsala eta bere “to be or not to be” ezaguna aipatzea ere; “bada ala ez da” hori da kontua.
Izen labur, esanguratsu eta sonoritate handiko marka nortasun hori bihurtu genuen spotak, kartel grafikoak eta gainerako publizitate euskarriak sortzeko ardatz nagusi. Logotipo tipografikoari karratua gehitu genion DA! Markari funtzio bikoitza emateko. Alde batetik, sortzaile eta kultura jarraitzaileen topaleku izateko. Bestetik, artisten azken lanak kaleratzeko eskaparate ezin hobea.
Markaren nortasuna eta diskurtsoa garatzen
DA! topagune edo eskaparate bat bakarrik izatetik urrun, ekitaldi eta sormen proposamen ugariren plaza ere bada. Diziplina bakoitzari zuzenduta dauden guneekin: musika, literatura, antzerkia, ikus-entzunekoak, etab.
Durangoko Azoka adierazpide artistikoen arabera gauzatzen den gune ugarietako bakoitzari izaera bereiztua emateko, hainbat kolore desberdinetan egokitu genuen DA! marka nortasuna.
Gainera, 50. urteurrena gitzarri hartuta etorkizunerako begirada duen kontakizun bat landu genuen. Indar-ideiak finkatu, prentsa dossierrak, diskurtsoak, etab.
Azkenik, spot, irrati kuina eta kartel grafikoetara eraman genuen “Bai, bada” sormen ideia zentrala, aldi berean “to be or not to be” ideiari erantzuten diona. 50. urteurrenerako sortutako marka nortasun berria aurkezteko balio izan zuena.
2016. urtean izan zen Durangoko Azokaren 50. urteurrena eta data esanguratsu hori marka estrategiaren inflexio puntu bilakatu nahi izan genuen. Ez genuen komunikazioan jauzi bat egiteko aukera galdu nahi.
50 eta askoz gehiago
Ikusi bezala, 50. ediziotik aurrera denetariko euskarritara eroan dugu DA! markaren garapena eta sorkuntza lana: kartela, seinalizazioa, egitaraua, liburuxka, gonbidapenak, etab.
51. edizioan, gainera, euskal herritar erdaldunei ere Durangoko Azokara etortzeko gonbidapena egin nahi izan zaie. Batez ere, euskal kulturagatik interesa duten eta Azokara hurbiltzen diren horiei. eta eslogana egokitu dugu publizitate grafikoan: DA! VIDA A LA CULTURA.
52. edizioan, aldiz, Azoka, lurralde bihurtu da, “Sormenaren Lurraldea DA!” leloarekin. Ez ohiko lurralde bat eraiki dugu, sormena iristen den lekuraino zabaltzen den lurraldea, euskara ardatz duena eta kultura oinarri. Gauzak horrela, Azoka kultur ekosistema osoa batzen duen lekua dela nabarmendu nahi izan dugu horrela: sortzaileak, hartzaileak, azpiegiturak, sareak eta kultur-politikak.
50 mugarri berezia zela pentsatuz hasi genuen lan hau. 51.ak eta 52.ak berezia izaten jarraitu dute. Eta 53.ak,54.ak eta… Denak izango dira bereziak guretzat, kultura aniztasunean sinisten dugulako. Euskal kultura maite dugulako.
51. edizioan, gainera, euskal herritar erdaldunei ere Durangoko Azokara etortzeko gonbidapena egin nahi izan zaie. Batez ere, euskal kulturagatik interesa duten eta Azokara hurbiltzen diren horiei eta eslogana egokitu dugu publizitate grafikoan: DA! VIDA A LA CULTURA.
Erlazionatutako lanak
sorland mugarriak
Entre Haches
Txanporta plaza 4 behea
Abadiño 48220 (Bizkaia)
+34 946 810 261
[email protected] | 2019-08-19T13:48:55 | https://sorland.eus/portfolio/da/ | [
-1
] |
Lameratxiki, auto-ilarak, eta bestelako gai polemikoak
Utzi erantzuna Kaixo guztioi:
Martitzenero legez, hemen gaituzu asteko errepasoa egiteko prest, Bermeoko Orriko Hesian jasotakoak batu eta gero gurera ekartzen ditugu astero.
Gaur ere zuen parte hartzeari esker laburpen mezua prestatu dugu.
Hasteko, argazki bat ekarri nahi izan dugu, horrela ikusmena apur bat gozotzen dugu.
Bermeo, Argazkia: Aitor Zabala
Aitor Zabalak oso argazki polita utzi baitigu eta horrekin irekiko dugu gaurko laburpena.
Bestalde, Bermeoko udalak eskaintzen duen foruan badirudi, aspaldiko partez, oso parte hartze handia izateaz gainera, bertan esaten direnak batzutan apur bat gogorrak izaten direla, bestela Iban Bilbao Barturenek esaten duen moduan “eta oin polemikuek: El RAVAL bermeano:“ mezu honetan, arrazakeri puntu bat ere sumatu daiteke, Ibanek gurera ekarri nahi izan du eta horren inguruko iritziak bermeotarrek ematen jarraituko dute. Hurrengoa, eta hau ere foro berezi horretatik ekarritakoa, “oinezkoentzat” alde zaharra: konklusio eta helburuak., badirudi oraindik ere auto ilarak nahiko handiak izaten direla eta goizeko eta arratsaldekoa batuta hiru bat ordu ematen dituztela ez aurrera, ezta atzera ere.
Bermeoko herritarrak kezkatzen dituen kontuen artean, Lameratxikiko bidegurutzean sortzen diren auto ilarak daude.
Bermeo: “Bermeotarra bazara edo, herritik kanpo egonda ere bertan gertatzen direnak ezagutu nahi badituzu, hauxe duzu zure topalekua. Hemen jasotzen baititugu deialdi, ohar, albiste, iritzi eta abarrak. Animatu eta zurea jarri. Hemen espero zaitugu. Gero herriko blogera eramango dugu, hesi honetan azaltzen den guztiaren errepasoa eginez. ” Edurne Laca: “ai! gure Bermio.” Duende Del Bosque: “ederra da, bertan izan naiz eta asko gustatu zitzaidan.” Denetaz hitz egiten eta iritzia ematen delako, oraingo honetan, kirol kontuak dakargu, hauek ere Iban Bilbao Barturenek gure hesira ekarritakoak “(arraune) Bermioko senior gaztiek: ” Jarraian datorrena ez da txantxetako modukoa, izan ere, adin txikikoei eraso egiteagatik atxiloketa ere eman baita Bermeon.
Iban Bilbao Barturenek Bermeoko Udaleko foroan dagoena ekarri digu Bermeoko Orrialdeko Hesira, baina horietaz gainera, zera dio: “Honek diez foruen gaur egun komentauenak: udal eta auzokoen inplikazioa eskatzen da, izan ere ez da kontu hau zuzen ikusten., hau da, ekialdetik datozenen denda asko eta handiak zabaltzen dituztela eta bertakoen dendetan sartu beharrean hauetan sartzeko arriskua ikusten dute bermeotar batzuk”. Bukatzeko, horrela bataiatzen du Iban Bilbao Barturenek “eta “des”gobierno de bermeo: “
Hau guztia, orain hemen jaso berri duzuen guztia, aipatu moduan, Bermeoko Udalak eskaintzen duen forotik gurera Ibanek ekarritakoak dira, eta amaiera emateko horrela esaten du Ibanek: “ta hori forue censureta dauena, ostantzien zelako astokeidxek irakurko lekidiez…”
Orain, bestelakoak ere ekarriko ditugu gurera, Roxi Loreak horrela idatzi baitu: “BERMEO atsegin dut benetan, urteak dira itsas portu hontaz maitemindu nintzela, eta AZKENEAN urtarrilaren 2010ean bisitatu nuen, gainera bueltatzea espero du”.Rocio Gperentzat, “Bermeo, amestutako lekua da”
Bermeo: “35urtetik beherakoentzat joskintza ikastaroa. Zuk botoiak eta kremailerak josten dituzu edo….?” Arantza Asolo Monasterio: “neuri be bai, faltaten jastenien ama hor konpon!!!” Amaia Fernández: “Niri amak josten dizkit, ja, ja, ja…”
Jostorratza alde batera utzi eta orain Beñat Mendietak diona ekarriko dugu, “Piraten erasotik libre geratu da `Ortube Berria´ ontzia Indiako Ozeanoan gertatutako erasoan; “guztiak onik” daudela jakinarazi dute. Eskerrak! ” Juan Antonio Valencia: “Bermeo sentimendu itzela da, indartsu dator eta kai muturrean apurtu egiten da, bihotzean taupada ematen du eta nire azalean tatuatuta dauden itsasoko oroitzapenak dira. Ezinezkoa da, berbekin deskribatzea, haurtzaroko kolore eta usaiak, ezta itsasoak jota utzitako aitaren etxeratzea, nekeak jota, ama besarkatzean erakusten dizun irribarrea jasotzean sentitzen dena esatea oso gaitza da. Bermeo betirako arnasten da, begi ninian gatzaz itsasoa margotzen du eta sirena hotsa gozoan zauden tokian zaude deitu egiten dizu.” (jatorrizkoa gazteleraz)
Mark Burns: “Bermeok Morondoko aparkalekuko 41 lekuak zabaldu ditu.” Momentuz hemen utziko dugu aste honetako laburpena eta datorren astera arteko bidean topatuko gara, hemen ez bada, Bermeoko orriko hesian. Ondo izan eta eskerrik asko zuen parte hartzegatik.
Sarrera hau argazkiak, gaurkotasuna argitaratua izan zen El Raval, Lameratxiki, Ortube Berria, Piratak etiketekin - 26 Urria, 2010 - idatzia. Ardi bi eta ahariaren lapurreta eta Anton Ormazaren heriotza
Utzi erantzuna Kaixo denori:
Hemen gaituzu beste behin ere, martitzenero legez Bermeoko Orrialdeko Hesiak jaso dituenen laburpena besapean.
Gero eta lagun gehiago gara orrialdean, orain, zure lagunak falta dira, beraz, gonbidatu itzazu eta horrela denon artean herriko albiste guztien berri zuzen-zuzena izango dugu.
Hasteko eta bukatzeko ditugunak ez dira oso albiste pozgarriak, izan ere lapurretak eta zendutako laguna daude, beraz, benetan asko sentitzen dugula. Ia aste honetan zehar bestelakoak iristen diren gurera.
Bermeo: “Baserri batean, ardi bi hil eta ahari bat lapurtu dituzte. ” Honen inguruan iritziak jaso dira orrialdeko hesian eta horrela esaten dute: Nagore Maeso Arrizabalaga: ” zelako faena egin dizueten, ze pena ez? “ Rafa Córdoba: “Batzuk, animaliak baino animaliagoak dira” Beñat Mendieta: “Benetan, aski da…ez? Hemen, lanean ari denari min ematen.” MIren Jauregizar: “Ikusten duzue nora iritsi garen, eta hau, hasiera besterik ez da”
Beñat Mendieta: “88 urte zituela Anton Ormaza hil egin da, EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko lehendakari izandako zendu da. Goian bego. Asko sentitzen dut. Besarkada beroa senide eta lagunei.”
Bermeotarra bazara edo, herritik kanpo egonda ere bertan gertatzen direnak ezagutu nahi badituzu, hauxe duzu zure topalekua. Hemen jasotzen baititugu deialdi, ohar, albiste, iritzi eta abarrak. Animatu eta zurea jarri. Hemen itxaroten zaitugu.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte agurtuko gara, bitartean hemen edota Orrialdean bertan topo egingo dugu.
Sarrera hau gaurkotasuna argitaratua izan zen Anton Ormaza etiketekin - 19 Urria, 2010 - idatzia. Euskal Herria dantzan, Alakrana Bermeoren gogoan, Quintron, Eureka Hot
Utzi erantzuna Kaixo guztioi,
Zer moduz? “Zubia” duzue? Horrela bada, aporbetxatu eguna, eta biharkoa ere, garai onak laster igarotzen direlako… Eta, bueno, lanean bazaudete, animo!! Bakarrak ez zarete, hori ere ez ahaztu… Goazen, asteari ekiteko, Bermeok Facebooken duen orrialdearen hesira, ikusteko zer partekatu duzuen bertan azken egunotan.
Itxaso Apraizek zera esan zuen: “Euskal Herria dantzan. Oso bideo ederra, benetan”. Ez baduzue ikusi, ez galdu. Mutil batek Euskal Herriko zenbait txoko aurkezten ditu. Barregarria eta hunkigarria, aldi berean!!
“Alakrana gehiagorik ez!!!”, esan zuen Mikel Agirresarobe Telletxeak. Ez dugu ahaztuko orain dela urtebete bizitzen ari ginena; eta, jakina, Mikelek esaten duenez, espero dezagun inoiz ez egotea berriro horrela…
Jose Aitor Alberdi Bergarechek hauxe esan zuen: “AUPA BERMEO, AURRERA BETI”. Hitz gutxi, baina ondo esandakoak, benetan!!
Aritz Markaida Bilbaok, ostegunean, hauxe utzi zuen hesian: “GAUR!!!!! QUINTRON & MISS PUSSYCAT ( New Orleans, USA) EUREKA HOT IV (BERMEO) Urriak 7 Octubre, eguena/jueves Nuntxaku Zentrua – Kapilla, 20.30etan “PUNTUAL”, 5€. Hammond/rhodes antzeko piano batekin arma bezala hartuta eta auto bat bezala tuneaturik -claxon, ihes-hodi eta guzti-, perkusioak, bere Drujm Buddy eta txotxongilo armategi batekin, Quintron penintsulara dator Miss Pussycat eta euren txotxongiloekin Louisianako museo batetan grabaturiko diska berriko kantuak aurkezten. Quintron/Miss Pussycat esperientzia erdideskontrolaturiko elektronika kaosa da, eztanda txikiekin, arropa sinestezin eta txotxongilo dibertigarriekin. Underground-aren printzea balitz bezala, Quintron disko musika, garagea, noise eta rocka arraina uretan bezala mugitzen da, instrumentu desberdinak alda batera joaz. Benetako jaia. Arratsalde gaua hasteko Bermeoko Eureka Hot IV taldea izango dugu, soul/funk/punk-aren ayatolah berriak”. Egon zineten bertan? Irudi hau ere partekatu zuen Aritzek:
Aritzek hesian utzitako irudia.
Honela amaituko dugu, gaurkoz; egun batzuen buruan, hona itzuliko gara, Bermeoko hesian ikusitako nobedade guztien berri emateko. Ordura arte!! Mila esker eta gora Bermeo!!
Sarrera hau gaurkotasuna, kultura argitaratua izan zen Alakrana, Eureka Hot, Euskal Herria dantzan, Miss Pussycat, Quintron etiketekin - 11 Urria, 2010 - idatzia. Alakranaren amesgaiztoak urtebete, Lazkanoren lanak, “Aita Guria”
Udazkena baina udako giroa gauden honetan, Bermeoko Orrialdeko hesian jasotakoen errepasoa ekarri dugu.
Asteko, une gozo bat eskainiko dugu oraingo honetan. Artea eta historia gerturatzeko jardunaldiak prest dira. Bederatzi herri zu itxaroten daude.
Urtebete Alakrana bahituta egon zela. Itxaso Apraiz: “Alakranaren amesgaiztoa orain dela urtebete hasi zen… ” Edurne Laca:” aupa gure BERMIO aunque este en Torrevieja, soy bermeana y la tierra tiraaaaaaaaaaaa”
Berrmeokoa zara? Herriaren inguruko albisteak, deialdiak, argazkiak edo iritziak badituzu, hemen aurkezten dugun orrialdean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bere hesian, Bermeori buruzko edozein gauza partekatu ahal duzu, eta 650 bermeotar baino gehiagok entzun eta ikusiko zaituzte. Guk ere laguntza emango dugu, horrela izan dadin. Anima zaitez! Iban Bilbao Barturen: “ia ondiño bermioko foroko censoriek baño bihar geixau okingo bazun…” Lontzo Sainz: “Konturatu zarie? 666 kide Bermiok: PIZTIAREN ZENBAKIXE ))), Iban Bilbao Barturen: “jajajaja ” Karmelo Siguenza Kamba: “Jajajajajaaja, 666 The number of the best…………….”
Maite Ara: “Hola bermeo !!!! Saludos desde texas tengo unos maravillosos recuerdos de juventud!! de lekeiitio para bermeo y de bermeo para lekeitio ♥”
Rud Beckia: “Joan zara? Lazkanoren lanak Bilboko Arte Ederretako Museoan. Denbora duzu Urtarrilaren 16 arte hor izango baitira. ”
Bestelako margo lanak ere badira herrian….oso bestelakoak jakina…AITA GURIA ere zaindu behar da, eta horretan dabiz orain, ontzia margotzen, baleontzi ederra bera.
Leslie Adams: “Bermibus-a daukazu? Adi egon….abantailak ditu eta. Bermeoko saltzaileek 1.000 autobus txartel banatuko dituzte. ”
Eskerrik asko zure laguntzagatik eta laster arte.
Sarrera hau gaurkotasuna argitaratua izan zen Aita Guria, Alakrana, Bermibus, Lazkano etiketekin - 5 Urria, 2010 - idatzia. Blog honetan Facebook-eko Bermeoko taldearen jarduna laburbilduko dugu. | 2013-06-18T07:59:58 | http://www.blogseitb.net/bermeo/2010/10/ | [
-1
] |
Izena: Junkaleko andre mariaren eliza
Helbidea: Junkal Plazatxoa, 1
Eraikintza Data: 1508
Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan
Beste Izenak: Nuestra SeÑora del Buen Seguro o de Irun
Irungo Junkaleko Andre Maria dagoen lekuan bazen lehendik beste bat, herria hazten ari zelako XV. mendean lurrera bota zena. Berria, orain zutik dagoena, mende bat lehenago hasi ziren jasotzen eta XVII. mendearen hasieran bukatu zen. Horregatik dira nabari bertan estilo desberdinak: euskal gotikoa, XV. mendeko estilo errenazentista eta portadako estilo barrokoa. 1973. urteaz gero interes historiko-artistikoa duen Monumentu Nazionala da.
Eraikin exentua da, eta berorren oinplanoa euskal gotikoaren ereduari jarraituz egina da. Hiru habearte ditu, guztiak garaiera berdinekoak, baina erdikoa alboko biak baino zabalagoa da, eta hirurak XVI. mendeko gurutze gangaz estalita daude. Absidea, kanpotik ikusita, oktogono formakoa da. Horiez gainera korua eta kanpandorrea ditu.
Kanpoaldean hormei atxikita dauden kontrahormek eusten diote eraikinari, eta barrualdean bi zutabe klasiko sendo-sendok: zilindro formako fustea dute, eta kapitel doriartoskanarra. Barrura sartzeko bi ate dira, baina nagusiak bakarrik du oso portada ederra. Bi zatitan banatuta dago, bata bestearen gainean. Beheko zatian ate handi bat dago,moldura finez hornitutako janben artean; alde banatan zutabe klasiko batzuek eusten diote taulamenduari, zeinaren frisoan triglifoak eta metopak ikusten diren. Beste zatian, behekoaren gainean dagoenean, mentsulen gainean friso zabal bat ageri da pilastra apainduekin; pilastra horiek frisoaren janbak ere badira, eta frontoi makur bati eusten diote. Alboetako bi hormetan dauden launa baoetatik eta elizaren oinean dagoen okulu zirkulu formakotik sartzen da barrura argia.
Eraikina ia osorik harlanduz egina da; gangak hormigoizkoak dira eta emokatuta daude.
Barrualdeko hondasun artistikoen artean azpimarragarri da erretaula nagusia: eskulturak Joan Bazkardok eginak dira eta arkitekturari dihoakiona Bernabe Corderok. Bertako bitxirik ederrena XII. mendeko jatorrizko Andra Mariren kopia bat da. | 2020-08-07T21:37:03 | https://www.hiru.eus/eu/arte/patrimonio-religioso/-/journal_content/56/21564/4050813 | [
-1
] |
Alaitz81 | Favoritos | Mister Wong
Ingresar InicioRegistrarIniciar sesiónGruposCosasAyudaBlog Alaitz8121 MarcadoresDies ist eine Auswahl interessanter Empfehlungen von Alaitz81Um alle Empfehlungen sehen zu können musst du dich vorher anmelden und oder einloggen.
Software gratis para discapacidad :: Freeware:: Software libre educación especial Software libreak eskeintzen dituen orrialdea, arazo edo defizientzia ezberdinak dituzten haurrekin TICak erabiltzeko.integración inclusión software Guardado a las 20.05.2012 tecnoTIC.com | tu portal TIC de TecnologíaTICak Bigarren Hezkuntzan txertatzeko baliabideak eskeintzen dituen web orrialdea.tecnologías tic enseñanza aula Guardado a las 20.05.2012 Curso Virtual Integración Educativa TICak eskolan txertatzeko kurtso birtualacurso tic aula Guardado a las 20.05.2012 Educación Inclusiva - Personas con discapacidad visualEspainiar Estatukio Hezkuntza Ministeritzak sorturiko gida, ikusmen urritasuna edo ikusmen arazoak dituzten haurrekin lanean aritzeko. Eskola Inklusiboaherramientas recursos discapacidad visual Guardado a las 20.05.2012 Departamento de Educación, Universidades e Investigación - Gobierno Vasco - Euskadi.netEusko Jaurlaritzako Hezkuntzako departamentuahezkuntza eusko jaurlaritza Guardado a las 20.05.2012 Recursos para la Pizarra DigitalArbel digitalerako errekurtsoak eskeintzen dituen web orrialdeal.hezkuntza baliabideak lehen_hezkuntza bigarren_hezkuntza web2.0 arbela Guardado a las 20.05.2012 Lehen Hezkuntzarako ErrekurtsoakLehen Hezuntzarako baliabideak aurkezten dira. Irakasgai ezberdinetako baliabideak.
Teknologia berriekin erlazionaturiko baliabideak ere aurkezten ditu.lehen-hezkuntza Guardado a las 20.05.2012 BLOG, WEBQUEST, BLOGFESOR: NUEVOS RECURSOS PARA LA EDUCACIÓN ACTUALTeknologia berriak hezkuntzan. Irakasgaierako lagungarria.blogs blog explicativo Guardado a las 18.05.2012 Tecnología en Educación EspecialTICak autismoa duten haurretantecnología educación especial autismo telefonos ipad ipod [»]Guardado a las 18.05.2012 aprendizaje cooperativo y aula inclusivaIkasketa kooperatiboa eta hezkuntza inklusiboari buruzko artikulua.
Baliabideak eta adibideak agertzen dira.bases Guardado a las 18.05.2012 EDUCAR CON REDES SOCIALES Y WEB 2.0Irakasgaierako irakurgai interesgarria (pdf)web-2.0 e-learning redes-sociales Guardado a las 18.05.2012 El color de las flores - YouTubeEskola inklusioa: ikusmen arazoak.
Bideoabases Guardado a las 18.05.2012 Metodologia PACIECómo integrar la tecnología en el aulametodologia pacie Guardado a las 18.05.2012 English exercises - grammar exercises - learn english onlineIngeleserako baliabideakenglish hizkuntza hezkuntza Guardado a las 16.05.2012 Apuntes sobre blogs: Dropbox para enlazar archivosBlogean trebatzeko errekurtsoak aurkezten dituen bloga.incrustar embeber jclic hot potatoes blog Guardado a las 16.05.2012 Recursos para administradores de red « Inclusión digitalconectar igualdad Guardado a las 16.05.2012 "Las TICs en Educación"blog tic educacion web_2.0 red internet Guardado a las 16.05.2012 La Escuela del Siglo XXI - homeinvestigación educación wiki inclusión alfabetización web2.0 Guardado a las 16.05.2012 Libros Virtuales y sus posibilidades educativas dentro de una escuela inclusiva.Artikulu dokumentua. Liburu digitalek eskola inklusiboetan eskeintzen dizkiguten aukerak eta ekar ditzaketen onurak.
liburu digitala inklusiboa Guardado a las 16.05.2012 Red para una escuela inclusivaHezkuntza tradizionalaren alternatibak. Lanerako planteamendu desberdinak planteatzen dira blog honetan.educaión inclusiva Guardado a las 16.05.2012 EDUCACIÓN Y T.I.C.: DIEZ DESAFÍOS PARA LA CONSTRUCCIÓN DE UNA ESCUELA INCLUSIVADiez desafíos para la construcción de una Escuela Inclusiva: conclusiones del Congreso Nacional de Diversidad, Calidad y Equidad Educativablog Guardado a las 16.05.2012 Alaitz81 se interesa en tic, hezkuntza, bases, inclusión, aula y blog.Contactodefrrucnen | 2013-05-20T08:59:05 | http://www.mister-wong.es/user/Alaitz81/ | [
-1
] |
Hay 28 resultados para Imagen y Sonido >> Instrumentos musicales en CualquieraAbaltzisketaAdunaAiaAizarnazabalAlbizturAlegiaAlkizaAltzagaAltzoAmezketaAndoainAnoetaAntzuolaAramaAretxabaletaArrasate-MondragónAsteasuAstigarragaAtaunAzkoitiaAzpeitiaBaliarrainBeasainBeizamaBelauntzaBerastegiBergaraBerrobiBidegoianDebaDonostia-San SebastiánEibarElduainElgetaElgoibarErrenteriaErrezilEskoriatzaEzkio-ItsasoGabiriaGaintzaGazteluGetariaHernaniHernialdeHondarribiaIbarraIdiazabalIkaztegietaIrúnIruraItsasondoItziarLarraulLasarte-OriaLazkaoLeaburuLegazpiLegorretaLeintz-GatzagaLezoLizartzaMendaroMutiloaMutrikuOiartzunOlaberriaOñatiOrdiziaOrendainOrexaOrioOrmaiztegiOrozkoPasaiaSeguraSoraluzeTolosaUrnietaUrretxuUsurbilVillabonaZaldibiaZarautzZegamaZerainZestoaZizurkilZumaiaZumarraga
Sé el primero en valorar esta ficha Arrasate-Mondragón Sonido, iluminación y video profesional. Servicios técnicos para cualquier clase de evento. Soluciones audiovisuales. Comunicación audiovisual. Instrumentos musicales. ... Ver ficha completa
Sé el primero en valorar esta ficha Beasain ElectrodomésticosDistribuidor oficial de telefonía móvil MOVISTARInstrumentos musicales ... Ver ficha completa
Afinador de Pianos Alejandro Espinosa
Sé el primero en valorar esta ficha Donostia-San Sebastián Especializados en transporte, montaje y organización de eventos musicales. Transporte de intrumentos, montaje de escenarios, backline... ... Ver ficha completa
AFINADOR DE PIANOS KOLDO ARRATIBEL
Sé el primero en valorar esta ficha Donostia-San Sebastián AFINACION RESTAURACION Y VENTA DE PIANOS NUEVOS Y DE SEGUNDA MANO. ... Ver ficha completa
Sé el primero en valorar esta ficha Irún ACADEMIA DE MUSICA, DANZA Y CUERPO Un lugar lleno de posibilidades para expandir el cuerpo y la mente. ... Ver ficha completa
Sé el primero en valorar esta ficha Legazpi Instrumentos musicalesAlquiler de equipos ... Ver ficha completa
LAZCANO LOPEZ JOSU
KOLDO TRIKITIXA ESKOLA
HERNANDEZ RIAL TOMAS
GONG DISCOS EUSKADI, S.L
IGNACIO MORENO JOSE MANUEL
BERTSO HOP BILINTX | 2013-06-19T15:56:49 | http://gipuzkoamarket.com/empresas-profesionales/por_localidad/Imagen%20y%20Sonido/Instrumentos%20musicales | [
-1
] |
Autoren: Maite Melero Autoren: Marko Tadić Autoren: Inma Hernáez Autoren: Piotr Pęzik Autoren: Hans Uszkoreit Autoren: Sophia Ananiadou Alle Filter entfernen | 2020-03-30T11:04:56 | https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3ASophia+Ananiadou/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AMaite+Melero&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AMarko+Tadi%C4%87&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AInma+Hern%C3%A1ez&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3APiotr+P%C4%99zik | [
-1
] |
Begiurdin: May 2014
Baratze kondu: Tomate landarea hazitik
Urtetik urtera, Pialenbordako jabeak maite du etxeko mozkinetarik landareak sortzea. Egiazko baratzezaina!
Mota desberdinetarik tomate ederrenen hazi batzuk kontserbatzen ditu paperezko poltsetan eta sasoina hurbiltzean ereiten ditu "porexpan" kaxa batzuetan. Hein bateko landareak sortuak direnean... segida argazkitan:
Hara gure mintegia etxe aitzinean, hego ekialdeko iduzkiari buruz emana, gerizan, balkoin azpian.
Lehen hola ari ziren gure baserrietan. Ez zuten hargatik mundu guziari komunikatzen oraintxetan ari naizen bezala... Baina tira, artikulu xume hau behatuko duen baratzezain berri den baten bati laguntza edo beste hainbeste egiteko tirria sortzen bazaio, merezi du!!
Egilea: Maite Deliart ordua: 11:32 iruzkinik ez: | 2018-02-18T17:46:35 | http://larrungo-begiurdin.blogspot.com/2014/05/ | [
-1
] |
Asti Lekuko neskak atleta ezin hobeak! - Asti Leku ikastola
Home » Albisteak » Astiberri » Asti Lekuko neskak atleta ezin hobeak!
Asti Lekuko neskak atleta ezin hobeak!
Asti Lekuko hainbat neskak oso emaitza onekin burutu dute Bizkaiko Atletismo txapelketa.
Maialen Rey bere kategoriako (1. urteko haurrak) Bizkaiko txapelduna izan da proba konbinatuetan, eta Maider Robledo hamargarrena.
Maialenek altuerako proban ere lortu du 1. postua eta Maiderrekin batera, erreleboena ere bai (4×80).
Kluben artekoan ere heldu dira garaipenak (Asti Lekuren laguntzailea den Portugaleteko Bihotz Aratzean daude guztiak), Maialen 1.a izanik hesietan, Naroa Rodrigo 1.a pisuan eta June Santín 6.a 1000 metrokoan.
Hurrengo erronka Euskadiko txapelketa da. Animo neskak! | 2018-08-21T19:41:16 | https://astileku.eus/eu/asti-lekuko-neskak-atleta-ezin-hobeak/ | [
-1
] |
Dronak. Muntatze eta hegaldia. | Doplay
Dronak. Muntatze eta hegaldia.
Materiala: Drona - Muntatze kit.
Dron bat urrutitik kontrolatzeko eta hegan egiteko gai den ibilgailua da. Tailer honetan zeintzuk diren bere parteak ikasiko dugu, hasieratik montatu eta kalibratu eta hegan egiteko estilo desberdinak lortzeko programatuko ditugu.
Droi baten atal naguasiak hauek dira:
Markoa (edo frames): Koloredun eskeletoa da. Oinarrizko euskarria.
Motorrak, helizeak, etabar.: Eskeletoa airean mantentzeko osagai naguasiak. ESC-ak (Electronic Speed Control) edo Abiadura kontrolatzaile Elektronikoak potentzia elektrikoa erregulatzen du eta motorren birak kontrolatzen ditu altxatze egonkorra lortzeko, biraketak, aurrera eta atzera aleroiak erabili gabe egoteko.
Hegaldi kontrolatzailea: Makinaren muina da. Seinaleak jasotzen ditu sentsoreen bidez eta eskeletoan gertatzen den dena kontrolatzen du.
Bateriak: Funtsezkoa da pisu/ahalmen oreka ona izatea dronare hegaldia hobetzeko.
Irrati hartzailea: Urrititiko kontrolaren bidez bidaltzen diren Irrati seinaleak jasotzearen arduraduna da.
Gainera ere hauek erabiltzen dira:
GPS eta Iparorratza: Kokapena jakiteko eta guk esandako puntu batera joateko aginduak emateko. Kamara eta egonkortzailea. FPV (First Person View) zuzenean bideoa trasmititzen duen sistema bat da.
Aurkezpena: Dron bat zer det eta bere ezaugarri garrantzitsuen azalpena.
Atale desberdinen prestaketa: plaka aurre-estainatzea, klabeak doitzea, konektore soldaketa, ESC soldatzea PDB-an (power distribuition board), indar moduloa soldatu…
Dronaren montaia: hankak frameak kokatu, AMD (Placa Ardupilot Mega) kokatu, irrati hartzailea APMra konektatu, lurreratze sistema kokatu…
Dronaren konfigurazioa: APM plaka, software misión planner, azelerometroak eta konpasa kalibratu, indar moduloa, emisora ajustatu, egiaztapenak, motorrak kalibratu, bateriak…
Ruta autonomoen sorkuntza: ruta errazak, interés puntuak dituzten ibilbideak…
Talde bakoitzak drona montatzeko pieza guztiak dituen KIT bat eta herramientak izango ditu. Arreta berezia SEGURTASUN ARAUEI.
Pausuz pausu jarraituko dugun gida bat dugu:
Segurtasun arauak.
Dronen atal desberdienen sarrera. Zailtasuna aldakorra da. Edozein kasutan, nahiz eta era autonomoan montatuko dituzte, pausu guztiak begiralearen gainbegiratzearekin egingo dituzte segurtasuna dela eta. Baita ere pausoak ondo jarraitzen direla ziurtatzeko.
Dronaren montaia. Elementu guztien kokapena. Hau ere begiralearekin.
Dronaren konfiguraziona. Elementu desberdinak eta programa (software).
Hegaldi-bideak sortu (software).
Egindako Dronak (Muntatze eta hegaldia) tailerrak
Be the first to review “Dronak. Muntatze eta hegaldia.” Utzi erantzuna | 2019-11-13T05:40:00 | https://www.doplay.es/product/drones/?lang=eu | [
-1
] |
ESKOZIAK EUROPAR LEGEDIAN PARTE HARTZEN JARRAITU NAHI DU
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa "baikor" azaldu zen atzo lurralde horrek Europar Batasunean jarrai dezala ahalbidetuko duen bide bat aurkitzearen gainean, Erresuma Batuak "Brexit"aren alde egindako hautuaren ostean; hala ere, asmo horrek dituen zailtasunak onartu zituen.
Sturgeon Bruselara joan zen atzo Europako erakundeetako arduradunekin (horien artean Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentea eta Martin Schulz Euroganberakoa) elkarrizketatzeko asmoz.
Bilerak "emankorrak" izan zirela azaldu zuen batzarren ostean, eta sentsazio "baikorrarekin" bueltatuko dela Bruselatik, "entzuteko borondatea" aurkitu baitzuen. Dena dela, aitortu zuenez, ez ditu gutxiesten Eskoziak aurre egin behar "zailtasunak".
Azpimarratu nahi izan zuen bere bisita Erresuma Batuko herritarrek Europar Batasunetik ateratzearen aldeko boza eman eta handik gutxira egin dela; izan ere, Hogeita zazpien eta Erresuma Batuaren arteko negoziaketei begira, hasieratik argi utzi nahi du Eskoziak Batasunean jarraitu nahi duela.
"Nire aldetik nabarmendu egin dut Eskoziak Europar Batasunaren parte izaten jarraitu nahi duela", esan zuen Sturgeonek, eta gogorarazi zuen eskoziarren % 60k Batasunean jarraitzearen aldeko botoa eman zuela.
Beste galdeketa bat eginez gero, "beste argudio batzuk egongo dira, baita 2014koaz bestelakoa izango den beste eztabaida bat ere", iritzi zion.
Espainia eta Frantzia, aurka
Erresuma Batua gabe hogeita zazpien artean egin zuten lehen europar biltzarrean Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentea zein François Hollande Frantziako presidentea Eskoziari buruz hitz egin zuten.
Bileratik atera eta gero, Rajoyk esan zuen "negoziaketetan zehar Erresuma Batua joan egiten bada, Eskozia ere Europar Batasuneko erakundeetatik aterako da". Bestalde, Hollandek ohartarazi zuen negoziaketa Erresuma Batuarekin egingo dela, "ez Erresuma Batuko parte batekin".
Alabaina, Frantziako presidenteak zehaztu zuenez, "aipatu negoziaketa nolakoa den arabera, beharbada Eskoziari buruzkoa izan daiteken konponbidea edo egoera aintzat har daiteke, baina inoiz hori negoziaketa hori baino lehen".
Europar erakundeak, zain
Europako erakundeetako ordezkariek, bere aldetik, Sturgeonen jarrera zein zen entzun zuten, baina esan zioten ez zutela "barne prozesu batean" eskurik sartuko.
"Ez Donaldek (Donald Tusk, Europar Kontseiluaren presidentea) ez nik (Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentea) ez dugu asmorik Erresuma Batuari dagokion prozesu baten esku hartzeko asmorik. Hori ez da gure betebeharra", nabarmendu zuen. | 2018-03-17T18:19:44 | http://www.adecoabogados.com/eus/entrada.php?id=100 | [
-1
] |
Curs valutar detaliat, 11 01 2019
10-01-2019 (Lei)
Euro EUR 4,6782 +0.0018 4,6764
Dolar SUA USD 4,0586 +0.0013 4,0573
Dolarul australian AUD 2,934 +0.0197 2,9143
Leva bulgareasca BGN 2,392 +0.001 2,391
Dolarul canadian CAD 3,0766 +0.006 3,0706
Francul elvetian CHF 4,1309 -0.0228 4,1537
Coroana ceha CZK 0,1829 +0.0004 0,1825
Coroana daneza DKK 0,6267 +0.0003 0,6264
Lira egipteana EGP 0,2264 -0.0001 0,2265
Lira sterlina GBP 5,1833 +0.0109 5,1724
100 Forinti maghiari HUF 1,4555 +0.0014 1,4541
100 Yeni japonezi JPY 3,7493 -0.0013 3,7506
Coroana norvegiana NOK 0,4801 +0.0008 0,4793
Zlotul polonez PLN 1,0894 +0.0024 1,087
Rubla rusesca RUB 0,0607 +0.0002 0,0605
Coroana suedeza SEK 0,4574 +0.0006 0,4568
Lira turceasca TRY 0,7449 +0.0023 0,7426
Drept sp. de tragere XDR 5,6776 +0.0067 5,6709
Gramul de aur XAU 168,734 +0.1612 168,5728 | 2019-11-21T01:13:30 | http://www.curs-bnr.ro/curs-valutar-detaliat-11-01-2019.html | [
-1
] |
Serbia eta Montenegro - Wikipedia, entziklopedia askea.
Serbia eta Montenegroko Estatu batasuna
Errepublika/Konfederazioa
Serbia eta Montenegroren kokapena
Montenegroren banaketa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serbia eta Montenegro (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Serbia_eta_Montenegro&oldid=4797457"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Serbia eta MontenegroXXI. mendean desagertutako herrialdeakEzkutuko kategoriak: Fitxategiren baterako lotura hautsia duten orriakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua
AfrikaansAlemannischAragonésالعربيةمصرىAsturianuAzərbaycancaБеларускаяБеларуская (тарашкевіца)БългарскиBosanskiCatalàČeštinaCymraegDanskDeutschΕλληνικάEnglishEsperantoEspañolEestiفارسیSuomiFrançaisArpetanNordfriiskFryskGaeilgeGalegoעבריתहिन्दीHrvatskiMagyarBahasa IndonesiaIdoÍslenskaItaliano日本語ქართულიҚазақша한국어KernowekLimburgsLietuviųLatviešuМакедонскиМонголमराठीBahasa MelayuMaltiPlattdüütschNedersaksiesनेपाल भाषाNederlandsNorsk nynorskNorsk bokmålOccitanИронਪੰਜਾਬੀKapampanganPolskiPortuguêsRomânăРусскийSarduSicilianuScotsSrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishSlovenčinaSlovenščinaShqipСрпски / srpskiSvenskaKiswahiliதமிழ்ไทยTagalogTürkçeУдмуртУкраїнськаاردوTiếng ViệtYorùbá中文Bân-lâm-gú Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 4 apirila 2015, 11:40. | 2016-10-25T08:33:28 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Serbia_eta_Montenegro | [
-1
] |
pierre balmain jacket price, pierre balmain classic coat - blue navy men coats,pierre balmain sale,where can i buy, pierre balmain fur coat delicate colors
Home >> Pierre Balmain >> Men >> Coats >> Pierre Balmain Classic coat - blue navy Men Coats,pierre balmain sale,pierre balmain t shirt,reasonable sale price
Pierre Balmain Classic coat - blue navy Men Coats,pierre balmain sale,pierre balmain t shirt,reasonable sale price
Model: Pierre Balmain 001697
pierre balmain dress sale pierre balmain men coats , pierre balmain classic coat - blue navy men coats,pierre balmain sale,pierre balmain t shirt,reasonable sale price pierre balmain ties prices,great deals | 2018-02-25T07:30:07 | http://www.coopermorgans.com/pierre-balmain-classic-coat-blue-navy-men-coatspierre-balmain-salepierre-balmain-t-shirtreasonable-sale-price-p-1697.html | [
-1
] |
IMH Sariak 2009 enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioari — IMH
IMH Sariak 2009 enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioari
IMH Sariak 2009 enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioari Ikasle ohi aipagarriak Elgoibarko enpresa ezagun batean egiten du lan eta bere inplikazioa eta ardura enpresaren estrategia teknologikoan giltzarri bilakatu da. https://www.imh.eus/eu/albisteak/imh-sariak-2009-enpresa-kultura-eta-lanaren-balioen-inplikazioari https://www.imh.eus/eu/albisteak/imh-sariak-2009-enpresa-kultura-eta-lanaren-balioen-inplikazioari/@@download/image/09 hlh sariak babeslekolaboratzailea.jpg
Ikasle ohi aipagarriak Elgoibarko enpresa ezagun batean egiten du lan eta bere inplikazioa eta ardura enpresaren estrategia teknologikoan giltzarri bilakatu da.
Aurreko urteetan ekintzailetasuna, nazioartekotasuna eta berrikuntza kontutan izan baditugu, aurten enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioa hartu dugu gai nagusitzat.
Krisia dela eta azken Woka berrikuntzarako hausnarketa saioetan, enpresetan eta gizartean amankomuna den beharra azaleratzen da: indibidualismoa, etika falta eta epe laburrei aurre egiteko baloreak sustatzea, eta indibiduoen identitate soziala eta lanaren beraren balio soziala berreskuratzea. Egun, gaitasun teknikoez gain, jarrerazko gaitasunak eta harremanetarako gaitasunak hobestu nahi ditugu, pertsonen garapena erraztu ahal izateko. Lanaren, esfortzuaren eta elkartasunaren balioa sustatu nahi dugu. Oparotasunaren ondorioz, lanak balioa galdu du kontsumoa eta aisialdiaren aldean. Gizarteak, oro har, baina hezkuntzak bereiziki lanaren beraren balioa aintzatetsi behar dute gazteen aurrean.
Beraz, ikastetxeen funtzioa bada langile edo ekintzaile bihurtuko diren gure ikasleengan balio hauek sustatzea.
Aurten aurkeztu diren ikasle ohi aipagarrien artean aukera izan dugu lanaren balio soziala nabarmen adierazten duten esperientzia identifikatzeko. Gure ikasle ohi honen ardura, Elgoibarren kokatuta dagoen bere enpresaren estrategia teknologikoan giltzarria den funtzioak betetzera eraman du. Ostiralean ezagutuko dugu bere ibilibidea, sari banaketan kontatuko baitigu bere esperientzia.
Ikasle ohi aipagarriarekin batera aurtengo ikasle sarituak ere ezagutuko ditugu ekainaren 19an, IMHko Areto Nagusian eguerdiko 12.30etan burutuko den ekitaldian. Ekitaldira gonbidatuta zaudete. Mesedea adierazi etorriko zaren. Eskerrik asko.
IMHk esker ona adierazi nahi dizkie aurtengo babesa eta kolaborazioa eman dute enpresa guztiei.
Sariei buruzko informazio gehiago ... | 2020-07-11T10:42:27 | https://www.imh.eus/eu/albisteak/imh-sariak-2009-enpresa-kultura-eta-lanaren-balioen-inplikazioari | [
-1
] |
Autoak kalteak autobidean zegoen objetu baten eraginez | Consumer
: Autoak kalteak autobidean zegoen objetu baten eraginez
Gertaera mota horren erantzule ihes-tutua edo dena delakoa galdu duen ibilgailuaren jabea da, inor izatekotan, zabarkeria erakutsi duelako. Bere erantzukizuna denez, ardura handiagoa jarri behar zuen aurkitu eta errepidetik jasotzeko. Beraz, lan zaila da, edo ia ezinezkoa, ustezko erruduna aurkitu eta gurpilen lehertzeagatik kalteordaina eskatzea.
Bestalde, trafikoa antolatzea eta bide publikoen segurtasuna eta zainketa administrazioari dagokio, baina kalteen ordaina jasotzeko asmoz erantzukizuna administrazioari leporatzea ere ez litzateke bidezkoa.
Administrazioa derrigortuta dago hiritarrei zerbitzu publiko baten ondorioz sortutako kalteen ordaina ematera, baina gure ustez ezin du bide publikoaren erabilera normalaren barruan gertatzen den edozein kalteren erantzule egin. Bide horretatik, epaitegiek ere behin baino gehiagotan argudiatu dute ezin dela aurreikusi eta ekidin errepidean era honetako gauzak (egur zati bat, gurpil bat...) aurkitzea. Ezin da espero izan, bestalde, autoetatik erotzen den edozein gauza jasotzeko etengabeko zainketa egitea ere. Administrazioa erantzule jotzen da kalteak eta zirkulazio istripuak bestelako arrazoiengatik gertatzen direnean: babes-hesirik ez dagoelako edo egoera txarrean daudelako errepidera animaliak sartzen direnean, trafiko-seinaleen akatsak edo erortzea, errepidea labankor egotea, edo seinaleztapen- edo garbiketa-neurririk ez hartu izana, besteak beste. | 2020-03-31T17:23:01 | https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/lo-mas-practico-eu/consultorio-eu/autoak-kalteak-autobidean-zegoen-objetu-baten-eraginez.html | [
-1
] |
Bermatua, lehiakorra eta iraunkorra — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bermatua, lehiakorra eta iraunkorra
Bermatua, lehiakorra eta iraunkorra
Amatiño 2009/07/02 23:07
Edozenbat eibartarrek arazo dezente izan dute gaur goizaldetik aurrera, argindarrik gabe aurkitu baitute euren burua lanerako esnatu eta jaiki direnean. Ustebakoa gero. Segurutik gaurregungo mendebalde-gizarteak ez du inondik ere uste horrelakorik gertatu daitekeenik edozein astegun buru zuritan. Baina, bistan da gertatu gertatzen dela, oso lantzean behin baino ez bada ere.
Edozein energia-motak, ona izango bada, hiru baldintza bete behar ditu: bermea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna. Bermea, hau da, segurua eta etenik gabekoa. Lehiakorra, kontsumitzaileek onetsi dezaketen aukeran eta prezioan. Eta iraunkorra, ingurumena gogoan izango duena.
Diru-arazorik eta ingurumen-ardurarik ez duen kontsumitzaileak bermea baino ez du gogoan izango. Ekonomilariak esango du garrantzitsuena lehiakortasuna dela eta buruan ekologiarik besterik ez duenak, aldiz, iraunkortasuna. Baina soluzioa, inon egotekotan, hiru baldintzetan dago.
Energia-zerbitzuak bermea behar du, inork ez luke-eta kirofanoan dagoen artean argindarra joan zedin nahi. Energia lehiakorrari lehentasuna eman behar zaio, besteak beste hain lehiakorrak ez direnak lehiakorrago izaten zaildu daitezen. Eta, hirugarrenik --last but not least-- iraunkorra izan behar du, benetan etorkizunik izan dezan.
Hiru baldintzok erabat betetzen dituen energiarik ez dago, oraingoz behintzat. Nolabait esateko, eolikoak ez du etenik gabeko jarraipenik bermatzen, hidrogenoa ez da lehiakorra eta energia fosilak ez dira iraunkorrak. Edota, beste modu batez esanda, energia-mota guztiek dute alderdi onen bat: gasak sistema eolikoa segurtatzen du baina CO2 eragiten. Nuklearrak hondakinak sortarazten ditu baina ez CO2rik ixuritzen. Petrolioa guztiz lehiakorra da, garraiotan batez ere, baina ez da iraunkorra, etab.
Soluzioa, gaur gaurkoz, harako mix energetikoan baino ez datza. Eta mix energetikoaren aurka dagoenak hiru baldintzotakoren bati uko egiten dio. Beste kontu bat da energia-gazta mistoaren proportzioek zeintzuk izan behar ote duten. Baina hau beste eztabaida bat da, unean unekoa eta lekuan lekukoa. | 2019-08-25T11:09:43 | https://eibar.org/blogak/amatino/bermatua-lehiakorra-eta-iraungarria | [
-1
] |
← Mugi zaitez zure diruaFrente a la Banca: RE-MUEVE TU DINERO
Atzera bota zure errenta aitorpena, KEM-MOCek egingo dizu! Rechaza tu declaración de la renta, ¡el MOC te la hace! →
Bizkaiko Herri Koordinakundearen deialdiaConvocatoria Asamblea Bizkaiko Herri Koordinakundea Publicado el abril 3, 2013 por m15mbizkaia Bizkaiko Herri Koordinakundeak, BHKk, asanblada eta batzordeak deitzen ditu datorren igandean, apirilak 7, 18:00etan, CGTren lokaletan (Bailén kalea 7, entresuelo. farmaciaitaliana
La BHK convoca a las asambleas y comisiones, el domingo 7 de abril a las 18:00 en el local de la CGT (c/ Bailén nº7 Entresuelo. Departamentos 3 y 4).
La BHK mexican pharmacy
es el órgano de coordinación para las diferentes Asambleas Locales, Comisiones Permanentes y Grupos, enmarcados dentro del Movimiento M15M Bizkaia.
2. MAIATZA GLOBALEKO MOBILIZAZIOAK.
3. ETXEBIZITZAREN ALDEKO ETXEBIZIZHITZA AGIRIARI ATXIKIMENDUA EMATEA.
4. ASKOTARIKO GAIAK.
2. MOVILIZACIONES MAIATZA GLOBALA.
3. APOYO AL DOCUMENTO DE ETXEBIZITZA POR LA VIVIENDA.
Esta entrada fue publicada en Comisiones y Grupos y etiquetada BHK. Guarda el enlace permanente. ← Mugi zaitez zure diruaFrente a la Banca: RE-MUEVE TU DINERO | 2017-06-22T23:58:27 | https://m15mbizkaia.wordpress.com/2013/04/03/convocatoria-asamblea-bizkaiko-herri-koordinakundea-8/ | [
-1
] |
Eguraldia: Tarifa (Cádiz) - 7 egunetako iragarpena - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Hasiera › Eguraldia › Iragarpena › Udalak › Tarifa
Iragarpena udalerrika. Tarifa (Cádiz)
Hiriburua: Tarifa (altitudea: 59 m)
Latitudea: 36° 1' 8'' I - Longitudea: 5° 35' 58'' M - Posizioa: Ikus kokapena
Iragarpen zehaztuaren XML-a deskargatu Tarifa
18 / 24 18 / 23 17 / 24 18 / 25 20 / 27 20 / 27
65 / 95 65 / 95 60 / 90 55 / 90 60 / 90 65 / 90
Tarifa a 0,57 km - Altitudea 32 m
Ceuta (Udalerria: Ceuta) a 26,96 km - Altitudea 87 m
Barbate (Udalerria: Barbate) a 33,44 km - Altitudea 4 m
San Roque (Udalerria: San Roque) a 39,98 km - Altitudea 1 m | 2019-07-16T02:48:24 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/tarifa-id11035 | [
-1
] |
Frittata-cupcakes-8975 - Keuken♥Liefde
Frittata-cupcakes-8975 3 februari 2015 Geschreven door Annemiek Leave a Comment Speak Your Mind Reactie annuleren Name * | 2017-02-21T16:29:20 | http://www.keukenliefde.nl/speels-smakelijk-macaroni-frittata/frittata-cupcakes-8975/ | [
-1
] |
ERIDENEN DU ZERZAZ KONTENTA: SAILKIDEEN OMENALDIA HENRIKE KNÖRR IRAKASLEARI (1947-2008). MARÍA JOSÉ EZEIZABARRENA / RICARDO GÓMEZ. ebook. 9788490825556
ERIDENEN DU ZERZAZ KONTENTA: SAILKIDEEN OMENALDIA HENRIKE KNÖRR IRAKASLEARI (1947-2008) (ebook)
MARÍA JOSÉ EZEIZABARRENA / RICARDO GÓMEZ
978-84-9082-555-6
Vas a comprar el ebook "ERIDENEN DU ZERZAZ KONTENTA: SAILKIDEEN OMENALDIA HENRIKE KNÖRR IRAKASLEARI (1947-2008)" deseas revisar tus datos de facturación | 2019-03-19T08:22:01 | https://www.unebook.es/es/ebook/eridenen-du-zerzaz-kontenta-sailkideen-omenaldia-henrike-knorr-irakasleari-1947-2008_E0002630737 | [
-1
] |
Aro berriaren hasiera Garmendi txokolategian . diariovasco.com
Aro berriaren hasiera Garmendi txokolategian
Eddu, Josebe eta Esti, Garmendi txokolategian. /
22 urte ondoren, Josebe eta Estibalitz Iragorri Gaztañaga ahizpak agurtu eta Edurne Viñas Zapiraini ongietorria eman diote GOIZARIN
2 octubre 201611:12
Udazkenarekin batera iritsi da Garmendi txokolategia eskuz aldatzeko garaia. Atzo arratsaldean, hain zuzen, orain arteko nagusiek, Josebe eta Estibalitz Iragorri Gaztañaga ahizpek, festa goxo baten bitartez agurtu zuten 22 urtetan egindako ibilbidea eta, bide batez, ongi etorria eman zioten Eddu Viñas Zapirain gazteari, negozioan jarraituko duen iturrioztarrari.
Atzoko despedidan, oso hunkituta zeuden Iragorri ahizpak. «Oso eskertuak gaude 22 urte hauetan oiartzuarrek eman diguten konfian-tzagatik», zioten gozo. «Ederra izan da orain arteko ibilbidea. Gaurtik aurrera ere, esku onean geratuko da txokolategia. Txokolate eta gozo usain gozoarekin jarraituko du Garmendi txokolategiak, lasai egon». Eddu Viñas Zapirain iturrioztarra izango da negozioaren gidari berria.
«Giro paregabean lan egin dugu urte hauetan guztietan. Bai zahar, bai gazte, bai ume izan dira gure bezero eta harmonia izan da nagusi gure etxean», dio Josebek. «Denek izan dute txoko goxo bat gure artean», aitortu du. «Beti laguntzeko prest egon gara eta herritarrek izugarri eskertu digute». Gainera, «euskal giroa izan da nagusi Mendiburu kaleko txokolategian». Gazteekin tratu berezia izan dute Garmendiko alabek. «Herriko festetan ez ziren etxera joango gure txokolategitik pasa gabe. Txokolate gozoa hartu eta zin-tzo-zintzo joaten ziren etxera», gogoratu du Estibalitzek.
«22 urte hauetan gure bezeroen gustua egiten saiatu gara beti», diote harro. «Horrela lortu dugu bezeria mimatzea. Haientzat ahalik eta produktu onenak eskaintzen saiatu gara beti. Etxeko produktuekin egindako marmeladak, bizkotxoak... jarri ditugu gure bezeroen esku eta izugarri eskertu digute». Estimazio handiko gozo gauzak, ezbairik gabe. «Makina bat oiartzuarrek gosaldu du gure etxean», dio Estibalitzek.
Urte hauetan guztietan, berrikuntzak sartzeko apustua egin dute beti bi ahizpek. Oso ezagunak dira hilero txokolategian antolatu dituzten erakusketak. «Margolarien artelanak, eskulanak, argazkiak... denetik jarri dugu txokolategiaren paretetan», nabarmendu du Josebek. Horren seinale atzo inauguratu zuten Oskar Zapirain argazkilari oiartzuarraren argazki erakusketa, esate baterako. Era berean, inork ez du ahaztuko urtero-urtero xanistebanetan ateratako argazkien erakusketa Garmendi txokolategian. «2004an hasi ginen eta izan zuen arrakasta ikusita, geroztik urtero jarraitu dugu ekimenarekin, hutsik egin gabe. Aldiro 700 argazki jartzen genituen zintzilik. Festak amaitzean, norberak bere argazkia jasotzen zuen». Makina bat herritar argazkien ispilu. Garbiñe Lujanbiori eskerrak
Bi ahizpek ez dituzte ahaztuko urte horietan guztietan haiekin lan egin duten lagunak. «Garbiñe Lujanbio oiartzuarrak gurekin batera lan egin du azken 10 urteetan. Aurretik eta gero ere izan dira beste batzuk. Gurekin batera lan asko egin dute eta oso eskertuak gaude denekin», diote aho batez. Orain Eddu Viñas Zapirain iturrioztarrak hartuko du txokolategiaren lema. «Ilusio gaitzarekin hasi da eta orain arte egindako bidea jarraituko du, berrikuntza batzuk jarriko dituelarik martxan», aurreratu du Josebek. Atzoko jaia Josebe eta Estibalitz agurtzeko eta Edduri ongietorria emateko baliatu zuten Garmendi txokolategiko bezeroek. Zorterik onena opa diogu Edduri ibilbide berrian. Lo Más
Proiekzioa eta irteera Girizia Mendi Elkartearen eskutik hilaren bukaeran
berriaren, hasiera, garmendi, txokolategian | 2017-04-25T06:44:47 | http://www.diariovasco.com/oarsoaldea/oiartzun/201610/02/berriaren-hasiera-garmendi-txokolategian-20161002014312-v.html | [
-1
] |
CEAR-EUSKADICEAR-EUSKADI
ERBESTE IZAN GINEN.
IZAN GAITEZEN BABES.
Gerra Zibilean, milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten beren etxeetatik. Hogei mila eta hogeita hamar mila haur bitartean itsasoratu zituzten 1937an hemengo portuetatik Belgikarantz, Erresuma Baturantz, Sobietar Batasunerantz eta Frantziarantz, indarkeriatik ihesi.
OPARITU BABESA
Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira historia honen protagonistak.
Erbesteratuen 2 historia eta babes bila etorritakoen beste 2 historia, oso antzekoak ezaugarri askotan: jazarpena, ihesa, bidea, harrera, eta beldur-, deserrotze-, nostalgia- eta itxaropen-sentimenduak.
"Gaur egun, behartuta lekualdatu behar izan duten pertsonak 68,5 milioitik gora dira mundu osoan, UNHCR erakundearen datuen arabera. "
Eta kopuru hori gorantz doa etengabe: Egunero, gatazkengatik eta jazarpenagatik, 44.400 pertsonak beren etxeetatik hanka egitea beste aukerarik ez dute. Eta ez dira bakarrak, era askotako arrazoiek behartuta lekualdatu behar izaten baitu jendeak: eredu kapitalistaren ondorioz ondasun naturalak espoliatu, herriak pobretu eta ingurumena andeatu direlako, edo emakumeen gorputzean edo LGTBI komunitatean eragiten diren indarkeriengatik, besteak beste.
Cecilia G. de Guilarte izan zen bere ama, kazetaria eta Gerra Zibila piztu ondoren izan zen lehen gerraberriemailetako bat. Bere idatzi eta erreportajeei esker, euskal erbesteko pertsona nabarmena izan zen.
Gijonen fusilatu zuten bere amaren aldeko aitona, 37an. Gerrako haurrak izan ziren bere aita eta ama, hau da, Gerra Zibila hasi eta gutxira, SESBera bidali zituzten, oraindik oso gazteak zirela.
Augustinek bere herritik ihes egin behar izan zuen jazarpen politikoaren eta erlijiosoaren ondorioz. Ospitale baten kudeatzaile zela, zauritutako pertsona bati zaintza medikua ematea eta bere etxean hartzea erabaki zuen.
Familia pobre eta ugari batean jaio zen, 12 anai-arrebakoa. Pobrezian bizi izan du haurtzaro osoa, eta, egoera horrek bultzatuta, beste herrialde batzuetara joan ziren bere anai-arreba asko.
Errefuxiatuei lagundu diezaiekezu, haien bizitza berriaren hasieran.
Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.
Familia errefuxiatu bateko seme-alabek behar duten eskola-materiala lortzen lagunduko duzu.
10€ EROSICOMPRAR
Errefuxiatu baten lanerako prestakuntza- eta orientazio-prozesuan lagunduko duzu.
20€ EROSICOMPRAR
Errefuxiatu batek egun bat abegi-etxe batean igaro dezan lagunduko duzu.
30€ EROSICOMPRAR
Errefuxiatu batek behar duen arreta juridiko edo psikologikoa ordaintzen lagunduko duzu.
50€ EROSICOMPRAR
Lagundu CEAR-Euskadiri eta defenda itzazu errefuxiatuen eskubideak. Egizu ekarpena!
Ba al dakizu CEAR-Euskadiri egiten diozun ekarpenak zerga kenkaria duela?
Zenbateko laguntza emango duzu?
DNI / NIE Herria
Errenta Aitorpenean dirulaguntza kendu nahi dut.
Helbidea Posta Kutxa
Historia hauek sare sozialetan partekatzen badituzu, zure kontaktuek ikusiko dituzte eta errealitate hau ezagutuko dute. Lagundu iezaguzu zabaltzen!
Kopiatu Paper-Zorrora Kopiatuta!
edo partekatu:
Sartu gure sare sozialetan
Pagina Dos atariak gomendatutako La 2ko literatur saioa.
Asylum, Javier de Isusi-ren erbesteari buruzko komikia; hunkitu egingo zaitu.
Liburu hau erosiz gero, asiloari, babesari, behartutako lekualdatzeei eta kulturen arteko elkarbizitzari buruz ikertzen jarraitzen lagunduko diguzu.
Liburu solidarioa da. Obra honen salmentatik ateratako irabazi guztiak CEAR-Euskadira bideratuko dira.
15€ - EROSI
35 abegi-etxe Euskadin.
25 urte baino gehiago
asilo-eskubidea aitortzearen alde lanean.
35.000 pertsona baino gehiagori arreta emanda
Ireki berria
lehen harrerarako zentro bat Oñatin.
Webgunea Made by Nika | 2019-03-22T01:10:53 | https://seamosrefugio.cear-euskadi.org/eu/ | [
-1
] |
Andlau - Wikipedia, entziklopedia askea.
Fabien BONNET (2014-2020)[1]
76,79 bizt/km2
48° 23′ 11″ N, 7° 25′ 04″ E / 48.3864°N,7.4178°E / 48.3864; 7.4178Koordenatuak: 48° 23′ 11″ N, 7° 25′ 04″ E / 48.3864°N,7.4178°E / 48.3864; 7.4178
Andlau (Frantzia)
Le Hohwald, Albé, Barr, Bernardvillé, Eichhoffen, Mittelbergheim eta Reichsfeld
andlau.fr
Andlau Frantziako udalerria da, Bas-Rhin departamenduan dagoena, Ekialde Handia eskualdean. 2013an 1.843 biztanle zituen.
2007an Andlau udalerrian erroldatutako biztanleak 1.843 ziren. Familiak 752 ziren, horien artean 222 pertsona bakarrekoak ziren (113 bakarrik bizi ziren gizonak eta 109 bakarrik bizi ziren emakumeak), 257 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 233 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 40 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 925 etxebizitza zeuden, 760 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 99 bigarren erresidentzia ziren eta 67 hutsik zeuden. 621 etxeak ziren eta 295 apartamentuak ziren. 760 etxebizitza nagusietatik 523 bere jabearen bizilekua ziren, 216 alokairuan okupaturik zeuden eta 21 doan lagata zeuden; 7 etxek gela bat zuten, 68 etxek bi zituzten, 166 etxek hiru zituzten, 184 etxek lau zituzten eta 335 etxek bost zituzten. 611 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 342 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 349 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Andlau udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1.136 ziren, horien artean 890 aktiboak ziren eta 246 inaktiboak ziren. 890 pertsona aktiboetatik 826 lanean zeuden (446 gizon eta 380 emakume) eta 63 langabezian zeuden (34 gizon eta 29 emakume). 246 pertsona inaktiboetatik 116 erretiraturik zeuden, 61 ikasten zeuden eta 69 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Andlau udalerrian 745 unitate fiskal zeuden, 1.713,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.648 euro zen.[6]
2007an zeuden 90 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 4 janari enpresak ziren, 1 material elektrikoaren fabrikazioko enpresa zen, 2 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 12 eraikuntza enpresak ziren, 20 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 11 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 5 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 1 finantziazio enpresa zen, 10 higiezinen enpresak ziren, 5 zerbitzu enpresak ziren, 10 administrazio publikoko enpresak ziren eta 5 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 29 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 2 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 igeltseroak, 1 margolaria, 4 iturginak, 1 argiketaria, 2 eraikuntza enpresak, 2 ile apaindegiak, 1 albaitaria, 8 jatetxeak, 3 higiezinen agentziak eta 2 apaindegiak.[8]
2009an zeuden 6 establezimendu komertzialetatik, 1 120 m2 baino gehiagoko denda zen, 3 okindegiak, 1 harategi zen eta 1 liburu denda zen.[9]
2000. urtean Andlau udalerrian 27 nekazaritza-ustiategi zeuden, 104 hektarea erabiltzen.[10]
Eichhoffen (1,8 km)
Bernardvillé (2,1 km)
Mittelbergheim (2,1 km)
Itterswiller (2,6 km)
Reichsfeld (3,3 km)
Barr (3,4 km)
Nothalten (3,8 km)
Saint-Pierre (3,9 km)
Datuak: Q21433
Multimedia: Andlau
VIAF: 237219883
BNF: 15271153r (data)
GND: 4001935-4
INSEE: 67010
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Andlau&oldid=8003119"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 3 abuztua 2020, 20:39. | 2020-08-07T14:44:33 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Andlau | [
-1
] |
Andrei Neagoe - Marktwertverlauf | Transfermarkt
Spieler (30) Vincent Dorel Vladimir Neagu (75) Georgi Stavrev Mihai Popa Rares Raclau (33) Yanis Roumadi (43) Tudor Taranu (30) Gabriel Frincu (26) Mohamed Lamine Diakite (19) Ciprian Dombrovoschi Alexandru Sabangeanu Kwadwo Twumasi Razvan Prodan Codrut Matei Cosmin Zamfir (44) Andrei Neagoe Vasile Sicu (8) Marius Tudorica (98) Andreas Iani (11) Marius Cocirla Patrick Nita Philtzgerald Mbaka (18) Madikaba Doumbia (20) Bogdan Petrescu (14) Rafael Licu Juvenal Agnero (14) Georgian Paun (7) Alexandru Grigoras Marius Fotescu (17) Momodou Jallow (99) Andrei Apostolache Alexandru Moise Marius Dumitrascu
Platz 54.471 der wertvollsten Spieler weltweit
Platz 206 der wertvollsten Spieler der Liga 2
Platz 2 der wertvollsten Spieler von SSC Farul
Platz 922 der wertvollsten Spieler aus Rumänien
Platz 1.431 der weltweit wertvollsten Spieler mit der Position "Linkes Mittelfeld"
Platz 3.238 der wertvollsten Spieler des 1987er Jahrgangs
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 54.471 der wertvollsten Spieler weltweit.
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 922 der wertvollsten Spieler aus Rumänien.
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 17.545 der weltweit wertvollsten Spieler mit der Position "Mittelfeld".
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 1.431 der weltweit wertvollsten Spieler mit der Detailposition "Linkes Mittelfeld"
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 2 der wertvollsten Spieler von SSC Farul.
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 206 der wertvollsten Spieler der Liga 2.
Andrei Neagoe ist mit einem Marktwert von 75 Tsd. € auf Platz 3.238 der wertvollsten Spieler des 1987er Jahrgangs. | 2018-10-15T08:53:18 | http://www.transfermarkt.de/andrei-neagoe/marktwertverlauf/spieler/208811 | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Txingudi: Ramsar sareko hezeguneetako ingurumen-hezkuntzako esperientziei buruzko jardunaldia hilaren 17an
Txingudi: Ramsar sareko hezeguneetako…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/28140
Euskadik hezeguneak eta beren ekosistemak ezagutzeko hezkuntza-metodo aurreratu bat eskaintzen du
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ingurumen Esparru Programaren barruan, Ramsar sareko hezeguneetako ingurumen-hezkuntzako esperientziei buruzko jardunaldia egingo du ostegunean, hilaren 17an, Txingudin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako koordinatzaile Jaione Lanborenak zuzenduta.
Ramsar hezeguneek nazioarteko sare bat biltzen dute, eta horien helburua da «hezeguneak kontserbatzea eta arrazoiz erabiltzea, tokiko eta nazioko ekintzen bidez, eta nazioarteko lankidetzarekin, mundu osoan garapen jasangarria lortzen laguntzeko.» Hezeguneen barruan sartzen dira lakuak eta ibaiak, lurpeko akuiferoak, urtegi eta padurak, belardi hezeak, zohikaztegiak, oasiak, estuarioak, deltak, itsasbeherak, mangladiak eta kostako beste gune batzuk, koral-arrezifeak eta gune artifizialak, esaterako, arrain-urmaelak, arroz-soroak, gordailuak eta gatzagak.
Txingudiko Paduran –2002az geroztik da RAMSAR gunea– eztabaidatuko dute, bada, RAMSAR hezeguneen jasangarritasunerako hezkuntzaren ikuspegia eta metodologia. «Sareko hezeguneek esperientziak trukatuko dituzte, bizi-kalitate hobea lortzeko, hainbat hezegunetan egindako ekintzen ondoriozko analisi- eta hezkuntza-prozesuak aztertuta», zehaztu du Alex Botok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendariak.
«Kontzientzia kritiko bat sortzen ari gara, eta, gainera, ulermena hobetzearen, analisiaren, ezagutza eta gaitasunak ikastearen eta sentsibilizazioaren bidez ingurumen-arazoak konpontzeko ekintzak planifikatzeko tresnak sustatzen ari gara. Tresna horiek guztiak lehen ingurumen-hezkuntza izena zuen eta orain jasangarritasunerako hezkuntza den horretan biltzen dira», azaldu du Alexek.
17ko jardunaldiari esker, aurrez aurre ezagutu ahal izango dira EAEko hezegunen jasangarritasunerako hezkuntzako kudeaketa- eta plangintza-esperientziak, bai eta Wetland Link International lan-sarea edo espazio bakoitzean hezkuntza-jarduerak eskaintzen dituzten hezeguneen hezkuntzarako babeserako laguntza-zentroak ere. Proiektua Erresuma Batuko Wildfowl and Wetland Trustek zuzentzen du, eta 350 kide ditu sei kontinenteetan. WLIk lankidetza-memorandum bat sinatu zuen Ramsar Konbentzioarekin.
Ekitaldi hau TXINBADIA 14/15 izeneko proiektuaren (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila gidari izanik) baitan dago eta Txingudiko Badian eta Euskal Erlaitzean egingo da. Izan ere, mugaz gaindiko lurralde horietan daude Natura 2000 Sareko hainbat gune natural.
Txinbadia Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboaren barnean dago eta proiektu horretako kideak dira Eusko Jaurlaritza, Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, Itsasbazterreko Kontserbatorioa eta Euskal Itsasertzeko Ingurumenaren Aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorra.
Txinbadia Proiektuaren helburua gune horien erabilera publikoa egiteko eta haiek zaintzeko lan-sare bat sortzea da, horretarako hainbat arlori helduta: ingurumenari buruzko sentsibilizazioa, habitatak eta komunitate-intereseko espezieak hobeto zaintzeko jarduerak, eta abar. Adierazitako guztia lau informazioko eta ingurumen-heziketako ekipamenduren inguruan dago antolatuta; guztiak dira elkarrekiko osagarriak: Larretxea, Nekatoenea, Asporotsttipi (Abadiaren eremuan, Hendaia) eta Txingudi Ekoetxea, Plaiaundiko Parke Ekologikoa (Irun).
Ekimen hau arazo komunei erantzuteko da: naturaguneak kudeatzeko orduan herrialdeen artean dauden aldeak eta aisialdiko eta turismoko guneetako balio naturalen kontserbazioa. Aurretik dauden giza taldeetan eta baliabideetan oinarritzen da. Horiek, bada, erabilera publikoaren kudeaketaren alderdietan eta jasangarritasunerako hezkuntzan esperientzia dute eta lan handia egin dute lankidetzan; hortaz, planteamendua beharren aurretiko analisi batetik sortu da.
Helburu nagusia da, mugaz gaindiko eremuko naturaguneetako biodibertsitatea babestea; ondare natural komuna balioztatzea mugaz gaindiko tokiko garapenaren logikan integratuta eta mugako lurraldeen ingurumen, gizarte, ondare, kultura eta giza balioak azpimarratuta; bestetik, naturaguneen kudeaketan nahiz gune horien ezagutzan eragile nagusiak direnen arteko harreman profesionalak estutu eta indartu nahi dira; ingurumenari buruzko hezkuntzako, sentsibilizaziorako eta informaziorako tresnak sortu nahi dira, herritarrak planetako ingurumeneko balioak errespetatu eta kontserbatzeko beharra dagoela kontzientziatu daitezen. Mugaz haraindiko inguruetako habitaten eta espezieen kudeaketan eta kontserbazioan berritzea.
Euskadin 6 hezegune dira Ramsar zerrendan | 2019-09-18T04:13:30 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/28140-txingudi-ramsar-sareko-hezeguneetako-ingurumen-hezkuntzako-esperientziei-buruzko-jardunaldia-hilaren-17an?track=1 | [
-1
] |
Kopen online Aquariumvissen Betta Imbellis foto / karakteristieken en zorg, groeiend en beschrijving
catalogus / Aquarium Vissen / Betta Imbellis
Aquariumvissen Betta Imbellis / Bruin
zorg en groeiend Betta Imbellis:
Kopen online Betta Imbellis.
Trichopsis Vittata >>
Drie-Vlekgourami >>> | 2018-10-17T18:33:57 | http://tryelixir.org/nl/aquarium_tank/fishes/75_betta_imbellis.htm | [
-1
] |
Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren aldeko festa gaur Alondegian | El Diario Vasco
ZumaiaBidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren aldeko festa gaur Alondegian
Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren aldeko festa gaur Alondegian
DV ZUMAIA. Viernes, 29 diciembre 2017, 00:09
'Munduko Baratza' proiektuaren baitan, bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarria bultzatzeko festa antolatu du Zumaiako Gazteguneak. Proiektuaren helburua da haur eta gazteen artean kontsumo kon-tzientea eta arduratsua sustatzea. Bide horretan, gaur, LH 4, 5 eta 6. mailako haurrei zuzendutako festa egingo da Alondegian, 11:00etatik 13:00etara.
Bertan, lehenbizi Tarpuy rol jolasean arituko dira haurrak. Tarpuy hitzak 'erein' esan nahi du Quechueran, eta jolasaren bitartez, parte hartzaileak Andeetako artoa ereiten duten nekazarien tokian jarriko dira. Helburua da egindako lana eta esfortzuaren ostean lortutako emaitza duina den ala ez aztertzea.
Ondoren, erosketa poltsa eraldatzeko tailer jasangarria eta dinamika eta jolas ezberdinak egingo dituzte eta amaitzeko, bidezko merkataritzaren inguruko informazioa jaso eta produktuak dastatzeko aukera izango dute, guztia musikaz girotuta.
Servicio de atención sobre el nuevo sistema de recogida de residuos, del 22 de enero al 2 de marzo
Atsedenik ez Zumaiako txirrindularientzat Proyecto solidario de Astindu y Korrontzi Benefic, hoy en Maria eta Jose | 2018-01-24T01:19:00 | http://www.diariovasco.com/costa-urola/zumaia/bidezko-merkataritza-kontsumo-20171229000932-ntvo.html | [
-1
] |
Hasiera » Albisteak » Birus bat biointsektizida bihurtu dute, askotariko laboreei eraso egiten dien izurri baten aurka
2014/03/21 308. zenbakia
Birus bat biointsektizida bihurtu dute, askotariko laboreei eraso egiten dien izurri baten aurka
Banana-uztaren pisu guztiaren % 30erainoko galerak eragiten ditu sitsak Kanarietan Arg. © denova0 / Dollar Photo Club
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batek, birus bat oinarri hartuta, Chrysodeixis chalcites sitsaren kontrako intsektizida sortzea proposatu du. Baratze-labore, labore apaingarri eta fruta-laboreen izurri handienetakotzat hartzen da sits hori, haren beldarrek landa-espezie asko jaten baitituzte.
Alexandra Bernal nekazaritza-ingeniari teknikoak Kanariar Uharteetan egin du ikerketa, eta, zehazki, bananadiak izan ditu aztergai, inguru horretan Chrysodeixis chalcites sitsak “izurria eragiteko arrisku handiena duen laborea baita”, argitu du. Izan ere, uztaren pisu guztiaren % 30erainoko galerak eragiten ditu sitsa horrek Kanarietan.
Bakulobirus bat aukeratu du ikertzaileak sitsaren kontrako biointsektizida diseinatzeko. Bakulobirus hori sitsen azpifamilia bati baino ez die eraso egiten, Plusiinae azpifamiliari, hain zuzen, eta, hortaz, “haietatik biointsektizida sortzeko beharrezko biosegurtasun-ezaugarriak ditu”, ziurtatu du Bernalek.
Birusarekin infektatutako larba bat hiltzen denean, infekzio-iturri bihurtzen da, laboreen gainazala kutsatzen duelako. Hala, labore horretako beste larba batzuk infektatzen dira, eta modu berean hiltzen dira. “Bi larbarekin bakarrik futbol-zelai baten besteko azalera tratatu ahal izan genuen", dio ikertzaileak. Biointsektizidaren eraginkortasuna baieztatzeko, emaitzak intsektizida kimiko eta biologikoenekin alderatu zituzten, horiek erabiltzen baitira Kanariar Uharteetako platanondo-sailetan. "Ikusi genuen gure produktua 3 edo 4 aldiz eraginkorragoa dela”, gaineratu du. | 2019-08-26T05:09:34 | https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/birus-bat-biointsektizida-bihurtu-dute-askotariko-/ | [
-1
] |
AuthorBerruezo Aldunate, Maite (1)Fernandez de Muniain Lomillos, Haizea (1)Martínez Zabaleta, Uxue (1)Vidondo Istúriz, Mirian (1)SubjectEducación emocional (4)
Emotional intelligence (3)Inteligencia emocional (3)Early childhood education (2)Educación musical (2)Emozioen hezkuntza (2)Haur hezkuntza (2)Adimen emozionala (1)... View MoreDate Issued | 2019-06-24T17:19:05 | http://academica-e.unavarra.es/xmlui/handle/2454/1/discover?filtertype_0=subject&filtertype_1=subject&filter_0=Emotional+education&filter_relational_operator_1=equals&filter_1=Educaci%C3%B3n+infantil&filter_relational_operator_0=equals&filtertype=dateIssued&filter_relational_operator=equals&filter=2014 | [
-1
] |
BOR BOR (K) Herri Jakintzen Laborategia
borbork
Call Us: (0034) 685 750 164 Email: [email protected]
Herri Jakintzen Laborategia
Herri mugimenduentzat, mugimenduekin eta mugimenduetatik.
Baliabide metodologikoak, irakurgaiak, loturak, bideoak...
BOR BOR (K): PIL-PILEAN 2017_2018 IKASTAROA
BALIABIDEEN_GUNEA
(Ez dago mezu berririk)
azken 5 minutuetan: Bat ere ez
16 Gaur Tuesday, Octoberk 17 17 18 19 20 21 22
BOR BOR (K) HERRI MUGIMENDUEN SARETZEA, ELKAR EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIEN TRUKEA BULTZATZEKO ESPAZIOA DA. Mugimenduen eragiteko ahalmena zein jakintzak sortzeko gaitasuna hobetzea ipar izanik, herri jakintza teoriko zein praktikoak iturri izango dituen formazio eredu askatzaile baten bidean urratsak emateko ahalegina alegia.
BOR BOR (K) k JAKINTZAREN ERAIKUNTZA KOLEKTIBOA DU OINARRI ETA BERTATIK DIHARDUGU FORMAZIO POLITIKOA BERREZAUGARRITZEKO ASMOZ. Horretarako, jakintza egi anitzetatik eraikitzeko bitartekoak jarriko ditugu, esperientzia eta praktikei lekua eginez, formazio politiko integrala sustatuz (ez soilik transmisio ideologiko/historikoa).
HERRI ERAGILE ANITZEN PARTAIDETZATIK eta zapalkuntza guztien ikuspegitik egin nahi du bidea. Eta horretarako zapalkuntzen arteko elkar loturetatik abiatuz, borroka eta zapalkuntzen hierarkizazioa baztertuko du hasieratik.
Phone: (0034) 685 750 164
E-mail: [email protected] | 2017-10-17T06:07:48 | http://joxemizumalabe.eus/borbork/ | [
-1
] |
Errua, lobby nuklearrarena — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errua, lobby nuklearrarena
Errua, lobby nuklearrarena
Amatiño 2011/03/23 00:05
Eusko Jaurlaritzak 2002an burutu zuen Energia Eolikoaren Lurralde Egitasmoak 2010erako 624 MW indarrean jartzea zuen helburu. Epea amaitu baino urtebete geroago, haize-errotek eragindako indarra 153,5 MW besterik ez da, uste zenaren %25 baino ez. Baina, hori bai, hemen denok gara antinuklearrak, energia fosilen aurkakoak eta berriztagarrien aldekoak. Gora gu eta gutarrak.
Fukushimako erreaktoreen hondamenak energia nuklearrari buruzko ezbaia berpiztu du eta, bide batez, baita energia-eztabaida suspertu ere. Ondorioz, bada honezkero abagune honetaz baliatu nahi duenik ezein energia fosil darabilen zentral-mota txarresteko eta berriztagarriak aldarrikatzeko, haize-errotak tarteko. Ondo dago, jakina, energia eolikoaren sustapena eskatzea baina, aldarri hutsetan geratu beharrean behingoz haize-errotak jarriko bagenitu?
Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala 2002an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, hainbat azterketa, eztabaida, aurkezpen eta adostasun-gurari luzeren ondotik. Gogoan izan harako Egitasmoa egiteko erabakia Eusko Legebiltzarrak hartua zuela bost urte lehenago, 1997ko martxoaren 20an.
Energia Eolikoaren lehen egitasmo harek 624 MW ekoizteko besteko haize-errotak jartzea zuen helburu 2010 urterako. Zehat-mehatz, 499 MW parke eolikoetan, 10 MW miniparkeetan eta 0,11 aerosorgailu txikerretan. Instalazio hauei esker 138.300 ptb (petrolio tona beste) saihestu nahi ziren.
Hala ere, orain arte EAEn eragindako energia eolikoa 153,5 MW bezainbat da. Hau da, 143,4 MW haize-errota handitan, 10 MW miniparketan eta 0,11 aerosorgailu txikerretan. Eraikitako parke eolikoak honako hauek dira: Elgea (26,9 MW), Elgea-Urkilla (32 MW), Oiz (34 MW), Badaia (34,5 MW) eta Bilboko Portua (10 MW).
Laburbilduz, Eusko Legebiltzarrak 1997an agindu zion Eusko Jaurlaritzari harako Egitasmo Eolikoa prestatu zezan. Baita Lakuak bost urtetan sekula izan den egitasmorik landuena, sakonena eta adostuena burutu ere. Geroztik beste bederatzi urte joan dira nahi zenaren %25 lortzeko. Iazko maiatzean, berriz, Eusko Jaurlaritza berriak bigarren egitasmo eolikoa lantzeari ekin zion.
Beste hamalau urte barru berriro hitzegingo dugu. Bitartean, petrolioa amaitu aurretik zer arraio egin nahi dugun behingoz asmatuko al dugu? Hori bai, urtero urtero, gure industria, etxe-bizitza eta garraiotako energia-kontsumoak gora egiten darrai. Seguru gero errua lobby nuklearrarena dela. | 2019-10-20T19:48:21 | https://eibar.org/blogak/amatino/errua-lobby-nuklearrarena | [
-1
] |
Elizaren kanpoko bista. Erdi-Aroko harlanduzko harrizko eraikina da, XVI. mendearen erdialdean handitu zena. Fatxada nagusiak, 1863 urtetik aurrera eraikitako bi dorre dauzka alboetan. Dorreen beheko gorputza karratua da eta, goikoa, oktogonala. Goiko gorputz hau harrizko balaustrada batez dago errematatuta eta, bere hormetan, barruan kanpaiak dituzten erdi-puntuko arkuak irekitzen dira. Beste aldetik, tenpluaren alboko fatxada batean dagoen elizpea nabarmentzen da. Erdi-puntuko lau arkuez dago osatuta.
2470 x 1853 pixels | 2020-01-20T10:20:01 | http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=32622 | [
-1
] |
BOSS Casual Herren Sweatshirt Zalter Blau Dark Blue 404
B078GHSSJH
BOSS Casual Herren Sweatshirt Zalter Blau (Dark Blue 404)
Modellnummer: 50382403
Bogner Herren Basisschicht Soeren oben Dunkelblau Dunkelblau
NIKE Herren TShirt Futura rot/Schwarz | 2018-06-18T13:03:12 | http://citydayspa.eu/Hbv/41 | [
-1
] |
Ekogunea, Kutxa Gizarte Ekintza Komunikazioa Albisteak Baratze Parke Sareko Topaketak aurten Tolosan
2017 Iraila 26
Baratze Parke Sareko Topaketak aurten Tolosan
Kutxa Ekogunea eta Tolosako Udaleko ordezkariak, Tolosako Baratze Parkeko Topaketak aurkezten.
Baratze Parke Sarea, Kutxa Ekoguneak bultzaturiko proiektua da, Udal desberdinekin elkarlanean eta bere helburu nagusia, Gipuzkoa herri ezberdinetan herri baratzeak sortzea da, bertako herritarrek beren barazki ekologikoak ekoiztu ahal izateko. Gaur egun 17 Baratze Parke dira (datorren astean 18.a jarriko da martxan, Beasaingoa) eta horietako bat da Tolosakoa, Iurreamendi Zaharren Egoitzan kokatzen dena.
Datorren Urriak 1ean goizez Tolosan ospatuko diren Topaketak, Baratze Parke ezberdinetako erabiltzaileak elkar ezagutu eta beren ideiak konpartitzeko balioko dute eta aurten lehen aldiz festa giroan izango da, adin guztientzako aktibitateekin: Jakoba Errekondorekin KomikHitzaldia, haurrentzako tailerrak, pintxoak, trikitixa…
Gipuzkoako Baratze Parketako erabiltzaile guztiak gonbidatuta daude, baita baratzetako erabiltzaileak ez direnak ere.
10:30-12:00 Komikhitzaldia, Jakoba Errekondo
11:00-12:00 Hazi bonbak, haurren tailerra
12:00 hamaiketakoa. Bisita gidatuak, sari banaketak, trikitilariak…
14:00 Herri bazkaria
Ikusi 28 kanalaren bideoa | 2019-03-26T14:14:53 | https://www.ekogunea.eus/eu/ekogunea/albisteak/baratze-parke-sareko-topaketak-aurten-tolosan/5-13-24-709/ | [
-1
] |
EH Bilduk Laudioko aurrekontuen kontrako bozka emango du - Aiaraldea.eus
EH Bilduk Laudioko aurrekontuen kontrako bozka emango du
Julen Solaun 2019-12-04 10:45 Politika Laudio
Talde independentistako kideek euren botoaren berri eman dute udal gobernuak proposatutako aurrekontuak gogor kritikatzen dituen komunikatu baten bidez.
Bihar egingo dute aurrekontuak bozkatzeko Udal Osoko Bilkura. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala
EH Bilduk Laudioko aurrekontuen kontrako bozka emango duela esan du ohar baten bidez. Oposizioko taldeak salatu du EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak “inbertsioak eta gastu sozialak murriztu” dituela, eta akordio horren helburu bakarrak “2020ko urtarrilaren 1ean” aurrekontuak daudela “saltzea” dela.
Bestalde, opozisioko talde politikoak egindako “zenbait proposameni” udalak ezezkoa eman diela kritikatu dute: “Nagusien parke bat estaltzeko eta umeen parke bat egiteko” diru partida errefusatzea, “nekazal bideak asfaltatzeko partida” handitu ez izana edo “kirol instalazioak mantentzeko eta hobetzeko” diru gehiago bideratu ez izana, besteak beste. Amaitzeko, “enplegu programetan udal taldeetako liberatuen soldatetan baino diru gutxiago gastatuko dutela” kritikatu du EH Bilduk.
Zifrei dagokienez, inbertsioko partidak aurreko urtean baino 450.000 euro gutxiago izango direla leporatu dio talde independentistak udalari, aurrekontu osoaren %9,25 izatetik %7,1 izatera pasatuz.
Opozisioko taldearen arabera, udaletik “oso borondate gutxi” azaldu dute oposizioko taldeekin adostasuna bilatzeko. Santi Hernandoren arabera, hori “ohiko jarrera” izan da azken hilabeteetan zehar. Zinegotziak udal gobernuari leporatu dio “burututako egitateen politika” egitea. Talde guztien arteko akordio batera heltzeko denbora falta ere kritikatu du EH Bilduko kideak.
1 Saydi Lubanzadiok Goya Sarietan dantzatuko du
2 Eskualdeko 4 txirrindulari arituko dira Euskadi Fundazioan
3 Katolizismoari uko egin! Apostasia egiteko jarraibideak, uste baino errazago eta arinago
4 Matxinkorta Mendi Taldeak herrian bertan ospatu zuen III. urteurrena
5 Asier Ispizua laudioarrak K1 Slam borrokaldian parte hartuko du Bilbon
6 Tubacexen “eskualdeko pikete zentrala” egiteko deia zabaldu du Gazte Greba Komiteak, greba orokorrari hasiera emateko | 2020-01-24T09:28:51 | https://aiaraldea.eus/laudio/1575386200330-eh-bilduk-laudioko-aurrekontuen-kontrako-bozka-emango-du | [
-1
] |
Aston Martin DB2Lamborghini Gallardo LP560-4Ferrari 365 GTC/4 Citroen MehariAlfa Romeo 2600Rolls-Royce Corniche IIso LeleBMW 2002Porsche 911 / 996 CarreraFiat 1000De Tomaso LongchampPorsche 928MINI Classic MokePorsche 968Ferrari Enzo FerrariLotus EuropaTriton Caf� Racer Ferrari 458 ItaliaAston Martin V8Jaguar XJ220Porsche 356Alfa Romeo 8C CompetizionePontiac FirebirdMaserati GranTurismoLand Rover DefenderJaguar XK140Mercedes-Benz SLMorris Mini Cooper SPorsche 356Porsche 911 / 964 CarreraPorsche 911Ferrari F 40Aston Martin DB2Aston Martin Vantage Mercedes-Benz SL PagodeJaguar E-Type SI | 2013-05-23T21:32:34 | http://www.classicdriver.com/us/find/4200_results.asp?ldealerid=10159&sorderby=tblCars.bNew+DESC%2C+tblCars.lYear+DESC%2C++tblCars.lMonth+DESC&lcountryflag=44&lmanufacturer=*&lcurrency_currencychangeform=7&lresultsperpage=20 | [
-1
] |
Mapiletik hegoaldera, Ezpaldizar eta Joxelontxonearen ondoan dago. Zubiria familia bizi da bertan.
Ezpalditxiki baserri txikia da, eta landa-lurrik gabea. Irasuegitarrak bizitu ziren etxe honetan, eta hauek Santuenera joan zirenean, Zubiria familia etorri zen bizitzera Galardigaraikotik: Migel Zubiria eta Manuela Iraola beren seme-alabekin: Balentin, Pedro eta Anttoni izenekoak. 1922 aldean Ezpalditxiki erosi egin zuten. Balentin, semerik zaharrena gelditu zen etxean, eta Errementaldegiko Eustakia Kaminorekin ezkondu zen. Bi seme hazi dituzte.
Dirudienez, Ezpalditxiki baserria Aginagako Katea izan zen. "Portazgo de Aguinaga" deitzen omen zitzaion eta hemendik pasatzeko ordaindu egin behar izaten zen. Izan ere, lehengo aginagar zaharrek "katia" esaten zioten etxe honi.
Etxe txikia zenez, behi bat eta hiru txekor izaten zituzten. Belarretarako eta simaurretarako astoa erabiltzen zuten. 1972 aldean kendu zituzten.
1984. Ezpalditxiki. | 2019-06-19T11:51:21 | http://baserriak.noaua.com/baserriak_text.cfm?id=801&hizkia=E | [
-1
] |
Zer da Edukien Marketina eta nola aplikatu zure negozioan In-situ Consultoría Operativa
Zer da Edukien Marketina eta nola aplikatu zure negozioan
Seguruenik azkenaldi honetan askotan entzungo zenuen “edukia erregea da” esaldia. Hau entzutean “zertaz ari ote dira?” pentsatu baduzu, ez arduratu zeren eta artikulu honetan edukien marketina ulertzeko eta hau zure enpresan aplikatzeko gakoak zein diren azaltzen saiatuko bait gara.
Edukien marketina inbound marketinaren (erakartze marketinaren) oinarrietako bat da eta bezero edo bezero potentzialentzat eduki aipagarriak sortu eta banatzean datza, hauek enpresara erakarri eta beraiekin konektatzeko helburuarekin. Eta aipagarri hitza azpimarratu dugu, estrategia hau ez bait datza gure xede-publikoa gure promozio eta publizitate-mezuekin bonbardatzean interesaturik zeuden hori moztuz; helburua egin ari ziren hori beraien kabuz utzi eta gure edukiei kaso egitea da hauek benetan interesatzen zaizkielako.
Horrela esanda zaila dirudi, ezta? Prozesu hau errazteko, ikusi ditzagun zure edukiekin arrakasta izateko kontuan eduki behar dituzun alderdi garrantzitsuenak:
1. Ezagutu ezazu oso ondo zure xede-publikoa
Gure bezero eta bezero potentzialak gure enpresara emozionalki lotzea lortu behar baldin badugu balioa eransten dien edukiak eskainiz, eman behar dugun lehen pausoa gure bezero idealaren profila zein dein ezagutzea da. Nolakoa den, zein diren bere interesak, zerrek ardura dion, zer behar duen… jakin behar dugu. Era honetara bakarrik lortuko dugu gure edukietan interesa sentitzea.
2. Zure negozioaren jakintza eta gaitasun nagusiekin loturik dauden edukiak sortu
Edukien marketinaren bitartez lortu nahi dugun helburu nagusienetariko bat gure lehiakideediko ezberdintzea eta gure sektoreko liderra bihurtzea da. Horretarako, sortzen dugun edukiak gure marka irudia eta transmititu nahi ditugun balioak isladatu eta sendotu ditzan lortu behar dugu, honek gure bezeroek behar dituzten sinesgarritasun eta konfidantza eskaini diezaizkigun. Eta hau nola lortuko dugu ba benetan onak garen gauza hoietan oinarritu ezean?
3. Ondo planifikaturiko estrategia baten barnean sartu beti
Ezin gara inolako zentzurik gabe edukia sortu eta publikatzen hasi. Jarraitu nahi dugun edukien estrategia zein izango den ondo definitu behar dugu geure buruari honelako galderak eginez: zein dira lortu nahi ditugun helburuak? ze eduki mota sortuko ditugu? zein dira zabalkunde-bide egokienak kasu bakoitzerako? Gainera, garrantzitsua da baita eduki bakoitza momenturik egokienean (gure audientzia saturatu gabe) zabaldu eta promozionatzen lagunduko digun argitalpen-egutegia definitzea.
4. Sortzen duzun edukia promozionatu eta zabaldu
Lehen edukia erregea dela esan badugu, garrantzitsua da baita promozioa erregina dela jakin dezazun. Ez digu ezertarako balio edukia sortzeak hau ez bada gure xede-publikora iristen, gure esfortzu guztia ezerezean geratuko bait da. Honenbestez, gure xede-publikoak erabilzen dituen hedabideetan egon eta gure mezua entzutera eman behar dugu blog baten bidez, sere sozialen bidez, Newsletter baten bidez, Youtube bidez, etab.
5. Egin apustu mota ezberdinetako edukien alde eta konbinatu beraien artean
Edukien marketina ez da blog baterako testuak idaztea bakarrik, hau eskaintzen dizkigun aukera askotariko bat besterik ez da. Aukera egokiena gure xede-publikoarentzat interesgarria izan daitekeen mota ezberdinetako edukia sortzea da. Zergaitik ez ditugu konbinatzen blogeko artikuluak gure produktuak nola erabili azaltzen duten bideo edo tutorialekin, irudi erakargarriekin, hileroko Newsletter batekin, edo webinar edo klase online batekin? Milaka aukera dauzkagu… esploratu, probatu eta aukeratu hoberen etortzen zaizkizunak!
6. Izan pazientzia
Edukien marketina “filosofia” bat edo bezeroekin erlazionatzen garen era ulertzeko modu bat dela esan daiteke. Horregatik, edozein estrategiak bezala, bere denbora behar du fruituak ematen hasteko eta ez gara urduri ipini behar ezta berehalako emaitzen zain egon. Konstantea bazara eta aipatutako alderdi guzti hauek era egokian lantzen badituzu, ziur gaude arrakasta izango duzula. | 2019-02-22T16:25:13 | http://www.insituconsultoria.com/eu/actualidad/zer-da-edukien-marketina-eta-nola-aplikatu-zure-negozioan | [
-1
] |
Iñigo Lamarca Iturbe Donostian jaio zen, 1959ko uztailaren 13an. Zuzenbidean lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean.1984tik 1994ra bitartean Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Doktoretza ikastaroa egin zuen eta zenbait ikerlan burutu zituen zuzenbide autonomikoaren arloan, bereziki euskal lurralde historikoei buruz. Bere artikulu eta argitalpenen artean, azpimarratzekoa da Derecho autonómico vasco liburua, 1991n argitaratua, beste egile batzuekin batera egina. Fakultateko Batzarreko kide izan zen.1994ko maiatzean, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Iñigo Lamarca joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da. 1997tik Gehitu Euskal Herriko gay eta lesbianen elkartearen lehendakari gisa jardun zuen ararteko izendatu zuten arte. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioaren (FELGTB) zuzendaritza batzordearen kide ere izan zen.
Iñigo Lamarca hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzaile izan da eta iritzi artikuluak ere idatzi ditu hainbat hedabidetan. Euskaraz, Gay nauzu liburua idatzi zuen (1999), gaztelaniara eta katalanera ere itzulitakoa.
Iñigo Lamarca 2009ko urriaren 8an, beste 5 urteko azken epealdi baterako. Urteotan erakundearen buruzagitzan egin duen lana honako ardatz hauetan oinarritu da: politika publikoen diagnostikoa egitea, eskubide sozialak defendatzea, gizarte barneratze eta kohesioa sustatzea, dibertsitatea eta diferentzia errespetatzea, eta eskubideen berdintasuna errealitate bihurtzearren beharrik handienak dituzten pertsona eta taldeei arreta berezia ematea. | 2019-06-20T02:06:10 | http://ararteko.net/contenedor.jsp?seccion=s_fdes_d4_v1.jsp&codbusqueda=449&language=eu&codResi=1&codMenuSN=505&codMenuTN=525&codMenu=554&title=2004-2015+-+I%F1igo+Lamarca+Iturbe | [
-1
] |
Baso solidarioa inauguratuko dute bihar Kexaako Arcos de Quejana jatetxean - Xabi Zalbide - Aiaraldea.eus
Baso solidarioa inauguratuko dute bihar Kexaako Arcos de Quejana jatetxean
Xabi Zalbide 2015-10-29 10:19
Kexaako hotel-jatetxeak 20 urte bete ditu, eta omenaldia egingo die Euskadin aritzen diren 15 Gobernuz Kanpoko Erakunderi. Veronica Werckmeister artistak basoa sortu du horretarako.
Hogei urte dira Kexaako Arcos de Quejana hotel-jatetxeak ateak zabaldu zituela, eta horren harira Kexaako Baso Solidarioa izeneko arte-lekua inauguratuko dute bihar, urriak 30.
Ondoko harizti bat berreskuratu dute horretarako, non Verónica Werckmeister artistak oihal natural koloretsuen bidez zuhaitzak atondu dituen; zuhaitz bakoitzak gobernuz kanpoko erakunde baten lanaren berri ematen du.
Hamabost dira, guztira, Baso Solidarioan lekua izango duten GKEak: Cáritas, Gurutze Gorria, Unicef, Stop Sanfilippo, Save the Children, Manos Unidas, Unicef, Ayuda en Acción, Alboan, Odol Emaileen Elkartea, Zalbaketa, Intermon Oxfam, Educo, Adsis Fundazioa, Intered, Hirukide, Tierra de Hombres eta ICLI.
Baso Solidarioa inauguratzeaz gain, plaka bat emango zaie Menagaraiko Maitasun Errukiorraren Kongregazioko mojei, bertako ikastetxe-egoitzan egiten duten lanaren errekonozimendu gisa. Xabier Santxotena eskultoreari ere plaka bat emango diote, Arcos de Quejana hotelari egindako ekarpen artistikoagatik.
Izan ere, bertan daude Santxotenaren eskultura handi bat eta Fukushimako biktimen oroimenezko egurrezko mural bat, 14 metrokoa.
Verónica Werckmeister artistaren lana
Kexaako hariztia berreskuratzeko, apaintzeko eta koloreztatzeko arduraduna, esan bezala, Veronica Werckmesiter kaliforniarra izan da. Urte asko dira Gasteizen bizi dela eta muraletan aditua da; Gasteizko ibilbide muralistikoaren arduraduna da, besteak beste.
1993an Los Angelesen hasi zen esparru horretan espezializatzen, eta harrezkero mural publiko eta pribatuak egin ditu Chicagon, New Yorken, San Franciscon, Philadelphian, Bostonen, Bartzelonan, Bilbon edo Gasteizen.
Tartean dira Bilboko La Salve zubiko muralak edo Zaramagakoak. Gainera, Gasteizko eskoletako muralismo programaren zuzendaria da. | 2020-04-09T19:42:35 | https://aiaraldea.eus/komunitatea/Xabi%20Zalbide/1481072036636-baso-solidarioa-inauguratuko-dute-bihar-kexaako-arcos-de-quejana-jatetxean | [
-1
] |
Saint-Georges-de-Pointindoux - Wikipedia, entziklopedia askea.
Jean-François PÉROCHEAU (2014-2020)[1]
93,73 bizt/km2
46° 38′ 41″ N, 1° 37′ 23″ W / 46.6447°N,1.6231°W / 46.6447; -1.6231Koordenatuak: 46° 38′ 41″ N, 1° 37′ 23″ W / 46.6447°N,1.6231°W / 46.6447; -1.6231
Saint-Georges-de-Pointindoux (Frantzia)
Beaulieu-sous-la-Roche, Landeronde, Martinet, La Mothe-Achard, Sainte-Flaive-des-Loups eta Saint-Julien-des-Landes
saintgeorgesdepointindoux.fr
Saint-Georges-de-Pointindoux Frantziako udalerri bat da, Vendée departamenduan dagoena, Pays de la Loire eskualdean. 2013an 1.406 biztanle zituen.
2007an Saint-Georges-de-Pointindoux udalerrian erroldatutako biztanleak 1.406 ziren. Familiak 524 ziren, horien artean 104 pertsona bakarrekoak ziren (48 bakarrik bizi ziren gizonak eta 56 bakarrik bizi ziren emakumeak), 196 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 196 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 28 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 642 etxebizitza zeuden, 544 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 62 bigarren erresidentzia ziren eta 36 hutsik zeuden. 623 etxeak ziren eta 8 apartamentuak ziren. 544 etxebizitza nagusietatik 448 bere jabearen bizilekua ziren, 86 alokairuan okupaturik zeuden eta 10 doan lagata zeuden; 3 etxek gela bat zuten, 20 etxek bi zituzten, 64 etxek hiru zituzten, 154 etxek lau zituzten eta 303 etxek bost zituzten. 462 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 199 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 317 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Saint-Georges-de-Pointindoux udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 948 ziren, horien artean 730 aktiboak ziren eta 218 inaktiboak ziren. 730 pertsona aktiboetatik 674 lanean zeuden (366 gizon eta 308 emakume) eta 56 langabezian zeuden (21 gizon eta 35 emakume). 218 pertsona inaktiboetatik 83 erretiraturik zeuden, 69 ikasten zeuden eta 66 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Saint-Georges-de-Pointindoux udalerrian 595 unitate fiskal zeuden, 1.528 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.232 euro zen. [6]
2007an zeuden 37 komertzioetatik, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 11 eraikuntza enpresak ziren, 8 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 2 garraio enpresak ziren, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 higiezinen enpresak ziren, 4 zerbitzu enpresak ziren, 3 administrazio publikoko enpresak ziren eta 2 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 13 zerbitzu publikoetatik, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak ziren, 1 igeltseroa, 4 margolariak, 2 zurginak, 2 argiketariak eta 1 jatetxe.[8]
2000. urtean Saint-Georges-de-Pointindoux udalerrian 27 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.242 hektarea erabiltzen.[9]
La Mothe-Achard (3,8 km)
Landeronde (4,2 km)
Sainte-Flaive-des-Loups (4,9 km)
Martinet (5,6 km)
La Chapelle-Achard (6,4 km)
Saint-Julien-des-Landes (7,0 km)
Datuak: Q1413784
Multimedia: Saint-Georges-de-Pointindoux
BNF: 152783410 (data)
INSEE: 85218
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Saint-Georges-de-Pointindoux&oldid=7668573"(e)tik eskuratuta | 2020-08-14T16:37:37 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Saint-Georges-de-Pointindoux | [
-1
] |
Wikiloc | BAKARRIK : Degurixa inguruko 4 Mendi Araotzetik trail
Mountaineering (Best Mountaineering trails in Spain → Basque Country → Uriarte )
BAKARRIK : Degurixa inguruko 4 Mendi Araotzetik
791 70 435
Uploaded June 22, 2019
Maruatx, en el recóndito valle cerrado de Degurixa (Hiking)
Ojo de Aitzulo y cordal de la Sierra de Zaraia: Orkatzategi, Ametzueta y Andarto (Hiking)
ARAOTZ: AITZULO, ORKATZATEGI, ARANGUREN, DEGURIXA, MARUATX,ANDARTO. (Hiking)
Araotz Orkatzategi PR GI3003 Uraren bidea (jiva) (Hiking)
I-M-X-E All rights reserved
near Uriarte, País Vasco (España)
Zailasuna zaila bezala ipintzen dut Gazteluko Haitza, Maruatx eta Andarto Txikiko igoerak bidetxurrak jarraitu gabe egin ditudalako. Degurixatik Andarto Txikirako tartea basotik egin dut eta nahiko zailtasun aurkitu ditxakezue txabolara eldu arte.
Araotz:
• Gazteluko Haitza Tontorra
• Andarto Tontorra
• Maruatx Tontorra
• Andarto Txiki Tontorra
Ezateko Lepoa
Gazteluko Haitza Tontorra
Andarto Tontorra
Maruatx Tontorra
Maruatxeko Lehioa
Andarto Txiki Tontorra
Ubidearen Bidetxurra
Itxurrixa
Hi, found this interesting trail: BAKARRIK : Degurixa inguruko 4 Mendi Araotzetik https://www.wikiloc.com/mountaineering-trails/bakarrik-degurixa-inguruko-4-mendi-araotzetik-37875221 Regards, Wikiloc | Trails of the World
I did this trail with I-M-X-E
Ask I-M-X-E to add you as a trail buddy on this trail
Follow I-M-X-E and discover new trails! | 2019-08-20T01:42:09 | https://www.wikiloc.com/mountaineering-trails/bakarrik-degurixa-inguruko-4-mendi-araotzetik-37875221 | [
-1
] |
Toyama (prefektura) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Toyama, Takaoka, Uozu , Himi , Namerikawa , Kurobe , Tonami , Oyabe , Nanto , Imizu , Nakaniikawa District eta Shimoniikawa District
www.pref.toyama.lg.jp
Toyama prefektura (japonieraz: 富山県, Toyama-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Toyama hiria da.
Japoniako itsasoko kostaldeko industria-prefektura nagusia da. Baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu, eta, horri esker, elektrizitatea merkea da. Toyama prefekturan daude Asiako ekialdeko Errusiatik kanpoko glaziar bakarrak.
Toyama prefekturaren mugakideak hauek dira: Ishikawa prefektura mendebaldean, Niigata ipar-ekialdean, Nagano hego-ekialdean, Gifu hegoaldean eta Japoniako itsasoa iparraldean. Lurraldearen % 30 natura-parke gisa babestuta dago: Chūbu-Sangaku and Hakusan parke nazionalak, besteak beste.
Prefekturaren erdialdean nekazaritzarako oparoa den lautada dago, bertan ezartzen da Toyama hiriburua, eta hegoaldean ia 3.000 metrotako altuera duten mendiak agertzen dira, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste, Hida mendikatean dauden tontorrak dira.
Farmazia-industria oso garrantzitsua da prefekturan, eta historikoki ere garrantzi handia izan du. Elektronika- eta robotika-industria ere badago, baita metalezko produkturen fabrikazioa ere (aluminioa, kobrea eta abar). Kalitate handiko arroza ekoizten da.
Historikoki, Toyama prefektura Etchū probintzia izan zen. 1871n, Etchū probintzia Niikawa prefektura bilakatu zen. 1876an, Ishikawa prefekturaren barnean sarrarazi zuten, baina 1881ean Toyama prefektura gisa berrezarria izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toyama (prefektura)
Toyama prefekturako webgune ofiziala
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Toyama_(prefektura)&oldid=6607355"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 7 otsaila 2019, 16:38. | 2019-07-17T10:05:24 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Toyama_(prefektura) | [
-1
] |
Txaber Altube abadiñarrak Bizkaiko Eskolarteko bertsolarien txapela jantzi du | durangon.com : Undefined index: color in C:\\xampp\\htdocs\\durangon\\wp-content\\themes\\multinews\\framework\\functions\\multinews.php on line 452
Txaber Altubek, mikroaren aurrean, Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen Getxon.
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Idatzizko bertso txapelketa eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken saioa jokatu ziren domekan Getxoko Fadura kiroldegian. Txaber Altubek eskolarteko txapelketan lortutako garaipenaz gain, Durangaldeko partaideek lehen sari bat, bigarren sari bi eta hirugarren postu bat lortu zituzten bertso idatzien lehiaketan.
Durangaldeko sei bertsolari egon ziren goizean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren azken saioan. Durangoko Bertso Eskolako Txaber Altuberekin batera, e bereko Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña eta Gorka Pagonabarraga eta Berrizko Bertso Eskolako Iruri Altzerreka izan ziren finalean.
Txapelketaren azken saioa, buruz burukoa alegia, Txaber Altubek eta Unai Mendiburuk jokatu zuten eta, azkenean, abadiñarrak jantzi zuen aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Altuberi urte askoan bertso eskolako irakasle izandako eta eskolartekoan behar handia egindakoa den Iratxe Ibarrak jantzi zion txapela.
Finaleko azken saioa kontuan hartuta, Altubek eta Mendiburuk ekainaren 4an Ereñozun (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute.
Eskolarteko finala jokatu aurretik, bertso idatzien finala izan zen eta bertan lau sari lortu zituzten Durangaldeko sortzaileek.
DBH1 mailako ikasleentzako lehiaketan, lehen saria lortu zuen Kurutziaga Ikastolako Ander Sarriugartek. Atxondoko eskolako Aitor Garitaonaindiak eta Kurutziaga ikastolako Markel Zubiagak, 5. mailako ikasleen lehiaketan eta DBH2ko mailan hurrenez hurren, bigarren postuak lortu zituzten. 6. mailako ikasleen lehiaketan berriz, Traña-Matienako Haitz Gaztelurrutiak hirugarren saria lortu zuen.
Udagoienerako sailkatuak
Arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen azken kanporaketa jokatu zen Faduran eta bertan ez zen eskualdeko ordezkaririk lehiatu. Hala ere, ekitaldi horren ondren Udagoieneko Fasera pasatuko diren bertsolarien izenak zehaztuta gelditu ziren eta eskualdeak zazpi ordezkari izango ditu azken fasean.
Udabarriko Fasean sailkatutako bertsolariak lau izan dira: Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra (182 puntu); Aitor Bizkarra abadiñarra (176,75); Txaber Altube abadiñarra (171) eta Beñat Romero zornotzarra (163).
Beraiekin batera, Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango dira udazkeneko fase horretan. Hirurak inoiz finalistak izandakoak dira eta, ondorioz, fase horretara zuzenean pasatzeko eskubidea dute.
Udabarriko Fasean parte hartu duten beste lau bertsolari, puntuazioaren arabera, Udagoieneko Faserako txartel barik gelditu dira. Ander Aldazabal zornotzarrak 155 puntu lortu zituen; Igor Galarza abadiñarrak 148; Xabier Irakulis zornotzarrak 139,5 eta Peio Azkarate durangarrak 132.
Etiquetasbertso idatziakbertsolariBizkaiko Bertsolari TxapelketaBizkarraeneko abasolo 'abarkas'eskolartekoMiren AmurizasarriugarteUdabarriko fasea
Anterior: El Bidezabal logra el ansiado billete para disputar en junio la fase de ascenso a División de Honor
Siguiente: El Gobierno vasco anuncia que mañana aprobará la cesión de los terrenos del hospital a Zaldibar | 2019-06-27T13:03:21 | http://www.durangon.com/txaber-altube-abadinarrak-bizkaiko-eskolarteko-bertsolarien-txapela-jantzi-du/ | [
-1
] |
din ziua de 01 Februarie 2012
EUR Euro 4.3447
USD Dolar SUA 3.3102
XAU Gramul de Aur 185.453
AUD Dolar australian 3.5278
BGN Leva bulgareasca 2.2215
CAD Dolar canadian 3.3087
CHF Franc elvetian 3.6072
DKK Coroana daneza 0.5844
EGP Lira egipteana 0.5491
GBP Lira sterlina 5.2151
HUF 100 Forinti maghiari 1.4787
JPY 100 Yeni japonezi 4.3497
MDL Leul moldovenesc 0.2792
NOK Coroana norvegiana 0.5684
PLN Zlotul polonez 1.0342
RUB Rubla ruseasca 0.1093
SEK Coroana suedeza 0.4895
TRY Noua Lira turceasca 1.8721
XDR DST 5.1146
© 2014 - 2018 14:48 - eCursValutar.ro | 2018-01-17T12:48:34 | http://www.ecursvalutar.ro/arhiva/2012-02-01 | [
-1
] |
Dogneville - Wikipedia, entziklopedia askea.
Dogneville Frantziako udalerria da, Vosges departamenduan dagoena, Grand Est eskualdean. 2013an 1.503 biztanle zituen.
Régis VOIRY (2014-2020)[1]
136,64 bizt/km2
48° 13′ 24″ N, 6° 27′ 27″ E / 48.223333333333°N,6.4575°E / 48.223333333333; 6.4575Koordenatuak: 48° 13′ 24″ N, 6° 27′ 27″ E / 48.223333333333°N,6.4575°E / 48.223333333333; 6.4575
Dogneville (Frantzia)
Jeuxey, Longchamp, Chavelot, Dignonville, Épinal, Girmont eta Golbey
2007an Dogneville udalerrian erroldatutako biztanleak 1.503 ziren. Familiak 643 ziren, horien artean 182 pertsona bakarrekoak ziren (62 bakarrik bizi ziren gizonak eta 120 bakarrik bizi ziren emakumeak), 216 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 220 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 25 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 678 etxebizitza zeuden, 650 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 4 bigarren erresidentzia ziren eta 24 hutsik zeuden. 595 etxeak ziren eta 84 apartamentuak ziren. 650 etxebizitza nagusietatik 535 bere jabearen bizilekua ziren, 103 alokairuan okupaturik zeuden eta 12 doan lagata zeuden; 10 etxek gela bat zuten, 25 etxek bi zituzten, 75 etxek hiru zituzten, 136 etxek lau zituzten eta 404 etxek bost zituzten. 542 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 281 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 320 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Dogneville udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1.007 ziren, horien artean 731 aktiboak ziren eta 276 inaktiboak ziren. 731 pertsona aktiboetatik 697 lanean zeuden (363 gizon eta 334 emakume) eta 36 langabezian zeuden (19 gizon eta 17 emakume). 276 pertsona inaktiboetatik 130 erretiraturik zeuden, 96 ikasten zeuden eta 50 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Dogneville udalerrian 633 unitate fiskal zeuden, 1.518 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 20.070,5 euro zen.[6]
2007an zeuden 53 komertzioetatik, 3 erauzte enpresak ziren, 2 janari enpresak ziren, 4 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 12 eraikuntza enpresak ziren, 7 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 5 garraio enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 3 finantziazio enpresak ziren, 3 higiezinen enpresak ziren, 9 zerbitzu enpresak ziren, 1 administrazio publikoko enpresa zen eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 14 zerbitzu publikoetatik, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia zen, 2 igeltseroak, 2 margolariak, 2 zurginak, 3 iturginak, 1 argiketaria, 1 ile apaindegia, 1 albaitaria eta 1 jatetxe.[8]
2009an zeuden 3 establezimendu komertzialetatik, 2 okindegiak eta 1 lore-denda zen.[9]
2000. urtean Dogneville udalerrian 10 nekazaritza-ustiategi zeuden, 618 hektarea erabiltzen.[10]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dogneville
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Dogneville&oldid=6641257"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 17 otsaila 2019(e)an, 19:45(e)tan | 2019-11-14T13:46:21 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Dogneville | [
-1
] |
Zinegoak 2020 - Bilboko LGTBI Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia - Kulturklik
Zinegoak 2020 - Bilboko LGTBI Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
Bilbao 2020(e)ko otsailaren 24(e)tik 2020(e)ko martxoaren 8(e)ra
Zinegoak elkarteak hilabeteak daramatza Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. edizioa antolatzen. Ezinbesteko hitzordua izango da sexu-, identitate- eta genero-aniztasunari lotutako kultur- jardueraz gozatzeko. Gainera, edizio honek jauzi kuantitatiboa ekarriko du Bizkaiko hiriburutik haratago duen presentziari dagokionez.
Zinegoak hasteko bi hilabete falta dira, eta lantaldea amaitzen ari da jada 17. edizioko programazioa. Aurten 500 bat obra jaso dira film labur, fikziozko film luze eta dokumentalen eta proposamen eszenikoen artean, eta nabarmentzekoa da trans
errealitateak jorratzen dituzten obra ugari.
Aurreko edizioan programazioa ofizialaren egitura berriak harrera ona izan zuen (FIK, DOK eta KRAK atalekin) atalekin programazio ofizialaren egitura berriak izan zuen funtzionamendu onaren ondoren, jaialdiak bere ohiko proiekzio-dinamikari eutsiko dio.
Bi aste ofizial horiek baino lehen “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdia hasiko da. Ekimen hau beste erakunde, kolektibo edo elkarte batzuekin lankidetzan egiten dira. Horrez gain, beste urte batez, ZG jarduera profesionalak ere antolatuko dira, ikus-entzunezko hainbat zentrorekin batera, ikus-entzunezko sorkuntzaren eta ekoizpenaren esparruen ikuspegi zehatza eskaintzeko.
Data 2020(e)ko otsailaren 24(e)tik 2020(e)ko martxoaren 8(e)ra | 2020-01-20T01:41:18 | https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2019121912435485/zinegoak-2020-bilboko-lgtbi-zinema-eta-arte-eszenikoen-jaialdia/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/ | [
-1
] |
Eskualdeko Antrim | Derry Craic Good - Dora Cholm Cille
Posts Tagged 'Eskualdeko Antrim’
Hasiera → Eguna: Eskualdeko Antrim | 2020-06-02T23:04:52 | https://goodcraic.de/eu/tag/county-antrim/ | [
-1
] |
Amak sostengua behar du – Guraso.eus
Leire Etxezarraga 2018-11-28 2018-11-28 Aitatasuna / Amatasuna, GURASOTASUNA, KOLABORAZIOAK, Sailkatu gabea 1 Comment
Amak umea izandakoan umearen beharrizanetan zentratzen da, hau noski, garrantzitsua da. Baina honetaz gain amak, bere beharrizanei ere garrantzia eman behar die. Bere beharrizanek erantzuna dutela sentitu behar du. Honi amaren sostengua deritzogu. Amak, bere haurra hezteko, bere buruaren sostengua ere behar du.
Zergatik? Ama izatean, emakumeari barneko sentimenduak emozioak mugitu egiten zaizkio eta gure hezkuntza prozesuan emozioak lantzen ez zirenez, askotan ez dakigu aldaketa guzti hauei erantzuna ematen. Ondorioz, egiten ditugun gauzengatik errudundun sentitzen gara eta benetan garen amarekin borroka egiten dugu. Honek zama handia suposatzen du eta ondorioz , heztea askotan gogorra egiten zaigu. Beraz, sostengua behar dugu eta sostengu hau orberak bakarrik eman ahal dio bere buruari. Sostengua umeei dagokienez besteekiko erlazioan sortzen da, hau da, amak ematen dion sostenguan. Amaren sostengua berriz auto-sostengua litzateke.
Zer da auto-sostengua? Norberaren ezagutzarekin zer ikusia du, norberak bere beharrizanak identifikatu eta hauei erantzun egoki bat ematearekin . Ezagutza honetan ikasi beharreko faktore asko daude, hemen batzuk aipatuko ditugu.
Ikasketa hau terapia testuinguru batean egin daiteke edo norberak bere buruari arreta eta kontzientzia handia eskainiz. Auto-sostengu honetan bi atal ezberdindu ditzakegu, batak gure buruarekin dugun harremanarekin du zerikusia, besteak berriz beste pertsonekin dugun harremanarekin.
Geure buruarekin dugun harremanarekin zerikusia duten faktoreekin hasiko gara eta hemen lehenengoa gure beharrizanen kontzientzia hartzean datza. Horretarako Gestalt Terapiak beharrizanen zikloa ulertzea garrantzitsua dela nabarmentzen du. Ziklo honek 6 pausu ditu:
Sentsazioa dugu. Adibidez: Tripan zerbait sentitzen dut.
Kontzientzia jartzen dugu. Gose naizela konturatzen naiz.
Dinamizaziorantz goaz. Jateko ordua dela pentsatzen dut.
Ekintza garatzen dut. Altxatu egiten naiz eta zerbait jatera noa.
Kontaktua egiten dut. Zerbait jaten dut.
Erretiratzea tokatzen zait orain. Bete naiz eta orain beste zerbait egitera noa.
Sei pausu hauek beti horrela funtzionatzen dute, beharrizan ezberdinak aseak izateko eman behar diren pausuak dira. Zerbait sentitzen dugunetik sentimendu hori ase arteko pausu guztiak bete behar dira, bestela beharrizan hori zabalik geratuko da eta guregan jarraituko du itxi gabe.
Jarritako adibidea beharrizan fisikoekin eginiko adibide bat da, behar hauek erraz ikusten dira, baina beharrizan emozionalak ere badaude eta hauek ikustea askoz zailagoa egiten zaigu. Laura Gutmanek berriz, erditu berriko ametan momentu interesgarri bat ikusten du amak bere beharrizanak aztertzeko eta hau ondo azaltzen du bere “La maternidad y el encuentro con la propia sombra” liburuan. Beste gauza batzuen artean, haurra garai honetan, amaren emozioen isla dela aipatzen du. Ama eta haurra fusio bat dira. Beraz haurra begiratuz, amak bere emozioak ulertu ditzakeela esaten du eta beraz bere beharrizanak zaindu . Momentu hau oso ona izan daiteke norberak bere emozioak nondik doazen ulertzeko, ezer aldatu gabe soilik ikusteko. Ezagutza honek auto sostengurantz eraman gaitzake, kasu bakoitzean zer gertatzen zaigun identifikatu dezakegulako. Hala ere, ikasketa honek etengabea izan beharko luke, ez du amaierarik.
Leire Etxezarraga (Gizarte hezitzailea, Pedagogoa, Gestalt terapeuta, Orain (amatasuna konfiantzan bizitzea) enpresaren sortzailea eta hiru seme-alaben ama.
← ‘Eee!ntzun’ izeneko ekimena kirolaren benetako balioak aldarrikatzeko, Gipuzkoan
Liburu proposamena: Haizea sahats artean →
One thought on “Amak sostengua behar du”
Pingback: Amak sostengua behar du III – Guraso.eus | 2020-02-28T17:49:50 | https://www.guraso.eus/amak-sostengua-behar-du/ | [
-1
] |
Amatiño 2014/01/29 00:15
Aukeran, Pier Paul Berzaitzek proposatu unibertsoari bizpahiru kanta arrunt ezagun falta izan zitzaizkion, igandean, Victoria Eugenia aretoan bildu zen entzulegoaren odola pitin bat berotzeko. Memoria da zaharron altxorrik handienetakoa eta memoriak, memoria izango bada, zaharra berri eskatzen du gehienbat.
Joxan Goikoetxea, Alain Griffin, Pier Paul Berzaitz, Erramun Martikorena, Josune Marin, Magali Zubillaga, Estitxu Pinatxo, Txema Garces eta Oriol Flores
Ageriko Joxan Goikoetxea eta ezkutuko Jose Angel Arbelaitzen eskutik, “Egunsentiaren kantak” deitu saioa burutu zuen Pier Paul Berzaitz zuberotarrak, hiru kantariren eta bost musikariren laguntzaz. Hots, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Estitxu Pinatxo, batetik; eta Joxan Goikoetxea (soinua eta teklatua), Alain Griffin (flauta, txirula eta...), Josune Marin (gitarrak), Txema Garces (baxua) eta Oriol Flores (bateria eta perkusioa), bestetik.
Ahots zoragarriak eta musikari iaioak. Kantaldi politta, goxoa, txukuna eta atsegina; baina ez, behar bada, nabarmen bihozkoia. Ohiko zenbait kanta guztiz ezagun falta izan zitzaizkion, jendearen barne-muinak errotik hunkitu ahal izateko.
Pier Paul Berzaitz omen da, azken berrogei urteotan, abestirik gehien idatzi duen euskal kantaria. Baita, segurutik, euskal kantu-antologia ondoen ezagutzen dutenetakoa ere. Ezin ba maisuak egin hautuari kontuak eskatzen hasi; baina, hala ere…
Behin adin batetik aurrera emakumerik gehienak ilehori samarrak direnez gero, auskalo zein ote bertaratu zirenen batez besteko adina; baina, gizonezkook behintzat, guztiak ere burusoilak edo ile urdinduak, hirurogei urtetik gorakoak, hamarretik bederatzi.
Nago, adinekook, aukeran, ez ote dituzten (ditugun) maiteen kanta guztiz ezagunak, sarri errepikatzen direnak alegia. Memoria da zaharron altxorrik handienetakoa eta memoriak, memoria izango bada, zaharra berri eskatzen du gehienbat.
Taldekideak, brankaz | 2019-09-21T23:38:46 | https://eibar.org/blogak/amatino/zaharra-berri-6 | [
-1
] |
erika.q94: Que bello es vivir!!
Publicado por erika en 8:44
Marian Calvo García 30 de noviembre de 2009, 23:43
Zelan egin daiteke komentario bat pelikula bati buruz, pelikula ikusten amaitu gabe?
Zure eritzia onartuko nuke "me ha parecido una mierda" soberan egongo balitz.
Horrelako esaldiak baliokideak dira Tuentin eta lagunen artean erabiltzeko, klaseko blog batean ez.
Bestetik, euskeraz egin behar da lana. | 2018-01-20T09:22:00 | http://erika-q94.blogspot.com/2009/11/que-bello-es-vivir.html | [
-1
] |
Marrazketa teknikoa 1 Batxilergoa by Erein argitaletxea - Issuu
B ATXIL ERGOA 1
MARRAZKETA TEKNIKOA Batxilergoa 1 Rafael Ciriza Roberto Galarraga Mª Angeles García José Antonio Oriozabala
AZALA MARRAZKETA 1.qx:PORTADA DIBUJO TECNICO 1Bach.qx
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2003-09-25) Azalaren diseinua: Iturri Diseinua eta maketazioa: IPAR Marrazkiak: Rafael Ciriza, Roberto Galarraga, Mª Angeles Garcia, Jose Antonio Oriozabala Argazkiak: Juan Carlos Ruiz, Jesus Mª Peman © Testua: Rafael Ciriza, Roberto Galarraga, Mª Angeles Garcia, Jose Antonio Oriozabala © EREIN 2003. Tolosa Etorbidea 107 - 20018 Donostia ISBN: 978-84-9746-120-7 L.G.: SS-746/2012 Imprimategia: Gertu. Zubillaga industrialdea, 9. 20560 Oñati
Marrazketa teknikoa Batxilergoko 1. maila Rafael Ciriza Roberto Galarraga Mª Angeles García José Antonio Oriozabala
1. Marrazkirako materialak eta haien erabilera
1. Marrazketarako materialak eta horien erabilera ............................................................... 9 Marrazketarako materialak ....................................................................................... 9 2. Planoan egiten diren oinarrizko marrazkiak ................................................................... 19 Elementu geometrikoak. Definizioak ................................................................... 19 Zuzenak planoan ..................................................................................................... 21 Angeluak .................................................................................................................. 23 Leku geometrikoa ................................................................................................... 28 Zirkunferentzia-lerroak eta zuzenkiak ................................................................. 29 3. Triangeluak, laukiak eta poligono erregularrak ............................................................. 33 Poligono definizioa ................................................................................................. 33 Triangelua ................................................................................................................ 33 Laukia ....................................................................................................................... 37 Poligono erregularrak ............................................................................................. 38 4. Proportzionaltasuna eta eskalak ....................................................................................... 46 Proportzionaltasuna ................................................................................................ 46 Eskalak ...................................................................................................................... 49 5.Berdintasuna, baliokidetasuna, antzekotasuna eta simetria ........................................... 54 Berdintasuna ............................................................................................................ 54 Baliokidetasuna ....................................................................................................... 55 Antzekotasuna ......................................................................................................... 57 Simetria ..................................................................................................................... 59 6. Ukitzaileak. Oinarriak eta ebazpen prozedurak ............................................................. 61 Ukitzaileak. Oinarriak ............................................................................................. 61 Ukitzaileen problemak ........................................................................................... 64 7. Kurba teknikoak .................................................................................................................. 77 Obaloa ...................................................................................................................... 77 Oboidea .................................................................................................................... 79 Kiribila ...................................................................................................................... 79 Boluta ........................................................................................................................ 80 Helize zilindrikoa .................................................................................................... 81 8. Kurba konikoak ................................................................................................................... 83 Sarrera ....................................................................................................................... 83 Elipsea ...................................................................................................................... 84 Parabola .................................................................................................................... 86 Hiperbola .................................................................................................................. 87
9. Geometria deskribatzailearen oinarriak ........................................................................... 94 Oinarrizko kontzeptuak ......................................................................................... 94 Proiekzio motak ...................................................................................................... 95 Irudikapen sistemak ................................................................................................ 95 10. Sistema diedrikoa: puntua, zuzena eta planoa ........................................................... 102 Sarrera ..................................................................................................................... 102 Puntuaren irudikapena ......................................................................................... 104 Zuzenaren irudikapena ........................................................................................ 105 Planoaren irudikapena ......................................................................................... 107 Puntuaren, zuzenaren eta planoaren arteko barnekotasun erlazioa ............. 111 11. Normalizazioa .................................................................................................................. 121 Oinarrizko kontzeptuak ....................................................................................... 121 Marrazketa teknikorako arau orokorrak ............................................................ 122 12. Bistak ................................................................................................................................ 128 Oinarrizko kontzeptuak ....................................................................................... 128 Bisten izenak, arauaren arabera .......................................................................... 130 Bisten aukera ......................................................................................................... 134 13.Ebakidurak eta epaiak ..................................................................................................... 138 Ebakidura ............................................................................................................... 138 Ebakidura-motak ................................................................................................... 139 Ebakiduraren eta epaiaren arteko bereizkuntza 14. Akotazioa ......................................................................................................................... 146 Oinarrizko kontzeptuak ....................................................................................... 146 Kota lerroak ........................................................................................................... 147 Lerro lagungarriak ................................................................................................. 148 Geziak eta kota-marrak ........................................................................................ 148 Kota-zifrak .............................................................................................................. 149 Akotazio-sinboloak ............................................................................................... 151 15. Finkagarriak. Torloju-hariaren akokotazioa eta irudikapena .................................... 156 Definizioak ............................................................................................................. 156 Hariak normalizatzeko sarrera ............................................................................ 157 Torloju-harien sailkapena .................................................................................... 157 Torloju-hariaren konbentziozko irudikapena ................................................... 158 Torloju-hariaren irudikapen motak .................................................................... 159 Torloju-hariaren beste irudikapen batzuk ......................................................... 161 Torloju-harien akotazioa ...................................................................................... 163 Torloju-hari ohikoenen profilak eta neurriak ................................................... 166
16. Multzoak ........................................................................................................................... 173 Mekanismoen adibide bat .................................................................................... 173 Ohiko plano-motak ............................................................................................... 174 Multzoko planoaren osagaiak ............................................................................. 175 Atalkatzea ............................................................................................................... 177 17. Krokisen prestaera .......................................................................................................... 181 Oinarrizko kontzeptuak ....................................................................................... 181 Neurtzeko tresnak ................................................................................................. 182 Krokis bat egiteko egin beharreko urratsak ...................................................... 183 18. Perspektiba axonometrikoa eta Cavalieriren perspektiba ....................................... 186 Perspektiba axonometrikoa ................................................................................. 186 Irudi lauak perspektiba axonometrikoan irudikatzeko modua ...................... 190 Gorputz trinkoak perspektiba axonometrikoan irudikatzeko modua ........... 195 Cavalieri perspektiba ............................................................................................ 198 Irudi lauak Cavalieri perspektibaren arabera irudikatzen ............................... 201 Gorputz trinkoak Cavalieri perspektibaren arabera irudikatzen .................... 201
1. Marrazketarako materialak eta haien erabilera Marrazketa teknikoa
Helburuak – Lan teknikoaren munduan erabiltzen diren espresio grafikoaren hainbat molde desberdinak eta spresio grafikoaren tekniketan maizenik erabiltzen diren tresnak eta osagarriak ezagutzea.
Marrazketarako materialak
Funtsezkoak dira doitasuna eta zehaztasuna formen eta objektuen aurkezpen teknikoa bideratzerakoan. Marrazteko tresnak behar bezala ezagututa eta kalitatezko tresnak erabilita baino ez diegu aterako grafikoei probetxu handiena. Hona hemen marrazki teknikoan erabiltzen diren oinarrizko materialak:
– Marrazki-paper egokia
– Konpas-sorta
– Marrazki-lapitzak
– Estilografoa
– Borragomak
– Errotulatzeko txantiloiak
– Erregela milimetratua
– Kurba-txantiloiak
– Eskuaira eta kartaboia
– Txantiloi bereziak
– Lapitz-zorrozkailu
– Bilbeak
– Angelu-garraiagailua
– Ordenagailu 9
Marrazki-papera erroilutan edo plegutan merkaturatzen da, arauturiko neurri jakin batzuetan eta lodiera desberdinetan, gramaiaren arabera, hau da, metro karratuko duen gramo-kopuruaren arabera, moztua. Zimurtsua, matea edo satinatuxea izan daiteke haren azala.
Paper-mota asko dago. Hona hemen marrazki teknikoan maizenik erabiltzen direnak: – Paper zuri opakoa; guztiz erabilia, zirriborroak eta lehen marrazkiak egiteko aproposa. – Landare-paper gardena; planoak kalkatu eta tintaz marrazteko erabiltzen da nagusiki. – Paper opako satinatua; tintaz marrazteko erabiltzen da, ez ordea aurrekoak bezainbestetan. – Paper milimetratua; inprimaturik ditu koadrikulak eta gardena edo opakoa izan daiteke. Oso baliagarria da grafikoak eta diagramak marrazterakoan. – Paper garden plastifikatua; landare-paperaren antzekoa, baina iraunkortasun handiagokoa. Bereziki aproposa da maizetan erabiliko diren planoak egiteko.
Eskuarki, marrazkiak lapitzez egiten dira lehenik, eta ondoren tintaz kalkatu. Marrazkia lanaren ezaugarriei begira behar bezain argia bada, baliteke tintaz kalkatzeko beharrik ez izatea. Komeni da lapitzen gogortasun-maila desberdinak ezagutzea, egokiro aplikatu eta marrazkian behar diren lodiera eta akabera desberdinak erdietsi ahal izateko.
Lapitz mina-egozleak abantaila handi bat du ohiko lapitzen aldera, haren mina ez baita zorroztu behar nahi den lodiera lortzeko. Lodiera egokia edukiko du beti mina horrek. Graduazioak zenbakien bidez zehaztuta Graduazioak siglen bidez zehaztuta
Bigunak 00
Erdibidekoak 1
8B 7B 6B 5B 4B 3B 2B B HB F
Gogorrak 4
Guztiz gogorrak 5
H 2H 3H 4H 5H 6H 7H 8H 9H 10H
Idazteko eta marrazteko Marrazketa teknikorako Marrazkiak, krokisak eta itzaldurak egiteko Topografia-planoak marrazteko Azalera lakarreko marrazki-orrietarako Marrazkiak azalera gogorren gainean egiteko Aurkezpen heliografikoetarako balio dutenak
Taulako zati grisek gogortasun batzuen eta besteen erabilera-eremuak adierazten dituzte. Lapitzaren muturra zorrozteko edozein labana-aho edo, errazago, zorrozkailu bat erabil dezakegu. Lapitz mina-egozlearen mina lodia bada, mina-zorrozkailu batez zorroztuko dugu. Zenbakiz edo letraz eta zenbakiz osaturiko sigla batzuen bidez adierazten da minen gogortasuna.
Mina biguna krokisak egiteko erabiltzen da. Mina gogorrago bat erabiltzen da paper zuriaren gaineko lapitz-marrazkietan, eta gogorragoa landare-paperaren gainean marrazteko. 11
Borragomak
Borragomak marrazki batean soberan dauden aldeak zuzentzeko erabiltzen dira. Lapitza ezabatzen dute batzuek, eta tinta, beste batzuek. Lapitza ezabatzeko gomak biguna izan behar du. Gogorragoa izango da goma hori, marrazkian erabilitako mina ere gogorragoa den neurrian. Tinta ezabatzeko gomak urratzaile batez hornitua gogorra izan behar du, tinta ezabatu eta paper-geruza oso fin bat, eta harekin batean tinta, urra dezan. Landare-paperean erabiltzen denean, tinta ezabatzeko, borragomaz gainera, erabil daitezke bizar-xaflak, kontu handiz, papera ez zulatzeko, erabiltzen badira. Trazu berria aurrez ezabatu den eremuaren gainetik tintaz pasatu behar denean, komeni izaten da eremu hori lapitz bigun batez satinatzea trazu berriaren tinta lerra ez dadin.
Erregela, eskuaira eta kartaboia
Ezinbestekoak dira hiru elementu hauek edozein marrazki tekniko egiterakoan.
Erregela: neurriak eramateko eta zuzenkiak neurtu eta trazatzeko erabiltzen da. Haien luzera 30 eta 100 cm bitartekoa izaten da, eta milimetrotan graduatzen dira eskuarki. Erregela graduatuaz gainera, eskalimetroa ere erabil daiteke. Erregelamota berezi honek sei eskala ditu grabaturik. Plano bat eskala jakin batean zuzenean marrazteko, matematika-eragiketen beharrik gabe, eta plano baten gainean objektuen benetako neurriak interpretatzeko erabiltzen da eskalimetroa. Eskuaira: Triangelu angeluzuzen isoszele baten itxura du. Halatan, luzera berekoak dira haren bi katetuak eta 45째-ko angelua eratzen dute hipotenusarekin. Kartaboia: Triangelu angeluzuzen eskaleno baten itxura du. Katetuek hipotenusarekin eratzen dituzten angeluak 30째 eta 60째-koak dira. Kartaboiaren katetu nagusiak eskuairaren hipotenusaren luzera bera izan behar du. 12
Eskuaira eta kartaboi bidezko trazatuak
Garrantzitsua da eskuaira eta kartaboia behar bezala erabiltzea. Leun eta aise bideratu behar dira, txantiloien gainean gehiegizko presiorik eragin gabe, baina egoki eutsirik, halere, nahi ez den mugimedurik suerta ez dadin. Eskuaira eta kartaboi-jokoa behar bezala egokituz lortu ahal izango ditugu marra paraleloak horizontalean eta bertikalean, baita angelu desberdinak ere. Geroago ikusiko dugu hau, Oinarrizko Trazatuen gaian.
Konpasa arkuak eta zirkunferentziak trazatzeko erabiltzen den marrazkitresna da. Konpas-mota asko daude. Hona hemen erabilienak: – Konpas bakuna. Arkuak eta zirkunferentziak trazatzeko erabiltzen da, baita neurriak marrazkira garraiatzeko ere. Konpas-mota honi tintarako elementu edo osagarri batzuk erants dakizkioke, baita luzagarri bat ere. – Kalostradun konpasa. Erradio txikiko zirkunferentziak egiteko erabiltzen da. – Kalostradun konpas eroa. Kalostradun konpasak bideratzen dituen baino erradio oraindik txikiagoko zirkunferentziak egiteko erabiltzen da. – Doitasun-konpasa. Bakunen eta kalostradunen ezaugarriak ditu konpas-mota honek. Artikulatua da eta besoak doitu eta graduatzeko mekanismo bat du.
Konpasa egoki erabiltzeak berebiziko garrantzia du marrazketa teknikoan, haren araberakoa izango baita, neurri handi batean trazuen kalitatea eta zehaztasuna. Honako arau hauek hartu behar dira kontuan beti: – Mina alakan edo biselean eta konpasaren barnealderantz zorroztu behar da beti. – Konpasari eusterakoan, hatz erakuslearen eta lodiaren artean hartu behar da goialdeko zilindroa, eta beste eskuaz lagundu beharra dago orratza behar den lekuan ipintzeko. – Paperaren perpendikularrean zehaztuko dira mina inprimatzen duen besoa eta konpasaren orratza.
Estilografoa
Marrazketa-luma tradizionalaren ordez, egun tintazko delineazioan erabiltzen den tresna da estilografoa. Abantaila handiak ditu marrazketalumaren aldean, oso garbia eta erabiltzen guztiz erraza delako.
Estilografoa paperaren azaleraren perpendikularrean erabili behar da beti. Estilografoa egokigailu batez molda daiteke konpasean, arkuak eta zirkunferentziak tintaz marratzeko. Egokigailua barne edo kanpoaldean ezar daiteke, zirkunferentzien erradio handietara eta txikietara moldatzeko.
– Kurba-txantiloiak. Lagungarri gisa erabiltzen dira, kurbak trazatzerakoan. Kurbako puntu ezagunetara hobekien moldatzen den txantiloi-zatia aurkitu beharra dago.
– Txantiloi bereziak. Ugari eta oso molde askotakoak dira.
– Errotulatzeko txantiloiak. Idazketaren homogeneotasuna lortzeko erabiltzen dira.
Bilbeak
Marrazkietara eraman daitezkeen elementuz hornituriko orriak dira. Molde askotakoak daude merkatuan. Zuzenean itsatsita edo elementu bakoitza marrazki-paperaren gainean igurtzita aplikatzen dira gehienetan.
Espresio Grafikoalantzeko trebakuntza honetan ezin dugu aipatu gabe utzi ordenagailua bezalako tresna garrantzitsua. Profesionalek produktibitate-maila eta eginiko lanaren kalitatea etengabe hobetzeko aukera ematen dien tresneria behar dute.
Ordenagailu on baten eta merkatuan dauden CAD / OBD (Computer Asisted Design / Ordenagailu Bidezko Diseinua) programa desberdinen bidez lor daiteke hori. Gaur egun guztiz erabiltzen da ordenagailu bidezko marrazkia diseinubulegoetan, eta oso normala da, halaber, bezeroei eman edo haiekin trukatu beharreko informazio grafikoa disketeen bitartez bideratzea. Neurri handian murriztu da, horrenbestez, hasieratik paperean eginiko planoen kopurua.
2. Funtsezko trazatuak planoan .................................................................................................................................................................................................
2. Funtsezko trazatuak planoan Marrazketa teknikoa
Helburuak – Marrazketa geometrikoaren oinarriak ezagutzea, era horretara ikasgaiaren gainerako edukiez erosoago jabetuahal izateko. – Soluzio grafikoak argi eta zehatz adierazteko gai izatea.
Puntua: Puntuak ez du neurririk, kokaleku bat baizik ez da. Letra larri batez edo zenbaki batez izendatzen da. (1. irud.)
Elementu geometrikoak. Azalpenak.
B C 1. irud.
Lerro zuzena: Norabide berean doazen puntuen sekuentzia bat da. Letra txiki batez izendatzen da. (2. irud.)
Zuzenen arteko posizioak: – Bi zuzenek elkar ebakitzen dute puntu bat elkarrekin badute. (3. irud.)
3. irud. a
– Bi zuzen paraleloak dira elkarren arteko elkargunerik inoiz ez badute. Haien elkarrekiko puntua infinituan dagoela esaten da orduan. Puntu inpropioa dela esaten da elkargune horretaz. (4. irud.)
– Bi zuzenek elkar gurutzatzen dute espazioan elkarrekikon punturik ez badute. (5. irud.)
r1 π 5. irud.
2. Funtsezko trazatuak planoan
Lerro kurbatua: Norabide berean ez dauden puntuen sekuentzia bat da. Letra txiki batez izendatzen da. (6. irud.)
6. irud. r
Zuzenerdia: Ertz batean mugaturiko lerro zuzena da. Ertzeko puntuaren eta zuzenaren izenen bitartez izendatzen da: Ar zuzenerdia. Bi zuzenerditan banatzen du lerro zuzena haren gainean zehazturiko puntu batek. (7. irud.)
B 8. irud.
r d π
Zuzenkia: Bi ertzetatik mugaturiko zuzen baten zatia da: AB zuzenkia (8. irud.) Planoa: Lerro zuzen batek norabide jakin batean mugitu den unean sorturiko puntu-multzoa da planoa. Letra greko baten bitartez izendatzen da: π planoa (9. irud.) Honako elementu hauek zehaztu dezakete plano bat:
– Lerro banatan dauden hiru puntu. (10. irud.). Horrexegatik bilatzen dugu hiru puntutan oinarrituriko euskarri bat, eremu irregular batean euskarri egokia lortu nahi dugunean. Honen erakusgarri ditugu argazkimakinetarako tripodea edo hiru hankako aulkia. – Elkar ebakitzen duten bi lerro zuzen. (11. irud.
π 11. irud.
– Bi zuzen paralelo. (12. irud.) s
– Lerro zuzen bat eta hartatik kanpo dagoen puntu bat. (13. irud.) r P π
Planoerdia r π
Planoerdia
Zuzenak planoen barnean
Zuzenki baten erdibitzailea: Zuzenkiaren perpendikularrean, erdiko puntuan, trazaturiko zuzena da. (15. irud.)
Honela trazatuko dugu: AB zuzenkian, A eta B puntuak bereiziko ditugu zentro gisa eta, erradioa zuzenkiaren erdia baino luzeagoa harturik, M eta N puntuetan elkar ebakiko duten 1. eta 2. arkuak trazatuko ditugu. M eta N puntuak elkartu ondoren lortuko dugu AB zuzenkiaren m erdibitzailea. r zuzenaren elkarzuta M kanpoko puntu batetik. (16. irud.) M zentro gisa bereizi eta, nahi bezalako erradioa harturik, zuzena A eta B puntuetan ebakitzen duen arkua trazatuko dugu. AB zuzenkiaren m erdibitzailea da proposatutakoaren soluzioa.
Zuzen bat planoaren barnekotzat hartzen da, haren puntu guztiak planoaren barnean badaude. Zuzenak bereizten dituen plano zatiei planoerdi deitzen zaie. (14. irud.)
r m t A
r zuzenaren elkarzuta P barneko puntu batean. (17. irud.) P zentro gisa bereizi eta, nahi bezalako erradioa hartu ondoren, zuzena ebakitzerakoan A eta B puntuak zehaztuko dituen arkua trazatuko dugu. AB zuzenkiaren m erdibitzailea da bilatzen ari garen soluzioa.
1 N 17. irud.
18. irud. M
Zuzen paraleloak eta elkarzutak eskuairaz eta kartaboiz trazatzen
Pr zuzenerdiaren elkarzuta P ertzeko puntuan. (18. irud.) P zentro gisa bereizi eta, PA erradio arbitrarioa duen arkua trazatuko dugu. A zentro gisa bereizi eta beste arku bat trazatuko dugu, erradio berdinean, aurreko arkua B puntuan ebaki dezan. B zentro gisa bereizi eta erradio berdineko arkuaz ebakiko dugu lehen arkua C puntuan. BC zuzenkiaren m erdibitzailea da bilatzen ari garen soluzioa. s zuzenaren zuzen paraleloa P puntutik. (19. irud.) s zuzenaren edozein puntu, A puntua, zentro gisa bereizi eta P puntutik igarotzen den arkua, PB arkua, trazatuko dugu. P zentro gisa bereizi eta A puntutik igaroko den arkua marraztuko dugu, aurreko erradio berdinean. BP zuzenkia erradio bihurtu eta A zentro gisa hartu ondoren zehaztuko dugu M puntua. M eta P puntuek zehazturiko zuzena da soluzioa.
Kartaboiari finko eutsi eta haren hipotenusaren luzeran lerratuko dugu eskuairaren katetuetako bat, zuzen paraleloak, r, s, t, eta abar, lortzeko. (20. irud.) r s Eskuaira
t Eskuaira Kart abo ia
Arestian trazaturiko zuzen paraleloen elkarzutak lortzeko, aski da eskuairak kartaboiaren hipotenusaren luzeran mugitzea. (21. irud.) p Bertikalak egiteko eskuaira Kartaboi finkoa t
Horizontalak egiteko eskuaira
Jatorri bera duten bi zuzenerdien artean eraturiko eremu-zatia da angelua. Zuzenerdiak dira angeluaren aldeak eta haien jatorrizko puntua da angeluaren erpina. (22. irud.) Negatiboa da angelua erlojuaren orratzen noranzkoan neurtzen denean, eta positiboa kontrako noranzkoan neurtzen dugunean. Letra greko batez izendatzen dira angeluak. Honela sailkatzen dira angeluak, balioen arabera:
Angelu hutsa (α = 0°)
Angelu zorrotza (α < 90°)
Angelu zuzena (α = 90°)
Angelu kamutsa (α > 90°)
Angelu laua (α = 180°) Angelu betea (α = 360°)
Lau angelu sorrarazten dituzte elkar ebakitzen duten bi zuzenek: binaka harturik, elkarren kontra daudenak erpinez aurkakoak dira, eta elkarren alboan daudenak, berriz, auzokideak. Balio berekoak dira erpinez aurkako angeluak, eta elkarren betegarriak dira, hau da, bien artean 180°-ko balioa dute, auzokideak. (23. irud.) s
Ondoz ondokoak dira bi angelu alde bat elkarrekin dutenean. Elkarren osagarriak dira bien artean 90°-ko balioa badute. (24. irud.)
27° Ondoz ondokoak
Zortzi angelu sortzen ditu bi zuzen paralelo ebakitzen duen zuzen batek. (25. irud.) t
Korrespondentzia-angeluak dira zuzen ebakitzailearen alde berean dauden angeluak; zuzen paraleloen barnealdean dago horietako bat eta kanpoaldean bestea. Korrespondentzia-angeluek balio bera dute biak. Txandakako barneangeluak edo txandakako kanpoangeluak dira ebakitzailearen alde banatan dauden angeluak, eta zuzen paraleloen barneangeluak edo kanpoangeluak dira hurrenez hurren. Angelu hauek ere balio bera dute.
Angelu baten angelu berdina egiten (26. irud.)
Angelu eragiketak
Emaniko angeluaren V erpina zentro gisa hartu eta arku bat marraztuko dugu, nahi bezalako erradioaz, aldeetan A eta B puntuak zehaztu ditzan. a’ zuzenean V’ puntua bereiziko dugu angelu berriaren erpin gisa. V’ puntua zentrotzat hartu eta aurreko erradioan marraztuko dugu arku bat, a’ zuzenean A’ puntua zehaztu dezan. A’ zentrotzat hartu eta AB erradioko arkua marraztuko dugu. B’ puntua zehaztuko du bi arkuen arteko elkarguneak. B’ eta V’ puntuak elkartuta lortuko dugu bilatzen ari ginen angelua. b'
Angeluen batura (27. irud.) Aurreko metodoari jarraituz, V erpineko angeluaren angelu berdina egingo dugu a’ zuzenean. Ob’ aldean eta norabide berean, V’ erpineko angeluaren angelu berdina marraztuko dugu. a’Od’ angelua da soluzioa. d' 4'
α–β=γ
4 γ β
β V'
O 27. irud.
Angeluen kendura (28. irud.) Lehenengo angelua marraztu ondoren, haren gainean baina kontrako norabidean marraztuko dugu bigarren angelua. a’Oc’ angelua da soluzioa. α–β=γ
d' 2'
4' d 4
b' γ
α a V
Angelu baten erdikaria Angelua bi atal berdinetan zatitzen duen zuzena da. (29. irud.) b
Erdikaria lortzeko, V zentrotzat hartu eta, nahi bezalako erradioko arkua trazatu ondoren, A eta B ebaki-puntuak zehaztuko ditugu. Puntu hauek zentrotzat hartu eta erradio berdineko arku bana egingo dugu; P puntua zehaztuko dute elkar ebakitzen duten gunean. V eta P puntuen arteko zuzena da bilatzen ari ginen erdikaria. 30. irudian ikusten den bezala, bada erdikaria lortzeko beste metodo bat. V puntua zentrotzat hartu eta, nahi bezalako erradioko bi arku marraztu ondoren, A, B, C eta D ebaki-puntuak zehazten dira. AD eta BC zuzenek P puntua zehazten dute elkar gurutzatzean, eta P eta V puntuak elkartzen dituen zuzena da angeluaren erdikaria. D b
Erpina marrazki-paperetik kanpora duen angeluaren erdikaria (31. irud.) Bi aldeetako baten V puntutik, beste aldearen s’ zuzen paraleloa marraztuko dugu. rVs’ angeluaren b’ erdikaria trazatuko dugu. Erdikariaren elkarzut bat marraztu eta MN zuzenkiaren P erdiko puntutik trazatuko dugu b’ zuzenaren paraleloa. b zuzena da bilatzen ari ginen erdikaria. M s
Angeluak egiten
Angeluen arteko eragiketetan, hau da, angeluen batuketan, kenketan eta erdikarien trazaketan, oinarrituko gara ondoren angeluak egiterakoan.
60°-ko angelua: (32. irud.) Vr zuzenerdia trazatuko dugu. V zentrotzat hartu eta arku bat marraztuko dugu, nahi bezalako erradioan, zuzenerdia A puntuan ebaki dezan. A zentrotzat hartu eta beste arku bat trazatuko dugu, erradio berean, aurreko arkua B puntuan ebaki dezan. 60°-koa da BVA angelua. 90°-ko angelua: Aski da zuzenerdi baten muturrean zuzenerdiarekiko elkarzuta trazatzea. Dagoeneko azaldu dugu elkarzut hau nola zehaztu.
45°-ko angelua: 90°-ko angelua erdibituta lortuko dugu. (33. irud.)
33. irud.
30°-ko angelua: 60°-ko angelua erdibituta lortuko dugu. (34. irud.) 30º 34. irud.
15°-ko angelua: 30°-ko angelua erdibituta lortuko dugu. (35. irud.) 15°
35. irud.
75°-ko angelua: 45° eta 30° dituzten angeluak batuta lortuko dugu. (36. irud.)
36. irud.
105°-ko angelua: 60° eta 45° dituzten angeluak batuta lortuko dugu. (37. irud.) 105°
37. irud.
120°-ko angelua: 60° dituzten bi angeluak batuta lortuko dugu. (38. irud.) 120°
38. irud.
135°-ko angelua: 90° eta 45° dituzten angeluak batuta lortuko dugu. (39. irud.) 135°
39. irud.
150°-ko angelua: 90° eta 60° dituzten angeluak batuta lortuko dugu. (40. irud.) 150°
40. irud.
Balio hauek beren erdiekin, betegarriekin, bikoitzekin eta abarrekin konbinatu ondoren beste angelu-balio ugari lortuko dugu, angelugarraiagailua erabili behar izan gabe.
Angeluak marrazteko eskuaira eta kartaboia nola erabili (41. irud.) Beren geometriari esker ageri dituzten 30°, 60°, 45° eta 90°-ko angeluez gainera, 15°, 75°, 120°, 135° eta 150°-ko angeluak lor ditzakegu txantiloi hauen bidez, 41. irudian adierazten den bezala.
41. irud.
Ezaugarri geometriko bat berdina duten puntuen multzoa da. Esate baterako: Zirkunferentzia: Plano batean, zentro izeneko O puntutik distantzia berera dauden puntuen leku geometrikoa da. Zirkulu esaten zaio zirkunferentziaren barneko azalerari. (42. irud.)
42. irud.
Zuzenki baten erdibitzailea: Plano batean, zuzenki baten bi muturretatik distantzia berera dauden puntuen leku geometrikoa da. Angelu baten erdikaria: Plano batean, emandako bi zuzenetatik distantzia berera dauden puntuen leku geometrikoa da. Ikusi ditugu dagoeneko nola zehazten diren erdibitzaileak eta erdikariak. Zuzenki baten arku kapaza angelu jakin baten arabera: Plano batean, zuzenki jakin bat angelu jakin baten arabera ikusteko aukera ematen duten puntuen leku geometrikoa da (43. irud.). Irudian berdinak dira A, B eta C erpinak dituzten angeluak. Beraz, PABCQ zirkunferentzia-arkua PQ zuzenkiaren arku kapaza da α angelu eman baten arabera. Esate baterako, 90°-ko angelu baten arabera ikusiko den zuzenkiaren arku kapaza diametrotzat zuzenki hori duen zirkunferentzierdia da. (44. irud.) B C
P 43. irud.
44. irud.
Ikus dezagun nola aurkitu, MN zuzenkiaren arku kapaza; esate baterako, 60°-ko angelu baten arabera. (45. irud.) MN zuzenkiaren erdibitzailea trazatuko dugu lehenik. M puntua erpintzat hartu eta 60°-ko angeluaren angelu osagarria, hau da 30°-ko angelua, marraztuko dugu. Angelu honen aldeak O puntuan ebakiko du zuzenkiaren erdibitzailea. O zentrotzat hartu eta OM erradioko arku kapaza marraztuko dugu.
M 45. irud.
Arku honetako edozein puntutatik ikusiko dugu MN zuzenkia, 60°-ko angeluaren arabera. 28
Zirkunferentzialerroak eta zuzenkiak
Erradioa: Mutur bata zirkunferentziaren zentroan eta bestea haren gainean dituen r zuzenki oro da erradioa. Diametroa: Zentroarekiko lerroan dauden bi zirkunferentzia-puntu elkartzen dituen d zuzenkia da. Korda: Kurba bateko bi puntu haren zentrotik igaro gabe elkartzen dituen c zuzenkia da. Korda baten gezia: Zirkunferentziaren eta kordaren arteko f erradiozuzenkia da, kordaren elkarzuta denean. Ebakitzailea: Zirkunferentzia bi puntutan ebakitzen duen s zuzena da. Ukitzailea: Zirkunferentziarekin puntu komun bakarra duen t zuzena da. Erradioaren elkarzuta da puntu horretan.
46. irud.
ARIKETA EGINAK 1. Marraz ezazu A, B eta C puntu jakinetatik igarotzen den zirkunferentzia. Soluzioa:
O zentroak A eta B puntuetatik distantzia berera egon behar du eta beraz, AB zuzenkiaren erdibitzailean egongo da. Distantzia berera egongo da halaber B eta C puntuetatik, BC zuzenkiaren erdibitzailean alegia. Erdibitzaile bien elkargunea izango da bilatzen genuen zirkunferentziaren zentroa.
2. Irudiko mapan, aurki ezazu ontzia itsaso zabalean dagoen P puntua, jakinik ontziko marinel batek itsasbazterreko A, B eta C itsasargi ezagunak ikusten dituela APB = 30° eta BPC = 45°-eko angeluetatik. Soluzioa:
Marraz ezazu AB zuzenkiaren arku kapaza 30°-ko angelu baten arabera. Ondoren, marraz ezazu BC zuzenkiaren arku kapaza 45°-ko angelu baten arabera. Bi arkuen arteko elkarguneak adieraziko dizu ontzia dagoen puntua.
O2 m2 B
3. Pirata batek uharte txiki bateko leku ezkutu batean lurperatu zuen bere altxorra, urrats hauek emanez: palmondo batetik abiatu (P puntua) eta, lerro zuzenean 20 m (20 mm mapan) ibili ondoren, A eta B harkaitz handiak 60°-ko angelu-zabaleraz ikusten zituen puntura iritsi zen. Leku hau A-tik B-tik baino hurbilago zegoela egiaztatu zuen. Mapan harkaitzen eta palmondoaren kokalekuak adierazirik daudela, zehazta ezazu altxorra dagoen T tokia. Soluzioa:
Traza ezazu AB zuzenkiaren arku kapaza 60°-ko angeluaren arabera. Ondoren, marraz ezazu P zentroko arku bat, 20 milimetroko erradioaz. Bi arkuen arteko elkarguneak adieraziko dizu altxorraren T kokalekua.
P T O 30° A
ARIKETAK 1. Marraz ezazu AB zuzenkiaren erdibitzailea. A
2. Marraz ezazu emandako zirkunferentziaren ukitzailea T puntuan.
3. Zati ezazu irudiko angelua lau atal berdinetan.
4. Egin itzazu honako angelu hauek: 75째, 105째, 135째 eta 150째.
5. Eskuaira, kartaboia eta graduaturiko erregela erabilita, marraz ezazu irudiko poligonoa. D E
C 150° 120° 90°
135° 75°
6. Marraz itzazu irudian jokalari bat 30°-ko angelutik atera jaurtitzeko moduan egongo den futbol-zelaiko posizio guztiak. | 2019-09-20T10:49:04 | https://issuu.com/erein/docs/marrazketa_teknikoa?mode=window&backgroundColor=%23222222 | [
-1
] |
Sagardoa eta itsasoa | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Sagardoa eta itsasoa bideoa
Ibili eta ibili, eta azkenean, Gipuzkoako benetako sagardotegi baten abegi onera iritsi zara. "Txotx!" entzun, eta kupeletik zuzenean etxean egindako sagardoa zerbitzatzeko errituarekin bat egiten duzu. Sagardogilearekin hitz egin, hainbat sagardo mota eta sagardotegiko menu zaporetsua dastatzen dituzun bitartean. Elkarrizketa animatzen doa, eta konturatzen zara hitzak baino gehiago partekatzen ari zarela: benetako euskal tradizio baten parte izatearen esperientzia; hain zuzen ere.
Astigarragako Sagardoetxea Museoa izango da gure elkargunea, eta euskal sagardo-kultura ezagutzeko leku aproposena. Zer esanik ez, mota horretako esperientzia batek ezinbestekoa du sagardotegiko menu tipikoa: bakailaoa, bakailao-tortilla, txuletoia, Idiazabal gazta eta intxaurrak, eta, batez ere, sagardoa barra-barra. Guztia, dibertsioz eta algaraz betetako giroan. Ez da, inolaz ere, bazkari arrunt bat izango, sagardotegien munduko endredo eta bitxikeri guztiak umore ukituaz kontatuko dizkizuen pertsonaia batekin egongo baitzarete uneoro.
Gainera, gure gidaren laguntzarekin, igaro ezazue itsasontziz Donostiako Kontxa badia ederra eta inguruak, erabat maitemindu arte. Amaitzeko, gozatu ezazue Aquariumean bisita gidatu batez eta bizi ezazue ozeanarioko tuneleko emozioa.
Euskal Sagardoaren Museoa - Sagardoetxea
Sagardoa eta txotxa familian
Euskal Kostaldea,Donostia
- Bisita gidatua Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan.
- Bazkaria sagardotegian.
- Paseo gidatua itsasontzian, Kontxako badian.
- Bisita gidatua Aquariumean.
5-6 ordu.
Ekainetik irailera, asteartetik igandera (aurrez erreserbatu behar da).
· Sagardoa zuzenean kupeletik hartzea, sagardogileak "txotx!" oihukatu ondoren.
· Erritu, ohitura eta hiztegi propioak dituen mundu zoragarri baten parte izatea.
· Sagardotegiko menu tradizionala (bakailao tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuletoia txingarretan errea, gazta, intxaurrak eta sagardoa) probatzea. | 2017-09-22T16:03:19 | https://turismoa.euskadi.eus/eu/top-bidaiak/sagardoa-eta-itsasoa/aa30-12378/eu/ | [
-1
] |
Araba-Eus - Liburutegi digital nazionalak
+ 55 Kultura
Liburutegi Digital Hispanikoa >
Espainiako Liburutegi Nazionalaren lineako baliabidea da Liburutegi Digital Hispanikoa (BDH), eta ez da zertan baldintzarik bete ez dirurik ordaindu han dauden milaka dokumentu digitalizatutan sartzeko, helburua baita kontsultarako irudi bat izatea jatorrizko agiriak errazago zabaltzeko, eta modu horretan jatorrizko agiriak beren jatorrizko euskarrian onik zaintzea, iraun dezaten.
Prentsa Historikoko Liburutegi Birtuala >
Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala >
Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala Kultura Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza proiektua da eta bere helburua Espainiako Ondare Historikoko eskuizkribu bildumak eta inprimatutako antzinako liburuak faksimile digitalen bidez zabaltzea da.
Recolecta edo zientzia irekiaren biltzailea plataforma bat da, nazioko zientzia gordailu guztiak elkartzen dituena eta gordailu kudeatzaileak zein ikertzaileak zerbitzuz hornitzen dituena. | 2019-05-20T15:08:02 | http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1223995818563&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_listado | [
-1
] |
Porrontxo Jaiak - 2010
Egiako Jaiak 2010
2010 / Mai / 28
PORRONTXO JAIAK 2010 KARTELEN TXAPELKETA
Beste urteetan bezala, aurten ere Porrontxo jaietako kartela aukeratzako txapelketa bat egingo dugu.
Neurriak: 21 zm x 21zm
Sartu beharreko testua: PORRONTXO JAIAK 2010
IRILAK 13TIK 19RA
Ekainak 23 baino lehen Arrano elkartean utzi beharko da edo honako helbidera bidali: Arrano Elkartea (Porrontxo jaiak) Karmengo Ama 32 behea 20012 Donostia
– Kartelaren balorapena egiterakoan honako giro hauek hartuko dira kontuan: paertehartzekoa, koadrilen artekoa, gure auzoan eta herrian kokaturiko, alaia baina alkolaren goraipaneik gabekoa.
– Kartela ordenagailuaz eginda egongo balitz kartelarekin batera lanaren kopia bat CD batean grabatuta utzi beharko da.
– Egilaren nortasuna ez jakiteko kartelak ez dute sinadurarik eraman behar, bere datuak (izena, helbidea eta telefonoa) sobre txi batean sartzen delarik.
– Koadrilak aukeratutako kartelaren egileak Egiako taberna batean bi lagunentzako afariko saria jasoko du.
CONCURSO DE CARTELES PORRONTXO JAIAK 2010
Como en años anteriores se va a celebrar un concurso para elegir el cartel que va a representar a las fiestas.
Tamaño: 21cm x 21cm
Texto a incluir: PORRONTXO JAIAK 2010
IRAILAK 13TIK 19RA
Plazo de entrega antes del 23 de Junio en Arrano elkartea de Egia o enviándolo a Arrano Elkartea (Porrontxo jaiak) Karmengo Ama 32 behea 20012 Donostia
– Se valorará un ambiente participativo de cuadrillas situado en nuestro barrio y pueblo, alegre, aunque no abusivo de alcohol
– Para preservar la identidad del/a autor/a deberá ser presentado sin firma y acompañado de un sobre cerrado, en el que indicará el nombre, dirección y teléfono
– Si el cartel estuviera realizado en ordenador, también se entregará una copia del trabajo guardada en un CD.
– El cartel ganador será elegido por las cuadrillas y premiado con una cena para dos personas en una taberna de Egia.
118.260 zabor Akismet-ek blokeatuak | 2019-04-25T06:19:42 | http://porrontxojaiak.org/2010/page/14/ | [
-1
] |
» EH BILDU considera que “la agresión de Amurrio es fruto del caldo de cultivo ideológico totalitario que se está exacerbando en el Estado”
EH BILDU considera que “la agresión de Amurrio es fruto del caldo de cultivo ideológico totalitario que se está exacerbando en el Estado”
Radio Llodio Actualizada enero 8th, 2019 a las 15:22
El parlamentario y secretario de Libertades Democráticas de EH Bildu, Julen Arzuaga, considera “gravísima la agresión con arma de fuego contra una familia de Amurrio, una tentativa contra su integridad física por su posición política”. En este sentido, tilda de “escándalo que desde determinadas instancias políticas y mediáticas pretendan ahora ocultar la evidente motivación política de este ataque, que tiene su origen en el caldo de cultivo ideológico que se está exacerbando en el Estado español y que nunca se ha ido de Euskal Herria”. Dada la gravedad de los hechos, Arzuaga ha anunciado que EH Bildu propondrá que el Parlamento de Gasteiz apruebe una declaración institucional que exprese “el más contundente rechazo ante este gravísimo ataque”.
A juicio de Arzuaga, “es realmente grave e incomprensible que policías o ex-policías con acceso a armamento no reglamentario y munición especial con la que ejecutar impunemente este tipo de ataques, y decimos impunemente porque, por la información de que disponemos, el agresor ni ha sido detenido ni se le han impuesto medidas cautelares para que no se sustraiga de la Justicia ni vuelva a agredir a nadie más. Nuevamente, en estos casos se actúa encubriendo al agresor”.
Asimismo, el parlamentario de EH Bildu critica la reacción de determinados partidos y medios de comunicación, minimizando e incluso ocultando lo ocurrido. “Es gravísima la reacción comunicativa y política que se está dando, minimizando la gravedad de los hechos y comparando, cuando no poniendo al mismo nivel, un ataque armado contra la integridad de las personas con otro tipo de acciones contra la libertad de expresión política. Es vergonzoso el doble rasero y la doble moral que manejan algunos”.
Estatuan areagotzen ari diren muturreko jarrera totalitarioak daude Amurrioko erasoaren jatorrian
EH Bilduren iritziz, ulertezina da ez Ertzaintzak ez Justiziak oraindik erasotzailearen aurkako neurriak hartu ez izana. Oso larria da alderdi eta hedabide batzuk tiro horri garrantzia kentzen saiatzea.
EH Bilduko legebiltzarkide eta Askatasun Demokratikoen idazkari Julen Arzuagak oso larritzat jo du Amurrioko familia batek igandean pairatu zuen su-armaz egindako erasoa, tiro horrek euskal herritarren osotasun fisiko eta bizitzaren kontrako erasoa izan delako, soilik duten euren pentsamenduagatik”. Horren haritik erantsi duenez, “agerikoa da eraso horren atzean dagoen motibazio politikoa, jatorrian Estatu espainolean areagotzen ari diren muturreko posizio totalitarioak daudelako, Euskal Herritik inoiz alde egin ez dutenak, hain zuzen ere”. Hori dela eta, “eskandalagarria da alderdi eta hedabide zehatz batzuk motibazio politiko hori ukatzen saiatzea”. Gertaturikoak duen garrantzia aintzat hartuta, EH Bilduk adierazpen instituzional bat proposatuko du Legebiltzarrean, “eraso larri horren kontrako gaitzespen zabalena bilatzeko”.
Arzuagaren iritziz, “oso larria da poliziak edo polizi ohiek arauez kanpoko armak eta munizio berezia eskura izatea, inpunitate osoz horrelako erasoak egiteko, eta inpunitate osoz diogu, daukagun informazioaren arabera, erasotzailea ez delako atxilotua izan eta ez zaiolako inolako neurririk aplikatu. Berriro ere ikusten dugu Estatua, ohikoa den moduan, bere menpekoak estaltzeko ahaleginetan dabilela”.
Halaber, “ezin da onartu kasua izaten ari den erreakzio komunikatibo eta politikoa, gertakizunen larritasuna gutxietsiz eta pertsonen kontrako horrelako eraso armatu larri bat adierazpen politikoaren kontrako beste gertakizunekin parekatuz. Lotsagarria da batzuek darabilten neurri eta moral bikoitza”. | 2019-01-23T20:39:12 | https://radiollodio.com/2019/01/08/eh-bildu-considera-que-la-agresion-de-amurrio-es-fruto-del-caldo-de-cultivo-ideologico-totalitario-que-se-esta-exacerbando-en-el-estado/ | [
-1
] |
Jardunaldia: "Emakumea eta zientzia" / Jornada: "Mujer y ciencia" (Iraia García Santisteban) - Zallainfo
Home / Bizkaia / emakumea / Encartaciones / Enkarterri / Igualdad / Iraia García Santisteban / jardunaldia / jornada / Zalla / Zallainfo / Zientzia / Jardunaldia: "Emakumea eta zientzia" / Jornada: "Mujer y ciencia" (Iraia García Santisteban)
Jardunaldia: "Emakumea eta zientzia" / Jornada: "Mujer y ciencia" (Iraia García Santisteban)
2/05/2020 Bizkaia, emakumea, Encartaciones, Enkarterri, Igualdad, Iraia García Santisteban, jardunaldia, jornada, Zalla, Zallainfo, Zientzia
∙ 2004-2009: Lizentziatura Biokimikan, UPV/EHU. Lizentziaturako Sari Berezia (UPV/EHU) eta Unibertsitateko Errendimendu Akademikoaren Bikaintasunari 3. Sari Nazionala (Espainiako Gobernua).
∙ 2009-2010: Biologia Molekularrean eta Biomedikuntza Masterra, UPV/EHUn eta Kantabriako Unibertsitatean.
∙ 2010-2014: Doktorego tesia Eusko Jaurlaritzaren Doktorego Aurreko Bekarekin. Nazioarteko Doktorego aipamena (Amsterdameko Vrije Universiteit Medical Centre egoitzan 3 hilabete igaro ondoren) eta Doktoregoko Sari Berezia (izenburua: Subcelular Localization, Protein-Protein Interactions and Therapeutic Targeting of Human Deubiquitinases: Studies on USP21 and USP1). Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU.
∙ 2014: UPV/EHUren laguntza doktore berrientzat doktorego osteko prestakuntza-programetan sartu arte. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU.
∙ 2015-2016-2017: Eusko Jaurlaritzaren doktorego osteko beka: bi urte (2015-2016) Amsterdamgo Netherlands Cancer Institute (NKI) erakundean, eta urtebete Genetika, UPV/EHUko Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailean (2017).
∙ 2018-2019: Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko (UPV/EHU) doktorego osteko ikerketa-kontratuak eta UPV/EHUko irakaskuntza-kontratuak bateratzen ditu.
∙ 2020-gaur egun. Doktorego osteko kontratu bat hasi berri du ikertzaile gisa, UPV/EHUko Immunogenetika Taldean, Biocruces-Bizkaiarekin sinatutako kontratu bati esker.
· 2004-2009: Licenciatura en Bioquímica, UPV/EHU. Premio extraordinario de licenciatura (UPV/EHU) y 3º Premio Nacional a la Excelencia en el Rendimiento Académico Universitario (Gobierno de España).
·2009-2010: Máster en Biología Molecular y Biomedicina, UPV/EHU y Universidad de Cantabria.
· 2010-2014: Realización de la Tesis doctoral con una Beca Predoctoral del Gobierno Vasco. Mención de Doctorado internacional (gracias a una estancia de 3 meses en el Vrije Universiteit Medical Center de Amsterdam) y Premio extraordinario de Doctorado (Título: Subcelular Localization, Protein-Protein Interactions and Therapeutic Targeting of Human Deubiquitinases: Studies on USP21 and USP1). Dpto. de Genética, Antropología Fïsica y Fisiología Animal, UPV/EHU.
· 2014: Ayuda de la UPV/EHU para doctores recientes hasta su reincorporación a los programas de formación postdoctoral. Dpto. de Genética, Antropología Fïsica y Fisiología Animal, UPV/EHU.
· 2015-2016-2017: Beca postdoctoral del Gobierno Vasco: dos años (2015-2016) en el Netherlands Cancer Institute (NKI) de Amsterdam, y un año de reincorporación en el Dpto. de Genética, Antropología Fïsica y Fisiología Animal, UPV/EHU (2017).
· 2018-2019: Combina contratos de investigadora postdoctoral en el Dpto. de Genética, Antropología Fïsica y Fisiología Animal, UPV/EHU con contratos docentes en la UPV/EHU.
·2020-Actualidad. Acaba de comenzar un contrato postdoctoral con investigadora en el Grupo de Inmunogenética de la UPV/EHU, a través de un contrato con Biocruces-Bizkaia. | 2020-02-18T10:37:08 | http://zallainfo.zalla.eus/2020/02/jardunaldia-emakume-eta-zientzia_10.html | [
-1
] |
Bueno, aurreko astian belgikan egon nitzan. Batzuk jakingozue, beste batzuk igual ez....Ba azkenengo egunia Gant-era fan ginan egunpasa eta beitu zeintzukin juntau nitzan:Oso ona! kaletik goiazen eta derrepente paretan kriston dibujua! hau, hau.......ostias!Klasikak ikustera etorri zianeko fotua dok!!! jajajajjajaja...kuriosua.Bueno, ta Belgikako kontuak alde batera itxitta.EL MUNDO DEL VINOBodegako post-a ikusi xuat eta ezin izan xuat aguantau....ondiok etxuat praktikan asuntua lotu, baina q le den por el culo!!! BODEGIA, BODEGIA dok! asike benga batenbat oin derrepente Pakora nere izena apuntaittera!!!!!!! toma toma toooooooooooooooma!Uztailak 24rako hartu xuat vuelua. Ostirala dok eta gabian allauko nauk.Iuuuuuuuuuuuujuuuuuuuuuuuuuu!!!! wwwwaaaaaaapa esa!Ta gero Mutrikura ez? ailaostia ke buena!P.D.: Ruben! hire etxian lekurik baldin baxauk, neri be ingok lekutxo bat ala?
Ese Toni!!!!Ua txabal!!! Flipau in xuat!!!Hasieran pentzau xuat montajillo bat in ddokela!!! Oso ona!!!Bo orduan baator bodegillara!!!Jajajajaja!!! Apsaldixan irakurri xuaten post-ik onena!
jueves, junio 25, 2009 12:20:00 a. m.
ze xauk tonello!!!!orduan bodegara bai baina subidarako baja izango haiz!hi trankil nik bi aldi igoko xuat!! bat hire partez, igual sekula ingoken denborarik txxarrena izangok baina...bbo toni gukk apuntaukoztau boodegarako
jueves, junio 25, 2009 2:50:00 a. m.
Ese Antton!!!!!! oso oso ona fotuana e!!!!!!Nuek be hasieran Iban moduan pentzau xuat phothoshop horreittako bat zuala!!!!jaja, nos esta pisando los talones txabales!!!!Ale ba Antonio!!! hemen eongogaittuk hire zin e!!!! ongietorri ederra daok hi!!!! mahatza asako!!!!!!Nik subidan, Barrenai animaukotxatak!!!jejeje
jueves, junio 25, 2009 7:56:00 a. m.
Ja! zelako ona argazkixa Antton!!! neuk be montajen bat zala pentsau dot!!!Bodegarako bazatoz orduan!! oso ondo!!!!!!
jueves, junio 25, 2009 9:38:00 a. m.
Ese montaje Antton!!!!!A ez...hihihihi.Bo, ba hemen itxoingoztau, nik Barrenakin de liebre ingo xuat (Barrena ez dok abizena, ekipuan izena baizik...) ta ikusikok, baietz 30tik bajau!!!jajaja.Bo mahatses, edan.
jueves, junio 25, 2009 9:52:00 a. m.
2017 Rutas de Montaña • Re: Aspe desde el Valle de Aisa
RIP MICHAEL 1959-2009
Bueno, aurreko astian belgikan egon nitzan. Batzuk...
Apur bat Donostikuana ittia okurriu xat...
Gauza benetan interesgarri bateki... | 2017-07-21T04:47:29 | http://zurixatagosua.blogspot.com/2009/06/bueno-aurreko-astian-belgikan-egon.html | [
-1
] |
EUSKADI LAGUNKOIA - EUSKADI LAGUNKOIA
“Tokian, Tokikoa”
“Tokian, Tokikoa”. Blanca Gomez d 62 urte ditu eta bere bizitza erdia baino gehiago eman ditu lanbidean. Markinan jaioa, euskal zeramikarekiko jakinmina piztu zitzaion gaztetatik. 1982an Jose Ortiz de Zarate buztinlaria ezagutu zuen, dagoeneko erretiroa hartua zuena. Hark irakatsi zion Blancari ofizioa, onenaren eskutik ikasi zuen eskuekin artea egiten, eta datozen belaunaldiek bere urratsak jarraitzea espero du.
21 Abuztua 2017
UPV/EHUren Udako Ikastaroek Euskadi Lagunkoia mugimenduak sustatzen duen adinekoekin lagunkoiak diren establezimenduen sarearekin bat egin dute
Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduerak sustatzeko
Lide Amilibiak eta Carmen Agoués-ek, Miramar Jauregian itxi dute akordioa
Gida bat sortu da; gidak sarbidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu
Establezimendu lagunkoien sarean, guztira, hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 erakunde daude
Universidad Pública Vasca / Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroek Euskadi Lagunkoia mugimenduak sustatzen duen Adinekoekin Lagunkoiak diren Establezimenduen Sarearekin bat egin dute. Horrela, Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduera lagunkoiak sustatzeko; horretarako, baliabideak pertsona horien beharretara egokitu eta pertsona horiek prestakuntza-jardueretan sartzea bultzatuko da.
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Carmen Agoués UPV/EHUren Udako Ikastaroen zuzendari akademikoari erakutsi dio esker ona. Erakunde honek bat egin du guztira hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 establezimendu batzen dituen establezimendu lagunkoien sarearekin.
Atxikipena UPV/EHUren Udako Ikastaroetan hainbat lanetan diharduten zenbait pertsonak eta Euskadi Lagunkoia Sareak eskaintzaren lagunkoitasunari buruz hausnartzeko programaren ondoren izan zen. Hainbat lanbide-profiletako pertsonek adinekoek ikastaroetan duten parte-hartzea edo pertsona guztiek ikastaroa osatzeko orduan egiten duten ibilbidea aztertu dute. Hausnarketa horren ondorioz, adineko pertsonek izan ditzaketen zailtasunak egiaztatu eta, horrela, gertakari horiek arindu ahal izateko hobekuntza posibleak proposatu ahal izan zituzten. Horren guztiaren ondorioz, gida espezifikoa sortu da; gidak Udako Ikastaroetara sartzeko bidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu.
Ekintza hori ‘2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia’n kokatzen da; bertan, aipamen berezia egiten zaio “bizitzan zeharreko ikaskuntza euskal gizartean txertatzeari”. Halaber, Bizitzan Zeharreko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen aplikazioarekin egiten du bat; Legeak prestakuntza hori euskal herritarren eskubide gisa jotzen du, zeinak pertsonek garapen pertsonalerako oinarrizko gaitasunak eskuratzeko duten aukera-berdintasunaren printzipioari bide ematen baitio.
Gainera, Europako Batzordeak, etengabeko ikaskuntza lehentasunezko helburu politiko gisa aldarrikatzen duela kontuan hartuta, hezkuntzak gizarte-partaidetzarako eta garapen pertsonalerako derrigorrezko baldintza gisa duen garrantzia aitortzen eta azpimarratzen du: “ezagutza, jarrera eta gaitasunak etengabe geureganatzen eta eguneratzen egotea herritar ororen garapen pertsonalerako ezinbesteko baldintzatzat eta gizarteko eremu guztietan parte hartzeko baldintzatzat jotzen da –herritartasun aktiboa izan zein lan-merkatuan txertatzea izan–”.
Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da. Tresna eraginkorra da adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia aprobetxatzen eta beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak dauzkaten beharrizan, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzeko gizartean parte hartzen laguntzeko. Tresna horrek, aldi berean, laguntza, babesa eta segurtasuna ematen die eta mugimendu horren eragile nagusi bilakatzen dira, bai eta proiektuaren protagonista, eredu eta garapenaren lider ere.
Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 46 udalerrik osatzen dute. Euskadi Lagunkoia Sarearen bidez, Euskadi abangoardian dago gai honetan; izan ere, mundu-mailan udalerri lagunkoi gehien duen lurraldea da, eta nazioarteko erreferente gisa ezarri da, ekimenean hainbat tamainatako hiriburu, hiri eta herri batu baitira.
Merkataritzaren eta Gizarte Politiken ardura duten sailek, 2016an, Establezimendu Lagunkoiak programa abian jarri zuten, lagunkoitasuna sustatzeko Euskadiko establezimendu publikoetan, merkataritza- eta ostalaritza-lokalak barne. Programaren helburua da lagunkoi bilakatu nahi diren establezimenduei erraztasunak ematea eta, horretarako, gida bat eta prestakuntzarako sarbidea ematea.
Establezimenduen kudeatzaileei zuzendutako aholkuak eta urratsak dira; horien bidez, merkatariek eta ostalariek beraiek beren lokalak espazio lagunkoi bilakatzea lortu nahi da eta, horrela, bezeroari arreta emateko zerbitzua hobetzea, langileak hobeto sentsibilizatuz. Pertsona guztiei eta, bereziki, adinekoei kalitateko zerbitzua emateko urrats eta gomendioak dira, kasu askotan doakoak edo oso kostu txikikoak. Horrela, adinekoek hainbat eremutan izan ditzaketen beharrizanak konpentsatzen dira: mugikortasun-galera, ikusmenaren gutxitzea, entzumenaren gutxitzea edo narriadura kognitiboa.
Lekeitio Euskadi Lagunkoia sarera atxiki da
Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarean sartzeko hitzarmena sinatu zuten ekainaren 24an. Horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatu da.
Bizitzeko toki atsegingarritzat hartzen da Amurrio
Amurrio Lagunkoia ekimenak –adinekoekin herri atsegingarriagoa izango dena eraikitzeko proiektua– udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko diagnostikoaren lehen aurrerakina aurkeztu du.
Amurrio, 2017ko ekainaren 30a.- Amurrio Lagunkoia proiektuaren helburua da herria adinekoekin atsegingarriagoa izan dadila, hots, adinekoei osasun, partaidetza, segurtasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dizkien herria izan dadila.
“Azken buruan, proiektu horren bidez, adinekoak aintzat hartuko dituen Amurrio eraiki nahi da, adinekoak izan daitezen osasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dituen herria sortzeko prozesuaren protagonistak”, adierazi du Udaleko Berdintasun eta Adinekoen Saileko zinegotzi Estíbaliz Sasiainek.
Amurrion ekimen hori garatu izanak, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazitako lau fasetako (diagnostikoa eta plangintza, inplementazioa, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) lan-metodologia jarraitzea du bereizgarri. Amurrio lehenengo fasean dago orain, hots, diagnostikoa egiten ari da. Udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko, hainbat informazio-iturri erabiltzen ari dira, hala nola, datu estatistikoak aztertzea, topaketak herritarrekin eta agenteekin antolatzea eta atsegingarritasunari buruzko galdeketak egitea.
2016ko urriaz geroztik, hamar topaketa edo bilera burutu dira herritarrekin, horiei eta, batez ere, adinekoei galdetzeko zein diren eguneroko arazoak, inguruko alderdi onak eta txarrak zein diren jakiteko. Bilera horietan, Osasunaren Mundu Erakundearen metodologiak ezarri dituen zortzi ikerketa edo ekintza arloen artean bost landu dira: aire zabaleko espazioak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, errespetua eta inklusioa eta partaidetza eta gizarte-ehuna.
Bestetik, maiatzean, galdeketa bat egin da, adierazle kuantitatiboen bitartez, herritarrek adieraz dezaten zein den herriaren atsegingarritasun-maila. Guztira, 150 inkesta bildu dira.
Oraingoz, partaidetza-espazioetan nahiz inkestan bildutako iritzien arabera, amurriar gehienen ustez, Amurrio bizitzeko toki atsegina da, hots, herritarren beharretara moldatuta dago eta elkarbizitza erraza da. Iritzi hori gehienena bada ere, desberdintasun nabarmenak aurkitu dira eguneroko jarduerak egiteko (autonomia-maila) laguntza behar dutenen eta osasun-egoera txarra dutenen artean. Baina herritar gehienen iritzia ona da.
Alderdi onak
Amurriok alderdi on asko dauzka, herritarren elkarbizitza atsegin egiten dutenak. Herriaren bereizgarriek errazago egiten dute adinekoen bizimodua. Horra hor alderdi onak:
Parke, plaza eta berdegune kopurua nahikoa da, ongi kokatuta eta zainduta daude, aisialdiko jarduerak, gizarte-jarduerak eta zainketa-jarduerak atsegin handiz egiteko.
Gero eta irisgarriagoak eta erabilgarriagoak diren kaleak eta espaloiak.
Ibilbide osasungarriak, jarduera fisikoak eta sozialak egiteko aproposak.
Aisialdiko eta prestakuntzako jarduera-eskaintza ugaria da, baita kirol-eskaintza ere. Eta jarduera horiek eskaintzen dituzten eraikin publikoak ongi kokatuta daude.
Adinekoekiko begirunea.
Senideekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea.
Herritarrekiko eta, batez ere merkatariekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea. Amurrioko merkataritza oso adiskidetsua da adinekoekin.
Hobetu beharreko alderdiak
Hala eta guztiz ere, herritarrekin egin diren topaketen barruan, parte-hartzaileek oztopo arkitektonikoak, sozialak eta ulertze-oztopoak kentzen jarraitu behar dela adierazi dute, baita irisgarritasuna bultzatu behar dela ere, hain zuzen ere, hauek egin behar dira:
Parke, plaza eta berdeguneetako ekipamenduak hobetzea.
Kale, espaloi, eraikin publiko eta establezimenduen toki jakinen irisgarritasuna hobetzea.
Garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea.
Etxebizitzak mendekotasun-egoeretara moldatzeko dauden laguntzak ezagutaraztea.
Atsegingarritasunari buruzko Galdeketaren bidez egindako landa-lana aztertzean egiaztatu da inkestatu diren herritarren % 89,7rentzat Amurrio bizitzeko oso atsegina edo atsegin samarra dela.
“Amurrio Lagunkoia ekimenak adinekoaren kontzeptua aldatu egingo du ikuspegi guztietatik –gizarte-, hirigintza-, kultura-ikuspegiak, besteak beste–. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko aurrera egiten duten udalerrien erreferente izan nahi dugu, epe laburrera eta ertainera jarduerak egiten”, adierazi du Estíbaliz Sasiain zinegotziak. | 2017-08-21T00:40:39 | http://euskadilagunkoia.net/eu/component/content/article?id=369&Itemid=368 | [
-1
] |
naiz: cartas - Eta orain Alfa?
Eguneratua: 07.42
Eta orain Alfa?
Igone Lamarain | Eibarko EH Bilduren bozeramailea
Batez beste %10ekoa da langabezia-tasa Gipuzkoan. Datu kezkagarria da hau. Baina are kezkagarriagoa da Eibarkoa, %14,3, Gipuzkoako bigarrena Soraluzeren atzetik. Are txarragoa, azkeneko urteotan Eibar beti egon da Gipuzkoako langabezia-tasarik altuena duten herrien artean. Eusko Jaurlaritzarena da lan-mundua eta industria eskumena, berea da planak eta inbertsioak egiteko ardura, baina ahaztutako eremuak dira Eibar eta Debabarrena osoa.
Eta orain Alfa? Euren etorkizunaren alde ari dira Alfako langileak. 800 langile zituen Alfak 2013an, 200 langile ditu orain. Gutxiago izan daitezke epe motzean, Alfaren enpresetako bat ixteko erabakia hartzeko asmotan dabilelako zuzendaritza.
Egoera aztertuta badakigu bideragarria dela Alfa. Zuzendaritzaren esku dago Alfaren etorkizuna eta langileen baldintza duinak bermatzea, borondatea da behar den bakarra.
Aspaldi hasi zen gertatzen deslokalizazioa eta desindustrializazioa Eibarren; honek eragina izan du langabezian eta PIBen. Galera izan da lanpostuen kalitatean, baita herritar askoren eroste ahalmenean ere.
Argi daukagu egoera hau iraultzea ez dagoela gure esku bakarrik. Industria erakartzeko mugak izan ditzake Eibarrek, baina puntako formazioa eta urteotako esperientzia daukagu eskaintzeko. Horregatik, Eskualdeko Berrindustrializazio-plana behar dugula uste dugu, eskualdean izan daitezkeen sinergiak landuz asko eduki dezake eskaintzeko Debabarrenak. Horretarako, instituzioek elkarlanean, eta batez ere Eusko Jaurlaritzak, inbertsioak egin behar dituzte. Bitartean bertan ereindakoak kanpora joaten jarraituko du, aberastasuna ez da herrian geldituko. | 2018-02-21T07:12:47 | https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/eta-orain-alfa | [
-1
] |
Folleto IV Encuentros de Centros de Documentación de Arte Contemporáneo (2008) by ARTIUM_Vitoria artium - issuu
R E L L E N A R
Antolatzailea: Ingresar el importe de la matrícula a nombre de CentroMuseo ARTIUM, indicando en conceptos «Encuentros de Centros de Documentación».
2008ko urriaren 22an eta 23an
Arabako ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Emanaldi aretoan Frantzia kalea, 24 01002 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: Topaketen zenbatekoa:
Arabako ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Saila
945-209020 50 ¤ (orokorra) - 25 ¤ (agiridun ikasleak eta kide elkartuak)
Información hotelera en: http://www.vitoria-gasteiz.org/we027/http/index.shtml
ARTE GARAIKIDEKO DOKUMENTAZIO ZENTROEN IV TOPAKETAK CRÉDITOS UPV EHU KREDITUAK
Enviar el boletín de inscripción y copia del justificante de abono de matrícula antes del 10 de octubre del presente año a: Centro-Museo ARTIUM Departamento de Biblioteca y Documentación C/ Francia, 24 01002 VITORIA-GASTEIZ Telf.: 945-209020
Organiza: Fechas: Lugar de celebración:
Tfno: Precio de los encuentros:
CRÉDITOS UPV EHU KREDITUAK
Topaketa hauetan parte hartuz, aukera libreko kredituak lor daitezke.
Departamento de Biblioteca y Documentación de ARTIUM Días 22 y 23 de octubre de 2008
Dokumentazio zerbitzuetan erabiltzen diren web sozialaren eduki eta teknologien kudeaketa
IV ENCUENTROS DE CENTROS DE DOCUMENTACIÓN DE ARTE CONTEMPORÁNEO Gestión de contenidos y tecnologías de la web social aplicadas a los servicios documentales
ARTIUM, Centro Museo Vasco de Arte Contemporáneo Auditorio C/ Francia, 24 01002 VITORIA-GASTEIZ 945209020 50 ¤ (público general)- 25 ¤ (estudiantes acreditados y miembros asociados)
La asistencia a estos Encuentros permite que se amorticen créditos de libre elección.
Elkarlanerako eta komunikaziorako lanabesek elkarte birtualak sortzeko bidea ematen dute -informazio-jario dinamikoa dutenak-, zeinen bidez edukiak, esperientziak eta jakintza ematen eta elkartrukatzen diren.
Informazio zentroetan eskaintzen diren prozesu, produktu eta zerbitzuak hobetzeko web sozialaren teknologiek eskaintzen dizkiguten elkarlanerako aplikazioak ezagutu behar dira, erabiltzaileen parte-hartzea zabaldu ahal izateko. Informazioaren kudeaketa aldaketa, lehiakortasuna eta ezagutza sustatzeko balio duen aldetik aztertuko da.
Topaketa hauetan dokumentazio zentro batzuetan eta besteetan web sozialaren esparruan garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu baina, batez ere, elkarlanerako programak garatzeko balioko diguten esperientziak ezagutarazteko foroa izan nahi du.
U R R I A R E N
2 2 A N
Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea
Recepción: acreditación y entrega de documentación
ARTIUM-eko Dokumentazio Zentroa: 2006-2008 Elena Roseras Carcedo. ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Sailaren arduraduna
Centro de Documentación de ARTIUM: 2006-2008 Elena Roseras Carcedo. Responsable del Departamento de Biblioteca y Documentación de ARTIUM.
Oteiza Museoko Dokumentazio Zentroa Borja González Riera. Oteiza Museoko Dokumentazio Zentroaren zuzendaria
Centro de Documentación del Museo Oteiza Borja González Riera. Director del Centro de Documentación del Museo Oteiza.
Edukien kudeaketa. Sancho el Sabio Fundazioaren edukiak euskarri digitalean Carmen Gómez. Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendari teknikoa
Gestión de contenidos. Memoria digital de la Fundación Sancho el Sabio Carmen Gómez. Directora Técnica de la Fundación Sancho el Sabio.
Web sozialaren filosofia eta zerbitzuak Natalia Arroyo Vázquez. Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren Analisi eta Ikerketa Sailaren dokumentalista
Filosofía y servicios de la web social Natalia Arroyo Vázquez. Documentalista del Departamento de Análisis y Estudios de la Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
Museu Nacional d'Art de Catalunyako artxiboa (1997-2007): egungo antolaketa eta etorkizunerako asmoak Pilar Blesa. MNAC-eko Liburutegi eta Artxibo Arloko burua
El Archivo del Museo Nacional de Arte de Catalunya (1997-2007): organización actual y planteamientos de futuro Pilar Blesa. Jefe de Área de Biblioteca y Archivo del MNAC.
Liburutegi espezializatuetan erabiltzen diren 2.0 teknologiak Dídac Margaix Arnal. Universitat Politècnica de València-ko Liburutegi Nagusiko dokumentalista
Las tecnologías 2.0 aplicadas a las bibliotecas especializadas Dídac Margaix Arnal. Documentalista en la Biblioteca Central de la Universitat Politècnica de València.
Interneteko artxiboa: Padicat (Kataluniako ondare digitala) proiektuaren esperientzia Ciro Llueca. Padicat-en (Kataluniako ondare digitala) koordinatzailea Catalunyako Liburutegian
El archivo de Internet: la experiencia del proyecto Padicat (Patrimonio Digital de Cataluña) Ciro Llueca. Coordinador del Padicat (Patrimonio Digital de Cataluña) en la Biblioteca de Catalunya.
ARTIUM museoaren bisitaldi gidatua.
Visita guiada al Centro-Museo ARTIUM
2 3 A N
2.0ko edukien kudeaketa MUSAC-eko Liburutegi-Dokumentazio Zentroan Araceli Corbo. MUSAC-eko Liburutegi-Dokumentazio Zentroaren arduraduna
Gestión de Contenidos 2.0 en la Biblioteca-Centro de Documentación del MUSAC Araceli Corbo. Responsable de la Biblioteca-Centro de Documentación del MUSAC.
Informazio guneetarako software librea: plangintza, lanabesak eta etorkizuna Jesús Tramullas. Zaragozako Unibertsitatea, Dokumentazio Zientzien Saila
Software libre para unidades de información: planificación, herramientas y perspectivas Jesús Tramullas. Universidad de Zaragoza, Departamento de Ciencias de la Documentación.
MACBAko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa Mela Dávila. MACBAko Dokumentazio Zentroaren arduraduna
Centro de Estudios y Documentación del MACBA Mela Dávila. Responsable del Centro de Documentación del MACBA.
Marcelino Botín Fundazioko ondare instituzionalaren kudeaketa elektronikoa: balioa emateko pauso garrantzitsua Simona Frieiro. Marcelino Botín Fundazioko Artxibo eta Dokumentazio Sailaren arduraduna
La gestión electrónica del fondo institucional de la Fundación Marcelino Botín: un paso definitivo para su puesta en valor Simona Frieiro. Responsable del Departamento de Archivo y Documentación de la Fundación Marcelino Botín.
Parte hartzeko teknologiak eta informazio zentroak José Antonio Merlo Vega. Salamancako Unibertsitatea, Bibliotekonomia eta Dokumentazio Saila
Tecnologías de la participación y centros de información José Antonio Merlo Vega. Universidad de Salamanca, Departamento de Biblioteconomía y Documentación.
E Z A Z U
Izen-abizenak: Sar ezazu matrikularen zenbatekoa Arabako ARTIUMen izenean "Dokumentazio Zentroen Jardunaldiak" ordaintzeko dela adieraziz honako banketxe honetan: Caja Vital Kutxa 2097 0178 16 0008256141
Hotelei buruzko informazioa: http://www.vitoria-gasteiz.org/we027/http/index.shtml
Bidal itzazu izena emateko orria eta matrikula ordaindu izanaren agiria aurtengo urriaren 10a baino lehen ondoko helbidera:
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Liburutegi eta Dokumentazio Saila Frantzia kalea, 24 01002 VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945-209020
Herria: Telefonoa: Helbide elektronikoa: Lantokia:
I Z E N A
E M A T E K O
O R R I A
Folleto IV Encuentros de Centros de Documentación de Arte Contemporáneo (2008)
Folleto de los IV Encuentros de Centros de Documentación de arte contemporáneo organizados por la Biblioteca y Centro de Documentación de AR... | 2017-11-20T18:24:55 | https://issuu.com/artium_vitoria/docs/artium014170_1 | [
-1
] |
Eskari handiko masterra da Bigarren Hezkuntzako irakasle izatekoa, eta gaztelaniaz egin behar izaten dute ehunka ikaslek. UEUren bitartez, euskaraz eskainiko dute 'online': 120 postu atera asmo dituzte
Euskarazko hedabideen diru laguntzak «ordenatu» egingo dituzte Jaurlaritzak eta hiru aldundiek, eta kostuen %30 ordainduko dute: 10,5 milioi jarriko dituzte. BERRIAk 2,3 milioi jasoko ditu 2021era arte | 2019-02-21T22:11:53 | https://www.berria.eus/egilea/garikoitz_goikoetxea/7 | [
-1
] |
Beharrezkoa da 82 gudarien oroimenari ezarritako zigorrari konponbidea jartzea bakea egiteko eta herria egiteko - Gipuzko Buru Batzarra
Eider Mendoza, Batzar Nagusietako presidentearen adierazpena, Gernikako hilerrian hilobiratutako gudariei egindako omenaldia dela eta
82 gudarien oroimena aitortzea, haietako 72 gipuzkoarrak, iruditzen zait ezinbestekoa dugula zuzentasun eta duintasun kontua delako. Frankismoak zigor betean eduki zuen gure herria, Euskadi. Gizalegeak agintzen dituen oinarriak urratzera ere ausartu ziren, faxistei aurre eginez euskal aberriaren alde hil ziren gudarien gorputzak hilobietatik ateraz eta hobi komunean lurperatuz, izenak kenduz, izana eta duintasuna ukatuz, giza begirune arrastorik gabe. Frankismoak gudarien oroimenari zigorra erantsi zion, gerran hil ondoren, beste heriotza bat: herriaren oroimenetik ezabatuak izatea zen helburua. Diktadurak nahi zuena zen jendeak ez zezala bere baitan gorde gudari haiek izan zirenik ere eta ezta zergatik eman zuten bizia, Euskadiren askatasunagatik.
Azken batean, herria bera zigortu nahi izan zuten justifikatzerik ez dagoen eran, herriak memoria eta izatea galtzeko. Izan ere, herri bati oroimena kendu ezkero, ahul geratzen da, manipulatzen erraza eta menperatua izateko zorian. Ez da hala gertatu, ordea. Euskadi, euskaldunak, hemengo erakundeak buru direla, oroimen bizikoak gara, bere nortasunaz jabetzen den herria delako. Ez dauzkagu ahazteko gizon haiek, Euskadiren eskubideen alde borrokatu zirenak, heriotzaraino borrokatu ere.
Beraz, gaurko honekin gudari haiei eta beren sendiei zor diegun konponbidea adierazi nahi dugu, bereziki haien andre eta seme-alabei, eta baita Euskal Herriari ere. Izan ere, bakerako oroimena egitea baita gudari haien izenak berreskuratzea eta gure historian sartzea, eta oroimena eginez herria egitea. | 2019-12-14T18:03:47 | https://www.gipuzko.eus/eu/berriak/45625/beharrezkoa-gudarien-oroimenari-ezarritako-zigorrari | [
-1
] |
Select a Home To CompareAberdeen AlfrescoAcaciaAcacia Mk2Aragon AlfrescoAvignon AlfrescoBeckwithBeckwith SplitBelmondo AlfrescoBirminghamBirmingham SplitBristol AlfrescoC01C02C03C04C05C06C07C08C09C10C11C12C13C14C15C16C17CaldwellCambridgeCampona AlfrescoCanterburyCassel AlfrescoCopenhagen AlfrescoEdmontonEtonEvianFlorenceGladstoneGreendaleGuildfordHakeaHampshire SplitHartfordJefferson AlfrescoKensingtonKingsboroughKingsborough Mk2Kingsborough Mk2 SplitKingsborough SplitLille AlfrescoLincolnshireLincolnshire Mk2Marseille AlfrescoMunich AlfrescoNewburyPembrokePromenadeRafaelRafael SplitSeaviewStamfordThornburyTunisiaWatsonWelwynWilten AlfrescoWindsorYaleYorkshire | 2017-11-18T23:33:24 | http://mfva.visualarts.net.au/home-designs/courtyard/compare/ | [
-1
] |
Zeruraino iristen diren hegaztiak - Zientzia Kaiera
13Api2017
Txoriak eta saguak atalean ikusi dugunez, arnas aparatuaren egitura eta funtzionamenduari eta bihotzaren tamainari esker ari daitezke txoriak normaltasunez 6.000 metroko altueretan. Altuera horietan oxigeno gutxi dago, baina txorietan oxigenoa eskuratzeko eta ehunetara eramateko sistemak oso eraginkorrak dira, eta horri esker gaindi ditzakete altuerak eragindako hipoxiaren ondorioak.
Irudia: Saia (Gyps rueppellii) altuera gehienera hegan egiten duen hegaztitzat hartzen da, 11.000 metrotako altueran ikusi dutelako. Izena Eduard Rüppell XIX. mendeko alemaniar zoologo eta esploratzailetik datorkio. (Testua: Wikipedia)
Hegazti batzuek, baina, askoz ere altuera handiagoetan egin dezakete hegan. Gyps rueppellii izen zientifikoa duen saiaren banako batek, esaterako, 11.277 metrora zebilen hegazkin batekin talka egin zuen 1973. urtean, eta espezie horretako banakoak behin baino gehiagotan ikusi izan dira 10.000 metrotik gora doazen hegazkinetatik. Nekez lor liteke horren altuera handitan hegan egitea, arnas pigmentu berezirik eduki gabe.
Gyps rueppelliik ez du, ez, hemoglobina arruntik. Izan ere, lau hemoglobina desberdin ditu odolean, eta bakoitzak oxigenoarekiko kidetasun desberdina du. Hemoglobina horiei HbA, HbA’, HbD eta HbD’ izenak eman dizkiete; HbAk dauka oxigenoarekiko kidetasunik baxuena eta HbD’k kidetasunik altuena. Gyps saiaren odolak, hemoglobina multzo horri esker, oxigeno-tentsio oso desberdinetan garraia dezake oxigenoa.
Aipatzekoak dira altuera handietan hegan eginez migratzen duten ur-hegazti batzuk ere. Antzara indiarrak (Anser indicus) Everest mendikatearen gainetatik migratzen du; 9.000 metrotik gora hegan egiten ikusi izan dira espezie honetako banakoak (altuera horretan itsas mailakoaren herena da O2-aren presio partziala). Oxigenoarekiko kidetasun handiko hemoglobina dauka hegazti honek ere; argi dago, beraz, horri zor diola, neurri handi batean behintzat, hain altuera garaietan hegan egin ahal izatea. Andeetako antzara (Chloephaga melanoptera) ere toki altuetan bizi da (6.000 metrotik gora) eta, antzara indiarrak bezala, oxigenoarekiko kidetasun handiko hemoglobina du.
Ikusi ahal izan dugunez, beren bihotzen eta biriken ezaugarriei esker, hegazti guztiak dira toki altuetan hegan egiteko gai. Alabaina, hori baino gehiago behar dute planetan dauden toki altuenetan bizi eta mendi altuen tontorretatik gora hegan egiten duten hegaztiek. Arnas pigmentu bereziak eta hemoglobina bereziak behar dituzte. Horiei esker iristen dira zeruraino. | 2018-04-21T17:31:22 | https://zientziakaiera.eus/2017/04/13/zeruraino-iristen-diren-hegaztiak/ | [
-1
] |
Euskal Dantzarien Biltzarra : Amasarrak gaztetzen dituen eguna
Amasarrak gaztetzen dituen eguna
Egilea: Jon Miranda Labaien
Tokia: Amasa
50 gazte inguru bildu dira Amasan egun osoko festarako. Goizean, baserriz baserri, puska biltzen ibili dira bi taldeetan banatuta eta trikiti eta pandero doinuei segika dantzan ibili dira. Eguerdian Uxo-Toki elkartean egingo dute bazkaria eta plazan soka dantza eta aurreskua egingo dituzte arratsaldean.
Goizean goiz, 06:00etan, Amasa kafetegian bildu dira herriko gazteak eta elkarrekin gosaldu ondoren, 25 lagunez osatutako bi taldetan abiatu dira puska biltzera. Batzuk herriko goiko parteko baserriak zeharkatu dituzte, eta beste batzuk, berriz, behealdekoak. Etxafuegoen bitartez elkarrekin komunikatu dira goiz osoan zehar.
Aurten, 14 urterekin, bi gazte batu dira segiziora eta aurreko belaunaldietako ohitura berrituko dute: goizeko bueltaren ondoren, Uxo-Toki elkartean elkartuko dira bazkaltzeko eta 17:00etan soka dantza eta aurreskua eskainiko dituzte plazan. Ondoren, erromeria izango da trikitilariekin.
Txasko eta Debalde Lizarrako trikitilariak gonbidatu dituzte, gaur, Amasara. Aurretik, 2011n, egona zen soinu jotzailea sanmartinetan eta aurten, Iker panderojolea ondoan hartuta gerturatu da. Egun osorako lana izango dute, Iturri-goxo jatetxean egingo duten afariaren ondotik, festak luze joko baitu Amasako gazteentzat. | 2019-02-17T11:24:50 | http://www.dantzagune.eus/eu/amasarrak-gaztetzen-dituen-eguna-2018-11-08/ | [
-1
] |
Say No ALDASORO First Datak To
Lehen Egunak egingo benetan nahi duzun To Go
Eraiki gure alternatibak oroitzapen dibertigarri batzuk estereotipoen afaria eta film bat.
Game Night: Ardo edo bi edalontzi batekin Fun. Pizza bat eskatzeko, dig zaharraren eskola mahai jolasak Zure haurtzaroko (Uste Operazioa, Twister, Guess Who?) eta zenbat fun duzu at harritu beharko duzu!
Harrapatu Kontzertu bat: Zuzeneko musika presioa hartzen, apur bat off. Kanpoan berriketan dezakezu edari bat baino gehiago, baina ez dute data osoa etengabeko elkarrizketa batekin betetzeko.
Zoo / Aquarium: Hainbeste ikusi eta hitz buruz. Era, Oraindik pixka bat lotsati bada, animalia behaketa off astindu lehenengo data awkwardness modu handi bat da – Oraindik txinpantze itxitura batik bat.
Abentura jarduerak: Erronka zuek zip Hornigaia bezalako jarduerak dituzten, segways eta eskalada. Egun dibertigarria taldeak lan asko eskatzen egindako.
Txinpartatsu Picnic: Topiko bat pixka bat da, baina hori dibertigarria delako, erromantikoa eta aldi baterako aldi berean. Aukeratu leku ederra da; erromantiko eta merke - bai zure gogoko janaria eta bubbly botila bat ekarri!
Split Dating: Pertsona bakoitzak zerbait pentsatzen data erdia egin. Horrela bai aurkituko dituzu beste bakoitzari buruz egindako baita nahasketa gauzak pixka bat sortu!
Aurkitu Zure data | 2017-08-16T23:49:56 | http://www.datemypet.com/eu/say-no-to-dull-first-dates | [
-1
] |
������� ���������� ���������� Irida Caramel 12x12 �� 78C, ������� 43519 ������ � ������������ | ��������-������� AquaMarket.ru (383) 335-77-00
�������� � ��������������������� � ������������28425������� � �����3491����� � ����9201��� � ���9542��������� � ���8719������ � ����454�������� ������������23977������� ����980������������� �������1540���������������� �������3626����28963�������30��������� � ���������������������� � ���7491�������� ������������6877���.������������1628���� �� �����3114����� � �����������1326��������� ��� ���������185�������� ��������145������ � ��������476��������� � �������������6828���������� ��������355�����������-������ ��� ��������167�������2862������1826������������ �����1483������� �����82����������������� ������ ��� ���������183���������������� ���������225���������� ������������������ �������2500���������� �������75�������� �������126������������ �������55������������� �������19��������� �������80������������� �������7������� ���������� ������������������ ���������� ����������1449���������� ��������� �����729���������� ��������� ��������152���������� ��������� �����166������ �� ���������� �������4Irida�Art&Natura168Ezarri120Giaretta27Irida206JNJ489Rako10Rose255Verona3Vidrepur153Bonaparte13Castellon5Caramel�Aquarelle8Caramel48Fantasy13Fleur32Gamma26Glamour17Gold22Marble3Nuance20Space1712x12 ���12x12 ��4320x20 ��5
��� ��������� 0 �������: �������� �������� ���������� ����� ��������� ����� ������� ���������� ���������� Irida Caramel 12x12 �� 78C
������� ���������� ���������� Irida Caramel 12x12 �� 78C ����:
������� / ������: 43519 ��� ������: 329405
����������� �������������� (�������� ��������� �� ���������, �� ������� ������ ��������� �������):���������: ��������: ������������� ���: ������������� ����: ������� �������������� � ���: ������ ������: 12�12 �� �������: 6 ��������� �������: ���������������� ������������: 11.5 ��/�2 | 2016-10-23T23:55:45 | http://www.aquamarket.ru/good/329405 | [
-1
] |
Elorrioko zerua parapentez marraztuko dute zapatuko kontzentrazioan - Elorrio - Anboto.org
Elorrioko zerua parapentez marraztuko dute zapatuko kontzentrazioan
Joseba Derteano 2019-07-12 12:00
Elorrioko Larrano parapente taldeak Euskal Herriko hainbat parapentezale batuko dituen kontzentrazioa antolatu du zapaturako. Eguraldiak laguntzen badu, Elorrioko zeruari ezohiko ikuspegia emango diote eguerditik aurrera.
Aireratzea Udalatx mendiko meatzeetan —650 metroko garaieran— izango da, eta lur-hartzea San Antongo eta Iguriako landetan. Eguerdian eta arratsaldean ibiliko dira. Izan ere, eguzkia zeruan goren dagoenean sortzen dira baldintza termikorik aproposenak parapentean aritzeko. Iluntzean, parte-hartzaile guztiek elkarregaz afalduko dute.
Bizi-bizirik dagoen kirola
Aurten 23 urte bete dira Larrano taldea sortu zutenetik. Orduan ez ziren hainbeste, baina zaletasunak gora egin du apurka. "Euskal Herrian parapente eskolak daude, jende gaztea apuntatzen da eta badago parapentearekiko interesa", adierazi du Iñigo Gabiria Larrano taldeko parapentelariak. "Elorrioko taldean ere badago jende berria. Badugu erreleboa. Gainera, berriak estatuko txapelketetan parte hartzen hasi dira", gaineratu du.
Urtean zehar hainbat irteera antolatzen ditu Larranok. Iaz Hike and Fly txapelketa bat ere antolatu zuten Elorrion, eta modalitateko onenak batu zituen. | 2019-09-19T22:04:48 | https://anboto.org/elorrio/1562912675843-elorrioko-zerua-parapentez-marraztuko-dute-zapatuko-kontzentrazioan | [
-1
] |
Fundación Euskadi - Legezko oharra
ATARIAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
Agiri honek ezartzen ditu EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK Interneten eskaintzen duen WEBGUNE hau erabiltzeko Baldintza Orokorrak.
WEBGUNE honetara sartzeko, aurrez erabiltzaile guztiek onartu behar dituzte klausula hauetan dauden terminoak, baldintzak, jakinarazpenak, oharrak eta legezko gainerako oharrak.
WEBGUNE honetarako sarrera doakoa da eta ikusteko ez dago aurrez izena eman beharrik edo erregistratu beharrik.
Beste WEBGUNEEKIN egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak beste webgune horiek erabiltzea erabilerako baldintza orokor hauei lotuta daude, baita WEBGUNE horiek behar dituzten balizko baldintza bereziei ere. Baimendutakoa ez den erabilera oro galarazita dago.
2.- WEBGUNE HONEN TITULARRAREN NORTASUNA.
WEBGUNE honen arduradunaren identifikazio-datuak hauek dira:
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOA, IFK G48555494, helbidea Egaña kalea, 18, 2 eskuina- 3. bulegoa 48010 - Bilbo.
3.- ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK.
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK beretzako gordetzen du, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, WEBGUNEKO informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldatu eta eguneratzeko gaitasuna.
WEBGUNEAN sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea, jarduera horiek egiten dituenaren erantzukizun soila dira. EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK ez du informaziora sartu eta erabiltzearen ondorioen edo kalteen erantzukizunik izango, bere eskumenak erabiliz izango dituen legezko xedapenak ezartzearen ondoriozko jarduerenak izan ezik.
Erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak legez erabili bihar ditu beti, indarrean dagoen legezkotasunaren arabera, EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAREN jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK erabiltzailearen esku jartzen dituen zerbitzu horien bidez ezingo du erabiltzaile horrek inolako kalterik eragin edo edukirik aldatu, ez du WEBGUNEAREN funtzionamendu ona galaraziko, ez du inolako kalte teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak izan ditzakeen elementurik transfirituko edo WEBGUNE hau erabat edo zati batean kaltetuko, interferituko edo moztuko, eta ez ditu beste erabiltzaileen helbide elektronikoak alteratuko edo kontrolatuko.
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK ez du bermatzen WEBGUNERA sartzean edo edukietan akatsik egongo ez denik. Hori dela eta, erabiltzaileak EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAsalbuetsi egiten du webgunean nabigatzen ari dela atariak izan dezakeen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo iruzurrezko espektatibei lotutako erantzukizun orotatik.
WEBGUNE honetako eta bertako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOARENAK dira non eta ez duen kontraturen bat sinatu enpresen batzuekin edukiak emateko eta hauek jabetza intelektual eta industrialeko nazio eta nazioarteko arauen babesean egon. Konpainia horrenak dira erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta eraldaketarako eskubideak.
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAREN ikurren edo logotipoen diseinua, irudiak, mapak, grafikoa, markak, errotuluak, WEBGUNE honetako frameak, bannerrak, softwarea eta kodeak, iturriak eta xedea... EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOARENAK dira eta horiek ustiatzeko eskubideak berak ditu legez.
WEBGUNE honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu aurrez aipatutako elementuak edo lortutako informazioaren ondorioz produktu edo zerbitzu berriak sortu ere ez.
Erabat galarazita dago erabiltzaileak WEBGUNEA alteratzea eta bere edukian eragina izatea, hala nola esteketan edo antzekoetan.
6.- LOTURA EDO ESTEKA HIPERTESTUALAK.
Beste WEBGUNEETATIK Atari honetara ezingo da estekarik egin, aurrez EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK berariazko baimenik ematen ez badu.
WEBGUNE honetan EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAK kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetarako estekak edo loturak egonez gero, Fundazio honek jakinarazten du ez duela atari edo webgune horien kontrolik eta horietako edukiaren arduraduna ere ez dela. WEBGUNE honetan egon daitezkeen estekak informatzeko besterik ez dira eta ez dute inolako baloraziorik egiten horietan eskainitako eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruz.
EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOA hirugarren horiek eskainitako zerbitzuekin zerikusia duten erantzukizun guztietatik salbuesten da, horiei buruz jarri daitezkeen edozein motatako erreklamazio eta eskariei dagokienez.
7.- EZARRI DAITEKEEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA.
Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAREN arteko harreman oro, espainiar legeak arautuko ditu.
Baldintza Orokor hauetako izaeraren edo edukiaren ondoriozko litigio orotarako edo erabiltzailearen eta EUSKADI TXIRRINDULARITZA FUNDAZIOAREN arteko harremanetarako, bi aldeak, izan dezaketen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Bilboko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien jurisdikziopean eta eskumenean jartzen dira. | 2020-01-18T04:12:42 | https://www.fundacioneuskadi.eus/eu/legezko-oharra | [
-1
] |
CAFE BAR TRAPECIO – Taberna eta kafetegiak Valladolid.portaldetuciudad.com
Taberna eta kafetegiak Ostatua Haurtxoentzako arropa Ileordeak eta ile-luzapenak Tiendas de mascotas Belar-dendak Jatetxeak Jolas-parkea Feriako jolasak Neurri handiak Abokatuak Singles tabernak Arropa-dendak Dantzalekuak eta pubak Koadro-dendak Kopia-dendak eta fotokopiak Ile-apaindegiak Eramateko janaria Josteko makinak Kafeak, kakaoa eta tea Souvenirs y recuerdos Beltzarantzeko zentroak | 2019-11-14T07:13:43 | https://valladolid.portaldetuciudad.com/eu-es/kana-tabernak/cafe-bar-trapecio-cli0-001_26380.html | [
-1
] |
Informacije za SOS033845 – Google Maps APRS
APRS objekt SOS033845 - pokaži grafikon
2019-11-22 22:15:03 EST (61d 19h prije)
2019-11-23 04:15:03 CET lokalno vrijeme Azkoitia, Spain [?]
AltoOrio_ Andatzarr Andraka__ Aranzazu_ Areitio__ Arlaban__ Arrangizg Arrate___ Artikutza Autzagane Azkarate_ Barazar__ Bidania__ Bikosgane Deskarga_ Dima_____ ElgetaSS_ Elosua___ Etxegarat Gaintzuri Kanpanzar LaEscrita Mandubia_ SOS000007 SOS000033 SOS000044 SOS000058 SOS000103 SOS000106 SOS000230 SOS000317 SOS000443 SOS000607 SOS000647 SOS000652 SOS000755 SOS000804 SOS000824 SOS001003 SOS001028 SOS001054 SOS001058 SOS001125 SOS001205 SOS001210 SOS001223 SOS001303 SOS001333 SOS001350 SOS001516 SOS001531 SOS001554 SOS001557 SOS001602 SOS001641 SOS001649 SOS001700 SOS001832 SOS001909 SOS001949 SOS002004 SOS002040 SOS002053 SOS002144 SOS002200 SOS002238 SOS002307 SOS002345 SOS002356 SOS002631 SOS002652 SOS002707 SOS002715 SOS002738 SOS002755 SOS002810 SOS002811 SOS002900 SOS002915 SOS003020 SOS003050 SOS003144 SOS003207 SOS003308 SOS003404 SOS003409 SOS003414 SOS003426 SOS003436 SOS003448 SOS003554 SOS003634 SOS003647 SOS003649 SOS003655 SOS003656 SOS003707 SOS003714 SOS003715 SOS004001 SOS004024 SOS004039 SOS004047 SOS004120 SOS004203 SOS004208 SOS004215 SOS004237 SOS004345 SOS004356 SOS004408 SOS004416 SOS004426 SOS004538 SOS004614 SOS004659 SOS004708 SOS004734 SOS004803 SOS004811 SOS004850 SOS004922 SOS004953 SOS004958 SOS005036 SOS005138 SOS005221 SOS005328 SOS005345 SOS005426 SOS005444 SOS005458 SOS005505 SOS005538 SOS005751 SOS005841 SOS005854 SOS005959 SOS010129 SOS010213 SOS010239 SOS010247 SOS010338 SOS010418 SOS010508 SOS010639 SOS010806 SOS010815 SOS010823 SOS010825 SOS010942 SOS010951 SOS011021 SOS011040 SOS011057 SOS011219 SOS011235 SOS011359 SOS011510 SOS011513 SOS011556 SOS011631 SOS011701 SOS011713 SOS011726 SOS011819 SOS011911 SOS011959 SOS012005 SOS012009 SOS012246 SOS012556 SOS012605 SOS012639 SOS012658 SOS012724 SOS012822 SOS012845 SOS012850 SOS012927 SOS012955 SOS012957 SOS013026 SOS013028 SOS013031 SOS013059 SOS013210 SOS013225 SOS013352 SOS013404 SOS013431 SOS013539 SOS013558 SOS013600 SOS013604 SOS013650 SOS013704 SOS013816 SOS013824 SOS014011 SOS014023 SOS014117 SOS014245 SOS014402 SOS014517 SOS014547 SOS014605 SOS014626 SOS014632 SOS014756 SOS015514 SOS015638 SOS015728 SOS015914 SOS020030 SOS020149 SOS020341 SOS020405 SOS020522 SOS020639 SOS021005 SOS021019 SOS021122 SOS021209 SOS021215 SOS021358 SOS021407 SOS021516 SOS021557 SOS021931 SOS022121 SOS022418 SOS022426 SOS022443 SOS022508 SOS022745 SOS022856 SOS023007 SOS023021 SOS023024 SOS023106 SOS023159 SOS023232 SOS023520 SOS023702 SOS023808 SOS023907 SOS024208 SOS024237 SOS024508 SOS024523 SOS024626 SOS024759 SOS024926 SOS024929 SOS025042 SOS025146 SOS025301 SOS025338 SOS025406 SOS025448 SOS025721 SOS025824 SOS025934 SOS030337 SOS030340 SOS030420 SOS030528 SOS030539 SOS030653 SOS030700 SOS031137 SOS031141 SOS031315 SOS031345 SOS031405 SOS031442 SOS031505 SOS031552 SOS031623 SOS031747 SOS031749 SOS031811 SOS031913 SOS032001 SOS032033 SOS032041 SOS032229 SOS032315 SOS032428 SOS032434 SOS032650 SOS032718 SOS033028 SOS033313 SOS033319 SOS033550 SOS033625 SOS033807 SOS033821 SOS034003 SOS034302 SOS034641 SOS034721 SOS034813 SOS034829 SOS034831 SOS034838 SOS034921 SOS035107 SOS035109 SOS035309 SOS035523 SOS035628 SOS035638 SOS035716 SOS035719 SOS035728 SOS035837 SOS035852 SOS035901 SOS040213 SOS040445 SOS040509 SOS040523 SOS040550 SOS040634 SOS040648 SOS040736 SOS040814 SOS041108 SOS041116 SOS041216 SOS041225 SOS041239 SOS041525 SOS041553 SOS041601 SOS041638 SOS041659 SOS041924 SOS042215 SOS042446 SOS042535 SOS042628 SOS042758 SOS042847 SOS042848 SOS042908 SOS042916 SOS043002 SOS043029 SOS043101 SOS043228 SOS043435 SOS043436 SOS043457 SOS043609 SOS043638 SOS043658 SOS043719 SOS043816 SOS043840 SOS043917 SOS043935 SOS044053 SOS044138 SOS044201 SOS044202 SOS044358 SOS044533 SOS044618 SOS044630 SOS044631 SOS044735 SOS044816 SOS045229 SOS045301 SOS045337 SOS045356 SOS045437 SOS045533 SOS045913 SOS045917 SOS050034 SOS050053 SOS050133 SOS050258 SOS050431 SOS050432 SOS050439 SOS050503 SOS050535 SOS050613 SOS050811 SOS050956 SOS051119 SOS051149 SOS051221 SOS051245 SOS051311 SOS051511 SOS051612 SOS051645 SOS051707 SOS051746 SOS051808 SOS051818 SOS051939 SOS052030 SOS052150 SOS052204 SOS052256 SOS052317 SOS052318 SOS052350 SOS052351 SOS052438 SOS052444 SOS052457 SOS052517 SOS052533 SOS052536 SOS052553 SOS052653 SOS052657 SOS052745 SOS052749 SOS052755 SOS052847 SOS052928 SOS053017 SOS053125 SOS053156 SOS053157 SOS053206 SOS053222 SOS053450 SOS053519 SOS053541 SOS053544 SOS053659 SOS053721 SOS053812 SOS053902 SOS053912 SOS054004 SOS054119 SOS054120 SOS054121 SOS054122 SOS054205 SOS054236 SOS054257 SOS054339 SOS054415 SOS054436 SOS054522 SOS054524 SOS054552 SOS054604 SOS054712 SOS054715 SOS054741 SOS054743 SOS054800 SOS054803 SOS054804 SOS054815 SOS054831 SOS054832 SOS054848 SOS054912 SOS054923 SOS054939 SOS054959 SOS055023 SOS055117 SOS055128 SOS055153 SOS055159 SOS055200 SOS055231 SOS055256 SOS055306 SOS055308 SOS055333 SOS055414 SOS055422 SOS055442 SOS055452 SOS055527 SOS055614 SOS055618 SOS055639 SOS055657 SOS055713 SOS055719 SOS055724
Stanice u blizini trenutne pozicije SOS033845 - pokaži više
0.4 miles 114° 2020-01-22 11:15:04
0.9 miles 135° 2020-01-17 12:30:03
1.2 miles 310° 2020-01-17 11:15:02
1.2 miles 310° 2020-01-17 20:45:02
1.6 miles 160° 2020-01-13 17:45:02
2.4 miles 174° 2019-12-24 23:15:02
2.4 miles 174° 2020-01-10 02:45:12
4.2 miles 183° 2020-01-08 08:30:35
4.4 miles 266° 2020-01-16 02:15:02
4.6 miles 183° 2020-01-12 07:45:09
4.7 miles 297° 2020-01-17 01:15:22
4.7 miles 113° 2020-01-02 03:15:42
4.7 miles 28° 2020-01-10 08:15:12
4.7 miles 28° 2020-01-17 17:30:02
4.7 miles 28° 2020-01-17 18:15:02
4.8 miles 290° 2020-01-19 00:00:03
4.8 miles 276° 2020-01-11 03:45:07
4.9 miles 284° 2020-01-20 03:30:04
5.0 miles 174° 2020-01-12 07:04:19
5.0 miles 174° 2020-01-12 05:38:53 | 2020-01-23T22:15:51 | https://hr.aprs.fi/info/a/SOS033845 | [
-1
] |
Bilduma CUADERNOS PIRENAICOS - SUA Edizioak
Noguera Ribargoçana ibaia Catalunya eta Aragon artean isurtzen da, alde bietako herritarren arteko lokarri. Koaderno honetan txangoak, mendi igoerak eta zeharkaldiak deskribatu ditugu, hala ibaiaren alde batean nola bestean. Horrela, Boí ibarreko arte erromanikoa (Unescok gizateriaren ondare izendatu du) oinez ikusiko dugu, hustutako herrietan barrena paseoan ibiliko gara eta goia joko dugu Tuca de Ballibierna bere Pas de Cavall-ekin-, Tuc deth Pòrt de Vielha edo Aneto bera bezalako gailur mitikoetan. Arratsalde-pasako txangoak nahiz egun batzuetako zeharkaldiak izan daitezke, adin eta maila guztietarako pentsatuta. Katalaneraz.
Mendizaleen artean, Andorrako Principat-eko tontorrak beharbada Pirinioetako ezezagunenak izango dira. Pirinioetako estatu bakarrak beste ezaugarri batzuei zor die ospea. Baina orain arte ez dira batere nabarmendu txangozaletasunerako dohainak. Comapedrosa, Casamanya, Fontblanca, Fontnegra eta Salòria, Tomasset edo Rulhe bezalako tontor hurbilak batzuetan antzinako paisaia gorde duten ibarretatik igotzen dira. Koaderno honek Andorrako mendiak eta laku multzoak ezagutzera ematen lagundu nahi du, xehetasun handiko mapaz eta 3Dko irudiez, alderdi zeharo alpino horrekin gozatzeko aholku eta jakingarri praktikoak ahaztu barik. Katalaneraz.
Pic de Rojà/Tres Esteles/Costabona Mapak: 1:25000 : 1:50.000 Canigóko mendigunea zabalaren erdian bakarrik altxatzen da, 300 metrotatik 2.784 metrorako igoeraz. Hortaz, aniztasun biologiko oparoaren babeslekua da eta horrek aztarna laga du: behialako meategiak, antzinako herriak, aztarna historikoak, ur sendagarriak eta bainuetxeak, landaretza joria eta natur erreserbak& Labur esanda: txangozaleentzako inguru aproposa. Koaderno honetan, seinale dorre, gaztelu eta monastegietarako txangoez gain, Pica del Canigó edo Costabona bezalako tontor mitikoetara nola igo azaltzen dugu, baita lau egunetan mendigune osoa inguratzen duen zeharkaldi klasikoa ere. Denetara, 22 ibilbide Conflent eta Vallespir bailarak ondo baino hobeto ezagutzeko. Gaztelaniaz.
Pic de Rojà/Tres Esteles/Costabona Mapak: 1:25000 : 1:50.000 Canigóko mendigunea zabalaren erdian bakarrik altxatzen da, 300 metrotatik 2.784 metrorako igoeraz. Hortaz, aniztasun biologiko oparoaren babeslekua da eta horrek aztarna laga du: behialako meategiak, antzinako herriak, aztarna historikoak, ur sendagarriak eta bainuetxeak, landaretza joria eta natur erreserbak& Labur esanda: txangozaleentzako inguru aproposa. Koaderno honetan, seinale dorre, gaztelu eta monastegietarako txangoez gain, Pica del Canigó edo Costabona bezalako tontor mitikoetara nola igo azaltzen dugu, baita lau egunetan mendigune osoa inguratzen duen zeharkaldi klasikoa ere. Denetara, 22 ibilbide Conflent eta Vallespir bailarak ondo baino hobeto ezagutzeko. Katalaneraz.
Cap de Creus Pirinioetako ekialdeko muturra da, bai eta paisaia bereziko penintsula ere, hamaika artistaren inspirazio iturri: Salvador Dalí, Luis Buñuel, Josep Pla... Bertako klima epela tramontana haizeak jotzen ez duen bitartean, barrualdeko bazter ostenduak, historiako aztarnak, kultur bisitaldiak, sukaldaritza fina eta parke naturala& horra hor hamaika osagai eremu horretan txangoen plazera eta Mediterraneo itsasoko ur gardenetan egindako txonboak ederki nahasteko. Gaztelaniaz.
Cap de Creus Pirinioetako ekialdeko muturra da, bai eta paisaia bereziko penintsula ere, hamaika artistaren inspirazio iturri: Salvador Dalí, Luis Buñuel, Josep Pla... Bertako klima epela tramontana haizeak jotzen ez duen bitartean, barrualdeko bazter ostenduak, historiako aztarnak, kultur bisitaldiak, sukaldaritza fina eta parke naturala& horra hor hamaika osagai eremu horretan txangoen plazera eta Mediterraneo itsasoko ur gardenetan egindako txonboak ederki nahasteko. Katalaneraz.
Cerdanyak ez dauka parerik. Desberdina. Ezohikoa. Bere itxura bereziak Pirinioetako gainerako ibarren aldean zeharo bestelakoa egiten du. Bertako mendiguneetatik egin daitezkeen txango, ibilbide eta zeharkaldiak itzelak eta anitzak dira. Eremu egokia da erraketaz edo mendiko eskiz, neguan zein udaberrian, igoera politak egiteko. Gidaliburu honek bere baitan Cerdanya osoa hartu du, hala ipar isurialdekoa nola hegoaldekoa. 25 proposamen dakartza aldean Prat de Cadí, La Tossa dAlp, el Carlit, el Puigpedrós, el Puigmal, la Coma dOr bezalako leku eder eta ezaugarrietatik. Horrez gain, zeharkaldi kitzikagarriak ere proposatzen ditu, Puigmaletako zirkuitua edo Malniu-dels Engorgos-Roc Colom aldeko aterpetxeetakoa, edo la Llosa ibarrekoa. Eta, jakina, txango horiek gogoangarriak egingo dituzten aholkuak, jakingarriak, mapak eta krokisak. Gaztelaniaz.
Cerdanyak ez dauka parerik. Desberdina. Ezohikoa. Bere itxura bereziak Pirinioetako gainerako ibarren aldean zeharo bestelakoa egiten du. Bertako mendiguneetatik egin daitezkeen txango, ibilbide eta zeharkaldiak itzelak eta anitzak dira. Eremu egokia da erraketaz edo mendiko eskiz, neguan zein udaberrian, igoera politak egiteko. Gidaliburu honek bere baitan Cerdanya osoa hartu du, hala ipar isurialdekoa nola hegoaldekoa. 25 proposamen dakartza aldean Prat de Cadí, La Tossa dAlp, el Carlit, el Puigpedrós, el Puigmal, la Coma dOr bezalako leku eder eta ezaugarrietatik. Horrez gain, zeharkaldi kitzikagarriak ere proposatzen ditu, Puigmaletako zirkuitua edo Malniu-dels Engorgos-Roc Colom aldeko aterpetxeetakoa, edo la Llosa ibarrekoa. Eta, jakina, txango horiek gogoangarriak egingo dituzten aholkuak, jakingarriak, mapak eta krokisak. Katalaneraz.
Denetara 30 proposamen tontorretara igotzeko, bazter zoragarrietan barrena ibiltzeko edo zeharkaldi harrigarriak egiteko. Guztiak Enkarterrietan, Bizkaiaren zabaleraren ia erdia batzen duen eskualde horretan.
Kareharrizko harresi menderagaitz hauek Araba, Bizkaia eta Burgosen artean zabaltzen dituzte haien ordoki belartsuak. Naturaren hesi horretara antzinako lepo eta harrateetatik igo daiteke. Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko besarkada hutsa. Pasaia basatia, jarea eta berezkoa ipar isurialdean Aiara eta Mena ibarretara jausten da; hegoaldetik, Losa haranera. Gidaliburu honetan 36 ideia aurkituko dituzu, dela tontorretara igotzeko, dela zeharkaldiak egiteko lekurik ezaugarrienetara: Nerbioi ibaia, Tologorri, Txarlazo, Eskutxi, Castro Grande, Delika, Goiuri...
Bailara hauetan ibarrak, mendiak, labore-sailez betetako ordokiak, troketako eta magaletako oihanak eta haitzezko tontorrak aurkituko ditugu. Haitz horietatik gandor zorrotzak sortzen dira, horma itzelak abailtzen dira eta naturaren higadurak nahierara zizelkaturiko harrizko monolito bihurriak isurtzen dira. Osagai guzti horiek eskuetan txangoak, igoerak eta zeharkaldiak tartean BTTn egiteko baten bat- atondu ditugu menu tentagarria osatu arte. Horrela, Guardiako aintziretatik Billarko mahastietara pasa gintezke, edo Bernedo zein Lagran aldeko pagadi ospeletatik Lapoblación, San Tirso edo Peña del León bezalako tontor ezagunetara, edo gailurrez gailur Meano aldera jo... Bidaia ezin atseginagoa, sorpresaz mukuru.
Arabako hiriburuaren hegoaldean, haren inguruan altxatzen den mendi eraztunean, Gasteizko Mendiak daude, hiri handia eta Trebiñuko lurrak banatzen dituen mendigunea. Bertan naturaren altxorrak ugariak direnez, oso ohikoa izaten da bertako baso eta arloen artera jotzea aisialdiaz gozatzera. Bisitatuko ditugu Gasteiz eta bere eraztun berdea, Zaldiarango hegiak eta Kapildui aldera zabaltzen den mendigunea, hesi tentea eta abartsua ipar aldetik; leuna eta labore-sailez estalita, ostera, Trebiñu aldean. Bertan aurkituko ditugu Okina eta Arluzeako haitzarteak eta larreak, gure gogoa asetuko duten paraje zoragarriak.
Nuriako santutegia, Catalunyan bisita gehien hartzen dituenetakoa, inguruetako ibarretatik abiatutako bide tradizionalen helmuga dugu. Antzina-antzinatik aziendak hara-hona ibili diren bideak dira. Gaur egun ere, udaro azaltzen dira, bertako larreetan bazkatzera. Nuria ibarra eta bere ingurua betiko gordeko dugu gure oroimenean: itxura leuneko mendi samurrak, belus berdeko azalekoak eta bat-batean, bideko bihurgunearen ostean, agertzen diren estany txikiak, naturak ustekabean egiten dizkigun opariak bailiran. Gaztelaniaz.
Nuriako santutegia, Catalunyan bisita gehien hartzen dituenetakoa, inguruetako ibarretatik abiatutako bide tradizionalen helmuga dugu. Antzina-antzinatik aziendak hara-hona ibili diren bideak dira. Gaur egun ere, udaro azaltzen dira, bertako larreetan bazkatzera. Nuria ibarra eta bere ingurua betiko gordeko dugu gure oroimenean: itxura leuneko mendi samurrak, belus berdeko azalekoak eta bat-batean, bideko bihurgunearen ostean, agertzen diren estany txikiak, naturak ustekabean egiten dizkigun opariak bailiran. Katalaneraz.
Salneurria: 13,50 €
Arabako ekialdeko bazter hauek opari hutsa dira ibiltari eta mendizaleentzat, gozatu ederra hartuko dutelako pagoen eta haritzen itzalpean dabiltzanean bertako landare eta paisaia aberastasunari erreparatzen. Lasaitasuna darie alderdi horretako herriei eta paraje guztiei. Gidaliburuaren eremuaren barruan lurralde zabal eta anitza dago, Arabako Lautadatik Entziako mendiguneko ordokietara eta Iturrietako Mendietara igarotzen baita. Horiek dira ekialderago Nafarroan sartu eta Urbasa eta Andiako mendiguneekin bat egiten dutenak. Ezin ahaztu, inondik inora, Izkiko mendietako oihan bikainak eta muinoen artean sigi-sagan zabaltzen diren ibarrak. Natur Parkea da Izki. Denetara ia 30 proposamen gailur ezaugarrienetara igotzeko, ametsetakoak diruditen parajeetatik paseatzeko edo zeharkaldi ikusgarriak egiteko. Labur esateko, aho bete haginekin utziko gaituen natura eremu menditsua, balio handikoa. Herritar gehienek oraindik ezagutzen ez duten altxorra. | 2019-09-21T03:22:41 | http://www.sua.eus/artikuluak.cfm?datua=cuadernos%20pirenaicos&bilduma=cuap&sailk=izenburua&hizkuntza=0 | [
-1
] |
"Distantzia ematen dit New Yorkek, bakardadea, arnasa" - Bizkaiko Hitza
“Distantzia ematen dit New Yorkek, bakardadea, arnasa”
2018, urriak 26 Bizkaia, Elkarrizketa 222
Kirmen Uribe Urbieta idazlea (Ondarroa, 1970) laugarren fikziozko nobela idazten ari da New Yorken, Cullman liburutegi publikoaren sormen bekari esker. Bederatzi hilabeteko egonaldia egingo du The Book She Writes nobela proiektua garatzen eta idazten.
Denbora gutxi daramazu New Yorken. Lanari dagokionez, ezer aurreratuz edo ikertuz joateko astia izan duzu?
Bai, segituan hasi nintzen lanean, astirik galdu gabe. New Yorken aurkitu duguna da oso gizarte sumindua Brett Kavanaugh epailearen kontu horrekin; nola izendatu duten Goreneko epaile, emakume batek eraso sexistak salatu eta gero. Gizartea hemen oso sentsibilizatuta dago berdintasunaren gaiarekin, oso. Kaletik nabari da.
Cullman liburutegiko literatur ondarea oso handia da. Nobela idazteko orduan material asko bilatzeko aukera izan duzu?
Jakina! Beste hiru-lau nobela idazteko adina. Liburutegia jakintzaren tenplu handi bat da, hiru milioi liburu daude. Liburutegia berritzeko egon ziren, liburuak atera, eta halako liburutegi birtual bat egiteko asmoz. Baina jendea kexatu egin zen, eta atzera egin dute. Badakizu non dauden liburuak gordeta?
Non, ba?
Liburutegi atzeko parkearen azpian. Hor daude gordailuak. Parkean loreak hazten dira liburuen gainean.
Edith Wynnerren funtsezko dokumentuen azterketa proposatu zenuen eleberria abian jartzeko. Ezer interesgarririk aurkitu duzu?
Bai, haren ondarea itzela da. Milatik gora kutxa. Kontua da liburutegiko langilea zela Wynner, ikaragarrizko lana egin zuen Rosika Schwimmer eta Lola Maverick Lloyd sufragisten ondarea jasotzen eta zaintzen. Saiatu zen bere kideekin batera emakumeen entziklopedia bat eta emakumeen artxibategi erraldoi bat sortzen.
Rosika Schwimmerri buruzko biografia idazteko asmoa zuen Edith Wynnerrek. Horri jarraipena eman nahiko zenioke?
Ez. Baina oso literarioa iruditzen zait Edithena. Nola egon zen liburu bat idazten berrogeita hamar urtez, eta ez zuen sekula bukatu. Bere bizitzako lana zen. Berak bizi izan ez zuen bizitza ikusten zuen Rosika Schwimmerren bizitzan. Edith Wynnerrekin halako lotura berezia sortu zait, agirietako batean aurkitu dut New Yorkeko Mendebaldeko 79. kalean bizi zela. Gu bizi garen kale bera da! Etxeko leihotik ikus dezaket bera bizi izan zen etxea. Baina nik ez dut biografia bat egin nahi. Hau dena aitzakia da fikzioa idazteko.
Schwimmerrek pertsonaia interesgarria dirudi. Zerk egiten du berezi?
Ihes egin zuen Hungariatik, hala komunistek nola naziek hil nahi zutelako. Judua, feminista eta bakezalea zen. Alde bateko eta bestekoentzat, pertsonaia deserosoa. Albert Einsteinen laguna, Bakearen Nobel sarirako hautagai izan zen, baina hil egin zen hura jaso aurretik. Eta gero erabateko ahanzturan sartu zen, baita Estatu Batuetan ere.
Proiektuaren ideia garatuz joan ahala, liburua aldatuz joan da, ala proiektuari zehatz jarraitu diozu?
Liburuak beti aldatzen dira idazten zoazen heinean. Bestela, malo.
The Book She Writes izena zuen proiektuak. Izenburu horregaz, dudarik gabe, emakumea izango da liburuaren ardatza, ezta?
Ardatza gizonezkoen eta emakumezkoen arteko harremana da. Gizonok gogoeta egin behar dugu zer dagokigun guri egitea garai berri hauetan. Nolakoak izan garen orain arte eta nolakoak nahi dugun izan. Eta iruditzen zait gaizki ari garela, mutilak soilik kirolera bideratzen ditugula, baloi batekin jaioko balira bezala, eta ez liburu batekin, adibidez. Ez, mutilak hezi egin behar dira berdintasunean eta izaera kritiko batekin.
Eta nobela berriak Euskal Herriagaz loturarik izango al du?
Udan bueltatutako zara. Liburua amaitzeko derrigorrik ez baduzu ere, lana ordurako prest izatea aurreikusten duzu?
Nahiko nuke udazkenerako bukatu, baina nobelak entzun txarrekoak izaten dira.
Ozeanoaz bestaldeko esperientzia zelakoa ari da izaten? Familia ere zurekin joan da, ezta?
Beti dago horko jendearen hutsunea. Baina, bestela, pozik daude lagun berriak egiten eta ingelesa ikasten. Eta gizarte berri batera egokitzen. Umeen gurasoak denak dira mistoak. Latinoa eta kaukasoarra, asiarra eta afrikarra, sexu berekoak, guraso bakarrak…
Ospe handiko idazleek lortu izan dute beka, eta zeu zara lehen euskal idazlea. Horrek presioa sortzen al dizu?
Ez, presiorik ez. Ardura, bai, ahalik eta libururik onena idaztearena. Baina oso libre nabil liburu hau idazten; beharbada, ez dut sentsazio hau izan Bilbao-New York-Bilbao idatzi nuenetik. Hura ere oso libre idatzitako liburua da.
New Yorkekin duzun erlazioa aspaldikoa da. Zer ematen dizu New Yorkek, beharbada Euskal Herriak ematen ez dizuna?
Distantzia ematen dit, bakardadea, arnasa. Euskal Herriko giroa askotan itogarria egiten zait. Kontuak eskatzen jende asko etortzen da. Hemen, aske sentitzen naiz. Stefan Zweigek esan zuen pertsonak benetan libre izateko behar duela atera bere herritik. Zorionez, ni ez naiz atera bakarrik. Nire kuttunak, familia eta euskara, horiek nirekin etorri dira.
Maiatzera bitarteko iraupena du bekak. Egonaldia orduan amaituko duzu, ala bertan zaudela aprobetxatuta beste zer edo zertan ariko zara?
Idatzi, idatzi eta idatzi. Eta, gero, ari dira eskatzen hemengo unibertsitateak hitzaldiak emateko. Tarteka egingo dut hori. Azaroan, Iparraldera eta Frantziara joango naiz astebetez Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren frantsesezko edizioa aurkeztera. Lan bikaina egin du Edurne Alegria itzultzaileak, eta, horri esker, liburua harrera polita ari da izaten. Mila esker, Edurne! | 2019-03-24T00:41:22 | http://bizkaia.hitza.eus/2018/10/26/distantzia-ematen-dit-new-yorkek-bakardadea-arnasa/ | [
-1
] |
Ibaiuda jaialdia larunbatean, Berantevillan | El Correo
ZurekinIbaiuda jaialdia larunbatean, Berantevillan
Bosgarren edizioa izango da aurtengoa
Bihar ekitaldi handia izango dugu Berantevillan. Udan hainbat jai antolatzen dira Euskal Herrian, baina Berantevillakoa berezia da, izan ere, aurrekontu txikia eta baliabide mugatuak dituen arren, oso kalitate oneko kultura-eskaintza egiten du. Aurtengoa bosgarren edizioa da, eta asmoa urtero-urtero antolatzen jarraitzea da, izan ere, nahikoa arrakasta lortzen du beti.
Nabarmentzekoa da irabazi-asmorik gabeko jaialdia dela, hainbat estilotako musika jorratzen dituela eta arte eszenikoak, musika eta auzolana bateratzen direla. Jarduera ugari egiten dira, hala nola graffiti tailerra, musika animazioa, perkusio tailerra, musika emanaldia birziklatutako tresnekin, zirkua eta abar. Arratsaldetik hasita egunsentira arte hainbat artista ibiltzen dira herriko kaleetatik eta agertokitik.
Jaialdi honen helburu nagusia pertsona guztien hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea da, gazteena bereziki, eta baita musika eta artea bultzatzea da. Horregatik ditu, hain zuzen ere, hainbeste ekitaldi jaialdiak.
Berantevillako Mendi Taldeak eta zenbait boluntariok antolatzen dute, eta badago aurretik inolako esperientzia dutenak. Eragozpenik handia babesleak lortzea da, izan ere, laguntza nagusia Udalak eta administrazio-batzordea ematen dute, baina herri txikia denez (500 biztanle inguru baino ez) diru kopurua txikia da. Beraz, antolaketa gastuei aurre egiteko txosna bat jartzen dute, eta han bildutako diru guztia horretarako erabiltzen dute.
Zerbitzuen artean, aipatutako txosna eta aparkalekua izango dute bertaratutakoek, eta jaialdirako sarrera doan izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, eta azken jarduera 02:30ean izango da.
Esklerosi anizkoitzaren aldeko 'Busti zaitez' kanpainaren jarduera solidarioa igande honetan, Araban Asiako beldurrezko zinema izango da gai nagusia Gorefest jaialdian | 2019-02-19T14:25:03 | https://www.elcorreo.com/zurekin/ibaiuda-jaialdia-larunbatean-20180713194635-nt.html | [
-1
] |
Bagdad Rap (Askoren artean)
Molte, ahotsa
UPN West 2 (¡pa venceros, navarreros!)
Vosotros en Irak
Intro zuentzako
Hip-hop bizitza
Festa... zu ongi presta
Gora gaileta
Joan dira, joan
Hip hop cabrón
Apurtu!
Beti eske-k
Hip-hoparen erresumak defendatuz
Elkartasun giroa (Freestyle) | 2018-12-15T10:32:58 | https://www.badok.eus/euskal-musika/selektah-kolektiboa/ | [
-1
] |
escort denizli buket | Denizli Escort Bayan
Anasayfa » Ads tagged with "escort denizli buket"
Etiketleri listele 'escort denizli buket' (2) | 2019-06-19T09:47:59 | http://denizliescort.ooo/ad_tag/escort-denizli-buket/ | [
-1
] |
25 urtez «egia eta justizia» eskatzen - Politika - Berria
Irudia. Urnieta
25 urtez «egia eta justizia» eskatzen
J. C. RUIZ / FOKU
Torturatu guztientzako egia, justizia eta oroimena aldarrikatu zituzten atzo arratsaldean Urnietako San Juan plazan (Gipuzkoa), Gurutze Iantziren heriotza gogoratzeko ekitaldian. Madrilgo Tres Cantoseko komisarian hil zen Iantzi, Guardia Zibilaren eskuetan bi egunez inkomunikatuta egon ostean. Familiaren auzi medikuak eginiko txostenaren arabera, tortura zantzu nabarmenak zituen haren gorpuak. Garai hartan ETAk bahitua zeukan Julio Iglesias Zamora enpresariarekin loturiko operazio baten testuinguruan atxilotu zuten Iantzi, nahiz eta inoiz ez den azaldu atxiloketaren zergatia. Heriotza «naturala» izan zela argudiatuta artxibatu zuten auzia. | 2019-03-26T18:49:18 | https://www.berria.eus/paperekoa/1972/007/002/2018-09-25/25_urtez_egia_eta_justizia_eskatzen.htm | [
-1
] |
Euskaldunak eta Goi-maialako Hezkuntza Esparru Unibertsitario Europarra :: Uztaro aldizkari elektronikoa
Uztaro 57 (2006)
Euskaldunak eta Goi-maialako Hezkuntza Esparru Unibertsitario Europarra
Bolognatik abiatutako prozesuak, oro har, eta ECTS motako kreditu-sistemaren hedapenak aldaketa handiak eta esanguratsuak ekarriko dituzte Euskal Herriko unibertsitateetara. Kreditu-sistema berriak ikasleriaren mugikortasuna areagotzeaz harago, ikasleen jarduera akademikoak zabaldu eta handitu egingo ditu.
Irakasleriari dagokionez, lan handiagoa ekartzeaz gainera antolaketa-aldaketak ekarri behar ditu ECTS motako kreditu-sistema berriak. Nolako eta zenbateko aldaketak datozen ikusirik komunitate unibertsitario euskaldunak dauden arriskuez eta izan litezkeen aukerez jabetu beharko luke. Alde batetik, unibertsitatean azken urteotan euskararen normalizazioan izandako aurrerapenak arriskuan egon litezke. Bestetik, Europar Batasuneko goi-mailako esparru unibertsitarioaren eraketak Euskal Herriko unibertsitateen arteko bateragarritasuna eta komunitate unibertsitario euskaldunaren kohesio handiagoa lortzeko balio lezake.
The process initiated in Bologna, and the establishment of the ECTS credits system, involves large and significant changes in the universities of Euskal Herria (Basque country). The new credits system, besides promoting the mobility of students, increases studentsÕ academic activities.
In relation to the teaching staff, the new ECTS credits system enlarges the work load compels to create new figures of teaching staff. In this new situation, Basque professors are impelled to consider the risks that these changes imply for teaching in Basque language. Nevertheless, the European Space of Higher Education plays a relevant role in facilitating agreement a joint development in the Universities of the Basque Country and increasing cohesion, in the Universities of the Basque Country. | 2019-11-22T14:50:26 | http://www.uztaro.eus/artikulua/58/euskaldunak-eta-goi-maialako-hezkuntza-esparru-unibertsitario-europarra/906 | [
-1
] |
Irailaren 17 - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Irailak 17» orritik birbideratua)
Irailaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeigarren eguna da, 261.a bisurteetan. 105 egun falta dira urtea amaitzeko.
Jaiotza: Getxo, 1948
Jaiotza: Urrestilla, 1963
Jaiotza: Elkano
Elkano (Aia), 1748
Heriotza: 1835eko urtarrilak 20
Jaiotza: Q1424839, 1533
Heriotza: 1603ko martxoak 24
Jaiotza: Q2570726, 1950
Jaiotza: Reggio nell'Emilia, 1474
Heriotza: 1533ko uztailak 6
Jaiotza: Jameln, 1826
Heriotza: 1866ko uztailak 20
Artikulurik ez duten Irailaren 17ko jaiotzak
Jean-Claude Carrière • Michael Haydn • Uzeyir Hajibeyov • Bryan Singer • Alexander Ovechkin • Janez Janša • Émile Augier • Jean-Marie Lustiger • Phil Jackson •
Jose Maria Zirarda
Jaiotza: 1917ko maiatzak 23
Jaiotza: 1926ko maiatzak 7
Heriotza: Ponte Tresa, 1983
Jaiotza: 1911ko apirilak 7
Heriotza: Bilbo, 1991
Jaiotza: 1903ko otsailak 12
Jaiotza: 1902ko uztailak 28
Heriotza: Londres, 1994
Jaiotza: 1494ko azaroak 6
Heriotza: Q373542, Errorea: baliogabeko ordua
Jaiotza: 1797ko martxoak 27
Jaiotza: 1605eko apirilak 8
Heriotza: Madril, 1665
Artikulurik ez duten Irailaren 17ko heriotzak
William Henry Fox Talbot • Catherine Parr • Henry Louis Le Châtelier • Folke Bernadotte • Rudolf von Jhering • Olaus Rudbeck • Emil Ludwig • Adnan Menderes • Walter Savage Landor • Eduard Spranger • Sabbatai Zevi • André Dunoyer de Segonzac • Red Skelton • Béla I of Hungary • Asher Brown Durand • Charles Robert Cockerell • Franz Xaver Süssmayr •
1939 - Sobietar Batasuneko armadak Poloniaren ekialdea inbaditu zuen (irudian), Alemania naziaren aurrerakada ikusi ondoren.
1978 - Camp Davideko bake hitzarmena sinatu zuten Israelek eta Egiptok.
1983 - Vanessa Williams arraza beltzeko lehen Miss America izan zen.
1991 - Hego Korea, Ipar Korea, Estonia, Letonia, Marshall Uharteak eta Mikronesiako Estatu Federatuak NBEn sartu ziren.
1991 - Linux kerneleko lehenengo bertsioa (0.01) interneten jarri zuten.
2004 - Tamilera Indiako lehen hizkuntza deklaratu zuten.
2011 - Wall Street inguruetan protesta ekitaldiak izan ziren, Occupy mugimenduaren abiarazle izango zirenak.
Santutegia: Hildegard von Bingen, Roberto Bellarmino, Ariadna Frigiakoa, Sigismundo Felix Feliński, Estanislao Papczyński, Lanberto Maastrichtekoa
Seaska egutegia: Naiara, Arritxu eta Arritokieta.
2008 - Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeei eginiko epaiketan 8 eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Audientzia Nazionalak 21 euskal herritarrei.
1787 - Ameriketako Estatu Batuetako biltzarkideek konstituzioa sinatu zuten.
1862 - Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Antietamgo gudua jazo zen.
2001 - New Yorkeko NYSE eta NASDAQ burtsek ateak ireki zituzten berriz Irailaren 11ko atentatuetan itxi eta gero.
2006 - Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearraren itxiera 2009. urtean egingo zela adierazi zuen.
1899 - Juan Ignazio Urangak Zumarragako euskal jaietako saria irabazi zuen.
1964 - Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Gert Fröbe, Honor Blackman, Harold Sakata eta Bernard Lee aktoreek antzeztutako Goldfinger filma estreinatu zen.
1981 - Das Boot ("Itsaspekoa") filma estreinatu zen, Wolfgang Petersenek zuzendu eta Jürgen Prochnow, Herbert Grönemeyer eta Klaus Wennemann aktoreek antzeztu zuten.
1993 - The Age of Innocence ("Xalotasunaren Adina") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Daniel Day-Lewis, Michelle Pfeiffer eta Winona Ryder aktoreek antzeztu zuten.
2010 - Devil ("Deabru") filma estreinatu zen, John Erick Dowdleel zuzendu eta Chris Messina, Logan Marshall-Green, Geoffrey Arend, Bojana Novakovic, Jenny O'Hara eta Bokeem Woodbine aktoreek antzeztu zuten.
2017ko Kontxako Bandera: Orio Arraun Elkartea gizonezkoetan garaile eta San Juan emakumezkoetan.
1920 - National Football League (NFL) antolatu zuten Cantonen, Ohion, Estatu Batuetan.
2017 - Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Txapelketaren finalean Dublin GAAk Mayo GAAri 1-17 eta 1-16ko emaitzaz irabazi zion.
1748 - Joakin Lizarraga, nafar apaiz eta euskal idazlea (h. 1835).
1877 - François Bibal, lapurtar margolaria (h. 1944).
1916 - Francisco Bueno, El León Guipuzcoano, gipuzkoar boxeolaria (h. 1995).
1933 - Luis Gasca, donostiar argitaratzaile eta komiki eta zinema kritikaria.
1945 - Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
1948 - Pedro Morenés, bizkaitar politikari eta enpresaria.
1958 - Gotzon Egia, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
1961 - Mari Carmen Rubio, nafar arkulari paralinpikoa, arku-konposatuan aditua.
1962 - Joseba Etxarri, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
1963 - Pako Aristi, gipuzkoar idazlea eta kazetaria.
1975 - Álvaro Fuentes, gipuzkoar baxu-jotzailea, La Oreja de Van Gogh taldekoa.
1989 - Julen Goñi, nafar futbolaria.
879 - Karlos III.a Frantziakoa, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 929).
1192 - Minamoto no Sanetomo, Kamakura shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1219).
1552 - Paulo V.a, Aita santua (h. 1621).
1580 - Francisco de Quevedo, espainiar idazlea (h. 1645).
1677 - Stephen Hales, britainiar kimikaria eta biologoa (h. 1761).
1743 - Nicolas de Condorcet, Condorceteko markesa, frantziar filosofo, matematikari eta politikaria (h. 1794).
1764 - John Goodricke, astronomo zaletu ospetsua (h. 1786).
1810 - Francisco Serrano, espainiar militar eta politikaria (h. 1885).
1826 - Bernhard Riemann, alemaniar matematikaria (h. 1866).
1857 - Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (h. 1935).
1874 - Vera Slutskaia, bielorrusiar boltxebikea (h. 1917).
1880 - Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1965).
1883 - William Carlos Williams, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
1886 - Frank Griffin, zinema mutuaren garaiko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1953).
1903 - Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (h. 1964).
1906 - Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (h. 1996).
1915 - Adolfo Sánchez Vázquez, bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa (h. 2011).
1918 - Chaim Herzog, Israelgo presidentea (h. 1997).
1919 - Horst Krüger, alemaniar idazlea (h. 1999).
1922 - Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (h. 1979).
1923 - Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1953).
1928 - Roddy McDowall, ingeles aktorea (h. 1998).
1929 - Stirling Moss, britainiar auto-pilotua (h. 2020).
1930 - Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2016).
1931 - Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (h. 2005).
Robert B. Parker, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2010).
Khalifa bin Hamad Al Thani, Qatargo emirra (h. 2016).
1935 - Ken Kesey, estatubatuar idazlea (h. 2001).
1936 - Charles Krebs, estatubatuar zoologo eta ekologista.
1941 - Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (h. 1982).
1942 - Manolo García Colas, espainiar bikoizketa aktorea.
1944 - Reinhold Messner, alemaniar hizkuntzadun italiar alpinista, hamalau zortzimilakoak igo dituen munduko lehen pertsona.
1948 - John Ritter, estatubatuar aktorea (h. 2003).
1949 - Maria Barbal, kataluniar idazlea.
1950 - Narendra Modi, Indiako lehen ministroa.
1956 - Almazbek Atanbaiev, Kirgizistango presidente ohia.
1958 - Nancho Novo, galiziar aktore, umorista eta abeslaria.
1960 - Damon Hill, 1 formulako britaniar pilotu ohia.
1961 - Isabel Salud, kataluniar funtzionario eta politikaria.
1962 - Baz Luhrmann, australiar antzerki eta zinema zuzendaria.
1965 - Kyle Chandler, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
Anastacia, estatubatuar abeslaria.
Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (h. 2019).
Bismarck Barreto Faria, brasildar futbolari ohia.
1970 - Edílson da Silva Ferreira, brasildar futbolari ohia.
Adriana Sklenarikova, eslovakiar top-model ohia.
Jens Voigt, alemaniar txirrindularia.
Austin St. John, estatubatuar aktorea.
Rasheed Wallace, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
1975 - Saša Stefanović, serbiar saskibaloi jokalaria.
1977 - Juan Antonio Flecha, argentinar txirrindularia.
1978 - Cristina Alcázar, espainiar aktorea.
1985 - Mirza Teletović, bosniar saskibaloi jokalaria.
1988 - Michael Fitzgerald, zeelandaberritar futbolaria.
Olivier Boumal, kamerundar futbolaria.
Peter O'Mahony, irlandar errugbi jokalaria.
1992 - Quay Dash, estatubatuar emakumezko rapeatzaile eta abestigile transgeneroa.
1834 - Jose Maria Murga de la Barrera, bizkaitar lurjabe eta politikaria (j. 1770).
1936 - Jose Arana Irastorza, Eusko Abertzale Ekintzako militantea eta Eusko Gudarosteko gudaria, Gerra Zibilean hildako EAE alderdiko lehen gudaria (j. 1913).
1957 - Jose Legarreta, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
1991 - Lino Akesolo, bizkaitar idazlea eta elizgizona (j. 1911).
2006 - José Gallego, gipuzkoar futbolaria, Ingalaterran aritutakoa, Cambridgen (j. 1923).
2008 - Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1917).
2009 - Txiki Idoate, nafar idazlea (j. 1959).
2011 - Antonio Sorarrain, gipuzkoar elizgizona eta idazlea (j. 1928).
1179 - Hildegarda Bingengoa, alemaniar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea (j. 1098).
1528 - Iñigo Fernández de Velasco, IV. Haroko konde, VIII. Gaztelako kondestable, eta II. Fríasko dukea (j. 1462).
1621 - Roberto Bellarmino, italiar teologoa eta apezpikua (j. 1542).
1665 - Filipe IV.a Espainiakoa, Espainiako erregea eta Portugalgo erregea (j. 1605).
1737 - Tokugawa Ieharu, Tokugawa shogunerriko hamargarren shoguna (j. 1737).
1762 - Francesco Geminiani, italiar musikaria eta biolin-jolea (j. 1687).
1771 - Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea (j. 1721).
1791 - Tomás de Iriarte, espainiar idazle neoklasikoa (j. 1750).
1829 - Joaquín Javier Uriz, nafar abokatu eta elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1747).
1836 - Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (j. 1748).
1863 - Alfred de Vigny, frantziar idazlea (j. 1797).
1879 - Eugène Viollet-le-Duc, frantziar arkitektoa eta teorialaria (j. 1814).
1907 - Edmonia Lewis, estatubatuar eskultorea, afro-amerikar eta amerikar natibo jatorrizko lehen emakume eskultorea (j. 1844).
1945 - Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
1948 - Ruth Benedict, estatubatuar antropologoa (j. 1887).
1965 - Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (j. 1903).
1980 - Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (j. 1925).
1983 - Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (j. 1926).
1986 - Erich Bautz, alemaniar txirrindularia (j. 1913).
1994 - Karl Popper, austriar jatorriko britainiar filosofoa (j. 1902).
Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (j. 1918).
Teodoro Fernández, perutar futbolaria (j. 1913).
2013 - Martí de Riquer, kataluniar idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua (j. 1914).
Sehaska egutegiko izendegia: Naiara, Arritxu eta Arritokieta.
Datuak: Q2894
Irailaren 16 | Urteko egutegi | Irailaren 18
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Irailaren_17&oldid=7973404"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 26 ekaina 2020, 13:04. | 2020-08-10T13:18:10 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Irailak_17 | [
-1
] |
Hitz beste - Zurikeria
Mezua: Zurikeria
Euskara, Gizartea, 145 hitz
Bizitzaren zebrabideetatik ibiltzeko agintzen diguten berak nonahitik ibiltzen dira, lasterbideak baliatzen dituzte. Ikasleari irakurketaren onurak predikatzen dizkion irakasle horixe ez duzu sekula ikusiko bere asignaturakoa ez den liburu baten aurrean. Alkohola kaltegarria dela eta asko edateak hondamen handienak dakartzala esan dio aitak semeari, kopatxoari tragotxoa eman eta gero. Sutu egiten zaituzte ustelkeria kasuek, baina zenbat aldiz ordaindu duzu BEZik gabeko faktura bat, zenbat aldiz egin diozu izkin ogasunak kontrolatuko ez dizun dirutxoren bati?
Diskurtsoek ez bezalako egiatasuna dute egintzek, predikatzen duguna ez dator beti bat praktikatzen dugunarekin.
Euskarari buruzko gure diskurtsoek gure egintzen egiarekin egiten dute talka. Eta seme-alabek imitatu egiten gaituzte: “Ikasle gehienak euskaraz aritzen dira gelan, baina gaztelaniaz patioan”, irakurri genuen joan den asteburuan.
Haurren gela (euskaraz egiten duten espazioa) gure euskaldun irudia jokatzen den esparrua da, diskurtsoa. Haurren patioa, berriz, gure hipokresia alboratu eta biluzik ageri garen espazioa (errealitatea).
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Zoritxarrez, bere betiko zorroztasunez, Anduk aipatzen -eta epaitzen- duen auzia ez da atzokoa. Izan ere, tinta ibaiak isuri dira azken urteotan euskararen erabilera eta ezagutzari buruz. 1960.tik lan erraldoia eta dirutza handia erabili da gure hizkuntza hil ez dadin denboraren poderioz, hala eta guztiz ere, sasi-demokrazia honetan jaio diren belaunaldiek ez dute beraiengan jarritako itxaropena bete.
Ez dugu asmatu. Ez dugu gazteria kontzientziatzen jakin izan. Gaur egungo neska-mutil askorentzat euskara beste asignatura ba da. Besterik ez. Oso zaila da betidanik erdaldun izan den familian euskara txertatzea. Oso zaila da, ere, betidanik euskalduna izan den familia batentzat kanpoko giro erdaldunari aurre egitea.
Gogoratzen dut gure Benito handiak, orain dela hogeiren bat urte euskarari buruz esandakoa: euskara hiltzen ari da eta ni berarekin.
2013-01-29 @ 22:23
Nork ez du jakin gazteen kontzientzia astintzen ? Nork ez ditu bere lanak egin ? Ez gaituk nehongo salbatzaileak , bazekiat , ez iraultza egiten ez dugun bitarte , jadanik , sobera luzean ; baina hobendunak ere ez gaituk gu . Nik zerotik hasi behar izan nian ( eta nik bezala bertze anitzek ere ) , gogotik saiatu gintuan gure seme - alabek giro euskalduna ukan zezaten , euskaldun zahar sor zitezen , alegia . Ikastolarat arras euskaldun sartu zituan eta gaur egun kostata , zinez kostata , aldentzen dituk euskañoletik. Hori etxeko nahiz lagunarteko giroan ez ditek ikasi , ez horixe ! Bertze kontu bat duk seme - alabak ikastolarat eramaite hutsak Euskal Herria euskaldunduko duelako ustean daudenena ( edo euskara ikusi ere egin nahi ez dutenena ) .
Noiz - nahi , nonahi eta edonorekin euskaraz . Euskaraz ala ez gara !
Egon bizkor .
2013-01-29 @ 22:56
Bidaltzailea: Martin Rezola [Bisitaria]
Gure planeta biribila dela deskubritu digun asteburuko ikerketa “mugarri” horretan, honako hau irakur daiteke, besteak beste: «Argia da ondorioa: ikasle asko, nahiz eta ikaskideekin gaztelania erabili, euskaraz aritzen dira maisu-maistrekin hitz egitean».
Bitxia egin zait datua emateko modua. Izan zitekeen bestaldera ere: «ikasle askok, nahiz eta maisu-maistrekin euskaraz aritu, gaztelania erabiltzen dute ikaskideekin».
2013-01-30 @ 08:22
Bidaltzailea: urtzi [Bisitaria]
Mezu pesimista eta katastrofikoek ez dute piperrik ere balio. Ez dute ezertan laguntzen. Datuak datuak dira, baina honelako iruzkin eta abarrek kaltea areagotu besterik ez dute egiten.
Horrelakoak idatzita baino hobe ixilik geratzen bazarete. Oraindik zerbait egiteko gogoa dugunok eskertuko dizuegu.
2013-01-30 @ 09:49
Txantrea adiskide on horrek, hik kantatzen duan melodia guztiz ezaguna egiten zaidak. Nik ere, aiton-amonak euskaldunak eduki arren, zerotik hasi behar izan nian. Parisetik bueltatzerakoan, Andoni Urrestarazuk idatzitako “Umandi” euskal gramatika zahar harekin hasi ninduan euskararen misterioetan sartzen. Kostata jakina. Hogei bat urte pasatuta gero, Euskal Herrian dagoen puntako ikastola sortu genian: Lauaxeta Ikastola, hain zuzen ere. Gure patrikak polito hustuak. Hoba ez!!!
Harrezkero, nire zahartzaroan, bukaera gabeko hizkuntz borroka honetan jarraitzen diat sartuta buru belarri, eta, hik egokiro dioan lez: edonon, edonoiz eta edonorekin euskaraz -batez ere gazteekin-, baita irakurri, idatzi eta, noizean behin, bertso paperak egin ere.
Urtzi laguntxo, beharbada hik arrazoi osoa duk mezu katastrofistek ez dutela piperrik ere balio, baina, zilegi bekio ni bezalako agure borrokalari bati esatea zer ikusi eta zer ikasi duen bere bizitza luzean Euskal Herriaren Hizkuntzaren defentsan. Behar dugula isilik egon? Apika bai, baina isilik bageunde nola transmitituko lirateke guk egindako eta ikasitakoak? Baina hik, segur aski, mutil bulartsu eta kementsu haiz, eta ez haute kikilduko agure zahar baten “batallitak” eta txotxolokeriak!!!!
2013-01-30 @ 15:19
Ez gara isilduko, Urtzi. Ulertzen dizut, neurri batean. Nik ere ez ditut maite kritika suntsigarriak, ezer ere aportatzen ez dutenak; eta jarrera proaktiboago baten alde nago (http://hirinet.net/index.php?option=com_k2&view=item&id=809:non-daude-txalo-horiek?&Itemid=243). Baina ez nago prest engaina nazaten.
Minbizia, gripea eta katarroa gauza diferenteak dira, eta hirurak senda daitezke, baina horretarako, nik uste, baitezpadakoa da gaixoak jakitea zer duen, nahiz eta disgustua handia jaso. Gaur egun, euskararen munduan gaitz larri batek jota gaude, eta batzuek sinistarazi nahi digute aspirina batekin pasako zaigula. Nik ez dut euskararen purgatorioan bizi nahi. Baina linboan ere ez.
Eta “zerbait egiteko gogoa” ere badugu. Atzo, adibidez, pediatra euskaldun bat lortu nuen nire alabentzat, lehenengo aldiz hamabost urtean, non eta Gasteizen! Pozez zoratzen nago. Ardo-botila bat erosi dut. Besarkada bat denontzat!
(Post scriptum: “pertsuasioa”, “seduzitu”… boladako hitzak dira. Hori dela eta, A. Lertxundik esango lukeen gisan, aspaldi batean, euskal harrobiko hitz bitxi batek egin zuen habia nire gogoan: ‘bairatu’. Zer da ‘bairatu’?: 1. engañar, embaucar…; 2. convencer, persuadir… Baliatu dezagun hitza, baina bigarren adieran. Baira dezagun. Baira gaitzaten.)
2013-01-31 @ 10:47
Bidaltzailea: JJ Agirre [Bisitaria]
Martinek eta Jaimek esandako guzti guztiak sinatuko nituzke. Martin eta Jaime ez dira katastrofistak Urtzi. Baina iruditzen zait eskarmentu handia dutela biek ala biek, eta errealitateari aurrez aurre begiratzen diotela, hori baira errealitate horretan eragiteko modu bakarra.
Ez dugu asmatu, ez. Eta hizkuntz politikaren ardura dutenek, batzuek eta besteek, ere ez.
Zer esanik ez, PSE-PPren agintaldian oso atzera egin dugu. Eta oso atzera egin dugu oinarriak oso ahulak zirelako. Ikuskizun dago egungo agintariek zer egingo duten.
Euskara zulotik atera dezakegu. Hori egiteko gauza garela erakutsi dute ikastolek bereziki, eta baita D ereduak ere. Baina horretarako egungo norabidea aldatu beharra dago. ETB1-ek %2ko audientzia dauka (desagertzetik ez oso urrun) eta abertzaleek ere baztertu izan dute. PSEk zer esanik ez.
ETBk oro har, euskara gutxiseten erakutsi digu. Areago azken urteotan. Irratiak, internet, helduon erabilera-ohiturak, agintari askoren hipokresia hizkuntz kontuetan (baita euskalgintzako batena edo besterena ere)... ingurumaria horretan hezi digutu gazteak. Nola egingo dute ba euskaraz? Zergatik?
Berriro esango dut. Egoera iraularazteko gauza garela erakutsi dugu, baina egungo martxan euskarak idazkietan eta grabazioetan baizik ez du "bizirik" iraungo.
Jaime eta Martin asko behar ditugu.
2013-02-01 @ 11:27
Bidaltzailea: Kugema [Bisitaria]
Konfiantza kontua da, azken batean. Konfiantza sobera edo falta dugun. Segur aski espektatiba gehiegi jarri izan dugu geure buruaren aurrean, lortu genezakeenaz. Gure barruan eta inguruan zeuden eta dauden faktore askori itsu. Eta segur aski konfiantza gutxiegi dugu gure seme-alabengan (hori bai, aurretik jarri nahi dizkiegun helburuak horregatik ere errebisatu gabe).
Nolanahi dela, seguru guk gaztetan topatu genuen abiapuntua baino askoz hobea topatu(ko) dutela. Seguru bertan goxo geratzeko bezain errez eta erosoa ere ez dutela topatu(ko). Eta seguru gu baino urrunago iritsiko direla, gu bezain erneak eta bezain motzak.
2013-02-03 @ 13:45 | 2020-06-03T10:57:58 | https://www.berria.eus/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&c=1&page=1&more=1&title=zurikeria&tb=1&pb=1&disp=single | [
-1
] |
GOTZON Luzarragako bidea, 2 - Bakio / T. 94 619 40 43 - 94 619 43 30 / www.gotzonjatetxea.com
Sukaldaritza tradizionala, ukitu modernoarekin -----Nekorak plantxan – Barazkitxoak plantxan foiearekin eta onddo-saltsarekin – Itsasoko erreboiloa Legatz frijitua begihandiarekin, nire amaren erara – Eguneko kaxola (hankak, tripakiak…) -----48 urteko familia-negozioa. Bertako produktuak prestatzen dituzte: lanpernak, Bakioko baratzea, Bakioko txakolina… Doniene Gorrondona txakolin-upategiarekin lankidetzan jarduten dute uztarketa-menuak osatzeko. -----Karta: 40 € Ordutegia: 13:00-16:00 eta 20:00-23:00 / Itxita: astelehenetan (udan egunero egoten da irekita)
JOSHE MARI Basigoko Bide Nagusia, 134 - Bakio / T. 94 619 40 05 / www.hotelrestaurantejoshemari.com
Sukaldaritza tradizional eguneratua -----Tomate-entsalada (sasoia denean, Bakioko tomateekin) eta hegaluze-mendrezka – Bieirak plantxan ganba-saltsarekin – Hegalaburra Matxitxakoko erara – Behi gaztearen edo zaharraren txuleta – Zaldikume-entrekota -----Bakioko hondartzatik bost minutura oinez, herriaren erdigunean dago kolonial estiloko hotel-jatetxe hau, berrikitan zaharberritu duten eraikin batean. Aparkaleku propioa du. -----Txuleta-menua: 15 € / Txuleta-menu berezia: 25 € / Karta: 30 € / Menu bereziak: 30 eta 45 € / Haurrentzako menua: 14 € Ordutegia: 13:00-16:00 eta 20:00-23:00
LA BAKIENSE San Pelaioko Bide Nagusia, 35 - Bakio / T. 94 619 42 32
Sukaldaritza tradizionala -----Begihandia plantxan eta tipula karamelutua txakolinetan – Etxeko kroketak – Txirlak plantxan – Txuletoia harrian – Etxeko azkenburuak -----Hondartza ondoan dagoen jatetxe tradizionala da, eta 70 eta 40 lagunentzako bi jangela ditu, bai eta 40 mahaikiderentzako lorategia ere, itsasoari begira. -----Eguneko menua: 10 € / Karta: 15 € / Asteburuko menua: 15-18 € / Haurrentzako menua: 9 € Ordutegia: 12:30-16:00 / 20:00-23:00
PINTXO-TABERNAK ITXAS-ONDO Zarrakoa Bidea, 9 - Bakio / T. 94 619 40 04
Pintxo-taberna -----Urdaiazpikoa Camembert gaztarekin eta antxoekin – Arrautza betea pintxoan – Tortilla-pintxoen aukera – Broxetak eta montaditoak - Txibierroak -----Itxas-Ondo itsas pasealekuaren amaieran dago. Pintxo- eta anoa-aukera zabalaz gain, munduko eta artisautzazko 300 garagardo baino gehiago biltzen dituen karta eskaintzen du. Urtarrilean eta otsailean itxita. -----Ordutegia: 10:00-00:00
ZER IKUSI TXAKOLIN-UPATEGIAK BASARTE Urkitzaurrealde, 4 - Bakio / T. 605 026 115 / www.basarte.net
Txakolin-ekoizpena ------ | 2019-09-17T13:35:47 | https://issuu.com/turismoeuskadi/docs/euskadi_gastronomika_gida_euskaraz/63 | [
-1
] |
Ralph Lauren-Donna Accessori Negozio Online - Ralph Lauren-Donna Accessori Italia Godere Di Spedizione Gratuita
Ralph Lauren Cintura - lauren tan Donna Premium,ralph lauren bambino,borse...
Polo Ralph Lauren Portafoglio - orange Donna Premium,sito ralph lauren,polo...
Ralph Lauren Berretto - black Donna Premium,camicia ralph lauren,borsa ralph...
Ralph Lauren Cintura - black Donna Premium,ralph lauren bambini,borse polo...
Ralph Lauren Cintura - lauren tan Donna Premium,polo ralph lauren scarpe,prezzo...
Ralph Lauren Cintura - black Donna Premium,ralph lauren costumi,prezzi borse... | 2018-03-21T20:41:36 | http://www.thailandmaids.com/donna-accessori-c-9_418.html | [
-1
] |
Zabrze - Wikipedia, entziklopedia askea.
50° 18′ 00″ N, 18° 47′ 00″ E / 50.3°N,18.783333333333°E / 50.3; 18.783333333333Koordenatuak: 50° 18′ 00″ N, 18° 47′ 00″ E / 50.3°N,18.783333333333°E / 50.3; 18.783333333333
Bytom, Gliwice eta Ruda Śląska
174.349 bizt. (2017ko abenduaren 31)
2.168,52 bizt/km²
Kaliningrad, Sangerhausen, Lund udalerria, Seclin, Trnava, Rivne, Zahleh, Rotherham eta Essen
Zabrze ([ˈzabʒɛ] (Audio·info)) barruti-eskumenak dituen Poloniako Silesiako voivoderriko hiria eta udalerria da. 80,4 km²ko azalera du eta 2017ko datuen arabera 175459 biztanle zituen.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zabrze&oldid=7103754"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 17 urria 2019, 14:14. | 2019-12-05T20:03:20 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Zabrze | [
-1
] |
Sarramagnan apezaren epaia: sei hilabeteko kartzela suspentsioan | Basque Country | KAZETA
Sarramagnan apezaren epaia: sei hilabeteko kartzela suspentsioan
Joan den irailaren 11n Baionako Zigor Auzitegiak Jean-François Sarramagnan apeza zigortu zuen sei hilabeteko kartzelara suspentsioan. Hamabost urtetik beherako bere ilobari limurkeriazko atentatua egiteagatik izan zen auzipetua.
Kazeta|13/09/2018|0 commment Updated at:
Sarramagnan apeza Baionako auzitegira sartzean. © Isabelle MIQUELESTORENA
Sei hilabeteko kartzela suspentsioan. Hau da Jean-François Sarramagnan apezak adingabeko 15 urteko bere ilobari limurkeriazko atentatua egiteagatik Baionako auzitegiak irailaren 11ko arratsean emandako epaia. Sarramagnanek epaimahaiaren deliberoa onartu zuen.
Bere ezkonarreba ohiak salaketa 2015ean ezarri bazuen ere, erasoak 1990ean egiteagatik izan zen zigortua. Urte hartan bere ilobak 11 urte zituen eta Sarramagnek Poloniara lagundu zuen, hotel bereko logela partekatu zuelarik. Apezak arroparen gainetik igurtziak egin zizkion ilobari. Auzitegiak bi arrebekin izandako harremanak ikertu zituen lehenik, nahiz eta inkesta hauek ez zuten segidarik ukan.
Sarramagnanek haurrak artatu ez eta bere iloba 2003tik ikusten ez duenez, Samuel Vuelta Simon prokuradoreak uste du ez dela delituak berriz egiteko arriskurik. Gisa berean, erasoa gertatu zenean apezak egindakoa bere anaiari aitortu izana jaso du prokuradoreak. Eta baita garai hartan apezpikua zen Pierre Molèresekin mintzatu zela ere. Ez batak ez besteak ez dituzte erasoak salatu. “Finean, isilik geratu ez den bakarra Sarramagnan jauna izan da”, adierazi du Laurence Hardouin defentsaren abokatuak.
Apezaren ezkonarreba ohia 2015ean banatu zen bere senarrarengandik (Sarramagnanen anaia) eta orduan deliberatu zuen erasoaz informatu eta salaketa jartzea. Epaileak bere aldetik gogoratu zuen biktimak nehoiz ez duela salaketarik jarri nahi izan, ez eta akzio zibilik abiatu ere.
Hardouin abokatuak Sarramagnan apeza gizon hauskorra dela, hastapenetik erruak higatu zuela eta bere buruaz beste bitan egiten entseatu zela adierazi zuen. Epaiketaren amaieran, auzipeturiko apezak hainbat aldiz adierazi zuen erasoak egin izana sentitzen duela eta are, kartzela zigorraren aukera onartuko zuela. Guztiarekin, prokuradoreak eskaturiko sei hilabeteko kartzela suspentsioan bere egin zuen epaileak. | 2020-06-02T01:14:02 | https://www.kazeta.eus/en/info_kz/20180913/sarramagnan-apezaren-epaia-sei-hilabeteko-kartzela-suspentsioan | [
-1
] |
Zer egin esportatzeko? | Esportazio-aurrebisoiak kalkulatu | Sakona
Gaur egun mundua globalizatuta aurkitzen da eta enpresaK galdetzen dira nola esportatu daitekeen arrakastarekin eta saioan porrot ez egin. Gaurko Postean erakutsiko dizuegu nola egiten den esportazio prebisio bat merkatu berrietan barneratzeko.
Esportazio-aurreikuspena nola egin?
Esportatzen duten enpresak eta oro har enpresa guztiek aurreikuspena edo iragarpen egokia egin behar izango lukete jakiteko zeintzuk izango diren beraien zenbakiak merkatu berrietan. Aurreikuspena enpresen arrakasta gakoetako bat da.
Oro har, iragarpen guztietan kontuan hartu behar da, eta gainera esportazioekin hasi baino lehen, kuantifikatu behar den akats gradua. Epe motzerako iragarpenak beti zehatzagoak izaten dira epe luezera baino.
Aurreikuspen edo iragarpen hauek egiteko merkatuan hainbat kalkulu erreminta, joeretako eta datu-serieak analisatzeko erremintak daude.
Kalkulu-erreminta ospetsuenetako batzuk huek dira:
Excel: Kalkuluak egiteko, erabiltzaile-gehiengoa erabilitakoa, Office Microsoft-eko erreminta.
SAS: Estatistika orokorreko pakete bat da.
Minitab: Estatistika orokorreko paketea eta grafiko-analisia. (30 eguneko proba bertsioa).
SPSS Statistics: Datu-kalkulurako erreminta ahaltsuenetako bat.
R-Proyect: Kode irekiko kalkulu erreminta.
Merkatu berrietan esportatzeko aurreikuspen metodoak
Aurreikuspen-metodoak edo iragarpena bitan sailka daitezke, kualitatibo eta kuantitatibo.
Kualitatibo: Subjektiboak dira batez ere eta iritzietan eta guru-balioetan oinarritzen dira. Normalean erabiltzen dira daturik (produktu berririk) ez dugunean.
Kuantitatibo: Datu objektiboetan oinarritzen dira produktu bateko edo zerbitzuko joera analizatuz.
Datu-Serieak: Aldagaiaren portaera denboran zehar analizatzen da eta 4 faktore kontuan hartu behar ditugu:
Joera: Denborako goranzko edo beheranzko mugimendu iraunkorrak.
Urtarokotasuna: Urte bat baino gutxiagotan gertatzen diren aldaketa periodikoak.
Zikloak: Urtea baino gehiagoko denboraldietan gertatzen diren aldaketak.
Zoria: Epe motzean gertatzen diren mugimendu irregularrak.
Ustekabeko Erlazioa: Bi aldagairen arteko erlazioa analizatzen da.
Simulazioa: Errealitatearen modelo bat aurreikuspena egiteko eraikitzen da
Esportatutako produktu baten merkatu dibertsifikazio perspektiba
Bukatzeko, esportatzeko, merkatuaren analisi on bat egin behar eta erremintak desberdinak erabili behar dira datuak ateratzeko edota kalifikatutako profesionaletara jotzea. | 2019-12-06T05:53:24 | https://sakona.es/eu/zer-egin-esportatzeko/ | [
-1
] |
Certosa di Vedana a Sospirolo
Wanderwege, Klettersteige, Mountainbike-Touren, Skitouren und Langlaufloipen:Touren im TrentinoTouren in S�dtirolTouren im BelluneseTouren in den Friauler DolomitenMotorradtourenAlle Touren Dolomiti.it Bellunese Sospirolo Bild Certosa di Vedana a Sospirolo | 2016-09-26T13:57:09 | http://www.dolomiti.it/de/bellunese/sospirolo/bild/certosa-di-vedana-a-sospirolo/ | [
-1
] |
2019ko uztailaren 23a, asteartea | Ordua Euskal Herrian 22:15:39
Kalima. Glaukoma. Bonberenea Ekintzak, 2017
Reggae eta rap erritmoak eta doinuak dira nagusi, dancehall eta raggamuffin aireak ere ageri dira, beren kantuetan ohi den bezala, eta rock ukituak ere antzeman daitezke, aurreko lanetan baino nabarmenago.
Haien bidez, bidegabekeriak eta jendartearen gaixotasunak dituzte hizpide, boterea, faxismoa, kapitalismoa, ustelkeria, zapalkuntza, arrazakeria, errefuxiatuen tragedia, gerrak, historiaren manipulazioa, generoaren eraikuntza soziala, ongizate espejismoak, lan eta bizimodu eskasa, maitasun faltsua, indibidualismoa, itxurakeria... Eta begirunea, berdintasuna, adierazpen askatasuna, memoria historikoa, nor den bezala izatea eta bere burua onartzea, eta nork bere buruarekin pentsatzea eta erabakitzea aldarrikatzen dute.
Besteak beste, hauxe diote: “Migranteen hilobi Mare Nostrum, bitarten magnate baten yatea Pasaiako portun; Siriako esklabuk ez al du zuk daukezun jabe bea?” (Fire –they’re commin–), “Kale bazterretan miseria Historia jaten ai da; itsu-mutu-gor-en garaia, galdera gabeko mende baten kronika” (Kalima), “Eztao generoik genitaletan, egitura mentala da; nortasunen banaketan, zu woman eta ni man, bakoitza bere ziegan; kapitalai halaxe komeni zaio, dominazio sistema bereizketan jaio da” (Gure kaiola), “Artalde honen parte izan baino lehen izango naiz nere Jaungoikoa” (Intro).
Kalima-k hesiak eta mugak gainditzen ditu. Protesta, salaketa eta aldarrikapen oihuak biltzen dituen lanbroa da, beroa, eta askatasun haizeak mugitzen du.
Bonberenea gainezka zegoela aurkeztu dute irailean, eta hurrengo emanaldietara ere lagun ugari bilduko da: Arrasateko gaztetxean urriaren 5ean, Bilboko Stage Live aretoan urriaren 7an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan urriaren 28an, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean azaroaren 4an, Bartzelonako Apolo aretoan azaroaren 18an eta Ondarroako Beikozini aretoan azaroaren 25an.
Kanal hauetan artxibatua: Disko kritikak | Disko kritikak | 2019-07-23T20:15:39 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/2568/askatasun-haizea | [
-1
] |
2019ko abenduaren 11, asteazkena | Ordua Euskal Herrian 15:56:19
Hiroshima, 1945eko abuztuaren 6a. AEBetako armadak bonba atomikoa jaurti zuen Japoniako hirian. Handik hiru egunera beste bonba bat bota zuten Nagasakin. Harry S. Truman AEBetako presidenteak gaitzerdia erabili zuen erasoa justifikatzeko: gerraren amaiera bizkortuko zuen erasoak eta, hala, Hiroshiman eta Nagasakin hildakoen truke, askoz bizitza gehiago salbatuko ziren. Baina aitzaki horien eta bonba atomikoen onddo erraldoien itzalean, inoizko bonbardaketarik hilgarriena lausotuta geratu zen.
Tokio 1945eko martxoko aire erasoaren ondoren. Bonbek 41 kilometro koadro suntsitu zituzten eta 100.000 pertsonatik gora hil. Horrenbestez, historiako bonbardaketarik hilgarriena izan zen. (arg: Japan Times)
Tokion gertatu zen hilabete batzuk lehenago, 1945eko martxoaren 9aren eta 10aren arteko goizaldean. AEBetako 334 B-29 hegazkinek 1.665 tona bonba su-eragile bota zituzten. Fosforo zuriz eta napalmez osatutako bonba horiek erasotzaileek aurreikusitako triskantza eragin zuten; lurrikarei aurre egiteko, Japoniako eraikuntza material tradizional nagusiak egurra eta papera baitira. 41 kilometro koadro erraustu zituzten, 260.000 etxe baino gehiago birrindu eta gutxienez, 105.400 pertsona hil –Hiroshiman eta Nagasakin, hurrenez hurren, 80.000 eta 74.000 pertsona hil zituzten bonbek erasoaren unean, gerora erradiazioak askoz biktima gehiago eragin arren–. Eta aditu gehienen ustez, benetako biktima kopurua askoz handiagoa izan zen, bi aldeei interesatzen baitzitzaien zenbakiak txikitzea: estatubatuarrek eragindako sarraskia minimizatu nahi zuten eta japoniarrek ez zuten beren ahuldadea onartu nahi.
Asia Ekialdean aditu den Mark Seldenek dioenez, Japonia errendizioaren bidea jorratzen ari zen bonba atomikoa baino lehen ere eta, horretarako, Sobietar Batasunaren bitartekaritza bilatzen zuen. AEBek, ordea, ez zuten sobietarrek Ozeano Barean eskua sartzerik nahi eta nagusiki horrek bultzatu omen zituen arma atomikoak erabiltzera eta bide hori ixtera.
Kanal hauetan artxibatua: Gerra | II. Mundu Gerra | Japonia | Denboraren makina | 2019-12-11T14:56:20 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/2609/tokio-bonba-atomikoaren-itzalean | [
-1
] |
Mugikortasun elektrikoari buruzko proiektu pilotua (MOVELE) | IDAE
Inicio · Mugikortasun elektrikoari buruzko proiektu pilotua (MOVELE)
Mugikortasun elektrikoari buruzko proiektu pilotua (MOVELE)
Bikaintasun-proiektua. Laguntza teknikoa eta programa publikoen kudeaketa
IDAEren ekimena da MOVELE proiektu pilotua, eta Espainian dauden ibilgailu elektrikoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta energetikoa erakusteko xedea dauka.
Hainbat alderdi estaliko zituen esperientzia integrala izan zedin planteatu zen; esaterako, hauek estal zitzan: merkatuko alderdiak (ibilgailu horien eskaintza eta eskaria), berriz kargatzeko azpiegituren garapena (pribatuak eta publikoak), euskarri energetikoa (tarifa berriak eta irudi berria sektorean —kargen kudeatzailea—), nazioko eta nazioarteko koordinazioa eta komunikazio-alderdiak (proiektuak iraun bitartean aktibo eduki zen web baten bidez).
Proiektuak 10 milioi euroko hornidura zuen, E4ren 2008-2012rako Ekintza Planari esker, eta 2.000 ibilgailu elektriko sartzeari, erabilera publikoko 550 karga-gune jartzeari eta teknologia horien aldeko garapen arautzailea sortzeari laguntzeko xedea zeukan.
MOVELE proiektu pilotuaren emaitzak oinarria izan ziren Ibilgailu Elektrikoa Bultzatzeko Espainiako 2010-2014 Estrategia onar zedin 2010ean. 2010-2012 Ekintza Planari MOVELE plana esaten zaio.
IDAEren proiektu pilotu horren ostean eta estrategia horren esparruan, Espainian mugikortasun elektrikoaren sektore berria sortu dela esan daiteke, eta negozio-aukera handiak dauzkala; hala nola, ibilgailu horiei energia hornitzeko arloan, automobilaren osagaien garapen teknologikoaren arloan, hiri-zerbitzu jakin batzuetan VE flota lehiakorrak sartzeko arloan eta abarretan. Gainera, teknologia horren sustapenean, herrialde liderren artean jarri da Espainia. | 2018-02-22T04:49:27 | http://www.idae.es/eu/mugikortasun-elektrikoari-buruzko-proiektu-pilotua-movele | [
-1
] |
Aldundiak Hondakinen Plan berriaren (GHHKPO 2019-2030) inguruko partaidetzazko prozesua martxan jarri du - Aktualitatea - gipuzkoaingurumena
Ingurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, Hondakien Plan berriaren (GHHKPO 2019-2030) partaidetzazko deliberazio prozesua aurkeztu du. Gipuzkoako Ingurumen Guneko lehen eta bigarren faseetako lanak esleitu eta abian jarri ondoren, zeintzuk datorren urteko uda hasierako amaitzekoak diren, Ingurumeneko Departamentuak hondakinen plan berri bati hasierako onarpena eman zion 2018ko uztailak 25eko foru aginduaren bidez, GHHKPO 2019-2030 izenekoa. Foru arau berriak ezarriko ditu lurraldearen helburuak arlo horretan, beti ere lehenengo GHHKPOk (7/2008 FA) bere garaian zehaztutakoak lortu ondoren eta plangintza agiri hartan aurreikusitako azpiegitura guztiak osatu ondoren. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du jauzi kualitatibo handi bat dela, izan ere plan berriari esker “lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan”. Plangintza berriak helburu du 2030ean birziklapenean %70a lortzea, materia honetan Europak ezartzen duen xedea gaindituz, %65a ezartzen baitu.
Gaur, hasiera ematen zaio partaidetzazko deliberazio prozesuari, bi hilabeteko iraupena izango du eta gizarte eragileei zein herritarrei plan berrian parte hartzeko aukera emango die. Proiektua hiru fasetan garatuko da: lehendabiziko fase informatiboa gaur hasten dena eta hilaren 28ra arte gauzatuko dena; bigarren deliberazio fasea urriko bigarren hamabostaldian egingo dena; eta emaitzen itzultze azken fasea urriaren eta azaroaren bitartean ospatuko dena. Informazio eta deliberazio faseetan informazio horniketa egingo da gardetasunez zirriborroari eta partaidetzazko ereduari ekarpenak egin ahal izateko; materiarekin zerikusia duten talde ugarirekin bilerak egingo dira ere. Azkenik, emaitzen itzultze fasean, prozesuan dauden eragileekin itzultze batzarrak egingo dira, baita talde politiko anitzekin ere. Herritarrentzako on-line plataforma egongo da ere eta komunikazio zein hedaketa jarraitua.
Lehendabiziko fase honen helburua da interesa duten eragileei GHHKPOren edukiak ezagutzera ematea, sor daitezkeen ekarpen guztiak bildu eta aberasteko asmoz. Lurraldeko eragile nagusien artean sozializatuko da anteproiektua modu adostuan, eta egiaztatuan garatzeko. Horretarako, informaziozko sei saio egingo dira: lehena, gaur ospatu dena, Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak, GHK-k eta mankomunitate guztietako kideek osatu dute; bigarrena, gaur ospatzen dena ere, udaletako teknikariek osatuko dute; hirugarrenera GK Recycling Birziklatze eta Berrerabiltze klusterreko kideak gonbidatuta daude; laugarrenera, GK Green Fashion, Gipuzkoako Moda Jasangarriaren klusterrekoak; bosgarrenera, kontsumitzaileen elkarteak, merkatal guneak, HOREKA sektorea eta Elikagaien Bankua; seigarrenera, ekologista taldeak, sindikatuak eta herritarren plataformak.
Hondakinen plan berria hasten da GHHKPOk bere garaian ezarri zituen helburuak bermatu ondoren, birziklapena %70eko tasan (2030) kokatuko duen azpiegitura sistema batetik eta birziklatu ezin diren hondakinen aprobetxamendu energetikoarekin. Modu horretan, Gipuzkoak lortuko du zabortegirik gabeko kudeaketa sistema bat ezartzea, sortzen dituen hondakin guztiak baliabide propioekin tratatzeko gai izango dena, eta ondorioz 0 zabor isurketa eragingo duena. Egoera hau Departamentuak 2015ean aurkitu zuenaren oso bestelakoa da. Orduan, Gipuzkoan azpiegiturak falta ziren, zabortegiak itxita zeuden eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa egoera larrian zegoen Zubietako Hondakinen Kudeaketa Zentroa geldiarazteak eragin zituen zorren ondorioz. | 2018-09-25T19:32:27 | http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/-/aldundiak-hondakinen-plan-berriaren-ghhkpo-2019-2030-inguruko-partaidetzazko-prozesua-martxan-jarri-du | [
-1
] |
Subsets and Splits
No saved queries yet
Save your SQL queries to embed, download, and access them later. Queries will appear here once saved.