text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
[BIDEOAK] 'Nor naiz, nor zara, nor gara?'
Norbere burua, bestearena, taldea, taldearen arteko harremanak, ingurua, bizitza... adierazi genituen kutxa majikoen bidez 2020ko Haziak Egunean. Nor naiz, nor zara, nor gara...? galderen inguruan hitz egin ondoren elkarrekin sentitzen genuen hori marrazteko aukera izan genuen Oiartzunen egindako Haziak Egunean. [...]
'Atsedena, formazioa eta zaintza' tailerra, Hik Hasiren eskutik
Hik Hasi elkarteak antolatuta atsedena, formazioa eta zaintza ardatz izango dituen topaketa izango da Arantzazun, apirilaren 4tik 8ra. Marina Pintos izango da tailerraren gidaria.
[BIDEOA] Haurtzaro ikastolako LH4ko ikasleek Askebideetan bizitakoaren laburpena
Haurtzaro ikastolako LH4ko ikasleek Askebideetan (Esan gorputzarekin, Esan soinuarekin Esan ipuinekin, eta Esan irudiekin) bizi duten guztia laburtu dute bideo honetan.
[BIDEOA] Askebideak LH6ko ikasleekin
Beste urte batez, Haziak egitasmoaren baitan, Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek sortzaile ezberdinekin batera “askebideak” bizi ahal izan dituzte.
[RAPA] "Ezetz beti da ezetz" rapa, LH6ko ikasleek egina
Haurtzaro ikastolako LH6k ikasleek "Esan raparekin" askebidean “Ezetz beti da ezetz” izenburua duen rapa sortu dute. Gaztetxoek Odei Barroso bertsolaria eta 2Zio taldeko rap abeslaria izan dute bidelagun koplak eta abestia sortzerako orduan.
[KRONIKA] Haziak Eguna 2019
Haur zein heldu, familiak eta eragileak, norbanakoak... guztiok batu gaitu aurtengo Haziak Egunak. "Dibertsitateak" lelopean elkartu ginen guztiok Oiartzunen.
[BIDEOA] Guda garaiko elkartasunak
"Bizipenak adierazten" tailerrean guda garaiko oroitzapen eta bizipenei lekua egin genien. Bideo honetan Bixenek kontatutako pasarte bat plazaratu dugu.
[AGENDA] Abenduaren 5ean Abaraxka Ludotekan elkartuko gara kantuan aritzeko
Abenduak 5, osteguna, adin ezberdinetako herritarrak elkartuko gara Abaraxka ludotekan kantuan aritzeko. Belaunaldi desberdinen arteko kantaldia egingo dugu.
[AGENDA] Familientzako yoga tailerra izango da abenduaren 8an
Abenduak 8, igandea, goizeko 11:00tan familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Oraingo honetan Dafne izango dugu gidari lanetan ariko den aditua. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian izango da saioa.
[BIDEOA] "Elkarrekin biolentziei aurre eginez" tailerra
Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Sorburu kooperatiba feministak eta Haziak egitasmoak “Elkarrekin biolentziei aurre eginez” tailerrak burutu dituzte azaroan zehar. Emakumeei zuzendutako tailer esperimentala izan da eta parte hartzaileok, gure gorputzetan, elkartasun praktika bat baino gehiago bizitzeko aukera izan dugu.
Haziak Egunean dibertsitatearen gaia landuko dute aurten
Azaroaren 23an, larunbatean, izango da bigarren Haziak Eguna Oiartzunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute, "Dibertsitateak" lemapean.
'Elkarrekin biolentziei aurre eginez' tailer praktikoa, azaroaren 6an eta 13an Oiartzunen
Herriko amona eta aitonekin batera "Bizipenak adierazten" tailerra egingo dugu asteazkenean
Herriko amona eta aitonak izango ditugu protagonista ekainaren 5ean izango dugun tailer honetan. Gorputzean txertatuta geratu zaizkien bizitza osoko hainbat bizipenei irudiak eta koloreak jartzeko aukera izango dute. "Kutxa magikoez" lagunduta eraldatu eta azaleratuko ditugu sentimendu eta oroitzapenak.
[BIDEOA] Ametsen basoak
Haziak eta Vedik elkarlanean, Pello Añorgaren "Ametsen basoa" ipuina kontatu dugu "kutxa magikoen" irudiekin eta herrialde desberdinetako haurrekin batera. | 2020-06-06T00:55:47 | https://www.haziak.eus/bloga/haziak-egunean-dibertsitatearen-gaia-landuko-dute-aurten-2o?fbclid=IwAR1AT47RjoXwLhyk4TTjLceD9iY9DRbNHfE85V176qC15uv18qPLpuB4qL8 | [
-1
] |
2018-05-26, Unai Calvo Gomez, alebin mailako Euskadiko xake txapeldun.
EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVII. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.
(2018ko maiatzaren 26an jokatua, Arrasaten).
Larunbatean jokatu zen Uarkapeko pilotalekuaren instalazioetan (Arrasate, Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak antolaturik, Euskal Xake Federakuntzaren lankidetzarekin.
12 urtez azpiko 10 jokalarik parte hartu zuten (2006ean jaiotakoak bakarrik onartzen ziren), 5 txandatan. Iaz ere 10 jokalari izan ziren. Jokalari bakoitzak 55 minutuko denbora izan zuen partida osatzeko, gehi 5 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA, 5 TXANDEN ONDOREN
Leire Vega Bilbao bizkaitarra alebin mailako Euskadiko neska xake txapelduna izan da.
UNAI CALVO GOMEZEK AZKENEKO PARTIDAN IRABAZI ZUEN TITULUA
Unai Calvo Gomez bizkaitarra Abadiño taldekoa da. 2006. urtean jaio zen. Beraz, 12 urte izanen ditu urtea bukatzean.
Aurkaririk indartsuenei egin zien aurre. Lehenengo txandako Jorge Recio Sanz arabarra izan zen ahulena. Hortik aurrera, kalitatea erakutsi behar izan zuen txapelketa irabazteko: Markel Vesga Izeta gipuzkoarra seigarren sailkatua, Ibon Dominguez Exposito arabarra laugarren sailkatua, Zuhaitz Gimenez Lopez bizkaitarra hirugarren sailkatua eta Alvaro Rodriguez Avila bizkaitarra bigarren sailkatua izan zituen aurrez aurre.
Markel Vesgarekin eta Zuhaitz Gimenezekin berdindu zuen, baina partida erabakigarrian, azken partidan, Alvaro Rodriguez Avilari irabazi zion.
21’6 puntutan hobetu zuen bere eloa, bide batez.
Alvaro Rodriguez Avilak Santurtzi taldean jokatzen du. Lidergoa galdu zuen azkeneko partidan, baina aurreko garaipenei esker ez zuen problemarik izan bigarren amaitzeko.
Gros Xake Taldeko Zuhaitz Gimenez Lopez donostiarrak berdinketa lortu behar izan zuen Markel Vesga Izetaren aurka, podiumean sartzeko. Beltzekin arituta erdietsi zuen hori eta 3’5 puntuz geratu zen.
Getxo Xake Taldeko Leire Vega Bilbao izan zen lehenengo neska txapelketan, zortzigarren postuan eta 2 puntuz geratuta ere. Sara Garcia Fernandez gipuzkoarrari azkeneko txandan irabazita lortu zuen alebin mailako nesken titulua.
Iturria: “http://chess-results.com/tnr356838.aspx?lan=2&art=1&rd=5” webgunea. | 2018-12-11T12:02:46 | http://xake.net/2018-exf/2018-05-26,%20Unai%20Calvo%20Gomez,%20alebin%20mailako%20Euskadiko%20xake%20txapeldun.html | [
-1
] |
Tabber&Stringer - Mondragon Assembly
Bere funtzio nagusia da lerrokatutako zelulak egoki soldatzea stringak eratzeko. Zelulen arteko konexioa ribbonarekin egiten da, zeina manipulatu eta lerratzen den, beti kontrolatuta eta doitasunez mantenduta.
Goi errendimenduko Tabber and Stringerra, soldadura zinta bakarrez hornitua (Single Track).
Tabber and Stringerra GTS18
Abangoardiako teknologia duen eta konfiguratzen erraza den Tabber and Stringerra. Urtean 60MW ekoizteko ahalmena.
Tabber and Stringerra TS1400
Oso Tabber&stringer malgua; modulu estandarrak egin ditzake edo bereziak zelula moztuekin, adibidez; erraza manipulatzeko eta ekonomikoa, eta ekoizpen ahalmen ertain-handikoa, urtean >40MW ekoitzi dezake eta.
Tabber and Stringerra TS700
Tabber&stringer erraza eta ekonomikoa, urtean >25MW ekoizteko ahalmenarekin.
Tabber and Stringerra TS600LT
Tabber&stringer erraza eta ekonomikoa, urtean >20MW ekoizteko ahalmenarekin.
Layupak Tabber and Stringerrak ematen dituen stringak manipulatu eta ikuskatzen ditu, horretarako ikuspen artifiziala erabiliz, eta ondoren beira + EVAren gainean doitasunez kokatzen ditu.
Atzo egin zen Mondragon Assemblyk Kunshanen eraikiko duen planta berriaren lehen harria jartzeko ekitaldia. | 2019-06-26T18:56:04 | https://www.mondragon-assembly.com/eu/eguzki-energia/maquinaria-para-fabricar-paneles-solares/tabber-and-stringer/ | [
-1
] |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza | Deusto
Ikasleek gaitasun hauek eskuratuko dituzte. | 2020-06-05T06:40:34 | https://www.deusto.eus/cs/Satellite/deusto/eu/masterrak/ikasketak-masterrak/derrigorrezko-bigarren-hezkuntzako-eta-batxilergoko-lanbide-heziketako-eta-hizkuntzen-irakaskuntzako-irakasleen-prestakuntza-0/programa-124/info-prog?idSeccion=3 | [
-1
] |
Franco, Fernandez, Elustondo eta Urangak xake txapelketako lehen tanda irabazi dute | El Diario Vasco
AzpeitiaFranco, Fernandez, Elustondo eta Urangak xake txapelketako lehen tanda irabazi dute
Baigerako laugarren solairuan jokatu zen txapelketa. / XAPUTARRAK X.T.
Zapatuan hasi zen Gipuzkako txapelketa, kategoria guztietan eta datorrenean ere Azpeitian izango da lehia
DV AZPEITIA. Martes, 17 octubre 2017, 08:43
Zapatu arratsaldean ekin zion Azpeitiko Xake Taldeak Gipuzkoako Txapelketari. Maila guztietako jokalariak elkartu ziren, 63 guztira, Baigerako laugarren solairuan. Alejandro Franco, absolutu mailan, eta Juan Carlos Fernandez, Aitor Elustondo eta Julen Uranga, hirugarren mailan, nagusitu ziren beraien partidetan. Azken honi, Julen Urangari, esaterako, anaia Gorkaren aurka jokatzea egokitu zitzaion.
Txapelketak mailaz igotzeko balioko du edo Euskadiko txapelketarako sailkapenenerako baliagarria izango da absolutu mailan. Kategoria desberdineko 13 azpeitiar ari dira lehian. Bigarren tanda datorren zapatuan jokatuko da. Berriro ere Azpeitian izango da lehia, Baigerako laugarren solairuan elkartuko dira Elgoibar, Azkoitia, Eibar Donostia, Hondarribia, Beasain, Zarautz, Arrasate edo Aratxabaletako parte-har-tzaileak, 16:00etatik aurrera.
El Ayuntamiento pide que no se deje comida en la calle para los animales Califican de «brillante» y «exitosa» la edición del Tuba Jaialdia 2017 | 2018-02-19T02:19:35 | http://www.diariovasco.com/costa-urola/azpeitia/franco-fernandez-elustondo-20171017002151-ntvo.html | [
-1
] |
2013/06/07: Zubiaurreko autobus geltokia lekuz aldatu da trafikoa eta segurtasuna hobetzeko
2013/06/07: Udako ikastaro trinkoetarako matrikulak zabalik herriko euskategietan
2013/06/07: Zumaiako Flysch-a eta Geoparkea bisitatzeko txangoa, familientzat | 2019-09-22T09:48:02 | http://www.ermua.es/pags/index/eu_buscador_noticias.asp?diacal=07&mescal=06&anocal=2013&buscar3=buscar3 | [
-1
] |
Ereñotzuko presa eraistea eskatu dute Eguzkik eta Ríos con Vida elkarteek | El Diario Vasco
GipuzkoaEreñotzuko presa eraistea eskatu dute Eguzkik eta Ríos con Vida elkarteek
Ereñotzuko presa eraistea eskatu dute Eguzkik eta Ríos con Vida elkarteek
Presa, gaur egun.
Eskatzaileen ustez, traba handia egiten die arrainei garai bateko funtzioak galduta dauzkan Urumea ibaiko presak
Martes, 3 julio 2018, 16:54
Bere garaian, Ereñotzuko zentral hidroelektrikoari zerbitzu emateko eraiki zen, Urumea ibaiaren ibilguan, izen bereko presa. Gaur egun ez du funtziorik eta, horrenbestez, eraitsia izan dadin eskatu dute Eguzkik eta Ríos con Vida taldeek, izokinari eta beste arrain-espezie batzuei traba handia egiteten dielako.
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari eskatu diote, zehazki, bertan behera utz dezala enpresari Urumeatik ura hartzeko eman zion eskubidea, eta, ondorioz, presa eraisteko. «Kontuan izan behar da presa hori Urumeako Kontserbazio Bereziko Eremuan bertan dagoela, Natura 2000 eremuan, alegia, eta izokinari eta beste arrain espezieei traba handia egiten diela», diote eskatzaileek.
Elkarteok gogoratu dute «eskubidea eskuratu zuen enpresa, Central Hidroeléctrica de Rentería izenekoa, Energiaren Euskal Erakundeak eta Oreretako Udalak osatua», ofizialki desagertua dela. «Halaber, azken hiru urteotan, behintzat, zentralak ez du funtzionatu», diote.
Gainera, «Konfederazioak enpresari Urumeatik 4.000 l/s hartzeko eskubidea eman zion, baina bi baldintza jarrita: bata, gutxienez 1.600 litro segundoko emari ekologikoa errespetatzea eta, bestea, izokin-eskala egokia eraikitzea. Alabaina, denboraren poderioz agerian geratu da zentralak sarri ez duela errespetatu gutxienezko emari ekologikoa eta izokin-eskalak baldintza minimoak ere ez dituela betetzen. Foru Aldundiak Urumeako arrain-eskalen gainean eginiko txosten batek argi eta garbi esaten du Ereñozukoak ez diela izokinei behar bezala pasatzen uzten. Gainera, eskala non dagoen kontuan izanda, oso mantenu zailekoa da. Beraz, egitura-akatsak, batetik, eta mantenu-zailtasunak, bestetik, eskalak ez du baldintza betetzen eta, horrez gain, Kontserbazio Bereziko Eremuaren helburuak ere urratzen ditu».
Eguzkiren eta Ríos con Vida-ren ustez, hiru arrazoi horietako edozein (enpresa desagertzea, hiru urtez ez funtzionatzea, baldintzak ez betetzea edota KBEren helburuak urratzea), berez, «nahikoa da Konfederazioak enpresari eman zion eskubidea bertan behera uzteko eta, ondorioz, presa botatzeko». «Urumean bioaniztasuna sustatzeko aukera paregabea da, ezbairik gabe», azaldu dute, gogoratuz «ura hartzeko eskubideak bertan behera uztea eta ibai barruko oztopoak kentzea (are gehiago aspalditik funtziorik ez dutenean eta oso oztopo garrantzitsuak direnean, kasu honetan bezala) ibaiak hobetze-bidean helburu nagusietakoak» direla.
Izen neutroak lehen aldiz sartu dira Euskaltzaindiaren izendegian
Buscamos la mejor foto del verano Casi 500 guipuzcoanos han presentado reclamaciones por ventas a domicilio en lo que va de año | 2019-06-24T20:33:09 | https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/erenotzuko-presa-eraistea-20180703102515-nt.html | [
-1
] |
PSE-EE LASARTE-ORIA: BERRIAK: HONDAKINAK BILTZEKO HITZARMENA SINATU DA SAN MARKOSEKIN
• HONDAKINAK
HONDAKINAK BILTZEKO HITZARMENA SINATU DA SAN MARKOSEKIN
Lasarte-Oriako Udalak eta San Markos Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea eta tamaina handikoena biltzeko kudeaketaren ardura. Jesus Zaballos alkateak eta Jaime Domínguez mankomunitateko lehendakariak atzo sinatu zuten hitzarmena zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea (hirigunean eta landagunean) eta tamaina handikoena (hirigunean) biltzeko kudeaketaren ardura.
Hitzarmenean ezartzen da bilketa horretan zein baldintza bete behar dituzten bi instituzioek, bai etxeetako hondakinen bilketan, bai merkataritzako eta ostalaritzako hondakinen bilketan.
Zerbitzuagatik Udalak Mankomunitateari gehienez ere 356.514,13 euro ordainduko dizkio. Mandatu honi esker, hasiera batean udalaren diru-kutxarentzat aurrezpen handi bat izateaz gain, udalerrian sortutako hondakin guztiak kudeatzera pasatuko da Mankomunitatea, eta horrek hobetu egingo du haien kudeaketa.
Jarraipeneko batzorde bat sortzen da zerbitzua herriko jaiegunetan edo egun berezietan nola eman definitzeko, zerbitzua hobetzeko egin beharreko aldaketak aztertzeko, arazoak sortu ahala haiek aztertzeko eta hitzarmenaren interpretazioa egiteko.
Mankomunitatea bilketa egiten bost hilabete barru hastea dago aurreikusia, eta azken eguntzat 2018ko urtarrilaren 1a finkatu da. | 2017-05-26T16:59:19 | http://socialistaslasarteoria.es/hondakinak-biltzeko-hitzarmena-sinatu-da-san-markosekin.htm | [
-1
] |
Albert Wendt - Wikipedia, entziklopedia askea.
Apia, 1939ko urriaren 27a (77 urte)
poeta, historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Albert Wendt (Apia, Samoa, 1939ko urriaren 27a) samoar idazlea da.
Victoriako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ingeles katedraduna izan zen Aucklandeko Unibertsitatean, South Pacificeko kudeatzailea (Samoa Mendebaldekoan), eta Samoan Collegeko errektorea. Literatura-aldizkarietako eta Hego Pazifikoko uharteetako obretako zuzendaria izan da. Literaturaren eta hezkuntzaren alde egin duen lan handiagatik Zeelanda Berriko, Samoako eta Frantziako agintaritzak saritua izan da zenbaitetan. Ipuinak eta kontakizun laburrak, eleberriak eta poemak idatzi ditu: lehenengoen artean, aipagarriak dira Azeri hegalari askatasunaren zuhaitzean (1976) ipuin-bilduma eta Miragile baten jaiotza eta heriotza (1986) kontakizun-bilduma; eleberrien artean, Etxera itzultzeko semeak (1977), Pouliuli (1977), Zuhaitz hostoak (1979), Uhina (1991) eta Ostadar beltza (1992); azkenik, poema-liburuen artean, Heriotza gure barruan (1976) eta Xaman baten ikuspenak (1984) ditu aipagarrienak.
VIAF: 79121464
LCCN: n50004960
BNF: cb125664096 (data)
GND: 129063363
ISNI: 0000 0000 8159 0153
SUDOC: 034969373
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Albert_Wendt&oldid=5948928"(e)tik eskuratuta
Samoako idazleak
Orriaren azken aldaketa: 23 uztaila 2017, 17:45. | 2017-10-20T21:47:00 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Albert_Wendt | [
-1
] |
Asteazkena, 2019ko abuztuak 21 - 03:42
Igarki Robles eta Ainhoa Villaverde
Gazte auzipetuak
2014-11-06 - 16:00
28 gazte independentisten kontrako auzian epaituak izaten ari dira Igarki Robles eta Ainhoa Villaverde. Robles aske geratu berri da, Loiolako "Aske Gunean" atxilotua izan eta gero.
G. Honenbestez, amaitutzat emango dugu elkarrizketa. Mila esker Ainhoari, Igarkiri eta parte hartu duzuen guztioi. Berria.eus
E. Milesker zuei! Esperientzia bitxia izan da ordengailuaren aurrean jendeartearen galderei erantzutea baina bitxia bezain interesgarria eta emankorra. Kaleetan ikusiko gara!
G. Kaixo! Nirea ez da galdera bat, besarkada haundi bat eta mila muxu goxo bidali nahi dizkizut batez ere zuri Ainhoa, baina baita beste 27ei ere. EUTSI! Oihana Lete
E. Kaixo Oihana! Milesker eta kamioikada musu iraultzaile zuretzat ere!
G. Argi dago abagune politiko eta sozial honetan gazteriaren ekarpena berebiziko garrantzia duela, eta izango duela. Militante politikoak zareten heinean eta bizitako guztiak zor dizuen erreferentzialtasuna kontuan hartuta, zer mezu helaraziko zeniokete herri honetako belaunaldi berriei? Kulungele
E. Arratsaldeon Kulungele! Lehengo eta behin, herri mugimenduan militatzeak pertsona bezala garatzeko egiten duen ekarpena imajina ezina da. Azken finean eskola bat da. Maila pertsonaletik haratago militatzea ezinbestekoa da helduen botereak sustengatzen duen sistema zapaltzaile hau eraldatzeko eta bidean bizi eredu berrietan oinarritutako beste sistema bat eraikitzeko. Militatzea burujabe izateko bidea da. Beraz, zer mezu helaraziko genieke? Burua altxatzea, ingurura begiratzea eta elkarrekin bultza eginez gauzak aldatzea posiblea dela ohartzea. Guk ez dugu imajinatzen militantziarik gabeko bizimodurik.
G. Kaixo bikote besarkada beroa Iru�etik. Adindu baten kuriositate hutsa besterik ez. Gazte mugimenduaren barruan borrokaz eta iraultzaz gain zein tresna zehatz somatzen dituzue gaur egungoari buelta emateko? Auzolana, autoantolakuntza, moneta soziala, kooperatiba integralak ata antzekoak hizpide al dituzue? Irikaitz
E. Kaixo Irikaitz! Gaur egun inoiz baino ageriago gelditu da sistema kapitalista heteropatriarkal honek gazteoi eragiten dizkigun kalteak. Beraz abagune egokia da gazte kontzientziak pizteko. Zentzu horretan formakuntza ezinbesteko elementua da gazteok gure beharrak asetzeko eta egungo sistemari aurre egiteko alternatibak eraiki nahi baditugu. Betiere nork bere errealitateari egokitutakoak.
G. Arrastion Ainhoa eta Igarki. Lehenik eta behin, zorterik onena opa dizuet epaiketan. Argi dago injustizia handi bat bizi duela gazte mugimendu independentistak, etengabe igarotzen ari baitira Auzitegi Nazionaletik. Baina ez dut nabaritzen gizartearentzat oro har hori lehen mailako arazoa denik. Ez al duzue gizartea bere zabalean nahiko epel ikusten halako kasuen aurrean? animo eta berriz, zorte on. Jon Z.
E. Kaixo Jon! Ados gaude irakurketa horrekin. Alde batetik massmedia-en errepresioak gatazka politikoaren ondorioak ikustezin bilakatzen ditu, epaiketa politikoak, torturak eta preso politikoen egoera kasu. Bestalde Estatuak errepresioa modu sutil batean garatzearekin batera, jendeartea bera errepresioa normalizatu du. Dena den, tokian tokiko herri harresiek eta Libre taldeek izugarrizko lana egiten ari dira eta pausoz pauso epaiketekin amaitzera goazela seguru gaude.
G. Kaixo gazteak. Latzak iruditu zaizkit torturen testigantzak. Ba al dago modurik horiek modu kolektiboan salatzeko? pentsatu al duzue torturengatik salaketa jartzea? ondo izan. Andone Etxaniz
E. Kaixo Andone! Gutariko askok tortura salaketak jarri genituen baina ohikoa den bezala artxibatuak izan dira. Gutariko batek epaiketan esan bezala: estatu espainoleko botereek tortura babesten dute, botere judiziala barne. Inkomunikazioak eta salaketen artxibatzeak hori agerian uzten dute. Gutariko batzuk Istanbul Protokoloa pasatu dugu, tortura testigantzak egiaztatzeko metodoa. Jendarteak egin dezakeen ekarpenetako bat protokolo hori ezagutzera ematen laguntzea da.
G. Kaixo Igarki eta Ainhoa! Aske Guneez galdetu nahi nizueke. Kohesiorako tresna indartsu gisa ikusten ditut, baina ez al du eraginkortasunik galdu? Donostian eta Ondarroan berritzailea izan zen, baina ez dakit Iru�ean edo Loiolan hain eragin handia izan zuen. Zer diozue? mila esker! Ane O.
E. Aupa Ane! Oraindik tresna baliagarri bezala ikusten ditugu Aske Guneak. Hala ere, zalantzarik gabe tresna desobediente berritzaileak eta erangikorrak bilatzen jarraitu behar dugu, baina ez hori bakarrik esparru zabalagoetan konpromiso gehiago eta jende gehiago inplikatzea lortu behar dugu. Orain arte Aske Guneak babeserako eta bidegabeko egoerak salatzeko tresna izan dira; atxiloketak eta epaiketak gelditzeko tresnak garatu behar ditugu.
G. Aupa bikote! azken bi urteetan gazte mugimenduaren aurkako epaiketetan oso ebazpen ezberdinak izan ditugu. Iazkoetan batzuk aske utzi eta beste batzuk zigortu egiten zituzten, eta 40 gazteenean, denak libre. Nola bizi duzue hori? Azken epai horri heltzen zarete? Mikel Uralde
E. Kaixo Mikel! Dudarik gabe absoluzioaren epaia pozez hartu genuen, haietako askorekin espetxealdia konpartitu genuelako. Gainera epaiketak politikoki zein juridikoki zentzurik ez duela agerian utzi du. Edozelan ere beste tribunal batek epaitzen gaitu eta interes politikoak mahai gainean jarraitzen dute. Ezin gara etxean gelditu ustezko absoluzioaren zain.
G. Igarkirentzat galdera. Nola gogoratzen duzu Loiolako Aske Gunean bizitakoa? Sentimendu gazi-gozoa? Kepa Artola
E. Aupa Kepa! Gazia baino sentimendua gozoa dela esango nuke. Jende pila bildu ginen Loiolan hastear zegoen epaiketa kolokan jartzeko eta lortu genuen, argi erakutsiz Euskal Herriko gehiengoak gatazkaren konponbidearen alde dagoela eta epaiketa hauek konponbidea gauzatzeko oztopo direla plazaratzeko. Helburua lortu genuen.
G. Azken hamarkadetan epaileek eta poliziek oso bortitz jo izan dute ezker abertzaleko gazteen aurka. Horrek Euskal Herriko gazteen mobilizatzeko eta lanerako gaitasunari eragin diola uste duzue? Asier
E. Kaixo Asier! Zalantzarik gabe etengabeko errepresioak gazteriaren lana baldintzatu du baina epaiketan ikusi dugun bezala errepresio guzti horren gainetik gazteon konpromezua aurrera egin du. Horren erakusle da egun gazte andana antolatuta eta borrokatzen dagoela.
G. ZER ESPERO DUZUE EPAIKETATIK LUISA
E. Kaixo Luisa! Batez ere espero duguna epaiketa lehen bai lehen amaitzea. Bromak aparte utzita, epaiketa hasi aurretik esan genuen bezala ez dugu uste Auzitegi Nazionalak zilegitasuna duenik euskal gazteriaren militantzia politikoa epaitzeko (gainera interes politikoen arabera sententzia idatziko dutela uste dugu) eta beraz epaiketatik ezin dugu ezer espero. Horregatik fokoa Euskal Herrian jartzea erabaki genuen, soilik bertatik eten daitezkelako horrelako epaiketak. Loiola horren adibide da.
G. Nolakoak izaten dira hainbeste ordu elkarrekin egotea zuek 28ak? eneko
E. Aupa Eneko! Tamalez ezin izan gara 28ak elkarrekin egon, gutariko bost espetxetik bizi izan ditugulako lehengo asteak. Kalean geundenok ia 24 orduak pasa ditugu elkarrekin epaiketa egunak:bidaiak, epaiketa saioak, gauak, aisialdi orduak...Atxilotuak izan aurretik gutarik gehienok ez genuen ia elkar ezagutzen. Ta ordu asko elkarrekin pasatzeak zer eragin du gugan?Ba barre egitea, eztabaidatzea, elkarri laguntzea...finean lagun kuadrilla berria osatu dugula sentitzea. Espetxean egon garenak euskal preso politikoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak pairatu ditugu, haien artean kartzela barruko sakabanaketa, hortaz elkarrekin pasatako orduak batez ere Audientzia Nazionaleko ziegetan izan dira. Ordu hauek benetan baliagarriak izan dira espetxealdiari eta epaiketari aurre egiteko. Guk ere familiatxo bat osatu dugu. | 2019-08-21T01:42:44 | http://www.berria.eus/elkarrizketak/295/igarki-robles-eta-ainhoa-villaverde.htm | [
-1
] |
Giuseppe Zanotti Herren Sneakers Herren Zanotti 11379871OS 74c4f1 - intersectpodcast.com
Giuseppe Zanotti Herren Sneakers Herren Zanotti 11379871OS 74c4f1
Colors Of California Sneakers Damen 44947995XDSacha London Sandalen Damen 11429134JW, Santoni Schnürschuhe Herren 11478604MO, Stele Sneakers Damen 11376340MX, Vans Sneakers Damen 11006886XB,Philipp Plein Sneakers Herren 11505327DUGiuseppe Zanotti Mokassins Herren 11394892EV67 Sixtyseven Sneakers Damen 11542121GR,Elvio Zanon Sandalen Damen 11370576IB Versace Mokassins Herren 11451909RH, Cafènoir Sandalen Damen 11208959UT Gioseppo Stiefelette Damen 11035726TT,Alexander Wang Sneakers Herren 11491674AQ,Giuseppe Zanotti Sneakers Herren 11356177BR,Eliana Bucci Stiefelette Damen 11542579AFCatarina Martins Schnürschuhe Damen 11002406MF, Raparo Mokassins Herren 11459301QW Khrio' Stiefelette Damen 11409163ER, Cafènoir Stiefelette Damen 11144420TE,Pierre Hardy Sneakers Herren 11493700VJGiuseppe Zanotti Mokassins Herren 11397093DQWindsor Smith Sandalen Damen 11340610DJ,Janet & Janet Pumps Damen 11124736BG, Marni Sneakers Herren 11110001US Manebí Espadrilles Damen 11100268SQ, Asfvlt Sneakers Damen 11134618AQPrada Sport Sneakers Herren 11501977CCDolce & Gabbana Schnürschuhe Herren 11327540TE,Laura Biagiotti Sandalen Damen 11373574LD,J|D Julie Dee Espadrilles Damen 11354235OQ,. | 2018-12-12T12:24:55 | http://intersectpodcast.com/vagref-vgzpfd-4929.html | [
-1
] |
“ANEZKA” EZ DA ETXEBARRIRA ETORRIKO | La Voz del Pueblo – LVP
“ANEZKA” EZ DA ETXEBARRIRA ETORRIKO
2016 septiembre 18 Posicionamiento · Jarrera
Komunikabideek egin duten manipulazioa medio eta Aldundiak “anezka”ri buruzko sententziaren gaineko bertsioa triunfalista bada ere, “anezka” ez da Etxebarrira etorriko. Batez ere, sententzia berak dioen bezalaxe, erakunde bien elkarlanarik gabe hori posible EZ delako.
Gainera, egun Boluetako geltokiarekin lotzen duen ibilbidearekin alde guztiak ados daudela dirudi, nahiz eta aukera hori, bere garaian Etxebarriko Udalak proposaturikoa izan eta Aldundiak ezta aztertu ere egin ez zuen arren.
Iragan ostiralean, Uztailak 15, Bizkaiko Foru Aldundiak, Etxebarriko Udalak Bizkaibus A3932 Galdakao-Etxebarri linea geltokiaren kokapenari buruz hartutako erabakiaren kontrako helegitearen sententzia publikoa egin zen.
Epaiak “administrazio publikoak aldibereko eskuduntzen gauzaketan lankidetzan aritzera” behartzen ditu, kasu honetan bezala: Udala hiritar trafikoaren gaineko eskuduntzaren jabea da eta Aldundia, berriz, bidaiarien hiriarteko garraioarena
Epaiak “partzialki onesten du” Aldundiaren helegitea, eta prozesua zubiaren arriskuaz ohartaraztearen unera atzeratzen du, “Bizkaiko Aldundiari jakinaraziz eta entzuna izatearen aukera emanez interes publikoaren zerbitzuan lankidetzaren betebeharra nola beteko duen zehaztu dezan”. Gai hau hainbat alditan jarri zen mahaian Udalak bere aldetik eskatutako bileretan. Azken hauetan, Aldundiko teknikarien zubiaren inguruko arriskuaz ohartarazi arren, ez zitzaion arreta handia jarri gai honi.
Gainera, epaiak garbi uzten du; alde batetik, seinalea ez zela legez kontrakoa, aipatu zen bezala; eta, beste aldetik Metroa ez dela geltoki intermodala. Bi gai hauek Udalak defendatu zituen.
Gogoratzea komeni da, Etxebarriko Udalak bere herriaren interesak defendatu dituela bere baliabide propioekin, bestelako kosturik izan gabe eta epaiak ez dizkiola inolako kostarik ezarri Udal honi; Baina prozesu honek aldiz bai gainkostua ekarri diela Aldundia eta baita Galdakaoko Udaletxeari ere.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GARRAIO SAILAREKIN BILERA
Sententzia baloratze aldera, uztailaren bukaeran, gure Alkate eta Garraio Aldunaren arteko bilera izan zen. Bilera horretan argi geratu zen alde bietako inork ez zuela errekurtsoa jarriko sententziaren kontra, mahai gainean gaia era egoki batean ixteko prozesua geratuz.
Bileraren ondorioetako bat, “anezka” Etxebarrira etorriko ez dela da. Batetik, eta sententzia eskuan izanda, erakunde bien arteko elkarlanarik gabe hori posible ez delako, eta bestetik, alde guztiak egun duen Boluetako geltokiarekin konektatzen duen ibilbidearekin ados daudelako. Esan beharra dago, aukera hori bere garaian Udaletxeak proposatua izan zela, baina Aldundiak ez zuen ezta aztertu ere egin.
Etxebarrilo Udalak, egungo Garraio Saileko arduradunen jarrera publikoki eskertu nahi du, konponbideak bilatzeko aurretiko izan duten jarrera eta beren borondate bateratzailea. Era berean, prozesu honetan lan egin duten udal teknikariak ere eskertu nahi ditu, erakunde honen alde eta defentsan egin duten lana eta erakutsitako profesionaltasunagatik.
Alderdien nahiz komunikabideen interesak medio manipulatuak ez izatearren, eta bakoitzak bere ondorio propioak ateratzeko aukera izan dezan, hemen sententzia eskegita uzten dugu.
Honekin, gure herriarentzat ain korapilotsua izan den gatazka itxita geratzen da. Baina argi geratu da gatazka honi esker berriro ere, gure taldearen zeregin bakarra herriko bizilagunen interesak defendatzea dela eta denon aurrean aireratzea gainontzekoen joakera politikoek ez dutela ez justizia ezta egiaz ulertzen, baizik eta botoetaz bakarrik.
anezka, etxebarri, galdakao, jarrera, sententzia | 2018-03-18T05:44:33 | http://lvpetxebarri.org/anezka-ez-da-etxebarrira-etorriko/ | [
-1
] |
Eguraldia: Villaverde del Río (Sevilla) - 7 egunetako iragarpena - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Hasiera › Eguraldia › Iragarpena › Udalak › Villaverde del Río
Iragarpen zehaztuaren XML-a deskargatu Villaverde del Río
0% 45% 100% 100% 20% 60% 100% 100% 90% 35% 20% 45%
6 / 16 7 / 13 6 / 13 11 / 19 9 / 17 6 / 17 6 / 18
5 / 16 5 / 13 6 / 13 11 / 19 9 / 17 6 / 17 6 / 18
50 / 90 75 / 95 85 / 100 65 / 100 45 / 80 65 / 85 60 / 85
80 85 85 90 95 | 2019-11-19T17:42:57 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/villaverde-del-rio-id41101 | [
-1
] |
Omegle Shirak Beste Hiriak. Alternatiba onena da Omegle Shirak Beste Hiriak. Sartu eta ondo pasa !.
Ongi Omegle Shirak Beste HiriakEzagutu nahastu mundu osoko pertsonak. Omegle Shirak Beste Hiriak, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Alternatiba onena da Shirak Beste Hiriak.- Doan Txata edonori batekin. zehazteko 'Ezarpenak' behar du.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Have fun klik egiten duzun bitartean 'Hurrengoa' norbait interesgarria aurkitzeko.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu lagun dibertigarria osoko.- Ezin da kaleko jendeak interesgarria iruditzen? Hemen Sartu eta hasi fun jendea ezagutzeko.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera". | 2017-05-27T15:43:10 | http://eu.theomegle.com/armenia/shirak-beste-hiriak | [
-1
] |
Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk? | Nire etxeko leihoa
Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk?
Leire Kortabarriak artikulu nahiko interesgarria idatzi du bere blogean Justo Gallegoren ametsari buruz. Eta galdera batekin bukatzen du idatzia, ea ametsik dugun irakurleok. Nik amets ugari ditut. Hainbeste ez naizela kapaz bat aukeratzeko.
Amets gehienak epe motzera dira. Esaterako orain egunero amesten dut selektibitatea bukatu egiten dela eta gainditu egiten dugula. Jai handia antolatzen dugu eta agur esan ondoren hurrengo egunean Lizarrara abiatuko naizela amesten dut.
Amets hori errealitatea izateko probabilitate handia dago. Ez dut beste ezer buruan momentu honetan. Aste hau nahiko magikoa izango da, nahiko garrantzitsua da askorentzat.
Zorte on denoi!!!
Kategoria Sailkatugabeak, etiketak pentsamenduak, 2005(e)ko ekainaren 6a egilea Iban Perez.
← David vs. Goliath Azken zazpi azterketak. →
2 thoughts on “Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk?”
Nahikari 2005(e)ko ekainaren 6a 19:27
Ez dut ahaztuko selektibitatea egin nuenean, berezia izan zen. Azken aldia ikastolako lagunekin azterketa bat egingo nuela. Urduri geunden, baina xarma berezi bat dauka. Selektibitateko farra eta gero, asko eta asko ez dituzu berriro ikusiko kaletik: kanpora joan direlako, bakoitzak bere bizitza duelako, … Ikusten dituzunean poz handia hartzen duzu eta beti ateratzeko dira ikastolako kontuak.
Selektibitatearen ametsa beteko duzu eta bukatzen duzuneko farra ere! Animo!
Leire K. 2005(e)ko ekainaren 6a 19:47
Eskerrik asko post honengatik 🙂
Epe motzerako ametsak ere motibazio bikaina dira! Horiek bete eta berri gehiago agertzen dira, beti.
Zorte ona opa dizut, eta benetan aste magikoa izan dadila zuretako ere! | 2019-08-26T02:59:24 | https://blogak.goiena.eus/leihoa/2005/06/06/justo-gallegok-badu-bere-ametsa-eta-zuk/ | [
-1
] |
Juaristi Linacero, Jon - Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bilbo, 1951.
Poeta, eleberrigile, saiakeragile, itzultzaile eta irakaslea. Bilbon jaio zen, Zazpikaleetan, eta berak aitortu bezala familia handiko partaidea da:
"Bilbon jaio nintzen 1951ko martxoaren 6an, familia handi baten baitan -lehengusu asko ginen- eta ideologikoki denetarik zegoen bertan: nazionalistak, ETAkideak, karlistak nafar adarrean. Denak batzen zituzten bizitzaren ikuspegi tradizionalak, zentzu erlijiosoan, eta erdi mailakoen baloreek. Bi edo hiru urterekin ikasi nuen irakurtzen."
El Mundo, 2006ko maiatzaren 5ean.
Lehenengo ikastegi erlijioso batean ikasi zuen eta ondoren Opus Deik ireki zuen lehenbiziko eskolan: Gazteluetan. 16 urterekin ETAn sartu zen (bertan egon zen 1974ra arte) eta ondoren Alderdi komunistan, Euskadiko Ezkerra eta, azkenik, PSOE-PSEn. Gaur egun, berak hala aitortuta, politikan jarrera kontserbatzailea du (adibidez Fundación para la Defensa de la Nación Española delakoaren Ohorezko Patronatoan dago), eta ETAren kontrako mugimenduetan parte hartzen du (Foro de Ermua, Basta Ya,...).
Txikitan, eta gero nerabezaroan aitonak eragina izan zuen Juaristirengan. Euskaraz egitera animatu eta euskal gaietan oso jantzia zegoen liburutegi aparta eskaini baitzion. Aitona-amonarekin egon zen bizitzen 13 urte zituenetik aitarekin izaniko eztabaidak zirela eta. Filologia erromanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, garai hartan argitaratu zuen euskarazko bere lan bakarra: Euskararen ideologiak. Etorkiak (1976) eta 1977an Pott Bandan aritu zen Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Manu Ertzilla, Josemari Iturralde eta Ruper Ordorikarekin batera. Juaristik Gabriel Arestiren eragina nabarmena izan zuen eta poetaren obra aztertu zuen eta gaztelerara itzuli. Euskal literaturaren ikertzaile gisa, 1987an, Literatura vasca lana plazaratu zuen.
Zenbait eskola eta institututan aritu ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen eskolak ematen; ondoren Filologia espainiarreko katedra atera zuen. Egoera politikoak bultzatuta, ETAren helburuetako bat zen, Euskal Herritik alde egin eta 1997an New York Universityko Rey Juan Carlos I katedra bete zuen eta irakasle ikertzailea izan da Mexicoko Unibertsitatean (Colegio de Mexico), Valentziako unibertsitatean ere aritu da Cañada Blanch Fundazioaren Pentsamendu Garaikidea katedran eta 2005etik Alcala de Henares unibertsitateko irakaslea da.
Sei hizkuntza dakizki eta gehiagotan irakur dezake.
"Badakit euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa eta galegoa. Hala hola moldatzen da katalanez eta une honetan oso aurreratua dut serbokroata, egungo nire emaztearen eta nire seme txikiaren hizkuntza." (El Mundon komentatua).
Jon Juaristiren ibilbide politiko eta akademikoaren ondoan, eta honekin lotua, bere ibilbide literarioa dugu. 1980ko hamarkada hasieran poema liburu batzuk argitaratu zituen Pamiela etxe nafarrarekin. Egunerokotasuneko kontuez ari da maitasunaz, desmaitasunaz hobe esanda: Diario de un poeta recién cansado (1986) eta Suma de varia intención (1987) ditugu garai horretan, bai eta Arte de marear (1989). Ondoren, nahiz eta genero ezberdinak landu, beti izan du tarte bat poesiarako, eta bere produkzio poetikoa etengabea izan da: Los paisajes domésticos (1992), Mediodía (1993), Agradecidas señas (1995), Tiempo desapacible (1996), Poesía reunida (1986-1999) (2001), Prosas en verso (2002), Viento sobre las lóbregas colinas (2008) eta Renta antigua (2012).
Bere hasierako lanetan, poesiarekin batera, saiakerak izan zuen garrantzi handia. Euskal mito nazionalen iturria aztertu zuen bere doktorego tesian, geroago El linaje de Aitor. La invención de la tradición vasca (1984) izenburupean argitaratu zena. Lehenagotik La leyenda de Jaun Zuria (1980) zuen argitaratua eta apur-apurka liburu horiekin eman zien hasiera bere sorkuntza literario eta pentsamolde aldetik arrakasta handiena eman dion generoari. La tradición romántica. Leyendas vascas del siglo XIX (1986). Vestigios de Babel. Para una arqueología de lso nacionalismos (1992), El chimbo expiatorio. La invención de la tradición bilbaína.1876-1939 (1994), El bucle melancólico. Historias de nacionalistas vascos (1997), Sacra némesis. Nuevas historias de nacionalistas vascos (1999), Sermo humilis (1999), El bosque originario (2000), La tribu atribulada (2002), El reino del ocaso (2004), Voces para una enciclopedia interrumpida (2008) eta A cambio del olvido (2011). Hauen guztien artean nabarmentzekoa da El bucle melancólico. Historias de nacionalistas vascos lana. Miguel Angel Blanco zinegotzia, ETAk bahitu eta erahiltzean sorturiko amorrua eta haserraldiak bultzatu zuen liburua idaztera: "En un arrebato de indignación y de mala leche que duró casi dos meses". Bere familiaren historiatik abiatuta euskal nazionalismoaren historia idatzi zuen, Sabino Aranaren ideietatik gako mitologiko eta psikopatologietaraino. Hamalau edo hamabost orduz idazten zuen egunero behin eta berriro idazten, kritika zehazten, oinarritzen. Liburuak, lehendik ere Espasa saiakera saria zuenak, 1998ko Espainiako Sari nazionala lortu zuen saiakera alorrean.
Bi urte beranduago argitaratutako Sacra Némesis. Nuevas historias de nacionalistas vascos lanean gaia gehiago sakondu zuen Lizarrako akordioraino ekarriz nazionalisten historia.
2006an, berriz, Cambio de destino, memoriak idatzi zuen. Saiakera, pentsamendua, nobela eta poesiatik edan duen idazleak. Izan ere aurretik aipaturiko genero guztiez gain, La caza salvaje nobelarekin Azorin saria eskuratu zuen 2007an. Oraingoan ere, nobela bat izanda ere, euskal apaiz jeltzale bat dugu protagonista, eskrupulorik gabekoa da eta gezurra eta traizioan murgilduta aurkezten da abenturetako nobela honetako protagonista.
2011n, berriz, A cambio del olvido lanarekin XXIII Premio Comillas irabazi du Juaristik. Hemen ere nobela eta historia eskutik emanda ageri zaizkigu, hiru familiaren bizitzen bidez 1872 eta 1942 bitarteko historia ezagutzeko parada izango baitugu lanean.
2011ko urtarrilean Patxi Lopez lehendakariak Euskararen Aholku Batzordera deitu zuen abertzale alderdi guztien kritikak jasoz Juaristik aurretik komunikabideetako ohiko zutabeetan euskararen kontrako iritziak plazaratu izan dituelako.
2014 urtean Euskadi Literatura Saria irabazten du, gaztelaniazko saiakera arloan Espaciosa y triste. Ensayos sobre España lanagatik.
ESTEBAN, E. "Jon Juaristi" El Mundo Magazine. 2006-03-05. [Kontsulta data: 2012-06-25].
"Jon Juaristi". Wikipedia. [Kontsulta data: 2012-06-25]. | 2020-04-10T09:36:10 | http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/artikulua/ar-53657/ | [
-1
] |
Herria: Legarda
Zuzenbideko bizilagunak: 113
Azalera: 8,448Km2
Francisco Javier Antonio Larumbe Ansoain - (A.E.I. Legarda)
También Secretario en: Adiós, Enériz, Muruzábal, Obanos, Tirapu, Úcar, Uterga | 2019-09-22T16:09:58 | http://webadmin.animsa.es/guia.php?v=14700%E2%8C%A9=es | [
-1
] |
Datuak: Q105616
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bayerren_izendapena&oldid=7890943"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 18 maiatza 2020(e)an, 23:47(e)tan
Orriaren azken aldaketa: 18 maiatza 2020, 23:47. | 2020-07-10T14:25:44 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Bayerren_izendapena | [
-1
] |
Lan taldea - sanscrit
Erredakzioak
Ongi etorri sanscritera!
Enpresaren filosofia
Sare sozial eta profesionalak
Gure enpresa jende multzo handi batek osatzen du. Gure proiektuetan parte hartzen duten hizkuntzalari guztiak lizentziatuak dira eta hizkuntza teknikoan espezializazioren bat dute.
Hizkuntza adituez osatutako taldea esperientziaduna gara eta urteak daramatzagu sanscriten elkarlanean. Honi esker, berehala erantzun ahal diegu edozein eskaera eta hizkuntza konbinaziori. Gainera, horri esker, gure lanaren emaitza onenak bermatu ahal ditugu. Horrez gain, lan guztiei arreta berdina eskainiko diegula ziurta dezakegu, galderak, idazlanak, itzulpenak, proiektu handi edo txikiak izan. Egiazta ezazu!
sanscriteko taldekideen kokalekua:
Mar Gisbert
Hizkuntza sailaren arduraduna
Idazle eta zuzentzailea da. Irakaskuntzan lan egiteaz gain liburuak, material linguistikoak eta artikuluak idazten ditu. Filologia ikasketak ditu eta enpresa hizkuntzan aditua da. Sanscriten lan egiten du enpresaren sorreratik.
Itzulpen sailaren arduraduna
Portugesetik eta frantsesetik itzultzen duen profesionala da. Portugalen jaioa eta Estrasburgon hezia, hizkuntzetan eta irakaskuntzan aditua den hau Parisen bizi da, non sanscritekin lanean bere komunikazio globalen egitasmoarekin jarraitzen duen.
Ingelesetik gaztelerara itzultzeaz gain tipografia eta estilo zuzentzailea da. Itzulpengintza eta Interpretazio eta Filologia Anglogermaniarreko ikasketak ditu, eta gainera itzulpen literarioan espezializatua da. Hasieratik lan egiten dusanscritekin.
Gaztelera, ingelesa eta errusiera itzultzailea da. San Petersburgon jaioa, ekonomian graduatua. Orain dela hamar urtetatik Alacanten bizi da. Bertan, batez ere itzulpen juridiko-ekonomiko eta turistikoan espezializatu da. Modu jarraituan egin du lan sanscritekin.
Alemaneko, ingeleseko eta gaztelerako itzultzailea da, gaztelera ikasketetan lizentziaduna. Politika zientzietan eta historia moderno eta garaikidean lizentziaduna da. Gainera, gaztelerako zinpeko itzultzaile titulua du. Testu tekniko, informatiko eta marqueting-ekoetan aditua da.
Giza baliabideen arduraduna
Gerard Tolosa
Komunikazio sailaren arduraduna
Informatikan aditua da. Bere esperientzia profesionala komunikazioan, irakaskuntzan, informatika ekipoetan eta aholkularitzan oinarritu da. sanscriten sareetan duen formakuntza espezializatua garatzen du.
Traductora i intèrpret d'anglès i castellà. Va estudiar traducció i interpretació i un màster en interpretació de conferències. Nascuda a Galícia, actualment resideix a Barcelona i col·labora amb sanscrit com a gestora de projectes, tasca que compagina amb la seva activitat d'intèrpret.
Itzultzaile literarioa eta hizkuntzen zale amorratua da. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen, baita Itzulpen Literarioan graduondokoa eta Ikus-entzunezko Itzulpengintzan masterra. Bere berezitasuna liburuak, enpresen testuak eta, batez ere, pelikulen azpitituluak dira.
Gazteleratik, frantsesetik eta katalanetik ingelesera itzultzen du. Ipar Irlandan jaioa, hizkuntzekiko grinak gaztelera eta frantses ikasketak egitera bultzatu zuen eta master bat itzulpengintzan. Besteak beste, zinpeko eta turismo arloko itzulpengintzan aditua da.
Virginie Trinité
Gaztelerako, ingeleseko eta frantseseko itzultzailea da Frantzian jaioa, atzerriko hizkuntzetan lizentziatua da. Itzulpen teknikoan eta komertzioaren eta negozioen inguruko gaietan aditua.
Zoriontasunaren Arduraduna
«sanscrit»ek «ezin hobeki eginda» esan nahi du. honakoa da bere jatorria: sam (osoki) eta krita (ekintza, lan).
Hori dela eta, sanscriten lehentasuna gure zerbitzu guztietan kalitate onena eskaintzea da.
Alemana, ingelesa, arabiera,...
Idazte lanak
Harremanak dira enpresen...
Enpresa baten sinesgarritasuna...
Copyright © 2017 sanscrit consult, s.l. | Lege-oharra | 2018-12-10T01:37:00 | https://www.sanscrit.net/eu/enpresa/lan-taldea | [
-1
] |
‘Sarekada prebentiboetan’ atxilotutako Maider Viso bilbotarrari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote | Branka
« “Itzali telebista Espainiako erregeari”
Olentzero eta Mari Domingi Bilboko auzoetatik ibiliko dira asteburu honetan »
‘Sarekada prebentiboetan’ atxilotutako Maider Viso bilbotarrari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote
2011/12/22 egilea Branka 2004. urtean hamar euskal herritar atxilotu zituzten ETArentzat kideak bilatzea egotzita. Atzo epaitu behar zituzten baina akordioa onartu zuten azkenik. Urte eta erdiko, bi urteko, eta hiru urte eta lau hileko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ondorioz, ez dute kartzelara joan behar izango.
Espainiako Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko eta hiru urte eta lau hilabete arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie 2004an ‘sarekada prebentiboetan’ atxilotutako hamar laguni, tartean Maider Viso bilbotarrari.
Atzo ziren epaitzekoak baina azkenean defentsaren eta fiskalaren arteko akordioa onartu dute auzipetuek eta, ondorioz, ez dute kartzelara joan behar izango.
Visori bi urteko espetxealdia ezarri diote Bizkaian ETArentzat kideak bilatzen zuen taldekoa izatea egotzita. Zigor bera jarri diote Igor Astibia iruindarrari, lan hori bera Nafarroako taldearentzat egiten zuela leporatuta. Bi urte preso egon ziren biak, beraz, ez dute kartzelatik igaro behar izango.
Ez dira kartzelara itzuliko
Akusatuetako lauri ETAren azpiegitura taldeko kide izatea eta ETArentzat kideak bilatzea egotzi diete. Hamarna urteko kartzela zigorrak eskatuak zituen, horregatik, lauentzat. Horietako biri, Ibon Urrestarazuri eta Alaitz Iturriotzi, hiru urte eta lau hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete, akusatuek eurek hala onartuta. Fiskalaren esanetan, Ibon Fernandez Iradirekin hainbat aldiz bildu zen bikotea, eta etxea utzi zioten, bertan ezkuta zedin. 2004ko azaroan atxilotu zituzten, eta hiru urte eta zortzi hilabetez izan zituzten preso biak behin-behinean, badaezpada hartutako neurri gisa. Beraz, auzitegiak ezarritako zigorra baino zigor handiagoa betea dute dagoeneko kartzelan, eta ez dute presondegira itzuli beharko.
Epaituetako beste sei lagunei urtebete eta sei hileko espetxe zigorrak ezarri dizkie auzitegiak: Patxi Cabo, Iban Medina, Koldo Lekuona, Gustavo Fernandez, Jon Duque eta Margari Eizagirreri, hain zuzen. ETAri laguntza ematea egotzi diete horiei guztiei, hala nola etxea edo autoa etakideren bati uztea, eta erakunde armatuarentzat informazioa biltzea. Fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eskatua zuen bakoitzarentzat. Auzitegiak ezarritako zigorrak bi urtetik beherakoak izanik, horiek ere ez dute espetxera joan beharko.
‘Sarekada prebentibo’ hartan atxilotu zituzten lagunak zein urte haietan jazotako beste operazioetan atzemandakoek inkomunikazio aldian tortura latzak jaso izana salatu zuten.
[2011/12/20] Presoak eta errefuxiatuak gogoan, Tomas Deunaren ospakizunean ere
[2011/12/20] Presoei elkartasuna erakutsiko diete Zorrotzan 24an eta 31n
[2011/12/19] “Ni ere joango naiz”
Politika-n argitaratua | Laburpen hitzak Albistea, Branka, euskal presoak, Maider Viso, sarekada prebentiboak | Utzi erantzun bat Comments RSS | 2017-06-25T12:01:09 | https://bilbobranka.wordpress.com/2011/12/22/sarekada-prebentiboetan-atxilotutako-maider-viso-bilbotarrari-bi-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote/ | [
-1
] |
Ibilbideen aurkezpena
2020/02/13 12:18:21
Zenbait hilabetez lanean aritu ondoren, era ofizialean esan dezakegu zein den 2020ko Itzulia Basque Countryren ibilbidea. Gaur, Eibarren, edizio honetako 6 etapak aurkeztu dira, Julian Eraso OCETAko lehendakaria bertan egonda. Dagoeneko badakigu zein izango diren Itzuliaren 60. edizioak izango dituen 897,9 kilometroak.
Duela urte batzuk egin zen bezala, banakako erlojuaren kontrako lehiaketa azken egunean izango da berriro. 2020ko Itzuliaren edizio honetan 18.844,7 m-ko goranzko desnibelari aurre egin beharko diote txirrindulariek. Edizio honek 20 mendate ditu: 4 lehen kategoriakoak, 7 bigarren kategoriakoak eta 9 hirugarren kategoriakoak. Mendiko maillota eskuratzeko borroka lehen jardunaldietan erabaki ahal izango da, orduan erabakiko baitira puntu gehienak. 5 etapatan banatutako 10 sprint izango dira maillot berdearen alde borrokatzeko giltza.
Lasterketan barrena zehaztuko dira irabazle izan daitezkeenak, baina azken etapara arte ez da jakingo nork eskuratuko duen txapela 2020an.
Etapak xehetasunez:
1. Etapa: Eibar – Arrate
2020ko Itzulia Apirilaren 6an hasiko da 160,2 kilometroko etapa lehiatuz. Ibilbidea motza baina gogorra ere izango da, Arrate iristen. 4.198,8 metroko desnibela duen irekitze-etapa hau Eibarren hasiko da eta gipuzkoako hiri berean amaituko da. Txirrindularien irteera 13:15-tan aurreikusita dago eta iritsiera 17:30-tan izango da.
- Natxitua 3. mailakoa 50,0 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %8-ko malda / 199 m-ko desnibela
- Milloi 3. Mailakoa: 103,5 Km-an: 3,5 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnivela
- Trabakua 3. Mailakoa: 119,0 Km-an: 3,3 km-ko luzera / %7,1-ko malda / 235 m-ko desnibela
- Karabieta 2. Mailakoa: 146,2 Km-an: 6,7 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 377 m-ko desnibela
- Usartza 1. Mailakoa: 158,4 Km-an: 4,5 km-ko luzera / %8,9-ko malda / 401 m-ko desnivela
- Sprinta Munitibar 83,7Km-an
- Sprinta Atxondo 134,9Km-an
2. Etapa: Amurrio – Ermualde
Apirilaren 7ko etapa 162,8 kilometrokoa da eta ibilbidea Amurrion hasiko da. Lasterkta 13:25-tan hasiko da eta Ermualden amaituko da 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek 2.303,4 metroko desnibela, lau mendate eta bi sprint ditu:
- Altube 3. mailakoa 14,9 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %7,3-ko malda / 182 m-ko desnibela
- Tejera 3. mailakoa 62,0 Km-an: 3,5 Km-ko luzera / %4,0-ko malda / 141 m-ko desnibela
- Malkuartu 2. mailakoa 153,1 Km-an: 2,5 Km-ko luzera / %6,7-ko malda / 168 m-ko desnibela
- Ermualde 1. mailakoa 162,8 Km-an: 3,1 Km-ko luzera / %11,1-ko malda / 340 m-ko desnibela
- Sprinta Zuazu Kuartango 97,5Km-an
- Sprinta Laudio 141,0Km-an
3. Etapa: Vitoria-Gasteiz – Ibardin
Apirilaren 8ko etapa edizioko luzeena eta 198,0 kilometrokoa da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 12:41-tan eta Ibardinen amaituko da 17:15 eta 17:45 bitartean. Etapa honek sei mendate, bi sprint eta 4.234,6 metroko desnibela izango ditu:
- Zuarrarrate 2. mailakoa 82,0 Km-an: 7,2 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 348 m-ko desnibela
- Uitzi 3. mailakoa 97,3 Km-an: 6,0 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 238 m-ko desnibela
- Usategieta 3. mailakoa 107,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %5,0-ko malda / 210 m-ko desnibela
- Aritzulegi 2. mailakoa 168,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %7,7-ko malda / 346 m-ko desnibela
- Agiña 2. mailakoa 176,9 Km-an: 4,7 km-ko luzera / %6,6-ko malda / 309 m-ko desnibela
- Ibardin 1. mailakoa 198,0 Km-an: 6,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 364 m-ko desnibela
- Sprinta Oiartzun 159,7Km-an
- Sprinta Bera 191,4Km-an
4. Etapa: Bera – Errenteria
Apirilaren 9an 175,8 kilometroko etapa lehiatuko da. Beran hasiko da 13:05-tan eta Errenterian amaituko da 17:17 eta 17:43 bitartean. Etapa honek 4.576,0 metroko desnivela, hiru mendate eta bi sprint ditu:
- Belate 2. mailakoa 36,7 Km-an: 11 km-ko luzera / %5,1-ko malda / 567 m-ko desnivela
- Saldias 3. mailakoa 65,0 Km-an: 4,4 km-ko luzera / %4,3-ko malda / 190 m-ko desnivela
- Erlaitz 1. mailakoa 162,5 Km-an: 7,4 km-ko luzera / %6,4-ko malda / 459 m-ko desnivela
- Sprinta Lezo 141,6Km-an
- Sprinta Oiartzun 172,4Km-an
5. Etapa: Errenteria – Sestao
Apirilaren 10eko etapa 180,0 kilometrokoa izango da. Etapa Errenterian hasiko da 12:59-tan eta Sestaon amaituko da 17:17 eta 17:44 bitartean. Etapa honek bi mendate eta bi sprint ditu:
- Areitio 3. mailakoa 82,6 Km-an: 2,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 134 m-ko desnivela
- La Reineta 2. mailakoa 157,4 Km-an: 6,4 km-ko luzera / %5,6-ko malda / 357 m-ko desnivela
- Sprinta Sestao 144,4Km-an
- Sprinta Santurtzi 175,1Km-an
6. Etapa: Bilbao – Bilbao
Apirilaren 11an, azken etapa, banako erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñan hasiko da 14:10-tan eta herri berean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean | 2020-02-20T06:12:53 | https://www.itzulia.eus/News/ibilbideen-aurkezpena | [
-1
] |
Beste bi espeleo-argazkilari jarraitzeko | AMURRIOKO ESPELEOLOGIA TALDEA
« Josu Granjaren “Sub terra” emanaldia
Bisita birtuala »
Beste bi espeleo-argazkilari jarraitzeko
19 marzo 2011 por Garikoitz Garcia
Viktor Lyagushkin (Ordynskaya kobazuloak)
Aste honetan, harriturik utzi naute Yahoon agertu diren Viktor Lyagushkin-en errrusiar Ordynskaya urperko kobazuloen argazkiak. Argazkiak liluragarriak dira. Kobazuloetan argazkiak ateratzea zaila da, eta gainera, aragazki on bat ateratzea zailagoa, ez dut pentsatu nahi ze gatza izan behar den urperko kobazulo batean horrelako argazki ederrak lortzea, zuek zer uzte duzue?
Carsten Peter (Hang Son Doong kobazuloa)
Viktorren argazkien aurretik, National Geographic-entzat Hang Son Doong kobazuloan(Vietnam), Carsten Peter-rek egindako argazkiak liluratu ninduten. Apunteak harteko ordua motel!!
Argazkiak bikainak dira baina kobazuloaren istoria ez da atzean geratzen. Kobazuloa mundura aurkeztu zen 2009-an. Aurretik, 1991-n, bertako artzain batek topatu zuen baina bertatik ateratzen ziren txistuez beldurturik, bere kokapena ezkutatu zuen. Ezin pentsa, barruan munduko kobazulorik handienetako bat zela.
Yahoon esaten dutenez, 6 kilometroko luzaera eta 200 metrotako (leku batzuetan 250) altuera du. | 2018-10-23T13:41:42 | https://espeleoamurrio.wordpress.com/2011/03/19/beste-bi-espeleo-argazkilari-jarraitzeko/ | [
-1
] |
Santa María de los Caballeros - Wikipedia, entziklopedia askea.
Pedro Chapinal Granado (PP)
40° 23′ 20″ N, 5° 27′ 06″ W / 40.388888888889°N,5.4516666666667°W / 40.388888888889; -5.4516666666667Koordenatuak: 40° 23′ 20″ N, 5° 27′ 06″ W / 40.388888888889°N,5.4516666666667°W / 40.388888888889; -5.4516666666667
Santa María de los Caballeros (Espainia)
Santa María de los Caballeros (Gaztela eta Leon)
79 bizt. (2015) -1
22,40 km2
233,3 bizt/km²
http://www.santamariadeloscaballeros.com/
Santa María de los Caballeros Ávilako udalerria da, Piedrahíta eskualdean dagoena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa María de los Caballeros
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Santa_María_de_los_Caballeros&oldid=7125787"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 22 urria 2019, 00:34. | 2019-11-19T18:29:55 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Mar%C3%ADa_de_los_Caballeros | [
-1
] |
Diagonala, Bartzelona. 2006 | Separata
Diagonala, Bartzelona. 2006
Bi urterako nindoan Bartzelonara ikasketak amaitzera. Iraila hasiera, egunak hasiak ziren laburtzen, eta Vibasako autobus kalamastra batean abiatu nintzen Donostiako autobus geltoki berdinki kalamastran. Alfajarin-eko ez-lekuan geldialdia, hurrengo urteetan erritual bilakatuko zena, taberna lizundua, txofer izerditsuak alkandorako goialdeko botoiak solte, paparra agerian, tabernariak zotza haginartean; gehiegizka esan daiteke Alfajarinetik igarotzen dena ez dela gehiago aurretik zena izango. Bidean aurrera egin eta auto-hilara luzeak Vilafranca aldean, asteburua igarotzera kostaldera (Sitges, Calafell, Vilanova i la Geltrú) joan diren bartzelonatarren itzuleraren ondorioz. Bidesareak bata bestearen atzetik. Portal de Barcelona-ra iristerako zangoak, bizkarra, besoak, gorputza seko uzkurtuta, eserleku deserosoan soina ezin ongi bermatu. Filmeren bat autobusean, Los lunes al sol agian; musika kanalean, berriz, Joaquin Sabinaren deskarteen diska. Aldats baten ostean agertuko da Diagonala, Bartzelonako gau-argiak palmondoek zatitzen duten abenida amaitezin batean. Ezker-eskuin unibertsitate eraikinak, aurreragoxeago Corte Inglesa. Aurrera egin beharrean, ordea, eskuinera egingo du autobusak, Sants-erantz.
Written by bsarasola Celosamente Gordearako testuak, Literatura atalean publikatua Tagged with Bartzelona,Diagonal,Diagonala,Hala Bedi
2013/01/06 - 19:54 derhitzot
Antzeko egoera bizitzea egokitu zaitu aurten. Low-cost hegaldien boom-a tarteko hala ere, Diagonaletik igaro gabe heltzen naiz Sants-era.
2013/01/06 - 20:02 bsarasola
Egia esan, testu ugari egin daitezke Bartzelonara iristeko moduekin. Alvia jarri aurreko gaueko treneko zurrunkak, San Sebastian egun guztia erdi lo igaroarazi zidatenak. Hondarribia-Bartzelona, Air Nostrumeko abionetak abioiak bainoago. Alvia modernoak elurretan utzi zuenekoa Donostia urtarrilaren 2 batez. Etxeko trasladoa egiteko adiskidearen furgoneta hartu nuenekoa, Monegroetako eguzkia gogor. Molist autobus batetako kristal bat hautsi zenekoa Zaragoza igarota eta bi orduz egon ginenekoa autopista bazterrean beste baten zain…
Sant Antoni, Bartzelona. 2009 | 2017-10-17T13:25:40 | https://separata.wordpress.com/2013/01/06/diagonala-bartzelona-2006/ | [
-1
] |
Damen Nike Freizeit Schuhe Nike Liberty Classic Cortez Epic Vachette-Hellbraun/Schwarz, Nike de 820279-200
Nike Liberty Classic Cortez Epic Damen Nike Freizeit Schuhe - Vachette-Hellbraun/Schwarz
Product code : SK6666167
Sie bewerten den Artikel: Nike Liberty Classic Cortez Epic Damen Nike Freizeit Schuhe - Vachette-Hellbraun/Schwarz | 2018-02-25T15:56:39 | http://www.furiousbeautymovie.com/nike-liberty-classic-cortez-epic-damen-nike-freizeit-schuhe-vachette-hellbraun-schwarz.html | [
-1
] |
Larnas - Wikipedia, entziklopedia askea.
Marc BOULAY (2014-2020)[1]
218 bizt. 2013[2] 127
44° 26′ 54″ N, 4° 35′ 57″ E / 44.448333333333°N,4.5991666666667°E / 44.448333333333; 4.5991666666667Koordenatuak: 44° 26′ 54″ N, 4° 35′ 57″ E / 44.448333333333°N,4.5991666666667°E / 44.448333333333; 4.5991666666667
Larnas (Frantzia)
Larnas Frantziako udalerri bat da Ardeche departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 218 biztanle zituen.
2007an Larnas udalerrian erroldatutako biztanleak 91 ziren. Familiak 28 ziren, horien artean 8 pertsona bakarrekoak ziren (8 bakarrik bizi ziren gizonak), 4 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 12 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 265 etxebizitza zeuden, 35 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 227 bigarren erresidentzia ziren eta 3 hutsik zeuden. 68 etxeak ziren eta 124 apartamentuak ziren. 35 etxebizitza nagusietatik 22 bere jabearen bizilekua ziren, 10 alokairuan okupaturik zeuden eta 3 doan lagata zeuden; 2 etxek gela bat zuten, 13 etxek hiru zituzten, 7 etxek lau zituzten eta 13 etxek bost zituzten. 27 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 15 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 19 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4]
Larnas udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [5].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 65 ziren, horien artean 50 aktiboak ziren eta 15 inaktiboak ziren. 50 pertsona aktiboetatik 42 lanean zeuden (24 gizon eta 18 emakume) eta 8 langabezian zeuden (3 gizon eta 5 emakume). 15 pertsona inaktiboetatik 4 erretiraturik zeuden, 4 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[6]
2007an zeuden 12 komertzioetatik, 1 eraikuntza enpresa zen, 3 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 4 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 3 zerbitzu enpresak ziren eta 1 administrazio publikoko enpresa zen.[7]
2000. urtean Larnas udalerrian 7 nekazaritza-ustiategi zeuden.
Saint-Montan (2,2 km)
Gras (4,7 km)
Valvignères (6,2 km)
Saint-Thomé (6,3 km)
Viviers (8,1 km)
Donzère (8,8 km)
Bourg-Saint-Andéol (9,3 km)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larnas (Frantsesez)Résumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Larnas&oldid=5306710"(e)tik eskuratuta Kategoria: Ardècheko udalerriakEzkutuko kategoriak: Pages using duplicate arguments in template callsWikidatako koordenatuak dituzten artikuluakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua
ᨅᨔ ᨕᨘᨁᨗCatalàCebuanoDeutschEnglishEspañolFrançaisMagyarItalianoLatinaLumbaartBahasa MelayuNederlandsOccitanPolskiPiemontèisPortuguêsRomânăРусскийSimple EnglishSlovenčinaSvenskaУкраїнськаاردوOʻzbekcha/ўзбекчаTiếng ViệtVolapükWinaray中文Bân-lâm-gú Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 11 otsaila 2016, 11:21. | 2016-05-05T16:25:50 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Larnas | [
-1
] |
ARABALARKamyonetFiat(200)Ford(125)Renault(58)Volkswagen(53)Citroen(38)Peugeot(36)Mitsubishi(31)Hyundai(30)Dacia(19)Isuzu(17)Iveco(17)Mercedes Benz(14)Kia(14)Opel(9)Nissan(6)Toyota(3)Bmc(2)Gaz(2)Ssngyong(2)Desoto(1)DFM(1)Mazda(1)Dodge(1)Skoda(1)Levent(1)Otoyol(1)Tarih1. İhale 2. İhaleİhale
Arabalar - Kamyonet - Bartın - Bartın
İller :Bartın İlçeler :Bartın Arabalar >Kamyonet >Bartın >Bartın >Toplam 0 kayıt listeleniyor. | 2016-12-09T12:11:27 | https://www.icraburada.com/icralik-kamyonet-bartin-bartin | [
-1
] |
Tifusa | Oiartzuarren Baitan
0:10:00 - 0:11:20 (1' 20'')
Gerra denboran hil ziren asko tifusarekin. Bere senarra ibiltzen zen gerrako eriak kanposantura eramaten eta tifusarekin hildakoak ere berak eramaten zituen. Lan horretarako lagunak ezin bilaturik ibiltzen zen, kutsatzeko beldurrarengatik.
- Gerran aurretik 'o ondorenin?
- Ez, ez, gerra dembun, gerra dembun.
- Gerra dembun.
-Gerra dembun. Eta eamateko...
Nola ibiltzen baizin gerrako enfermuk eamaten ne senarra 'ta, haik, haik enterratu zittuzten, haik. Haik ematen zittuzten kamposantoa. Bai. Bai, bai...! Zertikan arropa kambitu 'ta, arropak harrika bota[harrika bota:harrika bota] 'ta geo beste berriyak jarri 'ta, guria ibilli zen.
Bai, zertikan kutsu haundiya izaten baitu tifusek.
- Peligru erra ibilli zuten zue gizonak eta, e!
- Kutsatzeko, e!
- Haik eamateko 'ta...
- Haik eamateko 'ta bai, bai, bai. Biño eamateko launak eziñ billatuik ibilli zen guria. Arotzana zen guria, 'ta kajak beák itten zittuzten 'ta launak eamateko, kaja eamateko iñor eziñ harrapatuik baserritan. Jon nahi ez iñork 'e!
Saten... Guriak saten ziyoten: "bueno, biño ez 'zute kuidadoik! Zamazkizuten arropak, nik hala ingo ttit, 'ta zuek 'e bai. Utzi, ya betiko! Xar-xar batzuk jantzi, eta geo beste berriyak jantzi, eta garbittu ondo zeok, 'ta ez 'zute ezer 'e pasako!"
Saten ziyoten, 'ta ez zen ezer pasa! Guriak amakiñ bat enterratu zittun... | 2020-02-26T10:27:05 | http://www.oiartzuarrenbaitan.eus/node/4450 | [
-1
] |
Contentar al Opus, prioridad de la nueva consejería de Salud
Opusi atsegin ematea, Osasun kontseilaritza berriaren lehentasun
Osasunbidea 2019/09/25
Santos Indurain Osasun Kontseilari berriak eta Carlos Artundo zuzendari nagusiak egin dituzten lehen ekintzak Opus klinikari eta Nafarroako Medikuen Sindikatuari gustua emateko izan dira; horiexek biak dira, hain zuzen ere, oztoporik handiena Osasunbideak behar eta desio duen eraldaketara prozesurako.
LABek kezka handiz aztertu ditu Osasun kontseilari berriaren lehen ekintzak eta ekintza faltak. Alderdi sozialarekin lehen bilera Medikuen sindikatuarekin egin zuen, nahiz eta une horretan gatazka kolektiborik ez zegoen. Gainerako erakundeak bazter uztea nahikoa ez eta, politikagintzan eta gizarte-arloan izaera erreakzionarioa duenarekin bildu zen.
Bestalde, zuzendari nagusiak lehenengo irteera ofiziala egin zuen Opus Klinikako lehen transplantea egin zeneko 50. urteurrenera. Osasunbideak hainbat hamarkadatan ikusi du organo, ehunen eta odolaren kudeaketan eta garapenean nola eragin duen klinika horren esku-sartzeak. Gainera, Nafarroako Ospitale Guneko gerentea Alberto Lafuente izanen dela zehaztu da, CUNko medikua bera, eta horrek ekarriko du, itxuraz, Opusen aldeko lerrotzea eta Osasunbideko profesionalei mespretxua.
Ekintza eta gertaera horiek "adiskidetzailetzat" aukeztu dituzte, Nafarroako sektore erreakzionario eta kontserbadoreetarantz; sektore horiek, ordea, historian zehar, gure osasun publikoaren bideragarritasuna arriskuan jarri izan dute.
LABek kezka handia du legealdiaren hasiera honetan. Gure ustez, kontseilariak beste jarrera batzuk erakutsi beharko lituzke Osasunbideak behar duen eraldaketa gauzatzeko; alegia, ez luke tematu behar eraldaketa hori bera lortzeko trabarik handiena ordezkatzen duten erakundeekin adostasuna bilatzen.
Las primeras acciones que tanto la nueva consejera de Salud Santos Indurain como su Director General Carlos Artundo han protagonizado, han estado dirigidas a contentar a la clínica del Opus y al Sindicato Médico de Navarra, los mayores obstáculos a los que se enfrenta la transformación que tanto ansía y necesita Osasunbidea.
Desde LAB observamos con preocupación las primeras acciones y no-acciones de la nueva consejera de Salud. Su primera reunión con la parte social la hizo con el Sindicato Médico, a pesar de que en ese momento no había ningún conflicto colectivo en activo. Se olvidó del resto de organizaciones reuniéndose con la que tiene un claro carácter reaccionario en lo político y en lo social.
Por otro lado, el Director General de Salud realizó su primera salida oficial al 50 aniversario del primer transplante de la Clínica del Opus. Osasunbidea ha visto durante décadas cómo su potencial de desarrollo en la gestión de órganos, tejidos y sangre ha sido coartado por la injerencia de esa clínica. Además se “perfila” como gerente del Complejo Hospitalario de Navarra a Alberto Lafuente, médico de la CUN, con lo que ello conlleva de aparente cesión al Opus y de desprecio hacia los profesionales de Osasunbidea.
Las actuaciones anteriores nos las presentan como gestos “conciliadores” hacia los sectores reaccionarios y conservadores de Navarra; unos sectores que lo único que han hecho históricamente ha sido poner en peligro o parasitar la viabilidad de nuestra sanidad pública.
Desde LAB nos preocupa este inicio de legislatura. A nuestro entender la consejera debería mostrar otras actitudes para intentar llevar a cabo la transformación que necesita Osasunbidea, y no empeñarse en buscar el consenso con los entes que representan el mayor lastre para dicha transformación. | 2019-11-13T12:05:22 | http://infoadm.org/index.php/osasunbidealab/6211-contentar-al-opus-prioridad-de-la-nueva-consejeria-de-salud | [
-1
] |
PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA: 4 DBH PLASTIKA IKASTURTE BUKAERA
4 DBH PLASTIKA IKASTURTE BUKAERA
Prentsa digitala dela eta, ez dakizu zer den?
Lauaizeta ikastetxean ekoizturiko aldizkari digitala da. Maiatzak 25ean zero zenbakia aterako dugu. Irekia, zabala eta interesgarria. Denon artean eta guztiontzako egina. Lauaizetan egin eta mundura irekia. Beno, prentsa digitalean tira komikoa beharrezkoa da. Nork egin? 4DBHko Plastikakoak. Pentsatu eta marraztu....Hala ere, ikasle bakoitzak, ikasturte amaiera bere erara egokitu ahal izango du, hemen dituzue aukerak:
nork argitaratua PLASTIKA Lauaizeta ordua: 21:34
IPRENTSA SAREAN
CINEMAGRAPH Lauaizetan
IKASTOLA EGUNA 2011
IPRENTSA ALDIZKARI DIGITALA KALEAN
4 DBH INFOR: ZER BERRI?
MARIJERI ELKARRIZKETA LAUAIZETAKO PRENTSA DIGITALE... | 2017-08-24T06:47:18 | http://plastikalauaizeta.blogspot.com/2011/05/4-dbh-plastika-ikasturte-bukaera.html | [
-1
] |
GORROTXAK (12 UNIT.) - Rafa Gorrotxategi
> Produktuak>Gozogintza>GORROTXAK (12 UNIT.)
GORROTXAK (12 UNIT.)
15,90 € BEZa barne
GORRINGO ETA ALMENDRADUN PASTELTXOAK
12 uni. / 360 g.
Artisau pasteltxo goxo eta samur hauek, bereziki aukeratutako osagaiekin egiten ditugu, almendra krema, azukrea eta mol gorringoa.
ALMENDRA (% 45), ARRAUTZA, azukrea, glukosa jarabea, egonkortzailea: sorbitola, arto-fekula, gatza, kontserbatzailea: azido sorbikoa.
GLUTENIK GABE.
25 ºC-tik behera mantendu.
GORROTXAK (6 UNIT.)
TOLOSAKO TEILAK ETA...
ALMENDRAZKO TEILAK
TEILA MIXTOAK
TOLOSAKO ZIGARROTXOAK
KARAMELUZKO...
LARANJARAZKO...
GURINEZKO PASTA FINAK
GURINEZKO ETA... | 2020-07-06T06:45:16 | https://rafagorrotxategi.eus/denda/index.php?id_product=5&controller=product&id_lang=3&id_lang=3 | [
-1
] |
Gaixotasun berriak ekarriko ditu mende berriak | Consumer
Gaixotasun berriak ekarriko ditu mende berriak
arabera: Asteartea, 2001eko otsailaren 20a
Material terapeutikoa garraiatzeko, gaixotasun, txerto genetiko eta jangarri edo taxi “birikoak” modu goiztiarrean prebenitzeko teknika berriak izango dira XXI. mendeko medikuntzaren berrikuntza batzuk. Aditu batzuek diotenez, gizakia 120 urte izatera irits daiteke. Hala ere, aurrerapen horiek guztiek ez dute saihestuko gaixotasun infekzioso berriak agertzea, hala nola tuberkulosia edo malaria, berriro ere atzera egiten ari zirela uste baitzuten.
Afrikan kalte suntsitzailea eragiten ari den gaixotasun berrien prototipo gisa aurkeztu da Hiesa. Txerto eraginkor bat lortzeko bidean, formula bat lortu da, eta, tximinoetan inokulatu denez, GIBak eragindako animalia gaixoen erantzun immunea indartzen du. Estatu Batuetako ikertzaileek aurkitu zuten birusak ezkutuko egoera bat bereganatu zuela eta tximua ez zela hil.
Beste aurrerapen bat da terapia genikoan oinarritutako lehen probak eta “taxi” gisa birak erabiltzea giza organismoko hainbat eremu ezaugarri terapapeutikoekin garraiatzeko, itxaropen asko zifratu dira. Ingeniaritza genetikoko tekniken bidez, bere karga infekzio-kargaz gabetuta, zelula barneko parasito horiek bitarteko bikainak dira, minbiziari, HIESari edo fibrosi kistikoari aurre egiteko. Hala ere, orain arte dauden ikasketak fase klinikoan edo aurreklinikoan daude.
Iraultza genomikoaren fruituak laster iritsiko balira, medikuntzari aplikatutako irudi-teknika berriek erraldoi-urratsak egingo dituzte. Erresonantzia Magnetikoa (EM), Positroien Igorpenen Tomografia (PET), Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA), nanoteknologia, robotika eta bestelako eskanerrak, mina diagnostikatzeko edozein sendagileren ametsa beteko dute, lehen sintomak agertu baino lehen ere.
gaixotasunak hies nuevo siglo-eu | 2020-08-12T16:26:46 | https://www.consumer.es/eu/salud-eu/gaixotasun-berriak-ekarriko-ditu-mende-berriak.html | [
-1
] |
Sexting - Nerabeen joera arriskutsua
Sexting - joera arriskutsua da Sexualitatea eta Ilustrazioa
Sextingek kaltetutakoen mehatxu larria izan daiteke
Amaierako ondorioak - ez azpimarratu sexting!
Sexting terminoa sexuaren eta testuinguruaren hitzak dira, hurrenez hurren, eta WhatsApp edo Facebook bezalako sare sozialen bidez eduki erotiko hedatzea barne hartzen du. Zentzu zabalagoan, sexting-ek ere argitaratu eta partekatzen ditu argazkiak zalantzazko planteamenduetan eta zati pribatuetan.
Gazteen joera hau oso zalantzazkoa da orain, argazkiak igorritan edo kargatutakoak okerreko eskuetan erortzen direlako.
Online Trend Sexting - The Striptease Virtual
Ez da oso ohikoa, lagunek edo beste edozein pertsonek osatutako irudiak guneak pornografikoetan bukatzen dira, hornitzaileek baimen pertsonala erabiltzen dute.
Funtsean, eduki intimo batera bidaltzen den edozein mezu arriskutsua da arriskua, une horretatik oso kaltegarriak direlako eta jada retransmission potentzialak ez dituztelako kontrolatzen.
Zergatik da jende gazteena hain ezaguna den sexting?
Batez ere nerabezarora nerabezaroa beste kideekin zerbait frogatzeko joera izaten dute. Sarritan, edukia erotikoa lagunen artean bidaltzen da, haien gorputzaren bertuteak erakusteko eta horiek goraipatzeko.
Horrela, gazteek beren autoestimua areagotzen dute eta, beraz, sexting onuragarria da. Horrez gain, edukia erotikoa bidaltzen da batez ere harremanak bazkide bere maitasuna eta sexu arousal erakusteko.
Jakina, sextingek erabiltzaileei arrisku batzuk planteatzen dizkie, gazteak batez ere. Ezagutzen duzunez, harremanek ez dute luzaro iraungo adin honetan eta, beraz, alderdi batek beste batek presioa egiteko erabiltzen du. Testuinguru horretan, argazkien argitalpena sarritan mehatxupean dago, batez ere sare sozialetan, esate baterako, Facebook edo Twitter.
Ondorioa - Kontuz, zeuk zeuk agerian uzten duzun tokian!
Baina nahigabe ere edukiak bidaltzeko etorri daiteke, Whatsapp mezua, esate baterako, ustekabean hainbat pertsona bidali bada. Horrez gain, jasotako argazkiak sarritan gordetzen dira automatikoki, eta horrelako egoerara irits daiteke bere galeria erakusteko hirugarren pertsonaien irudi intimoak erakusteko.
Pertsona txikien irudien biluzik edukitzea, beraz, mehatxu larria da, haurraren pornografia kasu gisa dagoeneko.
Nola babes ditzakezu arriskuetatik ateratako edo hartzailearengandik ahalik eta urrunena babesteko?
Igorlea erotiko edukiak kontrol handiagoa igortzen hasi aurretik. Hartzailea lineara bi aldiz begiratu beharko zenituzke eta telefonoaren ezarpenei arreta jarri.
Adibidez, irudiak Facebookera igotzean, ikusleak zehaztu egin daiteke. Horrez gain, intimalsek ez luke aurpegia edo ezaugarri bereziak erakutsi behar, biktimaren arabera banaketa batean kaltetu ez dadin. Sexting biluzik jasotzen badituzu, argazki bat ezabatu beharko zenuke lehendik dagoen erakargarritasuna izan arren.
Neurri horren bidez jada ez dago edukia pornografiko (haurraren) edukia eta, beraz, behin betiko segurua da. Gainera, nahigabeko argitalpenaren arriskua adiskideen edo galeren bidez telefonoaren erabilera okerra gertatuz gero.
Sexting gazte askoren ustez gazteek erabiltzen dute, nahigabeko hedapenaren arriskua areagotzen baitu. Jakina, nerabe gisa, litekeena da lagunek presioa egitea eta, beraz, peer-presioaren argazkiak intimoak bidaltzea.
Hala eta guztiz ere, inork ez du webgune pornografikoetan agertu nahi bere baimenik gabe, eta, beraz, literalki biluzik milioika pertsonaren aurrean.
Horregatik, garrantzitsua da gutxienez sexting-aren arriskuak behatzea eta dagokion neurriak hartzea. Beti arretaz bidali behar dizkizu argazkiak bidaltzen dizkizunengan eta Smartphone ezarpenek ustekabean ez badituzte automatikoki, kontaktu guztiak hartzaile gisa zerrendatzen dituzte. Bereziki gomendagarria da ezezaguna eta ez aurpegia eta beste ezaugarri tipiko batzuk erotiko edukia bidaltzea.
Azkenean, beti dago mehatxua, beraz, gutxienez gazteen joera horren beharra zalantzan jarri beharko zenuke.
Masturbazioa | Ilustrazioaren | 2018-11-15T04:33:28 | https://malvorlagen-seite.de/eu/sexting/ | [
-1
] |
Nafarroako ikastetxeak musikaz blai! — Gaztezulo
Nafarroako ikastetxeak musikaz blai!
Nafarroako ikastetxeak musikaz blai! 'Musikariak ikastetxeetan' ekimenari esker, 23 musikarik emanaldiak egingo dituzte Nafarroako 37 zentrotan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-ikastetxeak-musikaz-blai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-ikastetxeak-musikaz-blai/@@download/image/Musikariakikastetxeetan2B.jpg
'Musikariak ikastetxeetan' ekimenari esker, 23 musikarik emanaldiak egingo dituzte Nafarroako 37 zentrotan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat.
Musika gazteek euskaraz gehien kontsumitzen duten kultur produktua dela jakinik, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak programa bat antolatu du hizkuntzaren eta kulturaren transmisioa bultzatzeko: Musikariak Ikastetxeetan. Urriaren 26an hasita eta abendura bitartean, 23 musikarik emanaldiak egingo dituzte Nafarroako 37 zentrotan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat. Kontzertu txiki bat eskaintzeaz gain, sortzaileak euskal kulturaren inguruan mintzatuko zaizkie gazteei.
Amorante, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Inun, Jon Basaguren, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Keu Agirretxea, La Basu, Maria Rivero, Mikel Markez, Olatz Salvador, Miren Narbaiza, Patxi Bidart, Pelax, Petti, Rafa Rueda, Tristan Murgi, Xabi San Sebastian eta Zuriñe Hidalgo dira zikloan parte hartuko duten musikariak. Beren ardura izango da entzule gazteenekin konektatu eta euskal musikaren mundua hurbiltzea. Zorte pixka batekin, lehen hartu-eman horietatik zale berriak sortuko dira! | 2019-10-21T13:17:30 | https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-ikastetxeak-musikaz-blai | [
-1
] |
IKA Barañain euskaltegia - Lege oharra
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.ikaeuskaltegiak.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Helbide elektronikoa: [email protected]
www.ikaeuskaltegiak.eus, hain zuzen, IKA Euskaltegien jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
IKA Euskaltegiek ahalegin handia egiten dute web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. IKA Euskaltegiek espresuki uko egiten diote web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. www.ikaeuskaltegiak.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. IKA Euskaltegiek ez dute bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
www.ikaeuskaltegiak.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, IKA Euskaltegiek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.
IKA Euskaltegiek erabiltzaileari gogorarazi nahi diote noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 945 154 341 Edo, bestela, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.ikaeuskaltegiak.eus-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. | 2019-06-20T11:47:44 | https://baranain.ikaeuskaltegiak.eus/euskara/lege-oharra | [
-1
] |
Eraldaketa digitala eta negozio eredu berriak aztergai — TUlankide MONDRAGON
2020-01-20T11:31:29+01:00
Gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea aldaketa nabarmena eragiten ari da gure bizitzeko eta harremanak izateko moduan. Horrek enpresei ere eragiten die, eta negozio eredu disruptibo berriak sortzen dira, jada finkatuta zeuden enpresak goizetik gauera arriskuak jartzen dituztenak.
Saioa DOCs egitasmoaren esparruan garatuko da, eta bere oinarrian gure lurraldeko enpresa industrialen lehiakortasuna hobetzeko beharra dago.
Aukerak eta mehatxuak abiadura handian nahasten dira gure negozio eredua teknologiaren argitan erakusten dugunean, eta, zehazki, teknologiak eragiten dituen aldaketa kulturalei dagokienez, izan ere, komunikatu, ezagutza transferitu, kontsumitzeko eta ekoizteko prozesuak aldatu egiten dira.
Espazio digitaletan oinarritutako negozio eredu berriak, bezeroagana orientatuak edo zentratuak, enpresaren kulturaren aurrerabidea ekonomia digitalerantz eramateko apustua indartuz, datu kritikoak jasotzeko, informazioa denbora errealean prozesatzeko, patroiak identifikatzeko eta, horren arabera, erantzuteko.
Helburua da gure enpresen artean lankidetza maila handiagoak lortzea, merkatu edo bezero berrietan sartzeko edo teknologia berriak eskuratzeko, gure neurri txikiaren edo askotan jarduten dugun merkatu helduen ondorioz sortzen diren arazoei aurre egiteko.
Saioa Mondragon Unibertsitateko Telematika arloko koordinatzaile Jesus Lizarragak zuzenduko du. | 2020-01-20T10:31:29 | https://www.tulankide.com/eu/eraldaketa-digitala-eta-negozio-eredu-berriak-aztergai | [
-1
] |
'Ezki bat babestu nahi dut' kanpaina abiarazi dute Artiako Lagunek : Bidasoko Hitza
'Ezki bat babestu nahi dut' kanpaina abiarazi dute Artiako Lagunek
Talde, enpresa txiki eta elkarteak inplikatu nahi dituzte, Juan Thalamas Labandibar kaleko 47 zuhaitzak babestu ditzaten.
Artiako Lagunak taldeak 109 zuhaitzen mozketa salatu du.
Artiako Lagunek etxetik ere borrokan jarraitzen dute. Joan den martxoan udalak Juan Thalamas Labandibar kaleko 47 ezkiren mozketa gelditu bazuen, larrialdi egoeraren ostean zuhaitzek arriskuan jarraituko dutela salatu dute berriro ere. Horregatik, mozketa behin betiko ekiditeko asmoz, talde, enpresa txiki eta elkarteak inplikatu nahi ditu elkarteak, ezkien babes kanpaina batekin.
Ezki bat babestu nahi dut kanpainarekin hasi berri dira jada. Hellbide honetara idatziz, ‘ezki bat babestu nahi dut’ mezuarekin, elkarteak babeserako beharrezkoa jasoko du. Eskaerari erantzunez, Artiako Lagunek konpromisoa hartu dute denei ezkiaren zenbakiarekin batera babes ziurtagiria eskuragarri jartzeko. Bide batez, Irungo Udalak ezki hori zaindu eta mantentzeko ekintza «zehazki eta objektibotasunez» egiten dela ziurtatuko dute elkarteko kideek.
Era berean, bigarren txosten «objektibo eta zehatzagoa» eskatu diote udalari Artiako Lagunek, «Berdeguneen eta Zuhaiztien Plan Zuzentzailean eta Irungo Jasangarritasunaren aldeko II. Ekintza Planean (2015/2025) deskribatzen diren berdegune eta zuhaiztiei buruz Udalak Irungo herritarrekin dituen konpomisoak bete ditzan». Horretarako, Change.org plataforma hau baliatzen ari dira, herritarren babesa jasotzeko.
Erlazionatutako edukiaUdalak bertan behera utzi du 47 zuhaitzen mozketaIa 1.200 sinadura lortu dituzte Artiako lagunek | 2020-06-05T19:39:12 | https://bidasoa.hitza.eus/2020/04/06/ezki-bat-babestu-nahi-dut-kanpaina-abiarazi-dute-artiako-lagunek/ | [
-1
] |
Epaileak Berriobeitiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz - - euskalerriairratia.eus
adm.euskaraz.taldea 2020-05-24 12:23 | 2020-07-06T04:25:17 | https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/administrazioaneuskaraz/1590315816074-epaileak-berriobeitiko-udalari-hizkuntz-profileko-lanpostuak-zehazteko-ahalmena-kendu-dio-botereen-banaketa-berriz-urratuz | [
-1
] |
Espainiako Estatuko aparatu judizialak bururaino eramango du Rafa Diezen kontrako burugabekeria
2017/11/23 :: 2:39
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA "Bateragune Auzia" Espainiako Estatuko aparatu judizialak bururaino eramango du Rafa Diezen kontrako burugabekeria
2017/07/14 Euskal Herria - "Bateragune Auzia"
Rafa Diezen irudia, LABen 9. Biltzar Nagusian.
Auzitegi Gorenak hala inposatuta, LABen Idazkari Nagusi ohi Rafa Diezek oso-osorik bete beharko du bere jarduera politiko eta sindikalen ondorioz ezarritako zigor bidegabea. Bi ziren Rafa Diezen espetxeratzearen atzean zeuden arrazoiak. Alde batetik, Estatuko botereek independentismoaren aurka ezarritako salbuespen egoeraren ondorio bat gehiago izan zen. Baina gainera, Rafa eta beste hainbat atxilotzeko burututako Bateragune operazioak Ezker Abertzalearen estrategia aldaketa oztopatzeko helburua zuen. Honela, argi eta garbi geratu zen Estatuak nahiago zuela independentismoa zokoratuta mantenduko lukeen bortizkeria eskenatoki bat, Herri baten borondatearen eta borondate hori ukatzen duen Estatuaren arteko konfrontazio politikoa baino.
ETAk alde bakarrez borroka armatua bertan behera utzi zuenetik sei urte igaro direnean, eta euskal jendartearen nahiz instituzioen ekimenez Estatuak desiratzen ez duen armagabetzea eman denean, azken hau Euskal Herriaren aurkako salbuespen neurrietan tematzen ari da. Antzeko gatazkak eta are latzagoak pairatu dituzten herrialdeetan justizia trantsizionalaz, presoen askapen progresiboaz edota biktima guztien erreparazioaz mintzatzen diren bitartean, Estatuak bere politika errepresiboari eutsi eta, Altsasukoa bezalako kasuetan, areagotzea erabaki du.
Egoera honen aurrean, LABek berriro ere Rafa Diezen askatasuna aldarrikatzen du, baita euskal preso guztien berehalako Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten horien askatasuna nahiz salbuespen egoeraren behin betiko amaiera ere. | 2017-11-23T01:45:58 | http://www.lab.eus/eu/euskal-herria/42-qbateragune-auziaq/6480-espainiako-estatuko-aparatu-judizialak-bururaino-eramango-du-rafa-diezen-kontrako-burugabekeria | [
-1
] |
Hipodromoko errepidea hobetzeko beharraz ohartarazi du EH Bilduk - Lasarte-oria - Txintxarri.eus
Hipodromoko errepidea hobetzeko beharraz ohartarazi du EH Bilduk
Txintxarri 2019-03-07 18:30
Alderdiak salatu du Landaberri ikastola herriarekin lotzen duen errepidearen "egoera kaskarra". Mozio bat aurkeztuko du datorren udalbatzarrean, asteartean, Donostiako eta Lasarte-Oriako udalei eskatzeko beharrezkoak diren lanak egin ditzaten.
Hipodromoko zubitik aurrera Landaberri ikastolara doan errepidea ez dago Lasarte-Oriako lurretan, baina herritarrentzako garrantzi handia du. Ez bakarrik pertsona askok aisialdirako erabiltzen dutelako, bizikletaz edo oinez paseoak emateko. Herria eta Lehen Hezkuntzako Landaberri ikastola lotzen ditu; LH3-LH6 arteko haurren zentroa da. Haatik, errepidea ez dago egoera onean. Estua da, toki askotan bi autok ezin dute elkar gurutzatu, eta zuloak ditu. Arazoari heldu nahi dio EH Bilduk, eta konponbidea proposatzeko prentsa agerraldia egin du. Datorren astearteko udalbatzarrean aurkeztuko duen mozioa azaldu du. Ondokoa eskatuko dute: Donostiako Udalari, Hipodromoko atzeko errepidea konpontzeko; udal gobernuari, Landaberriko ikastolako aldapan beharrezko lanak egiteko; eta Hezkuntzako Delegaritzari, jangela zerbitzua jartzeko.
Korapilotsua da arazoa, hainbat erakunde nahasten dituelako. Alde batetik, Donostiako lurretan dago Hipodromotik ikastolarako errepidea, eta, hortaz, hari dagozkio mantentze lanak. Bestetik, bidegurutzetik ikastolarako aldapa Lasarte-Oriako eskumenen barruan dago. Eta, azkenik, zentroaz Hezkuntza saila arduratzen da.
31 joan-etorri egunean
Pablo Barrio eta Leire Elizegi bozeramaileek emandakoak dira datuak: umeek bi joan-etorri egin behar dituzte egunean; bete-beteta dauden autobusek, guztira 31. "Arriskuak begibistakoak dira". Baina arazoa ez da bukatzen ikastolako bidegurutzean. "Sarbidetik gorako aldaparen egoera ez da hobea. Autobusek eta autoek arazoak izaten dituzte askotan sarrera-irteeretan. Gainera, aldaparen hainbat zatitan lur jausiak sortzeko moduko pitzadurak ireki dira galtzadan", esan du Elizegik.
Bestalde, joan-etorriak areagotu egiten dira ikastolaren beraren gabeziengatik. Izan ere, ez du jangela zerbitzua eskaintzen, eta bazkalorduan gaztetxoak herrira itzultzera behartzen ditu. "Arriskuez aparte, joan-etorri ugariek umeengan nekea eragiten dute, eta denbora galtze handia da". | 2019-05-26T10:58:35 | https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1551980435589-hipodromoko-errepidea-hobetzeko-beharraz-ohartarazi-du-eh-bilduk | [
-1
] |
Eider Eibarrek BERRIAren azala diseinatu du | Euskal Herria | Berria.info
Astelehena, 2013ko maiatzak 20 - 06:06
Eider Eibarrek BERRIAren azala diseinatu du
Andoaingo erredakzioan aritu da lanean, 'Zure ziztada behar dugu' kanpainarekin bat eginda. Lehengo igandean Antton Olariagak egin zuen azala.
Berria.info 2012-06-17 - 00:00:46
Nola egin diru ekarpena?
Zure ziztada behar dugu kanpainarekin bat eginez hilaren 10ean Antton Olariagak egin zuen BERRIAren azalaren diseinua, eta orain Eider Eibarren txanda izan da. Andoaingo erredakzioan aritu zen larunbatean lanean, igandeko azala egiten.
Hurrengo bi igandetan ere etorriko da kazetaren azala itxuraldatuta, Zaldieroaren eta Idoia Beratarbideren bidez.
Ibilbide luzeko ilustratzaileak dira laurak, eta BERRIAren irakurleentzat aski ezagunak. Zakilixut pertsonaiaren aita da Olariaga. Haur literaturako ilustratzaile gisa egin ditu urratsak Eibarrek, eta laster Mantangorri gehigarriko gastronomia orriak apainduko ditu. Umore zertzeladaz betetzen du iritzi saila egunero Zaldieroak, De Rerum Natura komiki zintarekin. Eta igandeko azken orriko elkarrizketetako protagonisten marrazkiak Beratarbidek egiten ditu.
Zure ziztada behar dugu kanpaina bigarren fasean da, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua. Dagoeneko hiru mila erdietsi ditu. Gehien... | 2013-05-20T04:06:06 | http://www.berria.info/albisteak/66620/eider_eibarrek_berriaren_gaurko_azala_diseinatu_du.htm | [
-1
] |
KIOMI-Damen Bekleidung Billig , KIOMI-Damen Bekleidung Kaufhaus, KIOMI-Damen Bekleidung Online Kaufen - Jetzt zum Dauertiefpreis bestellen
kiomi blazer total eclispe damen bekleidung ,kiomi lederjacke,Großhandel
kiomi bomberjacke blue damen bekleidung jacken bomberjacken ,kiomi bag,bestellen
kiomi freizeitkleid navy/white damen bekleidung kleider ,kiomi high heel...
kiomi freizeitkleid red damen bekleidung kleider ,kiomi bomberjacke,outlet...
kiomi jeans skinny fit peach blush damen bekleidung ,kiomi winterjacke,Geschäft
kiomi maxikleid blue damen bekleidung kleider maxikleider ,schuhe kiomi,Der...
kiomi jeans skinny fit black damen bekleidung ,kiomi kurzmantel,billig outlet...
kiomi leichte jacke black damen bekleidung jacken online bestellen,kiomi schuhe...
kiomi freizeitkleid ochre damen bekleidung kleider ,kiomi uhren,outlet online
kiomi hemdbluse white damen bekleidung blusen hemdblusen ,jeanskleid...
kiomi bluse black damen bekleidung blusen angebote,kiomi stiefel,Schönes
kiomi bluse blue/offwhite damen bekleidung blusen ,kiomi germany,Authentische
kiomi freizeitkleid red damen bekleidung kleider sale online shop,taschen von...
kiomi freizeitkleid rose damen bekleidung kleider ,kiomi keilsandalette,Online...
kiomi jerseykleid black/white damen bekleidung kleider ,kiomi make up,Der...
kiomi stoffhose rose damen bekleidung hosen stoffhosen ,kiomi kleid... | 2017-11-25T03:44:03 | http://www.algallo.de/damen-bekleidung-c-5_259.html | [
-1
] |
About: Joomla!
Joomla! edukiak kudeatzeko sistema(EKS) bat da. Kode irekikoa da, PHP programazio lengoaia erabiltzen du eta GPL lizentziapean dago. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliz, Internet eta intranet-etan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baditu Joomla!-k: orriak cachean gorde errendimendu hobea lortzeko, web indexazioa, RSS, orrialdeak inprimatzeko aukera, flash-ak notiziekin, blog-ak, foroak, inkestak, ordutegiak, web guneetan bilaketak, lenguaiaren internazionazioa. Kudeatzeko sistema honen izenak bere esanahia badu, “denok batera” , hain zuzen ere. 2005eko Irailaren 16an argitaratu zen Joomla!-ren lehen bertsioa (Joomla! 1.0.0). Bertsio hau Mambo 4.5.2.3 bertsioaren hobekuntza izan zen, seguritate eta erroreen kontrako arloetan hainbat aldaketa izanik. Orain, Joomla! 1.5b bertsioa dugu, berau GPL eta PHP 5 lengoiarekin sortua. (eu)
wiki-commons:Special:FilePath/Joomla!-Logo.svg?width=300
http://hackinbadakigu.net/index.php?option=com_content&view=article&id=15:joomlakafeko-balorazioa&catid=1:vloga&Itemid=2
http://joomlacode.org/gf/project/euskara/frs/
http://joomlaeuskaraz.org/
http://lists.hackinbadakigu.net/listinfo.cgi/joomlaeuskaraz-hackinbadakigu.net
http://video.google.es/videoplay?docid=-7902861205420159648
http://www.joomlaeuskaraz.org/
http://www.youtube.com/watch?v=Y_D1YaDWrLM
http://extensions.joomla.com
http://www.extensions.joomla.com
http://www.templates-for-joomla.com
4932467 (xsd:integer)
JoomlaAdministrator.jpg
Joomla!-Logo.svg
dbpedia-eu:Edukiak_kudeatzeko_sistema
category-eu:Edukiak_kudeatzeko_sistemak
Joomla! edukiak kudeatzeko sistema(EKS) bat da. Kode irekikoa da, PHP programazio lengoaia erabiltzen du eta GPL lizentziapean dago. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliz, Internet eta intranet-etan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baditu Joomla!-k: orriak cachean gorde errendimendu hobea lortzeko, web indexazioa, RSS, orrialdeak inprimatzeko aukera, flash-ak notiziekin, blog-ak, foroak, inkestak, ordutegiak, web guneetan bilaketak, lenguaiaren internazionazioa. Kudeatzeko sistema honen izenak bere esanahia badu, “denok batera” , hain zuzen ere. (eu)
Joomla! (eu)
dbr:Joomla!
wikidata:Joomla!
dbpedia-de:Joomla!
dbpedia-el:Joomla!
dbpedia-es:Joomla!
dbpedia-it:Joomla!
dbpedia-ko:Joomla!
dbpedia-nl:Joomla!
dbpedia-pl:Joomla!
dbpedia-pt:Joomla!
dbpedia-wikidata:Joomla!
wikipedia-eu:Joomla!?oldid=4932467
wiki-commons:Special:FilePath/Joomla!-Logo.svg
wikipedia-eu:Joomla!
dbpedia-eu:Joomla | 2020-07-10T23:04:10 | https://eu.dbpedia.org/page/Joomla! | [
-1
] |
Musikazuzenean agenda Saia Gøait (Diska aurkezpena)
Saia Gøait (Diska aurkezpena)
Irailaren 13 gauean Saia Goait taldearen diska berriaren aurkeztuko da Mutrikuko Beheko Plazan. | 2019-09-18T04:29:25 | http://www.musikazuzenean.com/e33304/saia-gait-diska-aurkezpena | [
-1
] |
Orion herri galdeketa sustatuko duen taldea aurkeztuko da gaur . diariovasco.com
Orion herri galdeketa sustatuko duen taldea aurkeztuko da gaur
Orioko Gure Esku Dago herri ekimena lanean aritu da erabakitzeko eskubidearen alde eta orain erabakia aldarrikatzetik herritarrei hitza ematera pasa nahi da.
Horrela, datorren udaberrian, Orion herri galdeketa egin nahi da eskualdeko beste hainbat udalerrirekin batera. Ekimena aurrera eramateko, Baliza elkartea sortu da eta gaur, asteazkenean, egingo dute jendaurreko aurkezpena, 19:00etan Salatxo aretoan; bertan izango dira, ekimena babesten duten herriko elkarte nahiz elkarteetako ordezkariak eta norbanakoak ere. Ekimenarekin bat egiten duten guztiei dei egiten zaie gaurko agerraldian parte har dezaten.
Nafar Auñamediak, irailean asteburuko ibilaldia prest | 2017-08-22T03:25:52 | http://www.diariovasco.com/costa-urola/201611/23/orion-herri-galdeketa-sustatuko-20161123001145-v.html | [
-1
] |
SB+harrobira! | Hernani Erabaki
Aurrekontu parte hartzaileak
Faseak 2020
Proposamenak egin 2020
Proposamenak lehenetsi 2020
Proposamenak baloratu 2020
Bozkatu eta erabaki 2020
Proposamenen jarraipena
Sormen Gunea definitzeko prozesua
Turismo Estrategia
Herriko parke bat estaltzea
Parke estalia. Bozketa eta aukeraketa
Parke estalia. Ideia lehiaketa
Parke estalia. Emaitza
Izena aukeratu
Aurrekontu parte-hartzaileak urtez-urte
Aurrekontu parte hartzaileak 2019
Proposamenak egin 2019
Proposamenak lehenetsi 2019
Proposamenak baloratu 2019
Bozkatu eta erabaki 2019
2019ko aurrekontuetarako bozketa
Aurrekontu parte hartzaileak 2018
Proposamenak egin 2018
Proposamenak lehenetsi 2018
Proposamenak baloratu 2018
Bozkatu eta erabaki 2018
Aurrekontu parte hartzaileak 2017
2017ko aurrekonturako aukeratutako proposamenak
2017ko aurrekontutarako azken emaitzak
Proposamenak egin
Proposamenen balorazioa
Proposamenak lehenetsi
Proposamenen hautaketa eta erabakia
2016ko aurrekontu parte hartzaileak
Aurrekontu parte hartzaileak >Faseak 2020 >>Proposamenak egin 2020 >>Proposamenak lehenetsi 2020 >>Proposamenak baloratu 2020 >>Bozkatu eta erabaki 2020 >Proposamenen jarraipena >Egutegia Sormen Gunea definitzeko prozesua Egindako prozesuak >Turismo Estrategia >>Turismo estrategia: diagnostikoa >>Turismo estrategia: bisio estrategikoa >>Turismo estrategia: sentsibilizazio kanpaina >SB+harrobira! >>Egutegia >Herriko parke bat estaltzea >>Parke estalia. Bozketa eta aukeraketa >>Parke estalia. Ideia lehiaketa >>Parke estalia. Emaitza >Bizi kultura hernanin >Emakumeen etxea >>Faseak >>>Erein >>>Ernatu >>>Hazi >>>Loratu >>>Bildu >>>Gozatu >>>Izena aukeratu >Aurrekontu parte-hartzaileak urtez-urte >>Aurrekontu parte hartzaileak 2019 >>>Proposamenak egin 2019 >>>Proposamenak lehenetsi 2019 >>>Proposamenak baloratu 2019 >>>Bozkatu eta erabaki 2019 >>>2019ko aurrekontuetarako bozketa >>Aurrekontu parte hartzaileak 2018 >>>Proposamenak egin 2018 >>>Proposamenak lehenetsi 2018 >>>Proposamenak baloratu 2018 >>>Bozkatu eta erabaki 2018 >>>Azken emaitza >>Aurrekontu parte hartzaileak 2017 >>>2017ko aurrekonturako aukeratutako proposamenak >>>2017ko aurrekontutarako azken emaitzak >>>Faseak >>>>Proposamenak egin >>>>Proposamenen balorazioa >>>>Proposamenak lehenetsi >>>>Proposamenen hautaketa eta erabakia >>2016ko aurrekontu parte hartzaileak >>2015eko aurrekontu parte hartzaileak >Lizeaga 3.0 >Kirol espazioen azterketa parte hartzailea
Harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko 20 metro inguruko babesgune bat egingo da
Parkea eraberritzeko proiektua idatzi aurretik, harrobiaren frontearen egonkortasunari buruzko azterketa geoteknikoa enkargatu zuen Hernaniko Udalak. Azterketaren arabera, egitura ezegonkorra da, lur-jausiak egon daitezke eta horren aurrean zenbait konponbide proposatzen ditu. Inpaktu paisajistikoa eta segurtasun irizpideak direla eta, babesgunea sortzeko aukera lehenetsi dute udal teknikariek. Santa Barbarako etorkizuneko parkearen proiektua idazteko segurtasun gune hori kontuan hartuta…
Natura errespetatzen duen parke bat irudikatzen da, aisialdi, kultura eta jolas-guneekin
SBHarrobira! prozesuaren parte-hartze fasea amaitu da. Bertan, Santa Barbara harrobiko etorkizuneko parkearen erabilerak, erabileren multzokatzeak, esku-hartzeak eta diseinu irizpideak definitu dira. Naturarekin errespetutsua, konplexua eta anitza den parke bat irudikatzen da, non esku-hartze harmoniko eta bideragarriak planteatzen diren. Planteatutakoaren esparruan, gutxieneko diseinu nahikoa duten suposizioan soluzioak defini daitezke, kalitatea ez kentzeaz batera izaera naturala indartuz…
Lehenengo tailerrean erabakitako emaitzak maketaren gainean jarri eta lehentasunak ezarriko dira urriaren 10ean, asteazkenean
Harrobiaren erabilerak erabakitzeko bi tailer aurreikusita zeuden eta lehenengo lan saioa egin zen joan zen asteazkenean. Harrobiaren maketa jada prest dago, erabilera posibleak mahai gainean eta azken tailerrean (urriaren 10ean) proposamen horiek maketaren gainean kokatu eta lehentasunak ezarriko dira. Emaitza horretan oinarrituta idatziko dute teknikariek behin betiko proiektua. Txostena
Erabileren inguruko lehen deliberazio tailerra egingo da bihar Biterin
Bihar, urriak 3, SB harrobira! prozesuaren barruan, bi lan saiotan egituratzen den Deliberazio Tailerraren lehen bilera burutuko da. Bigarrena urriaren 10ean izango da. Topaketa Biterin izango da, 19:00etatik 21:00etara. Partaideek egindako erabilera posibleen zerrendatik eta identifikaturiko erreferentzietatik abiatuta, ondorengoak landuko dira: Erabilera horiek esku-hartze zehatzak bihurtu. Esku-hartzeak lehenetsi, fasekako egikaritze posible baten oinarri bezala. Harrobiko…
Santa Barbara harrobiaren parkeari buruzko bigarren lan saioa egingo da asteazkenean, Biterin
Datorren irailaren 19an, asteazkenean, SB harrobira! prozesuaren bigarren lan saioa egingo da Biterin. Ezagutza fasearen ondoren hausnarketari ekingo zaio, datozen bi lan saioetan proposamenak zehaztu ahal izateko erabilgarria izango dena. | 2020-01-21T08:30:05 | http://erabaki.hernani.eus/category/sbharrobira/ | [
-1
] |
Tropische discjockey, Dj tropisch feest, Dj te huur voor elk feest en thema: tropisch Feest & Bruiloft, bedrijfesst, trouwfeest enz
Aalzum Abbega Abbegaasterketting Abbengawier Abbewier Achlum Aegum Aekinga Akkerwoude Akkrum Akmarijp Allardsoog Allingawier Almenum Anjum Anjum Anneburen Appelscha Arkens Arkum Arum Atzeburen Augsbuurt-Lutjewoude Augustinusga Aalzum | 2020-07-15T18:52:36 | https://dj-tropisch-feest.nl/tropische-discjockey.html | [
-1
] |
Parkean udan eta desorduetan — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Parkean udan eta desorduetan
Parkean udan eta desorduetan
Leire Narbaiza 2018/09/10 02:44
Gipuzkoako Hitzan 2018ko irailare 7an argitaratua
Ia guztiok izan dugu parkeetan ibili eta egotearen esperientzia. Batzuek umezain ibiltzeagatik eskolaz kanpoko egun eta orduetan. Ia guztiok ume denboretan. Haurren kargu ibili zaretenok, jakingo duzue parkea ekosistema konplexua dela, bere arauak dituena, eta ohitura bereziak. Umeendako bada leku atsegina, baina esango nuke bertan dauden helduendako leku deserosoa dela, behintzat habia eta taldea egin artean. Freelance ibiltzeak ekar lezake jokoz kanpo egotea, eta familia gabeko txori bakartia sentitzea.
Askotan esaten dugu gure sasoiko parkeak eta oraingoak oso desberdinak direla, ez hain babestuak zanbuluak eta lurrak, dena zaharrago eta askoz zabarrago zegoela. Baina urteak ez dira parkea aldatzen duten eragile bakarrak, ikaragarri kanbiatzen da segun eta zein funtzio betetzera bertaratzen garen. Sasoiak eta orduak ere mudatzen digute espazio horren izaera eta pertzepzioa. Uda honetan izan naiz horren lekuko.
Harira ez datozen arrazoi batzuengatik parkean ibili naiz, eta hala segitzen dut, momentuz. Eta esan dudan moduan, desorduetan. Ez goizaldeko ordu txikietan, askok pentsatuko zenuten bezala. Ez, desorduak parkeetan izaten dira umeak ez dauden uneak, batez ere, eguerdi edo bazkalordu sasoia.
Eguneko zati horretan haurrak etxean daude bazkaltzen edo siestan. Asko herritik kanpora egongo dira oporlekuetan; halakorik ez dutenek hondartzara edo igerilekura joateko fortuna izango zuten. Beraz, parkea ume bako lekua da une horietan.
Ume faltak gune fantasmagoriko bihurtzen ditu gorgoinak, haizearen eraginez mugitzen direnean. Gainera, herriaren udako isiltasuna askoz ozenagoa da umeleku huts horietan, haurren barre, oihu eta negarretara ohituta baikaude. Atmosfera berezia.
Baina umeak falta badira ere, ordu horietan eta urte sasoi horretan, jolastokia ez dago zeharo hutsik. Gerizpetan dauden banku bakar batzuk okupatuta daude, eta bertan eseritako jendea ez da beti bertan egoten dena, antza. Badirudi normalitateak lekua egin diola berezitasunari. Izan ere, jarlekuak populatzen dituzten pertsonak ez daude gizartearen zentroan. Ordura arte parkean erdigunea eta muina haurrak baziren, udan eta desorduetan marjinetakoak daude/gaude.
Jesarleku baten zauriz betetako gizon bat dago, altuan dabil berbetan, ez dakit guri deika ala bere buruarekin. Pare bat banku harantzago mutil pakistandar bi daude, lasai asko eguraldiaz disfrutatzen. Beste baten, hiru gizonek elkarrizketa berezi bat dute, ez dira oso nagusiak, baina osasun arazoez eta heriotzaz dihardute; esaten dutenagatik, pentsatzen dut ez zutela bankuan jesarri aurretik elkar ezagutzen. Bitxia, benetan. Aurrerago eginez gero, zaharrak aurkituko ditugu, gurpil aulkian edo makuluak aldamenean dituztela. Eurekin eserita zaintzaileak daude, emakumeak ia guztiak, eta ia denak Hego Amerikako jatorrikoak. Noiz edo noiz, adineko batzuk senidea den laguntzaileren batekin ere ikusten dira, baina, orduan, aparteko jarleku baten egoten dira familiak.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, parkea betetzen hasten da. Hasieran gaztetxoekin, geroago betiko guraso eta umeek betetzen dute jolastokia. Ez mukuru, beste urtaroetan bezala, baina itxura arruntagoa du.
Desorduetan zeuden pertsonek ere bertan segitzen dute, urte guztian lez, baina lanbrotu zaizkigu, ikusezin bihurtu. Normalitateak bere lekua hartu du.
etiketak: Kolaborazioak, parkean, Gipuzkoako Hitza, Uda, normalitatea | 2018-09-21T14:33:40 | https://eibar.org/blogak/leire/parkean-udan-eta-desorduetan | [
-1
] |
Itziar Ziga: Euskal Herria birputifikatzearen aldeko manifestua — Gaztezulo
Itziar Ziga: Euskal Herria birputifikatzearen aldeko manifestua
Itziar Ziga: Euskal Herria birputifikatzearen aldeko manifestua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itziar-ziga-euskal-herria-birputifikatzearen-aldeko-manifestua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itziar-ziga-euskal-herria-birputifikatzearen-aldeko-manifestua/@@download/image/itziar_ziga_1369060007.jpg
Sexu askatasunaren aldeko eguna dugu hil honen amaieran, ekainaren 28an. Manifestazio koloretsuek okupatuko dituzte kaleak, eta aldarrikapenek festa eta musu itxura hartuko dute; hain zuzen ere, nahi dugun eran gozatzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko eguna izango baita ekainaren 28a.
Erantzitako kuleroak banderatzat hartuta, gozamenaren aldarri ozena egiten du Itziar Zigak (Errenteria, 1974) ere. Iaz argitaratu zuen Sexual Herria (Txalaparta, 2011), eta bertan argi azaldu du bere tesia: ez da egia Euskal Herrian ez garela sexuzaleak. Gertatzen dena da kolonizazio espainiar eta katolikoak (ez du frantsesaz ezer esaten) lehorte izugarria eragin duela Euskal Herriko harremanetan.
Iritzi politikoki ez zuzenak, argudio lotsagabeak eta hizkera zirikatzailea darabiltza Zigak. Ez du ofizialki "errespetagarria" den horretan sartzeko batere asmorik; ez dauka ezer "garrantzitsua" esateko prententsiorik. Historia nahieran manipulatzen du bere tesiak arrazoitzeko, eta baita hori modu agerian adierazi ere. Janzkera deigarria du, ofizialki "gustu onekoa" den horretatik guztiz kanpo; liburu aurkezpenetan garagardoa hartzen du (gutxienez). Kritika ageria egiten dio autozentsuran eta faltsukerian oinarritutako gizarteari, eta gozamena aldarrikatzen du beste ezeren gainetik.
"Euskal Herrian oso putak gara", esan du ikasketaz kazetari, iritzi politikoz feminista eta bokazioz puta den Zigak, Bartzelonan bederatzi urtez sexbestean egon ondoren. "Gudariaren mentalitatetik, putaren mentalitatera"; horixe egin beharreko bidea. Gozamenak ez baitu konpromisorik eza esan nahi: "Euskal Herria birputifikatzea baino ez zaigu falta".
Un zulo propio (Melusina, 2009)
Devenir perra (Melusina, 2010)
El genero desordenado (Egales, 2010)
Sexual Herria (Txalaparta, 2011)
Glamur i resistencia (El Tangram, 2011) | 2018-08-15T01:48:08 | https://www.gaztezulo.eus/albisteak/itziar-ziga-euskal-herria-birputifikatzearen-aldeko-manifestua | [
-1
] |
Abadiñoko Udalak ez du lagunduko hainbat gurasok Euskararen Egunerako prestaturiko egitaraua - Anboto.org
Aritz Maldonado 2017-11-14 17:08 Kultura Abadiño
Egun osoko egitaraua antolatu dute Abadiñoko Zelaietako IGEk, Matienako institutuko guraso elkarteak eta Katalamixon aisialdi elkarteak abenduaren 3rako. Kexu agertu dira, udalak ez duelako laguntza ekonomikorik eman programa aurrera atera ahal izateko.
Muntsaratz, Zelaieta eta Matiena zeharkatuko dituen bizikleta martxa batekin emango zaio hasiera egunari. Erakusketa eta tailerrak ere egongo dira. Katalamixon aisialdi elkartea, Zelaietako IGE eta Matienako institutuko guraso elkarteak antolatu dituzte ekimenak, eta udalaren partetik inolako laguntzarik ez jaso izana salatu dute.
Horrekin batera, postal eta idazlan lehiaketa jarri dute martxan. Lanak azaroaren 27a bitartean entregatu ahalko dira Zelaietako zein Matienako eskoletan ezarritako postontzietan. Sari banaketa abenduaren 3an bertan izango da. | 2018-02-18T21:47:01 | https://anboto.org/abadino/1510671853408-postal-eta-idazlan-lehiaketa-euskararen-egunerako | [
-1
] |
atxurtu - Hiztegia - Gazte gara gazte
Sinonimoa(k): lafiau, atala harrapau, atxurra harrapatu, txilibriskau, kriston paketia bildu, kaka bildu, masusta galanta ebatu, legatza harrapatu, ziminotu, mozkorra bildu, arraildu, kristona harrapatu, kargau, meladie harrapau, kaxka hartu, katua harrapatu, atuna harrapatu, ostiakue hartu, danbatekoa harrapatu, motxatu | 2017-12-17T13:48:49 | http://gazteak.ahotsak.eus/gazte-hiztegia/sarrera/atxurtu | [
-1
] |
Vilafranca del Penedès - Wikipedia, entziklopedia askea.
Pere Regull Riba INE kodea
41° 20′ 41″ N, 1° 41′ 58″ E / 41.344722222222°N,1.6994444444444°E / 41.344722222222; 1.6994444444444Koordenatuak: 41° 20′ 41″ N, 1° 41′ 58″ E / 41.344722222222°N,1.6994444444444°E / 41.344722222222; 1.6994444444444
Vilafranca del Penedès (Espainia)
39.224 bizt. (2015) 3
423,72 bizt/km²
Vilafranca del Penedès Kataluniako hiria da, Alt Penedès eskualdeko hiriburua dena. Bartzelonako probintzian dago.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 38.425 biztanle zituen. 19,65 km²-ko azalera du.
3 Ardoa
Iparraldean Les Cabanyes, ekialdean Sant Cugat Sesgarrigues, hegoaldean Olèrdola eta mendebaldean Santa Margarida i els Monjos eta Pacs del Penedès mugakide ditu.
Mas La Planako mahastiak.
Vilafranca da Penedèseko ardoaren ekoizle handiena eta izendapen honen lurraldearen hiriburua. Zehazki, "Bodegas Torres" enpresa beteranoa upelategirik handiena da udalerrian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vilafranca del Penedès (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Vilafrancako udal webgunea
(Katalanez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Castellers de Vilafranca
(Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Bodegas Torres
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Vilafranca_del_Penedès&oldid=5269963"(e)tik eskuratuta Kategoriak: CiUk alkatetza duen udalerriakAlt Penedèseko udalerriakBartzelonako udalerriakKataluniako hiriakEzkutuko kategoriak: Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluakKoordenatuen datuak dituzten hiriakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua
AragonésالعربيةCatalàCebuanoDeutschΕλληνικάEnglishEspañolفارسیFrançaisGalegoMagyarՀայերենItaliano日本語ҚазақшаLatinaBahasa MelayuNederlandsOccitanPolskiPortuguêsRomânăРусскийSvenskaReo tahitiУкраїнськаOʻzbekcha/ўзбекчаTiếng ViệtWinaray中文 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 5 otsaila 2016, 13:47. | 2016-05-05T08:48:04 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Vilafranca_del_Pened%C3%A8s | [
-1
] |
Musikazuzenean agenda Kllo + Graham Van Pelt
Kllo + Graham Van Pelt
Urriaren 14 Kllo (argazkian) bikoa Dabadaba ariko da zuzenean. Australiatik zuzenean, giro futuristak lantzen dituzte, emozion eta garapen handiko musika eginez. Emanaldia Graham Van Pelt musikariak zabalduko du, Kanadatik. | 2019-02-21T18:16:46 | http://musikazuzenean.com/e30416/kllo-graham-van-pelt- | [
-1
] |
Ekimen ugari Leitzan emakumeen indarkeriaren kontrako egunari begira - Leitzako Udala - Erran.eus
Egunero, edozein toki eta esparrutan emakumeenganako indarkeria ematen dela ikusarazi eta sentsibilizatu asmoz, eta horren aurrean herritarrak konprometitzeko helburuarekin Leitzako Udalake eta Berdintasun Batzordeak ekimen deberdinak antolatu dituzte.
Azaroaren 24an, osteguna, Neska banda filma proiektatuko da Atekabeltzen, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 25ean, ostirala, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna dela eta, elkarretaratzea deitu dute Udalak eta Berdintasun Batzordeak, eguerdiko 12:00etan Plazan. Egun honen harira azken ekimena, azaroaren 27an, igandea izanen da. Arratsaldeko 19:00etan Lagun bati gertatu zitzaion bakarrizketa emanaldia eginen da Zinean. | 2017-03-29T13:15:39 | http://erran.eus/komunitatea/LeitzakoUdala/1479472874646 | [
-1
] |
Ikastetxeetan hasi da festa - Lasarte-oria - Txintxarri.eus
Ikastetxeetan hasi da festa
Iñigo Gonzalez Sarobe 2019-03-01 20:13
Lasarteoriatarrak biharko egun handirako prestatzen ari dira, baina festa hasi da honezkero: herriko ikastetxeak arratsaldean zehar murgildu dira Inauterietan. Fikziozko pertsonaiak izan dira protagonista Sasoeta-Zumaburun eta Landaberri LHn; Garaikoetxean, berriz, Euskal Inauteriak ospatu dituzte
Herriko irakasle eta ikasleek ez dute bihar arte itxaron. Urte luze bat itxaroten pasa ostean, Inauteriak ospatzeko irrikitan zeuden. Gaur arratsaldean asetu dute jai-giro egarria: fikziozko pertsonaiak izan dira protagonista Sasoeta Zumaburun eta Landaberri LHn; Garaikoetxean, berriz, Euskal Inauteriak ospatu dituzte. Inauterien egun handia biharkoa izango da: pelikula, telesail, ipuin, komiki eta abarretako pertsonaiez mozorrotuko dira.
Euskal mitologiako pertsonaiak aukeratu dituzte Sasoeta-Zumaburun: Argitxo iratxoa, deabruak, lamiak, akerbeltz... Koadrila ederra batu da ikastetxeko patioan. Ordubete pasatxoko emanaldia eskaini dute; adurra zeriela zeuden guraso eta aiton-amonak. Sakelekoak atera dituzte, momentu horiek betirako gordetzeko.
Euskal Inauteriak eta fikzioa
Garaikoetxea-Landaberrik herriak baino ia astebete beranduago ospatzen ditu Euskal Inauteriak. Ikastetxe horretatik pasa diren ikasleetako askok gogoratzen dituzte eguzkia eta ilargia. Ikasturteak joan eta ikasturteak etorri ohitura mantentzen dute antolatzaileek. Txantxoz jantzita atera dira patiora ikasle guztiak, kolorezko txanoak buru gainean. Dantzan eta kantuan egin dute arratsaldeko bostak arte.
Kilometro pare batera, fikziozko hainbat pertsonaia ekarri dituzte gogora Landaberriko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek: ninja dortokak, Harry Potter magoa eta Dementore maltzurrak, Minion bihurriak, zonbiak...eta mamu harrapariak! Irakasle talde bat atera da horrela mozorrotuta, aurreko asteetan entseatutako koreografia ikasleei erakustera; zur eta lur utzi dituzte gaztetxoak.
Ikastetxeetan hasi da festa, eta bihar jarraituko du, Inauterien egun handiarekin. Herritarrak eta konpartsak aterako dira kalera, denetariko mozorroak soinean. Asteburua hasi besterik ez da egin.
Sasoeta-Zumaburuko Inauteriak I
Adrian Garcia mar 01 Lasarte-Oria
Euskal mitologiako pertsonaiak landu dituzte Sasoeta-Zumaburuko ikasle eta irakasleek: deabruak, lamiak, akerbeltz, Argitxo iratxoa, jentilak eta e...
Garaikoetxeako Euskal Inauteriak - 'Nun zaude eguzkia?'
Txintxarri Aldizkaria mar 01 Lasarte-Oria
Garaikoetxea-Landaberriko txantxoek eguzkiari abestu diote ikastetxeko patioan. | 2019-07-20T09:20:42 | https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1551464808668-ikastetxeetan-hasi-da-festa | [
-1
] |
Hartzaile sentsorialak – Gizapedia
Hartzaile sentsorialak
Hartzaile sentsorialak estimuluak jaso eta transdukzio izeneko prozesuaren bitartez horiek seinale moduan neurona sentsorial batera igortzeko gai diren egiturak dira, zelulak edo neuronen bukaera dendritikoak izan daitezkeenak. Haien funtzioaren arabera, termohartzaileak (tenperatura hautematen dutenak), mekanohartzaileak, fotohartzaileak (argia hautematen dutenak, begietan) eta abar bereizten dira.
Atalase sentsorialak
Psikofisikan, atalase sentsoriala sentsazio-maila jakin bat eragiten duen estimuluaren magnitudea da; adibidez, beroaren aurrean ditugun erreakzioak aztertzerakoan, eskua lapiko batetik kentzeko (erreakzioa, erretzearen sentsazioak eraginda) behar den bero minimoa… | 2020-02-24T01:12:56 | https://gizapedia.hirusta.io/hartzaile-sentsoriala/ | [
-1
] |
Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan — Igartubeiti Baserri Museoa
Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan
Info Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan
Igartubeiti Baserri Museoko hezkuntza programa maila ezberdinei dago zuzendua, eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi ziren diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du.
Bestalde, ibilbide bakoitzean Igartubeiti Baserri Museora etorri baino lehenago eta ondoren egiteko jarduera ezberdinak ere proposatzen ditugu.
Igartubeiti Baserri Museoko hezkuntza programak Haur Hezkuntzari, Lehen Hezkuntzari, Bigarren Hezkuntzari, Batxilergoari, Dibertsifikazioari eta Helduentzako Hezkuntzari zuzendutako ibilbide didaktikoak eta tailerrak biltzen ditu.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera ibilbidea ere eskaintzen dugu, bi museo hauen bisita gidatuen bitartez, Euskal Herriko historian XVI. mendetik XIX.menderako ibilbidea egiteko aukera emanez.
Igartubeiti Baserri Museoan urtero ospatzen den Sagardo Astearen hurrengo edizioa urriaren 4tik 13ra izango da. Sagar prentsaketaren ordutegia egunero: 12:00etan izango da, aurretik Zumalakarregi Museoa ikusteko aukera eskainiz. Aurretiko erreserba beharrezkoa da.
Museoko ordutegiari dagokionez, hemendik aurrera, astearteetan ere zabalik izango gara. Bisitak egiteko hurrengo telefonora deitu dezakezue 943722978 edo hurrengo helbide elektronikora idatzi [email protected]. Haurrak Igartubeiti Baserri Museoan | 2017-07-24T16:47:22 | http://www.igartubeitibaserria.eus/eu/albisteak/ibilbide-eta-tailer-didaktiko-berriak-2017-2018-hezkuntza-programan | [
-1
] |
Luna 11:51 00:50
Sollazbizkargaña 1.430 m 1,522 Km E
Malkorri Oriental 1.329 m 2,826 Km W
Aparein 1.261 m 3,000 Km S
Ondartxuri 1.220 m 3,196 Km W
Haitzegi Gaña 1.257 m 3,500 Km SSE
Uidui 876 m 4,915 Km WSW
Andres Lekuona 10/04/2010
Andres Lekuona 11/11/2010
Santi Usabiaga 17/07/2011
nandoyanguren 04/01/2014
Ocho cumbres, ascensión por Arritzaga 16/06/2012
14,180 Km 04:58 742 m 742 m 16/06/2012
Ascensión junto a Labeongo Punte, Arbelo y Kobagaiñe 16/07/2011
11,650 Km 03:24 660 m 660 m 16/07/2011
222857440 | 2018-07-17T09:34:06 | https://www.mendikat.net/com/mount/3766 | [
-1
] |
Flores by fresita12340
Jabi Lamadridek Gorbeialde lan taldearen aurrean 2012ko maiatzaren 22an egindako aurkezpena
1. Aurkezpena Kokapena: Zeanuriko herria Arratia aranean kokatua dago Ikasle kopurua: 118 Irakasle kopurua: 15 Ikastetxearen hizkuntza eredua: D Udalerria: Euskadunen proportzioa % 78,85 Noiztik Ulibarrin: 2011-2012 2.
2. Prozesuaren azalpena 2.1 Hizkuntza proiektua ( Zeanuriko klaustroaren eskaera) 2.2 H.N.P barruan era ofizialean 2.3 Ulibarri programako kide osoa: Teknikaria, batzordea 2.4 2011-2012 urteko planean helburu moduan 3.
3. Normalkuntza proiektua egiteko dokumentuak 3.1 Normalkuntza Proiektuak egiteko dokumenntuak HobekuntzaEskolako plan Ebaluazio Gela argazkia plana Berritzegunea estrategikoa diagnostikoa Arratiera Lan ildoak Ahozkotasuna Ulibarri.info Diagnosia NOLEGA Branka Klaustroko hausnarketak eta ondorioak 4.
3.1 Eskolako proiektua Proiektu hau ez dago isolatuta edo bakarrik , Ikastetxeko hezkuntza proiektuan txertatuta baizik. 5.
3.2 Normalkuntza proiektua 3.2.1 Helburu nagusiak-Eskolan ¨Hezkuntza ez formala¨ ematen den denboretan eta espazioetan euskera erabili.-Euskarazko ahozko testuen ulermenean hobetzeko, praktika didaktikoak planifikatu-Eskolako guraso erdaldunak euskal kultur ekintzetan parte hartzeko motibatu.-Herriko erakunde/elkarte guztiekin elkar lanean aritu.-Arratieraren erabilera bultzatu. 6.
4. Ibilbidean ikasitakoa Zailtasunak Erraztasunak Erabakiak eskolako Taldean edo klaustroan klaustroarekin adostutakoa aurrera eramatea Gurasoak H.N.P Taldeak ideia, indar, sartzea/inplikatu proposamen gehiago ditu Batzordeko kideak: Ordutegiak Ofizialtasun honek ardurak Eskolako beste proiektuekin lotu bereizten ditu eta konpromiso Taldearen dinamizazioa batzuk betetzera eramaten zaitu Diru murrizketak Berritzegunearen laguntza Hobetzeko proposamenak: lagungarria da hobetzeko asmoz Ilusioa euskararen alde lan egiteko Recommended
Flores fresita12340 | 2016-10-28T22:18:40 | http://www.slideshare.net/jasonealdekoa/zeanuri-l-hko-normalkuntzaren-hasiera | [
-1
] |
Eleva In Tanga Pune Pe Jar Orice Penis - XXX Filme Porno Hd XXL
Eleva In Tanga Pune Pe Jar Orice Penis 05:18 min
Eleva In Tanga Pune Pe Jar Orice Penis
Adaugat cu 1 saptamana in urma ~ Durata: 05:18 min ~ Vizualizari: 6
ETICHETE: eleva in tanga pune pe jar orice penis
07:00Andreea Face In 2019 Xxx | 2019-04-24T00:07:34 | http://filmexxl.org/1090/eleva-in-tanga-pune-pe-jar-orice-penis | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Euskotrenek Gasteizko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Ama Zuriaren jaiak direla eta
Euskotrenek Gasteizko tranbian zerbitzu…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40379
2017ko abuztuaren 4tik 9ra bitartean zerbitzuan mozketak egongo dira eta egunez eta gauez zerbitzu gehigarriak Ama Zuriaren jaiak direla eta. Abuztuaren 4ko arratsaldean zerbitzua indartu egingo da Zeledonen jaitsiera dela eta.
Abuztuak 4: Zeledonen jaitsiera
Zeledonen Jaitsierarekin jaien hasiera dela eta, Euskotrenek Antso Jakituna-Angulema tartean tranbiaren zirkulazioa kendu egin beharko du 15:00etatik aurrera. Mozketa hau abuztuaren 5eko eguneko zerbitzuaren hasiera arte mantenduko da.
Era berean, 16:00etatik aurrera zerbitzua indartu egingo da irteerekin 10 minuturik behin Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan eta 5 minuturik behin Erdiguneko adarrean:
Ibaiondo – Antso Jakituna 16:00 – 22:40 (0, 10, 20, 30, 40 eta 50)
Antso Jakituna – Ibaiondo 16:09 – 22:49 (9, 19, 29, 39, 49 eta 59)
Abetxuko – Antso Jakituna 16:13 – 22:43 (13, 23, 33, 43, 53 eta 03)
Antso Jakituna – Abetxuko 16:04 – 22:54 (04, 14, 24, 34, 44 eta 54)
Abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9: mozketa eta zerbitzuaren errefortzua
Abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an Angulema eta Legebiltzarra artean ez da zerbitzurik eskainiko. Hori dela eta, tranbiak Legebiltzarra-Ibaiondo eta Legebiltzarra-Abetxuko tarteetatik ibiliko dira. Angulemako zerbitzua abuztuaren 10ean zerbitzuaren hasierarekin berreskuratuko da.
Larunbatean, abuztuaren 5ean, 12:00etatik 14:11ra eguneko zerbitzua indartu egingo da Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretako irteerekin 10 minuturik behin eta 5 minututik behin Erdiguneko adarrean :
Ibaiondo – Legebiltzarra 12:00 – 14:00 (0, 10, 20, 30, 40 eta 50)
Legebiltzarra – Ibaiondo 12:16 – 14:06 (16, 26, 36, 46, 56 eta 06)
Abetxuko – Legebiltzarra 12:04 – 14:04 (04, 14, 24, 34, 44 eta 54)
Legebiltzarra – Abetxuko 12:11 – 14:11 ( 11, 21, 31, 41, 51 eta 01)
Gainerako egunetako zerbitzua lanegunetako ohikoa izango da.
Abuztuaren 4tik 9ra, tranbia Gasteiztik zehar gau osoan ibiliko da, asteazkena abuztuaren 9a izan ezik, izan ere egun horretan zerbitzua goizaldeko 3:55ean bukatuko da.
Abetxukotik eta Ibaiondotik irteerak 30 minuturik egingo dira, hori dela eta, orduro noranzko bietan Erdialdeko Adarrean 4 zirkulazio egongo dira.
Zerbitzu berezi honen ezaugarriak honako hauek izango dira:
Ibaiondo – Antso Jakituna 23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 5:35
Antso Jakituna – Ibaiondo 23:07, 23:42, 0:15, 0:45,……, 6:15
Abetxuko – Antso Jakituna 23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 5:49
Antso Jakituna – Abetxuko 23:25, 23:55, 0:28, 0:58,….., 5:58
Abuztuak 5, 6, 7 eta 8
Ibaiondo – Legebiltzarra 23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 5:35
Legebiltzarra – Ibaiondo 23:42, 0:12, 0:42,……, 6:12
Abetxuko – Legebiltzarra 23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 5:49
Legebiltzarra – Abetxuko 23:25, 23:55, 0:25, 0:55,….., 5:55
Ibaiondo – Legebiltzarra 23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 3:35
Legebiltzarra – Ibaiondo 23:42, 0:12, 0:42,……, 4:12
Abetxuko – Legebiltzarra 23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 3:49
Legebiltzarra – Abetxuko 23:25, 23:55, 0:25, 0:55,….., 3:55
Gasteizko tranbian bidaiarien sartze prozedura errazteko, Euskotrenek ordainketa sistema bezala Bat/Barik/Mugi txartela erabiltzea gomendatzen du.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotren EJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean
Euskotrenek gaueko tranbien zerbitzu berezia eskainiko du, abuztuaren 4tik 9ra, Ama Zuriaren jaiak dela eta
Euskotrenek gaueko tranbien zerbitzi berezia eskainiko du, abuztuaren 4tik 9ra, Ama Zuriaren jaiak dela eta
Euskotrenek tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Andre Mari Zuriko jaietan | 2019-12-15T09:54:46 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40379-euskotrenek-gasteizko-tranbian-zerbitzu-berezia-eskainiko-ama-zuriaren-jaiak-direla-eta?criterio_id=780278 | [
-1
] |
Ni eta animaliak - EUSKARAGIDA.EUS
Izena: Ni eta animaliak
Azalpena: Asko gustatzen zaizkit animaliak! Maskota ugari ditut: txakurra, katua, arraina… Nire lorategian txori bat, sator bat eta urtxintxa bat bizi dira. Eta baserrian oiloa, ahatea eta sagua ikusi ditut. Animalia txiki-txikiak ere gustatzen zaizkit, esaterako barraskiloa, armiarma edo erlea.
ISBN: 978-84-9106-271-4
Prezioa: <10 nbsp="" p=""> , | 2017-07-27T08:42:43 | http://www.euskaragida.eus/2017/02/ni-eta-animaliak.html | [
-1
] |
Patxi Azkargorta: "Frontoiak estalia behar du, baina alboak-eta libre dituela"
17, ASTEARTIE
Liburuak Hauteskundeak Hemen zaude: Sarrera » Herri aldizkaria » 2011 » Apirila » Patxi Azkargorta: "Frontoiak estalia behar du, baina alboak-eta libre dituela"
Ainitze Agirrezabala, Mailo Oiarzabal
Etxea eta lana frontoi atarian, eta pilotazale amorratua izanda, "beharko heldu" pilotari. Eta bidaltzen duten arte jarraitzeko pronto.
Patxi Azkargorta. Eguneroko siestarekin kunplitu ondoren hartu du etxean Uztarria Patxi Azkargortak. 85 betetzear, buruan armiarma sare gutxi du, eta hizketa gozo egitea atsegin duela antzematen zaio; pilota gustatzen zaion adina, ia-ia. 62 urte daramatza Azpeitian, baina ez du Bergarako hizkera galdu.
Pilotarako duzun zaletasuna Bergaratik al datorkizu?
Bai. Bergaran ere ibilitakoa naiz pilotan; jokatzen aurrena, eta txapelketak antolatzen gero. Afizionatuetan jokatzen nuen. Patxi Arriola nuen gehienean bikotekide. Deba bailarako herriartekoa jokatzen genuen.
Azpeitian nolatan sartu zinen pilotaren munduan?
Ezkondu eta 24 urterekin etorri nintzen. Tindatzailea nintzen, eta komertzial batek esan zidan Azpeitian ez zegoela tindategirik. Lekeition tindategi berri-berri bat itxi egin zuten; hura oso-osorik erosi eta Azpeitira ekarri nuen, hemen lokala bilatuta. Kasualitatea, frontoi aurre-aurrera etortzea eta, nahi gabe, beharko sartu. Orduan hasi nintzen pilota txapelketak antolatzen zituztenei laguntzen. Landeta aldean-edo bizi izan banintz, beharbada ez nuen horrenbesteko hartu-emanik izango pilotarekin. Baina aurrez aurre frontoia bertan izanda, erderaz esaten den bezala por cojones beharko heldu pilotari.
Garai hartan pilotak ba al zuen indarrik Azpeitian?
Bai, bazegoen zaletasuna. Nik jokatu ere egiten nuen: okindegi berriaren goian bizi zen batekin, Flakonekoa. Bailarako txapelketa, Cuenca del Urola, jokatzen genuen. Denera igoal izango ginen dozena bat bikote edo.
Ilunpe pilota elkarteko presidentea zara, sorreratik.
Esanda daukat nik ez dudala presidente izan behar, beste batzuek izan behar dutela, badaude-eta merezi dutenak. Baina, vitalicio esaten didate. Barre eginez esaten dut, bidaltzen ez nauten bitartean hortxe segituko dudala.
Ilunpek harrobiarekin lan handia egin du.
Bai. Mutikoekin lana egin behar da. Hor lan handia dago. Orain ez didate uzten lehen bezala horretan lana egiten. Beste batzuk ere badaude. Erakustaile onak daude, jende ona. Hor mutikoei bide bat erakutsi behar zaie. Beren erara erraz uzten badiezu, ba... Pixkat estutu egin behar izaten dira.
Hasierako garaietan pentsatzen al zenuen Azpeitiak Herriarteko Txapelketa irabaziko zuela?
Bai, Gipuzkoako txapeldunak izan ginen aurrenekoz 2004an [ 2008an bigarrenez eta 2010ean berriro ]. Akordatuko ez naiz ba! Herrian egundoko harrera egin ziguten, polita izan zen.
Bailaran Azkoitiari lekukoa hartu diozuela esan al daiteke?
Ni hona etorri nintzen garaian, alde handia zegoen batetik bestera. Hemen txapelketak ipini genituenean, azkoitiarrak etorri eta frist!, haiek eramaten zuten txapela. Orduan, hemengo mutikoak errealeko pilotarekin ibiltzen ziren. Izen hori antzinatik zetorren. Xubeldianeko dendan saltzen zituzten errealeko pilotak; garai batean, pilota klase hura erreala kostatzen zelako. Gero, bost duro kostatzen zen.
Errealeko pilota hura nolakoa zen?
Erabat eramaten zuten hemengo mutikoek. Bazegoen beste bat, baratoko pilota esaten zitzaiona. Hura pilota-pilota zen. Errealekoa dezente makalagoa zen, hasiberriak ziren mutikoentzat. Azkoitiarrak ohituta zeuden Kontzejupean-eta baratoko pilotarekin jokatzera. Eta, hona etortzen zirenean erraz irabazten zieten hemengoei.
Zeu horren pilotazalea izanda, pena al duzu bi semeak futbolariak atera direlako?
Bai eta ez. Haiek ere kirolariak izan dira, kirolaren bidetik ibili dira. Biak entrenatzaile nazionalak dira. I�akik titulua badu Espainiako edozein talde entrenatzeko, eta Xabierrek zer esanik ez, mundiala ere bai. Beno, beraien afizioa hori da eta... Alaba, Irune, zen pilotaria. Neska koskorra zela, bere adineko mutilekin-eta aritzen zen pilotan. Eta ezkerrarekin, beti.
Kalkuluak botatzen hasita, zenbat ordu egin dituzu Frontoi Txikin?
Asko, bai, eta orain ere bai. Orain, gehien bat Keuttin [ Jesus Ruiz Argando�a ] eta Beobide aritzen dira. Neguan hotz egiten du han egoteko eta medikuak ere esana dit: Patxi, kontuz e! Hori toki hotza da. Semeek ere esaten didate. Pixka bat utzita nago. Garai batean hantxe egoten nintzen egunero, mutikoek nola jokatzen zuten ikusten. Eta, orain ere badatoz, e!
Ba al dituzu begiz jotako mutikoak?
Bai, eta pilotan oso poliki egiten dutenak. Orain, jarraituko duten martxa horretan? Hori beste kontu bat da.
Udaberrian sartuta, orain sarriago joango al zara frontoira?
Egunero ez dakit, baina joaten hasiko naiz, arratsaldetan. Keuttinek hala esaten dit: Patxi, oraindik eguraldi hotza e! Neuk esango dizut noiz.
Garai bateko Frontoi Txikiren zer oroitzapen dituzu?
Atzo balitz bezalaxe akordatzen naiz frontoi zaharrarekin. Ez zen estalia. Ezker pareta egiten zuen antzinako etxe batek, goian balkoi eta leihoak zituena. Atzean, Takolo Txikineko taberna zegoen. Orain galduta dago, baina Azpeitiko esaera zen; pilota makala aurrean harrapatutakoan, begira zegoen jendeak, pilotariari deiadar egiten zion: Kalera!. Pilota hura kaleraino ateratzeko, atzean kalea zegoelako.
Berria egindakoan majo aldatuko ziren kontuak, ezta?
Frontoiaren itxura guztiz aldatu zen. Orain, estalita, gauza ona du frontoi horrek. Nik beti esan izan dut frontoiak estalia izan behar duela euriarentzako, busti ez dadin; baina alboak-eta libre. Pilota poltsikoan duenak frontoia libre eduki dezala. Ez dadila baratero baten eskuetan egon, harek atea noiz irekiko zain. Nik Bergaran ezagutu dut hori. Barateruak frontoia irekitzen ez badu, kito! Eta euria egin arren, kantxa lehorra dagoenez, ba arazorik ez.
Egia al da dendan beti izaten zenituela pilotak, eskean joaten ziren mutikoei uzteko?
Bai. Patxi, pilotarik bai?. Eta nik: Zer, entrenamendua?. Hala uzten nizkien, gero bueltatu, esanda. Artilezko galtzetan sartuta, zintzilik, gordetzen nituen; kajoia, egurra, txarra da pilotarentzako.
Pilotarako afizioa bultzatzeko beste bide bat zen, ezta?
Orain ere, han pasatzerakoan, mutikoren bat pilotan ari bada, gelditu eta begira egoten naiz. Orain ere finala irabazi dute Azpeitiko mutikoek. Ibili egiten direlako. Hor ez dago sekreturik. Batzuk abilagoak dira beste batzuk baino, baina ibili gabekorik, ez. Ibili gabe ezin da txapelik atera; ibili egin behar da, segi, eta segi.
Azpeitian lehen baino gehiago ibiltzen al dira gazteak frontoian, ala gutxiago?
Orain ere dezente ibiltzen dira. Lehenengo, frontoia behar da. Gaurko egunean badakizu nola dauden Zumaian? Frontoi zaharra bota eta berririk egin ez.
Azpeitian hainbeste urte eramanda, nola liteke Bergarako hizketa hori ez galtzea?
Umea nintzela etorri banintz, tira, baina 24 urte nituen ordurako. Zaila izaten da hori. Berehalaxe igartzen didate.
Zuk euskararekiko eduki izan duzu beti halako zera bat...
Pixkat bai. Bergaran ikastolan, garai hartako ikastolan, ibilitakoa naiz, gerra aurretik. Gipuzkoako aurrenetako ikastola izan zen hura. Behar bezalako aurrena, bere ikasmahai eta behar bezalako irakasle eta guzti zituena. Gure ikastolan, beste eskoletan erderaz ikasten zituzten liburu berberak genituen, baina haietaz gain, euskara ere ematen genuen. Egundoko mapa ederrak genituen. Pareta batean, Euskadiko mapa handi bat; eta, bestaldean, goitik behera jaitsi eta jasotzeko aukera ematen zutela, Hegoamerika, Ertamerika, Ipar Amerika, Europa, Afrika eta Asiako mapak geneuzkan, ederrak. Francoren tropak sartu zirenean, kanpora atera zituzten eta denak erretzen hantxe ikusi nituen. Negarrez joan nintzen etxera, haiek ikusita. Geure ikastola zen eta...
Azpeitiko Ikastolaren sorreran ere hortxe ibili zinen, ezta?
Bai, geuk ipini genuen. Sei-zazpi lagun elkartu ginen, ikastola sortzeko. Oso oroitzapen onak ditut. Jende ona zen, borondate onekoa. Ia egunero etxean afaldu ezinik, bateko eta besteko bilerak� Haiek bukatu eta etxera joaterako, las tantas, erderaz esaten den bezala. Baina gustura eta pozik. Lagun asko egiten da eta, gainera, garai hartan inguruko herri askotan ere hasi ziren ikastolak sortzen, eta denetara joaten ginen. Zumarragan, pasionistetan, hilean behin batzarra izaten zen; ikastola ia denetakoak joaten ginen hara, zeuden gorabeheretaz hitz egin, eta zer egin behar genuen jakiteko. Momentu txarrak ere izan ziren; Donostian eta, behe aldean, ikuskatzaileek ikastola batzuk itxi egin zituztela jakin genuen. Eta, noski, beldurrez, ikuskatzaileak noiz etorriko. Hari ere aurre egin behar zitzaion.
Kartzelan ere egon zinen, gerra ondoan.
Kartzelan bi urte egindakoa naiz, 22 urterekin. Paperak ipintzen harrapatu gintuzten. Eta sost, barrura. Ondarretako kartzela utzi eta Martutenekoa inauguratutakoa naiz ni. Kartzela zaharretik berrira trasteak eramaten ibili ginen. Bietan egon nintzen. Bost ginen, Bergarakoak. Autobusean eraman gintuzten, goardia zibilek. 20-30 lagun izango ginen, herri ezberdinetakoak. 1948ko maiatzaren 3a zen. Martutenetik irten nintzen egunean, ehun bat lagun nituen zain. Gero nire emaztea izango zena, Juli, hantxe zegoen. Oso polita izan zen. Gizon bat, gure oso laguna zena, barruan gurekin egondakoa, oiartzuarra, Gaztelumendi... Jakinaren gainean zegoen jendea. Ni asko ezagutzen ninduten, barruan denbora askoan egon nintzelako pekulioa eramaten. Kartzelan pekulioa esaten zaio diruari; aurrezki kutxa balitz bezala da.
Kartzelako bankaria zinen, orduan?
Bai, halako zerbait. �Oye, cu�ndo�?, galdetzen zidaten batzuk. �Qu�, est�s sin dinero?, nik. Nik ez neukan berez kargua, kargua nagusiak zeukan, uniformedunak; baina lanerako alfer samarrak zirenez, guri lagatzen ziguten. Kartzelan zeuden emakumeengana ere joaten ginen, ordaintzera, pasaeran horrela [ musuak botatzeko planta egiten du ] eginez!
Azpeitiak zer egingo du aurten Herriartekoan?
Ez dut esango irabazi egingo duenik, baina Gipuzkoakoan, hortxe-hortxe. Orain, Euskal Herrikoan ja...
Patxi Azkargortaz diotena 2011ko apirila
Iritzia Eneko Iribar: "Gure aldean irribar gehiago egiten dute" Ainitze Agirrezabala Geltoki hutsak Argazkiak: Gaizka Otamendi. Testuak: Ainitze Agirrezabala
Patxi Azkargorta: "Frontoiak estalia behar du, baina alboak-eta libre dituela" Ainitze Agirrezabala, Mailo Oiarzabal
Langilea, laguna Eneritz Albizu
Iturbideko alaba Uztarria
Mailu Aizpuru: "Azkoitian oso ondo tratatu izan naute beti" Ainitze Agirrezabala uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia Harremanetarako: kontaktu formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358 Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta | 2017-01-17T21:21:19 | http://uztarria.eus/herri_aldizkaria/2011/127/04a/index_html | [
-1
] |
Patxi Saez: Beharra da giltza
Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.
Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.
Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.
Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.
Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.
What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.
Key words: Language, need, paradigm.
ALBIZU, E. (2016) «Sorterritik, euskararen herrira», Urola-Kostako Hitza egunkaria, 2016-03-18.
ATXAGA, B. (2017) «Nire lehen hizkuntza», www.atxaga.eus, 2017-02-16.
BAZTARRIKA, P. eta ERIZE, X. (2016) «Eta hemendik aurrera zer?», www.euskara.euskadi.eus, 2016-05-03.
Behatokia (2016) «Hizkuntza eskubideen egoera 2015» txostena, www.behatokia.eus 95-96 orr., 2016-05-17.
Eusko Jaurlaritza (2016) «Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak». Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. 2016-02-04.
Eusko Jaurlaritza (2016) «VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa», www.irekia.euskadi.eus/ 2016-10-14.
FISHMAN, J. (1987) «Joshua Fishman», Zutabe aldizkaria 85-101 orr.
GOIKOETXEA, G. (2016) Euskara irabazteko bidean, Berria, Elkar, Jakin argitaratzaileak
HARTSUAGA, J. (2016) «Euskarak mendez mende iraun du. Benetan?» Zuzeu orainkaria, www.zuzeu.eus 2016-06-08.
JUNYENT, C. (2016) «Indiferentziak hiltzen ditu hizkuntzak, ez hizkuntzaren kontrako etsaigoak» Argia astekaria, 2.525. zenb., 26-29 orr. 2016-10-16.
MASLOW, A. (1943) «A Theory of Human Motivation» Psychological Rewiew, 50. zenb., 370-396 orr.
MASLOW, A. (1998) El hombre autorrealizado: Hacia una psicología del ser. Bartzelona: Kairós argitaletxea.
ODRIOZOLA, J. (2016) «Elefantea gidari ona da», www.patxisaez.eus 2016-02-24.
ONAINDIA, J. (2017) «Euskerea, Gazteak, Erabilerea, Ahalduntzea». Uriola agerkaria, uriola.eus 2017-01-30.
ORTEGA, A., AMORRORTU, E., GOIRIGOLZARRI, J. eta URLA, J. (2016) Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea. BizkaiLab.
SAEZ, P. (2015) «Elefantea ikusi», www.erabili.eus, 2015-11-13.
SAEZ, P. (2016) «Elefantearen paradigma ikusi», www.patxisaez.eus, 2016-02-12.
SAEZ, P. (2016) «Berezko hiztunak», www.patxisaez.eus, 2016-12-01.
SANCHEZ CARRIÓN, J.M. «Txepetx» (1987) Un futuro para nuestro pasado, Claves de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas. Donostia: Elkar.
Sustatu: Beharra da giltza.
Zuzeu: Beharra da giltza.
Bizkaie: Euskerearen behar naturala.
Berria: Euskararen behar naturala.
Noticias de Gipuzkoa: Euskararen behar naturala.
Deia: Euskararen behar naturala.
Gara: Euskararen behar naturala.
Noticias de Alava: Euskararen behar naturala.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza: Euskararen behar naturala.
Busturialdeko Hitza: Euskararen behar naturala.
Egilea: Patxi Saez Beloki ordua: astelehena, urtarrila 08, 2018
Etiketak: Behar naturala, Berezko hiztunak, Elefantea, Euskaltzaindia, Gurdiaren Paradigma, Hausnarrean, hizkuntza-jokabideak, Lan-mundua, Soziolinguistika | 2020-04-02T06:12:24 | https://www.patxisaez.eus/2017/12/beharra-da-giltza.html | [
-1
] |
KenZazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KenZazpi izenburupean.
2000. urtean gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.
”Atzo da bihar” 2001eko maiatzean argitaratu zuten. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu ziren denbora gutxian. 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten, aurrekoa baino gogorragoa izan zelarik. Disko honek, aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean.
2005. urtean disko akustiko bat eta zuzenean argitaratu zuen; “Gelditu Denbora” izenekoa. Disko honek, Lehen 3 hilabeteetan 12.000 disko saldu zituzten, taldeari bide berriak ireki zizkion... Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelarik, azpimarratzekoak dira Katalunian emandako kontzertuak, adibide bezala Catalunya-Euskadi futbol partidan Camp Noun 70.000 lagunen aurrean eskainitako emanaldia, eta Sopa de Cabra taldearen omenaldi diskoan, Amaral, Bunbury eta abarrekin batera grabatutako Instants del Temps kantua. Baina guzti honen gainetik,beti bere sustraiak mantentzen dituen taldea da KenZazpi, bere kultura eta izatearekin konprometitutako taldea,eta hainbat kanta egin dituena zenbait gizarte eragilerentzat, adibidez Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Izarren Hautsa kantuak.
2007an ARGIAK diskoa grabatu zuten Rafa Sardina ekoizlearekin eta bira ikaragarria burutu zuten antzoki eta jaialdietan.2009an Ken Zazpi Urte Zuzenean Cd+Dvd-a argitaratu dute beraien zazpigarren urtehurrenean.Disko berri honekin gainera beraien zigilu propioa sortzeaz gain (Argiak Diskak) aurreko katalogoaren jabe egin dira.
Lain Berri Txarrak Hesian Sugan Sugan Liburuak | 2019-12-11T07:52:32 | https://kuadrillategi.com/orrialdeak/gomendioak-7.html | [
-1
] |
«2011 2012 2016 »
Euskadi Koop Localiak (Canal Bizkaiak, Localia Gipuzkoak, Canal Gasteizek eta Localia Txingudik), Konfekoopen laguntzarekin, eskaintzen duen saioa da, eta ondoko hauek dira bere helburuak:
Interesgarriak izan daitezkeen Euskal Kooperatibismoaren inguruko informazioak ezagutzera ematea.
Sektoreko eragile nagusienen jardueren gaurkotasuna modu zorrotzean, osorik eta hurbiletik jasotzea.
Hau guztia Kooperatiba hauen eta haien ordezkari diren elkarteen kudeaketaz arduratzen diren lagunekin bertatik bertara lan eginez. | 2020-07-06T18:11:30 | http://www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.eus:8085/wayback/es/20121107141200/http:/www.konfekoop.coop/index.php?idsec=55 | [
-1
] |
Martxan da 'Txio ta Txio' bideoen hirugarren edizioa - Deia
Ekainetik urrira egingo da
Martxan da 'Txio ta Txio' bideoen hirugarren edizioa
Txio ta Txio bideoen hirugarren edizioaren kartela. Bilboko Udala
Txio ta Txio bideoen hirugarren edizioaren kartela.
BILBO. Hemen da 'Txio ta Txio' bideoen edizio berri bat. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta hurrengo astelehenetik, ekainak bat, urrira arte iraungo du. Bilboko Udalak antolatzen du ekimen hau, eta edizio honek uriko auzoetako istorio txikiak bilduko ditu: bertako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak, pasadizioak... Hori bai, hori dena batu behar izango da 80 segundoko bideoetan.
Proposamen hau Bilboko Udalaren Bilbao Izan ondarea eta historia zabaltzeko udal programaren barruan dago.
Txio Ta Txioren bideoak, Bilboko Udalaren sare sozialen profilez gain, Bilbao Izan-en Facebook-en eta Bilbao Kultura-ren Instagram-en aurkitu ahal izango dira. Handik, gure hiriaren historiaren zati txiki eta bitxi horiek ezagutzera eman nahi dituzten guztiek beren profiletan partekatu ahal izango dituzte, hiriko auzoen historia eta idiosinkrasia berreginez.
Publikazioak astean bitan egingo dira, astelehenetan eta ostegunetan, eta euskara eta gaztelania tartekatuko dituzte. Ekaina Arangoitirekin estreinatuko da, eta Deustu eta Erriberari; Ibarrekolandari eta Sarrikori; eta San Inazio eta Elorrietari lagako die lekukoa uztailean, abuztuan eta irailean, hurrenez hurren. Urrian, lehen aipatutako auzo horiei guztiei buruzko bideoak partekatuko dira.
Gainera, aurreko edizioetako bideoak -80 guztira, 540.000 bisita baino gehiago gehitzen dituztenak - Bilbao Kulturako YouTube-ren profilean bilduta daude. Bideoetan, Zurbarango familia batek 1976ko udan ikusi zuen OHE misteriotsuaren azalpena edo Txurdinagako dragoia ezagutuko dugu, baita Ciudad Jardín-eko etxe batera bisita egiteko aukera izango dugu, besteak beste.
Txio ta Txio | 2020-07-09T22:10:40 | https://www.deia.eus/bizkaia/bilbao/2020/05/31/martxan-da-txio-ta-txio/1042159.html | [
-1
] |
2011 ekaina | Mundua Begira
Urte bat gobernurik gabe
ekaina 29th, 2011 2:42 pm Europa Leave a comment
Belgikak marka guztiak hautsi ditu. Ekainaren 13an urte bat bete du gobernurik gabe eta dagoeneko Gobernurik gabe denbora gehien eman duen munduko estatua da. Ez da nola nahiko errekorra. Egoera bere horretan jarraitu ezkero auskalo zer gertatuko den. Bitxia bada ere, alderdi eta aditu gehienek hauteskundeak deitzearen kontra azaltzen dira. Badirudi hauteskundeak egitekotan antzeko emaitzak lortuko liratekeela, eta akaso N-VA (flandestar abertzaleak) eta Sozialista Walloniarrak bozka gehiago lortuko dituzte.
Belgikarrak, halakorik existitzen bada, egoerarekin nazkatuak daude, baina era berean flandestar zein walloniarrak, haien alderdi nagusiek negoziazioetan izandako jarrerak defendatzen dituzte eta etorkizunean alderdi berei babesa emateko prest daude. Datu hau garrantzia berezia dauka, alderdiek ez dutelako haien posizioa aldatzeko presio nabarmenik nabaritzen, eta bai aldiz kontrakorako. Duela gutxi Bruselan izan naiz eta ez dut aparteko girorik sumatu. Hauteskundeen ondorengo hilabeteetan krisi politikoa eta akordioak lortzeko ezintasuna denen ahotan zegoen bezala, egun ez dut halakorik ikusi.
Flandestarrak eta Walloniarrak ez dute elkar gorrotatzen, ez dago bata eta bestearen arteko lehia edo desafio gogo berezirik ere. Bata bestearekiko interes falta izugarria da, bi lurraldeen artean 10.000 kilometroko distantzia balego. Antwerpen (Anberes) eta Lieja artean 100 kilometroko distantzia dago, baina bien artean ozeano bat dagoela dirudi. Elkar interes eza horrek, eta bi gizarteen arteko ezberdintasunak izango dira Belgika behin betiko desagerraraziko dituenak. Sentsazioa daukat hortaz aspaldi jabetu direla bai Belgikako zein nazioarteko mandatariek. Hala ere etorkizunean zer gertatu eta Belgikaren desagerpena nola gauzatuko den aurre ikusten oso zaila egiten zait. Ez ninduke harrituko bapateko erabakia izatea, hots, parlamentu flandestarrak independentzia aldarrikatzea, edo adosturiko prozesu luzea izatea ere.
Ekainak 18 Biarritz
ekaina 1st, 2011 4:09 pm Europa Leave a comment
Ekainaren 18an hitzordua dugu Biarritzen. Eskubide zibil eta politikoen egoera eta Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidea aztertuko dituen konferentzia antolatu dute.
Euskal Herriko eta estatu Frantseseko pertsonalitate ezagun ugari eta garrantzitsuak azaltzen dira manifestua izenpetu dutenen artean. Baten batzuk aipatzearren, hor daude esaterako Stephane Hessel (aktualitate osoa duen indignez vous! liburuaren idazlea), Olivier Besancenot (NPAko militantea), Bove, Alfonsi eta Gréze europar diputatuak, Jacques Gaillot apezpikua, eta abar luze bat.
Nazioarteko zenbait aditu ere haien esperientzia eta jakituria azaltzeko aukera izango dute. Therese Ruane Sinn Feineko ordezkariak nazioartea eta Europar Batasunak gure gatazkaren konponbidean joka dezakeen paperaz arituko da, Irlandan bete zuten rola azalduz. Veronique Dudouet, Berghof Fundazioko kideak aldiz lege antiterroristak eta gatazken konponbidea izango ditu hizpide.
Euskal Herriak bizi duen momentu politikoan aktualitate osoa duten gaiak edo gaia. Argi baitago gurea bezalako gatazka politikoetan gatazka kudeatzeko eta konponbidea bilatzeko orduan estatuek bi eskema edo filosofia nagusien aurrean aurkitzen direla. Segurtasun neurrietan oinarritzen dena, lege anti terrorista zorrotzak, eskubide zibil eta politikoen urraketa, legez kanpoko erasoak, finean, arerioaren desagerpenaren bidez garaipena bilatzen dutenak. Sri Lankak Tamilekin erabili zuen eskema. Bigarrena elkarrizketa, negoziazioa eta akordioan oinarrituriko prozesu demokratikoak dira, Irlandan edo Hego Afrikan eman ziren modukoak.
Konponbide demokratikoa bilatzen dutenek ere segurtasun neurrietan oinarrituriko politikak kale egin duelako izaten ohi da, eta bake prozesuak garatzerako orduan segurtasun neurri horiek ezarritako hainbat egoera zuzendu behar dituzte, prozesuek behar bezala aurrera egin dezaten. Hori da estatu espainiar eta frantsesaren bidegurutzea. Eta guzti horren inguruan Biarritzen eztabaida interesgarria emango da. | 2019-02-18T14:13:25 | http://www.gaur8.info/bitakorak/munduabegira/2011/06/ | [
-1
] |
Donostiako elkarte gastronomikoetan, ohikoa da bazkaltzera edo afaltzera joandako bi edo hiru lagunen artean banatzea menua prestatzeko lanak (bazkide batek gonbidatuta joan behar da betiere, San Sebastian egunean izan ezik). Otorduak mahaikideek ekarritako produktuekin prestatzen dituzte (dena den, oinarrizkoenak elkarteetako jakitokian izaten dituzte), eta, ondoren, gastuak denen artean banatzen dituzte. Gastu horien artean, besteak beste, sukaldea eta bertako tresnak erabiltzeko eskubidea, mahaikide bakoitzeko kopuru sinboliko bat eta jakitokiko edo upeltegiko produktuen kontsumoa sartzen da.
Elkartean sukaldatzen
Elkarte batean jaten | 2019-04-20T08:45:51 | https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/elkarte-gastronomikoak | [
-1
] |
genre_facet:"EIMAk onetsitako materialak" topic_facet:"Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" topic_facet:"Ekipamendu eta instalazio termikoak (Modulua)" topic_facet:"Mantentze-lan elektromekanikoa (Heziketa Zikloa). Erdi maila" topic_facet:"Metal Eraikuntzen Irudikapena (Modulua)" topic_facet:"Fabrikazio-teknikak (Modulua)" topic_facet:"Interpretazio grafikoa (Modulua)"
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak Proposatutako gaia: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Proposatutako gaia: Ekipamendu eta instalazio termikoak (Modulua) Proposatutako gaia: Mantentze-lan elektromekanikoa (Heziketa Zikloa). Erdi maila Proposatutako gaia: Metal Eraikuntzen Irudikapena (Modulua) Proposatutako gaia: Fabrikazio-teknikak (Modulua) Proposatutako gaia: Interpretazio grafikoa (Modulua) | 2020-03-31T22:28:30 | http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?filter%5B%5D=genre_facet%3A%22EIMAk+onetsitako+materialak%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+mekanikoko+produkzioaren+programazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Ekipamendu+eta+instalazio+termikoak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Mantentze-lan+elektromekanikoa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Erdi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Metal+Eraikuntzen+Irudikapena+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio-teknikak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Interpretazio+grafikoa+%28Modulua%29%22&type=AllFields | [
-1
] |
Austria - Wikipedia, entziklopedia askea.
Austriako Errepublika
(Mendien lurraldea, Ibaien lurraldea)
Errepublika parlamentario federala
Austria-Hungariatik
83.879 km² (115.)
• Zenbatespena (2012)
8.440.465[1] (93.)
100,6 biztanle/km² (78.)
austriar[2]
1 Ofizialki onartutako eskualde hizkuntzak: esloveniera, kroaziera eta hungariera.
Austria[2] (alemanez: Österreich, ˈøːstɐˌʁaɪç ahoskatua), ofizialki Austriako Errepublika (alemanez: Republik Österreich) Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da. Iparraldean Alemania eta Txekiarekin du muga, ekialdean Eslovakia eta Hungariarekin, hegoaldean Eslovenia eta Italiarekin eta mendebaldean Suitza eta Liechtensteinekin. 83.879 km²ko azalera du eta 8,4 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, Alpeek azaleraren %62 hartzen baitute. 1995etik Europar Batasuneko kidea da eta 1999tik Eurogunekoa. Hiriburua Viena da.
Austria-Hungariako Inperioaren botere zentrua izan zen, baina Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean Austria errepublika federal bilakatu zen. Bederatzi estatuk osatzen dute: Burgenland, Karintia, Austria Beherea, Austria Garaia, Salzburg, Estiria, Tirol, Vorarlberg eta Viena. Munduko herrialde aberatsenetako bat da, 41.700 dolarreko per capita errentarekin (2011ko zenbatespena). Alemaniera da hizkuntza ofiziala, baina zenbait eskualdetan kroaziera, esloveniera eta hungarierak ere dute estatus hori[3].
2.1 Historiaurrea eta Erdi Aroa
2.2 Habsburgotarren Aroa
2.3 Austria Europako boterea
2.5 Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha
2.6 Aliatuen okupazioa
2.7 Orainaldia
8 Biografiak
8.1 Politika
8.3 Zientzia
8.4 Kirolak
Austria satelite irudian
Austriako lurraldearen gehiengoa - bi herenak - Alpeetako ekialdeko partean dago.
Mendiek 3.000 metroko altuera ere dute. Biztanleria normalean ibaietako haranetan bizi da. Ibairik nagusia Danubio da, honek Austrian Passaun hasten da, Alemaniako mugan, gero Linzetik eta Vienatik pasatu, Bratislavaraino, Eslovakiako mugan. Danubioko austriar ibaiadar nagusiak: Innsbrucketik pasatzen den Inn ibaia eta Salzburgetik pasatzen den Salzach.
Bodensee lakua da herrialdeko handiena eta Alemania eta Suitzarekin egiten du Austriako mendebaldeko muga.
Sakontzeko, irakurri: «Austriako historia»
Historiaurrea eta Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goi Brontze Aroan eta Burdin Aro goiztiarrean Hallstatt kultura garatu zen. Erromatarrek Norika zeltiar erreinua menderatu eta izen bereko probintzia sortu zuten. Erromako Inperioaren bukaeran, Danubioren hegoaldean zegoen lurraldea bavariar, eslaviar eta avaroek inbaditua izan zen. 788an frankoen errege Carolus Handiak lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (Marchia Orientalis) sortu zuen[4].
IX. mendearen amaieran magiarrek Enns ibairainoko herbehereak inbaditu zituzten, baina 955etik aurrera, Oto I.aren agintaldian, egotziak izan ziren. X. eta XIII. mendeen artean Babenberg familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka[5]. 1156ko Privilegium Minusek Austria dukerri bihurtu zuen. 1192an Babenbergtarrek Estiriako dukerriaz (Steiermark) ere jabetu ziren. 1253tik aurrera Bohemiako Otakar II.ak agindu zuen. 1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean, Habsburgo dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuen Lehenengo Mundu Gerra arte.
Habsburgotarren Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIV. eta XV. mendeetan zehar, Habsburgotarrek Austriako dukerriaren inguruko eskualdeak mendean hartu zituzten. Hori zela eta, 1438an Alberto II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar batekin.
Habsburgotarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. Maximiliano I.a Habsburgokoak, 1477an Burgundiako dukerriko oinordekoarekin ezkondu eta gero, Herbehereak bereganatu zituen. Maximilianoren seme Felipe Ederrak, Joana, Gaztela eta Aragoiko oinordekoarekin ezkondu zenez gero, Karlos Habsburgokoa, Filiperen seme eta Maximilianoren ilobak Habsburgotarren lurraldeak, Burgundia, Gaztela eta Aragoi ez ezik, Italiako zati bat, Afrikako lurraldeak eta Amerikako lurrak ere jaso zituen. Karlosek 1555-56an abdikatu zuen. Espainia eta Herbehereak Filipe II.a semeari utzi zizkion eta Austria Fernando I.a anaiari[4].
Fernando I.a Habsburgokoa Ana, Bohemiako eta Hungariako erregearen alabarekin ezkondu zen. 1526an Mohácseko guduan Luis II.a Hungariakoa hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, 1533ko Konstantinoplako Itunak hiru zatitan banatu zituen Hungariako erresumako lurrak: iparraldea eta mendebaldea Habsburgotarrentzat, erdialdea Otomandar Inperioarentzat eta Transilvania Joan Zapolya eta honen oinordekoentzat[5].
Fernando II.a, Bohemiako erregea 1617tik eta Hungariakoa 1618tik, kontrarreforma bultzatzen eta katolizismoa inposatzen saiatu zen. Baina Bohemiako protestanteek Fernando kargutik kendu zuten eta, bere ordez, Federiko V.a aukeratu zuten errege. Hau izan zen Hogeita Hamar Urteko Gerraren hasiera[6].
Austria Europako boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea] | 2015-07-31T15:37:58 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Austria | [
-1
] |
Puttana, ma pia
2018ko urriaren 16a, asteartea | Ordua Euskal Herrian 10:53:39
Donostia, 1868ko irailaren 17a. Elisabet II.a Borboikoa, Espainiako erregina, Donostian zen oporretan. Urte batzuk lehenago hasi zen udaldiak bertan pasatzen, itsasoan bainu hartzeak mesede egiten ziolakoan. Baina 1868ko uda hartan urak nahasita zeuden eta irailaren 17an, Iberiar penintsularen beste erpinean, Cádizen, armadako adarrik aurrerakoiena erreginaren aurka altxa zen, monarkiak autoritarismorako joera gero eta nabarmenagoa zuela eta.
XIX. mendearen erdialdean Espainiako Estatuko ekonomia zertxobait suspertzen hasi zen. Katalunian ehungintza fabrikak zabaldu ziren, Euskal Herrian altzairugintza sustatu zen, penintsulan ferrokarril linea berriak eraiki ziren... Emaitza positiboek adoretuta, Elisabet II.ak gobernuko adar aurrerakoia baztertu zuen. Eta nazioartean horren aldeko jarrerak bildu zituen, esaterako, Vatikanoarena.
Urte batzuk lehenago, Aita Santuak Elisabeten seme Alfontso XII.a bataiatzeari uko egin zion, adulterioaren emaitza zela argudiatuz. Baina 1868an bertan Pio IX.ak Urrezko Arrosa, Vatikanoko sari preziatuena, eman zion Espainiako erreginari. Elisabet II.a ez zen ezaguna bere moral katoliko zorrotzagatik eta kuriako kardinal batek bere desadostasuna adierazi zuen, erreginari puta esanez. “Puttana, ma pia” (puta, baina elizkoia) erantzun zuen Pio IX.ak. Erreginaren ospe txarra alde batera utzita, Aita Santuari monarkia kontserbadorearen aliatua izatea komeni zitzaion.
Espainia barruan giroa oso bestelakoa zen, eta irailean armadako aurrerakoien eta herritarren haserrea lehertu egin zen. Prim, Serrano eta Domínguez jeneralak buru zituen altxamendua, Iraultza Loriatsua izenez ezaguna, berehala zabaldu zen. Elisabeten eskolta moduan Donostian zeuden gerraontziak ere altxatuekin lerratu ziren. Elisabetek Pavia jenerala bidali zuen altxamendua itzaltzeko, baina alferrik.
Irailaren 26ko gauean, ministro kontseilua azkenekoz bildu zen Donostian. Ministroek Alfontso XII.aren alde abdikatzera behartu zuten Elisabet. Baina keinua berandu iritsi zen. Berehala Serrano jeneralak –urte batzuk lehenago erreginaren amorante izanak– Pavia garaitu zuen Alcolean. Irailaren 29an, erreginak gaua Irunen igaro zuen eta biharamunean muga zeharkatu eta Hendaiara iritsi zen.
Elisabet II.aren udaldia eta erregealdia hor amaitu ziren. 1868ko iraultzak ez zuen aldaketa handirik ekarri Espainian; bi urte geroago Alfontso XII.a eseri zen tronuan. Baina erreginak udak Donostian igarotzea erabaki izana erabakigarria izan zen hiriaren etorkizunean. | 2018-10-16T08:53:39 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/2197/puttana-ma-pia | [
-1
] |
25.05.2020 23:03:46
Audi A3 Limousine Facelift - Bild 14
Opel Astra K Sports Tourer 2017 - Schnee Weiß
Honda NSX 2016 - Bild 26
Skoda Octavia in Corrida Rot - Bild 29 | 2020-05-25T21:03:46 | https://www.angurten.de/is/news/1987-hyundai-i20-2021/3292 | [
-1
] |
MALAGA: Maaottelu: Espanja-Suomi... - Urheilu - Helsingin Sanomat
MALAGA: Maaottelu: Espanja-Suomi...
MALAGA: Maaottelu: Espanja-Suomi 2-0 (1-0) 12. Miguel Angel Nadal 1-0, 87. Juan Goikoetxea 2-0. Yleisöä: 38190. Erotuomari: Elleray Englanti. Espanja: Zubizarreta (46. Canizares), Belsue, Alkorta, Voro (46. Camarasa), Ferrer, Aldana (46. Goikoetxea), Nadal, Hierro, Amor (46. Guerrero), Amavisca (46. | 2017-10-19T09:39:23 | https://www.hs.fi/urheilu/art-2000003388115.html | [
-1
] |
Pienza - Wikipedia, entziklopedia askea.
udalerri italiako
Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.
Eskualdea Toscana
Probintzia Sienako probintzia
43° 04′ 43″ N, 11° 40′ 44″ E / 43.07861°N,11.67889°E / 43.07861; 11.67889Koordenatuak: 43° 04′ 43″ N, 11° 40′ 44″ E / 43.07861°N,11.67889°E / 43.07861; 11.67889
122.96 km²
Castiglione d'Orcia, Chianciano Terme, Radicofani, San Quirico d'Orcia, Torrita di Siena, Trequanda, Montalcino, Montepulciano eta Sarteano
2.082 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
16,93 bizt/km²
comune.pienza.siena.it
Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.
Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino ezizenez ezagunagoa) Florentziako arkitektoa izan zen berreraikitze-lanen buru; 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak. 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen.
Piccolomini jauregia
Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
Borgia jauregia
Herriko jauregia
San Frantzisko eliza
Ammannati jauregia
Gonzaga jauregia
Atrebatense Kardinalaren jauregia
Pieve-a
Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak
Pio II.aren Plaza
Pienza inguruak
Datuak: Q91341
Multimedia: Pienza
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pienza&oldid=7292300"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 11 abendua 2019(e)an, 20:55(e)tan
Orriaren azken aldaketa: 11 abendua 2019, 20:55. | 2020-07-04T18:39:16 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Pienza | [
-1
] |
Sare Herritarrak “garai berrira egokitzeko salto kualitatiboa” emango duela iragarri du bere 5.urteurrena dela eta, antolatutako ekitaldian – Sare Herritarra | 2019-07-23T03:50:08 | http://sare.eus/sare-herritarrak-garai-berrira-egokitzeko-salto-kualitatiboa-emango-duela-iragarri-du-bere-5-urteurrena-dela-eta-antolatutako-ekitaldian/ | [
-1
] |
Tanzania Archieven - Lianne reist
De pracht van de Serengeti en Ngorongoro in Tanzania
Lianne - 20 januari 2017 | 2019-08-25T14:35:26 | https://www.liannereist.nl/category/landen/afrika/tanzania/?filter_by=featured | [
-1
] |
List with names from (romania) - page 550
Floarea UileanOtto Vincze GalVasile PasareluAurelian RaducuPetrina PrecopiPetru TodaSofia DomocosOvidiu EnasescuIoana IarcaIoana BauerViorel VoroncaIrinel CristeaEmanoil MainescuDumitru FloceaFlorel SimionConstantin Vasile MutuIleana SchlachterAurica PutanuRusanda ConstandacheIon DidilaConstantin Claudiu BuicaRuxandra CosteaGheorghe CiocodeiStefan CiobicaOlivia BertoldiCristian BacanuLucretia BortanAurelia Ramona HorgosSimona Oana StangaClement MarinCarmen TodicaMaria GoantaD Ion BoncotaOctavian FoaleA Ilie TudoricaElena HladiucCarol VenczelIancu DinescuNegeadin HursitClime RaducuNicoleta Elena TapuMioara RaicaEugen Gheorghe BelmegaPetre StatulescuMurariu Ana CernescuRadu Anastasie SternatisFloricel AlbGligor DordeaStefania DiurcaEugen FirtalaIlieana GiabocMihael TiripanMarco NovelloMihaela Mariana MolanDaria GhitaIon Mircea FloareaGina Sanda ZlateIon MosteoruGabriela VelcuCalina IorguMargareta KondorCristian ArginteanuElena CirjanDumitru ValuGabriela PrelipceanuZmaranda BorigaCatalin Ioan MutuPetre GandeaIliana CraiuNiculae AntonacheMonica DimbuAdrian SmarandachePena AdamFrancisc ScurtuSaveta AbouariteiClara CroitoruIon Aurel LeucaTraian TartauAlexandrina PodeaBuruian Mircea CrisanGeorgeta AxinteAlexandra ProfeanuMihaela Andreea TurcanNicola TocuLeniti MihuGavrila BarbosFlavia Gabriela StefanisLiubovi GrosuMarina Anca TheodorescuViorel BerbecaruAurel Niculae ApostolMihai ChirasVelicu BalasaPetrica BeatuAngela Rodica BoldeaAndras Vili VaidaLilica TihanDaniel Vasile PiftorErnest Marius ValeaZeno HedesanLaurentiu SultanAna CorobeaVirginia RuziciMaria TomiciDumitru VlaicuErno PalffyPiroska FintaCasian PlesaCostinel RobeanuDiana Danuta CojanuValy Marius JacotaAurica NutescuValentin IstocescuEmil JurcanElena Monica DobreNuta EliseiIlie ChirpacCorneliu ZahaViorica SpireaPetru DrozdElena NerghesOlimpia PatcasOtto MihalyAnghel HoleiciucMaria IonitescuMaria Cristina FlorescuArtur MartiniCezarina RomanLetitia TarcutaCatalina HintMihai VatavValer Ioan GhidiuPetronela Maria BurcaSanda HanciuGheorghe SanfiraBobita Petrica AtodireseiIuliana BalazsEcaterina PenescuAurel PatrutiuNeculae DauceanuCamil Alexandru PerianOlivia Miruna ChiruasiuOnut RazmosIoan AncasTinca CalaviePaulica CopaeGheorghe CocoruTudorina ConstantinNelia Adriana FarcasSilviu MangDaniela BalanutaIosif BojteIuliana Mariana FilipFlorentina IftimieVictor AtanasoaieJana MavrodinGheorghe FierastrauAngelo HustiucHareta StratonAna Maria StoicutaMaria RomantiDorina BarnaLidia Florentina NicodimLaurentiu TohaneanuVianor HriscaLivia JisaIoan MuerthNicolae HandaricAnton PolgarGeorge CaramizaruGligore GraurEmilia Carmen IvanAurel PastinaAurelia DanilucElena CarneanuDumitru IliefZenovia IvanVictoria SereaCornel AneiVirgil StrutSolomon CoraGabor Tereza CiobotaruIon VanghelieDidina VizureanuVasile ScurtescuAranka Rozalia FuziNorocel Petru GrumazElena CucuruzMarius Vasile RedaiAnica TroacaNicolae GoantaGeorgeta FazacasN Leonica SimionErsia RafailaTeodor Flaviu CelemanMihai ZoicanMircea RascanuAdriana ErhanAdina BulgagiuConstantin BodoleaFilofteia ComanFloarea ScirletMarius CirlanMihai PeiaGheorghe IzvoreanuNicolae PetrilaFlorin IaurumAnca Valeria PintilieCristian PeraPaulina DinulescuIosif Octavian CaileanTania Emilia CupsaMarin ChiricaClaudia Diana MitarCodrut Stefan RautIon ComaneleaCosmin Nicusor TatarusAlexandrina VicolRadu Dan GospeiMona Maria LitaPaul JuncPaul Marius BlanaruLiviu Petre NedaParaschiva GalesEugenia FeherRadu Marius VasilLucica RausAna DandeaAnton HegedusDan VelicuRuja ZepaPetrica CaldarasMioara IortomanIlmi BectasGicu CinepaMarian DoritaSilvia MaciuSandor RigoCristina ConeaDumitru PerteaMihai BarascuDeonisie Gavril TuraStefania CosereaMarilena LareVasile DumbravescuDumitru SestrasTeodora ChioveanuMarius Mihai UngureanuMihai IlovanDragos FeticCasandra PanaitCtin PopescuDaniel Aurel DainaAurelian BugaLiviu PalcuMaria TencuDumitru DurdumanNicolae GologanViorica BardeaDochia BirdauClementa PisuFlorentina PirvGeorgeta PoenaruLucia BordianuDaniela MantoiuCristian Ionel VatasoiuTamara Carmen IleaAna DulacioiuLivia VlaicuAtanasie MosurleaIspas FrincuAurel GradinaruLivia PantilieGheorghe CaraghiuleaTitinel NovacescuPaulina BicaZamfir GrecuLudovic AndreiIonut Nelu StereaAngelina TicanSorin Valeriu UrianGyongyi AndrasiGheorghe Lucian VararuManuela CarpEcaterina MiclosMaria CondeiLudovica HavasiNistor MogosanuEcaterina LacanuGheorghe ChelbanFlorica BudacValerica BugaMaria ApostolieMihai BriceagTudor NatuConstantin CorlateanuSilvia BozganMagdalena Lili VeressEugen CosarcaMihaela ParaschivuArtur Matei LutschParaschiva KevorkianGizela KerekesBeatris Corina AncuceanuVitalie VicolVeronica BivolaruGheorghe VincaAurel PopisterMila TrifunovAdelaida MadarasFloarea PistolValeria BerbecarAna BimboSonia Ioana AlexandruStelica BitlanGigel DecusaraLeonida BejanNicolae VeltanescuTeodor Vladimir CinezanPaul PetrovanAngelica IenciuTeodor BorzosEugenia Stefania OnisimRodica CostanIon BaidanViorel OpranescuEva CostiucVirgil BilecaCornelia AgapeTitina VasileVictor CiolacSorina Cristiana NegoiuMaria FaiferStefan Vicentiu SeptiliciCarmen Elisabeta HreapcaGeorgeta FiricaGheorghe JuleaJenica BalanAurora TudosieIordan SarauAndrei CiuraruMircea PepeneSorin BuduMarius Petrut DafinaNut BranduseMiluta BalcanNicolae SiladiFanel GradisteanuNicolae GhimisiMarius DuseFlorica BogatoiuCornelia BeneaDorina NitescuAna SpacVasile MarconA Patrichie CiubotaruMirela ButescuToma Chiril StefanescuIoan TihonDaniel Flaviu PopMiorel ManolescuConstantin AmalineiAdriana SerbanoiuIoan Iancu FeroiuIstvan VagoMariea CatanaIon BuhonitaAurel BocoiIon MineaAdrian CorbanAnita GaneaElena CasirMiroslav UrbanKalman Adrian MorozVirgil LacatusuDanut MurguCristian Valentin DascaluMitache ProdanKiraly Erzsebet BartosCatalina AbrudanCamelia BuzuleacElefteria StanNicolae MocioiuAgaftea GrossConstantin CrismariuMariuta MateoniPaul KocsisGeorges ChelarescuGabriella Magdolna TricaGeorgeta FroneaMarioara BrebeanuNiculai FarcasLica ChicosAngela PandreaRomulus AmorescuDiana Ionela StegarusAndrei DezmireanPeter Levente HangaiElena ChiricutaAdriana Mihaela UngureanuTraian BobesNeculai GafitaElena PlopanRada DespanCalin BorotaTrandafir GheraTiberiu RadasanuNicolaie GolgojanElisabeta BadulescuCristel Raul GogescuAretica Livia HarcuLaurentia TerpeaFrancisc SchneiderAdrian Dumitru VeriottiVirgiliu BoataDanut Costel PrisecaruElvira CarausuValeriu Vasile BoganDoina PrejbeanuCornel SancuArpad Miklos BodorValeria AngheloniMarinela Alina DuleaCamelia FasolaVeronica ZoaraParaschiva BobarOtilia CalinCarmen HodorFlorentina BujorAlexandru ButanFlorian StegarusEmilian ChitanStefan Dumitru GrozeaAngela PlesescuIvan PirvanescuIancu RosogaMariana TopirceanEmeric BezdanCostachi AlbeiMihai VladutNicolae Filip BaleaGeorge PinzarDraghina Monica DanilaDespa TarauLaura Cristina DemidovIoan TanjalaValentin ChertesIoan DulcaNiculina SurugiuDaniela Iatan | 2017-01-18T20:13:38 | http://name-list.net/romania/550 | [
-1
] |
Noiz sortua: Astelehena, 23 Urria 2006 00:00
ETAren su etenaren ondoren, negoziazio prozesuaren inguruan eman diren azken gertakizunek erakusten dute zein oztopo boteretsu dauden kapitalismoaren markuan Euskal Herriaren eskubide demokratikoak lortzeko.
Leninentzat klaseko independentzia defendatzea oinarrizkoa zen arazo nazionalarekiko ere. Zein zen beretzat klaseko independentzia bermatzeko modua? Burgesiaren aurkako borroka iraultzailea planteatzea
Estatuaren aparatutik bolada errepresiboa etorri da PPk eta PSOEk bere garaian onartu zituzten lege erreakzionarioetan oinarrituta. Azken asteetan errepresioaren igoera ikusi dugu: atxiloketeiz gain, Auzitegi Nazional espainiarrak ezker abertzaleko 37 militanteren prozesamendua baieztatu du “banda armatuko kide” izatea argudiatuta. Bestalde Baltasar Garzon epailearen 35/02 sumarioarekin guardia zibilak eta Ertzantzak herriko tabernak okupatu dituzte Alderdien Legea aplikatzen jarraituz. Ohikoa den bezala gertaeren orduan, euskal burgesiak ez du dudarik izan bere indar polizialak bidaliz guardia zibilaren ekintza babesteko, “indarrean dagoen legea” bete behar dela aitzakia erabiliz, hau da, Alderdien Lege erreakzionarioa babestuz. Horrela erakusten dute PNVk eta Eusko Jaurlaritzak nola defendatzen dituzten Euskal Herriaren eskubide demokratikoak.
Bestalde, Estatu espainiarreko epailetza, frankismoaren txarrenarekin identifikatzen direnek kontrolatzen dutena esparru askotan, Parot doktrina aplikatzen ari da, beren kondena bete duten presoei bizitza osorako kartzela zigorra ezarriz. Errepresio aukera hauek, ez da ahaztu behar, PSOEko agintariek oparituak eta PPk aplikatutakoak izan ziren.
ESKUINA PROZESUA SABOTEATZEN
Errepresioa eta errepresio gehiago. “Justizia” espainiar erreakzionarioaren mailua eta diktadura frankistatik depuratu gabe jarraitzen duen Estatu aparatua (faxistez, torturatzailez eta hiltzailez beteta) prozesu hau lehertzeko asmo guztiarekin dabiltza PSOEren Gobernuak kontzesioak egiten ari denaren aitzakia erabilita.
Estrategia bistakoa da: PPk ez du nahi, Euskal Herriko eskubide demokratikoei kontzesiorik egitea eta euskal preso politikoen eta hauen senideen egoera injustua konpontzea. Aldi berean, Zapateroren Gobernua desgastatzeko ahal duen guztia egiten ari da, eskuinak berriro boterea hartzearen asaltoa prestatuz. Eztabaida mahai edo foroetan hitzegitea alperrikakoa izango dela esatera heldu dira PPko agintariak, Gobernura heltzean edozein akordio indargabetuko dutela adieraziz. Tankera berean, PPk mehatxuekin jarraituz azaldu du, Zapateroren Gobernua Batasuna legalizatzen saiatzen bada CGPJko (Consejo General del Poder Judicial) eta Auzitegi Goreneko gehiengoa erabiliko dituela saiakera atzera botatzeko. Jarrera probokatzaile honek erakusten du PPren aparatua PSOEren Gobernuarekin amaitzeko edozer gauza egiteko prest dagoela. Horrekin jarraitu dute beste behin komunikabideak erabilita, ETA eta Al Qaedaren arteko harremanak erakutsi nahian ibili dira azido borikoaren gaiarekin.
Hau ez da alderdiaren jarrera soilik. PPren bidez isladatzen da burgesia espainiarraren eta hau sostengatzen duen Estatu aparatuaren izaera. Inoiz ez dituzte onartu Euskal Herriaren eskubide demokratikoak. Nola espero dezakegu hauek, negoziazio mahaietan, Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea aitortzea lurralde batasunari eta bere etorkizunari buruz?
EUROPAKO PARLAMENTUAREN “BABESA”
Esperientzia historikoak erakusten du burgesia espainiarrak eta frantziarrak, ez dutela Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartuko. Euskal Herriaren mugak gaindituko lituzkeen masa mugimenduen bidez lortu daiteke soilik eskubide hau.
Prozesu honekin, lor daiteke euskal preso politikoak eta errefuxiatuak etxera ekartzea. Hori aurrera pauso garrantzitsua litzateke, borrokalari asko langile klasearen batailoietan sartzearen aukera egongo bailitzateke sozialismoaren alde borrokatzeko. Baina prozesu honen mugak garbi daude. Euskal Herriaren eskubide demokratikoak ez dira lortuko negoziazio mahaietan erabili daitekeen trebetasunari esker. Langile klasea buru izango duen masa mobilizazioa sortzeko gaitasunean dago oinarria, sozialismoaren aldeko borroka argi eta garbi planteatuz.
Europako Parlamentuko eztabaidarekin itxaropena sortu da, gatazkaren internazionalizazioak honen konponketan izan dezakeen garrantziagatik. Baina Europako Parlamentua, burgesia europearraren instrumentua den heinean Estatu Frantziarraren eta Estatu Espainiarraren interesak defendatzera mugatuko da. Onartu duten textuak erakusten du Euskal Herriko benetako gatazka ukatzen dutela. Burgesia europearrak nazio eta herri zapalduen eskubide demokratikoak babestuko dituela pentsatzea akats larria da. Yugoslaviaren adibidea hor dago. Kroazia, Eslovenia edo Montenegrok ikusi dute zapaltzaile batzuk nola utzi dieten bidea beste zapaltzaile batzuei, inperialismo alemanarriaren kolonia politiko eta ekonomiko bihurtu dira. Autodeterminazio eskubidea inperialismoaren bidez bermatu daitekeela ustea gogor ordaindu daitekeen iruzurra da. Kurduak Iraken, inperialismo estatubatuarraren “babesean”, ordaintzen ari dira.
Euskal Herrian, Europa guztian bezala burgesia eta langile klasea dauzkagu aurkako interesekin. PNV eta EAk polizia onaren papera joka dezakete interesatzen zaien guztietan baina prozesu honetan duten helburuetako bat Ezker Abertzalea bide instituzionalera eramatea da. Autodeterminazio eskubidearen eta sozialismoaren aldeko borroka desagertarazi nahi dituzte, horrek Estatu frantziar eta espainiarrarekin aurrez aurreko borroka inplikatzen baitu.
Euskal burgesiaren nazionalismoa bere poltsikoa hasten den tokian amaitzen da. Prozesu honekiko erabiltzen dituen azpijoko guztiak pribilegio gehiago lortzeko eta langile klasea esplotatzeko aukera handiago izateko dira. Estatutua bernegoziatzeko erabili nahi du prozesua, bere interesak defendatzeko, CIUk Kataluinian egin duen moduan. Ez dago oinarririk eukal burgesiarengan konfidantzarik izateko, eskubide demokratikoak edo langileen eta gazteriaren egoera ez dira hobetuko hauekin kolaboratuta. Gure kontsigna hau izan behar da: Fronterik ez euskal burgesiarekin, independentziazko klase politika baizik!
Gaur inoiz baino gehiago sozialismoaren bandera altxatu behar dugu eta langile klasearen mobilizazioetan babestuta eskuin erreakzionarioaren eta sistema ekonomiko honen aurkako ofentsiba tinkoa planteatu behar da. Presoen askatasuna, Alderdien Legearen eta langile klaseari kalte egiten dioten lege erreakzionarioen abolizioa eta autodeterminazio eskubidearen exijentzia programa sozialistari uztartuta joan behar dute gizartearen gehiengoaren mesedetean. Langile klaseak soilik, muga nazionalen gainetik elkartuta (Errusiako iraultzan ikusi genuen bezala) eta programa sozialista eta iraultzaile batekin armatuta, dauka indarra eskubide demokratikoak lortzeko eta gizartea aldatzeko.
Bizi dugun une historikok ez du pesimismorako lekurik uzten. Latinoamerika astintzen ari duten gertakizun iraultzaileak eta batez ere langile klasearen borrokak boterea hartzeko Venezuelan, Bolivian eta Mexikon, inspirazio bat dira mundu guztiko langile eta herri zapalduentzat. Kapitalismoaren aurkako mundu mailako borroka da hau. Langile klasea indartsua da ideia erreformisten ilusiotik askatzen bada. Erreformismoak beti promesten du negoziazioen bidez arazoak konpondu daitezkeela eta klaseko borrokarako ez dagoela antolatu beharrik. Langile klasearen borrokarekin soilik, proletalgoaren metodoak diren greba orokorra eta altxamenduarekin, programa sozialista bati uztartuta lortuko dugu gure askatasun irrika asebetetzea. | 2018-07-20T14:47:24 | http://euskalherriasozialista.net/index.php/editoriala-mainmenu-23/12-editoriala/21-editoriala-sozialismoaren-aldeko-borrokan-klaseko-independentzia-berreskura-dezagun | [
-1
] |
Masseo anaiak alde batera jo zuan, ta Prantziskok bestera.
Prantziskok ordea, ezagutzen etzutenentzako ezer gutxi bai-zan, kaxkarra ta itxura txarrekoa zalako, etzituan ogi koskorr legorr batzuek besterik bildu; bestela Masseo anaiak, galanta, liraña ta dotorea zalarik, puska aundiak eta ogi osoak bildu zituan.
Beren ibilketak bukatu ondoan uri atarian iturri bat zegoan leku bakarti batean alkar jo zuten: iturri aurrean arri zabal bat arkitzen zan, ta arri onen gañean atera zituzten bakoitzak bildutako ogiak.
Prantzisko doneak esan zuan: - Orixe bada deitzen det ondasuna ta ondasuntegia, gizonaren arretaz eratutakorik ezer ez baidago, dana Goikoaren arduratik datorkigu. (1) Loratxuak 35-36 orrialdetan. | 2020-05-29T06:33:02 | http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=162&pb=0117&number=004&egilea=AZKUE%20Jose%20Maria%20&izenburua=Asis'tarr%20Prantzisko%20Donearen%20bizitza%20&urtea=1925%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=gabetasun&aurreratua=false | [
-1
] |
2018ko maiatzaren 21a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 17:14:43
Ekonomia > Langile borroka > Sindikalgintza > STEILAS
Hego Euskal Herriko hiriburuak hautatu dituzte hitzaldietarako. “Sindikalgintza ere feminista” izenburua izango du Gasteizen, martxoaren 1ean eskainiko dutenak. Ainhoa Etxaide, Assumpta Barbens, Iratxe Alvarez eta Arantxa Fernandez de Garaialde izango dira bertan, sindikalgintzari lotutako lau emakume.
“Eskola inklusiboa jendarte baztertzailean” gaia jorratuko dute Amelia Barquin, Begoña Lasa eta Teresa Jiménez adituek, martxoaren 14an, Bilbon.
“Hezkidetzatik pedagogia feministarantz” ildoari helduko diote Inma Hurtado eta Mari Luz Estebanek, apirilaren 19an, Iruñean. “Ezinbestekoa ikusten dugu paradigma feministatik abiatzea hezkuntzan heteropatriarkatuaren ideologiari aurre egiteko”, diote antolatzaileek.
Azkenik, maiatzaren 4an Donostian izango da hitzordua: “Neoliberalismoaren erasoak zerbitzu publikoei” izenburupean, zerbitzu publikoen pribatizazioa izango dute mintzagai Amaia Perez Oroko eta Txiki Muñozek.
Dokumentala eta kongresua
Horrez gain, dokumentala ere aurkeztuko du sindikatuak, hezkuntzaren panorama globalaz gogoetatzeko asmoz. Hezkuntza munduko pertsona esanguratsuen elkarrizketak jaso dituzte horretarako.
Maiatzaren 18 eta 19an berriz, STEILASek bere XI. Kongresua egingo du, Gernikan. 150 ordezkari inguruk parte hartzea espero dute, “hurrengo lau urteetarako lan ildoak definitzea” helburu.
Kanal hauetan artxibatua: STEILAS | Hezkuntza | Euskal eskola publikoa
STEILAS kanaletik interesatuko zaizu... | 2018-05-21T15:14:45 | http://www.argia.eus/albistea/eskola-inklusiboa-eta-pedagogia-feminista-steilasen-40-urtemuga-ospatzeko | [
-1
] |
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak bost urterako hitzarmena sinatu dute | Cultura | Naiz
Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
Naiz|Bilbo|19/07/2019 Actualizada:
Garbiñe Ubeda eta Andres Urrutia akordioa sinatu ostean. (EUSKALTZAINDIA)
Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, Akademiaren Bilboko egoitzan. Aurrerantzean, bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntza, sustapen, garapen eta zabalkundearen alorretan proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
Garbiñe Ubera EIEren lehendakariak izenpetu du akordioa; Euskaltzaindiaren izenean, berriz, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Sinatu ostean, Urrutiak adierazi du hitzarmen hau guztiz pozgarria eta onuragarria dela Euskaltzaindiarentzat, gune berriak zabaltzen dituelako EIErekin, «bi erakundeok aspalditik daukagulako euskararekiko eta euskal kulturarekiko kezka, eta ardura hau ez da partekatzen dugun gauza bakarra».
Ildo horretan, Urrutiak beste euskaltzain baten izena eta izana gogoratu ditu bere berbaldian, hain zuzen, Juan San Martinena: «Ezin ahantzi EIEren bultzatzaile nekaezina izan zela Juan San Martin eta, horrez gain, euskararen alorrean eragileen arteko zubigintza etengabe sustatu zuen euskaltzalea”». Elkarlanaren garrantziaz eta indarraz jardun du Garbiñe Ubeda EIEko lehendakariak ere: «Geure zilborrari begiratzeari utzi eta indarrak batu behar ditugula oso garbi dugu EIEko Zuzendaritza Batzordean. Batetik, ofizio eta jardunen arteko mugak gero eta lausoagoak direlako. Baina, bestetik, ezer gutxi eragin dezakegulako, elkarlanerako gai ez bagara». Ubedaren ustez, «Akademiak idazleen lana behar du, idazleek akademiaren lana behar duten bezala. Beraz, ba al da ezer naturalagorik, Euskaltzaindiaren eta Idazle Elkartearen arteko lankidetza baino?».
Bakoitzaren betebeharrak
Hitzarmenak bi erakundeek elkar aditurik egin beharreko lanen nondik norakoak zehazten ditu, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakoitzaren betebeharrak finkatu. Hauek dira partaidetzaren lan-ildo nagusiak:
-EIEk Euskaltzaindiari egingo dizkio gramatika, lexikografia, ortografia, onomastika eta euskalkien erabileraren inguruko kontsultak eta iradokizunak, eta Euskaltzaindiak kontsulta horiei erantzuna eman edota bideratuko ditu.
-Bi erakundeok publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatzeko konpromisoa hartzen dute. Era berean, bi erakundeen artean argitalpen-egitasmoak ere partekatuko ahal izango dituzte.
-Bi erakundeok euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean egitasmoak partekatzeko konpromisoa hartzen dute. Horrela, idazleak ezagutzera emateko egitasmoak, monografiak, literatura zaletasuna indartzeko lehiaketak, ikerketak, bekak eta abar abian jarri ahal izango dituzte.
Euskaltzaindiak garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, EIEk argitaratzen dituen argitalpenetako testu multzoez baliatzeko adostasuna erakusten dute bi erakundeek.
Orereta celebra su 700 aniversario en los balcones con El Centenario
Los casos positivos de coronavirus en Nafarroa llegan a los 3.073
En Hego Euskal Herria se han registrado 47 nuevos fallecimientos, con un total de 678
El aumento de muertos en el Estado español es el más bajo de los últimos nueve días, 634 más
El presidente de Portugal pide a la banca arrimar el hombro | 2020-04-05T10:57:17 | https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20190719/euskaltzaindiak-eta-euskal-idazleen-elkarteak-bost-urterako-hitzarmena-sinatu-dute | [
-1
] |
Errezeta, jolas eta kanta ugari plazaratzeari ekin dio Kirikiñok, konfinamendua hobeto pasatzen laguntzeko - Aiaraldea.eus
Errezeta, jolas eta kanta ugari plazaratzeari ekin dio Kirikiñok, konfinamendua hobeto pasatzen laguntzeko
Txabi Alvarado Bañares 2020-03-21 07:00 Hezkuntza Aiaraldea
Kirikinotaldea.eus atarira igoko dituzte edukiak, hiru egunean behin.
Eskulanak egiteko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. / Kirikiño | Ikusi handiago | Argazki originala
Kirikiñori ere eragin dio Koronabirusa dela eta ezarritako alarma egoerak, baina aisialdi taldeko kideek ez dute euren jarduna eten. Ohikoan egiten dituzten jardueretako jarraibide eta baliabideak partekatzeari ekin diote Kirikinotaldea.eus atarian. Elkarteko kideak azaldu dutenez, lehenagotik ere bazuten buruan horrelako materialak partekatzea, baina orain sortu den egoera aprobetxatu dute, horrelako edukiei une honetan “zuku nahikoa” atera ahal zaielakoan.
Eskulanak, errezetak, tailerrak, jolasak, musika eta proposamenak igoko dituzte sarera, hiru eguneko maiztasunarekin. “Berriki, kamiseta baten zozketa plazaratu dugu, etxean egiteko gauza ezberdinak 688726665 zenbakira argazki bidez bidaltzen dituztenen artean, konfinamenduaren amaieran”.
Zuen errezetak, eskulanak, denbora pasak, ipuinak gurekin partekatzen badituzue, Kirikino taldearen kamiseta bat zozketatuko dugu parte hartzaile guztien artean (berrogehialdia bukatzean)
???? 688726665 zenbakira bidali behar dituzue argazkiak pic.twitter.com/9axkXYROnU
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) March 19, 2020 | 2020-04-05T18:40:40 | https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1584740069815-errezeta-jolas-eta-kanta-ugari-plazaratzeari-ekin-dio-kirikinok-konfinamendua-hobeto-pasatzen-laguntzeko | [
-1
] |
Bigarren egunez jarraian, ez da kasu positibo berririk atzeman egoitzetan - Artikulua - Gipuzkoa ETORKIZUNA ORAIN
Bigarren egunez jarraian, ez da kasu positibo berririk atzeman egoitzetan
Lau pertsonek gehiagok gainditu dute Covid-19a adineko pertsonen egoitzetan eta hiru hil dira.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren inguruko balantzea egin du, eta jakinarazi du, azken bi egunetan, ez dela Covid-19 kasu positibo berririk atzeman, lau adineko pertsonek jaso dutela mediku alta eta hiru zendu direla. Gipuzkoako adineko pertsonen arretarako egoitza sarean, 65 zentroz osatuta dagoena eta 5.425 plaza dituena, gaur arte, 193 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 156 zendu dira eta 195ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.
Azken egunetan sendatu diren pertsonak bizi dira Zarauzko Santa Ana egoitzan, Tolosako Iurreamendin eta Beasaingo Arangoitin (2). Beste muturrean, aldiz, azken heriotzak eman diren zentroak izan dira Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra. 15 jarraitzen dute izaten Covid-19 kasu positiboak dituzten Gipuzkoako egoitzak, 29 adineko Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 32 ospitalean.
Beste alde batetik, desgaitasuna duten pertsonen zentroen egoerari dagokionez, Covid-19an positibo emanda jarraitzen duen pertsona bat da, Donostiako Iza zentroko egoiliarra eta ospitalean artatua, lau zentrotan positibo emandako 16 pertsonak sendatu ostean.
Bozeramaileak azpimarratu du “aurrekaririk gabeko” egoera honi erantzuna ematerako orduan eragile ezberdinen arteko “ezinbesteko” elkarlanak duen garrantzia. Horregatik, beste egun batez, eskertu nahi izan du egoitzetako ekipo profesionalak egiten ari diren lana, baita osasun-langileena, senitartekoena, hirugarren sektoreko erakundeena, eta boluntario guztiena: “Zalantzarik gabe, Gipuzkoako lan egiteko moduaren isla zuzena”, ondorioztatu du Mendozak. | 2020-07-16T15:19:43 | https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/bigarren-egunez-jarraian-ez-da-kasu-positibo-berririk-atzeman-egoitzetan | [
-1
] |
ikasbil.eus: Aldizkari Digitala: Isaac Albéniz
1860ko maiatzaren 29an jaio zen musikagile eta piano-jotzaile katalana (Camprodon, Girona, 1860 - Kanbo, Euskal Herria, 1909.
Isaac Albénizen bizitza, haurtzaroa eta nerabezaroa gehienbat, musikaren historiari lotutako nobelarik txundigarriena izan daiteke. Mutiko prodijioa, lau urterekin estreinatu zen pianista gisara: Bartzelonan izan zen emanaldia, eta arrakasta, sekulakoa! Hiri honetan trebatu zen pianoa jotzen; eta Parisko Kontserbatorioan sartzen saiatu, alferrik. Beraz, Madrilen jarraitu zuen ikasten, hara joana baitzen bere sendia 1869an.
Ipurtarina zen: hamar urte zituela etxetik alde egin, eta hainbat hiritan eta herritan eskaini zituen emanaldiak. Gaztelan izan zen hori, eta berak antolatzen zituen bere emaldi horiek. Bigarren aldiz etxetik joan zenean, Buenos Airesa heldu zen: 1872an gaude. Bazuen babesle bat, Morphy kondea, Alfonso XII.enaren idazkaria. Eta kondeari esker Albénizek Bruselako Kontserbatorioan ere ikasi zuen, Albénizek bai baitzekien teknikoki hobetu beharra zeukala.
1882: garrantzizko urtea Albénizen bizitzan. Batetik ezkondu, eta bestetik Felip Pedrell musikagilea ezagutu zuen. Musikalki espainiar herri-tradiziora begira jarri zuen Pedrellek Albéniz, pentsarazi zion oinarrizkoa zela Albénizen musikak tradizio horren ukitua izatea, bere estiloak heldutasuna izan nahi bazuen. Orduan hasi zen Albéniz, musikagile gisara, bere buruari gehiago eskatzen. Ordura arte, areto-dantza atseginak sortu zituen. Ona bai, baina aparteko goi-asmorik gabeko pianista zen.
Albéniz, 13 urte zituela.
Espainiar tradizio horren aztarna sumatzen, Albénizen ezaugarririk behinena izango zena, 1885ean hasi zen: bere lehen obra garrantzikoenak ordukoak ditu-eta. Ezaugarri hori handitu egin zuen 1886an, Suite española obraren bidez. “Unibertsorako musika nazionala” sortu nahi horretan Iberia (pianorako suitea) da bere maisulana, bere obrarik biribilena.
Bere alaba Laurarekin
Albeniz musikagile
Pianorako musika sortu zuen batez ere, baina baita bestelakoa ere.
Orkestrako ez zuen horrenbeste pieza burutu, baina sortutakoa ñabarduretan eta armonian aberatsa zen, eta obra hauek egitean orkestretan ohikoak ez ziren musika-tresnak hartzen zituen gogoan. Esate baterako, Kataluniako cobla musika-taldeetan darabiltzaten hainbat haize-soinu. Antzerkirako musikari dagokionez, Pepita Jiménez nabarmendu behar da, Europa guztian antzeztua eta Albénizentzat berarentzat atseginena. Operan, berriz, agerikoa da Wagner miresten zuela: horren adibide Henry Clifford eta Merlin.
Chopin, pianoa gorputz-zati bihurtu zuen artista
Piotr Txaikovskiren biografia
Juan Crisostomo Arriagaren biografia
Aita Donostiaren biografia
16265329 | 2020-07-13T09:29:08 | https://www.ikasbil.eus/eu/artikuloaren-fitxa?articleId=16265329 | [
-1
] |
Errealitatearekin tupust egin zuten – Taxoareko Hitza
Errealitatearekin tupust egin zuten
28 abuztua, 2016 28 abuztua, 2016 Taxoareko Hitza
Osasuna-Reala (0-2)| Egindako akatsak garesti ordaindu zituzten gorriek, Reala horietaz baliatu baitzen hiru puntuak eskuratzeko. Martinenek atsedena ate joka zela jaso zuten lehen gola, eta bigarren zatian ez ziren neurketa iraultzeko gai izan.
Realaren aurkako derbira konfiantza handiz zetorren Osasuna, Malagan itxura oso lehiakorra eman ondotik. Alabaina, txuri-urdinen aurka Lehen Mailaren errealitatearekin egin zuen tupust: arerioek ez dituzte akatsak barkatzen. Partida orekatua izan zen nafar eta gipuzkoarren artekoa, baina Reala eliteko futbolean duen eskarmentuaz baliatu zen garaipena erdiesteko. Gorriek bi hanka sartze egin zituzten, zati bakoitzean bana, eta gipuzkoarrek aski izan zuten horietaz profitatzearekin Iruñeatik garaile irteteko.
Lehen gola lehen zatiko luzapenean iritsi zen. Zurutuzak baloiari lurrean zela eman zion, honen pasea Oiartzabalek jaso zuen, eta jokaldia Juanmik errematatu zuen. Defentsa gorritxoak bigunegi aritu ziren golaren jokaldian, eta txuri-urdinek ez zuten barkatu. Ordura arte neurketa nahiko orekatua izan zen, nahiz eta Realak baloi gehiago eduki. Gorriek erasoan itxura oso grisa eskaini zuten, taxuzko jokaldirik ez baitzuten apenas eraiki. Dena den, defentsan oro har eroso aritu ziren, eta gol aukera batzuk ere izan zituzten, batik bat kornerretan. Alabaina, norgehiagokaren gidoia erabat aldatu zuen Realaren golak, gorritxoak lur jota gelditu baitziren.
Kolpea unerik txarrenean jaso zuten Martinen jokalariek; lehen zatia amaitzear zela, hain zuzen. Gorritxoen animoak baretu egin ziren, kasik desagertzeraino. Bigarren zatian berdinketa erdiesteko kemena falta izan zitzaien. Minutuek aurrera egin ahala nafarrak geroz eta otzanago aritu ziren –horretan zeresana izan zuen Sadarren zegoen bero sapak eragindako nekeak–, bigarren gola jasota amore eman arte. Unai Garciak ez zuen baloia buruz aldentzen asmatu, eta bere atean sartu zuen gola –Nauzeten errua ere izan zen, gaizki kokatuta baitzegoen–. Gorrien bigarren hanka sartzea, eta akabo partida. Hori da, finean, Lehen Mailaren errealitatea: bizpahiru akats egitea aski da neurketa bat esku hutsik amaitzeko.
Previous postSadarreko debutean, Realaren aurkako derbia
Next postSentsazio onekin ez da aski | 2018-01-23T14:11:44 | https://taxoarekohitza.wordpress.com/2016/08/28/errealitatearekin-tupust-egin-zuten/ | [
-1
] |
Kultura gutxituen ‘Tosta’ ikuskizuna Kursaalera iritsiko da. Deia, Noticias de Bizkaia
apirilaren 28an 20.00etan
Kultura gutxituen ‘Tosta’ ikuskizuna Kursaalera iritsiko da
Lehen aldia da Atlantikoko zazpi herrialdetako instrumentu eta dantzak elkartzen direla
Aitziber Muga - 2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 06:01etan eguneratua
Tosta bandako musikariak ikuskizunean parte hartuko duten Kukaiko dantzariekin batera, atzo Usurbilen. Argazkia: Ruben Plaza
Usurbil- Tosta Bandak apirilaren 28an 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan Tostaikuskizuna eskainiko du. Talde hau Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten internazionalki ezagunak diren artistek osatzen dute. Abenduaren 5ean argitaratutako diskoa aurkeztuko dute Kursaal Eszenaren programazioaren barruan.
Euskal Herria, Galizia, Eskozia, Frisia, Irlanda, Gales eta Cornualleseko hamaika musikarik beren kultura eta musika tradizio aberatsak taularatuko dituzte. Gainera, Kukai dan-tza taldeko bi dantzari gonbidatu dituzte. “Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batetan sustrai hauetako kantak berrasmatu eta berrinterpretatzeko”, ziurtatu dute. Gainera, eszenatokian antzematen da beraien musika partekatu eta elkarrekin lan egitea gogo dutela.
Mixel Ducau musikari, abeslari eta Tostako musika zuzendariak elkar ezagutzen ez ziren musikariak Irlandako Dingle herrian lau egunez entseatzen egon direla esan zuen atzo Usurbilen egindako aurkezpenean. “Oso modu naturalean lan egin genuen eta gure artean oso giro ona sortu zen”, azaldu zuen. “Bakoitzak bere proposamenak zituen eta guztion artean hautua egin genuen eta nik moldaketak egin ditut”, esan zuen.
Eta anekdota bat ere kontatu zuen: “Ni albokarekin doinu euskaldun bat hasi nintzen jotzen eta beste musikari batzuk jarraitu egin zidaten, baina doinu euskaldun horri beste keinu batzuk gehituz. Denok dugu folklorea hizkuntza bezala, baina bakoitzak bere azentoa du”.
Mónica de Nut galiziarrak bat egin zuen Ducauren hitzekin eta beraien arteko interakzioa oso erraz eta naturalki hasieratik jaio zela azpimarratu zuen.
Igor Otxoa zuzendariak eta produktoreak horrelako banda bat sor-tzea eta zazpi kultura hauek harremanetan jartzea aspaldiko gogoa zela aditzera eman zuen. Azkenik Donostia 2016an eta Euskaltzaleon Topaguneari esker elkar ezagutza hori lortu zen. “Argi genuen Mónica de Nutekin lan egin nahi genuela, baina gainontzeko herrietan deialdi ireki bat egin genuen eta musikari bakoitzak bere bideoak eta kantak bidali zizkiguten”, azaldu zuen. Gero hautaketa egin zuten.
Tosta Hego Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan ikusi ahal izango da: bihar Gasteizko Printzipal antzokian, ostiralean Iruñeako Gaiarren, larunbatean Donostian eta igandean Bilboko Arriagan. | 2018-09-19T21:28:11 | http://www.deia.eus/2018/04/25/ocio-y-cultura/cultura/kultura-gutxituen-tosta-ikuskizuna-kursaalera-iritsiko-da | [
-1
] |
Wikiloc | Dorrao- TREKU- Arteta-Artetako iturburua-Ultzurrun trail
Coordinates 7147
Hi, found this interesting trail: Dorrao- TREKU- Arteta-Artetako iturburua-Ultzurrun https://www.wikiloc.com/hiking-trails/dorrao-treku-arteta-artetako-iturburua-ultzurrun-34573759 Regards, Wikiloc | Trails of the World | 2019-11-12T21:19:59 | https://www.wikiloc.com/hiking-trails/dorrao-treku-arteta-artetako-iturburua-ultzurrun-34573759 | [
-1
] |
Blogak (Wordpress) - Didactalia: material educativo
Blogak (Wordpress)
"Sekuentzia didaktiko honen helburua da ikaslearen komunikaziorako gaitasuna hobetzea, horretarako blogek komunikazio-bide gisa eskaintzen dituzten tresnak erabiliz. Blogen anatomia eta funtzioak aztertuko dira, bai eta web 2.0-ren zerbitzuak integratzeko aukerak ere. " Fuente: Proyecto Agrega
Blogak (Wordpress) es un recurso educativo publicado en Agrega. En este espacio, promovido y gestionado por Red.es, el Ministerio de Educación y las CC.AA., encontrarás más de 8.000 contenidos educativos.
Mapa Conceptual sobre Blogak (Wordpress)
blogetan txerta daitezkeen zerbitzuak,
http://agrega2.red.es/visualizar/eu/es_2009063033_7330420/false | 2017-12-17T02:56:21 | https://didactalia.net/comunidad/materialeducativo/recurso/blogak-wordpress/941a86ef-bd1a-4617-98af-8d541f5d2af8 | [
-1
] |
Legutio - Wikipedia, entziklopedia askea.
Legutio Arabako iparraldeko udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa. Haren erdigunean dago izen bereko herria, udalerriko herriburua. 2016an 1.732 biztanle zituen.
Legutioren ikuspegia.
14px Legutio
Nekane Garaigordobil (EH Bildu)
legutioar
42° 58′ 52″ N, 2° 38′ 48″ W / 42.9809869°N,2.6467053°W / 42.9809869; -2.6467053Koordenatuak: 42° 58′ 52″ N, 2° 38′ 48″ W / 42.9809869°N,2.6467053°W / 42.9809869; -2.6467053
568 metro
16 km Gasteiza
1.732 biztanle (2016)
37,78 biztanle/km²
% 21,29
‰ 41,06
% 78,54 (2011)
% 17,64 (2011)
% 10,22 (2013)
% 37,02 (2010)
% 9,2 (2011)
1333. urtea
http://www.legutiano.net/euskara.asp
Legutio, elurpean.
2.1 Inguru naturala
Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Inguruko eskualde osoan, euskaraz, Bilerle deitu izan zaio tradizioz. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, baina gaur egun Legutio hartu du udalak izen ofizialtzat (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-03-10), Euskaltzaindiaren irizpenarekin bat eginez.[2]
Legutio udalerriko Elosu herriaren ikuspegia.
Gerra Zibilaz, Gregorio Biteriren testigantza (Ahotsak[3] proiekturako)
Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko mugaren ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia gainean duela.
Iparraldean: Bizkaiko Ubide eta Otxandio.
Hegoaldean: Arratzu-Ubarrundia.
Ekialdean: Aramaio eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga.
Mendebaldean: Zigoitia.
1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan (Legutioko gudua).[4]
Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:
Legutio (udalburua)
Legutioko biztanleria
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legutioko alkatea Bilduko Jon Iñaki Leza de la Llera izan zen 2011-2015 bitartean.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, eta Nekane Garaigordobil alkate hautatua izan zen.
Legutioko udalbatza
318 (% 42,06)
495 (% 58,72)
308 (% 40,74)
211 (% 25,03)
63 (% 8,33)
74 (% 8,78)
29 (% 3,84)
45 (% 5,34)
Legutioko udalerrian Goiaingo industrialdea dago, batez ere Arabako eta Debagoieneko enpresak biltzen dituena.
Legutioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[5][6]proiekturako egina, ahozko ondarea haso eta zabaltzeko.
Luis Luziano Bonapartek bizkaieraren baitan sailkatu zuen Legutioko euskara. Gaur egungo sailkapenaren arabera, ordea, Otxandio inguruko euskara[7][8] genuke. Gaur egun, goraka doa bertako euskaldunen kopurua, eta bertso-eskola bat ere badute.
Larrabeako Golf-Kluba
Estropadetarako Nazioarteko Eremua
San Blas, otsailaren 3an.
Kofradien jaia, iraileko Ama Birjinaren egunaren hurrengo igandean.
San Blas parrokia, XVI-XVIII. mende bitartekoa.
Euskal Buztingintza Museoa, Ollerietan kokatua.[9] Han dago Ollerieta baserriko labea ere, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua.
Doctor Ortiz de Zarate plaza.
↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-05.
↑ Ahotsak Ahozko Ondarea (2017-04-07) Legutioko Ahotsak . Noiz kontsultatua: 2018-06-05.
↑ «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-05.
↑ «Legutio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-05.
↑ Euskal Buztingintza Museoaren webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Legutio
Legutioko Udalaren webgune ofiziala, legutio.eus
Urrunagaren webgune ofiziala, urrunaga.com
(Gaztelaniaz) Legutio, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Legutio&oldid=7142726"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 3 azaroa 2019(e)an, 13:32(e)tan | 2019-11-12T10:56:45 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Legutio | [
-1
] |
Eskozia eta Euskal Herria alderatuz : Norabidea
Gaindegiak Eskozia eta Euskal Herriaren datu sozioekonomikoak alderatu ditu, hainbat grafikoren bidez. Oso ariketa interesgarria da bi lurraldeen garapen maila aztertzeko, eta bakoitzaren ahuleziak eta indarguneak agerian uzteko.
Twitter sarea erabili du grafikoak zabaltzeko. Datuak batera ikustea interesgarria da ondorioak ateratzeko. Jarrian, txio horien bilduma.
Errenta erabilgarria biztanle aktiboko: #EuskalHerria-k 37.071€; Eskoziak 33.559€ #euskozia @gaindegia_data pic.twitter.com/d3p0wYC90K
Goi-formakuntza duen biztanleria, 25-64 urte: #EuskalHerria-k %44,3; #Eskozia-k %44 #euskozia @gaindegia_data pic.twitter.com/P391pdngTy
I+G gastua (BPG%): #EuskalHerria-k %2; #Eskozia-k %1,6 #euskozia cc/ @Ikerbasque @Innobasque @basqresearch_eu pic.twitter.com/VnmzuRLLVX
Internet konexioa duten etxeak: #EuskalHerria-k %74; #Eskozia-k %87 #euskozia @gaindegia_data pic.twitter.com/Yj6vZIgeOB
Lurraldetik kanpo jaiotako biztanleria: #EuskalHerria-k %28,5; #Eskozia-k %16,7 #euskozia @gaindegia_data pic.twitter.com/eyTX5eDqpa
Biztanleriaren proiekzioa, 2013-2020: #EuskalHerria-k -%3,9; #Eskozia-k +%2,7 #euskozia @gaindegia_data pic.twitter.com/wOLyNH2VO2
Etiketak: Eskozia, Euskal Herria, euskozia, Gaindegia, sozio-ekonomia
« Eskozia, Katalunia,… Euskal Herria
Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? Ez (%55,25) / Bai (%44,65) » | 2019-02-24T04:18:46 | https://norabidea.eus/2014/09/18/eskozia-eta-euskal-herria-alderatuz/ | [
-1
] |
Google Dokumentuak erabilita, testua edonondik idatzi, edukia editatu, eta elkarlanean jardun ahal izango duzu. Doan.
Joan Google Dokumentuak zerbitzura Deskargatu Google Dokumentuak
Maite duzun Google Dokumentuak zerbitzua, taldeentzako segurtasun eta kontrol handiagoarekin. | 2019-10-16T17:24:18 | http://g.ceec.000111.date/intl/eu/docs/about/ | [
-1
] |
Etapak irabazteko baino gehiago | Kirola | Berria
IRABAZLEA. Geraint Thomas
Etapak irabazteko baino gehiago
Jaioteguna. 1986ko maiatzaren 25a.
Jaioterria. Cardiff (Gales).
Ibilbidea. Barloworld (2007-2008); Barloworld-Bianchi (2009); Sky Procycling (2010-2013); Team Sky (2014-2018)
Lorpen garrantzitsuenak. 2018: Frantziako Tourreko bi etapa, Dauphine Libereko sailkapen nagusia, Algarveko Itzuliko etapa bat. 2017: Frantziako Tourreko etapa bat, Alpeetako Tourreko etapa bat eta sailkapen nagusia, Tirreno Adriatikoko etapa bat. 2016: Paris-Nizako sailkapen nagusia, Algarveko Itzuliko sailkapen nagusia. 2015: E3 Harelbeke klasikoa, Algarveko Itzuliko etapa bat eta sailkapen nagusia.
Saganek, aukera bikaina beste etapa bat irabazteko
«Bizkarreko min oso handia dut, eta etapa ikaragarri gogorra egin zait»
«Froomeren mesedetan ari naiz lanean; bera da taldeko liderra» | 2019-06-25T22:27:01 | https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/003/2018-07-20/etapak-irabazteko-baino-gehiago.htm | [
-1
] |
Sunlight, Hellfühlige, Hellsichtige | Wir lesen Karten
Clarius-Ralf, Valerie, Isis, Alexandra, Waltraud, Diara, Lobita, Zorena, Corinne, Arabella, Mia, Sybilla, Luise, Arisa, Ella-Maria, Juanita, Agnetha, Racine, Emma, Markus, Adelheid, Sunlight, Elana, Jane, Heike, Julia, Maria-Mia, Birgit, Lucia-Margund, Maria Raffaela, Andre, Leoni, Anni, Phill, Elina,
Marit, Mara, Amalia, Marita, Rashimi, Annelie, Karin, Felicia, Freya, Lars B.,
Salome, Markus, Elarya, Elexier, Gisela, Sofia, Diara, Teresa, Miriam, Sabine, Babys, Emra, Hexe Aurumna ©, Maureen, Sesede, Olena, Marit, Legat, Alana, Dorotea, TAIETA, Doris H., Safira, Sunlight, Chaitanya, Verena, Anu, Sonja, Lysette, Emma,
claudia schrieb am 24.07.20:
Vielen Dank für das Super Gespräch! wo Sie mir mein Bauchgefühl bestätigt haben.Auf ein nächstes Mal.Gute Gesundheit.Glg
0900 399 338 - 164 | 2020-08-12T14:44:10 | https://www.wirlesenkarten.at/Sunlight_2018 | [
-1
] |
Kanton Azokako Erregistro Bulegoak izendatutako hoteletan eratzen dira
Canton Fair Fase 1 56 Days
Hobeto sinesten dugun 10 izen-emate hotelak iradokitzen ditugu:
1. Garden Hotel Guangzhou Guangzhou atzerritarraren bisitaren hotel gogokoena da.
2. Shangri-La Hotel Guangzhou Kantonako Azokako bisitarien hotel gogokoena da.
3. Westin Pazhou Canton Azoka barruan dago eta Canton Fair-ek zuzentzen du.
4. Pullman Baiyun aireportua Aireportura iritsitakoan Kanton Azoka plaka lortzen du.
9. Hotel Landmark Canton, gure inguruan merkaturatutako merkatu guztia.
10. Guangdong Victory Hotela Turista Kanton hiri zaharrera.
... eta Canton Azoka inguruko hotel guztiak. | 2020-02-18T16:36:50 | https://www.cantonfair.net/eu/canton-fair/registration-hotels | [
-1
] |
Gallardon | Hitzak eta Hotsak
WordPress.org Etiketa: Gallardon Matxismoa kirolean Normalean, Espainiako kirol esparruak, gure euskal talde edo kirolariei ez dagokien heinean, ez dit aparteko interesik sortzen, ikuskizunaz gozatzetik gora ez, bederen. Baina tenisean piztu den polemikak zur eta lur utzi nau.
Argitaratze-data 2014/09/242014/09/24Kategoriak Bestelakoak, kirolaEtiketak emakumea, Espainia, futbola, Gala Leon, Gallardon, kirola, matxismoa, saskibaloia, tenisa2 iruzkin WordPress(e)kin eginda | 2017-04-27T12:44:31 | http://blogs.deia.com/hitzaketahotsak/tag/gallardon/ | [
-1
] |
Galdera hauek eta beste asko erantzuteko - Arte Ederretako fakultateetan normalean erantzuten ez diren galderak - bi tailer teoriko/praktiko jarri ditugu abian, elkarren artean independenteak, doakoak biak, egun osoan zehar garatzen dira eta 14-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude: âEtorkizuneko artistentzako tailerrakâ.
Hasiera data:2019-12-28
Ordua: 10:00-14:00 y 16:00-19:00
2019ko azaroaren 29an 04:21etan | 2020-03-30T18:27:50 | https://gasteiz.kaixo.com/eu/agenda/28606/etorkizuneko-artistentzako-tailerrak-ii | [
-1
] |
Mailak: GIZONEZKOEN OHOREZKO SUPER LIGA EMAKUMEZKOEN OHOREZKO SUPERLIGA GIZONEZKOEN OHOREZKO MAILA EMAKUMEZKOEN OHOREZKO MAILA GIZONEZKOEN 1.MAILA GIZONEZKOEN 2.MAILA EUSKADIKO OHOREZKO LIGA EUSKADIKO 1.MAILA CHAMPIONS LEAGUE MUTILAK CHAMPIONS LEAGUE NESKAK ------- MAILA GUZTIAK ---------
Jardunaldiak: Azken Jardunaldia 2020/05/10 2020/05/03 2020/04/26 2020/04/19 2020/04/05 2020/03/15 2020/03/08 2020/03/01 2020/02/16 2020/01/26 2020/01/19 2020/01/12 2019/12/22 2019/12/15 2019/12/01 2019/11/24 2019/11/17 2019/11/10 2019/10/27 2019/10/13 2019/10/06 2019/09/29
ESTATUKO-EUSKAL LEHIAKETAK 19-20
Gizonezkoen Super Ohorezko maila liga »
igandea, 2020.eko maiatzak 10
1 REAL CAJASUR PRIEGO TM 30 16 14 2 0 0 62 16
2 ASISA BORGES VALL 25 16 11 3 2 0 56 27
3 IRUN LEKA ENEA 24 16 10 4 2 0 54 31
4 ARTEAL TM 21 16 9 3 4 0 51 35
5 VISIT PONTEVEDRA 19 16 8 3 5 0 45 39
6 UNIVERSIDAD DE BURGOS - TPF 15 16 5 5 6 0 44 46
7 A.D.VINCIOS 14 16 5 4 7 0 41 43
8 HISPALIS T.M 12 16 4 4 8 0 37 48
9 C.E.R. LESCALA 11 16 4 3 9 0 34 49
10 SAN SEBASTIAN DE LOS REYES 10 16 4 2 10 0 33 51
11 ASSSA ALICANTE TM 9 16 2 5 9 0 28 53
12 A.D.T.M. LEGANES 2 16 0 2 14 0 15 62 | 2020-08-06T13:58:26 | https://kirolak.gipuzkoa.eus/eu/competiciones.asp?deporte=&deportetmp=tenisdemesa | [
-1
] |
Maddi Arrieta - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza
Maddi Arrieta
Etorkizuna erre ez diezaguten, erraustegia gelditu! | 2020-05-31T16:04:54 | https://irutxulo.hitza.eus/sinadurak/maddi-arrieta/ | [
-1
] |
Lehiaketak / Sariak: Orrialdea 7
“GANORABAKO 2014” BASAURIKO KOMIKI LEHIAKETA
BASAURIKO KULTUR ETXEAREN “GANORABAKO 2014” KOMIKI LEHIAKETA. 2014ko martxoaren 31an amaitzen da epea lanak aurkezteko POZOKOETXE KULTUR ETXEAN edo helbide honetan: GANORABAKO KOMINI LEHIAKETA Apdo. 119 / 48970 BASAURI (Bizkaia) Sariak: Lehenengoa: 900,00 € Bigarrena: 450,00 € Hirugarrena: 300,00 € Akzesitak, hauek izango dira: Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300,00 € Saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: […]
Peru Abarka Album Lehiaketa 2014 idazleen oinarriak eman dira argitara.
Euskal idazle berriak bilatu nahi dituen Peru Abarka lehiaketaren aurtengo edizioa martxan da eta hilaren azken eguna izango dute epemuga bertan parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkezteko. Abenduaren 5etik urtarrilaren 31ra arte. Narrazioak aurkezteko epea zabalik Martxoaren 10a. Narrazio irabazlea erabakitzeko eguna Apirilaren 23a. LIBURUAREN EGUNA. Narrazio irabazlea argitaratzeko eguna Apirilaren 23tik ekainaren 27ra […]
2014 Haurren albumak sortzeko Etxepare Literatur Saria
Urte berriarekin argitaratu dira haurren albumak sortzeko Etxepare Literatur Sariak lehiaketaren deialdi berriaren oinarriak. Etxepare sariaren VIII. ediziorako lanak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 23an itxiko da . Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak izango ditu: hau da, osagarriak […]
EUSKAL LIBURUAREN GAUA 2013
Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Elkarteak atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Euskal Liburuaren Gaua ekitaldira. Abenduaren 19an izango da, ostegunarekin, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, 19:00etan. Ekitaldian, 2013ko dabilen elea saria emango da, euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati […]
Tropecista (Barbara Fiore, 2012) liburuko lanagatik saritu dute Elena Odriozola (San Sebastián, 1967) ilustratzailea ere Euskadi Sariarekin. Ilustrazioa saritzen hasi zirenetik (2009) bigarren aldiz jasoko du Odriozolak Euskadi Saria. Lehenengoa 2009an bertan jaso zuen, Aplastamiento de las gotas(Laberinto de las Artes) lanarekin.
2013ko Etxepare Sariak
Maite Mutuberria eta Leire Bilbaoren Gerrak ez du izenik albumak irabazi du 2013ko Etxepare Saria. Maite Mutuberriak (Eltzaburu, 1985) eta Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) aurkeztutako Gerrak ez du izenik albuma izan da 2013ko Etxepare Sariaren irabazlea. Epaimahaia Yolanda Arrieta idazleak, Mikel Valverde ilustratzaileak eta Aitziber Alonso, Galtzagorri argitaletxeko lehendakariak osatu dute. Etxepare sarian inoiz baino […]
« Aurrekoa 1 … 6 7 8 9 Hurrengoa » | 2018-10-18T13:27:55 | http://euskalirudigileak.com/eu/category/lehiaketak-sariak/page/7/ | [
-1
] |
Subsets and Splits
No saved queries yet
Save your SQL queries to embed, download, and access them later. Queries will appear here once saved.