text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
2014-06-18 xakeko asteko kronika
(2014ko ekainaren 18an).
Ibai Moranteren Oroimenezko I. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko zortzigarrena).
Gasteizen jokatu da 2014ko ekainaren 14an (larunbat goizean). 13 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Abadiño talde bizkaitarra izan da garaile, 43 puntuz. Bigarren Itsas Zaldunak Santurtziko taldea geratu da, 38 puntuz. Hirugarren, Donostiako Gros sailkatu da, 34 puntuz.
Ondoren, Buztinzuri gasteiztarra, Danubio (Miranda de Ebro, Burgos), Martintxo A talde antolatzailea eta Egidazu baita ere talde gasteiztarra sailkatu dira.
Euskal Zirkuiturako 12 puntu batu zituen Abadiñok, 10 Itsas Zaldunak-ek, 8 Martintxo A-k, 7 Durangok, 6 Aranbizkarrak, 5 Calasanzek eta 4 San Viatorrek.
Altzagako VIII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko bederatzigarrena).
Leioan jokatu da 2014ko ekainaren 15ean (igande goizean). 11 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Sestao nagusitu da, 33 puntuz. Bigarren Conteneo sailkatu da, 30’5 puntuz. Hirugarren Altzaga talde antolatzailea geratu da, 29 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauexek izan dira: Gros (24’5 puntu), Abadiño (18 puntu), Portugalete (16 puntu) eta Erandio (15 puntu).
Altzagak eraman ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Abadiñok, 10; Portugaletek 8; Santurtzik, 7; Itsas Zaldunak taldeak, 6; Zornotzak, 5.
Euskal Zirkuituan Salcedo lider dugu, 52 puntuz. Abadiño asko hurbildu zaio (44 puntu). Hirugarren Itsas Zaldunak dugu (39 puntu). Laugarren Santurtzi dago (29 puntu). Bosgarren, Solvay (22 puntu). Seigarren, Zuri Baltza (21 puntu). Zazpigarren, Zornotza (19 puntu).
2014ko ekainaren 21etik 22ra jokatuko da, Zarautzen (Gipuzkoa). Hau da, larunbatean eta igandean. Jose Iglesias III. Oroigarria ere du izena.
2013ko txapelduna Pedro Viñal Gutierrez Iruñeko Nuevo Casino taldeko jokalaria izan zen.
Irabazle eta, beraz, 2014ko txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra izan da (11 puntu 15 partidatan).
”Kirolaren Eguna Kalean” Tximista Xakeko VIII. Torneoa.
2014ko ekainaren 15ean jokatu da, igandean, Calahorra herrian (Errioxa, Espainia). 5 minutuko partidak izan dira, 7 txandatan.
Iruñeko Nuevo Casino taldean jokatu eta Nafarroan bizi den Pedro Viñal Gutierrez izan da irabazle (6 puntu 7 partidatan).
Oier Lacruz Otsoa nafarra zortzigarren sailkatu da, 5 puntuz. Juan Carlos Peralta Calvo nafarra 23. tokian geratu da, 3 puntuz.
36 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr136086.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821”.
Adin guztietako Madrilgo Xake Txapelketa.
Luis Ignacio Rubio Mejiak irabazi du. 2454 da bere FIDE eloa.
Bigarren Mikel Huerga Leatxe nafarra geratu da. 2.440 da bere FIDE eloa. Finala 2’5-1’5 galdu zuen.
Informazioa: “http://www.ajedrezfma.com/index.php?name=Sections&req=viewarticle&artid=371&page=1”. | 2018-12-11T23:01:14 | http://www.xake.net/2014-exf/2014-06-18%20xakeko%20asteko%20kronika.htm | [
-1
] |
Kristal-habitu - Wikipedia, entziklopedia askea.
Mineralogian, kristal-habitua, kristal bat edo gehiagoren kanpoko itxura karakteristikoa da. Kristal baten habitua, honen itxura orokorraren eta kristalografikoaren deskribapena da, horrez gain, zein nolako garapena duen ere esaten digu.
Habitua ezagutzeak mirenala zein den jakiteko baliagarria da. Mineralaren arpegiak oso garatuak daudenean, mirenalen kantitatea txikia denean gertatzen den bezala, euhedrikoa deritzo. Arpegiak partzialki garatuak dituenean subehuedrikoa eta garatu gabeak dituenean, berriz, anhedrala. Kuartzo kristalaren ardatz nagusiak, normalean, sei aldeko prismaren habitua du, non arpegiak paraleloak eta kontrakoak diren. Agregatuak kristal indibidualez osatu daitezke, hauek pikor euhedral edo anhedralak izanez. Agregatuan kristal hauek duten antolaketa mineral batzuen ezaugarri propioa izan daiteke. Adibidez, amiantoaren isolaketan erabiltzen diren mineralak habitu fibratua izaten dute, fibra fin askoren masas osatzen dena.[1][2]
1 Faktoreak
3 Kristal habituen zerrenda:
Habituan eragiten duten faktoreak honakoak dira: bi kristal edo gehiagoren konbinazioa; garapenean zehar hartutako inpurutasunak; kistalen maklak eta honen garapen baldintzak (presioa, tenperatura...); eta garapen espezifikoen tendentziak, hala nola, estriazio garapena. Kristal bereko sistemetako mineralak ez dute habitu bera aurkeztu beharrik, mineral batzuen habitua oso berezia da bere barietate eta lokalizazioarengatik, adibidez, zafiro gehienak kanoi formako kristal luzeak osatzen dituzte, baina Montanan aurkitutakoak kristal tabulatu sendoak osatzen dituzte. Normalean bigarren habitua errubietan bakarrik ikusten da, nahiz eta biak mineral beraren barietateak diren, korindoiarenak zehazki.[1]
Zenbait mineralen beste mineral existenteak ordezkatu ditzakete hauen habitua mantenduz, prozesuari pseudomorfismo aldaketa deritzo. Honen adibide klasikoa tigre begi kuartzoan, krokidito amiantoa silizio dioxidoarengatik aldatzen dena. Kuartzoek normalean kristal prismatikoak osatzen dituzten bitartean, tigre begi kuartzoan krokidito amiantoaren habitu fibrosoa mantentzen da.
Kristal habituen izenak honetatik eratortzen dira:
Kristalen arpegiak nagusiak direnean (prismatikoak, piramideak eta pinakoideak). Kristal formakoak (kubikoa, oktaedrala eta dodekaedrikoa). Kristalen agregatuak (fibrosoak, botrioidala, erradiantea eta masiboa). Kristal itxura dutenak (foliatuak, dentritikoak, azikularrak, lentikularrak, tabularrak eta zorrotzak).
Kristal habituen zerrenda:Aldatu
Habitua[3][4][5]
Azikularrak
Orratz antzekoa, finak eta/edo zorrotzak Natrolita, Rulita[6]
almendra itxurakoak Helaundita, zirkon subehudrala
zorrotza, fina eta berdindua aktionita eta kianita
Botrioidala, globularra
mahats itxurakoa, masa hemisferikoa hemanita. pirita, malakita
kolumnarra
fibren antzekoa, luzeak eta prisma finez osatuak. kaltzita, selenita
Coxcomba
kristal ahul eta tabulatuez osatutako agregatua barita, markasita
kubo itxura du pirita, halita, galena
Dentridikoa edo adarkatua
zuhaitz itxura dute, direkzio bat edo gehiagotan adarkatzen dira kuprea, magnesita
Dodekaedrikoa
dodekaedro erronbiko itxura Granatea
Azal laua edo ganbil samarra estaltzen dute. ubarobita, malakita, azurita, kuartzoa
Enantiomorfoa
irudi islatu itxura duen habitua. kuatzoa, plagioklasa, estaurolita
Iia kubo itxura dute olibinoa, granatea
fibrosoa
prisma oso finak serpentina taldea
kapilarra
ile itxurakoak, oso finak zeolitak
foliatua
kapetan osatutako egiturak mika, muskobita, diorita
granularra
Anhedral agregatuez osatua bornita, olibinoa, scheelita
hemimorfikoa
bi aldiz bukatutako kristalak, bi itxura ezberdineko amaierak izanik hemimorfita, elbaita
hexagono itxurakoak, 6 aldekoak kuartzoa, kankesita
Tolba kristalak
kubo itxurakoak, baino kanpoko aldearen garapena azkarrago ematen denez, konkabitateak osatzen dituzte Halita, kaltzita
Mamilarra
bular itxura dute: esfera partzial itxura duten zatiak elkartzen dira. malakita, hemanita
Masiboa
Itxurarik gabekoa. Limonita, kanabarra.
Nodularra
esfera formen deposituak pertuberantzia irregularrekin kaltzedonia eta geoda batzuk
Oktaedrala
zortzi aldeko oktaedroa osatzen dute diamantea, magnetita
Tabularrak
taula itxurako egitura lauak osatzen dituzte waulfenita
Plumosak
luma itxurako eskalak osatzen dituzte aurikaltzita, boulangerita
arpegiak oso garatuak dituzte, luzeak dira turmalita
Pseudo-hexagonalak
hexagono itxura senidetze ziklikoa dela eta. aragonita, krisoberilita
Dibergenteak
irteera erradial bat erakusten dute puntu zentral batetik wabelita, pirita
Koloformea
botroidalen antzekoa, giltzurrun itxurako mases osatua dago hematita, pirolusita
Retikulatua
sare itxurako egiturak osatzen dituzte zerusita
Lentikularra
erradial larrosa itxurako agreagatuak gipsuma, barita
Esfenoideak
ziri forma izaten dute esfena
Estalaktikoak
estalaktiten itxurako egiturak osatzen dituzte, zilindrikoak edo kono itxurakoak kaltzita, goetita, malakita
Izartuak
izar itxura izaten dute, erradialak dira piropilitak
aragonitak
Estriatua
Hau ez da habitu bat bera bakarrik, baizik eta mineral batzuen zenbait aurpegi kristal batzuetan hazten diren lerroen baldintza tourmalita, pirita, kuartzoa, feldespatoa
tetrahedralak
tetraedo itxura duten kristalak tetraedrita, magnetita
gari grabillak
eskuz jasotako gari grabilen antzeko itxura duten agregatuak estilbita
↑ a b 1937-, Klein, Cornelis,. (2008). Minerals and rocks : exercises in crystal and mineral chemistry, crystallography, X-ray powder diffraction, mineral and rock identification, and ore mineralogy. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471772774.
↑ 1941-, Wenk, Hans-Rudolf,. (2004). Minerals : their constitution and origin. Cambridge University Press ISBN 9780521529587.
↑ DESCRIPTIVE CRYSTAL HABITS. . Noiz kontsultatua: 2017-11-30.
↑ Crystal Habit. 2009-04-12 . Noiz kontsultatua: 2017-11-30.
↑ (Ingelesez) Crystal Habit | Gemstone Buzz. . Noiz kontsultatua: 2017-11-30.
↑ Hanaor, Dorian A. H.; Xu, Wanqiang; Ferry, Michael; Sorrell, Charles C.. (2012-11-15). «Abnormal grain growth of rutile TiO2 induced by ZrSiO4» Journal of Crystal Growth (Supplement C): 83–91 doi:10.1016/j.jcrysgro.2012.08.015 . Noiz kontsultatua: 2017-11-30.
Datuak: Q505892
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kristal-habitu&oldid=7336074"(e)tik eskuratuta | 2020-07-06T22:09:38 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Kristal-habitu | [
-1
] |
‘linux’ ataleko sarrerak
damian | 2015.eko urtarrilak 22
Twitterren ikusi dut herriko linux erabiltzaileen bitartez, makina birtualen bidez windows-en irudiak linux bitartez ordenagailu zahar (eta berrietan) erabiltzeko prestaturiko distribuzioa. Segurtasuna, egonkortasuna etab. bermatzen duelarik. http://r... | 2019-01-20T10:59:20 | http://mokolokom.net/category/linux/ | [
-1
] |
san bizente ikastola oion oyon: Larunbat goizeko Auzolana 2014/11/15
Larunbat goizeko Auzolana Azaroak 14 da eta nahiz eta larunbata izan jende pilo elkartu gara San Bizente ikastolan. Zein helburuarekin?
Ba... gure ikastola ederrago eta funtzinalagoa bihurtzeko asmoa izan eta bete dugu: Araba Euskarazeko denda prestatu, kortinak konpondu, liburutegiko liburuak webean jarri, eraikin gorriko informatika gela prestatzen hasi, komunetan toailak usteko tresnak jarri, ate batzuk konpondu, fluorescente batzuk aldatu, haurtzaindegia margotu, Araba Euskarazeko materialarekin argazkiak egin, bainera konpondu, HAMAIKETAKOA, haurtzaindegi zerbitzua, ipuinkontalarirako jantziak konpondu...
Uauuu!!! Zenbat lan eta zeinen ondo burutu diren.
Zorionak eta eskerrik asko guzti hau posible egin duzuen ikasle, irakasle eta guraso guztiei.
Guztiok bat San Bizente ikastola aurrera!!
Ah!! Oraindik ez dugu bukatu eta aste honetan beste konbokatoria bat jasoko duzue. Hoy es sábado pero un montón de gente hemos venido a la ikastola a trabajar para ponerla mucho más bonita y práctica de lo que ya es. Para ello nos hemos reunido alumn@s, irakasles, padres y madres.
Y qué hemos hecho: arreglar algunas cortinas, meter los libros en la página Web, se ha comenzado a preparar el aula de informática del edificio rojo, preparar la tienda del Araba Euskaraz, cambiar fluorescentes, arreglar puertas, enchufes, la bañera, HAMAIKETAKO, ha habido servicio de guardería, se han arreglado los trajes para el Cuentacuentos, se han hecho fotos con el material del Araba Euskaraz, se
ha pintado la guardería... Todo esto gracias a la cantidad de padres, madres, alumn@s y maestr@s que nos hemos reunido hoy en la ikastola.
Ah!! Y todavía no hemos acabado con lo que esta semana se hará otra convocatoria. argitaratua
Araba Euskarazeko IPUINKONTALARIA
Araba Euskarazeko aurkezpena
6. mailakoek kontzertu txiki bat eman zien H.H. 5 ...
ARABA EUSKARAZEKO MATERIALAREKIN
Larunbat goizeko Auzolana
ABENDUAK 3 heltzear....
KANPEZUKO IRTEERA
Jangelako jenderia
KONTSUMO EKOLOGIKO SASKIAK
PIRRITX ETA PORROTX VIANAN
ARTE GALERIA IKASTOLA GORRIKO ATARIAN
Urtero leg...
ARABA EUSKARAZEKO MATERIALA SALTZEN | 2017-04-23T19:45:17 | http://www.sanbizenteikastola.org/2014/11/larunbat-goizeko-auzolana.html | [
-1
] |
Goodyear PKW-reifen günstig online kaufen und Preise vergleichen | Reifen.de
Reifen (1812)
PKW (996)
Sommerreifen (618)
Ganzjahresreifen / Allwetterreifen (158)
LKW (210)
reifentiefpreis.de (972)
giga-reifen.de (863)
tirendo.de (863)
reifen.com (827)
reifen-richtig-billig.de (808)
Tyrigo (785)
Goodwheel (759)
Reifen24.de (590)
Amazon Marketplace (538)
Teilehaber (529)
Reifendiscount.de (412)
Euromaster.de (408)
Reifen Preisfuchs (272)
Plus.de (239)
pneuhage.de (235)
A.T.U. (211)
hagebau.de (139)
Quelle (76)
Bridgestone (+1595)
Michelin (+1442)
Hankook (+1356)
Nankang (+1135)
Kumho (+976)
Yokohama (+936)
Toyo (+880)
Dunlop (+866)
Maxxis (+627)
Nokian (+583)
Star Performer (+507)
Kleber (+402)
Firestone (+383)
Fortuna (+329)
Kormoran (+296)
Cooper (+282)
Superia (+244)
GT Radial (+225)
Hi Fly (+222)
Avon (+214)
General (+208)
Tracmax (+172)
Wanli (+160)
Evergreen (+124)
Duraturn (+121)
Torque (+120)
Tomket (+115)
Interstate (+114)
Tyfoon (+96)
Aplus (+92)
Aeolus (+91)
Nordexx (+87)
Radar (+83)
Austone (+82)
Starfire (+55)
Windforce (+52)
Giti (+51)
Goodyear PKW-reifen günstig online kaufen und Preise vergleichen
Höchster Preis: 147,32 €
Apadio.de 188,84 €
Tyrigo 134,97 €
123reifen.de 175,30 €
Höchster Preis: 249,30 €
Apadio.de 168,09 €
Goodwheel 197,57 €
123reifen.de 197,60 €
Tyrigo 197,66 €
mobilemech.de 95,00 €
Reifenchampion 52,95 €
Amazon Marketplace 114,17 € | 2018-06-22T03:19:49 | https://www.reifen.de/reifen/pkw/goodyear/108 | [
-1
] |
Proiektuak - Mondragon Unibertsitatea
Ikerketa eta transferentzia/
Enpresa kudeaketa eta ekintzailetza/
PROIEKTU GARRANTZITSUENAK
Fakultateko proiektu garrantzitsuenak ikerketa eta transferentzia arloan, hauek dira:
Bilbao AS FABRIK
BILBOKO UDALETXEAREN eskutik, proiektu honen helburua Bilboko enpresen lehiakortasuna areagotzea da, ezagutzan intentsiboak diren enpresa zerbitzuetan. Hau burutu egingo da gaitasun sorreraren lankidetza-prozesu baten bidez; lortu nahi dena da, erantzun egokia ematea industria sektoreko eraldaketa digitalarekin lotutako erronkei.
Helburu hau lortzeko, planteatu egiten da AS FABRIK deitutako lankidetza-ekosistema baten konfigurazioa. Bertan, honako hauek daude: klusterrak, erakunde publikoak, ezagutza agenteak eta enpresak.
LABORAL KUTXArekin batera, Compyte Lehiakortasun Behatokia sortu dugu. Honen proiektu handietako bat ETEentzat sortutako lehiakortasun testa da. Honen bidez, posible izango da enpresaren diagnostikoa egin eta ekintza plan bat azkarra egitea.
Talentu Teknikoa
MONDRAGON korporazioarekin batera, Fagor Elektronika eta ULMA Packaging bezalako erakundeetan, talentu teknikoa kaptatzeko proiektuak martxan jarri ditugu. Proiektu honetan diseinatu eta burutu den metodologia, hasi egiten da talentuaren beharren planifikazio estrategikoekin eta amaitu egiten da, enplegatzaileen marka sorreraren iniziatibaren diseinuarekin edo harreman estrategikoarekin prestakuntza zentro batekin.
Kultura partehartzailea
Gure fakultateak tradizio garrantzitsua dauka, langileen partaidetzarekin erlazionatutako kudeaketa arloko proiektuak ikertzeko eta martxan jartzeko. Horrela, proiektu bat burutu da GSR edo GORABIDE bezalako enpresetan. Bertan, garatu eta egokitu egin da tresna bat, langileen partaidetza neurtzeko kudeaketa arloan, eta garatu egin da ere tresna multzo bat, hobekuntza jarduerak hedatzeko esparru honetan.
Elkarren arteko lankidetza eta aliantzen kudeaketa estrategikoa, oso onuragarriak izan dira proiektuak burutzeko. Horrela, CAF POWER-i lagundu egin diogu aliantza estrategikoen prozesuaren diseinuan eta abiaraztean, eta arreta berezia jarri dugu, Joint Ventures-en arriskuekin erlazionatutako erabakietan.
Ikasketa ekosistemak
Proiektuak garatzen ari garen beste esparru bat, erakundeen barneko prestakuntza prozesuen birdefinizoa da. Zentzu honetan, ORAIN proiektua nabarmentzen dugu. Campus hau, martxan jarri da EROSKI TALDEAREKIN. Proiektu honek ahalbideratuko dio enpresa talde honi, ikuspegiak, metodologiak eta teknologiak gaurkotzen, bere enplegatuak etorkizuneko erronken aurrean prestatu ahal izateko. | 2019-02-20T11:20:38 | https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/enpresa-kudeaketa/proiektuak | [
-1
] |
naiz: agenda - LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa
LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa
2019/04/01 - 2019/05/03
Apirilaren lehen egunetik maiatzaren 3ra arte LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa egingo da honako helburu honekin: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen sustapen artistikoa eta mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea.
Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Singularreko ikasleek Harrobia Ikastolarekin, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako merkataritza eta enpresekin batera antolatu dute LaPalanka lehiaketa.
Lehiaketa maiatzaren 3an bukatuko da izen emateko epe bukaerarekin eta azken galarekin, non 15 finalisten lanak aurkeztuko diren. Maiatzaren 11n, sari banaketa izango da Bilbo Zaharreko azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan, 12.30ean.
Ekimena Bilboko ingurune horren «ikuskera positiboa» bultzatzeko eta auzokideek hiru auzo horietaz duten irudia azaltzeko asmoarekin jaio da, antolatzaileen esanetan. «Bere helburua bai sustapen artistikoa, bai mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea da. Bide batez, zazpigarren artearen eta ikus-entzunezko kulturaren barruan agertzen diren herri sorkuntza berriak erakusteko aukera eman nahi da».
Ekimen hau herritar guztiei irekita dago, eta hiru maila izango ditu: erakundeak, komertzioak eta banakoak. Era berean, «pertsona guztien parte-hartzea errazteko», bai bideo kamera, bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak izan daitezkeela adierazi du LaPalankak. | 2019-07-23T12:23:16 | https://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/lapalanka-zinemaldia-film-laburren-i-lehiaketa | [
-1
] |
Eguneratua: duela 42 min 18 seg
Gipuzkoako Grafikagintzan akordiorik egon ezean, greba egun gehiagora deituko dugu
Og, 2019/09/26 - 12:51
Gaur, irailak 26, Gipuzkoako Arte Grafikoen sektoreak seigarren greba eguna egin du. Grebak aurreko deialdien jarraipen zabala izan du.
Garbiñe Aranburuk adierazi du "politika ausartagoak" hartu behar direla gurasotasun baimenetik harago
Og, 2019/09/26 - 10:04
Euskal Telebistako "Egun On Euskadi" saioan izan da Garbiñe Aranburu idazkari nagusia, gaurkotasun gaiei buruz hitz egiteko. EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorra eta Bizkaiko Metalgintzako borroka izan ditu hizpide, baita gurasotasun baimena ere, besteak beste.
Bizkaiko Metalgintzako langileok enpresak hustu eta kaleak beteko ditugu berriro, irailaren 30 eta urriaren 4 bitartean, patronalaren mehatxuen aurrean
Az, 2019/09/25 - 16:08
Bizkaiko Metalgintzako mahai negoziatzailea bildu da gaur berriro, sindikatuok sektorean deitutako aste osoko grebaren atarian. Gaurko bileran, FVEM patronalak oso arduragabe jokatu du berriro, ez baitu ezer berririk ekarri; astelehenean, irailak 23, aurkeztutako proposamenaren balorazioa sindikatuoi eskatzera mugatu da, sindikatuok bilera horren ostean publikoki azaldu genuenean gure jarrera eta ez nahikotzat jo genuenean, datorren asteko greba deialdia bere horretan mantenduz.
"Bada garaia negoziazio mahaian enplegu publikoan ditugun erronkei aurre egiteko"
Az, 2019/09/25 - 13:35
Biharko, EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera dago deituta Lakuan. LABetik langile eta zerbitzu publikooi eragiten diguten gaiei ardura osoz heldu behar diegula berresten dugu. Hain zuzen ere, enplegu publikoaren egoera larria gogorarazteko eta proposamenak azaltzeko agerraldia egin dugu gaur. Bertan izan da, besteak beste, LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategi.
Helduen egoitzetako dekretuak prekarietatea sakontzen duela salatu dugu Gernikan, Batzar Nagusien aurrean
Az, 2019/09/25 - 13:25
Gernikako Batzar Nagusien aurrean elkarretaratzea egin dugu gaur, zerbitzuko titulardunen aurrean, helduen egoitzetako dekretuak langileen bizitza eta lan baldintzetan prekarietate are larriago dakarrela salatzeko, atzo, ohar baten bidez, jakinarazitakoaren ildoan.
Az, 2019/09/25 - 12:37
Gaur, irailak 25, Gipuzkoako Grafikagintzako sektoreak udara ostean deitutako lau greba egunetatik lehen eguna izan du. Gogora ekarri nahi dugu sektoreko langileek jada lau greba egun egin zituztela. Beraz, gaurkoa bostgarren greba eguna da. Eta gaurkoan ere greba arrakastatsua izan da, %70eko jarraipenarekin.
Az, 2019/09/25 - 10:20
Ipar Hegoa Fundazioarekin elkarlanean, LAB sindikatuak sexu-lanari buruzko jardunaldiak egingo ditu urriaren 24an, Gasteizen, Montehermoso kulturunean, 10:00etatik eta 14:00ak bitartean. Sexu langileek esateko asko dutelako antolatu dugu jarduera; guk, berriz, oraingo honetan, asko izango dugu entzuteko.
Az, 2019/09/25 - 08:21
Gasteizko Legebiltzarreko Osasun Batzordean salatu dugu Osakidetzak ez duela Lehen Arretaren erronkei seriotasunez heltzeko borondaterik
Ar, 2019/09/24 - 15:57
LAB egon da gaur Eusko Legebiltzarrean, hain zuzen ere, Osasun Batzordean, Lehen Arretari buruz Osakidetzak abian ipini nahi duen estrategia berriarekiko gure desadostasuna adierazteko. Uda baino lehen eskatu genuen gaurko agerraldia. Edurne Agirrek eta Latxe Urangak, biak Lehen Arretako langileak eta LABeko delegatuak, Osakidetzaren estrategia berria puntuz puntu aztertu dute, bertan planteatzen denak Lehen Arretako egoera tamalgarriari ez diola heltzen argi utziz.
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazkak bere horretan dirau, ikasturte berriaren etorrerarekin ere
Ar, 2019/09/24 - 15:56
Abetxukoko La Inmaculada ikastetxean izan gara, Kristau Eskolako ikasturte hasierako ekitaldia dela-eta. Elkarretaratzea egin dugu, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako langileentzat lan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko.
Ar, 2019/09/24 - 12:03
Eskubide sozialak murrizten dituzten politikak egiteari utz diezaiola eskatzen diogu EAJ eta PSEren gobernuari, eta kontuan har ditzala eragile sozial eta sindikalek egiten dituzten proposamenak
Ar, 2019/09/24 - 11:31
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak argitaratzen duen Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunen Inkesta aurkezteko egingo diren jardunaldiak direla eta, LAB sindikatuak Gasteizko Gobernuaren jarrera salatu du.
Irailaren 27an, bi orduz eten egingo dugu gure jarduna krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko
Ar, 2019/09/24 - 11:12
Datorren irailaren 27an, larrialdi klimatikoa dela-eta nazioarte mailako mobilizazio egunaren aurrean, LAB sindikatuaren ohiko jarduna geratu egingo da. 11:00etatik 13:00etara, bi orduz, LABeko egoitzak itxita izango dira. Geratu egingo gara, krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoetatzeko. Aldaketa etxetik hasten baita. Ekimen honekin LAB-ek kapitalismo heteropatriarkal eta ekozidaren kontra agertu eta burujabetza ekosozialista eta feministaren aldeko apustua berretsi egin nahi du. Era berean, deitu diren mobilizazioetan aldarrikapen propioekin parte hartzera deitzen ditu langileak.
Gernikako Batzar Nagusien aurrean protesta egingo dugu bihar, helduen egoitzetako dekretuak langileen bizitza eta lan baldintzetan prekarietate are larriago dakarrelako
Ar, 2019/09/24 - 10:42
Eusko Jaularitzak onartutako dekretuak, arretaren kalitatea bermatzera zuzendutako irizpideei baino, irizpide ekonomizistei eta egutegi legegileari erantzuten die, erabiltzaile zein langileen eskubideen alde egin beharrean. Dekretu horrek gatazka sortzen jarraituko du gizarte zerbitzuen legean finkatutako eskubideak bermatzeko betebeharra dutenen eta hauetako erabiltzaile eta profesionalen artean.
Katalunian izandako polizia operazioa salatu nahi dugu, eta Kataluniako herriari elkartasuna eta babesa adierazi
Al, 2019/09/23 - 15:15
Argi adierazi nahi dugu errepresioaren bitarteaz Estatuak beldurra sartu eta bere proiektu politikoa inposatu nahi baldin badu ere, inoiz ez duela Kataluniak eta Euskal Herriak gure etorkizun politikoa erabakitzeko daukagun borondate politikoa geldituko. Errepresio eta estatu biolentziaren gainetik, Katalunia eta Euskal Herriaren autodeterminazioa gauzatu arte borrokan jarraituko dugu.
Al, 2019/09/23 - 14:27
Donostia eta Bilboko epaitegien aurrean mobilizatu gara, jazarpen sindikala salatzeko eta Imanol Salinasi elkartasuna adierazteko
Al, 2019/09/23 - 12:23
Iruñean ostiralean bertako Justizia Jauregiaren aurrean mobilizatu eta gero, Donostian eta Bilbon egin dugu gaur protesta epaitegien aurrean, jazarpen sindikala eta Imanol Salinas kidearen aurkako kartzela zigorra salatzeko. Oraingoan ere, megafonoekin irten gara kalera. Izan ere, megafono bat eramateagatik, lan gatazka batean prekarietatea modu baketsuan salatzeagatik, zigortu dute Imanol Salinas.
Bizkaiko metalgintzako greba deialdiek bere horretan jarraitzen dute mahai negoziatzailearen ondoren
Al, 2019/09/23 - 08:43
LAB sindikatutik esan nahi dugu FVEM patronalak bere planteamenduak aldatzea erabaki badu, ez nahikoak izan arren, Bizkaiko metalgintzako langileen borrokari eta irmotasunagatik dela. Larunbatean, patronalak kontutan hartu zituen sektoreko langileen eskaerak; horrenbestez, hitzarmen duin bat lortzeko bidea oso garbi dugu: borrokan jarraitzea. Hori dela eta, irailaren 30eko asterako deitutako grebek bere horretan jarraitzen dute. Ez dugu etsiko Bizkaiko metalgintzako langileentzat merezi duten hitzarmena lortu arte, horretarako ari baitira borrokan.
Al, 2019/09/23 - 06:19
"Patronalaren amesgaiztoa izaten jarraituko dugu, Bizkaiko metalgintzako langileentzat hitzarmen duin bat lortu arte"
La, 2019/09/21 - 11:40 | 2019-10-21T22:42:51 | https://eitb.lab.eus/?q=aggregator/sources/1&page=4 | [
-1
] |
'Aita Mari' ontziari baimena eman diote lehorreratzeko | Gizartea | Berria
Noiz sortua: 2020-02-11 18:38:11
Egunotan erreskatatutako pertsonak, 'Aita Mari' ontzian. Pablo Garcia Tamaina handiagoan ikusi
Aita Mari ontziak bi erreskate egin ditu azken egunetan, eta, azkenean, Erromak baimena eman dio 158 migratzaile Italiako portu batean lehorreratzeko, Ane Irazabal kazetariak Twitterren zabaldu duenez. Gaineratu duenaren arabera, egun bat beharko du Messinako (Sizilia) portura heltzeko. Oraintxe, Lampedusa uhartearen hegoaldean dago.
Ontzia bete-beteta dago. Mediterraneo erdialdean 93 lagun erreskatatu zituen igandean, eta beste 60 atzo eguerdian. Eskifaiako kideek jakinarazi dutenez, denak ondo daude. Erreskatatutakoen artean 51 adingabe daude, eta haurdun dauden hiru emakumezko. Asteburuan salbatutakoek ordu asko zeramatzaten itsasoan, aski «kaskarra» zen txalupa batean; atzoko operazioan erreskatatu zituztenak itsasoa zakartzen ari zen une batean aurkitu zituzten. Lehen txalupan jasotakoak Afrikakoak dira ia denak; bigarrengoan hartutako gehienek Bangladeshen dute jatorria. 150 lagunentzat prestatuta dago ontzia, eta, beraz, beteta dago.
Urtarrilaren 30ean atera zen ontzia salbamendu lanetara, Atenastik. Iazko azaroaren 22an, aurreko operazio batean, beste 78 migratzaile erreskatatu zituzten, eta, handik egun batzuetara, Siziliako Pozzalloko portuan lehorreratu zituzten. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen du ontzia; garai batean atunontzi bat zen, eta, gaur egun, prestatuta daukate erreskate lanak egiteko.
Ontziko buruzagiek aurreko erreskatea bukatu eta berehala azaldu zuten jardunean jarraitzeko asmoa, eta Euskal Herrira ez itzultzekoa; izan ere, Espainiako agintariek itsasoratu ahal izateko eman zieten baimenean ez du propio jartzen erreskateak egin ditzaketenik, eta horrek sortzen die aparteko kezka. Ohartarazpen bat du baimenak: «Ezin du alderrai nabigatu horren bidez erreskateak egiteko».
Euskal Herritik alde egin aurretik, saiatu ziren horrelako mugarik ezarriko ez zien baimen bat lortzen, baina ez zuten lortu, eta horregatik ez dute nahi Espainiako administrazioaren peko kai batera itzuli, gero berriz itsasoratzeko arazoak izan ditzaketelako. Onartu dute, hala ere, Espainiako Gobernuak ez diela inolako isunik edo ondoriorik ezarri azaroan egin zuten erreskatearen harira. Espainiako Itsasoko Zuzendaritza Nagusitik telefono dei bat jaso zuten erreskate hura egin ostean: errieta egin zieten, baina hortik apartekorik ez dute izan. Esperantza azaldu dute, gainera, Espainian eratu den gobernu berriaren jarreraren inguruan; traba gutxiago jarriko dizkiela pentsatzen dute.
Horiek horrela, azken operazio hau hasi aurretik onartu zuten «alde administratibotik» lasaiagoa izatea espero zutela. Era batean edo bestean, irmo eutsi nahi diote beren egitekoari: erreskateak egin nahi dituzte. Hornidura lanak-eta egin izan dituzte, errefuxiatuen guneetara materiala eramatera-eta joan dira, baina ontzia, ororen gainetik, erreskate lanak egiteko prestatuta dago, eta jarduera horretan jarraitu nahi dute. Horregatik, ez dute argi noiz itzuliko diren Euskal Herrira . «Espainiako agintariek inolako eragozpenik jarriko ez dutela bermatzen ez duten bitartean, ez gara itzuliko. Ez dugu nahi traba gehiagorik», adierazi zuen ontzia kudeatzen duen elkarteko lehendakariorde Iñigo Gutierrezek joan den hilean BERRIAn.
Libiaren jarreraren aurka
Gobernuz kanpoko erakundeko arduradunek, erreskate berrion harira, gogora ekarri dute inguruan portu seguruak Italian eta Maltan soilik daudela. Usu adierazi dute ez dutela aintzat hartuko Libiara joateko hauturik, errefuxiatuen eskubideak babesteko oinarrizko eskubideak ez direlako bermatzen herrialde horretan. Oroitarazi dute, gainera, Europako Batasuneko buruzagiek bermatu behar luketela salbamendurako sistema egoki bat Mediterraneoan; izan ere, salatu dute gaur egun eginkizun hori Libiaren ardurapean uzten dela. «Eta argi geratu da herrialde horrek ez duela ahalmenik kostazain talde bat kudeatzeko eta erreskate operazioetan eskatzen diren oinarrizko irizpideei behar bezala erantzuteko».
Ontzira heldu zirenak artatzen eta haiei buruzko datuak jasotzen eman zuten atzo arratsaldea, eta portu seguru batera heltzeko era izan behar zutela gogora ekarri zuten. Adierazi zuten, gainera, itsasontziko kapitainak eskubidea duela gertuen dagoen portu segurura joateko; nazioarteko araudiak bermatutako eskubide bat dela azaldu zuten. Izan dira portu seguru batean lortzeko baimenaren zain itsasoan denbora luzean egon behar izan duten ontziak, eta, jendez beteta, egoera zailetan egon dira hainbatetan.
Gainerako ontziekin batera
Erreskate lanak, itsaso zabalean, aski zailak dira; izan ere, ehunka mila milia arakatu behar izaten dira, txaluparen bat noiz agertuko. Mediterraneoan antzeko jardueretan ari diren gainerako erreskate ontziekin koordinatuta aritzen direla azaldu izan dute Aita Mari ontziko buruek, eta laguntza bakarra beste boluntario sareen bidez lortzen dutela. Gainerakoan, agintariak mutu daude. Gutierrezek argi esplikatu izan ohi du egoera, arranguraz: «Lehen, agintariek abisuak ematen zituzten txalupen inguruan; egun, ez. Dena dakite; ingurua dronez josita dago, eta hegazkinez. Beraz, dena dakite, baina ez dute deus esaten». Behin lehorrean, beren lana hor bukatzen da; aurreko operazioaren ostean, adibidez, atxikitze zentro batean utzi behar izan zituzten migratzaileak, eta orain dela gutxi arte bederen, han ziren oraino.
Aita Mari berriki joana zen itsas zabalera; lehengo astean Tunisiako kostaldera joan behar izan zuten, denboraleak behartuta.
Patricia Barcena: «Lotsagarria da hain asilo gutxi onartzea» | 2020-05-29T19:46:02 | https://www.berria.eus/albisteak/177361/aita-mari-ontziari-baimena-eman-diote-lehorreratzeko.htm | [
-1
] |
Kideak - Elikadura - Janari dendak - Sustrai
Helbidea: Kale Barria, 1
Telefonoa: 943 78 00 90 (Kalebarria, 1)
Helbidea 2: San Lorenzo, 2
Telefonoa 2: 943 53 41 59 (San Lorenzo, 2)
Mugikorra: 627 342 158
Email: [email protected]
Web: http://www.sustraifrutadenda.eus
KALE BARRIA: ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00-13:00 / 17:00-20:30 LARUNBATAK: 09:00-13:30
SAN LORENZO: ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00-13:15 / 17:00-20:15 LARUNBATAK: 09:00-13:15
SUSTRAI FRUTA-DENDAn ZURE BIZITZARI ZAPOREA ETA KOLOREA EMATEN DIZKIOGU
1965ean, betidanik soroa lantzen ibilitako gure gurasoak Nafarroa eta Errioxatik, nagusiki, zetozen fruta eta barazkiak banatzen hasi ziren, Gipuzkoako hainbat herritan astero ospatzen ziren azoketan, gehienbat.
Hasieratik, helburua kalitate goreneko fruta eta barazkiak eskaintzea izan da, zapore, jatorri, barietate, tamaina eta kontserbazioari garrantzi berezia emanez, eta gainera bezeroarentzako prezio orekatu batean.
1980an, gure lehen denda zabaldu genuen Legazpin. Eta denbora pasa ahala, ditugun baliabideak gure bezeroen beharretara egokitzen joan gara. Gaur egun, Legazpin bi fruta-denda ditugu eta beste bi Oñatin. Era berean, Ordizia (asteazkenero), Legazpi (ostiralero) eta Oñatiko (larunbatero) azoketan parte hartzen dugu astero.
Egun familia-enpresaren espiritu berdina eta gure bezeroarekiko konpromisoa bizirik mantentzen dira, zutabea gure produktu eta zerbitzuaren kalitatea delarik; baita gure bezero, ekoizle eta hornitzaileekin dugun harreman sendoa ere. Txikizkako salmentan fruta, barazkiak, kontserbak eta fruitu lehorrak banatzen ditugu.
Eta hau guztia, zutaz eta zuri egunero onena zerbitzatzen arduratzen den gure gizon-emakumeen taldeaz osaturik.
ZURE OSASUNAK ETA ONGIZATEAK KEZKATZEN GAITUELAKO!
Kategoria: Janari dendak | 2020-07-02T19:06:39 | http://txanda.eus/eu/kideak/104-sustrai-fruta-dendak | [
-1
] |
Led DMX argia > LED uholde argia > LWW-10 LED horma-garbigailua
Txina LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua esportatzaile
Iturria for LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua Guzhen Town fabrikatzaile, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua Guzhen Town, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua GuangDong Txinan.
Txina Guangdong ospetsua LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua Fabrikatzaileek eta hemen zerrendatzen dira Karna Argiztapena.
Talde hau honako hau da: LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua
Iturria for LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua
Produktuak egiteko LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua
Txina LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua handizkariak
Zhongshan LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua esportatzaile
Zhongshan LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua handizkariak
Zhongshan LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guangdong LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guzheng herria LED uholde argia LWW-10 LED horma-garbigailua hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara | 2020-07-14T23:32:34 | https://www.led-tree-light.com/PRODUCT/LANG-eu/Led%20DMX%20argia/LED%20uholde%20argia/LWW-10%20LED%20horma-garbigailua.HTM | [
-1
] |
Going Clear • ZUZEU
15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V) > Going Clear
15 Dokumental Oscar Sarien Bidean (V): Going Clear
Gaur jakingo dugu zein 5 dokumental izango diren Oscar sarirako hautagaiak. Nik nire Top 5 zerrenda osatu dut eta film bakoitzari buruz hitz egiten aritu naiz pasa den asteetan. Nire Top 5 partikularra amaitzeko, Going Clear txundigarriaz arituko naiz. Beste filmei buruz zer esan dudan jakin nahi baduzu, klik egin film bakoitzaren tituloaren gainean.
Zientzilogia bezalako sasi-erlijioek, edo erlijioek orokorrean, niri bezala atzera ematen badizute, ez galdu film hau ikusteko aukera.
Exposé dokumental honek ez du, seguru asko, Oscar saririk irabaziko, eta harrituko nintzateke sarirako 5 hautagaien artean ikusten badut gaurko iragarpenean. Izan ere, Zientziologo ezagun askok Hollywood-eko lobby garrantzitsua osatzen baitute: Tom Cruise, John Travolta, Juliette Lewis, Kirstie Alley… batzuk aipatzearren.
Eta dokumental bikain hau ikusi ondoren batek badaki celebrity hauek ez daudela txantxetarako.
Bazen behin Ron Hubbard izeneko zientzia-fikzio idazle xelebre bat, sexu-magian eta hipnosian zaletua, dirua barra-barra egiteko erlijio bat sortu zuena. “Dirua egiteko modu bakarra erlijio bat sortzea da” esan omen zion Hubbard-ek 1950an bere orduko emazteari “Dianetics” liburua idazten hasi zenean.
Berak idatzitakoa Zientziologia sortzeko oinarria izango zen. Erlijio hau sortuz Gobernu Estatu Batuarraren zerga zorrotzak sahiestu zitzakeen horrela.
Azkarra gure Ron, ezta?
Eta zertan datza ba Zientziologia gauza hau?
Ba begira, poligrafoaren antzeko “auditore” izeneko aparatu bat (ikus John Travolta gaztearen irudia) erabiliz, “auditatuak” bere bizitzako momentu traumatikoak aitortzen ditu. Aparatuak egia edo gezurra esaten ari den erakusten du, gertatutakoaren egia botatzen duen arte. Informazio hau elizak artxibatzen du, eta noski, auditatuaren aurka erabiliko du, honek inoiz erlijio honen praktikak zalantzan jartzen baditu. Hau jakinda batek ulertzen du nola hainbat “celebrity” itxuraz adimentsuk, oraindik Zientziologian sartuta jarraitzen duten…
Alex Gibney dokumentalgile ezagunaren azken lanak zientziologo ohiak diren hainbat pertsona (gehienak zine eta telebista industrian lan egiten dutenak) elkarrizketatzen ditu eta beraien kontakizunen bidez ezagutzen ditugu kultu honen barne-praktikak: Auditoria nekagarriak, zigorrak, elizarentzako doako lan behartua, mehatxuak, zuzendaritzaren boterea eta elizaren dirutza. Izan ere erlijio honetan aurrera egiteko (edo filman esaten den bezala “argitasuna” lortzeko) batek izugarrizko diru piloa “inbertitu” behar du. Maila gorenetara iristeko zenbaitek ehundaka mila dolar utzi behar izan dituzte. Zertarako? Behin maila gorenera iritsita Hubbertek eskuz idatzitako notatxo bat irakurtzeko. Bertan estralurtar bati buruzko ez dakit ze istori bitxi eta sinesgaitz kontatzen du erlijioaren sortzaileak. Imajina dezakezu momentu antiklimatikoagorik?
Aipaturiko elkarrizketei artxibuzko irudi bikainak eta grabatutako eszena dramatizatuak gehitzen zaizkie, gogoz, interesez eta txundiduraz ikusten den dokumental eder bat sortuz.
Going Clear-ek erlijioaren alde maltzurra desestaltzen du. Eta aurreritzirik ezkorrenarekin ikusten hasita ere ikuslea harrituko du, beldurgarria baita kontatzen dena.
Deigarria: Paul Haggis gidoilari eta zuzendari ospetsuak (Crash, In The Valley of Elah, Million Dollar Baby) zientziologian 35 urte pasa ondoren, orain dela 6 urte utzi zuen erlijioa. Dokumental honetan kontatzen du Zientziologian sartu izanaren arrazoia, bere emazte bihurtu zen neska konkistatzeko gaitasuna lortzeko izan zela.
Trailerra Going Clear (ENG)
Cruise, dokumental, erligioa, gidoilari, Haggis, Hubbart, Oscar, Travolta, Zientziologia | 2018-11-21T20:17:17 | https://zuzeu.eus/kultura/15-dokumental-oscar-sarien-bidean-v-going-clear/ | [
-1
] |
Euskaldunon Mendea, 1918-2018. Eusko Ikaskuntza 100 urte, erakundearen mendeurrena dela eta argitaratutako liburuaren aurkezpen publikoa egin zen Donostiako Tabakaleran, urtarrilaren 22an.
Iñaki Dorronsoro lehendakariak obraren aurkibidea osatzen duten testuen ekarpena egin duten hamabi espezialistak aipatu zituen, asmo handiko liburu hau argitaratzea posible egin duten erakunde publiko nahiz pribatuei esker ona adierazteaz gain.
Hizketarako lehen txandan, argitalpenaren arduradun Juan Aguirrek lanaren ezaugarriak deskribatu zituen eta, Eusko Ikaskuntzari buruzko kapituluaren autore gisa, erakundearen ehun urteko ibilbideari buruzko hitz batzuk esan zituen. Itziar Alkorta irakasleak Euskal Unibertsitatearen sorrera jorratu zuen, baita bide horretan Eusko Ikaskuntzak 1918az geroztik abian jarritako ekimenak eta egindako kudeaketa ere.
Bestalde, Rosa Miren Pagola Deustuko Unibertsitateko katedraduna euskarak XX. mendean zehar izandako bilakaeraz aritu zen eta, gainera, Eusko Ikaskuntzak haren sustapen, zabalpen eta ikasketan izandako protagonismoa ere aztertu zituen. Amaitzeko, Joseba Agirreazkuenaga UPV/EHUko historia katedradunak Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan kokatu zuen Euskal Herriko zientzia historiko modernoen sorrera.
Azalpen horien ostean, azpimarratu beharreko hainbat gai jorratzeko txanda izan zen. Ekitaldia amaitu ondoren, bertaratu ziren bazkideek liburuaren ale bana jaso zuten.
Euskaldunon Mendea, 1918-2018. Eusko Ikaskuntza 100 urte liburuak 700 orrialde eta ehun bat ilustrazio inguru ditu, Euskal Herriko hiru hizkuntzetan idatzitako hamabi kapitulu eta, horiekin batera, sustatu duen erakundeari buruzko eranskin zabala. | 2019-04-21T06:59:11 | http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/albisteak/-039euskaldunon-mendea-1918-2018-eusko-ikaskuntza-100-urte-039-liburuaren-aurkezpena/al-24983/ | [
-1
] |
Xarma bereziko jaiak. Noticias de Gipuzkoa
hondarribiko madalen karrikako jaiak
Xarma bereziko jaiak
nostalgia puntu bat badute, egitaraua xumea da, baina hondarribiko madalen karrikako jaiek, txikiak izanik ere, oso bizirik jarraitzen dute
Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 06:11etan eguneratua
Madalen Karrikaren ondoko Pisuzarra plazatxoan egin ziren atzo umeentzako jolasak.
txupinazioa eta auzoaren apainketa, ostiralean. Atzo arratsaldez, buruhandiak, umeentzako jolasak, txokolatada eta gauean, dantzaldia DJarekin eta suzko zezena. Besterik ez dute behar Hondarribiko Madalen Karrikan beraien urteroko jaiak ospatzeko.
Egitaraua xumea da oso, aurrekontua ere bai. Baina hala ere, jai egun honek hondarribiar asko erakartzen ditu, ez bakarrik Portua auzokoak, bisitan dabiltzan turistak ere.
gazteak laneanPolita da ikustea nola Madalen Karrikako jaiak bizirik jarraitzen duen. Txikiek zein helduek ere, gozatu egiten dituzte urtero. Atzo, gehiago, jai bezpera izanik.
Une batean, desagertzeko zorian egon ziren, antolatzaileek errelebo faltarik ez zutelako. Bainazorionez, gazteek hartu dute erreleboa.
“Jai txikia da hau, bereziki umeek gozatzen dutena, baina betidanik ezagutu duguna. Pozgarria da ikustea nola gazteak antolatzeko lanetan sartu diren”, esaten zuen atzo, umeen jolasei begira zegoen 82 urteko Nerea Bastidak.
Biloba txikiak zaintzen ari zen, berriz, 52 urteko Javier Martínez irundarra. “Ezagutzen nituen jai hauek, baina orain etortzen naiz, semea hementxe bizi baita. Bera eta erraina antolaketan aritzen dira lanean, eta gu gaur, umeekin”, esaten zuen irundar honek. | 2018-09-20T07:21:39 | http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/07/23/vecinos/bidasoa-txingudi/xarma-bereziko-jaiak | [
-1
] |
https://www.session.de/Gitarren/Weitere-Saiteninstrumente/Ukulelen/_Decke-_Akazie-_Linde-_Mahagoni/_Farbe-_Natur/ | 2020-01-28T02:13:27 | https://www.session.de/Gitarren/Weitere-Saiteninstrumente/Ukulelen/_Decke-_Akazie-_Linde-_Mahagoni/_Farbe-_Natur/ | [
-1
] |
Munduraten agurra | KaXeRo @ Mundua
Munduraten agurra
2010-12-31 Mikel 2 iruzkin
Aste hontan jarri genuen Mundurat koma egoeran. Munduraten inguruan egindako edozein eskaerak mezu bera erakutsiko du, hau da, egun gutxi barru itzaltzen dela proiektua. Amaiera duin bat eman nahi nion arren azken asteotan trabak sortu dira baina berriz aktibo da azken egunetan datuak kopiatu ahal izateko. Testutxo honekin omenaldi txiki bat egin nahi det.
Orain dela bederatzi urte pasatxo hasi genuen Mundurat proiektua eta bere ibilbidea amaitzera doa. Nire uste xumean Euskal Herriak sarean duen historiaren zatitxo bat izango da Mundurat. Ziur naiz ez dela Euskal Herrian txoko ilunik zeinetatik ez den norbait Munduratera konektatu, informazio bila edo Google bidezko bilaketa erratu baten erruz.
Mundurat izena 2002koa den arren, 2001an jaio zen proiektua Zarautzen, nire logelan. Etxeko ADSL konexioak IP finkoa zuen, garai hartan normala zen moduan, eta etxera zakarretara bidean zen zerbitzari bat iritsi zen, 300Mhzko PUZ bat zuen Zenith (Bull) makina zaratatsu bat. Konexioa Telefonicak garai hartan eskaintzen zuen ADSLrik normalena zen: 256/128 kbps. Hau da, 32 eta 16 KB ziren abiadura teorikoak. Guk ADSLa genuen bitartean etxe askotan oraindik modemak ziren errege, eta, 16 KBko abiadurak, modem horiei webguneak ohituta zeuden abiadurara eskaintzen zizkien: oso motel.
Zerbitzaria, nola ez, GNU/Linux pean instalatu genuen, Debian Woody batean, eta «koletito» izena jarri genion, lagun baten untxiarekin izandako txantxa baten ostean. Agian ez da izenik politena izango baina hasieran zuen ‘server’ baina itsurosoagoa bada. Instalatzen eta konfiguratzen laguntza behar izan nuen horrelako kontuetan guztiz ezjakina nintzelako. Hortarako ni baina askoz jantziagoa zen Julen-en laguntza izan nuen. Gure hasierako intentzioa herriko eragileei doako ostalaritza zerbitzu duin bat eskaintzea zen, garai hartan horrelakorik ez zelako. Ez Flickr, ez Youtube, ez WordPress, ez ezer. Gu, aldiz, nire gurasoei esker nituen baliabideak erabilita, zerbait txukuna sortzeko moldatu ginen. Herriko zenbait taldek eta lagunek gustura hartu zuten txoko bat disko gogorrean, baina pixkanaka herritik kanpora zeuden proiektuak iritsi ziren, musika talde ezagunen baten webgunea bera ere tartean. Ezin ahaztu gure 3com 812 routerrak IParen ‘reversea’ egiten ez zuelako anaiak berritxarrak-en webgunera sartzean routerreko konfigurazio orria zergatik agertzen zitzaion azaltzen ibiltzea. Bide batez, zenbat aldiz zirikatu ote genuen txiki gaixoa kamixetak lortzeko?
Pixkanaka proiektua geroz eta “serioago” eta beharrezkoagoa bilakatu zen, eta, ondorioz, konexioa eta makina motz geratzen hasi ziren. Gogoan dut kanpoan ikasten nenbilela birus baten ondorioz makina hilabete itzalita mantendu behar izan genuenekoa. Bai, birusa eta Linux… hori ere guri gertatu behar. Herriko lagun batek (aupa beste Julen!) eskua bota eta ahal zuenean dena konponduta eta txukun-txukun utzi zuen, baina kaltea egina zegoen. Makina 3 astez zerbitzua eskeini gabe egon zen eta horrek webguneetara sarbide eteteaz gain hainbat posta galtzea suposatzen zuen. Zerbait hobean pentsatu beharra zegoen.
Makina etxetik atera eta Bartzelonan kokatu genuen, garai haietan bertan nintzelako, konexio hobea zuen toki batean. Etxean gustura geratu ziren egun guztia piztuta zegoen makinarik gabe. Etxera itzultzen nintzeneko lo orduak ere lasaiagoak bilakatu ziren haizagailuen zalapartarik gabe. Konexio berriaren potentzia lehen unetik igertzen zen baina orain makinak mugatzen gintuen.
Ahal genuen moduan iraun eta asanblada birtual eta fisiko pare baten ondoren, hainbat ekimen antolatu genituen finantziazioa lortzeko asmoz. Lortu eta erantzun. Makina dotore bat lortu, «argala», eta berriz mugitu ginen, oraindik eta hobea izango zen kokaleku batera, gaur arte. Oraindik makina hori daukagu martxan toki prekarioan, baina azken egunak ditu hauek. Antolakuntza egonkor eta indartsu baten faltak eraginda, eta, urte askotako baiezkoen ostean, gaur egungo egoera kaos hutsa da. Denbora geroz eta gutxiago, eta proiektu kopuruaren gorakada etengabea. Noizbait eztanda egin behar zuen eta iritsi da horren unea. Errudunik bada, zati handi batean ni neu naizela esango nuke, lanak behar bezala ez banatu izanagatik-edo; baina tira, ez da faktore bakarra izan, beraz, ez dut nire burua zintzilikatuko. Egindako lanaz eta emandako izerdiaz harro nago, eta proiektuan parte hartu duten guztiek ere horrelaxe egon beharko lukete, oso harro.
Beraz, hauxe da Mundurat proiektuaren ibilbidea zeharka, lerro gutxitan azalduta. Ehunka lagunei eman behar dizkiet eskerrak proiektuan parte hartu dutelako, nahita edo nahigabe, interes handiz edo beharrak asez. Mila esker, beraz, hor egon zareten denoi eta beste proiekturen batean ikusiko gara. Gora Mundurat!
* Artikulu hau azaroan Gaur8 aldizkarian argitaratutako artikulu batean oinarrituta dago
Aurreko sarrera3000 hiztegia Android-enHurrengo sarreraBanaketa “binarioen” arazotako bat
2 thoughts on “Munduraten agurra”
ugaoaskatu(e)k dio:
13:54 2010-12-31
Agur eta Ohore Mundurat Sarea!!!
bertol(e)k dio:
14:06 2010-12-31
Aupa Ekipo,
Gogoratzen ditut bai 56eko garaiak, ed2k eta bestelakoak ziren berrikuntzak. Oraindik ez zegoen euskal interneta benetan finkaturik, nik uste gehienok Kaixo.com edo ta Euskal IRC bezalakoak gogoratuko ditugula, zer zen Linux garai haietan? Pantaila beltza eta diskete bidez jolasean ibiltzeko Sistema Eragilea 🙂
Pena Mundurat bezalakoak amaitzea, baina seguru oroitzapenak ez direla amaituko. Zorionak eta eskerrik asko egindako guztiagatik. | 2019-04-25T22:00:23 | https://mikel.olasagasti.info/blog/2010/12/31/munduraten-agurra/ | [
-1
] |
Urte-berri on Baganetik! - www.txiribuelta.eus
Urte-berri on Baganetik!
01 Urtarrila 2020
Euskaldunok urtea agurtzeko mendira joan ohi gara. Neuk ere halaxe egin dut azkeneko urte batzuetan, behintzat aukera izan dudan guztietan. Aurten, baina, bizikleta gainean tokatu zait urte zaharrari agur esatea eta berria agurtzea.
Bagan herria aukeratuta, Naypyitaw hiriburutik errepide txiki batetik egun pare bat eman ditugu. Hiriburuko errepide erraldoietatik herrixkak zeharkatzen duen errepide zaharra estu batetik ibili gara, egurrezko gurdietan ibiltzen diren nekazariak aurreratuz edo gurutzatuz... eta beti Mingalaba agurra eta irribarrea opari moduan. Hemen bizimodua sinplea da, beraien lastozko etxeak bezalakoak.
Goizean goiz jaiki, baratzera joan, eta, orain behintzat, lastoa batu eta etxe ingurura eraman. Arroza jasota eta lehor dago, eta hemendik behintzat ez dago landatutako gune askorik. Kotoia landak ere agertzen dira noizean behin, baina ez gehiegi ere.
Bidean, zeremonia budista baten (sararazi hobeto esanda) eta ezkontza baten ere. Hemen ospakizun guztiak antzekoak dira. Dekoratutako karpa bat, musika belarriak eztanda arazteko bolumenean, eta janaria, sinplea baina barra-barra. Eta gizon bizardun-altu-zuri-belarritakodun izanda, berehala hartzen zaituzte besotik, eta behi eta berriro janaria eskaini eta beraiekin jesartzeko gonbita. Neuk aldiz, argazkiak egiteko aprobetxatzen dut aukera (gero norberari helarazten dizkiodanak, jakina), eta janaria eskuratzeko ere. Benetan goxoa egiten dituzten platerak! Baina ez imajinatu guk ezagutzen ditugun ezkontza otorduak bezalakoak, ez. Hemen arroza, zopa, eta gauza gutxi gehiago. Hori bai, gose ez zara izango!
Azkenik, urte-zahar egunean Bagan herrira ailegatu, eta ziztu bizian ilunabarra ikustera hurbildu gara. Herri honetan ehunka pagoda handi zein txiki daude, eta benetan ikusgarria dela ilunabarra eta egunsentia. Pagodak ikusteaz gain, horretara dator hona jendea eta. Ikusi ikusi dugu, baina arnas-estuka, bueltatxo bat eman behar izan dugu eta! Turistek 20 dolar ordaindu behar dute herrira sartzeko... eta ohitura bihurtu da sarrera horiek ez ordaintzea... Money goes flying!
Ilunabarra ilusi, argazkiak atera, saiakera baino ez den izan eskatutako bideo bat... eta afaltzera!
Hemen ez dute urtea orain agurtzen, eta beraientzat egun guztiz normala da. Eta holaxe igaro dut neuk ere. Arroza afaldu, garagardo bat hartu, eta kanpin denda muntatzeko leku bila ibili ostean, pagoda baten ondoan zegoen zuhaitz baten azpian kokatu gara. Aparteko kontu bakarra izan nuen, Euskadi Irratiko Hiri Gorria saioan elkarizketatxo bat, bigarrenez. Eta oraingo honetan Gabonak zelan igaroko nituen galdetzeko. Hementxe elkarrizketa
Elkarrizketa egin eta lotarako prest eta lo gure, nekatu xamarra... eta urtea halaxe joan zaigu. Eta urtea agurtzeko, goizeko 5etan esnatu eta egunsentiaren bila! Ez da ez, ikusi dudan politena, urte berria laino artean agertu zaigu eta! Baina hurrengo egunerako kokapen batzuk ikusi ditugu. Beraz, urtarrilaren 2an izan beharko da!
TXIRIBUELTATIK, URTE BERRI ON, LAGUNOK! | 2020-08-07T15:14:49 | http://www.txiribuelta.eus/index.php/herrialdeak/nepal2020/112-urte-berri-on-baganetik | [
-1
] |
Bukarest, 1893ko abenduaren 12a
Hollywood, 1973ko urtarrilaren 26a (79 urte)
zinema aktorea, arte bildumagilea, karaktere aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
1940ko hamarkadan pertsonaia desberdinagoak egin zituen, eta garai hartako aktore garrantzitsuenekoa izan zen. Hamar urte horietan Dr. Ehrlich's Magic Bullet (1940, William Dieterle), Unholy partners (1941, Mervyn LeRoy), The Sea Wolf (1941, Michael Curtiz), Tales of Manhattan (1942, Julien Duvivier), Destroyer (1943, Julien Duvivier), The Woman in the Window (1944, Fritz Lang), Double Indemnity eta Tampico (1944, Billy Wilder), Our Vines Have Tender Grapes (1945, Fritz Lang), (1945, Roy Rowland), The stranger (1946, Orson Welles), The Red House (1947, Delmer Daves), Key Largo (1948, John Huston) eta House of Strangers (1949, Joseph L. Mankiewicz) pelikulak egin zituen Edward G. Robinsonek.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward G. Robinson
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Edward_G._Robinson&oldid=5950258"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 25 uztaila 2017(e)an, 16:02(e)tan | 2019-09-22T15:24:22 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Edward_G._Robinson | [
-1
] |
Santurtziko Udala - 2018. urtean Santurtziko ekonomia- eta turismo-sustapena bultzatzeko lanean jardungo duten elkarte eta erakundeei Ogasun eta Ekonomia Sustapen Arloko (Merkataritza eta Turismoa) diru-laguntzak emateko ordenantzaren hasierako onarpena
2018. urtean Santurtziko ekonomia- eta turismo-sustapena bultzatzeko lanean jardungo duten elkarte eta erakundeei Ogasun eta Ekonomia Sustapen Arloko (Merkataritza eta Turismoa) diru-laguntzak emateko ordenantzaren hasierako onarpena
2018/03/07 - 2018/04/20
Ogasun eta Ekonomia Sustapen Arloko (Merkataritza eta Turismoa) diru-laguntzak emateko ordenantza (pdf, 878,11 KB)
Ordenanza para la concesión de subvenciones del Área de Hacienda y Promoción Económica (Comercio y Turismo)
acredita_20180307122310.pdf (pdf, 148,7 KB) | 2020-08-07T10:40:52 | http://www.santurtzi.net/eu-ES/Izapideak/tablonanuncios/ayuntamiento/Orrialdeak/ANUNCIO2018030703.aspx | [
-1
] |
Bizkaiko metalgintzako patronalak ukatu egiten ditu sektoreko lan-baldintzak behar bezala hobetzeko aukerak — ELA Sindikatua
Bizkaiko metalgintzako patronalak ukatu egiten ditu sektoreko lan-baldintzak behar bezala hobetzeko aukerak
Bizkaiko metalgintzako patronalak ukatu egiten ditu sektoreko lan-baldintzak behar bezala hobetzeko aukerak Bizkaiko metalgintzako patronalak berriro proposamen oso kaskarrak mahairatu zituen urtarrilaren 15ean izandako bileran, zeintzuk ez dituzten jasotzen plataforma sindikaletako aldarrikapenak eta ez daukaten aplikatzeko benetako bermerik. https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/bizkaiko-metalgintzako-patronalak-ukatu-egiten-ditu-sektoreko-lan-baldintzak-behar-bezala-hobetzeko-aukerak https://www.ela.eus/@@site-logo/elalogo.png
Bizkaiko metalgintzako patronalak berriro proposamen oso kaskarrak mahairatu zituen urtarrilaren 15ean izandako bileran, zeintzuk ez dituzten jasotzen plataforma sindikaletako aldarrikapenak eta ez daukaten aplikatzeko benetako bermerik.
Bizkaiko metalgintzako patronalak, FVEMek. batzarrean esan zuen ez dagoela prest “enpresen lehiakortasuna hondatuko duten erabakiak” hartzeko. Patronalaren eskaintza honakoa da:
- Soldata igoera taulen gainean (ez soldata errealen arabera)
- Malgutasunean eta aldi baterako ezintasunetan puntu erregresiboak
- Ez dago bermerik enpresek alde bakarreko erabakiz hitzarmenaren inaplikazioa ezar dezaten
- Berdintasuna aipatzen du, baina Berdintasun Planak egiteko hitzik ez du ematen
Hamabost bileraren ostean FVEMek ez du beste ezertaz hitz egin nahi.
ELAren iritziz eskaintea oso eskasa da, eta gainera funtsezko kontuak kanpo uzten ditu, esaterako subrogazioa edota lanaldiaren murrizketa, edota gure plataformako beste puntu batzuk. FVEMek ezarritako blokeoa ikusirik, enpresetan antolatzeko gaitasuna hobetu behar dugu, aplikatuko direla bermatuko duten hitzarmen duinak lortzeko. | 2019-02-16T09:51:43 | https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/bizkaiko-metalgintzako-patronalak-ukatu-egiten-ditu-sektoreko-lan-baldintzak-behar-bezala-hobetzeko-aukerak | [
-1
] |
gizartea - Tolosaldeko ataria
Tolosaldeko Ataria ira 19, 05:57 Tolosa
Irati Saizar Artola ira 18, 15:59
Alzheimerra dutenei laguntzeko hitzaldia eta tailerrak antolatu dituzte
Irati Urdalleta ira 18, 09:54 Tolosa
Euskal Herria Eguna Ibarran izango da
Tolosaldeko Ataria ira 17, 16:41 Ibarra
2019/09/21 11:00 Ibarra
XI. Euskal Herria eguna
2019/09/21 16:30 - 19:30 Berdura plaza, Tolosa
2019/09/27 19:30 Berastegi
Inoiz baino bereziagoa
Irati Urdalleta ira 15 Ibarra
Harria, triala eta txakolina
Tolosaldeko Ataria ira 14 Amasa-Villabona
Arraunean, elkartasunez
Tolosaldeko Ataria ira 14 Tolosa
Tolosaldeko Ataria ira 13 Alkiza
Erretzeari uzteko terapia bidezko taldeak sortuko dituzte
Josu Artutxa Dorronsoro ira 12 Tolosa
Irati Saizar Artola ira 12 Anoeta
Txakolin Eguna herri kirol desafioarekin dator, Zizurkil eta Amasaren artean
Tolosaldeko Ataria ira 12 Amasa-Villabona
Tolosako egutegirako bozka emateko unea
Tolosaldeko Ataria ira 12 Tolosa
Igandean ospatuko dute Izaskun izena dutenen eguna
Tolosaldeko Ataria ira 12 Ibarra
Tolosaldeko Ataria ira 12 Tolosaldea
Iker Ibarluzea ira 12 Tolosaldea
Tolosaldeko Ataria ira 11 Amasa-Villabona
Eneritz Maiz Etxarri ira 11 Alkiza
Tolosaldeko Ataria ira 11 Albiztur
Tolosaldeko Ataria ira 11 Alkiza
Tolosaldeko Ataria ira 11 Anoeta
Euskal jaia antolatzeko bilera egingo dute, bihar
Urtero antolatzen dute Euskal Jaia Anoetan, eta bihar, hilak 12, bilera egingo dute, udaletxean.
Tolosaldeko Ataria ira 11 Tolosaldea
Irati Saizar Artola ira 10 Zizurkil
Tolosaldeko Ataria ira 10 Ibarra
Tolosaldeko Ataria ira 09 Ibarra
Gaur goizean presiozko urarekin herriko gune desberdinak garbitzen hasi direla jakinarazi du Ibarrako Udalak. "Hasiera batean astelehen goizetako lehen orduetan egingo dira lan hauek, nahiz eta bes... | 2019-09-19T06:29:21 | https://ataria.eus/gizartea/ | [
-1
] |
Zozketa bidez hautatuko dituzte Osakidetzako oposizioetako epaimahaiak | Gizartea | Berria
Iazko ekainean Barakaldoko BECen eginiko azterketan parte hartu zuten pertsonetako batzuk. MARISOL RAMIREZ / FOKU
«Hobekuntzak» iragarri dituzte Osakidetzaren lan deialdi publikoetako azterketetan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ezarri nahi ditu urrian egingo dituen azterketetan; iazko lan eskaintza publikoan egin gabe geratu zirenetan, hain justu: espezialista medikuen 26 plazetarakoetan eta goi mailako biologoen lau plazetarakoetan. Azterketa horiek atzeratu egin zituzten, iazko ekainean eginiko beste batzuetan irregulartasunak aurkitu zituztelako. Hori dela eta, beste hiru ere errepikatu behar dituzte, baina ez dute horiek egiteko egunik jarri oraindik.
Hamabi neurri jasotzen ditu Osasun Sailaren proposamenak. Nagusienak, bi: zozketa bidez aukeratuko dituzte azterketetako epaimahaiak, eta «irizpide objektibo batzuk» zehaztuko dituzte horko kide izan ahalko duten hautagaientzat. Halaber, proba teorikoak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpoko adituengana joko dute; urriko azterketetan, proba praktikoetarakoetarako ere bai.
Otsailean, Carmen Adan EAEko fiskalburuak auzitara jo zuen 11 kategoriatako azterketak filtratu zirela salatzeko, eta nabarmendu zuen «irizpide objektiborik» ez zela jarri probak prestatu zituzten kideak eta epaimahaikoak aukeratzeko orduan. Frogatu zuen berak ikertutako alorretan, besteak beste, Osakidetzako zuzendaritzako kide batzuek zuzenean izendatu zituztela epaimahaiko kide batzuk, eta horien artean zeudela azterketa aurretik jaso zuten pertsona batzuen lankideak eta senideak.
Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa ekarri zuen fiskalburuaren salaketak; martxoan izan zen hori. Azterketak egin aurretik ere langile batzuek salatu zuten filtrazioak egongo zirela, eta jarduteko modu hori aspaldikoa zela Osakidetzan.
«Eredu berri bat» helburu
EAEko Arartekoak eginiko gomendioetan oinarritu da Osasun Saila, eta esan du «berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak zaintzea» duela xede proposamenak. Neurrien alde azaldu da Arartekoa: uste du lagunduko dutela enplegu publikorako prozesu «inpartzialagoak eta objektiboagoak» diseinatzeko.
Osasun Sailak adierazi duenez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) adostu ditu neurriak, eta eztabaidatu egin ditu lan eskaintza publikoetako Segimendu Batzordeko sindikatuekin: SATSErekin, Medikuen Sindikatuarekin eta UGTrekin.
Osasun Sailaren asmoa da urriko azterketetan «frogatzea» neurri horien bideragarritasuna; bere helburua da prestatzen ari den Osakidetzarako «eskaintza publikoen eredu berrian» sartzea. Egitasmo hori Eusko Legebiltzarrean aurkezteko konpromisoa hartu du. | 2019-06-16T22:51:07 | https://www.berria.eus/paperekoa/1857/012/001/2019-04-16/zozketa-bidez-hautatuko-dituzte-osakidetzako-oposizioetako-epaimahaiak.htm | [
-1
] |
Bestak bertan behera gelditu direla eta prebentzio neurriak gordetzea garrantzitsua dela gogorarazi dute Baztanen - Baztan - Erran.eus
Bestak bertan behera gelditu direla eta prebentzio neurriak gordetzea garrantzitsua dela gogorarazi dute Baztanen
Ttipi-Ttapa 2020-07-27 08:00
Remirez presidente ordea, Joseba Otondo Baztango alkatearen eta Alazne Sansiñena Elizondoko alkatearen artean, ortziralean Elizondon.
Elizondon bildu dira Javier Remirez lehen lehendakariordea eta Baztango eta Elizondoko alkateak. Elizondoko Santiago bestak hasi behar ziren egunean
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak eta Joseba Otondo Baztango alkateak mezu bera helarazi diete bailarako herritarrei, eta herrietako bestak bertan behera utzi behar izan direnez, norbanakoaren erantzukizunari eta prebentzio-neurriei eusteko eskatu diete, COVID-19aren pandemia zabal ez dadin.
Biek bilera egin zuten uztailaren 24an, ortziralean, Baztango udaletxean, Elizondon; izan ere, egun horretan hasi behar zuten Santiago bestek, eta bertan behera utzi behar izan dituzte COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Baztango gainerako herrietan gertatu den bezala. Alazne Sansiñena Lertxundi Elizondoko alkateak ere hartu zuen parte bileran.
Remirez lehendakariordeak Nafarroako Gobernuaren babesa adierazi dio bestak bertan behera uzteko udalak hartu duen erabakiari, eta gogorarazi du aurten ez dela jaieguna izanen: «Solidarioak izaten jarraitu behar dugu, osasun arloko prebentzio-neurriak betez, eta egun esanguratsuenetan jendetza eta ospakizunak saihestuz, Santiago egunean, adibidez, datorren urtean gogotsu gozatu ahal izateko».
Remirezek «Baztango auzokide guztiek orain arte erakutsitako erantzukizun eta konpromiso handia» nabarmendu zuen. Aitzineko asteburuan Baztandarren Biltzarra ospatu behar zen, eta hura ere bertan behera geratu zen. Era berean, kutsatzeko aukerak presente jarraitzen duela gogorarazi zuen: «Beraz, ezin gara erlaxatu, egoerak arretarik ez galtzea eskatzen du».
Joseba Otondo Baztango alkateak, berriz, martxoan eta apirilean Elizondon bizi izan zen «une latza» gogoratu zuen, eta «burua erabiliz jokatzeko» eskatu die herritarrei. «Herriko bestak une zaila izan ohi dira koronabirusa kudeatzeko orduan. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea eta gogoraraztea bestak bertan behera geratu diren arren arduraz eta tentuz jokatu behar dugula», berretsi zuen. Ideia hori azpimarratu zuen Alazne Sansiñena Elizondoko alkateak: «Guztioi dagokigu arduratsuak izatea. Ez dago bestarik. Etorriko dira garai hobeak, eta bestetaz gozatzeko aukera izanen dugu».
Ordutegien mugaketa aisialdiko lokaletan
Bileran, Nafarroako Gobernuak egun hauetan hartutako azken prebentzio neurrien errepasoa egin zuten; gelen, beheko solairuetako gazteen lokalen erabilera debekatzea, gaueko aisialdirako tabernak eta lokalak goizeko ordu bietan ixtea, eta karrikako-zurrutaren debekua, bertzeak bertze.
Neurriak Baztanen
Baztango Udalak duela hiru aste hartu zituen neurriak, herriko ostatuekin goizaldeko 2etan ixtea adostu zuenean, baita gaueko ordutegian argiztapena %100ean eta musika bolumen txikian izatea ere, «inork nahi ez dituen egoerek sor ditzaketen jai giroak saihesteko». «Egoera honek arduraz jokatzea eskatzen du, inork nahi ez duen zerbait ez bihurtzeko. Prebentzio-neurriak zorroztu behar dira», azpimarratu zuen Otondok, Baztango harana «topaleku turistikoa» dela, eta jatorri ezberdinetako pertsona aunitz ingurune naturalaz gozatzera joaten direla gogorarazi ondotik. Turismoaren aldetik duen erakargarritasun horrek, azpimarratu zuen, «ez du osasunerako arriskurik ekarri behar», eta horregatik, erantzukizun-eskaera bisitariei ere zabaldu die.
Remirez lehendakariordeak nabarmendu zuenez, «Nafarroako Gobernuak beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu, lurraldearen zati batean edo komunitatearen lurralde osoan, osasun publikoa zaintzeko eta kutsatze berriak saihesteko». Halaber, hau nabarmendu zuen: «herritarrak jarrera bikaina erakusten ari dira hartutako erabakiak jarraitzeko, eta osasun-jarraibideak, probak (PCRak) eta isolamenduak, betetzeko orduan, positibo baten kontaktu gisa hautematen baldin bazaie».
Topaketak inguru horretarako interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai jorratzeko ere balio izan zuen, mugaz gaindiko lankidetza eta banda zabala bailara osora zabaltzea, bertzeak bertze, eta baita Lanbide Heziketaren hezkuntza eskaintza zonalde osora zabaltzeko ere.
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren kutsatzea prebenitzeko oinarrizko gomendioak ekarri ditu gogora: jende-pilaketak dituzten guneak saihestea; distantzia gordetzea, maskara erabiltzea; eskuak maiz garbitzea, minutu batez xaboi edo gel hidroalkoholikoarekin; eta establezimendu bakoitzean adierazitako edukiera eta ordutegiak errespetatzea. Halaber, azpimarratu du ez direla ospakizunetarako egunak, ezta agur beroak ematekoak ere, arduratsuak izanik bizitzak salba daitezke eta.
Azkenik, koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna, usaimena edo gustua galtzea, beherakoa, eztarriko mina edo giharretako min ez-ohikoak edo kausa ezagunik gabeak) izanez gero, ezinbertzekoa da etxean isolatzea eta osasun-zentrora berehala deitzea, edo 948 290 290 telefonora, osasun-zentroa itxita baldin badago.
Joseba Otondo, herriko bestak alde batera uztearen harira
Xorroxin irratia uzt 24 Baztan
Alazne Sansiñena, Elizondoko bestak bertan behera gelditu izanaren harira
Xorroxin irratia uzt 24 Baztan Elizondo | 2020-08-14T22:24:52 | https://erran.eus/baztan/1595828527056-bestak-bertan-behera-gelditu-direla-eta-prebentzio-neurriak-gordetzea-garrantzitsua-dela-gogorarazi-dute-baztanen | [
-1
] |
Besteren akatsez ohartzeko zenbat eta zorrotzago bihurtu, zeureak ez ikusteko are eta itsuago bihurtzen zara
Bizikletaz egiteko erraza, Los Monegros ordokiko jaitsieran aldapa handia egon eta bideko zati batzuetan zulo handiak ere bai euriaren ondorioz.
Candasnos: 0 km. Gasolina zerbitzugunea: 13 km. Fraga: 26,8 km.
Herriaren erditik, Balsa del Tejar kaletik irtengo gara, elizaren ondoko plazan dagoena. Udal igerilekuak eskuinera utzi eta aurrera jarraituko dugu, ezkerretik N-II errepideak gidaturik. Abelbide Nagusian sartuko gara, hasieran asfaltatua eta gero asfalto gabe.
Zubi batek lagunduko digu AP-2 edo Iparraldeko Autopista igarotzen. Gure ezkerrera Cruzanzana hotela dago. N-II errepidearen paraleloan jarraituko dugu, hau ezkerrean dugula. Zubitik 3 km-ra, N-II errepidea gurutzatuko dugu tunel batetik eta eskuinera igoko gara bide bat aurkitzeko, N-IIren paraleloan jarraituko dugu, baina orain eskuinean dugula. Hala jarraituko dugu beti aurrera, N-II errepidetik gutxi-asko urrunduz, baina bistatik galdu gabe. Gasolindegi baten ondotik igaroko gara eta zuzen jarraituko dugu. Argindar poste lerro bat izango dugu gidari.
Ordokiaren azkenera iritsi eta Fraga dugu gure zain, Cinca ibai-arroarekin. Utzitako gasolina zerbitzugune batera iritsiko gara, berriro N-II errepidera hurbilduz. N-II errepidearen alboko bidetik jarraituko dugu, eta ezkerrera doan bide bat hartuko dugu laster, N-II errepidetik urrunduko gaituena, ordokiaren gainean mantenduz, N-II errepidea Cinca bailararen sakonera hondoratzen den bitartean. Gure bidea bikoiztu egingo da: eskuinekoa hartuko dugu, eta utzi egingo dugu ezkerrekoa, argindar poste baten ondoan. Bide honek bailararen ikuspegi zoragarria eskaintzen digu, eta harrizko eraikin bat pasata, bidegurutzea berriro, argindar poste baten ondoan, eskuinekoa hartuko dugu beherantz. Gezi hori batek ezker aldetik adieraziko digu gure alderantzizko bidea.
Gure bidean jarraituko dugu, jaitsiera gogorrean. Lautadara iristear garela, beste bide batekin bat egiten du gureak, eta ezkerrera hartuko dugu. Aurrera jarraituko dugu 200m inguru eta eskuinera biratuko dugu, hemen hasten den beste bide batean, eta jaitsierara doana Fragara bidean. Seinale gorri eta zuri batzuek lagunduko digute bidean zuzen jarraitzen, baina ez ahaztu eskuinera biratu behar dugula, seinale gorri eta zuriek zuzen jarraitzen baitute, eta guk ez dugu hori egingo. Bideak zuzen jaitsiko gaitu Fragara. Errepidera iritsiko gara eta eskuinera biratuko dugu. 100mra bihurgune bat aurkituko dugu, “N-II Lleidara” adierazten diguna. Herrian sartuko gara N-II errepidetik, Aragon Etorbide ederrean bilakatzen dena. Dena zuzen, Cinca ibaira iritsiko gara. Ignazio Bideak ibaia igarota, auzo zaharretik jarraitzen du, Udaletxearen ondoan.
< AURREKO ETAPA
Galdera matematikoa * 5 + 10 =
Metatutako alt. igoera: 214 m. Jaitsiera: 361 m.
Aurreko etapetako eran jarraitzen dugu, baina Cinca ibaiarekin topo egiteko itxaropenez, eta Monegroseko etapa latzak atzean uzteko gogoz.
FRAGA: 13.000 biztanlerekin Behe Cincako herririk garrantzitsuena da. Jatorri iberiarrekoa, inguruan erromatarren aztarnak dituena, eta Aragoiko Errekonkistaren historian protagonismo nagusia izan zuen hiria. Fraga hiria da, 1709an Felipe V.ak hiri izaera eman ziona. Fraideen Dorrea, ongi berriztatua, tenplarioek eraikia izan zen 1128an. Nabarmentzekoa da bere eliza, San Pedrori eskainia, erromaniko estilokoa (XII. mendekoa), antzinako meskita baten gainean eraikia. Fragako egitura urbanistikoa, arabiarren eraikuntza ikuspegiaren araberakoa da, adobezko etxeekin, oraindik ere zenbait lekutan ikus daitezkeenak. Atarazanas auzoan ontziola bat egon zen Cinca ibairako. Bereziki deigarriak dira ondorengo eraikinak, Junqueras etxea, gobernadorearen jauregia, eskolapioena, eta gotiko erako beste asko, XVI eta XVII. mendeetan eraikiak. Ikustea merezi du baita ere, Moncada jauregian (San Jose de Calasanz kalea, 12. Tel: 974 472 533) dagoen hiriko museoak. XVII. mendeko eraikina da, orain gutxi berriztatua. Hiri honetan behar dugun guztia aurki dezakegu: jatetxeak, supermerkatuak, osasun-etxeak, bankuak, bizikleta-tailerrak, botikak eta informazio bulegoa (Tel: 974 470 050).
Oharrak: Jesusekin ibiliaz jarraitzen dugu, azken unean lagun eginez eta ondoren ikasleekin joango gara gorputza gurutzetik jaitsi eta ehorztera daramatela. Ez dezagun ahaztu “prestatzeko otoitza”: berriro ere gure bizitza Jaunaren borondatera bideratzeko eskatuko dugu, Berpizkunde eta zorion iturri bakarra baita. Amaierako elkarrizketa azpimarratu beharra dago: Jesus sufritzailearen ondoan jarriko gara eta gure bizitzako konpromisoan jarraitzeko indarra eskatuko diogu. Amaierako elkarrizketan eta egunean zehar egin.
Eskaria: Aitari eskatzen diot Kristoren minean mina eta Kristoren larritasunean larritasuna sentitzeko dohaina izan dezadala eta Kristok nigatik bere bizitzaren amaieran jasandako nahigabe guztiengatik malkoak isuri eta min sakona senti dezadala.
Hausnarketak: Gurutzea Eliza Katolikoaren aldare gainean dago zintzilik eta meza oroitzeko dela gogorarazten digu, Jesusek bere bizia gugatik nola eman zuen bizitzen dugu berriro, heriotzaraino eman zuela bere bizia. Batzuetan, ordea, gain-intelektualizatu egin dugu gurutzean jostea eta Jesusen heriotzaren misterio teologikoaz arrazoitu dugu. Batzuetan gurutzean joste horren ordez “urrezko gurutzea” jarri dugu, baina harribitxiekikoa ere. Gaur nekaldia “bere errealitate gordinean” bizi nahi dugu: irudikapenezko kontenplazioa erabilita, igaro dezagun denbora Jesus gizakoiarekin, heriotza mingarri eta mantsoa jasan zuen harekin, baita iraingarria ere, bi kriminalen erdian gurutziltzatuta. Egon gaitezen bere amaren ondoan, bere semea nola hiltzen zen ikusi behar izan zuen ama horren ondoan. Guk, XXI. mendeko kristauok, badakigu drama hau Jesusen berpizkundearekin amaitu zela, baina Mariak ez zekien. Ignaziar kontenplazioan Mariari lagun egingo diogu, Jesusen amari, berarekin batera urrunduko gara hilobitik eta ostatu hartu zuen etxera joango gara. Berarekin geratuko gara, berarekin egongo gara zain, han daudenei Jesus haurra zenetik bihotzean hausnartzen zituen gauzak nola kontatzen dizkien entzungo dugu. Semearen oroitzapenak entzungo dizkiogu. Berarekin batera egingo dugu negar, zerbait gertatzea nahi dugu berak espero bezala. Eta nor garen esango diogu: bere Semearen jarraitzaileak gara.
Jesusekin ahalik eta gehien identifikatzera gonbidatzen gaitu Ignaziok, guk geuk senti dezagula “Kristoren minean, mina; suntsitutako espiritua, hain suntsituta dagoen Kristorekin eta barne sufrimendua, Kristok nigatik jasan zituen sufrimendu ikaragarriengatik… Gogoan izan dezagun Ama Mariaren bakardadea, min sakona eta barneko nekea; baita ikasleen nekea ere”. Dena amaitu da. Amaiera da.
Kristo gure Jaun eta Erregeak gure munduan duen misioarekin jarraitzen du, gizon-emakume guztiak salbatzeko. Torturatuta jarraitzen du bere senideen bidez. Gurutzera eramaten dute behin eta berriro. Meditatu dezagun gure gizateriaren egoeraz eta eska diezaiogun Aitari gaur egungo munduan gurutziltzatutako Kristoren ondoan.
Mateo 27,1-66. “Gurutzean josi!” “Zer oker egin du, bada?” “Gurutzean josi!”.
Salmo 22. “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?”
Salmo 31. “Jauna, zuregan dut babesa.”
Isaias 50,4-9. “Jauna dut lagun.” | 2019-04-25T04:39:53 | http://caminoignaciano.org/eu/aragon/20 | [
-1
] |
Mercedes-Benz SLLamborghini Gallardo LP560-4De Tomaso LongchampBMW 2002Porsche 911 / 964 CarreraPorsche 928Ferrari 458 ItaliaFerrari Enzo FerrariLotus EuropaJaguar XK140Mercedes-Benz SL PagodeMorris Mini Cooper SPorsche 356Porsche 356Alfa Romeo 8C CompetizioneAston Martin DB2Citroen MehariJaguar E-Type SILand Rover DefenderMINI Classic MokeTriton Caf� Racer Aston Martin V8Porsche 968Pontiac FirebirdFerrari 365 GTC/4 Porsche 911 / 996 CarreraRolls-Royce Corniche IAston Martin Vantage Jaguar XJ220Fiat 1000Ferrari F 40Maserati GranTurismoIso LelePorsche 911Alfa Romeo 2600Aston Martin DB2 | 2013-05-23T23:24:37 | http://www.classicdriver.com/de/find/4200_results.asp?ldealerid=11485&sorderby=tblManufacturers.sName%2C+tblModels.sModel%2C+tblCars.sType&lcountryflag=195&lmanufacturer=*&lcurrency_currencychangeform=7&lresultsperpage=20 | [
-1
] |
Bost Kontinenteetako Landareen Azokaren V. edizioa egingo da urriaren 5ean eta 6an - Info - UPV/EHU
Inprimatu Bost Kontinenteetako Landareen Azokaren V. edizioa egingo da urriaren 5ean eta 6an
Bost Kontinenteetako Landareen Azokaren V. edizioa egingo da urriaren 5ean eta 6an
EAEko, Espainiar Estatuko eta Frantziako 37 erakusketari bilduko dira UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Arboretumean
Lehenengo argitaratze data: 2019/10/03
Landare usaintsuak eta sendabelarrak, miniaturan egindako paisaiak eta egokitutako landareak, kaktusak, teila gainean landatutako iratzeak, orkidea tropikalak... Argazkia: UPV/EHU.
Bost Kontinenteetako Landareen Azokaren V. edizioa egingo da asteburuan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk antolatzen dute, Leioako eta Erandioko udalekin eta BBK-ko Gizarte Ekintzarekin lankidetzan. Aurten ere, ekoizleen topagunea izango da, eta mundu guztiko espezieak ekarriko dituzte, merkataritza-harremanak sendotzeko eta landareak landatzen dituztenen artean teknikak trukatzeko.
2015etik egiten den bezalaxe, ekimena jaio zen urtea, UPV/EHUk Leioa-Erandio eremuan duen Arboretumean egingo da azoka. Urtez urte erakusketari kopurua gorantza doa, eta aurtengoan EAEko, Espainiar Estatuko eta Frantziako 37 erakusketari bilduko ditu. Bai larunbatean, bai igandean 10.00etatik 18:00etara irekita egongo da. Landare usaintsuak eta sendabelarrak, miniaturan egindako paisaiak eta egokitutako landareak (bonsaiak, landare zukutsuak...), kaktusak, teila gainean landatutako iratzeak, orkidea tropikalak, Hegoafrikako landare erraboildunak, landare haragijaleak; horiek dira, besteak beste, azokan ikusi eta erosi ahal izango diren espezieetako batzuk (gehienak, ezezagunak dira gure ingurunean, baina landatzeko errazak). Aurten ere basoko hazien eta Martintxuneko foru mintegiko landareen erakusketa bat egingo da. Mintegiko landareak interes bereziko eremuak lehengoratzeko erabiltzen dira. Bertoko produktuak dastatzeko txosna bat ere egongo da.
Bertaratzen direnek autobusak izango dituzte Leioako eta Astrabuduako metro-geltokietatik, 10:00ak eta 18:00ak bitartean, hau da, azokako ordutegian. Halaber, bi aparkaleku ere izango dira Arboretumaren alboan. Gainera, antolatzaileek ibilgailu bat eskainiko die mugikortasun murriztua duten pertsonei.
Sarrerak euro bat balio du, baina 12 urtetik beherako neska-mutilak doan sartu ahal izango dira. Azokara doazenek, gainera, Arboretum-eko bidezidor-sareaz gozatzeko aukera izango dute. Lursail horrek 19 hektarea eta 1,700 zuhaitz ditu, bost kontinenteetatik ekarritako 130 espezietakoak. Arboretum Bizkaiko espazio naturalik garrantzitsuenetakoa da. | 2019-11-18T06:37:56 | https://www.ehu.eus/eu/-/bost-kontinenteetako-landareen-azokaren-v-edizioa-egingo-da-urriaren-5ean-eta-6an | [
-1
] |
Mapamundistas 2019: 'Sagutxoak salbatzea. Atarrabiako haur eta helduen ametsak', Roger Omarren erakusketa - Kulturklik
Mapamundistas 2019: "Sagutxoak salbatzea. Atarrabiako haur eta helduen ametsak", Roger Omarren erakusketa
Villava/Atarrabia 2019(e)ko irailaren 14(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
Mapamundistas 2019: egitaraua (pdf)
Putzu zikin batean islatzen nintzela amestu dut bart, eta oso polita nengoen.
(Iker, 9 urtekoa).
Gure ametsetan arreta jartzeak gure bizitzaren zati bat itzaletik berreskuratzea dakar berekin. Lokartuta, uzkurtuta eta aldi baterako ez gaudela, esna-aldiko edo iraganeko zerbait iristen zaigu. Irudi bat dirudien zerbait edo kontatu ahal den zerbait, esnatu eta berehala desagertzen dena. Roger Omarrek bi hamarkada eman ditu haurren ametsak bildumatzen.
Oharkabeko asmakariak ihes egiten duten asmakaritzat jotzen ditu. Ez ditu interpretatu nahi, haien ikus- eta narrazio-gaitasunak interesatzen zaizkio bakarrik. Joan den maiatzean ametsen ilustrazio-lantegia eman zuen Atarrabiako Pilategiaren ondoko hainbat ikastetxetan.
Gero, marrazkigile batzuei amets iradokitzaileenetako batzuk irudikatzeko gonbit egin zien. Sagutxoak salbatzea erakusketan ekoizpen horiek eta Roger Omarrek beste hiri batzuetan egindako lanak aurkezten dira
Data 2019(e)ko irailaren 14(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
LekuaPILATEGIA | 2020-04-09T10:29:22 | https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2019092510193552/mapamundistas-2019-sagutxoak-salbatzea-atarrabiako-haur-eta-helduen-ametsak-roger-omarren-erakusketa/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/ | [
-1
] |
Cerezas en la nieve: Zoriona
Siwan zoriontsua izan nintzen. Abereak Orakulutik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen Samarkandako belusen laztanduetan murgildurik besarkatuta geundela, izarrek dendako kupulako zirrikitutik idazten ziguten mezu berria ulertzen saiatzen ginen bitartean. Zorion hark ez zuen ipuintxo honek baino askoz ere gehiago iraun, horrexegatik egunero idatzi ohi dut: errepika dadin.boomp3.com Traducción en 'comentarios'
En Siwa fui feliz; tendimos las bestias cerca del Oráculo. Todavía ardía la arena cuando nos abrazamos entre los terciopelos de Samarkanda, intentando descifrar el nuevo mensaje que las estrellas nos dictaban por la cúpula de la tienda. Esa felicidad no duró más que este cuento, por eso lo escribo cada día: para repetirla.
BI ABESTI: lehenengo abestia (bat)Zure ekarpenak bi abesti ekarri dizkit gogora. Lehenengoa Egiptoko basamortuan izandako aluzinazio baten harira etorri da, amets borobil batean Alejandro Handia ikusten dut,Orakuluak jainko eta faroi bihurtuta, bere maitalearekin jostatzen Samarkandako oihal dirdiratsuen artean, jostatzen eta solasten: Siwan zoriontsu izan nintzen. Abereak Orakulotik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen... ziotson.Langile bat ikusi dut ondoren, Orakuluaren barrenetik aldarrika: lehenengo abestia (bat)Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.Erregeek garraiatu ote zituzten harritzat haundiok?Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant huraeraiki zuten langilleak, ze etxetan bizi ote ziren?Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:nora jo zuten harginek? Erroma bikain huragaraitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterikez ote zuen bertako jendearentzat? Alegiazko Atlantidanberebat,itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorianoihuka ari zitzaizkien beren esklaboei leguntza eske.Alejandro gazteak India bereganatu zuen.Berak bakarrik ote?Zesarrek galoak menderatu.Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armadaurperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin?Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.Nork bestek zuen irabazi?Garaitza bat orrialde bakoitzean.Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?Hamar urtez behin gizon haundi bat.Nork ordaintzen zituen haren gastuak?Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbatgaldera.Zenbat historia! Zenbat galdera!
BI ABESTI: bigarren abestia (bi)Zorionak ez zuela ipuintxo hark baino askoz ere gehiago iraun diozu, horrexegatik idatzi ohi duzula egunero... Ba omen zen beste norbait ere egunero aritzen zena... Hara, behinola, bertsolari ospea zuen morroi bat salatu ei zuen Trabuko izeneko Goizuetako gizaseme batek, diru faltsua egiten zuela leporatu eta heriotza zigorra ezarri omen zioten. Hala ere, gartzelan baina bizirik utzi zuten baldintza bakarrarekin: biziko bazen, egunero idatzi behar zuen bertso bat. Horietakoa ei da hemen dakarkizudan hau: Goizuetan bada gizon batdeitzen zaio "trabuko"itzak ederrak bihotza paltsosekula etzaio faltakoegin dituen dilijentziakberari zaizko damuko.Ondo oroitu adizer egin uan Elaman.difuntu horrek izandu baluaidekorikan Lesakanorain baino len egongo itzenni orain nagoen atakan.Nere andreak ekarri zuenAranaztikan dotea,obe zukean ikusi ez baluBerdabioko atea,orain etzuen hark edukikodadukan pesadunbrea.Nere buruaz ez naiz oroitzenzeren ez naizen bakarraazitzekoak or uzten ditutbi seme ta iru alabaJaun zerukoak adi dezalaoien amaren negarra.
¡Suerte que lo has traducido Joseba! Esta maravilla, después de leerla te permite cerrando los ojos imaginar todo un mundo soñado, con la música de fondo..magia pura.A ver si mi amiga Bl..me enseña Vasco, poder leerlo sín traducción, es todo un reto..y me gustan los retos.Un bisou Joseba.
Historian agertzen ez dugunon galderek ez dute istoriarik. Harri bat aintzirara botatzen duzunean ez pentsa harri bat aintzirara bota besterik ez duzula egin. Zuretzat ekintza hori agian jolaskideari irabazi egin diozula baino ezda, zeren eta berak baino urrunago bota baituzu. Niretzat, handik paseatzen nenbilela, inguru polit horren une horretako isiltasun miresgarria apurtu duen zaratotsa izan da, ur azaleko ispilu lasaia uhinez josiz bide batez. Arrainentzat... beno, arrainentzat berdin dio halako memoria baitute, baina ezuzteko galanta seguru baietz...hau idatzi dudan bitartean, eguna aldatu egin da; gaur bihar da, beraz: «Siwan zoriontsua izan nintzen. Abereak Orakulutik gertu etzandu genituen. Hareak oraindik erretzen zuen Samarkandako belusen laztanduetan murgildurik besarkatuta geundela, izarrek dendako kupulako zirrikitutik idazten ziguten mezu berria ulertzen saiatzen ginen bitartean. Zorion hark ez zuen ipuintxo honek baino askoz ere gehiago iraun, horrexegatik egunero idatzi ohi dut: errepika dadin.»
7 de febrero de 2008, 0:32
Un gustazo poder seguir leyendote.Muxu bat, xarmant hori.
Mi querida y adorada «anónima» no sabes cuánto me alegra tu visita: más incluso que un atardecer de ésos que tú y yo tan bien conocemos, alrededores de Palm...Sepa vuesa merced que en cuanto pueda volverán a tenerme rebuznando con mi habitual prosapia en aquella nuestra comunidad.Un castellano beso para usted.
7 de febrero de 2008, 9:42 | 2017-06-23T20:45:12 | http://josebamolina.blogspot.com/2008/02/zoriona.html | [
-1
] |
Amamaren eta hungariar misteriotsu baten arteko amodio eragotzia — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Amamaren eta hungariar misteriotsu baten arteko amodio eragotzia
Amamaren eta hungariar misteriotsu baten arteko amodio eragotzia
Markos Zapiain 2010/04/27 18:58
Sendi guztietan gogoratzen dira beti istorio jakin zenbait, sarritan oso politak, behin eta berriro errepikatzeagatik ere gustagarri gertatzen direnak. Gurean kontatzen direnen artean bat aukeratu behar izanez gero, hauxe litzateke ziur aski:
Amama gerra zibilaren ostean erbestetik Irunera itzuli zen, ordurako alargun, gure amak hiru hilabete zeuzkala alargundu baitzen, 1940an. Denda txiki bat zabaldu zuen. Behin batean, 1945 edo 46an, gizon handi bitxi bat denda aurrean gelditu zen, galdurik bezala. Bibotea zeraman, Nietzscherenaren edota Ramon Etxezarretarenaren gisakoa. Amama errukitsua genuen, laguntzera emana. Gizonak azentu arraro bat zeukan. Urantzu karrikan igaro zuen gaua, bertan bizi baitziren amama, ama eta izeba batzuk; arropa eta hazkurria eman zioten. Frantziara igaro nahi zuen, bertan omen baitzuen AEBera eramango zuen kontaktua.
Gizonaren gutun bat iritsi zen handik pixka batera, Ondarretako espetxetik; mugan atzeman eta bertan sartu eta itxi zuten. Orduz geroztik, Ondarretan atxiki zuten bitartean, maiz joaten zitzaizkion amama, izeba Kontxi eta ama janaria eramatera, arropa ere bai. Gure amak bost-sei urte izango zituen.
Hungariarrarekiko elkarrizketetarik Budapesten deskribapenak oroitzen ditu amak, nola garai batean batetik Buda zegoen, aberatsagoa, eta bestetik Pest, txiroagoa, eta biak elkartuta sortu zuten Budapest.
Halako batean hungariarra askatu egin zuten.
Zenbait hilabeteren buruan, hungariar misteriotsuaren gutun bat jaso zuen amamak AEBetik: hara joateko berekin ezkontzera eskatzen zion.
Amamak ordea buruhauste franko zuen Irunen: gurasoak eta ahizpak, bera baino gazteagoak guztiak, erreklamatu behar zituen, Frantzian baitziren artean, Poitiersen; alaba txikia aurrera atera; denda…
Frankismo bete-beteko katolikotasun itogarriak, gainera, emakume alargunari ez zekarkion oztopoa baizik bizimodu berri bati ekiteko orduan, bikote-maitasuna berpizten ahalegintzeko orduan. Senar hilari fideltasun erabatekoa zor zion alargun gazteak, hil artekoa. Giro ideologiko horrek ere izango zuen eragina maitasun-ernamuin hura eteteko orduan, amamaren eta hungariar ziur aski nazi haren artekoa.
Zergatik nazia? Aliatuak sartu zirenean alde egin bide zuen Hungariatik. Espainiatik Frantziara igaro nahiak bitxia eman lezake, nazi batek ez baitzukeen inongo arazorik izango Espainian, alderantziz, eta Frantzia berriz askatu berria zen. Kontaktua Frantzian zuen haatik. Eta nazia bazen AEBra kosta ahala kosta joan nahi izatea ere ulergarria da, beste nazi askok ere han aurkitu baitzuten lasaitasun babestua.
Georges Sorosen aitzindariren bat izango zen apika, eta testamentua egitean ez du gaztaroko bat-bateko maitemin hura ahaztuko.
2010/05/05 17:58
ez diat hautatu, xaun, amama deitu genioan beti, auskalo zergatik
orain gure familian hondarbitarrari eta oreretarrari "amona" deitzen zieagu baina irundarrari berriz "amatxi"
uste diat "amama" eibar-bergara inguruan erabiltzen dela; hemen bermeon "amuma"
eta bermeoko txibitxiaga auzoan azkenik "kilunte", arrunt bitxia
2010/05/05 17:35
Amona, amatxi, ala amama? Azken hau hautatu duk Bizkaian bizi zarelako eta hango hizkerak idazkera ere "kutsatu" edo "zipriztindu" dikelako? Zeren-eta amonaren deitura arront irundarra baitzuken... ;-) | 2019-10-14T20:41:20 | https://eibar.org/blogak/zapiain/amamaren-eta-hungariar-misteriotsu-baten-arteko-amodio-eragotzia | [
-1
] |
ORIGINAL KODAK Druckerpatronen
1x Kodak 30 Schwarz
(Kapazität: 335 Seiten)
1x Kodak 30 Color Farbe
(Kapazität: 275 Seiten)
für folgende Kodak Drucker:
ESP C100 / ESP C110 / ESP C300 /
ESP C310 / ESP C315 /
ESP Office 2100 AIO / ESP Office 2150 / ESP Office 2170
Sendungsgewicht : 0,49 kg | 2019-08-21T11:31:07 | http://www.ac-concept.de/kodak_druckerpatrone_c100_c300_c110_c310_c315_office_2150-p-229.html | [
-1
] |
2020ko urtarrilaren 19a, igandea | Ordua Euskal Herrian 20:32:33
Quipu proiektuko partaideak. (Arg.: Quipu Project)
90eko hamarkadan Alberto Fujimori presidenteak esterilizazio kanpaina bat martxan jarri zuen Perun, inguru pobreenetako jaiotza-tasa gutxitzeko helburuarekin. Genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak egotzi zizkioten. 272.028 emakume antzutu zituen lau urtean, gehienak indigenak. Haien historiak, baina, isilduta egon dira urteetan, ordezkaritza instituzionalik ez dutelako, eta erakundeetan euren hizkuntzak, kitxuak, ez duelako tokirik. Orain, Fujimoriren dimisiotik bi hamarkada igaro ondoren, ahotsa eta babesa lortu dute, testigantzak batzen dituen egitasmoari esker.
Inkek zerabiltzaten kontabilitate sistema batek inspiratu ditu sortzaileak: Kipua, sokekin eta korapiloekin sortutako komunikazio tresna zaharra. Dohaineko telefono linea baten bitartez, emakume indigenek euren historiak kontatu eta besteenak entzun ditzakete. “Mezu bakoitza soka bat da, erantzun bakoitza korapilo bat”, diote webgunean.
Testigantza horiek Londresen dagoen talde bati heltzen zaizkio, eta hark transkribatu, itzuli eta mundu osora zabaltzen ditu, sarearen bitartez. Kasu askotan, historiak emakumeen etxeko lau paretetatik ateratzen diren lehenengo aldia izango da.
Peruko eskualde kaltetuenetaraino joaten dira Quipu taldeko partaideak, Andeetako eta Amazonaseko herrixka behartsuenetaraino. Geroz eta lekukotasun gehiago lortzen ari dira, eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmoa dute, auziak zabaltasun globala har dezan. Proiektuaren azken helburua memoria kolektiboko artxibo bat sortzea da, antzutzearen arazoa argitara ateratzeko eta gertatutakoa inoiz ez errepikatzeko. Proiektuaren sortzaileek Amnesty Internationalen babesa dute eta tokian tokiko emakume erakundeekin elkarlanean ari dira.
Kanal honetan artxibatua: Peru | 2020-01-19T19:32:33 | https://www.argia.eus/albistea/perun-antzututako-ehunka-mila-emakumeen-testigantzak-jasotzen-dituen-webgunea | [
-1
] |
Baztango Geroa Bai-k, bozketari uko egin izanari buruzko arrazoiak eman ditu - Baztan - Erran.eus
Baztango Geroa Bai-k, bozketari uko egin izanari buruzko arrazoiak eman ditu
Xorroxin irratia 2016-05-21 09:49
Baztango Geroa Bai-k atzoko batzarrean, bozkatzeari uko egin izanaren arrazoiak eman ditu
Baztango Batzar nagusiak, Aroztegiako aferari buruzko herri galdeketa bat egitea onartu zuen atzoko ez ohiko batzarrean. Bertan, UPN-k eta Geroa Bai-k bozkatzeko aukerari uko egin zioten.
Baztango Geroa Bai-k prentsa ohar bat plazaratu du, atzoko bozketan bozka emateko aukerari uko egitearen arrazoien berri emanez.Galdeketak Baztandarrei etsipena eta aurreikuspen faltsuak sor diezazkiokela deritzo, izan ere Geroa Bairen iritziz, baliteke galdeketa hau legala ez izatea eta ondorioz etorkizun batean justiziak, batzar nagusiari ardurak eskatzea
Oharrean dio, Baztandarren iritzia aditzeko prest egonen direla beti baina demokraziak bere arauak ditu eta hoiek betetzera derrigortuak daudela.
Bertzalde, 2011ko abuztuaren 25ean, baztango udaleko plenoak, EH bilduren bozkei esker, Aroztegiari buruzko galdeketa bat egitea baztertu zuela oroiterazi du..
Jadanik tramitatu den proiektu bat ezin dela gelditu dio Geroa Baik, eta indar guziak proiektu honekin sortuko diren erronkei aurre egitera bideratu behar direla .Bertzeak bertze bertako merkatariei ikastaroak eskeiniz eta bertako bizilagunak, proiektu honek sortuko omen dituen lanpostuetarako prestatuz.
Udaletxeko idazkariak txostena babestu izanarekiko desadostasuna ere azaldu du Geroa baik izan ere bailarako batzar orokorretako ordenantzetan, organismo honen betebeharrak agertzen omen dira eta bertan agertzen denez, honek ez du gai urbanistikoetan sartzeko eskumenik.
Akitzeko, herri galdeketarako deialdia luzatzeko moduari dagokionez, bere harridura azaldu du koalizioak, gaia ez omen baita aintzinetik batzordeetan landu. Hortaz gain, deigarria omen da, bozketan, euren iritzia publikoki azaldu duten pertsonek parte hartzea. Geroa Bairen ustez ezin omen da denbora berean. epaile eta parte izan. | 2020-08-13T18:00:39 | https://erran.eus/baztan/1463817091395-baztango-geroa-bai-k-bozketari-uko-egin-izanari-buruzko-arrazoiak-eman-ditu | [
-1
] |
Euskal Itsas Museoko abenturazaleen topaketak gaur hasiko dira « Donostitik
Mundu bira urteurrena
Euskal Itsas Museoko abenturazaleen topaketak gaur hasiko dira
“Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketak XXI mendeko abenturazaleak ekarriko ditu
XXI. mendeko abenturazaleekin lehen hitzaldia antolatu du museoak gaur “Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketaren barnean. Euskal Itsas Museoko XXI. Mendeko Elkanoren topaketak Pou anaiekin hasiko dira.
Orain dela 500 urte, gipuzkoar bat izan zen lehengo mundu bira egin zuena; “Elkano. Lehenengo Mundu Bira” programazioan, Euskal Itsas Museoak leku bat eman nahi izan die munduari bere bira ematen dioten, ibilbide berriak zabaldu dituztenak edota orain arte lortu gabeko helmugak gainditu dituztenei.
Gaur osteguna, urtarrilak 9, 19etan XXI. mendeko Elkanoen topaketei hasiera emango die museoak Iker eta Eneko Pou-ren eskutik. Iker eta Eneko Pouk alpinismoan eta eskaladan esploratu gabeko bideak aurkitu eta irekitzeko grina partekatuko dute. Grin honek, mundu osoko gailurretaraino eraman ditu anaiak.
Informazio gehiago estekan: ‘Elcano. La Primera Vuelta al Mundo’ en el Museo Marítimo Vasco | 2020-01-28T07:05:32 | http://www.donostitik.com/euskal-itsas-museoko-abenturazaleen-topaketak-gaur-hasiko-dira/ | [
-1
] |
Facebookek bere moneta propioa abiatuko du | Azkue Fundazioaren Egunkaria
Facebookek bere moneta propioa abiatuko du
2019(e)ko ekainak 20
Facebookek bere moneta propioa abiatuko du 2020an, libra. Hala, WhatsApp eta Messenger aplikazioen erabiltzaileek dirua trukatu ahalko dute haien kartera digitaletik. Zerbitzu hori app independente baten bitartez eskainiko du. Facebookek Calibra izeneko enpresa independentea eratu du zerbitzu finantzarioak emateko.
Facebookek jakinarazi duenez, dibisa horren xede nagusia diruaren trukaketa erraztea izango da garatze bidean dauden herrialdeetan. “1.700 milioi pertsonek ez dute banku-konturik, munduaren %31”. Hala, libraren helburua da erabiltzaile horiengana iristea: haien kontua izango litzateke, aurreztu, ordaindu eta transferentziak egiteko. Bidalketen prezioaren harira, Facebookek esan du “kosterik gabekoak edo oso koste baxukoak” izango direla. Konpainiak libra iragartzeko erabili duen bideoan, Manila eta Mexiko Hiria agertzen dira, besteak beste; hortaz, argi dago Facebooken jatorrizko herrialdea ez dela libraren xedea; monetak Suitzan izango duen egoitza legala. Facebookeko buru Mark Zuckerbergek oraintsu adierazi duenez, “saretik dirua bidaltzea argazki bat bidaltzea bezain erraza izan beharko litzateke”.
Hartara, Hala, Facebookek bere blockchain propioa sortu du libra kudeatzeko: partekatutako zerbitzarien sistema bat da, eta sistema hori transakzioak ziurtatzen dituzten talde independenteek mantentzen duten.
Facebookek 100 enpresa handirekin aritzea espero du, eta dagoeneko lortu du batzuen baieztapena, tartean, Mastercard, Paypal, Visa, Booking, Uber, eBay eta Spotify. Horien artean ez daude lau teknologia enpresa handiak: Apple, Amazon, Microsoft edo Google.
Behin ere, Facebooken kezka handienetako bat pribatutasuna da, izan ere, pribatutasuna bermatzea faktore garrantzitsua da monetak arrakasta izan dezan. “Kasu mugatu batzuetan izan ezik, Calibrak ez du informazio finantzariorik edo Facebookeko kontuaren informaziorik edo hirugarren aktoreen informaziorik partekatuko bezeroaren baimenik gabe”.
Facebook, iraganean, ez da oso egoki aritu baimenak eskatzerakoan; baimenak eskatzea, hain zuzen, ez konpainiaren jardunbide egokienetako bat izan, inondik inora. Enpresak berak kasu mugatu horietako baten adibidea azaldu du: “Gerta daiteke pertsonek haien Facebookeko lagun zerrenda Calibrara bidali nahi izatea diru-bidalketak errazteko. Inportazio hori ez da automatikoki egingo, bezeroaren baimena eskatuko dugu produktuaren baitan”.
Facebookek bere moneta propioa abiatuko du • ZUZEU(e)k dio:
15:46 2019(e)ko ekainak 22
[…] Azkue Fundazioaren egunkaritik jasoa. […]
Googlek mezularitza propioa abiatuko du WhatsApp eta Telegramekin lehiatzeko
HBOren edukiak konexiorik gabe ikus daitezke
Chrome eta Firefox nabigatzaileak ...
WhatsApp-ek ez du funtzionatuko milioika ...
Kontsolen belaunaldi berria iristear da
Telefono mugikorrak lepo eta buruko minak ...
Berrikuntza teknologikoak219
Aholku teknologikoak64
Teknologia egitasmoak18
Euskara ingurune digitalean201
Euskal egitasmoak131
Euskararen Etxea291
Itzultzaile automatikoak, sarean.eus webgunean
Wikikedada: WikiEmakumeok/WikiDurango | 2020-01-29T21:12:14 | http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/facebookek-bere-moneta-propioa-abiatuko-du/ | [
-1
] |
Aldatz Sagardotegiak
Aldatzko sagardotegiak edukiera handiko jantokiak dituzte gerturatzen direnei sagardotegi menu aparta eskaintzeko, eta honela, garaiko sagardoa dastatzeko aukera ere izateko.
Sagardotegiek kupel ugari dituzte, sagardoaren eta tradizioen maitaleen gozamenerako. Aldatzko sagardotegiek sagardotegi menu tradizionala eskaintzeaz gain, beste menu batzuk dastatzeko aukera ere eskaintzen dute, euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatu ahal izateko.
Asko dira Aldatzko sagardotegietara hurbiltzen diren taldeak, enpresa bazkari-afari, urtebetetze festa, erretiro hartze edo bestelako gertakizunen bat ospatzera. Guztientzako tokia dago, oraindik ohitura izaten jarraitzen baitu lagunekin zein senideekin ospakizunak sagardotegiko menu batekin egitea. Aldatz ohitura gastronomiko handia daukan herria da, horregatik, sagardotegia toki onean kokatuta dago kotxez gerturatu eta bertan erosotasun osoz aparkatu ahal izateko. | 2019-04-23T22:17:06 | https://www.sagardoa.eus/eu/16.aldatz-sagardotegiak | [
200307
] |
Honen bilaketa egin duzu lan istripuak • ZUZEU
Bilatu: lan istripuak
Lan istripuak asko murriztu dira, baina…
...in itinere edo lanerako joan-etorrian izandako lan istripuak %43 hazi egin dira, eta lan istripu guztien %12,3a osatzen dute orain. Lan istripuen zifrak asko jaitsi dira azken urteotan. Kopuru ...
Google Maps eta Waze aplikazioak elkarlanean - *Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua. 5 urte bete dira Google-ek 1.000 milioi euroren truke Waze apli...
Ramon Zapirain suhiltzailea: “Suteak baino okerragoak dira bide-istripuak”
1956an jaiotako Altzatarra, suhiltzailea da bokazioz eta ofizioz. Hondarribian bizi da aspalditik. "Egun arrunta" zein duen kontatzeko esan diogunean, suhiltzaileak ez daukala egun arruntik erantzun...
Urritasunetik oparotasunera. Mendebaldeko langileen bilakaera historikoa - Urritasunetik oparotasunera Mendebaldeko langileen bilakaera historikoa. ... XVIII. mendeko azken hamarkadetan Ingalate...
Gehiago hiltzen gara gaixorik istripuetan baino Generoa, nazioa eta klasea ez daude batere aldenduta euskaldunon kasuan, kronologia zurrunari dagokionez, bederen. Emakumeen eguna martxoaren 8an, Aber...
Hildakoak paperetan (I.)
Prentsan, hildako jendearen argazkiak azaltzen direnean berehala zabaltzen da kezka, ea beharrezkoa ote zen erakustea, ea ez diren errespetu falta… Zuek ere ikusi dituzuenez hilda zegoen jendeari ni...
Celaák euskara eta Euskal Herriari eraso berria abiatu du
Hiru esparrutan abiatuko dituzte aldaketak: Euskara: Euskara hizkuntza behikularra izatea kendu dute. Orain "gaztelera eta euskara maila berdinean" egongo omen dira, euskal jendartearen %80a ez del...
Bakarrik lo egitea hobe?
Adar jotzea dirudi. BBCk zabaldu du ordea: bakarrik ez eta beste norbaitekin ohea partekatzea da lo gaizki egitearen motibo nagusietako bat. Baina Britainia Handiko Surreyko unibertsitatean aurk...
UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat - Iaz “udara odoltsua” bizi izan genuen; hamaika langile hil ziren patronalak, ahalik eta irabazi handien kostu txikiagoarekin...
Zer egin itolarriak saihesteko - Elikagai puska batek eragiten dituen itotzeak (ahogamiento) suposatzen dugun baino ohikoagoak dira. Izan ere, azken urteotan eztarriko trabamenduagatiko itolarria leh...
Urtarrilak 25: Estreinaldiak!
Estreinaldiak: Urtarrilak 25 - Estreinaldiak: Urtarrilak 25 The House That Jack Built “Lars von Trier zinemagile trebea da, zirikatzailea, eta hori da espresuki bere zinemarekin ...
Automatizazioa: atzo pentsaezin, gaur ukaezin!
Automatizazioa: atzo pentsaezin, gaur ukaezin! - Teknologian egindako aurrerapenak direla medio, ibilgailuak automatizatuko diren zurrumurrua zabaldu egin da eta horrek hainbat onura ekar ditzake giz...
Deslokalizazioa ona al da? - “Deslokalizazioa" deritzon gertakaria, lan zentroak edo sedeak abantailaren bat lortzeko herrialdeetan zehar sakabanatuak izatean datza. Herrialde hauek Asian kokatut...
javiz10
Zer dira latentzia eta pinga? - Oro har, gure konexioa kalitate onekoa dela estimatzen dugu jaitsiera abiadura handia badu, eta igoera abiadura handia bada ere zoriontsu sentitzen gara. Baina ...
Bizkaiko inoizko grebarik luzeena - Gaur, ostirala, urriak 27, Bizkaiko zahar-egoitzetako langileen ELAko ordezkariek akordio bat izenpetu dute sektoreko hiru patronalekin (GESCA, LARES eta ELBE)...
Eraikuntza ikusgarri berria munduan
Eraikuntza ikusgarri berria munduan “Vrindavan Chandrodaya Mandir” izango da munduko tenplu erlijioso altuenaren izena. Orain arteko “Sagrada familia”, Erromako “San Pedro” basilika eta I... | 2020-02-28T19:10:29 | https://zuzeu.eus/?s=lan+istripuak | [
-1
] |
Wikiloc - ibilbideak Arizkun - Aintzialde - Arizkun, Navarra (España)- GPS track
Arizkun - Aintzialde
1.053 67 604
Bisitak 600, kokapena 4
(EUS) Ibilbide erraza eta polita, egiraldi ez hain onakin ere egiteko modukoa. Arizkun eta inguruko auzoak: Bergara, Aintzialde, Otsanaiz, Pertalats.
(CAS) Recorrido fácil y sencillo, de poco desnivel, ideal para realizarlo como alternativa a cuando las cumbres están tapadas por las nubes. Recorrido por Arizkun y algunos de sus barrios: Bergara, Aintzialde, Otsanaiz, Pertalats.
Kaixo, zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Arizkun - Aintzialde https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/arizkun-aintzialde-16862079 Ondo izan, Wikiloc - Munduko GPS ibilbide eta interesguneak | 2018-10-23T20:10:39 | https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/arizkun-aintzialde-16862079 | [
-1
] |
KUKUFRAKAK: Ardi merinoan lanea iruten / hilando lana de oveja merina
Publicado por kuku Frakak en 13:26
Etiquetas: Hilar, merino
Ana Calviño Rodriguez 13 de diciembre de 2013, 15:19
que chulo! y que harás luego con ella??
Kuku 13 de diciembre de 2013, 20:42
Las fotos las he sacado recien sacadas de la rueca, cd maltrte la madeja, tengo en mente algo a rayas.
rosako 16 de diciembre de 2013, 10:48
Ze ondo!! Nik ere badut merinoa eta tintatzen ibili naiz. Silviarekin egindako ikastaroarekin animatu nintzen eta erosi nituen tinte azidoak. Eta asteburu honetan izozgailuan nuen Sauco (duela bi urtekoa, hain zuzen) egin dut zerbait.
Noiz geratu ahal gara? Ni baserri batean bizi naizenez , gustatuko litzaizuke oporretan etortzea arratsalde batean, hauek gauzak guztiak ikusteko? Gabonak pasa eta gero, igual 27,28 edo hortik?
Kuku 16 de diciembre de 2013, 11:30
Bai noski!!!!!
maiteminduta itzuliko naiz etxerta!
26an bilbon dut hitzordua, baina bestela libre nau, pentsau noz datortzun ondoen eta horra hurbiltzen naiz.
msuak!
rosako 16 de diciembre de 2013, 10:49
Olann 18 de diciembre de 2013, 22:27
que chulada! estas hecha toda una artista! | 2018-08-19T07:13:42 | http://kukufrakak.blogspot.com/2013/12/ardi-merinoan-ertilea-iruten-hilando.html | [
-1
] |
2015 maiatza | Jalgi hadi plazara
Emakume gehienek lehen kale erasoa nerabezaroan jasan dute
Munduko 42 herrialdetako emakumeak elkarrizketatu dituzte, kaleko jazarpenari buruz. Hona emaitzen adibidetako bat: Kanadako emakumeen %79k dio gizon batek edo gizon talde batek jarraitu diola noizbait. Beste adibide bat: Indiako emakumeen %80k ez du gauean atera nahi erasoen beldur delako. Orain arte kale jazarpenaz mundu mailan egin den ikerketarik handiena da. 16.600 emakume elkarrizketatu dituzte eta estilo honetako galderak egin ...
Duela ez hainbeste, Amerikako Estatu Batuetan adibidez, gizonek eta emakumeek, biek, zuten debekatuta hondartzan bular-muturrak erakustea. Irrika gehiegi eragiten zuten. Gaur egun, izaera sexuala emakumeenek baino ez dute mantentzen. Bideoko emakumeak bere buruari galdetu dio zergatik aldizkarietan, filmetan eta egunerokoan emakumeen titiburuak ezkutatu behar diren. Gizonen paparrak biluzik ikusten ditu bazter guztietan. Kalera atera eta ...
Gurasoek seme-alabentzat eskola hizkuntza gisa gaztelania aukeratzea nahi badut, eta euskara eta katalana baztertzea, hizkuntza aukeratzeko askatasuna aldarrikatuko dut. Baina kontrakoa gertatuko bazait… hobe hizkuntzari buruz galdetzeko aukerarik ematen ez badut. Espainiako Hezkuntza Ministerioak helegitea jarri du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian. Epailearen erabakiaren aurka egin nahi du, Kataluniako hezkuntza publikoan, ...
Kanpaina sexista du abian Multiópticas betaurreko denda kateak. Emakume talde bat iragarkiko emakumeak bezala jantzi da eta katearen dendetan sartu da saltzaileen eta erosleen erreakzioak ezagutzeko. Iragarkiak ondokoa kontatzen du: Bezeroa (gizonezkoa) emakumez beteta dagoen toki batera sartu da. Emakumeek jarrera eta janzkera sentsuala dute. Off-eko ahotsak ondokoa dio: “Nahi beste aldiz estreinatuko duzunaren sentipena izan ... | 2018-07-21T22:47:25 | http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2015/05/ | [
-1
] |
NTSC / PAL 100W telebista analogikoa igorlea UHF / VHF + profesionala antena + 30M elikadura kable kit | Handizkako fmuser CZH CZE FM transmisorea-FM irrati-igorlea salmenta IN China For
hasiera » Produktuak » TV-igorlea » Analog TV igorlea » NTSC / PAL 100W telebista analogikoa igorlea UHF / VHF + profesionala antena + 30M elikadura kable kit
ProduktuakTV-igorleaAnalog TV igorlea
Kategoriak:Analog TV igorlea / Produktuak / TV-igorlea
data:2016 04--08
Sample / Handizkako prezioa Shipping Carrier Erosi orain 1 pcs lagin 25 ...
NTSC / PAL 100W TV igorlea UHF / VHF + profesionala antena + 30M elikadura kable kit
TV-igorlea RF modulazio teknologia, zirkuitu sinple, errendimendu ona, egonkorra, inportatutako anplifikadorea gailu erabiliz, ordu luzez lan egin daiteke. Ezin mikrouhin batera konektatu, satelite lurrean jasotzeko ekipo, bideo eta beste batzuek, berriz potentzia ertaineko telebista-igorlea daiteke osatzen.
480mm * 490mm * 135mm (10W prebio)
Lan Channel VHF banda edozein zehaztutako kanalean
Nahi ez erradiazioa ≤-40dB alboko kanal barruan
Kanpoaldeko ≤-55dB alboko kanal
In-band Intermodulation distortsio ≤-50dB
Bideo Sarrerako tentsio 1Vp-p ± 3dB
Video sarrerako inpedantzia 75Ω
Irudian garraiolari maiztasuna ± 500HZ / Eguneko egonkortasuna
Anplitudea frekuentzia ezaugarri 0-6MHZ zimurtasuna ≤ ± 1dB
Zarata erlazio ≥ 50dB seinale
Irabazi diferentzial ≤ 7%
Diferentziala Fase ≤ ± 3
Audio sarrerako inpedantzia 1KΩ-10KΩ desorekatua
1. 100W TV transmisore bat ezarri
«Aurreko: 100k-1.3GHz Bektore Network Analyzer DG8SAQ USB VNWA 3E bektore sare analizatzaile
FMUSER / CZH FMT-100L 0-100W FM transmisorea FM Radio Broadcast Station GP200 duen antena 20m RF kable kit batekin
100m RF kable kit batera FMT-0L 100-100W FM transmisorea for FM Radio Broadcast Station CP-20 Circular Eliptikoa Polarized Antena bikoitza zeharkatu
0-100W power erregulagarria FM FM Radio Broadcast Station 1U FMUSER / CZH for igorlea
100W Digital TV igorlea HDTV / SDTV digital TV seinalea transmititu edo emisio sistema erabiliko baita emisio digital gisa
CZH 100W Analogikoa VHF / UHF telebista transmisorea VHF / UHF 13 ~ 48 Kanal aukeraketa arbitrarioa
FMUSER Low Price 100W TV igorlea
0-150w 100w 150w FM transmisorea Lanbide Broadcast geltokia FM transmisor pcb KIT
Beddy Sindani 2017 / 11 / 12 08 at: 41: 40
Transmisoreari buruzko xehetasun gehiago jaso nahi dituzu.
Zein da transmisorea? | 2019-06-26T16:28:24 | http://eu.czhfmtransmitter.com/products/ntscpal-100w-anolog-tv-transmitter-uhfvhf-professional-antenna-30m-feeder-cable-kit/7711 | [
-1
] |
Emanplay - Super Dangerous Dungeons
Irteera data: 2018-06-02
Adina: PEGI: 3+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 1
Bideo-joko berritzaile baten bila bazabiltza Super Dangerous Dungeons ez da zuretzat. Plataforma joko bat da, ez besterik, baina plataforma joko txukun eta oso dibertigarri bat.
Lehen begiratuan atentzioa deitzen dute 16 bit estilo retroko grafiko koloretsuek. KungFuFurby-k konposatutako musika ere oso egokia da eta SuperNES/Mega Drive garaira eramango zaitu.
Pantailak laburrak dira eta horrek jokoa dosi txikietan gozatzeko aukera ematen du. Hurrengo pantailara pasa ahal izateko amaierako atea irekitzen duen giltza eskuratu behar da, horretarako hainbat motatako oztopoen artetik igaro behar delarik. Esan bezala berritasunik ez alde honetatik.
Zailtasunari dagokionez, lehen pantailak errazak dira baina aurrera egin ahala zailtzen da. Hutsegite bakar bat egiten baduzu berriz hasi behar duzu pantailaren hasieratik. Horren ondorioz, pantaila batzuk pasatzeko 10, 20... n aldiz saiatu beharra dago. Hala ere, zailtasun maila ondo neurtuta dago, zaila da baina ez ezinezkoa. Alde horretatik nabarmentzekoak dira maila amaierako pantaila bereziak eta pantaila sekretuak, gainerako pantailak baino luzeagoak dira eta behatzei gogotik eragin beharra dago gainditzeko.
Jokoa nahiko laburra da, jokalaririk abilenek 20 minutuan pasatzen dute baina hori ez dago edozeinen esku. Jokalari arrunt batek zenbait ordu beharko ditu amaierara iristeko.
Alde teknikoari dagokionez aipagarria da garatzaile independente bakarraren lana izatea. Jussi Simpanen finlandiarrak Stencyl erabili du garapenean. Stencyl-ek bideo-jokoak “koderik erabili gabe” sortzeko aukera ematen du, horretarako Scratch-en antzerako bloke sistema bat erabiltzen duelarik. Nahi duenak bloke berezi berriak programa ditzake.
Iruzkina idazteko izena eman | 2020-07-04T00:02:00 | https://www.emanplay.eus/jokoak/super-dangerous-dungeons | [
-1
] |
Hausnartu eta Ekin mundu hobeagoa sortzeko | Just another WordPress.com site | Página 2
Energia musutruk betirako / Energia gratis para siempre
Filed under: Energia — Deja un comentario
Lizzie Velasquez hitzegiten
Dantza zati bat / Un trozo de baile (Idiazabal)
Filed under: Denetarik, Hezkuntza — Deja un comentario
Dantza zati bat: herri bat dantzan
Un trozo de baile; todo un pueblo en un baile.
Bizi zure ametsak. Bizitza bizi.
Filed under: Hezkuntza, Maitasuna, Osasuna — Deja un comentario
Manifiesto Holstee – 2009.
Arrakastari buruz. Sobre el éxito.
Zure ametsak betetzeko prest? ¿Te atreves a cumplir tus sueños?
Filed under: Denetarik, Maitasuna — Deja un comentario
Virginia Imaz- Vivir para contarlo
Desarrollar la escucha activa. Preparar un repertorio personal que podamos utilizar en nuestro ámbito laboral. Entrenarse en elocuencia y mejorar nuestra práctica comunicativa.
Etiquetas: hezkunta, ipuiak | 2018-03-21T07:03:21 | https://hausnarketak.wordpress.com/page/2/ | [
-1
] |
AKTUALISIERT: 2018 - Maison vacances ou long sejour – Ferienhaus in Santa Cruz – TripAdvisor
UzJuXzJfakdu
1 von 14Santa Cruz Madere
Eintrag #HL7399194
Sara1481 Venedig, Italien | 2018-11-19T20:40:54 | https://www.tripadvisor.de/VacationRentalReview-g1053631-d10554822-Maison_vacances_ou_long_sejour-Santa_Cruz_Madeira_Madeira_Islands.html | [
-1
] |
2019ko ekainaren 26a, asteazkena | Ordua Euskal Herrian 22:44:51
Kanal hauetan artxibatua: Biografiak | Euskal konkistatzaileak | 2019-06-26T20:44:52 | https://www.argia.eus/argia-astekaria/2101/aramaioko-seme | [
-1
] |
Nerabeentzat garrantzitsua da maitasuna
Bizkaia Irratia 2016-10-05 00:00
Horixe esan deusku Irantzu Fernandezek. 12tik 14 urtera bitarteko gazteekin egin dau ikerketea. Adina, generoa eta klase soziala hartu ditu kontuan ikerketea egiteko, eta aldaera horreek erakusten dabe modu ezbardinean ikusi eta bizi dabela maitasuna neska eta mutilek.
A.Etxaide:"lana eta aberastasuna banatu behar dira"
Lana berrantolatuta enpleguak sortzeko aukerea dagoala uste dabe LAB sindikatuan. LABetik beste enplegu politika batzuk eskatzen deutsez Jaurlaritza barriari. Hori holan izan ezean eurok ez ei dira egongo enplegu mahaian.
Ikerlanek sektore eolikoan puntako teknologia sortu dau
Ikerlanek sektore eolikoan puntako teknologia sortu dau General Electrics enpresearentzat.
Hainbat proeiktu egin dauz Ikerlanek General Electrics empreseagaz Aron Pujana Ikerlaneko ikerkatzaileak Bizkaia Irratian esan deuskun moduan.
Zaporeak proiektuari esker egunero 1.500 errefuxiatuk jaten dabe
Zaporeak proiektuari esker egunero 1.500 errefuxiatuk jaten dabe.
Donostian lagun talde batek ipini eban martxan alkartasun proiektu hau Greziako Quios irlan dagozan errefuxiatuei egunero janaria emoteko helburuagaz .
Leioak bizirik amaitu eban joan dan denporaldia. Jaisteko arriskuan egon zan, baina eutsi egin eutsan 2. B maileari. Orain, taldea barrituta, 7 partidutan 13 puntu eskuratu ditu. Hasiera ederra leioaztarrentzat. Iker Polanco atzelariak Atetik saioan adierazi deuskunez, helburua 45 puntu lortzea da. Maileari hainbat arinen eusteko. Aitor Ramos Arenaseko aurrelariak be bide beretik jo dau. Arenasek 11 puntu daukaz. Astegoienean derbi polit bi jokatuko ditue (Leioa-Amorebieta eta Sestao-Arenas). Portugaleteren helburua galdutako mailea berreskuratzea da. Horixe aitortu deusku Aitor Etxebarriazarraga atezainak ...
“Championsa” berriro San Mamesen
Geuria.info 2016-10-04 19:50
Athleticeko neskek bihar jokatuko dute 19:30etan San Mamesen Championseko joaneko partida Danimarkako Fortuna Horringen aurka. Eli Ibarra jokalari azkoitiarrak partidaren nondik norakoei buruz hitz egin du klubak egindako elkarrizketa batean. Joseba Agirre entrenatzaileak berriz prentsaurrekoa eskaini du gaur lezaman. Argazkia: http://es.uefa.com/womenschampionsleague/
Txantxikukideak martxan gaude berriz ere
Berbaizu Euskara Elkartea 2016-10-04 18:50
Txantxikukideak gogotsu geunden ikasturte berriari hasiera emateko eta aurreko larunbatean 40 lagun inguru bildu ginen Botikazahar parkean. Gehienak ezagunak baginen ere, Txantxiku ezagutzeko irrikitan zeuden hainbat gaztetxo berri izan genituen gure artean. Elkar ezagutu, jolastu, nekatu, barre egin eta abestu … Continue reading →
The post TXANTXIKUKIDEAK MARTXAN GAUDE BERRIZ ERE ! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.
Getxon dago Jose Antonio Agirre lehen Lehendakaria ardatz dauen 'Gure izaeraren ispilu' argazki-erakusketea
Bizkaie! 2016-10-04 16:39
Getxoren ostean, erakusketea Leioako UPV/EHUra, Deustuko Unibersidadera, San Mamesera eta ETBren Bilboko egoitzara eroango dabe.
Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days, 'Artistas en ruta' egitasmoko zirkuituan
Bizkaie! 2016-10-04 15:44
2017ko lehenengo seihilekoan hainbat emonaldi emongo ditue egitasmo horretarako aukeratutako taldeek. Euskal musikearen ordezkari izango dira Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days.
'Laban', barikutik aurrera euskeraz
Bizkaie! 2016-10-04 15:42
Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren barikuan, urriaren 7an, Laban filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
Hemen dira Zinexit Topaketak eta Zinexit
Bizkaie! 2016-10-04 13:58
Zinexit Topaketeak aurrea hartu deutso Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak urtero antolatzen dauen Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketeari.
Bizkaie! 2016-10-04 13:03
‹‹ Aurrekoak 1 2 3 4 ... 1144 1145 1146 1147 1148 1149 1150 1151 ... 1987 1988 1989 1990 Hurrengoak ›› | 2020-06-07T05:30:43 | https://uriola.eus/komunitatea/?page=1148 | [
-1
] |
Esku hartzeko txosten eta ikerlan bat prestatu beharko da eta, gero, epaimahai baten aurrean azaldu eta defenditu.
Hona hemen zein gai landu ahal izango den:
1.- Eredu ekonomikoak eta enpresen kudeaketakoak (enpresa pribatua, publikoa, GKEa…)
2.- Enpresa eta giza baliabideen kudeaketa
3.- Gizarte erantzukizun korporatiboa
4.- Pertsonen arteko harremanak (komunikazioa, zuzendaritzako trebetasunak…)
5.- I + G + b (ikerketa, garapena, berrikuntza)
6.- Ekintzailetza eta enplegagarritasuna
7.- Negozio Plana (Business Plan)
8.- Nazioarteratzea
9.- Enpresako marketina
10.- Erakunde jokabidea (lidergoa, motibazioa, komunikazioa…)
11.- Enpresa zuzenbidea (kontsumitzaileak, kalte-galerak, bazterkeria, lan-harremanak)
12.- Kultura ikasketak / Kultura aniztasuna eta kulturen arteko elkarrizketa
13.- Ekonomia eta kultura aniztasuna
14.- Familia eta lana uztartzea
15.- Genero berdintasuna eta enpresa
16.- Ingelesaren erabilera berezi baten azterketa kudeaketan | 2020-06-05T03:47:45 | https://socialesyhumanas.deusto.eus/cs/Satellite/socialesyhumanas/eu/gizarte-eta-giza-zientzien-fakultatea/ikasketak-1/graduak-1/hizkuntza-modernoak-eta-kudeaketa/ikasketa-plana-39/info-prog?idSeccion=6 | [
-1
] |
SOSPARKEAINFO (90 semanas) | SOS Laudioko Lamuza Parkea
← UHINAK IRRATIA: “Parke Eguna 2015 zuzenean”
SOSPARKEAINFO (90 aste) →
Esta entrada fue publicada en Dokumentuak / Documentos y etiquetada 2015-09. Guarda el enlace permanente. | 2018-11-15T14:40:07 | https://sosparkea.wordpress.com/2015/09/13/sosparkeainfo-90-semanas/ | [
-1
] |
BehatxuloAgendaHitza 10 urte Azken albisteak Gaur 2015-2-28 san ‘San Telmo bertatik bertara’ programarekin museoa herritarrengana hurbildu nahi dute by Irutxuloko Hitza - | 2015-02-28T23:00:53 | http://irutxulo.hitza.eus/tag/san/?afilter=facestream | [
-1
] |
Led DMX argia > buru argizaria > SP-F310B-36P, 75W
Txina buru argizaria SP-F310B-36P, 75W esportatzaile
Iturria for buru argizaria SP-F310B-36P, 75W Guzhen Town fabrikatzaile, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat buru argizaria SP-F310B-36P, 75W Guzhen Town, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat buru argizaria SP-F310B-36P, 75W GuangDong Txinan.
Txina Guangdong ospetsua buru argizaria SP-F310B-36P, 75W Fabrikatzaileek eta hemen zerrendatzen dira Karna Argiztapena.
Talde hau honako hau da: buru argizaria SP-F310B-36P, 75W
Iturria for buru argizaria SP-F310B-36P, 75W
Produktuak egiteko buru argizaria SP-F310B-36P, 75W
Txina buru argizaria SP-F310B-36P, 75W handizkariak
Zhongshan buru argizaria SP-F310B-36P, 75W esportatzaile
Zhongshan buru argizaria SP-F310B-36P, 75W handizkariak
Zhongshan buru argizaria SP-F310B-36P, 75W hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guangdong buru argizaria SP-F310B-36P, 75W hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guzheng herria buru argizaria SP-F310B-36P, 75W hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara | 2020-07-06T01:57:31 | https://www.led-tree-light.com/PRODUCT/LANG-eu/Led%20DMX%20argia/buru%20argizaria/SP-F310B-36P%2C%2075W.HTM | [
-1
] |
Martxoak 8, izan zirelako gara! | ASKAPEÑA KONPARTSA
ostirala, martxoa 08, 2013 Askapeña konpartsa 0 Comments
'Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna' 1911ko martxoaren 19an ospatu zen lehen aldiz, 1910ean Kopenhagen egindako Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarrak Clara Zetkin komunista alemaniarrak proposatutakoa onartu ondoren. Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan burutu zen aldarrikapen egun hartan milioi bat lagun bildu ziren; emakumeentzako botoa, kargu publikoetara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan aldarrikatu zituztelarik.
1917an eta Lehenengo Mundu Gerran murgildurik zeudela, Errusiako emakumeek greba egin zuten "ogia eta bakea" eskatuz. Gerrak 2 milioi soldadu hil zizkien, goseteak matxinadak eragin zituen eta langabezi bortitzak greba gogorrak sortu. Testuinguru horretan eta Otsaileko iraultzaren altzoan, eduki politiko eta ekonomiko indartsuarekin manifestaldi eta mitinak eraman zituzten aurrera otsailaren 23an (gure egutegian martxoaren 8a dena, hain zuzen). Aldarrikapenak, gerraren amaieraren aldekoak izateaz gain, Errusiako monarkiaren kontrakoak ere izan ziren, eta hala lortu zuten lau egun beranduago tsarrak bere kargua utzi eta behin-behineko gobernuak emakumeei boto eskubidea ematea. Pasarte hauek izan ziren 'Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna' martxoaren 8an finkatzearen arrazoia.
1977an Nazio Batuen Erakundeak martxoaren 8a berrizendatu zuen 'Emakumeen Eskubideen eta Bakearen Eguna' deituz; ohikoa den bezala, izena, izana eta sena erabat despolitizatu nahian. | 2018-03-17T06:12:10 | http://www.askakonpartsa.org/2013/03/martxoak-8-izan-zirelako-gara.html | [
-1
] |
Station info for Azkarate_ – Google Maps APRS
APRS object Azkarate_ - show graphs
43°12.15' N 2°21.52' W - locator IN83TE68XO - show map - static map
7.2 miles Southwest bearing 239° from Aizarnazabal, Gipuzkoa, Basque Country, Spain [?]
8.3 miles Southwest bearing 220° from Zumaia, Gipuzkoa, Basque Country, Spain
28.8 miles East bearing 98° from Bilbao, Provincia de Vizcaya, Basque Country, Spain
28.9 miles Northeast bearing 32° from Gasteiz / Vitoria (Vitoria-Gasteiz), Araba / Álava, Basque Country, Spain
2019-04-11 01:45:37 EDT (39d 21h4m ago)
2019-04-11 07:45:37 CEST local time at Aizarnazabal, Spain [?]
AltoOrio_ Andatzarr Andraka__ Aranzazu_ Areitio__ Arlaban__ Arrangizg Arrate___ Artikutza Autzagane Barazar__ Bidania__ Bikosgane Deskarga_ Dima_____ ElgetaSS_ Elosua___ Etxegarat Gaintzuri Kanpanzar LaEscrita SOS000000 SOS000044 SOS000059 SOS000230 SOS000419 SOS000443 SOS000449 SOS000526 SOS000534 SOS000652 SOS000755 SOS000804 SOS000813 SOS001028 SOS001159 SOS001210 SOS001333 SOS001508 SOS001554 SOS001557 SOS001617 SOS001700 SOS001715 SOS001743 SOS001900 SOS001949 SOS002004 SOS002054 SOS002156 SOS002200 SOS002238 SOS002316 SOS002427 SOS002552 SOS002707 SOS002811 SOS002915 SOS003000 SOS003207 SOS003426 SOS003431 SOS003634 SOS003744 SOS003932 SOS003936 SOS004047 SOS004203 SOS004237 SOS004402 SOS004416 SOS004440 SOS004538 SOS004626 SOS004659 SOS004723 SOS004734 SOS004811 SOS004844 SOS004850 SOS004953 SOS005144 SOS005221 SOS005426 SOS005450 SOS005458 SOS005540 SOS005606 SOS005751 SOS005959 SOS010247 SOS010324 SOS010338 SOS010341 SOS010523 SOS010547 SOS010609 SOS010632 SOS010639 SOS010815 SOS010823 SOS010940 SOS011107 SOS011219 SOS011354 SOS011359 SOS011510 SOS011631 SOS011726 SOS011959 SOS012058 SOS012217 SOS012631 SOS012639 SOS012658 SOS012724 SOS012838 SOS012927 SOS013011 SOS013026 SOS013028 SOS013059 SOS013352 SOS013404 SOS013431 SOS013604 SOS013650 SOS013944 SOS014011 SOS014023 SOS014117 SOS014245 SOS014402 SOS014626 SOS014632 SOS014756 SOS014917 SOS014955 SOS015634 SOS015638 SOS015841 SOS015853 SOS015857 SOS015914 SOS020030 SOS020149 SOS020341 SOS020413 SOS020522 SOS020547 SOS020831 SOS021005 SOS021209 SOS021650 SOS021740 SOS021827 SOS021846 SOS021931 SOS022258 SOS022418 SOS022443 SOS022745 SOS023159 SOS023201 SOS023252 SOS023500 SOS024200 SOS024208 SOS024343 SOS024401 SOS024508 SOS024611 SOS024631 SOS024750 SOS024800 SOS025146 SOS025319 SOS025406 SOS025824 SOS030340 SOS030539 SOS030653 SOS030700 SOS030711 SOS030722 SOS030740 SOS030944 SOS031105 SOS031405 SOS031442 SOS031552 SOS031705 SOS031949 SOS032108 SOS032229 SOS032650 SOS032718 SOS032909 SOS033253 SOS033913 SOS034721 SOS034831 SOS034838 SOS034921 SOS035651 SOS035716 SOS035852 SOS035936 SOS040112 SOS040200 SOS040218 SOS040456 SOS040509 SOS040550 SOS040551 SOS040938 SOS041030 SOS041103 SOS041249 SOS041259 SOS041417 SOS041601 SOS041633 SOS041945 SOS042304 SOS042549 SOS042628 SOS043146 SOS043222 SOS043435 SOS043609 SOS043813 SOS043836 SOS043942 SOS044154 SOS044201 SOS044202 SOS044816 SOS044922 SOS045001 SOS045205 SOS045428 SOS045533 SOS045740 SOS045809 SOS045859 SOS050117 SOS050432 SOS050613 SOS050811 SOS051119 SOS051128 SOS051149 SOS051221 SOS051245 SOS051257 SOS051427 SOS051645 SOS051808 SOS051817 SOS052030 SOS052150 SOS052317 SOS052351 SOS052420 SOS052440 SOS052536 SOS052722 SOS052734 SOS052749 SOS053004 SOS053125 SOS053133 SOS053206 SOS053450 SOS053541 SOS053654 SOS053812 SOS053902 SOS053938 SOS053945 SOS054339 SOS054415 SOS054537 SOS054552 SOS054602 SOS054606 SOS054608 SOS054719 SOS054743 SOS054803 SOS054832 SOS054848 SOS055023 SOS055121 SOS055159 SOS055200 SOS055333 SOS055339 SOS055414 SOS055452 SOS055639 SOS055739 SOS055752 SOS055826 SOS055831 SOS055836 SOS055838 SOS060007 SOS060119 SOS060135 SOS060139 SOS060148 SOS060212 SOS060234 SOS060345 SOS060422 SOS060556 SOS060650 SOS060716 SOS060755 SOS060822 SOS060831 SOS060834 SOS060845 SOS061115 SOS061127 SOS061139 SOS061157 SOS061255 SOS061331 SOS061504 SOS061514 SOS061522 SOS061654 SOS061744 SOS061746 SOS061750 SOS061811 SOS061830 SOS061838 SOS061909 SOS061933 SOS062043 SOS062103 SOS062209 SOS062211 SOS062301 SOS062439 SOS062509 SOS062512 SOS062516 SOS062521 SOS062526 SOS062613 SOS062616 SOS062617 SOS062623 SOS062652 SOS062658 SOS062716 SOS062726 SOS062732 SOS062736 SOS062901 SOS062956 SOS063005 SOS063007 SOS063025 SOS063027 SOS063128 SOS063133 SOS063139 SOS063140 SOS063210 SOS063218 SOS063224 SOS063231 SOS063245 SOS063258 SOS063302 SOS063308 SOS063341 SOS063343 SOS063404 SOS063442 SOS063501 SOS063508 SOS063540 SOS063550 SOS063610 SOS063616 SOS063707 SOS063729 SOS063739 SOS063801 SOS063830 SOS063946 SOS063955 SOS063958 SOS064022 SOS064038 SOS064057 SOS064108 SOS064110 SOS064119 SOS064130 SOS064205 SOS064215 SOS064217 SOS064220 SOS064234 SOS064235 SOS064246 SOS064252 SOS064303 SOS064307 SOS064316 SOS064318 SOS064323 SOS064339 SOS064355 SOS064356 SOS064407 SOS064410 SOS064414 SOS064427 SOS064448 SOS064453 SOS064456 SOS064522 SOS064524 SOS064526 SOS064530 SOS064537 SOS064540 SOS064548 SOS064609 SOS064621 SOS064628 SOS064629 SOS064643 SOS064646 SOS064652 SOS064654 SOS064655 SOS064712 SOS064717 SOS064736 SOS064746 SOS064800 SOS064805 SOS064821 SOS064822 SOS064827 SOS064833 SOS064837 SOS064849 SOS064902 SOS064910 SOS064915 SOS064928 SOS064937 SOS064938 SOS064950 SOS064956 SOS065027 SOS065042 SOS065108 SOS065109 SOS065119 SOS065123 SOS065142 SOS065158 SOS065203 SOS065218 SOS065231 SOS065309 SOS065317 SOS065339 SOS065346 SOS065353 SOS065359 SOS065401 SOS065402 SOS065414 SOS065418 SOS065424 SOS065426 SOS065447 SOS065500 SOS065507 SOS065516 SOS065525 SOS065527 SOS065529 SOS065534 SOS065536 SOS065538
Stations near current position of Azkarate_ - show more
1.1 miles 113° 2019-05-08 03:00:14
1.6 miles 280° 2019-05-12 10:15:02
1.8 miles 107° 2019-04-25 21:03:00
3.3 miles 239° 2019-05-14 14:16:22
3.6 miles 242° 2019-04-28 15:30:22
3.6 miles 242° 2019-04-28 16:30:07
3.6 miles 122° 2019-05-18 13:45:12
3.6 miles 217° 2019-05-03 11:45:02
3.6 miles 217° 2019-05-18 12:15:07
3.8 miles 250° 2019-04-28 18:30:02
3.8 miles 241° 2019-04-21 15:30:02
3.8 miles 170° 2019-04-28 16:30:12
3.8 miles 170° 2019-05-18 00:00:03
4.2 miles 260° 2019-05-07 03:45:12
SOS104741
4.5 miles 112° 2019-04-25 06:45:07
4.6 miles 229° 2019-04-24 14:15:03
4.7 miles 352° 2019-05-03 03:00:03
4.7 miles 352° 2019-05-12 11:45:04
4.8 miles 176° 2019-05-19 05:15:28
SOS143739
5.0 miles 109° 2019-05-18 08:45:02 | 2019-05-21T02:49:46 | https://aprs.fi/info/a/Azkarate_ | [
-1
] |
Free chat Walloon Brabant Probintzia. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Walloon Brabant Probintzia tik.
Ongi etorri Chatroulette Walloon Brabant ProbintziaEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Walloon Brabant Probintzia dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Walloon Brabant Probintzia doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
Walloon Brabant Probintzia hirien zerrenda: | 2017-01-17T00:46:35 | http://eu.chatroulette20.com/belgika/walloon-brabant-probintzia | [
-1
] |
Restaurants - Ospitale di Cadore - Bellunese
Wanderwege, Klettersteige, Mountainbike-Touren, Skitouren und Langlaufloipen:Touren im TrentinoTouren in S�dtirolTouren im BelluneseTouren in den Friauler DolomitenMotorradtourenAlle Touren Dolomiti.it Bellunese Ospitale di Cadore Restaurants a Ospitale di Cadore
0 stelleBelluno (BL) 24.26 km
Verbundene Suchergebnisse:Restaurants im BelluneseRestaurants Centro CadoreRestaurants Ospitale di Cadore | 2016-09-30T13:26:05 | http://www.dolomiti.it/de/bellunese/ospitale-di-cadore/restaurant/ | [
-1
] |
PELLEJERO GOÑI , Juan Jose "Karraska"
Nork idatzia: Pellejero Goñi, Juan Jose
Azken eguneraketa: 22 Uztaila 2020
Bisitak: 37
Ilustrazioa: Kristina Fernandez
Sarrailaren asotsak iratzarri nau. Zuzi batez argiztatuta ziegan zenbait jende sartu eta nire aitzinean gelditu da. Ahul izanagatik, ohartu gabeko intziri bat atera zait barren-barrendik, erreflexuzko defentsa mekanismo gisara. Indarra banu ere, ezin izanen nituen begiak ireki, hain daude hanpatuak.
-Kapitain, ez dugu astirik. Epaiketa bi asteren buruan martxan paratu beharra dago.
-Ez dakiela bertzerik ez du erraten. Denetik probatu dugu, baina ezta hitzik ere konortea galdu arte. Beldur gara hilko ote zaigun, Avellaneda jauna.
-Hil? Geroz, hurbil gara. Bortxatu, bortxatu gehiago. Biharko aitortza behar dut!
Amesgaizto batean bezala aditu dut bi gizonen arteko solasbidea. Ez dakit zenbat denbora daramadan hemen, ez dakit zein herritan nagoen ere. Ziega hotza eta hezea da. Bakarrik nago. Konorterik gabe egon naiz, ez dakit zenbat denboraz, ordea. Ez daiteke atzeman eguna edo gaua den. Egunean otordu bat ekartzen didate. Ur hotza eta ogi idorrari otordu dei badakieke. Otorduak kontatuta, konta banitzake, zenbat egun daramadan jakin nezake. Baina, etengabeko torturek nahasi dizkidate barrena eta gogoa, borreroen menean arras utzi arte. Ez naiz jadanik izaki bat, zirpil bat baizik. Hautsitako jostailu bat nire kartzelarien eskuetan. Ezpain ertzetan sumatzen dut nire odolaren zaporea. Begitartean eta gorputz osoan, baditut sakailak, zauriak, ubeldurak, hanturak, harramazkak. Paretari kateatua nago; eskuak buruaren gainetik lotuta, halako moldez non ez naitekeen zolan etzan; eta, abailduraren ondorioz, denbora gehiena eskumuturretatik, odoleztatuak eta haragitan, zintzilik egoten naiz. Zangoak, aldiz, paretaren beheitiko aldean estekatuta. Atorra arras orakatua eta urratua. Galtzetatik, berriz, gernu eta kakaren kirats okaztagarria ezinbestez sudurrean barrena buru-muineraino sartzen zait.
-Aditu duk, Joanes? Ez dik balio ez dakiala errateak. Izenak, tokiak, egintzak behar ditiagu. Salatu haute; zergatik izan behar duk hik leiala? Hondarrean, kukua bezala, denak kantari hasten dituk. Horregatik hago hemen.
Ez izan ergela, dena galdua duk, bizia izan ezik. Ez duk eskapurik: aitortu edo, erraiak bizirik aterata, hil.
-Egia erran diat... ez zekiat zer nahi duzuen. Galdetu herria...edozeini, denek ezagutzen naitek, arotza nauk. Erregutzen diat, arren, galdetu apezari, galdetu edozeini.
-Hau temati ustela! Eraman soto itsura!
Burdinazko mahai baten gainean jarri naute. Gaina sare bat da, hotza. Soina dudan alderdi banatiko xaflatan kokatu dizkidate besoak, gurutziltzatu gisara. Sarea zaurietan iltzatzen zait, oinazea jasanezina da. Mahaiari estuki lotuta nago; hiru uhal, hanka bakoitzean; besoetan, bina; aldaketan, sabelean eta bularrean bana, eta buruan bertze bat. Begiak bertzerik ezin dut mugitu. Su baten zartak sumatzen ditut, eta garren argia ere bai. Argiak sabaian sortzen ditu jendearen itzal dardartiak, infernuko dantzariak balira bezala. Borreroak marmarrean aditzen ditut, eta, tarteka, garrasi sarkor batzuk; motzak, aldizkakoak, sakonak. Hotza egonagatik, izerdia sumatzen dut gorputzean; bihotza lauhazka bularrean kabitu ezinik. Orain, oinazerik ez. Gorputzak duen indar apurra entzumenean pilatuta dago. Matxardaren hotsa suko txingarrekin jostetan igarri dezaket; hauspoa, ufaka, eta garrak bizten dituen haizea, uluka. Eta burdinaren kontrako karraska batzuk bertze hotsen artean gailentzen dira noiz edo noiz.
Ekarri kaiola! -aditu diot kapitainari; eta zolaren kontrako bere urratsen asotsa sumatzen dut gero eta hurbilago. Nire eskuineko besoaren ondoan gelditu da niri begira, eta mugimendu bizi batez goratu du kaiola.
-Joanes, hemen dituk ahoa askatu edo gorputza zulatuko diatenak. Kaiolaren gaineko aldean barren aldera sartzen den burdinazko tunturro bat dago. Azpiko aldean, zola gisako burdinazko xafla bat gider batekin. Eta barrenean, bi arratoi ilun-ilunak, kaiolaren burdinan karraska amorratua eginez. Eztarritik itzuri zait intziri urratu eta desesperatu bat, eta begiak, bere zuloetatik atera beharrean, bi arratoietan iltzatzen zaizkit. -Joanes, arratoi hauek gosetuak dituk. Gaineko tunturro honetan txingarrak sartuz gero, burdina gori-gori paratuko da; uhalez estekatuko zioagu kaiola zure sabelari eta kenduko diagu zolako xafla. Arratoiak zure sabel guri-gurian pausatuko dituk eta berotasunetik ihes egiteko zulatuko dizkiate hire tripa, hire erraiak eta barren guzia, irtenbide bat aurkitu arte.
Sabelean ipini didaten kaiola hertsiki lotu diote burdinazko sareari. Mugitzen saiatzen naiz, baina ezin dut, ezta izpirik ere. Begiak, zabal-zabalik eta atereak, bular aldera zuzentzen ditut kaiola ikusteko. Arratoiak, berotasunak ikaratuta, bizkor mugitzen dira kaiolaren barrenean; itzulinguruka, usnaka, ihesbiderik atzeman nahiz; batzuetan, gibeleko zangoetan bermatuta, zutik paratzen dira kaiolako paretaren kontra eta beren ebakortz luze eta zorrotzak agerian gelditzen dira, niri begira. Ezer egin ezean, istanteko nire azala marruskatzen eta karraskatzen hasiko dira, eta deabru beltz horiek nire gorputzaren barrengoa xehatuko dute, odolaren gozotasunak akuilatuta. Ezin dut jasan, ezin dut jasan. Zer dut galtzeko? Azkenean, denok aitortzen dugu. Bertzeak edo ni, horixe da gakoa. Alajainkoa, bizirik jan behar naute!
Eta, finean, nire ahotsa ez balitz bezala, estomakaren erdi-erditik ihes egiten zait garrasi erdiragarria,
-Eeeez, eeeez!....... Nire emaztea ere baiiiii!
-Geldi! Ez kendu zola! -kapitainak. Segi, Joanes.
-Maria, Iuretegiko Maria, nire emaztea, ere bai. Eta Goiburuko Miguel, eta Sansingo Juan, eta Barrenetxeko Garazi... eta Zozaiako Maria... Denak, denak sorginak dituk!
Juan Jose Pellejero Goñi
(Iruñea, 1959). Ikasketaz eta lanbidez ez dut lotura zuzenik izan idazketaren munduarekin, nekazaritza ingeniari teknikoa bainaiz. Bai, aldiz, nekazaritzamundu euskaldunarekin; honek areagotu zuen nire baitan euskararekiko interesa eta euskaraz komunikazio osoa eta zabala erabiltzeko behar sendoa. Beraz, euskaraz idazten dut inolako espektatibarik gabe, hizkuntzarekin atsegina hartzeko gogo hutsez. | 2020-08-05T02:45:38 | http://idazten.com/index.php/eu/idazlanak-mainmenu-476/narrazioak-65333/2161-gartziarena-san-policarpo-mikel-harrak-3 | [
-1
] |
ANTZERKI AROA. BEHEKO LARRAINE
maiatza 8 @ 20:00 – 21:00
ANTZERKI AROA. BEHEKO LARRAINE “Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…” Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du Read more about ANTZERKI AROA. BEHEKO LARRAINE[…]
AGENDATXOA MINTZAKIDE Mintzakide Nafarroako antzerki eskola | 2019-07-17T07:34:23 | http://www.irunerrikomintzakide.org/agendatxoa-3/action~posterboard/page_offset~-1/tag_ids~398,496,249,429,278/events_limit~8/request_format~json | [
-1
] |
Bündnerromanische Idiome / Sutsilvan / Sprachbeispiele
Ein Text in Sutselvisch, Rumantsch Grischun sowie Deutsch.
La gualp eara puspe egn'eada fumantada. Qua â ella vieu sen egn pegn egn corv ca taneva egn toc caschiel ainten sieus pecel. Quegl gustass a mei, â ella tartgieu, ed â clamo agli corv: "Tge beal ca tei es! Scha tieus tgànt e aschi beal sco tia pareta, alura es tei igl ple beal utschi da tuts. | 2019-02-18T08:49:36 | http://romontsch.org/Sprache_Sutsilvan_Sprachbeispiele.html | [
-1
] |
Sarean jarri dituzte ‘Pasaiako Badia’ dokumentalaren bertsio guztiak
Aza 5, 2018 Nork: Urola Kostako Hitza -
Pasaiako Badia dokumentala aurkeztu zutenetik urtebete pasatxo igaro denean, filmaren orain arteko bertsio guztiak sarean ikusgai jarri dituela jakinarazi du Oinatzak Produkzioakek: euskarazko bertsioa EITBren Nahieran webgunean ikus daiteke; eta Oinatzak Produkzioaken Youtubeko kanalean, berriz, gaztelaniazko, ingelesezko zein frantsesezko azpidatziekin ikus daiteke dokumentala; laster alemanezko azpidatziak ere gehituko dizkiote dokumentalari, ekoizpen taldekoek aurreratu dutenez.
Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrekin eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrekin gertatutakoaren bueltan osatutako dokumentala da Pasaiako Badia. 2017ko urrian estreinatu zuten Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek zuzendutako lana.
Azaroan, Madrilen eta Berlinen
Oinatzak Produkzioakeko kideek dokumentalak izandako “harrera ona” azpimarratu dute. Joan den ikasturtean 60 emanaldi baino gehiago eskaini zituzten, tartean Herrialde Katalanetan, Madrilen eta Andaluzian. Gainera, ETB1en eskainitako emanaldiak “audientzia datu onak” izan zituela azpimarratu dute, “ohiko audientzia datuak bikoiztu baitzituen”. Dokumentalarekin, “Pasaiako kasua gizarteratzeko aletxoa jarri dela” uste dute: “Dena den, asko dago egiteko, oraindik ez baita ez justiziarik ez errekonozimendu ofizialik egon”.
Estreinatu eta urtebetera, zabaltzen jarraitzen dute han eta hemen dokumentala. Hil honetan bertan, esaterako, 15ean eta 16an Madrilgo bi aretotan emango dute Pasaiako Badia; eta 27an, berriz, Berlinen emango dute.
azpidatziakdokumentalaEITB NahieranInternetOinatzak ProdukzioakPasaiako badiaSareanyoutube
Azkoitia Lagunkoia egitasmoaren barruan, ...
80 lagunetik gora bildu dira ‘Urol ...
Jabier Arenas: “Asko eman dit Urol ... | 2018-11-16T09:51:15 | http://urolakosta.hitza.eus/2018/11/05/sarean-jarri-dituzte-pasaiako-badia-dokumentalaren-bertsio-guztiak/ | [
-1
] |
Euskararen aztarnak Sardinian? - EUSKARAGIDA.EUS
Izena: Euskararen aztarnak Sardinian?
Azalpena: Euskara eta Sardinia hitzak elkarren ondoan ikusteak harridura sortuko dio bati baino gehiagori. Euskara eta paleosardiniera (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide hurbilak izan daitezkeela da liburu honetan
jorratzen den hipotesia. Ez da kontu berria. Vittorio Bertoldi hizkuntzalariak hainbat bat-etortze ikusi zituen duela ia ehun urte euskararen eta islako erromantzearen artean. Gerora hainbat izan dira gai honetan begiak jarri dituzten ikerleak. Dena dela, hil berria zaigun
Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak ekarri zuen iraultza: urtetako ikerketen ondorioz, toponimiari garrantzi handia emanda, oinarri sendoak jarri zizkion aipaturiko hipotesiari.
Liburu honetan sakondu eta zabaldu egiten da bide hori. Lehen parteak testuinguruan kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak, gorosti/golosti bezalako kointzidentzia lexikalak aztertu ondoren, toponimiari begiratzen dio, eta ia bost mila sarrerako korpus batean oinarrituta, islako geografian aurkitzen diren leku-izenak aztertzen ditu, etimologiari, dentsitateari eta abarri erreparatuz, harri eta zur utziko
gaituzten mapez eta argazkiz lagunduta.
Prezioa: 27 € | 2017-06-24T13:47:10 | http://www.euskaragida.eus/2017/05/euskararen-aztarnak-sardinian.html | [
-1
] |
Maite Goñiri elkarrizketa: Eskola guztietan software librea bultzatu beharko litzateke – KZblog
KZguneak Maite Goñi euskal eta Ingeles filologian lizentziatua elkarrizketatu du. Maite Mondragon Unibertsitatean eta Ordiziako Jakintza Ikastolan irakasle lanetan dabil. Azken honetan, euskaljakintza proiektuarekin, bere erronka nagusia Hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzea da eta zentzu honetan hainbat ekimen aurrera atera ditu, sari ugari jasoz. Bestalde, Mondragon Unibertsitatean IKTak hezkuntzan eta eLearning arloan dabil.
Maite, kontaiguzu, nola txerta daitezke IKTak hezkuntzan?
Txertatu baino gehiago, garai hauetan naturaltasun osoz jakin beharko genituzke erabiltzen Informazio eta Komunikazioa Teknologiak hezkuntzan. Errealitatea da, baina, oraindik asko falta dela horretarako. Informazio eta Komunikazio Teknologiek -hezkuntza mundura ekarrita, Aprendizaia eta Ezagutza Teknologiek- eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutzea eta baliatzea ezinbestekoa da egungo edozein profesionalentzat, zer esanik ez hemendik urte batzuetara lan mundura irtengo diren ikasleentzat: informazio eta edukien kudeaketa, komunikazio alorra, edukien sorkuntza, segurtasunaz jardutea… Hori guztia aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da irakasleon konpetentzia digitala garatzea.
Irakasleek zer ezagutza izan beharko dute teknologia berrietan beraien lana aurrera ateratzeko?
Irakasleen konpetentzia digitala, arestian aipatutako alorretan, ezinbestekoa da. Plano zehatzagora eramanez, egungo irakasleok, besteak beste, ondorengoak egiteko gaitasuna izan beharko genuke: marka-gune sozialak erabiltzeko (Diigo, Delicious…), ikasleekin baliabideak/gogokoak partekatzeko; multimedia (irudiak, bideoak, audioak…) editatu eta argitaratzeko; blogak, wikiak, web orriak…sortzeko; sarean segurtasunaz jarduteko; sareko edukia artatzeko; baliabide digitalak sortu eta partekatzeko; bilaketak modu eraginkorrean egiteko eta, batez ere, nork geure buruaren formazio beharrak detektatzeko gaitasuna izan beharko genuke.
“Aprendizaia eta Ezagutza Teknologiek- eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutzea eta baliatzea ezinbestekoa da egungo edozein profesionalentzat”
MOOC ikastaroen berri eman genituen blog honetan duela gutxi, hezkuntza munduan etorkizunean garrantzia izango dutela uste duzu ala iragango den moda bat dira?
MOOCen inguruan azkenaldian egondako eztabaidak (negozio eredua, pedagogia…) alde batera utziz, nik uste dut bide berri bat zabaldu dutela eta horrek ez duela atzera bueltarik: teknologiak aukera ematen du jakintza askoz ere jende gehiagorengana eta toki gehiagoetara iristeko, eta nik horixe azpimarratuko nuke. Nork imajina zezakeen duela gutxi izen handiko unibertsitateetako irakasle eta ikastaroetara heltzea konexioa duen edonoren esku egongo zenik?
Nola hobetu dezakete teknologia berriek gaur egungo hezkuntza?
Zalantzarik ez dut teknologiak ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzen lagun dezakeenik. Errazagoa da orain, teknologiari esker, informazio iturri ezberdinetara heltzea, elkarrekin lan egitea, edukiak sortzea, partekatzea, argitaratzea, bisita birtualak egitea… Modu egokian erabiliz gero, ikasleen motibazioa igotzeko ere baliagarriak izan litezke.
“Teknologiak pisu handia izango duena eta nork bere ikasketa prozesuan ardura gehiago izango duena”
Hemendik hamar urtetara nolakoa izango da hezkuntza mundua?
Zaila da horri erantzutea, baina azken joerei erreparatuz, gelako lau paretak gaindituko dituena, hau da, nonahikoa; denbora mugarik gabekoa (24 ordu/7 egun); sozialagoa (sareko elkarrekintzek garrantzi handia hartuko dute), pertsonalizatuagoa (datuen analisiek ikasketa ibilbide pertsonalagoak egitea ahalbidetuko dute), teknologiak pisu handia izango duena eta nork bere ikasketa prozesuan ardura gehiago izango duena.
Orain dela pare bat aste Software libreari buruz hitz egin genuen, zer tresna libre erabiltzen duzu egunero?
Asko. Batzuk aipatzearren, egunerokoan Firefox nabigatzailea, Moodle eta WordPress plataformak, GIMP irudi editorea… Oso garrantzitsua iruditzen zait software librearen aldeko apustua egitea. Are gehiago, nik uste dut eskola guztietan software librea bultzatu beharko litzatekeela, eta ikasleei horren garrantziaz oharrarazi.
“Zalantzarik gabe, teknologiak ate berriak zabaldu dizkio hizkuntzen irakaskuntzari”
Gaur egun umeek lehen bezala ikasten dute edo IKTak ikastoletan sartu egin direnez ikasketa modua ere aldatu egin da?
Egun, alde handia dago ikastetxe batzuen eta besteen artean, IKTen erabilerari dagokionez. Pixkanaka-pixkanaka IKTen erabilera areagotzen ari bada ere, funtsean, espero zena baino gutxiago aldatu da eskolak emateko modua horrek esan nahi duen guztiarekin (eskaintzen dituzten aukerei uko egitea, konpetentzia digitalaren garapen eskasa…)
Nolako eragina izan dute teknologia berriek euskara ikasten ibili direnengan eta euskararen erabileran?
Zalantzarik gabe, teknologiak ate berriak zabaldu dizkio hizkuntzen irakaskuntzari. Hortxe daude, esate baterako, euskaltegi eta erakunde ezberdinek eskaintzen dituzten online ikastaroak, euskara ikasteko sortu diren aplikazio ezberdinak, denon eskura sarean ipini diren baliabideak, online mintzalagunak… Euskararen erabilerari dagokionez, kontuan izan behar da euskal komunitatea interneten txikia bezain ekimentsua dela. Ekimen horren lekuko dira euskaratu diren programa eta aplikazio guztiak; euskal Wikipediak hartu duen lekua, hiztun eta artikulu kopuruari erreparatuta… Azpimarratzeko adibide ugari dago zentzu horretan. Ez da ahaztu behar, baina, hori ez dela nahikoa ingelesa edo gaztelaniaren presentziari aurre egiteko. Edukiak behar dira eta, beste edozein esparrutan bezalaxe, hiztunon borondatea eta ekimena komunikazioa euskaraz eman dadin.
Nola animatuko zenituzke gure erabiltzaileak IKTeetako tresnak erabiltzen ikastera?
Egunerokoan ekar ditzaketen abantailak ikusaraziko nizkieke adibide errealekin (informazio iturri ezberdinetara heltzeko erraztasuna, denbora aurrezpena, komunikatzeko erosotasuna…). Horretaz gain, dauden aukera anitzak erakutsiko nizkieke eta nork beretzat interesgarrienak diren tresnetatik hasteko aholkatuko nieke.
Eskerrik asko Maite! 😉
Nork KZgunea| 2019-01-30T11:50:12+00:00 2014/06/20|Formakuntza, Informatika eta Teknologi berriak|Iruzkinik gabe | 2019-02-17T08:26:27 | http://kzgunea.blog.euskadi.eus/blog/2014/06/20/maite-goniri-elkarrizketa/?lang=eu | [
-1
] |
2Duke Esper421431584132630152414 121 0 .287
3Jesse Duryea174751139400663 91 0 .277
6Dummy Hoy13056464313812012601064566 913 48 .245
7Joe Mulvey55226235534094021197 82 2 .235
8John Graff25511000000 10 0 .200
10Ben Stephens9293033000001 50 0 .103
11Deacon McGuire6323726661431431292626 123 3 .257
12Jim O'Rourke1295476041571282252759549 268 15 .287
13Joe Sullivan12850855213410316132726436 248 7 .264
14Paul Radford1244645761068318328734104 428 32 .228
17Duke Farrell12451156314411413134847547 125 11 .282 | 2017-06-28T10:30:30 | http://www.fangraphs.com/leaders.aspx?pos=all&stats=bat&lg=all&qual=0&type=0&season=1893&month=0&season1=1893&ind=0&team=1082&rost=0&age=0&filter=&players=0&sort=9,a | [
-1
] |
La gran epopeya literaria de ‘Americanah’ será adaptada en formato miniserie | Kultura | Naiz
koldo landaluze|2019/09/15 Eguneratua: | 2020-02-23T18:16:52 | https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190915/la-gran-epopeya-literaria-de-americanah-sera-adaptada-en-formato-miniserie | [
-1
] |
Minutu gutxi falta ziren arte, balentriarako esperantza - Hernani - Kronika.eus
Minutu gutxi falta ziren arte, balentriarako esperantza
Kronika - Erredakzioa 2019-12-01 00:00
Erabat lokaztuta ageri ziren Landareko zelaia eta jokalariak, bereziki bigarren zatian.
Primeran eutsi zion Hernanik atzo, Landareko zelai lokaztuan, El Salvador indartsuari. 5-17 galdu zuten azkenean, eta punturik gabe geratu ziren.
Balentrietarako bikote ezin indartsuagoa osatu dute beti, Hernanik eta lokatzak; eta ez zuten urruti izan atzokoan ere, El Salvador indartsuaren kontra. Partidua bukatzeko lau minutu falta ziren arte mantendu zuten esperantza trikoloreek, Landareko zelai lokaztuan; baina ezin izan zuten azkenean: 5-17 nagusitu zen Valladolideko taldea, eta punturik gabe geratu ziren hernaniarrak.
El Salvadorren nagusitasuna espero zen hasieratik, eta hala izan zen; baina beste behin, hortzak erakutsi zizkion talde hernaniarrak, faboritoari. Ondo eutsi zien Valladolidekoen erasoei, eta 14garren minutuan Jorge Emanuel Garciak lortutako entsaioa izan zen alde bakarra markagailuan, ia atsedenaldira arte: 37an lortu zuen bigarrena, Martin Du Toitek (0-12). Baina borrokarako zegoen Hernani, eta atsedenetik bueltan, berehala gerturatu zen, Erik Goñiren entsaioarekin (5-12).
Hortik aurrera, aukera gutxi izan zituzten trikoloreek, baina esperantza bai, partidua berdintzeko, edo eskura zeukaten defentsako bonusa lortzeko behintzat. Lau minutu falta zirenean, ordea, erabakita utzi zuen partidua El Salvadorrek, hirugarren entsaioa gauzatuta (5-17). Lan haundia eginda ere, esku hutsik berriro. | 2019-12-09T21:58:16 | https://kronika.eus/hernani/1575141872282-minutu-gutxi-falta-ziren-arte-balentriarako-esperantza | [
-1
] |
Busturialdeko HitzaKortezubi Archives - Busturialdeko Hitza
Kortezubi Gurutze Gorria adinekoei laguntza emateko boluntario bila dabil Nork Olaia Zabalondo -
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitutako grebagaz bat egingo dute bihar hezkuntza publikoko langile asko eta askok asko eta askok. Hain zuzen ere, grebara deitu dituzte irakasle, hezkuntza bereziko hezitzaileak, haurreskoletako langileak, sukaldari eta garbitzaileak. Etzi... Busturialdeko Gure Esku Dagok jendetza batu du gaur Gernika-Lumon Nork Izaro Mendieta -
Erabakitzeko eskubidea daukan eta bere sasoia dela uste duen herria bildu da gaur Gernika-Lumon. Busturialdeko herri ezberdinetakoak batu dira leku berean; herria bat delako. Pentsamendu ezberdinak zituztenak elkarlanean hasi zuten bideari jarraipena eman diote gaur egindako... “Gaur egungo langileria ereduarengana heltzeko tresnak behar ditugu” Nork Oihana Cabello -
Bederatzigarren biltzar nagusia egingo du LAB sindikatuak maiatzaren 25ean eta 26an, Gasteizen. Ponentzia politiko sindikal bat aurkeztuko dute, sindikatuak hurrengo bost urteetan hartu behar duen norabidea azaltzen duena. Bestalde, antolakuntza ponentzia batek azalduko du bide hori... Martitzenean amaituko da Errigoraren kanpainako eskaerak egiteko epea Nork Aintzina Monasterio -
Martxoaren 1ean hasitako kanpainak Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserbak eskoizleek ezarritako jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera eskaintzen du beste behin. Errigorako kideen berbetan, inoiz baino eskaintza “zabalagoa bezain ekologikoagoa” dakarte oraingoan. Izan ere, ekoizle eta kontsumitzaileen... Emakumeak kalera ateratzen ari dira Emakumearen Nazioarteko Egunean Nork Busturialdeko Hitza -
Martxoak 8 da gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Batzuek ospakizunak egiten dituzte, beste batzuek, ordea, aldarrikapenak egiteko erabiltzen dute. Bata zein bestea egiteko, emakumeak kalera ateratzen ari dira gaurkoan. Bermeon, esaterako, Erroxape Emakumeen elkarteak antolatuta, hildako bazkideen... Emakundek berdintasuna egiteko ekintzetara pasatzea aldarrikatu du Nork Aintzina Monasterio -
Beste urte batez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da hainbat eta hainbat herritan, martxoaren 8an. Egun horretan zein aurreko eta osteko egunetan ere, hainbat jarduera egingo dituzte, aldarrikapenak tarteko. Berdintasuna nire baitan hasten da lelopean aurkeztu du... Busturialdeak jantzi du mozorroa Nork Oihana Cabello -
Busturialdeko herritarrek inauteriekin hitzordua daukate datozen egunotan. Inauteriek kolorez, musikaz, dantzaz eta mozorroz zipriztinduko dituzte auzo eta herriak, eta eguneroko janzkera alde batera utzita, parean pareko arropak edo mozorrorik landuenak eta originalenak hartu, eta lagun artean... Muxikako Gure Esku Dagok giza katea egingo du domekan Nork Oihana Cabello -
Domekan, dei berezia dute muxikarrek. Gure Esku Dago herri ekimenak giza katea egingo du Muxikako Kurtzeroan, eta muxikarrei dei egin die parte hartzeko. 13:00etan elkartuko dira horretarako. Ostean, bertsolariekin batera, triki-poteoa egingo dute. Muxikako Gure Esku... 1 | 2017-03-27T00:52:31 | http://busturialdea.hitza.eus/category/herriak/kortezubi/ | [
-1
] |
"Keto dieta: zer ote da?" (Iñaki Elortza) - etakitto.eus
“Keto dieta: zer ote da?” (Iñaki Elortza)
Gabonak pasa ondoren zure asmoetako bat argaltzea baldin bada eta, horri buruz googleatu baduzu, ziur keto dieta edo dieta zetogenikoari buruz irakurri duzula dagoeneko. Zer da? Ohituta gaudenarekin alderatuz elikatzeko era guztiz desberdina da. Eta dirudienez dieta hau geratzeko etorri da, ez da moda bat eta oinarri zientifikoa du. Saia gaitezen dieta hau zertan datzan azaltzen.
Dieta honen oinarria karbohidratoen (ogia, arroza, pasta, azukrea, fruta, etab.) murrizketa zorrotza da, eta hauen ordez normalean baino koipe askoz ere gehiago jatea. Bai! Koipea! Denok dugu barneratua binomio hau: koipea=txarra, baina ebidentzia zientifikoak honen kontrakoa esaten du gaur egun, gure etsaia aldatu delarik. Orain pelikulako “gaiztoa” beste bat da; karbohidratoa. Proteinaren inguruan, dieta honetan kopuru normala jaten dela esan behar da, beraz, ez da dieta hiperproteiko bat.
Eta zer lortu dezakegu elikatzeko mota honekin? Ba abantailak asko izan daitezke:
– Pisua galtzea, nola ez
– Koipea galtzea eta muskulua mantentzea
– Kontzentrazioa hobetzea
– Odoleko azukrea jaistea
– Gorputza desinflamatzea
– Aldartea hobetzea
– Gaixotasun autoinmuneen hobetzea
– Hormonen orekan hobekuntza
– Zahartzearen aurkako eragina
Dieta edo elikatzeko era honen aurkakoak ere ugariak dira, baita zientzialarien artean ere. Baina dirudienez, dieta honen aldekoak gailenduko dira azkenean. Etorkizuneko elikadura hau izan daiteke? Hori denborak esango du, baina nik ez nuke aukera hori baztertuko. Adi egon beharko dugu. Zaindu!
#dieta#gabonak#karbohidrato#koipea#pìsua#proteina
« “1990-2020-2050” (Jesus Gutierrez) Otsailaren 11n …eta kitto!-n egingo den serigrafia tailerrerako izen-ematea gaur zabaldu da » | 2020-02-24T21:01:16 | https://etakitto.eus/iritzia/keto-dieta-zer-ote-da-inaki-elortza.html | [
-1
] |
Eula Sagardotegia Urnieta
Kategoria guztiak -- Kategoriak ---- Esperientziak ---- Sagardoa Online Erosi ------ Sagardo mota -------- Sagardo Naturala -------- Euskal Sagardoa - Jatorri izendapeneko sagardoak -------- Euskal Sagardoa - Jatorri izendapeneko Premium Sagardoak -------- Euskal Sagardoa - Jatorri izendapeneko sagardo Ekologikoa -------- Sagardo Ekologikoa -------- Sagar zukua -------- Sagar zuku Ekologikoa -------- Sagardo Aparduna -------- Sagardo ozpina -------- Sagardo Apardun Premium -------- Udare Sagardoa -------- Gourmet Sagardoa -------- Sagardo Naturala - Botila txikia ------ Sagardotegiak -------- Aburuza -------- Altuna -------- Añota -------- Araeta -------- Artola -------- Astarbe -------- Astiazaran -------- Calonge -------- Eula -------- Iparragirre -------- Izeta -------- Lizeaga -------- Oiarbide -------- Oiharte -------- Olagi -------- Ordo-Zelai -------- Petritegi -------- Satxota -------- Setien -------- Urdaira -------- Zabala ---- Esperientzia zihurtatuak ------ Barne -------- Bisita Gidatua -------- Sagardo Dastatzea -------- Sagardotegi Menua -------- Gida laguntzailea -------- Sagardotegian esperientzia -------- Alojamentua ------ Garraioa -------- Garraio gabe -------- Garraioa Donostialdeatik ---- Entradas y tickets ------ Nombre de evento -------- Campeonato Popular de Sidras del País Vasco -------- Sagardo Apurua ------ Tipo de actividad -------- Comida/cena del concurso popular -------- Degustaciones de sidra
Urtarrila (28)
Maiatza (45)
Ekaina (39)
Abuztua (22)
Iraila (35)
Urria (28)
Eula Sagardotegia
Adarra mendiaren inguruan kokatua dago Eula sagardotegia mendi paisai paregabeaz inguratuta eta goxotasuna eskaintzen dio bezeroari.
Urtarriletik maiatzera irekita.
Afariak asteartetik larunbatera. Bazkariak larunbat eta igandeetan.
Sagardo botila salmenta.
[email protected]
www.eulasagardotegia.com
(+34) 943 55 27 44 - 647437703
Eula Sagardotegia, Lategi, 19. 20130 Urnieta.
43.249158, -1.977992
SAGARDOTEGI MENU TRADIZIONALA (33 €)
Urdaiazpiko tortila / Txuleta / Gazta irasagarra eta intxaurrekin / Ogia / Sagardoa
943 55 27 44
Eula Euskal Sagardoa
Prezioa: 2,75 €
Eula Sagardo Naturala
Prezioa: 2,18 €
Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.
2 tik 1-2 produktu | 2019-05-25T11:07:25 | https://www.sagardoa.eus/eu/37_eula-sagardotegia-urnieta | [
-1
] |
Oiarpe, Urnieta, Bergara eta Urnieta, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka
2018/01/23 | Lehiaketa
Mundarro, Azkoitia, Eple eta Behar Zana hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan; asteburu honetan eskuz binakako lehiari ekingo diote pilotariek
Joan den igandean (2018-01-21) Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren lehendabiziko finalak jokatu ziren, gizonezkoen eskuz banakakoak, hain zuzen ere. Irurako Ametsa frontoiak hartu zuen jaialdia. Eta Oiarpe, Urnieta (bitan) eta Bergara klubek eraman zituzten txapelak etxera. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Urtarrilak 21, igandea, 10:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz banaka, kadeteak: OIARPE (Zalakain) 30 / MUNDARRO (Lizeaga) 17
2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA (Aldunberri) 35 / AZKOITIA (Azkoitia) 17
3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: EPLE (Taberna) 31 / BERGARA (Muguruza) 40
4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) 29 / URNIETA (Loitegi) 40
Eskuz banakako lehia amaituta, eskuz binakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburu honetan bertan (2018-01-28) ekingo diote lehiari pilotariek: 5 talde ariko dira kadetetan, 9 bikote jubeniletan, 6 talde nagusien 1. mailan eta 12 talde nagusien 2. mailan.
Honenbestez, lehia guztiak (eskuz binaka, paleta argentinarra eta xare) martxan daude Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan.
Hurrengo finalak martxoaren 4ko jardunaldian izango dira: gizonezkoen paleta argentinarrekoak Irungo Ramuntxo Berri trinketan eta xarekoak Irurako Ametsan. Martxoaren 11ko asteburuan, bestalde, gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira ikusgai, Irurako Ametsa trinketan hauek ere.
Eskuz banakako txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. Bertan egin daiteke, era berean, gainontzeko lehien astez asteko jarraipena. Argazki galeriak txokoan, bestalde, eskuz banakako finalen sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai: http://bit.ly/2E447Ve | 2018-07-23T01:54:30 | http://gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=813&idioma=eu | [
-1
] |
There are 176 cheap Hotels in Ouarzazate, Morocco. Choose a hotel below or narrow your search using the filter to the right.
check rates and availability for Kenzi Azghor
Tikhermine (6.2 mi) Afeggou (11.0 mi) Itliouene (16.0 mi) Explore other popular destinations: Afeggou Itliouene Tikhermine Borj El Kdim Adrouine Ksar Es Souk Ahmiri Zagora Inezgane Boumalne-Dades Rhessouane Khemisset Afouraire Douar El Aderrha Rabat Casablanca Ben Sergao Ifrane Ait Ourir Assakane Bou Mkila Ait Baha Merzouga Ait Boukha El Msaada Marrakech Jbila Demnat Azrou Tetouan Afirkane Oujda Tisseldei Merada Beni Mellal Restinga Asilah Zaouia Tilet 176 Ouarzazate Hotels | 2016-06-27T15:18:23 | http://www.priceline.com/cheap-hotels-ouarzazate-ouarzazate-morocco-tk-c333822-hl.hotel-reviews-hotel-guides?plf=PCLN&irefid=PLTGMERCH&irefclickid=TALIOUINEMOROCCO | [
-1
] |
2015 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Dudak III | Batxilergo2ko HISTORIA eta ENPRESA
2015 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Dudak III
Posted on 13 urtarrila, 2016 by Koro
Iep! Nola doa hori?
Apa Koro! 9.4 puntun alderdi liberalen ez ditut ulertzen elkarteen legea eman zuten eta zinpekoen bidezko epaiketak hasi ziren esaldik.
Beno… ia-ia ordua da (20:20 dira…) eta galdera bakarra daukat… Garrantzi handikoa, gainera…. Ondo-ondo esplikatzen saiatuko naiz… denak, gainera!
Alderdi dinastiazaleek (Kontserbadorea eta Liberala) ia berdinak ziren elkarren artean. Gutxitan egiten zuten talka. Adostasuna oinarrian: Konstituzioa. Liberalek neurri progresistagoak eta laikoagoak bideratzen zituzten, eta kontserbadoreek ez zituzten berriro kentzen
Alderdi Kontserbadorea:
Gizarte talde boteretsuenak.
II. Karlistada amaitu (1976)
Kubako gerra amaitu (1998)
Hitzarmenak Elizarekin
Euskal Foruak aldatu
Lehengo demokratak (Seiurteko Demokratikoan, txasko!), erradikalak eta errepublikazale moderatuak (erradikalenak sistematik kanpo egongo ziren!) osatzen zuten: bankariak, militarrak, funtzionarioak…
Elkarteen Legea (Elkartzea ilegala izan ohi zen garaian, orain araua aterako da eta alderdi, sindikatu, mendizale-elkarte… sortu daitezke)
Zinpekoen bidezko epaiketak hasi ziren (Juizioetan juradoa erabiltzen hasi)
Sistematik kanpo: gehienak. Mende bukaeran, Cánovas eta Sagasta desagertu ondoren, indartsu agertuko diren taldeak: errepublikazaleak (erradikalak! Ez erradikalak Alderdi Liberalean sartzen joan ziren), nazionalistak eta langile erakundeak (Elkarteetan bilduta daude: PSOE…). Nabarmen geratuko da hau 1917an (Errusiako Iraultza, langiles…).
(Ai!! Ze ondo esplikatu deten!)
Beste galdera bat, zer die defentsa juntak?
1917ko krisian daukazue hori, lehenengo puntuan. Hau jartzen du:
Estatuaren interbentzioa ekonomian (10.4) nola galdetuko zenuke, galdera oso bezala edo bertako kontzepturen bat?
Beno… Gai horri eskaini diodan balioa ikusita, biak izango lirateke posible: osoa ala kontzepturen bat tipo PROTEKZIONISMO…
Estat Catalari buruz zer esan beharko genuke?
Diktaduraren aurkako saioetako bat da:
Beste batzuen antzera, hutsean geratu zen, baina nazioartean ezagutu zuten.
200 bat gizon (erbesteratu kataluniarrak, italiar antifaxistak…) , Macia buru, Ipar Katalunian antolatu ziren Espainia “inbaditzeko” asmoz.
Frantziako gendarmeriek geratu zuen, baina epaiketak oiartzun handia izan zuen nazioartean eta Primo de Riveraren diktaduraz hitz egin zuten han.
Koro, gauza bat Jakako altxamendua galdetuz gero donostiko ituna azaldu beharko genizuke edo aipatzearekin nahikoa litzateke?
Jakako altxamendua galdetuz gero, galdera HORI da eta bestea aitatu bakarrik egin behar duzu, han ateratakoaren ondorioa delako. Donostiako Ituna galdetuz gero, igual: Donostiako Ituna esplikatu eta Jakako altxamendua iatatu, haren ondorioetako bat izan zelako…
Benooo… Gero arte! 21:30ean, berriz! Aioooooo!
← 2015 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Dudak II
2015 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Ondoloin!! → | 2018-04-22T23:38:20 | https://historia2enpresa2.wordpress.com/2016/01/13/2015-historia-2-ebaluazioa-1-zatia-dudak-iii/ | [
-1
] |
Donostiako eta Zuricheko zinemaldiak alkarlanean - bizkaie.biz
Bizkaie! 2020-04-01 11:56 Zinemea
Jaialdi bietan azoka zinematografikoak antolatuko ditue.
Zinemagintza independenteari alkartasuna adierazoteko eta sortzen dauen eskariari erantzuteko asmoz, José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta Christian Jungen Zuricheko ZFF jaialdiko zuzendari artistikoak azaldu dabe azoka zinematografikoak antolatzeko asmoa dabela, bai Donostian eta bai Zurichen. Komunidade zinematografikoak agertoki barrietan modu independentean finantzautako proiektuen merkadua babesteko egindako ahaleginaren emoitzea da alkarlana.
Estadu Batuetako zinema jaialdi independente bitan aukeratutako lanak erakutsiko deutsiez mundu osoko erosleei: Austin eta Tribecako jaialdiak, biak be produktore independenteen erreferente. Donostiako eta Zuricheko arduradunak nazinoarteko agentzia, salmenta-konpainia, banatzaile, finantzatzaile eta erosleen moltsoa sortzen dabiz, salmenta-merkadua eregiteko.
José Luis Rebordinosek holan azaldu ditu Zinemaldiaren asmoak: Aukerea emon nahi deutsegu beste jaialdietarako hautatuak izan ziran filmei erosle eta banatzaileen aurrean aurkezteko. Bide batez, nahi dogu profesionalek eta munduko industriako konpainietako ordezkariek Donostiako Zinemaldiaren dimensinoa, programazinoa eta ekimenak ezagutu deiezela.
Suitzako Zuricheko zinema jaialdia 2005ean antolatu eben lehenengo aldiz, zinemagile gazteak topetea helburu. Hiru sail nagusi ditu (film luzeak, dokumentalak eta Focus), eta zinemagintzako izar handiei omenaldiak egiten deutsiez urtero: Cate Blanchett, Hugh Jackman, Sean Penn, Michael Douglas, Alejandro González Iñarritu, Wim Wenders eta abar saritu ditue. Alemanieraz egiten dan lurraldeetako (100 miloe biztanle) udagoieneko jaialdirik garrantzitsuena da.
Beste alde batetik, José Luis Rebordinosek adierazo dau ahalegina egiten dabizala aurtengo Zinemaldia egin daiten. Irailaren 18tik 26ra dago aurreikusita 68. edizinoa, baina Covid-19 gaixotasunak kolokan ipini dau hitzordua. Orain garrantzitsuena zinema-industriako profesionalen eta ikusleen osasuna da. Halandabe, lanean jarraitzen dogu 2020ko edizinoa irailean egiteko, dino Rebordinosek. | 2020-06-05T15:56:09 | https://bizkaie.biz/1585734897139 | [
-1
] |
Makina Erreminta eta Fabrikazioa | IK4-TEKNIKER
Diseinua, fabrikazioa eta muntaketa
Makinen egiaztapena
Errore bolumetrikoen egiaztapena eta konpentsazioa
IK4-TEKNIKERek zerbitzu-eskaintza zabala eta osatua egiten dio makina-erremintaren sektoreari: edozein prototiporen kalkulua eta simulazioa, diseinua, fabrikazioa eta muntaia egiten ditu. Automatizazioa, doiketa — monitorizazioko eta mantentze-lanetako estrategiak barne—, kontrol-begizten optimizazioa, egiaztapen metrologikoa eta errore bolumetrikoen neurketa eta konpentsazioa.
Horrez gainera, IK4-TEKNIKERek aholkularitza-zerbitzua ematen du fabrikazio-prozesuei buruz, bai prozesu tradizionalei buruz —esaterako, hiru eta bost ardatzeko fresaketari buruz eta kriogenia, laser edo ultrasoinu bidez lagundutakoei buruz—, bai fabrikazio-teknika aurreratuei buruz, hala nola gehikuntzazko fabrikazioa, laser bidezko soldadura, etab.
Makina-erremintaren eta fabrikazioaren sektorerako soluzio integralak
IK4-TEKNIKERek zerbitzu-eskaintza zabala eta osatua egiten dio makina-erremintaren sektoreari. Hona hemen zerbitzu aipagarrienetako batzuk:
Kalkulua (batez ere, estatikoa, dinamikoa eta termikoa) eta simulazio mekanikoa (multibody).
3D diseinua, edozein makinarena (fresatzeko makinak, mandrinatzeko makinak, artezteko makinak, tornuak, injekzio-makinak, zinematika paraleloko makinak, fresatzeko mikromakinak, funtzio anitzeko makinak, prentsak, etab.) edo edozein osagairena (buruak, elektrotorlojuak, euskarri hidrostatikoa, motor linealekin gidatuak, etab.).
Edozein prototiporen fabrikazioa eta muntaia.
Edozein ekoizpen-prozesuren automatizazioa eta doiketa, monitorizazioko eta mantentze-lanetako estrategiak barne.
Edozein sistema mekatronikoren kontrol-begizten erregulazioa eta optimizazioa.
Egiaztapen metrologikoa, eta errore bolumetrikoen neurketa eta konpentsazioa.
Mekanizazioaren alorrean, ohiko mekanizazio-prozesuak egiten ditu (torneaketa, fresaketa, zulaketa, artezketa, elektrohigadura, ultrasoinuak, laserra eta elektrokimika). Jarduera nagusiak hauek dira: prozesuen optimizazioa, mekanizazioaren simulazioa, makinen talken simulazioa eta postprozesadoreen garapena, gogorreko mekanizazioa eta ebaketa-erreminten diseinua. Mekanizazio ekologikoa (MQL, aire hotza, CO2, NL) eta taladrina-zurruzta bidezko eta presio altuko mekanizazioa (140 bar) ere egiten dira. Azkenik, ebaketa-teknologiei buruzko prestakuntza-ekintzak planifikatzen dira.
Ohikoak ez diren fabrikazio-teknikei dagokienez, mekanizazio elektrokimikoa, elektrohigadura eta ultrasoinuak egiten dira.
LMD bidezko gehikuntzazko fabrikazioa (laser cladding).
Mikrofabrikazioa (fresaketa, torneaketa eta elektrohigadura) eta laser bidezko mekanizazioa, gainazal funtzionalak lortzeko.
Robotak eta ikuskapen-sistemak (ikusizkoak, kontaktu bidezkoak...) erabiltzen ditu, fabrikazio-prozesuak automatizatzeko.
Software espezifikoen garapena.
Lubrifikatze- eta hozte-sistemen optimizazioa, prozesuak optimizatzeko eta higadura murrizteko.
Eragingailu elektrikoak dituen zamak-injekzioko estatuko lehen makina
Seyanka, zinematika paraleloko makina-erreminta
Lehen fresatzeko makina ultradoia | 2018-04-26T07:29:35 | http://www.tekniker.es/eu/makina-erreminta-eta-fabrikazioa | [
-1
] |
Akelarre Gatikan emango duen kontzertua oso jendetsua izango da | Amarauna | EiTB
Akelarre Gatikan emango duen kontzertua oso jendetsua izango da
Akelarre Gatikan
Akelarrek Gatikan eskainiko du lehen kontzertua, 20 autobus espero dituzte
Akelarrek Gatikan joko du Desore eta Trikizio taldeekin batera. Lau kontzertu izango dira denera. Gatika inguruko nekazalturismoak eta hotelak lekurik gabe geratu omen dira.
Akelarrek Gatikan joko du Desore eta Trikizio taldeekin batera. Lau kontzertu izango dira denera. Gatika inguruko nekazalturismoak eta hotelak lekurik gabne geratu omen dira. Arantza Egia Gatikako jai batzordeko kideak hitz egin du 'Amarauna' saioan. Iruzkinak | 2017-07-23T16:56:25 | http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/4802022/akelarre-gatikan-emango-duen-kontzertua-jendetsua-izango-da/ | [
-1
] |
Kritika Artxiboak | Zinea
Zuzendaria: Oliver Laxe Herrialdea: Espainia Urtea: 2019 -Galiziaren arima, suaren mende- Cannesko Un certain regard sailean estreinatu eta saritua izan zenetik, Zinemaldi garrantzitsuenetan -Donostia, Toronto, Karlovy Vary edo New York- egon da Oliver Laxeren azken filma, O QUE ARDE. Orain, Numax banatzaileari esker, zinemetan dugu ikusgai Galiziako mendiak suntsitzen ari diren suteetan oinarritutako istorio poetiko hau. Amador espetxetik atera eta etxera itzuliko da, Lugoko mendietan
By Sara Hernandez Askasibar|2019-10-17T08:50:32+02:00urria 16, 2019|
Zuzendaria: Todd Phillips Urtea: 2019 Herrialdea: AEB Joker, heroia ala eroa? Joker filmaren estreinaldiak ikusmin handia sortu du hasieratik, Warnerrek pailazo kriminal ikonikoak film propioa izango zuela argitaratu zuenetik. Gainera, Veneziako zinema jaialdian ezustean irabazitako Urrezko Lehoia tarteko, zinemazale guztion ahotan egon da kritika bikainak eta titular polemikoak izan dituen filma. Horregatik, ez da harritzekoa filmak 245,7 milioi dolar bildu izana karteldegian egon den lehen
By Sara Hernandez Askasibar|2019-10-09T10:36:28+02:00urria 9, 2019|
Plazer hutsa izaten da urtero Donostiako Zinemaldian Filmategiak antolatzen duen KIMUAK emanaldira bertaratzea. Halakoa izan da ere 2019ko katalogoa osatu duten zazpi film laburrak ezagutzea. Izan ere, oso giro polita sortzen da euskal zinegileek eta hauen gonbidatuek aretoa betetzen dutenean, senitartekoak eta lagunak beraiek egindako lana ezagutzeko irrikan azaltzen direnean. Ondorengoa izan da aurtengo uzta oparoa: ARTIKO, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano EL INFIERNO,
By Sara Hernandez Askasibar|2019-10-02T11:07:13+02:00urria 2, 2019|
Zinemaldiko kritika: ‘La ola verde (Que sea ley)’
Zuzendaria: Juan Solanas Urtea: 2019 Herrialdea: Argentina Saila: Horizontes Latinos Egunero, orduro, minuturo, biolentzia fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa, kulturala pairatzen dugu mundu osoko emakumeok* geure gorputzetan. Segunduro, emakume* bat bortxatua izaten da, eta hiru orduro ematen da adingabe baten erditzea. Kasu horietako %70ean, nahi gabeko haurdunaldiak dira. Urtero, 48.000 mila emakume inguruk galtzen du bizia, modu prekario eta klandestinoan gauzatutako abortu praktika txarrak direla eta.
By Ines Arrue|2019-09-27T11:51:16+02:00iraila 27, 2019|
Zinemaldiko kritika: ‘Las letras de Jordi’
Zuzendaria: Maider Fernandez Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zuzendari Berriak Zinemaldian proposamen ausartak bilduko dituen atalik bada, hori, zalantzarik gabe, Zuzendari Berriak da. Erakusleihorik onena izan du, beraz, Maider Fernandez donostiarraren ‘Las letras de Jordi’ proposamenak, film arriskatu bezain hunkigarria baita. Bartzelonan egin dituen Master ikasketen emaitza da dokumentala. Mirarien inguruko proiektua izan behar zuen horrek, ezusteko norabide aldaketa eman zuen egun batetik bestera:
By Ines Arrue|2019-09-26T10:01:52+02:00iraila 26, 2019|
Zinemaldiko kritika: ‘Urpean Lurra’
Zuzendaria: Maddi Barber Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zabaltegi-Tabakalera -Ez, ez, ez, pantanorik ez- Maddi Barber bueltan dugu Zinemaldianm eta honek asko poztu gaitu. Iaz 592 METROZ GOITI film laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu ondoren, aurten ere sail berberan estreinatu du bere azken lana, URPEAN LURRA. Ezinbestekoa da bi filmen arteko lotura, batak bestea osatu eta borobiltzen baitu, Itoizko urtegiaren ibilbideari ikuspegi ezberdinetatik helduz. 90ko
By Sara Hernandez Askasibar|2019-09-25T11:19:30+02:00iraila 25, 2019|
Zinemaldiko kritika: ‘Zer jan, hura izan’
Zuzendaria: Igor Arabaolaza Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Culinary Zinema Hustutzen ari dira baserriak. Animaliekin dugun harremana galtzen ari gara, hirietara jo dugulako. Lehen, izan aitona-amonena, osaba-izebena, bagenuen baserririk. Bagenuen inor gertu landa bizitza horrekiko lotura izatea bermatzen ziguna. Orain, naturarekin dugun harreman hori aldatzen ari da. Edo ez. Orain ez dugu baserririk. Ez dugu sagarrik biltzen irailean, edo ez dakigu udazkena intxaurren garaia
By Ines Arrue|2019-09-27T12:27:56+02:00iraila 24, 2019| | 2019-10-18T09:37:11 | https://www.zinea.eus/tag/kritika/ | [
-1
] |
Webseite / Haustausch / Algerien / Ghardaia
SAMIRA 195 GP / Nacht
El Atteuf, Algerien
Bounoura / Ghardaia / El Guerrara / El Atteuf / Metlili / El Golea / Hassi Gara / | 2018-08-16T06:35:24 | https://www.guesttoguest.de/de/haustausch/algerien/ghardaia | [
-1
] |
Zupiriaren kale-garbitzaileak - Klig
2017(e)ko otsailak 24 klig bloga No comments
Baina dagoen tokian duen aulkian egoteak emozioz bete du eta liluratu, antza. Eta PSE-EEkoen maitasun samurrak ez dio gutxi lagundu lan berrirako adoretze horretan.
Zer egin, eta denbora xahutzeko entretenimendu hoberik ez duela eta, hara non bururatu zaion 38.000 hizkuntza eskakizun, banan-banan, berrikusten hastea. Horrela da, bai, 38.000 mila lanposturen eskakizunak berrikusten hasiko baita kementsu. Trena aurrera doala, bera atzera begira tiraka.
Hori bai etorkizuna planifikatzen jakitea eta hizkuntza plangintza burutzen hasteko urrats erabakigarria!
Eta lehenik eta behin, eginkizunaren garrantziaz ohar gaitezen, kale-garbitzaile EGAdunen adibide pedagogikoa azaltzea bururatu zaio prentsaurrekoan. Txintxo-txintxo, eta prentsaren mundutik ez baletor bezala, eta prentsa horiak zeri ematen dion lehen tokia ikasita ez baleuka bezala.
Kale-garbitzaile EGAdunak! Horrelakorik ere!
Baina halako adibide sendo eta grafikoarekin orain arteko Hizkuntza Politika zurbila hain barregarri utzi badu, segurua da Zupiriak bat edo bi edo igual hiru kale-garbitzaile EGAdun ezagutzen dituela erkidego guztian. Hiruak, seguru, kalte ikaragarri latza egiten diotenak komunitateari.
Hain zuzen ere kale-garbitzaile EGAdunak direlako funtsezko desoreka linguistiko sozialaren errudunak, eta ez, adibidez, euskara nahitaezko izan beharko luketen lekuetan dauden mediku analfabetoak. Berrehun mediku? Bostehun? Bi mila? Horientzat ez da hizkuntza eskakizunik jarri behar. Euskalduna baino hobeago baita mediku ona izatea.
Eta politikariak? Zenbat ezagutzen du Zupiriak bere alderdian eta ondokoetan euskaraz ideiarik ere ez dutenak eta erakunde publikoetan guztion ahots direnak eta izan nahi dutenak? Ehun? Berrehun? Bi mila?
Horientzat ere ez da hizkuntza eskakizunik behar. Nahi duten moduan jokatu behar dute horiek. Ala “egunon” modukoren bat marraskatzen ikastea baino gehiago beharko lukete horiek?
Horregatik dator orain Zupiria ispilu erretrobisorean begiratzera eta 38.000 hizkuntza eskakizun diskriminatzaile berrikustera. Kale-garbitzaile EGAdun asko dagoelako. Eta lan-merkatua gizartearen beharrizanei egokitu behar zaielako. Eta garrantzizkoena dena: psozialistek musu-truk eskainiko dioten esku-argia izango duelako lagun.
Beti izango du, jakina, asmo txarreko susmoak zabaltzen hasiko zaionik eta Hizkuntzaren Normalkuntza bermatu beharko lukeen arduradun nagusia hizkuntza langak, berez ahulak eta indargeak direnak, jaistera datorrela esango duenik. Eta kexaka arituko denik.
Ez halakoei kasurik egin, larreko behi-usainetara itzultzea bilatzen dutenak baitira horiek. Zeren eta garbi aitortu behar da, eta hori ikusten lagunduko digu seguruenik Zupiriaren berrikusteak, euskaldun atzerakoiena dela benetako beharrizanei erantzun egokirik ez ematearen errua, hemengo hizkuntza propioan bizi nahi izatea ez baita etorkizuneko gizarte berriak behar duena. Eta aitortu behar da dagoeneko ohartuta egon beharko luketela euskaldunek elebidun direla eta Jainkoak oparitu dien aberastasun magiko horretaz baliatzen ikasi beharko lukeela bizikidetza eta normalizazio soziala bermatzeko. Euskal Herrian euskaldun elebidun denari ezin baitzaio inolaz ere lehentasunik eman erdal elebakarren aurrean. Eta are gutxiago kale-garbitzaileei.
Gure ongi etorri beroena, beraz, Unzalu-Mendiaren diskurtso linguistikoa berpiztera eta geureganaraztera etorri zaigun Zupiria jaunari. | 2019-10-17T23:17:47 | http://klig.blogariak.net/2017/02/24/zupiriaren-kale-garbitzaileak/ | [
-1
] |
Acácio de Almeida (Sâo Joâo da Pesqueira, Portugal. 1938) 1959an Lisboara joan da filmen soinua lan egiteko. Lisboako Unibertsitatean Zinema ikasketak egiten ditu. Geroago Parisera joango da Zinema Esperimentaleko Unibertsitateko Zentrora / IDEC ikasteko (1962-1965)
1967an argazki-zuzendari bezala hasi zuen Antonio de Macedoren Sete balas para Selma filman. Baita ere Antonio da Cunha Tellesen O cerco (1970). Gaur egun argazki-zuzendari bezala batzuei 150 film eramaten ditu. 60 hamarkadan mugimendu abangoardia Novo Cinema Portuguésen zuzendariekin lan egiten du. Zinemaren Zentru Portugaldarra 1970an sortu zuen eta Zero Taldea 1974an (krabelinen iraultzaren ondoren) baita.
1977an Goulbelkian Fundazioan (Lisboan) Nestor Almendrosekin topo egin zuen eta Basilio Martin Patinoren Queridísimos verdugos lan egin zuen.
Bere bizitzan zehar Raoul Ruiz, Alain Tanner edo Valeria Sarmientorekin lan egin du, eta ‘etxean’ Joâo Cesar Monteiro, Manoel de Oliveira, Joâo Botelho edo Rita Azevedo Gomesekin, besteen artean, ere.
Gainera, noizbehinka Zinemaren Argazkiari buruz ‘masterclasses’ egiten ditu Portugal eta Espainatik. Portugaleko Irudien Elkartearen ohorezko kidea da, eta Jaialdi askotako epaimahi bezala parte hartu du ere. Acácio sari ugari jaso ditu ere.
2015ean ‘Zinemako argia’ erakutsi zuen Belemen (Lisboan)
Gaur egun bere laguna Marie Carré-kin Objectos de luz errealizadore moduan estreinatuko da. | 2020-03-29T20:24:51 | http://www.cineclubfas.com/fichainvitados.php?lang=eu&id=43 | [
-1
] |
#saretuz Herri Komunikazioa eraikitzen – Ezina ekinez egina
#saretuz Herri Komunikazioa eraikitzen
Posted on 2013/05/272013/05/27 by Iruñe Aste bat igaro da dagoeneko #saretuz proiektu parte-hartzailea martxan jarri genuenetik. Egunak aurrera joan ahala, konpromisoak biltzen joan gara: komunikazioko ikasle eta irakasleak, arte ederretako ikasleak, itzultzaileak informatikariak, kazetariak, ikus-entzunezko gaietan adituak diren pertsonak…
Oraindik konpromisoak biltzen galbiltza. Horretarako, hemen sartu (sakatu “hemen hitza) eta bertan oso ondo azalduta agertuko zaizue konpromisoarekin bat egiteko modua: errezena “kontaktua” ataletik egitea da; edota [email protected] helbidera mezu bat igorri zuen datuak jarriz (izen deiturak, kontakturako datuak…) eta horrekin batera dituzun komunikazioarekin zerikusia duten gaitasunak azaldu.
Sarrera “kalderilla”20.000 txio, 2 ikasturte, eta 1.000ka bizipen | 2017-04-28T00:29:44 | https://arkkuso.wordpress.com/2013/05/27/saretuz-herri-komunikazioa-eraikitzen/ | [
-1
] |
genre_facet:"EIMAk onetsitako materialak" author_facet:"Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak" author_facet:"IRALE (2009-2010 ikasturtea)" topic_facet:"Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" format:"Electronic"
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Egilea: IRALE (2009-2010 ikasturtea) Proposatutako gaia: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Formatua: Baliabide elektronikoa | 2019-11-18T09:12:37 | http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?filter%5B%5D=genre_facet%3A%22EIMAk+onetsitako+materialak%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Elhuyar+Hizkuntza+Zerbitzuak%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22IRALE+%282009-2010+ikasturtea%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+mekanikoko+produkzioaren+programazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=format%3A%22Electronic%22&type=AllFields | [
-1
] |
Luzia Goñi bertsolaria hil da, 91 urterekin - Nafarroa - euskalerriairratia.eus
Luzia Goñi bertsolaria hil da, 91 urterekin
Euskalerria Irratia 2020-03-23 10:32
Luzia Goñi, 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. (Argazkia: Bertsozale Elkartea)
Ehunka bertso idatziren egile izan zen, baina, bere garaiko emakume gehienen gisan, plaza publikoan gutxi aritu zen.
Luzia Goñi Aizarotzen jaio zen, Basaburuan, 1928an. Oso gaztetatik hasi zen lanean, eta hainbat ofiziotan jardun zuen; berak esaten zuenez, "zorigaitz asko” bizi izan zituen. Etxekoengandik jaso ez arren, txikitatik izan zuen bertsoekiko zaletasuna: gaztea zelarik Errenteriako Retegi tabernan lan egin zuen, eta hara kantatzera joaten ziren bertsolariak entzunda zaletu zen. Gaur egun, Tirapun bizi zen.
Ehunka bertso idatzi zituen, eta batzuk baita kantatu ere, baina, bere garaiko emakume gehienen gisan, ez zen apenas atera plaza publikora. Inoiz ez zen aritu bat-batean, baina bere bertso idatziak, bai, zenbaitetan jendaurrean kantatu zituen. Edonola ere, aitzindari izan zen, eta uzta oparoa utzi zuen bertso idatzietan.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2017an egin zion aitortza, urte hartako Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Julio Sotori, txapela jartzeko aukera emanez, Anaitasuna kiroldegian. Iaz, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berdintasun Alorrak Nafarroako hamalau emakumek euskararen alde eginiko lana azaleratzeko erakusketa antolatu zuen, Kondestablearen jauregian, eta haien artean zen Luzia Goñi.
Atzo eguerdian zendu zen, Tirapuko bere etxean, 91 urterekin. Eta, atzo bertan, Eitb-k hari berriki egindako elkarrizketa bat eman zuen Hitzetik Hortzera saioan. | 2020-03-31T19:53:33 | https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1584956251659-luzia-goni-bertsolaria-hil-da-91-urterekin | [
-1
] |
Harte Matratze Ikea Einzigartig Matratze 150×200 Ikea aspelund Bed Frame Ikea with Matratze 150×200 Bilder – Matratzen Ideen und Bilder
Home » matratzen » 37 Inspirierend Harte Matratze Ikea Stock » Harte Matratze Ikea Einzigartig Matratze 150×200 Ikea aspelund Bed Frame Ikea with Matratze 150×200 Bilder
Harte Matratze Ikea Einzigartig Matratze 150×200 Ikea Aspelund Bed Frame Ikea With Matratze 150×200 Bilder
By Roger Boyd | Published March 17, 2018 | Full size is 454 × 604 pixels
sessel bett ikea luxus matratzen sessel elegant sessel unglaublich 70x200 matratze gallery neu besten matratze ikea ideen bilder ikea matratze fest harte matratzen ehrfürchtig 50 genial led bett mit matratze sessel matratze neu matratzen sessel luxus sessel schön kinderzimmer matratzen ideen und bilder matratze 150x200 ikea aspelund bed frame ikea with matratze 150x200 ikea matratzen hrtegrad trendy gallery matratze x ikea mit hotelmatratzen federkernmatratze frisch porta matratzen einzigartig sessel bett ikea luxus matratzen sessel elegant sessel unglaublich
Sessel Matratze Neu Matratzen Sessel Luxus Sessel Schön Kinderzimmer from harte matratze ikea ikea matratze fest from harte matratze ikea 70x200 Matratze Gallery Neu Besten Matratze Ikea Ideen Bilder from harte matratze ikea Sessel Bett Ikea Luxus Matratzen Sessel Elegant Sessel Unglaublich from harte matratze ikea Matratzen Ideen und Bilder from harte matratze ikea
matratzen 2012 von ikea matratzen ideen und bilder harte matratzen frisch harte matratze kaufen excellent hoffner mobel ikea matratzen hrtegrad trendy gallery matratze x ikea mit hotelmatratzen federkernmatratze frisch porta matratzen einzigartig hotelmatratzen federkernmatratze frisch porta matratzen einzigartig page 2 page 2 70x200 matratze gallery neu besten matratze ikea ideen bilder neu harte matratze topper | 2019-02-15T22:20:33 | http://www.sasquatchsurfshop.com/harte-matratze-ikea/harte-matratze-ikea-einzigartig-matratze-150x200-ikea-aspelund-bed-frame-ikea-with-matratze-150x200-bilder/ | [
-1
] |
Studio Ghibli - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Ghibli Estudioa» orritik birbideratua)
Studio Ghibli, Inc. (japonieraz: 株式会社スタジオジブリ, Hepburn: Kabushiki-gaisha Sutajio Jiburi?) animaziozko filmak egiten dituen Japoniako estudio bat da. Anime motako filmak egiteagatik da ezagunea. 1985eko ekainaren 15ean sortu zen, Kaze no Tani no Naushika ("Naushika, haizearen haranekoa") filmak izandako arrakastaren ondoren.
3 Pelikulen lista
3.1 Koprodukzioak
4 Kolaborazioak eta "Miyazaki Formula"
4.1 Kitarō Kōsaka
4.2 Masashi Ando
4.3 Kenichi Yoshida
4.4 Akihiko Yamashita
4.5 Hideaki Anno
4.6 Miyazaki Formula
Ghibli izena Hayao Miyazakik sortutako izena da. Libiar-arabiar hitza da, herrialde horretako basamortuko haize beroa deskribatzeko erabiltzen dena. Ideia originala zen Ghibli estudioak "haize berri bat emango ziola anime industriari".[1][2] Erreferentzia egiten dio hegazkin italiarrari, Caproni CA. 309 Ghibli. Hitz italiar originala zuzenean ギブリ (Giburi) bezala itzultzen da. Japonieraz, estudioaren izena ジブリ(Jiburi) da.[1]
Kaze no Tani no Naushika Ghibli estudioaren lehen produkziotzat hartzen da askotan, eta sarritan estudioaren lanen bildumen barnean egoten da, baina egia esan, Tokuma Shoten, Hakuhodo eta Top Craft enpresen arteko koprodukzioa da, Studio Ghibli sortu baino urte bat lehenagokoa.
Kaze no Tani no Naushika Hayao Miyazakik zuzendutako eta Isao Takahatak ekoiztutako filma da, Toshio Suzuki produkzio batzordean lan egiten zuen bitartean egindakoa. Pelikularen arrakastak hirurak Studio Ghibli sortzera eraman zituen 1985an, haien hurrengo produkziorako, Tenkū no Shiro Rapyuta ("Gaztelua zeruan") deiturikoa.[3]
Enpresaren hasierako asmoa bakarrik film luze originalak sortzea zen, baina sortu zenetik, hainbat telebistarako filmak, film labur eta telebista iragarkiak egin dituzte, haien 20 film luzeez aparte.
Studio Ghibliren 29 urteetan enpresak arrakasta handia lortu du bere filmekin, bai Japonian eta nazioarteko zine merkatuan, eta estudioaren 9 pelikula zinemaren historian etekin gehien lortu duten anime pelikulen artean daude.
Estudioaren benetako lehen arrakasta Majo no Takkyūbin ("Sorginaren posta zerbitzua") izan zen, 1989an Japonian etekin handienak bildu zituen filma. Hala ere, Studio Ghibiliren film handiena 2001eko Chihiroren bidaia izan zen, Hayao Miyazakik idatzi eta zuzendutakoa, eta Toshio Suzukik produzitarikoa. Chihiroren bidaia Japoniako film arrakastatsuena bihurtu zen, James Cameronen Titanic filmaren lekua hartuz.[4]
2014ko abuztuan Studio Ghiblik pelikulak egiteari denbora batean utziko ziola esan zuen, Hayao Miyazakik erretiratzearen ondorioz. Hala ere, duela hilabete batzuk zuzendariak beste film luze bat egiten ari dela adierazi zuen Kimitachi wa Dou Ikiru ka (Zelan bizi zara?) deiturikoa.[5]
Pelikulen listaAldatu
1986 Gaztelua zeruan 天空の城ラピュタ Tenku no shiro Rapyuta Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
1988 Ipurtargien hilobia (La tumba de las luciernagas gazteleraz) 火垂るの墓 Hotaru no Haka Isao Takahata Michio Mamiya
1988 Totoro auzokidea となりのトトロ Tonari no Totoro Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
1989 Sorginaren posta zerbitzua 魔女の宅急便 Majo no takkyubin Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
1991 Atzo Bakarrik おもひでぽろぽろ Omohide poro poro Isao Takahata Katz Hoshi
1992 Karmin-koloreko Txerria (Porco Rosso) 紅の豚 Kurenai no buta Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
1993 Itsasoa entzun dezaket 海がきこえる Umi ga kikoeru Tomomi Mochizuki Shigeru Nagata
1994 Pompoko 平成狸合戦ぽんぽこ Heisei Tanuki Gassen Ponpoko Isao Takahata Shang Shang Typhoon
1995 Bihotzaren xuxurla 耳をすませば Mimi wo Sumaseba Yoshifumi Kondo Yuji Nomi
1997 Mononoke printzesa もののけ姫 Mononoke Hime Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
1999 Yamada auzokideak ホーホケキョとなりの山田くん Hōhokekyo Tonari no Yamada-kun Isao Takahata Akiko Yano
2001 Chihiroren bidaia 千と千尋の神隠し Sen to Chihiro no Kamikakushi Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
2002 Haru katuen erreinuan 猫の恩返し Neko no Ongaeshi Hiroyuki Morita Yuji Nomi
2004 Gaztelu Ibiltaria ハウルの動く城 Hauru no Ugoku Shiro Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
2006 Ged-en gudu kronikak ゲド戦記 Gedo Senki Gorō Miyazaki Tamiya Terashima
2008 Ponyo 崖の上のポニョ, Gake no ue no Ponyo Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
2010 Arrietty 借りぐらしのアリエッティ Karigurashi no Arrietty Hiromasa Yonebayashi Cécil Corbel
2011 Mitxoleten muinoa (La colina de las amapolas gazteleraz) コクリコ坂から Kokuriko-zaka kara Gorō Miyazaki Satoshi Takebe
2013 Kaze Tachinu 風立ちぬ Kaze Tachinu Hayao Miyazaki Joe Hisaishi
2013 Kayuga Printsesaren kondaira かぐや姫の物語 Kaguya Hime no Monogatari Isao Takahata Joe Hisaishi
2014 Marnieren oroitzapena 思い出のマーニー Omoide no Mānī Hiromasa Yonebayashi Takatsugu Muramatsu
KoprodukzioakAldatu
Dordoka gorria
Kolaborazioak eta "Miyazaki Formula"Aldatu
Ghibli Estudioak Japoniako animatzailerik hoberenetarikoekin egin du lan. Estudioak produzitako 21 filma eta beste hainbat iragarki, film labur, bideojoko eta musika bideoak sortzen lan egin duten animatzaile garrantzitsuenen artean, Kitarō Kōsaka, Masashi Ando, Kenichi Yoshida, Akihiko Yamashita eta Hideaki Anno daude. Animatzaile hauekin lan egiteak izugarrizko bultzakada eman dio Ghibliri urteetan zehar, haien talentuaz aparte, artista hauen izen onaz baliatu izan ahal dira-eta.
Kitarō KōsakaAldatu
1986an Oh! Production estudioa utzi zuen Hayao Miyazaki-ren eskumako eskua bihurtzeko (horrela ezagutzen dute Japonen). Ghibli estudioarekin egindako lanen artean, Haugu No Ugoku Shiro (“Gaztelu Ibiltaria”, 2004), Sen to Chihiro no kamikakushi (“Chihiroren bidaia”, 2001) eta Mononoke-hime (“Mononoke Printsesa”, 1997) daude.
Masashi AndoAldatu
Sen to Chihiro no kamikakushi (“Chihiroren bidaia”, 2001) eta Mononoke-hime (“Mononoke Printsesa”, 1997) pelikuletan lan egin zuen Andok ere bai, haren ibilbide profesionalari hasiera emanez. Geroago, urte batzuez utzi zuen Ghibli estudioa, baina 2013an bueltatu zen Kaguya-hime no Monogatari (“Kayuga Printsesaren kondaira”, 2013) pelikulan lan egiteko.
Kenichi YoshidaAldatu
1990an sartu zen Yoshida Ghibli estudioan. Omoide Poro Poro (“Atzo Bakarrik”, 1991) eta Kureai no Buta (“Karmin-koloreko Txerria”, 1992) filmetan lan egin zuen. Hauek produzitu eta gero Ghiblitik atera eta freelance moduan hasi zen lanean.
Akihiko YamashitaAldatu
Ghibli estudioetako animatzailea da Yamashita, eta bertan egin dituen lan esanguratsuenak Haugu No Ugoku Shiro (“Gaztelu Ibiltaria”, 2004) eta Gedo Senki (“Ged-en gudu kronikak”, 2006)
Hideaki AnnoAldatu
Ghibli estudioekin lan egin duen animatzailerik ezagunenetarikoa da Anno. 1984an, Ghibli estudioen iragarki bat ikusi zuen aldizkari batean, animatzaileen beharrean zeudela. Beraz, Anno Miyazakirekin batu zen estudioan, bere marrazkiak erakutsi, eta Miyazakik kontratatzea erabaki zuen. Kaze no Tani no Naushika (Haizearen Aranaren Naushika, 1984) pelikula sortu zuten horrela, Hayao Miyazaki-ren beraren manga batean oinarritu zena.
Miyazaki FormulaAldatu
Aipatutako pelikula hauek Ghibli estudioaren ezagunenak dira. Argi dago, beraz, animatzaile hauen guztien laguntza garrantzitsua izan dela Hayao Miyazaki-ren delako formula hori aurrera eramateko. Baina, zer da, zehazki, Miyazaki-ren formula hau? Bada, Ghibli estudioen filmak aztertzean, eredu moduko bat jarraitzen dutela konturatu gaitezke[6]. Horrek ez du esan nahi pelikula edo istorio guztiak berdinak direnik; baina egia da Ghibli estudioen filma gehienek eskema bat jarraitzen dutela. Protagonista gehienetan neska gazte bat da, eta beti du sidekick bat: animalia bat, mutiko bat, edo gauza biak. Miyazakiren pelikulen protagonistek haien bizitzan agertzen den oztopo bat gainditu beharko dute. Maitasuna beti da ageri, baina ez beti modu erromantikoan. Gainera, eta agian Ghibli estudioen filmen ezaugarri esanguratsuena dena, Miyazakik kondairazko giroak sortzen ditu haren animazioetan: lokalizazioak beti izugarri politak dira, ipuinetako bezalako lekuak; eta nolabaiteko magia dute haien baitan. Ezaugarri hauek guztian nahastean, Hayao Miyazakiren formula lortzen dugu; hainbat urtetan zehar filma arrakastatsuak produzitzea ahalbidetu diona.
Horretaz aparte, esan beharra dago Hayao Miyazakik inoiz ez dituela umeentzako filmak egin nahi izan[7]. Izan ere, Ghibli estudioen pelikula gehienek gai etiko eta moral sakonak lantzen dituzte, eta batzuetan ulertzeko konplikatuak izan daitezke. Horrek nolabaiteko askatasuna eman dio sormen prozesuan, izan ere, ez du pelikula “sinpleak” sortzeko beharra izan, kontzeptu eta gai konplikatuagoekin jolasteko aukera izan du.
↑ a b (Japonieraz)Takai, Shinichi Q&A - スタジオジブリ|STUDIO GHIBLI . Noiz kontsultatua: 2018-03-25.
↑ (Ingelesez)«A Brief History of Studio Ghibli | The Film Magazine» The Film Magazine 2015-02-11 . Noiz kontsultatua: 2018-03-25.
↑ (Ingelesez)John (2011-11-22) «Everything You Need to Know About Studio Ghibli» Tofugu . Noiz kontsultatua: 2018-03-25.
↑ (Ingelesez)«Two new Miyazaki films are on the way from Studio Ghibli - Interview Magazine» Interview Magazine 2017-12-01 . Noiz kontsultatua: 2018-03-25.
↑ FilmThought (2017-06-11) Hayao Miyazaki's Perfected Formula . Noiz kontsultatua: 2018-03-27.
↑ SickAmp (2017-03-06) Hayao Miyazaki: What defines good animation . Noiz kontsultatua: 2018-03-27.
Ghibli Museum Mitakan, Tokio
Studio Ghibli-ren web-orria (japonesez)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Studio_Ghibli&oldid=6803441"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 25 martxoa 2019(e)an, 17:42(e)tan | 2019-10-17T09:16:11 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Ghibli_Estudioa | [
-1
] |
ARRAUN CAMPUSA – Club de Remo San Nicolas Arraun Taldea
ARRAUN CAMPUSA
CAMPUSAREN BALDINTZAK
Campusa arrauna ezagutu eta gozatu nahi duten neska eta mutilei dago zuzenduta, 2004tik 2010era bitartean jaiotakoei, hain zuzen.
Campusa antolatzeko, astekako taldeak osatuko ditugu izen-emateak aintzat harturik. Txandak honako hauek dira:
Ekainaren 24tik 28ra
Uztailaren 1etik 5era
Uztailaren 8tik 12ra
Uztailaren 15etik 19ra
Uztailaren 22tik 30era (25ean eta 26an ez da campusik izango).
Parte-hartzaileek igerian jakin behar dute nahitaez.
Eguneroko ordutegia hauxe da: 10:00etatik 14:00etara. Campusaren sarrera eta irteera San Nicolas arraun taldeko instalazioetan (Portugaleteko Rialia eraikinekoak) izango dira. Parte-hartzaileek kirol-arropa erosoa jantzi beharko dute. Aldageletan dutxa hartzeko aukerarik ere izango dute.
Jarduerak, oro har, arraunaren ingurukoak izango dira. Lehenik, hitzaldi teorikoa izango dute. Gimnasioan eta ur-hobian ere hastapen-ariketakegingo dituzte. Gero “patera” ontzira pasako dira; azkenik, batelera.
Estropu-tailer bat egingo dugu. Egun batean, udal igerilekuetara ere joango gara. Noizbehinkako beste jarduera batzuk ere egingo ditugu, besteak beste, bela, Getxoko aquariumerako bisitaldia, itsasadarretiko txangoa, Itsas Museorako bisitaldia eta eskalada Dock Ballontin. Oraindik, beste ekintza batzuk ere zehazteke daude.
Egunero jardunaren erdian atsedenaldi bat egingo dugu armosua hartzeko. Parte-hartzaileek egunero etxetik ekarri beharko dute azken egunean izan ezik.
Txanda bakoitzeko azken egunean antolatzaileek prestatuko dute armosua. Campusari amaiera emateko, arrapalan nahiz pantalanean bainu bat hartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Parte-hartzaileei kamiseta bana oparituko zaie.
Izen-ematerako prezioa 50 eurokoa da txandako.
Informazio gehiago: 94 495 41 71 (Club) / 627 904 111 (Zuriñe)
24 maiatza 2019 MARKETING Sin categoría | 2019-12-14T13:55:23 | https://jarrillera.com/arraun-campusa/ | [
-1
] |
tailerrak | Txirbilenea
Archivo de la categoría: tailerrak
Talo Tailerra!
18:30ak aldera hasiko gara, baina 19:00etan edo heltzeko aukera baduzu ere ondo! hori bai, azaldu guri kontuan hartzeko.
Zure Ordenagailua nola konpondu ikasi nahi duzu?
Arazoak dituzu Hardwarekin eta ez dakizu nola konpondu?
Ba ostegunero aholkularitza teknikoa dugu gure Txirbilteknikoen eskutik.
Ez geratu zalantzarekin!!!
Bulego ordutegian, de 18:00 a 20:00
martxoaren 7an Etxeko Garagardo Tailerra
Publicado el 25 febrero, 2015 por Jabi
Izena emateko [email protected]
Publicado en tailerrak | Etiquetado beltza, Etxeko garagardoa, sestao, stout, Txirbilenea
Talo Tailerra Otsailaren 5ean Txirbilenean
Taloak gustoko dituzu??? jaiak heldu arte triste eta goibel bizi zara talorik gabe???
Txirbilenean autogestioaren aldekoak garenez hori konpontzeko tailer hau asmatu dugu! Ez galdu aukera!!!
Publicado en tailerrak | Etiquetado sestao, tailerra, Talo, Txirbilenea
Buruhaundiak egiteko tailerra!
Hurrengo larunbatak hilaren 17an hasiko da buruhandien tailerra!
Arratsaldeko 5etatik aurrera eta inauteriak heldu arte erronka polit bat dugu, buruhandi batzuk sortzea.
Animatzen bazara bidali mail bat [email protected]
Publicado en tailerrak | Etiquetado buruhandiak, tailerra, Txirbilenea
Urte berri oparoa landu nahi dugu!
Urte hasierarekin tailer pilo antolatu nahi dugu!!!! momentuz batzuk erdi lotuta ditugu eta plazaratu nahi ditugu mundua (zuek barne) jakiteko. Jendea behar dugu martxan jartzeko!!!!Tailerren bat interesatzen baldin bazaizue idatzi mesu bat [email protected] informazio gehiago emango dizuegu.
Tailerrak hauxek dira (Guztiok izango dira euskaraz, edo gazteleraz, taldearen arabera):
Buruhaundi sortzeko eta konpontzeko tailerra (asteburuetan)
Kakorratz ikastaroa. (Asteazkenetan 18:00 etatik aurrera).
Luzaketen tailerra basikoa (Ostegunetan 18:00etatik 19:00ak arte).
Pilates tailerra (hilean behin, larunbatetan).
Talo tailerra (eguna eta orduazehaztu gabe).
Antzerki Soziala.
Publicado en tailerrak | Etiquetado 2015, sestao, Tailerrak, Txirbilenea, Urtarrila
Uztailak 5 TOPAKETA: HAURRAREKIKO BEGIRADA BERRIA
Publicado el 3 julio, 2014 por Jabi
Txirbilenean, Uztailak 5, zapatua, 7ak aldera hasita
19:00 GU Taldea “LOTURAK” dantzaldia aurkeztuko du
20:00 Txarla Esperientziak Partekatuz. Txarlarako hiru pertsona katalanak eta beste hiru kide bizkaikoak. (Hauek loczy pikler, montessori eta wild- ekin hurbilketa egin dute eta eskola publiko katalanetan, haurreskolatan lan egiten dute). Beraien ikuspuntua eta esperientziak kontatuko digute.
21:30 Poteoa Txirbilaretoan. Txarla bukatu ostean, aukera izango dugu gaiari buruz aritzeko, modu informalagoan batean. Txirbilbarra irekiko dugu pote batzuk hartzeko! | 2019-04-22T23:05:00 | http://www.txirbilenea.org/eusk/?cat=79 | [
-1
] |
Errugabetzat jo dute estafa eta kapital zuriketa leporatzen zioten bezeroa | Elena Laka Abokatuak
Errugabetzat jo dute estafa eta kapital zuriketa leporatzen zioten bezeroa
Orain dela hilabete batzuk webgune honetan komentatu genuen gure bezero bat estafa eta kapitala zuritzeagatik auziperatu zutela, lanean ziharduela internetez egindako kobrantza batzuk egiteagatik.
Bilboko Zigor Arloko 2 zk-ko epaitegiak oraintsu emandako epai baten bitartez, gure bezero Nerea (asmatutako izena), inputatua, errugabetzat jo du, epaileak, ez duelako frogatutzat ematen Nerea auziperatuak leporatzen zitzaizkion gertaerak egin zituenik. Epaia irmoa da, Ministeritza Fiskalak eta Banco Bilbao Vizcaya Argentariak (akusazio partikularrak) ez baitute errekurtsorik jarri bere aurka.
Frogatutako gertakariak honako hauek dira:
Nereak, langabezian, lan eskaintza bat jaso zuen izena emanda zegoen webgune baten bitartez. Bere lana zen bere izenean zegoen BBVAko kontu batean transferentzia bat jasotzea eta jasotako diru hori, bere komisioa kenduta, Western Union bitartez bidaltzea enpresak esandako pertsona bati. Transferentzia horiek transferentziarik egiteko baimenik eman ez zuten hirugarren batzuren kontuetatik eginikoak ziren. Hiru transferentzia egin zituen Nereak, BBVAko bulegoan poliziak atxilotu zuen arte.
Epaileak ebazten du ezin dela frogatu ez kapitala zuritzeko delitua egin zuenik (Kode Penaleko 301.1.3 artikulua), ez estafa informatikoko delitua egin zuenik (Kode Penaleko 248.2 artikulua) . Ezin baita frogatutzat eman Nereak transmititzen zituen ondasunak delitu batetik zetozela zekienik, ezta transmititzen zizkioten ondasuna delitu batetik zetozela zekienik.
Aitzitik, Nerea langabezian zegoen, lana topatzeko webguneetan izena emanda zegoen, enpresa batek lana eskaini zion, kontratua bidali zioten, azaldu zioten bere lana "merkataritza aholkularia" izatea izango zela, BBVAn kontu bat ireki arazi zioten eta transferentziak egiteko agindu zioten. Hasierako lanarengatik fakturarik bidali ez ziotela-eta, harritu egin zen, eta faktura erreklamatu zuen email bitartez. Berak jasotako komisioa ere ez zen neurriz kanpokoa. Eta hirugarren transferentzian poliziak atxeki zuenean BBVAko bulegoan, erraztasun guztiak jarri zituen informazioa emateko.
Epaileak irizten dio ez dagoela frogarik nahiko aipatutako delituak frogatutzat hartzeko, eta "in dubio pro reo" printzipioa aplikatuz, errugatzetzat jotzen du gure bezeroa.
akusazio partikularra, auziperatu, errugabe, estafa informatikoa, in dubio pro reo, kapital zuriketa, Kode Penala, leporatu, Zirgor Arloko epaitegia | 2018-08-15T16:52:20 | http://elenalaka.eus/albisteak/errugabetzat-jo-dute-estafa-eta-kapital-zuriketa-leporatzen-zioten-bezeroa/ | [
-1
] |
GELATIK ETXERA 2013 : AMAREN EGUNA: MAIATZAK 5
AMAREN EGUNA: MAIATZAK 5
Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus bertsolari gazte eta zoragarriak dira. Beraien aitak ere bertsolari oso famatuak dira: Xabier Amuriza eta Jexux Arzallus. Mirenek eta Maddalenek asko maite dute beraien aita, baina ama ere badaukate, hain ezagunak ez izan arren.
Entzun ze abesti polita dedikatu diete beraien amei:
Idatzi zure amarentzako dedikatoria bat. Kontatu zuri laguntzeko egin duen zerbait eta eskerrak eman.
Publicado por Blanki en 21:14
David S. 3 de mayo de 2013, 9:30
David S. 3 de mayo de 2013, 9:39
Ama beti zaude prest niri laguntzeko laguntza behar dudana
Lander 3 de mayo de 2013, 9:39
Ezkerrik azko ama guri zaindugatik eta asko maiteagatik,janaria egiteagatik eta egiteagatik guk behar duguna azko maite naizu eta nik ere azko maite dizut!!!!:-D
Irati M. 3 de mayo de 2013, 9:40
Eskerrikasko apollatzen nauzu nagoenean txarik edo ondo eta nik akordatzen naiz klaseko lagunekin niri deitzen zidanean gauza txarrak eta zuk apollatzen eta aldarrikatu zenuen nire partez bakarrik falta zai ezatea eskerrikasko zuk zara mama onena!!!!!!!
Gracias ama por apollarme en os malos momentos y en los buenos, me acuerdo cuando que mi clase me llamaban cosas malasy tu me apollastes y protestastes por mi lo unico que me queda de decirte es que te quiero eres la mejor madre que e conocio
Jon Mikel 3 de mayo de 2013, 9:41
Eskerrik asko ama askotan etxerako lanak eta ikasten laguntzen didazulako asko maite zaitut eskerrik asko gustiagatik
Asier G. 3 de mayo de 2013, 9:41
Ama, eskerrik asko beti entrenatzera joanten naizenean zu beti nire bila joaten zarelako, edota, eskolara joaten naizenean zu nirekin joaten zarelako. Eskerrik asko ama, asko maite zaitut!!!!!!!!!
Aritz A. 3 de mayo de 2013, 9:42
Eskerrik asko ama egunero ikasten laguntzen didazulako eta egunero janaria egiten didazulako, asko maite zaitut!
Victor Mario 3 de mayo de 2013, 9:45
Ama eskerrik asko ematen dizut gauza askotan niri laguntzeagatik.
Ama asko maite zaitut
Ruben 3 de mayo de 2013, 9:46
Ama, egun batean jauzi nintzenean, eta nire ama etorri zen sendatsera nire oina min asko izan nuelako.
Ama, egun guztietan etortzen da niri bilatzera eskolara, eta nahi du beraren ondoa egotea, ez nahi duelako beste pertsona bat artzea.
ESKERRIKASKO AMA EGIN DUZUNAGATIK
Erlantz B. 3 de mayo de 2013, 9:46
Ama, eskerrik asko languntzeagatik etxean, kalean, eskolan...
Hemendik aurrera lagunduko dizut etxean gauzak egiten, garbitzen ,erosketak egitera...
Ama maitatzen zaitut asko, ez aldatu inoiz.
Pablo A. 3 de mayo de 2013, 9:47
Eskerrik asko ama munduko amarik onena zara gauza asko erosten didazu nitas pentsatsen eta nik entsatsen dut zutas baina ez dizut gauzak erosten .Eskerrika asko ama.
Lier G. 3 de mayo de 2013, 9:47
Eskerrik asko ama,asko gauza egiteagatik,asko maite zaitut.
Asier G. 3 de mayo de 2013, 9:47
Irati M. 3 de mayo de 2013, 9:48
Ama zuk zara amaon bat baina ere nire lagun onena
Ama tu eres una gran madre pero ademademas eres mi mejor amiga
Eva 3 de mayo de 2013, 9:48
Ama, asko maite zaitut. Nitaz beti metzatzen zaudelako.
Eneko 3 de mayo de 2013, 9:48
Ama, eskerrak ematen dizut, egin duzun guztiagatik: batzuetan etxerako lanak egiten laguntzen didazu, beste batzuetan nekatuta nagoenean egiten didazu ohea, beti egiten duzulako janaria, egiten dituzulako erosketak.... Oso nekatuta egon behar zara baina, egon arren beti egiten dituzu gauza asko. ¡¡¡¡ESKERRIK ASKO AMA¡¡¡¡¡¡ ¡¡¡¡¡¡ASKO MAITE ZAITUT¡¡¡¡¡¡
Aroa A. 3 de mayo de 2013, 9:50
Jaio nintzenetik lagundu didazu baina orain handia naiz eta nik etxeko gauzak egiteko lagunduko dizut.
ASKO MAITE ZAITUT AMA!!!!!!!
Desde cuando nazi me as estado ayudando y ahora que soy mallor te voy a ayudar a hacer las cosas de casa.
¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡TE QUIERO MUCHO UN BESO!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Goizane 3 de mayo de 2013, 9:50
Ama, meresi duzu amaren eguna oso langilea zarelako eta niri laguntzen didazu salantza bat daukadanean.ESKERRIK ASKO AMA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Josu N. 3 de mayo de 2013, 9:51
Ama, eskerrik asko zuk beti nire ondoan egoteagatik eta erortzen naizenean beti laguntzen didazu altzatzen. Eskerrik asko ama asko maite zaitut!!!!!!
Itziar E. 3 de mayo de 2013, 9:51
Te quiero decir que te quiero un montón y que eres la mejor madre y si sige asi podras lograr todo lo que quieras.
Te quiere muchisimo tu hija pequeña o ratita Itzar.
Maria M. 3 de mayo de 2013, 9:53
kaixo ama eskerrik asko niri laguntzeko gauzak guztietan eta nire izena MARIA gustatzen zait asko maite zaitut muchisimos besos muamuamuamuamuamuamua y muchos abrazos te quiero muchisimo :-) :-) :-)agur.
Maider 3 de mayo de 2013, 9:54
Ama,asko maite zaitut eta errekuperatu.Beti zaintzen didazu eta orain niri tokatzen zait zuri zaintzea
Aitor S. 3 de mayo de 2013, 12:22
Ama, eskerrik asko eskolara etortzeagatik nirekin eta niri aguantatzeagatik.
Asko disfrutatu zure egunean!!!!!!
Ekaitz M. 3 de mayo de 2013, 12:26
Ariane 3 de mayo de 2013, 12:30
Mikel G. 3 de mayo de 2013, 12:30
Ama eskerrik asko egin dituzun gauza guztietatik. Beti zaude lan egiten merezi duzu nahi duzuna. Eskerrik asko ain ondo zaintzeagatik. Maite zaitut!
ANDREA 3 de mayo de 2013, 12:31
Amatxu asko maite zaitut oso ondo portatzen zarelako nirekin eta lanak egiten laguntzen didazulako. Zorionak!
UGAITZ 3 de mayo de 2013, 12:31
Ziortza 3 de mayo de 2013, 12:32
Ama asko maite zaitut. Beti nirekin zaude eta ni laguntzeko prest
ONDO PASA ZURE EGUNEAN
UNAI C. 3 de mayo de 2013, 12:33
UNAI C. 3 de mayo de 2013, 12:43
Ama asko maite zaitut beti zaudelako nirekin eta igeriko konpetizioan animatzen didazulako. Eskerrik asko ama zara munduko ama onena.
Ekaitz M. 3 de mayo de 2013, 12:37
Ama asko maite zitut beti niri babesten zudalako eta nik nahi ditudan gauzak uzten didazulako egiten
ASKO MAITE ZAITUT AMA!!!
DENIS 3 de mayo de 2013, 12:40
Ama asko maite zaitut niretzako egin duzun guztiatik adibidez eskolara eramateagatik!!!!!!!!!!
Mikel H. 3 de mayo de 2013, 12:43
Ama ni txikia nintzenean oso txarto portatzen nintzen eta zu pazientzia handia eduki duzu eta orain oso ondo portatzen naiz. Ama eskertzen dizut . Beti nire bihotzean eramango zaitut. Eskerrik asko.ASKO MAITE ZAITUT.
Noa 3 de mayo de 2013, 12:44
Ama asko maite zaitut, naidudan gauzak zuk laguntzen didazu lortzen eta nire bizitzan oso importantea zara eta ere horregatik nik lagunduko dizut. B-)
Ama te quiero mucho, las cosa que quiero tu me ayudas a conseguirla y tu eres importante en mi vida y tan bien por eso yo te voy a alludar. B-D
Saioa 3 de mayo de 2013, 12:44
Amak eskerrik asko, asko maite zaitut beti zurekin egongo naiz.Batzuetan negarres nago eta zuk laguntzen didazu bezte batzuetan ohikatzen didazu eta nik zuri barkatu dena gaitik eta eskerrik asko batzuetan laguntzen didazu, janaria prestatzen, nirekin jolasteduzu... Gauza pili egiten duzu horregatik igandean nik egingo dut zure gauzak baina ez dena zuk ondo egon behar zara. MAITE ZAITUT!!!
ander 3 de mayo de 2013, 12:44
Asko maite zaitut ama, onena zarelako eta etxerako lanak egiten laguntzen didazulako. Eskerrik asko!!
ander 5 de mayo de 2013, 11:10
kaixo, Ander! Neuk ere oso maite zaitut, betidanik nahiz eta batuztan zurekin adoz ez egon. Eskerrik asko emon dizkidazulako momentu lasaia, barregarri eta miresgarriengatik. Gorde beharko genituzko momentu horiek gure bihotzean altxor baten moduan.
Mikel H. 3 de mayo de 2013, 12:45
AMA ONDO PASA EGUN ORRETAN
UGAITZ 3 de mayo de 2013, 12:45
Ezkerrik asko beti nrekin egoteagatik eta hainbeste maitatzeagatik.
Ezkerrik asko ahal dituzun partidu eta entrenamendu guztietara.
Azko maite zaitut!!!:) :)
Asier M. 3 de mayo de 2013, 12:45
AMA ez daukat hitzak zuri azaltzeko oso ona zarela. Maite zaitut eta ama bakarrik dago bat eta aprovechatu behar da
ezkarrak ama bizitza emateagatik
Noa 3 de mayo de 2013, 12:46
LHI Jose Etxegarai 3 de mayo de 2013, 12:47
Oso polita iruditu zaizkitt eta bertso horiek amari dedikatuko dizkizut
ASKO MAITE ZAITUT AMA MAITIE....
Ariane 3 de mayo de 2013, 12:48
Ama asko maite zaitut beti ni txarto nagoenean zu beti animatzen didazulako!!!!!!!!
Naroa U. 3 de mayo de 2013, 12:49
Ama asko maitatzen zaitut, zu beti zaudelako nire ondoan niri laguntzen orregaitik maitatzen dizut asko inoiz ez nai dut zuri lgaldu niri maite didazulako eta nik zuri erebai.;)
ama tequiero un monton porque siempre estas a mi lado alludandome.;)
Lander 3 de mayo de 2013, 20:11
ama eres la mejor aveces nos enfadamos pero luego siempre nos abrazamos mucho porque nos queremos y porque tu nos cuidas y nos ayudas en cambio nosotros no, solo a veces.
Ama onena zara batzuetan aserretzen gara baina gero beti gaude besarkatzen azko azko maite dugulako eta saintzen eta laguntzen diguzu, baina guk ez, bakarrik sarritan.
LHI Jose Etxegarai 3 de mayo de 2013, 21:04
Oso dedikaturia politak idatzi dituzue, ni zuen ama izango banintz oso harro sentituko nintzateke!
Den-denak dira oso bereziak, benetan! Asier M.k idatzi duena asko gustatu zait : “eskerrik asko ama bizitza emateagatik” eta Landerrek ere oso mezu polita bidali dio: “batzuetan haserretzen gara, baina gero beti gaude besarkatzen asko-asko maite dugulako”.
Ane U. 3 de mayo de 2013, 22:11
Ane U. 3 de mayo de 2013, 22:19
Ama oso majuazara laguntzen didazulako, nik egin beharra daukana bera egiten du eta hori oso lan gogorra iruditzen zait.
MUSU HANI BAT!!!!!!!!!!! :-) :-) :-)
OSO ONDO PASA EGUN HORRETAN!!!!!
Bego 4 de mayo de 2013, 11:46
Ez dugu elkar ezagutzen :(, baina zeuen lana jarraitzen dut. Sarrera honetako gomentarioak irakurri ondoren, zuetaz eta zeuen ametaz harro nago, eta egia esanez enbidia pixbat bat ere sentitzen dut. ;)
ander 5 de mayo de 2013, 11:07
kaixo!! asko gustatu zait ikusitakoa.
kaixo, Ander! Neuk ere oso maite zaitut, betidanik nahiz eta batzutan zurekin adoz ez egon. Eskerrik asko emon dizkidazulako momentu lasaia, barregarri eta miresgarriengatik. Gorde beharko genituzke momentu horiek gure bihotzean altxor baten moduan.
Jon Fernandez 6 de mayo de 2013, 14:06
Ama, eskerrik asko denagatik: laguntzen didazu etxerako lanetan, eskolara eramateagatik, niri zaintzeagatik, janaria egiteagatik, nirekin denbora pasatzeagatik... Ba dakit oso nekatuta egon behar zarela nirekin baina orain nik lagunduko dizut.
¡¡¡¡¡¡¡¡ESKERRIK ASKO AMA¡¡¡¡¡¡ ¡¡¡¡¡¡¡ASKO MAITE ZAITUT¡¡¡¡¡¡¡
Anónimo 6 de mayo de 2013, 21:53
ama su niretzako i larga , eguzkia,izarra zara "eres el centro de todo y sí tú no estuviesen sujetándose mi mundo no se lo que aria " nik jaiotzean zure biotzeko erdía eman dideaz eta nik bhear izan dudanean zure laguntza euki dut horrezegatik zu horain behar didazula horain egongonaiz eta horreze guztiagatik horain nik zure nire bihotza ematen dizut TE QUIERO !!!!!!!;):);.) | 2017-09-23T21:59:02 | http://gelatiketxera2013a.blogspot.com/2013/05/amaren-eguna-maiatzak-5.html | [
-1
] |
In Arts, Culture & Media.Tagged: Zagreb Croatia Europe Darko Bak Ana Bak David Leveille Darko Bak?ić Ana Bak?ić travel | 2016-08-25T07:25:26 | http://www.pri.org/stories/2008-12-15/geo-answer | [
-1
] |
urria « 2013 « Hezkuntza eta Hizkuntza
urria 30th, 2013 | Etiketak:Cero en Conducta, elkarlan proiektua, kulturartekotasuna, O Apostolo, tribu 2.0, Zinema, zinema eta hezkuntza | Atala: Hezkuntza eta IKTak | Ezin da iruzkinik egin
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian ataza bidezko ikaskuntzatik abiatu ginen, hizkuntzak ikuspegi komunikatibotik nola landu aztertzeko, eta orain proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologian sakontzen ari gara, bi metodologia hauek probatzeko […]
urria 28th, 2013 | Atala: Hizkuntzaren Didaktika, Orokorra | Iruzkin bat - (Ezin da iruzkinik egin)
urria 18th, 2013 | Etiketak:gidak, Irakurketa Plana, irakurzaletasuna | Atala: Hizkuntzaren Didaktika | Iruzkin bat - (Ezin da iruzkinik egin)
Blogari berriontzat: Zer dira Creative Commons lizentziak?
Hilabete hauetan blog mundura erakartzen nabil hainbat ikasle eta lankide, eta web 2.0n zenbait urte daramatzagunontzat kontu ezaguna bada ere, blogari berrientzat laburpen hau prestatu dut, ideiak argitzen […]
urria 16th, 2013 | Etiketak:Creative Commons, irudi-bankuak, lizentziak | Atala: Hezkuntza eta IKTak | Ezin da iruzkinik egin
urria 6th, 2013 | Etiketak:antolaketa, elkarlan proiektua, irakasle sareak | Atala: Hezkuntza, Hezkuntza eta IKTak, Hizkuntza eta Teknologia, Talde-lana | 6 iruzkin - (Ezin da iruzkinik egin)
Haurren munstroak: The Monster Engine
Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait.
Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak […]
urria 6th, 2013 | Etiketak:Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, marrazkiak, Plastika | Atala: Hezkuntza | Ezin da iruzkinik egin | 2020-02-18T01:17:35 | https://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2013/10/ | [
-1
] |
Nafarroako Bertsolari Txapelketa Arabako Bertsolari Txapelketa XILABA bertsolari txapelketa Bertsolari Txapelketa Nagusia Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Bertso Eguna Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna Gipuzkoako Eskolartekoa Kanporaketako Bertso Afariak Bertso Eskolen Eguna Europa Bat-batean Gipuzkoako Herriartekoa
BTN17 - Finala - Barakaldo
Barakaldo , Bilbao Exhibition Centre
Urriaren 2ra arte soilik Bertsozale Elkarteko bazkideek eros ditzakete finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak. Data horretatik aurrera, bazkide ez direnek ere izango dute aukera.
Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saio aurreko ostiralean arratsaldeko seietan amaituko da. Saio egunean, sarrerarik geldituko balitz, goizeko zortzietan zabalduko da txarteldegia. Aretoko ateak 09:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.
Puntuazioz 1.a.
Puntuazioz 2.a.
Puntuazioz 3.a.
Puntuazioz 4.a.
Puntuazioz 5.a.
Puntuazioz 6.a.
Puntuazioz 7.a. | 2017-09-23T03:45:53 | http://www.bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/332 | [
-1
] |
McPherson konderria (Nebraska) - Wikipedia, entziklopedia askea.
McPherson konderria (Nebraska)
McPherson konderria
McPherson konderriaren kokapena AEBtan
41° 34′ N, 101° 04′ W / 41.57°N,101.06°W / 41.57; -101.06Koordenatuak: 41° 34′ N, 101° 04′ W / 41.57°N,101.06°W / 41.57; -101.06
526 bizt.
2.227,42 km2
2.224,74 km2 (%99.88)
2,68 km2 (%0.12)
236,43 bizt/km2
McPherson konderria (ingelesez: McPherson County) Nebraskako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Madison da. 2010eko zentsuaren arabera 539 biztanle zituen, McPherson kilometro koadroko azaleran.
McPherson konderriak 2.227.42 kilometro koadro ditu. Horietatik 2.68 ura dira. Beste 2.224.74 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 0,24 da.
2010eko zentsoan bizi ziren 539 pertsonetatik 530 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 2 dira. 2 beltzak edo afroamerikarrak. 0 amerikar natiboak ziren eta 0 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 0 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 0 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 7 pertsonek kokatzen zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: McPherson konderria (Nebraska)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=McPherson_konderria_(Nebraska)&oldid=6723439"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 28 otsaila 2019, 19:36. | 2019-09-18T19:23:53 | https://eu.wikipedia.org/wiki/McPherson_konderria_(Nebraska) | [
-1
] |
El Gobierno en funciones de Basauri otorga licencia para un hipermercado
Lakuak Euskal Curriculuma �desitxuratu� duela salatu du Sortzen-Ikasbatuaz-ek
2003an, Udalbiltzarekin eta Ikastolen Elkartearekin batera, Sortzen-Ikasbatuaz-ek Euskal Curriculumaren egitasmoa abian ipini zuen. Atzo, berriki Lakuako Hezkuntza Sailak gai horren gainean plazaratu duen behin-behineko proposamenari buruz argibide batzuk eman zituen. Tontxu Camposek zuzentzen duen Sailaren lanak Euskal Herria aintzat hartzen ez duela eta ikasleek Konstituzio espainolaren balioak bere egin behar dituztela salatu zuten.
La Coordinadora exige el vaciado tras otros ocho terremotos en Itoitz
26 pacientes trasladados por el fuego en la Cl�nica Universitaria de Navarra
El Ayuntamiento de Iru�ea, condenado a pagar 15.186 euros por un accidente
Los encadenados el martes en Iru�ea declaran al juez las razones de su protesta | 2019-07-22T03:20:11 | https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070531/euskalherria | [
-1
] |
Teknologiak langabeziara narama? | euskaljakintza
Teknologiak langabeziara narama?By irene.usabiaga on 2010(e)ko abenduak 25 in gizartea, teknologia XVIII. mendea gertakari askorengatik da gogoangarri, baina horietatik garrantzitsuenetakoa mende amaieran hasi eta gaur egun izugarrizko garrantzia duen Industria Iraultza dugu. Hasieran, makina hauek enpresa baten produktuak azkarrago egiteko, ontziratzeko eta abar erabiltzen hasi ziren, enpresaren produktibitatea hobetzeko asmotan. Honela, autoa eta antzeko garraio batzuen sorrerara heldu gara; baita telebista, ordenagailua, telefonoa… izatera ere. Aurrerapen hauek guztiek gizakiarentzat erraztasun ugari ekarri dituzte, eta, hauetariko bakoitzaren garapen edo hobekuntzekin batera, gero eta erraztasun handiagoak. Hala ere, egun, aurrez aipaturiko jardueretarako baino arlo gehiagotarako erabiltzen dira tresna hauek eta horren adibide garbiak dira robotak: irakasle, zerbitzari, kirolari, gizarte laguntzaile, musikari… lanetan aurki ditzakegu asko eta asko. Mediku lanetan ere ikusi izan ditugu zenbait tokitan.
View all posts by irene.usabiaga → Subscribe
krisia, teknologia Gurasoen etxean betiko? Ez, mila esker!
Tweets that mention euskaljakintza] Teknologiak langabezira narama? -- Topsy.com - 2010(e)ko abenduak 25
[…] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi and Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Teknologiak langabezira narama?: XVIII. mendea gertakari askorengatik da gogoangarri, baina ho… http://bit.ly/gHHicO […]
Gaurko hitzatxorroskilero 2017(e)ko apirilak 28barre murritz 2017(e)ko apirilak 27sakaila 2017(e)ko apirilak 26zipla 2017(e)ko apirilak 25andeamendu 2017(e)ko apirilak 24jagon 2017(e)ko apirilak 23kuxin berlindar 2017(e)ko apirilak 22Jokatu! Sortu zeure jokoa euskaljakintza 9 Elkarrizketak Gure txokoaProgramazioa | 2017-04-29T09:30:07 | http://euskaljakintza.com/teknologiak-langabezira-narama/ | [
-1
] |
Ezker Iraultzailea - Irlandako bake prozesua
Ezegonkortasunez beteta dagoen mundu mailako kapitalismoren krisi organikoaren garaia bizi dugu. Orain dela gutxi AEBtako errezesio ekonomiko baten adierazpenak, bere defizit eta zorren ondorioz, Asia, Europa eta AEBetako boltsetan erorketa probokatu du, sistema kapitalistaren ahuldadea azaleratuz. Sistema honek egin dezakeen bakarra aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzea da, eta horretarako gehiengoari esplotazioa eta miseria eskaintzen dizkio. Aldi berean Europa mailan adibidez, kaleraketek, fabriken itxierek eta langile klasearen aurkako erasoek gero eta erantzun sozial handiagoa izaten ari dira. Hori erakutsi digute Europako herrialde ezberdinetan azken urte hauetan izan diren mobilizazio eta greba orokorrek. Baina ezpairik gabe, Amerika Latinako gertakizun iraultzaileak izan dira horren erakusgarri garbienak, batez ere Venezuelan. Beste aldetik, kapitalismoaren krisiak eragin zuzena du mundu osoko gatazka nazionaletan, potentzia handiek nazio txikiagoak zapaltzen jarraitzeko beharra baitaukate inoiz baino gehiago. Eta noski Irlandako kasuan ere klase dominatzaile britainiarrak Irlanda (iparra eta hegoa) bere interes ekonomikoen menpe izan nahi du.
ZER GERTATZEN DA IRLANDAN?
Irlandako askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan bi etapen teoria aspaldi planteatu zen eta gaur egun honela defendatzen da: Lehendabizi hegoaldeko 26 konderriak eta iparraldeko 6ak banatzen dituen muga suntsitu eta ondoren ekin sozialismoaren aldeko borrokari. 1922an burgesia irlandarraren traizioarekin Irlanda bitan banatu zenean IRAko militanteen artean banaketa eman zen. Batzuren ustetan askapen nazionala ezinezkoa zen lortzea sozialismoaren aldeko borroka gabe eta besteen iritziz sozialismoaren aldeko borroka ondorengo pauso bat zen. Zer gertatu zen? Bigarren ideia defendatzen zutenetako batzuk burgesia irlandarraren polizia bihurtu ziren, sozialismoaren aldeko borroka defendatzen zuten IRAko militanteak ere atxilotuz. Gainera burgesia irlandarraren polizia bihurtzeak burgesia britainiarraren polizia bihurtzea esan nahi zuen, bi burgesia hauek estuki lotuta baitzeuden eta baitaude Irlandaren zapalkuntzan. Bi etapen teoria defendatzen zutenek ziotenez, lehendabizi Hego Irlandaren independentzia lortzea zen eman beharreko pausoa, horrekin soberania nazionala lortuko zutelakoan. Baina oker zeuden. Kapitalismoarekin bukatu ez zenez burgesia irlandarraren kolaborazioarekin burgesia britainiarrak Hego Irlanda ere zapaltzen jarraitu du. Gaur egun, Hego Irlandaren dependentzi ekonomikoa handiagoa da Britainia Handiarekiko “independiente” ez zenean baino. Beraz, ez zuten benetako independentziarik lortu eta sozialismoaren aldeko borroka (bigarren pausoa omen zena) erabat desagertu zen, jakina den bezala erregimen kapitalistetako poliziaren lana kapitalismoa defendatzea da.
Ostiral santuko akordioekin ere ez zen muga eta zapalkuntza ingelesarekin amaitu. Downing Streeteko adierazpenak Ipan Irlandako autodeterminazio eskubidea bermatzen du baina hau ez zen izan unionisten kontzesio bat. Ipar Irlandan gehiengoa diren protestante unionistek bertako 6 konderriak Britainia Handira lotuta edukitzeko erabiltzen edo erabiliko duten eskubidea da hau. Irlanda osoko autodeterminazio eskubideari aurre egiten dio Ipar Irlandao autodeterminazio eskubideak unionisten mesedetan. Gainera adierazpen honen ondoren Hego Irlandako konstituziotik kendu egin zen Irlanda batu bat erreklamatzearen eskaera.
Ostiral santuko akordioen ondoren langile katolikoen eta protestateen komunitateak banatzen dituzten hesiak handitu egin dira eta eraso sektarioak ia egunero ematen dira batez ere errepublikano eta katolikoen aurka. Bestalde, Ipar Irlandako konpetentziak minimoak dira. Londresek hospital bat istea erabakitzen duenean Stormonteko gonernuak zein itxi behar soilik erabaki dezake.
Instituzioen eta erreformismoaren bidea porrotaren bidea da. Bide hau erabat arriskutsua da, gero eta kontzesio gehiago egitera eraman baizaitzake. Eta gure ustez Sinn Feinek bere Kongresuan onartu zuena, Ipar Irlandako polizia (PSNI) onartzea, ez da aurrerapauso bat, alderantziz. Kasu honetan Sinn Feinen gazte erakundeak (Ogra) hartu duen jarrera da egokia, polizia onartzearen aurka atera da.
Egia da polizia katoliko gehiago daudela (%20) orain dela hamar urte baino. Baina horrek aldatzen al du PSNIren politika? Polizia guztiak katolikoak izango balira ere klase dominatzaile britainiarraren eta kapitalisten interesak defendatzen jarraituko luke. Euskal Herrian ikus daiteke euskal poliziak, ertzantzak, noren interesak defendatzen dituen, estatu espainiarrarenak eta euskal burgesiarenak noski. Edo, katolikoa delako polizia horrek ez al du errepresioa erabiliko aktibitate errepublikarraren aurka? Gertatzen ari den bezala, PSNIn sartzen ari diren Poloniatik datozen polizia katolikoak (munduko antikomunistenetakoak) justuak eta partzialak izango al dira?
PSNIko poliziek, katolikoak edo protestanteak izan, sistema kapitalista, zapalkuntza britainiarra eta Irlandako kapitalisten interesak defendatuko dituzte. Polizia estatu burgesaren zutabea da. Sei konderrietako polizia, berdin da bere izena, estatu unionistaren defendatzaile armatua da. Estatuaren oinarrizko zutabeak ez dira aldatu eta ez dira aldatuko Sinn Fein eta DUP Stormonten egonagatik.
Errepublikarrentzat PSNI ezin da izan onartua zerbitzu polizial legitimo eta ordezkari bat bezala, zeren polizia hau Irlanda okupatuko lege britainiarraren instituzioa da. Erregina zerbitzatzen dute eta ez Irlandako herria. Lege parlamentario britainiarra defendatzen dute. Zapalkuntza britainiarra inposatzen dute! PSNIk, mundu kapitalistako beste edozein indar polizialek bezala, kapitalisten jabego pribatua defendatzen du herria baino lehen eta klase dominatzailearen instrumentua da.
Kapitalismopean beti izango dira langabezia, pobrezia... horregatik beti egongo da oinarri bat klaseko gatazkarako. Beti egongo dira sistema honek zapaldutakoak eta langile klaseak aurre egin beharko dio horri. Irlandan ekonomia hazten ari da, nahiz eta langile klase irlandarraren baldintzak okertzen joan, baina krisi garaiak etortzen direnean eta langileen borrokak hasten direnean zer egingo du PSNIk? Ertzantzaren jokabidea ikus dezakegu galdera honi erantzuna aurkitzeko. Ez da batere arraroa izango etorkizunean PSNI langileak eta errepublikarrak erreprimitzen ikustea. Ez du beste etorkizunik.
AUTODETERMINAZIOA ETA SOZIALISMOA
Errespetu guztiarekin azaldu nahi dugu bide hau ez dela egokia. Irtenbide bakarra programa iraultzaile bat altxatzea dela defendatzen jarraitzen dugu, burgesiaren aurkako borroka eta sozialismoaren aldekoa, burgesiaren espropiazioa aldarrikatzen duena. Bidelaburrak ez dira existitzen. Alternatiba hau posiblea dela ikus dezakegu Amerika Latinan. Venezuelako modeloa daukagu, masak sozialismoaren aldeko borrokan ari dira.
Bi bide daude: Irlandako modelo instituzionala edo burgesia nazionalaren aurkako Venezuelako borroka iraultzailea. Borroka hau langile eta nekazari masen mobilizazio konszientean oinarritzen da eta Amerika Latinako iraultza sozialistaren buru bihurtu da. Chavez, Trotskyren ideiak jarraitzen dituela esatera heldu da. Ezin daiteke esan Chavez marxista denik baina Trotskyren iraultza jarraituaren teoria defendatzen duela esatea ez da nolanaiko zerbait. Chavezek egin duen moduan ezkerreko militante guztientzat garrantzitsua da Iraultza Jarraituaren teoria aztertzea. Teoria honek aurre egiten dio bi etapen teoria estalinistari. Teoria estalinistak honako hau defendatzen du: burgesia nazionalarekin elkartu demokrazia lortzeko eta gerorako utzi sozialismoa. Historiak erakutsi digu teoria honek behin eta berriz porrota besterik ez duela ekarri. | 2020-07-02T18:16:39 | https://ezkeriraultzailea.net/index.php/23-arazo-nazionala/91-irlandako-bake-prozesua | [
-1
] |
TUNELAK, IZARAK, MOZORROAK ETA BLAFLEAK - eBook - Laie
978-84-9027-243-5
Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira? eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait? eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak? edo kanpoko laguntzaz burutuak. Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak denak. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatik *Todos nuestros productos incluyen el IVA, ampliar información comentarios de los usuarios/usuarias | 2017-02-27T08:55:32 | http://www.laie.es/ebook/tunelak-izarak-mozorroak-eta-blafleak/E0002500745/978-84-9027-243-5 | [
-1
] |
Marsellatarra
Hymne National de la République Française.
Frantziako Errepublikaren nazio ereserkia
Claude Joseph Rouget de Lisle, 1792ko apirilaren 25a
1879ko otsailaren 14a
Sakatu hemen eta entzun La Marseillaise ereserkia.
Marseillesa (frantsesez La Marseillaise) Frantziaren nazio ereserkia da. Estrasburgon 1792ko apirilaren 25an Rouget de Lislek sortu zuen "Chant de guerre de l'Armée du Rhin" ("Rhin armadako martxa-kanta") jatorrizko izenarekin. Marseillako tropak Parisen sartzerakoan aldatu zen izena. Bavariako Nicolas Luckner frantses soldaduren omenez sortu bazen ere, Frantziako Iraultzako aldarrikapen bihurtu zen.
Goazen, Aberriaren haurrideok
Aintzaren eguna iritsi da!
Gure aurka, tiraniak
Bandera odeleztatua altxatu du (berriz)
Entzuten dituzue zelaietan
Gudari ausarten oihuak?
Zure artera datoz
Zuen semeak, zuen emazteak lepamoztera!
Armetara, herritarrok!
Eratu zuen batailoiak!
Goazen, goazen!
Odol lohi batek
Gure ildoak busti ditzala!
Zer nahi du esklabo saldo horrek,
Traidoreak, errege-azpijokoan?
Zeinentzat kate zital horiek
Aspaldi prestatutako burdin horiek? (berriz)
Frantsesok, guretzat, ah! Hau iraina,
Hau amorrua sortuko duena!
Gu nahi gaituzte
Lehengo esklabotzara itzuli!
Armetara, herritarrok...
Zer! Andana atzerritar horiek
Legeak ezarriko lituzkete gure etxeetan!
Zer! Falange mertzenario horiek
Gure gerlari harroak lurreratuko lituzkete! (berriz)
Gure kopetak uztarperatuko lituzkete
Despota zitalak bihurtuko lirateke
Gure patuaren jaun eta jabe!
Dardar egin, tirano eta bilauak
Talde guztien lotsa
Dardar egin! Zuen helburu guraso-hiltzaileak
Merezitakoa jasoko dute azkenean! (berriz)
Denak gera gudari zuek borrokatzeko
Erortzen badira, gure heroi gazteak,
Lurrak berriz sortuko ditu,
Denak zuen aurka borrokatzeko prest!
Frantsesok, gerlari bihotz-zabalok,
Jasan edo geldiarazi zuen kolpeak!
Barkatu biktima triste horiek
Gure aurka armak hartzea damutuz (berriz)
Baina despota odolzale horiek
Baina Bouilléren gaizkide hoirek
Tigre horiek guztiek, erruki gabe,
Amaren bularra urratzen dutenak!
Aberriaren maitasun sakratua,
Gidatu, eutsi gure beso mendekatzaileak
Askatasuna, Askatasun maitea,
Borrokatu zure babesleekin! (berriz)
Gure banderen azpian, garaipena
Lasterka etor dadila zure azentu arrera,
Zure etsaiak hilzorian
Ikus dezatela zure garaipena eta gure aintza!
(Haurren ahapaldia)
Armadan sartuko gara
Gure nagusiak egongo ez direnean
Haien hautsa aurkituko dugu
Eta haien bertuteen aztarna (berriz)
Ez askoz jeloskorragoak luzaroago bizitzeagatik
Hilkutxak elkarbanatzegatik baino,
Harrotasun gorena edukiko dugu
Haiek mendekatu edo jarraitzeko!
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marseillesa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marseillesa&oldid=5609935"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Frantziako ikurrakFrantziako IraultzaNazio ereserkiak Nabigazio menua
AfrikaansAlemannischالعربيةمصرىAymar aruAzərbaycancaBoarischБеларускаяБългарскиবাংলাBrezhonegBosanskiCatalàČeštinaCymraegDanskDeutschDolnoserbskiΕλληνικάEnglishEsperantoEspañolEestiفارسیSuomiFrançaisGalegoעבריתHrvatskiHornjoserbsceMagyarՀայերենInterlinguaBahasa IndonesiaÍslenskaItaliano日本語Basa JawaქართულიҚазақша한국어Къарачай-малкъарRipoarischКыргызчаLatinaLëtzebuergeschЛезгиLumbaartLietuviųLatviešuМакедонскиമലയാളംМонголКырык марыBahasa MelayuNapulitanoNederlandsNorsk nynorskNorsk bokmålOccitanਪੰਜਾਬੀPälzischPolskiPortuguêsRumantschRomânăРусскийScotsSrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishSlovenčinaSlovenščinaСрпски / srpskiSvenskaதமிழ்TetunไทยTagalogTürkçeУкраїнськаVènetoTiếng ViệtVolapükYorùbá中文Bân-lâm-gú Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 5 azaroa 2016, 15:24. | 2017-05-28T14:41:17 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Marseillesa | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Bilbao Marine Energy Week ekimenak itsas energiari eta ontzi-industriari buruzko Europako Biltzar handiena antolatuko du Bilbon
Bilbao Marine Energy Week ekimenak itsas…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/14067
Energia berriztagarria sortzeko aukera berriak eskaintzen ditu itsasoak eta lan-ildo berriak eskaintzen ditu euskal teknologia- eta ontzi-industriarako.
500dik gora delegatu, nazioarteko aditu eta puntako teknologia-industria izango dira BECen apirilaren 15etik 19ra bitarte.
Energiaren sektorearen eta itsas sektorearen munduko aditu nagusiak eta Europako enpresa liderrak Europa osoan itsas energiei buruz urtean egiten den ekitaldi garrantzitsuenetako batean parte hartuko dute apirilaren 15etik 19ra bitarte Bilbao Exhibition Centre gunean. Itsas energia eolikoaren eta olatuen energiaren eskutik datorren hamarkadarako garapen-aukera handiak dituzten bi sektoreen arteko sinergiak sortzen dituen aliantza bat sortu dute Sinaval Eurofishing Elite Azokak eta Bilbao Marine Energy Week Biltzarrak.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), TECNALIA Korporazioak eta Bilbao Exhibition Centre erakundeak sorturiko aliantzak antolatzen du Bilbao Marine Energy Week Biltzarra, euskal energia sektorearen enpresa garrantzitsuenetako baten —hots, IBERDROLAren— babesa du eta energia-sektorearen eta itsas sektorearen laguntza ere bai, Energia Klusterraren eta Euskal Herriko Itsas Foroaren bidez.
Ekitaldian bi jardunaldi garatuko dira, eta nazioarteko adituek monografikoki aztertuko dute itsas energia eolikoa lehenengo jardunaldian, eta bigarrenean, aldiz, itsas energietako azken teknologia-garapen eta proiektuak, olatuen energiari arreta berezia eskainiz.
Energia-sektoreko enpresa nagusietako 40 hizlari aditu izango dira Bilbon gai horiek guztiak garatzeko, baita lehen mailako zenbait pertsonaia ospetsu ere, hala nola Xabier Viteri, Iberdrola Taldeko Negozioa Berriztagarriak ataleko zuzendaria, Kai Koelmel, Siemens Corporate Development Strategy korporazioko presidenteordea, Sebastien Hita, Areva Wind konpainiako presidenteordea, eta Elaine Miller, Europako Batzordeko officerra. Haiekin batera, hainbat teknologia-enpresa lider, hala nola Gamesa, Voth Hydro, Alstom eta Vestas, eta Europako proiektu-garatzaile nagusiak, hala nola Dong Energy, Crown State, Statoil eta Iberdrola, eta guztiek ere lehen eskuko ikuspegia eskainiko digute itsas parke eolikoak jartzeko Europako proiektu aitzindarien gain.
Bi debate-saio ere izango ditu ekitaldiak, eta sektoreko euskal enpresa nagusiek parte hartuko dute horietan, hala nola Ingeteam, La Naval, Ges, Ormazabal, Navacel, Vicinay Cadenas eta Asaken Rope enpresek, itsas energietako proiektuak garatzen diren nazioarteko esparruan euskal industriak dituen ahalmenen erakusgarri. Aste osorako, erakusketa profesionalak 500dik gora delegatu, aditu eta bisitari izango dituela aurreikusten da.
Sinaval Eurofishing Azokak itsas sektorearen eta energia-sektorearen enpresa garrantzitsuen 171 erakustoki ditu, eta bi sektoreetan izaten ari diren teknologia-aurrerapenak erakutsiko dituzte bertan.
Energia-hornikuntzarako potentzial handia eskaintzen du itsasoak itsas eolikaren bidez, baita olatuak atzitzeko dispositiboen bidez ere. Energia elektriko berriztagarriaren sorkuntza berri horrek energia- eta ingurumen-abantailak dakartza, hala nola emisioen murrizketa, eta aukera handiak ere eskaintzen dizkio euskal industriari. Euskadiko teknologia-garapeneko enpresa liderrek aukera berriak dituzte lan-ildo gehigarriak zabaltzeko eta, aldi berean, Euskadin erabat sendoturiko industrietako batekin, ontzi-industriarekin, sinergiak sortzen dira. Europako iparraldeko herrialdeak ari dira jada nazioarteko energia-sektorearen aukera berri horiek aprobetxatzen, itsas parke eolikoak ezartzen eta sektore horri loturiko industria berri bat sortzen ari baitira. Mundu osoan itsasoko energia-proiektu horien ezarpena gidatzeko beharrezko teknologia- eta ontzi-azpiegitura du Euskadik.
• Itsas energiako potentzial itzela du Europak, 2020rako instalaturiko 3,6 GW-ko ahalmena lortzeko posibilitateekin.
• Instalaturiko 50 MWko potentziako eta olatuen energiako 60 MWko itsas eolika flotatzaileko proiektu erakusleak garatzea aurreikusten du Euskadik 2020. urterako.
Teknologia Garbien Astea egingo da Euskadin
Teknologia Garbien Astea hartuko du apirilean Euskadik, eta bertan, Bilbao Marine Energy Week biltzarraz gain, Cleantech Forum Europe ekimena ere egingo da, teknologia garbien Europako elkarraldi garrantzitsuena, munduko liderrekin eta hazkunde-merkatuekin loturikoa.
Cleantech Group eta Innobasque erakundeek antolaturiko foro horrek hainbat exekutibo, inbertitzaile, ekintzaile eta nazioarteko korporazio bilduko ditu, errentagarritasunaren eta negozio-aukeraren bila. Cleantech Forum Europe ekimenak, gainera, zubi-lanak egingo ditu aurten Europaren eta Latinoamerikaren artean, eta saio bat eskainiko die inguru honetako cleantech-ei. Bi elkarraldien arteko sinergiak baliatuta, baldintza bereziak izango dituzte Bilbao Marine Energy Week biltzarrean parte hartzen duten pertsonek. | 2019-12-12T08:06:35 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/14067-bilbao-marine-energy-week-ekimenak-itsas-energiari-eta-ontzi-industriari-buruzko-europako-biltzar-handiena-antolatuko-bilbon?criterio_id=843380&track=1 | [
-1
] |
Sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratu ahal izango dute jatorrizko nazionalitatea galdu gabe - Justizia Administrazioa Euskadin
Sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratu ahal izango dute jatorrizko nazionalitatea galdu gabe
2014(e)ko otsailaren 12a
Gobernuak Kode Zibileko 23. artikulua aldatuko duen Lege Aurreproiektua onartu du, sefardiek nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratu dezaten. Erreformaren ondorioz nazionalitate bikoitza eduki ahal izango dute; hau da, jatorrizkoa ere mantenduko dute.
Gaur egun, sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratzeko bi aukera hauek dituzte: Espainian bi urtez bizi izan direla egiaztatu behar dute ( Iberoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako eta Portugaleko nazionalek bezala); edo herritartasun-agiriaren bidez. Hala ere, bigarren aukera hau gobernuaren esku zegoen. Izan ere, Ministroen Kontseiluak erabakitzen baitzuen norbanako horrek Espainiarekin duen lotura balekoa zen ala ez.
Orain, egoitzaren arabera dagokion Erregistro Zibileko arduradunak –Espainian edo dagokion kontsulatuan- ziurtatuko du eskatzailearen sefardi izaera eta Espainiarekin duen lotura; horretarako, eskatzaileak frogak aurkeztu beharko ditu eta horien balorazioa egingo da.
Beste batzuen artean, hurrengoak frogak aurkez ditzake: Elkarte Judutarren Espainiako Federazioaren idazkaritza nagusiaren ziurtagiria, eskatzailearen abizenak, bere etxeko hizkuntza, edo kultur elkartearen parte dela egiaztatzen duten bestelako frogak.
Ikus ezazu Kode Zibileko 23. artikulua aldatuko duen Gobernuaren Lege Aurreproiektua, sefardiek nazionalitatea, herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratzeko dena. | 2020-05-28T08:21:19 | https://www.justizia.eus/albisteak/sefardiek-espainiako-nazionalitatea-eskuratu-ahal-izango-dute-jatorrizko-nazionalitatea-galdu-gabe-4?idTema=1241021584680 | [
-1
] |
kritiken hemeroteka » Denboraren beste aldeak
« Izana izen gaiztoa | Gerenaren ibili herrenak »
Denboraren beste aldeak Jon Kortazar / El País, 2005-12-11
Iban Zaldua badabil pixkanaka-pixkanaka euskal literaturaren alorrean bere lanaren kalitateari dagokion tokia hartzen. Ohikoa ez dena egin du oraingoan: hiru liburu ia batera argitaratu. Nobela bat gazteleraz, euskal literaturaz saioa eta orrialdeotara ekarri nahi genukeen ipuin bilduma: Etorkizuna, hamabost ipuin ia politiko.
Ipuingintza harrigarrian kokatzen badu ere bere burua, oso ongi daki etiketa hori zorrotza izan dela euskal idazleentzat eta maiz esan dela literatura harrigarria egitea errealismoa ez jasotzeko bide izan dela. Horregatik agian, ipuin ia politikoak dira bereak, errealitatean ongi errotuak.
Hamabost ipuinetan lehengo liburuetan emandakoaren adibide berriak eta agian sakonagoak ematen ditu azalera. Denborari buruzko liburu bat da, denbora gai hartzen duena, idazleak hainbeste maite duen zientzia fikzioari egindako omenaldia, izenburuak gaia nahiko iradokitzen ez duen “Konponbidea etxebizitzaren arazorako” ipuinean edo ironia latz batekin lan egiten duen “Etorkizuna” deitutakoan. Denbora bada harrigarritasunerako zubia, tolesdurarekin jolasten denean. Bada pertsonaiaren nahia iragana aldatzeko, oroimenean aldatu, eta hara berriz itzuliz eta dena beste era batera izango zitekeela asmatuz, hala nola “Kontuak ez du erremediorik” edo aipaturiko “Konponbidea etxebizitzaren arazorako”. Denbora sinbolo gisa eta pertsonen asmo nagusi gisa, “Etorkizuna” kontaketan gertatzen den legez, edo esaldi soil gisa besterik ez: “Maiatzaren lehena”.
Batasuna, ordea, ez dator soilik gaien aldetik. Itzalak liburutik hona batasunaren hariak indartu egin ditu egileak, liburuan zehar eta auto-erreferentziaren bidez narrazio bat osatzen duen historia baten bidez. Badira beste batasun hari zabalagoak, eta isilago geratzen direnak: pertsonaien adina, adibidez, edo bere egoera: ia guztiak banatzeko zorian edo banatuak daude. Krisialdian, bere bizitzako aro berezian hartu ditu Zalduak eta haien zalantzak eta ibilbideak kontatzen ditu. Batasun hariak badira ere, noski aurkitu dezakegula desberdintasunik ipuinotan. Oro har Iban Zalduaren ipuingintzaren zenbait ezaugarri nagusi aurkituko ditugu. adin helduago batean murgildurik, oroimenarekin lanean, baleude bezala.
Oro har, baina, nire ustez, eskuaren mekanika askotan nabari dela esango nuke. Eta ideietan zorrotza da ipuin gogoangarriak diren bilduma hau. | 2020-04-03T00:30:43 | https://kritikak.armiarma.eus/?p=1431 | [
-1
] |
EHGAM-DOK EUSKARAZ: > Berria: Ekainak 28 > ZILARREZKO GEHITU SARIA, AMNESTY INTERNATIONAL-I
> Berria: Ekainak 28 > ZILARREZKO GEHITU SARIA, AMNESTY INTERNATIONAL-I
Zilarrezko Gehitu Saria, Amnesty International-i
Datorren asteko ostegunean ospatuko dute Harrotasunaren Eguna
Irutxuloko Hitza, 2007-06-20 # A. Portugal
Urtero bezala, datorren ekainaren 28an gay, lesbiana, bisexual eta transexualen Harrotasunaren Eguna ospatuko du Gehituk, Bulebarretik abiatuko den manifestazioan. Egun hori beste hainbat ekitaldi egiteko baliatu dute; tartean, atzo Zilarrezko Gehitu Saria eman zioten Amnesty International erakundeari.
«Duen ibilbidea, oihartzuna eta ospea izanik, lesbiana, gay eta transexualen eskubideen aldeko borrokan sartu izana pauso garrantzitsua da». Horrela justifikatu zuten Amnesty Internationali emandako saria. Hain zuzen ere, Esteban Beltran erakundeko Espainiako zuzendariak jaso zuen atzo saria, arratsaldean Koldo Mitxelena kulturunean eman zuen hitzaldian.
Bestalde, ekainaren 28an Europa, atzera pausorik ez lelopean aterako dira Gehituko kideak kalera. Urteko errepasoari dagokionez, Koldobike Mujika Gehituko kidea pozik agertu zen, Espainiako Genero Nortasunaren Legea martxan jarri dutelako. Hala ere, egoera «gazi-gozoa» dela esan zuen Mujikak. Duela gutxi Aimar izeneko Hernaniko gazte transexual batek bere buruaz beste egin zuela esan zuen, «sexu aldaketa prozesua gainditzeko indarra falta izan zaiolako».
Osasun arloari dagokionez, Sergio Iñiguezek esan zuenez, «Euskadin atzean geratzen ari gara». Besteak beste, pertsona transexualen ebakuntzak Osakidetzaren baitan ez izatea salatu zuen. PPren jarrera, Poloniako auzia... oraindik asko dagoela egiteko esan zuten Gehituko bi kideek.
Abenduan, Donostian, Politika Lesbikoen III. jardunaldiak egingo dituztela ere iragarri zuten. 400 emakume lesbiana izango dira bertan.
Ekainak 20, gaur. Administrazio publikoak gay eta lesbianen eskubideen defentsan. 19:00etan, Arrasate kaleko Kutxa aretoan.
Ekainak 23. Jaia. 23:30ean, Egiako kultur etxean.
Ekainak 28. Manifestazioa. 19:30ean, Bulebarrean.
Erakusketa. Homosexualak historian. Alderdi Ederreko liburutegian, ekainaren 28tik uztailaren 14ra.
Kursaalaren argiztapena. Ekainaren 28tik uztailaren 1era.
gaiak: Amnesty International, Ekainak 28, Gehitu, Harrotasuna, Irutxuloko Hitza, Sariak | 2018-03-23T13:00:33 | http://ehgam-euskaraz.blogspot.com/2007/06/berria-ekainak-28-zilarrezko-gehitu.html | [
-1
] |
naiz: hedabidea zara - Pilota profesionala Astelenara itzuli da
Pilota profesionala Astelenara itzuli da
Ehun egun baino gehiagoko geldialdiaren ostean, esku pilota profesionala gaur itzuli da Eibarren San Joan egunez. Partida nagusia bertan behera gelditu da hezetasunaren erruz.
Harmailetako irudia, jaialdia bertan behera gelditu aurretik (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Inaxio Errandonea, ETBko elkarrizketan (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Ez dute hasiera ona izan artekariek (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Pilotariak maskarilla jantzita (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Ikusleek ere maskarilla jantzita egon behar izan dute (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Astelenako taberna martxan, aspaldiko partez (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Sarreran tenperatura hartu zaie pilotalekura joan diren pertsona guztiei (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)
Pilotalekuaren ikuspegi orokorra (Luis JAUREGIALTZO / FOKU) | 2020-07-15T05:10:46 | https://www.naiz.eus/eu/mediateca/image_gallery/pilota-profesionala-astelenara-itzuli-da | [
-1
] |
(0.81 Mb) (0.45 Mb) Itzultzailea:
84-88303-75-0
Bloomfielden pentsamendu linguistiko laburrean adierazi beharko bagenu, honelako zerbait formulatu beharko genuke: hizkuntz fenomenoak egoki eta arrakastarekin adieraz daitezke beren ingurune ez-linguistikotik isolatuta ere. Horregatik Bloomfieldek printzipio behavioristikoen ildotik, deskribaketa enpirikoa ez zen guztiari muzin egiten zion, Wundt eta beste zenbaiten mentalismo edo espiritualismoak baztertuz. Jarrera horren ondorioz, 1930-55 urte bitartean Estatu Batuetan erabat baztertu ziren kontsiderazio psikologiko guztiak hizkuntzaren ikerketan. Language, Bloomfielden obra nagusia, sintesi eta egitaraua da, urte askotan amerikar hizkuntzalaritzan nagusi izan ziren joera, helburu eta zaletasun guztien bilduma. | 2013-05-25T20:51:08 | http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/?f=58 | [
-1
] |
MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEAREN DATUAK ETA GOMENDIOAK HAURREN OBESITATEARI BURUZ | Eka / Acuv Asociación de Personas Consumidoras y Usuarias VascaEka :: Euskal kontsumitzaileen alkartea MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEAREN DATUAK ETA GOMENDIOAK HAURREN OBESITATEARI BURUZ | Eka / Acuv Asociación de Personas Consumidoras y Usuarias VascaEka :: Euskal kontsumitzaileen alkartea | 2020-05-28T07:50:25 | https://www.eka.org/eu/munduko-osasun-erakundearen-datuak-eta-gomendioak-haurren-obesitateari-buruz/ | [
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.