text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
Vista(s): 66 (3 ULiège)
Acerca de: Nancy Karen Karanja
Acerca de: Kaleb Adamba Mwendwa
Acerca de: Felipe Zapata | 2020-03-30T19:50:44 | https://popups.uliege.be/1780-4507/index.php?id=15762&lang=es | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak, ekainaren 11an, Goi Nerbioiko saneamendu-kolektoreeen lizitazioa jakinarazi zuen
Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak,…
http://www.irekia.eus/eu/news/55076
<img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/55076/original/nerbioi-garaia.jpg" style="max-width:100%" alt="Goi Nerbioi- Alto Nervión" />
Goi Nerbioi- Alto Nervión Iturria: Irekia
Lizitazioaren jakinarazpen horren harira Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok gogorarazi nahi izan du “azpiegitura berri horiek, garestiak eta teknifikatuak, teknikoki eta ekonomikoki jasangarriak izango badira momentu honetatik bertatik neurri zehatzak beharrezkoak dira: uraren gobernantza hobetzea, lotu gabeko eta sakabanatutako sistemak integratuz; eta Goi Nerbioin egiten den uraren hiri zikloaren kudeaketa profesionalizatzea.
Egungo egoera, saneamendu zerbitzua eskaintzeko hamaika administrazio eta arazteko ahalmen eskaseko sistema sakabanatua, uraren hiri-zerbitzuen antolaketa fidagarri baterantz bideratu beharra dago; gaur egun konexiorik ez duten sistemak elkarlotzea ahalbidetuz eta horiek era bateratuan kudeatuz. Hori izango baita inguruko ibaien ingurunearen egoera hobetzeko bide bakarra.
Horrenbestez, nahitaezkoa da Goi Nerbioi inguruko udal eta administrazio-batzarrak ahalmen tekniko nahikoa izango duen erakunde batean sartzen joatea Estatuak eraikiko dituen kolektore sare berri eta araztegien kudeaketa egokia egiteko. Ezinbestekoa da aipatutako bi aglomerazioetan saneamendu zerbitzu egokia eskaintzeko, eta, bide batez, ibaia, denbora luzez, jarraian, kaltetzen duen edozein erasan saihesteko.
Horren harira azpimarratu beharra dago administrazio-batzar asko dagoeneko Kantauriko Urkidetzan integratu direla, zerbitzua egoki eskaintzeko urrats garrantzitsua. Amurrio eta Laudiorekin izandako harremanarekin aurrerapauso garrantzitsuak eman dira saneamenduaren kudeaketan, adibidez, saneamendu sarera ematen diren isurketen kontrolerako ordenantzaren bitartez. Amurriok, halaber, Kantauriko Urkidetzan sartzeko urratsak eman ditu. Hala ere, oro har, Goi Nerbioin, isurketen kontrola hobetzeko beharra hor jarraitzen du, baita saneamendu tasa kobratzekoa ere. Azken horren bitartez jasotakoa, araudiak dioenari jarraiki, saneamendu sarea etengabe mantendu eta hobetzera bideratu behar da. | 2019-06-20T15:59:57 | http://www.irekia.eus/eu/news/55076-trantsizio-ekologikoaren-ministerioak-ekainaren-11an-goi-nerbioiko-saneamendu-kolektoreeen-lizitazioa-jakinarazi-zuen | [
-1
] |
Barakaldo Digital: Las asociaciones de comercio de la comarca renuevan su apoyo a Cruz Roja
Las asociaciones de comercio de la comarca renuevan su apoyo a Cruz Roja
La federación Ezkerraldenda de asociaciones de comerciantes de la Margen Izquierda y Zona Minera ha renovado su convenio de colaboración con la organización asistencial Cruz Roja para la realización de acciones conjuntas de "carácter social y formativo". El presidente de Ezkerraldenda, Txomin Telletxea, y el máximo responsable en Bizkaia de Cruz Roja, Dámaso Etxebarria, han firmado el acuerdo, que contribuirá a la difusión de las campañas de la entidad humanitaria.
> 17/05/2016. El comercio de la Margen Izquierda apoya a Cruz Roja en sus campañas y captación de fondos
La Federación Ezkerraldenda y Cruz Roja Margen Izquierda renuevan un acuerdo de colaboración para emprender conjuntamente acciones de carácter social y formativo
El convenio tiene como objeto la cooperación entre ambas partes en la promoción del voluntariado, en el desarrollo de acciones formativas en materia de salud, en la promoción de la inserción laboral de personas en dificultad social y la difusión de campañas de la organización humanitaria.
Bilbao, 4 de mayo de 2017. La Federación Ezkerraldenda y Cruz Roja Bizkaia renuevan un acuerdo de colaboración cuyo objetivo es emprender conjuntamente acciones de carácter social y formativo. En la firma del acuerdo participan en nombre y representación de Cruz Roja Bizkaia, Dámaso Etxebarria, presidente de la Asamblea de Cruz Roja Margen Izquierda, y en nombre y representación de la Federación Ezkerraldenda, Txomin Telletxea, presidente de la entidad.
La firma del convenio supone el compromiso de Federación Ezkerraldenda en el desarrollo de actuaciones centradas en promover el voluntariado en Cruz Roja entre sus afiliados y afiliadas, colaborar en los planes de formación y colaborar en la difusión informativa de campañas de la organización humanitaria.
Por su parte, Cruz Roja Margen Izquierda se compromete a llevar a cabo acciones formativas en el ámbito de la salud entre los miembros de Ezkerraldenda, colaborar en los planes de formación y desarrollar acciones que posibiliten la inserción laboral de personas en dificultad social.
Cruz Roja es una institución de carácter voluntario y de interés público. La misión de Cruz Roja es estar cada vez más cerca de las personas vulnerables a través de acciones de carácter preventivo, asistencial, rehabilitador y de desarrollo, realizadas esencialmente por voluntariado.
La Federación Ezkerraldenda tiene como misión contribuir al desarrollo de un sector comercial competitivo y profesionalizado, generador de empleo y riqueza en Ezkerraldea y Meatzaldea, que contribuya al posicionamiento de esta comarca como núcleo comercial, potenciando la calidad y profesionalización de su servicio, la variedad, diferenciación y especialización de su oferta comercial, y la eficacia y la eficiencia en su gestión y planificación.
Con este acuerdo se renueva una colaboración, que comenzó el pasado año, entre ambas entidades dirigida a fomentar y apoyar acciones de carácter social, formativo, voluntario y de inclusión laboral, por lo que tanto Cruz Roja Margen Izquierda como Ezkerraldenda se comprometen a llevar a cabo conjuntamente todo tipo de acciones dirigidas a estos fines.
Ezkerraldenda Federazioak eta Ezkerraldeko Gurutze Gorriak berriztatu egin dute elkarren arteko lankidetza akordioa, gizarte eta prestakuntza izaerako ekintzak gauzatzeko
Hitzarmenaren helburua bi aldeen arteko lankidetza da, boluntariotzaren sustapenean, osasun arloko prestakuntza ekintzen garapenean, gizarte egoera larrian dauden pertsonen laneratzearen sustapenean eta giza antolakuntzako kanpainen hedapenean.
Bilbon, 2017ko maiatzaren 4an. Ezkerraldenda Federazioak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak berriztatu egin dute gizarte eta prestakuntza izaerako ekintzak elkarren artean sustatzeko helburua duen lankidetza akordioa. Akordioaren sinadura ekitaldian hauek hartu dute parte: Dámaso Etxebarria Ezkerraldeko Gurutze Gorriaren Batzarreko presidenteak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren izenean eta berau ordezkatuz; eta Txomin Telletxea Ezkerraldenda Federazioaren presidenteak, erakunde hori ordezkatuz. Hitzarmenaren sinadurak, Ezkerraldenda Federazioak, bere bazkideen artean Gurutze Gorriko boluntariotza sustatzera zuzendutako jarduketak bultzatzeko, prestakuntza planetan laguntzeko eta giza erakundearen kanpainen informazioaren hedapenean laguntzeko duen konpromisoa erakusten du.
Ezkerraldeko Gurutze Gorriak, bere aldetik, Ezkerraldendako kideen artean osasunaren sustapenaren alorrean prestakuntza ekintzak gauzatzeko, prestakuntza planetan laguntzeko eta gizarte egoera larrian dauden pertsonen laneratzea posible egingo duten ekintzak aurrera eramateko konpromisoa adierazi du. Gurutze Gorria boluntariotzan oinarritutako interes publikoko erakundea da. Gurutze Gorriaren xedea, egoera zaurgarrian dauden pertsonengandik gero eta hurbilago egotea da, batez ere boluntarioek egiten dituzten prebentziozko, laguntzazko, birgaikuntzako eta garapeneko ekintzen bitartez.
Ezkerraldenda Federazioaren xedea merkataritza sektore lehiakorra eta profesionalizatua garatzen laguntzea da, Ezkerraldean eta Meatzaldean enplegua eta aberastasuna sortzeko, eskualdea merkataritza alorreko gune garrantzitsu gisa finkatzeko, zerbitzuaren kalitatea eta profesionalizazioa, aniztasuna, berezitasuna eta espezializazioa eta kudeaketan eta plangintzan eraginkortasuna indartuz.
Akordio horren bitartez berriztatu egiten da bi erakundeen artean iaz hasi zen lankidetza, gizarte, prestakuntza, boluntariotza eta laneratze izaerako ekintzak sustatzeko eta bultzatzeko. Hori dela eta, Ezkerraldeko Gurutze Gorriak eta Ezkerraldendak, helburu horiek lortzera zuzendutako mota guztietako ekintzak elkarrekin gauzatzeko konpromisoa hartzen dute. | 2017-07-21T16:27:40 | http://barakaldodigital.blogspot.com/2017/05/las-asociaciones-de-comercio-de-la.html | [
-1
] |
orekagalduz: abril 2013
PIRINIOTAKO ELURRETATIK ARROKAKO BEROTASUNERA
Aste Santuko plana Alpeetan hasi zen, baina bakarrik gure pentsamenduetan, elurteak arriskutsua utzi bait zuen Chamonix ingurua, beraz, Pririniotan pioloei eta kranpoiei txinpartak ateratzea erabaki genuen. Han Kapirekin batu eta furgonetan zein interneten eguraldia begiratzen ordu asko pasa ostean eskiatzea bakarrik lortu genuen, tenperaturek zein elurteek ez bait ziguten alpinismoa egiteko aukerarik eman. Behintzat eskiada pare on bat egin genituen Gavarnien eta Petretxeman.
Eguraldi onaren bila Rigloseko mikroklimara hurbildu ginen, baina hemen ere euriak harrera egin gintuen. Gogoak asetzeko "Vixente Inuxente" egin genuen, azken bi luzeak izan ezik bustitak bait zeuden, gero Pisoia rapelatzeko (ikaragarria).
Ander eta biok Alikantera jaitsi ginen berotasunaren bila. Bertan kriston tropa batu gienen, bazirudienez penintsulako ekialde osoa euskaldunez beteta zegoen hemen ez geneukan eguzkiaren bila. Han aste bat eman genuen tapia egiten Peñon de Ifach, Benitachel, Ponotx, Placas del Eco eta Penya Roc-en.
Peñon de Ifachen tapia ekipatua eta gradu erosoan egin genuen "Costa Blanca (250m, 6c+) eta "Virginia Díez" (230m, 6b+).
Ponotxen aldiz, katxarroak atera genituen "Las Hadas" (510m, 6b+) eta "Ojo de pez" (380m, 7a+/b) eskalatzeko, lehengoa lasaiago egiteko eta bigarrena ipurdia estutzeko, biak oso gomendagarriak.
Placas del Econ "Pets & Company" (170m, 7a) guztiz katxarreoko bide oso ona egin genuen, eta bidaia bukatzeko "Vasco-española" (200m, 6c+) egin genuen Penya Roc-en.
Algortan Txorimalo gaztetxearen urteurrena ospatu ostean beste aste bat eskalatzera ospa egin nuen Katalunya aldera, oraingoan kirol eskaladak ematen duen erosotasunaren bila, Azkorra, Jabi eta Antzokarekin. Orain etxean egunerokotasunera berriz moldatzen nabilela, goraintziak eman nahi diet hiru aste hauetan eskaladak, momentuak eta barreak partekatu ditugun jende guztiari, egurreeeeee!!!
Resumiendo en castellano: Comimos mucho pollo junto a Kapi en Pirineos, tras un fugaz paso por Riglos nos metimos una kilometrada de roca en Alicante y para redondear estos dias de roca, pasamos una semana por Margalef y Cornudella apretando en la comodidad que nos ofrece la deportiva. Saludos a toda la gente con la que hemos compartido escaladas, momentos y risas.
Publicado por OrekaGalduz en 17:14:00 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Etiquetas: Elurra - Nieve, Mendia, Peñon Ifach, Polop, Ponoig, Riglos, Sierra Aitana, Tapia | 2018-02-22T08:45:15 | http://orekagalduz.blogspot.com/2013/04/ | [
-1
] |
Loreak Mendian-Damen Schuhe-Loreak Mendian Günstig Kaufen Online, Sparen Sie 70% Auf Bereits Reduzierte Preise | 2018-04-24T22:46:14 | http://www.kanaren-archipel.de/loreak-mendian-c-10_407_409.html | [
-1
] |
Burundi, Die Demokratische Republik Kongo, Kamerun, Kenia, Rwanda, Sambia, Südsudan, Tansania, Uganda, Zentralafrikanische Republik
Adolfus: 86 Referenzen
Adolfus: 34 Bilder (siehe Artniveau) | 2019-05-20T01:43:05 | http://podarcis.eu/AS/Taxon.php?Genus=50 | [
-1
] |
Zuberoa • ZUZEU
Etiketa: Zuberoa
Domingo Garat (II) - 1790 urteko urtarrilan Frantziako Legebiltzar Konstituziogileak erresumako eremua 83 departamendutan banatzea erabaki zuen. Iparraldeko hamabi diputatuak beren artean ados jarri ...
Domingo Garat
Domingo Garat - Uztaritzeko Garat bi anaiak, Bordelen abokatu, Frantziako Iraultza denboran Euskal Herriaren alde lehiatu zirela, orokorki gauza jakina da, baina zer erran zuten eta zer egin zehazki,...
Urdiñarbeko maskarada euskal inautearen aitzindari
Urdiñarbeko maskarada euskal inautearen aitzindari - Olentzero eta Urtats joan zaizkigu eta urte zaharretik berrira pasatu berriak gara. Jadanik, inautea euskaldunon ateetan daukagu eta horretan, Zu...
Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia - Dantzan ataritik jasoa. Urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan. . Aurten Urdiñarbek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, bera...
Batixta Borthiri-Sala. Larraintar bat Prusian preso
Batixta Borthiri-Sala - 1979ko abenduan, hogeita hiru urte nituela, Baionako Zabal liburu-denda gogoangarri hartara sartu nintzen, eta han, beste liburu askoren artean, Sü-azia kultur elkarte zube...
Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko - Dantzan.eus atarian irakurri dugunez, atzo hasi ziren aurtengo maskaradak Zuberoan, aurten Muskildik antolatu eta lau hilabetetan zehar, apiril...
Etxarri: Euskal Herrian Le Penek irabazi duen herria
Etxarri: Euskal Herrian Le Penek irabazi duen herria - Euskal Herrian Etxarri (Zuberoa) izan da Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiak irabazi duen herri bakarra. 2013ko datuak aintzat hartuz 12...
Zer dira maskaradak? Zuberoako pastorala ezagunagoa da maskarada baino. Hego Euskal Herriko gazte askok zein heldu dezentek ez dute ekimen kultural honen berri, eta labur bada ere, galdera honi la...
Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian?
Erori al da inoiz meteoritorik Euskal Herrian? Adituek meteorito bakarraren erorketa erregistratu dute Euskal Herrian. 1868 urteko irailaren 7ko goizeko 02:30etan agertu zen suzko bola leherketen bur...
Aurtengo maskaradak
Aurtengo maskaradak antolatzen ibiliak dira Zuberoako ikastoletako ikasle ohiak, bost igandez herriz-herri ibiliz. Kanaldudeko lagunei esker, Gamere-Zihigan ospatutakoa dakarkizugu. Aukera bikaina mas...
Baionako manifestazioa iruditan
Argazkiak nahi izanez gero, idatzi hona: [email protected] ... | 2019-11-12T20:51:46 | https://zuzeu.eus/gaia/zuberoa/ | [
-1
] |
Autoren: Marko Grobelnik Autoren: Jolanta Zabarskaite Autoren: António Branco Autoren: Radovan Garabík Autoren: Simon Krek Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Autoren: John McNaught Alle Filter entfernen | 2020-03-30T11:19:42 | https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3AJohn+McNaught/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AMarko+Grobelnik&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AJolanta+Zabarskaite&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AAnt%C3%B3nio+Branco&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3ARadovan+Garab%C3%ADk&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3ASimon+Krek | [
-1
] |
Ondare bizia izaten jarrai dezan, lanean — Mintzola ahozko lantegia
Ondare bizia izaten jarrai dezan, lanean
Mintzola Fundazioak OndareBizia jardunaldietan hartu du parte, bertsolaritzaren inguruan egiten duen lana azalduz
Goizeko 11:00etan abiatu du Karlos Aizpurua Mintzola Fundazioko kideak Bertsolaritza, ondare bizia hitzaldia. Bertsolaritza bizirik dirauen ondarea izaten jarrai dezan Bertsozale Elkarteak, Mintzola Fundazioak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak duten proiektua azaldu du Aizpuruak. Ikerkuntzaren adarrean, Mintzolaren aholkularitza laguntzarekin egun darabiltzan ikerketak azpimarratu ditu eta baita formazioaren bidean, unibertsitateekin garatutako harremanak eta egitasmoak ere. Bestalde, bertsoaren inguruan Xenpelar Dokumentazio Zentroak bilketan eta sailkapenean egiten duen lana ere azpimarratu du.
Mintzola Fundazioaren saioa baino lehen, Nerea Aizpurua ondare material gabearen adituak UNESCO eta ahozko transmisioa, erronkak eta estrategiak hitzaldirekin eman dio hasiera egunari. Berak moderatu du gerora eguerdian gauzatu den mahai ingurua. Arratsaldean, berriz, museoek egindako praktiken eta proiektuen partekatzea izango da.
UNESCOk 2003an ebatzitako Ondare Kultural Inmateriala Babesteko Hitzarmenak ondare material gabearen inguruko hausnarketa piztu zuen, eta gaiaren inguruko ikerketa asko burutzen ari dira. Ondarea definitzeko, sailkatzeko, gordetzeko, kudeatzeko edota hedatzeko erronkak azaltzen dituzte lan hauek, eta horien inguruko hausnarketak azaleratu nahi dituzte OndareBizia saio hauek, ikerketa eta kultura arloan dabiltzan adituak bilduz. | 2020-03-30T03:58:49 | https://www.mintzola.eus/eu/egunean/albisteak/ondare-bizia-izaten-jarrai-dezan-lanean | [
-1
] |
geologia Archives - Zientzia Kaiera
Taggedbiologiaekologiaingurumenakutsadura
Taggedbiologiaemakumeak zientzianingeniaritzaosasuna
Taggedastrofisikabiologiaingeniaritzaingurumenaneurozientzia
Juanma Gallego Aztarna arkeologikoak ikertuta, zientzialari talde batek aukera izan du azken mendeetan Hegoaldeko Afrikan izan diren eremu magnetikoaren aldaketak ezagutzeko. Diotenez, bertan egon daiteke polo magnetikoen inbertsioaren gakoa.
Benetako Bermudetako Triangelua ez dago Karibean, Hego Hemisferioan baizik. Bertan anomalia magnetiko bat dago. Itsasontziei eta hegazkinei ez, baizik eta satelite artifizialei eragiten die anomalia horrek. Bertako eremu magnetikoa ahulagoa izanik, […]
Taggedarkeologiafisikageofisika
Emakumeen Nazioarteko Eguna bereziki errebindikazioz jantzia datorkigu aurten. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” da 2018ko martxorako Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundea, proposatutako leloa. Baina berdintasuna ikasteko irakatsi ere egin behar da. Irakatsi eta ikasi bide ditugula, proposamen txiki bat daukagu gaurko. Sasoi guztietako bederatzi emakume zientzialari aurkezten dizkizuegu jarraian eta hauek nortzuk diren ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Bederatzi […]
Taggedemakumeakfisikainformatikakimikamatematikamedikuntzazientzia
Gaur egun Euskokantauriar arroan eta Bizkaiko Golkoan azaleratzen diren arroka asko duela 250 milioi urte sortutakoak dira. Arroka hauek, sedimentarioak gehienak, Iberiar plaka Europar plakatik urruntzean metatutakoak dira, bi plaken […]
Taggedbideoakemakumeakestratigrafiazientzialariak
Taggedastronautikaastronomiabiologiademografiafisikagenetikaingeniaritzakimikamedikuntza
Eñaut Eizagirre glaziologoaren esanetan glaziarrak klimaren indikatzaile sentikorrak dira. Azken urteotan etengabe urritzen ari dira glaziarrak, eta hauek ur gezetako biltegi naturalik handienak dira. Hurbileko glaziarrei erreparatuz gero neurketek adierazten dute 1850ean Pirinioetako glaziarrek hartzen zuten %88 gutxitu dela. Izan ere, duela mende eta erdi 52 glaziar zeuden eta egun 19. Egoera berdintsua da mundu […]
Taggedgenetikamatematikamedikuntza
28Aza2017
Arturo Apraiz Geologoak eta batez ere sismologoak luma gorakorrak identifikatzen eta irudikatzen saiatu dira, teoria mailan definitu zirenetik (Morgan, 1971). Luma gorakorren agerpena baieztatzeko eta nukleo eta mantuaren arteko mugan sortzen direla egiaztatzeko frogarik argiena, sismikoki mantuan detektatzea izango litzateke. Hasieran uste baino zailagoa suertatu da ordea luma gorakorrak sismikoki identifikatzea eta, ahalegindu arren, kolokan egon da eredu hau artean […]
Taggedgeodinamika
Taggedanimaliakartikuluen bildumafisika kuantikoagenetikaklimatologiananoteknologia | 2018-08-20T05:06:40 | https://zientziakaiera.eus/tag/geologia/ | [
-1
] |
اموزش یک | Tristura kausak – Ezagut itzazu arrazoia eta tratatu
Tristura kausak – Ezagut itzazu arrazoia eta tratatu
Zerk eragiten du lotsa? Zerk eragiten du loa? Hainbat kausa egon daitezke: hegaldi luzatuak, loaren erritmo normala oztopatzen duten zereginak edo gidatzeko denbora luzea duten jarduerak. Gutako askok lo osoa ahazten dugun bitartean, lo egiteko beste arazo batzuk ere badaude. Hauek dira loaren apnea, hanka geldoen sindromea eta lo egiteko erasoak. Kanposantuan lan egiten duten pertsonak edo lanpostuak txandak eskatzen dituztenean lo egitea kentzen zaie. Gauean lotsa larria eta eguneko argia lo egokia lortzeko ezintasuna direla eta.
Tristura kausak
Heldu gehienek gaueko 2 eta 4 ordu behar dituzte lo egiteko. Batzuek kopuru hori gutxi gorabehera eskatzen dute gorputzak behar bezala atseden har dezan. “Lo egiteko arazoak, lo eskasa eta lo eskasa ondorio txarrak izan ditzake”, dio Schweizek. Lo egokirik ez dago gure garaiko osasun arazo nagusiekin. Hipertentsioa, bihotzeko gaixotasuna, infartua, diabetesa, gehiegizko pisua eta erokeria bezalako arazoak
Loaldiaren kausak Begiak nahikoa itxita badaude baina lo egonez gero loaren arazoak izan ditzake. Lo egiteko nahasmenduak pertsona baten lo ez egiteko edo lo egiten jarraitzeko edo lo egiteko portaera bitxiak, besteak beste, lo egitea da. Lo egiteko beste arazo batzuk momentukoak dira, esate baterako, lo egiteko erasoak. Lo egiteko erasoetan, inork kontrolik gabe lo egiten du egun osoan zehar. Gaixoak Davila lorategira joaten direnean, lehenik eta behin, arazoaren loaren kantitatea edo kalitatea den jakin nahi du. “Medikuek beren loari buruz galdetzen duten lehen galdera da ea lo nahikoa duten”, azaldu du. Erabat lo geratzen al dira? Galdera garrantzitsua da hau. Jende askok arazo hau duela uste dugulako. Partzialki edo etenik gabe daude eta batzuetan insomnio kronikoa dute “. Davilak kalitatea bilatzen du bere bezeroek lo egiteko arazorik ez dutela ziurtatuta badago lo egiteko nahasteren bat ote duen ikusteko.
Loaldiaren kausak Kazetarien Klubeko Kazetariaren arabera; Uneoro nekatuta sentiarazteko arrazoi ugari daude.
Gauean 9 ordu baino gehiago lo egiten duten pertsonek diabetesa eta gizentasuna bezalako gaixotasunak izateko arrisku handiagoa dute.
Gehiegizko loaren kausa behar natural bat da, eta pertsona bakoitzak 6 ordu eguneko lo baliagarria behar du loaldia igotzen denean, jendeak loa garatzen du. Estatistikek erakusten dute munduko biztanleriaren% 1,6ak lo gaixotasuna duela eta hori gero eta handiagoa dela.
Nekea eta larritasuna izateko 4 arrazoi:
Lotarako infekzioen arrazoiak: infekzioek ageriko sintomak badituzte ere, batzuetan zure gorputzera hedatu daitezke medikuak ohartu edo diagnostikatu gabe. Adibidez, sistema immunologikoaren nahaste batean, infekzioa nekea larria izan daiteke.
Alergien kausak. Alergiak: interesgarria da jakitea alergiei aurre egiteko gorputzak jariatzen dituen sekretuak hipnotikoak direla histamena eta bestetik, eztulak, loreak edo arnas bideetako hanturak esporak eraginda. Intsumniak insomnioa eragiten du.
Gehiegikeriaren kausa anemia da. Globulu gorrien nagusiak oxigenoa birikietatik beste organo batzuetara igortzeko lan egiten du. Pertsona batek globulu gorrien gabezia edo odol zelulen disfuntzioa duenean, pertsona anemikoa bihurtzen da eta, aldi berean, nekatuta sentitzen da ezin duela bere egunerokoa egin.
Umorea nahastea: Emakumeetan, estrogenoa agortzeak askotan pisua galtzea eta nekea ekar ditzake.
Ikusi bideo hau lotsaren zergatiari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Previous Previous post: Ihe kpatara iro ụra – Mara ihe kpatara ya ma gwọọ ya
Next Next post: အိပ်မောကျခြင်းအကြောင်းရင်းများ – အကြောင်းရင်းကိုသိပြီးကိုင်တွယ်ပါ | 2019-11-12T21:52:23 | https://amoozeshyek.com/2019/10/21/tristura-kausak-ezagut-itzazu-arrazoia-eta-tratatu/ | [
-1
] |
naketano velour hose, Naketano - sweatjacke mit raglanärmeln in kontrastfarbe hellgrau meliert damen, naketano sweatjacke anker print Online Shop von
Startseite >> Naketano >> Damen >> Sweat >> Naketano - sweatjacke mit raglanärmeln in kontrastfarbe hellgrau meliert damen,naketano kleid schnuckis muckis,Kaufen Kaufen
Naketano - sweatjacke mit raglanärmeln in kontrastfarbe hellgrau meliert damen,naketano kleid schnuckis muckis,Kaufen Kaufen
Artikelnummer: Naketano 0094
naketano sale Naketano Damen Sweat , Naketano - sweatjacke mit raglanärmeln in kontrastfarbe hellgrau meliert damen,naketano kleid schnuckis muckis,Kaufen Kaufen naketano zipped jacket,Wunderbaren | 2018-04-26T21:00:21 | http://www.navigon-training.de/naketano-sweatjacke-mit-raglan%C3%A4rmeln-in-kontrastfarbe-hellgrau-meliert-damennaketano-kleid-schnuckis-muckiskaufen-kaufen-p-94.html | [
-1
] |
Gobernuak 280 milioi euro banatuko ditu autonomia-erkidegoen artean Mendekotasunari buruzko Legea aplikatzeko | Consumer
Gobernuak 280 milioi euro banatuko ditu autonomia-erkidegoen artean Mendekotasunari buruzko Legea aplikatzeko
Banaketa-sistema berriak zerbitzuen kostu handiagoa eta onuradunen erosteko ahalmenaren ezberdintasuna konpentsatzen ditu.
arabera: Astelehena, 2010eko uztailaren 12a
Ministroen Kontseiluak 283.197.420 euro banatu ditu autonomia erkidegoen artean, 2010-2013 aldian Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Laguntzeko Legea finantzatzeko. Gobernu zentralak zehaztu zuenez, Ministroen Kontseiluak Administrazioen arteko Lankidetzarako Esparrua onartu eta hurrengo hilabetearen barruan ordainduko da %75, eta gainerako %25, hitzarmena sinatutakoan.
Funtsak banatzeko sistema berri honen helburua da Legea betetzen dela eta benetan arreta jasotzen duten pertsonen kopurua adieraztea. Gainera, zerbitzuen kostu handiagoa eta onuradunen erosteko ahalmenaren ezberdintasuna konpentsatzen dira. Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren Arretarako Lurralde Kontseiluak, ekainaren 1ean egin bilkuran, administrazioen arteko lankidetzaren esparrua onetsi zuen.
Aurrekontua hiru funtsetan banatuko da. Lehenik eta behin, Funts Orokorrak (zenbateko osoaren %80) dirua lurraldearen ezaugarrien eta autonomia-erkidego bakoitzak egindako kudeaketaren arabera jasoko du. 2010erako 226.557.936 euro dira. Konpentsazio Funtsari (aurrekontuaren %10) 28.319.742 euro emango zaizkio aurten. Funts horren helburua da itzulitako etorkinen kopuru handiagoak eragindako egoerak zuzentzea, zerbitzuen kostu handiagoa eta koordainketa gisako diru-bilketa txikiagoa.
Bitartean, Akordioak Betetzeko Funtsak (% 10) 28.319.742 euroko zuzkidura izango du 2010erako. Lortutako akordioak aplikatzearen ondoriozko kostu handiena konpentsatzea da funts honen helburua, hala nola, profesionalak ez diren zaintzaileei eman beharreko prestakuntza. Gainera, Ministroen Kontseiluak onartutako administrazioen arteko lankidetza-esparruak urte anitzeko banaketa-sistema bat du 2013ra arte, eta horrek egonkortasun handiagoa ekarriko dio finantzaketa-sistemari.
Banaketa-irizpideek kontuan hartzen dituzte mendekotasuna duten biztanleak, sakabanatze geografikoa, intsularitatea, etorkin itzuliak eta beste faktore batzuk. Onartutako prestazioak ere finantzaketaren faktore erabakigarritzat hartuko dira, gaur egun Mendekotasunaren Arretarako Informazio Sistemaren datuak egindako kudeaketa mailaren isla direla jotzen baita. Horrenbestez, 2013ra arte, mendekotasuna izan zezakeen populazioaren irizpideak indarra galduko du, horixe baitzen orain arte nagusi.
desberdintasun fondos-eu koordainketa ley de dependencia-eu | 2020-08-10T16:51:21 | https://www.consumer.es/eu/solidaridad-eu/gobernuak-280-milioi-euro-banatuko-ditu-autonomia-erkidegoen-artean-mendekotasunaren-legea-aplikatzeko.html | [
-1
] |
sagardo Archives - BlogaBogaBlogaBoga
Etiketaren artxiboa: sagardo
Data: 2013/03/26 Egilea: Legazpi6
Joan den astean sagardotegira egin genuen txangoari buruz idatziko dizuegu gaurkoan. Joan den ostegunean, martxoaren 21ean bete genuen urteroko hitzordua Hernaniko Zelaia sagardotegian. Udaberria iritsi zaigula ospatu beharra dago! Ohitura galdu gabe aurten ere bazkari ederra egin genuen Legazpi 6ko … Jarraitu irakurtzen →
Kategoriak Legazpi6 euskaltegia | Etiketak sagardo, sagardotegi, txango | Utzi iruzkina | 2019-08-20T15:10:41 | http://bloga.legazpi6.com/tag/sagardo/ | [
-1
] |
Soldaduen istorioak - Ahotsak.eus
Soldaduen istorioak
Soldaduen istorioak Behin, etxe barruan zeudela, tiroak entzun zituzten oso hurbil; izan ere, militarrek uste zuten etxetik egiten zietela tiro beraiei. Arratsalde batean, Apotzagatik bi lagun jaitsi ziren arineketan; soldaduek hori ikusi zuten, eta hogei bat soldadu joan ziren Agustinen familiaren etxera, bi gorri etxean ezkutuan zituztela-eta. Menditik jaitsi ziren bi lagun haiek atxilotuta eraman zituzten. Ordurako, Eskoriatza eta Apotzaga hartuta zeuden.
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: [email protected]
Behin, etxe barruan zeudela, tiroak entzun zituzten oso hurbil; izan ere, militarrek uste zuten etxetik egiten zietela tiro beraiei. Arratsalde batean, Apotzagatik bi lagun jaitsi ziren arineketan; soldaduek hori ikusi zuten, eta hogei bat soldadu joan ziren Agustinen familiaren etxera, bi gorri etxean ezkutuan zituztela-eta. Menditik jaitsi ziren bi lagun haiek atxilotuta eraman zituzten. Ordurako, Eskoriatza eta Apotzaga hartuta zeuden.
Erref: ESK-051/008
-Gero beste kasu bat pasau jakun, gu ba etxien danok billurrez han, etxe barruan danok han, da aitta-amokin hiru mutiko, lau mutiko egongo gitzen han barruen da. Gero itxuria eurek, geuk be handik entzuten geuen pa-pa-pa! eta pa-pa-pa!, tiro eta zaratok eta. Hori nun ete dok?, bertantxe etxe onduan auen moduan tiraketan utsien, da eurak militarrak pentsetan euen geuretik tiraketan utsiela. Da hor emakume batzuk, estankue, esnie eruen geuntsenoi, esan utsen, hara erretirau zien hemen zien jefetxuok eta esan utsen goxien han egon dala hango zera eta han eztauela iño be ta; bestela kaiñonazoka etxiorri ekitteko preparauta erezen. Eta ez oskuen tiratu. Eta gero holan da halan, ba atsalde erdi baten edo, hor Apotzatik jatxi zien bi lagun añiketa baten gurera, eta hemen aldetik ikusi ein zittuen zelan bajatu zien, da hogein bat soldau etxien buelta guztien zera ein zan, eta gu han ittueko zulo baten billurrez ikara, eta urten nauen eta txakurtxo bat gauken da, txakurtxue txa-txau-txau, txa-txau-txau, ta. Urten nauen bentanara zulo batera ta soldauek holaxen erezen. Aittai esan nutsen: "Hemen soldauek dauku, e, eskopetekin, fusillekin begira ta". Aittorrek urten euen atia zabaldu ta urte utsien da. "¡Aquí hay dos rojos!" "No, son de aquí esos" esan utsen. "Abre, pues!", da urten utsien da bueno. Gero eurek kalera ekarri zittuen.
-Detenidu ein zittuen?
-Bai, eurek bixek hartu ta kalera, aber kalien iñok ezauketan dauen. Ordurako kalioi hemen Eskoitza hartuta euen eta Apotza bera be bai tta. Eta orduen eiñ euen zeroi, orduko denporioi.
Gerrako hegazkina
Gerraren etorrerako bizipenak
Irimon tiroka eta laguna jaiotzen
Gerrako tiroketak eta babeslekuak
Osaba bat gerran hil
Gerran, anekdota graziosoak ere bai
Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ametrailamenduak | 2019-10-17T20:17:35 | https://ahotsak.eus/eskoriatza/pasarteak/esk-051-008/ | [
-1
] |
Etxearen ostea, Kaletik Herrira | INFERNUKO HAUSPOA
Etxearen ostea, Kaletik Herrira
Unknown en 10:13 iruzkinik ez
Badirudi "Etxea" diskoaren promozioa amaitu ondoren hurrengo bi diskak preparatzen hasia dela Junkera. Bigarren lana "Kalea" deituko da eta hirugarren eta azkenekoa "Herria". Hona hemen Hiru.com web gunean Keparen hurrengo lanaz esaten dena:
"Emakume talde baten laguntzarekin, disko berriko abestiak grabatzen ari da egunotan Marokon. Lana "2010eko azaroan" izango da kalean, aurreratu duenez.
Kepa Junkera musikaria munduan zehar bidaiatzen ari da bere trikitixarekin uztartzeko soinuen bila. Azken geldialdia Marokon egin du. Bertan, kontzertu bat eskaintzeaz gain, disko berri baterako abestiak grabatuko ditu, emakume talde baten laguntzaz.
Efe berri agentziak egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, Marrakecheko B'Nat Houriyat taldearekin antzekotasunak eta bat-batekotasuna bilatzen ari da, erabat berria den zerbait sortzeko.
Atzo Casablancan izan zuen grabaketa, B'Nat Houaiyat taldearekin, disko berriko hainbat pieza prestatzeko. Herria izeneko lana "2010 urteko azaroan izan beharko litzateke kalean", musikariaren esanetan.
Junkerak Etxea bildumarekin hasi zuen lanaren azken alea izango da une honetan grabatzen ari dena. Bigarren diskoa, ostera, Kalea, argitaratuko du." | 2019-05-27T01:58:51 | http://www.infernukohauspoa.com/2009/05/etxearen-ostea-kaletik-herrira.html | [
-1
] |
Hasiera » Elkartasuna adierazteko oharra erantzun iruzkin honi
Asteazkeneko polizia-operazioan, Arkaitz Rodríguez atxilotu zuten Donostian eta Garzón epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du banda armatuko kide izatea leporatuta. Arkaitz Rodríguez hainbat urte aritu da buru-belarri AHTren aurkako borrokan, AHT Gelditu! Elkarlanaren barruan, gogo betez eta zintzotasunez. Adierazpen-, elkartze- eta biltze-askatasunaren izenean, eta Arkaitzekiko eta gainerakoekiko elkartasuna adieraziz, AHT Gelditu! Elkarlanak horien guztien askatasuna exijitzen du, bai eta beren aurka dituzten kargu guztiak bertan behera uztea ere.
__ _ _ _ / _ _. / \ | |_ |_ |_) / (/_ \/ (_| \_X \_| \/ |_) |_) | / Enter the code above: * | 2016-12-08T04:21:19 | http://www.sindominio.net/ahtez/?q=comment/reply/3287 | [
-1
] |
EUTSI EDO HIL: HERRI INDIGENEN SALAKETA, IKUSPUNTU ETA PROPOSAMENAK - Donostia Mundu Artean
Data: Apirilak 20-19:00
Lekua Centro Cultural Lugaritz
Dokumental honek 2014 urtean zehar Euskal Herrian izan genituen Latinoamerikako Herri Indigena desberdinen ordezkariei egindako elkarrizketak eta grabatutako irudiak jasotzen ditu. Bertan herri hauetatik egiten diren aldarrikapen eta proposamenak eta burutzen diren hainbat borroka jasotzen dira.
Izan ere, indarrean dagoen garapen eredua agortuta dagoela erakusten duen krisi anitz eta global honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da herri hauetatik arlo desberdinen inguruan iristen zaizkigun ikuspuntuak ezagutzea; bai Hezkuntzari dagokionez, Lurra eta Lurraldearekin dugun harremanari dagokionez, Nortasunari dagokionez, enpresa multinazionalen eraginari dagokionez eta baita “Bizitze Onaren” paradigmari dagokionez ere.Azken batean, Herri bezala euren aldarrikapenak eta proposamenak dira.
Dokumentalaren atal desberdinak hemen ikusi ditzakezu: https://vimeo.com/mugarikgabe
Guatemalako Sara Dalila Mux Mux emakume indigena maya izango da gurekin, dokumentalaren protagonistetako bat.
Ekitaldi hau Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldiaren programazioaren baitan kokatzen da.
Dokumentala Euskaraz emango da. | 2019-03-23T16:13:46 | http://donostiaentremundos.org/eu/evento/511-eutsi-edo-hil-herri-indigenen-salaketa-ikuspuntu-eta-proposamenak | [
-1
] |
Aurkezpena eta Historia - IES Xabier Zubiri Manteo BHI
1980ko urriaren 15ean Gros-eko Batxilergo Institutuak bere ateak ireki zituen Donostiako Gros-eko auzoan, Joxe Migel Barandiaran kaleko 10-12 zenbakietan hain zuzen ere, bere eskaintza nagusia Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea hezkuntza etapak zirelarik. Ondoren, "Xabier Zubiri Institutua" izena hartu zuen.
Bestalde, Manteo Lanbide Heziketako Institutua, Gros-eko Alejandria kaleko 2. Zenbakian kokatua, 1987ko abuztuaren 6an sortu zen. Hasieran Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen ziren, eta Hezkuntza Sailak bultzatutako zenbait erreforma ezagutu zituen. Esaterako, Ikasketa Ertainetako Erreforma, Administrazio eta Kudeaketako Batxilergo Esperimentala, eta Administrazio Familiako Heziketa Moduluak.
Aipatutako bi Institutu hauek bat egin zuten 1998. urtean, Bigarren Hezkuntzako Institutu berri bat sortuz: IES Xabier Zubiri Manteo BHI. Bertan, gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Zereginen Ikaskuntzako Gela hezkuntza etapak irakasten dira Manteo eraikinean, eta Batxilergoak eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa eraikinean. Honetaz gain, Hezkuntza ez Arautua ere eskaintzen da.
2008an Lanbide Heziketako araudiak izandako aldaketaren Zikloak berriz Zubiri ondorioz, hazkunde nabarmena gertatu zen, eta espazioaren beharraren aurrean, 2014tik Gros-eko Zemoria Kalean kokatuta dagoen “Okendo” eraikina gehitu zen. | 2020-01-21T16:52:02 | http://www.zubirimanteo.hezkuntza.net/eu/centro/presentacion | [
-1
] |
c’est fini: Frantziar faxisten abentura Donetskeko “gulag” batean amaitu da | After Boltxebike
Hasiera » Antifaxismoa » c’est fini: Frantziar faxisten abentura Donetskeko “gulag” batean amaitu da
c’est fini: Frantziar faxisten abentura Donetskeko “gulag” batean amaitu da
Atalak: Antifaxismoa, Errusiar Mundua, Ukrainako gerra
Donetskeko indar berezien eskutik ezagutu izan dugunaren arabera, Victor Lenta eta Nikola Perovic frantziar nazionalistak -Donbassen elkarrizketatu genituen komandateak- atxilotu egin ditu Novorossiako indar armatuek. Unitè Continentaleko kideei “Hasieratik informazio oso garrantzitsua konprometitu izana” eta “traizioa” leporatzen die Novorrosiako justiziak, eta haien kontrako kargu zorrotzak planteatuko ditu gorteak, honako delitu larriak direla eta:
1. Borrokara heldu berriak egoera ilegal edo ez-erregular batean apropos jartzea, errusiar autoritateari begira
2. Boluntarioei ‘espoliatzea‘
3. Tratu txarrak
4. Torturak
5. Borroka postuaren abandonoa
6. Komandantziarako inkonpetentzia
Herri milizietako emakume borrokalaria
Horrekin batera, eta NAFek -Novorossiako indar armatua- aditzera eman duenez, gorte martzial batek epaituko ditu frantziar boluntarioak, eta krimenak frogatutzat emanez gero, kondena gogorrekin zigortuak izango direla ziurtatu dute. Era berean Unitè Continentale desegin dutela iragarri eta ihes eginda dauden brigadako beste 4 kideen aurkako atxilotze agindua igorri dute autoritateek.
Victor Lenta eta Nikola Perovic Frantziako atzerriko legioan ibilitako militar ohiak dira. Lentaren kasuan, Frantziako armadatik bere ideologia “erradikalagatik” kanporatua izan zela ere jakin izan dugu.
Unitè Continentale edo Batasun Kontinentala, Frantziatik etorritako boluntarioek osatzen duten unitate militarra da. Politikoki nazionalistatzat definitzen dira eta Kurdistan, Venezuela edo Palestinako erresistentziarekin -ustez- bat egiten duten hirugarren bideko faxistek eta Fronte Nazionaleko simpatizanteek eta beste batzuek osatzen duten unitate politiko-militarra da. Brigadaren helburuen artean “diktadura amerikarra” garaitzea dago eta hori da, hain zuzen ere, Donbassen egotearen arrazoi printzipala: ezker-eskuin ardatza baino harago doan analisi geopolitikoari lehentasuna eman izana.
Ez da lehenengo aldia herri miliziek erresistentzian infiltraturiko elementu erreakzionario edo kriminalen aurkako operazioak burutzen dituztenik; Batasun kontinentaleko frantziarren abentura errusiarra amaitu da, eta horrekin batera, lau katu hauen presentzia baliatuz, progre-atlantistek Donbasseko herriaren genozidioa defendatzeko erabili izan ohi dituzten aitzaki merke, kutre eta tristeak. Argudio faltan edota errusiarren ustezko inbasioa demostratu ezean, fatxa eta vlasovista (errusiar kolaborazionistak) gutxi batzuen presentzia Ukrainako junta kolpistaren guda-krimenen justifikazio gisa erabiltzen ohi ditu sasi-ezker inperialistazaleak. Orain bai, txolloa amaitu zaizue. C’est fini, pour les fascistes et pour les progressiste-atlantistes.
iturria: Erwan Castel/Historia et societe
Victor Lenta frantziarra (Argazkia: Ibai Trebiño/ARGIA) | 2019-10-21T18:05:49 | http://www.argia.eus/blogak/after-boltxebike/2015/02/24/cest-fini-donbasseko-frantziar-faxisten-abentura-gulag-baten-amaitu-da/ | [
-1
] |
Chimú kolonaurreko kultura bat izan zen, gaur egungo Peruko iparraldeko kostaldean garatua, Huari Inperioak gainbehera egin ondoren. Chimú kultura 900. urtearen inguruan sortu zen, mochica herria bizi izan zen inguru berean, eta haren jarraipen gisa hartu izan da zenbait alderdiri dagokionez. Tupaq Inka Yupanki inka enperadorea buru zuen kanpaina batek konkistatu zituen chimuak 1470. urtearen inguruan.
Chimú kultura
900 inguru – 1470
Chimor erresuma
Chimú kulturaren eragin eremua, berdez, gaur egungo Peruren mapan.
Chimuek eratutako Chimor erresuma inken eredu izan zen alor askotan. Hainbat lurralde konkistatu zuten, eta kultura aberatsa osatu zuten, kutsu aristokratiko eta autokratakoa.
Chan Chan hiriburuaAldatu
Chan Chan izan zen Chimor erresumako hiriburua. 50.000 biztanletik gora zituen, eta halako hiria eraikitzeko ofizio gizonak eta antolamendu bikaina behar zirela erakusten dute aztarnek. Gizarte klaseen artean banaketa nabarmena zela dirudi.
Chan Chan hiriak 15 km² hartu zituen, eta hamar auzo zituen, klan bakoitzeko buruzagiak sortua horietako bakoitza. Auzoak banako osoak ziren, bizitzeko behar den guztia baitzegoen auzo bakoitzean : hilerria, tenplua, ur biltegia, etxeak... Chan Chan hiriak trazatu bikaineko kaleak, ubide bereziez ureztaturiko lorategiak, erlaitzekiko teilatuak etab. zituen, eta akueduktu sistema batez hornitzen zen urez. Auzoak 12 metro garai zen harresi batek bereizten zituen; eskulturaz apainduriko harresiak ziren, eta oro har irudi geometrikoak eta erreplikaziozkoak dira nagusi. Arkitektura zurruna, garbia eta zorrotza zen, eta hiriaren sortzaileen handitasuna azpimarratzea zen helburua, adierazten zenaren esanahia baino gehiago izaera monumentala azpimarratu nahi zen-eta.
Arkitekturaz gainera aipagarriak dira chimu zeramika eta bitxigintza. Moldeez egina zen, oro har, baina ez zuen mochica zeramikaren maila iritsi, nahiz molde gehienak berdinak ziren. Badira ontzi-erretratuak eta animaliak eta landareak irudikatzen dituzten ontziak, baina pieza aipagarrienak ontzi bikoitzak dira, helduleku bakarraz lotuak ; kolore beltz distiratsukoak luxuzko piezak dira, eta gorriak egunero erabiltzekoak. Urrea eta zilarra oso aintzat hartuak ziren, eta bitxiak eta hileta errituetarako gauzakiak egin ziren. Askotan urre eta zilar aleazioa erabili zuten -beste harribitxi batzuk txertatu ere egiten zituzten-, eta teknikei dagokienez, metala lantzeko erabil daitezkeen teknika gehienak erabili zituzten.
↑ Chan Chan : Capital of Kingdom Chimú - UNESCO. .
Datuak: Q901198
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Chimú&oldid=7301560"(e)tik eskuratuta | 2020-08-10T13:05:29 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Chim%C3%BA | [
-1
] |
Erreka jo | Iritzia | Berria
Analista guztiak gauza bakarrean datoz bat, hurrengo hauteskundeen pronostikoak aztertu dituzten analista guztiak, eta beharbada munduko hauteskunde prozesu guztiak aztertu dituztenak ere bai: bere hautesleria mobilizatzea lortuko ez duen alderdiarenak egin du.
Alderdien edo blokeen arteko boz aldaketaren analisi paradigma gain behera doa, harekin hainbeste dibertitzen ziren sasi politologoen kalterako. Ideologia gabe, ilusioa ikusten dugu ziklo politikoen ardatza. Nekadurak geldiarazi zituen etxean UPNren boz emaile tradizionalak aurreko deialdian. Baina zantzu guztien arabera hurrengoak nagiak aterako dituzte lau urteko sumindurazko bonbardaketa puztuaren ondoren. Lau urteotan espantu franko egin behar izan dituzte, iragarritako apokalipsia iristen ez zela ikusita, ziri txikienari ere helduta. Esanguratsua da aurrekontuen eztabaidan, Joxerra Senarri Twitterreko hari presupuestarioan leitu diodanez, «Carlos G. Adanerok (UPN) gai bakarra atera[tzea]: amatasun baimenen atxikipenak itzuli ez izana», bestelako argudio faltaren salagarri. Berantetsita, gobernua edo laukoa nonbaitetik lehertu eginen zelako itxaropena akitzen zihoakienean etorri da baina eguberrietako oparia.
Orain bai ahal dugula erreka jo! | 2019-05-24T17:11:56 | https://www.berria.eus/paperekoa/1886/017/003/2018-12-22/erreka_jo.htm | [
-1
] |
jordan calzature online, Air Jordan 20 Max Fusion Blue Grey, jordan sandali gioiello prezzo d'occasione
Home >> Jordan >> Air Jordan Max Fusion >> Air Jordan 20 Max Fusion >> Air Jordan 20 Max Fusion Blue Grey,air jordan 31,scontati
Air Jordan 20 Max Fusion Blue Grey,air jordan 31,scontati
Modello: Jordan 001175
air jordan 13 Jordan Air Jordan Max Fusion Air Jordan 20 Max Fusion , Air Jordan 20 Max Fusion Blue Grey,air jordan 31,scontati air jordan 3,vendita
Coppia Puma Mummy Scarpe Bianco / Nero,puma calzature,Outlet Online Shop
€231.89 €67.1071% di sconto
Reebok Zig Pulse II Uomo Running Scarpe Grey,scarpe reebok,fresco | 2018-03-18T03:46:24 | http://www.fatmaspa.it/air-jordan-20-max-fusion-blue-greyair-jordan-31scontati-p-1175.html | [
-1
] |
Legealdiko Plana osatzeko prozesua abiatu du udal gobernuak - Noticias - Usurbil
Legealdiko Plana osatzeko prozesua abiatu du udal gobernuak
Hautets-programa herri-mandatutzat hartu, eta horretan oinarrituko da Usurbilgo Udala legealdiko bide orria egiteko: hau da, lau urterako zereginak dokumentu batean antolatuko ditu, udaleko langile, teknikari zein politikariek lanerako erreferentzia gisa izan dezaten. Oposizioko kideak ere parte hartzera gonbidatu ditu udal gobernuak.
2019-2023ko Legealdi Plana osatzeko prozesua martxan jarri berri du Usurbilgo Udalak. Hauteskunde programa herri-mandatutzat hartu du udal gobernuak, eta huraxe izango da legealdiko bide orria zehazteko oinarria. Legealdiak iraungo duen lau urteko epean egin beharreko lanak antolatzea da helburua, udaleko langile, teknikari zein politikariek lanerako erreferentzia gisa izan dezaten: horien guztien iritziak eta ekarpenak garrantzitsuak izango dira prozesuaren amaieran sortuko den lan dokumentua finkatzeko orduan. Prozesua Aztiker ikerguneak gidatuko du, eta plan hori udalbatza osoaren plana izatea nahi du udal gobernuak. Horregatik, oposizioko kideak ere prozesuan parte hartzera gonbidatu zituen lehengo astean, iraileko udalbatzan.
Aste honetan egin dituzte lehenengo bilerak udaleko langile guztiekin. Agurtzane Solaberrieta alkateak eta Maitane Barrenetxea Aztikerreko kideak gaur bertan aurkeztu dizkiete prozesuaren nondik norakoak. Solaberrietak azaldu duenez, hauteskunde programako neurriak ez ezik, lehendik martxan dauden proiektuek ere jarraipena izango dute. Horregatik, egin beharreko lehenengo gauza diagnosia eta prospekzioa izango dira, Barrenetxearen esanetan: orain arte zer egin den eta aurrera begira zein egin asmo den finkatzea, alegia. Horretarako, galdetegi bat beteko dute parte hartzaile guztiek, eta, denen ekarpenak kontuan hartuta, Legealdiko Planaren lehenengo zirriborroa osatuko du Aztikerrek. Berriz ere ekarpenak jaso, eta behin betiko dokumentua osatuko du, udala osatzen duten langile guztientzat 2019-2023 legealdirako erreferentziazkoa izango den lan dokumentua.
Lan horiek guztiak lau atal nagusitan sailkatuko dituzte: Udala, herriaren zerbitzura, Herri nortasuna, Ongizartea eta Herri jasangarria. Solaberrietaren esanetan, lau atal horiek udal gobernuak herriarentzat nahi dituen lau balio ordezkatzen dituzte, eta horietako bakoitzean sakonduz usurbildarren bizi- eta lan-baldintza duinak erdiestea da helburua. Beste era batera esanda, Usurbilen nortasuna ezaugarritzen duten balioen araberako proiektuak garatzea da asmoa, herritar guztiak ondo bizitzeko bitartekoak jarriz.
Herriari begirako lanak ez ezik, udal barruan egin beharrekoak ere barne hartuko ditu bide orri horrek. Legealdiko erronka handietako bat digitalizazioa izango da: administrazio elektronikorako trantsizioa, alegia. Ahalik eta azkarren ekin nahi zaio horri, baina beharrezkoa den denbora guztia hartuta, dena behar bezala egin dadin bermatzeko. Horrek aldaketa ugari ekarriko ditu barne-funtzionamenduari begira, hau da, lan egiteko modu eta ohiturak aldatu beharko dira. Solaberrietaren esanetan, herritarrei zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eskaintzea da horren guztiaren helburua. | 2020-07-11T05:45:53 | https://www.usurbil.eus/es/-/legealdiko-plana-osatzeko-prozesua-abiatu-du-udal-gobernuak | [
-1
] |
Patxi Larrañagaren “Gure abestiak” liburuaren aurkezpena
Berriak Patxi Larrañagaren “Gure abestiak” liburuaren aurkezpena
2018/06/05, Asteartea - 12:28
Patxi Larrañagak “Gure abestiak” izenburupean, 500 abesti inguru bildu ditu liburu batean eta ekainaren 7an, ostegunean, udaletxean aurkezpen ekitaldia egingo da. Hitzordua 19:00etan izango da. Udalak eta Larrañagak herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
Patxi Larrañagak kantua eta musika maiteak izan ditu beti. Iraurgi Abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzailea, oraingoan herritarrek ezagutzen dituzten ehunka kantu biltzen dituen liburua labetik atera berria du.
Duela zazpi urte kaleratu zuen “Gure abestiak” izenburupean liburua baina orain gaurkotuta dakar. Euskarazkoekin batera, gaztelerazko kantuak “Nuestras canciones” liburuan bildu ditu. Bi aleek osatzen dute bilduma.
Abesti bakoitza bere letra eta pentagramarekin agertzen da liburuan.
Larrañagak lan hau “terapia” izan dela beretzat dio. Argi dagoena da sekulako meritua duela ondare musikal hori herritarren esku uztea. Gozatzeko eta abesteko. | 2019-01-24T11:29:13 | http://azkoitia.eus/eu/berriak/4037-patxi-larranagaren-gure-abestiak-liburuaren-aurkezpena | [
-1
] |
Dubaik Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategia aintzatetsi du
Hasiera / Bidalketak / Dubaik Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategia aintzatetsi du
2014ko Abendua 11,
Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategiak Dubaiko Barne Ministerioaren menpeko Dubai Civil Defence (DCD) erakundearen aintzatespena jaso du. Erakunde horrek suteen aurkako ezaugarriak dituzten eraikuntzako produktuen sarrera onartzeko eskumena du Arabiar Emirerrietan.
Horrela, Tecnalia, esparru honetako erreferentzia bihurtu diren mundu osoko zentrorik ospetsuenak biltzen dituen zerrenda apartan sartzeko aukera izan du, DCDek ezarritako betebeharrak eskakizun gorenekoak baitira.
Aintzatespen horrek aparteko lehikortasun-abantaila ematen die suteen aurkako ezaugarriak dituzten eraikuntzako produktuen fabrikatzaileei, Arabiar Emirerrietarako esportazioak egiterakoan. Gogoan izan, DCD dela, Arabiar Emirerri Batuetako eraikuntza-lanetan erabili beharreko suaren aurkako produktuak herrialde hartara sartzea baimentzeko eskumena duen erakundea.
Korporazio teknologikoak urriaren amaieran jaso zuen aintzatespena lortzeko prozesua 2013aren bukaeran hasi zen. Prozesu honetan, euskal erakundeak suaren aurkako laborategiaren gaitasunak aurkeztu ditu Dubain, eta DCDren ordezkari-talde batek Tecnaliaren instalazioak bisitatu ditu. | 2017-10-22T19:23:09 | http://www.spri.eus/eu/berriak-spri/berriak/espanol-dubai-reconoce-al-laboratorio-de-seguridad-frente-a-incendio-de-tecnalia | [
-1
] |
Eritrea Geez Christmas concert Live from Keren – Eritrea-Chat.Com
← Eritrea Eid Concert Tedros Ururu, Kedija Adem, Aklilu Mebrahtu
Eritrean movie Keni’e I am jealous – Eritrea short drama | asmarino 5 → | 2019-06-26T13:51:33 | http://www.eritrea-chat.com/eritrea-geez-christmas-concert-live-from-keren/ | [
-1
] |
Zettai Karen Children Episode 32 Subtitle Indonesia - googlesiteinfo.com
rilis cepat di googlesiteinfo.com, rekomendasikan teman-temanmu untuk menonton Zettai Karen Children Episode 32 di sini. | 2018-11-14T13:32:52 | http://googlesiteinfo.com/zettai-karen-children-episode-32.html | [
-1
] |
KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 5. JARDUNALDIA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
2019(e)ko martxoakren 26(a), asteartea
Home Kronikak-Crónicas KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 5. JARDUNALDIA
Buruntzaldea IKT asteartea, martxoak 26, 2019 Kronikak-Crónicas,
ALEBINAK TXUKUN TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO BOSGARREN JARDUNALDIAN
Gaztetxoek etengabeko ikaskuntzan jarraitzen dute
Alebinen taldeak, euren ligako bosgarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 16 haur izan ziren lehian.
Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek proba desberdinak izan zituzten. Gizonezkoetan, 100 metro bizkar estiloan eta 100 librean aritu ziren gureak eta errelebu gisa 4x100 metro lau estiloetan proba izan zuten. Emakumezkoetan aldiz, 100 libre, 200 tximeleta eta 200 bular probatatik bi egin beharra izan zuten, euren aukeran.
Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren. 2005ean jaiotako mutilen 100 bizkar proban, Oier Mateos bigarren sailkatu zen eta Unai Barcina berriz hirugarren, Julen Azpiroz bosgarren izan zen eta Haritz Gomez berriz, zazpigarren.
2007ko nesken 100 librean, Nahia Goenaga bigarren postuan sailkatu zen eta Ane Mateos laugarren. Miren Sarobe berriz zazpigarren izan zen. 2006koen arteko proba berean, Saioa Elola laugarren izan zen eta 2006ko nesken 200 bizkar proban Nerea Irazu bigarren sailkatu zen, June Lopez hirugarren eta Izaro Audikana laugarren.
Saioko proba zailenean, 200 tximeletan, June Lopez hirugarren izan zen, Izaro Audikana laugarren, Nerea Irazu bosgarren eta Garazi Etxeberria berriz seigarren.
Tolosan jokatutako bosgarren jardunaldiarekin eta beste bi jardunaldiren faltan, badira zenbait jada Udako Gipuzkoako Txapelketarako zein Udako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoak lortu dituzten alebinak.
Horrela, Gipuzkoakorako sailakpena honakoek lortu dute jada: Nahia Goenagak, Nerea Irazuk, Izaro Audikanak, Garazi Etxeberriak, Saioa Elolak, June Lopez-ek, Iker Gorosteguik, Iker Gandiak, Jon Pelayo-k eta Unai Barcina-k. Euskal Herrikorako berriz, Nerea Irazu da oraingoz gutxienkoak dituen alebin bakarra (5 gutxieneko). Azken jardunaldi honetan, June Lopez 200 bizkar probako gutxienkotik ehuneko batzuetara baino ez da geratu. Zentzu horretan, gureek falta diren bi jardunaldiak ondo aprobetxatzen jakingo dutela ziur daukagu.
Argitaratzailea | Publicado por Buruntzaldea IKT ordua | hora asteartea, martxoak 26, 2019 | 2020-06-03T01:10:56 | https://www.buruntzaldeaikt.eus/2019/03/kronika-alebin-ligako-5-jardunaldia.html | [
-1
] |
Ekien ibiltaria — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Ekien ibiltaria
Ekien ibiltaria
Jon Etxabe 2017/09/01 13:04
15. eguna: Abenduaren 14a. Igandea - 14. Gallarta, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi.
Ez dugu izan Berriz, Ermua edo Zaldibar bezalako herri garrantzitsuetako ez atxikimendurik ez aipamenik. Ez gara bertatik igaro. Baina bai Nafarroan bai Gipuzkoan, zein Arratian edo Bilboko auzoetan, inguruko herritarren atxikimenduak ez ezik presentzia ere izan da ekitaldi zentralduetan. Motel dago Senideak-en bizipena, berandu ibili da Senideak, agian ez dugu behar bezala landu aurrez, agian nekearen oihartzuna nabari da, militantziak galdu egin du garra, ... Josuk zioen etxean egon den egun hauetan zenbait lekutan oraindik kartelak jarri ere egin gabe zeudela. Egia da ere Huelga, Manifa eta azken gertaerekin ardurak beste jopuntu bat zeukatela. Baina serio aztertu behar dugu militantzia, eguneroko ahalegina, nekeak edo nasaikeriak ukituta ote dagoen. Geroko borroketarako kontutan eduki beharrekoa.
Gradu batekoa da goizeko hotz-beroa, baina egun ederra dator.
Deustoko Herrikon hartu ditugu gosaria eta egunerako erabakiak.
GALLARTA. Bailarara begira, Serantes aurrean, ganduak lausotzen dituela inguruko tontorrak, bakarti dagoen udaletxe aurrean kokatu gara goiz freskoan. Taldetxoa ginen eguzkitan, inguru politean. Bata nagusia, hiru pospolinek egin digute aurreskua. Txalaparta. Aurkezlea euskaraz eta gazteleraz aritu da: atzo kartzelan egona zen senideren bat bisitatzen. Atxikimenduak. Txalaparta.
Josuk hitza, dotore, zehatz, argi, ordenatua.
Justo-Martin, apaizarekin, apaiza bera etorri da.
Aurkesleak: "... egoera ezaguna da, hitza hartu behar dutenak politikariak dira, hitza ez da nirea edo zuena", "aurrera egin behar dugu exijentzia lehian, hitzetatik ekintzetara pasa behar dute, hori da mezua", "gartzelako minutu bat gartzelako minutu bat da, egon denak daki zer den hori", "beraz etxera gaur, oraintxe bertan".
Ertzaintza etorri zaigu parafernalia osoarekin, furgona eta kotxez, ekimenean sartu zaigu lotsagabe, baimenik ez dagoela aitzakiarekin alkatearen baimena dugun arren. Eztabaida. Baten nortasun-agiria jaso dute, ondoren bideoz inguru guztietatik irudiak hartzen jarraituz: gizarte poliziako kontrolatu batetan bizi gara; askatasuna non.
Txoko-Ederra tabernan sartu gara kafe beroa hartuz ia Blanka eta Martzial ikusten ditugun Bertso Txapelketan. Bertso batzuk entzun bai baina gure bi kideok ez ditugu ikusi.
Pozgarria Gallartan euskaraz entzutea!.
Justok kalanbrea du gorputz osoan, egonezina. Goizaldean idatzitako bertsoa pasa dit :
Hogei bat lagun senideak
Hogei bat lagun senidekoak
Geure autobus ta guzti
Gu bezalako koadrila hoberik
Sekula ez det ikusi.
Euskal Herriko herri guztiak
Nahi ditugu zeharkarazi
Gure presoen egoeraz
Zerbait adierazi
Ea denon laguntzarekin
Etxera hurbiltzen ditugun.
Azken errimak huts egin dio baina mezua garbi utzi du.
BARAKALDO. Neguko goiz eguzkitsuan ez da ikusten hain zatar. Sarrerako zabalgune batetan. Talde ederra. Ikurrinak. 12 preso dira herrian, errefuxiatu bat. Lore-sorta, harrera-hitzak, aurreskua hiru pospolin eta zuriz jantzitako hiru mutilek. Ongietorriko hitzak: "hemen garenok presoen alde borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu behar dugu".
Kalegira dultzaineroekin eta trikitixarekin, Martxaren slogana tartekatuz, luze etxetzarreko kaleak zeharkatuz, herri industrializatua zabala baita. Zelatan eduki ditugu tarteka ertzainak, bidea zabaltzen tarteka. Jende guti dabil kaleetan.
Parkean. Ibonek jarria du megafonia kioskoan. Bi neska bertsolari. Hamaiketakoa egiten genuen bitartean bi dantza dantzatu digute herriko dantzariek osatutako dantza talde batek: "Ikurrinari omenaldia" eta "arku-dantza". Arin-arina dantzatzen zuten bitartean egin dugu berriz bertakoen esku utzita genituen pankartetara. Atxikimenduak. Ezkerraldeko EAk firmatu du. Ibiltari, dantzari eta bildutakoen dantzaldia izan da gero korru zabal batetan.
Euskaraz ez dakit nork, gazteleraz Bitxorik hitz egin du: gartsu.
Martin-Justo, apaizarekin.
Ez da nahikoa egin duguna, ekintza gehiago behar da.
EAkide batekin suertatu naiz ekimen ondoren dantzan ordez hizketan: txiste bat da Orejak egin duen hurbilketa, ordua da pausoak emateko, Gipuzkoan giro nahastua dago elkartetxeetako erasoak direla eta, datorren urtean preso denak kanpoan egonen dira. Hala bedi.
Blankak nahiago du semea Tenerifen Malagan baino; laburragoa da irlara hegazkinez bidaia, Andaluziara kotxez ordu pilakoa baino, lasaiagoa ere bai, jota heltzen da bidaiatik etxera eta juxtu du berera etortzeko tartea berriz ere bidaiari ekiteko.
SESTAO. Eguzkia. Ertzaina gure geriza bailitzan. Jende moltsoa dugu etxe erraldoiz inguratutako plazan. Txalaparta. Preso baten arrebak egin du aurkezpena, gaztelaniaz. Aurreskua neska-mutil dantzariek. Atxikimenduak.
Matilde, manifestapen batetan kotxe batek hil zuen alabari lore-sorta eskaini dio Klarak. Opari batzuk egin dizkigute: saskitxo bana gozokiekin. Txalaparta eta agur.
Josu, euskaraz ere ausartu da!.
Gu ez gara inoren bitartekari, ezta egunotan hartu gaituzten politikoenik ere, guk ez diogu ETAri inoren errekadurik eramaten,.
Jose eta Iñaki, kide berriak, bildu zaizkigu. Sestaokoa da lehenengoa, Portukoa bestea.
Martzial eta Blanka berrelkartu zaizkigu Sestaon: oraindik jende guti zegoela egin da zerbait Bertso Txapelketan, Amurizaren bertso eta guzti, Txapelketa hasi aurretik, telebistarik ere ez zegoela nonbait. Ez zuen ekintzak bidaia hori merezi.
PORTUGALETE. Jende multzo ederra dugu zain espaloiko zabalgune batetan. Zabalgunetxo murritza da, baina "Gudarien plaza" hain zuzen. Erosketa-gurdian dute antolatuta beraien megafonia!: herri asmamena. Dantzari jantzitako neska-mutil laukoteak aurreskua dantzatu du. Txistulariekin "kalera kalera". Klabelina bana . Eusko Gudariak.
Manifa: musikarekin jaitsi gara kiosko bitxia duen ibai ertzeko plazara. Txalapartaren agurrak hartu gaitu han.
Beste norbaitek ere bai. Bertako irrati libre baterako egin dut elkarrizketa bat kalean bertan.
Bitxorik hitza.
Baketiarrek ez dute ezer egin, geuk hartu behar izan dugu arazoa eta kalera irten.
Josu gidaria ez dabil gaur gurekin, ordezkoa du kamioneta gidari. Hainbat zertzeladatan ezagun da bera ez dagoela. Bai Patxi bai Ibon ere egon ziren martxatik at egun batez, baina ez dago nire oharretan ze egunetan izan zen.
Dodakarentzako gorde egin du emakume batek krabelina: musu eman dio klabelinari "ondo gorde behar dut" esanaz!.
Kotxea sartu zaigu lotsagabe manifan gizakate eta megafoniako kamionetaren tartean, presaz nonbait; errespeturik gabeko jende txatxu hori kikilduta geratuko zen bazter batean zain jauntxoen manifa ofizial iragarritakoa izan balitz; baina gureetan edozer egin dezaketela uste dute, dakitelako nahasterik ez dugula nahi eta medioak alde izango lituzketela.
Sindikalista batekin egin dugu topo: haserre dago, hainbat lan eta itxaropen zapuztu omen dituelako azken hilketak, beraienak ere: interes eta eragin pertsonalak izaten dute zerikusia gure iritzi eta balorapenetan.
Bazkaria. Izar Gorria izeneko Herrikon: salda, patata txorizoarekin, txerri solomoa, flana. Tabernariak argazkia atera nahi izan digu denoi. Talde batek Zubi Esekian edo Zintzilikatuan egin dugu bestalderaino gero gasolinoan itzultzeko, Josuk zioen bezala Uribe Kostan lurrartu dugu; gasolinoan Justok protokolo guztiak beteaz solemneki egin du bidaia kapitainaren alboan; Zubiko leihatilako neskatxak euskara zaharrean hitz egin digu. Larena, Mudito, liberatu-kide izan nuenaren aita izan da urte luzeetan Zubiko arduraduna: Mudito ez zegoen hemen, bigarren seme bat bai. Herrikon gelditu direnak karta jokoan eman dute denbora, Maria Luisa, Iñaki eta Jose behintzat tutean aritu dira, Martzial berriz musean ari zen beste mahai batetan, Larreako hitz zurrunbilorik gabe.
Manifa. Arratsa zen Portutik atera garenean Santurtzirantz etxeteriak etenik ez duen herri bien arteko bidera. Egunaren azken hondarra Santurtziko mugan. Gudarien Plazatik atera gara pankarta denak generamatzala. Izarrak piztu zaizkigu ibilian, baita barrenak argitu ere, ikusgarria eta zirraragarria baitzen ilara bikoitza ibai gainetik bere ibili isilean musika soilik lagun: eroa edo xaxatzaile, probokatzaile, profesionala behar du izan manifarekin sartzeko.
Badira uneak, gaurko azken manifaren hasieran bezala, antolakuntza tinko garbirik ez bada, denok ekiten diogula aholkularitza eta agintaritzari, iritzi kontrajarriez gainera, bideratu ordez egoera nahastuz. Azkenez agertzen da arduradun bat eta honek bideratzen du manifa edo ekimena. Gu geu egon ohi gara eguneko nekea dela-eta urduritasunaren pipiak jota, presati etorkizunari aurrea hartu nahian.
Jose jenio bizikoa, nortasun handikoa, erabakiduna, lagun jatorra. Egoera politikoarekin berotu egiten da. Semea du Valdemoron.
SANTURTZI. Jende multzoa dago manifaren zain Santurtziko mugan ikurrinekin eta "Presoak Kalera" oihukatuz, pankartak, ... lan asko egin dute. Bi hankapalok "Dispertsioa" dioen pankartari eusten diote, gero pankarta puskatu dute dispertsioarekin bukatzea sinbolizatuz, batez ere Blankak puzkatu du besakada bat emanez. Kaleetan zehar luzatu dugu manifa; bidegurutze batetan Ertzaintzak debekua ezarri nahi izan du bere kuartel aurretik pasa ez gintezen; burumakur alde egin behar izan du buruzagi harroak baimen idatzia ikustean, berea ez zen baimena, beste bulego batetan emandakoa baitzen.
Plazan. 600 presoen argazkiak plastikozko basoetan itsatsiak daude, basook kandelak dira eta Euskadiko mapa osatzen dute oholtza aurreko zoruan. Atxikimenduak jasotzeko mahaia. Arraunlari eta bestelako jende ezagunaren mezu grabatuak entzuten dira bozgorailuetatik. Txalaparta. Harrera hitzak euskaraz eta gazteleraz. Kaleko jantzitako gazte batek aurreskua oholtza gainean. Pili presa ohiak irakurri du ongietorria. Atxikimenduak: eskaini aurretik nahi zuenak hitz egiteko aukera zuen mikrofonotik; talde bateko kideak zoriondu du laguna urtebetetzea atzo izan zelako; EAko Antolin Eguzkitza; alkatea; Andaluziako Taldea, ...
Begok irakurri egin du gure orria euskaraz
Josuk gazteleraz hitz egin du manifan eraman duen presoaren kartel-argazkia eskuan zuela, beti bezain argi, zuzen eta atsegin.
Medioak egoera eta lehia ezkutatu nahian daude, politikoek presoen eskubideekin jolasten dute.
Euskara ikasteko ahalegina nabarmena da Ezkerraldean. Herri guztietan egin da euskaraz ekimenetan eta banaka asko ahalegintzen da euskaraz hitz egiten, gurekin bederen.
Iñaki, zuhurra, jatorra, isila, pankartari fina.
Paule noizbehinka erratzen da, ahaztu egiten zaio goizean norbaiti ezarri zaion ardura eta beste norbaiti aholkatzen dio elkarrizketa batetara joateko edo hitz egiteko, gehienetan inpase edo urduritasun unea delako, agian tokatzen zaiona behar den haina erabakidun ez delako bere zereginean. Badu norbait mintzeko arriskua baina bat-bateko erabakiak hartu beharra dago. Arazotxo konponerrazak dira barne errotako bakoitzaren isilean ehotzen ez badira.
Herrikon egin dugu afari ordurako tartea, atsedena hartuz. Bertan jakin dugu Egaña dugula txapeldun, baita azken bertsoak entzun ere. Elkartetxean afaldu dugu: salda, sarrerako platera hainbat jaki ezberdinekin, legatza eta bukatzeko flana natarekin. Antolin Eguzkitza izan dugu mahaikide bere emaztearekin, Justo jarrarazi dute bere alboan (Justok azkeneraino erabiliko du nork bultzatu zuen bera han jarraraztea, baina ez dut uste inork dakigunik, agian Kepak berak antz eman zion mahaikide atsegina izanen zela Andolinerentzat). Nahiko barre egin dute bai Andolinek bai emazteak: Justo sekulakoa egon da, diplomatikoa, askotan marra gorrian bertan baina neurritik pasa gabe. Giro paregabea sortu da, aspaldiko partez betiko kantu zahar gehienak kanta ditugu. EAkoak ere gustura ziruditen. Gozamena da Andolin, adin horretako gizona, sasoiko eta bizipoz horrekin ikustea; azken brindisean partidu denak desegin eta partidu bakarra sortzea proposatu du "Gu ta gutarrak".
Kepa EAko kide eta bere emazte Begoren etxean izan da loa. Hitz-aspertu interesgarria izan dugu nekatuta geunden arren. Bihozbera ere bai. Semea dute kartzelan; nik uste oraindik ez dutela gainditu. Ekitaldiari buruz uste dute ez HBk ez EAk ez dutela erantzun behar zuten bezala, jende ezagun asko falta zela manifan, zetozenek gizendu dutela jendeteria. | 2019-10-17T20:24:38 | https://eibar.org/blogak/etxabe/ekien-ibiltaria | [
-1
] |
Udala - Udalbatza eta Tokiko Gobernua - Alkateordeak eta zinegotzi-ordezkariak
Alkaterik ez dagoenean edota kanpoan edo gaixorik dagoenean, Alkateordeek ordezten dute, izendapenaren ordenaren arabera.
Alkateordeen kopurua ezin da izan Gobernu Batzordeko kideen kopurua baino handiagoa eta, nolanahi ere, ezin da izan zinegotzien heren bat baino handiagoa. Ermuko kasuan, bost Alkateorde daude.
Tokiko administrazioa (udalak eta aldundiak) arautzen dituzten Legeek zehazten dute gobernu-organo bakoitzak zer eskumen izango dituen. Alabaina, eskumen horietako batzuk beste gobernu-organo batzuetan eskuordetzeko aukera dago, eguneroko kudeaketa arindu ahal izateko.
Alkateak Tokiko Gobernu Batzordeko kideengan eskuorde dezake eskumen batzuen erabilera; halere, eginkizun zehatz batzuetarako edozein zinegotziren esku ere laga dezake eskumen hori, Tokiko Gobernu Batzordeko kidea izan ez arren.
Aitortutako eskuordetze hori edozein unetan laga dezake bertan behera, inolako arrazoi zehatzik eman behar izan barik. Gauzak horrela, eskumen batzuk hartzen direnean, zinegotziak ez du beste eskubiderik, zehaztutako aldian aitortutako eskumenak erabiltzeaz haragoko.
Gainera, eskuordetzea pertsonala denez eta edozein unean bertan behera gera daitekeenez, eskumena jaso duen pertsonak ezin du eskumen hori Udalbatzako beste kideren batengan azpieskuordetu.
Eskuordetze guztiak Alkatearen Dekretu bidez egiten dira.
Alkateordeen eta zinegotzi ordezkarien izendapenaren eta eskumenen inguruan Toki Erakundeen Antolakuntza, Jarduera eta Erregimen Juridikoari buruzko Araudiaren 44.etik 48.era bitarteko artikuluek zer dioten kontsultatzeko, hemen
Zinegotzitza ordezkariak | 2020-07-15T07:24:08 | https://www.ermua.es/pags/ayuntamiento/eu_organos_gobierno_delegados.asp | [
-1
] |
Bigarren aukera - isiltasuna baino garrantzitsuagoa delako
Atea zabaldu eta bere atzetik joan zara, momentu bakar bat ere ez zenuen nahi galdu, badaezpada. Erakutsi dizu dena. Aurrena, sukalde amerikarra (bitrozeramika, mahaia eta sofa zaharra); ondoren, komuna, gustatu zaizuna, eta azkenik logela bat. Dena berritua erabat. Gustatu zaizu, baina aizu, azken galdera zein den ederki dakizu: pisuak zenbat diru eta diruak zenbat pisu.
«400 hilero». 400? Lau, zero, zero?
Ordain dezakezu baina, ez da merkea, alajaina! Tira, garestiena ere ez da. Ez zaitez kezka, hilero batuko duzu hainbeste eta hemen lasai bizi zaitezke. Bestela, zer esango diozu, gustatu zaizula, baina denbora behar duzula? Azken txorta jotzean gainean zenuenari esan zenion bezala? Ez da erabaki makala, baina baietz esan iezaiozu eta kito! Ez zaitez oraindik urik ez duen edalontzi batean ito.
Baietz erantzun diozu, bertan biziko zarela. Itzela! Ilusioa egin dizu baietz esateak. Ilusioa zabaldu izanak etorkizun berri baterako ateak. Eta momentu batez, nahi baino momentu laburragoz izatez, poztu egin zara eraikia zenuena eraitsi zizutelako. Sinetsi baitzenuen ez zinela onik aterako, sinetsi baitzenuen ez zinela nor izango etorkizunean. 15 urtez bizikide izan zenuenak, behinola maitemindu zintuenak, agur esan zizunean.
Baina hasi zara zure bizitza berreraikitzen. Zuloaren hondotik berriz ere jaikitzen. Orain, ordea, badakizu berreraikuntzan zehar ez duzula bizitzaren zentroan zutabe bat baino behar, ez zaitezen berriz ere beste inor mugitu delako erori. Zerorri zara zutabe hori. Nahi baino astiroago doa eraikuntza, baina baduzu laguntza. Familia duzu inguruan, eta adiskideak asteburuan. Denek egiten dizute tokia agendan, eta poliki-poliki, nahiz eta beldurrek lurrera atxiki, bazoaz sinesten zure buruarengan.
Eta bai, hau aurrerapauso oso garrantzitsua da. Hasieran dena lauso ikusiko duzu beharbada, baina zure auzo, etxe, toki bat eraikitzen hasiko zara. Bakarrik. Ez, ez duzu bizikideen beharrik. Larru jotzeak tarteka. Buelta eta buelta. Errepikapenak ere onartzen dira. Baina dena egingo duzu nahi duzun neurrira. Alokairua ordaindu beharra izango da duzun lotura bakarra.
Kostata baina hasi zara ikusten behintzat bigarren aukera bat eskaini dizula bizitzak. Bigarren aukera bat zure buruarekin bizitzeko. Bigarren aukera bat zure burua bizitzeko. Aditzeko. Argitzeko. Ukitzeko. Zauritzeko. Sentitzeko. Barru-barrutik atera zaizu garrasia. Airera joan dira poza, jendartearen zama eta lotura gabezia.
Barruak hustutakoan, zure tokira itzulitakoan, ohartu zara higiezinen agentziakoa begira duzula. Ez zitzaion horrelakorik gertatu sekula. Eta zuri ere ez. Ea, lasai zaitez, mesedez. Lehendabizi, sina ezazu kontratua, itxi bere eta zure arteko tratua, eta gero ospatu.
Ez zaizu gutxi kostatu, baina kito, eskutan dituzu zure etxe berriaren giltzak. Bigarren aukera bat eman dizu bizitzak.
Ez dakizu haseratik zenbat gogorazten didan zure historioak nirea.
Agian...nik nahi ditut honela bizi.
Zenbat irakurri gabeko sarrera...!!! sorpresa!
Eman bigarrengo aukera berriz, BETI! agian, niri bezala balioko dizu konturatzeko lehenengoa dela balio duena, inoiz ez duela ordezkatuko, baina bizitzen jarraituko duzula. Nola? Kontatuko diguzu bigarrengo aukera horretan! Animo! | 2019-05-26T22:11:57 | https://blogak.eus/esan/bigarren-aukera-1512826548694 | [
-1
] |
Deutschland Israel Spanien Corona Islamismus EU Coronavirus Asylbewerber Medien Lesbos Sicherheit Linke Europa Berlin Bundesregierung | 2020-03-31T15:23:11 | https://haolam.de/artikel/Deutschland/38953/Seyran-Ates-und-der-Weg-zu-einem-reformierten-Islam.html | [
-1
] |
Herrerako patioan arropa garbitzen ari zen Martin. 1998ko urtarrilaren 18a zen. Jertse bat garbitzen ari zen hain justu. Askatik eskegitokirako ur-arrastoak, bidexka marraztuz, odoljario larria zirudien.
— Leungarria erosi behar diat —esanez joan zen eskegitokira—. Haurra ere jaiotzeko egongo duk.
Kartzeletan lizentziatua zen Martin. Hamabost urte baitzeramatzan ia espetxe haietan: espetxe zaharkitu, zaharberritu eta makroetan.
Pintza pare bat jarri ondoren, eta eskuak bustita zituela artean, Herrerako zerura begiratu zuen: «Nork sal edo eros lezake Zeruaren edo Lurraren berotasuna?». Ez zen esaldi soila, bakana, galdua, testuinguru gabea hain sarritan zetorkion esaldi hura.
Goizalde: Gertaerak berea zuen esaldi hura, esango duzu.
Kontalaria: Ez.
1996ko urriaren 11n sartu zuten Alcala-Mecoko espetxean (urriaren 31n omen zeukan epaiketa). Eta ingresos deritzon modulua utzi eta modulu normal batean sartu zutenean, ziegara igo baino lehenago, kartzelariak jakinarazi zion ziega beste lagun batekin banatu beharrean zegoela.
— Beste lagun batekin banatu? —galdetu zuen Martinek, kezka doinua emanez.
— Zuetakoa da —erantzun zion kartzelariak—. Ez dago beste lekurik —erantsi zuen, bulegoan zeukan arbela bati begira.
Eta hala joan zen Martin, petate handi bat bizkarrean hartuta. Lehenengo pisura, gero bigarrenera, eskuin aldeko galerian sartu eta erdialdeko ziega bateko atea ireki zuen kartzelariak.
Goizalde: «Euup!» bota zuen Martinek.
Kontalaria: Antzeko zerbait...
— Aibadio! Zer habil, Alkorta! —harritu zen Martin, poza ezin gorderik.
Alkorta erretzen ari zen. Termo batetik kafea ere atera zuen:
— Hartzak! —esan zion Alkortak—, hartzak kafea!
Tabakoa eta kafea, kontu zaharren lurrinak, denak bat egiten zuen ziegan. Denbora ere geldirik... leiho eta ate zirrikituetatik ihesi zihoana izan ezik. Larunbat gaua zen, eta egun oso bat igaro zela ere ez ziren ohartu. Larunbat gaua zen, urriaren 12an bizi zen mundua, eta Martin eta Alkorta aldiz ziegan bizi ziren, mundutik kanpo.
— Eta Patxeko? Gogoratzen al haiz Valdemoron egon ginen urte hartakoa? —galdetu zion Alkortak.
— Nola ez nauk gogoratuko ba... Patxeko. Gauzak oroitu ezinik Patxeko.
Patxekoren eritasuna urrunetik zetorrela esaterik ez zegoen. Sorterritik al zekarren eritasun hura? Venezuelatik agian? Euskaldunak ezagutu zituenetik?
— Ez huen ezertaz oroitzen, e? —umorez Alkorta.
Eta Martin Patxeko imitatzen:
— «Bai, nik ezagutu nuen; kontxo, nola zen ba hura? Bai, zera, mutil gazte bat; tira, ez hain gaztea. Nola zen ba haren izena? Zinkri, Zirrinki... Zuen kidea zen ba! Kooontxo! Zera, Ocañatik ekarri zuten ba. Ez, Ocañatik ez... Herreratik! Ez al zuten Cordobatik ekarri? Bai! Cordobatik ekarri zuten!». Kooontxo Patxeko!
— Ez huen isiltzen, kar-kar... —barrez lehertzen ari zen Alkorta.
— Azkenean Pelotas huen. Hik esan hion: «Zinkunegi!».
— Bai, Pelotas huen, zestoarra —berretsi zion Alkortak.
Gaueko kontaketa pasa ahala, denborak, espazioak, hizkuntzak... itxura ezberdina hartu zuten, beste kutsu bat, oro hutsean eroriko balitz bezala. Eta oro huts horretan gelditu, flexoaren argira.
Goizalde: Suaren aurrean gertatzen den bezala.
Kontalaria: Horixe bera.
— Etxeberriak asko eman zidak niri, Martin, semeaz aparte... —jardun zuen Alkortak—. Naizen hau berarekin egina dela-edo sentitzen diat, kartzelak, borrokak, urteek, molde bat xixelatu badute ere.
Iluna ikusteko jarrita zegoen flexoaren argia, iluntasuna pilatzen zen leku hartan.
— Eta Etxeberriak berdin bizi al dik hori? —Martinek itzaletik.
Puruaren kea ere pentsamendutan zebilen ziega barnean. Gaua ez zen higitzen. Hitzek, esaldiek, elkarrizketek soilik hartzen zuten abiadura.
— Gure herri hau oraintxe zagok aurrera edo atzera egiteko moduan.
— Ez al duk beti horrela egon? —Martinek Alkortari.
— Hala izango duk. Izan ere beti izerditan gaudek; ez zagok arnasa hartzeko astirik.
— Irabaztera egin behar diagu, Alkorta. Nahikoa ditek urde hauek. Aitaren etxea defendatuko diagu, bai, baina hozkadaz, mekagueeen!
— Orduan protesia jarri beharko diat, Martin.
— Barre egiten al duk?
Begiak itxita egiten zuen barre Alkortak, soinurik gabe.
Goizalde: Barrea dastatzen, beraz.
Kontalaria: Dasta daiteke barrea?
Eta horretan zeudela ahots bat entzun zuten, ke artetik zetorrena, flexoaren argitik kanpo, ilunetik urrun... baina hantxe.
Ahotsak esan zuen:
— Euskaldunak al zarete? Ni Seattle naiz. Duwamish tribuko buruzagi indiarra —ahots geldo eta baxua zen.
— Barkatu, jauna. Baina guk ez zaitugu ezagutzen, eta duwamishak nor diren ere ez dakigu... ezta, Alkorta? —esan zuen Martinek ziegako espaziora begira, ziegek ez baitute ortzirik.
— Gure tribua Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi zen. Egungo Washington estatua dagoen lekuan.
Alkortak eta Martinek elkarri begiratzen zioten.
Goizalde: Egia esan, ni ere izutuko nintzateke.
Kontalaria: Sinesten ez zutela zeuden.
— Entzun, arren. Ez ezazuela Lurra saldu!
— Seattle jauna, guk ez dugu inongo lurrik saltzeko asmorik —nahastea argitu nahi zuen Alkortak.
— Lurrarekin zer ikusirik badik gure borrokak. Lurra, askatasuna —esan zuen Martinek.
— Ezagutzen zaituztegu —jarraitu zuen ahotsak—, ezagutzen zaituztegu. Euskaldunak bizi ziren gu bizi ginen garaian ere. Garai hartan euskaldunek borrokaren bidea hautatu zuten beren Lurra defendatzeko. Guk berriz...
Eta isilunea aprobetxatuz, Alkortak upakada luzea eman zion puruari.
— Gertatutakoa kontatuko baligu berorrek? —ausartu zen orduan Alkorta, esaldia ketuz.
Eta ahotsa, Seattle buruzagiak alegia, entzun eta ulertu balu bezala mintzatu zen:
— 1855ean Washingtongo gobernuburuak jakinarazi zigun gure Lurra erosi nahi zuela. Baina nork eros edo sal lezake Zeruaren edo Lurraren berotasuna? Nola, esan, gu ez bagara airearen frexkotasunaren jabeak, edo uraren distirarenak?... Baina bere eskaintza hausnartu egin genuen, bagenekielako, bestalde, saltzen ez bagenion, gizon-zuria bere armekin etorriko zela, gurea zen Lurra hartzeko. Erabaki bat hartzen saiatu ginen...
— Sute jauna —moztu zion Martinek—, galdera bat egin diezazuket?
— Nire izena Seattle da. Lagunek Ohto deitzen naute —zuzendu zion buruzagi indiarrak.
— Ohto jauna, zuen Lurra erosi nahi zutela diozu. Zuen tribuak non bizi behar zuen, hortaz?
Bitartean, Alkortak termoa hartu eta edalontzi batean isuri zuen kafe beroa.
— Eroso bizitzeko moduko leku bat emango zigula esan zigun Buruzagi Nagusiak...
Ahotsak isilune bat egin zuen. Kafeari azukrea bota eta plastikozko koilara batekin nahasten ari zen Alkorta, patxada ederrean.
— ...Bagenekien gizon-zuriak ez zuela gure pentsatzeko era ulertzen. Arbasoen ahotsa zen uraren zurrumurrua. Ibaiak gure anaiak ziren, egarria iraungi ziguten. Ez dakit, baina gure izaera ezberdina da. Hiriek min egiten dute azalgorriaren begietan. Apika azalgorria basatia delako da, eta ez du konprenitzen. Zurien hirietan ez dago isiltasunik, udaberrian hostoak hazten entzuteko lekurik ez dago, ezta intsektuen burrunba aditzeko ere. Beharbada, ni basati bat naizelako da soilik, eta ez dut ezer ulertzen. Zer da bizitza kaxkabeltxaren kantu bakartia entzun ezin baliteke?, edo igelen korrokak ilunabarrean? Haizearen murmurio leuna senti lezake indiarrak, aintziraren gainetik datorrena, eta goiz-lanbroak garbitutako haize kolpea ere bai, edo pinu-urrinaz beterik datorrena.
— Poeta baten antzera hitz egiten duzu, Ohto —esan zion Alkortak.
— Aireari garrantzi handia ematen zion azalgorriak; denok bat egiten baitugu arnasean. Gizon-zuriak ez dirudi aintzat hartzen duenik arnasten duena.
— Ohto, oso ederra da hori —miretsi zuen Martinek— Baina... zergatik ez zenuten azkeneraino borrokatu?
—Erreserba batera joateko eskaintza hausnartu genuen. Aparte eta bakean bizi izateko. Berdin zitzaigun gainerako egunak non igaro. Gure seme-alabek otzan eta menderatu ikusiko gintuztela aurreikusi nuen, gure gerlariak lotsaturik... Gainerako egunak non igaro behar genituen berdin zitzaigun. Ez ziren asko gelditzen. Ordu batzuk, negu bi, eta ez zen Lur hartan garai batean bizi izandako seme-alabarik geldituko, ordura arte oihanean talde ttikitan barreiaturik bizi izan ginen antzera.
— Zuen gezi eta rifleak ez al ziren gure balen modukoak? —galdetu zion Martinek.
— Esan nuen garai hartan: azken azalgorria desagertu eta bere oroimena belardian laino baten itzal bihurtzen denean, orduan ere bizirik iraungo du nire arbasoen izpirituak erreka bazter eta basoetan.
Eta ahotsa isildu egin zen.
— Egun badakigu gizon-zuriak zer nahi zuen —hasperen egin zuen Martinek.
Goizalde: Bai, primeran gainera...
Kontalaria: Zenbat kalte!
Berandu zen oso. Gauzak bildu eta oheratzea erabaki zuten Alkortak eta Martinek. Flexoaren argia itzali eta gero ere lo hartu ezinik zebiltzan bi lagunak.
Espetxearen mikrokosmoa, esaten dute; hain da misteriotsua espetxea kanpokoentzat!
Harrezkero, Martinek zerura begiratzen zuen bakoitzean Ohto indiarraren esaldia zetorkion.
Goizalde: «Nork sal edo eros lezake Zeruaren edo Lurraren berotasuna?».
Kontalaria: Nork...
Burua makurtu eta harraskara itzuli zen berriro ere Martin, jertseak utzitako ur-arrastoari jarraituz; ez zegoen galtzerik.
1998ko urtarrilak 18 zituen Maddi jaio zenean, artean Martinek ez zekien ordea. | 2019-08-25T14:06:36 | http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr3413?m=8 | [
-1
] |
Martxan da Bertan-Bus zerbitzua - Baztan - Erran.eus
Martxan da Bertan-Bus zerbitzua
Ttipi-Ttapa 2019-05-08 13:00
Baztango dendak baztandarren eskura jartzeko helburuarekin sortu duten Bertan-Bus zerbitzua aste honetan paratu dute martxan. Asteartean egin zuen lehenbiziko ibilbidea, Baztangoizara, eta asteazkenean eginen dute bigarrena Basaburua eta Erberera.
Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntzari esker, Bertan Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak jarri du zerbitzua martxan. Proba pilotua da, sei hilabete inguru iraunen duena eta Baztango negozioak baztandarren eskura jartzeko helburuarekin egin dute.
Bi ibilbide eginen ditu astero: asteartetan Baztangoizara eta asteazkenetan Basaburua eta Erberea aldera. Ibilbidea Elizondon hasi eta akituko da. Ibilbide bakoitzak bi bidaia eginen ditu: lehendabizikoa goizean jendea herrietatik Elizondora hurbiltzeko eta bertzea eguerdian, Elizondotik herrietara eramateko. Bidaia bakoitzaren prezioa pertsonako euro batekoa da. | 2019-08-25T12:31:38 | https://erran.eus/baztan/1557311028395-martxan-da-bertan-bus-zerbitzua | [
-1
] |
Asteburu bikaina familia artean!Finde espectacular con la familia! - Instagram - Aritz Garcia Diseño
Asteburu bikaina familia artean!Finde espectacular con la familia! – Instagram
Egun batzuk eta oraindik ezin sinestu gure artean ez zaitugula! Agurra idazteko gogoa sartu zait zugaz azken argazki hau ikustean. Baina zure irribarrea, alaitasuna eta bihotz zabala gure artean ez da sekulan itzaliko. Zuk piztutako elkartasuna, eskuzabaltasuna, borroka eta maitasuna zure lagunen irribarrean, zure semearen bihotzean, zure anaiaren eskuetan, zure mutilaren begietan, zure Llano eta Barakaldoko karriketan mantenduko da. Topa dezagun gure artean jada ez daudenengatik! Agur Nata!#AgurNatale #garaipeneguneraarte @txogin @anderixo @lainobeltza – Instagram
#Llastres #ElElantxobeAsturiano #Asturies #paisajes @instagram#puerto #mar #tejados – Instagram | 2020-02-21T15:13:28 | http://www.aritzgarcia.com/asteburu-bikaina-familia-arteanfinde-espectacular-con-la-familia-instagram/ | [
-1
] |
VIII. Arno Trail Sprint Race lasterketak denboraldiari hasiera emango dio igandean | El Diario Vasco
Bajo-debaVIII. Arno Trail Sprint Race lasterketak denboraldiari hasiera emango dio igandean
VIII. Arno Trail Sprint Race lasterketak denboraldiari hasiera emango dio igandean
Maite Aizpurua, lehen emakumea joan zen urtean, bere iloba guztiekin batera helmugara iritsi zenean. / A.G.
Irabazleek 100 euro eta txapela eskuratuko dituzte
GORRITIBEREA MUTRIKU. Miércoles, 6 septiembre 2017, 09:05
Oporrak pasa bezain laster hasten dira lasterketa probak, eta lehena hurrengo igandean jokatuko da Galbaixo gainean. Jaien atarian VIII. Arno Trail Sprint Race froga jokatuko da 8,55 kilometroko luzaera izango duen ibilaldi berrian. Desnibel metatua 669 metrokoa izango da, eta izena emateko epea zabalik dago bai federatuentzat zein federatu ez direnentzat. Federatuak 12 euro ordainduko dute eta federatu ez direnak 15 euro. Inskripzioak www.herrikrosa.eus helbidean egin daitezke, eta goizeko 9:30etik aurrera ermita ondoan.
Sariak ere garrantzitsuak dira; mutiletan zein nesketan lehen saria 100 euro eta txapela izango baita, bigarrena 60 eurokoa, hirugarrena 40 eurokoa eta lehen mutrikuarra gizonetan zein nesketan txakolin kita izango dute eta baita lehen bi beteranoak ere. Horrez gain hainbat sari zotz egingo dira partaideen artean, eta esate baterako azkenak ere saria izango du animatze aldera. Sariak 12:30ean puntuan banatuko dira eta froga hasi berriz goizeko 11:00etan hasiko da.
Deba acoge este sábado la 48 edición del concurso de pintura al aire libre Creación de Kofradi Zaharreko Lagunak | 2018-02-25T17:50:47 | http://www.diariovasco.com/bajo-deba/viii-arno-trail-20170906000908-ntvo.html | [
-1
] |
109. alea
Bilboko La Pe�a auzoan dago Zamakola ikastetxea. Eskola gisa baditu hainbat berezitasun. Azken urteotan �Bizi gaitezen elkarrekin� proiektu zabal bezain interesgarria darabilte eskuetan. Ahaleginaren ondorioz, eskuetatik gorputz osora barreiatzen ari da; ikasleen, gurasoen eta irakasleen gorputzetara.
Gizabanakoak, ingurunea eta elkarbizitza ditu oinarri proiektuak, eta horren barruan azpimarratzekoak dira gatazkak bideratzeko sortu dituzten adostokiak eta bitartekariak. Merezi du ezagutzea zer egin duten.
50eko eta 60ko hamarkadetan etorritako etorkinen auzo honetako eskola publikoan, 2 urtetik 12ra bitarteko 600 haur inguru biltzen dira. Ikastetxea beti sentitu izan da auzoaren hobekuntzan eragin zezakeen eragile aktibo. Eta hori hala izan da, hein handi batean, irakasle taldea proiektu komun baten inguruan bildu delako: bertan parte hartu dutenez, eskola bere egin dute, taldean lan egin dute, esperientzia positiboak eta negatiboak partekatu dituzte eta erabateko inplikazioarekin hartu dituzte erabakiak. Lan taldearen egonkortasuna funtsezkoa da urteetan zehar iraun dezan. Era berean, prozesua koherentea eta onartua baldin bada, langileek zentroan gelditzeko hautua egiten dute, eta ordezkoek ere itzultzeko ahalegina egiten dute. Baldintza horiei esker, lan taldeari nortasuna eta indarra ematen dion irakaskuntza kultura sortzen ari dira.
�Bizi gaitezen elkarrekin� proiektua
Duela 6 urte abiatu ziren, eta urtez urte adar guztiak landuz doaz. Non dago horren guztiaren iturburua? Kepa Mallea irakasleak dioenez, �irakasleen hausnarketa batetik abiatu ginen. Ikaskuntza eta eskolako martxa oztopatzen zuten hainbat zailtasun zeudela konturatu ginen. Hori aldatzeko gogoa genuen; gure ikasleek elkarrekin bizitzen ikastea nahi genuen�. Irakasleentzat elkarbizitza ona ez da curriculumeko edukiak irakasteko behar den baldintza bat soilik, baizik eta berez oinarrizkoa den ikasketa. Eskola da testuinguru egokiena elkarbizitza zer den ikasteko, bertan adin, jatorri eta hizkuntza askotariko haurrak elkartzen direlako. Halere, familiak, auzoak eta komunikabideek ere badute zer egina, eta hori ez da ahaztu behar.
�Bagenekien ez zela gauetik goizera lortzen aldaketa. Sozialki eta aktiboki eraiki behar da elkarbizitza ona. Horregatik, gure proiektuan eguneroko jardunarekin lotutako hainbat alderdi lantzen ditugu�, azaldu du Kepak. �Poliki-poliki eskolako funtzionamendua aldatzen goaz, curriculumeko zenbait edukiri garrantzi handiagoa ematen, eta taldekako tutoretzei ere bai�.
Goiko taulan ikusten den moduan, �Bizi gaitezen elkarrekin� proiektu zabalak hiru ardatz nagusi ditu: gizabanakoak, ingurua eta elkarbizitza. Horietako bakoitzetik hainbat arlo edo zeregin ateratzen dira; guztira bederatzi izendatu dituzte:
1.- Eskola komunitateko partaide guztiak ingurunearen zainketan inplikatu.
2.- Auzoko taldeekin kolaboratu eskola komunitatearen eta ingurunearen garapen kulturala eta hezkuntzakoa bultzatzeko.
3.- Eskola komunitateko kide guztiak aintzat hartuta eta seguru senti daitezen lortu.
5.- Ikasleari bere garapen pertsonalean eta sozialean lagunduko dioten trebeziak eman.
6.- Kulturaniztasuna eta desberdintasuna elkarbizitzarako balio izango diren eskola komunitaterantz joan.
Gatazkak konpontzeko moduak
Elkarrekin bizitzeak berekin dakar gatazkak sortzea. Ez dugu sexu berdina, ez dugu zaletasun berdinik, ez dugu maitasun berdinik, gauza baten inguruan ikuspegi desberdina eduki dezakegu, interesak ere desberdinak izan daitezke� Baina, halere, elkarrekin bizi behar dugu. Beraz, gauzak adostu egin beharko ditugu; batzuetan arauak jarriz, bestetan elkar jasanez� �Hori ikasi egiten dela uste dugu, eta ikasi egin behar dela. Beraz, guk irakatsi egin behar dugu�, dio Kepak. ��Isildu edo zaplazteko bat emango dizut� izan daiteke etxeko soluzioa, eta bihar arazoak handiagoa izaten jarraituko du. Eskolan ere hatza erabiliz joka dezakegu: zu hona eta zu hara. Baina hori ez dela ona ikusi dugu. Botere absolutu hori denona da eta, partekatzen ikasten dugunean, orduan abiatzen gara bide onetik. Gatazkak indarkeriaz bideratzen badira, indarkeria gehiago sortzen da. Aldiz, hitz eginez, elkarri entzunez� bideratzen badira, beste ondorio batzuk sortzen dira. Gatazkak ezin dira saihestu, baina bai bideratu eta hezibide bihurtu�.
Hori jakinik, Zamakolako irakasleak prestakuntza jaso zuten Mireia Uranga adituaren eskutik. Teorian ikusitakoa praktikan jartzea izan zen hurrengo urratsa. Alde batetik, errespetuzko jarrerak lantzen hasi ziren tutoretza orduetan, jolastokian, kalean� Eta bestetik, adostokiak eta bitartekariak sortu zituzten.
Zer dira adostokiak?
Izenak dioen moduan, gatazkak sortzen direnean, hitz egitea eta konpontzea da helburua, eta horretarako bereziki sortu dituzten lekuak dira adostokiak. Bi aulki egoten dira, bakoitza sinbolo batekin: ahoa eta belarria. Ahoa duen aulkian esertzen denak egoerari buruz hitz egiten du bere iritzia eta ikuspegia emanez, eta besteak entzun egiten dio. Gero lekuz aldatzen dira. Horrela, gatazka konpontzen saiatzen dira. Ziklo bakoitzerako adostoki bat dago, beste bat jolastokitik hurbil eta beste bat jangela ondoan. �Txikiek berehala konpontzen dituzte arazoak, eta musu emanez edo eskua emanez bukatzen dute. Handixeagoei gehiago kostatzen zaie. Denetik dago� aitortu digu Kepak.
Bakarrik ezin denean, bitartekariekin
Batzuetan adostokira jotzen dutenak ez dira gai izaten arazoa konpontzeko, eta ikasle bitartekarien laguntza eska dezakete. Ikasleen arteko gatazkak bideratzen laguntzen duten ikasleak dira, hamabi guztira: 5. mailako sei eta 6. mailako beste sei. Ikasturte hasieran zapi berde batekin ateratzen dira jolastokira, denek ezagut ditzaten. Bai adostokian eta bai eskolako hormetan haien argazkiak jartzen dituzte.
Beraien lana zera da: bi aldeek lasai hitz egin dezaten bermatzea, gertatu dena eta sentitu dutena adieraztea, txandak ematea; esan dutena berriz laburtzen dute egoera argitzen laguntzeko, eta azkenean, irtenbide bat bilatzen laguntzen diete. Dena idatzi egiten dute, baita hartzen duten konpromisoa ere.
Ikasturtearen amaieran bitartekariek euren esperientzia kontatzen diete gurasoei, eta amaierako jaialdian publikoki ezagutzen zaie egindako lana.
Ikasturtea bukatzean 6. mailako bitartekarien hutsunea bete behar izaten da bitartekari berriekin. Horretarako, 6. mailako bitartekariak 4. mailako gelatara joaten dira euren esperientziaren berri ematera eta hurrengo ikasturterako boluntarioak animatzera. Nahi dutenak borondatez aurkezten dira eta denen artean sei aukeratzen dituzte. Hurrengo ikasturte hasieran prestakuntza berezia jasotzen dute beste sei �zaharrekin� batera eta ikasturtean zehar eskolako aholkulariarekin biltzen dira jarraipena egiteko.
Asko lortu da
Ikasle, guraso eta irakasleen artean inkestak egin dituzte esperientzia honen inguruko iritziak jasotzeko eta denak daude gustura. Besteak beste, honako ondorio hauek lortu direlako:
- Ikasleek ikasi dute arazoak hitz eginez eta entzunez konpon daitezkeela.
- Ikasleen arteko harremanak hobetu egin dira eta adostokiek eragina izan dute horretan.
- Irakasleak lehen baino gutxiago jarduten dira arauak betearazten.
- Haurrak garrantzitsu sentitzen dira, euren gatazken konponketan parte har dezaketela eta hartzen dutela ikusi dutelako.
- Eskolako giroa lasaiagoa da, eta arazoa konpondu gabe zuzendaritzara jo dutenak oso bakanak izan dira. �
Entzungo dizut, entzun eidazu
adostokian gabiltza
bion artean zaila denean
dugu bitartekaritza.
arma onena da �Bizi gaitezen elkarrekin� proiektua
Gure ingurua zaintzen dugu
- Inguru fisiko atsegina
- Auzoari irekitako eta auzoan integratutako eskola
- Inguru segurua
- Berdinen arteko harremana
- Trebezia sozialak eta garapen pertsonala
Elkarbizitza zaintzen dugu
- Kulturaniztasuna eta desberdintasuna balio gisa
- Arauen adostasuna
Jolaslekua, heziketarako eremu
Zamakola ikastetxea UNESCOren EURED sarean sartuta dago. Bakerako eta Bizikidetzarako Europar Hezkuntza izeneko proiektua darama aurrera. 17 herrialdetako eragileak biltzen dira eta bakoitzak bere arloan egiten duen esperientziaren berri ematen du. Zamakolakoek eskola gisa esku artean duten �Bizi gaitezen elkarrekin� proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Horrez gain, prestakuntza jasotzen dute, gai honen inguruan gero eta jende gehiago egon dadin prestatuta. Azken xedea bakerako kultura sortzea da, eta horretarako prestatu egin behar da: entzun, irakurri, eztabaidatu� Prestakuntza Alemaniako unibertsitate batek ematen die.
Jolastokiaren eraldaketa
Zamakolan jolastokia heziketarako eremu edo espazio bilakatu da. �Bizi gaitezen elkarrekin� proiektuaren barruan kokatuta, duela sei urte hasitako lanaren ondorioa izan da.
Ordura arte, ez zegoen inolako antolaketarik jolastokian: irakasle bakoitzak nahi zuena egiten zuen, bakoitzak bere modura bideratzen zuen, eta ikasleek hori nabaritu egiten zuten. Baloiari �nahikoa da� esateko garaia iritsi zen; mutilak jolastoki erditik kentzeko garaia iritsi zen; irakasleek hitz egiteko garaia iritsi zen. Jolastokiaren zaintza orduak �jasan� beharreko zerbait ziren, eta horri amaiera eman behar zitzaion.
Gainera, ikasleek eskolan pasatzen duten denboraren % 43,7 jolastokian pasatzen dute, eta eremu horrek eskaintzen zituen heziketarako aukerak ez zituztela aprobetxatzen konturatu ziren.
Egoera horretatik abiatuta, jolastokiaren helburuak, arauak, zaintza eta antolaketa aldatu zituzten.
Jolastokia hiru eremutan banatzen dute, eta horietako bakoitzean material desberdinez osatutako kaxak jartzen dira. Adinaren arabera, materialak eta jolasak aldatuz joaten dira. Irakasle bat eta jantokiko begiraleen koordinatzailea arduratzen da jolasak eta materialak prestatzeaz eta antolatzeaz, eta astelehenero ematen zaie asteko �ordutegia�. Ikasleen aldetik, gela bakoitzeko arduraduna bost minutu lehenago joaten da materialak bere gunean jartzera. Bera arduratzen da egun horretan zaintzeaz eta bukaeran gordetzeaz, eta egunero betetzen dute balorazio orria gelara itzuli aurretik.
Ikasleak astean zehar hiru eremu horietatik pasatzen dira txandaka. Ez dute derrigorrez proposatzen diren jolasetan aritu behar, hizketan egon daitezke edo beraien jolasak asmatu. Dena dela, beste batzuei dagokien materiala ezin dute erabili, edo programatutako jolasetan dabiltzanei ezin die trabarik egin.
2002-03 ikasturtean munduko jolasak proposatu zituzten, eta harrezkero hiru hilero aste bat horretara dedikatzen dute. Aurten, bestalde, mahaiko jolas kooperatiboak jarri dituzte liburutegian eta ludotekan.
Irakasleak zein ikasleak oso gustura daude antolaketa honekin. Ikasleak ez dira txoko bakar batean pilatzen. Badakite ez dutela �makinitarik� behar jolastokian lagunekin oso ondo pasatzeko. Eta irakasleek errazago eta askoz lasaiago egiten dute beren zaintza lana.
31: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den herritartasunari ekin zaioLanbide Heziketa berria martxan daIkasturte berriko datuen artean dantzan32: Egonezina areagotzen ari da EAEko Haur EskoletanHezkuntza alderdi politikoen ahotanHaur Eskolak: lehena, oraina eta geroa34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin doa.SANTOS, Miguel Angel:EIEF-FERE:Euskal Eskola Akordio berri bat hirugarren milurtekoaren atarianEgoera berria sortzeko nahia baino zerbait gehiago somatzen daHego Euskal Herriko Erreformako lehen promozioak burutuko ditu bere ikasketak aurki.Euskal Nazionalismoa eta Hezkuntza Publikoa: Ikastolen publifikazioaGarai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prestCARBONELL, Jaume:Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan049: Gauzak aldatzeko eta hobetzeko sustraietara jo behar daArian-arian, etenik gabe, bidea egineanESTɉVEZ, Xos�EZAMA ESNAOLA, Felix: Kristau Eskola Euskal Hezkuntza SistemanEuskal irakaskuntzari egindako erasoen aurrean, mugi gaitezen!Euskal Herria, bizi nahi duen herriaGuk, geure Eskola. Euskal irakaskuntza, aurrera!Hezkuntza Erkidegoa ere EAEko hauteskundeen emaitzei begiraGARMENDIA, Joxe Fernando:APPLE, Michael:Idafe: autoerrealizazio bideanBalioak lantzeko programa berriaETXEBERRI, Mixel:1923ko andere�oen lan-kontratuaHaurrek hezkuntzarako duten eskubidea bermatu egin behar daHistoriako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolakIZTUETA, Anjeles:Historiako zertzeladak: Maria Dolores Goia Mendiola andere�oaUrte berri on, ikasturte hobeari!ASKAGINTZA erakundea: Drogak larrugorrianHistoriako zertzeladak: Bilboko Euskal Eskolak (1908-1918)Hezkuntzaren kalitateaCOIRA, Patxi: Haur Hezkuntzako lehen zikloaren Arautze Dekretua Euskal Autonomia ErkidegoanBORQUɉ, Mari Carme:Historiako zertzeladak: Behartsuen unibertsitatea: arte eta lanbide eskolak Euskal HerrianMARCHESI, Alvaro:ASKAGINTZA elkartea: Osasun heziketa eta droga-menpekotasunen prebentzioa eskolanHistoriako zertzeladak: Gipuzkoako Fraisoro sehaska etxea: haur abandonatuen trataera XX. mendearen lehenengo hamarkadetanHezkuntza geurea eta solidarioaHaur txikiak eta hiriak aztergai izango dira maiatzaren 25ean BilbonHistoriako zertzeladak: Euskarazko alfabetatzea XIX. mendean: inprentaren baldintzapena eta eragintzaEraso guztien gainetik euskal hezkuntza sistemarengako konfiantza azaldu dute irakasle, guraso eta administrazioakHezkuntza gizartearen zerbitzura egotea guztion ESKUBIDEA daEraiki dezagun denok Euskal Eskola Publiko BerriaHezkuntzan parte hartzea behar-beharrezkoa daBizitza osoan zehar ikasten. Florentziako forumaEuskal Herriak bizi behar badu, euskal hezkuntza eta komunikabideak ezinbestean behar ditu.Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsaHERNANDEZ, Pedro:Historiako zertzeladak: Euskadiko haurren babesa eta hezkuntza guda zibileanEtengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronkaHistoriako zertzeladak: Praktizismoa edo kultura. Bigarren Hezkuntza Bilbon, Erregimen Zaharraren amaieranMURILLO, Javier:Euskal Eskola Publikoaren Legea 10. urteurreneanEuskal Eskola Publikoaren Legeaz mahai ingurua: Ana Eizagirre,I�aki Etxezarreta, Marije Fullaondo.Ikertzeko, hausnartzeko eta proposamenak egiteko garaia da. Abia gaitezen!IZTUETA, Anjeles:Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdiguneanFRANTZIA: Hezkuntza eztabaidaIzena batzuek, eta izana besteek.Nork inposatzen du hemen bere hezkuntza?Hezkuntzaren egiteko nagusietakoa bazterketaren aurka jokatzea da0-3 urteko haurrak eta euren eskolakFERNANDEZ ANGUITA, Mariano:087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago092: Eskola antolaketak eragina izan dezake berdinen arteko harremanetanURRUTIA, I�igo:094: Euskara ezagutzeko eskubidea eta betebeharraARROY, Igor:095: Europarako Konstituzio Itunak ez ditu hizkuntz eskubideak jasotzenDroga menpekotasunen prebentzioaGIMENO SACRIST��N, Jos�097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagunKataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa098: Iru�erriko D ereduko ikastetxeen egoera: hazi bai, pilatu ezBETTO, Frei:ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan099: Anjeles Iztueta, lau urtez EAEko Hezkuntza sailburuMONTERO, Jose Luis:IBARZABAL, Eugenio:Emakumeen lanbide prestakuntza formalizatuaren hastapenak (1880-1930)Antzuolako herri eskola:Haur eskolakAURREKOETXEA, Manu:SAN JOSE DE CALASANZ, ikastetxe publikoa, Donostia (Altza): Ohitura eta baloreak lantzenARAMENDI, Peio: Erreforman agertzen diren oztopoakEuskal maisu-maistren garbiketa Gerra Zibilean eta Frankismoaren hasieranIrakasle-ikasleen arteko harremanakFrankismoaren garaiko etxe eskolaren esperientzia BizkaianSANCHEZ, Seve: Lanbide Heziketa berria eta euskaraBIURDANA (Iru�ea) eta ASAKATASUNA (Burlata) institutuak: DBHren ezarpena Nafarroako institutuetanPLACER, Felix:Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formalaLABIAGA ikastola, Bera: Berako ikastolaren borrokaDOBH, EAEko ertainetako erreformaELKARRI:Demokrazia irakaskuntzanBadator EAEra DOBHren ezarpenaELORZA, Juan mari; EZKIAGA, Patxi; LARREA, Jose Luis:24: Euskara eta Euskal Heziketarekiko erasoak areagotu diren honetan euskararen aldeko jarrerak inoiz baino biziagoAZURMENDI, Joxe:GARCIA, Maite:ALMEN IKASTOLA, Eskoriatza: Ikasleak filosofatzenCONJIL, Txus:028: Eskola berriaren gorpuzketan ezinbestekoa den nazionaltasunari ekin zaio102: Irudien eraginak kezkatzen bagaitu, orain dugu hausnartzeko paradaJolas kooperatiboen etxea, Donostia: Denok kooperatiboak izaten ikas dezagun106: Ezjakintasuna eta zapalkuntza oso lotsagabeak diraNola eta nork erabakitzen du zein baliotan hezi haurrak? Hor ere manipulatzen al da?107:Kataluniako Hezkuntza Itun Nazionala: eskola guztientzako onuraIrakasle bakarra ala ikasgai bakoitzak bere irakasle espezializatua?Uda giroko aisialdiaALONSO, Juan Carlos: psikologoaAlboan fundazioa herrien elkartasunaren alde laneanErlijioak ba al du lekurik ikastetxe laikoetan?ETXEKO IRAKASKUNTZAJOSU TXAPARTEGI HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTENNola euskaldundu ikasle guztiak?PEDAGOGIA 2007 HABANANMiguel Gonzalez: �Alboanen unitate didaktikoek kanpo zorraren gaia modu sinple eta ulerterrazean lantzen dute�DAVILA, Paul�: Hiri hezitzaileakHaurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpondu behar al dituzte? Kasu horretan jazarpenak izateko aukera handiagoa al da? Zer egin behar dute irakasleek?Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?CHACON ARTEAGA, Nancy: �Balioek eta moralak arreta berezia eskatzen dute pertsonen prestakuntza prozesuetan�IZAGIRRE, Patxi: Haurrei heriotzaren aurrean minaren adierazpena normalizatzen erakutsi behar dieguBalioen heziketarako ardatzakZein eragin dute telesailek neska nerabeen sozializazioan? Zeintzuk dira Hezkuntzaren erronkak? Maitasun begirada behar da ongi hezi nahi badaBaztango testigantzak jasotzen Lekarozko 4. DBHko ikasleen eskutikEz dut zigortu nahi. Zigorren alternatibakJoseba Azkarraga: "Kontua ez da zelan sortu eskola ona, gizarte hezitzailea nola eraiki baizik"Mirtha Chokler: Haur txikien mugimenduaren genesiaNeus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu �Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak�, hau baizik: �Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?��LONGAR proiektua Vianako hirugarren adinekoei emanaldiaHezkuntzari erasoaldiaren irakurketa eta erantzunaTelebistak balio positiboak pizten ditu nerabeenganJoxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"Hamalau hazi Garapenerako Hezkuntzako esperientziakNerabeak modu probokatzailean janzten al dira? Ez al genuke ezer egin behar hori saihestekoEsker emateaHaur eta gazteak gure ispilu, noskiD�elikatuz Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroaKataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaiaHedabideek sexuari buruz igortzen diguten informazio pilatik nola bereiz dezakegu nerabeei begira baliagarria dena eta ez dena?Eskolako gatazkak bitartekarien bidez konpontzen. Argentinako Chubut eskualdean egindako proiektuaNola jokatu beharko genuke eskolan sormena lantzeko?Inmaculada ikastetxean partaidetza lantzenZergatik hitz egin behar diogu heriotzaz haurrari? Nola lagunduko digu haur-literaturak?Ez da �autista�, Mikel da. Umea da, ikaslea da, eta, ume den neurrian, premiak ditu; hortik datoz desgaitasun eta gabezia guztiakAtera al diezaiokegu etekinik publizitate-kanpaina bati, ikuspegi hezitzaile batetik? Ez dago produkturik. © 2005 | 2013-05-19T09:47:31 | http://www.hikhasi.com/artikulua/1342 | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak
Katalunian sortutako egoerari irtenbidea…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29368
Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2015%2F11%2F12%2Ferkoreka_abogados%2Ferkoreka_asambleas.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/11/12/erkoreka_abogados/erkoreka_asmblea_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/11/12/erkoreka_abogados/erkoreka_asambleas.jpg" style="max-width:100%" alt="Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/11/12/erkoreka_abogados/erkoreka_asmblea_01.jpg" style="max-width:100%" alt="Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/11/12/erkoreka_abogados/erkoreka_asmblea_05.jpg" style="max-width:100%" alt="Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak" />
Katalunian sortu den egoerari irtenbidea emateko, elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Kataluniako legebiltzarrak atzo independentziaren aldeko adierazpena onartu ondoren. Kataluniako erakundeek hartutako erabakiei errespetua gordetzea eskatu du orobat; izan ere, duela gutxi hautatu dituzte erakundeok, hauteskunde bitartez hautatu ere, eta beraz «Kataluniako gizartearen borondatearen ordezkari dira».
Hala ziurtatu du gaur sailburuak, zeinak Francisco de Vitoria Epaile eta Magistratu Elkartearen XXX Biltzar Nazionalean parte hartu baitu. Rafa Catalá Justizia ministroa ere gonbidatu dute. Erkorekak berriz esan du ezen, Kataluniakoaren gisako auzi politikoei erantzuteko, irtenbide politikoak proposatu behar direla, eta ez hertsatzeko tresna juridiko eta judizialak. «Erabaki okerra da», adierazi du.
PROZEDURA KRIMINALAREN LEGEAREN AURKA
Bestalde, epaile eta magistratu ugari biltzen dituen Biltzar horretan ere, sailburua oso kritikoa agertu da Prozedura Kriminalaren Legearekin, eta datorren legealdian erregistro zibilak desjudizializatzeko formulak adosten saiatzearen alde egin du.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29368-katalunian-sortutako-egoerari-irtenbidea-emateko-elkarrizketara-eta-akordioak-bilatzera-deitu-erkorekak#comment_20133
[CATALUÑA] Erkoreka apela al diálogo y a la búsqueda de acuerdos para resolver la situación creada ➡ https://t.co/JxFufJMtmI
erkoreka_katalunia_elkarriz... behera kargatu (1 MB)
erkoreka_katalunia_elkarriz... 50 MB
recursos_30_asamblea_nacion... 70 MB
erkoreka_asmblea_04.jpg 1 MB (jpg)
erkoreka_asambleas.jpg 80 KB (jpg)
erkoreka_asmblea_01.jpg 1 MB (jpg)
erkoreka_asmblea_05.jpg 1 MB (jpg) | 2020-01-21T01:59:45 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29368-katalunian-sortutako-egoerari-irtenbidea-emateko-elkarrizketara-eta-akordioak-bilatzera-deitu-erkorekak | [
-1
] |
Katmandu - Manila Uçak Bileti - En Ucuz Katmandu - Manila Uçak Bileti Ucuzabilet'te - Ucuzabilet
Katmandu-Manila Uçak Bileti
Katmandu - Manila Uçak Bileti
ManilaLuzon Island 15.06.2018 671
Manilaİstanbul 10.10.2018 2.497
ManilaAnkara 10.10.2018 3.618
SingapurManila 01.10.2018 530
İstanbulManila 16.07.2018 1.866 | 2018-05-20T21:35:22 | https://www.ucuzabilet.com/katmandu-manila-ucak-bileti | [
-1
] |
Ganbatara irten, eta dortokak harrapatu . diariovasco.com
Dortoka berde bat sarean trabatuta. /
JACOB ASHER/NOIAA
Urtero, 29.000 dortoka hiltzen dira Europak inportatzen dituen ganba tropikalak harrapatzeko erabiltzen diren arrasteko sareetan trabatuta
19 junio 201715:38
29.000 itsas dortoka hiltzen dira urtero ganbak harrapatzeko erabiltzen diren arrasteko sareetan harrapatuta. Naturarentzako Munduko Funtsak, WWFk, astelehen honetan Genevan eman du jakitera datua, 'Wild-caught tropical shrimp imports into the EU & associated impacts on marine turtle populations: the need for EU import restrictions' txostenaren aurkezpenean (hemen eskura daiteke, ingelesez eta frantsesez). Txosten horretan zehazten dute zein eragin handia duten dortoka eta beste espezie batzuengan Europar Batasuneko herrialdeek inportatzen dituzten ganba tropikalek, zein kaltegarriak dira horiek harrapatzeko erabiltzen diren tenkikak, eta zein komenigarria izango litzatekeen dortokak sareetan harrapatuta gelditzea ekidin dezakeen DET izeneko dispositiboa ezartzea ontzietan. Soluzioa «eraginkorra eta sinplea» da, baina ez da derrigorrezkoa eta, horrenbestez, ez dago behar bezain hedatua. Frantziar Guyanako Arrantza Batzordeak egindako txostenak gailu hori ganbatan dabiltzan ontzi guztietan jartzea defenditzen du. Horien erabilera sustatzeko modu bat izango litzateke, kanpaina eragiten dutenen ustez, ganbak inportatzeko orduan bermatzea harrapatu dituen ontziak aipatu dispositiboa daukala, eta horren inguruko kontrolak zorroztea.
Azken batean, guk haztegietatik ez datozen ganba 'basatiak ' jan ditzagun, sekulako sarraskiak egiten dira itsasoan, eta dortokak dira kaltetuenak, ohikoa baita sareetan trabatuta gelditzea eta bertan hiltzea.
DETek ez du eragozten dortokak sarekadan erortzea, baina azkar irtetea ahalbidetzen die, eta %97an murriztu lezake horiek hiltzea edo zauritzea, harrapatutako ganba kopuruari kalte handirik eragin gabe. Nahi gabeko harrapaketa, alegia, dortokek pairatzen dute mehatxu nagusia da, eta zeharkako eraginak ere baditu, dortoka ezinbesteko pieza baita itsas ekosistemaren orekari eusteko orduan, algen eta koralezko arrezifeen osasuna mantentzen laguntzen baitute, besteak beste.
«Urtero 29.000 itsas dortoka hiltzen dira gero Europar Batasunera esportatuko diren ganbak harrapatzeko erabiltzen diren arrasteko-sareetan trabatuta. Europar Batasunak horietako heriotza asko ekidin ditzake kontrolak zorrozten baditu eta DET dispositiboen erabilera sustatzen badu» adierazi du WWFko ordezkari Aimee Lesliek.
«Dortokentzat ez ezik, industriarentzat ere onuragarriak izango lirateke dispositibo horiek, ganben zanpaketa asko murrizten baitute, etekinak areagotuz», gehitu du. Talde ekologistarentzat, ganba tropikalen harrapaketa-sistemaren erreformak berma dezake bakarrik dortoken etorkizuna.
tropikoko, ganbak, dortoka, ukitu, batekin
Maisu-maistra postua lortzeko oposizioaren lehen proba | 2017-06-22T22:36:06 | http://www.diariovasco.com/sociedad/201706/19/tropikoko-ganbak-dortoka-ukitu-20170619135408.html | [
-1
] |
Arkitektura eta ardoa nahasturik Baigorri upategian - Nafarberri
Home Hego Nafarroa upategia Arkitektura eta ardoa nahasturik Baigorri upategian
Arkitektura eta ardoa nahasturik Baigorri upategian
Olatz Enzunza ordua: 23:33 Hego Nafarroa, upategia,
1997an eraiki zuten Baigorri upeltegia Iñaki Azpiazu arkitektoaren zuzendaritzapean. Mahastiek inguratutako eskenatoki paregabean ekoizten dute kalitate eta izaera handiko ardoa. Ardoa egiteko erabiltzen duten mahatsa beraien mahasti propioetatik ateratzen dute eta, ondoren, kontrol prozesu zorrotza jarraitzen du. Gainera, aukeraketa eta bibrazio mahai batetik pasatzeak eta tobera eta bonba ez erabiltzeak kalitate handiko ardoa ekoizten du. Upeltegi honetako aliati handiena grabitatea da.
Argazkia: bodegasbaigorri.com webguneari esker
Upeltegia asteartetik larunbatera bisita daiteke, 11:00etatik 13:30etara eta aurretiaz ordua eskatuz. Bisita horretan kupelak eta mahastiak ikus daitezke aldi berean.
Bideoa: Baigorri upategiko orrialdeari esker | 2019-01-20T03:52:45 | http://www.nafarberri.com/2018/12/arkitektura-eta-ardoa-nahasturik.html | [
-1
] |
+10 | Ikaselkar
Neguko katalogoa
Catalogue Hiver PDF
Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 gauza biltzen ditu giza gorputzari buruz jakiteko: esnatzen zarenean, 1,5 cm altuagoa zara oheratzean baino; zure hortzak hezurrak baino gogorragoak dira; bakterioak hiltzen dituzten pilulek superbakterioak sortzen lagun dezakete; hatzetako muskuluak besoan daude; bi motatako malkoak botatzen dituzu; milioka akaro bizi dira zure aurpegiko larruazalean; 30 biloi globulu gorri pasatzen dira bihotzetik minuturo... Giza gorputzaren funtzionamendua hobeto ulertzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, giza gorputzaren inguruko jakinmina asetu nahi duten helduentzat ere.
100 kontu ondo ezagutzeko janaria: Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 gauza biltzen ditu janariari buruz jakiteko: 40.000 erle behar dira sagasti bat sagarrez betetzeko; gizakiek marrazo gehiago jaten dituzte, marrazoek gizakiak baino; %50eko aukera duzu brokolia gorrotatzeko; fruitu gorriak jateak bihotzaren osasunari laguntzen dio…
Janariaren gaia hobeto ulertzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, janariaren inguruko jakinmina asetu nahi duten helduentzat ere.
EAN: 9788490274217
Auteur: ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA, UNAI / BELATZ (IL. )
107 kiwi, Unai Elorriaga eta Mikel Santos Martinez (ilustratzailea): Aroaren aita Pelix, alai eta maitagarria da, baina baita xelebre samarra ere. Halako batean desagertu egingo da, eta Aroak, Txoribel bere belearekin, haren bila joan beharko du. Fantasiaz eta xarmaz beteriko abentura dibertigarria asmatu du Unai Elorriagak.
Egiptomania, Emma Giuliani eta Carole Saturno: Liburu aparta Antzinako Egiptoren berri izateko. Niloren bazterretatik ibiltzeko, urtaroen martxari jarraitzeko, faraoiak gurtzeko, momifikazioaren sekretuak argitzeko…
Liburuaren atalak: Niloren urtaroak, Egiptoarren bizimodua, Faraoia, Tenplua eta jainko-jainkosak, Balsamatzea, Eternitaterako etxeak eta Bihotzaren pisaldia.
14,30€ 14,30€
Ezagutu E.H.ren historia
Xabiroi komikiak | 2019-10-19T09:50:33 | http://www.ikaselkar.eus/fr/katalogoa/negukoa/10/ | [
-1
] |
Lehen Maker ekitaldia larunbat honetan Irunen | Ideiak Bizirik
← Tokiko Komunikabideen Esparruan euskara sustatzeko izaera zehatzeko dirulaguntzak_2019
Bidasoa Maker Day →
Larunbat osoan izango dira 3D inprimatzearekin, robotikarekin eta programazioarekin loturiko jarduerak eta tailerrak.
Adin guztietarako jardunaldia, teknologia berriak eta haiek eskaintzen dituzten aukerak herritarrei hurbiltzeko.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, eta Irun Robotics-ekin batera, Bidasoa Maker Day antolatu dute larunbat honetarako, uztailaren 20rako.
Jardunaldi hau, Bidasoa eskualdean egingo den era honetako lehenengoa, Zabaltza plazan egingo da 10:00etatik 19:00etara. Karpa bat jarriko da eta bertan egun osoan izango dira tailerrak, erakustaldiak, lehiaketak eta abar, 3D inprimatzearekin, robotikarekin, programazioarekin edo Arduinorekin loturik betiere.
Adin guztietarako jarduerak izango dira ‘Egin zuk zeuk. Amestu badezakezu, egin dezakezu’ mugimendua herritarrei hurbiltzeko, hurbilen duten maker komunitatea ezagutu dezaten. Haien sorkuntza lanak ezagutu ahal izango dituzte, bai eta 3D inprimagailua erabiltzen ikasi edo robot bat nola eraikitzen den jakin ere. Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian: 3R3D, PC Box Irun eta Sonia Ruiperez, material iraunkor berriekin lan egiten duen diseinatzaile kreatiboa.
Bidasoa bizirikeko presidente Miguel Angel Paezek hauxe adierazi du “azken urte hauetan Bidasoa bizirik bultzatzen ari den ildoetako bat Maker mugimendua da, pertsona horiei leku bat emateko beren teknologia sortzaileko proiektuak bertan garatu ahal izateko”.
Bestalde, Hondarribiko Udaleko Ekonomi Sustapen zinegotzi Maria Serranok era honetako ekitaldien garrantzia azpimarratu du “3D inprimatzea edo robotika bezalako teknologia berriak herritar guztiei hurbiltzeko eta horiek erabiltzen ikasi ahal izateko”.
Jardunaldi honen aurkezpenean makerren ordezkaritza bat ere izan da, larunbat honetan erakutsiko diren proiektuak eraiki dituztenak, hain zuzen, bai eta Irun Robotics-eko Juan Manuel Alvarez eta Marisa Torres, tokiko maker elkarte baten sorkuntza proiektua.
Biek eskerrak eman nahi izan dizkiote Bidasoa biziriki ‘lehen Bidasoa Maker Day hau egiteagatik. Aukera bikaina nahi duen guztia maker bilaka dadin’.
Egun osoan zehar, hurbiltzen diren pertsonak maker giroan murgildu ahal izango dira. Horretarako, honako ekintza hauek programatu dira:
Demo Space: gune honetan hilabete hauetan egindako zenbait proiektu erakutsiko dira, esate baterako, objektuak detektatzeko radarra, ping pong analogikoa, GIFen kamera edo auto marrajarraitzailea. Objektu horiek nola eraiki dituzten ezagutuko duzu eta baita zeuk egiten ikasi ere.
Jarduera ludikoak: Primeran pasako duzu robot lehiaketekin, droneen hegaldiekin, sumoko borrokalarien borrokekin, auto lasterketekin eta abarrekin.
Sorkuntza tailerrak: Egun osoan zehar izango dira tailerrak, eta haietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Bidaso biziriken webgunean. Hona hemen tailerren programa:
10:00-11:00: 3D INPRIMAGAILUA
3D Tinkercad eta Fusión360 diseinu programak ezagutuko dituzu, eta 3D inprimagailuen munduan hasiko zara.
11:00-12:00: ARDUINO
Aurrez muntatutako autoarekin hainbat ekintza programatzea (zirkuitua, ledak piztea eta itzaltzea, infragorrien agingailuaz kontrolatzea, hainbat sentsoreren programazioa…)
12:00-13:00: RASPBERRY
Kontsolaren agingailua muntatzea raspberry inkorporatuarekin.
15:00-16:00 LEGO WEDO
Beti gaurkoa den klasiko bat: Jurasic Parken zalea zara?; eta LEGOrena? Lagundu iezaguzu bada dinosauro bat muntatzen eta programatzen eta ondo pasa harekin. Has zaitez hezkuntza robotikan, robot bat eraikitzeak emango dizun ikaskuntzatik harantzago.
16:00-17:00: LEGO MINDSTORMS EV3
Sumo borrokalariak eraikitzea “gudu” txikiak egiteko.
17:00-18:00: DRONEAK
Hastapenak, pieza bidezko muntaketa bat ikustea eta minidroneak maneiatzea.
Programa Finalista Regiostars2019 sariketan
CONNECT INNOVATION BAI! proiektuko ekintzen programaren barnean dago ekitaldi hau, eta proiektuak saria jasotzeko aukera izango du Eraldaketa Digitalaren Sustapena kategorian. Aurkeztutako proiektuen ezaugarri nagusia da eraldaketa digitala sustatzea merkataritza jardueretan eta prozesuetan, bai eta enpresekin loturiko beste esparru batzuetan ere.
CONNECT INNOVATION BAI! (EFA077/15) proiektua FEDER Europako funtsak kofinantzatu du % 65ean, POCTEFA 2014-2020ren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza programa). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea. Laguntza hori eskaini du mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak aurrera eramateko, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
Sarrera hau Artikulua, Azoka, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta 3d, arduino, dron, hondarribia, IRUN, LEGO MINDSTORMS EV3, LEGO WEDO, maker, makers bidasoa, rasperry etiketarekin. Gorde permalinka. | 2019-08-20T00:45:36 | https://www.ideiakbizirik.com/eu/lehen-maker-ekitaldia-larunbat-honetan-irunen/ | [
-1
] |
Flughafen Tanger Ibn Battouta - Flughafen Ibn Battouta - eSkyTravel.de
Tangier Agadir Al Hoceima Bouarfa Casablanca Dakhla El-Aaiún Errachidia Essaouira Fez Goulimin Marrakesch Nador Ouarzazate Oujda Rabat Tangier Tetouan Zagora
Flughafen Tanger Ibn Battouta
Die besten Angebote für Flüge von Tanger Ibn Battouta
Die besten Angebote für Flüge nach Tanger Ibn Battouta | 2019-12-16T05:49:58 | https://www.eskytravel.de/flughafen/ap/tng/tanger-ibn-battouta | [
-1
] |
March 26, 2019 | Express Entertainment
Ishq Na Kariyo Koi – Episode 24
Mohabbat Zindagi Hai – Episode 402
Mohabbat Zindagi Hai – Episode 401 | 2019-08-19T16:12:28 | https://www.expressentertainment.tv/2019/03/26/ | [
-1
] |
HITZALDIA BIHAR KULTUR ETXEAN MUGIKORTASUN ASTEAREN BARNEAN
Aste honetan Hondarribia Mugikortasun Astea ospatzen ari da. Udalak eta Balazta Bidasoako Bizikletaren aldeko Elkarteak antolatuta, lehen ekitaldia bihar arratsaldez burutuko da.
Hondarribia, egitarua, mugikortasun astea, txirrinda, | 2020-05-31T03:16:34 | http://www.zazpialdizkaria.eus/eu/blog/9-2017/ | [
-1
] |
Oraintxe gurutzatu gara korridorean eta irribarre egin didazu ezpainekin. Begiekin suediarra izaten jarraitu duzu. Horma bat dago gure artean: 110. eta 111. gelak banatzen dituen horma. Eta Suedian sendoak dira hormak, kanpoko hotzari pasatzen ez uzteko bezain sendoak eta barneko guztiari, hotz ala bero, ihes egiten ez uzteko bezain sendoak ere bai.
Zuhaitzak. Harrituta begiratzen diet zuhaitzei. Badituzte 20 metro edo gehiago gora eta zuzen, zuzen-zuzen doaz zerurantza, bidean eskuinetara edo ezkerretara entretenitu gabe. Ez dute astirik hartzen bidean okertu eta kafetxo bat hartzeko. “Zer moduz? Ondo. Seme-alabak eta? Betiko martxan...”. Ez, ez zaie kafea gustatzen zuhaitz suediarrei. Enbor zuriek gora nahi dute, zuzen gora, eta hain zuzenak izatera nahita ere ezin dute elkar ukitu zuhaitzek... lotsa-edo ematen die elkar ukitzeak eta alboetara hazteak, eta horregatik beti gora, goia beti dagoelako libre inork zapaltzen ez zaituen bitartean.
Eta eskizofreniatik gertu egongo naiz agian, baina kale nagusira erosketak egitera irten eta baso usaina sartu ohi zait sudurzuloetatik. Hori lehenengo, ze gero pinu altuak ikusten hasten naiz; enbor zuriak gora eta gora harlauzetatik, eta halakoetan, ez duzu sinetsiko, baina halakoetan perretxikoak biltzeko izugarrizko gogoa sartzen zait. Gibelurdinak-eta, zizak-eta. Eta jendeak harrituta bezala begiratzen dit irribarrez eta erdi-saltoka moduan aritzen naizelako erosketak egiten. Ez dute ulertzen supermerkatuko apaletan perretxikoak biltzen ari naizela nire otartxoan, pinu altuen artean poz-pozik. Ez dute ulertzen normalak direla horrelako aluzinazioak dendariei egunona eta irribarrea eskaini eta kanbioa bakarrik itzultzen dizutenean.
Lotsagabe hutsa naiz, ezta Mathias? Hilabete zuen artean eta zuhaitzekin konparatu zaituztet dagoeneko. Uste dut horrelakoak gertatzen direla bat etxetik urruti dagoenean. Izan ere, ez da erraza inondik urruti egotea. Beno, egia esan, ez da zaila ere. Sinple-sinpleki urruti zaude eta agian egun batean amonak galdetuko dizu ea hor ere igandea den, eta besterik gabe, konturatuko zara urruti zaudela. Amona batek ez duelako “hor ere igandea al da?” galdetzen biloba Frantzian, Espainian edo Italian badago. Soilik baldin badago Suedian edo beste nonbait, baina urruti.
Baina agian nire errua ere bada, Mathias. Agian jo behar nizuke atea kax-kax, eta esan “etorri, nire mundua erakutsi nahi dizut”. Eskutik heldu eta nire gelara ekarri behar zintuzket agian, ikus dezazun desordenatu kronikoa naizela; hormak maite ditudan pertsonen argazkiz, marrazkiz eta poemaz betetzen ditudala; argazki batzuek nire ezpainen marka dutela gainean zizelatuta eta, nire ohean malko txikiak, irribarre handiak eta amets handiagoak mantekin tapatzen ditudala hoztu ez daitezen. Eta agian emozionatu eta negarrez hasiko nintzateke orduan, zuk besarkada bat eman arte; edo barrez lehertuko nintzateke bestela, zu ere barrez lehertzea lortu arte.
Eta orduan bai, ziur nago. Orduan leihotik begiratu eta zuhaitzek beren enborrak okertu dituztela ikusiko genuke.
Gutxienez, elkar ukitu arte. | 2019-08-22T05:01:57 | https://bbk.armiarma.eus/linterna/narra023.htm | [
-1
] |
Elizabeth Gutierrez Service Details - Edinburg, Texas | Memorial Funeral Home
Full Name Elizabeth Gutierrez | 2017-09-20T20:10:29 | http://memorialfuneral.com/book-of-memories/3113811/Gutierrez-Elizabeth/service-details.php | [
-1
] |
Arraioz, 1982ko martxoaren 22a (38 urte)
↑ (Gaztelaniaz) Molino, Sergio del. (2016-11-20). «Reconciliación familiar con el hacha y el verso» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea Arraiozen, Hasier,. (2008). Azken bala = La última bala. (Ed. bilingüe. argitaraldia) Point de Lunettes ISBN 9788496508255 PMC 430525708 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ (1982-), Larretxea, Hasier. ([2011]). Atakak. (1. argit. argitaraldia) Alberdania ISBN 9788498682847 PMC 863182651 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ Alustiza, Maite. (2011). «Sustraiek bizirik diraute» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea, Hasier. (2013). Barreras. (1ª ed. argitaraldia) La Garúa Libros ISBN 9788494057540 PMC 871811797 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. Niebla fronteriza. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788415048237 PMC 903904201 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ (Gaztelaniaz) «Los mejores libros de poesía de 2015 | Rima interna» www.elcultural.com . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. Pulgarcito. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788494466915 PMC 945384021 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea, Hasier. (imp. 2016). De un nuevo paisaje. (1ª ed. argitaraldia) Stendhal Books ISBN 9788460840060 PMC 960401274 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ Hasier,, Larretxea,. Meridianos de tierra. ISBN 9788494539954 PMC 1002641129 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
↑ 1982-, Larretxea, Hasier,. (2018). El lenguaje de los bosques. Espasa ISBN 9788467051667 PMC 1028530698 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02.
Datuak: Q5892641
VIAF: 120402434
ISNI: 0000 0000 7800 5208
BNE: XX4807326
LCCN: nb2014003878
NKC: pna2016906855
Arraioztarrak
Orriaren azken aldaketa: 22 martxoa 2019, 20:44. | 2020-08-06T23:07:26 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Hasier_Larretxea | [
-1
] |
Klonazio - Wikipedia, entziklopedia askea.
Klonazio
Artikulu hau organismoen kopiari buruzkoa da; informatika-klonazioa gaitzat duena beste hau da: «Klon (informatika)»
Klonazioa (grekeraz κλων, "ume" esan nahi du) organismo garatuetik kopia berdin-berdinak lortzeko prozesua da, modu asexual batean.
Bi ezaugarri hauek garrantzitsuak dira:
Animalia garatu batetik hasten da, izan ere klonazioa nahi dugun animalitik kopiak egitean datza, eta bakarrik heldua denean bere ezaugarriak dakizkigu.
Bestalde, era asexual batean sortu behar da. Sorkuntza sexuala ez digu uzten kopia berdin-berdinak lortzen, naturak ugalketa mota hau anitza eta ezberdina egiten du eta.
Klonak genetikoki eta itxura aldetik berdin-berdinak diren organismoak dira, zelula bakar batetik sortuak ugalketa asexualaren bidez.
Naturan noizean behin animalia klonikoak agertzen dira berez. Adibidez, biki monozigotikoak, zigotoaren berezko zatiketaren ondorioz agertzen direnak. Biki monozigotikoek osaketa genetiko bera dute, eta itxura aldetik ere berdinak dira, nahiz eta gurasoengandik desberdinak izan.
Klonazio motakAldatu
Klonak aurreko unitatearekiko genetikoki berdin-berdinak diren elementuak dira. Klonatzen diren elementuak ADN molekulak edo geneak izan daitezke, zelulak ere bai, edo organismo oso bat. Hortaz, klonazio mota ezberdinak daude.
Klonazio molekularraAldatu
Klonazio molekularra edo geneen klonazioa ADNaren sekuentzia bat isolatu, plasmido batean sartu eta bizidun prokarioto batean txertatzean datza, prokarioto horrek ADN horren kopiak eta produktu interesgarri bat ekoiz ditzan.
Ingeniaritza genetikoaren bidez gaur egun posible da organismo eukarioto baten ADNaren puska bat bakterio batean txertatzea, ADN horrek bakterio horretan proteinen sintesia zuzendu ditzan. Modu horretan lortu da, esaterako, giza-intsulina ekoizten duten bakterioak eskuratzea, mitologia klasikoaren kimerak gogoratzen dituztenak (animalia ezberdinetako osagaiak zituztenak ziren kimerak, Greziako mitologian).
ADNaren pusketa bat zelula hartzaile batean txertatzeko prozesuak 5 etapa ditu:
txertatu nahi den ADN puska isolatu behar da (ADN horrek zelula hartzailean sartu nahi diren geneak ditu)
ADN puska hori bektore batean txertatu (plasmidoak dira bektore ohikoenak)
bektorea sartu zelula hartzailean (genetikoki aldatu nahi den organismoaren zelulan, alegia)
zelula ostalarian sartutako ADNaren erreplikazioa eta adierazpena
klonatutako ADN duten zelulen aukeraketa (hots, genetikoki eraldatutako organismoaren hautaketa)
Lehenengo etapa burutzeko ADN apurtu behar da toki zehatz batetik, klonatu nahi diren geneak, eta ez beste sekuentzia bat, aukeratzeko. Errestrikzio endonukleasak izeneko entzimei esker posible da hori egitea: izan ere, entzima horiek gai dira DNAren sekuentzia bat ezagutu eta puntu zehatz batetik mozteko.
Manipulatu nahi den ADN zatia lortuta, beste entzima batzuek, ligasa izenekoek, zati hori itsatsiko dute garraiatzaile moduan jardungo duen plasmido batean. Plasmidoez gain, bektore gisa zenbait fagok ere erabiltzen dira.
Zelula ostalariaren barnean klonatutako ADN (plasmidoan dagoena) erreplikatu egingo da plasmidoa erreplikatzen denean, eta zelula ostalaria (bakterioa edo legamia) hasiko da ekoizten klonaturiko geneek sortzen duten produktua (intsulina, interferoia, antibiotikoak...)
Prozedura honek genetikoki aldatzen dituen organismoak (bakterioak) aukeratzeko plasmido bektoreak, klonatu nahi diren geneez gain, erresistentzia ematen duen beste gene bat ere izan behar du (penizilinarekiko erresistentzia, esaterako). Horrela klonatutako zelula gainontzeko guztietatik banandu eta isolatuko da penizilina duen hazkuntza-inguru batean jarriz.
Goian azaldu den klonazio molekularrean bakterioak ziren klonatutako ADNa jasotzen zutenak (ADN horren ostalariak). Nahiz eta klonazio-ostalari erabilgarrienak mikroorganismoak izan (azkar hazten direlako), zelula eukariotoak ere kanpotik sartutako ADNaren ostalariak izan daitezke. Kasu honetan aukeratutako ADNaren sekuentzia zelula eukariotoetara transfekzioaren bidez edo elektropulsazioen bidez sartzen da.
Klonazio zelularraAldatu
Zelula bat klonatzeak zelula bakar batetik genetikoki berdin-berdinak diren zelula multzo bat lortzea esan nahi du. Medikuntzan teknika hori lantzen da zelula amak lortzeko.
Organismoen klonazioaAldatu
Organismoen klonazioa era artifizialean eta ugalketa asexualaren bidez banako baten sorreran datza, banako hori genetikoki klonatutako banako aintzindariaren berdin-berdina izanik.
Organismoen klonazioa burutzeko transferentzia nuklearra (TN) izeneko teknika erabiltzen da: teknika hori, funtsean, obulu bati bere nukleo zelularra kendu eta zelula somatiko baten nukleoaren txertaketan datza. Zelula somatiko horrek kromosoma guztiak ditu, diploidea da, eta azaletik, digestio-aparatutik edo titietatik atera ohi da. Klonatutako organismoak zelula somatiko horren osaketa genetiko bera izango du.
Animaliak klonatzeko erabiltzen den teknika azalduko da jarraian.
Hitz gutxitan esanda, obulu bati bere nukleoa kendu eta klonatu nahi den animaliaren nukleo jartzean datza prozedura, klonatutako animaliaren nukleo zelula somatiko batena izanik. Gero, enbrioiaren garapena eragiten da eta sortutako enbrioia beste animalia baten umetokian sartzen da, ernaldi bat osa dadin. Hortik jaioko den animalia zelula somatikoaren nukleoa eman zuen animaliaren klona izanen da, osaketa genetiko bera izango baitu.
Dolly ardiaren klonazioa
Batzuetan animalia baten nukleo zelularrean aldaketa genetikoak eragiten dira ingeniaritza genetikoaren bidez, eta genetikoki eraldatutako nukleo hori klonatzen da gero transferentzia nuklearraren bidez. Modu honetan sortuko dira genetikoki eraldatutako organismo berriak, jatorrizko animalien aldean ezaugarri onuragarri batzuk (esne gehiago ekoiztu, erresistentzia gehiago eduki infekzioen aurrean, etab.) dituztenak.
Transferentzia nuklearraren bidez lortu zen, 1996an eta Eskozian, lehenengo ugaztunaren klonazioa, Dolly ardiarena. Horretarako Finn Dorset arrazako ardi bati (ile guztiz zuria duena) ugatz-guruinetik zelula somatiko batzuk atera zizkioten. Zelula horiek hazkuntza-inguru berezi batera pasatu ziren, bertan ugal zitezen. Gero, zelula horietako bat beste hazkuntza-inguru batean sartu zen, sor egoeran gera zedin (bertan ez zen ugaltzen). Enbrioi bideragarriak lortzeko nukleoaren genoma "birprogramatu" behar zen, hots, zelularen hasierako funtzioa (ugatz-guruinarena) ahaztu eta funtzio berri bat (enbrioi batena) bereganatu. Horretarako ezinbestekoa da ugalketa etetea.
Hurrengo fasean beste ardi arraza baten (Scotish Blackface, burua beltza duena) ernaldu gabeko obuluarekin lan egin zuten. Obulu horri bere nukleoa kendu eta ugatz-guruinetik zetorren zelula birprogramatuaren nukleoa txertatu zioten (transferentzia nuklearra). Gero, obulu horri deskarga elektriko ahul bat eman zioten, bere ernalketa eragiteko. Enbrioia hasi zen garatzen eta hirugarren ardi baten (Scotish Blackface-rena ere) umetokian ezarri zen, bertan garatu zedin. Azkenik, eta 148 egunetako ernaldi baten ondoren, Finn Dorset arrazako ardia (Dolly) jaio zen, zelula somatikoaren emailearen klona izaten zena.
Organismoen klonazioa ez da oraindik prozesu samurra. Dollyren kasuan 277 saio egin ziren klonazioa lortu aurretik. Transferentzia nuklearraren zailtasunei, umetokian jartzearenak eta ernaldi bideragarriak lortzearenak gehitu behar zaizkie. Dollyren ondoren transferentzia nuklearraren bidez behi, sagu, txerri, oilo eta tximinoak klonatu dira, baina beti ere arrakasta portzentai urriekin (%1-%2).
Klonazio terapeutikoaAldatu
Klonazio terapeutikoa enbrioien sorreran datza ere, baina ez organismoak klonatzeko, ehun eta organoak sortzeko baizik. Klonatutako ehun eta organo horiek medikuntzan erabiltzen dira, gaitzak sendatzeko. Esaterako, kaltetutako organoak klonaturiko organoez ordezkatzen dira. Klonatzen diren zelulak emaile gaixoaren beraren direnez, organo berria transplantatzerakoan ez dira errefusa fenomenoak gertatuko.
Klonazio terapeutikoaren oinarria edozein zelula mota bihur daitezkeen enbrioi-zelula amak lortzea izaten da. Horretarako, organismoen klonazioaren antzera, transferentzia nuklearraren izeneko teknika erabiltzen da. Lehenik eta behin, sendatu nahi den gaixoari zelula somatiko bat erauzi eta zelula horri bere nukleoa ateratzen zaio. Nukleo hori obozito (obulu baten zelula aitzindaria) batean txertatzen da, obozito horri bere nukleoa kendu ostean.
Gero, obozito horren ugalketa eragiten da, 4-5 egunetan blastozito izeneko egitura agertuz. Blastozitoa 100-200 zeluletako bola bat da, eta zelula amak dituen enbrioi txikia besterik ez da. Zelula ama horiek, egoki suspertuak, eboluzionatu eta edozein ehun mota bihur daitezke (pluripotenteak baitira). Horrela, nerbio ehuna, gihar ehuna edo epitelio ehuna sor daitezke, gaixoari transplantatu ahal izaten zaiona kaltetutako organo bat sendatzeko eta errefusa fenomenoa agertu barik, klonatutako ehuna bere osaketa genetiko bera baitu.
Klonazio terapeutikoa, beraz, transferentzia nuklearraren bidez enbrioiak sortzen ditu, baina enbrioi horiek zelula amak lortzeko erabiltzen dira, eta ez dira organismo baten umetokian ezartzen indibiduo klonatuak sortzeko.
Giza klonazioaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Giza klonazio»
Giza klonazio ikerketen helburua ez da inoiz izan gizakiak klonatzea edo ordezko haurrak sortzea.
Ikerkuntzaren helburua gaixotasunak sendatzeko ama zelulak sortzea da, aurreko atalean azaldu denez.
Agerian dago ama zelulak lortzeko animaliekin eta pertsonekin egindako klonazio ikerketen emaitzak argitaratu direla eta, egindako beste ikerketa zientifikoak bezala, argitalpen hauek mundu mailan eskuragarri daude.
Gizabanako hauek ez dute lan egiten unibertsitate, ospital edo gorbernuko erakunde batentzat. Orokorrean, mundu mailako komunitate zientifikoa haur bat klonatzearen hipotesiaren aurka jarri zen.
John Kilnerren arabera, Estatu Batuetako Centre for Bioethics and Human Dignityko presidentea, "Argitaratutako ikerkuntza gehienek erakusten dute klonen heriotza edo mutilazioa oso emaitza posibleak direla ugaztunak klonatzerakoan.
Inor daki zer punturaino garatu zen giza klonazioa haurrengan. 2002ko apirilean, Dr. Severino Antinori zientifiko italiarrak kazetari bati esan zion, hiru emakume haurdun zeudela klonatutako enbrioi batengatik. Harrez geroztik, eszenatokitik aldendu zuten eta ezin izan zuen inoiz bere aipamena baieztatu edota ezeztatu. Nahiz eta egia ez izan, edo saiakera huts egin, ematen duen sentsazioa da Antinorik giza haur bat laster klonatzen saiatuko dela.
Medikuak azaltzen dutenez giza klonazioak dituen arriskuak oso altuak dira.
"Klonazioaren menpean jartzea gizakiaren aldetik ez du esan nahi arrisku ezezagun bat gure gain hartzea, baizik eta pertsonei konszienteki kalte egitea", baieztatzen du Kilnerrek.
Zientifiko gehienek iritzi berdinekoak dira. Animalien klonazio saiakera gehienek enbrioi deformatuak edo abortuak ezarketaren ostean eman zuten emaitza gisa. Defendatzen dute, klonatutako eta jaiotako animalia urrietatik, gehienak uteroaren analisi edo testen bitartez detektatu ezin diren malformazioak azaltzen dituztela, adibidez, birikien azalean deformazioak.
1996.urtean, Dolly ardia klonatu zen. Lehenbiziko aldia zen ugaztun heldu batengatik hartutako DNA erabiltzen zena klonazio bat egiteko, enbrioi batengatik izan beharrean. Baina, nahiz eta Dollyren itxura normala dela eman, eztabaidatzen da ardi normala baino azkarrago zahartzearen aukera. Gainera 277 enbrioi behar izan ziren jaiotza hau gauzatzeko.
Klonazioa erlijioaren ikuspegitikAldatu
Erlijio katolikoaAldatu
Ian Wilmut eta Keith Campbell zientifikoek Dolly ardian egindako interbentzioaren ostean, Vaticanoak dokumentu bat argitaratu zuen Klonazioari buruzko hausnarketak izenburua zuena. Dokumentu honetan gizakiekin klonazio helburuekin egindako edozein esperimentu edo gizakien zelulekin egindako edozein esperimentu zigortzen da.
Giza klonazioari buruzko Eliza katolikoaren zigorra, teknika zientifiko horrek giza sorkuntza erlazionatzeko eta konplementatzeko manipulatzen eta baztertzen duela esaten duen iritzi katolikotik dator, hau da, enbrioia instrumentalizatzen duela esaten du eta indibiduo klonatua bere umetokian eraman behar duen emakumearen erlazioak ere, erlijio katolikoaren ikuspuntutik. Horrekin lotuta, dokumentuak azaltzen du erlijioaren iritzia, hau da, klonazioa pertsona batek beste pertsona bati menderatzeko gaitasuna dela, eta beraz, eliza horren aurka jartzen da.
Amaitzeko, elizak esaten duenez, giza klonazioaren teoriak giza eskubideen oinarrizko printzipioak bortxatzen ditu: berdintasuna eta diskriminazio eza.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klonazio
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Klonazio&oldid=6877729"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 3 ekaina 2019(e)an, 17:01(e)tan | 2019-07-23T20:56:22 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Klonazio | [
-1
] |
Carla Bozulich-en Boy diskaoren iruzkina
Antton Iturbe 2014/5/1
Folk-Esperimentala
Carla Bozulich: One Hard Man
"Osoki erretzen utzidazu putz egin baino lehen/ etengabeko ikasketan oinarritu dut nire bizitza/ ez al litzateke atsegina izango, agur esateko unean, oraintxe egiten ari naizen gauza berbera egiten egotea?" . Disko eder hau ixten duen Number X abestiko hitz hauek biziki adierazten dute nire ustez, Carlak bere ibilbide luzean beti izan duen jarrera.
Los Angelesen 80. hamarkadako punk giroan hasi eta gaur arte noise industrialetik country-ra eta LA-tik Berlinera, milaka dira eman dituen kontzertuak eta zenbatu ezinak plazaratu dituen diskoak. Inprobisazio hutsean edo abesti borobiletan, sutan aritu da beti eta sutan jarri ditu bere musikara eta pertsonai eszenikora gerturatu diren guztiak. Aldi berean, une horietako bakoitzak aztarna txiki bat utziko balu bezala, bere diskurtsoa aberasten eta erregistroa zabaltzen joan da denborak aurrera egin duen heinean. Emozioa eta senak bultzatutako kaos txiki batean espresatzen da maiz, bortitz eta leun, hunkigarri bezain mingarri, goxo, oldarkor eta beti liluragarri.
Evangelista izenez azken urteetan argitaratutako diska apokaliptikoen ondoan, kuttunago sentitzen da Boy. Berezko izena erabiltzeak intimotasun handiagoa iradokitzen du eta abestien borobiltasuna eta sinpletasunak (itxuraz behintzat) lagungarri dira gertutasun hori lortzeko, Gonna Stop Killing zoragarriaren kasuan bezala. Hala ere, Carla ez da ohiko country-folk abeslaria eta bere izaera esploratzaileari erantzunez, pasarte abstraktu luzeak tartekatzen ditu, nolabait abesti osatuetatik hasiz dekonstrukzio prozesu bat jarraituko balu bezela. Edo beharbada, alderantziz izango da, eta oinarria abstrakzioa eta inprobisazioan dago eta doinu borobilak dira tarteka agertu eta desagertzen direnak. Edozein erara bien arteko bateratze benetan dotorea ematen da disko honetan, eta orokorrean, bere karrerako hoberenetako bat sortu duela esango nuke. Tira ba, ez dezagun putz egin eta jarrai dezagun Carlaren su garren edertasunaz eta berotasunaz gozatzen. | 2019-03-21T06:14:40 | http://www.entzun.eus/kritikak/diskoak/boy | [
-1
] |
Urkulluren alegrantzia – Beranduegi
Category: Urkulluren alegrantzia
Gelzaleak / Klimak hilko zaitu / Urkulluren alegrantzia
40 urtez koman egon den emakume bat esnatu, Urkullu transferentziak eskatzen ikusi eta berriz koman erori da
Gelzaleak / Urkulluren alegrantzia
Albiste historikoa emateko prest zeuden Basurtuko ospitaleko sendagileak: Asun Losa Koneta basauriarra joan den larunbatean esnatu zen, 40 urte koman pasa ondoren. Sendagileek haren osasun-egoera egonkorra zela baieztatu ostean, komunikabideei dei egin zieten, “mirari”... | 2020-01-20T17:49:53 | https://www.argia.eus/blogak/beranduegi/category/urkulluren-alegrantzia/ | [
-1
] |
Pavlodar - Wikipedia, entziklopedia askea.
Mashkhur Jusup Meskita Nagusia Pavlodarren
52° 18′ 56″ N, 76° 57′ 23″ E / 52.315555555556°N,76.956388888889°E / 52.315555555556; 76.956388888889Koordenatuak: 52° 18′ 56″ N, 76° 57′ 23″ E / 52.315555555556°N,76.956388888889°E / 52.315555555556; 76.956388888889
353.930 bizt.
884,83 bizt/km²
Mönchengladbach, Bydgoszcz, Omsk, Ankara, Bagdad, Mosku, Teheran eta Kayseri
Pavlodar (kazakheraz: Павлодар) Kazakhstango ipar-ekialdeko hiri bat da eta izen berako probintziako hiriburua da. Astanatik, herrialdeko hiriburutik, 450 kilometrotara dago ipar-ekialderantz, eta 405 kilometro hego-ekidaldera Omsk hiri errusiarretik Irtyx ibaia jarraituz. Pavlodarreko populazioa batez ere kazakhstandarrez eta errusiarrez osaturik dago, nahiz eta beste etnietako gutxiengoak ere aurkitzen diren: ukrainarrak, alemana eta gutxiengo tartariarrak. Hiriak aireportu bat du.
Datu klimatikoak (Pavlodar)
4.2 4.0 24.6 33.0 38.0 40.8 42.0 40.6 36.1 29.2 17.9 7.2 '
-10.8 −9.3 −1.5 12.5 21.1 26.6 28.0 25.9 19.1 10.5 -1.4 −8.0 9.4
−15.8 −14.9 −7.1 5.6 14.0 19.7 21.5 19.0 12.2 4.3 -6.0 -12.8 3.3
−20.6 −20.0 −12.0 −0.5 7.0 12.8 15.3 12.6 6.2 -0.6 -10.0 −17.4 -2.3
−45.0 −42.8 −37.2 −27.2 −6.1 −2.2 4.2 0.0 −9.0 −21.5 −40.0 −43.9 '
20 16 13 18 28 31 55 32 21 25 23 21 303
Iturria: pogoda.ru.net[1]
Irtyx ibaiaren bazterrak
↑ —Погода и Климат. 2012ko abenduaren 19an hartua.
Datuak: Q486282
Multimedia: Pavlodar
NKC: ge396297
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pavlodar&oldid=7464069"(e)tik eskuratuta
1720an sortutako lekuak | 2020-02-28T09:56:26 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Pavlodar | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa. Helburua: produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2015eko ekitaldian zehar (Gaitek Programa). (2015-02-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gasturako…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515
EUSKO JAURLARITZAK I+G PROGRAMEN ARKITEKTURA ALDATU DU
2015eko I+G programen deialdietako zenbateko osoa 133,6 milioi eurokoa da, 2014koa baino % 7 gehiago.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020ko arloko lehen programa onartu du, emaitzei bideratutako irizpideak dituena eta onuradunei programaren ikuskaritza egiteko exijitzen die
Eusko Jaurlaritzak 34,5 milioi euro bideratuko ditu gaurtik aurrera produktu berrien garapenera eta teknologian oinarritutako enpresa berrien sorrerara
FEIk finantza-ildo berria sortu du, besteak beste, I+Gen arloan inbertsioa eta garapena bultzatzeko proiektuetarako.
Eusko Jaurlaritzak 2015eko I+Grako diru-laguntza programen deialdia abiarazi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020ren irizpideei jarraiki. Horren ondorioz, programa guztiak berrantolatuko dituzte. Deialdi horietara guztira 133.600.000 euro bideratuko dira, 2014an baino % 7 gehiago.
Gobernu Kontseiluak 34.500.000 euroko gastua onartu du GAITEK 2015 proiektuaren deialdia hornitzeko. Deialdi horren bidez lagunduko dira Produktu Berriak Garatzeko Proiektuak eta Oinarri Zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak Merkaturatzeko Proiektuak.
Programaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da I+G+B jarduerak barne hartzen dituzten proiektuak sustatuz eta, horrela, produktu berriak garatuz; halakotzat joko dira, hain zuzen, produktu originalak eta dagoeneko merkatuan daudenak baino hobeak garatzen dituzten produktuak, betiere merkatuaren eta gizartearen eskaerak hobeto asetzeko helburuarekin.
Deialdi hori eta EGLSk aurreikusitako gainerako programa eta mekanismoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 onartu berriaren barne daude, eta zenbait berritasun dakartza Europako araudietara egokitzeari eta indarrean dauden mekanismoen zein programen eraginkortasuna sendotzeren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apustuari buruz.
Euskadiren I+G programen arkitektura berria
Industria aro berriari aurre egiteko, I+G+B babesteko mekanismoak, tresnak eta programak sortzeko beharra aurkitu dugu, azaldu du Arantxa Tapia sailburuak.
Orain arteko programek beren funtzioa bete dute, baina industria berriak tresnak egokitzeko exijitzen digu.
"Programen arkitektura berria gutxika doituko dugu lehen aipatu dudan transferentzia handiagoa lortzeko. Ondorioz, emaitzetara bideratutako irizpideak gehituko ditugu, enpresen eskaera aintzat hartuz, Europar Batasunak ezarritakoari jarraiki eta baliabideen eraginkortasuna handitzeko. Baliabide horiek publikoak eta pribatuak izango dira, inbertsio publikoak inbertsio pribatua sustatu eta katalizatu behar duelako", nabarmendu du Tapiak.
Arkitektura horrek hainbat zeregin ekarriko ditu: orain arteko programak berrikustea, oraingo egoerara egokitzea eta, egokia izanez gero, programa berriak sortzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko alderdiak kontuan hartuz.
IKZ 8.250.000
* Gaitek 2015 programaren xedea orain arte NETs programak betetzen zuena izango da
Planteamendu horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen sistema osoa indartzen du eta, aldi berean, sareari egiten diogun exijentzia nabarmentzen du: bere jarduerak Euskadiko industria sarean eragina izan dezala.
Gaitek 2015: emaitza eta neurketa gehiago eta kudeaketa sinpleagoa
EGLSk aldaketak egin dizkio gaur onartutako Gaitek 2015 programari proiektuen kalitatea hobetzeko, emaitza-orientazioa handitzeko eta programaren kudeaketa errazteko. Hala, programa askoz ere eraginkorragoa izango da, eta bete beharreko betekizunak eta eman beharreko bermeak, aldiz, zorrotzagoak, diruz lagundutako proiektuen justifikazioari dagokionez.
Honako hauek dira aldaketa nagusiak:
- Programaren xedea zabaltzea. Produktuen hobekuntzaz gain, Gaitek 2015ek NETs programaren xedea bere egingo du. Bi programak bakar batean batu dira. Horrenbestez, programaren xedeetako bat oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak sortzeko proiektuak babestea izango da.
- Proiektuen gutxieneko tamaina ezarri da. Proiektua gutxienez 100.000 eurokoa izango da, ezpada lankidetzakoa; kasu horretan, 50.000 eurokoa izan beharko da enpresako, laguntza jaso ahal izateko.
- % 25eko diru-laguntza. Gehieneko diru-laguntza % 25ekoa izango da, enpresaren tamaina eta proiektu mota edozein dela ere, banakakoa edo lankidetzakoa.
Emaitzak lortzera bideratuko dira, lehen baino gehiago, ebaluazio-irizpide gakoak. Hala, 2015eko deialditik aurrera, proiektuen emaitzen segimendu-sistema hobea izango da.
Ikuspegi hori I+G laguntzeko programa guztien deialdietan sartuko da, ahalik eta laguntza-mekanismoen sistema eraginkorrena eta merkatukoen antzeko emaitzak lortzeko.
Deialdi horretatik aurrerakoetan, erakunde onuradunek diru-laguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, proiektuaren kostuen ikuskaritza-txostena atxikita. Horrek guztiak nabarmen hobetuko du proiektuen justifikazioen ikuskapena, diru-laguntzen ordainketa ere asko arinduz.
Gaitek 2014k 796 proiektu lagundu zituen
2014an, Gaitek programak 796 proiektu lagundu zituen; alegia, 179,9 milioi euroko inbertsio induzitua, 36,3 milioi euroko diru-laguntzatik hasita (% 20,1).
Proiektu horiek honela banatzen dira arloka: 420 proiektu industriaren ekoizpen eta teknologian; 126, garraioan, telekomunikazioetan eta azpiegituretan; 98, osasunean; 60, energiaren ekoizpen eta banaketan; 40, ingurumenean; 19, kulturan eta aisialdian; 18, lehen sektorean; 12, hezkuntzan; 2, lurraren esplorazioan eta ustiaketan; eta proiektu 1, azkenik, espazioaren esplorazioan eta ustiaketan.
I+Gn inbertitzeko finantzaketa-ildo berria
Euskal Finantza Institutuak finantzazio lerro berria jarri du martxan enpresa txiki eta ertainen, eta midcaps enpresen G+B-rako inbertsioak bultzatzeko.
Finantzatuko diren kontzeptuen artean, aktiboen erosketak, aktiboen berritze prozesuak, aktibo ukiezinen inbertsioak, garapen kostuak, B+G gastuak etab. aurreikusten ditu.
Finantzazio lerroaren maileguen baldintzak eta kopuruak Euskal Finantza Institutuak ezarritakoak dira.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515-erabakia-000-000-eurotik-gorako-gasturako-baimena-ematekoa-helburua-produktu-berriak-garatzeko-proiektuak-egiteko-laguntza-programa-finantzatzea-2015eko-ekitaldian-zehar-gaitek-programa-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena#comment_16581
RT @aarranzcad: GAITEK 2015: programa de apoyo a la realización de proyectos de desarrollo de nuevos productos. http://t.co/q6KGtBcJtP
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515-erabakia-000-000-eurotik-gorako-gasturako-baimena-ematekoa-helburua-produktu-berriak-garatzeko-proiektuak-egiteko-laguntza-programa-finantzatzea-2015eko-ekitaldian-zehar-gaitek-programa-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena#comment_16582
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515-erabakia-000-000-eurotik-gorako-gasturako-baimena-ematekoa-helburua-produktu-berriak-garatzeko-proiektuak-egiteko-laguntza-programa-finantzatzea-2015eko-ekitaldian-zehar-gaitek-programa-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena#comment_16530
El G.Vasco modifica la arquitectura de sus programas de I+D. El importe de las convocatorias crece un 7% Vía Irekia http://t.co/sqiyIKAD9D
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515-erabakia-000-000-eurotik-gorako-gasturako-baimena-ematekoa-helburua-produktu-berriak-garatzeko-proiektuak-egiteko-laguntza-programa-finantzatzea-2015eko-ekitaldian-zehar-gaitek-programa-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena#comment_16513
GAITEK 2015: programa de apoyo a la realización de proyectos de desarrollo de nuevos productos. http://t.co/q6KGtBcJtP | 2020-04-01T04:30:58 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/24515-erabakia-000-000-eurotik-gorako-gasturako-baimena-ematekoa-helburua-produktu-berriak-garatzeko-proiektuak-egiteko-laguntza-programa-finantzatzea-2015eko-ekitaldian-zehar-gaitek-programa-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena?criterio_id=956922&track=1 | [
-1
] |
Antigua-Luberri BHI | Antigua-Luberri BHI
Europear eta nazioarteko ikasketak
Short programation of European and international Studies
Prentsa-tailerreko blogak
Orientazio-zerbitzua
Gurasoekin orientazio saioak
Raftinga Bidarrain
Aurtengo maiatzean ere DBHko 2. mailako ikasleak Bidarrain izan dira rafting egiten. Primeran pasa dute!!
Aurtengo maiatzean ere DBHko 2. mailako ikasleak Bidarrain izan dira rafting egiten. Primeran pasa dute!
2017 BALOI-TOKEA ERREKOR BERRIA
FIRIN-FARAN egunean inor gutxik espero zuena gertatu da:
DBH-1eko ikasle batek 145eko errekorra, gaindiezina zirudiena, hobetu du.
Izena Hodei Nart du eta 155 joaldi eman zizkion baloiari minutu batean baloiak lurra ukitu gabe.
Errekor berri honek esan nahi du, segundu batean baloiari ia bi joaldi eta erdi eman zizkiola.
Hemendik aurrera, guk uste baino zailago izango du marka hori hobetu nahi duenak.
Joaldi kopurua zehatz kontatzeko grabatu behar izan genuen.
Hodeiren saioa edonork ikus dezake Antigua-Luberri web-orrian.
Hona hemen saioren bideoa
Ate zabalik eguna
Batxilergorako aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 2tik 12ra izango da.
Batxilergoko ikasle berrien gurasoei zuzendutako informazio bilera maiatzaren 3an, arratsaldeko 18:00etan, izango da institutuko liburutegian.
Ipuin lehiaketarako diplomak prest daude
Hemen ikusi ipuin lehiaketarako diplomak
Antigua eta Kirola, III mahai ingurua: kazetaritza vs kirolariak.
Hastera doan 2016-2017 ikasturtean, gutxieneko talde bat sortzen bada, antzerki tailerra eskainiko dugu ikasleentzat.
Eguna: astearteetan 17:30-19:00, urritik maiatzera (biak barne).
Tokia: Ikastetxeko gimnasioa.
Helburu nagusiak: ahozko espresioa lantzea, sormena lantzea, talde lanaren garrantziaz jabetzea…
Ikastaroaren prezioa: 60€ (ikasturte guztia).
Izena emateko epea: irailaren 15a.
Izena emateko, idatzi helbide honetara: [email protected]
Nerea Mangas Legorburu saritua, XIV. Euskadiko Eduardo Chillida olinpiada matematikoan,
Institutuko ikasle bat, Nerea Mangas Legorburu saritua izan da, XIV. Euskadiko Eduardo Chillida olinpiada matematikoan. DBH2 ikasleentzako XIV. Euskadiko Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoan hamargarrena gelditu zen. Sari banaketa Ekainaren 10an izan zen, Lakuan, eta han egon ginen. Ekitaldian sarituek sariak eta zorionak jaso zituzten, argazkiak atera eta gero hitzaldi interesgarri bat eskaini zigun Santiago Fernandezek, Bilboko Berritzeguneko aholkularia, “A hombros de gigantes” izenburupean. Atsegina benetan!
Ea hurrengo urtean ere han egoteko aukera dugun. Anima zaitezte!
BIGARREN SARIA CIVIS lehiaketan
Eurobasken CIVIS lehiaketan bigarren postua lortu genuen gure lan hirueledunarekin “Bakarra da, Berdetu ezazu”
Talde osoa Bilbora joan ginen, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzara sari banaketara: Itsaso, Ohiane, Alvaro, Olatz, Uxue, Elene, Begira, Jon, Aitor, Jonan, Maria, Nerea eta Xabier. Talde ederra lortu genuen!
Jakiunde erakundearen Diploma banaketan ANTIGUA-LUBERRIko hiru ikasle egon dira.
Kurtsoan zehar ostiral arratsaldeatan Jakiundek antolatu dituen Jakin-mina jardueretan parte hartu dute DBH 4. mailako ikasle hauek: Zuriñe Escohotado, Laura Quintanilla eta Amaia Veramendi. Diploma banaketa Gipuzkoako Foru Aldundian 2016ko apirilaren 15ean izan da.
“GU ERE BAI”. Ikasketa bidaiaren baitan, Antigua Luberriko ZIG gelako ikasleekin
SALOUrako bidaia proiektuaren laburpena
Poza handia komunikazio honekin, aukera zuzena ikusteko ZIG gela honetan egiten ari den lana, ikasleekin egiten dituzten ekintzak eta ikasleen aurrerapenak.
Antigua Luberriko ZIG gelako antolaketa eta lan egiteko moduaren deskribapen laburra egingo da. Eta nola ikasbidaia ardatz bezala hartuta ikasturtean zehar eta eguneroko lanean, curriculumaren ildo eta gaitasunak landu eta garatzen diren azalduko da.
Beti ere, nerabezaroko ezaugarriak kontutan hartuta eta helduarora ahalik eta modu egokienean igarotzeko, egiteko, aukeratzeko, erabakitzeko eta parte hartzeko aukerak eskaini helburu hauek lantzeko:
Kirolarekiko zaletasuna eta bizitza osasuntsu baten kontzientzia eta ohiturak sustatzea.
Elikadura osasuntsurako beharra ikustarazi eta zenbait ohitura desegoki aldatzea.
Aisialdian, beraien adineko gazteak bezal beraiek ere, koadrilan ataeratzea.
Eskolaz kanpoko bizitza, lagunartea eta sare soziala erabiltzea.
Kontsumo gutxirekin bizimodu osasuntsu eta atsegina izaten ikastea.
ZIG gelan honetan egiten diren ekintza gehiago ezagutzeko eta lan egiteko prozedurak ikusteko, gelako irakasle eta ikasleen artean bloga sortu eta elikatzen dute. | 2017-10-17T22:04:07 | http://www.antigua-luberri.net/blog/ | [
-1
] |
Download NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] Gratis Zippy
Descarca NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] ★ Download NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] mp3 free on muzicanet.net
Cauta muzica pe site: Descarca NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] GRATIS !
Descarca : NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] mp3 Categorie: manele -
Data: 2016-02-11 08:36:12 -
Etichete fisier: NICOLAE GUTA, PENTRU NOI AMANDOI, 2016, ORIGINALA, Alege unul din serverele de mai jos:
NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA]
- Download, descarca, gratis, 2016, hotfiles , mp3 , free , zippy ,youtube , file share , fisierulmeu , versuri , lyrics , song, asculta, online , muzica noua Comentarii : NICOLAE GUTA - PENTRU NOI AMANDOI 2016 [ORIGINALA] | 2017-06-24T03:47:46 | http://www.muzicanet.net/descarca-manele/NICOLAE-GUTA-PENTRU-NOI-AMANDOI-2016-ORIGINALA_30669.html | [
-1
] |
Art After Dark | Demode
‘Art after dark’rekin etiketatutako sarrerak Art After Dark: Marc Dorian + La prohibida + Mimoloco, zozketa
Ostiralean, otsailak 18, Art After Dark festa egingo dute Bilboko Guggenheim museoan. Marc, Dorian taldeko musikaria, La prohibida eta Mimoloco dj lanetan arituko dira gaueko 22:00etan hasiko dira bere emanaldiarekin eta musika entzuten duzun bitartean museoko erakusketak bisitatzeko aukera izango duzu.
Guk demoden 5 sarrera bikoitz ditugu gure twitter-eko (demodeweb) lagunen artean zozketatzeko. Parte hartzeko osteguna baino lehen mezu zuzen bat bidali zure izen abizenekin.
Categories: Musika Tags: Art after dark, Musika Art After Dark, museoa iluntasunaren menpe
Ostiral honetan egingo dute hilero Bilboko Guggenheim museoan antolatzen duten Art After Dark ekitaldia. Museoa gauez bisitatzeko aukera eskaintzen digute, ateak ireki eta bertan dauden bilduma eta erakusketetan barneratzeko gonbitea eginez. Gauez egitea oso berezia da; gehiago, Kinki, R de Rumba eta Dominik Eulberg musika jartzen baldin badaude. Musika ulertzeko hiru modu ezberdin erakutsiko digute.
Demoden, 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure twittereko jarraitzaileen artean (twitter.com/demodeweb). Bertan parte hartzeko, zuen izen abizenekin mezu zuzen bat bidali beharko diguzue.
Categories: Musika Tags: Art after dark, Joera berriak, Musika Fever Reentré eta Peter Hook
Categories: Musika Tags: Art after dark, Fever Art After Dark, zozketa
Categories: Sailkatugabeak Tags: Art after dark Art After Dark zozketako irabazleak
Categories: Sailkatugabeak Tags: Art after dark, Bimba Bose, David Delfin, Guggenheim 5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu Art After Dark saiorako
2009(e)ko Azaroak 10
Bost sarrera bikoitz ditugu Bilboko Guggenheim museoan egingo den Art After Dark saioen denboraldi berrirako. Bost sarrera bikoitz horietako bat eskuratu nahi baduzu bidali iezaguzu e-mail bat zure izen eta abizenekin.
Datorren azaroaren 13an, Marc Antona DJak bere alderdi technoena, ilunena eta energetikoena erakutsiko du Art After Dark egitarauaren baitan. Frantziako DJ entzutetsuenarekin batera izango dira Mimoloco pop zalea eta Accion Sanchez sevillarra, Andaluziako hip hoparen adierazlea.
Oraingo honetan bertaratzen direnek, nazioarteko DJ onenen musika entzuten duten bitartean, Frank Lloyd Wrighten aldi baterako erakusketaz eta “Pribatutik publikora” erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.
Pop zale amorratu horrek raver arima du eta nabari zaio musika jartzen duenean. Bere saioetan dantzalekuko arrakasta zaharrak, jatorrizko bertsioak, nahasteak eta azkeneko abestiak uztartzen ditu. Maiz horrela deskribatzen dituzte bere saioak: biziak, harrigarriak, populistak…
Marc Antona DJ
Marc Antona DJ gazteen arteko pertsonaiarik miretsiena da Frantziako house giroan. Emankorra eta hedonista, azken urteotan aho zabalik utzi ditu kritikoak eta entzuleak zuzeneko saioekin eta Alemaniako Mobilee eta Freak’n Chic diskoetxeetarako egin dituen produkzioei esker. Orain gutxi, gainera, haren alderdi technoena, ilunena eta energetikoena aditzera eman du Dan Ghenanciaren eskutik argitaratu duen Micro-fibres diskoan.
Sevillako SFDK hip hop taldearen musika ekoizlea eta DJa da Acción Sánchez. Beraz, Andaluziako hip hoparen adierazle onenetakoa da. Haren ibilbide oparoan honako diskoak kaleratu ditu: bost disko eta hiru maxi SFDKrekin batera, lau norgehiagoka disko eta bi mixtape. Horrez gain, bere diskoetxea, SFDK Records, sortu du Zatu-rekin batera.
Sarrerak salgai daude jada museoko leihatiletan eta Guggenheim Bilbao museoaren webgunean.
Categories: Sailkatugabeak Tags: Art after dark Sarrera zaharrenak | 2013-05-21T11:15:11 | http://www.blogseitb.net/demode/tag/art-after-dark/ | [
-1
] |
Inposizioa, zurian beltz | Gizartea | Berria
Inposizioa, zurian beltz
Behatokiak hizkuntz eskubideen urraketei buruzko urteko txostena aurkeztu du. Euskaldunentzako «gune babestuak» eta kontratazio irizpide berriak eskatu ditu
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko kide Edurne Arrizibita eta Arantza Haranburu, atzo, 2017ko txostenaren aurkezpenean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ez da kasu bakana. Ezta bi ere. Egunero izaten dira euskal hiztunen aurkako diskriminazioak eta hizkuntz eskubideen urraketak: erdara hutsean dauden inprimakiak, zerbitzu publikoetan langile euskaldunak topatzeko zailtasunak, euskaraz eginiko galdera bati emandako erantzun oldarkorrak... Gaztelaniaren eta frantsesaren inposizioa eguneroko ogia da euskaldunentzat. Ehunka kasu bildu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, 2017ko txostenean. Atzo aurkeztu zuten Behatokiko kide Arantza Haranburuk eta Edurne Arrizibitak.
«Euskaraz bizi nahi duten herritarren bizipenak dira hizkuntza eskubideen egoeraren neurgailurik egokiena», esan zuen Haranburuk. Horixe egin du Behatokiak: euskarari tenperatura hartu, hiztunen erreakzioak bilduta. Zehazki, Euskararen Telefonoa zerbitzuaren eta Akuilari sakelako aplikazioaren bitartez jasotako bizipenekin osatu dute txostena, «izan kexak edo zorion mezuak». 1.100 kasu baino gehiago bildu dituzte. Horietatik, kexak eta salaketak dira gehientsuenak.
«Urtero esaten duguna errepikatu beharrean gaude. Euskal Herriko eremu administratibo guztietako zerbitzu publikoetan zein pribatuetan, langile nahiz kontsumitzaile moduan, idatziz nahiz ahoz, hutsune handiak aurkitu dituzte 2017. urtean euskaraz bizi nahi duten herritarrek», laburbildu du Haranburuk. «Mina, ezinegona, haserrea, sumindura... Sentimendu horiek oso ezagunak dira Behatokira jotzen dutenentzat, eskubideak sistematikoki urratzen baitzaizkie».
Zortzi ataletan banatu dute txostena: osasuna; herrizaingoa eta segurtasuna; justizia; hezkuntza; administrazio orokorra; kultura, aisia eta kirola; lan mundua; eta kontsumo zerbitzuak. Horien artean, osasun arloa da «beltzune handienetako bat», Arrizibitaren esanetan: «Herritarrak maiz artatzen dituzte erdaraz, eta osasun arloko langileen ordezkapenetan ez da bermatzen profesionalak euskaldunak izatea. Euskararen Telefonoan kexa aurkeztu zuen batek ederki azaldu zuen bezala, gerriko minez joaten dira ospitalera, eta bihotzeko minez irteten, euskarak osasun arretan duen presentzia eskasaren eraginez».
Hizkuntza eskubideen urratze sistematikoa, ordea, ez da esparru horretara mugatzen. Herrizaingo eta justizia ataletan ere salaketa ugari jaso dituzte Behatokiko kideek: «Polizia etxeetan, arreta guneetan, trafiko zuzendaritzan... Espainola eta frantsesa dira bermatzen diren hizkuntza bakarrak. Batzuetan, gainera, euskaldunek polizien jarrera oldarkorrarekin egiten dute topo».
Administrazio orokorrean, euskara ofiziala den eremuetan ere, hizkuntzak «egiazko ofizialtasunik» ez duela gaineratu du Arrizibitak: «Ez herritarrei arreta eskaintzeko hizkuntza gisa, ezta lan hizkuntza gisa ere; aitzitik, hizkuntza eskakizunak kentzen zaizkie administrazioko zenbait lanposturi, edo, besterik gabe, eskakizun horiek ez dira aintzat hartzen. Jarrera horrek areagotu egiten du herritarren gutxiespen eta bazterketa sentsazioa».
Arazoa «kronifikatzen»
Egungo egoera irauli eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatze aldera, hainbat proposamen egin ditu Behatokiak. Lehenik eta behin, «gune babestuak» sortzea planteatu dute: «Euskal hiztunak eroso sentitzeko guneak behar ditugu, euskaraz osoki bizitzeko bidean eman beharreko urrats gisa», esan du Haranburuk.
Langile publikoen kontratazio irizpideak «errotik aldatu beharra» ere planteatu du Behatokiak: «Administrazioek ezin dute herritar guztien aukera berdintasuna bermatu, langileek ez badakite administratuak hautatutako hizkuntza». Egoera «kroniko» bihurtzeko arriskuaz ohartarazi dute Haranburuk eta Arrizibitak, eta bestelako hizkuntza politikak egiteko beharra nabarmendu: «Orain arte, neurri oinarrizkoenak ere ez dira ezarri, eta euskara planak helburu soilak izan dira». Euskararen ezagutza «unibertsalizatu» behar dela uste dute Behatokiko arduradunek, eta administrazioan lan egiteko baldintza gisa ezarri beharko litzatekeela: «Ezin dugu onartu lan deialdi berrietan langile erdaldun elebakarrak kontratatzen segitzea».
Nafarroako egoerari dagokionez, berriz, euskararen lege berri bat aldarrikatu dute: «Zonifikazioak herritarren desberdinkeria sortzen du, eta hori gainditu beharra dago. Orain arte, urrats batzuk egin ditu Nafarroako Gobernuak, baina ez da nahikoa. Lan deialdietan euskara ez da beharrezkoa, eta herritarrek ez dituzte bermatuak euren eskubideak». | 2019-04-23T10:10:14 | https://www.berria.eus/paperekoa/1787/004/001/2018-06-06/inposizioa_zurian_beltz.htm | [
-1
] |
Scaune conferinta4 Scaune de birou copii8 Scaune de birou masaj1 Scaune directoriale36 Scaune ergonomice26 | 2019-05-21T15:18:28 | https://www.chairsdirect.eu/scaune/scaune-de-birou | [
-1
] |
Simplexvirus infectious disease
Herpes birusaren latentziaAldatu
Datuak: Q6473911
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Herpes&oldid=7226490"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 28 azaroa 2019(e)an, 10:52(e)tan | 2020-04-09T05:44:10 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Herpes | [
-1
] |
Artibai Egoitzatik kanporatuta | Aixebe & Abante Fisioterapia
Posted on marzo 31, 2016 por oier en geriatria, gutaz, lekeitio, ondarroa, ustelkeria // 2 Comentarios
Egoitzia ez da paradisua izango, baiña funzionariotxoren bati jangoikuana egittia gustatzeako...
Ederra jugadia egin deskue Ondarroa ko udal funtzionario batzu. Irakorri, irakorri hor beheian…
Gure aldetik, behintzat, kunplidu dogu; Ane Zendoia (gure bihargiña eta fisioterapeuta bikaiña, gaurtik lanpostu billa) eta bixok gaurko arratsaldia Lekeitio ko Maite Zabala eta Leire Goitisolokin pasau dogu, egoiliarren tratamenduak etenik izan ez deixan. Azkenian geure ekimenez enterau bihar izan gara zeintzuk ziran gure ordezkuak, eurekin geratzeko; udaletik ez dabe koordinaziño hau errezteko ahalegin txikirik be egin.
Hona Egoitzako lankide eta egoiliarren senidien artian banatu dogun testua. Guk argibide eske segiduko dogu…
FISIOTERAPIA ZERBITZUAN ESKUALDAKETIA
2016-III-30
Martixan 31tik aurrera, Artibai Egoitzako fisioterapia zerbitzuan aldaketia izango da. Udalan erabagiz, esleipena izan dogun AIXEBE Fisioterapia Zentrukuok zerbitzua lagako dogu, eta beste enpresa bat hasiko da gure ordez.
Jakizue, gure aldetik, gure partez etorriko danari erreztasun guztiak emongo detsaguzela, zerbitzu barrixa “zerotik” antolatu bihar izan ez deixan: azken 13 urtian sortu doguzen historia kliniko, dokumentaziño eta plangintzak bere esku lagako doguz, berak balixo detsana hartu deixan. Gure lehentasuna da zerbitzu aldaketa honen barruan egoiliarrak jasotzen daben fisioterapia zerbitzuak etenik ez izatia, eta zentzu horretan gure ordez etorriko danari laguntzeko prest gagoz.
Gu zerbitzutik kanporatzian motibua ez dakigu zehazki; Udaletik ez deskue azaldu. Halan be, itxura guztien arabera bertako tekniko/funtzionario batzuen mendeku bidegabea izan da (detalle gehixago hor beheian dakazuez[1]). Jakizue, baitta be, gu kanporatzeko erabagixa martixan 3an jakiñarazi deskuela, eta juan dan astian Udalak ondiok gure ordezkua lotu barik zekala. Bistan da Egoitzako fisioterapia zerbitzua estimaziño gitxittan dakela, modu honetan inprobisatzen ibiltzeko.
Ganora falta hau alde batera lagata, agur egitterako momentu honetan hobe izango da gauza positibuei erreparatzia. Egoiliar guztiak eta euren senidiei eskerrikasko, guregan konfidantzia ipiñi izatiangaittik. Bertako bihargiñei dagokixonez, plazerra izan da zuen lankide izatia, zeregin gogor baiña eder honetan. Gure aittitta-amamak ondo zainduta dagoz zuen eskuetan! Eta ziur gagoz hamendik aurrera etorriko dan fisioterapeuta barrixak be helburu horretan ondo lagunduko dabela.
Besarkada bat danoi. Ezer bihar badozue, hor gagoz gu: errixun bestekaldin.
[1] 2015ian, Udal Kontuhartzailletzatik, gure dirusarixa %21an jaistia erabagi zan. Arrazoia: ordurarte era batera interpretautako kontratua, beste era batera interpretatzia; egun batetik bestera, eta modu unilateralian. Ez zan lehelengo jaitsieria; aurreko esleipenian be %25 jaitsitta zeskuen, eta urtiak dira IPC-rik ez deskuela igotzen. Azken jaitsiera honen prozeduria, baiña, guztiz irregularra izan da. Urrittik hona, hau argitzeko billerak eskatzen ibilli gara aterik ate, eta Udaletik ezikusixana egin deskue; behin eta barriro largak emon eta, 5 hillian, ez dogu lortu arduradun bakar batekin be biltzia. Hilliak juan, hilliak etorri, denpora guzti horretan kobrau barik egon gara (nahiz eta egoiliarrei zerbitzua bardin-bardin emon detsegun), gauzak berba eginda konpondu nahixan. Azkenian, Udala epaitegixan salatzeko puntuan egon garanian, zorretan zeskuen guztia batera ordaindu deskue, de facto guri arrazoia emonaz, baiña ezelako azalpen barik halan be. Zein izan da gu kanporatzeko arrazoia, orduan? Ez dakigu, baiña itxura guztien arabera lehen azaldutako txantxullo hori onartu ez dogulako da. 13 urtetako harreman laboral ona hausteko modu ederra! Ondarruko Udalak bere burua estimatzen badau, abusu honen arduradun izan diran udal funtzionarixak identifikau biharko leukez (guk ez dakigu-eta zeintzuk izan diran zehazki) espediente bat zabalduta, gitxienez. Halako inkonpetentzia edo/eta zitalkeria ezin da onartu Administraziño Publikoko langillietan. | 2018-12-11T19:48:43 | http://abante.eus/artibai-egoitzatik-kanporatuta/ | [
-1
] |
Prentsa oharra. Murgia, 2017ko urriaren 23a_ Urte batzuetatik hona ari da lanean Zuiako Udala, gure bailaran eredu energetiko berri bat ezartzeko. Eraginkortasunaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustu irmoak herri administrazioen buruan kokatu du udalerria, aurrezteko irtenbide berritzaileak martxan jartzeko eta iturri berriztagarrietan jatorria duen energia kontratatzeko orduan.
2015etik, Goiener kooperatibarekin sinatutako kontratuaren ondorioz, udalerriko argiterian energia berriztagarriak erabiltzen dira soilik. Gainera, azken 3 urteetan kaleko argi tradizionalak kendu dira LED teknologiarekin ordezkatzeko, energiaren % 35 inguru aurreztea lortuz. Halaber, udal eraikinen inguratzaile termikoa hobetzen eta eraikin publikoetako gas galdarak aldatzen ari dira, horien ordez biomasa-sistemetan oinarritutakoak jarriz. Horrek guztiak fakturak %60an jaistea ekarri du.
Datu horiek, besteak beste, aurkeztu berri ditu Zuiako alkateak, Unai Gutierrez Urkizak, EAEko herri-administrazioen energia-iraunkortasunari buruzko lege proiektuan lantzen ari den Legebiltzarreko komisioan. “Oso positibotzat hartzen dugu legea egitea, baina azpimarratu nahi dugu udal batzuk hainbat urte daramatzagula zentzu horretan lanean”, esan du.
Irudian Zuiako alkatea, Unai Gutierrez Urkiza (ezkerretik hasita hirugarrena), Legebiltzarrean. Argazkiaren egilea: Eusko Legebiltzarra. | 2017-11-20T15:15:10 | http://zuia.eus/Zure_zerbitzura/Udal_Albisteak/20171023/_ZUIAK_LEGEBILTZARREAN_AURKEZTU_DU_BERE_PROIEKTU_ENERGETIKOA_ | [
-1
] |
Txiki Otaegi biktimak | Eusko Jaurlaritza senitartekoekin bildu da | Berriak Politika | EiTB
Txiki Otaegi biktimak | Eusko Jaurlaritza senitartekoekin bildu da
'Indarkeria politikoaren biktimekin oroimenaren zirkulua ixten da'
Poliziaren indarkeriaren eta indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu dituzten lehen zortzi lagunen senitartekoekin bildu da Eusko Jaurlaritza.
Jaurlaritzak polizia indarkeriaren lehen biktimei harrera egin die
Bakea Euskadin: Webgune berezia
Idoia Mendia jarduneko Barne eta Justizia sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Poliziaren indarkeriaren eta indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu dituen lehen zortzi biktimen aitorpena ''bide bat'' da ''herri honetako oroimenaren zirkulua ixteko''.
Orain arte, zortzi lagun aitortu dituzte indarkeria politikoaren biktima gisa, eta horien senitartekoekin bildu da jarduneko Jaurlaritza. Ekitaldi xumea egin dute Gasteizen, eta, batzordearen irizpideak eman ez ezik, 135.000 euroko kalte-ordainak ere emango dizkiete. Hala, Frankismoan hildako Angel Otaegi eta Juan Paredes 'Txiki' ETAko kideen senitartekoak ere hartu ditu Idoia Mendiak. Txiki eta Otaegiren kasuan, heriotza zigorra ezarri zien gerra-kontseiluak bidezko epaiketa izateko eskubidea urratu zuelako aitortu zituen batzordeak biktima gisa.
''Biktima guztiak'' aitortzeak duen garrantzia azpimarratu du Mendiak, ekitaldia bukatuta komunikabideei egindako adierazpenetan. Jarduneko sailburuak adierazi duenez, ''sufrimenduaren jatorria ezberdina den arren'', azkenean ''pertsona guztien sufrimendua berdina da''.
Halaber, pertsona hauen istorioak agerian uzteak duen garrantzia nabarmendu du, ''berriz ere berdina gerta ez dadin''. Ildo horretan, ''oinarri etiko sendoetan oinarritutako gizatasunezko gizarte bat sortzera'' deitu ditu herritarrak.
''Zain ginen''
Mikel Paredes Txikiren anaiak esan duenez, ''denbora luzea'' zeramaten aitorpena itxaroten, eta prozesu ''gogorra'' izan da. Edonola ere, etorkizunean beste pertsona batzuek ere ''eskubide hauek'' izatea espero du.
Antxone Telleria da astelehen honetan biktima gisa aitortu dituzten zortzi lagunetatik bizirik dagoen bakarra. Horren ustez, omenaldia ''aurrerapausoa'' da, une ''oso hunkigarria'' eta ''etorri behar zuen zerbaiten hasiera''.
1960 eta 1978 bitartekoak
Aurreko legegintzaldian Patxi Lopezek zuzendutako Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrean sortutako batzorde batek 1960. eta 1978. urte bitartean indarkeria politikoak eragindako zortzi biktima aitortu zituen. Laster beste sei kasu berri emango dute.
Aitorpen honi gaitzespena
ETAko kide hauei egindako aitorpena errefusatu dute Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT), Eusko Jaurlaritzaren erabakia "umiliagarria" delakoan. Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearen esanetan, ordea, aitorpen honek "biktimen sufrimendua ETArekin parekatzea du helburu". | 2017-10-24T07:28:34 | http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/996850/txiki-otaegi-biktimak--eusko-jaurlaritza-senitartekoekin-bildu-da/ | [
-1
] |
septiembre 2012 | ADI ZIENTZIALARI!
BURUHAUSTEAK
UNIBERTSOAREN ESKALA
HEGAZTIEN INGURUKO ERREKURTSO DIDAKTIKOAK
ZENBAKI MISTERIOTSUA
Tarteka beste irakasle batzuen blogak begiratzen aritzen naiz. Oraingoan, Irati Goikoetxea izeneko irakasle baten blogean hauek aurkitu ditut.
Lehenengo problema kontakizun baten barruan azaltzen digu. Ea gai zaren erantzuteko...
NAGORE ETA BIDERKETA-TAULAK
Orain dela bi aste mendi buelta luze batean Nagore txikiaren ondoan joateko zortea izan nuen. Zortzi urte ditu Nagorek eta oraintxe bete-betean harrapatuta dauka biderketa-taulak. Han hasi ginen bi bider bat, bi bider bi... lau bider hiru, lau bider lau... zazpi bider bost, zazpi bider sei... andereñoak errepasatzeko esan digu. Eta etxeko lanak egitea garrantzitsua dela errepikatzen dugunok nola ez lagundu neskatilari etxeko lan-errepasoa ongi egiten... zortzi bider lau, zortzi bider bost eta berak, ongi ari naiz, Irati? Eta nik baietz, bere andereñoa banintz...
Baina, mendi bueltak luze harrapatu gintuen, biderketa taulak baino dezente luzeago eta ia konturatu gabe ehun eta bi bider bost, ehun eta bi bider sei, laurogei mila bider zazpi, laurdogei mila bider zortzi... ari ginen zoro-zoro. Nagore zoro-zoro eta ni zoro-zoro-zoro. Eta halaxe iritsi ginen 142 857-ren taulara; eta halaxe hasi ginen...
142 857 * 1 = 142 857
142 857 * 2 = 285 714
142 857 * 3 = 428 571
142 857 * 4 = 571 428
142 857 * 5 = 714 285
142 857 * 6 = 857 142
Eta 142 857 * 7? Galdetu zidan Nagorek. Eta nik nahikoa zela, magia kontu batzuk kontatu behar nizkiola, atseden pixka bat hartuko genuela eta papertxo batean azken sei biderketa horiek idatzi ondoren, pare bat bitxikeria azalduko nizkiola.
Eta horrelaxe konturatu zen Nagore 142 857 zenbaki magikoa dela. Gaur horixe eskatzen dizuet, sei biderketa horiek aztertuta 142 857 zenbakia magikoa zergatik den azaltzeko. Ea hiru arrazoi ezberdin emateko gai zareten!
Beste batzuk gehiago...
EZABATU GABEAK
"Batetik hogeita hamarrera bitarteko zenbaki oso guztiak idatzi ditut pergamino batean. Zenbaki guztiak bata bestearen ondoan idatzi ondoren, batzuk ezabatu egin ditut (zertarako idatzi gero ezabatzeko, ezta? Matematikariok halakoxeak gara! ;-)). Ezkerretik eskuinera banan-banan ezabatzen hasi eta beste zenbaki baten bikoitzak ez zirenak bakarrik utzi ditut pergaminoan. Zeintzuk dira pergaminoan ageri diren zenbaki osoak?"
Poliedroez ari zaie hizketan irakaslea ikasleei. "Poliedroa gorputz geometriko bat da, aurpegi lauak dituena... Dadoa, dadoa kubo bat da, kuboa poliedroa da, beraz, kuboak aurpegiak ditu, beraz, dadoak aurpegiak ditu..." . Atzeko aldean eserita dagoen ikasle txiki azkarrak eskua altxatu du beste askotan bezala eta galdera luzatu dio irakasleari (eta begirada)... irakasleari masailak gorritu zaizkio eta gainerako ikaskideek barre egin dute...
Irakasleak egoeratik ihes egin nahi, eta problema bat egingo dutela esan die (irakasleak beti izaten du untxia besapean gordeta). 120 dado jarri ditu mahai gainean eta berehala erakarri du ikasleen arreta...
Kolore ezberdina duten hiru ontzietan 120 dado daude banatuta. Ontziak gorri, berde eta urdin kolorekoak dira. Ontzi berdean dagoen dado kopurua ontzi gorrian dagoen dado kopuruaren bikoitza da. Ontzi gorritik ontzi urdinera 6 dado eta ontzi berdetik ontzi urdinera 7 dado aldatzen badituzu, ontzi berdean egongo den dado kopurua eta ontzi urdinean egongo den dado kopurua bera izango da. Zenbat dado zeuden hasieran ontzi bakoitzaren barruan?
Irakaslea lasaiago dago, ikasle guztiak buru-belarri dadoekin jolasean dabiltza; dado hau hara eta dado hau hona...
A ;-) ikasleak irakasleari zer galdetu dion jakin nahi duzula? ;-) Jarri irudimena martxan, dadoak, aurpegiak, puntuak, begiak...
Publicado por MIREN en 4:16 0 comentarios
http://catedu.es/matematicas_mundo/CIUDAD/PASEO_MATEMATICO.htm
Publicado por MIREN en 4:04 0 comentarios
Ondoren dagoen lotura ikasle batek bidali dit. OSO INTERESGARRIA! Unibertsoan dauden objektuak duten neurria ikus daiteken eskala bat da. Sartu eta harrituta geldituko zarete...
Publicado por MIREN en 2:08 0 comentarios
Etiquetas: berreketak, unibertsoa
Recursos didacticos aves
Publicado por MIREN en 3:01 0 comentarios
Etiquetas: biodibertsitatea
Aukera ezazu lau zifrako zenbaki bat (lau zifrak ezin dira berdinak izan). 1. Idatzi lau zifra horiekin sor daitekeen zenbakirik handiena. 2. Idatzi Lau zifra horiekin sor daitekeen zenbakirik txikiena. Zerorik badago, jarri zenbakiaren hasieran. 3. Egin zenbaki handienaren eta txikienaren arteko kenketa. Hirugarren urratsean lortutako zenbakiarekin, errepika itzazu urrats horiek behin eta berriz. Hori egin ondoren askoz jota 7 aldiz, beti irteten den 6174 zenbakira ailegatuko gara.
Zenbaki horri Kaprekar konstantea deritzo.
DATTATREYA RAMACHANDRA KAPREKAR (1905-1986) matematikari indiarra. Irakasle bezala lan egin zuen eta zenbakie ezaugarri bitxiak aztertu zituen.
Publicado por MIREN en 1:09 0 comentarios
Etiquetas: matematika, zenbakiak
animazioak (2)
bideoa (35)
IHOBEko App berria / Nuevo App del IHOBE | 2017-08-20T05:48:19 | http://adizientzialari.blogspot.com/2012/09/ | [
-1
] |
Badira urteak gure ikastetxean elkarbizitzaren inguruan hainbat ekimen eta jarduera burutze ari garela. Orientazio Departamenduaren gidaritzapean eta etapetako bileretan adostu ondoren, tutoreak izan dira tutoretza planen garapenaren bidez geletan gauzatu dituztenak.
Bestalde gure Ikastetxeko oinarrizko funtzionamendu eta elkarbizitzarako arauak Barne Araudian jasoak daude eta hezkuntza komunitateko partaide guztien eskubide eta betebeharrak bertan adostuak daude, horien jarraipena egiteko prozedurarekin batera.
Oraingoan Elkarbizitza Proiektu orokor bat osatu nahi dugu, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barne kokatuko dena, epe luzerako izango dena eta urteko plan zehatzetan garatuko dena. Horretarako ezinbestekoa da hezkuntza komunitateko sektore guztien inplikazioa eta partehartzea (ikasleak, irakasleak, familiak, langileak, …), sustatu nahi dugun bizikidetzaren eredu izan dadin.
Hau guztia lortzeko prozesuaren gidaritza KEI III. Eremuko Elkarbizitza eta Harremanak) hobekuntza taldeak hartuko du. Eguneroko bizikidetzaren azterketa egingo du sektore desberdinetan eta bere proposamen eta aholkuak estamentu eta organo desberdinetara bideratuko ditu (Klaustroa, Zuzendaritza Batzordea, Gestio Batzordea, Orientazio Departamentua, …) eztabaidatuak eta adostuak izan daitezen.
Azkenik, Bizikidetza Proiektu honetan jasoko diren ildo, jarraitu beharreko printzipioak eta helburu nagusiak urteko elkarbizitza planetako jardueretan zehaztu eta gauzatuko dira kide guztien partaidetza zabalaren bidez.
KIVA PROIKETUA:
2017-2018 ikasturtean KIVA, eskola-jazarpenaren aurkako programa, martxan jarri dugu gure Ikastolan. Dagoeneko, Iñigo Aritza Ikastola KIVA Ikastola da.
KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua. Finlandiako Turku Unibertsitatean garatutako programa da, Finlandian nahiz mundu osoko beste hainbat taldeetan egindako ikerkuntzetan oinarritzen dena eta beraz, funts teoriko sendoa duena.
Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) eskaintze ditu programak. Material horren bitartez, gelan tutoretza saioetan hainbat balio lantzen dira, eta balio horiek landuz iristen da eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da. Eskola jazarpena detektatzeko eta hauek jorratzeko baliabideak ere eskaintzen dira.
Gehiago jakiteko: http://www.kivaprogram.net/basque | 2019-12-15T08:39:05 | https://inigoaritza.eus/inigo-aritza.asp?IdContenido=18 | [
-1
] |
Euskarazko Wikipedia biluziko dute, jaio osteko hamargarren urtean - GARA
Euskarazko Wikipedia biluziko dute, jaio osteko hamargarren urtean
Euskarazko Wikipediak hamargarren urteurrena betetzen du gaur, eta hori ospatzeko eta Durangoko Azokan eskaintza zabaltzeko, egun osoko maratoi bat antolatu dute, alderdi praktikoa nagusi izango duena.
Durangoko Azokaren bigarren egunean espazio berri bat ireki zuten: Kabi@izenekoa. Sarean euskaraz garatu diren ekimenen erakusleiho izateko sortutako proiektu berri honi atzo eman zioten hasiera eta gaur arte izango da aretoan.
«Lehenengo urtea da teknologia berriei espazio propioa eman nahi diegula, eta ez dakigu nola gorpuztuko den hurrengo urteetan. Bagenekien saiakeratxo bat egin behar genuela datozen urteetara begira lan ildoa zehazteko, eta eragile ezberdinekin elkarlanean zerbait txikia egitea erabaki genuen hasteko», azaldu zuen atzo Aiert Goenaga zuzendari laguntzaileak.
Kabi@ proiektuaren helburua teknologia eta kultura uztartzen dituzten adibideak ezagutzera ematea da; hau da, egun teknologiek kulturan zer pisu duten eta kulturak teknologia berrietan zer pisu duen erakustea.
Hala, gaurkoa Euskal Wikipediari eskainiko diote, hamar urte betetzen baititu atari horrek. «Pare bat hitzaldi eta tailerra antolatu ditugu, Wikipedia maratoi bat esan genezake. Euskal Wikipedian aritzen direnak etorriko dira zer funtzionamendu duen azaltzera, zein erabilpen dituen, nahi duenak parte har dezakeela erakustera, beti ere kode batzuk errespetatuta. Guztia azaldu, informazioa iraultzen erakutsi... Horixe da ekimenaren asmo nagusia: euskarazko Wikipedia aberasteko sare hori indartzen jarraitzea», esan zuen Goenagak.
Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari buruzko sarrera txiki bat egingo dute. Ekitaldiaren zati nagusia praktikoa izango da: edizio-maratoia. Egunean zehar, 10.30etik 19.30era, Durangoko Azokan bertan, partaideek Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko dute, saioan tutore lanean arituko direnek lagunduta. Izan ere, helburua Euskarazko Wikipedian nork bere ekarpena egitea da, norberaren jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu edota eguneratuta. Parte hartu nahi duen orori zabalik dago. Hori bai, nork bere eskuko ordenagailua eraman beharko du.
Aukerak zabaltzen
Espazio berriak irekitzea garrantzitsua dela uste du Gerediaga elkarteak. Izan ere, aurtengoa 46. edizioa du azokak eta 80ko hamarkadatik ona formatua ez da gehiegi aldatu. «Duela hiru urte Ahotsenea ireki zen eta sekulako arrakasta izan du geroztik. Sortzaileek eta ikusleek bestelako harremana dute, goxoagoa. Espiritu hori kontutan hartuta, beste esparru batzuetara zabaltzeko jarraitu beharreko formatuak zeintzuk ziren identifikatu genituen. Gerediagak argi ikusi du XXI. mendean gauza asko 80ko hamarkadan bezala egitea ez datorrela bat gaur egungo errealitatearekin. Euskal kultura liburu eta diskoetatik harago doa. Ikusleek ez dute halakorik espero, sorpresa bat izan da hiru gune zabaltzea (Kabi@, Irudienea eta Szenatokia) eta, datorren urtera begira espero dugu beste gune bat zabaltzea», iragarri zuen Goenagak.
BIHAR ZER?
Euskarazko Wikipediaren inguruko tailerra 11.45ean hasiko da Kabi@ gunean, eta arratsaldean ere egingo dute, 16.45ean. Txanda bakoitzean 30-40 lagun ingururentzako tokia izango dute. Bestetik, eguna hasteko, 10.30ean Unai Fernandez de Betoñok hitzaldia emango du. | 2019-06-24T08:51:13 | https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20111206/308014/eu/Euskarazko-Wikipedia-biluziko-dute-jaio-osteko-hamargarren-urtean | [
-1
] |
Handizkako Ice Toallak Hotz botila batean Sport Gimnasioa For
Hasiera > Produktuak > Hotz Toallak > Toallak Hotz botila batean > Ice Toallak botila batean
Color Textile profesionala izotz botila fabrikatzailea, hornitzeko kirol gimnasio izotz stock fabrika prezioa botila eskuoihal eskuoihal bat da, ongi etorria handizkako kirol gimnasio izotza eskuoihal kontsultatu botila aipu batean. berezia hotz-sentsore ehuna freskagarria esperientzia desberdin bat ematen dizu. transpiragarria eta transpiragarria da. Argi eta eraman erraza da, eta irauten dute denbora luzez. 2 izerditan ordu ondoren, sentsazio hotz gehiago irauten. Ez kimiko gehitu hotza fisiko usaina ez sentitzen.
Ice Toallak ezaugarriak botila batean
Ice Toallak parametroak botila batean
Color Textile profesionala China izotz botila fabrikatzaile eskuoihal bat da, hornitzeko kalitate handiko amp; fabrika prezioa kirol gimnasio izotza eskuoihal botila in stock ere, nahi baduzu handizkako kalitate handiko amp da; fabrika prezioa kirol gimnasio izotza eskuoihal botila in stock, ongietorria kontsultatu handizkako kirol gimnasio izotza eskuoihal botila doan aipu batean.
Eskaera eta saldu osteko zerbitzua Ice Toallak botila batean
1. Bat-bateko aholkularitza zerbitzua
Jiangsu Busyman oihalgintza, enpresak English, japoniar ditu, Txinako hirueleduna salmentak, datuak bezeroentzat kudeaketa, eta bat-batean aholkularitza zerbitzuak eskainiz. Produktuen gomendioak eta beste pertsonalizatua, kalitate handiko bezeroei ematen duten atzeradeia eraginkorra eta nondik norakoak eta beste segurtasun zerbitzuekin zerbitzuak.
2. kalitate zorrotza kontrol
Profesionalak ikuskatzeko eta ontziak, ekoizpen lotura bakoitzaren kontrol zorrotzak, produktuen kalitatea bermatzeko.
3. irteera High, eraginkortasun handia
Konpainiak orain bi inportatutako abiadura handiko inprimatzeko digital lerroak ditu. Egunero 15.000 metro koadro baino gehiagoko irteera batekin, ekoizpen abiadura da inprimatzeko tradizionala baino baino gehiago 5 aldiz azkarrago. Bi abiadura handiko digital inprimatzeko makinak edukiera Guztira, 8.000 metro eguneko gainditzen daiteke, eta guztizko urteko irteera balio 250 milioi yuan irits daiteke. Ez dio axola nola big ordena kudea dezake.
4. ultra-baxua prezioa, kalitate bikaina
inprimatzeko toalla Digital gertaerei ez du eskatzen plaka hartzeko eta ez dago eredua zehaztapenak mugatuta. ekoizpen-abiadura azkarra da eta ordena kantitatea txikia da. Bezeroek ez dute arriskuak hartzeko eta bat “zatituta” labur, maiz eta azkarrak “Ordena ekoizpen eredua” ezartzeko.
5. Lanbide R amp; D diseinu taldeak
A lanbide inprimatzeko digital R amp; D taldearen bezero bakoitzaren ematen du zerbitzu sorta bat diseinatzeko, gertaerei, eta ekoizpen barne.
6. One-to-one enpresa kudeatzailea jarraipena zerbitzua
Konpainiak orain 120 langile ditu guztira, 10 senior digital inprimatzeko adituak, 15 urte baino gehiago 6 home ehungintza diseinua esperientzia diseinatzaile, 35 profesionala Japoniako / English salmenten 5 urte baino gehiago merkataritzaren salmentak esperientzia duten langileak barne ditu, bakoitza zerbitzatzeko asmoz bezeroari. zerbitzu onena eta profesionala eskaintzeko. Gure enpresa izan da beti lanean lan eta bizi-bizi filosofia mantenduz. lana, denok zorrozki exijitzen kalitate produktu onenak ekoizteko dutela produkzio kontrol alderdi guztietan. produktuak saldu dira mundu osoan, eta zuk aitortu eta gustatu dira kontsumitzaileei kontaezinak dira.
7. Express entrega, logistika moldaketak
Enpresa da Ekonomiaren Garapen Yangtze Delta Zone dago. Badira Shanghai, Ningbo eta Shanghai Pudong Airport merkantzien geltoki hurbil. Epe luzeko lankidetza logistika enpresen artean, DHL, UPS, OCS, FedEx …
Produkzioaren prozesua: oihal teila – Kalkulatzen estereotipoak – inprimatzeko tinta – lurrunetan – garbiketa – lehortzeko – ebaketa – josteko – ikuskatzeko – orratz bat – ontziak – bigarren mailako orratz – boxeoa.
Hot Tags: China izotza eskuoihal botila, kalitate handiko, fabrika prezioa, fabrikatzaileak, hornitzaileak, Saltzeko, handizkako ere. | 2020-08-15T15:49:32 | https://eu.printowel.com/ice-towel-in-bottle/ | [
-1
] |
genre_facet:"EIMAk onetsitako materialak" genre_facet:"Curriculumeko baliabideak" author_facet:"Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak" topic_facet:"Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" topic_facet:"Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak (Modulua)" topic_facet:"Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa)"
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak Egilea: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak Proposatutako gaia: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Proposatutako gaia: Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak (Modulua) Proposatutako gaia: Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa)
3 Fabrikazio Mekanikoa (Lanbide Arloa) 3 Fabrikazio Mekanikoen Industrietako Segurtasun Planak (Modulua) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 3 Galdaketa eta pulbimetalurgiaren bidezko produkzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Instalazioa eta mantenimendua (Lanbide Arloa) 3 Kalitatearen kudeaketa,laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa (Modulua) Gehiago ... 3 Lan Arriskuen Prebentzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila 3 Lanbide Heziketa 3 Mantentze-lan elektromekanikoa (Heziketa Zikloa). Erdi maila 3 Mekatronika Industriala (Heziketa Zikloa). Goi maila 3 Metal-eraikuntzak (Heziketa Zikloa). Goi maila 3 Metal-eraikuntzen industrietako segurtasun-planak (Modulua) Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak (Modulua) 2 Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa (Modulua) 1 Laneko prestakuntza eta orientabidea (Zeharkako modulua) 1 Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak (Modulua) 1 Lotura- eta muntai-teknikak (Modulua) 1 Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak (Modulua) Guztiak ikusi ... gutxiago ... | 2019-12-06T23:43:23 | http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22EIMAk+onetsitako+materialak%22&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Curriculumeko+baliabideak%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Elhuyar+Hizkuntza+Zerbitzuak%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Fabrikazio+mekanikoko+produkzioaren+programazioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Sekuritate+baldintzetatik+deribatutako+arriskuak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Instalazioa+eta+mantenimendua+%28Lanbide+Arloa%29%22&type=AllFields | [
-1
] |
Idazlanen bilduma IV - Eñaut Etxamendi - 111 Akademia
Idazlanen bilduma IV
Izenburua: Idazlanen bilduma IV
Idazlea: Eñaut Etxamendi
Maiatz aldizkarian agertu elelabur bilduma da, bere Garaziko mundua eta haurtzaroa kondatzen dutenak, biziaren bero eta ametsak agertuz. | 2019-09-15T14:15:46 | http://www.111akademia.eus/liburuak/idazleak/enaut-etxamendi/2011/04/03/idazlanen-bilduma-iv/ | [
-1
] |
Etalase lainnya - Rabbani Herbal & Antique | Tokopedia
Kapsul VCO Kapsul Virgin Coconut Oil Kapsul Minyak Kelapa Murni / Dara
≥ 801
saffronella saffron Oil Essential Oil Minyak Sari saffron zafran | 2018-04-22T10:50:49 | https://www.tokopedia.com/rabbani-herbal/etalase/lainnya | [
-1
] |
Category: Wordpress | Erakutsi Top
Bertako WordPress editorea teklatuaren laburbideak ahalbidetzen, azkarrago eta errazago egiteko zeregin batzuk egin. Jarraian, labur-mozketak: Windows : Ctrl + KeyMac : Cmd + Key Press Alt + Shift + Honako laburbide gakoak:…
Konpondu BackWPup Ezin egunkarietarako karpeta sortu
Noiz kopiaz bat martxan honako errorea erakusten da: Ezin da karpeta sortu: /hom/dir/public_html/wp-content/uploads/backwpup-9f3bea-logs I got this error when changing my web hosting company. After some searching, I could not find a solution. But after browsing the settings for BackWPup, arazoa konpontzen kudeatzen I. Honako arazoa konpondu: Hover the mouse cursor…
Nola Wordpress 5 iruzkinak Bish Jaishi | 2019-02-24T06:13:36 | https://showtop.info/category/nola/wordpress-how-to/?lang=eu | [
-1
] |
Guangdong buru fabrika > behera argia > 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean
Txina behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean esportatzaile
Iturria for behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean Guzhen Town fabrikatzaile, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean Guzhen Town, Zhongshan City, Guangdong probintzia, Txina
Fabrikatzaile bat behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean GuangDong Txinan.
Txina Guangdong ospetsua behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean Fabrikatzaileek eta hemen zerrendatzen dira Karna Argiztapena.
Talde hau honako hau da: behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean
Iturria for behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean
Produktuak egiteko behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean
Txina behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean handizkariak
Zhongshan behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean esportatzaile
Zhongshan behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean handizkariak
Zhongshan behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guangdong behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara
Guzheng herria behera argia 50w elefantoren enborra hesiaren behealdean hornitzaileak eta LED lanparak, LED bonbillak eta hodiak, diodoak, auto argiztapen sistema, LED argiztapena, LED linternak, opor argiztapena, downlights, kale argiak, sabaiko argiak, horma lanparak, lorategiko argiak, linternak eta torches, sabaiko fokuak, , LED uholdeen argia, LED argiztapen argia, LED biguna, argia argia, LED sabaia argia, LED argiztapen argia, LED neon hodi, LED argia, LED lanpara | 2020-07-07T20:29:15 | https://ledwallwasher.china-led-lighting.com/PRODUCT/LANG-eu/Guangdong%20buru%20fabrika/behera%20argia/50w%20elefantoren%20enborra%20hesiaren%20behealdean.HTM | [
-1
] |
'Berdel Eguna' ospatuko dute bihar Mutrikun — Debabarrena turismo
'Berdel Eguna' ospatuko dute bihar Mutrikun Sukaldariak goizean ariko dira, eta sasoiko eta bertoko produktuak erabiliko dituzte. Arratsaldean berriz, Euska Parrilla izango da berdela prestatzeaz arduratuko dena. https://www.debabarrenaturismo.com/eu/albisteak/berdel-eguna-ospatuko-dute-bihar-mutrikun https://www.debabarrenaturismo.com/eu/albisteak/berdel-eguna-ospatuko-dute-bihar-mutrikun/@@download/image/BERDEL EGUNA.jpg | 2020-07-05T07:44:36 | https://www.debabarrenaturismo.com/eu/albisteak/berdel-eguna-ospatuko-dute-bihar-mutrikun | [
-1
] |
Saint-Benoît (Vienne) - Wikipedia, entziklopedia askea.
499,21 bizt/km2
46° 32′ 59″ N, 0° 20′ 30″ E / 46.549722222222°N,0.34166666666667°E / 46.549722222222; 0.34166666666667Koordenatuak: 46° 32′ 59″ N, 0° 20′ 30″ E / 46.549722222222°N,0.34166666666667°E / 46.549722222222; 0.34166666666667
Saint-Benoît (Vienne) (Frantzia)
Saint-Benoît (Vienne) (Vienne)
Ligugé, Mignaloux-Beauvoir, Nouaillé-Maupertuis, Poitiers eta Smarves
Saint-Benoît Frantziako udalerri bat da, Vienne departamenduan dagoena, Akitania Berria eskualdean. 2013an 6.989 biztanle zituen.
2007an Saint-Benoît udalerrian erroldatutako biztanleak 6.989 ziren. Familiak 3.157 ziren, horien artean 1.167 pertsona bakarrekoak ziren (428 bakarrik bizi ziren gizonak eta 739 bakarrik bizi ziren emakumeak), 1.057 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 748 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 185 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 3.483 etxebizitza zeuden, 3.222 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 47 bigarren erresidentzia ziren eta 214 hutsik zeuden. 2.443 etxeak ziren eta 1.017 apartamentuak ziren. 3.222 etxebizitza nagusietatik 2.056 bere jabearen bizilekua ziren, 1.115 alokairuan okupaturik zeuden eta 51 doan lagata zeuden; 325 etxek gela bat zuten, 267 etxek bi zituzten, 432 etxek hiru zituzten, 756 etxek lau zituzten eta 1.441 etxek bost zituzten. 2.502 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 1.536 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 1.377 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Saint-Benoît udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 4.612 ziren, horien artean 3.166 aktiboak ziren eta 1.446 inaktiboak ziren. 3.166 pertsona aktiboetatik 2.943 lanean zeuden (1.477 gizon eta 1.466 emakume) eta 223 langabezian zeuden (116 gizon eta 107 emakume). 1.446 pertsona inaktiboetatik 490 erretiraturik zeuden, 683 ikasten zeuden eta 273 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Saint-Benoît udalerrian 3.036 unitate fiskal zeuden, 6.715 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 22.424 euro zen.[6]
2007an zeuden 324 komertzioetatik, 8 erauzte enpresak ziren, 6 janari enpresak ziren, 2 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 12 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 32 eraikuntza enpresak ziren, 68 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 7 garraio enpresak ziren, 17 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 4 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 24 finantziazio enpresak ziren, 23 higiezinen enpresak ziren, 49 zerbitzu enpresak ziren, 49 administrazio publikoko enpresak ziren eta 23 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 70 zerbitzu publikoetatik, 2 lan bilaketa bulegoak ziren, 4 banku bulegoak, 1 funeraria, 6 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 6 igeltseroak, 3 margolariak, 4 zurginak, 6 iturginak, 6 argiketariak, 1 eraikuntza enpresa, 6 ile apaindegiak, 1 albaitaria, 10 jatetxeak, 9 higiezinen agentziak, 1 tintoreria eta 2 apaindegiak.[8]
2009an zeuden 25 establezimendu komertzialetatik, 1 supermerkatu zen, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 3 okindegiak, 1 harategi zen, 2 liburu dendak, 3 arropa dendak, 5 etxerako tresna dendak, 1 zapata-denda zen, 1 elektrotresna denda zen, 5 kirol-dendak, 1 bitxi-denda zen eta 1 lore-denda zen.[9]
2000. urtean Saint-Benoît udalerrian 6 nekazaritza-ustiategi zeuden.
2009an 3 haur-eskola eta 3 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Saint-Benoît udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat zegoen 676 ikaslekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Benoît (Vienne)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Saint-Benoît_(Vienne)&oldid=5518477"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 5 uztaila 2016, 19:47. | 2019-12-09T05:25:58 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Saint-Beno%C3%AEt_(Vienne) | [
-1
] |
Denon Irekia ekimenak adimen ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea bideratzen du - SPRI
SPRI » Euskadinnova » Enpresa digitala » Denon Irekia ekimenak adimen ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea bideratzen du
Denon Irekia ekimenak adimen ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea bideratzen du
Denon Irekia balantzea.
Denon Irekia ekimenaren helburua da gizartea eta batez ere enpresak sentsibilizatzea, ohartu daitezen zein garrantzitsua den lan-aukerak eskaintzea adimen ezgaitasuna, garuneko kalteak, buruko nahasteak edo autismoa duten pertsonei. Proiektu hori sustatzen dute Lehendakaritzak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak, FEVASekin-adimen ezgaitasuna duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioarekin batera.
Denon Irekia ekimenak abiapuntutzat hartzen du desagerrarazi egin behar direla adimen ezgaitasuna edo nahaste mentala duten pertsonen laneratzea eragozten duten hesiak, bai hesi sozial eta kulturalak eta bai hesi fisikoak. Horregatik, kanpainaren helburu garrantzitsuenetako bat da enpresak kontzientziatzea pertsona horiek beren plantilletan integratu ditzaten; horretarako, beren potentzial guztia erakusten diete eta, gainera, azaltzen diete zein abantaila eskaintzen dituen indarreko legeriak ezgaitasunak dituzten pertsonen kontratazio prozesuetarako.
Proiektuak, bestalde, aholkularitza eta tresna digitalen bidezko prestakuntza ere eskaintzen ditu, eten digitala murrizteko eta adimen ezgaitasuna edo buruko nahastea duten pertsonen prestakuntzari, gaitasunei eta esperientzia profesionalari balioa emateko. Hala, aurtengo martxoan, apirilean eta maiatzean hainbat prestakuntza saio egin dira, eta parte-hartzaileek beren profil profesionala sortzen ikasi dute Linkedin sarean, enpresei beren gaitasunak erakusteko eta sare sozial horretan beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko.
Oraingoz 44 profil profesional sortu dituzte, eta adimen ezgaitasunaren esparruan lan egiten duten beste 14 euskal elkartek ere bat egin dute ekimenarekin, besteak beste hauek: Gureak, Lantegi Batuak, Apnabi, Down-Araba eta Gorabide. | 2018-07-20T04:53:49 | http://www.spri.eus/iktak-komunikazioa/espanol-denon-irekia-ayuda-la-inclusion-laboral-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual/ | [
-1
] |
Outdoor Matratze Premium Unifarbe - Outdoor oder Indoor
petsbeds.euProduktePremiumMatratzenMatratze Premium Uni
Matratze Premium Uni Menge
Artikelnummer: PB-MAT-P-UNI Kategorien: Matratzen, Premium Schlagwort: Matratze | 2020-07-09T23:54:39 | https://petsbeds.eu/produkt/matratze-premium-uni/ | [
-1
] |
Hattrick Futbol Manager jokoa | Bat egin doako futbol munduarekin » Hattrick
2 830 konektatuta, astea: 10
InkaRed - FC ENERGY RAMPI Deportivo Recochanboys - MADEIRA2006 Unió Esportiva Barcelona - DMCh Soinca Bata - The End F.C. SK (J)elita Praha - cheirachapa Soinca Bata - Natal Blues Unió Esportiva Barcelona - Old Chusos club atletico yormetti juniors - Kandari FC RedBlack Devils12 - Las Violetas C.A. La Vaca Sagrada - 1. FC Leeds United
Hizkuntza aukeratu Albanian العربية Azərbaycanca Bahasa Indonesia Bosanski Български Català Čeština Dansk Deutsch Eesti English (UK) English (US) Español, España Español, Latinoamericano Español, Rioplatense Euskara Français Frysk Furlan Galego ქართული עברית Hrvatski Íslenska Italiano Latviešu Lëtzebuergesch Lietuvių Magyar Nederlands Norsk, bokmål Norsk, nynorsk فارسی Polski Português Português, Brasil Română Slovenčina Slovenščina Suomi Svenska Tiếng Việt Türkçe Vlaams Ελληνικά Беларуская Македонски Русский Српски Українська 中文(简体) 한국어 日本語
Hattrick Futbol Manager jokoa | Bat egin doako futbol munduarekin
Hattrick futbol manager jokoa beti da doakoa, justua, eta komunitate onena du. Bat egin ezazu orain!
Izena eman Google-ekin
'Sarrera-izena' bete beharreko remua da Sarrera izenak gutxienez 5 karaktere izan behar ditu. Sarrera izenak baliogabeko karaktereak ditu. Sarrera izenak ezin du 25 karaktere baino gehiago eduki. Sarrera izena aukeraturik dago dagoeneko. Sarrera izenaren aurrizkia ez dago baimendurik. 'Pasahitza' bete beharreko remua da Pasahitzak bost karaktere eduki behar ditu gutxienez. Pasahitzak ezin ditu 25 karaktere baino gehiago eduki. Sarrera izenak eta pasahitzak ez lukete berdina izan behar.
Kontuaren informazioa
Sarrera-izena:
Adin Baieztapena: 13 baino gutxiago 13 14 15 16-tik gora
Gurasoen email helbidea:
Zure gurasoen edo tutorearen baimena beharko duzu Hattrick-en izena emateko. Mesedez, sartu guraso edo tutorearen email helbidea.
Gutxienez 13 urte eduki behar dituzu joku honetan jolastu ahal izateko.
'Sarrera-izena' bete beharreko remua da Sarrera izenak gutxienez 5 karaktere izan behar ditu. Sarrera izenak baliogabeko karaktereak ditu. Sarrera izenak ezin du 25 karaktere baino gehiago eduki. Sarrera izena aukeraturik dago dagoeneko. Sarrera izenaren aurrizkia ez dago baimendurik. 'Pasahitza' bete beharreko remua da Pasahitzak bost karaktere eduki behar ditu gutxienez. Pasahitzak ezin ditu 25 karaktere baino gehiago eduki. Sarrera izenak eta pasahitzak ez lukete berdina izan behar. Pasahitzak ez datoz bat. 'Pasahitza egiaztatu:' bete beharreko remua da 'Email helbidea' bete beharreko remua da Email helbideak ez du balio. E-mail helbidea gure datu basean sartua dago jada. Mesedez, uler ezazu guztiz debekatua dagoela kontu bat baino gehiago edukitzea. Igorritako email helbidea ez dago onarturik. 'Email helbidea' bete beharreko remua da Email helbideak ez du balio. Igorritako email helbidea ez dago onarturik. The email address you supplied can't be same
Oro har bizi zaren herrialdean jokatuko duzula espero dugu, baina, beste herrialde bat aukera dezakezu horretarako baleko arrazoirik bazenu. Kontuan izan zure Gamemasterrek zure eskaera pertsonalki aztertuko dutela, eta, hartara, denbora apur bat har dezake. Mesedez, kontuan eduki liga hau duela gutxi sortu denez, izen emate guztiak gure Gamemaster-ek eskuz onartu behar dituztela eta honek denbora pixkat behar dezake.
Taldearen izena:
'Taldearen izena:' bete beharreko remua da Taldearen izenak gutxienez 3 karaktere eduki behar ditu. Taldearen izenak baliogabeko karaktereak ditu. Taldearen izenak ezin ditu 50 karaktere baino gehiago eduki. Talde izen hori ez dago baimendurik. Talde izen hori dagoeneko aukeratua dago. Zure sarrera izenak eta taldearen izenak ezin dute berdina izan. Taldearen izenak eta pasahitzak ez lukete berdina izan behar.
Ezizena:
'Ezizena' bete beharreko remua da Ezizenak baliogabeko karaktereak ditu. Ezizenak gutxienez 5 karaktere eduki behar ditu. Ezizenak ez ditu 25 karaktere baino gehiago eduki behar. Ezizena aukeraturik dago dagoeneko. Ezizenaren aurrizkia ez dago baimendurik. Ezizenak eta taldearen izenak ez lukete berdinak izan behar. 'Email helbidea' bete beharreko remua da Email helbideak ez du balio. Igorritako email helbidea ez dago onarturik. The email address you supplied can't be same
Erabilera Baldintzak eta Pribazitate Politika onartzen ditut.
Komunikazio Adostasuna
Zerbitzuaren informazioa eta segurtasun berriketak email bitartez.
Joku barneko komunikazioa, adibidez Denboraldiko Laburpena.
Hattrick-en parteko marketing komunikazioak, dendako eskaintzak adibidez.
Estatistika historikoak
22 Urteak
54 Hizkuntzak
139 Herrialdeak
13 666 329 Erabiltzaileak guztira
351 665 213 Foroko mezuak
765 543 896 Partida jokatuak
Zeure taldea eskura ezazu - beti gaude talentu berrien zain!
Zuzendu talde bat - zure erritmora
Hattrick, epe luzeari begira manager eta jabe lanak egiten dituzun estrategia joko bat da. Sartu egunero edo soilik astean behin, erabaki zuzenak hartu eskero, kasu bietan izan ditzakezu txapeldun bilakatzeko aukerak!
Zure taldea eraiki eta entrenatu
Garatu zure taldea entrenamenduaren bitartez. Kudeatu zure finantziazioa. Bilatu jokalari berriak merkatuan edo hasi zure harrobi taldea talentua bermatzeko eta etorkizuneko generazio onenak sortzeko.
Izan zaitez zure arerioak baino azkarragoa
Zu bezala gizakiak diren beste manager batzuen aurka lehiatuko zara nazio mailako liga eta kopa txapelketetan. Azken mailan hasi, eta igo zaitez goraino! Lagunen aurka jolasteko txapelketa pribatuak sortzeko aukera ere badago.
Komunitatea eta aplikazioak
Komunitateak distira berezia du Hattricken. Bat egin bizitzaz blai ditugun foroetan eta mundu osoko lagunak egin. iOS eta Android-erako aplikazio paregabeak ditugu, eta baita beste pertsona batzuk egindako software-a ere.
Online Futbol Kudeaketa joko klasikoa
Hattrick interneten bidez jolasten den futbol kudeaketa joko bat da. Bertan, manager bezala, zure taldea goi mailara eramatea izango da zure helburua. Zure klubaren kudeaketaren arlo guztiak zure esku egongo dira: Jokalariak erosi eta saldu, entrenamenduak prestatu, taktikak ezarri partida guztietarako... zure herriko ligan eta kopan parte hartuko duzu, adibidez AEB eta US Open Cup.
Zure partida hasten denean, gure sistemak simulatuko du eta akzioa zuzenean jarraitu ahal izango duzu, bitartean arerioaren entrenatzailearekin txateatuz. Nahiago baduzu, partida jokatu ondoren analizatzeko aukera ere badago.
Beste edozerren gainetik Hattrick futbol kudeaketa estrategikoko joku bat da, eta garrantzitsua da planak epe luzeari begira egitea. Harrobian dirua sartu behar duzu edo hobe da zure errendimendua bizkor hobetuko duen jokalari zahar bat sinatzea? Harrobitik defentsak ala aurrelariak igo behar dituzu?
Ondo aukeratu, zure gazteak agian etorkizunean izar bilakatu daitezke. Nork daki ea hurrengo Lionel Messi, Cristiano Ronaldo edo Kylian Mbappé zure harrobitik aterako ote diren!
Emozioaren zati haundi bat, jokalari askoren arteko experientzia dela da - zure aurkarien taldeak beste gizaki batzuek daramatzate. Galderak erantzun eta zuri bide egokia erakusteko beti prest dagoen komunitate haundi bat dago.
Zure taldeko izarrak partida internazionaletarako ere hautatuak izan daitezke, USA selekzioarko jokatuz! Denboraldi oro, Hattrick-ek Munduko Kopa bat antolatzen du, batzutan nagusien taldeentzat eta besteetan 20 urte azpiko taldeentzat. Gaur egun Hattrick-eko munduko txapeldunak Österreich dira, hemen ikusi dezakezu Munduko Kopako finala! Österreich - Israel
Manager bikaina bihurtu eskero, selekzioko entrenatzaile izateko hauteskundeetara aurkeztu ahal zara eta beste manager-en bozkak jaso ditzakezu. Une honetan, 140 selekzio daude Hattrick-en, eta edozeietara aurkeztu ahal zara hautagai bezala, nahiz eta taldea beste liga batetan eduki.
Hattrick-en beti dago zereginen bat, edozer gauzari buruz forora sartzetik, merkatuan gangak bilatzeraino.
Hattrick norberak bere erritmora jokatu dezakeen joku bat dela jakitea ere garrantzitsua da. 30 minutu astean igarotzen badituzu entrenamendua erabaki eta partidarako aginduak bidaltzen, txapelketa nagusietan ondo moldatzeko aukera izango duzu - zure erabakiak onak diren bitartean behintzat.
Beste joku batzuetan ez bezala, Hattrick-en ez zara egunero sartu behar bonusak edo jokuko dirua lortzeko. Hattrick-en ez dago abantailarik erosteko aukerarik. Supporter bilakatu ahal zara ordea, jokoa interesgarriagoa eta dibertigarriagoa egingo duten ezaugarri askotaz disfrutatu ahal izateko, baina sekula ez jokurako abantailarik.
Hattrick interneteko futbol kudeaketa joku originala da, eta 1997tik egon gara interneten. Sortzaileak oraindik aktibo dabiltza eta Hattrick debalde eskeintzeaz harro.
Uste dugu Hattrick-ek ordenagailuan oinarritutako futbol kudeaketa jokoen onena biltzen duela, Football Manager jokoen antzera, baina are interesgarriagoa dela benetako pertsonen aurka jolasten delako.
Fantasy Football jokuen ezaugarri batzuk ere baditu, edo FIFA Ultimate Team-en antzeko jokoenak ere, non txapelketak lortzeko asmoz beste jokalari batzuen aurka lehiatzen zaren.
Hattrick-era ongi etorria opa dizugu - edonon topa dezakezun futbol kudeaketa jokorik onenera! Guztiz debalde da izena ematea, ez duzu ezer deskargatu behar baina debaldeko app-ak dituzu eskuragarri bai iOS eta baita Android mugikorretan ere, zure taldea mugikorretik kudeatu ahal izateko.
Baina kontuz ibili, Hattrick adiktiboa izan daiteke - gure erabiltzaile askok 10 urte daramatzate jolasten eta oraindik ere topera dabiltza. | 2020-08-08T01:06:01 | https://www.hattrick.org/eu/ | [
-1
] |
Letras de Bide huts, etxe huts de Bap!! | euskal musika, música vasca
Bide huts, etxe huts (Bap!!)
Bide huts, etxe huts (Letras)
Umezurtz bat bezala hemendik urrun
bakardade osoan bat batean
etxeak hutsik gelditzen direnean
Biztanle gabeko hiri ilunpekoak
hodei beltzak egun argiz bezala
gaueko lainoak aldiz ilargikoak
bide huts,
etxe huts bukatuko ote dugu?
lantegi erraldoien itzalaren azpian
errepideak hutsik gelditzen direnean
edifizio multzoak asfaltoa zapalduta
kaleak hutsik gelditzen direnean
Eta ez nago batere ados
ene begiek ikusten dutenaz
arras nazkatuta nago.
Irteera gabeko kaleak,
giltza gabeko atearen atzean.
Giltza gabeko sarraila.
Giltza gabeko atea.
en 3/7/09, #66211
los bap,,,,wena banda,,,para mi gusto de las mejores,,,,,lastima que ya no siguen dando kaña
en 16/5/09, #65540
son las de tu puta madre las rancias, a BAP!! ni media, si te metes con BAP!! te metes conmigo. AUPA BAP!! zeba utzi zenuten? etzen gaztetxiagatikan izango ez? aupa BAP!! ta Inoren Ero Ni!!
en 4/5/08, #59378
k canciones son estas mas ranzias k la ostia | 2019-09-21T13:26:08 | http://eu.musikazblai.com/bap/bide-huts-etxe-huts/ | [
-1
] |
A Zikloa - Gabonak - 2. domekea - 2020.eko Urtarrilaren 05a
Egun on eta ondo etorriak, Belengo umearen inguruan alkartuz, anai-arrebakaz Eukaristia ospatzera etorri zareenoi.
Gabon jai inguruan jarraitzen dogu, baina gaur domekea soilik ospatzen dogu: Jaunaren berbizkundea. Ospakizunean pozik egoteko eta Jaunaren Hitza geureganatzeko giroa egiten ahaleginduko gara. Hor entzungo dogu: Jainkoagan egoan Hitza agerpen eta barri emoile dala. Hitz hori Bizi eta Argi emoile zan. Gu ere, “haragi egin dan” eta “gure artean lekua hartu dauan” Hitz horren frutuak gara. Haragi egin dan, gure ezintasunean bat egin dauan, gure haize berbera hartzen dauan, gure arazoetan bat egiten dauan Jainkoa dogu.
Jainkoaren bila zerura begiratzen dogu eta ez gara konturatu geure ondoan dogula eta gure barruan benetan hartu barik jarraitzen dogu. Jainkoaren Gizakundea autortzen dogu eta Kristo gure artean dagoela ahazten dogu: pertsona artean, pertsonekin eta pertsonengan. Eukaristia honek lagundu deigula anai-arrebengana hurreratzen eta guztiak geure barruan onartzen.
1. irakurgaia: Siraken Jakinduria 24, 1-4. 8-12
Jainko JAKITURIAREN goralpen haundienetarikoa entzungo dogu. Jakituria horrek bere testigutza eskeintzen deusku eta Jainko sortzaile eta salbatzailearen agerpena dogu; bere espiritua, bere hitza eta bere gogoa ezagutzera emoten deuskuz. Jainko herriak hartzen dau eta bere argitara bizitzen ahalegindu. Gizakion bihotza gogo-berotzen dauan dohaia dogu. Hauxe da jakintsu sinismendunaren ondorena. Entzun daigun.
2. irakurgaia: Efesotarrei 1, 3-6. 15-18
Jainkoaren herri barria dan Eleizeari buruzko gogoeta bat eskeintzen deusku Paulo apostoluak; mundua sortu baino lehen aukeratu ginduzan Berak. Jainkoak, bere neurribako maitasunez eta Jesukristoren bidez, bere seme-orde izateko aukeratu ginduzan. Gure sinismenaren oinarrian dagoan gogoeta hau entzuten dogu.
Joan ebanjelariaren gogoeta eskeintzen jaku orain. Jesus, Jainkoaren azken Hitza lez aurkezten deusku. Hitz hori hurrekoa da, gure artean ipini dau bizilekua eta gure bizitza hori argitzera etorri da. Presentzia horretara zabalik egoteko proposamen eta konbidapena egiten jaku. Entzun daigun.
Jesukristogan Jainkoaren seme-ordeko garala jakitearen pozaz, aurkeztu deiguzan gure eskariak, entzunak izango garan konfiantzaz.
1.- Eleizaren alde: Jesusi jarraituz, bizilekua pobreen artean ipini daian, Erreinuko hazi emonkor izan, eta bakearen eta zuzentasunaren iragarpen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
2.- Eleizea osotzen dogunon alde: Jainkoaren Argia eta Bizia Jesukristogan haragitu dirala kontuan izan daigun; gure lozorrotik atara, eta berak argitu eta biztu gaizala gizaki guztiok. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
3.- Sufritzen dagozan gizaki guztien alde: gutariko bakotxagaz arduratzen dan Jainko onaren albiste onak ezagutzeko aukerea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
4.- Gobernuetako agintarien alde: herrien arteko ezbardintasun eta zuzengabekeria guztiak desegiteko pausoak emon dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
5.- Otoitzean alkartu garanon alde: gure inguruan hurtasuna, bakea, solidaritatea ezarriaz, “Jainkoa-gurekin” danaren testigu biziak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
KANPIN DENDAN ERABILTEN DAN ARGI BATEN AURKEZPENA
(Alkarteko pertsona heldu batek egiten dau. Isiotuta, altarako kandelen ondoan ipinten da)
OTOITZA – AZALPENA: Jauna, oporraldian hainbat gau-jai egin doguz kanpin argi honen inguruan. Gure alkartasuna argitzeko balio izan deusku. Gaur gure gurari eder baten ezaugarri lez aurkezten deutsut: bakarka eta alkarte lez, zure Seme Jesukristo guretzat izan zan antzera, gure gizartearen erdian argia izan.
OTOITZA – AZALPENA: Nire izenean eta alkartearen izenean gatzontzi bete hau aurkezterakoan, mundua eraldatzen eta ebanjelizatzen dogun konpromisoa gogoratu eta gaurkotu nahi dogu. Historian zehar beste gizon-emakume askoren antzera, misiolari izaten jarraitu nahi dogu nahiz eta oztopoak ugari izan. Emoiguzu zure grazia gatz honek bere indarra zaindu daian.
Senideok: “Gabonak” dirala esaten dogunean, Jainkoak bere hitzik ederrena eta samurrena esan dauala gogoratu eta ospatzen dogu. Hitz hori, gure itxaropena, gure salbamena, gure argia eta edertasuna da.
Gabonak, Jainkoak gizakiokaz daukan konpromisoan bat egiteko gonbidapena ditugu. Jainkoa ez da geratu ate ondoan, gure sutondora sartu da. Jainkoak gure historian bat egin dau, guk bere espiritua xurgatuz, bere konpromiso horretan bat egin dagigun. Aste zoriontsua guztioi!
“Eta berbea haragi egin zan eta geure artean ipini eban bizilekua
eta geuk ikusi dogu Haren aintza”
GABONETAN jarraitzen dogu; Jainkoak gizaki guztioi deuskun MAITASUN misterio hori kontenplatzen jarraitzen dogu. Jainkoa, aurrerantzean beti gizakion ondoan egongo da. Ikaragarria da: Jainko honek zorabiatu egiten gaitu.
Domeka honetan, aldi honek eskeintzen deuskun mezuan sakontzen jarraitzen dogu. Jesusen etorrerea, ebanjelariek SALBAMEN JAZOERA lez deskribatzen dabe. Herri baten itxaropenen gailurrera heltzea eta historiako ALDI BARRI baten hasierea lez. Dana barri izaten hasten da.
Zergaitik ALDI BARRI bat? Bizitza eta gizakien historia argitzen dauan ARGI barri bat sortu dalako. Guzti hau haragia hartu dauan Hitzari esker gertatzen da: JESUSI esker. Bihotzean sinismenez onartzen daben guztien bizitzak argitzen dituan argia dogu. Horregaitik, Kristo onartzeak, bere Hitza argi eta bizi lez onartzea eskatzen deusku.
Gaurko mezu hauxe da: “bere etxera etorri zan... eta onartu eben guztiei, Jainkoaren seme-alaba izateko eskubidea emon eutsen, Haren izenean sinisten badabe...”. Hauxe da EGOERA BARRIA. Urtero Gabonetan indar berezi batez gogoratzen jaku. EGOERA barri horretan parte hartzeko, ONARTZEA eskatzen jaku.
Zoriontsuak ONARTZEN dabenak,
BIZIAREN ARGIA izango dabe!
“Hitza gizon egin zan, eta bere bizilekua geure artean jarri eban” | 2020-05-28T07:49:21 | http://www.bidean.net/espiri_comunidad_domingo_biz.php?id_liturgias=262 | [
-1
] |
Pamplonaescultura / IruñaKulturada - HEMENGO ANTZERKIAREN XXII. ERAKUSTALDIA. GROSSO MODO
Azaroak 5, asteartea. Mendillorriko Civivoxa. 20.00. Pronóstico Reservado. Grosso Modo taldea. Egilea: Jean-Pierre Martínez. Virgina Cerveraren bertsioa. Komedia. 60 minutu. Gazte eta helduei zuzendua.
Bizikletaz banku-lapurreta bat egin eta gero, Paco ospitaleko ohe batean datza, koman. Haren arreba arroztuek eta haren konplize berezi samarrak erabaki bat hartu behar dute: desentxufatu ala ez. Baina inspektore hasiberri baten bisitak eta diru-harrapakin bat dagoela jakiteak eldarniozko egoera batzuk ekarriko ditu katean, ustekabeko bukaera eraginda. | 2019-11-15T14:56:10 | http://www.pamplonaescultura.es/eu/events/xxii-muestra-teatro-aqui-grosso-modo/ | [
-1
] |
Vlad Drakula - Wikipedia, entziklopedia askea.
Vlad Drakula / Vlad Țepeș (olio pintura, Austria, c. 1560).
Artikulu hau Valakiako printzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».
Vlad III.a paldoztatzailea, baita ere Vlad Țepeș, Vlad Drakula edo Draculea, Vlad Drakulen semea, (Sighişoara, 1431ko azaroaren 8a - Bukarest, 1476ko abenduaren 14a) Valakia eskualdeko printzea edo vovoida izan zen (gaur egun, Errumaniaren hegoaldean dago lurralde hau). Bram Stoker idazle irlandarrak pertsona historiko honetan oinarrituta asmatu zuen bere Drakula eleberriko protagonista den izen handiko pertsonaia hilezkorra: Drakula kondea. Etsaien kontrako bere balentriengatik ere oroitua da, otomandarren aurrerapena mozteagatik Europan, baina odolzaletasunak estali du bere irudia.
2 Kondaira beltza
3.1 Printzealdia (1456-1462)
3.1.1 Noble boiardoen aurkako mendekua
3.1.2 Paldoztatzea
3.2 Atzerri arazoak
3.3 Valakiako boterea berreskuratu zuen azken aldia
4 Kontakizunak
4.1 Beste tortura eta zigorrak
4.2 Txiroak eta ijitoak hiltzea
4.3 Mezulari turkiarrak
4.4 Merkatariak
4.5 Maitalea
4.6 Monjea paldoztua
4.7 Emakume alferra
4.8 Dan voivoidagaia
4.9 Monje eskaleak
4.10 Urrezko edalontzia
4.11 Animalia torturatzailea
4.12 Banpiro kondaira
5 Vlad Țepeș gaur egungo kulturan
1460an Viena-ko Andre Maria elizako aldarean dagoen erretaula bateko irudi zatian. Bertan, dakigula, Vlad Țepeș bizirik zela egindako irudietatik guregana iritsi den bakarra.
Sighişoara burgu edo hirian jaio zen (Transilvanian), esan bezala 1431ko azaroaren 8an eta gudaldian hil zen 1476an abenduaren 14an, Bukarest inguruan. Ezaguna da baita ere Vlad Țepeș (“tse'pe” ahoskatuta) edo Vlad paldoztatzailea ezizenarekin.
Izaera igargaitz eta gogorreko printzea izan zen, garai hartako Europa Ekialdeko gogorrena dudarik gabe. Batzuentzat kristautasuna eta herrialdearen interesak eta independentzia zaindu zituen heroia izan zen. Beste batzuentzat, aldiz, pertsona ankerra eta atseginagatik jendea torturatu eta hiltzen zuena. Kondaira asko daude bere bizitzari buruzkoak.
Vlad III.a Valakiako voivoda edo buruzagi militarra izan zen. Hamazazpi urte izan zituen arte, kanpoko inbaditzaileak ziren otomandarren esku egon zen bahituta. Hamazazpi urterekin askatu zuten momentuan, Valakiako tronua jaso zuen, baina gero kendu egin zioten. 1456an, Belgradeko gudaldiaren ondoren, bere aurkaria zen Vladislav II.a hil ostean, berriro lortu zuen eserlekua 1462a arte. Buruzagitza galduta, erbesteratuta bizi izan zen 1474an kargua berreskuratzen saiatu bitartean, baina ez zuen berriro lortu printzetza 1476a arte. Urte horretako abenduan hil zen otomandar edo turkiarren aurka borrokan, bere Moldaviar guardiak inguratura.
Kondaira beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vlad III.a hiru gauzengatik egin zen ezaguna:
oso ausarta izateagatik (300 gizoneko armada batekin, 120.000 otomandarren aurka borrokatu zen zenbait aldiz —azkenekoan hil egin zen arren—),
justiziaren ikuspegi ezin zorrotzagoa izateagatik eta
oso ankerra izateagatik garai hartarako ere.
Țepeș ezizenak adierazten duen moduan, paldoztatu egiten zituen etsaiak, hau da, zigortuari hesola bat sartzea. Tortura eta zigor teknika horretan, puntarik gabeko eta 3,5 m luze zituen hesola edo makila bat sartzen zitzaion zigortutako pertsonari, uzkitik edo baginatik ahoraino edo sorbaldaraino (sufrimendu izugarria zekarkion zigortuari). Ondoren iltzatu egiten zitzaion makila gorputzera, pixkanaka eta minez hil zedin. Orotara, errege izan zen zazpi urteetan, modu horretan, gutxienez ehun mila pertsona hilarazi zituela esaten da: etsaiak, traidoreak, edozein delitu egindakoak eta haien guztien familiak (ume txikiak barne) eta bere soldaduak ere.
Hungariar gortean egondako Aita Santuaren bidali batek horrela zioen:
"Ez zen oso altua, baina bai sendoa. Itxura hotza zeukan eta beldurra ematen zuen. Sudurra kakoan zeukan eta sudur-zulo oso irekiak zituen, aurpegia gorrixka eta argala zuen eta begi urdin zabal-zabalak, betile luze-luzeekin erdi estaliak. Bekain beltz eta iletsuek izugarria egiten zuten itxuran. Bibotea zeraman eta matrail irtenek, itxura energikoa ematen zioten. Lepo sendoa zeukan, zezenarenaren antzekoa, eta ile luze kizkurra zeraman. Nikolaus Modrussa"
Vlad-ek, Valakia bere herria babestu asmoz, hungariarren nahiz turkiarren lagun eta etsai bihurtu zen aldian-aldian behin eta berriro, herrialde hauek biek nahi baitzuten Valakia meneratu. Ia gehienetan armada txikia zeukan Vladek eta, horregatik, gerrilla motako estrategia erabiltzen zuen etsaien kontra (lurrak eta uztak errez, ur putzuak pozoituz, turkiarren kanpalekuetara tuberkulosia zuten gaixoak bidaliz, etab.).
Bere ekintzak Michel Beheim juglare alemaniarrak abestu zituen 1463an egindako bere Von ainem wutrich der hies Trakle waida von der Walachei lan poetikoan.
1976an, Nicolae Ceauşescuk Vlad Drakularen heriotzaren 500. urteurrena ospatzeko “heroi nazional” izendatu zuen.
Vlad Valakia-ko printzea zen. Valakia Danubioren eskualdean zegoen printzerri zahar bat zen, geroago, Moldaviarekin elkartuta, Errumaniako erresuma sortu zuena. Gaur egun, Valakia bi lurralde geografikotan banatuta dago: Mutenia (Olt ibaitik ekialdera dagoena) eta Oltenia (Olt ibai horretatik mendebaldera dagoena).
Vlad II.a "Drakul"en hiru semeetatik bat izan zen. Vlad II.ari, aitari, "Drakul" izena jarri zioten, 1428an Dragoiaren Ordenan onartu zuelako Segismundo Luxemburgekoak, Alemania, Bohemia eta Hungariako errege ere zenak. Errumaniako mitologian dragoirik ez zegoenez, eta "drac" ‘dragoia’ esan nahi zuen hitz hungariarrak eta "dracul" hitz errumaniarrak (‘deabrua’ esan nahi duenak), antzeko soinua zutenez, horrela ezagutu izan zitzaion. Hortik bere semeari jarritako izena eratortzen da: “Drakula” edo Drăculea, alegia, ‘Drakul-en semea’, hots, ‘Dragoiaren edo deabruaren semea’.
Dragoiaren Ordenako irudi sinbolikoa
Umearo oso gogorra izan zuen Vlad III.a Drakulak eta horrek geroko bere izaera markatu zuen. 1444an, 13 urte zituelarik eta bere a | 2014-07-31T03:20:07 | http://eu.wikipedia.org/wiki/Vlad_Drakula | [
-1
] |
Sabin Juaristi ‘Torre’: “Gaur egungo espetxe politika mendeku klabeetan dago eraikita”
AIZARNAZABAL | AZKOITIA | AIA | AZPEITIA | BEIZAMA | ERREZIL | GETARIA | ORIO | ZUMAIA | ZESTOA | ZARAUTZ Urt 10, 2017 Nork: Julene Frantzesena -
Sabin Juaristi ‘Torre’: “Gaur egungo espetxe politika mendeku klabeetan dago eraikita” Sabin Juaristi (Azkoitia, 1975) Sareko kidea itxaropentsu da larunbatean presoen eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde Bilbon egingo den manifestazioarekin. 17:30ean hasiko da mobilizazioa Casillatik abiatuta.
Sabin Juaristi ‘Torre’. (Julene Frantzesena)
Salatzen dut da Sareren kanpainaren leloa. Zer salatzen du Sarek?
Bost urte pasatu dira ETAk armak uztea erabaki zuenetik. Konponbide eta bake agertoki bat eraikitzera bidean hartu den erabakirik garrantzitsuena izan da, nahiz eta batzuek urrats gehiago eskatzen dituzten behin eta berriz. Denbora tarte honetan ez da urratsik izan Espainiako eta Frantziako gobernuen aldetik, eta Sarek erabaki zuen ezin zela jarraitu ezer gertatu ez balitz bezala. Erabaki genuen urratsa ematea eta salatzeko jauzia egitea. Horretarako, behatz akusatzailearen sinboloa aukeratu genuen, zentzu batean tonua altxatzeko eta jendeari jakinarazteko egoerari irtenbidea eman behar zaiola.
Zeintzuk dira Sareren lehentasunak?
Sarek ibilbide lerro bat dauka, eta hori sinplifikatzen da giza eskubideetan, konponbidean eta bakean. Lehentasunen barruan dago gaurdanik giza eskubideak errespetatzea. Gaur egungo espetxe politika mendeku klabeetan dago eraikita, eta konponbide klabeetara eraman behar da. Duela gutxi aurkeztu genuen giza eskubideen urraketen urtebeteko balantzea, eta garbi ikusten da sakabanaketa eta urrunketa politika bere horretan mantentzen dela. Gainera, areagotu egin da beren herritik 800 kilometro baino gehiagora dauden presoen kopurua. Gaixorik dauden presoen zerrendak ere gora egin du. Horrez gain, zigor batuketa kontuan hartu ez zaien presoen kopurua ere hazi egin da. 7/2003 salbuespen legedia dago hor, nolabait presoek beren eskubideen jabe egiteko duten oztoporik handiena. Harritzar bat da Jose Maria Aznar Espainiako presidente zela sortu zuten ingeniaritza juridikoa, eta espainiar estatua eskubide urratzailea dela adierazten du. Frantzian ere bada hainbat presori eragiten dion salbuespen legedia bat. Mapa horrek guztiak erakusten du ez diola erantzuten egoera aldaketari. Konponbideari begira, astakeria bat da.
Blokeo egoera nola hauts daiteke?
Sareren bigarren lehentasuna hori da. Giza eskubideetatik haratago, konponbideari begira hasi behar dugu lanean. Helburua ez da lehenengo giza eskubideak errespetatu eta gero konponbidea lortu; izan ere, gauzak ez dira ordena horretan etorriko. Lehentasunezko kontua da giza eskubideena, baina presoen, iheslarien eta deportatuen egoera ere gatazkaren ondorioa da, eta irtenbidea behar du. Sarek lan egin behar du konponbideari begira ere. Uste dugu konponbidea lortzeko bidean urratsak egiteko borondatea badagoela. Euskal gizarteak bidegalun izan behar du.
Espainiako eta Frantziako gobernuek entzungor egiten dutela salatu izan duzue.
Eroso daude, eta badirudi ez zaiela interesatzen bake agertoki batera joatea. Egoera bere horretan mantenduz eta presoak bahitu moduan erabiliz, eroso daude. Urratsak egin beharrean, jarrera oztopatzailea, hertsia eta blokeatzailea dute. Espainiako Barne ministro berriak, Juan Ignacio Zoidok, hartu duen jarrera oso adierazgarria da. EPPKren eztabaida begi onez eta interesarekin hartu beharrean, aurre baldintza gehiagorekin erantzun du. Uste dugu baldintza horiek ez dutela zentzurik legearen ikuspegitik.
Manifestaziora begira, zer giro nabaritzen duzue?
Perspektiba oso ona dago, eta orain arte egin den handienetakoa izango dela esatera ausartuko nintzateke. Agian, tronpatuko naiz, baina sentipen hori daukat. Sarek indartsu hasi zuen ibilbidea, baina zaila dena da indar hori piztuta mantentzea. Manifestazioa izango da termometro moduko zerbait, eta balioko du ahotsa altxatzeko, Madriletik eta Parisetik entzun gaitzaten eta arazoari irtenbidea emateko. Giza eskubideen aldeko aldarria gero eta handiagoa da, eta konponbidearen alde geroz eta jende gehiago ari da agertzen. Euskal gizartean bake nahia dago.
Atxikimendu ugari ari da jasotzen manifestazioa.
Sentsibilitateak batzen ari dira. Atxikimendua eman duten lagunek ordezkatzen dituzte euskal gizarteko ia ideologia guztiak. Biolentzia desberdinak pairatu dituzten biktimek eman dute atxikimendua, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaturik dauden sentsibilitate politiko desberdinak batzeko gai izan gara; horietako asko norbanako mailan. Bestalde, nabari daiteke buruzagi politikoek ere beste jarrera bat hartu dutela. Horren erakusle dira hainbat politikarik egunotan egin dituzten adierazpenak. Katarsia ematen ari da, eta jendea ari da esaten honek ez duela zentzurik eta irtenbidea eman behar zaiola egoerari.
2017a erabakiorra izango da?
Gure nahia hori da. Bost urte dira Aieteko konferentzia egin zela, eta fitxa asko daude taularen gainean. Ahalegina egin beharko dugu denok: Foro Sozialak eta hango partaideok, alderdiek, instituzioek… Orain arte gai hauek aurkaria edo arerioa ahultzeko erabili dira, eta, orain, ahalegindu behar dugu ezberdintasunak alde batera uzten. Eta ari gara. Izan ere, argazki oso esanguratsua izan zen Luhusoko gertakarien ostean hainbat alderdi eta sindikatutako ordezkariek ateratakoa. 2017an taulako piezak mugitzeko urratsak egin behar ditugu, bakoitzak bere esparrutik, baina amankomunean. Eta uste dut aukera onak zabal daitezkeela estatuen borondateak mugiarazteko. Sarek lan egingo du herritarrak matxinada demokratiko batean inplikatzeko, presoen auziari irtenbidea emateko eta bakearen eta konponbidearen ibilbide orria agendaren erdigunean jartzeko.
azkoitiarrabilbomanifestazioasabin juaristisalatzen dutSaresliderTorre Ez dago iruzkinik
Oilasko biltzea egin dute Iñurritzan Nork: zarauzkohitza.eus Aktualitatea. -
Kultura Patata tortilla lehiaketarekin eta zuhait ... Nork: Urola Kostako Hitza -
Kultura ARGAZKIAK eta BIDEOA: Gaur agurtuko ditu ... Nork: Urola Kostako Hitza -
Azpeitia Oier Lazkanok irabazi du Gipuzkoako Itzu ... Nork: zarauzkohitza.eus Aktualitatea. -
Azpeitia Futbol partidak jokatu dituzte errezildar ... Nork: Julene Frantzesena -
Eka 18, 2017
Errezil IRUDI BILDUMA: Historiaurrera jauzia egin ... Nork: Julene Frantzesena -
Eka 17, 2017
Gaiak Gorka Karapeto: “Euskal Herrian esk ... Nork: Julene Frantzesena -
Azpeitia Tradizioa berrasmatzeko ariketa Nork: Julene Frantzesena - | 2017-06-28T05:22:56 | http://urolakosta.hitza.eus/2017/01/10/sabin-juaristi-torre-gaur-egungo-espetxe-politika-mendeku-klabeetan-dago-eraikita/ | [
-1
] |
Orklik Valmex italiarraren %40a erosi du - SPRI
Grupo SPRI » Euskadinnova » Enpresa Eraldaketa » Orklik Valmex italiarraren %40a erosi du
Orklik Valmex italiarraren %40a erosi du
Orkliren jarduera segurtasun termoelektrikoan, beroketa sistemetan eta ura berotzean oinarritzen da
Beroketa osagaien eta ur-berotze sistemen eta segurtasun termoelektrikoen euskal fabrikatzaile Orklik, ur- trukagailuen Valmex enpresa italiarraren kapital sozialaren %40a eskuratu du.
Operazio honen bitartez, Gipuzkoako Ordizia udalerrian egoitza duen Orklik, nazioarteko mailan uraren beroketa sektorean erreferente gisa bere lekua sendotzea du xede.
Orkli Valmexen kapitalean sartzeak, italiar enpresaren proiektuen bideragarritasuna sendotzea eta bi konpainien know how areagotzea du helburu.
“Eskuratze honekin, hornitzaile integral bihurtzen gara behin betiko, ikuspegi internazional batekin eta gure bezeroen behar guztiei erantzuteko gaitasunarekin. Operazio eraldatzaile eta pozgarria da, sektoreko eragile garrantzitsuenetako bat bihurtuko gaituena”, Orkliko zuzendari nagusi Patxi López Urkiolaren arabera.
Bien bitartean, Valmexeko zuzendari nagusi Lorenzo Cantarinik, euskal enpresa italiar akzionistetan sartzeak, “hazteko aukera mugagabeak” irekitzen dituela eta planifikatutako proiektuen garapen industrial handiagoa ahalbidetzen duela zehaztu du.
1982an sortutako Orklik 900 langile baino gehiago ditu eta bere fakturazioa urteko 150 milioi euro baino gehiagokoa da. Enpresaren jarduera nagusia segurtasun termoelektrikoan, beroketa sistemetan eta ura berotzean oinarritzen da.
Orkliren aurkezpena | 2019-05-26T23:12:55 | https://www.spri.eus/nazioartekotzea-komunikazioa/orklik-valmex-italiarraren-a-erosi-du/ | [
-1
] |
Hogeita hamar urteko bakea - Wikipedia, entziklopedia askea.
Hogeita hamar urteko bakea
Hogeitamar urteko bakea, Atenas eta Espartaren artean K.a. 445ean sinatutako bake hitzarmen bat izan zen. Hitzarmen honekin, Grezia, K.a. 460tik suntsitzen ari zen Peloponesoko Lehen Gerra deritzon gatazkari amaiera eman zion.
Hala ere, Hogeitamar urteko bake honek, 13 baino ez zuen iraun, K.a. 432an, Atenasek, Espartaren aliatu bat eraso eta garaitu baitzuen Potideako guduan. Eta garaipen honek, Espartaren aliatu zen Megara hiriari Atenasek berriki jarri zizkion merkataritza zigorrekin batera, Espartarrek, Atenastarrek bake hitzarmena hautsi zutela adieraztea eragin zuten, eta, beraz, gerra adieraztera. Une horretan, hogeitamar urteko bakea bertan behera utzi zen, eta Peloponesoko Bigarren Gerra (ohi Peloponesoko Gerra bezala ezagutzen dena) hasi zen.
Datuak: Q787429
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hogeita_hamar_urteko_bakea&oldid=7252355"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 2 abendua 2019, 14:17. | 2019-12-07T18:06:17 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Hogeita_hamar_urteko_bakea | [
-1
] |
Adinekoei zuzendutako jarduera-programa urtarrilean
Bizkaiko Foru Liburutegira bisita kultural bat, Zugaztieta ingurutik ibilaldi bat, eta KZ Guneko informatika ikastaroak dira Galdakaoko Udalak 2020ko urtarrilerako programatutako jarduerak. Jarduera hauek herriko adineko pertsonei zuzenduta daude, urte berri honetan energia, ilusio eta ikasteko gogoz has daitezen, jendea ezagutu eta norbere buruarekin baliagarriago eta gusturago senti daitezen.
Hilero bezala, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak jarduera-programa zabala eskaintzen du, oraingo honetan honako hauek osatua:
✅ Bizkaiko Foru Liburutegira bisita kulturala (urtarrilaren 23) : Bizkaiko Foru Liburutegiaren jatorria Fidel Sagarminaga jaunaren liburutegi pertsonalean aurkitzen da. Politikaria, idazlea eta ia 12.000 liburuko liburutegi interesgarriaren jabea. Liburutegi horretan, liburu historikoak, nazioko eta atzerriko literaturako liburuak, euskarari buruzkoak, eta atzerriko foiletoak eta aldizkariak eskuragarri ditugu. Hori hil ondoren, 1894ko martxoaren 21ean, bere jaraunsleek liburu ikusgarria Bizkaiko Aldundiaren presidenteari eskaini zioten.
Liburutegiko aretoen bisitaldi gidatuen bidez, erakunde honen eraikina, historia eta ondare aberastasunaz ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, bertoko zerbitzuei buruzko informazioaz gain.
Izen-emateak Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuko bulegoetan (Pontzi zabala 3, Lehendakari Agirre parkearen ondoan) urtarrilaren 13tik aurrera.
✅ La Arboleda ingurunetik ibilera (urtarrilaren 30a): 13.9 kilometroko ibilbide zirkularra, La Reinetan hasi eta amaituko dena, eta Peñas Negras eta Argalario menditik pasatuko dena. Irteera honetan paisaia ikusgarrietaz gozatzeko aukera izango dugu (Mendibil, Abra, Uribe kosta, Nerbioi ezkerraldea, Txorierri, Bilbao eta Durangaldeko mendiak, Ganekogorta, Gallarraga eta Eretza).
Izen-emate epea urtarrilaren 20tik aurrera.
✅ KZ Guneko kurtsoak: GALDAKAO eta USANSOLOko kzguneek bere ohizko ikastaroekin jarraituko dute, herriko adinekoei teknologia berrien mundua hurbiltzen eta errazten jarraituz.
Usansoloko KZ Guneak bi ikastaro eskainiko ditu: " Hodeiko informatika. Ezagutu zer den hodeia" eta "Smarthphone eta tabletak. Ikasi zure Android gailua erabiltzen ".
Galdakaoko KZGunean ere beste bi ikastaro emango dituzte: "Atera argazkiak zure smartphonearekin" eta "Google argazkiak. Antolatu argazki guztiak hodeian".
Izena emateko eta ikastaro hauei buruzko informazio gehiago lortzeko Galdakaoko KZgunera (Zabalea, 35, beheko solairua) eta Usansoloko KZgunera (Ander Deuna, 25, beheko solairua) jo dezakezu.
Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatu eta pentsiodunentzako aholkularitza eta informazioa, edo aisialdiko eta denbora libreko jardueren kudeaketa (oporrak eta termalismo programa 2020). | 2020-02-20T01:34:44 | https://www.galdakao.eus/gehiago/adinekoei-zuzendutako-jarduera-programa-urtarrilean/1001548/3875 | [
-1
] |
Hilabeteetan zehar Frantziako Estatuak eta Herbehereek ezezkoa eman diote bi herrialdeak Europar Batasunean sartzeari, “Batasuneko kide berriak onartzeko prozesua aldatu arte” beraien sarrera blokeatzen jarraituko zuela esana zuen Emmanuel Macron Frantziako lehen ministroak. Orain, ostera, blokeoa altxatu dute, eta horrela, negoziazioei hasiera eman ahal izan diote.
Emmanuel Macron izan da bi Estatuak Batasunean sartzearen aurkari nagusia. Argazkia: El Orden Mundial.
Bideokonferentzia bidez egin behar izan dute bi herrialdeei onarpena eman dien batzarrak, koronabirusaren krisia dela eta. Kroaziako gai europarretako ministro Andreja Metelko Zgombic izan da Batasuneko 27 herrialdeek izandako batzarreko burua. “Albiste ona, albiste historikoa bi herrialde horientzat”, deskribatu du aurreakordioa ministroak.
Bi herrialdeetako bozeramaileak ere pozik agertu dira, urtetako negoziazioak fruituak eman dituela adieraziz. Edi Rama Albaniako lehen ministroa pozik agertu da: “Albiste ona da, guk eragin ez diogun atzerapena izan badu ere”, zuzendu dio kritika beren parte-hartzea blokeatzen ibili diren estatuei.
Ipar Mazedoniako lehen ministro Olives Spasovskik “harro eguteko eguna” dela adierazi du. “Herrialde honentzako, Europarentzako eta mundu osoarentzako oso momentu zail batean asko esperotako berri polit hau jaso dugu Bruselatik. Garaipen hau 15 urtetako itxaronaldiaren ostetik dator. Bidea zabalik dugu eta norabide bakarra aurrerantza da”.
Baldintza ugari
Europar Batasunean sartzeko baldintzak gogortzea zen Frantziak Albania eta Ipar Mazedoniari betoa altxatzeko baldintza. Eta horrela egin du Bruselak, izan ere, behin negoziazioak hasita, prozesuak martxa galdu duela uste badute dena bertan behera uzteko aukera ematen baitute neurri berriek. Baita negoziazioa jada itxita badago ere.
Horrez gain, bi kide hautagai berriek Europar Batasuneko balioekiko “errespetua” erakutsi beharko dute, bai eta erreforma sakonak ezarri ere. Zuzenbideko estatuak direla ziurtarazi, merkatu-ekonomia ezarri eta Batasuneko kanpo-politikari lotu, besteak beste.
Urteak zain
2013an sartu zen herrialde berri bat Europar Batasunean azkeneko aldiz: Kroazia. Europar Batasunaren parte den Balkanetako herrialde bakarra da, baina ez gainontzekoek horrela nahi izan ez dutelako. Montenegro eta Serbia sartzeko zain daude 2013 eta 2014tik hurrenez hurren.
Are luzeagoak izan dira Ipar Mazedonia zein Albaniaren itxaronaldiak. Izan ere, 2005etik da Europar Batasunean sartzeko proposatutako Estatuetako bat Ipar Mazedonia. Tartean izan dira erreformak, horien artean Estatuaren izena aldatzea: Mazedonia izena zuen errepublika Ipar Mazedonia da orain, Greziarekin izandako istiluak tarteko.
Albaniak 2009an aurkeztu zuen bere burua EBn sartzeko. Batasunak herrialdea hautagai bezala hartzeko, hainbat erreforma egin behar izan zituen justizia alorrean, eta delinkuentzia eta ustelkeriaren aurkako borroka indartu behar izan zituen, besteak beste.
Kanal hauetan artxibatua: Europar Batasuna | Frantzia | Albania | Herbehereak | Mazedonia | 2020-06-01T03:10:25 | https://www.argia.eus/albistea/ipar-mazedonia-eta-albania-europar-batasuneko-kide-berri-posible-bi | [
-1
] |
2020AN ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAREN 2. DEIALDIA | elinberri
2020AN ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAREN 2. DEIALDIA
2020. otsailak 13 Albisteak, BilbaoArte
https://bilbaoarte.org/nabarituta/ayudas-a-la-produccion-2020-2a-convocatoria-mayo-julio-2020/?lang=eu | 2020-04-06T05:45:59 | http://www.elinberri.eus/2020/02/13/2020an-arte-proiektuak-gauzatzeko-laguntzaren-2-deialdia/ | [
-1
] |
Incolak eta diasporak • ZUZEU
2011-03-01 08:09
Zehazten hasita, neuk behintzat, mugaren alde honetako gizartean bi herri ikusten ditudanez, eta, batzuen zein besteen kontzientzia nazionalak eraldatzea ez baitzait oso gertagarria iruditzen, etorkizunari eskatu nahi niokeena elebitasunean oinarrituriko bi herrion arteko elkarbizitza da, non espainolek espainolez egingo zuketen euren eguneroko bizitzan – baina aldi berean, euskaraz komunikatzeko gai ere izango liratekeen- eta abertzaleek , berriz, euskaraz bizitzeko aukera egingo zuketen -nahiz eta espainolez ere inor baino hobeto moldatu-. Zer, bestela?
Bestalde, euskararen normalizazioaz aritu ohi gara. Eta ongi dago hori ere. Baina, behar bada, ez al litzateke egokiagoa erdararen normalizazio prozesuaz mintzatzea? Urteen joanean, horrelakorik uste izateko zantzurik badagoela ematen du. Eta, tira, ezin eskandalizatuko gara bere burua espainoltzat daukanak, euskaraz jakin arren, espainolez bizitzeko aukera egiten badu. Ordea, abertzale gazteenek ere egunerokoan espainol hizkuntzaren aldeko hautua egiteak larritasun punttu bat sortu behar luke. Itxura guztien arabera espainolaren normalizazio prozesua nahiko arrakastatsua izaten ari da abertzaleen artean ere eta, egia esan, inertzia hau mantenduz gero euskarak kilkerraren potroak baino etorkizun beltzagoa izango duela igartzeko adimen soziolinguistiko pribilegiatuegia eduki beharrik ez dago, ezta?
Baina, behar bada, azkarregi eta zakarregi goaz. Behar bada, hobe izango da gogoeta hauek azken orduko zenbait termino zientifikoz, proposamen xumez eta parabolaz hornitzea.
Pako Aristik bezala, geuk ere Bidasoaz mendebalderako gizarte honetan bi herri daudela uste dugu: espainolena bata, eta, abertzaleak biltzen dituena bestea. Espainolen herria aurkezteak ez du misterio handirik: munduko futbol txapelketa irabazi berri dute eta, gainontzean, hor dabiltza, hainbestean. Abertzaleen herria ere oso interesgarria da, baina apur bat arraroagoa eta zailagoa esplikatzen. Izan ere, abertzaleen herrian bi talde xelebre samar bereiz daitezke: incolak eta diasporak.
Incola bere herrian arrotz sentitzen direnei esan izan zaie. Beraz, “euskaldun” esateko ere balio dezake. Mundu guztiak dakienez, hitz latina da incola, erromatarren garaikoa. Hasiera batean lurralde batetako biztaleak izendatzeko erabiltzen zuten, besterik gabe. Gero, lurralde hori konkistatu eta erromatarki zibilizatu ondoren, Estatuaren legediaren baitan atzerritar estatusa eman zietelarik, cives edo erromatar hiritarraren irudiaren infrentzu gisa geratu ziren incolak. Kontua da, azkenerako, incola eta atzerritar hitzak sinonimo bihurtu zirela erromatarren eguneroko hizkeran. Mark Twain idazleak uste omen zuen historiak ez daukala errepikatzeko joerarik; baina bai horratik errima polit askoak egitekoa. Eta guk, incola hitza entzun eta euskal hiztunoz baino ezin izaten dugu akordatu; alegia, gure herrian arrotz gabiltzanoz. Erdigune txiki bat dira incolak.
Diasporak, berriz, abertzale erdaldunak errespetuz izendatzeko erabil daitekeen hitza da. Diasporak periferia zabal bat dira. Abertzaleen arteko talderik jendetsuena osatzen dute eta, izenak iradokitzen duen legez, nahiz eta atzerrian bizi bere aberria gogo-bihotzetan dutela ibiltzen direnak ditugu. Diasporak dira, esate baterako, hala Rosarioko Euskal Etxeko gehienak nola Iruñean uholdearen eta sikatearen kontra ikastolak eraiki zituzten guraso erdaldun harrigarriak edota euskaraz ederki jakin arren erdaraz jarduten Donostiako ikastolakume gehientsuenak.
Bistan da, incola zarela gogoratzea ez da oso oso sentimendu bihotz- altxagarria izaten; batez ere, mozkortuta zaudenean eta arrats euritsuetan. Eta diaspora izateak ere ba omen du bere garratz puntua. Dena den, egoeraren tristeagatik erru guztia erromatarrei bota eta kontuak beraiei soilik eskatzeko tentaldia itsusia eta despistagarria izan liteke. Zeren eta, bistan da, norbera emateko edo egiteko prest ez dagoenik besteri eskatzea ez baita ez oso edukazio onekoa, ez oso serioa. Eta zenbait alderdi politiko espainiazalek euskararekiko agertzen duen higuina zein itxurakeria olinpikoa benetan miresgarria den arren, galdetzea ere badago abertzaleen partetik, egin litekeen guztia egiten ote den.
Hain zuzen, lehengo batean, euskararekiko arduraren harira Biturie ezizeneko blogari jeltzale batek post zentzuduna eskegi zuen sarean. Euskararen oraina eta etorkizuna bermatzeko ardura, egon, abertzaleen eskuetan zegoela nabarmentzen zuen eta EAEko gobernura iritsiko diren hurrengo alderdi abertzaleek gai honi buruz urteetan nagusi izan den paradigma errotik eta urgentziaz aldatu beharko luketela. Are gehiago, zioen, EAEko gobernura iritsi beharrik gabe ere, aldundi eta udaletxeetan, badagoela nondik hasi eta orain artekoa baino pulamentu dezente handiagoaren premia larria dagoela.
Klase politikoari begira, bereziki EAEkoari, Bituriek berregituratu beharreko hainbat alderdi aipatzen zituen, horietako batzuk bereziki nabarmentzea merezi dutenak. Besteak beste, zioen 1) eskola publiko zein pribatu guztiek, salbuespenik gabe, euskararen ezagutza eta kalitatea ziurtatu behar luketela, ikasleak bertatik euskaraz eroso egiteko gai izanez irten daitezen; 2) euskal administrazioetan sortzen denaren erdiak –gutxienez- euskaraz beharko lukeela eta ez, orain arte bezala, osoki espainoletiko itzulpengitzaren emaitza soila; 3) gobernu abertzale berria osatuko luketen kargudunek eta egunean egunekoa kudeatuko luketen bitartekoek, ahal den neurrian, euskaldun gaituak beharko luketela izan eta kargu euskaldun praktikantearen dekalogo bat ez legokeela soberan; eta, 4) batez ere, kaskoan sartu behar genukeela euskara ez dela elementu kultural bat, baizik eta Euskal Herriaren hizkuntza, hizkuntza nazionala, alegia, eta ondorioz, Kultura Sailetik atera eta zentraltasuna eman behar litzaiokeela.
Zerrendatxo hau, bere soiltasunean, oso argigarria da, urte luzez egin gabe utzi den guztiaren zatitxo bat salatzearekin batera proposamen pizgarri batzuk luzatzen dituelako, borondate-erakusgarri.
Gaineratikoan, “euskara dela euskaldunen aberria” dioen mantra esparru batzuetan lehen bailehen barneratzen hastea ere mesedetan genukeela dirudi. Izan ere, sasoi bakoitzak lelo edo mezu jakinen bidez erantzun beharreko desafio batzuk izaten ditu. Bere garaian, “Euskadi da euskotarren aberria” delakoarekin, nortasun baten aurkako erasoari egin nahi izan zitzaion aurre. Geroago, “bertakoa Euskadin lan eta bizi den oro da” esana irtengo zitzaion bidera xenofobiaren mehatxuari. Euskararen erabilera, azken batean, kontzientziaziotik baino ezin dela bultzatu kontuan hartzen badugu, baliteke esparru jakinetan euskara eta aberria berdintzen dituen ideia igortzen hastea izatea gaur egun tokatzen dena.
Aberri abegitsua da euskara: diasporak euskaldundu ahala utziko diote icolek bere herrian arrotz sentitzeari. Belaunalditako kontua, noski; hemen aleturikoa baino konplikatuagoa, jakina. Herri honetan, batetik jeltzaleak, bestetik batasunakoak, beltzak zein zuriak, incolak eta diasporak, oso buruhandiak izango gara, eta batzuetan baita gorrotagarriak ere elkarrentzat, baina herri egiten gaituen hizkuntzaren alde mantenduz kristoren errespetua eta maitasuna azaldu diegu geure aurrekoei, geure buruari eta geure ondorengoei. Baditu garai bakoitzak bere ardurak eta hobe izango dugu, ziur asko, aitzakia merke bila edota fede txarrez botatako ergelkeriei erantzuten denbora eta umorea galdu beharrean, bestek irekitako bideari segida duina nola eman burutzen jarraitu.
Ez litzateke txarra, etorkizunean, 2010etik 2020ra bitartekoa abertzaletasuna euskalduntzeko estrategia bateratu bat finkatu eta neurriak erabakimenez hartu zireneko hamarkada gisa ere gogoratzea. Ez litzateke hain txarra. Incolarik eta diasporarik gabeko Euskal Herri bat imajinatzen? Abertzale guztiak euskaraz egiten duteneko gizarte bat imajinatzen?
Irudia | Elebitasuna | bestworldstuf | LGPL
abertzaletasuna, elebitasuna, euskara | 2018-10-16T12:41:18 | https://zuzeu.eus/euskal-herria/incolak-eta-diasporak/ | [
-1
] |
ASPEGI gunea - Aspegi
“Gizonak ezinbestekoak dira benetazko berdintasuna lortzeko” IV. ASPEGI FOROA
2014. urtez geroztik egiten ari garen moduan, azaroa iristean Aspegi Foroa antolatzen dugu, aurten ere Emakunde eta Nafarroako Rural Kutxaren babesari esker.
Lina Gálvez Muñoz: Pablo de Olavide Unibertsitateko, ekonomia, metodo kuantitatibo eta Historia ekonomikoaren sailean Historia eta Erakunde Ekonomikoen katedraduna, bertan, Ekonomia, Politikak eta Garapenaren Genero Behatokia zuzentzen du. Sevilla eta Lyoneko Unibertsitatean, London School of Economics eta Florentziako Institutu Unibertsitario Europarrean hezia. Gaur egun, genero eta berdintasunarekin lotutako hainbat master zuzentzen ditu eta lan merkatuan eta genero arrazoiengatik lan eta denboraren banaketan ematen diren aldaketak aztertzen dituen ikerketa bat burutzen ari da, non, krisi ekonomikoen eta austeritate politiken genero efektuen analisia ere burutzen den.
Josetxu Riviere Aranda: Magisteritzan diplomaduna eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunean masterra Euskal Herri Unibertsitatearen partetik. Maskulinitate eta berdintasunean aditua. Estatu espainiarrean diharduen Berdintasunaren aldeko Gizonen Sarearen kidea. GIZONDUZ programaren laguntza teknikoa burutzen du, eta FORO honetan erakunde honen ordezkari gisa parte hartuko du. GIZONDUZ Emakundek bultzatutako Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, gizonen artean emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko kontzientziazioa, partaidetza eta parte-hartzea sustatzea helburu duena.
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943 326600 ext 5373 | 2019-10-18T05:12:14 | https://www.aspegi.org/eu/zer-egiten-dugu/aspegi-gunea | [
-1
] |
Anbulatorioa funtzionamenduan ikusteko gogoz daude Aieten | Aiete – Lantxabe – Katxola – Ayete
Anbulatorioa funtzionamenduan ikusteko gogoz daude Aieten
Aieteko Lantxabe auzo elkarteak aspalditik eskatzen zuen auzoak bere anbulatorio propioa izateko, bizilagunak Amara Berrira edo Antiguara joan behar ez izateko. Orain, inoiz baino gertuago ikusten dute proiektua gauzatuta ikusteko aukera.
Aieteko anbulatorioko lanak aurrera doaz, eta erakina gutxi gorabehera nola geldituko den ikusi daiteke jada.
Iazko urriaren 1ean hasi zituzten Aieteko anbulatorioko lanak, eta eraikinak itxura hartu du dagoeneko, beraz, gero eta hurbilago dago anbulatorioko ateak irekitzeko eguna. Horretarako gogoz daude auzoko bizilagunak, aspalditik datorren eskaera bat baita Aieteko anbulatorioarena. Hala azaldu du Felix Perezek, Lantxabe auzo elkarteko kideak: “Auzoko ekipamenduen aldeko defentsan jaio zen Lantxabe auzo elkartea, eta hasi ginenetik nabarmendu genuen anbulatorioaren beharra. 2011n, Odon Elorzaren azken legealdiaren bukaeran, indar gehiago hartu zuen eskaerak”.
Izan ere, Aieten ekipamendu falta handia dagoela salatu izan du beti Lantxabek, eta anbulatorioarena da, euren ustez, auzoko gabezia handienetako bat. Hain justu, Perezek azaldu duenez, Aiete pasealekutik eskuinera bizi diren auzotarrek Antiguako anbulatoriora joan behar dute, eta pasealekutik ezkerrera bizi direnek, aldiz, Amara Berrikora. Horregatik, auzoak anbulatorio propioa behar duela azpimarratu du Perezek, eta koronabirusarekin gertatzen ari dena jarri du adibide gisa: “Ez dakigu zenbat koronabirus kasu dauden Aieten, auzoko kasuak Antiguan edo Amara Berrin zenbatzen direlako. Espero dugu ezetz, baina etorkizunean birusaren beste agerraldi bat egongo balitz, anbulatorioa egonda, sintomak dituztenek ez lukete beste auzo batera joan beharko”.
Perezen arabera, proiektua gauzatzeko lursail baten bila hasi ziren Juan Karlos Izagirreren legealdian, eta, azkenean, bi lursail eskaini zizkion udalak auzo elkarteari: kultur etxetik gertu zegoen bat eta gaur egun anbulatorioa eraikitzen ari direna. Perezek azaldu duenez, kultur etxe ondokoa alde batera utzi zuten, “ezkutatuta gelditzen zelako”. “Nik uste dut udalak lursail hori eskaini zigula ezetz esango genuelakoan, baina bai guk eta bai Osakidetzak baiezkoa eman genuen”, adierazi du auzo elkarteko kideak; gaineratu du Osakidetzako goi kargu batzuekin ere bildu zirela, anbulatorioaren diseinua ezagutzeko.
Horrela, 2015eko martxoaren 25ean Aieteko hainbat eragileren arteko bozketa bat egin zuten, eta gaur egungo lursaila erabiltzeko erabakia hartu zuten. Lursaila udalarena bazen ere, Perezen arabera, ez zeukaten erregistroan sartuta: “Amara Berri eta Antiguaren arteko errepidea eraikitzeko egindako desjabetze bateko soberakina zen lursail hori. Desjabetu zuten, baina ez zuten erregistratu, eta ondoko etxeetako jabeek uste zuten eurena zela. Bestalde, baiezkoa eman genuenetik, urtebete tardatu zuen udalak lursaila Eusko Jaurlaritzari ematen”.
Anbulatorioaren proiektuarekin eta hartzen ari den itxurarekin pozik agertu da Perez, haren esanetan, “ingeniaritzaren obra handi bat” baita, “700 metro karratuko lursail batean 3.212 metro karratuko eraikin bat sartu dutelako”. Era berean, lanak hasi zirenetik, langileek hainbat zailtasun izan dituztela azpimarratu du auzo elkartekoak: “Ur beltzen kanalizazioarekin arazoak izan dituzte, esaterako, eta, lur mugimenduekin hasi zirenean, goi tentsioko kableak aurkitu zituzten lursailaren erdian. Udalak ez zituen erregistratuta kable horiek, horrek dakarren arriskuarekin, eta Iberdrolak berak ere zailtasunak jarri zituen”.
Lanek hemezortzi hilabeteko epea zuten, beraz, martxorako edo apirilerako inauguratzea aurreikusten zuten. Perezen arabera, lanak “erritmo onean” zihoazen, baina alarma egoera ezarri zenez, dena atzeratu da: “Hamabost egunez geldirik egon ziren, eta orain lan egiten ari dira, baina mantsoago, segurtasun distantziak mantentzen ari direlako, jakina. Bestalde, lan batzuk gauzatzeko beharrezkoak diren materialak eta gremioak lortzeko ere zaitasun batzuk izaten ari dira”.
Anbulatorioaren nondik norakoak
Arquitectos Satie enpresaren esku daude anbulatorioko lanak, eta 4,3 milioi euroko inbertsioa egin du Eusko Jaurlaritzak. Era berean, Aieteko 16.000 bizilagunetatik, 12.500 ingururi eskainiko die zerbitzua anbulatorio berriak, Amara Berritik eta Antiguatik hurbilen bizi direnek auzo horietako zentroetara joaten jarraituko baitute. Sotoa eta beste sei solairu izango ditu anbulatorioak, eta honako ekipamendu hauek izango ditu: familia medikuntzako zazpi kontsulta, pediatriako bi kontsulta, erizaintzako zortzi kontsulta, sendaketa gela bat. eta odola ateratzeko gela bat eta proba osagarriak egiteko beste bat. Emakumeen Arretarako Eremua ere izango du Aieteko osasun zentroak, eremu horrek kontsulta bat, miaketa gela bat eta talde jardueretarako beste gela bat izango dituelarik.
Bestalde, osasun mentaleko bi unitate izango ditu anbulatorioak. Alde batetik, Errehabilitazio Psikiatrikoko unitate bat izango du, arreta intentsiborako beharra duten 18 urtetik gorako gipuzkoarrentzat. Gaur egun, Antiguako anbulatorioan eskaintzen dute zerbitzu hori. Aietekoak sei kontsulta eta talde tratamenduentzako hainbat gela izango ditu, baita psikiatra bat, buru osasuneko erizainak, gizarte langileak eta terapeuta okupazionalak ere. Beste unitatean, Arreta Goiztiarreko unitate bat egongo da, arazo psikiatrikoak eta hainbat behar berezi dituzten haurrentzat.
Esta entrada fue publicada en Actualidad, Barrio el 7 mayo 2020 por Lantxabe.
← Las piscinas de Etxadi no se abrirán hasta el 22 de junio y lo harán con restricciones de aforo El ambulatorio de Aiete →
1 comentario en “Anbulatorioa funtzionamenduan ikusteko gogoz daude Aieten”
Pedro 8 mayo 2020 a las 8:37 am
Un edificio singular perfectamente integrado en la estética del barrio. Y luego diréis del Parque Tecnológico… ¡Sois unos artistas! ¿Qué va a ser lo siguiente? ¿Pedir que el Mercado de San Martín abra una delegación en nuestro barrio? La verdad es que resulta traumático tener que bajar al centro para ir al mercado donde están los caseros. ¡Defendamos nuestros derechos! | 2020-07-03T19:54:54 | http://www.aiete.net/2020/05/anbulatorioa-funtzionamenduan-ikusteko-gogoz-daude-aieten/?shared=email&msg=fail | [
-1
] |
Olabarrietan semaforoak jartzeko lanak hasi ditu Foru Aldundiak — Oñatiko udala
Olabarrietan semaforoak jartzeko lanak hasi ditu Foru Aldundiak
Lau semaforo jarri eta zebrabidea argiztatuko da auzorako sarrera-irteera erregulatu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko asmoz
Olabarrieta auzorako sarrera egokitzeko lanak hasita daude jada. Segurtasuna hobetze aldera lau semaforo jarriko dira ibilgailuen abiadura baretu eta sarrera-irteera erregulatzeko. Lau semaforo horietako bi GI-2630 errepidean ipiniko dira eta beste bi auzoko bidegurutzean bertan. Zebrabidean jarriko den semaforoak oinezkoentzako pultsadorea izango du eta gainerakoek kotxe detektagailuak izango dituzte. Horrela, beharraren arabera berde edo gorri jarriko dira.
Semaforoak jartzearekin batera, oinezkoentzako zebra-bidea argiztatuko da, auzotarren aspaldiko eskaerari erantzunez. Era berean, oinezkoentzako babesgune edo isleta bat egokituko da bidegurutzean, trafikoa hobeto bideratu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Aurreko egunotan, argindar azpiegitura prestatzeko lanak egiten hasi dira eta laster, bestelako egokitze lanak egin eta semaforoak jarriko dira. Lanak, bi asteko epean amaitzea aurreikusten baita. Hori da behintzat Foru Aldundiko arduradunek Udal ordezkariei jakinarazi dietena, lanak, Diputazioa egiten ari baita, GI-2630 errepidearen jabe den aldetik.
Olabarrietako auzotarrek eta Udalak berak sarritan eskatu dute Udanatik behera datorren errepidean eta konkretuki, auzorako sarrera-irteera dagoen puntu horretan abiadura moteltzeko bitartekoak jartzea. Olabarrietarako sarrera zuzengune edo rekta batetan kokatzen da eta ibilgailuak, abiadura handian iristen dira. Abiadura moteltzeko seinaleak dauden arren, beti ez dira errespetatzen. Semaforoak jarrita, abiadura baretu eta era berean, auzotarren sarrera-irteerak erregulatu eta modu seguruagoan egin ahal izango direla espero da. Horretarako lanak hasita daude jada.
Lanak Olabarrieta auzoan (Arg, Diario Vasco) | 2018-05-23T16:19:23 | https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/albisteak/olabarrietan-semaforoak-jartzeko-lanak-hasi-ditu-foru-aldundiak | [
-1
] |
Jardunaldiak - IRUN ON || Promoción Económica Irun
MAKERS programa, teknologia sorkuntza teknika berriak ezagutzeko eta probatzeko parada
Irun factory Irun On
Astelehenero teknologiari loturiko sorkuntza teknika berriak probatzeko eta ezagutzeko aukera izango da Irun Factoryn
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factoryn MAKER ekintzetan parte hartzeko interesa duten pertsonentzako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu, urte bukaera arte. Besteak beste, 3D inprimaketari, programazioari, elektronikari, robotikari, prototipoari, programazioari eta arteari loturiko ekintzentzan jarduteko aukera izango dute Irun Factoryra hurbiltzen direnak.
Programa pertsona ekintzaileentzat bideratuta egon arren, teknologian interesa duen edonor gerturatu daiteke MAKER ekimenetan parte hartzera. Jardunaldi hauetan ideia eta proiektu berritzaileak egi bihurtzeko aukerak sortzea espero da, elkarlanean lan eginez gero. Jardunaldien garapenean zehar Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa tutore baten begiradapean erabiltzeko aukera izango dute, era honetan teknologiak gehituko zaizkien objektu fisikoak sortu ahal izateko.
Irun Factory, sormenerako espazioa
Sormenezko ekonomiaren sorkuntza, formazio, zabalkunde eta ekintzailetzara bideraturiko espazioa da Irun Factory. Bere hastapenetatik, Irun Factory enpresa zein pertsonai sortzailei espazio, baliabide eta lankidetza konpainia eskaintzea bilatu du, proiektuak garatu ahal izateko hornidura, azpiegitura eta egiturak eskuraz jarriz.
Irun Factoryk inpresio diseinua egiteko eskuzko prototipatua zein teknologikoa egiteko erremintak, 3D eskanerrak, 3D inprimagailuak, adimen altuko pantaila digitalak eta prototipaturako tresnak dauzka. Hortaz gain, une honetan, ekipamendu berria eskuratzeko prozesua martxan dauka, laser bidezko mozketa ahalbidetuko duen tresneria bereganatzeko.
MAKERS programaren kartela
Irun Factoryk industria sortzaileen 6. jaurdunaldia hartuko du azaroaren 30ean
Irun irunlab Irun factory Irun On
Euskal Herriko sei enpresa Irun Factoryn bilduko dira sormenaren eta berrikuntzaren inguruan aritzeko
Euskal Herriko enpresen sormen eta berrikuntza egoeraren inguruko jardunaldia antolatu du Irungo Udalak azaroaren 30erako. Industria Sortzaileen jardunaldiaren seigarren edizioa Irun Factoryn egingo da beste behin. Bertan goizeko 10:00etatik eguardiko 14:00ak bitarte hainbat euskal enpresek beren ideiak nola berriztatzen dituzten eta produktuak gaur egungo industria-panoraman nola merkaturatzen dituzten azalduko dute.
Sarrera doakoa izanen da eta jardunaldia hiriko enpresei eta ekintzaileei bideratuta egon arren, enpresa arloko berrikuntza eta sorkuntzan interesa duen oro hurbildu daiteke Irun Factoryra.
Nahiz eta gonbidatutako gehienak gipuzkoarrak izan, Nafarroako zenbait enpresa ere izango dira Industria Sortzaileen jardunaldian. Guztira sei enpresek aurkeztuko dituzte euren egitasmoak: Dubiltoon Studio ikus-entzunezko ekoizle irundarra, Deriva Sailmaikers itsas ehun erabiliak hartuta produktu berriak ekoitzen dituen enpresa, birziklatutako paletez landutako vintage eta industria estiloko altzariak saltzen dituen Eureka Reziklarte, maila goreneko eskulanak saltzen dituen Hartea, Muebles Lufe altzairu enpresa eta Undermount kultura haztegia.
Ongi etorria goizeko 10:00etan izango da. Jarraian Sabino Goitia Goyenecheak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailekoa, espezializazioaren inguruko hitzaldia emango du, jardunaldian programatuta dauden bi hitzaildietan lehena. 11:15etan, berriz, enpresa bakoitzak bere egitasmoaren aurkezpena eginen du, sormenaren eta berrikuntzaren inguruko esperientziak partekatuz. Amaitzeko Herederos de Rowan-ek komunikazioari buruzko hitzaldia eskainiko du, eguardiko 12:15etan.
'Made in Irun' zerbitzuak
Jardunaldiarekin batera, Irungo Udalak enpresentzako zerbitzuak eskeintzen dituzten enpresen katalagoa osatu du. 'Irungo Industria Sortzailea' izenpean, katalogoaren helburua hiriko industria sortzaileak indartzea eta haien arteko eta beste sektore batzuetakoekiko sareko lana sustatzea datza. Guztira hiriko 51 enpresek osatzen dute argitalpena, zazpi esparru desberdinetan banatuta: argazkilaritza eta bideoa; arkitektura eta interiorismoa; online marketina eta garapen digitala; komunikazioa, ekitaldien sorrera eta diseinu grafikoa; software espezifikoa; bideo-jokoak, APPak eta ikus-entzunezko ekoizpena eta 3D diseinu eta imprimaketa.
Katalogoaren 500 ale hiriko enpresetan banatuko dira eta Industria Sortzaileen jardunaldia bezala, 'Ibilbide Paregabeak' Europar Batasuneko egitasmoaren parte da katalogoa.
Gabonetako jarduera-programa
"TODO LO QUE BUSCAS LO TIENES EN IRÚN" KANPAINIAK HIRIA FAMILIENTZAKO TOKI ERAKARGARRIA BIHURTZEKO HELBURUA DU
Urtero bezala, Irungo Udalak hainbat jarduera sustatu ditu giro komertziala areagotzeko. "Todo lo que buscas lo tienes en Irún" goiburu duen kanpainak, gure hiria familian disfrutatzeko toki ideala bihurtzeko xedea du. Irundarrek ez ezik, egun hauetan bisitatzen gaituzten inguruko zonaldekoek ere gozatzeko ekintzak.
FERMÍN CALBETÓN KALEAREN INGURUKO ESTABLEZIMENDU BATZUK ELKARTU EGIN DIRA LARUNBATEAN MAIATZAREN 27AN UDABERRIAREN JAIA ANTOLATZEKO.
Fermín Calbetón kaleko eta inguruetako zenbait establezimendutako ordezkariek, jende ororentzako jarduera-programa bat bultzatu dute maiatzaren 27rako, “Udaberriko jaia” ekimenaren barruan. | 2018-12-09T20:41:40 | http://irunon.irun.org/eu/merkataritza-eu/jardunaldiak | [
-1
] |
naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - Ostutako denbora
Ostutako denbora
Gora eta behera... burutik oinetara doan marra zuzenak ohe elastikoarekiko zut bertikal perfektua marrazten du, 90 graduko angelua osatuta. Grabitatearen eta inpultsoaren indarren arteko jolasak jaurtikitzeko gaitasuna du, penduluaren bi muturrek alde batetik besterako bidean osatzen duten kadentzia errepikakorraren gisara osatuz goitik beherako eta behetik gorako ibilbidea.
Ganix saltoka ari da ohe elastikoan ikastolako hainbat lagunekin, edozein herritako jaietan. Oporrak hartu berri ditu, mundua deskubritzen ari da bete berriak dituen lau urteen begiekin. Inguruan Iraitz eta Ander ditu. Airean kiribiltzen diren haien saltoek, orain hemen eta gero han hasi eta bukatzen diren luzera eta ibilbide desberdineko marra irregular eta gehienetan okerrak marrazten dituzte. Zalaparta batean ari dira, zilipurdika, salto bakoitzean kalkulatzeko zailak bihurtu diren angeluak osatuz.
Atentzioa ematen dute Ganixen salto zuzenek. Eta atentzioa ematen du lagunen salto-festa zalapartatsu hartatik at nola diren bere saltoak hain aurreikusteko modukoak. Nola erraz antzeman daitekeen non hasi eta noiz bukatuko diren, bere ateraldiak batez ere aurreikusi ezinekoak izaten direnean beti. Eta erritmo konstante horrek eta ibilbide erregular jakin horrek egiten du are eta misteriotsuagoa bere jokamoldea.
Begirada nonbaiten du iltzatuta. Nabarmena da, bere ohiko ezinegonean, begi urdin bizien mugimenduak nola nonbaiten pausatu diren; hain tinko, hainbeste denboraz. Begiradaren ardatza imajinatu eta hari jarraiki txartel bat ageri da, saltoka ari den mutikoaren parez pare: “Aholkatzen da txiribueltak ez ematea”. Eta orduantxe bertan geratu da sekretua biluztua, zergatik izan den bere portaera eskolako gainontzeko lagunengandik hain desberdina: badaki irakurtzen, badaki zer esaten duten lagunen begietara auskalo zer diruditen ikur haiek.
Ganixek azkar ikasi du irakurtzen, laster hartu dio tankera kulturalki adostutako kodeari, ikasi du dezifratzen eta ikasi du esanahiaz jabetzen. Berak bakarrik egin du, inor ohartu gabe. Ohe elastikoko txartela izan da mutikoaren lorpena argitan utzi duena.
Gai korapilatsu eta zaila izaten da irakurketa-idazketarena hezitzaileentzat eta etxekoentzat. Hamaika teoria daude zein adinetan ikasi behar duten irakurtzen eta idazten diotenak. Metodoak ere hamaikatxo pasa. Eta hamaika baino gehiago dira etxe askotan izaten diren estutasunak ustezko adinera iritsi eta semeak edo alabak oraindik irakurtzen ez dakielako, edo gelakideek dagoeneko jakin eta bereak oraindik susmoa ere hartzen ez diolako kontuari. Gurasoek, zenbaitetan, presa izaten dute beren haurrak lehenbailehen irakurtzen has daitezen. Badaezpada. Maiz guraso askoren frustrazioa, eta hezitzaile askoren ezina sumatu dugu. Inguruan erraz barreiatu den frustrazio eta ezina, haurrengana zuzen-zuzenean iritsi dena.
Zenbat ote dira, presa horrek bultzatuta edota geure buruei ipini dizkiegun epeak aginduta, orduak eta orduak ulergaitzak egiten zaizkien letra horien aurrean pasa behar izaten dituzten haurrak, konbentzioz kulturak adostu dituen erlazio eta konbinazio horiek dezifratu ezinik? Marrazki tankerako marra lerrokatu horiek aurrean dituztela zer egitea nahi dugun ulertu ezinik, askotan?
Hor jarraituko dugu, ordea, tematuta, paperean aurkeztu dizkiogun letrak egoki josi arte jardun eta jardun. Orduan, altxorra eskuratzeko kode sekretua argitu duenaren pozaren parekoa sentituko dugu. Bitartean, baina, zenbat denbora ostu ote diegu beste gauzak egiteko edo deskubritzeko?
Nago, gehienok bat egiten dugula haurraren erritmoa errespetatu behar dela, denbora eman behar zaiola, bakoitzak irakurketa-idazketa prozesua bere martxan egiten duela, eta, azkenerako, lehenago edo beranduago, prest daudenean, denek prozesua burutzea lortuko dutela. Nago, ordea, gehienok ere, beldurrak edota inguruneko presioak bultzatuta, badaezpada, haurrak irakurtzen eta idazten “ikasten” jartzen ditugula, imajinatu genuena baino gehiago, akaso.
Ohe elastikoaren bueltan otu zait nola ikusiko eta ulertuko ote duen mundua irakurtzen ez dakien batek, kulturak adostutako alfabetoa arrotz, letrak eta esaldiak inguruneko beste elementuekin urtuta... • | 2017-07-27T14:21:25 | http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2017-07-15-07-00/hemeroteca_articles/ostutako-denbora | [
-1
] |
Oroitzapenak • ZUZEU
Puru-usaia sudurzuloetatik sartzen zaidan bakoitzean berarekin oroitzen naiz, bere ahots baxua datorkit gogora. Ezin dut ekidin. Larruzko amerikana beltzekin ere gertatu ohi zait. Esku handi eta beltzaranekin bezala. Eta zer esanik ez norbaitek aitortzen didanean Donostiako neskarik lirainena naizela. Gorputz osoko iletxoak tente jartzen zaizkit.
Badira jada sei hilabete joan egin zela, eta ez, oraindik ez naiz hutsune hori betetzeko gai izan. Oraindik ezintasuna sentitzen dut bere begi igualak kaletik ikusten ditudanean, bihotza paralizatzen zait benetan bera denaren ustearekin. Baina ez, inoiz ez da bera. Ez naiz gauza onartzeko ez dela berriz nire parean egongo barre algara ozen horrekin.
Tira-birak ondotxo gogoratzen ditut ere, nola ez ba, horrenbeste denboraren ostean broma desatseginak ahazterik balego… Ez dit axola, nahiz eta papera egin, funtsean inoiz ez bainintzen haserretu. Beti jakin nuen bere komunikatzeko forma zela hori. Hain zuzen, nirekin txarto jokatzean maite ninduela adierazten zidan. Inoiz baino gehiago. Zailak dira gizakion arteko harremanak, argi dago. Noizbehinka maitasuna eta gorrotoa ezin dira bereizi.
Denbora pasa ahala norbaitek ordeztuko duen beldur naiz, eta ondorioz, bere aurpegia ahaztuko dudan. Mina ematen du honetaz jabetzeak. Bere argazkiak ikusteak bezala. Jendaurrean isilik geratzen naiz, baina bakarrik egotean malkoa masailetik behera joaten uzten dut. Gero konturatzen naiz berak ez lukeela halakorik nahiko, eta After Eight txokolate bat jatea erabakitzen dut, edo limoi zatitxo bat botatzea Coca-Colari, soilik berak gomendatuta egiten nuena lehen. Bere ohorean egiten dudan errituala bihurtu da orain.
Aitortu behar dut ez dakidala zehazki zergatik joan zen, eta are gutxiago nora. Eta horrela hobe. Nahiago dut pentsatzea olatuek beraiekin batera eraman zutela, itsasoan barrena, tokiren batera zeinetan puru asko erre, biraoak esan eta gustu txarreko bromak egitea ongi ikusia dagoen. Zoriontsu dela.
CiU eta ERCren arteko akordio historikoa: 2014 urtean estatua sortzeko galdeketa
Mundua amaitzen bada | 2018-12-15T05:38:09 | https://zuzeu.eus/euskal-herria/oroitzapenak/ | [
-1
] |
Ikuspegia - Bilbao Metropoli-30
Bilbao Metropoli-30 > Paradigma berria > Ikuspegia
Epe luzera (20 urte) helburu neurgarri eta egingarri bat betetzea da ikuspegia.
“Euskal gizartea integratzailea izan dadin nahi dugu, eta gizarte horrek baldintza egokiak sortzea, gu, hiritar gisa, harro senti gaitezen lurralde honetakoak izateaz; harro egotea, pertsona gisa ditugun beharrak ase-tzeko gai garelako, kalitate handiarekin, eta onartzeko moduko kostuarekin. Eta hori guztia, zintzota-sunean eta elkartasunean oinarritu-tako etika humanistiko baten ba-rruan”.
Zein izango litzateke helburua?
“20 urteko epean Europar Batasunean geure pareko tamaina edo gizarte- eta ekonomia-adierazleak dituzten herrialde edo lurraldeen artean, lehenengo bosten artean egon behar dugu: Enpleguan, BPGn, Hezkuntzan (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hezkuntza eta Unibertsitatea), Osasungintzan eta Adinekoentzako Arretan, beste oinarrizko aldagai batzuen artean”.
Helburu hori betetzeko proiektuak behar ditugu, gure usadiozko bertuteak –lana ongi egitea, eguneroko ahalegina, arriskuak hartzea, eta abar– egungo errealita-teetara egokitzeko.
Gauza garrantzitsuez arduratu behar dugu: elkarbizitzaz, elkartasu¬naz eta arau etiko oinarrizkoenak errespetatzeaz. Bidenabar, hori guztia aberastasuna zuzen banatzeak eka-rriko duen gizarte-kohesio altu baten barruan egin behar dugu.
Proiektu berriek ilusioa sortu behar dute, aukerak sortu, informazioa agindu eta eman, eta, batez ere, gizaki eta profesional gisa sinesgarriak diren liderrak izan behar dituzte.
Deskargatu ‘BILBAO METROPOLITARRA 2035. ETORKIZUNERA BEGIRA’ PDF dokumentua
Jarduera-printzipioak | 2020-04-04T11:32:44 | https://www.bm30.eus/eu/paradigma-berria/ikuspegia/ | [
-1
] |
Sougy-sur-Loire - Wikipedia, entziklopedia askea.
François GAUTHERON (2014-2020)[1]
46° 51′ 23″ N, 3° 23′ 26″ E / 46.856388888889°N,3.3905555555556°E / 46.856388888889; 3.3905555555556Koordenatuak: 46° 51′ 23″ N, 3° 23′ 26″ E / 46.856388888889°N,3.3905555555556°E / 46.856388888889; 3.3905555555556
Sougy-sur-Loire (Frantzia)
Trois-Vèvres, Avril-sur-Loire, Decize, Druy-Parigny, La Machine eta Saint-Léger-des-Vignes
Sougy-sur-Loire Frantziako udalerria da, Nièvre departamenduan dagoena, Borgoina-Franche-Comté eskualdean. 2013an 593 biztanle zituen.
2007an Sougy-sur-Loire udalerrian erroldatutako biztanleak 593 ziren. Familiak 250 ziren, horien artean 60 pertsona bakarrekoak ziren (32 bakarrik bizi ziren gizonak eta 28 bakarrik bizi ziren emakumeak), 79 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 99 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 12 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 307 etxebizitza zeuden, 252 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 45 bigarren erresidentzia ziren eta 10 hutsik zeuden. Etxebizitza guzti hauek 306etxeak ziren. 252 etxebizitza nagusietatik 215 bere jabearen bizilekua ziren, 31 alokairuan okupaturik zeuden eta 6 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 8 etxek bi zituzten, 46 etxek hiru zituzten, 76 etxek lau zituzten eta 120 etxek bost zituzten. 198 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 98 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 145 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Sougy-sur-Loire udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 387 ziren, horien artean 273 aktiboak ziren eta 114 inaktiboak ziren. 273 pertsona aktiboetatik 255 lanean zeuden (138 gizon eta 117 emakume) eta 18 langabezian zeuden (6 gizon eta 12 emakume). 114 pertsona inaktiboetatik 50 erretiraturik zeuden, 27 ikasten zeuden eta 37 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Sougy-sur-Loire udalerrian 262 unitate fiskal zeuden, 645,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.845 euro zen.[6]
2007an zeuden 22 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 5 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 4 eraikuntza enpresak ziren, 3 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 garraio enpresa zen, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 higiezinen enpresa zen, 4 zerbitzu enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 8 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 2 igeltseroak, 1 margolaria, 1 zurgina, 2 jatetxeak eta 1 higiezinen agentzia.[8]
2000. urtean Sougy-sur-Loire udalerrian 14 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.386 hektarea erabiltzen.[10]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sougy-sur-Loire
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sougy-sur-Loire&oldid=6799748"(e)tik eskuratuta | 2019-12-11T22:56:43 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Sougy-sur-Loire | [
-1
] |
Informazio panelak jarri ditu udalak herriko naturaguneetan - Zarautz - Zarauzkohitza.eus
Informazio panelak jarri ditu udalak herriko naturaguneetan
Amaia Urbieta Arruti 2019-09-26 15:56
Udaleko Agenda 21 Sailak informazio panelak jarri ditu Eraztun Berde Urdina osatzen duen ibilbidean zehar. "Herritarrei inguru honetako ezaugarri naturalen inguruko informazioa zabaltzea" dute xede panelek, Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziaren arabera.
Informazioaz gain, eremu natural bakoitzean jarraitu beharreko arauak ere azaltzen dituzte panelek. Esaterako, biotopoan, debekatua dago ibaira jaistea, eremu babestua delako. Zortzi panel kokatu dituzte guztira, herri osoko eremu natural desberdinetan: Aipatutakoez gain, Getariako bidearen hasieran, Mutxioren sarreran, Santa Barbaran, Asti bidearen inguruko hezeguneetan eta Suhiltzaileen ondoko bidegorrian, Iritan, ibaien garrantzia azpimarratuz. Vazquezek ñabardura egin du panelak egiteko erabili den materialean: "Plastiko guztiz birziklatuarekin eginak daude, eta oso erabilgarria da materiala. Garrantzitsua da horrelako teknologiak erabiltzen hastea pixkanaka, garapen iraunkorra sustatzeko". | 2020-02-24T17:58:24 | https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1569506442485-informazio-panelak-jarri-ditu-udalak-herriko-naturaguneetan | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32596
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2016%2F05%2F11%2Flhk_consejo_asesor%2Flhk_consejo_asesor.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da Iturria: Irekia
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/lhk_consejo_asesor.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_06.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_07.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_05.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
<img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2016/05/11/lhk_consejo_asesor/2016_05_11_lhk_consejo_asesor_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da" />
Euskararen Aholku Batzordeak bere egin ditu gaur arratsaldeko osoko bilkuran aurkeztu diren hiru dokumentu
Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela Euskararen Aholku Batzordeak osoko bilkura izan du gaur arratsaldez Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. Ekitaldian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak ere parte hartu dute, Batzordeko gainerako kideez gain. Hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertu, bideratu eta koordinatzea da Euskararen Aholku Batzordearen eginkizun nagusia.
Euskararen Aholku Batzordeak Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakunderen ordezkariez gain (Ogasun eta Finantza Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Hezkuntza Sailburuordetza, HABE, EITB, IVAP), EAEko hiru foru aldundien, Euskaltzaindiaren eta Eudelen ordezkariak ere biltzen ditu, 40 aditu eta Eusko Legebiltzarrak proposaturiko 5 kiderekin batera.
Lau izan dira bileran aztergai nagusiak:
- ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua aztertu da. Hauxe da Euskararen Aholku Batzordeak bere egin duen dokumentuetako bat. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) delakoaren diagnostikoan sakontzeko AMIA dokumentuaren eztabaidaren ondoren, Euskara 21 Batzordearen aurrean, hainbat kidek hala eskatuta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak konpromisoa hartu zuen “eta orain, 15-20 urteko perspektiban, zer?” galderari erantzun bat emango zion txostena idazteko. Konpromiso hura betetzera zetorren txostena egin zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Euskararentzat nahi dugun etorkizunaz gogoeta jasotzen du dokumentuak, eta hizkuntza hitzarmen sozial eta politikoa indarberritzeko zutabe nagusiak eta lehentasunen marko bat proposatzen ditu. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak oinarrizko dokumentua aurkeztu zuen Euskara 21 Batzordeak 2015eko uztailaren 10ean eginiko bilkuran. Oinarrizko dokumentua aurkeztu ondoren, ekarpenak egiteko aukera eman zen. Honela, eztabaidarako irekia egon den dokumentu berezi eta berritzaile honek hainbat ekarpen jaso zituen, bai zenbait Euskara 21eko batzordekidek eginak, baita batzordekide ez den hainbat adituk idatziak ere. Guztira, 34 ekarpen jaso zituen dokumentuak. Hizkuntza Politikarako sailburuordearen oinarrizko testuari batzordekideek eta gainerako ekarpengileek egindako proposamenak gehitu zitzaizkion eta dokumentu definitiboa osatu zen. Dokumentua bere egin zuen, aho batez, apirilaren 29an, Euskara 21 Batzordeak.
- ‘Gu gazteok ikerketaren laburpen txostena eta lan-ildoen proposamena aurrera begira’ dokumentua aurkeztu eta eztabaidatu da, eta hau ere bere egin du EAB-k.Zein da gazteen errealitatea eta egunerokotasuna?; zein iritzi dute euren gizarteaz, euren testuinguruaz?; zer esaten dute euren buruei buruz?; nola definitzen dute euren burua gazte euskaldunek?; zer hizkuntzak erabiltzen dituzte, nola?; zer diote hizkuntzei buruz?. Gaur aurkeztu den dokumentu honetan galdera horien erantzun batzuk jaso dira zenbait gazteen ahotik. Laburpen txosten hau “Gazteak ikerlari, gazteekin egindako ikerketa partehartzailea” izeneko ikerketa lanaren emaitza da. 2015eko irail eta 2016ko otsail artean 12 eta 14 urte bitarteko ehun nerabeekin burutu zen euren egunerokotasuneko praktikak, identitateak eta bizipenak jasotzeko eta hizkuntzarekin harremanetan jartzeko. Nerabeen ahotsak entzun dira, beraiekin solasaldiak izan dira eta euren hizketaldien lekuko izateko aukera egon da. Lan hau, beraz, gazte hauen hizkuntza-esperientziaz blai dago, helburua gazteen eta hizkuntzaren arteko harreman hori gazteen errealitatean eta “izaeran” kokatzea izan baita. Lan hau Euskara Aholku Batzordeko Gazteriaren Batzorde-atal Bereziaren eskariz egindako lan bat da.
- ‘Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat’ dokumentua aurkeztu eta eztabaidatu da: Lan luze hau Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziak onartu du, eta ondoren EABk bere egin. Izenak dioen bezala, lanaren helburua da IKTetan eta Interneten euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko herri-aginteei gomendioak egitea. IKT Batzorde-atal Bereziari, besteak beste, honako eginkizun hauek aurreikusten zaizkio:
Euskarazko IKTen gaineko datuen bilketa sistematizatua antolatzeko irizpideak finkatzea.
Interneten euskarazko edukiak areagotzeko ekimenak eta lehentasunak zehaztea.
Euskarazko tresna teknologikoak sortu eta sustatzeko lehentasunak finkatzea.
Euskarazko IKTen ikusgarritasuna zabaltzeko bideak definitzea.
IKTetan euskara garatzera zuzendutako diru-laguntzen deialdia hobetzeko proposamenak aztertzea.
- Horiez gain,‘Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak’ dokumentuaren berri eman da. EGOD (Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak) egitasmoaren barruan egindako ikerketa horietako informazioa landuz, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak diskurtso ezberdinen arteko intersekzioa izan litekeenaren eduki zehatzak definitu zituen. Intersekzio hori izan daiteke, hain zuzen ere, euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarria.
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32596-lehendakaria-euskararen-aholku-batzordearen-bileraren-buru-izan#comment_26230
[EUSKARA] Lehendakaria Euskararen Aholku Batzordearen bileraren buru izan da ➡ https://t.co/EMyEqSLfQ0
https://t.co/O6bhejpCXb
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32596-lehendakaria-euskararen-aholku-batzordearen-bileraren-buru-izan#comment_26231
[EUSKARA] El lehendakari ha presidido la reunión del Consejo Asesor del Euskera ➡ https://t.co/f4rF22R0wu
intervencion_lhk_consejo_as... behera kargatu (6 MB)
lhk_euskararen_batzordeak_p... behera kargatu (900 KB)
lhk_hemendik_aurrera_zer_eu... behera kargatu (900 KB)
lhk_euskararen_batzordeak_p... 5 MB
lhk_hemendik_aurrera_zer_eu... 5 MB
recursos_lhk_consejo_asesor... 10 MB
lhk_consejo_asesor.jpg 90 KB (jpg)
2016_05_11_lhk_consejo_ases... 2 MB (jpg)
2016_05_11_lhk_consejo_ases... 3 MB (jpg) | 2019-08-25T12:05:08 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32596-lehendakaria-euskararen-aholku-batzordearen-bileraren-buru-izan?track=1 | [
-1
] |
AZTIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlana indartu dute kostaldean klima aldaketa gelditzeko monitorizazio sistemak erabiltzeko - AZTI
Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatu Jose Ignacio Asensiok zentro teknologikoak Pasaian dituen instalazioak bisitatu ditu gaur arratsaldean
Topaketak balio izan du datuak jaso eta tratatzeko irtenbideak aztertzea, klima aldaketak itsasertzean duen eragina neurtzeko eta kostaldearen segurtasuna hobetzeko
Pasaia, 2019ko maiatzaren 6a. – Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AZTI zentro teknologikoak erabaki dute daukaten lankidetza bultzatzen jarraitzea, kostaldea monitorizatzeko sistema aurreratuak garatu eta inplementatzeko, klima aldaketaren eraginari buruzko aurreikuspenak egiteko, segurtasuna hobetzeko eta itsaso eta kostaldeko jarduera ekonomikoko sektore guztien efizientzia handitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok zentro teknologikoak Pasaian dituen instalazioetan gaur arratsaldean egindako bisitan zehar, bi erakundeek nabarmendu dute garrantzitsua dela ezagutzea itsasertzeko ondarea arautzen duten prozesuak, beroketa globalaren inpaktua eta jarduera antropogenikoaren eta itsas ingurunearen arteko interakzioa.
Diputatuaren ondoan izan dira baita ere Obra Hidraulikoetako zuzendari Felix Asensio eta Ingurumeneko zuzendari Monica Pedreira, eta Adolfo Uriarte AZTIko balio zuzendariarekin elkartu dira, eta datuak monitorizatu, atzitu eta tratatzeko sistemen aplikazioaren onurak aztertu dituzte, kostaldearen kudeaketa integratua eta jasangarria lortzeari begira.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta AZTI 2017. urteaz geroztik ari dira lanean esparru orretan, urte hartan aktibatu baitzen Gipuzkoako kostaldea kontrolatzeko sarea, KostaSystem teknologiaren bitartez, eta, horri esker, Gipuzkoako kostaldea osorik monitorizatuta dago. Sistema Gipuzkoako zentro teknologikoan asmatu zen eta bertatik aritzen da, eta bere oinarrian bideometriako teknikak eta zenbakizko tresnak daude, kostaldea kudeatzeko arduradunei datu zehatzak lortzen laguntzeko hareatzeen bilakaerari buruz eta klima aldaketak itsasoaren mailan eta kostaldean dituen eraginei buruz.
Orain dela gutxiko azterketa zientifikoek diotenez, 2100. urterako aurreikusten da itsasoaren maila 47-64 zentimetro igotzea. Igoera horrek eragingo du Gipuzkoako hareatzen zabalera batez beste 20 metro murriztea, olatuek lur azalera handiago bat jotzea eta, aldi berean, marea biziak daudenean, gune inundagarriak ugaritzea.
“AZTIrekin batera inplementatu dugun sistemari esker itsasertza izaten ari den bilakaera ezagutu dezakegu eta, horrenbestez, neurriak aktibatu ditzakegu, hareatza eta hondartzetan ematen ditugun zerbitzuen segurtasuna, jasangarritasuna eta zerbitzuak hobetzeko. Gaur egungo egoeraren diagnostiko zuzena egitea eta etorkizunean gertatu daitekeena aurreikustea funtsezko elementua da klima aldaketaren aurka borrokatzen jarraitzeko”, adierazi du Ingurumen diputatuak topaketaren ondoren.
Ildo horretan, kostalaren eboluzioaren jarraipena eginez, arriskua minimizatzeko neurriak aktibatu ahal izango dira muturreko gertaera ozeano-meteorologikoei, itsasertzeko erosioari eta aldaketa morfologikoei dagokienez. “Monitorizazio sistema horren bidez lortzen dugun informazioari esker, kostaldearen lerroaren etorkizuneko bilakaeraren proiekzioak egiteko tresnak kalibratu ditzakegu, eta mekanismo eraginkorragoak hartu ahal izango ditugu klima aldaketak baliabideen, ekosistema naturalen eta kostaldeko hiriguneen gainean izango duen eragina minimizatzeko. Halaber, sistema horiek aukera ematen dute itsas mailaren igoerak eta muturreko olatuek kostaldeko baliabideetan dituzten ondorioen erregistro zorrotz bat edukitzeko”, zehaztu du Adolfo Uriartek. | 2020-04-04T08:10:50 | https://www.azti.es/eu/azti-y-la-diputacion-de-gipuzkoa-refuerzan-la-colaboracion-en-el-uso-de-sistemas-de-monitorizacion-para-frenar-el-cambio-climatico-en-las-costas/ | [
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.