text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
Arberatze-Zilhekoa - Lekuak - EODA Arberatze-Zilhekoa (Udalerria) arberaztar, zilhekoar Non: Amikuze Nafarroa Beherea > Amikuze Guztiak (8) Arautzea (3) Ofizialtzea (1) Hizkuntza azterketa (0) arbérats-sillègue - (1863) RAY.DTBP , introduction XIV 5º CANTON DE SAINT-PALAIS. // (19 communes, 14,067 habitants.) // Aïcirits, Amendeuix-Oneix, Amorots-Succos, Arbérats-Sillègue, Arbouet-Sussaute, Aroue, Arraute-Charritte, Béguios, Béhasque-Lapiste, Beyrie, Camou-Mixe-Suhast, Domezain-Berraute, Etcharry, Gabat, Garris, Gestas, Ilharre, Ithorrots-Olhaïby, Labets-Biscay, Larribar-Sorhapuru, Lohitzun-Oyhercq, Luxe-Sumberraute, Masparraute, Orègue, Orsanco, Osserain-Rivareyte, Pagolle, Saint-Palais, Uhart-Mixe arberats-sillegue: arberatze-zilhekoa (arberaztar, zilhekoar) - (1978) E.EUS.UD , Euskera, XXIII (1978, 1), 319. or. arberats-sillegue: arberatze-zilhekoa (arberaztar-zilhekoar) - (1979) E.UDAL , 17 arbérats-sillègue - (1985) IGNF.25 , 1445 ouest Herri bezala dago errotulatua, Arberatzen hain zuzen ere. Zilhekoa aparte dago arbérats-sillègue: arberatze-zilhekoa (arberaztar, zilhekoar) - (2003) ARAUA.122 , Euskera, XLVIII (2003, 2), separata, 23. or. arbérats-sillègue - (2004) IGNF.TDAT , 1445 arbérats-sillègue / arberatze-zilhekoa - (2008) , 96 64034 udal-kodea IGNFren arabera. IGNF Generikoa: COMM: Chef-lieu de commune. IGNF UTM X: 32989; UTM Y: 12125 arbérats-sillègue - (2017) INSEE.64.17 , 1.22.034, 3. or. Arrondissement: 1 / Canton: 22 / Commune: 034 / Communes: Arbérats-Sillègue / Population totale: 288 / Population municipale: 281 / Population comptée à part: 7 Arbérats-Sillègue (ofiziala) Arbérats-Sillègue (frantsesa) ETRS89 30T X.662732 Y.4800756 Lon.0º59'27"W - Lat.43º20'35"N 1445 [RAND.25]
2020-03-29T05:37:54
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=&kodea=20378
[ -1 ]
Oakwood-Donna Roma Negozi, Saldi Oakwood-Donna Si Soddisfare Tutte Le Vostre Esigenze Quotidiane Donna Pantaloni Oakwood Pantaloni - black,oakwood gilet fourrure,genuino Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - black,oakwood giacca di pelle,guida... Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - cognac,oakwood gilet sans manche,Italia Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - white,oakwood shop online,shop Italia Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - schwarz,oakwood manteau melina croute... Donna Pantaloni Oakwood Pantaloni di pelle - anthracite,oakwood gilet duty,alta... €692.39 €353.12 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - silver,oakwood abbigliamento pelle,a... €553.91 €282.49 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - feu,oakwood leather jacket sale,outlet... Donna Pantaloni Oakwood Pantaloni di pelle - black,oakwood bont gilet,offerte €698.41 €356.19 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - beige,oakwood gilet lapin noir,design... €469.62 €239.51 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - noir,club romance oakwood,alta qualità Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - noir,oakwood gilet fourrure,offerte Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - noir,oakwood negozi italia,originali Donna Pantaloni Oakwood Pantaloni di pelle - black,oakwood shop online,design... €590.03 €300.92 49% di sconto Donna Cappotti Oakwood Cappotto corto - beige,oakwood negozi italia,rivenditori... Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - anthracite,club romance oakwood,outlet Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - beige,oakwood abbigliamento... €535.85 €273.28 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - light pink,oakwood giacca,catalogo €517.78 €264.07 49% di sconto Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - black,oakwood gilet lapin noir,Best... Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - bleu fonce,oakwood giacca,shopping... Donna Giacche Oakwood Giacca di pelle - feu,oakwood the leather brand shop...
2018-03-22T00:35:44
http://www.sequecomo.com/donna-c-2_16.html
[ -1 ]
Zenbat irabazten dute gure udal ordezkariek? - Debagoiena - Goiena.eus Zenbat irabazten dute gure udal ordezkariek? Eneko Azurmendi 2019-07-22 09:42 Arrasateko uztaileko osoko bilkura. Agintaldi berria martxan da (2019-2023), eta dagoeneko herri gehienetan udalbatzek finkatu dituzte alkateek izango dituzten soldatak, Oñatin izan ezik; horrez gain, udal taldeek eta zinegotziek jasoko dituzten diru kopuruak ere zehaztuta geratu dira. Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriaren (EH Bildu) ordainsaria urtean 42.000 eurokoa izatea onartu zuen udalbatzak uztaileko osoko bilkuran, 2015ean baino 5.404 euro gehiago –36.596 eurokoa zen orduan–. Liberatuta ere bera bakarrik egongo da. Talde politikoek jasoko duten diru kopuruari dagokionez, bakoitzak 35 euroko kopuru finkoa jasoko du hilero eta kopuru aldagarria ere 35 eurokoa izango da zinegotziko, hilero. Bestalde, udalbatzarreko bilkura bakoitzagatik 40 euroko dieta jasoko du zinegotzi bakoitzak, eta batzorde informatzaile bakoitzagatik 70 eurokoa. Aramaion, igoera txikia Lierni Altunak (EH Bildu) 39.510 euro kobratuko ditu urtean, 2015ean baino 1.910 euro gehiago, eta bera izango da liberatuta egongo den bakarra. Udal talde politikoek jasoko duten diruari erreparatuz, 2019ko aurrekontuetan onartu zen moduan, 12.000 euroko partida modu honetan banatuko da: 2.000 euro jasoko dituzte bai EH Bilduk eta bai EAJk osagai finko moduan; osagai aldakorrari dagokionez, zinegotzi eta batzordeburu kopuruaren arabera egiten da gainerako 8.000 euroen banaketa, eta 6.500 euro dagozkio, honenbestez, Gobernuko taldeari, eta 1.500 jeltzaleei. Dietarik ez dute jasoko zinegotziek. Aretxabaletan, hiru liberatu Unai Elkororen (EAJ) soldata 56.486 eurokoa izango da urtean –11.486 euro gehiago–. Alkateaz gain, Ainhoa Cabero (EAJ) eta Ion Albizu (EH Bildu) ere egongo dira liberatuta, jardunaldi osora, eta urtean 39.881 euroko soldata jasoko dute biek. EAJk 22.835 euro jasoko ditu, guztira, hauteskundeetan lortutako boto kopuruagatik, zinegotzi kopuruagatik eta Gobernu batzordeko kide kopuruagatik. EH Bilduk, berriz, 17.664 euro jasoko ditu, guztira, kontzeptu berengatik. Zinegotziek ez dute dietarik jasoko. *OHARRA: Taulan, Oñatiko alkatearen 2019ko datua behin-behinekoa da, biharko osoko bilkuran onartzekoak dira soldata berria. Arrasaten, seigarrenaren liberatuaren zain Maria Ubarretxenak (EAJ) 67.466 euroko ordainsaria izango du urtean –2.466 euro gehiago–. %100ean liberatuta egongo dira baita Oscar Garcia (PSE-EE) –39.881 euro– eta Ander Garay (EAJ) ere –39.881 euro–. Ibon Arrupe (EAJ), %55ean liberatuta egongo da –21.935 euro–, eta Maitane Muñoz (EAJ), %50ean –19.940 euro–. EH Bilduk laster zinegotzi bat liberatuko du, eta sei izango dira, guztira. Alderdi politiko bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu urtean, eta liberatuta ez dauden zinegotziek 2.400 euro –zinegotziko eta alderdiko jasotzen den ordainsaria alderdi politikoak jasotzen du zuzenean–. Batzorde informatzaile batera joateagatik 90 euro jasoko dute zinegotziek, eta batzordeburuen kasuan, 180 euro. Osoko bilkura batera joateagatik 180 euro zinegotziko, baita Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik ere. Bergaran, soldatak behera Gorka Artolaren (EH Bildu) urteko soldata 51.000 eurokoa izango da –Elena Leterena (EAJ) baino 16.087 euro gutxiago–. Zinegotzien dedikazioari dagokionez, alkateaz gain, Udal Gobernuko lau kidek jasoko dute liberazioa. Ainhoa Lete alkateordea %100ean liberatuta egongo da, eta 41.000 euroko soldata gordina izango du; Aitor Arantzabalek eta Kristina Markinak 13.000 eurokoa, eta Ekaitz Aranberrik 13.650 eurokoa –bakoitzak heren bat–. Era berean, EAJko Maite Agirre %100ean liberatuko dute eta haren soldata gordina izango da 35.454 eurokoa urtean. Udal taldeek jasoko duten diru kopuruari dagokionez, finkoak eta aldakorrak kontuan izanda, EH Bilduk 121.808 euro jasoko ditu urtean, EAJk 33.836 euro eta PSE-EEk 7.895 euro. Dietarik ez dute jasoko zinegotziek. Elgetan, igoera izan arren, baxuena Elgetaren kasuan, Iraitz Lazkanok (EH Bildu) 35.224 euro kobratuko ditu urtean –2015ean onartutakoa baino 9.397 euro gehiago–, eta bera izango da liberatutako bakarra. Talde politiko bakoitzak 20 euroko ordainketa finkoa jasoko du hilero, eta 15 euro hilean zinegotziko. Zinegotzien dietei dagokienez, parte hartu izandako osoko bilkura bakoitzeko 25 euro jasoko ditu hautetsi bakoitzak, eta batzordeburu direnek beste 35 euro hileko. Alkatea salbuespena da kasu honetan, ez du dietarik jasoko. Eskoriatzan ere, soldatak gora Joxerra Zubizarretaren (EAJ) soldata 59.188 eurokoa izango da urtean, 2015ean baino 16.168 euro gehiago. Halaber, alkatea izango da liberatu bakarra. Udal taldeentzako diru kopuruari dagokionez, urtean 9.500 euroko partida bat dago, eta horren %40 udal talde guztien artean banatuko dute, hiru zati berdinetan. Gainontzeko %60 zinegotzi kopuruaren arabera banatuko da. Zinegotziek ez dute dietarik jasoko. Alkateak ez du kobratzen Leintz Gatzagako alkateak ez du kobratzen, eta zinegotziek ere ez dute dietarik jasotzen. Halaber, hauteskundeak egin zain jarraitzen dute gatzagarrek. Oñatin, erabakitzeke Izaro Elorzaren (EH Bildu) soldata, liberatuen kopurua eta euren soldatak hurrengo osoko bilkuran onartuko dituzte Oñatin, bihar, uztailak 23. Bitartean, Mikel Biainen diru kopuru bera jasoko du Izaro Elorzak, 53.159 euro urtean. Talde politikoek hilean diru kopuru finko bat jasoko dute, 50 euro, eta bakoitzak duen zinegotzi kopuruaren araberako zati bat ere bai. Hori aldakorra izango da: 707 euro batzordeburu bakoitzeko, 375 euro batzordeburu ez den zinegotziko eta 160 euro hileko zinegotzi liberatu bakoitzeko. Dietarik ez dute jasoko zinegotziek. Eudel-en mugen barruan Alkate guztien soldatek egin dute gora 2015ekoekin alderatuta, Bergaran izan ezik. Hala ere, Euskadiko Udalen Elkartearen 2019-2023 agintaldirako Euskadiko Toki Erakundeei Buruzko Legeak ezartzen dituen mugen azpitik daude guztiak. Izan ere, herri bakoitzaren biztanleriaren arabera, liberatuen gehienezko ordainsariak finkatzen ditu Eudelek agintaldi bakoitzean, probintziaka, eta aipatutako soldatak eta liberatu kopuruak Arabako eta Gipuzkoako muga horien barruan daude.
2020-08-14T11:10:38
https://goiena.eus/debagoiena/1563461390758-zenbat-irabazten-dute-gure-udal-ordezkariek
[ -1 ]
Bostiren mundua - Bosti - (planeten abestia) Bosti (koloreen abestia) "Koloreen kanta" "Ilargiaren kanta" "Planeten kanta" Bosti izarrak planetariorat agertzen diren haurrekin jolastea maite du. Bere lagun den Hartzarekin asmakizunetan arituko gara, Ilargia aldakorra dela erranen digu eta seaska kanta bat abestiko diogu gure sateliteari. Zenbakiak eta koloreak ikasiko ditugu ere eta Tornamira aretoa erruleta erraldoi batean bihurtuko da une batez. Egunez ibilaldi bat eginen dutu eta gauez zeruko marrazkiak diren konstelazioak ezagutuko ditugu ere. A Coruñako Casa de las Cienciasen laguntzarekin sortutako pelikula honetan Ana Hernándezek jarri zion ahotsa gure izarrari; Raúl Manzanalek animazioak sortu zituen eta abestien letrak Fernando Jáureguiren lana izan zen. Musika guztia Joxan Goikoetxeari zor diogu.
2018-01-22T10:32:26
http://www.pamplonetario.org/eu/haurrendako-pelikulak/bostiren-mundua
[ -1 ]
← anarkismo Erakutsi 13:38, 17 abuztua 2019tik aldaketa berriak "https://eu.wiktionary.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/anarkismo"(e)tik jasota
2019-08-17T13:38:01
https://eu.wiktionary.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/anarkismo
[ -1 ]
Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra - Wikipedia, entziklopedia askea. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Irudiak erlojuaren norantzan ezker-goikaldetik hasita: Bunker Hilleko Guda, Montgomeryren heriotza Quebecen, Cowpenseko Guda, "Moonlighteko Guda" 1775 – 1783 Ipar Amerika, Ozeano Atlantikoa, Mediterraneo Itsasoa eta Karibe Itsasoa Amerikar eta bere aliatuen garaipena Parisko Ituna Hamahiru Koloniak Herbehereetako Probintzien Batasuna Vermont Errepublika Watauga Elkartea Kolono Erregezaleak Irokes Konfederazioa Hessengo mertzenarioak Gilbert de La Fayette Kazimierz PułaskiTxantiloi:KIA Rochambeauko Kondea Grasseko Kondea Bailli Suffrengoa Louis Guillouet Orvillierskoa Bernardo Gálvezkoa Johan Zoutman Cornwallisko Jauna 20.000 erregular 230.000 miliziar 30-40 fragata eta bestelako itsasontzi 12.000 erregular 55.000 Loialista 29.867 mertzenari 5.000 indiar 100 fragata eta bestelako itsasontzi Hildakoak: 25.000 Zaurituak: 24.000 Hildakoak: 24.000 Zaurituak: 20.000 Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra (ingelesez: American Revolutionary War edo American War of Independence) Britainia Handiak Ipar Amerikan zituen kolonietako hamahiruren eta Britainia Handiaren arteko gerra izan zen, 1775etik 1783ra bitartean gertatua. Yorktowngo setioan britainiarrek izandako porrotak eta Parisko Ituna sinatzeak amaitu zuten gerra. 1 Iraultzaren aurrekariak 2 Independentzia Gerra 2.1 Independentzia Deklarazioa 3 Lehenengo Konstituzio Modernoa Iraultzaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetzako hamairu kolonia zeuden. Jabetza horietan, lehenengo errepublika sortu zen eta bertako gobernua konstituzio baten bidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak britainiarren agintetik irten ziren, eta gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial berrian sartu ziren. Kolonietako gizartea etorkin jario etengabeen eraginezkoa zen; gizarte horretan, ez zeuden Europako sistema feudal zorrotzaren ezaugarriak; jaraunspenezko nobleziarik ere ez zegoen. Hegoaldeko kolonietan (Virginia, Carolina, Georgia)sistema esklabista antolatu zen (500.000 esklabo beltz); sistema horretan, esklaboak tabakoa, azukre eta kotoiaren laborantzan egiten zuten lan. Bertako gizartea honako hauek osatzen zuten: lurjabe txikiek eta handiek; hirietako langile askeek, mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak ustiatzeko aukera zuten langileak; merkataritza-trafiko aktiboa kontrolatzen zuten merkatariek eta azkenik, esklaboak ugariagoak ziren hegoaldeko kolonietan. Hamairu kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena Philadelphia zen, eta 1760an, gehienez jota, 25.000 biztanle zituen. Independentzia Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea] Amerikako kolonia britaniarren altxamendua, independentzia-gerra baino gehiago, benetako iraultza izan zen. Britainia Handiaren aurkako askatasun-gogoa kolonien barruan gelditu zen agerian. Kolonoek bidegabeko tratua jasatzen ari zirela uste zuten, metropolira aberastasuna eta zergak bidali arren, guztiz baztertuta zeudelako, eurengan eragina zuten erabaki guztietan. Egoera horren ondorioz, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko menpekotasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen. Ingalaterrak Frantziari Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) irabazi ondoren (metropoliak kolonoen laguntza handia jasota, bai laguntza militarra eta baita baliabide ekonomikoak ere), kolonoek eskainitako laguntza garrantzitsua ez zen behar bezala saritu. Aldiz, zerga-presioa gogortu egin zen, gerraren gastuak finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen gaineko zera berriak sortu ziren. 1773ko abenduaren 16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen, Tearen Matxinada. Altxamendu horren zergatia Londresko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiarrez mozorroturik, Ekialdeko Indien Konpainiako hiru itsasontzitako kargamentua itsasora bota zuten, konpainia horrek tea Ipar Amerikara esportatzeko monopolioa lortu baitzuen. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten altxamendua eta gobernuak Bostongo portua ixteko agindua eman zuen; baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora zabaldu zen. Gobernu britainarraren errepresio-neurrien ondorioz, Independentziaren gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu zuten eta agintean George Washington (1732-1799) jarri zuten. Washingtonen lehenengo arazoa tropak ekipatzeko armarik eta muniziorik ez edukitzea izan zen. Gerraontzirik ere ez zeukanez, ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsaosan. Beraz, atzerriko potentzien laguntza lortu behar izan zuten. Frantziak, Britainia Handiaren aurkari nagusia zenez, George Washingtonek armadarako behar zituen armamentua eta munizioak bidali zituen. Lehenengo batailetan, armada britainiar indartsuak nagusitu ziren; hala eta guztiz ere, Saratogako batailan matxinoek kolpe gogorra eman zioten armada ingeleseko gorputzetariko bati, eta horren ostean, gerraren garapena aldatzen hasi zen. 1779an, gerra nazioarte odara hedatu zen: Frantziak eta Espainiak gerran sartzea erabaki zuten. Frantziak mendekurako gogoa zeukan, Zazpi Urteko Gerra (1748-1756) galdu ondoren, eta Espainiak galdutako jabetzak berreskuratu nahi zituen, Gibraltar esaterako. Horren guztiaren ondorioz, bi herri horiek Ingalaterraren aurka mobilizatu zituzten tropak. 1781ako urriaren 19an, Britainiarren armada errenditu egin zen Yorktowngo batailan eta 1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, Versallesko Itunean. Independentzia Deklarazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea] « Bistakoak direlako eustsiko diegu egia hauei. Hona hemen: gizaki guztiak berdin sortuak direla; Sortzaileak eskubide besterezinak ematen dizkiela guztiei (besteak beste, bizitza, askatasuna eta zoriontasunaren bilaketa); eskubide horiek bermatzeko, gizakien artean gobernuak ezartzen direla, eta gobernatuen onespenetatik eratortzen direla gobernu horien botere legitimoak; gobernua era bat printzipio horien aurka badoa, berritzeko edo abolitzeko eskubidea duela herriak, bai eta printzipio horietan oinarritutako beste gobernu bat ezartzeko eskubidea ere, eta segurtasuna eta zoriontasuna lortzeko egokiena iruditzen zaion moduan antola dezakeela herriak boterea. (...) Helburu bera duten gehiegikerien eta usurpazioen zerrenda luze batek herria despotismo absolutuaren mende hartu nahi duela adierazten badute, herriak gobernu hori boteretik botatzeko eskubidea eta betetebeharra du, eta etorkizuneko segurtasunerako berme berriak ezartzekoa. Izan ere, handia izan da kolonia hauen sufrimendua ; eta orain aurreko gobernatzeko era aldatzeko beharra nabaria da. (...): Beraz Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariok, Kongresu Orokorrean bilduta, (...) hau jakinarazi eta aldarrikatu nahi dugu: Kolonia Batu hauek estatu aske eta independenteak direla eta izan behar dutela eskubidee osoz, (...) eta haien arteko nahiz Britainia Handiarekiko lotura politiko guztiak erabat disolbatuta daudela eta geratu behar dutela (...) » Filadelfia (1776) Lehenengo Konstituzio Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Ameriketako Estatu Batuetako historia Amerindiarrak Koloniar Aroa Independentzia Gerra Urrearen Sukarra Abraham Lincolnen hilketa Depresio Handia John F. Kennedyren hilketa Vietnamgo Gerra Irailaren 11ko atentatuak Afganistan eta Irakeko gerrak Pertsonaia garrantzitsuak Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa» Ipar Amerikako 1787ko konstituzioa liberalismo politikoaren printzipioak jasotzen zituen lehenengo kostituzioa izan zen. Independentzia konkistatu ondoren, antzinako kolonia guztiek ados jarri beharra izan zuten, eta hori oso konplexua izan zen. Hegoaldeko kolonietan, etxe handietan bizi ziren lurjabeek aguintzen zuten; adibidez, esklabotzaren abolizioaren aurka zeuden. Aldiz, iparraldeko koloniak burgesak eta nekazaritzako jabe txikiek kontrolatzen zituzten. Buruzagi politikoek neurri erradikalagoak proposatzen zituzten, banakako eskubideen aldetik, estatu kideen arteko batasun politiko handiagoa sustatzen zuten. 1787an, antzinako kolonietako berrogeita hamabost ordezkari Filadelfian bildu ziren, konstituzio berri bat idazteko. Joeren arteko paktua lortu zen: gobernu federal bakarra eratuko zen, errepublikako presidentearekin eta legegintzako bi ganberarekin (Ordezkarien Etxea eta Senatua; baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne-politikan eskumen handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki ezean. 1787ko konstituzioa, bestalde, ilustratuek defendaturiko berdintasunaren eta askatasunaren printzipioetan oinarritzen zen. Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen etaemendakin batzuk kenduta, 1789an behin betiko onetsitako konstituzioa indarrean dago gaur egun ere. Ipar Amerikako independentziak eta demokraziak eragin handiaz izan zuten, Europako iritzian eta politikan. Errepublika berriak eta Konstituzioari erantsitako giza eskubideen adierazpenak saihestu egiten zuten beltzen esklabotzaren gaia; gai hori Ondorengotza Gerran ebatzi zen (1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere arrazen diskriminazioa erakusten duten egoerak ageri dira. Jeffersondar demokrazia Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren amaiera Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren kronologia (Ingelesez) Espainiaren partehartzea Independentzia Gerran (Ingelesez) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ameriketako_Estatu_Batuen_Independentzia_Gerra&oldid=6430216"(e)tik eskuratuta Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerra Brunswick-Wolfenbütteleko gerrak Frantziak parte hartutako gerrak Espainiak parte hartutako gerrak Herbehereetako gerrak Erresuma Batuko gerrak Orriaren azken aldaketa: 9 iraila 2018, 12:37.
2018-10-20T19:39:40
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ameriketako_Estatu_Batuen_Independentzia_Gerra
[ -1 ]
Bizi-Bizi | Komunikazioaren (h)egia Artxiboa gaika: Bizi-Bizi Amaia Perez Orozco-ren hitzaldia 2011/12/21by Joseba Kamio Hitzaldi interesgarria eman zuen Amaia Perez Orozco [bideo deskarga zuzena] ekonomilari feministak EHUn berriki aldaketa sozialaz, krisiaz, feminismoaz e.a. Read Article → Bizi-Bizi I’m a lonely boy 2011/12/06by Joseba Kamio via @larbelaitz The Black Keys – I’m a lonely boy Bizi-Bizi Komunikazioaren (h)egoa Lumatzen 2011/12/01by Joseba Kamio Bizi-Bizi Komunikazioaren (h)egia zure Mugikorrean 2011/11/29by Joseba Kamio Olentzero gertu dagoela opari nator. Komunikazioaren (h)egia zure mugikorrean irakurtzeko aplikazio xume eta eskas bat egin det, eta Android Marketen jarri, appsbar erabilita. Datorren urtean etorriko da zeoze profesionalagoa. Android ez, iPhone edo iPad […] Bizi-Bizi Komunikazioaren Hiztegia Hementxe daukazu Mondragon Unibertsitateak 2009an abiatu zuen komunikazioaren glosategia. Oso jarrita dago teknologiara eta ikus-entzunezkoetara, ez hainbeste marketina, publizitatea, harreman publikoak eta gisako diziplinen aldera, baina esparru horien kanpoko komunikazio jardueretan […] Bizi-Bizi,Komunikazioa Euskara Sustatzeko Ekimenak 2011/11/15by Joseba Kamio Soziolunguistika Klusterrak kaleratu zuen lan honetan parte hartu nuen urtearen hasieran, eta aipamen xume bat gutxienez merezi du. Hona lotura Euskara Sustatzeko Ekimenak. Bizi-Bizi,Komunikazioa Taktika Berriak Giza Eskubideen Alde 2011/11/10by Joseba Kamio New Tactics in Human Rights datu basea ekarri nahi nuen honera, zer ikasia dagoelakoan. Bizi-Bizi,Komunikazioa Calzedonia Bizi-Bizi,Branding,Publizitatea Arratsaldero saioan zuzenean Atzo ETB1eko Arratsaldero saioan zuzenean sartu nintzen iritzia emateko (bukaeran dago nere tartea). Telecinco kateko La Noria saioari hainbat markek publizitatea erretiratu diote, eta horren ingurukoak izan genituen hizpide. Telefonoz aritu […] Bizi-Bizi Kameoak 2012 Cameoak egiten ditut batzuetan, hau da, nere pelikulatik atera eta beste baten pelikulan agertzen naiz: komunikazioari buruzko hitzaldiak, ikastaroak, nahai-inguruak, hedabideak, coaching delakoak, klaseak… Aurten batzuk joan dira, eta datorren […] Bizi-Bizi Post-etan nabigatu 10 aholku hanka ez sartzeko elkarrizketa batean [gazt.] Twitter Euskaraz: ondorioak eta ajeak Portua de #Pasaia, de toda la puta vida; aitu al dek, Google, zerriyori? http://t.co/rtak8KuHIU 1 hour ago Independentistak Sarearen irudiari buruzko inkesta independentistak.net/newsletter/err… Eman egurra lasai! 3 hours ago Ttak! "Bada garaia kazetaritza kazetariek egiteko." ow.ly/lhV9d 4 hours ago Ba al dakizu zein den diseinu grafikoa, dekorazioa eta artearen arteko ezberdintasuna? #komunikazioa 5 hours ago RT @goioarana: Beno, ba, inaguratuta geratu da #mu -ko Aretxabaletako campusa. vimeo.com/66728508#at=0 5 hours ago
2013-05-22T20:50:02
http://neurehegitik.wordpress.com/category/bizi-bizi/
[ -1 ]
SAIXIN Aluminum sideform magnetiko 80mm altuera - Saixin Magnetic Aluminum sideform magnetiko aluminiozko sideform eta txertatuko iman bloke ditu, zabalera 60mm eta altuera 70mm edo 80mm da, luzera izan dezake 1m, 1.5m, 2m, 3m edo 3.5m abar, ezberdinak aurrefabrikatuak hormigoi asetzeko. Gure aluminiozko enkofratua oso altzairu enkofratua baino deformazio askoz txikiagoak indartsua da mekanizazio teknika berezia erabiltzen dugu geroztik. koherentzia hobea eta egonkortasuna, eta garrantzitsuena dauka, prezioa ez da askoz ere handiagoa. altzairu enkofratua baino askoz ligher denez, oso ekoizpen lerroa eragiketa komenigarria da. Helbidea: NO.169, Shanshan Road, Wangchun Industrial Park ,, Ningbo, Zhejiang, Txina (kontinentala) / 315176 Telefonoa: 86-574-28802798 Telefonoa: 139 6781 4013 E-mail: [email protected] Faxa: 86-574-28822797 Berriak Gehiago irakurri >> Guri buruz © Copyright - 2017: Eskubide guztiak erreserbatuta. Bidali mezu elektroniko
2017-07-28T08:58:37
http://www.saixin.org/eu/products/saixin-aluminum-magnetic-sideform-80mm-height.html
[ -1 ]
Impressum / Rechtliche Hinweise | Eliesenhof E L I E S E N H O F Niko Kalaitzidis, Gabi Resch Tel.: 0 71 82 / 43 35 Seitenbetreiber: Niko Kalaitzidis Steuernummer: 82052/16417 ELIESENHOF OPEN 2019 BIGSTEP GINGERJAC X MOST LIKELY OLENA sold
2019-04-23T23:50:18
http://eliesenhof.de/?page_id=494
[ -1 ]
Podemos: zaharrak berri? - Iritzia - Berria Podemos: zaharrak berri? Joseba Azkarraga-Etxagibel - EHUko Soziologia irakaslea Aurkeztu zuten eztabaidarako proposamen ekonomikoa. Hondoan, Mendebalde osoan nagusi den dilema: nola atera krisi ekonomikotik, austeritate politikak aplikatuz (neoliberalismoa) edota politika sozialdemokratak (neokeynesianismoa). Hamaika neurri interesgarri biltzen ditu txostenak. Helburu dute aginte politikoa konkistatzea eta saihestu dute utopismo aingerutarra. Purutasun maximalistak balio dezake identitatea entretenitzeko, baina ez handira jokatzeko eta gehiengoak biltzeko. Eta ortodoxiara lotu dira: funtsean, hautsa kendu diote sozialdemokraziaren XX. mendeko eskuliburuari. Aurrerakoi deituriko pentsabidea inoizko atzerakoien eta defentsiboen ageri da: buelta gaitezen printzipio neoliberalek (austeritateak eta murrizketek) zeru-lurrak konkistatu aurreko garaira, ekonomia eta ekoizpena estimulatuz, kreditua haizatuz, handituz erosahalmena, indartuz inbertsio publikoak, sustatuz kontsumoa. Ondokoa da estrategia keynesiarrak duen desafioetako bat, epe laburrean: esku hartze publikorako sosak mugatuak dira oso, bankuak erreskatatuz gainzorpeturiko estatuan. Puntu horretantxe hartzen du fiskalitateak demaseko garrantzia proposamenean (eta zorraren berregituratzeak). Sakonagotik helduta, keynesianismoak badu bestelako desafiorik. Keynesiar ororentzat paradisua den XX. mendeko bigarren erdialdeko hazkundeak ekarri du, kapitalismo goxo eta eztituaren eskutik, inoizko aldirik hondagarriena ikuspegi ekologikotik. Kontuak badu mamirik, XXI. mendeak oso bestelako manerak eskatzen baititu: baliabide energetiko fosilak behera datoz (Podemosen proposamenak ez du aipatzen hain kontu larria); agortze bidean dira beste hamaika lehengai eta baliabide ekosistemiko; eta abian da klimaren aldatze hondagarria. Dagoeneko ez dago oinarri materialik antzeko aldi keynesiarrik gauzatzeko. Kontua ez da krisi sozioekonomikotik ateratzea, ezpada krisi askotarikotik (energetikoa, klimatikoa eta ekologikoa, besteak beste). Podemosek, bistakoa da, badu horren berririk. Txostenak ahots goran aitortzen du dagoeneko zeru goialdeetatik dabilela espainiarren biomasa kontsumoa: espainiarrek gaurko Espainia halako 3,5 lurralde behar dituzte eutsi ahal izateko beraien ekoizpen eta kontsumoari. Hitzez hitz: «gure ekonomia munduko ez-iraunkorrenetako bat da dagoeneko». Gauzak horrela, bestelako hazkundea sustatzea litzateke kontua, beste modu batera kontsumitzea eta ekoiztea: «[iraunkortasun ezak] ez du esan nahi jarduera ekonomikoa jaitsi behar denik, guztiz kontrakoa, giza premia asko dago ase barik, eta horrek eskatzen du jarduera ekonomikoa areagotzea». Beraz, auzitan jartzekoa ez da hazkundea, ezpada hazkunde hau. Puntu horretantxe dago munduak, Europak nola Euskal Herriak behar duen ezbai garrantzitsua: ez dugu sekula horrelakorik egin. Hau da, hazkundeak baliabide gehiago kontsumitzea eta hondakin gehiago sortzea ohi dakar. Ekonomiaren eskala fisikoa handitzea, ez alderantziz. Teknologiari esker, ekoefizientzia hobetuz, desmaterializazioan aurrera eginez, partzialki hobetu litezke material eta energia kontsumoak (eta hondakin gutxiago sortu), baina konputu globalak gorako bidean tematu ohi dira (Jevons paradoxa deitu zaio). Hamarkadak daramatzagu ekoefizientziaren eta modernizazio ekologikoaren paradigmekin, eta tresna horiekin bakarrik euskal metabolismo sozioekonomikoak, berdin espainiarrak berdin mundukoak, gero eta natura kopuru gehiago darabil ongizatea sortzeko (hondakin gero eta gehiago sortuz). Ez alderantziz. Finean, gure sistema sozioekonomikoa lodiegi dagoen gorputza da. Baliabide natural gehiegi irensten ditu, Lurra deitzen den despentsan daukana baino gehiago. Jaki horiek gorputzean ondo ez banatzeaz gain, osasun arazo larriak eragiten dizkio eta inguruneak xurgatu ezin dituen hondakinak sortu (tartean, aldaketa klimatikoa eraginez). Gorputz horrek benetan du gaixotasun larria: ezin dio jateari utzi. Sinetsita dago zenbat eta gehiago jan orduan eta osasuntsuago biziko dela. Lifting kosmetikoetarako garaiak pasa ziren, eta turbo-kapitalismo neoliberalak zein turbo-kapitalismo keynesiarrak, oraindik biek dituzte lauso planetaren muga biofisikoak. Bide keynesiar klasikoak badu abantaila bat, ordea: ekitate, justizia eta elkartasun handiagoz urratuko genuke kolapsorako bidea. Besterik da hautu keynesiarrari bestelako saihetsetik heltzea: saiatu beharrean hazkunde mugagabea bermatzen, esku hartze publikoa bidera daiteke trantsizio handirako, ekonomiaren birmoldatze ekologiko eta ekitatiborako. Badira dieta osasuntsuak jatearen jateaz gaixotu den gorputza osatzeko, birbanaketaren proiektu historikoa txirikordatuz ekonomiaren deskarbonizazioarekin eta gizartearen trantsizio sozioekologiko orokorrarekin. Proiektu hain estrategiko hori ezingo da gauzatu politika publiko sendorik gabe. Hori bai, ezkertiarrentzat, herritarrontzat oro har, halako ohartarazpen deserosoa dakar mende honek: dagoeneko proiektu historikoa nekez izan daiteke gehiago eskatzea, birbanaketarekin gehiago egongo bada ere sektore zabalentzat, gauzak ondo. Sormenerako dei historikoa ere badakar: nola sortu ongizatea eta oparotasuna hazkunderik gabe. Dilema ez baita keynesianismoa edo neoliberalismoa, bietako nork gidatuko hazkundea. Dilema da hazkunde-oste ordenatua ala kaotikoa. Ezinezko agenda politikoa ote den irabazi nahi duenarentzat? Ez. Datuak eskuetan, hazkunde mugagabearen axioma da burutaziorik irrealena eta esperantzarik arriskutsuena. Baita kaosaren aliaturik leialena ere. Absurdo fisikoa izateaz gain. Datuak eskuetan, kondenatuta gaude material eta energia gutxiagorekin bizitzera, baina saihestu behar da ezberdintasunak areagotuz prestatu den beheraldi neoliberala. Podemosen txostenak abiapuntu interesgarriak ditu. Aldi berean, lotuegi dago XX. mendeko ortodoxia gaur eginezinari. Faltan sumatzen da krisi askotarikoaren bueltan errealismo arduratsuagoa, kontzientzia biziagoa eta pedagogia ausartagoa.
2019-02-18T04:09:52
https://www.berria.eus/paperekoa/1832/030/003/2014-12-14/podemos_zaharrak_berri.htm
[ -1 ]
(«Indar elektromagnetiko» orritik birbideratua) ↑ a b (Gaztelaniaz) Electromagnetismo. 2018-04-27 . Noiz kontsultatua: 2018-05-07. ↑ Maxwell, James Clerk. A Treatise on Electricity and Magnetism. . Noiz kontsultatua: 2018-05-07. ↑ a b ELECTRICIDAD. Cuestiones: La carga elemental. 2008-02-28 . Noiz kontsultatua: 2018-05-07. ↑ Wayback Machine. 2008-09-13 . Noiz kontsultatua: 2018-05-07. Datuak: Q11406 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Elektromagnetismo&oldid=7871480"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 7 maiatza 2020(e)an, 09:30(e)tan Orriaren azken aldaketa: 7 maiatza 2020, 09:30.
2020-08-12T02:40:38
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Indar_elektromagnetiko
[ -1 ]
Marnie - Wikipedia, entziklopedia askea. Marnie 1964ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma bat da. Winston Graham idazlearen izen berdineko Marnie eleberrian oinarritua dago. Tippi Hedren, Sean Connery, Diane Baker eta Martin Gabel aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen. misteriozko zinema, crime thriller , thrillerra, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa [[Kategoria:Winston Graham idatzitako filmak]] [[Kategoria:Diane Baker antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Louise Latham antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Linden Chiles antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Mariette Hartley antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Milton Selzer antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Henry Beckman antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Melody Thomas Scott antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Milton Parsons antzeztutako filmak]] [[Kategoria:John Alvin antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Meg Wyllie antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Louise Lorimer antzeztutako filmak]] New Jersey eta Baltimore IMDb: tt0058329 FilmAffinity: 141942 RottenTomatoes: m/marnie AllMovie: v31534 Hitchcocken filmetan ohikoa den bezala honakoan ere kameo edo agerpen laburra burutzen du, hain zuzen eree, filmaren bosgarren minutu inguruan, hoteleko korridorean Marnie igaro ondoren ezkerraldetik sartuz. Marnie (Tippi Hedren), emakume gazte eder gezurti eta lapurzalea da, gizonekiko mesfidatia. Bere erakarpen ahalmena erabiliz Sidney Struttek (Martin Gabel) idazkari gisa kontratatzea lortuko du. Lanpostu honetan bere lapurtzeko joera ez uzteaz gain oso modu kaxkar eta petralean jokatuko du. Haler, Mark (Sean Connery) gazte alargunak Marnierkin ezkondu eta haren joera obsesiboareen atzean zer ezkutatzen den topatzea erabakiko du. Istripu ikaragarri batek Marnie muturreko egoera batera eramatean, Markek Marnie bere iraganean sustraituta dauden beldurrei aurre egin eta gainditzea derrigortuko du. Tippi Hedren: Margaret "Marnie" Edgar Diane Baker: Lil Mainwaring, Marken koinata Martin Gabel: Sidney Strutt, Marnieren nagusi ohia Louise Latham: Bernice Edgar, Marnieren ama Bob Sweeney: Bob, Marken lehengusua Alan Napier: Rutland jauna, Marken aita Mariette Hartley: Susan Clabon, Marnieren lankidea Bruce Dern: Marniern haurtzaroko marinela Meg Wyllie: Turpin andrea Kimberly Beck: Jessica "Jessie" Cotton, Bernicen haurtzaina (krediturik gabe) Melody Thomas Scott: Marnie neskatoa (krediturik gabe) Mark (Sean Connery) Mark (Sean Connery) eta Marnie (Tippi Hedren) Alfred Hitchcock zuzendaria filmaren trailer edo iragarkia aurkezten Marnie filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez) Datuak: Q129895 Multimedia: Marnie (film) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marnie&oldid=7318065"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 13 abendua 2019(e)an, 12:45(e)tan
2020-01-29T20:14:53
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Marnie
[ -1 ]
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Zubeldia: "Irakurleen gustukoa izan dela ohartzeak poz handia eragiten dit" Deserria haurtzaro (Elkar) eleberriari esker 111 Akademia Sariaren finalera iritsi da. Maddi Zubeldia Arozena ziburutar idazleak lehen nobela du hauxe eta "lehen asmoa aspalditik barnean neraman korapilo minbera askatzea izan dut", email bidezko elkarrizketa honetan aitortu digunez. "Eta deserriaren gaia tratatzea ere interesgarri iruditu zait". Liburuaren azalak argi iradokitzen duen bezala, haur baten ikuspegitik landu du deserriaren ingurukoa. Deserria haurtzaro (Elkar) nobela iaz plazaratu zuen, baina idazteko joera askoz lehenagotik datorkio. EKE-ren Sormena lehiaketako olerki sailean bi aldiz saritua izan da, adibidez. Kantagintzan ere badu bide bat egina. H-Eden taldearekin bi disko plazaratu ditu: Hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015). 111 Akademia Sariaz, lehen eleberriaz eta bestelako sormen lanez ondoko adierazpenak egin dizkigu. Uxue Alberdiren Jenisjoplin (Susa) eta zure sinadura daraman Deserria Haurtzaro (Elkar) izan dira 2017ko 111 Akademia Sariaren finalera iritsi diren nobelak. Espero al zenuen halakorik? Egia errateko, jadanik bigarren txandan bost liburuen artean nirea ikustean sorpresa hartu nuen; beraz finalean egotea harrigarriago gertatu zait oraino! Ez nuen konpainia hobeagorik amesten ahal. Ezuste ederra izan da alabaina. Irakurleen gustukoa izan dela ohartzeak poz handia eragiten dit, nola ez… Ez dakit toki hori merezi duen nire eleberriak, baina izugarri estimatzen dut egiten didaten oparia. Zure lehen nobela izan da hau. Orain urtebete eman zenuen liburua argitara. Pozik zaude liburuak izan duen ibilbidearekin? Halaber, emozionatu egiten naiz pertsona bat liburua irakurtzeko erabakia hartzen irudikatzen dudanean, hain garesti dugun denboratik inork horretarako tartea hartzen duela pentsatzen dudanean eskerdun sentitzen naiz. Eta inoiz edo behin irakurle talde batek gonbita luzatzen didanean, ogi bihi metaren gaineko txoriaren gisan bizi dut, zuzenean eskerrak emateko aukera izaki. "Kostunbrismo ukitua badu momentuka" Elkar argitaletxearen prentsa-oharrak zioen "irria negarrarekin nahastea lortzen duen nobela" dela. Historia eta fantasia dosiak ere badituela. Estilistikoki nola definituko zenuke? Deserria haurtzaro ez da komedia, ezta nobela historikoa ere. Ez da fantasiazko literaturan sailkatzekoa ere. Zer ez den zehaztea zer den argitzea baino errazagoa dela ohartzen naiz! Saiatuko naiz azaltzen halere. Narrazio hau bi zatitan banatua da. Lehen zatian gipuzkoar familia baten eguneroko penak eta pozak agertzen dira. Landesetako herri txiki batera 1967an etorkin gisa joandako Ana neskatilak egoerari nola egiten dion aurre kontatzen dut. Parte hori autobiografikoa da. Bigarren zatian, historiarekin eginen du topo irakurleak, Francoren garaian gertaturiko haur lapurtuen gaia sartzen baita, kontakizuna bukaeraraino eramanik, 2012ra. Idazten jarraitzen al duzu? Beste egitasmoren bat ba al duzu eskuartean? Idazten beti ari naiz eta badut bai hortxe nobela berri baten mentura, ontzen ari. Euskal Kultur Erakundearen Sormena lehiaketako olerki sailean, bitan izan zara saritua. Poemez osaturiko liburua izango da plazaratuko duzun hurrena? "Kantugintza ere bada idaztea" Kantugintza ere bada idaztea. Hori bai, formatuaren aldetik, ohitura handiagoa dut eta “sintetikoago” idazteko joera dudanez, aiseago ari naiz. Baina idaztea beharrezkoa izan dut beti, eta Deserria haurtzaro (Elkar) eleberria bukatzea sekulako erronka izan da niretzat. Momentu lapurtuetan idazten aritu naiz, lanak eta familiak libre uzten zizkidan unetxoak baliatuz. Luzea izan da idazketa prozesua. Nobela erdia idatzia nuenean, galdu egin nuelako artxiboa (gako batean neukan eta... izorratu egin zitzaidan). Ondorioz, etsitua egon nintzen hainbat hilabetez, eta azkenean berriz hastea erabaki nuen. Bukatu dudanetik, garaipen moduko bat bizi dut. Ni ez naiz oso mendizalea, baina hau nire lau milakoa dela erraten ahal dut. Beraz argitaratua izanen zela jakitean, pentsa dezakezu zer nolako poza hartu dudan. Martxoaren 27an, Segurako Irakurle Taldean Martxoaren 27an asteartea, Segurako irakurle taldean arituko da solasean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da mintzaldia. Deserria haurtzaro 111 Akademia Sariaren finalera iritsi den nobela izango dute aipagai. Oso hunkitua naiz nire istorio xume honek bere bidea eginez irakurlego bat atzeman baitu, eta iristen zaizkidan oharrek aurrera segitzera animatzen naute Nobelaren bigarren zatian, historiarekin eginen du topo irakurleak. Francoren garaian gertaturiko haur lapurtuen gaia agertzen da Luzea izan da idazketa prozesua. Nobela erdia idatzia nuenean, galdu egin nuen artxiboa. Bukatu dudanetik, garaipen moduko bat bizi dut
2018-10-16T06:37:12
http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/maddi-zubeldia-irakurleen-gustukoa-izan-dela-ohartzeak-poz-handia-eragiten-dit
[ -1 ]
Calvin Klein-Donna-Felpe Milano Saldi | Alta Sconto Fabbrica Diretta • −65% Scontati da Calvin Klein-Donna-Felpe Shop Online Donna Felpe Calvin Klein Jeans HOSHI MOCK - Felpa - blue,calvin klein negozi... Donna Felpe Calvin Klein Jeans JOTI - Felpa - black,calvin klein outlet... Donna Felpe Calvin Klein Jeans JOLT - Felpa - grey heather,calvin klein saldi... Donna Felpe Calvin Klein Jeans JOTI - Felpa - blue,calvin klein negozio... Donna Felpe Calvin Klein Jeans JUISA - Felpa - pink,calvin klein italia,calvin... Donna Felpe Calvin Klein Jeans JALA - Felpa - meteorite,calvin klein prezzi... Donna Felpe Calvin Klein Jeans Felpa - bordeaux,calvin klein intimo... Donna Felpe Calvin Klein Jeans Felpa - white,negozi calvin klein roma,negozi... Donna Felpe Calvin Klein Jeans Felpa - grey,calvin klein milano negozi,calvin...
2017-12-16T20:48:43
http://www.helicopterosdeasturias.com/felpe-c-657_727_778.html
[ -1 ]
Egon hadi lo, eta jango duk mehe | euskaljakintza By Inigo Jauregi on 2011(e)ko azaroak 14 in atsotitzak Zergatik ez daude bakarrizketak euskaraz telebistan?
2019-11-18T06:01:41
http://euskaljakintza.com/egon-hadi-lo-eta-jango-duk-mehe/
[ -1 ]
P. IbéricaEspañaArabaAllaiztxiki (1.171 m) Luna 02:36 17:37 Javi Urrutia 09/02/2006 Enrique Fernández Vieites 30/11/2006 Javi Urrutia 29/06/2009 Rafael Hernández Justel 26/03/2012 nandoyanguren 02/05/2015 Javier Urrutia 22/05/2016 Iosu Babiano Pintado 12/11/2016 Nando Oyanguren 26/02/2017 18,327 Km 08:46 1.127 m 1.127 m 13/04/2014 Araia-S.Migel-G.R.121.1-Imeleku-Allaitz-Allaitz Tx.-Umandia-Aizpel-Arrazpi-Araia 20/03/2010 15,281 Km 05:15 (estimada) 1.193 m 1.193 m 20/03/2010 El 11 de agosto de 2014 177667505
2017-08-17T21:23:46
https://www.mendikat.net/com/mount/310
[ -1 ]
Hemen zagoz: Sarrerea > Sustraiak > Argibideak > Gaur egun > Pasiotar Familiaren barriak > 38 Kapitulu Probintziala (1) Ekainak 29. Ekainaren 29an, arratsaldez, Angostora hurreratu gara Perutik, Karibetik, Galizia eta Euskaditik etorritako 45 praile pasiotar. Afal orduan mahai inguruan alkartu gara danok eta ondoren etxeko eleiza nagusian alkartu gara otoitzean. Egunotan izango doguzan lau ezaugarri aurkeztu jakuz: eskudoa, sandaliak, konstituzinoak eta argia. "Veni Creator" kantuaz eta Espirituari dei eginez, Batzar gelara arteko ibilaldia egin dogu eta Kapituloari hasierea emon. Nagusi Generala eta Nagusi Probintziala izan ditugu mahai buru. Ekainak 30. Euskadi-Galizia, Karibe eta Peruko arduradun-ordezkariak, bertako barri emon deuskue. Etxe, zeregin eta praileen egoerea eta aurrera begira zer dagoen egiteko. “Egitekoa ugaria da baina langileak gutxi”. Etxeetako eta lurraldeetako egoera ekonomikoaren informazinoa ere emon jaku eta alderdi horretatik nahiko ondo aurkitzen gara. Topaketa honetako argazki batzuk ikusteko: argazkiak
2019-09-23T12:16:00
http://www.bidean.net/raices_panel_actualidad2_biz.php?id_panel_abierto_noticias=140
[ -1 ]
www.delikatuz.com - D'elikatuz Interpretazio Zentroa Larunbata, 2017(e)ko azaroa(r)en 18-(e)an D'elikatuz Bizi kanpaina Tripa-zorri txokoa 0.Turismo bulegoa 1.Goierriko interpretazio zentroa 2.Elikadura eta Nutrizioa 3.Gastronomia Ordizian Turismoa Informazioa eta Dibulgazioa Ordiziako herrian D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu. Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago. Bestalde, Goierriko eskualdea hobeto ezagutu nahi dutenek, eskualdeko interpretazio-zentroa daukate beheko solairuan. Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue. Ea gustatzen zaizuen! Denboraldi Altuan (Aste Santuan bi aste, Uztaila eta Abuztua, Gabonetan bi aste eta zubiak eta urte osoko asteazkenak) astelehenetik - ostiralera: larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 Denboraldi baxuan asteartetik ostiralera asteazkenak ezik: 9:00-13:00 Larunbat eta igandetan: 10:00-14:00 Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta. Diseinua: ACVMULTIMEDIA
2017-11-18T04:11:44
http://delikatuz.com/eu/delikatuz
[ -1 ]
Baltikoa edo Itsaso Baltikoa[1][2] Europaren ipar-ekialdean kokaturik dagoen itsasoa da. Kattegat eta Skagerrak itsasarteek lotzen dute Ozeano Atlantikoarekin eta bi golko nagusi ditu, Botniako golkoa eta Finlandiako golkoa. Guztira 377.000 km2-ko azalera hartzen du eta ur gazikara dauka. 58° N, 20° E / 58°N,20°E / 58; 20Koordenatuak: 58° N, 20° E / 58°N,20°E / 58; 20 Baltikoaren ertzetan bederatzi herrialde kokatzen dira, erlojuaren orratzen norantza hartuz honako hau da herrialdeen hurrenkera: Suedia, Finlandia, Errusia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania eta Danimarka[3]. Itsaso oso berria da, duela 4.000 urte agertu baitzen, eta sakonera txikia du, 57 metrotakoa batazbeste. Munduko anbar metaketa handienetakoa du barnean. Gaur egun kutsadura maila handia du itsasoak eta azken hamarkadetan neurriak hartzen hasi dira inguruko herrialdetako gobernuak. 1 Etimologia eta nomenklatura 2.2 Konflikto eremua 3.1 Datu fisikoak 3.2 Izotza 3.4 Gazitasuna 3.6 Uhartediak eta uharteak 3.7 Herrialdeak 3.8 Hiriak 5.1 Biodibertsitatea 5.2 Fauna eta flora 5.3 Ingurumen arazoak 5.4 Helsinkiko ituna (1974 eta 1992) 6.2 Ontziolak 6.3 Anbarra Etimologia eta nomenklaturaAldatu Erromatar inperioa ez zen bertaraino iritsi, baina historiagile eta geografoek mundu ezaguneko mapak egiten zituzten eta izen desberdinak erabili zituzten itsaso hau izendatzeko, beti ere ingurua populatzen zuten leinuak aintzat hartuta. I. mendearen amaieran Kornelio Tazitok Mare Suebicum izena eman zion ("sueboen itsasoa") eta Klaudio Ptolomeok II. mendearen hasieran Mare Sarmaticum ("sarmaziarren itsasoa"). VI. mendean Jordanesek Mare Germanicum izena erabili zuen. "Baltiko" izenaren aurreneko aipamena Adam Bremengoak egin zuen XI. mendean, Mare Balticum deitu zion itsasoari. Izenaren jatorria eztabaidagai da oraindik ere baina badirudi belt hitz germanikotik datorrela, ondoren balteus bezala latinizatu zena. "Belt" hitzak "itsasartea" esan nahi du eta itsasoaren itxura luzeari egiten dio erreferentzia[4]. Erdi Aroan izen desberdin ugari erabili izan ziren baina 1600 urtearen ondoren Baltikoa nagusitu zen hizkuntza gehienetan. Itsasertzean dauden lurraldeei "herrialde baltikoak" deitzeko ohitura XIX. mendekoa da, dena dela gaur egun Herrialde Baltikoak esaterakoan Estonia, Letonia eta Lituania hartzen dira kontutan bakarrik[5]. Gaur egungo hizkuntzetan hiru izen erabiltzen dira: Baltikoa: Hizkuntza gehienetan erabiltzen dena da. Ekialdeko itsasoa: Alemanieraz eta Eskandinaviako hizkuntzetan erabiltzen den izena da. Mendebaldeko itsasoa: Estonieraz erabiltzen da soilik. Ordena Teutonikoaren Estatua, 1410 urtean. Eskandinaviarrek Erdi Aroan merkataritza bideak ireki zituzten Baltikoan zehar. Merkataritza sare hori kontrolatzeko hegoaldean zeuden bendoak garaitu behar izan zituzten[6]. Itsasotik haratago Errusiako ibaietan zehar bidaiatuz Errusia hegoaldera eta Itsaso Beltzera ere iritsi ziren. Eskandinaviarren nagusitasun garai hau Bikingoen Aroa izenaz ezagutzen da. Bikingoek Austmarr ("Ekialdeko aintzira") izena ematen zioten Baltikoari. XII. mendetik aurrera anbarra ustiatzen hasi ziren Poloniako, Errusiako eta Lituaniako itsasertzetan batez ere[7]. Gainerako herrialdeetan zura, mundruna, lihoa eta kalamua esportatzen zen Baltikoko merkatal bideetan zehar. Suediak burdin eta zilar meategi ugari zituen eta Poloniak gatza ere ekoizten zuen. Europan zehar kristautasuna barreiatu bazen ere iparraldera nekez iristen zen eta Baltikoko ekialdeko ertzak izan ziren kristautasuna onartzen azkenak. XII. mendean suediarrek Finlandia menperatu zutenean eraman zuten kristautasuna bertara eta XIII. mendetik aurrera Ordena Teutonikoak Livonia konkistatu eta estatu kristau bat eratu zuen, 1525 artean iraun zuena. Ordena Teutonikoaren Estatua izenaz ezagutu zen[8]. Konflikto eremuaAldatu XI. mendean germaniarren migrazioek hartu zuten hegoaldeko itsasertz guztia, Ostsiedlung izenez ezagutzen den prozesuaren baitan. Ondoren herbeheretarrak, daniarrak, eskoziarrak eta Poloniako eslaviarrak ere iritsi ziren baina germaniarrek beren kulturara asimilatu zituzten[6]. Hansa Ligaren hiri nagusiak eta merkatal bideak. Garai hartan Danimarkako Erresumak indar handia hartu zuen eta itsasoa bere kontrolpean zeukan. Baltikoaren itsasertzean merkataritzari lotuta hiri indartsuak agertu ziren eta XIII. mendean Hansako liga eratu zuten[9]. Liga horretan Baltikoko eta Ipar itsasoko hiri garrantzitsuak zeuden, Lübeck zen denetan buru. 1227 urtean Bornhövedeko borrokan Hansa Ligak Valdemar II.a Danimarkakoaren itsas flota garaitu zuen[10] eta Europa iparraldearen gaineko nagusitasuna eskuratu zuen[11]. XVI. mendearte iraun zuen Hansa Ligak. Honen ondoren Poloniak, Danimarkak eta Suediak Baltikoaren kontrola eskuratzeko gerrak izan zituzten beren artean eta suediarrak nagusitu ziren. Itsasertz guztia konkistatzeari ekin zioten ondoren eta Mare Nostrum Balticum ("Gure itsaso Baltikoa") izendatzera iritsi ziren, erromatarren Mare Nostrum hari (Mediterraneoa) erreferentzia eginez. Halabaina garai hartako Europako hiri boteretsuena Amsterdam izanik herbeheretarrak izan ziren Baltikoko merkatal itsasbideen jabe XVII. mendean zehar[12]. XVII. mendean Errusiak eta Prusiak lortu zuten Baltikoaren kontrola. Iparraldeko Gerra Handian errusiarrek suediarrak garaitu zituzten eta Petri I.a Handia enperadoreak San Petersburgo hiriburua Finlandiako golkoaren barrenean eraiki zuen. Ingalaterra eta Herbehereekin merkatal harremanak sendotu zituen horrela[13]. 1853. urtean Krimeako Gerra hasi zen eta bertan Frantziak, Britainia Handiak eta Otomandar Inperioak bat egin zuten Errusiaren aurka. Baltikoan ere izan zuen eraginik gerrak eta frantses eta britainiarrek Errusiaren gotorleku nagusiak bonbakatu zituzten[14]. 1871ean Alemaniaren bateratzea gertatu zenean Baltikoaren hegoaldearen gaineko kontrola eskuratu zuen. Gertaera hauek biek errusiarren kontrolaren amaiera ekarri zuten. MV Wilhelm Gustloff itsasontzia. Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak Itsaso Baltikoan ere gertatu ziren. Bigarren Mundu Gerran alemaniar nazien eta Sobietar Batasunaren arteko gerra latza izan zen eta soldaduz eta errefuxiatuz beteriko hainbat itsasontzi urperatu zituzten alde bateko zein besteko torpedoek. Gertaera lazgarriena 1945eko urtarrilaren 30ean gertatu zen. Sobietar Batasuneko S-13 itsaspekoak MV Wilhelm Gustloff itsasontzia hondoratu zuen. 9.434 pertsona hil ziren, ia denak zibilak, Ekialdeko Prusiatik ihes egiten ari ziren alemaniarrak hain zuzen ere[15]. Gerra galtzearekin batera alemaniarrak eremu hauetatik kanporatuak izan ziren eta haien lekua poloniarrek eta errusiarrek hartu zuten. Poloniak Baltikoaren hegoaldeko itsasertz guztia bereganatu zuen eta Errusiak Königsberg hiria eskuratu zuen, ordutik aurrera Kaliningrad izenarekin ezagutzen dena. Ekialdeko kostalde guztia ere Sobietar Batasunaren eskutan gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan Sobietar Batasunak, Estatu Batuek eta Erresuma Batuak arma kimikoak ezarri zituzten Itsaso Baltikoaren inguruan, eta Bigarren Mundu Gerran urperaturiko itsasontzi ugariek ere sustantzia toxikoak jariatzen dituztenez ingurumenaren kutsadura arrisku handia dago[16]. 1991 urtean Estatu Baltikoek (Estonia, Letonia, Lituania) independentzia eskuratu zuten eta 2004an Europar Batasunean sartu zirenez, gaur egun Itsaso Baltikoaren gehiengoa Europar Batasunaren barnean dago, Kaliningrad eremua eta San Petersburgo ingurua izan ezik gainerako guztia hain zuzen ere. Datu fisikoakAldatu 377.000 km2-ko azalera hartzen du[17] eta iparraldeko 53º-66º latitude artean eta ekialdeko 10º-30º longitude artean kokatzen da. 1.601 km-tako luzera maximoa du eta zabalera handieneko puntuan 193 km neurtzen ditu[9]. Guztira 8.000 km inguruko itsasertza du[18]. Baltikoa ez da itsaso sakona, batazbeste 55 metrotako sakonera baitu eta itsaso guztiaren heren batek 30 metroko sakonera baino txikiagoa du[3]. Baltikoko punturik sakonena 459 metrotaraino iristen da. Sakonera maximo hori Suediako itsasertzean dago, Gotland uhartearen eta Nyköping hiriaren artean[9]. Baltikoak 20.000 km3 ur hartzen ditu bere baitan. Bost eremu bereizten zaizkio Baltikoari: Ur bolumena (gehienezkoa) (batazbeste) Berezko Baltikoa 211.609 13.045 459 m 62.1 m Botniako golkoa 115.516 6.389 230 m 60.2 m Finlandiako golkoa 29.600 1.100 123 m 38.0 m Rigako golkoa 16.300 424 60 m 26.0 m Kattegat eta Belt itsasoa 42.408 802 109 m 18.9 m IzotzaAldatu Baltikoaren satelite ikuspegia negu epel batean. Baltikoan neguak luzeak eta hotzak izaten dira eta udak aldiz motzak eta epelak. Negu gorrian Botnia eta Finlandiako golkoetan -10ºC arteko tenperaturak aurkitzen dira[9] eta gazitasuna ere oso apala denez negu partean ohikoa izaten da Baltikoaren zati handi baten azala izoztea. Itsaso guztiaren azaleraren %45a ere izoztu izan da inoiz. Iparraldeko eremuak izaten dira izotzak estaltzen dituenak, Botniako golkoa, Finlandiakoa, Stockholmgo uhartedia eta Rigako golkoa. Hortik hegoaldera ez da normalean izotzik agertzen, sakonera txikiko badia itxiak ez badira behintzat. Otsailean eta martxoan izaten da izozte sasoi gorena. Izotzaren lodiera 70 cm-takoa izan daiteke Botniako golkoan, hegoalderantz jeitsi ahala izotzaren lodiera ere jeisten joaten da. XVIII. mendeko William Derham historiagile ingelesak 1703 eta 1708ko negu gogorretan Baltikoa uharte daniarretaraino izoztu zela esan zuen[19]. 1720tik aurrera 20 aldiz izoztu da erabat, azkena eta gogorrena 1987an gertatu zen, Baltikoaren azaleraren %96a estali baitzuen izotzak[20]. 2011ean ere izozte gogorra izan zen, 2008an ordea iparraldean ere ez zen ia izotzik agertu[21]. Baltikoak bere arroan dauden ibaien urak hartzen ditu eta Danimarkako itsasarteetan zehar Ipar Itsasora askatzen ditu urak. Ur korronteen dinamika nahiko konplexua da izatez. Baltikoak Ipar itsasoarekin duen lotura hain estua izanik ur guztia berrizteko 30 urte inguru behar ditu[3]. 940 km3 ur gazikara isurtzen ditu Baltikoak urtero Ipar Itsasora eta kontrako norabidean 475 km3 ur gazi sartzen da Baltikora. Ur gazi hau dentsoagoa izanik 40-70 metrotako sakoneratik behera kokatzen da eta iparralderantz jotzen du erlojuaren orratzen aurkako norantzan, hau da, ekialdeko itsasertzetik igotzen da eta mendebaldeko kostaldetik jeisten da. Ur kopuruen diferentzia hori orekatzeko 250 ibaitik gora dira ur geza Baltikora isurtzen dituztenak. Azkenik, klima hotza eta hezea izanik, prezipitazioak ugariagoak dira lurrundutako ura baino. Baltikoa lurrazal kontinentalaren gainean dagoen munduko itsaso gazikara handiena da[22]. Uraren gazitasuna %3.5-ekoa da batazbeste, sakonera txikiaren eta ibaiek isurtzen duten ur kopuru handien eraginez du halako gazitasun maila txikia. Itsasoaren azaleko ura ia geza da, %0.3-0.9 baino ez baitu, eta ur gaziagoa sakonera handiagoan kokatzen da. Honek haloklina sortarazten du, oxigeno eta elikagaien difusioa eteten duena, eta ingurune ekologiko erabat desberdin bi aurkitzen dira. Bestalde, daniar itsasartetan gazitasuna handiagoa da Baltikoaren barneko eremuetan baino[23]. (Estatuak) Neva 2.500 74 281.000 Errusia, Finlandia Vistula 1.080 1.047 194.424 Polonia, Bielorrusia, Ukraina, Eslovakia Daugava 678 1.020 87.900 Errusia, Bielorrusia, Letonia Neman 678 937 98.200 Bielorrusia, Lituania, Errusia Kemijoki 556 550 51.127 Finlandia, Norvegia Oder 540 866 118.861 Txekiar Errepublika, Polonia, Alemania Lule 506 461 25.240 Suedia Narva 415 77 56.200 Errusia, Estonia Torne 388 520 40.131 Norvegia, Suedia, Finlandia Uhartediak eta uharteakAldatu Finlandia hego-mendebaldean kokatzen den Uhartediaren itsasoa. Stockholmgo uhartedia ur azala izoztuta duela. Baltikoan bost uhartedi nagusi aurkitzen dira. Finlandian Åland, Kvarken eta Uhartediaren itsasoa, Suedian Stockholmgo uhartedia eta Estonian Moonsund Uhartedia. Uharte handienak berriz honako hauek dira: Götland 2.994 57.381 Saaremaa 2.673 4.312 Öland 1.342 23.000 Lolland 1.243 68.224 Hiiumaa 989 8.400 Rügen 935 73.000 Fasta Åland 685 22.000 Bornholm 588 44.100 Kimitoön 560 7.600 Falster 514 43.537 Usedom 445 76.500 Baltikoa inguratzen duten herrialdeak bederatzi dira: Baltikoaren Arroa beste bost herrialdek ere osatzen dute: San Petersburgo 4.700.000 6.000.000 Estokolmo 962.154 2.315.612 Riga 696.567 842.000 Helsinki 650.058 1.495.271 Kopenhage 559.440 1.950.522 Gdańsk 462.700 1.041.000 Tallinn 435.245 542.983 Kaliningrad 431.500 431.500 Malmö 318.107 687.481 Szczecin 413.600 778.000 Gdynia 255.600 1.041.000 Espoo 257.195 1.495.271 9500 eta 8000 urte dela Baltikoa dagoen tokian izan zen Ancylus aintzira. Itsaso Baltikoak arro hidrografiko baten itxura du, bi ibaiadar dituena, Botniako golkoa eta Finlandiako golkoa. Ikerketa geologikoek erakutsi dute Pleistozenoaren aurretik itsaso Baltikoa dagoen lekuan lautada handi bat izan zela Eridanos izena eman dioten ibai handi batek zeharkatzen zuena[24]. Pleistozenoko glaziazioek ibai arroa itsaso hondo bihurtu zuten. Itsasoa baino ibai ugari hartzen dituen estuario erraldoi gisa ikus daiteke gaur egun. Glaziazioetan pilaturiko izotzaren pisuak lurrazala hondoratu egin zuen. Izotza dagoeneko desagertu egin da itsasoa bihurtuz, baina ura arinagoa denez lurrazala gorantz mugitzen ari da. Prozesu honi isostasia deritzo[25]. Honen ondorioz itsasoaren sakonera txikitzen ari da, batazbeste 8 milimetro igotzen baita lurrazala urteko. Prozesu guzti hauen eraginez Itsaso Baltikoak azken milurtekoetan aldaketa nabarmenak izan ditu, Ipar Itsasoarekiko loturak eratuz eta desagertuz itsasoak eta aintzirak tartekatu baitira. Eemiar garaiko itsasoa (duela 130.000-115.000 urte) Izotz geruzak eta itsasoak (duela 115.000-12.000 urte) Baltikoko izotz aintzira (duela 12.600-10.300 urte) Yoldia itsasoa (duela 10.300-9.500 urte) Ancylus aintzira (duela 9.500-8.000 urte) Mastogloia itsasoa (duela 8.000-7.500 urte) Littorina itsasoa (duela 7.500-4.000 urte) Itsaso Baltikoa (duela 4.000 urtetik gaur arte) Beste edozein itsasorekin konparatuz gero espezie kopuru txikia ageri da Baltikoan, gazitasun maila txikiaren erruz eta itsaso itxia izateagatik bereziki, baina aldi berean baldintza hauetan espero zitekeena baino nabarmen handiagoa da espezieen kopurua. 2.700 espezie makroskopiko zerrendatu dira. Izaki bizidun taldeen arabera honakoa da espezie kopuruaren hurrenkera (2012 HELCOM)[26]: Ornogabeak (1.907 espezie) Makrofitoak (531 espezie) Arrainak (230 espezie) Hegaztiak (57 espezie) Ugaztunak (4 espezie) Itsaso Baltiko osoan ez da biodibertsitate bera azaltzen, izan ere Danimarkatik Botniako golkora espezieen aniztasuna jeisten doa, gazitasun maila jaisten den era berean[27]. Sjaeland eta Bronholm uharteen inguruan 600 bizidun espezie aurkitu dira (ornogabeak, arrainak, uretako ugaztunak, hegaztiak eta landareak) eta Baltikoaren iparraldean 400 baino ez. Salbuespen gisa Finlandiako golkoak 750 espezie zenbatu dira. Ipar Itsasoarekin lotzen duen Kattegat itsasartean 1.600 espezie aurkitu dira konparazio batera[3][28]. Baltikoko itsas faunan ur gezatako eta ur gazitako espezieak elkartzen dira. Itsasoko arrainen artean bakailaoa, sardinzarra, legatza, platuxa leuna, platuxa latza, krabarroka eta erreboiloa ugariak dira eta ur gezatako arrainen artean perka, lutxoa eta errutiloa. Estokolmoko Unibertsitateko Sture Hannson ekologoak Baltikoan arrantzaren inpaktoa zenbatekoa den ikertzerakoan ikusi du gizakiek 700.000 tona arrain hartzen dutela urtero, hegaztiek 100.000 tona eta itsas txakurrek ere 100.000 tona[29]. Bestalde ikusi du 100 urte dela 100.000 itsas taxkur zeudela Baltikoan baina ehizak 1970. hamarkadarako itsas txakurren kopurua 20.000 aletara jeitsi zuen. Gaur egun 4.000 baino ez dira mantentzen[29]. Ipar Itsasotik sartzen diren zetazeo aniztasuna ere aipatzekoa da Baltikoan; izurde albozuria[30], Minke balea[31], izurde botilamuturra[32], beluga[33], orka[34] eta moko-balea, besteak beste. Azken urteetan zereak[35] eta xibartak[36] ere azaldu dira. Baltikoaren eremuan 340 hegazti espezie zerrendatu dira, gehienak itsastarrak, esate baterako: ubarroi handia, kurlinta handia, eiderra, basahatea, arrano arrantzalea eta kaio mokohoria. Basoetan beste hegazti batzuk ere ikusten dira, hontz handia adibidez[37]. Baltikoa itsaso berria denez alga espezie endemiko gutxi agertzen da itsaso hondoan, bi baino ez, Fucus radicans eta Platichthys solemdali[38]. Parvicardium hauniense muskuilua ere endemikoa zela uste zen baina Mediterraneoan aurkitu da oraintsu[39]. Bestalde glaziazio garaiko espezie erlikia batzuek irauten dute Baltikoan, glaziarren aintziretan mantendu direnak hain zuzen ere. Fitoplanktonaren hazkuntza satelite irudian, 2001eko uztailean. 2001eko uztailean ateratako satelite irudiak fitoplanktonaren hazkuntza izugarria erakutsi zuen, Baltikoaren 377.000 km2-ak estaltzerainokoa. Alemanian, Polonian eta Finlandian uda guztieran gertatzen den fenomenoa da, nekazal eremuetako ongarriek uren eutrofizazioa sortarazten baitute[40]. Honen ondorioz itsas hondoaren 100.000 km2 inguruko azalera sasoiaren arabera hilik aurkitzen da. Ur gazia hondo horretan pilatzen da dentsitate handiagoa baitu eta sortzen den haloklinak oxigeno trukea eragozten du. Bakterio anaerobioek materia organiko ugariaren hartzidura egiten dute eta hidrogeno sulfuroa askatzen dute[3]. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Alemania desarmatu beharra zegoen eta munizio kopuru izugarriak urperatu ziren Baltikoan eta Ipar itsasoan. Horren ondorioz sustantzia toxikoak askatzen hasi dira, izaki bizidunentzat eta gizakientzat kaltegarriak izan daitezkenak[41]. Gaur egun Baltikoa da Errusiaren petrolioa esportatzeko merkatal bide nagusia. Honek asko kezkatzen ditu inguruko herrialdeak, istripu bat gertatuko balitz desastre handia izango baitzen, Baltikoko urak arazteko duen gaitasuna oso murritza baita. Petrolio orbain horiek kalte handa egiten diete hegaztiei, eta kalkulatzen denez 100.000 eta 500.000 ahate, martin eta beste hainbat espezietako ale hiltzen dira urtero orbain horien erruz. Baltikoan dauden itsas hegaztien %12ak petrolioa agertzen du bere lumetan[42]. Helsinkiko ituna (1974 eta 1992)Aldatu 1974an Baltikoaren kutsadura mailaz ohartuta garai hartan itsasoa inguratzen zuten 7 herrialdeak Helsinkin elkartu ziren eta Baltikoa babesteko ituna adostu zuten, Helsinkiko ituna izenaz ezagutzen dena. 1980ko maiatzaren 3an aplikatu zen[43]. 1992an ingurugiroaren zuzenbidean eta itsas nazioarteko zuzenbidean gertaturiko aldaketak barneratu asmoz eta herrialde berriak sortu zirela ikusita Helsinkiko ituna berriztu zuten itsasoa inguratzen zuten herrialdeek eta Europar Batasunak, herrialde hauetako batzuk Europar Batasunaren kide baitziren dagoeneko. 2000. urteko urtarrilaren 17an aplikatu zen ituna[43]. Itun honek Baltikoaren arro guztia hartzen du, itsasoa, itsaso hondoa eta inguruan dauden barneko aintzirak ere bai, eta ibai arroak babestearen garrantzia ere kontutan hartzen du. HELCOM elkartea (Helsinkiko komisioa) da itunaren aplikazioa kudeatzen duen organismoa[44]. Lau jarduera eremutan egiten du lan: eutrofizazioa, sustantzia arriskutsuak, biodibertsitatea eta itsas jarduerak[3]. Øresund zubi-tunela ikusten da irudian. Zati bat zubia da eta ondoren errepidea lur azpian sartzen da. 1997an Belt Handiko zubia eraiki zen eta 1999an Øresund zubi-tunela eta hauei esker Danimarka eta Suedia elkarlotuta gelditu ziren. Azpiegitura hauek ez dute oztopatu ordea itsasontzi handiak Baltikora sartu eta ateratzea. Bi ubide artifizial ere eraiki dira. Itsaso Zuria-Baltiko ubidea 1933 urtean egin zen eta Baltikoa Itsaso Zuriarekin lotzen du. 227 kilometrotako luzera du eta ibilbidean zehar Ladoga eta Onega aintzira errusiarrak zeharkatzen ditu[45]. Bigarrena Kielgo ubidea da. 98 kilometrotako luzera du eta 1948an eraiki zen. Alemania iparraldeko lurretan zehar eraiki zen, Kiel hiria zeharkatuz, eta Baltikoa eta Ipar Itsasoa elkartzen ditu[46]. Ferri sistema zabala ere badago hiri handienen artean. Hala ere negu gorrian izotzaren erruz Estokolmo eta Finlandia arteko ibilaldiak etetea ohikoa izaten da[9]. Errusiako petrolio-ontziez gain merkataritza itsasontzi erraldoiek zeharkatzen dute Baltikoa. Itsasontzi horiek eraikitzeko ontziola handiak daude Baltikoaren ertzetako hirietan; Polonian (Gdańsk, Gdynia eta Szczecin), Alemanian (Kiel), Suedian (Karlskrona eta Malmö), Finlandian (Rauma, Turku eta Helsinki), Letonian (Riga, Ventspils eta Liepāja), Lituanian (Klaipeda) eta Errusian (San Petersburgo). AnbarraAldatu Baltikoko anbarra duela 45 milioi urte inguru sortu zen. Izatez pinu zuhaitzen erretxina fosildua da, Paleolito garaitik bitxi eta txanpon gisa erabili izan dena. Baltikoan munduko anbar gordailu handienetakoak daude eta erromatarrek dagoeneko bazuten horren berri. Merkatal bideak ireki zituzten anbarra eskuratzeko, hainbat gaixotasun sendatzeko propietateak zituela uste baitzuten, hala nola eztarri, belarri, begi eta urdaileko minak besteak beste. Lehen Mundu Gerran vodkarekin nahasten zen potentzia sexuala handitzeko eta Bigarren Mundu Gerran soldadu naziek haginetako mina kentzeko erabiltzen zuten[47]. Kalkulatzen da Baltikoan 100.000 tona anbar dagoela[47]. Gaur egun munduko anbar ekoizpenaren %90a Kaliningrad ondoko Sambia penintsulan kokaturik dago[48], Errusian. Itsasoaren hondoan aurkitzen da eta olatuek itsasertzera ekartzen dute etengabe, baina gaur egun meategietan ustiatzen da[48]. Svetlogorsk herriko hondartza, Kaliningraden. Herrialde baltikoen ekonomian eragin handia duen jarduera da turismoa. Mundu mailan ezagunak diren hiri handiez gain (Estokolmo, San Petersburgo, Tallinn, Riga...) badira hainbat turismogune garrantzitsu ere. Hona hemen aipagarrienak: Finlandian: Hanko eta Mariehamn Estonian: Haapsalu, Kuressaare, Narva-Jõesuu eta Pärnu Letonian: Jūrmala Lituanian: Nida eta Palanga Errusian: Svetlogorsk Polonian: Kamień Pomorski, Kołobrzeg, Sopot, Świnoujście eta Ustka Alemanian: Travemünde ↑ Euskaltzaindia: 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak. ↑ a b c d e f (Ingelesez) State of the Baltic Sea – Second HELCOM holistic assessment 2011–2016. . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Suedieraz) «801-802 (Nordisk familjebok / Uggleupplagan. 2. Armatoler - Bergsund)» runeberg.org 1904 . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ (Ingelesez) Bojt r, Endre. (1999-01-01). Foreword to the Past: A Cultural History of the Baltic People. Central European University Press ISBN 978-963-9116-42-9 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ a b (Ingelesez) «Wend | people» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ (Ingelesez) «The History of Russian Amber, Part 1: The Beginning» Leta 2016-07-27 . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ «Deutscher Orden - Deutsche Brüderprovinz» web.archive.org 2011-07-18 . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ a b c d e (Ingelesez) «Baltic Sea | Countries, Location, Map, & Facts» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) Dollinger, Philippe. (1999). The German Hansa. Psychology Press ISBN 978-0-415-19073-2 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) Halliday, Sir Andrew. Annals of the House of Hanover. Volume 2. ISBN 978-0-543-91644-0 . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ «Trade - The Memory» geheugen.delpher.nl . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) Wilson, Derek. (2010-01-05). Peter the Great. St. Martin's Publishing Group ISBN 978-1-4299-6467-8 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ Anderson, Edgar. (1974). «THE CRIMEAN WAR IN THE BALTIC AREA» Journal of Baltic Studies (4): 339–361 ISSN 0162-9778 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) «The Forgotten Maritime Tragedy Deadlier Than the Titanic» Time . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Chemical Weapon Time Bomb Ticks in the Baltic Sea | DW | 01.02.2008» DW.COM . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ (Ingelesez) «And the winners of the I LIVE BY THE SEA International Photo Youth Contest are…» Eurocean . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ «Geography of Baltic Sea Area» web.archive.org 2006-04-21 . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ Derham, William. (1713). Physico-Theology: Or, A Demonstration of the Being and Attributes of God from His Works of Creation. London. ↑ «Baltic Sea - New World Encyclopedia» www.newworldencyclopedia.org . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ «Space Science and Engineering Center» www.ssec.wisc.edu . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ Snoeijs-Leijonmalm P.; E.Andrén. (2017). Why is the Baltic Sea so special to live in? In P. Snoeijs-Leijonmalm; H. Schubert; T. Radziejewska (eds.).. Biological Oceanography of the Baltic Sea. Springer, Dordrecht., 23-84 or. ISBN 978-94-007-0667-5. ↑ (Ingelesez) Hydrography and Oxygen in the Deep Basins – HELCOM. . Noiz kontsultatua: 2020-06-08. ↑ (Ingelesez) LEWIN, John; GIBBARD, Philip L.. «Filling the North Sea Basin: Cenozoic sediment sources and river styles (André Dumont medallist lecture 2014)» https://popups.uliege.be:443/1374-8505 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) Eronen, M.; Gluckert, G.; Hatakka, L.; Plassche, O. Van De; Plicht, J. Van Der; Rantala, P.. (2001/03). «Rates of Holocene isostatic uplift and relative sea-level lowering of the Baltic in SW Finland based on studies of isolation contacts» Boreas (1): 17–30 ISSN 0300-9483 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) State of the Baltic Sea – Second HELCOM holistic assessment 2011–2016. . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ Lockwood, A. P. M.; Sheader, M.; Williams, J. A.. (1998). "Life in Estuaries, Salt Marshes, Lagoons and Coastal Waters". In Summerhayes, C. P.; Thorpe, S. A. (eds.). Oceanography: An Illustrated Guide (2nd ed.). London: Manson Publishing, 246 or. ISBN 978-1-874545-37-8. ↑ (Ingelesez) State of the Baltic Sea – Second HELCOM holistic assessment 2011–2016. . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ a b (Ingelesez) Cole, Laura. «Battle in the Baltic: Seals, birds and humans compete for food in the Baltic sea - Geographical Magazine» geographical.co.uk . Noiz kontsultatua: 2020-06-11. ↑ (Ingelesez) «White harbour porpoise sighting in Baltic Sea» Whale & Dolphin Conservation USA 2015-06-10 . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) «MarLIN - The Marine Life Information Network - Minke whale (Balaenoptera acutorostrata)» www.marlin.ac.uk . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ «Baltic dolphin sightings confirmed» Polskie Radio dla Zagranicy . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) «About the beluga | Russian Geographical Society» www.rgo.ru . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ Group), Randall Reeves (IUCN SSC Cetacean Specialist; John Ford (The University of British Columbia, Department of Zoology); Robert Pitman (Protected Resources Division, Southwest Fisheries Science Center/NOAA). (2017-06-20). «IUCN Red List of Threatened Species: Orcinus orca» IUCN Red List of Threatened Species . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ «Cetacea.de | Finnwal in der Ostsee 2005» web.archive.org 2016-04-15 . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) «Whales seen again in the waters of the Baltic Sea» Science in Poland . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ «Nordic Marine Birds | Art Decoration | Artist Nicolin | Living in the Baltic Sea» www.livinginthebalticsea.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-11. ↑ (Ingelesez) Momigliano, Paolo; Denys, Gaël P. J.; Jokinen, Henri; Merilä, Juha. (2018). «Platichthys solemdali sp. nov. (Actinopterygii, Pleuronectiformes): A New Flounder Species From the Baltic Sea» Frontiers in Marine Science (5) doi:10.3389/fmars.2018.00225 ISSN 2296-7745 . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ «Parvicardium hauniense (Petersen & Russell, 1971) | Marine Bivalve Shells of the British Isles» naturalhistory.museumwales.ac.uk . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) «Satellite spies vast algal bloom» BBC News 2010-07-23 . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Ticking time bombs on the bottom of the North and Baltic Sea | DW | 23.08.2017» DW.COM . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ (Ingelesez) Kostianoy, Andrey G.; Lavrova, Olga Yu. (2014-07-08). Oil Pollution in the Baltic Sea. Springer ISBN 978-3-642-38476-9 . Noiz kontsultatua: 2020-06-11. ↑ a b (Ingelesez) The Helsinki Convention – HELCOM. . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ «Helcom : Welcome» web.archive.org 2007-05-06 . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ (Ingelesez) «White Sea–Baltic Canal | canal, Russia» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ «UCA United Canal Agency GmbH» web.archive.org 2015-07-08 . Noiz kontsultatua: 2020-06-09. ↑ a b (Ingelesez) Owls, Powell's. «The History and Origins of Baltic Amber» Powell's Owls . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. ↑ a b (Ingelesez) «Amber» www.chemeurope.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-10. Datuak: Q545 Multimedia: Baltic Sea "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Baltikoa&oldid=7981558"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 4 uztaila 2020(e)an, 09:51(e)tan Orriaren azken aldaketa: 4 uztaila 2020, 09:51.
2020-07-10T01:19:49
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Baltikoa
[ -1 ]
Ekimenak Euskaraz Iruñean | Orreaga Fundazioa Inicio/Hasiera > Agenda / Ekimenak > Ekimenak Euskaraz Iruñean Ekimenak Euskaraz Iruñean 15/12/2016 Agenda / Ekimenak SANTO TOMAS, topa egin dezagun! Euskaraz jai eta alai! Duela hilabetetxo bat, azaroaren 24an, Mintzakide ikasturte berriari hasiera eman genion Mintzapoteo polit batekin, zeinen gustora ibili ginen lagunak! Ohitura on hauek ez galtzeko, Santo Tomas eguna denon artean ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Ospakizun honetan ohikoa den bezala txistorra dastatzeko aukera ez da faltako. Gabonak ate joka ditugu eta urtea bukatu baino lehen, azkeneko hitzordu ederra dugu honetan. Giro ona eta aukera ezin hobea beste mintzapraktika taldeak ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko. Urtea alai agurtzeko motorrak berotzeko prest? Gorde hitzordua! Eguna: Abenduak 21 Tokia: Zaldiko Maldiko Elkartean (Ansoleaga kalean) Mesedez, dena prestatzeko eskertuko genizueke aurretik konfirmatzea etorriko zareten ala ez, bai eta zure mintzakide taldetik edo lagun taldetik zenbat etorriko zarete esatea ere: E-postaz: [email protected] Bidali whatsapp bat edo deitu: 948330868 / 664496509 / 674351917. Oskorriren disko sinaketa, topaketa eta agurra Hauxe da despedida da talde bizkaitar historiko honen azken agurra izan nahi duen diskoa. Berau sinatzeko eta bere jarraitzaileei aurrez aurre agur esateko aukera izango duzue. Tokia eta ordua: Iruñeko Elkar aretoan (Komedias kalea, 4), arratsaldeko 18:30etan. Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan. Parte-hartzaile hauek Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira, gainerakoak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako. Tokia eta ordua: Iruñeko Katakraken, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da. Euskaldunon Biltokiaren eskutik, haurrentzako programazioaren barne aurkitzen dugun jarduera da hau. Etxeko txikienekin igandea pasatzeko zinema ikustaldi bat egongo da eta ondoren txokolate jate goxo-goxoa. Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Arratsaldeko 17:30etan. Olentzerori ongietorri festa Olentzerori Euskalerria Irratiak antolatutako ongietorri festa ospatuko da abenduaren 23an, ostirala. Bertan, Olentzero bera, Pupu eta Lore, Pantxika Lamur eta Oskar Estanga izanen dira. Tokia eta ordua: Zentralen, Iruñean, goizeko 12:00etan. Sarrerak erosteko klikatu argazkian, joan Karrikiriren Euskal Dendara (Xabier karrika 4) edo hurbildu Euskalerria Irratira. Ene kantak: «Astonauta. Mundu berri bat eraikitzen» Familiarekin batera burutzeko plan itzela da ASTONAUTA. Ikuskizun berri hau ikusteko eta entzuteko Iruñean leku itzela aurkitu omen dute emanaldia aurkezteko, Baluarteko Jauregian hain zuzen ere. Bertan, euskarak toki gutxi duela esaten omen da….hala bada? Hator euskaldunak! Tokia eta ordua: Baluarten, arratsaldeko 16:30etan. Sarrerak salgai 8 eurotan (baluarte.com). Kontzertuak: Desperdizio, Burutik J eta sopresa Urtea agurtzen joateko rock kontzertua antolatu dute Euskaldunon Biltoki elkartetik. Desperdizio eta Burutik J joko dute, eta gainera, sorpresa ugari egongo dira gauean zehar. Baietz animatu? Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Gaueko 20:00etatik aurrera.
2019-11-20T01:33:17
http://www.orreagafundazioa.eus/ekimenak-euskaraz-irunean/
[ -1 ]
Jesus Eugenio Gerico Urieta Sallent de Gallego (Espainia) Sallent de Gallego (Aragoi) 1.441 bizt. (2015) -43 136,98 bizt/km² Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sallent de Gallego "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sallent_de_Gallego&oldid=6787289"(e)tik eskuratuta
2019-03-22T19:23:52
https://eu.wikipedia.org/wiki/Sallent_de_Gallego
[ -1 ]
Bilbao Euskara saila – Bilbao Euskaraz Antolatzaile zein hartzaile izan direnekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta guztien artean adostutako oinarri partekatu batekin osatu dute Gau Beltza, Arimen Gaua edo, egun ingelesez dioten bezala, Haloween…
2020-05-28T15:27:40
https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/author/maitane/
[ -1 ]
Izaskun Moyua - Wikipedia, entziklopedia askea. Oñati, 1958ko abenduaren 17a (61 urte) Izaskun Moyua Pinillos (Oñati, 1958ko abenduaren 17a) Emakundeko idazkari orokorra eta zuzendaria izan zen, eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile da. Izaskun Moyua Pinillos Oñatin jaio zen 1958an. Sikologian lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1975-1980), eta Informazio-zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean (1993-1998). Genero mainstreamingean aditua Valentziar autonomia-erkidegoko Jaume I unibertsitatean.[1] Berdintasun politika Berrikuntzen Nazioarteko Zentroko kide sustatzailea da.[2] 1989tik 1991ra bitartean, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Institutuko elbarritasun alorreko tratamendu zuzeneko teknikaria izan zen. 1994era arte, Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko aholkularia eta formatzailea izan zen. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Institutuko balioaniztasun gizarte-zerbitzuko talde teknikoko kide 1995ean. 1999an Emakundeko Idazkari Orokorra izendatu zuten, eta 2005ean zuzendari.[3][4][5][6][7] Urte horretan, Euskal Autonomi Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zen.[8] 2009 geroztik, Arabako Foru Aldundiko Gizarte-zerbitzu eta -politika Saileko Aholkularia da. 2015ean Arabako Batzar Nagusietako EAJ alderdiko bozeramaile izendatu zuten.[9] ↑ CV Izaskun Moyua., VII Jornadas Internacionales de los Derechos a los Hechos. Datuak: Q51840075 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Izaskun_Moyua&oldid=6816530"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 7 apirila 2019, 20:49.
2020-02-19T11:11:44
https://eu.wikipedia.org/wiki/Izaskun_Moyua
[ -1 ]
Lan berri batean murgilduta, 'Como pez en el agua' saioan | El Diario Vasco TelevisiónLan berri batean murgilduta, 'Como pez en el agua' saioan Lan berri batean murgilduta, 'Como pez en el agua' saioan Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde dira saioko protagonistak Atal berria ikusgai izango da gaur ETB2n. Maribel Salas greeter-a izango da, Gorka luxuzko hotel bateko arduraduna, eta Anjel Las Fellini taldearekin arituko da oholtza gainean DVDonostia Miércoles, 6 septiembre 2017, 10:59 Asteazken honetan, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira ETB2n. Hirurek aktore lana alde batera utzi eta ofizio berri bat ikasiko dute. Aste honetako atalean, harrituko gaituzten hiru lanbide ikasiko dituzte. Maribelek greeter lana egingo du Donostian, hiria atzerritar eta turistei erakutsiz; Gorka luxuzko hotel bateko arduraduna izango da Guardian, eta Anjelek bere alde artistikoa landu beharko du Las Fellini taldearen kabaret komikoan parte hartzeko Bilbon. Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umorea galdu gabe. 'Como Pez en el Agua' asteazken honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n. «Claro que me da vértigo presentar 'OT'» La Roja vence en el campo y en 'prime time'
2017-11-22T13:12:47
http://www.diariovasco.com/culturas/tv/berri-batean-murgilduta-20170906105715-nt.html
[ -1 ]
Marcilly (Seine-et-Marne) - Wikipedia, entziklopedia askea. Dominique DUCHESNE (2014-2020)[1] 49° 02′ 13″ N, 2° 52′ 39″ E / 49.036944444444°N,2.8775°E / 49.036944444444; 2.8775Koordenatuak: 49° 02′ 13″ N, 2° 52′ 39″ E / 49.036944444444°N,2.8775°E / 49.036944444444; 2.8775 Marcilly (Seine-et-Marne) (Frantzia) Marcilly Frantziako udalerria da, Seine-et-Marne departamenduan dagoena, Île-de-France eskualdean. 2013an 397 biztanle zituen. 2007an Marcilly udalerrian erroldatutako biztanleak 397 ziren. Familiak 157 ziren, horien artean 37 pertsona bakarrekoak ziren (22 bakarrik bizi ziren gizonak eta 15 bakarrik bizi ziren emakumeak), 45 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 60 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 15 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 162 etxebizitza zeuden, 155 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 1 bigarren erresidentzia bat zen eta 7 hutsik zeuden. 134 etxeak ziren eta 28 apartamentuak ziren. 155 etxebizitza nagusietatik 99 bere jabearen bizilekua ziren, 53 alokairuan okupaturik zeuden eta 2 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 19 etxek bi zituzten, 23 etxek hiru zituzten, 37 etxek lau zituzten eta 74 etxek bost zituzten. 135 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 67 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 81 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 271 ziren, horien artean 208 aktiboak ziren eta 63 inaktiboak ziren. 208 pertsona aktiboetatik 193 lanean zeuden (97 gizon eta 96 emakume) eta 14 langabezian zeuden (6 gizon eta 8 emakume). 63 pertsona inaktiboetatik 24 erretiraturik zeuden, 22 ikasten zeuden eta 17 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Marcilly udalerrian 166 unitate fiskal zeuden, 431 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 22.595 euro zen. [6] Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcilly (Seine-et-Marne) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Marcilly_(Seine-et-Marne)&oldid=6719297"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 27 otsaila 2019, 18:40.
2019-05-25T17:29:25
https://eu.wikipedia.org/wiki/Marcilly_(Seine-et-Marne)
[ -1 ]
Kategoriako oinarriak eta gaiak FAK. ESP. KIRURGIA PLASTIKOA, ESTETIKOA ETA KONPONTZAILEKO MEDIKUA FAK. ESP. KIRURGIA PLASTIKOA, ESTETIKOA ETA KONPONTZAILEKO MEDIKUA BASURTUKO OSPITALEA 1 1 Guztira FAK. ESP. KIRURGIA PLASTIKOA, ESTETIKOA ETA KONPONTZAILEKO MEDIKUA 2 2 ESPEZIALITATEA: KIRURGIA PLASTIKOA, ESTETIKOA ETA KONPONTZAILEA 1.- Infekzio kirurgikoak. Diagnostikoa, profilaxia eta tratamendua. 2.- Anestesia kirurgia plastikoan. 3.- Kirurgia plastikoko oinarrizko kirurgiako teknikak. 4.- Ehunen transplantearekin lotura duten kontzeptu biologikoak. Kontzeptu immunologikoak. Ehunen bankua. 5.- Larruazalaren eta haren erantsien, hezur ehunen, muskuluaren, kartilagoaren eta hodi eta nerbio periferikoen histologia eta fisiologia. 6.- Larruazalaren injertoak. Hartzeko eta aplikazioko teknikak. 7.- Injerto dermikoen, gantzen, kartilagoaren, hezurren eta konposatuen injertoen ikerketa aplikazioa. 8.- Zintzilikario muskularren, aurpegiko muskuluetakoen eta aurpegiko faszikuluetako zintzilikarioen biologia eta aplikazioa. 9.- Mikrokirugiaren tekniken inguruko kontzeptu orokorrak eta horien aplikazio kirurgia plastikoan. 10.- Aske dauden zintzilikarioen sailkapena, biologia eta aplikazioa anastomosi mikrobaskularrekin. 11.- Zintzilikario horietan zonalde emaile gisa egokiak diren gorputzeko eremuen ikerketa morfologikoa eta neurobaskularra. 12.- Kirurgia plastikoan inplante gisa erabiltzen diren material ugarien ikerketa. 13.- Zikatrizazio normalaren eta patologikoaren biologia. 14.- Ehun konjuntiboaren eta linfa sistemaren patologia. 15.- Shock mota ugarien fisiopatologia, klinika eta tratamendua. 16.- Erreduren etiologia, fisiopatologia eta sailkapena. Agresio termikoaren aurrean organo eta sistema ugariek dituzten alterazioen azterketa. Batez ere erredurek eragindako trastorno hidroelektrolitikoen ikerketa eta tratamendua. Infekzioaren tratamendua eta proxilasia erreduretan. 17.- Erradioaktibitateak eta hotzak eragindako lesioen tratamendua eta fisiopatologia. 18.- Larruazaleko tumoreen ezaugarri biologikoak, klinikoak eta anatomopatologikoak. Tratamenduaren alderdi orokorrak. 19.- Buruko eta lepoko neoplasiak. 20.- Kanpoko sortzetiko malformazioak. Etiologia. Intzidentzia eta sailkapena. Aholkularitza genetikoa. 21.- Aurpegiaren enbriologia. Burezurreko eta aurpegiko malformazioak. 22.- Aparatu urogenitaleko enbriologia eta malformazioak. Intersexuak eta hermafroditismoa. 23.- Eskuko kirurgiaren enbriologia, anatomia eta oinarrizko printzipioak. 24.- Zaurien tratamendua. 25.- Injerto dermikoen, gantzen, larruazalaren, kartilagoaren, hezurren eta konposatuen injertoen aplikazioa eta hartzea. 26.- Zintzilikario pedikulatuak, muskularrak, larruazaleko muskuluetakoak eta larruazaleko faszikuluetako zintzilikarioak lortzea eta aplikatzea. 27.- Aske dauden zintzilikarioak lortzea eta aplikatzea anastomosi mikrobaskularrekin. Nerbio periferikoen jostura eta injertoak. 28.- Larruazaleko substantziaren galeren tratamendu mediko-kirurgikoa. 29.- Kirurgia plastikoaren eremu ugarietako endoprotesiaren aplikazioa. 30.- Ultzeren tratamendua. 31.- Linfa sistema periferikoko trastornoen tratamendu kirurgikoa. 32.- Erreduren eta haien ondorioen tratamendu mediko-kirurgikoa. 33.- Larruazaleko tumoreen tratamendu kirurgikoa. 34.- Buruko eta lepoko tumoreen tratamendu kirurgikoa. 35.- Garezur eta aurpegiko, eta lepoko malformazioen tratamendu kirurgikoa. 36.- Aurpegiko zaurien eta hausturen tratamendua. 37.- Trauma osteko aurpegiko ondorioen tratamendua. 38.- Aurpegiko paralisien tratamendua. 39.- Faringostomen eta trakeostomen tratamendua. 40.- Toraxeko eta abdomeneko paretetako sortzetiko eta hartutako akatsen tratamendua. 41.- Bularraren kirurgia berritzailea. 42.- Aparatu genitaleko sortzetiko malformazioen tratamendu kirurgikoa (hipospadiak, epispadiak, estrofia besikalak). 43.- Hermafroditismoaren tratamendu kirurgikoa. 44.- Trauma osteko eskuko ondorioen tratamendua. 45.- Aurpegiko infekzioen eta tumoreen tratamendua. 46.- Erpuruaren kirurgia berreraikitzailea. 47.- Dupuytrenen gaixotasunaren tratamendua. 48.- Eskuko perlesia espastikoaren eta perlesia flazidoaren tratamendua. 49.- Esku erreumatikoaren tratamendu kirurgikoa. 50.- Gorputz adarren berrinplantazioa. 51.- Sudur piramidearen deformazio funtzionalen eta estetikoen tratamendua. 52.- Aurpegiko zahartzapenaren tratamendu kirurgikoa. 53.- Belarri hegalaren edo aurikularen eta eremu orbitopalpebralaren deformazio estetikoen tratamendu kirurgikoa. 54.- Bularren deformazio estetikoen tratamendu kirurgikoa. 55.- Abdomeneko paretaren, gluteoetako eremuko, tronkanterretako eta gorputz adarretako deformazio estetikoen tratamendu kirurgikoa. * 56.- Sistema pilosebazeoaren tratamendu plastiko-estetikoa. 57.- Teknika mikrokirurgikoen ezagutza teoriko-praktikoak; hasieran, esperimentuak animalietan eta, azkenik, aplikazioa giza klinikan. 58.- Erreduren eta haien ondorioen tratamendua. 59.- Aurpegiko eta erabat estirpatu ahal izateko, plastien eta injertoen bidez ixtea beharrezkoa den tumore guztien tratamendua. 60.- Aurpegiko, garezur eta aurpegiko zein plastiak edo injertoak beharrezkoak diren beste eremu batzuetako sortzetiko malformazioen tratamendua. 61.- Aurpegiko eta larruazalaren estaldura erabiltzea beharrezkoa den beste eremu guztietako traumatologia. 62.- Garezur eta aurpegiko eremua. 63.- Eskuko kirugia. 64.- Kirurgia estetikoa. Buncke HJ. Microsurgery. Transplantation-Replantation. Philadelphia-London: Ed. Lea & Febiger; 1991. Cormack GC, Lanberty GH. The Arterial Anatomy Of Skin Flaps. Edinburgh: Churchill Livingstone; 1989. Hallock GG. Fascio Cutaneous Flaps. Oxford: Blackwell Scientific Publications; 1992. Herndon DN. Total Burn Care. London-Philadelphia: WB. Saunders; 1996. Mc Carthy. Plastic Surgery (8 Vols). Philadelphia: WB. Saunders; 1990. ISBN: 0721615147.
2019-11-21T06:54:16
https://lc2008.osakidetza.eus/aLC2008/eus/BasesYTem/BasesTemarios.jsp?sIdCat=A12125
[ -1 ]
33/01: 174 urteko espetxe zigorra Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideentzat | ETENGABE « Bihar irtengo da Karlos Garrido Almeriako espetxetik Asier Sellan: “kulataz kolpea eman, lurrera erori eta esku-burdinak jarri zizkidaten” » 33/01: 174 urteko espetxe zigorra Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideentzat Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak izanik terroristak direla leporatu eta 174 urteko espetxe zigorra sartu dizkiete gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean 33/01 auziko sententzia irakurtzeko saioan. Hamahiru lagun zuzenean espetxeratu dituzte. Jagoba Terronesi (Berango) 8 urteko zigorra ezarri diote, eta baldintzapean bueltatu da etxera. >> mobilizazioak Uribe Kostan: Irailak 18, osteguna – 20:00etan, Berangon, kontzentrazioa. – 20:00etan, Berangon, manifestazioa. – 20:00etan, Itzubaltzeta / Romon, manifestazioa. – 20:00etan, Leioan, kontzentrazioa. – 20:00etan, Algortan, manifestazioa >> 33/01 sententzia: hemen Julen Larrinaga: lehen adierazpenak Espainiako Auzitegiko atarian 33/01 auziko sententzia jakin ondoren (euskaraz) Julen Larrinaga: primeras impresiones a la puerta de la Audiencia Nacional española, tras conocer la sentencia 33/01 (español) Julen Larrinaga: Eta hemendik aurrera zer? >> gara.net: La Audiencia Nacional envía a prisión a 11 de los 21 condenados >> gara.net: Condenados por defender los derechos de los represaliados vascos >> gara.net: Los «peritos» fijan el delito y los jueces ponen la pena >> gara.net: La AN condena a 200 años de cárcel a 21 militantes por sacar a la luz la represión >> gara.net: Zigorrak zigor, elkartasuna eta salaketa kalean izan ziren >> berria.info: 8 eta 10 urteko kartzela zigorrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 21 kiderentzat >> berria.info: Epaimahaiak bedeinkapena eman die polizia txostenei >> berria.info: AAMn jarduteagatik 21 lagun zigortu ditu Auzitegi Nazionalak >> askatu.org: Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak gogor zigortu dituzte entzutegi nazionalean >> el correo español: bideoa >> eitb24.com: AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN LEHEN BALORAZIOA EPAIAREN HARIRA: Epaiketa hasi baino lehen esan genuen epaia idatzita zegoela. Hilabete guzti hauetan ikusi dugun zirkoa epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera baino ez da izan. Errepresioak gogor jo du gure herria azken urteotan. Errepresioak min asko eman digu. Torturatuak izan diren 7000 euskal herritarrak, ehundaka espetxeratuak, ihesean joan direnak, bisitetara bidean bizia eman duten senideak, GALek edo gerra zikinak bahitu eta hil dituen euskal militanteak, poliziaren kargetan hil direnak… Guzti hauengana joan zaigu gaurkoan oroimena, guzti hauen memoria gogora ekarri nahi dugu egun honetan. Elkartasuna balore indartsua da, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izaera balore honen gainean eraikitzen da. Errepresioa jasan duenak beti izan du elkartasuna herri honetan, eta ozen adierazi nahi dugu zigorrak zigor aurrerantzean ere elkartasuna lantzen eta eskaintzen jarraituko dugula. Eguneroko lan xumeari loturik jarraituko dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen dugun milaka herritarrok. Espetxeak bete ditzakete euskal preso politikoz, baina elkartasuna urratsez urrats espetxe guzti horietara iritsiko da, maite ditugun horiengana guztiengana. Estatuen jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu. Estatuak bere bide errepresiboetan urrun iristeko prest dagoela erakutsi digu. Inongo lotsarik gabe kendu dute mozorro demokratikoa, oinarrizko eskubideak ukatuz, alderdi eta herri mugimenduak ilegalizatuz, herritarrak bahituz eta torturatuz. Errepresio une basati honetan informazio eta salaketa lanak berebiziko garrantzia hartzen du, eta honi loturik jarraituko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo bezala gaur eta bihar. Ohore bat izan da guretzat gaur zigortuak izan diren lagunekin lan egitea urte guzti hauetan. Une hauetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik besarkadarik sentikorrena helarazi nahi diegu entzutegi nazionalean aurkitzen diren gure lagun eta kideei. Zuen apaltasuna, konpromisoa eta zintzotasuna eredu izango ditugu aurrerantzean ere gure eguneroko jardunean. Amaitzeko gaur arrattsaldean eta datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. This entry was posted on 2008/09/17, 23:00 and is filed under 33/01, Algorta, Berango, Epaiketak. You can follow any responses to this entry through RSS 2.0. You can leave a response, or trackback from your own site. #1 by Batek on 2008/09/18 - 16:41 Azkenean Itzubaltzetan ez da manifarik egingo ostiralean, atzo egin zen eta. Aurrera bolie!
2018-10-20T02:29:31
https://etengabe.wordpress.com/2008/09/17/3301-138-urteko-espetxe-zigorra-amnistiaren-aldeko-mugimenduko-kideentzat/
[ -1 ]
« ARGIZARIAREN EGUNAK (1998) ARRATS BERAN (1935) » ARRAINAK URA BAINO (1999) Eleberri honek 1998ko Eleberri Saria irabazi zuen Kutxa Fundazioak antolaturiko Irun Literatura Sarietan eta hurrengo urtean eman zuen argitara Kutxa Fundazioak. Urte berean Elkarlanean argitaletxeak ere egin zuen beste edizio bat. Bi edizioak oso antzekoak badira ere, bada alderik bien artean: batetik, bigarren edizioan zuzenduta lehenak dituen hainbat akats; bestetik, hamalaugarren atalak “Itzuleraren kronika” izenburua du lehen edizioan eta “Eztanda”, berriz, bigarrenean; eta azkenik, “Mendiondoren gutuna” izeneko atalean ageri den gutuna, Mendiondok idatzia, aldaturik eta osaturik dago bigarren edizioan, eta lehenengo ediziokoak duen anbiguotasuna oso murrizturik dago. Arrainak ura baino izenburua konparazio batean oinarriturikoa da, Simon Azkue pertsonaia nagusi eta kontalari denak arrainak ura baino gehiago behar baitu Ritaren maitasuna (Olaziregi 2002: 168). Ugariak dira konparazioak nobela osoan zehar, bai atalen barnean bai atal bakoitzaren amaieran, eta asko eta asko dira naturarekin zerikusia dutenak, “guztiz deigarriak” Olaziregik dioen bezala (2002: 168). Hemezortzi atal izenburudunez osaturiko nobela honetan, narratzaile autodiegetiko batek aitortza (7. or.)1 gisako kontakizun bat egiten digu, bere pentsamenduak, gogoetak eta iritziak tartekatuz. Eleberri postmodernoa dela baiezta daiteke, zenbait ezaugarri formal kontuan harturik: narratarioa ageri da, “balizko irakurle” (5. or.) bati idatzi nahi baitio eta, eleberrian barna, bigarren pertsona plurala darabil narratzaileak kontakizuna kokatzerakoan, eta garrantzi berezia hartzen du hasieran (6. or.) eta bukaera aldera (136. or.), baina tartean ere agertzen da (73. or.); bestalde, nobelan zehar nabarmena da narratzaileak zein leku mota zehazten dituen eta zein ez mapan: leku zehaztugabeak dira bizitokia, lantegia, parkea, espetxea… Ematen dituen xehetasunak kontuan harturik, batzuetan iradokitzen du Baiona inguruan bizi eta lan egiten duela eta parkea ere han inguruan dagoela, eta horretarako ematen duen arrastoetako bat da Mendiondo lankideari Parisa joateko autoa eskatzean kontatzen dion gezurraren arrazoia; izan ere, Mendiondori Leona joateko aitzakian eskatzen dio autoa, bi lekuetarako antzeko kilometro kopurua dagoelako (84-85 or.). Aldiz, “Diputazioak Zientziaren Ohorezko Domina” aipatzean (22. or.) edo trikota / jertsea hitz-bikoteari buruzko elkarrizketan (23. or.) pentsa daiteke ospitalea eta parkea Hego Euskal Herriko tokiren batean kokaturik dagoela. Parkeaz behin baino gehiagotan ematen dituen xehetasun bakarrak dira itsasaldean dagoela eta han dauden landareak (hortentsiak, magnolioak eta mimosak). Espetxea, berriz, ez dakigu zehazki non dagoen, non idazten duen bere kontakizuna, eta ez digu xehetasunik ñimiñoena ere ematen. Pariseko lekuak nahiz Madrilekoak zehatz-mehatz kokatzen ditu, ordea, helbide osoa emanez sarritan: Louise lagunaren etxearena (86. or.), leherkaria eskuratzeko hitzordua egin zuen tabernarena (89. or.), Madrileko Burtsaren Etxea eta Ritz hotela (114. or.)… Parisen eginiko ibilbideak eta han ikusitako lekuak zehatz-mehatz deskribaturik daude. Erdibidean geratzen dira eleberrian zehar aipatzen diren beste leku batzuk, ez baitu ia xehetasunik ematen: Baionako Katedrala, Donostia, Hendaia, Aiako Harria… Kontakizunean Simon Azkue ginekologoa dugu pertsonaia nagusia eta kontalaria, “hamar urte atzera” (14. or.) eginez aitortza egiten diguna, flash-back gisara. Narratzaileak dioskunez hogeita hamalau urte zituen, ondoren gertatuko zena hasi zenean, hain zuzen ere, Madrileko Burtsa Etxea birrindu eta 17 hildako eta hogeitaka zauritu (13. or) eragingo zituzten leherkariak ipintzera eraman zuen arrazoi katramilatsua: Rita Zabaleta izena duen emakumearekiko maitasun itsua eta haren iraganeko bikotekide Hans Lauer Alemaniako Talde Antikapitalistetako terroristarekiko oroitzapena ezabatu nahia, lehena obsesiboki bereganatzeko bigarrena garaitu eta estali nahi baitu (123. or.). Simon Azkuek neurotikotzat du bere burua (24. or.), eta badira hainbat datu eleberrian ezaugarri hori baieztatzen dutenak, hala nola: hasitako gauzak amaitzeko gai ez dela inoiz izan aitortzen duenean (21. or.), “ezerk asetzen ez” (24. or.) duena dela diosku eta “obsesio gotor eta inozo” (26. or.) bihurtu zitzaion ezagutu berri zuen emakumea, Rita Zabaleta. “Giza-sikologiari buruzko hausnarketa” dela dio Estankonak (2001) eta obsesioak duen garrantzia nabarmendu du Fernandezek (1999). Nortasun neurotikoa duen pertsonaia obsesibo baten historia dela erants genezake. Izan ere, aitortza gisako bat idazten du espetxean, baina aitortza hori ez da egingo dioten epaiketarako idatzia, epaiketa igaroa baita: lehenengo atalean protagonistak egin zuen krimenagatik Madrilen egin zioten epaiketaren berri ematen digu. Hortaz, irakurleari burura datorkion lehenengo galdera da norentzat, zergatik eta zertarako idazten duen aitortza hori. Argi dago ez dela abokatuarentzat edo epailearentzat ari narratzailea, baizik eta ez zaiolako “beste biderik bururatzen ataka honetatik irteteko” (7. or.) idazten duela, ez delako lasai geratu, kezkaturik baitago epaiketan emandako erantzunak ez ote dizkioten ulertu-edo, “[epaileak] eginiko galderen artean bai baitzen bat, zehatz erantzuten asmatu ez nuena edo, behinik behin, ez zena nik nahi bezain garbi geratu” (7. or.). Horixe dugu kontakizuna justifikatzen duen arrazoibidea, hain zuzen ere, nortasun neurotiko obsesiboa duelako hasten da aitortza idazten Simon Azkue protagonista, horixe dugu bada, idaztera daraman arrazoia eta nortasun hori azaleratuko du kontakizunean, nortasun neurotiko obsesibo horrek izugarrizko garrantzia baitu gertakariak ulertzeko. Xehetasunik txikiena ere ongi neurtzeko obsesioa duela aitortzen du –gorago aipatu bezala, autoa eskatzerakoan, kilometro-kopurua kezkabide izatea esaterako–, baina batzuetan akatsen bat egiten du, eta guztia ez da biribil-biribila nahiko lukeen bezala: “Seinale bat, zigilu bat, nolabaiteko sinaduraren bat egitea ahaztu zitzaidan Madrilen eta damu nintzen, biziki damu” (131.-132. or.). Gertakarien kontaketa egiterakoan aitortzen duen obsesio hori du gertakarien xehetasunak ematerakoan ere, baina akatsen bat egiten du narratzaileak, izan ere, epailearen izena hasieran Juan de Juanes Ramirez (6. or.) eta amaieran Juan de Dios Ramirez (135. or.) dela esaten digu. Alabaina, akats horiek gorabehera, jainko txikitzat du bere burua Simon Azkuek, gizaseme goitiartzat eta Gizon Berria dela aldarrikatzen du (135. or.). Maitasun-historia gisara aurkeztu ohi da eleberri hau (Fernandez 1999, Rojo 2000, Estankona 2001, Olaziregi 2002: 167); baina, horrez gain, Mendiondoren gutunak beste zerbait ere adierazten digu, gutun hori baita beste pertsonaia baten ahotsa dakarren testu bakarra eleberrian, eta Simon Azkueren beste ikuspegi bat ematen digu, kanpoko ikuspegia, beste pertsonaia batzuek (Mendiondok, Elosegik…) dutena. Lehenengo edizioko gutunean iradokitzen denez (136.-137. or.), Rita Zabaleta –eta haren inguruan gertatzen den guztia eta harekiko maitasun itsua– obsesio bihurtu zaion mamu bat da: “Neu izan ninduan, muturra hire posta elektronikoan sartu eta hire Ritaren pausoak ordenagailuko gutunean ezagutu eta jarraitu zituena” (136.or.). Mendiondoren gutuna aldaturik dago zati horretan bigarren edizioan eta are argiago uzten du kontu hori, lehenengo edizioko gutunak duen anbiguotasuna nabarmen murriztuz: “Neu izan ninduan, muturra hire posta elektronikoan sartu eta Ritaren hariak han esaten zenarekin lotu zituena. Nor bestela? Nor besterik bizi izan duk higandik itzala bezain hurbil eta itzala bezain iheskor, hainbeste denboran?” (191. or.) Azkenik, ezin utz genitzake aipatu gabe eleberri honetan artearekiko eta zinemarekiko egiten diren erreferentzia eta aipamen ugariak, bereziki, Pariserako bidaia eta egonaldia aitzakiatzat harturik eginak: Pompidou Zentroa, La Tempête du printemps filma, Depardieu, Delon, Deneuve eta Belmondo aktore frantsesak, De Niro, Ford, Mastroiani… Garrantzi berezia du Penelope eta Ulisesen aipamenak (29.-42. or.), hasieran Rita Zabaletak Hans Lauerri egiten baitizkio trikotak eta Simon Azkuek berari egitea nahi luke (42. or.) eta amaieran honela diosku: “Ikusi gabe ere badakit Rita non dagoen une honetan eta zertan dabilen. Parkeko gure eserlekuan, mimosen azpian, Peneloperen antzera, niretzat trikotak egiten” (140. or.). ESTANKONA, Igor (2001): “Maitasunagatik egin zuen!”. Deia. 2001-05-04. FERNANDEZ, Jose Jabier (1999): “Amodioak, gorrotoak eta beste kontu batzuk”. Euskaldunon Egunkaria. 1999-10-16. OLAZIREGI, Mari Jose (2002): Euskal eleberriaren historia. Labayru Ikastegia & Amorebieta-Etxanoko Udala. Bilbao. ROJO, Javier (2000): “Maitasunagatik”. El Correo. 2000-02-23.
2020-02-21T16:23:21
http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=50
[ -1 ]
Mentoring Bilbao: Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke - Up Euskadi HASIERA / Berriak eta artikuluak / Mentoring Bilbao: Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke Mentoring Bilbao: Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke Zure negozioa honako egoera hauetakoren batean al dago: hausnarketa estrategikoa, eraldaketa edo aldaketa-prozesua? Epe luzerako ikuspegia falta zaizu eta erabakiak hobeto hartu nahi dituzu? Bakarrik sentitu al zara zure negozioaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko unean? Egoera horietan, ziur asko, asko eskertuko zenuke zure alboan pertsona bat izatea, entzuteaz gain, aurrera egiteko aukerarik onenak erakutsiko dizkizun eskarmentudun norbait. Mentoringak lagunduko dizu! Eskarmentudun mentoreak aurretik bizi izan zuen zu orain bizitzen ari zarena, eta geldiarazten zaituzten arazoei aurre egin izan die; hori dela eta, bera da ziurgabetasun egoera batean edo zure negozioa zuk nahi duzun bezala ez doanean aholkuak emateko pertsonarik aproposena. Dagoeneko hamar edizio daramatzagu Bilboko enpresei eta saltokiei Mentoring Bilbao Programarekin laguntzen, zeinaren bitartez zure jarduera aberastu nahi dugun. Horretarako, mentore altruista baten laguntza izango duzu, eta zure gidaria izango da. Haren ikuspegia, ikuspuntu berria, erreferentziak eta esperientzia izango dituzu eskura. Hauexek dira azken edizioetako bideoak ikusteko estekak: https://youtu.be/j6u85Jn8LVk https://www.youtube.com/watch?v=Bg2iIBjzmlw https://www.youtube.com/watch?v=9jAkJKsuHRE&feature=youtu.be https://youtu.be/vX-PmXaWymo Zer da mentoringa? Mentoring programarekin zure jarduera aberastu nahi dugu. Horretarako, mentore altruista baten laguntza izango duzu, eta zure gidaria izango da. Haren ikuspegia, ikuspuntu berria, erreferentziak eta esperientzia arrakastatsua izango dituzu eskura. Mentoreak bere denbora inbertituko du, ezagutza partekatuko du eta ahalegina egingo du hartzaileak ikuspegi berriak eduki ditzan, pentsatzeko modua aberastu dezan eta pertsona zein profesional gisa gaitasunak gara ditzan. Zer lor dezaket? Ikastea eta esperientzia arin eskuratzea. Egoerak hainbat ikuspegitatik aztertzea eta hobeto oinarritzen diren erabakiak hartzea. Ikuspegi estrategikoa garatzea negozioa ezartzeko orduan, bai eta ikuspegiak ugaritzea eta pentsatzeko moduak aberastea ere. Negozioa ezartzeko eta gero kudeatu zein garatzeko gaitasunak eta trebeziak garatzea. Ikasteko prozesua zuzentzea. Mentoreen laguntza jasotzen dutenek mentoarearen laguntzarekin landu nahi duten proiektu bat definituko dute. Prestakuntza-tailerrak antolatuko dira mentorizatuei mentoring-proiektu bana diseinatzen laguntzeko. Mentoringaren bikoteak konfidentzialtasun-hitzarmen bat sinatuko du, eta programak irauten duen zortzi hilabeteetan 8-10 bilera egiteko konpromisoa hartuko du. Aldian-aldian, bilerak egingo dira Bilbao Ekintzako teknikariekin; mentoring-taldeko bilerak antolatuko dira bizipenak partekatzeko eta banakako bilerak programa amaitzerakoan, horrela emaitzak ebaluatzeko. Pertsonak hautatzeko, elkarrizketa labur bat egingo da informazio gehiago eskuratzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, [email protected] helbidera idatzi edo harremanetarako telefono hauetara deitu: 94 420 53 50 / 51 Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea Novia Salcedok gazte-enplegua suspertzeko eta ikasketak amaitu berri dituzten 1.000 gradudun lan-merkatuan sartzeko plana jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Bilboko fundazioak, dagoeneko, 90 prestakuntza-proiektu ditu formalizatuta eta beste 33 ia itxita, erdia baino gehiago ETEenak eta mikro ekintzaileenak, eta honako lanbide-arlo hauetan, eskarien hurrenkerari jarraikiz: ekonomia zirkularra, marketina eta eraldaketa digitala, kalitatea, 4.0 industria, proiektuen kudeaketa, nazioarteko merkataritza, logistika eta efizientzia energetikoa. SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu azken edizioko datu esanguratsuenak Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza eremutik, eta nola lortuko dugun fabrikazio aurreratuko sektoreko enpresekin konektatzea.
2020-07-07T11:57:17
https://upeuskadi.spri.eus/eu/berriak-eta-artikuluak/114566-mentoring-bilbao-zuk-ere-parte-hartzea-gustatuko-litzaiguke/
[ -1 ]
referentziak: March 2016 Qualitatea an sequentzia informativo yago logicoa Dudalaric iracurtzen hau ondoco titularra an class media (Gara, azteazquena 23 martchoa 2016, 21 or) Sarkozy ustelkeriarekin lotzen duten entzunketak ontzat eman dituzte zait occurritzen ze eman ahal da hori titularra anhitzez hobequi eta gaberic atzeracarguea. Esateraco holan, respetatzen dela gainera sequentza anhitzez logicoagoa Ontzat eman dituzte Ontzat eman dituzte entzunketak Ontzat eman dituzte entzunketak lotzen dutenak Ontzat eman dituzte entzunketak lotzen dutenak Sarkozy Ontzat eman dituzte entzunketak lotzen dutenak Sarkozy ustelkeriarekin / corruptionearequin Ez al da auquera alternativoa hobea ezi aguertua prensan? Niri zait iruditzen evidentea erantzuna, ez duena ambivalentziaric ez aporiaric. Posted by Erramun Gerrikagoitia at 12:55 No comments: Replica (edo traductione) ahalic guehien fidela Izan gabe ere perfectionistea esan ahal dut ezen hau principioa dela -dathorrena tituluan- zuzena eta onhargarria, bethi ere bere eceptione possible guziequin, ezen replica batec -casu hontan traductione batec- behar luqueela izan ahalic guehien fidela Hori diot zeren iracurtzen bait dugu textu bat inglesez izquiriatua gainean maniki bateco aitzinaldea (ikusi ahal da photo hori an Gara, emakumeen nazioarteko eguna, 4 or, linka ezin izan dut lortu tamalez) non iracurtzen dugu verticalean izquiriatua an delaco manikia goitic behiti hauxe non ikusten dugu arguiqui hiru bloque edo segmentu informatico ezen 1) I wasn't born 2) to be 3) a victim VICTIME) Euscaraz, aitzitic, hau jarri dute horren traductione Ez nintzen biktima izateko jaio Zergatic, casu hontan Garac, du traducitu "I wasn't born" nola "Ez nintzen ....... jaio" ordez-eta nola originalean "Ez nintzen jaio ......"? Zergatic ez da nahi errespetatu originala noiz-eta errespetatu ahal den errazqui gaberic ezein problema communicativo ez ezertarico? Eta ere respectuz hiru segmentu informativoac zergatic ez da errespetatzen ere originalaren sequentzia berbera? Ezen 1) Ez nintzen jaio 2) izateko 3) biktima Eta halatan euscal traductionea litzateque Ez nintzan jaio izateko biktima edo tcharrenean ere (Ez nintzan jaioa biktima izateko) Non dago problemea e traductore horiec? Zer du, duque tcharric horrec traductioneac? Zer du tcharric casu hontan replicac -traductioneac- izan dadin ahalic guehien fidela? Besteric litzateque baldin phrase hori izan balitz esana euscaraz zeren gu ari gara orai buruz nola traducitu ahalic hobequien eta -zergatic ez- fidelen, respectuz claro originala. Posted by Erramun Gerrikagoitia at 19:39 No comments: Eraicuntza berrico hitz hybridoac (velodromo) Nola animalietan halantche ere hitzetan ba dira direnac hybriddoac ezen composatuac kin bi parte -nic ez dut ezagutzen bi partecoac baino- direnac ethorquiz hizcuntza differentetacoac. Azquen egun hauetan hor ibili gara entzuten edo ere iracurtzen sarri hitz hybrido bat zein bait da velodromoa (izquiriaturic ezein arrazoin gabe belodromoa, non da errespetua ki culturea daribilgularic hitz commun internationalac?). velodromo = velo + dromo Velodromo hitzac ditu bi parte, lehena velo zein dathorren latinetic duelaric significatzen euscaraz laster, fite eta bigarren partea dromo dathorrelaric grecotic significantuz bidea. Sortuac dira holaco eta bestelaco hitz asco oraitsuqui tik escuac e cientificoen collectivoa, dira hitz relativoqui modernoac eta nola esan bait dugu inventatuac ganic cientificoac. Halan ere televisione (tele grecotic esucaraz urrun eta visione latinetic euscaraz visionea). Aitzitic microscopio hitzac non bi parteac datoz grecotic (micro ttipi, scopeo beguiratu edo so eguin) ez da hitz bat zerabiltena greco classicoec Christo baino lehenagoco mendetan baizic oraintsuqui sortua, uste dut, frantzesean. velodromo = velo (lat) + dromo (gr) Posted by Erramun Gerrikagoitia at 18:25 No comments:
2019-08-20T06:33:00
http://referentziak.blogspot.com/2016/03/
[ -1 ]
5. urratsa – Bidea Salvaescaleras | Soluciones de Accesibilidad Irtenbide hauek bereziki adineko pertsonentzat eta/edo desgaitasuna dutenentzat diseinatuta daude, eta, beraz, oso oinarrizko funtzionamendua dute. Gure ekipo teknikoak instalakuntza amaitu ondoren, funtzionamentua eta behar bezala erabiltzeko kontuan hartu behar duzuena erakutsiko dizue. Formakuntza hau, ohikoena, muntaketa egunean, presidentearekin edo une horretan eskailera-igogailua gehien behar duen pertsonarekin egitea izaten da. Horrela bermatzen dugu martxan jarri eta lehen minututik haren abantailez gozatu ahal izango duzuela. Une horretatik aurrera, zuen saltzailea zuekin harremanetan jarriko da, interesdun guztiekin bilera bat antolatzeko, instalatutako eskailera-igogailuaren edo plataformaren erabilera eta funtzionalitateak arretaz erakusteko. Instalazioa amaitzean, honako hauek emango dizkizuegu: Erabiltzailearen eskuliburua eta erabiltzeko giltzak. Larrialdiko maniobrarako giltzak. Egungo araudia betetzeko aparatuok giltza bat izan behar du. Eskailerak libratzeko soluzioa eta haren osagaiak 2006/42 egungo DMren kalitate- eta segurtasun-estandarren arabera diseinatu eta fabrikatu direla egiaztatzen duen CE ziurtagiria. Materialen 2 urteko bermearen ziurtagiria, eskailera-igogailuko soluzioak, osagai akastuna izateko probabilitate gutxi duen kasurako. Baina “egiten duenari gertatzen zaio” esaerak dion bezala, gertatzen bada, espero dezakezue zuekin ahalik eta azkarren egongo den saldu osteko zerbitzu tekniko batekin erantzungo dugula. Gure 24 orduko etengabeko arretarako telefono-zenbakia duen itsasgarri bat, eskailera-igogailua erabiltzeko edo instalatzeko hasierako zalantzaren batekin laguntzeko, edo bertaratutako asitentzia teknikoa kudeatzeko. Prebentziozko mantentze-lanen baldintzei eta abantailei buruzko informazioa, ez baitugu nahi gure harremana eskailera-igogailua jarri ondoren amaitzea. Eta badakigulako eskailera-igogailua etengabe zaintzeko zuen konpromisoak epe luzera fidagarria izatea bermatzen duela. Deitu eta harritu zaitez zein erraza den zure etxea egokitzea, eskailerekiko beldurra galtzea eta zure ongizatea berreskuratzea!
2020-07-07T15:16:22
https://bidea.es/eu/jabekideak/5-urratsa/
[ -1 ]
Play-offak: Osasuna Magnak porrot mingarria jaso zuen Jaenen - Irurtzun - Guaixe.eus Play-offak: Osasuna Magnak porrot mingarria jaso zuen Jaenen Guaixe 2019-05-13 12:32 Play-offetako final laurdenetan Jaenen kontra ari da talde berdea eta lehen partida galdu egin zuen, 6 eta 3. Ostiralean Iruñean jokatuko den partida irabaztera behartua dago taldea, berdinketa lortu eta igandean hirugarrena jokatzeko Lehen mailako ligako titulua jokatzeko play-offak hasi ziren asteburuan. Zehatz esanda, play-offetako final laurdenak hasi ziren. Hiru partidatara jokatzen ari dira play-offak, eta Osasuna Magna Xotari Jaen Paraiso Interior taldearen kontra lehiatzen ari da. Lehendabiziko partida larunbatean jokatu zen Jaenen eta aurreikusi gabeko porrot gogor eta mingarriarekin itzuli ziren Imanol Arregiren mutilak, 6 eta 3 galdu eta gero. Partida hasi eta 4. minutuan aurreratu zen Jaen, Michelek sartutako golari esker. Baina Imanol Arregiren mutilek ongi erantzun zuten eta minutu berberean berdintzea lortu zuen Roberto Martilek. Ondoren, beste bi gol sartu zituzten Martelek eta Araçak, eta 1 eta 3 aurreratu ziren nafarrak. Partida bideratuta zegoela zirudien, baina Jaenek ez zuen etsi eta bere zaleen animoak bulkatuta, markagailuari buelta ematea lortu zuten eta atsedenaldira 4 eta 3ko aldearekin joan ziren andaluziarrak. Bigarren zatian, berdintzera atera ziren irurtzundarrak baina Carlitosek Jaenen bosgarren gola sartu zuen eta partida bukaera aldera seigarrena sartu zuen Jaenek. Imanol Arregi entrenatzaileak partidaren nondik norakoak azaldu zituen. ʺOngi ekin diogu partidari eta 1 eta 3ko aldea ateratzea lortu dugu, baina falta asko seinaleztatu dizkigute, horrek kaltetu gaitu eta Jaengoen erremontada erraztu du. Bigarren zatian ongi hasi gara, baina defentsa akats batengatik gola egin digute eta atezain-jokalari formularekin beste gol bat sartu digute”. Ostiralean, 20:00etan Anaitasunan jokatuko den itzuliko partidan du konfiantza Irurtzungo teknikariak. ʺOstiraleko partidan pentsatzen dugu, hura irabazten ez baitugu ez baita egongo berdinketa hausteko hirugarren partidarik. Akatsetatik ikasi beharko dugu, bigarren partida hori irabazi ahal izateko” nabarmendu zuen Arregik. Partida zuzenean ikusteko aukera izanen da LaLigaSportsTV katean. Osasuna Magna Xotak bigarren partida irabaziko balu, berdinketa hausteko hirugarren partida Anaitasunan jokatuko litzateke, igandean, 13:45ean (LaLigaSportsTV). Osasuna Magnak eta Jaenek maiatzaren 17an 20:00etan Anaitasunan jokatuko duten partidarako sarrerak maiatzaren 15ean, asteazkenean jarriko dira salgai. Norgehiagoka ez dago abonoetan jasoa eta, hortaz, abonatu eta bazkideek euren sarrera erosi beharko dute, prezio merkeagoan. Irurtzungo bulegoan abonatuek eta babesleek maiatzaren 15ean erosi ahalko dute sarrera, 18:00etatik 20:00etara, eta gainontzekoek ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. Eta berdinketa hausteko hirugarren partida jokatzea beharrezkoa balitz, Irurtzungo bulegoan maiatzaren 18an erosi ahalko dira sarrerak, 11:00etatik 13:00etara.
2019-07-20T14:30:18
https://guaixe.eus/irurtzun/1557743626014-play-offak-osasuna-magnak-porrot-mingarria-jaso-zuen-jaenen
[ -1 ]
Gure esker ona, zerbitzu guztiei | Atzegi babes Fundazioa Gure esker ona, zerbitzu guztiei Astelehena, Martxoa 16, 2020 Egun hauetan bizitzen ari garen Coronavirus pandemiaren aurrean, Atzegi Babes Fundazioa osatzen dugun arduradun, langile eta patronato guztien izenean, gure babes eta esker ona adierazi nahi diegu osasun langile eta gizarte arloan dabiltzan profesional guztiei. Aldi berean Aldundiarekin hitzartutako etxebizitza zerbitzuetan eta bestelako egoitzetan dauden arduradun, langile guztiei ere gure aitortza guztia adierazi nahi diegu. Jakin badakigu COVID-19ak sortu duen egoera zaila dela, baina soseguz, zuhurtziaz eta arduraz, guztion esfortzuak balio izango du. Babes neurri guztiak hartuta, ziur gaude modurik onenean egingo diogula aurre erronka eta egoera honi.
2020-08-04T06:09:20
http://www.atzegibabesfundazioa.eus/eu/transparencia/actualidad/gure-esker-ona-zerbitzu-guztiei
[ -1 ]
Wikiwix » Wikipedia - Itziar Gurrutxaga gamborena Risultati 1 - 4 su circa 4 per Wikipedia / Itziar Gurrutxaga gamborena / Wikipedia (1834145 articoli) ( Madrid , n. 1959 ) Alejandro Gálvez , calciatore spagnolo ( Granada , n. 1989 ) Francisco Gamborena , allenatore di calcio e calciatore spagnolo ( Irún , n. 1901 - San Sebastian , † 1982 ) Jesús Gámez Duarte , calciatore spagnolo ( Fuengirola , n. 1985 ) Francisco Garate , calciatore
2020-04-08T12:32:17
http://it.wikiwix.com/index.php?art=true&lang=it&action=Itziar%20Gurrutxaga%20gamborena&disp=article
[ -1 ]
Tarvikesarja, jarrukengät, Taka-akseli, Takana - 15.95 € - Skruvat.fi - Auton varaosia verkossa - 12675 ALFA ROMEO 33, 33 Sportwagon, PEUGEOT 204, 304, 304 Break, 305 I, 305 II, 305 Break I, 305 Break II, 405 I, 405 II, 405 Break I, 405 Break II, RENAULT 20, 21, 21 Kombi, 21 Sedan, 21 Skåp, 25, 30, ESPACE II, EXPRESS Skåp, FUEGO, SAFRANE I, TALBOT 1307-1510, HORIZON, RANCHO, SIMCA 1100 Halvkombi, SIMCA 1609/1610, SOLARA, VOLVO 340-360 I, 340-360 Sedan I ALFA ROMEO 33, 33 Sportwagon, PEUGEOT 204, 304, 30 » Tuotenro: 12675 OEM-nro: 33405470 PEUGEOT 204 Break, 405 I, 405 II, 405 Break I, 405 Break II, RENAULT 1...
2017-03-26T22:00:40
https://www.skruvat.fi/Tarvikesarja-jarrukengat-P12675.aspx
[ -1 ]
"Feminitate hitzari alergia harrigarria diogu feministok" 2018ko uztailaren 19a, osteguna | Ordua Euskal Herrian 00:14:44 Onintza Irureta Azkune @oirureta | Amaia Alvarez Uria Itziar ZigaAlex Larretxi
2018-07-18T22:14:45
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2215/itziar-ziga
[ -1 ]
Demokrazia kontua Jaione Aristregi Orain Hernaniko zinegotzi eta bozeram 2017/03/21 00:00 Asteartea Udalerriko Orain Hernani taldeko bozeramaile bezala, eta orain dela gutxi argitaratu diren artikulo batzuengatik, hurrengo ohar honetan demokraziarekin zerikusia duten alderdi batzuk azaldu nahi nituzke, jakinak diren arren, noizean behin errepikatzea ez dagoelako lekuz kanpo. Udalerriko arau onartu da alkatea, udalerri honen irudakapenaren funtzio lanetan dagoen bitartean, eusten dion partidu politikotik aldentzea, guztion alkate bihurtzeko. Honekin esan nahi dut biztanleriaren ahots ezberdinak entzun beharko lituzkeela, eta komisio irekietan parte har­tzea. Bi hitzetan, partehar­tzea eta transparentzia. Udalerriko erabakiak pertsonen eskubideetan biratu beharko lirateke eta ez bezeria sortzeko neurriekin. Ulertu behar da Udalerriko Korporazioa gure herrian bizi, lan egin edo herritik igarotzen diren per­tsonen zerbitzura egon behar dutela, tratu eta aukeretan berdintasuna egonda. Eta batzuetan, gehien behar duten pertsonak intentsitate handiagoarekin defenda­tzea. Nahitaezko ehun egunak pasa ondoren, agindutakoa ez da betetzen ari. Argumentuekin nabarmendu eta ez komisio ezberdinek oposizioan zer leku hartzen duten azalduz. Gure kritikak beti izango dira politikoak eta errespetuz egindakoak. Horregatik, aldi berean, erantzuk politiko eta errespetuz beteak espero ditugu. Azkenik, gure barne gatazkei buruzko aipamenak lekuz kanpo daudela uste dugu. Klase eta elegantzia gehiago erakutsi behar da, eta zurrumurruei joera gu­txiago.
2018-06-18T01:35:28
http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/jbezala/2017/03/21/fcbb5be262843/demokrazia-kontua/
[ -1 ]
 CEIT, Grupo Masmovil eta Matia Fundazioak proiektu bat abiarazi dute adinekoen zentroetan eta haien familietan erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzeko | Matia Fundazioa HasieraBerriakCEIT, Grupo Masmovil eta Matia Fundazioak proiektu bat abiarazi dute adinekoen zentroetan eta haien familietan erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzeko Helburua da zentroei baliabide teknikoak eta giza baliabideak ematea, zentroetan bizi diren pertsonen eta haien senideen arteko komunikazioa areagotzeko eta hobetzeko. Ceit (BRTAko partaide) eta Grupo Masmovil taldeen apustua Matia Fundazioko Lamourous zentroan egingo da hasiera batean, adinekoen beste zentro batzuetara zabaltzeko asmoz. Taldeak zuntz/ADSL sare finkoko eta 3G eta 4G mugikorreko azpiegiturak ditu. Gaur egun, 23,4 milioi etxe merkaturatu daitezke zuntz optikoarekin eta 18 milioi ADSLrekin, eta haien 4G sare mugikorrak Espainiako biztanleriaren% 98,5 hartzen du. Taldeak 8,9 milioi bezero ditu Espainian iazko urte amaieran. Grupo Masmovil taldeak banda zabaleko operadore onenaren ADSLZone 2019 saria eta Informatika Taldeak zuntz operadore onenaren saria jaso ditu. Horrez gain, "Revelación enpresa" izendatu dute Vocento Taldearen Enpresa Sarietan. Bestalde, Espainiako zuntz sare azkarrena duen operadorea da 2019an, NPerf enpresak egindako ikerketa baten arabera. Konfinamendua modu larrian eragiten ari da egoitzetan bizi diren adinekoen eta haien senideen arteko komunikazioan. Egoitzetan lan egiten duten pertsonek ahaleginak egiten dituzte komunikazio horri eusten laguntzeko, baina larrialdi-egoera dela eta, ez dute nahikoa denborarik eta baliabiderik aldizkakotasun eta kalitate egokiarekin egiten dela ziurtatzeko. Gainera, inplikatutako pertsona askok (senitartekoek, egoiliarrek, erizainek) ez dute gaur egun teknologiak ahalbidetzen dituen aplikazioekin eta softwarearekin jarduteko behar den ezagutzarik. Egoera horri erantzuteko, Matia Fundazioak, Ceit eta Grupo Masmovil elkarteekin batera, lankidetza-proiektu bat abiarazi du, zentroan bizi diren pertsonen eta haien senideen arteko komunikazioa hobetzeko teknologia erabiltzeko, eta, horrela, pertsona bakoitzaren eta haien maiteen arteko astean gutxienez hiru harreman hobetzeko. Proiektu hori gauzatzeko, Ceitek eta Masmóvil Taldeak baliabide tekniko eta giza baliabide hauek jarriko dituzte adinekoen egoitzen eskura: Hardwarea: azken belaunaldiko ekipamendua (adibidez, haririk gabeko routerrak, telefono mugikorrak eta tabletak), adineko pertsonen egoitzetan erraz operatu ahal izateko, bai osasun-langileentzat bai egoiliarrentzat beraientzat. Softwarea: kanpoko boluntarioek urrutiko deiak kudeatzeko urruneko kudeaketa-programak eta bideo-deiak instalatzea. Komunikazioak: kalitatezko konexio finkoa zein mugikorra bideo-deiak egiteko gailuetatik Kudeaketa: ad hoc prestatutako boluntarioak antolatzea, etxetik urrutira jardunez, kontaktu fisikoa saihestuz eta, beraz, kutsatzeko aukera saihestuz, senideen eta egoiliarren arteko konexioetan euskarria emateko, egoitzetako langileen esku-hartzea minimizatuz. Matia Fundazioko Lamourous zentroko proiektu pilotuan, Grupo Masmovil enpresak haririk gabeko routerrak eta azken belaunaldiko smartphoneak emango ditu Samsung Galaxy A10, baita SIM txartelak ere, beharrezko datu eta ahotsarekin. Bestalde, EIT arduratuko da egoitzako langileak zeregin horietatik askatzen dituzten deien software egokia eta beharrezko kudeaketa ekartzeaz. Zentro horretan hainbat egoera eta jarduteko modu aztertuko dira, batez ere autonomoak diren adineko pertsonak eta narriadura kognitiboa eta mendekotasun maila handiena dutenak inplikatuz. Proiektu pilotu honen emaitzak eta ondorioak hala nahi duten adinekoentzako zentroekin partekatuko dira, haien eragina maximizatzeko eta eredu erreplikagarri eta hirugarrenei hedatu ahal izateko. Matia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, interes orokorrekoa, eta 130 urtetik gorako esperientzia du. Erreferente bat da Gipuzkoan adinekoei ematen zaien arretan eta zahartzeari buruzko ikerkuntzan, bai Estatuan, bai nazioartean. 2002an, ikerketa-institutu bat sortzea erabaki zuen (Matia Institutua), ebidentzian eta eguneroko jardunean oinarritutako ikerketa/ekintza integrazioa eta ezagutzaren sorrera errazteko. Pertsona ardatz duen arretaren printzipioak landuz, bere helburua pertsonei zahartze-prozesuan laguntzea da, haien ongizatea hobetzeko, haien autonomia eta duintasuna sustatuko duten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz. CEIT irabazi asmorik gabeko ikerketa zentro bat da, BRTA-Basque Research and Technology Alliance-ko kidea, Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua 1982an, eta bere zeregin nagusia kontratupeko ikerketa aplikatuko industria proiektuak gauzatzea da, enpresetako I+G sailekin lankidetza estuan. Hainbat sektoretako enpresekin (trenbidea, aeronautika, automozioa, osasuna, fabrikazioa, energia edo ingurumena) lankidetza egonkorra bilatzen du CEITek, eta bezeroen negozioan inplikatutako alderdi guztiak ulertzen saiatzen da, balio erantsi handiko irtenbideak sustatuz ikerketa aplikatuko proiektuen bidez. Bezeroei irtenbide berritzaileak eskaintzeaz gain, ikertzaile gazteak eratzen ditu, produkzio-sisteman sartzera eta horri balioa ematera bideratuta. Grupo Masmovil gainean Grupo Masmovil Espainiako laugarren telekomunikazio-operadorea da, eta telefonia finkoko, mugikorreko eta Interneteko banda zabaleko zerbitzuak eskaintzen ditu egoitza-bezeroentzat, enpresentzat eta operadoreentzat, bere marka nagusien bidez: Yoigo, Pepephone, Masmovil, Lebara, Hits Mobile eta Llamaya.
2020-08-06T01:03:58
https://www.matiafundazioa.eus/eu/berriak/ceit-grupo-masmovil-eta-matia-fundazioak-proiektu-bat-abiarazi-dute-adinekoen-zentroetan-eta
[ -1 ]
genre_facet:"IRALEren materialak" genre_facet:"Curriculumeko baliabideak" genre_facet:"Interneteko baliabidea" topic_facet:"Galdaketa eta pulbimetalurgiaren bidezko produkzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila" topic_facet:"Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak (Modulua)" topic_facet:"Metal-eraikuntzen industrietako segurtasun-planak (Modulua)" author_facet:"R-400" Generoa / Forma: IRALEren materialak Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak Generoa / Forma: Interneteko baliabidea Proposatutako gaia: Galdaketa eta pulbimetalurgiaren bidezko produkzioa (Heziketa Zikloa). Goi maila Proposatutako gaia: Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak (Modulua) Proposatutako gaia: Metal-eraikuntzen industrietako segurtasun-planak (Modulua) Egilea: R-400 Curriculumeko baliabideak 1 EIMAk onetsitako materialak IRALEren materialak Interneteko baliabidea
2020-08-13T02:53:56
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22IRALEren+materialak%22&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Curriculumeko+baliabideak%22&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Interneteko+baliabidea%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Galdaketa+eta+pulbimetalurgiaren+bidezko+produkzioa+%28Heziketa+Zikloa%29.+Goi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Muntaia-+eta+mantentze-lan+elektriko%2Felektronikoak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Metal-eraikuntzen+industrietako+segurtasun-planak+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22R-400%22&type=AllFields
[ -1 ]
Berriak | 2013-03-08 Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko erreketako biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko proiektua abian da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hau da, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektua martxan jarri dela. Proiektuaren helburua ibai eta erreketako baldintza ekologikoa hobetzea da, ibaiertzeko landaredia berrituz eta bertako fauna eta flora espezientzat habitat hobeago bat lortuz. Horrela, jardungo den 11 eremutan, udalerri bakoitzean bat, erreketako balio eta kalitate ekologikoa sustatuko da, era berean korridore ekologiko bezala duten funtzioa indartuz. 2.200 metro linealetan jardungo da eta ibaiertzeko fauna eta flora espezien populazioa hobetzea aurreikusten da, bai kuantitatiboki baita kualitatiboki ere. Laburbilduz, errekako 11 eremutan arituko da hurrengo ekintzak burutuz: ibaiertzeko landaredia berreskuratu; espezie arrotz inbaditzaileak eskuz kendu; hondakinak baztertu Garbigune edo edukiontzietara eramateko; eta azkenik hedapena eta sentsibilizazioa bultzatuko da. Ibaiertzeak berreskuratzeko bertako espezie autoktonoak landatuko dira, hauen hazia tokiko mintegietan lortuko delarik. Nagusiki ibaiertzetako basoetako espezieak izango dira, hauen artean: haltza (Alnus glutinosa), zuhandorra (Cornus sanguínea), basaerramua (Euonymus europaeus), zumalakarra (Frangula alnus), hurritza (Corylus avellana), lizarra (Fraxinus excelsior), sahatsa (Salix atrocinerea) eta ereinotza (Laurus nobilis). Landare arrotz inbaditzaileak kendu asmoz, espezie bakoitzari dagokion tratamendua emango zaio, kasu guztietan sustrai-erauzketa egingo da berriro sortzea galaraziz, Robinia pseudoacacia espeziaren kasuan edo eta beste landare heldu batzuen kasuan izan ezik. Hauen kasuan, enborraren eraztunketa egingo da espezieak lehortzeko. Bestelako espezieak sustraitik erauziko dira poltsetan sartuz haziak ez sakabanatzeko eta baimendutako puntuetan bilduko dira. Espezie arrotz inbaditzaileak kentzeko ez dira inongo produktu kimikorik erabiliko. Proiektu honetarako aholularitza teknikoaren laguntza izango da eta herritarren parte- hartzea bultzatuko da boluntariotza bidez. Koordinazio, planifikazio eta dinamizazio lanetarako, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Suspergintza Elkartea kontratatu du, EDE Fundazioak difusioa eta gauzatze lanak egingo ditu eta berriztapeneko ekintzak Equinoccio, S.L.k. Boluntariotzari dagokionez, deialdia egingo da erakunde, elkarte eta interesa daukan edozein herritarrek parte har dezan. Bi motatako ekintzak egongo dira, ikastetxeei zuzendutakoak alde batetik, hauek astean zehar izango dira, eta herritarrei zuzendutakoak deialdi zabal bidez, gehienak larunbat goizetan. Jarduera guztiak aholkularitza teknikoak gainbegiratuko ditu eta hauek bolondresak lagundu eta bideratuko dituzte. Jarduera bakoitzean sentsibilizaziorako materiala banatuko da eta hasierako azalpen bat emango da jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz (adibidez bisoi europarra, eskualdeko erreketako goiburuetan topa dezakeguna) eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Gainera, jarduera egiten den eremuetan informazio eta sentsibilizazio panel bat ezarriko da. Ekintza hauen bitartez ondorengo onurak lor daitezke ingurumenean: udalerrietako degradatutako eremuetan ibaiertzeko basoaren berriztapena; tokiko fauna eta flora espezie kopuru eta barietatea handiagotzea; arroko ibai eta erreka ezberdinak batzen dituen eremuetako espezieen arteko lotura ekologikoa sendotzea; EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan batzen diren eta mehatxu gradu ezberdinak dituzten tokiko fauna eta flora espezien habitata hobetzea; espezie arrotz inbaditzaileen inpaktua eta hauek faunan, floran eta ibaiertzeko dinamika ekologikoan duten ondorio kaltegarriak murriztea; eta eskualdeko herritarrengan ibaiertzeko landaredia eta erreketako balio ekologikoarekiko ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzea. Bestalde, proiektuak onura sozialak ere dakartza, hala nola, natur guneak babesterakoan herritarren bizi-kalitatea hobetzen da baita hauek bizi, erabili edo disfrutatzen dituzten ingurunearenak ere. Dagoeneko hasi dira jarduerak gauzatzen, Ugao-Miraballeseko lehen hezkuntzako ikasleekin egin da lehen ekintza. Arrigorriaga eta Etxebarrikoak izango dira datorren martxoaren 12 eta 13an parte hartuko duten hurrengo ikastetxeak. Datorren larunbatean, martxoaren 16an, Urduñan landatuko da lehenbizikoz ibaiertzeko landaredia autoktonoa. La Rondina futbol zelai alboko aparkalekuan egingo da ekintza, Nerbioi errekaren eremuan, interesa duten bolondresekin. Hitzordua 9:30tan izango da eta hiru orduko iraupena izatea aurreikusten da. Parte-hartzaileek, ibaiertzeko balio naturalaren gaineko azalpenak eta material ezberdinak jasoko dituzte proiektuaren arduradun teknikoen eskutik. Ekintzarako egokia den arropa eta oinetakoak eraman beharko dira. Proiektuak 60.279,82 eurotako aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso da, aurrekontuaren %85a BEZ kanpo, hau da, 43.422,07 euro.
2020-05-29T02:55:07
http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=386
[ -1 ]
Maiatza 9, 2018 admin Bloomberg crypto indizea du abian Bloomberg, Galaxia Digital Capital Management LP elkarrekin, aktibo digital kudeaketa enpresa liderra Michael Novogratz sortua, gaur abiarazi zuen Bloomberg Galaxia Crypto Indizea. Indizea handienetako errendimendua jarraitzeko diseinatuta dago, gehien likido cryptocurrency merkatuaren zati, bertan cryptocurrency inbertitzaileei benchmarking gardena eskaintzen. Michael Novogratz, CEO eta Galaxia Digital Capital Management fundatzailea, esan, "The Bloomberg Galaxia Crypto Index aurrekaririk gardentasuna ekartzen crypto merkatuetara.” Winklevoss anaiek, fitxategi patente crypto ETFs argitzeko Winklevoss anaiek jaso helburua truke negoziatzen produktu kitatzeko patentea (ETP) cryptocurrencies eusten. Konpainiak sistema bat ETP cryptocurrencies eusten transakzio exekutatu ahal planteaturiko “esaterako bitcoins gisa.” ETP, horien artean, truke-negoziatutako-funtsak (ETF), prezioetan eratorritako beste inbertsio-tresna dute dira lotuta segurtasun mota bat dira, adibidez. cryptocurrencies. Australiako Gobernuak bideratzen milioi erdi dolar ikerketa fondo blockchain to Australiako Gobernuak bideratu ditu AU $700,000 Bere Eraldaketa Digital Agentziaren gobernu-zerbitzuen barruan blockchain aplikazioetan arakatzeko. aurrekontu dokumentu estatu “Gobernuak emango $0.7 milioi in 2018-19 for the Eraldaketa Digital Agentziaren arlo ikertzeko non blockchain teknologiarik Gobernuko zerbitzuen balioa eskaini daiteke.” Txinako Poliziaren fitxategia frogak gordetzeko blockchain erabiltzeagatik patente Txinako Herri Segurantzaren Ministerioak zuzenduta gehiago seguruan gordetzeko polizia ikerketak bildutako frogak blockchain sistema bat garatu du. Ministerioaren ikerketa arm artxibatu blockchain oinarritutako sistema baten patentea, hodey aurkeztu eskaintza bat denbora-markak eta hemengo gardenagoa ematea eta manipulatzea-froga metaketa prozedura. Colorado pasatzen faktura blockchain erabili erregistro eta cyber segurtasun The Colorado egoera Senatuko faktura bat blockchain teknologia garatu litzateke ordena gobernu erregistroak gordetzeko eta euren cyber segurtasun hobetu gainditu. faktura eskatzen guztien Colorado gobernu bulegoak blockchain enkriptazio teknika garatu ahal izateko konfidentziala erregistroak baimenik gabe sartzea edo manipulazioa batetik babesteko. faktura estatu blockchain finantzen eta inguruko irtenbide asko eskaintzen duen “gizartearen konexio” bermatu eta Interneten eragiketak zehaztuz bitartean pribatutasun maila altua mantenduz. Tximista Labs sortzen a "talaia" Tximista-iruzurrak eskainiko. pr ideia ... bloke kateancryptocryptocurrenciestrukeBerri aurreko Post:blockchain News 08.05.2018
2018-08-14T18:01:21
https://traynews.com/eu/news/blockchain-news-09-05-2018/
[ -1 ]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1905eko Errusiako Iraultza "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=1905eko_Errusiako_Iraultza&oldid=6503681"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 6 abendua 2018(e)an, 13:41(e)tan
2019-08-24T16:13:29
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/1905eko_Errusiako_Iraultza
[ -1 ]
Elikagaien bilketarako deia egin du Baionako Elikagaien Bankuak | Ekonomia | KAZETA Elikagaien bilketarako deia egin du Baionako Elikagaien Bankuak Urtero bezala, elikagaien bilketa antolatu du Baionako Elikagaien Bankuak heldu den azaroaren 29 eta 30erako. Aurten Ipar Euskal Herriko saltegietan 100 tona janari biltzea dute xede eta ikasleek ere haien atxikimendua adierazi diote ekimenari. Haritz Larrañaga|2019/11/27|0 iruzkin Eguneratua: Baionako Elikagaien Bankuko kideek aurtengo elikagai bilketa aurkeztu dute. © Haritz L. Urteko sasoi honetan egin ohi den elikagaien bilketan parte hartzeko deia luzatu du azaroaren 26an Baionako Elikagaien Bankuak. Azaroaren 29an eta 30ean elikadura prekarietateari aurre egiteko ekimenean 700 laguntzailek parte hartuko dute Ipar Euskal Herrian gaindi, Naiz atariak berri eman duenez. Urte osoan biltzen duten janari kopuruaren %10 azaroaren azken asteburuan egiten duten elikagaien bilketa honetan lortzen dute. Egun, 100 tona biltzea du helburu 1987an sorturiko Baionako Elikagaien Bankuak eta horretarako, Ipar Euskal Herriko 50 saltegi nagusienetan 700 laguntzaile antolatuko dituzte erosleen ekarpenak jasotzeko. Biltzen dutena 27 elkarteren artean banatuko dute, orotara 6.000 pertsonek jasoko dutelarik elkartasun horren onura. Egunerokoan, batez ere saltegi handiek emandako produktu freskoak biltzen dituzte, hots, iraungitze data duten produktuak. Horregatik, bilketa egunean kontserbak eta epe luzerako jakiak eskatzen dizkiete erosleei saltegi aitzinean txaleko laranjaz jantzita izaten diren laguntzaileek. Arroza, pasta, arrain eta lekale kontserbak, gailetak, kafea edota erreximenten gisako produktuak lehenestea galdegin dute. Ikastetxeetan udaberrian Aurten, gainera, 36 ikaslek ekarpen berezia egingo dute Baiona eta Angeluko saltegi handienetan. Ostiralean denda barrura sartuko dira ikasleak eta bezeroei informazioa banatzeaz gain, ahalik eta parte hartzaile gehien lortzen saiatuko dira. Azaroa bukaeran saltegietan egiten den elikagaien bilketarekin batera ikastetxeetan ere elikagaien bilketa egiten zuten ikasleek orain arte, baina erosle ainitzek haien ekarpena ikastetxeetan egin ohi zutela erantzuten zutenez, aurten bi bilketak bereiztea erabaki du Baionako Elikagaien Bankuak. Ondorioz, aste honetan ez da janaririk bilduko ikastetxeetan, baina, aldiz, udaberrian ikastetxeei zuzendutako ekimen berezi bat egingo dutela iragarri du Philippe Bonenfantek, Baionako Elikagaien Bankuko lehendakariak.
2020-07-16T04:21:39
https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20191127/elikagaien-bilketarako-deia-egin-du-baionako-elikagaien-bankuak
[ -1 ]
Jaiotza: Donostia Irun, 1853 Shinya Yamanaka • Oskar Schlemmer • Raúl Albiol • Richard Wright • Luigi Federico Menabrea • Nicolai Abildgaard • Mark Ronson • Giorgi Marghvilashvili • Louis Aliot • Yannick Carrasco • Constantijn Huygens • Rishi Kapoor • Louis, Dauphin of France • Jaiotza: 1922ko irailak 25 Heriotza: Kanbo, 2019 Marcel Achard • Vladimir Arsenyev • Robert Dudley, 1st Earl of Leicester • Gustavo Cerati • Carlo Sforza • Werner Bergengruen • Henri de Lubac • Zsigmond Móricz • Wolfhart Pannenberg • Nodar Dumbadze • Donatas Banionis • Boniface I, Marquess of Montferrat • Ronald Syme • Thomas Howard, 3rd Duke of Norfolk • 1846 - Julián Zubizarreta, bizkaitar arkitektoa (h. 1905). Enrike Gesalaga, gipuzkoar ETAkide ohia. Julio Goien, nafar espeleologoa, Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat (h. 1999). 1964 - Karmele Larrinaga, bizkaitar aktore eta abeslaria. 1850 - Luigi Cadorna, italiar jenerala, Caportetton jasotako italiar porrotarengatik ezaguna (h. 1928). 1905 - Mary Renault, ingeles eleberrigilea (h. 1983). Stanford Moore, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1982). 1929 - Elizabeth Roemer, kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa (h. 2016). 1977 - Lucie Silvas, ingeles egile-abeslaria. Ayumi Kaihori, japoniar futbolari ohia. Emmy Murphy, estatubatuar matematikaria, topologia sinplektikoan eta ukipen-geometrian aditua. 1994 - Akari Kurishima, japoniar futbolaria. Gerardo Bujanda, gipuzkoar politikari jeltzalea, Eusko Gudarosteko Saseta bataoiloiko azken beteranoa (j. 1919). Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (j. 1922). 1697 - François d'Orbay, frantziar arkitekto eta marrazkilaria (j. 1634). Datuak: Q2855 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Irailaren_4&oldid=7974390"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 26 ekaina 2020(e)an, 19:41(e)tan Orriaren azken aldaketa: 26 ekaina 2020, 19:41.
2020-07-09T06:31:26
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Irailaren_4
[ -1 ]
Colemanek urtarrila arte jarraituko du behintzat - GARA Reala Krisia klubean Colemanek urtarrila arte jarraituko du behintzat Administrazio Kontseiluak gelditzeko eskatu diola esan, eta garrantzitsuena hauteskundeak arte jokatuko diren sei partidak direla nabarmendu zuen «Administrazio Kontseiluak gelditzeko eskatu dit. Beraz, garrantzitsuena klubari ahalik eta estabilitate handiena eskaintzea da. Urtarrileko hauteskundeetatik aurrera zer gertatuko den ez dakit, dena alda baidaiteke, baina ordura arte sei partida garrantzitsu ditugu eta horietan zentratuko gara». Chris Colemanen adierazpenak dira horiek, Zubietako prentsa aretoan egindakoak. Hain zuzen ere, Maria de la Peña presidentaren dimisioa dela-eta, kazetariek Realaren entrenatzaileari bere etorkizunari buruz galdetu zioten, Britania Handiko egunkari batean presidentak dimitituz gero bera ere joango zela esan zuelako galestarrak. Atzo adierazitakoaren arabera, ez da hori gertatuko. Izan ere, Colemanek urtarrilaren 3ko hauteskundeak arte, behintzat, taldean jarraitzeko asmoa duela adierazi baitzuen. Alde honetatik, De la Peñari «leialtasuna» zor diolako edo, presidente ohiari bere kargua utzi behar zuen ala ez galdetu ziola aitortu zuen Colemanek; baina galestarrak nabarmendu duenez, kontseiluak erantzun zion komenigarriena berak entrenatzaile gisa jarraitzea dela. Horiek horrela, Colemanek Donostian jarraituko du. Hori bai, klubak bizi duen egoera egokiena izan ez arren, partidak jokatzeko orduan hori ez dela aitzakia izan behar garbi utzi zuen. «Nàstic-en aurka galduz gero, errazena izkutatzea izango litzateke eta halako egoeretan norgehiagoka bat prestatzea zaila dela esatea. Hori ezin dugu egin, ezta aitzakia bila hasi ere. Barruan dugun onena eman behar dugu», erantsi zuen. «Zortea opa digu» Egia esan, gutxi ari da hitz egiten Tarragonako Nástic-en aurka larunbatean jokatuko den partidari buruz. Atzoko entrenamenduaren ostean, Mikel Aranburu kapitainak adierazi zuen zelaian gertatzen denak izan behar duela jokalarien kezka bakarra. Horren harira, egoera horretan lan egitea zaila ote den galdetu zion kazetari batek. «Ez nago horrekin ados, gure lanak lehengo bera izaten jarraitzen du», azpimarratu zuen. De la Peñak jokalariak agurtu zituen goizean Zubietan. Presidenta ohiak zer esan zien jakinarazi zuen Aranburuk. «Zortea opa digu eta berak egin duen guztia Realaren onerako izan dela esan digu», aipatu zuen erdilari gipuzkoarrak. Nàstic-en aurka honako baja hauek daude: selekzioekin dauden Bravo eta Stevanovic, eta lesionaturik dauden Skoubo -Danimarkan dago-, Labaka eta Vaughan. tarragonarAntz Gaurko entrenamendua ateak itxita egingo da, 9.30etatik aurrera. Bukatzean, taldea Tarragonara bidean joango da autobusez, bihar han jokatzeko (18.55, ETB-1). La opción china se presentará a los comicios La opción chino-gipuzcoana no ha tardado mucho en confirmar que estará en las elecciones del 3 de enero convocadas por María de la Peña antes de presentar su dimisión como presidenta de la Real. Según señaló Iñaki Badiola, líder de este proyecto, antes de los comicios presentarán su equipo técnico y jugadores. En declaraciones a varios rotativos gipuzcoanos, adelantó que están dispuestos a gestionar el club de enero a junio y que luego sean los accionistas quienes decidan si deben seguir. A.S.
2020-07-10T00:33:41
https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20071116/48638/eu/?Hizk=es
[ -1 ]
Itxi gabeko istorioa | Kultura | Berria Ezkabako gotorlekuko ihesaldia oinarri hartuta, orduko eta gaurko gogoetak uztartu ditu Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' liburuan. Poesiatik eleberrigintzara jauzi egin du idazle iruindarrak Luis Garde idazlea, bere lan berria eskuetan duela, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2020-01-21T12:25:11
http://www.berria.eus/paperekoa/1808/027/001/2015-05-26/itxi_gabeko_istorioa.htm
[ -1 ]
Pragmatika - Didakteka Gure hizkuntzari buruzko ikuspegia hizkuntzalaritzaren paradigma pragmatikoarekin lotzen da bete-betean. Cenoz eta Valenciak (1996) diotenez, pragmatika hizkuntzaren azterketa testuinguruan izango litzateke. Honako hauek dira pragmatikaren bilakaeran formulatu diren teoria behinenak: hizketako egintzen teoria (Austin, 1962; Searle, 1969), kooperazioaren printzipioa (Grice, 1975) eta errelebantziaren teoria (Sperber & Wilson, 1986). 1 Hizketako egintzen teoria 2 Kooperazioaren printzipioa 3 Errelebantziaren teoria Hizketako egintzen teoria Austin-ek formulatutako hizketako egintzen teoria oinarrizkoa da pragmatikaren barruan. Austin-entzat hizkuntza ez da mundua deskribatzeko tresna bakarrik. Horretaz gain, hitz egitea zerbait egitea da. Horrela, enuntziatu <ref>Enuntziatua sarritan perpausarekin parekatzen bada ere, ez dira pareko kontzeptuak. Izan ere, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke eta hitz batek, sintagma batek edo unitate handiago batek osatutakoa. Goiz ederra!; Zigarro bat? ala Madrilgo Burtsak beherakada handia izan du enuntziatuak dira, nahiz egitura ezberdina izan (Alcaraz & Martínez,1997:201).</ref> bakoitzak hiru alderdi izango ditu: Esanahi literala edo proposiziozkoa izango du. Asmo jakin bat, eta entzulearengan nolabaiteko eragina izango du. Bereizketa hau —zer esaten den, zer esan nahi den eta esandako horrek zein efektu lortzen duen— oso garrantzitsua izango da zeren hizkuntz interpretazioa solasaren barruan kokatzeaz gain, enuntziatuen analisian aldagai sozial eta kognitiboak hartuko dituen kontuan (Calsamiglia & Tusón, 1999:22-23). Searle-rentzat, Austin-en teoria zabaldu eta ezagutzera eman zuena, hizketako egintzak komunikazio linguistikoaren unitateak dira, hainbat arauren arabera burutuak. Arau horiek zein ziren aztertu ahal izateko, hizketako egintzak generoka multzokatu zituen (hitz eman, agindu, agurtu, eskertu...). Kooperazioaren printzipioa Grice-k solasa arautzen duten printzipioak aztertu nahi ditu. Ildo horretatik, hitz egiten dugunean, esaten dugunaz gain, badira beste mezu asko esaten dugun horretatik inferitzen direnak. Bestelako informazio hori inplikatura izango da. Horretaz gain, solaskideek elkar ulertu ahal izateko, komunikazioan kooperatu egin behar dute eta interakzio horren helburuari egokien lotzen zaizkion kontribuzioak egin. Kontribuzio horiek egin behar dituzte, besteek hori espero dutelako haiengandik. Espero dena esan ezean, inplikatura bat gertatuko da eta hartzaileak ulertuko du igorleak beste zerbait esan nahi duela. Beraz, Grice-k Kooperazioaren printzipioaren bitartez hainbat inferentzia —inplikaturak— nola gertatzen diren azaldu nahi du, hau da, hiztunek esanda ez dagoena nola ulertzen duten. Hiztunek enuntziatuak ulertzeko darabiltzaten inferentzia-prozesuak aztertuko ditu, baina gizakiok kooperatu eta ulertzeko errespetatzen ditugun printzipio arrazionalak —maximak — apurtzen dituzten formetan oinarrituz. Errelebantziaren teoria Sperber eta Wilson-ek formulatutako errelebantziaren teoriak komunikazio-jarduerak ikuspuntu kognitibotik azaldu nahi ditu, hau da, solaskideek zer-nolako buru-eragiketen bitartez interpretatzen dituzten enuntziatuak. Gure solaskideari kasu egingo diogu, esango dituen enuntziatuak errelebanteak izango direla uste dugulako. Horrekin batera, entzulearentzat errelebantzia nagusiena gertatuko da transmititu nahi den informazioa prozesatze-kostu txikienarekin eskuragarri dagoenetan. ALCARAZ, E.; MARTÍNEZ, M. A. (1997): Diccionario de lingüística moderna. Barcelona, Ariel AUSTIN, J.L. (1962): How to do things with words, Oxford, Clarendon Press (Espainieraz: Cómo hacer cosas con palabras. Barcelona, Paidós,1990) CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona, Ariel CENOZ, J.; VALENCIA, J.F. (ed.)(1996): La competencia pragmática: elementos lingüísticos y psicosociales, Bilbo, EHU SEARLE, J. (1969): Speech Acts. Cambridge, CUP. (Espainieraz: Actos de habla, Madrid, Cátedra, 1980 SPERBER, D.; WILSON, D. (1986): Relevance. Communication and Cognition. London Basil Blackwell (Espainieraz: La relevancia. Madrid, Visor, 1994) "http://didakteka.santurtzieus.com/index.php?title=Pragmatika&oldid=4308"(e)tik jasota Orriaren azken aldaketa: 17:32, 20 Azaroa 2007. Orri hau 12.723 aldiz bisitatu da.
2019-02-23T13:58:54
http://didakteka.santurtzieus.com/index.php/Pragmatika
[ -1 ]
Adiskidetasuna eta ardura – Zeuk Esan 116111 Adiskidetasuna eta ardura Agur bero bat blog jarraitzaile guztiei! Gaurkoan, 116111 zenbakitik heldu zaigun istorio erreal bat elkarbanatuko dugu zuekin. Bakoitzak bere irakaspena atera dadila, baina azpimarratu nahi dugun lehen gauza, Adiskidetasunaren garrantzia da. Zorte handia daukate arduratzen diren lagun taldea duten horiek!! Hori delako adiskidetasuna; momentu onetan elkarrekin gozatu eta, txarretan, ondoan izan, elkar lagundu, gaizki sentitzen denak ez badu laguntza beharrik ikusten ere. Zenbaitetan lagun on batek arazoak izaten ditu eta ez da egoerataz jabetzen. Zeuk Esan-en ez dugu inor larritu nahi, baina badira, ordea, arriskutsuak diren egoera batzuk, bizitza bera ere arriskuan jar ditzaketenak. Ondoko hau da gaurko adibidea. Sare sozial baten bidez ezagutzen duzu pertsona bat. Adiskide egiten zarete eta “nolako atsegina den, zure adin bera daukat, gustukoak ditugu gauza asko, ez da ezer txarrik gertatzen…” pentsatzen duzu. Profileko argazkiak i-zu-ga-rri-ak!!! dira; mugikorreko zenbakia eskatzen dizu (hurbiltzen doa gutxinaka, badauka informazio gehiago) eta hilabete batzuetan zehar, zurikeriatan dabil, zein liraina den, maitemintzen ari naiz…oso antzekoak zarete eta maitasuna, igortzen duen hitzen indarrarekin batera hasten doa, “ez dut inoiz zu bezalako inor ezagutu”; “ kasualitatez, bisitan zatozenerako zurekin xahutu dezakedan diru asko daukat…”. Konfidentziak gehituz doaz eta zure zein familiaren inguruko informazio guztia ematen diozu. Baina zure familiari, ez dakizu zergatik, ez diozu ezer kontatzen; harremana sekretupean gordetzen duzu. Ba al dakizu zergatik? Desegokia ez bada, ez dago zertan ezkutatu. Bidaia egiteko ordua iritsi da eta koadrilakoei kontatzen diezu; asaldatu egiten dira hauek: “Kontuz, ez zaitez joan, ez da erreala, kontu asko eduki…”. “Perfektuegia da erreala izateko, txantxa beharko luke, ikertu, babes zaitez, lagunen batekin joan”. Baina lagunak esajeratzen ari direla uste duzu, benetako maitasuna zer den ez dakitela eta ez zaituztela ulertzen. Baina zure koadrilak, zure gurasoak ohartarazi zituen, eta zure ihesaldia ekidin zuten. Ikertzen jardun zuten eta profila faltsua zela erakutsi zizuten; asko sufritu zenuen, gezurra esan baitzizun. Baina bizirik zaude, maitasun desengainu batekin. Beti ere ez da hala izaten. Zenbaitetan istorioaren amaiera zoriontsua izaten da: hitzordura lagun batekin joaten zara, eta ezagutu ostean, dena egia dela ziurtatzen duzu. Gehienetan, ordea, beranduegi izaten da engainuaz jabetzeko, eta egoera arriskutsua izan daiteke. Denbora pasa ahala, zure koadrilak egin zuena zein garrantzitsu eta kementsua den ikusiko duzu; zure ondoan egon, zu defendatu eta laguntzarik behar ez zenuela pentsa bazenuen ere, hor egon ziren. Egilea zeukesanArgitaratze-data 30 martxoa, 2017 30 martxoa, 2017 Kategoriak Laguntasuna, Familia, Violencia-Indarkeria Etiketak amistad-adiskidetasuna, Identidad Digital- Nortasun Digitala, Riesgo- Arriskua Aurrekoa Aurreko sarrera: El Enamoramiento Y Sus Cositas Hurrengoa Hurrengo sarrera: ¿Quiénes somos?
2018-03-20T06:03:36
http://zeukesan.blog.euskadi.eus/eu/blog/2017/03/30/amistad-y-precaucion/
[ -1 ]
Contest - Wikipedia, entziklopedia askea. Marie-Madeleine FOUBERT (2014-2020)[1] 48° 15′ 44″ N, 0° 39′ 22″ W / 48.262222222222°N,0.65611111111111°W / 48.262222222222; -0.65611111111111Koordenatuak: 48° 15′ 44″ N, 0° 39′ 22″ W / 48.262222222222°N,0.65611111111111°W / 48.262222222222; -0.65611111111111 Contest (Frantzia) Contest (Mayenne) Saint-Georges-Buttavent, Saint-Germain-d'Anxure, Placé, Saint-Baudelle, Moulay, Commer, Martigné-sur-Mayenne eta Alexain Contest Frantziako udalerria da, Mayenne departamenduan dagoena, Pays de la Loire eskualdean. 2013an 898 biztanle zituen. 2007an Contest udalerrian erroldatutako biztanleak 898 ziren. Familiak 319 ziren, horien artean 49 pertsona bakarrekoak ziren (20 bakarrik bizi ziren gizonak eta 29 bakarrik bizi ziren emakumeak), 115 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 143 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 12 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 355 etxebizitza zeuden, 318 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 22 bigarren erresidentzia ziren eta 15 hutsik zeuden. 353 etxeak ziren eta 2 apartamentuak ziren. 318 etxebizitza nagusietatik 235 bere jabearen bizilekua ziren, 79 alokairuan okupaturik zeuden eta 4 doan lagata zeuden; 3 etxek bi gela zituzten, 41 etxek hiru zituzten, 90 etxek lau zituzten eta 184 etxek bost zituzten. 264 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 114 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 196 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Contest udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 573 ziren, horien artean 466 aktiboak ziren eta 107 inaktiboak ziren. 466 pertsona aktiboetatik 436 lanean zeuden (230 gizon eta 206 emakume) eta 29 langabezian zeuden (10 gizon eta 19 emakume). 107 pertsona inaktiboetatik 41 erretiraturik zeuden, 41 ikasten zeuden eta 25 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Contest udalerrian 322 unitate fiskal zeuden, 923 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.209 euro zen. [6] 2007an zeuden 24 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 1 janari enpresa zen, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 10 eraikuntza enpresak ziren, 1 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresa zen, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 informazio eta komunikazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 2 zerbitzu enpresak ziren, 1 administrazio publikoko enpresa zen eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 12 zerbitzu publikoetatik, 2 igeltseroak ziren, 1 margolaria, 2 zurginak, 5 iturginak eta 2 ile apaindegiak.[8] 2000. urtean Contest udalerrian 41 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.952 hektarea erabiltzen.[10] Moulay (2,2 km) Saint-Baudelle (2,6 km) Commer (3,5 km) Mayenne (5,4 km) Parigné-sur-Braye (6,2 km) La Bazoge-Montpinçon (6,3 km) Saint-Georges-Buttavent (6,3 km) Saint-Germain-d'Anxure (7,4 km) Martigné-sur-Mayenne (7,6 km) Belgeard (7,9 km) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Contest&oldid=6628640"(e)tik eskuratuta
2019-10-21T19:14:45
https://eu.wikipedia.org/wiki/Contest
[ -1 ]
Belen scagiona Borriello - Gazzetta dello Sport Video: Belen al Motorshow Belen Rodriguez al Motorshow 2006. Archivio
2020-08-07T01:45:50
https://www.gazzetta.it/Calcio/Squadre/Milan/Primo_Piano/2007/01_Gennaio/11/belenborriello.shtml
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Hamabi traineru onenek Guadalquivir ibaian abiaraziko dute aurten liga, Andaluzian Euskadi helmuga turistikoa indartzen jarraitzeko Hamabi traineru onenek Guadalquivir ibaian… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31227 Hamabi traineru onenek Guadalquivir ibaian abiaraziko dute aurten liga, Andaluzian Euskadi helmuga turistikoa indartzen jarraitzeko <img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/31227/original/Campo_de_Regatas_Sevilla.jpg" style="max-width:100%" alt="" /> Euskadi-Basque Country Bandera Sevillara iritsi da, 2015ean Euskadira bisitan etorritako andaluziar turismoa % 20 goratu ostean Datorren ekainaren 19an, Guadalquivir ibaiak hartuko du Estatuko traineru-txapelketa garrantzitsuena den San Miguel Ligaren hasiera. Txapelketak, gainera, Andaluzian Euskadiko turismoa sustatzeko balioko du. Iaz III. Euskadi-Basque Country Bandera Malagan arrakastaz egin ostean, aurten Sevilla hiria hautatu dute IV. edizioa jokatzeko. Andaluzia lehentasunezko merkatu bat da Euskadirako eta hazkunde handia izan du: % 51,8 azken bost urteetan. 2015ean % 20 hazi, eta 120.000tik gora bisitari etorri zen Andaluziatik Euskadira; hala, Estatuko laugarren merkatu garrantzitsuena izan zen, Madrilen eta Kataluniaren ondoren. Eusko Jaurlaritzak Basquetourren eta TKEren eskutik sustatzen du Euskadi-Basque Country Bandera, Euskadiko turismorako lehenetsitako merkatuetarako sustapen-ekintza gisa. Aurten, Sevillan egingo dute, ekainaren 19an. Guadalquivirreko urak aukeratu dituzte Andaluzian Euskadi helmuga indartzen jarraitzeko, euskal tradizioari eta kulturari, basque style delakoari, lotutako kirol baten edertasuna dutela medio. Iaz Malagako uretan arrakasta handia bildu, eta aurten ere CaixaBank Koroa irabazteko lehia abiaraziko du estropadak. Horrenbestez, Sevillako uretara joango zaizkigu 12 traineru onenak, 2015ean Hondarribiko Ama Guadalupekoak eta aurreko urteetan Urdaibai Aviak eta Orio Babyautok etxera eramandako bandera eskuratzeko norgehiagokara. Euskadiko turismorako erreferente nagusietakoa da oraindik ere Estatuko merkatua, nahiz eta azken urteetan krisialdiak kaltetu egin duen. Orain suspertzen hasi dela, Eusko Jaurlaritzak susperraldi hori indartu nahi du. Horretarako, sustapen-jarduerak garatuko ditu hala Bartzelonan nola Madrilen, azoka espezifikoekin; izan ere, lehenengo eta bigarren erkidegoak dira bisitari kopuruari dagokionez. Gaur egun, Andaluziatik etorritako bidaiarien hazkunde nabarmena dela-eta, Euskadi-Basque Country Banderaren moduko sustapen-ekintza garrantzitsu bat Andaluzian egiteko jarraitzeko unea dela jo du Eusko Jaurlaritzak. Andaluzia estatuko laugarren merkatua da, Euskadira sartzen diren turisten % 7 hartuta, euskaldunen barne-turismoaren atzetik (% 23tik gora), bai eta Madrileko (% 20) eta Kataluniako bisitarien atzetik ere (% 14). Nazioarteko merkatuak ere aintzat hartuz gero, Andaluzia bosgarren da bisitari kopuruan. 2015ean izandako bisitari guztiak hartuta –eta hiru milioitik gora izan ziren–, Frantzia laugarren postuan dago eta Andaluzia bosgarrenean. *Kirol-ekitaldiari buruzko informazio gehiago, TKEren oharrean. Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31227-hamabi-traineru-onenek-guadalquivir-ibaian-abiaraziko-dute-aurten-liga-andaluzian-euskadi-helmuga-turistikoa-indartzen-jarraitzeko#comment_23691 RT @Irekia: Las 12 mejores traineras abrirán este año la liga San Miguel en el Guadalquivir para seguir #Euskadi en #Andalucía ➡ https://t.… @borjarobles Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31227-hamabi-traineru-onenek-guadalquivir-ibaian-abiaraziko-dute-aurten-liga-andaluzian-euskadi-helmuga-turistikoa-indartzen-jarraitzeko#comment_23686 Campo_de_Regatas_Sevilla.jpg 1 MB (jpg) Euskadi-Basque Country Bandera Malagara iritsi da andaluziarren artean Euskadi helmuga turistiko gisa indartzera Ikusmina Sevillan, Traineru Ligaren etorrera eta IV. Euskadi Basque Country Banderari atxikitako sustapen turistikorako kultura-erakusketa direla medio Tapiak inauguratu du asteburu honetan Sevillan antolatutako sustapen turistikoko jarduerak egingo diren gunea, IV. Euskadi Basque Country Bandera jokatu aurretik II. Euskadi Basque Country Banderaren olatuak Bartzelona hartuko du aurten ekintza profesional gehiagorekin Traineruen San Miguel Liga Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Banderarekin Erakundeen arteko akordioak eta topaketa profesionalak turismoko, kiroletako eta gastronomiako eragileekin nabarmenduko dira Euskadik Bartzelonan antolatutako ekitaldietan Basquetourrek-Eusko Jaurlaritzak Euskadi Sevillan sustatuko du “Euskadi Basque Country IV Bandera” dela-eta
2019-06-27T12:04:07
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31227-hamabi-traineru-onenek-guadalquivir-ibaian-abiaraziko-dute-aurten-liga-andaluzian-euskadi-helmuga-turistikoa-indartzen-jarraitzeko?track=1
[ -1 ]
Erle-argizariaren ezaugarri fisiko-kimikoak Argizariaren ezaugarri fisikoak Erle-argizaria solidoa da ohiko giro-tenperaturan. Hauskorra da oso tenperatura hotzean, baina izaera plastikoa hartzen du 35/40⁰C-ra iristean. Erle-argizariaren fusio-puntua 64⁰C da. Merkatuko argizari horiaren dentsitatea 0,95 da, 15⁰C-tan. Erle-argizaria sortzeko unean zuria da, baina erleek abaraska guztia propoliz igurtziz esterilizatzen dutenez, eta, gainera, erlezainak abaraskak urtzen dituenean bertan dagoen polenarekin nahasten duenez, hauen pigmentuz horituta geratzen da. Erle-argizari garbia merkatuan horia izaten da, zuriketa jasan ez badu behintzat. Erle-argizariak sortzeko unean ez du usain handirik, baina urtzeko garaian ezti/polen/propoli usaina hartzen du. Gehiegi landu ez den argizariak ezti-usain goxo bat izaten du. Argizariaren osaketa kimikoa Argizaria kimikoki oso egonkorra da eta bere ezaugarri kimikoak ez dira ia batere aldatzen denborarekin. Uretan ez da disolbagarria eta nekez hidrolisatzen eta oxidatzen da. Animalien digestioko azidoek ez dute desegiten, argizari-jale diren zenbait sitsenak ( Galleria mellonella) salbu. Erle-argizaria lipidokara da eta osagai hauek ditu: Hidrokarburo aseak, hauetan maizen heptakosanoa. Karbono-atomo bakoitia duten hidrokarburoak dira argizariaren osagaiak. Azido edo hidroazido aseak. Hauetan karbono-atomo kopurua bikoitia da, adibidez, azido palmitiko edo tetrakosanikoan. Alkohol askeak, dela monolak, dela diolak. Katea luzeko gantz-azidoen ester alkoholikoak, adibidez, mirizilo-palmitatoa. Propolia (%6) Pigmentuak, polen edo propolitik datozenak. Ura (%2) Laktonak Gantz-azido askeak Erle-argizariaren kontserbazioa Erle-argizaria oso egonkorra da eta urte askotan mantentzen ditu bere ezaugarri eta propietateak, batez ere hermetikoki itxita mantentzen bada. Argizari zuria Erle-argizari garbia horia da, polen edo propolitik hartutako pigmentuengatik. Elizetarako batez ere, kandela zuriak eduki nahi izaten dira (badakizue: birjinitatea zuria da) eta horretarako argizaria zuritzeko ohitura egon da. Argizari zuria lortzeko erle-argizaria zuritu egin behar izaten da, kimikoki edo eguzki-izpiz: Zuriketa kimikoa Zuriketa kimikoa hainbat produktu kimikoekin egiten da: Ozono, azido oxaliko, azido sulfuriko, potasio permanganato, kaltzio-kloruro, ur oxigenatu, eta abar. Adierazi behar da produktu kimiko hauetako batzuk oso kontuz erabili beharrekoak direla, arriskutsuak direla, alegia. Gainera, hondakin kimikoak gera daitezke argizaritan. Eguzki izpiz egindako zuriketa Erle-argizaria eguzkitan jartzen bada zuritu egiten da. Horretarako zati, ezkata edo maluta fin batzuetan bihurtu behar da argizaria eguzkiak ahalik eta azkarren lan egin dezan, dena dela, hiruzpalau aste behar izaten dira. Rwandan ikusi genuen han ziren fraide batzuek nola zuritzen zuten argizaria. Lehenik argizaria urtu egiten zuten eta urtuta zegoen ontzitik tantaka erortzen zen azpitik pasatzen zen ur hotza zeraman kanaltxo batera. Argizariak ura ukitzen zuen bezain azkar gogorturik geratzen zen ezkata batzuen gisan. Kanaleko urak garraiatzen zituen argizari-ezkata hauek eguzkitan sare baten gainean zegoen zapi zuri baten gainera. Eguzkitan, urtu gabe, edukiz zuriturik geratzen ziren argizari-ezkata edo maluta hauek. Berriro urtu eta orduan egiten zituzten kandelak.
2018-12-13T23:50:57
http://erleak.net/erle-produktuak/argizaria/ezaugarri-fisiko-kimikoak
[ -1 ]
Etxebarriko Udala - Nerea, NAUKAS Estatuko zabalkunde zientifikoko ekitaldi nagusieneko galderarik onenaren lehiaketan saritutako etxebarritarra. Nerea, NAUKAS Estatuko zabalkunde zientifikoko ekitaldi nagusieneko galderarik onenaren lehiaketan saritutako etxebarritarra. Gazteria | Teknologia eta Berrikuntza Hilabete honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, NAUKAS Estatuko zabalkunde zientifikoko ekitaldi nagusia burutu da. Bertan, 2.000 pertsona baino gehiago bildu dira. Ekitaldian bertan, zientzia umeen eta nerabeen artean zabaltzeko, NAUKAS KIDS izeneko gunea egon zen. Berariazko tailerrez gain, "NaukasKids Somos Científicos" saioak burutu ziren. Azken honetan, espezialitate desberdinetako 5 zientzialarik 13 eta 17 urte bitarteko nerabeen galderei aurre egin zieten. Nerabe hauek Epaimahai gisa aritu ziren, parte-hartzaileen galderen eta zalantzen aurrean zein zientzialarik egokien erantzunak eta azalpenak eman zituen baloratu zuten. Epaimahai honek, honetaz gain, luzatutako “galderarik onena” ere saritu behar izan zuen. Nerea Sainz de Baranda, 14 urteko etxebarritarrak irabazi zuen galderarik onenaren eta interesgarrienaren Lehiaketa, Euskaldunako Barria aretoan aurkitzen ziren 200 pertsona baino gehiagoren aurrean. Nereak Fisikari bati luzatutako galderaren gaia “antimateria eta honek materian duen eragina” izan zen. Nereak diploma bat, "Misterios" zientziari buruzko liburua eta kamiseta bat eraman zituen. Zorionak Nerea!!
2020-01-20T14:29:03
http://www.etxebarri.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20170929-Naukas.aspx
[ -1 ]
ABARKETATXO LUDOTEKA 4-12 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 17:00 - 19:00 ARTXAMENDI TOPALEKUA 13-18 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua. Asteazk., osteg., eta ostirala 16:30 - 19:30 Larunbata 16:00 - 19:00 AZKOITIKO GAZTERIA ZERBITZUA Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua . Astelehenetik ostiralera 16:30 - 20:00 Ostiraletan 09:30 - 12:00 Osteguna, 03 Maiatza 2018 Artxamendiko albisteak Artxamendiko Erromeixe 2018 Apirila bukaeran gauzatu gendun aurrez pentsatutako erromeixe. Umorea eta animoa latzak izan ziren eta ondo pasa genuen. Eskerrik asko topalekuko trikitilari eta partehartzaile guztiei. Udazkenean berriz.... Osteguna, 26 Apirila 2018 GIZ-ko albisteak Udazblai 2018 Udal gazteria eta kirol programak abian dira. Izen emateak Gazte zerbitzuan, ikastetxeetan eta Udal harrera bulegoan. PRAKA MOTXAKIN; maiatzaren 7tik 11ra ludotekan bazkideak direnak, eta maiatzaren 14etik 18ra, beste guztientzat. ARTX@BENTURA, UZTAILA JOLASEAN (on line egiteko aukera izango da) eta KIROLA UDAN (Elkargune sarreran); maiatzaren 7tik 18ra. Osteguna, 19 Apirila 2018 Zinea asteburuan zehar Asteburuan zehar: HELDUENTZAT: GRINGO: SE BUSCA VIVO O MUERTO, ohiko ordutegietan Baztartxon. HAURRENTZAT: RABBIT SCHOOL filmea, apirilaren 22ean, igandea, 17:15ean. Astelehena, 12 Martxoa 2018 Zein emakume da garrantzizkoa zure bizitzan? Asteartea, 06 Martxoa 2018 Abarketatxoko albisteak Martxoak 8; nola hezi haur feminista bat Helduok eta haurra hezitzeko zenbait ohar kontutan hartzeko modukoak. Azteazkena, 21 Otsaila 2018 Europan lana bilatzeko dirulaguntzak EURES programaren barne Europan lana egiteko dirulaguntzak ematen ditu. Eskaera egiteko ez dago epe zehatzik. BALDINTZAK ETA KONTAKTUA Gazteria zerbitzuetan elkarbizitzen Elkarrekin sortzen eta eraikitzen dugu. KUXKUXIN, Maxixatzenen atal berria Maxixatze web orrian atal berria argitaratu dute, KUXKUXIN izenekoa, herri mailako taldeak eta beren lana ezagutaraztea izanik bere helburua. Orrialdea 2/27 › Sexua aholkularitza zerbitzua Elkargune Sexu aholkularitza zerbitzua nerabe eta gazteentzat. Data : 2019 10 11 › Berziklapen tailerra Ludotekan Berziklapena sustatzeko ekintza izango da ludoteka bertan. › Belaunaldien arteko eztabaida mugikor eta bideojokuen tailerra Topalekuan Mugikor eta bideojokuei buruzko tailerra guraso eta nerabeentzat Data : 2019 10 18 › Berziklapena tailerra Topalekuan berziklapen tailerra gauzatuko dugu material ezberdinak berrerabiliz. › SAreen barnean tailer praktikoa Sare sozialak ematen dituzten aukerake ta kontutan izan beharrekoak jorratzeko tailerra izango du, [...] Data : 2019 10 25 Belaunaldien arteko eztabaida mugikor eta bideojokuen tailerra Berziklapen tailerra Berziklapena tailerra Artxamendi eta GIZ-ko informazioa jasoko duzu zure e-mailean. Abarketatxo 4-8 urte URRIA 2019 / HH4 - LH3 Abarketatxo 9-12 urte URRIA 2019 / LH4 - LH6 Artxamendi 12-17 urte Gazte Zerbitzu Bulegoa 12-35 urte URRIA BERRIA 2019 Azkoitiko Gazte Zerbitzu Bulegoa Auzolandegiak baratza gazteak lankidetzan gazteria informatika iraila kooperazioa lana lankidetza ludoteka ordutegia proiektua sorosle udako programak ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g 943 026 027 [email protected] Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiago
2019-10-17T00:46:56
https://www.gazteriazkoitia.eus/itemlist.html?limit=8&start=8
[ -1 ]
2011ri agur irribarre batekin | Gazteaukera Blog 2011ri agur irribarre batekin 2011(e)ko Abenduak 30 - 10:12 AM, Gazteaukera Aisia Urtea amaitzear den honetan norberak egin beharko du urteko balorazioa. Ziurrenik une gozo eta latzak pasa ditugu urtean zehar gehienok. Guk irudi kutsakor hauekin eman nahi diogu urteari amaiera. Urte berri on!
2013-05-25T11:14:39
http://gazteaukera.blog.euskadi.net/2011/12/2011ri-agur-irribarre-batekin/
[ -1 ]
Berba-proba, euskaren gaitasuna erakusteko aukera. Deia, Noticias de Bizkaia Berba-proba, euskaren gaitasuna erakusteko aukera Ekitaldi honen hamabigarren edizioa larunbatean ospatuko da Mungian, sari eta giro paregabeak batuz Mungia- Mungian Euskeraz elkarteak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin, baita mungiarren eta inguruko herrien ekimenari esker, larunbat honetan Mungiako XII. Berba Probak ospatuko dira. Aurten, urteoro legez, euskara erabiltzearen aldeko jarduera honetan, “lehiaketa, jaia eta herriko bizitasuna batuko dira egun honetan, sari ederrak ere jokoan egongo direlarik”, azpimarratzen dute antolatzaileak. Goizeko 10:30tatik aurrera hasiko dira frobak, ibilbideen zozketarekin, Andra Mari gunean. Berba-proban lehiatzeko partaideek bi-hiruko taldeak osatu beharko dituzte. Gero, bertso bat entzungo dute partaideek eta zein esakuneri dagokion esan beharko dute, hau bai da, lehiaketaren gakoa. “Berba-proben egunean, parte hartzaileek eta parte hartu nahi duten guztiak, aurretiaz zehaztutako tokian batu eta txanden zozketa egiten dute: zein taldek zein ibilbide egingo duen, zein ordenatan erantzungo duten, erreboteetako ordena...” diote elkartetik. Lehiakideek bi ibilbide ezberdin egingo dituzte oroar;herriko taberna ezberdinetik igaroz. Honela, partaideek ibilbide batetik hasi eta tabernatik tabernara joango dira, bai epaile, trikitilari eta bertsolariekin laguntzarekin. Tabernako geltoki bakoitzean, talde bakoitzak, zozketan tokatu zaien bertsoa entzungo dute eta bertso hori zerrendako zein esaera zaharra dagokion asmatu beharko dute. Eta ostantzean, asmatzen ez badute, lehaiketako beste talde batentzat errebotea izango da. Era honetan, goizean guztian zehar, “ibilbide bakoitzeko irabazlea erabaki arte edo azken finalistak erabaki arte, egongo dira lehian partaideak”, adierazten dute elkertetik. Azkenik, 14:30ak aldera, eta beste proba arin batzuen bitartez, bi finalisten arteko irabazlea erabakiko da, final handian, antolatzaileen esanetan. Froga hauekin euskara bultza-tzeaz gain, “herrian zehar giro ona eta animatua lortu nahi dugu. Pikeak eta barreak egon dira beste edizio batzuetan, seguaski, baita ikusleen artean ere”. diote. Sariei dagokionez, bi egongo dira eskuragi lehiaketako talde irabazleentzat. Honela, lehen saria irabazten dutenentzat, 240 eurokoa izango da, eta bigarren sailkatzen direnak, berriz, 180 euroko saria lortuko dute. Ondoren, 15:00etatik aurrera, bertan bazkaldu eta musikarekin batera arratsalde alaia pasatu ahalko da. Beste alde batetik, asteburuan ere beste ekitaldi garrantzitsu bat ospatuko da Mungian. Alegia, Udalak Amatxu saria emango die herriko bi elkarteei. Batetik, Diz-Diz Emakumeen Kultur Alkarteak hartuko du sari hau.Hain zuzen bere, 1995etik hasita, andrentzako topaguneak sortu dituen elkartea da, eta ideiak eta esperientziak trukatzeko balio duen elkarguneak ere sortu ditu. “Hasi zirenetik hamaika bat hitzaildi eta tailer antolatu dute alkarteko bazkideak ahalduntzeko”, azpimarratu dute udaletxetik. Bestealde, Andina Pereira de Brito elkarteak jasoko du ere saria. 2014an bere bikote ohia eraila izan zen emakumea, “bere bizi proiektua berreraiki nahi izan zuen andra izan zen eta, beste andra askok bezala, biolentzia-loturak hausteko erabakia hartu zuen emakumea izan zen”. - Patxi Arostegi
2018-10-20T14:03:17
https://www.deia.eus/2017/05/03/bizkaia/uribe-txorierri/berba-proba-euskaren-gaitasuna-erakusteko-aukera
[ -1 ]
Gizonen LAMEGI Long Pants termikoak Higadura fabrikatzaile eta hornitzaileei | XingRong Emakumeen arropa Emakumeen Out Burning Printing Top Emakumeen Bra kamiseta Emakumeen Camisole Emakumeen Mahuka laburreko alkandora Emakumeen mahuka luzeko alkandora zalea Emakumeen Pants Short Emakumeen Thermal Long Pants Gizonen luzea Barne Brush Long John Gizonen Wear termikoak Gizonen luzea berokia Gizonen luzea Golf Polo Shirt Gizonen Sport Wear Gizonen Short manga Gizonen Barne Shorts Gizonen Printing Home Wear Haurren Inprimatzailea Alkandora Haurren brodatuak Alkandora Haurren Stripe Alkandora Haurren Iron Diamond Alkandora Haurren Brush epela Windproof Haurren Polo Shirt Haurren LAMEGI blusa Haurren Parka Girl-en ezartzen du Girl soineko Girl gona Girl prakak Chindren'S Lole Hot kuai Ladies hoʻomaha Floral Print Bunchy Y ... Ladies kizkurtuz- V-lepoan luzea blusa Top zalea Ladies 'LAMEGI Pink Lace Barne Pants Ladies 'LAMEGI Jacquard Air Layer Bero pijama Men'S Knitting Long Zipper lilo o ka palaki ma waho ... Gizonen LAMEGI motza Poliester Sport Wear Gizonen LAMEGI Poliester Tank Top Sport Wear Gizonen LAMEGI luzea Raglan Alkandora Men'S Knitting mehana ma Long lole wāwae ma loko palaki Men'S Knitting Long lole wāwae Thermal Wear Men'S Knitting High Elasticityʻaʻahuʻoluʻolu emi ana malalo iho Produkzioaren izena: gizonen knitting praka luze higadura termiko genero gizonen adin talde helduen arropa luzera erregularra denboraldi udaberriko udazkena negua elementu mota praka luze jatorriaren shandong Txina (penintsula) ordainketa T / T edo L / C teknikak knitting saiheskia hornidura gaitasuna 300000 pieza hilean material % 50 kotoia,% 45 poliester% 5 spandex MOQ 1000 pieza / color / ordena gerritik elastikoa waistband bilgarri xehetasuna polybag bakoitzeko pieza bat tamaina libre edo pertsonalizatu tamaina 40 pieza kanpoaldeko cartón bat Ezaugarri anti-pilling aurkako txikitu beruna denbora 60 egun eko-fridenly barruko eskuila marka Izena etiketa pertsonalizatua hornidura-mota OEM eta ODM zerbitzua Aurreko: Men'S Knitting High Elasticityʻaʻahuʻoluʻolu emi ana malalo iho Hurrengoa: Men'S Knitting mehana ma Long lole wāwae ma loko palaki Praka luze Men For Gizonen Long Pants Gizonen LAMEGI luzea Poliester Gol ... Gizonen LAMEGI Round-Lepoan luzea Pri ... Gizonen LAMEGI High Elastikotasuna Cool Home ... Gizonen LAMEGI luzea bikoitza Ihes egin ... Gizonen LAMEGI luzea Higadura termikoak Gizonen LAMEGI Cotton Printing kamiseta Yishui Xingrong LAMEGI Arropa, LTD Telefonoa: 0086-539-2219913 Telefonoa: 0086-539-2220551 Merkataritza: adreilu-eta-mortero txikizkako salmentak w ... zirkulazioan merkataritza ministerioaren industriaren garapen departamenduan azken datuen arabera, 2.700 txikizkako kontrolatu Merkataritza Ministerioaren arabera, enpresen tipikoa salmentak handitu 4 ....
2020-02-19T00:07:35
https://www.xrongclothing.com/eu/mens-knitting-long-pants-thermal-wear.html
[ -1 ]
Eskola eta soldadutza - Ahotsak.eus Eskola eta soldadutza Eskola eta soldadutza <p>Soldaduen moduan ilarak osatuta abestu behar izaten zuten <em>Cara al Sol</em>, egunero, maristen eskolan. Soldadutzan ere berdin-berdin. Hondarrabiko Guadalupen lehenengo eta Loiolan gero, Ingenieroen alorrean egin zuen soldadutza baina, batez ere pikatxoia eta pala erabili zituen bide, horma eta zubigintzan.</p> Soldaduen moduan ilarak osatuta abestu behar izaten zuten Cara al Sol, egunero, maristen eskolan. Soldadutzan ere berdin-berdin. Hondarrabiko Guadalupen lehenengo eta Loiolan gero, Ingenieroen alorrean egin zuen soldadutza baina, batez ere pikatxoia eta pala erabili zituen bide, horma eta zubigintzan. Erref: ONA-066/005 Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola - Eta pentsau egizu zelakua zan, eskua jaso ta “Cara al Sol” kantau goizian sartzeko, ta ikurriñori, banderiori Españako banderiori jaso gora eta arratsaldian eskola danak urten, bost eskola euzen, bostak formau soldauak formaitten diran letxe, formau banderiori begira eta atzera kantau ta rra, jaitsi ta erretiraitten euen, hola ibilli giñan. - Egunero, egunero. - Egunero, bai. Eta gozian fandakuan saldauak letxe formauta, aldiko bi, soldauak hiru illaratan kolokaitten dira baiña gu aldiko bi, illara bat leheningo kursua, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena, bost ziren, bai. - Hori urtetzeko eskolatik, formatzen ziñazien? - Sartzeko be baitta, goizien sartzeko be formau ta kantau, zeori banderiori jaso ta eguardixen ez, illunkaran jaisteko atzera. Soldautzan be holaxe itten geben. Soldautzan be bai kanpamentuan egon giñanian zerien, zerien Hondarrabin han goixan egon giñan eta han be tronpetia joten euen eta zerok armok ifiñi zerien eta ikurriña edo zeori banderiori jaisten zan eta jaso be igual; han Guadalupen goixan egon giñan, bai, han eta kuartelian zerian, Loiolako kuartelian. Gu zerak giñan, injeneruak, izena oso politta geukan guk, “Soldados de ingeniero” esaten oskuen guri, “Soldados de ingeniero” ta gure lana zan pikatxoia eta palia, “pico y pala”, bai. Zapadoriak giñan, zapadoriak ziran zubixak itten ta, han ibiltten giñan egurrezko zubixak in ta. - Zu ordurako baziñan ja hargiña? - Ez, bai, bai. - Horreatik hartu zindduein zu harako. - Bueno, ez baiña nere modura asko egon ziren. Gu egon giñan euskaldunak, riojanuak eta galleguak egon giñan, bai. - Eta orduan zubixak eta bidiak be bai itten zenduzen edo? - Bai, kamiñua itten, Naparruan be ibilli giñan kamiñua itten. Han zerok porlan zakuak hartu, bixkarrian hartu porlan zakuak eta behetik gora pagoduixan gora igoten geben masia ta itteko, kanterillak eta itteko ta, ibilli giñan han be. Ezkiñan, erreka ezkiñan paretak eta in ta, hormak eta in ta, han be. Eta tiruakin, tiruak barrenua sartu ta tiruak zerak, dinamitiakin ta, sarjento batzuk bageukan hareik, guk ez gekixen asko baiña hareik be ez asko, han ibiltten giñan billurrez aidian, bai. - Harrixak apurtzeko ta dinamitiakin. - Bai. Bai, lekua itteko ta holako zerien ta. - Ze urte zan zu soldauskan egon ziñanien? - Berrogeta hamaseixan, cincuenta y seisian. Cincuenta y seisian... cincuenta y sietian fango giñan, bai. - Oseake, ya gerraosteko gosiok-eta pasauta? - Bai, bai, pittin bat pasauta, bai. Eskola, laboreak eta doktrina Soldadutza garaian komeriak Soldadu mandazaina izan zen Ama, zer da beleta? Eskola kontuak Francoren garaian Baserria erre egin zitzaion
2019-08-23T21:53:15
https://ahotsak.eus/onati/pasarteak/ona-066-005/
[ -1 ]
Oolong - Wikipedia, entziklopedia askea. ウーロン edo Ūron 1. liburukia, 3. atala (manga) Dragoi Bolako 4. atala (animea) Oolong (jatorrizko japonieraz ウーロン edo Ūron ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Izen hau oolong tetik dator (jatorrizko txineraz 烏龍 edo pinyinez wūlóng), te txinatar hau dragoiaren tea bezala ezagutzen da. Mandarinez literalki dragoi beltza esan nahi du. Mendebaldera bidaia nobela klasiko txinatarreko Zhu Wuneng pertsonaian du jatorria. Oolong Oktogono haraneko tribu batean izan zuen jatorria, baina bere herria utzi zuen abenturak bizitzeko asmoz. Zerri honek 5 minutuko eraldaketak egiteko ahalmena zuen, denbora tarte honen ondoren minutu bateko atsedena behar zuen berriz ere eraldatzeko. Ahalmen hau Puarrekin batera ikasi zuen Hegoaldeko Eraldaketa Umezaintzan (南部変身幼稚園 edo Nanbu Henshin Yōchien). Hala ere ez zituen ikasketa hauek bukatu, andereñoari kuleroak osteagatik bota baitzuten. Ahalmen hau herri bateko jendea izutzeko erabili zuen, horrela herritarren alaba gazteak bere jauregira eramaten zituen. 749an herrixka honetara Son Goku izeneko mutil bat eta bere laguna zen Bulma neska gaztea heldu ziren. Son Gokuk Oolong garaitu zuen eta "bahitutako" neska guztiak haskatu behar izan zituen. Honen ondoren bikotearekin batu zen Dragoi Bolak bilatzeko, hala ere, hasieran gogoz kontra egin zuen. Son Gokuren lagun oso ona bihurtu zen, elkarrekin abentura ugari biziz. Gainera istorio osoko lehen guraria eskatu zion Shenroni (nesken kuleroak), Pilafen ametsa deuseztuz. Hemendik aurrera ez zuen nabarmentzeko ekintzarik egin. Book hil egin zuen, gero Namekeko Dragoi Bolekin berpiztua izateko. Gainera munstro hau akabatzeko Genkidaman bere energiarenkin parte hartu zuen. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Oolong&oldid=5188984"(e)tik eskuratuta
2019-08-23T07:20:18
https://eu.wikipedia.org/wiki/Oolong
[ -1 ]
2014 udaberria | mataderoekintzak Martxoak 29, 22:30tan: MURSEGO + AMORANTE Apirilak 4, 23:00tan: JOSEBA B. LENOIR + MOBY DICK Apirilak 12, 22:30tan: FASENUOVA Apirilak 22, 22:00tan: CALVIN JOHNSON Zinea ta ekintzak Apirilak 2, 9, 23 eta 30: IZU ZINEZKOAK: LARS VON TRIER’S RIGET I+II Apirilak 25, 22:00tan: ZAPATILLA FILMS FEST Maiatzak 6tik 11ra: ZEMOS O Z’E! astea (Zemos98, Zazpit’erdi, zinea, hitzaldiak, performanceak, remixak…) MURSEGO (martxoak 29) Mursegok Hiru (2013) izeneko diskoa aurkeztuko du. Rocketik, abangoardiatik, klasikotik eta folketik edaten duen popa da Mursegorena; hau da, egungo musika herrikoia eta hemengoa. Pop bat non hizkuntzak nahasten diren, euskara atzerriko bihurtuz, gaztelania erbeste galaktiko batekoa, eta portugesa edo suomiera (kasik) etxeko. Mursego = Maite Arroitajauregi Aranburu = Ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa , xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia. AMORANTE (martxoak 29) Iban Urizar-en (Cafe Teatro, Bizarra…) bakarkako proiektu berria da. Folk kutsua ateratzen du armonika eta perkusio bidez. Proiektu honekin estreineko aldia izango du. MOBY DICK (apirilak 4) “Mobydick, Eneko Burzako getxotarraren alter egoa dugu. Bilbo eta inguruetako Nun, Bizhil, Tribute to QOTSA eta bestelako taldeetan ibili ostean, bere bakarkako ibilbideari heldu zion duela urtetxo batzuk. And Then She Became God’s Friend (2009) estreinako lana eta (Covers) (2011) bertsio diskoaren ondotik, pasa den udaberri amaieran Cotard Desilusion kaleratu zuen. Diskoa, lagun zaharrez inguratuta grabatu zuen, garai hartan bizileku zuen Madrilen, bakartasunetik talde kontzeptura jauzi eginez, ñabarduretan irabaziz, baina doinu akustiko eta gordinei muzin egin gabe.” JOSEBA B. LENOIR (apirilak 4) “Joseba B. Lenoir izenaren atzean, Joseba Baleztena beratarra aurkitzen da. Sexty Sexers, Sumisión City Blues, Max Gamuza, Izaki Gardenak eta bestelako proiektuetako kide izateaz gain, 2012an bere bakarkako ibilbideari heldu zion. Horrela, Instroak Vol. 1 eta Instroak Vol. 2 kaleratu eta gero, Tenpesta lana argitaratu zuen pasa den abenduan. Bertan, gitarrarekin duen trebetasuna erakusteaz gain, lehen aldiz kantuan entzun ahal izan genuen. Orain, disko horretako abestiak, abesti zaharragoak zein bestelakoetarako argitaratu dituen abestiak, zuzenean defendatzeko ordua iritsi zaio. Horrela, otsailaren 15an, Tenpesta Eparen aurkezpen biraren lehen zatiari ekin dio. Kontzertu ugari, Felix Buff (Willis Drummond, Aguxtin Alkhat, Los Separatistas…) bateriarekin batera izanen dira, hots, duo gisa. Baina, beste batzuetan, orkestra gizon modura ariko da Joseba B. Lenoir.” FASENUOVA (apirilak 12) CALVIN JOHNSON (apirilak 22) Calvin Johnson, Olympia-tik (AEB) datorren gitarrista, abeslari, musikagile, ekoizle eta DJa da. Bere ahots bereziki sakon eta mantrikoagatik ezaguna, Johnson Beat Happening, Cool Rays, The Go Team, Dub Narcotic Sound System eta The Halo Benders bezalako taldeen kide sortzaileetako bat izan zen. Calvin Johnson K Records disko etxe indiearen sortzaile eta jabea ere bada, eta gaur egungo musika independienteko giltzarri bezala aipatua izan da beti. Bere karreran zehar, Johnson rock independienteko espektro zabal batekin aritu da elkarlanean, Beck eta Modest Mouse-etik Make Up eta The Headcoats-era, John Spencer Blues Explosion edo Built to Split-etik igarota. K Records 1982an fundatu zuen, bertan bere taldeen eta eszena amerikar independienteko talde gurtuenetariko batzuen diskak ekoizten ditu. 1993an Dub Narcotic Studio ireki zuen, proiektu pertsonalak inkubatzeko balio izan zion eta Mirah, The Blow, Versus, Built to Spill, Make-Up o Little Wings bezalako taldeen lana dokumentatu zuen bertan. 2000 urtea pasata, Calvin Johnson-ek bere bakarkako ibilbideari ekin zion gitarra akustiko bat eskuan. Orain bakarkako diska berria prestatzen dabil bere rock’n’roll taldearen, The Hive Dwellers, lan berria argitaratu duen une berean. Hiperaktibotasuna eta abesti handiak alde guztietan ZINEA ETA EKINTZAK IZU ZINEZKOAK: LARS VON TRIER’S RIGET I+II (apirilak 2,9,23 eta 30) Izu zinezkoak jarraipena izango duen ziklo askotariko lehena da. Izuak aurpegi asko ditu eta zineak bere hasieretatik irudi asko utzi dizkigu. Zine haundia egin da genero honetan, zuzendari handitzat hartzen diren gehienak erakarri ditu genero honek noiz edo noiz eta zer esanik ez beraien lana hortan oinarritu duten handi horiek (D.Argento, D.Cronenberg, A.Zulawski…) Ziklo hauek horren erakuslehio izan nahi dute. Oraingo honetan aski ezaguna den Lars Von Trier-en gaztetako lan bat ikusiko dugu, Riget. 1994 eta 1997 artean daniar telebistarentzat egindako 8 ataletan banatutako telesail bat da. Riget arimen mundura irekitzen den atera zuzentzen diren xarmagabeko korridore labirintikodun ospitale bat da. Isilpeko batzuk lazgarriegiak dira lurperatuak mantentzeko. Helmer doktorea, ospitaleko zirujauburu berria, bereala sartzen da ospitalean gertatzen den guztia menderatzen duen zirujauen anaiarte makur batean. Badaude ikusten uzten hasten diren beste presentzia batzuk ere ospitaleko labirintuetan; Drusse andrea, Judith doktorea… ZAPATILLA FILMS FEST (apirilak 25) Zapatilla films kolektiboak laburbetaiak ekoizten eta egiten ditu. Gau hontan taldearen lehen lanak ikusi ahal izango ditugu, urteetan zehar egin dituzten sketch batzuk eta baita beraien azken ekoizpenak ere. Bere lanen barruan Olentzeroren komunikatua Euskal Herriari, Revenge/Mendekua edota Tipula Killer aurkitzen dira besteak beste. ZEMOS 98 ZAPI’TERDI ASTEA (maiatzak 6tik 11ra) ZEMOS 98 ikerketa talde bat da eta hezkuntza, komunikazioa eta ikusentzunezko narrazioarekin zerikusia duten edukinak antolatzen eta ekoizten dituzte, sare gizartea eta kultura digitalaren testuinguruan. ZEMOS 98k kultura askean eta bernahasketan sinesten du. Hezkuntza zabaldua izan dadin apostua egiten du. Do It Yourself (egizu zerorrek) ideia bultzatzen du eta edukinen eta formatuen esperimentazioa. Ikerkuntza-akzioa-parte hartzea metodologiekin egiten du lan eta topalekuekin eta sareko lanekin gozatzen du. ZAZPI T’ERDIK bere ibilbidea 2007an hasi zuen, ez-fikzioari eta bideosormenari begira. Arte sozial eta dokumentalen inguruan esperientzia komunen ondorioz,Pello Gutiérrez etaDavid Aguilar-ek proiektuari forma eman zioten. Zazpi T’erdik inguruarekin harremanetan jartzeko bide bezala erabitzen du dokumentala. Honen inguruan ikusentzunezkoak jarriko ditugu astean zehar. Asteburuan beraiekin egoteko eta gai horietaz hitz egiteko bazkari-tertulia egongo da eta gauean performanceak eskeiniko dizkigute. lagunekin elkarbanatu:LinkedInRedditFacebookGoogleTwitterAtsegin dut:Atsegin dut Kargatzen... 4 Iruzkin on “2014 udaberria” KONTZERTUA BEBARRUKO JARDUNETAN: MOBY DICK ETA JOSEBA B. LENOIR | Maxixatzen says: 2014/04/04 at 6:27 […] Kontzertua gaur […] BEBARRUKO JARDUNEK MATADEIXEN: LARS VON TRIERREN "RIGET" | Maxixatzen says: 2014/04/02 at 5:59 […] Matadeixen Lars Von Trierren Riget telesaileko lehen atalak, […] bEbArRuKo JaRdUnEk_udaberria2014 :: larunbata M29 kontzertua :: MURSEGO + AMORANTE | mataderoekintzak says: 2014/03/25 at 19:52 […] 2014 udaberria […] UDABERRIKO BEBARRUKO JARDUNEK 2014 MATADEIXEN | Maxixatzen says: 2014/03/24 at 7:42 […] Proposamen berritzaileak eskaintzeko helburuarekin, hona hemen osatu duten kultura egitaraua: […] Azken postak Asteazkenean eta Ostiralean PATRICIO GUZMÁNen azken bi dokumentalak ikusteko aukera!!! Ez Galdu!! Urteko lehen kontzertua gaur 23:00tan!!!! Igande arratsalderako plan bikaina!!! Gaur eta ostiralean JOSHUA OPPENHEIMER DIPTIKOA Gaur Bebarruko Jardunek ixteko Jai Itzela!! Ez Galdu!! GauR ArrATsAldEraKo PLan BiKaiN Bat eTa Bi KoNTzerTU!! Gaur gauean MATAMATION#3 ziklo amaiera!! Otsaila 2017 Urtarrila 2017 Abendua 2016 Azaroa 2016 Urria 2016 Iraila 2016 Ekaina 2016 Maiatza 2016 Apirila 2016 Martxoa 2016 Otsaila 2016 Urtarrila 2016 Abendua 2015 Azaroa 2015 Urria 2015 Iraila 2015 Abuztua 2015 Uztaila 2015 Ekaina 2015 Maiatza 2015 Apirila 2015 Martxoa 2015 Otsaila 2015 Urtarrila 2015 Abendua 2014 Azaroa 2014 Urria 2014 Iraila 2014 Abuztua 2014 Uztaila 2014 Ekaina 2014 Maiatza 2014 Apirila 2014 Martxoa 2014 Otsaila 2014 Urtarrila 2014 Abendua 2013 Azaroa 2013 Urria 2013 Iraila 2013 Uztaila 2013 Ekaina 2013 Maiatza 2013 Apirila 2013 Martxoa 2013 Otsaila 2013 Urtarrila 2013 Abendua 2012 Azaroa 2012 Urria 2012 Iraila 2012 Uztaila 2012 Ekaina 2012 Maiatza 2012 Apirila 2012 Martxoa 2012 Otsaila 2012 Urtarrila 2012 Abendua 2011 Azaroa 2011 Azaroa 2010 Ekaina 2008 Bloga jarraitu KokapenaKlara Donea Kalea, 40, 20720 Azkoitia, [email protected] Register Log in
2017-02-25T02:12:39
https://mataderoekintzak.wordpress.com/bebarruko-jardunek/2014-udaberria/
[ -1 ]
Deskargatu Effector saver 3.3.4 – Vessoft Deskargatu Effector saver Indarrak babeslea – backup software bat korporatiboa edo pertsonala datuak. software honen helburu nagusia da backup edozein 1C du datu-base bertsio kopiak sortzeko: Enterprise software. Indarrak babeslea software funtzionamendua eta proba konfiguratzeko eta datu-basean konpondu tresna multzo bat dauka. Softwarea fitxategiak partida, karpetak, Microsoft SQL edo PostgreSQL oinarriak eta gorde sarean, bertako eta kanpoko disko edo FTP zerbitzari backup aukera ematen. Indarrak babeslea datuen babeskopia automatikoki egiteko zehaztutako ordutegia eraiki-zeregin planifikatzailea erabiliz jarraiki gai da. Artxibatzea 1C arabera: Enterprise bitartekoak ausazko datuak edo datubaseak artxibatzea Entseguak eta finkatzeko oinarriak Hainbat backup konpresio-formatu backups gordetzeko datu biltegiak desberdinetan babeskopiaren fitxategiak enkriptatzeko on Effector saver Comments: Effector saver Lotutako softwarea: English, Español, Français, Català... Recuva 1.53.1087 Standard eta Portable English, Español, Français, Català... Dropbox 27.4.22 English, Español, Français, Deutsch... WinMerge 2.14 English, Español, Français, Deutsch... Stellar Phoenix Windows Data Recovery - Home 7 WinSCP 5.9.5 Standard eta Portable Fitxategiak Zure ordenagailua eta zerbitzarien arteko fitxategiak kopiatzea segurua tresna. Software aukera ematen tokiko eta urruneko testu fitxategiak editatzeko aukera ematen dizu. English, Español, Français, Deutsch... Teleport Pro 1.72
2017-06-24T15:44:29
https://eu.vessoft.es/software/windows/download/efsaver
[ -1 ]
Atsat - Wikipedia, entziklopedia askea. («Axat» orritik birbideratua) Marcel MARTINEZ (2014-2020)[1] 53,7 bizt/km2 42° 48′ 13″ N, 2° 14′ 07″ E / 42.803611111111°N,2.2352777777778°E / 42.803611111111; 2.2352777777778Koordenatuak: 42° 48′ 13″ N, 2° 14′ 07″ E / 42.803611111111°N,2.2352777777778°E / 42.803611111111; 2.2352777777778 Atsat (Frantzia) Atsat (okzitanieraz Atsat edo Atzat; katalanez Atsat; frantsesez eta ofizialki Axat) Okzitaniako udalerria da. Administratiboki Aude departamenduko Frantziako udalerria da, Languedoc-Rousillon eskualdean. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atsat "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Atsat&oldid=5766278"(e)tik eskuratuta
2019-05-24T22:11:21
https://eu.wikipedia.org/wiki/Axat
[ -1 ]
↑ Gostin, A. (2003-11-2) «Ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi» Argia (1283) . ↑ Cervantes, Xavier (1999ko iraila) «Fermin Muguruza disco a disco» Rockdelux (166): 18 . ↑ Snowden, Don (2006) «Negu Gorriak» Allmusic . "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Negu_Gorriak_(diskoa)&oldid=4802358"(e)tik eskuratuta 1990eko musika diskoak
2019-02-16T14:44:17
https://eu.wikipedia.org/wiki/Negu_Gorriak_(diskoa)
[ -1 ]
Hetalia: Axis Powers Korea Perücke - CosplayFU.de Startseite Perücken Kostüm Perücken Anime Perücken Hetalia: Axis Powers Korea Perücke Startseite Hetalia: Axis Powers Korea Hetalia: Axis Powers Korea Perücke Hetalia: Axis Powers Korea Perücke Verwandte Korea Cosplay Korea Cosplay Kostüm Korea Schuhe Griechenland Perücke Norwegen Perücke
2017-09-20T03:58:01
https://www.cosplayfu.de/product/Korea+Wig+from+Axis+Powers+Hetalia
[ -1 ]
← Trabzonspor Erakutsi 14:10, 11 abendua 2018 ondorengo aldaketa berriak 9 abendua 2018 (ezb. | hist) . . t UEFA Europa League‎; 18:23 . . +21‎ . . ‎Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)‎ (Kategoria:Futbol txapelketak kendua; Kategoria:Europako nazioarteko futbol txapelketak gehitua HotCat bitartez) (ezb. | hist) . . t Turkiako futbol kopa‎; 18:18 . . +50‎ . . ‎Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)‎ (Kategoria:Europako herrialdetako futbol kopak gehitua HotCat bitartez) (ezb. | hist) . . t Turkiako futbol liga‎; 17:35 . . -3‎ . . ‎Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)‎ (Kategoria:Lehen Maila Futbol Ligak kendua; Kategoria:Europako Futbol Ligak gehitua HotCat bitartez) "https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/Trabzonspor"(e)tik eskuratuta
2018-12-11T14:10:43
https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:RecentChangesLinked/Trabzonspor
[ -1 ]
barren.eus - Abian da San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa Abian da San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa Argitaratua: 2020-06-11 09:50 2020ko San Bartolome jaien inguruko erabakirik momentuz ez du hartu Udalak, baina aurreratu dute orain arte ezagutu ditugun moduko jairik ez dela izango aurten. Alabaina, jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Eta horrekin batera, haurrentzako kartel lehiaketa ere antolatu dute. San Bartolome jaien harira bi lehiaketa antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, bata haurrei zuzendutakoa eta bestea nagusiei zuzendutakoa. Lanak aurkezteko epea, uztailaren 1ean bukatuko da, 13:00ak baino lehen, Kultura Sailean (Aita Agirren) aurkeztu beharko dira eta ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “Elgoibar, San Bartolome jaiak 2020”. Nagusien kategorian 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Teknika librea izango da eta lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira. Lanen neurria honako hau izango da: 225mm X 225mm neurrikoa edo proportzionala, 300 puntu hazbeteko bereizmena duena. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak argitaratu gabeak izango dira. Ezin da aurretik aurkeztutako lanekin parte hartu. 700 euroko sari bakarra izango da. (ikus oinarriak -PDF-) Bestalde, umeentzako lehiaketan 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Lanaren neurria eta teknika librea izango da, hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan, dirutan izango ez diren sei sari banatuko dituzte. (ikus oinarriak -PDF-) Naia Membrilleraren lan bat aukeratu dute San Bartolomeak iragartzeko (2019-06-28) Asier Gurrutxagaren kartelak iragarriko ditu San Bartolome jaiak (2018-07-17) Ana Salegiren azalak iragarriko ditu aurtengo sanbartolomeak (2017-07-07) Leire Rodriguez De Gabriel elgoibartarrak irabazi du San Bartolome festetako kartel lehiaketa (2016-07-26) Juan Diego Ingelmo valentziarraren lan batek iragarriko ditu aurtengo San Bartolome jaiak (2015-07-16)
2020-07-13T07:30:19
https://barren.eus/albisteak/kultura/5452-abian-da-san-bartolome-jaietako-egitarauaren-azala-aukeratzeko-lehiaketa
[ -1 ]
euskaljakintza | Category Archive | hautaprobak Archive | hautaprobak RSS feed for this section Comments { 0 } Hautaprobak prestatzen (IV): azken aholkuakBy Maite on 2010(e)ko ekainak 9 in euskara, hautaprobak Azken aholkuak Comments { 2 } Hautaprobak prestatzen (III): idazlana.By Maite on 2010(e)ko ekainak 9 in euskara, hautaprobak Dakizuen bezala, orain arte gehienetan iritzi artikulu edo argudio testu bat idaztea eskatzen zen. Aurten, ordea, edozein motatako testua eska dezaketenez, hementxe doa denetarik pixka bat: Next → Gaurko hitzaziztako 2017(e)ko ekainak 26bihotzondoko 2017(e)ko ekainak 25armosu 2017(e)ko ekainak 24hauspeatu 2017(e)ko ekainak 22ipurtzuri 2017(e)ko ekainak 21meskita 2017(e)ko ekainak 20krako 2017(e)ko ekainak 19Jokatu! Sortu zeure jokoa euskaljakintza 9 Elkarrizketak Gure txokoaProgramazioa
2017-06-27T10:32:15
http://euskaljakintza.com/category/euskara/hautaprobak/
[ -1 ]
Pertsonen erabilera - Euskonews Etorkinen herrialdea gara, eta herriminak, gureak nahiz utzi digutenak, Europara begira jartzen gaitu. Iragan bati lotuta gaude, eta gu horren partaide sentitzen gara, baina herentzian hartu ditugun keinu eta zeinuen bidez besterik ez dugu horretan parte hartzen. Jarrera engainagarria da diasporari buruz hitz egitera bultzatzen gaituena. Izan ere, 1950. urtean iritsi ziren azken etorkinak. Hortaz, euskal argentinarrak omen gara baina, egiaz, argentinar-euskaldunak gara. Gurea ez den herrialdea idealizatzen dugu, baina gurea bailitzan gogoratzen eta sentitzen dugu. Hari magiko batek herrialde horri lotzen gaitu belaunaldien bidez, eta euskaldunen hizkuntza, dantzak eta abestiak ikasten ditugu. Iparraldeko zambak, tangoak edo perikoi nazionalak bezainbeste hunkitzen gaituzte. Gure arbasoek utzitako altxor horri eusteko ahaleginean, babestu nahi ditugun balioekin kontraesanean dauden egoerak lehenesten eta jarrerak onartzen ditugu. Horrela, jaiotzez –eta ez harreraz– benetan gurea dena ahaztu egiten dugu. Horrela ulertu zuten gure aitona-amonek. Gerrak, goseak eta minak uxatuta etorri ziren haietako gehienak, eta ez oparotasunak. Hori dela-eta, hemengo orduko bizimodua errealismoz preziatu eta haien etorkizuna tentu handiz prestatu zuten. Etorkizun hartan ez zen utzitako herrialdea sartzen, harrera egin ziena baino. Beren herrimina Argentinara ekarri zituen itsasontzian uzten jakin zuten, eta aurrera begiratu zuten. Euskal Herriko arauak hartu eta herrialde bat egiten lagundu zuten, ez hangoa, hemengoa baizik. Asko gara euskal jatorriko argentinarrak, harro gaude horretaz eta garrantzia ematen diogu, baina sentipen horiek kanpoko interesak gureak direla ikusarazten digute. Eztabaidarik gabe onartzen dugu eta zalantzarik gabe atxikitzen gara. Eta garrantzitsua da eztabaida eta zalantza egitea. Gure proiektuak berdintasunez proposatzea, mesfidantzarik gabe. Proiektu horiek kontuan hartuko direla ziur jakin behar dugu, eztabaidatu egingo direla behintzat, baina ez dituztela inoiz besterik gabe hartu edo botako. Zentzugabea litzateke ematen dizkiguten laguntza ekonomikoen berri ez izatea edo horiei uko egitea. Hala ere, sortzen duten dependentziak harreman-mota hori egokia ote den pentsarazten digu. Ez gara konturatzen batzuetan besteen beharra erabiltzen dugula irudi paternalista sortzeko, eta horrek kalte egin dio berdintasunean oinarritu behar den eta behar zen harremanari. Lehen, balioak eta hitzak erabiltzen ziren ametsa gurea ez den herrialde baten irudiarekin pizten jarraitzeko. Orain, berriz, pertsonak. Ez dezagun geure burua engainatu, herrialde horrek ezer gutxi daki guri buruz. Argentina herrialde hartzaile izatetik bidaltzaile izatera pasa da, baina arrazoiak ez ditugu hemen azalduko. Gure gazteek kanpoan zerbait hobea topatuko dutela amesten dute, eta joan egiten dira. Beren aitona-amonek orain dela ez hainbeste belaunaldi utzi zuten herrialdera itzultzen dira. Antzeko itxaropen eta grinak dituzte, eta organismo ofizialek sortutako aukeren atzetik doaz, baina horiek ez dira beti betetzen. Joaten direnean, gure herrialdea eskuzabala izan zela eta besoak inolako baldintzarik gabe ireki zituela pentsatzea baino ez dugu. Ez gaude ziur herrialde hark berdin jokatuko ote duen. Mundu zaharrari beti ireki genizkion gure ateak, baina mundu horrek askotan ahazten du Ameriketako indiarren eskuzabaltasuna. Lurraldeak, aurkitu zutenetik, aberastasun pentsaezinak eman zituen, ez bakarrik urrea edo zilarra bezalako metal preziatuak –Perutik eta Potositik eramandakoak–, baita lurraldeko fruitu arruntak ere, adibidez, patata, kakaoa eta artoa. Ezin dugu ahaztu gure herrialdeak inolako baldintzarik gabe hartu zituela euskaldunak, Espainiako gerrate zibilak erasanda, den-dena, baita dokumentuak ere, galdu zutenak (53.448/41 Dekretua). Horrez gain, Argentinako garia jaki garrantzitsua izan zen gerra osteko Espainiarentzat. Eta, beharbada, gutxik gogoratuko dute La Platako Euskal Etxeak, beste askoren artean, lagundu ziola Eusko Jaurlaritzari erbestean. Hau ez da berandu egindako erreklamazioa. Besterik gabe, eman eta jasotzeari buruz ari garenean, ez dugu azken hori oparia dela pentsatu behar, borondatez eman eta justifikaziorik gabe hartu zen guztia itzultzea baizik. Bada jada egia esateko garaia. Harreman heldu baten alde apustu egin beharko genuke, behin-behineko onurak eta “politikoki egokiak diren jarrerak” alde batera utzi eta erabilgarriak eta erabiliak izatearen arteko ezberdintasuna behingoz bereiziko duena.
2020-08-13T23:01:42
http://www.euskonews.eus/zbk/444/pertsonen-erabilera/ar-0444015001E/
[ -1 ]
Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak | Soziolinguistika Klusterra Principal » Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak Hizkuntza eskubideek garrantzia handia dute Quebec-en eta ez dute konstituzio mailako babesik jasotzen, horregatik Turp jaunak batzorde horri gobernuak izaera hori eman diezaion ahalegintzeko eskatzen dio. Turp jaunak, hori guztia jasotzen duen Quebec-eko Konstituzioa zirriborroa prestatu du (ikus II. eranskina). Horren arabera, frantsesa da Quebec-eko estatuaren hizkuntza ofizial eta komuna. Bere kezka nagusia ordea nazioartean frantsesa babesteko hitzarmenik ez egotea da. Bere ustez beharrezkoa da horrelakorik izatea Quebec-ek bere hizkuntzari eutsiko badio. 1. Frantsesa da Quebec-eko estatuaren hizkuntza ofiziala. 2. Ingelesak eta hizkuntza autoktonoek frantsesarekin batera Quebec-en hizkuntza aberastasuna osatzen dute eta babes eta errespetu berezia behar duten kultur ondarea osatzen dute. Pertsona orok du Administrazioarekin, osasun eta gizarte zerbitzuekin, izaera publikoko entrepresekin, gremio profesionalekin, lagile elkarteekin eta Quebec-en diharduten enpresekin frantsesa erabiltzeko eskubidea. Nazio autoktonoen gobernu autonomiak, Quebec-eko gobernuarekin hitzartutakoaren baitan, kultura, hezkuntza, hizkuntza, gizarte zerbitzuak eta ekonomia garapenean dituzten premiak asetzeko eskubidea onartzen die. Oharra: Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakaslea da. Frantses hizkuntza eta hiztunen eskubideen alde jardun da azken urteotan eta ekarpen ugari egin ditu. Hemen jasotakoa iaz Quebec-eko legebiltzarrari zuzendutako bi txostenen laburpena da. Txostenak eskuratu nahi dituenak jo beza honako helbide honetara: http://www.etatsgeneraux.gouv.qc.ca "Hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak dira eta lege babes gorena behar dute". Honela laburbil liteke ondorengo lerroetan jasotzen denak. Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakasleak aurten bi txosten igorri dizkio Quebec-eko legebiltzarrak gai hauek jorratzeko duen batzordeari. Oraingo honetan bi txosten horien edukia laburbiltzen ahaleginduko gara. Lehena Quebec-en hizkuntza eskubideek behar duten lege-babesari buruzkoa da, bigarrena, berriz, nazioarteko legedien aldetik behar duenari buruzkoa. Oinarrizko eskubideak Konstituzioan jaso behar dira Daniel Turp-ek Quebec-en onartzen diren oinarrizko hizkuntza eskubideei Konstituzioak ematen dien babesa jorratu nahi du. Eskubide horiek Charte de la langue francaise delakoak biltzen dituenak dira. Turp jaunaren aburuz hizkuntza eskubideen babesa Konstituzio mailara igotzea beharrezkoa da horrek unean uneko aldaketa politikoetatik babesten baititu, horrela ez baitira ausaz legebiltzarrean gerta daitezkeen gehiengoen menpe gelditzen. Kanadako Konstituzioak hizkuntza eskubideak onartzen ditu, Quebec-en, ordea, indarreango hizkuntza eskubideak (Charte de la langue francaisen aipatzen direnak) ez dira bertako Konstituzioan jasotzen. Egileak bi bide ikusten ditu Quebec-en onartutako hizkuntza eskubideei konstituzio izaera emateko: Lehena Quebec-en oinarrizkoak diren hizkuntza eskubide batzuk Canadako Konstituzioan txertatxea (badirudi, orain arte Quebec-ek hizkuntza kontuetan izan duen autonomiak horren kontra egin izan duela). Bigarren aukera, berriz, Quebec-ek bere kabuz hizkuntza eskubideak konstituzio mailara jasotzeko lanari ekitea. Urrats hau era desberdinetara egin daiteke: 1.- Charte de la langue francaise-n jasotzen diren eskubideetako zenbait Quebec-eko Charte des droits et libertés de la personne du Quebec delakoan txertatuz. Horrek maila ia-Konstituzionala emango lioke, edo; 2.- eskubide horiek Quebec-eko benetako Konstituzio batean txertatuz. 2001. urteko otsailaren 28an jarri zen indarrean Loi sur les droits fundamentaux et les prérogatives du peuple québecois et de l´État du Québec. Turp jaunaren iritziz lege horrek ez du Konstituzioaren pareko maila eta ez ditu ziurtatzen hizkuntza eskubideak (besteak beste, ez duelako zehazten zein betebehar dituen Québec-eko estatuak Charte de la langue francaisen jasotzen diren eskubideekiko eta aldiz, anglofonoen eskubideak berariaz aipatzen dituelako, nahiz eta hauek ere jasota egon Charte-an). Turp jaunarentzat hizkuntza eskubideei Konstituzio mailako izaera ematea funtsezkoa da. Izan ere, Kanadako Charte canadienne des droits et libertés delakoan jasotzen diren eskubideak ukiezinak direnez, (baita Quebec-eko epaileentzat ere) Charte de la langue francaise-n hezkuntzako hizkuntzaz xedatzen direnak indarrik gabe gelditzea ahalbideratu du. Hizkuntza eskubideek garrantzia handia dute Quebec-en eta ez dute konstituzio mailako babesik jasotzen, horregatik Turp jaunak batzorde horri gobernuak izaera hori eman diezaion ahalegintzeko eskatzen dio. Abokatuaren iritziz, zenbait hizkuntza eskubide oinarrizkoak baldin badira, Charte de la langue francaise-ren II atalean jasotzen diren horiek esaterako (Ikus I. eranskina), egokiena Charte des droits et libertés de la personne du Québec-en baitan txertatu beharrekoak dira. Hori egiteak, berehala, izaera ia-konstituzionala emango lioke eta horrekin ez litzateke beharrezkoa izango erabaki “bereziak» hartzea. Erabaki berezia da, esaterako, Charte de la langue francaise, hutsune konstituzionala betetzeko sortutakoa. Bere proposamena Charte quebécois horretan Charte de la langue francaise delakoak II atalean jasotzen dituenak txertatzea da. Bere aburuz, urrats hori emanda babes konstituzionala ez litzatzeke frantsesa erabiltzeko eskubidearentzat soilik izango, Quebec-eko anglofono eta bertako herrietako komunitateen eskubideen babesa ere ekarriko luke. Urrats hori emanez, bigarren hutsune bat ere konpon zitekeelakoan dago. Egun Charte de la langue francaise-n anglofono eta bertako herrietako hiztunen eskubideak jasotzen dira. Aldaketa honek gauzak bere bidera ekar litzake, hots, Charte de la langue francaise-n frantsesa erabiltzeko eskubideetara mugatzea eta horren ondoan gutxiengoen babeserako beste Charte bat indarrean jartzea, xeheago jorratuko dituena komunitate horien eskubideak. Turp-ek, beraz, Quebec-eko Charte des droits et libertés de la personne du Québec delakoak dituen mugak ikusita, Quebec-ek benetako Konstituzio baten jabe egin beharra aldarrikatzen du, eta Konstituzio horren baitan jasotzea oinarrizko eskubide horiek. Quebec-eko Konstituzio horrek oinarrizko eskubideen Charte bat izan beharko luke eta hor jaso beharko lirateke egungo Charte des droits et libertés de la personne eta Charte de la langue francaise delakoetan jasotzen direnak (komunitate frankofono, anglofono eta bertako herrien hizkuntza eskubideak alegia). Turp jaunak, hori guztia jasotzen duen Quebec-eko Konstituzioa zirriborroa prestatu du (ikus II. eranskina). Horren arabera, frantsesa da Quebec-eko estatuaren hizkuntza ofizial eta komuna. Ingelesa nahiz hizkuntza autoktonoak, berriz, bertako kulturaren aberasgarri diren neurrian, bi komunitate horietako hiztunei hizkuntza eskubide berezien jabetza aitortzen die. Frantsesaren etorkizuna, hizkuntza eskubideak eta Quebec-en nazioarteko betebeharrak Turp jaunak hizkuntza eskubideak Konstituzio mailara igotzeari premiazkoa irizten dio eta era berean oinarrizko eskubide horien babesan nazioartekotzeak duen garrantziari errepara dakion eskatzen du. Izan ere, bere aburuz, nazioarteko hitzarmenetan ez dago frantsesa babesten lagunduko duen xedapen berezirik. Babes berezi hori gauzatzeko aukera eskaintzen duten eskubideen artean herriek beren buruaren jabe izanik estatutu politikoa zehaztu eta beren kultur garapena askatasunez ziurtatzeko duten eskubidea dago. Eskubide hori Gizakiaren eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenak jasotzen du. Quebec-ek sinatu eta bere egina du hitzarmen horren mamia. Hizkuntza eskubideei dagokienez, egun nazioartean indarrean dauden zenbait hitzarmenek ziurtatzen dituzte gutxiengoetako kide diren pertsonen eskubideak. Quebec-ek berak hitzarmen horiek sinatu ez baditu ere, Kanadak sinatu dituenez, Quebec bera ere horiei loturik dago. Horien artean dago Eskubide zibil eta politikoei buruzko nazioarteko hitzarmena. Horren arabera, gutxiengo orori kultur bizitza propioa garatu, erlijioari eutsi eta hizkuntzan mintzatzeko eskubidea onartzen zaio. Eskubide hori adin txikiko pertsonen kasuan ukaezina dela azpimarratzen da. Nazio Batuek 1992an gutxiengo nazional, etniko, erlijioso edo linguistikoetako kide dire pertsonen eskubideen deklarazioa onartu zuten. Aldarrikapen hori betetzea ez da derrigorrezkoa eta Quebec ez zaio atxiki. Gutxiengoetako kide diren pertsonek bere hizkuntzaz baliatzeko duten eskubidearen jarraipena Giza eskubideen Batzordeak egiten du. 18 lagunez osatutako aditu-batzordea da. Batzorde honen aurrean 1993an Quebec-eko gutxiengo anglofonoak eskubide zibilen hitzarmena bortxatu izana salatu zuen, Charte de la langue française bera auzitan jarriaz. Batzordeak ez zuen onartu, ordea, salaketa komunitate anglofonoa Kanadan gutxiengoa ez dela argudiatu. Irakurketa horrek, ordea, ez dio Quebec-en izaera beregainari erreparatzen. Frankofonoak nagusi dira Quebec-en eta anglofonoak, berriz, gutxiengo, Nazio Batuen batzorde horrek ez zuen hori aintzat hartu. Daniel Turp-en aburuz, egungo egoera arras nahasia da eta ez da behar bezainbeste sakontzen Quebec-ek dituen nazioarteko betebeharretan. Bere aburuz, nazioarteko hitzarmenen inguruko gogoetak komunitate anglofonoaren estatusa argitzen lagun dezake. Halaber Euroitunari erreparatzea ere eskatzen du bertan zer ikasia badelakoan. Bere kezka nagusia ordea nazioartean frantsesa babesteko hitzarmenik ez egotea da. Bere ustez beharrezkoa da horrelakorik izatea Quebec-ek bere hizkuntzari eutsiko badio. Batzordeari Frankofoniaren erakundeak horretan ahalegin daitezen eskatzen dio. I. eranskina: Charte de la langue francaise delakoan, 2. Atalean jasotzen direnak: Pertsona orok du Administrazioarekin, osasun eta gizarte zerbitzuekin, izaera publikoko entrepresekin, gremio profesionalekin, lagile elkarteekin eta Quebec-en diharduten enpresekin frantsesa erabiltzeko eskubidea. Batzar erabakitzaileetan pertsona orok du frantsesez mintzatzeko eskubidea. Langileek bere eginkizunak frantsesez garatzeko eskubidea dute. Ondasun edo zerbitzuen kontsumitzaileek frantsesez informatu edo zerbitzatuak izateko eskubidea dute. Quebec-en heziketa jaso dezakeen pertsona orok du hezikera hori frantsesez jasotzeko eskubidea. II. eranskina: Quebec-eko konstituzio egitasmoa, Daniel Turp-en proposamena. (osorik ikusi nahi izanez gero jo www.danielturp.org helbidera. Quebec-eko konstituzio egitasmoa Kontuan izanik zeinen garrantzitsua den frantsesaren kalitatea eta hedapena ziurtatu eta berau Quebectarren hizkuntza komuna egitea; Kontuan izanik Quebec-ek helburu hori erdiestea justizia eta zabaltasun izpiritu batez egitea esan nahi duela, Quebec-eko komunitate anglofonoaren eskubideak eta erakundeak errespetatuz; Kontuan izanik Quebec-ek aintzat hartzen duela komunitate autoktonoek bere burua gobernatzeko, beren identitatea eta kultura garatzeko eta beren herrien garapena ziurtatzeko duten eskubidea; Kontuan izanik Quebec-ek komunitate etnokulturalek funtsezko egitekoa dutela Quebec-en garapenean; Ondorioz, aipatutako xedapenak Quebec-eko konstituzioan txertatzea ontzat ematen da. ESTATUAZ ETA SUBIRAUTZAZ 3. Atala – Estatuaren hizkuntzak PERTSONEN ESKUBIDE, ASKATASUN ETA BETEBEHARRAK 1. Pertsona guztiak berdinak dira legearen aurrean eta legearen aurrean diskriminaziorik gabe babes bera jasotzeko eskubidea dute. Horren kariaz, legeak diskriminazio oro galerazten du, batik bat adina, kolorea, egoera zibila, gizentasuna, elbarritasuna, hizkuntza, jaiotza, iritzi politikoa edo bestalako iritzia, jatorri nazional edo soziala, joera sexuala, arraza, erlijioa, sexua edo beste edozein egoera dela medio. 2. Aurreko paragrafoak ez ditu legez eragotzi nahi egoera txarrean dauden pertsona edo taldeen egoera hobetzeko xedea duten programa edo ekimenak, batik bat adina, kolorea, egoera zibila, gizentasuna, elbarritasuna, hizkuntza, jaiotza, iritzi politikoa edo bestalako iritzia, jatorri nazional edo soziala, joera sexuala, arraza, erlijioa, sexua edo beste edozein egoera dela medio. 3. Inor ez da baztertu behar 1. paragrafoan aipatutako arrazoiengatik, eta ezin da diskriminazioa sustatzen duen ikur edo jarrerarik agertu, ez eta hori egiteko baimenik eman ere. 16.1 atala – Hizkuntza eskubideak 1. Pertsona orok du Administrazioarekin, osasun eta gizarte zerbitzuekin, izaera publikoko entrepresekin, gremio profesionalekin, lagile elkarteekin eta Quebec-en diharduten enpresekin frantsesa erabiltzeko eskubidea. 2. Batzar erabakitzaileetan pertsona orok du frantsesez mintzatzeko eskubidea. 3. Langileek bere eginkizunak frantsesez garatzeko eskubidea dute. 4. Ondasun edo zerbitzuen kontsumitzaileek frantsesez informatu edo zerbitzatuak izateko eskubidea dute. 5. Quebec-en heziketa jaso dezakeen pertsona orok du hezikera hori frantsesez jasotzeko eskubidea. KOLEKTIBITATEEN ESKUBIDEAK, ASKATASUNA ETA BETEBEHARRAK 23. atala – Nazio autoktonoak 1. Quebec-eko nazio autoktonoak dira Abenakiak, Algonkinak, Attikameks-ak, Kriak, Huroiak, Inuitak, Malezitak, Mikmak-ak, Mohawkak, Montagnais-ak eta Naskapiak. Quebec-ek onartzen du herri autoktonoak herri desberdinak direla eta garrantzitsua dela hauen identitatea eta partehartzea gordetzea Quebec-en garapenerako. 2. Herri hauen eskubideak, antzinakoak izan nahiz hitzartutakoak, indarrean jarraituko dute Konstituzio hau indarrean jarri ondoren ere, babes berarekin jarrai dezaten. 3. Nazio autoktonoek euren ahozko, erlijiozko nahiz kulturazko tradizioa erabili, garatu, biziberritu eta belaunaldi berriei transmitzeko eskubidea dute. 4. Nazio autoktonoen gobernu autonomiak, Quebec-eko gobernuarekin hitzartutakoaren baitan, kultura, hezkuntza, hizkuntza, gizarte zerbitzuak eta ekonomia garapenean dituzten premiak asetzeko eskubidea onartzen die. 24. atala – Komunitate anglofonoa 1. Komunitate anglofonoak bere identitate historikoa, hizkuntzazkoa, kulturala eta bere identitatea gorde eta askatasunez garatzeko eskubidea du. 2. Komunitate anglofonoko kide den pertsona orok bere eskubide zibil eta politiko guztietan ingelesaz baliatzeko aukera izan behar du. 3. Quebec nahiz Kanadan lehen nahiz bigarren hezkuntza ingelesa jaso duten gurasoen seme-alabek lehen nahiz bigarren hezkuntza ingelesez jasotzeko eskubidea dute. 4. Komunitate anglofonoa osatzen duten pertsonek lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza ingelesez eskaintzen duten ikastetxeen kudeaketan parte hartzeko eskubidea dute, bai eta heziketa, osasun, erlijio nahiz kultura mailan zerbitzua eskaintzen duten zerbitzuetan parte hartzeko ere. 25. atala – Komunitate etnokulturalak 1. Quebec-ek onartzen du komunitate etnokulturalek Quebec-eko aniztasunari ekarpena egiten diotela eta Quebec-en garapenean parte hartzen dutela. 2. Komunitate etnokulturaletako kide diren pertsonei ezin zaie ukatu bere komunitateko kideekin batera, kultur bizitza izan, beren erjilioan bizi eta beren hizkuntzaz baliatzea. 7. ATALA. KONSTITUZIOA INDARREAN JARTZEAZ 60. atala – Argitalpena, hedapena eta heziketa 2. Konstituzio honen frantsesezko testua ofiziala da. Konstituzio hau, halaber, ingelesez nahiz hizkuntza autoktonoetan argitaratuko da.
2019-08-17T18:13:09
http://www.soziolinguistika.eus/es/node/889
[ -1 ]
Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldien XII. Edizioa (2019/20) - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako atala) - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Donostiako atala) - UPV/EHU Inprimatu Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldien XII. Edizioa (2019/20) Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean, 2019ko azaroaren 13 eta 14an hainbat profesional eta enplegatzailerekin saioak antolatu ditu. Ekintza hauen helburua, ikasleek profesional hauen bitartez lan merkatuan gradu honekin izan ditzaketen irteera eta aukera ezberdinak ezagutzea da. Lehen saioan Ekonomisten Euskal Elkargoa, Red Eures, Laboral Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia, BSK Bask Consulting, BSK Legal & Fiscal eta Gisma-k, euren lanpostuetara sartzeko erak eta haien esperientzia pertsonalak azaldu dituzte. Era berean aholkularitzaren adar desberdinak aurkeztu dira: proiektuen garapena (Tapuntu), estrategia aholkularitza (ieTeam), nazioartekotzea (Onura), marketina (Eurogap), etab. Irteera profesionalen aukerak osatzeko alde batetik ekintzailetza eta bestetik Unibertsitateko irakasle izateko baldintzak ere aurkeztu dira. Ikasleen parte hartzea eta hizlariekin mahai inguruan izandako elkarrizketak oso interesgarriak izan dira. Bigarren saioan, azaroaren 13an arratsaldez, Unibertsitateak dituen praktika eta enplegurako orientazio zerbitzuak aurkeztu dira. 2001 urteaz geroztik gure Fakultatean BIDELAN - Enpresa harremanetarako bulegoak zerbitzua ematen die borondatezko praktikak egin nahi dituzten ikasleei. Kudeaketa Praktiges aplikazioaren bidez egiten da, GAUR -en barneratua dagoena. Horrez gain, ieTeam eta Goi Recursos Humanos-eko hautaketa prozesuetako bi profesionalen eskutik kontratatzeko unean enpresek zein balore eta konpetentzia bilatzen dituzten azaldu da. Batez ere curriculum-a nola bete eta lehen lan-elkarrizketan nola egin hitz egin behar den. Azkenik, hirugarren saioan LinkedIn bidez lan aukeren bilaketak eta besteengandik ezberdintzeak duen garrantzia azpimarratzeko tailerra antolatu da. Sesioen aniztasunak 50 pertsona inguruk parte hartzea ahalbidetu du. Jardunaldiaren baloraketa oso positiboa izan da eta espero dugu hurrengo edizioetan hizlari hauekin lan egiteko aukera izatea. Guztiz motibatzailea izan da! Dinamizatzaileen laburpenak
2020-03-31T08:12:29
https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/home/-/asset_publisher/p5WL/content/irteera-profesionalei-buruzko-jardunaldien-xii-edizioa-2019-20-?inheritRedirect=false&redirect=https%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%3A443%2Feu%2Fweb%2Fenpresa-donostia%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_p5WL%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_pos%3D2%26p_p_col_count%3D4%26p_r_p_564233524_resetCur%3Dfalse
[ -1 ]
Dekantazinoaren garrantzia - bizkaie.biz Jan-edanak II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a Zer ete da dekantazinoa? Prozesu arrunta da dekantazinoa, hau da, botilako ardaoa pitxar batera aldatzea hain zuzen be. Era horretara, ardaoa nahastau egingo da eta lehengo ezaugarriei beste batzuk gehituko jakez, izan be, kasu batzuetan ardaoari gehiegizko garbitze prozesurik ez egitea erabagi leikelako ardaogileak; gauzak holan, berbarako botilan berezko hondarra sortu bada, hondar horreek zabaltzeko oso egokia da dekantazinoa. Beste alde batetik, dekantazinoagaz usain erredukzinoak joan egingo dira: ortuari egosiaren usaina, ur ustelarena, soto zarratuarena....; aldi berean, barrikak estaltzen dituan fruta-usainak hor zehar joango dira. Dekantazinoa edo botilatik pitxarrera aldatzeko prozesua egiteko modu bi dagoz, eta ardaoaren ezaugarrien arabera modu bat ala bestea aukeratuko dogu : alde batetik, kolpe batez, era horretara, aroma guztiak zabaltzeko eta, bestetik, geldiro-geldiro (ardao zaharren kasuan). Kontuan hartu ardao zahar bat (10 urte baino gehiagokoa) oso delikatua dala eta botilatik pitxarrera pasetan dogunean, kontu handiagaz egitea komeni dala. Jakina, ardao baltz gazte eta indartsu bategaz operazinoa indartsuago egin daiteke, esandako moduan, usain onak agertzeko eta usain txar horreek desagertzeko. Azken buruan, Euskal Herrian badagoz egon, eta gero eta gehiago ganera, dekantazinoa egiteko tramankuluez ondo hornidutako jatetxeak. Dana dala, jatetxe askotako beharginek dekantazinorako tramankulurik ikusi be ez dabe egin inoiz eta, beste kasu batzuetan, lorontzi edo apaingarri lez erabilten dabez. Kontuak kontu, bezeroek eurek eskatu beharko leukie ardao mota batzuen dekantazinoa, holan, ardao horreen aberastasunaz, hau da, osotasunaz, gozau ahal izateko; baina, jakina, gauza asko dagoz egiteko. Segurutik, zinean edota jatetxe batzuetan,ikusiko zenduen inoiz jatetxeko arduraduna edo sommelierra ardao botila bat zabaldu ondoren ardaoa pitxar batera pasetan geldiro-geldiro. Operazino hau egiteko arrazoiak eta bestelakoak azaltzen ahaleginduko naz atal honetan. Egin daigun gogoeta: etxeko gela edo areto bat urte askotan zarratuta egon bada, zer egiten dogu sartzen garan lehenengo momentuan? Kasurik gehienetan, hatsa kentzeko edo aire garbia sartzeko leihoak zabaldu, ez da? Ardaoen mundura etorrita, zer pasauko litzateke ardao botila batek zahartze prozesu luzea izan badau eta urte askotan oxigenazinorik barik egon bada kortxoak bere lana ondo bete dauelako?. Uste dot azalpen askorik ez dala behar: aurreko kasuan lez, ardao horrek zarratu usaina eukiko dau eta konponbiderik errezena ardaoa aireztatzea izango da. Ardao batek ontze prozesu luzea izan badau, hau da, urte askotan erredukzino egoeran egon bada, haizea hartu beharko dau eboluzinoko aromen joan-etorria posible izan daiten. Eretxiak era guztietakoak dira, baina batzuen esanetan, ardaoa edaten hasi baino ordu erdi lehenago zabaldu behar da botilea, ardaoa oxigenetako. Nire ustez, ostera, teknika horrek ez dau oxigenazinoa ahalbidetzen, botilearen ahoa eta ardaoaren bolumena oso txikiak diralako oxigeno kopuru handia hartzeko, nahiz eta hiru ordutan euki zabalik. Orain arte esandakoak gorabehera, nire ustez, ardaoa oxigenetako formula egokiena dekantazinoa da.
2020-02-20T09:23:18
https://bizkaie.biz/old/index.php?id=571
[ -1 ]
Maiatzak 23, Astelehena Igandeetako kale garbiketa zerbitzuan aldaketak Maiatzak 20, Ostirala Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2016ko erreziboak ordaintzeko epea uztailaren 6an amaitzen da Maiatzak 19, Osteguna Herritarrek Seminarioko kultur aretoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Udalak Maiatzak 19, Osteguna "Panteoi-Burdin" tasaren 2016ko erreziboak ordaintzeko epea uztailaren 18an amaitzen da Maiatzak 19, Osteguna Kutxazain Automatikoak tasaren 2016ko erreziboak ordaintzeko epea uztailaren 18an amaitzen da Maiatzak 12, Osteguna Eguraldi txarra iragarrita hainbat ekintza lekuz aldatuko dira jaietan Maiatzak 11, Asteazkena Pentekoste jaiak direla-eta gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da aste bukaeran Maiatzak 9, Astelehena Espoloiko kioskoa eraitsi egingo da egoera txarragatik Maiatzak 9, Astelehena Udalak Bergarako Erraldoi Taldearekin (BET) hitzarmena sinatu berri du Maiatzak 9, Astelehena OHARRA: Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea maiatzaren 13an bukatzen da albiste gehiago Hasiera admin-k bidalia, Ar, 2012-07-24 10:51 719 lagunek parte hartu dute aurtengo Uda kanpainan, joan zen urtean baino 144 lagun gehiagok. Azken sei urteetan izan dugun partaidetzarik altuena izan dugu aurten. Umeekin bakarrik beste urteetan lortu izan ditugun partaide kopurua lortu dugu. Gainera, multijardueretako partaidetza igo da, baita irristaketakoa ere, eta nola ez, igeriketako saioek haur ugari erakarri dituzte. Helduei dagokienez, aldiz, beherakadatxo bat nabari da aurreko urtearekin alderatuz, 127tik 115ra. Gure erronka zailena gazteak erakartzea da, izan ere, gazte gutxik ematen dute izena Uda kanpainan. Aurreko urtean 36 eta aurten 37 aritu dira Uda kanpainan. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutu dugu 2012. urteko Uda kanpaina; Agorrosinen, Labegaraietan, Udal pilotalekuan eta Ipintza institutuan jorratu dira saioak. Aurten ere, Uda Kanpainako eskaintza hirutan banatu dugu: Helduei zuzendutakoa: txanda bakarra izan da. Ekintza bakoitza astean bi eguneko maiztasunarekin (eskalada izan ezik). Kronograman izen emateak beti bezala maiatzean izan ziren. Gazteei zuzendutakoa: Hemen bi aukerak uztartu ditugu, txanda bakarra hockey, dantza, areto txirrinda eta eskalada astean 3 eguneko maiztasunarekin eta bi txanda, tenis (egunero) eta piraguismorako (piraguismo astelehenetik ostegunera). Kronograman izen emateak beti bezala maiatzean izan ziren. Umeei zuzendutakoa: Bi txanda. Ekintzek eguneroko maiztasuna izan dute piraguismoak izan ezik, astelehenetik ostegunera izan delarik. Kronograman izen emateak apirilean egin ditugu, aurreko urtean bezala. Epe aurreraketa horri egokia deritzogu umeen kasuan, beste udalekuetako izen emateak ere data hauetan egiten direlako. Aurreko urteko eskaintza bera egin dugu, aldaketa txiki batzuk eginez: tenis ordu gehiago eskaini dira taldeak adinaren arabera banatuz eta igeriketa eskaintza zabaldu egin dugu (goizean ordu bat eskaini da eta arratsaldean maila guztietakoek zuten aukera ordutegi guztietan parte hartzeko). Horretaz gain, aipatu beharra dago irristaketa txikiko beste talde bat atera behar izan dugula eskaria oso handia zelako. Azpimarragarria da ere, aurten piraguismoa LH6tik aurrera eskaini dela (aurreko urtean soilik DBHn eskaini zen eta ez zen irten) eta oso harrera ona izan duela. Sareratu: Facebook Google Plus Twitter Aisialdia eta kultura
2016-05-25T16:47:45
http://www.bergara.eus/News/1343119873
[ -1 ]
etorkizuna etorkizun: USTELKERIAREN MALETATXOAK Lerro hauek idazten ari naizenean -larunbat goizean- ez dakigu nork irabazi duen Espainiako futbol txapelketa. Gerta daiteke idazki hau astelehenean argitaratzean oraindik ere nik ez ezagutzea irabazlearen izena, bost axola baitit datu horrek. Futbolaz idazten jarri banaiz, ligako amaiera - urtero ohi bezala- ustelkeriaz kutsatuta egotea salatu dutelako da. Ohiko maletatxoak bide ditugu ostera futbol zelaira atera direnak eta mirariak egin ei dituzte, talderen batek joko arruntarekin lortu ez duena borondate eta jarrerak erosteko lanabesarekin erdietsi baitute. Ustelkeria ez da gaur eguneko gizartearen esklusibotasuna. Gizakiak denboretako gau beltzean gauzen balioa asmatu zuenetik ustel izatezko "grazia" itsatsita dago pertsonaren larruan. Beharbada, hori bai, gizarte demokratikoetan ustelkeriako kasuak gehiago ezagutzen dira. Ustelkeria ez da mendebal, ekialde, hego edo ipar aldeko lurraldeetako fenomenoa. Ez dauka zerikusirik bazter eguzkitsu edo elurrez betetakoekin; ezta menditsu edo lautuak izatearekin. Ustel izatea pertsonari bakarrik egotz dakioke, bere esku baitago erosita izaterako zubia ahalbidetzea. Baliteke gizarte demokratikoetan jasangaitzago egitea, ustelkeria salatu arren ustelek libre segitzen dutela ikustea, justiziaren makineria bera ere ustelkeriak jota balego bezala. Dena den, etsigarriena da, ustelkeriaz akusatutako hainbat politiko berriz ere hauteskundeetara aurkeztu ez ezik ... hautatuak gertatzen direla ikustea. Hori ematen den gizartean ez dago zer eginik eta maletatxoak errealitatea izango dira futbolean... eta arlo guztietan. Argazkiak: El confidencial Etiquetas: futbol, maletatxoak, ustelkeria
2018-02-23T00:34:40
http://txemax.blogspot.com/2016/05/ustelkeriaren-maletatxoak.html
[ -1 ]
Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako programak Haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako programak Hauxe da haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako programen helburu orokorra: "Beren beharrei erantzungo dieten prebentziozko jarduera eta babes-ekimenen bidez, hiri honetako haur eta nerabeen eskubideak babestea, betiere euren ongizatea lortzearen alde". Baliabideak hainbat ataletan egituratzen dira: haurren parte hartzerako programak, komunitate osoari zuzenduriko prebentziozko eta ongizatea sustatzeko programak, familiei laguntzeko programak, eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei beta beren familiei zuzenduta, psikologia-, gizarte- eta heziketa alorretako laguntza emateko programak. Haur eta Nerabeentzako Udal Plana (HANUP) Haurrek eta nerabeek parte hartzeko udal programa: AKTIBA(TU) Gurasotasun Positiborako Programa (2018-2022) SENIDEGUNE programa Emozio lantegiak Haurrei eta nerabeei arreta eskaintzearen inguruko jardunbide egokiei buruzko lantegiak Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz Familiei zuzenduriko laguntza Familiei laguntza psikologikoa emateko programa Orain programa Bereizketa eta dibortzio gatazkatsuen baitan gurasokidetasun positiboa lantzeko 'Egokitzen' programa Esku-hartzeetarako balorazioa Pausoka Programa ASASI Programa Familiak babesteko programak Laguntza eta garapen egokiturako programa (LGE) Gizarte- eta hezkuntza-zentroak Salburua gizarte eta hezkuntza zentroa Lanerako prestakuntzarako gizarte eta hezkuntza zentroa Bidatu programa
2020-02-21T15:49:24
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u25e08f9d_14a56aaea69__7ea0
[ -1 ]
The Toy Dolls taldeak Barakaldoko Rock Star-en Hemen zaude -> Berriak / The Toy Dolls Taldeak Barakaldoko Rock Staren Maiatzaren 5ean The Toy Dolls taldeak Barakaldoko Rock Star-en maiatzaren 5ean "The Album After The Last One" disko berria aurkeztuko dute http://www.thetoydolls.com Olga eta enparauak berriro datoz Euskal Herrira Europan barrena egiten ari diren biraren barruan. Disko berria dakarte besapean, eta punk rock azkar, koloretsu eta dibertigarriena eskaintzeko asmo biziz aterako dira Barakaldoko oholtzara. Duela urte gutxi Azkena Rock Jaialdian ikusi eta gero, era guzitako ikuslegoa izango dutela dirudi. Ingeles punki hauekin jaia eta estribilo perfektuak bermatuta daude eta baita koreografia ezinezkoak eta umorea.THE TOY DOLLS-ek The Album After The Last One diskotik hartu dute ondorengo abestia: TOY DOLLS + GATILLAZO Gares aretoa (Gares) (2005/02/19)KritikakAZKENA ROCK JAIALDIA / 2009ko maiatzak 14, 15 eta 16 / GasteizKritikak Bidali zure iruzkina Kontzertu gehiago ikusi BerriakAudience taldeak urrian argitaratuko duen LP-aren lehen atala kaleratu duBetagarriren 'Zorion argiak' euskarazko ekoizpen onenaren izendapena jaso du Premios de la M�sica Independiente sarietanLeioako XIII. Pop Rock Lehiaketaren finalak ostiral honetan egingo dira (hilak 21)Gatibuk 'Gabak zerueri begire' bideoa aurkeztu du taldeko zaleen irudiekinWhitesnake, Def Leppard eta Europe Donostian, heavyaren garai onenetan bezalaBIG festival 2013, kartel ikusgarria hiru eszenatokitanEH Sukarra eta Izaki Gardenak taldeek elkarrekin Victoria Eugenian egin behar zuten kontzertua atzeratu daMikel Uraken musikariaren folk abestiak arima oinazetsuentzakoMotos, 1983an zuzenean Iru�eko Sarasate pasealekuanFiachras eta Sumisi�n City Blues batera Bonberenea Ekintzak-ek argitaratu berri duen EP bateanBideoklip eztanda!!!Artisten Auzoa larunbat honetan (hilak 8) burutuko da egun osoan zehar Iru�eko Alde ZaharreanLapido, ostiral honetan zuzenean Bilboko Azkena aretoanDinosaur Jr. eta Crystal Fighters taldeak izango ditu kartelburu Kutxa Kultur festibalakLarry Bird taldearen lehen demoa
2013-06-20T01:31:06
http://www.entzun.com/berriak/the-toy-dolls-taldeak-barakaldoko-rock-staren-maiatzaren-5ean
[ -1 ]
Download Directia 5 si Paula Seling - Hai hui Gratis Zippy Descarca Directia 5 si Paula Seling - Hai hui ★ Download Directia 5 si Paula Seling - Hai hui mp3 free on muzicanet.net Cauta muzica pe site: Descarca Directia 5 si Paula Seling - Hai hui GRATIS ! Descarca : Directia 5 si Paula Seling - Hai hui mp3 Categorie: romaneasca - Data: 2011-06-23 07:46:11 - Etichete fisier: Directia 5 si Paula Seling - Hai hui, Alege unul din serverele de mai jos: Directia 5 si Paula Seling - Hai hui - Download, descarca, gratis, 2016, hotfiles , mp3 , free , zippy ,youtube , file share , fisierulmeu , versuri , lyrics , song, asculta, online , muzica noua Comentarii : Directia 5 si Paula Seling - Hai hui
2016-10-23T18:01:28
http://www.muzicanet.net/descarca-romaneasca/Directia-5-si-Paula-Seling-Hai-hui_6435.html
[ -1 ]
455/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2018an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena Referencia: SP/LEG/24491 publicación: B.O.N. num. 8 - 11/01/2018
2019-04-18T22:16:17
https://www.sepin.es/cronus4plus/documento/VerDoc.asp?dist=31&referencia=SP%2FLEG%2F24491&cod=0JQ03D00o0FG01e1iI0FQ0Lh1T60Fb01g2A509Q0FX0H707u2MO1jQ07b07p00-05u2JK0Vf0Ha1S_0Xl0Fa1%2Fp1jG
[ -1 ]
‘Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?’ izenburupean dator aurtengo Topaldia – KULTUR SHAREA Euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskainiko du jardunaldiak. Horretaz gain, etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortzea du helburu. 2020ko otsailaren 6an izango da Topaldiaren edizio berria, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Oraingoan, antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztuko du jardunaldia, izenburuak berak adierazten duen bezala: Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?. Horretarako, Euskal Herriko hainbat esperientziaren berri jasotzeko aukera egongo da, protagonisten ahotik, zuzenean. Tokian tokiko hizkuntza komunitateetan funtzionatzen ari diren esperientziak mahaigaineratuta, antolaketa eredu bakoitzak gizarte aktibaziorako dituen gakoak aletzea da Topaldiaren asmoa. Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatu ohi duen jardunaldiaren helburua. 2001 urtetik aurrera, ezinbesteko hitzordu bihurtu dira mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako antolatzen diren topaketak. Topaldia Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta lagunekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea da beti. Ekintzan eta jardueran zentratutako gizarte mugimenduetan hausnarketarako tartea hartzeak duen garrantziaz ohartuta, Topaldia da Euskaltzaleen Topaguneak berrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzen duen tartea. Ekintza, jarduera eta gogoeta elkarri oso lotuta dauden elementuak dira gainera. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Topaldiko egitaraua urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisioa eta bizipenen kontakizuna uztartuz. Tags: Topaldia 2020 [BIDEOA] “Neskazaharren esperientziek maitasunaz, harremanez eta elkarbizitzaz gogoeta zabaltzeko aukera ematen digute” Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da
2020-03-30T06:00:02
https://kultursharea.eus/nola-antolatuko-da-etorkizuneko-euskaltzaleen-mugimendua-izenpean-dator-aurtengo-topaldia/
[ -1 ]
Xiberoko Botza - Etxalte ttipien ezagütza ofizial batentako züen lagüngoaren beharra Etxalte ttipien ezagütza ofizial batentako züen lagüngoaren beharra 2017/06/13a 2008-az geroz ,Confédération Paysanne sindikatean, gogoeta bat eramanik da etxalte ttipiak ofizialki ezagütürik izan ditean. Giztaldi edo krisia baten ondotik etxalte ttipietan nekezia handiak izan ziren karga sozialen eta kanpoan erosi behar ziren bazken pakatzeko. Frantzian, hiru etxaltetarik bat ttipia da eta hauk ari dira desagertzen handiak beno zaleago. Audela, PAC delakoaren diharü lagüngoen partekatze sistemak etxalte handiak haboro lagüntzen dütü, ttipiak beno: hektareen eta kabalezionearen arabera emanik direlakoz. Arrazu horiengatik, etxalte ttipien ezagütza ofizial bat nahi lüke Confederation Paysanne sindikatak eta Eüskal Herrian ELB sindikatak lan hori eramaiten dü. Hortarako, laborarierdei egiten deie, beren bürüak ezagütaraz detzen. Laborari ttipi gisa sailaktürik izateko, hiru baldintza badira: 30 hektare lür eremü baliagarriaren ükeitea, 50 000 euroz petik diren saltzapenen egitea eta PACaren lagüntzak 15 000 euroren heinekoak izatea. Izenak igorri behar dira helbide hontara: Etxalte ttippiak bp 8 64470 Atarratze Xehetarzünak Erramun Etxekoparrekin:
2018-12-17T20:11:38
http://xiberokobotza.org/artikulu/100
[ -1 ]
Kontzientziaren beharra | Iritzia | Berria Kontzientziaren beharra Gaur bukatuko da Korrika ,Vicent, Gasteizen, Hego Euskal Herriko hiriburuetan azken hamarkada parean euskarak jauzi handiena eman duen hiriburuan. Ia erabat erdalduna, eta erdaldundua izatetik euskara gero eta gehiago entzutera pasatu da edozein hizkuntzak berrindartzeko erabili ohi dituen hiru bideek familia transmisioa, hezkuntza eta euskaltegiak— elkarrekin egin dutelako lan. Bi urtetik behin egiten da Korrika, eta gure hizkuntzaren alde egiten den jende bilkurarik handiena da; buelta osoa ematen dio Euskal Herriari 11 egunez minutu bat ere gelditu gabe, kilometroro eskuz aldatzen doan lekukoaren atzetik milaka lagun eramanez. Euskaldunei indarrak batzeko balio digu, eta erdaldunei mundu oso baten ateak zabaltzen dizkio. Ariketa harrigarria aurreneko aldiz ikusten duenarentzat. Uzta jasotzen al da? Galdetuko du irakurle batek baino gehiagok, horrenbeste herritar ikusita kausa beraren alde. Zaila da neurtzen inpaktua, zaila jakiten zenbat euskaldunek erabakiko duten, Korrikagatik, euskarazko produktuak kontsumitzen hastea, edo zenbat erdaldunek emango duten izena euskaltegi batean. Seguru asko, faktore bat gehiago izango da, beste batzuekin batera konbinatuta, erabaki horiek hartzera bultzatuko dituztenak herritarrak. Azkar berreskuratu eta orokortu diren hizkuntzekin gertatu ohi denez zuek ere neurtua daukazue fenomeno bera katalanarekin, handia da euskara dakitenen kopuru hazkorraren eta erabiltzen dutenen kopuru motelduaren arteko tartea. Prozesuaren lehen etapa konponbidean jarrita ezin baita hitz egin jakin gabe, bigarrenari indarrez heltzeko zailtasunak dauzkagu; kasu askotan ikasi berri duenaren ezagutza maila oso justua delako. Gizarteko beste alor ahulekin egiten den bezala, ezin da hizkuntza minorizatua merkatuaren lege gordinen mende utzi. Kontzientzia (ere) landu beharra dago.
2019-06-26T10:06:18
https://www.berria.eus/paperekoa/1982/030/002/2019-04-14/kontzientziaren-beharra.htm
[ -1 ]
BM: Arrautzak: Bakarrik, nahaskian edo lagungarri. Arrautzak: Bakarrik, nahaskian edo lagungarri. Errezeta nazioartekoagoren bat ere proba dezakezu, hala nola bakailaoa a bras erara plater portugaldarra edo New Yorkeko benedictine arrautza klasikoak, oilo- edo galeper-arrautzekin egin dezakezuna eta ezin hobeak direnak gosaltzeko edo bruncherako.
2020-07-04T22:28:03
https://www.bmsupermercados.es/arrautza-proteina.htm
[ -1 ]
Irungo EAJk euskararen aldeko apustua egitea eskatu du - Noticias de Gipuzkoa Irungo EAJk euskararen aldeko apustua egitea eskatu du Iridoyk udal talde politiko guztiek jeltzaleen hizkuntzaren aldeko emendakinen kontra bozkatu zutela gogorarazi du irun - Irungo EAJko udal taldeko bozeramaileak, Xabier Iridoyek , atzo adierazi zuenez, azken hamarkadan euskarak udalerri askotan izan duen aurrerakada, neurri handi batean, gizartearen atxikimenduari zor zaio. Euskararen erabilera sustatzera bideratutako ekimenak eskaintzea garrantzitsua dela zioen Iridoyk: "Honek ere udalaren erronka nagusi izan beharko luke". Hala ba, EAJk adin tarte guztien-tzako euskarazko kultur jarduera desberdinak sortzeko, hizkuntza-paisaia (kartelak, errotulazioak?) sustatzeko eta hizkuntza berdintasuna hiritarren artean zein udaletxean bertan lantzeko beharra ikusten du Irunen, Iridoyk adierazi zuenez. Horren harira, eta Irunen euskararen aldeko aurrera pausoak emateko helburuarekin, jeltzaleek aurrekontu proiektua euskarari dagokionean hornitzeko, hainbat proposamen aurkeztu zituzten. Alde batetik Haurrak Parkean ekimena aurrera eramateko emendakin bat aurkeztu zuen EAJk, "haurrak eskolatik atera eta parkean dauden bitartean, jolasen bitartez, beraien arteko kooperazio eta elkarrekintza euskaraz sustatzeko helburua duen proiektua" burutzeko, Josume Gomez zinegotzi jeltzaleak gogorarazi zuenez. Bestalde, aurtengo udazkenean leku izango duen Euskaraldia egitasmoaren garrantzia aurreikusita, jeltzaleek diru kopuru handiago bat ekitaldiaren antolakuntza taldeari ematea helburu zuen emendakina eraman zuen aurrekontu udalbatzara. "Tamalez, guk aurkeztutako eta hiriarentzat onuragarriak izan daitezkeen jarduera hauen aurka bozkatu zuten PSE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP udal taldeek", salatu zuen Iridoyk. Azkenik, jeltzaleek Udalak datozen egunetan euskaran aurrera pausoak emateko borondate erreala duela erakusteko aukera duela azpimarratu zuten. "Pasa den azaroan izan zen Euskararen Aholku Batzordean, Euskaraldiaren egitasmoetan sakon-tzeko deialdi bat helaraziko zigutela esan zitzaigun, oraindik esperoan gaude, baina hemendik gutxira deituko dutelako esperantza dugu", amaitu zuen bozeramaileak. - J.G. El ferrocarril del futuro, a debate. Irun implanta un foro infantil y adolescente de participación.
2020-02-26T21:54:02
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bidasoa-txingudi/2020/02/07/euskararen-aldeko-apustua-egitea-eskatu/1012465.html
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Oregi: “Gobernuaren lehentasunetako bat da eskualde-estrategian ekosistemen kudeaketa txertatzea” Oregi: “Gobernuaren lehentasunetako bat da… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/15424 biosferaren erreserbak <img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/15424/original/Urdaibai_12_07_13_5_.JPG" style="max-width:100%" alt="Mancisidor, Madariaga, Oregi eta Bouanrane " /> Mancisidor, Madariaga, Oregi eta Bouanrane Iturria: Irekia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Biosferaren Erreserbetako ekosistema-zerbitzuei buruz Urdaibain egingo diren jardunaldi teknikoei hasiera eman die. Irekiera ekitaldian, Ana Oregi sailburuak 1984an Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zutenetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta, besteak beste, EHUrekin edo UNESCO Etxearekin lankidetzari esker, jasotako emaitza onak aldarrikatu ditu. Aipatutako erakundeak, gainera, jardunaldiaren antolatzaileak dira. Sailburuaren esanetan, «urrats garrantzitsuak eman dira, hala ingurumen arloan, nola eskualdeei dagokienez, bi kontzeptuok ezin daitezkeelako bereizi». Hirurogei aditu bildu dira gaur Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan, Urdaibaiko Erreserban, ekosistemak eta horiei loturiko zerbitzuak kudeatzeari buruzko esperientziak elkarri jakinarazteko, «Ekosistema-zerbitzuen aplikagarritasuna biosferaren erreserbatan» izeneko mintegiaren harira. Halaber, Ingurumeneko sailburuak Bizkaiko lurralde historikoan eta Foru Aldundiaren gidaritzapean milurtekoko ekosistemak deituen ebaluazioan egindako lan aitzindaria txalotu du, Eusko Jaurlaritzak toki mailako ebaluazio-esperientziak EAEko beste eremu batzuetara hedatzeko asmoa duela azaltzeaz gain. Horri helduta, Iosu Madariaga Bizkaiko Ingurumen Foru-diputatuak nabarmendu duenez, «Urdaibai inguru pribilegiatua da gure ekosistemak ezagutu eta aitortzeko, horiek eskainitako zerbitzuen mende gaudelako». Irekiera jardunaldian, sailburuaz eta diputatuaz gain, Mikel Mancisidor UNESCO Etxearen zuzendaria eta Meriem Bouamrane UNESCOren Biosferaren Erreserben Munduko Sareko kidea izan dira. Azken honek esandakoaren arabera, «Urdaibaiko Erreserbak errekonozimendu handia du nazioartean eta eredugarria da herritarrentzako ingurumen-hezkuntzako ekintzetan». Esperientziak eta Bizkaia-Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazio-proiektuan jasotako emaitzak elkarri jakinarazi baino lehen, mintegian Urdaibaiko Erreserbak EuroMab 2013 programan antolatuko duen tailerrerako ekarpenak ere bilduko dira. Kanadan urrian egingo den biltzarrean, UNESCOko Biosferaren Erreserben Munduko Sareko Europako eta Ipar Amerikako kideek hartuko dute parte. Urdaibai_12_07_13_5_.JPG 2 MB (JPG) Mikel Mancisidor, Iosu Madariaga, Meriem Bouanrane, Elkarrekin lan egingo dute Pirineotako bi aldeetako erakundeek, partekatzen dituzten ibaiak hobetzeko
2019-08-24T22:40:42
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/15424-oregi-gobernuaren-lehentasunetako-bat-eskualde-estrategian-ekosistemen-kudeaketa-txertatzea
[ -1 ]
Adin-adin ekimena igandeko Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea Bertsolaritza adinekoen egoitzetan “Adin-adin” proiektua duela 4 urte jarri zen martxan Lanku Kultur Zerbitzuak enpresaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari esker. Bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristaraztea du helburu, honek nagusien bizi kalitatea eta gaitasunak hobetu ditzakeelako. Gipuzkoako 14 egoitza daude proiektuan sartuta, eta beste probintzietara ere zabaltzen ari da pixkanaka. Egoitzetan “Adin-adin” proiektua nola bizi duten ezagutzeko, Agustin Jimenezekin elkartuko gara. Bera Zorroagako eragilea da. Ane Labaka bertsolariak “Adin-adin” proiektuaz bertso-jarri batzuk kantatuko dizkigu eta gaiari buruz galdetuko diogu. Agustin Jimenezen gidaritzapean bertso-saioa egin zuten Ane Labaka eta Andoni Egañak Zorroagako egoitzan eta bertako bertsoaldiak entzungo ditugu. Bertso jaialdiak Elgoibar eta Hernanin Elgoibarren bertso jaialdia antolatu dute abenduaren 27an herriko antzokian eta bertatik bertsoaldi onenak ekarriko ditugu. Kantuan ariko dira Miren Artetxe, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanak Uxue Alberdik egingo ditu. Hernaniko Sandiusterri egoitzan ere bertso jaialdia izango da, abenduaren 29an. Bertsotan izango dira Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Oier Iurramendi, Agin Laburu eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanak Aritz Zerainek egingo ditu. Ane Labaka eta Andoni Egaña Donostiako Zorroagako adinekoen egoitzan kantari
2019-11-22T01:45:57
https://www.bertsozale.eus/eu/albisteak/adin-adin-ekimena-igandeko-hitzetik-hortzeran
[ -1 ]
admin | ATEA TEATRO 2016/08/07 -n admin-kargitaratuta Hainbat izan dira egin dizkidaten elkarrizketak 2007etik. Gehienak ondorengoetaz mintzo ziren: “Kale Antzerki Eguna” (2008-2011), “Topa Eszenika” (2009-2015), Usurbilgo “Txerriki” talde amateurra (2008-2010) eta ATEA TEATROren ekoizpenak (2015etik), azken hauek antzezlan bakoitzari dagokion atalean ikus daitezkeelarik. Baina, bestelakoak egin dizkidate eta horietako batzuk aukeratu ditut atal honetarako. Aiurri elkarrizketa 2012 http://aiurri.eus/Andoain/Albisteak/20120709/Alex_Tello_antzerkiaren_mundu_magikoan_murgilduta Txintxarri erreportajea 2010 Noaua! elkarrizketa 2007 Kategoriak Hedabideak “Azken muxua” (2017) Aktoreak: Elena Irureta eta Telmo Irureta Edizioa: Isa F. de Agirre Irudia: Pixel Kategoriak FILMAK Abenduak 16, larunbata, Bidebietako (DONOSTIA) Kontadores zentroan, 18:00etatik aurrera “Marioren bakarrizketa” Enrike Amilibiarekin. II. Mikroantzerki Maratoia. Azaroak 24,ostirala, LEIOAko XXIV. Film Laburren Jaialdian “AZKEN MUXUA” film laburra. 18:30etan Kultur Leioan. Azaroak 5, igandea, ANDOAINgo Gaztetxean, 18:30etan “Marioren bakarrizketa” Enrike Amilibiarekin. Azaroak 13, astelehena, 20:00etan PASAIAko Badiako XIX. IKUSKA Nazioarteko Film Laburren Jaialdian, “AZKEN MUXUA” film laburra. Sail Ofiziala. Azaroak 3, ostirala, 19:00etan OROZKOko II. Film Laburren Jaialdian, “Logelan” (2015) film laburraren proiekzioa. Urriak 18, ostirala, LEKEITIOko ZINE-BILERAn 19:00etan “AZKEN MUXUA” film laburra. Ikusgarri aretoan. Urriak 6, ostirala, AMURRIOko antzokian, 19:00etan “AZKEN MUXUA” film laburraren estreinaldia. Begibistan Amurrioko VII Zinema Astea. Uztailak 28, ostirala, TOLOSAko Orbela tabernan, 23:30etan BAKARRIZKETA LABURREN GAUBELA (Enrike Amilibia, Esther Uria, Telmo Irureta) Ekainak 16, ostirala, USURBIL, Sutegi, 20:30etan BAKARRIZKETA LABURREN GAUBELA (Miren Segovia, Esther Uria, Enrike Amilibia, Iñigo Dierez, Telmo Irureta, Amaia Irazabal) Martxoak 26, igandea, LASARTE-ORIA, Abend taberna, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN *Martxoak 25, larunbata, OÑATI, Irazan antzerki taldeak antolatuta, 16:00etan “Sorkuntza ikastaroa” Abenduak 3, larunbata, IRUN, Amaia antzokia, 20:00etan JENDARTEAN BIDAIDE Urriak 19, asteazkena, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *EKOETIKO TELESAILA: LEHEN ATALA (LABURMETRAIA) Urriak 18, asteartea, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *AITOR (LABURMETRAIA) Urriak 6, ostirala, ORIO, Kultur etxean, 22:00etan JENDARTEAN BIDAIDE http://www.orio.eus/eu/albisteak/agenda/item/3944-jendartean-bidaide-antzezlana-izango-da-kultur-etxean-urriaren-6an Irailak 30, ostirala, ZUMAIA, Aita-Mari antzokia, 22:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Irailak 25, igandea, USURBIL, Sutegi antzokia, 15:30etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Irailak 20, asteartea, BERGARA, Zabalotegi antzokia, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN (estreinaldi ofiziala) Irailak 16, ostirala, AZPEITIA, San Agustin aretoa, 23:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Ekainak 15, asteazkena, ZUMAIA, Aita-Mari antzokia, 18:00etan ZU GABE Ekainak 10, ostirala, ORIO, Kultur etxean, 22:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Ekainak 7, asteartea, ADUNA, Kultur etxea, 19:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Maiatzak 31, asteartea, AZPEITIA, Sanjuandegi auzoa, 21:00etan INKLUSIOAZ FORMATU TXIKIAN Otsailak 3, asteazkena, IRUÑA, Nafarroako Antzerki Eskola, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Urtarrilak 2, larunbata, ETXARRI-ARANATZ, Kultur etxea, 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Abenduak 13, igandea, ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo, 19:00etan ZU GABE Abenduak 6, igandea, DURANGO, San Agustin, 13:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Azaroak 27, ostirala, LARRAUL, Eliza, 20:00etan ZU GABE Azaroak 27, ostirala, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *AUPA ZINEMA! LABURMETRAIA Azaroak 25, asteazkena, LEKEITIO, Ikusgarri aretoa *ZU GABE LABURMETRAIA Azaroak 6, ostirala, BERA, ostatuan, 22:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Azaroak 5, osteguna, AZPEITIA, San Agustin ganbara, 21:00etan ZU GABE Irailak 28, asteartea, DONOSTIA, Kortxoenea gaztetxea, 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Irailak 20, igandea, BURLATA, Gaztelekua 19:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Irailak 19, larunbata, DONOSTIA, Kutxa aretoa (Arrasate kalea) *AUPA ZINEMA! LABURMETRAIA Irailak 19, larunbata, DONOSTIA, Egiako Porrontxoak, 18:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Irailak 18, ostirala, USURBIL, Sutegi, 19:00etan eta 22:00etan JENDARTEAN BIDAIDE (estreinaldia) Ekainak 28, igandea, IGELDO, Itxas-aurre, 20:30etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Maiatzak 22, ostirala, AÑORGA, Jolas-etxea, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Maiatzak 21, osteguna, AMARA, Vía fora taberna, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Maiatzak 14, osteguna, GROS, Txangai taberna, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA Maiatzak 8, ostirala, INTXAURRONDO, Makrobiotikoa, 20:00etan EKOETIKOPATETIKOBIKOA (ESTREINALDIA) Apirilak 24, ostirala, ZIZURKIL, Kultur etxea, 20:00etan ZU GABE Apirilak 11, larunbata, USURBIL, Sutegi, 20:00etan ZU GABE Apirilak 10, ostirala, ZARAUTZ, Modelo, 22:00etan ZU GABE Martxoak 28, larunbata, ANTZUOLA, Torresoroa, 19:00etan ZU GABE Martxoak, 22, igandea, TOLOSA, Topic, 19:00etan ZU GABE Martxoak 14, larunbata, LASARTE-ORIA, Manuel Lekuona kultur etxea, 19:00etan ZU GABE (ESTREINALDIA) Otsailak 27, ostirala, USURBIL, Sutegi, 18:30etan ZU GABE Kategoriak Egutegia eta ekitaldiak 2015/07/13 -n admin-kargitaratuta
2019-06-18T01:06:10
http://ateateatro.com/?author=1&lang=eu
[ -1 ]
15. Hezkuntzako buletina - 2017ko abendua 15. Buletina - 2017ko abendua BIDEO-JOKO BERRIA: "CONCORDIA BLOGGERS 4 " Abenduaren 14an, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan, “Asilo-eskubidea eta errefuxiatuak" tituluko hizketaldia antolatu zuen Fernando Buesa Fundazioak. Nahia Díaz de Corcuera (Euskadiko Gurutze Gorria), Charles Melvin Momoh (Sierra Leonako errefuxiatua) eta Jesus Prieto Mendaza (Fernando Buesa Fundazioko Patronatuko kide) hartu zuten parte hitzaldian. Hitzaldi interesgarrien berri izan nahi baduzue, hemen klik egin eta gure YouTube kanalean ikusi ahal izango dituzue. Ekitaldi horretan bertan, eta balioetan heztearen inguruan egiten dugun lanarekin jarraitzeko, "Blogers of Concordia 4 – Asilo-Eskubidea” bideo-jokoa aurkeztu zigun horren sortzaileak, Mileldi Rodriguezek (Playful Robot). Bideo-jokoaren bitartez, gazteek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 14. artikuluaren edukia azter dezakete, eta bikote nerabeengan eman daitezkeen tratu txarren eta genero-indarkeriaren arazoei ekiten zaie. Fundazioak argitaratu duen hirugarren bideo-jokoa da; aurretik bi aurkeztu ziren, 2014, 2015 eta 2016ko Giza Eskubideen Egunetik gertu, eta Adierazpen Unibertsalaren 18., 2. eta 1. artikuluen ingurukoak dira, hurrenez hurren. Ekimen birtual horien bidez, gazteei abentura bat proposatzen die Fundazioak bideo-jolasaren bidez; alderdi teknikoari dagokionez, antza handia du beraiek hurbil dutenarekin, eta gizaki guztiek zer eskubide dituzten ezagutuko dute. Gure askatasuna babesteko, justiziaren alde egiteko, errespetuz eta elkartasunez aritzeko beharra proposatuko zaie hurbiltasunez, haiek bizi ditzaketen gatazken bidez, baina ingurune birtualaren erosotasunean. Laburbilduz, balioak transmititzeko orduan eskolari eta familiei lagunduko zaie, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarrituta. Bideo-jolasa, Playful Robot Gasteizko enpresak egindakoa, behera jaitsi edo on line erabil daiteke, www.concordiabloggers.com orrian sartuz, eta gazteleraz, euskaraz eta ingelesez dago. Ikastetxeetan zein familia-eremuan erabil dezaten nahi dugu; gizaki orok dituzten oinarrizko eskubideak hobeto ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreminta didaktikoa izango delakoan gaude. Bideo-jokoa zure interesekoa izan eta ikasgelan zuen ikasleekin erabili ahal izango duzulakoan gaude. Gogoratzen dizuegu Fernando Buesa Fundazioak sortutako gainontzeko baliabideak ere on line erabil ditzakezuela: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutarazten du eta horren inguruan hausnarrarazten du bideo-joko honek. 10 eta 13 urte bitarteko haurrengan hurbilago dauden egoerak islatzen dituzte aipatutako artikuluek. Bideo-jokoa on line Bideo-jokoaren dosierra MANRAIS artxiboak Manrais bideo-jokoaren osagarri gisa, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zenbait sekuentzia didaktiko sortu ditugu; euren bizi-garapenetatik gertuago dituzten Giza Eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutuko dute. Museo birtuala 68 obrekin egin da, eta horiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak erakusten dituzte, lau hizkuntzatan dauden biñeten bidez (gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa). Helburu hezitzaile argia du, Bigarren Hezkuntzako gazteentzat da eta irakasleei laguntzeko gida didaktikoa du.
2018-06-24T12:54:45
http://fundacionfernandobuesa.com/web/wp-content/uploads/2015/05/2017ko-abenduaren-15.-Boletin-Digitala.html
[ -1 ]
Zerbitzuak » Zerbitzu gida » - Goimen Goimen, jasotzen diren beharrei erantzuten saiatzen da. Behar hauek, nekazaritza elkarte, udaletxe edota bertatik sortutakoak izaten dira. Proiektuaren baitan, koordinazioa lana, bitartekaritza edota exekuzio zuzenetaz arduratzen gara. Zalantza bazaudete jarri gurekin kontaktuan GOIMEN Zerbitzuak Belar bolen plastiko bilketa Herriz-herri, hileko 3. asteartean egiten da bilketa, uztaila eta abuztua izan ezik Gai honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero idatzi edo deitu GOIMENera Abisuak: Tel. 943 16 12 44 Nekazal lurren gestioa, eskaerak, eskaintzak, aholkularitza Gipuzkoako Foru Aldundiak NEKAZARITZA LUR FUNTSA zerbitzua sortua du, baina beste erakundeekin elkarlanean aritzen da, izan Etorlur edo Goierrin GOIMEN bera. Beraz, lur bila ibili edo nekazaritza lurra uzteko baduzu jarri gurekin harremanetan eta modu egokienean bideratzen lagunduko zaizu. Abisuak: 943 16 12 44 Hildako animalien bilketa Akatu diren behi, ardi, abere, txerri, untxi, oilo, eta abarren bilketa ematen da. Foru Aldundiak koordinatzen du zerbitzu hau, aurrez eskaera eginez kamioi berezi baten bidez egiten da bilketa. Abisuak: Tel.: 943 11 23 48 Pentsu ekologiko eskaintza Goierriko Nekazal Kooperatibak eskaintzen du pentsu ekologikoa erosteko aukera. Olaberriko Iurre auzoan duten almazenean 5 silo, errota eta sakuratzeko sistemarekin kontatzen dute. Honek razio personalizatuak egiteko aukera ematen du, norberak nahi duen pentsu nahasketa prestatuz. Abisuak: 943 16 07 07 (Pako) Purin banaketa 14.000 ltr hartzen duten 2 kamioien zerbitzua eskaintzen da, Gipuzkoa osorako. Beharraren arabera baserritarren zuzenean eskatzen du. Abisuak: Tel. 659 58 59 05 (Jose Salegi) Belar lanak Hainbat herrietan eskaintzen den zerbitzua da eta beharren arabera antolatu daitekeena. NEKALDE elkarteak Ezkio, Itsaso, Gabiria, Ormazitegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarragan eskaintzen ditu zebitzuak. AIZKOPE bailadan: Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zerain herrietan eskaintzen da. Nekazaritza makineri zerbitzuak BELARMENDI da, eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak osatzen dituen elkartea: - Belardiak berritzeko. Siembra directa sistema. - Arto kosetxadora Abisuak: Tel. 943 69 12 50 Baserrietarako bisitaldiak Nekazal jarduera gertutik ezagutzeko aukera ematen du: gaztagintza, erlazantza, frutagintza, ogigintza.... Eskolei zuzenduta batik bat. Abisuak: Tel. 943 73 04 28 Baserri bide garbiketa Zonaldeka dago antolatuta eta Goimenetik zazpi udalerrien arteko zerbitzua eramaten da. Aukeran baserritarrek partikularki eskatzea ere ikusten da. Bide garbiketatik kanpo traktoreak pala dauka. Abisuak: Tel. 615 74 34 11 (Tomas Aldasoro) Azokatarako azpiegitura Ordiziarekin batera erositako materiala. Goierriko udaletxeei prezio berezian eskaintzen dira. Materiala: salmenta postuak estalpearekin eta itxiturak egiteko hesi galbanizatuak. Abisuak: Tel: 649 93 90 30 (Jesus Mari Lariz) Konposta egiteko bolteadora Simaurra ondu eta ongrri modura belardira bueltatzeko prozesua arintzen duen zerbitzua, banatzerakoan bolumen gutxiago, arinago, arrisku gutxiago, belar txarrik gabe... Egurra mozteko zerra zerbitzua. Baserrian erori diren zuhaitz enborren aprobetxamendurako, hesolak egiteko...eskualdean hainbat zerra daude, bazkide ez direnei ere eskaintzen diena. Abisuak: Tel. 605 71 96 10 (Xabi) Baserritarrentzako ikastaroak Nekazaritzaren garapenera eta behar berrietara egokitu nahian, IMK (Itsasmendikoi) erakundearekin batera, eskaeren arabera, baserritarrei zuzendutako ikastaro, formazio, zein hitzaldiak antolatzen dira. Herrika, eskualdean lehen sektoreari eskainitako zerbitzuak, denda, langile autonomo edo elkarte, zein kooperatiben eskutik: Eskualdeko gida deskargatu Herri-bidearen berreskurapena. ZALDIBIA Lurralde eta gizarteko azken bazterreraino iritsi diren... Eskola baratzak. GOIMEN Nekazaritzako gaiak gizarteratze bidean, ekimenetako bat... Azoka berezietarako azpiegitura Goierrin badira urtero ospatzen diren nekazaritza kutsuko 18... 2019.11.13 Azaroak 17an eskualdeko produktuez gozatzeko aukera. Igande honetan Gabirian eta Ormaiztegin zita bikoitza dugu... 2018.09.25 ARTILEA BILTZEKO KANPAINA ITXI DA. Denera 56 tona artile izan dira bildutakoak
2020-04-09T03:08:40
http://www.goimen.org/eu/zerbitzuak/zerbitzugida.php
[ -1 ]
Arrigorriagako Udala - Arrigorriagak oporrteako III. Azoka antolatuko du Arrigorriagak oporrteako III. Azoka antolatuko du Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak Oporretako III. Azoka antolatuko du martxoaren 17an eta 18an. Azoka herriko zein inguruko udalerrietako 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua Aste Santuari eta udari begira eskura dauden aukera desberdinen gaineko informazioa hurbildu eta ematea da gazteen mugikortasuna sustatzeko asmoz. Azoka, iaz bezala, udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan (2. solairua) garatuko da, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara larunbatean; igandean, berriz, goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, bost atal nagusi egongo dira. Gainera, boluntariotza jorratzeko espazio berri bat egongo da, eta Bolunta agentziaren informazio-stand bat zein “Ni bai” erakusketa egongo dira ikusgai. Bertan, gazte boluntarioen lekukotzak jarriko dira. Bestalde, hizkuntza-prestakuntzari eskainitako atal bat egongo da, laugarrena, eta, besteak beste, udako ingelesezko udalekuak, hizkuntzak ikastea eta ingeles maila zehazteko testa jorratuko dira. Bosgarren eta azken standean, urte-sasoiko enplegua landuko da, eta sektore desberdinetan lana bilatzeko informazioa eta baliabideak eskainiko dira, hala nola ostalaritzan, turismoan, itsas bidaietan edota udalekuetan. Kontsultak egiteko ordenagailu bat egongo da, eta hortik jasotako informazioa azokan bertan banatuko dituzten pendrive batzuetan eraman ahal izango duzue. Aldi berean, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskainiko da, eta, asteburuko pack bat, Interrail Baimen bat (horretarako antolatu den lehiaketan parte hartzen), kirol-eskumuturreko bat eta bidaiatzeko bestelako osagarriak eskuratu ahal izango dituzu. Era berean, zenbait hitzaldi egongo dira, larunbatean Akitania Berriko auzolandegiei, EB gazteen mugikortasunari, boluntariotza eta solidaritateari, Intearrilari. Baita ere, 2017an bikote batek eduki zuen Irterrailaren bizipena eta Arrigorriagako gazteen atzerriko lan bizipenei buruzko hitzaldiak entzuteko aukera edukiko dugu 18:30etik aurrera. Igandean, hitzaldiak mugikortasun profesionalari eta auzolandegiei buruzkoak izango dira. Informazio gehiago (PDF 1,62MB)
2020-08-09T22:30:19
http://www.arrigorriaga.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20180314_ArrigorriagacelebrasuIIIFeriaVacacional.aspx
[ -1 ]
Previous Article Gaizki ordainduak, gaizki tratatuak Next Article Zigorra zigorraren gainean Baina gaur egun ere Martxoak 8 borroka egiten jarraitzeko eguna dugu, oraindik eskubide ugari lortzeke baitaude. Itxurazko berdintasunaren azpian, emakumezkoek lortutako eskubideen eta guztiontzako aukera berdinen azpian, bazterketa eta berdintasunik eza agerian dago-eta. Horregatik borrokan jarraitu behar dugu, oraindik emakumezkoen hiritartasun osoa aldarrikatzea beharrezkoa delako, arazoen sustraiei ekiten ez dieten zatikako konponbideak eta behin behineko neurriak aski ez direlako, sistema patriarkal eta kapitalistak ez dituelako emakumeen eskubide guztiak aitortzen eta errespetatzen. Eta aurtengo martxoaren 8an, herritar askori eragiten dion krisi basatia leundu asmoz neurrien inguruko informazio-jasa pairatzen ari garela, euskal emakumezkook egiturazko krisi iraunkorrean bizi garela salatu nahi dugu. Egungo krisiak gizonezkoei ere eraginda, sistema hau jasangaitza dela erakutsi du. Hala ere, gaurkoan bozgoragailuarena egin nahi dugu, emakumezkooi eragiten diguten krisiaren alderdi desberdinak zabaldu asmoz. Hala, bereziki emakumezkook krisia pairatzen dugu: • Lan merkatura sartzen garenean, prekarietate tasarik altuenak sufrituz, ardurarik txikieneko lanpostuetan kokatuz, lan-iraunkortasunik gabe, ia promoziorik aukerarik gabe eta gizonezkoek lan bera egiteagatik kobratzen duten soldata baino txikiagoa jasoz. Gainera emakumezko gehienak lan arlo zehatzetan kokatuta egoten dira, hala arlo sozialean edo zerbitzuetan nola zaintza arloan, eta lan arlo horiek krisi eta aldaketa ekonomikoen eraginak sufritzen lehenak izaten dira. • Jendea zainduz edo etxean lan egiten dugunean, errege dekretu batek babesik gabe eta bazterketa egoera iraunkorrean jardutera behartuta. Zahar-egoitza edo etxez etxeko zerbitzu enpresa batean lan egiten dugunean, arloaren pribatizazioak gure eskubide guztiak kentzen dizkigulako. • Enpleguaren eta gure haurren hazkuntzaren artean hautatu behar dugunean, eta biak bateragarri egitekotan lagundu nahi omen duten neurriak – jardunaldiaren murrizketak, baimenak, etab.- hartu behar ditugu, nahiz eta gizonezkoek zaintza ardurarik gabeko gizonezkoentzat pentsatutako lan merkatuan bateragarritasun ideal hori ezinezkoa izan. Emakumezkoen etorkizuneko prekarietatean sakonduko duten neurriak dira, zeren eta laguntza sozial horiek gure lan bizitza osoan kotizatutakoari lotuta baitaude. • Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen ditugunean, eredu familista oinarri, laguntza eta babes guztia behin behinekoa izaten da, zaintza familiaren ardura dela ezarriz, eta zer esanik ez, gaur egun ere lan honek emakumezkoen gainean jarraitzen du. • Urrutitik aukera berrien bila Euskal Herrira etortzen garenean, lanposturik prekarioenak hartzera behartzen gaituen jendartearekin topo egiten dugu. Gure herrialdeetan beste emakumezko batzuk menpekotasun egoeran ditugun pertsonak zainduz utzi behar ditugu, gu hemengo emakumezkoak baino “merkeagoak” izateagatik beste batzuk menpekotasun egoeran dituzten pertsonak zaindu ditzagun. Gainera lan egitearren edozer onartzeko prest egoten garela entzun behar dugu. Hori esaten dutenek badakite hiritartasun osorik gabe guk bestelako lan baldintza batzuk nekez negozia ditzakegula. Badira krisi beraren beste alderdi batzuk ordaintzen ari diren emakumezkoak, jakina. Halaber, badira urte gehiegi ere krisi bera ordainduz, horregatik: - Apustu ekonomiko neoliberalarekin batera aurrerapen sozialak bultzatu nahia fantasia hutsa dela adierazi nahi dugu. Ekonomia kontzeptua bera berraztertzea nahiko genuke, menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza ekonomiaren erdigunean ezarriz eta ez merkatuaren menpe. - Kontratu sozial berria aldarrikatu nahi dugu, gizonezko-langilea eta emakumezkozaindaria binomioa erabat gaindituz. Emakumezko eta gizonezkoen arteko erantzukidetasunaren aldeko apustua egiten dugu, zaintzarako eskubideak guztiona izan behar duelakoan. Horregatik emakumezkoen eta gizonezkoen arteko kontratu berriaren alde egiten dugu, non gizonezkoek eta emakumezkook enplegua, zaintza eta boterearen alderdi guztiak partekatzea adostuko dugun. - Emakumezkoen eta gizonezkoen artean enplegua eta zaintza benetan partekatzea ahalbidetuko duten neurrien alde egiten dugu, aitatasun baimen besterenezinak kasu. - Zaintza unibertsalizatzea guztiz beharrezkoa da, jatorria, errenta edo beste edozein faktore alde batera utzita. Zaintza zerbitzu publikoak desegite eta ondoriozko pribatizazio prozesuaren aurrean, kalitatezko zaintza zerbitzu publikoa aldarrikatzen dugu. - Atzerritarren legea aldatu gabe ez da posible zaintza lan arloan bazterketa eta prekarietatea amaitzea. Gaur egun atzerritar legeak zaintza arloan lan prekarioa, emakumezkoen arteko hierarkizazioa eta emakumezko batzuen eskubideak beste emakumezko batzuen eskubideen gainean ezartzea ahalbidetzen baitu. - Etxe barruko enplegu erregimena lehenbailehen aldatzeko eskatzen dugu. Etxe barruko langileak aitortzea ezinbestekoa baita, noski, horren baitan paperik gabeko emakumezko etorkinei soldata duinerako, atsedenaldirako eta gizarte segurantzarako eskubidea aitortu eta errespetatu behar zaie. - Atzerritarren legea eta menpekotasun legea ikuspegi feminista kritiko batetik berraztertzea proposatzen dugu. - Laster espainiar Estatuan onartu nahi duten pentsio erreforma arbuiatzen dugu, kotizazio oinarri txikiagoak izateagatik emakumezkoak kaltetuenak izango baitira. - Eskola eta ikastoletan hezkidetza oinarri duten ereduak bultzatzeko eskatzen dugu, txikitatik gizonezkoak eta emakumezkoak pertsona autonomo bihur daitezen. Hala, bai batzuk bai besteek zaintza –besteena eta beraien buruarena- nola egin ikasi behar dute. Krisian bizi izatera zigortuta ez gaudelako…GORA EMAKUMEON BORROKA! 2011ko Martxoak 8
2019-08-21T17:57:03
http://ehk.eus/es/mas/mujer/3707-gora-emakumeon-borroka
[ -1 ]
Mojácar - Wikipedia, entziklopedia askea. Rosa Maria Cano Montoya Postakodea 37° 08′ 26″ N, 1° 51′ 02″ W / 37.1405966°N,1.8506325°W / 37.1405966; -1.8506325Koordenatuak: 37° 08′ 26″ N, 1° 51′ 02″ W / 37.1405966°N,1.8506325°W / 37.1405966; -1.8506325 Mojácar (Espainia) Mojácar (Andaluzia) 6.825 bizt. (2015) -13 56,44 bizt/km² http://www.mojacar.es www.mojacar.es Mojácar Almeriako (Espainia) ekialdeko udalerri bat da. 2006an 6.406 biztanle zituen. Mojakarko itsasoa Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mojácar (Gaztelaniaz) Mojacar - Mojacarko Udalaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) Mojacar - Andaluziako Juntaren informazioa (Gaztelaniaz) Mojacar - Almeriako Probintzia Aldundiaren webgunea "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mojácar&oldid=5550929"(e)tik eskuratuta Kategoriak: PPk alkatetza duen Espainiako udalerriakAlmeríako udalerriakEzkutuko kategoriak: Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluakKoordenatuen datuak dituzten hiriakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketakEspainiako geografia zirriborroak Nabigazio menua العربيةCatalàCebuanoDeutschEnglishEsperantoEspañolفارسیFrançaisGalegoKreyòl ayisyenMagyarՀայերենInterlinguaItalianoМакедонскиBahasa MelayuNederlandsOccitanPolskiPortuguêsRomânăРусскийSarduShqipSvenskaTürkçeУкраїнськаOʻzbekcha/ўзбекчаTiếng ViệtWinaray中文Bân-lâm-gú Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 1 abuztua 2016, 00:26.
2017-02-19T14:53:05
https://eu.wikipedia.org/wiki/Moj%C3%A1car
[ -1 ]
FreeCell - Ezarri FreeCell Free Jokoak FreeCell Horrela nahi izanez gero FreeCell , mesedez, saiatu jokoak horietako bat: 5. Aquamarine Memoria 6. Super borrokalaria rampage 7. Motley mutantea harra 8. Varsity Stacey 9. Dorrea eraikitzailea 10. Wiggi Salbamenduko
2018-11-17T21:38:25
http://jokoak.todojuegosgratis.es/play/freecell
[ -1 ]
Iturgoyeneko San Millan Elizaren Erretaula Nagusia (Nafarroa) :: 3DIGITALA Iturgoyeneko San Millan Elizaren Erretaula Nagusia (Nafarroa) MORGOTA, Martín de GABIRIA, Pedro de XVI. mendeko bukaerako erromanista estiloko erretaularen bista orokorra. Obra,Pedro de Gabiriak hasi zuen 1584 urtean baina,ia lan gehiena,Martin de Morgotak egin zuen. Banku batez eta hiru gorputzez osatuta dago. Gorputz horiek,hiru kale eta bi kaletarteetan banatuta daude orden konposatuko zutabeen bidez. Kale nagusian San Millanen irudia ikus daiteke eta,bere gainean,Birjinaren Koroatzearen erliebe bat. Alboko kaleetan beste irudi eta erliebeak agertzen dira (San Roke,San Sebastian,eta abar). Guztia,Kristo Gurutziltzatuaren irudi batek errematatzen du. 2485 x 2470 pixels toponimoa: > NAVARRA > GUESÁLAZ > ITURGOYEN hitzak: Iturgoyen Navarra San Millan Eliza San Millan eliza erretaula arkitektura eskultura margoa erliebea santua koroatzea Birjina Maria zutabea Kristo Jesus gurutziltzatua erlijioa Pedro de Gabiria Martín de Morgota erromanista XVI hamasei
2020-07-14T07:17:54
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=39471
[ -1 ]
"Urte osoko lan on hori bi estropada hauetan atera da, eta horrek balio digu" - Zarautz - Zarauzkohitza.eus Aritz Mutiozabal 2019-09-15 14:54 Zarauzko arraunlariak igoera lortu dutela ospatzen (ZAE). Espero al zenuten play offeko bi jardunaldiak horren biribilak ateratzea? Diferentziak handixeagoak espero genituen, egia esan, eta Aresek aginduko zuela kanporaketa. Kontxako sailkatze estropadan alde handiak atera zituen, eta teorian gu baino gehiago zela ikusten genuen. Gero, bigarren posturako borrokan ere pentsatzen genuen lehia izango zela, baina ez horren segundo gutxiren aldearekin. Guri dagokigunez, ondo atera zaizkigu gauzak, eta oso gustura gaude egindako lanarekin. Segundo gutxiren aldea, baina zuek nagusi. Barrutik eta kanpotik gauzak oso ezberdin ikusten dira. Barruan nahiko lan bagenuen, eta bigarrenari ateratzen genion denbora ere ez zitzagun nahikoa iruditzen. Baina egia da denborak eskuan hartuta, ez dugu erraz esango, baina bai alde txiki batekin eta lasai antzera bukatu dugula estropada. Hasiera batean zuen helburua zen borrokatzea, baina batez ere gozatzea, inolako presiorik gabe. Azkenean igoera lortu duzue! Hala da, bai. Ez dut esango nahi gabe lortutako zerbait denik, ez baita horrela. Urte osoa eta uda osoa, eta uda erditik aurrera ere aukerak ikusten genituen play off honetara iristeko. Egia da, ordea, geure buruari presioa kendu behar geniola bai ala bai, gure helburu nagusiak ligan bete ditugulako. Baina tira, behin honaino iritsita, garbi geneukan borrokatu beharra geneukala. Borrokatu eta irabazi. Hitz potoloak diren arren, lortu dugu. Urte osoko lan on hori bi estropada hauetan atera da, eta horrek balio digu. Zer gertatu da azken estropada honetan? Hegan egin duzue ala? Bai, eta agian teorian ez zen gure eremu egokiena. Atzoko estropadari baino beldur gehiago genion gaurkoari, ibaian jokatu delako. Ligan ere gure estropada txukunenak itsasoan jokatu ditugu, eta zalantza hori bageneukan. Ilusioz beteta etorri gara, atzoko estropada eta gero motibatuta eta play off-a borrokatzeko asmoz, eta lortu dugu. Zaletu ugari joan dira zuei animatzera. Zer sentitu duzue urtetatik atera zaretenean? Gauza handia da. Zarautzen arraunzaletasuna bultzaraztea lortu dugu, eta guztion nahia hori da. Negu osoa entrenatzen igaro ondoren, estropadetan eta batez ere horrelako hitzordu garantzitsuetan jendearen babesa sentitzea estimatzen du arraunlariak. Igarri egiten dugu eta asko eskertu. Kontziente zarete lortu duzuenaz? Ez dut uste gaur konturatuko garenik zer lortu dugun. Gaur ospatu egingo dugu, eta bihartik aurrera hasiko gara konturatzen. Agian, gainera, ligan egin dugunari ere garrantzia handiagoa emango diogu bihartik aurrera. Bigarren urtea duzu Zarauzko entrenatzaile gisa, eta jada taldea gorengo mailara igo duzu. Iraultza bat ekarri al duzu? Ez, ez da halakorik! Nire etorrerak eragin du pixka bat, baina argi dago hau guztia ez duela pertsona bakar batek egiten. Gazte mailetako entrenatzailekin hasten da guztia; izan ere, gaur egun gurekin dabiltzan arraunlariak beste batzuen eskuetatik pasatu dira aurrez. Azkenean, gaztetan egin duten lanak du zerikusia kalitatearekin, eta zuzendaritzak egin duen lan onak kudeaketarekin. Beraz, hau ez da pertsona bakar baten meritua, baizik eta guztion lanaren bateraketa. Horrela lortzen dira emaitzak. Bideoa: Enbataren igoera Portugaleteko 'play off'-ean Zarauzko arraunzaletuek harrera egin diete Enbatako arraunlariei Portugaleteko estropadaren ondoren, lehorreratu direnean.
2019-10-17T13:42:12
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1568552436858-urte-osoko-lan-hori-bi-estropada-hauetan-atera-da-eta-horrek-balio-digu
[ -1 ]
Lierni Balantzategi (sukaldaria): "Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat" - Halabedi Halabedi > Lierni Balantzategi (sukaldaria): “Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat” Lierni Balantzategi (sukaldaria): “Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat” azaroa 27, 2018 Kantoia 0 Hilabetero bezala, gure kolaboratzailea den Lierni Balantzategi sukaldaria ardoaren ekoizpenaren inguruan hitz egin digu eta hurrengo batean, ardo motak eta zein elikagaiekin konbinatu kontatuko digu. Kantoia: Lierni Balantzategi (sukaldaria): "Ardoa ekoizteko erabiltzen den Mazerazio Karbonikoa, Arabar Errioxan eta Burdeos inguruan erabiltzen da gehien bat" ← Borsalino Clubaren auzia, ADI elkartearen eskutik Una concentración rechaza la agresión machista a una trabajadora sexual, mientras que el Ayuntamiento no activa el protocolo →
2019-06-19T15:33:02
https://halabedi.eus/lierni-balantzategi-sukaldaria-ardoa-ekoizteko-erabiltzen-den-mazerazio-karbonikoa-arabar-errioxan-eta-burdeos-inguruan-erabiltzen-da-gehien-bat/
[ -1 ]
Olantxe joan jakoezen orduak, zerbait artuko eben itxaropenez beterik, eta arrañtxuren bat eskuartean ikusi ezkero, pozarren, Napoleonek gudarik andiena irabazi ebanean baño pozago. 2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa b. gerra 0144 Eta nundik etorri zait nere Jaunaren Ama nere etxean sartzea? Bada zure abotsa nere belarrietara etorri orduko, nere sabeleko umea pozarren ikaratu egin da. 3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0195 Auzoetakoak leioetara urtenda aoa zabalik egozan berari entzuten; baita korreoko gizona bere pozarren egoan. 4. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibarg 00004 Narruak be ez eban artzen Sinpliziano pozarren. 5. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00006 Au esanik, pozarren, bigurtu ziran itxasoz euren Aberri maitera. 6. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0146 Ildo zabal biotza, ar daidan argia. Pozarren lorea da iruntzez astuna: Ez bedi gaur samiñik, urrun beazuna; Bebil gogo ta biotz argi dantzaria. 7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0163 Gizonak, arpegian eta hitzez agertu ez arren, pozarren hartu dauala dirudi, gaztearen laguntasuna. 8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa akes 0139 3. Antxe bizi dot - nire Jauna, pozarren noa - Beragana. 9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0092 Eta pozarren, antza. 10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0044 Bere ezkonlaguna egiaz maite duenak, eztu maite noski arengandik artzen duenagatik soilki, beragatik baiño; ta au pozarren dagi, beren ematez ura aberastu nai du-ta. 11. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. bustintza 00001 Eta orduan be praka-gorriak beste eskua lotu eutson.Irugarrenez dantzan asi ziranean barriz, ujujuka ta didarka pozarren ibilli ziran, labarpeko gizonak Aitearen barriro ezingo ebala egin eta. 12. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Bayetz pozarren be itxi, eztautzu mesede ori ukatuko. 13. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1954 00001 14. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura erkiag 0006 - Aufa! - gehitu eutsan beste batek, pozarren. 15. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0123 Izarñok, eskurik ezin einkean zezaken mugitu, baiña ointxoak pozarren mugitzen euazan zituan, esnea edozkitzean. 16. 1969-1990 bizkaiera poesia j.a. goiria 0062 Ikusko ditut andre-gizonak bake aundian arto ereiten soloan, atzo-agurek gentz ederrean etxe-aurrean pozarren karta-jokoan. 17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0169 Neure eukitxoak hartu eta pozarren aldendu naz begirada mukerreko kide hareengandik. 18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa erkiag 0092 Santxo pozarren egoan eztabaida txikerraren inguruan. 19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0049 Pozarren, kaiolan sartu eta etxera bihurtu zan. 20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0036 Bere deiaz etorritako foka bati arpoia sartu zion Taligvak-ek eta hura ateratzean jendea irriz hasi zen, hura zatikatu zuten eta bertan jaten hasi, baina Taligvak-ek han segitu zuen, beste baten zain, eta beste bat harrapatu zuen, eta jendeak pozarren negar egiten zuen, ez bait ziren gosez hilko negu hartan!. 21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0036 Taligvak-en kanporatzeko seinalea zela pentsatu zuten, eta etxolaren sarrerako pasabidetik burua aterata pozarren ikusi zuten ehiztariak jadanik mendirako bidean gora zihoazela. 22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0145 - Primeran beraz pozarren zegoela ematen zuen don Giovannik. 23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0026 Hainbeste diru ikustean, ama pozarren jarri zen eta bere semea ez zela berak uste zuen bezain leloa pentsatu zuen. 24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Pozarren nengoen hantxe, gehiago ikusteko irrikaz, baina Artizarrek itzuli beharra nuela adierazi zidan, edo bestela zahartu egingo nintzela. 25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0095 26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0037 Azkenik, odol jarioa gelditutakoan, beste indiarrek gezi punta eskatu zidaten, eta herri osoa gerturatu zen ikusteko; eta jarraian, beste lekuetara eraman zuten hango biztanleek mirariaren berri izan zezaten, eta pozarren ospatzeko dantzak eta festa egiten hasi ziren. 27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0015 Rafotsbe, atsoak, Doso-k txikia eramateko eskaintza egitea gogoz espero bait zuen, pozarren eman zion. 28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0157 Nork bere gisara bilatzen dugu: Elisabethek hostoiska larrosa eta gorriak aurkitu ditu; Ingridek, bere aldetik, pozarren aurkitu ditu itzalgune batetan jazintu urdinak. 29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. irazola 0028 Esaera Fozilduak: Pozarren! Jainkoarren!. 30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0064 Pozarren lan dagite ortan Arrotzak, ordea, berdintsu; al duten lekuan, lana izan ezkero, pozik daude: lan eskean datoz, eta zeri ekin dutenean, aritxeri lotuak. 31. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00004 Mirentxu pozarren dago amari lagunduko diolako etxea eta zuhaitza apaintzen, baita jaiotza ipintzen ere. 32. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0091 Pozarren: pozez beterik, zoriontsu (nola + sinonimoa) 33. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0260 14. Mari Urtiz, Jaun Matxinen ama, pozarren agertu zen hasiera-hasieratik, bere semea Onekarekin ezkonduko zela jakitean. 34. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. fontetxa 00021 35. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0072 Orain, ostera, hartza dakarren gurdiaren atzean pozarren doala ikustean, aingerutxoa dirudi Kanalako agureak. 36. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00019 Bazkalordua pozarren igaro genuen, berak burruntzalia eskuan, nik koilara ahoan, jakiak zein baino zein ahogozagarriago. 37. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. markuleta 0110 Pozarren, ia negar egin nuen berriro ere nire inguruan Atenaseko xuxurla goxoa entzun nuenean. Mutiko hura eskutik helduta bertako kaleak zeharkatu nituen, hala nola maiteminduak begiez edo ezpainez zeharkatu ohi duen maite duenaren gorputza. 38. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0011 Askoren biotzetan euren elburua eben eta neskak eukezan baserrietara pozaren joaten ziran mutilok. pozarren (38)
2020-08-15T14:03:31
http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/index.jsp?hasiera=true&aurreratua=false&atala=&epea=0&euskalkia=0&testu_mota=0&formalema1=lema&testu_hitza1=pozarren&non1=0&galdera_mota1=0&btn_bilatu=Bilatu
[ -1 ]
Osasunbideak bertan behera utziko du Opusekin duen hitzarmena | Gizartea | Berria Unibertsitate Klinika Nafarroako Ospitale Gunearen ondoan dago, Iruñean. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS Nafarroako Unibertsitateko langileek eta haien senide onuradunek Unibertsitate Klinikan jasotzen dute osasun arreta, sare publikoan jaso beharrean. Horren truke, Nafarroako Gobernuak urtean diru kopuru jakin bat ordaintzen dio Unibertsitate Klinikari. Diru kopurua bi erakundeek adosten duten itunean zehazten da. Gaur egun, 2008ko ituna indarrean dago, eta gobernuak 5,1 milioi euro ordaintzen dizkio urtean Opus Deiren klinikari. Gobernuak ituna bukatu nahi du ekainerako. Nafarroako Gobernuak Unibertsitate Klinikarekin zuen ituna bertan behera utziko duela argitaratu zuen atzo Diario de Navarra egunkariak. Itunari eusteko alde «juridiko eta ekonomikoak» aztertuko zituztela adostu zuten gobenua babesten duten alderdiek akordio programatikoan. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eledunak atzoko gobernu kontseiluaren ostean azaldu zuenez, ituna aztertu dute, eta ondorioa argia da: «Itunak ez du babes juridikorik». Horregatik erabaki dute hitzarmena bertan behera uztea. Hala ere, aurtengo aurrekontuen zirriborroan ituna betezeko diru saila gorde dute. Ez da lan erraza izango. Itunak 7.128 pertsonari eragiten die. Ollok aitortu du pertsona horiek guztiak ezin direla egun batetik bestera sare publikora pasatu: «Urtarrilaren 1ean jende hori guztia jasotzeak kalte egin diezaieke herritarren osasun zerbitzuei. Zerbitzu guztiak ekainerako pasatzeko lanean ari gara». Oinarrizko arreta batera pasatuko dute, eta jatorrizko tokian bukatuko dira hasiak diren tratamenduak. Ollok gaineratu du neurri berriak ez duela zertan arazo ekonomikorik sortu Osasunbidean. Izan ere, ituna bertan behera utziz gero, gobernuak urtean bost milioi euro gastatzeari utziko dio. Era berean, kontseilariak azaldu du egoera berriarekin Osasunbideak baliabide gehiago beharko dituela: besteak beste, medikuak eta erizainak. Nafarroako Gobernuak 1982. urtean sinatu zuen lehen ituna Opus Deiko unibertsitatearekin. Geroztik, aldiro berritu dute hitzarmena. Egun indarrean dagoena 2008koa bada ere, 2012an berritu zuen orduko gobernuak. Garai hartan Marta Bera zen Osasun kontseilaria, eta hark esan zuen itunarekin dirua aurrezten zutela. Hori ez da gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko hitzarmen berezi bakarra. Opus Deik urteetan jasotako beste mesede tratu bat ere moldatu dute iragan astean onartutako zerga erreforman. Nafarroako Unibertsitateko eta Unibertsitate Klinikako langileek aukera izan dute seme-alabak unibertsitate pribatuan doan matrikulatzeko. Legez, zerga aitorpenean hori ordainketa gisa deklaratu behar dute, baina, UPNren agintaldian, Ogasunak itsu jokatu zuen, eta erregimen berezi bat sortu zuen. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak onartu berri dute 60.000 eurotik gorako errenta duten Opuseko langileak behartuta egotea doako matrikula aitortzera.
2019-07-20T01:08:08
https://www.berria.eus/paperekoa/4513/011/001/2015-12-31/osasunbideak-bertan-behera-utziko-du-opusekin-duen-hitzarmena.htm
[ -1 ]
94 taldek parte hartuko dute Marino Lejarreta Klasikan - ORDIZIAKO UDALA Urr 02 Marino Lejarreta Klasikaren V. edizioa jokatuko da igande honetan, urriak 6, Ordizian. Aurtengo edizioan, Joseba Beloki eta Hotel Castillo izango dira omenduak. Orain arte egin moduan, Ordizian eta Ordiziarekin Lejarreta txirrindulariak izan duen harremana eskertu egin nahi da eta honenbestez, Chapel Gorri Elkarteak Udalarekin batera antolatu du bosgarren edizioa. Xehetasunak ezagutzera eman dituzte Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, Jose Luis Sanz, Chapel Gorriko ordezkariak, Marino Lejarreta berak, eta Joseba Beloki txirrindulariak. Alkateak esker oneko hitzak izan ditu antolatzaileentzat “goreneko txirrindularitza” ekartzeagatik Ordiziara eta goraipatu egin du “azken lau urteetan izaten ari den gorakada, bai talde aldetik eta baita emakumezkoen presentziagatik ere”. Urtez urte indarra hartzen joan den proba izan da. Lehenengo edizioan, esaterako, 145 txirrindularik parte hartu zuten. Bigarrengoan gorakada nabarmena izan zen eta 335 izan ziren. Orain bi urte 405 izan ziren eta iaz, 455, errekorra eginez. Aurtengoan, berriz, marka hori gailendu egingo da eta 470 izango dira partaideak. Taldeei dagokionean, azkenean 94 talde profesional izango dira, azken orduko aldaketa batzuk medio. Hasiera batean 100 taldek izena eman bazuten ere, azken egunetan ezin izan dute konfirmatu igandeko lasterketan egongo direnik. Horrez gain, emakumez osatutako taldeak ere lehiatuko dira. Guztira hamabi. Iaz, aldiz, bederatzi izan ziren. Bestalde, emakumez eta gizonez osatutako talde mixtoak zazpi izango dira. Parte hartzaileen artean profesional izandako txirrindulariak daude. Hala nola, Marino Lejarreta, noski, eta Abraham Olano (munduko txapelduna eta 47 garaipen izandakoa) eta Igor Astarloa, munduko txapelduna izandakoa. Horiez gain, Pavel Tonkov (35 garaipen eta 1996an Italiako Giroaren irabazlea), Haimar Zubeldia, Igor Anton, Juanma Garate, Arsenio Gonzalez, David Etxebarria, Jokin Mujika, Ezequiel Mosquera, Roberto Laiseka, Perdiguero, Dori Ruano, Ainhoa Artolazabal, Nuria Florencio, Arantzazu Azpiroz, Eneritz Iturriaga, Ziortza Isasi, Izaskun Bengoa eta Arantxa del Rio ere izango dira partaideak. Sanzek nabarmendu nahi izan du Belokiri zergatik egingo zaion aitortza. Hala azaldu du: “Frantziako Tourreko podiumera igotzea lortu du hiru aldiz: bigarren postuan 2002 urtean eta 2000 eta 2001an hirugarren. Bestalde, Espainiako Itzulian hirugarren izan zen 2002an eta Federico Martin Bahamontes eta Pedro Delgadorekin batera, Frantziako Tourrean podium gehien lortu dituen bigarren txirrindulari espainiarra da, Miguel Indurainen bost sailkapenen atzetik”. Bestalde, Hotel Castillok ere jasoko du omenaldia, Ordiziako Klasikan emandako babesagatik eta Marino Lejarreta Klasikari ere laguntza emateagatik beti. Bestalde, aurten ere aipagarria da aurten irabazleek txapela jasoko dutela, eta emakumezkoen kategorian lehen iristen direnek ere txapela jasoko dutela. “Berdintasunaren aldeko apustua egin dugu eta erabaki dugu lasterketako irabazleek eta emakumezkoetan lehen postuan iristen direnak saria izango dute”, gehitu du Jose Luis Sanzek. Larunbatean hasiko da txirrindularitzaren festa. Hasteko, arratsaldean dortsalak eta akreditazioak jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Gauzak horrela, Barrena Jauregian bulegoa egokituko da tramite horiek egiteko, 16:30etatik 18:15era bitartean. 18:00etan, bestalde, Marino Lejarreta, Joseba Beloki eta Eduardo Chozas-ek hitzaldia eskainiko dute, Juan Mari Guajardo eta Arritxu Iribarren zuzendaritzapean. Horrekin zabalduko da txirrindularitza protagonista izango den asteburua. Programako bigarren eguna izango da egun handia. Barrena Jauregiko bulegoa 8:00etan zabalduko da, eta taldeen aurkezpena 9:15ean hasiko da eta azken taldea atera arte iraungo du. Hala, aurkeztu ahala aterako dira erlojupeko proba egitera. Azken taldea 12:30ean aurkeztuko da. Lasterketa amaitu ostean, 14:00etan, hasiko da omenaldia. Joseba Beloki eta Hotel Castilloko ordezkariak igoko dira taila gainera, eta ondoren sari banaketa hasiko dute. Amaitzeko, elkarrekin bazkalduko dute Beti Alai pilotalekuan. Orain arteko lau edizioetan Ordiziako Zuhaizti paretik atera dira parte hartzaileak eta Alegia, Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibia igaro ondoren berriz ere Ordiziara itzuli izan dira, 31,7 kilometroko ibilbidea eginez. Aurtengoan, ordea, noranzkoa aldatuko da, nahiz eta Marino Lejarreta Klasikak igaroko dituen herriak berdinak izango diren. Hala, Zaldibia izango da lehen igaroko duten herria, eta Abaltzisketa igo, Amezketara jaitsi, Alegi pasa eta berriz ere Ordiziara itzuliko dira. Kontuan izan beharreko oharrak: Igandeko klasikak trafikoan eragina izango du eta horregatik, goizean zehar, hainbat trafiko murrizketa izango dira. Aurten berrikuntza nabarmena lasterketaren noranzkoa denez, trafiko murrizketa gutxiago izango dira. Hala, autobus zerbitzuari dagokionez, Zaldibiako norantzan, Tximistako geltokia eta San Juan auzoko biribilguneko geltokiak baliogabetu egingo dira. Bestalde, zerbitzua normaltasunez emango da. Hala ere, Udaltzaingotik eskatzen da egun horretan trafiko lanak egiten arituko diren udaltzainei, Babes Zibileko boluntarioei eta, batez ere, antolakuntzatik helarazten dituzten gomendio eta jarraibideak kontuan izatea eta kasu egitea.
2020-07-11T16:30:00
https://www.ordizia.eus/kirola-albisteak/4273-94-taldek-parte-hartuko-dute-marino-lejarreta-klasikan
[ -1 ]
OYO Apartments Dabolim Circle 2 BHK - Goa HotelOYO Apartments Dabolim Circ... OYO Apartments Dabolim Circle 2 BHK Above Lokmanya Bank, Vasco da Gama, GoaAlto DabolimGoa , Goa
2018-05-25T03:15:52
https://www.goomo.com/hotels/oyo-apartments-dabolim-circle-2-bhk-bogmalo-Goa-ZnItMzM1NTktYnI
[ -1 ]
Bidasoako Pedalak - Pedales de Bidasoa - Etapa 4-4 - Bera - Lesaka - S.Juan Xar - Arantza -Doneztebe szlak - Bera, Navarra (España)- GPS track kolarstwo górskie (kolarstwo górskie szlaki w Spain → Navarre → Bera ) 45 201 245 3555 Współrzędne 3223 Uploaded 8 sierpnia 2014 Larrún / Larhun (900 m.). Circular desde Bera, por Venta Yasola. (wycieczki piesze) Bera-Santesteban-Bertiz-Eskisaroi-Ursua-Orizki-Lizarrieta-Lizuniaga-Kaule-Bera (kolarstwo górskie) 286. PEDALES DEL BIDASOA. ETAPA 4. BERA - SANTESTEBAN. (kolarstwo górskie) Bera - Endarlatza - Mugarriak 1-13 - Ibardin - Bera (wycieczki piesze) Obejrzane 7647 razy, pobrane 565 razy w pobliżu Bera, Navarra (España) ficobike 2014-08-09 GLAVCVS 2014-08-09 Pechu 2014-08-14 David3C 2014-08-15 Pechu 2014-08-15 Arreche Anchordoqui 2019-07-22 David3C 2019-07-24 Cześć, uznał ten szlak za interesujący Bidasoako Pedalak - Pedales de Bidasoa - Etapa 4-4 - Bera - Lesaka - S.Juan Xar - Arantza -Doneztebe https://pl.wikiloc.com/szlaki-kolarstwo-gorskie/bidasoako-pedalak-pedales-de-bidasoa-etapa-4-4-bera-lesaka-s-juan-xar-arantza-doneztebe-7481559 Pozdrowienia, Wikiloc | Szlaki Świata
2020-02-19T09:28:04
https://pl.wikiloc.com/szlaki-kolarstwo-gorskie/bidasoako-pedalak-pedales-de-bidasoa-etapa-4-4-bera-lesaka-s-juan-xar-arantza-doneztebe-7481559
[ -1 ]
Christina Aguileraren polizia-fitxa argitaratu dute | Txutxumutxuak ← David Beckhamen tatuajeen eta anatomiaren errepasoa Selena Gomez jipoitu dute! →
2020-08-08T10:31:29
https://blogak.eitb.eus/txutxumutxuak/2011/03/02/christina-aguileraren-polizia-fitxa-argitaratu-dute/
[ -1 ]