Unnamed: 0
int64 0
3.01M
| text
stringlengths 77
45.5k
|
---|---|
200 | Uholdeak jasan dituzten edo uholdea jasan dezaketen inguruetan hau da gazitasun handiko ura duten lurraldeetan bizirauteko gai den zuhaitz multzoa da mangladia Inguru hauek duten biodibertsitatea dela eta ekosistema aldaezin eta bakarra osatzen dute Zuhaitz hauen aireko adarrak mangladiak batez ere hortik izena kostaldeetako ur gazietan estuarioetan eta deltetan sortzen dira eta animalia espezie ugari hegaztiak arrainak moluskuak eta krustazeoak batzen dituen armazoi garrantzitsu bat osatuz Animalia horiek gainera garrantzitsuak dira gizakien elikadurarako Mangladiak parekatzeko gune eta espezie askoren ugaltoki izatera iristen dira garapenean dauden arrainentzako eta beste itsas bizidun batzuentzako babesleku izateaz gain Gainera higaduratik babesten dituzte kostalde hauek eta inguruko herrientzako baliabide izan dira mendeetan zehar Itsasgora denean adaburuak ostaosta ikusten dira uretan itsasbeheran berriz arnasketarako sustraiak ikus daitezke atmosferako oxigenoa hartu eta lurperatutako sustraietara bidaltzen dutenak Egokitze honek oxigenorik gabeko eta gatz kopuru handiko lurrean bizitzen uzten die Gaur egun izkira edo otarrainskaren ugalketa arrisku handikoa da ekosistema berezi hauen desagerpenerako |
201 | Mangladiak munduko lurralde tropikal eta azpitropikaletan egoten dira gehienetan kostaldean eta itsasoarekin harreman zuzenean urbazterretan ibaiahoetan edo kostaldeko aintzira batzuk zeharkatuz ere aurki ditzakegu Baso gazi hauen garapenik onena ekuadore inguruan dago Afrikan Indonesian Ginea Berrian eta Filipinetan Latin Amerikan mangladirik deigarrienak Ekuadorren daude Esmeraldasen iparraldeko kostaldean |
202 | Mangladietako faunan itsasoko eta lurreko espezieak aurki ditzakegu espezierik gehienen presentzia marea eta bizitzazikloaren faseen araberakoa izan arren Bertako fauna zein hegazti migratorioak ugariak eta anitzak dira Mangladietako gune batzuk santutegi garrantzitsu bihurtu dira galbidean zeuden espezie garrantzitsu batzuentzat besteak beste ibis escarlata hegaztia manat delakoa ur azpian bizi den ugaztuna edo kostaldeko kaimanarentzat eta baita hainbat itsasdordoka espezierentzat ere Era berean urak gardenak diren lekuetan sustraietan esponjak moluskuak krustazeoak algak eta beste hainbat orno gabe bizi dira Espezierik ohikoenen artean mangladietako ostra da aipagarriena kostaldeko bizilagunen produkturik funtsezkoena baina honetaz gain mangleko karramarroa otarrainskak eta izkirak ere badaude Baina zalantzarik gabe biztanlerik bitxienak lokatzetako saltokariak dira itsasoan zein lurrean bizi izateko gai diren arrainak aurreko hegats muskuludunek lurrean mugitzen uzten baitiete Itsasgorei ihesi zuhaitzetan gora igotzeko gai den espezie bat ere badago |
203 | Mangladiak ikaragarri bizkor ari dira desagertzen beraien baliabideak gehiegikeriaz erabiltzen baitira Greenpeace ekologista elkartearen esanetan an milioi hektarea mangladi zeuden munduko kostalde tropikaletan eta FAOren Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea esanetan dagoeneko erdia desagertu egin da Suntsipen honen zergatiak ugariak dira egur edo paper fabrikentzako materiala ateratzea azpiegiturak sortzea baina momentu honetan ekosistema hauek duten mehatxurik handiena izkira industria da herrialde garatuetara hemen hazitako otarrainska tropikalak esportatzen dituen industria Otarrainskak hazteko piszinak egiteko mangladi eremu zabalak motatzea da industria honek sortzen duen arazo nagusia Milioi bat hektarea mangladi baino gehiago desagerrarazi ditu jarduera honek horietako hektarea azken urteotan Inguru hauen suntsipenarekin itsas ekosistemek beraien oreka galtzen dute eta gutxitu egiten da arrain kopuru eta barietatea beraien hazitoki eta arrainak hazteko guneak suntsitu egiten baitira |
204 | Baina Greenpeacen esanetan hori ez da arazo bakarra otarrainska tropikalaren etengabeko hazkunderako produktu kimiko ugari elikagaiak ongarriak plakizidak antibiotikoak erabiltzen dira eta horiek bertako baliabide hidrikoak kontaminatzen dituen salda toxiko bat sortzen dute eta eutrofizazioa zein hipernitrifikazioa sortu Mangladiak eta kostaldeko beste ekosistema batzuk kenduz gero kostaldea ezegonkor bilakatzen da kostaldeak ekaitz suntsigarrien arriskuan geratzen dira eta horrek dagoeneko bizitza ugari galtzera eraman ditu Bangladesh eta India |
205 | Ibaiertzetako mangladiak Ibaietatik etorritako ur gozoek estalitako lautadetan kokatzen dira Ur askoko garaietan ibai horiek uholdeak jasaten dituzte Mangladi hauek mareei daude lotuta eta etengabe garbitzen ari dira |
206 | Uholdeetako mangladiak Uholdeak jasandako uharte eta lautadetakoak dira Baso hauetan espezie mota guztiak aurki daitezke baina gehienetan ez dute metroko altuera gainditzen |
207 | Mangladi nanoak Hazi eta garatzeko muga handiak dituzten lurraldeetan jaiotzen dira hori dela eta gutxitan gainditzen dute metroko altuera Gutxi dira eta sastraka gisa egoten dira sakabanatuta Karbonatodun esparruetan eta inguru aridoetan kokatzen dira |
208 | Arrasateko scooter klasikuen rallyxa urtez egiten ari dira Mondraueko Dragoiak Eguraldi bikaina lagun aurten bat zale animatu dira Ez bakarrik Euskal Herritik etorritakoak estatuko beste hainbat lekuetatik ere Gironatik Bartzelonatik Zaragozatik eta La Coru atik Berriz ere Vespak eta Lambrettak izan dira nagusi Zaharrena urtekoa baina scooter modernoagoak ere egon dira ikusgai |
209 | Mondraberrik Gironatik etorritako motorzale batekin hitz egiteko aukera izan du Bere tailerrean scooterrak konpontzen ditu katalanak Azken urteetan jende asko animatu da holako motorrak berreskuratzera Konpondu ondoren scooter hauek eta euro arteko prezioa izaten dute |
210 | Herriko plazan topaketa bukatu eta gero motorrean bueltatxoa egin dute erdigunetik motorzaleek Ondoren atirutz abiatu dira Arantzazu bisitatzeko asmoarekin Indarrak hartzeko Udalako Larrinetxe jatetxean bazkaltzen ari dira |
211 | Arratsaldean berriz DAT tabernan jarraituko dute jaiarekin partaideek etatik aurrera Adri Mo Soul Vespa SC Terrassa Paddy Santa Eugenia de Berga SC Bartzelona eta Sir Gorka Modraueko Dragoiak ST DJek kontzertua eskainiko dute ekimenari amaiera emateko |
212 | Jos Manzaneda Cubainformaci nen koordinatzailea Ahotsa Eneko Calle urtean George Bush orduko AEBko presidenteak Kubarako turismoaren kontrako kanpaina oldarkorra abiatu zuen garai hartan herrialderako dirusarrera likidoen iturri urrietako bat zena itxi nahian |
213 | Argi dago Kubako turismoaren kontrako kanpainek porrot egin dutela Hala ere nazioarteko hedabide batzuek ez dute galdutzat eman gurutzada hau eta oraindik dabiltza ahaleginetan Irlako turismoaren irudia kaltetzeko |
214 | Gertakari jakin batzuen gainean erreportaje zabalak egin dira gertakariok Mexikon edo Kolonbian esaterako jazoko balira ordea ez lirateke albiste izango Adibide asko daude lapurtutako tabakoa erosi zuten turista espainiar batzuei egindako iruzurra bisitari kanadar batek pairatutako janariintoxikazio arina Habanako aireportuan txertoak jarrita izatea galdatu zioten turista brasildar baten kexak edo bi turista ingelesen ezkontza hondatu zuen Irlako hotel batean gertatutako ezbehar txikia |
215 | Orain egun batzuk El Pa egunkari espainiar nagusiak Kubako sexuturismoaren inguruko iritziartikulu bat argitaratu zuen Oso bitxia da Kuba ez dagoelako munduko sexuturismoaren helmugen zerrendan Espainia ordea bai estatu osoan prostituzioklub baino gehiago dituela |
216 | Alabaina prentsa espainiarrak tematuta jarraitzen du Kukako sexuturismoaren gaineko edukiak argitaratzen Are gehiago ustezko haur sexuturismoa ere aipatzen dute komunikabideek nahiz eta Irla ez dagoen UNICEFek orain gutxi argitaratutako arazo honi buruzko mapan dokumentu horren arabera Mexiko Brasil Kolonbia eta Peru dira Latinoamerikako helmuga nagusiak |
217 | Kubarako turismo estatubatuarrak blokeatuta jarraitzen badu ere azken urtean hazi da AEBko bisitarien kopurua Obama presidente ohiak baimendutako bidaializentzia berezi batzuei esker |
218 | Hil batzuk igarota ordea hedabide berberen mezua aldatu egin da eta orain kontrakoa diote Orain badirudi eskaera eza delaeta AEBko airekonpainiek bertan behera utzi behar izan dituztela Irlarako airebideak bi informazio horiek ez dute bat egiten inondik inora Nola liteke eskaera eza izatea bidaiarien kopurua hazi bada Azalpena erraza da une berezi honetan sektoreko enpresa lehiakidek merkatua erregulatzen ari dira eta oraindik ez dago argi zein geratuko diren eta zein ez |
219 | Azken batean turismoa hondoratzea izan da beti Kubatar Iraultzaren etsaien ametsetako bat Halere behin eta berriro egiten dute talka herrialdeko errealitatearekin izan ere inguruko beste herrialde batzuek ez bezala ingurune seguru eta abegikorra eskaintzen baitio nazioarteko turismoari biztanleria jantzi hiztun eta informatuarekin batera |
220 | Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko |
221 | iz iz Gai erretxinaduna gainaldeei babesgarri edo apaingarri gisa ezartzen zaiena lurrezko edo toskazko ontzien gainean ezartzen den gaia haiek egostean gogor eta distiratsua gertatzen dena Buztin gaineko berniza bezala dira bihotz txarrekoaren hitz goxoak iz Irud Gizalegearen bernizaren azpian ankerkeria azaleratzen da Hiztegi Batua |
222 | Arauzkoez gain museoa bisitatu zuzendaritza taldea berritu Ricardo Cierbide omenaldi xumea egin eta Onomastikaria aldizkaria aurkeztu zen OEaren bigarren urteurrena ospatzeko bazkarilege ederra egin genuen Meaztegi Golf jatetxean |
223 | Elkarteburu berria Juan Karlos LopezMugartza izango da Ander Rosek elkarteburu ordetza beteko du eta Mikel Belaskok idazkaritza Salvador Velillak diruzaina izaten jarraituko du |
224 | Errekak Udako Kirol Eskola antolatu du Zonaldeko haur eta gazte aunitz parte hartzen dute bertan azkeneko urteetan Aurtengoan XII Edizioa ospatzen dugu Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskeintzea du helburu |
225 | Astelehen asteazken eta ortziralero burutuko da uztailaren tik Abuztuaren ra Eskoletako frontoian eta polikiroldegian izanen dira etatik etara talde batean eta etatik etara bertzean |
226 | Prezioa eurotakoa izanen da bazkideentzat eta eurokoa ez direnentzat Izen ematea uztailaren an ortzeguna izanen da goizeko etan Doneztebeko Frontoian Ainara Marizkurrena izanen da monitorea |
227 | Bidaia Violeta Parrarekin hasi dugu urte gorrietan Chile eta Europako bizitza nolakoa zen erakusten digunak gorriak abesten zituen ideal komunistak bezala maitasuna aldarrikatuz Ziurrenik berak jasangarritasunaren oso ideia ezberdina izango zuen eta ziurrenik egin zituen elkarrizketa askoren batean ekologiari buruz zerbait galdetuko zioten Tamalez ezin ditugu bere ideiak entzun orain Eta emozioz eta ikaragarrizko grinez betetako bizitza gazigeza kontatzen duten bere kantuen artean bidaiaren plangintza azalduko dizuet |
228 | Daniel Rowekin elkarrizketa goizeko tan Brisbaneko aireportuko kafetegian Daniel Australiako CSIRO ikerketa zentruan egiten du lan Eraginkortasun energetikoaren arloan negozio aukera berriak bilatzen ditu gehien bat eraikuntzan eta eskariaren kudeaketan ardatuz |
229 | Elisabeth Fekonia familiaren permakultura baserrian egonaldia Sunshine Coast Cooroy Brisbanetik bi ordu iparralderuntz Elisabeth bizitza jasangarrian oinarritzen den baserriaren jabea da Jasangarritasuna elikadura burujabetza lortzeko egin beharreko bidea bezala ulertzen du landa bizitzara urbilduz |
230 | Couchsurfaren bitartez Aaron Haltonen etxean egonaldia gazte honek bere etxean hartuko nau Spanish afaria egitea konprometitu naiz Basquish ere egin liteke jeje baine tortilla eder bat uste det eroriko dala eta hozkailuan duen iman bildumarentzat ale berri bat eramatea |
231 | Brisbaneko udaletxera bisita Shane Hackett Ura Energia eta Jasangarritasun sailaren zuzendaria da milioi biztanle dituen hiri honetan Brisbanen duela urte hasi ziren Living in Brisbane vision planarekin Helburua garapen jasangarritasunerantz joatea da eta urtean BEGetan Berotegi Efektuko Gasak ZERO emisioak lortzean oinarritzen ta |
232 | Newcastleera trena Berez ez da ekimen jasangarri batera bisita kanguroen lurraldetik doan ordu eta minutuko tren bat hartzea besterik ez da Hegazkina hartzeko aukera ere bazegoen baina Jon beste Ekobidaiari bat eskerrik asko Jon gogoan izanda alde batera utzi nuen aukera hori |
233 | Newcastleen Couchsurfinga Emmaren etxean Couchsurfingaren aintzindarien alaba Bere gurasoek Couchsurfinga praktikatzen zuten bera txikia zenean Imagina dezaket beste modu batzuk erabiltzen zituztela orain dela urte interneta mito bat besterik ez baizen jeje |
234 | Glen Plattekin elkarrizketa CSIROko energia eraginkortasuna eta energia sistema adimenduen ikerketa sailaren zuzendariak bere ofizinan jasoko gaitu Bere helburua Australiako BEGak murrizketa da energia produkzio distribuzio eta kontsumoan hobekuntzak egitearen bitartez Horretarako eraginkorrak eta ekonomikoki errentagarriak diren teknologiak garatzen ari dira |
235 | Peter Dormandekin elkarrizketa eguerdian Newcastleeko udaletxearen Ingurumen eta Klima Aldaketaren sailaren zuzendaria da Teknologia berrien integrazioan aintzindaria izan da Australiako lehen Biodiesel flota besteak beste eta gainera komunitatearen Energia Formakuntza ren bultzatzailea izan da |
236 | Artisans Parken egoitza Glenn Mc Masterekin batera beste lagunekin bere baserri jasangarria asmatu zuen gaztea Bere pickup zaharrean elikadura burujabetza energia burujabetza eta ARTEA lantzen duten baserrira eramango gaitu Beraien arteko konexio izkutuak ikusten ditugu jeje |
237 | Christoper Sonn Victoriako Unibertsitateko Psikologiako irakasleak Eskerrik asko Erika bere etxean hartuko gaitu bere emazte txiletarra Violeta Parra bezala eta bere hiru alabekin batera Christoperek azterketa kualitatiboak egiteko metodologiak erakusten ditu Batzuetan azterketa kualitatiboak hain zehatzak dira fidagarritasuna galtzen dutela jasangarritasun adierazgarriak ikustea besterik ez dago Porrot handiena izan duenetako bat Maximum Sustainable Yield izan da berari esker Peruko arrantza sarda galdu zen |
238 | Melbourneko CH udaletxe berria Krista Milne ezagunaren bulegora goaz udaletxeko Jasangarritasun sailaren burua ekimena bultzatzen ari da karbonoaren kontrako munduko hirien taldea Halaber Australia mailan egiten ari diren klima aldaketaren kontrako ekintzen plangintzan parte hartzen du |
239 | Eguberriak mendian Andrew Heather eta bere bi semeekin beraien permakultura baserrian Batez ere basogintzan aritzen dira basoaren autogestioa eta oreka naturala eta oreka hau mantentzeko gakoa gizakia dela aldarrikatuz Familia Australiar berria izan arren etxekoak gogoan izango ditugu |
240 | Christchurchen Maria Estanque YikeBike bizikletaren nazioarteko merkatuaren zuzendariak bere etxean hartuko gaitu Gazte honek kilometro bakoitzeko dolar zentimo bateko kostuarekin mugitzeko ideia bikaina bultzatzen du eta hirian zehar kilometro eramango gaitu kmhko abiaduran Zelanda Berrian eta an jai egunak direla esan dit eta lantegia itxita egongo dela baina bizikletan buelta bat ematea gonbidatuko gaitu |
241 | Urte berriaren hasiera Karamean ospatuko dugu ZBko hegoaldeko irlaren urruneko hondartza honetan turismo jasangarria egiteko aukera ematen duten hainbat ekimen daude Batzuentzako ere bizimodu bat bilakatu da etxe hauetatik pasatzen diren ibiltariekin elkarbanatua Guk Paul Murrayren zentroa bisitatuko dugu Living in Peace izenekoa non ekoturismoa natura nekazaritza eta artea bateratzen diren |
242 | Wellingtoneko udaletxea Vicky Mc Laren munduan zehar bidaiatua eta Santiago Bidea ezagutzen duenak eta era berean eraikuntza zuzendariak bere etxean hartuko gaitu Halaber Catherine Leining Wellingtoneko ingurumen programaren aholkularia bere bulegoan bisitatuko dugu |
243 | Taupoko Kafe Ekologikoan egonaldia non Monika langile bezala hartuko nauen eta lan egiten dugun bitartean bioeraikuntzan oinarritutako etxea nola eraikitzen zuten eta janari ekologikoa saltzen hasi ziren kontatuko dit |
244 | Rob Mc Ewen APEVeko Ibilgailu Elektrikoak Sustatzeko Elkartea zuzendaria bere bulegoan bisitatuko dugu Eraikuntza jasangarrian aditua ere McEwen ibilgailu elektriko garbiengatik apostua egin du |
245 | Aucklanden bidaiaren amaiera Ken eta Carmenen etxean munduko irakasleak Zelanda Berriko hiriburuan geratzea erabaki zuten Bere hiriko hiribaratzak ezagutzea gonbidatu gaituzte |
246 | Aucklandeko Unibertsitatea ezagutzea Nahiz eta zentrua itxita egongo den udako oporrak direla eta John Boysek esan digu agian Ibilgailu Elektrikoak kablerik gabe kargatzeko ikerketak azaltzeko libre egon daitekela |
247 | Hausnarketa ukitu bat Shna Galindo aurkitzeko zortea izango dugu hausnarketa intentsibo baten ostean Ikusiko dugu jasangarritasunaren zein ikuspegi elkarbanatzen dugun |
248 | Biodinamikako zentro bat Australian sare sendo bat existitzen delarik Merlbournetik ordutara ikerketa zentro bat dago baina beldur naiz ezingo dudala bisitatu ez baitago herri honetara doan garraio publikorik |
249 | Norbaitek plangintza guztiarekin bat datorren ideiaren bat badu komentatu dezala eta nik hankak galdera koadernoa eta bideo kamara jarriko dizkiot |
250 | margari Kaixo Eskola bera da Basoeskola proiektuan parte hartzen duena eta beraz hoberena da zuek eskolari proie twittercomiwebstatus hours ago |
251 | Pasaden asteburuan Sevillan ospatu zen espaniar estatuko txapelketa Han euskal selekzioa joan zen eta kide batzuk izugarrizko emaitzak lortu zuten eta besteak primeran pasa genun Nagusitan gure kideak kara antxon zirrias itziar eta patxi izan ziren Kara ezin zun finarela pasaberotzeko denbora ez zuelako izan beste guztiak finalean aritu ziren antxonek egin zuen itziar eta zirriasek eta patxi irabazi zuen ramoneti etaeduri Gaztetan berriz podium eduki genuen Katxorrok postua lortu zuen sub kategorian aritzek postua lortu zuen eta jonbek sub an eta euskal selekzioko azken fitxagea Itziar Dimakoa postua lortu zuen bere lehengo estatuko frogan Zorionak guztiei eta muerte |
252 | Aurten ez da egon problemarik antolakuntzarekin rokodromoa beste frogetakoa bezala izan da eta bide politak montau dituzte Nabaritzen da gutxi baina zerbait nabaritzen da zerbait aldatzen ari dela baina oraindik zerbait falta da |
253 | Urtarrilaren an Europar Banku Zentralak berri ona eman zuen europar ekonomian bilioi euro sartuko ditu kreditua bultzatuz Horrela prezioen jeitsiera ekidin nahi du Deflazioaren mamua bazebilen gora ta behera orain dela zenbait denbora baina badirudi energi prezioen jeitsierak prezioen murrizketak bultzatu dituela azken hilabetetan Horretarako hartu du EBZk neurri hau |
254 | Ez dugu ahaztu behar Banku Zentralaren helburua inflazioa koa izatea dela baina helburu horren atzean ez dago ezer zientifikorik baizik eta kontsentsu bat zenbaki hori izan behar dela adostu da eta kitto Logika kapitalista du atzean sistema ekonomiko honek inflazio txikia behar duelako hau da prezioak apur bat handituko direla Deflazioak aldiz ekonomia kapitalista iraultzen du batez ere ekoizpena eta zerbitzuen eskaintza erabakitzerako orduan hauen etorkizuneko prezioak murritzagoak izago direla uste denean hauek es eskeintzeko arriskua izango da beste ondorioen artean Hau ez da sistemaren logika normala |
255 | Ekonomista erradikala ez den Krugman nobel saridunak arrisku erreala dela aipatu zuen pasa den urteko udan egoera hau saiesteko EBZk zenbait neurri hartu izan ditu azken urteetan aipagarrieta interes tasen jeitsiera arte izanik Beste bi neurri multzoak euroaren debaliazioa eta politika fiskala dira Euroa AEBko dolarrarekiko debaluatu da eta Moneta Batasuneko estatuek egindako politika fiskala hau bideratzera joan da orokorrean Baina EBZk ez du beren helburua lortu ez da ko inflazioa lortu ezta garrantsitusa dena hazkunde ekonomiko indartsua |
256 | Japonia eta Amerikako Estatu Batuak krisia ez larritzeko beste bide bat jarraitu zuten haien banku zentralek zor publikoa eta pribatua erosiz Neurri honekin bide hau jarraitu nahi da EBZk merkatuan zor publikoa erosiko du baina ez Estatuek jaulkitzen duten zor tituluak baizik eta finantza erakundeek dituzten zor tituluak Hau da banku eta inbertsio funtsek diru hau eskuratuko dute titulu hauek banku Zentralaren eskuetara pasatzen Hemendik aurrera neurri honen ondorioak auskalo zeintzuk izango diren baina aurretik azpimarra daiteke herritarrek eta enpresa txikiek ez dugula apenas nabarituko aldaketa handirik Finantza erakunde handientzak egindako neurria da |
257 | Suposatzen da zorra salduko duten finantza erakundeek diru hori inbertituko dutela baina zertan Hor dago abenduan Jean Claude Junkerrek aurkeztutako plana europar ekonomia erreala bultzatzeko teorian eta inbertsio pribatua behar duena Agian neurria hau funtzionatzeko egin du Mario Draghik Euriborrean eragina izango du Horretarako bankuen arteko maileguen prezioak murriztu beharko lirateke eta ez dirudi asko nabarituko dela Bankuek enpresa txikientxako eta norbanakoentzako maileguen baldintzak malgutuko dituzte Ezer gutxi diru hau jasoko duten finantza erakundeek ziurrenik inbertsio handietan erabiliko baitute |
258 | Azken finean herritarrak ez gara neurri hauen helburua gure bizi maila enplegua edota gure inguruko enpresa txiki eta ertainen egoera ez zaie axola Draghi eta hauei solikik datu makroekonomiko handiak eta finantza erakunde handien egoera |
259 | Endika naiz eta ekonomian lizentziatu naizenetik ogibide ezberdinak izan ditut beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan Autogestioaautoeraketa enpresen berreskurapena hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik gizarte ekonomian globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz |
260 | Post hau analisia Orotarikoa atalean eta banco central europeo euskadi irratia mario draghi neurriak laburpen hitzekin publikatua izan da Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra |
261 | Bazen Behin proiektua Urtean IrunBidasoan burututako MugaZabaldu garapen komunitarioaren proiektutik sortutako Memoria Kolektiboaren Berreskurapenerako proiektu bat da Batik bat Irungo Udalaren laguntzaz Donostiakoa eta beste batzuetakoarekin batera ere haur eta nerabeekin generazio arteko memoria sortzeko asmoarekin eskolaren testuinguruan garatzen dira ekintzak tik aurrera Irunen Orbel Haizea udal programa sortzen da lehengoari jarraipena emanez lurralde honetan Bitartean Gurseko Esparruko unitate didaktikoekin aberasten da eta Bazen Behin programa Donostian burutzen da |
262 | Egun batzuetan lagun biltzera heldu zen gertakari misteriotsu bezain sonatua izan zen Ezkion an Herriko bi haurrek ama birjina agertu zitzaiela esan zuten eta kontua ahoz aho azkar zabaldu zen Berehala hasi zen ama birjina ikusi omen zuen jende gehiago ere agertzen eta mirariak ere aipatzen zituzten Azken urteotan Lourdes edo Fatima izan diren bezala sasoi batean Ezkio bihurtu zen Europako erromesaldi jendetsuenen bilgunea |
263 | Ustezko gertakariak ekainaren ean izan ziren Egunero bezala Bereziartua anaiarrebek eta urtekoak esnea erosi eta atzera etxerako bidean zihoazen Anduaga parean argi distiratsu bat ikusi zuten Ama birjinaren irudia zen Aurreneko agerpen hartan ama birjina zuriz jantzita eta mantoi beltz batekin zegoela esan zuten umeek Esku batean Jesus haurra zuen eta bestean zapi bat Askok ez zuten kontu hura sinetsi baina aste beteren buruan Patxi Goikoetxea arotzari agertu zitzaion ama birjina Orduan erabat beltzez jantzita eta odoldutako ezpata bat eskuan zuela agertu omen zen |
264 | Kontua berehala zabaldu zen eta jendetza etortzen hasi zen Ezkiora Askok ama birjina ikusi zutela esan zuten Beste batzuk gaitzak sendatzen zituela Baziren extasi egoeran sartu eta atzerriko hizkuntzak hitz egiten zituztenak ere Anduagan jendetza biltzen zen egun batean lagun ere elkartu ziren garaiko kroniken arabera Hainbesteko eromenak eliza bera ere kezkatu egin zuen eta hasieran agerraldiei sinesgarritasuna eman bazieten ere berehala hasi ziren kontrako ahotsak agertzen |
265 | Ustezko agerraldien kontra gogorren agertu zenetako bat Jose Antonio Laburu apaiza izan zen Agerraldiei sinesgarritasuna kentzeaz gain ama birjina ikusi zutela ziotenek buruko arazoak zituztela esan zuen Aldekoen artean berriz Amado Cristo de Bruguera apaiza zegoen Hainbat mirariren lekuko izan zela zioen eta ustez gezurretan ari zirenei froga gogorrak pasa arazten zizkien |
266 | Gertaerak izan zirenetik bi urtera Mateo Mujika Gasteizko obispoak idatzi bat bidali zuen Vaticanora Ezkioko agerpenak gezurrezkoak zirela esanez Eliza ofizialki agerpenen kontra agertu zen eta gaiaren inguruko liburuak edo bestelako argitalpenak ateratzea debekatu zuten Hala ere jendeak Anduagan biltzen jarraitu zuen harik Gipuzkoako gobernadoreak aurrena eta Ezkioko alkateak gero han biltzea debekatu eta isunak jartzeko mehatxua egin zuten arte urte geroago oraindik ere badira Ezkiora gerturatzen diren fededunak |
267 | Gizadiaren amaierarako egun zehatz baten aldeko ahots ugari bildu dira azken urteetan urteko abenduak Ohi denez Estatu Batuetan makinak martxan jarri dituzte liburuak ikerketak albisteak artikuluak eta Hollywoodeko ekoizpen erraldoiak Hala ere askok uste dute Apokalipsia egun horretan izango dela profetak kazetariak maiak Tibeteko monjeak edota Nostradamus igarle ezaguna besteak beste |
268 | Maien zibilizazioak egutegi zehatzzehatza sortu zuten orain bat urte Maien kalkuluen arabera Lurrak aro berri bati ekingo dio ko abenduaren ean Honek gure planetaren bukaera ekar lezakeela uste zuten maiek Zibilizazio horren egutegia egun horretan bukatzen da izan ere |
269 | Maiak ez dira abenduaren erako Munduaren Bukaera seinalatu duten bakarrak Nostradamus historian izandako profetarik ospetsuena data horri buruz aritu zen urtean idatzitako olerkietan Liburu Galduan Tibeteko monjeek hainbat testu argitaratu dituzte urtean izango diren gertaerei buruz |
270 | Pasa den astean eitbcom webgunean irakur zitekeenez Ipsos enpresak egin duen inkesta baten arabera estatubatuarren txinatarren mexikarren eta espainiarren ek abenduaren ean munduaren amaiera izango dela esaten duen maien iragarpena sinesten dute Hala ere maiek ere dagoeneko iragarri dute munduaren amaiera izateko iragarri duten data hori faltsua dela esan dute Guatemalako hiru buruzagi maiak azaldu dutenez maien egutegiak abenduaren erako iragarri duen aldaketak ez du munduaren amaiera eragingo |
271 | Duela hiru urte Anakoz Amenabar kazetariak filmaren estreinaldiaren harira berria egunkarian ederki azaldu zuen nondik datorren bihar mundua amaituko den kontu hau |
272 | ko Gabonetan urte beteko ditu maien egutegiak ziklo handi baten amaiera helduko da orduan eta horrekin batera gaur egun ezagutzen dugun munduaren amaiera Lurrak eta bertako gizakiek erabateko aldaketa fisiko eta espirituala izango dute apokalipsiaren hasiera izan daitekeena batzuen ustez Eszeptikoek aldiz diote egutegiaren interpretazio horrek ez duela oinarririk sasizientzia baino ez dela Maien historiako adituen arabera egutegiaren amaiera ez da izango beldurtzeko moduko eguna ospatzeko eguna baizik |
273 | Gure artean ere munduaren amaiera gaur gauean izango den kontu hau ez du batere serio hartu ia inork baina badaezpada mundua benetan amaituko balitz ere egokiena parrandan eta ondo pasatzen amaitzea dela iritzita hainbat festa antolatu dira munduaren amaieraren atarian |
274 | Getxon esaterako berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez munduaren amaiera ospatzeko festa egingo dute bihar Solstizioaren jaialdia izango da zehazki Algortako Geltokiko plazan etik etara bitartean eta Maia proiektuari bukaera emango diote Ibon Fernandez DJa Euskal Herriko eta nazioarteko musika jarriko du Gastronomiari dagokionez hainbat kulturatako jakiak dastatu ahal izango dira Beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte |
275 | Historian zehar lehenago ere hainbat profeziak iragarri dute munduaren amaiera Guztiek huts egin dute Hona Anakoz Amenabar kazetariak bildutako batzuk berria |
276 | Gizateriaren amaiera azaltzeko askok iragarri dute Jainkoaren itzulera egindako bekatuak epaitzeko bueltatuko baita Horien artean Ingalaterrako Leedseko oiloa da bitxienetako bat Kristo badator zioten arrautzak jartzen hasi zen oiloa Miraria zela pentsatu zuten herritar askok iruzurra zela argitu arte |
277 | Ingalaterra Berriko AEB nekazari batek William Millerrek hainbat urtez Biblia aztertu eta gero adierazi zuen Jainkoak bertan zehazten zuela noiz amaituko zen mundua Haren ustez aditzera ematen zuen eta arteko uneren batean amaituko zela Milaka jarraitzaile izan zituen profezia agertu zuenean baina urteekin ezer gertatu ez zenez taldea desegin egin zen Horietako batzuek osatu zuten gaur egun Zazpigarren Eguneko Adbentistak deitzen direnak |
278 | Joseph Smithek mormoien elizaren sortzaileak bilerara deitu zituen taldeko buruak Jainkoarekin hitz egin zuela esateko Hurrengo urteetan Jesus itzuli egingo zela esan omen zion Smithi eta hortik aurrera hasiko zela munduaren azkena |
279 | ean astronomo batek deskubritu zuen kometek zianogeno izeneko gas hilgarri bat zutela Urte batzuk geroago ean kezka sortu zen herritarren artean Lurrera kometa arrastoak heltzekoak zirela jakinarazi zutenean Mundu guztia gasaren biktima izango zela esan zuten The New York Times eta gisako egunkariek ere argitaratu zuten berria Alarma piztu zen harik eta zientzialari batzuek halakorik ez zela gertatuko argitu zuten arte |
280 | Michel de Nostredameren idatziek urtez eragin dute jakinmina herritarren artean Milaka interpretazio egin dizkiete eta gizartean eragina izan duten profeziak sortu Haren idazki ezagun batean ko uztailean zerutik terrorearen errege handia etorriko zela esaten zuen |
281 | Zurrumurrua ibili zen ordenagailuek ezin izango zutela eta arteko jauzia egin Herritarrek ez zekiten horren ondorioak zeintzuk izango ziren eta holokausto nuklearra ere izan zitekeelakoa zabaldu zuten AEBetan esaterako milaka lagun joan ziren janaria eta armak erostera zer gertatuko zen zain Garrantzirik gabeko akatsak izan ziren |
282 | Ibilbidea Anozibar Larraun eta Araitz ibarrak Leitzaran Nafarroako iparmendebaldean barnako ibilbidea da Han beldurrak eta sorginen aurkako jazarpenak piztu zituzten mendeetako mitologia sinismenek eta mendi bazterretan egindako antzinako erlijio jarduerek |
283 | Anozibar ean Odieta ibarreko herri txiki horretan egin zen Nafarroan izandako sorginen aurkako epaiketarik lazgarrienetariko bat Dirudienez Anozibarko Mari Juana Sandua goitizena auziperatu nagusia epileptikoa zen Egun kontu jakina da deabrutzekasuekin lotzen zutela aspalditik gaixotasun hori Beraz umetan gurasoek hainbat elizatara eraman zuten Mari Juana exorzismoak egitera Hala ere nahiz eta balizko harreman horiei uko egin eta anitzetan fedea adierazi zuen ezin izan zen akusatzaileen grinatik salbatu Akusatzaile horien artean bere iloba eta elizako abadea bera zeuden Azkenik sutan erre zuten |
284 | Exorzismoa definizio zehatzera jotzen badugu behintzat norbaiten barnetik deabruarekin lotutako izaki gaiztoren bat ateratzeko ekintza da erlijioarekin lotutako formula otoitz edo errituren bat erabiliz Ohikoa da beraz erlijio bakoitzak bere bitartekoak eta bitartekariak erabiltzea horretarako Gure inguruan bai historikoki eta bai kulturalki eliza katolikoaren ordezkariek egindako kasuak heldu zaizkigu |
285 | Zineman an estreinatutako The Exorcist filmak egundoko oihartzuna izan zuen eta lan haren bertsio ugari egin dira azken urteotan ere Bada film hark bazuen nolabaiteko lotura Euskal Herriarekin Izan ere exorzismoa egiteko hautatutako elizgizona jesulaguna zen San Inazioren jarraitzaileek eta Jesusen Konpainiak kontu hauetan izan duten sona eta ibilbidea islatzen zuena |
286 | Loiolako Inaziok an argitaratutako Exercitia spiritualia izeneko testuan zehazki deabrua kanporatzeko otoitzak ere bildu zituen eta hainbat aldiz ageri dira deabruari sartzen ez uzteko aholkuak eta antzekoak ere |
287 | Eliza katolikoak berak aitortu duenez azken urteotan ere gure inguruko elizbarrutiek ofizialki exorzistak izan dituzte Hego Euskal Herrian Iru eko eta Tuterako elizabarrutiak badu gaur egun ere exorzista Araba Gipuzkoa eta Bizkaiko elizbarrutietakoa berriz pasa den urtean hil zen |
288 | Eliza katolikoaren doktrina ofizialak onartu egiten du deabruak kristauen arimak hartu eta gorputzen barrura sartu daitekeela eta beraz ofizialki deabrua kanporatzeaz arduratzen diren apaizak izendatzen ditu |
289 | Exorzismoekin lotutako kontuak kultura eta erlijio guztietan aspaldidanik datozen kontuak izan arren gaur egun arte iritsi dira batez ere azken hamarkadetako irudi eta lekukotzei esker Exorzista filma esaterako benetako kasu batean oinarrituta dago Anneliese Michel gazte frantziarrari gertatutakoan Kasu hau hartu eta filma egin bazuten ere Anneliese Michel beraren irudiak eta exorzismoa egin zioteneko benetako audioa badago Honako bideo honetan ageri dira |
290 | Egunsentia Zarautzen Zarautz Zarautz Mollarri egunsentia itsasoa euskalherria basquecountry paysbasque paisbasc euskalkostaldea cotebasque basquecoast uda estiu instagood picoftheday itsasoaribegira sea seaside |
291 | Gerezi garaia Liburua eta gereziak Biak batera heldu dira gaur etxera GereziGaraia LucioUrtubia Belatz Txalaparta liburuak instabook book bookstagram books letempsdescerises |
292 | Txalapartatik heldu den azken liburuarekin bazkaltzen ekarri duen orrimarkagailuan aurkitutako errezetarekin tofu hanburgesak egin ondoren Tofu hanburgesak espinakekin eta pipekin Tofu burgers with spinach and sunflower seeds Osagaiak Tofua gr Espinakak Bi baratzuri ale Eguzkilore haziak pipak Ogi xigortua goilarakada bat Nola prestatu Potxatu tofua espinakak eta baratzuri aleak Guztia ontzi batera bota gehitu pipak eta ogi xigortua eta batidorarekin oretu Apur bat hoztean orearekin bolak egin eta zapaldu hanburgesa forma eman arte Frijitu edo plantxan egin eta aurkeztu Oharrak Potxatzeko osagaiei kipula bat eta lau txanpi gehitu dizkiot Glutenik gabeko ogitik atera dut ogixigortua errezeta osoa gluten gabea izan dadin Osagarri gisa kukuluak sarrazeno haziekin etxean fermentatutako aza gorria beganesa eta olibak gehitu dizkiot On egin elikadura sukaldaritza AlainDucasse txalaparta tofuburgers vegan veganfood foodporn veganprotein crueltyfree healthyfood |
293 | Nik jada ez dut kemenik itsasora partitzeko baina portura inguratzen naiz oraindik ere urrutira bidaian abiatzen direnei begiratzera Txikota lotzen edo askatzen laguntzen diet Eta harrigarria egiten zait ene nekaduran beste batzu abiatzea eta areago inor handik honaino arribatzea Bultzatzen dituen indar misteriotsua oroitu nahi nuke Itsasoak emandako indarra Joseba Sarrionandia Getaria igerrakportua portua moila euskalherria paisbasc paysbasque basquecountry euskalkistaldea cotebasque basquecoast costavasca harbour harbourlife ship ships redship txikota instagood picoftheday |
294 | Portu honetan oraindik amarratu gabe neukan artxiboko musu zahar hau Getaria igerrakportua udakomusuak euskalherria paysbasque paisbasc basquecountry euskalkostaldea cotebasque basquecoast costavasca portua txalupak moila igerrak igersbasquecountry instagood picoftheday itsasoaribegira loveislove love kisses |
295 | TheJasier ezizenaz aritzen da Hasier Twitterren Berriki famatua egin zen bertan argitaratutako hari bat medio non euskarazko adiera batzuk ezagutzera eman zituen |
296 | Aurreko saioan aurtengorako lanplana eta egutegia osatu genuen Hona hemen EGUTEGI definitiboa Hor ikusiko duzuenez saioa batzuk bi taldetan banatuta egingo ditugu berriak alde batetik eta zaharrak beste aldetik eta beste batzuk denok batera gure arteko elkatrukaketa sustatuz |
297 | Saioan dinamika batzuk praktikan jarri ziren Maleta Pilota Koloreetako mundua Elkarrizketa Hurrengo saiorako dinamika pare bat egiteko eta autoinformea betetzeko konpromezua hartu zuten partaideek AKTAn ikus dezakezue saioaren garapena |
298 | Beti gertatzen den moduan gure arteko aniztasuna handia izan zen batzuk kokatzen dira Orokortze Fasean eta beste batzuk Sendotze Fasean eta logikoa denez ikastexe bakoitzaren barruan hiru fase aldi berean gertatzen dira |
299 | Baiguraren iparraldean gorabehera handirik gabeko goiordoki zabal bat hedatzen da bi Abaurreetaraino zabaltzen dena Pagadi garbiek estaltzen dituzte profil leuneko gain hauek lepo eta mendien arteko ataketan larreak agertzen badira ere |