text
stringlengths
0
2.68k
eztabaida amaituta bototara jartzen da itzuli egiten zaion legeproiektua jaurlaritzari ala ez bozkatu dezakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 28 aurkakoak 37 abstentzioak 9
beraz ez da itzultzen legeproiektua gobernura
jarraian boto azalpenera pasatuko gara elkarrekin podemos taldeak dauka boto azalpena lehen minutua bai hernández jauna zurea da hitza
eskerrik asko hernández jauna jarraian bollain jaunak dauka hitza boto azalpenerako
bai eskerrik asko legebiltzarburu andrea egun on guztioi
bueno gaur eztabaidatzen dugu pleno honetan aurrekontu legeari egindako osoko zuzenketak eta hauek aurkeztutako taldeen proposamen politikoak entzuteko aukera izan dugu zeinetan ba gezurren bat edo beste manipulazio dezente eta autopropaganda asko ikusi diren
uste dut guztiok daukagula klaru hauek ez direla elkarrekin podemosen aurrekontuak eta gainera gureak izatetik oso urrun daudela baina egungo egoera ikusita bilkura honetarako bi aukera zeuden alde batetik diagnosi bat eta ortzimuga marrazten duen diskurtso bat egitea hemen azaltzen diren arazoei proposamen edo konponbiderik eman gabe eta bestalde euskadik 2020an izango dituen erronkei eta beharrei 2018an alderdi popularrarekin adostutako aurrekontuen luzapen potentzial berri baten aurrean erantzun egokiagoak emateko lan eginez
eskerrik asko
eskerrik asko bollain jauna
egun on guztioi osoko bilkurari hasiera emango diogu aldez aurreko gaia mozioa nerea kortajarena ibañez eh bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua eaen gizartekohesioan ematen ari den atzerakadari buruz mozioari dagokionez behin betiko ebaztea abenduaren 12ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak erregelamenduaren 921 artikuluak adierazitakoari jarraituz berdinketa izan zen euzko abertzaleak eta euskal sozialistak taldeek batera aurkeztutako osoko zuzenketaren bozketa erregelamenduaren 921 artikuluari jarraituz berriro egin behar dugu zuzenketa horren bozketa
mesedez begiratu dena ondo dagoela hasi baino lehen bozkatu dezakegu orduan
bozketa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 72 aldekoak 36 aurkakoak 36 abstentzioak 0
beraz berdinketa dagoenez bertan behera geratzen da osoko zuzenketa
gaizerrendako lehenengo puntua lan eta justizia batzordearen irizpena euskadiko kooperatibena legeproiektuaren gainean egindakoa eztabaida eta behin betiko ebazpena jaurlaritzaren ordezkaria da san josé andreak dauka hitza lege proiektu hau aurkezteko
eskerrik asko presidente andrea lehendakari sailburuok legebiltzarkideok euskal kooperatiben mugimenduaren ordezkariak egun on guztioi
egungo kooperatiben legea 1993koa da eta hiru aldiz aldatu bada ere gobernu honek egokitzat jo zuen euskal kooperatibismoari beharrezko tresnak ematea aldaketa ekonomiko eta sozialek ezartzen dituzten etorkizuneko erronkei aurre egiteko
gure solaskide nagusia euskadiko kooperatiben goren kontseilua izan da sektorea ordezkatzen duen erakunde organo baita eta hasieratik aritu gara lanean confecop eta erkiderekin
baina ez dut nire mintzaldia amaitu nahi euskadiko kooperatiben lege proiektuaren legebiltzarizapidean zuek egin duzuen lana aipatu barik lehenik eta behin ponentzian batzordean eta gaur hemen egingo duten eztabaidan parte hartuko duten guztien lana aitortu nahi dut
besterik ez eskerrik asko
eskerrik asko san josé andrea
batzordeko kideren batek irizpenaren aurkezpena egin nahi du ez
eskerrik asko barrio jauna
euskal sozialistak sánchez andrea zurea da hitza
eskerrik asko presidente andrea lehendakari sailburuok legebiltzarkideok egun on guztioi
aita arizmendiarrietak sustatu zituen baloreak gaur kolokan geratu dira elkartasuna elkarlana erantzukizuna berdintasuna demokrazia arizmendiarrietaren ametsa urrunago dago eta berak sustatutako baloreak indarra galdu dute lege honetan eta benetan sentitzen dugu gure taldetik orain arte kooperatibak geure enpresaburua geure enpresa eredutzat hartu dugulako eta ez guk bakarrik guztiok hartu dugu hemen euskadin baina aurrerantzean zalantzak edukiko ditugu eta adi egon beharko gara
lege berriak baliagarria litzateke desberdintasunari aurre egiteko baina horren ordez desberdintasuna finkatuko du eta sustatuko du bai kooperatiben barruan bai kooperatiben kanpoan barruan langile kontratatuen artean kide izateko itxaropena dagoen bitartean sindikaturik ez protestarik ez gatazkarik ez enpresa batzorderik ez eta kanpoan eta hau da garrantzitsuena eta larriena gizartean ezartzen ari gara abiadurako gizartea batez ere kooperatibak errotze handiena duten herrietan eta eskualdeetan
amaitzeko ponente bezala eta nire taldearen baimenarekin hausnarketa pertsonal bat egin nahi dut niri gustatuko litzaidake pentsatzea oker nagoela eta gaur hemen aipatu dudan diagnostikoa ez dela gauzatuko horrela balitz nire erantzukizuna hartuko nuke gustuko baina era berean esan behar dut eta eskatu behar diet gainontzeko talde politikoei batez ere baietz bozkatuko dutenei bere erantzukizuna boto horrekin
eskerrik asko
eskerrik asko becerra jauna
eh bildu taldearen ordezkaria ugarte andrea zurea da hitza
kaixo egun on guztioi
ni erreflexio pertsonal batetatik hasiko naiz 2001ean oraindik gaztetxoa nintzela euskadiko kooperatiben legea gainontzeko estatuko kooperatiben legeekin aztertzeko eskatu zitzaidan eta urtebete eman nuen lan hori egiten
euskadiko kooperatiben legea gainontzeko estatuko kooperatiben legeekin aztertzeko eskatu zitzaidan eta urtebete eman nuen lan hori egiten eta deskubritu nuena zen eaeko kooperatiben legea gainontzeko legeekin konparatuta oso lege aurreratua zela oso lege osatua zela eta espiritu kooperatiboa ondo mantentzen zuen eta ondo erreflejatzen zuen lege bat zela
kontuan eduki behar da euskal autonomia erkidegoko errealitate kooperatiboak ez daukala ba kataluniakoarekin errioxakoarekin edo eta andaluziako kooperatiben mugimenduaren errealitatearekin zerikusirik izan ere hemen industria kooperatibak kooperatiba handiak dira horietako asko eta horrek denok dakigun bezala gauzak izugarri zailtzen ditu zailtzen ditu ez baita berdina 1000 pertsonaren artean erabakiak hartzea irabazietan parte hartzea krisiei aurre egitea dauden erronka teknologiko digitalizazio robotizazio nazioartekotze eta abar dauden erronka guzti horiei aurre egitea modu horretan edo eta hiruko zerbitzu kooperatiba bat eratzea eta horrek funtzionatzea
nik ere faltan botatzen dut arizmendiarreta faltan botatzen dut bere espiritua mccko egoitzan dagoen busto harrek erreflejatzen duen espiritu guztia eta egia da kooperatibaren munduan badagoela jende anitz balore kooperatiboak ahaztuta dituena sekula ezagutu ez dituena eta tentaldi handia daukana mundu kapitalista batean forma kapitalista batean lehiatzeko eta hori nabari da hainbat kooperatibek hartzen dituzten erabaki estrategikoetan egiten dituzten planetan proposatzen dituzten estatutuen aldaketatan bailara kooperatibo batetik nator eta egia da gauza horiek ikusten direla satisfazio gutxi sortzen duten gauzak ikusten direla
baina nik nabarmendu nahi nuke mugimendu kooperatibo sendo bat daukagula mundu guztian eredugarria den mugimendu kooperatiboa daukagula bere zailtasun guztiekin eta bere tentaldi guztiekin balioan jarri nahi nuke eredu kooperatiboa gainontzeko figura juridiko enpresarialekin konparatuta ze gaurgaurkoz oraindik mantentzen dira bere esentziak hau da erabakietan parte hartze kolektiboa enpresa ezberdinen arteko elkartasuna krisi egoeratan poltsa komunak jarrita langile ebentualei ere nolabait ere bideak emanda jarduera kooperatiboan eta emaitza kooperatiboetan parte hartzeko informazio eskubideari dagozkion gai guztiak osooso inportanteak direnak ze kontutan izan behar dugu beste figura juridiko batzuetan lan egin izan dugunean ez dugula eduki edo ez ditugula eduki kooperatiba batean modu naturalean ematen diren hainbat eta hainbat eskubide inexistenteak direla beste enpresa batzuetan
egia da figura kooperatiboa ez dela figura bakarra langileen eskubideak bermatzeko baina egia da ere modu gordinenean eta egokienean bermatzen dituela langilearen eskubideak erantzukizunaren kontua ere hor dago hau da langile batek kooperatiba baten parte hartzen duenean ez da soilik langile bat besteen ardurapean lan egiten duen langile bat baita ere bada konpromisoak eta betebehar batzuk dituen pertsona bat enpresa horrekiko eta nik zentzu horretan birtualitate izugarriak aurkitzen dizkiot mugimendu kooperatiboari eta uste dut benetan mundu osoan eredugarria den mugimendu kooperatiboa daukagula eta balioan jarri nahi nuke
horregatik euskal herria bilduren erabakia baiezkoa da guk lege honi baiezkoa emango diogu baiezko kritiko bat kritiko bat ze egia da ere gauza batzuk ez zaizkigula gustatzen saiatu garela ponentzian zehar mahai gainean jartzen eta ez direla ateriak izan
egia da kooperatiben lege berriztu beharreko honek ze berriztu egin behar zen lege hau eta modernizatu egin behar zen egia da tentaldi horietako batzuk barneratu dituela eta egia da nabaria dela hainbat kooperatibako sektoreek sartu dituzten hainbat elementu hemen jasota daudela adibide garbi bat eta nik uste dut horri ezezko borobil bat eman behar diogula eta horregatik mantenduko dugu gure emendakina ebentualen kopuruaren igoera denok dakigu legeak markatutako behinbehineko langileen portzentaiak handitu egiten zirela denok dakigu lan ikuskaritza euskal autonomia erkidegoan eskasa dela ez deusa dela eta beste alde batetara begiratzen duela sarri eta mugimendu kooperatiboan osooso inspekzio gutxi egin dituela eta azkenean behinbehineko langile horien kopurua igotzeak eramaten gaituela de facto ilegala zen errealitate bat legalizatzera
eta nik uste dut administrazio publikoak eta politikariok legeak onartzen ditugunean ezin dugula sektore kooperatiboa kasu honetan eta beste kasu batzuetan beste eragile edo beste entitate batzuk egiten dizkiguten presioak ontzat eman eta horiei balio juridikoa eman eta hau nire ustez akats estrategiko larri bat da izan ere behinbehineko langileen kopurua gaurgaurkoz ja 25 baino gorago zen orain 30aren langa jartzen baldin badugu are eta handiagoa izango da ze lan ikuskaritzak jarraituko du bere lana ondo ez betetzen bere baliabide urriek inorri aurre egiten eta horrek emango die arnasa hainbat kooperatibari batik bat industrialei baina baita beste motatakoei ere behinbehineko langile horiek kontratatzeko ze gainera becerra jaunak esan duen bezala salbuespen zerrenda osooso luze bat dago zeinaren bitartez 30 reko langa hori ere izugarri handitu daitekeen eta aurkituko garen etorkizunean kooperatiba batzuekin non bazkideak ez diren izan beharko luketen tamainako kopurua
bigarrenik ere hainbat errealitate kooperatibo badaude zeudenak aurreko legean jasota eta orain ere ez direnak jaso zoritxarrez ba ekimen sozialekoak edo bulkada enpresarialekoak eta uste dugu akats bat dela hau ere ze errealitate hori hemen dago europa ere bere direktiba ezberdinen bitartez planteatzen ari zaigu mota horretako kooperatibak sartu behar direla eta beraz gure legea hankamotz geratuko da europak planteatzen dituen zuzentarauei begira eta badirudi dena ondo bidean ba bi edo hiru urte barru aurkitu beharko garela errealitate horiek legean sartu beharrarekin eta lege hori nolabait ere moldatu edo erreformatu beharrarekin
hirugarrenik uste dut ere aukera inportante bat galdu dugula erosketa publikoa egiterakoan kontratazio publikoa egiterakoan kooperatiben figura hobesterako orduan kooperatiben alde gaude baina gero kooperatiben alde egin dezakegunean ez dugu egiten eta azkenean lege honek ez du hori jaso guk hori proposatzen genuen ez da jaso eta nik uste dut hori ere etorkizunean aztertu beharreko kontu bat dela uste dudalako administrazio publikoak enpresekin kontratuak egiten dituenean
genuen ez da jaso eta nik uste dut hori ere etorkizunean aztertu beharreko kontu bat dela uste dudalako administrazio publikoak enpresekin kontratuak egiten dituenean kooperatibako hobetsi beharko dituela izan ere nabarmena den bezala kooperatibek entorno sozialean daukaten eragina beste enpresa batzuek daukatena baino askoz garrantzitsuagoa delako
pena handia daukat ere iruzurraren aurkako neurriak ez direlako planteatzen jaurlaritza ez da ausarta izan jaurlaritza nahiko koldarra izan da gai honetan denok dakigu autonomo faltsuak kooperatiba faltsuak eratzen direla eta horrek egiten duena azken finean da mugimendu kooperatiboa desprestigiatu desprestigiatu eta euskal herria bilduk neurri batzuk planteatu zituen honi aurre egiteko planteatu zuen administrazio ezberdinen artean nolabait ere jarraipen fiskala egitea datuen elkartrukatze bat egitea lan ikuskaritza diputazio eta jaurlaritzaren artean aztertzeko benetan hor dagoen entramado guztia ze denok dakigu garraio sektorean eta beste hainbat sektoreetan autonomo faltsuak eta kooperatibak faltsuak a la orden día daudela eta harrapatzen direla oso gutxi eta askoz lan gehiago egin beharko litzatekeela zentzu horretan eta hor nik jaurlaritzaren ausardia falta handia nabaritu dut
positiboetara pasatuko naiz eta azken kritika bat ere egin nahi nuke positiboetan bada bueno bai elkarrekin podemoseko kideari eta niri kosta zaigula berdintasunaren inguruko klausulak eta artikuluak sartzea izugarri kostatu zaigu eta azkenean gutxienez euskal herria bilduren emendakin bat onartu da esan beharra dago 29tik 6 onartu zaizkigula eta bat oso teknikoa zela beraz bueno giroa ona izan da baina akordio politikoak ez dira hainbesterakoak izan eta guk satisfazio handia daukagu lortu dugun emendakin horretan izan ere hemendik aurrera kontseilu errektorea guztietan parekidetasuna bermatu beharko da eta hau hito bat da uste dut bete beharreko pauso bat dela oso inportantea dela denok dakigulako sektore ekonomikoetan eta enpresa munduan gaur gaurkoz oraindik gizonen presentzia erabaki organoetan handia dela eta emakumeok hor formazioz eta teknikoki oso ondo egon arren ez gaudela azken erabaki organoetan edo organo gorenetan eta euskal herria bilduk sartutako emendakin hau onartzea uste dut aurrerapauso bat dela eta horrek ere mugimendu kooperatibo guztia zipriztinduko duela
pozik gaude ere onartu delako guretzat inportantea zen beste elementu bat eta da oitren errekomendazioak eta lan arautegiak betetzea exijitzea kooperatibei kooperatibek gaur gaurkoz jada badaukate marko bat besteren konturako langile diren eta kooperatibetan lan egiten duten langile guzti horiek babestuko dituena eta edozein langilek apelatu ahal izango duena kooperatibara bai batzarrera edota baita ere kontseilu errektorea aldarrikatzeko bere lan eskubideak bete daitezen toki batzuetan egiten delako baina beste batzuetan ez eta gero ere hirugarren elementu positibo bat iruditzen zaigu gizarte bazterketa egoeran dauden bazkideak sartu direla ez zeudela sartuta eta iruditzen zaigu hau ere inportantea dela errealitate hau aintzat hartzea eta errealitate hau hobestea
eta ez nuke amaitu nahi kritika zorrotz batekin kooperatiben munduaren alde gaude kooperatibekin elkarbanatu dugu kooperatibekin egin dugu lege proiektu hau baina kooperatiben eskakizun historiko bat den hau da lanbideren administrazio kontseiluan bost kidek bat kooperatiben mundukoa izatearena hori ez zaie onartzen hau da kooperatiben alde gaude confebask tartean sartzen denera arte eta confebask tartean sartzen baldin bada kooperatibak bigarren mailako enpresak dira bigarren mailako interlokutoreak dira eta uste dut hau onartezina dela eta aukera handi bat galdu dugula hau egiteko defendatu genuen bronka gogorrak izan genituen ponentziaren baitan gai hau onartzeko txosten juridikoek aldekotasuna ematen digute eta hala ere eusko jaurlaritzak confebaski men egitea erabaki du beste behin eta uste dut hau gogor salatzekoa dela
eskerrik asko ugarte andrea
euzko abertzaleak urrutia jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea lehendakari jauna sailburu jaunandreok legebiltzarkideok jaun andreok egunon denoi
gobernuak legegintzaldi honetarako gauzatu zuen lege egutegiaren eskutik gaurkoan kooperatiben legea dakargu ganbara honen onespena kooperatiben kontseilu gorena unibertsitate sektore ezberdinetako federazio eta mondragon korporazioaren eskutik kontsentsu handiko legea da sektorean eta ekarpenak ekarpen ez dut uste oraindik kooperatiben sektorean inork lege honen komenientzia eta egokitasuna kolokan ipintzen duenik eta gu gure aldetik gizartearen bizi kalitate hobetzeko balio duen legea delakoan gaude eta esaten dudanean gizartearen bizi kalitatea hobetzeko balio duen legea dela ez naiz handi nahiko edo handi usteko esaldi hutsal bat esaten ari ez nabil tratatzen kooperatibismo edo gizarte ekonomiaren filosofia berezitik eratortzen diren printzipioak buenismo ariketa bat bezala
kooperatibek aurpegia eta begiak dauzkate arima eta bihotza baina baita indarra pisua eta datuak gure ekonomian toki askotan nazioarteko erreferente moduan tratatzen gaituzte kooperatiben alorrean adibidez lan elkartuko kooperatibek euren bazkideentzat enplegu gehien eta lanbaldintza hoberenak sortzen dituztenak gure kooperatiben 60a osatzen dute europar batasunean 20a den bitartean lan elkartuko kooperatibok eurok bakarrik populazio okupatuen 6a dira 60000 lagun inguru nire datuak oker ez badaude eta errealitate horri erantzuteko iruditzen zait legeproiektu hona aurkezten dugula gaur bere onespenerako ganbara honen aurrean kooperatibek 21 mendeko testuinguru ekonomiko eta sozialera etorkizunera alegia doituko zen tresna juridiko bat behar baitzuten eta gaurkoan uste dut zinez esan dezakegula erantzuten diogula premia horri hainbat eta hainbat arlo berriztu hobetu eta argituz lege honek kooperatiben iragan guztia bere gain hartzen du eta aurrera begira ipintzen ditu etorkizunera proiektatzen daude ezin baitaiteke soziala eta zuzena izan aurretik izan ziren belaunaldiengatik jaso dugun guztiaz ahaztu eta kontraprestazioko ekarpen egokiak egin gabe bizitasunaren ikurra ez baita irautea baizik eta biztu eta egokitzea
foru aldundietako ordezkari sarrera ematen zaio euskadiko kooperatiben kontseilu gorenean kooperatibekin zerikusia duten instituzioen arlo instituzionala osatuz lege proiektu honek enpresak krisi prozesuetan aurkitu daitezkeen enpresak kooperatiba proiektuetan bihurtzea ahalbidetzen dituen neurriak ere hartzen ditu bere baitan aldi berean zenbait kooperatiba moten eraketa gaurkotzen da kasu baterako etxebizitzena lan elkartuko garraioena eta beste batzuk ere jasotzen dira junior kooperatibena esate baterako kooperatibismoak fenomeno sendoa izateko gizartearen eta harreman sozial eta ekonomiko guztietara arlo guztietara zabaldu proiektatu eta garatu behar baitu
bestalde emakumezkoaren posizioa da gizarte guztietan gizarte baten garapen mailaren neurri zehatza eta ildo horretatik kooperatibetan emakumezkoen aurkako indarkeria saihesteko neurri espezifikoak zein organo gorenetan genero berdintasuna ezartzeko jaso diren ekarpenak inportanteak eta goraipatzekoak direla deritzogu
eta aipatu guztiak eta gehiago denon artean egin ditugu uste dut sektorean sektoreko eta sektorearekin landutako kontsentsuaren bitartez lege proiektu sendoa jaso genuela legebiltzarrean eta hemen egindako ekarpenekin lege izatera irtengo den testua plataforma indartsua dela euskadiko kooperatiba guztientzat gure agurra eta esker ona parte hartu duzuen dugun guztiontzat
oraindik ere erreforma asko beharko dira eta are gehiago mentalitate aldaketa bat ere ezinbestekoa suertatuko da jarduera ekonomikoa bera gisa helburua lortzea nahi baldin bada gizakia baita azken finean bizitza ekonomiko eta sozial guztiaren egile erdigune eta helburu baina gaurkoan bide horretan aurrerapauso polita egiten dugulakoan gaude kooperatiba lege berri bat beste belaunaldi baterako
ez gaituzte idealismo kimerakoek mugitzen kontzientzia tinko batek baizik errealistak gara ahal dugun eta oraingoz ezin dugunaren jakitun egungoari kale ez egiteko eta bihar edo etzi inor etsita ez uzteko eraginkorrak eta praktikoak izan beharra daukagu
bukatzeko nola ez aita arizmendiarrietaren esaldi batekin egingo dut oroitzapenak gelditzen diren iragan horrela zioen oroitzapenak gelditzen diren iragan eta ilusioa kokatzen diren etorkizunaren artean orainaldia dago non aurre egin behar diegun erantzukizunak dauden inguruabarrek ezartzen dizkiguten gure betebeharretara besarkatuta
nire uste apalean gaurkoan txukun goaz betetzera gure erantzukizuna ea ba gaurkoarekin etorkizunari argi egiten hasten garen eskerrik asko
eskerrik asko urrutia jauna erantzun txandara pasatuz euskal talde popularren ordezkaria barrio jauna zurea da hitza
eskerrik asko barrio jauna euskal sozialistak sánchez andrea zurea da hitza
eskerrik asko sánchez andrea elkarrekin podemos becerra jauna zurea da hitza
eskerrik asko becerra jauna
eh bildu taldearen ordezkaria ugarte andrea zurea da hitza
eskerrik asko
eta aitor urrutia bota duzun galderaren inguruan esan duzu ea 25etik 30rera prekarizazio gehiago ote den edo ez eta horrela galderak egiten ditugunean daturik gabe ba bueno dena erosi dezakegu esan dezakegu baietz edo ezetz baina nik orain esango dizut datu bat zuk badakizu industria enpresa batean ebentual baten eta bazkide kooperatibo baten artean dagoen soldata diferentzia zein den lan berdinarengatik lan jardun berdinarengatik ba nik esango dizut 400 eurokoa 400 eurokoa bai kooperatiba bati 400 euro merkeago ateratzen zaio hilerohilero paga estrak eta abar eta abar bazkide bat kontratatu beharrean behinbehineko langile bat kontratatzea
horregatik egiten da horregatik egiten da 25etik 30rera igo beraz ez dezagun hitz egin abstraktuan hitz egin dezagun konkretuan 400 euro merkeago ateratzen da behinbehineko langile bat bestea baino eta hori industria kooperatiboetan jarraipen handiagoa daukatena eta kontrol mekanismo handiagoak dauzkatenak ez dakit eta ez dut pentsatu nahi zer gertatu daitekeen kontrolik gabeko kooperatiba txikiagoetan kooperatiba faltsuetan eta autonomo faltsuz eratutako entitate arraro eta xelebre horietan
beraz ez dezagun fribolizatu lan berdinagatik askoz gutxiago ordaintzen da eta horregatik sartu da hemen kooperatibek eskatu dutelako besteren konturako langile edo langile ebentual gehiago nahi dituztela merkeago ateratzen zaielako kosteak jaisteko irabaziak gehitzeko hori oso sinplea da matematika kontu bat da mesedez ez fribolizatu horrekin
eta gero azkenik bueno gloriak esan duenaren harira eta lehen aipatu dugunaren harira nik salaketa bat egin nahi dut eta salatu nahi dut lege honen tramitazioan confebaskek izan duen intromisio ilegitimoa confebask ez da aurkezten enpresen arteko hauteskunde batzuetara confebaskek ordezkatzen ditu enpresa batzuk baina confebaskek ez ditu ordezkatzen enpresa guztiak eta inondik inora ere enpresen gehiengoa eta beraz confebaski ez diot aitortzen legitimitaterik hemen modu legislatibo batean organo legislatibo gorena den honetan inolako intromisiorik egitea lege tramitazio batean eta espero dut azkenengo aldia izan dadila confebask ausartzen dena mota honetako intromisio ilegitimoak egitera
eta uste dut gainontzeko alderdiek ere ez genukeela onartu beharko eta gainontzeko legeen tramitazioan ere ez genukeela onartu beharko eta marra gorri sendo bat jarri beharko geniokeela eta gaitzespen kolektibo bat egin beharko genuela bere momentuan esan nuen eta berriro berresten dut besterik ez
eskerrik asko ugarte andrea
euzko abertzaleak urrutia jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
aurrez aurre ikusten dugun etorkizunera lagundu behar diogu eta uste dut hori izan dela inori inongo lanik egin gabe gure taldearen asmoa
eta ugarte andrea gauza bat esango dizut begira legeproiektu guztiaren izapidetzean zehar sentsazio bera izan dut eta gaur ere sentsazio bera izan dut zurekin eta da iruditzen zait askoz ere arrazoi gehiago dauzkazula ezetz bozkatzeko baietz bozkatzeko baino bai bai hemen bueno kritikak besterik ez dituzu egin eta hemen berdintasuna oit eta gizarte esklusiokoekin egin duzuen ekarpena eta onartu den ekarpena izan dira arrazoi bakarrak baietz bozkatzeko eta lanbideren kontuan eta confebasken kontuan zer nahi duzu zuk uste duzu nik beldurra izango dudala mintzaleku honetatik esateko confebaskek legebiltzar honetara irail erdialdean bidali zuen gutunaren eskutik hanka sartze itzela eta ulertezina egin zuela bai nik ez daukat inongo arazorik hori esateko injerentzia deitu diezaiogun () nik tribunatik esango dizut baina ez da injerentzia bakarra izan e ez da hankasartze itzel eta ulertezin bakarra izan
eta gehiago esango dizut nik ez dut uste inori men egin diodanik baina zuk gogoratzen al duzu legeproiektu honetako 13 artikuluan zer egin duzun telefono dei baten ondoren nola errebisatu zenuen zure posizioa eta ñabardura galantarekin sartu zenean bai bai ez zara gogoratzen 13 artikuluan egin duzunarekin alderdi popularraren zuzenketa bat bilduk eta podemosek basten dute eta bueno lantaldeko lanek jarraitzen dute aurrera eta bukatutzat ematen genuenean departamenduko kideak etorri zirelako gerora telefono dei bat izan genuen eta nik pentsatzen nuen bilduko ordezkaria etorriko zela azken bilera hartara esanez hau onartezina da hau injerentzia da horrela ezin da lanik egin eta non etortzen den otzanotzan eta errepikatzen duen ia hitzez hitz telefono deiak esan ziguna beraz hemen
amaitzen joan
bai
hemen bada askotan gainontzekoei leporaketak egin aurretik bakoitzak bere kontraesanak ere kudeatzen jakin beharko lituzke lanbideren kontua nola konpontzen den ez dakit baina nola ez den konponduko bai nola ez den konponduko badakit betiko kainismoa praktikatuta eta nirekin edo nire kontra eta horrelako dinamikekin ziur nago ezetz horrek hausnarketa partekatuak behar ditu ziur aski batez ere premia partekatuak behar ditu eta eragile sozial ekonomiko eta politikoen akordioa
eskerrik asko
eskerrik asko urrutia jauna
eztabaida bukatu da eta bozketara sartuko gara lehenik bozkatuko dugu eh bildu taldeak erreserbatutako zuzenketa guztiak irizpenaren artikuluei egin dizkienak
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 29 aurkakoak 45 abstentzioak 0
beraz eh bildu taldeak erreserbatutako zuzenketak ez dira onartu
jarraian euskal talde popularrak erreserbatutako zuzenketa guztiak bozkatuko ditugu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 65 abstentzioak 0
beraz ez dira onartu euskal talde popularraren osoko zuzenketak
eta azkenik elkarrekin podemos taldeak erreserbatutako zuzenketak bozkatuko ditugu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 29 aurkakoak 45 abstentzioak 0
beraz
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 29 aurkakoak 45 abstentzioak 0
beraz ez dira onartu elkarrekin podemosek erreserbatutako zuzenketak
jarraian bototara jartzen dira batera zuzenketak duten irizpenaren artikuluak 5 11 12 18 20 22 25 26 33 37 43 45 47 49 53 54 55 56 66 103 105 119 13 atala 135 artikulua 14 atala 136 artikulua 145 146 eta 147 artikuluak bozkatu ditzakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 63 aurkakoak 11 abstentzioak 0
beraz onartuak izan dira
bototara jartzen dira batera irizpenean zuzenketarik izan ez duten artikuluak eta xedapenak bozkatu ditzakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 63 aurkakoak 0 abstentzioak 11
beraz onartuta geratu dira