text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
sequence |
---|---|---|---|
Orbaizetako arma olaren kantua
Orbaizetako arma-olaren
Beren baitatik ohizko bidean
erreka iheskorra badoa,
harriez maitemin eta lehen-minez
eten gabeko joanean,
hezetasun orlegiz
itzala jauntziaz,
eta uraren murmurio zoroak
hantxe du aurkitzen
oihartzunaren lillura.
Nortasun sarkorra darion
jaure sendoa,
gure nahi eta ezinezko izate hautsiaren
irudi apurtua.
Zahartuegia dagoen
gure ez izatearen mina
ixurtzen ari den sabel sofritua.
Eta eguneroko bakardadean,
ixil ixilean,
nehor ere ohartu gabean,
suzko, burdinezko eta zizpazko
kopletan jalgitzen dira
hormetan erroak dituzten zuhaitzetan gora.
… Eta basoilarrak kantatzen du | 2019-10-21T01:20:33 | http://www.badok.eus/euskal-musika/benito-lertxundi/hunkidura-kuttunak/hitzak/1502-orbaizetako-arma-olaren-kantua/ | [
-1
] |
Hizkuntzaren zabalkundea [Sareko Euskal Gramatika]
gizt:1:3:4:3
Arestian ikusi dugu hizkuntza baten ordezkapenak bere ordez beste bat jartzea inplikatzen zuela. Batak besteak betetzen zituen erabilera-esparruak eta funtzioak betetzen ditu. Hizkuntza bat bestea ordezkatuz hedatzen, zabaltzen da. Fenomeno hori izendatzeko erabili den terminologia honakoa da: euskaraz hizkuntza-zabalkundea edo hizkuntza-hedapena, gaztelaniaz expansión lingüística, difusión lingüística, frantsesez expansion de la langue, diffusion de la langue, ingelesez language spread.
Hizkuntzaren zabalkundearen bi erak
Hizkuntzaren hedapenaren faktoreak
Hizkuntza indartsuak eta ahulak: Hizkuntza-darwinismorik ez
Hizkuntza baten zabalkundea bi irizpideren arabera neur daiteke: hiztun kopuruaren arabera edo dituen funtzioen arabera. Lehen ebaluazio-irizpidea demografikoa da, bigarrena funtzionala.
Irizpide demografikoa. Hizkuntza-jarraipena eta ordezkapena 4.2. lerroaldean aurkeztu dira; hiztun kopurua, proportzioa eta banaketa (kontzentrazio demografikoa).
Hiztun kopurua neurtzeko, hizkuntza batez mintzatzea zer den jakin behar da, ezagutza eta erabilera maila desberdinak izan daitezkeela jakinda. Hizkuntza gutxituen kasuan, ezberdintasun horixe da gertatzen dena, eremu eta une formaletan erabilia ez delako.
XIX. mendeko Mendebaldeko Europan adibidez, frantsesa zen hizkuntza erabiliena lehen hizkuntza bezala. Orain alemana da. Aldiz, ingelesa, lehen hizkuntzatzat dutenek ez ezik, beste hiztun askok ere ezagutzen dute, alemana baino askoz gehiagok. Jaiotza-tasa ez da berez eraginkorra, garrantzitsua baldin bada ere hizkuntza-komunitate txikientzat.
Faktore geografikoa. Hizkuntzak, bide naturalei jarraiki, ibaien bidez zein itsasoetan zehar hedatzen ziren, merkataritzarekin, kolonizazioarekin eta abarrekin. Azken urteotan, garraioen garapenak eta aldaketa teknologikoek geografiari lotua den faktore horren eragina murriztu egin dute. Baina, ikusten den bezala, geografia ez da bere baitan faktore abiarazle edo erabakigarri bat, errazte faktore bat da. Faktore erabakigarria komertzioa egiteko beharra da, edo kolonizatzeko nahian komunikatzeko hizkuntza baten beharra.
Hiri-faktorea. Hiria punpa gisa erabiltzen da, hizkuntzen hedapenaren mugimendua azeleratuz (Calvet, 1987: 131). Oro har, ohartzen da hirietako biztanleek errazki ordezkatzen dutela hizkuntza, baserrikoek baino maizago. Baserriko biztanleriak beste hizkuntza-komunitate batetik edo beste hizkuntza-barietateetatik bere burua kontzienteki isola dezake, edo benetan isolatuago egon nahigabe (Fishman, 1972: 126-127). Hemen ere hiri-faktorea errazte faktore bat da, zeharkako faktorea.
Faktore ekonomikoa. Harreman komertzialek hizkuntza-komunikazioa inplikatzen dute eta, beraz, hizkuntza komun bat. Gaur egun ingelesa da nazioarteko merkataritzako hizkuntza. Inmigrazioaren kasuan, harrera-herriko hizkuntza beharrezkoa izaten da lan-munduan.
Erlijio-faktorea. Hizkuntza batzuen hedapena erlijio berezi bati lotua izan da, hala nola arabiera islamari, sanskritoa hinduismoari, latina katolizismoari, etab. Hizkuntza horiek literarioak eta sakratuak ziren. Aipatu dugun hebraiera adibidez, Kristo aurreko judaismoaren hizkuntza zena, liturgia hizkuntza izateaz gain, hizkuntza mintzatu bezala berreskuratu ondoan, Israelgo hizkuntza nazionala bilakatu da XX. mendean.
Faktore militarra. Hizkuntzak inbasio militarrekin batera ere hedatzen dira, inbaditzaileen edo konkistatzaileen hizkuntza inposatuz. Latina da adibideetatik ezagunena behar bada, hizkuntza erromanikoen iturburua. Arestian esan bezala kolonizazioak eragin handi izan du europar hizkuntza batzuen hedapenean Asian, Afrikan, Amerikan, Ozeanian eta hizkuntza autoktono asko hondatu eta galdu dira (Martí eta beste, Hizkuntzen mundua: 317-319).
Faktore politikoa. Hizkuntzen hedapena ere botere politikoari lotu zaio. Hizkuntza batzuk, nazio-hizkuntzak izanik, estatu hedakorrekin hedatzen dira. Lurraldeko elitea estatu hedakorreko hizkuntza ikasten hasten da eta tokiko administrazioan baliatzen du, estatuko administrazioarekiko harremanetan. Ondotik, gizarte-klase baxuetako jendeak bere burua behartuta ikusten du agintzen duen elitearen hizkuntza ikastera. Hau da Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako nazio-hizkuntzekin gertatu dena. Botere politikoak eragin handia izan du gaztelaniaren eta frantsesaren hedapenean, euskal elebakartasunaren desagertzera arte.
Hizkuntzen egoera eta geroa hautaketa politikoen menpean dago. Politikaren alor hori hizkuntza-politika deitzen da. Hizkuntza-politika hizkuntza plangintzan gauzatzen da. Bi alor horiek 5. atalean aztertuak dira.
Faktore kulturala, prestigioa Hizkuntza bat prestigiodun izan daiteke, bere literaturarengatik edota zibilizazio-hizkuntza izateagatik, esan nahi baita munduko zibilizazio-mota bati lotua izateagatik (ingelesa oraingo mendebaldeko zibilizazioari, grekoa, latina, mandarin-txinera, etab.).
Hizkuntza baten ezagutzak edo barietate batenak gizarte-mugikortasuna eta igoera eragin dezake, goi mailako klase soziokulturalena delako. Hizkuntza edo hizkuntza-barietate horrek prestigioa irabazten du. Ikusi dugun bezala, kolonizatzaileen hizkuntzaren kasua izan daiteke. Baina euskara batuaren kasua ere bada, euskalkien aurrean, euskaldun zahar batzuentzat. Prestigioak botere ideologiarekin dauka zerikusia.
Hizkuntza prestigioduna eta kultura-hizkuntza izatea ez da gauza arras berdina; literatura ospetsu izateak hizkuntzari prestigioa ematen dio. Prestigioa irizpide askotako faktorea da. Halere, eragile kulturala pisu gutxikoa da eragile ekonomikoen eta politikoen aurrean. Horregatik, XIX. eta bereziki XX. mendeetan, XVIII. mendeko Europan gutxiengoak, eliteak edo gorteak erabiltzen zuen frantsesaren hedapena atzeratu da (Calvet, La guerre des langues: 270).
Honela, nazioarteko merkataritzako hizkuntza izanik, zientzia modernoetako hizkuntza bakarra eta munduko lehen komunikazio-hizkuntza bihurtuz, ingelesa munduko bigarren hizkuntza erabiliena bilakatu da gaur egun, mandarinaren atzetik. Ingelesaren berezko indarra handi-handia da. Bizindar handi horrek bere hedapena indartzen du eta, alderantziz, hedapenak bizindarra handitzen du.
Hizkuntza-hedapena beste hizkuntza batzuen kalterako egiten da beti. Komunikazio-hizkuntzak edo nazioarteko hizkuntzak, hizkuntza desberdinetako edo herrialde desberdinetako hiztunek elkar ulertzeko erabiliak direnez, hizkuntzen arteko lehiaketaren ondorioak dira. Ondorioz, bi aukera badaude: edo beste hizkuntzei gehitzen zaizkie, edo aurreko lerroaldean ikusi dugun bezala ordezkatzen dituzte.
Normalean, nazioarteko hizkuntzek ez dituzte besteak ordezkatzen. Komunikazio-hizkuntzak gizarte bateko klase baten hizkuntza bilaka daitezke, eliteenak, kolonizatzaileenak edo tokiko goiko klaseenak, adibidez. Transformazio-prozesuaren bidez kreolerak ere bilaka daitezke (2.4.).
Halere, azpimarratu behar da ikusmolde horrek deus ez duela ikustekorik hizkuntza-darwinismoarekin. Hona azken honen definizio bat: “Hizkuntzek Darwinen eboluzio-teorien araberako bilakaera dutela defendatzen duen hizkuntza-ideologia. Horren arabera, hizkuntza-komunitate indartsuenak gailenduko lirateke, ahulenak baztertuta” (UZEI: 22- hizkuntza-darwinismoa).
Zabalkundeak ez dira ordezkapen prozesu naturalak; giza komunitateen, gizakien ekintzen ondorioak dira. Hizkuntza ahulenek ere beren lekua izan dezakete. Horretarako, hizkuntza-komunitate horren hizkuntza propioa biziarazteko borondatea azkar izan behar da, eta hori lortzeko politika egokia jarri behar da indarrean (5. atala).
Euskara Institutua, EHU, "Hizkuntzaren zabalkundea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg | 2019-10-21T10:40:21 | http://www.ehu.eus/seg/gizt/1/3/4/3 | [
-1
] |
"Katalunian gertatutakoa ikusita, eta emandako errepresioa dela eta, elkarretaratzea egiteko deia egiten dugu", esan du CNT sindikatuak.
Eragile sindikal eta sozialei parte hartzeko deia egiten du.
Guztionak diren "eta urratuak izan diren eskubideak defendatzeko deialdia zabaltzen dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak, "egunero hiltzen gaituen erregimena salatzeko, honentzat non gauden, Katalunia, Euskal Herria, Andaluzia edo Madril, ez baitzaio axola", azpimarratu du CNTk.
Kataluniako CNTk urriaren 3an greba orokorra egingo dute, eta mobilizazioak "Estatu osora zabaltzeko deia egin du". Hori dela eta bihar Bilbon elkarretaratzea egingo da (Moiua Plaza, 19:00), beste erakunde sindikal eta sozialei deia luzatuz. | 2019-07-17T22:23:52 | http://www.cnt-sindikatua.org/index.php/eu/albiste-guztiak-ikusi/1327-urriak-3-elkarretaratzea-bilbon.html | [
-1
] |
Cynthia Britt Obituario - Orange City, FL
Cynthia Leona Britt Obituario
29 mayo , 1932 – 8 febrero , 2020
En Memoria De Cynthia Leona Britt
https://www.dignitymemorial.com/es-es/obituaries/orange-city-fl/cynthia-britt-9031064 | 2020-04-01T11:29:33 | https://www.dignitymemorial.com/es-es/obituaries/orange-city-fl/cynthia-britt-9031064 | [
-1
] |
Sunteti in: Mall » Industrie, Echipamente, Prelucrari » Industria alimentara » TUMBLER MALAXOR SI MASINA DE INJECTAT VAKONA
UID: 2558 | 2018-03-23T08:55:21 | http://mall.netflash.ro/oferte/tumbler-malaxor-si-masina-de-injectat-vakona-2558.html | [
-1
] |
Herri Ondarea :: Artzaintzatik bizimodua ateratea
Gaia aukeratuElikaduraEdatekoakKontakizunaBertsolaritzaHerri egutegiaBaserriaSiniskerak eta mitologiaPersonaia mitologikoakFamiliaAndra-gizonen arteko hartu-emonakAbeltzaintzaEtxeko abereakLanerako abereakArtisautza eta ogibideakPerratzaileaErrementariaErroteaErrementariaren lanaArtisautza eta ogibideakPerratzaileaErrementariaErroteaErrementariaren lanaIndustriaLantegiakIndustriaGarraioaHerriaEraikinakZerbitzuakUme jolasakHerri literaturaKomunikabideakIrratiaTelebistaMusikeaBandeaMusikeaEretxiakArtzaintzaArtzainaPolitikeaErlijinoa eta kultoaAisialdiaDantzaldia, jolasaAisialdiaDantzaldia, jolasaToponimiaBideaEraikinakIturriaIbaiakauzoaEuskaldunak erbesteanEuskaldunak erbesteanAuzotasuna eta herriaErmandadeakHerri-basoakAuzotasuna eta herria
Ardiak enero-febreron hasten ziran umeak egiten. Hiru-lau astegaz arkumeak kentzen jakezan. Basora, Jatara, sanjuanetan eroaten ziran; artean etxe inguruetan egoten ziran. Orduan egunean baten-edo jasten ziran, baina gero, jasteari laga egiten jakon deskantsau eien eta umeak barruan hartu eiezan osterabere. Lekukoak-eta ez dabez mendian ardiak asko jatsi; etxean. Sanjuanetarako lanea kentzen jaken ardiei beroa pasau ez eien, eta basora botaten ziran. San Juan eta San Pedro inguruan egiten zan. Jentea arduraz egoan, ze hareexetatik bizi zan; hortik ateraten eben bizimodua. Lanak ebagi baino lehenago jentea eskatzen ibilten zan. | 2020-07-14T12:39:52 | http://herriondarea.eus/eu/ficha/artzaintzatik-bizimodua-ateratea?autoplay=1 | [
-1
] |
Contact-center-Logikaline-Lidergoa areagotu dugu fidelizazioan
Fidelizazioak dagoeneko ez du sekreturik Logikalinerentzat. Hiru urte jarraian jaso dugu “Urteko bezeroentzako arreta-zerbitzua” eta gure contact center-a sektoreko erreferente da Gipuzkoan.
Urriaren 21ean, gauez, Líderes en Servicio sariketaren 9. edizioko sariak entregatzeko zeremonia izan zen Madrilgo Coliseum antzokian. Ekitaldian, Estatuko punta-puntako enpresak bildu ziren; besteak beste, Generali Seguros, Cofidis edo DHL. Iñaki Gorostidi gerentea eta Leire Zabaleta Proiektu eta Teknologia arduraduna izan ziren Logikalineren izenean.
Ana Banquer sariketaren komunikazio-arduradunaren esanetan, sari honen helburua da “erabiltzaileei hitza ematea bezeroentzako arreta-zerbitzuaren arloan eta enpresetako bezeroentzako arreta-zerbitzuari merezi duen balioa ematea”. Helburu hori inoiz baino garrantzitsuagoa da, kontsumitzaileak gero eta exijenteagoak direlako.
BEGEk, Bezeroen Esperientziaren Garapenerako Elkarteak eginiko kalkuluen arabera, bezeroen galeren %85ean esperientzia txarrak du zerikusia. Eta behar bezala atenditzen saiatzea oso inportantea da kontsumitzailearentzat; kontsumitzaileen %55 prest dago gehiago ordaintzeko esperientzia on bat bermatzen bazaio. Iritzi berekoa da Leire Zabaleta: “Gure bezeroen %30 baino gehiagok 10 urte baino gehiago daramatza gurekin eta hori ez da kasualitatea, gure lan egiteko erak zerikusi handia du horretan”.
Dena den, Logikalinen arrakastak haratago doaz. Banaketa Handiko sektoreko saria lortu du; hori, gainera, ohitura bihurtzen ari da contact center-arentzat. Bi sariek argi uzten dituzte Eroskirekin batera eginiko ibilbide eta ahalegin arrakastasuak. Eroski da Logikalineren bezerorik inportanteenetako bat.
2019a hazkunde eta nobedadeen urtea izan da contact center-eko enpresa gipuzkoarrarentzat. Bizkaia aldera hedatzeaz gain, enpresa eredugarri bihurtu da Enpresaren Kultura Berriaren barruan“. | 2020-03-28T17:49:21 | https://www.logikaline.com/eu/albisteak/-lidergoa-areagotu-dugu-fidelizazioan/no-217/ | [
-1
] |
Deskonfinamendua – Gizapedia
Deskonfinamendua larrialdi egoera batean ezarritako konfinamendu eta itxialdiko neurrien ondoren ezartzen diren arintze neurriak dira, normaltasunera heldu arte. Terminoa COVID-19 pandemian erabii zen bereziki, konfinamendua bertan behera uzteko pausoz pausoko egoera multzoa izendatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, reopening; gaztelaniaz, desescalada, desconfinamiento.
Konfinamendua (latinezko confinis hitzetik, literalki "muga egiten duena") gobernuaren edo botere judizialen aginduz pertsona, talde, biztanlego osoa edo horren kolektibo batzuk toki edo herri batean egon eta bertatik… | 2020-06-05T05:55:58 | https://gizapedia.hirusta.io/deskonfinamendua/ | [
-1
] |
Elkar Argitaletxea LAGUN IZOZTUA (JOSEBA JAKA II. LITERATUR SARIA) – Elkar Argitaletxea
PVP originala: 28.00 €
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, izoztuta geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza.
Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando benetako izenez Josu, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu.
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958). Euskal filologian lizentziatua, aldizkari askotako kolaboratzailea, itzultzailea, euskaltzain urgazlea, Pott bandaren sortzaileetakoa, kartzelan egona 1980-1985 bitartean eta geroztik iheslaria. Bere obra zabalean aipa ditzagun Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995) poema-bildumak; Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990) narratibazkoak; Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997) saio antzekoak. | 2020-05-25T16:51:47 | https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/lagun-izoztua-joseba-jaka-ii-literatur-saria/ | [
-1
] |
Zailenetan zailena | Kirola | Berria
Zailenetan zailena
Bidasoak bikain ekin dio denboraldiari, eta hori baliatu nahi du gaur Artalekun, Bartzelona ahaltsua ezustean harrapatzeko. Irundarrek katalanen aurka galdu zuten azkenekoz ligan, joan den otsailean
Rudy Seri Bidasoako ezker albokoa, jaurtitzen, Bartzelonaren aurka, aurreko sasoian, Artalekun. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi
Hasi da Asobal liga, eta ezer ez da aldatu Bidasoan. Bereari eusten dio: aurkariak mendean hartzeari. Jokatu du jada lehen partida, baita ondo irabazi ere: 27-33, Ademar Leoni. Balio handiko garaipena da, Europarako sailkatzeko lehian arerio zuzena baita Ademar. Emaitzak, gainera, Irungo taldeari balio izan dio ligan daraman bolada bikainari eusteko: urte erdi baino gehiago darama galdu gabe, eta tarte horretan jokatu dituen hamabi partidetatik hamar irabazi ditu, eta bi berdindu.
Bartzelona ahaltsuaren aurka galdu zuen azkeneko aldiz Jacobo Cuetarak entrenatutako taldeak. Joan den otsailaren 19an izan zen, Artalekun. Hortzak erakutsi zizkion egun horretan Bidasoak Kataluniako talde boteretsuari. Azkenean, lau gol eskaseko aldeaz nagusitu zen Bartzelona: 17-21. Makina bat urte ziren katalanek ez zituztela horren gol gutxi sartu ligako neurketa batean.
Bada, gaur, Bidasoak eta Bartzelonak elkarren aurka jokatuko dute berriz ere, Artalekun (20:30, Gol). Bi taldeok asteburu honetan ekingo diote Txapeldunen Ligari, eta horregatik jokatuko dute astean zehar ligako neurketa. Irundarrek larunbat honetan jokatuko dute horrenbeste desiratutako partida, Eslovakian, Tatran Presoven aurka. Egun berean, katalanak Zagreben ariko dira.
Ezer gutxi aldatu da Bidasoan eta Bartzelonan elkarren aurka jokatu zuten azken aldi horretatik. Biek ala biek aurreko sasoiko bizkarrezurrari eutsi diote. Katalanek, hori bai, puntako fitxaketa bat egin dute, Luka Cindric erdiko kroaziarrarena. Ale bikaina da, baina beste bat gehiago da Xavi Pascualek bere aginduetara duen talde ikusgarrian.
Bidasoak partida ofizial bakarra jokatu du sasoi honetan, Asobal ligako lehena. Bartzelonak, aldiz, zazpi neurketa jokatu ditu jada: hiru Kluben arteko Munduko Kopan —txapeldun izan zen, finalean Kieli irabazita—; bat Espainiako Superkopan —txapeldun izan zen, Cuencari gailenduta—; bi Kataluniako Superkopan —txapeldun izan zen, finalean Granollersi nagusituta— eta bat Asobal ligan —astindua eman zion Helvetia Anaitasunari: 42-25—. Bartzelonak, beraz, aspaldi hartua du lehiarako erritmoa.
Gorabeherak, debekatuta
Hain zuzen, horrek eragiten dio kezka Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileari. «Agian, ez da garairik aproposena Bartzelonaren aurka jokatzeko. Aspaldi hartu du lehiarako erritmoa. Sasoiak aurrera egin ahala ikusiko da gertuago gauden, baina, gaur-gaurkoz, aldea dago». Hala ere, abisua eman du: «beti ematen dugu daukaguna baino gehiago Bartzelonaren aurka, eta oraingoan ere hala izango da».
Cuetarak argi du non egon daitekeen gakoa nor baino nor gehiago aritzeko: «ezin dugu gorabeherarik izan; partida osoan eutsi behar diogu kontzentrazioari, eta talde moduan jokatu. Hori egin ezean, arazoak izango ditugu, Bartzelonak min handia egiten baitu kontraerasoan». Haren arabera, «polita da haren aurka jokatzea, betiere nor baino nor gehiago lehiatuta. Baina, hori lortu ezean, eta alde handiz galduz gero, ez da batere polita». Hala ere, itxaropentsu da. «Aurreko sasoia amaitu bezain ondo ekin diogu honi; agian, espero baino hobeto ere bai. Horrek konfiantza ematen du».
Bera Berak Alcobendasen irabazi nahi du gaur | 2020-08-04T04:41:35 | https://www.berria.eus/paperekoa/1877/025/001/2019-09-11/zailenetan-zailena.htm | [
-1
] |
BilbaoBizi zerbitzuko langileek erabiltzaileen babesa eskatu dute, bizi duten prekarietatea eurek ere salatu dezaten
Bezero arretara deitzeko edo zerbitzuaren arduradunei idazteko deia egin dute. Era berean, langileek elkarretaratze zaratasu bat egingo dute abuztuaren 13an, 11:00etan, udaletxe aurrean. | 2020-07-04T04:27:01 | https://www.argia.eus/plaza/lab-sindikatua/bilbaobizi-zerbitzuko-langileek-erabiltzaileen-babesa-eskatu-dute-bizi-duten-prekarietatea-eurek-ere-salatu-dezaten | [
-1
] |
RENETIL desidi la sadere ba partidu ida – GMN TV | Grupo Média Nacional - Lori Timor ba Mundu - GMN TV | Grupo Média Nacional
Home » Politika » RENETIL desidi la sadere ba partidu ida
Organizasaun RENETIL (Rezistensia Nasional Estudante Timor-Leste) desidi atu la sadere ka fo apoia ba partidu polítika ida iha Timor Leste, maske militante RENETIL sira namkari no involve aan iha partidu polítika hotu iha Timor Leste.
“Husu RENETIL para oinsa bele komunika ninia membru sira atu kontinua fó imfluensia ba malu, diresaun partidu nian atu adopta saudavel ho meus ne’ebé edukativu ba ema atu nune’e ita hotu hakribi, alende ne’e ezekutivu atu haree para membru RENETIL mós bele partisipa iha eleisaun antisipada sai hanesan observador hodi akompaña to’o prosesu ne’e remata,” hateten Prezidente da Meza, Virgilio da Silva Guterres ba Jornalista iha Sede RENETIL Palapaco, Sesta (23/03).
Nia hatutan, ida ne’e hanesan atividades pratika ne’ebé mak organizasaun RENETIL halo para kontribui, no atividades seluk tan mak sei kontinua nafatin programa ne’ebé mak uluk RENETIL hahú tiha ona atu akompaña programa sira ne’e.
Virgilio haktuir, organizasaun RENETIL sei uza karakter rezistensia nian hodi marka ninia polítika ruma, hodi haree no observa ba situasaun agora ne’e, ladun loke dalan atu fó moris diak ba povu.
“Tanba ita akompaña ne’e, polítika vingansa mak barak liu iha palku polítiku Timor Leste nian, tanba ne’e mak RENETIL hamosu rezolusaun,” relata Vigilio.
Iha rezolasaun ne’e RENETIL fó hanoin para oinsa bele fó rekoñesimentu ba nia militante sira hotu, atu reativa fali organizasaun ne’ebé uluk halo tiha ona kongresu ba dala tolu iha Laguna Jakarta, hodi ativa fali atu kontribui para dezenvolve nasaun TL.
Nia esklarese, organizasaun rezistensia RENETIL hato’o deklarasaun kona ba rezultadu kongresu final ba nia militante sira.
“Organizasaun RENETIL hakribi kedas pratika no hahalok aat sira ne’ebé la fó valor ba ita nia rai, nomós husu ba polítiku sira hotu atu halo polítika haburas demokrásia iha ita nia rai. Husu ba maluk Timor oan ne’ebé mak uluk eskola iha Indonesia, servisu direta no indireta ba luta independensia Timor Leste nian, hahú involve tinan 1988 to’o 1999 iha asaun sira ne’e konsidera tama organizasaun RENETIL nia membru hotu,” katak Virgilio.aba | 2020-07-03T20:51:49 | https://gmntv.tl/politika/2018/03/renetil-desidi-la-sadere-ba-partidu-ida/ | [
-1
] |
Txerriboda - Amaia Goikoetxea Azpeitia - Tolosaldeko Ataria.
Amaia Goikoetxea Azpeitia 2017-11-12 19:23 Iritzia
Eta aldatu zen ordua, gainerako ordulari guztiak azken hilabetetan bere autoak zioen ordutegira egokituz; bere alferkeriak halabehartutako egoskortasunez, baina azkenean ibilgailukoak arrazoi.
Uda amaiera kaxkarra goxatu duen hego haize ukituko udazken hasierak ere ez dio argitasunari eutsi; eta azken egunetako euri zaparradak. Ordua aldatu ala ez aldatu mahaigaineratzen duten lekukotzak telebistan eta Halloween gurean ohitura zaharra dela gogorarazten duten albisteak prentsan. Nabarmen titularretan agertzen diren albisteak beste batzuk, edo bat, izan arren, bigarren mailako horiek argi uzten diote zein garaitan dagoen.
Txerribodarik ez du behar. Negurako behar duen guztia eskura du. Kanpoan euria zarra-zarra ari duen bitartean, bere ingurura begiratu du: belusezko manta, 50 mb-ko zuntza, eta laster hiru ordu laurden markatuko dituen pizza hozkailuan, zain.
Baina txerribodarik behar ez duela uste duen arren, hark berekin zekarren jendartea behar du agian. Teknologiak dena eskura jarri dion horretan social abizena ere hitzetik hortzera erabili arren, bakardadeari gehiegizko gustua hartzeko arriskua du. The winter is coming diote baina ez da horrenbesterako... Amasako sanmartinak, Handia zinemetan edota kontzertua kale amaierako tabernan. Aterkia hartu eta neguaren atarikoa biziraun bakarrik ez eta bada non gozatu. | 2018-10-21T08:07:49 | https://ataria.eus/komunitatea/agoikoetxea/1510248279310-txerriboda | [
-1
] |
Eslavonia - Wikipedia, entziklopedia askea.
Eslavonia edo Esklavonia[1] (kroazieraz: Slavonija), Kroaziaren ekialdean dagoen eskualde geografiko eta historiko bat da. Nekazal lautada emankor bat da, baso zabalekin, neurri batean Drava ibaiarekin muga egiten duelarik iparraldean, Sava ibaiarekin hegoaldean eta Danubiorekin ekialdean.
12.556 km²
45° 27′ 00″ N, 17° 55′ 00″ E / 45.45°N,17.916666666667°E / 45.45; 17.916666666667Koordenatuak: 45° 27′ 00″ N, 17° 55′ 00″ E / 45.45°N,17.916666666667°E / 45.45; 17.916666666667
Eslavoniako armarri historikoa
Eskualdea bost konderritan banatzen da, 2001eko erroldaren arabera, 891.259 biztanle dituena. Bi konderri gehiagok, nagusiki Kroazia erdialdean aurkitzen direnak, Eslavoniaren mendebaldeko zati batzuk ere hartzen dituzte. Hiririk handiena, Osijek da, 114.616 biztanlerekin. Beste hiri batzuk, Slavonski Brod, Vinkovci, Vukovar, Đakovo, Požega, Virovitica, Nova Gradiška, Slatina, Županja, Našice, Valpovo eta Belišće dira.
Lautada bezala ezagutzen den arren, eskualde honek baditu mendiren batzuk. Garrantzitsuenak Psunj, Papuk, Požeška Gora, Ravna gora, Krndija eta Dilj dira, azken honek, Požegako harana inguratzen duelarik.
Historikoki, Eslavoniaren mugak aldatzen joan dira. Hungariako Erresumaren Goi Erdi Aroan, Eslavonia, erresumaren probintzia basailu bat zen, eta, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasiera honetan hartzen duen eremuarekin alderatuz, oraingo eremuaren mendebaldea baino ez zuen hartzen. Gainera, Kroazia erdialdeko zatiak hartzen zituen, Zagreb barne, baita egungo Bosniako eskualdearen iparraldeko eta mendebaldeko eskualdeak ere (Eslavoniaren ekialdeko eskualdeak, zuzenean Hungariar erresumarenak ziren). Behe Erdi Aroan, Eslavoniak, Sava, Drava, Sutla eta Danubio ibaien arteko lurraldeak hartu zituen. XVIII. mendean eta XIX. mendean, Eslavoniako erresuma Habsburgotar etxearen probintzia bat zen, eta egungo Eslavoniaren iparraldeko zatiak eta Sirmia hartzen zituen, hegoaldeko zatiak, Habsburgotarren Muga Militarraren zati ziren bitartean.
Eskualdea, jatorrian, Panonia erromatar probintziaren zati zen. VII. mendean, avaroei leialtasuna izan behar zion estatu bat ezarri zen, laster kroaziarrek ordezkatu zutena. Eslavonia, Trpimirovic etxeko Tomislav erregeak defendatu zuen hungariar inbaditzaileetatik, eta sortu berri zuen Kroaziako Erresumara 925ean erantsia. 1027an, Trpimirovic etxeko alboko adar batetakoa zen Stjepan Svetoslavicen agindupeko armada batek Eslavonia hartu eta Eslavoniako Banerria bihurtu zuen, Hungariako Erresumaren barnean, Svetoslavictarren bere dinastia propioak zuzendua. Eslavonia, Kroaziarekin, 1070ean birbateratua izan zen, Dmitar Zvonimir Svetoslavic erregearen agindupean. 1091n, berriz banandu zen eta hungariar erresumaren subirautza onartu zuen. Hamaika urte beranduago, Kroaziaren gainontzeko zatiak onartu zuen hungariar erresumaren subiranotasuna. XII. mendean, bazegoen praktika bat, non tronurako oinordekoa, lehenik Eslavoniako dukea izaten zen (Espainian, gaur egun, Asturiasko Printzea den antzera), eta bazeuden gatazkaren batzuk, kasu askotan, printzeak, erregeari gerra adierazten baitzion, bere botera ezarri eta berretsi nahian. Eslavonia, jatorrian, hungariar lege publikoak Hungariako Erresumako zatizat hartu zuen arren, erresuma honengandik geroz eta bananduago egotera iritsi zen, eta Kroaziako Erresumatik geroz eta gertuago.
XIII. mendean, Kroazia, banovina deritzen bi eskualdetan banatua zegoen, horietako bat, Eslavonia deitua izan zena, besteak, Kroazia izena mantentzen zuen bitartean. Noblezia, Eslavonian, hurbiltasun geografikoaren ondorioz, Hungariari lotuago zegoen, Kroaziakoa baino. XIII. mendearen amaieran, Nemanjic etxeko Stefan Vladislav II.a, Eslavoniako Ban izatera iritsi zen. Eskualdearen ekialdeko zatiak, erdi-independentzia egoera batetara pasa ziren tokiko gobernaria zen Ugrin Chaken boterepean (Ugrin Csak hungarieraz eta Ugrin Čak eslavieraz), Hungariako erregeak, eskualdea, 1311n hartu zuen arren, Ugrin hil ondoren.
Serbiako Despotatua erori ondoren ere, otomandar uztarripean zeuden serbiarren migrazioek jarraitzen zuten, euren noblezia barne, Eslavonian faktore politiko garrantzitsua izan zena. Eslavonia eta Kroazia, ban ezberdinek zuzenduta egon ziren 1476 arte, bi botere posizio hauek, bakar bat izatera pasa zirenean.
Turkiar otomandarrek Hungariako erresuma inbaditu eta hungariar armada Mohácseko guduan suntsitu zutenean, 1526an, Kroaziar Legebiltzarrak, Habsburgotarrak, Kroaziaren gaineko kontrola hartzera gonbidatu zituen. Gudu odoltsu ugariren ondoren, otomandarrek, egungo Eslavonia osoa konkistatu zuten, pixkana-pixkana 1529, 1536, 1540, 1543 eta 1552an, baina ez zuten Erdi Aroko Kroazia osoa konkistatzerik lortu.
Eslavoniako Erresuma 1751n
Habsburgotarrek, otomandarrengandik eskualde osoa hartu zuten Turkiar Gerra Handian, Karlowitzeko Itunak adierazia 1699an. Habsburgotarren agintaldian, Eslavoniako Erresuma, Habsburgotarren probintzia bat zen, eta Kroaziako Erresuma eta Hungariako Erresumaren zati izan zen. Egungo eskualdearen hegoaldeko zatiak, ez ziren probintzia honen zati, baina bai Habsburgotarren Muga Militarrean (Krajina Eslavona), Habsburgotarren noblezia, Eslavonian barneratzen saiatu zelarik, baina arrakastarik gabe. Eslavonia, 1699 ondoren, Erdi Aroko Eslavoniarekin alderatuz, geografikoki erabat bestelakoa zen. Erdi Aroko Eslavoniak, Drava eta Kupa ibaien arteko lurraldeak hartu zituen bitartean, Habsburgotarren Eslavonia, ekialderantz hedatzen zen, Sava eta Drava ibaien arteko oso populaturik ez zeuden lurraldeetan.
1848ko Iraultzetan, Eslavonia, denbora batez, Kroaziarekin elkartua egon zen Josip Jelačić banaren agintepean. 1849 ondoren, biak, Eslavonia eta Kroazia, Habsburgotarren bi lurralde erabat ezberdin bezala adieraziak izan ziren. 1868an, Hungariako Erresumarekin finkatu ondoren (hrvatsko-ugarska nagodba), Eslavonia, Kroaziarekin elkartu zen Kroazia-Eslavoniako Erresuma eratuz, San Estebanen koroaren subirautzapean zegoen arren, nolabaiteko autogobernu maila bat mantentzen zuena. 1881ean, Krajina Eslavona desagertu eta ordurarte existitzen ziren eslavoniar konderrietan barneratu zen.
Kroazia-Eslavoniako Erresumaren hondar bat bezala, eskualdea, Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumaren zati izan zen 1918ko abenduan. 1922 eta 1929 bitartean, Osijek Oblast probintzia bezala ezagutua izan zen, Osijeketik administratua, eta, 1929an, Jugoslaviako Erresuma sortu zenetik, Savako Banerriaren zati izan zen, Zagrebetik administratua. 1939ko abuztuan, Kroaziako banerriaren zati izan zen.
Eslavoniako Erresuma 1849an
Bigarren Mundu Gerran, Kroaziako Estatu Independentearen zati izan zen (iparraldeko zatia Alemania Naziak kontrolatzen zuen). Jugoslavia gerraren ondoren eratu zenean, Eslavonia, Kroaziako Errepublika Sozialistaren zati izan zen.
Kroaziak, 1991n bere independentzia aldarrikatu zuenean, Krajinako Serbiar Errepublikako serbiarrek, euren estatu propioa aldarrikatu zuten Eslavonia ekialde eta mendebaldeko zatien gainean. Ekialdeko zatia, Eslavonia Ekialdeko, Baranja eta Sirmia Mendebaldeko Serbiar Eskualde Autonomoa deitua izan zen, eta Osijek eta Vinkovicitik ekialderako guztia hartzen zuen, Županjaren iparrekialdeaz gain, Vukovar eta Ilok hiriak barne, baita Baranja eskualde guztia ere. Krajinaren zati hau, etnikoki, kroaziar gehiengo erlatibo batekin nahastua zegoen, eta gerran zehar gudu odoltsuen lekuko izan da (Jugoslaviako Gerrak). 1991n, Vukovarreko gudua, eskualdean gertatu zen gerrako gertakaririk garrantzitsuena izan zen. RSKk kontrolatutako Eslavoniaren mendebaldeko zatiak, Okučani inguruak eta Psunj mendilerroaren zatirik gehiena hartzen zituen. 1995eko maiatzean, mendebaldeko zatia, Kroaziar kontrolpera itzuli zen Flash Operazioa deritzonean. 1996an, ekialdea, UNTAESari itzulia izan zen, eta, 1998an, Kroaziaren administraziopera itzuli zen.
Kroaziako bost konderri, nagusiki Eslavonian daude:
Osijek-Baranja eskualdea (nagusiki Eslavonian, baina, gainera, Baranja eskualdea ere hartzen du)
Vukovar-Syrmia eskualdea (Sirmia eskualdeko kroaziar zatia barne)
Brod-Posavina eskualdea
Požega-Eslavonia eskualdea
Virovitica-Podravina eskualdea
Nagusiki Kroazia erdialdean aurkitzen diren bi konderri, baina Eslavoniaren zatiak ere hartzen dituztenak:
Sisak-Moslavina eskualdea
Eslavoniako biztanleria (bost eslavoniar konderri hartzen ditu), 891.259 biztanlekoa da, 2001eko erroldaren arabera, honela banatzen direlarik:
763.323 (%85,65) kroaziarrak
78.085 (%8,76) serbiarrak
beste batzuk (% 5,59) hungariarrak, txekiarrak, bosniarrak, eslovakiarrak, errusiarrak, etab...
OrotarikAldatu
Garia eta artoa dira gehien ereiten dena, eta, industria nagusia, jaki prozesatuarena da. Gainera, baliabide energetikoren batzuk ere badaude, gas naturala eta petrolioa kasu.
Haritz arruntaren azpiespezie bat, "Quercus robar slavonica", eskualdearen izena hartzen duena, ugari aurki daiteke.
Osijek, San Miguel Eliza.
Art Nouveau fatxadaOsijeken
Đakovo, San Pedroren Katedrala
Vukovar, Kale nagusia
Valpovo, Río Karašica ibaia eta Malta zubia
Valpovo, Normann- Prandau Kondearen Jauregia
Požegako hiria eta gotorlekua (XVIII. mendea)
Kino Urania (Urania Zinea), Osijek
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eslavonia
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eslavonia&oldid=6825914"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 19 apirila 2019(e)an, 10:35(e)tan | 2019-06-17T19:18:19 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Eslavonia | [
-1
] |
2020/05/18 – BERRIZKO HERRI LIBURUTEGIA
BERRIZKO HERRI LIBURUTEGIA
Berrizko Herri Liburutegiaren webloga
Blog e-Bibliopaperak
Kontsultak/Consultas
Kontsulta-gela / Consulta en sala
Mailegua / Préstamo
Internet eta ofimatika / Internet y ofimática
Kopiagintza / Reprografía
Berrizko Udal Artxiboa / Archivo Municipal de Berriz
Katalogoak/Catálogos
Berrizko Katalogoa / Catálogo de Berriz
Nobedadeak/Novedades
Haur eta gazteentzat/Infantil y juvenil
Helduentzat/Adultos
Ikus-entzunezkoak/Audiovisuales
eLiburutegia berriak-novedades
ELSN / SNBE
Bilgunea
Antzerkia / Teatro
Zinema / Cine
Ipuin kontalariak / Cuentacuentos
Ikastaroak / Cursillos
Tokikoak / Locales
Aldizkari ofizialak / Boletines oficiales
OHARRAK Covid-19 / AVISOS Covid-19
Gidak-Tutorialak / Guías-Tutoriales
ELSN OPAC, LIBURUBILA, MOPAC Erabilerak / Utilidades
Eguna: 2020-05-18
Berrizko liburutegian dagoen KZgunea gaur egungo egoeragatik itxita dagoenez, KZgunea telezentro-sareak ikastaroak eta telekonferentziak ezarri ditu online bidez Debido a que el centro KZgunea ubicado en la biblioteca de Berriz permanece cerrado por la actual situación la red de telecentro KZgunea ha implementado cursos y teleconferencias vía online Hitzaldien egutegia zuzenean Maiatza / Calendario de … Irakurtzen jarraitu KZgunea
Posted on 2020/05/18 2020/05/18 by Berrizko LiburutegiaPosted in Berriz e-Bibliopapera,Orokorra / GeneralLaburpen hitzak Curos online,informatika,Informática,Nuevas tecnologías,Online ikastaroak,teknologia berriak. Utzi iruzkina
Agenda egutegia / Agenda calendario
Katalogo Kolektiboak/Catálogos Colectivos
Hiztegiak eta Entziklopediak/Diccionarios y Enciclopedias
Elhuyar Zientzia.net
MSN Encarta (Ingelesa)
Irakurketa / Lectura
[dotb.eus] Detenido en Berriz cuando sustraía gasoil de un camión de basura estacionado
Agentes de la Ertzaintza ha detenido esta madrugada a un varón de 45 años BERRIZ.- Los hechos han tenido lugar minutos antes de las
[dotb.eus] Berriz destina 626.500 euros para la reactivación socieconómica del municipio
El Plan de protección social y reactivación económica recoge 13 medidas BERRIZ.- El Ayuntamiento de Berriz ha puesto en marcha un plan de protección
[dotb.eus] Rescatado tras volcar con su vehículo en la AP-8 en Berriz
Se han registrado retenciones y sobre las 18:30 ha circulación ha vuelto a la nornalidad BERRIZ.- Un hombre ha sido rescatado del interior de
Mailak / Categorías
Mailak / Categorías Hautatu kategoria Berriz e-Bibliopapera (2) Orokorra / General (13)
Liburubila bilatzailea
eips Liburutegiak / Bibliotecas rlpe
Egunkariak/Prensa
Egunkariak online/Prensa online
Liburutegiak/Bibliotecas
Euskaltzaindia Azkue Biblioteka
Tokiko Elkarte Blogak/Blogs Asociaciones Locales
Berriz Herriko Ondarea
Berriz KE-CD Berriz
Pagotxa Elkartea
accidentes alimentación Archivos Artxiboak Berriz Berriz bandos municipales Berriz Udal bandoak Curos online Empleo Enfermedades Enplegua Giza baliabideak informatika Informática niños Nuevas tecnologías Online ikastaroak Prevención Recursos humanos salud teknologia berriak viajes
Liburutegiko twitter
Fallece Todd Bol, creador del movimiento Little Free Library | PublishNews - ES bit.ly/2OLGaLb 1 year ago
Kaltetuak izan daitezke herri liburutegiak #Internet sarearen neutraltasuna (erabat irekia izatea) gabe? / ¿Qúe pue… twitter.com/i/web/status/9… 2 years ago
Ia ikusita zegoen, baina ofizialki Ameriketako Estatu Batuek bukatutzat eman du #Internet Sarearen neutraltasuna =… twitter.com/i/web/status/9… 2 years ago
Aro digitalean jaiotakoak, orokorrean, pantaila irakurle edo jarraitzaileak dira; baina benetan inrpimakiak... fb.me/2vJrBAdOz 2 years ago
5 errores de seguridad increíblemente estúpidos que se cometen todos los días es.gizmodo.com/5-errores-de-s… vía @Gizmodo_ES 2 years ago
lagungarriak ahal dira #teknologiaberriak #haurhezkuntza-n? horra hor eztabaida / Sirven o ayudan la… twitter.com/i/web/status/9… 2 years ago
Follow @biblioberriz
Geure cookie-ak eta beste batzuenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookie-n politika/politica | 2020-08-15T07:08:25 | https://berrizkoliburutegia.org/2020/05/18/ | [
-1
] |
Publicado por biZIentzia en 16:48 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Gainera, 2011n bi Ilargi eklipse ere izango dira, biak hemendik ikustekoak. Lehena, Ekainak 15ean, osoa eta 22:13tan unerik gorenena. Hurrengoa, Abenduak 10ean, osoa ere, eta 15:32tan unerik gorena.
FECYT-en informazio gehiago
Publicado por biZIentzia en 16:47 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:50 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 11:50 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:11 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:10 2 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 11:38 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:57 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Kalkulatu tarte bakoitzeko abiadura. - Zenbat km egin ditu guztira?
- Zein izan da batez besteko abiadura?
Zer nolako higidura du haizerrota honek?
- Ibilbideari dagokionez .......
- Eta abiadurari dagolkionez .......
Publicado por biZIentzia en 15:23 11 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 16:57 2 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 20:34 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 20:33 14 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 20:27 11 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 19:31 10 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:56 2 comentarios: Enlaces a esta entrada
'Armonia zenbakia' izeneko trenak 486,2 kilometro orduko abiadura hartu du. Pekin eta Shangai lau ordutan lotzea espero dute.
Publicado por biZIentzia en 8:20 6 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 10:37 5 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 19:05 6 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 18:04 15 comentarios: Enlaces a esta entrada
Indonesiako kostan aurkitu dute, 3000 m-tara.Planktonaz elikatzen da, erro horietaz baliatzen da igeri egiteko eta besoa antzeko zerbait dauka bere buru gainean.
Publicado por biZIentzia en 16:52 2 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 17:11 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Animazioa- egoera aldaketak
Solidoak, likidoak eta gasak
Beste bat osatzeko
Publicado por biZIentzia en 17:24 13 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 18:01 2 comentarios: Enlaces a esta entrada
Neiker-Tecnalia zentroak Gipuzkoako erlezainen laguntzarekin egin du aurkikuntza. Vespa Velutina Nigritorax espezie inbaditatzailea da eta oso arriskutsua da Europako erlearentzat.
BERRIA (informazio gehiago)
Publicado por biZIentzia en 17:23 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 16:12 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 16:12 6 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 10:36 8 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 18:22 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 22:42 7 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:00 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 14:34 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 20:48 8 comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 17:41 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 17:37 1 comentario: Enlaces a esta entrada
Publicado por biZIentzia en 15:18 No hay comentarios: Enlaces a esta entrada | 2018-06-20T21:20:01 | http://bizientzia.blogspot.com/2010/ | [
-1
] |
Getxo - Wikipedia, entziklopedia askea.
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.
Imanol Landa Jáuregi Posta kodea
48930 - 48991 - 48992 - 48993
getxoztar, getxotar
43° 20′ 39″ N, 3° 00′ 23″ W / 43.344166666667°N,3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889Koordenatuak: 43° 20′ 39″ N, 3° 00′ 23″ W / 43.344166666667°N,3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Getxo (Getxo)
50 metro
15,6 km Bilbora
78.124 biztanle (2015) — ( -570)
% 46,98 % 53,02
6.510,33 biztanle/km²
-% 4,53
% 23,97
‰ 35,1
% 74,99 (2011)
% 4 (2011)
% 9,13 (2013)
% 27,82 (2010)
4,9 (2011)
http://www.getxo.net/
Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometrora. 78.124 biztanle dituenez, Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.
Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.
1.3 Ingurune naturala
1.3.1 Hondartzak
1.3.2 Ibaiak
1.3.3 Bestelakoak
6.1 2015eko udal hauteskundeak
7 Garraiobideak
7.1 Autobusa
7.2 Metroa
7.3 Errepideak
7.4 Itsasontziak
8.1 Hizkuntza
8.2 Jaiak
8.3 Jaialdiak eta jardunaldiak
9.1 Monumentuak
10 Herri senidetuak
11 Getxoztar ezagunak
12 Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria
Getxoko Neguri auzoa.
Getxok hainbat auzo ditu:
Elexalde[2] edo Andra Mari
Itzubaltzeta,[3] Erromo izenarekin ezagunagoa.
Getxok honako muga hauek ditu:
Ekialdean: Sopela, Berango eta Erandio
Hegoaldean: Leioa
Mendebaldean: Portugalete, (Abrako golkoa zeharkatuta Santurtzi)
Iparraldean: Bizkaiko golkoa
Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.
Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.
Getxoko udalerri osoa Gobela ibaiak zeharkatzen du. Honen bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura, Bolue errekaren urez.
Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.
Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.
Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.
Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.
XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen.
Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.
Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.
Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
XX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.
Getxoko biztanleria
Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.
Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:
Biztanleria barrutika (2001)
Getxoko udaletxea Algortan.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Getxon» eta «Getxoko alkateen zerrenda»
2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta Imanol Landa bihurtu zen alkate.
Getxoko udalbatza
13.625 (% 34,81)
14.182 (% 33,7)
7.431 (% 18,98)
12.978 (% 30,83)
Getxoko Udal Kandidatura (GUK)
5.809 (% 14,84)
5.760 (% 14,72)
7.048 (% 16,75)
4.170 (% 9,91)
3.044 (% 7,78)
2.362 (% 6,03)
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean
Getxora heltzeko hainbat garraiobide daude.
Bizkaibusek kudeaturiko autobus-linea hauek igarotzen dira udalerritik:
Bilbo - Getxo - Azkorri
Bilbo - Getxo (Leioatik) (Artxandako tuneletatik)
Muskiz - Barakaldo - Erromo
Areeta - Berango (Artea merkataritza-gunetik)
Getxo - Gurutzeta (Faduratik)
Getxo - Gurutzeta (Algortatik)
Areeta - Armintza
Bizkaiko zubia - Euskal Herriko Unibertsitatea (Leioako kanpusa) - Laukiz
Andra Mari - Euskal Herriko Unibertsitatea (Algortatik)
Getxo - Euskal Herriko Unibertsitatea (Faduratik)
Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko Metroak hainbat geltoki ditu Getxon:
Ibarbengoa (Eraikita egon arren 2015erarte ez da martxan jarriko)
BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria gurutzatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzunetatik igarota.
Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.
Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera [4] udalerriko biztanleriaren %48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,9 dira. Gainontzeko %31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.
Iturri beraren arabera [5] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko %3,40tik 1997ko %4,68ra).
San Isidro: maiatzaren 12tik maiatzaren 14ra (Andra Mari (Getxo))
San Joan: ekainaren 23tik ekainaren 25era.
Karmenak: uztailaren 14tik uztailaren 16ra.
Santa Ana: uztailaren 21etik uztailaren 23ra (Areeta)
San Inazio: uztailaren 28tik uztailaren 31ra (Algorta)
Aingeruen Andra Maria: abuztuaren 2tik abuztuaren 6ra. (Romo)
San Nikolas: abuztuaren 10etik abuztuaren 13ra. (Portu Zaharra)
Andra Mari: abuztuaren 15ean. (Andra Mari (Getxo))
Mesedeetako Andra Maria: irailaren 22tik irailaren 24ra. (Areeta)
San Martin: azaroaren 10etik azaroaren 12ra. (Hezetasuna auzoa, Algorta)
Jaialdiak eta jardunaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nazioarteko Folk Jaialdia
Nazioarteko Blues Jaialdia
Getxoko Europar Jazz Lehiaketa
GetxoArte Azoka
Udazkeneko Musika Klasika kontzertuak
Areetako Mesedeetako Andra Mariaren eliza
Santa Clara jauregia
Amorotoena etxea
Eguzkialde jauregia
Galeako fortea
Lezama-Leguizamon jauregia
Martínez-Rivas etxea
Olozaga Txaleta
Angelu, Euskal Herria
Getxoztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizente Amezaga (1901-1969), euskaltzaina.
Elias Amezaga (1921- 2008), idazlea. (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz)
Pedro Bilbao (1909-1992), medikua.
Federiko Krutwig (1921-1998), idazle, euskaltzain eta politikaria.
Jose Martin Elizondo (1922-2009), antzerki-zuzendaria eta idazlea.
Ramiro Pinilla (1923-2014), idazlea. (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz)
Laura Mintegi (1955-), idazlea.
Marije Fullaondo (1964-), politikaria
Asier Hormaza (1970-), aktore eta umorista.
Unai Elorriaga (1973-), idazlea.
Iñigo Landaluze (1977-) txirrindularia.
Fredi Paia (1981-), bertsolaria.
Xabier Paia (1982-), bertsolaria.
Jonathan Castroviejo (1987-), txirrindularia.
Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012ko irailaren 13an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.
Ikuspegia Areetatik
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu
Arriluzeko itsasargia (kanpokoa)
Galeako ibiltokia.
Arrigunaga hondartza. Atzean Ganekogorta mendia.
Arrigunaga hondartza eta eskuinera, atzerago Ereaga hondartza. Ganekogorta mendia.
Bizkaiko zubia lainopean
Arriluzeko itsasargia (barnekoa)
San Joseren jauregia Areetan.
Lezama-Leguizamon jauregia Negurin
Portu Zaharreko etxeak.
Aixerrota.
↑ http://www.flickr.com/photos/www_ukberri_net/5471027377/in/set-72157625996169375/ (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia
↑ (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia
↑ Getxoko Udala Euskara zerbitzua
↑ Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getxo Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
(Euskaraz)(Gaztelaniaz) Getxoinfo
(Euskaraz)(Gaztelaniaz) Getxoko udala
(Euskaraz)Egizu Getxo Euskaldun
Getxoko auzoak
Aiboa · Algorta · Areeta · Elexalde · Itzubaltzeta · Neguri · Portu Zaharra
Barakaldo • Portugalete • Santurtzi • Sestao
Erandio • Getxo • Leioa
Arakaldo • Arrankudiaga • Arrigorriaga • Basauri • Etxebarri • Galdakao • Ugao • Zaratamo
Abanto-Zierbena • Galdames • Muskiz • Ortuella • Trapagaran • Zierbena
Derio • Larrabetzu • Lezama • Loiu • Sondika • Zamudio
Arrieta • Bakio • Barrika • Berango • Erandio • Fruiz • Gamiz-Fika • Gatika • Getxo • Gorliz • Laukiz • Leioa • Lemoiz • Maruri-Jatabe • Meñaka • Mungia • Plentzia • Sopela • Urduliz
Bizkaiko udalerriak Abadiño • Abanto • Ajangiz • Alonsotegi • Amoroto • Arakaldo • Arantzazu • Areatza • Arrankudiaga • Arratzu • Arrieta • Arrigorriaga • Arteaga • Artzentales • Atxondo • Aulesti • Bakio • Balmaseda • Barakaldo • Barrika • Basauri • Bedia • Berango • Bermeo • Berriatua • Berriz • Bilbo • Busturia • Derio • Dima • Durango • Ea • Elantxobe • Elorrio • Erandio • Ereño • Ermua • Errigoiti • Etxebarri • Etxebarria • Forua • Fruiz • Galdakao • Galdames • Gamiz-Fika • Garai • Gatika • Gautegiz-Arteaga • Gernika-Lumo • Getxo • Gizaburuaga • Gordexola • Gorliz • Gueñes • Ibarrangelu • Igorre • Ispaster • Iurreta • Izurtza • Jatabe • Karrantza • Kortezubi • Lanestosa • Larrabetzu • Laukiz • Leioa • Lekeitio • Lemoa • Lemoiz • Lezama • Loiu • Mallabia • Mañaria • Markina-Xemein • Meñaka • Mendata • Mendexa • Morga • Mundaka • Mungia • Munitibar • Murueta • Muskiz • Muxika • Nabarniz • Ondarroa • Orozko • Ortuella • Otxandio • Plentzia • Portugalete • Santurtzi • Sestao • Sondika • Sopela • Sopuerta • Sukarrieta • Trapagaran • Turtzioz • Ubide • Ugao • Urduliz • Urduña • Zaldibar • Zalla • Zamudio • Zaratamo • Zeanuri • Zeberio • Zierbena • Ziortza-Bolibar • Zornotza
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Getxo&oldid=5537436"(e)tik eskuratuta Kategoriak: EAJk alkatetza duen udalerriakGetxoEzkutuko kategoriak: Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketakNabarmendutako artikuluak Nabigazio menua
AragonésالعربيةBrezhonegCatalàCebuanoCymraegDeutschEnglishEsperantoEspañolFrançaisGalegoMagyarBahasa IndonesiaItaliano日本語LatinaLietuviųBahasa MelayuNederlandsNorsk nynorskOccitanPolskiPortuguêsРусскийShqipСрпски / srpskiSvenskaTürkçeУкраїнськаOʻzbekcha/ўзбекчаWinaray中文 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 17 uztaila 2016, 22:58. | 2016-12-07T14:51:54 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Getxo | [
-1
] |
Aspertzen gara ikasten? | Bihar da berandu
← 100 aplikaziorik erabilgarrienak
Zutaz asko jakin daiteke →
Post hau didaktika, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Pedagogia atalean eta didaktika, hezkuntza, ken robinson, sir ken robinson, sorkuntza laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra. | 2017-08-21T21:43:28 | https://bihardaberandu.wordpress.com/2012/10/04/aspertzen-gara-ikasten/ | [
-1
] |
AURRERANTZEAN UDALETXEAN BERTAN ALDATU AHAL IZANGO DA IBILGAILUAREN ERROLDA HELBIDEA — Zumaiako Udala
AURRERANTZEAN UDALETXEAN BERTAN ALDATU AHAL IZANGO DA IBILGAILUAREN ERROLDA HELBIDEA
Hala nahi dutenek, internet bidez egiteko aukera ere izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi du, uda sasoiari begira, egoiliar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango dela ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea.
Zumaiako Udalak Trafikoko erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Horri esker, aurrerantzean, Trafikora joan ordez, udaletxean bertan aldatu ahal izango dute zumaiarrek ibilgailuaren errolda helbidea.
Hitzarmen hori, bereziki uda sasoiari begira sinatu du Udalak. Izan ere, ekainaren 15ean indarrean jarriko den aparkamendu sistema berriarekin, egoiliar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea. Aldaketa eta izapide horiek guztiak erraztearren, hain zuzen jarri du Udalak zerbitzu hori herritarren eskura.
Ildo horretatik, gestio hori lehenbailehen egin dezaten gomendatzen die Udalak herritarrei, aparkamendu sistema berria indarrean jartzerako lana aurreratuta izan dezaten.
Aldaketa internet bidez egiteko sakatu HEMEN | 2019-01-16T06:01:22 | https://zumaia.eus/eu/albisteak/aurrerantzean-udalean-bertan-aldatu-ahal-izango-da-ibilgailuaren-errolda-helbidea | [
-1
] |
Kataluniarekin bat egiteko elkarretaratzea 20:00etan Arriagan - Uriola.eus
uriola.eus 2019-10-01 09:35 Jendartea Bilbo
Sortuk “Autodeterminazioa ez da delitua. Euskal Herria eta Katalunia elkarrekin bat” lelopean kontzentrazioa deitu du EAEko hiriburuetan 2017ko urriaren lehenengoan Katalunian egindako autodeterminazio erreferendumaren urteurrena dela-eta.
Bilbokoa Arriaga plazan izango da 20:00etan. Arkaitz Rodriguez Sortuko presidenteak Euskadi Irratian gaur goizean adierazi duenez, Espainiar Estatuak ez du “bide demokratikoetarako borondaterik”. Bere ustez, autodeterminazio eskubideari uko egitea ez da irtenbidea eta Euskal Herriak eta Kataluniak bat egitea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela deritzo.
Auzitegi Gorenak laster iragartzekoa da “Proces”-eko buruzagien aurkako epaiketaren sententzia. Sortzailearen iritziz, epaia gogorra izango da Estatuak “erabakitze eskubideari prezio altua jarri nahi diolako” eta Euskal Herrian sententziari “erantzun bat” ematearen alde agertu da. Bide beretik, Gure Esku plataformak aurreratu du epaia zigorra bada, kalera aterako direla “bidegabekeria salatzera eta erabakitzeko eskubidea defendatzera”.
2019/10/01 20:00 - 21:00 | 2019-12-12T17:15:45 | https://uriola.eus/bilbo/1569929973698-kataluniarekin-bat-egiteko-elkarretaratzea-2000etan-arriagan | [
-1
] |
VALKEAKOSKI: Miesten EM-karsinta... - Urheilu | HS.fi
VALKEAKOSKI: Miesten EM-karsinta...
VALKEAKOSKI: Miesten EM-karsinta, lohko D: Suomi-Kroatia 3-2 (15-4, 15-8, 6-15, 6-15, 15-13) ADLISWIL: Naisten EM-karsinta: Sveitsi-Suomi 3-0 (15-2, 15-9, 15-11) Suomen seuraava ottelu: 10. 6. Suomi-Bulgaria (Vaasa). | 2019-10-17T06:18:16 | https://www.hs.fi/urheilu/art-2000003440230.html | [
-1
] |
EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du Gipuzkoako kirol-instalazioak modernizatzeko plana egiteko. - Gipuzko Buru Batzarra | 2019-12-14T18:29:00 | https://www.gipuzko.eus/eu/berriak/41438/eajpnvk-konpromisoa-hartu-gipuzkoako-kirolinstalazioak | [
-1
] |
Enarak hegan egingo badu, "haurretatik" ikasi beharko ametsetan - Kaidara
Autorea: Irene Posadas
Esperientzia hau, Munduak elkarlotuz_Enara ametsak proposamena Haur hezkuntzarako eginiko egokipena da, ipuin baten bitartez migrazioen kontua, zergatiak eta ondorioak ez ezik, errealitatea aldaraziko duten gizabanakoaren eta gizataldearen jarrerak jorratu ahal izateko. Esperientziak frogatu duenez, txikiak gauza erabat gai bestearen tokian jartzeko eta herritargo globalaren kontzeptuaren euskarri diren balioetan sartuak izateko, baita gizataldean erabakiak hartzen eta besteenak errespetatzen hasteko ere.
Horrekin batera, “Elkartasuna, pobrezia eta ene jarrera, horren aurrean” gaiari buruzko bi bileretan gurasoekin landu zen gaia. | 2020-05-30T02:12:13 | https://www.kaidara.org/eu/recursos/enarak-hegan-egingo-badu-haurretatik-ikasi-beharko-ametsetan/ | [
-1
] |
Zanabe | Euskal-Herria.Org
zuriain-k sortua, 2012, abuztua 9 - 13:43
ED50 30T X.579148, Y.4739197
WGS84 42.799366 N, -2.033415 E.
Zunbeltz, Irantzu
ZANABE 1 ipar eraztun-tumulua, ZANABE 2 hego eraztun-tumulua, PORTANDIA eraztun-tumulua, BAIBEZ eraztun-tumulua, ZANBERRO etxola hondoa, Lezaungo astigarra zuhaitz aparta, DULANTZKO LEPOA zutarria, DULANTZKO KASKOA eraztun-tumulua, Dulantz mendia, LA TXILA zutarria, AGUABENDITERA eraztun-tumulua, Dulantz Hego eraztun-tumulua.
Zanabe ©zuriain
Dulantzeko goi-ordoki nagusitik ekialderantz, mendi-adar bat luzatzen da hegoalderantz, Lizarreta sakana mugatuz. Hegoaldera egin ahala, Irantzu errekak zulaturiko sakan hau zabaldu eta monasterio ospetsuraino iristen da.
Ohi bezala, Dulantz bezalako mendi ospetsu baten hurbiltasunak protagonismoa kentzen die inguruko gainei. Hala ere, Kurruskarraz eta Zanabe gainak Dulantzekin batera igo genitzake inolako zailtasunik gabe, Urbasako txoko berriak bisitatuz. | 2019-04-19T23:48:03 | http://euskal-herria.org/mendi/Zanabe | [
-1
] |
[Bideoa] Binke! hilabetekaria sortu dute Galdakaon eta Usansolon | Geuria
Abenduaren 17an aurkeztu dute ‘Galdakaho’, Ahoz Ahoko Azoka. Gaizka Uriarte kazetariak zuzendutako aurkezpenean, besteak beste, Binke! Galdakaoko eta Usansoloko hilabetekaria aurkeztu du Jon Gomez proiektuaren koordinatzaileak.
Binke! hilabetekaria euskaraz izango da eta galdakoztar guztien etxera helduko dela esan du Gomezek: “Danona izango da hilabetekaria”. Binkekide kanpaina martxan jarri dute, izan ere, “dirulaguntza publikoetatik aparte, herritarren laguntza ekonomikoa ere behar dugu”. Hortaz, urtean 36 euroko laguntza eskatzen diete herritarrei.
“Aitu elkartea sortu dugu eta elkartearen bidez argitaratuko dugu hilabetekaria”, azaldu du Jon Gomez. Urtarrilaren 20ean egingo du aurkezpena Binkek Gandasegiko aretoan. Lan moduari buruz, “bizpahiru hilez behin batzarrak deituko ditugu herritarrak edo elkarteak bertara etor daitezen eta hilabetekarian parte har dezaten”, azaldu du Gomezek.
Sailkatuta: Binke, Galdakao
Hego Uriben Podemos garaile hauteskunde orokorretan | 2019-01-17T08:05:32 | http://www.geuria.eus/herriak/galdakao/binke-hilabetekaria-sortu-dute-galdakaon-eta-usansolon/ | [
-1
] |
Tabakoa erretzeari uzteko ikastaroa, jende guztiari zuzendua
Ikastaroan parte hartzen duten erretzaileek erretzeko ohitura behin betiko galtzea.Erretzeko ohiturak sortzen dituen kalteez sentsibilizatzea.Erretzen uzteari lagunduko dieten baliabideak, arauak eta tresnak lortzea.Beren helburua lortzeko erabakiari eutsi eta indartzeko jarraipen etengabe bat egingo dien profesional baten laguntza izatea.Lortzen ez dutenek, berriz, esperientzia hau beste saio baterako berotze-ariketa gisa har dezatela.
Taldeen tamaina: gutxienez 10 lagun.Lekua: Enpresa edo Hazkunde (erabakitzeko).Ordutegia: erabakitzeko.Saioaren iraupena: 1. saioa 1,5 h. Hurrengoak 1 h.Saioak guztira: 7 Astean behingo 4 saio, hamabostean behingo 2 eta hiruhileko 1. Urtean telefono bidezko jarraipena egiteko aukera.
Erretzailearen ezaugarriak.Mendekotasuna eta Abstinentzia-sindromea.Higiene eta dietetikazko tratamendua.Botika bidezko tratamendua. Bupropion.Nikotina ordeztuzko tratamendua (NOT): txaplatak, txikleak, etab. | 2013-05-26T00:50:54 | http://www.hazkunde.com/tabaco.php?idioma=eu | [
-1
] |
12. Topaldia kulturgintzaz - Euskaltzaleen Topagunea
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Kulturgintza Prestakuntza Topaldia
Euskaltzaleen Topagunea - 14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak.
Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako osagai garrantzitsaua izan da kultur jarduera beti eta ez dira gutxi urteotan martxan jarri diren egitasmoak.
Urteak aurrera joan ahala, kulturgintzaren egoera asko aldatu egin da (eta tartean, euskarazko kulturgintzarena ere) eta euskaltzaleen elkarteek (eta baita bestelako eragileek ere) kulturgintzan zer funtzio jokatzen dugun aztertzeko momentua dela uste dugu. Horregatik, kultur komunitate bizi bat bultzatzeko lanean, eragile euskaltzaleen egitekoa zein den galdetu dugu aurtengo Topaldiaren izenburuan.
Hiru atal izango ditu Topaldiak. Lehenengoan, euskararen normalizazioan kulturgintzak zer garrantzia duen aztertuko dugu. Bigarren atalean berriz, herrietako euskaltzaleen topaguneek kulturgintzan duten egitekoa landuko dugu. Eta hirugarrenean, egiteko hori betetzeko zer nolako jarduerak antolatu daitezkeen aztertuko dugu, adibide praktikoak ezagutuz.
Egitarau zehatza datorren astean zabalduko dugu, baita izena-emateko epea ere. Momentuz, Topaldian parte hartuko dutela baieztatu digute Lorea Agirre, Igor Elortza, Eneko Barberena, Xabier Azkue, Mari Karmen Ormazabal eta Gotzon Barandiaranek, besteak beste. Datorren astean aurkeztuko dugu, beraz, egitaraua. | 2020-07-08T10:17:03 | https://topagunea.eus/kulturgintza-izango-du-ardatz-urtarrilaren-29an-topaldiak/ | [
-1
] |
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Escorca, Lluc - Resúmenes diarios anteriores - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
0.6 0.0 0.0 0.1 0.5 | 2020-02-17T22:45:56 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=bal&l=B013X&w=2&datos=det&f=pre_0024 | [
-1
] |
2013-12-04 Ortuondo #001 « Ortuondo Irrati Librea
2013-12-04 Ortuondo #001
Posted on 2013/12/04 Updated on 2015/08/12
Gaur aurkezten dizuegu gure Ortuondo Irratiko lehen saioa. Hobetzen joango gara apurko apurka, eta badakizue, denok zaudete gonbidatuta zuen ekarpenekin proiektu honetan parte hartzera. Gaurkoan Inizitu elkarteko kideekin elkarrizketatxo bat topatuko dozue, albiste xelebre batzuk eta baita Radio Rebelde tarte bikaina. Ea zer deritzozuen!!
https://archive.org/download/20131204Ortuondo001/2013-12-04_Ortuondo_001.mp3
This entry was posted in Hasierako saioak and tagged elkarrizketa,Inizitu musika elkartea,lehen saioa,podcasting.
JAIO DA ORTUONDO IRRATI LIBREA!!!!!!!!
2013-12-10 Ortuondo #002
One thought on “2013-12-04 Ortuondo #001”
JAIO DA ORTUONDO IRRATI LIBREA!!!!!!!! « Ortuondo Irrati Librea said:
00:27 2015/08/12
[…] daukazue lehenengo irratsaioa Klikatu hemen ENTZUN, ZABALDU ETA SORTU IRRATSAIO […] | 2018-07-17T03:46:19 | https://ortuondoirrati.wordpress.com/2013/12/04/2013-12-04-ortuondo-001/ | [
-1
] |
Ongi etorri | ZINEMA
Entrar en la galería de arte
WWW.jatorartea.com
Cuadros originales para tu casa:
Oleos, abstractos, decorativos, paisaje urbano…
Muchasrealidades.wordpress.com
Hemen aurkituko duzu hainbat pelikularen datuak: Jatorrizko izenburuak (dakigun bezala, gaztelerazko itzulpenak txarrak baino txarragoak izan ohi dira), zuzendariak, aktore-aktoresak eta ikusleen kritikak. Interesgarriak iruditu zaizkidan filma
k baino ez ditut jarri, noski gustua subjektiboa da, eta iritzi desberdinak azalduko dira film desberdinen inguruan. Baina, nire uste apalean, hemen jarritako guztiek berezi egiten dituzten zerbait dute; beraz, bere osotasunean hartuta, ikustea merezi duten filmak direla iruditzen zait.
Jarritako filmak ikusiak ditut, noski. Ez zait batere bidezkoa iruditzen ikusi ez dudan filma gomendatzea edo honi buruzko iritzia ematea.
Gorago esan bezala, zenbait datu interesgarriak beti jartzen ditut, baita aurkitutako iritziak ere, beti ere nire iritziarekin bat badatozela. Argumenturi buruz berriz, edo istorioaren zehaztasun asko jartzea ez dut gustuko. Izan ere; nire uste apalean, pelikula bat ikusi aurretik, bere argumenturi buruz, zenbat eta gutxiago jakin hobeto.
Garrantzitsuena, inondik ere, pelikulaz ahalik eta gehien gozatzea da, eta horretarako ezustekoak emateko aukera eman behar diogu filmari. Nik behintzat, noizbait, norbait akabatzeko gogoa izan dut, ikusi nahi nuen pelikula bati buruz, honelako zerbait esaten hasten denean: “…ez, lasai, ez dizut kontatuko… azkenean gizajoa hiltzen dela baino ez dizut esango…”
Gaur egungo filmen promozioetarako egiten dituzten “trailer” askok eta askok erabat izorratzen dituzte filmak, gauza gehiegi argitzen baitituzte. Gainera ez dira batere adierazgarriak izaten; hau da, iragarki hutsak izaten dira eta askotan trailer batek izugarrizko itxura ona duela iruditzen zaigu, gero ordea, pelikula ikusi eta huts egiten digu. Edo alderantziz, trailerrak, askotan, ezin baitute pelikula on baten xarma ongi islatu. Honenbestez lagun batek filma bat gomendatuz gero, tentazioak tentazio, ez diot galdetzen: “zertaz doa?” gehienez ere, generoa edo gaia (hitz batez edo bi hitzez). Gero, ea benetan gustuko izan duen. Era honetan, baiezkoaren tamaina ikusteko, erabatekoa edo erdipurdikoa den, alegia. Lagunaren gustuak ezagutzea ere nahiko lagungarria izan daiteke hauexetan, noski.
Dena dela, honetan ere bizitzako arlo askoetan bezalaxe, batzuetan arriskatzea merezi du, ezta? | 2018-06-19T00:30:42 | https://patxio.wordpress.com/about/ | [
-1
] |
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Llerena - Datos horarios - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
26/05/2020 09:00 20.9 9 3-Ipar-ekialdea 38 6-Hegoa 0.0 946.8 1.3 42.0
26/05/2020 08:00 20.5 31 6-Hegoa 45 6-Hegoa 0.0 946.2 0.7 34.0
26/05/2020 07:00 19.9 33 6-Hegoa 47 6-Hegoa 0.0 945.8 -0.1 30.0
26/05/2020 06:00 20.2 32 6-Hegoa 45 6-Hegoa 0.0 945.5 -0.4 54.0
26/05/2020 05:00 20.3 28 6-Hegoa 36 6-Hegoa 0.0 945.5 -0.6 56.0
26/05/2020 04:00 19.8 8 3-Ipar-ekialdea 26 6-Hegoa 0.0 945.9 -0.5 62.0
26/05/2020 03:00 21.9 7 2-Iparra 17 3-Ipar-ekialdea 0.0 945.9 -0.8 51.0
26/05/2020 02:00 21.0 4 5-Hego-ekialdea 13 4-Ekialdea 0.0 946.1 -0.3 58.0
26/05/2020 01:00 22.4 5 4-Ekialdea 18 5-Hego-ekialdea 0.0 946.4 0.4 59.0
26/05/2020 00:00 21.6 14 5-Hego-ekialdea 21 4-Ekialdea 0.0 946.7 0.9 63.0
25/05/2020 23:00 23.3 3 9-Ipar-mendebaldea 13 7-Hego-mendebaldea 0.0 946.4 0.7 51.0
25/05/2020 22:00 22.2 7 6-Hegoa 10 7-Hego-mendebaldea 0.0 946.0 0.5 59.0
25/05/2020 21:00 23.0 8 7-Hego-mendebaldea 31 8-Mendebaldea 0.0 945.8 0.4 68.0
25/05/2020 20:00 25.0 8 2-Iparra 23 9-Ipar-mendebaldea 0.0 945.7 -0.4 59.0
25/05/2020 19:00 28.2 10 6-Hegoa 21 7-Hego-mendebaldea 0.0 945.5 -1.2 34.0
25/05/2020 18:00 32.1 14 7-Hego-mendebaldea 29 7-Hego-mendebaldea 0.0 945.4 -1.9 26.0
25/05/2020 17:00 32.0 9 7-Hego-mendebaldea 24 6-Hegoa 0.0 946.1 -1.6 27.0
25/05/2020 16:00 31.1 16 7-Hego-mendebaldea 25 7-Hego-mendebaldea 0.0 946.7 -1.3 28.0
25/05/2020 15:00 31.0 11 7-Hego-mendebaldea 27 7-Hego-mendebaldea 0.0 947.3 -0.7 29.0
25/05/2020 14:00 29.6 16 7-Hego-mendebaldea 24 7-Hego-mendebaldea 0.0 947.7 -0.4 29.0
25/05/2020 13:00 28.5 15 6-Hegoa 22 7-Hego-mendebaldea 0.0 948.0 0.0 32.0
25/05/2020 12:00 27.6 9 6-Hegoa 17 6-Hegoa 0.0 948.0 0.0 39.0
25/05/2020 11:00 26.5 10 7-Hego-mendebaldea 16 7-Hego-mendebaldea 0.0 948.1 0.4 42.0
25/05/2020 10:00 26.7 7 7-Hego-mendebaldea 12 8-Mendebaldea 0.0 948.0 43.0 | 2020-05-26T07:57:45 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=ext&l=4386B&w=0&datos=det&x=&f=temperatura | [
-1
] |
teki latex go go go Download Youtube to Mp3 -Zone Mp3
Download teki latex go go go Youtube to Mp3 - Top teki latex go go go Mp3 Convert and download Youtube to Mp3.
tekitek agent orange
tweeks teki
we rock hard 2 09 04 07 teki latex
teki latex fuse brussels 7 1 2008 forma t 2
teki latex answers
i was sober teki latex
teki latex dans habbo
we rock hard 2 09 04 07 teki latex part3
latex gogo klub clip officiel
lio teki latex les matins de paris feat teki latex officiel
disco teki
teki latex j aime la pop music wmv | 2017-10-21T03:40:30 | http://zone-mp3.com/en/youtubetomp3/teki-latex-go-go-go.html | [
-1
] |
1 IRAKURGAIA: (Filipoarrei 3, 8-14)
"... Dena galeratzat daukat, neurrigabeko ondasun honen aldean: Jesukristo nire Jaunaren ezaguera. Harengatik dena galdu nuen, eta dena simaurtzat daukat, Kristo irabaztekotan eta harengan bizitzekotan... Kristo ezagutu nahi dut, eta haren piztueraren indarra; haren lagun izan nahi dut nekeetan, eta beraren antzeko heriotzan, egunen batean hilen artetik piztuko naizen itxaropenez... Oraindik saria iritsi ez banu bezala hartzen dut nik neure burua. Gauza baten atzetik bakarrik nabil: atzean gelditu dena ahazturik, eta aurrean dagoena bilatuz, lasterka noa helburura, saria iristeko; sari horretara deitzen baitu Jaungoikoak goitik, Kristo Jesusen bitartez..."
- Kartzelan idazten du Paulok gutun hau. Filipoko (Mazedoniako hiria) Elkarteari zuzendua doa. Bigarren bidaian ebanjelizatu ondoren, Paulok oroitzapen guztiz maitekorra du haientzat, elkar lan estuan aritu baitziren, Apostoluari uneoro laguntzen ziotelarik.
- Jainkoak argi berriz ukitu duen gizon baten testigutza eskaintzen digu goiko idazki zatiak. Paulok, judaismoaren altzoan izaniko iragan aintzatsuaz, agian, beste inor baino harroago egon zitekeenak, Kristok harrapatua izan ondoren, simaurtzat hartzen du ordura arte ospe bide zuen guztia.
- Jainko maitasunaren preso askea da Paulo (12. tx.), betiko bizitzarako lasterketan (14. tx.) helmugako azken txanpara heltzen den atleta bezala aurkezten du bere burua. Eta, Legetiko zuzentasunaz harro, judutartzea eskatzen zuten "ikusleen" aurrean, maisuki marrazten du apostoluak bere biografia (4-14. tx.): aspaldiko fariseu harroputzak (4-6. tx.) paradoxikoki alderantzikatua ikusi du irabaziak eta galerak ulertzeko modua (7+ tx.). "Jesu Kristok harrapatua", "bere" Jaunarekiko intimitatean hazten doalarik (8. tx), orain irabaztea (8. tx.), ezagutzea (10. tx.), bereganatzea (12. tx.) da irrikatzen duen gauza bakarra, sari ordainezina aurretik gozatzean, uneoro atseden eta eragin berritua aurkitzen dituenaren intentsitate esanezinaz (8-14. tx.).
- Iradokitzailea benetan Jesusen jarraitzaile honen testigutza! Bere bizitzaren sustrai sakonak judaismorik gogorrenean erroturik izan arren, "Jesusekin topo egiteak" bere ibilbide osoari, bere bizitza osoari oinarri-oinarriko aldaketa ematen dio. Horrela, bere bizitzak GILTZA berria dauka.
- "Jesu Kristok menperatua": oinarrizkoa den zerbaitetan finkaturik bizitzera gonbidatzen gaituen esperientzia betea. Eta Paulok oinarritzat duena, Kristok menperatu, harrapatu egin duela sentitzea da, eta betiko, eta hori, hainbeste sufriarazi zioten ahuldade guztien gainetik, bere idazkietan aitortzen duen bezala.
"... Jesus bidera ateratzean, norbaitek, lasterka etorrita, aurrean belaunikaturik, honela galdetu zion: "Maisu on, zer egin behar dut, betiko bizia iristeko?". Badakizkizu aginduak: Ez inor hil, ezkontza-nahasterik ez egin, ez lapurtu, ez egin gezurrezko testigutzarik, ez kendu azpikeriaz, aintzat eduki aita eta ama... "Maisu, horiek guztiak gaztetandik bete ditut nik"... Gauza bat falta zaizu: zoaz, saldu dituzun guztiak, eta eman behartsuei; eta izango duzu gordailu bat zeruan. Eta gero zatoz eta jarrai niri..."
- Ebanjelio zati honek bi atal ditu: aberastasunekiko loturagatik huts egiten duen bokazioa (17-22. tx) eta ondasunen arriskugarritasunari buruz ematen diren zenbait iritzi (23-27. tx.). Gaurko jai honetako liturgiaren testua, aipatu ebanjelio zatiaren lehenengo atalera mugatzen da.
- Betiko bizitzara daraman bide bila dabilen gizon batek ematen du abiapuntua. Eta Jesusengana jotzen badu garbi adierazten du Nazareteko Maisuak ematen zuen konfiantza. Asko ziren galdera hau jakinduriaz erantzun zezaketen maisuak. Gizon hark, agian, zerbait ezberdina, zerbait berria nahi zuen. Jesusek Jainkoari begira jartzen du eta Dekalogoko zenbait aginduei begira, lagun hurkoarekiko betebeharrekin zerikusia dutenei begira batez ere. Jainkoaren nahiaren adierazpena den Dekalogoak, izan ere, funtsezko erreferentzia kodea izanez jarraitzen du eta gai da betiko bizitzarantz bideratzeko. Horrela Itun Zaharraren balioa berretsia gelditzen da.
- Baina gizon hark beste zerbaiten egarria du. Txikitatik zintzo bete izan duen Dekalogoa ez du nahiko. Eragin berria behar du: "Zatoz eta jarrai" (21. tx.) da mezuaren nobedadea. Jesusen pertsona da, hari jarraitzea, ezberdin egiten duena. Jesus da bilatzen den "zerbait gehiago" hori. Legea betetzea pertsona batekin bat egiteak ordezkatzen du. Pertsona honek "uste du", hain justu, bera dela Jainkoaganako sarbide berria.
- Hala ere, Jesusi jarraitzeko beharrezkoa da lasta eta gainerako eragozpenak uztea. Jarraipenak barruko askatasuna eskatzen du eta hau ezinezkoa da gure baitan dirua nagusi den bitartean. Baina dirua nagusi baino gehiago ere bada; tiranoa da eta harengandik aske ez den gizona gogor lotzen du. Goibel eta nahigabetua doa. Nahiago izan ditu bere segurtasunak Jesusen proposamen bihotz goratzailea baino. Dituen aberastasunek bere bizitzarako duen abagune bakarra galarazi diote, pobretu egin dute.
- Pasarte ezaguna, zalantzarik gabe, gure lagunarteetan, hainbat gogoeta pertsonal egitera eraman gaituena, eta hainbat ondorio ateratzera. Hain zuzen, "zerbait gehiago" bilatzen duen norbaiten aurrean gaude, baina, aldi berean, bizimoduak, bizitzeko dituen irizpideek zeharo blokeaturik daukate. Maleziarik ez da kasu honetan, ez tranparik ere (ebanjelariak hainbat nabarmentzen dituen idazkari eta fariseuengan bezala); egoera honetan blokeoak dena geldi arazten du eta proposamen bat onartzea eragozten.
- Gizon honek bilatzen duen "zerbait gehiago" hori bezala eskaintzen zaio Jesus; baina ezin dio erantzun; Jesusek ematen dion maitasunezko begiradak berak ere (21. tx.) ezin du egoera hura desblokeatu. Egia da, ez zaio ezer falta: lege betetzailea eta ona ere bada. Zer gehiago eskatu daiteke!... Jesus bakarrik ausartzen da harantzago doan proposamena eskaintzera, gehiago eskatzen duena, hari jarraitzea alegia, oztopo den guztia baztertuz. "Ekipaje arinaz" bideratzea proposatzen dio.
- Dramatismorik gabe, baina galderak hor gelditzen dira guretzat ere itaunez beteriko pasadizo honetan, Jesusen proposamenak eskainirik jarraitzen baitu, baita niretzat ere. Arazoa zerk blokeatzen nauen konturatzea izango da eta zer dudan hari jarraitzeko eragozpen. Aberastasunak? Menpean naukan bizimodu lasaia? Zer da? | 2019-09-16T05:08:30 | http://www.bidean.net/raices_origen_testigos_comentarios_bat.php?id_testigos=7 | [
-1
] |
Asteburuan, Berriozarko eta Lesakako finalaurrekoak - - euskalerriairratia.eus
Asteburuan, Berriozarko eta Lesakako finalaurrekoak
Nafarroako Bertsozale Elkartea 2015-03-06 14:04
Berriozarren abestuko duen seikotea
Iruñerrikoa gaur jokatu da; Bortzirietakoa, bihar.
Berriozarko finalaurrekoan, sei bertsolari arituko dira kantuan: Jon Barberena baztandarra, ohiko finalista eta aurtengo final-laurdenetako Iruñeko saioa irabazita zuzenean sailkatua. Julio Soto gorritiarra, bi aldiz txapelduna eta Irurtzungo saioa irabazita zuzenean sailkatua. Eneko Fernandez lesakarra, aurreko edizioko finalista eta Txapelketa Nagusian aritutako bertsolaria. Iñigo Olaetxea lesakarra, txapelketako parte-hartze mailan beteranoa eta urtez luzez finalista izandakoa. Alazne Untxalo iturendarra, bertsolari gaztea eta txapelketan ohiko parte-hartzailea. Eta Sarai Robles barañaindarra, hau ere bertsolari oso gaztea eta txapelketan lehen parte-hartzea duena. Aurkezle lanetan berriz, Fernando Anbustegi arituko da.
Berriozarko finalaurrekoa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da martxoaren 28an Elizondoko pilotalekuan jokatuko den finalera. Gainontzeko bertsolariek puntuazio orokorren zain egon beharko dute.
Saiorako sarrera hamar eurokoa da, sei euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak aldez aurretik Berriozarko Ekia ekodendan eskuratu daitezke edo www.bertsosarrerak.eus atarian. Takila berriz, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoan bertan.
Berriozarko Udalak lagundu du saioa antolatzen.
Igandean, Lesakan
Honako sei bertsolariak arituko dira kantuan Lesakan: Aimar Karrika auriztarra, aurreko edizioko finalista eta Zubiriko saioa irabazita zuzenean sailkatua. Ander Fuentes “Itturri” zubietarra, txapelketan beteranoa, finalista izandakoa eta Lizarrako final-laurdena irabazita zuzenean sailkatua. Julen Zelaieta beratarra, txapeldun izandakoa eta ohiko finalista. Xabier Terreros lesakarra, lau urtetako geldialdiaren ondotik txapelketara itzulitakoa eta hainbat edizioetako finalista. Amaia Elizagoien oronoztar bertsolari gaztea, txapelketan bigarren parte-hartzea duena eta Kotte Plaza iruritarra, Baztango helduen bertso-eskolako kidea eta lehen aldiz txapelketan lehian dabilena. Saioa, Alaitz Rekondok aurkeztuko du.
Berriozarren bezala, Lesakan ere saioa irabazten duenak zuzeneko sailkatzea lortuko du finalerako eta gainontzeko bost bertsolariek martxoaren 15ean Burlatan jokatuko den hirugarren eta azken finalaurrekora arte itxaron beharko dute puntuazioz finalistak diren jakiteko.
Lesakako saiorako sarrerak, www.bertsosarrerak.eus atarian eta herriko okindegian eskuratu daitezke. Takila, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da Kultur Etxean bertan.
Lesakako finalaurrekoaren antolaketan Lesakako udalak eta Bortzirietako Bertso Eskolak lagundu dute.
Finalaurrearen ondotik afaria Berriozarren
Berriozarko Zorroka Elkartea 2015 ots 24 Ezkabapea
Berriozarren martxoaren 7an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrea jokatuko da Berriozarko Entzunaretoan 17:30ean. Jarraian afaria antolat... | 2019-09-15T22:01:16 | https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/Bertsozale/1425647247568-asteburuan-berriozarko-eta-lesakako-finalaurrekoak | [
-1
] |
[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero • ZUZEU
Bosgarren proposamena:
AHOSKERA KONTUAK (1): EGONEZ GERO / EGON EZKERO
Aurreko atal batean aipatu genuen grafia zehazteko garaian, batzuetan ahoskatzeko modura jotzen zela. Eta hala egin izan da euskaraz 60ko hamarkadaren amaiera arte, euskara batuaren oinarriak zehaztu ziren arte, hain zuzen ere. Orduz geroztik, ordea, grafia bateratu zenean:
Idazteko: Zuk lagunduz gero, lehenago amaituko dut.
Letra idatziak pisu handia duela esan izan da beti, beste jakintza arlo batzuetan, baina ahoskerari ere badagokio, izan ere, grafia bateratzearen albo eragin nagusietako bat idazten den bezala ahoskatzea ekarri du. Eta, beraz, grafiak ahoskera desitxuratu du.
Gaur egun, edozein komunikabidetan, antzerkian, zineman eta eguneroko elkarrizketetan entzungo dugu:
Esateko: Zuk lagunduz gero, lehenago amaituko dut.
Eta bidean geratzen ari da, ahazturik, hizkuntzaren gauzak esateko modu naturala:
Esateko: Zuk lagundu ezkero, lehenago amaituko dut.
Esateko: Zuk lagunduzkero, lehenago amaituko dut.
Bide horretatik, esateko betiere, /ordu ezkeroztik /zuekin geratu garen ezkero /eta abar.
Pista ederra izan daiteke Euskaltzaindiak honezkero, harrezkero eta antzekoetan bi hitzak lotuta idatzi eta aldaketa fonetikoa idatzizkora eramateko hartu duen erabakia. Idatzizkoan bezalaxe ahoskatu beharko dira hitz berri hauek.
Batzuek esango dute euskara jasoan idatziz bezalaxe ahoskatu behar dela, baina horrek esan nahi du, beharbada, grafia batu zen arte ez zela egon euskara jasorik?
ahoskera, ahozko eredua, euskara, Euskararen probokazioa
4 pentsamendu “[Euskararen (pro)bokazioa] Ahoskera kontuak 1: Egonez gero / Egon ezkero”-ri buruz
meredith 2017-04-02 13:47
Ezin ulertu zure proposamenak, Ritxi.
Ezaguna da badela oraindik “bait da” idazten eta ahoskatzen duenik. Bale. Baina aproposamena egin behar zaio horri?
Eta ezaguna da “ez / da”, “ez / gara”, “ez /dute” dioenik ere badela gure dena delako honetan oraindik.
Baina eskolara, ikastegira, euskaltegira, junibertsityra eta labarrera ikastera joan denak eta kezka txikiren bat izan duenak behar luke horretaz jabeturik egon.
Zuk zer diozu? Aproposamena horientzat ere, horretaz ere?
Joder! Proposamen, aproposamen, gomendio, aholku eta arauekin!
Mozal lege propioa hobe euskaldunontzat!
Nerau 2017-04-02 22:25
Eta “lehenago amaituko dut” hori zuzena al da? Edo “leheno amaitukot” naturalago? Faborez!
M. Lourdes Oñederra 2017-04-03 14:05
Asko pozten nau kezka bizirik dagoela ikusteak, lagunak.
Bi gauza inportante: bat, ez gaitezen urduriegi jarri honekin ere; bi, idatzia ezin izango zaio inoiz erabat leial izan harrapagaitz eta mugikorregi den ahozkoari. Arau batzuk beste batzuk baino zarpailago direla alde horretatik eta Euskaltzaindiaren ahozkoarekiko sentiberatasuna ez dela beti batzuk nahi genukeen bezainbatekoa? Ados. Arauak adostu egin behar dira eta hori ez da erraza…
Hortik aurrera, gauzak areago honda ez daitezen eta hemendik aurrerako euskara zaintzeko, oso gogoan izan behar dugu ez dela nahitaezko letrak bere horretan ahoskatzea. Meredithek iradokitako bidetik, ahoskeraz ere ikasi egin behar dela pixka bat (gramatikaz eta hiztegiaz bezala).
Josu Lavin 2017-04-04 13:22
Neuk ezin dut ahoskatu “lagundu ezkero”, baldin “lagunduz gero’ idazten badut. Nondik “e” hori? | 2018-12-17T05:20:35 | https://zuzeu.eus/euskara/ahoskera-kontuak-1/ | [
-1
] |
Enplegua %0,5 hazi da eraikuntzaren sektorearen enpresetan Euskal AEn 2017an
HomeGaiakEraikuntzaren datu ekonomikoakPrentsa Oharrak Enplegua %0,5 hazi da...
2019/05/15eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2017
Instalazio elektrikoek, iturgintzak eta bestek hartu zuten enpleguaren %31,4 eta sektorearen balio erantsi gordinaren %25,7
Enplegua %0,5 hazi da eraikuntzaren sektorearen enpresetan Euskal AEn 2017an, Eustatek landuriko datuen arabera. Zifra absolutuetan hori izan da aurreko urtearen aldean 300 enplegu garbi baino apur bat gehiago irabaztea, 58.856 enpleguetara iritsita eraikuntzaren sektorean Euskal AEn 2017an.
Lurraldekako jokamoldea oso antzekoa izan da Araban eta Gipuzkoan, lurralde batzuk non enplegua %1,4 eta %1,2 hazi den, hurrenez hurren, baina Bizkaian urte arteko saldoan kasik ez da aldakuntzarik izan, %0,1 gutxiago.
Hazkunde mantso hori zor izan zaio establezimenduen tamainaren araberako bilakaera ezberdinari. Halatan, irabazirik handiena gertatu da 50-99 enplegatuko geruzan bai zifra absolutuetan, 664 enplegu gehiago, bai erlatiboetan, %23,4ko hazkundea. Saldo positiboak ere dituzte, apalagoak hala ere, 1-19 enpleguko geruzak (%1,8) eta 20-49koak (%0,6). Aldiz, enplegu handieneko establezimenduetan, 100 eta gehiagokoetan, 1.188 enplegu galdu dira 2016 eta 2017 artean, zeina zifra erlatiboetan den %28,9 gutxiago langiletan geruza horretan.
2017ko enpleguaren ibilera positiboak sektorea egonkortzea ekarri du, berrogeita hemeretzi mila enplegu inguruan, eta egonkortze hori azken hiru urteotan mantendu egin da, bukatuta horrela aldi bat, 2009an hasi zena eta sei urtez iraun zuena, zeinetan ohikoak izan baitziren urte arteko tasa negatiboak. Guztiaz ere, urrun gaude oraindik 2008an iritsitako puntu gorenetik, ia 104 mila enplegukoa.
2017an %0,4 murriztu zen eraikuntzaren sektorearen enpresetako negozio-zifraren zenbateko garbia Euskal AEn oro har. Beste jaitsiera bat izanagatik ere hori serie batean zeinek daramatzan jada bederatzi urte negatibo, azken hiru urtean bistakoa izan da moteltze argi bat salmenten jaitsieran.
Lurraldeka, Araban kokatuak diren establezimenduetako salmenten igoera, %0,8koa, eta Gipuzkoan kokaturikoetakoa, %1,8koa, ez dira aski izan orekatzeko Bizkaiko establezimenduetako %2ko murrizketa.
Enpleguarekin gertatu bezala, galera handienak tamaina handieneko geruzetan daude, 100 eta gehiagokoan. Aurreko urtearen aldean, salmentak %31,4 gutxitu ziren geruza horretan. Orobat, hogei eta berrogeita bederatzi enplegatu arteko enpresetako fakturazioa %3,9 murriztu da, baina berrogeita hamar eta laurogeita hemeretzi arteko enpresetan %20,6 igo zen, eta %2,1 hogei enplegu baino gutxiagokoetan.
Analisi bateratua eginik eraikuntzaren sektorearen establezimenduen tamainarena eta negozio-zifrarena, ikus dezakegu langile 1etik 19ra bitarteko enpresak zirela eraikuntzako langile okupatuen %76,4 eta sortzen zutela fakturazio osoaren %70,6. 20-49 langile okupatuko enpresak enpleguaren %12,7 ziren eta sektorearen fakturazioaren %14,5. Hurrengo geruzan, 50-99 enplegatukoan, langile okupatuen %5,9 eta negozio-zifraren %8,9. Azkenik, 100 langile edo gehiagoko enpresetan, guztiaren fakturazioaren %6 eta sektorearen enpleguaren %5.
Bestela ere, langile-kostuak lehen aldiz igo ziren 2009tik, %1,1, Euskal AEn: %3,4 Gipuzkoan eta %2,4 Araban, baina Bizkaian %0,6 gutxitu ziren.
Bukatzeko, eraikuntza barruko jarduera-taldeek faktoreen kostuan erantsitako balioari eta langile okupatuen banaketari begiratuz gero, aipatu beharra dago ezen Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazioak izenekoan dugula enpleguaren %31,4 eta balio erantsi osoaren %25,8. Eraikinen eraikuntzako jardueren enplegua (guztiaren %18,9) eta sorturiko balio erantsia (%22,5) gehituz gero, ailegatzen da balio erantsiaren ia erdira faktoreen kostuan eta enplegu guztian eraikuntzaren sektorean.
Enpleguan pisu handieneko gainerako jarduera-taldeen artean nabarmendu behar da Eraikinen akabera, enpleguaren %25ekin eta sektore osoaren balio erantsiaren %16rekin, eta, beregainki, Higiezinen sustapena. Jarduera hori enpleguaren guztizkoaren %4,2 da bakarrik, baina sortzen du eraikuntzaren sektorearen balio erantsi gordin osoaren %14,7. Horrela, horixe da pertsonako produktibitate handieneko jarduera-taldea, batez beste ia 173 mila eurorekin; eraikinen eraikuntzan, aldiz, 60 milakoa da pertsonako, 41 milakoa instalazio elektrikoen, iturgintzaren eta beste instazioen kasuan eta 32 milakoa eraikinen akaberan.
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016453_e.html | 2019-05-26T20:14:01 | http://eu.eustat.eus/elementos/ele0016400/ti_Enplegua_05_hazi_da_eraikuntzaren_sektorearen_enpresetan_Euskal_AEn_2017an/tema_121/tipo_1/not0016453_e.html | [
-1
] |
Ataramiñe | 111 Akademia
Ibon Muñoa 2014/07/4
Izenburua: Ainarak herrira itzuliko dira Idazlea: Ibon Muñoa Argitaletxea: Ataramiñe Urtea: 2014 2011-2013 tartean Puerto I espetxean idatzitako bertso eta olerkiak kronologikoki antolatuta bildu ditu oraingoan, Ametsen txokoan... | 2020-07-06T09:49:27 | https://www.111akademia.eus/liburuak/argitaletxea/ataramine/ | [
-1
] |
Resumen de otras noticias emprendedoras Wake up!. Semana del 27 al 31 de octubre de 2019 - Up Euskadi
INICIO / Noticias y artículos / Resumen de otras noticias emprendedoras Wake up!. Semana del 27 al 31 de octubre de 2019
Resumen de otras noticias emprendedoras Wake up!. Semana del 27 al 31 de octubre de 2019
Bizkaia se presenta en Londres como un “puerto refugio seguro” ante el Brexit Unai Rementeria presenta el marco fiscal y su estrategia de emprendimiento ante una treintena de fondos de inversión
Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programa. 2019ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruetan merkataritza-ekintzailetza sustatzeko emango diren laguntzak arautzea da programa honen helburua.
El espíritu emprendedor se junta en Txorierri. Más de 200 personas se citaron la mañana de ayer en el Kultur Birika de Derio. El Servicio de Promoción de la Economía y el Empleo de la Mancomunidad de Txorierri, EGAZ Txorierri, junto con la Diputación Foral de Bizkaia, organizó una nueva edición de la Feria de Empleo y Emprendimiento en una jornada multitudinaria.
Baduzu negozio-ideiarik? Enpresa propioa abian jarri nahiko zenuke? Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzeko, eta badakigu batzuetan ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre.
Residuo o recurso, según se mire Recircular ofrece una segunda vida a los materiales sobrantes o desechados: La plataforma de la 'startup' informa a las empresas de qué posibles usos tiene el desperdicio generado en su actividad
Maker egunean parte hartu dute Elgar Heziko 4 ikaslek Enpresagintza fakultateak eta Oñatiko udalak antolatzen duten ‘Elkarrekin Ekin’ programaren baitan, ‘Maker Eguna’ egin zen pasa den astean.
Busturialdeko VI. Enpresa Ideia Lehiaketa Aurton, nobedade moduan, Zilar Ekonomia edo ‘Silver Economy’ deritzon ekonomiari lotutako ideia onenak 1.000 euroko saria eroango dau.
Un emprendedor vasco logra que se controlen dispositivos con la mirada Irisbond permite controlar cualquier dispositivo con la mirada. En concreto, y a través de avanzados algoritmos basados en la inteligencia artificial, este software capta el movimiento ocular y lo traduce en movimientos precisos dentro de una pantalla.
Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du Tolosaldea Garatzenek Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat jarri du martxan Tolosaldea Garatzenek, pertsona horiek negozio plan bat egiteko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.
‘Startups’ de Bizkaia, Japón y Francia se reúnen en Plentzia. Ría, innovación, sostenibilidad, investigación, deporte, medioambiente... Estas son algunas de las palabras clave de unas jornadas que se celebran estos días en Plentzia y en las que toman parte startups de Bizkaia, Japón y Francia
"Burujabetza teknologikorako bidea jorratu ezean, enpresa pribatuen esku geratuko dira oinarrizko eskubideak" Ametzagaiñak, Iametzak eta ARGIAk elkarlanean antolatutako Euskarabildua jardunaldiak hausnarketa eta galdera mordoa utzi dizkigu aurrera begira.
Bizkaia destaca en La red europea de microfinanciación El director de EMN asegura que la apuesta por los minicréditos de la Diputación es “una excepción” en la UE. Ainara Basurko destaca la gama de herramientas de financiación vizcaina
Gaztenpresak ekintzailetzaren aldeko apustua egin du B-Venture foroan Hona hemen zenbait datu, B-Ventureren garrantziaren adierazgarri: 3.000 bat lagun, puntako 50 enpresa, 60 inbertitzaile handi eta ehundik gora startup izan dira bertan
Llega la tercera edición de 'Eibar Business Market' IK4-Tekniker acogerá los días 6 y 7 de noviembre, la tercera edición de 'Eibar Business Market', consistente en un encuentro en el que tomarán parte 'start-ups', empresas, emprendedores, instituciones, aceleradoras y capital riesgo
Inguralde y “la Caixa” firman un convenio para la adquisición de material tecnológico Desde el Área de Empleo se están realizando distintas actividades con el objetivo de impulsar nuevas oportunidades de negocio para empresas y personas emprendedoras en el ámbito de la ‘economía de plata, un sector con posibilidades de empleo y emprendimiento que tiene en cuenta las necesidades reales de las personas mayores
Berrikuntza-talentua, lurralde-kohesioa eta enpresa-lehiakortasuna Donostian “Eusko Jaurlaritzarekin enpleguaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren arloan abian den elkarlana giza kapitalean, lurraldean eta enpresetan oinarritzen da, eta hiru erronka ditu: berrikuntza-talentua, lurralde-kohesioa eta enpresa-lehiakortasuna” | 2020-06-06T11:17:54 | https://upeuskadi.spri.eus/es/noticias-articulos/116708-resumen-de-otras-noticias-emprendedoras-wake-up-semana-del-27-al-31-de-octubre-de-2019/ | [
-1
] |
Goitik behera, behetik gora - Kirola - Berria
Taldearen egoeraz kutsatuta, erabat aldarte ezberdinean jokatzen ari dira Rulli eta Ter Stegen. Realeko atezainari 30 gol sartu dizkiote, eta Bartzelonakoari zazpi soilik. Bihar elkar ikusiko dute.
Goran, Rulli, itzulipurdika; eta, beheran, Ter Stegen gelditu bat ospatzen. EFE
Denboraldiaren lan erdiak bihar egingo dituzte Realak eta Bartzelonak, eta elkarren arteko partidaren emaitza edozein dela ere, ondorioak ateratzeko moduan izango dira Eusebio Sacristan eta Ernesto Valverde. Etxea teilatutik egiten hasi ezin daitekeen moduan, hausnarketarako garaian haien taldeetako atezainen lana hartu beharko dute aintzat lehenbizi bi entrenatzaileek, eta aski estatistika ezberdinak bilduko dituzte mahai gainean. Besteak beste, Rulliren lana kolore gorriz adierazi beharko du Eusebiok, dagoeneko 30 gol sartu baitizkiote ligan. Txanponaren beste aldean, Ter Stegen zoriontzeko moduan izango da Valverde, sasoi honetan oraingoz gol gutxien sartu dioten atezaina baita: zazpi besterik ez.
Estatistika horiek eskuetan izanda ere, Alberto Lopez Realeko atezain ohiak atezainen jarduna defendatu nahi izan du: «Estatistikek hausnarketarako balio dute, baina ez dut uste kopuru horien eragile nagusiak atezainak direnik. Bai Rulli bai Ter Stegen euren taldeak defentsan egiten duen lanaren arabera daude ia gehienetan, eta bi taldeak oso egoera ezberdinean daude». Taldea sasoiko dagoenean atezainak ere konfiantza handiagoa izaten duela uste du: «Nik neuk esan dezaket atezain batentzat gauzarik garrantzitsuena dela bere aurrean dituen jokalariak ongi ezagutzea. Bartzelonak ia beti atzeko lerro berbera zelairatzen du, eta horrek konfiantza ematen dio Ter Stegeni. Reala, berriz, aldaketak egin eta egin ari da etengabe, eta horrela zaila da Rullik maila onena eskuratzea».
Albertoren esanetan, Reala gehiegi sufritzen ari da defentsako zereginean, eta hor dago arazo nagusia. «Jokalariak banan-banan hartuta, atzeko lerroan kalitatea sobera dagoela ikus daiteke: Odriozola Real Madrilek begiz jota dauka, Iñigo Martinez Bartzelonak ere bai, Diego Llorente Real Madriletik fitxatu da... Hots, lerroa ez da ari behar bezala funtzionatzen. Zerbaitek huts egiten du. Yuri ez dago taldean, eta lesioek ere eragina izan dute. Iñigo eta Raul Navas euren maila onenetik urrun daude. Iragan sasoiarekin alderatuta, defentsako lerroa aldaketa asko ari da jasaten, eta horrek Rullirengan du eragina, zuzen-zuzenean».
Bartzelona, bestalde, olatu gainean dago. «Valverderen eskua ezinbestekoa izan da atzeko jokalariek konfiantza berreskura zezaten. Umtitik eta Piquek gora egin dute, eskuin hegalean amaitu dira arazoak, eta ezkerrean distiratsu ari da Jordi Alba».
Onerako eta txarrerako, taldekideen lanarekin lotura zuzena du atezainenak, baina eurek ere puntuak eman eta kendu egiten dizkiete taldeari. Leganesen zelaian 1-0 galduta, begirada asko Rullirengana bideratu zituzten jarraitzaile askok. 2014an Realera iritsi zenetik, boladarik zailena bizitzen ari da argentinarra. Ligaren lehen erdia amaitzeko partida bakar bat falta dela, 30 gol sartu dizkiote. Iragan sasoian, 25 sartu zizkioten lehen erdian, eta duela bi denboraldi, 24. «Gaur egun, Rullik ez du berme handirik ematen, ez baita ari ohiko mailan. Erakutsi du atezain ona dela, baina gauzak gaizki joaten direnean zaildu egiten dira kontuak». Halere, klubak zalantzarik ez lukeela izan behar iritzi dio Albertok. «Apustu sendo bat egin zuen klubak bere garaian, eta orain ezin du atzera egin. Talde handiak etorri izan dira harengandik ate joka, eta horrek esan nahi du atezain ona dela». Ter Stegenen kasuan, berriz, Bartzelonak bete-betean asmatu duela uste du. «Rulliren kasuan ez bezala, Ter Stegenek bere lekua egin behar izan du Bartzelonan. Akaso, Rulliri lehiakortasuna falta zaio Realean jauzi bat gora egiteko. Ter Stegenen meritu osoz eskuratu du bere postua, eta atezain bikaina da. Bat egiten du Bartzelonaren jokoarekin: hankekin trebea da, buru hotza du eta, batez ere, aparta da buruz burukoetan».
Partida «erakargarria»
Hain zuzen ere, bi atezainen lana «erabakigarria» izan daiteke biharko partidan, Albertoren esanetan. «Bartzelonaren aurka jokatzen duen taldeko onena atezaina izatea askotan gertatzen da, eta Rullik inspiratuta egon beharko du Realak emaitza on bat lor dezan». Beste aldean ere gauza bera gerta daiteke. «Zaleak ez dira gerora gogoratzen, baina Ter Stegenek puntu asko ematen dizkio Bartzelonari. Jokaldi erabakigarrietan beti salbatzen du taldea». Bihar hala ez izatea espero du Realeko atezain ohiak. «Krisian dago Reala, baina irabaziz gero ahaztu egingo dira gaitz guztiak. Izango da horretarako aukera». | 2018-01-17T14:54:37 | https://www.berria.eus/paperekoa/1770/025/001/2018-01-13/goitik_behera_behetik_gora.htm | [
-1
] |
EIZIE: ‘31 eskutik’ bloga, hogeitamaikakoa osatzear — Langune
EIZIE: ‘31 eskutik’ bloga, hogeitamaikakoa osatzear
Urriaren 15ean abiarazi zuen EIZIEk 31 eskutik bloga (@31eskutik), eta gaurkoarekin hogeita hiru post edo ekarpen argitaratu ditu, beste horrenbeste kidek idatziak. Datozen zortzi egunetako testuekin, beraz, hilabetea osatuko du blogak, eta lehenbiziko itzulia egina izango dute 31 kideek: plazara aterea izango da hogeitamaikako osoa
Blog berria hizkuntza-kalitatearen inguruko gogoeta labur eta proposamenak trukatzeko eta elkarrizketarako plaza izateko sortu du EIZIEk. Egunero-egunero, euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratuko da, helburu gutxi-asko didaktikoz idatzia. Norabidea hori izanik betiere, hogeita hamaika blogarietako bakoitza aske izango da nahi duen alderditik jotzeko. Guztion artean, 31 eskutik tresna zabala, irekia eta lankidetzazkoa izan dadin ahaleginduko gara.
Blogarien artean, badira itzultzaileak, zuzentzaileak, interpreteak, idazleak, irakasleak, hiztegigileak, ikertzaileak… Badira erakunde publikoetan lanean ari direnak, badira erakunde pribatuetakoak eta autonomoak. Euskarazko testugintzan diharduen eta aldi berean testugintza horri begi kritikoz erreparatzen dion langile-multzo askotarikoa ari da 31 eskutik-en, auzolan moduko batean. Hemen ageri dira izen guztiak: hogeita hamaika eskuak (gaurkoz 23). EIZIE elkartearen izenean, mila esker eta zorionak denei.
Zuk ere, irakurle, baduzu zer egina: segitu gurpilari egunez egun, eta parte hartu blogean, irakurriz eta erantzunez.
Hiru asteotan, batez beste 400 ikustaldi inguru izan ditu blogak egunean, eta irakurleen ia 50 erantzun eta iruzkin jaso ditu. Kopurua apalagoa izan da jaiegunetan, baina horrek ez du ezinbestean esan nahi asteburuetan argitaratutako ekarpenak gutxiago irakurtzen direnik.
Lehendik ere baditu EIZIEk sareko zenbait tresna, itzultzaile-zuzentzaileentzat eta oro har testugile eta gainerakoentzat zerbitzu eta ikasbide izan nahi dutenak. Ezagunenetakoa, ItzuL posta-zerrenda, 1.000 harpidedun baino gehiago biltzen baititu, noiznahi elkarri laguntzeko. Horrekin batera, martxa geldiago batean, 2tzuL sare-argitalpena, zeinetan urtean lauzpabost lan ertain argitaratzen baitira, hizkuntza-gaien ingurukoak (batzuetan ItzuLeko hazi batetik sortuak). Sarean da, orobat, Langintza xeheki atala, non argitaratzen baitira zenbait itzulpenen analisi luzeak.
http://www.eizie.org/News/1352287584 | 2018-05-22T00:19:54 | http://www.langune.com/albisteak/eizie-201831-eskutik2019-bloga-hogeitamaikakoa-osatzear | [
-1
] |
'Nafarroako Azoka Ekologikoa' eginen dute heldu den asteburuan - Iruñea - euskalerriairratia.eus
'Nafarroako Azoka Ekologikoa' eginen dute heldu den asteburuan
Euskalerria Irratia 2017-05-12 13:16
Autobus geltoki zaharrean 50 enpresa ekologikok baino gehiagok parte hartuko dute. Olioa, zerealak, lekaleak, kontserbak, haragiak, frutak... aukera zabala izanen da.
"Nekazaritza ekologikoan ekoiztutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea". Horixe du helburu Nafarroako Azoka ekologikoak. Bigarren aldia izanen da aurtengoa; iazkoa arrakastatsua izan zen oso: 10.000 lagunek bisitatu zuten.
50 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute azokan, 40 erakus mahai baino gehiago eta produktu ekologikoak salduko dituzte denek, Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Askotariko produktuak izanen dira: besteak beste, olioa, zerealak, lekaleak, kontserbak, haragia, hestekiak, fruta, barazkiak, arrautzak, eztia eta pastak.
Ez hori bakarrik, horiez gainera, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, show cooking-ak, dastaketak eta jateko gunea izanen dira.
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak lagundu dute azoka. Patricia Perales Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotziak esan du "orain arte elikadura erabat ahaztuta" izan dutela instituzioek, baina, orain “dagokion garrantzia” eman diotela.
Isabel Elizalde kontseilariak ere oroitarazi du Nafarroak jaki ekologikoak ekoizteko 48.024 hektarea dauzkala eta hori oso positibotzat jo du, halaber, Nafarroako Gobernua "beti ekoizleekin" izanen dela azpimarratu du.
Hilaren 19tik 21era
Nafarroako azoka ekologikoa Maiatzaren 19tik 21era zabalduko dute, alegia, hurrengo ostiraletik igandera arte, Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Ostiralean arratsaldez, larunbatean egun osoan eta igandean goizez egonen da irekita. | 2019-12-06T23:34:19 | https://euskalerriairratia.eus/irunea/1494587709224-nafarroako-azoka-ekologikoa-eginen-dute-heldu-den-asteburuan | [
-1
] |
Seingbouse - Wikipedia, entziklopedia askea.
49°06′48″N 6°49′52″E / 49.113286°N 6.83117°E / 49.113286; 6.83117Koordenatuak: 49°06′48″N 6°49′52″E / 49.113286°N 6.83117°E / 49.113286; 6.83117
1.876 bizt. (2007[1])
234,5 bizt./km²
Seingbouse Frantziako udalerri bat da, Moselle departamenduan dagoena, Lorrena eskualdean. 2007an 1.876 biztanle zituen.
2007an Seingbouse udalerrian erroldatutako biztanleak 1.876 ziren. Familiak 725 ziren, horien artean 130 pertsona bakarrekoak ziren (59 bakarrik bizi ziren gizonak eta 71 bakarrik bizi ziren emakumeak), 260 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 284 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 51 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 751 etxebizitza zeuden, 729 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 2 bigarren erresidentzia ziren eta 20 hutsik zeuden. 648 etxeak ziren eta 101 apartamentuak ziren. 729 etxebizitza nagusietatik 621 bere jabearen bizilekua ziren, 96 alokairuan okupaturik zeuden eta 12 doan lagata zeuden; 4 etxek gela bat zuten, 9 etxek bi zituzten, 64 etxek hiru zituzten, 137 etxek lau zituzten eta 515 etxek bost zituzten. 680 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 270 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 407 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Seingbouse udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
72 72 50-54
52 53 20-24
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1.258 ziren, horien artean 844 aktiboak ziren eta 414 inaktiboak ziren. 844 pertsona aktiboetatik 772 lanean zeuden (412 gizon eta 360 emakume) eta 72 langabezian zeuden (32 gizon eta 40 emakume). 414 pertsona inaktiboetatik 158 erretiraturik zeuden, 100 ikasten zeuden eta 156 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Seingbouse udalerrian 743 unitate fiskal zeuden, 1.987,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.682 euro zen. [6]
2007an zeuden 47 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 1 janari enpresa zen, 6 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 7 eraikuntza enpresak ziren, 8 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 informazio eta komunikazio enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 4 higiezinen enpresak ziren, 4 zerbitzu enpresak ziren, 7 administrazio publikoko enpresak ziren eta 2 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 14 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 1 banku bulegoa, 1 igeltseroa, 1 zurgina, 2 iturginak, 1 argiketaria, 3 eraikuntza enpresak, 1 ile apaindegia, 1 jatetxe, 1 higiezinen agentzia eta 1 apaindegia.[8]
2000. urtean Seingbouse udalerrian 4 nekazaritza-ustiategi zeuden.
"http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Seingbouse&oldid=3698613"(e)tik eskuratuta Kategoria: Moselleko udalerriakEzkutuko kategoria: Koordenatudun artikuluak Nabigazio menua
Orrialdearen azken aldaketa: 23:11, 15 martxoa 2013. | 2013-05-19T16:02:56 | http://eu.wikipedia.org/wiki/Seingbouse | [
-1
] |
Bilbo Zorrozabal - Wikipedia, entziklopedia askea.
Bilbo Zorrozabal
Bilbo Zorrozabal (jatorriz Bilbo Baggins) J.R.R. Tolkienek Hobbita libururako sortutako pertsonaia bat da. Eraztunen Jauna trilogian ez da asko agertzen, baina bere partaidetza kontuan hartzekoa da. Eraztun Bakarra aurkitu zuen hobbita izan zen.
Frodo Zorrozabalen osaba da, bai aitaren partetik, baita amaren aldetik ere. Aita Bungo Zorrozabal zuen eta ama Belladona Tuk.
1.1 Hobbita
1.2 Eraztunen Jauna
2 Bilbo zineman
HobbitaAldatu
Gandalf Grisak eta hamahiru ipotxek Bilboren laguntza behar dute. Erebor mendian ipotxen erregeek beraien altxorrak dituzte, baina Smaug dragoiak bereganatu du mendia; orduan, abenturazale amorratua denez, Bilboren etxera jotzen dute, Komarkan, eta esaten diote beraiekin joateko. Geroago hainbat abentura dituzte elkarrekin. Mendi Lainotuetan orko batzuek eraso egiten dieten bitartean, Bilbo galdu egiten da eta Gollum (Sméagol) aurkitzen du. Berak daukan urrezko eraztun bat lapurtzen dio (ez daki Eraztun Bakarra dela, Sauronek sortutakoa). Ondoren, armiarma eta otso erraldoi batzuk aurkitu eta Ereborren borroka handi gertatzen da ipotx, orko, elfo eta gizonen artean. Eraztunari esker, Bilbo salbatu egiten da eta gero Frodori ematen dio objektua.
Eraztunen JaunaAldatu
Istorioaren hasieran Bilbo Komarkan agertzen da, Gandalfekin hizketan. Gero Frodorekin topo egiten du Elronden etxean, eta amaieran, Sauron desagertzen denean, Portu Grisetan Valinora joaten da Frodo, Gandalf eta azken elfoekin.
Bilbo zinemanAldatu
Peter Jacksonen hiru filmetan Ian Holmes aktore britainiarrak hartu zuen Bilboren rola. Datozen film berrietan (Guillermo del Tororenak), oraindik ez dago idearik Bilbo izango ote den aktoreari buruz.
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak:
Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak:
Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak:
Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbo Zorrozabal
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bilbo_Zorrozabal&oldid=6600238"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 5 otsaila 2019(e)an, 22:03(e)tan | 2019-12-11T08:13:42 | https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Bilbo_Zorrozabal | [
-1
] |
Mazières - Wikipedia, entziklopedia askea.
Jean-Louis MALHERBE (2014-2020)[1]
45° 50′ 11″ N, 0° 34′ 14″ E / 45.836388888889°N,0.57055555555556°E / 45.836388888889; 0.57055555555556Koordenatuak: 45° 50′ 11″ N, 0° 34′ 14″ E / 45.836388888889°N,0.57055555555556°E / 45.836388888889; 0.57055555555556
Mazières (Frantzia)
Mazières (Charente)
Cherves-Châtelars, Genouillac eta Suaux
Mazières Frantziako udalerria da, Charente departamenduan dagoena, Poitou-Charentes eskualdean. 2013an 103 biztanle zituen.
2007an Mazières udalerrian erroldatutako biztanleak 96 ziren. Familiak 40 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (4 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 12 seme-alabak dituzten bikoteak ziren.
2007an 56 etxebizitza zeuden, 40 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 10 bigarren erresidentzia ziren eta 6 hutsik zeuden. Etxebizitza guzti hauek 56etxeak ziren. 40 etxebizitza nagusietatik 36 bere jabearen bizilekua ziren, 2 alokairuan okupaturik zeuden eta 2 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 4 etxek bi zituzten, 7 etxek hiru zituzten, 12 etxek lau zituzten eta 17 etxek bost zituzten. 31 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 16 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 18 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Mazières udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 58 ziren, horien artean 43 aktiboak ziren eta 15 inaktiboak ziren. 43 pertsona aktiboetatik 41 lanean zeuden (21 gizon eta 20 emakume) eta 2 langabezian zeuden (2 emakume eta 2 emakume). 15 pertsona inaktiboetatik 6 erretiraturik zeuden, 2 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2007an zeuden 7 komertzioetatik, 1 eraikuntza enpresa zen, 1 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 2 zerbitzu enpresak ziren eta 2 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]
2009an zeuden norbanakoentzako 3 zerbitzu publikoetatik, 1 margolaria zen eta 2 ile apaindegiak.[7]
2000. urtean Mazières udalerrian 11 nekazaritza-ustiategi zeuden.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mazières
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Mazières&oldid=6723201"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 28 otsaila 2019, 17:59. | 2019-11-13T07:36:14 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Mazi%C3%A8res | [
-1
] |
Previous Article BESTE BEHIN ERE ABSTENTZIO AKTIBO ETA IRAULTZAILEA
Next Article HERRITAR BATASUNA DONA SUPORT AL POBLE TREBALLADOR CATALÀ
"Tirania lege bihurtzen denean, matxinada gure eskubidea da"
Catalunyako Herri Langileak bidea erakusten digu. Eta bereziki, bere sektore proletario iraultzaileek.
Azken aste honetan erakutsi duten duintasuna, kuraia, adorea, indarra eta kemena miresgarriak dira. Eta eredugarriak guretzat. Hauxe da Euskal Herri Langileak berriz hartu behar duen bidea, sekula santan abandonatu behar ez zuena. Borrokaren bidea, INDEPENDENTZIA eta SOZIALISMOAren bidea. EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bidea.
Catalunyako Herri Langileak fermuki erantzun dio Espainiako Erresuma neofrankistak politiko katalan burgesei ezarritako epai faxistari.
Hamaika aldiz errana dugu eta berriz ere erranen dugu: burgesia autonomista baskoa eta katalana 78ko erregimenaren hirugarren zutabea izan dira, neofrankista eta sozialdemokrata espainolistekin batera. Independentzia burgesen garaia amaitu da. Langileriak bakarrik eramaten ahal ditu Euskal Herria eta Herrialde Katalanak Independentzia eta Birbatasun Nazionalera. Eta hori eginen du IRAULTZA SOZIALISTAren bidez.
SOZIALISMOAZ INDEPENDENTZIA lortuko dugu, eta ez alderantziz.
Catalunyako eta Euskal Herriko Langileriek beren KLASE INDEPENDENTZIA eraiki behar dute, hemengo eta hango burgesia eta sozialdemokrazia autonomisten estrategia oportunista, elektoralista eta derroristaren gainetik jauzi egiteko.
Interklasismoaren garaia amaitu da betikotz. Denetariko eta askotariko burgesia txikiek Proletalgoa erabili nahi izan dute beti beren interesendako, morroi gisa. Hori bukatu da. Klase independentziak ekarriko digu nazio independentzia, eta gure bi Nazioen Askatasuna ziezeta benetan nahi duten burges txiki guztiek Proletalgoaren gidaritza onartu beharko dute. Orduan sinetsiko dugu benetan abertzaleak direla, eta ez basko espainol autonomistak.
Eta gauza bera gertatzen da CATALUNYAn, klase borroka berdina baita nazio zapaldu guztietan.
Argi eta garbi mintza gaitezen!
Gurea KLASE ELKARTASUNA da, CATALUNYAko Herri Langilearekin, da eta hango eta hemengo burgesia ustelaren aurka: PNV eta J×Cat, ERC eta EHBildu.
Donostian itxurako egin larunbatean eta igandean Bilbon antifaxistak txikitu. Bartzelonan gauza bera. Burgesia gjre klase etsaia da, espainola, frantsesa, katalana, baskoa eta yankia.
Nazio guztietako proletarioak elkar gaitezen! Txiletik Palestinara! Catalunyatik Ecuadorrera! Euskal Herritik Haitira! Yemendik Donbassera!
Horregatik, HERRITAR BATASUNAk bat egiten du eta osoki babesten ortzegun honetan, urriaren 23an, arratsaldeko 8etan Iruñeko Nabarreria plazan eginen den mobilizazioa.
Gora Kataluniako Herri Langilea!
Gora Internazionalismo Proletarioa!
Dignitat i coratge del poblé traballador català
"Quan la tirania es fa llei, la rebel·lió es un dret"
La dignitat i el coratge demostrat per el poble treballador català en resposta davant la sentencia del suprem, la capacitat de mobilització massiva i contundent davant les actuacions d’un estat que cada vegada dissimula menys el seu origen feixista, i sobretot tota la capacitat d’organitzar-se i mobilitzar-se per sobre d’una classe política que en absolut te un projecte per la Republica Catalana i la seva classe treballadora ens marquen el nord de la lluita actual. Una lluita que te que passar per la nostra afirmació nacional i de classe, per la nostra pròpia organització obrera i per un internacionalisme que defensi i en la mesura de les nostres possibilitats ampli fiqui la baralla dels nostres companys de classe.
El nostre compromís per els drets del poble obrer català i la seva lluita per el alliberament nacional i social només s’entenen des-de la denuncia política i la mobilització. Una mobilització lluny del interclassisme i els suposats fronts nacionals amb els nostres enemics de classe. Coneixem i patim l’actitud d’una burguesia que el dissabte es va manifestar en Donosti i el diumenge reprimeix i detenen en Bilbo, que amb una mà crida al poble a mobilitzar-se i amb l’altra envia als mossos a reprimir als quadres mes conscients i decidits en Catalunya.
Es l’hora d’una solidaritat nacional i de classe, de plantar-li cara al estat i les burgesies autòctones d’una manera conscient i clara. Solidaritat de classe enfront a la seva repressió.
La lluita es l’únic camí. Per això des-de la Herritar Batasuna cridem a participar a la mobilització convocada per aquest dijous a la plaça de Nabarreria de Iruñea a les 20 hores.
Visca l’internacionalisme !!!
La dignidad y el coraje demostrado por el pueblo trabajador catalán en respuesta ante la sentencia del supremo, la capacidad de movilización masiva y contundente ante las actuaciones de un estado que cada vez menos disimula su origen fascista, y sobre todo la capacidad de organizarse y movilizarse por encima de una clase política que en absoluto tiene un proyecto para la republica catalana y su clase trabajadora nos marcan el norte de la lucha actual. Una lucha que tiene que pasar por nuestra afirmación nacional y de clase, por nuestra propia organización obrera y por un internacionalismo que defienda y en la medida de nuestras posibilidades amplifique la pelea de nuestros compañeros de clase.
Nuestro compromiso por los derechos del pueblo obrero catalán y su lucha por la liberaciónnacional y social solo se entienden desde la denuncia política y la movilización. Una movilización lejos del interclasismo y los supuestos frentes nacionales con nuestros enemigos de clase. Conocemos y padecemos la actitud de una burguesía que el sábado se manifiesta en Donosti y el domingo reprime y detiene en Bilbo, que con una mano llama al pueblo a movilizarse y con la otra envía a los mossos a reprimir a los cuadros mas conscientes y decididos en Cataluña.
Es hora de una solidaridad nacional y de clase, de plantarle cara al estado y las burguesíasautóctonas de un modo consciente y claro. Solidaridad de clase frente a su represión.
La lucha es el único camino. Por ello desde herritar batasuna llamamos a participar de la movilización convocada para este jueves en la plaza de Nabarreria de Iruñea a las 20h
Gora Kataluniako herri langilea ¡!
Gora Kataluinako herri langilea !!!
Gora internazionalismoa !!! | 2020-07-12T00:20:52 | http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/617-dignidad-coraje-pueblo-trabajador-catalan | [
-1
] |
Gazteria Lege berria atarian da - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Gazteria Lege berria atarian da - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Gazteria Lege berria atarian da. ¿Erkidegoko gazte-elkarteen plataformaren iritzia ezagutu nahi al duzu?
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) argi dauka: Gazteria Lege berria atarian da eta diseinuak jatorrizko akatsak ditu: bai epe aldetik (estuegiak eta aldebakartasunetik finkatuak), bai metodologiari dagokionez (izan ere, aldez aurreko informazio epe bat ezartzea ahaztu baitu, beste gauza batzuen artean). Guztiarekin ere, gazte elkarteen plataformak arau berriaren aurreproiektuan esku-hartzea erabaki du, pasa den urtean abiatutako Gaztelegea 2.0. bere prozesuaren norabidea jarraituz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteekin hainbat lan-bilera egin ondoren, EGK-k kritika eta ekarpen txosten bat diatzi du. Dokumentuak hainbat bat hobekuntza proposatzen ditu: boluntariotzan, parte-hartzean, euskaran,kulturartekotasunean, hezkuntzan, enpleguan, etxebizitzan… eta horrela, 30 proposamen baino gehiago zenbatu arte.
Ildo berean, Kontseiluko presidente den Batiste Ezeiza eta Batzorde Iraunkorreko idazkari Arrate Santiesteban Eusko Legebiltzarreko Gazteria eta Kultura batzordera joan ziren ekainaren 28an. Saioan, analisi-prozesuaren lerro nagusiak azaldu zituzten. Aste bat geroago, ustailaren 5ean, EGK-k behin batiko dokumentua eman zion Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendariari. Oraindik ez baduzu irakurri, oraindik garaiz zaude: deskargatu ezazu.
Bestalde, Euskonews Gaztea aldizkarirako idatzitako artikulua ere irakurri dezakezu.
EGK-k jakinaren gainean jarriko zaitu aurrerantzean ere! | 2018-07-22T21:44:53 | http://egk.eus/eu/gazteria-lege-berria-atarian/ | [
-1
] |
Feria | Algorri zentroa: Zumaiako Flyscha ezagutu, Gipuzkoa.
Hasiera Posts Tagged "feria"
Ekobira azoka Zumaian
Datorren larunbatean, ekainaren 1ean Kutxa Ekoguneak EKOBIRA kontsumo jasangarriaren azoka antolatuko du Zumaian. • Ordutegia: goizeko 10:30etatik 14:30etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. • Non: Eusebio Gurrutxaga plazan (eguraldi txarrarekin Amaia
BIGARREN ESKUKO AZOKA ZUMAIAN
23 urtarrila, 2013 egilea adminalgorri kategoria bestelako ekintzak
Otsailaren 2 eta 3an Bigarren Eskuko Azoka ospatuko da Zumaian, Alondegian hain zuzen. Dagoeneko 4. edizioa izango da eta produktuak saldu nahi dituztenek, Algorri Zentroan eskaera egiteko aukera izango dute, | 2019-04-23T22:45:16 | https://www.algorri.eus/tag/feria/ | [
-1
] |
Azken berriak - Argia Ikastola
Azken berriak Argia Ikastola Administrador 2017-02-11T17:00:19+00:00
webmaster 2018-01-30T10:17:00+00:00 2018ko urtarrilak 30|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
webmaster 2018-01-30T10:14:28+00:00 2018ko urtarrilak 30|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea otsailaren 1ean, osteguna, hasiko da eta otsailaren 7, asteazkena, arte luzatuko da. Dokumentu guztiak eskuragarri dituzu bulego birtualean, deskargatzeko prest. Informazio guztia gure webgune berrian jarri dugu, baina, edozein zalantza argitzeko [...]
webmaster 2018-01-25T12:40:55+00:00 2018ko urtarrilak 25|EVENTOS DE LA IKASTOLA, IDAZKARITZA, IKASTOLA|
webmaster 2017-11-22T18:04:58+00:00 2017ko azaroak 22|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatua dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea [...]
webmaster 2017-11-22T17:57:57+00:00 2017ko azaroak 22|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
Argia ikastola Eibarko ...eta kitto!!! Elkartea "Euskararen Transmisioa"Mintegian parte hartzea gonbidatua izan da. Mintegi honetako helburua euskararen transmisioari buruzko esperientziak plazaratzea izan da eta bertan, Argia Ikastola bere 33urteetako esperientza eta erronka berriak azaldu ditu. [...]
Argia Ikastola Administrador 2017-05-26T09:53:32+00:00 2017ko maiatzak 26|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
Aitona-amonen festa ostiralean!!!!
Ohikoa den bezalaxe, maiatzeko azken ostiralean festa polita eskeintzen diegu gure aitona-amonei. Badira jada 20 urte baino gehiago festa goxo eta maitagarri hau antolatzen dugula gure aitona-amonak ikastolara hurbiltzeko asmoz. Zuen ilobek eskeintzen dizkizuete dantzak, kantak [...]
Argia Ikastola Administrador 2017-05-25T08:28:41+00:00 2017ko maiatzak 25|FIESTAS Y CELEBRACIONES|
BI IKASLE SARITUAK 2016KO MIKRO-IPUIN LEHIAKETAN
Zoriontsu gaude: Argia Ikastolako bi ikasle sarituak izan dira Euskokultur Fundazioak eta Pamiela Argitaletxeak antolatu duten X. Mikro-ipuin Lehiaketan. Aizea Jarauta Alvarez, lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak lehenengo saria eskuratu du "Susanaren motxila" idazlanarekin. Iratxe [...]
Argia Ikastola Administrador 2017-05-18T11:03:50+00:00 2017ko maiatzak 18|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
Argia Ikastolak gure urteroko arte erakusketa aurkezten dugu. Urte hauetan hainbat eta hainbat gaia landu izan ditugu eta guztiek izan dute lotura zuzena bizi dugun inguruarekin eta egunerokoarekin: natura; ekologia, abstraktoa, emozioek, emakumea eta abar. [...]
Argia Ikastola Administrador 2017-05-17T09:38:38+00:00 2017ko maiatzak 17|EVENTOS DE LA IKASTOLA|
Uztaberria, Errigorak aurten nafarroako hegoaldeko produktuak Euskal Herrira abiatu duen kanpainia bukatutzat eman dezakegu eta oso emaitza onekin amaitu da. Gure ekoizleak, nekazariak eta elaboratzaileak lankidetzan aritu dira, kontserba-lote aukera handiagoa da, bai ohiko uztan [...]
ikastola 2017-03-28T20:37:59+00:00 2017ko martxoak 28|EVENTOS DE LA IKASTOLA| | 2019-10-24T00:26:07 | http://www.argiaikastola.eus/eu/azken-berriak/page/4/ | [
-1
] |
Teknologia digitalak handitu edo txikitu egin dezake umeen arretarako ahalmena eta enpatia, erabilera motaren arabera total views <% if ( today_view > 0 ) { %> , views today
by Harkaitz Zubiri | maiatza 11, 2020 | Ebidentziak | 2020-07-10T02:02:26 | http://www.kaiera.eus/2020/05/11/teknologia-digitalak-handitu-edo-txikitu-egin-dezake-umeen-arretarako-ahalmena-eta-enpatia-erabilera-motaren-arabera/?share=custom-1524726830 | [
-1
] |
Untitled Prezi by benito kamela on Prezi
KARBONO ZUNTZA Karbono zuntza gai konposatu bat da, adibidez binilesterra, polimeroak,... osatua.
Kaskoak, tenisko raketak,... Karbono zuntza 1958 an sortu zuen Roger Baconek 50-10 mikrako diametroa duten fibra batzuz osatua dago. Honen ezaugarri nagusiak hauek dira:
-Erresistentzia mekaniko handia
-Dentsitate txikia
-Elastikotasun handia
-Isalamendu termikoa
-Tenperatura aldaketei erresistentzia handia. Karbono zuntzez egindako gauzak, oso garestiak dira, eta honen arrazoi gehiena ekoizpen prozesua oso luzea eta garestia dela da, eta tenperatura handietan egin behar dela. 1100 eta 2500ºC inguru. Karbono zuntza gaur egun kotxeen karrozerian erabiltzen da; baita motoaren pieza batzuk egiteko. Gehien bat, aleroiak eta elementu aerodinamikoak. F1-an kotxeak ia %100-an. Bizikleten koadroak ere egiten dira, baino nahiko garestiak. Arintasun handia ematen dute. Lehen, altzairuz egiten ziren. Erraketak eta arrantzatzeko kainaberak ere egiten dira. Motorren kaskoak (kalitate onekoak) zuntza mota askoz daude osatuta. Baita ere, arrantzatzeko kainaberak. Orain, karbono zuntzaren arintasunari esker, oso pisu gutxiko ordenagailuak egin daitezke. Ezaugarri nagusiak: erresistentzia, iraungarritasuna eta aldakortasuna dira. Material honekin gauza asko egin daitezke, oso flexiblea delako. Beraz, oso erraza da manipulatzea. Gaur egun, karbono zuntzaren ekoizpena nahiko garestia da . Orain dela urte batzuk, zuntz mota honekin egiten ziren produktuak oso garestiak ziren. Orain, produktua normalizatu da, eta horregatik, gutxinaka, zuntzaren prezioa jaisten hasi da. Karbono zuntza egiteko 4 pausu egin behar dira. 1-Acrilonitrilo Kolorerik gabeko likido bat da.
Hau karbono zuntza jarri baino lehen aplikatu behar da. 2-Poliacrilonitrilo Hau polimero bat da, eta zuntz sintetiko guztien eraikuntzan erabiltzen da. 3-Karbono zuntza Poliacrilonitriloaren bidez eta erreakzio kimiko askorengatik egiten da. 4-Material bukatua, zuk nahi duzun formarekin.
More presentations by benito kamela | 2017-08-17T15:50:19 | https://prezi.com/xhcaesrtockh/untitled-prezi/ | [
-1
] |
Itziar Gandarias: indarkeria modalitate guztiak boterearekin erlazionatuta daude eta dominazio sistema guztiek indarkeria behar dute bizirauteko — Manu Robles Arangiz Fundazioa
Hemen zaude: Hasiera › Artikuluak › Itziar Gandarias: indarkeria modalitate guztiak boterearekin erlazionatuta daude eta dominazio sistema guztiek indarkeria behar dute bizirauteko
2016ko azaroaren 25an "Indarkeria sexistari erantzun ezberdinak esparru ezberdinetatik" mahai-inguruan parte hartu zuen Itziar Gandariasek. Munduko Emakumeak taldeko militante izateaz gain, Deustuko Unibertsitatean psikologia irakasle ere bada. Jarraian bere hitzaldia osoa ikusteko eta aukeratutako pasarte bat irakurtzeko aukera duzue.
Itziar Gandarias, Munduko Emakumeak Babel-eko kidea
Azken urteotan Mundu Martxan apustu bat egin dugu gure artean: emakumeen artean dauden desberdintasunak zeintzuk diren ikusi eta hauek islatzea. Adibidez, Donostian izan genuen Mundu Martxaren azken topaketan (2016ko azaroa), emakume anitz asko bildu ginen eta emakume anitz askok konpartitu zituzten gaur egun bizi dituzten indarkeria bizipenak. Jatorri, belaunaldi, gorputz desberdinak dituzten pertsonak, emakume etorkinak, aniztasun funtzionala duten emakumeak, sexu langileak, emakume langileak. Bizkaiko Erresidentzietako emakume langileak hor egon ziren. Aprobetxatu egin nahi dut hemen asko egongo direlako nire elkartasun osoa adierazteko borroka hori konpartitu zuten horientzat.
Indarkeria Transistemikoa, oso kontzeptu potoloa da, baina oso erraza. Hau da, indarkeria matxista sistemikoa da eta dimentsio ugari ditu. Zapalkuntza sistema desberdin horiek gure gorputzetan adierazten dira.
Aniztasun horretan Mundu Martxan konturatu gara indarkeria matxista gure gorputzetan oso modu ezberdinetan ezaugarritzen dela. Indarkeria matxistaz jarduten dugunean, indarkeria sistema asko daude eta horregatik duela urte gutxi biolentzia kontzeptua zabaldu zabaldu genuen. Indarkeria Transistemikoaz hitz egiten hasi ginen. Oso kontzeptu potoloa da, baina oso erraza. Hau da, indarkeria matxista sistemikoa da eta dimentsio ugari ditu. Zapalkuntza sistema desberdin horiek ez daude airean, gure gorputzetan adierazten dira. Hau da, heteropatriarkatua beste dominazio sistemekin interkonektatuta dago eta elkar eragiten dute. Adibidez, etxeko langile etorkin batek egunero bizi dituen indarkeriak ez datoz bakarrik patriarkal dominazio sistema batetik, baizik eta beste dominazio sistema batzuetatik ere: kolonialismoa, arrazakeria, kapitalismoa...Indarkeri modalitate guzti horiek boterearekin erlazionatuta daude.
Hau da dominazio sistema guztiek indarkeria behar dute bizirauteko.Talde batzuen gainean botere posizioa duten taldeek indarkeriaren beharra dute haien boterea erreproduzitu dadin.
Bukatzeko aipatu nahiko nuke gaur egun mugimendu feminista ditugun bi erronka:
Lehenik, indar eta lan handia jarri dugu espazio publikoan: jaietan adibidez. Baina ez dugu hainbeste lan egin espazio intimoetan: hau da zer pasatzen ari da nire bikotearekin, nire militantzia kidearekin adibidez. Espazio intimoetan benetan marra gorriak jartzeko, ezetz esateko, nire plazerrari lehentasuna emateko, edo erabakietan eragiteko gaitasuna lortu dugu? Horretan oraindik badaukagu lana.
Bigarren, emakumeak ez gara bakarrik biktimak, superbibienteak ere bagara. Eta iruditegi hori, superviviente irudia aldarrikatu eta zabaldu behar dugu ere. Superbibiente ezperientziak eta errelatoak behar ditugu. Nola? Ana Murcia, jardunaldietan esaten zuen bezala, Adibidez, espazioak ireki behar dira bizirik irten diren emakumeentzat. Batek bikotekidearen bortxa jasan badu, besteak arrazismoa, besteak lesbofobia... Bizipen horiek guztiak eta estrategiak partekatu behar dira, errelato berriak sortzeko.
Martxan jarriatuko dugu, denok aske izan arte. | 2019-04-22T00:21:06 | https://www.mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/indarkeriasexistarikez-itziar-gandarias | [
-1
] |
Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri ditu Zizur Nagusiko Udalak – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
You are here: Home / BERRIA / Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri ditu Zizur Nagusiko Udalak
18 iraila, 2015 /in BERRIA, Violencia de género @es /by Editorea
Herriko sarreretan kokatu dituzte indarkeria sexista gaitzesten duten kartelak. Jon Godan Zizur Nagusiko alkateak nabarmendu du erakundeek ardura dutela genero indarkeria “behin betiko desagerrarazteko”.
Herriko sarreretan Zizur Nagusiko udalak jarri duen karteletako bat. Berria
Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen”, diote ele bitan udalak herriko sarreretan jarritako kartelek. Godanek esan du kartelak bizilagun eta bisitarientzat direla: “Udala eraso horien aurka agertzea ekinbide ikusgarria izan daitekeela uste dugu”. Carme Rubalcaba Berdintasun zinegotziaren aburuz, helburua gizartea gaiarekin sentsibilizatzea da, “bortizkeria sexista oraindik existitzen baita”.
Maiatzeko udal hauteskundeak UPNk irabazi bazituen ere, Jon Godan Gero Baiko hautagaia aukeratu zuten alkate EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizurren botoei esker.
http://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-275.png 0 0 Editorea http://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-275.png Editorea2015-09-18 13:17:412015-09-18 13:17:41Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri ditu Zizur Nagusiko Udalak | 2018-03-24T06:16:11 | http://ehgam.eus/genero-indarkeriaren-aurkako-kartelak-jarri-ditu-zizur-nagusiko-udalak/ | [
-1
] |
Laser labels by labelmar 268 views
Acta jurado premio avnau 2015 by Gaizka Eraña 277 views
Themetroconnect copy by Lellapalli Ramesh 101 views
Oinarriak eusk 11 by Gaizka Eraña 137 views
Keep Your Blood Pressure Under Control by Jenny Lodge 193 views
FBF Diet Review by Jenny Lodge 1073 views
1. AURREKONTUAK 2013LABURPENA
2. AURKIBIDEAORRIALDEAK- Batzordearen diktamena (2012-12-20koa) 1-2- 2013ko Aurrekontuaren ezaugarri nagusiak 3-5- Gastuen aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 6-8- 2013ko Gastuen Batzordekako banaketa 9-10- Diru-sarreren aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 11-13- Inbertsio izarako proiektu nagusiak 14
3. 1OGASUN BATZORDEA2012-12-202013. URTEALDIKO AURREKONTUAK ONARTZEKO PROPOSATZEA.Alkateak 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, aztertu eta eztabaidatzeko. Agirihorrek oinarria du udal sailek egindako eskaeretan, eta Ogasun Batzordera bidali du,dokumentua izapidetu dezan.Horri buruz, hartarako emandako epean, PSE-EE udal taldeak hainbat emendakinaurkeztu ditu, 2013ko aurrekontuen proiektuari dagokionez. Ogasun Batzordean emendakinhauek bozkatu eta gero, PSE-EEren aldeko botoa, EAJ-PNV-ren abstentzioarekin eta BILDUeta ARALAR-eko kontrako botoarekin, ez dira onartu eta, ondorioz, emendakinak plenorakomantentzen dira.Hortaz, aurkeztutako emendakinak onartu ez direnez, Udalbatzarrak onartzekoaurkezten den 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorren proiektuak HOGEITAHAMAHIRU MILIOI BOST EHUN ETA HIRUROGEITA BEDERATZI MILALAUROGEITA HAMASEI EURO ETA HOGEITA HAMABI ZENTIMO(33.569.096,32 €) kopurua du, eta hor sartuta daude Udalaren beraren udal aurrekontua,HOGEITA BEDERATZI MILIOI ZORTZIEHUN ETA BEDERATZI MILA ETAZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA ZORTZI EURO ETA HOGEITA HAMABIZENTIMO (29.809.888,32€) eta ITURBIDE eta AUKEA erakunde autonomoenaurrekontuak, hurrenez hurren, HIRU MILIOI LAUREHUN ETA BEDERATZI MILAHIRUREHUN ETA LAUROGEITA HAMABI EURO ETA LAUROGEITA HIRUZENTIMO (3.409.392,83€) eta MILIOI BAT SEI EHUN ETA HIRUROGEITAZORTZI MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAZAZPI EURO(1.668.257,00€).Proiektu hori, kontu-sailak eta aurrekontu horiek betetzeko arauak barne hartzendituena, aztertu eta gero, Ogasun Batzordeak, BILDU eta ARALAR udal taldeen ordezkarienaldeko botoarekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEko udal taldeen ordezkarien kontrako botoarekin,eta batzordeburuaren kalitatezko botoarekin, aldeko txostena aurkezten dio Udalbatzarrariakordio hau hartu dezan:1.- Hasiera batean onartzea 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorra. Barne hartzen dituUdalaren beraren aurrekontua nahiz ITURBIDE EGOITZA eta AUKEA erakundeautonomoen aurrekontuak, aurrekontu bakoitza betetzeko arauekin batera, eta Udalaren berarenaurrekontuaren konpromiso kredituen eranskina ere bai.2.- Espedientea jende aurrean erakustea, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotakoerreklamazioak aurkeztu ditzaten, 15 egun balioduneko epean, jende aurrean erakustekoiragarkia argitaratzen dutenetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
4. 23.- Jende aurrean erakusteko aldi horretan aurrekontuaren aurkako erreklamaziorikjaso ezean, espedientea behin betiko onartutzat jotzea.Arrasate, 2012ko abenduaren 20aBATZORDEBURUA
5. 32013KO AURREKONTUEN EZAUGARRI NAGUSIAKArrasateko Udalaren 2013ko aurrekontua, Udalaren beraren aurrekontuak eta AUKEAzein ITURBIDE erakunde autonomoetako aurrekontuek osatzen dutena, herriko sektorepublikoan eragin handia duen krisialdi ekonomikoko marko batean dago. Eragin hori nagusikinabarmendu da eskuartean ditugun baliabideen eta herritarrek eskatzen dituzten zerbitzupublikoak mantentzeko egin beharreko gastuen arteko desorekan. Horrek guztiak dakarezinbestean egokitzapenak egiteko beharra.Udalaren egoera ekonomikoaren eragile nagusiak dira Foru Fondoaren eboluzionegatiboa (Udalaren baliabide nagusia); Udal Legea onartu barik dagoenez, beste erakundebatzuei dagozkien zerbitzuak gure gain hartu behar izana eta beste administrazio batzuetatikjasotzen ditugun diru-laguntzak murriztu izana.Egoera hau gainditzeko, guztiz aldatu behar dugu gauzak egiteko modua. Garai honetanetengabe eutsi beharko diogu aurrekontuari eta, ezinbestean, egoera ekonomikoari agendaestrategiko batetik helduko diogu, zabaltzen ari zaizkigun erronka garrantzitsuei epe ertain/luzera erantzuteko, baita aldi honetatik instituzio bezala indartuta irteteko ere.Gastu politiketan lehentasunak erabilgarri ditugun baliabideen bolumenari egokitzekomodurik eraginkorrena da gastu arruntetan zorrotz jokatzea, herstura ekonomikoa, inbertsioenaldizkakotasuna eta planifikatutako inbertsio batzuk berriro planteatzea. Hortaz, GizarteOngizateko bulego berrietarako obrak bi alditan egingo ditugu; inbertsioa 2013 eta 2014 urteenartean banatuta. San Josepeko urbanizazioa, Udala auzoa eta Obenerreka Jose Luis Iñarra zatiahobetzea ere atzeratu egin dugu, lan hauek bermeaz burutu ahal izan arte.Krisi garai honetan, erabaki dugu lehentasuna ematea gizarte eremuari eta, horregatik,aurrekontuen zati garrantzitsu bat bideratuko dugu herritarrek kalitateko gizarte zerbitzuak izanditzaten. Helburu horrekin lotuta dauden sailak, proiektuak eta ekimenak lehentasunezkoakizango dira eta, behar izanez gero, kontu-sailak handitu egingo ditugu.Udal honek konpromisoa hartzen du aurrera egiteko beste gizarte eredu bat eraikitzealdera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izango duena oinarri. Gauzak horrela,emakumeenganako indarkeriaren aurka dauden programa guztiak mantenduko ditugu.Herritarren neurrira egindako proiektu txikien alde egiten jarraituko dugu. Udal azokaridagokionez, eta oinarrizkoak diren zenbait balore indartzeko asmoz (modu parte-hartzailean2013ko ekitaldirako herriko merkataritza, elikadura osasuntsua, landa eremua sustatzea, garapeniraunkorreko ereduak eta aisialdi proposamen berriak eskaintzea) gure helburua da azokarenproiektua definitzea eta bideragarritasun plana, finantza plangintza, kudeaketa eredua zeinarkitektura diseinua egitea .Mugikortasunaren esparruari dagokionez, Mugikortasun Planean definitutako neurrienlanketan jarraituko dugu: TAO abian jartzea, bide seinaleak hobetzea, garabi zerbitzuaren
6. 4funtzionamendua egokitzea, garraio publikoa bultzatzea eta lehendik dauden bidegorrien zatienloturak hobetzea.Pertsonal politikan gure erabakia da langile publikoen lan baldintzak mantentzea etahobetzea: Garapen profesionalaren eta langileek balio publikoak barneratzearen aldekoak gara;are gehiago, langileen artean erakunde honen parte direnaren zentzua indartu nahi dugu,aldaketa proiektuetan beraien laguntza eta parte hartzea sustatuz. Prestakuntza, lanbidekarrerako planak eta lan jardueraren ebaluazioa babesten ditugu.Enplegua Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da. Lanbidek nabarmen murriztu dizkigudatorren urtera begira enplegua sustatzeko programarako zenbatekoak. Egoera honetan,kontratazio berriak egiteko maniobra marjina oso txikia da. Edozelan ere, GarapenEkonomikoaren sailean norabide berean jarraitzen dugu: urteroko laguntza programamantentzea, lanpostu berriak dakartzaten enpresa berriak sortzeko eta urte osoan eginbeharreko azoka bereziak burutu ahal izateko; Ibai-Arte elkarteari laguntza ekonomikoaemateko akordioa.Hiri hondakinei dagokienez, gure apustua argia da: jomuga 0 zabor sortzea duenkudeaketa integralaren aldekoa. Debagoieneko gainerako herriekin batera, herritarrekin etainplikaturik dauden gainerako eragile guztiekin batera, hondakinak kudeatzeko sistemairaunkorra eraiki behar dugu. Gutxitzea, Berrerabiltzea eta Birziklatzea izango dira zutabeak,orain arte zabor moduan tratatu duguna baliabide bihurtzeko.Ingurumen sailean gure helburua da Kurtzetxiki mendia errekuperatzea, hain hurbil etahain ezezagun dugun ondarea. Helburu hirukoitza dugu: Natura zaintzea, ganaduaprobetxamendua sustatzea eta aisialdirako erabiltzea.Euskara eguneroko erabilera bultzatzeko eta herritarrek euskara jakin dezatenbermatzeko, helburu horiekin lotutako sustatze jarduerak gehituko ditugu. Gure babesa etalaguntza emango diegu kultura eta aisialdi ekitaldi nagusiei, bereziki herriko taldeek egindakoei.Hezkuntza bermatu beharreko eskubide bat da, naiz eta une honetan baliabide eskasiaizan, kalitatea hobetzearen alde egingo dugu. Ikaskuntza eta arreta laguntzeko, hezkuntzazentroentzako udal programen eskaintza mantenduko dugu.Kirolaren eremuan gure apustua da aisialdiko kirola, osasunerako kirol jarduerak etaeskola kirola sustatzea. Gure erantzukizuna da egon dauden instalazioak eta ekipamenduakmantentzea, horietaz gozatu eta horiek aprobetxatzeko. Gure herriko taldeek gure laguntzaizango dute.Jakin dakigu tentuz eta arduraz jardun behar dugula, seguruenik ez baitira gehituko diru-kontuak eta finantzak datozen urteotan. Gastuari eustean oinarritutako politika bat ari garamarkatzen, beti ere lehentasunak eta ekonomia-finantza kudeaketa eraginkor eta iraunkorraaintzat harturik, bai aurtengo ekitaldiko aurrekontuei begira, baita etorri datozenaurrekontuetarako ere.Azken batean, Udala mugitu behar den koordenada ekonomikoak nabarmen aldatuezean, hurrengo urteko erronka izan behar da gaur egun herritarrari eskaintzen dizkionzerbitzuen kalitatea mantentzen saiatzea, murrizketarik gabe, baina kostuakkontrolatu/gutxitzen saiatuta. Ematen du argi dagoela behartuta gaudela zorroztasun
7. 5irizpideak aplikatzen, baina justizia sozialeko irizpideak ere bai, gizarte egoeraahulenean dauden taldeak diskriminatu eta lehenetsiz. Zalantzarik gabe, hori da udalekogobernu taldeak 2013ko aurrekontua egiteko orduan gogoan hartu dituen printzipioetako bat.Lehentasunen eta bultzatu beharreko helburuen programa adierazpen honetatikabiaturik, 2013ko aurrekontuaren kopuru nagusiak apur bat gehiago garatzen saiatuko gara.Alde kuantitatiboari dagokionez, hauxe aipa daiteke:Arrasateko Udalaren aurrekontuak eta elkarte autonomoen aurrekontuen kopuruakondorengoak dira:Udalaren aurrekontua 29.809.888,32 euroAUKEAren aurrekontua 1.668.257,00 euroIturbide Egoitzaren aurrekontua 3.409.392,83 euroAurrekontu Orokor finkatua edo hiru aurrekontuak batuta, barne transferentziakkenduta (defizita estaltzeko ekarpenak, eta Udalaren fakturazioak, erakunde autonomoei ur etazabor zerbitzuak egiteagatik) kopuru hauxe dugu, 33.569.096,32 €.Zenbateko horiek alderatuz gero 2012rako onartutako aurrekontuaren kopuruekin,koadro hau ikusi dezakegu:ERAKUNDEA AURREK 2013 AURREK 2012 ALDAERA ▲2013/2012Udala 29.809,89 31.162,83 -1.352,94 -4,34%Aukea 1.668,26 1.614,41 +53,85 +3,34%Iturbide 3.409,39 3.333,76 + 75,63 +2,27%Aurrek. Orok. 33.569,10 34.884,55 -1.315,45 -3,77%
8. 6Gastuen atalean, Udalaren aurrekontua aztertzen hasiko gara.GASTUEN AURREKONTUA - 20132013ko ekitaldirako pentsatutako zenbatekoa guztira da 29.809.888,32 euro, eta%4,34ko jaitsiera du 2012ko aurrekontuaren aldean.Aurreko ekitaldiari buruz 2013ko aurrekontuaren kapituluz kapituluko eboluzioa aztertuondoren, koadro hau daukagu:KONPARAZIO KOADROA, 2013KO AURREK. – 2012KO HASIERAKO AURREK.Kapitulua AURREK 2012%GUZ/AURREK 2013%GUZ/Aldea ▲13/12I Pertsonal gastuak 9.678,1 31,06% 9.201,3 30,87% -476,8 -4,93%II Ondasunak eta Zerbitzuak 8.857,2 28,42% 8.813,1 29,56% -44,10 -0,50%III Interesak 178,5 0,57% 86,3 0,29% -92,20 -51,65%IV Transfer. Korront. 5.695,9 18,28% 5.704,8 19,14% 8,90 0,16%VI Inbertsioak 3.313,6 10,63% 2.699,9 9,06% -613,70 -18,52%VII Kapital Transf. 821,4 2,64% 785 2,63% -36,4 -4,43%VIII Finan. Akt. Aldak. 209,3 0,67% 209,3 0,70% 0,00 0,00%IX Mailegu amortiz. 2.408,8 7,73% 2310,1 7,75% -98,70 -4,10%GUZTIRA 31.162,8 100% 29.809,8 100% -1.353 -4,34%(Mila eurotan adierazitako kopuruak)Laburtzeko, hona hemen 100 eurotik zenbat eta zertan gastatuko duen Udalak 2013an:- 30,87 € erabili ditugu pertsonal gastuei aurre egiteko, eta hor sartzen dira Udaleanegitekoak betetzeko liberaturik dauden udalkideen ordainketak.- 29,56 € behar dugu udal zerbitzuen funtzionamendutik sortzen diren gastu arrunteierantzuteko.- 8,04 € dira banketxeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (2009ko UFFFrensaldo negatiboa) hartutako konpromisoak betetzeko (maileguen interesak etaamortizazioak).- 19,14 € dira transferentzia arruntak edo diru-laguntzak finantzatzeko; horietatik 12,10euro dira udalen arteko zerbitzuen kuotak, AUKEAren eta Iturbide Egoitzaren defizitak (azkenhoriek berez udal zerbitzuak dira).
9. 7- 9,06 € dira inbertsioen zuzeneko exekuzioa finantzatzeko.- 2,63 € dira beste administrazio edo erakunde batzuek egindako inbertsioak diruzlagundu edo elkarrekin finantzatzeko.- 0,70 € erabiltzen da langileei aurrerakin itzulgarriak emateko (diru-sarrerarenkopuru berdina) eta Garaia S.Coop.ren kapitalari ekarpena egiteko.Honekin batera doazen grafikoetan 2013ko gastuen aurrekontuaren kapituluz kapitulukoeboluzioa ikusi dezakegu, 2012ko aurrekontuaren aldean, eta 2013ko gastuaren portzentajebanaketa, kapitulu ekonomikoko sailkapenaren arabera.2012 ETA 2013KO AURREKONTUAREN GASTUAK ALDERATZEAKAPITULUZ-KAPITULU0 2000 4000 6000 8000 10000 12000PERTS.GASTUAKONDASUNAK ETA ZERBITZUAKINTERESAKTRANS.KTEAKINBERTSIOAKKAPITAL TRANSF.FIN.AKT.ALD.AM ORTIZAZIOA2012 2013
10. 8GASTUA BANATZEA KAPITULUZ-KAPITULU -2013KO AURREKONTUAPERTS.GASTUAK30,87%ONDASUNAK ETAZERBITZUAK29,56%AMORTIZAZIOA7,75%FIN.AKT.ALD.0,70%KAPITAL TRANSF.2,63%INBERTSIOAK9,06%TRANS.KTEAK19,14% INTERESAK0,29%
11. 92013 AURREKONTUAREN GASTUAREN BANAKETABATZORDEKABestalde, 2013ko aurrekontuen gastuaren banaketa arloka edo batzordeka egiten badugu,koadro hau lortzen dugu:BATZORDEA 2013 %01 – Gobernu organoak 736,43 2,47%02 – Kultura 2.170,08 7,28%03 – Zor Finantzieroa 2.396,42 8,04%04 – Ongizatea 2.473,78 8,30%05 – Hirigintza 1.610,96 5,40%06 – Pertsonala 2.101,23 7,05%07 – Ingurumena 860,44 2,89508 – Zerbitzuak 12.270,85 41,16509 – Hezkuntza 746,67 2,50%10 – Euskara 1.154,66 3,87%11 – Gazteria 640,7 2,1%12 – Emakumea 224,31 0,75%13 – Ogasuna 731,01 2,47%14 – Enplegua 384,11 1,29%15 - Iturbide 292,89 0,98%16 - Aukea 1.010,35 3,39%GUZTIRA 29.809,89 100%
12. 10GASTUAREN BANAKETA SAILKA - 2013KO AURREKONTUA15 - Iturbide0,98%14 - Enplegua1,29%16 - Aukea3,39%4- Ongizatea8,30%07 - Ingurumena2,89%06 - Pertsonala7,05%05 - Hirigintza5,40%01 - Gobernu Organoak2,47%13 - Ogasuna2,47%12 - Emakumea0,75%11 - Gazteria2,15%10 - Euskara3,87%3 - Finantza zorra8,04%02 - Kultura eta Kirolak7,28%08-Udal Zerbitzuak41,16%09 - Hezkuntza2,50%
13. 11DIRU-SARREREN AURREKONTUA - 2013Aurrekontua da 29.809.888,32 euro eta 2012ko aurrekontuaren aldean %4,3ko jaitsieradu.Aztertzen badugu eboluzioa 2012ko aurrekontuaren kapituluz kapitulu, 2012koaurrekontuaren aldean, konparazio koadro hau lortuko dugu:2013-2012 AURREK. EBOLUZIOA, KAPITULUKA(mila eurotan)KAPITULUA AURREK2013%/GUZ. AURREK2012% GUZ. ALDEA2013-2012▲2013/12I - ZUZENEKO ZERGAK 7.081,7 23,76% 6.696,5 21,49% 385,2 5,75%II - ZEHARKAKO ZERGAK 519,3 1,74% 719,3 2,31% -200 -27,80%III TASAK ETA PREZIOAK 6.205,2 20,82% 6.083,6 19,52% 121,6 2%IV TRANSFER. ARRUNT. 12.882 43,21% 13.286,1 42,63% -404,1 -3,04%V ONDARE SARRERAK 238 0,80% 243,5 0,78% -5,5 -2,26%VI ONDAREA SALTZEA 286,2 0,96% 659,3 2,12% -373,1 -56,59%VII KAPITAL TRANSF. 241,7 0,81% 245,1 0,79% -3,4 -1,39%VIII FINAN.AKT. ALDAK. 90 0,30% 90 0,29% 0 0%IX FINAN.PASIB. ALDAK. 2.265,7 7,60% 3.139,4 10,07% -873,7 -27,83%GUZTIRA 29.809,8 100% 31.162,8 100% -1.353 -4,34%
14. 122012 ETA 2013KO AURREKONTUAK ALDERATZEADIRU SARREREN KAPITULUZ-KAPITULU0 2000 4000 6000 8000 10000 12000 14000ZUZENEKO ZERGAKZEHARKAKO ZERGAKTASAKTRANSFERENTZIA KORRONTEAKONDARE SARRERAKINBERTSIOAK INORENTZEAKAPITAL TRANSFERENTZIAKFIN.AKT.ALD.M AILEGUAK20132012DIRU-SARREREN BANAKETA KAPITULUKA2013KO AURREKONTUAKAPITAL TRANSFERENTZIAK0,81%FIN.AKT.ALD.0,30%INBERTSIOAK INORENTZEA0,96%ONDARESARRERAK0,80%MAILEGUAK7,60%ZUZENEKO ZERGAK23,76%ZEHARKAKO ZERGAK1,74%TASAK20,82%TRANSFERENTZIA KORRONTEAK43,21%
15. 13Azkenik, adierazi behar dugu 2013an Udalak sartuko duen 100 euro bakoitzeko:● 46,32 datoz udal fiskalitatetik (diru-sarreren I, II eta III. kapituluak), horietatikhirigintza jarduerak (EOZ) sortzen du 1,74 bakarrik.● 43,21 datoz beste erakunde edo administrazio batzuen diru-laguntza arruntetatik,horietatik 39,8 datoz Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik.● 0,8 lortzen dira ondare diru-sarreretatik.● 0,96; Udalak espero du lortzea ondare saltzetik edo hirigintza karga etaaprobetxamenduen diru-sarreretatik.● 0,81 lortzen dira inbertsioak finantzatzeko jasotako kapital diru-laguntzetatik● 0,3 datoz langileen aurrerakinak itzultzetik eta beste kontzeptu batzuetatik.● 7,6 lortuko lirateke “teorikoki” zorpetze bidez, hau da, sinatu beharreko maileguberriak, nahiz eta, benetan, espero dugun azkenean kapitulu honetako garrantzia askoz txikiagoaizatea.
16. 142013KO AURREKONTUETAN AURREIKUSITAKO INBERTSIONAGUSIAKIZENA DOTAZIOA OHARRAKZerrajeran gizarte ongizate sailerako bulego berriak 375.000 € Proiektu osoaran %50a.Gainontzeko %50a 2014koaurrekontuaren kontura.Ondare ondasunak erostea 210.000 € Makatzenan hirizgarritasunekimenak ahalbidetzekoArgiteri publikoa, ur sareak, bide publikoenurbanizazioak eta asfaltatuak415.000 €Zarugaldeko mendi hegalak 104.000 € 2012-2013ko aurrekontuen arteanfinantzatu beharrekoa. Kostu osoa254.000€.Monterroiko eskenatoki berria 140.000 € 2012-2013ko aurrekontuen arteanfinantzatu beharrekoa. Kostu osoa200.000€.Trafikoaren ikerketa eta TAOren ezarpenak, bideseinalizazioen inbertsioak220.000 €Hezkuntzako inbertsioak 150.000 €Deba Goieneko Mankomunitateak egin behar ditueninbertsioetarako udal ekarpenak274.434,55 €Gipuzkoako Ur Patzuergoak egin behar ditueninbertsioetarako udal ekarpenak468.559 €Udalak egin beharreko gainontzeko inbertsioak 1.085.955 €Beste elkarte batzuk egin beharreko inbertsioetarakoudalaren gainontzeko ekarpenak42.000 €INBERTSIO IZAERAKO KONTU SAILAGUZTIEN BATUKETA3.484.948,55 €
labelmar | 2018-04-25T01:52:41 | https://www.slideshare.net/gaizkaerana/aurrekontuak-2013-arrasate | [
-1
] |
Asteburu honetan: Foie • ZUZEU
Asteburu honetan: Foie –
Asteburu honetan amonaren errezeta orrietatik atera dugun beste altxor txiki bat, Foie errezeta. Zail xamarra baina ez larritu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozen bazkari edo afari horietarako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Foie gibela
Jarri foie ur hotza eta gelak dauzkan ontzi batean 12 orduz, garbitu dadin.
Nerbioak kendu gibelari tenperatura hobea daukanean.
Gatza, piperrautsa eta Armagnac tanta batzuk jarri.
Estu egongo den ontzi batean jarri, forma har dezan, eta film paperarekin estali.
Bi minutu mikrouhinean, 750 w-tara. Minutu bat jalkitzen izan, eta eman bi minutu gehiago mikrouhinean beste aldetik.
Azkar hoztu, hozkailuan sartu eta bertan mantendu 12 orduz gutxienez.
Maixuari entzun …
Gordon Ramsay shows a commis chef how to cook Foie Gras properly…
Foie errezeta | 2020-04-02T04:02:20 | https://zuzeu.eus/errezetak/asteburu-honetan-foie/ | [
-1
] |
Eguraldia: Gomesende - Sobrado (Ourense) - 7 egunetako iragarpena - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
Hasiera › Eguraldia › Iragarpena › Udalak › Gomesende
Iragarpena udalerrika. Gomesende (Ourense)
Hiriburua: Sobrado (altitudea: 473 m)
Latitudea: 42° 11' 34'' I - Longitudea: 8° 5' 29'' M - Posizioa: Ikus kokapena
Iragarpen zehaztuaren XML-a deskargatu Gomesende
90% 25% 5% 20% 45% 55% 95% 100% 20% 0% 5% 25% 35%
13 / 22 13 / 24 13 / 25 12 / 27 16 / 29 16 / 29 15 / 36
13 / 22 13 / 24 13 / 25 12 / 27 16 / 30 16 / 29 15 / 39
60 / 100 50 / 100 65 / 100 55 / 95 55 / 90 55 / 90 55 / 100
18 15 13 22 22 15
70 90 95 60 55 80
Ribadavia (Udalerria: Ribadavia) a 12,31 km - Altitudea 112 m
A Cañiza (Udalerria: Cañiza, A) a 15,86 km - Altitudea 560 m
Ourense (Udalerria: Ourense) a 24,11 km - Altitudea 143 m
Allariz (Udalerria: Allariz) a 24,37 km - Altitudea 492 m
Carballiño, O (Udalerria: Carballiño, O) a 25,42 km - Altitudea 400 m
Muiños (Udalerria: Muíños) a 29,98 km - Altitudea 730 m
Xinzo de Limia (Udalerria: Xinzo de Limia) a 32,11 km - Altitudea 616 m | 2019-06-24T12:03:59 | http://www.aemet.es/eu/eltiempo/prediccion/municipios/gomesende-sobrado-id32033 | [
-1
] |
Mummers-ak Ternuan — dantzan.eus
Hemen zaude: Hasiera › Albisteak › Mummers-ak Ternuan
Mummers-ak Ternuan
2014/01/10 12:30
Hona St. John's, Newfoundland and Labrador-en, alegia, San Juan de Terranovan, edo euskaraz, Ternuan, ospatu berri den Mummers jaialdiaren zenbait argazki. Inauteriak dirudite eta eguberrien inguruan ospatzen dira. Mozorro, mamorro eta mamuxorroen familiakoak dirudite, mozorrotuta kalez-kale eta etxez-etxe egiten baitute eskea eta festa, eta hobby horse edo zaldikoren bat beti inguruan izaten dute.
Britainia Handitik iritsi omen ziren kontinente berrira, baina Europa osoan dira halakoak, eta bertara iritsi ziren lehen europarrek, euskaldunek ere ezagunak izango zituzten mota horretako festak.
XVI. mendean Ternuara joandako euskal arrantzaleek fundatu zuten hiria. Pasai Donibanekoa ziren horietako asko, eta horregatik San Joan, St. John jarri zioten izena, Ternua, Terranova edo NewFoundland-eko Donibane.
Noiztik ez dakitela, mummers eta mummering festak ohikoak eta errotuak dira St. John-en, eta bereziki eguberri garaian, mozorrotutako taldeek etxez etxeko eske errondak egiten baitituzte.
Azken urteotan, mummering eske erronda eta antzezpenekin batera mummers parade edo mozorro kabalkada antolatzen hasi dira, eta abenduaren 14an egindako jaialdiaren argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen.
Informazioa: Mummers Festival
Argazkiak: Mummers Parade 2013!
2014/01/10 12:39
2014/01/10 12:46
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen. | 2019-08-17T15:03:44 | https://dantzan.eus/albisteak/mummers-ak-ternuan | [
-1
] |
Baliabideak – Guraso.eus
Gatazkak kudeatzerakoan irabazi/irabazi formula bilatu beharko genuke
Matiz elkarteko bitartekaria da Lur Kabiketa eta askotariko saioak gidatzen ditu, tartean gatazken kudeaketa egokirako hainbat. Argi du gatazkak hobeto kudeatzen hasteko garrantzitsua dela horien aurrean zer nolako jarrera estiloa dugun ondo antzematea. “Gatazkak naturalak dira, saihestu ezinak. Baina zerbait…
guraso 2019-02-16 2019-02-15 AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA No Comments
‘Torlojuak’, umeekin heriotzaren gaia lantzeko ipuina
Txabi Arnalek eta Edu Zelaietak sinatzen dute Torlojuak. Ilustrazioak, berriz, Javi Kintanarenak dira. Elkar argitaletxeak kaleratu du 2018an. Aneren bizipenak jasotzen ditu ipuinak. Lagun baten hamsterra hil egin da akrobazia istripu baten ondorioz eta etxekoei gauza bera ez gertatzeko neurriak…
guraso 2019-02-09 2019-02-05 AISIALDIA, AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA, HEZIKETA, Ipuinak eta liburuak, Prebentzioa No Comments
Euskarazko produktuen katalogo eguneratua eskuragarri dago
Eskuragarri dago euskarazko produktuen katalogoa. Zorionez, gero eta produktu gehiago egiten dira euskaraz, eta horien aukeraketa bat da katalogoan bildu dituztenak. 0-12 urte bitarteko neska-mutikoentzako proposamenak daude bertan. Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hainbat Udalek egin dute bat ekimenarekin. Produktu…
Goiena 2018-12-14 2018-12-11 AISIALDIA, AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA, Ipuinak eta liburuak, Jolasak No Comments
Nola egin antzinako ohituren transmisioa? Ahotsak.eus proiektuan adinekoei jasotako kanta-jolasak hainbat ikastetxetan landu dituzte, haurrekin. Eta transmisio hori erakusten duen bideoa prestatu dute, zazpi kantu-jolasekin. Ahozko literaturan kantagintza eta jolasa eskutik helduta doaz maiz. Ahotsak.eus proiektuan jasotako kanta-jolasetan oinarrituta, Deba bailarako…
Eskola jazarpena lantzeko ‘Lou’ animaziozko laburmetraia
Mezua indartsua du Disney eta Pixar ekoiztetxeek egindako Lou laburmetraiak. Oscar sarietarako izendatu zuten animaziozko laburmetraien atalean. Ez zuen saria eskuratu, baina interesgarria da neska-mutikoekin eskola jazarpenaren gaia lantzeko.
Goiena 2018-03-17 2018-03-16 AISIALDIA, AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA No Comments
Hitzketan
Donostiako Irakasle Eskolako laugarren mailako lau ikaslek sortu dute hitzketa.webnode.es webgunea. Euskal kulturak euskarri desberdinetan ematen dituen aukerak bildu eta erabilgarri jarri nahi izan dituzte guraso, irakasle, ikasle zein beste edozein jakinzalerentzat. Ipuin, abesti eta olerkien bildumak sortu dituzte.
guraso 2018-03-04 2018-02-09 Baliabideak, GURASOTASUNA, Sailkatu gabea No Comments
Herriko hezkuntza mapa egin dute Arrasaten
Herriko eragileen kokapena eta herritarren eskura dagoen hezkuntza eskaintzaren sailkapena kontuan harturik herriko hezkuntza mapa egin du Arrasateko Udalak. Arrasateko heziguneak 2018 du izena eta 215 orriko dokumentua da. Udal webgunean dago zintzilikatuta pdf formatoan. “Egun, hezkuntza kontzeptua eskolaz harago…
Goiena 2018-02-23 2018-02-21 AISIALDIA, AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA, HEZIKETA No Comments
Gurasoei begirako ‘era.eus’ sortu dute Nafarroako 28 euskara zerbitzuk
Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek sortu dute era.eus webgunea elkarlanean, eta euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea du helburu. “Familiek helarazten dizkiguten beharrek eta eskaerek aberastuko dute webgunea eta, denon artean, belaunaldi berriak euskaraz hazteko bidea”, azaldu du…
Goiena 2017-12-14 2017-12-14 AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA 1 Comment
Adin guztietako publikora gerturatzen dute arte garaikidea Tabakaleran
2005ean zabaldu zituen ateak Donostiako Tabakalerak. Kultura Garaikidean Nazioarteko Zentroa da eta arte garaikidea du oinarri. Hainbat proiektu, espazio eta dinamika dituzte horretara bideratuta. Eskaintza zabala dute, tartean familiei zein neska-mutikoei eta gazteei zuzendutakoa. Hezkuntza izeneko arloan jorratzen dituzte proposamen…
Goiena 2017-09-25 2017-09-22 AKTUALITATEA, Baliabideak, GURASOTASUNA, Sailkatu gabea No Comments
Kideen arteko jolasa
Jolasa ez da asmakizun berria, aspalditik jolasten da munduan, bai… | 2019-07-17T07:23:55 | https://www.guraso.eus/category/gurasotasuna/baliabideak/ | [
-1
] |
Tanganika - Wikipedia, entziklopedia askea.
Artikulu hau Afrikako errepublikari buruzkoa da; lakua gaitzat duena beste hau da: «Tanganyika»
Tanganikako ikurra kolonia zen bitartean
Tanganika Errepublikaren ikurra
Tanganika (ingelesez Tanganyika) Ekialdeko Afrikan zegoen Errepublika zen. Commonwealthean parte hartu zuen eta izena bere mendebaldeko mugan zuen Tanganyika aintziratik zetorkion. 1964an, Zanzibar uhartearekin batera gaurko Tanzania osatu zuen.
Lehenengo Mundu Gerra eta gero, Versaillesko Ituna zela eta, Alemaniako kolonia zen Ekialdeko Alemaniar Afrikak britainiarren eskuetara pasa zuen. 1922ko Nazioen Ligaren ebazpenaren bitartez Tanganyika agintepeko Lurraldea izena hartu zuen. 1946an Nazio Batuen fideikomisopeko lurralde bihurtu zen baita britainiarren kontrolpean. Azkenean, 1961eko abenduaren 9an independentzia lortu zuen eta 1962ko ekainaren 9an "Tanganikako Errepublika" bihurtu zen Julius Nyerere burua zela.
Gaur egun, Tanzaniako kontinenteko aldeari oraindik Tanganika diote. Tanzania hitza Tanganika eta Zanzibar batzetik dator.
1886ko Tanganika eta Zanzibarren mapa
Datuak: Q431731
Multimedia: Tanganyika
VIAF: 241906810
GND: 7622721-2
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tanganika&oldid=7213727"(e)tik eskuratuta
Tanzaniako historia
Desagertutako herrialdeak
Orriaren azken aldaketa: 27 azaroa 2019, 13:48. | 2020-01-21T11:54:01 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Tanganika | [
-1
] |
Erronbikosidodekaedro metabirgutxitu - Wikipedia, entziklopedia askea.
Erronbikosidodekaedro metabirgutxitu
J80 – J81 – J82
Aurpegi kopurua 10 hiruki
20 karratu
10 pentagono
2 dekagono
Ertz kopurua 90
Erpin kopurua 50
Erpin-konfigurazioa 5x4(4.5.10)
3x2+6x4(3.4.5.4)
Simetria-taldea C2v
Geometrian, erronbikosidodekaedro metabirgutxitua Johnsonen solidoetako bat da (J81).
(Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Metabidiminished rhombicosidodecahedron" MathWorld-en.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Erronbikosidodekaedro_metabirgutxitu&oldid=4851141"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 13 apirila 2015, 22:13. | 2018-04-25T16:36:49 | https://eu.wikipedia.org/wiki/Erronbikosidodekaedro_metabirgutxitu | [
-1
] |
Joan Mari Torrealdai. Bi leku Arantzazun Tamaina handiagoan ikusi
Bernardo Atxaga -
Bere garaian, bizi izan zen 77 urte horietako hogeigarrenean-edo, Jorge Oteizarekin gertatu zen Torrealdai Arantzazun. «Nola liteke zu bezalako gizon eder bat fraide egin izatea?», galdetu zion tupustean. Oteizak, iruditzen zait, ez zuen begi bistakoa bakarrik ikusi Torrealdairengan, haren aurpegi klarua edota zein segaila zen, zein lerdena. Aura bat ere antzeman zion, seguruenik ere, halako argitasun bat, eta, konparazioan, kopetilunez betetako gizarte hartan, beti haserre, mikatz, zomorro ibiltzen zen, eta den, jendearen artean, mirari bat irudituko zitzaion: «Nola liteke…?». Zorionez, litekeena zen, eta haren irudia dugu orain beste oroitzapen eztiekin batera gordetzeko. Seguru nago, luzaro gogoratuko dugu denok haren irribarrea. | 2020-08-14T22:32:38 | https://www.berria.eus/albisteak/185150/joan-mari-torrealdai-bi-leku-arantzazun.htm | [
-1
] |
INCHIRIERI garsoniere DRISTOR zona Ramnicu Valcea sector 3 - #640759
Detalii anunt: INCHIRIERI garsoniere DRISTOR zona Ramnicu Valcea sector 3
Inchiriere garsoniera DRISTOR zona Ramnicu Valcea, garsoniera mobilata complet, confort 1, semidecomandata, etajul 1/8, bucataria utilata: aragaz, frigider, masina spalat, gresie, faianta, termopan, parchet NOU, usa metalica, curata, zugravita acum, libera. Super OK. Merita vazuta. Inchirieri garsoniere ieftine Bucuresti 200 Euro/luna 0732.534.287 [email protected] /www.anuntulimobiliar.ro
Inchiriere garsoniera Metrou DRISTOR (la un minut de metrou), confort 1, semidecomandata, etajul 8/10, foarte curata, mobilata nou, utilata nou, vedere spate (nu exista zgomot), gresie, faianta, parchet, ... | 2019-12-15T07:24:52 | https://www.anuntulimobiliar.ro/anunt-INCHIRIERI_garsoniere_DRISTOR_zona_Ramnicu_Valcea_sector_3-640759.ai | [
-1
] |
Ayuntamiento de Oyón - Oion - Oyón - Oion
Deialdi bukatuak
Etnografia museoa
Hauexek izan dira ondare etnografiko materiala desagertzearen arrazoi nagusiak: nekazaritzaren mekanizazioa, lurzatien kontzentrazioa, laborantza intentsiboa, etxeko lanak modernizatzea, familia-ekonomietan izandako aldaketak eta herriak hustea. Egun, etxe gutxi batzuetan aurki daiteke, eta maiz txatar-biltzaileen esku gelditu da, edo etxeko sutan betiko galdu.
Hala ere, oraindik ere badira galdu ez diren antzinako hainbat tresna, datu eta informazio, eta horien galera saihesteko garaiz gabiltza, kultur deserrotzearen zauria handiagoa egin ez dadin.
Oiongo Etnografia Museoa bertako biztanleek eta Udalak sortu zuten ilusio handiz, eta Arabako Foru Aldundi Kultur Sailak lagundu zuen horretan. Antzinako kultur elementuak berreskuratzearen adibide garbia da museoa. Bertan, objektu guztiak oso txukun daude jarriak, eta gainera, ekitaldi pedagogikoak eta jolas eta festa ekitaldiak egiten dira. Horiek guztiek geure sustraiak hobeki ezagutzeko bidea ematen dute.
Laborantzarekin lotutako bizimodu baten adierazle dira museoan dauden objektuak eta materialak, batez ere Arabako Errioxako zonalde berezi honetan, Oionen, errotuen izan direnak.
Museoa 1995eko urtarrilaren 22an inauguratu zen, Etxe Sindikalean, baina 2002ko uztailaren 13an, Foru Eraikinaren beheko solairura eraman zen.
Ikusgai dauden piezak: 297.
Bereziki aipatzekoa: Museoaren sarreran, III. Giralda dago ikusgai. Izena Jasokundeko Andra Mariaren Elizaren dorrearen puntan egon zen (1982-2000) haize orratzetik hartu zuen (irule baten irudia azaltzen da, gurpilarekin eta goruarekin). Materialak: Burua zurezko tailua da, eta gorputza burdinazko txapa.
Apaingarri erlijiosoak: kasulak, manipuluak, estolak, besahezur-zapiak, korporal poltsak, kaliz-errezelak, kapak, dalmatikak.
Nabarmenenak: kapa berdea, kasula, dalmatika, besahezur-zapia eta zetazko kaliz-errezel berdea., XVIII. mendeko materialak. Oihal zilarduneko ternoa, XVIII. mendearen erdialdekoa, Toledoko tailerretakoa. Damasko dalmatika zuria, zeta naturalezkoa, zuria eta arrosa.
Helbidea: Foru kalea 6, beheko solairua (sarrera Foru Plazatik).
Ordutegia: Bisitak aldez aurretik adostu behar dira Oiongo udaletxean.
Ttelefonoa: 945-601240.
Doako bisitaldia.
oiongo_etnografia_museoa.pdf1.39 MB
Etnografia Museoaren kokapena
Etnografia Museoko irudiak | 2019-01-17T23:06:54 | http://www.ayuntamientodeoyon.com/eu/turismoa/museoak/oy%C3%B3n-oion.html | [
-1
] |
“Apurtu giltzarrapoak” 78 erregimenean gorpuztutako konstituzio espainiarraren eredua garaitzera
2018. urtearen azken egunetan, Palman, estatu espainiarrean jarduten dugun hainbat fundazio eta eragile soberanistek gogoeta foroa burutu genuen. Bilkura horretan, besteak beste, eta espainiar konstituzioaren 40. urteurrenaren testuingurua zela eta, agiri bat adostu genuen. “Apurtu giltzarrapoak” deitu dugun agiriak, 78 erregimenean gorpuztutako konstituzio espainiarraren eredua garaitzera deitzen dugu. Hemen dezue adostutako testua:
1978ko Erregimentzat ezagutzen duguna ezarri zenetik 40 urte bete direla, gaur egun Espainiako Erresuma osatzen duten hainbat herrialde eta naziotako Fundazio eta erakundeok hausnarketa hau zabaldu nahi dugu. Konplizitate eta elkartasunak ehuntzeko deialdia da hau, giltzarrapoak apurtu eta herrien zein pertsonen askatasunari behingoz eta betiko bidea zabal diezaiogun.
Trantsizio eredugarriaren kontakizunera behin eta berriro itzultzen dira konponbide magikoen bila; honen aurrean, guk uste dugu Francoren heriotzetik honako fase politikoaren bilana egiteke edo amaitzeke dauden zereginez beterik dagoela, trantsizioa burutu zeneko indar korrelazioaren ondorioz. 2011n, krisialdi larria eta herri mobilizazioak zirela eta, elkarbizitza eredua berrizteko aukera zabaldu zen. Hala ere, Estatuaren bitartekoek martxan ipini zituzten erantzun guztiak manipulazioan, ikaran eta errepresioan oinarrituak izan ziren eta, hortaz, aipatutako aukera hori gaur egun urrun dagoela dirudi eta Estatua jokamolde gero eta kezkagarri zein autoritarioagoetara jotzen ari da. Estatua errotik demokratizatzeko aukera historikoa galdu egin da eta, honetaz gain, gorroto eta banaketa sortzen duten diskurtso eta jokabide faxistak hedatzen ari dira, Andaluziako hauteskundeetan ikusi dugunez; bien bitartean, desberdinkeriak, instituzionalizatutako ustelkeria eta bidegabekeriak areagotzen ari dira, horixe baita eskuin muturraren itun berriek defendatzen duten “ordena”. Era berean, Europaren promes faltsua
amesgaizto bihurtzen ari da eta uzten ari zaigun ondarea prekarizazioa, zorra eta erabakimenaren pribatizazioa baino ez da, pertsonen eta herritarron premietatik gero eta urrunago, elite finantziario eta bere zerbitzura dauden teknokratengandik gero eta hurbilago.
Guztiz beharrezkoa da gogoratzea Francisco Francok 1969an egindako aipamena: bere ondorengotzat Juan Carlos Borbón errege moduan izendatu zuenean, dena lotuta eta ondo lotuta utziko zuela, alegia. Honek indarrean dirau, Estatuaren instituzio nagusi askotan eroso dauden erregimen frakistaren oinordeko ideologikoen bitartez. Hala nola frankismoa kondenatzeari uko egitea, memoria historikoaren benetako prozedura erreparatzaileari ekin nahi ez izatea, monarkiaren iraupen eztabaidaezina eta, herrien borondatearen gainetik, lurralde ereduaren zein Estatuaren zatiezintasunaren inguruko eztabaidari ekiteko galarazpena. Elementu hauek guztiek esku loturik dagoen demokrazia uzten dute agerian. Hainbat korapilok lotzen dute demokrazia hori, baina korapilo horiek, atzean utzi beharrean, berriztu eta berreraiki egin dira kapitalismo oldarkor eta gero eta autoritarioagoaren garai honetan. Birzentralizazio kezkagarriari ekiten ari zaio, benetako Espainia anitza balizko Espainia homogeneoaren kortse estuan lotzearren. Birzentralizazio honen hainbat zantzu ditugu: Katalunian salbuespen neurriak aplikatzen dira herriari
ukatzeko askatasunez erabaki dezan Estatuaren parte izaten jarraitu nahi ote duen; ETAren desagerpenaren ondoren Euskal Herrian sortu den une historiko berriaren aurrean Estatuaren itxikeria; gaztelaniaz besteriko hizkuntza eta kulturak gutxiesteko estrategia sistematikoa; finantziazio eta Estatuaren egituraketa eredu guztiz maltzur eta bidegabeak ezartzen dira, herrien premia eta nahien gainetik; legebiltzar autonomikoek onartutako legeak etengabe duseztatzen edo aldarazten dira... Espainia hori duela 30 urte baino zentralistagoa da eta ez litzateke islatuko 1978ko Konstituzioaren izpiritu deszentralizatzailean, ezta autonomiak deuseztatzea konplexurik gabe aldarrikatzen duen eskumaren diskurtsoan ere.
Espainiako Konstituzioak hezurmamitzen duen Estatu eredua berrikusteko immobilismoa justifikaezina da, areago kontuan hartzen badugu Konstituzioaren balizko esentziak gordetzen dituzten horiexek ez zutela batere arazorik izan Troikaren eskakizunak betetzearren aldatzeko , herritarrei galdetu gabe eta azkar baino azkarrago.
Euren bizitzen agintea hartu nahi duten jendarte eta belaunaldia itotzen ari dira korapilo zahar eta berrien artean, baina guk ez dugu etsia hartzen eta ez gaude prest bukle amaitezin hau pairatzeko. Ez dugu onartzen ortzimuga posible bakarra izatea ‘78ko erregimenaren jarraipena ala inboluzio erreakzionario are okerragoa. Izan ere, Estatu botereen eta oligarkien erantzuna baldin bada gaur egun ikusten ari garena, logika demokratikoaren aurkakoa, alegia, honen arrazoia da hainbat eremu eta mailetatik kontra egiten ari zaiola -feminismotik, herrien askapen prozesuetatik edo pentsionisten borrokaz- eta honek erregimenari kalte egiten diola. Honen bitartez zabaldu ahal ditugu beste bide batzuk. Katalunia eta gainontzeko herrien eskakizunei demokratikoki erantzuna ematea posible da; estatua berrantolatzea posible da, errealitate plurinazionalaren aitortza formaletik harago, aitortza efektiboaz. ETA osteko garaiari konponbide demokratikorako asmoz ekitea posible da. Posible da herrien artean elkarren ezagutza eta errespetua sustatzea, gorrotoa erein ordez. Merkatuen edo zorraren aurrean bestelako estrategia batzuk mahaigainera daitezke, banka eta merkatuak berriro kontrol demokratikoaren pean jarri ahal dira eta bidegabekeria fiskal zein ustelkeriari aurre egin dakieke. Gehiegikeria eta errepresioarekin amai daiteke eta eskubide kolektibo zein indibidualak urratzen dituen legedia deuseztatu ahal da. Bizi osoan zehar lan egin dutenei pentsio duinak berma dakizkieke. Lan harremanen estatalizazioari eta prekarizazioari buelta eman dakioke eta baldintza laboral eta sozial hobeagoetarantz egiterik badago, lurralde eta nazio bakoitzeko errealitate sozioekonomikoaren eta bertako ordezkaritzaren arabera. Hegoalde globaleko krisialdi larria –Europa larriagotzen duena- beste modu batez kudeatu ahal da, gosete zein gerratik ihes egitera behartuta dauden lagunen arazoari helduta, jatorrian zein helmugan. Patriarkatuaren kontrako borrokari serio ekin ahal zaio, baldin eta benetan nahi badugu indarkeria matxistarekin eta zapalketa patriarkalaren beste moduekin amaitu eta jendarte benetan berdinzaleak eraiki nahi baditugu. Eskubide sexualak berma daitezke, identitate eta bizimoduen aniztasuna beste modu batez kudea daiteke. Oligarkien interesen menpe egongo ez den ekonomia ekologikorantz egin dezakegu.
Hau guztia zaila da eta erdiesteko gehiengo zabalak zein konplizitate konplexuak beharko dira. Horretaz jakitun gara: gure asmoa ez da hausnarketa abstraktoa egitea, proiektu demokratizatzaile oro egingarria izan behar baita. Hau dela eta, hain zuzen, nabarmentzen dugu ‘ 78ko erregimena gainditzeko modua planteatu behar dela, zeren eta ez baita posible neurri hauei ekitea inposaketak eta egiturazko bidegabekeriek ezaugarritzen duten egoera honetan, eredu honetan, zeinen helburu nagusia baita ekiditea herri borondateak inoiz gainditzea.
Honengatik guztiagatik, erregimen hau behetik ganezkatzera deialdia da gurea, herri bakoitzetik, borroka eremu zehatz bakoitzetik, konplizitateak ehuntzen eta indarrak batzen, erritmo eta estrategiak errespetaturik, baina kontzientzia hartuta justizia sozialeko ortzimuga demokratikoa aniztasuetik konpartitzen dugunon artean garrantzitsua dela konfrontazio antzuak ekiditea.
‘78ko erregimena agortuta dago eta konpromisoa hartzen dugu demokrazia errealaren, askatasunen eta justiziaren eredurantz eraldatzeko eta gainditzeko. Etorkizunak gure iragan beltzenaren antza har dezake ala indar progresistek behetik egindako presioak gainezka dezake; hein batean, geure esku dago. Ez dezagun aukera hau gal; apurtu ditzagun giltzarrapoak eta zabal ditzagun bide berriak. Feministak, subiranistak, federalistak, ekologistak, joera eta mota ezberdinetako errepublikanoak, demokratak, oro har, gai izan behar gara batzen gaituen horretan laguntzeko eta bakoitzaren estrategia zilegiarekin bateratzeko. Eta eskubide guztiak pertsona eta herri guztientzako aldarria da
batzen gaituena. Bidean gaude denok eta bidean elkar topatzeko gai izan behar dugu.
Honengatik guztiagatik, behean sinatzen dugun fundazio eta elkarte guztiok, gaur egun Espainiako Erresuma osatzen duten hainbat lurralde eta
naziotakook, indar politiko eta sozial subiranista eta ezkertiarrei dei egiten diegu konplizitateak ehun ditzagun, askatasun politikoen, balio errepublikar eta herrien erabakitzeko eskubidearen defentsa eraginkorra egin dezagun. Azken batez, giltzarrapoak apurtzeko eta 1978ko erregimena behingoz gainditzeko.
Palma, 2018ko abenduaren 29a
Sintzatzaileak:
Josep Irla Fundazioa
Nexe Fundazioa
Darder-Mascaró Fundazioak
Galiza Sempre Fundazioa
Laboratorio de Ideas Láncara
Grupo de Estudios Díaz del Moral | 2019-07-15T20:30:32 | http://iparhegoa.eus/index.php/eu/iparhegoafundazioa-3/58-euskara/berria/189-apurtu-giltzarrapoak-78-erregimenean-gorpuztutako-konstituzio-espainiarraren-eredua-garaitzera | [
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Zaldiarango hedagailua kokaturik dagoen lurzorua erabiltzeko kanon bat Itelazpiri kobratu nahi dion Arabako Foru aginduaren aurkako helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak
Zaldiarango hedagailua kokaturik dagoen…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/23906
<img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/23906/original/itelazpi.jpg" style="max-width:100%" alt="" />
Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du Zaldiarango Telekomunikazio Zentroa landa-lurtzat hartutako mendi batean kokaturik dagoela eta Arabako Ogasunak kobratu nahi duen tasa udal-bide publikoen okupaziorako diseinatu zela.
Interes orokorreko zerbitzuak ipintzeko mendiak erabiltzeagatik kanona kobratzea arautzen duen udal-araudirik ez dago zerga-arloan, gainera, Arabako Ariñiz herrian.
Eusko Jaurlaritzak administrazioarekiko auzietako epaitegietan errekurtsoa aurkeztuko du urriaren 31ko 471/2014 Foru Aginduaren aurka. ITELAZPI SAk, Ariñiz herriko Zaldiaran izeneko 271 zenbakidun erabilera publikoko mendian kokatuta, kudeatzen duen hedagailuaren okupazioa arautzen du aipatutako foru-aginduak.
Arabako Foru Aldundiak ITELAZPI SAri (Eusko Jaurlaritzara atxikitako sozietate publikoa) hileko tasa bat kobratu nahi dio Zaldiarango Telekomunikazio Zentroa eraikita dagoen espazio publikoa erabiltzeagatik. Eusko Jaurlaritzaren iritziz ez da egokia aipatutako tasa aplikatzea (*) udal-bide publikoak okupatzen dituzten interes orokorreko hornidura-enpresentzat diseinatu baitzen, eta hori ez da kasu honetan gertatzen, ITELAZPI SAren hedagailua landa-lurtzat hartutako mendi batean kokaturik dago eta.
Horiek horrela, Jaurlaritzak gogora ekarri du zerga-arloan ez dagoela udal-araudirik landa-lurrak erabiltzeagatik kanona ezartzen duenik.
Gainera, aipatutako foru-aginduak ez du zehazten zer erakunde baimenduta dagoen hedagailua ezartzeko; horrenbestez, ez dago jakiterik kanon hori zer enpresak edo erakundek ordaindu behar duen aplikatu beharrekoa izango balitz.
Horregatik guztiagatik, Zaldiarango Telekomunikazio Zentroa eraikita dagoen lurzorua erabiltzeagatik tasaren bat ordaindu behar den argitzeko eta zehazteko eskatuko die epaitegiei Eusko Jaurlaritzak, eta horrela izanez gero, zenbat eta nork ordaindu behar duen adierazteko.
(*) Interes orokorrekoak diren edo bizilagun guztiei edo horien kopuru handi bati eragiten dieten hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal-mugarte bakoitzean fakturaziotik urtero lortzen dituzten diru-sarrera gordinen % 1,5eko tasa. Toki Ogasunak arautzen dituen buruzko Foru Arauaren, uztailaren 19koaren, 24. artikuluaren 1-C paragrafoa (Araba)
Jaurlaritzak zuzkidura-etxebizitzak egingo ditu Iruña Okan (2010-11-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia) | 2020-07-09T12:02:06 | https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/23906-zaldiarango-hedagailua-kokaturik-dagoen-lurzorua-erabiltzeko-kanon-bat-itelazpiri-kobratu-nahi-dion-arabako-foru-aginduaren-aurkako-helegitea-aurkeztuko-jaurlaritzak?track=1 | [
-1
] |
2. Onartzea Tolosako Udaleko lau administrari lanpostuak behin betikoz hornitzeko lehiaketa mugatuaren bidez hautaketa-jardunbidea arautzen duten oinarriak eta deialdia egitea.
3. Onartzea programa bidez hiru bitarteko funtzionari izendatzea:
• Obra Publikoetako ingeniari teknikoa.
• Administrazio Orokorreko teknikaria.
4. Onartzea Berazubi estadioko bulegoak zaharberritzeko proiektua.
5. Onartzea Tolosako Alondegi plazan jarri nahi den egitura tenkatua hornitzeko, instalatzeko eta muntatzeko —proiektuaren idazketa eta muntaia egikaritzeko zuzendaritza fakultatiboa barne— kontratazio espedientea, eta lizitazioari hasiera ematea.
6. Onartzea Tolosako Haurren Kontseiluaren diseinuaren eta garapenaren zerbitzu-kontratazio espedientea, eta lizitazioari hasiera ematea.
7. 2019/697 Dekretuaren berri ematea (2019/19 eta 2019/20 faktura-zerrendak).
8. Alkatetza dekretu hauen berri ematea: 2019ko maiatzaren 2tik 8ra (dk2019/692-2019/754). | 2019-06-25T12:23:04 | https://udala.tolosa.eus/es/servicios/secretar%C3%ADa/actas-de-la-junta-de-gobierno/2019-05-13 | [
-1
] |
Aranguren Hotels - Hotel Reservations in Aranguren, Spain - Lowest Rate Guaranteed!
Hotels in Aranguren
Points of interest - Aranguren
Airports Near Aranguren
Pau Pyrénées (PUF) 14.5 km
In and around Aranguren
Popular Hotels near Aranguren
More hotels near Aranguren | 2019-06-24T08:53:20 | https://www.hotelsone.com/spain-es/reservations-aranguren-hotels.html | [
-1
] |
MIRRORS SANDRA ALBUM
résultats pour : MIR*
MIRAMIRABAIMIRABEAUMIRABELMIRABILARYMIRABILISMIRABILITEMIRABLEMIRACIDIIAMIRACIDIUMMIRACLEMIRACLEMANMIRACLESMIRACULIZEMIRACULOUSMIRACULOUSLYMIRACULOUSNESSMIRACULOUSNESSESMIRADORMIRAGEMIRAGESMIRAGINGMIRAMAREMIRANDAMIRASOLMIRBANEMIRCMIRCATAMIRCEAMIREMIREDMIRESMIREXMIRIMIRIAMMIRIDMIRIDAEMIRIERMIRIESTMIRIFICENTMIRINMIRINDAMIRINESSMIRINGMIRISHMIRKMIRKIERMIRKIESTMIRKSOMEMIRKYMIROMIROUNGAMIRRORMIRROREDMIRRORINGMIRRORLIKEMIRRORMEREMIRRORSMIRRORSCOPEMIRTAZAPINEMIRTHMIRTHFULMIRTHFULLYMIRTHFULNESSMIRTHFULNESSESMIRTHLESSMIRTHLESSLYMIRTHSMIRVMIRVSMIRYMIRYACHITMIRZA recherches liées
Rechercher les mots avec la même terminaison : *BUM Rechercher les mots avec les mêmes extrémités : M??????????????????M instructions | 2014-07-29T02:35:21 | http://crosswords.sensagent.com/crosswords-dictionary/solve-crosswords.jsp?w=MIRRORS%20SANDRA%20ALBUM&tl=en&dl=en&fd=d | [
-1
] |
azti | Gaurko hitza
Terrence on ugerdo
Maite 10:39 pm on 2019/01/26 Permalink Reply
Tags: A ( 453 )
iz. 1 iz. Ezkutua dena ezagutzeko edo etorkizuna asmatzeko, ohiz kanpoko ahalmenak omen dituen pertsona. Aztiei galdetu. 2 iz. Izadiaren legeen kontrako gauza miragarriak egiten bide dituen edo ahalmen ezkutuak bide dituen pertsona. Ik. sorgin. Ibili ohi dira azti bila, lurpeko ondasunak aurkitzeko. Lot gakizkion, bada, den hizkuntzari, izango dena aztiei eta sorginei utzirik. Azti lana. Azti hitzak. 3 (Izenondo gisa). Liluragarria, guztiz erakargarria. Maite ninduenaren maitasun aztia! 4 (Adizlagun gisa). Erne. Camillo, azti ibili, zazpi aldiz pentsa ezak. Hago azti. (Hiztegi Batua)
[asmagina]: asmatzaile, igarle, asmagin g.e., asmalari g.e., azturu g.e.
[sorgina]: sorgin, belagile Zub., enkantatzaile zah.
es (1) iz. adivino, -a, sortílego, -a, agorero, -a, pronosticador, -a (2) iz. brujo, -a, mago, -a, hechicero, -a; curandero, -a (3) izond. brujo, -a, mágico, -a, embrujado, -a; deslumbrante, fascinante, encantador, -a (4) izond. listo, -a; inteligente; sagaz; astuto, -a
fr (1) iz. devin, devineresse (2) iz. mage, magicien, -ienne ; sorcier, -ère ; guérisseur, -euse (3) izond. intelligent, -e, dégourdi, -e ; malin, -igne ; astucieux, -euse ; sagace
en (1) iz. fortune-teller (2) iz. sorcerer, wizard; magician (3) izond. [liluragarria] magic, magical; fascinating; charming, delightful (4) izond. [adimentsua] clever, smart, astute
port (1) iz. adivinho, -a (2) bruxo, -a, feiticeiro, -a (3) izond. mágico, -a
Hain zuzen ere, ezein igarle, azti edo ezkutu-ikusle ez da gai izan aurreikusteko, ez Japoniaren ekonomiaren hazkundea, ez Berlingo hesiaren lur-jotzea, ez herri-demokrazien desegitea, ez hiesaren izurritea, eta ez azken urteotako gainerako gertakari garrantzitsuetatik bat bera ere. [Sagua, eulia eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
azti (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)
← pastikatu
broia → | 2019-06-25T21:49:20 | http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/azti | [
-1
] |
Maspilaren zura
2018ko martxoaren 19a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 03:51:39
Ingurumena > Landareak > Basoa > Espezieak > Zuhaitzak > Hosto galkorreko zuhaitzak > Maspila
Maspila, Sorbus terminalis
Arbutus unedo, gurbitz handirik ez duzu berehalakoan aurkituko, eta gurbiztiren bat ezagutzen duenen bat baino errazago topatuko duzu hego haizea noiz sortu zen dakiena. Egurra sutarako, zura tornurako, hostajea bazkatarako, fruitua likoretarako... Ia desagerpenerainoko bultzadizoa emana diogu.
Gurbitzarena bezalako adibide mordoa du gure kulturak. Oinarrizko premiak betetzetik abiatu genuen basoaren ustiakuntza. Gero, ordea, berdindu ezinezko diru-gose galantak ase asmoz ikaragarrizko triskantzak bai antolatu! Landare asko eraman dugu desagerpenaren amildegiaren ertzera. Gure etxean maspila eta hiztegietan basagurbea deitzen dena kasu, Sorbus torminalis. Gutxik ezagutzen du, ez da harritzekoa! Gurbitzaren aldean urria da. Izan ere, zenbat lanabes egin ote dira bere zurarekin?
Garai batean kaobaren (Khaya sp. eta Swietenia sp.) pareko zurtzat jotzen zen, onetan onenetakoa. Baita gaur egun ere; aurkitzen nahikoa lan, eta garesti! Zur trinkoa da, 660-990 kilo metro kuboko, lantzeko gozoa, gogorra, pitzadurarik eta tipularik gabea, iruditzen zaila, galera gutxi duena, gorrizta dotorea. Makina bat gauza egin izan da maspilezko: eskulturak eta eskopeta kaxa politak, neurtze tresna iraunkorrak... Musikari ere aparteko zera bereziren bat erantsiko dio, tresna askoren zenbait atalek zur hori behar baitzuten, piano eta antzekoen giltzak edo teklak, adibidez. Ezagunak dira haize instrumentuenak, entzutetsuenak elizetako organoen tutuak eta bestelako zatiak. Marruskadura eraman behar duten piezak egiteko ere aukerakoa: makinetako atalak, engranajeetako hortzak... Era berean, mahai tresna, burruntzali eta antzekoak egiteko ezpelaren (Buxus sempervirens) parekoa. Tankera guztietako lanabesen kirtenak egiteko aparta. Maspil zurezko oholez osatutako barrikak estimu handia zuen, bai uxualetarako bai ardotarako. Maspilaren aleak, mizpiraren (Mespilus germanica) eran ondo usteldutakoan gozatzen dira eta ezker aihena (Humulus lupulus) bezala, garagardoa mikazteko, baita belar eta patsen uxualak osatzeko baliatzen zen. Sagardoa hobetzeko ere erabili izan da. Maspilardoa egin izan omen da. Zuretarako maspila bota eta bota egin dugu, baina ardotarako behinik behin eutsi beharko genioke!
Kanal honetan artxibatua: Maspila | 2018-03-19T02:51:39 | http://www.argia.eus/argia-astekaria/2348/maspilaren-zura | [
-1
] |
Bilbao BBK Live Bereziak: jaialdirako motorrak berotzeko zikloa
2011-04-05 11:22
M Ward eta Howe Gelb (maiatzak 24), Quique Gonzalez eta Jacob Reguilon (ekainak 17) eta Vetusta Morla (uztailak 6) arituko dira BBK aretoan Bilboko jaialdi ezagunaren atarikoetan.
Bilbao BBK Live jaialdiak atariko ziklo bat izango du: Bilbao BBk Live Bereziak. Jaialdiaren eragina Bizkaiko hiriburuan zabaltzeko eta Kobetamendin lortzen den giroa beste gune batzuetara ere zabaltzeko asmotan, antolatzaileek kalitate handiko kontzertu zikloa antolatu du. Kontzertuak Diego Lopez De Haro kale nagusian dagoen BBK aretoan izango dira.
400 pertsona baino ez dira sartuko BBK aretoan eta, beraz, emanaldi bereziak izango dira, intimoak, artistak hurbiletik gozatzeko aukera emango dutenak. Estreinaldia maiatzaren 24ean izango da M Ward eta Howe Gelb musikariekin; ekainaren 17an Quique Gonzalez eta Jacob Reguilon arituko dira eta uztailaren 6an, berriz, Vetusta Morla taldea.
Matthew Stephen Ward (M Ward) folk-rock musikari estatubatuarrak zazpi disko eta 2 EP dauzka bakarlari gisa eta She & Him taldearekin, berriz, bi lan kaleratu ditu. Gainera, Monsters Of Folk super-taldeko partaide ere izan da eta izen bereko diskoa argitaratu zuten 2009an. Wardekin batera, Howe Gelb arituko da. Giant Sand folk-rock talde estatubatuarreko kidea izan da 80ko hamarkadatik eta, gainera, bakarka eta beste hainbat talde paralelotan ere aritu da. 50 bat diskotan hartu du parte guztira. Maiatzaren 24an izango da emanaldia, 20:30ean.
Quique Gonzalez eta Jacob Reguilon Desbandados birarekin helduko dira Bilbora. Daiquiri Blues diskoa aurkezteko bira arrakastatsua amaitu ostean, akustikoan eta formatu minimalistan datoz bi adiskide musikariok B aldeak, bertsioak, bitxikeriak eta orain arte sekula zuzenean jo gabeko abestiak taularatzera. Ekainaren 17an izango da kontzertua, 21:00etan.
Vetusta Morla talde madrildarrak disko bakarra dauka kalean (Un dia en el mundo, 2008) baina ezinbestekoa bihurtu da. Eskema guztiak apurtu dituzte eta musika independentea eta autoekoizpena abiapuntu gisa hartuta, salmenat marka bikainak izan dituzte eta kontzertu gehienetarako sarrerak agortu dituzte. Bilbao BBK Live jaialdiarekin hitzordu bikoitza daukate aurten, Kobetamendin aritzeaz gain, BBK aretoan ere arituko baitira.
Deskontuak BBKren bezeroentzat
Bilbao BBK Live Bereziak zikloko kontzertu bakoitzerako sarrerek 2
Informazio gehiago:Eitb: Bilbao BBK Live Bereziak: jaialdirako motorrak berotzeko zikloa | 2018-12-18T17:23:08 | https://www.kaixo.com/berriak/bilbao-bbk-live-bereziak-jaialdirako-motorrak-berotzeko-zikloa | [
-1
] |
Muxuak – Guraso.eus
guraso 2017-02-05 2017-02-06 Sailkatu gabea No Comments
Eres mama aldizkari digitalean irakurri dugu.” Ez behartu haurrei muxuak ematera, afektua ez da inposatzen. “
Muxuak gure kortesiazko ekintzak dira, oso ohikoak eta askotan zalantzan ere jartzen ez ditugunak. Muxuen bidez agurtzen gara eta bi muxu emanaz esaten dugu kaixo askotan. Txikienei ere kortesiazko arau ez idatzi hauetan trebatzen saiatzen gara gurasook. Eman muxu bat… badoa eta…”
Baina haur askorentzat ez dira momentu goxoak, behartuta senti daitezke. Ez dute nahi, ez dute muxuak ematea nahi, ez dute kontakturik nahi…
Eta ze mezu transmititzen diegu, haurrak muxuak ematera behartzen baditugu??
Aipatutako artikuluan aipatzen da: haurrak pentsatuko duela gorputza ez dela berea, ez duela berak agintzen, eta afektuzko adierazpenak egin beharko dituela sentitu edo ez.
Bestalde haurrak pentsa lezake berak ez duela ahotsik eta helduek esaten dutena egin beharko duela bere nahiak eta desioak kontutan izan gabe. Eta honek arriskutsua dirudi.
Guraso.eus eko kolaboratzaile den Nahia Alkortak idatzi zuen, Baimena eskatu…beti! Artikuluan, txiki txikitatik hasi behar garela baimena eskatzen haurrari ukitzeko, bere gorputza berea dela nabarmentzeko.
“jaiotzen diren une beretik hasi beharko genuke kontzientzia hori sortzen: hau da zure gorputza, hemen hasten da, hemendik jarraitzen du eta hemen amaitzen da, eta ukitu behar zaizun aldiro, baimena eskatuko dizut eta zure ezezkoa errespetatuko dut. Sarri inozokeria iruditu ohi zaigu, 2 egun, 3 hilabete edo urtebete duen haurrari pixoihala aldatzeko baimena eskatzea, baina uste duguna baina garrantzitsuagoa izan daiteke.”
Oraindik guraso asko daude pentsatzen dutenak haurrak beraien jabegoa direla (Iñaki Kasaresek idatzi zuen honen inguruan artikulu interesgarria, Nire alaba ez da neurea) eta kortesia zuzenaren izenean behartu ditzaketela haurrak. Baina argi izan beharko genuke, haurrak ez direla gure jabegoa gure erantzukizuna baizik, honegatik onartu eta errespetatu beharko genuke beraien erabakia.
Proposamen bat
Erakutsi diezaiegun haurrei kortesiazko arauak gu geu eredu izaten, ez behartzen, eta utzi diezaiegun beraiei erabakitzen noiz eta nori eman muxuak. Eta muxurik eman edo jaso nahi ez badu, egin diezaiogun proposamen sinple bat; eskua ematea! Kortesiazko ekintza hau ez da horren deserosoa eta bere funtzioa betetzen du.
← Jostailu proposamena: Sorgindutako eskailera
Gatazka egoeretan aurrez eragiteko ipuinak eta tertulia dialogikoak (Bideoa) → | 2019-09-17T23:01:53 | https://www.guraso.eus/muxuak/ | [
-1
] |
Oraindik dena erabakitzeke
Orio Babyautok Eusko Label Ligan lider sendo jarraitzen du, baina tentuz ibili beharko du 2014koa berriro gerta ez dakion
Sailkapen nagusiko gorengo postuan egoteak eta lidergoaren elastikoa soinean eramateak badu bere prestigioa eta harrotasuna. Eusko Label Ligan sei estropada jokatu eta gero, 12 ontzien artean badago talde bat guztien gainetik dagoena: Orio Babyauto talde hori. Jon Salsamendiren mutilek badituzte nahiko arrazoi lider izateko; jokatutako 6 estropadetatik 3tan garaile izan baitira eta beste hiru estropadetan bi bigarren postu eta laugarren postu bat lortu dituzte. Gaur gaurkoz, trainerurik azkarrena eta erregularrena da “San Nikolas” ontzia, eta orain arte txapeldunen izaera erakusten ari da. Momentu honetan, Eusko Label Ligako sailkapen nagusian oriotarrek sei puntuko aldea ateratzen diote Go fit Hondarribia bigarren sailkatuari.
Arnasa hartzeko tartea badu Salsamendiren koadrilak, baina ezin du lo hartu; 2014an gertatu zitzaiena aurten berriz errepikatzea ez baitute nahi arraunlariek, ezta jarraitzaileek ere. Garai hartan, Igor Makazagaren aginduetara zeudenean, oriotarrek indartsu hasi zuten denboraldia, hiru jardunaldietan bi estropada irabaziz eta bigarren postu bat lortuz. Momentu hartan, “San Nikolas” ontziak zazpi puntuko errenta zuen Go fit Hondarribiarekiko. Estropadak jokatu ahala, ordea, seigarren jardunaldian oriotarrak Mikel Orbañanosen taldearekin sailkapenean berdinduta zeuden eta lidertza galdu zuten, hondarribiarren mesedetan. Halere, zazpigarren jardunaldian, Orio Babyautok berdeen aurretik amaitu zuen eta elastiko horia berreskuratu zuen. Baina zortzigarren jardunaldian, Go fit Hondarribiak “San Nikolas” ontziari aurre hartu zion, eta momentu hartatik aurrera “Ama Guadalupekoa” ontziak ez zuen lidertza galdu. Modu horretara, hondarribiarrak 2014ko denboraldiko txapeldunak izan ziren oriotarrei hamar puntuko aldea aterata.
Argi dago, denboraldia hasi besterik ez dela egin eta CaixaBank Koroa eskuratzeko lehia bizi-bizirik dagoela. Edozer gerta liteke. | 2019-10-16T14:14:42 | http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/oraindik-dena-erabakitzeke/no-1562788909-0-0/ | [
-1
] |
Antiguako Andra Maria baseliza Lumoko antzinako elizatean, Gernikazarra (1366ko apirilean orduan sortu zen hiribilduari izena eman zion) deituriko lekuan kokatuta dago. Badakigu antzina hariztia zegoela.
David Carrerok Aldaba aldizkarian idazten duenez "es posible que el nombre de la Antigua haga referencia a la imagen de Santa María y, por extensión, a la ermita. Si esto fuera cierto, habría que suponer que empezó a ser llamada así a partir del momento en que se colocara la imagen de la Virgen en la iglesia de Santa María".
Oktogono itxurako oinplanoa daukan eraikina da. Zortzi isurialdeko teilatua du eta abside zuzena dauka. Presbiterioaren albo banatan harlanduzko zutabe handi bi daude. Gaur egun barrualdea batzar-gela moduan erabiltzen da. Barnean egurrezko kasetoidura handiak daude eta landutako mentsulek eusten dituzte kaseitodura horiek. Sartaldean arku eskartzanoz egindako atea dauka eta hortik sartzen da barnera. Ipar eta hegorantz ematen duten hormetan arku eskartzanoz osotutako hiru leiho ere baditu, leihoek beirate ederrak dituzte eta beirate horiei esker argitzen da ermitaren barnealdea. Beheragoko maila baten dinteldun hiru bao daude eta bao horretatik sartzen da iparralderantz begira dagoen hormara argia; hegoaldera begira dauden hiru baoak, berriz itxita daude. Absidearen atzealdean beiratea dago. Sortaldera begira dagoen horman beste beirate batek baoa arku eskartzano baten zarratzen du. Harrizko lauzaz egindako zorua. Estilo dorikoa daukan harlanduzko zutabe handiak eusten du haren behean dagoen arkupea eta aurrealdea harriz landutako Bizkaiko ezkutu handi batek errematetan du. Eskalinata batetik sartzen da bertara.
Antiguako baselizan ez dago irudirik, hala ere 28 pintura daude eta euretan Bizkaiko Jaunak, foruen zin egitea, eta beste hainbat gertakari ikus daitezke.
1609tik aurrera Birjina Amaren bi irudi zeuden eta, Aita Henaoren arabera "por medio de la una ha obrado Dios muchos milagros." Carmelo Etxegarayren iritziz, 1825ean erretaula aldatu zenean, irudia bera ere aldatu egin zen. Leku desberdinetan egon eta gero, 1908ko maiatzaren 6an, Jado Jaunak, Bizkaiko Monumentuen Komisioari Andra Mariaren irudia eskaini zion eta, eskerrak ematea aktan bildu bazen ere, ez dago argi bete bazen ala ez. 1908tik gaur egunera arte Antzinako irudiaren inguruan ez dakigu ezertxo ere.
Carmelo Etxegarayren arabera "la nueva imagen fue regalada a la ermita, según consta en la Junta del 11 de julio de 1856, al tiempo que desapareció del primitivo retablo la imagen de Nuestra Señora de la Antigua (...)". Irudi hau XIX. mendearen hasierakoa izan daiteke eta, Batzarren batzarrak berreskuratu zirenean, agiritegira pasatu zen eta hortik Santa Klarako Komentura.
Kultua desagertu zen arte, Sagrarioko Aldarearen gainean zilarrezko arketa baten San Balendin Berriotxoaren beso inkorruptua kontserbatu egin zen.
Eraikina egoera onean dago.
Baseliza honetan egin izan dira Jaurerriko Batzar Nagusiak eta oraintsu arte gorde du baselizaren erlijio izaera.
1366an Gernikako Hiribildua sortu aurretik Batzar Nagusietako ahaldunak baseliza honetan batzen ziren. Ladislao Velascok adierazi zuen batzarrak Izpiritu Santuaren mezarekin hasten zirela; batzar-aretoan bertan egiten zen meza, Antiguako Amaren aldarean.
Francisco Mendietak XVII. mendearen hasieran pintatutako koadroak, “Besamanos al Rey Don Fernando el Católico” deritzonak, erregeak, 1476ko uztailaren 30ean, Gernikan Foruak zin egin zituzteneko egite historikoa adierazten du. Irudiaren atzeko aldean, ezkerreko angeluan, pintoreak Antiguako Andra Mari jatorrizko ermita irudikatu zuen.
Zin egiteko ermita izan zen. Angel Rodríguez Herrerok transkribatutako dokumentuan, "Cesión renuncia y traslado del Patronato de la Hermita Juradera de Nuestra Señora de La Antigua de Guernica, y su Casa Hospital, hecho por los Caballeros y Escuderos de la Junta General de Vizcaya, a Doña María Lopez Moro, hija del Dr, Gonzalo Moro Corregidor que fue de Vizcaya; en atención a haber reedificado y ampliado esta ermita (...) So el arbol de Guernica a 24 de julio de 1454" hauxe dio:
Francisco Mendietak margoturiko Besamanos
de Fernando el Católico pintura. Goiko
ezkerreko angeluan Antiguako Andra
Maria dago.
Jatorrizko ermita, Sesmeroren arabera, Mezetako oinetxearena izan zen eta Bizkaiko lehenengo Korrejidoreari, Gonzalo Moro doktoreari, laga zitzaion. 1410ean eraiki zen, aipatutako Korrejidorearen kontura; Korrejidoreak bertan lur emateko eskatu zuen. Ermitatik hur ospitalea sortu zuen; 1638an Jaurerriak ospitalea eman egin zuen baina Patronatua gorde egin zuen Santa Klarako mojen bikarioari ostatu emateko.
Gaur egunean Juntetxeko agiritegia den lekuan, Sortzez Garbiaren irudi bat dago, lehenago ermitako aldarearen zegoena. Irudi hori zin egiteko elizari erregalatu egin zioten, Batzar Nagusien 1856ko uztailaren 15eko aktan ageri denez: | 2018-01-23T16:03:27 | http://www.urdaibai.org/eu/arkitektura/erligioso_antiguakoa.php | [
-1
] |
San Jose Jesuitak Ikastetxea: enero 2015
Juan Jose Morenori Omenaldia. 2014. ko Abenduaren 27, Gerediagan
La asociación de amigos de la Merindad de Durango Gerediaga Elkartea entregó el premio Teila Saria a Juanjo Moreno Pérez de Arrilucea en un acto que se celebró el día 27 de diciembre de 2014 en la ermita y casa de actos de Gerediga
Abenduaren 27an, Abadiñon, Gerediagako Foru Zelaian ospaturiko ekitaldi hunkigarri batean, Juan Jose Moreno jesulagunak “Durangaldeko Teila” saria jaso zuen. Gerediagatarrek Merinalde eguna ospatzen dute egun horretan, eta bi urtean behin, Durangaldekoa ez den pertsona bati oroigarri hori ematen zaio eskualdearen alde lana egiteagatik. Aretoa bete zuen jendearen artean izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria eta Txema Vicente SJ Loiolako lurralde plataformako delegatua.
an Jose Moreno SJ Bilbon jaio zen 1938an eta gaur egun Tuteran bizi da, Lasa Zentroan egiten du lan eta Nafarroako jesuiten koordinatzailea da. Baina 44 urtetan aritu zen Durangon lanean. Ekitaldian agerian geratu zen, urte guzti horietan zehar Juanjok durangarren artean pilatutako maitasun eta esker ona.
Isabel Kapanaga jesuiten Durangoko ikastetxeko zuzendari ohiak gidatutako ekitaldian, Juanjoren hainbat alderdi aipatu ziren: Juanjo senitartekoa, Juanjo laguna, Juanjo ikaskidea, Juanjo kimikaria, Juanjo saskibaloilaria, Juanjo entrenatzailea, Juanjo hezitzailea, Juanjo solidarioa, Juanjo kristaua, Juanjo apaiza, Juanjo jesuita. Eta zeregin guzti horietan, ingurukoak hobeak izatera eramaten dituen pertsona azpimarratu zuten hizlariek. Juanjok pertsonak eraldatu eta garatzeko gaitasuna izan du beti. Kapanagaren hitzetan “saskibaloia, eskolak eta proiektuak, tresnak izan dira; bere gidaliburua Jesusen Ebanjelioa; eta metodologia, entrenatzaile onarena: taldeko kide bakoitzaren dohainak ezagutu, indartu eta garatzen laguntzea”. Funtsean, horixe izan da Juanjok bere bizitzako arlo desberdinetan egin duena.
“Durangaldeko Teila” oroigarria Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak eman zion. Mujikak, saria Morenori emateko hiru arrazoi aipatu zituen: kimikari izanda Juanjok Durangaldeko “kimika” ederki ulertu du; saskibaloilari izanda bere izaera eta lana Durangaldearen bihotzean “saskiratu” du; eta jesulagun izanda, bere bihotza bertakoei eta Durangaldean etorkizuna eraiki nahi izan dutenei ireki die.
Ondoren Juanjok hitza hartu eta “erabat gaindituta” zegoela aitortu zuen “sustraiekin lotua” dagoen errekonozimendu bat jasotzeagatik. Bere bidean pertsona aproposak ipiniz Jainkoak beti ondo zaindu duela esan zuen, eta Durangarrei eskerrak eman zizkien: “zenbat gauza egin dugun elkarrekin! beti pertsonekin eta pertsonentzat”. Ekitaldia amaitzeko, babes eta animo hitzak izan zituen guztientzat: Gerediagarentzat, Tabirako saskibaloi taldearentzat, San Jose ikastetxearentzat, eta Jesuiten Etxearentzat.
Juan Jose Morenori Omenaldia. 2014. ko Abenduaren ... | 2019-09-21T23:47:08 | http://sanjosejesuitak.blogspot.com/2015/01/ | [
-1
] |
Ostiralerako zerrenda (Ostirala, 17:00)
on 2015 Apirila 30
Anaitasunak pasa den astean Irunen emandako itxura onarekin jarraitu nahi du, eta zaleen aurrean jokatuko dituen bi partidetan lehena irabazi nahi du denboraldia amaiera txukun batekin agurtu nahi baitute. Bihar Txerloian Ordizia izango dute arerio. Anaitasuna bezalaxe bolada kaskarren dira ordiziarrak, azken 24 puntutatik lau bakarrik batu baitituzte.
Anaitasuna eta solidaritatea
on 2015 Apirila 29
Anaitasuna berriro ere solidaritate ekintza bat babesteko prest agertu da, maiatzaren hasieran herriko plazan egingo diren ekintzak sustatuz
Urriaren 8an Eibar eta Osasunaren arteko lagunarteko partida antolatu zen Txerloian, eta partida hark alderdi solidarioa edo benefiko nabarmena izan zuen. Sarreren dirua Gazteak eta Garapena taldeak jaso zuen, Beningo kaleko umeen alde laguntzen duten proiektua indartzeko.
Sorkunde Garate: "Emakumezkoen futbola ez da asko aurreratuko egungo baliabideekin"
on 2015 Apirila 28
Ez du gaur egungo futbolariek duten sonik, baina Sorkunde Garate ere goi mailako futbolaria izandakoa da. Azkoitiko C.D. Anaitasunan eta Oiartzun futbol taldean aritzeaz gain, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako selekzioekin jokatua da. Berdeguneetan eta berdeguneetatik kanpo irabazitako esperientzia gaur egungo gazteei erakustea du xede eta horretan dihardu bere gaztaroko taldean Ohorezko kadete neskak entrenatzen Ibon Orbearekin batera.
Irunerako zerrenda (Larunbata, 15:30)
VII. Garagardo Azoka
Harrobiak asteburuan utzitako emaitzak
Antzuola hartzeko zerrenda (Larunbata, 17:00) | 2020-05-24T22:44:42 | https://cdanaitasuna.eus/albisteak?start=723 | [
-1
] |
Portalak: sarearen erregeak | Nabigatzen
« Telebista hil da |
| Okupa telematikoak »
1999ko urtarrilak 10, Igandea | Nabigatzen | Portalak: sarearen erregeak
Bai, badakigu Gabonak eta erregeak pasatu direla eta ez gara Belengo portalaz ari. Modan dagoen hitza da Interneko webgune-topaleku handiak izendatzeko. Hitzaren definizioak dioenez, etxe baterako sarbidea ematen duen ate nagusia da, eta beste geletara sartzeko bertatik igaro behar da. Interneten duela gutxi hasi zen kontzeptu hau zabaltzen eta izugarri azkar hedatu da.
Jokoan da internauten trafikoa eta horrek publizitatean sortzen duen dirutza. Horren adibide on bat dugu America Online, AOL enpresak 600.000 pezetagatik (24.000 libera) Netscape enpresa erosi izana. Ondorioa: sareko trafikoaren %70 eta behingoz Yahoo! enpresari portalen aintzindaritza kentzea.
Portalen garapena Yahoo! eta Altavista bilatzaileetatik dator. Hasiera batean bilatzaile arruntak zirenak, euren arteko lehian gailentzeko, hainbat zerbitzu gehigarri eskaintzen hasi ziren. Laster sareko erraldoiak konturatu dira zerbitzu asko eskaintzen dituen orrialde baten erakargarritasunaz eta horretan dabiltza Microsoft, Netscape eta AOL gaur egun.
Portal on batek eduki behar dituen gauzen artean doako posta dago; erosketak egiteko denda birtualak (liburuak, diskoak, ordenagailuak, autoak...); umeentzako ibilbide bereziak; chat guneak berriketarako, berriak (orokorrak, burtsa, kirolak, eguraldia, etabar); orrialde horiak, iragarkiak, agenda... Helburua da internautak bertatik atera gabe nahi duen guztia jasotzea, bitartean, bertako publizitatea jasoz. Modako jarrera da, portal handiek ingelesa ez diren sareko beste hizkuntza nagusietan ere izatea euren webguneen bertsioak. Zoritxarrez euskara ez da euren artean ageri.
Adituek diotenez, gerra honen ostean bost portal nagusituko dira beste guztien gainetik. Horietako bat izateko piztu den lehiari esaten zaio "portalen gerra". Baina EEBB mailan geldituko da lehia erraldoi hori. Estatu bakoitzean aldiz portalak eta portaltxoak geldituko dira hala ere.
Euskal portal baten beharra
Gurean Kaixo bilatzailea, EGUNKARIAren berriak eta hortik sakabanatuta dauden beste hainbat webgune batuko bagenitu ere gure portal euskalduna nahiko urri geldituko zen oraindio, gauza askoren faltan. Nahikoa da Vilaweb katalanari begirada bat botatzea horretaz ohartzeko, baina tira, horrekin hemen azkenaldion sarritan komentatu den kontura iritsiko ginateke: euskal presentzia eskas baten inguruan euskal webgune potente baten beharra egiaztatzera. Izan ere, azaroaren 20an ospatu zen Informatikari Euskaldunen II. Topaketan portal hitza aipatu ez bazen ere, kontzeptu horixe zebilen partehartzaileen gogoetan. Ondorioak aipatzean indarren bilketa eta zibernauta "katalan eta galegoek egin duten antzera ziber-hiri bat antolatu beharko genuke", esaten zuten UEUko antolatzaileek. Hortik zihoazen "tiroak", agian portal batekin hobeto irudikatuko genuke horren gauzapena.
http:///www.netscape.com
amarauna: "Interneteko Argi�ano"-ren portala
Sukaldaritzaren portala
Portalen modaren erakusgarri, Koldo Royoren proiektua dugu. Mallorcan bizi den donostiar honek "interneteko Argi�ano" ezizena irabazi du "A fuego lento" bere guneari esker. Gastronomiaren gaineko webgunerik bisitatuena du, osatuena eta diseinurik txukunenekoa dudarik gabe. Bada, La brujula aldizkariaren bidez jakin berri dugunez, laster sukaldaritzari buruzko portala bilakatuko da, sarean arlo honetan jaun eta jabe izateko asmoz. Bere gunearen barruan topatzaile bat egongo da, doako e-posta helbideak eta sukaldaritzaren zaleentzako web espazio bat, beren guneak ezar ditzaten.
Royok Palman du bizilekua eta jatetxea, eta azken aldion bere sos guztiak Internetera bideratu ditu sareko erreferentzia gastronomiko nagusia izateko. Bere hurrengo ekimenen artean sukaldaritzari buruzko bideoak eskainiko dituen webgune bat izanen da, canalcocina.com izenekoa, eta baita Internet bidezko irrati emisora bat, radiococina.com, amaraunak eskaintzen dituen aukeren erakusgarri ona. Sukaldeko laguntzaileez aparte, diseinuan eta programazioan adituak daude bere lantaldean.
Xuxen eskuratzeko
Orrialde hauetan inoiz aipatu dugun Xuxen zuzentzaile ortografikoa Interneten eskuragarri dago. EHUko Informatika Fakultateko Ixa taldeak garatutako tresna baliagarri hau. Xuxen II izeneko bertsio hau PC-Windowseko Office97 paketean integratzen da, Word, PowerPoint eta Excel programetan erabiltzeko. Badirudi beraz, momentuz beste aplikazio eta sistemetarako batzuetarako egin diren bertsioak ez direla online jarriko. Xuxen beste hizkuntzetako testuen zuzenketa ortografikoa bezala erabiltzen da, aldaketa txiki baina garrantzitsu batekin: erabiltzailearen hiztegian norberak txertatu nahi dituen sarrerak gehitutakoan sarrera horien flexioak ere (deklinabidea, batez ere) onartuko ditu.
Xuxen II dohan kargatzeko
http://www.euskadi.net/euskara_hizt/indice_e.htm
Zer da Xuxen?
http://ixa.si.ehu.es/dokument/XUXEN.html
Webguneak:
Euskal abadeak online
Euskal Eliza izeneko webgune bat zabaldu berri da sarean. Xoom-en doako gune batean ezarri du Felix Placer-ek bere txoko zibernetikoa. Orrialdearen hasierako orrialdean "kristok kutsatutako Euskal Herriko puska bat gaituzue" esaldia aurkituko dugu. Bertatik, ziberespazioaren inmaterialitatean, zerua irudikatzen duten hodei batzuren fondoaren gainean, informazioa eskaintzen digu Placerrek Herria 2000 Eliza elkartearen gainean eta hainbat dokumentu irakurtzeko aukera izango dugu. Kristau gogoeta eta hausnarketarako lekua eskaini nahi du egileak. Hainbat agiri kontsultatzeko aukera izango dugu, baita eztabaidetan parte hartzeko aukera ere. Euskal Eliza
http://members.xoom.com/euskaleliza/
[email protected] | 2013-05-24T09:38:27 | http://www.sarean.com/artxiboak/000345.html | [
-1
] |
Getariako EAJk datorren igandean ospatuko den 42. Alderdi Egunera joateko autobusa jarri du - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza
Getariako EAJk datorren igandean ospatuko den 42. Alderdi Egunera joateko autobusa jarri du
Irailaren 29an egingo da Alderdi Eguna Forondan (Araba). Hara joateko autobusa hartu nahi dutenek irailaren 26a arte izango dute aukera.
Getariako EAJ Alderdi Egunean (Argazkia: Getariako EAJ)
Datorren igandean, irailaren 29an, Euskadik Aurrera Darrai lelopean, 42. Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek Forondan (Araba). Hori horrela, Getariako batzokiak
autobusa jarri du bertara joateko. Izen emateko epea irailaren 26 artekoa izango da, eta interesa duen edonork honako baliabideak erabil ditzake izena emateko: 688
803 568 telefonora deituz edo [email protected] e-postara mezu bat bidaliz.
Autobusa goizeko 9:00tan irtengo da autobus geltokitik (Zumaiako noranzkoan). Bestetik, jakinarazi baita ere, EGIren kanpaldia irailak 27 eta 29an izango dela. Parte hartu nahi duen orok bide beretik eman dezake izena.
Aurtengo programazioa:
10:30 Meza
11:15 Agintarien desfilea
12:00 Ekitaldi politikoa, honakoen parte-hartzearekin:
• Iñigo Urkullu lehendakaria.
• Andoni Ortuzar EBBren presidentea.
13:15 Herri kirolak
13:15 Erromeria kanpa barruan
16:00 Disko Festa Joseina Etxeberriarekin.
BESTE GUNE BATZUK (10:30tatik 17:30tara)
• 2 eta 4 urte arteko txiki-txokoa
• Puzgarriak
• Gaztetxoak
• Rokodromoa
• Jumping-a
• Quad zirkuitua
• Bizikleta zirkuitua
Sukaldari eskola
Hainbat sukaldariren laguntzaz gastronomiarekin zerikusia duten jarduera entretenigarriak antolatuko ditugu 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat | 2020-06-01T05:14:13 | https://urolakosta.hitza.eus/2019/09/20/getariako-eajk-datorren-igandean-ospatuko-den-42-alderdi-egunera-joateko-autobusa-jarri-du/ | [
-1
] |
Arrigorriaga Clown 2016Arrigorriaga Clown 2016
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen jaialdiaren 21. edizioak generoaren zaleak bilduko ditu maiatzaren 6tik 8ra. Hiru egunez doako emanaldiak izango dira hainbat konpainia interesgarrirekin, besteak beste Meriko, Hortzmuga Teatroa, Oihulari Clown, Titirantes, La Bella Tour eta Meriko.
Arrigorriaga Clown jaialdiak 23. edizioa beteko du nazioarteko konpainia-sorta bikaina bilduz. Pailazoek, trapezistek, ekilib... (gehiago irakurri)
Testu klasiko ezagunak taularatzea da Teatro del Temple konpainiaren espezialitateetako bat. Taldeak Max sari bat irabazia du... (gehiago irakurri)
NADIE LO QUIERE CREER (LA ZARANDA)
NADIE LO QUIERE CREER
30 urteko ibibilde aparta du bizkar gainean 2010. urteko Antzerti Sari Nazionala irabazi zuen konpainiak. 'Nadie lo quiere cr... (gehiago irakurri)
Udalerri guztiak200A CorunaA CoruñaA pobra do caramiñalAbrera, BarcelonaAdejeAdraAguascalientesÁguilasAlbaceteAlborayaAlburquerqueAlcalá de HenaresAlcañizAlcorcón, MadridAlfaroAlgecirasAlgeciras, CádizAlicanteALICANTE - BENIDORMAlicante/AlacantAlmazánAlmeríaAndoainAntigua, Las PalmasApizacoAranda de DueroAranjuezArcos de la FronteraArévaloArganda del ReyArmillaArriondas / Les ArriondesAsín, ZaragozaAstudilloAstudillo - PalenciaAtarfeAtarrabia/ VillavaÁvilaAvilésAzpeitiaAzuagaBadajozBadalonaBaezaBaionaBalboaBalboa (Bierzo)Banos de la EncinaBarakaldoBarakaldo, BizkaiaBarbastroBarbateBarberà del Vallès, BarcelonaBarcelonaBassellaBeasainBegíjarBembibreBembriveBenalmádenaBenasqueBenaventeBenicasimBenicassimBenidormBENIDORM - ALICANTEBenielBerlínBermeoBilbaoBILBAO, BIZKAIABisbal D'Empordá ( La )BogotáBoiroBOLUETA-BILBAOBorjaBurgosBurjassotBurladaBurrianaCáceresCádizCala MillorCalahorraCaldas de ReisCaldas de ReyesCaldes de MontbuiCalongeCalviàCambrilsCanet de MarCangas de OnísCangas del NarceaCantabriaCarmonaCartagenaCártamaCascanteCastellón de la PlanaCatarrojaCazorlaCeutíChantadaChesteChiclana de la FronteraCimadevillaCintruénigoCiudad de MexicoCiudad RealCiutadellaCiutadella de RosesCollado Villalba, MadridCórdobaCornellà de LlobregatCorral de CalatravaCubellesCubelles (Barcelona)CuencaCuernavacaCuevas de AlmanzoraCulleraCulleredoDéniaDon BenitoDonostia, GipuzkoaDonostia-San SebastiánDurangoEcatepec de MorelosEl BosqueEl PerellóEl Puerto de Santa MaríaEl VendrellElcheElche/ElxErmuaEscañuelaEuskal HerriaEzcarayFerrolFigueresFuengirolaGandiaGarrovillas de AlconétarGetafeGetxoGijónGijón, AsturiasGironaGoiánGran CanariaGranadaGranollersGuadalajaraHospitalet de LlobregatHuarte/Uharte, NavarraHuelvaHuescaIbizaILLES BALEARSIncaIsla CristinaJaénJaraíz de la VeraJávea/XàbiaJerez de la FronteraJerez de la Frontera, CádizJódarL'EstartitL'Hospitalet de LlobregatLa Bisbal d'EmpordàLa CoruñaLa LagunaLa Línea de la ConcepciónLa OrotavaLa Orotava, Santa Cruz de TenerifeLa Pobla de SegurLa RodaLa SolanaLa Vall d'UixoLa ZubiaLanjarónLas MesasLas PalmasLas Palmas de Gran CanariaLas Palmas de Gran Canaria, Las PalmasLasarte OriaLasarte-OriaLeganésLeioaLeioa, BizkaiaLemoaLeónLeturLETUR (ALBACETE)LimaLisboaLisboa - PortugalLleidaLloret de MarLogroñoLogroño - La RiojaLogroño, La RiojaLugoMadridMagalufMahonMairena del AljarafeMálagaManresaMarbellaMarinaledaMartorellMartosMataróMedellínMELONERASMéridaMiranda de EbroMislataMonroyoMontblancMonterreyMontmelóMoralzarzalMoratallaMotrilMucientesMurciaMurosNavalmoral de la MataNovi SadO Barco de ValdeorrasOiartzunOjénOlesa de MontserratOlotOndaOropesa del MarOurenseOviedoOviedo, AsturiasPachucaPadulPalafrugellPalenciaPalma de MallorcaPALMA, ILLES BALEARSPalsPamplona/IruñaParets del VallèsPEAL DEL BECERROPedraza de la SierraPedro BernardoPegueraPeníscolaPeñíscolaPeraladaPereladaPetraPetrer, AlicantePineda de MarPintoPlasenciaPoblado Sancti PetriPollençaPonferradaPonteareasPontevedraPortugaletePosadasPueblaPuerto de Santa MaríaPuertollanoPunta UmbríaQuintana de la SerenaRiañoRiazaRiaza - SegoviaRincón de la Victoria, MálagaRipolletRivas VaciamadridRivas-VaciamadridRivas-Vaciamadrid, MadridRojalesRomaRoquetas de MarRosesRubíSabadellSagunto/Sagunt, Valencia/ValènciaSalamancaSaltSan Antonio de PortmanySan Bartolomé de TirajanaSan Cristóbal de La LagunaSan FernandoSan JavierSan Jorge de ses SalinesSan JoséSan Juan de AlicanteSan Nicolas del Puerto, SevillaSan SebastiánSan Sebastián de los ReyesSan Sebastián de los Reyes, MadridSan Vicente del RaspeigSant Adrià de BesòsSant Antoni de PortmanySant Cugat del VallèsSANT CUGAT DEL VALLÈS, BARCELONASant Feliu de GuíxolsSANT FELIU DE GUÍXOLS (GIRONA)Sant Feliu de LlobregatSant GregoriSant JoanSant Joan d'AlacantSant Pere de RibesSanta Coloma De GramanetSanta Coloma de GramenetSanta Cruz de la PalmaSanta Cruz de TenerifeSanta EugèniaSanta Lucía de Tirajana, Las PalmasSanta María del CamíSanta PolaSantanderSantiago de CompostelaSanto Domingo CalzadaSanto Domingo de la CalzadaSanturtziSanxenxoSedavíSegoviaSerónSesimbraSevillaSevilleSimancasSondikaSoriaTalavera de la ReinaTalayuelaTardientaTarragonaTeotihuacánTerorTerrassaTeruelTlaxcalaToledoTolucaToroTORRE DEL MARTorrelavegaTorremolinosTorreperogilTorresTorres TorresTorreviejaTorroxTudelaÚbedaUbriqueValdemoroValenciaValencia, Valencia/ValènciaValladolidVallsVarios RecintosVélez-MálagaVianaVigoVIGO (PONTEVEDRA)Vigo, PontevedraViladecansVilafranca del PenedèsVilagarcía de ArousaVilanova i la GeltrúVilassar de DaltVillamartínVillaricosVillarreal/vila-realVillarrobledoVillenaVitoria-GasteizVitoria-Gasteiz, Araba/ÁlavaViveiroXàbiaZambujeira do MarZamoraZaragozaZubia Kategoria guztiakAntzerkiaArte EszenikoakArteaArtikuluak eta elkarrizketakAtrakzio-parkeakBesteakBidaiakDantzaFamiliarraFestivales de músicaKirolakMagicMusikaMusika JaialdiaMusika Kmon Live OnlineMusikalakOpera/KlasikoaUMOREAUmorea/BakarrizketakZinema | 2020-06-03T05:40:27 | https://www.kmon.info/eu/teatro/arrigorriaga-clown-2016arrigorriaga-clown-2016 | [
-1
] |
12 angry men — AZpiTituluak.eus
12 angry men Sidney Lumet zuzendariaren filma, Reginald Rose antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua https://azpitituluak.eus/12-angry-men https://azpitituluak.eus/12-angry-men/@@download/image/81zZhjymV7L._SL1500_.jpg
Oier Gorosabel Larrañaga — 2020/01/18 11:10:16 GMT+1
Sidney Lumet zuzendariaren filma, Reginald Rose antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua
Jatorriz TBrako idatzi bazuen ere, Reginald Roseren gidoiak arrakasta handia izan zuen; egileak antzerkirako eta zinemarako egokitu behar izan zuen. Izan ere, film honen gakoa horixe da, gidoi bikaina: ezadostasuna kudeatzeko teknikak esploratuz, pelikula osoan tentsioa eta jakinmina mantentzen duena ia dena gela baten barruan gertatu arren. Filmean, gainera, aurrera egin ahala klaustrofobia sentsazioa handitzen duten irudi-trikimailu ikusgarriak erabiltzen dira.
Sinopsia: hilketa-auzi batean, epaimahaiko kideek epaia eman beharra dute. Hasieran ia denek erruduntasunaren alde bozkatzen dute, batek izan ezik: honek ez du uste aurkeztutako frogak nahikoak direnik akusatua aulki elektrikora bidaltzeko. Pixkanaka, epaimahaikide honen arrazoizko zalantza besteengan zabalduz joango da...
Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Sidney Lumet. Ekoizleak: Henry Fonda, Reginald Rose. Gidoia: Reginald Rose. Musika: Kenyon Hopkins. Argazkia: Boris Kaufman. Muntaia: Carl Lerner. Antzezleak: Henry Fonda, Martin Balsam, John Fiedler, Lee. J. Cobb, E. G. Marshall, Jack Klugman, Edward Binns, Jack Warden, Joseph Sweeney, Ed Begley, George Voskovec, Robert Webber. Izenburuak: 12 hommes en colère (fr), 12 hombres sin piedad (es), 12 gizon amorratu (eu).
12.Angry.Men.1957.720p.BRrip.x264.YIFY.srt — Testu arrunta, 125 KB | 2020-04-04T01:19:25 | https://azpitituluak.eus/12-angry-men | [
-1
] |
azaroa | 2016 | Irakurri matte
Abenduan, “Mundua betetzen zenuten”
2016(Europe/Madrid)k2016 azaroak 9 -n irakurrimatte-kargitaratuta
Abenduaren 13an poema-liburu bat izango dugu mintzagai Irakurri Matten, Tere Irastortzaren “Mundua betetzen zenuten”, hain zuzen. Idazlea bera ere bertaratuko zaigo bere poemez eta literatur ibilbide luzeaz hitz egitera.
Iaz ikusi zuen argia Mundua betetzen zenuten poemarioak. Irastortzak lau urte zeramatzan libururik plazaratu gabe. Eta orain badakit (2011) izan zen orduko hura, eta oraingoa bezala Pamielarekin atera zuen. Azken lan honetan heriotzak utzitako “arrastoak” modu poetikoan azaleratu ditu, “baina tragikotasunik gabe”. Ingurukoen galerak eta dolu-prozesuek badute tokirik liburuan; hala ere, tonua ez da inondik ere goibela, heriotzari buruz beste modu batera hitz egiteko eta pentsatzeko espazioa aldarrikatzen baitu Irastortzak.
Irastortzak 1980an idatzi zuen lehen poema liburua: Gabeziak. Harrez geroztik beste hamar heldu dira, azkeneko hau kontuan hartuz. Saiakeran eta zutabegintzan ere aritu izan da. Saiakeran Izendaezinaz (2008) liburua argitaratu du, eta bere hainbat saiakera laburrago ere argitaratu izan dira Argia-n, Jakin-en, Egan-en eta RIEV-en. Idazle gogokoenen itzulpenak egin izan ditu, hala nola, Marina Tsvietaieva, Edmond Jabes, Maria Manent edota Karmele Igartuarenak.
Gustu baduzue, abenduaren 13an elkartuko gara, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.
Hona, dagokigun liburuari buruzko informazio osagarria:
–Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.
–Hitzen Uberan-en elkarrizketa.
-Aurkezpeneko bideoak eta beste zenbait dokumentu, Pamielaren orrian.
Martxoan, “Jenisjoplin”
Urtarrilean, Eider Rodriguez | 2018-03-22T19:34:28 | http://blogak.baleike.eus/irakurrimatte/2016/11/ | [
-1
] |
Xoxoteko eguna - Uztarria (Azpeitia)
Xoxoteko eguna
2007ko mai. 28a, 16:05
Eguraldi eguzkitsuarekin argitu bazuen ere eguna, zeharo petraldu zen arratsalderako. Hala ere, Lagun Onak mendi bazkunak antolaturiko egitaraua bere osotasunean errespetatu zen. Txistulariak eta trikitilariak, meza nagusia, lore eskaintza, domina banaketa... Ez zuen askoz gehiagorako eman eguraldiak, bazkalorduan hasi zen euri-jasak amaierarik ez zuen izan iluntzera arte. Ahal zuenak ahal zuen moduan egin zuen beheranzko bidea.
Horrela bukatuko zen Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako mendi astea, Zarauzko Pagoeta mendi taldearen mendi asteari txanda emanez.
1. Txistularien goiz eresiak esnatu zituen herriko kaleak Xoxoteko egunean, eta goizeko bederatzietan herriko plazan bota ziren suziriek eman zioten irteera ibilaldiari. Ohiko bidetik Takolo, Urreta eta Argazki originala
2. Dena prest zegoen ordurako mendi taldearen aterpe inguruan. Doaneko salda beroa nahi zuten guztientzat eta hainbat ogitarteko eta edari ere prest zituzten Olatz eta Bixen aterpe-zain berriek. Argazki originala
3. Aterpezain berriak ez zituzten ezustean harrapatu gerturatu zen jendetzak. Argazki originala
4. Hamabietan meza ospatu zen, San Inazioren irudiaren azpiko altarean. Aurtengoaren ere Elias txistulari Zarauztarrak maisutasun handia erakutsi zuen ospakizunean. Argazki originala
5. Meza ostean lore eskaintza egin zen, mendian bizia utzi duten Azpeitiar mendizaleen omenez. Mikel eta Ruben bertsolariek bina bertso hunkigarri eskaini zizkien oroitarriaren ondoan. Argazki originala
6. Bazkal aurretik berriz ere bertso saioa burutuko zuen bertsolari bikote gazteak aterpe aurrean. Argazki originala
7. Urtean zehar mendi irteeretan ibili diren gaztetxoei dominak eta opariak banatu zitzaizkien ondoren, txalo zaparrada artean. Argazki originala | 2019-11-20T13:48:17 | https://uztarria.eus/aktualitatea/1180361139 | [
-1
] |
BESTE BAT: Hannot Mintegia x 4 - Arrosa
Published On 27 maiatza, 2020 | By bestebat | Beste Bat
https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2020/05/BESTEBATHANNOT4saioa200526.mp3
Hannot Mintegia musikariaren azken saioa da hau, laugarren ‘Beste Bat’. ‘Lagunak eta temazoak’ jarri dio izena azken aukeraketa honi. Eta gu erabat ados gaude Mintegiarekin, lagunak eta temazoak elkarrekin doaz, lagunek ematen digute temazoen berri!
Nork Jakin Zein den Zein – Audience
Todas las cosas – Elle beiga
Love Potion – El_Txef_A
Master Piece – Big Thief
Shiver – Giant Sand Quiet Dog- Mos Def
Emty files – Nobody – Iñok ez – Moxal (rework)
No ha sido ni es – Ainara Legardon
Horses – Bonnie ‘Prine’ Billy
El Pajaro – Lhasa de Sela | 2020-07-13T07:55:38 | https://www.arrosasarea.eus/2020/05/27/beste-bat-hannot-mintegia-x-4/ | [
-1
] |
Basque politics | Asier Blas Mendoza
Category Archives: Basque politics
Time for Deepening Democracy
Posted on 2012/11/22 by Asier BM
Article published in newsmagazine Argia, No. 2161 (Larrun supplement No. 126, pages 16-17), November 30, 2008 (in Basque): Demokrazian sakontzeko unea 30 urte pasa dira Euskal Herrian demokrazia parte-hartzaileaz hitz egiten hasi zenetik. Hegoaldean Trantsizio garaia zen, eta sarritan herritarrek okupatzen zituzten udaletako osoko bilkurak politikariekin … Continue reading →
Posted in Argia magazine, Articles (media), Basque politics, Democratic innovation | Tagged Citizen Participation, Direct Democracy, Participatory Democracy | Leave a comment
#U21 Recomendation Of The “Day After” For Basque Nationalists: Be As Moderate In Celebration As In Campaign
Posted on 2012/10/23 by Asier BM
#U21 biharamuneko gomendioa abertzaleentzat: kanpainan bezain moderatuak izan ospakizunean Kito, bukatu da. Orain hasten da interesgarriena: emaitzak hartu eta poliki aztertzeko garaia da, presarik gabe. Halere, analisi sakonago batentzako lehen zirriborroa aurkeztu nahi dut gaur: a) Parte hartzea: %63,7koa izan … Continue reading →
Posted in Basque politics, Blog posts, Elections | Tagged Basque elections 2012, ZuZeu | Leave a comment
RT @dabeard: Stunning: More American kids have been killed in shootings at their schools this year than U.S. military personnel while on du… 5 hours ago
Desde Bilbao se escucha el zasca que le dan al imperialismo francés, brutal. Clash Macron vs étudiante Burkinabée youtu.be/W3BrjYD7meo 6 hours ago
RT @Icebramovich: Europa le cierra la puerta a Serbia elmundo.es/internacional/… No entraran a la UE hasta por lo menos dentro de 10 años 15 hours ago | 2018-05-26T13:55:17 | https://asierblas.com/category/basque-politics/ | [
-1
] |
Klase borroka eta Angela Davis
Erlatibitatea
Aldageletako kamerak
Hau ez da gure bakea! Sendatzea ekintza politikoa da
Angela Davis_Ostirala (Argia)
Angela Davis_Larunbata (Berria)
Angela Davis_Igandea (Gara) | 2020-02-24T02:08:41 | http://bilgunefeminista.eus/eu/Berriak?page=53 | [
-1
] |
IRUÑEAN KANTUZ | 2010-05-24 13:22
Maiatzaren 29an, larunbatean, KARRIKA GUREA DA.Egitaraua12:00etan, Estafeta karrikan barna Karrikan Kantuz, 12:00etan: Mercaderes eta Udal Plazan Muthiko Alaiak dantzari txikiak, Muthiko Alaiak fanfarre txikia eta Muthiko Alaiak dantzari zaharrak, 12:00etan: Muthiko Alaiak peñaren egoitzan.Sukaldaritza tailerra, Donibane Lohitzuneko sukaldarien eskutik.12:45etan, Merkaderes: Karrikan kantuz , 13:30etan, Mercaderes: Muxikoak,14:30ean bazkaria,18:00etan, Udal Plaza eta Mercaderes: Dantza ikuskizuna (Muthiko Alaiak eta Donibane Lohitzuneko Begirale Dantza Taldea), 20:00etan, Mercaderese...
XIBERUKO MASKARADA IRUÑEAN
IRUÑEAN KANTUZ | 2010-05-13 17:44
Datorren maiatzaren 22an aurtengo azken maskarada izanen da. Non? Iruñean! Ortzadarrek antolaturik, eta Muthiko Alaiak eta Iruña Taldeak lagunduta, Larraineko dantzariak Iruñera etorriko dira usazko emanaldia gure artean egiteko.Informazio gehiago
LARUNBAT HONETAKO MANIFAN ERE KANTATZERA GOAZ
IRUÑEAN KANTUZ | 2010-05-10 20:06
Ongi dakizuen bezala, larunbat honetan arratsaldeko 6etan manifa bat abiatuko da Golem zinemetatik. "Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean Nafarroako euskaldun zein euskaltzale guztiak bildu nahi da, gure eskubideak aldarrikatzeko eta hemen gaudela esateko. Manifa erraldoi eta alaia nahi dugu egin eta horregatik etorriko zareten kantuzale guztioi gurekin biltzeko eskatu nahi dizuegu, elkarrekin abesten joaiteko. Iruñean kantuz ekimenaren logodun ikurra eramanen dugu erreferentzia izateko.Gero, manifari bukaera emateko bi kanta egin behar ditugu, errazak bezain ezagunak:- ikusi me...
Nafarroan Kantuz AEKren eskutik
IRUÑEAN KANTUZ | 2010-04-29 11:30
Maiatzaren 15ean, NAFARROAN KANTUZ, AEK bestaren barruan Goizeko 11:30ean Trinitarioseko karpan: KANTUZ (Nafarroako kantuz ekimen guztiak eta euskaltzale oro gonbidatuta) Ordu berean ARDO FERIA izanen da (Nafarroako hainbat upeltegiko ardoa dastatzeko aukera) Jarraian HERRI BAZKARIA. (Txartelak salgai AEKko euskaltegietan, erreserbak: [email protected] 948274160, 607616923) Eta gero DENOK Donibanetik bertatik hasiko den manifestaziora: NAFARROAN EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEA (http://www.blogak.com/maiatzak15) bertan ere KANTA DEZAGUN!! Ondoren bestak ere ...
Maiatzak 8, Iruñean Kantuz
IRUÑEAN KANTUZ | 2010-04-26 14:33
Aurreko Iruñean Kantuzen adierazi genuen bezala, maiatzaren lehen larunbata Maiatzaren Lehena jaiarekin batera ez ospatzeko, astebete berandatuko dugu eta maiatzaren 8an eginen dugu. Adi egon eta zabal ezazue, mesedez. | 2019-08-19T12:06:59 | https://blogak.eus/iruneankantuz?page=5 | [
-1
] |
a-saila Amharera | Gramateka
AMHARIC, AMÁRICO, AMHARA
Language family: Afro-Asiatic, Semitic, South, Ethiopian, South, Transversal, Amharic-Argobba.
Glottolog: amha1245.
Linguasphere: 12-ACB-a.
Beste izen batzuk (autoglotonimoa: አማርኛ, Amarəñña):
abyssinian alt amharic [AMH].
amarigna alt amharic [AMH].
amarinya alt amharic [AMH].
amharic [AMH] hizk. Etiopia; baita Egipto, Israel eta Suedia ere.
ethiopian alt amharic [AMH].
amharic (abyssinian, ethiopian, amarinya, amarigna) [AMH] 17.372.913 ama hizkuntza dutenak, 5.104.150 2. hizkuntza dutenak, 16.007.933 talde etnikoan, 14.743.556 elebakar Etiopian (1998ko errolda); herrialde guztietako populazio osoa 17.413.000 edo gehiago, 21.000.000 2. hizkuntza dutenak barne (1999 WA). Ipar Etiopia zentrala, Amhara Eskualdea, eta Addis Abeba. Halaber mintzatua Egipto, Israel, eta Suedian ere. Afro-Asiatic, Semitic, South, Ethiopian, South, Transversal, Amharic-Argobba. Elebitasuna ingeles, arabiera, oromoera eta tigrinyeraz; gobernuan, hedabide publikoetan, megozio-mundu nazionalean, 7. mailara arteko hezkuntzako alor askotan, hainbat motatako literaturan (fikzioa, poesia, teatroa, magazineak) erabilia. Hizkuntza nazionala, hiztegia, gramatika, SOV, preposizioak, postposizioak, genitiboak, artikuluak, eta erlatiboak izen nagusiaren aurrean, galdetzailea hasieran, kasu atzizkiek pertsona, numeroa, subjektuaren eta (optzionalki) objektuaren generoa adierazten dute, pasiboak deponenteak barne, kausatiboak, CV, CVC, V, CVCC, irrati programak, TB.
amharic [AMH] 40.000 hiztun (1994, H. Mutzafi). Afro-Asiatic, Semitic, South, Ethiopian, South, Transversal. Elebitasuna hebreeraz. Jatorriz etiopiarrak diren juduek mintzatzen dute. Eurek beren buruei ‘Beta Israel’ deitzen diete eta ‘falsaha’ gutxiesgarritzat daukate. Irrati programak. Jewish. Ikus sarrera nagusia Etiopian.
Hizkuntza / lengua: amharera/ amharic / amárico / amhara.
Hiztunak / hablantes (2000):17.970.000. Gehi 33.970.000 hizkuntza behikulartzat dutenak (Rafael del Moral).
Herrialdea / país: Etiopia.
HISTORIA. Familia semitikoko hizkuntza afro-asiatikoa, Etiopiako Amara eskualdekoa, dirudienez hor bertan sortua. ge’ez hizkuntzaren gertuko mintzairatik garatu bide zen eta substratu kušitaren eragin handia izan zuen.
Gaurko Etiopiaren iparraldean garatu zen Axumiten erresuma (Aksum hiriburuarekin) IV m.an kristautu zen eta mende bat geroago itzuli zen Biblia ge’ezera, erresumako hizkuntzara eta gaur ere oraindik liturgian erabiltzen dena. Bere aldaki modernoak tigré eta tigriña dira. Amharera, aipatu erresumaren hegoaldeko dialektoa, XIII. m.an zabaldu zen dinastia salomonikoak boterea hartu zuenean. Literatura amhareraz XIV. m.an garatu zen nahiz eta ge’ezerak jarraitu hizkuntza literario bezala eta hezkuntzakoa XIX m.ra arte. Mende honez gero, amhareraz idazten hasi zen lehenik misiolariek bultzatuta eta gero administrazioak behartuta. Gaur Addis Ababako hizkuntza kolokiala da, nahiz eta eskualdeko hizkuntza jatorrizkoa oromoa izan. Bere erabilera Etiopia osoan ari da hedatzen hizkuntza behikular bezala.
Fonetika. Amhareran fonetika ge’ez hizkuntzarenetik bereizten dute nagusiki belarren desagerpenak eta aurresabaikari ugariren agerpenak, horzkarien, sabaikarien eta urkarien palatalizazioaren ondorioz.
Morfosintaxia. A) Substantiboa aldagaitza da, plurala -oč egiten duen forma ezik. B) Erro gehienak 3 konsonante erradikalekoak dira, nahiz eta 4 konsonanteko erroak ge’ezeran baino ugariagoak diren. C) Baditu formazio konposatu espresiboak non erradikal aldagaitz bat jokatzen den laguntzaile bezala balio duen aditz batekin. Denborak eta moduak adierazteko, ge’ezeratik jaso dituen formez gainera, forma konposatuak ditu laguntzaile posposatuarekin. D) Tema xumearen ondoan badago barne errepika duen tema frekuentatiboa (nagāggara, asko egin du hitz, maiz...). Ekintzaren beste modalitateak (bihurkari-pasiboa, kausa-tiboa, faktitiboa, kooperazioa, ea.) aurrizkidun temen bidez adierazten dira. E) Substantiboentzat ez dago genero-morfema argirik, baina bai espreski seinalatua artikulu mugatuan, erakusleetan eta aditzen 3. pertsonan. Generoak batzuetan tamaina bereizten du: maskulinoa handiarentzat eta femeninoa txikiarentzat. F) Benetako deklinabiderik ez badago ere, badago akusatiboaren marka bat eta genitiboaren beste bat. G) Adjektiboa izenaren aurrean jartzen da. H) Aditzen jokaerak arabieraren egitura mantentzen du, hau da, oinarritzat 2, 3 edo 4 erradikal hartzen dituena. Aditza perpausaren amaieran agertzen da. I) Menpeko perpausak perpaus nagusiaren aurrean doaz. J) 1etik 10 arteko zenbakiak alfabeto grekoko lehen hizkietan daude inspiratuak. Hona hemen amhareraz lehen 10 zenbakiak: and (1), hulätt (2), sost (3), arat (4), ammest (5), seddest (6), säbat (7), semment (8), zätäñ (9), asser (10).
Idazkera. Alfabeto ge’ez edo etiopiarrean idazten da, hots, hizki batzuk erantsiz eta bokalak seinalatzeko ikur berezia duen silabategia. Etiopiar idazkera edo amarikoa 7 bokalekin konbinatzen diren 33 kontsonantetan oinarritzen da eta honela sortzen dira silabak errepresentatzen dituzten 231 zeinuak. Antzeko zerbait gertatzen da indo-ariar hizkuntzen idazkeretan ere.
HISTORIA. Lengua afroasiática de la familia semítica, propia de la región de Amara de Etiopía, aparentemente el lugar donde se originó. Se desarrolló a partir de un habla cercana al ge’ez y sufrió fuertemente la influencia del sustrato kušita.
El reino axumita (con capital en Aksum), que se desarrolló al norte de la actual Etiopía, se convirtió al cristianismo en el s. IV, y un siglo después se tradujo la Biblia al ge’ez, que era la lengua que se hablaba en este reino y que todavía se emplea en la liturgia. Sus 2 variantes modernas son el tigré y el tigriña. El amárico, dialecto del sur de aquel reino, se extendió con la llegada al poder de la dinastía salomónica en el s. XIII. La literatura en amárico se desarrolló en el s. XIV, aunque el ge’ez se mantuvo como lengua literaria y también de educación hasta el s. XIX. A partir de este siglo, la lengua empieza a escribirse impulsada, primero por los misioneros y después por las necesidades administrativas. Hoy es la lengua de uso coloquial en Addis Abeba, a pesar de que la lengua nativa de la región es el oromo. Su uso se extiende por toda Etiopía como lengua vehicular.
Fonética. La fonética del amárico difiere de la del ge’ez especialmente por la desaparición de las velares y por la aparición de numerosas prepalatales, procedentes de la palatalización de las dentales, palatales y líquidas.
Morfosintaxis. A) El nombre es invariable, salvo una forma del plural en -oč. B) La mayoría de las raíces constan de 3 consonantes radicales, aunque las raíces de 4 consonantes son más numerosas que en ge’ez. C) Conoce formaciones compuestas expresivas en que un radical invariable se conjuga mediante un verbo que sirve de auxiliar. Para la expresión de los tiempos y de los modos dispone, además de las formas heredadas del ge’ez, de formas compuestas con auxiliar pospuesto. D) Al lado del tema simple hay un tema frecuentativo de repetición interna (nagāggara, ha hablado mucho, a menudo...). Las otras modalidades de la acción (reflexivo-pasivo, causativo, factitivo, cooperación, etc.) se expresan mediante temas con prefijos. E) No existe claramente un morfema de género para los nombres, aunque sí aparece específicamente señalado en el artículo definido, en los demostrativos y en la 3ª persona de los verbos. El género a veces distingue el tamaño: masculino para el grande, femenino para el pequeño. F) Aunque no existe realmente declinación, sí hay una marca de acusativo y otra de genitivo. G) El adjetivo se coloca ante el nombre. H) La conjugación de los verbos respeta la estructura del árabe, es decir, la que toma como base 2, 3 ó 4 radicales. El verbo aparece en posición final de oración. I) Las oraciones subordinadas se anteponen a la oración principal. J) La forma de las cifras del 1 al 10 se inspira en las primeras letras del alfabeto griego. Los 10 primeros números en amárico son: and (1), hulätt (2), sost (3), arat (4), ammest (5), seddest (6), säbat (7), semment (8), zätäñ (9), asser (10).
Escritura. Se escribe en alfabeto ge’ez o etíope, un silabario al que se añaden algunas letras más y un signo particular para indicar las vocales. La escritura etíope o amárica se fundamenta en la combinación de 33 consonantes con 7 vocales, de lo que resultan un total de 231 signos que representan sílabas. Algo parecido ocurre con las escrituras de las lenguas indo-arias.
AMHARIC FOR FOREIGN BEGINNERS, Fourth edition, Alem Eshetu, 20x14,5, 151 or., Addis Ababa, 2001.
AMHARIC FOR FOREIGNERS, Sixth edition, By Semere Woldegabir, 20,5x14, 176 or., Addis Ababa, 1996.
AMHARIC TEXTBOOK, Harrassowitz Verlag, Wolf Leslau, 23x16, 674 or., Wiesbaden, 1967.
ENGLISH-AMHARIC, Merit, 44.000 Words, By Ephrem Assefa Woredework, 20x14,5, 975 or., 1994.
AMHARAR ALFABETOA
Amharar ahoskera / Amharic pronunciation
Amharerarentzat ge’ez (etiopiar) idazkera
The Ge'ez (Ethiopic) script for Amharic
Numeral hauek greziar alfabetotik eratorriak dira, seguruenez via koptera.
These numerals developed from the Greek alphabet, possibly via Coptic.
Testu-lagina amhareraz / Sample text in Amharic
Yä-säw lïj hullu siwwäläd näs'a-nna bä-kïbrïnna bä-mäbtïm ïkkulïnnät y-alläw näw yä-täfät'ro yä-mastäwalïnna hïlinaw sïlalläw andu lelawn bä-wändïmamacïnnät mänfäs mämälkät yä-gäbbawal. | 2019-08-19T09:08:49 | http://gramateka.eus/es/biblioteca/seccion-a/amharera/ | [
-1
] |
PROSPEKTIKERek ASCONGI bermatzen du Eraikuntzaren Liburu Berdea lantzeko. Reflexión y Estudios de Prospectiva y Estrategia
PROSPEKTIKERek ASCONGI bermatzen du Eraikuntzaren Liburu Berdea lantzeko
19-03-2018 ¦ Noticias | 2018-06-18T15:25:11 | http://prospektiker.es/news/1521639335 | [
-1
] |
Gatesenak egin du Sarean | UNInet
« Logelako emisora | Hasiera | Legea Vs. Sarea »
2000ko maiatzak 31, Asteazkena | UNInet |
Gatesenak egin du Sarean
Microsoft inperioa gainbeheran eta haren alternatibak sareko arlo guztietara hedatzen
Interneten handien eta txikien arteko gatazka desorekatuan handiek dirua dute baina mugimendu traketsak egiten dituzte. Txikiek aldiz, euren sormen eta ideia freskoekin, proposamen interesgarriak plazaratzen dituzte eta lankidetzarako joera dute. Horrela deskriba daiteke sarearen egoera eta haren eboluzioa azken boladan.
Edukien arloan monopoliorako, edo gutxienez oligopoliorako joera nabarmena dagoen bitartean (Terra, AOL...), programetan eta sistema operatiboetan konpatibilitatea eta Open Source dira agintzen duten bi kontzeptuak. Honela, duela urte gutxiko egoerari buelta eman zaio, sareko edukietan berdintasun anarkiko xamarra baitzegoen, ordenagailuetan Windows nagusi zen bitartean.
Egunotan esan daiteke Seattleko enpresarentzat ez direla une gozoak. Thomas Jackson epailea artaziak hartu eta enpresa txikitzen hasi da. Baina
Internetek markatu du Microsof-en gainbeheraren hasiera. Ironikoki, mundua ordenagailuz bete duen enpresarenak egin du gizon azkar horrek Internet zer den ez ulertzeak.
Kantitate hutsei erreparatzen badiegu, izugarri hazi da ordenagailuen kopurua eta, ondorioz, gero eta Windows sistemaren erabiltzaile gehiago dago sareari esker. Baina koalitatiboki ez da horrela: sarearen agerpenak Gates kaltetu du erabiltzaileen begiak zabaltzean eta Windows ez diren beste sistema asko badirela erakutsiz. Gainera, Microsoftek sarean emandako urratsak ez dira orekatuak izan.
Hasteko, duela laupabost urte sarearen erabilera jendartean hedatzen hasi zelarik, Seattleko enpresak ez zuen ondorengo urteotako hedatze masiboa oraindik aurreikusten eta orduan bere estrategietan sareak ez zuen garrantzi handirik izan. Berriz, laster Internet gizarte berri baten eta ekonomia berri baten bizkarhezurra bihurtuko zela nahiko argi begiztatzen hasi zirenean. Microsoftek sarea bere helburu nagusia bihurtuko zela iragarri zuen ozenki.
Halabaina, sarean, kanpoan hain arrakasta handia eman zion monopolio eskema bera errepikatzen saiatu zen Gates. Bere sare paralelo propioa ere bultzatu zuen tarte labur batez, Microsoft Networks izenekoa. Baina modu horiek ez ziren sarerako aproposak. Asko kostata, bere Explorer nabigatzailea Netscaperen gainean jartzea lortu du baina bentajaz jokatuta, jakina, ordenagailu berri gehienetan baitator (bazetorren, hobe esan) Windowsekin batera. Offline arrakasta eman zion marketing estrategia horretxek ekarri dio orain epaileen zigorra, lege antimonopolistikoak aplikatuta.
Gatesek ez du programa onik egitea lortu Audio eta bideo formatoetan, Windows Media Player ez baitzaio nagusitu RealPlayer programari. Berriketarako, posta elektronikorako eta beste hainbat zereginetarako programak ere nahiko kaxkarrak dira. Sareko makinetan, zerbitzarietan, oso atzetik jarraitzen die UNIXeko Apache zerbitzariei. Arlo horretan Solaris edo Linux-en bidez Windows NT baino askoz ere sistema eraginkorragoak baitaude.
Sistema eragileen arloan, egunotan, CNET-en webgunean Windows-en alternatiba erabakitzeko lehiaketan Mac Os 9 gutxigatik gailendu zaio Corel Linux-i. Biek antzeko merkatu zati txikiak dituzte erraldoiaren ondoren, baina analisi orokor batean biek irabazten diote Gatesen sistemari. Bitartean, sareko zerbitzarietan eta sarerako software-aren arloan nagusitasuna erabat galduta du Seattleko enpresak. Madrilen duela bi aste izan zen Java Expo azokak besteen egoera animiko eta ekonomikoa ongi islatu zuen. Orain arte minoritarioa zen azoka honek milaka bisitari izan zituen eta Hollywood estiloko ikuskizun garesti batekin aurkeztu zuten, Sun Microsystems-eko presidente Scott McNealy-k bideomintzaldia eskaini aurretik. Netscape bereganatu zuen AOLen aliatua den Sun enpresak Java hizkuntza sarean nagusitzea lortu du, Microsoftek bere alternatiba zabaltzeko ahaleginak gora behera.
Bestalde, sareko mentalitatea duen Linux sistema irekia benetako mehatxua bihurtu da eta etengabe garatzen, hobetzen eta erabilgarriagoa bihurtzen ari da. Aditu zenbaiten arabera, Microsof-en gainbehera etengabeari aurre egiteko erremedio bakarra dago: epaileek hiru zatitan barik gehiagotan txikitu beharko lukete erraldoia, enpresa txiki eta lehiakorrak sortzeko.
www.sun.es/javaexpo
Mendeku telematikoa
Eraikuntza enpresa baten zerbitzuarekin kontent ez zen emakume batek haren kontrako webgunea zabaldu du bere arrazoien berri emateko. Salaketa egiteko helbidea hartzean ez du dudarik izan internauta honek: InterNIC-en erregistroan enpresaren izenarekin domeinurik ez zela ikusi eta berak hartu du, hain justu, enpresa bera salatzeko. Metro Bilbaoren kasua errepika ez dadin, aurrerantzean sarea ezagutzen ez duten beste enpresa asko ere azkar ibili beharko dira, euren burua antzeko egoera batean ikusi nahi ez badute.
www.uicesa.com
EITB berria
Euskal Irrati Telebistak 18 urte bete dituela eta, irudi aldaketa nabarmena ageri da egunotan telebistako pantailetan. Interneten, hala ere, aldaketa handiagoa izan da aspaldi berritu gabeko domeinuan. Irudi berria ezezik, hainbat informazio aurki daiteke bertan, inportanteena telebista eta taldeko hiru irratiak zuzenean entzuteko aukera. Hala ere, soinuak eta irudiak igortzeko hedatuena den Real formatoa erabili barik, Windows Media Player aukeratu dute EITBko arduradunek. | 2020-05-26T08:44:37 | http://www.sarean.com/artxiboak/000252.html | [
-1
] |
Download Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) - Muzica Download Gratis
Home\albume\Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) \
Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese)
Download Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese)
2020-03-14 18:55:51
selectie, muzica, noua, romaneasca, martie, 2020, (album, original,, piese, alese),
Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) - Muzicadownload.org
SELECTIE MUZICA NOUA ROMANEASCA - 14 MARTIE 2020 [ALBUM ORIGINAL, PIESE ALESE]
01. Alessiah - Hurricane (2:46)
02. Ana Beregoi Feat Iuliana Beregoi - Tiki Toko (1:55)
03. Anastasia Nemes - Tot Ce Vrei (2:43)
04. Chriss - Inca Simt Parfumul Tau (3:15)
05. Dl Goe si Loredana - Golan (3:26)
06. Dora Gaitanovici - El Nu Ma Vrea (3:10)
07. Hellen - Hrana (2:46)
08. Jerryco Si Jianu, Rashid - Banii Mei (2:37)
09. Mira - Plus Si Minus (3:16)
10. Noaptea Tarziu - N-o Sa Ma Casatoresc (2:32)
11. Raluka - Doi straini (3:19)
12. Robert Toma - Uita (3:53)
13. Sandra N - Suna-ma (3:44)
15. Starla Edney - Queen Of Hearts (3:05)
16. Zenys - Hai Ramai Cu Bine (3:43)
3 Radio Zu Most Wanted Top 40 - 27 Iunie 2020 (Album Original) 28 Iunie 2020 73
Similare cu Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese)
1 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 28 Iunie 2020 (Piese Noi) 28 Iunie 2020 54
2 SELECTIE MUZICA NOUA ROMANEASCA - 20 IUNIE 2020 [ALBUM ORIGINAL, SUPER HITURI] 20 Iunie 2020 107
3 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 13 Iunie 2020 (Album Original, Super Piese) 13 Iunie 2020 108
4 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 30 Mai 2020 (Album Original, Piese Alese) 30 Mai 2020 216
5 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 23 Mai 2020 (Album Original, Hituri Noi) 23 Mai 2020 217
6 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 16 Mai 2020 (Album Original, Hituri Alese) 16 Mai 2020 260
7 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 9 Mai 2020 (Album Original, Piese Noi) 09 Mai 2020 396
8 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 25 Aprilie 2020 (Album Original, Super Hituri) 25 Aprilie 2020 285
9 Selectie Muzica Noua Romaneasca de Paste 2020 (80 Hituri) 20 Aprilie 2020 158
10 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 21 Martie 2020 (Album Original, Super Piese) 21 Martie 2020 326
11 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) 14 Martie 2020 248
12 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 7 Martie 2020 (Album Original, Hituri Noi) 07 Martie 2020 309
13 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 22 Februarie 2020 (Album Original, Hituri Alese) 22 Februarie 2020 279
14 Selectie Muzica Noua Romaneasca - 15 Februarie 2020 (Album Original, Piese Noi) 15 Februarie 2020 260
15 Selectie Muzica Noua Straina - 13 Februarie 2020 (Album Original, Hituri Noi) 13 Februarie 2020 268
Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) - Download, mp3, album, video, versuri, lyrcis, song, audio.
Descarca melodii cu Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese)
Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese), Selectie Muzica Noua Romaneasca - 14 Martie 2020 (Album Original, Piese Alese) | 2020-07-10T12:58:39 | http://www.muzicadownload.org/download-albume/Selectie-Muzica-Noua-Romaneasca---14-Martie-2020-Album-Original--Piese-Alese_19982.html | [
-1
] |
BOUCHERON FEMME EAU DE TOILETTE - Geuren - Webshop ICI PARIS XL
> BOUCHERON FEMME EAU DE TOILETTE
Bekijk alles van Boucheron Femme
BOUCHERON FEMME EAU DE TOILETTE
Uw prijs: € 72,85
Ean Code 3386460036757
Basisnoten Ambre, Vanille
Topnoten Bergamot Mandarijn
(€ 80,85)
Geschenkkoffer BOUCHERON FEMME
(€ 53,60) | 2016-10-21T11:28:52 | http://www.iciparisxl.be/nl_BE/Dames/Geuren/BOUCHERON-FEMME-EAU-DE-TOILETTE/p556413-8wQKAAytpgEAAAEjyUN1GQ7x | [
-1
] |
572,9 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu Euskaltel Taldeak, eta 62,1 milioi euroko irabazi garbia
Akzioko guztira 36 zentimoko dibidendua ordainduko duela iragarri du Taldeak
Euskaltelen eta R-ren bategiteak sendotu egin du taldearen hazkundea diru-sarrerei, bezero-kopuruari eta emaitzei dagokienez
Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 280,6 milioi eurokoa izan da, hots, 2015eko ekitaldikoa baino % 68 handiagoa. Diru-sarrereriko marjina, berriz, % 49 izan da, orain arteko onena.
Cash flow operatiboa 184,7 milioi euro izan da, hots, % 62,1 igo da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta; kaxa-fluxuaren bihurtze-maila, berriz, % 65,8 izan da.
Zor-ratioari dagokionez, EBITDA halako 4,2ra jaitsi da; aurreko ekitaldian, berriz, 5,1 zen ratioa.
Hau proposatu du Euskaltelen administrazio-kontseiluak: akzioko 36 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2016ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Datorren batzar orokorrak onartu behar du erabaki hori.
2016ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko % 4,43ko errentagarritasuna dagokio 0,36 euroko dibidendu horri.
Honetan datza negozio-estrategia: balio erantsi goreneko produktuak paketeka eta bateratuta eskaintzean.
Estrategia horri esker, % 66ra iritsi zen iaz hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea; 2015aren amaieran, berriz, % 63,3 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.
Bilakaera bikaina telefonia mugikorraren alorrak. 74.000 mugikor-linea gehiago ditu Euskaltel taldeak, 2015ean baino % 8,6 gehiago.
Sare finkoko bezeroen % 77k mugikor-linea bat dauka, gutxienez, hau da, inoiz baino handiagoa da Taldearen merkatu-kuota.
Ordainpeko telebista-zerbitzuen kontratazioa ere igo egin da (22.000 alta berri 2016an, 2015ean baino % 8,1 gehiago); hori dela eta, % 57,6 da TBren merkatu-kuota sare finkoko bezeroen artean.
Bilbon, 2017ko otsailaren 24an. Gaur goizean aurkeztu ditu Euskaltel Taldeak 2016ko emaitzak, burtsara atera eta Galiziako talde nagusi den R-rekin bat egin eta Espainiako estatuaren iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia sortu ondorengo lehen ekitaldi osoari dagozkionak alegia.
Emaitza bikainak ekarri ditu Euskadi eta Galiziako operadore nagusi diren Euskaltel eta R-ren bategiteak diru-sarrerei, bezero-kopuruari eta errentagarritasunari dagokienez: 572,9 milioi euroko fakturazioa, eta 62,1 milioi euroko irabazi garbia. Guztira 542 lagunek egiten dute lan Euskaltelen eta R-n, eta zeharkako 3.500 lanpostutik gora sortu dituzte Euskadin eta Galizian.
Ekitaldiaren balantzea egitean, hau adierazi du Euskaltel Taldearen presidente Alberto García Erauzkinek: "Liderrak gara gure merkatuan. Eta lidergo horrek berretsi egiten du gure estrategia sendoa: estrategia horri esker bete ditugu gure interes-taldeen itxaropenak 2016an, eta hari esker jarraituko dugu horretan etorkizunean ere"
Euskaltelen eta R-ren estrategia komertzialaren gauzatzea izan du oinarri hazkundeak. Balio handiko hiru eta lau produktuko paketeetarako merkatu masiboan bezero berrien alta-kopuru garbia areagotzea du helburu nagusi estrategia horrek, eta lehendik ditugun bezeroen bizi-zikloaren balioa ahalik eta gehiena handitzea.
Konpainiaren bateratze-estrategia horri esker, % 66ra iritsi da hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea, bezero-oinarri osoarekin alderatuta; 2015aren amaieran, berriz, % 63,3 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.
Telefonia mugikorraren kontratazioak izan duen bilakaera bikainean ere nabaritu da estrategia horren arrakasta (ia 74.000 linea berri 2016an, hots, % 8,6ko igoera), bai eta telebista-zerbitzuen kontratazioan (22.000 alta berri; % 8,1eko igoera) eta banda zabaleko produktuen kontratazioan ere (6.000 zerbitzu berri, hau da, % 1,4ko igoera).
Ekitaldiaren amaierako datuen balorazioa egitean, hau adierazi du Euskaltel Taldearen kontseilari delegatu Francisco Artechek: "Bereziki harro sentitzeko moduan gaude 2016ko emaitzak direla eta, Euskaltel Taldeak diru-sarreratan, bezero-kopuruan eta errentagarritasunean izan duen hazkunde sendoa erakusten baitute emaitzek, eta, batez ere, gure akziodun, bezero eta merkatuarekin dugun konpromisoa bete egin dugula adierazten baitute".
Emaitza operatiboen hazkunde sendoa ekarri du negozioaren bilakaera bikain horrek. Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 280,6 milioi eurokoa izan da, hots, 2015eko ekitaldiko 167 milioikoa baino % 68 handiagoa. Diru-sarrerekiko marjina, berriz, % 49 izan zen. Ondo asko frogatzen dute emaitza horiek arrakasta izan zuela kostu operatiboen kudeaketak eta aurreko ekitaldietan martxan jarritako eraginkortasun-neurriek.
Cash flow operatiboa (EBITDAren eta inbertsioen arteko aldea) 184,7 milioi euro izan da, hots, % 62,1 igo da aurreko ekitaldiko 113,9 milioi euroekin alderatuta. Konpainiaren kaxa-fluxuaren bihurtze-maila handia (% 65,8) sektore bereko Europako antzeko enpresena baino handiagoa da. Batez ere faktore hauek ekarri dute hobekuntza: belaunaldi berri bateko zuntz-sare propioa edukitzeak, eta operadorearen negozio-estrategiak, zeinari esker bezeroak erakartzeko eta lehendik dituenei eusteko erabiltzen dituen konpainiak bere inbertsioak.
Hori guztia dela eta, 62,1 milioi eurokoa izan da Euskaltel Taldearen irabazi garbia 2016aren amaieran; iaz, berriz, 7,2 milioikoa, burtsara ateratzeak ekarri zituen aparteko gastuak zirela eta. Diru-sarrera guztien % 10,9 da irabazi garbia. 2016an, 572,9 milioi euro izan da diru-sarrera osoa, aurreko ekitaldikoa baino askoz handiagoa (340,6 milioi 2015ean).
Zor-ratioari dagokionez, EBITDA halako 4,2ra jaitsi da; 2015aren amaieran, berriz, 5,1 zen ratioa. Honenbestez, 135 milioi euro jaitsi da, urtebetean, zor-ratioa, eta 1.223 milioi da egun. Beraz, konpainiak bete eta gainditu egin du helburua, dirua aurkitzeko duen ahalmen handiari esker.
Hona zer adierazi duen horretaz Taldearen presidenteak:"Sendoki gauzatutako estrategia bat eraman dugu aurrera, eta hori izan du ardatz ekitaldiaren arrakastak. Horri esker, denen itxaropenak bete ditugu: akziodunenak, bezeroenak, gure lantaldearenak, eta gure jardueraren kokagune diren gizarteenak, hau da, euskal gizartea, Euskaltelek, eta galiziar gizartea, R-k, haiei garapen teknologikoa ekartzen baitiegu, eta enplegu egonkorra eta kalitatea, aberastasuna eta aurrerapena sortzen baititugu haietan".
Akzioko 36 euro-zentimo burtsara atera ondorengo lehen urtean
Hau proposatu du Euskaltelen administrazio-kontseiluak: akzioko 36 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2016ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Egitekoa den akziodunen batzar orokorrak onartu behar du erabaki hori.
2016ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko % 4,43ko errentagarritasuna dagokio 0,36 euroko dibidendu horri, zeina hauen batura baita: urriaren 26an administrazio-kontseiluak onartutako akzioko 0,15 euroko konturako dibidenduarena eta administrazio-kontseiluak hurrengo akziodunen batzar orokorrean proposatuko duen 0,21 euroko dibidendu osagarriarena.
Euskaltel Taldearen presidente Alberto García Erauzkinen iritzian, "burtsara atera ginenetik lehenbiziko dibidendua banatzea erabaki izanak garbi adierazten du talde sendoa garela, eta finantza-kaudimena eta dirua egiteko ahalmen frogatua dugula".
Euskaltel Taldearen zuzendari nagusi Francisco Artechek, berriz, hau azpimarratu du: "2017rako, orain arteko dibidendu-politika iraunkor eta gorakorrari eustea da gure asmoa. Ziur gara bete egingo ditugula helburu horiek guztiak, orain arte bezala, bezeroen, akziodunen eta gure lantaldeen jarduera bikainari esker".
95,9 milioi euro inbertitu dira iazko ekitaldian, aurrekoan baino 42,8 milioi euro gehiago. Bi faktore hauek eragin dute igoera: R-ren inbertsioak (46,2 milioi ero) gehitu izanak, eta 2016an ere konpainiak proiektu esanguratsuak bultzatzen jarraitu izanak. Hedapen-plana (51.000 etxebizitza eta industrialde), banda zabaleko abiaduren azkartzea, kaleko WiFi-rako puntu gehiago jartzea eta 4G zerbitzu propioaren hedapenaren hasiera izan dira hazkundearen eragile nagusiak. Berrikuntza teknologikoak dakartzate proiektu horiek, eta guztiek dute bezeroa ardatz; izan ere, inon diren zerbitzurik onenak izango dituzte hurrengo urteotan, eta areagotu egingo da haientzako eskaintza komertziala.
1,9 milioi produktu kontratu dira Euskadiko eta Galiziako etxetan
2016ko abenduaren 31n amaitu den ekitaldian, jarraitu egin egin du Euskaltel taldeak bere estrategiarekin: balio handieneko baterako paketeen kontrataziorantz bideratzea bezeroak, bai lehendik ditugunak, bai berriak.
Nabarmen hazi da kontratatutako produktuen kopurua (82.000 produktu berri, % 4,5eko igoera), hau da, ia milioi bat bederatziehun mila produktu saldu dira Euskadiko eta Galiziako etxeetan.
Bi faktore hauek izan dira hazkunde horren eragile: telefonia mugikorraren bilakaera ona (% 6,5eko igoera bezeroetan eta % 8,6koa lineetan) eta ordainpeko telebistaren igoera aipagarria (% 8,1). Banda zabalak ere gora egin du (% 1,4).
IBestalde, berritu egin dugu, 2016an, eskaintza bateratua, zeinak hobekuntzak ekarri dituen, batez ere telefonia mugikorraren eta telebistaren alorretara. Malgutasuna du ezaugarri nagusi eskaintza bateratu horrek: aukera ematen die bezeroei beren premien arabera konfiguratzeko zerbitzuak.
Mugikorreko 74.000 linea gehiago, eta 22.000 bezero berri ordainpeko telebistak
Telefonia mugikorreko 74.000 linea gehiago zituen Euskaltelek 2016ko ekitaldiaren amaieran, hots, aurreko ekitaldian baino % 8,6 gehiago. Sendotu egin da, honenbestez, operadorearen aitzindaritza segmentu horretan. 2016an lortutako mugikorraren hedapen-ratioaren errekorra ere aipatzekoa da; izan ere Euskaltel Taldearen bezeroen % 77,2k daukate kontratatuta gutxienez telefono mugikor bat operadoreari. Mugikorreko eskaintza onak izan du isla, halaber, mugikorra soilik duten bezeroetan ere, % 3,4 egin baitu gora haien kopuruak (76.378 izan dira 2016an, eta 73.838 ziren 2015ean). Oro har, ikusten da gora egin duela ondoren ordaintzeko telefonia mugikorreko linea bat baino gehiago daukaten bezeroen kopuruak: 702.892 ziren 2015ean, eta 763.683 2016an.
Etxeko segmentuko hazkundearen sendotasunak beste euskarri bat ere izan du: ordainpeko telebista daukaten taldeko bezeroen kopurua areagotzea, 22.000 linea berri kontratatu baitira (2015ean baino % 8,1 gehiago). Telebistako bezeroen kopuruak etengabe egin du gora lehendik bezero zirenen artean, eta bezero-kopuru osoaren % 57,6ra iritsi da; duela urtebete, % 53 zen portzentajea.
Telebistari dagokionez, 2016an, zenbait hobekuntza izan dira: eskaintza hobetu da, edukien paketatze berri baten bidez; funtzionalitateak hobetu dira, Replayn eta Rebobinan, erabiltzailearen interfazea hobetuz eta TV Everywhere zerbitzua sendotuz; eta bideotekaren edukia areagotu da. Ordainpeko telebistako produktu kontratatuak 250.191 ziren 2015ean, eta 270.333ra iritsi dira 2016an.
Orobat, gora egin dute banda zabaleko produktuek: 5.354 gehiago dira; 389.456 ziren 2015ean, eta 394.810 2016ean (+% 1,4).
Hori guztia dela eta, 2016ko ekitaldian nabarmen igo da produktu/bezero ratioa: 2015ean, 3,3 zen; 2016an, 3,5.
Datu horiek ikusita, Euskaltel Taldearen kontseilari delegaturen arabera, "merkatuko bezero-oinarririk baliotsuena dugu. Eta, hori ikusita, gure asmoa da hain emaitza onak ekarri dizkigun estrategia horrekin jarraitzea 2017an, bezeroaren gogobetetze-maila hobetzen duten zerbitzu berriak eskainiz. Horrekin batera, sendotu egin nahi dugu enpresaren alorra, haien benetako bazkide izan gaitezen, bakoitzaren neurrirako konponbideak prestatuz".
Merkatuaren joerei eta Euskaltelen beraren marketin-ahaleginei jarraikiz, saio berezia eginez lehendik dagoen bezero-oinarrian salmenta gurutzatua egiteko, gora egin du hiru eta lau produktuko paketeen merkaturatzeak; nabarmen igo da bezero-oinarrian, eta bezero berriak sartu dira segmentu horietan. Hala, 2016ko abenduaren 31n, etxeko bezeroen % 78,3k zuten pakete hautetakoren bat: % 12,5ek, 2 p. (2015ean, % 14,8k); % 26,4k, 3 p. (2015ean, % 29,6k); % 39,4k, 4 p. (2015ean, % 33,7k).
Lidergoa etxeetan, pakete bateratuak oinarri
Banda zabala: Euskaltel Taldea hornitzaile liderra da abiadura handiko banda zabaleko zerbitzuetan; Euskaltel Euskadin, eta R Galizian. Belaunaldi berriko zuntz-sare guztiz inbertituak aukera ematen dio konpainiari produktu berezituak eskaintzeko; hala nola 350 Mb/s-rainoko abiadura ultralasterreko produktuak, zeinak inola ere ezin baitituzte berdindu DSL lehiakideek. 2016ko abenduaren 31n, Euskaltelek eta R-k 394.810 bezerori ematen zieten banda zabaleko zerbitzua, eta haien % 90ek baino gehiagok zuten abiadura handiko banda zabala (30 Mb/s edo gehiago).
Ordainpeko TBa: Euskaltel eta R hornitzaile liderrak dira ordainpeko telebista-zerbitzuetan, bai Euskadin eta bai Galizian. Telebista digitaleko programazio-aukera zabala eskaintzen du Taldeak: oinarrizko paketeetatik Premium paketeetarainokoak, TV Everywhere ("Edonon" eta ?TV comigo? marken pean merkaturatzen da), VoD eta PVR zerbitzuak, eta tokiko eskaintzarik ezagunera jasotzen duen Premium edukirako sarbidea. 2016ko abenduaren 31n, etxeko 270.333 bezerori ematen zien ordainpeko TB-zerbitzua (2015ean baino % 8,1 gehiagori).
Telefonia mugikorra: Euskaltel Taldea mugikorreko zerbitzuen hornitzaile liderra da, eta hazkunde azkarrena izan duena, bai Euskadin eta bai Galizian. 2016ko abenduaren 31n, etxeko 438.953 bezerori ematen zizkien mugikorreko zerbitzuak (2015ean baino % 6,5 gehiagori).
Telefonia finkoa: Euskaltel Taldea telefonia finkoko zerbitzuen hornitzaile liderra da Euskadin eta Galizian (merkatu-kuota altuenetan bigarrena du). Telefonia finkoko zerbitzuetan, estatuko zenbaki finkoetarako dei mugagabeak eskaintzen ditu konpainiak, eta prezio-plan ugari ditu finkotik mugikorrerako eta finkotik nazioarteko zenbakietarako deietarako.
2017-2019 aldirako emaitzen aurreikuspena
TEuskaltel Taldeak aurreikusten du datozen hiru urteotan igoera jarraitua izango duela sarreretan; BPGarekin bat igoko dira sarrerak, % 2 edo 3
EBITDAri dagokionez, oinarrizko 100 puntuko gorakada espero du Euskaltelek eta R-k osatzen duten taldeak; sarreren gaineko marjina, berriz, % 50 izango da.
Era berean, Taldeak espero du cash flowa etengabe igoko dela, eta, horren ondorioz, zor-ratioa EBITDA halako 3 eta 4 bitartekoa izango dela.
Azkenik, Euskaltel Taldeak helburutzat hartu du dibidenduak etengabe eta modu jasangarrian egitea gora. | 2019-03-21T05:25:26 | https://www.euskaltel.com/CanalOnline/gu/prentsa-aretoa/prentsa-oharrak/20170223131708515 | [
-1
] |
info Espacio reservado por... Apart. rural Etxetxipibi (ELIZONDO)
TURISMO Dónde dormirRestaurantes y baresBaztanBortziriak Malerreka - BertizaranaUlzamaXareta Qué visitar / Qué hacerGuardián invisible - visitas guiadas
info Ostatu berri - Posada de Arraitz | 2013-06-20T09:10:30 | http://www.valledebaztan.com/index.php/es/2011-09-09-07-36-25/ulzama/16-dormirbaztan/107-petisansenea | [
-1
] |
Zurean - Iparra.eus
Hasiera Mugikorretarako aplikazioak euskaraz Zurean
Zure herriko informazioa osatua eskaintzen dugu Zurean aplikazioan. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz Irun, Errenteria edota Eibarko eguraldia, albisteak, agenda, gida, txioak eta mapa. | 2020-02-27T07:35:28 | https://iparra.eus/zurean/ | [
-1
] |
‘Iruña-Veleia sindromea’ Puntua-n | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?
← Iruina bloga berriz ere martxan
Hondeamakina sartu dute Errosetoien Etxean! →
‘Iruña-Veleia sindromea’ Puntua-n
Data: 2016(e)ko urtarrilaren 4a Egilea: elexpuru
Abenduaren 23an, Goienak argitaratzen duen Puntua gehigarrian, nire Iruña-Veleia sindromea artikulua azaldu zen. Hemen kopiatzen dugu:
‘Iruña-Veleia sindromea’
Ia zazpi urte egin ditu Ertzaintzak kasua ikertzen. Bere txostenean aitortzen du ez dakiela nor den ustezko faltsutzearen egilea (“grandes dificultades existentes a la hora de acreditar las responsabilidades individuales de lo sucedido”), Lurmenen nukleo gogorra omen; eta ezta non egin zen (agian aztarnategian bertan gauez edo oporretan, edota tailer edo etxe partikular batean); zein tresnarekin (“no se ha podido determinar la herramienta”); edo zein izan den eragilea, mobila (“aparente falta de motividad […], lo más verosimil es que los autores buscaran fama o dinero”). Nola aurkituko zuten ba ezer, grafitoak benetakoak badira? Hala ere, “La más grave falsificación de la historia de la arqueología mundial” da, Ertzaintzaren hitzetan.
Horrela definitu du Van den Driessche geokimikariak Veleia sindromea: erabakia aspaldi hartuta dago: grafitoak faltsuak dira; eta txosten eta ikerketa ofizial guztiek frogatu behar dute faltsutasun hori. Eta frogarik ez badago, asmatu egiten dira. Eta egileari buruz arrastorik ez badago, erruduna seinalatu (Eliseo Gil kasu honetan) eta hedabideetan txiki-txiki egiten da. Egia bilatzeak ez du interesik. Hobeto esanda, arriskutsua da. Utikan arkeometrian espezializatutako laborategiak eta kata kontrolatuak.
Hogei txosten egin dituzte bederatzi herrialdetako ikerleek benetakotasunaren alde, baina bost axola. Aldundiak grafologo bat hartu zuen 2009an Gil inkriminatzeko. Haren txostena ez zitzaien gustatu eta beste bat kontratatu zuen, eta honek ziurtatu zuen Eliseok egin zituela grafito guztiak. Oso arrazoi indartsuak zituen: 36.000 euro poltsikora. Orain Ertzaintzak berak aitortu du lehendik bagenekiena: grafologiak ez duela deus balio auzi honetan. Gilen aurka zegoen “froga” bakarra erori egin da.
Honela ere titula zitekeen artikulu hau: Grafitoen faltsutasuna Pirinioetan erabaki zen. Harrigarria, ezta? Zera esan zuen EHUko Gorrochateguik euskerazko grafitoen aurkezpen ofizialean, 2006an: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino […] con leyendas en vasco antiguo”.
Eta zera idatzi zion Gorrochateguik berak Arkeologia Museoko zuzendariari lau egun geroago: “Estimada Amelia: […] Tras conceder dos entrevistas la mañana del viernes, me voy a los Pirineos. […] Y la conclusión de lo pensado estos dos últimos días con los datos que guardaba en mi memoria es que no se sostiene en absoluto que los textos en euskera sean antiguos.”
Zer gertatu zen bi egun horietan horrelako ziaboga bat egiteko? Berari galdetu beharko zaio. Kontua da, gure ustez behintzat, orduantxe erabaki zela auzia. Gerora, goikoen ekimen guztiak erabaki hura betetzera zuzendu dira. Veleia sindromea martxan zegoen.
Laster hasiko ziren Interneteko foroetan intoxikazioak, filtrazioak eta mozorro dantzak; Satorrotas eta Tatxi Piruli izango dira protagonista nagusiak. Ondo informatuta daude. Grafitoen edukiak ezagutzen dituzte. Isiltasun hitzarmena hausten dute. Euskalduntze berantiarra-ren defendatzaileak ere urduri daude. Espainiako historiagrafiaren dogma sakratu bat arriskuan dago. Interes eta pentsaera ezberdineko pertsonak bat egiten dute Iruña-Veleiako aurkikuntzak lurperatzeko.
Filologoek agintzen duten Batzordea, grafologoak, epaitegia, Ertzaintza… denak elkar hartuta. Gure politikari, hedabide eta intelektual gehientsuen laguntza edo pasibotasuna ziurtaturik dute. Horrela helduko gara 2016ra.
Ni neu, beste asko bezalaxe, konbentzituta nago irabazitako gerra baten aurrean gaudela. Grafitoak benetakoak direlako, gehiago agertuko direlako ondo induskatzen bada, analisiak egiten badira zaharrak direla ikusiko delako… Baina mugimendu indartsu bat sortzen ez bada herritarron aldetik, agian belaunaldiak igaro beharko dira auzia argitu arte. | 2019-07-16T12:40:44 | https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2016/01/04/iruna-veleia-sindromea-puntua-n/ | [
-1
] |
BURAGO 1/43 FERRARI 308 GTB RALLY #39 NEUF EN BOITE | eBay
Voiture 1/43 Ferrari 308 GTB 308GTB Andruet Rallye Monte Carlo RMC 1982 NEUVE
Burago Ferrari GTB 308 Pioneer N°39 1/43 sans Boite
BURAGO 1/43 CLASSIC FERRARI 308 GTB #39 RALLY DIECAST MODEL CAR
Dettagli su BURAGO 1/43 FERRARI 308 GTB RALLY #39 NEUF EN BOITE
BURAGO 1/43 FERRARI 308 GTB RALLY #39 NEUF EN BOITE
Stimata tra gio. 26 set. e mar. 8 ott.
333117476646
BURAGO 1/43 FERRARI 308 GTB RALLY #39 NEUF EN BOITE BURAGO 1/43 FERRARI 308 GTB RALLY #39 NEUF EN BOITE | 2019-09-15T07:42:52 | https://www.ebay.it/itm/BURAGO-1-43-FERRARI-308-GTB-RALLY-39-NEUF-EN-BOITE/333117476646?_trkparms=aid%3D333200%26algo%3DCOMP.MBE%26ao%3D1%26asc%3D20171012094517%26meid%3Daaf1b57e3575492880cdad3b96d85242%26pid%3D100008%26rk%3D2%26rkt%3D12%26sd%3D233169186469%26itm%3D333117476646%26pmt%3D1%26noa%3D0%26pg%3D2047675&_trksid=p2047675.c100008.m2219 | [
-1
] |
EAPN Euskadi – Gure bloga
EAPN Euskadiren bloga
Egilea: EAPN Euskadi
Pobreziaren-kontra-borroka
2020KO MARTXOAREN 8A EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Post author By EAPN Euskadi
Post date 6 martxoa, 2020
Martxoaren 8a dela eta, pobrezia eta gizarte-bazterkeriarekin konpromisoa duten hirugarren sektore sozialeko erakundeak biltzen dituen EAPN Euskadi sarearen izenean eta sareko emakume eta gizarte-bazterkeria taldearen izenean, adierazi nahi dugu eredu heteropatriarkalak sortutako desberdintasun egoerek lotura zuzena dutela emakumeen gizarte-bazterkeriarekin eta botere eta baliabideen banaketa desorekatuarekin.
Ezin dugu ahaztu gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeen eta gizonen arteko arrakala zabalduz joan dela azken urteetan. Emakume izate hutsak eragin nabarmena dauka pertsonen pobrezia edo bazterkeria egoeretan; gainera, askotan, bestelako diskriminazio anitzen faktoreak gehitzen dira, hala nola jatorria, etnia, desgaitasuna, adina, eta abar). Pobrezia eta bazterkeriaren espiralean harrapatuta, emakumeek ez dute beren egoerari buelta emateko baliabide eta zerbitzu nahikorik eskura.
Hori dela eta, emakumeek pairatzen dituzten babesgabetasun eta bazterkeria egoerak salatu nahi ditugu: Gizonek baino bizi-baldintza okerragoak dituzte: Langabezia handiagoa, soldata baxuagoak, lan-baldintza okerragoak, indarkeria handiagoa, eraso gehiago, mendekotasun ekonomikoa… eta pobrezia eta gizarte-bazterkeria sakonagoak. Desberdintasun egoeren adierazpenik krudelena indarkeria matxista da. Nabarmendu nahi dugu indarkeriaren ziklotik irtetea ezinezkoa dela emakumeek independentzia ekonomikorik ez badute. Gainera, emakume asko indarkeriaren biktima izatearen ondorioz pobretzen dira, hain zuzen ere.
Oraingo honetan, gizarte-bazterkeria egoeran guraso bakarreko familien buru diren emakumeak aipatu nahi ditugu bereziki. Gaurko egunez, ezinbestekoa da errealitate hori ezagutu eta ikusaraztea. Bazterkeria-egoeran dauden emakumeak buru dituzten familien ezaugarriak honakoak izaten dira: lana, familia eta bizitza pertsonala kontziliatzeko zailtasunak; prekarietatea eta ezegonkortasun laborala; eta erakundeen babes falta.
Gainera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeek bestelako arazo gehiago izaten dituzte. Gizarte zerbitzuak eskuratzeko aukera gutxiago dituzte, gizonek baino. Baliabideetako asko ez daude haientzako pentsatuak, ez dira beren beharrizanak eta egoerak kontuan hartzen. Bazterkeria-prozesu bikoitza sortzen da: Egoerak berak dakarrena eta gizarteak ematen duen erantzuna.
Martxoaren 8an, EAPNren izenean, aldarrikatu nahi dugu genero desberdintasunak prebenitu eta desagerrarazteko neurri eta politika egokiak garatu behar direla, eta politika eta ekintza guztietan berdintasuna sustatu.
ADIERAZPENA: POBREZIA DEUSEZTATUKO DUEN DSBE BATEN ALDE
Post date 27 otsaila, 2020
Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen aurrean agerraldia egin ondoren, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen dugun kolektibo, gizarte-mugimendu, sindikatu, erakunde, plataforma eta sareek geure iritzia adierazi nahi dugu Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamenari dagokionez.
POBREZIA DEUSEZTATUKO DUEN DSBE BATEN ALDE. MURRIZKETARIK EZ!
Zehazki, ZERA ESKATZEN DUGU: EAJk eta PSEk aurkeztutako eta Eusko Legebiltzarraren 2019ko ekainaren 27ko Osoko Bilkuran onartutako Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamena hurrengo legegintzaldian ezabatzea edo, gutxienez, nabarmen aldatzea.
Kontuan izan behar da joan den urtean gizarte-babeserako sistemaren erreforma planteatu zela berriro ere, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamenaren bitartez. Hala, Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeko mahaiak deialdia luzatu digu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko zenbait erakunde, talde, kolektibo eta sareri Legebiltzarrean agerraldia egiteko, aipatu proposamenarekin lotuta geure ekarpenak egin genitzan.
Pertsonen bizitza hobetu ahal izateko, ezinbestekoa da sistema honek errealitatearen analisia INDARTU, EGUNERATU ETA HOBETZEA. Sistema honi behar besteko zilegitasun sozial eta politikoa emateko eskatzen diegu instituzioei; izan ere, Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterkeria deuseztatu ahal izateko, beharrezkoa da beren konpromisoa handitzea eta sistemaren zerbitzura baliabide gehiago jartzea.
Gure lurraldean:
Emakumeak dira pobrezia-egoera errealen % 55en protagonistak.
Emakumeak buru dituzten guraso bakarreko familiak dira pobrezia-egoeren % 30etako protagonistak.
172.307 pertsona (biztanleen % 8) bizi da pobrezia-arriskuan (hilean 541,27 euro baino gutxiago dute bizitzeko).
484.571 pertsona (biztanleen % 22,4) bizi da ongizate-gabezia arriskuan (hilean 811,90 euro baino gutxiago dute bizitzeko).
Gainera, beharrezkoa da hauxe azpimarratzea: Euskadiko Pobrezia eta Gizarte-desberdintasunari buruzko Inkestaren datuen arabera (2018),
Pobrezia-arriskuan bizi den biztanleen zati handi bat ez da sisteman sartzen, hainbat arrazoi direla-eta (sarbide-baldintzak ez betetzea, informazio falta edo bestelakoak); guztira, 60.618 pertsona izan dira 2018an (arriskuan dauden familia guztien % 30,7).
Sisteman sartzen diren biztanleen zati handi batek ez du pobrezia-egoera gainditzea lortzen; hain zuzen ere, 70.348 pertsona izan dira 2018. urtean (% 51,56).
AZTERKETA EGIN ONDOREN, ZERA AZPIMARRATU NAHI DUGU:
BEHARREZKOA da Gizarteratze Sistema egoki garatzea eta Eskubideen aitortzan aurrera egitea:
Diru-sarrerak bermatuta izateko eskubidea.
Gizarteratzerako eskubidea.
FUNTSEZKOA da lege-proposamenak darabilen « bizikidetza-unitate » kontzeptua birplanteatzea, ez baitauka kontuan euskal gizartean bizikidetzari dagokionez egun nagusi den errealitatea (ez da zertan lotura afektiborik edo bestelakorik izan). Etxebizitzako DSBE bakarra jasotzeko mugak babes-sistematik kanpo utziko ditu egun, pobrezia-egoerak eraginda, etxebizitza partekatu beharra duten milaka bizikidetza-unitate.
EZINBESTEKOA da pobrezia edo gizarte-bazterkeria bizi duten pertsonek gizarte-prestazioak eskuratu ahal izateko irizpideak berrikustea, bizirauteko nahikoa baliabide izan dezaten, Eskubide Unibertsalen Adierazpenak zehazten duenez.
PREMIAZKOA da prestazioen zenbatekoak berrikustea eta azken urteetan egin diren murrizketak berreskuratzea (LGSren igoera ez aplikatzea, edota % 7ko murrizketa), pertsonek pobrezia-egoera gaindi dezaten ahalbidetze aldera. Adierazle egonkorra proposatu behar da; pobrezia-egoeratik irteteko balio behar du , eta bizi-mailaren arabera berrikusi beharko da.
GARRANTZITSUA da sistema pertsona guztientzat eta, bereziki, sistema erabiliko dutenentzat argia, irisgarria eta ulergarria izatea. Egungo sistema zaila da ulertzen, tramitazioa konplexua da herritar askorentzat eta zenbait elementuk interpretazio bat baino gehiago ahalbidetzen dute; horrek arazoak sor ditzake eta, ondorioz, eskubideak bermatzea oztopatu. Garrantzitsua da, baita, sistemen arteko interoperabilitatea eta koordinazioa bultzatzea, kudeaketa arindu eta hobetu ahal izateko.
Gainera, aurkeztutako lege-proposamenean elementu asko daude gerora zehaztuko diren araudien menpe.
ARRETA BEREZIA ESKAINI BEHAR ZAIE bereziki kalteberak diren kolektiboei.
Halaber, legearen diseinuan genero-ikuspegia txertatu behar da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 18tik 20ra bitarteko artikuluetan xedatzen denez: « aztertu behar du administrazio-arau edo -egintzan proiektatu den jarduketak ondoren positiboak edo kontrakoak izan litzakeen emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatzeko eta horien arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorrean ».
Legea emakumeen kontrako indarkeriari eta etxeko indarkeriari aurre egiteko Istanbuleko Hitzarmenera egokitu behar da. Europako Kontseiluaren Hitzarmen hori gure barne-antolamenduan txertatuta dago 2014. urtetik eta, hala, egungo lege-proposamenean jasotzen den « familia barneko indarkeria » terminoaren ordez, definizio berri bat jasota dago, emakumeek genero-desberdintasunaren ondorioz jasan ditzaketen indarkeria-egoera guztiak barne hartzen dituena.
Haurtzaroaren interes gorenari lotutako ikuspegia txertatu behar da, Nazio Batuek sinatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean xedatzen denez. Halaxe gogorarazten du ARARTEKOAK ere 2015eko gomendioetan. Gainera, garrantzitsua da 18 urte betetakoan gure babes-sistematik irteten diren pertsonei arreta berezia eskaintzea, baita gazteen emantzipazio-prozesuei babesa ematea ere.
Guraso bakarreko familiei arreta eta babesa emateko neurriak aurreikusi behar dira; bereziki, emakumeak buru dituzten familiei zuzenduta, horiek pairatzen baitute EAEn pobrezia-egoeren % 30.
Pentsionista-nukleoaren kontzeptua berrikusi behar da, eta bestelako pentsiodunak (urritasuna, osasun mentala…) barne hartzen dituzten familietara zabaldu.
Urritasun-arazoak dituzten pertsonei arreta berezia eskaini behar zaie, « menpekotasuna » eta « urritasuna » gisako kontzeptuak nahasi gabe; eta prozeduren fase guztietan publikotasuna bermatu behar da, pertsona espezifikoentzako prozedura espezifikoak ezarri gabe.
Errefuxiatuentzako eta aberrigabeentzako arreta zaindu behar da, kolektiboak dituen zailtasun berezien ondorioz ezinbestekoa delako (ez koiuntura-egoeren ondorioz); eta asilo-eskatzaileei erreferentzia egiten dieten kontzeptu juridikoak berrikusi behar dira, horien idazketan arreta berezia jarrita. Izan ere, kontzeptuak zehazteko ahaleginean, baliteke pertsonaren bat kanpo uztea (hala gertatu da, kasu honetan, « arrazoi humanitarioak » direla-eta bizileku-baimena eskuratu duten pertsonekin).
Gizarte-bazterkeria larria bizi duten pertsonei arreta eta sarbide-aukerak emateko neurriak birplanteatu behar dira, eta horiek sisteman sar daitezen bermatu.
Gaur hemen bildu garen erakundeek, geure agerraldietan, ekarpenak egin nahi izan ditugu sistemaren arazo horiek eta beste batzuk konpontzeko. Izan ere, Euskadiko egungo errealitate soziala aztertuta, eta pobreziari zein gizarte-bazterkeriari dagokionez erregistratutako zifrak ikusita, ezinbestekoa da sistema osoa berrikustea eta hobetzea.
94 416 18 84 | 2020-04-04T12:21:42 | https://blog.eapneuskadi.org/eu/author/editatzailea/ | [
-1
] |
Zarauzko Ikurriña preziatua eta Euskotren liga, Zumaia Salegi jatetxearentzat – Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartea
Posted byanfield 2013(e)ko abuztuak 19 Leave a comment on Zarauzko Ikurriña preziatua eta Euskotren liga, Zumaia Salegi jatetxearentzat
Bete-betea izan da asteburu hau ere Zumaia Salegi jatetxearentzat: Zarauzko Estropada irabazi dute eta Euskotren liga bereganatu. Larunbatez eta igandez jokatu zen Zarauzkoa, eta bietan aurrena izan ziren zumaiarrak. Estropadako sailkapena bi egunetako denborak kontuan hartuz osatzen zen, eta oso urrun utzi zituen aurkariak Zumaia Salegi jatetxeak. Iaz ere garaile izan zen Zarautzen.
Bi egunetan, gainera, Euskotren ligarako puntuak zeuden jokoan. Azkeneko bi estropadak ziren ligakoak, eta zumaiarrak lehen postuan heldu ziren Zarautza. Larunbatean irabaziz ziurtatu zuen Euskotren ligako garaipena. Bigarren urtez jarraian irabazi du Zumaia Salegi jatetxeak Euskotren liga.
Hementxe, azken sailkapena.
Bi garaipen handi hauek ospatzeko, Zumaiako Arraun Elkarteak ongi-etorria antolatu zien arraunlariei, eta txarangaran laguntzaz, Kofradiara gerturatu ziren. Han, balkoira igo, eta Zarauzko Ikurriña estimatua eta ospetsua astindu ahal izan zuten.
Orain, erronka bakarra geratzen zaie Zumaia Salegi jatetxekoei: Kontxako Bandera. Hileko azken ostegunean, sailkatze estropada, eta iraileko lehen bi igandeetan, estropada bera.
Posted byanfield 2013(e)ko abuztuak 19 Posted inSailkatugabeak
Eta Zarautz gorriz janzten badugu? | 2019-06-20T23:14:21 | http://blogak.baleike.eus/zumaiakoarraunelkartea/2013/08/19/zarauzko-ikurrina-preziatua-eta-euskotren-liga-zumaia-salegi-jatetxearentzat/ | [
-1
] |
VGBiziz bizikleta-aparkaleku seguruen sarea abian da | El Correo
ZurekinVGBiziz bizikleta-aparkaleku seguruen sarea abian da
SERGIO EGUÍA Jueves, 15 febrero 2018, 23:15
Martxan da jada bizikleta-aparkaleku seguruen sarea. Iazko urrian inauguratu zen autobus-geltokiko moduluari bizikletak segurtasun osoz eta moduko prezioan lotzeko beste lau gehitu zaizkio dagoeneko. Leku hauetan daude aparkaleku estaliak: Postetxearen atzealdea (Adatseko Andre Mariaren kalea), Olagibel kalea (Santiago ospitalea), Arabako unibertsitate-campusa eta Mendizorrotza, eta 300 plaza eskaintzen dituzte guztira, 50 modulu bakoitzeko eta 110 autobus geltokian. Zerbitzua 'Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz' partaidetza-prozesuaren emaitza da, eta Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren eta Bizikletaren Gida Plana aintzat hartuta eratu da, eta, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak esan duenaren ildotik, sortu da asmo batekin, hots, «kalean bizikletak aparkatzeko dauden leku libreen eskaintza osatzekoa, bizikletak seguru eta babesean gordetzeko moduko instalazioetan».
Zerbitzua baliatzeko, abonamendua kontratatu behar da webgunean eta sakelako telefonoentzako PVerde aplikazioan. Tarifa desberdinak daude, betiere Udalaren prezio publikoekin bat etorrita: MAX1 tarifa: eguneko 1 € balio du, eta bizikleta 24 orduz gordetzeko balio du (bizikleta mugitu gabe egun gehiago utziz gero, eguneko euro bat kobratuko da). MAX3 tarifa: hilabeterako balio du, eta gehienez ere 3 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe (bizikleta lanegunetan erabiltzen dutenentzako diseinatutako prezioa). MAX6 tarifa: hilabeterako balio du, eta gehienez ere 6 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe. Erabiltzaileek edozein aparkalekutan baliatu dezakete abonamendua.
Gasteiz miniaturazko sukaldaritzaren hiriburu bilakatuko da Aldundiak teknologia berriak irakatsiko dizkio xehekako merkataritzari | 2018-06-19T20:24:18 | http://www.elcorreo.com/zurekin/vgbiziz-bizikletaaparkaleku-seguruen-20180216110225-nt.html | [
-1
] |
Bilbao Exhibition Centre-ren eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza hitzarmena Egurtek
Home / Albisteak / Bilbao Exhibition Centre-ren eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza hitzarmena
Bilbao Exhibition Centre-ren eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza hitzarmena
Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreren Zuzendari Nagusiak eta Patxi Juaristi Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, martxoaren 7an, asteazkenean, hainbat jarduera-mota egiteko adierazpen artistikoaren eta diseinu grafikoaren alorretan edota Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen ikasketen baitako bestelakoetan.
Hala, dagoeneko antolatu dute baterako lehen jarduera: EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen arteko lehiaketa Egurtek sarien 4. edizioko irabazleentzako garaikurra hautatzeko, zeina 2018ko urriaren 19an, ostiralean, banatuko zaien BECen, EGURTEK-Egurrezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 7. Foroaren baitan.
Bilbao Exhibition Centre-ren eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza hitzarmena 8 March, 2018
Interiorismoa, Egurtek sarien bosgarren kategoria 6 November, 2017
Izen handiko arkitektoen lehen baieztapenak Egurtek 2018 programan 24 October, 2017
BaskEgur 14 March, 2017 | 2018-05-23T20:10:42 | http://egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/bilbao-exhibition-centre-ren-eta-upvehu-ren-arteko-lankidetza-hitzarmena/ | [
-1
] |
kontalari 2
koplak 1
KORRIKA 2
KRISTINAENEA 1
kutxa 1
LAGUNTXO 1
liburu 3
liburua 2
lorez 1
marrazoak 2
MOZORROA 1
munduko 1
murala 1
Kontalari BIKAINAK!!
Gaur liburuen eguna dugu eta eskolan bixitak izateaz gain irakurle asko izan ditugu gurean.Eskerrik asko Amaia!!https://www.kizoa.es/Editar-V%C3%ADdeos-Movie-Maker/d186311809k4538085o2l1/liburue...
271 Ikustaldi
03 Apirila 2018
Igeriketa ikastaroa 2018
Kaixo!! Jakingo duzuenez otsailaren bukaeratik hasita eta martxoan bukatuta LH 1-2.mailetako ikasleek igeriketa ikastaroa osatu dute. Igeriketan trebatzeaz gain primeran pasa dute ikasleek. Hemen ditu...
270 Ikustaldi
LAGUNTXO BERRIAK ESKOLAN
Gaur laguntxo berriak etorri dira eskolara. Ongi etorri gure artera Beltxita eta Morenita!! Eskerrik asko Katixa, Ilargi, Nagore eta Iñaki! Ongi zainduko ditugu! ...
25 Otsaila 2017
Aurten ere, atera gara eskean, nola ez!Txandaka-txandaka Gabiriako auzo desberdinak bisitatzen ditugu urtero bertan bizi direnei, aurrez eskolan prestatutako koplak abestera. Balentzategi eskola...
266 Ikustaldi
23 Apirila 2018
Kaixo lagunok!Gaur liburuaren eguna dela eta bi gonbidatu berezi etorri zaizkigu ipuinak kontatzera, ikusi ikusi!https://www.kizoa.es/Editar-V%C3%ADdeos-Movie-Maker/d186297061k4566896o2l1/liburu... | 2020-02-25T15:32:42 | https://www.eskolatxikiak.eus/bloga/tags?start=108 | [
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.