text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
13 Maiatza | Bizkaia Andonik arraindegi bat dauka Barakaldon. Nataliak arropa denda bat dauka Ermuan. Beste hainbat merkatarik egin zuten bezala, biek aspaldi adierazi zioten Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta berrautaketara aurkezten den hautagaiari toki merkataritzaren gaur egungo egoerak eragiten dien kezka. “Pertsona hauek merezi dute ahalegina egitea. Porrot bakarra litzateke ezer ez egitea , eta guk ez ditugu besoak sekula jaisten”, esan du Rementeriak sektore honekin hitzeman duen konpromisoa adierazteko. Bi egitasmotan gauzatzen den konpromisoa: Bizkaiko merkatarientzako ‘on line’ataria bultzatzea eta Merkataritzaren Akademia abian jartzea. Ekimen horiek biek partekatzen dute sektorea biziberritzeko helburua. Xede berbera dute Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri dituen ekimenak, Bizkaiko merkataritza sektorea balioan jartzera begira. Azken hauen artean dago Toki Merkataritzaren Plan Integrala egitea, neurri bereziak jasotzen dituena eta auzoetan arreta berezia jarriko duena, eta ‘Bilbo Merkataritzaren Hiria’ proiektua martxan jartzea “hiriburu komertzial gisa indartzeko eta ez soilik Bizkaian, baizik eta gure influentzia inguru osoan”, aurreratu du Aburtok. Rementeriak abian jarri nahi duen ‘on line’ atariak erantzuten dio denda txikiek gaur egun daukaten arazorik handienetakoari aurre egiteko beharrari, hau da, Internet bidez egiten diren salmentei, hainbat merkatarirentzat erronka digitala oso zaila baita banaka aurre egiteko orduan: “Esaten digute dendan zerbitzua ematea bateraezina dela web guneko lanarekin, bakarrik ezin dutela”. Horregatik, erronka honi aurre egin ahal izateko ‘on line’ atari hau “erakusleiho digital bikaina izango da, Bizkaiko merkatariek eta produktoreek mundu osora saltzeko aukera izan dezaten”. “Internet ez da arerioa, aliatua izan daiteke”, adierazi du hautagai jeltzaleak. Eta iragarri du proiektu hau konektatuta egongo dela, gainera, Bizkaia Dorrean kokatuta egongo den nazioarteko ekintzailetza zentroarekin “ekintzaileekin eta teknologiarekin”, “Denon artean eginik zeozer ona irtengo delako. Ez dugu ezer galtzen, alderantziz, asko irabazi ahal dugu”. Merkataritza ganbera beste tresna bat izango da sektoreak lehiakortasuna irabaz dezan Bizkaiko profesionalen gaitasunak hobetuta. “Prestakuntza da giltza, beti, merkatarientzat ere. Hobetzeko esparruak daude: digitalizazioa, gestioa, sustapena… Beren neurrira eginiko akademiak ere lagun dezake, hobe egiten lagunduko luke, lehiakorrago. Beraiek guztiak eta Bizkaia ere”, amaitu du Unai Rementeriak, tokian tokiko komertzioetan kontsumitzeko deia egin baino lehen, sektore hau direlako “argiz betetako auzoak, segurtasuna, enplegua, garbiketa; ekonomiaren atomoa dira”. ABURTO, KONPROMISOA MERKATARITZARIK HURBILENAREKIN Juan Mari Aburtok, Bilboko alkate eta berrautaketarako hautagaiak, gaur goizean azaldu du EAJ-PNVk Bilbon daukan asmo bakarra dela hirian jarduera ekonomiko berria bultzatzeko baldintzak eta aukerak sortzen laguntzea “enplegua eta etorkizuna, azken finean”, eta horretarako merkataritza lerro estrategikoa da “Bilbo hiri komertzial bikaina delako, aspalditik datorkiguna”, gogoratu du Alde Zaharraren eredua azaldu baino lehen “gure hiribilduaren bihotza eta sorburua da, merkatarien hiribildua historikoki”. “Gure aurreko belaunaldiekin alderatuta, bestela kontsumitzen dugu eta ez dakigu datozenek nola egingo duten”, esan du “baina jakin dakigu aldaketa honek zuzenean eragiten diola merkataritzari”. Sektorea zaintzeko eta babesteko helburuarekin, Aburtok hitzeman du Toki Merkataritzaren Plan Integral berria egingo duela, arreta berezia auzoetan jarriz, eta neurri zehatz eta bereziak jasoko ditu lehiakortasuna hobetzeko, digitalizazioa eta berrikuntza bideratzeko, elkarteekin eta merkatariekin etengabe hobetzera begira. Halaber, alkategaiak era berean aurreratu du hurrengo agintaldian diseinatuko eta sustatuko direla hiriaren establezimendu berezien nortasuna balioan jartzeko ibilbideak eta Alde Zaharra merkataritza-gune gisa bultatuko dela. “Azken finean, ´Bilbo, merkataritzaren hiriburua´ proiektua abian jarriko dugu, gure kokapena hiriburu komertzial gisa indartzeko jarduerekin, eta ez soilik Bizkaia mailan, baizik eta gure influentzia inguru osoan, Bilbotik 90 minutura dagoen inguru osoan”, laburbildu du Aburtok. MAIATZAk 13 | Mintzaldia 20190513_Juan Mari Aburto. Bilbao Merkataritza 20190513_Unai Rementeria. Bilbao Merkataritza
2020-01-23T10:13:56
https://www.eaj-pnv.eus/eu/berriak/48961/eaj-pnvk-on-line-atari-bat-bultzatuko-du-bizkaian-
[ -1 ]
Zubietako erraustegira bisita ofiziala egitea onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek - Zubieta - Noaua.eus Noaua Aldizkaria 2020-02-07 16:24 Ostiral goiz honetako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordean aurkeztu du Elkarrekin Podemosek eskaera, azpiegitura honen egoera bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Zubietako erraustegia bisita ofiziala egitea erabaki dute ostiral goiz honetan bildu den Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordean. Eskaera Elkarrekin Podemos alderdiak aurkeztu du. Hala dio: "Eskaera, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordeko lehendakaritzari zuzendua, bisita ofizial bat antolatu dezan Gipuzkoako Ingurumen Gunearen instalazio guztietara, zeina Zubietako erraustegi bezala ere ezagutzen den". Eskaera horren zergatiak azalduak ditu aipatu alderdiak. "Gipuzkoako Ingurumen Gunea Eskuzaitzeta poligonoan kokatzen da, Zubieta inguruan, eta proiektua hasi zenetik bukatu duten arte eztabaida, aurkaritza eta kezka sortu ditu, Gipuzkoako herritarren zati baten artean. Zentroaren egitura gehienak martxan jarri dituzte, horien artean zepak balorizatzeko planta bukatuta dago, bai eta gunea osatzen duten gainerako egiturak ere, eta horregatik uste dugu oso interesgarria dela batzordeko kideak, gehi interesa duten batzarkideak, zuzenean ezagutzea Gipuzkoako Ingurumen Gunearen instalazio guztiak eta bakoitza". Batzordean bertan, Elkarrekin Podemoseko ordezkari Maria Valientek zioenez, ingurumenerako oso garrantzitsutzat jo duen proiektu honen berri prentsaren bidez jasotzen dutela zioen; "nola luzatzen ari den proiektua. Badakigu bukatu gabe dagoela. Beti prentsaren bidez informatu ordez, proiektua une honetan nola dagoen ondo jakiteko iruditzen zaigu bisita bat egitea eta azalpena jasotzea interesgarria dela denontzat". EHBildu: "Gu kritikoak gara bertaratzearekin informazio zuzena izango ote dugun" Proposamenaren alde bozkatu dute batzorde horretan ordezkaritza duten Elkarrekin Podemos, EAJ eta PSEko 8 batzarkideek. EHBilduko 4 ordezkariak abstenitu egin dira. Abstentzioaren zergatia azaldu du Ainhoa Intxaurrandietak. Elkarrekin Podemosek eginiko eskaera bideratzearen alde agertu da, bisita gauzatzearen alde alegia, "baina gu kritikoak gara bertaratzearekin informazio zuzena izango ote dugun". Intxaurrandietaren esanetan, "guk bertaratzeak ez digu egoera konkretuaren berri zehatza emango. Gu azkenean ez gara teknikariak. Badakigu bisita hauen aurretik nola prestatzen diren instalazioak. Guk han ikusiko duguna ez da izango errealitatearen isla zehatza edo konkretua". Bat egin du Elkarrekin Podemosek adierazitakoarekin, alegia, Zubietako azpiegituraren garapenaren berri hedabideen bidez jasotzen ari direla. "Ez luke hala izan behar, baina gu bertaratzearekin ez dut uste edukiko dugunik benetazko irudia edo zein den benetazko azpiegitura horren egoera. Iruditzen zait txosten teknikoak eduki beharko genituzkeela eskura, eduki beharko genukeela kontratua bere osotasunean eta hori da izaten ari ez garena".
2020-02-29T06:14:21
https://noaua.eus/zubieta/1581070986343-zubietako-erraustegira-bisita-ofiziala-egitea-onartu-dute-gipuzkoako-batzar-nagusiek
[ -1 ]
Esti in pagina: VedeteTV.ro > Vedete Vedete - cauta profile femei barbati romani straini mai multe filtre Zona activitate: muzica TV film sport arta/cultura fashion politica business diverse Zodie: orice zodieVarsatorPestiBerbecTaurGemeniRacLeuFecioaraBalantaScorpionSagetatorCapricorn orice literaABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZ# sub 20 20-25 25-30 30-35 35-40 40-50 50+ Inaltime / Greutate: orice inaltimesub 1,50 m1,50-1,55 m1,55-1,60 m1,60-1,65 m1,65-1,70 m1,70-1,75 m1,75-1,80 m1,80-1,85 m1,85-1,90 m1,90-1,95 m1,95-2,00 mpeste 2 m orice greutatesub 40 kg40-45 kg45-50 kg50-55 kg55-60 kg60-65 kg65-70 kg70-75 kg75-80 kg80-85 kg85-90 kg90-95 kg95-100 kg100-110 kg110-125 kg125-150 kgpeste 150 kg Tara / Zona / Oras: orice taraAfrica de SudAmericaAngliaArgentinaAustraliaAustriaBarbadosBelgiaBraziliaBucurestiBulgariaCanadaCehiaCehoslovaciaChinaCipruColumbiaCoreea de SUDCroatiaCubaDanemarcaElvetiaEstoniaFinlandaFrantaGeorgiaGermaniaGreciaIndiaInsulele FilipineIranIrlandaIslandaIsraelItaliaJaponiaLibanMexicMoldovaMonacoNorvegiaNoua ZealandaNoua ZeelandaOlandaPoloniaPortugaliaPuerto RicoRegatul UnitRepublica Democratica CongoRepublica DominicanaRepublica MoldovaRomaniaRusiaScotiaSlovaciaSpaniaSUASuediaUcrainaUngariaUnited StatesUruguayVenezuelaZimbabwe Totate vedetele care corespund criteriilor cautate Aaliyah, Aaron Eckhart, Abby Essien, Abi Titmuss, Abigail Clancy, Abigail Toyne, Ada Nicodemou, Adabel Guerrero, Adam Baldwin, Adam Levine, Adam Sandler, Adela Popescu, Adele Silva, Adelina Elisei Chivu, Adelina Pestritu, Adi de la Valcea, Adina Barbu, Adina Buzatu, Adina Halas, Adrian Bucur, Adrian Cristea, Adrian Daminescu, Adrian Despot, Adrian Eftimie, Adrian Enache, Adrian Minune, Adrian Mutu, Adrian Nastase, Adrian Pescariu, Adrian Pit, Altii cu A Babi Minune, Bai Ling, Banel Nicolita, Barack Obama, Barbara Moore, Barbra Streisand, Basshunter, Bear Grylls, Beau Bridges, Bebelusa Roxana, Bebelusele, Belen Rodriguez, Belinda Carlisle, Belinda Chapple, Ben Affleck, Ben Stiller, Benjamin Bratt, Benone Sinulescu, Berrit Arnold, Beth Ostrosky, Betty Stroe, Beyonce Knowles, Bianca Badoi, Bianca Brad, Bianca Dragusanu, Bianca Gascoigne, Bianca Ionita, Big Brother stars, Bijou Phillips, Bill Clinton, Altii cu B Cabral, Calin Goia, Calista Flockhart, Camelia Spataru, Camelia Sucu, Cameron Diaz, Cameron Richardson, Camila Sjoberg, Camille Anderson, Candice Michelle, Caprice Bourret, Carla Bruni, Carla Gugino, Carly Pope, Carmella Decesare, Carmen Bruma, Carmen Electra, Carmen Harra, Carmen Kass, Carmen Pascu, Carmen Plesa, Carmen Serban, Carmen Tanase, Carolina Ardohain, Carolyn Murphy, Carre Otis, Carrie Anne Moss, Carrie Fisher, Cassie, Cassie Lane, Altii cu C Dacian Varga, Daciana Sarbu, Daiana Anghel, Daisy Fuentes, Dakota Fanning, Dalia Octavia Pusca, Dan Aykroyd, Dan Badea, Dan Balan, Dan Bittman, Dan Capatos, Dan Diaconescu, Dan Fintescu, Dan Helciug, Dan Negru, Dan Petrescu, Dan Teodorescu, Dan Voiculescu, Dana Deac, Dana Grecu, Dana Hauer, Dana Macsim, Dana Nalbaru, Dana Razboiu, Dana Rogoz, Dana Savuica, Dani Behr, Dani Otil, Daniel Buzdugan, Daniel Constantin, Altii cu D Ed Westwick, Eddie Griffin, Eddie Murphy, Edi Stancu, Eduard Popescu Strohlen, Edyta Kochanowska, Ehrinn Cummings, Ela Prodan, Elan Schwartzenberg, Elena Anaya, Elena Basescu, Elena Gheorghe, Elena Santarelli, Elena Udrea, Elena Vascu, Elena Voineag, Elenoire Casalegno, Eleonora Benfatto, Eleonora di Miele, Elijah Wood, Elin Grindemyr, Elisabeth Shue, Elisabetta Canalis, Elisha Cuthbert, Eliza Dushku, Elizabeth Bekley, Elizabeth Hurley, Elizabeth Shue, Elize du Toit, Elle Macpherson, Altii cu E Fabiana Tambosi, Faith Hill, Famke Janssen, Farrah Fawcett, Farrah Summerford, Fat Joe, Federica Fontana, Fergie, Fernanda Motta, Fernanda Tavares, Fernando de la Caransebes, Filippa Hamilton, Fiona Apple, Flore Salalidis, Florentina Opris, Florin Grozea, Florin Piersic, Florin Piersic Jr, Florin Prunea, Florin Raducioiu, Florin Salam, Frank Sinatra, Frankee, Franziska Van Almsick, Frederique vand der Wal, Fuego Gabi Badalau, Gabi Popescu, Gabi Tamas, Gabriel Aubry, Gabriel Cotabita, Gabriel Coveseanu, Gabriel Oprea, Gabriela Cristea, Gabriela Spanic, Gabriela Vranceanu Firea, Gabrielle Reece, Gabrielle Richens, Gabrielle Union, Gail Porter, Geanina Varga, Geena Davis, Geena Lee Nolin, Gemma Atkinson, Gemma Ward, Gene Hackman, George Ciubotaru, George Clooney, George Copos, George Hamilton, Georgina Verbaan, Gerard Butler, Geri Halliwell, Gheorghe Hagi, Gheorghe Naghi, Gheorghe Pogea, Altii cu G Halle Berry, Hamude, Hannah Spearritt, Harrison Ford, Heather Graham, Heather Kozar, Heather Locklear, Heather Stewart Whyte, Heidi Cortez, Heidi Klum, Heidi Montag, Helen Hunt, Helen Mirren, Helena Christensen, Helena Karel, Hilary Swank, Hillary Duff, Holland Taylor, Holly Madison, Holly Marie Combs, Holly McGuire, Holly Peers, Holly Valance, Holly Weber, Horia Brenciu, Horia Moculescu, Horia Roman Patapievici, Horia Varlan, Hugh Grant, Hugh Jackman, Altii cu H Ianis Zicu, Ileana Ciuculete, Ileana Lazariuc, Ileana Pescariu, Ilie Nastase, Ilinca Goia, Ilinca Vandici, Ina Ilie, Ines Sastre, Inna, Ioana Basescu, Ioana Ginghina, Ioana Maria Moldovan, Ioana Petric, Ioana Popescu, Ion Caramitru, Ion Craciunescu, Ion Iliescu, Ion Ion Tiriac, Ion Tiriac, Ionut Dolanescu, Irene Parvu, Irina de la ASIA, Irina Lazareanu, Irina Pacurariu, Irina Shayk, Irinel Columbeanu, Isabelle Adjani, Issa, Iulia Albu, Altii cu I Ja Rule, Jacinda Barrett, Jack Black, Jack Nicholson, Jada Pinkett Smith, Jaime Pressley, James Belushi, James Franco, James May, Jamie Foxx, Jamie Lee Curtis, Jamie Oliver, Jane Fonda, Jane Seymour, Janet Jackson, Janine Habeck, Jasmine, Jason Alexander, Jason Derulo, Jason Statham, Jay Leno, Jean Claude Van Damme, Jeanette Rundgren, Jeff Bridges, Jenna Jameson, Jennie Garth, Jennifer Aniston, Jennifer Connelly, Jennifer Garner, Jennifer Lopez, Altii cu J Kaka, Kamara (Alb Negru), Kanye West, Karen Mcdougal, Karen Mulder, Kari Ann Peniche, Kari Wuhrer, Kate Beckinsale, Kate Bosworth, Kate Hudson, Kate Middleton, Kate Moss, Kate Winslet, Katherine Heigl, Kathleen Turner, Katie Downes, Katie Holmes, Katie Price, Katy Perry, Keanu Reeves, Keeley Hazell, Keira Knightley, Kelly Brook, Kelly Monaco, Kelly Osbourne, Kelly Preston, Kelly Rowland, Kennya, Keo, Kevin Bacon, Altii cu K Lacey Chabert, Lady Gaga, Laetitia Casta, Lara Flynn Boyle, Larisa Dragulescu, Larry Hagman, Latoya Jackson, Laura Andresan, Laura Badea, Laura Cosoi, Laura Cover, Lauren Michelle Hill, Laurentiu Duta, Laurentiu Regencampf, Laurette, Lavinia, Lavinia Milosovici, Lavinia Sandru, Lazlo Sepsi, Leah Remini, Leann Rimes, Lena Rohozneanu, Lene Nystrom, Leo de la Strehaia, Leonard Doroftei, Leonardo di Caprio, Leslie Nielsen, Letitia Zaharia, Lewis Hamilton, Lil Kim, Altii cu L Madalin Ionescu, Madalin Voicu, Madalina Draghici, Madalina Ghenea, Madalina Manole, Madalina Pamfile, Madalina Radu, Madalina Secuianu, Madonna, Magda Catone, Magda Ciumac, Magda Palimariu, Magda Vasiliu, Malcolm McDowell, Malin Akerman, Malvina Popa, Mandy Moore, Manuela Arcuri, Manuela Fedorca, Marcel Pavel, Marcela Buruian, Maria Basescu, Maria Buza, Maria Carneci, Maria Coman, Maria Cracana, Maria Dinulescu, Maria Kanellis, Maria Marinescu, Maria Radu, Altii cu M Nadia Comaneci, Naomi, Naomi Campbell, Narcis Ianau, Natalia Barbu, Natalia Mateut, Natalia Oreiro, Natalie Imbruglia, Natalie Portman, Natasha Henstridge, Ne-Yo, Nea Marin, Neculai Ontanu, Nell McAndrew, Neriah Davis, Neti Sandu, Neve Campbell, Neylini, Nick Cannon, Nick Nolte, Nico, Nicola, Nicolae Dica, Nicolae Guta, Nicolae Mitea, Nicolae Voiculet, Nicolas Cage, Nicole Austin, Nicole Eggert, Nicole Kidman, Altii cu N Oana Andoni, Oana Bercaru, Oana Cuzino, Oana de la Activ, Oana de la Kpital, Oana Fingu, Oana Frigescu, Oana Ionita, Oana Ionita (bebelusa), Oana Lis, Oana Mares Viziru, Oana Paveluc, Oana Pellea, Oana Petrovschi, Oana Roman, Oana Turcu, Oana Zavoranu, Octavian Strunila, Olga Delia Mateescu, Olga Farmaki, Olivia Munn, Olivia Steer, Olivia Wilde, Olsen twins, Omar Epps, Ombladon, Oprah Winfrey, Oreste Teodorescu, Orlando Bloom, Owen Wilson P Diddy, Pacha Man, Pamela Anderson, Paris Hilton, Patricia Ford, Patricia Kaas, Patricia Navidad, Paul Codrea, Paul McCartney, Paul Newman, Paul Reiser, Paul Rudd, Paul Walker, Paula Abdul, Paula Chirila, Paula Herlo, Paula Seling, Paulina Porizkova, Pavel Stratan, Penelope Cruz, Pepe, Peta Wilson, Petra Nemcova, Pierce Brosnan, Pink, Pippa Middleton, Priyanka Chopra, Puya Rachel McAdams, Rachel Stevens, Rachelle Wilde, Radu Berceanu, Radu Gabriel, Radu Groza, Radu Mazare, Radu Moraru, Radu Sarbu, Radu Valcan, Rafael Nadal, Raluca Anastasiu, Raluca Arvat, Raluca Badulescu, Raluca Boanca, Raluca Ciocarlan, Raluca de la Bambi, Raluca Dumitru, Raluca Lazarut, Raluca Moianu, Raluca Nistor, Raluca Ogica, Raluca Olariu, Raluca Podea, Raluca Potecaru, Raluca Sandru, Raluca Sandu, Raluca Zenga, Ramona Badescu, Ramona Bambola, Altii cu R Sabin Ivanof, Sabrina, Sabrina Sabrok, Sacha Baron Cohen, Salma Hayek, Sam Worthington, Sanda Ladosi, Sandi Thom, Sandra Bullock, Sandra Izbasa, Sandra Romain, Sanziana Buruiana, Sanziana Negru, Sarah Jessica Parker, Sarah Michelle Gellar, Scarlett Johansson, Sean Connery, Sean Penn, Sean William Scott, Sebastian Stan, Sebastian Vladescu, Selena Gomez, Serban Huidu, Serban Ionescu, Serena Williams, Sergiu Nicolaescu, Sexy Braileanca, Shakira, Shania Twain, Shannen Doherty, Altii cu S T I, Tania Budi, Tara Reid, Tatiana Gil, Tatyana Ali, Tavi Colen, Taylor Kitsch, Taylor Lautner, Taylor Swift, Tea Leoni, Tehmeena Afzal, Teo Trandafir, Teodor Radulescu, Thalia, Theodor Paleologu, Thierry Henry, Thylane Laubry, Tia Carrere, Tiffany Amber Thiessen, Tili Niculae, Tim Allen, Timbaland, Tina Kjaer, Titi Aur, Tobey Maguire, Toby Hemingway, Tolea Ciumac, Tom Berenger, Tom Cruise, Tom Hanks, Altii cu T Uma Thurman, Uni-K, Usher, Uzzi Valentin Stan, Valentina Pelinel, Valeria Mazza, Vali Badea, Vali Barbulescu, Vali Craciunescu, Vali Vijelie, Vanda Hadarean, Vanessa Angel, Vanessa Gleason, Vanessa Hudgens, Vanessa Paradis, Vanessa Upton, Vasile Blaga, Vasile Calofir, Vasile Seicaru, Veronica Cara, Veronica Pascu, Vibe Sorensen, Victor Ciutacu, Victor Hanescu, Victor Piturca, Victor Ponta, Victor Slav, Victoria Beckham, Victoria Silvstedt, Vida Guerra, Viggo Mortensen, Vin Diesel, Vince Vaughn, Altii cu V Walter Zenga, Wesley Snipes, Will Ferrell, Will Smith, William Levy, Woody Harrelson Xenia Deli, Xonia Yamila Diaz, Yasmine Bleeth, Yvonne Jaspers Zac Efron, Zachary Levi
2014-04-24T10:58:48
http://www.vedetetv.ro/vedete/
[ -1 ]
 Espainiako Sendagileen Lan Egoerari buruzko Inkesta: bete ezazu Espainiako Sendagileen Lan Egoerari buruzko Inkesta: bete ezazu Espainiako Mediku Elkargoen Erakundeak (OMC), CESMerekin elkarlanean, Espainiako Sendagileen Lan Egoerari buruzko Inkesta proiektua jarri zuen martxan 2014 urtean, sendagileek bizi duten prekarietatea frogatu eta salatzeko helburua zuena. Ordutik hona, 13.335 inkesta jaso dira eta nazio mailan ikerketa erreferentea bihurtu da. Besteak beste, sistema publikoan lanean ari diren eta plaza finkoa ez duten sendagileen %50 kontratu prekarioekin ari dela frogatu ahal izan da, edota sendagileen %43,5 laneko jazarpena pairatzen duela. OMC-tik proiektuari jarraipena ematea erabaki da, izan ere, ez baitago gaur egun sendagileen lan egoera neurtzen duen beste ikerketa edota entitaterik. Beraz, Gipuzkoako Sendagileen Elkargotik aurtengo inkestan parte har dezazuen eskatu nahi dizuegu. Ondorengo estekan klik eginez bete ahal izango duzu inkesta: Galdetegira joan
2020-05-26T02:03:28
https://medikuenahotsa.com/articulo/223/espainiako-sendagileen-lan-egoerari-buruzko-inkesta-bete-ezazu
[ -1 ]
Jarraitzeko ostikoa - Iritzia - Berria Jarraitzeko ostikoa Urkullu eta Ortuzar pozik, atzo, Sabin Etxean. LUIS TEJIDO / EFE Statu quo-aren alde egin dute herritarrek. Horixe saldu du EAJk kanpainan, eta horixe aukeratu dute herritar gehienek. Iñigo Urkullu lehendakarigaiak mahukak jasota baina betiko tonuan eta EAJk hauteskundez hauteskunde higatutako hitzetan oinarrituta (seriotasuna, kudeaketa, segurtasuna...) egin du kanpaina. Gainera, ziurtzat jo daiteke PSE-EEren babesa izango duela, Eusko Jaurlaritzaren barruan edo Eusko Jaurlaritzatik kanpo. PSE-EErentzat hotz handia egiten du oposizioan, gero eta diputatu gutxiagorekin eta oposiziotik gobernua baldintzatzeko aliatu indartsurik gabe. Abertzaletasunak eta erabakitzeko eskubideak gehiengo zabalak izateak ez du orain arte eragin, eta ez dirudi aurrerantzean ere EAJren jarreran eragingo duenik. Statu quo-aren alde egin dute herritarrek. Espainiako Gobernuak jarrera aldatu zain bizitu den eta bizituko den gobernu baten alde. Protesta egiten duenean protesta egiten duela ez dirudien gobernu baten alde. Beren etorkizunari buruz erabaki nahi duten Kataluniako herritarrei eta erakundeei lezioak ematera ausartzen den hautagai baten alde. Mahukak jasota bai, baina gai askotan eskuak lotuta dituen gobernu baten alde. Azken adibidea jartzearren, Ertzaintzan lan eskaintza publiko bat lasaitasunez egin ezin duen gobernu baten alde. Ez dirudi egoera nabarmen aldatuko denik. Errugbian esaten duten moduan, jarraitzeko ostikoa, beste lau urterako.
2019-02-20T23:47:47
https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/002/2016-09-26/jarraitzeko_ostikoa.htm
[ -1 ]
Parekorik ez duten hiru asmakuntza • ZUZEU 1. Lapurtzerik ez dagoen bizikleta Apenas ezagutzen dut bizikleta inoiz lapurtu ez dioten inor. Diru apur bat egiteko edota parrandatik etxera itzultzeko, komeni baino gehiago dira antza kleptomania txirringazalea garatu dutenak, eta orotariko giltzarrapoak hausteko abilezia dute gainera. Baina horrek ere badu konponbidea: giltzarrapo ere baden bizikleta asmatu berri dute. Jada lasai bizi zaitezke! Seme-alabak deiak erantzutera derrigortzeko aplikazioa Gurasoei asko gustatuko zaie akaso, baina ez dirudi seme-alabek maiteko dutenik. Dena dela, bikaina da ideia. Gurasoen deiak erantzuten ez dituzten seme-alaben mugikorrak blokeatzeko aukera ematen du. Kafea prestatzen duen iratzargailua Azken honek ez du azalpenik behar. Iratzargailua ez gorrotatzeko modurik ez zegoela uste bazenuen, oker zaude. Kafe usain gozoarekin esnatzea baino hoberik ez dago, eta asmakizun honi esker, esnatu eta berehala dastatu ahal izango duzu. Hori bai, kontuz iratzargailua kolpatzearekin!
2018-11-15T10:48:01
https://zuzeu.eus/tekno/parekorik-ez-duten-hiru-asmakuntza/
[ -1 ]
Latzhose, Major Protect Gr. 58 kornblau/grau DIN 470-1, EN 531, EN 114 - Latzhose - Hose - Arbeitsbekleidung - Arbeitsschutz https://www.zoro.de/latzhose-planam-latzhose-major-protect-gr-50-kornblau-grau-din-470-1-en-531-z00039027 Latzhose, Major Protect Gr. 58 kornblau/grau DIN 470-1, EN 531, EN 114
2017-09-24T21:19:58
https://www.zoro.de/latzhose-planam-latzhose-major-protect-gr-50-kornblau-grau-din-470-1-en-531-z00039027
[ -1 ]
BNF: 11959847x (data) Open Library: OL14877883W "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Dorian_Grayren_erretratua&oldid=7764017"(e)tik eskuratuta
2020-04-09T05:30:27
https://eu.wikipedia.org/wiki/Dorian_Grayren_erretratua
[ -1 ]
Maze Game - Ezarri Maze Game Free Jokoak Maze Game Horrela nahi izanez gero Maze Game , mesedez, saiatu jokoak horietako bat:
2019-12-09T18:06:04
http://jokoak.todojuegosgratis.es/play/maze-game
[ -1 ]
laboratorio conjunto transfronterizo - ingeniaritza-gasteiz - Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola - UPV/EHU Mugaz gaindiko Laborategia Joan den abenduaren 20an, UPV/EHUren gobernu kontseiluan, LTC "Hybridization Technology & Human Knowledge (HyTeHK) mugaz gaindiko laborategi bat eratu zen, Industria Antolakuntzan zentratua, laborategi berriaren ikuspegi bereizgarria giza faktorea izanik. Urteetan zehar, ESTIAk eta UPV/EHUk harreman estua izan dute, beti ere, irakaskuntzaren arloan. 2016/17 ikasturteaz geroztik, lankidetza hori nazioarteko titulazio bikoitzeko akordio batean zehazten da, Euskadi-Akitania mugaz gaindiko lankidetza indartzen duena. Hitzarmen honen bidez, bi erakundeetako ikasleei nazioarteko titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen zaie UPV/EHUko Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Masterraren eta ESTIA ingeniariaren artean, tratu bidez. LTCren helburua bi erakundeen arteko lankidetza-politika indartzea da, eta horrek ahalbidetuko du prestakuntza-eskaintza, ikerketa-estrategia, ikerketaren ustiapena eta teknologiaren eta nazioarteko jardueraren transferentzia industria-antolamenduaren esparruan koordinatzea. LTC HyTEHK-n honako ikerketa-talde edo lan-talde hauek elkarlanean aritzen dira: Frantzian: - ESTIA Researcheko ikertzaileak, Dña.Véronique Pilniere en España: - Technology – Foresight – Management research group (TFM), Enpresen Antolakuntza Saila (UPV/EHU). Rosa María Rio Belver Inprimatu laboratorio conjunto transfronterizo
2020-08-10T12:09:32
https://www.ehu.eus/eu/web/ingeniaritza-gasteiz/-/laboratorio-conjunto-transfronterizo
[ -1 ]
Ezagutu birding Euskadi Zergatik EuskadiBidaiatzeko eta herrialde bat ezagutzeko modu asko daude. Ondoren, hegaztiak ikusteko aukera ederra ematen duten Euskadiko tokirik onenen aukeraketa bat aurkezten dizuegu. Paregabeko inguruneetan, hegaztion behaketaz goza dezazun eta, horrela, berorien bidez ingurune hori ezagut dezazun. Ezagutu Euskadi, beste modu batean. Azken albisteak FIO 2015 Bidaia ikusgarria Arrano arrantzaleak: ikuskizun liluragarria Urdaibai [...] Urdaibaiko arrano arrantzalea berreskuratzeko proiek [...] Arrano arrantzalearen txitak ekarri dituzte Eskoziat [...] PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKOA ETA JAITZUBIA “LA VANGU [...] Urdaibaiko Enarak: populazio ugaltzaileari buruzko i [...] Inguruko hegaztiak kanpaina Urdaibaiko familien part [...] Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuak abest [...] Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bideoa Arrano arrantzalea, berreskuratze proiektua Urdaibain Izkiko Parketxeko interpretaziogunea inauguratu da. Munibe aldizkaria 2012-60.liburukia Txingudiko paduren albistegia (49. zk.) badago eskuragarri Basquetourrek natura- eta abentura- turismoari buruz [...] Txingudiko blog berria Laugarren BTT zentroa inauguratzen da Euskal Kostaldeko Geoparkeak natur eta kultur-balioi [...] Arabako lertxun hauskar bat Tenerifen Gasteiz mendiak: okil ertainaren bizilekua Vitoria-G [...] BehaketakBehaketak2013/11/11 Txori zezen arrunta Gautegiz Arteagako hezeguneetara heldu da2013/09/23 MOKOZABALAK TXINGUDIKO BADIA ZEHARKATUZ2013/09/19 Salburuako Eraztunketa kanpaina (bigarren erresumena)2013/08/29 Salburuako Eraztunketa kanpaina (lehenengo emaitzak)2013/08/21 UR-BENARRIZAK JAITZUBIAN2013/08/02 Hasi da migrazioa2013/07/31 Jadanik bueltan dira2013/06/28 TXIO TXISTULARIA (Phylloscopus sibilatrix) PLAIAUNDIN2013/06/28 Lertxuntxo karramarrozalea Gautegiz Arteagako Hezegunean2013/05/31 Txorru arruntaren berreskurapena Frantzia erdialdean2013/05/17 Eskoziatik bisita Urdaibaira2013/05/17 HAINBAT BERRI TXINGUDIKO PADURETATIK2013/04/30 Arrano txikia Gautegiz Arteagako paduran2013/04/24 Txio iberiarrak bueltatu dira Afrikatik2013/04/15 Antzarren lehenengo argazkia daukagu2013/03/27 Lehenengo txitaldia Plaiaundin.2013/03/27 Berriro antzar bikote batek Salburuan hazi du.2013/03/21 Txori zezenaren soinua entzun da egun hauetan salburuan 2013/03/21 Udako zertzeta talde bat ikusi da Salburua 2013/03/01 Azken behaketak Salburuan. Otsailaren 25an2013/02/27 Norvegian eraztundutako tarin bat2013/02/22 Azken behaketak Salburuan. Otsailaren 11tik 18ra2013/02/04 Azken behaketak Gautegiz-Arteagako Paduran2013/02/04 Azken behaketak Salburuan. Urtarrilaren 23tik 30era2013/01/24 Azken behaketak Salburuan. Urtarrilaren 8tik 16ra2013/01/14 Branta mususbeltzak paduran2013/01/11 Gautegiz Arteagako Paduran behatuko hegazti-espezieak. Urtarrilaren 3tik 10era2013/01/09 Txori zezen arrunta Gautegiz Arteagan2012/11/21 Gautegiz Arteagako Paduran behatuko hegazti-espezieak. Azaroaren 9tik 15era2012/11/12 Gautegiz Arteagako Paduran behatuko hegazti-espezieak. Azaroaren 1etik 8ra.2012/11/12 Azken behaketak Salburuan. Urriaren 29tik azaroaren 4ra2012/11/05 Gautegiz Arteagako Paduran behatuko hegazti-espezieak. Urriaren 24tik 31ra. 2012/11/05 Azken behaketak Salburuan. Azaroaren 1a.2012/10/31 Gautegiz Arteagako Paduran behatuko hegazti-espezieak. Urriaren 17tik 24ra. 2012/10/29 Salburuko albisteak, urriko bigarren hamabostaldia.2012/10/22 Azken behaketak Salburuan. Irailaren 5tik 12ra2012/10/22 Azken behaketak Salburuan. Abuztuaren 9tik 16ra2012/10/22 Azken behaketak Salburuan. Abuztuaren 3tik 9ra2012/08/02 Azken behaketak Salburuan. Uztailaren 19tik 26ra. 2012/07/30 Azken behaketak Salburuan. Uztailaren 4tik 11ra. 2012/07/03 Azken behaketak Salburuan. Ekainaren 20tik 26ra2012/06/22 Azken behaketak Salburuan. Ekainaren 13tik 21era2012/06/05 Azken behaketak Salburuan. Maiatzaren 23tik 30era.2012/06/01 Azken behaketak Salburuan. Maiatzaren 16tik 23ra AgendaEz dira emaitzak aurkitu bilaketarako. Hegazti-behatzailearen kode etikoa [email protected]© Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta
2017-07-21T16:43:04
http://birdingeuskadi.net/index.aspx?language=4
[ -1 ]
Turismo sektorearentzako doako formakuntza | Formación gratuita para el sector de turismo Zein kurtsotara joan nahi zenuke? Nahi beste aukeratu ditzakezu | Apúntate en los cursos que más te gusten, puedes elegir más de uno * Segmentu berriak | Nuevos segmentos (Urriak 1) Berrikuntza turismo arloan | Innovación en turismo (Urriak 7) Salmenta teknikak | Técnicas de venta (Urriak 22) Ekitaldien antolakuntza | Organizacion de eventos (Urriak 31) Izen-abizenak | Nombre y apellidos * Enpresaren izena | Nombre de la empresa * Lege-oharra | Aviso Legal Nire datuak erabiltzeko baimena ematen diot Lea Artibai Garapen Agentzia S.Ari beti ere enpresatik antolatzen diren ekintzen berri emateko./Le doy permiso a Lea Artibaiko Garapen Agentzia S.A para que utilice mis datos para informarme de las actuaciones organizadas desde la empresa.
2019-11-22T21:58:32
https://docs.google.com/forms/d/1RIPefHzWzuR523-ksxv7b6o5jzisGwKe9YcUDnITdP8/viewform?edit_requested=true
[ -1 ]
Bihartik aurrera Hiribus zerbitzu murriztua eskainiko da 7:30-9:00 bitartean ordu erdiro eta 9:00-21:00 bitartean orduro. | Tolosa Bihartik aurrera Hiribus zerbitzu murriztua eskainiko da 7:30-9:00 bitartean ordu erdiro eta 9:00-21:00 bitartean orduro.
2020-04-01T04:50:29
https://udala.tolosa.eus/eu/udal-administrazioa/iragarki-taula/bihartik-aurrera-hiribus-zerbitzu-murriztua-eskainiko-da-730-900
[ -1 ]
Ekogunea, Kutxa Gizarte Ekintza Azpeitia Zertan ari gara: Baratze Parke Sarea: Baratze Parke Sarea herriz-herri: Azpeitia Otzakan, lur eremuen hedadura murriztu egin da 80 m2-ra eta lehendik zeuden etxola indibidualak bi baratzekideentzako egokitu dira. Komuna badu Baratze Parkeak, aparkalekua ere eta erabilera amankomuneko azpiegiturak egokitu dira: esertokia, konpostasguneak, auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak. Izarraitzpeko baratze eremuak 30 m2-ko eta elkarteentzako 60 m2-ko lur-sailak ditu, baita irisgarritasun arazoak dituztenentzat 2 lursail egokituak ere. Lursailak ortogono moduan antolatuta daude mendi-magal suabe honetan. Eremuaren berezitasun nabarmenena goialdean dagoen atsedenerako behatokia da. Gainera bidegorria bertaraino iristen da, eta auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak ere baditu. Furgobaratza 2019. Eserlekuak Aparkalekuak aparkalekua Simaur-gunea egokituak Frutarbolak Euri-uren aprobetxamendua Arbak uzteko Izarraitz Auzoa, 32,
2019-05-21T05:15:54
https://ekogunea.eus/eu/baratze-parke-sarea/azpeitia/pa-7/
[ -1 ]
Erorikoak - - euskalerriairratia.eus Erorikoak Elixabete Garmendia 2019-04-11 11:39 Koadro bat balitz abstrakzioaren kategorian sartuko genuke. Haur imajinazio bihurriarekin, arrautza frijitu beltza dela esango genuke. Argazki oinak zehazten duenez, “berez ezin da zulo beltzen argazkirik egin, argia irentsi egiten dutelako. Zuloaren inguruan biltzen den gasaren beroak sortutako distira da irudian inprimatu dutena”. Hara! Gauza hauek ulertzeko zeharo motza den honek De Rerum Naturan aurkitu du esplikazio grafikoa. Inguratzen zaio azken antxoa zulo beltzari, “gabon” opaz, eta ohartarazten du zulo beltzak: “Ez hurbildu!!”. Baina antxoak, kuxkuxeroa izaki, ez dio jaramonik egiten, eta… xurgatzen du zulo beltzaren epizentroak antxoa. Orain, ea nola erreskatatzen duen Zaldieroak azken antxoa! Agian Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrari eskatu beharko dio aholkua. Itzuliaren atzoko saioaren kronika “A ze sustoa” esanez hasi du. Sustoa, atzo izan zen eroriko kolektiboarengatik. “Behingoagatik saihestu dut” esplikatzen du Gorka Izagirrek: “Horrelakoak zorte on edo txar kontua izaten dira, eta ni erorikotik libratu banaiz tropelaren eskuinean nindoalako izan da”. Eskuinean joate horren abantaila ez dirudi lege unibertsala eta arlo guztietara aplikagarria denik. Esate baterako, ofizialki gaur hasiko den Espainiako hauteskunde kanpainaren bezperan, Pablo Casado ikusi dugu plast!, irrist egin eta erortzen, 900 euroko gutxieneko soldata 850era igoko duela aginduz. Bizkaiko hiriburutik Gipuzkoako Getxora joan zenean bezalaxe.
2019-08-23T13:05:22
https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/Garmendia/1554975760080-erorikoak
[ -1 ]
Game Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Online. Play for free Game Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Jokatu: 4070 Play jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Online: Game Description Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Zeuk animatu edo etsigarriak gaiak aspergarria oharkabetu nahi baduzu, orduan eskainiko hau interesgarria joko duten hemen negatiboaren, neke guztiak eta iluntasun horretan zeuk eraman zurekin uzteko aukera emango dizu play duzu. Hasi jokoa eta erlaxatu gorputza eta arima. Hope jokoa gozatzeko aukera izango duzu. . Play jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie konektatuta. Tekniko jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie ezaugarri Game Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie gehitu: 22.07.2014 Jokoa jokatzen: 4070 aldiz Game Rating: 3.79 errondan 5 (47 kalkuluen arabera,) Bezalako jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Jokoak Deskarga jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie Embed Joko Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie zure web orrian: Jokoaren txertatu Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie zure webgunean, kopiatu kodea eta itsatsi zure webgunean html kodean. Gainera, nahi duzu jokoa bada Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie, eta kopia Posta elektronikoz edo zure lagun guztiekin lotura bidaltzeko, jokoa partekatu munduarekin! Jokoa Adiskidetasuna Magic da - Pinkie Pie-rekin, baita ere, jokoa jokatu zen:
2019-11-17T07:56:40
http://eu.itsmygame.org/1000029119/friendship-is-magic-pinkie-pie_online-game.html
[ -1 ]
Emaitzak: 1-20, 211-(e)tik ‘Auzo eszena’ 2019/02/10 - 2019/06/02 Pabellón 6-ko Antzerki arineko jardunaldiak 2019/03/29 - 2019/04/28 Zizurkilgo Antzerki Astea ‘Dalias’ 2019/04/07 - 2019/04/28 2019/04/09 - 2019/05/08 VII Topaklown 2019/04/18 - 2019/04/22 ‘His life’
2019-06-16T17:55:32
https://www.naiz.eus/eu/agenda/eventos?search=true&section=kultura&section_113_criteria_114=340&query=&start_date=2019%2F04%2F15&end_date=2019%2F12%2F31&commit=Bilatu
[ -1 ]
[Iritzia] “Gizarte politikak: gastua ala inbertsioa?” – Álvaro Castillo – by Araba Hizpide | Ots 18, 2017 | Iritzia, Araba Hizpide, .Hala Bedi Bi, Magazina Maiz hala ez badirudi ere, hitzek sekulako indar semantikoa dute. Berba egiten denean hitz bate edo bestea aukeratzea ez da apeta kontua, inolaz ere. Izan ere, ele baten edo bestearen aldeko hautuak zama edo kutsu politiko nabarmen izan dezake atzean. Konplexua... by Araba Hizpide | Ots 16, 2017 | Iritzia, Araba Hizpide, .Hala Bedi Bi, Magazina by Araba Hizpide | Ots 14, 2017 | Iritzia, Araba Hizpide, .Hala Bedi Bi, Magazina, Berriak Lehena«...8910 Amurrioko Jaiak antolatzeko bilera irekia urtarrilak 22 @ 18:30 Ezker Abertzaleko emakumeon batzarra urtarrilak 22 @ 19:00 - 20:00 urtarrilak 23 @ 19:00 - 20:00 urtarrilak 23 @ 19:00 urtarrilak 23 @ 20:30 - 22:30
2018-01-22T02:32:33
http://halabedi.eus/iritzia/page/10/
[ -1 ]
Durango M5eko Besarkada prestatzen hasi da - Ongi etorri Errefuxiatuak Durango M5eko Besarkada prestatzen hasi da jorge2019-03-28T20:23:57+01:002019 28 martxoa |Prentsa oharra|0 Comments Durango, 2019ko martxoak 27 Gaurko egunez hemen elkartu zaituztegu, Maiatzaren 5ean Durangon egingo den Europa mailako ekimena ezagutzera emateko. Maiatzaren 5ean, eguerdiko 12.00etan elkartasun besarkada kolektiboa burutuko dugu Durangon. Herrien, pertsonen eta Giza Eskubideen arteko besarkada.Ekimen honek azaroaren 11an Artean burutu zen nazioarteko topagunean dauka sorburua. Eskubideak erdigunean kokatu nahi ditugu. Pertsonak batzuk eskubideen jabe izatea eta besteak eskubideen jabe ez izatea ahalbidetzen dituzten hesiak apurtuz. Atzerritarren legea bertan behera ustea, atzerritarren internamendu zentroen itxiera eta pertsonen zirkulazio askea exijitzen dugu. 2019. urtea, hauteskundeen urtea da. Udal hauteskundeak, Foru hauteskundeak, hauteskunde orokorrak eta Europako hauteskundeak izango ditugu. Oso arduratuta gaude, zenbait alderdi politikoen diskurtso xenófobo, atzerakor eta antifeministekin. Ez dugu Giza Eskubideak Europatik joan daitezen nahi. Giza eskubideak ez dira bozkatzen, ezin dira hauteskundeen gorabeheren araberakoak izan, Giza Eskubideak besarkatu egiten dira. Elkartasunaren kriminalizazioaren aurka eta neofaxismoaren aurka altxatu behar gara. Indarkeria instituzionalaren, arrazistaren, matxisten eta xenofoboaren aurka. Kanporaketa politiken aurka. Herrien besarkada, Europako hainbat puntutan egingo da, baina Euskal Herriko besarkada nagusia Durangon burutuko da. Maiatzaren 5ean, 12.00etan, Ezkurdi plazatik lau zutabe habiatuko dira eta Durango zeharkatu ondoren, Landako gunera iritsiko da. Bertan, parte hartzaile guztiak elkar besarkatuko gara, neofaxismoari aurrean duintasunezko bizitzaren eta migratzearen eskubidearen alde. Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik, herriko zein inguruko herrien eta hirien norbanako eta kolektibo guztiak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Hesien aurrean, zubiak eraiki ditzagun.
2020-04-08T12:29:28
https://ongietorrierrefuxiatuak.info/eu/2019/03/28/durango-m5eko-besarkada-prestatzen-hasi-da/
[ -1 ]
Spray Hainbat Osagarriak Spray Grip unibertsala spray, spray spray balitz bezala pistola bat eragin. Eskuko grip unibertsala egiteko spray Honekin grip spray minimizaras nekea eta bat jasoko duzu spray zehatzagoa eta kontrolatua. Ideal lan egiten dutenek, normalean, spray. - Heldulekua gogor plastikozko - Kolore Beltza - Abiarazle mota pistola emateko dosi - Egokitzen edozein spray ohiko Kategoria Merkantzia "Bricolaje > Herramientas > Herramientas de pintura > Pulverizadores de pintura" Ordezko propultsatzaile sprayer... Diffusers/Toberak Spray egiteko Spray Kargagarria Anitzeko PREVAL Kit Spray Chrome Eragina... Txantiloi ZIRKULU FX batetik Artool
2020-01-24T15:29:27
https://tiendaracingcolors.com/eu/osagarriak-spray/ergonomikoak-kudeatzeko-spray.html
[ -1 ]
Soka | Iritzia | Berria Hara hor etorkizuneko gizon-emakumeak!» etorri izan zait burura urte sasoi honetan haur-eskolaren batetik haurrak soka bati helduta kalerako bidean ikusten ditudanean. Irakaslea edo irakasleak izaten dituzte gidari, artzain eta animatzaile, haur bat purrustaka, beste bat negar zotinka eta beste batzuk kanturen bat totelduz doazenean. Sokak ikasketa prozesua bera irudika dezake. Hogeitaka urte barru ume izandako haietariko batzuek ikasten eta ikerketa lanetan segitu nahi izango dute. Harrapatuko zituen ikasgairen batek eta sakondu arteko onik ez dute izango. Ikergazte kongresua martxan da Baionan. Ehun ikerketatik gora aurkeztuko dituzte eta ezagutza eta eskarmentua partekatuko. Borja Senperren igerialdia guztiok ikusi genuen bezala euren lana inor gutxik «ikusten» duela jakin arren, etxekoen sostengurik gabe ikerketan segitzea gaitz dela ohartu arren, segitu egingo dute bakoitzak berean eta gainerakoak zertan ari diren jakin nahian. Horrelakoek harrotuarazi behar lukete jendarte sano bat. Gurea, ordea, gain behera doa. Lanpostu bat lortzeko, curriculumean ikasketak ezkutatzea azaltzea baino eragingarriagoa omen da zenbait kasutan. Argirik ez zaio komeni gaizkileari. Krak egiten du sokak hor. Arrazoia zuen negarrez zihoan haurtxoak...
2019-12-09T07:33:02
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/017/001/2019-05-29/soka.htm
[ -1 ]
HeliNETek partzuergoaren 3. bilera egin du Baionan – Helinet HeliNETek partzuergoaren 3. bilera egin du Baionan Posted on 2019 January 31, Thursday 2019 January 31, Thursday by admin Baionan, 2019ko urtarrilaren 31n. Osakidetzako Larrialdiek, Nafarroako Babes Zibilak, Nasuvinsak eta Côte Basque-Samu64A Ospitale Guneak, HeliNET izeneko Europako POCTEFA proiektuaren Partzuergoaren 3. bilera egin dute Baionan, larrialdi, erreskate eta hondamendi egoeratan arriskuen kudeaketa bateratua eta elkarri laguntzeko misioak aurrera eramateko mugaz gaindiko lankidetza sarea sortzeko eta antolatzeko, helikopteroen erabilera indartuz. Topaketan, arriskuen kudeaketaren lankidetzan eta babes zibileko eta osasun zerbitzuetako ekintza bateratuen alorretan datozen sei hilabeteetan aurrera eraman beharreko jarduerak planifikatu dira, heli-azaleren eta heliportuen mugaz gaindiko sarearen garapena eta ariketak eta simulakroak batera gauzatzeko proba pilotuak. HeliNET Partzuergoaren bileran, Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian dauden baliabideak erakusten dituzten zenbait web tresna aurkeztu dira. Aplikazio horiei esker, Osakidetzako Larrialdiek, Nafarroako Babes Zibilak, Nasuvinsak eta la Côte Basque-Samu64A Ospitale Guneak partekaturiko informazioa ikusteko aukera izango dute, horrela, besteen baliabideak, haien ezaugarriak, kokapena eta, etorkizunean, erabilgarritasuna kontsultatu ahal izateko. Bilera horretan sarearen dimentsio operatiboaren ezarpenean eta elkarri laguntzeko misioetan jarduteko protokolo komunetan egin da aurrera. Proiektu horren barruan, larrialdi eta urgentzia egoeratan jarduteko gida bateratuak ezartzea ere jasotzen da. HeliNET proiektua, mugaz gaindiko arriskuak lantzeko beharra aurreikusten duen laneko ildoan sartzen da, lurraldeko eragileek erantzunari aurre hartzeko eta hori planifikatzeko duten gaitasuna hobetuz, eta baita arrisku espezifikoei eta hondamendi naturalei eman beharreko erantzunaren kudeaketan ere. Prentsako agerpenak: Comment se faire soigner de l’autre côté de la frontière
2019-08-18T07:24:09
http://poctefa-helinet.eu/eu/tercera-reunion-del-consorcio-helinet-en-bayona/
[ -1 ]
First Lego League: inspirazioari saria Lauaxeta Ikastolak Pasatako abenduak 12an, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, First Lego League Euskadi txapelketan parte hartu eta inspirazioaren saria jaso eben! Sari horrek zera bereizten dau: "FLL esperientzia guztiz disfrutatu eta gogo eta jarrera bikaina erakutsi duen taldeari errekonozimendua". Sari politagorik lortu daiteke? Egia esan, esanahi asko dauka, gauzak lortu eta bidean disfrutatzea inplikatzen bait dau. Lehiaketa honetan, ikasleek gai baten inguruan lan egin behar dabe. Txapelketa hau mundu mailan antolatzen da eta lehen fasea Euskadi mailakoa litzateke. Aurten Legok proposatutako gaia hondakinak izan dira, Trash Treck izenburupean. Egin beharreko lan nagusiak bi izan dira: Gaiari buruzko proiektu zientifiko bat: Hondakinen inguruan arazo bat detektatu eta beroni konponbide bat emonez. Robota erabiliz mahai bateko froga desberdinak gainditu, bi minutu eta erdiko denboran. Aspektu bi hauek, eta prozesu guztian landutako baloreak epaimahai baten aurrean defendatzen dira. Eguna oso ondo joan zan. Helena Gorroño, Marcos Mikolta, Ainara Iraragorri, Jon Ander Barrenetxea, María Hernández, Itsasne Irazabal, Telmo Ruiz, Josu Urutikoetxea, Hama Jalihenna, Andrei Pertika, Jon Andoni Egiluz eta Jon Ander Ojangurenek asko disfrutatu eben eta horren erakusgarri, Helena, Marcos, Ainara, Jon Ander Barrenetxea, María eta Itsasnek lortutako inspirazioaren saria. Zorionak eta aurrera! Informazio gehiago: First Lego League BBCk gure hezkuntza ereduaren balioa azpimarratzen dau Joandako astean, BBCko kazetari baten bisita jaso genduan, gure hezkuntza modeloa ezagutzeko interesa agertu ondoren. Fatima Villa ikasle ohia, mundu mailan hirugarren sailkatu da, nazio arteko antena lehiaketa batean Bostonen izan da Fatima Villa galdakoztarra uztailean, nazioarteko antena lehiaketa batean. Mundu mailan hirugarren sailkatu da bere taldea, lehenengoak Europa mailan.
2018-12-17T09:22:15
http://www.lauaxeta.eus/eu/first-lego-league-inspirazioari-saria-lauaxeta-ikastola
[ -1 ]
TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT Día 9, Sallent de Gallego – Izaba | Zigor Iturrieta, Ultra Runner Home › Blog › TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 9. Eguna, Sallent de Gallego – Izaba TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 9. Eguna, Sallent de Gallego – Izaba Posted on 2014/07/29 by wordpress01 Ia etxeratzera bultzatu ninduen atzo jasandako sekulako ahulaldiaren ondoren, gaur gauza argi batekin irten naiz; proiektu honi beste aukera bat eskaini nahi nion, esan bezala, atzo dena pikutara bidaltzekotan egon nintzen eta. Gaurko sentsazioak atzokoen berdinak izatekotan, autobus bat hartu eta etxera joango nintzela argi neukan. Horregatik zera erabaki dut: irten eta, Sallent eta Candanchú arteko zatian nituen sentipenen araberakoa izango zen proiektuarekin aurrera egitea edo dena bertan behera uztea. Goizeko bostetan abian nengoen jada, tenperatura ona eta sentsazio onak lehen zatian. Gallego urtegia inguratu eta poliki-poliki Izaseko mendi-leporantz joan naiz. Ongi sentitzen nintzen, baina ez nuen gehiegi behartu nahi nire burua, ondoren jarrera hori ordaindu behar izateko beldurrez. Candanchura oso fresko iritsi naiz, eta horregatik abentura honekin jarraitu eta behar bezalako amaiera bat ematea erabaki dut. Pixkanaka goi-mendietako etapak atzean gelditzen zirela antzematen zen; larre gehiago, igoera eta jaitsiera labur eta leunagoak, basoak,… etxera heltzear nengoen! Eta horren ebidentziarik handiena, Ozako oihanera heltzen nengoela harrapatu nauen zaparrada izan da… gertu dago Mordor!!! Ez nintzen sekula Ozako oihanean izan, eta egia esateko asko gustatu zait. Hori bai, abandonatutako camping eta mendi-aterpe asko. Atzoko egoera kaskarrarekin alderatuta ondoegi sumatzen nuen nire burua gaur, eta bihozkada txar bat neukan. Bigarren zaparradak Petrafichako mendi-lepora igotzen harrapatu nau, baina zorte handia izan dut, Sabucarreko abandonatutako aterpetik gertu bainengoen eta bertan babestu ahal izan bainaiz. Behin euria gelditu denean, berriz abian jarri eta ohartu naizenerako Petrafichatik Zurizara jaisten nengoen. Orduantxe hasi naiz erregairik gabe gelditzen nengoela konturatzen, eta atzo bezala ahitu orduko, gel bat hartu dut gorputzak Zurizako campingerarte eutsiko zuelako esperantzarekin, eta behin bertan, zerbait jan. Ozta-ozta baina iritsi naiz, eta egin dudan lehen gauza jantokian sartu eta bertan lubakitzea izan da, eta gero, bertatik ez mugitzea, nire sabelean ezer gehiago sartzen ez zela guztiz egiaztatu arte. Campingetik irtetean korrika egiten saiatu naiz eta arrakasta itzela izan dut!!! Ematen nuen urrats bakoitzeko, atzean korrokada edo puzker bat uzten nuen, eta hala ekin diot eguneko azken zatiari. Ezkaurreko haitzera bidean ematen nuen urrats bakoitzeko, handiagoa begitantzen zitzaidan hura, eta bere zeta gogorretan pentsatze hutsarekin hankak dardaratzen zitzaizkidan. Honelakoetan nenbilen ni zurezko seinale handi bik zera adierazten zuten bidegurutze batera iritsi naizenean: GR11.4 Izaba Ezkaurretik 6:30 eta GR11 Izaba izena oroitzen ez dudan ur-jauzi batetik, 2:30… Zein aukeratu dudala uste duzue? Umeen menukoa, hain zuzen ere!!! Nire gorputza lehenagotik ezagutzen ez nituen alderdi berriak erakusten ari zait. Orain badakit 2 edo 3 egun onen ondoren, egun txar bat datorkidala, eta eutsi egin behar diodala. Nire kalkuluen arabera, asteazkenean Kantauri itsasoko uretan bainatzen egotea espero dut, eta atzokoa izan izana egunik txarrena… ‹ TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 8. Eguna, Bujaruelo aterpetxea – Sallent de Gallego. TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 10. Eguna, Izaba – Sorogain › Tagged with: TRANSPIRENAICA by COMPRESSPORT TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 11. Eguna, Sorogain – Higuer Lurmuturra TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 10. Eguna, Izaba – Sorogain TRANSPIRENAICA By COMPRESSPORT 8. Eguna, Bujaruelo aterpetxea – Sallent de Gallego. TRANSPIRENAICA by COMPRESSPORT 7. eguna, Parzan-Refugio Bujaruelo TRANSPIRENAICA by COMPRESSPORT © 2019 Zigor Iturrieta, Ultra Runner
2019-09-18T23:47:52
http://www.zigoriturrieta.com/eu/transpirenaica-by-compressport-dia-9-sallent-de-gallego-izaba/
[ -1 ]
Belen, serata afrodisiaca con Andrea Iannone e Ignazio Moser | | Donne moderne Belen, serata afrodisiaca con Andrea Iannone e Ignazio Moserultima modifica: 2017-12-05T20:21:34+01:00da elliaellia
2018-04-20T03:10:54
https://vitadimammadonna.myblog.it/belen-serata-afrodisiaca-con-andrea-iannone-e-ignazio-moser/
[ -1 ]
Garitaonandia Gotzon Urdulizen jaioa (1936). Abadea. Gizon fiña ta atsegiña; idazle jatorra ta bizkorra. Ona emen bere idazlan batzuk: «Balendin Uriona», Bilbao, 1967. Gure txirrindulari andi ta entzutetsua izan genduanaren bizitza. «Errien Aurrerakuntza». Gure Aita Santu Paulo VI-garrenak egindako «Populorum progressio» enziklikaren itzulpena. Ainbat lan egin ditu aldizkarietarako bere. irakurri daigun bere lora eder bat. Edozer ikasteko, izkuntza dogu ikasgaia irakasleagandik ikasleagana daroan zubia. Zer eldu eitekean Balendinegana ta beste orduko ta gaurko euskaldun umeekana, zubirik ez egoala? Zer ikasi geinke, aitzen ez dogun izkuntza baten? Gaur be bai baiña, guda osteko egunetan amaika kaskarreko ta atzamar punteko artu genduan erderarik ez genkialako, beste barik. Erderarik ez guk, ta gure irakasle zana, geu baiño ezjakiñago geurean, agur; itsua itsu-mutil, biok amil. Ikastolarik Euskalerrian dagoanetik, euskaldun umeon eguneroko ogia auxe izan dogu. Auzo-ikastoletan, ikastola nagusietan, abade-ikastetxeetan, prailleenetan, guztietan. Edozer irakatsi deuskue, geure etxea izan ezik. Edozein umekondok dakiz ludiko mendi nagusiak, agintariak, errekak, antxiñateko jazoerak; eta Euskalerriko mendiak, jazoerak eta gora-berak iñoz entzun bez. Idazten eta irakurten ikasi bear, eta geuk berbetan erabilten genduan izkuntza, amak bularraz emon euskuna, a ezin erabilli, ez berbetako, ez idazteko, ez irakurteko. Erri zapaldua gurea. Gu landuten etorri ta geu lantzeko geurea gorrotau bear. «Errien Aurrerakuntzan» ederto diño Paulo VI-garrenak: «Irakatsiak maitasuna lagun dala, ta indarkeri barik ezpadoaz, bapez artzeko arriskuan gelditzen dira». Zoritxarrez, Eleizearen irakatsiak belutxo etorten dira, ta etorri ta gero be indargearentzat paperetan gelditzen dira. Zenbat izerdi bota ete eban Balendinek, ikasi ebantxua bereganatzeko? Ziur nago, askotan esango ebala, oba zala atxurrean ekin, ikasten ibilli baiño [1]. [1] «Balendin Uriona», 12-garren orrialdean.
2018-10-22T21:50:40
http://mikelzarate.com/bizk58.htm
[ -1 ]
Erregelamendua / Nafarroako Arartekoa / Defensor del Pueblo | Ararteko - Navarra Nafarroa Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtziona- mendu Erregelamendua. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2005eko azaroaren 21ean egindako bileran, hurrengo era- bakia hartu zuen, besteak beste: Ikusita Nafarroako Foru Komunitateko ararte- koaren antolaketa eta funtzionamendu Erregela- menduaren proposamena, Arartekoak bidalia. Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiak proposamen horri buruz emandako txostena kontuan hartuta eta Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko lehenengo xedapen gehigarriarekin bat -xedapen horrek esaten du Legebiltzarreko Mahaiari dagokiola aipatu Erregelamendua ones- tea-, hona ERABAKIA: Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamendua onestea. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziale- an argitara dadin eta Nafarroako Aldizkari Ofiziale- an argitaratzearren Nafarroako Gobernura bidal dadin agintzea. Iruñean, 2005eko azaroaren 23an Lehendakaria: Rafael Gurrea Induráin Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamendua 1. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa Nafarroako Parlamentuaren goi manda- taria da, eta Konstituzioak eta Nafarroako foru era- entza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoak babesturiko eskubide eta libertateak defenditzeko eta hobeki babesteko hautatuko du Nafarroako Parlamentuak. Herritarrak administrazioaren balizko abusu eta akatsen aurrean babestea izango du eginkizun nagusi. 2. Esleitu zaion egitekoa betetzeko, arartekoa- ren legeak eman dizkion eginkizunak beteko ditu, eta, horretarako, behar diren giza eta gauza bitar- tekoak izanen ditu eskura, bere aurrekontuan horri begira baliatu ziren kontu-sailekin bat. 3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa ez zaio inongo aginduri lotuko. Ez du inongo agintari- ren jarraibiderik jasoko, eta eginkizunak autonomi- az beteko ditu eta bere irizpide propioei jarraikiz. 2. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak behar diren abantailak eta bermeak izanen ditu bere eginkizuna betetzeari begira, indarra duen legediak dioenarekin bat. 2. Nafarroako Parlamentuak ziur tagiri ofizial bat emanen du arartekoaren nortasuna eta kargua frogatzeko. 3. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa bere kudeaketaren erantzule izanen da soilik Nafarroako Parlamentuaren aurrean. 4. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren hautaketa eginen da arar tekoaren legean bertan eta, hala bada, Nafarroako Parla- mentuko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz. Aipatutako legeak ezartzen du zein arrazoi dela medio utziko duen kargua arartekoak. 2. Nafarroako For u Komunitateko arar teko izendatzeak, funtzionario publikoa bada, berekin ekarriko du zerbitzu berezien egoerara pasatzea karguan dagoen bitartean. 5. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren erakundea zuzendu eta administra- tzea bere titularrari dagokio. 2. (...) (*). (*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta). 6. artikulua. 1 Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere maila instituzionalari dagokion tra- tamendua izanen du. 2. Ekitaldi ofizialetan parte hartzeari eta lehen- tasunei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitate- an aplikatzekoa den araudiak xedatutakoari jarrai- tuko zaio. II. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARARTEKOA 7. artikulua. 1. Legeak ematen dizkion eskume- nez gain, hauek ere badagozkio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari: Erakundearen ordezkari izatea. Erakundera kexak edo kontsulta egitera jot- zen duten herritarrekin zuzeneko harremana iza- tea. Autonomiako, nazioko eta nazioz gaindiko botere publikoekin, administrazio organoekin eta tankera bereko organoetako titularrekin zuzeneko harremanak izatea. Legeak aurreikusten dituen urteko txostenak eta txosten bereziak Nafarroako Parlamentuan aurkeztea. Arartekoaren ondokoa izendatu eta kargutik kentzea, betiere Nafarroako Parlamentuko Foru Araubideko Batzordeak onespena eman ondotik, arartekoaren legeak aurreikusi bezala. Erakundeko langileei dagokienez: Langileen plantilla proposatzea, betiere Nafa- rroako Parlamentuak xede horretarako onesten dituen aurrekontuetako diru-kopuruei jarraikiz. Aholkulariak eta erakundearen gainerako behin behineko langileak izendatu eta kargutik kentzea, bai eta erakundeko funtzionarioak izen- datzea ere. Azken kasu horretan, Nafarroako Par- lamentuko Mahaiak eskuordeturik; hori dela eta, horren berri eman beharko dio Mahaiari. Idazkari nagusia izendatu eta kargutik ken- tzea. Langileen buru izatea eta diziplina ahalmena erabiltzea. (...) (*). Barne jarraibideak onestea, erakundearen zerbitzuak hobeki antolatzeko. Erakundearen funtzionamendua gainbegira- tzea. Aurkeztutako kexen eta ofiziozko jarduketenizapideak, egiaztapena eta ikerketa zuzentzea. Kexak tramitera onartu edo ez onartzearen gainean erabakitzea, bai eta iker keten azken ebazpenen gainean ere. Ofiziozko jarduketen gainean erabakitzea, bai eta egin beharreko txosten berezien gainean ere; betiere, bi kasuetan aukera izanen du haien bete- kizuna langile egokien esku uzteko, gaiaren, espe- zialitatearen edo beste inguruabar batzuen arabe- ra. Erakundearen lanaren izaera, ikerketak eta txostenak jendarteratzea. Urtero, bere Bulegoaren aurrekontuen aurre- proiektua Nafarroako Parlamentuari proposatzea eta urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztea. Bere aurrekontua betetzeko jarraibideak fin- katzea, betiere aplikatzekoa zaion aurrekontuen gaineko legediaren arabera. Kontratazio organoaren ahalmenak erabil- tzea. Gastuak baimendu eta erabakitzea, bai eta ordainketak agintzea ere, espresuki beste organo batzuetan eskuordetu ez denean, betiere erregela- mendu honetan xedatutakoari jarraikiz. Espresuki beste organo bati ematen ez zaiz- kion beste eskumen guztiak. 2. Bere lana egiteko, kabinete baten laguntza izaten ahalko du, zuzenean Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren mendean egonen dena, eta arar tekoak berak ere zehaztuko ditu kabinetearen eginkizunak. 8. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak urtero Nafarroako Parlamentuari aur- keztuko dio bere jarduketei nahiz kudeaketei buruzko ohiko txostena, legeak aurreikusitako moduan eta epeetan. Betiere, aurretik ohiko txos- ten hori Foru Araubideko Batzordearen eskuetan jarriko da. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak txos- ten horren laburpen bat ahoz azalduko du Parla- mentuaren Osoko Bilkuran, eta, jarraian, parla- mentu-taldeek parte hartzeko aukera izanen dute beren jarrera adierazteko. 2. Arartekoak aurkeztutako txosten monografiko edo bereziak Foru Araubideko Batzordean tramita- tuko dira. 3. Arar tekoak Nafarroako Parlamentuari epe jakin batean edo gai zehatz batean eginikoen berri eman nahi izanez gero Nafarroako Parlamentuari, eskatu eginen dio, eta horren ardura, Foru Araubi- deko Batzordeak, Eledunen Batzarrak edo Mahai- ak hartuko du, Mahaiak nork erabakitzen duen. III. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARARTEKOAREN ONDOKOA 9. a rtikulua . Hona hemen Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ondokoari dagozkion eskumenak: Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari laguntza ematea erakundearen lanetan. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren eginkizunak betetzea, hark eginkizunak betetzerik ez duenean edo aldi baterako kanpoan dagoenean. Halaber, arartekoak kargua uzten duenean behin-behinekoz haren ordez arituko da, Parlamentuak hautatutako ararteko berria karguaz jabetzen den arte. Azken kasu horretan, atxikiaren kargua hutsik baldin badago, arartekoak jardunean segituko du, titular berria karguaz jabetzen den arte (*). Kexa edo espedienteak ebazteko Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak ematen dizkion ikerketa eginkizunen izapideak eta betetzea gain- begiratzea. Ur teko txostena egiten laguntzea, bai eta Nafarroako Parlamentuari aurkezten zaizkion txos- ten bereziak ere. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak zer gairen ardura eman dion, horien gaineko era- bakiak proposatzea. (...) (**) Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak ematen dizkion eskumenak, betiere lege honekin eta erregelamendu honekin bat. (*) Otsailaren 12ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez erantsitako atala (2007ko otsailaren 11an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 11 zenbakian eta otsailaren 28an Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialaren 26 zenbakian argitaratuta). (**) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta). 10. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak izendatu eta kenduko du kargutik ondo- koa, betiere Nafarroako Parlamentuak onespena eman ondotik, legean xedatutakoarekin bat. 2. Ondokoa karguaz jabetuko da Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren aurrean eta Nafa- rroako Foru Komunitateko arartekoaren aurrean, eta, ekitaldi horretan, Nafarroako foru eraentza errespetatu, Espainiako Konstituzioari eta legeei men egin eta kargua zintzo beteko duela zin egin edo hitz emanen du. 3. Ondokoa zuzenean da bere kudeaketaren erantzule Nafarroako Foru Komunitateko ararteko- aren abantaila eta berme berak zaizkio aplikatze- koak bere eginkizunak betetzeari dagokionez. 4. Ondokoak kargua utziko du legean ezarrita- ko zioengatik eta, halaber, Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitateko ararteko berria izendatu eta hura karguaz jabetzearekin bat. IV. KOORDINAKETA ETA BARNE ARAUBIDE BATZORDEA 11. artikulua. (...) (*) 12. artikulua. (...) (*) 13. artikulua. (...) (*) V. FUNTZIONAMENDUA 14. artikulua. 1. Bere eskumenez baliatzean, bai eta kexak izapidetzean eta ikertzean, Nafarroa- ko Foru Komunitateko arartekoaren funtzionamen- dua legean eta erregelamendu honetan ezarrita- koari lotuko zaio. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoan kexa aurkezteak, eta, bidezkoa bada, hura onar- tzeak inola ere ez ditu bertan behera utziko legee- tan errekurtsoa aurkezteko aurreikusiak dauden epeak, hala administrazio bidean nola jurisdikzio- nalean. Orobat, ez du etenen kexak ukitur iko ebazpenaren edo egintzaren betearaztea. 15. artikulua. 1. Edozein bide erabiltzen ahalko da kexa Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari aurkezteko, baldin eta aukera ematen badu inte- resdunaren edo aurkeztu duen pertsonaren norta- suna frogatzeko. Betebehar bakarrak izanen dira erakundea arautzen duen legean ezarritakoak. 2. Orobat, hala norbaitek aurkeztutako kexetan nola ofiziozko espedienteetan, izapideak funtsean berdinak izanen dira, baina aintzat hartuko dira jarduketa bakoitzak dituen berezitasunak. 16. artikulua. 1. Kexen onarpena ala ez onar- pena, azterketa eta ebazpena Nafarroako Foru Komunitatearen arartekoa arautzen duen legeare- kin bat eta bere irizpideei jarraikiz eginen da. 2. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren jarduketek laburtasuna izanen dute oinarri eta ez dute prozedura arautua izanen, salbu eta arar tekoa arautzen duen legeak horri buruz xedatutakoa. 17 artikulua. 1. Administrazio publikoei zuzentzen zaizkien informazio eskariek argi eta labur adieraziko dute erantzuna zer alderdiri lotu behar zaion. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak administrazio publikoei eskatzen ahalko die ikerke- ta xede den aferei loturiko espedienteen eta agiri- en kopiak igortzeko. 18. artikulua. 1. legearen 17. artikuluaren ondo- rioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko ararte- koak, bai eta erakundeko langile kreditatuek ere, behar adina jarduketa egiten ahalko dituzte aginta- rien eta funtzionarioen aurrean, ikertzen ari diren gaiak ezagutu eta argitzeko. 2. Aipatu zereginak betetzean, administrazio publikoen espediente eta agiriak eskatzen ahalko dituzte, ikertzen ari direnari loturik badaude, eta, era berean, haien kopiak eta ziurtagiriak ere lor- tzen ahalko dituzte. 3. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak edo haren mendeko langileek egindako jarduketak eta ikerketak, betiere, isilpekoak izanen dira; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen arar tekoak, Nafarroako Parlamentura igortzen dituen txostene- tan, egoki jotzen dituen azalpenak sartzeko, betie- re legea betez. 19. artikulua. 1. Soilik Nafarroako Foru Komu- nitateko arartekoak ezagutuko ditu ofizialki sekre- tutzat edo isilpekotzat sailkaturik dauden agiriak 2. Aipatu agiriak behar bezala zainduko dira eta horr i bur uzko erantzukizun zuzena izanen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak. 3. Ezin izanen da inola ere agiri sekretuen edu- kien aipamenik egin Nafarroako Foru Komunitate- ko arar tekoaren txostenetan edo kexa aurkeztu edo haren esku-hartzea eskatu duen pertsonari emaniko erantzunean. 4. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak bidezkoa dena aginduko du barne agiriak "isilpeko" moduan sailkatzeari begira. 5. Nafarroako Parlamentuari igorritako txoste- netan, ofizialki sekretu edo isilpeko gisa sailkatuta- ko agirien aipamena egin ala ez, zuhurki juzkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak. 20. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren ebazpenek legean aurreikusitako forma izanen dute, kasuaren arabera. Zehazki: Gomendioa ebazpen forma bat da eta haren bidez administrazioari edo agintari eskudunari halako jarduketa jakin bat egiteko komenigarritasu-na adierazten zaio, akats edo irregulartasun batiakabera emateko. Legezko betebeharren gogorarazpena ebaz- pen forma bat da eta, haren bidez, administrazioa- ri gogorarazten zaio tankera orokorreko legezko arau edo administrazio xedapen jakin batera mol- datzeko duen betebeharra. Iradokizuna administrazioari edo agintari eskudunari zuzendutako ebazpen forma bat da eta haren bidez adierazten da jarduketa mota jakin bat hasi edo hura zuzentzeko komenigarritasuna, betiere legeak erakundeari ematen dizkion eginki- zunen barnean. Oharpena ebazpen forma bat da eta, haren bidez, administrazioari, agintariari edo funtziona- rioari jakinarazten zaio erakundearen ikerketa ahalmena eragozten duen portaera jakin bat alda- tzeko beharra, eta, halaber, aditzera ematen zaio zer neurri zuzentzaile har daitezkeen delako porta- era hari eusten dionaren aurka. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak, indarrean dagoen legediarekin bat, adiskidetze edo akordio formulak ere proposatzen ahalko diz- kio ukituriko departamentuari, organismoari edo erakundeari, kexen ebazpen positiboa eta azkarra errazteko. 3. Bereziki, Nafarroako For u Komunitateko arar tekoak bitar tekari lanak egiten ahalko ditu, horrela eskatzen zaionean eta ukituriko alderdiak esku-har tzearekin eta haren baldintzekin ados badaude. 4. Modu berean, Nafarroako arartekoak egoki ikusten dituen txostenak igor tzen ahalko dizkio ikuskaturiko administrazio publikoari bere funtzio- namenduari buruz. 21. artikulua. 1. Bere eskumenen betekizune- an, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere eginkizunak koordinatuko ditu Gorte Nagusietako arar tekoarekin eta beste autonomia er kidego batzuetako antzeko instituzioekin, erakundea arautzen duen legearen V. tituluak aurreikusitakoa- ri jarraikiz. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak komenigarri ikusten dituen hitzarmenak eta akor- dioak sinatzen ahalko ditu estatuz gaindiko, estatu nahiz autonomia mailako antzeko instituzioekin, legeek, hala bada, aurreikusitakoari jarraikiz. VI. LANGILEAK 22. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera, arartekoaren langileak hauek dira: alorreko arduradunak, aholkulari teknikoak eta konfian- tzazko langileak, bai eta arar tekoari atxikitako Nafarroako Parlamentuko plantillako langileak -- horiei, betiere, Nafarroako arartekoak esleituko die erakundean izanen duten destinoa--. 23. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu bere eginkizunak betetzeko behar dituen ahol- kulariak eta konfiantzako langileak. Nolanahi ere, kargua utziko dute erakundearen titular berriak karguan hartzen duen unean bertan. Horiek, Nafa- rroako Parlamentuko Langileen Estatutuan behin- behineko langileendako ezarrita dagoen araubide- ari lotuko zaizkio. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langileen araubidea lotuko zaio Nafa- rroako Parlamentuko Langileen Estatutuari, baina Nafarroako Fo r u Komunitateko arar te koaren mende egonen dira organikoki eta funtzionalki. 24. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak onets dezan igortzen duen aurrekontu- en aurreproiektuan, bere zerbitzuko langile guztiak hartuko dituen plantilla proposamena eginen du, aholkulariak eta konfiantzako langileak barne dire- la, bai eta lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta betetze sistema ere. Era berean, erakundearen Bulegoaren plantilla proposamena Parlamentuko Mahaiari igorriko dio, Nafarroako Parlamentuko langileen plantillarekin batera onets dezan. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak bere plantillako langileei dagozkien lanpostuak aukeratu eta beteko ditu, Nafarroako Parlamentu- ko Mahaiak eskuordeturik eta hari jakinarazirik, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan xede horretarako ezarriak dauden prozeduren bitartez eta langileen plantillan aurreikusitakoare- kin bat. 25. artikulua. 1. Nafarroako arartekoak libreki izendatuko du bere Idazkari Nagusia. 2. Idazkari Nagusiak aholkulari lana ere egiten ahalko du eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak ematen dizkion eginkizunak beteko ditu (*). 3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aldi baterako ezintasun fisikoren bat badu edo aldi baterako kanpoan badago eta arartekoaren ondokoaren postua hutsik badago, idazkari nagusiari egokituko zaio erakundearen titularraren ordez jardutea administrazioaren, langileen eta ondarea kudeatzearen arloetako gaiak ebazteko. Idazkari nagusiak emandako ebazpen horiek, ondorio uztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak emandakotzat joko dira (**) (**) Abenduaren 27ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez erantsitako atala (2010ko urtarrillaren 3an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 1zenbakian argitaratuta). 26. artikulua. 1. Aholkulariek eta konfiantzako langileek erabateko dedikazioko araubidea izanen dute zerbitzuak emateari dagokionez. Plantillako langileek plantilla organikoan ageri den dedikazioa izanen dute, eta erakundeak ezar-tzen duen lanaldiaren erregulazioaren ondorioz- 2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren aholkulari izatea bateraezina da edozein ordezka- ritzarekin, edozein kargu politikorekin edota alderdi politiko, sindikatu, elkar te edo fundazio orotan zuzendaritza eginkizunak betetzearekin, eta haien zerbitzuan lan egitearekin, bai eta edozein lanbide, jarduera liberal, merkataritza-jarduera edo lan jar- dueratan aritzearekin ere. Soilik bateragarri izanen da, izatekotan, irakasle lanarekin, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak askatasunez eta espre- suki oniritzia eman ondoren, betiere bateraezinta- sunei buruzko legediak ezarritakoarekin bat. 3. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak erakundetik kanpoko profesionalekin txostenak eta azterlanak kontratatzen ahalko ditu oro harreko prezioaren bidez, baina horrek ez du berekin eka- rriko lan, funtzionario edo behin-behineko harre- manik erakundearekin, ezta Nafarroako Parlamen- tuarekin ere. 4. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak lankidetza edo praktika akordioak edo hitzarme- nak egiten ahalko ditu egoki ikusten duen erakun- de publiko eta pribatu guztiekin. Era berean, bekak ematen ahalko ditu interesekoak jotzen dituen jar- duerak egiteko, hori guztia bere aurrekontuen mugen barnean eta aurreko idatz-zatian ezarrita- koarekin bat. 27. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langile orok isilpean gorde beharko ditu erakundean izapidetutako gaiak. Betebehar hori ez betetzeari zehapena egokituko zaio, erregelamendu honetan xedatutakoarekin bat. 28. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren plantillako langileei zehapenak eza- rriko zaizkie, diziplinazko hutsegiteengatik, betiere Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren VIII. kapituluak xedatutakoarekin bat, eta hartan ezarritako prozedurari jarraikiz. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari egokituko zaio hutsegite arinak zehatzea, bai eta espedientea irekitzea, instrukzio-egilea izendatzea eta hutsegite larriak eta oso larriak zehatzea ere, salbu eta ondoko idatz-zatian aurreikusitako kasu- etan. 3. Diziplina zehapena zerbitzutik kentzea bada, Parlamentuko Langileen Estatutuak eskuduntzat jotzen duen Parlamentuko organoak soilik ezar- tzen ahalko du. Dena dela, halakoetan, Nafarroako For u Komunitateko arar tekoar i egokituko zaio espedientea ireki, ordenatu eta bultzatzea, bai eta zehapena proposatzea ere. 4. Diziplina araubidearen arloan esleitu zaizki- on eskumenez baliatuta Nafarroako Foru Komuni- tateko arartekoak ematen dituen zehapen ebazpe- nek administrazio bidea itxiko dute. Ebazpen horien kontrako administrazioarekiko auzi-errekur- tsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horri buruzko araudiari jarraituz. VII. ARAUBIDE EKONOMIKOA 29. artikulua. 1. Erakundeko zerbitzuek aurre- kontuen aurreproiektuaren aurrerapena eginen dute eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa- ren eskuetan jarriko dute, onets dezan. 2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamen- tuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan. 3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak, Eledunen Batzarrak aurrekontuen aurreproiektuari buruz erabakirik hartu aurretik, agerraldia egitea eska dezake Eledunen Batzarrean, aurreproiektua egiteko erabili diren irizpideak azaltzeko. 4. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zuzkidura ekonomikoa Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuko kontu-sail bat izanen da. Dena dela, Nafarroako aurrekontu orokorretan sartzeari begi- ra, zuzkidura sailkatuko da kapitulu ekonomikoen arabera: transferentzia arruntak eta kapital-transfe- rentziak. 30. artikulua . 1. Kontabilitaterako, kontu-har- tzailetzarako, gastuak baimentzeko, kontrataziora- ko eta ondasun eta eskubideak eskuratzeko, Nafa- rroako Parlamentuak duen araubide bera izanen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak. 2. Bere aurrekontua betetzeak dakartzan gas- tuak baimendu eta ordainketak agintzeko eskume- nak ditu Nafarroako Foru Komunitateko ararteko- ak. 3. Orobat, arartekoak eginen ditu aurrekontu kontzeptuen ar teko kreditu-transferentziak, eta, horretarako, Nafarroako Parlamentuan indarra duten arauak aplikatuko dira. 31. artikulua. 1. Legeko 45. artikuluarekin bat, aurrekontuan kontu-sail bat sartuko da partikula- rren gastuak ordaintzeko; hain zuzen ere, errekla- mazioa aurkeztu gabe edo kexaren egileak izan gabe Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak deitu dituenen gastuak ordaintzeko. 2. Xede horretarako, joan-etorr iko gastuak ordainduko dira, behar bezala frogatu ondoren, bai eta lan orduak galtzetik eratorritako gastuak ere, beharrezkoa denean. 32. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitate- ko arar tekoak, dagozkion xehetasunak ur teko txostenean sartzeari utzi gabe, urtero aurrekontu- aren likidazioa helaraziko dio Eledunen Batzarrari Pa r lamentuko lehendakar iaren bidez, onets dezan. 2. Halaber, aurrekontuaren likidazioaren berri edo hura zertan den jakinaraziko du, hala eska- tzen dionean Nafarroako Parlamentuko organo eskudunak. Erregelamendu hau Nafarroako Parlamentua- ren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta indarra hartuko du azken horretan argitaratu eta biharamunean.
2018-05-25T22:39:22
http://www.defensornavarra.com/index.php/eu/Nafarroako-Arartekoa/Erregelamendua
[ -1 ]
Lokiz mendilerroa - Wikipedia, entziklopedia askea. 42° 43′ 17″ N, 2° 12′ 44″ W / 42.7214°N,2.21229°W / 42.7214; -2.21229Koordenatuak: 42° 43′ 17″ N, 2° 12′ 44″ W / 42.7214°N,2.21229°W / 42.7214; -2.21229 Lokizko ikuspegi bat. Lokiz mendilerroa Nafarroako mendebaldean dago, Lizarrerrian, Ameskoak (iparraldean), Lana (hegoaldean) eta Allin (ekialdean) haranen artean zehazki. Mendebaldean Araban sartzen da eta Harana eta Kanpezu ko haranak banatzen ditu. 22 kilometroko luzera eta 140 km2-azalera dauzka. Urruti ez daukan Urbasa-Andia natura parkea bezala, ezaugarri karstikoa du, kareharriek osatuta. Lokizko mendilerroaren mugak. 3 Ikazkintza Mendebaldetik ekialdera hauek dira mendilerroak dituen tontorrak, 1.000 metrotik gorakoak: Okomendia edo Otzamendi, 1.258 m[1][2] 42° 44′ 27″ N, 2° 16′ 13″ W / 42.740919°N,2.2704106°W / 42.740919; -2.2704106 (Nafarroa Garaia) Arnaba, 1.248 m 42° 44′ 31″ N, 2° 16′ 34″ W / 42.7419728°N,2.2761039°W / 42.7419728; -2.2761039 (Nafarroa Garaia) Artatxueta, 1.194 m 42° 44′ 21″ N, 2° 15′ 14″ W / 42.739282°N,2.2539368°W / 42.739282; -2.2539368 (Nafarroa Garaia) Ilunpia, 1.132 m 42° 45′ 04″ N, 2° 16′ 53″ W / 42.7509762°N,2.2814978°W / 42.7509762; -2.2814978 (Araba) Lisa, 1.126 m 42° 43′ 50″ N, 2° 07′ 05″ W / 42.7305447°N,2.1180848°W / 42.7305447; -2.1180848 (Nafarroa Garaia) Txintxularri, 1.124 m 42° 44′ 10″ N, 2° 20′ 15″ W / 42.7360589°N,2.3375481°W / 42.7360589; -2.3375481 (Araba) Perriain edo Cruz de Alda, 1.122 m 42° 44′ 14″ N, 2° 19′ 41″ W / 42.7371113°N,2.328069°W / 42.7371113; -2.328069 (Araba) Lokiz edo San Cosme, 1.121 m 42° 44′ 23″ N, 2° 06′ 37″ W / 42.7397326°N,2.1102333°W / 42.7397326; -2.1102333 (Nafarroa Garaia) Larraineta, 1.118 m 42° 44′ 17″ N, 2° 13′ 37″ W / 42.7380133°N,2.2269406°W / 42.7380133; -2.2269406 (Nafarroa Garaia) Sartzaleta, 1.110 m 42° 43′ 14″ N, 2° 07′ 21″ W / 42.7206013°N,2.1225858°W / 42.7206013; -2.1225858 (Nafarroa Garaia) Irasabela, 1.095 m 42° 43′ 43″ N, 2° 14′ 10″ W / 42.7286014°N,2.2361576°W / 42.7286014; -2.2361576 (Nafarroa Garaia) Zikilamendi, 1.092 m 42° 43′ 49″ N, 2° 12′ 43″ W / 42.7303105°N,2.2119504°W / 42.7303105; -2.2119504 (Nafarroa Garaia) Askitxa, 1.091 m 42° 44′ 55″ N, 2° 15′ 58″ W / 42.7486272°N,2.2661047°W / 42.7486272; -2.2661047 (Araba) Ibirin, 1.082 m 42° 43′ 47″ N, 2° 06′ 44″ W / 42.7296077°N,2.1121981°W / 42.7296077; -2.1121981 (Nafarroa Garaia) Zepoteta, 1.082 m 42° 44′ 26″ N, 2° 14′ 01″ W / 42.7406248°N,2.2336277°W / 42.7406248; -2.2336277 (Nafarroa Garaia) Somorredondo, 1.077 m 42° 43′ 46″ N, 2° 20′ 42″ W / 42.7294743°N,2.3451061°W / 42.7294743; -2.3451061 (Araba) Olastitzu, 1.067 m 42° 45′ 00″ N, 2° 15′ 28″ W / 42.7501312°N,2.2577412°W / 42.7501312; -2.2577412 (Nafarroa Garaia) Izazpikueta, 1.059 m 42° 45′ 09″ N, 2° 17′ 18″ W / 42.7524694°N,2.2884458°W / 42.7524694; -2.2884458 (Araba) Sartzaleta Inferior, 1.055 m 42° 42′ 44″ N, 2° 07′ 35″ W / 42.7122916°N,2.1264274°W / 42.7122916; -2.1264274 (Nafarroa Garaia) Mendibela, 1.051 m 42° 43′ 24″ N, 2° 11′ 27″ W / 42.7234456°N,2.1908827°W / 42.7234456; -2.1908827 (Nafarroa Garaia) Arastegi, 1.042 m 42° 43′ 05″ N, 2° 10′ 39″ W / 42.7180912°N,2.1775181°W / 42.7180912; -2.1775181 (Nafarroa Garaia) Barluze, 1.026 m 42° 44′ 37″ N, 2° 13′ 30″ W / 42.7437456°N,2.225°W / 42.7437456; -2.225 (Nafarroa Garaia) Mendilepo, 1.025 m 42° 45′ 15″ N, 2° 16′ 14″ W / 42.7541044°N,2.2706348°W / 42.7541044; -2.2706348 (Araba) Astenbelarra, 1.001 m 42° 43′ 01″ N, 2° 12′ 35″ W / 42.7170654°N,2.2096144°W / 42.7170654; -2.2096144 (Nafarroa Garaia) Sagastoia, 993 m 42° 44′ 37″ N, 2° 13′ 11″ W / 42.7436549°N,2.2196008°W / 42.7436549; -2.2196008 (Nafarroa Garaia) Armontu, 964 m 42° 45′ 39″ N, 2° 16′ 35″ W / 42.7609302°N,2.2762621°W / 42.7609302; -2.2762621 (Araba) Sardegi, 958 m 42° 42′ 12″ N, 2° 08′ 43″ W / 42.7032833°N,2.1451496°W / 42.7032833; -2.1451496 (Nafarroa Garaia) Tostarana, 951 m 42° 45′ 39″ N, 2° 17′ 01″ W / 42.7608683°N,2.2835956°W / 42.7608683; -2.2835956 (Araba) Castillo. El, 939 m 42° 45′ 40″ N, 2° 15′ 51″ W / 42.761106°N,2.2642831°W / 42.761106; -2.2642831 (Nafarroa Garaia) Roblegindo, 925 m 42° 43′ 12″ N, 2° 21′ 07″ W / 42.7200762°N,2.352081°W / 42.7200762; -2.352081 (Araba) Aizkorribe, 924 m 42° 44′ 41″ N, 2° 12′ 42″ W / 42.7447713°N,2.2116695°W / 42.7447713; -2.2116695 (Nafarroa Garaia) Mendiarre, 922 m 42° 45′ 38″ N, 2° 16′ 18″ W / 42.7605597°N,2.2717934°W / 42.7605597; -2.2717934 (Araba) Egurtza, 922 m 42° 45′ 26″ N, 2° 16′ 01″ W / 42.75725°N,2.2668217°W / 42.75725; -2.2668217 (Nafarroa Garaia) Bengalzarra, 905 m 42° 45′ 54″ N, 2° 17′ 22″ W / 42.7650015°N,2.2893413°W / 42.7650015; -2.2893413 (Araba) Peña Puntón, 893 m 42° 42′ 49″ N, 2° 20′ 52″ W / 42.7137416°N,2.3479126°W / 42.7137416; -2.3479126 (Alava) Arikomendi, 878 m 42° 44′ 26″ N, 2° 11′ 40″ W / 42.7405987°N,2.1943982°W / 42.7405987; -2.1943982 (Nafarroa Garaia) Martingatxa, 874 m 42° 43′ 39″ N, 2° 21′ 27″ W / 42.7274284°N,2.3575378°W / 42.7274284; -2.3575378 (Araba) Gatutarri, 871 m 42° 44′ 13″ N, 2° 11′ 39″ W / 42.7368336°N,2.1942759°W / 42.7368336; -2.1942759 (Nafarroa Garaia) San Cristobal, 847 m 42° 43′ 05″ N, 2° 17′ 34″ W / 42.7179686°N,2.2926628°W / 42.7179686; -2.2926628 (Nafarroa Garaia) Ipar-mendebaldeko San Cristóbal, 842 m 42° 43′ 11″ N, 2° 17′ 40″ W / 42.7197531°N,2.2943401°W / 42.7197531; -2.2943401 (Nafarroa Garaia) Mendizorrotz, 824 m 42° 44′ 43″ N, 2° 12′ 11″ W / 42.7453876°N,2.2031211°W / 42.7453876; -2.2031211 (Nafarroa Garaia) San Víctor, 822 m 42° 41′ 17″ N, 2° 09′ 18″ W / 42.6880835°N,2.1550504°W / 42.6880835; -2.1550504 (Nafarroa Garaia) Surgurin Grande, 785 m 42° 44′ 48″ N, 2° 11′ 02″ W / 42.7465677°N,2.1839963°W / 42.7465677; -2.1839963 (Nafarroa Garaia) Peñas de la Miel, 749 m 42° 40′ 50″ N, 2° 10′ 51″ W / 42.6804892°N,2.1807239°W / 42.6804892; -2.1807239 (Nafarroa Garaia) Kostainlupe, 736 m 42° 44′ 54″ N, 2° 11′ 32″ W / 42.7484354°N,2.1921217°W / 42.7484354; -2.1921217 (Nafarroa Garaia) Surgurin Txikito, 681 m 42° 44′ 56″ N, 2° 10′ 51″ W / 42.7489853°N,2.1807998°W / 42.7489853; -2.1807998 (Nafarroa Garaia) Koskotia, 568 m 42° 39′ 40″ N, 2° 05′ 57″ W / 42.6611194°N,2.0992999°W / 42.6611194; -2.0992999 (Nafarroa Garaia) Bisaurreta, 546 m 42° 39′ 45″ N, 2° 05′ 26″ W / 42.6625451°N,2.0905427°W / 42.6625451; -2.0905427 (Nafarroa Garaia) Santiago[aldatu | aldatu iturburu kodea] Santiagoko baseliza, mendilerroaren gainaldean, Ganuzatik gertu (Nafarroa). Goialdean Lokizko Santiago izeneko baseliza dago, gutxienez 1357an euren existentzia idatziz jasota dagoena. Antzinean San Cucufate izena hartu zuen. Sardegi (958 m) tontorretik eta Ganuzako mendatetik hurbil dago. San Kosme eta San Damian baselizak ere hemen inguruan daude. Ikazkintza[aldatu | aldatu iturburu kodea] Natura ingurune hauekin oso lotuta egon da tradizionalki ikazkintza. Montxo Armendariz zuzendari nafarrak 1982an bertako ikazkin batzuen istorioa zinemaratu zuen, "Tasio" pelikula ezagunean. Abuztuan ospatzen dute Vilorian "Ikazkinaren eguna", bizimodu hau gogorarazteko. Lokiz natura muga bioklimatikoa baita. Goiko zonaldeetan eneko pagoak eta haritzak topatzen ditugun bitartean, beherago arteak, gurbitzak, abaritzak eta sabinak daude. Faunari dagokionez, orkatzak eta basurdeak nabarmentzen dira, bai eta hontz handiak, sai arreak eta belatzak ere. Lokiz luberri.net webgunean (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez)Nafarroako Gobernuaren Turismo webgunean. Datuak: Q12262565 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lokiz_mendilerroa&oldid=7221474"(e)tik eskuratuta
2020-07-09T15:58:58
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lokiz_mendilerroa
[ -1 ]
N.Rivera: "Literaturak eta arte grafikoak batera beharko lukete beti, liburuaz bi bider gozatzeko" — Gaztezulo N.Rivera: "Literaturak eta arte grafikoak batera beharko lukete beti, liburuaz bi bider gozatzeko" N.Rivera: "Literaturak eta arte grafikoak batera beharko lukete beti, liburuaz bi bider gozatzeko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nrivera-literaturak-eta-arte-grafikoak-batera-beharko-lukete-beti-liburuaz-bi-bider-gozatzekoquot https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nrivera-literaturak-eta-arte-grafikoak-batera-beharko-lukete-beti-liburuaz-bi-bider-gozatzekoquot/@@download/image/noemi_rivera_1415271272.jpg Betidanik izan omen du Noemi Riverak (Lazkao, 1987) sorkuntzarako joera. Ttikitatik marraztea maite zuen eta koxkortu zenean idazten hasi zen. Giza Zientziak: Komunikazioa ikasketak egin zituen Donostian, eta azken ikasturtearen erdia Kalifornian eman zuen. Bertako bizipenetan inspiratuta, besteak beste, "Un Otoño en California" lehen eleberria kaleratu berri du orain. Noiz eta nola bururatu zitzaizun ‘Un Otoño en California’ liburua kaleratzea? Kalifornian egin nuen unibertsitate ikasketen azken zatia eta bueltan, hamaika istorioz beteta ekarri nuen maleta. Nolabait, nire esperientzia kontatzeko beharra sentitzen nuen; beraz, bueltatu eta hilabete gutxira, ordenagailu aurrean eseri nintzen idaztera, helburu finkorik gabe, soilik, barruan nuen guztia askatzeko asmoz. Giza Zientziak: Komunikazioa ikasten ari zinela seihileko bat pasa zenuen Kalifornian eta irailean publikatu zenuen bizipenetatik jaio da, ezta? Autobiografikoa dela erran daiteke? Hein handi batean autobiografikoa da, bai. Protagonistak herrialde hura nola bizi duen, zer gauzak harritzen duten, nola ikusten dituen gauzak, sentsazioak eta abarrak, gehienak, behintzat, errealak dira, eta baita liburuan kontatzen diren anekdota asko ere. Beste asko, jakina, asmatu egin behar izan ditut istorioari eta protagonistari zentzua emateko. Horretaz aparte, liburuan aipatzen ditudan pertsonaia gehienak ere pertsona errealen alter egoak dira, nahiz eta kasu gehienetan haien ezaugarriak puztu ditudan. Liburua irakurtzen ari garela, non amaitzen da Noemí eta non hasten da Irene? Ireneren begiek ikusten dutena eta deskribatzen dutena, Noemíren begiek ikusitakoa da. Baina Irenek pentsatu, egin eta esaten dituen gauza ero eta gogorrenak ez dira nireak, ni lotsatiagoa naiz eta, gainera, lotsa ematen dit niri buruz idaztea, horregatik sortu dut Irene, harekin nahi dudana egin ahal izateko. Irenek ba omen du egoera korapilotsuetan sartzeko joera. Ulertu behar dugu zu ere halakoa zarela? Ez, egia esan ez gehiegi. Ireneren korapiloak istorioari saltsa emateko sortu ditut, dramaz eta humorez girotzeko. Zorionez, nik ez ditut Irenek adina korapilo izan. Oraindik zure liburua eskutan edukitzeko plazera eduki ez duenak, zer aurkituko du bertan? Atzerrian ikasi dutenek protagonistarekin eta bere istorioarekin identifikatuta sentituko dira momentu askotan. Anekdota dibertigarri ugari topatuko ditu irakurleak, umorea, drama apur bat, benetako gertakizunak, fikzioa, maitasuna, maitasun eza, errealitatea, fantasia... Eta horietatik guztietatik zerk bereizgarritzen du zure istorioa gehien? Azkenekoak, agian. Kontakizunean zehar hainbat elementu fantastiko txertatu baititut, guztiz errealak balira bezala: hitz egiten duten komunak, deabrua, banpiroak, heriotza, sorginak, estralurtarrak, gertakari misteriotsuak… Errealitatea eta fantasia uztartu egin ditut gauzak beste modu batera kontatzeko. Gazteleraz idatzi duzu, baina euskarazko alerik argitaratzea aurreikusten duzu? Euskaraz argitaratzea gustatuko litzaidake, noski. Zenbait momentutan damutzen naiz eleberria euskaraz idatzi ez izanaz, baina tira. Beti da posible itzultzea, eta asko poztuko ninduke euskal argitaletxeren batek liburua euskaraz kaleratzeko asmoa izango balu. Testuaz aparte ilustrazioren bat edo bertze ere egin duzu. Marrazkiak sortu dituzu testuaren ondotik edo zein izan da zehazki prozedura? Niretzat testuak ilustrazioz laguntzea behar moduko bat da. Marraztea gustatzen zait txiki-txikitatik eta ez nuen Un otoño en California marrazkirik gabe ikusten. Azken batean, beste bizitasun bat ematen diote kontakizunari, aberastu egiten dute eta imajinatzea kostatzen zaizkigun gauzak argitzen laguntzen dute. Nire ustez, literaturak eta arte grafikoak batera joan beharko lukete beti, liburuez bi bider gozatzeko. Zenbateraino da zaila, gaur egun, liburu bat idatzi, editatu eta publikatzea? Idaztea ez da zaila, nire ustez. Denbora, gogoa eta istorio on bat izanez gero, errez asko idatzi daiteke zerbait. Publikatzea, nire kasuan, nahiko erraza izan da, argitaletxe txiki baten atea jo nuen eta baiezkoa eman zidaten, lehengo saiakeran. Suerte handia izan dut alde horretatik. Benetako erronka orain dator, liburuak saldu egin behar dira. Ez du ezertarako balio liburu bat idatzi eta argitaratzea gero inork ere erosi eta irakurriko ez badu, eta hori benetan etsigarria da idazle batentzat. Imajinatu ezazu liburu denda bat, zenbat liburu daude apaletan? Mordoa. Eta horien artean zurea, idazle ezezagun baten lehen lana. Hor dago benetako erronka. Zein dira bidean topatu dituzun zailtasunak? Istorioari amaiera bat ematea kostatu zitzaidan. Batetik ez nekielako nola amaitu eta bestetik, amaitzeko beldur nintzelako. Amaitzean, eleberria argitaletxeetara bidali beharko nuen, eta horrek beldurtu egiten ninduen. Baina tira, ez da hainbesterako izan. Izenburua topatzea ere ez da hain erraza izan, buelta dezente eman behar izan nizkion buruari. Aurrerantzean zein dira zure erronka nagusiak? Idazten jarraitzea gustatuko litzaidake, nire buruan beti ari dira sortzen istorio berriak. Baina kontziente naiz oso-oso zaila dela horretatik soilik bizitzea, beste lan batzuekin osatu behar duzu zaletasun hori. Eguneroko 8 ordutako lana gehi idaztea. Hori denbora asko da; oso gustuko baduzu eta oso motibatuta bazaude soilik egin dezakezu. Baina tira, positiboki pentsatzen saiatzen naiz beti. Idazle edo kazetari bezala definituko zinateke? Ufa, zaila da horri erantzutea. Idazle bezala irailetik besterik ez daramat. Momentuz esango nuke kazetaritzat dudala neure burua. Etorkizunean, batek daki. Bertze libururik idaztea aurreikusten duzu? Honek izango ote du jarraipenik? Momentuz ez naiz jarraipen batean pentsatzen ari, izan lezake, baina momentuz inspirazioak ez nau bisitatu. Beste istorio bat dabilkit buruan, zeharo desberdina. Baina oraindik ez naiz hasi idazten. Zertxobait itxaron nahi dut eta ikusi nola doan gauza lehen eleberri honekin; hemendik hilabete batzuetara harrera ona izan duela ikusten badut, bigarren bat idaztera animatuko naiz segituan.
2017-12-17T17:34:40
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nrivera-literaturak-eta-arte-grafikoak-batera-beharko-lukete-beti-liburuaz-bi-bider-gozatzekoquot
[ -1 ]
Logos Library | babes Sentence LanguageAll Languages Afan Oromo Afrikaans Albanian Arabic Assamese Asturian Aymara Basque Brazilian Portuguese Breton Bulgarian Byelorussian Calabrese Catalan Chinese Corsican Cree Croatian Czech Danish Dioula Dutch Emiliano-Romagnolo English Estonian Faeroese Finnish French Frisian Furlan Galician German Greek Greenlandic Guarani Hausa Hmong Hungarian Icelandic Indonesian Irish Italian Javanese Kannada Kawésqar (Alacalufe) Kinyarwanda Konkani Latin Latvian Lingala Lithuanian Lombard Luo Luxembourgish Malagasy Malay Maori Mapunzugun Maya Mongolian Mudnés Nahuatl Napulitano Norwegian Occitan Piemontese Portuguese Quechua Roman Romanian Romansh Russian Serbian Sicilian Siswati Slovak Slovenian Somali Spanish Swahili Swedish Tagalog Thai Tsonga Turkish Ukrainian Urdu Valencian Venetian Welsh Zeneize Zulu Title Author Publisher Title Index | Author Index | Publisher Index Results 10 of 23 bat «suabeago» omen zebilek nirekin. Ez nekian homosexuala zenik. Nik izan ezik, etxeko guztiek zekiaten pakistaniarrena. Beharbada hori zuan haren irri trufagarriaren arrazoia. Irria, babes antzeko mekanismoren bat. Auskalo. Irririk gabe, hainbat hobe. Hemen jaitsi behar diat. Banekian Oxford Street jendez gainezka egongo zela. Baina atsegin zaidak. Ordu asko pasatzen ... Euskal Herria Journal - Artikuluak [ OTHER LITERATURES] mantentzea, alegia) zerbitzupean jartzen denean, errealitate eraikitze horren helburuak politika kriminal helburu bihurtzen dira. Jakina, helburu horiek ezin dira onartu balizko estatu sozial karrik babes bait ditzake; hots, elkarbizitza sozialaren oinarrizko arauak hausten dituzten egintzak bakarrik har daitezke delitutzat. Beraz, zer nolako delituren aurrean egon gaitezke gizarteak berak aldarrikatzen duena ... Izagirre Koldo - Olerkiak zaitut grifoak odolustutzen direlarik ilunabarra ari duzu eta ni ilunabarrak nago heriotzaren bezperan ilunabarra izan nahi duzun uharte biluzitik atzerriratua dei egiten dizut babes nazazu betazaletan. (Oinaze Zaharra) zure adatsak haizearen zainak zure kopeta euriaren frontoia zure begiak argiaren dianak zure ezpainak bihotzaren betazalak zure besoak urezko ... Lekuona Juan Mari - Olerkiak kamisoi banoak: esfera xurien estalgarri planoak. Eta eguzkiaren lekuan, tik-tak ordulari, erloju mekanikoaren konpas zehatza: aska-ezinezko katea latza, katekorratza. Naturaren ausikitik babes segurua: kaobazko zuraki beltzek eta ate gris argiek hornituriko gaztelua: lur kontran kokaturiko gizazolua. Eta leihotik kanpo, paradisu galdu bat, goizeko lanbrotan, alertzen eta belar ... Lizardi Xabier - Biotz-begietan eskaturik ez uan, soilki ... gizonarentzat. Eman, ordea? ... Txoriari, abaroa; aize adiskideari, ots eztirik nun-yoa; lurrari, bustibide ta zimarkigaia; ar berberak arki ditek igan babes alaia. Ta gizonari? ... Geien orretxek iri zor: ari ainbat ik emanik etzegok iñun iñor. Ire itzala, ire egurra, ire edergarria, ta arnaririk artu-ala, gizonaren ... Lizardi Xabier - Begietan United Nations - Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute Aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea. 8. atala Pertsona orok du Konstituzioak edo legeek gizon-emakumeei aitortzen dizkieten oinarrizko eskubideak hausten dituzten ekintzetatik babesteko, norbere herrialdeko auzitegi aginpidedunetan ... bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere. Amek eta haurrek laguntza bereziak jasotzeko eskubidea dute. Haur guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo jaiotakoek, gizartearen babes berbera izateko eskubidea dute. 26. atala Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; ... eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko. Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egille diren pertsona guztiek dute horregatik eskubidea dagozkien interesak eta materialak babes dakizkien eskubidea. 28. atala Pertsona guztiei dagokien eskubidea da, Aldarrikapen honetan azaldutako eskubide eta askatasunak era eraginkorrean garatuko dituen gizarte mailako eta nazioarteko ordena ezar ... Verne Jules - Ezbeharra Airean jarraitzen zuen, eta tximistorratz moduan balio zion ahurtasunak gasa estalkiaren aurka estutu eta ihesaldia areagotzen zuen. »-Agur, ene laguna! -esan zuen doktoreak-. Zeruak babes zaitzala. »Jaurkitzera zihoanean, Blanchard-ek geldiarazi zuen, esanez: »-Aukerarik badugu oraindik. Ontzitxoa sostengatzen duten lokarriak moz ditzakegu eta sareari heldu. Agian globoak gora egingo ... Galarreta Xabier - Argiak Ilunean bat "suabeago" omen zebilek nirekin. Ez nekian homosexuala zenik. Nik izan ezik, etxeko guztiek zekiaten pakistaniarrena. Beharbada hori zuan haren irri trufagarriaren arrazoia. Irria, babes antzeko mekanismoren bat. Auskalo. Irririk gabe, hainbat hobe.
2013-05-26T00:01:42
http://www.logoslibrary.eu/index.php?phrase=babes&code_language=EU&newsearch=1
[ -1 ]
Xumai Murua — Xilaba 2016 Eneritz Zabaleta, Xumai Murua 8ko txikia Xumai Murua Puntuari erantzunak eta hitza Aurtengo udazkena oso bero dator. Laister izango dugu urtaro bakarra. Hitza: Hilabetekoak Xumai Murua, Odei Barroso 8ko nagusia Xumai eta Odei gurasoak zirezte. Alabak ez dizue sekulan deus kontatu bere bizi pribatuaz; gaur, neska baten musukatzen ikusi duzue karrikan. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian. Sustrai Colina, Xumai Murua 8ko txikia Lagunak zirezte Sustrai eta Xumai. Gero eta lagun guttiago elkartzen zirezte larunbat gauetan ostatuan. Oraingoan biak bakarrik agertu zirezte. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian. Xumai Murua Bakarka, gaia emanda Xumai, Goiz huntan ere norbaiten besoetan esnatu iratzarri zira. Ez da maite duzun pertsona. Odei Barroso, Xumai Murua 8ko nagusia Odei eta Xumai azken hogei urteetan ez zinezten meza batera joan. Oraintxe atera zarete elizatik. Odei hasita hiruna bertsu zortziko handian. Xumai Murua, Eneritz Zabaleta 10eko txikia Xumai huna zure puntuak: Hau duzu Xumai bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
2019-02-21T10:00:39
https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba-2016/parte-hartzaileak/xumai-murua
[ -1 ]
Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute | El Correo ZurekinEuskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute Urkullu lehendakariak eta Jean-René Etchegarayk astelehenean sinatu zuten akodioa. / RAFA GUTIERREZ Akordio honek bi esparru hauen arteko harreman bilateralak irmotzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzea du xede UNAI SARRIUGARTE Martes, 8 octubre 2019, 23:21 Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute. Hitzarmen hauxe Euskadiko lehendakaria den Iñigo Urkulluk eta Iparraldeko Hirigune Elkargoaren Presidente eta Baionako Alkate den Jean-René Etchegarayk sinatu dute. Akordio honek bi esparru hauen arteko harreman bilateralak irmotzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzea du xede. Memorandumak barnebiltzen duenez Euskadik eta Iparraldek elkarlanerako aukera berriak ikertuko dituzte eta lankidetza proiektu eta programak jorratu. Proiektu bateratu hauexek honako esparruetan burututako dituzte: mugaz gaindiko mugikortasuna; goi-mailako irakaskuntza, prestakuntza eta ikerketa; ekonomiaren garapena eta turismoa; nekazaritza; lurraldearen garapen iraunkorra; ingurumena eta biodibertsitatea; eta kultura eta euskara, besteak beste. . Urkullu lehendakariak elkarlanerako bide honek duen garrantzia goraipatu du, urrats handia dela esanez. Bere esanetan: «Erronka komunei lankidetzatik erantzutea da gure akordioaren helburua. Gure harreman instituzionalak indartzea, elkarren interesekoak diren baterako proiektuen bitartez». Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin abian jarritako elkarlan atal berri honek lan partekatua instituzionalizatzen lagunduko du. Hori dela bide, aurrerapauso bat izango da bi eskualdeen artean, eragile ekonomiko, sozial, akademiko eta kulturalean batez ere. Akordio honen ondorioz, sei pertsonak osatutako segimendu-batzorde bat sortu da, Euskadik eta Iparraldek sinatu berri duten Memorandun honen ekintzak aztertu eta ebaluatzeko. Duela urte eta erdi jarri zen abian Euskal Hirigune Elkargoa, bertako hamar mankomunitaten elkarlanaren ondoren. Harrezkero, bi eskualdeen arteko erlazioak gero eta handiagoak dira. Hauxe Euskadiren eta Iparralderen arteko lankidetzaren fase berri baten hasiera izan zen. Iraitz Lazkano da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen presidente berria Eguzkia baino argi distiratsuago batek antzinako eskuizkribuak deszifratzea ahalbidetuko du
2019-10-15T12:39:18
https://www.elcorreo.com/zurekin/euskadik-iparraldek-lankidetza-20191009153849-nt.html
[ -1 ]
BAKETIK/Estra 2015-16 Ikastaroen programa AUKERA BAT EMAIOZU ZURE BURUARI ZURE EGUNEROKO BIZITZAN IKASTEKO ETA HOBETZEKOIKASTAROEN PROGRAMAGOIZ BATEKOAK (9:30etatik 13:30etara)Hobeto bizitzen eta elkarbizitzen ikastera zuzendutako ikastaroak dira. Ardatza pertsona da, bere egunerokotasunaren errealitate etazailtasunak. Gatazken lantze etikoa Gure bizitza pertsonal zein profesionaleko proiektu onenak batzuetan blokeatu egiten dira gatazken ondorioz. Ezinezkoa da hauek saihestea, baina, posible dugu haien inertzia aldatzen ikastea eta zentzu etikoz erabakitzea.. Bere gatazkei hobeto aurre egiteko nahi dutenentzat edo hauek nola funtzionatzen duten jakiteko interesa dutenentzat. Urriak 24 Urtarrilak 30 Nola ez galdu iparra gure eguneroko bizitzan Desorientazio handi batean murgildurik bizi gara. Zoriontsu izan nahi dugu baina ez dakigu nola. Ikastaroak gure zailtasunetan eta eguneroko erronken aurrean hobeto orientatzeko giltzarriak eskaintzen ditu, gure bizitzako esperientzietan oinarrituz. Bizitzaren zentzu eta norabidearen inguruan gogoeta egin nahi dutenentzat. Azaroak 7 Otsailak 27 Sufrimendua ulertuz Sufrimenduak lan asko ematen digu. Sufritzen dugu eta maite ditugun pertsonak sufritzen ikusten ditugu. Ikastaroak gure eguneroko bizitzan desiragarria ez den baina aldi berean sahiestezina den errealitate hau hobeto ulertzeko aukera eskaintzen du. Sufrimenduren bat nola jasan ikasi nahian dabiltzan pertsonentzat edo bere inguruan sufritzen ari diren beste batzuei lagundu nahi dutenentzat. Azaroak 28 Martxoak 12 Pertsona izaten hezi Ikastaroak hobeto bizitzeko, elkarbizitza hobetzeko eta hezteko proposamen etiko bat eskaintzen du, baliabide teoriko zein praktikoak emanez. Amak, aitak, hezitzaileak eta orokorrean hezkuntzarekiko interesa duten pertsonentzat. Azaroak 21 Apirilak 9 Bizikidetzaren berradiskidetzea Euskal gizartea, sufrimendu eta giza eskubideen urraketaz jositako hamarkaden ostean, bizikidetza berri bat eraikitzeko aukera baten aurrean dago. Ikastaroak, prozesu honen hiru gakoen inguruan gogoeta egin nahi du: humanizazioa, sufrimendua eta gizartearen parte-hartzea. Gure gizartean bizikidetza berreskuratzearen inguruan gogoeta egin nahi duten pertsonentzat. Abenduak 12 Maiatzak 14 Tokia: Ikastaroak Donostian eta Bilbon izango dira. Bi egun eta erdikoak Balorazio onena jasotzen dutenak dira. Egun batzuetako egonaldiak ikastaroaren edukietan sakontzea ahalbidetzen du. Isiltasunak eta barne-en- tzuteak garrantzia handia dute ikastaro hauen metodologian eta xarma berezia duten eta nor bere baitan biltzea errazten duten tokian egiten dira. Geure zoztor harriarekin ikastea Bizitzan arazo eta zailtasunekin topo egiten dugu, izan pertsonalak, familiakoak, lanekoak... modu errepikakor batean gure bizitza baldintzatzen dutenak. Baina zailtasun hauek geugandik hobetzen ikasteko aukera bat ere izan daitezke. Bere zailtasunetatik ikasi eta hobetu nahi duen edonorentzat edo bere eguneroko bizitzatik irten eta barne-entzuterako lekua utzi nahi duenarentzat. Azpeitia Berriz Abenduak 5-7 Apirilak 30etik Maiatzak 2ra AZALPEN BERRIA Kaptcha (Bete ikusten den testua iradokizuna argitaratzeko): / Web mapa DINAMO PROPOSAMENA BIZIZIKASI PEDAGOGIA GARAPEN PERTSONALA IKASTAROAK ETA ZERBITZUAK PERTSONENTZAT ETA TALDEENTZAT ETIKA ETA ENPRESA PROIEKTUAK ETA ZERBITZUAK ENPRESENTZAT ETA ERAKUNDEENTZAT HEZKUNTZA ZERBITZUAK ETA PROIEKTUAK IRAKASLE, IKASTETXE ETA FAMILIENTZAT BITARTEKARITZA GATAZKAK MODU ERAIKITZAILEAN BIDERATZEKO PROIEKTUAK ETA ZERBITZUAK BAKEA ETA BIZIKIDETZA PROIEKTUAK ETA ZERBITZUAK HERRITARRENTZAT UDALENTZAT ETA BESTE ERAKUNDEENTZAT ELKARTASUNA ARDURAK PARTEKATZEKO KONPROMISOA GARATZEKO PROIEKTUAK ETA ZERBITZUAK
2017-06-27T05:09:54
http://www.baketik.org/extra.php?idioma=es&id=103&idioma=eu
[ -1 ]
Tous les produits Santa Cruz | La Mode Alternative | FreestyleXtreme AccueilAccueil > Santa Cruz > Tous les produits Santa Cruz Tous les produits Santa Cruz Tous << 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 .. 21 >> Tongs Santa Cruz Demon Dot Bleu EU 41-42 / US 8-9, EU 43-44 / US 9-10, EU 45-46 / US 11-12 Tee Shirt Santa Cruz Stripknot Indigo Short De Bain Santa Cruz Seacliff Bleu Stripe 32 Taille = FR 40, 36 Taille = FR 46 Tee Shirt Santa Cruz Camo Hand Blanc Jeans Santa Cruz Steeler Raw Indigo Tee Shirt Santa Cruz Praying Hand Noir Short De Bain Santa Cruz Hand Camo 28 Taille = FR 36, 30 Taille = FR 38, 32 Taille = FR 40, 34 Taille = FR 44, 36 Taille = FR 46 Tongs Santa Cruz Check Strip Bleu Noir EU 39-40 / US 7-8, EU 41-42 / US 8-9, EU 43-44 / US 9-10, EU 45-46 / US 11-12 Short De Bain Santa Cruz Lowlife Photo Tee Shirt Santa Cruz Speed Wheels Veins Vintage Noir Pull Santa Cruz Industry Dark Heather Tee Shirt Santa Cruz Speed Wheels Shark Cyan Jeans Santa Cruz Jack Vintage Tongs Santa Cruz Screaming Flop Rouge Short De Bain Santa Cruz Classic Dot Blanc 30 Taille = FR 38, 32 Taille = FR 40, 36 Taille = FR 46 Tee Shirt Santa Cruz Screaming Hand Bleuwater
2013-05-25T20:51:38
http://www.freestylextreme.com/fr/Home/Brands/Santa-Cruz/Santa-Cruz-All-Products/default.aspx
[ -1 ]
Plusbalioak etxebizitza saltzen duenaren kontura izan behar du | Consumer : Plusbalioak etxebizitza saltzen duenaren kontura izan behar du 1999an etxebizitza bat erosi nuen, eraikitzeko proiektuan zegoena. 2000ko urtarrilean salerosketa kontratua aurkeztu zidaten sinatzeko. Kontratuak hamabost estipulazio zituen eta besteak beste prezioa, entrega-data etab. zehazten zituen. Klausuletako batek honela zioen: "Eskualdatze honen ondoriozko karga eta zerga guztiak, hala nola notario, erregistro eta plusbalioarenak, eroslearen kontura izango dira". Nik uste nuen plusbalioa ordaintzea saltzaileari dagokiola, baina urtarrilean sinatu egin behar izan nuen kontratua. Etxebizitza eta garajea aurten emango dizkidate. Plusbalioa ordaintzera behartuta nagoen jakin nahi nuke. Berez, saltzaileari dagokio plusbalioa ordaintzea. Kasu honetan, beraz, saltzaileari eskrituretan plusbalioari buruz idatzitako klausula ken dezala eskatzea komeni zaizu, telegrama edo jaso izanaren egiaztapena duen buro-fax egiaztatu bidez. Gai konplexua da, edozein modutan ere. Hazienda Lokalen Legearen 107 b artikuluak dio eskualdatze garestietan saltzaileak ordaindu behar duela gainbalioa (hiri-izaerako lursailen balio handitzearen gaineko zerga). Bestalde, Zergei buruzko Lege Orokorreko 36. artikuluak dio zerga betebeharraren elementuak ezin izango direla aldatu partikularren arteko hitzarmen edo itunen bidez, eta edozein kasutan ere, saltzaileak ordainduko duela plusbalioa Administrazioaren aurrean. Hala ere, ondorio zibil hutserako hitzarmen bat egin daiteke alde bien artean. Hau da, alde biak ados jar daitezke eta saltzaileak gastu batzuk eta erosleak beste batzuk bere gain hartzea adostu. Hitzarmen zibil horiek kontsumitzailearentzat abusuzko izan ez daitezen, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak dio abusuzko kontsideratuko direla legez profesionalari dagozkion dokumentazio eta tramitazio gastuak kontsumitzaileari egozten dizkioten klausulak. Eta legeak plusbalioa berariaz aipatzen ez duen arren -ez baita berez titulazioa prestatzearen ondoriozko gastu bat- hitzarmen zibil honetan saltzaileak ezin dio erosleari plusbalioa edo ez dagokion beste edozein kontzeptu ordaintzerik eskatu. Hau da, hitzarmen zibiletan negoziatu egin beharko da beti. Ebazpen hori eman zuen Palentziako Lurralde Entzutegia 1994ko urtarrilaren 21eko epaian, abusuzko eta baliogabe aitortu baitzuen eroslea plusbalioa ordaintzera behartzen zuen klausula. Salbuespen bat: Nafarroan erosleari kobratzen zaio plusbalioa.
2020-05-26T04:16:26
https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/lo-mas-practico-eu/consultorio-eu/plusbalioak-etxebizitza-saltzen-duenaren-kontura-izan-behar-du.html
[ -1 ]
'Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista' erakusketea aurkeztu dabe Bilbon - bizkaie.biz 'Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista' erakusketea aurkeztu dabe Bilbon Bizkaie! 2020-07-21 13:28 Kulturea Artistea jaio zaneko 200. urteurrena da. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterri Museoak, Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena aurkeztu dabe Bilbon, Albia Lorategietan dagoan estatuaren ondoan. Enkarterri Museoak (Sopuerta) Antonio de Truebaren ganean inoiz egin dan erakusketa handiena jasoko dau. Egilearen jarduna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez erakutsiko deuskue, liburu, dokumentu, elementu etnografiko, margolan zein ilustrazinoen bitartez, Truebaren garaikide izan ziran intelektualek idatzitako testuak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Enkarterri Museoaren bitartez urteetan eskuratutako hainbat pieza interesgarri dagoz. Abellanedako Enkarterri Museoak katalogo publiko-pribadu hori jasoteko egokitu dau bere erdiko nabea; bertan, Enkarterritik datozan familietako dokumentazinoa be jasoten da (XVIII. eta XIX. mendeko eskolako koadernuak, negozioetako liburuak, erlijinoko elementuak, litografiak...), baita pieza etnografiko garrantzitsuak be, Ingalaterratik ekarri eta 1882ko zerratzeko makinea, Granada errotako (Urtuella) errodete bat edo enborrakaz egindako zepoak (erlauntzak) eztia lortzeko. Horri guztiari, XIX. mendeko gerrateetan Bizkaiko Tertzioak erabilitako eta 1860koa dan aldare eroangarri handia, baita garai berean egurrean landutako Bizkaiko armarria be. Pieza azpimarragarrietako bat Aurelio Arteta margolari ezagunak egindako Truebaren erretratua da, Foru Jauregitik Erakusketarako berenberegi ekarritakoa. Kultur ondare garrantzitsu hori guztia antzeztutako giroan atondu da, Enkarterriko egilearen bizitzea eta lana egituratzen daben lau gunetan. Erakusketearen helburua ez da Truebaren biografia barriro erakustea, egilearen mentalidade osoa ulertzeko ahalegina egin da. 2018ko urriaren 15ean, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdameseko Udalak lankidetzarako protokoloa sinatu eben, Antonio de Truebaren figurearen ganeko ikerketa kritikoa egiteko. Lan horretan, Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikide katedradunak; Montserrat Amores Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakasleak; Jesús Arrate XIX. mendeko gerrateetan adituak; Goio Bañales Enkarterrin oinarritutako ikerlariak; eta Javier Barrio Enkarterri Museoko Zuzendari Teknikoak hartu dabe parte. Jentaurrekoan, Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista erakusketearen aurkezpen ekitaldian Truebak berak hartu dau parte (antzezle batek haren bizitzako eta laneko berbak antzeztu ditu), eta beragaz batera honeek egon dira: Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, Lorea Bilbao Kulturako Foru Diputatua, Rakel Larruskain Galdameseko alkatea, Mamen Etxebarria Sopuertako lehenengo alkateordea eta Eta Javier Barrio Enkarterri Museoko zuzendaria.
2020-08-06T15:41:19
https://bizkaie.biz/1595331235801
[ -1 ]
EHUTB - Berria 1245 Serieak 5394 Bideo 3057.36 Ordu Serie: Berria 26 azaroa 2013 Alfonso Davalillok eta Idoia Fernándezek aurkeztuko dute jardunaldia. Deskribapena: Alfonso Davalillok eta Idoia Fernándezek aurkeztuko dute jardunaldia. Bideoa | Espainiera (9' 03'') | Embed | Ikusia: 340 veces Kanpoko auditoriak lehenengo titulazio berrien akreditazioak emate aldera Deskribapena: Anabel Vergara UPV/EHUko Psikologia Fakultateko dekanoa Bideoa | Espainiera (25' 05'') | Embed | Ikusia: 361 veces Bideoa | Espainiera (17' 43'') | Embed | Ikusia: 351 veces Bideoa | Espainiera (10' 11'') | Embed | Ikusia: 389 veces Bideoa | Espainiera (12' 16'') | Embed | Ikusia: 339 veces Bideoa | Espainiera (10' 21'') | Embed | Ikusia: 331 veces Bideoa | Espainiera (15' 41'') | Embed | Ikusia: 395 veces Bideoa | Espainiera (14' 02'') | Embed | Ikusia: 336 veces
2020-07-07T07:18:50
http://ehutb.ehu.es/series/58c66b82f82b2b765e8b456b
[ -1 ]
Legezko oharrak eta Cookie politika | Aztiker Legezko oharrak eta Cookie politika – Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar. – Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar. – Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke. – Publizitaterako cookie-ak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke. [askotarikoak] YouTube, Vimeo, Google,… Edukiak partekatzeko
2017-11-18T06:05:55
http://www.aztiker.com/cookie-politika-eta-pribazitatea/
[ -1 ]
Egilea: cultura | Conoce Uharte Ezagutu Ayuntamiento de Huarte / Uharteko Udala / Uharteko Liburutegia / Kultura Zerbitzua by cultura · Published 2019/04/04 Uharteko lehen hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailako ikasleei zuzendutako narrazio labur, komiki eta ilustrazio lehiketa abian da. Nork hartu dezke parte? Uharten bizi edo ikasten duten haurrak. Lanak aurkezteko epea eta lekua:... Kultura / Gazteria by cultura · Published 2019/04/02 · Last modified 2019/04/03 AGENDA APIRILA by cultura · Published 2019/03/29 3DANCE: IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA 3Dance Jaialdia, hiri paisaiako dantza, Uharteko, Atarrabiako eta Eguesibarko Udalek antolatzen dute sarean. 2016an izan zen lehenbiziko edizioa, eta 2019an Jaialdiaren antolatzaileek 4. Koreografia Lehiaketa antolatu dute. Bi sari ditu lehiaketak, 1000 €-koa bata,... by cultura · Published 2019/02/27 by cultura · Published 2019/02/13 Errefuxiatuen errealitatea antzerkiaren bitartez ‘Alas Rotas’ antzezlana aurkeztuko du Caminamos para crecer kulturarteko antzerki taldeak igandean, otsailaren 17an, Uharteko kultur etxean, 18:30ean Sarrera ere Kultur etxeko atezaintzan eskuratu daiteko astelehenetik ostiralera 17:00tatik 21:00era eta igandean bertan 17:30tatik aurrera.... Kultura / Gazteria / Kultura Zerbitzua / Sin categoría by cultura · Published 2019/02/01 OTSAILEKO KULTURA ETA GAZTERIA AGENDA agenda / Kultura by cultura · Published 2018/12/26 by cultura · Published 2018/12/21 Haur, gazte eta helduendako kultur jarduerak antolatu ditugu, gabon hauetan ere kulturaz gozatzen jarraitzeko. Sarrerak eskuragai dituzue on-line: https://es.patronbase.com/_HuarteEu/Productions Eta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago egunean bertan takillan! Hona hemen izango ditugun jarduerak: ... Kultura / Kultura Zerbitzua / Sin categoría by cultura · Published 2018/12/11 Larunbata honetan Kultur Etxean: OXIDO umore garratza Larunbata honetan Uharteko Kultur Etxean… helduendako hiru antzerki batean! ZATOZ ESPERIENTZIA BERRI BAT BIZITZERA! Larunbata, abenduak 15. Kultur Etxean. 18:00tan gaztelerazko pasea. 20:00tan euskarazko pasea. Oxido. La experiencia del público from Pez Limbo on... by cultura · Published 2018/11/30 URTEA BUKATZEKO HONA HEMEN AGENDA! Urtea jarduera pila batekin bukatzeko hemen uzten dizuegu cultura eta gazteriaren abenduko agenda!
2019-04-23T14:23:17
https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/author/cultura/
[ -1 ]
Sainte-Croix (Aveyron) - Wikipedia, entziklopedia askea. Raymond BONESTEBE (2014-2020)[1] 44° 25′ 35″ N, 1° 58′ 02″ E / 44.426388888889°N,1.9672222222222°E / 44.426388888889; 1.9672222222222Koordenatuak: 44° 25′ 35″ N, 1° 58′ 02″ E / 44.426388888889°N,1.9672222222222°E / 44.426388888889; 1.9672222222222 Sainte-Croix (Aveyron) (Frantzia) Sainte-Croix (Aveyron) (Okzitania) La Capelle-Balaguier, Martiel, Ols-et-Rinhodes, Savignac, Toulonjac eta Villeneuve Sainte-Croix (frantsesez eta ofizialki: Sainte-Croix) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Aveyron departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 744 biztanle zituen. 2007an Sainte-Croix udalerrian erroldatutako biztanleak 709 ziren. Familiak 281 ziren, horien artean 56 pertsona bakarrekoak ziren (32 bakarrik bizi ziren gizonak eta 24 bakarrik bizi ziren emakumeak), 114 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 99 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 12 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 380 etxebizitza zeuden, 281 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 79 bigarren erresidentzia ziren eta 20 hutsik zeuden. 376 etxeak ziren eta 1apartamentu bat zen. 281 etxebizitza nagusietatik 239 bere jabearen bizilekua ziren, 38 alokairuan okupaturik zeuden eta 4 doan lagata zeuden; 2 etxek gela bat zuten, 14 etxek bi zituzten, 39 etxek hiru zituzten, 91 etxek lau zituzten eta 135 etxek bost zituzten. 208 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 118 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 145 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 433 ziren, horien artean 329 aktiboak ziren eta 104 inaktiboak ziren. 329 pertsona aktiboetatik 310 lanean zeuden (164 gizon eta 146 emakume) eta 20 langabezian zeuden (12 gizon eta 8 emakume). 104 pertsona inaktiboetatik 33 erretiraturik zeuden, 24 ikasten zeuden eta 47 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Sainte-Croix udalerrian 279 unitate fiskal zeuden, 715 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 16.191 euro zen.[6] 2007an zeuden 29 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 2 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 7 eraikuntza enpresak ziren, 6 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 2 higiezinen enpresak ziren, 7 zerbitzu enpresak ziren, 1 administrazio publikoko enpresa zen eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 5 zerbitzu publikoetatik, 1 igeltseroa zen, 2 zurginak eta 2 iturginak.[8] 2000. urtean Sainte-Croix udalerrian 40 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.815 hektarea erabiltzen.[10] La Capelle-Balaguier (2,8 km) Ols-et-Rinhodes (4,5 km) Villeneuve (5,2 km) Toulonjac (5,5 km) Saint-Rémy (6,4 km) Martiel (6,5 km) Montsalès (7,2 km) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sainte-Croix (Aveyron) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sainte-Croix_(Aveyron)&oldid=5541598"(e)tik eskuratuta
2019-07-15T22:41:52
https://eu.wikipedia.org/wiki/Sainte-Croix_(Aveyron)
[ -1 ]
Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena (Josep M. Ayma-Aubeyzon). Liburua | Soziolinguistika Klusterra Atarikoa » Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena (Josep M. Ayma-Aubeyzon). Liburua Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena (Josep M. Ayma-Aubeyzon). Liburua Katalaren hizkuntz normalizazioa zertan den jakin nahi duenarentzat liburu egokia da honakoa. Eta egokiro itzuli du Boni Urkizuk euskarara: euskara txukun eta malguan. Egilea, Ayma-Aubeyzon, Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Orokorreko lanean jarduna, gaur egun komunikabide batean katalanaren zuzentzailea da. Irakurleak liburuaren ikuspegi orokorra izan dezan, hona lehen-lehenik aurkibidean idoro ditzakegun gai eta auzien zerrenda. Lehendabiziko zatian gaiok jorratzen ditu: «Ihardun politikoa»; «Herriaren nahia» eta «Aginte ekonomikoa» hizkuntz normalizazioaren hiru ardatz gisa. Bigarrengoan «Metodologiaren» bila abiatzen da: «Hizkuntz Normalizazioaren Plangintza orokorra eta behar dituen elementuak»; «Arazo bat: nola ebaluatu normalizazio-prozesua»; eta «Politikoen eskuhartzea». Eta azkenik, hirugarrenean: «Erabilera zabaldu»; «Nolako katalana?»; eta «Katalandun berrien katalana». Egilearen iritzian bigarren zatia da funtsezkoena: «Hizkuntz Normalizaziorako metodologia egoki bat proposatzen dut: "hizkuntz plangintza" izenekoa, alegia. Nire abiapuntua da Hizkuntz Normalizazioaren oinarria ez dela filologi arazoa, askok uste duen bezala, soziala baizik; eta, beraz, gizarte-zientzien presentzia (eta gidaritza) eskatzen dut, bereziki soziologiarena. Hizkuntz Normalizazioaren ebaluazioa da beste gai oinarrizko bat, berak erakutsiko baitigu beti non gauden eta errealitatearekin nola bat egin». Aho batez onartuko genuke, nik uste, soziologiaren ekarpen hori, euskalgintzan gabiltzan gehientsuenok. Igaro dira, zorionez, oraindik ere psikologiaren harlauza astuna bada ere, hizkuntzaren normalizazio soziala hizkuntzalarien esku zegoeneko garaiak. Ayma-Aubeyzon-ek hitzaurrean bertan zehazten du bere jarrera teorikoa eta analitikoa: «Liburu hau pragmatismo oso-osoarekin dago idatzia; berariaz ihes egiten diet printzipioei. Iruditzen zait ez dugula denbora gehiago pasatu behar eztabaidan ea geure estatu propioa behar dugun edo gaur egungo lege-markoa goitik beheraino desegokia den katalana normaldu ahal izateko. Era batera edo bestera, hiritarra naizen aldetik, eskubide oso-osoa dut neure herriarentzat askatasun handiagoa eskatzeko; Hizkuntz Normalizazioko teknikari naizenez, gaur egun dauden joko-arauen bidetik ibili behar dut, atseginak izan nahiz ez izan. Beste guztia denbora eta indarra alferrik galtzea da, eta horrek ez digu batere laguntzen». Ezin liteke argiago mintza. Liburuaren ikuspuntu nagusia hortxe dago bilduta: katalanari egotzi izan zaion ohiko pragmatismoaren eredua dugu pentsakera hau. Eta, damurik, ez luke horrela izan behar nahitaez: zergatik lerratu behar da mutur batetik bestera gizarte-gaion gogoeta eta kritikan? Zergatik, alegia, bateko jarrera teoriko-globalari (printzipioen kontua) kontrajarri behar zaio azterketa-eremuko jarrera pragmatiko-enpiriko huts hau? Dualismo honek ez du ekarpen sakonik egiten gizarte-auzien ikerketan, eta beldur naiz liburu honen alderik belaskena ez ote dagoen errealitatearen behaketa enpiriko arrunt horretan. Gainera, zalantzagarria da enpirismoaren kritika hori, printzipioei eta dagokiena salatzeko argudiatzen dutena: datuak berez ez baitira deus, datuon interpretaziorako euskarri teoriko eta ideologikorik gabe. Datuak ez dira berez mintzo. Ideologiaren arriskua, saihestezina da beraz. Zertan da, honenbestez, Ayma-Aubeyzon aburuz, hizkuntz normalizazioaren estrategia. Hiru ardatz omen ditu horrek: «Jardun politkoa, herriarena eta estamentu ekonomikoarena dira hizkuntzaren normalizazio-prozesuaren hiru ardatzak, horien inguruan dabil jiraka (edo, bestela esanda, behar dira: aginte politikoa, herriaren borondatea eta katalanaren presentzia bete-betea ekonomiaren, kontsumoaren eta enpresaren baitan). Horietako bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa da, baina ez nahikoa». Aipagarria iruditzen zait eremu ekonomikoaren ardatza: gurean erabat alde batera utzia dagoen funtzio-eremua. Eta autore honen ustez noraezekoa da ekonomiaren kontu hau besteetan egiten dena ezerezean ito ez dadin. «Zeren arlo horretan presentziarik ez duen hizkuntza prestigiorik gabeko hizkuntza da, eta erabili gabe gelditzeko arriskuan dago. Erabilera ofiziala eta famili ingurukoa besterik ez duen hizkuntza mundua (publizitatean, etiketetan, multinazionaletan, denda handietan, modetan; hitz batean, kontsumoan) ibiltzeko ezindua dago». Harako Karlos hark zioen moduan, ekonomia determinatzaile azken buruan; dirudienez, hizkuntzaren auzi honetan ere antzeko gauzaren bat gertatu bide da. Lehenengo jardunari dagokionez, jardun politikoaz alegia, konstituzioaren oztopoa azpimarratzen du egileak. Konstituzio honi darion hizkuntz ofizialtasunaren izaera ez dago argi nonbait: «Konstituzioaren marko horren barruan, ezin joan daiteke gai honetan Kataluniako Autonomi Estatutua joan den baino askoz aurrerago. Katalana Kataluniako hizkuntza propioa dela aitortzen du, nahiz eta kontzeptu horren balio juridikoa zalantzazkoa den». Hori batetik. Eta bestetik, Generalitatearen eskumenak daude: hizkuntzarekikoan Kultura eta Hezkuntza Sailetara biltzen dira «desberdintasunari» dagozkion eskumenak. Baina zer gertatzen da gainerako gizarte alorretan? Bi arazo dakuski katala gizartearen esparru orotara zabaltzeko: «bata, Generalitateak ez duela eskumenik (arazo politikoa); bestea, katalanaren normalizazioari buruz ez dagoela iritzi finkorik hizkuntza hori Estatuaren eskumenetan sartzen denean (arazo linguistikoa). Eta hori guztia Generalitateak, printzipioz, hizkuntzari buruzko eskumen guztiak bereak dituenean... baina zein arlotan?». Horra oraintsu arteko egoera. Orain, liburu hau argitaratu ondorengo aldaketen ondotik (Katalanaren Legea eraberritu dute), zenbateraino hobetu ote da gizartearen edozein arlotan katalana normalizatzeko ahalmena? Normalizazioaren bigarren ardatzean «Herriaren nahia» dagoela esaten digu Aym -Aubeyon-ek. Eta atal honen idazpuruan honako hau pausatu du: «Hizkuntza normala hizkuntza despolitizatua da». Ondoren saiatuko da horrekin zer esan nahi duen argitzen: «Katalanaren erabileraren despolitizazioa, horra gero eta argiago asumitzen den gauza bat. Katalana erabiltzeak ez du esan nahi eskuindarra edo ezkertiarra, gizarte-maila edo ideologia jakin batekoa edo bestekoa izatea, ezta abertzalea izatea ere». Sintoma positiboa da oso hori horrela izatea: katalanaren erabilera «normaltzat» hartzen baitu jendeak, inoizko konnotazio ideologikoak albora utziz. Alabaina, hizkuntza bat «normaltzat» hartzeak hizkuntza horren eta hiztunen egoera despolitizatu egin dela adierazi nahi ote du? Gai honetan oinarri-oinarrizko gaizki aditzea dago: gizarte-egitate bat «normaltzat» hartzeak ez du adierazi nahi egitate horrek dimentsio ideologiko-politikoa galdu duenik, baizik eta dimentsio horren izaera aldatu egin dela. Lehen bezain politikoa baita orain ere katalana edo euskara erabiltzea: lehen, ordea, politikotasuna politika-joera jakin batzuekin identifikatzen zen, eta orain politikaren «joera» hori desagertu egin omen da hizkuntz erabileraren arautik. Bestalde, zera eduki beharko genuke kontuan, auzi hau ahotan hartzen dugun bakoitzean: gizarte-egitate bat «normal» egiten duena, hain zuzen, ideologia hegemonikoa dela (ebidentzia soziala zilegiztatzen duena), eta inon baino presenteago dagoela izari politiko-ideologikoa gizarte-fenomeno «normal» horietan. Izan ere, horretantxe dago nahaste-borraste honen koxka: dena delakoa «normaldu» denean, jadanik ideologiak (sentikerak, pentsakerak, baloreak) ez digula ikusten uzten, hain zuzen ere «norma» bihurtu delako. Ideologiak ez baitu bere bururik ezagutzen. Fenomeno horren adibiderik argienetakoa ideologia erlijiosoarekin jazo ohi dena da. Ideologia mota honek (fedeak, sinesmenak) ezagutzen ote du bere burua? Ez dirudi. Halere, jakina, gertaera horrek ez dizkio bere baloreak ukatzen: balore horiek, onerako edo txarrerako, bere izatearen oinarrian daude «itsutasun» kontuak gorabehera. Katalanaren despolitizazioarekin jarraituz, honakoa dio ondoren: «Horregatik, katalanaren normalizatzaileak ez du politikaren normalizatzaile izan behar, ezta kulturarena ere, nahiz eta askotan gauza batek eta besteak elkarren antz handia izan. Badakigu bi gai horiek iturburu historiko eta politiko berebera dutela. Arazoa, hain zuzen ere, zera da: gauzak argitzea Hizkuntz Normalizazioaren eginkizun eta xedeak ondo mugatzeko». Tamalgarria da, horregatik, liburu honetan barrena egileak korapilo hori ez askatu izana. Abiaburuan bertan utzi gaitu: bai baina ez, ez baina bai. Zertan gara? Hizkuntza eta kultura sakabanatu eta bakartzen dituen hizkutnz plangintzak ez dauka zer eginik, eta hori oinarri-oinarrizko kontua izan beharko luke ezein hizkuntz militanterentzat. Eta kulturarekin ezezik, hizkuntzaren eta politkaren arteko lotura, ezinbestekoa da; baina ez bakarrik «onerako», baita «txarrerako» ere. Edota «politika egitea» katalanaren edo euskararen aldeko hizkuntz politika egitea bakarrik dela pentsatu behar ote dugu bada? Hizkuntzen eguneroko bilakaera eta norabidea ez ote dago, izan ere, indar politikoen eskuko? Gero eta sinestuagoa nago gauza batean: oinarri-oinarrizko kontuetan oso despistaturik gabiltza, eta nekez aurrera liteke horrela, amets dugun hizkuntz normalizazioaren prozesuan. Pasadizo bat aipatzen digu hizkuntzagintza eta kulturgintza bereziak direla frogatu nahian. Horren harian ateratako ondorioak dira besteok: «Hizkuntza normalizazioa eta normalizaio politiko-kulturala ez dira berez gauza bera. Badakit batzuk ez direla nirekin bat etorriko. Esan dezadan, jakina, apropos ekarri dudala horrelako kasu nabarmena. Hori da, ordea, izpiritua. Normalizatzaileak askotan izan dezake «politika egiteko» tentaldia (non jarri muga?)». Hona esan dudanaren adibiderik erakusgarriena: hizkuntz normalizazioaren izaera politiko-ideologikoa nahasten ditu etengabe, haren izenean, honen izaera ukatzeko. Eta batak ez du zer ikusirik bestearekin, aitorpen hau berau ere egia osoa ez izan arren: hizkuntz normalizatzaileak, gizabanako gisara, nahi duena egingo du; eta egiten duena egiten duela, gertaera horrek ez du ezertan aldatzen hizkuntzen estatus sozialari darion izaera politiko-ideologikoa. Hizkuntza menperatuen adibidea paradigmatikoa da zerako zeran: teorian guztiena dena, praktikan oso gutxirena izaten da. Eta azkenean, esaerak dioena egia: «Nagusiki askoren astoa, goseak hil». Kosta ahala kosta, halere, astoa guztiona omen da: guk nahi bai! Hona astoaren jabeak zeintzuk diren: «Katala abertzale eta independentzi zale meritudunek bakarrik erabili behar ote dute? Eta hain errotuak dauden anarkista katalanek, esate baterako, nola hitz egin beharko lukete? Katalanaren normalizazioa eginkizun neutroa da eta normalizazio horren oinarria hain zuzen, beste edozein hizkuntzarena bezala, edozein egoeratan komunikatzeko balio izatea». Begin bistakoa denez, politika eta ideologia jakin-zehatzei dagokienez, hizkuntzaren auzia «neutroa» izan liteke (hau berau ere, azken batean, ez litzateke formulazio «zientifikoa» izango baina); guztiarekin ere, ordea, hizkuntzaren erabilera sozialaren izaera ez da berez batere «neutroa», hizkuntza bat erabiliko bada, besteak beste, baldintza politiko-ideologiko batzuk derrigorrezkoak direlako. Galderak galderen gainean pilatuz amaitzen du bere hausnarketa Aym -Aubeyzon-ek: «Badakigu, beraz, hizkuntza eta abertzaletasuna bateratzeak ez diola katalanaren normalizazioari onik egiten. Ez dakigu, ordea, zein diren normalizazioari lagunduko dioten baloreak. Arazoa erabat despolitizatzen badugu, zein izango da balorea jendea gero eta sutsuago katalanaren erabilera eskatzera bultzatuko duena? Lor ote daiteke jendeak katalanaren presentzia handiagoa eskatzea hizkuntza hori berea duelako, bere eta bere taldearen identifikaziorako beharrezkoa. Posible al da eskaera politiko-historiko edo abertzaleez haratagorik?» Itaun-zerrenda luzearen ondoko emaitza, berriz, beste hau da: «Beraz, benetako despolitizazioak ez du esan nahi, nire ustez, hizkuntzaren errebeindikazioa bazter uztea». Katalanaren hizkuntz normalizaziorako behrrezkoak diren baloreen auzia planteatzen digu, beraz, egileak. Balore horiek ezin dira izan, batez ere, abertzaletasunaren ezpalekoak; beste iturri batzuk erabili beharra aldarrikatzen du liburuan zehar. Zeren eta, abertzaletasunaren jarreraren atzeko aldean, sarri askotan, «errenuntzismoa» hautematen du. Zer da, ordea, errenuntzismoaren hizkuntz politika hori? Hitzondo honetan definitzen digu ihesbide baten buru-zuriketa: «Ziur nago gaur gaurkoz katalana normaltzeko eragozpenik handiena gure biztanleriaren jarrera izugarri pasiboa dela. (...) Hain zuzen ere, oso nazionalista diren askorentzako katalanaren normalizazioa politikoen ardura da eta herria horren "biktima" dateke. (...) Azkenik, zenbait errenuntzista aktibok ("Hizkuntz Normalizazioa Administrazioen eskuetan dago") gaur egungo hizkuntz egoeraren aurkako diskurtso bortitza egiten du, errua estatu propiorik ez izateari egotziz (gustatuko litzaidake niri ere). Jarrera hori eskapismo hutsa da, borrokari eroso-eroso ihes egiteko». Batere zalantzarik gabe, bat gatoz horretan Aym -Aubeyzonekin. Batak ez du bestea ezabatzen: ofizialtasun izaerak eta aginte-ahalmenak hil ala bizikoak dira hizkuntzaren zorirako, baina horrek ez du zuritzen, estatus hori erdietsi bitarteko garaian, eskuak tolesturik egotea. Auzi honetan, nire usterako, oharmen zolia aplikatu beharko genuke katalanek eta euskaldunok. Gutxien-gutxienez, honako puntu hauek hauteman beharko genituzke: a) botere-auzia ez dela hor nonbaitetik etorriko zaiguna euskara salbatzeko, botere-kontzeptua askoz ere konplexuagoa delako; b) gizarte zibilaren jarduna ez dela gizarte politikoarekiko autonomian dagoen zerbait, hura idealizatzeko arriskupean; c) bi alderdiok, funtsean, gauza bera direla, sistema orokor baten dinamikari zor zaizkionez. Gai hauek jorratzen dituen zatiari honela damaio amaiera egileak: «Kapitulu hau bukatu aitzin, Hizkuntz Normalizazioa sentitzeko modu berriak azaldu nahi ditut. Ez da arrazoibideetan oinarrituta jarduteko modu bat, ez; zehatz-mehatz "sentimendu" bat da. Nirekiko, katalanaren alde lan egiten hasteko abiapuntua da nire burua zapalduta sentitzen dudala eta hiritar legez ditudan eskubideak ez dizkidatela errespetatzen. (...) Beraz, ez naiz abiatuko ez abertzaletasunetik ez beste edozein baloretatik neure dudan eta inork neure herrian kentzeko eskubiderik ez duen zerbaiten alde borrokatu eta erreibindikatzeko». Zilegi ez ezik egoki da noski nork bere hizkuntz egoera mikrotik nahi eta behar dituehn ondorioak ateratzea: hizkuntza-zapalkuntza ez baita izaki metafisikoa. Bestalde, sentimenduen argudio hori ere, oso egokia iruditzen zait bizitzaren sustraia arakatzeko. Halaz guztiz ere, ez naiz bitasunezko planteamendu horien zalea: batetik arrazoia eta bestetik sentimendua; batetik abertzaletasuna eta bestetik norbanakotasuna. Zergatik diodan hau? Besteak beste, bitasunaren alde horiek ez direlako berez euren baitan isolaturik dauden izaki edo gizakiak: esaterako, abertzaletasun-dimentsio eta norbanakoaren jarrera ez direlako elkarri kontrajarriak dauden baloreak, haabeharrez edo. Are gehiago: elkargarriak ez ezik, elkar osagarriak izan litezke. Zergatik, hortaz, indarrak eta energiak elkartu ordez, bitasunaren legean erditik sakabanatu? Jatorri etniko-linguistikoz katalanak edo euskaldunak ez direnentzat agian hobe dela estrategia hori planteatzea? Horiekin abertzaletasunaren abiapuntuak eragozpenak sortzen dituelako? Hori eztabaigarria, jakina. Baina baldintzapen horrek ez du ukatzen bertakoentzat eratu daitekeen hizkuntz abertzaletasunaren estrategia. Eta iruzkin hau aukeran luzeegia atera zaidanez, buka dezadan autoreak katalanaren erabileraz aurkezten duen hipotesiarekin. Ahozkoaren eta idatziaren arteko elkar osagarritasunik eza du kezka-iturri: «(...) nire hipotesia da katalan idatziaren erabilera zabaltzen (ari) den bitartean, ahozkoak beherako joera duela (eta izango). Eta hori, jakina, gaztelaniarekin erlazioan gertatzen da; hau da, idatzizko gaztelaniak agian behera egingo du, eta ahozkoa finkatu egingo da. Oinarrizko arrazoia da hizkuntza batean idatzizko erabilera nagusitzeak ez duela ezinbestean esan nahi ahozkoa ere nagusitu denik. (...) Horregatik, behin baino gehiagotan azaldu izan da katalanaren latinizazio-arriskua. Izan ere, gerta daiteke hemendik urte batzuetara jendeak katalana jakitea (beraz, hitz egiteko "gauza" izatea), baina orohar ez erabiltzea. Fosilizazio-bidean dagoen hizkuntza bat dateke». Ez da aurreiskupen kamutsa Kataluniatik datorkiguna: hizkuntza bat ikastea eta erabiltzea elkarrekin loturarik gabeko bi prozesu gerta litezke, eta horrela gertatzeko aukerak ez dira txikiak izaten delako hizkuntza hori menpeko denean.
2020-06-05T22:45:50
http://www.soziolinguistika.eus/node/775
[ -1 ]
5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko • ZUZEU Opari egunak pasata askok telefono adimendun berria izango duzue patrikan. Autobusean edo komunean jesarri zarela, denborapasa ibiltzeko tresna ezin hobeak ere badira sakelekoak. Jarraian dauzkazu behin hasita ezin eten daitezkeen doako bost jolas. Dibertigarriak izanagatik, hobe lukete engantxatzeko arriskuari buruzko oharra balute. Baduzu beste proposamenik? Scrabble mahai jolasean ibilitakoei ezagun egingo zaizue. Letraz letra hitzak osatzea da jolas honen oinarria. Puntuazioa biderkatzen duten laukitxoetan letra puntuagarrienak jartzea da irabazteko gakoa. Lagunen aurka online jolastea da jokoaren bertute handiena. Euskarazko bertsioa dauka. Deskargatu hemen: iOs – Android – WP Tiragomarekin hegazti xelebre batzuk jaurti eta eszenatokia hankaz gora jarri. Horra hor Angry Birds klasikoak (2009an jaio zen) eskaintzen duena, aukeretan biderkatuta egin ere Star Warsen bigarren edizioan. Itunes plataforman bakarrik 12 milioi deskarga izan ditu. Deskargatu hemen: iOs – Android – WP (0,99$) Trivial jolasa zakarrez hustu eta test galdera joku erraza egin. Horixe Preguntados-ek eskaintzen duena (espainolez eta ingelesez). Apalabrados jolasaren egileena da, eta hemen ere lagunekin lehiatzea da jolasaren pizgarria. Lagunari desafioa egindakoan lortzen diren koroak dira (Trivialeko gaztak) irabazlearen dominak. Deskargatu hemen: iOs – Android Sinpleenak funtzionatu egiten du. Eta Dots jolasak harrapatuko zaitu, lehenbizikoan egin ere. Borobilak hatzarekin lotu eta puntuak egitea da abiapuntua. Puntuazio handia lortzen duzunean entzuten den soinua bakarrik nahikoa da beste partida bat egiteko bulkada sentitzeko. Deskargatu hemen: iOs– Android – WP (DCD) Gozokiak birtualki txikitzea bezalako umekeria ez da inoiz hain arrakastatsua izan. Zutabe eta ilarako koloretazko gozokiak konbinatuz leherketak egin eta puntuak irabaziko dituzu. Loop etengabean zauden sentsazioak burua ere zurrunbiloan irentsiko dizu. Candy Crash Sagan ez jolasteko 10 arrazoi ere zerrendatu dituzte, hain da handia sortzen duen menpekotasuna. Deskargatu hemen: iOs – Android – WP (Candy Fun) android, angry birds, Apalabrados, bideojokoak, ios, jokoak, jolasak, Smartphone, telefonoa 3 pentsamendu “5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko”-ri buruz izena 2014-01-07 10:55 Gauzatxo bat, windows phone ez da esistitzen ala? Geroz eta gende gehiago dauka wp mugikor bat! Peru Zarate 2014-01-07 11:51 Igo ditut WPrako estekak. Hala ere, konturako zara joko batzuk kopiak besterik ez direla. Gaur gaurkoz Windows Phone-n denda bi lehiakideengandik oso urrun dago #horihalada izena 2014-01-07 12:34 Joku batzuk ez dira egongo, bale, baina beste batzuk egongo dira besteetan ez daudenak. Eta candy crush hori betiko “bejewelled”(edo horrelako zerbait) jokoaren kopia da. Dena den, milesker estekak jartzeagatik!
2019-07-21T00:52:58
https://zuzeu.eus/tekno/sakelekoarekin-denbora-pasatzeko-5-jolas/
[ -1 ]
Gadget Talk Romania | Tehnologia la control deutsche telekom - All posts tagged "deutsche telekom" Home / Posts tagged "deutsche telekom" Data lansarii iPhone 6 dezvaluita de angajatii Deutsche Telekom? Data lansarii iPhone 6 confirmata de operatorul german de telecomunicatii? Fanii Apple asteapta noul iPhone 6. Informatiile adunate pana astazi au fost in stadiu de...
2019-04-25T16:02:07
https://www.gadget-talk.ro/tag/deutsche-telekom/
[ -1 ]
Minaren erretratutik haratago | Kultura | Berria Ibrahima Balde eta Amets Arzallus liburuaren aurkezpenean, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU Oihal gris bat; behean, laranjondo bat marraztuta; eta, goi partean, izenburua: Miñan. Horrela du izena Ibrahima Balde (Konakry, Ginea, 1983) eta Amets Arzallusen (Hendaia, Lapurdi, 1983) lanak. Eleberri bat da: Balderen bizipena du oinarri; izan ere, 13 urte zituela aita galdu, lan bila hasi, eta haren anaia gazteena desagertu zeneko aldia kontatzen du. Konakrytik Nzerekore hirira joan zen lan bila: amari, bi arrebei eta anaia gazteenari laguntzeko. Lanean ari zela, amaren deia jaso zuen: anaia txikia falta zen etxean. Hala, Konakryra itzuli eta haren bila hasi zen, bizirik aurkitzeko esperoan. Atzo aurkeztu zuten eleberria, Donostian, eta bertan izan ziren Balde eta Arzallus; baita Leire Lopez Susa argitaletxeko editorea ere. Lopezen arabera, «Miñan ez da Europara etorri nahi duen pertsona baten kontakizuna, anaia txikiaren bila joan zen pertsona baten istorioa baizik». Ibilbide malkartsu hori kontatzen du liburuak, Lopezen esanetan, «haren bila abiatu zen Ginea atzean utzita; basamortua zeharkatu, lan txikiak egin han- hemen, egarria, gosea, mina... Afrikatik Europarako bide luzean aritzen diren polizia, pasatzaile, eta bahitzaileekin topo eginik». 2018an ezagutu zuten elkar Baldek eta Arzallusek, Irunen (Gipuzkoa). Iritsi berria zen Balde, eta bertsolaria boluntario lanetan zebilen Irungo Harrera Sarean. Hor egin zuten lehenengo hartu-emana; gerora, harreman hori sendotuz joan da, Arzallusek esan duenez:«Asiloa eskatzen zutenei elkarrizketa ugari egiten nizkien; eskaera egin ahal izateko jakin beharrekoak azaltzen nizkien». Hain zuzen ere, elkarrizketaz elkarrizketa, «mugimendu bat» sortu zen bien artean, hasieran, Balderen istorioaren inguruan idazteko inongo burutaziorik gabe. Lotura estutuz joan ahala, ordea, hitz egindakoak liburuan jasotzeko burutazioa sortu zen; horregatik, Arzallusen esanetan, «harreman bati buruzko liburua da». Azaldu duenez, ez da erraza izan bien arteko «desoreka» horretatik abiatuta lan egitea, eta ikasketa prozesu zein gogoeta etengabe batean murgildurik egin du idazte prozesua. Haren esanetan, «gure harremanen inguruko gogoeta etengabea egon da idazte prozesuan, bere ahotsaren eta bere estiloaren bilaketan. Bere bizipenak dira, bere liburua da, berak kontatua; baina, horrez gain, nola idatzi ere berak erakutsi dit». Baldek egin zuen kontakizuna literaturara emateko urratsa, eta urrats hori goraipatu du: «Berak eraman nau lehenik literaturara, eta ni saiatu naiz horretan laguntzen, galdetuz eta entzunez: puskak elkarri josiz, euskarara ekarriz». Idazketa prozesuan, Balde asilo eskaeraren emaitzaren zain egon da. «Irundik abiatu zen, gero Oñatin eman zioten aterpea, eta, gero, Madrilen. Bertan egon da azken hilabeteetan, mekanikari formakuntza jasotzen», adierazi du idazleak. Hil honetan iritsi da asilo eskaera horri eman dioten ezezkoa, eta aterperik gabe utzi du horrek. «Hala eta guztiz ere, formakuntza horretan dihardu, garraio astunen konponketan segitzeko, abenduaren erdira arte, behintzat. Ondorengoa, airean dago oraindik», kontatu du. «Eskua askatzen jakin» «Inportantea da eskua ematen asmatzea eta gero eskua askatzen asmatzea», esan du Arzallusek. Norbaiti laguntzean sortzen den loturari buruzko gogoeta egin du idazleak, eta, haren hitzetan, «ez da gertatzen idazketa prozesuan soilik, migratzaile bati, edo, oro har, pertsona bati laguntzean, inportantea da jakitea noraino eraman norbait eskutik eta noiz askatu esku hori». Hori jakin ezean, pertsona horien arteko «menpekotasun harreman bat» elikatu daiteke. Horregatik, bere eskuaren arrastoak ezabatzen ahalegindu da, batez ere, lanaren zuzenketa prozesuan: «Ohartu naiz liburua idaztean, eta, batez ere, berridaztean, nolabait, nire eskua askatzen asmatu eta nire arrastoa apur bat atera behar izan dudala; ohartu naizelako bera bakarrik gai zela, eta, kasu batzuetan, ni sobera nengoela». Gogoetagai horren jiran, gaur egungo informazio gaindosiari egin dio erreferentzia idazleak, eta fast food kontzeptua erabili du hori azaltzeko: «Iruditzen zait, askotan, informazioaren eta komunikazioaren jendartean bizi garela, baina informazio hori gaur egun frenesiak jota dago, eta askotan aktualitatea izan ohi da gure pentsamendua pausatzeko tarterik uzten ez duen apala». Ideia horri jarraika, informazioa «apalategiaren gaitzak» jota dagoela nabarmendu du: «Migratzaileei buruzko datuak eta zenbakiak-eta iristen dira, pentsatzeko astirik gabe, fast food bat bezala iristen dira eta horrela kontsumitzen ditugu. Azken finean, dena galtzen da frenesiaren eta konkrezio itxura duten zenbakien abstrakzioaren itsaso horretan». Horregatik, ezinbestekotzat jo du pausa bat hartzea, gelditzea, eta begiratzea: «Istorioa sakonki ulertzeko, pertsona baten bidez, gorputz baten bidez eta ahots baten bidez, beste guztien lagin bat den ahots baten bidez; eta ikusteko zer gertatzen den migratzaileen artean; eta zenbat bide, zenbat korapilo eta zenbat motibo desberdin egon litezkeen guk zaku berean sartzen ditugun jende horren atzean».
2019-11-18T09:07:20
https://www.berria.eus/paperekoa/1872/022/001/2019-11-01/minaren-erretratutik-haratago.htm
[ -1 ]
andoni-t | blog-blog | 2 orrialdea Nola eman izena blog honetan? 2018-08-28 Sailkatu gabeaazalpena, bloga, erabilpena, erabiltzailea, teknologiaandoni-t Pixka bat aldatu dugu gure blogean izena emateko modua. Prozesua sinplifikatzen saiatu gara, eta horretara datoz aldaketak: Hemendik aurrera izena eman eta zure kontua baieztatzean zuzenean sarrerak idazten hasi ahal izango duzu gure blogean. Legeak hala aginduta, hemendik aurrera, gunearen isilpekotasun eta cookien gaineko politikak onartu beharko dituzu izena eman ahal izateko. Ohar garrantzitsua: Administratzaileak izen-emate guztiak berrikusi eta, beharrezkoa bada (spam bidalketak, jarrera ezegokiak…) bertan behera utziko ditu dagokien pertsonen erabiltzaile-baimenak. Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu. Jarraitu Cookien politika irakurtzen → Zer egin daiteke blogean? 2017-10-16 Sailkatu gabeabloga, praktika, prestakuntzaandoni-t Jarduera oso ezberdinak landu dituzue. Batzuk, mintza-saioren bat dute oinarri, eta besteak ez dira jarduera zehatzak, jardueraren bat egiteko aukera ematen duten “materialak” baizik. Mailari dagokionez B1, B2, C1 eta C2ko lanketak dira. Azken finean, mailak asko baldintzatu dezake-eta blogean egin beharrekoa. Blogaren erabilerari, dagokionez, naturalena jardueraren amaieran kokatzea izango da. Gehienetan, egindakoa publikatzeko erabiliko baitugu. Ez da, ordea, blogak emango digun aukera bakarra, eta batzuetan lanketan bertan kokatuko dugu. Esku artean dugun hau izan daiteke adibidea: Bota, mezu honen iruzkin gisara, talde bakoitzak prestatutako lanketa. Arrasateko saioa 2017-10-16 Sailkatu gabeabloga, praktika, prestakuntza, proposamenaandoni-t Blogaren erabilera izango da gai nagusienetako bat. Horren gaineko lanketa hauek egingo ditugu: Ideia-jasa: jarri binaka eta bildu arbel honetan blogaren erabileraren gaineko proposamenak. Jasotako zerrenda denon artean errepasatuko dugu. Gure ikastaroetan jasotako zeregin hauetako bat aukeratu eta taldeka pentsatu zer egin dezakegun blogean jarduera horri lotuta. Blogean argitaratuko duzue proposamena sarrera honen iruzkin moduan.
2019-11-12T08:39:49
http://www.egela.aek.eus/blog/blog/author/andoni-t/page/2/
[ -1 ]
Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Navarra Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Navarra Recogida económica y reciclaje. 682393780 - . Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos, un servicio economico serio y rapido para vaciar de Electrodom�sticos, pisos, oficinas, tiendas, industrias u otros sitios que sea necesario recogida y reciclaje de Electrodom�sticos en Navarra recogidasmadrid.com > Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Navarra NavarraAvila Cuenca Guadalajara Madrid Segovia Toledo Poblacion ............ Erratzu Añorbe Abaigar Abarzuza Abaurrea Alta Abaurrea Baja Aberin Ablitas Adios Aguilar de Codes Aibar Akerreta Alaldea Aldatz Allin Allo Almandoz Alsasua Amaiur/Maya Amescoa Ancin Andosilla Aniz Ansoain Anue Aoiz Araiz Arakil Aranarache Aranaz Aranguren Arano Arantza Aras Arbizu Arce Ardaitz Arellano Areso Arguedas Aria Aribe Arizkun Armañanzas Arraioz Arraioz Arraiza Arrarats Arroniz Arruazu Arruitz Artajona Artazcoz Artazu Asiain Atez Aurizberri-Espinal Ayegui Azagra Azpilkueta Azqueta Azuelo Bacaicoa Barañain Baraibar Baraibar Barasoain Barbarin Bargota Barillas Basaburua Baztan Beinza-Labayen Beire Belascoain Berbinzana Beriain Berrioplano Berriozar Bertizarana Betelu Biskarreta Biurrun-Olcoz Buñuel Burguete Burgui Burlada Cabanillas Cabredo Cadreita Caparroso Carcar Carcastillo Cascante Caseda Castejon Castillonuevo Cildoz Cintruenigo Cirauqui Ciriza Cizur Corella Cortes Desojo Dicastillo Donamaria Ecay Echag�e Echarri Echarri-Aranaz Echauri Egiarreta Eg�es El Busto Elgorriaga Elizondo Eltzaburu Eneriz Erasun Ergoyena Erratzu Erro Eslava Esparza de Salazar Espronceda Estella Esteribar Etayo Etxalar Etxarren Eugi Eulate Eulz Ezcabarte Ezcaroz Ezcurra Ezkaroz Ezprogui Falces Fitero Fontellas Funes Fustiñana Gaintza Galar Gallipienzo Gallues Ganuza Garayoa Garde Garinoain Garralda Genevilla Goñi Goizueta G�esa Guesalaz Guirguillano Hiriberri Huarte Huarte Araquil Ibargoiti Ibero Iguzquiza Imoz Irañeta Irurzun Isaba Ituren Iturgoyen Iturmendi Iza Izagaondoa Izalzu Izcue Jauntsarats Jaurrieta Javier Juandecay Juslapeña Lacar Lacunza lakuntza Lana Lanz Lapoblacion Larraga Larraintzar Larraona Larraun Larrayoz Lazagurria Leache Lecumberri Legarda Legaria Legasa Leitza Leiza Lekaroz Leoz Leranotz Lerga Lerin Lerruz Lesaca Lezaun Liedena Lizarragabengua Lizoain Lodosa Longuida Los Arcos Lumbier Luquin Mañeru Marañon Marcilla Melida Mendavia Mendaza Mendigorria Metauten Milagro Mirafuentes Miranda de Arga Monreal Monteagudo Morentin Mues Murchante Murieta Murillo de Longuida Murillo el Cuende Murillo el Fruto Muruzabal Narvarte Navascues Nazar Noain(Valle de Elorz) Obanos Ochagavia Oco Odieta Oiz Olaibar Olazagutia Olejua Olite Ollo Oloriz Olza Orbaiceta Orbaitzeta Orbara Orcoyen Orisoain Orondritz Oronoz-Mugairi Oronz Oroz-Betelu Oskotz Oteiza Oyeregui Pamplona Peralta Petilla de Aragon Piedramillera Pitillas Puente la Reina Pueyo Ribaforada Riezo Romanzado Roncal Roncesvalles Sada Saldias Salinas de Oro San Adrian San Boi de Llu�anes San Martin de Mescoa San Martin de Unx San Vicente Sang�esa o Zangoza Sansol Santacara Santesteban Sarag�eta Sarries Sartaguda Sesma Solchaga Sorlada Sunbilla Tafalla Tiebas-Muruarte de Reta Tirapu Torralba del Rio Torres del Rio Tudela Tulebras �car Ujue Ultzurrun Ulzama Unanua Unciti Unzue Urdax Urdiain Urraul Alto Urraul Bajo Urroz de Santesteban Urroz-Villa Urzainqui Uterga Uztarroz Valcarlos Valtierra Vera de Bidasoa Viana Vidangoz Vidaurreta Villafranca Villamayor de Monjardin Villanueva de Aezkoa Villanueva de Araki Villanueva de Arce Villatuerta Villava Viloria Yanci Yerri Yesa Zabalza Zilbeti Ziordia Zizur Mayor Zozaia Zuñiga Zubieta Zugarramurdi Recogida de Electrodom�sticos en Navarra Recogida de Etapa de potencia en Navarra Recogida de Lavadoras en Navarra Recogida de Secadoras en Navarra Recogida de Frigor�ficos en Navarra Recogida de Frigor�fico combi en Navarra Recogida de Frigor�ficos americanos en Navarra Recogida de Congeladores en Navarra Recogida de Arc�n congelador en Navarra Recogida de Horno en Navarra Recogida de Horno de Pizza en Navarra Recogida de Microondas en Navarra Recogida de Freidoras en Navarra Recogida de Batidoras en Navarra Recogida de Licuadoras en Navarra Recogida de Exprimidores en Navarra Recogida de Corta Fiambres en Navarra Recogida de Basculas de Cocina en Navarra Recogida de Balanzas de Cocina en Navarra Recogida de Envasadora al Vacio en Navarra Recogida de Afilador El�ctrico en Navarra Recogida de Maquina de Perritos Calientes en Navarra Recogida de Amasadora en Navarra Recogida de Abrelatas El�ctrico en Navarra Recogida de Yogurtera en Navarra Recogida de Gofrera en Navarra Recogida de Picador de Carne en Navarra Recogida de Rayador-Cortador en Navarra Recogida de Fuente de Chocolate en Navarra Recogida de Palomitero en Navarra Recogida de Planchas de Cocina en Navarra Recogida de Wok en Navarra Recogida de Molinillos en Navarra Recogida de Calienta Leches en Navarra Recogida de Descorchador El�ctrico en Navarra Recogida de Cuchillos El�ctrico en Navarra Recogida de Grill en Navarra Recogida de Enfriador de cerveza en Navarra Recogida de Lava-Secadora en Navarra Recogida de Lavavajillas en Navarra Recogida de Vinotecas en Navarra Recogida de Combi en Navarra Recogida de Tostadoras en Navarra Recogida de Sandwicheras en Navarra Recogida de Radiadores en Navarra Recogida de Televisiones en Navarra Recogida de Proyectores en Navarra Recogida de TDT en Navarra Recogida de Mini Cadena de M�sica en Navarra Recogida de Cadena de M�sica en Navarra Recogida de Equipos de M�sica en Navarra Recogida de Altavoces en Navarra Recogida de Radios en Navarra Recogida de Mp3 en Navarra Recogida de Discman en Navarra Recogida de Amplificadores en Navarra Recogida de Tel�fonos en Navarra Recogida de Decodificadores en Navarra Recogida de Radiadores El�ctricos en Navarra Recogida de Aire Acondicionado en Navarra Recogida de Ventilador en Navarra Recogida de Plancha en Navarra Recogida de Centro de planchado en Navarra Recogida de Vaporeta o Aparato de Vapor en Navarra Recogida de Aspiradora en Navarra Recogida de Maquinas de Coser en Navarra Recogida de Estaciones Meteorol�gicas en Navarra Recogida de Limpiador de Calzado en Navarra Recogida de Ionizador en Navarra Recogida de Humidificador en Navarra Recogida de Purificador en Navarra Recogida de Robot de Cocina en Navarra Recogida de Secadores de Pelo en Navarra Recogida de Alisador de Pelo en Navarra Recogida de Moldeador de Pelo en Navarra Recogida de Depiladoras en Navarra Recogida de Cortapelos en Navarra Recogida de Afeitadoras en Navarra Recogida de Cepillos Dentales El�ctricos en Navarra Recogida de Tensi�metros en Navarra Recogida de Bascula de Ba�o en Navarra Recogida de Masajeadores en Navarra Recogida de Electrodom�sticos por Marcas en Navarra Recogida de Bafles en Navarra Recogida de Cajas de resonancia en Navarra Recogida de Cajas Acusticas en Navarra Recogida de Pre-amplificadores en Navarra Recogida de Previos en Navarra Recogida de Tocadiscos en Navarra Recogida de Platos Giradiscos en Navarra Recogida de Vinilos en Navarra Recogida de Reproductor de video en Navarra Recogida de Reproductor de video VHS en Navarra Recogida de Reproductor de Video DVD en Navarra Recogida de Reproductor de Video Blue Ray en Navarra Recogida de Magnetof�n en Navarra Recogida de Radiocassette en Navarra Donde Recogemos? Recogida de Electrodom�sticos en Pisos de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Oficinas de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Locales de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Almacenes de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Escuelas de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Industrias de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Tiendas de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Empresas de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Comercios de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Universidades de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Garajes de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Bancos de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Inmobiliarias de Navarra Recogida de Electrodom�sticos en Bufetes de Navarra Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en A Coruña Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Alava Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Albacete Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Alicante Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Almeria Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Asturias Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Avila Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Badajoz Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Barcelona Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Burgos Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Cabrera Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Caceres Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Cadiz Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Cantabria Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Castellon Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Ciudad Real Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Cordoba Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Cuenca Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en El Hierro Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Formentera Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Fuerteventura Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Gerona Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Gran Canarias Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Granada Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Guadalajara Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Guipuzcoa Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Huelva Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Huesca Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Ibiza Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Jaen Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en La Gomera Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en La Palma Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en La Rioja Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Lanzarote Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Leon Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Lleida Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Lugo Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Madrid Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Malaga Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Mallorca Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Menorca Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Murcia Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Navarra Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Ourense Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Palencia Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Pontevedra Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Salamanca Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Segovia Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Sevilla Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Soria Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Tarragona Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Tenerife Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Teruel Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Toledo Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Valencia Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Valladolid Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Vizcaya Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Zamora Recogida y Reciclaje de Electrodom�sticos en Zaragoza Gratis
2014-10-31T12:38:34
http://www.recogidasmadrid.com/recogida-y-reciclaje-de-electrodomesticos-en-navarra-101016001.htm
[ -1 ]
Meine ersten beiden Videotutorials sind fertig! | Ubuntudrive! TAGSUbuntuUbuntu 10.04 LTSUbuntu 9.10VirtualboxVirtualbox-OSE Write comment
2016-12-09T11:34:49
https://cundrblog.wordpress.com/2010/05/15/meine-ersten-beiden-videotutorials-sind-fertig/
[ -1 ]
Sideville - Wikipedia, entziklopedia askea. Henri DESTRES (2014-2020)[1] 49° 35′ 36″ N, 1° 41′ 10″ W / 49.593333333333°N,1.6861111111111°W / 49.593333333333; -1.6861111111111Koordenatuak: 49° 35′ 36″ N, 1° 41′ 10″ W / 49.593333333333°N,1.6861111111111°W / 49.593333333333; -1.6861111111111 Sideville (Frantzia) Sideville Frantziako udalerria da, Manche departamenduan dagoena, Normandia eskualdean. 2013an 540 biztanle zituen. 2007an Sideville udalerrian erroldatutako biztanleak 540 ziren. Familiak 192 ziren, horien artean 28 pertsona bakarrekoak ziren (20 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 72 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 84 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 8 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 204 etxebizitza zeuden, 191 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 8 bigarren erresidentzia ziren eta 5 hutsik zeuden. 203 etxeak ziren eta 1apartamentu bat zen. 191 etxebizitza nagusietatik 168 bere jabearen bizilekua ziren eta 23 alokairuan okupaturik zeuden; 2 etxek bi gela zituzten, 15 etxek hiru zituzten, 35 etxek lau zituzten eta 139 etxek bost zituzten. 158 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 58 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 128 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Sideville udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 359 ziren, horien artean 277 aktiboak ziren eta 82 inaktiboak ziren. 277 pertsona aktiboetatik 261 lanean zeuden (138 gizon eta 123 emakume) eta 16 langabezian zeuden (6 gizon eta 10 emakume). 82 pertsona inaktiboetatik 37 erretiraturik zeuden, 32 ikasten zeuden eta 13 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Sideville udalerrian 199 unitate fiskal zeuden, 573 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.381,5 euro zen.[6] 2007an zeuden 12 komertzioetatik, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 3 eraikuntza enpresak ziren, 3 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 finantziazio enpresa zen eta 1 administrazio publikoko enpresa zen.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 3 zerbitzu publikoetatik, 1 autoeskola zen, 1 zurgina eta 1 jatetxe.[8] 2000. urtean Sideville udalerrian 14 nekazaritza-ustiategi zeuden, 425 hektarea erabiltzen.[9] Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sideville "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sideville&oldid=5280494"(e)tik eskuratuta
2018-05-26T13:48:55
https://eu.wikipedia.org/wiki/Sideville
[ -1 ]
Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (I) - bizkaie.biz Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (I) Zigor Aldama 2013-09-17 15:48 Bidaide Txinan sano merkea da ezkontzea; Erregistro Zibileko edozen bulegotan 9 yuan (1,1 euro) ordaindu eta ziurtagiria emoten deutsue. Ez da zeremoniarik izaten, normalean arpegikera desatsegin eta kopeta iluneko funtzionario batek agiriak jaso, bikoteari begiratu azkarra egin eta kolpe sendoa emonez, agiriko laukitxuan zigilu gorria jarten dau. Txinan sano merkea da ezkontzea; Erregistro Zibileko edozen bulegotan 9 yuan (1,1 euro) ordaindu eta ziurtagiria emoten deutsue. Ez da zeremoniarik izaten, normalean arpegikera desatsegin eta kopeta iluneko funtzionario batek agiriak jaso, bikoteari begiratu azkarra egin eta kolpe sendoa emonez, agiriko laukitxuan zigilu gorria jarten dau. Horixe da prozesua, di-da egiten da, oso erraza da eta oso merkea. Halan da be, urietako txinatarrak dira munduan diru gehien gastetan dabenak ezkontzeko. Horren erakusgarri Yang Li eta Xi Linming bikotea adibide ezin hobea da. Sei bat urte ezkongai-hartu-emonetan ibili ostean, mutilak pausua emotea erabagi eban. Egoera ekonomiko egonkorrean nengoan eta ezkontzeko nahitaezko baldintza diran apartamentua eta kotxea erosi ostean, San Balendin eguneko ospakizuna ondo antolatzea zan hurrengo zeregina. Shangháiko frantziar jatetxe baten afari berezia erreserbau neban adierazo dau Yang Li baino bederatzi urte zaharragoa dan Xi Linmingek. Pekinen jaiotakoa da Xi eta AEBetako multinazional bateko kontu-ikuskaria. Egun horretan ez eustan ezer esan eta ze egun zan ahaztuko ebala pentsau neban. Baina arratsaldean bulegora bila joan jatan eta biok elkarregaz joan ginan afaltzen esan dau irribarretsu administrari lanak egiten dituan emakumeak. Kolore argi baina beroa eukan frantziar jatetxeko erreserbatuan, mahai gainean larrosa-txortea egoala eta musika atsegina entzuten gengozala, Xi belauniko jarri, kutxatila txikia zabaldu eta platinozko eraztunean buztartutako diamantearen distireak bazterrak aztoratu zituan. Bitxia Hong Kong Chow Tai Fook eginikoa da eta Txinako konpainiarik ezagunenetakoa da hori; 1.500 euroan erosi eban senargaiak baina ganerako fakturak hortik gorakoak izan ziran. Senargaiaren kalkuluen arabera, emaztegaiak baietza emon eutsonetik, 250.000 yuan (31.000 euro inguru) gastau ditu ezkontzeagaz lotutako gauzetan. Dirutza handiegia da hori urtean 180.000 yuan (22.500 euro) inguru irabazten dituan erdi mailako bikote batentzako. Baina estatusa edo zeozelako maila hori erakusteko ez dago atxakiarik, behar dan guztia gastau behar da, ez dago beste aukerarik. Saltsa handirik bako zeozer gura genduan baina gizartearen eta inguraren presinoa sekulakoa da. Familiak eta lagunek esaten deutsue besteak baino gitxiago ez izateko eta jentaurrean ez zarena be erakutsi behar dozula eta horretarako zeremonia handia antolatzea dala bidea. Datu lez baino ez bada be, igaz 13,23 miloe ezkontza izan ziran txinan, 2011. urtean baino % 1,6 gehiago. Herrialdearen eten bako garapen ekonomikoak eraginda, erdi mailako herritarren zein dirudunen kopurua gora doa eta ezkontzen negozioa oso erakargarria da. Kopuru eta datu ofizialik ez dago baina urte birik behin Shanghain egiten dan China Wedding Exporen eragina oso deigarria da. Ezkontza ospakizunetarako bikote batek behar dauen guztia eskura izaten da batez beste milatik gora erakusketari izaten dituan aitatu ferian. Danetarik eskaintzen deutsue: gozogintza espezializatua, yateen alogerea, argazkilariak, moda diseinatzaileak, bidaia-agentziak, jatetxeak eta abar. Belaunaldien arteko aldeak zein gorabehera geografikoak sekulakoak dira; Shangháin arrakastatsua subertetan dana, segurutik ez da izango bape erakargarria Hunan probintzian eta alderantziz dino Yu Xiaolongek, Baihe online ezkontza-agentziako aholkulariak. Edozelan be, ezkontza txinatarrak bi ataletan sailka daitekez: batetik, ezkontza tradizionalak eta, bestetik, mendebaldeko zeremonien ezaugarrietakoak. Tradizionalak nekazaritza guneetan eta edadeko jentearen artean dira nagusi eta mendebaldeko ezaugarrietakoak, barriz, urietan eta jente gaztearen artean dira ohikoenak. Ezkontza tradizionala 10.000 yuan (1.200 euro) inguruan antolatu daiteke baina urietan gitxi batzuen esku baino ez dagozan astokeriak ikusten dira ganeratu dau. Beste alde batetik, bikoteek egiten dituen argazkien arloan, estilo bat baino gehiago dagoz. I Do, Shanghaiko ezkontzetarako argazki agentzia ezaguneko zuzendari Robin Chenek azaldu dauenez, hasieran estetika barrokoa, europearra gura eben bikoteek baina aurrerago dibertigarriagoak diran Hego Koreako eta Japoniako estiloek hartu eben indarra. Orain jenteak ez dau kopiarik gura esklusibidadea baino. Beraz, urazpiko argazkiak egiteko aukerea eskaintzen dogu, argazkiak biluzik egitea, bikotearen erropeagaz jantzita eta holakoak. Aitau argazki bereziotan, ezkongaiek gaztaroa eta gorputzen edertasuna nabarmendu gura izaten dabe eta argazkietan gehiago edo gitxiago erakusten daben bikoteak agiri dira. Kasu batzuetan astrapala handiak sortu dira Txinan argazkiak ikusita baina egia esan, argazki ausartenak izaten dira karuenak Chen jn.ak jakinarazo dauenez. '18 urte baino gehiago dira Bizkaie!-n beharrean hasi nintzana' Txinako zentsurea mundu zabalean Gorka Belasko: 'Marrazki batzuk koloredunak dira, askorentzat sorpresea izan da' Birusa arte Txinan (eta II) Birusa arte Txinan (I) Hong Kong hil egin da Konsumoa suspertzea da orain burukomina Euskal industria sarea martxan Txinan Txina astiro doa normaltasunerantz
2020-08-03T09:10:51
https://bizkaie.biz/1462832472905
[ -1 ]
Ikoitzen arkatza - Txileraino heldu da independentziaren aldeko mezua 25/10/2012 23:50 0 comments Txilen ikasten gabiltzan euskaldun kuadrilla gea ta hemendik gure animo eta indarrak bidaltzeko hona hemen gaur atera dugun argazkia, hauteskundeak ere azaletik bizitzen ari garela adierazteko asmoz, hona hemen zuen aldeko elkartasunezko keinu bat. Nahiz eta urruti egon gure erroak gogoan izango ditugu uneoro. AUPA ZUEK! LORTUKO DUGU! INDEPENDENTZIA!!!
2020-02-23T08:56:40
https://www.naiz.eus/en/blogs/iarkatza/posts/txileraino-heldu-da-independentziaren-aldeko-mezua
[ -1 ]
(Bizkaia) Serantes Kultur Aretoa. "SAFARI" - EuskalOcio (Bizkaia) Serantes Kultur Aretoa. "SAFARI" Publicado por euskalocio on 7 enero, 2020 26 diciembre, 2019 Safari conserva los dos protagonistas de Lío en la Granja: Piñote y Calabacín. Ahora, estos dos personajes nos explican que se han tenido que desplazar a la sabana , tras haber recibido la noticia de la misteriosa desaparición del león. En su tarea de investigación interpelan a la jirafa, el mono, el elefante, el cocodrilo… y en plena aventura, topan con el león, cabizbajo y meditabundo, que no sabe rugir. Los intrépidos investigadores tratarán de averiguar cuáles son los motivos de este pesar. ¿Por qué el cocodrilo se obstina en ultrajar al león? ¿Por qué el resto de animales también se empeñan en importunarlo? ¿Qué hará falta para que el rey de la sabana se envalentone? El bullying es la cuestión que se aborda. Las niñas y niños pueden entender sus amenazas, a partir del comportamiento del cocodrilo y el león, y también del de la jirafa, el mono y el elefante. La preocupación de Piñote y Calabacín es similar a la de padres y maestros. Los pequeños también pueden ser feroces y crueles con sus compañeros. En cambio, tenemos el convencimiento de que, a través de la educación y el trabajo, se pueden potenciar actitudes y comportamientos en positivo que permitan una convivencia dulce y tranquila. Lío en la granja antzezlanaren bi protagonistak, Piñote eta Calabacín, herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari… Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: orro nola egin ahaztu zaio. Kasua argitu eta lehoiari laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira argitzen zein diren atsekabe horren arrazoiak. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan? Antzezlan honetan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez. Bullyinga lantzen da. Neska-mutikoek, krokodiloaren eta lehoiaren portaera ikusita, fenomeno horren mehatxuak ulertu ahal izango dituzte, bai eta jirafaren, tximuaren eta elefantearen portaerak ikusita ere. Piñotek eta Calabacínek ageri duten kezka gurasoek eta maisu-maistrek izan ohi dutenaren antzekoa da. Umeak anker eta krudelak izan daitezke ikaskideekin. Baina, heziketa eta lanaren bidez, elkarbizitza goxo eta lasaia ekarriko duten jarrera eta jokaerak sustatu ahal direla uste dugu. Safari horretan parte hartu eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Autores // Egileak: La Baldufa y Ramon Molins Director // Zuzendaria: Ramon Molins Compañía // Konpainia: La Baldufa Intérpretes // Antzezleak: Piñote: Enric Blasi o Emiliano Pardo Calabacín: Carles Pijuan o Ferran López Domingo 19 de Enero de 2020 a las 12:30 horas. // 2020ko urtarrilaren 19an, igandea, 12:30etan. Entrada anterior (Gipuzkoa) Kursaal Donostia. "LA BELLA DURMIENTE". Russian Classical Ballet. Entrada siguiente (Bizkaia) La FuNdicIOn Aretoa. "RETROSPECTIVA 2.0 | CONFERENCIA BAILADA". Compañía de Danza Daniel Doña | Madrid.
2020-08-13T19:51:04
https://www.euskalocio.eus/2020/01/07/bizkaia-serantes-kultur-aretoa-safari-6/
[ -1 ]
Baile an Fheirtéaraigh - Wikipedia, entziklopedia askea. Baile an Fheirtéaraigh (ingelesez Ballyferriter, bi izendapenak ofizialak dira; irlanderaz An Buailtín laburdurarekin ere izendatu ohi da) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Corca Dhuibhne edo Dingle penintsulan dago. 52° 10′ 00″ N, 10° 24′ 19″ W / 52.166666666667°N,10.405277777778°W / 52.166666666667; -10.405277777778Koordenatuak: 52° 10′ 00″ N, 10° 24′ 19″ W / 52.166666666667°N,10.405277777778°W / 52.166666666667; -10.405277777778 Baile an Fheirtéaraigh (Irlandako Errepublika) 727 bizt. 1 Irlandera 2 Udalerria IrlanderaAldatu Kerryko Gaeltacht eremuaren (irlandera hiztunen eremua)a barnean dagoelarik, 2002ko erroldaren arabera udalerriko biztanleriaren %75ak eguneroko bizian irlanderaz hitz egiten zuen. Udalerriaren izena Erdi Aroaren amaiera aldera Ard na Caithne kokalekuan ezarri zen Feiritéar familia normandar-irlandarratik dator, hauetako ondorego eta kidea XVII. mendean exekutatutako olerkari eta buruzagia zen Piaras Feiritéar izan zelarik. Udalerriaren antzinako izena An Buailtín zen, bere esanahia "esnekien leku txikia" delarik. 2004ko leku izenen aginduaren ondorioz, Éamon Ó Cuiv Gaeltachteko ministroak derrigorrez mapa eta izendapen guztietan irlanderazko Baile an Fheirtéaraigh izena bakarrik erabili behar zela aipatu zuen. UdalerriaAldatu Udalerriak udan irlandera ikastaroetako ikasleekin nolabaiteko zuzperraldi edo giroa izan ohi du, ikastaro hauek Corkeko Unibertsitatearen laguntzaz bertako ikastetxe nazionalak antolatzen ditu, goi maila ikasleek alokairu etxeak eta erraztasunak izan ohi dituztelarik. Udalerria Dingle penintsulako Ard na Caithne (formalki Smerwick harbour deitua) kokalekutik gertu dagoen Croaghmarhin muinoaren altzoan dago, Dingle udalerrian hasi eta amaitu eta penintsula honen mendebaldeko eremua itzul-inguratzen duen eskualdeko R559 errepidean. Udalerriak hiru taberna ditu: Tigh Uí Chatháin, Tigh Uí Mhurchú eta Tigh an tSaorsaigh, bai eta hotel edo ostatu bat ere: Óstán Cheann Sibéal (formalki Tigh Peig's). Ikastetxe bat, eliza, museoa eta Gardaren polizia etxe bat ere baditu. Baile an Fheirtéaraigh eta Cuan Ard na Caithne kokalekuen artean Dún an Óir ("Urrearen Gotorlekua") dago, burdin aroko gotorlekua, bertan 1580ko Desmond Altxamenduan zehar jasotako Siege of Smerwick edo Smerwickeko sarraskia gertatu zelarik. Desmond Altxamenduan zehar James Fitzmaurice Fitzgerald buruzagi irlandarraren aldeko 600 espainiar eta italiar gerlariek inbasio papala deiturikoa burutu zuten, Grey de Wiltoneko 14. Baroia zen Arthur Greyren buruzagitzan zeuden ingelesek jo ta bertan hil zituztelarik. Etxaldea. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baile an Fheirtéaraigh "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Baile_an_Fheirtéaraigh&oldid=6944193"(e)tik eskuratuta
2019-09-20T08:27:51
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Baile_an_Fheirt%C3%A9araigh
[ -1 ]
Christmas Karima 28 28 25 455 819 52 127 99 195 50,8 43 119 36,1 128 153 83,7 67 126 193 4 9 53 71 54 593 108,43 72 Ruzickova Marie 31 31 30 401 953 63 43 179 347 51,6 4 25 16,0 31 41 75,6 73 171 244 17 2 68 57 38 468 86,16 27 Fontenette Ashleigh Lauren 30 30 24 322 856 41 73 93 210 44,3 25 67 37,3 61 78 78,2 31 127 158 3 4 47 70 73 431 93,33 96 Carangelo Debora 31 31 26 250 701 41 108 32 81 39,5 44 130 33,8 54 72 75,0 19 83 102 2 61 62 52 317 80,87 53 Dotto Caterina 30 29 5 186 548 71 67 48 115 41,7 13 32 40,6 51 66 77,3 19 38 57 2 8 74 46 58 162 72,87 30 Bagnara Benedetta 31 31 2 159 523 52 37 12 35 34,3 39 94 41,5 18 22 81,8 9 31 40 1 26 25 18 120 85,77 17 Formica Alessandra 31 31 15 135 607 64 47 51 142 35,9 2 16 12,5 27 40 67,5 31 86 117 2 4 46 16 18 103 58,52 -12 Pan Francesca 31 30 12 113 456 49 20 24 46 52,2 17 62 27,4 14 17 82,4 13 29 42 5 2 28 19 14 64 73,39 5 Sandri Martina 31 31 15 107 623 54 10 33 70 47,1 13 51 25,5 2 3 66,7 22 57 79 1 3 36 21 13 62 61,45 -2 Cubaj Lorela 27 17 1 38 135 24 8 16 40 40,0 6 10 60,0 9 17 26 4 5 6 2 27 37,41 3 Melchiori Francesca 4 4 6 46 4 2 2 4 50,0 0 1 0,0 2 4 50,0 3 2 5 1 2 1 6 50,00 2 Porcu Rachele 8 1 2 8 1 1 3 33,3 0 1 0,0 2 6,25 2 Zecchin Giulia 5 0,00 Squadra 31 5 41 83 124 21 211 317 2174 6275 516 547 590 1288 45,8 200 598 33,4 394 506 77,9 337 850 1187 39 34 466 606 343 2670 73,04 483 70,1 202,4 16,6 17,6 19,0 41,5 6,5 19,3 12,7 16,3 10,9 27,4 38,3 1,3 1,1 15,0 19,5 11,1 86,1 73,04 15,6 90 225 24 27 26 60 13 26 26 32 17 34 51 5 4 26 31 23 139 105,20 36
2019-02-16T05:12:04
http://lbf-web.dataproject-stats.com/StatisticheSquadra.asp?IdClub=VE&TipoStat=StatSQGiocatori&AnnoInizio=2015&Action=Go
[ -1 ]
In memoriam: Joserra Artetxe — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / In memoriam: Joserra Artetxe Mikel Iturria 2019/10/01 17:40 1995eko uda. Donostia Urte hartako udan ezagutu nuen denborarekin nire familia politikoa izango zena. Alderdi-Ederren geratu ginela dut gogoan eta Gorkak Aitorri (bost urteko bi ume moko orduan) esandako esaldi bat: «Zu kapullu zaz o ze!!!». Haserre, oso haserre esandakoa. Hori izan zen ondarrutarrekin izandako estreinakoa. 1998ko uda. Lloret del Mar Denok, Maria Pilar aume barne, astebete pasa genuen Lloreteko hotel batean. Haurrek ez zuten hoteleko igerilekutik atera nahi: hondartza gosea Ondarroan asebeteta zutelako, baina igerilekukoa ez. Egun hauetan baten batek kontatu du barruko igerilekuan sartu ginela halako batean. Gu bakarrik omen geunden bertan. Hainbeste zarata atera eta salto egin omen zuten haurrek, ezen bertatik kanporatu baikintuzten hotelekoek. Igerilekutik, ez hoteletik. Zerbitzariek gure mahaira etorri ziren batean gogoan dut batak besteari esan ziola: «Estos son vascos-vascos». Euskaraz egiten genuelako berba. Datarik ez. Abuztua. Berritxuko (Berriatua) jatetxe bat Joserraren kuadrillako bat ezkontzekoa zen eta gonbidatu ninduten haren agur-afarira. Ondarroako jaiak zirelako eta ni herrian nengoelako. Euskadineko batek hartu zuen hitza eta, gaztelaniaz, zera esan zion ezkondu behar zuen hari: «Sé felizzzz. Que los hijos se parezcan a ti. No a tu hermano». Bete-betean asmatu zuen: ez zuen ez bata ez bestea lortu despeditu genuen gizon hark. Makina bat aldiz egin dugu hilean behin plan bera. Larunbata edo igandea. Bazkaria Berrituako Arriola jatetxean. Minbiziak pertsona kolpatzen duenean, batzuetan zientzia garaile ateratzen da, eta beste batzuetan medikuek ez dakite nola irabazi. Galdakaon hiru aste pasatxo, beste hainbeste Gorlizen, berriro Galdakaora bueltatzeko. Azken bi hilabete horietako asteburuetako oroigarri gisa sudokuak betetzeko koaderno bat etxeratu dut. Gaixoak hitz horiek esaten dituenean, akabo. Pasa den ostiralean gertatu zen hori. Heriotza larunbatean iritsi zen. Amatxure? Gu bizi garen bitartean zutaz gogoratuko gara. Gizon lasai eta on bat hil da. In memoriam: Joserra Artetxe, este apunte en castellano etiketak: heriotza, joserra_artetxe
2019-10-21T07:11:59
https://eibar.org/blogak/iturri/in-memoriam-joserra-artetxe
[ -1 ]
Santa Cruz konderria (Kalifornia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Santa Cruz konderria (Kalifornia) 37° 02′ N, 122° 01′ W / 37.03°N,122.01°W / 37.03; -122.01Koordenatuak: 37° 02′ N, 122° 01′ W / 37.03°N,122.01°W / 37.03; -122.01 273.213 bizt. 1.572,56 km2 1.152,99 km2 (%73.32) 419,57 km2 (%26.68) 236,96 bizt/km2 Santa Cruz konderria (ingelesez: Santa Cruz County) Kaliforniako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Santa Cruz da. 2010eko zentsuaren arabera 262.382 biztanle zituen, Santa Cruz kilometro koadroko azaleran. Santa Cruz konderriak 1.572.55 kilometro koadro ditu. Horietatik 419.57 ura dira. Beste 1.152.99 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 0,01 da. 2010eko zentsoan bizi ziren 262.382 pertsonetatik 240.489 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 84.092 dira. 2.304 beltzak edo afroamerikarrak. 978 amerikar natiboak ziren eta 292 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 10.658 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 612 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 7.049 pertsonek kokatzen zuten. Datuak: Q108122 Multimedia: Santa Cruz County, California "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Santa_Cruz_konderria_(Kalifornia)&oldid=7321495"(e)tik eskuratuta
2020-07-04T06:47:32
https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Cruz_konderria_(Kalifornia)
[ -1 ]
Egunkaria aurrera » Egunkaria Ismael Manterola Ispizua (Berria) Askotan ez dakigu zergatik gordetzen ditugun baliorik gabeko zenbait gauza, baina botatzera goazenean zerbaitek, Buñuelen El ángel exterminador filmean bezala, eragozten digu inportantziarik gabeko gauza horiek zakarretan bukatzea. Freuden lagunei kasu eginda, uste dut oraindik ez dudala Egunkaria-ren itxiera onartu, ezin dut sinetsi tamaina horretako bidegabekeria gertatu zenik ere. Otsaileko egun hotz hartatik ekainean Berria-ren eguzkia irten zen arteko denbora ez zela existitu sinetsi nahi dudala esan dit nire burmuineko psikoanalistak. Hain zuzen ere, Euskaldunon Egunkaria oso nirea sentitzen nuen, bai literalki, bai metafora moduan. Proiektu ausartaren parte izatea herri bateko herritar izatea bezala zen. Guztiok dirua jarri genuen guk geuk nahi genuen produktua goizero etxean jasotzeko. Horren zaila al da ulertzeko? Baina Egunkaria-k profesional batzuei beste zerbait ere eskaini zigun. Adibidez, arteari buruz idazten genuenontzat eta arte kritika euskaraz idatzi nahi genuenontzat, aukera eman zigun Egunkaria-k. Ez da erraza edozein gairi buruz euskaraz idaztea eta artea ez da salbuespena. Gara-ko Mugalari-n edo Argia-n tarteka arteari buruz euskaraz idazten genuenontzat bidea zabaltzea izan zen Egunkaria-ren argitarapena. Euskaldunontzat astero-astero arte kritika egitea erronka moduko bat zen. Gune erdaldunean gutxietsita zeuden gure iritziak, normalak ziren euskaraz goitik behera argitaratzen zen egunkarian. Gainera, norbaitek irakurtzen zituela izan zen guretzat poz handiena. Proiektuak aurrera egiten zuen eta feedback modukoa lortzen ari ginen. Guardia Zibilak eta epaileak itxi zuten arte. Orduko amorruak, azken alea gordetzera bultzatu ninduen, ez nuen nire egunkariaren desagerpena onartu nahi, ez nuen hainbeste kostatako eta hain polita zen proiektu baten bortxazko bukaera hura sinetsi nahi. Horregatik, zazpi urte pasa dut nirea zen zerbaiti lotuta, maite nuen proiektu baten azken ale horituarekin bizitzen, nahiz eta handik hilabete batzuetara Egunkaria-ri lekukoa hartu zion Berria-ren lehen alea gehitu. Baten azken aleak eta bestearen lehendabizikoak ahaztu nahi dudan euskal egunkaririk gabeko denbora tartea sinbolizatzen dute. Bidegabekeria baten garaia, euskara hutsezko proiektuak aurrera ateratzeko zailtasunak gogorarazten duen garaia. « Martxelo Otamendiren hitzaldia Beasainen Zerbaiten atetan »
2019-07-18T17:26:31
http://egunkaria.info/?p=618
[ -1 ]
11 dagen-daagse Europa, Middellandse Zee cruise met Royal Caribbean International Europa Middellandse Zee Vanaf €761,- 11 dagen Route:Tarragona, Valencia, Palma de Mallorca, Sete, Marseille, Nice, ... Civitavecchia Data:23 oktober 2020 - 2 november 2020 BalkonhutVanaf €1.302,- SuiteVanaf €3.040,- Vanaf €3.040,- 23 oktoberTarragona-17:00Lees meer 24 oktoberValencia07:0019:00Lees meer 25 oktoberPalma de Mallorca07:0017:00Lees meer 26 oktoberSete10:0019:00Lees meer 27 oktoberMarseille07:0019:00Lees meer 28 oktoberNice07:0019:00Lees meer 29 oktoberAjaccio07:0019:00Lees meer 30 oktoberLivorno07:0019:00Lees meer 1 novemberNapels07:0018:00Lees meer 2 novemberCivitavecchia, Italië05:00-Lees meer
2020-02-22T17:03:56
https://www.cruisetravel.nl/cruises/europa-middellandse-zee-11-dagen-23-oktober-2020-1418597/
[ -1 ]
Udalak neurri batzuk onartu ditu herritarrei eta hainbat sektore ekonomikori laguntzeko — Eibarko Udala Udalak neurri batzuk onartu ditu herritarrei eta hainbat sektore ekonomikori laguntzeko Bikoiztu egingo dira "Umeak Eskolara" eta "Dirulaguntzak ikasleei" programekin diruz lagundutako zenbatekoak, eta baita Udalak Eibarko Merkataritza Gune Irekiari kanpainak egiteko urtero egiten duen ekarpena; bestalde, itzuli egingo da Udalak zein Kirol Patronatuak sustatutako ikastaroen eta klaseen tasen zati proportzionala. Era berean, hainbat neurri adostu dira eibartarrei (enpresei zein norbanakoei) aldi honetako zerga-karga murrizten saiatzeko, eta, ildo horretan, De los Toyosek gutun bana bidali die Debabarreneko Mankomunitateko eta Gipuzkoako Ur Partzuergoko presidenteei, kobrantzak, hobariak edo salbuespenak etetea azter dezaten. Bozeramaileen Batzordea berriro bildu da gaur goizean, azken egunetan hartu diren neurriez gain, neurri berriak aztertu eta onartzeko, Eibarko herritarrek osasun-krisiari aurre egiteko orduan, beren bizi-kalitatean eta ongizatean ahalik eta ondorio txikiena izan dezaten laguntzeko; eta, ahal den neurrian, eta Eibarko Udalaren eskumenen baitan, egoera horrek merkataritzan zein ostalaritza sektoreetan eragingo dituen galera ekonomiko handiak konpentsatzeko. Horren haritik, De los Toyosek bozeramaileei proposatu die "Umeak Eskolara" eta "Diru-laguntzak ikasleei" programetarako aurrekontu-partida bikoiztea, eta 570.000 euroraino luzatzea. Ez-ohiko ekimen bat da, eta udal ordezkaritza duten talde guztien babesa izan du. Hala, 420.000 euro izango dira “Umeak Eskolara” eta 150.000 euro “Dirulaguntzak ikasleei” programetarako; 120,20 euroko dirulaguntza izango da ume/edo gazte bakoitzeko. Bestalde, Bozeramaileen Batzordearen baitan, Eibarko EAJ-PNV udal taldeak proposatuta, udal igogailuen garbiketa indartzea ere adostu dute, eta, Eibarko EH-Bildu taldeak gogorarazi nahi izan die herritarrei genero-indarkeriaren aurkako telefonoa 016 dela. Eibartar herritarren eta enpresen zama fiskala murrizten laguntzeko neurriak Bestalde, alkatea, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza sailetako ordezkariekin batera, hainbat neurri aztertzen ari da, eibartarrei, bai banaka bai enpresetan, aldi honetako karga fiskala murriztea helburu dutenak. Jarraian zehazten diren ekimen horietako batzuk gaur goizeko Bozeramaileen Batzordean ere aurkeztu dira. Halaber, Miguel de los Toyos alkateak ebazpen bat emango du, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epe-amaiera irailaren 15era arte atzeratzeko; hala, aldatu egingo da 2020rako egutegi fiskalean finkatutako epea, zeinaren azken eguna ekainaren 30a zen. Eibarko Udalak unean-unean jakinaraziko die herritarrei zeintzuk izango diren azkenean arlo fiskalean hartuko diren neurriak, bai Udalari dagokion zatian, bai gainerako erakundeei dagokienean ere.
2020-04-02T20:54:19
https://www.eibar.eus/eu/albisteak/udalak-neurri-batzuk-onartu-ditu-herritarrei-eta-hainbat-sektore-ekonomikori-laguntzeko
[ -1 ]
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Hasiera » Zehaztu gabe » Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean 2020(e)ko martxoak 30 Zehaztu gabe Erantzunak desaktibatuta daude Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean sarreran Gipuzkoan, berriz, lau urterako egitasmoa abiaraziko du Gipuzkoako Foru Aldundiak: 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz. Horren baitan, Ogasunarekin euskaraz leloa gehituko dute aurtengo kanpainari lotutako euskarri guztietan. UEMAk ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat eginez, lelo hori gehitu du Gipuzkoako udaletarako prestatutako euskarri denetan. Euskarri horiek egokitu dituzte gero tokian tokiko erakundeek, dagozkien mezuak eta datuak sartzeko. Oarsoaldean, esaterako, eskualdeko udal guztiek egin dute bat kanpainarekin, azken urteotan bezala. [Oarsoaldeko udalek bat egin dute ekimenarekin, UEMAren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainei beraiena gehituta]. Bizkaian, errenta aitorpena egiteko modu erabilienetakoa finantza erakundeen bulegoetara jotzea denez, aurrez aurreko hitzordu horiek atzeratu egingo dira alarma egoera eta osasun larrialdia amaitu arte. UEMAk zenbait finantza erakunderekin duen hitzarmenaren baitan, tarte hori baliatuko du kanpainaren eta horretarako prestatutako baliabideen berri emateko finantza erakundeei. Zenbait lekutan, gainera, berariaz lantzen dute gaia finantza erakundeekin eta aholkularitzekin. Bermeon, Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen, esaterako, bertako udalek kanpaina egingo dute aurten ere, UEMArekin, finantza erakundeekin eta aholkularitzekin elkarlanean, errenta euskaraz egitera gonbidatuz herritarrak Kanpainarako kartelak, euskarriak eta herriz herriko datuak, eskura Kasu guztietan, ohi bezala, kanpainarako prestatutako material grafikoa, udalen, erakunde publikoen eta euskara talde edo elkarteen eskura jarri du aurten ere UEMAk, lurraldez lurralde errenta euskaraz egiten duten zergadunen herrikako datuekin batera. · Errenta aitorpena euskaraz (2020 kanpainarako materiala). · Errenta aitorpena euskaraz (etxalar.eus, 2020-04-20). · Errenta aitorpenetan ere euskarak dagokion lekua izateko (Tolosaldeko Ataria, 2020-04-23). · Errenta aitorpena euskaraz kanpainarekin bat egin du beste urte batez Udalak (oñati.eus, 2020-04-24). · Errenta aitorpena euskaraz (lekeitio.com, 2020-04-03). · Maiatzaren 4an hasiko den errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak Ondarroako Udalak (udalbarriak.eus, 2020-04-27). · Euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitu nahi dute udalek (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2020-04-27). · Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidapena (guaixe.eus, 2020-05-07). · Ziortza-bolibartarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidatea egin die udalak (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2020-06-17). Aurreko albistea Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda Hurrengo albisteaEtxean sasoian mantentzeko euskarazko baliabideen zerrenda
2020-08-07T17:34:45
http://www.uema.eus/2020/03/30/errenta-aitorpena-euskaraz-egiteko-kanpaina-abiaraziko-dute-aurten-ere-uemak-eta-hainbat-erakunde-publikok-elkarlanean/
[ -1 ]
google | Teknologia Disko gogorra lainoan Ez da lehena izan, eta ziur asko ez da onena ere izango, baina azkenean (eta erabiltzaileok denbora luzez eskatu eta gero), Google Drive iritsi berri da gugana. Disko gogor birtual bat eskaintzen du zerbitzu berriak, 5 GB-koa. SkyDrive, Dropbox, edo Box-en atzetik etorri da G handia, baina noski, beti gertatzen den moduan, nahikoa da Googlek zerbait kaleratzea hau albiste izateko. Zerbitzu berriarekin, zerbitzu zaharrak berritu egin dira: Google Docs desagertu egin zaigu. Beno hobe esanda zerbitzu berriak irentsi egin du. Modu honetan disko gogor birtual bat eskura izango dugu, baina aldi berean etxeko ohiko programetan egin dezakegun moduan, fitxategiak bertan sortzeko aukera ere izango dugu. Zerbitzua eraldatu eta hobetu egin dela esan daiteke. Lehen, Docs zerbitzura, dokumentuak igotzeko aukera bakarrik zegoen; Orain ordea edozein fitxategi igotzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu. Baina hau ez da izan Google etxearen aldaketa bakarra, posta zerbitzua ere hobetu baitu. Gaurtik aurrera 10 GB izango baititugu eskura erabiltzaileok, bertan gure mezuak jasotzeko This entry was posted in Aplikazioak, hodeia, Informatika praktikoa, Teknologia and tagged Box, disko gogorra, Dropbox, gmail, google, Google Drive, laino konputazioa, SkyDrive on 25 apirila, 2012 by Rutas de Solidaridad. Google Play: Zerbitzuen bateragunea Google handiaz ezin gara aspertu, astero astero gugana berrikuntzak ekartzen dituelako eta egunetik egunera eraldatzen dabilelako. Eta aste honetan ere halaxe da, Google Play izeneko plataforma aurkeztu berri baitu. Hodei konputazioan oinarritutako aplikazio bat dakarkigu oraingoan. Bere web zerbitzu denak bateratuko dituena: Android Market, Google Music eta Google ebookstore-z ahazten joan beharko dugu. Orain arte, musika, jokoak, ebookak… zerbitzu ezberdinetan eskaintzen zituen G handiak. Ba gaurtik aurrera Play izeneko zerbitzuan topatuko ditugu hauek. Pentsa liteke, orain arte ondo funtzionatu izan duenak, ongi funtzionatzen jarraituko duela, baina beste alde batetik zerbitzu erraldoi bat martxan jartzean honek ere konplikazioak ekar ditzake. Hala eta guztiz ere oraindik goiz da ezer esateko, beraz itxaron egin beharko dugu zerbitzua gurean nola sartzen den ikusteko. Hemen azpian zerbitzu berria aurkezteko erabili duten bideoa uzten dizuet. This entry was posted in Aplikazioak, hodeia, Teknologia and tagged android market, Aplikazioak, google, google play, zerbitzua on 7 martxoa, 2012 by Rutas de Solidaridad. #Teknoflash 60: Google Kedadak/ GameBoy iPhone This entry was posted in Bideojokoak, Gailuak, Gatxetak, hodeia, sakelekoak, sare sozialak, sarea, Teknologia, umorea and tagged gameboy, google, hangout, iphone, kedadak, nintendo, teknoflash on 26 iraila, 2011 by Radio Graffiti. @ Bildua: Ordenagailuen kontrola Ordenagailuen kontrola izatea gustatzen zaigu beti, eta batez ere gurea denean. Baina momentu jakin batzuetan kanpoko norbaitek gure ordenagailua kontrolatu dezakeela jakitea ere ongi dago. Hau batez ere enpresetan ikusi izan dugu beti, zerbitzu informatikoko pertsonek gure ordenagailua munduaren beste puntatik kontrolatzeko aukera izaten dutelako. Gai hau bizkarrean hartuta etorri zaigu aste honetan Josu Barandalla. Baina Googleko bulegoak ere bisitatu ditugu, lan horretarako gaineras Iñigo Etxebesteren laguntza izan dugu. Eta hau dena gutxi balitz Windows 8-az ere mintzatu gara eta baita Apple eta Samsung-en hika mikaz ere Hemen klik eginda audioa entzuteko aukera izango duzu! Eta ez ahaztu urriaren 1ean egingo dugula Xenoblade Chronicles bideojokoaren zozketa. Nintendoren eskutik ematen dugu gainera. Parte hartzeko nahikoa duzue [email protected] helbidera zuen mezua bidaltzearekin, edo gure facebookeko orrian argazkian atsegin dut klikatzea This entry was posted in @ Bildua, Bideojokoak, elkarrizketak, Lehiaketa, Teknologia and tagged @ Bildua, apple, google, irratia, microsoft, samsung, windows on 20 iraila, 2011 by Rutas de Solidaridad. Teknoflash 52: iPad jokoak/ Google +1/ Olympus ultrakonpaktua This entry was posted in Aplikazioak, Bideojokoak, Gailuak, HD video, sarea, Teknologia and tagged +1, apple, google, ipad2, olympus, teknoflash on 4 apirila, 2011 by Radio Graffiti. Teknoflash 47: #twitterereuskaraz/ Google Insights.en Oscar faboritoak/ Teknoflash 50. saioa opariekin ospatzera goaz This entry was posted in Aplikazioak, Ekitaldiak, euskara, sare sozialak, sarea, Teknologia and tagged etb, google, teknoflash, teknoflash50, twittereuskaraz on 28 otsaila, 2011 by Radio Graffiti. Teknoflash 40: Google "Nexus S" sakelekoa, Android Gingerbread.ekin/ Bose, mugikorrerako kaskoak/ Queen eta B52's bertsio robotikoak This entry was posted in Aplikazioak, Gailuak, Gatxetak, HD audio, software librea, Teknologia and tagged android, bose, etb, gingerbread, google, nexus s, teknoflash on 13 abendua, 2010 by Iñaki Olano. This entry was posted in Aplikazioak, Gailuak, Gatxetak, HD audio, software librea, Teknologia and tagged android, bose, etb, gingerbread, google, nexus s, teknoflash on 13 abendua, 2010 by Radio Graffiti.
2020-02-27T15:27:26
https://blogak.eitb.eus/teknologia/tag/google/
[ -1 ]
Egileak: Mújika, Luis Mari [et al.] HIZKUNTZA. Mújika, Luis Mari: Exozentrikoen aztarnak euskal hiztegian. - Azurmendi, M? José; Olarte, Francisco José: Descripción del euskara utilizado actualmente: estudio dialectológico del léxico disponible aplicado a "gorputzaren atalak / partes del cuerpo humano". LITERATUR IKERKETA. Arejita, Adolfo: Zeanuriko kopla zaharrak. - Aguirre, Antxon: Reseña histórica. José Francisco Aizkibel Epelde (1798-1865). Aguirre Sorondo, Antxon Reseña histórica. José Francisco Aizkibel Epelde ( 1798-1865) Azurmendi Ayerbe, María José Descripción del euskara utilizado actualmente: estudio dialectológico del léxico disponible aplicado a "gorputzaren atalak Arejita, Adolfo Zeanuriko kopla zaharrak
2019-11-19T20:27:20
http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/cuadernos-de-seccion-hizkuntza-eta-literatura/ar-1399/
[ -1 ]
«Errusia bada erasotzailea, nola liteke ukrainarrek Errusiara alde egitea?» (Elena Vasilieva) | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea «Errusia bada erasotzailea, nola liteke ukrainarrek Errusiara alde egitea?» (Elena Vasilieva) Mikel Arregiren elkarrizketa (Berria) Ukrainak hartutako bide politikoak eta Kiev hiriburuko segurtasunik ezak uxatuta, Krimea jaioterrira itzultzea erabaki zuen duela urtebete Elena Vasilievak. Eta hartutako erabakiaren damurik ez dauka batere. Iazko otsaila arte Kieven irakasle aritu zen Elena Vasilieva (Sebastopol, 1987). Maidango altxamendua gertatu ostean, baina, bere bizia arriskuan ikusi eta etxera, Sebastopolera itzuli behar izan zuen. Orain, tristuraz ikusten du Ukrainan gertatzen ari dena, nahiz eta Krimea seguru dagoela uste duen. Errusian sartzeko erabakiari babes guztia ematen dio, eta Krimean gehiengoa iritzi berekoa dela uste du, gainera. Sebastopolen jaio eta bertan bizi zaren arren, zu Kieven zinen lanean Maidango altxamendua gertatu zenean. Zer oroitzen duzu egun horietatik? Hizkuntza unibertsitatea utzi eta gero, lau urtez irakasle ibili nintzen Kieven. Maidan izenez ezagutzen dena etorri zenean, etxera itzultzea erabaki nuen. Nik Kiev erdi-erdian egiten nuen lan, Xevtxenko etorbidean, Leninen lehenengo irudia bota zuten lekuan bertan. Gaueko hamarretan irteten nintzen lanetik, eta oso arriskutsua zen orduan kalera irtetea. Ohartu nintzen nire bizia arriskuan zegoela. Oso jende arraroa zegoen, armak eskuan zituzten gazte ugari; ez dakit terroristak edo nazionalistak ziren, baina armak zituzten. Eta Kievetik ospa egitea erabaki nuen. Bestelako arrazoiak ere izan ziren, dena den. Egoera politikoa ez zen nire gustukoa. Hasieratik ez nuen Maidango mugimenduarekin bat egin, ez nuelako inongo estatu kolperik babesteko asmorik. Hala ere, Kieveko herritar gehienek babesa eman zioten Maidani, eta ni ez nintzen batere eroso sentitzen testuinguru horretan. Nire ikasleekin hitz egitea asko kostatzen zitzaidan, haietako asko ukrainar nazionalista egin zirelako gauetik egunera. Haien oldarkortasuna gero eta handiagoa zen, etsai moduan ikusten ninduten. Orain, berriz, etxean bizi naiz, eta pozik nago Krimea Errusiaren parte delako.Nola egin zenuen ihes Kievetik? Krimea Errusian sartzeko erreferendumean botoa emateko etorri nintzen. Krimeara etortzeko tren txartel gehiago ez zirela salduko irakurri nuen Interneten, eta berehala tren geltokira joan eta azkeneko txartelak erosi nituen. Albistea gezurra zen, baina ni erreferenduma egin baino astebete lehenago iritsi nintzen Sebastopolera. Botoa eman ahal izan nuen azkenean [barrez]. Erreferendumetik hona urtebete pasatu denean, krimearrak pozik daude orduan hartutako erabakiarekin? Egia esan, Ukrainan egin ditugun azkeneko 23 urteetan, krimearrek Errusiaren parte izatea gura genuen. Errusiarekin, Aduana Batasunean sartuko ginela uste zuten krimear ugarik, baina, Ukrainak aurrerapauso hori eman ez zuenez, herrialdetik bereiztera bultzatuak izan ginen. Erreferendumeko datuak argiak izan ziren. Nirekin eskolan ibilitakoak, auzoko bizilagunak… guztiak zoriontsu joan ziren Krimea Errusian sartzeko botoa ematera. Zer iritzi duzu azken urtean, ez Krimean bakarrik, Ukraina osoan gertatu denaren inguruan? Ukrainak duen egoerak pena ematen dit. Gerran dago, eta jende ugari hiltzen ari da Donbassen. Guk lagun eta senide ugari ditugu herrialde guztian zehar, eta ondo bizi daitezen nahi dugu. Gerrarik ez den lurraldeetan ere egoera ez da batere ona. Ukrainako ekonomia oso gaizki dago, gero eta okerrago. Kieven ditudan lankide ohiek gauza beldurgarriei buruz hitz egiten didate. Prezioak gora doazela, jende ugarik lana galdu duela… negargarri dagoen ekonomia baten inguruko albisteak ematen dizkidate gehienetan. Oso tristea da guztia. Gertatutako guztia saihets zitekeela uste duzu? Nik baietz uste dut. Dena den, pasatu da jada, eta dagoena dago. Guk Aduana Batasuna egiteko erreferenduma eskatzen genuen. Ziur naiz ukrainarrek babesa emango ziotela akordio horri. Errusia eta Bielorrusiarekin bat egin gura genuen, ez Europarekin. Ez da europarrak gustuko ez ditugulako. Gure inguruko herrialdeekin harreman gehiago ditugulako da. Aduana Batasunean egongo bagina, pasatutakoa ez zen gertatuko. Krimeak Errusian sartzeko erabakia hartu ondotik, nazioarteak zenbait zigor jarri dizkio penintsulari. Nola eragiten dute zigor horiek eguneroko bizimoduan? Nire familiak eta nik ez ditugu zigorrak apenas igartzen, eragin gutxi dute jende apalarengan. Zigorrek, baina, eragin zuzena dute enpresariengan. Negozioetan bai, hor eragina izan dute hartutako neurriek. Honen ostean, jendeak mesfidantzaz begiratzen die Mendebaldeko herrialdeei? Guk bi gauza bereizten ditugu. Alde batetik, Mendebaldeko herritarrak daude, eta haien kontra ez dugu ezer; fobiarik ez dugu inolaz ere. Politikariekin, baina, ez da gauza bera gertatzen. Mendebaldeko politikariak, eta Estatu Batuetakoak batez ere, ez zaizkigu batere gustatzen. Ukrainan gertatzen ari denaren erantzule direla uste duzu… Bai, baina ez haiek bakarrik. Ukrainako herriak ere rol garrantzitsua jokatu du honetan guztian. Estatu kolpeari babesa eman zioten ukrainarrek, eta hori ezin dugu ahaztu. Hau esanda, azpimarratu egin behar da, halere, atzerriko politikariek ere beren interesak defendatu dituztela une oro prozesu honetan guztian. Mendebaldeko herrialde horietako arduradun askok, baina, Errusia ikusten dute Ukrainan gertatu denaren erantzule moduan. Zer esango zenieke hori horrela dela uste dutenei? Mendebaldeko gizarteetan informazio aldetik blokeatuta daudela iruditzen zait. Manipulazio ugari dago, gezur asko. Politikan interesa duten herritarrek iturri desberdinetako albisteak irakurri behar dituzte egoera ulertzeko. Nik Espainiako zenbait egunkari irakurtzen ditut —El Mundo, El País—, eta hemen gertatzen denaren inguruko gezur asko irakurri izan ditut. Gero herritarrek gezur horiek irakurri eta sinetsi egiten dituzte, eta hori ezin da onartu. XXI. mendean iritzi desberdinak jaso eta informazioak alderatzeko aukerak baditugu, eta hori egin beharko lukete egoera horren atzean Errusia dagoela uste duten guztiek. Zu Kievetik ihesi etxera bueltan etorri zinen Sebastopolera. Ukraina kontinentaleko iheslari ugari dago, halere, gaur egun Krimean; zein da haien egoera? Donbassen gerra hasi ostean, hango herritar ugari iritsi ziren Krimeara. Laguntza humanitarioa eskaini genien orduan, eta beharrezko gauza guztiak eman genizkien. Orain ere jende ugarik egiten du ihes handik Errusiara. Horren harira, gainera, galdera bat gustura egingo nuke: Errusia erasotzailea bada, nola liteke Donbasseko herritarrek Errusiara alde egitea? Non ikusten duzu zure herriaren etorkizuna? Ahalik eta etorkizunik onena opa diot nire herrialdeari. Baina onartu behar dut gauzek konponbide zaila dutela. Duela bi urte egoera horrelakoa izango zela esan izan bazidaten, ez nukeen ezer sinetsiko. Ikusi dut egoera zein den, baina. Aurreikuspenak egitea zaila da, ez dakit zer gertatuko den etorkizunean. Posted in Novorrosia Berriak,Prentsa on 2015/04/02 by donbasseh. Utzi iruzkina ← Más de 150 niños muertos o heridos por las minas terrestres en Donbass según UNICEF Urtebeteko udaberria Krimean →
2018-05-26T19:20:12
https://euskalherria-donbas.org/2015/04/02/errusia-bada-erasotzailea-nola-liteke-ukrainarrek-errusiara-alde-egitea-elena-vasilieva/
[ -1 ]
Noelia Marinek, Martin Etxaurik eta Sergio Monjek sortutako interbentzino artistikoak Bilbon - bizkaie.biz Bizkaie! 2019-06-24 08:46 Kulturea Formatu handiko piezak Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egongo dira bagilaren 30era arte. Bagilaren 30era arte hiru artista digitalek Zentroko Eguzkiaren Pantailarako berenberegi egindako piezak aurkeztu ditu Azkuna Zentroak. Ondokoak izango dira lanak: Noelia Marínen (Zaragoza) Hábito, habitar, morar (Ohitura, habitetea, bizi izatea), Martín Etxauriren (Iruñea) Bosque de cubos en ventana inclinada (Kuboen basoa okertutako leihoan) eta Sergio Monjeren (Bartzelona) - Día de playa (Hondartza-eguna). Erakusketa Media Façade Academy programearen barruan kokatzen da, Etopia Arte eta Teknologia Zentroak (Zaragoza), Dortmunder U-k (Alemania) eta Azkuna Zentroak batera antolatuta, smARTplaces proiektu europarraren barruan. Diziplina askotako artistek, profesionalek eta ikasleek euren burua trebatzen dabe, neurri handiko euskarri digitaletan jarteko moduko pieza argitarabakoak sortzeko, esate baterako, Azkuna Zentoko Eguzkiaren Pantailea, Etopia zentroko fatxadea edo DoU-ko pantailetarako. Etopian izan dan Media Façade Academy egonaldiaren joan dan edizinoan parte hartu dabenei zabaldutako deialdia egin ondoren, epai-mahai espezializatu batek hiru proiektu horreek aukeratu ditu: Noelia Marínek, Martín Etxaurik eta Sergio Monjek Azkuna Zentroko egoitza artistikoan parte hartzen dagoz. - Noelia Marín (Zaragoza) - Hábito, habitar, morar (Ohiturea, habitetea, bizi izatea) aurkeztu dau. Voyeur begirada aztertzen dauen pieza honetan, Kulturen Atariaren inguruko espazioko bideo-laginek jaso ditu, begirada horren bidez. Behatzea mundua habitetako modu bat da. Maskarea, pantailearen guztiz antzekoa dan leku bat, ezkututakoaren eta desirearen arteko jarrera bat, agirian ez dagoana azaltzeko modu bat, begiradearen alde pribatua publiko bilakatzeko era bat. Helburua da munduari, inguruneari buruzko ikuspegi berezi hori konpartidutea. Alkarrizketea inguruneagaz eta bide emotea ikusleagaz alkartzeko. Horregaitik, barruan dana kanpoan da, goian dana behean da, txikia dana handia da, eta alderantziz. - Martín Etxauri (Iruñea) - Bosque de cubos en ventana inclinada (Kuboen basoa okertutako leihoan). Proiektuan, Nafarroako artisteak hausnarketea egiten dau pixelizazinoaren izakeraz eta izadiaren pixelizazinoaz, Eguzkiaren Pantailearen ezaugarrietara eta espazioko presentziara egokituta, piezeari hiru dimensino emonez. Zertan desbardintzen dira arbola batzuk iragaitean eta lekuz aldatzen dagozan marra batzuk, LED-array batean emitidutakoan? Zein da konsumiduten, erregistretan, biltegiratzen eta argitaratzen ditugun irudien izakerea? Zelako hartu-emonak ditugu hartzen dogun horregaz? Baso eta zelaien irudi bat hartzean datu digital diskretu bilakatzen ditugu, eta, era berean, gizarteak sufriduten dauen muturreko kuantifikazinoa gizakienak ez diran habitat eta ekosistemetara apliketan dogu, konputetan eta baliabide bilakatzen. Ez gara kapaz neurtezina, kontaezina ez baloretako, errealidadea esperimentetan dogu gure esperientzian eta gure inguruneagaz dogun loturan bitartekoa dan zenbakizko matrize baten bidez', azaldu dau artisteak. - Sergio Monje (Bartzelona) - Día de playa (Hondartza-eguna). Sergio Monjek Preguntas para un nuevo corte de pelo (Galderak ulea ebagite baterako) esku-hartzearen egokitzapen bat aurkeztu dau. Piezea Eguzkiaren Pantailarako sortu dau ad hoc, eta etorkizuneko post-lanaz hausnartzen dau: makinek gero eta gaitasun handiagoa dabenez produziduteko, gizakien lana ordezkatzen dabe, automatizatuz, eta, historian lehen aldiz, atea zabaltzen dabe lanetik askatzeko aukerea izateko.
2019-11-18T02:16:50
https://bizkaie.biz/1561359341783
[ -1 ]
Inigo Satrustegi | Egilea | Berria Inigo Satrustegi CEAR-ek eta SOS Arrazakeriak, integrazioa sustatu eta zurrumurruen kontra egiteko asmoz, Euskal Herrian bizi diren etorkinak eta bertakoak bazkarietan bilduko dituzte Bizilagunak egitasmoan, igandean. Parte hartzaileek esan dute bazkaria aitzakia izan daitekeela, harremanak sortzeko. ATZEKOZ AURRERA. Ikram Buzalmat. Gazte musulmana «Emakume musulmanen ordezkaria izan nahi dut» Beloa darama Buzalmatek, borondatez, gurtza modura. Uste du emakume musulmanen iritzia ez dela aintzat hartzen beloaz hitz egitean. Gazteak berriz dira herrian Batzuk, krisiagatik; beste batzuk, lan aukera hobeen bila. Gazte askok atzerriko herrialdeetan bilatu zuten euren jarduna garatzeko aukera orain dela zenbait urte. Gutxinaka, batzuk Euskal Herrira bueltatzen hasi dira. Esperientzia «positibotzat» jotzen dute orokorrean. ATZEKOZ AURRERA. Cecilia Buil. Izotz eskalatzailea «Lagun bat hiltzen ikustea tokatu zait» Vital Fundazioak eta Gazteiz Mendi Taldeak antolatutako mendiko ikus-entzunezko jaurdunaldietan egon da Buil Gasteizen. 'HuEllas on Ice' proiektuaren aurrerapena ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Emakumeen arteak lau ate zabalik, ARTgia sorgunean Ane Gebara ipuin kontalariak arte plastikoetara egin du salto '4pArTE' instalazio artistikoarekin. Urriaren 20ra bitarte bisitatu ahalko da ATZEKOZ AURRERA. Itziar Idiazabal. Hizkuntzalaria «Hizkuntzak ez dira garapenerako laguntza alor gisa hartzen» Murgiltze ereduek hizkuntzarentzat duten garrantzia azpimarratu du Idiazabalek, baina uste du hiztun komunitate bakoitzaren ezaugarri kulturalak ere kontuan hartu behar direla garapena bermatzeko.
2020-06-04T01:38:17
https://www.berria.eus/egilea/inigo_satrustegi/5
[ -1 ]
Azken eguneraketa: 2019-01-29 14:56:43 E117 Gizarte larrialdietarako laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa E126 Gizarte larrialdietarako laguntza bankuko helbideratzea E127 Gizarte larrialdietarako laguntza banketxeak bete beharreko datuak Lehenago bizi zen udalerriko errolda historikoa Jatorrizko herrialdeko ondasun higiezinen ziurtagiria Lanbideko bitartekotza duen lan eskaeraren dokumentuaren fotokopia, LEBD Etxebizitzan bizi eta adinez nagusi direnen azken bost urtetako ondasun, errenta eta banku kontuei buruzko Foru Ogasunaren ziurtagiria (Askatasun Etorbidea, 12, Durango, Tlf.: 946125500) Titularrak diren kide guztien azken urteko gordailu eta kontu korronteen mugimenduen bankuko eredua Bankuko helbideratzearen eredua Lan kontratuaren fotokopia Jardunean dauden 16 urtetik gorako heldu guztien azken hiru nominen fotokopia Etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako helduen lan-bizitza Diru-sarreren zinpeko aitortza Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Etxebiden alokairuko etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda egotearen agiriaren kopia Etxebizitzaren kontratua (alokairu, berrakura, pupilatzea Etxebizitzaren ordainketaren ordainagiriak Hipoteka-maileguaren bankuko ziurtagiria Argi, ur, gas, komunitate, etxeko seguruaren ordainagiriak Eskatzen denaren aurrekontu bi edo faktura 16 urtetik gorakoen matrikulazio ziurtagiria Aurreko urteetako Gizarte Larrialdietarako laguntzaren ordainketaren ziurtagiriak
2019-07-17T06:55:10
https://aplikazioak.amorebieta-etxano.eus/zerbikat/48340/eu/338
[ -1 ]
KulturaMondraberri - 2020-03-12 0 San Andres auzoko bigarren ludoteka ibiltaria zapatuan izango da Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi elkartea. Lehen asteburuan eguraldi euritsua eta hotza egon zen arren, taldetxoa bildu zen Bedoñabeko herri...
2020-06-06T18:38:09
https://mondraberri.eus/?id=1563180&menuId=9622824
[ -1 ]
Lizarra (Navarra) :: 3DIGITALA Puy Basilikatik hartutako irudia. Basilikaren azpian Lizarrako etxeak ikusten dira. Bere artean hiru eraikin nabarmentzen dira. Alde batetik, haitz baten azpian kokatuta dagoen San Pedro de la Rua Eliza ikusten da. Tenplu honek aldaketa handiak jasan zituen XVIII. mendean. "La Gallarda" izenaz ezaguna den bere dorre altua nabarmengarria da (1624 urtekoa). Dorrearen ondoan portada dago. Ezkerrean, San Migel Eliza ikus daiteke. Gaur egungo eliza, XII. mendeko azken laurdenean eraiki zen, erromaniko berantiarreko estiloan. Bere dorrea eta elizpea ikus daitezke. Azkenik, atzealdean Santa María Jus del Castillo eliza agertzen da. Erdi-Aroko tenplua da, erromaniko berantiarreko elementuak dituenak. 2476 x 2485 pixels hitzak: Estella - Lizarra Navarra Puy Basilika hiria eraikuntza arkitektura San Pedro de la Rua Eliza XVIII hemezortzi dorrea Gallarda XVII hamazazpi San Migel Eliza XII hamabi erromaniko berantiarra Santa Maria Jus del Castillo Eliza Erdi-Arokoa harria
2020-02-25T00:44:42
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=32228
[ -1 ]
GAILETAREN ERRADIOGRAFIA [4tik 1. orria] | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER GAILETAREN ERRADIOGRAFIA Víctor Viñuales, soziologoa, ekologian espezializatu eta Ecología y Desarrollo Fundazioko zuzendaria Javier Andaluz, ingurumen Zientzietako lizentziaduna eta Klima eta Energia Saileko koordinatzailea Ekologistak Martxan taldean GUTIZIA BAT DA TXIKIENENTZAT ETA BEKATU BAT NAGUSIENTZAT. BAINA TENTUZ IBILI HAUTATZEKO GARAIAN. ONGI ASMATZEKO, KONTUAN HARTU BEHAR DA ZENBAT AZUKRE DUTEN, LIPIDOEN PROFILA NOLAKOA DEN ETA BESTE ZENBAIT ALDERDI ERE NEURTU BEHAR DIRA, ADIBIDEZ GATZA ETA ZUNTZA. Pertsona bakoitzak urtean 5,8 kilo gaileta jaten ditu Espainiako Estatuan, datu hori eman du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA). Ia etxe guztietan izaten dira, bai haurrak daudenetan eta bai haurrik ez denetan ere. Askotarikoak daude, prezio ona dute (kiloak, batez beste, 3,49 euro balio du), eta horrek oso erakargarri egiten ditu. Hori dela eta, edozein herritako edozein etxetan sartu eta sukaldeko armairuren bat ausaz irekiko bagenu, gaileta kaxa bat aurkituko genuke. Seguru. Gosaritarakoak ez badira, askaritarakoak, edo noizbehinka mokadutxo bat egiteko balio duten horietakoak. Baina Elikadura Osasungarriaren Piramideari begiratzen badiogu (Mediterraneoko dietan oinarritua dago, eta hor ageri da elikagai mota bakoitza zein kopurutan eta zer-nolako maiztasunarekin jatea komeni den), ikusiko dugu gailetak gorengo aldean daudela. Horrek esan nahi du, beraz, oso noizbehinka jatekoak direla, ugari ematen dituztelako azukreak (baita erantsiak ere, denetan kaltegarrienak) eta gantzak ere bai (askotan, gainera, kalitate apalekoak izaten dira); gainera, irin finduekin eginak izaten dira gehienean (oso gutxitan izaten dira osokoak). Eta nagusiki produktu gozoa den arren, gatzari ere erreparatu behar zaio, uste baino gehiago izaten du eta. Nutrizio arloko ezaugarri horiek edukita, opilen pare-parean jartzekoak dira gailetak, nahiz eta ohiko kontsumitzaile batek pentsa dezakeen oso bestelakoak direla bata eta bestea. Eredugarritzat jotzen diren erakundeek diote, adibidez Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aecosan) eta beste zientzia elkarte batzuek, berdin-berdinak direla nutrizioaren ikuspegitik. Erosketa Gida hau egiteko, erosketa saskian ohikoenak izaten diren 15 gaileta mota hautatu ditugu, merkatuan aurki daitezkeen guztien adierazgarritzat hartuta. Honako hauek dira: Chiquilín, Marbú 0% Azukre eta Dinosaurus, Artiach etxearenak; Gaileta Gorritu Biribila eta Maria Osokoa, Eroskirenak; Oloz egindako Digestive gaileta txokolateduna eta Active Osokoa, Gullón etxearenak; La Buena María, Fontanedarena; Avenacol Digestive, Tosta Rica eta Choco Flakes, Cuétararenak; Txokolate zuriz estalitako gailetak eta Mini erakoak, Oreorenak; Príncipe Txokolatez Betea, LUrena; eta Chips Ahoy, izen bereko etxearena. Guztietan aztertu dugu zer-nolako kopuruetan ematen dituzten azukreak, gatza eta zuntza, nolako gantza darabilten, osoko zerealarekin eginak dauden edo ez, eta zenbat balio duten. ERRAZIOAN DAGO KOSKA. Arduraz aukeratzeko garaian, errazioarena izaten da gainditu beharreko lehenbiziko koska. Ez dago ongi aukeratzerik batzuk eta besteak alderatu gabe, eta ez dago datuak zehaztasunez alderatzerik ekoizle bakoitzak kontsumo errazio desberdin bat gomendatzen badu. Datua 100 gramo bakoitzeko eman behar dela agintzen du legeak, baina beti ez da erraz aurkitzen (letra txikia dute, ontziaren atzealdean dago...). Gainera, Espainiako Estatuan batez beste jaten den kopurua oso urruti gelditzen da 100 gramoetatik, halaxe dio Nutrizioko eta Dietetikako Goi Ikastegiak (Cesnid). Hain zuzen, adostasun zientifikoak dio 50 gramo ingurukoa dela kopuru eredugarria gailetetarako, eta gida honetan horixe erabili dugu alderatzeak errazago egiteko. Marka batzuek nutrizio arloko informazioa emateko darabilten moduak nahasi egin ditzake kontsumitzaileak eta ondorio okerrak atera ditzakete produktu horrek egiaz beren dietan daukan eraginaren inguruan. Adibidez, bai Chiquilín gailetak eta bai La Buena María izenekoak, Fontaneda etxearenak, aurreko aldean honako aipu hau dakarte: "Sugerencia de consumo" (kontsumo gomendioa), eta ale batek nutrizioaren ikuspegitik zer dakarren adierazten dute. Chiquilín gaileta batek (8,8 gramo) 42 kcal dauzka (Erreferentziazko Kopuruaren %2). La Buena Maríak, berriz (6,1 gramo), 27 kcal ematen ditu (EK-ren %1). Baina nork uste du, behin hasita, gaileta bakarra jaten dela? Adituek emandako errazioa (batez bestekoa) 50 gramo ingurukoa da; hau da, Chiquilín gailetetan bost eta sei arteko, eta La Buena Marían zortzi ingurukoa. Zifra errealistago horiekin, EK-ren %12ra eta %11ra iritsiko ginateke hurrenez hurren, eta horrek ez du zerikusirik ontziek kontsumitzaileei aditzera ematen dietenarekin. Beste gaileta batzuek, adibidez Marbú 0% delakoak eta Tosta Ricak askoz datu hurbilagoak ematen dituzte errazio errealista horretatik (6 eta 7 gailetari dagozkionak, hurrenez hurren). ENERGIAZ BETETA... EDO KALORIAZ? Gailetak oso produktu energetikoak dira, hau da, kaloria askokoak. Kontuz ibili behar da, hortaz, zenbat jaten den, eta beste produktu batzuekin txandakatzea komeni da: adibidez, gosaritan 50 gramo ogi eta banana bat janda kaloria gutxiago hartzen da aztertu diren marka gehienetatik 50 gramo gaileta hartuta baino. Baina gailetazaleek ere badituzte kaloria gehiago edo gutxiago ematen duten aukerak. Alde nabarmena dago marka batzuetatik besteetara: kaloria gehien eta gutxien ematen dutenen artean 38 kcal-eko aldea dago (mandarina batek ematen duen kaloria kopurua da hori). Baina kalorien auzian, ez da kontuan hartu behar kopurua bakarrik. Kaloria horiek zer-nolako osagaietatik datozen ere aztertu behar da. Adibide bat: oliba olioak eta palma olioak kaloria kopuru bera daukate, baina lehenbizikoa askoz osasungarriagoa da bigarrena baino. Gaileten kasuan, osaerari begira jartzen garenean, beste oztopo bat sortzen da: nola jakin osagai bakoitza zein kopurutan ematen duen guk hautatu dugun gailetak. Araudiak dioen bezala, osagaiak kantitatearen arabera ordenatuta azaltzen dira etiketan (gehien duenetik gutxien duenera). Egokiena litzateke bakoitzaren ehunekoa ere adieraztea, baina hori ez da nahitaezkoa legez. Informazio hori nahi duen eran ematen du marka bakoitzak, bere interesen mesedetan. Adibidez, Mini Oreo gailetek esaten digute osagaien artean %4,5 daramatela kakao giharraren hautsa (kakaoz egindako gailetak izaki, aipatzeko moduko datua da hori), baina ez dute zehazten zenbateko portzentajean daukaten palma gantza edo nabina olioa. Bigarrena askoz osasungarriagoa da, baina ontzian ageri diren datuekin, gutxiago duela baino ez dezakegu jakin, baina ez zenbat zehazki. Aldiz, Oloz egindako Digestive gaileta Txokolatedunetan (Gullón etxekoak dira), nahitaez eman beharreko nutrizio taularekin batean, osagai jakin batzuei buruzko informazio gehigarria ere ageri da. Horri esker, badakigu olo malutak %34 direna, osoko gari irina %22, txokolate beltzaren tantak %15 eta oleiko ugariko ekilore olioa %14,5. Badirudi markek gardentasun gehiagorekin jokatzen dutela osagaiak osasungarriak direnean. Kalorien sailkapena Oreo, txokolate zuriz estalia: 255 Chips Ahoy: 250 Chiquilín: 244 Gaileta gorritu biribila, Eroski: 240 Mini Oreo: 239 Oloz egindako Digestive txokolateduna: 238 Dinosaurus: 238 Tosta Rica: 232 Príncipe, txokolatez betea: 232 Active Osokoa: 227 Choco Flakes: 225 Marbú 0%: 224 Avenacol Digestive: 222 La Buena María: 220 Maria osokoa, Eroski: 217 Kaloriak 50 g bakoitzeko. Hurrengo orrira joan: AZUKRE GEHIEGI. >> [1. orria] GAILETAREN ERRADIOGRAFIA [2. orria] AZUKRE GEHIEGI. [3. orria] GANTZA: KANTITATEA ETA KALITATEA. [4. orria] GANTZA: KANTITATEA ETA KALITATEA.(2) Barbacoak: beltzaren alde apustu egitea ez dajokabide egokiena Alergia bidezko gaixotasunei buruzko azterketa Inkesta egin diegu 800 herritarri baino gehiagori (etxeko erosketaz arduratzen direnak eta esnekiak kontsumitzen dituztenak), jakiteko zer-nolako ohiturak dituzten elikagai mota horren inguruan eta ezagutzen ote dituzten ontzian daramatzaten kalitate eta berme zigiluak
2019-07-22T00:02:43
http://revista.consumer.es/web/eu/20181001/actualidad/tema_de_portada/
[ -1 ]
Asteroko kronikie: Anbeko Zuloa, desobstrukzioa Part: Ritxar, JonAnder, Iñaki, Unai, Josu Resumen bat eginda: nahi duenak joan dezala desobstruitzen jarraitzera, guk amaitu dugu. Anbeko koba meandroso-galeriosoaren fondoan, gatera bat dago. Han ixten da kobaren goiko pisua, eta hura desobstruitzen jarraitzera joan gara. Gatera istu hartan, Antuak dio kriston airea dagoela, Gotzonek dio berak beste aldean erreka entzun zuela. Guk behintzat, ez dugu aire korronte gélido-polar hori sentitu ezta ez dugu errekarik entzun. Eta egia esan gatera hori desobstruitzen jarraitzeko Amazonas bera entzunda ere justu-justu hasiko ginake. Ez daukagu igual ezta aurpegi hain sensiblerik haizearentzako eta igual pixkat gorrak gara? Hori ere izan daiteke, zeren eta esplorazio honetako hiru duela 2 egun kristoren parranda botata zeuden eta. Unaien "aje"aren efluvioak hain handiak ziren ze Nao-a ere apurtu egin zaiola kobara sartu aurretik. Ritxarren linterna batekin sartu behar izan da kaskoan lotuta. Gaterari paso egin eta gero, beheko pisua ere bisitatzera joan gara. Egia esan oso desberdina da. Oso desberdina... Arratsaldez, Ondaro-ra joan gara. Kobazulo HANDIAK pixkat batzutan ikusteko. Eta gogorarazteko gure buruari zer bilatzen dugun lurrazpian, eta, beste aldean zer egotearekin amesten dugun, lurrezko gatera estu zikin batetan etzanda harriak kentzen gaudenean... Ondaro bezalako koba 1 badago, 2 ere egongo dira ez??? egilea: ADES / ordua 21:29:00
2018-03-21T09:15:51
http://actualid-ades.blogspot.com/2014/08/anbeko-zuloa-desobstrukzioa.html
[ -1 ]
Autoren: Jan Hajič Autoren: Joseph Mariani Autoren: Nicoletta Calzolari Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Autoren: Sophia Ananiadou Alle Filter entfernen
2020-01-23T11:02:23
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3ASophia+Ananiadou/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AJan+Haji%C4%8D&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AJoseph+Mariani&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ANicoletta+Calzolari
[ -1 ]
Mozorroen eguna ospatzen ari dira Legorretako Azintzio jaietan - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza Mozorroen eguna ospatzen ari dira Legorretako Azintzio jaietan Eguerdian paella txapelketa eta txakolin dastaketa egin dituzte Legorretako Azintzio jaietan mozorro eguna ospatzen ari dira gaur eta goizetik hasita, herritarrek kolorez bete dituzte kaleak. Eguerdi aldean, plaza ingurua jendez betetzen hasi da. Txakolin dastaketa egin dute bertan. Musika, Iraunkorrak txarangaren eskutik joan da eta giro polita jarri dute. Bitartean, paella txapelketako partaideak lanean egon dira. Aurtengoa, 37. edizioa izan da eta parte hartze handia izan da. Ondoren, herri bazkarian jan dituzte txapelketarako prestatu dituzten paellak. Kontzertuak plazan Mozorroen eguneko egitaraua gauean herriko plazan egongo diren kontzertuekin itxiko da. Ze Esatek, Anita Parker eta Esnr Beltza taldeek joko dute, 23:00etan hasita.
2019-12-10T16:57:21
https://goierri.hitza.eus/2019/06/01/mozorroen-eguna-ospatzen-ari-dira-legorretako-azintzio-jaietan/
[ -1 ]
Free chat Rhein-Lahn-Kreis. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Rhein-Lahn-Kreis tik. Free chat Rhein-Lahn-Kreis Ongi etorri Chatroulette Rhein-Lahn-KreisEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Rhein-Lahn-Kreis dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Rhein-Lahn-Kreis doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2017-02-22T10:40:32
http://eu.chatroulette20.com/alemanian/rhein-lahn-kreis
[ -1 ]
Rastel cu 4 polite netede 0,9m - echipamentehoreca.ro Cod Produs: 250891 Categorii: LINIA 400, MOBILIER INOX, Rasteluri 1.129,99 lei + TVA
2019-06-20T17:08:04
https://echipamentehoreca.ro/produs/rastel-cu-4-polite-netede-09m/
[ -1 ]
VAND BMW 535d XENON FULL PIELE - 12/10/2017 aguc5d13d12 VAND BMW 535d XENON FULL PIELE Anunt Oferta, 9500 : VAND BMW 535d XENON FULL PIELE 12 Oct 2017 | Autoturisme Tags: Bacau · Oferta 9500 EURO: Cutie manuala6+ 1, ABS Scaune piele – incalzite Senzori lumini – Pret: 9500 Autor Anunt: Marian BMW 535D Automatik 2005 Diesel NAVI-mare Piele 8499 euro BMW 535D Automatik 2005 Diesel NAVI-mare Piele 8499 € Pret: 8499 € Locatie: BucurestiRulaj: 220. 000 kmAn Fab: 2005Capacitate: 2993… BMW 535D Automatik 2006 diesel NAVI-mare Piele Head-Up Disp BMW 535D Automatik 2006 diesel NAVI-mare Piele Head-Up Disp. 12999 € discPret: 12999 € discLocatie: BucurestiRulaj: 165. 000 kmAn Fab:… Ford Mondeo Titanium X Sport 2. 0 TDCI An 2010 Taxa plati Ford Mondeo Titanium X Sport 2. 0 TDCI An 2010 Taxa platita 9500 € si variantePret: 9500 € Locatie: BucurestiRulaj:… Opel Insignia Sports Tourer 2. 0 CDTI An 2009 9500 euro Opel Insignia Sports Tourer 2. 0 CDTI An 2009 9500 € Pret: 9500 € Locatie: Bucuresti Rulaj: 140. 000 km… Opel Insignia Sports Tourer 2. 0 CDTI An 2009 9500 euro Opel Insignia Sports Tourer 2. 0 CDTI An 2009 9500 € Pret: 9500 € Locatie: BucurestiRulaj: 140. 000 kmAn Fab:… « Hai la munca in Olanda Teren intravilan de vanzare in zona Viisoara Constanta »
2018-02-18T03:14:41
https://www.anunturgent.ro/vand-bmw-535d-xenon-full-piele-aguc5d13d12/
[ -1 ]
maya albert (mayaalbert11) on Pinterest Hot Milk CakeCake Recipe With MilkMilk Cake Recipe IndianMilk Cake IndianSponge Cake RecipesSponge Sheet Cake RecipeHot Milk Sponge Cake RecipeEasy Sponge Cake RecipeTutorialsRecipesChubby GirlPetit FoursPostresKitchensForward gathia recipe
2018-07-16T16:49:20
https://za.pinterest.com/mayaalbert11/
[ -1 ]
VOLUNTEER - ONGD COOPERA ELKARTASUN CAMP FAMILIAN. Cooperates ONGD eremu Lan mota hau asmatu zuen helburua nerabeak hasiko garapenerako lankidetza beren gurasoak / amak edo familiak lagunduta. Gure helburua da gure gazteak sentiberatzea errealitateak haiek bezala gazteek garapen bidean dauden herrialdeetan bizi buruz, borondatezko lana lagunduz eta esperientzia berezia eta aberasgarria bizi, bai ikuspuntu batetik sozial eta kultural gisa. Informazio programa ikusi ahal izango dituzu uda honetan: informazio UDA 2018. Interesaturik bazaude, idatzi [email protected] Cooperates ONGD, eta pertsonei egiten dugu lan. eta ez s & oacute; ezazu pa RIVER herrialdeetan gure garapen proiektuak ditugun, baina, aldi berean & eacute; n hemen eta Morir;, Gure gizartean, ledo mugitzen digu sinesten eta onartzen digu egunero diren pertsona guztiak gara, gure gisa boluntarioak. Cooperates boluntarioek euren ALTRUISTA lan laguntzen duten talde handi bat du: – Antolatzea BTT Carlos Coloma Elkartasun Coopera batera March bezalako ekitaldiak. – Gure kontzientzia esaterako Olinpiar Elkartasun Study edo hitzaldiak eta erakusketa sail gisa jardueratan 'Ikusi eta pentsatu'. – Gure lanaren eremuak atzerrian. antolatu Auzolandegietako atzerrian non boluntario partaidetza ezinbestekoa da elkarlanean. Proiektu horiek aurkitu ahal izango duzu, & Morir bezala; lekuak garatzen dira gisa, esperientzia horiek guztiak RIVER elkarlanean aritu eta formazio & oacute; n pr & aacute; unibertsitate-praktikak egin daiteke. LAN SENEGALEN FIELD. profil profesional proiektuak Une dugu Senegalen garatzen duten doitzeko: albaitari, Agronomist and Child hezitzailea (beste proiektuetarako, erabilgarritasuna). profila eta eskatzen antolatzaileek baldintzak betetzen badituzu, zitekeen jarduera hau horren datak dira malguak baina programa batu dituzu, ahal izanez gero,, Urritik ekainera. datak baldin balego udako hilabeteetan, jarri gurekin. Dena den, Gutxieneko egonaldia izan behar 15 d & Morir; gisa. ikusi ahal izango duzu Landa lanean Informazio Senegal. Interesaturik bazaude , duzu hau betez joan ahal fitxategia eta bidali honako elektronikora, non zure galderak ere busti ditzakezu: [email protected] Boluntarioen esperientziak GALER RIVER argazki Auzolandegietako gisa M & aacute; s Informaci & oacute; n: Zure boluntario gurekin esperientzia izatea ere Interesaturik bazaude, Kontatu zer dira zure asmoak arlo honetan. ESCR Benos egozten ditu: [email protected]
2019-04-25T04:23:16
https://cooperaong.org/eu/voluntariado/?lang=eu
[ -1 ]
Festaz festa — Gaztezulo Festaz festa Festaz festa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/festaz-festa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/festaz-festa/@@download/image/20p18-2.jpg Nahi al duzu abuztura bitartean jaireik jai ibili, atsedenik hartu gabe. Zatoz gurekin! Ez zaizu damutuko. GAZTETXULOkook sanjoanetan hasi ohi dugu udako jai erromesaldia. Egia esan, ez da batere erraza nora joan aukeratzea, ia-ia ez baitago Euskal Herri osoan San Joan bezperan parranda giroa ez duen herririk edo auzorik. Zenbait tokitan, ordea, festak dira: Arrasate, Segura, Eibar, Berriz… Prest al zaude gurekin etortzeko? Eibarrera joan gaitezke. Ongi, ezta? Izan ere, Eibarko festek gero eta oihartzun handiagoa dute eta bertan, Gipuzkoako eta Bizkaiko jende pila elkartu ohi da. Gaupasa egiteko toki polita da (txosna asko jartzen dituzte) eta goizean, nahi baduzu, enbolatuak ikusiko ditugu zezen plazan. Hernaniko sanjoanek ere sona handia dute: bigantxekin jolasean ibili nahi al duzu? Kontuz… Ai, ai! Hori da hori zilipurdia! Eta segi Gipuzkoan Herriotan jaiak bukatzear direla, baina Gipuzkoatik bertatik atera gabe, blusa koloretsua jantzi eta Zarauzko sanpelaioetara hurbilduko gara. Eta handik sanpedroetara, "zeruetako atezainak" (ekainak 29) zale asko baititu gure herrian: Barañain, Igeldo, Pasai San Pedro, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Atxondo… Zarauztik abiatuta, ez gara oso urrun joango, Igeldora, alegia. Harrigarria da benetan Donostiako erdigunetik lau bat kilometrora honelako festak topatzea! Edozein herri txikitako jaiak bezalakoak dira Igeldoko sanpedroak. Zein plan dugu? Plazan lehertu arte dantzatu eta ordu txikitan, itsasoari begira, baratxuri zopa jatea. Baratxuri zopa ez baduzu gogoko, lasai, Igeldokoa hilak berpizteko moduko da eta! Sanferminetara bitartean, jai gutxi ditugu, baina ez zaitez kezkatu, Zumarragan santixabelak ospatzen dituzte eta. Uztailaren 2an, nahi baduzu, bapo-bapo bazkalduko dugu Antio inguruan, bertako koadrilekin. Edo bestela, Usurbilera. Egunotan festarik ez zegoela uste al zenuen? Inozoa! Kar, kar, kar Nafarroa zuri-gorria San Fermin eguna gerturatzen ari zaigu eta, Gipuzkoa alde batera utzi eta Nafarroa aldera joko dugu. Plan ezinhobea prestatuko dizugu: uztailaren 6an Iruñeko txupinazora joango gara, eta San Fermin egunean, berriz, Lesakara, Zubigaineko dantzak ikustera. Hurrengo egunak zure esku utziko ditugu, eta bukaeran, buelta Iruñera: uztailaren 13ko gaua polita izaten da (Ipar Euskal Herriko jende asko bertaratzen da, Frantzia "handia"-ren jai egunaren bezpera delako) eta 14an, "Pobre de mi" ekitaldi hunkigarria. Legeak dioenez, negar malko pare bat isuri, bai, baina ez gara tristetzen hasiko, iraila aldera aukera izango dugu eta. Goazen Bizkaira! Ez esan dagoeneko nekatzen hasia zarela… Anaia zaharrak arrazoi du: pattal samar zabiltza. Madalenen zurrunbiloan murgildu baino lehen, beste hitzordu bat dugu Otxandion. Otxandioko santamañetan, "limonada" edan beharra dago indarrak hartzeko. Zer du "limonada" berezi honek? Ardo beltz edo zuria, ur pittin bat, limoia eta azukrea. Asterixen herrian edabe magiko hau ezagutu izan balute Orain bai, madalenetara (uztailak 21aren inguruan) joko dugu. Gehiegi ez ibiltzearren, alferrak baikara gu, Bizkaian bertan geratuko gara, Arrigorriagan, alegia: giro polita eta kontzertuak. Bermeora ere joan gintezke (baita Elantxobera ere, uztailaren 22an, parranda bi herrietan egiten baita): sekulako martxa, milaka eta milaka gazte… Beharbada, han topatuko duzu zure bihotzeko azukre kozkorra. Neska-mutil falta, behintzat, ez da izango. Berriro ere Gipuzkoan sartu eta uztaila tiradizo handiko beste zaindari baten laguntzarekin bukatuko dugu: San Inazio. Parranda Azpeitian egingo dugu, noski. San Inazio bezpera da, Urola bailarako herri honetan, egunik indartsuena, eta gazte koadrilek herri bazkaria egin ohi dute plazan. Baionatik Arabaraino Zer gertatzen zaizu? Zer duzu? Ez, ez, oraindik ezin duzu atseden hartu, ibilaldiaren erdia besterik ez baitugu egin. Goazen Baionara! Berriro ere zuri-gorriz jantzita eta berriro ere entzierroak. Zuk nahi baduzu, zezenen aurrean. Gu, beti bezala, hesiaren bestaldean. Baionako jaiak artean bukatzear direla, Euskal Herriko edozein festazalearen beste hitzordu saihestezin bat dago: Gasteizko Andra Mari Zuria. Gora Zeledon! Gasteizera Zikinaren Egunean (abuztuak 10) joango gara: irina, talkoa, kalimotxoa Gasteizko jaiak amaituta, atseden hartzeko garaia iritsi dela dirudi. Baita zera ere! Hor ditugu, Araban bertan, Amurrioko sanrokeak!. Bilbotik etxera Egun horietan beste jai uholde bat ere izaten da: andramaixak, Andra Mari jaiak, amabirjinak… Izen mordoa, baina guztiak Ama Birjinaren omenez, abuztuaren 15aren inguruan. Kristau zintzoak ez garela diote gero! Donostia, Aretxabaleta, Azkoitia, Ondarroa… hamaika herri murgiltzen dira egunotan parranda zoroen zurrunbiloan. Zer iruditzen zaizu Goizuetara joatea? Euskal giroko festak dira eta jo ta fuego ibiltzeko modukoak. Gustatuko zaizkizu, ziur. Azken txanpan sartu gara, lagun, egun gutxi batzuk besterik ez dira falta abuztua bukatzeko. Hala ere, ezin hilabetea amaitu Bilbo bisitatu gabe, ezta? Altxa burua! Bertan aurkituko ditugu munduko txosnarik handienak eta dotoreenak. Bilbo "–ena" atzizkiari lotutako hiria baita! Eta abuztu hondarrera ahalik eta gorputzaldi okerrenaz iristeko, oraindik ere baditugu dastatzeko beste jai batzuk: Elgoibarko sanbartolomeak, Erandioko sanagustinak, Lakuntzako jaiak Abuztuaren 31 iritsi da eta nahikoa zigortu duzu zure burua. Hala ere, zaletu egin zara. Ibilaldia bukatzen ari garenean, hain juxtu. Pena da gero. Bai, badakigu irailean Sarara edo Agurainera joan gintezkeela. Baina, ez al da onena ohera joatea? Bi hilabeteko gaupasa egin duzu eta! Lasai, irailaren 8an Saran elkar ikusiko dugu Argi ibili autoan! Udan herriz herri eta festaz festa ibiltzea primeran dago. Baina autoarekin eta zurrutarekin adi ibili behar da. Hamaika istripu gertatzen baitira alkoholaren eraginez udako jaietan. Eta sakeleko telefonoa ere alde batera utz ezazu gidatzen ari zaren bitartean. Zezen eta behi festa Euskal Herrian ez omen ditugu zezenketak eta antzekoak gogokoegi… baina gutxi dira sokamaturra, zezenketa edo entzierrorik gabeko festak. Herri bitxia dugu, dudarik gabe. Kontuz, hala ere, bi hankadun “zezenak” lau hankadunak baino arriskutsuagoak izaten baitira maiz. Parrandazaleak gora behera asko izaten ditu udako festetan: ero moduan dantzan orain, nekatuta gero, dantzan berriro ere, lo seko… Aholkutxo bat: festaz festako programa be-zain ondo prestatu behar dira aldez aurretik atsedenaldiak.
2018-10-22T20:34:34
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/festaz-festa
[ -1 ]
Startseite / Herren / Accessoires / Sonnenbrillen €162,00 €99,99 €172,00 €99,99 €192,00 €99,99 €182,00 €99,99 €212,00 €99,99 €222,00 €99,99 Beliebige DesignerCalvin KleinCarreraDsquared2Ermenegildo ZegnaGuessLacosteNauticaOakleyPolaroid
2019-11-12T05:28:59
https://smart-buy.shop/product-category/herren/accessoires-herren/sonnenbrillen/
[ -1 ]
Betaurrekoak - Osagarriak - Uterqüe España Betaurrekoak, azetatozkoak, karei Betaurrekoak, katu-begiak, karei-arrosak Betaurreko biribilak, azetatozkoak Betaurreko-katea nakar-koloreko atalekin Betaurrekoak, azetatozkoak, karei morearekin Betaurreko zuriak, katu-begien estilodunak
2020-01-23T05:25:16
https://www.uterque.com/es/eu/osagarriak/betaurrekoak-c1862528.html
[ -1 ]
Aste Santua eta zerua - - Erran.eus Aste Santua eta zerua Miren Karmele Gomez Garmendia 2019-04-17 18:00 Dagoeneko urtea hasi genuela zenbait hilabete pasa dira. Urtezahar inguruan gaudela, urte berria irudikatzen hasten gara, batez ere, bere jaiegunei begira. Badakigu noiz izanen diren sanferminak, noiz Santiago Eguna, edo noiz Emakumearen Eguna. Bakoitzak bere herriko festak ospatzeko egunak ere, erraz kokatuko ditu. Euskararen Eguna abenduaren 3an izanen da eta Eguzkiari urteko bira eman orduko, berriz ere Eguberrien bueltan, abenduaren 25ean, jaiegun batzuk izanen ditugula badakigu. Baina jende aunitzek bere buruari ere galdera hau egiten dio: noiz izanen da aurten Aste Santua? Aurreratuko da? Berandu izanen da? Noiz? Zergatik ez da beti sasoi berean gertatzen? Bada… erantzun hori jakiteko, komeni da zerurat begiratzea. Edo hobe erran, zeruan izanen den gertakari bat kontutan hartu behar da, ez baikara zeruari so izaten orain heldu diren opor-egunen zain. Aldez aurretik badakigu, egutegiari begira bada ere, noiz kokatu duten oporraldia urtez urte, erabaki horiek pertsonen menpe daudelako. Udaberrian gaude. Martxoaren 20ko 22:58an estreinatu genuen urtaro honek 92 egun, eta 18 ordu iraunen ditu. Ipar Hemisferioan Udaberriko ekinozioa gertatzen delarik Eguzkiak bere berezko mugimenduan Lurraren ekuatorea igarotzen du. Horren ondorioz, momentu jakin horretan gauaren eta egunaren iraupena berdina da gure planetan. Ekinozio hitzak, Latinetik aequinoctium (aequus nocte), gaua eguna bezain luzea erran nahi du eta egun horretatik aitzin gure hemisferioan eguna pixkanaka-pixkanaka luzatuz joanen da eta argi-minutu gehiagoz gozatzeko aukera izanen dugu. Baina, Aste Santua egutegian kokatu nahian genbiltzan. Zer ikusteko du honek? Ekinozioa noiz gertatu den jakiteaz gain, jakin behar dugu hori gertatu eta berehala, noiz izanen den hurrengo ilargi betea. Izan ere, fase hori gertatu eta hurrengo igandean kokatzen baita beti Aste Santuko Pazko-Igandea. Hori da, labur erranda, egun hauetako oporraldiaren egutegi-dantzaren arrazoia. Deskantsurako garaia heldu den honetan baliteke zuetako batzuk zerura behatzeko tartetxoren bat hartzea. Udaberriko zeruan, apiril bukaeran, Hartzeme Nagusia izanen duzue protagonista, baita Leo ere, nahiz eta aspaldi bizi ziren eskaldunek zeruko zati horretan Zaldi bat bistaratzen zuten. Marte ilunabarrean ikusteko aukera izanen da, Jupiter eta Saturno aldiz, gaupasa egiten baduzue ikusiko dituzue eta azkenik, Artizarra modu ederrean egunsentian agertuko da Merkurio ttikiarekin batera. Zerua oskarbi izan dezazuela! Iritzia Baztan Elizondo
2019-11-18T04:23:32
https://erran.eus/komunitatea/Miren_Karmele_Gomez/1555499539361-aste-santua-eta-zerua
[ -1 ]
:|Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza sailaren orria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/eu/ Erdaraz ere badago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/es :|Nafarroako hezkuntza sailaren orria: http://www.pnte.cfnavarra.es/ :|Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI): http://www.isei-ivei.net/ 1992ko abuztuaren 27 ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, 1992ko abuztuaren 11ko dekretua dakar, Lehen Hezkuntzako OCDa erabakitzen delarik EAErentzako. Hemen ikus dezakezue: http://www.euskadi.net/bopv2/datos/1992/08/9202329a.pdf Boletinaren beste orri batzuetara joateko, euskal hezkuntzaren ingurukoa dela jakinik ISEIren orrian link asko daude: http://www.isei-ivei.net/eusk/arau/araudia.htm Ez hori bakarrik, http://www.isei-ivei.net/eusk/pc/hhlh.htm orrira bazoazte, Curriculum Proiektuak deskargatzeko aukera ematen du. Baita baliabide curricular batzuk eskaini http://www.isei-ivei.net/eusk/mc/mcindexeus.htm helbidean klik eginez. Baina gauza asko eta asko ditu ondiño orri honek. :|Oso ondo azaltzen dute http://www.fcee-eikf.coop/ helbidekoek nortzuk diren: “Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioak (FCEE-EIKF) Euskadiko irakaskuntzako ikastetxeak, kooperatiba-titulartasuna dutenak, ordezkatzen dituen erakundea da; legez 1990eko martxoaren 1ean sortua, nahiz eta aurrez bere bidea egina izan; gaur egun irakaskuntzako 74 kooperatiba biltzen ditu, eta hauetan 52.727 ikasle daude, 40.143 bazkide guraso, 1.666 laneko bazkide, 4.781 langile -irakasleak eta ez irakasleak-, eta 84 milioi euroko fakturazioa.” :|Berritzeguneen helbidea: http://www.berritzeguneak.net/ :|Ikastolen Elkartea: http://www.ikastola.net ; http://www.ikastola.com lehengo helbodea da. http://www.bieikastola.net/ hau, ostera, bizkaiko ikastolen elkartearena da. :|EAEko haurreskolen zerrenda topatuko dozue hemen, eta honeri buruzko informazioa bebai: http://www.haurreskolak.net/ :|Euskal Autonomi Erkidegoko Irakasleen Ataria. Orri honen aktibitatea beste orrietan bilatzea da, hezkuntzarekin zerikusia duen edozer gauzaren linka jartzeko: albisteak, erakundeak, seminario edo ikastaroak… http://www.elkarrekin.org/jsp/publico/index.jsp 😐 Oso argi azaltzen digute nortzuk diren eta zer egiten duten http://www.ehige.org/ helbidekoek: “La Confederación EHIGE “Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea” acoge en su seno a las Federaciones y Asociaciones de Madres y Padres de Alumnado de los Centros Públicos de Euskal Herria. Se declara independiente de cualquier partido político, grupo o confesión religiosa y sin ánimo de lucro.” 😐 http://www.Hiru.com hezkuntza arloko ataria sortzeko ahalegin bat da, eurek azaltzen dutenez, eta bere helburua da hezkuntzako zerbitzu publikoak internetetik ematea, bere edukiak debalde eskainiz. :|Eusko Ikaskuntzaren orria: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/
2019-09-23T04:43:51
http://kimo.blogariak.net/2006/03/14/102/
[ -1 ]
Amazon tira segurtasun beldurrak baino hoverboards - Berriak Araua Amazon tira segurtasun beldurrak baino hoverboards Izeneko artikulu hau “Amazon tira segurtasun beldurrak baino hoverboards” zen Alex Hern ek idatzitako, Ba theguardian.com abenduaren astelehena 14an 2015 09.07 UTC Amazon hasi du salgai hoverboards batzuk tira auto-orekatzeko scooterretarako eragindako suteak buruzko beldurrak ondoren. Izan dira Amazon on saltzen hoverboards kopuru bat desagertu, Barne bost modelo guztietan behin berrikusi Kontsumoa_IX_leg gune BestReviews arabera. Gune hori orain ohartarazten litzateke-erosleei duenez, "oraingoz, ez gara edozein hoverboards gomendatzeko dute frogatu arte segurua izango ". Hoverboard seller bat arabera, Swagway, online dendara fabrikatzaile behar izan dira to provide documents proving that their vehicles “are compliant with applicable safety standards”, with particular focus on the battery and chargers for the units. Like last Christmas’ must-have electronic gift, selfie sticks, most hoverboards are manufactured in bulk in China before being purchased in bulk by resellers who apply cosmetic retouching and branding. Unlike selfie sticks, ordea, hoverboards contain large batteries, which can be a serious hazard if they misfire. Azken aste, hoverboard bat erosketak Washington egoera zentru bat lehertu da, Erosleek bidaliz izua sartu. Inork ez kaltetua izan zen arren, munduan egin leherketa titularrak. Abenduaren hasieran, Britainia merkataritza estandarrak autoridad ohartarazi erosleei kontuz, eta agerian utzi duen 88% EU kanpotik inportatu hoverboards du, probatu izan da, Oinarrizko babes-kontrolak huts egin. Garai hartan, Leon Livermore, Chartered Trading Standards Institute Exekutiboko buruzagiak, esan: “Criminals and irresponsible manufacturers will often exploit high demand and attempt to flood the market with cheap and dangerous products. Some products that are made abroad, principally for the overseas market, are not fitted with the correct plug and fuse for use in the UK. As a minimum, consumers should check that the three-pin plug on the device states it is made to BS1363. If it doesn’t include this information, then don’t buy the product.” Erosleak ziurtatu behar hoverboard bat erabiliz legezkotasuna ulertzen dute, eta hori ezin da legez espaloian edo galtzada Erresuma batuan ridden. Izena izan arren, hoverboards benetan gurpilen gainean lurrean zehar jaurti. 30219 0 David Cameron, Europan, Europar Batasuna, Frantzian, Frantziako hizkuntza, Getty Images, Philip Hammond, Sirian, The Guardian, Erresuma Batua ← Nola zer jantziko dugu gure aldartea eragiten The 25 joko onena 2015: 25-21 →
2020-02-23T17:39:49
http://newsrule.com/eu/amazon-pulls-hoverboards-over-safety-fears/
[ -1 ]
Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileek irabazi dute aurtengo “Etxepare saria” - Nontzeberri Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileek irabazi dute aurtengo “Etxepare saria” 2020ko Etxepare Saria Lorerik Gorriena albuma osatu duten Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileentzat izan da, Leire Salaberriak (ilustratzailea), Idoia Sobrinok (liburuzaina) eta Patxi Zubizarretak (idazlea) osaturiko epai-mahaiak hala erabaki ostean. Lan horrek gutako bakoitzaren bizitzan gertakari handiek (norberaren beldurrek edo bertzeengandik jasotzen ditugunek) duten zama nabarmentzen du. Ipuin tradizionalen ildotik, Txano Gorritxoren alaba dugu ardatz eta protagonista, eta berak erabaki beharko du etxean geratu edo oihanean barneratu, historia errepikatu edo berritu, eta, jakina, oihanean basapiztia ezaguna dauka zain. Epaimahaikideen esanetan, “ipuin tradizionalen onena jaso, eta gaur eguneraino dakar haien leinua. Chestertonen erranetan, herensugea edo basapiztia gutako bakoitzarengan dago eta literaturak haren kontra borrokatzeko zalduna eskaintzen digu. Hau izan daiteke bitartekari batek umeari ipuina kontatzerakoan erakusten ahal dion gauzarik garrantzitsuena. Edo agian bitartekariak berak (dela guraso, irakasle, izeba edo aitatxi), jasoko duen irakaspenik handiena. Testua sotil eta argi idatzia dago, zentzu guztietan neurritsu, eta bikain uztartuta dago ilustrazio gorri-beltzekin: protagonistak eta haien neurriak, naturaren presentzia delikatua, dena sinbolismo eta sujerentzia handiz adierazia”. Lanak saria jaso du, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Aurtengo udazkenean, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.
2020-07-13T08:10:20
http://nontzeberri.eus/sandra-garayoa-eta-itziar-otegi-egileek-irabazi-dute-aurtengo-etxepare-saria/amp
[ -1 ]
'Mountain': Begoña del Tesoren begietatik BBK MENDI FILM BILBAO - BIZKAIA 2019 MENDI FILM 2019 HASIERA EKITALDIA 06-12-2019 19:30 06-12-2019 21:30 Euskalduna Jauregia Mountain filmak zabalduko du Sail Ofiziala, abenduaren 8an, ostirala, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo den Gala-festa berezian (19:30). Jennifer Peedom zuzendariaren lana da, Australiako Ganbera Orkestrak zuzenean musikatzeko sortutako filma. Australian bertan publiko markak ezarri ditu, eta Donostiako Zinemaldiko Savage Cinema atalean parte hartu zuen Mendi Film Festivalarekin elkarlanean. Ikus Sinopsia eta Trailerra. Hona hemen Begoña del Teso zine kritikari eta kazetari ezagunak Mountain filmaz idatzi duena Bilbao Mendi Film Festivalerako (gaztelaniaz sortua):
2019-11-21T12:58:00
http://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/51-2017/noticias-2017/2034-mountain-begona-del-tesoren-begietatik
[ -1 ]
URTE BATEKO GELARAKO MATRIKULAZIOA ZABALIK Hurrengo otsailaren 17an (astelehena), 2020-21 ikasturterako urte bateko gelarako izena emateko epe ofiziala zabalduko dugu. Aurten, matrikulazio epea 2020ko otsailaren 17tik martxoaren 18ra izango da (biak barne) eta 2019 urtean zehar jaiotako guztiei zuzendurik egongo da. Hezkuntza etapa honetan sarrera eta irteera ordutegiak mailakatuak izango dira; goizez, 9:00etatik 9:30era eta arratsaldez 16:25etik 17:00etara. Babes-ordutegia ere aukeran egongo da goizeko 07:30etik aurrera. Bestetik, plazen inskribatze eta esleipena iritsiera-ordenaren arabera gauzatuko da, bertoko langileek lehentasuna izango dutelarik. Gure urte bateko instalazioak ikustera eta hezkuntza-proiektua ezagutzera etorri nahi izatekotan, hitzordua hartzeko gonbidapena egiten dizuegu. Hurrengo telefono zenbakian atendituko zaitugu: TEL. 688.868.975
2020-07-08T14:05:05
https://www.askartzaclaret.org/eu/noticias/matriculacion-abierta-para-el-aula-de-1-ano/661
[ -1 ]
MUTHUERULAYEE INNERDREAM - Name Numerology Meanings at NAMEANING.NET Numerology innerdream information about MUTHUERULAYEE: Muthuerulayee Meanings Muthuerulayee Expression, Muthuerulayee Soul Urge, Muthuerulayee Inner Dream Muskaan, Caspian, Areeb, Keane, Carolina, Eldon, Eskil, Lidia, Sienna, Kelsie, Lamar, Alta, Vinay, Benjamen, Qadr, Izabela, Telma, Raffaello, Daryan, Haaris, Neferkare Soulurge, Nachit Expression, Jonjic Expression, Gevaro Expression, Fash Innerdream, Moellenbeck Innerdream, Anglem Soulurge, Tamaddon Expression, Bahmani Innerdream, Elmanov Expression, Beuchet Innerdream, Jya Expression, Flatnose Soulurge, Shafranik Soulurge, Youngjai Soulurge, Tyjanay Innerdream, Teruichi Expression, Frejo Innerdream, Thearon Soulurge, Muthuerulayee Innerdream, Erotokritos, Denilson, Glanusk, Monni, Kulir, Larusso, Germans, Honnef, Fereniki, Boros, Herzenberger, Levanevsky, Haarisaah, Curdo, Toyia, Haarishree, Dhila, Bayla, Havlena, Gayret,
2020-01-20T06:40:46
http://1-dot-name-meaning.appspot.com/numerology/innerdream/Muthuerulayee
[ -1 ]
Francis Crick - Wikipedia, entziklopedia askea. Biologia molekularra 1916ko ekainaren 8a Weston Favell, Northamptonshire (Ingalaterra) 2004ko uztailaren 28a San Diego, California (Ameriketako Estatu Batuak) DNAren egitura Francis Harry Compton Crick (Northampton, Ingalaterra, 1916 - San Diego, Ameriketako Estatu Batuak, 2004) 1962an Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuen britainiar biologo eta irakaslea izan zen, James D. Watsonekin batera DNAren egitura molekularra 1953an aurkitu eta ezagutarazi zuena. 2 Panspermia gidatua 3 Crick eta LSDa Txikitatik erakutsi zuen Crickek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin Londresera abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. Fisika ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta Bigarren Mundu Gerran fisikari gisa lan egin ostean biologia ikasteari ekin zion. 1947. urtetik aurrera Crickek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951n hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: DNAren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen molekula garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watsonek eta Crickek Cambridgeko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta Nature aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, DNAren kristalizazioa ikertu ondoren X izpien bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei. Biologia molekularrean aritu ostean, 1973an San Diegoko Unibertsitatean (AEB) hasi zen lanean neurozientziaren eremuan, garunaren zirrikitu ezkutuak argitu nahian. 1976an unibertsitate horretako irakaslea bihurtu zen. Koloneko minbizi batek jota hil zen 2004an. [aldatu] Panspermia gidatua Sakontzeko, irakurri: panspermia 1973an Crick-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, Leslie Orgel kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Cricken ustez. Crick eta Orgelen iritziz molekula bizidun baten agerpenak (DNArena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du unibertsoan, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panpermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke. [aldatu] Crick eta LSDa Bere bizitzaren azken urteetan Crickek lankide batzuei aitortu zien LSDa -dosi txikietan- hartu zituela behin baino gehiagotan, bere ideiak argitzen eta buruketak azkartzen laguntzen ziolako. LSDari esker -onartu zuen- DNAren egitura molekularra bururatu zitzaion gai horretaz lanean ari zela. Era berean jakina da Crick Dick Kempekin harremanetan egon zela, 1970eko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere. (Frantsesez) DNAren helize bikoitza. Hor aipatzen dira DNAren egitura molekularra aurkitzeko Watsonek eta Crickek egindako esperimentuak. Haien biografiak ere agertzen dira. (Ingelesez) Direct panpermia. Panpermia gidatuaren buruzko iritziak (Gaztelaniaz) Crick eta LSDa "http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Francis_Crick&oldid=3654605"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Erresuma Batuko biologoakMedikuntzako Nobel SaridunakRoyal DominaNorthamptonshire konderriko jendea1916ko jaiotzak2004ko heriotzak Nabigazio menua Orrialdearen azken aldaketa: 06:50, 10 martxoa 2013.
2013-05-19T21:05:41
http://eu.wikipedia.org/wiki/Francis_Crick
[ -1 ]
Posted on 8 abendua, 2009 by koroirastorza Egunon, Ainhoa! Atzo ez nuen zure iruzkina ikusi… Barkatu. 3.2.1 Baionako abdikazioa eta Baionako Biltzarraren puntua ez dut oso ongi ulertzen. Baionako abdikazioa da Borboiak Napoleonen esku daudenean eta enperadoreak bere anaia Jose bidali zuenean Espainiako errege izateko. Abdikazioa da errege Borboiak bere koroari uko egitea, Joseren eskuetara pasatu ahal izateko. Biltzarra, berriz, Konstituzioa egiteko xedean egiten ari dira. Urquijo bilbotarra da idazkaria eta euskaldunak (batzuk) batu egin ziren bere "konstitutzio" tradizionala (foruak) mantentzeko ahaleginetan. Ba ziren liberalismoa eta aldaketaren aldeko euskaldunak ere. 1810ean, Napoleonek Frantziaren anpliazioa egin zuen, Ebro ibairaino, EH osoa Frantzia barruan geratu zelarik. Honekin, foruak legez kanpo geratu ziren erabat. Ulertuta? Ez dauka beste misteriorik… Bidalketetan zehar nabigatu ← HISTORIA 2: 1. errekuperazioa HISTORIA 2: 1. errekuperazioa →
2017-06-27T08:48:03
https://historia2enpresa2.wordpress.com/2009/12/08/historia-2-1-errekuperazioa-2/
[ -1 ]
Das Apartment Jadranska Croaria IX in Rabac buchen Apartment Jadranska Croaria IXApartmentRabac, Rabac, Kroatien - Auf der Karte zeigenApartment Jadranska Croaria IXMehr Fotos anzeigenMehr Fotos anzeigenAlle 24 ansehen Mehr Infos zu Apartment Jadranska Croaria IX
2017-05-29T10:52:18
https://www.agoda.com/de-de/apartment-jadranska-croaria-ix/hotel/rabac-hr.html
[ -1 ]
Étroussat - Wikipedia, entziklopedia askea. Gilles VERNAY (2014-2020)[1] 52,46 bizt/km2 46° 13′ 07″ N, 3° 13′ 16″ E / 46.218611111111°N,3.2211111111111°E / 46.218611111111; 3.2211111111111Koordenatuak: 46° 13′ 07″ N, 3° 13′ 16″ E / 46.218611111111°N,3.2211111111111°E / 46.218611111111; 3.2211111111111 Étroussat (Frantzia) Étroussat (Okzitania) Barberier, Bayet, Chareil-Cintrat, Fourilles, Saint-Germain-de-Salles eta Ussel-d'Allier www.etroussat.fr Étroussat Frantziako udalerri bat da Allier departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 682 biztanle zituen. 2007an Étroussat udalerrian erroldatutako biztanleak 690 ziren. Familiak 275 ziren, horien artean 89 pertsona bakarrekoak ziren (31 bakarrik bizi ziren gizonak eta 58 bakarrik bizi ziren emakumeak), 70 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 93 seme-alabarik gabeko bikoteak ziren eta 23 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 355 etxebizitza zeuden, 280 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 40 bigarren erresidentzia ziren eta 35 hutsik zeuden. 343 etxeak ziren eta 12 apartamentuak ziren. 280 etxebizitza nagusietatik 220 bere jabearen bizilekua ziren, 48 alokairuan okupaturik zeuden eta 12 doan lagata zeuden; 3 etxek gela bat zuten, 9 etxek bi zituzten, 41 etxek hiru zituzten, 84 etxek lau zituzten eta 144 etxek bost zituzten. 234 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 127 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 117 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Étroussat udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 408 ziren, horien artean 291 aktiboak ziren eta 117 inaktiboak ziren. 291 pertsona aktiboetatik 264 lanean zeuden (156 gizon eta 108 emakume) eta 27 langabezian zeuden (10 gizon eta 17 emakume). 117 pertsona inaktiboetatik 36 erretiraturik zeuden, 28 ikasten zeuden eta 53 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Étroussat udalerrian 290 unitate fiskal zeuden, 676 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.082,5 euro zen.[6] 2007an zeuden 27 komertzioetatik, 2 erauzte enpresak ziren, 2 janari enpresak ziren, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 3 eraikuntza enpresak ziren, 11 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 3 zerbitzu enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 5 zerbitzu publikoetatik, 1 funeraria zen, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 1 igeltseroa eta 2 iturginak.[8] 2000. urtean Étroussat udalerrian 28 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.495 hektarea erabiltzen.[10] Barberier (2,1 km) Ussel-d'Allier (2,6 km) Saint-Germain-de-Salles (4,5 km) Bayet (4,9 km) Broût-Vernet (5,4 km) Chantelle (5,7 km) Deneuille-lès-Chantelle (6,0 km) Datuak: Q846022 Multimedia: Étroussat VIAF: 247855220 INSEE: 03112 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Étroussat&oldid=7530947"(e)tik eskuratuta
2020-04-08T09:56:55
https://eu.wikipedia.org/wiki/%C3%89troussat
[ -1 ]
Autoren: Aljoscha Burchardt Autoren: Georg Rehm Autoren: Lucia Specia Autoren: Marcello Federico Autoren: Josef van Genabith Autoren: Matteo Negri Alle Filter entfernen
2020-01-29T02:40:07
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AAljoscha+Burchardt/f2/authors%3AMatteo+Negri/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AGeorg+Rehm&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3ALucia+Specia&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AMarcello+Federico
[ -1 ]
Zahnpflege | Pflege & Gesundheit | Katze | HaustierPalast.de Zahnpflege bei Katzen, Katzenzahnbürsten, Fingerzahnbürsten
2018-01-19T21:38:56
https://www.haustierpalast.de/katze/pflege-und-gesundheit/zahnpflege/
[ -1 ]
Zuria Gaztelakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. («Blanka Gaztelakoa» orritik birbideratua) Zuria Gaztelakoa[1] (Palentzia, 1188ko martxoaren 4a - Melun, 1252ko azaroaren 27a), Gaztelako infanta, 1223-1226 bitartean Frantziako erregina ezkontidea eta 1226–1235 bitartean Frantziako erregeordea izan zen[2]. Palentzia, 1188ko martxoaren 4a Melun, 1252ko azaroaren 27a (64 urte) Maubuisson Abbey (en) Luis VIII.a Frantziakoa (1200ko maiatzaren 30a (egutegi gregorianoa), 1200ko maiatzaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1226ko azaroaren 15a (egutegi gregorianoa)) Robert I, Count of Artois (en) Alphonse, Count of Poitiers (en) Isabelle of France (en) John Tristan, Count of Anjou and Maine (en) Urraca of Castile (en) Eleanor of Castile I (en) Sancho de Castilla (en) Sancha de Castilla (en) Ferdinand of Castile (en) Aita Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta ama Leonor Ingalaterrakoa izan zituen. Bere neba Henrike I.a Gaztelakoa eta ahizpa Berengaria Gaztelakoa izan ziren. Filipe II.a Frantziakoa eta Joan Lurgabea erregeek hala adosturik, Frantziako tronuaren oinordekoa Gaztelako infanta batekin ezkonduko zen. Hori zela eta, adineko andrea zen Leonor Akitaniakoa Gaztelara joan eta Zuria hautatu zuen. 12 urte besterik ez zituela, Zuria amamarekin joan zen Parisa. 1200ko maiatzaren 22an Luis VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen[3] 1223an erregina ezkontide bilakatu zen baina hiru urte besterik ez zituen eman karguan, Luis disenteriaz hil zelako. Haien bigarren semea, Luis, izan zen ondorengoa, eta heldutasuna iritsi bitartean Zuria erregeordea izan zen. Jaun feudal handien altxamendua zapaldu ondoren, albitarren aurkako gerra amaitu zuen (1229ko Parisko Ituna). Semea adinera heldu zenean, Pontoiseko Maubuisson abadiara erretiratu zen. Luis IX.a VII. Gurutzadara joan zelarik (1249-1252 bitatean), erregeorde bihurtu zen berriro eta pastoureaux izenekoen matxinadari eman zion bukaera. Filipe (1209–1218), printzea Luis (1214–1270), oinordekoa. Roberto (1216–1250), Artoisko kondea Joan (1219–1232) Alfontso (1220–1271), Poitiers eta Tolosako kondea. Filipe Dagoberto (1222–1232) Elisabet (1225–1269) Etienne (1226) Karlos (1227–1285), Anjou eta Maineko konde eta Sizilia eta Napoliko erregea. ↑ Pernoud, Régine. (2002). Blanca de Castilla: la gran reina de la Europa medieval. Bartzelona: Belacqua ISBN 84-95894-18-1. ↑ Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Alfonso VIII, rey de Castilla y Toledo (1158-1214). Xixon: Ediciones Trea, S.L. ISBN 978-84-9704-327-4. Datuak: Q353 Multimedia: Blanche of Castile "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zuria_Gaztelakoa&oldid=6244046"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 24 maiatza 2018(e)an, 09:34(e)tan Orriaren azken aldaketa: 24 maiatza 2018, 09:34.
2020-08-13T18:11:31
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Blanka_Gaztelakoa
[ -1 ]
Negoziazio itxaropentsuak — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Negoziazio itxaropentsuak Negoziazio itxaropentsuak Markos Zapiain 2010/10/14 12:19 Kevin Heredia idazten ari da, eta lehengoan bere hurrengo nobelaren zirriborroa irakurtzen utzi zidan. "Zein larretan, Garbiñe?" du izena eta mila eta bostehun urte barru dago kokatua, Gasteiz inguruan. Irudimen harrigarria erakusten du aparailu eta robot berriak deskribatzeko orduan, etorkinak Neptunotik datoz, mutazio genetiko sakonen ondorioz inguruko gizakiak patataren dohain eta ahalmenez jabetu dira, goierritar aberats batzuek hilezkortasuna lortu dute. Dena den, zirraragarriena maitasun-istorioa da. Garbiñe euskal ordezkariaren eta Borja PP-koaren artean ohe-eszena anbiguoak gertatzen dira, bakoitza bere aldetik ezkondua izaki, ez Vatikanoko nuntzioak ez meskita nagusiko imanak ez baitituzte ondo ikusten harreman horiek. Horrek eragiten dien erruak oztopatu egiten ditu ohe barruko mugimenduak, eta baldarkeriak berezi bilakatzen ditu, robot txotxongiloak balira bezala txortan dabiltzanak. Negoziazio politiko batzuei esker ezagutu dute elkar Garbiñek eta Borjak: Gernikako Estatutuari gutxi falta omen zaio osorik transferitua izateko.
2019-09-16T10:10:57
https://eibar.org/blogak/zapiain/negoziazio-itxaropentsuak
[ -1 ]
Bijbel Baptist Kerk Bijbel Baptist Kerk Module VI - Begi Robert D. Patton. - ppt download Published byRiya Dyess Presentation on theme: "Bijbel Baptist Kerk Bijbel Baptist Kerk Module VI - Begi Robert D. Patton."— Presentation transcript: Bijbel Baptist Kerk Bijbel Baptist Kerk Module VI - Begi Robert D. Patton 2 Bijbel Baptist Kerk Bijbel Baptist Kerk Da Begi Disi Wini Auteur: D. L. Moody 3 9/12/2014Da Begi Dati Wini3 Dem man disi abi invloed Dem de man disi begi Abraham Jakob Hanna Elia Elia ben de wan man disi de leki wisrefi. A de na ini hemel, ma hem Gado de da srefi tide ete 4 9/12/2014Da Begi Dati Wini4 Gado kan jere begi tog foe Manasseh – disi ben de toemoesi ogri Achab – disi ben kenki prakseri Simson – disi ben dribi baka So a no de soso dem boen boen man disi Gado jere Gado jere na ini slechte omstandigheden – Petrus & Paulus & Silas na ini doengroe-oso, enz. 5 9/12/2014Da Begi Dati Wini5 Jezus nanga begi A ben begi na ibri crisis na ini Hem libi Jezus ben begi en kisi krakti foe Gado fosi A ben doe Hem wroko na libisoema Fo leisi Gado ben piki Hem direkt foe hemel – doop, transfiguratie, dem Grieki ben soekoe Jezus, Getsemane 6 9/12/2014Da Begi Dati Wini6 Les te wi begi Wi sa si moro soema drai libi efoe wi begi foe krakti foe Gado fosi – Leki Jezus ben opo Lazarus Langa begi alleen; sjatoe begi na publiki 7 9/12/2014Da Begi Dati Wini7 Adoration – troe aanbegi Wi moesoe poti da glori foe Gado leki da moro belangrijk sani Gado de santa – wi de sondari. Disi de da centrum. Membre Jesaja na ini da tempel: Jes. 6:1-6. Dem engel ben de na ondro indruk… santa, santa, santa Mozes & Job ben didon na gron na fesi foe da Santawan Omeni ben aanbegi Jezus Jezus leri wi: Joe nem moe de Santa 8 9/12/2014Da Begi Dati Wini8 Hebreeen waarskow wi Heb. 10:27. Ma nanga frede wi kan loekoe foe da kroetoe nanga da faja hatibron disi sa njan dem feanti. 28. Da soema disi ben veragti da wet foe Mozes ben moesoe dede sondro sari-hati nanga da woortoe foe toe efoe drie getuigi; 29. Dan hoe moro ogri strafoe oen denki de fiti gi da soema disi ben trapoe da Manpikin foe Gado na ondro foetoe, en disi ben loekoe na da broedoe foe da akkorderi disi ben meki hem kom santa leki wan soso sani, en disi ben veragti da Jeje foe gnade? 9 9/12/2014Da Begi Dati Wini9 Hebreeen waarskow wi Heb. 10:30. Bikasi wi sabi Hem disi ben taki kaba taki: Revensi de foe Mi; Mi sa pai baka: so Masra de taki. En ete wan leisi A taki: Masra sa kroetoe Hem pipel. 31. A de wan skreki sani foe fadon na ini da anoe foe da libilibi Gado. 10 9/12/2014Da Begi Dati Wini10 Bekenti wi sondoe Wi bribiwan moesoe bekenti wi sondoe. Dem moro santa man ben si dem sondoe moro krin leki trawan Gado ben piki Daniel di a ben bekenti na ini Daniel 9 Gado ben piki Job di a ben bekenti na ini Job 42 Gado ben kari Jesaja na ini Jesaja 6 di a ben si hemsrefi leki wan sondari David ben kisi pardon di a ben taki “mi ben doe sondoe” 11 9/12/2014Da Begi Dati Wini11 Te wi bekenti, a gi Gado glori A sabi alasani – so A sabi wi sondoe kaba A gi glori na Hem krakti A opo Hem sari-hati A sori saka-fasi Farao ben aksi foe dem todo foe gowe, ma no wan aksi foe pardon ben de 12 9/12/2014Da Begi Dati Wini12 Sondoe tapoe Gado Jes. 59:1-2 Gado no jere wi begi bikasi foe sondoe na ini wi libi disi tapoe Hem Spreuken 28:9 Da soema disi drai hem jesi foe a no jere da wet, hem begi srefi sa de wan fisti sani. Sondoe disi no bekenti de sondoe disi no kisi pardon – en a tjari wan floekoe nanga hem 13 9/12/2014Da Begi Dati Wini13 San wi moesoe doe Ps. 139:23. Ondrosoekoe mi, O Gado, en sabi mi hati; tesi mi, en sabi mi prakseri; 24. En si efoe iniwan takroe pasi de na mi ini, en tiri mi na ini da pasi foe teego. Aksi Gado srefi foe ondrosoekoe wi hati nanga wi prakseri Bekenti poti joesrefi na fesi leki sondoe 14 9/12/2014Da Begi Dati Wini14 Bekenti I Jn. 3:19. En disi de fa wi sabi dati wi de foe da waarheid, en fa wi kan abi wan kowroe hati na Hem fesi. 20. Bikasi efoe wi hati kroetoe wi, Gado de moro bigi leki wi hati, en A sabi alasani. 21. Lobiwan, efoe wi hati no kroetoe wi, dan wi abi kowroe hati na Gado fesi. 22. En alasani disi wi aksi, dati wi sa kisi foe Hem, bikasi wi hori Hem komanderi, en wi doe dem sani disi de boen na ini Hem ai. 15 9/12/2014Da Begi Dati Wini15 Restitutie = pai baka Voorbeeld – Zacheus ben gi moni & pai baka Da OT wet ben aksi 5x foe wan kaw, en 4 x foe wan skapoe disi ben foefoeroe Efoe wan soema ben doe wan ogri en wan tra soema ben lasi, joe moesoe pai hem baka, en moro na tapoe Da basis tan te leki tide 16 9/12/2014Da Begi Dati Wini16 Restitutie Foeroe soema begi pardon, ma dem no de klari foe meki da sani baka leki fa a moesoe de. En so Gado no jere da begi foe dem. Meki wi aksi Gado efoe da tori disi hori baka da begi foe wi 17 9/12/2014Da Begi Dati Wini17 Gi grantangi na ini alasani A de wan basis pisi foe aanbegi Gado – foe prijse Hem en opo Hem nem Prijse sa tan foe teego na ini wi aanbegi, en a de fiti wi Gado Di dem ben prijse Gado, da glori foe Gado ben foeroe da tempel Denki abra da wini foe Josafat 18 9/12/2014Da Begi Dati Wini18 Filippi 4:6-7 advice No broko hede foe noti Begi abra alasani Gi grantangi na ini ibri sani Heb. 13:15. Foe dat'ede, doro Hem, meki wi gi da ofrandi foe prijse na Gado dorodoro, dati wani taki, da froktoe foe wi mofo-boeba disi gi grantangi na Hem nem. 19 9/12/2014Da Begi Dati Wini19 Gi pardon Onze vader – da begi foe wan bribiwan. Joe no man begi hem troe troe efoe joe de wan lasiwan. Gado adopteer wi leki Hem pikin. Wi wani Hem kownoekondre. Ma Gado ben sori wi wan uitleg abra wan tori – foe gi pardon 20 9/12/2014Da Begi Dati Wini20 Gi pardon Mt. 6:12. Gi wi pardon foe dem ogri di wi doe, so leki wi toe de gi pardon na dem soema, disi doe wi ogri! 14. Bikasi efoe oen gi libisoema pardon foe dem ogridoe, dan oen Tata na ini hemel sa gi oen pardon toe. 15. Ma efoe oen no sa gi libisoema pardon foe dem ogridoe, dan oen Tata no sa gi oen pardon foe oen ogridoe toe. Membre dati wi kom na ini da kownoekon- dre foe Gado doro da portoe foe gi pardon 21 9/12/2014Da Begi Dati Wini21 Gi pardon Mt. 5:23. Foe dat'ede, efoe joe tjari joe ofrandi kom na fesi da altari, en drape joe membre dati joe brada de mandi nanga joe; 24. Libi joe ofrandi drape na fesi foe da altari, teki joe pasi en go meki joe srefi boen baka nanga joe brada fosi, en dan kom baka foe meki joe ofrandi. Wi moesoe proberi foe meki sani juisti efoe trawan abi wan sani agensi joe… 22 9/12/2014Da Begi Dati Wini22 Gi pardon Wi moesoe gi pardon komopo foe wi hati, bikasi Gado srefi loekoe drape. Gado taki: Ezek. 18:22 Ala dem takroe- doe disi a ben doe kaba, dem no sa taki abra dem na hem; na ini hem gerechtig- heid disi a ben doe, a sa libi. Gado no kari dem sondoe foe dem soema na ini Hebreeen 11 – A frigiti dem 23 9/12/2014Da Begi Dati Wini23 Gi pardon - Petrus Petrus ben aksi efoe a moesoe gi pardon 7x. Ma Jezus taki 70x7. A ben de wan switi sani gi Petrus dati di hemsrefi fadon na ini sondoe, a kan denki dati Gado kan gi pardon so wan fasi… Efesi 4:32 En abi boen-hati wan gi trawan, nanga safri-hati, en gi trawan pardon toe so leki Gado ben gi oen pardon foe Kristus ede. 24 9/12/2014Da Begi Dati Wini24 Eenheid Gado jere wi na ini eenheid. A de leki wan muziek nanga harmonie. Efoe wi lobi makandra en begi gi trawan, wi sa abi success Wi ben bai nanga wan paiman; wi kisi wan jeje komopo foe wan Tata 25 9/12/2014Da Begi Dati Wini25 Eenheid I Cor. 1:10. Now mi begi oen, brada, na da nem foe wi Masra Jezus Kristus, dati oen alamala sa taki da srefi sani, en dati prati no sa de na oen mindri; ma dati oen sa kom na wan makandra nanga da srefi prakseri nanga da srefi kroetoe. 11. Bikasi dem soema foe da oso foe Chloë ben taigi mi abra oen, mi brada, dati stree de na oen mindri. 26 9/12/2014Da Begi Dati Wini26 Eenheid I Cor. 1:12. Now mi taki disi: Ibriwan foe oen taki: Mi de foe Paulus! Efoe mi de foe Apollos! Efoe mi de foe Kefas! Efoe mi de foe Kristus! 13. Kristus de prati pisi-pisi? Dem ben kruisi Paulus foe oen ede? Efoe oen ben teki dopoe na ini da nem foe Paulus? Judas taki dati wi abi wan verloesoe. Wi sa go na wan hemel. So wi moesoe de nanga wan hati toe… 27 9/12/2014Da Begi Dati Wini27 Bribi Bribi si wan sani, en a taki: Mi bribi, en mi sa teki disi foe misrefi. En begi moesoe go nanga tranga bribi leki wan peiri te a hari da bow baka helemaal. Wi moesoe begi nanga wan tranga firi foe wi nowtoe Te joe begi, verwakti wan antwoord 28 9/12/2014Da Begi Dati Wini28 Bribi Gado jere San de belangrijk no de da instrumenti, ma da anoe disi wroko nanga hem 29 9/12/2014Da Begi Dati Wini29 Aksi en joe sa kisi Aksi, soekoe, klop na da doro te leki joe kisi wan antwoord Begi kan tai nanga tranga firi, efoe wakti, efoe gi grantangi Gado lobi wi begi disi de direkt, disi no drai, disi abi tranga firi, en disi no tapoe 30 9/12/2014Da Begi Dati Wini30 Saka na ondro Gado Te foe kaba, wi moesoe firi “Joe wani moesoe pasa” Begi go na toe richting. A no de dati wi hari Gado na ondro foe doe wi wani, ma dati begi opo wi foe kom na wan nanga da wani foe Gado Rom. 8:28 En wi sabi dati alasani wroko makandra foe boen gi dem soema disi lobi Gado, gi dem soema disi Gado kari so leki fa A wani. 31 9/12/2014Da Begi Dati Wini31 Saka-fasi te wi pina Pina tjari blesi te wi blesi Gado foe wi pina. Dem kan tjari wi go na fesi na Jeje-fasi. 32 9/12/2014Da Begi Dati Wini32 Fa foe wi motieven? Begi dati a sa pasa foe Jezus ede Download ppt "Bijbel Baptist Kerk Bijbel Baptist Kerk Module VI - Begi Robert D. Patton."
2016-12-04T02:18:17
http://slideplayer.com/slide/2230896/
[ -1 ]
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/events/39710 Lehendakaria Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordearen bileraren buru izango da 2017.eko ekainak 27, 16:00 2017.eko ekainak 27, 18:00 Lehendakaria Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordearen bileraren buru izango da 2017.eko ekainak 27 16:00 - 18:00 Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia, Jesús Peña Martínez, Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea, Lide Amilibia Bergaretxe, Alberto Alberdi Larizgoitia, Dicky Del Hoyo Enriquez, Olatz Garamendi Landa, Ana Reka Esparza, Maria Aranzazu Leturiondo Aranzamendi, Fátima Ansotegi Elordi, Miren Dobaran Urrutia, María Arrate Gallastegui Oyarzabal Lehendakaria Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordearen bileraren buru izango da. Informazio gehiago: Berdintasunerako sailarteko batzordea bildu da lehendakaria buru zuela
2019-12-08T02:24:13
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/events/39710-lehendakaria-emakumeen-eta-gizonen-berdintasunerako-sailarteko-batzordearen-bileraren-buru-izango
[ -1 ]
Suchergebnis auf Amazon.de für: Napapijri - Sakkos / Anzüge & Sakkos: Bekleidung Napapijri Herren Sakko Blazer Agades Leinen EUR 259,00 EUR 129,00 Napapijri Sakko "ASPER" BEIGE EUR 229,00
2014-08-21T04:31:06
http://www.amazon.de/Sakkos-Napapijri-Anz%C3%BCge/s?ie=UTF8&page=1&rh=n%3A1981382031%2Cp_4%3ANapapijri
[ -1 ]
Genero berdintasuna politika publikoetan txertatzeko formakuntza jaso dute udal teknikariek 24 teknikarik bost saio jaso dituzte bi adituren eskutik Udaleko 24 teknikarik mainstreaming ikastaroa jaso dute, politika publikoetan berdintasun praktikak ildo nagusi izan behar dutela jabetzeko eta hori nola gauzatu baliabideak jasotzeko. Bost saiotan, 22 orduko formakuntza jaso dute bi adituren eskutik: Isabel Alonso Cuervo eta Marixe Noya. Saio presentzialez gain, ariketa praktikoak ere egin dituzte on-line. Europako Batasuneko, Espainiako estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko legeek diote berdintasun politikek politika publikoen ildo nagusiak izan behar dutela, arlo guztietan eta politika horien momentu guztietan. Era berean, ez diskriminatzea nahikoa ez dela eta berdintasun politikak aktiboki landu behar dela ere badio legeak. Hori hala izan dadin, udal langileak eta politikoak formatzeko beharra dago: feminismoa, generoa, berdintasun politika, arlo bakoitzean nola eragiten duen, berdintasun politikak garatzeko baliabideak... ezagutu ditzaten. Arlo ezberdinetako teknikariek hartu dute parte Berdintasun politika aktiboakk egiteak lan moldeak aldatzea dakar eta, hori prozesu bat izango dela jabedun, Udalak formakuntza eskaini die bere teknikariei. Oiartzungo Udala lantzen ari den Oiartzungo I. Berdintasun Planean udal langileak eta politikoak formatzea lehentasunezkoa izango da. Formakuntza saio hauetan arlo ezberdinetako teknikariek hartu dute parte: artxiboa; biblioteka; brigada; Euskara; Giza baliabideak; Gizarte-Ongizatea; Idazkaritza; Informatika; Hirigintza; Kirola eta gazteria; Kontu-hartzailetza; kontratazioa eta udaltzaingoa. Berdintasun Legearen marko juridikoa kokatu, genero ikuspegia politika publikoetan txertatzeak dauzkan ondorioez jabetu eta sailetan baliabideak jartzean joatea izan du helburu formakuntza saio honek. Bereziki landu dira datuen segregazioa, abiapuntuko egoeraren azterketa genero ikuspuntutik nola egin eta, diru-laguntza eta kontratazioetan nola sartu genero klausulak, udal teknikariek zuzen-zuzenean lantzen dituzten gaiak direlako.
2020-05-25T16:41:33
https://www.oiartzun.eus/eu/iragarki_taula/Udal_berriak/20191129/Genero_berdintasuna_politika_publikoetan_txertatzeko_formakuntza_jaso_dute_udal_teknikariek
[ -1 ]
[ANTZERKIA] 'Kolore anitzak' Auditorioa, Lautada Dulantzi | HAURRENTZAKO EKINTZA 3-9 urte bitarteko haurrentzako antzerki musikala, animazio digitalarekin. Heldu batek lagunduta joan behar dira. Prezioa: 2 euro. Informazio gehiago: Kolore Anitzak [ANTZERKIA] 'Kolore anitzak' Auditorioa 3-9 urte bitarteko haurrentzako antzerki musikala, animazio digitalarekin. Heldu batek lagunduta joan behar dira. Prezioa: 2 euro. Informazio gehiago: Kolore Anitzak
2020-02-20T15:17:20
https://alea.eus/agenda/eguna-2020-02-02/
[ -1 ]
3.2.1.4 CM / 1 Akten aus der Schweiz / TZANEFF, TUDOR [1-5] TZANEFF, TUDOR Name TZANEFF, TUDOR 0001 (81217144) In: T00939 0002 (81217145) 0003 (81217146) 0004 (81217147) T00939 Einen Kommentar schreiben →TZANEFF, TUDOR
2019-09-15T18:48:45
https://digitalcollections.its-arolsen.org/03020104/name/view/6194678
[ -1 ]