text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
list
Oilasko Stomper 3000 - Ezarri Oilasko Stomper 3000 Free Oilasko Stomper 3000 Jokoak Oilasko Stomper 3000 Horrela nahi izanez gero Oilasko Stomper 3000 , mesedez, saiatu jokoak horietako bat: "Oilasko Stomper 3000" arracde joko batean, lortu duzun Billy gutxi, mutiko bat eta haren familia zen bat oiloak odoltsua handiak akabatu azalean sartu, eta bakarrik mendekua eta odol ditu. Jarraitu zion Baserriko lasai dabiltzan arabera oilo guztiak ezabatuz inguruan. Azkenean, ikusiko duzu animaliekin, horien gainean, une egokian saltoka. When Billy "bloodbath" da, denbora epe labur batean guztiz garaiezina izango da. Kontrolak FLECHAS A D SPACE 3. HTF Cub Shoot 5. Kakuro txapeldun 6. Elurrak girl 7. Scooby doo aire eskia 8. Doktor atomo 9. Minnie Mouse Txokolate tarta
2020-06-05T19:14:57
https://jokoak.todojuegosgratis.es/play/oilasko-stomper-3000
[ -1 ]
#58 of 140 Restaurants in Passau} European, Croatian, Central European, Mediterranean, Barbecue, Vegetarian Friendly
2017-12-13T04:30:24
https://www.tripadvisor.com.au/Restaurant_Review-g187311-d1350123-Reviews-Croatia-Passau_Lower_Bavaria_Bavaria.html
[ -1 ]
Wizz Air Geneva Elvetia - Flytime Wizz Air Geneva Elvetia – oferte speciale bilete de avion Wizz Air Geneva Elvetia. Actualizarea ofertelor de bilete de avion Wizz Air Geneva Elvetia se realizeaza la 4 ore. Ultima actualizare :Mon, 12 Feb 2018 01:10:02 Geneva Elvetia Bucuresti Romania 78 Euro 13-02-2018 –
2020-03-30T07:45:27
https://www.flytime.ro/wizz-air-geneva-elvetia-4/
[ -1 ]
Aiaraldea: Laudio - Alea.eus Aiaraldea Gaur 2017-07-07 13:00 Politika Juanma Gallego 2017-05-19 12:00 Kultura Aiaraldea Laudio Milioi bat euroko inbertsioa egin dute eraikin historikoa berritzeko, baina terraza erabilgarria ez izateak polemika piztu du. Ekitaldiz beteriko astea, hilaren 7an helduko den Korrika agurtzeko zain Juanma Gallego 2017-04-01 10:00 Euskara Aiaraldea Laudio Aiaraldea Gaur 2017-02-15 16:53 Gizartea Aiaraldea Gaur 2017-01-23 11:34 Gizartea Mirian Biteri 2017-01-21 08:00 Gizartea Aiaraldea Amurrio Laudio Aiaraldea Gaur 2016-12-27 12:29 Gizartea Mikel Ayllon 2017-01-13 12:26 Iritzia "Gero eta azkarrago ahazten dugu iragana, botatzen dugu zakarretara". Irati Marañon 2017-01-12 13:04 Iritzia "Gero eta zailagoa egiten zitzaion aldapa txikiena ere igotzea" "Baikorrak bagara ere, lan asko geratzen da egiteko" Naiara Lpz de Uralde 2016-12-05 10:06 Euskara Aiaraldea Laudio Aitziber Alava Zurimendi, kontseiluko langilea Euskara sustatzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak pasa den otsailetik darama eskualde mailan hainbat kanpaina egiten. Aiaraldea Gaur 2016-11-25 11:00 Ekonomia Estitxu U. Lopez de Arkaute 2016-11-25 12:00 Gizartea Aiaraldea Laudio Aretako tren geltokian irailaren 5ean hil zen emakumearen familia akusazio partikular gisa aurkeztu da istripua ikertzen duen auzian; heriotzaren atzean "segurtasun akatsak" daudela uste dute. Aiaraldea Gaur 2016-10-29 07:00 Kultura Izozki-saltzailearena Mikel Ayllon 2016-09-22 10:28 Iritzia "Erdigunean jarriko da muturrekoak ere erakarriko dituen esperantzaz" Erredakzioa 2016-09-15 07:00 Kultura Aiaraldea Laudio Erredakzioa 2016-09-05 19:32 Gizartea Aiaraldea Laudio Bertaratu egin da anbulantzia bat, 17:35ean, baina zauri larrien ondorioz hil egin da Arrigorriagako neska. Aiaraldea Gaur 2016-07-22 07:00 Gizartea Aiaraldea Gaur 2016-05-12 09:49 Gizartea Eskualde mailako elkarretaratzea egingo du Fracking Ez Aiaraldea plataformak ostiralean, hilaren 13an, 22:00etan, Laudioko Herriko plazan. Taldearen asmoa da Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurka protesta egitea. Mikel Ayllon 2016-05-05 11:08 Iritzia Erantzunak: 1 (Andoni Gorostiaga) Aiaraldea Gaur 2017-05-13 08:55 Kultura Aiaraldea Gaur 2017-04-08 08:07 Politika Herritar talde batek babesa eman dio Natxo Urkixori, isun mehatxuaren aurrean Aiaraldea Gaur 2016-11-19 08:00 Gizartea Aiaraldea Gaur 2016-06-11 06:03 Petralduta dago azkenaldian Laudioko udal talde politikoen arteko giroa. Arrazoia: amiantoaren eraginez hil zen Kepa Galdosen auzia. Aiaraldea Gaur 2016-06-04 08:00 Kirola "Nik gauza asko utzi behar izan dut alde batera, edozein emakumezko jokalarik bezala" Joana Arranz (Laudio, 1988) Santa Teresa futbol taldeko jokalaria da baina Laudion hasi zuen ibilbidea profesionala izan baino lehen. Kirolak nola eraman duen Badajozera azaldu du. Aiaraldea Gaur 2016-03-04 11:00 Hezkuntza "kapitalista" borrokatzeko topaketak ehunka ikasle elkartu ditu Berrehundik gora ikasle elkartu dira Laudion, otsailaren 26tik 28ra, Hezkuntza Kapitalista Borrokatzeko Foroa izeneko ikasle topaketaren bueltan. Para los pueblos izeneko plataformak antolatu du ekimena. [XXIV. UMORE ANTZERKI JAIALDIA] 'Baserriko porrusalda' Herriko plaza Aiaraldea Laudio [XIV. TXOTXONGILOEN ERAKUSKETA] Markeliñe [XXIV. UMORE ANTZERKI JAIALDIA] 'Lapurminak' Abastos plaza Aiaraldea Laudio Andoni Gorostiaga | 2016-05-09 17:25 LAUDIO BAINUETXE Gehienetan norbanakoa sartzen da baineran, leku txiki eta irregularra izanik; esponja hartu, goian marruska behean igurtzi garbitu ez... »» Eureka (I) Hamar eguneko epea eman ... Uztailean amaituko dituzte Laudioko ... Ekitaldiz beteriko astea, hilaren ... 133.806 euro ordaindu beharko ... Laudioko jaiak bateratzearen alde ... Araztegietako hondakinetarako erabili nahi ...
2017-08-16T17:18:53
https://alea.eus/laudio/
[ -1 ]
Iturria:http://cms7.blogia.com/blogs/p/pe/per/-periodismoactual/upload/20091123222707-calentamiento-global.jpg Joera zentraleko neurrien (batez bestekoa, mediana eta moda) oinarrizko kontzeptu estatistikoak ikasi, eta haien abantailak edota desabantailak aztertu ondoren, ikasleek azken urteetan Bilbon erregistratutako tenperaturen datu multzo batekin egingo dute lan. Ondoren, informatika-baliabideak erabiliz, joera zentraleko zenbait neurri kalkulatuko dituzte, berotze globalak hiri jakin batean zenbateko eragina izan duen ondorioztatzeko. Azkenik, kalkulu-orriak erabiliz grafiko estatistikoak egiten ikasiko dute, bai eta haietatik informazioa ateratzen ere. Proposatzen diren jardueretan, estatistikari izatea proposatzen zaie ikasleei. Ikasleek informazioa eman beharko diote ingurumen-adituen talde bati, azken urteetan Bilbon uztailean erregistratu diren gehienezko tenperaturei buruz. Helburua datu multzo bat aztertzea da, ikasitako joera zentraleko neurrien kalkulua eginez. 1. jarduera. Joera zentraleko neurriak zein diren eta nola kalkulatzen diren ikasi: batez bestekoa, mediana eta moda. Joera zentraleko neurriak alderatu, eta batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak deskribatu. 2. jarduera . 1973. urtetik aurrera Bilbon uztailean erregistratu diren gehienezko tenperaturen batez bestekoa aztertu. Joera zentraleko neurriak kalkulatu, informatika-baliabideak erabiliz. 1973. urtetik aurrera Bilbon uztailean erregistratu diren batez besteko gehienezko tenperaturen grafikoak egin. Gaia: Datu estatistikoen azterketa Unitate didaktikoa: Estatistika eta probabilitatea IKT gaitasunak . Ikasketa-helburuak eta edukiak . Ebaluazio-irizpideak .
2017-09-19T22:27:57
http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/02032011/b5/es-eu_2011022013_1230517/estadisticaII/modulos/eu/content_2_1.html
[ -1 ]
« ITURBIDE, AMAIA ITURRIAGA, AGUSTIN PASKUAL » Joxemari Iturralde, “Jimu”, idazle tolosarrak Filologia Erromanietako ikasketak egin zituen Iruñean. Ingeles irakaslea izan zen eta Ondarroan eman zituen irakasle-urteak. Ondoren, Euskara eta Euskal literatura Katedra lortu zuen 1985ean. Harrezkero Tolosako “Orixe” institutuan jardun du. Pintura abangoardistan ere ibilia da. Irakaskuntza-lanarekin batera, literaturari dagokionez, ipuina, itzulpena, musikarako testuak eta moldapenak, eleberria eta haur eta gazteentzako liburuak landu ditu. Joxemari Iturralde lan zabal baten egilea dugu gaur egun. Hala ere, lan literario nagusia eleberri arloan egin duela esan genezake. Euskal PEN klubaren presidenteordea da eta Baita argitaletxearen Emak Bakia proiektuan ere parte hartu zuen. Iturralderen artikulu ugari ditugu Zehar, Argia, Xaguxarra, Akademia sekretua, Gartziarena eta Euskaldunon Egunkaria… aldizkari eta argitalpenetan. Ruper Ordorika, Jabier Muguruza eta Alaitz eta Maider musikarientzako testuak prestatu izan ditu. Halaber, Xun-xume eta Hodei truk abesbatzentzako testu moldapenak egin ditu. Hegal-Arintxu moduko ikuskizunetan ere parte hartu izan du. 80ko hamarkadan literatura eta musika uztartzen zituen Henry Bengoa Inventarium ikuskizunean parte hartu zuen Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera. Joxemari Iturraldek Bilboko Pott Bandaren eskutik eman zituen lehenengo urratsak literaturan, 1977az geroztik, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Horrela, Iturralderen lehenengo lanak Pott Bandak iraun zuen sasoikoak dira, baina banda desegin osteko urteetan ere badira haren lanak. Lehenengo sasoi horri dagozkio ipuingintzan egindako lanak, Pott Bandako kideen artean ohikoa izan zenez. Beharbada, Pott Bandarekin izan zuen lotura horrek eragin du Iturralderen lana behar bezala kontuan hartu ez izana; nolabait, Pott-eko kide izan ziren Atxaga eta Sarrionandiaren itzalean ikusi nahi izan baitute askok. Baina Iturraldek bere bidea egin du, baita bere garapena ere, Pott Bandaren prezeptu literarioetatik urrunduz. Iturraldek, hasieran genionez, lan zabala osatu du azken urteetan, diskretuki osatu ere. Ipuingintzari bagagozkio, Dudular (1983, Erein) eta Pic-nic zuen arbasoekin (1985, Erein) izan ziren egilearen lehenbiziko argitalpenak. Bilduma horietan agertzen dira hainbat lehiaketatan saria jasotako ipuinak “Ene Ixabel maiteari gutuna martxoak 10ean natzan ohetik”, Bilboko Ipuin erregaitzak lehiaketan 1. saria; “Dudular”, Bilbo Hiria ipuin lehiaketan 1. saria; eta “Pic-nic zuen arbasoekin”, Eusko Jaurlaritzaren Kirikiño ipuin lehiaketan 1. saria. Ipuingintzan Iturralderen lanak ikuspuntu asko landu ditu. Mundu ikuskera zabala erakusten du egilearen lanak. Horrela, Iturralderen begirada zorrotzak ipuinen sugestioaren bidez aurkitu zuen mundua azaltzeko modua. Beharbada Pott Bandako beste idazleen ipuingintza bezain kanonikoa izan gabe, Iturraldek aniztasunera jotzen du ipuinetan; besteak beste, honako gaiak dakarzkigute Iturralderen ipuinek: deserriratzea, giza-harremanetako gatazkak, sexuaren paradisua eta infernua, amodioak eta desamodioak, basamortua gaurko mundu zitalaren irudi gisa, munduaren kaosa eta noraeza, zibilizazioaren bidegabekeria, denbora aurrera joateak dakarren etsipena, balioen galtzea eta manipulazioaren eragina. “Hamasei urte bete nituenean hiriko argiak iraungi ziren” (1986, Eusko Jaurlaritzaren argitalpenak) eta “Erromesaren aztarna galdua” (1988, Bilboko Udala) narrazio saridunak eman ostean, 90eko hamarkada helduentzako ipuinak argitaratu gabe igarota, Nora noa? (2001, Erein) ipuin-bilduma etorri zen. Bertan, egileak bere ipuin onenen antologia eskaini zuen. Iturralderen literaturan bigarren aro bat zabaldu zen ipuinak alde batera utzita eleberriari ekin zionean. Nafarroako artizarra (1984, Elkar) eleberria izan zen lehenengoa. Erdi Aroko Lizarra hirian gertatzen zen familia-istorioa dakar, eta nolabaiteko zubia edo trantsizioa dugu geroko trilogia sendoari ekiteko. Iturralderen trilogiako aleen izenburuak dira hain zuzen ere, Izua hemen (1989, Erein), Kilkerra eta roulottea (1997, Erein) eta Euliak ez dira argazkietan azaltzen (2000, Erein). Eleberriokin plan luze bat bete zuen Iturraldek, gure azken urteotako historiaren gorabeherak oinarri dauzkan liburu sorta bat egitea, alegia. Liburu horiek Euskal Herriaren historia garaikidearen zati handia betetzen dute, gerra osteko garaitik gaur artekoa. Horietan guztietan sasoi historikoa garrantzitsua bada ere, liburuak ez dira eleberri historiko hutsak. Izan ere, errealismo ironikotik asko duten liburu horietan pertsonaien barne-izaera eta haien arteko harremana bihurtzen da ardatz. Ipuinetan ez bezala, Iturraldek eleberriotan mundu nahiko paraleloak eta hertsiak eraiki dituela esan genezake. Gogora ekarri behar da Izua hemen eleberriak Bizkaiko Aldundiaren saria eskuratu zuela, eta Kilkerra eta roulottea eleberri luzearen eskutik 1998ko Kritikaren Saria jaso zuela Iturraldek. Bestalde, Hyde Park-eko hizlaria (2006, Pamiela) eleberrian, oraingoz egilearen azken eleberria den horretan, oroimenaz eta oroimenaren arteko amildegiaz, Euskal Herriaz, bakardadeaz, bilaketa ororen alferrekotasunaz edo gure bizitzari zentzua ematen dioten istorio nahiz kontsignen hutsaltasunez hitz egiten digu. Joxemari Iturraldek izenburu ugari eman ditu haur eta gazte literaturaren alorrean. Bere liburuetako zenbait pertsonaia, Risky esaterako, ezagun bihurtu da. Ezaugarri nagusi bi dituzte Iturralderen kontaketa horiek: asko eta asko Euskal Herritik kanpo gertatzen dira (London, Filipinak, Suedia), eta modernotasunari lotuak agertzen dira, gaurko gazteek dituzten arazoak gai gisa jorratzen dituzte eta. Alor horretako izenburuen artean honako hauek aipa ditzakegu: Zikoinen kabian sartuko naiz (1986, Pamiela), Londresen nago aitonarekin (1987, Erein), Ijitoak dauzkat nire etxean (1988, Pamiela), Bederatzi gutun t’erdi (1992, Erein), Filipinetan bizi den idazlearen kontuak (1993, Pamiela), Lau bizikleta urrutira joateko (1994, Erein), Sute handi bat ene bihotzean (1994, Pamiela), Lau zaldun (1995, Erein), Lehen amodio suedian (1998, Ibaizabal), Espaloiak biltzen (1998, Aizkorri), Marmoñike (2000, Elkar), Zak zikoina (2000, Elkar), Risky eta bere lagunak (2000, Elkar) Kaliforniako neskak (2000, Ibaizabal), Ke gorria botatzen zuen tximinia (2000, Gara), Riskyren Bihurrikeriak (2001, Elkar), Ni ez naiz umea! (2001, Erein), Risky zaude geldirik! (2001, Erein), Pikondoaren ondoan (2001, Gara), Poloniako lautada izoztuak (2001, Igela), Riskyren barrabaskeriak (2002, Elkar), Azken urtea lizeoan (2002, Ibaizabal), Lagun mexikarra (2002, Gara), Ni ez noa berriz Lourdesera (2003, Elkar), Amets baten barruko pilotua (2003, Gara), Santiago bidean (2007, Ibaizabal) eta Jack destripatzailea (2009, Ibaizabal) Era berean, Iturraldek ahalegin handia egin du literatura unibertsaleko liburuak euskarara ekartzeko. Bere itzulpenak dira Hemingway-ren Agurea eta itsasoa (Elkar), Susan H. Hintonen Errebeldeak (Desclée/Alfaguara) eta Kaleko legea (Desclée/Alfaguara), Gianni Rodariren Makinaz idatzitako ipuinak (Desclée/Alfaguara), Roald Dahl-en Bakarka hegal egiten (Desclée/Alfaguara) eta Matilda (Desclée/Alfaguara), A. Martin/J. Riberaren Ez ezazu sardinarik eskatu garaiz kanpo (Desclée/Alfaguara), Christine Nöstlingerren Konrad (Desclée/Alfaguara), Ballingerren Kez egindako erretratua (Igela), Omar Khayamen Rubaiyatas (Ibaizabal) eta Martinez de Pisonen Bravo anaien altxorra (Elkar). Oraindik olerki libururik argitaratu ez duen arren, Iturraldek atzerriko aldizkarietan izengoitiz sinaturik idazten ditu olerkiak. KORTAZAR, Jon (2000): XX. mendeko Euskal Literatura. Pramés. Zaragoza. OLASAGARRE, J.: “Hyde Park-eko hizlaria”. Volgako batelariak. 2007-05-29 OLAZIREGI, Mari Jose (1999): Euskal Eleberriaren Historia. Labayru Ikastegia. Bilbo. RABELLI, Alvaro (2008): “Kilkirra eta roulottea”. Euskal Literaturaren Hiztegia. EHU-Euskara Institutua.
2020-01-23T20:28:17
http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=540
[ -1 ]
Lassina Sawadogo | eburnienews | Diaspora ivoirienne | Actualité Politique | Diaspora africaine en France eburnienews | Diaspora ivoirienne | Actualité Politique | Diaspora africaine en France | Lassina Sawadogoeburnienews | Diaspora ivoirienne | Actualité Politique | Diaspora africaine en France Tag Archives: Lassina Sawadogo
2020-08-08T15:40:47
https://eburnienews.net/tag/lassina-sawadogo/
[ -1 ]
EAJ-PNV Gipuzkoako Batzar Nagusiak: MARKEL OLANO: “LORTUTAKO ITUNAREKIN OPOSIZIOA EGITEKO JARRERA KONSTRUKTIBOA HARTZEN DUGU”. MARKEL OLANO: “LORTUTAKO ITUNAREKIN OPOSIZIOA EGITEKO JARRERA KONSTRUKTIBOA HARTZEN DUGU”. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Bildurekin ados jarri direla esan du honakoa iragarri du: osoko zuzenketa bertan behera gelditu da. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok agerraldia egin du osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago, eta segidakoa adierazi du: “Bildu taldearekin ituna sinatu dugu eta, ondorioz, 2012ko Foru Aldundiaren aurrekontuari aurkeztutako osoko zuzenketa bertan behera gelditu da”: Olanok zehaztu duenez, “negoziaketa gogorra izan da, baina adostasuna lortu dugu eta, beraz, pozik gaude”. Ildo beretik, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Itunak bi ildo nagusi ditu: alde batetik, krisiaren aurkako ikuspegia, eta bestetik, hondakinen kudeaketarako hitzartutakoa ez oztopatzeko konpromisoa”. Markel Olanok azaldu duenez, “2012ko aurrekontuak ezin zuen aurrera egin krisiaren aurkako neurririk gabe. Horregatik, Berrikuntza departamentuan 8 milioi euroko diru lerroa ezartzea adostu dugu, hain zuzen, lurraldeko enpresei laguntzeko; izan ere, gure ekonomiaren oinarria dira. Gainera, maiatzan diru-lerro horri beste bi milioi euro gehitu ahalko zaizkio, krisiari modu orokorragoan aurre egiteko”. Hondakinen kudeaketari buruz, Olanok segidakoa esan du: “Bilduk honako konpromisoa sinatu du: ez dute oztopatuko hondakinen kudeaketarako aldez aurretik hitzartutakoa, gehiengoa duten erakundeetan. Hau da, azpiegituren garapenari ez zaio oztoporik jarriko”. Horretaz gain, jeltzaleen eledunak zehaztu duenez, “hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida Batzar Nagusietan egingo da; hots, foru ganberan eztabaidatu eta adostuko dira egungo foru arauari egiten zaizkion plangintza zein aldaketa proposamenak”. Azkenik, Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Lortutako itunarekin oposizioa egiteko jarrera konstruktiboa hartzen dugu, betiere estrategikoak diren gaietan akordio zabalak lortzeko asmoz. Honenbestez, jarrera arduratsua izan dugu; alabaina, gizarteak hori eskatzen zigun”. Etiquetas: Economía, Ekonomia, Ogasuna
2018-02-23T10:48:45
http://eajpnvbatzarnagusiak.blogspot.com/2011/12/markel-olano-lortutako-itunarekin.html
[ -1 ]
A gripea daukat Sustatu.eus - Teknologia albisteak 2009-08-10 : 10:08 Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Oier Araolaza 2009-08-09 : 18:59 Gure lobak ere pasatu du, zeuk esandakoa, gripe arin bat, etxean egoteaz ez zuen ezer berezirik aipatu. Pasa egin behar baldin bada pasatuko dugu. Ño, lasai irakurtzen ahal izatea, halako gauzak bakarrik gaixo garenean disfrutatu ditzakegu. 2009-08-11 : 11:21 Zaindu zure burua Oier eta disfratatu oporraldiaz!!! 2009-08-13 : 11:32 Gripearen paranoiari buruz dokumental txiki hau egin dute Argentinan eta uste dut interesgarria dela ikustea.
2020-01-23T15:22:13
https://sustatu.eus/1249756170
[ -1 ]
Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue | Yorokonde.de - Ihr Online-Shop für original Anime-Figuren und Modellbausätze aus Japan Yorokonde.de - Ihr Online-Shop für original Anime-Figuren und Modellbausätze aus Japan / Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarinegal_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine1_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine2_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine3_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine4_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine5_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine6_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine7_30x30.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarinegal_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine1_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine2_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine3_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine4_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine5_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine6_720x600.jpg https://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/howtoraiseaboringgirlfriendmegumikatoswimsiutaquamarine7_720x600.jpg Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue Produktinformationen "Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue" Weiterführende Links zu "Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue" Kundenbewertungen für "Saekano: How to Raise a Boring Girlfriend: Megumi Kato 1/8 Scale PVC Statue"
2020-04-04T23:55:56
https://www.yorokonde.de/deu/detail/index/sArticle/12578
[ -1 ]
Oteitza L. Politeknikoa enpresa txikien berrikuntza teknologikoa sustatzen | El Diario Vasco Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako sailburuordea, Lizeoan izan zen asteartean, hori guztia koordinatzeko ANTXON ETXEBERRIAzarautz Domingo, 18 enero 2015, 01:30 Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoetako bat teknologia berri eta aurreratuen ezarpenean eta egungoen hobekuntzan enpresen beharrei (bereiziki enpresa txikienei) erantzutea da, horretarako lanbide heziketako zentroen sarearen gaitasuna garatu, egituratu eta areagotuz. Hori guztia inplikatutako eragileen lankidetzarekin gauzatu nahi da Euskal Herriaren espezializazio inteligentearen estrategiako politika eta lehentasunen ildoak jarraituz. Lehentasun hauek kontutan izanik, Lanbide Heziketako sailburuordetzak Tknika eta Euskal Herriko lanbide heziketako zentroez baliatuz (Oteitza Lizeo Politeknikoa horien artean delarik) teknologia-ikerkuntza-zentroen eta enpresa txikien arteko bitartekaritza ezartzeko plana garatu zuen udara aurretik. Bitartekaritza hori gauzatzeko, berrikuntza- eragileak diren Zientzia eta Teknologia Euskadiko Sarea, Unibertsitatea, Clusterrak, muturreko enpresak eta lanbide heziketako zentroak biltzen dituen sarea sortu da. Teknologi berrikuntza plan horrek ingurune estrategiko batzuk ezarri ditu eta Oteitzak horietako batean hartuko du parte, fabrikazio mekanikoaren inguruan lan egingo duen manufacturing arloan, hain zuzen. Bere lana eskualdeko enpresei arlo honetako zerbitzuak ematea izango da, metodologia jakin batez, prozesuak sistematizatuz eta emaitzak aztertuz, beti ere beste eragileekin koordinatuta eta Tknika-ren gainbegiratupean. Honek guztiak azken zortzi urteetan Lizeoko teknikariek egindako lana azaleratzen du. Denbora horretan enpresekin hainbat aholkularitza teknikoko proiektu egin dira, abiadura azkarreko, zehaztasun handiko eta material berrien fabrikazio mekanikoaren kualifikazioa Hezkuntza Ministerioak onartzea lortu da eta Frantziako Nantes eta Toulousen, Andaluzian, Katalunian eta Madrilen Lizeoko teknikarien formazioa egin da, besteak beste. Jorge Arevaloren bisita Joan den asteartean, Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arevalo, Lizeoan izan zen zuzenean lan horren berri izateko. Egindako lana goraipatzeaz gain, hurrengo hiruhilabetekoan IVAC erakundeko kideekin goi mailako espezializazio ikasketak antolatzeko lanetan parte hartzeko eskaera egin zien Lizeoko teknikariei, lan hauen nondik norakoak ezagutzeko asmoz martxoan berriz etortzeko asmoa ere agertu zuen. Azken urteotako lan hori ez zen posible izango beste hainbat lankideren laguntzarik gabe. Horren erakusgarri ditugu eskualdeko enpresek Oteitzakoekin egin duten beharren eta hausnarketen partekatzea, Jose Mari Kortaren Bidetik Fundazioak finantzatu duen irakasleen formazio zabala, Tekniker eta Ideko Teknologia zentroek emandako aholkularitza teknikoa, eskualdeko Udal Herrien Elkarteak bideratutako langileen laguntza eta Hezkuntza sailak edo Foru Aldundiak bideragarritasun plana egiteko edo Lizeoko teknikarien lana errazteko emandako diru laguntzak. Guztiei eskerrak eman nahi dizkie Lizeoak. Aurrerantzean ere orain arteko elkarlanean jarraitzea espero dute. Etorkizunean Oteitza Lizeo Politeknikoak Aurreratutako Teknologi Institutua (ATI) sortzea du erronka nagusia. Proiektu horrek enpresa txikien berrikuntza teknologikoa sustatzeaz gain, abiadura azkarreko, zehaztasun handiko eta material berrien fabrikazio mekanikoaren goi mailako ikasketak eskaini, industria arloko teknikari eguneratuak hezi, eskualdeko enpresei aholkularitza zerbitzuak eman eta enpresa berriak sortzeko helburuak izango ditu. Azken hirurogeita hamar urteotan bezala, Oteitza Lizeo Politeknikoak eskualdeko garapen ekonomikoaren lehen mailako gizarte eragileetako bat izaten jarraitu nahi du.
2019-07-22T19:39:30
https://www.diariovasco.com/costa-urola/201501/18/oteitza-politeknikoa-enpresa-txikien-20150118012913.html
[ -1 ]
Euskal etimologiak heldutasuna lortu du. Orain euskal etimologiazaleak heltzea baino ez da falta — Eibar.ORG | Eibarko peoria - FiloBlogiaFiloBlogia ← “Lapurdum” aldizkariak zenbaki berezia argitaratu du Argitalpen berria: “Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia” → Data: 2020(e)ko apirilak 2 Egilea: Ricardo Gómez Amatiñoren blogeko sarrera: “Orain arteko ikerketak gutxietsi gabe, bada esan duenik Lakarrak gogotik landutako garapen honekin euskal etimologiak nolabaiteko heldutasun homologagarria lortu duela. Segurutik horrela da eta poztekoa gainera, Orain euskal etimologiazale amateurrak heltzea eta homologatzea baino ez zaigu falta.” via Diigo https://eibar.org/blogak/amatino/itxurakeriak-amaitzeko-ordua Kategoria: blogak, etimologia, euskaltzaindia, Euskara, Euskararen_historia, hiztegia. Gorde lotura.
2020-06-02T02:16:44
http://filoblogia.blogariak.net/2020/04/euskal-etimologiak-heldutasuna-lortu-du-orain-euskal-etimologiazaleak-heltzea-baino-ez-da-falta-eibar-org-eibarko-peoria/
[ -1 ]
Barbarella (filma) - Wikipedia, entziklopedia askea. Barbarella (filma) [[Kategoria:Claude Bruléek idatzitako filmak]] Anita Pallenberg (The Great Tyrant ) Milo O'Shea (Duran Duran ) [[Kategoria:Serge Marquandek antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Jean Saudrayk antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Sergio Ferrerok antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Diane Bondek antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Dino de Laurentiis Cinematograficak ekoitzitako filmak]] IMDb: tt0062711 FilmAffinity: 136239 RottenTomatoes: m/barbarella AllMovie: v3911 Barbarella 1968ko Roger Vadim frantziar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Jean-Claude Forest komikigilearen Barbarella komikian oinarritua dago. Bertan, Jane Fonda, Ugo Tognazzi, Anita Pallenberg, Milo O'Shea, Marcel Marceau eta Claude Dauphin aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Maurice Jarre musikagilak konposatu zuen. B serieko fantasiazko generoko kultuzko filma da. Bitxikeri gisa, filmaren tituluen arabera Jane fonda protagonistaren amaierako eszenako jantziak Paco Rabanne pasaitar jostunak diseinatu zituen. Bestalde, filman erabiltzen diren pasahitzetako bat Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch da, mundu osoko udalerri baten hirugarren izenik luzeena omen dena, Galesko Anglesey uharte eta konderrian dagoen benetazko udalerriaren izena delarik. 40.000. urtea, Lythion planeta. Barbarella (Jane Fonda) kementsua mota guztietako abentura, arrisku eta gozamenak biziko dituen planeta misteriotsuan lurrartu berri du. Anita Pallenberg: Tirano Handia, Sogoko Erregin Beltza Milo O'Shea: Durand Durand / Concierge Marcel Marceau: Ping irakaslea Claude Dauphin: Lur planetako Dianthus presidentea John Phillip Law: Pygar, aingerua Fabienne Fabre: zuhaitz-emakumea Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbarella (filma) Barbarella filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez) Barbarella filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Barbarella_(filma)&oldid=5960572"(e)tik eskuratuta Roger Vadimek zuzendutako filmak Roger Vadimek idatzitako filmak Jean Claude Forestek idatzitako filmak John Phillip Lawek antzeztutako filmak Anita Pallenbergek antzeztutako filmak Marcel Marceauk antzeztutako filmak Claude Dauphinek antzeztutako filmak Ugo Tognazzik antzeztutako filmak Giancarlo Cobellik antzeztutako filmak Antonio Sabàtok antzeztutako filmak Romolo Vallik antzeztutako filmak Orriaren azken aldaketa: 7 abuztua 2017, 02:42.
2019-01-23T14:19:05
https://eu.wikipedia.org/wiki/Barbarella_(filma)
[ -1 ]
Eskola Inklusiboa eta curriculumaren ikuspegiak | Eskola Berriaren Oinarriak ← Metodologia egokiaren garrantzia Aniztasuna: kontzeptua eta eremuak → Posted on 2013-02-12, in Aniztasuna, Curriculum, Metodologia and tagged Aniztasun metodologikoa, Banakakoan oinarritutako ikuspegia, curriculum, Eskola Inklusiboa, Estrategia afektiboak, Estrategia metakognitiboak, Estrategia sozialak, Estrategiak, Etiketak, Ezagutza estrategiak, Gaitasunak, Ikas-estrategiak, Ikuspegiak, Oreka estrategiak, Oroimen estrategiak, Zailtasunak. Bookmark the permalink. Iruzkin 1. goretex | 4:19 pm 2013-02-13 Curriculumean oinarritutako ikuspegian Ikas-estrategiak izan daitezke: -estrategia zuzenak: .Oroimen-estrategiak: loturak eginez, irudi eta soinuak elkarrekin uztartuz, birpasa onak eginez, erabiliz. .ezagutza estrategiak: erabiliz, mezuak igorriz eta jasoz, analizatuz eta arrazoituz, input eta outputerako egituta sortuz. .oreka- estrategiak: adimenaz igarriz, mugak gaindituz ahozko eta idatzizkoan ( ama-hizkuntzara joz, laguntza eskatuz, keinuak erabiliz, gaia aukeratuz, mezua egokituz, hitz berriak asmatuz, sinonimoaz edo itzul-inguruez baliaturik) -zeharbidezko- estrategiak: .metakognitiboak: ikasgunea ezarriz, ikasketa aurreikusi eta antolatuz, ikaskuntza ebaluatuz. .estrategia- afektiboak:antsietatea gutxituz, nork bere burua adoretuz, nork bere aldartearen berri jasoz. .estrategia sozialak: galderak eginez, besteekin lankidetuz, besteekin enpatizatuz.
2019-09-17T18:58:09
https://eskolainklusiboa.wordpress.com/2013/02/12/eskola-inklusiboa/
[ -1 ]
IMQ-k Real Sociedadekin berritu du gipuzkoako kirolarekin duen konpromisoa Berriro ere, Reale Arena bi marea urdinen batasunaren lekuko izan da: kirol-mareak eta osasun-mareak bat egin dute, Real Sociedad eta IMQren (Igualatorio Médico Quirúrgico) arteko lankidetza-hitzarmena beste hiru denboraldiz berrituko baita. Akordio horren bidez, euskal aseguratzaileak, Euskadiko liderra denak, klub horri eta horren jokalariei laguntza emateko konpromisoa hartu du. Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribayek eta Fundazioko zuzendari Andoni Iraolak egin diote harrera, Txurdinekin batera, IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriari; hori aseguratzailearen Gipuzkoako arduradun berriarekin, Susana Calvorekin, eta IMQ-ko Komunikazio eta Marketin zuzendariarekin, Mercedes Bayónekin, etorri da, 2022ko ekainaren 30era arte indarrean egongo den akordioa sinatzeko egintzara. Horrela, IMQ-k eliteko kirolari ez ezik oinarrizko kirolari ere egiten dien ekarpena indartu egin du, oraingo honetan, Real Sociedad Fundazioari, zeinaren helburuak kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak –hala nola, kirola gizartera hurbiltzea, hainbat kategoriatan eta adinetan egin dadin– zabaldu eta sustatzea diren. Javier Aguirregabiria aukera horretaz baliatu da IMQ-k euskal kirolaren alde egiten duen apustua gogorarazteko eta, halaber, agerian jarri du duela 13 urtetik hona Real Sociedad taldearekin duen lotura: "balio berberak ditugu, esaterako, talde-lana, hobetzeko grina eta bizi-aztura osasungarriak, zeinek bere kolore korporatiboez gain. Guretzat ohorea da Fundazioarekin nahiz Real Sociedadekin elkarlanean aritzea, futbol-taldeak erronka asko baititu aurretik, hala nola, denbora gutxi barruko Errege Kopako final-hamaseirenak eta Superkopa. Eta horietarako eta beste batzuetarako arrakastarik handienak opa dizkiegu”. Real Sociedad taldeko presidente Jokin Aperribayentzat akordioa oso baliotsua da. “Poz-pozik gaude IMQ hiru denboraldiz gehiagoz gure ondoan egotearekin, eta gure klubaren alde egindako apustua eta horretan jarritako konfiantza eskartzen ditugu”. IMQ, euskal kirolarekin IMQ-k apustu irmoa egin du eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko euskal kirolaren alde; izan ere, euskal kirol-erakundeek osasuna sustatzeko antolatu ohi dituzten jarduera-aukera ugariari laguntza ematen dio. Gaur egun, IMQ da talde hauen aseguratzaile mediko ofiziala edo babeslea: Real Sociedad, SD Eibar, Gipuzkoa Basket, Kaiarriba Donostiarra arraunketa-taldea, Behobia-San Sebastián lasterketa, Donostiako Enpresen Lasterketa; baita Athletic Club, Retabet Bilbao Basket, Baskonia eta Deportivo Alavés ere, besteak beste.
2020-02-24T11:46:44
https://clinicavirgenblanca.imq.es/sites/IMQCorporativoEU/default/eu_ES/CanalesPrincipales/GrupoIMQEu/PrentsaAretoa/Albisteak/IMQ%E2%80%93k-Real-Sociedadekin-berritu-du-gipuzkoako-kirolarekin-duen-konpromisoa
[ -1 ]
Dastatuarte jaialdia: belarri, begi eta mingainez gozatzeko aukera paregabea - Gorliz - Hiruka.eus Unai Brea 2019-07-04 15:52 Artea eta gastronomia uztartuko ditu jaialdiak. @ DASTATUARTE Iaz estreinaldi arrakastatsua egin ostean, Dastatuarte jaialdiaren bigarren edizioa hasiko da gaur, gastronomia eta artea uztartzeko errezetari eutsiz. Aurten, gainera, egun bat gehiago izango du ekimenak. Umore Gauak eta Dastatu Gorliz ekimenak elkartzetik jaio zen iaz Dastatuarte food & art festibala. Ezin hobeto suertatu zen lehenengo saioa, eta arrakastak bultzatuta aurten egun bat gehiago hartzea erabaki dute; hala, eguenetik domekara bitartekoa izango da ekimena. Antolatzaileek azaldu dutenez, iaz denbora-faltagatik behar bezala gozatu ezin izan ziren hainbat ekintza sartu dituzte aurtengo egitarauan, gura duen edonork gozatu ahal izateko. Multzo horretakoak dira, esaterako, talo-tailerra, koktel-txapelketa, Tito Blas artisautzazko garagardo-fabrikara bisita... Artegune Gastrogunea ere izango da berriro, artisautzazko eta gastronomiako hamaika produktu erosteko aukera eskainiko duen gunea, San Pedro plazaren inguruan. Eureka! gunea, berrikuntzetako bat Aurtengo nobedadeen artean, berriz, urdaiazpiko-, ostra-, moule- eta ardo-dastaketa, "Txokolatearen Mundua" tailerra eta Sertutxenan kokatuko duten Eureka! gunea daude. Azken horretan, Makey Makey sormen-esperientzia elektronikoa bizitzeko aukera izango da, baita ere Martin Abrisketaren El país escondido liburuaren aurkezpenean egoteko eta Inés Bermejoren pintura-erakusketa ikusteko. Azken horri dagokionez, uztailaren 1etik 7ra egongo da ikusbide, baina 5ean egingo dituzte inaugurazioa eta bisita gidatua. Azkenik, familiagaz edota lagunakaz dibertitzeko, Rally Ipad Dastatuarte proba-sorta umoretsua izango duzu. Esan barik doa gauetan ez dela ikuskizunik faltako. Barikuan, berbarako, Dastatuarte Reggae Night musika-emanaldia izango da, eta zapatuan Juanma Gonzalez mentalistaren ikuskizuna, "Got Talent-eko epaimahaia ere liluratu zuena", jaialdiaren antolatzaileen berbetan. Musika-ikuskizun ederra eskainiko dute ere Karla Imbertek eta Amaia Arrizabalagak, baina ez gauez, domeka eguerdian baizik. Ahots biko duoa osatzen dute Imbertek eta Arrizabalagak, gitarra akustikoagaz eta kutxa flamenkoagaz lagunduta. Domekan, salmenta solidarioak Jaialdiaren akabuko eguna da, era berean, Dastatuartek elkartasunerako aukeratu duena. Alde batetik, akuarela bat margotzen irakatsiko dute, eta egindako koadroa zozkatuko egingo dute ondoren, txartela hiru euroan salduz. Geroxeago, bazkalorduan, paella solidarioa banatuko dute euro baten truke. Modu bi horietan batutako dirua adingabeko transexualen familiek osatutako Naizen elkarteari emango diote.
2019-11-15T03:02:36
https://hiruka.eus/gorliz/1562249634949-dastatuarte-jaialdia-belarri-begi-eta-mingainez-gozagatzeko-aukera-paregabea
[ -1 ]
Euskal Herria Bildu - Iñarritu: “Ezin da onartu gaixo dauden presoen giza eskubideen urraketa egoera mantentzea” Iñarritu: “Ezin da onartu gaixo dauden presoen giza eskubideen urraketa egoera mantentzea” Sorrera: Abe/10 Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Martuteneko espetxe aurrera joan da EH Bildu, gaixorik dauden presoen eskubideak aldarrikatzera. Elkarretaratzea egin dute EH Bilduko ordezkariek eta hautagaiek, eta ondoren, adierazpenak egin ditu Jon Iñarritu Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Iñarrituk gogoratu duenez, 12 dira gaixotasun larriak izan arren espetxeratuak mantentzen dituzten presoak. Era berean, 400 euskal presoak 76 espetxetan sakabanatuta daudela esan du. “Estatuaren erabaki politikoa da egun aplikatzen zaien zigorra gogortzea helburu argi batekin: presoeen eta senitartekoeen kaltea eta sufrimendua areagotzea eta behinbetiko konponketa ekiditea”. EH Bilduko hautagaiak gaineratu duenez, “horrela ulertu daiteke bakarrik gaixotasun larriak dituzten 12 pertsona espetxean mantentzea, isolamendua aplikatzea, adineko pertsonak espetxeratuta izatea, edota 400 pertsona horiek 76 espetxeetan sakabanatuta edukitzea”. “Oinarrizko giza eskubideetaz ari gara, salbuespeneko zigor politika baten baitan urratzen diren pertsonen eskubideetaz”, adierazi du. “Ezin da onartu egoera mantentzea, ez da zilegia urraketa sistematiko eta konsziente honen aurrean aurpegia bueltatzea, edota eskubideak merkantzia politiko bezala erabiltzea”. Iñarrituk esan du lehentasunezko zeregina dela modu integralean heltzea euskal gatazka politikoaren ondorioei. “Eta presoen auziak lehentasunetariko bat izan behar du. Horretarako euskal presoak Euskal Herrira bueltatzea ezinbesteko urratsa da”. Zentzu horretan, egungo legedia helburu horrekin egokitu eta erabili behar dela agertu du. Naike Diez Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak ere hartu du hitza. Preso baten senide gisa hitz egin du Diezek. “Kartzela politika honen nondik norakoak gertutik ezagutzea tokatu zait, Euskal Herrian beste milaka laguni moduan. Eta gaur, giza eskubideen egunean, argi esan dezaket euskal preso politikoak urraketa konstante baten isla direla. Eurak eta gu, senide eta lagun garenak, ehundaka kilometro astebururo egitera behartzen gaituztenak”. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta egin dugun bideoa: Atzo Gasteizen presoen eskubideen aldeko mosaikoa osatu genuen. Hona hemen bideoa:
2020-08-11T22:15:54
http://zaharra.ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2015/8447-inarritu-ezin-da-onartu-gaixo-dauden-presoen-giza-eskubideen-urraketa-egoera-mantentzea
[ -1 ]
(«Pastorala» orritik birbideratua) Dualismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Antzezlanaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea] Pastoralen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea] 2017 Etxalar Karmen Etxalarkoa Gerardo Mungia[4] 2017 Altzai-Altzabeheti-Zunharreta eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine Joanikot Joana Etxart[5] 2016 Baiona eta Donostia Katalina de Erauso Maite Berrogain[6] 2015 Iruñea Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak Jon Alonso[7] 2015 Iruri eta Zalgize Pierra Lhande Annick Renaud-Coulon[8] Tradizioaz gaindiko pastoralak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Zuberoako urteroko herri-tradizioan egindako pastoralez gain, euskal antzerkigileek idatzi izan dituzte moldez pastoralaren egitura duten lanak, hala nola Piarres Lartzabalek[9]. Beste kasu batzuetan, moldeari jarraitu zaio baita antolakuntzan ere, bereziki 21. mendean: Zuberoaz gaindiko euskal lurralde batzuetako herri edo elkarteak batu izan dira pastoralak egiteko. Esate baterako, Joxemiel Bidador zenari eskaini zioten Bidador pastorala Iruñeko hainbat lagunen artean[10], eta Portugaleten, Bizkaia Zubiaren 25. urteurrena ospatzeko ere Zubia izeneko pastorala egin zuten[11]. Onintza irureta Azkune: Katalina Erauso pastorala. Pertsonaia gordea oholtzan. [23] "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pastoral&oldid=6993814"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 20 ekaina 2019, 17:55.
2019-07-20T14:47:51
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pastorala
[ -1 ]
EHUk lantokira ez joateko eskatu die haurdun edo edoskitzaroan dauden Eibarko Ikastegiko langileei | Gizartea | Berria Noiz sortua: 2020-02-17 07:37:21 HHn eta LHn haurrak ez dira kalera aterako jolasgaraian, dioxina eta furano ugaritik babesteko. Telebista kate bateko bi langilek, Zaldibarko zabortegiaren inguruan, airetik babesteko maskarak jarrita. Juan Herrero/EFE Tamaina handiagoan ikusi Prebentzio neurriak ikastetxeetara zabaltzen ari dira gaur Zaldibarko zabortegiaren inguruetan. Posta elektronikoz zabaldutako zirkular baten bidez, EHUk Eibarko ikastegiko langileei eskatu die ez joateko lanera baldin eta haurdun edo edoskitzaroan badaude. Hala baieztatu du BERRIAk, sare sozialetan erabiltzaile batek oharraren berri eman ondoren. Zirkular baten bidez egin die eskaera EHUk bere langileei. Unibertsitateko Prebentzio Zerbitzuak egin duen eskaera bat da: «Baldin eta ikastegian haurdun edo bularra emateko egoeran dauden emakumeak badaude, ikastegira ez joateko, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko eta egon litekeen arriskutik urrun egoteko». EHUk gaineratu du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, haurdun eta edoskitzaroan dauden langileak «bereziki sentiberak» diren langile gisa identifikatzen dira. Kanpoko kontratei ere helarazi die eskaera, mezuan dioenez. BERRIAk eskuratu duen zirkular horretan, ostiralaz geroztik Eusko Jaurlaritzak emandako prebentzio neurrien berri eman du EHUk. Azaltzen du atzemandako dioxina eta furano mailek ez dakartela «berehalako arriskurik osasunarentzat», baina kautela neurriak hartzeko gomendatu duela Osasun Sailak. Haurdun eta edoskitzaroan dauden langileei egin zaien eskaera gutxienez ostegunera arte luzatuko da «harik eta normaltasuna adierazten duten ebidentzia objektiboak eduki arte». Ostegunean dioxina eta furano mailaren gaineko emaitzak berriak emango dituzte. Prebentzio neurriak HHn eta LHn Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko HH eta LHko ikastetxeetan ere ezohikoa da gaur eguna. Ostiralean jakin zen airearen analisiaren emaitzaren eraginez, ikasle horiek gaur ez dira kanpora aterako jolasgaraian, eta eskola barruan egingo dituzte tarte horri dagozkion jarduerak. Hala erabaki dute hiru herri horietako ikastetxeetako zuzendaritzek, haurrak airean neurtu den dioxina eta furano ugaritik babesteko. «Eusko Jaurlaritzak adierazitako prebentzio neurriei jarraituz (ahal den neurrian, aire zabaleko kirol jarduera intentsiboak murriztea gomendatzen da neurri horietan), honako hau jakinarazten dizuegu: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskola jarduera guztia eraikin barruan eta gimnasioan egingo da. Ez da Gorputz Hezkuntzako jarduerarik izango, igeriketa ikastaroa izan ezik. Komunikazio gehiago jaso ahala, zuek informatzen jarraituko dugu». Ohar hori jarri zuten atzo Ermuko San Lorenzo eskolan, Zaldibarko zabortegitik 400 metrora. Joan den astean airearen kalitatea ona zela esan ostean, ostiralean jakinarazi zituzten hilaren 9an hartutako aire laginen analisien emaitzak. Normalean baino 40 eta 50 aldiz handiagoa da dioxina eta furano maila Verter Recyclingen zabortegiaren inguruan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak zenbait aholku eman zituen: etxeak ahalik eta gutxien egurastea, batez ere gauez leihoak itxita edukitzea, eta kanpoan kirola eta ariketa fisiko gogorrik ez egitea. Ermuan bilera batera deitu dituzte herritarrak gaur arratsalderako. Ostiralean, Osasun sailburuorde Iñaki Berraondok, Osasun Publikoko zuzendari Juanjo Aurrekoetxeak eta Jesus Ibarluzea adituak lasaitasun mezua eman nahi izan zuten: dioxinak soilik epe luzera dira kaltegarriak, gorputzean kantitate handian metatzen badira; epe laburrean ez dira arriskutsuak, eta nazioarteko osasun erakundeek ez dute ezarri kaltegarria izan daitekeen gehieneko maila bat. Atzo mezu hori berretsi zuen Jaurlaritzak. Hala ere, bertan behera utzi zuten atzo jokatzekoa zen Eibarren eta Realaren gizonezkoen taldeen arteko futbol partida. Eskola kirolik ere ez da izan asteburuan. Airearen analisiaren emaitza jakin ondoren, herritarren kezka agerikoa zen larunbatean inguruko herrietan, eta «inpotentzia», «kezka» eta «mesfidantza» adierazi zioten larunbatean BERRIAri. Larunbat arratsaldean manifestazio jendetsu bat egin zuten, oraindik ere desagertuta dauden senideei babesa emateko eta erantzukizunak eskatzeko.
2020-04-01T21:25:29
https://www.berria.eus/albisteak/177609/ehuk-lantokira-ez-joateko-eskatu-die-haurdun-edo-edoskitzaroan-dauden-eibarko-ikastegiko-langileei.htm
[ -1 ]
EAJ-PNV: Aitor Esteban: “A-28ak EAJ hartu du 'prest', zerrendak eginda eta euskal hiritargoak Madrilen egin dugun lanari eman dion abalarekin”
2019-03-25T11:52:38
https://www.eaj-pnv.eus/prentsa-oharrak/aitor-esteban-aa28ak-eaj-hartu_48479.html
[ -1 ]
ZERGATIAK | Eposlariak's Blog 2009/04/01 — eposlariak – Zergatik Donutsak dute zulo bat erdian? Donutsa lehen aldiz merkatura atera zenean, biribila zen. Esaten zenez, erosleek gogoko zuten jatekoa baina forma ez zen batere erosoa jaterako orduan, eskua zikintzen zuelako. Norbaitek atzamarra donutsaren erdialdean sartu zuen er eta geroztik, Donutsek erdian zulo bat izan dute, atzamar bat bakarrik zikintzeko, ez esku guztia. – Zergatik igoten du itsasoko mareak ilargiaren arabera? Lurraren inguruan astrorik egongo ez balitz ez zen marearik egongo. Grabitate indar hori ez zelako. Eguzkiaren eragin grabitatorioa Ilargiarena baino 200 aldiz handiagoa da eta Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz urrunago dago; hori dela eta, Ilargiaren eragina Eguzkiarena baino handiagoa da. Hala ere, Eguzkia eta Ilargia gurutzatzen direnean mareak biziagoak izan ohi dira. – Barreguraz hil zintezke? Jende askok esaten du barreguraz hiltzean gehiegi barre egitearen ondorioa dela. Hona hemen kontakizun txiki bat: Zioten 1660. urtean, eskoziar aristokrata batek, barreguraz hil egin zela Ingalaterrako Carlos II.na tronura igo zela jakiterakoan. MARTA ETA NATALIA literatura-n argitaratua. Laburpen hitzak: bitxikeriak. Leave a Comment » « NEW YORK-ERA BIDAIA GRAFFITIAK »
2017-11-25T09:42:34
https://eposlariak.wordpress.com/2009/04/01/zergatiak/
[ -1 ]
Hezkuntzan ere Librezale: komunikatua. - ISF Euskadi You are here: Home / Noticias / Hezkuntzan ere Librezale: komunikatua. 2 martxoa, 2020 /in Noticias, Redes-Sareak, Uncategorized @eu /by Mugarik Gabeko Ingeniaritza Mugarik Gabeko Ingeniaritzak Hezkuntzan ere Librezalek argitaratutako komunikatura atxikitzen gara. Hementxe duzue: Tags: Chromebook, Euskara, Google, hezkuntza, Hezkuntza digitala, Hezkuntzan ere Librezale, Microsoft https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/03/LogoKarratua-2048x1780-1.png 1780 2048 Mugarik Gabeko Ingeniaritza https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpg Mugarik Gabeko Ingeniaritza2020-03-02 12:55:272020-03-02 13:49:48Hezkuntzan ere Librezale: komunikatua. Emakume zientzialari feministak: gurutzebideak eta zirrikituak habitat Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
2020-04-06T11:10:33
https://euskadi.isf.es/blog/hezkuntzan-ere-librezale-komunikatua/?lang=eu
[ -1 ]
Turismoko Estatu Idazkaritzak “Planes de Sostenibilidad Turística en destinos” deituriko programa onetsi du. Programa, zehazki, Turismoaren arloko konferentziak onetsi zuen joan den uztailaren 13an eta ekonomia eta enplegua suspertzeko presazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege-dekretuaren baitan agertzen da, 10. artikuluan. Informazioa deskargatzeko egin klik hemen Helmugako turismo-jasangarritasuneko planen programa helmuga...
2020-08-03T09:28:29
http://www.fnmc.es/eu/category/ultimasconvocatorias/
[ -1 ]
otsaila 2015 – Baigera Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia. On otsaila 24, 2015 otsaila 26, 2015 By webaigeraIn Ibilaldiak,Kategoriarik gabe Lehengo larunbatean, otsailak 21, mendi ibilaldia izan genuen BAIGERAko koadrilak, 23 lagun. Zestoatik irten eta Arroa Goira. Arroako serorak eta apaizak bertako eliza erakutsi ziguten, orain dela dozena bat urte berritua. Hain gertu izanik ere, oso gutxik ezagutzen genuen eta oso txukun eta kurioso zaindutako eliza ederra. Arroako herria ere ikusi eta ezagutu genuen, bat … Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia. Martxoko informatika ikastaroak On otsaila 18, 2015 By webaigeraIn Kategoriarik gabe,Kultura Azpeitiko KZgunean ondorengo informatika ikastaroak emango dira. Animatu, gozatuz informatika ikasteko!! Ondoren dituzue KZgunean emago diren ikastaroak. Haunditzeko egin klik irudiaren gainean. Eguberri-Urteberrietako ekintzak On otsaila 10, 2015 By webaigeraIn Kategoriarik gabe Eguberri eta Urteberri inguruetan hainbat ekintza izaten ditugu BAIGERA osatzen dugunon artean. Santotomasetako txorizo eta txistor postua. CARITASekoekin batera antolatu ohi dugu urtero udaletxe azpian Santotomasetako txorizo eta txistor postua, Batzordekoen eta urtero laguntzen duten kolaboratzaile batzuen ekimenaz. Bertan ateratzen den dirua CARITASentzat izan ohi da. Ordainketa guztiak egin ondoren gelditu den kopurua 521 euro … Irakurtzen jarraitu Eguberri-Urteberrietako ekintzak Baigerako 2015eko ekintzak eta zerbitzuak On otsaila 5, 2015 otsaila 6, 2015 By webaigeraIn Kategoriarik gabe EKINTZAK Joskintza Eskulanak Kakorratza Bingoa Gimnasia Yoga Areto dantza eskola Ibilaldiak Mendi irteerak Karta joko txapelketa Kantu jira herrikoia Jubilatuen astea Bailarako jubilatuen eguna ZERBITZUAK Masajea (prezio berezia) Maitane Urbistondo. Olatz Plaza, 9, 6a, C, Tel. 943814366. Podologoa (prezio berezia) Nagore Olazabal. JulianElorza, 1. Tel. 943815038 Iñaki Rivero. Pablo VI, 9 Tel. 943811409. Baigera I … Irakurtzen jarraitu Baigerako 2015eko ekintzak eta zerbitzuak On otsaila 5, 2015 otsaila 5, 2015 By webaigeraIn Kategoriarik gabe,Kultura KZgunean informatika ikastaroa hastear dago, ea animatzen geran, kanpoan hotz eta giro txarra dagoen bitartean. Hau da bertako egutegia eta programa. Haunditzeko egin klik irudien gainean. Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera. On otsaila 4, 2015 otsaila 8, 2015 By webaigeraIn Ibilaldiak,Kategoriarik gabe DATA : 2015eko OTSAILAREN 21an IZENA EMATEKO EPEA : OTSAILAREN 09, 10, 11 eta 12an, AUTOBUSA … Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera.
2020-04-05T10:10:43
https://baigera.net/2015/02/
[ -1 ]
Azken berriak 2016 Ots 3 1. Mons Fernando Ocariz prelatu berria 2. “Letras a un santo”-ren aurkezpena Erroman 6. Juan Carlos Mujikari elkarrizketa Argian. 7. Bikario Berria Euskalerrian 8. Zuretzat egin gaituzu eta ezinegon daukagu bihotza zuregan atseden izan dezan arte (Aitortzak, I, 1) 9. Down sindromea oztopo ez denean 10. Bizitza
2019-01-24T00:08:28
https://opusdei.org/eu-es/article/santa-maria-de-la-paz-prelatu-eliza/
[ -1 ]
Etxebizitzarik gabeko pertsonen egoera genero ikuspuntutik aztertzen duen ikerketa aurkeztu du Emakundek | Hezkidetza Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak “EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspuntutik ikusita” izenburuko ikerketa aurkeztu du gaur. Orain arte gaiari buruz egindako ikerketa gehienetan azaltzen da bizitegi bazterketa larrienean dauden pertsonen artean gehienak gizonak direla, baina SiiS Ikerketa eta Dokumentazio zentroak egin duen ikerketa honek azaltzen duenez, bizitegi-bazterketaren egoeren artean emakumeen presentzia minimizatzeko joera izan da, oro har. Egoera horien eraginpean dauden emakumeak behar beste ez zenbatzen lagundu duten kausen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: batetik, analisietan ohiko joera androzentrikoa nagusitu da, gizonen esperientziak erreferentziatzat hartuta; bestetik, definizio murriztaileak hartu dira, etxegabetasuna gaua kalean edo aterpeetan igarotzearekin lotuz (horrelakoetan, emakumeak argiro dira gutxiengo); eta, azkenik, zaila da egoera batzuen intzidentzia zenbatzea, etxegabetasuna ezkutatzeko joera baitago, emakumeen kasuan, zehazki. Esta entrada fue publicada en Hezkidetza / Berdintasuna. Guarda el enlace permanente. ← Violencia de genero y publicidad sexista Stop Crime Against Women →
2018-01-24T03:35:06
https://hezkidetzafraijuan.wordpress.com/2016/11/20/etxebizitzarik-gabeko-pertsonen-egoera-genero-ikuspuntutik-aztertzen-duen-ikerketa-aurkeztu-du-emakundek/
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa igande arte egongo da irekita Memoriaren Plaza Beasainen erakusketa igande… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/45456 <img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/45456/original/P1120152.JPG" style="max-width:100%" alt="" /> • Aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle taldek parte hartuko dute Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretan. • Erakusketarekin batera antolatu zenbait ekitaldi antolatu dira: biktimen mahai ingurua asteazkenean eta ostegunean “Pasaiako Badia” dokumentalaren emanaldia eta egile eta familiarekin solasaldia ondoren. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen GOGORAren zuzendariak ireki dute gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketa Beasainen Udaleko gainontzeko ordezkariek lagunduta. Bere hitzaldian Aintzane Ezenarrok egunotan erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldiak aurkezteaz gain, bereziki memoriaren transmisioak duen garrantziaz aritu da. P1120152.JPG 5 MB (JPG)
2020-02-20T15:17:57
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/45456-memoriaren-plaza-beasainen-erakusketa-igande-arte-egongo-irekita?track=1
[ -1 ]
«Senidetzeak tresna bat dira Euskal Herria herri gisa eraikitzeko» | «Senidetzeak tresna bat dira Euskal Herria herri gisa eraikitzeko» – iparraldekohitza ‘Senidetze’ hitza entzunda, nazioarteko hirien arteko hitzarmenak datoz gogora maiz, baina, Xebax Christyren ustez, Euskal Herri barruan, elkar ezagutzeko eta erlazioak estutzeko «tresna interesgarria» izan daitezke. Xebax Christy. Udalbiltzaren Hurbiltzen egitasmoko ordezkaria «Senidetzeak bereziki aberasgarriak dira». Xebax Christy (Aiherra, Nafarroa Beherea, 1979) Hazparneko zinegotzi eta Hurbiltzen batzordeko kideak uste du herrigintzan funtsezkoa dela elkar ezagutzea, eta horretan erreminta interesgarriak direla senidetzeak. Hain zuzen ere, Udalbiltzak senidetzeei buruzko jardunaldiak egin zituen hilaren 10ean, Uharten (Nafarroa). Udaletako ordezkari eta eragileen artean, 30 lagun inguru elkartu ziren. Bertan parte hartu zuen Christyk, eta dei egin die herritarrei zein hautetsiei gogorik izanez gero herrien arteko senidetzeak abiatzera. Zer balorazio egiten duzu jardunaldioz? Balorazio biziki ona egiten dugu. Egun aberatsa izan zen, bai esperientzien trukatzeko, bai praktika onen identifikatzeko; bereziki, interesa duen jendea ezagutzeko parada egokia izan da. Hurbiltze plana aurkeztu zenuten Uharten. Zertan datza? Udalbiltzak sortu duen programa bat da, Euskal Herrian, herrien mailan eta herritarren artean ere, loturak sortzeko, gizarte kohesioa lortzeko. Senidetzeak tresna gisa ikusten ditugu harreman horien azkartzeko eta garatzeko. Garrantzitsuak dira, zeren eta herrien eta herritarren artean luze irauten ahal duten harremanak sortzen ahal dituzte, eta, beraz, elkar bizitzeari buruz. Badute alde ofizial bat, udalen arteko hitzarmenak, baina senidetze batek ongi ibiltzeko eskatzen du hortik harago joatea eta herri mailan ere harremanak izatea. Euskal Herrian badugu elkar ezagutzeko beharra Senidetzeez hitz eginda, denoi datozkigu burura oso urruneko tokiekin udalek egiten dituzten hitzarmenak. Alderantziz jokatu nahi duzue? Hain justu, beste zentzu bat eman nahi diogu. Ez dio batak besteari kontra egiten, baina beste zentzu batean ulertzen ditugu. Aipatu ditugun senidetzeak dira Euskal Herri barnean herrien eta herritarren arteko loturak sortzea eta azkartzea. Ez bakarrik Iparraldearen eta Hegoaldearen artean. Izaten ahal da Nafarroako herri baten eta Bizkaiko herri baten artean ere. Zer beste adibide duzu? Euskal Herrian baditugu lau herri Uharte deitzen direnak. Nafarroan, Uharte eta Uharte Arakil. Iparraldean, Uharte Garazi eta Uhartehiri. Lauren artean proiektu bat muntatzeko gogoa badago, lau herri horiek Done Jakue bidearen barruan baitira. Ez da bi herriren arteko zerbait, eta hala ere bada manera senidetzea egiteko. Diagnosi bat egin duzue. Zer ondorio atera duzue? 30 senidetze identifikatu ditugu Euskal Herri barnean. Ohartzen gara anitzetan jende pixka bat edo dinamika landu dela, edo gelditzen dela zerbait hitzarmen ofizial batekin, baina gero, urtean behin, egun batez, topaketa egiten da. Hortik kanpo usu ez da ezer egiten. Jardunaldien helburua zen ikustea nola gauza horiek gertatzen diren eta zer egin daitekeen senidetzeak azkartzeko eta errotzeko gehiago herrien artean. Oztopoak badaude? Bai, senidetzea udalen artean baizik egiten ez bada, eta ez badago oinarririk herrian, arriskua da politika mailan aldaketa izaten bada, edo pertsona aldaketa bat, horrek senidetzeari kalte egitea. Ikusten dugu inportantea dela ofizialtasuna izatea eta udal mailan zerbait egitea, baina, era berean, biziki inportantea da herrietan, ahal dela, batzordeak izatea herriko elkarteak eta enpresa mundua biltzen dituena eta senidetzeaz arduratzen dena, epe luzeagoan sortzeko eta lantzeko. Horretarako, garrantzitsua da herritarrek onurak ikustea? Bai, Antzuolako auzapezak argiki azaldu zuen: senidetze batean parte hartzen duzularik, anitz ematen diozu zure herrirat heldu denari, baina zuk ere anitz errezibitzen duzu. Pertsonengan, adiskidetasuna eta sortzen diren harreman horiek biziki aberatsak dira. Helburua da senidetzeak harreman natural batean izatea, eta orduan biziki aberasten zaitu. Onura ekonomikoaz harago, onura pertsonala. Bai, segur da. Onura ekonomikoa izaten ahal da bai laborantzan, bai industrian, saltzeko ekoizpenen aterabideak baldin badira beste herrian, eta horren inguruan zerbait planteatzen bada. Baina inportantea harreman mailan zerbait eraikitzea da. Senidetzeak tresna bat dira Euskal Herria herri gisa eraikitzeko, eta hori ez da soilik ekonomia mailan egin behar. Zer irizpide eduki beharko lituzkete senidetzeek? Azkenean, irizpideak baino gehiago, praktika onak edo aholku gisa erabili ahal diren gauza batzuk identifikatu nahi ditugu. Ohartu gara gauzak ez direla mekanikoki egiten ahal, eta agian bi herrien artean ibiltzen ahal den zerbait beste herri batean moldatu behar dela haien errealitatera. Adibidez, herrian batzorde bat izatea komeni da, baina, Antzuolaren eta Aiherraren kasuan, Antzuolan ez dute batzorde berezirik, eta beti eraman du senidetzea. Gogoetatik atera dena da aholkularitza eta esperientzien kontaketa egin behar duela Udalbiltzak. Herri batzuk interesatuak badira, lagundu ahalko ditugu; horretan identifikatzen dugu gure eginbeharra.
2019-02-19T23:47:46
http://iparraldekohitza.eus/2018/11/23/senidetzeak-tresna-bat-dira-euskal-herria-herri-gisa-eraikitzeko/
[ -1 ]
Haurrekin COVID-19aren inguruko informazioa partekatzea euren osasun psikologikoa babesteko total views <% if ( today_view > 0 ) { %> , views today Haurrekin COVID-19aren inguruko informazioa partekatzea euren osasun psikologikoa babesteko by Laura Alvarez | Eka 3, 2020 | Gaurkotasuna COVID-19aren pandemia mundu-mailan osasun publikoko larrialdi gisa aitortu zenetik gaiak toki handia hartu du gizartean. Ondorioz, haurrak nahitaez gaiari buruzko informazio asko jasotzen ari dira, eta baita helduen estres eta antsietatea ere. Instituzio, komunikabide eta sareetatik umeei zuzendutako informazioa zabaldu da, baina garrantzitsuena azpimarratu gabe: helduen inplikazioa ezinbestekoa dela informazio hori onuragarria izateko. Ildo horretan, The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean haurtzaroaren ongizate psikologikoan laguntzen duten komunikazio-estrategien ebidentziak jasotzen dira: Haurrek eta helduek egoera zailei eta familiako dinamikaren aldaketei buruz modu zintzoan hitz egin behar dute. Haurrek gaixotasunaren transmisioaz zer pentsatzen duten entzutea ezinbestekoa da, baita transmisioari eta bere zergatiei buruzko azalpen zehatzak ematea ere, euren ulermena gutxietsi gabe. Helduek, euren beldurrekin txikiak estutu gabe, haurren emozio eta sentimenduei buruzko elkarrizketak izan behar dituzte haiekin, eta sentitzen dutena adierazteko segurtasuna eman. Ikerketak ondorioztatzen duenez, hilgarriak izan daitezkeen gaixotasunen inguruko komunikazio sentikor eta eraginkorrak onura handiak ditu haurtzarorako eta, epe luzera, inguru familiarraren ongizate psikologikorako. Ondorioz, gaia saihesteak edo ulertzeko txikiegiak direla pentsatzeak babesgabetasun-, antsietate- eta estres-egoerak eragin ditzake. Ikerketaren arabera, haurrak txikitatik euren inguruan suertatzen diren aldaketez jabetzen dira, eta ondorioz, gertatzen denari buruz hitz egiteak egoera asimilatzeko eta horri aurre egiteko estrategia psikologikoak ematen dizkie. Bestalde, kontuan izan behar dugu haurrak euren inguruko erreferentziazko helduen egoera emozionalekin sintonian daudela, eta eguneroko errutina eta egitura sozialean aldaketei konfinamenduaren efektu psikologikoa eta inguruko kezka gehitzen zaiela. Horregatik, ezinbestekoa da haurrei informazioa ematea, komunikazio sentikorra lehenestea eta euren kezka, zalantza eta beldurrei aurre egiteko orduan bakarrik ez uztea. Orain arte gauzak oso ondo egin ez baditugu ere, oraindik aukera daukagu aipatutako guztia gauzatzeko deskonfinamendu-egoera berri honetan.
2020-07-09T00:31:15
http://www.kaiera.eus/2020/06/03/haurrekin-covid-19aren-inguruko-informazioa-partekatzea-euren-osasun-psikologikoa-babesteko/?share=google-plus-1
[ -1 ]
Zach Olsen MFA Theatre & Dance > Faculty & Staff > Zach Olsen MFA Scene and Costume Shop 423-439-7487 / [email protected] 423-439-6511 | [email protected]
2019-09-16T06:17:30
https://www.etsu.edu/cas/theatre/facstaff/untitled.php
[ -1 ]
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts) The AI Rush by Jean-Baptiste Dumont 2898963 views AI and Machine Learning Demystified... by Carol Smith 4267631 views Inside Google's Numbers in 2017 by Rand Fishkin 1565386 views Pinot: Realtime Distributed OLAP da... by Kishore Gopalakri... 793013 views This is a periodistic article published on September 8, 2019, in the Basque newspaper Berria, which is entirely in Basque language. The article revolves around the volatile Brexit context by giving several insights referring to the democratic dysfunctional nature of Brexit whatsoever and elaborating from an sketchy and nuanced analysis on the unequal scenarios and future prospects for England, Scotland, Wales, and Northern Ireland. Calzada, I. (2019), Brexit: Erraietatik. Berria. DOI:10.13140/RG.2.2.15258.59849. 1. Titularra testua B ipasadizo:1)Bilbokoaldirietako merkataritzatenpluhandienean, bertsolaritzarentenplunagusitik hainhurbilekohorretan,bakoitza bereetxekoerrepublikaindependenteanhesi- tzeragonbidatzengaituenaltzarisaltegitzarre- an,4urtekoumeeuskalduniaelebakarragura- soekinerosketetan.As- per-asperegindadabil, gurasoekdiseinatzaileta- rajolastendutenbitarte- an.Bestehaurbatikusi, etaharenganajoandako- rrika:�Izangogaralagu- nak?�,galdera.�Bai, bai�,pozarrenbesteak. Halaxelotudirajolasera,etahaladabiltzalagun eginberriarengurasoakharenbilahurbildudi- renarte.�Kaixo�esandiete,bainageroespai- nierazjarraitudute:badoazelaetxera.Kolon- biatiketorritakoakdirelaazaldudietedesenku- satuzumeeuskalduniaelebakarrarengurasoei. 2)UmeeuskalduniaelebakarberaLapurdiko herribatekoplazakoostatuan,gurasoenlagun batzukbisitatzerajoanda,helduenberriketare- kinaspertuta.Umebatikusiduatarian,etaba- doalasterkaharengana:�Izangogaralagu- nak?�.Mutugeratudabestehaurra,begiakta- lotutabegira.�Izannahiduzunirelaguna?�, bigarrensaioa.Azkenean,besteakerantzundu zerbait,frantsesez,etaaldeegindukorrika.Gu- rasoenlagunekazaldudutehaurhorrekeuskal- dunakdituelalaaldudutehaurhorrekeuskal- dunakdituelalauamona-aitonak. JIRA AngelErro Titularra testua B eranduiritsizaienirelaguneinoti- ziaetaharriturikgelditudirazeha- ro.�Bainahauposibleada?�. �Haluzinagarria�.�Hauherri hau,Nafarroamaritimoaez,Nafarroaopusia- noa!�.�Posible,zerezdaposiblejada?�. Parodiazkoprozesiobatenburuanaitasan- tuaren,oraingoaren,ar- gazkibaterretzeagatik zazpigazteauzipetudute. Nikorainegunbatzukti- tulualeituetaeznuensi- netsi.Eragindakosutea izanenzenauzipetzearen kausa,bainaez.Senti- menduerlijiosoenkontra jarduteagatiksalatudute.Bainanorensenti- menduerlijiosoak?Galdetuduteburlarenleku- koizanzireneieasuminduziren.Edogerorano- tiziairakurridugunoi,zerksumindugaituen. Nikerebaditutsentimenduak.Haietakoba- tzukerlijiosoak,nahizetaezezagunakdirener- lijioklasikoeilotutakoak.RikardoArregiDiaz deHerediapoetaksortutakoerlijioannaizni partaide.Etaniresentimenduerlijiosoekukiga- bejarraitzendute,argazkiaerrealaez.Niresen- timenduerlijiosoak,berriz,osominberakdira protestamoduguztiak,baitainozoenakedofol- klorikoenakere,kriminalizatzekojoerageroeta zabalagoarekin. Ozenegimintzodirenekereniresentimendu erlijiosoeierasatendiete,bainahorretanohitue- ginago. Brexit:erraietatik IgorCalzada Oxfordekounibertsitateko akademikoa E rraietatikarinatzaizue: Brexit-atsunamisarkorbat izatenaridaazkenurte hauetan.�Herriarihitza� emanezetaustezdemokraziarenize- neansortuaizanarren,saresozialen bitartezetabalizkomanipulazioalgo- ritmikoakmedio,emeki-emekilur- peratuaizatenaridendemokrazia britaniarrabera,pipiakjandadagoela ondorioztatugenezakeegun.Brexit- ak,erresumakolaunazio-zutabeak arrakalatuditu.Ondorioz,�herriari hitza�ematearenkontraesanenere- mulabainkorrerakondenatuduErre- suma�Batua�:1215urtetikgeroztik Europakodemokraziarikzaharrena izandena,baturikzirudienerresuma, erraietatikbiluztuarte. Ofizialki,2016koEkainaren23ain- flexio-puntugisafinkatzenbadaere, brexit-a,berariazaspalditikdatorren prozesujarraibatenondoriohistori- ko-politikozuzenada.Honela,bozke- tarenhurrengoegunekogoizhartan, Hamburgonharrapatuninduten emaitzek,inongoharridurarikgabe jasonituelaonartubehardut.Dagoe- nekozortziurteluzezIngalaterra,Es- kozia,Gales,etaIparIrlandarenarte- anikerketandihardudanbritaniarna- zionalizatu,legeakbehartuta espainiar,etaberariazkonortasunez nazioartekoeuskalhiritargisara;nire buruarietengabeegitendiodangalde- rahonakoaizandaurteetanzehar: ZergatikusteduguEuskalHerritik, britaniarrakEuropar(sentitubehar) �direla�?Kontinenteberbereanko- katuakdaudelako?Zergatikerakus- tendutebritaniarrekEuroparBatasu- narekiko(EB)halakohiguinaetames- pretxua?Londoncity-ra(zeresanik ez,metropolitarrakezdirenIngalate- rrakoherrixkaetalandaeremuetara) egitenduzuenzuenhurrengobisitan, mesedezerreparatuiezaiozuezenbat EBkoikuredobanderaikusmiratzen dituzuen.Nekezaurkitukodituzue. EBrenpresentziainstituzionaletahi- ritarraberaikusezinadelaohartuko zarete.Aregehiago,ebidentziaalter- natibobezainaurreikusezinetatxun- digarribatbotakodizuethemen:Nola daposibleEkainaren23koilunabarre- an,bozkalekuakjadatankatutaeta erreferendumarenbozkarenostean, britaniarandanahandibatekordu txikietan,Googlekobilatzailerajoiza- na,honakogalderazehatzhautren- dingtopicbilakatuz?�Zergertatuko zaiguEBuztenbadugu?�Zerbaitoker dagoenarenseinale,ezta?Disfuntzio- naltasundemokratikoaislatzenduten frogahauekCambridgeAnalyticaren manipulazioalgoritmikoarenbazka izandiragaurdaino.NetflixenThe GreatHackfilmaikustekogomendioa egitendizuetetaohartukozaretebe- rariazkoisilpekozaintzakonspiratzai- le-populistarenbiktimarendeitura delaBrexit,alegia. Agian,nireaitonajeltzalearenesta- tugizon-idoloikonikoazenChurchill zaharragogoraekarribehardugu inoizbainogehiagoorain.1953urtean WestminsterrekoKomunenGanba- ranerranzituenhitzgogoangarrien oihartzunagaurdainodarraieta:�Gu, ErresumaBatuak,Europarekingau- de,bainaezgaudeEuropan.Itsasoza- balaetaEuroparenarteanaukeraegin beharkobagenu,argialitzatekegure hautua:dudarikgabe,ErresumaBa- tuakitsasozabalaaukeratukoluke�. Bahori,Br-Exit. Etaorainzeintzukdirabalizkohiru agertokiak?Hitz-bitaneneanalisite- legrafikoa: Lehenagertokia,akordioa.Egun, agertokirikzailenadirudi.Akordioak, hiruzutabenagusijasotzenzituen:hi- ritarreneskubideak,finantza-dibor- tzioa,etairlandarmuga(backstopde- ritzona). Bigarrenagertokia,luzapena.Ezdi- rudiereosobalizkoa,Johnsonek�hil alabizikotzat�finkatubaituurriaren 31kodatahausturagauzatzeko.Eta bestalde,EBaksoilikonartukoluke luzapenabiezohikoegoerahauetatik sikierabatgailendukobalitz:bigarren errefendumerakoedotahauteskunde orokorretarakodeialdiak. Hirugarrenagertokia,akordiorik- eza(NoDealentzutetsua).Hemenaz- pimarrabereziaegingonuke.Izanere, ondorioakezliratekesoilikErresuma �Baturako�izango;orohar,EBguz- tiarekinetabaitaereEuskalHerriak nozitukolituzke.IraganasteanYou- Gov-ekegitenzueninkestarenarabe- ra,�soilik�britaniarren%47akonar- garritzatjotzenzuenNoDealagerto- kia.Antzadenez,britaniarrekeuren subiranotasunazbizirautekokonfian- tza(ausardia?larderia?)berezkoja- rreradute.Ordaina?Testuinguru arrakalatubat,Erresuma�Batua� osatzendutenlaunazioakbestelako jardunbidepropioakmarraztenari baitiraaspalditik: Ezdezagunahantzi,Ingalaterra (ErresumaBatuaren%84arenpopula- zioarekin)brexit-arenepizentrozen- tripetoadela.Brexit-aberebarneeta kanpokrisiarenislazuzenaizanda. Eskozian,adierazgarriaoso,RuthDa- vidson,Eskoziakokontserbadoreen buruargitsuak,dimisioaaurkeztuiza- nairaganastean.Eskoziarenlehenta- suna,EBangeratuz,egunetikegunera gehiagolotzenzaioestrategikokiba- lizkoindependentziarenbigarren erreferendumbatenaukerari.Gale- sen,1213urtetikaurrera, Ingalaterra- koitzalahandiabadaere,berauesna- tzenarideladirudi.EtaazkenikIpar Irlandan:osokezkagarriadaegoera. Indarkeriadisidenteparamilitarren zantzuarriskutsuakgertatudirabe- rriki.Etahoridirudidelabrexit-akIr- landarentzatduen�ekarpena�: lor- tutakobakeaberriroeztandaraztea. Gibelsolasa: Bainabrexit-azgutxiagohitzegitenda honakoaz: gizabanako/hiritarren sta- tus eta bizi-baldintzak goitik behera aztoratu dituela. Estatu, nazio, eta na- zio gaindiko bloketik harago, gizaba- nako/hiritarrentzat,etorkizunezjakin baten ortzi mugan, euren eguneroko- tasuna bihurtu dute euren erresuma burujabe bakar. Bizirauteko sistema likidoa. Honen ildotik azken buruta- zioa: brexit-aren zeharkako efektu gisa,zabaltzenariotedirajadanikhiri- tartasun molde likido eta parekideak? Izango al da inoiz EB nazioen mosaiko federatu, inklusibo, eta behetik gora eguneratzen den demokrazia delibe- ratibo oso baten gisakoa? brexit-a as- takeria nazional bat dela onartuta, zein da jada EBren erreinuan subira- notasunakbetetzenduenpapera,hiri- tar ikuspuntua delarik geratzen zai- gunheldulekubakarra? Zergatikustedugu EuskalHerritik, britaniarrakEuropar (sentitubehar) �direla�?Kontinente berbereankokatuak daudelako? BIRA OnintzaEnbeita xx Iritzia IGANDEKOBERRIA 20XXkoxxxxarenxxa Calzada, I. (2019), Brexit: erraietatik, Berria. Retrieved from https://www.berria.eus/paperekoa/1957/022/002/2019-09-08/brexit- erraietatik.htm DOI: 10.13140/RG.2.2.15258.59849. Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith... Catalonia Rescaling Spain: Is It Feasible to Accommodate Its “Stateless Citiz... Data Spaces and Democracy Metropolitanising Small European Stateless City-Regionalised Nations (in the ... NEW #JOURNAL ARTICLE #ONLINE OUT NOW! ✅ '(Smart) #Citizens from #Data Provid... NEW #JOURNAL ARTICLE #ONLINE OUT NOW! ✅ 'Algorithmic Nations: Seeing Like a C... Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
2019-12-16T05:24:46
https://de.slideshare.net/icalzada/brexit-erraietatik-brexit-from-inside-from-my-guts
[ -1 ]
Izatasun bat aragitu bear du olerkariak, irudikizun bat itzez eta gar-beroz jantzia, sua ta itza diranak noski. Ortan benetako laguntasuna zaio teknika. Olerkaria, poeta berez jaio oi dala diogu sarri; baiña eusgarririk jarten ezpazaio berezkoari, ezereza aiña izango. Berezko jite ta garrari, ba, kemen berezi bat ezarri bear diogu ikasiz eta idatziz; bai, teknikaren bidez erreztasun aundia lortu genezake, eiza-zakurrak duen lakoxe sen aundia, jatorrizko ta ikasizko antzea elkar oreturik. Orduan, borborka irtetzen bertso ta ahapaldi bizisakon, giarrak. Euskaldunok, aspaldi, nola ote gabiltza olerki-bidean? Batzuk «iñoizkorik ondoen» esango dute; beste batzuk, ez ainbesterik. Nor mintzatu oi dan... Nik, ordea, ez dut uste orren goi aurkitzen danik gure poesia, azken urteotan aski eroria baizik. Guda aurretik ez-eze, 1960-1970 bitartean ere «Olerti» medio baitik bat naiko loretan zegoena, gaur ez dakust orren txairo, ugari ta bere-aldiko. Orain ez naiz jaitsiko onen zio ta errazoiak aztertzera. Urrengo lanetan ortan ariko. Oraintxe amaika urte ixillera zitzaigun «Olerti»; ez bere erruz, goitiko aginduz baizik. Maiz gogorazi dugu amaika urteotan, tamalez geien bat, aren ezkutatzea. Bear-bearrekoa genduala dirudi. Orain, aize obeak dabiltzalako edo, lengoari ekin nai diogu berriro ere; au da, zapaldua ta lau-orriz dagoen gure erria, ostera ere, zuzpertu nai dugu, bizi-erazi, edertu eta dagokion duiñean exeri ta aintzatsu izan daiten. Auxe da egiazki olerkariaren zeregiña, bere arloan lan egin nai ba'du. Ederki diosku Lizardi'k, bere soin eta arima-indarrik onenak, beroenak euskal izkuntzaren goratzarrez erre zituanak: «Olerkariak berotu izan baitute erria bizkunde guziatan». Gure indarketak ez ditezela, beraz, alperrikakoak izan. Guztiok bat-egiñik, dezagun zerbait erri doakabe au zori obez bikaintzen. Euskal olerkariok! Emen duzue, ba, berriz ere, lehen bezela noski, «Olerti», guztion aldizkari begikoa; zabal-zabalik dituzue bere ateak. Zuen lanen zai gaude. Txiki ta aundi, ementxe egin ziñaten poeta, ementxe olerkari. Zorrotz gaur ere zuon luma bikaiñok; ondu, biotz ta buru, bertso sutsuak. Au txepetx, bestea arrano egalari, denon lanak dirake esku txeratsuz artuak. Betoz olerkiak, jatorrak eta itzulitakoak, kritikak eta iritziemateak, poesiari buruzko idazlanak; betoz baita bertsolarien kanta lasai ta bipillak ere —toki berezia dute emen—, oiek ere bear bait dute barruti eder bat gure errialdeetan. Labur: guztiok lanera!
2019-09-18T01:47:52
https://andima.armiarma.eus/oler/oler29/oler2901.htm
[ -1 ]
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia » UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea Apirilaren 1ean UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea zabalduko da, maiatzaren 24a arte. Masterrak izaera erdi-presentziala du, ikasturte akademiko bateko iraupena, 25 plaza eskaintzen dira eta lan munduko zein ikerketako bokazioa duten pertsonei zuzenduta dago. Aurrematrikula egiteko link-a: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-izen-ematea-eta-onarpena Gainera, Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUko Garapenari buruzko Ikasketak doktorego programara. Masterraren inguruko alor guztiak hemen kontsulta ditzakezu (epeak, egitarau akademikoa, irakasleak, aurtengo ikasturteko egutegia, praktika, prezioa, etab.).
2019-04-24T08:46:21
http://www.oves-geeb.com/eu/noticias-eu/detalle-eu/upvehuko-ekonomia-sozial-eta-solidarioko-masterrean-aurrematrikula-egiteko-epea-1323
[ -1 ]
ahalera Archives - Euskara Lantzen Hutsuneak bete behar den adizkia (ahalera, subjuntiboa eta agintera) erabiliz. Categories Aditzak, GramatikaTags agintera, ahalera, subjuntiboaLeave a comment Esaldi hauek beste era batera / batzuetara izateko hutsuneak bete Categories Aditzak, GramatikaTags aditzak, ahalera, berridazketakLeave a comment Categories Aditzak, GramatikaTags ahalera, nor, nor-nori, nor-nori-nork, nor-nork, orainaldiaLeave a comment Categories Aditzak, GramatikaTags -t(z)erik, ahalera, ahaltasuna, ezin, ezintasunaLeave a comment
2019-05-19T18:38:38
https://elantzen.eus/tag/ahalera/
[ -1 ]
Azamara Journey partenza da Singapore - 7 notti (8 giorni) dal 14 Gennaio 2018 Oriente Singapore - Indonesia Cod: JR07I08620180114 Cod: JR07I08620180114 Partenza: 14 gennaio 2018 Data ritorno: 21 Gennaio 2018 Partenza: 14 gennaio 2018 14-01-2018 4 Semarang 07:30 19:00 5 Surabaya 09:00 18:00 6 Celukan Bawang 08:00 22:00 7 Benoa 08:00 - 8 Benoa - - Scheda nave Azamara Journey
2017-09-23T18:26:43
https://www.ticketcrociere.it/it/co/azamara/crociera/JR07I08620180114
[ -1 ]
2018/06/26 10:31 Ainhoa Lendinez 2018/06/25 21:08 Ainhoa Lendinez 2018/06/25 12:32 Ainhoa Lendinez 2018/06/25 11:58 Ainhoa Lendinez 2018/05/29 21:46 Ainhoa Lendinez sortua morf:5:21:4:4:4:4 [2018/06/25 21:08] morf:5:21:4:4:4:4 [2018/06/26 10:31] (egungoa) ======honenbestez,​ horrenbestez,​ hainbestez====== ======honenbestez,​ horrenbestez,​ hainbestez====== - Diskurtso markatzaile hauen oinarrian izenordain erakusle genitiboaren forma singularrak daude: //honen-, horren-, haren>​hain//​. Horiei //beste-// izenordaina eransten zaie, kasu instrumentalaren markarekin. + Diskurtso markatzaile hauen oinarrian izenordain erakusle genitiboaren forma singularrak daude: //honen-, horren-, haren>​hain//​. Horiei //beste-// izenordaina eransten zaie segidan, kasu instrumentalaren markarekin.{{ + :​morf:​5:​21:​4:​4:​4:​4:​51o730ofgol._sx258_bo1_204_203_200_.jpg?​200|}} : __Onenbestez__ zapaldu zan jentillen deiaren gañean sortutako despita guzia. (//​[[:​egile:​lardizabal:​obra|Testamentu Berrico condaira]]//,​ [[:​egile:​lardizabal|Lardizabal]]) : __Onenbestez__ zapaldu zan jentillen deiaren gañean sortutako despita guzia. (//​[[:​egile:​lardizabal:​obra|Testamentu Berrico condaira]]//,​ [[:​egile:​lardizabal|Lardizabal]]) : __Onenbestez__ agur, Medel. (//​[[:​egile:​lardizabal:​obra|Testamentu Berrico condaira]]//,​ [[:​egile:​lardizabal|Lardizabal]]) : __Onenbestez__ agur, Medel. (//​[[:​egile:​lardizabal:​obra|Testamentu Berrico condaira]]//,​ [[:​egile:​lardizabal|Lardizabal]]) : __Orrenbestez__,​ etxe aretan ez egoan maitasunik, ez egokitasunik,​ ez ganorarik, ez bakerik, ez zorionik. (//​[[:​egile:​bustintza_e:​obra|Euskalerriko ipuñak]]//,​ [[:​egile:​bustintza_e|Bustintza,​ E.]]) : __Orrenbestez__,​ etxe aretan ez egoan maitasunik, ez egokitasunik,​ ez ganorarik, ez bakerik, ez zorionik. (//​[[:​egile:​bustintza_e:​obra|Euskalerriko ipuñak]]//,​ [[:​egile:​bustintza_e|Bustintza,​ E.]]) - + : Ikulluko zekorrik ez da zergatik il; zerri il berria neskak; labean atzo opil: __onenbestez__ ba dute gosea nola isil. (//​[[:​egile:​orixe:​obra|"​Euskaldunak"​]]//,​ [[:​egile:​orixe|"​Orixe"​]]) - + : __Horrenbestez__,​ garrantzitsua da gauzak pixka bat argitzea, hobeto ulertzeko nola eta zergatik garen hain desberdinak. (//Sexua noiznahi//, [[:​egile:​elberdin_l|Elberdin,​ L.]]) - + : Baina bizkarrezurra jasotzeko eta bi hankan ibili ahal izateko, gure aldakak estutu egin ziren, eta, __horrenbestez__,​ gure umeek kanal estuago batetik jaio behar izan zuten. (//Sexua noiznahi//, [[:​egile:​elberdin_l|Elberdin,​ L.]]) + : __Honenbestez__,​ esan dezakegu, beraz, erretorika eta, zehazkiago, haren genero epidiktikoa dela, geure ustez, bat-bateko bertsolaritzaren berezko esparrua, bat-bateko bertsolariaren artea taxuz eta ganoraz ulertzeko marko teorikorik egokiena. (//​[[:​egile:​kant:​obra|Arrazoimen hutsaren kritika]]//,​ [[:​egile:​kant|Kant]]/​ Ibon Uribarri) Kasu komitatibo edo soziatiboa ere har dezakete, hau da, //​honenbesterekin,​ hainbestenarekin//,​ eta abar: Kasu komitatibo edo soziatiboa ere har dezakete, hau da, //​honenbesterekin,​ hainbestenarekin//,​ eta abar: : Eta __hainbertzenarekin__ haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus Jaunaren besoetarat. (//​[[:​egile:​joannateguy:​obra|Sainduen Bizitzea]]//,​ [[:​egile:​joannateguy|Joannateguy]]) : Eta __hainbertzenarekin__ haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus Jaunaren besoetarat. (//​[[:​egile:​joannateguy:​obra|Sainduen Bizitzea]]//,​ [[:​egile:​joannateguy|Joannateguy]]) : Xutitu nintzen, eta, __hainbertzenarekin__,​ burrunba sumatu nuen nere ganik hurbilago. (//​[[:​egile:​barbier:​obra|Ixtorio-mixterio]]//,​ [[:​egile:​barbier|Barbier]]) : Xutitu nintzen, eta, __hainbertzenarekin__,​ burrunba sumatu nuen nere ganik hurbilago. (//​[[:​egile:​barbier:​obra|Ixtorio-mixterio]]//,​ [[:​egile:​barbier|Barbier]]) + : __Hainbestenarekin__,​ auzoko emazteak erraiten dio ene amari: (//​Bihotzeko mina//, [[:​egile:​dirassar|Dirassar]]) + //hon-// bakarrik ez, //-beste-// gabe joan daiteke bigarren osagaia. Iparraldean //-beste// baino gehiago erabiltzen da //-bat//: //honenbat (hunenbat), horrenbat, hanbat//. Azken hori soziatibo kasuan //​hanbateki//​ asko erabiltzen zuten Zuberoako autore zaharrek. //halatan// ere erabiltzen dute zubereraz, Tartasek, esaterako: + : [...]eta odoletik, haien saheits ezurretik ialkiten zela, eta Iupiter bait zen Ienko ororen gehiena, haren seme propia, eta naturala zela __hanbatoki__ heriua baitzen bertze gizon ororen gehien, eta Iaun, bere armak haren kontre galtzen zutiala, hura zela gizonen erregia, eta herioaren nabusia eta Iauna. (//​[[:​egile:​tartas:​obra|Onsa hilceco bidia]]//, [[:​egile:​tartas|Tartas]]) + : __Halatan__ natural da gizonari bere biziaren, eta haren konseruationiaren maite ukhaitia, eta haren kontria baita herioa haren hastio ukhaitia, haren ihesi ioaitia, haren beldur izatia harzatz orhitzia: ala bena gizona hanbat gaixto da, eta miserable, nor dakialarik herioaren kolputik dependitzen dela haren onsa, edo gaixki iagoitikoz, izatia, ezpaita, nahi herioaz [...] (//​[[:​egile:​tartas:​obra|Onsa hilceco bidia]]//, [[:​egile:​tartas|Tartas]]) - Hon- bakarrik ez; -beste- gabe izan daiteke bigarren osagaia -bat eta Iparraldean horrelakoak,​ -beste dutenak baino erabiliagoak dira; alegia, honenbat (hunenbat), horrenbat, hanbat. Azken hau komitatibo kasuan, hanbateki, da Iparraldeko autore zaharrek gehiena erabiltzen zutena, zuberotarrek bederen. Diskurtso markatzaile zaharra eta halatan-ekin batera zubereraz (Tartasen hizkeraz, esate baterako): - Orok erraiten zioten (...) inmortal zela (...); hanbateki, herioa baitzen bertze gizon ororen gehien eta jaun, bere armak haren kontra galtzen zituela, hura zela gizonen erregea eta herioaren nagusia eta jauna (Tartas) - Ikuiluko zekorrik ez da zergatik hil; zerri hil berria neskak labean atzo opil: honenbestez badute gosea nola isil (Orixe) - Horrenbestez,​ garrantzitsua da gauzak pixka bat argitzea (L. Elberdin) + Ia gainerako diskurtso markatzaile guztiak bezala, jatorriz, ​adberbioak ​dira; baina, perpausean (mintzagaiaren atalen baten ondoren) hartzen duten lekuarengatik, aurretik ​esandakoarekiko ​duten anafora ​balioarengatik... diskurtso markatzaile ​bihurtu dira. Areago, ​diskurtso markatzaile ​bihurtzen diren beste adberbio asko ez bezala, ​hauek ezin dira inoiz galdegai izan; //honenbat// edo //horrenbestez// ezin dira galdegaiaren lekuan ​jarri. - Ia gainerako diskurtso markatzaile guztiak bezala, berez, jatorriz, ​adberbio ​dira; baina, besteak legez, perpausean (mintzagaiaren atalen baten ondoren) hartzen duten lekuagatik, aurretik ​esanarekiko ​duten anafora ​balioagatik... DM bihurtu dira. Areago, ​hauek, DM bihurtzen diren beste adberbio asko ez bezala, ezin dira inoiz galdegai izan; ezinezkoa da honenbat ​(gaur gutxi erabilia) ​edo horrenbestez galdegaiaren lekuan ​ezartzea. +
2019-11-18T22:32:51
http://www.ehu.eus/seg/morf/5/21/4/4/4/4?rev=1530001866&do=diff
[ -1 ]
Figueruela de Arriba - Wikipedia, entziklopedia askea. 41° 52′ 07″ N, 6° 26′ 35″ W / 41.868611111111°N,6.4430555555556°W / 41.868611111111; -6.4430555555556Koordenatuak: 41° 52′ 07″ N, 6° 26′ 35″ W / 41.868611111111°N,6.4430555555556°W / 41.868611111111; -6.4430555555556 Figueruela de Arriba (Espainia) Figueruela de Arriba (Gaztela eta Leon) 405 bizt. (2015) -7 153,17 km2 320,36 bizt/km² Figueruela de Arriba Zamorako probintziako udalerria da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 442 biztanle zituen. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Figueruela_de_Arriba&oldid=5196758"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 25 urtarrila 2016, 08:07.
2018-03-18T02:35:50
https://eu.wikipedia.org/wiki/Figueruela_de_Arriba
[ -1 ]
topic_facet:"Lanbide Heziketa" topic_facet:"Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta (Heziketa Zikloa). Erdi maila" topic_facet:"Hasierako osasun-laguntza larrialdi egoeretan (Modulua)" topic_facet:"Oinarri biologikoak,osasuna eta lehen sorospenak (Modulua)" genre_facet:"Curriculumeko baliabideak" Proposatutako gaia: Lanbide Heziketa Proposatutako gaia: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta (Heziketa Zikloa). Erdi maila Proposatutako gaia: Hasierako osasun-laguntza larrialdi egoeretan (Modulua) Proposatutako gaia: Oinarri biologikoak,osasuna eta lehen sorospenak (Modulua) Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
2020-06-03T05:42:17
http://www.eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Lanbide+Heziketa%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Mendekotasun-egoeran+dauden+pertsonentzako+arreta+%28Heziketa+Zikloa%29.+Erdi+maila%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Hasierako+osasun-laguntza+larrialdi+egoeretan+%28Modulua%29%22&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Curriculumeko+baliabideak%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Oinarri+biologikoak%2Cosasuna+eta+lehen+sorospenak+%28Modulua%29%22&type=AllFields
[ -1 ]
Gertakizunak | Labayru Fundazioa Kategoria: Gertakizunak Euskeraren Eguna Euskeraren eguna herri ondarea Juan Zelaiaren heriotzean, gomutaz eta esker onez Aspalditxuon ez geunkan haren barri handirik, baina badakigu geldi egon ez dana, harik eta osasunak lagundu deutsan arte. Burua argi azkeneraino. Osasunez be oraintsura arte ondo antzean. Osasun arazo txikiren bat zalako bat korapilatu jakon azkenean eta halantxe ustekabean alde egin deusku. gehiago euskera Juan Celaya Labayru Fundazioaren aurkezpen bideoa Argitaratze data: 2015-04-27 Kategoria: Barriak, Gertakizunak Argitaratze data: 2015-04-17 Bide barriak ekitaldia BBK Gelan Argitaratze data: 2015-04-16 Gaur Bide barriak ekitaldia egingo dogu BBK Gelan, Bilbon. Dana pres dago honezkero, baita lekua bera be. Argitaratze data: 2015-04-14 Kategoria: Gertakizunak www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoa aurkeztu da Mungian otsailaren 19an. Alkateak, Igor Torrontegik herriak era honetako lanak gizarteratzeko egin dauen apostua ekarri eban gogora. Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiko zuzendariak, lekuan lekuko berbeta eta kulturaren barri eduki, jagon eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu eban. Eta Akaitze Kamiruagak, Labayru Ikastegiko Ondare ataleko arduradunak web orriaren nondik norakoak azaldu ebazan. Azken barriak Zamudion ondareari buruzko liburua aurkeztu dogu BBK Azokagaz kolaboretan hasi gara
2017-01-19T13:06:00
https://www.labayru.eus/category/gertakizunak/
[ -1 ]
Denok izaten dugu egun txar bat Bigarren porrota jarraian Ulacia Gruporentzat, lehenengoa Aritzbatalden, partidu txar baten ondoren, LBC cocinas.com talde errioxarraren aurka, 49-60. Behin baino gehiagotan azpimarratu dugu orain arteko Ulacia Gruporen ibilbidea oztopoz betea joan dela, lesioek gogor jo dute, hori ezin dugu ukatu, baina oztopo eta zailtasun horien guztien aurrean Jokin Collantesen jokalariek beti eman dute aurrera urrats bat eta edozein oztopo gainditu eta horrela lortu dute sailkapeneko goiko postuetan mantentzea 9 jardunaldi jokatu ostean. Aurreko astean Getxon denboraldiko bigarren porrota jaso ostean, etxeko babespera itzultzen zen Ulacia Grupo igandean. Aritzbatalden jaso zuen LBC cocinas.com talde errioxarra, ligako talde indartsuenetako bat, momentu hartan zarauztarrekin batera lidertzan zegoena. Ez zen aurkari erraza, gainera indartuta zetorren, azken jardunaldian Borja Arevalo, Urrezko LEB ligan aritutako jokalaria beraiekin jokatzen hasi baitzen. Baina, beraien erreferentzietako baten baja zuten, Enrique Suarez, baina Jokin Collantesek argi zuen horrek ez zuela zertan partidua erraztu behar. Erritmo oso geldoko partidua izan zen, ideiak ez ziren oso argi zelairatzen, erasoan huts askorekin, defentsak nagusi. Denbora aurrera zihoan eta bi taldeetako bakar batek ere ez zuen partiduko aginte makila hartzerik hartu. 4-0 hasi ziren zarauztarrak, 6-6 berdintzea lortu zuten partidua errioxarrek, 5. Minutua zen. Gero errioxarrek hiruko bat lortuta aurrea hartu, zarauztarrek puntu bakarrera murriztu, errioxarrek berriro aldea zabaldu, zarauztarrak gerturatu, horrela lehen laurden guztian zehar, borrokan, kolpeka, baina nagusitasunik gabe. Azkenean, 12-14 LBC cocinas.com taldearen alde. Bigarren laurdeneko lehen bost minutuetan errioxarrek markagailuko aldeari eustea lortu zuten, argi erakutsi zuten ez zuten hala nola salduko garaipena, aurpegia emango zutela, jokalari baten gidaritzarekin batez ere, Borja Arevalo. Berak erritmoa ezartzen zuen bitartean, zarauztarrak erasoan ez ziren fin ibili, kosta zitzaien puntuak eskuratzea, sentsazioa ematen zuen azeleragailua zapaltzen zuten unean partidua beraien alde eroriko zela. Horrela egin dute laurdeneko azkeneko minutuetan, 7 puntuko aldea zabaltzea lortu zuten, 31-24, baina errioxarrek 5ean utzi zuten atsedenaldira iristerako, 31-26. Ez ziren Ulacia Gruporen minutu onak izan, zelaian astun zebiltzan jokatzeko zeuden 8 jokalariak, erasoan ez zuten portzentaje onik, kosta egiten zitzaien saskirako bidea topatzea eta jaurtiketa libre askok ez zuten saskia zulatzea lortu. Baina, minutu txarrak izan arren, jokalariek euren arima eta indarra zelairatuta atsedenaldira abantailarekin iristea lortu zuten, lehiakor izanda, izaera borrokalariarekin, garaipen asko eman dizkien izaera horrekin. Saskirako bidea errazago topatu eta gehiago asmatuz gero, garaipena etxean geratuko zenaren sentsazioa zuen taldeak. Baina, ez zen horrelakorik gertatu, 4-5-6 puntuko aldea izan zuten alde zarauztarrek hirugarren laurdenean zehar, baina puntu gutxi, errioxarrak ere ez zebiltzan fin, baina, aldea puntu bakarrean utzita amaitu zuten laurdena, 41-40. 10 minutu eta dena erabakitzeke. Hamar minutu luze izan ziren, 7 puntura luzatu zuten aldea errioxarrek eta horri eusten jakin zuten partiduaren amaiera iritsi bitartean, azkenean 49-60. Beti ez dira gauzak ongi ateratzen, orain arte argi erakutsi du taldeak edozein oztopori, edozein arazori aurre egiteko prest dagoela eta ez duela inoiz amore emango. BI porrot jarraian, baina astebeteko atsedenaldia eta gero urtea amaitu bitarteko azken jardunaldia Azpeitian Disdira Bitxitegia taldearen aurka. Pilak kargatu eta etorkizunari itxaropentsu begiratzeko momentua da, taldeak maila bikaina erakutsi du momentu askotan eta horri eutsi behar dio. Kolpetik altxa eta jarrai dezagun lanean.
2020-01-18T12:13:18
https://zast.eus/berriak/129/Denok-izaten-dugu-egun-txar-bat
[ -1 ]
Iñaki Durán. Zure aseguru artekaritza Errenterian. Zure artekaritza Ziurtatzen dizugu Benetan axola zaizuna ziurtatzen dugu Aseguru pertsonala Diru gehiago kostatu gabe. Konpainiarekin kontratatzen duzun gauza bera ordaintzen duzu. Jabetza asegurua Zure politika estaldurarik onena bilatzen dugu, entzun, aholkatzen dugu eta zure interesak defendatzen ditugu. Aseguruak enpresarentzat Edozein gertakarirengatik, ez kezkatu , deitu iezaguzu eta gu arduratuko gara. Profesionalak gara ​DESKARGATU GURE APLIKAZIOA BETI ZAITEZKE ZURE POLTSETAN Zure aseguru artekaritza Iñaki Duran aseguru artekartiza 2000 urtean sortzen da Errenterian (Gipuzkoa). Aseguru pribatuen eta finantza produktuen bitartekaritzara dedikatzen gara 1989az geroztik pertsonalizatutako aholkularitza profesionalen bidez , horrek gure bezeroari uneoro behar bezala aholkua ematea ahalbidetzen du. Ilusio handiarekin teknologia berrietara egokitutako etapa berritzaile bati ekingo diogu, gure egungo eta etorkizuneko bezeroei ikuspegi handiagoa eta komunikazio bide hobeak ahalbidetuko dituena. Eskatu zure presupuestoa kompromisurik gabe Aseguru artekari kolegiatzailea izatearen abantaila Gure puntu sendoa, independentzia profesionalaren printzipioaren azpian, ez baitugu inolako enpresa ordezkatzen, gure bezeroena, aholkularitza pertsonalizatua eta arriskuen kudeaketa ziurtatu behar da horien aldizkako berrikuspenekin (eguneratu daitezen) onena kontratatuz. Prezioen estalduraren aukera (zuretzako egokitu zaitez) sektoreko aseguru konpainia nagusiekin Aseguruen artekari kolegiatu bat bere aseguruaren eta aseguratzailearen bitartekari gisa jarduten duen profesionala da, bere bezeroen beharretara egokitzen diren aseguru aukera onenak eskaintzen dituena. Zure aseguru-agente fidagarriak ez du aholkularitza profesionala emango, ezbeharren kasuan beharrezko laguntza ere emango du. Horrez gain, kolegiatutako bitartekariak Elkargoak hitzartutako jardunbide egokien dekalogoa bete behar du. Aseguratuaren interesak defendatzen dituen profesionala Bezero gisa, aseguruak hartzen dituzunean, Aseguru Broker erregistratu baten bidez egiten baduzu, balio erantsia berezia jasoko duzu, praktika onak, arreta, aholkularitza eta zerbitzua bermatzeko. Artekari honek independentziaren printzipioaren arabera defendatuko ditu zure interesak, beraz, istripuen kasuan kalte-ordaina egokia izan dadin. Lehen mailako enpresak eta sektoreko erreferentzia Bezeroei beren beharretara egokitzen diren aseguruak eskaintzen dizkiegu. Sektoreko erreferentziako enpresekin neurtzen ditugu, produktuen maila eta kaudimenean Gure etengabeko prestakuntzak gure bezeroen aseguru-beharren etengabeko aldaketetara egokitzen gaitu. Aseguru pertsonala Bizitza aseguru arriskua Bermatu zure etorkizuna eta zurea jende adimenduna da. Bere kostua oso txikia da ematen duen lasaitasunarekin alderatuta. Bizitza aseguruen aurrezpena Zure bizitza hazten da eta zure aurrezkiak urtez urte hazten dira, sorpresarik gabe. Txikitatik aurrezteko aukera ematen du, merezi duten zaintzaz gozatzeko. Finantza produktoak Zure beharretara egokitzen den aurrezki edo inbertsio aukera aukeratzen lagunduko dizugu, errentagarritasun handiena lortzeko. Banakako osasuna Zure osasuna lehenik dator. Medikuntza zainduagoa, zentro onenetan eta profesional onenekin, errematerik gabe, kopaguntzarik edo txekorik gabe. Pentsioak: EPSV; PIAS… Pentsio plan batek uneko erosketa ahalmena mantentzea bermatzen du eta zerga abantailen onurak lortuko ditu. Istripu pertsonalak eta lan ezintasuna Ezin duzulako gelditu, zuri eta zure babes ekonomikoa ematen diegu istripuen edo ezintasunaren aurka. Taldeentzako osasuna Talde bateko kide bazara, aseguru mediko pribatua izatea aukera dezakezu, abantaila aberatsagoekin eta tarifa merkeagoekin. Gehien behar dutenean babesten dituen aseguruak, heriotzak dakartzan ondorio ekonomikoak eta administrazio ahaleginak ekidinez. Jabetza asegurua Beraz, zure ondasunak hirugarrenei kalteak ordaintzeko betebehar baten eraginpean ez egoteko. Defentsa juridikoa eta fidantzak hornitzea barne. Etxerako aseguruak Etxe bakoitzerako aseguru egokiena eta moldatuena konfiguratzen dugu. Zure familiak behar duena zehazki, zure etxea leku seguruena izan dadin. Gidari gisa zure beharretara egokitutako auto asegurua bilatzen dugu. Ezusteko guztiei erantzuten diegu, beraz, lasai bidaiatzen duzu. Aseguruak enpresarentzat Industria aseguruak Estaldura zabala industria-jarduera aukera zabala izateko. Merkataritza eta bulegoko aseguruak Bezeroa garrantzitsuena bada, zaindu bera eta bere negozioa berme guztiekin. Negozioko aseguruak Aseguruen konponbideak zure enpresaren aktiboak babesteko, izendatutako edo arrisku anitzeko arriskuen estaldura zabal baten bidez. Istripuen aseguru hitzarmen kolektiboa Zure hitzarmen sektorialaren arabera betebeharrak betetzen laguntzen dizugu. Bidal iezaguzu zure galdera Helbide elektronikoa (eskatutako) Arduratsua: Iñaki Duran S.L. Zure baimena ematen digun datuen tratamenduaren helburua entitatearen webguneko kontaktu formulariora sartzen diren bezero / erabiltzaileen datuak kudeatzea izango da, zure zalantzak erantzutea eta / edo produktuen publizitatea bidaltzea. zuretzako interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuak. Emandako datuak mantenduko dira jarduera uztea eskatzen ez baduzu eta ez zaizkie hirugarrenei lagatuko, legezko betebeharra izan ezik. Datu horiek ez badira beharrezko legean jasotako helburuetarako sartzeko, zuzentzeko edo eskatzeko eskubidea duzu helbide elektronikoan idatzita:[email protected] Webgune honetako datuak babesteko politika onartzen dut. Jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez edo telefono hauen bidez:​ 619 123 390 Nahiago baduzu deituko dizugu. Ubikazioa C/ Francisco Gazkue 1 Astelenetik Ostiralera 9h-tik 14h-tara Arratsaldean hitzordura joaten gara Bezeroari arreta emateko atal kanpokoa dugu, zure kexak eta erreklamazioak kudeatu eta konpontzeaz arduratzen dena: Enpresaren laguntzarako telefonoak: Elkargoko aseguru bitartekaria 78056 Bitartekaritza-enpresa J-2842 baimen-gakoarekin erregistratu zen bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian aseguru, aseguru bitartekari eta aseguru eta pentsio fondoen zuzendaritza nagusiaren goi karguak. Erantzukizun Zibil Profesionala eta Segurtasun Asegurua Kontratatutako Aseguruen Bitartekaritza 26/2006 Legearen eta dagozkion eguneratzeen arabera kontratatu dira. Bezeroentzako Arreta Saila antolatuta. © 2020 Iñaki Durán Correduría de Seguros -- Erabilera baldintzak eta baldintzak | Pribatutasun politika Harremanetarako telefonoa (eskatutako) Inprimaki hau bete eta zure beharretara egokitzen den asegurua aztertuko dugu. Kaixo, laguntza behar al duzu? egin klik beheko Whatsapp botoian eta hasi txat gurekin Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaile esperientzia onena ematen dugula ziurtatzeko. Gune hau erabiltzen jarraituz gero ados dagoela onartuko dugu.Ados nagoGehiago irakurri
2020-01-24T18:18:25
https://www.inakiduran.es/eu/portada-eu/
[ -1 ]
AGENDA21 BEURKO BHI: 3.HIRULABETEKO JARDUERAK Ekainak 22an, Luis Choya Almarazi omenaldia egin zion El Regatoko CIHMA egoitzan. Barakaldon, eta Hezkuntza munduan bereziki, oso ospetsu eta garrantzitzua den CIHMA honek hemendik aurrera Luisen izena izango du. Ekitaldian Luisekin harremanetan izan zuten lagunak, esparru desberdinetatik, bildu ziren. Kultura sailako zinegotziak ireki zuen omenaldia, eta bere atzetik eskoletako errepresentazioan, Bego eta Lourdesek hitz unkigarriak bota zituzten, eskolen aldeko Luisen egindakoa gogoratu eta eskertzen. Urtero bezala, orla jaian 2.Batxilergoko Ingurumen Taldeko partaideek dagokion agiria jaso dute azkenengo lau ikasturteetan ingurumena zaintzearen ardura hartzeagatik. Agenda21 proiektuan parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko. Hemen duzue gure omenaldi txikia. Ongi izan eta zorte on aurrean duzuen bidean. 1. abestia : Somebody To Love ( Glee Cast Version) 2. abestia: Bizirik. Iker Villa (Revolta Permanet taldeko partaidea) AZTERTU programaren barruan Beurko BHIko ikasleek parte hartu dute II Ekinaren Astean "Pilen kutsadura" eta "Hamaiketako osasungarria" gaiekin. Pilei buruzko ekintza maiatzetik 20tik 24ra burutu zen. Hamaiketako osasungarriarena ekainak 17n. Nola garatu zen eta argazkiak ikusteko klikeatu irudian. EKAINAK 13tik 17ra 4.DBHko eleanitzako ikasleek kontsumoari buruzko muralak egin dituzte, hala nola, mobilen kutsadura, arroparen berrerabilpena, ... Aurten"Movilizate con Jon" kanpainari amaiera eman diogu. Horretarako Jonen amari jasotako 64 mobil zahar eman genizkion. Ingurumen Taldeko 3.DBHko hainbat ikaslek horren ardura hartu zuten. EKAINAK 5 eta 7 PEÑAS NEGRASera 2.DBHko ikasleek Bizkaiko Meatzaldeak natur eta kultur ondare baliotsua duen ingurua dugun ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute bi egun hauetan. Honela konturatu dira ondare hau zaindu eta hobetzeko ardura guri guztioi dagokigula, ondoko belaunaldiei iritsi dakien. ESKOLEN ARTEKOA-UDAL FOROA Clara Campoamor Kultur Aretoan gauzatu zen Udal Foroa eta horren egitarauaren lerro nagusiak hauek izan ziren: 9:20 partaideen harrera 9:40 Ekitaldiaren hasiera 10:00 Interzentroko dinamikak 11:30 Amaikaterdietako 12.00 Eskola Foroa 13:00 Ekitaldiaren amaiera Ikastetxe bakoitzak auzo edo herri diagnostikoa egin ondoren atera dituen ondorio, konpromiso eta udal-eskakizunak elkar komentatzea eta lehentasunezkoak batzea. Ikasleak elkar ezagutu, esperientziak trukatu eta jende aurrean hitz egiteko beldurra galdu. ORTU EKOLOGIKOA INOIZ BAINO BIZIAGO Beurko BHIko ortua nekazaritza ekologikoa eta ingurumena ikertu eta ezagutzera ematen duen leku aproposa da . Jarduera honetan parte hartzen duten ikasleak “NATURGUNEA” ikasgaietakoak dira, 4. DBHaren aukera-ikasgaiarenak hain zuzen. Helburua nekazaritza ekologikoa eta ekologiaren inguruan informazioa zabaltzea da era praktikoa erabiliz. Ortutik lortzen diren uztek aukera ematen diote ikaslegoari usaimena, ukimena, dastamena eta ikusmena erabiltzen. Honetaz gain, hor ikasleek aukera izaten dute pozoin barik kalitatezko fruitu-marrubiak, esaterako-eta ortuariak-babak, porruak, uhazak,…-lortzeko nekazaritza ekologikoaren munduan murgilduz: beharreko erremintak, haziak, lorategi-landareak eta ortu-landareak, konposta,… Jarraian hainbat irudi adierazgarri. Ikasleen lanak azaroan Eraldatzen dugun ekosistema Azaroan jasotako kalabazak, uda lehorraren ostean Jantokiko laguntzaileek eta 4. DBH zenbait ikasleek astero batzen dute hondar organikoa konpost-a egiteko institutuko baratzean Konposta egitean jantokian sortzen diren hondakin organikoak 'birziklatu' egiten dira ongarri bat sortuz. Konpost hau ortuan erabiltzen da materia organikoa natura-ziklora bueltatuz eta “zabor” horri bigarren erabilpen bat emanez. Maiatzak 16 eta 17an Naturguneko ikasleak uzta jasotzen hasi dira:10 kg baba-handia (Vicia faba) Ortuari kolorea emateko urteroko erraboilak TERRACYCLE KANPAINA GOGORARAZIZ Ingurumen Taldeko bi ordezkari ikasgela guztietatik pasatu dira gogorazteko boligrafo eta errotulki zaharren trukearen bidez puntuak lortzen direla eta hoiekin txertoak beharra duten beste eskualdeko herrietara bidaltzeko,iaztik Terracycle-koekin kanpaina aurrera eramaten delarik. IKASLE SARITUTA Plastikako 4.DBHko Ane Calvo eta Unai Cosgaya ikasleak sarituta izan dira aurtengo AG21eko karpetaren diseinatzeko lehiaketan parte hartzeagatik. MAIATZAK 20tik 23ra TESTU LIBURUEN BERERABILPEN KANPAINA 2.DBHOkoak kanpaina berri batekin hasi dira beraien azkenengo hiru klase egunetan. Kanpaina honen helburua aurten erabilitako testu liburuak hurrengo ikasturterako berrerabiltzen saiatzea izan da BIRZIKLATU BAINO LEHEN BERERABILI mezua ikasgela guztietatik zabalduz. Testu liburuek botata, baztertuta ala San Juan egunean erreta amaitu beharrean bigarren bizitza bat edukiko dute beste ikasleen eskuetan. Aurten institututik alde egingo duten ikasleek bestei nola jokatu azaldu diete: liburuak mailegua eran utzi, dohainik ematea, truke moduan jokatzea ala prezio sinboliko betekin saltzea. Horretarako, ikasleen arteko harremanak areagotzearen aldekoaren ekimenak hasteko beharra dagoela esan diete ikasturtea amaitu baino lehen liburuak jabe berriak izateko. GRENPEACEko ARCTIC SUNRISE itsasontzia Bilbon Arctic Sunrise itsasontzia Bilbora ailegatu da Maiatzak 16 eta 17 egunetan egoteko Bilboko Itsas Museoaren parean. IGO ITSASONTZIRA!!! entzun eta Beurko BHIko ikasleak zein koordinatzailea igo dira. Talde ekologistakoek arrantza bideragarriaren aldeko ekintzak dihardute eredu jasangarri bat posible dela badakitelako. Pausoak: -Arrantza flotak duen gaingaitasunarekin bukatzea: dagoen arrain kopuruarentzat itsasontzi gehiegi daude. -Arrantza iraunkor eta inpaktu txikikoa bermatzea era positiboan laguntzen baituzte kostaldeko komunitateak eta ingurumen itsastarra.. -Arrantza eremuak kudeatzea ekosistemen ustiamenean arreta berezia izanik. -Arrantza produktuen trazabilitatean transparentzia handitzea. Geenpeace erakundeko ordezkariek Espainako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministrariari, Miguel Arias Cañeteri hain zuzen, arrantza jasangarriaren aldeko sinadurak emango dizkiote, beraien artean Beurko BHIko Agenda21 proiektuarena. Idazkiaz gain, paperezko itsasontzi txiki batean gure eskaera idatzita ere ailagatuko zaio ministrariari. MAIATZAK 6tik 10era KONTSUMO TAILERRAK 1.ZIKLOAN 1.DBHko ikasleek parte hartu dute Kontsumobide tailerretan. KONTSUMOBIDE erakundearen bidez prestakuntza-jarduerak eskaintzen ditu tailer ibiltariaren bidez. Jarduerak ikasleek eguneroko bizitzan aurkitu ditzaketen kontsumo arloko egoeretan oinarrituta daude.Tailerrak curriculumera egokituta daude eta ordu eta erdiko iraupena daukate. Plastikozko tapoiak batzeko kanpaina aurrera doa institutuan. Iaz hasita, aurten arraskatatsua ere izan da. Bi erainkuntzetako txoko berdeetan dagozkien ontziak daude ikasleek, irakasleek eta ez-dozenteek tapoiak utzi ahal izateko. Liburuaren eguna dela eta Arte Batxilergoko ikasleek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Aretoa apaindu zuten beraien esku-lanekin. Hor, irakurketa maratoi bat egiteko eskena tokiaren gainean liburuak hegaka txoriak bihurtuta, birziklaturiko materialez egindako loreen usaina ea nabaritzen zen. Liburuak nagusiak izan ziren egun horretan. Hango alderdi eta bazter guztietatik irakurleen irudi beltzak eta Joseba Sarrionandiaren esaldiak. Bai apainketa ederra! APIRILAK 19 eta 23 4.DBHko ikasleek Ramon Rubial lorategi botanikotik gidaturiko bisitaldia egin dute. Lorategia Barakaldo erdian dago, mundu berde batean murgiltzeko aukera izan zuten, bertoko eta kanpoko zuhaitz eta landare espezieen aniztasunaren laburpena ikusteko aukera ezin hobea. ERABILITAKO ETXEKO OLIOAREN BILKETA-KANPAINA GAUR MARTXAN JARRI DA INSTITUTUAN. Olioaren isurketak oso kaltegarriak dira ingurumenerako eta ikasleak horretaz jabetzea gustatuko litzaiguke. Bilketa kanpaina honen helburua, ikasleek, irakasleek eta ez-dozenteek etxean erabilitako olioa, gure institutuan dagoen ontzira ekartzea ohitura bihurtzea da. Olioa biodiesela lortu ahal izateko erabiliko da. AG21 proiektuan, hezkuntza-komunitatearen ardurak pizgarri bat merezi duela pentsatzen dugu, hori dela eta planetaren alde egiten duzuna eskertzeko modu bat topatu dugu, noski, laranja ere. LAGUN GAITZAZU INGURUMENA ZAINTZEN! Publicado por AG21BEURKO en 8:30
2019-05-24T06:55:22
http://ag21beurko.blogspot.com/2013/05/3hirulabeteko-jarduerak.html
[ -1 ]
Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Trebiñuko hiru herri hustu - Wikibooks Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Trebiñuko hiru herri hustu Trebiñuko hiru herri hustu Billa Tobera (Villanueva), Santurde, Caricedo, Moskator, Sanmartinzar 16 km. 4 ordu eta 35 mn. Santurde eta Sanmartizar herrien artean hiru herri izan ziren aspaldi. Egun, lekuko gisa, arkitektura ederreko hiru baseliza, besterik ez. Cerro mendi inguruan ibiliko gara, hiru tenpluok ezagutzeko. Billa Tobera (Villanueva Tobera) Santurde eta Sanmartinzar herrien artean hiru herri izan ziren aspaldi. Gaur egun, lekuko gisa, arkitektura ederreko hiru baseliza, besterik ez. Cerro mendi inguruan ibiliko gara, hiru tenpluok ezagutzeko xedez. [1] 2 Toberatik Caricedora 3 Dosoko San Andres baseliza 4 Zabakoaranetik Billa-Toberara Trebiñuko herrialdera (Araba) joko dugu, beste behin, eskualdeko hainbat herri hustu eta paraje galdu ezagutarazteko. Billa Tobera herrian jarri dugu abiapuntua. Bertaratzeko modurik errazena, N-1 errepide nagusitik Guardia aldera (Arabako Errioxa) jarraitzea da. Gero, Zanbranara iritsi baino lehenago, Berantevilla aldera jo eta, Santurde igaro ondoren, Billa Toberara iritsiko gara. Toberatik Caricedora[aldatu] Eliza ondoko plazatxoan hasiko gara, tenplua ezkerraldean utzita. Rojo errekara jaitsiko gara eta, zubitxo bati esker, ur emaria igaroko dugu. Pista nagusia alboratuta, hilerri atzetik gorantz doan zidorrari ekingo diogu. Herriko errotara doan kanal baten ondoan jarriko gara laster. Ubide horrek pistarekin bat egitean, eskuinera jo eta behera egingo dugu; holaxe, beste bidegurutze bateraino. Errepidera doana bazter utziko dugu han, eta Tobera herrirantz egingo ditugu urratsak. Herriko iturri paretik igarota, asfaltoari men egin ondoren, Santurdera iritsiko gara. Santurde bisitatzeko gonbita egingo digu arku polit batek. Plazaraino joan-etorria egingo dugu arkitekturari erreparatzeko asmoz. Errepide nagusian berriz, Billa Tobera aldera (ekialdera) joko dugu. Asfalto gainean hiru minutu eman ostean, ezkerraldean goititutako Santa Maria baselizara doan nekazari bidea ikusiko dugu. Tenpluaren atzealdeko bide sardan, eskuinera egin eta Arabako landa-erromanikoaren monumentu interesgarrienetako bat bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Gerardo Lopez de Gereñu ikerlariak Mortuorios izeneko maisulanean islatu zuenez, paraje hori joan den mendearen erdialdean hustu egin zen, azken bizilagunak lurrak abandonatu zituenean. Tenplutik pista nagusira irtengo gara berriro, eta eskuinera egingo dugu, ekialderako noranzkoari eusteko. Ibili-ibilian minutu batzuk eman ondoren, bidebanatze batera iritsiko gara. Ezkerrera joko dugu orduan, eta Cerro mendilerrora begira jarriko gara. Cerroko magalak ipuruek, ezpelek eta erkametzek hartzen bazituzten ere, azken urteotako suteek mendilerroa biluzarazi dute guztiz; orain, haizea neurtzeko antena susmagarri bat dago bistan. Pistak ezkerrera egiten duenean, eskuinera hartuko dugu; eta ezkerrera metro batzuk aurrerago. Cerroko magal azpira joko dugu segidan, eta Caricedo herri hustura iritsiko gara. Hainbat eraikinek zutik irauten dute bertan. Gereñuk dioenez, XIII. mendean Trebiñuko artzapez barrutian aipatzen da Caycedo lekua, eta joan den mendean paraje hau betiko desagerraraztea nahi izan zuen zoriak. Dosoko San Andres baseliza[aldatu] Caricedoko herri hustutik behera egingo dugu eta, lehen bidebanatzean, ezkerrera hartuko. Muino batera igotzen hasiko gara orduan, eta, tipi-tapa pistan barrena, eskuineko pistari ekingo diogu aurreragoko bidebanatzean. Rojo ibarrerantz abiatuko gara gero, baina, errepideraino iritsi beharrean, ezkerrera egingo dugu stop seinale batera iristean. Hari elektrikoa lagun, San Andres baselizarako bideari ekingo diogu. Ondorengo bidegurutzean, Taraverora doan pista utzirik, ezkerrera joko dugu, aurrez aurre Cerroko tontorra altxatzen dela. Pistak punturik gorena hartuko du laster. Eskuinera egingo dugu orduan; ondoren, zehar-zehar jarraituko dugu. Pista nagusiak eskuinera 90 graduko bira egin baino ehun metro lehenago, ordea, ezkerraldean agertuko zaigu San Andres ermitara doan lokatzezko bidea. Galsoro artean hasieran, eta erkametzen artean gero, goratasuna gogoz hartzeari ekingo diogu, eta ermita ondoko lepora igoko gara. XIII. mendean Trebiñuko herrietan Doso izenekoa aipatzen zen, Dordoniz eta Sanmartinzar herrien artean zela. Gaur egun, inguruko herriek partekatzen dute behialako herri horri zegokion San Andres baselizaren kultua. Zabakoaranetik Billa-Toberara[aldatu] San Andres ermitatik jaisten hasita, zuzen egingo dugu lau bideko sardan. Gainez gain, Moskator herrira doan bidea hartuko dugu laster. Doso errekastoa gurutzatu bezain pronto, Moskatorren sartu gabe, eskuinera egin eta hegoaldera jarraituko dugu, errekastoren paraleloan. Hamar minutu geroago, ezkerrera okertu eta Arana herrirantz egingo ditugu urratsak. Aranako elizaraino iritsi gabe, ordea, eskuinera hartuko dugu 12 zenbakidun etxe ondoan. Porlan bideari segituta, hegoaldera egiteari eutsiko diogu bihurgunean, eta basoa eta soroak gogaide, ehun bat metro egingo ditugu. Gero, eskuinetik irteten den belarrezko xendari men eginda, San Martineko errepidera iritsiko gara. Eskuinera joko dugu han eta, asfaltoa lagun, Sanmartinzarren sartuko gara. Behialako iturria eta arropa garbitzeko lekua ikusiko ditugu errepide bazterrean, oso-osorik lehengoratuak. Ondoko etxean, ezkerrera joko dugu, eta, hegoaldera eginez, artadira joko dugu zuzen-zuzen. Basora iristean, eskuinetik irteten den xenda bati ekingo diogu, eta hasierako noranzkoari eutsiz, lepo batera igoko gara. Lepoan jada, aurrez aurreko pistatik behera egingo dugu, eta Zabakoaran ibar ezkutura jaitsiko gara. Eskuinera egingo dugu behera iristean, eta mendebaldera joko dugu, trafiko seinale batera heldu arte. Errekastoa gurutzatu eta koniferoen birlandaketa batetik igoko gara. Moraza eta Billa Tobera lotzen dituen basabidean, eskuinera egin eta, pista nagusitik, Billa Toberara iritsiko gara. "https://eu.wikibooks.org/w/index.php?title=Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Trebiñuko_hiru_herri_hustu&oldid=20450"(e)tik jasota Ibilbideak:Ubide
2020-08-08T12:51:14
https://eu.wikibooks.org/wiki/Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Trebi%C3%B1uko_hiru_herri_hustu
[ -1 ]
Olagibel kaleko komisaldegian bilduko dituzte salaketak - Araba - Alea.eus Olagibel kaleko komisaldegian bilduko dituzte salaketak Erredakzioa 2019-07-30 18:00 Olagibel kaleko 34. zenbakian bateratuko dute aurten jaietako arreta zerbitzua. / ALEA Jaietan zehar salaketaren bat jarri nahi duten herritarrek Olagibel kaleko komisaldegira jo beharko dute, bertan bilduko dutelako arreta zerbitzua, bai Ertzaintzarena zein Udaltzaingoarena ere. Abuztuaren 4tik 9ra salaketak jasotzeko gune bateratua egongo da aurten, Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegian; Santiago ospitalearen aurrean, hain zuzen. 24 orduz irekita egongo da komisaldegia, eta bertan Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak arreta zerbitzua emango dute. Gasteizko Udalaren arabera, erabakiak "arreta hobetzea" eta baliabideak "herritarrengana hurbiltzea" du xede. Udalak eta Segurtasun Sailak iaz izenpetu zuten hitzarmenaren barruan kokatu dute ekimena, eta bi polizien artean osatu duten koordinazio batzordeak hartu du erabakia. Hortaz, delituren baten biktima diren herritarrek ez dute Agirrelandako egoitzara joan behar izango salakera jartzera. Ertzaintzaren egoitzan egongo diren udaltzainek ordenagailu eramangarrietan jasoko dituzte salaketak, eta ondoren Udaltzaingoaren aplikatibora eramango dute, bertan gordetzeko. Argitu dutenez, polizia bakoitzaren eskumenen arabera eta herritarrak salatu nahi duen delitu motaren arabera bideratuko dute salaketa bakoitza. Modu berean, kontuan hartuko dute ere salaketaren inguruan aurreko polizia ikerketaren bat irekita dagoen, eta polizia bat edo bestea aukeratzeko herritarrek izan ditzaketen lehentasunak ere kontuan hartzen "ahaleginduko" direla ziurtatu dute. Salaketak hurrenkeraren arabera artatuko badituzte ere, gogoratu dute lehentasuna izango dutela sexu-askatasunari lotutako salaketek, eta baita genero indarkeriari lotuta daudenek ere.
2019-10-21T00:39:14
https://alea.eus/araba/1564484923995-olagibel-komisaldegia-jaiak
[ -1 ]
txintxarri.eus: Karmengo jaiak, Oria auzoaren ikur Karmengo jaiak, Oria auzoaren ikur Jai giroak hartu du Oriako auzoa igandean zehar. Karmen eguna izan da gaur, eta egitarau zabala prestatuz egin diote harrera herritarrek. Txintxarri 2017/07/16 20:23 Gogotik ospatu dute Oriako auzotarren Karmen eguna. Eguraldi bikaina lagun, ekintzaz beteriko egitarauaz gozatu dute, goizetik hasi eta iluntzera arte. Ez dago zalantzarik: Karmengo jaiak dira Oria auzoaren ikur. Ikur eta sinboloez hitz egiten hasita, gaurtik aurrera beste bat ikusi ahalko dute herritarrek Brunet-eneako parke alboan. Miguel Angel Oribe herritarrak eskultura bat egin du. Corten altzairua erabili du horretarako. Hainbat hamarkadaz gure herriko ikur izandako fabrikaren izena darama, gainera: Brunet. Inaugurazio ekitaldian hitz egin du Jesus Zaballos alkateak: "Gure nahia da Bruneten aztarna, fabrikarena, hango langileena, Sorgin Dantzarena, ezabaezin gera dadila eskultura honekin, eta Oriaren eta gure herriaren sinboloetako bat izan dadila". La Esperanza auzo elkartearen izenean, berriz, Sebastian Kerejeta aritu da. Eskerrak eman dizkio Udalari elkartearen eskaerari men egiteagatik, eta baita Miguel Angel Oribe eskultureari ere, egindako lan bikainagatik. Eskulturatik metro eskas batzuetara dago Karmengo Amaren kapera. Bertara joan dira auzotarrak eguerdi partean, meza nagusia entzutera. Juan Luis Murua apaizak gidatu du. Pilar Catalina eta Amaia Lizarraga sopranoek eta Amaia Dorronsoro organu jotzaileak girotu dute ekitaldia. Era berean, Solano taldeko bi neska gazteek agurra dantzatu dute. Bukatzean, zain zeukaten hamaiketakoa herritarrek, kapera alboko plazatxoan. Hainbat gerturatu dira bazkaldu aurreko mokadutxoa jatera. Sorgin Dantza, auzoan barrena Ikur eta sinboloekin jarraitu, ezin Sorgin Dantza ahaztu. Karmengo Amaren kaperan elkartu dira dantzariak, eta pixkanaka-pixkanaka Brunet-eneako parke aldera abiatu dira. Han zain zeuzkaten hainbat ikusle. Gogotik txalotu dute dantzari guztien ahalegina, eta animatu dira kalejira dantzatzera ere. Ondoren, Brunet inauguratu berrira joan eta talde argazkia atera dute. Eskultura bezala, historiarako geratuko da argazkia ere. Bien bitartean, ur jolasetan arituz eta puzgarrietan jauzi eginez egin diote aurre beroari gaztetxoek. Brunet-enea bertan aritu dira arratsaldean zehar, geratu gabe. Eta, jaiak ezin hobeto bukatzeko, auzotarrek gorputza astindu dute Ibai Berriak taldearen doinu dantzagarriek lagunduta. Karmengo jaien argazki galeria
2018-04-27T02:54:10
http://txintxarri.eus/albisteak/karmengo-jaiak-oria-auzoaren-ikur-18080/
[ -1 ]
SENITARTEKOA KONTRATATZEA: AUTONOMO LAGUNTZAILEA | Laboral Kutxa Langile autonomoen taldean figura berezi bat dago: autonomo laguntzailearena. Langile autonomo titularraren senitartekoa da (bigarren mailarainokoa odolkidetasunez edo ezkontza-ahaidetasunez), berarekin bizi dena eta berarekin lan egiten duena. Nahitaezkoa da Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAABean) alta emanda egotea. Artikulu honetan azalduko dizugu autonomo laguntzailea nor izan daitekeen, nola kotizatzen duen eta nola ordaintzen dituen zergak. Nork hartu behar du alta autonomo laguntzaile gisa? Autonomo laguntzailea soldatako langile bat da, baina negozioaren titularra den zuzeneko senitarteko autonomoarentzat egiten du lan eta berarekin bizi da. Hona hemen, zehatzago, autonomo laguntzaile gisa kotizatzeko baldintzak: Enpresariaren senitarteko zuzena izatea: ezkontidea, ondorengo edo aurreko ahaidea eta beste edozein senitarteko, bigarren mailarainokoa odolkidetasunez edo ezkontza-ahaidetasunez (semea/alaba, gurasoa, neba/arreba, biloba, aitona/amona, koinatua/koinata eta aitaginarreba/amaginarreba) edota, dagokionean, adopzioz. Autonomo titularraren lantokian jardutea. Ezin da noizean behingo laguntza izan. Autonomo titularraren etxean bizitzea, eta haren kargu egotea. Inoren konturako langile gisa alta hartuta ez egotea. Langile autonomoek aukera izango dute 30 urtetik beherako seme-alabak inoren konturako langile moduan kontratatzeko, beraiekin bizi arren. Kasu horretan, seme-alabek ezin izango dute autonomo laguntzailearen figura bete, eta emandako babes-esparrua kanpo geldituko da langabeziagatiko estalduratik. Baldintza horiek bete eta gero, autonomo laguntzaileak izena emanda egon behar du Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAABean). Hau da, autonomo laguntzaile gisa egin behar du alta Gizarte Segurantzan, «TA.0521-2 Ustiapenaren titularrari laguntzen dion senitartekoa» inprimakia aurkeztuz. Alabaina, ez da beharrezkoa Ogasunean alta hartzea, ez eta autonomo arruntei dagozkien zerga-betebeharrei erantzutea ere, ondoren ikusiko dugunez. Alta hartu eta hurrengo 24 hilabeteetan, hobaria jasotzeko eskubidea dute autonomo laguntzaileek: gutxieneko kuotaren % 50ekoa lehenengo 18 hilabeteetan eta % 25ekoa hurrengo 6 hilabeteetan. Zer zerga-betebehar ditu autonomo laguntzaileak? Autonomo laguntzaileak Gizarte Segurantzan kotizatu behar du, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAABean). Halere, Ogasunarekiko betebeharrak oso bestelakoak dira, salbuetsita baitago hiruhilekoan behingo zerga-betebeharretatik. Ondorioz, ez du BEZaren eta PFEZren hiruhilekoan behingo aitorpenik aurkeztu behar, negozioaren titularra den autonomoaren zeregina baita hori. Hortaz, autonomo arruntak ez bezala, autonomo laguntzaileak ez du hiruhilekoan behin BEZa likidatu behar (hiruhilekoan behingo BEZaren 303 inprimakia), ez eta PFEZren konturako atxikipenak ere (PFEZren zatikako ordainketa autolikidatzeko 130 inprimakia). Inoren konturako langileak bezala (alegia, soldatako langileak bezala) ordaintzen ditu zergak autonomo laguntzaileak; izan ere, autonomo titularrak ordaindutako soldata gisa jasotzen ditu diru-sarrerak. Horregatik, diru-sarrerak lan-etekintzat aitortu behar ditu (beste edozein soldatako langilek bezala), jarduera ekonomikotzat aitortu beharrean. Beraz, soldatako langileek bezalaxe, urtean behin PFEZren aitorpena aurkeztu beharko du, eta nominetan ageri diren diru-sarreren araberako zergak ordaindu beharko ditu. Zer betebehar ditu autonomo laguntzailea kontratatzen duen autonomo titularrak? Inoren konturako edozein langilerekin izango lituzkeenen pareko betebeharrak ditu autonomo titularrak: Autonomo laguntzailearen kotizazioak ordaintzea Gizarte Segurantzan (kasu honetan, LAABean). Lanbide-kategoriari eta lan-hitzarmen aplikagarriari egokitutako soldata ordaintzea, eta dagokion nomina ematea. Kostu horiek negozioaren gastu kengarritzat kontabilizatzea, negozioaren etekinak kalkulatzerakoan.
2019-11-15T07:17:21
https://consultingpro.laboralkutxa.com/eu/artikuluak/senitartekoa-kontratatzea-autonomo-laguntzailea/
[ -1 ]
Txaramela: SAN TOMASAK 2011 Publicado por Prentsa Tailerra en 13:36 Bego 3 de enero de 2012, 9:26 Ze ondo pasatu zenuten eta ni gaixorik :( Aizuek, akuariokoak, ez garen horrelakoak! Ziur okertu zinetena! ;)
2017-11-19T08:25:03
http://txaramela.blogspot.com/2011/12/san-tomasak-2011.html
[ -1 ]
Iñaki Emaldi Bidasoa kirol klubeko hauteskundeetara aurkeztuko da Iñaki Emaldi Mitxelenak, gaur egun klubeko lehendakariordea denak, Bidasoan kirol klubeko lehendakari izateko hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu zuen atzo. Palmera Montero gunean egindako agerraldi batean, ... Lau estropada jokatuko dira Hondarribiko uretan Hondarribira joanen gara gaur, asteburu honi begira hain zuzen ere, estropadak izango dira eta berehala bilduko ditugu argibideak Hondarribiko arraun elkarteko preseidentea den Joxemi Elduayenekin ... Amuitz kluba: hawaiar kanoak probatzeko Euskal Herriko leku bakarra da Hondarribiko hondartza Bi urte dira Hondarribian Amuitz Outrigger Kanoa Kluba sortu zutela, eta uda honetan surfski eta hawaiar kanoak alokatu eta ikastaroak eskaintzeko baimena lortu du hondartzan. ... Hondarribiko Marlaxka Xake elkarteak haurrei zuzendutako udako ikastaroak proposatzen ditu Dena prest dute Hondarribiko Marlaxka Xake elkarteko lagunek, udako ikastaroei hasiera emateko. Ikastaroak uztailaren 11n,18an,25ean eta abuztuaren 1ean iragango dira. 6 eta 14 urte bitarteko ... Hondarribia Hawairen pareko izan daitekeela erakutsi nahi du Amuitz Klubak larunbatean Uztailaren 7an ARROJA CHALLENGE lehiaketa jokatuko dute kanoan, paladaz-palada, Hondarribiko hondartza eta Jaizkibelgo kostaldeko Biosnar artean. Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak 3 urte betetzen ditu ... Zurutuza Kanpusa, uztailak 9 eta 13 artean. Uztailak 9 eta 13 artean, Zurutuza Kanpusa burutuko da Hendaian, 7 eta 14 urte arteko gazteentzat sustatutako futbok kanpusaz gehiago jakiteko, Keoma Fuentes antolatzailearekin izan ... Kirolak eskualdeko gazteak batu ditu Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrak bilduko dituen kirolaren festa ospatuko dute 15. urtez. Joan den urtean 8 eta 10 urte arteko 375 haur erakarri zituen ... 250 korrikalaritik goiti batuko dira, Erlaitzeko VIII. lasterketan parte hartzeko Igandean aldiz Erlaiz mendi lasterketaren zortzigarren edizioa burutuko da. 250 korrikalaritik goiti batuko dira, Erlaitz, Pagogaina edota Aiako Harriak barneratzen dituen ibilbidean korri egiteko. Horietatik ... Igande honetan Donostia-Hondarribia Talaia Bidea lasterketaren zortzigarren edizioa ospatuko da Fortuna Kirol Taldeak antolatua, gaur egin dute aurkezpena Hondarribian. Igandean, goizeko 9:30-etan Donostiako Groseko Katalunya plazatik abiatu eta Ulia mendia gaindituta, Pasaian txalupa hartu, eta Jaizkibelen ... II. Olazabal Kirol Saietarako bozka epea martxan da II. Olazabal Kirol Saietarako bozka epea otsailaren 25ean bukatu da. 2014 eta 2016ko ekitaldien ondotik, azken bi urteak aintzat hartuta, herriko kirolaren figurarik garrantsitsuenak hautatzeko ... Aurrekoa 2. orria 27tik Ondorengoa
2019-04-23T09:52:43
https://antxetamedia.eus/news/?category=kirola&amp;page=2
[ -1 ]
2007ko otsailaren 1a - 1990eko martxoaren 15a - 1992ko urriaren 2a 1990eko martxoaren 15a - 1992ko abenduaren 29a Rio de Janeiro, 1949ko abuztuaren 12a (70 urte) Datuak: Q236503 Azken aldaketa 19 otsaila 2019(e)an, 08:17(e)tan
2020-03-31T15:49:33
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Fernando_Collor_de_Mello
[ -1 ]
Salestarren obrak urte bukaerarako amaituko dira - euskalerriairratia.eus Salestarren obrak urte bukaerarako amaituko dira Euskalerria Irratia 2018-11-21 15:08 Txantreak eraberritutako kultur gunea eta auzo-unitate berria izango ditu Salestarren eraikineko obrak jada azken txanpan daude, eta Txantrea hornituko dute auzokideendako eraberritutako kultura- eta gizarte-topaguneaz –María Auxiliadora ikastetxe ohiaren ekitaldi-aretoaren inguruan egituratuta– zein herritarrei-gizarte arreta emateko gune hobeaz–. Goizean Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek aipatu eraikina bisitatu dute; izan ere,Iruñeko Udalak milioi bat euro baino gehiago inbertitu du horren egokitzapen-lanetan, auzorako zuzkidura berri bat erdieste aldera, eta horrez gain, beste milioi bat bideratu zuen eraikina eskuratzera (2017ko abenduan itxita). Udalaren asmoa da Salestarrenean parte-hartze handia egotea, gunearen kudeaketaz bezainbatean. Obra nagusiak eraikinaren irisgarritasuna, lehen solairuko gelak eta horren ekitaldi-aretoa –birgaitua ere– egokitzeko dira, horrela eraikinak auzokideendako erabilpenak eta gizarte- zein kultura-eskaintza egonkorra eduki ditzan. Eraikinak eskailera-atal asko ditu, are kanpoan, baita irisgarritasunari buruzko araudia betetzen ez zuten arrapalak ere; horregatik, sarbideak egokitzea lehentasunezkoa zen. Bisitan teknikariek egunotan egingo dena azaldu diete zinegotziei: ur-, gas-, elektrizitate- eta aireztatze-hargune berriak instalatuko dira, eta ondoren pvc-zorua eta moketak osatuko dira. Gainera, laster, egitura berrian igogailua paratuko da eraikin osoa irisgarri bilakatzeko, eta, halaber, beheko solairuan ezinduendako komuna eraikiko da. Horrela, urtea amaitu aurretik, Salestarren eraikina –orain nagusiki erabili gabe– osorik berreskuratzeko itxaropena dago, auzoak erabil dezan.
2019-02-20T13:07:52
https://euskalerriairratia.eus/irunea/1542809952143-salestarren-obrak-urte-bukaerarako-amaituko-dira-bi-milioi-euroko-udal-inbertsioaren-ostean-eraikina-eskuratzea-eta-birgaitzea-barne
[ -1 ]
Ensemble de 13 (TREIZE) appareils Disc divers : Asaflex Discomini – Objets – Barnebys.fr Ensemble de 13 (TREIZE) appareils Disc divers : Asaflex Discomini Ensemble de 13 (TREIZE) appareils Disc divers : Asaflex Discomini, Haking Disc 05, Kodak Disc 6000, Seikanon Disc FS motor drive, Boots Disc 215, Kodak Disc 3500, Revue Disc MF 4004, Disc Fuji Disc Camera 50, Hanimex Disc 220, Premier Disc PC-30 motor drive, Maxi Disc 200 Motor, Hanimex Disc 410 et Asaflex Discoflash.
2018-12-14T23:40:28
https://www.barnebys.fr/ventes/objet/479920448/ensemble-de-13-treize-appareils-disc-divers-asaflex-discomini/
[ -1 ]
Fundazioak bere eginkizunen artean ditu Museoaren balio kulturaleko ondasunak zaintzea, Artiumen ondarearen ezagutza bultzatu eta zabaltzea eta, oro har, kultura sustatzea. Arabako Artium Fundazioaren estatutuak
2019-03-20T04:46:14
http://artium.org/eu/artiumi-buruz/artium-fundazioa-museoa
[ -1 ]
HURRETIK - Telebista - Goiena.eus Julen Iriondo 2018-06-20 15:11 Kirola Debagoiena Elgeta HURRETIK Elgoibarren jaio baina azken hamar urte inguruan Elgetan bizi dena, harakina da Imanol Albizu Goikoetxe. Horrez gain, harri-jasotzailea ere bada. Jose Antonio Gisasola Zelai du entrenatzaile, eta hura eta Pedro Salegi Langa ere badira protagonista saioan. Joxemari Muxika, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-06-13 13:08 Euskara Arrasate Debagoiena HURRETIK Pilar Etxaniz, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-06-06 19:08 Gizartea Antzuola Debagoiena HURRETIK Gizarte ekintzailea da Pilar Etxaniz. 40 urtez irakasle, Antzuolako eskolako eredu pedagogiko arrakastatsuaren bultzatzaileetakoa. Horrez gain, feminismoan, kultura aniztasunaren eta aukera berdintasunaren alde, pentsiodunen mugimenduan... jardundakoa eta dabilena, baita Mairuaren Alardearen eraldaketa prozesuan ere, besteak beste. Horiek guztiek dute tartea saioan. Aitor Galdos, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-05-30 18:07 Ingurumena Debagoiena Oñati HURRETIK Oñatiarra, basozaina da ofizioz, baina lana baino askoz gehiago dira beretzat basoa eta bertako bizidunak. Natura zale amorratua da Galdos, eta etxetik bertatik hasita adierazten du maitasun hori, animaliekiko eta inguruarekiko. Urdaibain arrano arrantzalearekin duten programa eta Donostiako Ekoguneko intsektuen hotela ere azalduko dira programan. Marije Ugalde, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-04-12 15:55 Kultura Bergara Debagoiena HURRETIK Abeslari profesionala da bergararra: Kea eta Contuctus Ensemble taldeetan soprano. Horrez gain, Bergarako musika eskolako zuzendari, eta irakasle, akordeoikoa, kantukoa eta abesbatzarena. Bere musika zaletasunaren eta ibilbidearen errepasoa egin du saioak, taldekide, beste irakasle eta familiakoen berbak ere jasoz. Itziar Arkauz, Lotx pailazoa, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-03-29 10:13 Gizartea Debagoiena Oñati HURRETIK Erizaina da ogibidez, baina jendeari barre eragitearekin lotuta dago bere beste jarduna. Bere egunerokoan denean antzematen zaio, hala ere, Itziarri pailazo ukitua, lantoki duen Eskoriatzako Jose Arana egoitzan, adibidez. Irazan Antzerki Guneak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere badute lekua saioan, eta Potx eta Lotxek, noski. Pili Gartzia suhiltzaile bergararra, 'Hurretik' Julen Iriondo 2018-03-22 14:49 Gizartea Bergara Debagoiena HURRETIK Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaile lantaldeko hiru emakumeetako bat da Pili Gartzia. Emakume eta suhiltzaile izateaz jardun du saioan, eta berak bezala Bergarako Martxanterek ere aztertu dute gaia. Genero ikuspegiaz gain, suhiltzaileen bestelako zeregin eta konpromisoak izan ditu hizpide Gartziak. Aitor Montes Aramaioko medikua 'Hurretik' Goiena telebista 2018-03-15 18:41 Osasuna Aramaio Debagoiena HURRETIK Aitor Montes medikuak osasungintza publikoa euskalduntzearen alde egindako lana hurretik ezagutzeko aukera izango da saio honetan. Aramaio bezalako herri txiki batean, eta bertako auzoetan, mediku izateari buruzkoak, jendearekin harremana, sendabelar kontuak... Goiena telebista 2018-03-08 19:36 Kultura Debagoiena HURRETIK Kepa Errasti aktore aretxabaletarra da Hurretik saio berriko lehen protagonista. Errastiren antzezpenerako zaletasuna ogibide bilakatzeko bidea eta bere egungo jarduna errepasatzen ditu saioak, eta ibilbide horretan aretxabaletarraren Mami Lebrun obra izango da hari nagusia –lan horrekin Donostia Antzerki Saria irabazi berri du Errastik–. Debagoieneko jendea 'Hurretik'. Eguna: Eguaztena Aurkezlea: Julen Iriondo
2018-06-22T00:03:00
https://goiena.eus/telebista/hurretik
[ -1 ]
Otanoko iraultzailea eta “hirurehunakâ€� Mexikon 2018ko urriaren 15a, astelehena | Ordua Euskal Herrian 14:22:03 Historia > Biografiak > Mina gerrillaria Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Baina gehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko, Inazio Loiolako… Ezaguna da, halaber, zer paper jokatu zuten arbaso euskaldunak izan zituzten kreol anitzek Ameriketako independentzia gerretan: Bolibar, Iturbide… Ia ezezaguna zaigu, ordea, gerra haietan euskaldun batzuek jokatu zuten paper askatzailea, Xabier Mina kasu Mexikon. Minaren estatua Mexikon Mingarria da nola ahaztu nahi izan duen Espainiako historiografia akademikoak iraultzaile liberal honetaz, eta ez da harro egoteko nola jarraitu duen ahanztura horretan, inertzia hutsarengatik segurik, euskaldunon memoria historikoak. Orain gutxi irakurri ahal izan dut txostentxo bat, euskaraz eta historialari euskaldun batek egina, non, Ameriketako independentzia gerrez mintzatzean euskaldunen ondorengo kreolak aipatzen diren, baita euskaldun batzuk ere. Baina, Mexikori dagokionez, ezertxo ere ez gure Xabier Minaz; areago, honako hau irakurri dut bertan: 1810etik, “hamar urtetan Mexikon inor ez da ausartuko independentzia berriro eskatzen, 1821era arte”. Kolpe batez, Hidalgoren lehen saiotik (1810) Igualako Plana (1821) arte saio guztiez ahazturik. Garai hauek suertatu zitzaizkion Xabier Minari, Mexikon 1817ko apirilean sartu zenetik urte bereko azaroa arte, fusilatu zuten arte... Ia ahazturik Xabier Mina, bai, gure artean, baina hagitz presenteago Mexikoko memoria kolektiboan, hango independentzia gerretako lehen mailako heroi gisa. 1823an izendatu zuten ofizialki Mexikoko Heroi, eta Katedral Metropolitarrean lurperatu. Gero, Independentziaren Zutabea eraikitzean (1921), marmolezko monumentuan kokatu zuten haren irudia, Morelos, Guerrero eta Bravorekin batera Hidalgo inguratzen laurok. Mina izena eramaten dute, Mexiko ongi ezagutzen duen Manuel Ortuño historialariak dioskunez, “hamarka tokik, plazak, etorbidek, kiroldegik, herritar-zentrok, mexikar Armadako itsasontzi batek, Tamaulipaseko nazioarteko aireportuak eta bertze hiri nagusi batzuetakoek, Minatitlanekoa (Veracruz) kasu”. Euskal Herrian, hor dugu Otanoko jaiotetxe eroria… sinbolo biribila. Lasaitu txiki bat izan dut Noaingo udalaren webgunean sartu eta hor ikustean Xabier Minari buruzko ohar labur baina interesgarria, bibliografia zerrenda eta guzti horniturik. Txalogarria da Txalaparta argitaletxearen ahalegina ere, 2003an berrargitaratu zuenez Martin Luis Guzman historialari eta narratzaile mexikarraren 1932ko titulua: Mina el Mozo. Héroe de Navarra. Bestetik, Manuel Ortuñok urte anitz darama Xabier Mina ikertzen; bortz liburu izan dira horren emaitza, eta seigarren batean, Vida de Mina. Guerrillero, liberal, insurgente (2008) izenekoan, aurreko liburu guztien berridazketa irakur daiteke, dotore narratu eta eguneratua. Ekintzaile aparta Ez dugu Xabier Mina teorialari bat, ezta hurrik ere, baina bere ibilbideak –buru argi eta irekiko ekintzaile batenak– aurrera joan ahala, ideia liberal sendoak nagusitu zitzaizkion, askatasunarekin estu-estu lotuak, eta haiei eutsi zien fideltasun irmoenarekin. Otanoko etxe aberatseneko seme nagusi honek –erran nahi baita lurjabe txikia zela–, euskaldun ama-hizkuntzaz, baina amarekin berarekin erdaraz alfabetaturik, Iruñean ikasteko aukera izan zuen 11 eta 17 urteen artean, eta Zaragozan jarraitzeko gero, matematika eta filosofian. 14-15 urte zituela ezagutu zuen bere lehen maisu politiko-militarra, goizuetar bat, Areizaga koronel ohia, Fernandoren aldeko ultramontanoa gorte espainiarraren liskarretan. Eta hain zuzen Fernando VII.ak lehenengoz koroa jaso zuenean, Zaragozan dugu Minaren berri, ikasle saldo baten buru, Godoy ilustratuaren erretratua erretzen eta Fernandorena haren ordez jartzen, 1808ko martxoaren 23an. Maiatzaren hasieran, Goyak betikotu zuen Madrilgo matxinadatik hiru egunetara gertatu ziren Baionako abdikazioak, Napoleonek bere anaia Josephentzat koro borboitarra lortu zuenean. Areizagak Fernandorekin joan nahi izan zuen Baionara, baina Irunen jakin zuen Napoleonen jokoaz, eta hortik aurrera konprometitu inbasioaren kontrako gerran. Koronel ohiak Xabier Minari deitu zion Goizuetara, lehenbiziko misioak proposatzeko. Horrela hasi zuen Minak, 19 urte zituela, bere ibilbidea. Espioi gisa bidali zuen Areizagak 1808ko uda partean Ipar Euskal Herrira, tropa inperialen mugimendu eta planen peskizan, gaztearen euskalduntasunaz baliatuz. Gero, Aragoiko parajeetan ibili zen Areizagaren erranetara beti, harik eta 1809ko abuztuan, 20 urte besterik ez zituela Nafarroako Lehorreko Kortsarioak izeneko gerrillari boluntarioen gorputza antolatu zuen arte, hain ospe handia emanen ziona. Hain handia non 1810eko martxoan frantsesek Labianon atxilotu zutenean, Frantzisko Espoz osabak Mina Dibisioa –Nafarroako Dibisioa gero– jarri baitzion izena Xabierrek eraturiko gorputzari, baita Mina abizenaz hornitu ere bere burua historiarako: Frantzisko Espoz Ilundain Frantzisko Espoz eta Mina bihurtu zen. Abizen bahiketa gisa interpretatu dute anitzek, nahiz eta Espozek bere memorietan dioen ilobaren omenez egin zuela, frantsesei adierazteko Xabier Minaren adoreak bizirik jarraitzen zuela. Vincenneseko unibertsitate liberala Ezin dugu oraindik hitz egin Xabier Mina liberalaz. Erregearen, aberriaren eta erlijioaren alde borrokatu baitzuen zortzi hilabete haietan, 1.800 boluntario bildu zituen unerik garaienetan, baina berak galdetzaile frantsesei erantzutean motz gelditu ez eta 20.000 izango ziratekeela erran zien, arma gehiago eduki izan balu. Baiona, Paris eta Vincennes izanen ziren bere kartzelak, beti ere Napoleonek emaniko aginduak lepo gainean izanik, hots, heriotza zigorra luzamendutan ibili gabe betetzeko aginduak. Nolanahi ere, bizirik jarraitu zuen –osaba Espozen hitzetan, berak lortu zion espainiar Erregeordetza Batzarretik militarra zela zioen agiria, frantsesek jo zezaten gerra atxilotutzat eta ez gaizkiletzat–, eta Vincennesen bere maisu liberala izango zenarekin egin zuen topo: Victor Fanneau de Lahorie jeneral frantsesa, Napoleonen aurka konspiratzeagatik 1812ko urrian fusilatua. Lahorierengandik ikasi zuen Minak askatasunaren kontzeptu liberala, hain diferentea Ancien Régimeko askatasun edo pribilegioen aldean. “Bertze ezer baino lehen, askatasuna” omen zen Lahorieren lelorik kuttunena. 1814ko apirilean lortu zuen Minak askatasuna, Napoleon garaitu zutenean, eta Nafarroa Garaira abiatu zen. Lakarren (Nafarroa Beherea) bere osaba Espozekin egin zuen topo, 11.000 soldaduko Nafarroako Dibisioaren buru zela. Ordurako, 25 urte bete gabe, “zerikusi gutxi zuen [Minak] frantsesen eskuetan erori zeneko gerrillari adoretsu eta ilusio hutsez beteriko harekin”, dio Manuel Ortuñok. “Gizon berri bat zen, gaztaroan nozituriko bere ideia orokorrak eta aberriaren aldeko ilusioak aldaturik; oraingoak uste arrazionalagoak, sendoagoak eta, bai moralki bai intelektualki, sakonago eraikiak zituen”. Horrela bada, Fernando VII.ak Cadizko Konstituzioa indargabetu zuenean, eta osabarekin Madrilgo Gortea bertatik bertara ezagutu ondoren, Iruñeko gotorlekua eta hiria hartzeko konbentzitu zuen, erregea behartu nahian Konstituzioa berriro indarrean jar zezan. 1814.eko irailean saiatu, baina porrot egin zuten, azken unean Espozen soldaduek ez ziotelako jarraitu euren buruzagiari: Minaren osabaren karisma, Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, bere soldaduak Fernandoren aurka altxarazteko. Bai ilobak bai osabak Luis XVIII.aren erresuma frantses absolutistara ihes egin behar izan zuten. Hortik aitzina hasi zen Mexikora joateko Minaren proiektu berria, ideia interesgarri batekin, gero Karl Marx Irlanda eta Poloniako independentziaren alde agertu zeneko planteamendua gogorarazten diguna: alegia, Mexikoko independentziak erraztuko zuela Metropoliko iraultza liberala. Horrela zioen Mexikorako bidaian prestaturiko lehen Aldarrikapena-n: “Ozeanotik alde honetako probintzietatik lortzen zituen tiranoak baliabideak bere bidegabekeriak gauzatzeko; hauetan ere askatasunaren alde borrokatzen zutela-eta, nire egin nuen orduantxe amerikarren kausa”. “Minaren Hirurehunak” Mexikon Mina Londresen egon zen 1815eko apirilaren amaieratik 1816ko maiatza arte, eta hor prestatu zuen bere ibilbide mexikarra. Harreman estuak lortu zituen Lord Holland Ingalaterrako oposizioaren liderrarekin, berau interesaturik baitzegoen Ameriketako kolonia espainiarren askapenarekin. Honela deskribatzen zuen Mina Lord Hollanden idazkariak 1815eko abuztuan: “Gizon buruargia da, Espainian errebelde eta traidorea delarik Mexikora joan nahi du”. Ameriketako espainiar kolonien independentzia nahiago zuten nazioarteko potentziek –AEBek eta Ingalaterrak bereziki, nahiz eta ezkutuan beti ere– Mexikon zituzten jarriak esperantza gehienak, Jose Maria Morelosen lidergo militar eta politikoan. Morelosek, Mexikoko independentzia gerra sortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak, Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik 1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpoko laguntza militarra beharko zuela garaile aterako bazen. Minari erreparatu zioten horretarako hainbat eragile ingeles eta estatubatuarrek. 1816ko maiatzaren 15ean Ingalaterratik atera zen eta ekainaren 30ean New Orleansa heldu. 27 urte bete zituen hurrengo egunean. Itsas ibilaldian bertan eta AEBetako egonaldian lagun batzuen azpijokoak, matxinadak, traizioak eta espainiar espioien joko bikoitzak jasan behar izan zituen. Baina oraindik ez zekien Morelos fusilatua izan zela eta Chipalcingoko Kongresuak porrot egin zuela. Ondorioz, Simon Bolivarren laguntza bilatu zuen Haitin, eta 1816ko urriaren 13an harekin bildu zen. Liluratu egin zuen Minak Askatzailea, eta ia konbentzitu Mexikora laguntzeko. Honela dio Bolivarrek gutun batean: “Oraindik ez dakit Mina jeneralaren etorrerak aldaraziko dizkidan ene planak [Los Cayoseko espedizioaren porrotaren ondoren, bigarrenaren proiektuaz ari da]. Atzo ikusi nuen eta tolesik gabe mintzo izan ginen, erran zidanak esperantza handiak piztu dizkit, eragin dezake horrek nire proiektuetan. Ez nago, halere, guztiz konbentziturik”. Ez zuen azkenik konbentzitu, baina aurrera jarraitu zuen Minak eta Soto de la Marinako hondartzetan lehorreratu zen 1817ko apirilaren 21ean. Hortik abiatu ziren Minaren Hirurehunak, haien artean Nafarroako gerrilletan berarekin ibilitako euskaldun batzuk, Mexikoko barnealderantz, Torres gerrillariarekin harremanetan sartu arte. Kostaldetik Guanajuatorako ibilaldia epikoa izan zen: garaipen distirantak, armak eta hornidurak lortu zituzten tropa kolonialen lepora. Torres matxinatu mexikarra, Morelos desagertu zenetik bertze hainbat bezala, krisi larrian zegoen. Ez zuen plan estrategikorik, ez bazen biziraupen hutsa eta lidergo bakarra lortzea beste gerrilla-buruen artean. Horrela, gotorlekuak galtzen joan zen, eta azkenekoa, Los Remedios-koa, Erregeordeak setiatu eta esperantzarik gabe zegoenean, Guanajuato hiriaren konkista proposatu zion Minak, setiatzaileek hornidura-iturri sendoena galduko zutelakoan. Kostata konbentzitu zituen Minak Torresen aholkulariak, eta hiria hartzera joan zen. Ez, ordea, bere ohiko ofizialekin –Los Remedios gotorlekua defendatzen zeuden–, Torresek emanikoekin baizik: ospe onekoak zaldiz, baina ezgauzago oinezko enkontruetan, kasurako planteatu behar ziren bezalakoetan. Sorpresaz sartu zen hirian 1817ko urriaren 24an, baina sei orduko saioaren ondoren Minak erretreta agindu behar izan zuen. Ihesean, sekulakoak entzunarazi zizkien ofizial haiei: “Zuen zeregina bete izan bazenute, eurena bete egin zuketen zuen soldaduek, eta gure esku izango genukeen Guanajuato. Jende ezdeusa zarete bere kausaren alde borrokatzen duen edozein gizonentzat”. Eta lizentziatu egin zituen tropak. Aterpe hartu zuen hiritik gertu, El Venadito lagun liberal baten arrantxoan, gaua pasatu eta urriaren 27ko egunsentian sorpresaz atxilotu zuten tropa erregezaleek; 1810ean Labianon bezala Minaren alarma sistemak huts egin zuen. Berehalako exekuzioa agindu zuen Erregeordeak, eta azaroaren 11n hil zuten azkenean, 28 urte zituela. Mexikoko aldarrikapen ugaritan erlijioarekiko begirunea aipatu bazuen ere, ez zuen eskatu aitortzarik, ezta bere hiltzaileek eskaini ere. Azkeneko gutun bat bidali ahal izan zion euskaraz, ezkutuan, Pablo Erdozain bere betiko laguntzaileari Los Remediosa, “kausaren alde irmo jarraitzera, baita hiltzera ere behar bada” aholkatuz. Belauniko eta gibelaz exekutatu zuten, traidore gisa, berak eskatu arren zutik eta aurrez fusila zezaten. Gaur Mexikon, inork ez du gogoratu nahi –madarikatzeko ez bada– Apodaka Erregeordeaz, aldiz Mina dute beren independentziako martiri handienetakoa. Minaren biografia Xabier Minaren irudia, Ingalaterratik atera baino egun batzuk lehenago. Martin Xabier Mina izenak ezer gutxi erraten die nafar gehienei. Pertsonaia historiko honen izen osoa aipatzerakoan, Frantzisko Xabier Mina deritzote sarri, grabatu honetan edo Mexikon bertan bezala. Mexikoko espedizioaren prestakuntzetan, hala Ingalaterran nola AEBetan, osaba Frantzisko Espozekin –ordurako Fantzisko Espoz eta Mina gisa ezagutua Europa osoan– nahasten zuten hainbatek gure Xabier Mina, eta honi ez zitzaion gaizki etorri nahasmendua, baliabideak eta laguntza errazago lortze aldera; halarik ere, Mexikoko bere aldarrikapen ugaritan, guztietan, Xabier –Xavier, zehazkiago– Mina sinatu zuen. Nahasi, baita sorterria ere nahasten diote sarri: Idotzinen (Ibargoiti) jaio izan balitz bezala, bere osaba jaio zeneko herrian alegia. Baina Otanon (Elortzibar) sortu zen Xabier Mina 1789ko uztailaren 1ean, Parisko Bastilla iraultzaile frantsesek hartu baino 13 egun lehenago. Oraindik ikus daitezke haren etxearen hondakinak, urte gutxi duela eroria, Otanoko elizara doan kaleko ezkerraldean. Herrixka horren sarreran, informazio kulturaleko panel batean, Xabier Mina Estudiantea edo Mutila aipatzen da herriko seme gisa, baina bertze akats batekin, jaiotze datarena alegia: 1789 urte zuzenaren ordez, 1798koa jarri diote. Minaren jaitetxean barna Goiko argazkian ikus daitekeen moduan dago gaur Xabier Minaren jaiotetxea Otanon, hondaturik. Kontraste bizian, aukera izan dut erreportaje hau idazterakoan Badajozeko Medellin herrira hurbiltzeko, azteken inperioa deuseztatu zuen Hernán Cortésen jaioterrira hain zuzen, kuriositate hutsez ea nola landu duen 2.500 biztanle izatera heltzen ez den herri horrek bere semearen memoria: bada, Hernán Cortés du izena plaza nagusiak, haren erdi-erdian dute jaun eta jabe konkistatzailearen brontzezko monumentu handiosa (eskuineko argazkian), eta haren etxea zegoeneko lekutik hurbil-hurbil paratu dituzte familiaren kapare armarria eta ateburu zaharra idulki baxu baten gainean. Gure harridurarako, plaza berean dagoen udaletxeak, jauregi itxurarekin baina 1950ean eraikia, plaka bat erakusten du eskerronak emanez mexikarrei eraikuntzarako laguntzarengatik. Tira, agian ez dago harritzekorik: azken finean Hernán Cortés gabe ez zuketen izango aukerarik gaurko Mexikoren jabeen arbaso kreolek estatu independentea moldatzeko. Aldiz, haien independentzia lortzearren bere dohain aparteko guztiak, bizitza bera ere, eman zituen Xabier Minaren memoria Otanon duin mantentze aldera, Cortésekin bezala jokatuko balu Mexikok, ai ene!, ez dakit liskar diplomatikorik sortuko ez ote litzatekeen. Kanal honetan artxibatua: Mina gerrillaria Mina gerrillaria kanaletik interesatuko zaizu... 2010-07-04 | Bixente Serrano Izko Xabier Minaren irudia, Ingalaterratik atera baino egun batzuk lehenago. Martin Xabier Mina izenak ezer gutxi erraten die nafar gehienei. Pertsonaia historiko honen izen osoa aipatzerakoan, Frantzisko Xabier Mina deritzote sarri, grabatu honetan edo Mexikon bertan bezala. Mexikoko espedizioaren prestakuntzetan, hala Ingalaterran nola AEBetan, osaba Frantzisko Espozekin –ordurako Fantzisko Espoz eta Mina gisa ezagutua Europa osoan– nahasten zuten hainbatek gure Xabier Mina, eta honi... [+]
2018-10-15T12:22:03
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2237/xabier-mina/osoa
[ -1 ]
martxoa « 2015 « The Indezents Finlandia (2. atala) – 2.12 Pixkanaka, bizitegi-auzotik irteten joan eta eremu ireki batera iritsi zen. Han, ez zen etxe berde zein urdin haiek iradokitzen zuten berotasunaren izpirik ere geratzen. Etxe orratzak ziren nagusi eta deigarri egin zitzaion guztiak zuriak izatea “Elurrik ez dagoenean ere zuria atsegin dute hauek gero…”. Etxe orratzen gainean, enpresa ezberdinen ikurrak ikusi zitezkeen eta bankuen zonaldera iritsi zela pentsatu zuen. Bizitegi-auzoa atzean utzi eta etxe orratzetara iristeko jaitsi behar zuen aldapari ekin zion. Aldapan behera zihoala etxe orratzen atzean itsasoa zegoela konturatu zen. Barku ezberdinak zeuden hondartuta bertan, erraldoiak guztiak. Laino moduko batek estaltzen zituen badia eta itsasontziak. “Kea darion badia. Ederki jarri zioten izena Reykjaviki”. Aldapa amaitu eta parean zuen etxe orratz altuenera jo zuen zuzenean. Ate nagusia itsasoari begira zuen eta buelta eman behar izan zion eraikin erraldoi zuriari. Bertara iristean bulego eraikin bat zela konturatu zen. Atea itxita zegoen eta ez zuen batere itxurarik barruan kutxazainik izateko “Kale!”. Eraikinetik apur bat urrundu eta aldamenetara begiratu zuen. Handik ez oso urrun NBI hizkiak letra gorriz idatzita zituen beste etxe orratz bat ikusi zuen. Gerturatzean, sarreran jendea zebilela ikusi eta misioa amaitzeko zuen grinak eraginda edo, ate gainean zuen eta “L” oker bat zirudien ikur gorri hark banku batena izan behar zuela pentsatu zuen. Zortea izan zuen eta bigarrengo saiakeran asmatu zuen. Sarreran bertan kutxazain bat topatu eta harro sentitu zen bere buruaz “Inork ikusiko banindu… Zein gutxi behar dudan nire buruaz harro egoteko…” Bera baino altuagoa zen emakume bat ari zen kutxazaina erabiltzen eta itxaroten zuen bitartean diru-zorrotik txartelak ateratzen hasi zen. Kreditu eta zor txartel bana zituen. Banku batean lan egin zuen lagun batek Islandiara biak eramateko gomendatu zion. “Kreditukoa ordainketak egiteko eta zorretakoa dirua ateratzeko” esan zion. Beste gomendio bat ere eman zion baina belarri batetik sartu eta atera zitzaion “Zertarako nahi dut Visaren limitea igo? Diruarekin ordainduko dut guztia eta listo!”. Emakume zahar zein altuak bere gestioak amaitzean Txominen txanda iritsi zen. Ez zuen diru gehiegi gainean eraman nahi baina egunero dirua ateratzen aritzearen ideiak ere ez zuen gehiegi erakartzen. Aterpetxea ordaindua zuen dagoeneko eta baita hurrengo eguneko txangoa ere. Azkenean, 15.000 króna ateratzea erabaki zuen. 7.000 poltsikoan zuen diru-zorroan sartu zituen. Ondoren, dirua non gordetzen zuen inork ez ikusteko asmoz eta bere disimulu gaitasun guztia martxan jarriz, gainontzeko 8.000ak galtza eta izterraren artean zuen zorroan sartzen hasi zen. Kutxazainaren kontra jarri zen lehendabizi inguruan zituenen ikusmena oztopatzeko. Aldamenetara begiratu eta eskuineko eskua hankartean sartu zuen larru beltzezko zorroaren bila. Gerrikoa indarrez lotua zuen eta dezente kostatu zitzaion harrapatzea. Lortu zuela iruditu zitzaionean indarrez tira egin eta kremaileraren punta ezkerreko potroan trankatu zitzaion. Min oihu estu batek ihes egin zion eta 8.000 krónak lurrera erori zitzaizkion. Mina pasa arte, bost bat segundo igaro zituen uzkurtuta eta burua kutxazainaren aurka zituela. Bere trebezia madarikatzen ari zela ordea, bi emakume hizketan entzun eta atzera begiratu zuen. Ahoa estaltzen zuten eskuarekin eta bata besteari azkonar bati atzetik ematen ari zaion bati begiratuko baliote moduan begiratzen zuten. Geratzen zitzaion duintasun guztiarekin 8.000 krónak lurretik jaso, dagoeneko gerrikotik zintzilika zuen zorroan sartu, arnasa hartu, tripa sartu eta hankartera itzuli zuen -Egunon andereak – esan eta kutxazainetik urrundu zen “Mission one, done”. Bankuetara iristeko egin zuen bide berdinetik itzuli zen Reikjavík City Hostelera eta eguneko hirugarren zigarroa pizteko baliatu zuen ibilaldia. Lehen zupada ematean, Kerobiaren Rose Scargot entzuteko gogo ikaragarria sartu zitzaion. Ipoda martxan jarri eta aterpetxera bidean jarri zen. “Ez dut Isburt ezagutzen baina Reykjavik zoragarria da”. This entry was posted in Finlandia and tagged 2. atala,bideoklipak,Finlandia,kerobia,online nobela. Kale estuetan zehar eta mapari begira iparraldera jarraitzen zuen bitartean, etxera deitzeko garaia zela pentsatu zuen. Aurreko eguneko goizeko zortzietan atera zen Beasaindik eta etxekoek ez zuten bere berri oraindik. Pausua gelditu gabe, mugikorra poltsikotik atera eta etxera deitu zuen. -Bai? – Galdetu zuen amak. -Egunon! – Oihuka ari zela konturatu zen. Barnean zuen alaitasun eta abentura grinaz kontziente izan zen une hartan eta horrek barruan zuen zirrara areagotu zuen. -Bueno! Gustura zaude behintzat! – Erantzun zuen amak kezka guztiak gainetik kendu izan balitu moduan. -Ba bai ama! Hau zoragarria da! Oraindik ez dut ezer ikusi baina zoragarria da! – “Noski baietz! Ea nork esaten didan ezetz!” -Zer moduz joan zen bidaia? Pentsatu bezain arriskutsua izan al zen Bartzelonako egonaldia? – Galdetu zion amak gaiztakeriaz. -Ja, ja, ja – Trufaka – Gustura ikusiko zintudan zu Bartzelonan bakarrik hegazkin bat hartu nahian – gaiztakeria itzuliz. -Baina zu izan zara joan dena – Erantzun zion umore onez. Deia jasotzeaz gustura zegoela sumatu zuen Txominek – Beno! Eta Islandia? Zer moduzkoa? Erraz topatu zenuen aterpetxea? -Ba bai! Aireportutik zuzenean eraman ninduten bertara beraz ez nuen asko pentsatu beharrik izan. Oso ondo dute antolatuta guztia. Badakizu eskandinaviar hauek nolakoak diren… -Pozten naiz ba! Zein ordu da hor? Bi ordu gutxiago esan zenuen ezta? -Bai, hamarrak laurden gutxi inguru hemen… -Zu gosaldu berri eta ni bazkaria prestatzen! – Oihukatu zuen irribarre bat askatuz. “Zure bazkariak faltan botako ditut…” -Izugarrizko eguraldia dago hemen ama! Hamalau gradu eta zerua aratz. Gustura egongo zinateke hemen! –Bueno bueno… ondo nago ni nagoen lekuan. -Kar-kar. Hor al dabiltz aita eta Martin? -Aita lanean dago eta Martin hemen, ordenagailuan. -Beno, ba eskumuinak eman nire partez ados? -Emango dizkiet bai. Noiz deituko duzu berriz? -Telefono deiak oso garestiak dira hemendik ama. Emailez hitz egingo dugu hobeto. Aitak esan zidan egunero begiratuko duela. Hala ere, aspertuta banabil deituko dizuet ados? -Aspertuta zaudenean bakarrik? Oso ondo! Oso polita! – Gehiegi haserretu gabe. -Kar-kar. Beno ama, izango duzue nire berri ados? -Hori espero dut. Asko disfrutatu eta kontuz ibili mesedez! -Bai ama, lasai. Badakizu zein mesfidatia naizen – Ama lasaitu nahian. -Beno, zerbaitetarako balio du horrek behintzat kar-kar -Beno ama! Eskuminak aita eta Martini! Ondo izan! -Zaindu! – Esan zuen amak Txominek deia mozten zuen bitartean. This entry was posted in Finlandia and tagged 2. atala,bideoklipak,Finlandia,king creosote,online nobela.
2020-03-29T08:57:23
https://theindezents.com/2015/03/
[ -1 ]
Zazpi urte Tibeten | Bizigiro | Berria Gazte bat irrati formakuntza jasotzen, Antxeta irratian. BERRIA Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen irrati lizentzien lehiaketari errepasoa eman nahi dionarentzat, hemeroteka hor dago. 2013ko martxoaren 20a, BERRIAn: «Teknikariek agirietan salatu zuten hainbat irregulartasun gertatu zirela». Gehiago: «Iker Garcia de Eulate hedabideen teknikariak bere laneko mahaitik dokumentazioa desagertu zela salatu zuen». Eta gehiago: «Bizkaia irratiari ez zioten eman eskatutako dokumentazioaren zati bat, eta, horregatik, babesik eza salatu zuen». Oso luzea eta korapilatsua izan da irrati lizentzien auzia. Joan den astean jakinarazi zuen Jaurlaritzak esleitzeko zeuden hamazazpi irrati lizentzia adjudikatu dituela. Helegiteak aurkezteko epea eta tramite batzuk falta dira oraindik. Baina, azkenean bai, azkenean bukatuko da lehiaketa, eta hamazazpi lizitatzailek izango dute lizentzia urte bukaerarako. Beste hamazazpik epaitegietan lortu behar izan zuten zegokiena. Agerikoa da lehiaketan ez zela dena ur(re) garbia izan. Baina aurrera begira jartzea komeni da: aurrera begira, itxaropenez. Dialaren egoera non zen, nola dagoen eta nola egongo den. Testuinguruan jarri beharrekoa da, hasteko, Jaurlaritzak —Patxi Lopez lehendakari zela— 2012an antolatutako lehiaketaren aurretik 26 urte pasatu zirela lizentziarik banatu gabe; esan beharrik ez dago komunikazio mundua asko aldatu dela orduz geroztik, baita euskararen ezagutzaren egoera bera ere. Aintzat hartzekoa da, gainera, dialean entzun daitezkeen irrati askok komunikazio talde boteretsuak dituztela atzean, eta gehienek Madrilen dutela kapitala eta aginte makila. Duela zazpi urteko egoerarekin alderatuta, gaztelaniazko ahotsen nagusitasunak bere horretan jarraitzen du gaur egun. Aldaketa txikiren batekin: Donostialdean, Antxeta irratia entzun daiteke. Eta Gasteizen, Hala Bedi Bi —oraindik ez legalki—. Egin dezagun orain fikziozko ariketa bat. Irudika dezagun Xabier Lasaren tankerako irratizale euskaldun bat Tibetera joaten dela. Jean-Jacques Annauden Seven years in Tibet filmeko (1997) protagonistak bezala, Asiako herrialde menditsu horretan egin dituela zazpi urte. Eta, Euskal Herrira itzulita, dialaren errepasoari ekiten diola. 2026an gaude. Sakelako telefono modernoan diala entzuten hasi, eta oraindik ere gaztelaniazko ahotsak nagusi direla jabetuko da. Baina aniztasun gehiago iritsiko da haren belarrietara: Euskal Herriko txoko batean ala bestean izan, euskarazko bigarren irrati nazional baten jarioa entzungo du. Ordurako Naiz irratia indartsu egongo da, eta kolaboratzaileei ere duin ordaindu ahalko die, Euskadi Irratikoen pare. Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Iruñean egon, Iparraldeko Euskal Irratien emankizun batzuk ere entzungo ditu, frekuentzia batean ala bestean. Uribe Kostan (Bizkaia) baldin badago, eskualdeko euskara hutsezko irrati berri bat entzuteko aukera izango du. Eta, Gasteizen baldin badago, Hala Bedi Biren sintonia kalitate onean eta programazio aberatsarekin entzungo du. Ez hori bakarrik. Irratizale euskaldunak aurkituko ditu dialaren errepasoan, gaztelania hutsean egiten zuten irrati askotan euskarazko albiste tarteak eta gaikako irratsaio interesgarriak ematen. Legea betetzen ariko dira, halaber, euskarazko erreserbakoak ez ziren 23 lizentzien irabazleak, eta programazioaren parte bat euskaraz egiten arituko dira. Horrez gain, ordurako Jaurlaritzak Nafarroako Gobernua imitatuko du, eta irabazi asmorik gabeko zerbitzu komunitarioa eskaintzen duten irratientzat lizentzia deialdi berri bat egina izango du. Bilbo Hiria irratiak eta Ttan Ttakunek lortuko dituzte horietako bi. Entzungo dira gaikako euskarazko podcast berri ederrak ere, sarean ez ezik, irrati euskaldunetan zein elebidunetan eta talde handikoetan ere. Fikzioa da hori guztia. Baina benetakoa izango da, baldin eta sektoreko eragile guztiek diala euskalduntzeko gogoa baldin badute.
2019-08-22T03:41:08
https://www.berria.eus/paperekoa/1894/036/001/2019-02-28/zazpi-urte-tibeten.htm
[ -1 ]
ikasle | Errenteriako Hitza Mezuak etiketatuta ‘ ikasle ’ Ikasle Abertzaleak, Eleak-en ekimenarekin bat 2012/11/15 Nork Errenteriako Hitza Eleak mugimenduak espetxeratzear diren Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuen egoera salatzeko asmoz martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dago ekimena geroz eta jende eta talde gehiagoren atxikimendua lortzen ari da, eta bat egiten azkena Ikasle Abertzaleak izan da. Taldeak mobilizazioa eta auzipetuei babesa ematea ezinbestekotzat jo ditu. Gaineratu duenez, “behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela [...]Irakurri gehiago Etiketak:abertzaleak, auzipetu, eleak, gazte, ikasle Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik » Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek bat egin dute Eleak-en ekimenarekin 2012/11/12 Nork Errenteriako Hitza Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. “Behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela, eta ez terroristak, eta ideia batzuengatik espetxeratzea lotsagarria iruditzen zaigula”, adierazi dute, eta ildo horretatik, Espainiako eta Frantziako estatuek [...]Irakurri gehiago Etiketak:abertzale, atea, dute, eleak, etxeko, gazte, gure, ikasle, oarsoaldeko, sei, zabalik Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik » Oreretako Ikastolako ikasleak Andaluzian 2012/05/10 Nork Errenteriako Hitza Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta horrenbestez, Sevilla, Kadiz, Granada eta Malagako lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Horrez gain, poeta batzuen lanak eta horien gaineko poesia eta literatur tailerrak egin ahal izan dituzte.Irakurri gehiago Etiketak:27ko, Andaluzia, belaunaldi, ikasle, Ikastola, Orereta Bidalita Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik » Koadernaketako ikasleen lanak Xenpelar Etxean 2012/04/03 Nork Errenteriako Hitza Hilero joaten dira berritzen erakusketak Xenpelar Etxean, eta oraingoan Xenpelar Arte Plastikoetako koadernaketa lantegiko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dira. Bertan izango dira apirilaren 13ra arte, 17:00etatik 20:00etara.Irakurri gehiago Etiketak:Etxe, ikasle, koadernaketa, lanak, Xenpelar Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik » Lantz bisitatu dute Cristobal Gamongo ikasleek 2012/02/25 Nork Errenteriako Hitza Inauteriei agur esateko, Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek Lantz (Nafarroa) bisitatu zuten pasa den asteartean. Hala nola, Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak ezagutu zituzten.Irakurri gehiago Etiketak:Bisita, Cristobal, Gamon, ikasle, Inauteriak, latz Bidalita Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik » Zazpi urrezko lortu dituzte musika eskolako ikasleek 2012/02/10 Nork Errenteriako Hitza Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu [...]Irakurri gehiago Etiketak:andoain, domina, errenteria, ikasle, jaialdi, Musikal, piano, urrezko, zazpi Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik » Atletismo eskolako ikasleek lan ona egin dute Irunen 2011/12/01 Nork Errenteriako Hitza EATko atletismo eskolako ikasleek lan ona egin zuten igandean Plaiaundiko atletismo pistan jokatutako txapelketan. Izan ere, atleta gazteek, bost lehenengo postu eta hiru bigarren eskuratu zituzten egindako hainbat mailatako probetan. Nesken Haurren Mailan, Maialen Alzugaraik garaipena lortu zuen 150 metroko proban, eta baita jauzi hirukoitzekoan ere. Mutiletan, Aitor Aguadok hirugarren postua eskuratu zuen. Aintzane Pescador [...]Irakurri gehiago Etiketak:Atletismo, EAT, eskola, ikasle, Irun Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik » Atletismo eskolako ikasleek lan ona egin dute Hondarribian 2011/11/17 Nork Errenteriako Hitza Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak. Benjamin Mailan, luzera jauzian, Julen Rodriguez eta Karla Pichelek lan bikaina egin zuten. Rodriguezek hiru metroko jauzia egitea lortu zuen, eta Pichelek 2,90 metrokoa. Alebinetan, Izaro Irastorzak eta [...]Irakurri gehiago Etiketak:Atletismo, eskola, hondarribi, ikasle Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik » Berriketan.info Viewing item 1 to 5 (of 5 items) Urola Kostako Hitza wrote a new post, IRITZIA: Zestoa eta Zalla, on the site Urola Kostako Hitza 9 seconds ago IRITZIA. Mikel Ikatzategi Etxegia, ZERO ZABOR Ingurumen Babeserako Elkartearen izenean. Zestoa eta Zalla, egun ezbaian dauden hondakinak kudeatzeko bi eredu nagusien islada dira. Biek berreskuratu ezin izan Zestoako Hitza wrote a new post, Zestoan herri plataforma bat sortu dute hondakin geldoen biltegiaren inguruan, on the site Urola Kostako Hitza 6 minutes ago 150 Ane Arrieta wrote a new post, Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren Finala jokatuko da igandean Antzizarren, on the site Goierriko Hitza 14 minutes ago Atzo aurkeztu zuten ofizialki, igande honetan Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko den Euskal Herriko Aizkora Txapelketako Finala. Txapelketa hau Beasaingo Andramendi Ikastolaren aldekoa izango Urola Kostako Hitza wrote a new post, Zarauzko Putzuzuloren 9. urteurrenerako ekitaldiak, bideoan, on the site Urola Kostako Hitza 15 minutes ago Goierriko Hitza wrote a new post, Kontzertua eskainiko dute etzi Ordiziako eta Gabiriako haurrek, on the site Goierriko Hitza 30 minutes ago Euskal Herrian izan den kantu tradizioari eusteko ahaleginean, haur abesbatza osatu zuten iaz Ordiziako Urdaneta Eskolan. Urdanetako Ahotsak taldearen ibilbideari ekin zioten Debora Herreroren zuzendaritzapean Azken EztabaidakIñaxito Albisu hil da | Oarsobidasoko Hitza(e)k “Omenduek askatasunaren alde egin zuten euren apustua” bidalketanManifestazioa egin dute, bost gazteak edozein momentutan atxilotu ditzazketela salatzeko | Errenteriako Hitza(e)k Manifestaziora deitu du Eleak-ek, sei gazte zigortuen alde bidalketanOsasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi eta Momotegiri | Oiartzungo Hitza(e)k Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi bidalketanBihar bukatzen da langabeentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea | Errenteriako Hitza(e)k Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera dute bidalketanOsasun Sailak espedientea ireki dio Momotegi etxaldeari | Oiartzungo Hitza(e)k Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi bidalketan
2014-10-23T10:07:06
http://errenteria.hitza.info/tag/ikasle/
[ -1 ]
VfB 07 Weidenau e.V. Alt-Senioren - VfB Weidenau Ü40 Altherren - VfB Weidenau Ü32 Kreisliga C1-SIWI | Krombacher Kreispokal 2018/2019 | Freundschaftsspiele So, 10.03.19 | 13:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741160 So, 17.03.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741162 So, 24.03.19 | 13:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741176 So, 31.03.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741184 So, 07.04.19 | 12:30 Herren | Kreisliga C ME | 210741192 So, 14.04.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741198 So, 28.04.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741208 So, 05.05.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741212 So, 12.05.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741224 So, 19.05.19 | 15:00 Herren | Kreisliga C ME | 210741226 Nachricht an VfB 07 Weidenau e.V.
2018-12-15T02:25:03
http://www.fussball.de/verein/vfb-07-weidenau-ev-westfalen/-/id/00ES8GN8QS00007RVV0AG08LVUPGND5I
[ -1 ]
Proyecto Amarika. Una propuesta abierta y participativa de gestión del arte contemporáneo Amarika Proiektuak 2008-2011 aldian partaidetza prozesu baten sustapenean jarri zuen arreta. Horren bidez, Arabako tokiko arte ehunaren ordezkari talde batek gauzatu zuen mekanismoa ez zen erakusketa gune batzuen kudeaketa eta programaziora mugatzen, baizik eta erakundearen eta gaurko sormen errealitatearen arteko lotura organo gisa balio izan zuen. Horregatik biltzar bidezko eta partaidtza proiektu baten alde egin dugu.
2020-01-26T19:04:18
http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/proyecto-amarika-una-propuesta-abierta-y-participativa-de-gestion-del-arte-contemporaneo/art-22113/
[ -1 ]
Hondamendiaren protagonistak • ZUZEU Hondamendiaren protagonistak suburbandollar-flickr Dagoeneko iritzi eta istorio asko sortu dira krisiaren inguruan. Estatu Batuetan inon baino gehiago. Bainan herri hartan, badaude oraindik erreportaje zuzen eta zehatzak egiten dituztenak (hemen nekez ikusten direnetakoak, hain justu). Tartean, Frontline saioa egiten duten kazetariak. Kasu honetan, Inside The Meltdown bideoan, erakusten dute nola, egun gutxitan, ustez errugabea zen finantza sistema amerikarra goitik behera erori zen. Egoera hartan, Ben Bernanke (Erreserba Federalaren Chairman-ak) eta Henry Poulson (Ekonomiako Estatu Idazkariak) beraien sinesmen neoliberalak leihotik bota behar izan zituzten, mundu osoko sistema ekonomikoaren hondamendia saihesteko. Aurreko egunetan asmotsu, disdiratsu eta modernoak ziren finantza produktuak, dirugosekeria, axolagabekeria eta praktika kriminal bihurtu ziren. Azken hamarkadetan eman den iruzur handienaren ondorioak hurrengo belaunaldiaren ongizatea baldintzatuko du, eta gaurko helduen zahartzaroa, noski! Ikasiko ote dugun edo gertatutakoa gezur berriekin estaliko ote dugun, ikusteko dago. Ben Bernake, Frontline, Henry Poulson, krisia Unesco-ren liburutegi digitala José Bové Herri Urratsen egongo da
2019-03-20T05:06:57
https://zuzeu.eus/mundua/hondamendiaren-protagonistak/
[ -1 ]
ULTZAMAKO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA DE ULTZAMA: KONFINAMENDUAREN ARTXIBOAK Nafarroako Artxibo Garaikideak, Iruñeko Udal Artxiboak eta Tuterako Udal Artxiboak konfinamendua dokumentatzeko materiala eskatzen dute Nafarroako Artxibo Garaikideak, Iruñeko Udal Artxiboak eta Tuterako Udal Artxiboak herritarrei argazkiak eta bideoak eskatu nahi dizkiete alarma egoerak eraginda Foru Komunitatean bizitzen ari garen egoera dokumentatzeko, etxe barnean itxita nola gauden erakusteko. Artxiboek funts dokumentalak egin nahi dituzte, eta haietan bildu nola bizi izan zen Nafarroan COVID-19ak eragindako pandemia eta konfinamendua. Horretarako, iruindarrek argazkiak [email protected] helbide elektronikora igorri behar dituzte, eta bideoak eta audioak Whatsappeko 606 540 019 telefonora. Tuterarrek, berriz, material grafikoa eta ikus-entzunezkoa bidaltzeko bi aukera dituzte: [email protected] helbide elektronikoa edo Instagrameko tudela_nav helbideko @Tudelaencasa traolera. Gainerako nafarrek helbide elektroniko honetara igorriko dituzte: [email protected] Argazkiak jpg formatukoak izanen dira, haien gutxieneko bereizmena 3000 ppp-koa, eta bideoen iraupena 60 segundokoa, gehienez. Ekimen honetan parte hartzeak berekin dakar irudien erabilera aipatutako artxiboei lagatzea, beren argitalpenetan eta sare sozialetan erabil ditzaten. Publicado por Ultzamako liburutegia / Biblioteca de Ultzama en 7:58
2020-07-04T21:20:15
https://ultzamakoliburutegia.blogspot.com/2020/04/konfinamenduaren-artxiboak.html
[ -1 ]
Ordiziako azoka, 1982an 13 martxoa, 2019 Bideo Zaharrak, Multimedia 2815 Ordiziako azokak 500 urte baino gehiago daramatza asteazkenero, Goierriko eta inguruetako ekoizleak eta erosleak biltzen. Azken hiru hamarkadetan aldaketa handia bizi izan du, ordea. Miguel Angel Quintana dokumentalgile errenteriarrak 1982an egindako Asteazkenez Ordizian dokumentalean ikus daitekeenez, baratzeko produktuez gain, denetariko animaliak eta baserrirako lanabesak aurki zitezkeen ferian, plazan nahiz inguruko kaleetan. Azokak ez ezik, Ordiziak azken urteetan izandako aldaketen lekuko ere bada ikus-entzunezkoa. Euskadiko Filmategian jasota egon da film labur hau urte askoan, eta orain, digitalizatu ondoren igo dute sarera, eta D’Elikatuz zentroak zabaldu du. « Aurrez Aurre: ‘Euskal Herria’ Kantu bat sortzeko irakasgaia »
2019-07-23T23:05:52
http://goiberri.eus/2019/03/13/ordiziako-azoka-1982an/
[ -1 ]
iraila 2015 – Ergeletan ergelenak CUPen ispilua Uste dut ez naizela gaixotasun hau duen bakarra. CUP alderdi katalaneko edozein ordezkari entzun edo irakurri –bereziki David Fernandez– eta liluraturik gelditzen naiz. Hori da hori koherentzia, hori da hori inplikazioa, hori da hori irmotasuna eta mugimendua. Zein ongi eta garbi erraten dituzten gauzak. Zein zintzo eta txintxoak diren. Erraten dituztenengatik eta, batez ere, egiten dituztenengatik, hemengo ezkertiar askok eredutzat dute CUPeko jendea. Eta ez da harritzekoa, ikaragarria izan baitzen, konparazio batera, Fernandezek Rodrigo Rato gangsterrari aurre egiteko modua. Eta zinez eskertzekoa da nola gogoratzen diren gure borrokatxo guztiekin. Aupa zuek! Baina, zer nahi duzue erratea, inoiz eta inon zerbait irabazteko asmoa baldin badugu, ez dakit nik CUP ote den geure buruak begiratu behar ditugun ispilua. Bere handitasun moralean, CUPek botoen %8,2 eskuratu baitu eta Kataluniako parlamentuko azken indarra baita. Orain, CUPek erabaki behar du –dagoeneko erabakia ez badu– ea Artur Mas babestu behar duen, eta Gasteiz datorkit gogora. Bere garaian, ez baitzitzaidan batere gustatu ikustea nola EH Bilduk Gasteizko alkatetza EAJri oparitu zion. Baina ulertzen hasia naiz, batzuetan, zerbait galdu behar dugula bertze zer edo zer irabazteko. [Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako 'Minutu bateko manifestua', 2015eko irailaren 30ekoa] Oñezcoen salvaçioraco videa 2015(e)ko irailaren 22a Atzo jakin genuen urtebeteko kartzela zigorra ezarri diotela 2012an Iruñeko zebra bide batean 43 urteko gizon bat harrapatu eta hil zuen auto gidariari. Epaiak dio harrapaketaren unean auto gidariak ez ziela “batere arretarik jarri zirkulazioaren inguruabarrei”. Badakizue, bere gauzatan pentsatzen joanen zen. Eta, halako batean, PUM! (edo bertze soinu idor eta hilgarri bat). Eta, 18 metro haratago, pertsona bat lurrean etzanda. Hilik. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote, eta ez du kartzela zapalduko. Baina nik ez dut gidari despistatu horrek kartzela zapaltzea nahi. Ziudadelako harresian esaldi hauek hizki larri eta gorritan idazten jarriko nuke nik, latinez nahi bada: Urtero, Iruñean, bizpahiru hildako izaten dira auto istripuetan. Hildakoak beti, edo ia beti, oinezkoak dira. Kasu guzietan, hildakoak eragiten dituen makina motordun ibilgailu bat da. Iruñean, hiru egunean behin, auto batek oinezko bat harrapatzen du. Oinezkoen hamar harrapaketetatik zazpi semafororik gabeko zebra bideetan izaten dira. Zebra bide guztiak goratuko bagenitu eta ondoan semaforoa jarriko bagenie, berehalakoan lortuko genuke auto gidari despistatu guztien arreta. [Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako 'Minutu bateko manifestua', 2015eko irailaren 23koa] Hemeroteka madarikatua El País, Espainia deitzen duten horretan ale gehien saltzen omen dituen egunkaria. El País, 1987an: “Hildako etakideari garondoan egin zioten tiro, ondo-ondotik”. * El País, atzo: “Lucia Urigoitia Ajuria, ETAren Donostia komandoko kidea, 1987ko uztailaren 22an hil zen Segurtasun Indar eta Kidegoekin izandako enfrentamenduan”. El País, goizeko egunkari independentea. El País, egunkari globala. El País, zorrak itotako egunkaria. El País, arrisku kapital funtsen, bankuen eta enpresari arras aberatsen esku dagoen egunkaria. El País, herri garatuenetako prentsaren sinesgarritasunean azkenaurreko sailkatua dagoen herri baten erreferentziazko egunkaria, ustez. El País, bere hemeroteka ere begiratzen ez duen egunkaria. El País, gure arretaren minutu bat galtzea ere merezi ez duen egunkaria. [Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako 'Minutu bateko manifestua', 2015eko irailaren 16koa] *Jon Ordoñez (@jonordoez) Berria egunkariko kazetariak, eta ez nik, egin zituen atzo hemeroteka lanak.
2020-05-25T05:32:44
https://www.berria.eus/blogariak/ergelenak/2015/09/
[ -1 ]
Swift – Tropela.eus bloga Etiketen artxiboak:Swift Gasteiz, australiarren kolonia Atzo idatzi behar nuen berri hau, baina dakizuen moduan nahiko lanpetuta gabiltza itzulia.net Itzuliaren webgune ofizial berrian buru belarri. Bai, aitzakia itxura du zalantzarik gabe. Irteeran ikusi genuen Matthews eta bi hitz gurutzatzeko aukera izan nuen. “Matthews, gaur bai, ala?” galdegin nion eta berak “hala espero dut!”. Noski, elkarrizketa ingelesez izan zen. Eta esanda bezala, ez zuen hutsik egin australiar gazteak. Asko idatzi da Oricaren garaipenaren inguruan eta Gasteizekin lortu duten lotura estua: azken hiru urteetako Gasteizko etapa amaierak bereganatu dituzte, aurreko biak Impeyrekin. Baina horretan baino atzetik helmugaratu ziren txirrindularien inguruan hitz egin nahiko nuke. Continue reading “Gasteiz, australiarren kolonia” Posted byEgoitz 2014/04/11 2014/04/11 Posted inEuskal Herriko ItzuliaEtiketak: esprinta,esprinterrak,Kwiatkowski,Matthews,Orica,Reza,SwiftUtzi iruzkina Gasteiz, australiarren kolonia bidalketan
2019-09-17T00:56:38
https://bloga.tropela.eus/tag/swift
[ -1 ]
NAFARROA BAIk Palestinako herriari elkartasuna adierazten dio eta Israelek bere aurka burutzen ari den sarraskiaren amaiera esijitzen du (2009/Urtarrila/9) Hamar egunetan edo, Israelek 700 pertsona baina gehiago erail ditu, horietako asko zibilak eta heren bat gutxi gora behera haurrak zirenak. Nazio Batuen Erakundeak berak ere "gizadiaren aurkako krimen" -tzat jo ditu, beraz Israelgo Estatuko ordezkari nagusiek nazioarteko justiziaren aurrean ekimen hauengatik erantzun beharko lukete. Nafarroa Bairen ustez Israelen jokaerak ez du mendebaldeko agintarien inolako babes edo justifikaziorik jaso behar, ez garbia ezta adierazi gabekoa ere, eta koalizioak erantzukizun hau komunikabideei luzatzen die. Hala Nafarroa Baik Israelko agintaritzak bultzatzen duen mintzaira okerraz ohartarazten du, potentzia erasotzailea izanik bere burua biktimatzat jotzen baitu, eta bere izugarrikeriak legebidezko defentsaren argudioz defendatzen du, baina eskubide hau ez dagokio inoiz indar okupatzaileari –Israel- baizik eta okupatutako herriari, Palestina kasu honetan. Israelek NBEak onartutako erresoluzio guztiak bete ez dituela gogorarazten du Nafarroa Baik -nahiz eta erakunde horren kide izan-, erakunde hark bere historian zehar giza eskubideak, nazioarteko legalitatea eta Ginebrako Konbentzioa urratu izana egotzi dionea, egun palestinar herriaren aurka aurrera eramaten ari den berezi gabeko eraso anker honetan bezala. Nafarroa Baik nazioarteko herrien gehiengo zabalaren jarrera Israelgo Estatuak hasitako erasoaldi militarra geldiarazteko larritasuna eta oposizioa dela azpimarratzen du, 1983ko "sei egunetako gerratetik" aurrekaririk gabeko giza ondorioak ekartzen ari dena. Esijentzia honen inguruan izan diren salbuespen bakarrak ez dira arrazoi gizatiarrengatik izan, beraz ez lukete oztopatu behar erakunde guztien jarrera tinko eta argia, Israelgo Estatuak daraman hedapenerako gerra estrategia, behingoz, geldiarazteko.
2018-11-18T09:47:31
http://nafarroabai.net/noticias/noticia.php?id=507&idioma=eus&categoria=1
[ -1 ]
Free chat Lushnjë. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Lushnjë tik. Free chat Lushnjë Ongi etorri Chatroulette LushnjëEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Lushnjë dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Lushnjë doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2017-02-21T07:26:00
http://eu.chatroulette20.com/albaniako/lushnje
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Gobernu Kontseiluak Borondatezko Gizarte-AurreIkuspeneko Erakundeen Gaineko Lege Proiektua onartu du (2011-07-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia) Gobernu Kontseiluak Borondatezko Gizarte… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/7077 2011-07-26ko Gobernu Kontseiluaren Akordioak Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen Lege proiektua. Gobernu Kontseiluak BGAE-en gaineko Lege Proiektua onartu du Euskal Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeen kudeaketaren gizarte-aurreikuspen osagarria orokortu eta gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna indartzeko helburuekin. Egun, 200 erakunde inguru dira 1.300.000 bazkide dituztelarik eta 19.000 milioi euroko ondarea; Euskadiko BPG-ren %30a. Halaber, Legeak botere publikoen babesa eta kontrola arautuko ditu mota honetako erakundeen bazkideen eskubideak babeste aldera. Izan ere, erakundeon ezaugarririk garrantzitsuenak euron helburuetan zedarritzen dira: Kontingentzia pertsonalen aurreko babesa: erretiroa, elbarritasuna, heriotza, mendekotasuna, epe luzeko langabezia, gaixotasun larria, gastu medikoak, etab. Era berean, Euskadin dauden nekazal, arrantza eta abeltzaintzaren arloko laurogeitik gorako elkarlaguntzako sozietateak, kofradiak, montepioak eta ermandadeak ere (Sutearo y Heriotzearo) Legearen eremuan sartzen dira. Hauek honako kontingentzia hauek estaltzen dituzte bakarrik: Ehorzketa eta etxebizitzan, abereengan, uztan, basoetan, itsasontzietan edo bazkidearen lanbidearekin lotutako edozelako ondasunetan izandako kalteak. Legearen berrikuntzetako bat Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde nagusien zein planen oinarrizko irizpideen ezarketa eta moldaketa da. Izan ere, irizpideok gizarte-aurreikuspen osagarriaren oinarrizko elementu bilakatzen dira enpresaren hitzarmen edo itunen bidez; bazkideen sarreran bazterketarik eza bermatzen duten eskakizunak direlarik eta prestazio jasotzea biziarteko errenta modura ezartzen dutelarik nagusiki, 15 urtez gutxienez. (1. ERANSKINA) Legeak BGAEak definitu eta sailkatzen ditu lehenengoz estalitako kontingentzia eta bazkideen arteko loturaren arabera: banakakoa, enplegukoa, elkartuak eta bereizi gabeak. Era berean, Aurreikuspen planak ere bazkideen arteko loturaren arabera sailkatzen dira (banakakoak, enplegukoak eta elkartuak) eta ekarpen eta prestazioen erregimenaren arabera (ekarpen definitukoak, prestazio definitukoak eta mistoak). Bazkide eta onuradun pertsonen definizio eta sailkapen berria ezartzen da eta , banakako edota elkarteko BGAEetan mantentzen da orain hamar urte edo gehiago lehenengo ekarpena egin zutenentzat eskubide ekonomikoen erreskate partziala edo osoaren aukera, metatutako erreserbetan zordunduta erabilitako sistema finantziarioarekin bat. Legearen ikuspegirik, berriztatzailetzat jo daiteke Legearen IX Kapitulua. Bertan ezartzen da gizarte-aurreikuspeneko planen erregimen juridikoa, sortzetik amaitu arte arautuz, baita BGAEan txertatzeko era eta gizarte-aurreikuspeneko planen garraioa ere enplegu eta elkartuen kasuetan zeintzuetan bazkideak eta aktiboak garraio ditzaketen beste BGAE batera honek onartzen baditu aurretiaz. Legeak, BGAEen Erregistroaren barruan sorraraziko du Fitxero Orokor bat bazkide kopuru erreala ezagutu, bikoizketak ekidin, planifikazioa orekatu eta prestazioen kudeaketa egokia bermatzeko. 2- Halaber, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseilua sortu da. Kontseilu hori hausnarketa-organo gisa eratuko da eta gizarte-aurreikuspena aztertu, sustatu, hedatu eta babestuko du; Euskadiko gizarte-aurreikuspeneko sistemari eragiten dioten gai guztietako aholkulari ere izango da. Organo anitz eta iraunkor honek instituzio publikoetako, eragile sozial eta ekonomikoetako eta gizarte-aurreikuspenaren sektoreko ordezkariak eta arlo honetako adituak bilduko ditu. (1. ERANSKINA) B.G.A.E.EN DATUAK 2010-12-31n (milaka eurotan) B.G.A.E.EN MODALITATEAK KOP. BAZKIDEAK ONDAREA ENPLEGU-PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 57 422.851 9.855.232 PLAN ELKARTUAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 4 4.228 112.803 BANAKAKO PLANAK DITUZTEN B.G.A.E.AK 47 733.860 9.276.426 GAINERAKO B.G.A.E.AK 83 109.681 14.002 GUZTIRA 191 1.270.620 19.258.463 (2. ERANSKINA) BGAE ETA GIZARTE-AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK Enpleguko BGAE batzuk izango dira lehentasunezkoak, hain zuzen ere, gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planak besterik ez darabiltenak. Euren sorrerako, eratze-batzarrak onartu beharko du sustatzaileen aho batez, lehentasunezko izaerarekin bat egitea. Lehentasunezko kalifikatuko badira, gizarte-aurreikuspeneko planek baldintza hauek bete behar dituzte: a) Inor ez diskriminatzeko printzipioa. Gizarte-aurreikuspeneko lehentasunezko planetan, gutxienez urtebeteko antzinatasuna daukaten langile guztiek izan behar dute bazkide osoak izateko aukera, baita lan-harreman berezia dutenek ere; Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, bazkide langile edo laneko bazkide guztiek; eta langile autonomoen kasuan, kolektibo osoak. Halako planetara nork bildu behar duen jakiteko, hitzarmenaren eta itunaren eraginkortasuna izango da gakoa. Laneko ordezkarien borondatea norbanakoaren borondatearen adierazle ere izango da, eta, lehen aipatu ditugun akordioen ondorioz baldin badator, planera derrigor bildu behar izateak edo planean derrigor mantentzeak ez du boluntariotasun-printzipioa urratzen. Dena delako ituna eraginkortasun mugatukoa baldin bada, haren eraginpean den kolektibo osoaren gutxienez bi heren lotu beharko zaizkio. b) Gutxienez, kontingentzia hauek estali beharko dituzte: erretiroa, heriotza eta elbarritasuna edo ezintasun iraunkorra (lan-harremana amaitzea baldin badakar), edo parekoak. c) Negoziazio kolektiboan zehaztuko da zenbateko ekarpenak egin behar diren, eta bazkide babesleen eta bazkide osoen artean egin beharko dira. Baina, autonomoen kasuan, edo -kooperatibetan eta lan sozietateetan- bazkide langileen edo laneko bazkideen kasuan, planeko erregelamenduan zehazturik datozenak izango dira egin beharreko ekarpenak. d) Eskubide ekonomikoak inora mugitzekotan, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko lehetasunezko beste plan batzuetara izan beharko du, ez beste inora. e) Erreskaterik ez. Dirua erregelamenduetan zehazturik dauden kontingentzietatik babesteko besterik ez da izango. Eskubide ekonomikoak ezin dira aurretiaz itzuli. f) Erretiroek, heriotzek eta elbarritasunek edo lan-harremana amaitzea dakarten ezintasun iraunkorrek eragiten dituzten prestazioak estatutuetan edo erregelamenduetan zehaztuta dagoen moduan jasoko dira. Biziarteko errenta modura aitortu eta ordainduko dira, baina bada finantza-errentak ordaintzeko aukera ere -gutxienez hamabost urtez iraun beharko du-, umezurtz-prestazioetan izan ezik. BGAE lege berriak "gardentasuna, eraginkortasuna, nahikotasuna, berrikuntza eta profesionaltasuna" ekarriko ditu Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei buruzko erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektua. (2015-10-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena) Gobernuak % 1,5era igoko du euskal langile publikoen Itzarri-BGAE-rako ekarpena, abendutik aurrera (Gobernu Bilera 2019-11-26)
2020-08-11T23:07:00
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/7077-gobernu-kontseiluak-borondatezko-gizarte-aurreikuspeneko-erakundeen-gaineko-lege-proiektua-onartu-2011-kointseiluan-hartutako-erabakia?criterio_id=852579&track=1
[ -1 ]
Eguberrietako gastronomia LEGE-AHOLKULARITZA Multijabetzako erosketarako emandako dirua Etxea urez bete zen herriko hoditeria gaizki zegoelako EPAIAK Overbooking hotelero Auto berria eman behar izan zioten Programa informatikoak ez ziren ezertarako gauza Eraikuntza-akatsak Babes Ofizialeko etxebizitzetan Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu Duela urte batzuk gure etxearen atzeko aldea eraiki gabe zegoen eta albokoaren etxearengatik adreiluzko horma soil batek bereizten zuen gurea. Euri asko egitean urez betetzen zen auzokoaren etxea eta beraz, zulo bat egin genuen adreiluzko horman urak irten zezan. Duela sei urte garajedun duplex bat eraiki genuen atzeko aldean. Orain, euria egiten duenean auzoaren etxetik gurera sartzen da ura. Bake epailearekin hitz egin eta Udaletxean kontsultatu genuen. Arazoak ez omen du konponbiderik. Gure kaleko hoditak txiki geratu direla diote eta berriak gorago jarri beharko liratekeela eta beraz, herriko gainerako hodiekiko desnibelean geratuko liratekeela. Desnibela konpontzeko ponpa bat jarri beharko litzateke eta, udalaren esanetan, hori ezinezkoa da. Eduki honen erlazioak
2017-01-20T11:56:48
http://revista.consumer.es/web/eu/19981201/practico/consultorio/74136.php
[ -1 ]
auzoka / Hirigunea / Portale / Erreten (parajea) Erreten (parajea) Ohar ling.: Generiko honek dardarkariz hasteko debekua saihesteko euskarak erabiltzen zuen bokal protetikoa ageri du. Mitxelenak dioenez, «Es un hecho conocido que una vibrante no puede iniciar normalmente palabra. (...) se antepone a r- una vocal protética, a ó e: arratoi(n) 'rata', guip. vizc. erreten 'acequia'» (Mitxelena, FHV, 1990, 332). Hurrengo mendeetan, eskribauek, antzeko beste toponimoetan ez dute sistematikoki islatu bokal protetikodun izenak. Oharrak: Aipamen bakarra besterik ez dago eta, ustez, leku-izen generikoa baino ez da. Erreferentzia Iturrizak ematen du, 1357an, don Tellok eta bere emaztea zen Juana andereak emaniko San Frantzisko komentuaren fundazio pribilegioan: «(...) é mandamos facer el dicho monesterio de la dha orden de faires menores de Sant Francisco en la dha ntra. villa de Bermeo, en vn logar que llaman erreten que es entre la puerta de la dha villa que dicen la puerta de los ferreros por do salen al arrabal do se labran las nabes, é entre el rio que es cerca de las ferrerias, é la puente en guisa que de la vna parte esta la calle de las ferrerias que tiene de la dha puerta fasta la puente, é de la otra parte el camino por do ban a Burgos, é de la otra parte la cerca de la villa, é de la otra el rio» [576] 1357 Erreten, logar que llaman BIBL ItJR-II 210 [576] Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), II; 210.
2020-07-04T11:59:46
https://www.bermeo-euskaraz.eus/cgi-bin/toponimia/topo.pl?fi=0136
[ -1 ]
Bertso-eskolak, datutan — Bertsozale Elkartea Ikusi bertso-eskolen mapa! Bertsoeskola.eus webgunea Bertso-eskolak, datutan Bertso-eskolak / 2019-2020 ikasturtean datu bilketa egin dugu. Zenbat herritan daude taldeak? Horietako zenbat dira haurrentzat eta zenbat helduentzat? Generoa eta adina aintzat. Datuak: 2019-2020
2020-02-29T10:37:09
https://www.bertsozale.eus/eu/bertso-eskola/bertso-eskolak-datutan
[ -1 ]
Friendlies, Copa Libertadores, Brazil, Italy, Milan, Roma, Chelsea, Santos, Fluminense de Feira, Mario Balotelli, Daniele De Rossi, Cesare Prandelli, Oscar, Neymar, Fred, Luiz Felipe Scolari
2017-02-22T13:16:35
http://www.goal.com/en/news/1717/editorial/2013/03/22/3844230/brazil-still-have-the-skill-but-prandelli-italy-leave-the?ICID=AR_TS_3
[ -1 ]
No elevators day | Arizmendi ikastola Urtarrilean, DES erakundeak antolatutako jardunaldietan, Kirola eta ohitura osasuntsuaren kontzientzia sortzeko aurkeztutako proiektuetariko bat da No elevators day. Aste honetan Arizmendiko hainbat guneetan igogailua alde batera utzi eta erronka politak jarri dituzte ohitura hauek sustatzeko. Lehenik eta behin, ikasleek 8milako 14 mendiak ikasi zituzten. Ikasleek zenbat metro egiten zituzten jakiteko zotzak erabili dituzte. Beheko solairuan jaso eta kontrol-puntua zegoen solairuan uzten zituzten. Egindako distantzia paperean egindako mendi profilean markatzen zuten eta horrela mendi bakoitzaren ze puntutan zeuden jakin izan dute. Astea amaitzerakoan zotz guztiak zenbatu eta hauek izan dira emaitzak: Almenen 17.211 metro metatu dituzte, ia Everest mendia 2 aldiz igo dute. Gazteluondon 15.615 metro metatu dituzte, Udalaitz 14 aldiz igo dute. Arimazubin 51.225 metro egin dituzte, 8milakoen artean, 6 altuenak igo dituzte: Everest, K2, Kangchenjunga, Lhotse, Makalu eta Cho-Oyu. Hauek bai mendizaleak!! Argazkiak.
2019-10-17T02:32:56
http://www.arizmendi.eus/eu/berriak/ikastolako-bizitza/no-elevators-day/
[ -1 ]
Egitekoak: Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza - Hezkuntza saila Titularra: Jon Agirre Huerga Agintaldia: 2018/04/07 - 2020/11/28 Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik: artikulu honetako 2. zenbakian zerrendatutakoak, zeintzuk –kontrakorik esan ezean– beherago zehaztutako langileen arlokoak baitira, zehazki, unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, irakaskuntza eta ikerketa laguntzeko zerbitzuei eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzari atxikitakoen arlokoak: Saileko lan-kontratuko beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak. Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak. Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta lan-jardun hauek dagozkio: Aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratuko langile finko edo karrerako funtzionario kondizioa lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak –bakoitzak bere eskumeneko arloan– zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea. Karrerako irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketaren garapena kudeatzea. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin bat etorrita oinarriak prestatzea, eta irakaskuntzaren ikerketa eta laguntzarako zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketa kudeatzea. Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak. 1. paragrafoko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea. Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta hitzarmen kolektiborako negoziazioa zuzentzea. Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlan estatistikoak prestatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten Langileen Erroldako Irakasleen Atala, otsailaren 19ko 2/1993 Legeko artikuluan aurreikusia, kudeatzea eta mantentzea. Administrazio-egoeren deklarazioa, eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa. Zerbitzu-eginkizunak ematea. Era berean, honako lizentzia eta baimen hauek ematea: Gaixotasunagatik lanaldia murrizteko baimena; Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia; Genero-indarkeriagatiko lizentzia; Gaixotasun kronikoa edo mugikortasun-arazoak dituen senidea zaintzeko baimena; Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotutako lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena; Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko baimena; Hautetsi-karguen ondoriozko egitekoak betetzeko baimena (baimen horretarako murrizketa aplikatzeko aukera hartzen denean); Ordaindu gabeko baimena: Partez ordaindutako baimena. Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea. 1. paragrafoko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostuen zerrenden proposamena egitea. Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea. Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta kudeaketako egintzak burutzea. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
2019-11-14T04:44:56
https://www.euskadi.eus/hezkuntza-sailaren-egitura-eta-funtzioak/web01-s2hhome/eu/r01hRedirectCont/contenidos/organo/1441/eu_5232/eu_gestpersonal.html
[ -1 ]
Nor ezagutu gaur? Esperanza! - Clínica Ortiz-Vigón Clínica Ortiz-Vigón > Blog > Nor ezagutu gaur? Esperanza! Nor ezagutu gaur? Esperanza! Aho-medikuntza eta bruxismoa Lanbide hau aukeratu nuen txikitatik gustatzen zitzaidalako osasunaren eremua eta baita pertsonekiko harremanak ere. Horrenbestez, eta nahiz eta nire gurasoek bestelako ogibideak eduki, hazten joan nintzen heinean odontologiarekiko grina handitzen joan zen. Enpatikoa, zorrotza eta esango nuke…apur bat inkomorfista ere. Gaur egun, Madrileko Masterreko klaseak eta nire lana han, Bilbon igarotzen ditudan epealdiekin uztartzen saiatzen naiz. Bilbon nagoenean eguna kirola egiten hastea gustoko dut, klinikara energiarekin joateko. Gero, klinikara heltzen naizenean, egia esan eguna oso azkar igarotzen da ez dugulako ia momenturik geldi egoteko. Pazienteekin amaitzen dugunean ikasten geratzea edo tratatu behar ditugun kasuak ikuskatzen geratzea gustatzen zait. Hemen lan egitearen alderik gogobetegarriena puntako medio, material eta teknologiarekin eta era berean, egunerokoa errazago egiten duten profesionalekin lan egiteko aukera da. Zerk bereizten du klinika hau besteengatik? Kalitatea da elementurik bereizgarriena, bai tratamenduena zein hemen lan egiten duten profesionalena. Halere, eguna oso gogobetekoa izan ohi da. Gure pazienteentzako gomendioren bat? Ahoari garrantzia eman diezaioten gomendatzen diet, osasunaren parte delako. Gakoa patologien prebentzioan dago, beraz gutxieneko urteko odontologia-azterketak egitea arazo handiagoak ekidin ditzakete. Medikua edo abokatua izango nintzateke. Zorroztasuna. Nire hobbyrik handienetakoa ballet-a da, baina zoritzarrez ez daukat nahiko nukeen denbora nahikoa praktikatzeko. Filiak , ez fobiak Liburu bat: Ken Follet-en “The Century” trilogia Pelikula edo telesail bat: Forrest Gump Abesti bat: Janis Joplin-en Little girl blues Galtzeko lekuren bat: Cabo de gata Esperanza Gross ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak? Alberto Ortiz-Vigón Bilbao Calidad Clínica Ortiz-Vigón conociendo a… Dental dentista dientes Dientes sanos dieta enfermedad equipo Erik Regidor esmalte Esperanza Gross estética dental Eva González formación gingivitis Halitosis Idoia Ayllón implantes infecciones investigación Jordi Navarro June González mantenimiento periodontal Mariana González-Axpe odontología Pacientes periimplantitis Periocentrum Periocentrum Academy PerioCentrum Research Periodoncia periodontal Personal Prevención profesionales prótesis sarro Smile is a Foundation Sonrisa feliz Study Club tratamiento Erabateko arrakasta. Eskerrik asko! 19 March, 2018 Nor ezagutu gaur? Bego! 8 March, 2018 Buruz buruko odontologikoa 7 March, 2018
2018-03-24T16:00:40
https://ortizvigon.com/nor-ezagutu-gaur-esperanza/?lang=eu
[ -1 ]
Ewa Pio (ewapio5) on Pinterest Ewa Pio African Living RoomsAfrican RoomAfrican ArtEthnic Living RoomAfrican CultureWhite Living RoomsAfrican MasksModern Living RoomsLiving Room IdeasWhite HallLiving RoomFurnitureI Want YouMy HouseInteriorAfricaArchitectureLiveForward
2017-12-15T11:26:30
https://pl.pinterest.com/ewapio5/
[ -1 ]
Iraunkortasuna archivos - Getxo Elika | Alimentación Saludable September 12, 2018in Dialogos Saludables 0 Comments 0 Likes Euskadik Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren aldeko apustua egiten du Lekua: Getxoko Elkartegi. Ogoño Kalea, Areeta, Getxo Eguna: irailak 27 Ordua: 18:30 June 25, 2018in Berriak 0 Comments 0 Likes Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa jardunaldiaren kronika. (2018ko ekainaren 22a, ostirala) Lehenengo jardunaldian, eskolako jantokiei buruz hitz egin genuen. Oraingoan, ekainaren 22an, ostiralarekin, 16 lagun eseri ginen mahaian, elikaduraren inguruko jasangarritasunari buruz hitz egiteko, gai polemikoa eta konplexua bera. Etxanobe jatetxeko June 14, 2018in Elkarrizketa Osasungarrien 0 Comments 0 Likes Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa Lekua: Fadurako ostalaritza-zentroa Eguna: ekainak 22 Ordua: 18:00 Elkarrizketa Osasungarrien programarekin jarraitzeko, datorren ostiralean, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, bigarren edizioa egingo da Fadurako ostalaritza-zentroan, Getxo Elikak antolatuta, eta oraingoan Iraunkortasuna
2020-07-14T22:06:22
https://www.getxoelika.eus/eu/category/iraunkortasuna/
[ -1 ]
Tutoriala: Nola zatitu eta konprimitu 7zip programarekin ► Tutoriala: Nola zatitu eta konprimitu 7zip programarekin Sortzailea zumarra, 2012ko Urriaren 26a, 14:46:32 2012ko Urriaren 26a, 14:46:32 Programa erabiltzeko, jatorrizko web orritik deskargatuko dugu: http://www.7-zip.org/ Behin instalatuta, ireki eta pantaila hau izango dugu. Bertan konprimitu eta zatitu nahi dugun artxiboa dugu; artxiboa aukeratu eta Agregar Hurrengo pantailan aukerak daude. Erabilera basikorako: Archivo: Sortutako artxiboa(ek) izango duten izena. Nivel de compresión: Lana azkar egin nahi badugu, "Sin compresión" utziko dugu. Encriptación: Pasahitza jarri nahi badugu, hemen. Dividir en fragmentos: Hemen zenbakiaren atzean B (Byte) edo M (Mega) jarri behar da, artxiboa zatitzeko. Eta Aceptar Programa lanean: Emaitza. Kontutan hartu, programa honek, nahiz eta 199M jarri, niri behitzat, programatik bertatik ikusita, itxuraz, 208M-ko artxiboak sortzen ditu, baina bakarrik itxuraz; artxiboen nabigatzailearekin benetako neurria agertzen da. Ez dakit zergatik gertatzen den hau: Benetako neurria: Erraza, ezta? Animo!!!! :threat: Pelikula jaitsi nahi nuke Er: Tutoriala: Nola zatitu eta konprimitu 7zip programarekin 2020ko Apirilaren 13a, 22:15:12 #1 Eta gero, kontrako bidea egiteko zer egin behar da? Alegia, deskargatutako pelikula zatiak ikusi ahal izateko? Zeren bi ordu daramatzat Willow eta Izarretako Gerraren zatiak ireki nahian eta ez dago modurik. 2020ko Apirilaren 13a, 23:40:41 #2 Aipamenaren egilea: Pelikula jaitsi nahi nuke Noiz: 2020ko Apirilaren 13a, 22:15:12 Eta gero, kontrako bidea egiteko zer egin behar da? Alegia, deskargatutako pelikula zatiak ikusi ahal izateko? Zeren bi ordu daramatzat Willow eta Izarretako Gerraren zatiak ireki nahian eta ez dago modurik. Zuk zati guztiak jeitsita badituzu, lehenengo zipa ireki eta barrukoa karpeta normal batera arrastatu eta kito, automatikoki egiten da.
2020-05-29T15:44:30
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3428.msg39890
[ -1 ]
Munduko Saskibaloi Txapelketa: finala Asier Figueroa 2014-09-15 09:06 Kirolak Pronostikoak bete egin dira eta Amerikako Estatu Batuetako taldeak urrezko domina eta Naismith kopa irabazi ditu. Pasa den abuztuaren 30ean BECen helburu nagusia lortzeko bidea hasi eta atzo Madrilen helburu hori errealitate bihurtu zuten. Munduko Saskibaloi Txapelketa: Hirugarren posturako partidua Asier Figueroa 2014-09-14 13:42 Kirolak "Bleu" taldeak brontzezko domina lortu du. Neymarrek hartu du bandera Beñat Zarrabeitia 2014-09-13 18:57 Kirolak Lehiakor azaldu da Athletic Camp Noun, baina brasildarrak partidaren hondarrean sartutako bi golek zurigorrien itxaropenak zapuztu zituzten (2-0) Xakearen elite mundiala Bilbon elkartuko da larunbatetik aurrera uriola.eus 2014-09-12 11:59 Kirolak Bilbo Europako XXX. Koparen eta Maisuen VII. Finaleko aldibereko ospakizunak igande honetatik, Irailaren 14ra, eta zazpi egunetan zehar, xakeko hiriburu mundiala bihurtuko dute Bilbo, lehiakide eta parte-hartzaileen zenbaki eta maila altua dela medio. Munduko Saskibaloi Txapelketa: lehenengo final erdia Asier Figueroa 2014-09-12 09:07 Kirolak Atzo arratsaldean jokatu zen AEB eta Lituaniaren aurkako norgehiagoka Bartzelonan. Ez zen ezustekorik egon eta AEB garaile atera zen 28 puntuko aldearekin. Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/4ak. Lehenengo jardunaldia Asier Figueroa 2014-09-10 08:55 Kirolak Azken bi partiduen ostean, Lituania eta AEB lehiatuko dira finalerako txartel baten bila. Deustuko arraunlariak jaun eta jabe Zarautzen uriola.eus 2014-09-08 12:17 Kirolak Hurrengo denboraldian KAE-1 mailan lehiatzeko txartelaren jabe egin dira deustuarrak Zarautzeko estropadan gailendu ostean. Getaria edo Zumaiko taldeek astebete barru jokatuko den San Miguel Ligako play off-ean lortuko duten emaitzaren zain egon beharko dute deustuarrek. Munduko Saskibaloi Txapelketa: bosgarren jardunaldia Asier Figueroa 2014-09-05 01:49 Kirolak Barakaldoko C multzoa erabakita geratu da. Munduko Saskibaloi Txapelketa: laugarren jardunaldia Asier Figueroa 2014-09-04 09:35 Kirolak Hauxe da atzo -irailak 3- BECen gertaturikoa. Bosgarren eta azken jardunaldia emozioz beterik dartorkigu. Belauntzian nabigatzearen artea eta zirrara, Sail In Festival uriola.eus 2014-09-04 08:59 Kirolak Bilbo Belaren mundu mailako "erdigune" izango da Bilbo igandera bitartean, belari buruzko nazioarteko "edukirik onenekin" lehen aldiz gure hirian antolatu den Sail In Festival jaialdia dela eta. Belaz nabigatzeko artea sustatu eta zabaltzea du helburu. Guztira 30 film, argazkilaririk onenen erakusketak eta nazioarteko hainbat gonbidaturen hitzaldiak eskainiko dira. Laura Dekker nabigatzaile gazteak emango dio gaur hasiera jaialdiari Maidentrip filmarekin. ‹‹ Aurrekoak 1 2 3 4 ... 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 Hurrengoak ››
2020-04-08T12:30:02
https://uriola.eus/kirolak/?page=55
[ -1 ]
Fra Diavolo - Wikipedia, entziklopedia askea. Itri, 1771ko apirilaren  7a Napoli, 1806ko azaroaren  11 (35 urte) Fra Diavolo (Itri, Napoliko Erresuma, 1771ko apirilaren 7a - Napoli, Napoliko Erresuma, 1806ko azaroaren 11), Michele Pezza benetako izenez, abenturazale italiarra izan zen. Calabrian lapur ibili zen, eta 1799an borboitarren zerbitzuan jarri zen. Zazpi urte geroago Calabria frantsesen kontra errebela zedin saiatu zen, baina San Severinon atxilotu ondoren, Napolin Josef Bonapartek hiltzera kondenatu zuen. Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-2-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fra_Diavolo&oldid=6658962"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 19 otsaila 2019, 16:03.
2019-07-17T22:51:00
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fra_Diavolo
[ -1 ]
Beira taldeak “Braillean” izenburuko lan plazaratu du Musikazuzenean-ek hainbat autoekoizpen aurkeztuko ditu Durangoko Azokan
2017-11-22T09:18:54
http://www.nontzeberri.com/Albiste3.aspx?a=12535
[ -1 ]
Koadrila Eguna izango da bihar | El Diario Vasco ZumaiaKoadrila Eguna izango da bihar Delorean laukotea Dardara Fest jaialdian izango da. / DELOREAN 19:30etik aurrera Dardara Fest 2018 rock jaialdia izango da Amaiako plazan. Bost talde igoko dira SARA UTRERA ZUMAIA. Viernes, 17 agosto 2018, 08:52 Kolore biziko kamisetak jantziko dituzte bihar herriko gazteek Koadrilen Eguna ospatzeko. Egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko, Beheko plazatik abiatuko den bizipoteoarekin. Jarraian, 14:30ean gaztetxoen bazkaria izango da Torreberrin (norberaren kontu, postrea emango da). Arratsaldkeo 17:00etan Odietan, haur eta gaztetxoentzat 'Erronka Xtrem!!!' izango da eta 18:30ean Akelarre txarangaren kalejira. Dardara Fest Amaiako plazan Azken urteotan bezala, Zumaiako Dardara Musika Kolektiboak 'Dardara Fest' rock jaialdia antolatu du. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira Amaiako Plazan eta guztira bost musika talde igoko dira oholtzara: hasteko Karter talde zumaiarrak joko du; ondoren Libe-ren txanda izango da. Kabbalah hirukoteak hartuko dio ordezkoa eta jarraian, Vulk taldearen kantak entzun ahal izango dira. Delorean taldearen saioak emango dio amaiera Dardara Fest jaialdiari (Doakoa). Zumaia, Jaiak Olarro Egunak izandako harrera ona nabarmendu du Zumaiako Udalak 80ko hamarkadako arraunlariei omenaldia egingo zaie Olarro Egunean Detectan un mal uso de las tarjetas de aparcamiento para discapacitados The Grace Of Dionysus taldea, gaur Debako jaietan La zumaiarra Malen Solozabal ficha por la Real Sociedad
2018-09-19T15:38:49
https://www.diariovasco.com/costa-urola/zumaia/koadrila-eguna-izango-20180817001113-ntvo.html
[ -1 ]
Gau Beltzaren errito zaharberrituak gurean - euskalerria.eus Gau Beltzaren errito zaharberrituak gurean Euskalerria Irratia 2016-10-31 12:58 Gizartea Iruñerria Halloween ospakizuna gero eta gehiago ari da zabaltzen gurean. Hala ere gau honen inguruan ohitura zahar asko daude gure kulturan aspalditik errotuak. Kuiak, mozorroak eta eskeak Euskal Herrian ere Animen Gauaren aspaldiko osagarriak dira, Itziar Diez de Ulzurrun antropologoak gurean azladu duenez. Arg: dantzan.eus. Animen gaua Mandiolan (Eibar), 2015-10-31. Argazkia: Ane Sarasketa. | Ikusi handiago | Argazki originala Ugari dira azken urte hauetan argitaratzen ari diren artikuluak eta ikerlanak gai hauen inguruan. Oier Araolaza dantzaria eta antropologoak, esate baterako, honetaz idatzi zuen artikulu interesgarria dantzan.eus gunean. Gipuzkoako hainbat herritan iaz gau beltzeko saio bereziak antolatu zituzten haurrekin gure ohitura zaharretan oinarrituta. Honekin lotuta Iaz Jaime Altuna billabonatarrak eta Ibarrako Josu Ozaitak iaz jaso zuten Eibarko Udalak ematen duen Juan San Martin Beka Arimen Gauari buruzko proiektu batekin. Itziar Diez de Ulzunrrun antropologo iruindarra haiekin ari da elkarlanean Nafarroako erritoen inguruko testigantzak biltzen. Iaz artikulu interesgarri bat argitaratu zuen 31 eskutik web gunean, Baztan, Ollo edo Xulapainen bildutako lekukotasunei buruzkoa. Iaz Altsasuko supermerkatu batean jarritakoa. Itziar Diez de Ulzurrun 1 Hezkuntzako gehiengo sindikalak bat egin du larunbateko manifestazioarekin 2 Iruñeko Udalak Txantrea tx-z idatzia auzoaren izen bakarra izatea onartu du 3 '30 hiria' izanen da Iruñea mugikortasun ordenantza aprobatuta 4 Hankapetik 5 ¿Qué os hemos hecho los negros? 6 Miserikordia etxeko zuzendaritzaren proposamena "onartezina" da gehiengo sindikalarentzat Hiri Mugikortasun Iraunkorreko plana lantzeko prozesu parte hartzailea hasi da Arropa eta oinetakoak ere bereizten dira: 81.175 kilo irailean Transeksualitatea bizipenetatik kontatua
2017-12-15T02:32:38
https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1477916247320-gau-beltzaren-errito-zaharberrituak-gurean
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/43602 <iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2018%2F01%2F31%2Fgogora_adn%2Fgogora_adn.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe> Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko Iturria: Irekia <iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2018%2F01%2F31%2Fgogora_adn%2Fgogora_zeanuri.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_exhumacion_zeanuri_2017_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_exhumacion_zeanuri_2017_01.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_exhumacion_zeanuri_2017_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_exhumacion_zeanuri_2017_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_exhumacion_zeanuri_2017_05.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_zeanuri.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/01/31/gogora_adn/gogora_adn.jpg" style="max-width:100%" alt="Gogorak lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko" /> Gogora Institutua eta Aranzadi Zientzia Elkartea lanean ari dira Altun mendian, Bizkaiko Zeanuri udalerrian, 2017ko azaroan lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko. Horietako hiru unean zeukaten txapa-zenbakiaren bidez identifikatu ziren (Pedro García Gil, Pedro San Millán Beitia eta Isaías Rebollo Cardo), eta gerora egindako ikerketa historikoak beste biak identifikatzeko aukera-zantzu altuak dakartza (José María Alberdi Ruiz eta Valentín Fernández Soto). Gogora eta Aranzadi gaur goizean Gogoraren egoitzara joan diren familietako laurekin jarri dira harremanetan, DNA laginak hartzeko; horren bidez, milizianoen identitatea egiaztatuko da. Nahiz eta plaka zeramatenen kasuan, identifikazioa ia erabat segurua den. José María Alberdiren kasuan, identifikazioa DNA probaren bitartez egiaztatuko da. Valentín Fernández Sotoren familiartekoekin jarri behar da oraindik harremanetan; ikerketa historikoek bosgarren milizianotzat jotzen dute. Hori horrela, Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendariak dei egin du, bere gaineko informazioa dutenak Gogorarekin harremanetan jar daitezen. Familiartekoek emozioz jaso dute identifikazioaren albistea, eta eskerrak eman dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gogorak elkarrekin egindako lanagatik. Lurpetik ateratzea Zeanurin 2017ko azaroaren 18an, lurpetik atera ziren gorpu batzuk Altun mendian, Zeanurin, Pedro San Millán Beitiaren gorpuzkiak bilatzen ari zirela; lepoko zenbakidun plakari esker identifikatu zen. Lanak hasita, gerra-lubakia izan zen hartan beste lau gorpu aurkitu ziren, beste identifikazio-plaka birekin eta egunerokotasunean erabiltzen zituzten beste tresna batzuekin batera. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak identifikazio-plaken eta garaiko artxiboen inguruan eginiko lanari esker, ustez Pedro García Gilen eta José María Alberdiren familiartekoak direnak aurkitu dira, eta gaur eginiko frogaren bidez, modu zientifikoan egiaztatu ahalko da artxiboen bidez ziurtatu dena. ezenarro_adn_eu.mp3 behera kargatu (2 MB) ezenarro_adn_eu.mp4 50 MB Lezetxikiko besahezurra, Euskadin aurkitu den giza hezurrik zaharrena
2019-12-14T02:02:55
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/43602-gogorak-lanean-dihardu-zeanurin-lurpetik-ateratako-bost-milizianoak-identifikatzeko-eta-beren-familiartekoekin-harremanetan-jartzeko
[ -1 ]
DONOSTIAKO UDALA - EUSKARA ZERBITZUA | Baduzu Aurten ere Donostian eta Hernanin Zirkoa jarri dute. Donostian,… Aurten ere Donostian eta Hernanin Zirkoa jarri dute. Donostian, Zirkoa noiz eta non izango den iragartzeko kartelak gaztelania hutsean jarri dituzten bitartean, Hernanin kartelak euskara hutsean izan dira. Aipatu kartelak otsailean jarri ziren. Ar, 02/19/2013 - 00:00 Martxoan Donostiako Etxegintzaren izenean etxera bidalitako… Martxoan Donostiako Etxegintzaren izenean etxera bidalitako gutun ziurtatua gaztelania hutsean zegoen. Amenabar enpresak bidalia izan arren, Etxegintzaren izenean eta Etxegintzaren zigiluarekin zeukan. Horretaz gain, bidalitako beste dokumentu bat Etxegintzaren dokumentua zen. Or, 03/01/2013 - 00:00 Donostiako Udalak bidalitako azkeneko ur eta zaborraren… Donostiako Udalak bidalitako azkeneko ur eta zaborraren erreziboaren kontzeptua ez da euskara ageri. Lehen "ura-agua" zegoen, euskara lehenetsia. Orain "agua-basuras" baino ez. Ar, 07/02/2013 - 00:00 Donostiako Karkizano kalean bizi naiz. Bertan kalearen izena… Donostiako Karkizano kalean bizi naiz. Bertan kalearen izena adierazten duten bi plaka daude. Batean "Karkizano" dagoen arren, bestean "Carquizano" dago idatzia. Og, 07/04/2013 - 00:00 Donostiako udaleko euskara-zerbitzuak gaurko Gara egunkarian… Donostiako udaleko euskara-zerbitzuak gaurko Gara egunkarian argitaratutako iragarkien argazkia bidaltzen dizuet, #ereeuskaraz delako kanpainari dagokiona. Bada, "jarrai gaitzazu" okerra darabilte, "jarrai (tu) iezaguzu" erabili beharrean. Herri-administrazioek eredugarri behar lukete izan; areago euskara-zerbitzuek eurek. Ig, 11/09/2014 - 00:00 Donostiako Udalak Easo plazan jarri berri duen informazio… Donostiako Udalak Easo plazan jarri berri duen informazio-panelean lehentasuna ematen zaio gaztelaniari. (Ud. está aquí; Hemen zaude, Vous êtes içi, You’ re here), (Museo San Telmo, San Telmo Museoa). Gainera hiriko planoan gaztelaniaz soilik ageri dira kaleen izenak (Plaza Easo, Fuente de la salud…). Panelek ez dute Donostiako Udalean euskararen erabilpena normalizatzeko arauetan xedatutakoa betetzen. Ar, 09/22/2015 - 00:00 Mirakruz kalean erloju bat dago eta bertan propaganda jar… Mirakruz kalean erloju bat dago eta bertan propaganda jar daiteke. Alde batean "El Corte Ingleseko" propaganda dago eta bestean National Geographic -ena. Biak gaztelera hutsean daude. Az, 11/11/2015 - 00:00 Bigarren Mendeurrenaren plazan dagoen argibide-seinaleak… Bigarren Mendeurrenaren plazan dagoen argibide-seinaleak Tanatorio/Beilatokia dio; ez du euskararen ordenantzan euskarari lehentasunezko trataera emateko ezarritako agindua betetzen. Seinalea aldatzeko eskatzen diot Donostiako Udalari. Al, 12/28/2015 - 00:00 Donostiako Urbieta kaleko 12. zenbaki pareko autobusen… Donostiako Urbieta kaleko 12. zenbaki pareko autobusen markesinan 2 kartel jarri dituzte futbolerako eta saskibaloi partidetarako ordutegien berri emanez. Ez nuke esango testuetan euskarari lehentasunezko trataera ematen zaionik. FUTBOL jartzen du FUTBOLA beharrean. Antso Jakituna kalearen izena ere erdara hutsean dago: Sancho el Sabio. Euskarazko bertsioaren tamaina, kontrastea eta grafíari erreparatuz ere, ez nuke esango euskarari erabateko lehentasuna ematen zaionik. Kartelak aldatzeko eskatzen dut, euskararen ordenantza urratzen dute eta. San Sebastian eguna dela eta, gorbata edo zinta bana eman die… San Sebastian eguna dela eta, gorbata edo zinta bana eman die udalak danborradei. Han idatzirik, dotore asko: DAMBORRADA. Ez al dugu errespetu pixkat merezi donostiarrok? Og, 01/21/2016 - 00:00
2019-07-24T02:59:11
https://www.baduzu.eus/donostiako-udala-euskara-zerbitzua
[ -1 ]
Txateatu El Seybo [El Seibo]. Chattwenty. Free Chat El Seybo [El Seibo]. Txateatu ausazko El Seybo [El Seibo]. Txateatu El Seybo [El Seibo] Ongi etorri Txateatu El Seybo [El Seibo]Have fun El Seybo [El Seibo] guztiko jendearekin txateatzen. Free Txateatu El Seybo [El Seibo], eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Guztiak pertsona mota El Seybo [El Seibo] doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- Ezagutu zure bizitzako maitasuna edo klik bakoitzean lagun onena da.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy besteak beste, bideo-txatak anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende berria klik bakar batekin.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
2016-12-04T20:19:44
http://eu.chattwenty.com/dominikar-errepublika/el-seybo-el-seibo
[ -1 ]
naiz: agenda - Hala Bediren 35 urteurrenean Hala Bediren 35 urteurrenean 2018/04/09 - 2018/10/06 Ia 35 urte pasa dira Hala Bedi irrati libreak uhinetara salto egin zuenetik. 1983an jaio zen helburu argi batekin: ahotsik ez zutenei ahotsa ematea. Horren harira, egitarau zabala prestatu dute. Herri mugimenduekin harremana sendotzen jarraitzea, 999 halabelarri lortzea eta proiektu komunikatiboa indartzea izango dira urtemugaren helburu nagusiak. Horrela, beste ekitaldien artean, Gasteizko gaztetxearen urtemugan parte hartuko du Hala Bedik, apirilaren 9tik 15era. Gainera, maiatzean Hala Bedi Rock jaialdia ospatuko da eta ekainaren 23rako, Judimendiko Jaien egun handian, egun osoko maratoia prestatu dute. Bueno Monreal 16 Urteurrenaren egitaraua
2018-09-20T07:56:03
https://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/hala-bediren-35-urteurrena
[ -1 ]
EUSKADI.-Euskadiko tren-garraioan jarduerak eta funtzioak berrantolatzeko prozesua gaur bukatu da 2006-08-01 13:35 Euskadiko tren sektorearen jarduerak eta funtzioak berrantolatzeko hasitako prozesua gaur bukatu da. Izan ere, EuskoTrenbideak enpresakoak ziren 186 langile Euskal Trenbide Sarea erakunde publikora igaroko dira. Horrela bada, ekainaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hilaren 6ko data duen dekretuan ezarritakoa bete da; horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpe dauden trenbide-azpiegituren eraikuntza eta administrazioa bete ahal izateko beharrezkoak diren aktiboak eta langileak enpresaz aldatuko dira. Horrela bada, gaurtik aurrera, EuskoTrenek lehentasuna emango dio bidaiarien zein merkantzien garraioari; halaber, enpresaren helburuak zerbitzuaren kalitatean eta Euskal Herriko erreferentziako operadore izatean oinarrituko dira. Garraio zerbitzuaren operazio-jarduerak eta trenbide-azpiegituraren ustiapenaren banaketa --horren barruan sartzen dira ETSra igaro diren 186 langileak-- maiatzaren 21eko 6/2004 Legean jasotako aginduaren emaitza da. Eusko Legebiltzarrak onartutako lege honen bidez aipatutako erakunde publikoa eratu zuen. Halaber, Euskadiko trenbide garraioaren agertoki berria Europako arauen garapenean oinarrituta dago. Izan ere, berebiziko pausoa da Europako trenbide eremua sortzeko, hori guztia, garraiobideen oreka berria bilatzen duen estrategia orokorraren barruan.
2018-11-18T05:52:08
https://www.kaixo.com/berriak/euskadi-euskadiko-tren-garraioan-jarduerak-eta-funtzioak-berrantolatzeko-prozesua-gaur-bukatu-da
[ -1 ]
Kongresuak « Arkitektura Kultura 2017/11/9: ARKITEKTURA ETA ERBESTEA / ARQUITECTURA Y EXILIO Azaroak 9, osteguna goizean, Miramar Jauregian, goizean, ZIENTZIA ETA ERBESTEA XV. NAZIOARTEKO BATZARRAren baitan, UPV/EHU AGETko Juanjo Arrizabalaga, Iñigo Viar, Mario Sangalli eta Ana Azpiri irakasleek parte hartuko […] azaroa 8th, 2017 | Atala: Hitzaldiak, Kongresuak | Iruzkina idatzi 1st International Research Seminar in Urbanization Processes and Natural Morphologies (Call for Papers) We are pleased to invite you to participate in the 1st International Research Seminar in Urbanization Processes and Natural Morphologies, which will take place in September 7th-8th, 2017, […] urtarrila 29th, 2017 | Atala: Kongresuak | Iruzkina idatzi 2016/5/12: Lurraldea & Hizkuntza III (9:00-17:00; Carlos Santamaria) Datorren maiatzaren 12an, osteguna, “Lurraldea eta Hizkuntza” kongresuaren hirugarren edizioa egingo da Donostiako Carlos Santamaria zentroan, 9:00etatik 17:00etara, “Oraina eta Geroa” azpi-izenburuarekin. Hizlarien artean, Miren Vives eta Unai Fernández […] maiatza 4th, 2016 | Atala: Hitzaldiak, Kongresuak | Iruzkina idatzi Agora kongresurako 25 beka / 25 becas para el congreso Agora Ikasleak laguntzeko asmoarekin, Arkitektura Goi Eskola Teknikoak 40 euroko 25 beka emango ditu (matrikularen erdia) Agora arkitekturako eta hirigintzako kongresura joateko. Laguntza eskatzen duten lehen 25 ikasleei emango zaie […] otsaila 2nd, 2015 | Atala: Bekak, Kongresuak | Iruzkina idatzi 2015/2/12-13: Agora 2015 Datozen otsailaren 12an eta 13an, Donostiako Carlos Santamaría zentroan (UPV/EHU), Agora 2015 Hiri-berrikuntza lantegiak izeneko arkitektura- eta hirigintza-kongresua egingo da, Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (UPV/EHU), Arkitektura Sailak (UPV/EHU), […] urtarrila 16th, 2015 | Atala: Kongresuak | Iruzkina idatzi 2015/2/5-6: Lurraldea & Hizkuntza II Udako Euskal Unibertsitateak, UEMAk, Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, UPV/EHUren babesarekin, “Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak. II” jardunaldiak antolatu dituzte datozen otsailaren 5ean eta 6an, Donostiako Carlos […] urtarrila 8th, 2015 | Atala: Kongresuak | Iruzkina idatzi 2015/5/13-15: IkerGazte Udako Euskal Unibertsitateak, hainbat erakunderen babesarekin (tartean, UPV/EHU), Ikergazte kongresua antolatuko du Durangon, 2015eko maiatzaren 13an, 14an eta 15ean. 1. edizioa izango da, eta, hortik aurrera, bi urtetik […] abendua 17th, 2014 | Atala: Ikerketa, Kongresuak | Iruzkina idatzi 2020/02/27 LARS GUSTAVSSON
2020-02-28T10:20:08
https://www.ehu.eus/ehusfera/arkitekturakultura/category/kongresuak/
[ -1 ]
San Inazioko XL jaiak - Uriola.eus prestaldizkaria 2017-07-24 09:32 Jaiak Deustualdea Ikasturte honetan erronka handia izan dute San Inazioko Jai Batzordeko lagunek: "Jaiak benetan parte-hartzaileak izatea, eta auzotar guztion artean antolatzea". Hori dela eta, ekainaren 23an ospatu zuten Eki Egunean Elorrieta, Ibarrekolanda eta San Inazioko Jai Batzordeak elkarlanean, egun osoko egitarau oparoa prestatu zuten. Beste urte batzuetan ere saiatu dira indarrak batu eta jaia elkarrekin ospatzen, baina ez dute lortu "batzuon eta besteon auzoko jaiak data desberdinetan izaten baitira, eta denok ez baitugu lan karga bera izaten urte sasoi horretan". Aurten, hala ere, "denboraz ibili gara eta guztion artean antolatu ahal izan dugu jaia". San Inazioko jaiei begira, prozesu parte-hartzaile bat jarri zuten martxan. Auzoko eragile, talde, eta komertzio desberdinengana hurbildu ziren, haien proposamenak entzun eta jaietan era batean edo bestean parte hartzeko gonbitea luzatuz. Ondorioz, aurten San Inazioko abesbatzaren ikuskizuna izango da Lebanten larunbatean, eta astean zehar umeentzako kantu tailerrak egingo dituzte. Berrikuntza handiak Jaietan berrikuntza handiak izango dira aurten. Lehenik eta behin txosnaguneko espazioaren banaketa. Jai Batzordearen 40 urteurrena ospatzeko aldaketa handien aldeko apustua egin dute. Horregatik, Lebante enparantzaren banaketa "zeharo desberdina da" aurten. Eszenatokia karparen barruan dago, eta txosnak inguruan, itxura guztiz desberdina emanez plazari. Oro har, aurtengo programa "askoz auzotarragoa" da. Larunbatean, XL Eguna ospatuko dute, eta auzoko eta inguruko musika taldeen kontzertuak izango dira auzo osoan zehar. Gainera, erasoen aurrean "San Inaziorako espresuki sortutako protokolo feminista" ere jarriko da martxan, Errondoko Auzo Etxeko talde feministak osatutakoa. Astean zehar ere hainbat ekintza egingo dituzte plazan. Bestalde, iaz bezala, sagardotegia egongo da Lebanteko beheko aldean. "Apustu handia izan zen sagardotegiarena eta auzotarrak nahiko pozik egon ziren planteamenduarekin. Izan ere, programazioari kaleko eskaintza gehitzeaz gain, sagardotegiari esker Lebanteko txosna gunea eta kale nagusiko barraka eta tabernen guneak lotzea lortu genuen", diote batzordekideek. Programazio guztia "estu-estu sartu" behar izan dutela aitortzen dute "Jaiak beste urte batzuetan baino laburragoak izango dira, eta inoiz baino eskaintza zabalagoa daukagu". Programazioan egun aldaketa batzuk ere egin behar izan dituzte, "ekintza guztiak ondo ahokatze aldera". Hala ere, "gustu guztientzako aukera zabala egongo da egunero, eta jarduerak San Inazio osora zabalduko dira, ez soilik Lebante enparantzara". facebook.com/saniko.jaiba San Inazio auzoan Deustualdea Deustuko jaiak bero-bero Pregoiaren ardura Hamaika aukera Deustuko jaietan
2018-07-15T19:11:35
https://uriola.eus/deustualdea/1500363692635-san-inazioko-xl-jaiak
[ -1 ]
Ion eta Unai Paroten amari azken agurra | Euskal Herria | KAZETA Ion eta Unai Paroten amari azken agurra Antonia Navarro Ortuñoren errautsak Altzürükün ehortziak izanen dira datorren larunbatean. kazeta|2018/03/13 07:40|0 iruzkin Eguneratua: Justizia frantziarrak ez dio baldintzapeko askatasuna onartu Ion Kepa Paroti. © Isabel MIQUELESTORENA Laurogehi eta hamaika urte zituen eta sakabanaketa politikarengatik, ia hamarkada oso bat zeraman bere bi semeak ikusi gabe. Ion eta Unai Parot euskal presoen ama joan den ostiralean zendu zen. Antonia Navarro Ortuñoren ehorzketak martxoaren 17an iraganen dira Altzürükün, arratsaldeko 3 orenetan. Bisitak egin daitezke 15era arte Baigorriko beila etxean. Justizia frantsesak bizi osorako kondena bat ezarri zion Ion Paroti, eta jadanik 28 urte egin ditu kartzelan. Bere 5. baldintzapeko askatun eskariari uko egin dio berriki. Anaia, Unai, Estatu Espainiarreko Puerto IIIko presondegian dago. 40 urteko kartzela zigorra du berak. Justiziak bere amaren ehorzketara joateko baimena ukatu dio Ibon Goieaskoetxeari
2018-03-24T23:10:40
https://kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/20180313/ion-eta-unai-paroten-amari-azken-agurra
[ -1 ]
Panderetaren eta Ebolaren herrialdea • ZUZEU Panderetaren eta Ebolaren herrialdea Abuztuaren 7an idatzi zuen Sonicando blogean Lucas Sánchez birologo espainiarrak, Espainiar Estatura ekarri zuten ebolaz kutsatutako apaizaren kasuaz. Gogor egin zion kritika Rajoyren gobernuari, eta atzo ikusi genuenez, ez zitzaion arrazoirik falta. Duela urte batzutatik badira bi birulentzia faktore, birusek haien genoman gordetzen ez dituztenak: Hegazkinak eta giza ergelkeria. Dirudienez Espainiar Estatuan bietatik sobera dugu. Eta dirua ere bai, bistan denez. Hiruretatik nahikoa dugu bai; zeharo prestatua ez dagoen ospitale bateko solairu osoa itxi eta (bizitza-honetan-baimendutako-adin-muga igaro duen) munduko birus arriskutsuenarekin kutsatutako gizon bat hegazkinean ekartzeko. Hau Espainia dela, kontxo. Hemen politikan ez da pentsatzen, ekin egiten da. Lehen eta hirugarren munduen arteko ezberdintasuna erakusteko, nahikoa zen dirutza xahutzearekin -kolpetik badugula dirudiena- hegazkin bat ekartzeko, gizon honi erosotasun eta aringarri (paliatibo) guztiak emanaz. Gainontzeko hirugarren munduko txiro guztiengandik bananduz. Haiengatik ez baitugu atzamarra ere mugituko. Baina kontuz, ez da ekartzen bere gaixotasunak behar duen operaziorako kirofano izugarri ultrabeharrezko batera. Aringarri berdinak emateko ekartzen dugu. Baina aizu, hobe hemen, zeren bestela ez genukeen giza ergelkeriarik gastatuko. Benetako marca España. Eta debozioa noski, denok baitakigu apaiza dela, eta horrek ematen diola zentzua guztiari. Amerikarrek egin badute, guk ere egin behar genuelako, ekarri dugu Espainiara. Baietz, haiek 4. mailarainoko barrera ospitaleak dituztela, eta halako kimuetan nazioarteko adituak. Baina guk ere baditugu ospitaleak, baietz, eraitsi egin ditugu krisiarengatik, baina ez da hori egun batean konpondu ezin daitekeen ezer. Ipinki azkarra jarri eta kitto. Birologoa naiz, eta badakit gai sentsibleekin ezin dela herria aztoratu, aztoratzeagatik. Sobera ezagun dut, kontuz eta arretaz eginen direla gauzak eta ebola ez dela erraz transmititzen den birusa. Alta, badakit beldurgabekeria itzela dela, pertsona baten bizia salbatzeko, jende askorena arriskuan jartzea. GIZA AKATSA izena duen gauza bat existitzen dela, eta hori ekiditeko modurik onena, aukerarik ez izatea dela. Eta babes biologiko mailak soberan izateko daudela, ez faltan izateko, edo juxtu xamar ibiltzeko. Urte luzeetan lan egin izan dut biosegurtasunean eta denok dakigu akatsak egiten direla uneoro. Ziztatzen gara, gauzak erortzen zaizkigu eta nahi baino istripu gehiago izaten ditugu. Espero honakoa ez izatea kasua. Eta ezer ez gertatzea. Anekdota batean edo Monty Pythonentzat aproposa den gidoi batean gelditzea kontua. Espainian bolantean inor ez doala enegarren aldiz demostratu genuen aldi hura bezala geratu dadila oroimenean. Panderetaren
2018-11-18T01:21:41
https://zuzeu.eus/euskal-herria/panderetaren-eta-ebolaren-herrialdea/
[ -1 ]
Uztarriako kazetari bat identifikatu du Ertzaintzak, argazki batzuk ateratzeagatik - Uztarria (Azpeitia) Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela identifikatu zuten kazetaria. Mozal Legearen balizko ondorioez ohartarazi eta ertzainak agertzen ziren argazkiak ezabatzeko agindu zioten. Atzo, ekainak 30, Uztarria Komunikazio Taldeko kazetari bat identifikatu zuen Ertzaintzak, plazan Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela. Batzarra hasi eta orduerdi ingurura plazara hurbildu ziren bi ertzainak kazetariarengana gerturatu ziren, eta zertan ari zen galdetu zioten Uztarriako kideari. Kazetariak bere lana egiten ari zela erantzun zien bi ertzainei eta horiek beste galdera batzuk egin zizkioten orduan: nondik izan zuen deialdiaren berri, non egiten duen lan, zergatik atera zien argazkia beraiei... Horrez gain, Mozal Legeari aipamen egin eta mehatxu egin zioten kazetariari, argazkiak ez ezabatzekotan horrek izan zitzakeen ondorioak aipatuta; ertzainei argazkiak ateratzeagatik zigorren bat jaso zezakeela esan zioten, hain zuzen. Uztarria Komunikazio Taldearen oharra Uztarria Komunikazio Taldeak atzo gertatu zena salatu nahi du. Uztarriako kazetaria bere lana egiten ari zen, eguneroko legez; Azpeitian egiten ari ziren ekintza baten berri jasotzen, alegia. Argazkiak ateratzea kazetarion ohiko egitekoa da, baina ohikoa ez dena da eguneroko lan hori egitea oztopatuz, poliziak galdeketa egitea eta kazetaria identifikatzea. Ez da ohikoa, zorionez, eta ez da onargarria Uztarria Komunikazio Taldearen iritziz. Ezin dugu ulertu poliziaren jarrera hori. Herri hedabidea garen partetik, gure xumetasunean, erasotuta sentitu gara. Egunerokoan askatasun osoz egiten dugun jarduera arruntari mugak jartzea nahi izan dutela uste dugu, eta horrekin prentsa askatasuna ere urratu dutela. Gaur, uztailak 1, urtebete da Espainiako estatuan Herritarren Segurtasunerako Legea -Mozal Legea bezala ezagutzen dena- indarrean jarri zela. Lege hori aplikatuta, besteak beste, segurtasun indarren irudiak hedabideetan ateratzeagatik 30.000 eurora arteko zigorra jaso daiteke bueltan. Eusko Legebiltzarrak 2014ko otsailean Mozal Legea bertan behera uzteko eskatu zuen, honako alderdi hauen babesarekin: EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta UPyD. PP izan zen aurka agertu zen alderdi bakarra. Joan den ekainaren 22an, berriz, Mozal Legea Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeak aho batez, PPk salbu. Argiak egin zien proposamena alderdi politikoei. Joan den urteko uztailetik aurtengo martxora bitartean Ertzaintzak 3.959 isun jarri ditu Mozal Legea erabiliz, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Uztarriari "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkio udal gobernuak (Erantzunak: 1) Azpeitia Zutik-en dinamika abian da (Argazki galeria: 2) Zerbait kontsumitu nahi? Josu Areizaga
2017-12-17T06:05:24
http://uztarria.eus/aktualitatea/1467377551
[ -1 ]
EuskalEtxeak - Euskal Etxeak Digitala #745 745 ZK. 2019 / 10 / 21 - 25 21 - 25 / 10 / 2019 > ENARA: Atzerriko euskal herritarren gaineko inkestaren emaitzak > ENARA: Resultados de la encuesta sobre vascos y vascas en el exterior ENARA inkestaren helburua izan da Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren jarrera eta iritziak ezagutzea beren nortasunari, euskal kulturarekin duten loturari, euskal etxeekiko harremanari eta kanpoan den euskal komunitaterako Eusko Jaurlaritzaren programen ezagutza eta balorazioari buruz. Landa lana 2019ko ekainaren 7a eta abuztuaren 30a bitartean egin zen, galdetegi bat helaraziz Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin lotura duten pertsonei eta kanpoko euskal herritarrek gehien erabiltzen dituzten informazio atari eta sare sozialetan galdetegia zabalduz. Eta zozketatu dira lau bidai Euskadira edo Boiseko Jaialdira joateko. ENARA inkesta bete dutenen artean bi lagunentzako 5 egunetako 4 bidai zozketatu dira, aukeran Boiseko Jaialdira joateko edo Euskadira etortzeko. Zozketa Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean egin da (irudian Gorka Álvarez Aranburuk zozketaren emaitza jakinarazten die batzarkideei), hile hontako hasieran Bilbon izan dena. Bi irabazle Argentinan bizi dira, bat Txekiar Errepublikan eta beste bat AEBn. Zorionak lauroi ! El objetivo de la encuesta ENARA ha sido conocer las actitudes y opiniones de las vascas y los vascos que viven fuera de Euskal Herria, en torno a su identidad, su vínculo con la cultura vasca, su relación con las euskal etxeak y el conocimiento y valoración de los programas del Gobierno Vasco para la Comunidad Vasca en el exterior. El trabajo de campo se realizó entre los días 7 de junio y 30 de agosto de 2019, a través de un cuestionario dirigido a personas vinculadas a la Secretaría General de Acción Exterior de la Lehendakaritza del Gobierno Vasco y difundido a través de los portales informativos y redes sociales más utilizadas por las personas vascas del exterior. Y sorteo de cuatro viajes a Euskadi o al Jaialdi de Boise. Entre quienes han cumplimentado la encuesta ENARA se han sorteado 4 viajes de 5 días para dos personas, bien a Euskadi o bien al Jaialdi de Boise. El sorteo se ha realizado durante el VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas en el exterior (en la imagen Gorka Álvarez Aranburu da a conocer a los y las congresistas el resultado del sorteo), celebrado a principios de este mes en Bilbao. Dos de las personas ganadoras viven en Argentina, otra en la República Checa y otra en los EE.UU. ¡ Zorionak a los cuatro! > Euskal etxeentzako 2019ko diru-laguntzak esleitu dira > Adjudicadas las subvenciones 2019 a las euskal etxeak Atera da 2019ko deialdiari dagokion euskal etxeei eta federazioei zuzendutako diru-laguntzen esleipena. Deialdi honetarako 871.968,97 euro esleitu dira, 751.982,20 euro IV. kapituluan (ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoan) eta 119.986,77 euro VII. kapituluan (azpiegituretan). Euskal etxe esleipendunak 15 herrialdekoak dira IV. kapituluan (Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Argentina, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia Kanada, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela) eta 9 herrialdekoak VII. kapituluan (Argentina, Amerikako Estatu Batuak, Belgika, Espainia, Frantzia, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela). Se ha publicado la adjudicación de subvenciones a las euskal etxeak y federaciones correspondiente a la convocatoria de 2019. En esta ocasión, se han adjudicado un total de 871.968,97 euros, 751.982,20 euros en el capítulo IV (actividades y funcionamiento) y 119.986,77 euros en el capítulo VII (infraestructuras). En el Capítulo IV las euskal etxeak adjudicatarias provienen de 15 países (Alemania, Argentina, Bélgica, Brasil, Canadá, Chile, Colombia, Cuba, España, Estados Unidos de América, Francia, Perú, Reino Unido, Uruguay y Venezuela) y de 9 países en el Capítulo VII (Argentina, Bélgica, España, Chile, Estados Unidos de América, Francia, Perú, Uruguay y Venezuela). > Bi euskal etxe berri aitortu dira Argentinan: Neuquén-en eta Roldán-en > Dos nuevas euskal etxeak reconocidas en Argentina: en Neuquén y Roldán Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri aitortu ditu, biak Argentinan: Neuquén hiriko "Asociación Civil Baskos de la Confluencia" (Argentinako Neuquén probintziakoa) eta Roldán hiriko "Centro Vasco Euskel Biotza" (Argentinako Santa Fe probintziakoa). Euskal emigrazio gehien jaso zuen eta, ondorioz, euskal etxe gehien dituen herrialdea da Argentina. Aitortu diren azken bi hauekin 87 euskal etxe daude Argentinan egun. Euskal Etxeek aldez aurreko aitormena izan behar dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik maiatzaren 27ko 8/1994 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoaz Kanpoan diren Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanetarakoa) jasotakoa ahalbideratzeko eta lege horretan finkatutako prestazioak eskuratu ahal izateko. Irudietan Neuquén-eko (Argentinako Patagonian) eta Roldán-eko (Santa Fe probintzian) paisaiak. Roldán ingelesek ekarritako trenbidearen ibilbidean sortutako hiria da. El Gobierno Vasco ha reconocido dos nuevas euskal etxeak, ambas en Argentina: La "Asociación Civil Baskos de la Confluencia" en la ciudad de Neuquén (de la provincia argentina de Neuquén) y el "Centro Vasco Euskel Biotza" en la ciudad de Roldán (de la provincia argentina de Santa Fe). El país que más emigración vasca recibió y, en consecuencia, más euskal etxeak tiene es Argentina. Con estas dos últimas que han sido reconocidas, en la acualidad hay en Argentina 87 euskal etxeak. Las euskal etxeak tienen que contar con el reconocimiento previo por parte del Gobierno Vasco para hacer posible lo previsto en la Ley 8/1994 de 27 de mayo ( de Relaciones con las Colectividades y Centros Vascos del Exterior de la Comunidad Autónoma Vasca ) y poder tener acceso a las prestaciones contenidas en la misma. En las imágenes, paisajes de Neuquén (en la Patagonia argentina) y Roldán (en la provincia de Santa Fe), ciudad surgida en el itinerario del ferrocarril inglés, > Elkartuta jai giroan igarotzeko "anaien arteko" asteburua > Un week-end festif et convivial « entre frères » Inoiz baino hobeto eraman du jai asteburu horretan (Montpellierreko euskal etxeak antolaturik) Anaiki abesbatzak bere izena. Anaitasunaren sentimenduak (euskaraz "anaiki" hitzak "anaien artean" esan nahi du eta) animatu baititu iraileko 28ko larunbataren gaua eta iraileko 29ko igandearen eguna. Montpellierreko hiriak pozez beterik hartu zituen abesbatzako hogei kidek haien ahots paregabeak entonatu zuten trumoiak balira bezala Saint-Bernard de Lattes eleizan, larunbateko gauan, Jean-Marie Guezala abesbatzako buruak ekitaldi horretarako prestatu zuen eleizako abesti sakratuen eta profanoen errepertorioa abestuz. Lehenengo argazkian Jean-Marie Guezala eta Anaiki abesbatzako bere gizonak Saint-Bernard eleizean. Bigarrenean Francky Etchegorry et Jacques Lesca, Montpellierreko euskal etxeko kideak. Anaikik eskaini zuen kontzertuaren argazkiak Montpellierreko eskualdeko euskaldunek urtero egiten duten jaiaren argazkiak Le chœur d'hommes basque Anaiki n'a jamais aussi bien porté son nom qu'en ce weekend de fête organisé par la Maison basque de Montpellier. Car c'est bien l'esprit de fraternité – le terme basque « anaiki » signifie « entre frères, fraternellement » – qui a animé la soirée du samedi 28 septembre et la journée du dimanche 29 septembre. La vingtaine de choristes accueillis avec un grand plaisir à Montpellier a fait résonner ses magnifiques voix en l'église Saint-Bernard de Lattes, le samedi soir, interprétant un programme d'œuvres religieuses sacrées et profanes spécialement élaboré pour l'occasion par le chef du chœur Anaiki, Jean-Marie Guezala. Dans la première photographie, Jean-Marie Guezala et ses hommes du chœur Anaiki à l'église de Saint-Bernard. Dans la deuxième Francky Etchegorry et Jacques Lesca, membres de la maison Basque de Montpellier. Des photos du concert donné par Anaiki Des photos de la fête annuelle des Basques de la région de Montpellier Un fin de semana de fiesta en hermandad. El coro masculino "Anaiki" nunca antes había portado tan bien su nombre como ese fin de semana de fiesta, organizada por la euskal etxea de Montpellier. Ya que es precisamente el espíritu de fraternidad –en lengua vasca el término "Anaiki" significa "entre hermanos"– el que ha animado la velada del sábado 28 de Septiembre y la jornada del domingo 29 de Septiembre. Los veinte integrantes del coro, acogidos con gran placer por la ciudad de Montpellier, hicieron tronar sus magníficas voces en la iglesia de Saint-Bernard de Lattes, la noche del sábado, interpretando un programa de obras religiosas sagradas y profanas especialmente elaborado para la ocasión por el cabeza del coro Anaiki, Jean-Marie Guezala. En la primera fotografía Jean-Marie Guezala y sus hombres de la coral Anaiki en la iglesia de Saint-Bernard. En la segunda Francky Etchegorry y Jacques Lesca, miembros de la euskal etxea de Montpellier. Fotos del concierto ofrecido por Anaiki Fotos de la fiesta anual de la gente vasca de la región de Montpellier Habana-ko euskal etxeko (Asociación Vasconavarra de Beneficencia) ordezkariak Lehendakaritzan Ipar Amerikako mendebaldeko euskaldunen potretak. Baionako Euskal Museoan ESMAtik bizirik atera ziren emakumeak Gogoran, Memoriaren Institutuan Argentinako Euskal Aste Nazionala, Bahía Blancan: Azaroaren 4tik 10era Representantes de la euskal etxea de La Habana (Asociación Vasconavarra de Beneficencia) en Lehendakaritza Portraits de Basques dans l'Ouest américain. Musée Basque de Bayonne Mujeres que sobrevivieron a la ESMA en Gogora, Instituto de la Memoria Semana Nacional Vasca de Argentina, en Bahía Blanca: Del 4 al 10 de noviembre
2020-01-18T23:05:07
https://www.euskaletxeak.eus/index.php?option=com_content&task=view&id=3041&Itemid=394
[ -1 ]
Hernani K.E. Saski – Página 3 – HERNANI SASKIBALOIA Asteburuko emaitzak. Urtarrilak 16-17 18 enero, 2016 Hernani K.E. Saski Asteburu honetako partiduak (Urtarrilak 16-17) 15 enero, 2016 Hernani K.E. Saski Este fin de semana la mayoría de nuestros equipos juegan como visitantes. El único partido que se podrá disfrutar en el Polideportivo de Hernani será de categoría Senior. Hernani jugará el sábado a las 16.45h ante los donostiarras de Askatuak, […] Asteburu Honetako emaitzak (urtarrilak 9-10) 13 enero, 2016 Hernani K.E. Saski Asteburu honetako emaitzak hauek izan dira: Senior: Hernani KE: 55– 42 Take Junior mutilak: Hernani KE 53– 66 Iraurgi Calderería Paco ISB Junior neskak: Hernani KE 36– 53 Astigarraga Mundarro Cadete mutilak: Hernani KE 34– 100 Zast Zarautz 2001 Asteburu Honetako partiduak (urtarrilak 9-10) Urteko lehenengo jaurdunaldiko partidu guztiak Hernaniko polikiroldegian jolastuko dira, larunbata eta igandea bitartean. Larunbata arratsaldean, Seniorrek hasiko dute urtea Tolosako Take Orbela taldearen aurka. Partidu oso gogorra izango da gorantz doan arerio baten kontra, baina gure mutilek gabonetako oporretan entrenatzen […] Asteburuko partiduen kronika. Urriak 17-18 23 octubre, 2015 Hernani K.E. Saski Ona hemen partidu ezberdinen emaitzak: INFANTIL MUTILAK. Ama Guadalupe Hondarribi 36- 31 Hernani KE. Lehenengo partidoa jokatu genuen atzo, eta nahiz eta partidoa galdu, joko polita egin genuen.Hasiera on baten ondoren, bigarren zatian, gainditutak ikusi ginen, batez ere azken laurdenean. […] Asteburuko emaitzak. Maiatzak 30-31 1 junio, 2015 Hernani K.E. Saski Asteburuko partiduak. Maiatzak 30-31 29 mayo, 2015 Hernani K.E. Saski Hernani K.E. Saskibaloiako taldeentzat azken jardunaldia. Lehian jarraitzen duten hiru taldeakk igandean egingo dute. Kadete mutilek etxetik kanpo jokatuko dute goizeko 10:00etan Askatuak taldearen aurka Altzako kiroldegian. Hernanin infantil mutilen eta kadete nesken ligako azken partiduez gozatzeko aukera izango dugu. […] JOKALARI BERRIEN BILKETARAKO JARDUNALDIA / JORNADAS DE CAPTACIÓN DE NUEVOS JUGADORES 26 mayo, 2015 Hernani K.E. Saski JOKALARI BERRIEN BILKETARAKO JARDUNALDIA Hernani Kirol Elkarteak hurrengo denboraldiari begira jokalari berrien bilketarako bi jardunaldi antolatuko ditu. Datozen bi larunbatetan ospatuko dira, hain zuzen ere Maiatzaren 30ean eta Ekainaren 6an. Honela, 11:00etatik 12:00etara 2001,2002 eta 2003 urteetan jaiotako neska mutilei egongo […] Asteburuko emaitzak. Maiatzak 23-24 Asteburuko partiduak. Maiatzak 23-24 22 mayo, 2015 Hernani K.E. Saski Gure saskibaloi taldeentzat azken aurreko jardunaldia. Asteazkenean, aurreraturiko partiduan, kadete mutilek jolastu zuten, zeinak Intxaurrondoko Inter taldearen aurka erraz irabazi zuten, azken emaitza 33-76 izanik. Larunbat eta igande honetan lehiaketan jarraitzen duten bi taldeek jokatuko dute etxez kanpo. Larunbatean Aieten […]
2019-05-20T08:52:29
http://hernanisaskibaloia.es/author/admin/page/3/
[ -1 ]
https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 11 Jul 2020 19:17:04 +0200 hourly 1 https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-07-10/hendaia_irri_pindarrez.htm Fri, 10 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-07-10/hendaia_irri_pindarrez.htm Hendaiak uda ospatzen du festibala. Udaren berotasuna taula gaineraino iganen da suzko zernahi ikusgarri eskainiz. Hala ere, koronabirusak egun bat kiskali die: «Zortzigarren aldia da hau, hiru egunekoa izanen da, eta usaian lau egunekoa izaten da», azaldu du Intza Gonzalez turismo bulegoko langileak. Hiru egunetan 11:30ean hasiko dira lehen ekitaldiak, Palmera biribilgunean, 45 minutuz; arratsaldeko animazioek, berriz, Bidasoa zabalgunera eginen dute salto, bi ikusgarri emateko 20:30ean eta 22:30ean, oren erdi luzekoak biak. Espektakulu guziak Hendaiako Turismo eta Merkataritzak urririk eskaintzen ditu, alta, lehenagotik erreserbatu beharra da. Moriati Vinilo Show-ak abiatuko du bihar goizean Hendaiak uda ospatzen du, pailazo bakarlaria. Arratsean, berriz, La Maquina y Yo zirkuak emanen dio lehenik segida, eta, Roule Maboulek azkenik; pirotekniarekin bukatzeko. Etzi, Clap III goizez, eta arratsez, The Show must go on! zirku eta pailazokeriek hartuko dute plaza, eta Avalone pirotekniak eguna zerratuko du. Etzidamu, The taste of Vaudeville zirku eta pailazoak ariko dira goizean, eta Elyseum suek emanen diote amaiera festibalari, 22:30ean. Suak berdintzen handi tipiak Publiko ororen begi gozagarri izanen dira hiru egunak, Gonzalezen arabera: «Espektakulu gehienak mimoekin komunikatzen dute, hitz guttirekin, poesiaz beterik. Horren ondorioz, publiko zabalak parte har lezake: ttipi nola handi». Emanaldien mututasunak estaliko du euskararen ezjakintasuna, talde guziak nazioartekoak baitira: «Gehienak Frantziatik etorriko dira», baina baita Bretainiatik -Cercle de feu (Avalone)- Belgikatik -Pyronix konpainia- eta Londrestik ere -Thelmo Parole-. Osagarri egoerak hala manaturik, festibala egokitu dute, eta ohiz kanpoko tokietara hedatu dute; ikusleen kopurua mugatze aldera: «Palmera itzulgunean goizeko espektakuluentzat; 50 leku gehienik, eta Bidasoa zelaigunean, gaueko espektakuluentzat, 300 leku gehienik. Beste aldietan hondartzan egiten ziren prospektibak, baina lekuak ezin izango ziratekeen murriztu». Leku publiko orotan bezala, maskara derrigorrezkoa izanen da sartzeko, baina, behin eserita, kentzen ahalko da. Informazio haboro eskuratzeko eta lekuak erreserbatzeko sar webgune honetan: www.hendaye-tourisme.fr.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1920/035/001/2020-07-07/kalkulua_lurraren_salbatzailea.htm Tue, 07 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1920/035/001/2020-07-07/kalkulua_lurraren_salbatzailea.htm Inguratu zaizkion hogei bat bisitariak zailtasunik gabe lotu zaizkio, olagarroaren tentakuluak nola. Harriduraz behatzen diote etxean bertan altxatu duen iraultzari. 150 hektarea lur baliatzeko manera irauli ditu, baina bide malkartsuetan barrena kurrituz, boza apaldu du: «Behi blondak zituen [aitak], konbentzionalean ari zen, oso egoera zailean zegoen dena, artoa eta belarra siloratzen zituen, arrunt manera zaharrean horrek guziak dakartzan osagarri arazoekin... Bi urtez dena abandonatua egona da... Transmisio mingarria izan da, zinez». Lurra emankorra izan dadin, ahalik eta «errentagarriena», estali beharra da, etengabean materia organiko jaten eman: «Gakoa: biomasa da». Konbentzionaletik biologikora iragan zen Noblia, pestizidak baliatzeaz «asea» baitzen. Eta ez da azalkerian gelditu, ideiak erroetatik hartu eta adarrik ñimiñoeneraino baitaramatza: biologikoaz harago, permakultura erradikala baitu aplikatzen; Masanobu Fukuoka maisu japoniarraren esperientzien segizale amorratua baita. «Fukuokaren La révolution d'un seul brin de paille [Lasto izpi baten iraultza] liburua gomendatzen dizuet azkar». Japoniarrak plantan ezarri zuen lurra lantzea batere jorratu eta goldatu gabe, are gutiago ongarri sintetiko eta pozoiak botaz. Lurrari beti materia organikoa jaten emanez, agerian sekulan utzi gabe. «Arrazoitzen ez badugu, nola nahi duzu laborantzan aritzeko gogoa piztu? Oraingo laborantza XXI. mendeko esklabotza modernoa da. Ezin da, laborariak eskaski pagatuak dira. Sistema osoa da berrikusi behar, baina posible da!», laburbildu du. Tai gabe kalkulatzen du zenbat denbora zertan duen pasatu nahi eta zenbat ekartzen dion horrek. Etengabeko esperimentazioan dabil, «etxalde pilotua» bilakatzeraino.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2242/042/001/2020-07-05/ofizioan_hori_dut_maite_ukan_edozein_jenderekin_mintzatzea.htm Sun, 05 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/2242/042/001/2020-07-05/ofizioan_hori_dut_maite_ukan_edozein_jenderekin_mintzatzea.htm Sohütako Ameltze kartierrean sortua naiz, laborari alaba, bai. Hiru ahizpetan gazteena ni: gastatuena omen nintzen! Badakit mutikoa nahi zutela... Orduan, egiazko etxeko lanak egin behar genituen lehenik, eta, ondotik, eskolakoak. Gazterik hasi nintzen ikasten eta lanean; aste hondarretan. Garai hartan normala zen. Laborantza ikasketak burutu nituen. Mitterand Frantziako presidentea hautatua izan zelarik, irrati libreen garaia zabaldu zen. Lehenik, Irulegiko Irratia sortu zen; gero, Gure Irratia eta, segidan, Xiberoko Botza, Uhaitza kultur elkartetik. Hor ziren, besteak beste, Allande Etxart, Frantxoa Aztaran lehen langilea, Leonie Agergarai... 21 urte inguru nituzkeen. Laborantza kontabilitatean hasia nintzen lanean, Donapaleun. Garai hartan nuen ere ene senarra izanen zena ezagutu: oraino ofiziala ez zen gau eskolan zebilen euskara ikasten, Junes Casenave Harigile irakasle zuela. Ber mugimenduan genbiltzan. Urrian, baziren kultur asteak, sekulako dinamika bazen. Jende anitz biltzen zen bertan. Antzerkiak, dantzaldiak... antolatzen genituen. Guk taldearen kontzertuak, bete-betean! Izugarri aberatsa zen. Ni laguntzaile gisa ari nintzen; Ozazen [Zuberoa] biltzen ginen afixen egiteko, gau osoan! Boluntarioak jauregi batean... Taldean aritze hori laket nuen izugarri, holako bizia gure artean... Sekulako giro ona bagenuen. Zatiketa bat izan zen irratian berean. Hauteskundeak izan ziren, eta Lasserren mugimendua sartu zen departamenduan: Pepe Lamirande, Mixel Arhanzet, Barthelemi Agerre... Abertzaleek ere beren burua aurkeztu zuten. Gure arteko zenbaitek gasbidearen eta mugimendu horren alde egin zuten; beste batzuek, ordea, kontra, abertzaleen alde jarriz. Bilakaera bat izan zen euskal irratiak juntatzearekin. Gure filosofia Euskal Herriko berrien ematea zen, jendeengandik hurbil egotea, edozein lagun mintzaraztea... Elkartasuna bazen. Garaia ere halakoa zen: ikastola sortu zen, euskal ekonomian bazen iratzartze bat, kontzientziazio handi bat: kooperatibak sortu ziren, zioten Euskal Herria ez zela turismoa baizik, eta behar zela ekonomia azkartu. Hegoaldearekin harremanak indartu ziren irratian. Irkus Robles anitz ibiltzen zen Zuberoan, eta berak zituen Hegoaldeko berriak ematen, jendeak izugarri maite zuen: zuberotar anitzendako Hegoaldea Irkus bera zen! Errefuxiatuekin gurutzatu izanen zinen... Gizonekin lan egin dut, eta horretarako karaktere azkarra behar da ukan. Bakarra naiz irratian erretreta arte egon dena. Hala ere, ene lanean ez dut sekula mugarik ukan: edozein gai lantzeko beti prest egon naiz, interesa beti atzeman baitut: berdin errugbia, laborantza... Hori diet gomendatzen sartzen diren gazteei: edozein dela ekitaldia, ondotik aperitifarik bada, egon dadila, orduan baitira harremanak egiten. Ofizioan hori dut maite ukan: edozein jenderekin mintzatzea, edonori mikroa luzatzea eta landa lana, irratian berean geldirik egotea bainoago. Erretretan banaiz ere, administrazio kontseiluan segitzen dut parte izaten, laguntzaile gisa. «Ikusi mendizaleak [...] mendi tontor gainera igo behar duzu.» Badu hamar urte ibiltzen naizela mendian. Pirinioetako kaskoak ditugu igaten. Baina Nepalen egona naiz, Everesten lehen kanpalekuan, bai ere Bolivian, 6.000 milakoak upatzen. Reunion uhartera joatekoa naiz urrian, lasterketa batera. Heldu den astean, hiru milako hiru iganen ditugu. Esperientzia izugarri onak dira.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/044/001/2020-07-04/bastida_bideen_besarkagune.htm Sat, 04 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/044/001/2020-07-04/bastida_bideen_besarkagune.htm taulet baten gainean: «Hala deitzen diogu gaskoiez etxeari lotuak diren harrizko bankuei, zeintzuk euskal boneta egileek, usuenik emazteak, boneten idorrarazteko baliatzen baitzituzten. Orain, jende gutik du baliatzen jartzeko, nik maite dut, eta entseatzen naiz arratsero istant batez bederen bertan egoten, auzoekin mintzatzeko». Dendan bere eskulturak muntatzen ditu itsasotik berreskuraturiko egurrez eta bertzez, aitaren —Mattin Partarrieu— obrekin batera saltzeko. Sumatzen da osagarri krisiak ez duela hutsik egin: gel hidroalkoholikoak egiten baitio batzarri sartzen den orori. Karrika nagusitik beheiti, eskuinean Gartxot trinket zaharberritua hetsia da, baina pilotakaden hotsek murru gizenak zeharkatzen dituzte: ari dena gogotik ari dela ezin uka. Garralegi etxearen parean aterpetxea izan omen zela oroitarazi du Partarrieuk: «Sartzen zituzten upelen ondorioz, zola dena maldan da!». Herriaren beraren genesiaren herexak erabat ezabatu ditu garaileak historia garaikidean. Nafarroako Erresumak zuen bastida hori eraikiarazi, Gaztelak kendu baitzizkion itsasorako sarbideak, Pasaiatik (Gipuzkoa) Bermeoraino (Bizkaia). Bastida guziek ber egitura bide dute: karrika nagusi luze bakarra, eta puntan eliza. Arkupeek dute karrika hori babesten: merkaturako, bidegurutze komertzialak izaten baitziren herri antolatu horiek, eta Bastida honek ere ez du hutsik egin: erdi-erdian karrika zabaldu, eta arku plazari egiten baitio leku. Halakoak dira Atharratze (Zuberoa), Ainhoa (Lapurdi) eta Arabako Bastida ere. Etxarri Aranazekin (Nafarroa) batera eraikiarazi zuen herri hori Nafarroako Luis I.a erregeak, 1312an, Aturri ibaian barrena munduarekin harremanetan sar tzeko xedez. Horregatik zeukan ibai portua: «Nafarroak bere bidea ukan zezan», kontatu du artistak. Haatik, Arhan ibaia isil-isila da, ez du gehiago Aturriri lotzen zion zilbor hesteaz deus kontatzekorik, ez portuaz, ez euskal estatuaz eta munduaren arteko zubi lanaz... Non ez duen hegiko azalpen panelak den mendren bat salatzen. Karrika nagusiaren paraleloak, Bastidaren egituraz badu zer erran: erregek herria hutsetik eraikiarazi zuelarik, neurri bereko lur puska laukizuzenak banatu zizkien bastidarrak izanen zirenei; etxea eraikitzeko. Xeilako panelean cazalot idatzi dute, baratzeetako bat erakusteko gisan. «Segur ere, herria harresiak inguratzen zuen, baina ez da erabat segur», erran du Partarrieuk. Nafar etxearen parean gelditu da: «Jeremi Spencer bizi izan da hemen berriki arte, Erresuma Batuko errugbi talde nazionaleko jokalaria. Euskal Herrira etorri zen partida bat jokatzera, eta bertan gelditu zen! Ehulea da». Karrikaren buruan, elizaren gibeleko pentzean juduak pausan daude: hilerria, lekuko mutua. XVII. mendean Espainia Inkisizioarekin hasi zeneko herexak dira: Portugaldik juduak bota zituenekoa. Agramonteko kondeak aterpetu zituen Baionan, Bidaxunen eta Bastidan: hala, 80 bat judu-familia bizi izan zirela azpimarratu du Partarrieuk: «Ongi integratu ziren, baitzekiten ederki salerosketan, beraz, komunitate egokia Bastidarako». Etxe izenek damaite haien berri: David, Iskarot, Abraham, edo Hazanberri: otoitzera deitzen duena. Elizaren kalostrapea Bastidarra zen Inesa Gaxen ere, zeina De Lancre inkisidoreak eta Espainiako Inkisizioak torturatu baitzuten bakoitzak bere aldian, baina bastidarrak nehoiz ez zuen aitortu leporatzen zizkiotenak. Andre Dena Maria elizaren kalostrapea bereziki ikusgarria egiten dute harrizko zutabe borobilek, haien magalean biltzen ziren agintariak deliberatzeko, Frantziako Iraultzak isildu zituen arte. Joanes Leizarraga erretore egon zen Bastidan, eta Erreformako ministro biarnesei euskara kurtsoak ematen zizkien, gero predikari lanetan ari zitezen. Arroxelako (Frantzia) portu protestantera heltzen ziren kultuko liburuak Herbehereetatik, hortik Baiona eta Bastidara, portua zela medio, hala-hala, Leizarragak euskaraturiko Testamentu Berria. Mandazainek gero eramaten zituzten liburu debekatuok Nafarroa Garaira, kontrabandoz . Elizatik beheiti, bertze artisau batek geldiarazi du Partarrieu: udako bisitez mintzo da: «Hamarreko taldeak hiru artisauen atelerietara sarraraziko ditugu, astean hiru egunetan, ados?». Turismo bulegoak dituzke ordutegiak oro, izan ere, Bastida artisauen bilgune baita oraingo egunean. Sendi da egunaren hondarreko jabaldura, lanaren ondoko nasaitze unea eta turistendako aperitifarena. Taulet-etan atseden hartzeko momentu egokia da.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-07-02/senpereko_aintzirarat.htm Thu, 02 Jul 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-07-02/senpereko_aintzirarat.htm Hiru kilometroko xendra batek inguratzen du aintzira, eta bertan oinez edo bizikletaz kurritzeko parada bada, urte osoan. Haatik, udako aro eztiak egitaraua osatu du: urean abusatu nahi duenarendako zernahi eskaintza baitakar. Hori bai: osagarri krisiak baldintzaturik. Iragan larunbataz geroztik, bainuak zaintzen dituzte sorosleek, zeintzuek agorrilaren 30a arte iraunen baitute; 11:00etatik 18:30era, hain zuzen ere. Bainuaz harago, kirol amiñi bat egin nahi duenak hauta badu: kayakean ibiltzen ahalko baita, pedalontzian, arraun surfean, arraun surf XXLan, bai tenisean aritu ere. Ekintza horiek denak ordainduz dira. Senpereko Herriko Etxeak du kudeatzen zilborrean ura duen aisia gunea: «Osagarri krisiaren ondorioz, aurtengo udan ez dugu neholako ekitaldirik programatu aintziran», xehatu du Anais Camou komunikazio arduradunak. Hargatik ere, erabilera bakoitzetik landa mailegatua izan den material oro desinfektatuko dute. Bertaratzen den euskaldunak tratu normala ukanen du; hala du segurtatu Camouk: «Aisia guneak harrera euskaraz ere proposatzen du». Herriko etxeak kudeatzen duenaz kanpo, Aquazone ur gaineko hiri puzgarria adrenalina eta irri karkaila eragile da. Usaiako azalera erdira murriztu behar izan dute aurtengo egoerak hartara beharturik. Hala ere, «tranpolinak, txirrista erraldoia, trapezioa, molekula itxurako egitura eta katapulta erraldoia ditugu aurten: arras osoa da!», erran du Henri Charlet gerenteak. Asteartean ezarri zuten martxan Aquazone, eta irailaren lehenera arte izanen da zabalik; osagarri neurri berriak aplikatu behar izan dituzte: «Noranahi libreki mugitu ordez, zentzu bakarrean ibili beharko da jendea; usaian 200 lagunek batean parte hartzen ahal zuten, baina orain erdiek baizik ez, eta jakak aldikal desinfektatu behar ditugu». Berak euskaraz oraino ez badaki ere parkeko langileek badakitela azpimarratu du Charletek, «hiruk bederen bai». Egun guziez 11:00etatik 19:00etara zabalik izanen da. Hauek dira prezioak: 8 euro orena, 12 euro bi oren edo 25 euro egun osoa. Informazio haboro honako helbide honetan: https://saintpeesurnivelle.fr/.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1931/030/001/2020-06-24/barnetegiak_ere_birusak_joak.htm Wed, 24 Jun 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1931/030/001/2020-06-24/barnetegiak_ere_birusak_joak.htm ikaslezurtzik» sortuko. Uztailean Baionan eskainiko dituzte kanpo-ikastaldiak bi asteko bi txandatan, Marengo karrikako gau eskolan eta Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Eta agorrileko lehen astean, Hazparnen (Lapurdi). Goizetik arrats ariko dira euskara ikasten; etzateko, ordea, norbera bere etxera sartuko da. Apirilean behar zuen B1 azterketa prestatzeko ikastaldia agorril bukaerara gibelatu dute bortz egunekoa izanen da. Pandemiak ikasketa prozesuari geldialdia eragin diola sumatu du Zelestinok: «Gelditze bat egon da: nik, behintzat, ez ditut nire xedeak lortu. Egoera ikusirik, aitzinatzea baino, helburua izan da maila mantentzea, batez ere lehen mailentzako. Izan ere, AEKren metodoa komunikatiboa da, bisean bisekoa, eta tresna informatikoak tartean, ez dugu hori erreproduzitzea lortu. Horiek hola, uste genuen aise apaltze handiagoa egonen zela». Argi du ikastaro trinkoa ez dela heltzen barnetegia bezain barna, baina pantailaren harresiak hainbertze urruntzen duena laburtuko du: «Uste dut euskara ikasteko egokiena bisean biseko kurtsoa dela, eguneroko komunikazioa da eraginkorrena; horiek baitira hizkuntza baliatzeko laborategi tipiak». Itxialdiak ekarri duen geldialdiari erantzuteko, ikasleak sekula baino behar handiagotan izan beharko lukete barnetegietara joateko. Alabadere, ezohiko egoerak ez du jende guzia horretarako libre uzten: «Batzuek sekula baino lan gehiago dute berantaren berreskuratzeko, beste batzuek, aldiz, alderantzizkoa; ez direla lanean oraindik berrasi eta disponibilitatea badute. Horregatik, oraingoz, usaiako izen-emate kopuruak mantentzen ari gara». Letizia Dagerre da izena eman dutenetako bat. Lehen mailan dago, eta egoera arruntez, bi aldiz bi oreneko kurtsoa hartzen zuen aste guziz Azkaingo (Lapurdi) gau eskolan. Alta, pandemiak harrapatu zuen bera ere, eta bete-betean, gainera: erizaina baita Dagerre. «Koronabirusarengatik arrunt bazter utzi ditut ikastaroak, ezin izan dut. AEK-ko irakasleak plantan ezarri zuen gune birtuala, bikaina, baina interakzioa behar nuen nik. Konplikatuegia zen niretzat. Eguberri arte ikasitako ahozko guzia galdu dut. Horregatik: barnetegia behar-beharrezkoa zait, domaia da ez dagoela eskaintza hori aurtengo udan, sentitzen baitut praktikatzeko eta trukatzeko beharra». Baionako ikastaro trinkoetako batera joanen da, eta berdin, Hazparnekora (Lapurdi) ere: «Ttipitako ametsa betetzera; haurtzaroaz geroztik maite baitut euskara. Frustragarria zait ez jakitea, gainera, integratzeko beharrezkoa da. Lanean ere bai: adinekoek anitz estimatzen baitute euskaraz egiten diezuenean». Euskaraz bizi nahia IKA sareko Campion euskaltegiko irakaslea da Xabier Martinez de Lezea. Lesakan (Nafarroa) egin ohi dituzten barnetegiak bertan behera utzi dituzte haiek ere: «Dena zen ez jakintasuna. Arazo asko ikusten genizkionez, hala erabaki dugu». Denean bezala, haiei ere paisaia azkar bertzelakatu die COVID-19ak, eta sanferminik gabeko uztailak sekula egin gabekoa eskaintzera akuilatu du euskaltegiko lantaldea: hiru eta lau oreneko udako ikastaro trinkoak, uztailean ere. Usaian ez baitituzte agorrilean eta irailean baizik antolatzen. Lehen mailakoei emanen diete lehentasuna aurrez-aurrekoa egiteko: «Hori da gure aurtengo apustua: lau oren egunero lau astez: orotara, 80 oren. Aurrez aurre bakarrik lehen mailakoentzat. Haiekin espazio berean egon behar zara; jolaserako, mugitzeko, kantatzeko... Karrikan ere elkartuko gara, mintzapraktikarako; jendea ordenagailuaz nazkatuta baita. Parkeetara, museoetara eta terrazetara joanen gara. Lehen egunetik euskaran murgiltzea da gurea, eta hori ezin duzu telematikoki egin zero mailakoekin». Gainerako mailak Internet bidez eskainiko dituzte, oraingoz, ez baitakite agorrilerako eta irailerako zein izanen den segurtasun-araudia: «Ahal bada, aurrez-aurre eginen ditugu, baina Nafarroako Gobernuaren protokoloaren esperoan gaude, ez digute deus erraten eta lehen bai lehen jakin nahiko genuke. Badugu pentsatua bi tabike bota ditzakegula espazioaren antolaketa berrirako, ez baitugu aski tokirik metro eta erdiko tartea mantenduz hamarreko ikasle taldeak elkarretaratzeko. Ikusiko dugu». Ikastaro digitalak hiru orenekoak eginen dituzte, itxialdian ohartu baitira «oso gogorra» dela pantailaren aitzinean bi oren baino gehiagoko klasea hartzea; horregatik, bikoa eginen dute, eta azkena, norbere aldetik aritzeko baliatuko dute. Egunero, orotara, hiru orenez ariko dira, beraz. Antzinago, protokoloa aldatuko balitz eta bisean-bisekoak egiteko paradarik balute, aztertuko luketela nola egin, ohartarazi du Martinez de Lezeak: «Normaltasun berria ez da normala: maskarak jantzita, taldeka ezin aritu, papera, bolaluma ezin pasatu, komunak erabiltzeko ere... Okerrago izan daiteke». Irakasleak aitortu du irudipena duela uztaileko eskaintza berriaren amuari gutxik kosk eginen diola eta ohi baino gutxiago eginen dutela lan aurtengo udan: «Etxetik ateratzeko aukera denez geroztik sumatu dugu apaltzea, jendea nazkatua baitago etxean egoteaz». ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/034/001/2020-06-20/teknologiak_sexurik_ez.htm Sat, 20 Jun 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/2016/034/001/2020-06-20/teknologiak_sexurik_ez.htm Guztiok izan beharko genuke feminista liburuaren hitzaurrean (Hik Hasi, 2017). Eraikuntza maingu horien makulurik ere bada: historiak zintzoki aitortu gabeko merezimenduei ukendua ezarri nahi izan diete Gontzal Avilak eta Iosune Avilak. Baiki, Emakumeak teknologiaren historian asmatzaileak eta aitzindariak (Erein, 2020) liburua aurkeztu berri baitute. Hobe da berant, ezi ez jagoitik, Gontzal Avilak hezkuntzari begira hutsune handia sumatu zuen: «Ikusten nituen Arkimedes, Leonardo Da Vinci... eta pentsatu nuen: 'Baina egonen dira emakumeak ere'. Eta bilatzen hasi nintzen, ikusten bainuen emakumeak eta teknologia lotzeko bazela hutsune handia». Hedy Lamarr austriarrak erein zion asmatzaile eta aitzindari horien bilduma egiteko hazia: «Harritu ninduen emakume horrek, zinemaz gain gai izan baitzen teknologia garatzeko bere kabuz: torpedoak irrati bidez gidatzeko sistema bat asmatu baitzuen». Gerla garaian sekula erabili ez bazen ere, oraingo eguneko sakelako telefonoak, wifia, bluetootha eta GPS sistemak asmakizun horretan oinarritzen dira. Avila irakaslea denez, bere ikasleei begira argitaratu zuen lehen liburua, 2018an. Baina material asko kanpoan gelditu zenez, publiko zabalarentzako obra horretan murgildu zen bi urtez: «Teknologiari lotua bada ere, bizitza historiak dira gehienak. Ez da historia liburu bat: historiena baizik. Edozeinek irakur lezake erraztasunez: euskara maila ez baita zorrotzegia». Teknologia eta emakumea imanaren ifrentzuaren gisa zergatik ikusia diren galdetu dio idazleak bere buruari; alta, «gizonen lan berberak» egin zituzten. Liburuko 150 emakumeen ekarpenek demostratu dute hori; teknologiaren lur emankorretako alor orotan aritu baitira jorran XX kromosomadunak ere. «Egia da teknologia eta emakumeak bateratzean etxetresnen irudia datorkigula burura, etxeko hozkailua ikusten dugula; alta, besteak beste, informatikan, elikagaien kontserbazioan, eraikuntzan, energian, txirrindularitzan, autogintzan, astronomian, altzairugintzan, optikan eta robotikan egin dituzte ekarpenak». Avilak azpimarratu du teknologia «zentzu zabalean» hartu duela, eta liburuan sartu ahal izateko ez dela ingeniaria izan behar: «Haien eguneroko izugarriko abileziek» dituzte baitezpadako pezak ekarri teknologiaren historiaren dominoari. Kontinente guzietakoak hartu ditu, haietarik sei euskaldunak. Cesarea Garbuno errenteriarra (Gipuzkoa) da haietako lehena, zeinak Euskal Herriko lehen petrolio findegia martxan ezarri baitzuen, Pasaian (Gipuzkoa). Horretarako, petroliontzi bat eraikiarazi zuen lehengaia AEBetatik ekarrarazteko. Margot Duhalde Sotomayor txiletarrak jatorri lapurtarra zuen, Luhusokoa hain zuzen ere. Txileko lehen gerla pilotu emaztea izan zen, eta Hego Ameriketako abiazioaren aitzindarietakoa. Denei, ordea, ez die heriok ezagupena ematen: Maitane Alonso Monasterio bilbotar gazteak ukan baitu saririk elikagaiak kontserbatzeko makina dela eta. Hautatzea, lan gaiztoa Burutsu guzietarik zein hautatuko lukeen galdeturik, ez du dudarik ukan: bere «kuttuna» Mercedes Diaz Morales arabarra da. «Gertutik ezagutu nuen. 1920ko hamarkadan Laminoriako [Araba] geltokiko arduradun gisa aritu zen lanean. Bi trenen arteko talka saihestu zuen, baina, kondekoratu ordez, Madrilera erbesteratu zuten. Haren bilobetarik batek euskara ikasi zuen, eta elkarrekin aritu ginen ikasten». Azalean ageri den Bessie Coleman lehen emakume afro-amerikar pilotuaren bizitza «bereziki hunkigarria» egiten zaio idazleari. Familia txirotik lortu baitzuen ikasketak egitea, Europara bidaiatzea, eta behar ziren titulu guziak eskuratzea aire erakustaldi lanjerosak egiteko, arrazismoaren atzaparren artetik. Marie Marvingt frantsesak, jostura kirurgiko mota berri bat ez ezik, anbulantzia-hegazkinaren prototipoa ere asmatu zuen. Kirolari handi hori Tourra bukatu zuen lehen emaztea izan zen, bai Mantxako kanala zeharkatzen ere. I. Mundu Gerlan frontean egon zen gizonez mozorroturik, baina, deskubritu zutelarik, Alpeetara igorri zuten, Dolomitetara. Saharako basamortuan lerratzeko metalezko eskia asmatu zuen, zeina oinarria izan baitzen hegazkinak elurretan lurreratzeko. Ez zuen inolako gerla pentsiorik sekula jaso. Liburuko protagonista diren emazte franko Iosune Avilak ilustratu ditu: «Irakurle gisa liluratu naute. Etxeko hozkailua ez dut gehiago berdin ikusten, baitakit atzean badirela mota guztietako asmatzaileak. Ilustratzaile gisa, konfort esparrutik atera nau lan honek: arkatzetik tabletara pasatu bainaiz. Paleolitoan bezala eriekin aritu naiz lanean, oso gustura. Liburuak inspiratu nau, zinez».]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2020-06-19/beti_irabaztea_da_hauen_mentalitatea.htm Fri, 19 Jun 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1886/032/001/2020-06-19/beti_irabaztea_da_hauen_mentalitatea.htm Arrunt gazterik lekutu zinen. Gogorra izan zen. Ingelesez ez nintzen trebe, dena berria zen: bizitza, lagunak... Oro berrikasten duzu. Pilotak bezala, hautatu zintuzten? Baxoa hurbiltzen ari zela, bi golf entrenatzaile estatubatuarrek ikusi ninduten golfean aritzen. Ongi ari nintzenez, proposatu zidaten Louisianako unibertsitatean egin nitzan ikasketak: egonaldi osoa ordaintzearen truk, unibertsitateko golf taldearen alde aritzea. Parada ederra zen niretzat, etxean ez baita posible ikasketak egitea eta golfean entrenatzea baldintza horietan. Eskolak bakarrik goizez ukaitea, eta txapelketengatik klaserik huts eginez gero, arazorik ez ematea. Gainera, unibertsitatean sartzea ez da denen esku: 10.000 euro gosta baita! Horregatik parada ederra da niretzat: ordaindu dizkidatelako lau urte hauek, eta gainera, golfean behar bezala entrenatu ahal izan bainaiz. Unibertsitate bakoitzak badu bere taldea, eta enbeia badute azkarra izan dadin, horregatik ekarrarazten dituzte kirol bakoitzeko munduko jokalaririk hoberenak. Golf jokalari profesionala zara? Ez, ez bainaute zuzenean ordaintzen, eta hala izateko oraindik irabaztekoak ditut txapelketak. Oraingoz, ez naiz amateurrekin baizik ari. 300 bat unibertsitateren arteko txapelketen lehen mailan jokatzen dut. Hala, AEBetan zehar bidaiatzen dut: Florida, San Frantzisko... Usu hartzen dugu hegazkina. Talka kulturala nolakoa izan da? Janaria deigarria egin zait. Bestalde, ez duzu Euskal Herrian dagoen zuhaitzik, ez mendirik... Hezetasun eta bero handia egiten du, eta badira erreka krokodilodunak. Golfari dagokionez, maila azkartzen dute, dena handi ikusten baitute. Pribilegiatua da hemengoa, kirolarentzat bizi baitira eta horretarako baldintzak ezartzen baitituzte: medikuak eta. Beti irabaztea da hauen mentalitatea. Egunero erakutsi behar duzu azkarrena zarela. Dirudien bezain aspergarria dea golfa? Jende askok hala uste du, zaharrak baizik ez baitira ikusten; alta, gure txapelketetan bakarrik gazteak dira. Asko entrenatu behar da. Lagunak golfean aritzera eramaten ditudalarik, zaila egiten zaie 50 metrora pilota igortzea, nik 250ra dut egiten. Maite dut, beti kanpoan egoteko parada ematen duelako; naturatik hurbil, etxerik eta fitsik gabe. Eta egun guziak desberdinak direlako. Hein handian, buruko kirola da hau: asko mintzo zara zeure buruarekin. Denak ari daitezke. Golfa eta ekologia bateragarriak direa? Europan, arau askori esker, ezin diote zernahi bota belardiari. AEBetan, ordea, uste dute dirua dutelako dena ordain dezaketela. Belarra bikaina dute, baina ekologiaren kaltetan. Ez dea kirol elitista? Diru puska bat behar da, baina ni, adibidez, ez naiz diruduna. Haurretan, ez duzu askorik behar: errugbian bezainbeste. Handitan, pixka bat gehiago, baina, ongi ari bazara, ez duzu ordaintzen. Ez da dioten bezain garestia. 05:30ean jaikitzen naiz kirola egiteko; 08:00etatik 12:00etara klasea dut; eta, bazkaldu ondotik, 14:30etik 18:00etara golfean ari naiz. Euskal Herrian, asteburuetan bakarrik ari naiteke golfean; beraz, AEBetako erritmoa azkarra da, zaila hastapenean, baina orain ongi usatu naiz. Entrenamendutik landa, etxeko lanak egiten ditugu. Bizitza osoki kirolaren inguruan antolatzen dugu, nahiz ikasketek neholako loturarik ez ukan: enpresa kudeaketa. Zein proiektu duzu? Lizentzia bukatu dut; orain, masterra egitera gomitatu naute, bi urtez. Gero, Europara itzuli nahi dut golfean profesionalki aritzera. Euskal Herrira? Ez, ez baita txapelketarik. Erresuma Batuan, Frantzian, Italian edo Portugalen, bai, badira. Ikusiko. Zer esportatuko zenuke Euskal Herritik AEBetara? Bestak, musika eta lagun giroa. Eta handik inportatu? Kirolean duten kultura elitista hori. Euskal Herrian relax da: «Ikusiko dugu...». AEBetan, entrenatzaileari tai gabe erakutsi behar diozu arrazoia izan zuela zu hautatzea. Pilota ez da beti zuria. Texas inguruan bizi naiz, eta sendi dut zurien aldetik badela arrazismoa. Badira western filmetan bezalako zuri armatu batzuk zeinei red-neck deitzen baitiete. Baina nik ez dut halakorik ikusi, eta unibertsitateko futbol taldeko arraza beltzeko lagunek ez dute hola bizi. Egia da, hein batean, herrialdearen banaketa arraza koloreari lotua dela: New Orleansen, adibidez, arraza beltzekoak dira gehienak.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/038/001/2020-06-16/gerezi_gabeziaren_garratza.htm Tue, 16 Jun 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1943/038/001/2020-06-16/gerezi_gabeziaren_garratza.htm Aurtengoa «ahanztekoa» dela azpimarratu dute ekoizleek. Bi arrazoik eragin dute uzta hain urria: alde batetik, behar bezalako negu hotzik egin ez izanak, eta, bertzetik, udaberriko egun beroegiek eta euri kantitate handiak. Nino Ruizek Carcarren (Nafarroa) du etxaldea. Birraitona-amonek landatu zituzten gereziondoak zaintzen ditu: «Aurtengoa izugarrizko hondamendi urtea da, sekulakoa. Loreak usteldu ziren hainbesteko euriagatik, eta etorri diren fruitu gutxiak labankadaz bezala ireki ditu. Amaitzeko, duela bi asteko harria. Gaizki, gaizki, gaizki. Ezin diegu eskaerei erantzun, ez baitugu gerezirik aski. Ahazteko urtea da hau». Paisaia berriak inguratzen du Ruiz: hainbertzeraino bota du euria, non baitirudi Carcar «Iparraldean» dagoela. Mendea baino zaharragoko zuhaitzak tarteko belaunaldiek txertatu zituzten. Oraingo egunean, Ruizek berak ere hala egin du: duela 40 urteko motak txertatu baititu: enbor zaharrari adar berria txertatuz; erreximentarako baizik ez ziren motetatik fresko jatekoetara pasatuz: «Galdu zen ohitura hori, eta orain daudenak fresko jatekoak dira». Orotara, 1.000 zahar dauzka, eta bertze horrenbertze «berri», hiruzpalau urtekoak. Laborantza ekologikoan ari denez, errotazioari kasu ematen dio; toki berean ez landatzeko, lurra berrindartzeko gisan. Dauzkan hamar motek parada ematen diote bilketa maiatzaren 10 ingurutik sanferminak arte hedatzeko. Usaia zaharra odolberritu Baina hori, usaiako baldintzetan. Aurtengoari dagokionez, azken motak biltzen ari baitira jadanik: Starky motakoa. Eskasiak eskaeren erdia baizik ezingo du ase aurten; iaz 3.000 kilo bildu bazituzten, aurten 600 gehienez aurreikusten ditu Ruizek. Horregatik, ezin izanen du bihirik eraman Nafarroa Beherera: «Nafarroa Behereko Sabaia kontsumitzaile elkarteari, Nafarroa Garaiko Ekoalderi, Iruñeko denda ekologikoei, merkatuetan saltzen dabiltzanei... ezin izanen diegu saldu, edo deus guti, ez baitago». Maryse Cachenaut Itsasuko Xapata gerezi ekoizleen elkarteko lehendakaria da. Etxaldean 180 gereziondo inguru landatuak dituzte, baina 80 oraino gazteegiak dira fruituen emateko. Tokian tokiko gerezi motaren alde ari da lanean elkartea. Cachenautek hiru motakoak ditu nagusiki: peloa goiztiarra da, eta beltzatu egiten da ontzean; xapatak mami zuria du, eta beltxak, gorria. Garroa ere badute, baina «arrunt guti». Azkenik, badute kanpotik ekarritako sweet heart mota, zeina «aski ontsa» egokitu baita bertako klimara, nahiz azken euriteek zapartarazi egin duten fruitua, euriarekiko «arrunt sentibera» baita. Bilketa jadanik bukatua dute: «Aurtengo uzta biziki txarra da; usaiako kopuruaren %15 baizik ez dugu bildu. Biziki goizik fini dugu biltzea; gertatu izan da uztail hastapenean oraino ere aritzea. Aurtengo loratzea arrunt bitxiki gertatu da. Gure adinetakoek diote ez dutela sekula hain loratze luzerik ikusi». Laguntza eskatu diote Bordeleko (Okzitania) INRAko ikerleei, eta haiek aztertzen ari dira luzaroan zein izan daitezkeen hobekien egokitzen diren gerezi motak. Hala jakin dute Xapata elkarteko mota autoktonoak genetikoki aberatsak direla, eta berezitasun handiak dituztela Europako motak erkatuz. Aurtengo lilitze bitxi horri eman dio errefera Cachenautek: «Gereziondoak loratzeko behar du hainbat hotz egin; behar du tenperatura negatiboen kopuru jakin bat. Alta, aurten ez du askirik egin lorea behar bezala ateratzeko. Udako bero handiek ere andeatu zuten ondoko urtean ateratzekoa zen lorea. Gauzak aitzineko urtean jokatzen dira. Lehen aldia da bi uzta txar segidan ditugula. 25 urteotan bi urte zail ukan genituen: 2007a eta 2012a». Horiek hola, badu bulta bat Xapata elkartea Itsasuko gerezien AOP sor-marka galdatzen ari dela, baina, horretarako, «argumentuak» bildu behar dira; ekoizte araudiak pausatu eta eremua finkatu. Fite erranak ez du baitezpada balio obratzerakoan: urteetako proiektua baita hau: «Sor-marka Itsasuz harago zabaldu nahi dugu, hain zuzen ere, toki batzuetan ez bada hain ongi heldu, bertzeetan hobeki jiteko. Eta hemengo mota horiek zabaltzeko, azken finean. Baina horretarako behar dugu frogatu toki horietan historikoki gereziondoak egon zirela, argazkien bidez, idatzizko lekukotasunen bidez...». Hala, jendeari dei egin diote inguruan gereziondo zaharrik badu Xapata elkartearekin harremanetan jar dadin sor-markaren kausitzen laguntzeko. Eremua hedatu nahi dute Azkaineraino, Uztaritzeraino eta Nafarroa Behere osora, Amikuze kenduz. Gereziondoen abantailez ongi gozatzen dutela aitortu du: «Kapital gutirekin abia zaitezke; gastu gutikoak dira, ez dute lan handirik ematen, eta galdea gero eta gehiago emendatzen ari da. Horregatik ere nahi dugu sor-markaren eremua zabaldu». Salmenta prezio «politaz» satisfos mintzatu da Cachenaut: kiloa 8 euroan salduz freskoan, eta bikoitza transformaturik. Etxauriko (Nafarroa) gerezien izen handiak ere aurten ahapeka aritu beharko du. Ibarreko 81 gerezi ekoizleetatik, ekologikoak ekoizten dituzten bakarrak dira Xanti Kiroga eta anaia, Arraizan: «Denontzat da urte txarra: konbentzionalean ari direnentzat eta guretzat; negurik ez eta bero handiegia egin baitu; uda zirudien!». Neguaren epelak ez ditu behar bezala eho zomorroak. Gereziak banan-banan biltzen dituzte, eta, usaian, 1.000 kilo inguru. Aita zenak landatutako 100 ondoetatik batzuk ekologiko bihurtu dituzte, baina den-denek ez dute trantsizioa gainditu. Berrogeita hamar bat dituzte haiek landatuak, eta semeekin landu nahi dute segida: «Ageriko pizten diren eta konbentzionalak ekologikoez ordezten ditugun». Girtainaren bi gereziak Girtainetik bezala txilintxau bi gerezi, Etxauriko eta Itsasuko gerezi ekoizleek hitzarmena badute izenpeturik, udalbiltza dela medio. «Trukeak egiten ditugu. Lapurtarrak gure eredua dira: tokiko motak lantzen baitituzte, eta kooperatiban. Gerezi ekologikoak duen bilakaera oso polita da; eskutik kentzen dizkigute fruituak, baina, haiekin konparatuz, 20 urteko gibelapena dugu». Gereziak betidanik diru ekarle izan dira, baina horretaz bakarrik bizi denik ez dagoela dio Kirogak; bi hilabetez ematen duenarekin ezin baita urte osoan bizi. Haien arbasoak urte osoko uztarekin ari ziren lanean: gereziez gain, garia, garagarra, mahatsa, olioa... Milagron ere miraririk ez Oscar Lorente Perez Milagroko (Nafarroa) La Mejor Cereza de Milagro gerezi-ekoizle konbentzionaleko jabea ere aurtengo denboraldiak burumakurtu du: «Gaizki: klimarengatik, %75-80ko galtzea dugu. Ez gara 5.000 kilora helduko, normalean 14.000 kilo biltzen dugularik! Lau gerezietarik hiru botatzekoak dira, euriak zarrastaturik. Bloketatuta, beldurtuta eta gibelaturik gaude, eskaerei ezin erantzunez. Ongi izorraturik gaude aurten». COVID-19ak eragin die: webgune bidezko salmenta %200 handitu baitzaie; hauetarik «asko» euskal herritarrak izaten dira. Alta, birusak urtero garai honetan ospatzen den Gerezien Besta bahitu die, baina, Lorente Perezentzat, erabakiak ez dio hainbertzeko garraztasunik ekarri: «Pena da, baina beharrik ez dela ospatzen, ez baita gerezirik».]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/046/001/2020-06-07/ikusten_ari_nintzen_bazela_enpresak_kudeatzeko_beste_eredurik_elkartasunetik.htm Sun, 07 Jun 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1909/046/001/2020-06-07/ikusten_ari_nintzen_bazela_enpresak_kudeatzeko_beste_eredurik_elkartasunetik.htm Peio elez ez zen frantsesa baizik. AEK sortzen ari zen garaian irakasle beharretan zirenez, galdetu zidaten ni izan nendin. Kurtsoak frantsesez ematen nituen, nekienarekin, ahal bezala! Kondairaz mintzo nintzaien; etxe izenak geografiari eta hurbiltasunari lotuak zirela... Bota nien argiki ikusten zela zeintzuk ziren etxe berriak, haien izenek salatuak: Xori-kanta, Ene ametsa... eta halakoak. Parean nuen ikasle batek eskua altxatu, eta: «Ene etxeak Xori kanta du izena». Kur-kur. Berez, Bordelen [Okzitania] nintzen euskara ikasten hasi, ikasle garaian; lehen gau eskola sortu genuen han, baitziren batzuk zekitenak, Jojo Bidart, Ximun Olhagarai... eta, bestalde, ikasi nahi genuenok. Taldean zeuden Maite Xarriton, Jakes Dassance, Jean-Claude Iriart, Eric Mailharancin... Herrira itzuli aitzin, bidesaria ordaindu behar izan zenuen. Zerbitzu militarra. Ez nuen hiru egunez baizik iraun! Gainerako hamalauak psikiatrikoan iragan nituen: xantzaz, bertako medikuak ikusi zuen ez nuela hor egon nahi, eta lagundu ninduen handik ateratzen. Ene azken ikastaroa Luhusoko [Lapurdi] Denek kooperatiban egin nuen. Arrasateko [Gipuzkoa] MCC Mondragon kooperatiba korporazioak bazuen bulego bat Lapurdi kostaldean, eta Jean Pierre Iturbidek bertan lan egiten zuen kooperatiben sorkuntzan. Bertaratu ginen zerbait sortzekotan, baina egoera aldatu eta ez zen modurik izan Arrasatera joateko... Hala, Azpeitiko [Gipuzkoa] Urkide enpresan hasi nintzen langile, Hendaiako [Lapurdi] bulegoan. Euskaldun askoz inguratua nintzen, eta Peio Jorajuria izan nuen euskara irakasle. Orduan deskubritu nuen bazela Zuberoa, Juje Etxebarneri esker. Lehenago ezagutu ditut Azpeitia eta Arrasate, Maule baino! Garai hartan ez zen Internetik, ez sakelako telefonorik, bideak ere konplikatuak ziren, telebistan bizpahiru kate baizik ez zen... Errotik desberdina zen. Gure pentsamoldeak aldatu dituzte. Zerk piztu zizun bizi guzian elikatu duzun militantismo hori? Ez dakit! Familian bazen frantses erresistentziaz aipu ugari. Deskolonizazioaz ere asko solas egiten zen; Aljeriako independentzia gerla garaian, 5 urte nituen. Egia da historia haurtzarotik gustatu izan zaidala eta anitz irakurri dudala, jakiteko nola moldatzen zen mundua. Irakurketa horiek zintuzten abertzaletu? Bai, egia da! Banuen Miarritzen [Lapurdi] bizi zen lehengusu zaharra, esposatu zena AEBetan aberastu zen Hazparneko [Lapurdi] familia batekin. Bere ganerrean liburu asko atzeman genituen; tartean, Euzkadiz mintzo zirenak, Agirre lehendakariaz... Izan ere, beste familia asko bezala, 1936ko errefuxiatuak lagundu zituenetakoa izan zen gure familia ere. Inguruan banituen izen zehatzak: halako hark lagundu zuela halako hura... Miarritzen, adibidez, izan da jende laguntzaile parrasta bat. Pixkanaka deskubritu nuen historia ofizialak ez zuela elkartasun hori biltzen. Menturaz hor nintzen zerbaitez jabetu. Deskubritu nuen Miarritze eta Bidart artean den Ilbarritz auzoan bazela Katalinenea etxea, gerrako euskal errefuxiatuentzako ospitale ohia izan zena. Bada zer ikertu, eta hor dira aztarnak. Kooperatibismoa bare-kurkuiluak maskorra daraman bezala garraiatzen duzu. Pentsatu nuen bazela enpresak kudeatzeko beste modurik, zeren eta nire ikasketak liberalak baitziren. Ikusten ari nintzen ez zela bide bakarra eta bazela beste baliorik zuen eredurik: elkartasunetik. Enpresak sortzen laguntzeko elkarte batean aritu nintzen lanean; hartan, besteak beste, Loreki kooperatiba sortzen lagundu genuen. Herrikoa sozietateko lehendakaria zara. Sortzaileetarik ere bazara? Ez, baina bigarren diru-bilketa kanpainan parte hartu nuen. Tokiko enpresak garatzen laguntzean datza helburua; usu, kreazioan, kapitalaren gabezia pairatzen baitute. Palanka efektua eragiten du kapitalaren kopurua emendatzeak, laguntza gehiago eskuratuz... Europako lehena izan da finantza zirkuitu laburra bultzatzen: kapital hori tokian tokikoa izan dadin. Gainera, bankuko funtsak ez ziren 500.000 eurora apaltzen; beraz, proiektu xumeagoak lagun genitzakeen, 20.000 eurokoak, konparazione. Gisa horretan bankuarengandik independente egiteko bidea ere bada. Kapitala emendatzen zen aldi oroz baimen bereziak eskatu behar genituenez, estatutuak aldatu genituen akziodunen kopurua beti handitzeko gisan. Haiek naute lehendakari hautatu. 40 urte bete ditu, eta, orotara, hemengo 328 enpresa lagundu ditugu. Hastapeneko kapital apalak handitu dira: hondarreko gainbegiratze kontseiluan 250.000 euroko proiektua onartu baitugu. Enargia lagundu dugu, adibidez. Orain diru gehiago dugu, eta aktibitate aski ona. Ageriko COVID-19ak zer ondorio utziko dion. Gogoeta betean nago: iniziatiba anitz sortzen ari da transformazio sozialaren aldeko mugimenduetan, zeintzuk zirkuitu laburrak eta ingurumenaren alde lanean ari baitira. Herrikoak nola lagun ditzake tokiko iniziatiba xumeagoak? Herrikoa bezala, besteak beste GFAM lurra ere laguntzen duzu Lurzaindia ohia. Badutelako kooperatiben espiritua. Elkarrekin arituz gero, indar gehiago baitugu. Garai batean, Lan eta bizi herrian zen leloa, ez baitzen gazteendako batere lanik: ikasketak burutzen zituen oro herritik joaten zen. 1980ko hamarkadaz ari naiz. Horregatik, Arrasateko [Gipuzkoa] adibidea zinez interesgarria zitzaidan: deus ez zen leku batean, bertako jendearekin zerbait sortu baitzuten. Euskal preso politiko eta iheslari ohiak gizarteratzearen alde ere ari zara lanean. Baionako Harrera elkartearen sortzaileetakoa naiz, Gabi Mouescarekin batera; lehendakaria ere banaiz. Bake prozesuan behar baita erakunde bat preso ohiei edo agertzen diren errefuxiatuei emateko laguntza sozial eta profesionala. Izan ere, ez baitakite nola moldatu gizartean. Egia da, beste presoen ondoan gure militanteak ez direla sozialki galduak, baina laguntza behar dute administrazioan, fomakuntza aferetan eta garapen teknologikoari egokitzeko. Jaca (Espainia), Iruñea eta Izura (Nafarroa Beherea) lotzen dituen proiektua zertan datza? Lan Berri kooperatiban ari nintzen lanean erretreta hartu arte: duela urtebete. Enplegua sortzen laguntzeko eta formatzeko egitura da. Mugaz gaindiko txostenak lantzean zetzan nire berezitasuna. Proiektuak elbarrituei egokituak diren Donejakue bideko interpretazio zentroak altxatu ditu hiru hiri horietan. Izurakoa martxan jartzea baizik ez da eskas. Erretretan bai, baina erretiratua ez: IKPB 158n buru-belarri ari baitzara lanean. Azken lanpostua dut. Aspalditik hasia naiz zirkuitu laburren gaia jorratzen. 1996an, jada, sortzen lagundu nuen Itsasuko [Lapurdi] Basaburua ekoizle eta kontsumitzaileak lotzen dituen elkartea; gizarte transformazioan eragiteko. Ororen buru, bertako janaria bertakoek kontsumitzen lortzea da xedea, eta elkarren arteko sarea jostea, elkarren berri ukaitea. Kostakoek ez baitakite Larzabale [Nafarroa Beherea] non dagoen. Nola ikusten duzu Baionan bigarren itzulirako koalizio abertzalerik ez egotea bozkatzeko? Egoera zinez zaila da. Baionak, berez, ezker bozkatzen du aspalditik, gehiengo garbiz, erran nezake. Alta, herriko etxea eskuindarra du. Etxegarai anomalia bat da hor. Bada ere Grenet aita zenaren garaiko sistema notabilista. Abertzaleoi leporatzen ziguten Etxegarairen 2014ko garaipena... Aldi honetan bagenuen itxaropena Mathieu Bergerrek eta abertzaleek Henri Etxetok baino gehiago lortzea, gero negoziatzeko. Hondarrean, okerrena gertatu da: Etxetorekin negoziatu beharra. Harekin lotuz gero, gure printzipio eta balio batzuk bazter utziko genituzkeen. Zazpi bat hautetsi kausitu, bai, baina zer preziotan? Bat egite hori kasik ezinezkoa zenez, deliberatu dugu ez aurkeztea, jakinez Ipar Euskal Herriko hiriburuan sei urtez mutu egonen garela. Ez dakigu ondotik burua nola berriz altxatuko dugun. Bi aterabideetarik ez dakit zein den makurrena. Lehen itzulirako, ez zinen abertzaleen zerrendan izan. Ez zait askorik gustatzen politikako aliantzen joko hori, nahiz eta normala den. Are, parte hartu dut Baiona Berdearen eta Elkarkideren bateratzean, eta onartu nuen EHBaiko zuzendaritzan sartzea, baina alor teknikoan dut laguntzen. Zerrendan sartzeko gazteak behar dira. Gainera, heldu zait garaia neure buruaz arduratzeko.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/038/001/2020-05-28/hegazkinik_gabe_biharko_aroaz_ezin_fida.htm Thu, 28 May 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1912/038/001/2020-05-28/hegazkinik_gabe_biharko_aroaz_ezin_fida.htm Afera da, bizitzako arlo gehienak bezala, datu bilketa ez dela homogeneoa planeta osoan: ez dira estazio meteorologiko guziak automatizatuak; manualak ere badira. Horrenbertzez, garapen bidean diren herrialdeek eguraldi iragarpen «txarragoak» egiten dituztela ohartarazi du Jon Saenz EHUko meteorologia ikerlari eta irakasleak: «Ez baitute guk Europan dauzkagun bezainbesteko ahalik egunero zunda meteorologikoak atmosferara bidaltzeko. Oso garestia baita horietako bakoitza jaurtikitzea: bi metro inguruko diametroa duen puxikak dira, helioz beteak. Eta helioa oso garestia da. Baita barruan daraman erabilera bakarreko materiala ere: termometroa, barometroa... Dirutza da. Malin, adibidez, ezin dute hori egin. Beraz, haientzat hegazkinek berebiziko funtzioa dute eguraldi iragarpenari dagokionez». Eguraldi iragarpena egiteko, lehenik momentuko egoera definitzen dute meteorologoek. Egoera hori denborarekin nola aldatuko den jakiteko, modelo meteorologikoez baliatzen dira, zeintzuek lurrazaleko eta atmosferako ahalik eta datu gehien behar baitute kalkulu matematikoak ahal bezain zehatzak izan daitezen. Onintze Salazarrek badu usaia prozesua manera dibulgatzailean azaltzeko: «Egungo egoera nolakoa den jakin behar da eguraldi iragarpena egiteko. Behaketa bidezko datu guztiak ordenagailuan sartzen dira, eta modelo meteorologikoak kalkulatuko du denborarekin nola aldatuko den egoera hori; hiru ordura, hiru egunetara... Epea luzatzean, fidagarritasuna apaltzen da. Normalean, lau eguneko iragarpena nahiko fidagarria da; hori da egunero egiten duguna». Egoera globalari dagokionez, berotegi efektuak ere nekezia dakar aroaren asmatzeko, «meteorologia modeloak nahasarazten dituzte, egoera meteorologiko ezezagunak sortzen baitira».]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/030/001/2020-05-21/izanak_baitu_izenik.htm Thu, 21 May 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1913/030/001/2020-05-21/izanak_baitu_izenik.htm Hirietako flora motaz ere mintzatu da: «Landare hauek txapeldunak dira toki artifizialetan egokitzeko, baina arruntak eta oportunistak dira: gizakiaren bizimoduari egokitzen lortu dutenak. Are, konpetitiboak dira, eta inbaditzaileak bilaka daitezke. Ingurune naturalean hiria eraikiz gero, eta hartan florari tokia eginez gero, ez da uste izan behar hasierako hori berriz sortuko denik, baldintzak aldatu baitira. Horregatik, giza jarduerarik gabeko gune naturalak behar dira». ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2020-05-12/hemengo_zozokeriak_hemen_egoten_dira.htm Tue, 12 May 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2020-05-12/hemengo_zozokeriak_hemen_egoten_dira.htm Gelan zurienetako bat naiz: gehienak mestizoak baitira, edo beltzak. Ez dira denak Reunionekoak: badira Madagaskarrekoak, Mayotte eta Maurizio uharteetakoak, txinatarrak, indiarrak... Nahasketak zakuka dira. Ororen buru, han ez da nehor nagusi, gure etxean zuriak diren bezala. Alimaleko tolerantzia bada. Badakite zer den elkarbizitza, eta arrazakeriarik ez da batere. Horien dantzatzeko manera! Euskal Herrian jendea aski herabea da; dantzatzen dugu, baina dantza kodifikatua. Denek twerking-a dantzatzen dute: ttanttak, amak, ottok... Hori dut biziki maitatu, zeren eta jendeak botatzen baitu daukan guzia. Aski ongi: bost bizi gara etxe handi batean; beraz, ez gara aspertu. Hasi naiz Photoshop erabiltzen. Jendeak zinez ongi errespetatu ditu arauak. Ez da eri askorik izan, ez hilik ere.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/038/001/2020-05-10/jendartea_aldatu_nahi_dut_eguneroko_elkartasunezko_ekintza_politikoei_esker.htm Sun, 10 May 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1964/038/001/2020-05-10/jendartea_aldatu_nahi_dut_eguneroko_elkartasunezko_ekintza_politikoei_esker.htm Lan kodea, zer zen hori? Fitsik ez genekien, dena zen egitekoa. Egia da hastapenean gogorra izan zela gure tokiaren egitea, frantses sindikatuen oposizioak eta erasoek luzaz iraun baitute. Orain ez, elkarlanean ari dira, beharrik. Anitz lan egin dugu Korsikako STC eta Guadalupeko UGTG sindikatuekin. Gisa horretan, han izan naiz, baita Bretainian, Katalunian, Martinikan, Guyanan, Haitin ere... Harremanak mantentzen ditut oraino. Aztarna ekologikoa murrizteagatik utzi ditut urte batzuk bisitan joan gabe, baina laster hasiko naiz bidaia baten antolatzen.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/030/001/2020-04-30/itsasozko_altzariak.htm Thu, 30 Apr 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1906/030/001/2020-04-30/itsasozko_altzariak.htm Hala ere, egun guziez, usuenik, haren apairu bakoitzak badu erabilera bakarreko plastikoarekin zerikusirik. Planetaren zakarrontzia ere plastikozkoa bilakatzen ari da: itsasoa. Ur azalean egoten diren plastikozko poltsen bizi itxaropena 400 urte artekoa izan daiteke, ur botilarena, 100 eta 1.000 urte artekoa, zeina minutuero milioi bat kontsumitzen baita. Kalkulatzen da 269.000 tona plastikok hartzen dutela munduko ozeanoen gainazala, zolan dagoena kontuan hartu gabe. Haatik, kopuru hori ez da geldirik baratzen: urtero 8.000.000 tona plastiko gehiago jaurtikitzen baitira ozeanoetara, hots, zabor kamioi bat osorik minutuero, edo, Lurra lau aldiz inguratzeko materia doia. Nazio Batuen erakundeko datuok ez dukete Zumetaren obra bizi nahiz atseginik tindatzeko ahalmenik. Haatik, Lurraren amoreagatik itsaso-zaborrontzia husteaz gain, bertan bildutako plastikoei bigarren bizitza bat ematen entseatzen ari dira batzuk: altzariak egiteko, hain zuzen ere. Batetik, Nafarroako Dvelas enpresa, eta, bertzetik, Lapurdi kostako Resak elkartea, bidea egiten ari baita. Lau donostiarrez bat, galto berak altxatu zuen Dvelas enpresa koadrupedoa: itsas belaontzien belen hondakinak zer bilakatzen dira? Hondakin industrialetara jaurtikitzen dituztela jakin zutelarik buruari eragin zioten. Arraitz Koch Dvelas enpresako komunikazio eta diseinu arduraduna da: «Lasterketetarako egoera oso onean behar dute belaontzien haize oihalek, deformatua direnean ez baitute gehiago balio, ezin baitute gehiago abiadurarik hartu. Berriez ordeztean, zaharrak oso oihal puska handiak direnez inori ez zaizkio interesa, metatzen zaizkie». Preseski, Iruñeko Casinoaren berritze lanak egitea egokitu zitzaion bere adiskide arkitektoari, eta hortik abiatu zen dena: «Behean belaontzien oihalez eginiko pufak ezarriko ditugu». 2009az geroztik bide egin du lantaldeak. Honezkero, pufez gain, barne nahiz kanpoko aulkiak, etzaulkiak, mahaiak eta eki oihalek eman diete bigarren ufakoa kutsatzera kondenatuak ziren belaontzien oihalei. Izan ere, ez da nolanahiko ehuna; izugarri gai indartsua dela azpimarratu du Kochek; aro aldartetsuari egokitu behar zaiolako. Horregatik, materiaren sendotasunak ematen die parada kanpoko altzarien ekoizteko. Mahaietarako, konparazione, ogitartekoak bezala, oihala bi erretxina geruzen artean biltzen dute, gainazal gogorra kausitzeko gisan. Zikina ikuzteko makina Bigarren erabilerarekin aski ez, Dvelas enpresak itzal handiko proiektua du esku artean: eki oihal iraultzaileak. Hala, itzala emateaz gain, gauez argitzen dute; eki plaka malguek kargatzen dituzten led anpoila bidez. Eta, Nafarroako Lurederra teknologia zentroak ekoizten duen asmakuntza bati esker, eki oihal horiek airea garbituko dute: landareen fotosintesiaren printzipio bera. Haren lana bi aldiz ekologikoa da; belak berrerabiltzen dituztelako, baina, gainera, ekoizten dutena iraunkorra delako. Ekonomia zirkularrari leial, Nafarroako tailerrekin egiten du lan bortz langileko enpresak, hasmentatik bururaino. «Gure diseinu guztiek badute trazabilitate etiketa: itsasontziaren izena, zein kaitan bildu den, belaren jatorrizko data... Itsasoak badu konnotazio emozional azkarra, denok dugu lotura politen bat berarekin. Historikoki ere badu indarra: gure aulki bat hartzean erran dezakezu: 'kadira hau egina da delako barku horren oihalez'. Historia duten altzariak dira», azaldu du Kochek. Josturak sigi-saga koloretsuek marrazten dituzte, eta oihalak beraien baitatik mintzo dira; matrikulak, markak edo txapelketen publizitate herexen bidez. Trazabilitaterik gabe, baina trazu trebeek diseinatua dute jada Lapurdiko Resak elkartearen proiektua. Precious Plastic mugimenduko kide izatetik abiatu zen elkartea. Itxialdiak itxaronarazi die ideiaren gauzatzea: banku eta argiztapen publikoak, hiri altzariak, taulak, apalategiak, loreontziak, bai eta skate taulak ere. Antoine Bouchereau elkarteko produktuen diseinatzaile ingeniariak gogo bizia du konfinamendutik landa abiatutako bideari akabantza emateko, eta esku artean ukaiteko produktu bururatua: itsasoan bildutako plastikoetatik sortutako altzariak: «Euskal Herri eder hau sano atxiki nahi dugu. Altzari sorta bat eskainiko diegu partikularrei nahiz elkargoei, zeinak diseinu interesgarria baitu eta iraunkorra baita. Marmolaren efektua lortu dugu». Horretarako, diru bilketa antolatu zuen elkarteak iaz, eta helburua ere lortu. Horri esker, plastika birrintzeko, injektatzeko, estrusiorako eta konprimatzeko lau makina egin ditu Miarritzeko (Lapurdi) Miladi hondartzatik hurbil duen tailerrean. Manex Lanatua poetak idatzi zuen Gizonaren eskuan olerkia Kilim Okabeko gauak liburuan (1987, Maiatz): «Liliak beti ximeltzen dira gizonaren eskuan. Eztena lirudike duela erien artean. Hargatik liliez baino hobe pindar inozente batez erretzea». Eskuei eztena zenbait ken liezaieke Resak elkarteak, bildutako plastikoa lumatan birrindu, urtarazi eta moldeetan sartu ondoren nahi den forma emanez, zaborra bizi-ekarle eginez. Mementoz, plastikoak birrindurik lumatan ezarri dituzte, eta hor daude, itxialdia noiz bukatuko den igurika, moldeetan sartzeko. Uholdeari iturria hets Proiektu itxaropentsuak, ordea, ez ditu plastikoaren desmasiak oro sendatzen. SPI amerikar kode sistemak plastikoa sei taldetan sailkatu du. Bouchereauk dio berez denak direla birziklagarriak, «Baina, gaur egun, horietarik lehena da bakarra osoki egiten: PET izenekoa: ur botilena, hots. Gainerakoak ez dira egiten, edo arras guti, ez baita errentagarria horren lortzeko prozesua. Gehienak erraustuak edo lurperatuak dira. Kontra egiteko, guk sailkapenaren lau, bortz eta seigarrenak ditugu birziklatzen». Hots: botila tapak, xanpu eta kosmetika ontziak, tuperrak, erosketa poltsak, erabilera bakarreko jan tresnak...». Ingeniariak azpimarratu du beraien helburua dela sentsibilizazio eta ateleria bidezko birbaloratzea, ororen buru, «plastikoaren kontsumoa bera errotik murriztu eta erabilera bakarreko kontsumoa aldatzeko». Sabina Hourcade oraintsu arte Surfrider fundazioko diseinatzailea gogaide da Bouchereaurekin: «Plastikoari bigarren bizia ematea bikaina da, baina ez du kentzen kutsadura ttipitu nahi badugu, erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murriztu beharko dugula. Gaur eguneko ekoizpen industrialaren prozesua lineala baita: ekoiztu, saldu eta bota. Horregatik, gogoetaren gakoa hau da: nola egin hondakinik ez sortzeko? Izan ere, ez da Europako plastikoen %30a baizik birziklatzen». Arraun egin zure planetaren alde dokumentala argitaratu du berriki. Elkarrizketatu zuen surflari beteranoaren hitzak ekarri ditu: «Gaztetan marea behean zenean trikuetan sartzen nituen oinak. Orain, plastikoan». Hourcadek azpimarratu du plastikoa ez dela inoiz desagertzen: «Zatikatzen da, eta mikropartikuletan irauten du, beirazko perlen antza hartuz. Inguramena haiez josia da. Kontzientzia hartu, eta kontsumo jarrerak aldatu behar ditugu».]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/034/001/2020-04-25/ahotsa_entzunarazi_teknologia_otzanerako.htm Sat, 25 Apr 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1886/034/001/2020-04-25/ahotsa_entzunarazi_teknologia_otzanerako.htm Hiru egun horietan parte hartzera deitu du Iturraldek: «Inurri lana da hau, epe luzekoa. Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta lasterrago iritsiko gara behar den kopuru horretara».]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/030/001/2020-04-16/hartz_arrea_atzartzen_ari.htm Thu, 16 Apr 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1906/030/001/2020-04-16/hartz_arrea_atzartzen_ari.htm Joan eleberrian (Txalaparta, 2010): «[...] adierazi zidaten hartza ordurako negualdiko loak hartua zegoela, leizeren batean lo trinko egongo zela, baina belarria lurrari itsatsia, eta dena entzuten zuela. 'Ezin hartzari buruz nolanahi mintza...'». Ehunka mila urte dira hartz arrea Pirinioetan bizi dela, harik eta gizakiak ehizatu eta joan den mendean espeziea kasik desagerrarazi zuen arte. Kasik, baina ez osoki. Hogei urtez zortzi hartz ekarrarazi baitzituzten Esloveniatik Pirinioetarat; 1996-2006 bitartean. Mendebaldeko Pirinioetan, berriz, bertze bi eme sartu zituzten 2018ko urrian: Sorita eta Claverina, Biarnon (Okzitania). 2020ko primaderak zer ekarriko du? Konfinamenduak preso harturik, GPSak eman datuez baliatzen dira. Alain Reynes Pays de l'Ours Adet erdialdeko Pirinioetan hartzaren itzultzearen alde lan egiten duen elkarteko zuzendaria da: «Zaila da kopuruaren zehaztea, oraindik ere ez baitugu 2019ko bilduma jaso. Espero duguna da 2019an lehen aldikoz —berrezarpena abiatu zenez geroztik— 50 hartz baino gehiago egotea Pirinio osoan, baina oraindik ezin dugu baieztatu». Cachou bortz urteko heldu gaztea hilik atzematea albiste tristea izan da frankorentzat. Reynek adierazi du susmoak baino galdera asko dutela: autopsia «seriosaren» emaitzen zain dira konklusioak ateratzeko. Izan ere, badira susmo pizle diren datuak: herioa naturala ez dela izan pentsaraz dezaketenak. La Vanguardia egunkariak argitaratu zuenaren arabera, «akuri gisa» baliatu dute, zaldi haragia eman baitzioten higuina sorrarazteko produktu batekin. Hartzak negua uxatu Hartz arrak Zuberoako maskaradek iratzartzen dituzte otsailean; emeak, berriz, beranduago. Gerard Caussimont FIEP talde ekologistako kidea da: «Hartzak iratzarri dira gu itxialdian sartzearekin! Aurtengo negua aski atipikoa izan da, azaro erditsuko elurteak urtu baitira, eta, beraz, hartz arrek segitu dute promenatzen. Jakin behar da negukatzea elikadura eskasiari aurre egiteko erreflexu bat dela. Horregatik, elikadurarik bada, ez dute lorik egiten. Sorita, maluruski, kumerik gabe ilki da bere zulotik». Azaldu du argitasunak eta tenperaturak seinale bat igortzen diotela piztiaren metabolismoari, abian ezarraraziz: izan, Aragoin, Asturiasen edo Alpeetan. Esnatu orduko, «goseak hilik» egoten da, eta distantzia zinez handiak kurritzeko gai da, araldirako indartsu egoteko. Horretarako, ugaztun omniboroa sarrio eta basurde hilikiaz elikatzen da, intsektuen larbaz, sahats eta haritz muskilez, bai ere ur laster hegietako belar berdez. Bere elikaduraren %80 begetala du. Horiek hola, hartzak Esloveniatik jinarazi dituzte; izan ere, Pirinioetakoa eta Esloveniakoa mendebaldeko Europako leinuko hartz arreak baitira biak ala biak: «Subespezie berekoak dira biak, hots. Erran nahi baita genetikoki ez dutela batere desberdintasunik elkarren artean. Jokaera bera dute», zehaztu du Reynek. Aita Junes Casenavek idatzi zuen Hartz Pasüa ipuina, Jean Louis Davantek bildua Zuberoako literaturaz liburuan (Euskaltzaindia, 2008). Hala zioen: «Beste ihize balde, hartzak ber bidea beti jarraikitzen dü. [...] Holatan, badoa hartza Erronkariko, Santa Graziko, Larraineko eta Otsagiko bortüak gainti. Lekü bereziak badütü han hor, goikerritan, eta Hartz pasüak deitzen dütüe. Horietarik bat Larrainen». Esloveniatik jin hartzak, harrigarriro, Pirinioetako lehengoen ber logikaz dabiltza. Hartzak askatu, eta haien behaketak ondorio horretara eraman du Reyne: «Harrigarria da ohartzea ber jokabidea dutela, espazioa ber maneran darabiltela, hemengoak ez izanagatik ere. GPSari esker ikusten dugu lehengoen ber lekuetatik iragaten direla. Adineko jendeak erraten digu galdutako pasaiak berreskuratzen dituela hartzak: 'Egia da, hortik iragaten zen lehen hartza, eta jendea!'». Hura baita oro malizia Jean Mixel Bedaxagarrek eta Amaren Alabek kantatzen duten Hartzaren kantoreak daramatzan eleak dira gainekoak: hartza ez baita denek maitatua. Xabi Goiti artzain heletarra hartzaren behaketa lanetan ibili zen duela hogei urte. Orain, ordea, artzain bilakatua da. Hartzaren lilurak ez dio pragmatismoa itsutu: «Hartza eta artzaintzaren arteko elkarbizitza posible da, baina ez edozein preziotan. Ene ustez, egoera ideala litzateke hartza eta artzaina norbera bere tokian egonen balira, norberak bere eremua errespetatuz. Ez da posible egunerokoa amesgaizto bilakatu den artzaintza bat, infernua bizitzen dute batzuek —Aran ibarrean [Herrialde Katalanak] eta Ariegen [Biarno], adibidez-, hartzaren berrezartzeak eraginik. Natura bat saltzen digute zeinean gizakia soberan baita. Hartzaren ekartzeko manera iraingarria izan da biztanleei eta artzaintzari begira: helikopteroz, airez aire, erabateko babesarekin». Hala, beretzat, egoera desiragarria litzateke naturak, hegemonikoa izan gabe, ahalbidetuko balu gizakiaren presentzia «lotsa eta erruduntasunik gabe». Otsagabiko (Nafarroa) Beltza artzainak ere izkin beretik dakusa afera; iaz, hartzak ardi bat kalitu zion: «Naturak askoz ere diru laguntza gehiago eskuratzen du, Erronkariko abeltzaintzak baino. Hartzarentzat bada dirua soberan, baina ez gizakiarendako. Berez, nik ez dut deus hartzaren berrezarpenaren kontra, baina egoerak du jende guzia aurka jarri: abandonatuak gaituzte». Hartza jin berritan, «hondamena» izan zen, baina iaztik Nafarroako Gobernuak neurri bereziak plantan ezarri zituenez geroztik «askoz ere hobeki» doa bizikidetza. Preseski, Enrique Eraso Centelles Nafarroako Gobernuko Bioaniztasun Saileko zuzendariak azaldu ditu neurri horiek: «Funtsezkoa da guretzat hazleen eta hartzen arteko elkarbizitza jasangarria izan dadin. Horregatik abian jarri genituen neurriak iaz: artzain laguntzaileak proposatuz, zerradura elektrikoak, artzakurrak eta artaldearen geolokalizatzaile sistema, jakiteko non dabilen. Izan ere, hartzak errealitatean eragindako kaltea baino askoz ere handiagoa baita kualitatiboki errealitate sozialean, kuantitatiboki baino. Hazkuntza dagoelako berez egoera txarrean». Erronkarin (Nafarroa), adibidez, 2016an hamar ardi hil zituen hartzak, 2017an batere ez, 2018an zortzi inguru, eta iaz, bederatzi, jakinez 7.000 ardi inguru zebiltzala. Caussimontek iazko datua zehaztu du: «Ossau, Baretus, Aspe [Biarno] eta Larrainen [Zuberoa] bi eraso konfirmatu ziren. 100.000 ardi ibili ziren. Ardiak zainduak direnez, elkarbizitza aski ona da. Pirinio erdialdean, aldiz, artaldeak ez dira zainduak; beraz, desmasiak badira. Supermerkatuak zaindu eta itxi ezean, gizakiok sartu eta geure burua zerbitzatuko genukeen! Hartzak ber gauza egiten du». Pirinioetan gainerako tokietan baino gehiago harrotu dira hautsak hartzaren berrezarpenari dagokionez. Egitatea ez dute zenbakiek arrazoitzen, kulturak eta psikologiak baizik. Reynesek ikertua du gaia franko aspalditik: «Pirinioetan desagertu zen kasik hartza, ondorioz hartzaren presentziaren usaia galdu da: jakitatearekin eta babes teknikoarekin batera. Badu dimentsio psikologiko eta teknikoa». Alegia, gizakiak berak desagerrarazitakoa ez du berriz ere agertzerik nahi. Azpimarratu du hartzari esker badirela diru laguntzak, hala, artzainen soldatak hartzari zor zaizkiola.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1979/003/001/2020-04-14/maiatzaren_11_arte_luzatuko_da_itxialdia_ipar_euskal_herrian.htm Tue, 14 Apr 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1979/003/001/2020-04-14/maiatzaren_11_arte_luzatuko_da_itxialdia_ipar_euskal_herrian.htm Hala, haren mezuaren arabera, orain arteko «baldintza beretan» Ipar Euskal Herriko itxialdia maiatzaren 11 arte luzatua izanen da, hau da «erabatekoa». «Deskonfinamendua posible izanen litzateke baldin eta birusaren hedapena emekituko balitz». Egun horretatik aitzina, haurtzaindegi, eskola, kolegio eta lizeoak berriz ere zabalduko dituzte. Alta, unibertsitateak udara arte beha egon beharko dute irekitzeko. Hogeita zortzigarren itxialdi egunean, Macronek azpimarratu du: «Publikoari harrera egiten dioten guneek -ostatu, jatetxe, zinema, antzoki, museo eta hotelek- zerraturik jarraituko dute maiatzaren 11tik aitzina ere». Egun horretatik aitzina, aste guziz «aztertuko» dute egoera, neurrien egokitzeko. Maskei dagokienez, «estatuak ahalbidetu beharko du publiko zabalak maska eskuratzea. Haren erabilera sistematikoa bilaka daiteke». Onartu egin du sistema frantsesak «akatsak, eskastasunak eta hutsegiteak» izan dituela krisiaren kudeaketan: maska eta testen eskuratze eta banaketan, bai, orokorki, Frantziako Gobernuaren estrategia ere: «Zuek bezala, nik ere geldotasun eta prozedura inutil gehiegi ikusi dut». Oroz gain aitortu du estatuak ezin izan duela nahi bertze maska banatu osagarri langileei. Koronabirusaren hotsa Koronabirusa detektatzeko probak momentuz aski ez badira ere, maiatzaren 11tik goiti, «gaitasuna» ukanen da «sintomarik duen orori testa egiteko, anartean, lehenik osagarri langileei, adineko jendeari eta kalteberenei egiteko eskatu diet». COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoaren geldialdiak bultzatuta, Macronek diru laguntzak hitzeman ditu haurrak eta ikasleak dituzten familia xumeentzat. Gisa berean, «soldatapekoak hunkitzen dituzten aldi baterako langabezia neurriak luzatu eta indartuko» dituela agindu du. Eskatu ere egin du bankuek ordaintzeko epeak orain arte baino gehiago gibela ditzaten. Kultura eta kirola arloei dagokienez, uztailera arte «gutienez» aiduru egon beharko dute jende anitz biltzen duten ekitaldi guziek. «Plan berezia» aipatu du, zeinean bereziki hunkiak diren sektore horien zergak ezeztatuko baitira, eta laguntza bereziak emanen. Koronabirusaren geroko egoera ekonomikoa «berrasmatzera» deitu du, «soldatapekoei eta enpresei itxaropena berriz emate aldera». Laborantza, osasungintza, industria eta teknologia independentea «berreraiki» beharko dela erran du. Birusak ez du mugarik Ez du zehaztu noiz arte segituko duten itxita Europatik kanpoko herrialdeekiko mugak. Birusak mugarik ez badu ikusten, Macronek bereak ezin argikiago markatu zituen. Bart eman duen hitzaldiak bazuen frantses nazionalismotik anitz: «Atera gaitezen ideologietatik [...], krisi hau izan dadila parada elkar berriz lotzeko, gure humanitatearen sentitzeko, eraikitzeko bertze proiektu bat konkordian, frantses proiektu bat, elkarrekin bizitzeko arrazoi sakona, gure nazioaren osagai guziekin. Horretara garamatzan bidea marraztuko dut».]]> https://www.berria.eus/albisteak/180001/maiatzaren_11_arte_luzatuko_da_itxialdia_ipar_euskal_herrian.htm Mon, 13 Apr 2020 07:26:33 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/albisteak/180001/maiatzaren_11_arte_luzatuko_da_itxialdia_ipar_euskal_herrian.htm Hala, haren mezuaren arabera, orain arteko «baldintza beretan» Ipar Euskal Herriko itxialdia maiatzaren 11 arte luzatua izanen da: «Deskonfinamendua posible izanen litzateke baldin eta birusaren hedapena etengo balitz». Egun horretatik aitzina, haurtzaindegi, eskola, kolegio eta lizeoak berriz ere zabalduko dituzte. Alta, unibertsitateak udara arte beha egon beharko dute irekitzeko. Macronek azpimarratu du: «Publikoari harrera egiten dioten guneek -ostatu, jatetxe eta hotelek- zerraturik jarraituko dute maiatzaren 11tik aitzina ere». Maskei dagokienez, «estatuak ahalbidetu beharko du jende gehienak maskak eskuratzea. Haren erabilera sistematikoa bilaka daiteke». Koronabirusa detektatzeko probak momentuz aski ez badira ere, maiatzaren 11tik goiti, «gaitasuna ukanen dugu sintomarik duen orori testa egiteko; anartean, lehenik osagarri langileei, adineko jendeari eta kalteberenei egiteko eskatu diet». Koronabirusaren hotsa COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoaren geldialdiak bultzatuta, Macronek diru laguntzak hitzeman ditu haurrak eta ikasleak dituzten familia xumeentzat. Gisa berean, agindu du «soldatapekoak hunkitzen dituzten aldi baterako langabezia neurriak luzatu eta indartuko» dituela. Eskatu ere egin du bankuek ordaintzeko epeak orain arte baino gehiago gibela ditzaten. Kultura eta kirola arloei dagokienez, uztailera arte «gutienez» aiduru egon beharko dute jende anitz biltzen duten ekitaldi guziek. «Plan berezia» aipatu du, zeinean bereziki hunkiak diren sektore horien zergak ezeztatuko baitira, eta laguntza bereziak emanen. Era berean, ez du zehaztu noiz arte segituko duten itxita Europatik kanpoko herrialdeekiko mugak.]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/038/001/2020-04-12/afixen_bilketa_militatzeko_ene_manera_politiko_eta_kulturala_da.htm Sun, 12 Apr 2020 00:00:00 +0200 Ainize Madariaga https://www.berria.eus/paperekoa/1946/038/001/2020-04-12/afixen_bilketa_militatzeko_ene_manera_politiko_eta_kulturala_da.htm Zenbat dituzu? 5.000-6.000 afixa original ditut hemen. Euskal Herri osoko talde guziengana bila abiatzen nintzen. Txalaparta argitaletxeko Jose Mari Espartzari neukana erakutsi niolarik, erran zidan horrekin zerbait egin behar zela. Hala, 1997an atera zen nik akuilatu nuen proiektua: Askatasunaren irudiak. Euskal Herriko kartelak 1793-1979 bilduma liburua. Argazki tresna analogikoa nuen, diru asko galdu nuen hor... Orduan digitala ukan izan banu... Afixak banaka-banaka paretari skotxez lotzen nituen argazkia atera ahal izateko, sistema berria asmatu nuen arte: taula zulokatu bat, airea pasatzen utziz, zeinari 10 zentimetroko kutxa bat lotua bainion, eta horren gibelean xurgagailu zahar bat, hola, afixa kolatu behar izan gabe ongi lotua egoten zen. Nola antolatuak dituzu? Tiranteetan, gaika: antzerkia, kantua, bertso, kirola, hauteskundeak alderdika, pastoralak, dantza, omenaldiak... Zinez denetarik. Karraskariak dira ene amesgaizto obsesiboa... Harritu zaituen afixarik bada? Bilbon atzeman nuen euskarazko bat, zeinak iragartzen baitu Donapaleuko 1978ko maiatzaren 27ko errugbi txapelketa: «Euzkadiko I kirol bilkurak. Rugby». Bestalde, daukadan zaharrena 1793ko afixa baten kopia da: frantses iraultzatik Hegoaldera eskapatu ziren uztariztarrak itzularazteko deia zen. Zerk zaitu akuilatu bildumen abiatzera? Donapaleuko ikastolako guraso bilakatu nintzelarik, afixen kolaketan jin zitzaidan bilduma egiteko enbeia. Handia zen orduan ikastolaren aldeko postura publikoki erakustea. Ene interesa emendatuz joan zen Hegoaldeko afixen aniztasuna egiaztatzean. Afixen bilketa ene militatzeko manera politiko-kulturala da. Ororen buru, afixa horiek Euskal Herriaren memoria dira. Euskal populuaren bizi nahiaren komunikazio bide nagusienetako bat. Sasoian sasoikoa. Beldurra pasatu dut, bide bazterretan beltzak denetan ikustean, kontrol basati horietako batean ez ote nituenez afixak galduko. Nondik bildu dituzu? Guhaurk kolatzen genituenez gain, sindikatu, alderdi politiko, mugimendu kulturalak, intsumisoen aldeko mugimenduak, Askapena, ekologistak, internazionalistak... Nafarroa eta EAEko gobernuengana ere jo izan dut. Ber denboran, murruetakoak hartzen nituen ganbetaren laguntzaz. Eta eranskailuak? Askoz interesgarriagoak dira, anitzagoak baitira ikusiz haien manipulazioak lanjer ttipiagoa zekarrela: sakelan sartu eta paretetan diskretuki itsats zitezkeen. Izan ere, frankismo garaian preso sartzen baitzuten kartela kolatze hutsagatik. 3.000 baditut: Patxa, EHE, Itoitz, ikastolak, Patxoki, Gabe, Euskal Batasuna, ANV, ekologiari lotuak, Osasuna, Ikasle Abertzaleak, Eraikitzen, EMA, Haika, Jarrai, Maia, AEK, Laguntza... Euskal Memoriaren fundazioak bi liburukitan bilduak ditu, eta hirugarrena bidean du. Eta liburuak? Betidanik maite izan ditut, bilduma egiten dut horiekin ere. Erosi edo trukatzen ditut, ez dut negoziorik egiten. Balio handiko zaharkeriak baditut hor! Nahi dut Euskal Herrian egon daitezen, denak Ameriketarat joan gabe. Zuberoari buruzko errumanierazko liburu bat erosi nion behin asturiar bati; geroago deitu ninduen erranez bazuela euskal hilarriez beste bat, 200 euroan. Berehala erosi nion. 1923koa da, Colasena, famatua, 1.000 euroko balioa du! Hizkuntzaren hautu hauta zurea. Eskolarat abiatuz geroztik ez nintzen gehiago euskaraz ari. Seme gehiena ikastolan abiatzearekin hasi nintzen berriz. Irulegiko Irratia abiatu berritan, Mr Martin nintzen ezizenez; Donapaleuko berriak ematen nituen, frantsesez, euskaraz ez bainintzen trebe. Ahalke nintzenez, hiztegiz inguratu eta euskaraz abiatu nintzen. Orduan bilakatu nintzen Teilagorri. Sufritu dut! Ikastolaren aldeko borroka animalekoa izan da, garaian ez zen batere aisa. Politikan engaiatu izan zara sekula? Euskal Herriaren aldeko defentsan ari izan naiz gogor, baina inongo alderditan sartu gabe. Hegoaldera begira naiz biziki. Baina hautetsia izan zinen, ezta? Duela hogei urte, bakar-bakarrik aurkeztu nintzen, etiketarik gabe, Loustaudaudinen oposizioan. Hilabete baten buruan, idazkaritzan ikusi nuen gutun bat zeinean auzapezak eskatzen baitzion Baionako frantses armadako klikari jin zedin Donapaleuko bestetarat. Salatu nuen publikoki, eta gazteek horren kontrako afixak atera zituzten. Ze kalapitak! Baina ez ziren jin! Kur-kur. Zenbait aldiz behar izan dut azkar izan. Suhiltzaile eta sorospen formatzailea izan zara, hori ere afizioz? Armadatik itzuli eta biharamunean berean izena eman nuen Donapaleuko suhiltzaile boluntarioetan. 40 urtez egona naiz zuzen. Ez nintzen beldur, hori nuen. Min handiena haurrekin hartu dut: izan zen garai bat haur sortu berrien bat-bateko heriotzekin. Zer gogorra! Oroitzen naiz ere suak gehiegi hartua zen etxe batetik haur baten negarrak entzutea, baina jada beranduegi zen, isildu ziren arte. Gorpua bildu nuen ondotik; burmuina beroak lehertu zion, eta esku eta oinak desagerturik. Afrusa izan zen. Bertze behin, adineko emazte bat belauniko jarri zitzaidan otoizka, semea bizirat ekar nezan, baina gibelean zuen, sokatik dilindan. Bukaera urosik ere ukan duzua? Denek hiltzat zuten gorpu bat zegoen lurrean, odol putzuaren erdian, bere burua ganibetaz zitzikatu zuen. Alta, ikusi orduko jakin nuen ez zela hilik, kasu handiz elekatzen nintzaion. Bost urteren buruko, etxerat agertu zitzaidan euskal bixkotxa eta Irulegiko arno botila batekin: «Bizia salbatu didazu, jauna». Errugbilari errabiatua izana zara. Gure etxea errugbi pentzetik berrehun metrotan genuenez, behiak alhan ezartzen genituen. Aitak manaturik, behi gorotzak biltzera nindoan igandero, partida aitzin. Noiztenka bat edo beste ahanzten nuen, publikoa irri trufaka ariarazteko: jokalariak lerratu eta jokoa segitu beharrez, partida osoa galtzamotz kakaztuetan iragan zezan! 25 urtez ari izan naiz, maila franko goran. Ez dut sekula errugbi eta suhiltzaileen entrenamendurik huts egin. Pepe Rei kazetariarekin lanean aritu izan zinena? 2002an eskatu zidaten Baionan Kalegorria hilabetekariaren kudeatzaile izan nendila. Adiskide errefuxiatu batek erran zidan horra sustut ez nendin sar. Alta, ez nion kasurik egin, eta zinez gaizki pasatu nuen. Izan ere, bi urteren buruko Garzon epaileak zarratu zuen, eta egun batetik besterat ez nuen gehiago nehor: lankideei deika, eta isiltasuna nuen. Bakar-bakarrik kudeatu behar izan nuen likidazio guzia, eta nire sakelatik zorrak ordaindu. Beharrik Iparraldean ari zen langile baten laguntza ukan bainuen. Etxea galtzekotan egon nintzen. Ene buruaz beste egiteko ideiarekin ibili nintzen. Orain afera garbi da. Informatikan informatu zara. Informatikak eroarazten ninduen; autodidakta izan naiz alor horretan. Enpresa bat eta biok lehenbiziko biak izan ginen Internet hartzen Donapaleun! Haurrideetarik gehienak ez ote du etxeko segida hartu behar? Laborantza eskolan ibili nintzen, bai. Baina geometria enpresa batean hartu ninduten langile zedarrien landatzeko, laborari gisa ongi egiten bainekien. Bertako ikastun langile batek akuilatu ninduen hautagai libre gisa geometria-topografia ikasketetan aurkez nendin. Konbentzitu ninduen, eta etxaldeko lanen artetik ari izan naiz ikasten, hiru urtez, azterketa gainditu arte. Lanbidean bidaia bidaide. Geometra gisa Afrika beltzerat igorri ninduten ur barraderen egiteko izarien hartzera: Benin, Togo, Kongo, Ginea, Gabon... Aldi oroz sei bat asteko xantierrak ziren, orotara hamar bat aldiz izan naiz. Kaledonia Berrirat ere, Tjibaouren hilketa garai bero hartan. Zer oroitzen duzu bidaiez? Kanak jendearekin beti lotura onak izan ditut. Hara heltzean nik ikurrina erakutsi nuen, errateko: «Hau da nire bandera». Herrixkarik hurbilena zaldiz hamabi orenetara zegoen guneetan ari izan naiz lanean, helikopteroz baizik irits ez zitekeen lekura. Langile kanakek beti su ematen zioten oihanari: «Izpiritu gaiztoen» uxatzeko. Elkarren artean beti uluka zebiltzan; etxeratu nintzelarik, ni ere hala ari nintzen! Kur-kur. Eta Afrikan? Han ere lekuko jendearekin ari izan naiz beti lanean. Hara joateagatik ordaintzen zidaten paga bikoitza bertakoekin partekatzen nuen. Esker onez bananak eta ananak ekartzen zizkidaten. Hala, bortz metroko suge bat jatera gonbidatu ninduten, haragi zuri-zurikoa. Beste behin, familia handi bateko haur bat eman nahi izan zidaten. Pentsa, parasolaz ekitik babesten ninduen lagun bat ere banuen: «Nagusi, baduzu tse-tse euli bat», filmetan bezala! Tarteka, autoa ere panan ezartzen zidaten sos poxi bat biltzeko. Ez zinen esku hutsik abian. Niregana jo zuten puska batzuk eraman nitzan: baziren bi urte bost euskal deportatu itxialdian zeuzkatela Togon. Pagolako [Zuberoa] serora baten laguntza bazuten. Horrela nuen ezagutu Galdos-Oronoz Historias deportatua: errugbi entrenamendutik zuzenean Togorat eraman zuten! Ondoko urtean berriz ere laneko nintzenez, bisitan joan nintzaien Aberri Eguna ospatzeko. Haientzako eramana nuen ardi gasna nihaurk jan nuen aitzineko egunetan: goseak hilik bainintzen! Itzultzeko, txoferra net mozkorra nuen, eta ez zidan gidatzen utzi nahi! Lau orenez hiltzeko beldurrez egon nintzen!]]>
2020-07-11T17:17:03
https://www.berria.eus/egilea/ainize_madariaga/rss
[ -1 ]
Ashraf Fayadh — Gaztezulo Ashraf Fayadh https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ashraf-fayadh https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ashraf-fayadh/@@download/image/idazlea_1455526886.jpg Saudi Arabiak heriotzara kondenatu du Ashraf Fayadh (Saudi Arabia, 1980). Jatorri palestinarreko poeta, apostasia egotzita. Bere lana irakurtzea debekatu nahi dute, bada irakur dezagun bere lana: hamazazpi poema euskaratuta daude. Berlingo Nazioarteko Literatura Jaialdiak deituta, 2016ko urtarrilaren 14an Ashraf Fayadh poeta eta artista palestinarraren biziaren eta askatasunaren aldeko mundu mailako irakurraldi bat egin zen. Euskal Herrian, Euskal PEN klubak bultzatuta, Iruñeko Katakrak eta Donostiako Garoa liburu-dendetan egin ziren irakurraldiak. Ustezko apostasia krimen batengatik heriotzara kondenatu dute Fayadh, hau da, Islama alboratzea, Jainkoa eta Mahoma profeta iraintzea eta Estatuaren aurka (hitzez) aritzea egotzita. Laster beteko dira hiru urte inkriminatze prozesua hasi zela, beste hiritar batek publikoki blasfematzen eta ateismoa bultzatzen zuen liburu bat banatzen ari zela salatuta atxilotu zutenean. Garai horretan Fayadhen poema baten inguruko argazki-erakusketa bat ikus zitekeen Veneziako Arte Biurtekoan. Saudi Arabiako arte garaikidea munduan ezagutarazteko lanetan aritu da Fayadh, eta horretan diharduen Edge of Arabia kolektiboan parte hartu zuen. Salaketak eta kondenak ekarri zituen liburuan landutako gaiak errefuxiatu palestinarra izateari lotutakoak eta bestelako auzi kultural eta filosofikoak direla esan du. Epaiari helegitea jarri dio eta esperoan da, mundu mailako elkartasunaren presioak eragina izango duelakoan. Euskaraz Fayadhen hamazazpi poema irakur ditzakegu. Hamar poema itzuli, iruzkindu eta bere blogean argitaratu zituen Ignazio Aiestaranek. Leire Azkargortak eta Urtzi Urrutikoetxeak itzulitako zazpi poema armiarma.eus atariko ‘Euskarari ekarriak’ atalean irakur daitezke. ([ingelesez: Instructions Within] 2008) poema-liburutik hartutako poemak dira. Liburu hau banatzea debekatuta dago Saudi Arabian. Komunzki (Ignazio Aiestaran, 2015). Euskarari ekarriak (armiarma.eus, 2016).
2017-12-15T19:48:58
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ashraf-fayadh
[ -1 ]
Ondarroan gazteleraz? – ELA sindikatuak Ondarroako Udalari eskatu dio euskaratik gaztelaniara itzultzeko lanpostuen zerrenda zehazteko egiten ari den txostena. Eta hori egin arte, gainera, Udalak antolatutako bileretan sindikatuak ez omen du parterik hartuko. Nola uler daiteke hori? Ondarroako Udala Uema Euskal Udalerrien Mankomunitatearen parte da, eta orain arte euskara hutsez funtzionatu izan du. Administrazioak euskaraz soilik lan egin dezakeela erakutsiz, eta aurkakoa esaten dutenen aurrean modu eredugarrian jokatuz. Gainera, ez da bakarrik herritarrenganako atentzioa euskaraz izatea. Udalaren barneko zirkuituak euskalduntzeko lan berezitua egiten ari dira Uemako udalerriak, eta hori, euskararen normalizazioan dihardugun eragileontzat, ezinbesteko urratsa da. ELAk ere bere burua euskararen erabilera normalizatzeko ezinbesteko eragile gisa definitzen du urtarrilaren 31n bere webgunean argitaratutako idatzi batean. 2017ko maiatzean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloa ere sinatu zuen, eta arrazoien artean aipatu langileen hizkuntza eskubideak bermatzeari begira neurri zehatzak biltzen dituela, eta beraiek badaukatela arlo horretan egiteko ekarpenik. Iazko abenduaren 3an, sindikatuak euskararen egunaren harira argitaratu zuen oharrean honela diote: «Administrazioetan ez da baliabiderik jartzen langile zein hiritarrak euskaraz aritu ahal izateko», eta hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena. Zer pentsatua ematen dute euskararen kaltetan egiten diren interesen araberako jokaldi horiek. Hizkuntzaren normalizazioan eragile aktibo izan behar bagara, beharrezkoa da horrelako jarrerak bazter utzi eta lanean diharduenari bidea libre uztea, bai herritarren eskubideak eta bai langileonak, behingoz errespetatuak izan daitezen. Administrazioa., administrazioan euskaraz, ELA, instituzioa, lab, ondarroa, Ondarroan gazteleraz?, sindikatuak, udalak LABeko Euskara Idazkaria 33 pentsamendu “Ondarroan gazteleraz?”-ri buruz JJ Agirre 2018-03-28 14:27 Idatzi tristea zinez. Batetik, ez da “ELA sindikatua” Ondarroako Udalari erdarazko txostena eskatu diona, Ondarruko Udaleko ELAko langile batzuena baizik. Txostena erdaraz eskatu zuten, ez zutelako ondo ulertzen. Jaurlaritzan ere, ELAkook euskaraz eta españolez eskatzen diegu dokumentazioa agintariei. Badirelako hainbat ELAkide euskara menperatzen ez dutenak, hain zuzen. Esan behar da, dokumentazioa euskaraz eskatzen lehenengoak, eta duela gutxira arte bakarrak, izan garela Jaurlaritzan. JJ Agirre 2018-03-28 14:31 “Argi ikusten da, bai, mota horretako jarrerekin ekarpenak zein norabidetan egin nahi dituzten, langileen hizkuntza eskubideak bermatu beharrean urratuz, alegia”, diozu bestalde. Gaizki ulertukjo zenuen langile horien eskaria. Ez dute eskatu txostena euskaraz egin ez dadin, edo zabal ez dadin, ez. Soilik eskatu dute erdarazko bertsio bat, txosteneko euskara administratiboa ez zutelako ondo ulertzen. EZ dute inoren eskubidea urratu. Testua, euren lanpostuei buruzkoa, ondo ULERTU nahi zuten, ulertzen? Suagaar 2018-03-31 12:37 Hau txantxa da edo txantxa da? Adminstrari izateko azalpenak ez dituzte ulertzen baina gai izango dira euskaraz lan egiteko? Txantxa da ezta? Lanpostu hoietarako euskara beharrezkoa bada, kexa ez du ez hanka ta ez bururik, azapenak ulertu ez ta serbitzua emateko gai izango dira? Bai, gaztelaniaz. Ez dago aitzakiarik horrekin, gutxiago den lekuan, gutxiago lanpostu hoietan euskara behar bada. Aitzaki petrala gero. Inazio 2018-03-31 12:46 Hombre, Sugaar, pentsatu behar dugu arazoa sortu zaien langileak ez direla administrariak izango, eskulanetan ari direnak baizik, herriko konponketak egiten dituen brigadakoak. Besterik ez genuen falta, administrariak izatea! Inazio 2018-03-28 14:40 Alegia, testu inportanteak, ondo ulertu behar diren hoiek, gazteleraz idatzi beha direla. ¡Acabáramos! JJ Agirre 2018-03-28 14:40 Aurrekoak gutxi iritzita, honakoa ere gehitu duzu: “Hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena”. Langile hauen eskariak ez du zure salaketarik merezi, eta azalpenik ere ez luke behar, hain da auzi sinplea, baina tira, ohitura batzuk ez dira aldatzen herri honetan, antza. Ondarrun, Donostian, Bakion edo Urruñan bezala, herritar “euskaldun” asko eta askoren euskara maila erdarazkoa baino baxuagoa da. Oso sarri, dezente kaxkarragoa. Hortik (ere) erabilera datu pobreak, adibidez. Administrazio-testuekin herritarrek arazoak izatea oso ohikoa da. Areago, asko eta asko dira, euskaraz lan egin arren, euren jardunean erdarazko iturrietara jotzen duten beharginak, españolez / frantsesez hobeto moldatzen direlako euskaraz baino. Ziurrenik zeuk ere ezagutuko dituzu horrelako kasuak, urrunera begiratu gabe. Suagaar 2018-03-31 12:41 Ta hori konpontzeko den dena gaztelaniaz ematen diegu? Halare txantxa dirudi ere. ba al dakizu gaztelaniadun mordok, ulertzeko arazoak dituztela gaztelaniazko testu tekniko edo hizkuntza jasoan direnean? Ta hizkuntza hori ez dakitenentzako zeozer eskatzen dute? Hizkuntz errazagoa erabiltzea eskatze da? Ez, bestela erran nahiko luke ez daudela prestatutik hizkuntza hortan jarduteko, zentzurik ez duelako…. Gaztelaniaz azalpenak eskatu dituztenek bezalaze. Ez du ez hanka ta ez bururik ta kolonoen jokabidea dela gehituko nioke. JJ Agirre 2018-03-28 14:41 Azken pasarteaz, “Zer pentsatua ematen dute euskararen kaltetan egiten diren interesen araberako jokaldi horiek. Hizkuntzaren normalizazioan eragile aktibo izan behar bagara, beharrezkoa da horrelako jarrerak bazter utzi eta lanean diharduenari bidea libre uztea, bai herritarren eskubideak eta bai langileonak, behingoz errespetatuak izan daitezen”, nahiago dut ezer ez esan. Ez dago beharrik. Suagaar 2018-03-31 12:44 Langileei ez zaie ezer urratu, beraiek bete behar dituzte baldintza batzuek, azalpenak gaztelaniaz eskatuz, baldintzak aldatu beharko dira orduan, argi dagoelako duten euskara mailarekin ez direla gai bere lana ondo betetzeko. Bestela ez du zentzurik gaztelaniaz eskatzearena. Zer eskubide urratzen zaio langileari? Edo langile hoiek, euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen ari dituzte? Eskubideak? Zer eskubide? Inazio 2018-03-28 14:45 Zer nahi dezu, JJ Agirre, txalotzea zuen afiliatuen jarrera? Joe, gauza bat da ulertzea haien jarrera, eta beste bat zure defentsa sutsua. Badirudi ELAk arrazoi osoa eta erabatekoa daukala eta LABek ezin duela ahoa zabaldu Ondarruan gertatua jakinarazteko. JJ Agirre 2018-03-28 15:35 Gertatutakoa argi dago. LABeko euskara arduradunaren intentzioa ere bai. Inazio 2018-03-28 16:38 Ez zaitez itsutu, gizona. LABekoak esan duena da ELAko afiliatuek euskarazko dokumentua jaso eta gaztelerazko eskatu dutela. Ondarroa izanik eta UEMAko kide izanik, ez zaiola ondo iruditzen, eta kritikatu egin du zuen afiliatuen jarrera hori. Zuk esplikazio bat eman duzu. Zer esan behar dugu denok (LABek, nik, ta mundu guztiak) zu gustura geratzeko? Oso ondo egin dutela? Ba ez, bakoitzak bere ikuspuntua dauka, zuei gustatu edo ez. Eta ikuspuntu hori azaltzeko eskubidea. Ez duzu ulertzen? JJ Agirre 2018-03-28 17:11 Izen abizenekin, “lagun”. Inazio 2018-03-28 17:22 “Izen abizenekin, lagun”. Hori al da okurritzen zaizun erantzun inteligenteena? Dedio, a ze nibel patetikoa. ganbaratxotik 2018-03-28 20:39 ELA-ko afiliatuek ERE batzutan besteok bezela hanka sartzen dutela onartu eta kitto! Ez da ezer gertatzen. Inor ez da perfektua. Euskeraren arnasgunetan euskera beharrezko egin behar dugu (beharra sortu) bestela akabo. Juantxo 2018-03-28 22:13 ELA-ko afiliatuek ere hanka sartzen dugu bai. Askotan. Ez da ezer gertatzen. Inor ez da perfektua. Baina horrek ez du zer ikusirik Aurrekoetxea andrearen artikuluarekin. Aurrekoetxeak oso gertakari arrunta dena, langile euskaldunek euskarazko testu konplexuak ulertzeko arazoak izatea, aprobetxatu du ELAri eraso egiteko eta oso zakar gainera. Arazoa ez da hanka sartze kontua. Arazoa da batzuen sektarismo sendaezina. ganbaratxotik 2018-03-29 10:51 Batzuen ez, denon saktarismoa. Hortik hasiko gara sendatzen. Ez beti bestearena ikusten, noizean behin norberarena ERE ikusten eta aitortzen. Suagaar 2018-03-31 12:47 Ba arazoa badute, erran nahi du ez daudela prestatutak bere lana euskaraz egiteko, ta dena gaztelaniaz eskatuz, inoiz ez dira prest egongo. Beraz ez, ez duzue arrazoirik. Agian eskakizunak errebisatu beharko dira langileen euskara maila egiaztatzeko, zure iruzkinarekin argi gelditzen bait da, egiaztatze hori iruzurra dela. Bestela arazo hoiek ez lirateke egongo. Inazio 2018-03-28 22:36 Ea aklaratzen garen. Juantxo, Hartsuaga, Unai… denok: zer ez da egia Aurrekoetxea andreak esandakoen artean? Gezurretan ari da? Egia da edo gezurra da testua itzuli arte «Udalak antolatutako bileretan sindikatuak ez omen duela parterik hartuko». Beno, gezurra bada, ni lehena Aurrekoetxea andrea salatzen. Baina egia bada, ez al dauka Aurrekoetxeak munduko eskubide guztia gertaera hoiei buruzko iritzia emateko? LABeko afiliatuak izan balira hola jokatutakoak, ez al luke ELAk munduko eskubide osoa izango bere iritzia, bere kritika, kaleratzeko? Zein kristo zara zu, Juantxo, ELAri kritika egiten zaionean «sektarismo sendaezinaz» leporatzeko inori? Zer egin behar da hemen, ELAk ondo egindakoa txalotu eta gaizki egindakoa -edo gaizki iritzitakoa- ixildu? ELA zer da, botere faktiko ukituezina, kritikaezina, komentaezina? Nahikoa dugu, e! Formak zaintzea, ados, eta neu izango naiz lehena aholku horri kasu egin beharrekoa, baina ez pentsa 100.000 afiliatu edukitzeak inori adierazpen askatasuna ukatzeko eskubidea ematen duenik, ez horixe. Besterik ez genuen behar. Inazio 2018-03-28 22:42 Eta orain esaidazue Juantxok, eta Agirrek, eta Unaik, eta Hartsuagak: Ondarroako gertaera horren protagonistak ELAko afiliatuak izan beharrean LABekoak izan balira, kasu berberean, motibo berberengatik, jarrera berbera hartuta, zuek hemen azaldu duzuen jarrera berbera erakutsiko zenuten? Bai? Benetan? Juan Inazio Hartsuaga 2018-03-30 15:03 Aizazu Inazio, ez dut ulertzen zergatik aipatzen duzun nire izena bitan, hari honetan txintik ez dudanean esan. Zer pentsatzen dudan nik baino lehenago dakizulako ote? Gai berari buruzko beste albiste batean egin dudan iruzkin bakarrean, bi gauza esan ditut: gertatutakoa kririkagarri iruditzen zaidala eta debatea ez dela batere eraikitzaile izaten ari. Azkenik, ez naiz ELAkoa, Jendea aldez aurretik “bandoan” sailkatuta daukazunean horrelako despisteak gertatzen dira, idatzi duten ala ez, edota zer idatzi zuten irakurri beharrik ez baitago. Zertarako? Aurrez badakizu eta! Suagaar 2018-03-31 12:48 Bai ta bortitzagoa, hipokresiarengatik batik bat. Gertaera da balio duena. Inozenzio 2018-03-30 13:40 Inazio, edo Amaia, edo zarena zarela. Salaketa kontestuz kanpokoa eta zakarra iruditu zait. ELA jopuntuan, euskara eta UEMA aitzaki, etxekalte. Ekarpen tristea. Inazio 2018-03-30 15:35 Iepa, Juan Inazio, arrazoia daukazu. Beste albistean ari zinen eta nik hura buruan. Hau zenion: «Gertakariaren salaketa, batetik zilegi izan behar da, mingarri gerta daitekeen arren, eta bestetik maltzurkeriarik eta bestelako asmo ezkuturik gabekoa. Horrela bakarrik izan daiteke euskararen onerako. Orain arteko iruzkinak irakurrita ez du ematen bide horretan dabilenik». Nik hor ulertzen dudana, behar bada oker, salaketa eta ondorengo debatea maltzurkeriaz eta bestelako asmo ezkutuz egindakoak ote diren susmoa hartzen diozula. Gaizki ulertu badut, neure okerra; ondo ulertu badut, esandakoari eusten diot. Hori bai, zurekin eztabaidan hasteko batere asmorik ez daukat. Inozentziori dagokionez, intento ona, baina berandu iritsi zara. Ondo izan. Juan Inazio Hartsuaga 2018-03-30 16:55 Berriro diot, garrantzitsuena gertakaria bera dela, eta guztiz kritikagarria deritzodala. Berriro diot, konstatazio moduan, horren inguruan sortu den debatea ez dela batere eraikitzailea izaten ari. Eta bai, euskararen defentsaz haratago, oso eraikitzaile ez diren asmoak ere sumatzen ditut, erabilitako hizkeran. Baina hau, noski, ez da LABi bakarrik eta pasadizo honen inguruan bakarrik egin dakiokeen kritika; hau zoritxarrez eguneroko ogia da gure artean. Dena den, Ondarruko honek jarri duenez hizpidea, honi buruz ematen dut iritzia. “Argi ikusten da, bai, mota horretako jarrerekin ekarpenak zein norabidetan egin nahi dituzten” . Askoz egokiago litzateke, gogortasun izpirik galdu gabe, “egin nahi dituzten” ordez “egiten diren” idaztea, horrela ekidinez bestearen “benetako nahiak” igartzea. Bestea : “…eta hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena.” Zehatzago eta egokiago “ELA bera den trabak jartzen lehena” horren ordez “ELA bera den trabak jartzen dituena” edo “ELAkideak diren trabak jartzen dituztenak”. Azkenik, “Zer pentsatua ematen dute euskararen kaltetan egiten diren interesen araberako jokaldi horiek” paragrafoan “jokaldi” horren ordez “portaerak” egokiago ikusiko nuke. Hiru aldaketa horiekin, nire uste apalean, salaketak ez du gogortasunik galtzen, ELAkoei berdin samar gertatuko zitzaien mingarri, baina nik behinik behin bere osotasunean onetsiko nuke, Kritikagaia berez mingarri denean, kritika eraikitzailea izatea nahi badugu, beharrik gabeko adierazpide mingarri gehiago eranstea saihesten bada, askoz hobe. Badakit ez gaudela ohituta, neroni aurrenekoa, baina saiatu behar ginateke hori zaintzen. Inazio 2018-03-30 17:04 Nire egiten ditut zure hitzak: «Kritikagaia berez mingarri denean, kritika eraikitzailea izatea nahi badugu, beharrik gabeko adierazpide mingarri gehiago eranstea saihesten bada, askoz hobe. Badakit ez gaudela ohituta, neroni aurrenekoa, baina saiatu behar ginateke hori zaintzen». Egoki asko esana eta niri dagokidanez ondo hartua. Juan Inazio Hartsuaga 2018-03-30 18:06 Hala ba! Bazkorako bakeak eginda. Zaude ondo! Inazio 2018-03-30 19:42 Baita zeu ere! Inozenzio 2018-03-30 21:20 Ba nik ez dut bekatu larri hori inon ikusten Hartsuaga. Euskarazko testu administratiboak ulertzeko arazoak dituzten langileak izurritea dira. Berria bera ulertzeko zailtasunak dituzten euskaldunak zenbaezinak dira. Jakinarazpenak jaso dituzte euskara hutsez, euskaraz irakurtzen trebatuta ez dauden langileak dira, 3 egun zeuzkaten alegazioak egiteko…. Non dago bekatua? Eta ELArena? Juan Inazio Hartsuaga 2018-03-31 01:09 Aste Santuan gauden arren ez dut bekaturik aipatu. Portaera kritikagarria esan dut, oker ez banago. Eta egiten didazun galderari erantzuteko berriz, bi gauza bururatzen zaizkit boteprontoan: Bata, Udalari exijitzea modu eta hizkera ulergarriagoan adieraztea bere proposamena (arazoa, gaizki ulertu ez badut hizkera administratiboa delako) eta bestea, oraindik logikoagoa, sindikatuko abokatuekin biltzea, haiek, euskara teknikoa hobeto menderatu ez ezik, Udalaren proposamena teknikoki juzkatzeko prestatuago egongo direlakoan. Benetan ez zait iruditzen hain konplikatua izan behar duenik. Inozenzio 2018-03-31 11:32 Norbere txokotik beti ikusten dira konpongarri besteen aferak. Lanpostuak dantzan, erantzuteko epe laburra eta udalarekin harreman zaila ia ziur. Langile horiek hartu zutena baino aukera hobeak badaude. Baina jarri behar da beren tokian. Udalak ere bazituen beste aukera batzuk, pentsatzekoa da bazuela langile horien euskera mailaren berri. Baina ez da ulertzen Aurrekoetxeak ELAren aurka jotzea. Lekuz kanpo dago guztiz. Inazio 2018-03-30 21:55 Inozenzio hori, konturatu zaitez behingoz berandu iritsi zarela festara eta inork ez duela zurekin dantza egin nahi. Inozenzio 2018-03-30 21:59 Ez nuen zurekin dantzan egin nahi Amaia-Inazio.
2018-08-20T15:20:53
https://zuzeu.eus/euskara/ondarroan-gazteleraz/
[ -1 ]
Aldundiak 200 kirolari promesa deitu ditu Gipuzkoako etorkizuneko talentuak hautatzeko - Zer berri - gipuzkoakirolak Aldundiak 200 kirolari promesa deitu ditu Gipuzkoako etorkizuneko talentuak hautatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroletako Departamentuak 200 kirolaritik gora deitu ditu Gipuzkoako etorkizuneko talentuzko kirolariak hautatzeko. Jardunaldia Kirol Talentuak Detektatzeko eta Prestatzeko programaren barruan garatzen da (Sport Talent Factory), Anoetako belodromoan izaten ari da eta gaur amaitzen da, uztailak 19, asteazkena. Hautatuak diren kirolariek prestakuntza, dirua eta zerbitzuak jasoko dituzte, Talentuari Laguntzeko Deialdian aurreikusi bezala. Proiektu berritzaile hau kadete eta gazte mailetara zuzenduta dago, eta helburua da kirol talentu berriak ez geratzea ezkutuan, bereziki emakumeen kasuan eta oihartzun gutxiko diziplinetan. Jardunaldian zehar, hainbat proba egingo dira kirolariak ebaluatzeko. Xedea izango da baliospen irizpide hirukoitz bat izatea, hartara zehazteko etorkizuneko kirolarietatik nor hartuko den talentuzkotzat. Horretarako, hainbat alderdi ebaluatuko dira: garapen fisikoaren eta biologikoaren maila, entrenamendu egoera eta maila tekniko eta taktikoa. Emaitza horiekin, Kirol Talentuen azken zerrenda egingo da. Alderdi horiek balioesteko, kirolariek test orokor bat pasako dute, kirol espezialitatea gorabehera, non datu fisiko eta biologiko nagusiak bilduko baitira (altuera, pisua, zabalera eta abar). Orobat, jauzi, abiadura eta indar probak egingo dira. Espezialitate batzuetan, hautagaiek ahalegin proba bat pasa beharko dute. Hautagaiek ezaugarri psikologikoko galdetegi bat ere egingo dute, beren errendimenduarekin, garapenarekin eta kirol ingurunearekin, errendimenduari mesede egiten dioten zenbait dimentsio psikologiko ebaluatzeko. Proba horiek ez dute helburutzat kirolarien egoera fisikoa eta errendimendua balioestea. Helburua da etorkizuneko entrenagarritasun maila ezagutzea, progresio eta hobekuntza gaitasunen proiekzio bat egiteko. Irailean, ebazpena argitaratuko da. Espero da 40-50 izango direla ezaugarriak betetzen dituzten Gipuzkoako kirolariak hartara Talentuzko Kirolari bihurtzeko. Programa horren barruan, bilera bat egingo da Hondarribian, irailaren 20an eta 30ean. Informazio topaketa bat izango da kirolarien arteko esperientziak eraiki eta trukatzeko.
2018-07-19T03:51:27
http://www.gipuzkoakirolak.eus/eu/-/la-diputacion-convoca-a-200-promesas-del-deporte-para-seleccionar-a-los-futuros-talentos-deportivos-de-gipuzkoa
[ -1 ]
Ibai Iriarte, Tolosako alkate | Tolosa > Udal hauteskundeak 2011 > Ibai Iriarte, Tolosako alkate Ibai Iriarte, Tolosako alkate Ibai Iriarte (Bildu) izango da Tolosako alkatea datozen 4 urteotan 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita. Tolosako Udala osatzeko udalbatza gaur egin da eta espero bezala Aralarren babesa jaso du Bilduk, beraz, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatuko da azken hauteskundeetan botoen %40.16 lortu baitzuen. Tolosako udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) eta PSE-EEk (1) osatuko dute oposizioa. Jokin Bildarratzek, orain arteko Tolosako alkateak, hortaz, ez du hurrengo urteetan Gipuzkoako herria zuzenduko. Ibai Iriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gipuzkoako Koordinatzailea izan da orain gutxira arte. 28 urteko gazte honek Zientzia Politikoak ikasi zituen eta eskarmentu handia du elkartegintzaren munduan. Besteak beste, YALAH Gazte Plataformako kidea da. Hau duzue Tolosako udalak, datozen lau urteetarako izango duen itxura. Hala ere, betiko legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean, kontu honetaz edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak adi-adi jarraituko ditugu. Share on Facebook Categories: Udal hauteskundeak 2011 Tags: 2011 urteko udal hauteskundeak, bildu, eaj, emaitzak, Ibai Iriarte, Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea, udalaren osaketa Iruzkinak (0) Tolosako 2011ko Sanjoanen egitaraua Tolosa hasi da 2011ko Sanjuanak prestatzen
2013-05-22T08:46:16
http://www.blogseitb.net/tolosa/2011/06/11/ibai-iriarte-tolosako-alkate/
[ -1 ]
Banda Zabal Ultralasterra (internet) jartzeko dirulaguntzak TXAKUR KAKAK JASO Txakur jabeen betebeharra da zuen txakur kakak biltzea. “HERRI TXIKI BESO UGARI” SAIOAK Ekainaren, 14an, ostegunean 141 - 160 erakusten 204 emaitzetatik.
2020-07-15T04:57:26
http://www.bidania-goiatz.eus/eu/albisteak?p_p_id=101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&_101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw_delta=20&_101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw_keywords=&_101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw_advancedSearch=false&_101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw_andOperator=true&p_r_p_564233524_resetCur=false&_101_INSTANCE_AP8Clhx3Ganw_cur=8
[ -1 ]