text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
list |
---|---|---|---|
Puma-Damen Puma Schuhe-Puma Schumacher Günstig Kaufen, Puma-Damen Puma Schuhe-Puma Schumacher Kaufen, Puma-Damen Puma Schuhe-Puma Schumacher Österreich
Puma Korb Whitesmoke Olivgrün - Puma Schuhe Herren,arbeitsschuhe...
| 2017-09-19T22:19:38 |
http://www.blaseblasemagazine.com/puma-schumacher-c-3_80_111.html
|
[
-1
] |
Michelle - Reprezentari (1) < Spectacole < Bucuresteni.ro
Bucuresti - Vineri 19 octombrie 2018 - 06:00
https://www.restaurantelisabeta.ro/
acum 11 luni si 4 ore
| 2018-10-19T03:00:42 |
http://www.bucuresteni.ro/reprezentari/michelle/
|
[
-1
] |
Hizkuntza politikari buruz hausnartzeko jardunaldia eginen du UEUk martxoaren 23an - GARA
Hizkuntza politikari buruz hausnartzeko jardunaldia eginen du UEUk martxoaren 23an
Udako Euskal Unibertsita- teak jardunaldia antolatu du heldu den martxoaren 23rako, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko lanean ari diren eragileei hitza emateko asmoz. Hizkuntza politikak 25 urteotan gizartean zein eragin izan duen hausnartuko dute Donostiako Kursaalen bildutako ehun pertsonek. Ainhoa Latatu koor- dinatzaileak atzoko aurkezpenean jakinarazi zuenez, ekitaldi irekia izanen da, hizkuntza biziberritzea nahi duen jende guztiari zuzendua, parte-hartzean eta eztabaidan oinarritua.
«25 urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte batzuk geroago Nafarroan, Konstituzioaren peko autonomia estatutuetatik abiatuta euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola, elebitasun dekretuen bitartez. Ipar Euskal Herrian ez da oraindik horien pareko legerik garatu, nahiz eta berriki Euskararen Erakunde Publikoak lehen urratsak egin dituen», adierazi zuen UEUko zuzendari Lore Erriondok.
«Aurrerapauso garrantzitsuak» eman badira ere, oraindik normaltasunetik urrun gaudela uste du. Horregatik iruditzen zaio komenigarria urratutako bidearen inguruan hausnartzea eta etorkizunean nola lan egin erabakitzea. Hori dela-eta emanen diete hitza euskara sustatzeko lanean ari diren eragileei eta gaia interesatzen zaien herritar guztiei Kursaaleko ekitaldian. Lau zati izanen ditu jardunaldiak: erakunde publikoak, «euren esku dagoelako ildo estrategikoak, legeak eta abar landu eta ezartzea»; hezkuntza, «umeak etorkizuna diren neurrian ume euskaldunak gizarte euskaldunaren oinarri izango dire- lako»; hedabideak, «euskara komunikazio tresna delako», eta gizarte eragileak, «horien esku gelditzen delako hein handi batean etengabe aldatzen ari den gizarteari pultsua hartzea».
Helburua hausnartzea denez, mahai inguru gisako saioak prestatu dituzte, denen ahotsak aditu daitezen eta oinarria eztabaida izan dadin. Baina arlo bakoitzeko ordezkarien ekarpenak hartuko dituzte abiapuntutzat.
Lehenbiziko mahai inguruan Patxi Baztarrika Lakuako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Jean Claude Iriart Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria solastatuko dira; bigarrenean, Lakuako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Juanjo Agirrezabala, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Erramun Osa eta Gipuzkoako kristau eskolako Mikel Ormazabal. Hurrengora ETBko zuzendari Bingen Zupiria, EKTko Joan Mari Larrarte, «Argia»ko Pello Zupiria eta «Goiena»ko Iban Arantzabal gonbidatu dituzte; eta azken solasaldira, berriz, Kontseiluko Xabier Mendiguren, EMUNeko Dani Larrea, Elhuyar Fundazioko Itziar Nogeras, Topaguneko Karmen Irizar eta UEUko Lore Erriondo.
| 2020-02-21T00:11:50 |
https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070307/6831/es/Hizkuntza/politikari/buruz/hausnartzeko/jardunaldia/eginen/du/UEUk/martxoaren/23an
|
[
-1
] |
Ikerketa proiektuari buruzko xehetasunak jasotzen dituen plana (2-5 orri);
laburpen bat – proiektuaren titulua – eta hitz gakoak (“key words”);
Hautagaiaren Curriculum Vitae;
Behin-behineko aurrekontua eta kronograma;
Ikerketa-lanaren egiletza eta originaltasun aitorpen sinatua.
2020ko beka deialdiko hautagaitzak honako helbidera bidali behar dira posta arruntez LSNEren egoitzara edota posta elektronikoz FORMULARIOA betez, 2020ko urtarrilaren 31, 13:00ak baino lehen. (Bekari buruzko behin betiko erabakia 2020ko otsailean hartuko da).
Behin betiko proiektua posta arruntez edo posta elektronikoz [email protected] ta [email protected] helbidera irailaren 7a 13:00ak baino lehen bidali beharko da.
| 2020-07-02T16:11:42 |
http://www.iisj.net/eu/bekak/o%C3%B1atiko-udala-beka
|
[
-1
] |
[Txiorik Onena] 2019ko 3. astea • ZUZEU
[Txiorik Onena] 2019ko 3. astea –
Urteko 3. asteko txio sorta dakargu azpira.
Asteon, jorratutako gaien artean bi dira nagusi, danborrada eta euskara; Iruñeko Maravillas gaztetxearen aferarekin batera.
Pasa den asteko sortatik, Beñat Hach Embareken txioa izan da bozkatuena; danbor bat zuen protagonista honek ere, baita presoen aldeko manifestazioaren atarian gabonetako kantak kantatzen zuen iloba ere.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Argazkiak titularra ederki berresten du… pic.twitter.com/SnfcR7Goiu
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) January 16, 2019
Ez dago aitzakiarik. Begira Goku eta Vegeta, ez ziren gure eguzki sistemakoak eta #euskaraz ederki ikasi zuten. pic.twitter.com/e99whf9WYA
— JordiMieltxio™who?//*//? ?? (@mikeliriarte) January 17, 2019
Proposamena: hizkuntza eskoletan eta euskaltegietan kuarto ilunak jartzea, gero zer-nori-nork (singularrean zein pluralean) praktikatzeko.
— Santi Leoné (@ororostorm) January 18, 2019
Eibartik Durangora trenean.
Bi nerabe euskara batu akasdun batean berbetan.
Gaztelerazko makulurik barik apenas.
Eguna poztu didate.
Gora nerabe euskaldun batuadun akasdunak!
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) January 18, 2019
Hizkuntza hilak ez, baina hizkuntza biziak aldatuz doaz etengabe: aurrena erabili, eta, erabiltzearen poderioz, estandarizatu. Euskaltzaindiak 'plazandre' sarrera jaso du hiztegian. pic.twitter.com/NOVQhkXRxy
— Irene Arrarats (@ulaiar) January 19, 2019
Laburbilduz. @maravillasGTX eta @gob_na Rozalejo zutabearen bueltan. Nori bukatuko zaio margoa lehenago? pic.twitter.com/4FN0PSzk0c
— Exprai (@Exprai) January 20, 2019
Donostiarrok, galdera serioa.#danborrada ko konpainia batean munduko ilusio guztiarekin izena eman, eta goilara handia emateko esaten badizute, ze aurpegi jarri behar duzu? Ohore bat da? Edo arritmikoei tokia egiteko da?#jakinmina
— Imanol Magro (@Imagreto) January 20, 2019
Pasa den asteko txiorik onena:
Nire iloba danbor bat jotzen.
Heldu bat hurbildu eta Chayanen abesti ezagun bat kantatzen hasten zaio:
– Tambor, tambor…?
Eta ilobaren erantzuna:
– … mutil eeetxeeraaa???
??#U12BilboraBaionara #OrainPresoak
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) 2019(e)ko urtarrilaren 12(a)
Twitter, txioak
| 2019-07-20T08:30:27 |
https://zuzeu.eus/azala/2019ko-3-astea/
|
[
-1
] |
Libiako “eraso inperialistaren” aurka elkarretaratzea egingo dute gaur talde antimilitaristek eta internazionalistek | Branka
« Supersur errepidearen beste aurpegia
Anje Duhaldek Kukutzan joko du ostiral honetan, doan »
Libiako “eraso inperialistaren” aurka elkarretaratzea egingo dute gaur talde antimilitaristek eta internazionalistek
2011/09/19 egilea Branka
Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Askapena taldeek NATOk, Frantziak eta Britainia Handiak Libian abiatu zuten “eraso inperialista” salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldean, inbasioa hasi zutenetik sei hilabete betetzen diren honetan. Mobilizazioa Plaza Biribilean egingo dute 19:30ean.
Deitzaileek kaleratu duten oharrean diotenez, “ezin ditugu begiak estali oraindik etenik ez duen gisa honetako zapalkuntzen aurrean”. Libiaren aurkako erasoak “Estatu inperialisten betebehar estrategikoak asetzea” duela helburu ohartarazi dute eta kasu honetan Libian dauden petrolio eta gas erreserbak “prezio paregabean” transnazionalen eskuetan uztea bilatzen duela azpimarratu dute.
Gogora ekarri dutenez, operazioaren hasieran “aire eremua defendatzea zuten aitzakia”, Iraken berriz, “suntsipen handiko armen beldur ziren” eta Afganistan, “etsairik latzenen gordelekua omen zen”. Talde hauen esanetan “herritarrak babestearren lotsagabeki manipulatu dute errealitatea Nazio Batuak eta NATOk, 20.000 aire eraso baino gehiago burutuz, milaka eraildako eta errefuxiatu eraginez eta lurralde oso bat sunsituz”.
Operazioa “Libiako herriaren aurkako” eraso kriminaltzat jo dute aipatu taldeek eta gogor kritikatu dute hainbat gobernuk Parisen eginiko bileran CNT (Trantsiziorako Batzorde Nazionala) deiturikoa onartu izana. Talde hauen aburuz, bilera hartan “lotsagabeki” irudikatu zuten “zein ondorio izango dituen erasoak” eta herrialde afrikarraren petrolioa euren artean “nola banatuko duten”.
Hori guztia dela eta, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Askapena taldeek uste dute “Euskal herriak, bere garaian NATOri esan bezala, gaur ere ezekoa” eman behar diola “gerra inperialista honi”. Honela, martxoaren 19an “inbasioari onarpena eman” zioten alderdiak (EAJ, PSOE, PP eta UPN hego Euskal Herrian eta UMP, PS, Les Verts eta MoDem ipar Euskal Herrian) “gure salaketaren jo mugan jarri beharrean gaude”.
Hiritarrak-n argitaratua | Laburpen hitzak askapena, kakitzat, kem-moc, komite internazionalistak, libia | Utzi erantzun bat
| 2017-09-20T21:49:23 |
https://bilbobranka.wordpress.com/2011/09/19/libiako-eraso-inperialistaren-aurka-elkarretaratzea-egingo-dute-gaur-talde-antimilitaristek-eta-internazionalistek/
|
[
-1
] |
M-29: CNT-k Donostiako Bulebarretik egingo du bere ibilbidea
Martxoak 29an, CNTk eguerdiko 12tan Donostiako Bulebarretik irtengo den manifestaziorako deia luzatzen die partehartu nahi duten talde zein norbanakoei.
Ostegunean, lantokietako grebaz gain, ez kontsumitzeko deialdia ere indarrean da. Greba honen arrakastaren tamaina lanuztea burutuko duten enpresa kopuruaz gain, mobilizazioetan izango den partehartze mailak ere emango du.
Kapitalari aurre egingo badiogu, M29a borroka ziklo etengabe baten hasiera soilik izanen da.
| 2019-11-13T02:14:56 |
http://www.cnt-sindikatua.org/index.php/eu/albiste-guztiak-ikusi/271-m-29-cnt-k-donostiako-bulebarretik-egingo-du-bere-ibilbidea.html
|
[
-1
] |
Polinesia Frantsesa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Prefektura Pape'ete
- Presidentea Édouard Fritch
- Guztira 4,167 km2
- Zenbatespena (2012) 268.270 bizt.
- Dentsitatea 76 bizt./km2
Polinesia Frantsesa[1][2] (frantsesez: Polynésie française; tahitieraz: Porinetia Farani) Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitatea da (987), Ozeano Barean kokatua, Australiatik 6.000 kilometro ekialdera.
Moorea uharteko Cook badia
Polinesia Frantsesa 5 banaketa administratibotan banatzen da:
Markesa uharteak (Îles Marquises)
Tuamotu (Îles Tuamotu)
Gambier uharteak (Îles Gambier)
Sozietate uharteak (Archipel de la Société). Haizebeko uharteak eta Haizealdeko uharteak barne hartzen ditu.
Uharte Australak (Îles Australes)
Halaber, banaketa administratibo bakoitza hainbat komuna edo udalerritan banatzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polinesia Frantsesa
Polinesia Frantseseko Gobernua
Frantziar Frantseseko Presidentetza
Turismoko webgune ofiziala
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Polinesia_Frantsesa&oldid=6774380"(e)tik eskuratuta
| 2019-05-25T18:02:32 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Polinesia_Frantsesa
|
[
-1
] |
2020-01-13 - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza
Errekatxulon 260 zuhaitz landatu ditu Haritzaldek
Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak
Marita Davydovak ez du Ibaeta Basketen jarraituko
Iñigo Aristegi donostiarra arduratuko da Urrezko Danborraren diseinuaz
Pasealeku Berria itxi egingo dute ibilgailuentzat, olatu handiak direla eta
'Altzathlon' erakusketa ikusteko bigarren aukera
| 2020-01-23T16:36:53 |
https://irutxulo.hitza.eus/2020/01/13/
|
[
-1
] |
EUSKARA ESKURA TXARTELA programaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, euskararen ikaskuntza sustatuko du euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro...
EUSKARAREN SUSTAPENAREKIN LOTUTAKO JARDUERETARAKO GELAK ETA ESPAZIOAK EMATEA
Udalen esku jartzen ditugu ezaugarri (edukiera eta baliabideak) ezberdinak dituzten 4 gela. - BERBA ARETOA (68 lagunentzako lekua, 71m²) ✔ 7 mahai ✔ 32 aulki ...
Alkarbideren helburu nagusia euskararen aldeko tokiko politikak egonkortu eta bideratzea da, baita euskara sustatzeko irizpideak ezarri zein udalerri eta mankomunitateen iritzi eta iradokizunak...
Bizkaiko Foru Aldundiko dokumentazioa itzultzea
EUSKARARAKO ITZULPENAK
Euskararako itzulpen zerbitzua. Gainera, Bizimena bezalako itzulpenetan laguntzeko erremintak eskuragarri jartzea barne hartzen da (itzulpen unitateak gordetzen dituzten datu-baseak) eta hiztegi...
EUSKARAREN SUSTAPEN, HEDAPEN EDO NORMALIZAZIORAKO PROGRAMA ETA JARDUNENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak edo proiektuak diruz lagunduko dira; helburu hauetarako: Toki-eremuko kultur, kirol, aisia eta astialdiaren arloko...
2020 urt 31
| 2020-07-06T21:45:06 |
https://web.bizkaia.eus/eu/web/udalzerbitzukatalogoa/katalogoa?p_p_id=IycsBuscadorServicios&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&_IycsBuscadorServicios_mvcRenderCommandName=buscadorListaView&_IycsBuscadorServicios_seccionCategoryId=1721681&_IycsBuscadorServicios_seccionSubcategoryId=1721915
|
[
-1
] |
andoain: Mikel Urdangarin eta Julen Arribillaga izan dira erreportari gazte hoberenak
Mikel Urdangarin eta Julen Arribillaga izan dira erreportari gazte hoberenak
31 erreportajek hartu dute parte andoain ek antolatutako eskualdeko lehiaketan
Duela hamar urte Andoaingo Udalak Erreportari Gaztea izeneko saria sortu zuen. Lehiaketaren helburua, Andoaingo eta inguruko herrietako gazteen artean komunikazio idatzia euskara zuzena ez ezik, txukun eta modu egokian egiteko gaitasuna bultzatu eta kazetaritza zaletasuna suspertzea izan da urte guzti hauetan.
Deialdia Beterri-Aiztondoko eta Buruntzaldeko gazteei zuzendutakoa da, hots, Aduna, Andoain, Asteasu, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasare-Oria, Urnieta, Usurbil eta Zizurkilen bizi diren 18 urte bitarteko gaztetxoei. Aurtengo lehiaketan 31 lan aurkeztu dituzte, gehienak Andoainen bizi edo ikasten duten gazteek idatzitakoak.
Lan originalak Epaimahaiko kideek, gaien originaltasuna eta maketazio lana nabarmendu dituzte guztiaren gainetik.
Sarituei dagokienez, irabazlearen diploma, Xabier Laka eskultoreak eginiko oroigarria eta 360 euro Mikel Urdangarin eta Julen Arribillaga rentzat izan dira. Euskaldun berri berriak lanagatik.
Bigarren sariaren 180 euroak Itziar Ubillos eta Aizpea Isasik lortu ditu Margaritak, Frankismoaren amandreak Andoaingo zaindari lanagatik. Hirugarren sariari dagozkion 90 euroak, azkenik, Garazi Usandizagak eraman ditu Exkerreneako bluxak 30 urtez Santakrutzak alaituz erreportajeagatik.
Baina sari banaketa ekitaldian jasotakoaz gain, erreportajeen egileek izango dute besterik, beraiek eginiko kazetari lanak Udalak argitaratu egingo baititu.
El reportaje Euskaldun berri-berriak de Mikel Urdangarin y Julen Arribillaga ha merecido este año el primer premio del certamen 'Erreportari Gaztea' que organiza el departamento de Euskera del Ayuntamiento. Los ganadores recibieron el premio en el acto organizado el jueves por la tarde, en el Gazte Lokala. El reportaje presenta a cinco niños extranjeros que han llegado a Andoain desde países tan diferentes como Estados Unidos, China, Honduras o Brasil. Cada uno de ellos cuenta en el reportaje el modo de vida en su país de origen y su adaptación a las costumbres de Euskadi y más concretamente a las del pueblo de Andoain en el que residen actualmente.El segundo premio de este certamen ha sido para el trabajo Margaritak. Frankismoaren amandreak. Andoaingo zaindari de Itziar Ubillos y Aizpea Isasi, mientras que el tercer premio lo conseguía el reportaje de Garazi Usandizaga Zubiria, Exkerreneako bluxak 30 urtez Santa Krutzak alaituz.
Publicado por Andoaindik en 7:49
Etiquetas: aita larramendi, andoain, ikastola, julen arribillaga, mikel urdangarin
| 2017-08-20T19:20:22 |
http://andoaindik.blogspot.com/2007/12/mikel-urdangarin-eta-julen.html
|
[
-1
] |
barren.eus - Elgoibarrek bi kilometro osatu beharko ditu Euskal Herrian inoiz egin den giza kate handienean
Elgoibarrek bi kilometro osatu beharko ditu Euskal Herrian inoiz egin den giza kate handienean
Argitaratua: 2018-01-29 19:10
Gure Esku Dago plataformak giza kate erraldoia iragarri du ekainaren 10erako, Euskal Herrian inoiz egin den handiena. Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko ditu 201,9 kilometro osatuta. Horietako bi osatzea egokitu zaio Elgoibarri eta 1.000 herritar inguru beharko dituztela aurreikusten dute Elgoibarko Gure Esku Dago taldekoek.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko arduradunek ekainaren 10erako antolatu duen giza katearen berri eman dute, “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izango dela iragarriz. Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza katea izango da, 201,9 kilometroko sarea osatuko duena. 2014an Durango eta Iruñea lotuz egin zen giza katea baino luzeagoa izango da, 75 kilometro gehiagokoa, eta orduan ez bezala, oraingoan hiriburuak zeharkatuko ditu, jende gehien bizi diren eremuak alegia. Hori dela eta, herri askotako jendea mugitu egin beharko dira. Herri bakoitzak izango du bere eremua giza katearen ibilbidean. Elgoibarrek bi kilometro izango ditu, eta tarte hori osatzeko 1.000 herritar inguru beharko direla aurreikusten dute Elgoibarko Gure Esku Dago taldeko kideek. "Erronka polita dugu aurretik, eta pentsatzen dugu oraingoan ere herritarrek hartuko dutela parte", azaldu dute. Donostiatik abiatu eta Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian, amaituko den giza katerako 100.000 lagun bneharko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek. "Bost urtean egin, ikasi eta lortu dugun guztiaren emaitza izango da ekainaren 10a, eta herritarron erabakitzeko arrazoiak erakundeetara bideratuko ditugu", azaldu du Anjel Oiarbide GEDren bozeramaileak.
Elgoibarko Gure Esku Dagok jakitera eman duenez, datozen hilabeteetan emango dituzte xehetasun gehiago ekainaren 10eko giza-kateaz, eta aurkezpen ekitaldia egiteko asmoa ere badute.
•Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak
Giza kateaz gainera, aurtengo plangintzaren ildo nagusiak hezurmamitu ditu Gure Esku Dagok. Lehenik eta behin, datozen bost hilabeteetan erabakitzeko eskubidearen aldeko 2019 arrazoi bilduko dituzte herriz herri; datorren astetik aurrera hiriburuetan antolatutako mahai-inguruetan, Herritarren Itunaren oinarriak ezartzeko asmoz. Horri buruzko informazio gehiago Gure Esku Dagoren webgunean aurki daiteke: www.gureeskudago.eus
| 2020-07-07T17:53:27 |
https://barren.eus/albisteak/gizartea/2701-elgoibarrek-bi-kilometro-osatu-beharko-ditu-euskal-herrian-inoiz-egin-den-giza-kate-handienean
|
[
-1
] |
San José Pastoral: Mujer, qué grande es tu fe - Emakume, handia da zure sinimena!
- Mujer, qué grande es tu fe: que se cumpla lo que deseas.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 15, 21-28
Aldi haretan, Jesus Tiro eta Sidongo lurraldera aldendu zan. Haretan, inguru hareetan bizi zan emakume kanaandar bat deadarka hasi jakon: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakidaz! Oinaze gorritan dauko deabruak nire alabea». Baina Jesusek ez eutsan berbarik erantzun.
Ikasleak, hurreraturik, erreguka ziharduen: «Egiozu kasu, eta doala, deadarka jatorku-eta atzetik». Jesusek, ostera: «Israel herriko ardi galduakana bakarrik bialdu nau Jainkoak».
Baina emakumea, hurreraturik, ahuspez jarri jakon, esanez: «Lagundu egidazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea». Emakumeak erantzun eutsan: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan ohi dabez nagusien mahaitik jausten diran ogi-apurrak».
Orduan, Jesusek esan eutsan: «Emakumea, handia da zure fedea! Jazo bekizu gura dozuna». Eta une haretatik osatuta gelditu jakon alabea.
Publicadas por Unknown a la/s 8/14/2011 03:29:00 p.m.
| 2018-02-19T00:08:52 |
http://sanjosepastoral.blogspot.com/2011/08/mujer-que-grande-es-tu-fe-emakume_14.html
|
[
-1
] |
Punta Begoña archivos - Punta Begoña Getxo
Home/Tag: Punta Begoña
Ondareari buruzko 2017ko Europako Jardunaldien barruan, urrian bisita gidatuak egin ziren Punta Begoñako galerietara
Punta Begoñako paisaiaren bilakaera Paisaia baten aurrean jartzen garenean, askotan, ahaztu egiten zaigu paisaia biziduna dela, gizakiaren eta ingurunearen etengabeko elkarrekintzaren emaitza. Punta Begoña galerietako bisita honen bidez, ondare hau dagoen paisaiak, Abrako badiak, izan dituen aldaketen berri jakingo dugu. Aldaketok duela milioika urte hasi ziren, itsas hondoa eratu zenean, eta orain bukatu dira, Bilboko [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:01:05+01:0023 apirila, 2018|Agenda|0 Comments
Berdintasuna Lurraldearen Antolamenduan: generoak zeharkatutako paisaia
Jardunaldiaren helburua da genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko desberdintasuna arlo politikoan eta, zehazki, lurralde antolaketaren arloan, txertatzeko beharraren gaineko gogoetarako gune bat sustatzea. Ikuspegi berri horiek eta batez ez horien aplikazio praktikoa ez dira nahi beste txertatu, orain arte. Gizon-emakumeen arteko desberdintasuna ez da beti aintzat hartzen hirigintzan eta lurraldearen kudeaketan, nahiz eta bi esparru [...]
By begonagetxo|2018-04-23T07:48:46+01:0014 martxoa, 2018|Agenda|0 Comments
Punta Begoña, Zientziatekako solasaldietan
Datorren maiatzaren 24an, Zientziateka hitzaldi zikloaren harira, hitzaldi bat emango dugu Punta Begoña Galeriei balioa emateko prozesua azaltzeko. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak hilero antolatzen dituzte hitzaldiok, gaur-gaurko gai zientifikoen berri emateko xedez. “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoña Galeriak” izeneko solasaldiaren bidez (gaztelaniaz), proiektuko EHUko ikertzaileen taldeko lau kidek zehatz-mehatz azalduko [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:14:43+01:0017 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments
Bisita gidatuak bertan behera utziko dira ostegunera arte, ekintza bandaliko baten ondorioz
Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ostegunerarte, maiatzak 11 (barne), Punta Begoña Galerietan dauden bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki dute, atzo galerietan izan zen ekintza bandaliko bat dela eta. Pasadan astean aurretatu genuen bezala, aurtengo bisita gidatuetan eduki ezberdinak izango dira hilero eta maiatzean galerien apaingarriak osatzen dituzten zeramikazko elementuak ziren protagonista. Gaur zeramikak [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:13:17+01:008 maiatza, 2017|Berriak|0 Comments
Galerietako zeramikak eta beren jatorria, Punta Begoñako bigarren erakusketan
Maiatzean Punta Begoñako apaindura-elementurik esanguratsu eta ezagunetako batera gerturatuko gara: galeriak estaltzen dituzten zeramiketara. Maiatzaren 4tik 30era, galeriak ezagutarazteko xedez antolatzen ditugun bisita gidatuen barruan, zeramika horien jatorria, osaera nahiz apaindurak ezagutu ahalko dira. Aurten formatu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. UPV / EHUren eskutik [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:12:49+01:004 maiatza, 2017|Agenda|0 Comments
UPV/EHUko ikaslek eskolak hartu dituzte galerietan
Agenda, Berriak
“Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterreko” 30 ikasle inguru Punta Begoñara joan ziren, han “Kultur paisaiaren kudeaketa sozioekonomikoa” ikasgaiaren klase bat jasotzera. Atzoko klasean, UPV/EHUko ikasleek ikusi zuten nortasun-sentimenduak sortzen dituen ondare-elementu bat (kasu honetan Punta Begoña) nola txertatu ahal den lurralde-estrategietan, berrikuntzara eta dinamika kultural eta sozioekonomikoak sortzera orientatuak. Prestakuntza da galerien [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:10:09+01:0013 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments
Zabalik dago Punta Begoña Galerietako 2017ko bisita gidatuetan izena emateko epea
Apirilaren 1ean hasiko dira berriz ere galerietako bisita gidatuak; aurten, uztailaren 31ra arte egingo dira. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxoko Udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 94 491 08 00. 2017ko bisitetan, eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehitu dizkiogu hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. [...]
By begonagetxo|2018-04-23T08:09:47+01:009 martxoa, 2017|Agenda, Berriak|0 Comments
| 2019-12-14T08:37:17 |
https://puntabegona.getxo.eus/eu/tag/punta-begona-eu/
|
[
-1
] |
Jon Andoni Martin azkoitiarrak hainbat teknika erabiliz sortutako argazkiak ikusgai, Sanagustinen - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza
Jon Andoni Martin azkoitiarrak hainbat teknika erabiliz sortutako argazkiak ikusgai, Sanagustinen
Erakusketa berri bat iritsi da Sanagustin kulturgunera. Jon Andoni Martin Pegote azkoitiarraren lanak dira datozen asteetan Sanagustingo hormetan ikusgai izango direnak. Bertan, argazkigintzako hainbat teknika erabilita sortu dituen irudiak zintzilikatu ditu Azkoitiko artistak. Testuek ere badute beren lekua Pegoteren erakusketan, zenbait argazki testuz lagunduta baitaude.
Pegote teknika analogikoarekin hasi zen argazkilaritzaren munduan murgiltzen. Ondoren, argazkigintza digitalera pasatu zen. Pixkanaka argazkigintzako teknika zaharrak ezagutzen hasi zen, eta kuriositateak denetariko teknikak probatzera bultzatu zuten. Azken urteetan hainbat teknika probatzen aritu da, hala nola, kolodio hezearen teknika. Ferrotipoak —metalezko plaketan egiten diren argazkiak— eta anbrotipoak —kristalezko plaketan sortutakoak— egiten dira kolodio hezearen teknikaz. Argazki esteinopeikoak ere egiten ditu. Teknika horietako batzuk erabiliz sortutako irudiak jarri ditu ikusgai Sanagustin kulturgunean.
Atzotik dago ikusgai Azkoitiko artistaren argazki erakusketa Sanagustinen, eta otsailaren 25era bitartean egongo da bertan.
| 2019-02-20T11:41:52 |
https://urolakosta.hitza.eus/2019/02/12/jon-andoni-martin-azkoitiarrak-hainbat-teknika-erabiliz-sortutako-argazkiak-ikusgai-sanagustinen/
|
[
-1
] |
Bittor Kapanagaren liburuaren aurkezpena Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, 21ean | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?
← Martin Almagro Gorbea historialari ultraespainiarra Iruña-Veleiako auziaren eragileetako bat
Enkartelada egingo da ostegunero Arabako Diputazioaren aurrean →
Bittor Kapanagaren liburuaren aurkezpena Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, 21ean
Data: 2015(e)ko urtarrilaren 16a Egilea: elexpuru
Datorren asteazkenean Bittor Kapanagaren liburua aurkeztuko da ireki berria den Oihaneder Euskararen Etxean. Eguna eta ordua: urtarrilak 21, 19:00. Aurkezleak: Juan Martin Elexpuru, Gontzal Mendibil, Patxi Villamor
Hona hemen iragarkia:
Juan Martin Elexpuruk aurkeztuko du Bittor Kapanagaren lanak biltzen dituen liburua, Gontzal Mendibil eta Patxi Villamorrek kantuan lagunduta. Aurkezpena Ortuño aretoan 19:00etan izango da. Kapanagaren lanak biltzen dituen liburuak euskal hitz zaharrenen osaketan parte hartzen duten oinarrizko erroak, haien esanahiak, gure hizkuntzaren historiaren eta garabidearen lorratzak eta beste hainbat gai jorratzen ditu, ikuspegi zorrotz eta originalez.
Liburuak Kapanagaren biografia eta hizkuntzari eta euskaldunen mundu ikuskerari buruzko bost lan biltzen ditu, tartean Otxandiarraren obra garrantzitsuena, liburuari izenburua ematen diona: Euskera erro eta gara (1978).
Hauek dira zehazki biltzen dituen lanak: 1) Euskera erro eta gara (1978). Bere obra nagusia. 2) Testu zahar baten bitxitasunak (1983). Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz. 3) Euskera batua eta euskalkiak (1984, argitaragabea). Eibarren emaniko hitzaldia. 4) Euskaldunen ikuskera (2001, argitaragabea). Euskaldunen erlijio zaharra, asteko egunak, koloreak, zenbakieak eta beste hainbat gai jorratzen ditu. 5) Initza (2004, argitaragabea). Euskal aditzari buruzko saiakera.
Erantzun bat Bittor Kapanagaren liburuaren aurkezpena Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, 21ean-ri
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Gaur Kapanagaren liburuaren aurkezpena Gasteizko Euskararen Etxean
| 2019-04-21T18:29:02 |
https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2015/01/16/bittor-kapanagaren-liburuaren-aurkezpena-gasteizko-oihaneder-euskararen-etxean-21ean/
|
[
-1
] |
Free Houses - Apartments for Rent Classified Ads Neropolis, Houses - Apartments for Rent for Sale in Neropolis
AllAbadianiaAcreunaAguas Lindas de GoiasAlexaniaAnapolisAnicunsAparecida de GoianiaAragarcasBela Vista de GoiasBom Jesus de GoiasBuriti AlegreCacuCaiaponiaCaldas NovasCampos BelosCampos VerdesCarmo do Rio VerdeCatalaoCavalcanteCeresCidade OcidentalCocalzinho de CoiasCristalinaCrixasDoverlandiaEdeiaFirminopolisFormosaGoianapolisGoianesiaGoianiaGoianiraGoias CityGoiatubaGuapoHidrolandiaIaciaraIndiaraInhumasIpameriIporaItaberaiItapaciItapirapuaItapurangaItumbiaraJaraguaJataiJussaraLuzianiaMara RosaMinacuMineirosMorrinhosMozarlandia NeropolisNiquelandiaNova CrixasNovo GamaOrizonaPadre BernardoPalmeiras de GoiasParaunaPetrolina de GoiasPiracanjubaPiranhasPirenopolisPires do RioPlanaltinaPontalinaPorangatuPosseQuirinopolisRialmaRio VerdeRubiatabaSanta Helena de GoiasSanta Terezinha de GoiasSanto Antonio do DescobertoSao DomingosSao Luis de Montes BelosSao Miguel do AraguaiaSao SimaoSenador CanedoSilvaniaTrindadeUruacuUruanaValparaiso de GoiasVianopolis
Neropolis, Goias, Brazil
| 2019-10-19T12:34:47 |
http://www.mapleme.com/classified/brazil/goias/neropolis/real-estate/houses-apartments-for-rent-46
|
[
-1
] |
Angels jokoak - play free joko - joko on
Angels jokoak
Free Online Games Angels nahiko zeruko izakiak nor misterioz argazkiak irribarrez ordezkatzen. Margotzeko edo puzzle bat eraiki behar dute. Bidaltzen lainoak, non bihotzak eta izarrak bildu dute hegan by play dezakezu. Hurrengo aldiz aingeruak ehiza zabalduko da neska eta mutilen bihotzak erromantiko bat hit geziak eta maitekorra pare bat sortzeko. Zure aingeru begiratu erakargarria dute, hartu zion odezhku eta hegoak, ilea eta makillaje egin. Baina batzuetan deabru aurkako borroka egin behar dute, eta zer indar birrintzeko dute ikusiko duzu egoerak eskatzen da.
Games Angels kategoriaren arabera:
Angels Lagunak
Onena Angels jokoak
Aingeruen eta Demons
Raf eta Sulfus: Angels Lagunak
Aingeruen eta deabruen
Zeruko 3 Angel
Maitasunaren Angel
Gerra loop 2: Angels vs demonios
Zure Angel
apaiz eta deabruen
Deabrua eta aingerua musu
Angels baino ausartagoak
Angel eta Devil Jantziak
Angels janzten
Unicorn baten malkoak
Funky Angel janzten
Aingeruak askatzeko
Charlie-Angels
Sweet aingeru
Mumu janzten
Esne Bidea Angel
Angels Party janzten
Angels For Manikura
Drew Barrymore janzten
Gabonetako zuhaitza dekorazioa 2
Angel Tartak
Summoner Saga 5. Nirvana Maiden
Summoner saga kapitulu 6
Gauaren Angel
Korrika Angel
Zeus eta Angels
Summoner Saga 8 Erabakiak
Maite partidaren goxokiak
Angels Lagunak: Ball Elf
Angels Lagunak: Puzzle
Angels Lagunak: Beautiful Uri
Angels Lagunak: Mysterious puzzleak 2
Snow, Angels
Angel lagunak - modaren bataila
Askatasunaren Angel
Angel ihes
Angel lagunak - irudi pare bat aurkitzeko
Angels 2 Kiss
Angel gotikoa
Heaven edo Hell 2
Sweet Jamie en logela
Jainkoaren Commando
Angel lagunak - puzzle
Azken Angels jokoak
Neskak Angels, nor dohainik aurkezten dira soinekoa pertsonaien irudia egiteko jokoa eskertzen du
Games Online Guztiak Angels jokoak
A bit more ona
aingeru bat zara! &Ndash; halako konparazio bat elkarrizketa maitekorra pare entzun daitezke. Angels haur gutxi nork bere potoloa masailak, besoak eta hankak, cute irribarre ukitzen mota hitz bat eta jostailu berri batekin dibertigarria play bati erantzunez deitzen. Angels erlazionatuko izaki ona ez duten beren burua ezagutzen eta gaiztoak dugu deitzen diren geziak Flaming berarekin borrokatzeko. Ustez jainkozko zerbitzua eginak dira eta zeruan bizi, hodeien gainean eta behera begira gaituzu. Cupids eta cupids, bihotza lotzen gisa ere jokatzen dute, haiek maitasun utziz. Bien pare bat izan zen, nimble aingeruak geziak magia utzi beren bihotzetan, maitasunaren gaixotasunaren aurka talka.
Games cute aingeruak Kupidonchikami beteta. Haurrek gora etorriko euren irudia, Angelic jantzi adosteko, hego pare eder bat aurkitzeko. Aukerak orrazkera ere estilo erromantiko bat apaindu, eta bere jainkozko estilista gehienbat argi ile kolorea eta sparkly barrettes fastened tximeletak, bihotzak eta cute beste argazkiak formularioa garatzeko kizkur eskaintzeko. Guztion aingeruak zeruan izango duzu hegan, artifacts eta hobariak biltzeko, jokoaren kontu gehituz. Baina ez Demonyata arriskutsua bilera bat izango da, batzuetan, tximista eta erortzen arroka saihesteko. Maitaleak partidak, zure egitekoa den Cupid txiki bat kudeatzeko egingo, bere geziak neska eta mutilen bihotzak hit zion laguntzen, beraz teamed dute binaka.
jokoa aingeruak A ilun eta argi buruz lagunak, ordezkarik dute oraindik bere eskumenak erabiltzen ikasteko esango, baina are etsai komun bat eta horren aurrean elkarrekin & ndash etortzen behartuta daude behar dute; neutrals. Izaki horiek harmonia eta oreka munduko trabarik, kaosa bilatuz eta euren autoritatea ezarri nahi nahi. Jatorriz neutrals esklabu ziren antzinako magia eta Limbe, non ezin get out ziren. Baina orduan, aingerua eta deabrua maitemindu, eta gero musu kateak erori eta neutrals aske zeuden.
Angels nesken partidak
neskak aingueruèy Joko guztien positibo, poza, nahia mundu hobea leku bat egiteko. Ez zenuke, magia indar fidatu, hegodun seraphim onetsi mesederako gure zibilizazioaren salbatzeko. Bakarrik egin ahal izango adeitasuna ekintza bat gutxienez konpromisoa geure eguneroko. Lurraren zeruko paradisua hori guri promettatu bizitzako beste aldean bihurtuko modu bakarra. Jostailu hauek belaunaldi gaztea ekarri
Tolerantzia,
gaitasuna gauza txiki gozatzeko,
bene enpatia eta besteei laguntzeko. &Nbsp;
aingeruak birtual jolasean, haurrak ikasteko manifestaciones onak eta gaiztoak, erresistentzia, jakinduria, sentsibilitatea, erresistentziaren kontrako eraginak artean bereizteko. Haiekin data bat joan dira, dantza kementsu bat, harrapaketa gozokiak eta blestyashek dantza egingo. Zergatik ez amets sortu eta etorri lunar aingeru batekin priodev dagokion mozorroa zilar kolorekoa, makillaje bera eragiten eta jatorrizko orrazkera bere izena doi izango sortuz.
| 2019-12-14T02:27:11 |
http://game-game.fr/eu/tags/995/
|
[
-1
] |
Hiru langileren heriotza gogoan dute - Zizurkil - Tolosaldeko ataria
Hiru langileren heriotza gogoan dute
Tolosaldeko Ataria 2019-05-01 16:17
Azken urtean hiru langile hil dira Zizurkilen; gertaerak salatzeko, Ernaik eta LAB sindikatuak ekimen bat egin zuten, atzo, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.
Hiru dira azken urtean Zizurkilen lanean ari zirela hildakoak. Horren harira, eta Maiatzaren Lehena dela kontuan hartuta, pankarta bat zintzilikatu zuten atzo LABek eta Ernaik, Prekarietatea hiltzailea; kapitala hautsi, bizitzari eutsi lelopean. Horren parean, lurrean, hiru pertsonen siluetak gorriz margotu dituzte. «Herri berean hiru langileren heriotza gertatzea oso gogorra eta salagarria iruditzen zaigu», adierazi du LABek.
Iazko urrian hil ziren bi langile, eta otsailean hil zen hirugarrena. Lehen ezbeharra urriaren 2an gertatu zen: Abiadura Handiko Trenaren Zizurkilgo tunela eraikitzeko lanetan ari zen 30 urteko langilea hil zen. Handik lau egunetara izan zen bigarrena, uzta biltzeko makina batek 46 urteko zizurkildarra harrapatu zuen azpian eta hurrengo egunean zendu zen. Azken istripua, otsailaren 4an gertatu zen, 43 urteko langile bat hil zen eraikuntza metalikoak egiten dituen Ula enpresan.
Irati Saizar Artola 2019 mai 01 Tolosaldea
Eskualdean ez dira gutxi borrokan ari diren langileak, egun: adinekoen egoitzetako eta lehen arretako langileak, polizia etxe eta epaitegietako gar...
| 2020-02-17T09:30:13 |
https://ataria.eus/zizurkil/1556720340874-hiru-langileren-heriotza-gogoan-dute
|
[
-1
] |
Arroila jeitsiera / descenso de barrancos (2019) – Alpino Tabira
Web 2019-04-11 Arroila jeitziera - Barranquismo, Ekintzak - Actividades
Maiatzak 25-26
ORDUA ETA EGUNA: 16an, 20:00- 21:00 etara.
IRTEERA: Ostiralak 24an
HELDU: Domeka 26an.
Maiatza dator eta honekin arroil jeitsiera egiteko aukera ere. Urte honetan maiatzaren 25 eta 26 eko asteburua aukeratu dugu ekintza hau burutzeko.
Irteera Guarako mendilerroan (Huesca) egingo dugu eta Castilsabasen kokatutako “El Pajar” aterpetxean igaroko dugu asteburu hori.
Vuelve el mes de mayo y con él la salida de iniciación al descenso de barrancos, que este año será el fin de semana del 25/26 de dicho mes.
La actividad se desarrollara en la sierra de Guara (Huesca) y la estancia será en el refugio “El Pajar” de Castilsabás. Tanto el sábado como el domingo se realizaran los descensos dependiendo de los caudales de los ríos.
← Besaide. Oroimen eguna 2019.
Baias iturburura. Gorbeialdean. (Umeak) →
| 2020-02-17T15:51:55 |
http://alpino-tabira.org/index.php/2019/04/11/arroila-jeitsiera-descenso-de-barrancos-2019/
|
[
-1
] |
“Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae” | Klitto!
“Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae”
Malen Aldalur 2019/06/12 Iruzkinik ez
Malen Aldalur 2019-06-12
Aurrekoa “Erakundeen helburua da disidentzia sexualaren identitateak instrumentalizatu, komertzializatu eta hustea”
Hurrengoa Sorgin asko eta anitzak gara
Etxeko eta zainketetako emakume langileen bizitzak ere, erdigunera! 2019-06-06
| 2019-07-17T21:44:22 |
http://www.klitto.eus/berdintasunean-hezi-daitekeenaren-adibide-garbia-da-skolae/
|
[
-1
] |
Kill Bill: Volume 1 - Wikipedia, entziklopedia askea.
action thrillerra , girls with gunsa , wuxia filma , vigilante filma , samurai cinema eta martial arts filma
Los Angeles, Mexiko, Hong Kong, Japonia eta Pekin
Uma Thurman (Beatrix Kiddo )
Lucy Liu (O-Ren Ishii )
Vivica A. Fox (Vernita Green )
Daryl Hannah (Elle Driver )
David Carradine (Bill )
Michael Madsen (Budd )
Chiaki Kuriyama (Gogo Yubari )
Ambrosia Kelley (Nikkia Bell )
[[Kategoria:Julie Dreyfusek antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gordon Liuk antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kenji Ōbak antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Juri Manasek antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sakichi Satōek antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jonathan Loughranek antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:The 5.6.7.8'sek antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ambrosia Kelleyk antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:A Band Apartek ekoitzitako filmak]]
Mexiko, Tokio eta Texas
Bill eta Beatrix Kiddo
www.miramax.com/movie/kill-bill-volume-i
RottenTomatoes: m/kill_bill_vol_1
Kill Bill: Volume 1 (euskaraz Hil Bill: 1. Bilduma) 2003ko Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako borroka arteetako filma bat da. 2004ko Kill Bill: Volume 2 filmarekin batera Kill Bill izeneko saga osatzen du. Uma Thurman, Lucy Liu, Vivica A. Fox, Daryl Hannah, David Carradine, Michael Madsen eta Julie Dreyfus aktoreek antzeztu zuten.
Bere ezkontza egunean, hiltzaile profesional batek (Uma Thurman) bere taldeko kideen erasoa jasango du, erakunde kriminal horretako Bill (David Carradine) buruzagiaren aginduz. Erasoari bizirautea lortu baina koma egoeran geldituko da. Handik bost urtera sekulako mendeku egarriz esnatuko da.
Uma Thurman: Beatrix Kiddo/Emaztegaia (Manba beltza)
Vivica A. Fox: Vernita Green
Ambrosia Kelley: Nikki Green
James Parks: Edgar McGraw
Michael Bowen: Buck
Gordon Liu: Johnny Mo
Jun Kunimura: Tanaka buruzagia
Sakichi Sato: Charlie Brown
Kill Bill: Volume 1 filmaren webgunea (Ingelesez)
Kill Bill: Volume 1 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Quentin Tarantinoren filmografia
Gidoigilea eta
Four Rooms ("Hollywoodeko gizona" atala)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kill_Bill:_Volume_1&oldid=6852258"(e)tik eskuratuta
Quentin Tarantinok zuzendutako filmak
Uma Thurmanek antzeztutako filmak
Vivica A. Foxek antzeztutako filmak
Daryl Hannahek antzeztutako filmak
Michael Madsenek antzeztutako filmak
Chiaki Kuriyamak antzeztutako filmak
Sonny Chibak antzeztutako filmak
Michael Bowenek antzeztutako filmak
James Parksek antzeztutako filmak
Kazuki Kitamurak antzeztutako filmak
Quentin Tarantinok antzeztutako filmak
Lawrence Benderrek ekoitzitako filmak
Orriaren azken aldaketa: 18 maiatza 2019, 14:49.
| 2019-08-23T23:17:30 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kill_Bill:_Volume_1
|
[
-1
] |
Abbas boterean gotortu da, haren zilegitasuna kolokan dagoen arren | Mundua | Berria
Abbas boterean gotortu da, haren zilegitasuna kolokan dagoen arren
Abbas Palestina Askatzeko Erakundeko buruzagi izango da aurrerantzean. Hamasek, Jihad Islamikoak eta PAHFk uko egin diote erakundeari, legez kanpokoa dela eta zaharkituta dagoela iritzita
Mahmud Abbas presidentea, asteazkenean, Palestinako Kontseilu Nazionaleko bilkuran, Ramallahen. ALAA BADARNEH / EFE
Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko eta PAE Palestina Askatzeko Erakundeko presidente izango da aurrerantzean ere, harena, dagoeneko, zilegitasunik gabeko hegemonia bada ere. Boterean gotortzeko zirrikitua aurkitu du aste honetan buruzagi palestinarrak. Baziren 22 urte ez zuela deitzen Palestinako Kontseilu Nazionalera. PAEko batzorde exekutiboa izendatzeko eskumena duen erakundeak, lau egun iraun duen bilkuraren ostean, atzo goizaldean berretsi zuen karguan Abbas.
Exekutiboa osatzen duten hemezortzi kideen artean zortzi izendapen berri egin dituzte, baina horien artean bakar bat ere ez da izen deserosoa Abbasentzat. Jasser Abed Rabo eta Ahmed Kurei ziren hura ordezkatzeko aukera zuten bakarrak, eta biak bazterrean geratu dira. Beste hiru eserleku hutsik geratu dira, ustez, saioa boikotatu duten fakzioetako ordezkariek bete ditzaten.
Hamas, Jihad Islamikoa eta PAHF Palestina Askatzeko Herri Frontea dira saioan parte hartzeari uko egin dioten alderdiak, erakundearen zilegitasuna bera zalantzan dagoela iritzita. Ismail Haniye Hamaseko buruzagiak erakundearen «ahulezia» salatu du, «legez kanpokoa» dela eta «zaharkitua» dagoela iritzita.
Abbasen izendapena bera bidezkoa izan ote den galdetzeko elementu gehiago ere badira. Saioa bozketarik gabe egin baita: kontsulten bidez egin da izendapena.
Barne zatiketa
Palestinako Kontseilu Nazionalak 1996an egin zuen azken bilera, barne hauteskundeak egiteko, eta ordutik saio bakar bat egin da, premiazkoa, 2009an, sei kide ordezkatzeko. Orotara 740 ordezkarik osatzen dute parlamentu baten izaera duen erakundea, baina aste honetako saioan soilik 605ek hartu dute parte. Hamasek 72 ordezkari ditu kontseiluan, baina denek boikotatu zuten saioa. Abbasentzat «txalo zaparrada» bat baino ez dela uste dute.
Abbasek, hala ere, bileraren aurretik agerian utzi nahi izan zuen fakzio guztiak zeudela gonbidatuta Kontseilu Nazionalera. Horretarako, ordea, bi baldintza jarri zituen: batasun nazionala onartzea eta erakundea bera aitortzea.
Bi alderdi palestinarren arteko zatiketa, baina, aspaldikoa da. Ramallahen, Mukatan, egin zen politikoki autoritate gorena den erakundearen bilkura, Zisjordanian. Al-Fatahen gotorlekua da lurralde hori 2007tik. Orduan zabaldu zen arrakala gero eta zabalagoa da. Al-Fatahek Zisjordanian agintzen du, eta Hamasek, Gazan.
Bi alderdiek jarrerak gerturatzeko urrats nabarmena egin zuten iazko urrian, hiru eguneko negoziazioen ostean, adiskidetze nazionalerako ituna sinatu baitzuten. Ordutik, baina, ez dute aurrerapausorik eman.
Al-Fatahen eta Hamasen arteko ezinikusiaren jatorria azaltzeko hamar urte egin behar da atzera. Alderdi islamista 2006ko bozetan nagusitu zen, eta, hasiera batean, batasun nazionaleko gobernua eratu bazuten ere, berehala korapilatu zen egoera. Al-Fatahek Haniyaren aginteari uko egin zion 2007an, eta ordutik fisikoki banatuta zegoen lurra politikoki ere zatituta geratu zen —orduan piztutako gerran 600 lagun hil ziren—.
Kontseilu Nazionalak, beraz, are ageriago utzi du barne zatiketa. Eta Abbasen babes maila ere eskasa da. Presidenteak 83 urte ditu, eta 2016ko azaroan berretsi zuen alderdiak karguan, aho batez, beste hautagairik ez baitzen aurkeztu. Orduan, baina, buruzagi aldaketa egongo zela espero zen. Alderdiko barne borrokak ere gero eta nabarmenagoak dira, eta horren erakusgarri da kargugabetu dituzten ordezkarien kopurua.
Nabil Xaathek, presidentearen gertuko gizonak, batasuna ezinbestekoa dela adierazi du egunotan, eta nabarmendu kontseilua etorkizuneko estrategia politikoa pentsatzeko markoa dela. Konferentziaren agendan, baina, baziren bestelako auzi batzuk, tartean AEBen enbaxadarena. Donald Trump hilabete honetan da enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera mugitzekoa. Bake prozesua sustatzeko, errefuxiatuen auziari heltzeko eta okupazioari aurre egiteko ildoez ere aritu dira bilkuran.
Mahmud Abbasek barkamena eskatu die juduei
| 2019-09-18T01:11:21 |
https://www.berria.eus/paperekoa/1757/021/001/2018-05-05/abbas-boterean-gotortu-da-haren-zilegitasuna-kolokan-dagoen-arren.htm
|
[
-1
] |
Bertan daude Izturitze eta Otsozelaiako leize famatuak. Hego Europako santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetako batzuk dira, eta barruan, milioika urtetan zehar sortzen joan den eta azken 50.000 urteetan populatua izan den altxor magikoa aurkituko dugu.
Haitzuloak hiru dira: Izturitze (lehenbiziko mailan), Otsozelaia (harantzago), eta Erburua (1975ean aurkitua eta izen bereko ibaiak zeharkatzen duena). Lehenbiziko biak turismorako prestatuak daude, zubi, eskailera eta abarrekin, baina hirugarrena zientzialarientzat erreserbatua dago. Izturitzekoan, betidanik ezaguna eta populatua, antzinako gizakiek egindako animalien marrazkiak ikus ditzakegu. Otsozelaiako haitzuloan, berriz, zailagoa da pintura horietara iritsi eta ikustea, baina ordea, estalaktita-estalagmitek sortutako itxurak are ikusgarriago eta harrigarriago agertzen zaizkigu: “Amatxi Laminen egoitzan”, “Buda-ren Tenplua”, “Pagoda txinatarra”, “Aita Noel”, “Antzoki Apaindura”... izeneko forma harrigarri bezain ederrek aho zabalik utziko zaituztete.
Biztanleria kopurua: 364
GPS koordenadak: 43°22′1″N 1°12′14″W
Izturitze eta Otsozelai harpeak: Cromagnonak ginenean
| 2019-06-25T04:02:36 |
http://www.argia.eus/ihesi/herriak/izturitze
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Bernabé Unda sailburuak EAEko eta Waloniako klusterren arteko topaketa bat inauguratuko du Belgikan, eta Euskaltel-Euskadi taldeari bisita egingo dio Tourrean
Bernabé Unda sailburuak EAEko eta Waloniako…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/2589
Waloniak Euskadi hautatu du bere enpresa- eta ekonomia-sektorearen lehentasunezko esparru europarren artean
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak konpromiso bikoitza beteko du astelehen honetan Belgikako Spa izeneko herrian. Goizean, 11:30ean, Euskadiko eta Waloniako klusterren arteko topaketa bat inauguratuko du. Eta arratsaldean, Frantziako Tourraren etapa-amaieran egongo da eta lasterketan parte hartzen ari den Euskaltel-Euskadi taldearekin bilduko da.
Sailburuaren jarduna Radisson Balmoral hotelean hasiko da. Hotel horretan, 'Interclustering Wallo-Basque' ekitaldian parte hartuko du; klusterren arteko topaketa horretan, bi eskualdeetako garraioaren eta logistikaren sektoreek beren esperientziak elkartrukatuko dituzte. Hilaren 5ean eta 6an izango da topaketa, Spa izeneko herrian, bi eskualdeen arteko harreman onaren ondorioz. Izan ere, Waloniak Euskadi hautatu du bere enpresa- eta ekonomia-sektorearen lehentasunezko eremu europarren artean.
Jardunaldi horietan parte hartuko dutela baieztatu dute EAEko honako enpresa hauek, besteak beste: VIAS (Gasteizko aireportuarekin loturiko enpresa), Grupo XXI-Transporte XXI, ICFL Ingeniería, M&L Group, Logistikako Euskal Erakundea, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, eta JPisla Asesores y Consultoría.
Waloniako Ekonomiako ministroarekin
Interclustering ekitaldian parte hartu ondoren, sailburuak hainbat bilera izango ditu Waloniako Turismo Ministerioarekin eta Waloniako Parke Zientifikoen Sarearekin. Aurrerago, Waloniako Ekonomiako ministro Jean-Claude Marcourt jaunarekin bilduko da; ministroarekin batera Europar Batasuneko kontseilari Anne Peeters egongo da, baita Frédéric Biava ere, Waloniako kontseilari ekonomiko eta komertziala Espainiako iparralderako. Bernabé Unda sailburuak Marta Marín izango du une oro ondoan, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaria, alegia.
Sailburuak egun osoa igaroko du Belgikan, eta Frantziako Tourraren bigarren etaparen amaiera ikustera joango da, Spa izeneko herrian amaitzen baita Bruselan hasi ondoren. Span, txirrindularien lasterketa amaitutakoan, Euskaltel-Euskadi taldeko arduradunekin bilera egingo du, Euskaltel-Euskadi taldeak aurten ere parte hartuko baitu munduko txirrindularitza-lasterketa garrantzitsuenean. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila taldearen babesleetako bat da, Eusko Jaurlaritzaren beste zenbait sailekin batera.
Bernabé Unda Fundazioaren presidente Miguel Madariagarekin eta Igor González de Galdeano manager nagusiarekin bilduko da. Eguna amaitzeko, sailburuak taldeko teknikariekin eta zuzendariekin afalduko du.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 2a
| 2020-01-19T01:22:10 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/2589-bernabe-unda-sailburuak-eaeko-eta-waloniako-klusterren-arteko-topaketa-bat-inauguratuko-belgikan-eta-euskaltel-euskadi-taldeari-bisita-egingo-dio-tourrean?track=1
|
[
-1
] |
Etiketaren artxiboak: Oiartzun
2017.04.12 Euskal Herria Kirola
EHE KopaEmakumeakFutbolaMulierreOiartzunVII. EHE Kopa
| 2018-05-24T21:18:32 |
http://www.ehkirola.eus/tag/oiartzun/
|
[
-1
] |
2018ko uztailaren 17a, asteartea | Ordua Euskal Herrian 17:14:04
Nazioartea > Ozeania > Zeelanda Berria
5 urterekin hasi zinen errugbian jokatzen, 1988an Emakumeen Munduko Lehen Errugbi Kopa irabazi zenuen BlackFerns taldearekin eta netball eta errugbi kirolen ordezkari nazionala ere izan zara.
Errugbia Zeelanda Berriko kulturaren parte da eta bertako herritar izanik poz izugarria da kirol honetan jokatzea eta arrakastatsua izatea. 70eko hamarkadan jaio nintzen eta nire garaian neskek kirol hau praktikatzea ez zen ohikoa, hala ere, aitak mutilen talde batean nire izena eman zuen eta ez nintzen txarra. Baina neskatoa nintzela ohartzean berehala bota ninduten taldetik eta helduxeago izan arte ez nuen berriro klub batean parte hartzeko aukerarik izan. Pixkanaka nabarmentzen eta emaitza onak lortzen hasi nintzen eta arrakastarekin batera ametsak izaten hasi ere; gure nazioa ordezkatzea ametsa egia bihurtzea izan zen.
Zein da emakumeen kirolaren egoera Zeelanda Berrian?
Zeelanda Berria, beste hainbat herrialde bezala, irekia eta inklusiboa dela sinesten dut. Ez daukagu estereotipoen aurka borrokatu beharrik, inork ez du esaten emakumeek ezin dutenik kirolean parte hartu. Alderantziz, emakumeak kirolean parte hartzera animatu ohi dira. Eta emakume kirolari miresgarriak ditugu, oso konpetitiboak eta arrakastatsuak, harro nago daukagun mailaz. Esango nuke Zeelanda Berriko emakumeek abantaila dugula horretan.
Datorren Emakumeen Munduko Errugbi Kopa zuen herrialdean jokatzeko deia egin duzu.
Zeelanda Berria Munduko Kopako irabazle bost aldiz izan ondoren, bada garaia. Nik txapelketa jokatzen nuenean familiaren eta komunitate osoaren sekulako babesa jaso nuen beti, baina ezin zuten inoiz partiduak ikustera joan atzerrira, ezin zuten bidaia ordaindu. Edozein kirolarirentzat oso pozgarria da etxean jokatzea senide, lagun eta herriaren aurrean. Gainera merezi duen aitorpena emango lioke emakumeen errugbiari: egindako lanari errespetua adierazteko eta gure txapelketa profesional propioa izatea zein garrantzitsua den erakusteko modua litzateke.
Nazioarteko partiduetan, Zeelanda Berriko jokalariek Haka dantza deigarria egin ohi duzue.
Haka indigenen tradiziotik dator eta jokoarekiko konpromisoa, erronka eta elkarrenganako errespetua adierazteko dantza da. Indigenen errugbi txapelketa batera joaten bazara, haka bi taldeek aldi berean egiten dutela ikusiko duzu. Lehiaketarako prestatzeko eta boterea erakusteko errituala da. Errugbi taldeek bereganatu dute eta indigenen herriari ohore egiteko modu bat da. Gure kulturaren eta hizkuntzaren zati bat munduari erakusteko balio du.
2015ean politikara egin zenuen salto. Zerk bultzatuta?
Politikari lotuta egon naiz beti, batez ere nire komunitateari eta gizarteari; ezin naiz injustizien aurrean isilik eta ezer egin gabe geratu. Horregatik, nahiz eta kirolean erabat zentraturik egon, karrera bat ere atera nuen eta politika sozialari buruzko masterrarekin amaitu nituen ikasketak. Gure sistema politikoko erronka askotan parte hartua nintzen, unibertsitatean ere elkarte politiko askotan inplikatu nintzen eta pertsona publikoa izanik jendeak asko jotzen zuen nigana gai politikoen inguruko kezka eta kexekin. Eta azkenean esan nuen, gure familientzat soluzioak nahi baditut, ez da nahiko sistema publikoko parte izatearekin, sistema politiko hau sortzen parte hartu beharra dago. Eta hori parlamentuan gauzatzen da, beraz zerbait aldatu nahi bada bertan egon beharra dago.
“Onartezina da Pazifikoan LGTBI izateagatik norbait kriminalizatzea, baina horiek ez dira gure legeak, Britainia Handiko legeak dira, haien kolonizaziotik jaso ditugun legeak, eta bada horiek aldatzeko garaia”
Eta parlamentari egin zinen.
Alderdi Laboristarekin bat egin nuen [Gobernuan gaur egun], niretzat beti izan da batasunaren alderdia, maori eta indigenen komunitatearekin elkarbizitza sustatzeko pausoa eman duen eta berdintasun harremana izan duen alderdia. Behin parlamentuan sartuta, erronkaz beteriko lana da, multidimentsionala. Alde batetik hautesleen bulegoan egiten dudan lana eta bestetik parlamentukoa. Manwreawko herritarrek aukeratu ninduten parlamentuan haien ordezkari izateko, beraz herri honetan dut hautesleen bulegoa, eta astean behin haietaz arduratzen naiz bertan. Zoritxarrez, jendea krisian dagoenean soilik hurbiltzen da, kexak, kezkak eta arazoak planteatzeko edo denbora luzez itxaroten ari diren zerbait eskatzeko. Nire esku dagoen guztia egiten dut beraiekin elkarlanean konponbideak bilatzeko. Une honetan esaterako, zabor bilketari lotutako arazo handi bat dut eskuartean.
Eta horrela al da Zeelanda Berriko komunitate guztietan? Herritarrek parlamentuko ordezkariarekin kontaktu zuzena dute?
Bai, parlamentariak astean egun finko bat du herritarrekin elkartzeko; bizilagunek hitzordua eskatzen dute. Berehalako zerbitzua behar duten kasuetan, hauetan bulegoko gainontzeko langileak arduratzen dira.
2012ko zure ekimenari esker, Zeelanda Berria sexu berekoen arteko ezkontzak onartzen lehena izan zen Ozeanian eta hamahirugarrena munduan.
Une egokia zen, AEBetan hauteskundeak ziren eta Barack Obamak apustu bera egin zuen. Horri esker eztabaidagai bihurtu zen alde guztietan. Frantzia, Ingalaterra, Irlanda eta munduko hainbat lekutan hasiak ziren legeztatzeko prozesuarekin eta argi neukan Zeelanda Berria prest zegoela eta ez zuela beldurrik izan behar eztabaida honetan sartzeko. Legeztatze prozesuaren lidergoa nire gain hartzea eta borroka hau irabaztea erabaki nuen; hasi nintzen araudia aztertzen eta egunkarietara iritzi-artikulua bidali nuen. Gaia pil-pilean jarri zen hedabideetan.
Eta zuk giza eskubideen urraketa zela zenioen…
Hala da, urraketa argia, gobernua herritarren zati bat diskriminatzen ari zelako. Gobernuak ez dira erakunde erlijiosoak, herritarren interesak eta eskubideak babestuta daudela bermatu behar duten erakundeak baizik. Transexualen kasuan adibidez, gutxiengoa dira eta gizartetik baztertuta daude, jarrera aldatu behar dugu, gizarteak ezin ditu diskriminatu, eta gobernuari dagokio bereziki haiek babestea. Onartezina da Pazifikoan LGTBI izateagatik norbait kriminalizatzea, baina horiek ez dira gure legeak, Britainia Handiko legeak dira, haien kolonizaziotik jaso ditugun legeak, eta bada horiek aldatzeko garaia.
Zeelanda Berriak transgeneroen ebakuntza gehiago finantzatu beharko lituzkeela esan duzu sarritan.
Ebakuntza hauetan aditua zen zirujau bat geneukan herrialdean eta duela lau urte jubilatu zen, beraz une honetan ez daukagu zirujaurik. Azken hiru urteetan ez da hemen ebakuntzarik egin, jendeak kanpora bidaiatu beharra dauka eta ebakuntza euren poltsikotik ordaindu. Gizonetik emakumerako trantsizioa nahi duten 73 lagun eta emakumetik gizonerako trantsizioa nahi duten 21 lagun ditugu itxaron zerrendan. Nazio bezala gure herritarrak kanpora bidaltzen eta babes gabe uzten ari gara, eta gai izan beharko ginateke genero-kirurgiak gauzatzeko. Dena den, ez dut uste soilik hemengo arazoa denik, premiazko elkarrizketa global baten beharra dago gai honen inguruan. Haur intersexualen kasua esaterako; sexu-organo anbiguoekin jaiotzen dira, 2.000 haurretatik bati gertatzen zaio, hortaz Zeelanda Berrian urtean 30 haur jaiotzen dira bagina eta zakila, biak dituztela. Egun, medikuek zuzenean ebakuntza egiten dute eta batzuetan gurasoek eta bestetan medikuek erabakitzen dute umearen generoa, gehienetan neska. Baina hori ez da irtenbidea, medikuek ziurtatu behar lukete bi funtzioak ondo daudela, genitalek osasun arazorik ez dutela eta haurra bere kabuz erabakitzeko gai den arte itxaron beharko litzateke, ebakuntza egiteko. Bi urte daramatzagu gai honetan lanean Giza Eskubideen Aldeko Batzordean, eta duela gutxi Zeelanda Berriko pediatren elkartearen babesa lortu dugu.
Premiazko gaia da: 2011n gobernuak egin zuen ikerketa baten arabera, LGBI pertsona bazara hiru aldiz aukera gehiago dituzu alkohol edo droga-menpeko izateko, talde diskriminazioa jasateko eta zure buruaz beste egiteko. Trans pertsona bazara, lau aldiz aukera gehiago dituzu. Munduan 76 herrialdetan kriminalak gara LGTBI izateagatik eta munduan 13 herrialdetan hil egin gaitzakete. Familia eta komunitateekin kontzientziazio lana egiten dugu, baita erlijio komunitatearekin ere, orokorrean erlijio gehienek LGTBI komunitatea babesten ez duten arren. Baina bereizketa egin behar da erlijioetako buruen eta sinestunen artean, ni neroni bataiatua naiz, ofizialki kristaua naiz.
Munduan bizi-kalitate eta hezkuntza sistema onenetakoa duen herrialdeen artean da Zeelanda Berria, eta ingurumena gehien zaintzen duen munduko bosgarren herrialdetzat hartzen da. Bat zatoz?
Oro har, seme-alabak hezteko leku ezin hobea da hau, baina 90eko hamarkadaz geroztik aberatsen eta pobreen arteko aldea handitzen ari da, eta nazio txikia izanik, guztiontzako bizi-kalitate ona bermatzea posible izan beharko genuke. Adibidez, etxe publiko gehiago behar ditugu etxegabeentzat. Bestalde, Auckland hirian herrialde osoko herena bizi da, populazio berri asko etorri da eta hiriko azpiegiturak ez daude prestatuta hainbeste jenderentzat. Hainbat herritan aldiz, biztanle oso gutxi bizi dira, oreka bilatu beharko genuke.
Jacinda Ardern lehen ministroak jakinarazi du haurdun dagoela; haurdun egotea eta ardura postuak izatea bateragarri diren seinale.
Emakume bat haurdun izatea munduko gauzarik normalena da. Bikotearen erabakia da eta gizonek ere hazi ditzakete haurrak, mezu hori zabaldu behar da. Emakumeek haurra izatea ez da esanguratsua, baina gizonek emaztearen karrera profesionalari lehentasuna ematea eta seme-alabak zaintzeko ardura beraiek hartzea, hori bai da esanguratsua.
Waitangi Eguna ospatu zen otsailaren 6an. Zein esanahi du egun honek?
1840an Treaty of Waitangi dokumentua sinatu zuten maori eta britainiarrek, Zeelanda Berriak gobernu egonkor bat izatea helburu. Aurretik maoriak herri propioa ginen, 1835ean nazioarteak aitortua, baina britainiar eta frantziarrak gure lurren atzetik zebiltzan eta britainiarrek maoriak konbentzitu zituzten, lur hauek legeak behar zituztela esanez, hortik jaio zen akordioa. Nire maori eta indigena ikuspegitik, ordea, kolonizazioaz hitz egin beharra daukat. Akordioaz mintzo dira baina argi dago lur hauek bereganatzea zutela helburu. Batzuek Waitangi Egunean nazioaren sorkuntza ospatzen dute, eta guretzat ordea, gure bizimodua uztera behartuak izan ginen eguna da. Britainiarren legeak inposatu zizkiguten maoriei, indibidualismoan oinarritutako sistema kapitalista hain zuzen. Jendeak lan egin eta soldata bat jasotzen du eta diru horrekin lurrak eta etxeak jabetzan hartzen ditu. Maorion sistema erabat bestelakoa zen, komunitate bateko parte ginen eta arrantza eta uzta komunalki egiten genuen. Hori guztia galdu genuen.
1975ean parte-hartze prozesua deituriko akordioa sinatu genuen, nik adiskidetze prozesua deitzen diot, gure Treaty of Waitangi. Akordio horri esker, aitortza eta ordain ekonomikoa jaso ditugu. Hala ere, egun oraindik konplikatua da maorien eta Zeelanda Berriko Gobernuaren arteko harremana. Dirua eta lurrak lapurtu zizkiguten, emakumeak bortxatu, indigenak bahitu, torturatu eta kartzelaratu… Ezin dituzu lurrak zure egin manta, tabako eta alkohol pixka baten truke. Gure historia koloniala, munduko edozein lekutan bezala, diru-goseagatik eta nagusitasunagatik izan zen. Erabateko giza zapalketa izan zen, maoriera hitz egitea ere debekatu ziguten.
Eta gaur egun ba al dago indigenen hizkuntza babesten duen legerik?
Bai, 1995eko legeari esker, ingelesarekin batera Zeelanda Berriko hizkuntza ofiziala da eta baita zeinuen hizkuntza ere.
Eta zein da maori jendearen egoera sozio-ekonomikoa?
Aucklanden bizi diren maorien %28 soilik da etxearen jabe, beste guztiak errentan edo gobernuak ezarritako etxebizitza publikoetan bizi dira. Eta familia asko eta asko oso baldintza txarreko pisuetan bizi dira, elektrizitaterik gabe esaterako. Desoreka handia dago: laguntza ekonomikoak behar dituzten familien %60 maoriak dira, eta kartzelako populazioan gauza bera. Lapurreta kolonialaren ondorioak jasaten ari gara oraindik. Hirietara etortzera behartuak izan ginen familiaren babesik gabe eta jendeak pobrezian amaitu du. Eta belaunaldiz belaunaldi errepikatzen da historia.
Zeelanda Berria herrialde independentea da, baina oraindik Erresuma Batuko erregina duzue, nola likete?
Kolonizazioaren ondorioa da. Gobernua eta parlamentua antolatzeko modua, ezarritako legeak… eta teknikoki Zeelanda Berriko gobernadore orokorra Elizabeth II.a da. Oraindik kolonizazioaren aje asko ditugu konpontzeko, tartean errepublika bihurtzea edo bandera aldatzea. Datozen hamar urteetan erabateko deskolonizazioa lortzeko esperantza daukat.
Kanal hauetan artxibatua: Zeelanda Berria | Feminismoa | LGBTI | Errugbia
Zeelanda Berria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-03-15 | Jakoba Errekondo
Kiwi gorria ekoitzi dute Zeelanda Berrian lehen aldiz
Zeelanda Berriko Zespri enpresa ezagunak garatu du. Duela urte gutxi kiwi hori gozoa kaleratu zuen. Orain kiwi berde gozoago bat sortzeko lanetan ere ari da. Baina bere 20. urteurrenean gorria du berri nagusia.
2014-10-29 | Nerea Ibarzabal
Erreferenduma egingo dute 2016an Zeelanda Berrian, euren banderatik Erresuma Batukoa kentzeko
John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak bultzatutako ekimena da. Herrialdeko banderak “ikur esanguratsuago bat” behar duela adierazi du, “estatu moderno eta independente” bat delako.
2014-03-11 | Lander Arbelaitz
| 2018-07-17T15:14:05 |
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2593/louisa-wall
|
[
-1
] |
gestao_financeira_-etapa_3_(1) | Interesse | Factoring (Finanças)
salvareSalvați gestao_financeira_-etapa_3_(1) pentru mai târziu
Documente similare cu gestao_financeira_-etapa_3_(1)
Mai multe de la jlleandro
| 2020-07-12T13:58:32 |
https://ro.scribd.com/document/104306840/gestao-financeira-etapa-3-1
|
[
-1
] |
Gizonduz orri hasiera
KontaktuaLaguntzaErabilerraztasunaMapaEgoitza elektronikoaKontaktuaLaguntzaErabilerraztasunaMapaEgoitza elektronikoa
AdministrazioaHiritartasunaEnpresakAdministrazioaHiritartasunaEnpresak
Hemen zaude:Hasiera Gizonduz
Mainstreminga eta gobernantzaAhalduntzea eta balioak aldatzeaAntolaketa sozial erantzukideaEmakumeen aurkako indarkeriaMainstreminga eta gobernantzaAhalduntzea eta balioak aldatzeaAntolaketa sozial erantzukideaEmakumeen aurkako indarkeria
Zer da | Zergatik egiten da | Zertan datza | Ekintzak | Etorkizunerako erronkak
Gizonduzek orain arte izan duen ibilbidea oso modu positiboan baloratu da. Ondorioz, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak etorkizunera begira ondorengo egiteko nagusiak izango ditu Gizonduzi dagokionean, batetik, orain arte egindakoa ebaluatzea eta, bestetik, Berdintasunaren aldeko euskal gizonen eskutitza, Gizonduzeko webgunea eta sentsibilizazio eta prestakuntza programa moduko ekintzei jarraipena ematea eta indartzea. Horiez gain, nobedade gisa, teknologia berrien bitartez gazteen artean jarrera sexistak prebenitzeko eta berdintasuna sustatzeko proiektu bat abian jarriko da.
Lan honekin guztiarekin gure erkidegoan berdintasunaren alde maskulinitate eredu tradizionala zalantzan jartzen duen eta eredu berdintasunezkoagoen alde egiten duen gizonen masa kritikoa osatu nahi dugu, beste gizonentzat, eta bataez ere hurrengo belaunaldientzat erreferente izango dena. Era horretan, etorkizun hurbilean Euskal Erkidego Autonomoa Estatuan eta nazioarte mailan erreferente izan dadin nahi dugu gizonek etxeko lanei eta zaintzari eskainitako ordu kopuruari dagokionean, baita ere berdintasunaren alde jendaurrean konprometitu diren eta gai honekin lotutako sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainetan parte hartu duten gizon kopuruari dagokionean.
2013. urteari dagokion Gizonduzeko sentsibilizazio eta prestakuntza programa
"Berdintasuna eta maskulinitate berriak" argazki erakusketa
"Adinekoak eta generoa: adineko gizonak. Aukera bat aldaketarako" argitaratu du Emakundek.
Encarna de la Maza SATSEko kideari egindako elkarrizketa
Daniel Lealen hitzaldia, "Gizonak eta zaintza"-ri buruzkoa.
Bisita ezazu “Bateratu +”, Eusko Jaurlaritzaren bateragarritasunari eta erantzukidetasunari buruzko webgunea
IVAPeko prestakuntza eskaintza berdintasunaren arloan
Dagoeneko Gizonduz-ek antolatzen duen internet bidezko doako sentsibilizazio ikastaroa egin dezakezu
GizonduzMaterialakLoturakElkarrizketakBibliografiaSARE 2007GIZONDUZ facebook-en!!!!!MaterialakLoturakElkarrizketakBibliografiaSARE 2007GIZONDUZ facebook-en!!!!!
| 2013-06-19T00:52:36 |
http://www.berdingune.euskadi.net/u89-congizon/eu/contenidos/informacion/quees/eu_gizonduz/resultados.html
|
[
-1
] |
Mathematics - Special functions calculator - special-functions
Graphing Functions Calculator, Special Functions H Function, Trig Functions Of Special Angles, Calculator For Graph Functions Windows 7, Amortization Schedule Calculator, Amortization To Calculator, Calculator, Amortization To Calculator Search, Amortization Calculator Search, Free Special Effects Download
Regular Phone Ringtone, Ultrasurf Proxy, Dvd Cloner Iv, Pvc Player Download, Pop 3 Connector, Free Download Puff The Magic Dragon Vpn, Themes Cartoon Win7, Careless Whisper Wham, Vk618 Pc Sync Manager, Mainmedia Flv Directshow Pro Source Filter, Desktop Hide Icons Nokia C3, Exterior House Colour Designs, Canon Pixma 5220 Business Card, Raw File System Virus, Free Video Convert Master Download
Author: special-functions | Published: Oct 17, 2012
Special functions calculator Related Tags: Bessel - Clausen - Eta - Functions - Gamma - Mathematics - Special - Theta
File Size: 1.1 MB Price: $22.00 Downloads: 0
Euskadinnova.eu 1.1
Euskadinnovak, Euskadin ematen diren berrikuntza eta ikasketen alorrean albisteak eta informazioa eskeintzen ditu. Arlo desbedinetan antolatzen da, berrikuntza teknologikoa, gizarte berrikuntza, enpresa eraldaketa eta enpresa digitala.Honetaz ...
Special functions calculator also mentioned on ShareMe
2. eCalc Calculator - Home & Personal/Misc
3. Complex Numbers Calculator - Mobile/Education
4. Combo Calculator - Educational/Mathematics
5. iCalcy - Desktop Enhancements
| 2018-03-21T11:18:24 |
http://shareme.com/details/special-functions-calculator.html
|
[
-1
] |
Ezker Iraultzailea - ERRUSIAKO IRAULTZA
1917ko otsailaren 23an, ehungintzako emakume langileek altxamenduan bihurtu eta tsarismoari amaiera eman zion greba mugimendu bat hasi zuten. Mendeetan zehar langile eta nekazari errusiarrak zapaldurik izan zituen autokrazia beldurgarriak behea jo zuen. Inor ez zen laguntzera joan; polizia indarge zegoen, kosakoek uko egin zioten masak zapaltzeari eta ejerzitoa, gerra inperialistaz nazkatuta, toki guztietan managaiztu zen. 1905ko bidea jarraituz, langile, nekazari eta soldadu diputatuekin Sobietak eratu ziren, indar berri bat jaio zen. 1917ko otsailaren 23an, ehungintzako emakume langileek altxamenduan bihurtu eta tsarismoari amaiera eman zion greba mugimendu bat hasi zuten. Mendeetan zehar langile eta nekazari errusiarrak zapaldurik izan zituen autokrazia beldurgarriak behea jo zuen. Inor ez zen laguntzera joan; polizia indarge zegoen, kosakoek uko egin zioten masak zapaltzeari eta ejerzitoa, gerra inperialistaz nazkatuta, toki guztietan managaiztu zen. 1905ko bidea jarraituz, langile, nekazari eta soldadu diputatuekin Sobietak eratu ziren, indar berri bat jaio zen.
Otsaileko Iraultzak masen benetako iraultza baten itxura zuen, Komite Zentraleko alderdi iraultzaileetako inork ez zuen altxamendura deitu. Dena den, geroago Trotskyk “Errusiar Iraultzaren Historia” bere liburuan azaldu zuen bezala, mugimenduaren aintzindariak 1912tik 1914ra bitarteko iraultzaren gorakada garaian boltxebismoarekin bat egin zutenak izan ziren eta hauek orain gidarien kontsignak itxaron gabe praktikan jar zezaketen tradizio iraultzailean izan ziren heziak. Boltxebikeak gutxiengo txiki bat ziren otsaileko iraultzaz geroztik sortutako Sobietetan. Gehiengoa adiskidetzearen aldekoak ziren: mentxebike eta sozialiraultzaileak. Hauek gerra garaian boltxebikeen aurkako errepresioa baino txikiagoa jasateaz gain, lehen aldiz politikan parte hartzen zuten langile eta nekazari masen babesa izan zuten erresistentzia gutxiagoko bideak topatu nahian, Ogia, Bakea eta Lurra aldarrikapenak lortzeko bide errazena zirelakoan.
Boterearekin zer egin ez zekiten adiskidetzearen aldeko horiek behin-behineko gobernua eratzea onartu zuten iraultza kapitalismoaren mugetan mantenduz. Era honetan botere bikoitzeko garaia hasi zen, batetik langile eta nekazarien sobietak eta bestetik kapitalista eta lur-jabe handien behin-behineko gobernu burgesa.
Zalantzak boltxebikeen zuzendaritzan
Boltxebismoaren baitan ere adiskidetzearen aldeko joera agertu zen. Esaterako, Kamenev-ek eta Stalin-ek babesa eman zien behin-behineko gobernuari. Lenin-ek gogor kritikatu zuen politika oportunista hau erbestetik bidali zituen gutunetan eta Petrogradora iristean, apirilaren lehen asteetan, agitazio kanpaina hasi zuen alderdiaren oinarrian politika errotik aldatzeko. Apirileko tesietan, Leninek planteatu zuen ezin zela konfidantza izan behin-behineko gobernuarengan eta beraien aldarrikapenak ziren bakea, lurren banaketa nekazarien artean eta batzar konstituziogilea eratzea soilik langile diktadurak lor zezakeela. Honela, 1905eko Iraultzaren ostean Trotskyk planteatutako Etengabeko Iraultzaren ideiak onartu zituen, soilik langile klaseak, nekazarien babesarekin lor zezakeela iraultza egitea Errusia bezalako herrialde atzeratu batean.
Bere jarrerak arrakasta izan ondoren, Boltxebikeak boterea hartzeko prestatu ziren. Oztopo handiena Sobietetan zeuden adiskidetzearen aldekoak ziren, izan ere, mentxebike eta sozialiraultzaileek Sobietetan zuten kontrola erabili nahi zuten masak baretu eta boterea burgesiari emateko. Baina boltxebikeen politika berain programa Sobiet eta fabriketako komiteetan pazientzia guztiarekin azaltzea izan zen. Garai honetan boltxebikeen lema nagusia hau zen: Botere guztia sobietentzat!
Trotsky eta boltxebikeak
Boltxebikeen taktika honi esker, bere inguruan iraultzaile ugari bildu ziren, horien artean Trotsky, zeinak nahiz eta Leninen antzeko politika jarraitu izan zuen, ez zuen oso ondo ulertzen boltxebikeena bezalako alderdi zentralizatu eta indartsu bat eta mentxebikeekin adiskidetzeko itxaropena zuen, baina gerora itxaropenok galdu zituen. Erbestetik Errusiara iritsi zenean, Lenin eta boltxebikeen aldean egon zen.
Iraultza handi guztietan, protagonista nagusia masak izan ohi dira, baina garaiaren arabera, ondorio ezberdinak ateratzen dira. Uztailean, San Petersburgoko langile eta soldaduak kezkatzen hasi ziren, behin-behineko gobernuak ez baitzuen inongo konponbiderik ekarri eta horren ondorioz manifestaldi armatu bat egin zuten. Bolxebikeek hiria isolatuta geratzeko arriskua ikusi zuten horrela elementu iraultzaileak zapalduz eta hau saihesten saiatu ziren. Behin habian jarrita, Boltxebikeak masen alboan egon ziren eta manifestaldiaren goiburuan jarri ziren.
Uztaileko mugimenduak porrot egin zuen eta iraultzaileen aurkako errepresio bortitza hasi zen Kerensky-ren behin-behineko gobernuaren eskutik. Boltxebike asko atxilotuak izan ziren eta Lenin-ek Finlandiara ihes egin behar izan zuen. Erreakzioa horrenbestekoa izan zen non Kornilov buru zuen sektore batek estatu kolpe saiakera egin zuen direktorio militarra ezarri nahian. Honek aukera eman zien boltxebikeei argi uzteko beraiek zirela iraultzaren babesle bakarrak. Boltxebikeek Kerenskyrekin eta adiskidetzearen alde zeudenekin bat egitea proposatu zuten erreakzio korniloviarrari aurre egiteko, modu honetan, begi bistan uzten zuten lider erreformisten ezintasuna eta hauen oinarri sozialean babes handiagoa lortuko zuten. Baldintza hauetan, Petrogradoko defentsa antolatu zen, hain izan zen indartsua langileen mobilizazioa Kornilovek ezin izan zuela aurrera eraman bere saiakera.
Boterea hartzera
Irailaren amaierarako lortua zuten boltxebikeek behar zuten konfidantza langile nekazari eta soldaduen artean eta behin-behineko gobernu botatzea planteatzen hasi ziren. Zuzendaritzako sektore bat, Kamenev eta Zinoviev, Leninen laguntzaile leialenak izan zirenak, boterea hartzearen aurka agertu ziren eta honen berri eman zuten egunkari burgesetan. Dena den, altxamendurako prestakuntzak aurrera jarraitu zuten, eta bertan paper garrantzitsua jokatu zuen Trotskyk, garai hartan Petrogradoko sobieteko zuzendari zenak.
Historiografia burgesak Urriko Iraultza iraultzaile profesional gutxi batzuen estatu kolpea izan zela dio. Baina Komite Militarrak goarnizioaren eta langileen babesa zuen. Horregatik gobernuak ezin izan zuen erresistentziarik egin ezta Neguko Jauregian ere. Odol isurketarik ia ez zen egon. Azken erresistentziak gaindituta, Sobieten II. Kongresuak, gehiengo Boltxebikea zuenak, bakea eta nekazariean arteko lurren banaketaren dekretua argitaratu zuen eta gobernu sobietarra ezarri zuten. Langile eta nekazariek zuten Errusiako boterea eta sozialismoa eraikitzen hasi ziren.
Modu honetan amaitu zen hogeita hamar urte baino gehiagoko borroka boltxebikea. Bere tradizioak, sakrifizioak, Urriko Iraultzaren ondarea munduko langileriaren altxor preziatu eta eredu izango da betiko.
| 2019-10-23T15:13:29 |
https://ezkeriraultzailea.net/index.php/teoria/historia/10-errusiako-iraultza
|
[
-1
] |
Adiskidetasunak badauka bere zailtasuna – Zeuk Esan 116111
Egilea zeukesanArgitaratze-data 26 apirila, 2011 26 apirila, 2011 Kategoriak Laguntasuna Etiketak amistad-adiskidetasuna, cuadrilla-koadrila
Aurrekoa Aurreko sarrera: ¿Lo Digo o No lo Digo?
Hurrengoa Hurrengo sarrera: Cuando necesites desahogarte, contar algo…
| 2019-05-24T17:53:49 |
http://zeukesan.blog.euskadi.eus/eu/blog/2011/04/26/esto-de-la-amistad-tiene-su-dificultad/
|
[
-1
] |
Terra d´Aligi TATONE Montepulciano d´Abruzzo DOC 2014 0,75l - LaKaaf - Weinhandel
Zurück zu "Terra d´Aligi"
Terra dAligi | Abruzzen
8004129075118
| 2017-12-14T04:18:12 |
http://lakaaf.mobi/item/353435323031
|
[
-1
] |
Autoren: Adam Przepiórkowski Autoren: Gerhard Budin Autoren: Nicoletta Calzolari Autoren: Cvetana Krstev Autoren: Joseph Mariani Autoren: Paul Thompson Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Alle Filter entfernen
| 2020-04-09T02:01:56 |
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3AAdam+Przepi%C3%B3rkowski/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AGerhard+Budin&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3ANicoletta+Calzolari&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ACvetana+Krstev&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3AJoseph+Mariani&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3APaul+Thompson
|
[
-1
] |
25 AZA 17
Errenteriako EAJ-PNVk udal aurrekontuei zuzenketak aurkeztu ditu
UDAL Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa proposamenek, ekonomia eta kontratazioari bultzada, etxebizitzarako sarbidea erraztea, gizarte politikak eta euskara dituzte ardatz
10 AZA 17
Errenteriako EAJ-PNV, Errenteriarren zerbitzura
2018ko aurrekontuetarako proposamenak prestatzen ari diren garai honetan, jeltzaleek herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz, urte guztian zabalik dauzkan kanalak aurrekontuetarako ekarpenak jasotzeko ere zabalik jarraitzen dutela ekarri nahi izan diete gogora errenteriarrei.
27 URR 17
Errenteriako EAJ-PNVk udal zerga eta tasak izozteko proposamena egin du
Jeltzaleek diotenez, datu ekonomikoei begiratuta, argi dago gure eskualdeko eta gure udalerriko herritarrek, bereziki pairatu dutela eta pairatzen jarraitzen dutela krisi ekonomikoa. Egoera honek, azken urteotan herritarren eros ahalmenaren galera ekarri du eta soldatak IKPa igoko den neurri berdinean igoko ez direnez, eros ahalmen hori are gehiago jaitsiko da.
23 URR 17
Bidez-Bide zerbitzua adinekoen eta ezinduen bizi kalitatea hobetzeko
Eskaripeko furgoneta zerbitzua hau astelehenetik ostiralera eskaintzen da 8:00-13:00 bitartean eta mugikortasun arazoak dituzten eta landa ingurunean zein Altamiran bizi diren adineko pertsonei dago zuzendua. Zerbitzu honen helburua da bizilagunen beharrei erantzutea, beren autonomia areagotzeko eta isolamendu edota gizarte bazterketa saihesteko
EAJ-PNVK Agustina Otaola omenduko du Madalenetako X. Haurren Krosean
Ohitura osasungarriak sustatzea eta kirola eginez haurrek ondo pasatzea helburu duen lasterketan parte hartzera animatu dituzte jeltzaleek errenteriako neska-mutikoak. Aurtengo omenaldiak helburu bikoitza betetzen du, Agustina Otaolaren kirol ibilbidea aintzatestea eta emakumezkoen kirola bistaratzea.
04 UZT 17
Aldundiak bere gain hartuko du 2018an Errenteriako Jesusen Bihotza udal egoitzaren kudeaketa
Markel Olano diputatu nagusiak herriak dituen behar eta proiektu garrantzitsuenak ezagutu ditu Julen Mendoza alkatearen eskutik
Errenteriako EAJ-PNVk, Batzokian egindako pintadak salatu ditu eta jarrera hauek bizikidetza normalizatu bat eraikitzea eragozten dutela adierazi du
Horrelako erasoek jasaten dituztenei eragiteaz gain, gizarteari oro har eragiten diote, gizartearen gehiengoak errespetuzko bizikidetza baten aldeko apustua egin eta biolentzia eta jazarpen jarrerak baztertzen baititu. Guk geure bideari diogu, bakearen, bizikidetzaren eta errespetuaren bideari, iraganera garamatzaten ekintza koldarren beldurrik gabe.
14 API 17
Pasaia biziberritzeko konpromisoa berresten dugu
Horren lekuko dira sinatu berri den Foru Aldundiaren eta Pasaiaren arteko hitzarmena, zeinak 701.930ko inbertsioa dakarten ekintza zehatzak jasotzen dituen, eta Pasaiako Badia Biziberritzeko Plan Integralaren baitan Aldundiak 2017an inbertsioetarako aurreikusi dituen 5 milioiak
Gaikako bilketa sistemaren aurka dauden herritar batzuk edukiontzi sistemari boikot egiten ari direla ohartarazi du Lezoko EAJ-PNVk
Hori dela eta, herritarrei edukiontzi bidezko sistema modu egokian erabiltzeko eta sistemaren aurka daudenei, errespetatzeko eskatu diete emaitzak hobetzea guztion erantzukizuna delako
osasuna zergak ekonomia hondakinak aurrekontuak donostia eneko goia berrikuntza kultura gobernu ona erabakitzeko eskubidea joseba egibar markel olano gizarte politika berdintasuna enplegua europa prest euskara lehen sektorea hezkuntza i+g+b bizikidetza industria kirola gobernu txarra autogobernua azpiegiturak memoria errepideak hirigintza turismoa debabarrena tolosaldea bidasoa proposamena debagoiena urola kosta buruntzaldea oarsoaldea goierri partaidetza senatua mugikortasuna euskadi etxebizitza merkataritza gipuzkoa kongresua a20 e26 urkullulhk mal gobierno batzar nagusiak etorkizuna eraikiz elkarbizitza
Aukeratu hilabetea Azaroa 2017 Urria 2017 Iraila 2017 Abuztua 2017 Uztaila 2017 Ekaina 2017 Maitza 2017 Apirila 2017 Martxoa 2017 Otsaila 2017 Urtarrila 2017 Abendua 2016 Azaroa 2016 Urria 2016 Iraila 2016 Abuztua 2016 Uztaila 2016 Ekaina 2016 Maitza 2016 Apirila 2016 Martxoa 2016 Otsaila 2016 Urtarrila 2016 Abendua 2015
| 2017-12-11T11:08:05 |
http://www.gipuzko.eus/index.php?page=berriak&idkeyNoticia=5597
|
[
-1
] |
Balmasedako Udala - 2014ko Aurrekontu Orokorrak
2014ko Aurrekontu Orokorrak
Abenduaren 26an bi ezohiko bilera egin ziren. Horietako lehenengo bileran, gure Udaleko Joseba Zorrilla alkate-udalburuak karguaren uko-egitea aurkezteaz gain, aldez aurretik onetsi egin ziren 2014rako aurrekontu orokorrak, EAJren aldeko botoekin, alderdi sozialistaren kontrako botoarekin eta CLIren eta Bilduren abstentzioekin.
Beheranzko joera izan duten zenbait ekitaldiren ondoren, oraingo honetan 7.456.873,67 euroko zenbatekodun aurrekontua aurkeztu da. Horrek esan nahi du % 10,79ko areagotzea egon dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
Aurrekontu horrek aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak betetzen baditu ere, ez du gastuaren muga betetzen; beraz, plan ekonomiko finantzarioa egin beharko da aipatutako gastuaren edo helburuen araua bete ahal izateko urte baten buruan.
Nabarmentzekoa da azken 15 urteetan egin den diru-sarreren aurrekontu erreal eta zuhurrena dela; izan ere, horien % 100 diru-sarrera arruntei dagozkie eta bermatuta dago berau betetzea onesten den unetik bertatik.
Ekonomia berpizteko planak
Ekitaldi honetarako, bi plan nabarmendu dira, eta horietarako 750.000 euro bideratuko dira Balmasedako ekonomia maila guztietan lehengoratzeko. Egoera sozio-ekonomikoak eta langabezia tasa altuak bultzatuta, inbertsio handiak alde batera utzi dira, eta pertsonen aldeko apustua egin da. Alde batetik, 500.000 euro Tokiko Enplegu Planerako (erakunde ezberdinek kontratazio berrietarako eman ahal dituzten gainerako diru-laguntza guztiei gehitu behar zaie). Beste alde batetik, 250.000 euro Tokiko Ekonomia Suspertzeko Planerako, jarduera ekonomikoa sortzeko, kontratazioak egiteko eta garai latzenak igarotzen ari diren enpresei laguntzak ematera bideratzeko (merkataritzari eta ostalaritzari laguntzak, enpresei kontratuetarako diru-laguntzak emateko, garai bateko Gazte-Txokon bi enpresa mintegi, TAZ, Udal Gaztedi eta abar sortzeko).
Diru-sarrerak: 7.456.873,67 euro
1. kapituluan (zerga zuzenak), 1.489.000 euro atzeman da, hau da, aurrekontuaren % 19,97. Hori nagusiki 2013ko ordenantzetan eta aurrekontu exekuzioaren egoeran onetsitako % 2,2 areagotu izanari zor zaio.
2. kapituluan (zeharkako zergak), 2013. urteko zenbateko berbera finkatu da, hau da, 50.000 euro.
3. kapituluan (tasak eta beste diru-sarrera batzuk), 1.030.760 euro ezarri dira. Horiek diru-sarreren % 13,82 dakarte, hau da, ordenantza fiskaletan adostutakoa baino zertxobait gehiago, nagusiki 2013ko aurrekontu exekuzio egokiaren ondorioz.
4. kapitulua (transferentzia arruntak), % 17,19 areagotu da 2013. urtekoarekin alderatuta, eta aurrekontuaren % 65,02ra iritsi da, 4.848.713,67 eurorekin. Hori guztia nagusiki Udalkutxaren Foru Funtsa hobetu izanaren ondorioa da.
5. kapitulua (ondare arloko diru-sarrerak), 38.400 eurorekin, % 86,48 jaitsi da, ez baita hasiera batean diru-sarrerarik aurreikusten baso aprobetxamenduengatik.
Azkenik, 6. kapitulua (inbertsioak besterentzea) ezer gabe utzi da, baina baliteke udal lokalen eta garajeen salmentaren bat egotea urtean zehar.
Gastuak: 7.456.873,67 euro
Gastu publikoa murrizteko eta eusteko ahaleginean dihardugu, bereziki gastu arruntari dagokionez, betiere zerbitzuaren kalitateari eutsiz. Guztiarekin ere, % 10,79ko igoera erregistratu da, 2013ko eta 2012ko beherakadekin alderatuta, % 9,60 eta % 29, hurrenez hurren.
1. kapituluak (langileen gastuak) % 33,20 dakar kopuru osoaren gainean, hau da, 2.475.499,02 euro, eta 2010. urtean hasitako joerari heltzen zaio, % 4,27ko murriztapenarekin, aurreko urtearekin alderatuta.
2. kapituluan (ondasunen eta zerbitzu arrunten gastua), 2.949.116,81 eurorekin (aurrekontuaren % 39,55 dakar), % 3,71 murriztu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
4. kapituluan (transferentzia arruntak), % 180,39ko igoera dugu, guztira 1.113.157,84 euro. Horren arrazoia da arestian aipatu ditugun Enplegu planetara eta Tokiko Ekonomia Berpiztera 750.000 euro bideratu direla.
6. kapituluan (inbertsio errealak), % 87,90eko igoera aurreikusi da, zehazki, 532.800 euro, hau da, aurrekontu osoaren % 7,15.
Horrek inbertitzeko ahalegina (diru-sarrera arruntak lehengoratzeak ahalbidetuta) lehengoratzea dakar, Udalkutxak aurreko urteetako likidazio negatiboak itzuli ondoren.
Hona hemen inbertsio aipagarrienak: 100.000 euro martxan jartzeko Hiria Edertzeko Plana, 100.000 euro udal frontoia eraberritzeko, 100.000 euro PAESerako (80.000 euroko inbertsioa igerilekuetarako eta 20.000 euro argiteria publikoa hobetzen jarraitzeko), 90.000 euro Hedegile 42 helbideko lorategiaren urbanizaziorako, 60.000 euro Kolitza aterpetxe berrirako, 35.000 euro Irisgarritasunerako Udal Plan berria idazteko, 34.000 euro ikastetxe publikoen inbertsio eta ekipamendurako, 24.000 euro bideak eta herri bideak egokitzeko eta partida txikiagoak. Guztira, 532.000 euroko inbertsioa.
Zor publikoa, maileguen amortizazioari eta interesei dagokienez, 383.300 eurokoa da. % 3,52 jaitsi da, eta aurrekontuaren % 5,14 dakar. Gobernuaren zuzendaritza nagusi eta organoetarako 137.392,96 euro. Horrek aurrekontuaren % 1,84 dakar, % 1,92 jaitsierarekin, 2013. urtearekin alderatuta. Administrazio Nagusia ere jaitsi egin da % 8,03, guztira 1.033.466,68 euro (% 13,86).
Gizarte Ekintza % 7,37 murriztu da, kontratu berriaren ondorioz eta Etxeko Laguntza Zerbitzuaren urteko errealitatearen ondorioz. 621.050,72 eurorekin, % 8,33 dakar. Behartsuen funtsari eutsi egin zaio, eta zenbatekoa 65.000 handitu da. Horrek % 4,84ko hobekuntza dakar. Beharrizan gehien duten herrialdeekin gauzatzen diren proiektu solidarioetarako % 0,7ko laguntzari ere eutsi zaio, eta aurreikusita dago ikastola zaharra egokitzea premiazko beharrizan sozialei aurre egiteko (hala ere, ez da aurrekontu partidarik aurreikusi, bertako langileekin egingo baita Enplegu Planaren bidez).
Gizarte Sustapenari dagokionez, partida % 607,73 igo da, Tokiko Enplegu Planaren 500.000 euroko zenbatekoa dela eta. Hezkuntza % 1,94 igo da, eta aurrekontuaren % 2,46 dakar, nagusiki 2.000 euro areagotu izanagatik Zubi Zaharra Ikastolako hitzarmenean. Etxebizitza eta Hirigintza arloek, 1.297.518,05 eurorekin, % 17,40 hartzen dute, % 11,61eko areagotzearekin, nagusiki Irisgarritasunerako Plan berria idazteko partidak, Hiria Edertzeko Plana eta parke eta lorategietan aurreikusitako inbertsioak direla eta.
Ongizate Komunitarioa aurrekontu honetako partida garrantzitsuetako bat da: 1.049.248,18 euro (aurrekontuaren %14,07). Kultura eta Kirolak % 10,41 igo da, 1.225.970,35 eurorekin, funtsean Udaleko zenbait instalazioetan inbertitzeko ahalegina egiteagatik, besteak beste, igerilekuetan energia eraginkortasuna hobetzeko aurreikusitakoak, frontoiaren estalkia, aldagelak eta kanpoko komunak edota Kolitza aterpetxe berria hobetzeko aurreikusitakoak.
Turismoari dagokion partida % 29,48 areagotu gastuaren 30,66ko jaitsierarekin, baina beste inbertsio partida batzuetan horien aldeko apustua egin da (Kolitzaren aterpea, fatxadak egokitzea, etab.).
Zor bizia 2013ko abenduaren 31n 3.505.800,14 eurokoa da (gehiena kiroldegia eraikitzearen ondorioz). Gutxienez, urtebete geroago 3.186.383,22 eurokoa izango da, eta horrek % 5,13ko finantza-karga dakar.
| 2019-12-12T18:17:22 |
http://www.balmaseda.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/PresupuestosGenerales2014.aspx
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea Goenaga euskal gizataldearen ordezkariekin bildu ziren Argentinan
Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea…
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/3787
<iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2010%2F11%2F08%2F061110colectividad%2Fsolo_irekia%2F061110colectividad.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe>
Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea Goenaga euskal gizataldearen ordezkariekin bildu ziren Argentinan Iturria: Irekia
Julián Celaya, Elvira Cortajarena y Aizpea Goenaga se reunieron con los representantes de la colectividad vasca en Argentina Iturria: Irekia
Julian Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendariak, Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkariak, eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariak, Federación de Entidades Vasco Argentinas - FEVAko bileran parte hartu zuten Mar del Platako Euskal Astearen ospakizunaren barne. Baita Federación de Instituciones Vascas de Uruguay - FIVU eta Brasiletik etorritako gizataldearen Ordezkariekin ere elkartu ziren.
Julian Celayak jendeaurreko agerraldian Mar del Platako euskal etxearen zuzendaritza - batzordea eta baita FEVA ere, gizatalde euskal - argentinoaren bilera jendetsuaren antolaketa eraginkorragatik zoriodu zituen .
Baita FEVAk ere, Julian Celaya eta Elvira Cortajarenari beraien lan eta arduragatik diploma bat eman zien.
FEVAren batzarraren aurrean, beste behin Julian Celayak instituzio eta pertsonen arteko errespetoa mantentzea beharrezkoa dela nabarmendu eta plazaratu zuen. Euskal emigratzaileen ondorengoen artean dauden ezberdintasun ideologikoak eta baita gaur egungo Eusko Jaurlaritzarekin eduki ditzaketen tirabirak ere ez dira erlazio adeitsu bat izateko oztopo bat izan behar.
Baita bere zuzendaritzak ematen dituen diru-laguntza programei buruz ere hitz egin zuen. Hauen bidez euskal etxeen ekimenak aurrera eraman daitezke baina gehienei lagundu arren ez da behar guztietara iristen. "Lehen ez zegoen toperik. Baina instituzio gehiagora iristeko tope bat jarri dugu eta hala ta guztiz ere diru-laguntzak ez dira eskatzen duten guztientzat iristen", argitu zuen Celayak.
Gizataldeen Zuzendariak hauek eta beste hainbat gai Aholku Batzordean hitz egingo direla gogorarazi zuen, honako hau datorren abenduan izango delarik eta 2011 Gizataldeen Biltzarrarako prestakunta bat suposatuko duelarik.
Bestalde Ordezkariak euskal etxeetara egindako bisitetan izandako harrera ederra eskertu zuen eta aipatu ere, nola euskal etxe askotan hunkitzen ziren Eusko Jaurlaritzako Ordezkari baten lehendabiziko bisita izanagatik. Elvira Cortajarenak dagoeneko Mercosurreko euskal etxeen % 78a ezagutu ahal izan duela azaldu zuen. Bere lana egiteko euskal etxeak eta bere partaideak pertsonalki ezagutzea zein garrantzitsua den azpimarratu zuen. "Nire ustez dezente aberastu gaitu ez bakarrik Ordezkaritzari baizik eta batak besteari. Ez da gauza bera euskal etxe batek diru-laguntza eskaera bat egitea eta ez lekua, ez zuzendaritza batzordea, ez aurpegi, ez begirk ezagutzea."
Bestalde Cortajarenak gizataldearen barne egoera larrietan dauden pertsonak laguntzeko ditugun tresnak erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.Kampoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren programekin lotuta, Ordezkariak azaldu zuen "egoera larrian dauden pertsonen kasuekin ahalegin bat egin behar dugu gaizki dauden pertsonak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jado ditzaten edo kasu batzuetan Enbaxadaren lan sailaren bidez pentsioak izateko eskubidea lor dezaten eta informazio falta ez izatea".
Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/3787-julian-celaya-elvira-cortajarena-eta-aizpea-goenaga-euskal-gizataldearen-ordezkariekin-bildu-ziren-argentinan#comment_1118
061110colectividad.mp3 behera kargatu (2 MB)
Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea Goenaga
1264/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp…
| 2019-12-06T03:59:14 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/3787-julian-celaya-elvira-cortajarena-eta-aizpea-goenaga-euskal-gizataldearen-ordezkariekin-bildu-ziren-argentinan
|
[
-1
] |
Surfaren lehen mailara itzultzen saiatuko da datorren urtean Aritz Aranburu | El Correo
Surfaren lehen mailara itzultzen saiatuko da datorren urtean Aritz Aranburu
Aritz Aranburu, surflaria.
«Garrantzitsua da maila horretan egotea, beti baita atsegina onenen artean lehiatzea eta sekulakoa da hauek kanporatzea» azaldu du zarauztarrak
IZASKUN MOYANObilbao Sábado, 26 diciembre 2015, 02:36
Aritz Aranburu surflari zarauztarra munduko elitera itzultzen saiatuko da 2016. urtean. Aurrekoan «ilusioz beteriko denboraldia» amaitu zuen, munduko sailkapeneko 38. postua lortuta. Fadurako (Getxo, Bizkai) Kirol Teknifikazioko Zentrora egindako bisitaldian hala azaldu dio beka bidez laguntzen dion Basque Team fundazioari.
«2015eko balantzea oso positiboa da, 2014a World Championship Tour zirkuitura itzultzeko zorian amaitu ondoren». Zirkuitu alternatiboan lehiatu da zarauztarra, baina beste kirolari batzuen lesioak direla eta, kategoria goreneko zenbait txapelketatan parte hartzeko deitu diote. Zoritxarrez, gainontzekoek baino proba gutxiago zituen, beraz ezin izan zen lehiatu. «Garrantzitsua da hor egotea, beti baita atsegina onenen artean lehiatzea. Oso esperientzia ona izan da», azaldu du.
Abuztuan Tahitin jokatutako txapelketa izan zen unerik onenetako bat. «Oso gustuko» duen lehiaketa da, indar handiko olatuak egoten direlako bertan. Txanda pare bat maisuki burutu zituen, munduko titulua jokatzen ari ziren kirolari batzuk kanpoan utziz. «Uretan onenekin batera lehiatzea amets handia da, baina horietako batzuk gainditzea sekulakoa da», azpimarratu du.
Urtea munduko sailkapeneko 38. postuan amaitu du Aranburuk. Bere hitzetan, «ezin da postu hobea lortu, zirkuitua osatzen duten proben erdiak jokatzeko aukerarik izan ez dudan heinean». Dena den, noiz edo noiz, lesioengatik izandako bajak estaltzeko deitu dute. «Niretzat, rankingak ez zuen zentzu handirik aurten, eta ondorioz, nire ardura nagusia jardun ona egitea izan da parte hartu dudan txapelketa guztietan. Horren harira, oso pozik nago».
Hurrengo urtera begira, lehiatzeko «irrikitan» dagoela esan du, eta egutegi finkoagoa izango duela uste du. Beraz, «ahalik eta ahaleginik handiena» egingo du surfaren lehen mailan egoteko.
Lehen mailako surflaria
Aritz Aranburu (Zarautz, 1985-08-30) Europako bosgarren surflaria izan zen 2007an WCTra iristean. Ondorengo bi denboraldietan, olatuen kirolaren lehen mailan mantendu zen, munduko 45 surflari onenekin norgehiagokan. Aranburu profesionala da 2005etik, eta 2007an Europako Txapelketa irabazi ondoren, 2008an aintzatespen ugari jaso zuen; Eusko Jaurlaritzak urteko kirolaririk onenari ematen dion Euskadi Saria barne. Han-hemenka lortu dituen garaipenen artean, Kelly Slater munduko txapeldunari hamar aldiz gailendu izana nabarmentzen da.
| 2019-03-27T03:45:47 |
https://www.elcorreo.com/bizkaia/deportes/mas-deportes/201512/26/surfaren-lehen-mailara-itzultzen-20151221130307.html
|
[
-1
] |
Azken orduko eskaintzak GREEN NEST UBA ATERPETXEAAterpetxeakDonostian aterpea. Green Nest Uba Aterpetxea, naturaz inguratutako aterpea, Donostiako Ametzagaina parke naturalean kokatuta dago. Ostatua Donostian, garbia eta merketa, logela pribatuak edo partekatuak, zerbitzu eta erraztasun guztiekin. Gela haundiak, segurtasun neurriak, egundoko dekorazioarekin, sukaldea, aire girotuarekin.TERMINUS HOTELA Erdigunean gaude, Kontxako hondartzatik 5 minutura, eta tratu atsegin eta familiarra ematen dugu. Horri esker, gure bezeroak eroso sentitzen dira bertan ostatu hartuta. Prezioa totala honetatik gora42.00� Prezioa totala honetatik gora45.00� ULIA ALBERGUEUlia mendiaren magalean, itsas mailatik 200 bat metro gorago, horra hor Ulia aterpetxea.Zurriola hondartzatik oinez joanda 20 minutura, aterpetxe hau mendiaz eta bizimodu osasuntsuaz gozatzeko leku bikaina da.PALACIO DE AIETE HOTELA Palacio de Aiete Hotela hiriaren goialdean pribilegiozko eremuan dago. Luxuzko bizitoki-eremua izanik, leku lasaia da. Miramon Parke Teknologikotik eta hiriko monumentu ederrenetako batetik gertuen dagoen hotela da: Aieteko Jauregitik, hain zuzen ere. Prezioa totala honetatik gora47.25� Prezioa totala honetatik gora50.00� MONTE ULIA HOTELA Naturaren erdian atseden-egun batzuk pasatzeko leku egokia da, hiritik minutu gutxira, hirigunearekin ederki komunikatuta eta Zurriola hondartzatik 4 minutura. ETH IRUN HOTEL El hotel, en la ciudad de Ir�n, a pie de las autopistas A-8 y A-63 que unen Espa�a y Francia, est� dirigido tanto al cliente de ocio como al de trabajo. Se trata de un hotel de construcci�n ecol�gica con una amplia gama de servicios para satisfacer las necesidades de su variada clientela internacional Prezioa totala honetatik gora52.00� Prezioa totala honetatik gora55.00� PALACIO ATXEGA HOTELA 1964. urtean Usurbilgo monumentu historiko izendatua izan zen Atxega Jauregia. Hotel moduan 2000 ireki zen 12 gela ditu, baserri-giroko dekorazioz jarriak, eta harria zurarekin bat egite honek giro abegitsu eta erosoa ematen dio Jauregiari. Euskal Herriko turismo eta cultura gune guztiekin ondo baino hobeto lotua dago: Donostia, Zarautz, HondarribiOLARAINAterpetxeakOndarreta hondartzatik 300 metrora, ingurune lasai eta atseginean dago Olarain aterpetxe-egoitza. Unibertsitateen artean, egoitza hau leku paregabea da bilerak egiteko, ekitaldi-aretoa baitu. Ostatu gisa, hotel baten erosotasunak izango ditu, baina familia- eta etxe-giroan. Prezioa totala honetatik gora55.00� Prezioa totala honetatik gora59.50� HOSTAL ALEMANAOstatuak 2*Establecimiento hotelero situado Junto a la Bah�a de La Concha, en pleno centro de Donostia San Sebasti�n. Servicio de parking, servicio de desayuno buffet, zona vado hotel carga y descarga para veh�culos, recepci�n 24 horas.21 habitaciones modernamente decoradas y equipadas con: ba�o completo, telefono, tv plasma 26', minibar, secador, acceso tarjeta magn�tica, mesa trabajo, wifi internet,y aire acondicionado. K10 HOTELA Hotel de nueva construcci�n, inaugurado en AGOSTO de 2012, construido con una gran calidad en los materiales que dota al hotel de un gran confort debido a las altas prestaciones utilizadas en ac�stica y t�rmica. Las habitaciones son luminosas, elegantes y con una decoraci�n moderna dise�ada en tonos muy c�lidos que dan un gran confort. Prezioa totala honetatik gora60.50� Prezioa totala honetatik gora65.00� Kirol-Aisi jarduerak Bisita Gidatuak
| 2013-12-11T14:55:18 |
http://www.sansebastianreservas.com/alojamiento.asp?idioma=V&txtClavereg=G31022016053&txtcodcte=INTERNET&txtpassword=SI&ColorInt=A&Serie=5+++&txtPais=ESP&txtCodHtlApt=LERARGI+&txtTipoAlojamiento=H
|
[
-1
] |
Eskola jazarpenari aurrea hartzeko tailerra antolatu dabe Bermeoko bibliotekan | El Correo
CostaEskola jazarpenari aurrea hartzeko tailerra antolatu dabe Bermeoko bibliotekan
Eskola jazarpenari aurrea hartzeko tailerra antolatu dabe Bermeoko bibliotekan
Ekimena 6 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta sei saioetan garatuko da, parte-hartzea doan dala
IRATXE ASTUIBermeo Miércoles, 7 febrero 2018, 22:54
Kontakizunen bidez balioak lantzeko eta eskola jazarpen edo ‘bulling’ egoerak prebenitzeko tailerra antolatu dabe, Joxe Miel Barandiaran Bermeoko Udal Liburutegian. 6 eta 8 urtera arteko umeei zuzenduta dago ekimena eta sei saioetan garatuko da. Lehenengo hitzordua, izan be, martiaren 1ean izango da. Hurrengo saioak 8, 15 eta 22an eta apirilaren 12 eta 19an –eguenak– egingo dira, 18.30ean hasita.
Tailerraren dinamizatzailea Nuria Dehesa haur hezitzailea izango da. «Parte-hartzea dohainik da eta, gehienez, taldean 10 ume egongo dira», azaldu dabe Bermeoko bibliotekako arduradunek. Interesa dauken pertsonek bertan emon beharko dabe izena, aurretiz.
«Eskola jazarpenarekin amaitzeko heziketa ezinbestekoa da, balio-heziketa on batek arazo horreri aurre egiten lagunduko deuskulako, eta baita gaur egungo umeak biharko heldu osasuntsu eta zoriontsu izaten be», adierazi eban Dehesak, eskola jazarpena edo bullyinga arazo bat dala eskoletan azpimarratzeko. Udaleko liburutegian eskainiko dauen tailerran, bestalde, «ipuinen bidez errespetua, elkartasuna, ausardia, autoestimua eta enpatia balioak sustatzen saiatuko gara, eskola jazarpenari aurrea hartzen laguntzeko», aurreratu dau haur hezitazaileak.
Saio bakotxan balio bat edo bi landuko dira, eta, horretarako, testu batzuk irakurriko dabez umeak; nobelak, ipuinak, olerkiak eta igarkizunak tartean. «Irakurmen bakotxaren ostean, irakurritakoa aztertuko dogu. Besteak beste, alkarregaz komentatuko dogu, irakurritakoa gustatu jaken edo ez eta zergatik, zein izan dan pertsonaia nagusiaren jokaera, zelan konpontzen dira gatazkak ipuinean, agertzen diren baloreak, zer transmititu deutsen istorioak, zelan sentitzen diran pertsonaiak eta baita zelan sentitu diran eurek entzuten eban bitartean be», esan dau Dehesak.
Horrez gain, saio bakotxan, partehartzaileek ekintza bat prestatuko dabe saioan landu gura diran baloreei lotuta. «Klasearen amaieran komentatuko dabe zein izan dan gehien gustatu zaien testua eta zergatik».
Lekeitio dará forma a la nueva escuela de música en septiembre Rayden, Belako y Revolta Permanet se suman al cartel del Mundaka Festival
| 2018-05-24T23:34:42 |
http://www.elcorreo.com/bizkaia/costa/eskola-jazarpenari-aurrea-20180208220749-nt.html
|
[
-1
] |
Uztarriak eta Udalak komunikazio hitzarmena sinatu dute, aurrekoari jarraipena emanez - Uztarria (Azpeitia)
Uztarriak eta Udalak komunikazio hitzarmena sinatu dute, aurrekoari jarraipena emanez
2008ko mar. 7a, 13:03
Akordioa legealdikoa da; 2000n eta 2004an ere sinatu zuten
Udalak dio aldizkaria, weba eta produktuak "herrirako onuragarriak" direla
Laxaro Azkune Uztarriako lehendakaria eta Iñaki Errazkin, gaur, udaletxean. (Urola Kostako Hitza) Argazki originala
Uztarria Kultur Koordinakundeak eta Azpeitiko Udalak 2008-2011 legealdiko komunikazio hitzarmena sinatu dute gaur (ostirala), udaletxean. Laxaro Azkune Uztarriako lehendakariak eta Iñaki Errazkin alkateak izenpetu dute. Udalak ostegunean erabaki zuen ofizialki hitzarmena egitea, udalbatzarrean; alderdi denek alde bozkatu zuten.
.2000an sinatu zuten komunikazioko lehen hitzarmena, legealdikoa. 2004an sinatu zuten berriro, atzera legealdikoa. Oraingo hau, beraz, jarraipenekoa da. Herri aldizkaria, uztarria.com webgunea eta produktuak (liburuak...) argitaratzen ditu elkarteak, eta Udalak argitalpen horiek "herrirako onuragarriak" izan daitezkeela uste du.
Uztarriak, orain arte egin bezala, inpartzialtasuna gordetzen saiatuko dela dio, eta "herritar guztiei irekita" egongo dela. Bi erakundeek Jarraipen Batzordea osatuko dute (2000tik dute).
Uztarriak 2008rako komunikazio arloan 125.830 euroko aurrekontua dauka, eta Udalak 32.400 euro emango dizkio aurreko hitzarmenean baino sei mila euro gehiago. Uztarriaren aurtengo aurrekontuaren %25,7 da, hain zuzen, kopuru hori. Aurreko hitzarmenean 2004ko kopuruen arabera, %28,8 eman zion. Udalak urtero KPI gehituko dio laguntzari orain arte hori ez zen aplikatzen. Uztarria "gustura" dago, bere eskakizunak jaso egin dituelako Udalak.
Akordioaren arabera, Udalak berak argitaratutako produktuak (liburuak, batik bat) Uztarriari formatu digitalean emango dizkio, honek bere webean Azpeitia zerbitzu atalean jartzeko bertako informazioa.
| 2020-04-06T05:13:11 |
https://uztarria.eus/aktualitatea/1204885394
|
[
-1
] |
Elantxobe, igande honetako, urriak 8ko 'Historias a Bocados' saioan | EITB telebista
Elantxobe, igande honetako, urriak 8ko 'Historias a Bocados' saioan
Elantxobe, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan
Ander Gonzalezek itsasoko produktuez beteriko Elantxobeko gastronomia ezagutuko du, bertako bizilagunen eskutik.
'Historias a Bocados' , zuzenean (igandean, 20:00etan)
'Historias a Bocados' Elantxobera joango da gaur, eta Ander Gonzalez sukaldariak bertako biztanleen eskutik ezagutuko du Bizkaiko kostaldeko herri honetako sukaldaritza.
Amaitzeko, zaldiekin coaching jardunaldiak egiten dituen Josebarekin arituko da Ander. Lortuko ote du Josebak Anderrek zaldiei dien beldurra uxatzea?
Ezustean harrapatu zuten Asier Oruesagasti Alexek eta Ainhoak!
Asier Oruesagastiren lehen eguna 'Go!azen' telesailean
Markelen laguntza izan zuten Beñatek eta Asierrek azken proban
Urrutikoetxea-Ezkurdia Lau t'erdiko partida, arratsaldean, Bilbotik
| 2017-10-22T21:05:25 |
http://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/5127133/elantxobe-igande-honetako-urriak-8ko-historias-bocados-saioan/
|
[
-1
] |
Euskal Herrian bada zer entzun – Arraio Irratia 99.3 FM
Categories:Berriak Hitzaldiak Kontzertuak
Previous Post Pataxek kale egin baño kortxero zikiña izan da Izerditan blai
Next Post Gonazpietan lardaxkan!
| 2020-08-14T07:55:14 |
https://www.arraio.eus/2013/02/euskal-herrian-bada-zer-entzun/
|
[
-1
] |
Conócenos - Inmobiliaria Jesus Ibañez - Hondarribia
Con dedicación exclusiva en Hondarribia, somos una empresa con experiencia en el mundo de la construcción, promoción y venta de inmuebles desde el año 1975. Tendrás profesionales a tu servicio que te ofrecerán un trato personalizado. Contarás con nuestro asesoramiento antes, durante y después de realizar cualquier gestión.
Hondarribian dihardugu bakarrik, 1975az geroztik higiezinen eraikuntza, sustapen eta salmentaren alorrean esperientzia dugun enpresa gara. Profesional talde bat izango duzu zure zerbitzura, eta tratu pertsonalizatua eskainiko dizute. Gure aholkularitza izango duzu edozein kudeaketa egin baino lehen, egiterakoan eta egin ondoren.
Josune Ibáñez de Gauna
Agente de la propiedad Inmobiliaria. Licenciada en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad de Deusto. Título de Gestión Administrativa y Tributaria. Con experiencia desde el año 1998, fecha en el que me incorporé a la empresa familiar, he ido ampliando mis conocimientos mediante diversos cursos formativos relacionados con nuestra actividad.
Higiezinen Jabetzako Agentea. Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna, Deustu Unibertsitatearen bidez. Administrazio eta Zerga alorreko kudeaketari buruzko titulua. Lan-esperientzia 1998 urtetik, data hartan etxeko familia-enpresan hasi bainintzen lanean. Nire ezagutzak hainbat formazio ikastarotan zabaltzen joan naiz, guztiak ere gure jarduerarekin lotuak. Inmobiliaria Jesús IbañezCl. Matxin de Arzu, 120280 Hondarribia
| 2017-06-27T05:13:10 |
http://www.inmobiliariajesusibanez.com/servicios/
|
[
-1
] |
Home » Herren » Accessoires » Armband-Uhren » Chronogroph Camron
57495Gpromondo.01-aawebsaley2019-06-20 / 23:14:433.94.196.19281153eb2cee525864df5daaf85f5933fDEUDEUhttps://www.promondo.de
| 2019-06-20T21:14:44 |
https://www.promondo.de/Herren/Accessoires/Armband-Uhren/Chronogroph-Camron
|
[
-1
] |
Industriako produktuak eta prozesuak optimizatzeko Teknaliaren “biki digitalak” | About Basque Country
Home Gizartea Ekonomia Industriako produktuak eta prozesuak optimizatzeko Teknaliaren “biki digitalak”
Kontzeptua ulertzea zaila zaigula aitortu behar dugu. Eta era berean, azaltzea ere. Teknalia Korporazioak Basque Industry 4.0 kongresuan aurkeztutako “Biki digitalak” kontzeptuari buruz ari gara, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-k antolatua.
Tecnalia euskal korporazioa, BPGa teknologian bihurtzeko misioa duenak, bere teknologi garapenekin baten baino gehiagotan harritu gaitu. Baina oraingoan, aitortzen dugu, “Biki digitalak“ proiektu honen atzean dagoen ideia “ikuskatzea” kostatzen zaigu. Era honetan azaltzen da:
Akatsak eta portaera ez normalak aurreikusteko eta prozesu zein produktu aurreratuak eta moldatuak denbora errealean lortzeko erreplika birtual hauek eta bere produkzio prozesuak industrian sartzea
Bai prozesu eta bai produktu informatikoen erreplikak sortzen datzala uste dugu, hauen bitartez, aukerak, hobekuntzak, arazoak eta abantailak ikertzeko probak egiteko.
Gure ustetan, superkonputadoreen barruan emulatzea lortu diren sistemen antzerakoa da, leherketa nuklearra edo talkan partikula elementalen portaera. Emaitzak, gastuak, akatsak eta arriskuak aurrezten lortzen dituzten sistemak.
Gero eta teknifikatuagoa den eta ezagutzatik gero eta independienteagoa den ekonomia batetan gure herrialdeak behar duen “huts” hori lortzera lagunduko digun bide interesgarria.
Jakinminaz, Alphagalileo, EurekAlert eta Tecnaliaren webgune propioan agertzen diren erreferentziak usten dizkizuegu.
2017ko azaroan Kursaalean ospatutako Basque Industry 4.0. Kongresua
Previous articleIkerketa global bat: Zein da munduko helmuga gastronomiko hoberena? Donosti!
Next articleClarinek euskal jatetxe hoberenak aukeratzen ditu….Buenos Airesen
| 2018-05-26T05:16:38 |
https://aboutbasquecountry.eus/eu/2017/11/24/industriako-produktuak-eta-prozesuak-optimizatzeko-teknaliaren-biki-digitalak/
|
[
-1
] |
2018ko maiatzak 22, asteartea
MARGUERITE YOURCENARREN TESTU ZATIAK - SAIAKERA
Henri-Maximilien, Montluc-en borroka laguna Sienako setioan, aitoren seme ausart eta ikasia, zuhurtasun humanistatik zegokion ataltxo proportzionalaren jabe zen; haren babesle eta adiskidea, Cordeliers-ko priore jainkotiarra, jaun handia, adinean aurrera zihola ordenatu zen, munduko gaiztakeriak eta desordena zirela-eta erdiratua zuen bihotza, justiziaren grina eta karitatea neurri berean biltzen ziren haren baitan. Liburu honen barnean, konpartsek, merkatariek, bankariek, elizgizonek, langileek, adin eta maila orotako emakumeek aurrera eta atzera dabilen herri oso bat osatzen dute, pintoreskoari ezertan men egin gabe, eta 1510-1569 urteak erakusten dizkigu ia inoiz erabili ez den ikuspegi batetik… (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Napolesen sortua zen 1575ean, Sant'Elmo gotorlekuko harresi lodien barnean. Don Alvaro, haren aita eta tokiko gobernadorea, bertan finkatua zen penintsulan urte mordoa eman ondoren. Erregeordearen uste ona bereganatua zuen, baina baita herriaren abegia eta Campaniako aitoren semeena ere, zeinek eskuarki ez zituzten ongi eramaten espainiar funtzionarien gehiegikeriak. Gutxienez, inork ez zuen haren zintzotasuna zalantzan jartzen, ez eta haren odolaren bikaina ere… (jatorrizko agitalpenaren lehen lerroak)
Nathanael Frisiako uharte txiki batean hil zelako berriak Amsterdamera iritsi zenean ez zuen aparteko oihartzunik eragin. Haren osaba Eliek eta izeba Evak aitortu zutenez, espero izatekoa zen amaiera hura; bestalde, bi urte lehenago, Nathanael hiltzekotan egona zen Amsterdamgo ospitalea; bigarren heriotza hark, nolabait esan, ez zuen hunkitzen jadanik. Haren emazte Sarai (haren emaztea ote zen?) gizona baino lehenago hila zelako zurrumurrua zebilen, hobe ez saiatzea nola gertatu zen jakiten. Lazare, bien semeari dagokionez, Elie Adriansen-ek ez zuen bere burua ikusten umezurtzaren bila Judenstraat-en barna zihoala, nola edo hala haren amonatzat aurkezten zen eta begiak sobera beltz eta biziak zituen atsoaaren etxe aldera. (jatorrizko argitalpenaren lehen lerroak)
Gizon ilun bat, goiz eder bat
Sortu nintzenean dantzan egiten zuen izar batek, dio Shakespeare-ren heroi batek. Ingeles emakumeez ari bagara, beti Shakespeare-rengana itzuli behar. Mrs Woolf-en sakontasun dirdiratsua, arintasun lotua eta batek daki zein zeru abstraktu, estilo baten pultsazio izoztuak, aldian zeharkatzen duena aldian zeharkatua dena, argia eta beira, burura dakarzkigutenak gogoan hartzeko pausatuz gero, esango genuke hain era sotilean berezia zen emakume hura mundura jaiotzean, minutu hartantxe agian, izar bat pentsatzen jarri zela. (jatorrizko edizioaren hitzaurreko lehen lerroak)
Herrialde desberdinen literatura mugimenduen artean, desfase bat izan ohi da ia beti. Amerika berriro naturalista bilakatu zen, Frantzian naturalismoa maldan behera zihoala. Horra non hilen artean pizten duten Henry James, gurean Hemingway, Steinbeck eta Caldwell arrakastatsu gertatzen diren unean. James-en eleberri eta kontakizun guztiak berrargitaratu, aztertu, iruzkindu egiten dira Estatu Batuetan. Belaunaldi gazteenetako kritikari serioenek –Edmund Wilson, F.-O. Matthiessen, W.-H. Auden– liburuak edo azterlanak eskaintzen dizkiete. Europar estetatzat joz, gaitzetsi egin zuen Amerika hark, harrotasunez erreibindikatzen du orain, eta zenbaitek egundainoko amerikar eleberrigile handientzat aldarrikatzen dute. Aintzaren gorabehera hauek ohiko gauza dira literaturaren historian; nolanahi ere, James-en hau azkarren eta ustekabekoenetako bat da. (jatorrizko argitalpenaren hitzaurretik hartua)
Maisiek zekiena
Kavafis-en (1863-1933) aurkezpenaren ondoren, haren poemen itzulpen osoa ageri da, Marguerite Yourcenar eta Constantion Dimaras-ek burutua: Grezia modernoaren olerkari ospenetsuetako bat da Kavafis, handienetako bat ere, sotilena nolanahi ere, berriena agian eta, hala ere, iraganaren mami agortezinaz hornituena. (aurkezpenaren lehen lerroak)
Konstantino kavafisen aurkezpen kritikoa
Kontzertuek eta filmek ohitu egin du Europako jendea Negro Spirituals-en musikarekin; horien hitzak, ordea, ez dira horren ulergarri gertatzen frantses entzulearentzat, are ingelesa dakienarentzat ere, Hegoaldeko Estatuetako beltzen forma dialektal horiek nahasirik: hitz anglosaxoi horiek, gizon beltzen ahots beroak eraldaturik eta urturik bezala agertzen baitira. Haatik, testu horiek, eta ez bakarrik horiekin batera doan musika, benetako maisulanak dira maiz askotan (jatorrizko argitalpenaren hitzaurretik hartua)
Ibai sakona, erreka iluna
Aurrerago aurkituko dituzun olerkien egilea orain laurogei urte dituen amerikar emakume ia ezezaguna da. Geroago adieraziko dut zein bertutez dohaturik ikusten ditut bertso ilun eta trinko horiek. Lehenik eta behin, marraz dezagun silueta bat, eman ditzagun zenbait argibide obra bat azaltzeko balio izango dutenak edo, alderantziz, pertsonaren, bizitzaren –edo horretaz ezagutzen duguna– eta obraren artean hain maiz gertatzen bide den aldea azpimarratzeko… (jatorrizko argitalpenaren hitzaurreko lehen lerroak)
Hortense flexner-en aurkezpen kritikoa
Hemen irakurriko diren antzinako greziar olerkien itzulpenak, hein handi batean, neure gozamenerako moldaturik daude, hitzaren zentzurik hertsienean, hots, argitaratzeko batere ardurarik gabe. Hori bera gertatzen zaie poemen aurretik ageri diren oharrei, labur edo luze, lehen buruan, nik neuretzat bildu informazioak edo saiatu ebaluazioak baitira. Olerki horiek, edo olerki zati horiek, itzultzerakoan, nire jardunbidea ez zen ezertan bereizten behialako margolarienetik, zeinek antzinakoaren arabera marrazten zuten edo lehenagoko maisuen pinturen arabera zirriborratzeari ekiten zioten, aurrekoen artearen sekretuetan hobeki barnatu beharrez, ez eta musikagileenetik ere, noizean behin Bach edo Mozarten pasarteren bat behin eta berriro lantzen zutenak, hartaz gozatu eta aberastu beharrez. (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Koroa eta lira
Kantu beltzaren edertasuna, bizitasuna, alaitasuna, tristura, lur-arras edo zeru-arras, etengabe auhenaren diapasonera jaitsi edo oihuarenera igotzen dena, berriro azaltzen ahalegindu baino areago, nahiago nuen beltzak aurkitu ditudan aldiak gogoratzea; elkartze horiek ia beti laburrak eta osatu gabeak izan badira ere, haien izaera eta bizimoldea hobekixeago ulertzeko bidea eman didate. (jatorrizko argitalpenaren hitzaurretik hartua)
Blues & Gospels
Urriaren 3 edo 4an, Bangor-eko (Maine) ospitalean nengoela, bertan bi egun neramala, eta goiz hartan angiograma bat jasanik, Jerry Wilson-ek, Paristik bi edo hiru egun lehenago etorria zenak, gaixorik bera ere, esku artean paratu zidan malakita plaka zoragarri hura, New Delhi-n hainbat aldiz ene tratuen xedea izan zena, 1983an eta 1985ean, beraren urtebetetzean eskaini nahiz, eta azkenean aurreko martxoaren 22an eman niona. Liburutto honi Gauzen ahotsa izenburua jartzea erabaki dut; ia nirerik ezer ez dauka, salbu itzulpen batzuk, baina oheburuko liburu eta bidai liburu gisa baliatu dut, bai eta zenbaitetan adore hornidura gisa ere. (jatorrizko argitalpenaren hitzaurretik hartua)
Gauzen ahotsa
Zinozefalos-en, Tebasko auzunean sortu zen, abuztuan, hirurogeita hamabosgarren Olinpiadetako hirugarren urtean. Ilbete argitsuaren eta Siriusen distiraren garaia zen. Orduan, Hesiodok dioenez, ahuntzak gizen daude, ardoa ona da, emakumeak guztiz lizunak, eta gizonak ahuleriak joak dira, Siriusen beroak gorputza ahitzen duelako. Inork ez du zalantzan jartzen bertso horiek, jadanik berrehun urte inguru zituztenak, maiz errepikatuko zirela sehaskaren inguruan. Tradizioei begirunea zien Tebasko jendeak maitatu behar zuen Askrako olerkari serioa, lasaitasun handiz eguneroko bizitzaren kontu txikiez arduratuzen zen hura. (jatorrizko edizioaren lehen lerroak)
Marguerite Yourcenar-en sei saio berri, gai bat balioesteko, edo berriro balioesteko, sei ahalegin, "begiak zabalik" ekiteko, Hadrianoren oroitzapenak obraren Hadriano hark ez du aspaldi egin bezala, azterketak eramango gaituen argibideen edo hipotesien azken bururaino iristearren. Azterlan bat Historia Augusta-ri buruz: kronika bortizki partzialen bilduma, eskandalagarriak askotan, egiaren eta gezurraren arteko maila desberdinetan kokatuak, baina gainbeherako Erromaren historiarako iturburu garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen duena. Bi lan Errenazimenduari buruz, bata Agrippa d'Aubigné-ren Tragikoak obrari eskainia, eta olerkari ilun eta handi horretatik harat, are gehiago gizakiaren intolerantziari eta ankerkeriari, XVI. mendean hartu zituzten moldeetan; beste lanak, Chenonceaux-eko antzinako harriei buruzkoak, behialako egoitza handi bateko biztanleen bizitza asaldatua eta egongaitza gogoratzen du, bai eta diruaren tragikomedia, belaunaldiz belaunaldi behin eta berriro jokatzen dena dekoratu eder horien artean. Beste lan batek Piranesiren alegiazko espetxeak eta maisulan bitxi horien arrazoi tekniko eta psikologikoak ditu aztergai. Beste bi lan, azkenik, literatura modernoaren bi izen handiri eskainiak daude: Konstantino Kavafis olerkari neogreko enigmatikoa, iragan bikoitz baten nozioek obsesionaturik beti (bere amodiozko iragana eta iragan helenistikoa edo bizantziarra); Thomas Mann, Mendi Magikoa eta Doktor Faustus bezalako obren egileak jakintza tradizio zahar batekin zituen harremanak, hots, mundua barnetasun espezien bidez ezagutzea aldarrikatzen zuten hermetista eta alkimistekin. (jatorrizko argitalpeneko oharra)
Inbentarioaren arabera
| 2018-05-22T19:09:57 |
http://yourcenar.gipuzkoakultura.net/marguerite_yourcenar_testu_zatiak_saiakera.php
|
[
-1
] |
«Hiru Erregeen Mahaia»: berrikuspenen arteko aldeak - Wikipedia, entziklopedia askea.
«Hiru Erregeen Mahaia»: berrikuspenen arteko aldeak
Hiru Erregeen Mahaia (aldatu)
04:01, 15 azaroa 2019ko berrikusketa
176 bytes added , Duela 8 hilabete
03:53, 15 azaroa 2019ko berrikusketa (aldatu)
04:01, 15 azaroa 2019ko berrikusketa (aldatu) (desegin)
[[Fitxategi:Hiru erregeen mahaia.jpg|thumb|300px|ezkerrera|Hiru Erregeen Mahaiaren ikuspegia, laino artean, Linzako lepotik.]]
[[Erronkariera]]z ''Iror Erregeen Maia'' deritzo, [[gaztelania]]z ''{{lang|es|Mesa de los Tres Reyes}}'', [[aragoiera]]z ''{{lang|an|Meseta d'os Tres Reis}}'', [[okzitaniera]]z ''{{lang|oc|Tabla d'eths Tros Rouyes}}'' eta [[frantses]]ez ''{{lang|fr|Table des Trois Rois}}''.▼
Gailurretik [[Atxerito iboia]]ren ikuspegi ezin hobea dago.
▲[[Erronkariera]]z ''Iror Erregeen Maia'' deritzo, [[gaztelania]]z ''{{lang|es|Mesa de los Tres Reyes}}'', [[aragoiera]]z ''{{lang|an|Meseta d'os Tres Reis}}'', [[okzitaniera]]z ''{{lang|oc|Tabla d'eths Tros Rouyes}}'' eta [[frantses]]ez ''{{lang|fr|Table des Trois Rois}}''.
Diotenez mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeei egiten die erreferentzia, aitzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren.▼
▲Hizkuntza guztietan hiru erregeak aipatzen dira. Diotenez mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeei egiten die erreferentzia, aitzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren. Teorian, posible zen hiru erregeak mendiaren gailurrean elkartu eta estatu-arazoez mintzatzea, nor bere erreinutik atera gabe.
== Abiapuntuak ==
"https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/7181782"(e)tik eskuratuta
| 2020-08-10T17:43:33 |
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Berezi:MobileDiff/7181782
|
[
-1
] |
Download Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit) Gratis Zippy
Descarca Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit) ★ Download Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit) mp3 free on muzicanet.net
Cauta muzica pe site: Descarca Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit) GRATIS !
Descarca : Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit) mp3 Categorie: romaneasca -
Data: 2015-05-26 18:17:44 -
Etichete fisier: Smiley, Feli, 10 Minutes, (Original, Radio Edit), Alege unul din serverele de mai jos:
Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit)
- Download, descarca, gratis, 2016, hotfiles , mp3 , free , zippy ,youtube , file share , fisierulmeu , versuri , lyrics , song, asculta, online , muzica noua Comentarii : Smiley si Feli - 10 Minutes (Original Radio Edit)
| 2016-12-04T08:08:36 |
http://www.muzicanet.net/descarca-romaneasca/Smiley-si-Feli-10-Minutes-Original-Radio-Edit_27920.html
|
[
-1
] |
Heartfelt Sympathies Store | Eileen "Lorraine" McDonald
Return to Memorial for Eileen "Lorraine" McDonald
| 2019-12-15T00:28:49 |
https://store.heartfeltsympathies.com/tributes/3829710/McDonald-Eileen-22Lorraine22/hfs/
|
[
-1
] |
19 mila milioi argi-urtera dagoen protokumulu baten sorrera argitu dute - Elhuyar Aldizkaria
Hasiera » Albisteak » 19 mila milioi argi-urtera dagoen protokumulu baten sorrera argitu dute
4C+23.56 inguruko galaxien mugimendu erlatiboak 4C+23.56 irrati-galaxiarekiko. Puntu bakoitzak galaxia bat irudikatzen du. Arg. Minju et al. 2019 ApJ
4C+23.56 izeneko irrati-galaxiaren inguruan dagoen protokumulua aztertu du nazioarteko talde batek, eta, besteak beste, protokumuluaren masa 32 bilioi eguzki-masa ingurukoa dela ondorioztatu dute. Gaur egunetara eboluzionatuz gero, kalkulatu dute 100 bilioi eguzki-masakoa izango dela.
Itziar Aretxaga Mendez astrofisikariak parte hartu du ikerketan, eta hark azaldu duenez, grabitateak elkartutako milaka galaxiek sortutako egiturak dira kumuluak, Unibertsoan ezagutzen diren egitura handienak. Orain aztertu duten egitura 4C+23.56 irrati-galaxiako ingurukoa da, eta 19 mila milioi argi-urtera dago, gutxi gorabehera.
ALMA (Atacama Large Milimeter/submilimeter Array) irrati-teleskopioaren bitartez, irrati-galaxiaren eremuko galaxia gazteen espektruak hauteman zituzten, protokumuluaren barruan ote zeuden baieztatzeko eta taldearen barruko mugimendu erlatiboak neurtzeko.
Horri esker, gai izan dira protokuluaren masa kalkulatzeko. Aretxagaren arabera, protokumulua analogia egokia da ezagutzeko nolakoa zen iraganean gure superkumulua, Virgo. Hain zuzen, Esne Bidea, Andromeda galaxiarekin batera, tokiko taldearen parte da, eta Virgoren satelitea. Haren erdigunea 54 milioi argi-urtera dago.
Ikertzaileek arXiv-en irekian plazaratu dute artikulua, xehetasun guztiekin.
| 2019-12-15T12:55:22 |
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/19-mila-milioi-argi-urtera-dagoen-protokumulu-bate/
|
[
-1
] |
Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Urban Commerce - 2007ko jardunaldi teknikoa
Urban Commerce - 2007ko jardunaldi teknikoa
2007ko irailaren 20an, Europa biltzar eta erakusketa etxean jardunaldi bat izan genuen, Merkataritza Zerbitzuak antolatua, Merkataritza eta hiri arloko ideia azoka izenburuarekin.
Jardunaldi hura Urban Commerce ekintzen barruan egin zen, eta izen handiko hizlariak ekarri zituen, hala nola Ignacio Ramonet eta Yolanda Jugo. Lehenak, ekonomia globalaren egoerari eta toki eremuan dituen eraginei buruzko bere ideiak azaldu zituen. Bigarrenak, berriz, kontsumoko joera berriak azaldu zituen, eta dendak kontsumitzaile mota berrietara nola egokitzen ari diren aztertu zuen.
Arratsaldeko jardunaldian, bi ideia azoka egin ziren. Bertaratuek elkarri esperientziak azaldu zizkioten, hainbat arlori buruz, adibidez denda sektorearen profesionalizazioari buruz eta hiria denden bidez ezberdintzeari buruz.
Jardunaldiak arrakasta handia izan zuen erakarritako jendearen aldetik. Izan ere, hainbat eta hainbat eremu eta udalerritan merkataritza biziberritzeko lanean diharduten 156 profesionalek parte hartu zuten. Horrenbestez, bertaratu guztientzako oso probetxuzkoa izan zen ideiak trukatzeko foro hura.
Egitaraua eta hitzaldien laburpena
| 2020-04-05T10:17:23 |
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_587e6ac5_15f2dc106cb__7ee1
|
[
-1
] |
Mapa morea: Hirigintza, generoa eta eguneroko bizitza - Guaixe.eus
Mapa morea: Hirigintza, generoa eta eguneroko bizitza
Izaskun Beunza 2017-03-10 08:31
Hirigintzak bizitzarekin lotura dauka, bizitza espazioa antolatzeko teknika da, eta hirigintzaz eta generoaz hitz egiten dugunean, bizitzeko egokiak diren hiriak eraikitzeaz ari gara; hiri abegitsu, atsegin eta tolerantea, espazio eta eraikin publiko guztietara pertsona guztiek sarrera izatea bermatuko duten hiriaz, memoria historikoa baloratu eta inguruarekin harmonia bilatuko dutenaz.
Genero ikuspuntua faktore erabakigarria da denok aukera eta eskubide berdinak ditugun hiria proiektatzerakoan. Gauzak horrela, hirigintza aztertzeko mapak egiteko eskuliburu metodologikoak aurkeztu dira eta badira euren herri edo hirietan dagoeneko lanean jarritakoak ere.
Hiri debekatuaren mapak deritzen zaie EAEn, generoaren eta herritarren eguneroko bizimoduaren eta segurtasunaren ikuspegitik hiria parte-hartze prozesu baten bitartez aztertzen duen mapa. Mapen helburua emakumearen segurtasunaren ikuspegitik hiria berrikustea da.
Espazioak, bere definizioa eta forma, erabateko garrantzia du pertsonen eguneroko bizitzan. Historikoki lan ugalkorra, genero-rolen bitartez emakumeei egotzi zaiena, ez da hirigintzan kontuan izan. Hiriak lan produktiboetarako pentsatu dira gehienbat. Hirigintza zabaldu behar da generoaren perspektibatik, kaleak, plazak eta parkeak espazio publikoak direlako, eta guztiok erabiltzekoak.
Zentzu horretan, hiri espazioek segurtasuna, mugikortasuna, irisgarritasuna eta zaintza-lanak bermatu edo erraztu beharko lituzkete.
Mapa egiterakoan, herritarren arteko parte- hartze saioetan, espazio publikoetan elkarbizitza nola izatematen den aztertu behar da. Analisirako lau ardatz nagusi finkatzen dira: segurtasuna eta autonomia, mugikortasuna eta irisgarritasuna, emakumearen presentzia espazio publikoetan eta zaintza, lan ugalkorra eta eguneroko bizitzarako espazio eta ekipamendu publikoen sarea.
Herritarren ekarpenak oinarri hartuta, emaitza bateratu bat sortzen da. Espazio publiko bakoitzaren gainean hausnarketa egiten da, leku bakoitzari ezarritako ekarpen positibo edo negatiboak kontuan izanik iruzkin mapa prestatzen da modu grafikoan, ikono desberdinen bitartez lekuari buruzko iritziak adieraziz. Ikonoen bidez egindako laburpenaz gain, metodologiak leku bakoitzari buruzko diagnostiko labur bat ere egitea gomendatzen du. Diagnostiko horrnek batzuetan aipatutako arazoa baieztatu baino ez du egingo.
Beste batzuetan, aldiz, irtenbiderako gomendioren bat dakar. Hirigintzan hartzen diren erabakietan Berdintasun Sailalk ere zeresanik baduela barneratzea oso aberasgarria da. Zabaldu artikulua: Erantzun
| 2017-06-26T20:52:49 |
https://guaixe.eus/olazti/1489083140915-mapa-morea-hirigintza-generoa-eta-eguneroko-bizitza
|
[
-1
] |
1. Proba VII Zirkuitu Herrikoia. Mungia - Club de Orientación Bidea
5 días hasta
Sopela. 4ª prueba del Circuito Popular
4. Proba. Sopela
Actividades > VII Circuito Popular Jesús de la Fuente VII. Zirkuitu Herrikoia >
1. Proba VII Zirkuitu Herrikoia. Mungia
1 AZKEN BARRIAK
3 Irteerak
4 Helmuga
5 Nola heldu
6 Ibilbideak eta distantziak
7 Kategoriak
8 Materiala
9 Hornikuntza personala
10 Prezioak
10.1 Kirol asegurua
11 Izen emateak eta epeak
Ibilbidean zehar bi"minifroga" izango dituzue, froga pixka bat dibertigarria bihurtzeko. Zirkulu magenta haundi batekin adierazita daude, eta P.E jartzen du (Prueba Especial).
Ez zaitezte izutu, erraza izango den gauza bat ba, baina adi egon beharko duzue balizak zuzen pikatzeko.
Froga horien azalpenak maparen atzekaldean aurkituko dituzue.
Kontuz SI 5 edo SI 8 (alokairuko modeloak) txipa duten Open Gorriko partehartzaileak. Txip horien kapazitatea 30 pikadeteakoa da, eta frogak 28 baliza ditu.
GOGORATU nahiz eta froga SCORE moduan antolatuta dagoen, derrigorrezkoa dela metako baliza pikatzea froga bukatutzat emateko.
ETA EZ AHAZTU ZUEN TXIPAK DESKARGATZEA AMAIERA OSTEAN.
Irailaren 22an, igandean, ORIENTAZIOKO "Jesus de la Fuente" VII HERRI-ZIRKUITUA hasiko da, aurten Mungiako kaleetan zehar.
Nahiz eta mapa berria ez izan, froga dibertigarria prestatu dizuegu oporretako itzulera lasaia izan dadin.
Froga hiru ibildeidetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Oraingoan froga SCORE moduan dago antolatuta, hau da, balizak ibilbide zehatz barik egin daitezke. Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba, eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dute, eurek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez.
Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu Sport Ident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
Herri-ibilbidea denez trafikodun kaleak zeharkatuko dira. Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.
Irteerak Matxin Plazan izango dira, udaletxearen aurrean.
Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.
Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.
Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga 13:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Goizeko 09:30 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.
Helmuga irteerako leku bera da, hau da, Matxin plaza.
Bizkaibusean (Bilbotik): A3518 linea (Bilbao-Mungia-Bakio) eta A3527 (Bilbao-Mungia-Bermeo) orduro. Udaletxeko geltokia.
Autoa: aparkalekuetara heltzeko argibideak begiratu beheko mapan.
Mungia 2016
Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
Open horia: 3300 m.
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, ume-karroetarako, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
Open laranja: 3900 m.
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
Open gorria: 4700 m.
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.
Beti bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz, open laranjan 5 km-ra arte luzatu daiteke ibilbidea, eta gorrian, berriz, 6 - 6,5 km-ra arte, bakoitzak aukeratzen dituen norabideen arabera..
Open Horia
Open Laranja: Emakumezkoa
Open Laranja: Gizonezkoa
Open Gorria: Emakumezkoa
Open Gorria: Gizonezkoa
Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.
Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Hornikuntza personala
Paseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea.
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Izen emateak eta epeak
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Irailak 18a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956058/
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956058/
| 2020-01-21T11:40:19 |
http://www.cobidea.com/pruebas/vii-circuito-popular-jesus-de-la-fuente-vii-zirkuitu-herrikoia/1-proba-vii-zirkuitu-herrikoia-mungia
|
[
-1
] |
Gasaren faktura - Iberdrola Comercializador de Referencia
Gasaren faktura
Inoiz baino errazagoa da zure faktura ulertzea
1 Fakturaren datuak
Goiko aldeko ezkerreko izkina: faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatearen izena. Honako hauetako bat izan daiteke: IBERDROL COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U
Goiko aldeko eskuineko izkina: faktura motaren erreferentzia (elektrizitatea, gasa...).
Fakturaren aldia: fakturazio-epearen hasiera eta amaierari dagozkien datak.
Fakturaren zenbakia: faktura identifikatzeko kodea.
Fakturaren igorpen-data: Iberdrolak dagokion faktura igortzen duen unea.
Karguaren data: faktura honi dagokion kargua zure banku-erakundean gauzatuko den eguna. Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta badaukazu, karguaren dataren ordez Kuota Finkoa kobratzeko data agertuko da.
Benetako irakurketarekin gauzatutako faktura: faktura bakoitzean gauzatzen den irakurketa mota da. Adibidean benetako bat agertuko litzateke, baina balioetsia ere izan daiteke.
Kontratuaren titularra: kontratuan ageri den pertsonaren izena.
IFZ: identifikazio fiskaleko zenbakia, pertsona fisikoa delako.
Hornidura-kontratuaren erreferentzia: zure kontratua identifikatzen duen kodea. Edozein kudeaketa egiteko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.
Hilean ordaindu beharreko Kuota Finkoa: Kuota Finkoa zerbitzuan harpidetuta bazaude, hilero ordaintzen duzun zenbatekoa.
Fakturaren zenbatekoa guztira: guztizko zenbatekoa da, eta zure fakturan zehazten diren kontzeptu guztiak barne hartzen ditu. Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta badaukazu, datu hori informatzeko besterik ez da izango.
Faktura bidaltzeko datuen artean honako hauek aurki ditzakezu:
Igorlea: Faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatea. Hauetako bat izan daiteke: IBERDROLA CLIENTES SAU edo IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU.
Barra-kodea: Iberdrolak agiriak automatikoki tratatzeko erreferentzia.
Korrespondentzia jasotzeko izena eta helbidea, eta hornidura: faktura bidaltzeko korrespondentzia-datuak. Ez dute zertan bidalketa-datu hauen azpian ikus ditzakezun kontratuaren titularraren izenarekin eta hornidura-helbidearekin bat etorri.
2 Fakturazio-laburpena eta kontsumoaren bilakaera
Hemen dituzu energiaren laburpena, kontratatutako zerbitzuak eta horiei dagokien BEZa.
Halaber, kontsumoaren bilakaera ikusi dezakezu, fakturazioaren laburpenaren eskuinaldean ageri den grafikoaren bidez; bertan azken hilabetetako gas naturalaren kontsumoa zehazten da, kWh-tan. Hala, azken aldiko kontsumoa aurreko urteko aldi berdinarekin alderatu ahal izango duzu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.
Zure eguneroko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) ere ematen dizkizugu, fakturatutako aldian, baita azken 12 hilabeteotan ere.
3 Informazioa eta kalitate-zigiluak
Zure faktura ulertzen laguntzen dizugu: zure fakturazioari buruzko informazio garrantzitsua biltzen du; esaterako, Kuota Finkodune faktura bada, Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta duzula eta zertan datzan gogoraraziko dizugu. Horrez gain, atal honetan zure fakturari eragiten dioten gertakari esanguratsuen berri emango dizugu (adibidez, energiaren edo zerbitzuen prezioak aldatzea).
Gainera, amaierako atalean, Iberdrolak eskaintzen dizkizun zerbitzuekin eskuratu ditzakezun onurei buruzko mezuak aurkituko dituzu.
• AENOR: Iberdrolaren kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez lortutakoa. Ziurtapen honek Iberdrolak erabilitako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAn ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.
• KONTSUMO-ARBITRAJEA: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaizkio, gatazkak ebazteko. Hori dela eta, Iberdrolari erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko modua izango duzu, Iberdrola arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiagorako Erreklamazioak atalera jo dezakezu..
• PEFC zigilua: horren bidez ziurtatzen da fakturak egiteko erabiltzen den papera era jasangarrian kudeatutako basoetatik eta kontrolatutako iturrietatik datorrela.
4 Harremanetarako bideak
Hona hemen Iberdrolarekin harremanetan jartzeko moduak:
24 orduko Bezeroentzako Arreta: edozein kontsulta egiteko edo informazioa eskatzeko, deitu 900 100 309 telefono-zenbakira.
Sareko Matxurei buruzko Arreta: sarearekin zerikusia duten larrialdiak eta matxurak jakinarazteko telefonoa.
Arreta Puntuak: Zure fakturan zure etxebizitzatik gertuen dauden bi puntuak adierazten dizkizugu, baina beste Arreta Puntuak ere bila ditzakezu.
5 Hornidurari lotutako datuak
Zuren energia-horniduraren datuak eta ezaugarriak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa eta ordainketa-datuak.
Neurgailua: zure neurgailua edo kontagailua identifikatzen duen kodearekin.
Hornidura-kontratuaren erreferentzia: zure kontratua identifikatzen duen kodea. Edozein kudeaketa egiteko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute, identifika zaitezen.
Sarbide-kontratuaren zenbakia: enpresa banatzailearekin duzun hornidura-kontratuaren erreferentzia.
Hornidura-puntuaren identifikazioa (CUPS): hornidura-puntuaren Kode Unibertsalak hornidura-puntua identifikatzen du edozein enpresa banatzaile edo merkaturatzaileren aurrean. Horniduraren NANaren antzekoa da.
Ordaintzeko era: fakturak ordaintzeko aukeratzen duzun modua. Kasu gehienetan bankuan helbideratuz egiten da. Ordainketa helbideratuta ez dagoenean, barra-kode bat agertuko da fakturaren aurrealdean. Kasu horretan, hitzartutako banku-erakundeetan ordaindu beharko da, faktura aurkeztuta.
Erakundearen datuak, IBAN, BIC eta ordainketak helbideratzen diren agindu-kodea. IBAN kodeko azken digituak ezkutatu egiten dira zure bankuko datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.
Sarera sartzeko bidesaria (ATR): banatzaileak bezeroari gasaren urteko kontsumoaren arabera esleitzen dion bidesaria:
• 5.000 kWh/urte-ko kontsumoa edo txikiagoa.
• 5.000 kWh/urte-tik gorako kontsumoa eta 50.000 kWh/urte-tik beherakoa.
• 50.000 kWh/urte-tik gorako kontsumoa eta 100.000 kWh/urte-tik beherakoa.
• 100.000 kWh/urte-tik gorako kontsumoa eta 3 GWh/urte-tik beherakoa.
Bidesarien prezioak: bidesariei aplikatzen zaizkien prezioak.
Kontratuaren iraupena: Kontratua amaitzen den data; une horretan, hortaz, berriztatu edo indargabetuko litzateke. Automatikoki berritzen da; beraz, ez duzu zertan kezkatu.
Helbide fiskala: zerga-arloko administrazio publikoan erregistratutako helbidea.
6 Fakturazio-xehetasunak eta kontsumoak
Hemen duzu energiaren eta fakturatutako zerbitzuen banakapena:
Energia-hornidurarekin lorturiko kontzeptuak hartzen ditu barne.
Hileko zenbateko finkoa: zure etxebizitzan zerbitzua eskuragarri izateko ordaintzen duzun zenbatekoa da. Prezioa kontratatuta daukazun tarifaren araberakoa da (zure urteko kontsumoak zehazten du hori).
Fakturatutako kontsumoa: fakturatutako aldian egin duzun kontsumoaren zenbatekoa da. Aldi horretarako kontsumoa (kWh) eta kWh-aren prezioa biderkatuta kalkulatzen da.
Beherapenak: halakorik badagokio, aurreztutako zenbatekoa adierazten da.
Gas naturalaren gaineko Zerga: Gas naturalaren gaineko zerga bat da, eta horrela kalkulatzen da: fakturatutako kontsumoaren kWh-ak bider 0,00234 ¤/kWh; hori 0,65 ¤/GJ-ren baliokidea da, iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legean ezartzen denaren arabera.
ZERBITZUAK ETA BESTE KONTZEPTU BATZUK
Energiaren osagarri diren beste zerbitzu batzuekin loturiko kontzeptuak barne hartzen ditu, kontratatu badira
Fakturazio-aldiko egun-kopurua : kontagailuaren hileko alokairuaren prezioarekin bidertuz kalkulatzen da, kontagailua bezeroarena ez bada (bezeroarena bada, ez da fakturatzen). Administrazioak arautzen du bere prezioa
ENERGIAREN, ZERBITZUEN ETA BESTE KONTZEPTU BATZUEN GUZTIZKOA
Energiagatik, zerbitzuengatik eta aurreko ataletan zehaztutako beste kontzeptuengatik fakturatu beharreko guztizko zenbatekoa jasotzen du. Zenbateko horri BEZa gehitzen zaio.
BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): indarrean dagoen tasa aurreko kontzeptuen baturari aplikatzen zaio. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke, indarrean dagoen tasan, eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.
Fakturaren zenbatekoa guztira: ordaindu beharreko fakturaren azken zenbatekoa da.
Batzuetan lerro bat baino gehiago ager daiteke kontzeptu bakar batean. Fakturazio-aldi berdin baten barruan aplikatu beharreko prezioetan aldaketaren bat gertatu denean gertatzen da hori.
Fakturazio-xehetasunen ondoren, zure "kontsumoen" xehetasunak ikusiko dituzu. Kontagailuaren aurreko eta egungo irakurketak datoz zehaztuta, baita horiei dagozkien datak ere. Gas naturalari dagokionez, kontsumoa metro kubikotan neurtzen da (1 m3 = 1.000 litro).
Egungo irakurketari aurreko irakurketa kentzen bazaio, zure fakturan jasotako aldian gauzatutako gas naturalaren kontsumoa lortzen da, metro kubikotan. Metro kubiko horiek fakturatzeko kilowatt-orduan (kWh) kontsumitutako energiara bilakatu behar dira. Horretarako, Zuzenketa Faktorea eta Berotze Ahalmen Handia (PCS) erabiltzen dira; horien balioak ENAGASek eta BOEk ezartzen dituzte.
kWh-tan adierazten den kontsumo hori fakturazio-xehetasunetan jasotzen den berbera da, fakturatutako kontsumoan. Irakurketa mota desberdinak egon daitezke:
• Benetako irakurketa enpresa banatzaileak zure horniduraren kontagailuan dagokion egunean irakurritako balioa da.
• Irakurketa balioetsia enpresa banatzaileak kalkulatzen duen balio bat da, kontsumo historikoak oinarri hartuta eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak arauz ezarritako formula baten arabera.
Remember that you also have the option of reading your meter yourself, that is, you can provide the reading from your meter, either on the Customer Services Telephone 900 100 309 or at our Virtual Office for inclusion on your next bill.
7 Informazio erabilgarria
Atal honetan zuretzat garrantzitsuak eta erabilgarriak izan daitezkeen hainbat gairi lotutako informazio osagarria biltzen da.
Abantailak besterik ez!
Kuota finkoa
Duzun tarifa duzula, beti jakingo duzu zenbat eta noiz ordainduko duzun.
Nola ordain ditzaket nire fakturak?
Hautatu zuretzako modurik erosoena eta ahaztu gainerako guztia.
| 2019-06-25T05:57:43 |
https://www.iberdrolacur.es/informazioa/faktura/gasaren-faktura
|
[
-1
] |
Kutxa Kultur Gauak 2019 - Kutxa Kultur
06/15 – 09/14
2019/06/10(e)an argitaratuta
Kutxa Kultur Gauak, Kutxaren kultura-proposamen berria aire zabalean Tabakalerako Zabaltzan.
Kutxa Kultur prestatzen ari da udaz gozatzeko. Datorren larunbatetik, ekainaren 15etik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta bertako proposamenekin Zabaltzan, Tabakalerako laugarren solairuan.
Eraikinaren teilatu lau edo zabaltzan, aurten ere, udako hilabeteez gozatzeko aukera izango da. Kutxa Kultur-etik ─musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… bertako talentu amateurra sustatzeko plataformatik─ Kutxa Kultur Gauetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ostiral eta larunbat guztietan, ekainaren erditik irailaren erdira, 20:00etan, gurekin giro lasaian magiaz eta talentuz beteriko ordu pare bat igaro nahi dituzuenok zatozte Kutxa Kultur Gauak-eko terrazara.
Hogeita hamarren bat ekitaldi, eta berauei hasiera Espagueti-k emango die, Kutxa Kultur Musikakoa den taldeak. Pop freskoa, letra dibertigarriak, ohar autobiografikoak eta melodia gogoraerrazak. Energiazko bonba bat, gai berriak aurkeztuko dituena, eta datorren ostiralean gure terrazako udaldiari hasiera emango diona.
Proposamen hauen artean Kutxa Kultur Plana azpimarratu nahi dugu, ekainaren 28, 29 eta 30eko asteburuan, Kaliforniako argazkilaria den Zach Cordner-en Euskalifornia erakusketa inauguratzeaz gain, Silence taldearen kontzertua eskainiko dugu, artea zuzenean, bertako moda-diseinatzaileen azoka, Gipuzkoan dagoen talentua indartzeko helburua duena, baita bertako kontsumo jasangarria ere, bi erakustaldi-desfile, eta hainbat performance eta tailer, modari buruzkoak, familientzat. Kutxa Kultur Plana plan bikaina da guztiontzako jarduerekin: musika, moda, surf, argazkigintza, tailer, desfile eta abarrekin.
Eta publiko gazteagoari zuzendutako eskaintza ere izaten dugu. Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimena da 14 eta 17 urte arteko gazteentzat, helburua kolektibo honetan kultura-aisialdi aktiboa sustatzea duena.
Aisialdi aktiboa esatean esan nahi dugu nerabeak, kontsumitzaile pasibo hutsak izan ordez, protagonista bihurtzen direla, aisialdi-proposamenen parte aktibo bihurtuta. Eta kultura-aisialdia esatean, hitzaren zentzurik zabalenean ulertzen dugu kultura, musika, kirola, dantza, elikadura, … barne direla. Kutxa Kultur Gauak programak sei ekitaldi izango ditu publiko honentzat.
15 | musika | Espagueti
21 | musika | Elektronika DJ saioa: Alain Elektronische + Gorka Laspiur + Imanol Drunkat
22 | musika | Filipe Court Band
26 | dantza | Labo Go13 | Xián Martínez “Anaia”
28 | musika | Silence
29 | hitzaldia | Marina Yers (#izanezberdin)
29 > 30 | MODAMARKET
05 | musika | The Lucilles
06 | musika | Iker Lauroba
12 | dantza | Labo Go 14 | Tria + El.lla
13 | musika | Comedy Beatbox (#izanezberdin)
18 | musika | Sunset Reggae – Revolutionary Brothers
19 | antzerkia | Bocabeats “Kabenzotz”
20 | musika | Dama Beltzak
26 | dantza | Labo Go 15 | Cía Eva Guerrero. Gorpuztu – Extracto + El fin de las cosas
27 | musika | Oihan Vega (#izanezberdin)
02 | antzerkia | Mujer vasca soltera busca
03 | musika | Latitud 43
09 | dantza | Labo Go 16 | Joana Olasagasti + Xavi González – (IN) comunic (OUT) 2. Arantza Iglesias – “Lo no manifestado”
10 | artea | Manga tailerra (#izanezberdin)
23 | antzerkia | Anarkia relacional
24 | musika | Ras Miguel & Tafari
30 | musika | Dantz Festival
31 | youtuber | Andrea Compton (#izanezberdin)
06 | antzerkia | Umorea
07 | musika | Ghau
13 | dantza + musika | Labo Go 17 | MugMus Laborategia. Esku Harriak: Oteizaren (h)aria
14 | musika | Tailerra eta DJ saioa (#izanezberdin)
Uda ikastaroak | Literatura mutanteak
Sonora-ren poltsak, zuzeneko artea Kutxa Kulturren
Uhin grabitazionalak: unibertsoa esploratzen
| 2019-06-25T03:29:07 |
https://www.kutxakultur.eus/eu/2019/06/kutxa-kultur-gauak-2019/
|
[
-1
] |
«Ezintasun» espainola | atzerria | GAUR8 - mila leiho zabalik
Amaitu da apirilaren 28ko hauteskundeetan hasi zen telesaila, baina hurrengoa hastear da jada. Izan ere, bost hilabeteren bueltan, azaroaren 10erako hauteskundeak iragarri dituzte, 2015etik laugarrenak, iazko gobernu aldaketa albo batera utzita. Harridura eta haserrea dira nagusi, edo harridura nagusi izatea erabaki dute elikatzen gaituzten hainbat komunikabide eta “tertulistok”.
Politikarien arduragabekeria agerian geratu omen da, euren lana akordioetara heltzea baita antza. Edozein akordiotara iristea ahal da politikarien lana? Ez dut uste eta nik neuk behintzat ez nuke horrelakorik nahi. Horretan datza «lotsa» eta «arduragabekeria» ahotan darabiltzaten askoren lehen gehiegikeria. Akordio zehatz baten, eta ez edozein akordioaren, alde zeudelako kexu diren batzuk, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko akordioa, hain zuzen ere.
Zilegi bai, baina...
Zilegi da aipatu akordioa nahi izatea, dudarik gabe. Ni ere uztaileko negoziaketen porrotaren ondoren irailean Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok gidatzen duten mugimenduak amore emango zuelakoan nengoen, gobernu koalizioa lortzen ez bazuten ere, azken unean Pedro Sanchez presidenteari babesa emango ziotelakoan. Oker nengoen –beste behin ere–, baina ez naiz bakarra. Hori bai, askok uste genuen Podemosentzat hiru ministerio “txiki” eskuratu baino interesgarriagoa zela Parlamentuan PSOE estu lotzea.
Kontuak kontu, azkenean uztailean onartu ez zuen akordioa ontzat emateko prest ere agertu da irailean Iglesias, eman ez den negoziaketa batean baina. Kalkulu okerra egin du. Sanchezek koalizio gobernu bat hitzartzeko garaia iragana dela esan eta berean jarraitu du. Bejondeiela batari eta besteari!
Nork daki zer gertatuko zen, Portugalen bezala, Unidas Podemosek Legebiltzarrerako akordio baten alde egin izan balu. Izan ere, Iberiar penintsularen ekialdeko herrialdean, Alderdi Sozialistak (PS) du gobernua eta Alderdi Komunistak (PCP) eta Bloco ezkerreko alderdiak Parlamentuan babesa ematen diote. Inkesten arabera, egoera horrek batez ere Antonio Costa lehen ministro sozialistari egingo dio mesede aurki izango diren hauteskundeei begira. Hori bai, Gobernuak zenbait murrizketa sozialen aurka egin duen heinean, Portugalgo herritar arruntak ere irabazten atera direla esan daiteke. Eta hori ere ez da gutxi.
Hipotesiak hipotesi, baina, beste galdera bat geratzen da airean: «Onartuko al luke Sanchez presidente espainolak baldintza horietan karguan jarraitzea Podemosek amore eman izan balu?». Iglesiasek behintzat ez du nahi izan. 2011ko “haserretuen” mugimendutik jaio eta 2015ean eta 2016an PSOEri sorpasso-a emango ziola amestu zuen Podemos ahultzen ari da eta, koalizioa eratu zutenetik geratzen den buruzagi bakarrak, Iglesiasek, bera ezean bereak gobernuan sartzea behar-beharrezkoa zuen. Are gehiago kontuan hartuta Iñigo Errejon Podemoseko buruzagi ohiak Manuela Carmena Madrilgo alkate ohiarekin eratu duen Mas Madrid plataforma Estatu espainiarreko hiriburuan sendotu egin dela, Podemos beraren kalterako. Sendotu egin da eta, gainera, iturri batzuen arabera, Madriletik at hedatzeko asmoa ere badu.
Ezkerraren patua
Egoera hori baliatuta, Pedro Sanchez PSOEko agintariak sekula ez duela Podemosekin akordioetara iritsi nahi izan diote askok. Baina apirilaren 28ko emaitzek –Sanchezek emaitza hobeak espero zituen baina Iglesiasek eutsi egin zion telebistako eztabaidetan burua altxatu ostean– eta eskuinaren mehatxuaren aurka egindako kanpainak nolabait behartu zuten presidentea ezkerreko alderdien arteko akordioa defendatzera.
Jarraian, maiatzaren 26ko hauteskundeetan (lokalak, autonomikoak eta europarrak), Unidas Podemosek emaitza kaskarrak izan zituen eta horrek Sanchez zentrora hurbiltzera bultzatu zuen. Bestalde, egia da ere ezkerraren patu existentziala indar ezberdinen artean akordiorik ez lortzea dela, izen eta esentzien borrokan amiltzen delako beti, zein den ezkertiarrago erabaki nahian. Egia da, halaber, espazio politiko bera eskuratzeko lehiakideak diren alderdiek ez dutela gobernu akordio bat bera ere Europa osoan.
«Borgen» telesaila
Ildo horretan, askotan aipatu izan da hilabeteotan “Borgen” telesaila, Danimarkan gobernu koalizio bat osatzeko negoziaketak ardatz dituen fikzioa, Espainiak arlo horretan omen dituen gabeziak azpimarratzeko. Danimarka ez da Espainia, baina bada beste zerbait ere: bikingoen herrian aspalditik bizi den alderdi aniztasunak ez du zerikusirik Ebrotik behera nagusi izan den bipartidismoarekin, are gutxiago apirileko hauteskundeetan nagusitu zen frentismoarekin (ezkerra faxisten aurka batzuentzat, konstituzionalistak “Espainia Handia” desegiteko prest daudenen aurka besteentzat).
Arlo batean, ordea, baliogarri izan daiteke konparaketa. Izan ere, bozen osteko negoziaketen porrota krisi sakonago baten baitan kokatzen dute batzuek, bipartidismoaren krisian hain zuzen. Horien ustez, alderdi nagusiek, PSOE tartean, ez dute onartu egoera politikoa zeharo aldatu dela eta atzera egin nahiko lukete, nola edo hala. Horrek azalduko luke Sanchezen noraeza azken hilabeteotan. Noraeza edo agian ustezko noraezaren azpian ezkutatzen den plangintza kalkulatu oso bat: Ivan Redondo donostiarraren aholku demoskopikoek lagunduta, PSOEren asmoa bipartidismoa berpiztea litzateke, Podemos eta Ciudadanos satelite huts bihurtuz.
Ezkerreko botoen gehiengoa ziurtatuta duelakoan, «zentroa» eta «moderazioa» aldarrikatzeari ekin dio presidente espainolak azken egunotan. Albert Rivera Ciudadanoseko buruak eskuinera egin duen bidaia baliatu nahi du azaroaren 10ean emaitza hobeak lortu eta bere posizioa indartzeko legealdi berri baten atarian (PPren abstentzio arduratsua behartzeko adina).
Riverak aste honetan bertan luzatu dion proposamena –Nafarroako gobernua bertan behera uztea, Katalunian 155a nola ezarri adostea eta zergak ez igotzea–, Ciudadanoseko buruzagiaren urduritasunaren seinale litzateke. Izan ere, Katalunian unionismoa defendatzeko sortu zen eta PPri sorpasso-a emango ziola amestu zuen alderdia helburu horretatik oso urruti geratu zen azken hauteskundeetan. Ametsa bete ez eta inkestetan beherako joera du, gainera, barne krisi bete-betean den alderdiak. Azken batean, PSOEk Ciudadanosi behin eta berriz Sanchezek presidente gisa jarraitzeko abstenitzeko egindako eskaera tranpa hutsa baino ez da izan. Tranpa eta datozen hauteskunde osterako gonbita, Riverari edo agian bere oinordekoari.
Dudarik gabe, eta asteon bertan Arnaldo Otegik azaldu duen moduan, Kataluniaren auzia dago Sanchezen erabakiaren atzetik. Podemosek baino gehiago kezkatzen zuen ERCren eta Bilduren menpe hastea legegintzaldia. Kataluniako auziak zerikusi handia izan du gertatutako guztian eta auzi berak gidatuko ditu, seguruenik, datozen hauteskundeen osteko negoziaketak ere. Are gehiago procés-aren sententzia hauteskunde kanpainan bertan kaleratuko dela kontuan hartuta.
Sanchezek hautua egin eta arriskuak hartzea erabaki du. Abstentzioak, errelatoaren lehian irabazlea zein den (nor izan da hauteskundeak deitzearen erantzulea?) eta egoera ekonomikoak (krisi zantzuak datoz Alemaniatik) zerikusia izango dute emaitzetan. Arduragabekeria politikoa ez delako hasten eta agortzen hauteskunde deialdi batean. Askoz urrunago doa, baita geografikoki ere.
| 2020-08-07T09:20:24 |
https://www.naiz.eus/fr/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2019-09-21-07-00/hemeroteca_articles/ezintasun-espainola
|
[
-1
] |
Contact Directia 5 | Pret Directia 5 Nunta Botez Majorat Bal Petrecere
Vrei ca Directia 5 sa iti cante la nunta, botez, majorat sau bal?
Formatii Nunta Bucuresti / Directia 5
Gen Muzical trupa Directia 5:
directia 5 - Tot Ce Vrei
Ce mai faci by directia5
directia 5 - Cu tine in gand
directia 5 - Ce frumoasa esti
| 2019-04-24T22:11:31 |
http://www.muzica-nunta.com/formatie-nunta-bucuresti/directia-5-145.html
|
[
-1
] |
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere Behatokia aurkeztuko du datorren astean | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
Home » Federazioa, Behatokia, Nagusiak » Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere Behatokia aurkeztuko du datorren...
Hurrengo asteartean, -abenduak 15-, Bizkaiko Saskibaloiaren Behatokia aurkeztuko da Kirol Etxeko Areto Nagusian (Miribillan, 19:30etan). Gure kirolaren egoera ezagutzeko tresna izango da, ikerketa eta joerak identifikatu eta biltzeko baliagarria alegia. Era berean, horren inguruan hausnartzea, estrategiak diseinatu eta jokabide-lerroak finkatzea dira bere helburu nagusiak.
Jokalari, entrenatzaile, zuzendari, arbitro eta saskibaloiaren maitale oro daude gonbidatuta, protagonistekin feedback-a areagotze aldera betiere. Informazio guztia observatoriobizkaiabasket.com webgunean egongo da eskuragarri. Halaber, atalak eta funtzionamendua aurkezpenean bertan azalduko dira.
(Castellano) Basket Eguna 2015 Alberto Hernández X. Memoriala Hurrengo sarrera :
| 2020-01-28T12:36:15 |
https://www.bizkaiabasket.com/index.php/2015/12/la-federacion-bizkaina-de-baloncesto-presenta-en-sociedad-el-observatorio/
|
[
-1
] |
ARDURADUN POLITIKOAKIzenaArduraHarremanetarako datuakJexux [email protected] 49 18 62Eneritz [email protected] 49 18 62 LANGILEAKLanpostuaHarremanetarako datuakAlkatetzako [email protected] 49 18 62 HelbideaOrdutegiaDone Eztebe Plaza 1, 2. solairua08:30-14:30 Alkatearekin hitzordua adosteko, jarri harremanetan alkatetzarekin. 2017 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna
| 2017-07-26T06:42:14 |
http://oiartzun.eus/index.php/eu/Sailak/Alkatetza
|
[
-1
] |
Jendartea 2007-03-29 21:06
Ingurumena babesteko udal ordenantza du Gorlizek
Ukberri Ingurumena babesteko bere lehenengo ordenantza onartu berri du Gorlizko Udalak. Horren arabera, 1.202.024 euro arteko isuna jasoko dute delitu ekologiko larrienak egiten dutenek, hala nola, beharrezkoa denean ingurumenaren gaineko baimenik eduki ezean obrak egiteagatik edo zaharberritze eta aldatutako espazioen berreskuratze administrazio arauak ez betetzeagatik. Udal teknikarien ikuskapenak oztopatzeagatik (delitu larria), berriz, 24.040 eta 240.404 euro bitartekoa izango da zigorra. Azkenik, 300etik 24.040rako isuna izango dute eskatutako datu edo agiriak ematen atzeratzen direnek. El Correo Españolek jasotako adierazpenen arabera, "irabazi asmorik ez" dutela nabarmendu zuten udal agintariek. Ion Landa Hirigintza zinegotziaren hitzetan, "ingurumenari kalte egiten dionak ordaindu dezala baino ez dugu nahi". Argazkian, Gorlizko kanpin ingurua.
Ekonomia 2007-03-29 21:04
Udarako lan poltsa osatuko dute Gorlizen
Ukberri "Uda 2007" aldi baterako lanen poltsa sortzera doala jakinarazi du Gorlizko Udalak. Horrela nahi duten pertsona guztiek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute udal bulegoetan, maiatzaren 11 baino lehen. Eskabideari norberaren curriculuma, Espainiako Enplegu Institutuak (IMEN) emandako inskripzio txartela eta interesekotzat jotzen diren dokumentu guztiak gehitu beharko zaizkio, udal iturriek adierazi dutenez. "Uda 2007" aldi baterako lanen poltsa osatu ondoren, baliorik gabe geratuko da "Uda 2006" zerrenda. Argazkian, Gorlizko udaletxea.
Jendartea 2007-03-14 22:05
Udan saharar umeak hartzeko familien bila dabil Gorlizko Udala
Ukberri Gorlizko Udalak Güerako kanpamenduarekin 2001ean egindako adiskidetzearen ondorioz, abian dira zenbait proiektu, eta horietako bat “Oporrak bakean” deritzona da. Proiektu horren bidez, aukera eman nahi zaie Saharako umeei udako hilabeteetan (uztailaren 7tik irailaren 7ra) familia gorliztarrekin bizi daitezen. Hori dela‑eta, seme‑alabak eduki eta udan 7 eta 12 urte bitarteko ume sahararrak etxean hartu ahal dituzten familiei dei egin diete izena emateko. “Haurrok basamortu idorretik ateratzea da asmoa, uda sasoian 50 gradoko tenperaturara ere iristen baita termometroa Sahara aldean”, adierazi dute udal arduradunek. Martxoaren 23ra arte dago izena emateko aukera. Argazkian, Saharako ume eta euskal elkartasun elkarteko kide batzuk iazko udan Loiuko aireportuan Aminetu Haidar giza eskubideen ekintzalaria itxaroten / Saharatik.com.
Ekonomia 2007-02-20 20:05
Semeari lanpostua ematea egotzi dio Gorlizko alkateordeari Ezker Batuak
Ukberri Gorlizko Udalaren aurkako salaketa aurkeztu zuten joan den asteazkenean, otsailak 14, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Jose Vicente Ojinaga Uribe Kostako EB-Berdeen koordinatzaileak eta Maria Urbizu alderdiko bozeramaile gorliztarrak. Hain zuzen ere, udal obra-brigadarako lau langile aukeratzeko oposizioan "prebarikatzea" leporatu diote tokiko erakundeari. Urbizuk eta Ojinagak salatutakoaren arabera, "Patxo Igartua alkate jelkidea ordezkatuz, oposizioen tribunaleko presidente jarri zen hamabost egunez (2006ko uztailean) Javier Garrido alkateorde eta Lan Publiko zinegotziak, probetara aurkeztutako lagunetako bat bere semea zela. Lanpostuetako bat eskuratu zuen Igor Garridok". Horren harira, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio Prozedura Orokorraren Legearen 28/2 artikulua urratzea egozten diete. Argazkian, Jose Vicente Ojinaga.
Jendartea 2007-01-29 21:56
Sahararrentzako 162 kilo elikagai eta higiene-gai batu dituzte gorliztarrek
Ukberri Beste urte batez, Sahararen aldeko euskal karabanarekin bat egin eta "Piztu itxaropena" leloari helduz, elikagai (atuna oliotan, dilistak eta arroza) eta higiene-gaiez (konpresak) bete dute 18 kutxa gorliztarrek, bakoitzak 9 kiloko pisua duelarik. 2001eko martxoan Saharako Güera herriarekin senidetu zenetik, hainbat ekimenetan hartu du parte Gorlizko Udalak, saharar herriari laguntza emateko. "Hango herritarrak bidegabeko erbestean bizi dira azken 29 urteetan, Argeliako Saharako basamortu latzean", azaldu dute tokiko agintariek. Argazkia: Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso zuten ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean, otsailaren 27an.
Gazteok 2007-01-29 21:47
Informazio eske 466 gaztek jo dute kultur etxera Gorlizen
Ukberri Gune hau herriko eta inguruko gazteei eskainita dago ondorengo gaiei buruzko informazioa eta laguntza eskatu ahal izateko: lan eskaintzak, bekak, ikastaroak, lehiaketak, kirolak, bidaiak eta astero eguneratzen diren gainerako proposamenak. Emakumeak izan dira kontsulta gehin burutu dituztenak, bisitari gehienak 16 eta 30 urte bitartekoak izanik, Gorlizko Udalak emandako datuen arabera. Informaziorik eskatuena turismoarekin zerikusirik duena izan da (eskuorri turistikoak, kale-izendegia…) aktibitate desberdin eta kurtsoekin jarraituz. "Atal honetan zehaztu beharra dago, Gazte Informazio Guneak turismo bulegoarekin lokal bera konpartitzen duela, hain zuzen. Azkenik esan, kontsulta gehienak bulegoan burutu direla, telefonoa, posta elektroniko eta arrunta bezalako euskarriez jarraituz", azaldu dute. Gazte Informazio Gunearen emaitzak kontutan izanda arduradunak pozik daude eskainitako zerbitzuarekin. Argazkian, kultur etxeko eraikinean dago Gazte Informazio Gunea, Krutzeta kaleko 5. zenbakian.
Politika 2007-01-26 23:21
Gorlizen bi autobus erretzen saiatu direla salatu du Ertzaintzak
Ukberri Hainbat ezezagunek Gorlizko Armintza bidean geldituta zeuden bi autobusi su ematen saiatu dira gaur iluntzeko 9ak baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera. Iturri berak jakinarazi duenez, bi ibilgailu publikoak hutsik zeuden eraso egin dietenean. Ezezagunek hainbat molotov koktel bota eta erregaia isuri dute autobusen barruan, baina ibilgailuak ez dira erre. Lakuako prentsa oharraren arabera “Ertzaintzaren patruilen etorrera dela-eta egileek ihesari ekin diote”. Argazkian, atzo Algortako Andres Cortina kalean hainbat ezezagunek eraso egin zuten autobusa, hainbat leiho apurtuta.
Kirolak 2007-01-19 12:42
Frontenis txapelketa antolatu dute Gorlizen
Ukberri Portalena pilota taldeak antolatuta, frontenis txapelketa (kartela) jokatuko dute otsailaren 1etik aurrera, ostegun eta ostiraletan, salbuezpenik egon ezean. Besteak beste, lau partida egongo da eguneko, 19:00etatik 22:00etara. Lehiaketa hiru kategoriatan egongo da banatuta: lehenengoa, bigarrena eta gazteak (16 urtetik beherakoak) eta izen emateko azken eguna urtarrilaren 27a izango da. Horretarako, 10 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak lehenengo bi kategorietan eta 6 euro gazteen mailan. Portalena pilota eskolaren zuzendaritza taldeak zehaztuko ditu arauak eta asteko banaketa eta pilotalekuan jarriko dute egutegia. Garrantzitsua da harremanetarako telefono zenbakia ematea, antolatzaileek aipatu dutenez. Argazkian, bikote pare bat frontenisean jokatzen.
Jendartea 2007-01-19 12:24
Bisitari kopuruak gora egin du Gorlizko Turismo Bulegoan
Ukberri Gorlizko Turismo Bulegoaren bisitari kopurua handitu egin da, udal iturriek emandako datuen arabera: 2006an 5030 lagun pasatu ziren bertatik, eta horrek %35,5eko igoera suposatzen du. Jatorriari dagokionez, Euskal Herri mailan, bizkaitarrak izan dira ugarienak. Espainiari begira berriz, Kalaluniakoak, madrildarrak, valentziarrak eta Gaztela eta Leongoak izan dira nagusi, baina nabarmendu behar da Andaluziako bisitariek izan duten gorakada. Atzerririk etorritakoen artean, frantziarrak, Erresuma Batukoak, italiarrak eta alemaniarrak bisitatu dute gehien Turismo Bulegoa. Esan beharra dago ere emakumeak izan direla kontsulta gehien burutu dituztenak. Bisitarien adinaren inguruan 27 eta 45 urte bitartekoak izan dira aholku gehien eskatu dutenak. Argazkian, Gorlizko hondartzara begira.
Kultura 2006-12-21 21:24
Reggae eta funk doinuak izango dira asteburuan Gorlizko Haizea tabernan
Ukberri Abenduaren 22an, 23an eta urtarrilaren 5ean Haizea Sessions deituriko musika emanaldiak eskainiko dituzte hainbat DJ-k Gorlizko hondartzan dagoen Haizea tabernan. Hartara, ostiral honetan Parental Advisory Crew-k dream & bass eta reggae estiloko doinuak eskainiko ditu; etzi, Pe-Funk eta Dektoper-ek funka eta reggaea landuko dute; eta azkenik, urtarrilaren 5ekoa gau berezia izango da, DJ guztiak batera arituko baitira. Azken egun horretan ere, makina bat sorpresa eta gonbidatutako DJak iragarri dituzte. Emanaldiak 23:30ean hasi eta 4:00ak aldera amaituko dira, azken egunean izan ezik, emanaldiak luzeagoak izango direlako. Argazkian, DJ bat musika nahasten / Judith Cotelle.
Kirolak 2006-12-21 20:48
Gabon-egunean egingo dute zaldi-lasterketa Gorlizko hondartzan
Ukberri Aurten ere, zaldien lasterketa ikusteko aukera egongo da Gorlizko hondartzan, bertoko kirol elkarteak antolatuta. Hitzordua abenduaren 24an izango da eguerdiko 12etan; lasterketak itsas-beherarekin bat egin behar du eta. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta, beti bezala, kategoria bitan banatuta egingo dute lasterketa zaldiek: alde batetik, odol garbikoak eta, bestetik, gurutzatutakoak. Bestalde, talde bakoitzean hiru sari egongo dira, Gorlizko Udalak adierazitakoaren arabera: 700 eurokoa, 350 eurokoa eta 200 eurokoa, odol garbikoetan; eta 600 eurokoa, 300 eurokoa eta 150 eurokoa, gurutzatutakoetan. Horretaz gain, trofeoa jasoko dute. Pottoken erakusketa ere egongo dela iragarri dute udal arduradunek.
Jendartea 2006-12-05 19:03
Dagoeneko sahararrentzako jakiak batzen hasi dira Gorlizen
Ukberri Beste urte batez, Sahararen aldeko euskal karabanarekin bat egin du Gorlizko Udalak, "Piztu itxaropena" leloari helduz. Horrenbestez, elikagaiak (atuna oliotan, dilistak eta arroza) eta higiene-gaiak (konpresak) batzen hasi dira jada. Horiek urtarrilaren 22ra arte eraman ahal izango dira kultur etxera (Ibarrena etxea, Krutzeta kalea 5), edo udaletxeko bulegoetara (beheko solairuko harrera gelan). Diruz lagundu nahi dutenek, berriz, ondoko Euskadiko Kutxaren kontu zenbakian egin dezakete: 3035-0080-94-0800054177. 2001eko martxoan Saharako Güera herriarekin senidetu zenetik, hainbat ekimenetan hartu du parte Gorlizko Udalak, saharar herriari laguntza emateko. "Hango herritarrak bidegabeko erbestean bizi dira azken 29 urteetan, Argeliako Saharako basamortu latzean", azaldu dute tokiko agintariek. Argazkia: Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso zuten ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean, otsailaren 27an.
Kultura 2006-11-30 22:41
Haurrentzako antzerki lan batekin jarraituko du bihar Gorlizko Euskararen Asteak
Ukberri Horrenbestez, erdia jo du Gorlizko Euskararen Asteak. Atzo, Rosa Mª Martinezen “Ilargiaren lapurra” ipuina entzuteko aukera izan zuten Eloisa Artaza erakusgelan batu zirenek. Gaur, berriz, "Ez haiekin... ezta haiek gabe ere" izenbuuruko bakarrizketak antzeztu ditu Jon Urrazak. Eta bihar, haurrentzako antzerki saioa egongo da pilotalekuan: "Amama Pantxikeren altxor ezkutua" lana antzeztuko du pilotalekuan Zenbat Gara elkarteak, 19:00etan. Azkenik, larunbat eta iganderako, haurrentzako jolasak prestatu dituzte frontoian.
Kultura 2006-07-10 22:13
Ostegunera arte egongo da ikusgai Gorlizen Ertibil 2006 erakusketa
Ukberri Urtea amaitu bitartean bisitatuko dituen hamar udalerrietatik, Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Gorlizko Eloisa Artaza kaleko aretoan baino ez da egongo ikusgai Ertibil 2006 erakusketa: joan den asteartean zabaldu zuten eta ostegunera (uztailak 13) arte izango da ikusgai. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Sailak Arrigorriagan (ekainaren 20tik 30era) jarri zuen abian egungo artearen erakusketa ibiltaria. Ekimenaren helburua artista gazteak sustatzeko plataforma bihurtzea da. Gorlizetik igarota, Bilbo, Portugalete, Basauri, Gernika, Barakaldo, Zornotza, Muskiz eta Santurtzin ere izango da. Ertibil ekimenak 23 urte bete ditu aurten. Aurtengo edizioan, 20 artisten lanak erakutsiko ditu, Kepa Garraza berangoztarraren argazkia tartean; Aldundiak eginiko deialdira 131 artista aurkeztu ziran danetara, 146 obrarekin. Argazkian, lehenengo saria irabazi duen Lide Kaltzada gernikarraren lana.
Kultura 2006-07-07 13:46
"Aupa Etxebeste!" filmea egongo da ikusgai gauean Gorlizen
Ukberri Gaur, uztailak 7, aurtengo Udako Zinea Plazan kanpaina hasiko da Gorlizen, bertoko kultur iturriek jakinarazi dutenez. Guztira, lau filme egongo dira ikusgai uda honetan, bi euskaraz eta bi erderaz, Eliz Plazan, 22:30ean uztailean eta 22:00etan abuztuan eta irailean, ordurako arinago egingo delako ilun. Filmeen izenburuak hauek dira: uztailaren 7an, "Aupa Etxebeste!"; abuztuaren 14an, "Robots"; abuztuaren 27an, "Zientzia fikzioa"; eta, azkenik, irailaren 8an, "Mi mejor amigo". Bertan 200 aulki jarriko dituzte, eta euria bada bertan dagoen pilotaleku estalia izango litzateke zinemalekua. Argazkian, "Aupa Etxebeste!" filmeko irudia.
Kultura 2006-07-03 22:40
WIFI gune irekia sortu dute Gorlizko kultur etxeko eraikinean
Ukberri Sistema honekin, kultur etxeko erabiltzaileek ordenagailu eramangarriak, PDAk edo WIFI teknologia duten sakelako telefonoak badituzte, dohainik sartu ahal izango dira Internetera eraikineko edozein lekutan egonda ere. Nabigatzen hasteko, erabiltzaileak doako bonoa eskatu beharko du liburutegiko harreragunean, Krutzeta kaleko 5. zenbakian. Bonoak erabiltzaile‑izena eta pasahitza jasoko ditu. Identifikazio horrekin, ordubeteko saioa egin ahal izango du sarean.
Jendartea 2006-06-14 21:57
Gorlizek azken hondartza denboraldia izango du aurten, obrei ekin aurretik
Ukberri Uda hau berezia izango da gorliztarrentzat, hondartza egungo egoeran ikusiko duten azken aldia izango baita. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak hala onetsita, uda amaitzean hasiko dira hondartza antolatu eta egokitzeko lanak. Gauzak horrela, Gorlizko hondartzaren erabiltzaileek hainbat zerbitzu izango dituzte ekainaren 15etik irailaren 15era, besteak beste, hiru informazio-elementu, 12 dutxa, 5 iturri, oinak garbitzeko beste bost eta komunen 3 modulu. Horretaz gain, bainu-hartzaileak jagoteko, Gurutze Gorriko bost sorosle tituludun egongo dira eta hondartza udaltzaingoko laguntzaile-unitate batek zainduko du.
Ekonomia 2006-06-14 21:15
Gorlizen 18 langabetu kontratatu dituzte udako beharrizanak estaltzeko
Ukberri Gorlizko Udalak 18 langabetu kontratatu ditu aldi baterako "udako biztanle‑kopuruaren igoerak dakartzan beharrizanak estaltzeko". Bertoko biztanleen kopurua 5.000 ingurukoa bada ere, udan laukoiztu egiten da, 20.000 lagun inguru izateraino. Javier Garrido Herri Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak esan bezala, langile horien eginkizuna "hondartzen inguruan kokatuko da: udal‑kiroldegiko mantentze‑lanak egingo dituzte, Mantentze Lanetako Brigada indartuz". Gainera, "laster batean, udaltzaingoan ere, denboraldirako kide berriak sartuko dira", gaineratu duenez. Kontratatutako 18 langabetuetatik gehienek hondartzako hiru aparkalekuetan egingo dute lan. Argazkian, Astondo hondartza.
Jendartea 2006-06-06 22:21
Gorlizek auzo berria izango du Andra Mari Axpen
Ukberri Gorlizko Udalak Andra Mari Axpe sektorearen urbanizazioa onetsi du. Jarduketa horren helburu nagusien artean San Jose auzoaren ingurua sustatzea dago –esparru berean kokatuta dagoena-, kontuan hartuta auzo horretan etxebizitza gehiegi ez ezik, nahiko narriatuta ere badaudela "1960 inguruan eraiki zirelako", Patxo Igartua alkateak (argazkian) adierazitakoaren arabera. Jarduketa horretan ezarri da besteak beste galtzada, aparkaleku, espaloi, oinezkoentzako sare eta banaketa sareak zolatuko direla. Halaber, 9.486 metro koadro egongo dira berdegune eta oinezkoentzat, 1.724 metro koadro ikastetxeetarako eta 4.013 metro koadro kirol ekipamenduetarako, udal iturriek zehaztu dutenez. Obra hauek bukatu ondoren, bigarren fasean, 125 etxebizitza eta adosatu eraikiko dira.
Jendartea 2006-05-29 19:52
Gorlizko Udalak ibilgailuen udal-zerga onartu berri du
Ukberri Gorlizko Udalak gaur onartu du 2006. urteari dagokion Ibilgailuen Udal-Zergaren Errolda, eta beraz, udalerri bizkaitar honetako auzokideek ekainaren 8tik uztailaren 20ra bitartean ordaindu beharko dituzte tasak BBKn. Gainera, Gorlizko Udaletik prentsa-ohar bidez adierazi dutenez, oraindik zorren bat ordaintzeke dutenek ez dituzte inprimakiak jasotzeko aukerarik izango eta udaletxean bertan kokaturik dauden bulegoetara jo beharko dute. Azken hauetan, jendearentzako arreta ordutegia 9:00etan hasten da eta 13:00etan bukatu.
‹‹ Aurrekoak 1 2 3 4 ... 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Hurrengoak ››
"Inor ez da ilegala"
Arkoteko arrapala (Plentzia) Gorliz Plentzia
2018/08/09 - 2018/08/19
Urezarantzako jaiak
Urezarantza auzoa Gorliz
Gorlizek lortu du Euskal Herriko hondartzetako Q bandera bakarra
Barrikako, Plentziako eta Gorlizko hondartzak garbitzeko ekimenak, aste-akabuan
Sistema abiatu eta astebetera hainbat aldaketa edukiko ditu Gorlizko TAO zerbitzuak
Gorliz, Plentzian eta Erandion salatuko dute Altsasuko gazteen aurkako epaia
TAO sistemaren kontrako protesta egin dute Gorlizen
Gorlizko Hondartzape erretokia eraitsiko dute
Sukalki-txapelketa izango da protagonista ...
"Erakundeei dagokie migratzaileak artatzeko ...
Gazte Eguna egingo dute ...
Errefuxiatuen aldeko ekitaldia abuztuaren ...
[Argazki-galeria] Bost urte bete ...
Gandia auzoak San Lorentzo ...
| 2018-08-17T21:00:26 |
https://hiruka.eus/gorliz/?page=25
|
[
-1
] |
Kegunaan Minyak Zaitun | Warung Herbal Zaidan
> Sehat Alami & Herbal > Kegunaan Minyak Zaitun Kegunaan Minyak Zaitun
Tag:cara menggunakan zaitun, mencegah keriput dengan cream zaitun, minyak le riche, terapi herbal darah tinggi, warung herbal online, zaitun le riche
| 2017-06-26T05:14:44 |
https://warungzaidan.wordpress.com/2011/04/14/kegunaan-minyak-zaitun/
|
[
-1
] |
Internazionalista kriminalizatuek Bilbon eman duten prentsaurrekoa • ZUZEU
askapena, internazionalismo, kriminalizazioa
| 2018-12-19T08:00:05 |
https://zuzeu.eus/euskal-herria/internazionalista-kriminalizatuek-bilbon-eman-duten-prentsaurrekoa/
|
[
-1
] |
Gulya Huseynzade 27 Haziran 2012 15:44
Arzu Atilla 27 Haziran 2012 18:59
Arzu Atilla 1 Temmuz 2012 00:19
Arzu Atilla 3 Temmuz 2012 10:24
Arzu Atilla 4 Aralık 2012 12:59
esmer agayeva 28 Mart 2013 19:21
Arzu Guluzade 28 Mart 2013 19:40
esmer agayeva 28 Mart 2013 19:49
| 2019-03-22T04:27:29 |
http://kitabxanam.blogspot.com/2012/05/frederik-beqbeder-mhbbt-uc-il-yasayr.html
|
[
-1
] |
Bazoques - Wikipedia, entziklopedia askea.
François JOURDAN (2014-2020)[1]
49° 10′ 13″ N, 0° 32′ 57″ E / 49.170277777778°N,0.54916666666667°E / 49.170277777778; 0.54916666666667Koordenatuak: 49° 10′ 13″ N, 0° 32′ 57″ E / 49.170277777778°N,0.54916666666667°E / 49.170277777778; 0.54916666666667
Bazoques (Frantzia)
Boissy-Lamberville, Le Favril, Folleville eta Giverville
Bazoques Frantziako udalerria da, Eure departamenduan dagoena, Normandia eskualdean. 2013an 170 biztanle zituen.
2007an Bazoques udalerrian erroldatutako biztanleak 147 ziren. Familiak 55 ziren, horien artean 13 pertsona bakarrekoak ziren (9 bakarrik bizi ziren gizonak eta 4 bakarrik bizi ziren emakumeak), 21 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 17 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 83 etxebizitza zeuden, 60 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 20 bigarren erresidentzia ziren eta 3 hutsik zeuden. 80 etxeak ziren eta 1apartamentu bat zen. 60 etxebizitza nagusietatik 45 bere jabearen bizilekua ziren, 14 alokairuan okupaturik zeuden eta 1 doan lagata zegoen; 2 etxek gela bat zuten, 10 etxek hiru zituzten, 16 etxek lau zituzten eta 32 etxek bost zituzten. 50 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 34 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 26 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Bazoques udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 93 ziren, horien artean 78 aktiboak ziren eta 15 inaktiboak ziren. 78 pertsona aktiboetatik 69 lanean zeuden (41 gizon eta 28 emakume) eta 9 langabezian zeuden (5 gizon eta 4 emakume). 15 pertsona inaktiboetatik 6 ikasten zeuden eta 9 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Bazoques udalerrian 60 unitate fiskal zeuden, 149 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.242 euro zen. [6]
2007an zeuden 4 komertzioetatik, 1 material elektrikoaren fabrikazioko enpresa zen, 1 eraikuntza enpresa zen, 1 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresa zen eta 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen.[7]
2000. urtean Bazoques udalerrian 10 nekazaritza-ustiategi zeuden, 630 hektarea erabiltzen.[9]
Datuak: Q468740
Multimedia: Bazoques
BNF: 15253287d (data)
INSEE: 27046
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bazoques&oldid=7538871"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 26 abendua 2019, 17:23.
| 2020-01-19T10:42:18 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bazoques
|
[
-1
] |
Libros de la colección Disney albumak, de la editorial Aizkorri. Boolino. Cuentos infantiles y juveniles
Disney albumak
Beste atlas batzuekin alderatuz gero, atlas honen berezitasuna da alderantziz hasten dela, izan ere, zer da hurbilen duzuna? Bada, zeure etxea eta zeure auzoa. Horregatik, gertuen dituzun lekuetatik hasiko gara mundua azaltzen. Gero hirira, erkidegora, herrialdera eta kontinenteetara joango gara ...
Goza ezazu amodioaren magiaz, Disney printzesei eta haien printzeei buruzko istorio zoragarri hauekin. Behin eta berriz irakurri nahiko dituzun sei ipuinez osatutako bilduma bikain honetan, Ariel, Aurora, Ederra, Edurnezuri, Errauskine eta Yasmin dira protagonistak. Errege ezkontzak prestatzen, beren printzeekin une ...
Lotorako disney istorioak
Zoaz lasai lotara Disneyren istorio eder hauetariko bat irakurri edo entzun ostean. Testu labur eta samurrak, errazago irakur ditzazun, eta zure ametsen mundu zoragarrian murgil zaitezen.
| 2018-03-19T18:53:17 |
https://www.boolino.es/es/libros/coleccion/disney-albumak/
|
[
-1
] |
Taxis Flughafen Lamezia Terme - Flughafentransfers | Ziptransfers
Transfers Lamezia Terme Flughafen
Lamezia Terme (SUF) Acconia di Curinga
Lamezia Terme (SUF) Acri
Lamezia Terme (SUF) Altomonte
Lamezia Terme (SUF) Amantea
Lamezia Terme (SUF) Flughafen Bari
342 km 3h 30 min
Lamezia Terme (SUF) Bonifati
Alle Reiseziele anzeigen von Lamezia Terme
| 2019-01-24T03:03:02 |
https://www.ziptransfers.com/de/transfers-flughafen-lamezia-terme
|
[
-1
] |
Datuen errealitatea - Sarean .eus
0 1 132 0
Lorea Argarate Lorea Argarate 2017-09-22
Datuen garaia dela dirudi, gaur egungo software-ak kometaratze batetik, gripearen fokoak detektatzeraino heldu dira eta. Datuen automatizazioak lanpostuak gutxitu dituela esaten da, fabrikazio munduan gehienbat, eta beste alde batetik Google-z gain, beste hainbat enpresa eta erakundek gure etxekoek baino gehiago dakitela argi dugu (BBVA-k 20 bariable desberdin ditu pertsona bakoitzeko, Google-k 200 baino gehiago, Facebook-ek badaki noiz utziko dugun bikotea,…).
Datuekin informazioa lortzen dugu, eta informazioarekin jakintasuna. Hau guretzat ez da sorpresa eta gizartean aldaketak izango dituela ere badakigu. Ala industriak erreboluzioak ez al zuen eraginik egin?
Adibide asko daude non datuek errealitatea erakutsi diguten. Oraindik gogoratzen dut, Instagram sare sozialak publikazio bakoitzaren kokapena erakusten zuenean. %90eko probabilitate batekin asmatzen nuen non bizi zen bilatzen nuen pertsona bakoitza, logika sinple bat erabiliz (software potenterik gabe). Instagram-ek mega asko behar ditu bere funtzionamendurako, ondorioz, publikazioak wifi bidez egiten ziren/dira (mugikorretan ditugun datu kantitatea Vs. adina beste artikulu baterako utziko dugu) bigarren ondorioa ateraz: publikazio kantitate gehien duen ubikazioak ematen zigun pertsona horren etxearen helbidea. Bigarren postuan ikastetxeetatik igotzen zirenak izaten ziren, liburutegiak, tabernak…
Orain ostera, ez dauzkagu bistara.
Gogoratzen dudan beste anekdota bat hauxe da: Unibertsitatetik Microsoft-era joateko aukera eman zidaten Girlz In Tech Europe zela eta. Bertan hainbat CEO ezagutu genituen, emakume enpresaburuak eta beraien zeregin eta egunerokotasuna ikusteko aukera izan genuen. Madrilen izan zen. Hitzaldi nahikotxo izan genituen eta horietako bat LinkedIn sareko Espaina mailako buruak egin zuen datu hau emanez (gogoratu: datuak – informazioa – jakintasuna): LinkedIn sarekoei enpresa desberdinek datuak eskatzen (erosi) dizkiete, horien artean bakoitzaren ingeles maila, langile berrien aukeraketa egiteko. Momentuz ez dago ezer arrarorik ezta? Normalean, perfila betetzen duzunean hizkuntza tituluentzat leku bat izaten dugu, eta normalean nahi izaten duguna jartzen dugu, bakoitzaren hizkuntza maila gorago jarriz. Beraz, sareak datuak dauzka, bai, baina ez dira benetakoak.
Errealitatea beste bat da. Bada, LinkedIn-ek ez die zuk jartzen duzun maila erakusten enpresei, baizik eta hainbat indikadorek ematen dien emaitza bat. Indikadoreak hauexek izaten dira: zenbat harreman duzun beste herrialdeko pertsonekin, elkarbanatzen dituzun artikuluen hizkuntza eta zure deskribapena zein hizkuntzatan duzun. Et voilá! Hortxe zure ingeles maila!
Tranpa jakinda, kilikili datuei.
Baina berriz ere errealitatea beste bat da. Askotan ez naiz konturatzen ni enteratu orduko, asmakuntzatik zenbat denbora pasa den, ze aplikazio eman zaizkion, zertan bilakatu den. Hau da, internet etxeetan izan baino lehenago asmatu eta erabili zen, bada datuekin berdin. Ni baino askoz aurreratuago doaz, beraz kilikili gutxi egin ditut. Orain perfila hainbat hizkuntzatan bete dezakezu. Bejondeizuela!
Nola egin dezakegu korrika orduan?
Korrika egiten ikasteko sartu nintzen Big Data delakoa ikastera, “culturilla general”-a behar nuela uste nuen, entrenamentu modura. Bertan ikasi baino, entzutera joaten nintzen. Nire buruak ideia bat bestearen atzean izaten zituen eta imaginazioak korrika egiteari ekin zion. Hala ere, nora egiten zuen korrika? Bankuko kontuek ez zidaten zirrara gehiegirik egiten, hezkuntza alorrekoek ostera, bai. Deustuko LearningLab-en nengoela aprobetxatuz, Make World hezkuntzarako joko interaktiboak jasotako datuen analisi bat egin nuen, saiatu behintzat. Esan behar dut, gordeta zeuden datu kantitatea, gure ordenagailuek prozesatu ahal zutena baino askoz handiagoa zela, beraz kasu onetan Big kontzeptu horrek ez zuen guztizko efektua egin, prototipo antzeko bat izan zen.
Bada, datuak garbitu eta ondo begiratu ostean patroi argi batzuk ikusten hasi nintzen. Aspertzen zirenak eta gustura egoten zirenak, zertxobait hobetzen zutenak eta berdin geratzen zirenak, etab. Baina programazio funtzioen atzean interpretazio bat dago. Eta prototipo honetan halakorik egin zen. Askotan zenbakiak izaten dira, ezagunena 0=itzalita 1=piztuta da. Baina zenbakiekin jarraituz, jokatu zuten umeentzat 1etik 5erako interpretazioa berdina da? Ume guztiek dute tarte horretan 4 zenbakiaren esan-nahi berdina? Edo, izan daiteke guk hizkuntzetan gora egiten dugun bezala beraiek berdina egitea? Edo behera? Nork ez du bere irakasle kaxkar bat justizi gabe puntuatu…?
Errealitatearen interpretazioak dira. Ez dezagun burua galdu.
Tags:Big DatadatuakSare Sozialak
| 2017-12-17T07:45:59 |
https://www.sarean.eus/datuen-errealitatea/
|
[
-1
] |
Jetzt neue Lieblings Nero Giardini-Damen-Bootsschuhe finden im Online Shop Hamburg - Nero Giardini-Damen-Bootsschuhe Günstig kaufen bis zu -61% reduziert
Damen Halbschuhe Nero Giardini P512930D Frauen Sabbia,nero giardini stiefel...
Damen Halbschuhe Nero Giardini ABRASI schwarz,nero giardini stiefel,Elegante
Damen Halbschuhe Nero Giardini NAPLAK gelb,nero giardini zwarte sandalen,Bright
Damen Halbschuhe Nero Giardini ILCEA schwarz,nero giardini sandale noir,Rabatt
| 2017-08-17T17:30:37 |
http://www.kloeden-fanpage.de/bootsschuhe-c-4_9_18.html
|
[
-1
] |
Papst Franziskus zu Jesuiten: Kritik an Amoris laetitia „falsch“, Amoris laetitia ist „thomistisch“ › Katholisches
| 2018-05-23T12:50:04 |
https://www.katholisches.info/2017/09/papst-franziskus-zu-jesuiten-kritik-an-amoris-laetitia-falsch-amoris-laetitia-ist-thomistisch/
|
[
-1
] |
Arreta eskatu du Ertzaintzak Etzegaraten, A-15ean Andoainen eta AP-1 autobidean | Berriak Gizartea | EiTB
Arreta eskatu du Ertzaintzak Etzegaraten, A-15ean Andoainen eta AP-1 autobidean
Abisu horia ezarri dute gaur EAE barnealdean 15:00ak arte, elurra espero baita 400 metrotik gora Gipuzkoan eta Bizkaian, eta 600 metrotik gora Araban.
Etzegaraten izandako azken elurtearen artxiboko argazkia
Eguraldiari buruzko informazioa:
Gaur, elurra dela eta, N-1 errepidean, Etzegaraten, A-15 autobidean, Andoain (Gipuzkoa) parean, eta AP-1 autobidean, Eskoriatza eta Foronda artean, arretaz gidatzea gomendatu du Ertzaintzak. Dena den, mendate guztiak zabalik daude, eta ez da katerik behar.
Abisu horia ezarri dute gaur EAE barnealdean 15:00ak arte, 4 zentimetroko elur geruza pilatzea espero baita 400 metrotik gora Gipuzkoan eta Bizkaian, eta 600 metrotik gora Araban. Iragarpena ikusita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Neguko Bideragarritasun Plana abiatu du berriro.
Halaber, bigarren mailako mendate batzuetan arretaz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. Hauetan, hain zuzen: Altube, Bernedo, Escrita, Opakua, Herrera, Aiurdin, Urduña eta Kruzeta (Araba); Arrangizgana, Barazar, Urkaregi, Urkiola eta Aretxabalagana (Bizkaia); eta Bidania (Gipuzkoa).
| 2018-02-22T12:33:24 |
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5395888/arreta-eskatu-du-ertzaintzak-etzegaraten-a15ean-andoainen-eta-ap1-autobidean/
|
[
-1
] |
Antzerkia eta memoria historikoa Bidasoan - Burlatako Udala HOME
Antzerkia eta memoria historikoa Bidasoan
“IRUN EN LA MEMORIA”
Irungo Antzerki Komunitarioa
Izan zirelako gara?
Arte biziak eta memoria historikoa, bizitza konprometiturako baliabide.
Foro-antzerkia, Bidasoa aldean joan den mendearen erdialdean (1960) gertaturiko esperientzietan oinarritua. Elkarri lotutako eszena txikiak dira, eta helburua da iritzirik gabe erakustea zer-nolako gertakariak edo testuinguru eta egoerak bizi izan ziren; haietako aunitz ISILARAZI ziren, edo, besterik gabe, ez zen haietaz hitz egin.
Maritxu San Pedro Sáenz
Marijo González Markos
Lucía Iraundegui Barral
Marian Silva García
Rosamari Torres López
Tatxo Alagón Peinado
Félix Solís Ijurco
Ana Eguiazábal Gamón (Zuzendaria)
Sarrera: Doakoa lekua bete arte.
Zinema aire zabalean
Jardueren Programazioa UDA
BURLATAKO JAIAK 2019
Argazki eta jaietako kartelen lehiaketen erakusketa
Argazki eta jaietako kartelen lehiaketan parte hartu dutenen erakusketa. Ordutegia Abuztuaren 1etik 30era: 9:00etatik 14:00etara (asteburuetan, itxita). Abuztuaren 14tik 19ra, 19:00etatik 21:00era. ...Abuztuak 1
Mary Poppins umezain ia perfektua da, aparteko trebetasun magikoak ditu ohiko lanak abentura ahaztezin eta fantastiko bihurtzeko. Jarraipena ematen dioen filma berri honetan, berriro ere, Banks familiako hurrengo belaunaldiari laguntza emango dio, galera pertsonal tragiko […] ...Abuztuak 23
| 2019-08-20T00:36:35 |
http://www.burlada.es/eu/events/teatro-y-memoria-historica-en-el-bidasoa-2/
|
[
-1
] |
Sorginak direlakoan miseriara kondenaturiko emakumeak | Asteko argazkia | INFO7
Sorginak direlakoan miseriara kondenaturiko emakumeak
Asteko argazkiak atalean Gari Garaialde argazkilariak Burkina Fason kokaturiko Mossi tribuen baitan sorgintzat jotzen dituzten emakumeen egoera ekarri digu. Antonio Aragon Renuncioren 3 argazki gogor, ezberdinek, emakumeek jasaten duten indarkeriaren isla, kasu honetan, sorginak izatearen akusaziopean.
|08/06/2017 Actualizada:
| 2020-07-09T21:05:29 |
https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20170608/sorginak-direlakoan-miseriara-kondenaturiko-emakumeak
|
[
-1
] |
Apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak aurkezteko epea otsailaren 26tik martxoaren 2ra arte egongo da zabalik - Agencia de Noticias
Inicio albisteak Apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak aurkezteko epea otsailaren 26tik martxoaren 2ra arte egongo...
– Hautagai-zerrendaren izena, siglak eta identifikazio-ikurra. Horiek ezingo dira aldatu hauteskunde-prozesua garatzen den bitartean.
– Hautagaien eta ordezkoen izena eta abizenak, helbide zehatza eta zerrendan izango duten ordena.
– Hautagai-zerrendaren lurralde-ordezkariaren izena eta abizenak, Lurralde Historikoko hiriburuan helbidea duena.
– Hautagai-zerrendaren parte izatea onartzen dutela egiaztatzeko dokumentua, hautagai eta ordezko bakoitzak sinatua, eta Euskal Autonomia Erkidego osoan zerrenda bakarrean parte hartzen duela eta gainerako hautagarritasun-eskakizunak betetzen dituela aitortzeko adierazpen formala. Adierazpenari nortasun-agiriaren kopia erantsiko zaio.
– Hautagaia indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-erroldan inskribatuta dagoen egiaztagiria.
Artículo anteriorArriola sailburuak adierazi du Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak funtsezkoak direla bizi garen eraikinen kontserbazioa ziurtatzeko
Artículo siguienteToca el violín mientras le extirpan un tumor cerebral
| 2020-06-04T18:16:06 |
https://www.agenciadenoticias.es/2020/02/24/apirilaren-5eko-hauteskundeetarako-hautagai-zerrendak-aurkezteko-epea-otsailaren-26tik-martxoaren-2ra-arte-egongo-da-zabalik/
|
[
-1
] |
HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen deialdiko irabazleak - CASARES IRRATIA
HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen deialdiko irabazleak
Ezkerretik eskuinera, Manex Urruzola eta Jaione Askasibar epaimahaikideak; Hala Bedi Irratiko Ainhoa Villaverde, Iker Estévez , Mikel Huarte, Javier eta Dover, saridunak; eta Lourdes Gutierrez epaimahaikidea.
Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dira Victoria Eugenian. Sari nagusia Mikel Huarte kazetariak irabazi du “Javier y Dover” lanagatik; euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Gasteizko Hala Bedi Irratiarentzat izan da “Ahobelarri” lanagatik; eta aipamen berezia jaso du Iker Estevezen “Ausikiak” lanak.
Deialdira aurkeztutako piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki du “Javier y Dover” izan dela onena. Pieza honek Javierren istorioa kontatzen du: ikusmenik izan ez arren, frontoira joaten da Javier, Dover txakurrarekin, partiduak ikustera. Hau esan du epaimahaiak: “Pieza magnetikoa da, harrapatu egiten zaitu duen benetakotasunak. Pieza entzutean protagonistaren azalean jartzen zara. Eta magia ere badu, entzumena beste zentzumenekin lotzeko moduagatik”. Bestalde, soinu-baliabideak zein ongi ustiatu dituen azpimarratu dute, eta, azkenik, baita ematen duen mezua ere. Hala, Mikel Huarte Maisterrenak, “Javier y Dover” piezaren egileak, 800 euroko saria jaso du.
Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, “Ahobelarri” piezarentzat izan da. Bidaia berezi bat kontatzen du pieza honek: hitzek irrati-esatari baten ahotik entzulearen belarrietaraino iristeko egiten duten bidaia. Epaimahaiaren esanean, “originala da, didaktikoa eta entzuleari keinu politak egiten dizkio”. Gainera, jarraitzeko eta ulertzeko erraza dela, eta lokuzioa oso ona dela azpimarratu dute. Gasteizko Hala Bedi Irratian egin zuten “Ahobelarri”, eta haientzat izan da 600 euroko saria.
Azkenik, Iker Estevez Martinezen “Ausikiak” lanari aipamen berezia egitea erabaki du epaimahaiak. Izan ere, azpimarratu dute, teknikoki oso ondo egina egoteaz gain, teknologiaren erabilera oso interesgarri bat dakarrela pieza honek. Mugikorrarekin entzuteko diseinatuta dago, eta pieza bera aurikularrekin eta aurikularrik gabe entzunda, oso desberdina da entzuten dena. Bere lan bereziaren ondorioz ausiki beldurgarriak dituen pertsonaia baten lekukotza dakarkigu fikziozko pieza honek.
Ivoox-en ezaugarriengatik ezin dugu pieza bere horretan jarri hemen (norbaitek eskuratu nahiko balu, eskatu [email protected] helbidera). Baina, honela entzungo litzateke aurikularrekin:
Eta hau da aurikularrik gabe entzungo litzatekeenaren simulazio bat:
Hauek izan dira lehiaketako epaimahaikideak: Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia sailaren zuzendaria, Lourdes Gutierrez Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria, eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitateko zuzendaria.
Kategoria 11entzuteko 2017/12/22 egilea Egoitz Etxebeste.
← Tangozale: Navidad de tango Eva Monenteri elkarrizketa →
| 2018-06-25T13:45:57 |
http://casaresirratia.info/2017/12/22/hamaika-entzuteko-iii-irrati-piezen-deialdiko-irabazleak/
|
[
-1
] |
Jenaro Etxeandian hutsik dagoen orubea atonduko dute | bidasoamedia
Urr. 24, 2016, 5:51 p.m. Hirigintza
Lorategietan, inguruko eremuetan dauden loreen antzekoak jarriko dituzte. Eserlekuak ere jarriko dituzte. Lorategien inguruan egongo diren espaloiek bi metroko gutxiengo zabalera izango dute, eta irisgarritasuna bermatuko dute. Bestalde, taxi eta motorrentzako aparkalekua jarriko dute. Argiteriari dagokionez, kanalizazio eta argi puntu berriak egokituko dituzte.
Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo ditu lanak, 178.731,51 euroko aurrekontuarekin. Hamabi asteko iraupena izango dute. Bitartean, Foru Kalean ezingo da aparkatu. Alde batean jarriko dute taxi geltokia, eta bestean, berriz, espaloia konponduko dute. Ostiral eta larunbatetan, Foru Kalean ez ezik, Bixera zaharrean ere egongo da taxiak hartzeko aukera.
| 2019-04-26T03:37:56 |
http://bidasoamedia.info/articles/article/jenaro-etxeandian-hutsik-dagoen-orubea-atonduko-du/
|
[
-1
] |
Has gaitezen herritartasun hitzaren esanahia ezagutzen (egin klik estekan).
Beraz, eskubideak eta betebeharrak ditugu? Gehiago ikertu beharko dugu, herritar gisa zein eskubide eta zein betebehar ditugun jakin ahal izateko. Hasteko, ezagutu dezagun “Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala”.
Lan hau egiteko, 5 lan-talde sortu beharko dituzue. Talde bakoitzak egiteko jakin bat izango du. Lanak desberdinak direnez, aukeratu gehien interesatzen zaizuena. Lanak egiteko behar den informazio guztia “Baliabideak” atalean aurkituko duzue.
Ikasgelako talde bakoitza gai jakin baten inguruan arituko denez, garrantzitsua da zuen lanaren emaitza gainerako ikaskideei aurkeztea. Hori dela eta, informaziorik esanguratsuena aurkezpen batean jaso beharko duzue, eta informazio hori, gero, ikasgelako blogean jarriko duzue ikusgai.
Deklarazioaren aurrekariak ikertu beharko dituzue. “Baliabideak” atalean, informazio erabilgarria aurkituko duzue ikerketa historikoa egiteko. Garrantzitsua da gertakari historikoen, pertsona esanguratsuen eta lanketa-prozesuaren inguruko datuak ere islatzea.
Talde honetan, Eskubide pertsonalen inguruan egingo duzue lan. 1. artikulutik 11.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.
Zuen taldeak Norbanakoek komunitatearekiko dituzten eskubideak aztertuko ditu. 12. artikulutik 17.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.
Zuek Pentsamendu, kontzientzia, erlijio eta politikarako askatasunaren eskubideen gaineko ikerketa egin beharko duzue. 18. artikulutik 21.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.
Talde honentzat, garrantzitsuena Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekin erlazionatutakoa izango da. Eskubide horiek 22. artikulutik 27.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.
Talde guztiek amaitzen duzuenean, gainerakoek egindako aurkezpenak ikusi ahal izango dituzue. Zalantzaren bat egonez gero, blogean bertan planteatu dezakezue, komentarioen bitartez eztabaida piztuz.
Aurkezpena sortzeko online tresna “Baliabideak” atalean dago eskuragarri.
ETA BETEBEHARRAK ERE BAI
Herritartasunaren definizioaren arabera, gizarteko kideek zenbait eskubide eta zenbait betebehar dituzte. Gure komunitatea ere zaindu beharra dago, modu aktiboan parte hartuz eta gure bizitza sozialari eragiten dioten gaiei buruz ditugun iritziak eta ahotsak entzunaraziz.
Baina, nola har dezakegu parte? Lan honetan, herritarrek beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei buruz duten sentsibilitatea hobetzen saiatuko gara. Lan hau egiteko erabiliko duzuen baliabidea ikasgelan sortutako ikus-entzunezkoa izango da. Zuen udalerrian bizi diren herritarrei egindako aurkezpen baten bitartez, zuen lana ezagutzera emango duzue. Hauek izango dira ikus-entzunezkoaren ezaugarriak:
Iraupena: 10 minutu, gehienez ere.
Hizkuntza: gaztelania edo euskara (azpitituluekin).
Ikus-entzunezkoa egiteko, sortu 3 lan-talde, eta bana itzazue ondorengo lanak:
Bideoaren gidoia eta hautatutako pertsonei egin beharreko galderak idatzi beharko dituzte. Dena argi duzuenean, elkarrizketak egin beharko dituzue.
Talde honek prentsa-ohar bat ere idatzi beharko du, komunikabideak aurkezpenera gonbidatzeko.
Talde honetan, musika aukeratuko da eta, elkarrizketak egiten diren bitartean, irudiak grabatuko dira.
Dena grabatuta dagoenean, talde hau arduratuko da ikus-entzunezkoa muntatzeaz. Ez ahaztu bideoan esaten den guztia azpititulatzeaz.
Talde honek Creative Commons lizentziei buruzko xehetasunak ere aztertu beharko ditu, zuen sorkuntzari lizentziarik egokiena eman ahal izateko.
Ezer baino lehen, talde honek elkarrizketatu beharreko pertsonak bilatuko ditu.
Gainera, ikus-entzunezkoa aurkezteko ekitaldia antolatzeaz arduratuko da. Kontuan izan proiekziorako areto bat beharko duzuela (ikastetxean bertan, edo zuen herriko gizarte etxeren batean), eta jendea gonbidatu beharko duzuela ekitaldira joateko.
Gainera, talde guztien lanak koordinatu beharko ditu, eta gauzak garaiz egiten ari direla egiaztatu beharko du.
Zuen buruak antolatzeko eta elkarren artean koordinatu ahal izateko, aztertu ezazue ondorengo taula hau. Beharbada, taldeak sortzeko unean, mereziko du ikus-entzunezko taldea handiagoa izatea, lan-kopuru handiagoa ere egin beharko dute eta.
Lanen eta denboren banaketa:
Ikus-entzunezkoaren gidoia eta elkarrizketarako galderak idaztea.
Elkarrizketak egitea.
Prentsa-oharra idaztea.
Elkarrizketak grabatzea.
Musika aukeratzea.
Bideoa muntatzea.
Ikus-entzunezkoari lizentzia jakin bat ematea.
Elkarrizketatzeko pertsonak bilatzea.
Aurkezpen-ekitaldia antolatzea.
5 ordu (gainerako lanekin batera egin behar da).
NIRE IRITZI PERTSONALA
Lan gogorra izan da, eta balantzea egiteko unea heldu da. Modu indibidualean, idatz ezazue blogerako sarrera bat, lan-prozesuari buruz eta lortutako emaitzari buruz dituzuen iritzi orokorrekin. Gehienez ere, 200 hitz.
Aurkezpenerako
ETA BETEBEHARRAK ERE BAI...
Elkarrizketa prestatzeko Elkarrizketa prestatzeko Inspirazioa lortzeko
Musika aukeratzeko Bideoaren muntaia Creative commons
Antolakuntza | Elkarrizketatzeko pertsonen bilaketa
Taldekako 1. dokumentua: Giza Eskubideen Deklarazioko artikuluei buruzko aurkezpenak.
Taldekako 2. dokumentua: ikus-entzunezkoa.
| 2019-08-21T04:51:44 |
http://www.losnuevosvecinos.net/SD_eusk/participacion/
|
[
-1
] |
PSILOCYBENEA: 2010
8 BEGI (antzerki saioa)
Azken urteetan Gilkitxaro Honolulu, leku bat eta Mirande Kabareta lanak antzezten ibili da. 8 begi antzezlana aurreko bi obretako osagaiak uztartzen ditu, lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bigarrenaren kabaret giroa. Lanaren abiapuntuan, XX. mende hasierako Alemaniako kabaret giroan Karl Valentin idazleak taularatutako zenbait testu daude.
Gilkitxaro Antzerki Taldearen
Elkarrizketa bideoa hamaika.tv-ren eskutik
eitb kulturaren elkarrizketa
Posted by eleumi at 12:20 1 comment:
GAZTEMANIAK! SOLASALDIA / TERTULIA GAZTEMANIAK!
Gaztemaniak! Solasaldiek musika munduan eskarmentu handia duten pertsonen eta pop eta rock musikaren alderdi desberdinak ezagutu nahi dituzten pertsonen arteko topalekua izan nahi du. Sormen prozesua, interpretazioa, alderdi teknikoak, soinu euskarri berriak, teknologia berrien bidezko sustapena, eta hain aldakorra den musika munduan trebetasunez moldatzeko trikimailuak izango dira saio horien ardatz nagusiak.
Solasaldietara bertaratzen direnek ere parte hartu ahal izango dute, gidariei galderak eginez, eta zalantzak eta hausnarketak aurkeztuz, Gipuzkoan musika gaztearen munduan izen handikoak baitira biak ere. Horrez gain, saioa bukatzeko kontzertu parte hartzaile labur bat egiten saiatuko dira, eta bertaratuek abesti bat osatuko dute.
Solasaldietan euskara eta gaztelania erabiliko dira txandaka, eta entzuleek bat zein bestea erabili ahal izango dute.
SOLASALDIEN GIDARIAK
Karlos Osinaga: Musikaria, Lisabö taldearen eta Anariren eta beste talde batzuen ohiko gitarra-jotzailea. Azken bolada honetan, rock taldeek gehien eskatzen duten produktoreetako bat da. Autogestioaren defendatzaile sutsua da musika munduan.
Giorgio Basmatti: Musikari donostiarra, blogari gogotsua (loveof74.com), musika kritikaria eta gizarte sareetan aditua. Oso ezaguna da musika munduari buruz duen ikuspegi interesgarriagatik, eta bere interbentzioei ematen dien ukitu ausart eta umoretsuagatik.
Solasaldira bertaratzeko azaroaren 3a baino lehen eman beharko da izena, helbide honetara izen-abizenak bidalita: [email protected]
Las Tertulias Gaztemaniak! quieren ofrecer un espacio de diálogo entre personas con experiencia en el mundo musical y personas interesadas en conocer distintas vertientes del fenómeno de la música pop y rock. El proceso creativo, la interpretación, los aspectos técnicos, los nuevos soportes sonoros, la promoción a través de las nuevas tecnologías, y los trucos para desenvolverse con soltura en el siempre cambiante mundo de la música, serán la columna vertebral de estas sesiones.
El público asistente podrá participar preguntando y planteando dudas y reflexiones a los conductores de las tertulias, artistas con un peso específico dentro del mundo de la música joven en Gipuzkoa. Además se intentará terminar la sesión con la realización de un breve concierto participativo, en el que los asistentes compondrán alguna canción.
La conducción de las tertulias se realizará intercalando el euskera y el castellano, y los asistentes podrán utilizar cualquiera de dichos idiomas.
CONDUCTORES DE LAS TERTULIAS
Karlos Osinaga: Músico, guitarrista del grupo Lisabö y habitual guitarrista de Anariren y de otros grupos. Últimamente se ha convertido en uno de los productores más reclamados por muchos grupos de rock. Es un claro defensor de la autogestión en el mundo de la música.
Giorgio Basmatti: Músico donostiarra, activo bloguero (loveof74.com), crítico musical y especialista en redes sociales. Es reconocido por su interesante visión sobre la escena musical, y el tono desenfadado y lleno de humor que emplea en sus intervenciones.
Para poder asistir a la tertulia es obligatorio inscribirse antes del 3 de noviembre, enviando tu nombre y apellido en un correo electrónico, a la siguiente dirección: [email protected]
Posted by eleumi at 18:07 No comments:
LENGUALERTA + BAD SOUND SYSTEM
Urriaren bukaeran LENGUALERTA Reggae abeslari mexikarraren bisitan izango dugu, D.F.-tik, Euskal Herrira. Bira, beste herrialde batzuk ere hartuko ditu, Alemania, Italia, Suiza, edota Galiza, esaterako... RESONANTE disko berria besapean duela etorriko da Euskal Herrira LENGUALERTA, non reegae musika bestelako erritmo beltzekin elkartzen den kokotelera koloretsua osatuz. Zu2ak elkarteak antolatuta, Ondarruko Kafe Antzokian eta Psylocibenea aretoan, Hondarribian, LENGUALERTA-ren zuzenekoa ikusteko aukera izango dugu UKABILAK GORA! deituriko musika saioetan.
Hondarribiko Psilocybe Enean ospatuko den emanaldian Bad Sound System ariko dira taula gainean.
Ondarroako Kafe antzokian ospatuko den festan ordea, Bad Sound System eta Sorkun & DJ Pata ere ariko dira zuzenean Mexikarrarekin batera.
Lengualerta (Mexico) http://www.myspace.com/lengualertasoundsystem
BadSoundSystem (Irun, EH) http://www.myspace.com/badsoundsystem
Urriak 29: 8T Manga Project [Los Ninja Pastori & Judas Arrieta]
Urriak 30: Lengualerta (Mex) + Bad Sound System (Irun, EH)
Azaroak 5: Gaztemaniak Tertulia Musikalak: Karlos Osinaga + Giorgio Bassmatti
Azaroak 6: Antzerki Gaua
Blogger: psilocybenea.blogspot.com
Posted by eleumi at 09:33 No comments:
8T MANGA PROJECT: LOS NINJA PASTORI & JUDAS ARRIETA
MySpace: http://www.myspace.com/ninjapastori
Posted by eleumi at 09:24 No comments:
8T MANGA PROJECT: LOS NINJA PASTORI & JUDAS ARRIET...
| 2017-12-12T08:26:13 |
http://psilocybenea.blogspot.com/2010/
|
[
-1
] |
BOE.es - Estatuko Aldizkari Ofiziala: Euskaran, gehigarria 27/02/2018
BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 27 de otsaila de 2018, 51 Zk.
HFP/185/2018 Agindua, otsailaren 21ekoa, honako hauek aldatzen dituena: HAP/149/2013 Agindua, urtarrilaren 29koa, Estatuaren Ibilgailu Atalak eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan eta uharteetako zuzendaritzetan integratutako ibilgailu-unitateek ematen dituzten automobil-zerbitzuak arautzen dituena; HAP/1177/2015 Agindua, ekainaren 17koa, Estatuko Sektore Publikoaren Ibilgailuen Erregistroa arautzen duena.
(gaztelaniaz) PDF (2018/2688 - 4 or. - 175 KB)
HFP/186/2018 Agindua, otsailaren 21ekoa, Hutsik dauden etxebizitzen gaineko zergaren 510 autolikidazio-eredua onartzen duena.
(gaztelaniaz) PDF (2018/2689 - 5 or. - 345 KB)
HFP/187/2018 Agindua, otsailaren 22koa, honako hauek aldatzen dituena: HFP/417/2017 Agindua, maiatzaren 12koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro-liburuak nola eraman —abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.6 artikuluan ezarria— garatzen duten zehaztapen arauemaile eta teknikoak eta beste zerga-arau batzuk arautzen dituena; azaroaren 23ko EHA/3434/2007 Aginduaren bidez onartutako 322 eredua «Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitate-taldea. Banakako eredua. Hileko autolikidazioa. Aduanak likidatutako inportaziorako balio erantsiaren gaineko zergaren sarrera».
(gaztelaniaz) PDF (2018/2690 - 48 or. - 1.228 KB)
ECD/188/2018 Agindua, otsailaren 12koa, Leongo Aireko Oinarrizko Akademian Abionikako Mantentze Lanetako goi-mailako teknikariaren eta Administrazioko eta Finantzetako goi-mailako teknikariaren tituluei dagozkien goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak 2018-2019 ikasturtetik aurrera ezartzea baimentzen duena.
(gaztelaniaz) PDF (2018/2691 - 2 or. - 165 KB)
APM/189/2018 Agindua, otsailaren 20koa, Zehazten duena animaliak elikatzeko baliatzen diren eta nekazaritzako elikagaien industriatik datozen ekoizpen-hondakinak noiz diren azpiproduktuak, Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legearekin bat.
(gaztelaniaz) PDF (2018/2692 - 5 or. - 180 KB)
85/2018 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Produktu Kosmetikoak Arautzen dituena.
(gaztelaniaz) PDF (2018/2693 - 21 or. - 338 KB)
| 2018-07-18T14:03:58 |
http://boe.es/boe_euskera/dias/2018/02/27/
|
[
-1
] |
“36 orduz filmez bizirauten” film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa hartuko du Donostiak ekainaren 22tik 25era Jakinarazi dituzte “36 orduz filmez bizirauten” film laburren lehiaketaren epaimahaiko kideen izenak. Ikus-entzunezkoen arloan entzutetsuak diren zenbait profesionalek film laburrak baloratuko dituzte eta estatuatxoak eta sariak emango dizkiete irabazleei. Ekimen horren babeslea da Eusko Jaurlaritza, eta Donostia Cultura eta San Sebastian Film Commision-ekin batera ari dira lankidetzan, proiektu horren bitartez herritarren partaidetza eta Euskadi sustatzea bultzatzeko asmoz.
Euskadin oraingo hilabetean Italiatik inportatutako 284 kilo atun dekomisatu dira etiketak txarto zeudelako
Donostia zinemarako plato handi bat bilakatuko da
Enpresa bat berriro hasi da lanean Portugaleten bere instalakuntzak erre eta handik hilabetera
‹ Aurrekoa 1 2 … 336 337 338 339 340 341 342 343 344 … 365 366 Hurrengoa ›
| 2020-08-15T12:02:14 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/departments/79-ekonomiaren-garapena-eta-azpiegiturak?page=340
|
[
-1
] |
Mugikortasun iraunkorra indartzeko xedez, Mugik Dbizi proiektuaren bidez bizikletaren erabilera sustatzen du garraiobide gisa.
Bizikletaren erabilerak zuzenean laguntzen du ibilgailu partikularrek sortzen duten ingurumeneko kutsadura gutxitzen. Aldi berean, hiriko bide nagusietako trafiko arazoen kontra eragiten du.
Aipatzekoa den beste puntu garrantzitsu bat erabiltzaileen osasun onean ere zuzenean eragiten duela da, aukera ematen baitie egunerokoan jarduera bat egiteko, kardiobaskularra eta ez kaltegarria. Bizikletan ibiltzea bezalako ariketa gutxi dago horren osasungarriak direnak eta ia batere oldarkorrak ez direnak gorputzarentzat, are gehiago kontuan hartzen badugu Dbiziko bizikletak elektrikoak direla.
Dbiziko bizikletak Mugi txartelarekin erabil daitezke. Bizikletaren erabilerari buruzko informazio osagarria Dbiziren web gunean aurkituko duzue.
RITS-net garraio-sistema adimendunen sare europarraren barruan Dbizi proiektuaren antzeko kasuak badaude, bizikleten alokairu zerbitzuekin ere funtzionatzen dutenak.
| 2019-06-19T11:18:30 |
https://www.atgipuzkoa.eus/es/proyectos/71-servicio-bicicletas
|
[
-1
] |
PDF (291 KB - 13 orri.)
EPUB (397 KB)
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko abenduaren 18ko bileran hartutako erabakiaren bitartez onartu da Euskal Autonomia Erkidegoan, Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen finantziazio-laguntzen deialdia, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo honen zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen finantziazio-laguntzen deialdia argitaratzea. Deialdi hori erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2013ko abenduaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez onartu zen, eta ebazpen honen eranskin gisa dator.
Bigarrena.- Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.
Hirugarrena.- Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 26a.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, ENPLEGU ZENTRO BEREZIETAKO LANBIDE JARDUERARI LAGUNTZEKO UNITATEEN 2014KO EKITALDIKO FINANTZIAZIO-LAGUNTZEN DEIALDIA
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta euren gizarteratzeari buruzko lege orokorra azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen; bada, haren Testu Bateginaren 43. artikuluak zehazten duenez, enplegu-zentro berezien xede nagusia da, merkatuko operazioetan erregularki parte hartuz, ondasunen edo zerbitzuen jarduera produktibo bat egitea, eta, euren helburua, ordaindutako lanpostu bat ziurtatzea desgaitasuna duten pertsonei; era berean, pertsona horien ahalik eta kopuru handiena ohiko enplegu-erregimenean sartzeko bide bat osatzen dute. Artikulu horrek eransten duenez, enplegu-zentro bereziek eskaini beharko dituzte, laguntza-unitateen bidez, desgaitasuna duten pertsona langileek behar dituzten egokitze pertsonal eta sozialeko esparruen zerbitzuak, haien egoeraren araberakoak eta arauz zehazten denarekin bat datozenak.
Enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko esparruen zerbitzuak esatean, zera ulertzen da, aipatu xedapen arauemailean ezartzen duenaren arabera: lanpostu batera heltzeko, bertan irauteko edo aurrera egiteko, desgaitasuna duten enplegu-zentro berezietako pertsona langileek dituzten oztopoak, trabak edo zailtasunak gainditzen laguntzen duten zerbitzuak. Halaber, gizarte-, kultura- eta kirol-inklusiora bideratutakoak ere barne hartzen dira.
Apirilaren 21eko 469/2006 Errege Dekretuak lanbide-jarduerari Laguntzeko Unitateak arautzen ditu enplegu-zentro berezien egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan.
Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak lanbide anitzeko taldeak dira, eta horiek, hainbat eginkizunen bitartez, desgaitasuna duten langileek enplegu-zentro berezietan izan ohi dituzten oztopoak edo trabak gainditzen laguntzen dute, lanpostuan txertatzeko prozesuan, eta baita lanpostuan iraun dezaten ere, bereziki, laneratzeko oso zailtasun handiak dituzten pertsonei dagokienez, hala nola % 65eko edo goragoko desgaitasun-maila aitortua izanik garun-paralisia dutenei, gaixotasun mentalen bat edota adimen-desgaitasunen bat dutenei eta desgaitasun fisiko edo zentzumen-desgaitasunen bat dutenei dagokienez.
Nabarmendu beharrekoa da adimen-desgaitasunen bat eta buru-nahasmenduren bat duten langileek EAEn lortu duten enplegu-bolumen handia (Euskadiko enplegu-zentro berezi guztietako langileen % 50 dira ia). Hori dela-eta, lanpostuetara egokitzeko eta enplegu egonkor eta kalitatekoan gora egiteko beharrezkoak diren lanbide-gaitasunak eskuratzeko ibilbide indibidualizatuetarako laguntza bermatuko duten langile espezializatuez hornitu behar dira zentro horiek.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2013ko abenduaren 18an egindako bileran Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen finantziazio-laguntzen deialdia onartu zuen, honako baldintza hauek kontuan hartuta:
Agindu honen xedea da Enplegu Zentro Berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen finantzaketarako diru-laguntzen 2014rako deialdia arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan; diru-laguntzok apirilaren 21eko 469/2006 Errege Dekretuan arautu ziren.
2. artikulua.- Finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak.
1.- Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko, 4.000.000 euro bideratutako dira.
2.- Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak 2014ko ekitaldiko finantzazio-laguntzak ebazteko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2014. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, betiere Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko diren gastu-espedienteen aurreratutako tramitazioa araupetu zen.
3. artikulua.- Jarduera diruz lagungarriak.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen helburua da Enplegu Zentroetako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateetan kontratu mugagabea duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzako kostuak 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte finantzatzea, betiere langile horiek apirilaren 21eko 469/2006 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako eginkizunak gauzatzen badituzte.
4. artikulua.- Diru-laguntzaren erakunde onuradunak.
1.- Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun izateko aukera izango dute nortasun juridiko propioa duten eta honako eskakizun hauek betetzen dituzten Enplegu Zentro Berezien titular diren erakundeek eta zentro horiek:
a) Enplegu Zentro Berezi horiek Enplegu Zentro Berezien Erregistroan erregistratuta egotea.
b) Enplegu Zentro Berezien plantillan hurrengo artikuluan jasotako desgaitasun-mota eta desgaitasun-maila duten langileak egotea.
c) Enplegu Zentro Bereziek hurrengo paragrafoan aurreikusitako osaera duten Laguntzeko Unitateak edukitzea.
2.- Enplegu Zentro Berezietako lanbide-jarduerari Laguntzeko Unitateen osaerak honako modulu hauekin bat etorri behar du:
a) 5. artikuluan deskribaturiko kasuetako batean dauden 15 langile desgaitu gehienez, erdi mailako edo goi mailako teknikari 1 (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), gutxienez bere lanaldiaren % 20 sartzen duena, eta produkzioan laguntzeko arduradun 1 lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.
b) 16-30 langile, erdi mailako edo goi mailako teknikari 1 (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), gutxienez bere lanaldiaren % 80 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko 2 arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.
c) 31-45 langile, erdi mailako edo goi mailako 2 teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), horietako bat lanaldi osoan eta besteak gutxienez bere lanaldiaren % 50 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko 3 arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.
d) 46-60 langile, erdi mailako edo goi mailako 2 teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena) lanaldi osoan, eta produkzioan laguntzeko 4 arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.
c) 61-75 langile, erdi mailako edo goi mailako 3 teknikari (edo jakintza eta/edo esperientzia parekagarriak dituena), horietako bi lanaldi osoan eta besteak gutxienez bere lanaldiaren % 50 egiten duena, eta produkzioan laguntzeko 5 arduradun lanaldi osoan, edo kontratazioa lanaldi partzialerako egiten den kasuan, proportzionalki dagokion kopurua.
Hurrengo artikuluan ezarritako desgaitasun-mota eta desgaitasun-maila duten langileen kopurua (zerbitzua langile horiei zuzenduta dago) modulu bakoitzari dagokion mugarekin bat ez badator, Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateko langileek sartutako denborak desgaitasuna duten langile horien kopuruarekiko proportzionaltasunari eutsiko dio.
Justifikaturiko kausak direla-eta Unitate horiek osatzen dituzten langileen artean lanpostu hutsik geratzen bada, arestian ezarritako proportzionaltasunari eusteko bete beharko dira lanpostu huts horiek.
5. artikulua.- Azken jasotzaileak.
Programa honen azken jasotzaileak Enplegu Zentro Berezietako langile desgaituak izango dira, betiere ondoren deskribaturiko kasuren batean badaude:
a) % 33ko edo goragoko desgaitasun-maila aitortuta izanik, garun-paralisia, gaixotasun mentalen bat edo adimen-desgaitasunen bat duten pertsonak.
b) % 65eko edo goragoko desgaitasun fisikoko edota sentsorialeko maila aitortuta duten pertsonak.
6. artikulua.- Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko zenbateko finko bat izango da aurreko artikuluan adierazitako desgaitasun-mota eta desgaitasun-maila dituen eta denbora mugagaberako lanaldi osoan edota sei hilabeteko edo gehiagoko aldi baterako kontratu bidez kontrataturiko pertsona bakoitzeko. Kontratu mugagabearen kasuan, diru-laguntza urteko 1.200 eurokoa izango da, eta, aldi baterako kontratuen kasuan, aldiz, 600 eurokoa.
Horretaz gain, diru-laguntza lanaldiaren proportzioari jarraikiz murriztuko da Laguntzeko Unitateko langileen nahiz azken jasotzaileen kontratua lanaldi partzialerako denean.
2.- Diru-laguntzaren zenbatekoak inola ere ezin izango ditu gainditu, bakarrik edota beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edota baliabideekin batera, denbora mugagaberako kontrataturiko Laguntzeko Unitateetako langileen soldata-kostuak edo Gizarte Segurantzako kostuak, diruz lagundutako denbora-tarteari dagozkionak.
7. artikulua.- Eskaerak aurkeztea.
1.- Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (II. eranskina), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.
2.- Eskabide-orriarekin eta horren A, B, C eta D eranskinekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Kokapen fisikoaren xehetasunak.
- Jardun-esparrua.
- Unitatearen osaera, teknikariak eta arduradunak bereizita.
- Organigrama funtzionala.
b) Urteko Kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuz:
- Lortu beharreko helburuak.
- Jardueren tenporalizazioa.
- LJLU osatzen duten langileen eginkizunen deskribapena.
- Eskura dituen azpiegitura, baliabideak eta bitarteko instrumentalak.
- Zerbitzua emateko baldintzak.
c) NANaren fotokopia -Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa baimendu ez bada, betiere- eta eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
d) Lanbide-jarduerari Laguntzeko Unitateetako langileen (horien kontratazioa diruz laguntzen da) urteko ordainsari gordina egiaztatzen duen ziurtagiria.
e) Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko fitxa, eskatzaileak eta dagokion banketxeak izenpetu eta zigilatuta.
3.- Eskabideak deialdi honetan eskaturiko baldintzak betetzen ez baditu, hamar eguneko epean falta edo akatsa konpontzeko eskatuko zaio interesdunari. Hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu horrek.
4.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
8. artikulua.- Prozedura eta ebazpena.
1.- Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak bere gain hartuko du eskabideak kudeatu eta izapidetzeko ardura, eta Lanbideko zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.
2.- Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak emango dira. Programa hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak eskatutako laguntza guztiak ordaintzeko, eman beharreko eskabideen artean banatuko dira funtsak, bakoitzari legokiokeen laguntzaren neurrian, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.
3.- Prozedura ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.
Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ebazpen horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita edo zuzenean Gasteizko administrazioarekiko auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
9. artikulua.- Diru-laguntza ordaintzeko modua.
Diru-laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira esleitzen direnean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimena aplikatu beharko da; dekretu horretan ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako bermeen eta diru-laguntzen itzuleraren sistema orokorra arautzen duen eta hura kudeatzen duen erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta obligazioak.
10. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.
Diru-laguntzaren onuraduna izateko, erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu 2015eko martxoaren 31 baino lehen:
- Laguntzeko Unitateen jarduerari buruzko memoria, diruz lagundutako aldiari dagokiona.
- Laguntzeko Unitateetan denbora mugagaberako kontrataturiko langileen nominen -diruz lagundutako aldikoen- kopia, eta Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuen -TC2 eredukoen eta aipaturiko aldikoen- kopia.
Dokumentazioa aurreikusiriko epean aurkezten ez bada edo aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoak Laguntzeko Unitateetan denbora mugagaberako kontrataturiko langileen soldata-kostua eta Gizarte Segurantzako kostua gainditzen dituela, ateratze-prozedura abiaraziko da, 15. artikuluan aurreikusiriko prozedurarekin bat etorrita.
11. artikulua.- Diru-laguntzaren baldintza orokorrak.
a) Enpresa eskatzaileek beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela egiaztatzea.
Organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, automatikoki egiaztatuko du diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze- edo zigor-prozedura amaitzea.
c) Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertaturikoak barne.
12. artikulua.- Erakunde onuradunen betebeharrak.
c) Diru-laguntza emateko bete beharreko betekizunak eta baldintzak bete direla egiaztatzea.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko esku-hartze organoek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharreko egiaztatze-jardunen eraginpean jartzea.
d) Helburu berberarekin edo antzekoarekin beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntza edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
13. artikulua.- Diru-laguntza aldatzea.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako diru-laguntza aldatzea, deialdi honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz, diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.
14. artikulua.- Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Orokorrean, deialdi honetan deskribatutako laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin; nolanahi ere, hainbat finantzaketa-iturritatik jasotako laguntzen zenbateko osoak ezin izango ditu gainditu diruz lagundutako aldian Laguntzeko Unitateetan denbora mugagaberako kontrataturiko pertsonen soldata-kostua eta Gizarte Segurantzako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.
15. artikulua.- Betebeharrak ez betetzea eta itzulketako prozedura.
1.- Deialdi honetan aurreikusitako laguntza jaso duten erakunde onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badaude, edo deialdi honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badute, Lanbideko zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du; ebazpen horren bitartez, jasotako kopuruak osorik edo zati batean itzuli behar dituztela adieraziko du, eta kopuru horiei diru-laguntza ordaintzen den unetik aurrerako legezko interesak erantsi beharko zaizkie, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, horrek arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra.
2.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio.
3.- Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena egingo du. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.
4.- Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesatuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.
16. artikulua.- Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoari jarraikiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak haren jabetzako fitxategi automatizatuetan txertatuko ditu honako deialdi honetan araututako laguntzak eskatzeko orrien bidez eskuratutako datu pertsonalak.
Halaber, pertsona interesdunek datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak izango dituzte, legeak onartzen duen eran; horretarako, hori adierazten duen idazki bat igorri beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Gasteiz).
17. artikulua.- Diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko araubide juridikoa.
Diru-laguntzen programa honetan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginean -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua onartzen duena- eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako diru-laguntzen erregimen juridikoa izango da aplikagarri, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak.
| 2020-07-08T09:51:07 |
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2013/12/1305605e.shtml
|
[
-1
] |
Domenico Maceri del 17 Giugno 2019 Esteri
Bernie Sanders. Elizabeth Warren Hillary Clinton Joe Biden John Hickenlooper Kamala Harris
| 2019-11-17T19:45:49 |
http://www.avantionline.it/le-primarie-democratiche-presagio-di-nubi-per-trump/
|
[
-1
] |
Abokatuen baliabide osagarriak - NJ & NY higiezinen higiezinak, probatuak, baztertzeko defentsa eta porrotaren abokatuak
Abokatuen baliabide osagarriak
Hasiera / Abokatuen baliabide osagarriak
Abokatuen baliabideak
New Jersey eta New York eremutik kanpoko abokatuen bila bazabiltza edo New Jersey eta New York-eko espezialisten bat behar baduzu, beheko abokatuak probatzea gomendatzen dizugu.
izena Helbidea Zuzenbideko praktika
Julie A. LaBenz - LaBenz Legea, PLLC [EMAIL PROTECTED] 6560 State Route 179, Suite 100, Sedonad, AZ 86351 Higiezinak, lesio pertsonalak, higiezinen plangintza eta probatuak
Eldon Cripps [EMAIL PROTECTED] - Cripps abokatua PO Box 237, Bentonville, AR 72712 - (479) 273-9026 Familia zuzenbidea, probatua eta osagarria
Gordon Baker [EMAIL PROTECTED] - R. Gordon Baker, Jr., Zuzenbideko prokuradorea, APC 1850 Mt. Diablo Blvd. Ste. 630, Walnut Creek, CA 94596 Higiezinen plangintza / probatea - Gordon Baker-ek 30 urteetan zehar negozio jabeei, profesionalei, higiezinen inbertitzaileei eta beste norbanako bezeroei finantza eta zerga plangintza, konfiantza administrazioa eta probako zerbitzuak eskaini dizkie. Bere praktikak konfiantza eraketa eta administrazio gaiak, probako gaiak, negozio transakzioen plangintza eta ezarpena eta oparien gaineko zerga eztabaidetan irudikatzea. Baker jaunak eskarmentu handia du fidagarritasunen eta familiako negozioen entitateak zuzentzen eta administratzen eta konfiantza-administrazioko gaietan aholkulari eta onuradunak aholkatzen eta ordezkatzen.
Gordon Higiezinen Plangintza, Konfiantza eta Probetako Zuzenbidean espezializatuta dago Kaliforniako Estatuko Tabernak, Kaliforniako Espezializazio Batzordeak. 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, behin eta berriz Kaliforniako Iparraldeko Super Abokatua izendatu dute finken plangintzaren arloan, eta San Francisco aldizkariak Kaliforniako iparraldeko 100 higiezinen plangintzako goi-karguneetako bat izan da. LLM (Zuzenbide eta Letren Masterra), zerga zuzenbidean lizentziatua da.
Joel A. Harris - Joel A. Harrisen abokatu bulegoak [EMAIL PROTECTED] 511 W 3rd Street, Antiochia, CA 94509 Higiezinen plangintza / probatuak - higiezinen plangintzan, konfiantzan eta probate legerian espezializatzen gara Kaliforniako Ipar. Kalifornian zehar zundaketa kasuak kudeatzen ditugu.
Gure bulegoak Antioch, Walnut Creek eta Concord kokatuta daude. Joel da Estatuko Abokatuen Ziurtagiri Espezialista Zerga Plangintza, Konfiantza eta Probate Zuzenbidea eta Kaliforniako Super Abokatu iraunkorra ere bada; enpresa independente batek aitortzen du bere arloko% 5 gorenaren artean dago trebetasun eta zerbitzuetarako.
Elisabeth Kempe-Olinger [EMAIL PROTECTED] - Elisabeth Kempe-Olinger abokatu bulegoa 1200 Nevada Street, 101 Suite, Redlands, CA 92374
(909) 824 2777- Higiezinen Plangintza eta Probatea -
(760) 322 2275- Ezintasuna, Konfiantza Administrazioa, Premia Bereziak, Adinekoen Zuzenbidea, Higiezinen Plangintza eta Probintzia
Donald Eby [EMAIL PROTECTED] - Robinson eta Henry, PC 900 Castleton Rd. Ste 200, Castle Rock, Colorado 80108 - (303) 688-0944 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza eta probatua, higiezinak,
Kalte pertsonalak, ezgaitasunak, Zerga Zuzenbidea, Defentsa Kriminala, Porrotaren eta Auzi Zibila
Daniel T. Crossland [EMAIL PROTECTED]- Crossland Heinle & Bryde, LLC 724 Yorklyn Road, 100 Suite, Stone Mill, DE 19707
(302) 239 3700- Higiezinak, higiezinen plangintza eta probatua, LLC, inkorporazioa, negozioak, adinekoak, Medicaid
Edward Rosenthal [EMAIL PROTECTED] - Rosenthal, Monhait & Goddess, PA 919 North Market Street, Wilmington, Delaware 19801 Higiezinen plangintza eta probatuak, higiezinak
Elena Sanchez-Curtis [EMAIL PROTECTED] - Edwards & Curtis, LLC 270 East Main Street Suite C, Canton, Georgia 30114 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza eta probatuak, kalte pertsonalak, udal akatsak, negozio zuzenbidea, zuzenbide zibila - epaiketako abokatuok lokalizatzen ari gara 50 urte baino gehiago dituzten guztientzako.
Ronald W. Arbeiter [EMAIL PROTECTED] - Arbeiterren Zuzendaritza Bulegoak 1019 State St., PO Box 367, Chester, Illinois 62233
(618) 826 2369- Higiezinen plangintza eta probatuak, higiezinak eta titulua Aseguruak
Neil S Zweiban [EMAIL PROTECTED] - Neil S Zweiban abokatua, Chartered 3255 N Arlington Heights Road, 507 Suite, Arlington Heights, Illinois 60004 Higiezinen Plangintza / Probateak, Higiezinak, Transakzioen Zuzenbidea - Higiezinen Plangintzan, Probatean, Higiezinen eta erlazionatutako merkataritza-transakzioetan kontzentratzen den enpresa gara. Chicagoland eremuan legezko beharrak edo gure bezeroak 1992 geroztik zerbitzatu ditugu. Konpainia bi bulegoetan kokatuta dago, Cook County, Lake County, Dupage Cook, McHenry County eta Kane County auzitegietan zerbitzatzeko eta ordezkatzeko.
(574) 722 6676- Familia zuzenbidea, higiezinak, lesio pertsonalak, balore arbitralak / auziak, kontsumitzaileen ekintzak, higiezinen plangintza eta probatuak
Larry A Ashlock [EMAIL PROTECTED] - Ashlock Law Group Plls 236 W. Dixie Ave, Elizabethtown, KY 42701 Higiezinen Plangintza / Probatakoa, Higiezinak, Kalte pertsonalak, Langileen Konpentsazioa, Ezgaitasuna
Tracy Blevins [EMAIL PROTECTED] - Blevins legea 400 Richmond Road North, C Suite, Berea, KY 40403
(859) 985 5410- Higiezinak, lesio pertsonalak, higiezinen plangintza eta probatuak - Herrialdeak: Madison, Rockcastle, Estill, Garrard, Jackson
Theodore Vicknair [EMAIL PROTECTED] - Vicknair abokatu bulegoa 3112 Jackson Street, Alexandria, LA 71301 Higiezinen Plangintza / Probateak, Zerga Zuzenbidea, Adinekoen Zuzenbidea - Ted Vicknair, Vicknair Abokatuen Bulegoko presidentea, gizabanakoei, familiei eta enpresei laguntzen die etorkizuneko plangintzak egiten, aberastasuna sortzen eta zaintzen eta ondasunak babesten laguntzen.
Ted Zuzenbideko Luisianako Abokatua da, Nevadako Abokatua Zuzenbidean (Inaktiboa) eta Louisiana CPA. Higiezinen Plangintza eta Administrazioko Ziurtagiriaren Espezializatutako Batzordea da eta Zergen Zuzenbidean Ziurtatutako Zuzendaritzako Espezialista da. Bere bulego nagusia 3112 Jackson St.-en dago, Alexandrian, LA 71301, satelite bulegoan 1070-B W. Causeway Appr., Mandeville, LA 70471.
Matthew T. Desrochers 274 Kale Nagusia, Irakurketa, MA, 01867 Salmenta motza, Porrota
(248) 945 1111- Familia zuzenbidea, ondasun plangintza eta probatuak
(989) 358 2100- Gizarte Segurantzako Desgaitasuna, Porrota, Higiezinen Plangintza eta Probata -
Greg H. Albers [EMAIL PROTECTED] - Albers Zuzendaritza Bulegoa 2605 East Cliff Road, Burnsville, Minnesota 55337 Higiezinen Plangintza / Probata, Zerga Zuzenbidea - 1978 geroztik praktika pribatua. JD, LLM Taxation, SJD kadidatua Trinity College Dublin, Irlanda Nazioarteko Zerga.
(651) 257 9249- Higiezinak, higiezinen plangintza eta probatuak - Minnesota bakarrik lizentziatua.
Richard Filiberto [EMAIL PROTECTED] - Richard L Filiberto abokatu bulegoa 35 Market Street 3d solairua, Poughkeepsie, Nebraska 12601 Familia Zuzenbidea, Tutela, Higiene Mentala Legea - Filiberto jaunak auzitegiak ordezkatzen ditu Familia Auzitegian, Auzitegi Auzitegian eta Auzitegi Gorenean auzi zibil eta penaletan. Iraganean, New Yorkeko Auzitegiko dibisio ugarirekin eta Buruko Higienearen Zerbitzu Juridikoarekin lan egin du, Estatu agentzia bat. Urte asko eman zituen behartutako tratamenduaren arloan hainbat desgaitasun dituzten pertsonen ordezkari gisa, ospitaleetan behartuta atxilotuta, tutoretza gaietan eta askatasun arloan. Filiberto jauna zinpeko arbitroa da abokatuen eta beren bezeroen arteko auzi-auzien inguruko kasu ugari entzun eta erabaki dituena.
Daniel P. Kiefer [EMAIL PROTECTED] - Rushforth Lee & Kiefer 1707 Village Center Circle, 150 Suite, Las Vegas, NV 89134
(702) 255 4552- Higiezinen Plangintza eta Probabilitatea
George Christopoulus 540 Hudson kalea - 5th solairua. Hackensack, NJ 07601 DUI / DWI / Trafikoa / Familia Zuzenbidea / Pertsona Lesioak / Negozio eta Merkataritza Zuzenbidea / Defentsa Kriminala Higiezinen & Auzi / Bildumak / Eraikuntza Legea
Jason T. Brown 111 Town Square Plaza, Suite 400
Kokapenak nazio mailan Kalte pertsonalak, auto istripuak, erreklamazio faltsuen Legearen inguruko gaiak, salaketa jartzeko auziak, lesio katastrofoak eta klase eta kolektibo ekintzak
Victoria kalea, Esq.
30 Columbia Turnpike, 3rd solairua Florham Park, NJ 07932 eta New York Kokapena
Mandarinera-txinera hitz egiten du 20 urteekin esperientzia New York hirian eta NJ defentsa penalean, higiezinen kasuan - bizitegi salmentak / itxialdiak, immigrazioa (enplegua / familia) eta deportazio defentsa (asilo, baliogabetzeak, uko egiteak ...)
310 Morris Ave, Suite 302 Elizabeth, NJ 07208 Diasporako Zuzenbide Bulegoa familiaren immigrazioan, enpresen immigrazioan eta deportazioen defentsan espezializatuta dago. Lizentziaduna federalki 50 Estatu guztietan eta atzerrian Estatu Batuetako immigrazio legea praktikatzeko. Eskuragarri 24 / 7, Diaspora Zuzenbideko abokatuek eta langileek hizkuntza ugari hitz egiten dituzte eta eskuragarri daude ordutegi eremua, estatua edo herrialdea edozein dela ere.
Judith Kasper [EMAIL PROTECTED] - Natelson abokatua 411 Camino De La Placita, Taos, NM 87571 Higiezinen Plangintza, Probate osagarria, Higiezinen Plangintza
Stephen Natelson [EMAIL PROTECTED] - Natelson abokatua 411 Camino De La Placita, Taos, NM 87571 Higiezinak
ROBERT A. ZINQUE [EMAIL PROTECTED] - OROAK ETA ZINKAK 2424 Route 6, 2 Suite, Brewster, New York 10509, Brewster, NY 10509 - (845) 278-2000 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza / probatua, higiezinak, udalak, IP -
Richard J. Herrmann Jr. [EMAIL PROTECTED] - Richard J Herrmann Jr Abokatu Bulegoa 440 Ibilbidea 146, Clifton Park, New York 12065 Higiezinen Plangintza / Probatakoa, Higiezinen titulua eta Aseguruak, Trafikoko sarrerak - Ahaztu zaitez 35 urte baino gehiagoko esperientzia erabiliz zure legezko beharrak konpontzeko.
William G Sayegh [EMAIL PROTECTED] - William G. Sayegh PC bulegoko abokatua 65 Gleneida Avenue, Carmel, NY 10512
(845) 228 4200- Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza eta probatuak, kalte pertsonalak, higiezinak
Darryl L. Wynn 75 Maiden Lane. New York, NY 10038 Higiezinak, Immigrazioa, dibortzioa
Tonia T Twigg [EMAIL PROTECTED] - Trest & Twigg, PLLC PO BOX 608, Shallotte NC, 28459-0608 Higiezinen plangintza / probatuak, lesio pertsonalak eta auto istripuak - Ipar Carolina bakarrik lizentziatua
Gregory C. Larson [EMAIL PROTECTED] - Larson Latham Huettl PO Box 2056, bismarklaw.com, ND 58502 - (701) 223-5300 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza / probatua, hezkuntza, higiezinak, kalte pertsonalak, langileen kalte-ordaina, ezintasuna, zerga zuzenbidea, udalerria, delitua, laguntza medikoa, petrolioa eta gasa - Stroudsburg-en (Pennsylvania) praktika orokorreko enpresa bat gara, espezializatutako abokatuekin. legearen hainbat arlo. Barbara Fitzgerald prokuradoreak batez ere Adineko Zuzenbidean, Higiezinen Plangintzan, Higiezinen Administrazioan eta Higiezinen auzietan espezializatuta daude.
(440) 884 4300- Higiezinak, probak eta higiezinen plangintza
Peter S. Kirner, Esq. [EMAIL PROTECTED] - Kirner eta Boldt, LPA 8025 Corporate Circle, North Royalton, OH 44133
(440) 884 4300- Familia Zuzenbidea
Nicholas R. Grilli, bazkidea [EMAIL PROTECTED] - Dagger legea 144 E. Main Street, Lancaster, OH 43130 Ohioko Erdialdeko inguruko bizilagunek korporazio nazionaletara joaten garen bezeroekin, legearen arlo gehienetan esperientzia daukagu, besteak beste: Erosketak, Nekazaritza, Adopzioa, Banka, Porrota, Negozioak, Auzi Zibila, Merkataritza, Kontratuen inguruko auziak, Zigor Defentsa, Kaleratzeak, Eminenteak Domeinua, Enplegua, Higiezinen Plangintza, Familia Zuzenbidea, Gizarteratzea, Aseguruen Erreklamazioak, Gazteen Defentsa, Lan Negoziazioak, Oker Medikua, Petrolioa eta Gasa, OVI, Kalte pertsonalak, Probateak, Produktuen erantzukizuna, Higiezinak, Erretiro Planak, Zerga, Trafikoen Defentsa, Testamentuak eta Konfiantzak, Langileen Konpentsazioa, Heriotza Okerrak eta beste.
Konrad Kuczak abokatua
257 Regency Ridge Dr., Dayton, OH 45459 Higiezinen Plangintza / Probatea - Georgianna Parisi erretiroa da, baina oraindik patronatu eta tutore gisa lan egiten du beste abokatuekin aholkularitzarekin batera.
Barbara J. Fitzgerald [EMAIL PROTECTED] - Cramer, Swetz, McManus eta Jordan PC 711 Sarah Street, Stroudsburg, Pennsylvania 18360 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza / probatua - Legediaren hainbat arlotan espezializatutako abokatuekin Stroudsburg-en (Pennsylvania) praktika orokorreko enpresa dugu. Barbara Fitzgerald prokuradoreak batez ere Adineko Zuzenbidean, Higiezinen Plangintzan, Higiezinen Administrazioan eta Higiezinen auzietan espezializatuta daude.
Joseph Yannuzzi [EMAIL PROTECTED] - Joseph P. Yannuzzi-ren Zuzenbide Bulegoak 211 W Broad St, BETHLEHEM, Pennsylvania 18018 Familia zuzenbidea, ondasun plangintza / probatua
Niraj Vanmali - Bell Law, PLLC [EMAIL PROTECTED] 112 30th Ave. N., Nashville, TN 37203 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza / probatua, higiezinak, merkataritza / negozio eraketak / kontratuak
Kelly A. Tollett [EMAIL PROTECTED] - Fields & Tollett, Abokatuen Elkartea 169 E. First Street, Crossville, TN 38555 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza / probateak, kalte pertsonalak, udal akatsak, auto istripuak, higiezinak, jabetza gaiak, petrolioa eta gasa. Fields and Tollett-en dugun eginkizuna Cumberland konderriko eta inguruko bizilagunei legezko ordezkaritza eta aholkularitza ematea da. bulego ingurune profesional eta atsegin batean.
Fredrick L. Henneke [EMAIL PROTECTED] - Fred Hennekeren Zuzenbide Bulegoa 840 Earl Garnett, Kenville, TX 78020 (830) 257-9788 Higiezinen plangintza eta probatuak, higiezinak, tutoretza - Fred Henneke epailearen epaile ohia denez, probetako laguntzaileekin ondo dago. Gainera, Texasko legeak eskatzen duen moduan tutoretza kontuetan parte hartzeko ziurtatuta dago.
Isaac Shutt [EMAIL PROTECTED] - Shutt Abokatua, PLLC 1701 GATEWAY BLVD., Richardson, TX 75080 Shutt Abokatuaren bulegoa, PLLC, Borondateak, Higiezinen Plangintza, Patronatuak, Probate Zuzenbidea, Tutoretza eta Higiezinen Auzien Legea lantzen dira. Higiezinen plangintza eta probako prokuradoreak abokatuen tasa arruntak erabiltzen ditu kasu gehienetan, eta abokatuak pertsonalki telefono deiei erantzungo die gastuak eta bestelako galderak eztabaidatzeko. Isaac Shutt prokuradoreak probako bitartekaritza eta tutoretza bitartekaritza ere eskaintzen du. Shutt Law Firm-eko prokuradoreek, batez ere, bezeroei laguntza ematen die Collin County Probate Court, Dallas County Probate Courts, Denton County Probate Court, Tarrant County Probate Court, Rockwall, Ellis, Grayson eta Fannin County kasuetan.
(801) 477 1570- Higiezinen Plangintza eta Probabilitatea
Ronald D. Slaven, Jr. [EMAIL PROTECTED] - Esklaboen Zuzenbide Taldea 2006 Old Greenbrier Road, 1 Suite, Chesapeake, VA 23320 Familia zuzenbidea, higiezinen plangintza eta probatuak, lesio pertsonalak, auto istripuak, delituak eta zibilak, 7 Porrotaren kapitulua
Slaven Law Group-ek praktika arlo arrunt askotan praktikatzen du. Familia zuzenbidea, adopzioak, delitu defentsa, porrota, lesio pertsonalak, trafiko kasuak, auzi zibila edo ondasun plangintza lantzerakoan adituen ordezkaritza eskaintzeko aukera ematen du.
Edozein lanbidetan bezala, esperientzia oso luzea da. Slaven Law Group-eko abokatuek lau hamarkadako esperientzia juridikoa ekarri dute Hampton Roads eremura. Esperientzia horrek gure abokatuek adituentzako zerbitzua eta aholkularitza emateko beharrezko ezagutza hornitzen du eta auzitegiek eta tokiko beste abokatuekiko harreman estuak ere onartzen ditu. Harreman hauek zure kasuan emaitza azkarragoa eta onuragarria errazten lagun dezakete.
Scott Terry [EMAIL PROTECTED] - Terry Abokatua, PS 15306 Main Street East, Suite B, Sumner, WA 98390 - (253) 299-6800 Higiezinen Plangintza eta Probabilitatea, Kalte pertsonalak
Ruth Westmont - [EMAIL PROTECTED] - Westmont Zuzenbidea 1837 Aberg Ave, Madison, WI 53704
(608) 244 9494- Familia zuzenbidea, higiezinak, higiezinen plangintza eta probatuak
Atlantako higiezinen abokatuaHigiezinen plangintza
Abokatua - Glendora, CA San Antonio
Kalte pertsonalak eta familia zuzenbidearen abokatua Texasko kriminalak eta DWI
Defentsa abokatua Georgia DUI eta
Lesio pertsonalen abokatuakFamilia,
Negozio eta higiezinen legea - Provo, Utah
Higiezinen Datuen Iturria NYC AreaNew Jersey Erabakiaren denbora-lerroaren adeitasuna PropertyShark
| 2020-03-30T19:59:48 |
https://focusedlaw.com/eu/baliabide-osagarriak/
|
[
-1
] |
zulakaitz. iz. (ETNO). Cincel. Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harria lantzeko esku-erreminttia. Zulakaitzakin biharrian ohittura asko ez dakanak eskuetan takateko ederrak hartzen dittu. Ik. gubil-zabal.
zulatu (zulotu), zulatze (zulatutze). du ad. (TE). Agujerear; taladrar. Ur tantan bat nahikua harrixa zulatzeko, denboria badau bere kontura. / Mendixa batetik bestera zulatutzia ein zan, arra baten okerra barik. / Alde honetan, piezak zulatzia. / Barautsak galtzairua bera be errez zulatzen dau; baiña ez horraitxiok tenplauta badago, orduan bera lako gogorra da-eta. / Ondo zulatzia nahi bada, barautsa ondo zorroztu. / Amak eindako galtzok etxaz (ez jaz) ez berihalakuan zulatuko. (Zirik 123).
zulatzaille [zulatzaile]. iz. (TE). Taladrador; obrero taladrador. "Obrero que trabaja en el taladro" (TE, 745). Armerixako berbia da. Andrazkuak sarri zulatzaille eitten dabe. Ik. zulogin.
1 . zulo. iz. (TE). Agujero. Jausi eta bekokixan zulua ein jatan. / Makiña bat [...] zulo batetik begiratuta santuak ikusten zirana. (Zirik 44).
2 . zulo. iz. (ETNO). Madriguera. Baso-konejuen zulo onduan ipiñi eben lagunetariko bat, zorrua zuluan ebala. (Zirik 14). Ik. habixa. Bes. sator-zulo, aixeri-zulo, erbi-zulo.
3 . zulo. iz. (TE). Lugar de querencia [fig]; rincón. Taberna zuluan biziko ziñateke zu. Ik. txoko.
4 . zulo. iz. (OEH). Antro, garito. Manolo Caracol nungo zuluetatik dabillen jakin, [...] Sarita Montielen lepoko katiak zenbat perla dituan. (Zirik 85).
Zuloaga. b. iz. (TE). Zuloaga (caserío). "Caserío en inmediaciones de Eibar" (TE, 745). Zuloaga baserrixa, Jemeingo partian dala pentsatzen dot.
zulogin. iz. (TE). Taladrador. Marruko, zulogiñik azkarrena. Ik. zulatzaille.
zulouna. iz. (TE). Hondonada. Ha baserrixa zulouna baten dago. Ik. sakonuna.
zuma (zume) [zume].
1 . zuma (zume) [zume]. iz. (TE). Mimbre; junco flexible (Salix alba, Salis purpurea, Salis fragilis). Erreka onduetan, zumia emoten dan lekuetan, motxaillak euren aldizkako bizitza jartzen eben . Ik. zigor, ihi.
2 . zuma (zume) [zume]. iz. (AN). Ramilla, rama menuda. Zuhaitz kimuak, adartxoak (AN). (...) "Se cortan o esquilman los robles, así para lenna como para las bacas en ynvierno para roher las ramillas o pinpollitos, que dizen çumas" (EOYE, 1436, 94 or. (JEL)).
zuma-lixar. iz. (ETNO). Sauce; mimbre (Salix sp.). Errekatxo inguruetan egoten dan zuma klasia.
zumaia. iz. (AN). Ramas con o sin hojas; forraje. "Zuhaitz adarrak, ostro edo ostrorik barik". (AN). (...) "E en seguiente que pudiesen cortar e levar de cualesquier montes de Eynbarr qualesquier rramas con fojas e sin fojas de cualesquier rrobres e árboles de cualquier natura para provisión e mantenimiento de sus ganados, aunque las tales rramas e fojas sean dichos en bascuence çumayas". (EOYE, 1409, 371. or. (JEL)).
zumalakar. iz. (ETNO). Arraclán (Frangula alnus). Ik. esne-lora, suba-lora, suba-bedar, zapo-kipula. Ez dirudi Eibarren larregi erabiltzen danik. Dana dala, JMEk be jaso dau Bergaran, eta batuan be bardiñ esaten da.
zumar. iz. (ETNO). Olmo (Ulmus glabra, Ulmus minor). Ik. olmo. Toponimixan hor dago Zumaran basarri izena, esate baterako.
zumazko. izlag. (TE). De mimbre. Zumazko sehaska baten, hiru hillebeteko umia zala, ibai baztarrian laga eben uren zorionera.
zumitz. iz. (ETNO). Hebra de corteza de castaño para cestería. Gaztaiña-egurra bigundu eta laban sartu ostian, bertatik etaratzen diran geruza luziak, otzarak-eta egitteko. Zumia be bai. Zariak be bai, klase askotakuak izaten dira; batzuk izaten dira zumitzezkuak, beste batzuk gomazkuak...; otzarak be batzuk izaten dira zumitzezkuak. / Zumitzekin eindako otzara ederra ein detsa.
zuntxau, zuntxatze. du ad. (ETNO). Zunchar; acoplar piezas en caliente. Kañoiari, presiño haundixena sufridu bihar daben gunian, uztaixak berotan ezarri erresistentzia gehittuz. / Pieza bi berotan uztaittuz bat egittia. Armerixako eta taillarretako berbia da. Zuntxautako aldiak gogor gelditzen dittuk gehixenetan.
zupide. iz. (AN). Camino de acarreos. Ik. elizbide, estrata, andabide, errege-bide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide. Çupide: "camino de acarreos". Esaterako, Apalategitik Elgetara zoian bidea. Data barik. (AN). (EOYE, 84. or. (JEL)).
zur. iz. (TE). Madera (trabajada). Auzo herrixak zurezko idurixak zittuen jaungoikotzat. / Gizon zazkarrak zigortzen eban ogeko zura bere indar guztiagaz. (Ibilt 470). Ik. egur. Gehixenetan landutako egurrari esaten jako: zurezko mahaixa, zurezko kollaria...
zuraje. iz. (ETNO). Maderamen, maderaje. Basarrixan egurrezko egitturia: frontalak, kapirixuak, besuak, zutabiak, goiagak...
1 . zurda. iz. (TE). Cerda; pelo grueso y duro. "Pelo de alambre" (TE, 746). Ule legunan ordez, zurdak zittuan urdiak bezela.
2 . zurda. iz. (ETNO). Crin.
3 . zurda. iz. (ETNO). Cuerda hecha con pelo de caballo; soga de crin. Zurdiakin, bihorren zurdiakin eitten zittuan aittak sokak; bueno, zurdak, igual da. Buztanekuak be erabiltzen ziran. Ule gogorrak bihar; Lehelengo eitten eban holan, mehia; eta gero holako tramo baten hartzen eban beste bat, eta gero beste bat, eta senduagua. Soka sendua atara artian! Geuk be ein geuntsen baten batzueri. Honek edarrak ziran, zurdiakin eindakuak. Ik. euskal-soka.
4 . zurda. iz. (ETNO). Escarcha; helada grande. Mendixak, zugaitzak eta lurrak zuritzen dittuan izotza.
zure. izord. (TE). Suyo,-a (de usted), tuyo,-a; su (de usted), tu. "Zuria" eta "neria" asmau ziran ezkerikuak dira munduko alkar ikusi ezin guztiak. Ik. zu, hire. Izenlaguna dan ezkeriok, bakarrik edo izenan onduan erabilli leike.
zurezko. izlag. (TE). De madera. Isasi-olako azeliñia, zurezkua.
| 2020-05-27T08:33:21 |
http://eibarko-euskara.eus/hiztegia/letra/z?page=19
|
[
-1
] |
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake Txapelketa | Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea
Artxiboa laburpen hitzeka: Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake Txapelketa
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake Txapelketa abian da
azaroa 22, 2018 kimgoyong Iruzkin bat utzi
Gaur azaroaren 19a, astelehena, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko xake txapelketari hasiera eman zaio 2019ko Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak txapelketarako sailkatzeko balioko duena. Mariano Otero, Jesu Mari Jauregui, Fernando Hoyos, Silvestre Moreiro eta Patxi Lopez gure taldekide adindu gazteek bertan parte hartzen dute.
2018adinekoen etxeafernando hoyosGipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen ElkarteaHondarribiaJesu Mari JaureguiKasino ZaharraKasino Zaharra Adinekoen Etxeko Xake TxapelketaKlubamariano oteromarlaxkapatxi lopezsilvestre moreirotxapelketaXake
| 2020-08-07T18:59:22 |
https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/tag/kasino-zaharra-adinekoen-etxeko-xake-txapelketa/
|
[
-1
] |
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Eusko Jaurlaritzak kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatu ditu Aldaia mendiak eta Arabako Lautadako Irla-hariztiak. (2015-11-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29193
Dekretua, Aladaiako Mendiak Babes Bereziko Eremua (ES2110016) izendatzekoa.
Dekretua, Arabako Lautadako lrla-hariztiak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110013).
Euskadiko lurraldearen % 21 -Arabakoaren % 27- biodibertsitatea kontserbatzeko Europako figura horren babes pean dago.
Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua: Europako Batzordearen zuzentarauen araberako prozedura zorrotz baten eta eragindako eragileen parte-hartzearen bidez egin da izendapena
Gobernu-kontseiluak, gaur bilduta, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ditu Arabako Aldaia mendiak eta Lautadako Irla-hariztiak. Izendapen horren bitartez biodibertsitatea kontserbatzen lagundu nahi du Eusko Jaurlaritzak, habitat naturalen eta fauna zein flora basa-espezieen kontserbazio-egoerak hobera egitea bermatzeko. Aldi berean, hegazti eta espezie migratzaileen biziraupena eta ugalketa ziurtatzen lagundu nahi du, Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatzearekin bat etorriz. Izendapen hori jaso duten natura-inguruneen guztizko azalera 1.300 hektareakoa da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ekologia gaietarako Europako Natura 2000 Sarean dauden 52 eremuetatik 38k KBEren izendapena jaso du jada, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren lehentasunezko helburuetako bat zenez. Espazio guztiek jasoko dute izendapena datorren urteko ekaina amaitu baino lehen.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren hitzetan, Europar Batasunak naturaguneetan ezarritako babes-figura dira KBEak. Europako Batzordearen iritzian, Europa osoko natura babestea bermatzeko helburu nagusia Natura 2000 Sarearen ezarpena lortzea da. Euskadiko KBEak jada sare horren barnean daude.
Euskadiko azalera osoaren % 21 eta Arabakoaren % 27 barne hartzen du KBEen babesak, eta, horrenbestez, ekologiaren arloko Europako Natura 2000 Sarearen barnean daude. Eusko Jaurlaritza lanean ari da Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatzeko honako hauek: Izki, Arabako iparraldeko mendiak, Guardiako urmaelak, Arreoko lakua/Caicedo de Yuso, Valderejo/Sobrón/Artzena mendilerroa (bi GKL KBE bakarrean bat eginik), Arkamo/Gibijo/Arrastaria, Aitzkorri-Aratz, Gorbeia eta Urkiola, Aralar eta Armañon.
KBEen izendapenean herritarrek ere parte hartu dute, proiektu guztiek jendaurreko informazioaren izapidea betetzen dutelako. Era berean, tokiko eragile sozialekin eta kolektiboekin bilerak egin dira eta kontuan hartu dira pertsona guztien ekarpenak. Horretarako, ezinbestekoa izan da foru-aldundiekin eta gainerako administrazio kidetuekin koordinatzea. Europako Batzordearen zuzentarauetan zehaztutako prozedura zorrotzaren arabera gauzatu da prozesua, adierazi du Oregik.
Biodibertsitatea kontserbatzea Europako herritarren esku dago. Guztien erronka da, Euskadin ere geure gain hartu duguna, gure nahiz etorkizuneko belaunaldien ongizatea baitago jokoan, zehaztu du sailburuak.
Europako Batzordeak goraipatu egin du Euskadi, KBEak izendatzeko egindako lanarengatik eta Natura 2000 Sareak babestutako naturaguneen sarea sustatzeagatik. Sare hori 27.000tik gora naturagunez osatuta dago; alegia, Europako Batasuneko 28 estatu kideen azalera osoaren % 18,5 inguru dira.
Aldaia mendiak
Aldaia mendiak Zadorra eta Barrundia ibaien arroen arteko hesi orografikoa dira eta ipar-ekialdean kokatuta daude, Arabako Lautada haien oinetara hedatzen dela. Gailur garaienek ez dituzte 800 m-tik gora. Aldaia mendien Kontserbazio Bereziko Eremuak (ES2110016) 1.095 hektareako azalera du eta Barrundia udalerriaren barnean dago oso-osorik, Arabako Lautadaren iparraldean hain zuzen.
Egun, mendi horietan erkameztiak eta garrigak daude. Garrantzi komunitarioko habitatak dira baso horiek, berezkoak Aldaia mendietan, baina gizakiaren esku-hartzea dela medio, eremu batzuk bazkaleku eta sastrakadi bihurtu dira.
Garriga-unada adargabetu handikoteak daude eta horrek aukera ematen du baso helduetan egon ohi diren espezie bereizgarri batzuk ere bertan egon daitezen, baso heldua izan ez arren. Esaterako, garrantzi komunitarioko koleoptero-espezie batzuk daude, besteak beste, Osmoderma eremita. Koleoptero saproxiliko horrek EAEn duen hiru bizileku ezagunetako bat dira Aldaia mendiak.
Halaber, basa-fauna ornodun ugariko eremua da. Horregatik guztiagatik hautatu zuten gune hau Natura 2000 Sarean sartzeko eta Europako Batzordeak Atlantikoko Eskualde Biogeografikoko guneen zerrendan sartzea onartu zuen.
KBEa Barrundia udalerriaren lurretan dago. KBEren barnean ez dago jendea bizi den nukleorik, bai ordea inguruetan: Ozaeta, Hermua, Larrea, Etura eta Heredia.
Onartutako neurrien helburua leku horretako habitaten eta basa-espezieen kontserbazio-egoera hobetzea da, Natura 2000 Sarean sartzea eragin baitute.
Arabako Lautadako Irla-hariztiaren KBEren (ES2110013) azalera 281,27 hektareakoa da eta hamahiru zati isolatutan banatuta dago. Azalera hori guztia Arabako Lautadan bertan dago, eskualde biogeografiko mediterraneoan, sei udalerriren lurretan: Arratzua-Ubarrundia, Burgu, Donemiliaga, Iruraitz-Gauna, Gasteiz eta Zalduondo.
Arabako Lautadako berezko landaredia, garai batean hedatua legokeena, nagusiki, Quercus robur motako hariztiak dira. Giza jardueren ezarpen handiek, batez ere, zerealen, erremolatxaren eta patataren laborantza intentsiboak nahiz hiriguneen, industria-instalazioen eta komunikazio-azpiegituren ezarpenak, pixkanaka baso hauek desagerrarazi zituzten.
Aldaketa horiek XX. mendearen bigarren erdian indartu egin ziren eta horien ondorioz, gaur egun, harizti haien zati txiki batzuk besterik ez dira mantentzen dira. Hondar-orban horiek kontserbatzea, Arabako lautadako ekosisteman batik bat zegoenaren lekukoa denez eta komunitate-intereseko habitatzat jotzen denez, gune txiki horien multzoa Natura 2000 Sareko gune gisa hautatzeko arrazoi nagusiak izan ziren.
Horrela, KBEn hamahiru zuhaizti daude, mendebaldetik ekialdera: Sarbikoetxea, Arzubiaga, Durruma, Mendiluz, Maumea, Sarrena, Burgu, Gazeta, Santa Lucia, Larrazabal, El Montico, Arangutxi eta Mezkia.
Baso mistoak dira, batez ere Quercus robur aleak daudenak, eta ondo garatutako basopea dute, garriga-unadak ere dauden arren. Harizti horiek direla kausa hautatu zuen Europako Batzordeak Natura 2000 Sarean sartzeko.
Zatikatze-maila handiak eta tamaina txikiak fauna-komunitatea izango litzatekeen populazio bideragarriak ezartzea eragozten du, horixe izango litzateke baso horien egoera helduaren ezaugarria. Baso horiek lur-eremu lauetan edo pixka bat ondulatuetan daude eta erabat eraldatuta dagoen nekazaritzako matrize baten barnean daude; hariztietako batzuk hiriguneetatik oso gertu daude, gainera. Zuhatzuko Sarbikoetxeko zuhaiztia eta, maila apalagoan, Artzubiagakoa nabarmentzekoak dira, Gasteiztik gertu daudenak.
Harrapakari oportunistak eta eremu oso transformatuetako espezie generalistak, eta orban horien tamaina txikia eta isolatze-maila kontuan hartuta, pentsaezina da baso-komunitate ondo egituratuak ezarri daitezkeenik bertan epe laburrean, are ertainean ere.
KBEak izendatuta, elementu gakoen eta presentzia nabarmena duten habitaten eta basa-espezieen kontserbazio-egoera hobetu nahi da, horiek eragin baitute eremua Natura 2000 Sarean sartzea.
| 2019-08-26T08:59:36 |
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29193-eusko-jaurlaritzak-kontserbazio-bereziko-eremu-kbe-izendatu-ditu-aldaia-mendiak-eta-arabako-lautadako-irla-hariztiak-2015-kontseiluan-hartutako-erabakiaren-laburpena
|
[
-1
] |
EUSKARAZKO ANTZERKIA MARKELIÑE TALDEAREKIN OSTIRALEAN HONDARRIBIAN
2017 Abe 27
Ostiralean arratsaldeko 18:00etan euskarazko familia-antzerkia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean. Markeliñe Antzerki Taldearen eskutik, ‘Kixote, Santxoren zorabioa’ ikus ahal izango dugu. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira, ostegun arte ARMA PLAZAn, ostiralean bertan Itsas Etxean baita Kutxabank-en gunean ere.
‘LA JAULA INVISIBLE’ ANTZERKIA OSTIRALEAN EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA DELA ETA
Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Itsas Etxea Auditoriumean, ‘La jaula invisible’ antzerkia ikus ahal aizango da ‘El escondite’ taldearen eskutik, azaroaren 25ean ospatzen den emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideak segituaz. Bihar arte Arma Plazan, ostiralean 17:00etatik aurrera Itsas Etxea Auditoriumean, eta kutxa sarrerak web gunean.
SUN MAGOAK “MAGIC SPECTACULAR” IKUSKIZUNA EKARRIKO DU AMAIA KULTUR ZENTRORA, AZAROAREN 18an
Azaroaren 18an, larunbatarekin, 17:00etan, magiak hartuko du Amaia Kultur Zentroko agertokia, Espainiako Magia Sariaren irabazle Sun magoaren eta “Magic Spectacular” ikuskizunaren eskutik. Sarrerak salgai daude dagoeneko, kutxasarrerak atarian, 4,20 euroan.
Irun, magia, Amaia Kultur Zentroa, Sun Magoa
TXALO PRODUKZIOAK "HEROIAK" IKUSKIZUNA ANTZEZTUKO DU DATORREN LARUNBATEAN
Datorren larunbatean azaroaren 11an, Txalo Produkzioak taldea egongo da Amaiako Kultur Zentroan bere ikuskizun “Heroiak” emateko. Antzezpena 20:00etan hasiko da, eta sarrerak ohizko lekuetan eros daitezke, 14,30 euroan (sarrera orokorra) edo 9,20 eurotan (langabeek, 14 berakoek, eta Gazte Txartelakoek).
Irun, Antzerkia, Amaia K.Z,
Abuztua og. 20
2020 abuztuak 20 - 20:00 - 2020 abuztuak 20
Irungo Udalak 15.000 bono jarriko ditu martxan herriko denda txikietan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko
2020 Eka 04
BIHARTIK HASITA HONDARRIBIKO ENPRESA GUZTIEK ESKATU AHAL IZANGO DUTE TALKA PLANEKO DIRULAGUNTZA EKONOMIKOA
2020 abuztuak 27 - 20:00 - 2020 abuztuak 27
| 2020-08-15T02:07:46 |
http://www.zazpialdizkaria.eus/eu/espectaculos-y-teatro/pag_6/
|
[
-1
] |
Sentitzen dugu zuri jakinaraztea eskatu duzun ( Escarpines Ocean&Earth Low) produktua agortua dagoela, edota zure eskaera betetzeko nahiko alerik ez daukagula . Mesedez, bidali iezaguzu zure helbide elektronikoa eta produktu honen ale berriak ailegatuko direnean, jakinaraziko dizugu.
| 2020-04-07T12:27:28 |
https://www.surfmarket.org/eu/denda/escarpin-neopreno-1mm-sock-detail/notify?Component=com_virtuemart
|
[
-1
] |
“Askatasunean hazi, hezi eta bizi” ikastaroa antolatu du UEUk - Sustatu.eus - Teknologia albisteak
2018-02-19 : 09:17
Askatasunaren printzipioa eztabaidaezina izanik, gure bizitzaren ardatz bilakatzen saiatzea da gutako askoren erronka. Guretzat bezala, biziki garrantzitsua da haurrentzat ere askatasuna ukan dezaten euren bizitza eraikitzeko eta diren bezala garatzeko, barnean duten eta diren hori osoki loratuko bada, bederen.
Helduaren nortasunaren konfigurazioan haurtzaroak duen garrantziagatik, bizitzaren lehen urteak kalitatezkoak izatea behar du izan edozein prebentzio-eredu edo -programaren helburu nagusiak. Hori baita geroko gaixotasunak ekiditeko modurik seguruena eta eraginkorrena.
Helduoi dagokigu, bada, guraso, hezitzaile edo gizarteko kide soil gisa, haurren bizitzaren kalitatea bermatzea, askatasuna, atxikimendua, errespetua eta zaintza kontzientea erdigunean izanen duen haziera eta heziketa-eredu integralak sustatuz. Haurrenganako gure begiradaren aldaketa ekarriko duen paradigma-aldaketa erabat beharrezkoa dugu, eta horretara dator, hain zuzen ere, ikastaroa: haurtzaroan sano eta oso garatzeko haurrek behar dituzten ekosistema ezberdinen nolakotasuna aztertzera, eta kalitatezko bizitza batek —haurrenak bezala gureak ere— ukan beharreko printzipioen inguruan hausnarketa proposatzera.
| 2019-11-13T15:09:49 |
https://sustatu.eus/udakoeuskalunibertsitatea/1519028277
|
[
-1
] |
Dolce & Gabbana 11357862BL Schnürschuhe Herren 11357862BL Gabbana 145eda - intersectpodcast.com
Dolce & Gabbana 11357862BL Schnürschuhe Herren 11357862BL Gabbana 145eda
Vince Camuto Sandalen Damen 11404183RS,Sf Solo Femme Pumps Damen 11439662KS, Marni Sneakers Herren 11475803AA, 8 Sneakers Damen 11190504GI, 2Star Sneakers Damen 11453595XR,Pantofola D'oro Schnürschuhe Herren 11455685HLSalvatore Ferragamo Sneakers Herren 11397815MRSacha London Sandalen Damen 11429210IHJanet Sport Stiefelette Damen 11310887DK, Santoni Sneakers Herren 11501221NO, 8 Pumps Damen 11444002TQ, D+ Ballerinas Damen 44958932WM,Maison Margiela Sneakers Herren 11471962UO,Saint Laurent Sneakers Herren 11391305QL,Manuela Dardozzi Pantoletten Damen 11442921EN,Windsor Smith Stiefelette Damen 11346151WN, Prada Mokassins Herren 11510276AX, 8 Sandalen Damen 11430058AC, Lagoa Espadrilles Damen 11178163TAJust Cavalli Sneakers Herren 11498149DK,Dolce & Gabbana Sneakers Herren 11407751CB,Pons Quintana Sneakers Damen 11433641JKManifattura National Stiefelette Damen 11474443OA, Bikkembergs Sneakers Herren 11518494FF, 8 Mokassins Damen 11430003CN Superga® Espadrilles Damen 11207935HWMichel Simon Mokassins Herren 11519582OLPs By Paul Smith Mens Shoe Miyata Orange 11441853SJ,Mauro Fedeli Sneakers Damen 11506258LX,Angelo Bervicato Stiefelette Damen 11461487VN,.
| 2018-12-12T12:05:35 |
http://intersectpodcast.com/vagref-vgzpfd-4839.html
|
[
-1
] |
2014/02/03: 'Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna' gogoan hartzeko hainbat jarduera
2014/02/03: Patxi Lópezek hitzaldia emango du bihar Lobianon
2014/02/03: Bilgune gelaren bigarren hiruhileko saioak hastear
| 2019-09-23T02:50:52 |
http://www.ermua.es/pags/index/eu_buscador_noticias.asp?diacal=03&mescal=02&anocal=2014&buscar3=buscar3
|
[
-1
] |
Eusko Jaurlaritzak 'Brexitaren ondorioak integrazio prozesu politikoan eta ekonomikoan' kurtsoa eskainiko du irailean | El Correo
ZurekinEusko Jaurlaritzak 'Brexitaren ondorioak integrazio prozesu politikoan eta ekonomikoan' kurtsoa eskainiko du irailean
Ikastaroaren barnean Brexitak euskal ekonomian eta enpresetan dituen ondorioak landuko dira
UNAI SARRIUGARTE Martes, 16 julio 2019, 21:10
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak 'Brexitaren ondorioak integrazio prozesu politikoan eta ekonomikoan' kurtsoa eskainiko du irailean Udako Ikastaroen barnean.
Ikastaro honek Erresuma Batua Europako Batasunetik at egoteak Europan ez ezik, Erresuma Batuan bertan ere eragingo dituen ondorio politiko eta ekonomikoak izango ditu hizpide. Era berean, testuinguru geopolitiko globalean eragingo dituen ondorio ekonomiko eta politikoak egongo dira aztergai.
Halaber, eztabaidagai egongo da ikastaroan Europar Batasuneko bazkide batek batasun hori bertan behera uzteak, Europa integratzeko bide korapilatsuan izan dezakeen eragina.
Ikastaroa irailaren 12an eta 13an eskainiko da Donostian. Lehenengo egunean Erresuma Batuaren erretiratze prozesua egongo da aztergai eta erretiratze horrek izan ditzakeen eragin politikoak jorratuko dira, herritarren eskubideei arreta berezia ipiniz.
Bigarren egunean, berriz, erretiratzeak izan ditzakeen eragin ekonomikoak landuko dira. Zehatzago esanda, Brexitak euskal ekonomian eta enpresetan dituen ondorioak zehaztuko dira eta gogoeta egingo da balizko egoerei eta merkataritzako eta inbertsioko ondorioei buruz.
Britainiarrek Europar Batasuna uztea erabaki zuten 2016ko ekainean erreferendum bidez. Bozketaren emaitzak oso parekatuak izan ziren: botoen %51,9, erretiratzearen alde; eta %48,1, Europar Batasunetik kanpo geratzearen aurka.
2017ko martxoan erretiratzeko negoziazioa hasi zenetik, ziurgabetasuna etengabea izan da eta Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 2018ko azaroan erretiratzeko akordioa lortu zuten. Edonola ere, Parlamentu Britainiarrak behin baino gehiagotan gaitzetsi du hitzarmen hori.
Cursos De Verano Upv, Gobierno Vasco, Reino Unido, Euskera, Brexit
Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-jotzailea Principal Antzokian izango da EHUn ikasi duten gizonezko eta emakumezkoen soldaten artean 112 euroko ezberdintasuna dago batez beste hilean
| 2019-08-20T01:56:28 |
https://www.elcorreo.com/zurekin/eusko-jaurlaritzak-brexitaren-20190717134621-nt.html
|
[
-1
] |
Lazaro Betaniakoa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Lazaro Betaniakoa (aramerazko אלעזר, Elʿāzār, Heb. Eleazar—"Jainkoa da ene laguntza" izenaren latinizazioa[1]) San Joanen Ebanjelioan (Joan 9:1-44), Jesusen laguna izan zen, Marta eta Maria Betaniakoaren anaia. Jesusek piztu zuen hil ondoko laugarren egunean. Geroago Marseillako lehen apezpikua izan omen zen.
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-2-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lazaro Betaniakoa
↑ (Ingelesez) Barclay, William (1999) The Parables of Jesus Westminster: John Knox Press 92–98 or. ISBN 0-664-25828-X .
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lazaro_Betaniakoa&oldid=6706640"(e)tik eskuratuta
| 2019-09-17T11:36:09 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lazaro_Betaniakoa
|
[
-1
] |
Hemen zaude: Hasiera › Ikasleak › Heziketa Zikloak › Lanbide Heziketa Duala
Ikasleentzat abantailak
Enpresentzat abantailak
IMHren partaidetza Ekonomiaz aldizkarian
Urrutiko Lanbide Heziketaren ikasturte berria martxan da
| 2018-12-19T13:41:32 |
http://www.imh.eus/eu/ikasleak/heziketa-zikloak/lanbide-heziketa-duala?set_language=eu
|
[
-1
] |
«Marino neukan horman, eta orain bere proban omentzea izugarria da»
04 urria, 2019 Elkarrizketa 124
Lau urte besterik ez zen bizi izan Joseba Beloki (Lazkao, 1973) San Jose auzoan, baina oraindik begiradak hara ihes egiten dio Olaberritik behera bizikletan doanean. XXI. mende hasierako euskal ziklista onena eta munduko onenetakoa izan zen, Frantziako Tourrean hiru aldiz podiumera igoa. Ordizian omenduko dute urriaren 6an, txikitan miresten zuen Marino Lejarretaren izeneko klasikoan.
Omenaldien aroan sartu zara. Nola hartzen du batek hori?
Ondo. Ordiziako omenaldiak ilusio espeziala egiten dit. Anaia Gorkak eta biok Marino [Lejarreta] geneukan etxeko paretan eta logelako posterretan, haren sinadurak genituen. Gero ekipoan zuzendari izan nuen, eta orain laguna dut. Bere proban omendua izatea ezin handiagoa da niretzat.
Umetan Marino zalea ala Gorospe zalea zinen galdetzera nindoan…
Marino zalea. Julian Gorospe ere izan nuen zuzendari, Euskaltelen, profesionaletako lehenengo bi urteetan. Baina Marino zalea nintzen.
Baina lehenengo omenaldia al duzu, ala ez?
2007an bukatu nuen profesional bezala, eta harrezkero ibili izan naiz hemendik hara, omenaldiak jasotzen. Aspaldiko kontuak dira. Txapela batzuk eman dizkidate horrela, erretiroa hartu eta gero ere. Asko bidaiatzen dugu, eta etxekoekin erlazioa duen zerbaitetan egotea oso polita da.
Ordizian, Goierrin omenduko zaituzte. Jaiolekuan.
Goierrirekin erlazio polita daukat. Etxetik gertu dut, eta familiartekoak ere han dauzkat. Ordizian, gainera, Marinoren Klasikoan orain arteko omenaldi guztietan ibili naiz, Txapel Gorriko jendeari laguntzen, gehien bat Alberto Gonzalezi. Bera da dinamikoa eta jendea ekartzen ibiltzen dena. Nik laguntza eskaini nien lehen unetik, eta ordutik hortxe nabil. Abraham Olano eta beste batzuk omendu dituzte, eta aurten Joseba Beloki izatea izugarria zait.
Ordizia bihurtu da garai bateko Txitxarroko Igoera?
Bai. Guretzat, txirrindulari ohi eta zaleentzat, urtero festa polita izaten da. Lehenago Txitxarrora joaten ginen urte bukaera ospatzera. Orain Ordizian egiten da: aspaldiko kontuak astindu, lagunak ikusi, urtero jende desberdina etortzen da… Lehen ia egunero ikusten genuen elkar errepidean edo karreretan; orain, bazkarian. Ederra da.
Festa giroa ere behar baitu txirrindularitzak.
Bai, eta goraipatu nahi nuke Ordizian egin duten lan hori. Eskertu beharrean gaude, txirrindulari izan ginenontzat izugarrizko aitortza delako.
Txirrindularitza profesionala utzi zenuenetik 12 urte igaro dira. Mantentzen duzu lotura?
Teknikari bezala, gehien bat. Eskola-akademia bat daukat, eta ume koxkorrekin ibiltzen naiz. Bestetik, teknifikazio planetan nabil 23 urtez azpikoekin eta profesional batzuekin. Horrek mantentzen nau aktibo eta zuzeneko kontaktuarekin. Radio Euskadin ere kolaboratzen dut, eta horregatik egunerokoa ere jarraitzen dut. Babesleak dauzkat, eta haiekin beste esparru batzuetan lan egiten dut. Horrela da nire eguneroko bizitza eta lan bizitza; zeren, azkenean, lana egin beharra daukat.
Telebista probatzen ari zara, irratian aditu jada, prentsa idatzian ere aritu zara… Kazetaritzarako dohaina baduzu.
Bada, nire ilusioa horixe zen, gaztetatik. Ni delineatzailea naiz ikasketaz, baina lehenengo plana kirol kazetari izatea nuen. Ez naiz kazetari, ordea. Ez daukat kazetaritza ikasketarik, eta bakoitzari berea zor zaio. Ni kolaboratzailea naiz. Publizitate munduan sartu nintzenean gehien kezkatzen ninduena zera zen: ahalik eta azkarren ikasi eta dinamiko bihurtu; egunerokoa automatismo bihurtu.
«Goierrirekin erlazio polita dut. Etxetik gertu dago, eta familiartekoak han dauzkat»
«Gaztetatik, nire ilusioa kazetari izatea zen. Baina kolaboratzaile bakarrik naiz»
«Erromantizismo puntua galdu du txirrindularitzak. Taldeen desorekak asko zaildu du»
Euskaraz, Goierriko jatorria nabari zaizu.
Aita zaldibiarra nuen, eta ama Arriarangoa. Aita lan kontuekin larri ibili zen une batean, eta Gasteizera etorri zen, beste fundizio batera. Gu umetan etorri ginen Lazkaotik, baina ostiraletik astelehenera Beasainera, Arana kalera joaten ginen, aitona-amonak han bizi ziren eta. Bizikletan hasi nintzenean, 9 edo 10 urterekin, karrerengatik Gasteizen geratzen hasi ginen. Jada Beasaingo pisu hura ez daukagu, Goierrin elkartokia erdi galdua dugu, baina gustura joaten gara.
Lazkaon, non jaio zinen?
San Jose auzoan bizi ginen. Nahiz eta oso ume alde egin nuen handik, lau urterekin, baditut Lazkaoko oroitzapenak: bizikletarekin ibiltzen nintzen. Oraindik, Olaberritik behera bizikletan pasatzen naizenean, etxe haiek ikusten ditut; ezkerrera, bigarren pisua…
Teknikari ari zara orain; txirrindularitza ez dago onenean, ala?
Orain arte edo duela urte batzuk arte izan duen erromantizismo-puntua galdu du txirrindularitzak. Ikusi besterik ez dago profesionalen taldeen arteko estatus diferentzia: Ineos bat 40 milioiko aurrekontuarekin, eta bitartean Euskadiri, Muriasi edo besteei 2 milioi eskatzen ari gara, hor egoteko. 40/2, izugarrizko aldea da. Mundua globalizatu da, eta txirrindularitza-mundua ere bai. Oso zail dago. Lehen egon ziren Fagor, Once, Banesto, Hueso, Dormilon… enpresak, ez dira itzuliko. Gazteek profesional izateko ekiporik ez daukate orain, eta harrobia ilundu egiten da.
Horren prekarioa da?
Bai. Baina gaztetxoekin landu beharra daukagu guk. Eskolarekin pozik nago: 25 haur dauzkat, gehiago ezin ditut hartu.
Ofizioa erakutsi, behintzat. Bestea ez dago norbere esku…
Txirrindularitza zer den ikusarazi nahi diet, kultura polita dela erakutsi. Peter Sagan zein den bakarrik ez, jakin dezatela zein izan ziren Marino Lejarreta, Indurain edo Olano. Beste erreferente batzuk eman nahi dizkiet, momentu askotan nolako jokabidea izan zuten eta zer egin zuten ikus dezaten. Hori da berpiztu behar dugun espiritua.
« Beasain ‘Sukaldaria’ saioan
Goierriko Erronkariak Zarautzera begira »
| 2019-10-23T11:33:03 |
http://goiberri.eus/2019/10/04/marino-neukan-horman-eta-orain-bere-proban-omentzea-izugarria-da/
|
[
-1
] |
hitzez hitz - Rakuten.es
SKU base: 3899980150
EAN: 9788433020000
hitzez hitz editado por Desclee de brouwer
Request ID: 8ac581e650cfebd70665f77273577b0f
| 2016-12-09T01:00:31 |
http://www.rakuten.es/tienda/imosver/producto/3899980150/
|
[
-1
] |
NUEVO CURSO. TERAPIA MANUAL - Fisioterapia Eguzki Durango
NUEVO CURSO. TERAPIA MANUAL
julio 30, 2019 /0 Comentarios/por eguzki
eguzki https://fisioeguzki.com/wp-content/uploads/2019/07/fisioterapia-durango-eguzki-2.png eguzki2019-07-30 09:08:222020-02-09 20:17:19NUEVO CURSO. TERAPIA MANUAL
EN AGOSTO MANTENEMOS NUESTRO HORARIO HABITUAL
| 2020-02-28T21:18:12 |
https://fisioeguzki.com/archivos/4032
|
[
-1
] |
Daniel Cassany - Wikipedia, entziklopedia askea.
Vic herriko idazle, pedagogo, irakaslea
Daniel Cassany i Comas (Vic, 1961eko abenduaren 3a) Diskurtsoaren analisi alorreko irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Irakasle ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Filologia katalanean lizentziatu zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta doktore gradua eskuratu zuen Filosofia eta Letrak eta Hezkuntza Zientzietan Bartzelonako Unibertsitatean. Hizkuntza eta literaturaren didaktika arloetan espezializatu egin da.
Bartzelona, 1961eko abenduaren 3a (58 urte)
filologoa, idazlea, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Mundu akademikoan ibilbide luzea egin du. Irakasle eta hizlari ibili da Europa, Amerika eta Japoniako hainbat hitzaldi eta kongresutan.
Liburu asko argitaratu ditu komunikazio, irakurketa, idazketa, hizkuntzalaritza aplikatua eta hizkuntzen didaktika gaiei buruz. Bere liburu guztiak katalanez eta gaztelaniaz argitaratu dira. Gehienak portugesez ere bai.
Liburu asko idatzi ditu eta beste hainbat liburutan kolaborazioak egin ditu atalak edo hitzaurreak prestatuz. Ehun artikulu zientifikotik gora eman ditu argitara aldizkari espezializatuetan. Kongresu, mintegi, jardunaldi eta ikastaro askotan hizlari ibili da, katalanez, gaztelaniaz, eta ingelesez.
Irakurzaletasuna sustatzeko hainbat programa ofizialetan aholkulari ibili da, Katalunian, Galizian, Espainian, Argentinan, Txilen eta Mexikon. Irakasleriari prestakuntza saio askotan, irakurketa eta idazketa kontuetan, gidari ibili da. Gai horiei buruzko ikerketa proiektu askotan ibili da gidari.
Daniel Cassanyk liburu asko ditu argitaratuak[1][2] eta hemen zerrendatuta agertuko direnak ez dira egileak argitara eman dituen guztiak. Lehen edizioak katalanez argitaratu ohi ditu eta gero denak gaztelaniara itzulita argitaratu egin dira.
(Katalanez) Descriure escriure (1987)[3][4]
(Katalanez) Correcció del treball escrit (1989)
(Katalanez) Ensenyar llengua (1993), amb Glòria Sanz i Marta Luna[5].
(Katalanez) Reparar l'escriptura (1993)[6]
(Katalanez) La cuina de l'escriptura (Les Naus d'Empúries, 1993) ISBN 84-7596-399-4[7][8]
(Katalanez) Técnicas de expresión escrita (1993)
(Katalanez) Construir l'escriptura (1999)[9]
(Katalanez) Recetas para escribir (1999)
(Katalanez) Rere les línies. Sobre la lectura contemporània (2006)
(Katalanez) Taller de textos: leer, escribir y comentar en el aula (2006)
(Katalanez) Esmolar l'eina. Guia de redacció per a professionals (2007)[10][11][12]
(Katalanez) Prácticas letradas contemporáneas (2008)
(Katalanez) En_línia: llegir i escriure a la xarxa (2011)[13]
Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak[14] / itzultzailea, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (2013). ISBN: 978-84-96769-04-5
(Gaztelaniaz) Tras las líneas. Sobre la lectura contemporánea. Katalanetik gaztelaniara, itzultzailea Jaime Zulaika Goikoetxea.[15]
(Katalanez) Laboratori lector. Para entender la escritura (2019)[16][17]
↑ Argitalpenen zerrenda osoago bat.
↑ (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Cassany Daniel» www.todostuslibros.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ 1961-, Cassany, Daniel, ([2018]) Describir el escribir : cómo se aprende a escribir Ediciones Austral ISBN 9788408184249 PMC 1050272596 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany, (2011) Describir el escribir : cómo se aprende a escribir (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449326493 PMC 796230989 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Gaztelaniaz) San, Daniel Cassany, Marta Luna, Gloria (1994) Enseñar lengua (1a ed. argitaraldia) GRAO ISBN 8478271007 PMC 36172693 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ Daniel., Cassany, (1996) Reparar la escritura : didáctica de la corrección de lo escrito (3a. ed. argitaraldia) Graó ISBN 8478270507 PMC 34841093 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Katalanez) Daniel., Cassany i Comas, La cuina de l'escriptura ISBN 9788417031640 PMC 1035946729 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Gaztelaniaz) Daniel., Cassany, (1996) La cocina de la escritura (3. ed. argitaraldia) Editorial Anagrama ISBN 8433913921 PMC 37568178 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ Daniel., Cassany, (1999) Construir la escritura Paidós ISBN 8449307708 PMC 42800453 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Katalanez) Daniel., Cassany, (2007) Esmolar l'eina : guia de redacció per a professionals Empúries ISBN 9788497872508 PMC 804213286 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ 1961-, Cassany, Daniel (2013) Afilar el lapicero : guía de redacción para profesionales (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977236 PMC 864245934 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ Daniel., Cassany, (2010) Afilar el lapicero guía de redacción para profesionales (1ª ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 9788497111218 PMC 796304033 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Gaztelaniaz) Daniel,, Cassany, En_línea : leer y escribir en la red (Edición en formato digital. argitaraldia) ISBN 9788433933966 PMC 991971941 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ Daniel., Cassany, (2013) Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak HABE ISBN 9788496769045 PMC 907505363 . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.
↑ 1961-, Cassany, Daniel, (2013) Tras las líneas : sobre la lectura contemporánea (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977168 PMC 864200847 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Katalanez) Daniel,, Cassany, Laboratori lector : per entendre la lectura (Primera edició. argitaraldia) ISBN 9788433915603 PMC 1055885240 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
↑ (Gaztelaniaz) Daniel, CASSANY (2019) Laboratorio lector Ed. ANAGRAMA ISBN 8433964305 PMC 1078567272 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
(Katalanez) Web profesional, Universitat Pompeu Fabra webgunean.
(Katalanez) Daniel Cassanyren curriculum vitae, Universitat Pompeu Fabra webgunean.
(Katalanez) Portal de Producció Científica de la UPF
Datuak: Q11916563
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Daniel_Cassany&oldid=7020735"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 21 uztaila 2019(e)an, 18:45(e)tan
| 2019-12-10T11:54:12 |
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Daniel_Cassany
|
[
-1
] |
La Neuville-Roy - Wikipedia, entziklopedia askea.
Thierry MICHEL (2014-2020)[1]
84,83 bizt/km2
49° 28′ 55″ N, 2° 34′ 38″ E / 49.481944444444°N,2.5772222222222°E / 49.481944444444; 2.5772222222222Koordenatuak: 49° 28′ 55″ N, 2° 34′ 38″ E / 49.481944444444°N,2.5772222222222°E / 49.481944444444; 2.5772222222222
La Neuville-Roy (Frantzia)
La Neuville-Roy Frantziako udalerria da, Oise departamenduan dagoena, Hauts-de-France eskualdean. 2013an 1.018 biztanle zituen.
2007an La Neuville-Roy udalerrian erroldatutako biztanleak 1.018 ziren. Familiak 367 ziren, horien artean 76 pertsona bakarrekoak ziren (36 bakarrik bizi ziren gizonak eta 40 bakarrik bizi ziren emakumeak), 109 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 166 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 16 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 412 etxebizitza zeuden, 378 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 19 bigarren erresidentzia ziren eta 15 hutsik zeuden. 333 etxeak ziren eta 27 apartamentuak ziren. 378 etxebizitza nagusietatik 293 bere jabearen bizilekua ziren, 66 alokairuan okupaturik zeuden eta 19 doan lagata zeuden; 6 etxek gela bat zuten, 16 etxek bi zituzten, 75 etxek hiru zituzten, 119 etxek lau zituzten eta 162 etxek bost zituzten. 270 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 164 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 170 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
La Neuville-Roy udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 625 ziren, horien artean 481 aktiboak ziren eta 144 inaktiboak ziren. 481 pertsona aktiboetatik 443 lanean zeuden (252 gizon eta 191 emakume) eta 37 langabezian zeuden (17 gizon eta 20 emakume). 144 pertsona inaktiboetatik 32 erretiraturik zeuden, 51 ikasten zeuden eta 61 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an La Neuville-Roy udalerrian 370 unitate fiskal zeuden, 969,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.627 euro zen.[6]
2007an zeuden 38 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 1 janari enpresa zen, 4 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 4 eraikuntza enpresak ziren, 4 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 higiezinen enpresak ziren, 3 zerbitzu enpresak ziren, 10 administrazio publikoko enpresak ziren eta 4 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]
2009an zeuden norbanakoentzako 11 zerbitzu publikoetatik, 1 jendarmeria zen, 1 posta bulegoa, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 1 autoeskola, 2 igeltseroak, 1 zurgina, 1 argiketaria, 2 ile apaindegiak eta 1 higiezinen agentzia.[8]
2000. urtean La Neuville-Roy udalerrian 7 nekazaritza-ustiategi zeuden.
Montiers (1,9 km)
Pronleroy (2,4 km)
Cressonsacq (2,7 km)
Grandvillers-aux-Bois (3,3 km)
Léglantiers (3,5 km)
Wacquemoulin (3,7 km)
Rouvillers (3,9 km)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Neuville-Roy
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=La_Neuville-Roy&oldid=5455212"(e)tik eskuratuta
| 2018-06-23T04:55:24 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/La_Neuville-Roy
|
[
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.