text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
Otsailaren 4an baserritarrez jantzita eta makilarekin Santa Ageda eskean parte hartzeko deia | Usurbildarrak aurrera ← Usurbilen Nahi Ditugu: “Xua Usurbildik 600 km-ra ez balego, gure artean izango zen, bere amonarekin” Urtarrilaren 31n Usurbilgo Gure Esku Dagoren bilera irekian parte hartzeko deia → Otsailaren 4an baserritarrez jantzita eta makilarekin Santa Ageda eskean parte hartzeko deia Posted on 2018/01/29 | Utzi iruzkina Usurbilgo Kantu Taldeak antolatuta, datorren otsailaren 4ean (igandea) Santa Ageda bezperan eskean irteteko hitzordua finkatu da. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Mikel Laboa plazatik. Kantu Taldeak herritarrak animatzen dituzte usadio zahar hau berreskuratzeko. Parte hartzeko asmoa dutenek baserritar jantziekin eta makilarekin agertzeko eskaera egin da.
2018-03-25T03:37:35
https://usurbileginez.com/2018/01/29/otsailaren-4an-baserritarrez-jantzita-eta-makilarekin-santa-ageda-eskean-parte-hartzeko-deia/
[ -1 ]
Nogent-le-Roi - Wikipedia, entziklopedia askea. }} Nogent-le-Roi Frantziako udalerria da, Eure eta Loir departamenduan dagoena, Centre eskualdean. 2013an 4.071 biztanle zituen. Jean-Paul MALLET (2014-2020)[1] 313,15 bizt/km2 48° 38′ 55″ N, 1° 31′ 43″ E / 48.6486°N,1.5286°E / 48.6486; 1.5286Koordenatuak: 48° 38′ 55″ N, 1° 31′ 43″ E / 48.6486°N,1.5286°E / 48.6486; 1.5286 Nogent-le-Roi (Frantzia) Villiers-le-Morhier, Chaudon, Bréchamps, Coulombs, Pierres, Néron eta Ormoy http://www.nogentleroi.info 2007an Nogent-le-Roi udalerrian erroldatutako biztanleak 4.071 ziren. Familiak 1.676 ziren, horien artean 552 pertsona bakarrekoak ziren (270 bakarrik bizi ziren gizonak eta 282 bakarrik bizi ziren emakumeak), 466 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 497 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 161 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 1.851 etxebizitza zeuden, 1.700 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 42 bigarren erresidentzia ziren eta 110 hutsik zeuden. 1.067 etxeak ziren eta 747 apartamentuak ziren. 1.700 etxebizitza nagusietatik 905 bere jabearen bizilekua ziren, 751 alokairuan okupaturik zeuden eta 44 doan lagata zeuden; 88 etxek gela bat zuten, 252 etxek bi zituzten, 365 etxek hiru zituzten, 394 etxek lau zituzten eta 601 etxek bost zituzten. 1.112 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 847 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 641 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Nogent-le-Roi udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 2.614 ziren, horien artean 1.989 aktiboak ziren eta 625 inaktiboak ziren. 1.989 pertsona aktiboetatik 1.762 lanean zeuden (920 gizon eta 842 emakume) eta 227 langabezian zeuden (93 gizon eta 134 emakume). 625 pertsona inaktiboetatik 239 erretiraturik zeuden, 194 ikasten zeuden eta 192 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Nogent-le-Roi udalerrian 1.678 unitate fiskal zeuden, 3.991 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 19.359 euro zen. [6] 2007an zeuden 222 komertzioetatik, 4 erauzte enpresak ziren, 6 janari enpresak ziren, 3 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 1 garraiorako elementuen fabrikazioko enpresa zen, 12 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 21 eraikuntza enpresak ziren, 37 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 10 garraio enpresak ziren, 14 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 9 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 20 finantziazio enpresak ziren, 13 higiezinen enpresak ziren, 23 zerbitzu enpresak ziren, 36 administrazio publikoko enpresak ziren eta 13 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 64 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 7 banku bulegoak, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 1 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekua, 2 autoeskolak, 6 igeltseroak, 4 margolariak, 2 zurginak, 1 iturgina, 4 argiketariak, 9 ile apaindegiak, 1 albaitaria, 9 jatetxeak, 8 higiezinen agentziak, 2 tintoreriak eta 2 apaindegiak.[8] 2009an zeuden 19 establezimendu komertzialetatik, 2 supermerkatuak, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 4 okindegiak, 3 harategiak, 2 liburu dendak, 1 arropa denda zen, 1 etxerako tresna denda zen, 1 zapata-denda zen, 1 altzari denda zen, 1 drogeria zen eta 2 lore-dendak ziren.[9] 2000. urtean Nogent-le-Roi udalerrian 6 nekazaritza-ustiategi zeuden. 2009an 2 haur-eskola eta 3 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Nogent-le-Roi udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat zegoen 590 ikaslekin. Lormaye (0,3 km) Coulombs (0,8 km) Bréchamps (2,7 km) Chaudon (3,0 km) Senantes (3,2 km) Datuak: Q501821 Multimedia: Nogent-le-Roi "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Nogent-le-Roi&oldid=7977089"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 29 ekaina 2020(e)an, 01:09(e)tan
2020-08-15T12:43:09
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Nogent-le-Roi
[ -1 ]
Free chat Litoral. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Litoral tik. Free chat Litoral Ongi etorri Chatroulette LitoralEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Litoral dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Litoral doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. Herrialde guztiak | Ekuatore Ginea Litoral hirien zerrenda:
2017-06-23T17:27:14
https://eu.meetingroulette.com/ekuatore-ginea/litoral
[ -1 ]
SPECIAL PRICES - Oinetakoak - Uterqüe España Areto-zapatak, larru grabatuzkoak Zapata orpogabeak, antezkoak Areto-zapata asimetrikoak, antezkoak Areto-zapatak, antezkoak Areto-zapata metalizatuak, larruzkoak Areto-zapata beltzak, larruzkoak Botinak, larruzkoak, takoi finarekin Areto-zapatak, larruzkoak, print estanpatu konbinatuarekin Botin plataformadunak, antezkoak Bota altu elastikoak antearen akaberarekin Botinak, larruzkoak, punta karratuarekin Bailarina barrubigunak Mule oinetako lauak, larruzkoak, apaingarriarekin Bota altuak, larruzkoak, belarriarekin Bota forratuak, larruzkoak Botinak print estanpatu konbinatuarekin Botinak, larruzkoak, belarri ateragarriarekin Botin barrubigunak, larruzkoak, belarri ateragarriekin Botak, larruzkoak, belarriarekin eta track zolarekin Botin gorri takoidunak, larruzkoak Areto-zapata gorri takoidunak, larruzkoak
2020-04-01T18:29:24
https://www.uterque.com/es/eu/oinetakoak/special-prices-c1864037.html
[ -1 ]
Jaka Horien mugimendua - Wikipedia, entziklopedia askea. Jaka horien ekintza bat. Protestak batez ere errepideetan eman ziren. Jaka Horien protesta mugimendua (frantsesez: Mouvement des gilets jaunes) 2018ko azarotik, hasieran Frantzian, ondoren Belgikan ere bai, sortu den protesta mugimendu zabala da. Jaka Horiak izena gidatzeko ezinbestekoak diren seguritate jaka islatzaileen erabileratik dator. Gatazkaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea] Mugimenduaren jatorria, gasolinaren eta dieselen zergak zirela-eta, Frantziako Gobernuak ezarri nahi zizkien igoeren aurkako jarrera da. Protesta oso zabala izan zen eta batez ere errepideetan eman zen, trafiko mozketekin, manifestazioekin, mugen itxierarekin... Helburua kaosa sortzea zen. Mugimendua transbertsala izan da, buruzagirik gabekoa. Deialdiak, batez ere hasieran, sare sozialen bitartez zabaldu ziren[1]. Protesten aurrean Emmanuel Macron presidenteak atzera egin behar izan zuen hartu nahi zituen neurriekin[2]. ↑ Erremundegi, Ekhi «Erdiko Klasearen errebolta» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-02-16. ↑ Fernandez, Jon, «Jaka Horiak baretzeko gutxieneko soldata 100 euro igoko du Macronek», Berria. Eguzki Urteagaren "Jaka Horien mobilizazioen funtsak" artikulua. "Erdiko klasearen errebolta" Ekhi Erremundegi Belokiren erreportaia. 2018/12/16. Datuak: Q58805164 Multimedia: Mouvement des gilets jaunes "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jaka_Horien_mugimendua&oldid=7341874"(e)tik eskuratuta Frantziako protestak Frantziako historia politikoa Frantziako gizartea
2020-01-19T23:05:52
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jaka_Horien_mugimendua
[ -1 ]
Dantzari Festaren hamahirugarren edizioari bihar emango zaio hasiera — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Hemeroteka › Dantzari Festaren hamahirugarren edizioari bihar emango zaio hasiera Dantzari Festaren hamahirugarren edizioari bihar emango zaio hasiera Kalejira, Erromeria eta Dantzari Txikien emanaldia egongo dira Hernanin Apirilaren 26ra arte luzatuko da egutegia herrian zehar Egitarauan, noski, hainbat dantza talderen emanaldiak ez dira faltako ezta omenaldiak eta bazkariak ere. Hasteko, biharko prestatu diren jardueren artean, eguerdiko hamabietatik aurrera kalejirarekin emango zaio hasiera XIII. Dantzari Festari. Hernaniko Musika Eskolako taldeekin batera herria girotuko da kaleetatik barrena ikusi ahal izango den proposamen honekin. Bereziki nabarmentzen da bestalde, umeen eskutik etorriko den ikuskizuna. Arratsaldeko seietatik aurrera Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia ikusteko aukera izango dute herritarrek. Ikuskizuna Hernaniko kaleetan zehar burutuko da, euria egingo balu Atsegindegin burutuko litzateke. Eguna behar den bezala bukatzeko, bestetik, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Plaza Berriko inguruetan, Erromeria izango da. Erdizka Lauetan taldearen eskutik giroa alaitu da arratsalde honetan. Eguraldi kaxkarra egingo balu jarduera Atsegindegiko aterpean ospatuko da. Igandean kalejira, omenaldia eta dantza ekitaldiak aurreikusi dira. 11:00etan Hernaniko kaleetan kalejira egongo da. Euskal dantza talde multzo baten eskutik Ikurriñaren Dantza ikusi ahal izango da Gudarien enparantzan. Taldeak Gipuzkoa, Araba, Bizkaia edo Nafarroa Behereatik etorriko dira, besteak beste. Egun honean Hernaniko preso eta errefuxiatuen gogorapena egingo da eta arratsaldeko hiruretatik aurrera gero bazkaria izango da dantzari eta soinujoleentzat, Ezkiaga pasealekuan. Euriarekin, Atsegindegin burutuko litzateke. Apririlaren 19an: Eguerdiko hamabietan kalejira egongo da Hernaniko Musika Eskolako taldeekin herriko kaleetan zehar. Arratsaldeko seietan, berriz, Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia burutuko da Hernaniko kaleetan zehar. Arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera Erromeria egongo da Erdizka Lauetan taldearekin Plaza Berrin, euria egingo balu Atsegindegin. Apirilaren 20an: Goizeko hamaiketan kalejira egongo da kaleetan zehar. Baita Zapa, Portu eta Luis Mari-ri omenaldia ere. Ordu berberan dantza ekitaldia burutuko da Hernaniko auzo eta kaleetan zehar, euria egingo balu Biteri Kultur Etxeko areto Nagusian. 13:30ean Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi eta Baxenafarrotik etorritako dantza taldeek Ikurriñaren Dantza egingo dute Gudarien enparantzan. Arratsaldeko hiruretan bazkaria ospatuko da dantzari eta soinujoleentzat Ezkiaga pasealekuan, euria egingo balu Atsegindegin. Apirilaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean: Arratsaldeko bostetatik zortzietara Biteri Kultur Etxean Euskal janzkien erakusketa egongo da. Apirilaren 23an: Arratsaldeko zazpietan Biteri Kultur Etxeko ikastaro gelan hitzaldia ospatuko da. Gaia Baserritarren janzkerak izango da eta hizlaria, berriz, Ramón García. Apirilaren 25ean: Arratsaldeko zortzietatik aurrera Biteri Kultur Etxean Gero Axular dantza taldea Lamien Basoa emanaldia eskainiko du. Apirilaren 26an: Arratsaldeko bostetan Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia burutuko da Hernaniko kaleetan zehar, euria egingo balu Atsegindegin. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, berriz, Biteri Kultur Etxean Kresala dantza taldeak Sokadantzan emanaldia ospatuko du.
2018-01-17T21:36:20
https://dantzan.eus/hemeroteka/dantzari-festaren
[ -1 ]
2015/08/05: Akzio ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian 2015/08/05: KZguneak eLiburutegia plataformaren liburu digitalak deskargatzeko tutoriala sortu du
2019-07-19T06:27:43
http://www.ermua.es/pags/index/eu_buscador_noticias.asp?diacal=05&mescal=08&anocal=2015&buscar3=buscar3
[ -1 ]
Gunnar Malmquist - Wikipedia, entziklopedia askea. Karl Gunnar Malmquist (Ystad, 1893ko otsailak 21-Uppsala, 1982ko ekainak 27) suediar astronomo bat izan zen. Ystad, 1893ko otsailaren 21a Uppsala, 1982ko ekainaren 27a (89 urte) Gunnar Malmquist Ystaden jaio zen, bertan bigarren hezkuntzako ikasketak amaituz 1911n, Lundeko Unibertsitatean matrikulatu aurretik. Bere doktoretza 1921ean lortu zuen. 1915 eta 1920 bitartean irakasle laguntzailea (amanuensis) izan zen Lundeko Behatokian, eta irakasle 1920tik aurrera. Lundeko behatokiko bere lana 1929 arte jarraitu zuen. 1930 eta 1939 bitartean Estokolmoko behatokian lan egin zuen, Estokolmoko Unibertsitate Eskolan irakasteaz gain. 1939tik 1959an jubilatu zen arte Uppsalako Unibertsitatean astronomia katedraduna izan zen. Malmquist Carl Charlierren ikaslea izan zen Lunden, eta Lundeko Eskolako kiderik ezagunenetako bat bihurtu zen astronomia estadistikoan. Arlo horretan eginiko bere lanak (bere ingelesezko izena den malmquist bias izenagatik ezagunagoa), Malmquisten zehartasuna deskubritzera eraman zuen. Uppsalako Unibertsitatean katedradun bezala, Schmidt teleskopioengatik interesatu zen, eta Åke Wallenquistekin batera, Uppsalako Unibertsitateko Kvistaberg Behatokiarentzat garaiko munduko Schmidt teleskopiorik handiena lortzeko ekimena hartu zuen. Teleskopioak 135 zentimetroko ispilu bat eta 100 zentimetroko plaka zuzentzaile bat zituen. Malmquist, unibertsitatearentzat, Australiako Stromlo Mendian behatoki bat lortzeaz ere arduratu zen. 1527 Malmquista asteroidea bere omenez izendatu zen. Datuak: Q1387688 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gunnar_Malmquist&oldid=6672265"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 21 otsaila 2019(e)an, 18:01(e)tan
2020-02-24T22:09:19
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Gunnar_Malmquist
[ -1 ]
Osasuna KA Albisteak 2019ko Ekainaren 14a 14:35e(t)an Informazioa 14/06 Informazioa 11/06 2019/20 aurre-denboraldia 08/06 Kronika 07/06 Prentsaurrekoa Jagoba Arrasate: "Bihar denboraldia borobildu nahi dugu" Berriatuako entrenatzaileak biharko Real Oviedoren aurkako neurketaren balorazioa egin du. irakurri gehiago Miguel Olavide: "Osasunari eskerrak ematea besterik ez zait geratzen" Miguel Olavidek agur esan dio Osasunari gaur goizean, bere ibilbidean bizitako esperientziak eskertuz. irakurri gehiago Osasunak asteko azken aurreko lan saioa gauzatu du David Garciak min fisiko batzuk sentitu ditu eta Juan Villar taldearekin lan egitera itzuli da. irakurri gehiago Jagoba Arrasate: "Gau borobila izan da" LaLiga 123-eko txapeldun bihurtu ondoren, entrenatzaile gorritxoak honakoa esan du: "Talde hau talde bat da izen guztien gainetik". irakurri gehiago Osasunak irabazi eta LaLiga 123-eko txapeldun bihurtu da (2-3) Osasunak Nuevo Arcangel zelaian irabazi du eta Bigarren Mailako txapelduna da ia sei hamarkadaren ondoren. irakurri gehiago Jagoba Arrasate: "Azken ahalegina egin behar dugu" Entrenatzaile gorritxoak bihar txapeldun izan nahi dutela adierazi du kazetarien aurrean. irakurri gehiago Asteko azkeneko saioa Córdobara joan aurretik Taldeak aktibazioa, teknika, jokaldi amaierak eta futbola egin du asteko azkeneko saioan. irakurri gehiago Osasuna lanean ari da ostiraleko neurketa prestatzeko Lehen taldeak Taxoaren lan egin du teknika, baloiaren jabetza eta partidak landuz. Bihar, asteko azkeneko saioa partida aurretik. irakurri gehiago Osasunak El Sadar ezagutzera gonbidatzen zaitu Entitate gorritxoak, Osasuna Fundazioaren bidez, ate irekiko jardunaldi bat antolatzen du gotorlekua ezagutzeko. irakurri gehiago Festa El Sadarren (2-0) Lehen Mailarako igoera lortu ondoren Osasunak argi utzi du ligako txapeldun izan nahi duela. Las Palmas garaitu du Juan Villar eta Xiscoren golei esker. irakurri gehiago Jagoba Arrasate: "Aste hau bizitza osoan izango dugu gogoan" Zaleen babesa eskertu nahi izan du entrenatzaile gorritxoak prentsaurrekoan. irakurri gehiago Hemeroteka Ekaina 2019Maiatza 2019Apirila 2019Martxoa 2019Otsaila 2019Urtarrila 2019Abendua 2018Azaroa 2018Urria 2018Iraila 2018Abuztua 2018Uztaila 2018Ekaina 2018Maiatza 2018Apirila 2018Martxoa 2018Otsaila 2018Urtarrila 2018Abendua 2017Azaroa 2017Urria 2017Iraila 2017Abuztua 2017Uztaila 2017Ekaina 2017Maiatza 2017Apirila 2017Martxoa 2017Otsaila 2017Urtarrila 2017Abendua 2016Azaroa 2016Urria 2016Iraila 2016Abuztua 2016Uztaila 2016Ekaina 2016Maiatza 2016Apirila 2016Martxoa 2016Otsaila 2016Urtarrila 2016Abendua 2015Azaroa 2015Urria 2015Iraila 2015Abuztua 2015Uztaila 2015Ekaina 2015Maiatza 2015
2019-06-16T11:32:06
https://www.osasuna.es/aurkezteko.html
[ -1 ]
Zerga-egitatea eta zerga honen menpe ez dauden kasuak. Berritasunen artean, ondasunen hirugarren kategoria bat definitzeak zerga-oinarriaren eraketan dakarren aldaketa dago; izan ere, Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arau berrian ondasunen hirugarren kategoria bat definitzen da, hiri- eta landa-ondasun higiezinekin batera: ezaugarri bereziko ondasun higiezinak. Gainera, ondasunok, modu iragankorrean, bereizita geratuko dira aplikagarri zaien karga-tasa dela-eta, ondasunen hirugarren kategoria horri dagozkion katastro-balioak berrikusteko prozedurari aurreragoko beste fase batean ekingo baitzaio. Zerga honen zerga-egitatea hiri zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen gaineko eskubide hauen titulartasuna da: Ondasun higiezinen edo haiek afektatuta dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida. Azalera-eskubide erreala. Gozamen-eskubide erreala. Aurreko zenbakian definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean. Ezaugarri bereziko ondasun higiezinen kasuan ere hurrenkera horixe aplikatuko da, higiezinaren gaineko emakida-eskubideek higiezinaren luze-zabala agortzen ez duten kasuan izan ezik; izan ere, kasu horretan, zerga-egitatea sortuko da baita emakidari afektatuta ez dagoen higiezinaren zatiaren gaineko jabetza-eskubideagatik ere. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (143 KB) 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB) Hainbat subjektu pasibo badaude eta bakoitzak ondasun higiezin beraren gaineko eskubidea du Jabetza soila eta gozamena Baldin eta ondasun higiezin baten gainean hainbat eskubide badaude, eskubideak adina OHZaren ordainagiri sortuko al dira? Higiezinen gaineko Zergaren menpe ez dauden higiezinak
2020-08-13T00:59:02
https://www.bizkaia.eus/ogasuna/guregida/fitxabisorea.asp?Idioma=EU&Tem_Codigo=7884&IdPublicoMostrar=1629&IdPublicoMostrarAnterior=1633
[ -1 ]
Etorkinak sektore industrialean sartzeko mekanizazioko lehen gela irekiaren amaiera — IMH Etorkinak sektore industrialean sartzeko mekanizazioko lehen gela irekiaren amaiera 2007/05/14 00:00:00 GMT+2 Etorkinak sektore industrialean sartzeko mekanizazioko lehen gela irekiaren amaiera Amaitu orduko ikasi dutenen herena makina erremintaren sektoreko enpresetan dihardu lanean https://www.imh.eus/eu/albisteak/etorkinak-sektore-industrialean-sartzeko-mekanizazioko-lehen-gela-irekiaren-amaiera https://www.imh.eus/eu/albisteak/etorkinak-sektore-industrialean-sartzeko-mekanizazioko-lehen-gela-irekiaren-amaiera/@@download/image/1179151001.jpg Amaitu orduko ikasi dutenen herena makina erremintaren sektoreko enpresetan dihardu lanean Etorkinentzat bereziki antolatutako ikastaroari amaiera eman zitzaion apirilean diploma banaketarekin. Guztira 455 ordutako formazioa jaso dute mekanizazioari buruzkoa eta beste 150 ordutako lan-praktikak egiteko aukera ere izan dute. Taldeari, 11 andra-gizonek osatuta, ibilbide profesionala lantzen lagundu zaie (lan bilaketa teknikak eta formazioari buruzko orientazioa) eta jarraipen bilerak egin dira beraiekin. Aurrera begira beraien ibilbide profesionalaren jarraipena eskainiko dio IMHk.
2020-04-09T12:47:12
https://www.imh.eus/eu/albisteak/etorkinak-sektore-industrialean-sartzeko-mekanizazioko-lehen-gela-irekiaren-amaiera
[ -1 ]
duncandorey - obrazki.org Obrazki ulubione przez duncandorey duncandorey2011-05-13 11:18:36 Amalfi-Coast-at-Night-Flickr-Photo-Sharing italyamalfi duncandorey2011-05-11 13:00:06 milusiekitten35mmfilm duncandorey Tagi dodane przez duncandorey milusiekitten35mmfilmitalyamalfi
2018-09-19T11:17:29
http://www.obrazki.org/profil/duncandorey
[ -1 ]
KANPAINA | Mind Map Mind Map by amaiakatiekazoo, updated more than 1 year ago More Less Created by amaiakatiekazoo almost 4 years ago hau sein projekturako mapa bat da, kanpainaren diseinua azaltzen duena mrs. europa wonderfuls kanpainaren diseinua 1 IRAUPENA 1.1 goiz bat 1.2 asteazken/ostiral 2.1 zehazteke 3 HARTZAILEA 3.1 DBH 2 4 LEKUA 4.1 gelak 4.2 izartxo 4.3 liburutegia 5 JARDUERAK 5.1 2.SAIOA -> EMAN ZURE IRITZIA 5.1.1 kaleko jendearen iritzia (bideoa) 5.1.2 taldeka zuen iritzia eman 5.2 3.SAIOA -> ELAKARTEEN LANA 5.2.1 ACNUR 5.2.2 ELKARBANATUZ 5.2.3 CEAR 5.2.4 LAGUNARTEAN 5.2.5 ALBOAN 5.2.6 IZANGAI 5.3 4.SAIOA -> HITZALDIA/ERAKUSKETA 5.3.1 argazkiak -> issu 5.4 5.SAIOA -> MURAL SOLIDARIOA 5.4.1 klase bakoitzak bat 5.4.2 mezu deigarri batekin 5.4.2.1 adb: laguntza 5.4.2.2 adb: denok haiekin! 5.5 1.SAIOA -> SARRERA 5.5.1 gogoeta 5.5.2 laburpena 5.5.3 bideoa amaiakatiekazoo Verbos en perfecto con sein leoncio17101266
2020-04-08T12:38:46
https://www.goconqr.com/mindmap/5139728/kanpaina
[ -1 ]
Chimaeriformes - Wikipedia, entziklopedia askea. Kimereo (Chimaeriformes) arrain kartilagodunen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Gorputz biribil luzarana eta isats mehe luzea dute. Buru handia dute eta alde bakoitzean zakatz zulo bakarra. Bizkar-hezurra kartilagozko zorro batean bildua dute eta saihets-hezurrik ez dute. Hiru familia hartzen ditu: kimeridoena, kalorrinkidoena eta rinokimeridoena.[1] Ordena Chimaeriformes Obrutxev, 1953 Kimereoen taxonomia hurrengoa da:[2] Myriacanthoidei azpiordena † Acanthorhinidae † Chimaeropsidae † Myriacanthidae † Echinochimaeridae † Chimaeroidei azpiordena Edaphodontidae † Datuak: Q5290058 Espezieak: Chimaeriformes "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Chimaeriformes&oldid=7314434"(e)tik eskuratuta
2020-08-06T11:09:42
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Chimaeriformes
[ -1 ]
Ataungo Organoa Barrokoa: Sarrera – Ataun Turismoa Ataungo Organoa Barrokoa: Sarrera Ataungo Organo Barrokoa 1 de 7 Hurrengoa Ataungo Organo Barrokoa San Martin elizako koruan dago kokatuta organoa. Barroko estilokoa da eta estilo horren barruan, iberiar motakoa. Gipuzkoa osoan horrelako zazpi organo daude eta horietatik Ataungoa garrantzitsuenetakoa da, garaiko soinu unerik gorenaren eredu aparta. Hara zer dioen haize-kutxa barruan dagoen eskuz idatzitako inskripzioak: “este órgano trabajo Lorenzo de Arrazola el año 1761 Becino de la Villa de Oñate”. Beraz, organo egile ospetsu baten lana da eta, gainera, organo klasiko edo barroko iberikoaren garairik emankorrenean egindakoa 12000 errealen trukean. Egurrezko osagaietan, intxaurrondoa, gaztainondoa eta haritza erabili zen; eta neurri txikiagoan, pinua. Beste osagai batzuetarako burdin forjatuaz eta eztainuaz (hodientzako) baliatu ziren. 1992. urtean, berriztatze lanetan aritzen den Jose Maria Arrizabalaga aditua etorri zen organoaren egoera aztertzera. Oro har, ondo mantendutako organoa zela baieztatu ahal izan zuen (egurrezko elementuen egoera ona azpimarratzekoa izanik) eta hori, zeukan berezko kalitateari zor ziola. Dena den, organoaren gainean denborak izandako eragina ere ezin ukatu eta ondorioz, berriztatzeko premia bazuela eta, musika tresna ikusgarri hau piezaz pieza desegin eta Kataluniara, aipatu adituaren tailerrera eraman zuten (kaxa hutsik eta organojolearen aulkia bakarrik utzi zituzten Ataungo San Martingo elizan). Lanak amaituta, 1996ko azaroaren 11an, San Martin egunean hain justu, Ataungo San Martin elizan antolatutako kontzertuari esker (XVII. Bach musikaldiaren barnean antolatutakoari esker, alegia), bere soinua entzun ahal izan zuen berriro horrelako musika tresnen zale orok. Organo barrokoa Toursko San Martin elizan kokatua 2. Deskribapena 3. Berezitasunak 5. Kontzeptua 6. Osagaiak eta funtzionamendua 7. Toursko San Martin Eliza Jaialdia 2010 (PDF) Organoraren Lagunak
2020-08-03T20:29:20
https://www.ataunturismoa.eus/eu/ondarea/ataungo-organoa-barrokoa-sarrera/
[ -1 ]
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. Herrialde bakoitzeko elkarteak biltzen ditu (Hirukide Araba, Hirukide Bizkaia y Hirukide Gipuzkoa). Kide ugariko familiak gara hiru seme-alaba edo gehiago (edo bi, bietatiko bat elbarritua bada) dauzkagunok, eta Euskadin 23.300 familia inguru gara. Gaur egun Federazioak 8.000 bazkide (familia), hots, 44.000 lagun inguru ditu. Helburu dauka kolektibo honen eskubideak defendatzea politika, instituzio, gizarte, komunikabide, enpresa eta bizitzaren arlo guztietan Nekaturrek Hirukideko bazkideei %10eko eta %15eko deskontua eskaintzen die, eskaintzan atxikituta dauden ostatuetan ezarritako baldintzetan. Baldintza orokorrak edukiko dira kontutan deskontua jasotzeko.
2020-03-29T02:32:16
https://www.nekatur.net/Neka-descuentos-colectivos-detalle.aspx?Id=2&lang=eu-ES
[ -1 ]
ZEREGIN enpresak, pertsonentako eta ibilgailuentzako desinfekzio eta esterilizazio arkua asmatu du - www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan ZEREGIN enpresak, pertsonentako eta ibilgailuentzako desinfekzio eta esterilizazio arkua asmatu du Escrito por Hilero en Empresas · 2020/04/21 · No hay comentarios Andoni Astondoa, Zornotzako bizilagunak eta enpresa honen buruak, arnasketa edo kontaktu bidezko transmisioko birusek eragindako epidemien hedapenaren aurka egin nahi du. Iurretan kokatuta dagoen Zeregin, garbiketa enpresak, desinfekzioko arku hau merkaturatu eta banatzen du empresa desberdinen eskaerara. Hauek dira aplikazio eremuak : ospitaletako eta merkataritza-zentruetako sarreretan, persona nagusien egoitzetan, farmazi, lantegietan, administrazio guneetan… Arkuaren kokapena, pertsonen etengabeko garraioarekin edozein sarbideetan egin daiteke. ZEREGINek hiru motatako arkuak ditu : Ezaugarri tekniko desberdinak dituzten pertsona, ibilgailu eta kamioientzako. Mugimenduak hautemateko argazki zelula batez osatuta dago eta Osasun Sailak baimenduta eta erregistratuta dagoen bakterizida, fungizida, biruzida eta esporizida desinfektatzaile bat erabiltzen du. Sistemak, minutu bakoitzeko 2 litro kontsumitzen ditu, 3 edo 5 segunduko nebulizazioarekin. Enpresentzako konponbide ekonomikoa ere bada, izan ere, prezioak 4600 eta 5250 euro bitartekoak dira eta infekzio bermea da euskal empresa askorentzat, 600 pertsona baino gehiagoren profilaxia bermatuz. ZEREGIN 50 profesionalez osatutako empresa da, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du, batez ere, EAE ko lurralde guztietan industriako enpresak garbitzeko.Prestakuntza handiagoa, baliabide tekniko handiagoak eta erabilgarritasun handia behar duten zeregin teknikoak egiten ditu garbiketak egiteko, lankidetzan aritzen garen enpresen eguneroko jarduna oztopatu gabe. Ganera, azken asteetan, koronabirusak biderkatu ditu garbiketa eta desinfekzio lanak. « Cuenta con nosotros #IZAR Boroa Jatetxea abre su terraza y prepara comida para llevar »
2020-05-30T22:45:53
https://amorebieta.com/zeregin-enpresak-pertsonentako-eta-ibilgailuentzako-desinfekzio-eta-esterilizazio-arkua-asmatu-du/
[ -1 ]
Premie -Funtsezko alderdiak eta ekintza-proposamenak Aurkezpena Historia Pertsona aholkulariak PREMIE Kudeaketa Ereduak funtsezkoak diren alderdiei erantzuna emateko ekintza-proposamen multzo bat planteatzen du. Proposamen horiek biltzen dituen dokumentazioak egitura bera du eta, horrela, erraztu egiten dira irakurmena eta ulermena: Izenburu moduan, funtsezkoa den alderdia, hausnarketa-ekintza prozesua irekitzen duena. Nortzuk dira gure bezeroak? Zergatik erosten digute? Nola indartzen ditugu komunikazioa eta partaidetza? Zein izango da antolakuntzaren estrategia? Ekintza-proposamenak: antolakuntzan garatzeko proposatu diren ekintzen laburpena, (ZER) galderarekin lotuta. Aurretiazko alderdiak: ekintzen garapenari ekin aurreko hausnarketa piztuko duten galderen formulazioa, antolakuntza kokatzeko balio dutenak. Gaur egun nola lantzen dugu prozesu hori? Egiten dugu, baina ez era sistematiko baten? Hobe dezakegu? Hausnarketa - Ekintza: ekintza-proposamenak nola landu deskribatzean datza. Hau da, ZER proposatzeaz gain, NOLA guztiak planteatzen dira. Eta berrikuntza?: berrikuntza kontuan hartuko duen hausnarketa inkorporatzera animatzen da, hots, zeintzuk dira gure egiteko ohiko eran inkorpora genitzakeen gauza berriak. Sistematika: ekintza-proposamen guztiak antolakuntzaren kudeaketara inkorporatzea gomendatzen da. Hau da, ekintza-proposamenak ez dira PREMIEren ezarpenean lantzen diren eta gero baztertu egiten diren (edo, areago, erabat ahaztu egiten diren) ekintza isolatuak; eskaintzen dena bestelakoa da, antolakuntzaren kudeaketan integratzen joatea eta, horrela, era sistematikoan burutzea lortzea. Horretarako pertsona arduraduna izendatuko da, aldizkotasuna ezarriko da, etab. Dokumentuak Premieren Ezarpen Plana (1.843 KB) Premieren Metodologia (2.416 KB)
2017-04-24T13:06:31
http://www.programapremie.net/eu_cuestiones.asp
[ -1 ]
Eorzea Database: Augmented Scaevan Magitek Grimoire | FINAL FANTASY XIV, The Lodestone [db:item=396d217afbd]Augmented Scaevan Magitek Grimoire[/db:item] <a href="https://eu.finalfantasyxiv.com/lodestone/playguide/db/item/396d217afbd/" class="eorzeadb_link">Augmented Scaevan Magitek Grimoire</a>
2020-04-08T19:16:37
https://eu.finalfantasyxiv.com/lodestone/playguide/db/item/396d217afbd/
[ -1 ]
“Gerra hemen hasten da” - Ingeniería Sin Fronteras por Mugarik Gabeko Ingeniaritza | May 23, 2019 | Noticias | 0 Comentarios 2016. eta 2018. urteen artean Bilboko Portutik 9.800 tona lehergailu bidali ziren. Gatazka armatuak ez dira soilik urrutiko lurraldeetan gertatzen diren giza-ezbeharrak: gure lurraldean, industria militarraren garrantzia hain da handia, ezen armamentu kantitate ikaragarriak mobilizatu eta ekoizten dituela sistematikoki giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeetara bidaltzeko. Datorren ostegunean, maiatzaren 30ean, gure “Aktibisten Eskola” egoera horri buruz sakontzeko erabiliko dugu. “La guerra empieza aquí” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dugu saiao. Dokumentalak irabazi handiak ematen dituen sektore horren mekanismoak ikusaraztea eta armen trafikoari amaiera emango dion erantzuna sortzea ditu helburu. Zein erakunde publikok eta pribatuk eusten dute ekonomikoki armen sektorea? Zer dago gobernu autonomoaren eta unibertsitate publikoaren gardentasun ezaren atzean? Proiekzioaren ostean, mahai-ingurua izango dugu Joseba Sanz, dokumentalaren zuzendariarekin, eta Mònica Vega, Banka Armatua Kanpainako kidearekin batera. Zure zain egongo gara! Data: 2019ko maiatzaren 30ean, osteguna. La entrada “Gerra hemen hasten da” aparece primero en ISF Euskadi.
2020-06-02T12:16:14
https://www.isf.es/2019/05/23/gerra-hemen-hasten-da/
[ -1 ]
analisia Archives - Ba da beste modu bat | Laboral Kutxa Blog Argitaratua 12 martxoa, 2014 Argitaratua 5 azaroa, 2013 Argitaratua 12 uztaila, 2013
2019-10-19T13:22:45
https://bloga.laboralkutxa.com/tag/analisia/
[ -1 ]
(Lapurdi-ko ipuiña) Beiñola, illuntze baten, Martin artzain gaztea Larrungo txabolatik Askain-go ardanetxe batera etorri zan, bere lagunakaz musean jokatzeko asmoz. Martin, artzain errimea ta talogin entzutetsua zan; Larrun-inguruko erritxoetan, berak egiñiko taloak baiño gozoagorik ez ebala iñortxok iñoiz jan, guztiak ago batez esaten eben. Olan, ba, Martini, ardanetxera eldu zanean, bere lagunak auxe esan eutsoen: —Martin: gauza bati beti ekitea itxura on ez dokan ezkero, gaur mus-jokoa alde batera itzita, taloak jan bear yoaguz. Beraz, oraintxe berton taloak egin bear dozak; beti lez, azal biren erdian mamin gozo-gozoa jarrita... Ire taloak ogi zuri piña baiño be askozaz gozoagoak dozak izan be-ta. —Ez; gaur zuen asmoa ezin bete neikek, talo-palea Larrun-go txabolan itzi yoat-eta —erantzun eutsoen Martinek irribarrez—. Orain gabez, barriz, zera yoak ango txuntxurrera talo-palearen eske... —Gabez ibilteko, ¿orreneste bildur? Guzurra yirudik! Illargi mosu-zabalak eguerdiko eguzkiak baiño argi geiagoaz baztarrak argitzen dauzala, ¿ez al-dok ikusten euk? Oa, oa, ba, beingoan, Martin, eta talo-pala ori ekarri egik arin —esan eutsoen lagunak arrenka. Eta artzain gaztea, lagunen esana egitearren, Larrungo txabolara tapa-tapa joan zan; eta, ara eltzean, gizon ezezagun bat sutondoan jesarrita egoala ikusi eban. Gizona luze-luzea ta baltz-baltza zan, eta gerriraiñoko bizarrak ebazan. Itxura orretako gizona ikusita, gure mutilla ikaratu egin zan, eta, gizonak bere oiñak txingar gori-artean sartuta eukazala ikustean, orduan eta geiago ikaratu zan. «Oiñak txingar gori-artean eukiteko, gizon au ze deabru ete-dok!», esan eban berekautan. Eta gogapen illun ori buruan ebala, —¿Nor zara zu? —itandu eutsan jakin-min latzez. —¿Nor izango nok, ba? «Nazana-nazana» basajauna berbera nok —erantzun eutsan gizonak, bere bizar andiari ezkerreko eskuaz eragiñaz. Erantzun orreaz mutillaren burua naastuago jarri zan, «Nazana-nazana»-ren entzuterik orduan arte iñoiz be ez eban izan-eta. «¿Ze pisti ete-dok berau?», iñoan, buruko matazea aritik-marira arildu guraz. Eta pentsakor egoala, ixil-une luzetxo baten ostean auxe esan eutsan: —Txingar-artean dozuzan oiñak, ¿ez yatzuz erreten? ¿Ez dozu miñik artzen? —Bein ondo erretakorik, barriro ez dala erreten ez al-dakik ik? —esan eban basajaunak berbots lakarrez. Ori entzunik, Martin lauorrian jarri eta, izu-ikara larriz, aterantzako bidean jarri zan. Atera eldu baiño leen, baiña, sutondoko gizonak, basajaunak, deadar egin eutsan orroka: —Geldi or, mutil! Ire burua zerbait maite ba-dok maite, iru egia andi oraintxe esan bagarik, ez adi emendik urten! Orduan, mutilla ezin-geiago estutu zan; ikarearen ikaraz lurrera jausteko zorian egon zan. Eta, estualdi orretan zala, totelka-motelka auxe esan eban: —Iru egiarik andienak... oraintxe... oraintxe esango dodaz, ba. Leenengoa: taloa, ogi zuri piña baiño gozoagoa dala esaten dabe; nik, ostera, ogi zuri piña taloa baiño askozaz obeagotzat daukat... —Egia andia diñok, mutil —esan eutsan basajaunak, txingar pilloa kolkoan sartuaz—. Ogi zuria taloa baiño gozoagoa dok, izan be... Ea beste egia bat orain. —Illargiak eguerdiko eguzkiak baiño argi geiago egiten dauala uste dabe batzuek; nik, ostera, illargia baiño eguzkia milla bidar argiagoa dala diñot... —Euk diñokanez dok, izan be: eguzkia lako illargirik ez yagok egon be-ta... Orain irugarrena esan egin, eta kitu... —Irugarrena..., irugarrena... «Nazana-nazana» emen dagoala jakin ba-neu jakin, ez nintzala ona etorriko onen bizkor eta arin... —esan eban mutillak, basajaunagana begi-zearka begiratuaz. Irugarren egia entzutean, basajauna bat-batean zutundu zan; eta, arrausi andi ta luze bat eginda gero, mutillari irribarrez auxe esan eutsan: —Ire azkenengo berbakaz bertsolari-samarra agertu azan ezkero, orain, neure kolkotik aizetaratuko diran bertsoak zeatz-meatz ikasi bear izango dozak. Eta, bertsook ondo ikasita gero, ardanetxera joanda, ango ire lagunari berrogei bidar esan bear izango dautsezak. Ona emen: Istorio misterio latz eun zorri ta berreun bartz, orreik guztiok bizkarrean dauzanak izango dau non egin atz. Esan eta esan, Martin-ek, bertsoak, basajaunak nai ebanez, aritik-marira ederto baten ikasi ebazan. Eta bereala, ariñeketan ardanetxera joanda, ikasiriko guztia bere lagunen artean berrogei bidar esan ebazan. Azkenez, esan eta esan eta entzun eta entzun eginda, ardanetxeko lagun guztiak, Martin erdi-erdian zala, zorri ta bartz pilloak gorputzean bai-lebezan, atz eta atz asita, somatzen eben azkurea jasan ezinda, erri guztiaren barregarri ibili ziran; eta, erriko abadeak bedeinkapen sendo batzuk emon arteko aldi guztian, alantxe ibili-bearra izan ei-eben...
2019-04-19T06:19:50
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/B/BustintzaEIpunak031.htm
[ -1 ]
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia » Aurtengo ASLEren Txemi Cantera Saria, Voestalpine enpresarentzat Aurtengo ASLEren Txemi Cantera Saria, Voestalpine enpresarentzat Pasa den azaroaren 23an, Bilbon Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) ematen duen Txemi Cantera Saria emateko jardunaldia egin zen, zeina aurten Voestalpine austriar industria taldearentzat izan zen, siderurgia sektorekoa eta langileek kapitalaren %14,6 dutela, bigarren akziodun direlarik. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék banatu zuen saria eta Voestalpine enpresaren ibilbide konkretua goraipatzeaz gain (bostehun konpainia ditu munduan, 50.000 langileei esker), “bere sailak aurten gizarte-ekonomiaren ehuna Euskadiko jarduera ekonomikoaren sektore guztietan finkatzera eta garatzera bideratu duen laguntza-pakete garrantzitsua” gogoratu du, Administrazioak sektoreari ematen dion garrantziaren isla. “Txemi Cantera” sariak José Miguel Cantera Sojo, Txemi, du gogoan, nor ekonomista, ASLE-ko aholkulari, Planifikazio Estrategikoan aditua izan zen. Epaimahaia ASLE-ko, UPV/EHU-ko GEZKI Institutuko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako, Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko, Bizkaiko Aldundiko Ekonomiaren Sustapen Saileko eta Laboral Kutxako ordezkariek osatzen dute. Aitorpen berria ASLEri, Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuan Euskal Sariaren bidez ASLE Estrategia alorreko Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuan Euskal Sariarekin saritua izan da, Euskalit-ek dinamizaturiko kanpo auditatze prozesu baten bidez. ASLE-k aurkezturiko kudeaketaren inguruko bi praktikak aintzatetsi dira: "Baloreen araberako zuzendaritza Estrategiaren gako bezala" eta "ASLE Cloud". Saria abenduaren erdialdean banatuko da Donostian, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria buru izango den jardunaldian. Iturria: Eusko Jaurlaritza, ASLE, GEEB
2018-10-20T11:30:35
http://www.oves-geeb.com/eu/noticias-eu/detalle-eu/aurtengo-asleren-txemi-cantera-saria-voestalpine-enpresarentzat-1075
[ -1 ]
Warfare Games Play Warfare Games Search Game gerra Games Total: 10 emaitza sortu ditu. Beheko War: Tanks nabigatzailean oinarritutako masiboki multiplayer online ekintza-joko bat da. Harrigarria nabigatzailean oinarritutako 3D motorrarekin, Behe ​​War: Tanks berreraiki benetako gatazkak blindatu batean gerra atzera ere ... Spree birrintzeko Tank jokoa non depositua gidatuko, eta benetako depositua batean benetan dut gerra, Guda arma depositua berriak erosteko hobekuntzak aukeratzen duzu zure etsai guztiak osoa. ... Bazara 1917 duzu, ingelesak eta alemanak eta Lehen Mundu Gerra hasi artean aukeratu. Mugitu zure tropa estrategikoki eta etsaiak guztiak hiltzea. Gerra 1944 Nahi duzu gerra jokoak bada, Gerra 1944 oso laster izango da Bigarren Mundu Gerraren borrokak eguneroko hitzordu bat dugu. Bigarren mundu gerra da! Aukeratu zure ondoan, aliatuak edo ardatza eta eraso edo defendatzeko, ... Zombie In Gerra Zure eginkizuna da, zonbi eraso zuzen 30 olatuak sarrerako bizirauteko. Uhin bakoitzaren artean, arma berriak, bertsio berritzeko, eta gehiago irabazten dirua gastatu behar duzu. Zara ... Gotorleku-Masterra Gotorlekuen Master gotorleku defentsa jokoa dorrea defentsa klasikoa jokoak eta gaztelu defentsa Rampart bezalako jokoak inspiratu da. Europako gotorleku hauts beltzak adina komando hartuta gerra gisa ... Elite Indar: 2 Guerra Eraikitzeko, Group edozein edozein dorrea, baina eraikitzeko lehen ondoren - Taldeak Lehen bihurtu da. Bigarren 120% ordainduko da, gainerakoa ez du zure eskura. Team Up Zure lagunaren garaipena lortzeko. Adin jauna Adin Lord Free-Play, Real-Time Eraikuntza eta simulazioa Estrategia PBBG Militar (Persistent Browser-Based Game) da. Erdi Aroan Gerra gaia. Bat egin hamarka mila ad hoc per batailak to play ... Elite Indar: Guerra Gerra ez da erraza artisautza. Saiatu apropos gainkargatzen etsaiaren dorreak, unitate eta heroi erabiliz. Tank gerra da onena. Munduak du infernua joan da igo dituzun gauzak zuzen eta ezartzeko Blast, biziraupena hau depositua jokoa fiteest garaipena your way. ...
2018-02-25T13:59:01
http://eu.flashgames312.com/s/warfare/
[ -1 ]
o-nevegal-e-gallery-40.jpg Wanderwege, Klettersteige, Mountainbike-Touren, Skitouren und Langlaufloipen:Touren im TrentinoTouren in S�dtirolTouren im BelluneseTouren in den Friauler DolomitenMotorradtourenAlle Touren Dolomiti.it Bellunese Nevegal Bild o-nevegal-e-gallery-40.jpg
2016-09-25T17:25:42
http://www.dolomiti.it/de/bellunese/nevegal/bild/o-nevegal-e-gallery-40jpg/
[ -1 ]
Giza baliabideen estrategia - HRS4R | BCBL Giza baliabideen estrategia - HRS4R BCBL giza-baliabideen kudeaketa bikainarekin konprometituta dago. Horregatik, 2016ko maiatzean Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzailearen Kontrataziorako Jokabide-Kodean ezarritako oinarriak inplementatu zituen (Gutuna eta Kodea). Bi dokumentu hauetan ikerlari, enplegatzaile eta sustatzaileen eginkizun nahiz betebeharren inguruko 40 printzipio iradokitzen dira, alderdi etiko zein profesional, hautapen-prozesu eta lan-baldintzei dagokienez. BCBLk 2017ko otsailean ikerkuntzaren alorreko Giza-Baliabideen kudeaketan bikaintasuna erdietsi zuen Europako Batzordearen eskutik. Harrezkero, giza-baliabideen politika eta estrategiak hobetzeko lanean dihardu etengabe. BCBLn prozesu horretan esku hartzen duen lantaldea dugu, kudeaketa saileko, administrazioko eta esperientzia-maila ezberdineko ikerlariek osatua. BCBLn ebaluazioak eta erakunde-klimaren gaineko inkestak egiten dira bi urtetik behin, eta hau oinarri hartuz, etengabe hobetzeko lagungarria den akzio-plana garatzen da. Erlazionaturiko dokumentuak: BCBL Giza-baliabideak – Gutuna eta Kodea BCBL Giza-baliabide estrategia – Barne-analisia_2016 BCBL Giza-baliabide estrategia – Akzio-plana 2016-2017 Berrikusitako akzio-plana 2018-2019 Zer den BCBLn lan egitea Ikerketa-programak
2020-08-10T00:17:58
https://bcbl.eu/eu/gurekin-lan-egin/giza-baliabideen-estrategia-hrs4r
[ -1 ]
Formakuntza - WordPress #PUC Digitalizazio Doako Tailerrak sansebastianshops · 21 iraila, 2018 Donostiako Sustapena #PUC Programakin aurrera egiten du eta Transformazio Teknologikoa Merkataritzan buruzko tailer batzuk antolatzen ditu. Tailerrak Puntu Dendan izango dira (Gipuzkoa Plaza 7), 14:00tik 16:00era. Izen- ematea irekia: – Puntu Dendan – 943441411 (11tik a 18ra) – Donostiako Sustapenaren Web orrian DATA TAILERRA HIZLARIA 18/09/25 Produktuaren baterako sorkuntza eta personalizazioa Merkataritza-sektorean garatzeko ideia duzu? Hau da zure aukera: #PUCStart Programa 06/24 arte eskaera. ZER DA #PUCstart? #PUCstart merkataritzan ideiak Bizkortzeko programa da, taldean elkarrekin sortuaz eta banako laguntza jasoaz. Interesatuen artean, 8 parte-hartzaileko taldea hautatuko da, merkataritza-sektorean negozio-ideia duena, hirian abian jartzeko. NOLA FUNTZIONATZEN DU #PUCstart-ek? Hautatutako 8 lagunek ondorengo laguntza Merkataritza bat daukazu? Tresna teknologiko eta digitalak ezarri nahi dituzu? Hau da zure aukera: Programa #PUCInnova05/31 arte eskaera. ZER DA #PUCinnova? #PUCinnova hiriko bost merkatariri eskainitako aholkularitza, laguntza eta tutorizazio digitalaren programa da. Banako aholkularitzaren eta gainerako parte-hartzaileekiko sare-lanaren bitartez, haien negozioetan modu positiboan eragingo duten erreminta berritzaile, teknologiko eta digital berriak
2019-02-16T14:40:41
https://sansebastianshops.com/eu/formakuntza/
[ -1 ]
Paulo Freire: herritargo globalera iristeko hezkuntzara ekarpenak. Begiratu bat geure praktiketara. - Kaidara Gaiak: Demokrazia eta parte-hartzea, Giza eskubideak eta oinarrizko gizarte eskubideak
2020-08-11T10:02:47
https://www.kaidara.org/eu/recursos/paulo-freire-herritargo-globalera-iristeko-hezkuntzara-ekarpenak-begiratu-bat-geure-praktiketara/
[ -1 ]
EPE Ur Partzuergoa 2019 — ELA Sindikatua ELA-Ur Partzuergoan aspalditxotik saiatu izan gara behin-behineko lanpostuak finkatzen eta egonkortzen. Azkenean EPE prozesu bat hastea lortu dugu, hainbat kategoriatako ehun bat plaza ahalik eta modurik gardenenean betetzeko. Hori horrela, orain dela zenbait aste zerrenda bat argitaratu da, kategoria bakoitzeko behin-behingoz onartu diren hautagaiak jakitera emanez. Oposizioaren lehen azterketak, guk jakin ahal izan dugunez, 2019ko azaroaren 18 eta 27 bitartean izango dira. ELAko afiliatuek izan dezaketen edozein zalantza argitzeko edo informazio emateko, zuen esanetara izango gaituzue ELAren Bilboko egoitzan (5. solairuan) urriaren 16 eta 23an eta azaroaren 5ean, 09:30etatik 11:30ak arte. Bestela, harremanetan jarri zaitezkete gurekin posta elektronikoz, hurrengo helbide honetara mezu bat bidaliz: [email protected]. Zuen izen-abizenak eta NAN adierazi eta handik gutxira erantzungo dizuegu.
2019-10-16T20:34:42
https://www.ela.eus/eu/epeak/epe-urpartzuergoa-2019
[ -1 ]
Presoen zigorrak: martxoaren 15a aurretik erantzun beharko dio Espainiak EBri | Gazteluko Plazatik Hasiera » Politika » Presoen zigorrak: martxoaren 15a aurretik erantzun beharko dio Espainiak EBri Espainiako Auzitegi Gorenak asteartean erabaki zuen Santiago Arrozpidek eta Alberto Plazaolak espetxera itzuli beharko zutela, Auzitegi Nazionaleko Lehen Aretoak iragan abenduan amaieran libre utzi ondoren. Libre geratu ziren Lehen Areto honek ulertu zuelako Europako Batasunak 2008an espetxe zigorrei buruz onartutako zuzentaraua aintzat hartu behar zuela. Honen arabera, EBko edozein estatutan betetako espetxe zigorrak kontuan hartuko dira preso batek bete behar duen espetxe zigorrean, auziak elkarren arteko lotura dutenean. Arrozpide eta Plazaolari kontuan hartu zitzaien Frantzian betetako kartzela zigorra eta libre geratu ziren. Auzitegi Nazionaleko Bigarren Aretoak, aldiz, Espainiako Gobernuak bideratutako 7/2014 Legean oinarrituta, kontrakoa erabaki zuen Iñaki Bilbaoren kasuan. Horren harira Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak helegitea jarri zuen Arrozpide eta Plazaolaren askatasunaren aurka eta hori da martxoaren 10ean Auzitegi Gorenak ebatzi duena: fiskalari arrazoia eman eta bertan behera utzi zuen Lehen Aretoak bi presoak aske uzteko erabakia. Funtsean, Auzitegi Gorenak urtarrilaren 13an Kepa Pikabearen kasua aztertzean hartutako ildoarekin bat egin du oraingo epai honek. Gorenaren ustez, Espainiak badu EBko zuzentaraua indarrean nola jarri erabakitzeko ahalmena, eta PPk horretarako ad oc onartutako 7/2014 Legea ontzat jotzen zuen. Alberto Plazaola atxilotzera joan zen atzo Guardia Zibila Oñatira, baina ez zuen etxean aurkitu. Abenduan indarrean sartutako PPren legearen arabera, Espainiak indarrean jarriko du zuzentaraua baina ez die eragingo 2010eko abuztuaren 15a baino lehen jarritako zigorrei. ETArekin zerikusia izateagatik Frantzian espetxe zigorra betetako 60 bat presori, beraz, ez die zuzentarauak eragiten, hauetako gehienak data hori baino lehen bete zutelako zigorra Frantzian. Bederatzi magistratuk bat egin zuten epaiarekin, baina seik aurka, eta hauek boto partikularra egin zuten, kasu honetan ere, Parot doktrinarekin bezala, Europatik Espainiaren erabakiak atzera botako direla iritziz. Martxoaren 15eko muga Gorenaren erabaki hauek ikusita Europara bide judizialetik jotzea beste biderik ez zaie geratzen presoei, baina hemen ere hainbat aukera izan daitezke. Lehenik ikusi beharko da Espainiako Gobernuak zer erantzuten dion EBko Justizia Komisarioa den Vera Jourovari; honek abenduaren 15ean eskatu zizkion argibideak Espainiako Gobernuari eta martxoaren 15eko epea eman zion azal zelan zigorren zuzentaraua nola betetzen ari zen. Jourovak, dena den, argi du nola behar duen, eta hala adierazi zion EAJko Izaskun Bilbao europarlamentarioari, honek Europako Legebiltzarrean joan den hilean zuzentaraua nola aplikatu behar zen galdetu zionean: “Zigorra betearazi behar duen Estatuko agintaritzak, beste estatu batean bete den zigorra kendu beharko dio kartzela zigor osoari, beti ere epai berari buruz ari garenean”. Ikusi behar, beraz, Espainiako Gobernuaren erantzuna, baina denak adierazten du honek berean jarraituko duela. Geratzen den beste aukera bat da auzia Luxenburgoko Auzitegiak berak aztertzea. Hau EBko barne arazoak bideratzen dituen auzitegia da eta kasu honetan esan dezake Espainia ondo ari den betetzen zigorren zuzentaraua edo ez. Hala balitz, epaia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jota baino askoz lehenago etorriko litzateke. Espainiako epaile askoren ustez, Estrasburgora jota honek euskal presoei emango lieke arrazoia, Parot doktrina-rekin bezala, baina epai hori heldu arte lasai asko pasa litezke bospasei urte edo gehiago. Gorenaren astearteko epaiaren ondoren, Guardia Zibila joan da Alberto Plazaola atxilotzera Oñatiko bere etxera, baina presoa ez zegoen bertan. Santiago Arrozpide, aldiz, espetxean 27 urte egin ondoren, urtarrilaren 18an atxilotu zuten berriz, 80ko hamarkadako hainbat atentatu leporatuta. Orain arteko Espainiako jurisprudentzian oinarrituta, alabaina, ez dago Arrozpide jadanik zigortua izan den antzeko delituengatik berriz zigortzeko aukerarik, baina justiziak –Barne Ministerioaren bultzadarekin– nahiago izan du berau atxilotzea, beti ere jakinda Espainian samur zabaltzen dela ingeniaritza juridikorako tarterik.
2020-08-09T14:57:28
https://www.argia.eus/blogak/xabier-letona/2015/03/11/presoen-zigorrak-martxoaren-15a-aurretik-erantzun-beharko-dio-espainiak-ebri/
[ -1 ]
sosuke aizen | Txarrena Anime entzat Blog Posted on Abuztuaren 31, 2010 arabera michael en Bleach Mashiro… Halaber…uh oh… Jarraitu irakurtzen → Posted in Bleach | Tagged 100 Asses, Abaris Renjie, aizen, aizenhower, Captain Hirako, Centipede, Chad, Chado, Gin, Shinji hirako, hiyori, hiyori sarugaki, Ichigo, ichimaru gin, Inoue, Ishida, Kuchiki Rukia, Kurosaki Ichigo, mashiro, Shiro da, Orihime Inoue, Refried babarrunak, Renji, Rukia, Sado, Sado Yasutora, Shinji, sosuke aizen, Uryu Ishida, vizard, Yammy, Yammy Rialgo | Iruzkin bat idatzi Posted on Abuztuaren 26, 2010 arabera michael en Bleach Halibel iraganeko oroitzapena — Aizen aurretik aurretik eta Espada da. Bere Mila abentura Rose, Sun igandera, eta Apache. Jarraitu irakurtzen → Posted in Bleach | Tagged adjuchas, aizen, aizenhower, apache, Barragán, Halibel, harribel, zulo mundu, kage bunshin, kyoka suigetsu, gaua, mila rose, shadow klona, sosuke aizen, sun sun, sunsun, tia, libel bat jarri, tia harribel, handi gordina | 3 Comments Posted on Abuztuaren 16, 2010 arabera michael en Bleach Starrk eta Lilinette do euren onena to fight off dirtbag Kyoraku hori! Halaber, Aizen planoan smack down for eyeliner horia gehiegizko. Jarraitu irakurtzen → Posted in Bleach | Tagged aizen, Bleach, rubia eyeliner, Coyote Starrk, eyeliner, Hagurotonbo, Halibel, Halibel pics, Hitsugaya, Hitsugaya Toshiro, hiyori, Hiyori pics, Sarugaki Hiyori pics, Iron Dragonfly, Kyoraku, lilinette, Lilinette pics, Lisa, Lisa yadomaru, Lisa Yadomaru pics, Lehenengo Espada, Lehenengo Ezpata Coyote Starrk, Sarugaki, Sarugaki Hiyori, Shunsui, Shunsui Kyoraku, Sosuke, sosuke aizen, starrk, starrk eta lilinette, toshiro, otso pack, otso, Yadomaru, horia eyeliner | 1 Comment Posted on Uztailaren 16, 2010 arabera michael en Bleach Vizard do ez undies sinesten guess I. Baina nor am erreklamatu nahi dut? Denean Lisa-chan zen bere benetako mundu jantzi aukeratzerakoan asmatu I, edalontziak eta panties artean aukeratu zuen. Eta ondo, yup, horiek dira nice betaurreko batzuk. LoL Jarraitu irakurtzen → Posted in Bleach | Tagged aizen, Bleach, Hachigen, Hachigen Ushōda, Shinji hirako, hiyori, Hiyori pics, hiyori sarugaki, Sarugaki Hiyori pics, ichimaru gin, Jerry curl, Kaname tosen, kensei, kensei mugurama, Ez Shiro, Ez Shiro Pics, Lisa Pics, Lisa yadomaru, Lisa Yadomaru pics, love aikawa, mashiro, Shiro Pics, Otoribashi, Rōjūrō, Rōjūrō Otoribashi, sosuke aizen, roar, vizard | Iruzkin bat idatzi
2018-08-16T02:12:55
http://www.worstanimereviews.com/eu/tag/sosuke-aizen/
[ -1 ]
Four Rooms - Wikipedia, entziklopedia askea. Lau Gela Four Rooms (euskaraz Lau Gela) 1995eko Allison Anders, Alexandre Rockwell, Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendarien komedia filma bat da, zuzendari bakoitzak filma osatzen duten lau atal edo geletako bana zuzendu zuelarik, hortik filmaren izenburua. 2.1 "Osagai galdua" 2.2 "Okerreko Gizona" 2.3 "Hezugabeak" 2.4 Bettyren etxea 2.5 "Hollywoodeko Gizona" Urtezar gaua, Hotel Mon Signor deritzon hoteleko Sam (Marc Lawrence) arretaguneko langileak bere postua laga eta bere etxera senide eta lagunekin gaua pasatzera doa, une labur batez bere lankidea den Ted-i (Tim Roth) gau hartako haren betebeharrak azaltzen dizkiolarik. Sarrerako kredituak The Pink Panther Show marrazki bizidunetan oinarriturik daude, filmaren hasieran "Vertigogo" abestia entzuten delarik. Ondoren filma lau atal edo geletan banatzen da: The Missing Ingredient (Osagai galdua). Allison Andersek zuzendua. Sorgin talde batek hoteleko ezkonberrien gelan daude, bertan beraien jainkosa "bizitzaren fluiduaz" berpizten saituko dira: ernal-hazia. The Wrong Man (Okerreko Gizona). Alexandre Rockwellek zuzendua. Senar-emazte batzuk haserretu eta tartean Ted morroi hartzen dute, jeloskortasun eszena baten erdian topatuko delarik. The Misbehavers (Hezigabeak). Robert Rodríguezek zuzendua. Mafia-gizon baten seme eta alaba txikiak sekulako deabrutzar bihurriak dira. Ted gela hartatik bizirik irten nahi baldin badu bi haurren umezaina izan beharko du. The Man From Hollywood (Hollywoodeko Gizona). Quentin Tarantinok zuzendua. Hollywood umorista ospetsuenak bere lagunak hoteleko gelarik onenera eramaten ditu. Ted haien apustu arriskuttsu batean buru-belarri sartuko da. 1950eko hamarkadan Steve McQueen eta Peter Lorre aktorrek antzeztu zuten Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren telesaileko atalean oinarritua dago, han ere apustu berbera agertzen baita. Tim Roth: Ted, harreraguneko morroia "Osagai galdua"[aldatu | aldatu iturburu kodea] "Okerreko Gizona"[aldatu | aldatu iturburu kodea] Lawrence Bender: Ile luzeko Yuppie-a Paul Skemp: Real Theodore Quinn Thomas Hellerman: Baby Bellhop "Hezugabeak"[aldatu | aldatu iturburu kodea] Antonio Banderas: Gizona Tamlyn Tomita: Emaztea Danny Verduzco: Juantxo Patricia Vonne: Corpse Salma Hayek: Telebistako dantzaria Bettyren etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea] Julie McClean: Ezkerreko ilegorria Laura Rush: Eskuineko ilegorria "Hollywoodeko Gizona"[aldatu | aldatu iturburu kodea] Bruce Willis: Leo (krediturik gabe) Kimberly Blair: Amua (krediturik gabea) Four Rooms filmaren IMDBko fitxa irakurgai "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Four_Rooms&oldid=5721340"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Robert Rodriguezek zuzendutako filmakQuentin Tarantinok zuzendutako filmakAmeriketako Estatu Batuetako filmakAntologia filmakUmorezko filmakHoteletan girotutako filmakUrteberri-egun filmak1995eko filmakEzkutuko kategoria: Pages using duplicate arguments in template calls Nabigazio menua CatalàČeštinaDeutschEmiliàn e rumagnòlEnglishEspañolفارسیSuomiFrançaisעבריתItaliano日本語ქართულიҚазақшаМакедонскиNederlandsNorsk bokmålPolskiPortuguêsРусскийSimple EnglishSvenskaTürkçeУкраїнськаმარგალური Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 15 urtarrila 2017, 15:32.
2017-05-27T21:30:08
https://eu.wikipedia.org/wiki/Four_Rooms
[ -1 ]
Munduko onenekin lehiatuko da Linazisoro, Japonian eta Italian - Bergara - Goiena.eus Munduko onenekin lehiatuko da Linazisoro, Japonian eta Italian Jokin Bereziartua Lizarazu 2019-08-06 08:25 Linazisoro, uztailaren 20an, Briançon-en, munduko kopako finalerdietan. Argazkia: Sheila Farrell McCarron. Abuztuaren 8tik 19ra Tokion (Japonia) jokatuko den munduko txapelketan eta abuztuaren 22an Arcon (Italia) hasiko den gazte mailako txapelketan lehiatuko da Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra: "2020ko Olinpiar Jokoetarako txartela ere badago jokoan eta lehia itzela egongo da". Debagoienak inoiz eman duen eskalatzailerik onena da Mikel Linazisoro (Bergara, 2000) eta oraindik zeresana emateko gogoz dabil. Innsbruck-etik (Austria) erantzun die GOIENAren galderei, gosaltzen ari zela, abuztuan izango dituen urteko bi zita garrantzitsuenei begira gogor entrenatzen ari delako. Munduko txapelketa bana jokatuko duelako 19 urteko bergararrak, senior mailan lehena eta gazte mailan bigarrena –azkenengoz lehiatuko da gazte mailan–. Bi txapelketa, bi helburu Abuztuaren 8tik 19ra jokatuko du Linazisorok senior mailako munduko txapelketa Tokion (Japonia). Eta jarraian, deskantsatzeko apenas denborarik izan gabe, abuztuaren 22tik 30era Arcon (Italia) jokatuko den txapelketan parte hartuko du. Lehen erronka Tokion izango du eta haren helburua izango da finalerdietara heltzea: "Senior mailan, munduko azken bi kopetan [urtean sei proba dira] finalerdietan egon naiz eta ederra litzateke hori lortuko banu txapelketan [aste bakarreko lana da]. Gazte mailan, ea boulderrean finalera sailkatzen naizen [sei sailkatzen dira] eta ea sokan podiuma egin dezakedan". Lana "ia perfektu" egin beharra Horrez gain, munduko sailkapeneko lehen 20ren artean egotea gustatuko litzaioke, dioenez, "oso maila altua" dago eta: "2020ko Olinpiar Jokoetarako zazpi onenak sailkatuko dira eta lehia itzela egongo da. Ez da batere erraza izango; dena ia perfektu egin beharko dut sailkatzeko". Hiru modalitatetan lehiatuko da: boulderreko zailtasunei aurre egiten, pareta errazagoak azkar igotzen eta erresistentzia ezinbestekoa den horma luzeetan gora ibili beharko da Linazisoro mailarik onena ematen helburu handiak lortu nahi baditu: "Erresistentzia lantzeko probetan aritzen naiz gusturen, baina zerbait handia lortu nahi badut beste bi probetan ere nire mailarik onena eman beharko dut". Innsbruck-en dago, entrenatzen Eskalatzaile bergararra Austrian ari da bi txapelketak prestatzen. Joan den astean amaitu zuen udako munduko kopa, Briançonen (Frantzia), eta hamar egun egingo ditu Innsbruck-en, lagun batzuekin batera, gogor entrenatzeko. "Modalitate guztiak ari naiz prestatzen, baina bereziki boulderra eta soka ari naiz lantzen". Orain bertan eskalatzera begira bakarrik dagoelako antolatuta Linazisororen egunerokoa. 08:00etan esnatu ohi da, 08:30ean gosaldu eta 10:00etarako rokodromoan dago entrenatzen. Goizean zehar 13:00ak arte entrenatzen dute; gero bazkarirako erosketak egin eta bazkalaurreko bainua hartu ohi dute, errekan. Bazkaldu, eta gero "oso garrantzitsua" den siesta egiten dute. Gero, 17:00etarako berriro daude rokodromoan, 21:00ak arte edo: "Mundu osoko eskalatzaileak daude orain hemen eta, askotan, batera entrenatzen gara, eta hori ederra da. Gainera, eskalatzen ez dugun egunetan mendi txangoak egiten ditugu; sekulako parajeak daude hemen", gaineratu du. Narasaki eta Ondra faborito Linazisororen arabera, senior mailako Tokioko munduko txapelketa irabazteko faboritoak Tomoa Narasaki japoniarra edo Adam Ondra txekiarra izango dira: "Ezusteko handia litzateke batak edo besteak ez irabaztea, Linazisoro, uztailaren 20an, Briançon-en, munduko kopako finalerdietan. Maila bat gorago daude".
2019-10-15T07:09:14
https://goiena.eus/bergara/1564129798713-munduko-onenekin-lehiatuko-da-linazisoro-japonian-eta-italian
[ -1 ]
Home / Berdintasuna / 2008az geroztik urteko txarrena gizonezkoen indarkeriari buruzko 08:00 Berdintasuna , Genero-indarkeria 1,069 Views Previous Feminista erakunde zentratu egingo hil bakoitzaren 25ean, eta horrek ez zuen urtez buelta, gaitz hau geldiarazteko neurriak eskatu Next EMAKUNDEk 2014rako Gizonduzeko ikastaroak jarri ditu abian
2019-06-19T10:40:51
http://www.portuigualdad.com/EU/2014/03/20/el-peor-ano-desde-2008-en-violencia-machista/
[ -1 ]
Hemen zaude: Jardunaldiak • Itsas energiaz 4. nazioarteko jardunaldia Hurrengo jardunaldiak Burututako jardunaldiak Itsas energiaz 4. nazioarteko jardunaldia Data: 2011/04/14 Tokia: Bilbao Exhibition Centre Prezioa: 150 € Jardunaldiaren txostenak: Ormazabal. Mesa redonda "Panel de proveedores vascos de productos y servicios Roberto Fernández Medrano Cable solutions, laying and Challenges Peter Hungershausen Ingeteam- Panel de proveedores vascos de productos y servicios Jesús Mayor David Wagstaffe Gamesa: empresa global, implantación local José Ignacio Martínez Chueca Deployment of OWC technology - past, present and future Offshore wind in deep water Louis Quesnel OPT, Utility scale wave energy developments in Spain and Europe Tim Stiven Marine Renewable Energies – BV Marine services Maxime Pachot Offshore Wind Technology: current and future developments Víctor Rey Romero Pelamis - current status and prospects Max Carcas Excellence on Wave Energy Aurkezpena: Itsas energiak merkaturatze aurreko fasean daude, eta prototipo teknologiko ezberdinak probatzen eta lantzen ari dira fase industrialera eta merkatura urratsa egin nahian, heldutasun maila egokia lortzeko, eta hartara, gaur egun beste energia-iturri berriztagarriek duten garapena eta erabilera izatea lortuko dute. Energia berriztagarriak, energiaren aurrezpenarekin eta horniduraren segurtasunarekin batera, oinarrizko ardatza dira energia-politika orekatu eta egokia aurrera eramateko. Areago, etorkizunean energia iraunkorra bermatzeari begira, hornidura-iturrien ugaritzea edo dibertsifikatzea eta ingurumena babestea premiazkotzat jotzen den honetan. IZEN-EMATEKO FORMULARIOA Online izena eman 9:00 Hasiera ofiziala 9:10 Olatuen energiari buruzko saioa Saio honetan olatuen energia-bihurgailuen teknologiaren garapena jorratuko da, itsasoan, proba fasetan, erabiltzen diren gailuen inguruan mintzatuko da nagusiki. 9:10 – "OPT, Utility scale wave energy developments in Spain and Europe Director - UK & European Business Development Ocean Power Technologies Ltd 9:30 – "Oceanlinx, a step by step experience" 09:50 - "Commercializing marine renewable energy - how we do it" Tore Gulli 10:10 - "Deployment of OWC technology - past, present and future" 10:30 "Pelamis - current status and prospects" 11:30 Sesión eólica marina Saio honetan, itsaso zabalean dauden parke eolikoetarako teknologiaren garapena tratatuko da, ur sakonetan kokatzeari begira, erabiltzen eta eskaintzen ari diren konponbideez (turbina eoliko flotagarriak) luze eta zabal hitz egingo da. 11:30 – "Offshore Wind Technology: current and future developments" Head of Offshore Technical Services Iberdrola Renovables/ScottishPower Renewables Offshore Wind 11:50 – "Gamesa: empresa global, implantación local" Responsable de desarrollo de proveedores 12:10 – "Offshore wind in deep water" 12:30 – "Floating Wind, from Hywind to Vertiwind" Marc Cahay 13:00 Luncha 14:30 “Hornidura katea”ri buruzko saioa Saio honetan, merkatuan dauden teknologia, produktu eta zerbitzu ezberdinez arituko dira txostengileak; osagarriak izanik ere, itsas energia proiektuak garatzeko beharrezkoak diren teknologia, produktu eta zerbitzuak. 14:30 – Mojo Maritime 14:50 – "Connectivity Solutions" 15:10 – "Cable solutions, laying and challenges" Senior Sales Manager Projects Power NSW General Cable 15:30 – "Renewable Marine Energies - BV Marine Services" Offshore Technical Department 16:00 Atsedenaldia-Sinaval batzarraren bisitaldia 16:30 Mahai-ingurua "Itsas energia berriztagarrien etorkizuna Euskadin " Mahai-inguruan, alor horretan puntako euskal enpresetako ordezkariek parte hartuko dute: Jesús Mayor - Ingeteam Iñaki Irasuegui - La Naval Roberto Fernández Medrano - Ormazabal Luis Cañada - Vicinay Cadenas Saioaren hasieran, Euskadiko “Guías de las capacidades de energía de las olas y el viento en alta mar" izeneko lanaren aurkezpen laburra egingo da, Euskadiko Energia Klusterraren eta Foro Marítimo Vascoren eskutik. 18:00 Lan-harrera eta jardunaldiaren amaiera. SINAVAL 2011rako DOHAKO SARRERA Itsas Energiaz 4. Jardunaldira bertaratuko direnak dohainik sartu ahal izango dira Sinaval Elite batzaldiaren erakustaldira: Expo, Conference & Networking. International Exhibition on Shipbuilding, Port, Fishing and Ocean Energies, batzaldi horren barruan antolatu da jardunaldia (www.sinaval.eu). Egun jadanik 105 enpresa erakusle baino gehiagok parte hartuko dute. NOLA HELDU BILBAO EXHIBITION CENTREra BEC-era nola heldu (PDF) IDAZKARITZA TEKNIKOA: Sinan Image Henao kalea 7, 5 solairua 11. dep – 48009 Bilbo Ordainketa edo/eta fakturei buruzko kontsultak: [email protected] Kontsulta orokorrak: [email protected] Tel.: +34 944 234 181 Faxa: +34 944 234 847
2018-09-21T07:08:49
https://eve.eus/Jornadas/4%C2%AA-Jornada-internacional-sobre-energias-marinas.aspx
[ -1 ]
Getxo - Udala - Udal antolakuntza - Getxo udaleko alderdi politikoen iritziak eta proposamenak Hasiera Udala Udal antolakuntza Getxo udaleko alderdi politikoen iritziak eta proposamenak Getxo udaleko alderdi politikoen iritziak eta proposamenak Getxon Euskaraldia Egun hauetan EUSKARALDIA kanpaina gozatzen ari gara eta Getxoko udaleko EAJ-PNV taldea eratzen dugunok ere bat egin dugu horrekin. Euskaraldiak planteatu digun erronka 11 egun Euskaraz aritzea da, norberak ahal duen neurrian, gure ohiko bizitzan, gure eguneroko harremanetan eta jardueretan Euskara, gure hizkuntza, batzeko, harremanetarako eta lan egiteko erabil dezakegula frogatzeko. Euskaraldia gizarte-ariketa bat da, ariketa praktiko bat eta bere helburua da ikustaraztea zilegi dela hizkuntza-harremanetan eragitea eta pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzea. Esan dugun bezala, EAJ-PNVk bat egin du euskararen praktika sustatzeko helburu horrekin eta Euskaraldia ekimena sustatzen du gure alderdikideak aktibatzera animatuz eta Ahobizi edo Belarriprest moduan ekimenean parte hartzera gonbidatuz. Eta Getxon baita hirugarren figura batekin ere, bere gizarte balio handiagatik aparteko aintzatespena duena, Irribizi pertsonak, euskara oso gutxi edo ezer ezagutu gabe euren seme-alabak euskaraz ikastera eta bizitzera edo gure hizkuntzan erlazionatzeko gai direnei ohiko eran egitera animatzen dituztenak. Euskaraldia, 11 egun Euskaraz. Hizkuntza-praktika berriak sustatzen dituzten eta herritarren artean euskararen erabilera areagotzeko testuinguruak sortzeko ekimen garrantzitsua. Baita Getxon ere, gu ere egun hauetan Ahobizi bihurtu garelako eta geure artean euskaraz komunikatzen garelako; edo Belarriprest garelako, ulertu ulertzen dugulako eta hitz egin ez arren hizkuntza ezagutzen duenak gurekin erabiltzea nahi dugulako; edo, jakina, Irribizi pertsonak, irribarre batekin euskararen erabilera laguntzen dutenak. Eskerrik asko Euskaraldia aukera hau emateagatik, eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Romon antolatu den amaierako ekitaldian parte hartuko dugu. Ez dadila Errekaganeko gaztetxea berri itzuli PNVk, bere tradizioari jarraituz, ez digu bere asmoei buruzko informaziorik ematen nahiz eta horiek eraginak eduki Getxoko auzotar guztiengan. Okultismo horretan murgilduta auzotarren bitartez jakin izan dugu Gobernu Taldeak Gaztetxe berri bat eraiki nahi duela Errekaganen. Guztiok ditugu gogoan Gaztetxeak auzoan eragiten zituen eragozpenengatiko auzotarren kexak; Gobela ibaian egin ziren obren ondorioz hustu zenean auzotarrek ilusio handiz ospatu zuten. Auzotar horiek parke berde batez gozatzea merezi dute, zabuekin edo Gobelako kiroldegiarekiko jarduera osagarriak dituen alde batekin, edo agian txakurrak aske paseatzeko aukera emango duen parke batez. 40 urteko ohikotasun "ez ohikoa" Herriko erakundeen maila guztietan, bereziki udaletan, herritarrengandik hurbilen daudenetan, etenik gabeko 40 urteko aldiak uneren baten gainditu behar dugun “ohikotasun ezarriaren” kultura sortzen du: “Normala” da nire herrian agintzen dutenek euren bizitzako zati handia politikako profesional moduan igarotzea. “Normala” da dinastia iraunkortzeko senideak eta lagunak kokatzea. “Normala” da enpresa lagunak kontratatzea, horietako zuzendariak proiektu politikoaren finantzatzaile anonimo bihur daitezen. “Normala” da enpresa eta organismo publikoen sare zabala jauzi egiteko koltxoia izatea, alderdikideen paradisua. “Normala” da erakundeak, batez ere erakunde autonomoak eta enpresa publikoak, batzuetan oso monarkikoa den on-puskaren itxurako presidentzialkeriaz kudeatzea. Hain da “normala” ezen funtzionatu egiten duen eta oso ondo funtzionatzen duela ikustarazten diguten. Horregatik ez dugu kontrol-mekanismorik behar, ezta ustelkeriaren aurkako fiskaltzarik ere. Onena, jakina, zeurea konpontzen lagunduko dizuten kontaktuak edukitzea da. Gaur egun “normaltzat” jotzen dugun hori guztia iragan errepika-ezin moduan epai dezakegu demokraziak harrapatuko gaituen neurrian eta gure geure burua gizarte moduan gaindituko dugunean. GUKekoek, egunera arte bezala, gure aldeko epaitegietako etenik gabeko ebazpenak gorabehera, aldaketaren aurkako inertzia horietatik askatuz, egunera arte bezala demokrazian sakontzeko urratsak ematen jarraituko dugu. Herritarren parte hartze erreala Getxoko herritarrok eta elkarteek udal-bizitzan eragin eta parte hartzeko eskubide osoa daukagu. Getxon, zoritxarrez oraindik bide luzea geratzen zaigu parte hartzea errealitate bihur dadin. Horren adibidea da: herritarrek udalbatzetan hitz egiten dutena aktetan ez da jasotzen edo mozio bat aurkezteko alderdi politiko baten bitartez egin behar izatea. Herri honetan herritarren parte hartzea erreala izan dadin, Udaletik mekanismoak ezarri behar dira. Horregatik, Artezkaritza Batzordeen estatutuen aldaketa proposatu dugu, herritarren parte hartzea bertan posible izan dadin, orain arte ez bezala. Jakin izan dugu herriko elkarte ezberdinek parte hartzearen aldeko herri-adierazpena egin dutela udal bizitzan era aktiboan parte hartzeko eskakizuna eginik. Hala, herritarren parte hartze erreala aldarrikatzeko asmoz, parte hartzearen inguruko mahai-ingurua antolatu dugu abenduaren 11n, Romoko Nagusien Etxean 19:00etan. Bertan Oñati, Plentzia eta Getxoko parte hartzearen inguruko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu. Urtero azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, egiten dugun bezala, gure gizartean era askotako intentsitate eta onespen-graduekin gertatzen diren indarkeria-egoera guztiak gogorarazi nahi ditugu. Jakin dakigu indarkeria matxisten abiaburu nagusiak desberdintasuna eta bereizkeria direla eta, horregatik, uste dugu funtsezkoa dela hezkuntzaren, komunikazioaren eta osasunaren arloetan gizarte osoa sentiberatzea eta prebentzioz jokatzea. PSOE horretan hasita dago Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko Legearen bidez. Baina, batzuetan, zoritxarrez indarkeria dagoeneko gertatu den kasuetan, oso garrantzitsua izaten da Udalek biktimari arreta eskaintzeko, biktima hori laguntzeko eta horri abegia emateko bete behar duten lana, gizarte zerbitzuetan laguntza sozial integrala eskainiz. Horregatik Sozialisten Udal Taldeak bizirik irauten duten emakumeen sentsibilizazio, lehengoratze eta ahalduntzearekiko gure konpromisoa berretsi nahi du. Gu ere. Nosotras también. Edukiontziez eta hauteskundeez Oraintsu, 2018ko Parte-hartze Izaerako Aurrekontuetan botorik gehien atera duen proposamen moduan, Gobernu Taldeak iragarri zuen edukiontziak aldatzen zirela pertsonekiko irisgarritasuna hobetzeko. Beste era batera esanda, beharrezkoa izan da: bi urte igarotzea, Mozioak Osoko Bilkuran, eztabaidak hondakinen foroan, auzotarrek gehien botatu duten proposamena izatea, auzotarren kexak… gaizki egin zutela konturatzeko. Galdera hau daukagu: pertsonentzat irisgarritasuna hobetzea? Bi urte egin dituzte hori bermatuz. Pedala maiatzerako egongo da? seguruenik, udal hauteskundeak direlako. @CsGetxo 2018 Urriak 31 2018 Urriak 18 2018ko Urriak 04 2018ko irailak 06 2018ko uztailak 05 2017ko azaroak 2 2017ko urriak 5 2017ko ekainak 8 2017ko maiatzak 25 Osteguna, hilak 13: - Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara - Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara - Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara Ostirala, hilak 14: - Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara
2018-12-13T02:13:50
http://www.getxo.eus/eu/ayuntamiento/organizacion-municipal/grupos-politicos02
[ -1 ]
Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Horrelako eskaerak bideratzeko Arrietako Udalera jo behar da zuzenean, armategian egindako dokumentua aurkeztuz. Udaletxeko informazio telefonoa: 94-615 30 65.
2020-07-05T13:31:02
http://www.arrieta-udala.net/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/lista-procedimientos.aspx?mode=category&category=010%20-%20Regimen%20interior%20y%20seguridad%20ciudadana
[ -1 ]
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen programa da. Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute. Euskal Herriko herri askotan lantzen da eta arrakasta handia du gaztetxoen artean. Donostian 2007-2008 ikasturtean abian jarritako programaren helburuak asko dira: ahozko komunikazioa lantzea, sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen ikasten laguntzea, komunikatzaile onak sortzea eta bertsozaletasuna sustatzea. Gu ere bertsotan ekimena bi urtetan lantzeko aurreikusia dago, LH4-5 edo LH5-6 mailetan. Ikastetxeen esku dago urtebetez edo bi urtetan lantzea , eta mailak aukeratzea. Ikasturte osoan bertsolaritza lantzen aritu eta gero, gaztetxo guztiak jendaurrean aritzen dira bertsotan Antzoki Zaharrean antolatzen den jaialdian. Haurrak bertsotan Antzoki Zaharreko jaialdian Urrian hasten da Hamabostean behin bertsotan aditua den kidea joango da ikastetxera eta gela bakoitzarekin ordu betez landuko du programa. Gelako irakasleak bertan egon behar du. Hurrengo asterako lana prestatuta utziko dio bertsolariak irakasleari beronek lantzeko. Zentroko irakasleari ez zaio bertsolaritzarekiko ezagutzarik eskatuko, baina bai jarrera parte-hartzailea izatea. Ikasturtean zehar, martxo aldera, jarraipen bilera bat egingo da ikastetxe guztiekin. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariez gain, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzukoak ere bertan izango dira. Besteak beste, programa baloratuko da, gazteen motibazioa, materiala eta ordutegiak. Jaialdiak Antzoki Zaharrean Ikasturte bukaeran, “ikasturte amaierako jaialdiak” antolatuko dira. Jaialdi hauek eskola orduz kanpo izango dira Antzoki Zaharrean, eta bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek hartuko dute parte. Bertso jaialdiak eguberri aurretik Iazko bideari jarraituz, aurten ere, eguberriko oporren aurretik Gu ere bertsotan programan dabiltzak gaztetxoek aukera izango dute beren irakasle-bertsolariak kantuan ikusteko, gaiak proposatzeko... Datak Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zehaztuko ditu ikastetxeekin batera. 2016-2017 ikasturtean Donostiako 25 ikastetxetan landuko dute Gu ere bertsotan programa, guztira 64 taldetan. 2. Altza ikastetxea (3) 3. Amassorrain ikastola (2) 4. Arantzazuko Ama ikastola (3) 6. Claret (1) 7. Ekintza ikastola (4) 8. Herri Ametsa ikastola (4) 9. Igeldo ikastetxea (1) 10. Ikasbide ikastola (2) 17. Larramendi ikastetxea (2) 19. Mundaiz ikastetxea (2) 20. Ntra Sra Aranzazu ikastetxea (2) 21. Orixe ikastola (4) 22. Santa Teresa ikastetxea (2) 23. Santo Tomas lizeoa (4) 24. Summa – Aldapeta ikastetxea (4) 25. Zuhaizti ikastetxea (6)
2018-03-19T00:59:57
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/quotgu-ere-bertsotanquot-egitasmoa/lang/
[ -1 ]
KAIZEN INSTITUTE GEORGIA OOO - OneTeam KAIZEN INSTITUTE GEORGIA OOO GEO SECM2 506865324 VAZHA PSHAVELA TBILISI, , Georgia <a href="https://app.oneteam.net/Profile/kaizen-institute-georgia-ooo-SECM2"><img src="https://cdn.oneteam.net/cdn/OneTeam-badge.png"></a>
2018-11-19T16:06:15
https://app.oneteam.net/Profile/kaizen-institute-georgia-ooo-SECM2
[ -1 ]
EITBko langileen iritziz, informazioa Jaurlaritzako alderdiaren aldekoa da | Bizigiro | Berria EITBko langileen iritziz, informazioa Jaurlaritzako alderdiaren aldekoa da Inkesta bat egin dute Eusko Legebiltzarreko EITBren erreformarako lantaldearentzat. Taldeko 412 langilek erantzun dituzte galderak EITBren Bilboko egoitzaren sarrera nagusia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi EITBko langileen gehiengoak uste du taldeko informazio politika gobernuan (Eusko Jaurlaritzan) dagoen alderdi politikoaren aldekoa izaten dela: langileen %74,4 dira uste horretakoa, %9,5 ez daude baieztapen horren alde ez kontra, eta soilik %16,1ek uste dute EITBren informazioa ez dela EAJren eta PSEren aldekoa. EITBko langileei egindako inkesta baten ondorio argigarrietako bat da. Eusko Legebiltzarreko EITBren erreformarako lantaldearen lanen artean, hainbat inkesta eta iritzi bilketa onartu zituzten aho batez. Horien artean, EITBko langileei inkesta bat egitea onartu zuten maiatzaren 9an. Mila langile inguru ditu EITBk, eta 412k erantzun diete inkestako galderei; erantzunak eman dituztenen artean, 226 ETBkoak dira; 89 Eusko Irratikoak; 25 EITBnet-ekoak; 55 EITB erakundekoak, eta hamazazpik ez dute argitu zein hedabidetakoak diren. Langileen artean, adostasun handia egon da honako galdera hau egin dietenean: «Nor arduratu beharko litzateke EITBren zuzendaritza nagusia aukeratzeaz?». %61,2ren iritziz, EITBko eta sektoreko profesionalez, eta sindikatuen, alderdi politikoen eta gizarte zibileko mugimenduen ordezkariez osatutako erakunde batek hautatu beharko luke; soilik %13,6k erantzun diote gaur egungo forma dela egokiena: Eusko Legebiltzarrak gehiengo absolutuz aukeratzea, alegia; hamarretik batek, berriz, uste du EITBko administrazio kontseiluak aukeratu beharko lukeela zuzendaritza nagusia. Beste ondorio esanguratsu bat da EITBko langileen gehiengoa ez dagoela batere ados kudeatzaileak eta karguak aukeratzeko egungo sistemarekin. 0tik 10era puntuatzeko aukera emanda, «inolaz ere ados» daudela diote gehienek, eta gutxiengoa dira «ados» daudenak. Euskara gehiago ETB2n EITBko langileen gehiengoak, bestalde, «oso ondo» ikusten du gaur egun bezala ETBn kanal bat euskaraz izatea, eta beste bat gaztelaniaz. Edonola ere, ETB2k filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan euskarazko edo gaztelaniazko azpidatziekin ematea ontzat jotzen dute langile gehienek. «ETB2n euskara gehiago erabiltzea, gaztelaniazko azpidatziekin» baieztapenari, berriz, modu honetan erantzun diote langileek: %46k «oso ondo» jo dute; %27,2k, «nahiko ondo»; %13,8k, «nahiko txarto»; eta %5,8k, «oso txarto». Agerikoa da, horrenbestez, askoz langile gehiagok nahiko luketela ETB2n euskarak presentzia handiagoa izatea. Baieztapen hori Radio Euskadi irratira ere zabaldu daiteke; «ETB2n edo Radio Euskadin, osorik edo parte batean euskaraz izango diren programak eskaintzea» esaldiari honako erantzun hauek eman dizkiete langileek: %35,4k «oso ondo» legokeela diote; %26,2k, «nahiko ondo»; %19,4k, «nahiko txarto»; eta %10,4k, «oso txarto». EITBko langileei etorkizuneko erronken inguruan galdetu diete, eta gehienek eraldatze teknologikoari indar handiagoa ematea lehenetsi dute. Identifikatu dituzten beste hiru erronka garrantzitsuak honako hauek izan dira: euskararen presentzia indartzea, eskaintza berezitua egitea eta pertsonen kudeaketa. EITBko langileen artean adostasun handia dago antolakuntza eredu berri baten beharraren inguruan. Eredu «horizontalagoa» behar dela uste dute: «Euskarrietara bainoago, edukietara bideratua, koordinatuagoa eta eraginkorragoa». Langileen gehiengoa taldearen lau erakunde publikoen bat egitearen alde dago. EITBren indarguneen artean, bestalde, honako hauek nabarmendu dituzte: lantaldea, gertutasuna eta multiplataforma talde bat izatea. Langileen arabera, EITB «tresna estrategikoa» da euskara zabaltzeko.
2020-05-26T12:43:57
https://www.berria.eus/paperekoa/1943/049/001/2019-06-30/eitbko-langileen-iritziz-informazioa-jaurlaritzako-alderdiaren-aldekoa-da.htm
[ -1 ]
Irekia Berrikuntza-metodologia berriak Mancomunidad Urola Kosta-rekin Conexiones improbables Urola Kostako Kultur eta Sormen Industriak Conexiones improbables Urola Kostako Udal Elkartearekin lanean ari zen, Elkarte horrek Eskualdeko kultur eta sormeneko sektoreen errealitatea eta ahalmena identifikatzeko programa bat abiarazi zuen-eta. Elkartearen helburua Urola Kostan kultur eta sormen-industrien esparrua profesionalizatu eta miatzea zen jarduera ekonomikoa sustatuz eta kalitatezko emplegua sortuz. Gainera, sektore horretatik inguruko beste sektore ekonomiko estrategiko batzuetan eragiteko zuen gaitasuna ere aztertu nahi zuten. Udal Elkarteak sektorea bultzatzeko oinarrizko politikak eta ekintzak argitu nahi zituen, zeuden eta etorkizunean egon daitezkeen baliabideei begira politika eta ekintza horiek errealistak izan daitezela eta Eskualdearen garapenerako politika orokorrarekin zuzen lotuak zeudela. Proiektua 5 saiotan garatu zen. Horietako bi Talde Eragilearekin egin ziren. Talde horretako kideak tira egiteko, ekarpenak egiteko eta Urola Kostako kultur eta sormen-sektorearen egoera aztertzeko duten gaitasunarengatik aukeratu zituzten. Udal Elkarteko talde teknikoko kideek eta kultur eta sormen-alorreko eremu pribatuko profesionalek osatu zuten. Beste bi Diziplina anitzeko Talde Zabal batekin egin ziren. Eta bertan izan ziren eskualdeko kultur eta sormen-eragile ugari. Eta azkena, emaitzak aurkezteko saioa, ekainaren 15ean egin zen.
2020-07-11T02:20:28
https://conexionesimprobables.es/v2/Irekia-Berrikuntza-metodologia-berriak-Mancomunidad-Urola-Kosta-rekin-Conexiones-improbables-eus
[ -1 ]
bitartekaritza – Emaize Centro Sexológico – Sexologia Zentroa – desde 1994 Inicio → zerbitzuak → bitartekaritza Esaten dutenez, bitartekaritza “ahalik eta kalte gutxien eraginda, desadostasuna eta gatazka kudeatzeko artea” da. Bitartekaritzak ez ditu gatazkaren zergatiak konpontzen, bai ordea sortutako kalteak baretu eta ondorioak bigundu, denbora batez konpartitua izan zenaren kudeaketa pertsonala bideratuz. Batzuetan bikoteei ez zaie aurrera ezin dutela jarraitu onartzea besterik geratzen; hartara, bikotekideen ongizatea ahalbidetuko dute. Urteetako eskarmentuaren arabera, bikotekideek adostuta egindako banaketen bilakaera hobea da, eta elkarrekin hitzartu dutena hobeto betetzen dute, banatze gatazkatsu edo liskarretan sartu direnen aldean. Bitartekaritzatik, gainera, nerabeak dauzkaten senideei familia barruko arazoak konpontzeko aukera ere ematen die, harreman horien narriadura ekidin, familiakideen artean komunikazioa eta komunikazio trebetasunak hobetu, eta interesak bateratzeko aukera izan dezaten. Profesional inpartzial eta erabakitzeko ahalmenik gabeek egiten dute bitartekaritza lana; bikotekide zirenei orientazioa eskaintzen diete, senide guztiei bizi-kalitate pertsonala ahalbidetuko dien konpromiso berria hitzartzera irits daitezen laguntzeko.
2018-07-23T02:05:38
http://emaize.com/servicios/mediacion-familiar-y-en-separaciones/
[ -1 ]
Purito Rodriguez – Tropela.eus bloga Etiketen artxiboak:Purito Rodriguez Goierriko probak 165 km. izango ditu. Zirkuitu batean ariko dira: itzuli guztietan Abaltzizketako gaina egongo da – azken bi itzulietan Altzoko gainaren ostean. Iazko garailea Gorka Izagirre izan zen eta aurten 1 zenbakiarekin abiatuko da. Espero dezagun bere gaixotasunetik sendatu izana eta iazko garaipena ahalik eta ondoen defendatzea. Probak hautagai ugari izango ditu eta gehienak beroketa bezala hartuko dute larunbatera begira. Continue reading “Gipuzkoako errepideetan barrena” Pena da. Handia gainera. Espainiako Vuelta bero -bero dagoen honetan, Igor Antonek etxerako bidea hartu behar izan du. Nire adiskide batek Euskaltel Euskadiko txirrindulariaren sasoiak berotuta edo, gogorarazi zidan aurreko batean duela bi urteko Vuelta, Anglirura bidean erori izan ez balitz, Contador estu har zezakeela. Batek daki. Kontuak kontu, aurten bai bazirudiela bere Vuelta izan zitekeela, baina berriz ere eroriko batek bere bidea eten egin du. Galdakaoko igotzaileak erorikoa izan du helmugatik zazpi bat kilometrora, txirrindulariak azken aldapari ekiteko pronto zeudela. Niri Joseba Belokiren Tourreko erorikoa etorri zait burura, nahiz eta hura larriagoa izan zen. Baita Abraham Olanorena 1999ko Vueltan; saihetsa hautsita igo zuen Angliru, baina handik egun gutxira erretiratu zen. Igor bakarrik ez; Egoi Martinezek ere min hartu du gaur -Antonekin batera jausi da- eta itzulia utzi behar izan du. Tropelakook animoak bidali behar dizkiogu Igor Antoni, ea datorren denboraldian poz handiak ematen dizkigun. Irabazitako bi etapek, behintzat, erakutsi digute etorkizunean gozatu ederra hartuko dugula Igor maldan gora ikusita. Gainerakoan, Purito Rodriguezek irabazi du Peñacabargako gainean, eta Vincenzo Nibali lider jarri da. Igandean, Covadongako Lakuak, eta astelehenean Cotobello. Tamalez, Igor Anton gabe.
2019-08-25T18:16:41
https://bloga.tropela.eus/tag/purito-rodriguez
[ -1 ]
Erditze aurreko Bidelagun – Magale Aldaketa eta zalantzaz beteriko lehenengo etapa zirraragarri honetan laguntzen zaitugu. Hauek dira eskaintzen dizkizugun zerbitzuak: Erditzeko eta amatasunerako prestatzea gai konplexua da, alderdi fisikoa, psikologikoa eta emozionala landu behar dira, informazio eguneratua eta kalitatezkoarekin. Honegatik, gure taldea emaginak, fisioterapeutak eta perinatal psikologak osatzen dute. Magale Etxean espazio seguru bat aurkituko duzu. Bertan, alderdi hauek guztiak zaintzen ditugu, talde txikien pribatutasunean, tabu gabe hitz egiteko. Zure beldur eta zalantzak guztiak argituz gurasotasunaren hasiera ahalbidetzeko. Klaseen gaiak honako gaietan oinarritzen dira. Talde bakoitzak dituen beharretara egokitzen ditugu: Super elikadura. Ezagutu zein elikagai, infusio eta abar. gomendatzen ditugun haurdunaldi seguru eta hobea izateko. Beldurrak. Mamu horiek guztiak ezagutu eta elkarrekin lan egin dezagun hauek kudeatzeko. Pelbis librea. Haurra jaiotze prozesuan kanaletik jaisten ari den bitartean egiten dituen mugimenduak erakutsiko dizkizuegu. Gure pelbisak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu eta erditze-lanetan emaitzak hobetzen laguntzeko. Posizioak eta mugimendua. Erditze ona izateko oinarrizkoa. Zure gorputza jakintsua da eta prozesuan zehar posizio onenak hartzera gidatuko zaitu eta posizio bakoitzean zer gertatzen den ere erakutsiko dizugu. Epidurala izan ala ez, fase bakoitzari etekinik handiena ateratzeko. Emozioak. Haurdunaldia, erditzea, erditzeondokoa… Emozioz betetako mendi errusiar mendi bat dira. Batzuetan ez dakigu normala den sentitzen duguna edo isiltasunean eraman behar dugun. Hitz egin dezagun honen guztiaren inguruan, ikusiko duzu zure inguruan ehundutako emakumeen sarea oso sendoa dela. Gure psikologo perinatalak hobeto ulertzen laguntzen dizu eta emozio berriak kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkizu. Indukzioa ekiditeko eta erditzea arintzeko teknikak. Ehundaka urtez Mexikoko emaginak erabili dituzten teknikak eta ariketak egiten ditugu pelbiseko zorua, ligamenduak eta umetokiko muskuluak erlaxatzen laguntzeko eta haurra hobeto kokatzen laguntzeko. Bikotearen zeregina erditzean. Nola prestatu erditzea talde moduan? Zer egin dezakezu laguntzeko? Erditze Plana. Pausoz pauso joango gara zure beharretara egokitzen den erditze plan bat marrazten. Masaje perineala. Nola egin eta episiotomia edo urradura bat ekiditeko jarraibide onenak azalduko ditugu. Erditze ondokoa. Askotan ahazten dena! Batzuetan badirudi gure helburua erditzea dela baina ondoren mundu berri, erraldoi eta ezezaguna aurkitzen dugu. Etapa hau behag bezala prestatzen dugu beharrezko laguntza izan eta gozatu ahal izateko. Astelehena 17:00 – 19:00 h. Hasiera: otsailak 17. Erditze data maiatzean edo ekaina hasieran. Hasiera: maiatzak 4. Erditze data uztailaren amaieran edo abuztuan. Ostirala 17:00 – 19:00 h. Erditze data martxoan edo apirilean. Izen-ematea zabalik: doako plaza 1 gelditzen da. Hasiera: martxoak 27. Erditze data ekaina edo uztaila amaieran. Erditzeak bikotearekin lotura gehiago estutu eta oso berezia bihurtu dezake. Erditzearen egunean elkarrekin erabiltzeko trikimailuak, estrategiak eta teknikak ikasi nahi dituzu? Egun bakarrean hori guztia ikasteko aukera eskaintzen dizugu. Lan talde txiki baten pribatutasunean: Haurdunaldia. Gorputza orekatzeko eta postura ohiturak zaintzeko ariketak. Dieta eta super elikadura. Haurra postura txarrean edo ipurdiz badator. Teknika naturalak modurik onenean kokatzen laguntzeko. Erditzeko estimulazio naturala. Indukzioa sahiestu. Belly mapping. Haurra nola kokatzen den eta tripa margotzea. Fisiologia eta erditzearen faseak. Zein da ospitalera joateko unerik onena? Mina eta beldurra erditzean. Emozio hauek landu oztopa ez dezaten. Baliabide fisikoak eta emozionalak. Bikotearen zeregina erditzean. Nola lagundu errespetuz eta modu eraginkorrean. Erditzea arintzeko teknikak. Egun handia aurrera errazago eramateko. Ikastaroan jaiotze simulazioa egingo dugu, egunean zehar ikasitako guztia barneratzeko. Asteburuko ordutegi intentsiboa aproposa da aste osoan zehar lan egiten duten bikoteek beren jaiotza prestatzeko tartea aurkitzeko. Ikastaro hauek hileko larunbat/igande batean eskainiko dira. Hurrengo saioak hauek dira: · Otsailaren 22an, larunbata, Derion. · Martxoaren 14ean, larunbata, Donostian. Ez ezazu aukera hau galdu! Taldeak oso txikiak dira, plaza gutxi daude. Egungo ikerketek behin eta berriz frogatu dute haurdunaldian zehar neurriz egindako ariketa fisikoak dituen onurak. Hau honela izanik, AmaBlairekin haurdunaldian zehar ariketa fisikoa egiteko aukera eta era berean urak eskaintzen duen grabitate eza uztartzen ditugu. Ura tresna gisa erabilita, gorputza modu eraginkor eta arin batean lantzeko aukera eskaintzen dugu, lesioak jasateko arrisku baxuagoarekin. Ikastaroa 10 saioz osatuta dago, saio bakoitzak 60 minutuko iraupena du eta astean behin eskainiko da. Saio hauetan indarra, malgutasuna, arnasketa gaitasuna eta bihotz gaitasuna lantzen dira. Endorfina gehiago jariatzen dira eta norbere ongizatea eta baita haurrarena ere areagotzen dira. Haurdunaldiko 12.astetik aurrera eta 10 saioko multzoa haurdun dagoen emakumeak nahi bestetan errepikatzeko aukera du. Hilabeteko edozein unetan hasi daiteke. Saio guztiez gozatzeko aukera izango ez balu lehenago erditu duelako, dagokion zatia itzuliko zaio. Usabal Kiroldegia ez bazkidentzat: 175€ Asteazkenetan 12:00tatik 13:00etara Usabal Kiroldegia (Tolosa) igerilekuetan. Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu emakumeek eta haurtxoek nahi gabe erditzeko gaitasunean konfiantza dugula. Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu gaur egungo gizarteak bereganatutako bizimodu ohituren ondorioz (bizimodu sedentarioa, dieta eskasa, jaiotzeen prozedura eta protokoloak, etab.) maiz beharrezkoa izaten da konfiantza puntu bat erditzeak modu onenean izateko. Kontsulta honetan egun handira prest eta seguru sentituz heltzeko, ezinbesteko baliabideak eskaintzen dizkizugu. Kontsulta honelakoa da: Sabela ukituz haurraren jarrera aztertzea Egoera onenean ez badator, modurik onenean jartzen saiatzeko baliabideak ematen dizkizugu. (Egin klik hemen haurtxoaren jarrerak erditzean izan dezakeen garrantziari buruzko informazio gehiago lortzeko). Masaje perineal bizia egitea, erditze momentuko sentsazioa barneratzeko. Honen helburua zoru pelbikoa ebaluatu eta lantzea da sentsazio hori hobeto ezagutzeko. Zeharkako sabelaldea aktibatuz bultzadak egitea. Jakina, emakumeak bultzatzen dakigula uste dugu baina epidurala dagoenean erreflexu hau galdu egiten da. Horregatik, teknika hau lantzea oso lagungarria del ajuste dugu. Momentu onena haurdunaldiko 37. astea da. Magale Etxean Ama izan eta familia bat sortzea erabakitzen den momentu beretik hasten da eraldaketa, norbera, bikote eta familian besteak beste, eta une horietarako laguntza, sostengua eta orientazioa da profesional eta emakume naizen aldetik eskaintzen dudana. Bestalde, bizi izan ditudan esperientzietan, aipatutako zailtasunetatik aparte, ohikoa izaten da haurdunaldi, erditze eta erditze-ondokoa idealizatua duten emakume eta bikoteekin topo egitea. Batzuetan, gizarteak berak (familiak, lagunak…), idealizazio hori indartu egiten du, garai horietan suertatu daitezkeen emozioa batzuk (tristura, beldurra, intseguritatea…) negatibotzat hartu eta ekidin nahi dituelako. Hauek guztiak ez dira ez negatiboak, ezta positiboak ere, baina sentimenduak izan badira, eta daukaten balioa eman behar zaie bakoitzaren prozesuan ulertu, onartu eta kokatu ahal izateko. Masaje perineal​a Erditzera joango diren emakumeen kezka handienetako bat perineoko lesioa izatea da. Urradura edo episiotomia bat zure perineoan. Lesio mota hau ekiditeko ezinbestekoa da kontuan hartzea: Kanporatzeko unean emakumeen posizioa hobetu. Haurraren irteera leuntzea. Erditzeaz arduratzen denak episiotomiak behar-beharrezkoa bakarrik denean egitea, minberatze fetala izateko arriskua dagoenean. Prozesu honetan masaje perineala gure bidai laguna da. Haurdunaldiko 32-34. astean, astean bi edo hiru aldiz egitea gomendatzen dugu. Elastikotasuna areagotzen du eta inguruko odol zirkulazioa sustatzen du, erditzean erlaxazioa erraztuz. Erdiondoko minaren intzidentzia murrizten du. Auto-sendaketa eta gorputzaren kontzientzia sustatzen ditu. Magale Etxean banakako saioak eskaintzen ditugu zoru pelbikoa ezagutu eta arakatzeko. Nola zaindu eta masaje perineala nola egin azaltzeko. Beraz, zeure burua edo zure bikotearekin pribatuan egin dezakezu. Momentu aproposa da zure baginarekin berriro konektatzeko. Bajina masajearen eta erditzearen egunaren zatirik interesgarriena da. Momentu onena haurdunaldiko 32-34. astea da. Nutrizio kontsulta Elikadura gorputz itxuratik haratago doa, emozioekin, bizi-ohiturekin, harremanekin, sentsazioekin bat doa. Ikas dezagun iraungitze datarik ez duen elikadura osasuntsua jarraitzen, zure beharretara egokitua. Zurre neurrira egindako elikadura osasuntsuaren aholkularitza, haurdunaldiko etapa ezberdinetara egokitua. Zure seme alabek elikadura zuzena izan dezaten formazioa. Patologiaren bat duzu eta horien sintomak kontrolatzeko elikadura egokia. Antsietate gabe eta modu kontzientean elikatzen laguntzen zaitut. 1. saioa 1 ordukoa 50€ 2. saioa 1 ordukoa 35€ Jarraipen saioak 45min 30€ Pack bereziak ditugu Asteartea 10:00etatik 11:00etara Osteguna 17:00etatik 20:00etara Sexologia kontsulta Norbanako zein bikoteak etor daitezke. Sexuarekin zer ikusia duten gaiak lantzeko izango da txoko hau, geure erotika, bikote harremanak, kitzikiak , desirak… Helburua geure izate sexuatarekin ahalik eta ondoen eta lasaien bizitzea izango da, azken finean geure izatearen zati garrantzitsua baita. Yoga haurdunaldian​ Haurdun dauden emakumeak betetasun momentuan daude eta haurdunaldian yoga programaren bidez, erditzerako fisikoki eta mentalki presta daitezen nahi dugu. Horrek haurdunaldiko ohiko ondoeza arindu edo ekidin dezake, hala nola zirkulazio arazoak, lunbalgia eta zetiko mina, muskulu-karranpak, digestio ondoeza etab. Hori lortzeko, yoga tresna propioekin lan egiten dugu: asanak, arnasketa, meditazioa, erlaxazioa, bistaratzea eta abar. Bestalde, uste dugu haurdunaldia norberaren ezagutza eta eraldaketarako aukera paregabea dela. Aukera hori heltze pertsonaleko prozesuan aurrera egiteko erabili behar da. Prozesu honen laguntza gisa, hausnarketa saioak egiten dira normalean gehien arduratzen duten gaietan. Hau guztia beti ere taldearen laguntzarekin eta irakaslearen parte-hartzearekin. Gainera, haurrarekin komunikatzeko aukera dugu. 1 saio astean, 50 €/hilean Asteartea 15:00etatik 16:15etara Osteguna: 17:30etatik 18:45etara Ostirala: 09:30etatik 10:45etara
2020-01-26T14:57:18
https://magale.eus/eu/zerbitzuak/erditze-aurreko-bidelagun/
[ -1 ]
ACF Fiorentina - Wikipedia, entziklopedia askea. Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:20, 26 uztaila 2016 Viola ("morea") Gigliati ("liliak") 1926 (A.C. Fiorentina) 2003 (A.C. Firenze Fiorentina) (edukiera: 47.282 lagun) Luca Toni aurrelaria. Associazione Calcio Firenze Fiorentina Florentzia eta Toskana osoko futbol talde nagusia da. Italiako 2 liga eta sei kopa eskuratu ditu. Aipatzekoa da lehenengo talde italiarra izan zela UEFAk antolaturiko txapelketa bat irabazten zuena, 1961eko Europako Errekopa. Garai onena 50. eta 60. hamarkadetan izan bazuen ere, gaur egun talde indartsua du. Etxeko partidak Artemio Franchi estadioan jokatzen ditu. 1.3 Pontello aroa 1.4 Cecchi Gori aroa 2.2.3 UEFA Kopa Alderdi Faxista Nazionaleko Luigi Ridolfik Florentzian Italiako talde indartsua osatu nahi zuen eta 1926an hirian zeuden P.G. Libertas eta Club Sportivo Firenze batu zituen. Beheko mailan hasi eta 1931ean lortu zuen Serie A-ra iristea. Taldea nabarmen indartu zuten eta estadio ikusgarria eraiki ere bai. 1940an iritsi zen lehen titulua, Italiako Kopa, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz taldeak gainbehera izan zuen. 50. hamarkadan ligatko talde indartsua bihurtu zen berriz eta 1956an lehenengo Liga irabazi zuen, bigarren gelditu zen AC Milani 12 puntu aterata. Hurrengo urtean Europako Kopako finalera iritsi zen, hau lortzen zuen lehen talde italiarra zen, baina Real Madrilek 2-0 garaitu zuen. 1957 eta 1960 arteko liga guztietan bigarren egin zuen. 60. hamarkadak hasiera bikaina izan zuen, Europako Errekopako lehenengo bi finalak ere jokatu baitzituen. 1961eko finala Glasgow Rangersi irabazi eta 1962koa Atlético de Madriden aurka galduz. 1961ean Italiako kopa ere irabazi zuen eta 1966an beste kopa bat. Azkenik 1969an sorpresaz bigarren scudettoa (liga) irabazi zuen, orain arteko azkena. Dena dela 1972 eta 1978 artean maila galtzeko zorian izan zen. Pontello aroa 1980an Flavio Pontello enpresagizonak erosi zuen Fiorentina eta taldea Giancarlo Antognoniren inguruan eraikiz 1982an bigarren postua lortu zuen ligan, azken partidan anulaturiko gol baten erruz irabazi gabe gelditu zen gainera. Hurrengo urteetan gorabehera handiak ezagutu zituen taldeak. Honen adibide da 1990an maila mantentzeko borrokan ari zen bitartean UEFA Kopako finala jokatu izana. Juventusen aurka jokatu zuen, Turinen 3-1 galduz eta Florentzian 0-0 berdinduz, ondorioz turindarrak jabetu ziren kopaz. Urte hortan bertan Flavio Pontellok diru arazo larriak izan zituen eta jokalariak saltzeari ekin zion. Cecchi Gori aroa Cecchi Gori bihurtu zen jabe berria. 1993an hil egin zen baina proiektruak aurrera jarraitu zuen. Ez zuen ordea esperotako bultzadarik eman eta titulu bakarrak 1996ko Italiako kopa eta superkopa izan ziren. Bigarren mailan ere egon zen taldea. 1999an hirugarren egin zuen ligan eta Txapeldunen Ligan jokatu ahal izan zuen. A.C. Fiorentina izena izan zuen 2003an diru arazoen erruz taldea desagertu zen arte. Orduan talde berria osatu zuten, Associazione Calcio Firenze Fiorentina. 2006an Italiako partida salerosketaren auzian sartuta egon zen eta Serie B-ra jeistiarazi zuten Juventusekin batera. Hurrengo urtean Serie A-ra igo eta 2008an UEFA Kopako finalerdietara iritsi zen. Glasgow Rangersek kanporatu zuen penalti jaurtiketetan. Azken urteetan Ligaren goi aldean ibili da. 2014an Kopako finalera iritsi da baina SSC Napolik 3-1 irabazi dio. Italiako futbol liga (2): 1955-56, 1968-69. Italiako futbol kopa (6): 1940, 1961, 1966, 1975, 1996, 2001. Italiako superkopa (1): 1996. Nazioartean: 2 Finalista (1): 1957 Txapelduna (1): 1961 Finalista (1): 1962 Finalista (1): 1990 Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ACF Fiorentina "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=ACF_Fiorentina&oldid=5548197"(e)tik eskuratuta
2019-12-05T20:06:18
https://eu.wikipedia.org/wiki/ACF_Fiorentina?oldid=5548197
[ -1 ]
Bere sor-leku xumean ororentzat bizipiderik ez, sortzeek hiltzeak tokitan nahitzez gainditzen dituztelakotz; bazter ikusi nahia: horra zerk utzarazten dakon herria Eskualdunari, ardurenik itsasoaz haindirat baitoa onaren ala berriaren keta. Lurrak dituzken zoko gehienak engoitik ikertuak dauzke. Ba othe da ere bihirik, Eskualdun bat edo bertze ez daukanik? Amerika behereak hartu bide zituen lehenbizikoak, bakar zenbeit bizkitartean iparrari buruz kokatzera zoazilarik, Ternoako alderat. Geroztik, bi toki hoitan, bainan guziz iguzkiari dagonaren eremuetan baitzituzten egin beren errorik azkarrenak. Argentina, Chile, Perou, Uruguay, horra bederen lau gune, Eskualdunez ihaurri daudenak. Zuketen hoberena jastatu zeietenean, Nortamerikari ziren oldartu, Californiako eskualde bero gizenak burrunban bethetzen zituztelarik, Mexicoan zenbeit urtez trikatu ondoan. Californiako buru soberakinak emeki emeki orai inguruetarat barreatuz doazi: hanitzak sarthu dira Nevadan, sor-herrian bezala gehienak artzaingoari jarraikiz; Arizona, Montana, Utah, Texas, New-Mexico haztatu dituzte zenbeitek; izan behar da hogoi ta hamar bat Wyoming deitzen den tokian, hamabortzen heina Coloradon; Bizkaitar eta Gipuzkoar andana bat Washingtoneko mendietan abere hazkuntzatik ontsa heltzen omen dira; botzpasei bederen baditugu bermatzen zauzkigunak New-Yorken. Azken urte hotan Canadako zelhai hotzetarat lehia badute bakar batzuek, ez baitakigu zer gibelondo eginen duten; hobea uste dugularik hargatik Afrikan egin zuketena baino, hemen lothu nahi izan diren Eskualdunek ezin iharduki ahal ukan baitute lurraren eta hango bereko umeen idorrari. Eskuaraz mintzo direnak hatzeman litazke oraino, guti edo aski, uharte handietan, hala nola Cuban, Madagascarren, Caledonian, bai eta, kutsua, Australian. Bakarka, nun nahi: itsas-hirietan, untzietan, Europako herri tarro gehienetan, Asian ere; gizalde hori, beltz, xuri, gorrien artean; gutienik uste zinduken lekuan, ardura. Hala nola berrikitan entzuna baitut, ez edozoinen ganik, badela Chinako hiri-nausi Pekineko karrika baten muturrean oski egile bat, lanari burutziarik ez dezokena; bai eta bertze bat, hau Nafarroa, Klondykako urre mietan ari, —udako beroa zer den, eta iguzkiaren argia, eta alhorren itxurak, eta kabalen laguntza gozoa, ahantzirik arabez... Bainan, bakarka eta multzo ttipitan daudenak bazterrerat utziz, erran dezakegu Ameriketako leihorrak deramala arrotzerat doan Eskualdun keta guzia. Amerikako gain beherek. Hor harat airatzen direnek orok ez balin badute hatzemaiten zorion ez diru, bakar zenbeiti bederen gertatzen zeie goritzea, ordutik ez baitagozke itzuli gabe beren sor-herrirat, hemen ahaide eta adixkideen artean beren azken egunen gozoki iragaiteko. Eskual-herria ohakotzat; Eskual-herria hobitzat: Eskualdunari bihotzak ez derroko bertzerik. Hanbatenaz ere non, zerbeit, zerbeit ikusi eta pairaturik heldu baitira guziz gehienak gibelerat. Etxetik urrun du egiazki ikasten gizonak, nehon egitekotz, zer den gosea, zer egarria, zer bizkar hezurraren, oinen, gerruntzearen bermatzea, kopetako izerdi arau nola den ahultzen gemena; zenbat duen, luzara, gogoa uzkurtzen eta higatzen gorputza nausien azpiko egoiteak... Eta, bertzalde, nehon ezin hatzeman Eskual-herriko zeru gain eztia, hemengo aro bierartekoak, jendetasuna, ordokietako apaindurak, mendien arina, bizitegien bildua elizaren eta eskoletxearen inguruan, arbasoen orhoitzapenak, aitamen amodioa, aneia arreben begitartea; kabala, zuhaitz, harriek berek eman atxikimendu mina! Urrungo leihorretarat ontasun keta doazinek, zenbat ere gutiak baitira itzultzen, beren so-herriari ospe eta gauza dakartenaz geroztik; leku arrotz delakoetan hainbertze jasaiteko balin badute; halako lanak, halako nekeak garaitzeko bizia bera ezin begiratuz: nago nola gu, hemen aisian gaudenak, ez gitzeien (egiten ohi giren baino gehiago) urrikaltzen, harat joaitea errexten ahal ginezoketelarik, han egoitea ezti, hunat bihurtzeko lehia bero. Behazu mutiko gazte haur hotz Ameriketarat abian den horri, bizkarrean makilatik dilingo soineko puxka batzu deramatzalarik. Ez da behinere etxetik jalgia. Ez daki zer erran, ez norat joan, ez nun geldi. Bideko dirua doidoi bildua dakote etxekoek, bizpalau bortz-liberakok baitaukate soberakin guzia. Lagun andana batekin doalakotz, hok, oro bera idurikoak ukana gatik, zer egin erakutsiko diotela du ustea; hetarik bakotxak aldiz, hunek argituko duela, bere heinean. M utikoa baino urrikalgarriago baizik ez neskato gaztea: ez-jakinaz bertzalde, bihotzminak, herabeak, beldurrak laguntza gehiagoren beharretan baitaukate. Balitz Eskual-herrian ahur bat gizon, arrotzerat doazin haurrak bil litzazkena, diruz guti edo aski dunt, elhe onez susta, jan edan ala etzantzaz garbiki ostata, etxetik untziraino artzain zuhur baten menean hel, hau aitzineko: etzautzu iduri egintza ederrenetarik bat litakela, haur batzuer esku emaite hori? Badakit, ez niz jakin gabe, Bordaleraino helduz geroz, badituztela han bidatzale hautak, hirian sarthu orduko; bainan, arte hartan? Bainan, Bordalen iragaiterik ez dutenek? Bainan Espainiako gure anaiek? Nor ausartatuko zaut erraitera: diren bezala doazila gauzak hobekienik, estakurutzat emanez mainak guritzen duela gaztea eta nagitzen; bere gain utziz baizik ez zaizkola egiten kopeta ala mihia; orai artio nunbaitik oso athera dela hor gaindi? Egiaren aithortzeko, etxetik itsasorako bide labur hortan gutiak balin badira orai artio galdu direnak, hanitzak badakigu ibili direla nekez, gogoetatuak, sakela goizegi beharturik, zerbeit onik nehon hatzeman zezaketelako lotsarekin. Zorionez zuten alde beren gaztetasunaren iguzkiko sua: hunek, agertu arau, hedoiak barreatzen baitzeiezten! Bainan horra nun diren helduak amestu lekurat; urrea ausarki daukala aditua duten leihorrak ja beretuak ditu. Untzitik jautsi orduko, bazituzten gehienek laneko galdegileak, bainan nor? nundik jinak? zer aztura eta xedetako gizonak? Etzakiten. Begira etzezaketen asma. Itsura jarraiki zeiezte, jakin gabe norat ez zerendako. Ah! emaztekiarentzat tenore hitsa!... Zenbeiti bizkitartean agertu zeiezte eskualdun nausiak, ahaide, adixkide, lehenago herrian ezagutuak zituztenak. Heien ongi-etorri arraiak gozatu deie bihotza; lañoki badoatzi heiekin, zenbeit egun lehenago etxeko alhorrerat multzoan zoazin bezala. Bigarren familia baten arterat erori dira Ameriketan. Hirugarren gazte saldo bat, aldiz, gelditu ditake karrikaren gainean, lanaren aiduru, lanik ez gertatuz, ezin ausartatuz galdegitera, ezin lehiatuz, hiriko amarruek ja orobat erdi bilduak. Arrotz, ez-jakin, herabe, edo buru arin, laster dituzten poxiak janik zer bilhakatuko diren ageri da. Hastapeneko erortze xarrak maiz aikatze nekea. Sor-herritik abiatzeko bidatzaleak behar zituzketela erran baduguk, nolaz ez lituzkete hemen baitezpadakoago? galbidearen erdian aurkitzen baitira, lanik ez bazeie berehala emaiten. Aithor dugu zenbeit Eskualdun zuhurrek arak hartuak dituztela beren herritarren horrela bakartasunean ez uzteko. Badazkigu, bizpahiru Argentinan, biga bederen Californian, biderat joaiten baitzeiezte, handik zenbeiten beren etxerat sehi eremaiteko, ahal dituztenen bertzalde ezagunen artean kokatzeko, garaitikoer hirian atherbe ona nun duketen erakusteko. Damurik dabiltza bakotxa bere alde. Elgarretarat bil balite eta elgar adituz berma, batek bertzearen berri jakinez, zer gibelondoa ez liote egin eskualdun gazteriari! Lana eskaini edo bilhatu ondoan, aitamen lekuko bezala begia atxik lezokete, nahigabetan lagunduz, makurretik xuxenera bidatuz, esku emanez erortzera doazilarik, sor-herrirat helduz hangotzat ez-on jar litazkenak. Ez da gizalderik, urrungo leihorretan, horrela bere buruzagiak ez dituenik. Italianoek badituzte beren artzainak. Alemanek bat egiten dute, joan zaharrak jin berrier bidearen zilatzeko han dagozilarik erne, sare handi batez bezala hartzen ari baitituzte zoko guziak eta, beren umeez bezala, beren gauzez estaltzen. Frantses, Español, Ruso, oro eskualdeka badagode, zoin-gehiago izigarri batean. Anglesak dener nausitzen zeieztelarik. Ikustekoa da heien aneiatasuna, hala nola Canadan. Ez du zeren harat doan anglesak buruari eman nola iraganen dituen lehen egunak, gaizki eroriko den ala ez, laketuko denez berehala, ala sor-herriaz orhoituz zizpilduko. Ostatu handi batzu idekirik badauzkote, su, ohe on, jateko garbi, soinekorik beharrenak han ediren baititzazke merkeenik. Atherbean badagoke zenbeit egun, laneko galdearen beha. Egon saririk ez balin badu, urririk uzten diote, lehen irabazitik errexki bil dezoketelakoan, hala baitira etxe heien jabeak langile nausiekin hitzhartuak. Bada gehiago: laborantzari lothu gogo balin bada berehala jin berria eta bere gain, nola lurrak errexki ukan baititzazke hortako, emaiten daizkote (gero hunkitzekotan hauien saria) kabala buru zenbeit eta tresnarik baitezpadakoenak. Laguntza hek badituzke intres xume, ikustate izpi bat baduela erakusteko doi batean truk. Agian emeki emeki holako zerbeit laguntzabide ikusiko dugu, urte laburrik barnean, Argentinan bederen, Eskual-herriaren alde! Atseginekin jakinik gaude badirela abiadura handiak. gogoan dut hemen Eskual-etxea. Gehienek badakizue engoitik zer bururatu zeien Buenos-Ayresetako Eskualdun eta Biarnes seme aberatser (aberastasunez, artetik erran dezadan, nausi omen baitira bertze tokietarik jin eta han finkatu aberatsener). Hiritik oren batez burdinbidean hel ditaken gune batean egin gogo dute, beren herritarrentzat bakarrik, etxe andana gaitza, eliza bati inguruan datxikitela. Eritegi eta eskoletxe, gehienik, guziz jende zurtz eta beharrentzat. Ja bortzpasei eraikirik dagozi. Erlisionea, jakitatea, osasunari doazkon laguntzak han bilduak izan ditezen ontsa zauku, bortuen bi aldetako umeentzat. Batasun ederragorik ez daiteke. Ordu zen osa zadien. Lehenxago egin izan balitz, grina, nakaizgo, goihendura, pairamen, atsegabe gutiago zuketen jasan, Argentinan, hemendik harat joanek. Bainan ez dugu uste gure herrialdeaz bezenbatean ozka hortan baratuko diren aiphatu bilkurako buruzagiak. Agian, erlisionearen atxikimenduari, jakitatearentzat duketen ixuriari, osagarriak galdegiten duen arthari laguntzat emanen deiete, gogorgailutzat, eskuararen amodioa, eskualdun ohitzak gei diren ospea. ¡Buenos-Ayresetako lur gorian izan bedi gure gizaldearentzat Eskual-etxea bigarren ohantze bat, zointan amaren menetik urrundu gazteek haren mintzoa baitute entzunen, harek irakatsi urhatser beren aneia arrebak ikusiko jarraikiak... Izan bedi guziz hau: gure odolekoen erro, auzoen eta etsaien janizak ahulduko ez duena. Harat bil hemendik joanak; han galda zoin eskualdetan duketen lan, irabazi, zorion; handik har, behar orduan, laguntza; hangoekin bat egin eskuz, bihotzez eta buruz: ez dezoketegu, gure haurrer, etxetik abiatzean, bide hoberik eman. Horrela baizik ez dezake Eskualdunak iraun bertze gizaldeen artean. Argentinaren ondotik xede beretarat hel bedi California, hainbertze eta hainbertze hemengo umetarik baitauka, elgarren artean lokarririk gabe, bere zoko guzietan barreatuak. Californiaren ondotik Canadaren aldi, multzoan eta tinki egon ditezen han ere Eskualdunak. Eta horrela bethi elgarretara ditezela, lurraren bazter guzietan, hotan andana kokatu izanen den bezain sarri. Urrungo bilku horiek baluketelarik bizkitartean hemen, sor-herrian, ahalaz sor-herriaren erdian, bilku nausi bat, beren ama eta buruzagitzat ezagut lezaketena, itsasoaz haindirateko ur xirripa guzien ithurria. Zendako ez litake halako bat jar Espainia eta Frantziaren artean, hala nola Irunen edo Ondarrabiako hiri zaharrean, Eskual-herri guzia hari bailagoke?
2020-02-19T09:55:01
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/E/EtxepareJBideBuruxkak026.htm
[ -1 ]
Ibinagabeitia Proiektua / Euzko-Gogoa (1956ko iraila-urria) (1956 gko. iraila-urrila) — A. M. Labayen Zipitria'tar Elbire andereñoari Bi ekitaldilan Antzerkia neskatxa bakarrentzat Komeri bat neskatxa bakarrentzat eskatu zidaten, eta ona emen atera zaidana: JOSTUNA. Ez dakit gaia ondo ikusi ta aukera dudan; are gutxiago aria erabilliaz zuta ta zearra zuzen neurtu, egoki josi ditudan ertz guziak tolesturik. Irakurle-ikusleak esan bearko dute. Onoko egille au, gizonezkoen baldarrean noski, emakumezkoen jarduna alik eta ondoen burutzen alegindu da. Or konpon beraz. Berak, nere utsegite ta akatzak leundu ditzakete, nere asmamen motelari bizia emanez. Neskatxa bakarrak ala mutil utsekin teatro-lan bat bilbatu ta tajutzea ez dala gauza erreza aitor bear dizuet. Ori, pianoa eskubi ala esker esku bakarrekin jotzea bezela dezute. Eskuok orduan beren lekutik kanpo ibilli bear dute bakarrak bien lana egin dezan; nolabait ipuia osotu ta borobildu dedin. Dana dala, antzerki auxe atsegin ba zaizue eta jendeen aurrean azaltzeko din dala ba-derizkiozute, nere lantxoarentzat ori izango zait saririk ordaingarriena. Egillea'k LUTXI.— Jostuna 25 bat urtekoa. FILO.— Aixpa gazteagoa. DOMINI Andrea.— Ama 60 urte inguru. ERROXALI.— Neska zarra Markes baten etxean giltzazai dagona. XATUR.— Neskatx-pelotaria Lutxi ta Filo'ren laguna. SOR PAULA.— Monja Andre Domini'ren aizpa zarra. Gertakizuna orain-oraintsu Gallarreta errian eta Madrid'en. (Jostundegia Lutxi'ren etxean. Barnean josteko makinaren otsa entzun bedi. Gelan bear diran mai, esertoki, arasa eta abar. Ate bi: bata kalera daramana eta bestea etxe barnera.) ERROXALI eta LUTXI Erroxali.— Geiago ezin dedalako etorri naiz. Amabost egun barru nere etxekoandre markesak urteroko jaia ematen du Donostia'n, eta egun ortarako nai ta naiezkoa zait zuk soñeko ori gertutzea... Lutxi.— Orratx bada, ez dizut itzik ematen. Ez, ez!... Erroxali.— Ezetz? Auxen da lanbidea... Tira, tira! Lutxi.— Lanbidea jostun izatea da erri ontan, eta lanez leporaño josita urte sasoi ontan. Andramaritako bakarrik agindua dauzkatenaz ez dakit nola ibilliko naizen bukatzeko. Erroxali.— Ni ez al nazu utziko lotsagarri, markesaren giltza-zaia... Lutxi.— Guziok batera etortzen zerate eta iñork ez itxoin nai. Erroxali.— Ez da soñeko berria; baizik-eta markesak igaz eman zidana. Zerorrek ikusiko dezu. Oso seda onekoa, ori bai kanela-kolorekoa. Ementxe ekarri dizut. (Pakete batetik azkatuaz.) Lutxi.— Naigo det ez ikusi, erriko festak igaro arte... Erroxali.— (Zabaldu ta erakutsiaz) Ez du asko antola bearrik: gerria pixka bat igo, gona zerbait moztu, atzealdetik atera, aurretik berriz lasatu, kolkoa zabalxeago, beso-mangak laburtu japonesa eran. (Au guzia parregarri esan beza esaerai dagokien kiñu ta itxurak egiñez). Lutxi.— Ez dezu gutxi nai... Erroxali.—Ez da ezer zuk dituzun esku trebeentzat. Oso «xik» geldituko zait. Jende aundia biltzen da gure markesaren jai-egunean, eta guziok galdegingo didate: «Nork josi dizu soñeko «liluragarri» ori? Ta nik: «Lutxik»! Lutxi.— Orratx! Ezin esan ezetz... Auxe da lanbidea gurea! Erroxali.—Ez esan orratx eta ar zazu titare ta jostorratz... baiezkoa emango didazula ba-dakit. Lutxi.— Begira, Erroxali, etorri zaite datorren astelenean. Aste au oso txarra degu. Gauerdi arte ari gera lanean, eta eldu dan astean zer lan gelditzen zaizkigun ikusita... Erroxali.— Neri egiten didazuna ez da izango musutruk. Ain zuzen egun ortan beti izaten da gure etxean markesaren modista, Madrid'en, dan onentxoena, eta nai nuke berak lenago jositako soñekoa, nola eraberritu didazun ikusi dezan. Zuretzat maistra ona litzake andre ori. Eta bein baño geiagotan bururatu zait arengana joan bear zenukela ikastera. Azken azkeneko modak.. Lutxi.— Ez dago gaizki esana. Zure asmo onak dirala-ta ezin utziko zaitut zure soiñeko kutun au gabe. (Soñekoa zabaldu ta aztertuaz) Gai onekoa da. Erroxali.— (pozik) Ederki, Lutxi! Guziz maitagarri ziñala ba nekin eta orain arego. Ez naiz aztuko zutzaz. Eta (gaiztakeriz belarrira)... beste senargai bat lengoa baño obea opa dizut... Lutxi.— Ez zaidazula aitatu. Aski izan det batekin. Erroxali.—Emengo mutillekin ezkondu baño... obeto dago bat dagon bezela. Lutxi.— Gaizkitxo bizi zera! Erroxali.—Erroxali «Errementariko» alabak, ez du iñon inbidirik. Lutxi.— Eta kanela-kolorezko soñeko apain orrekin ministruak ere begiekin jango zaitue. Erroxali.— (par eginez) Ezta arroza esneakin ba-nintz ere! Lutxi.— (Soñekoa aztertuaz) Pampoxa geldituko zaizu. Erroxali.—Beti amabost! Au poza nerea! Astelenean emen nazu probaketa egitera. Lutxi.— Ez ain aguro. Astelenean jostunak ere jai bear genuke, zapatariak bezela. Erroxali.—Ez, zuk txintxo lan egingo dezula ba-dakit. Zapatariok or kompon. Ez zait ajolik. Ba-ditut kokodreilo-larruzko oñetako batzuek bikañak! Nere etxekoandreak emanak, estuegiak bai-zitun! Ori larrua (Pozik) Eta krixkitin kraxkitin arroxa krabelin. Bañan noan! Etxean zai dauzkat-eta. Astelen arte! (abituaz) Lutxi.— Zoaz bada ondo. Etorri arte (atera lagunduaz). Erroxali.—Ortan gelditzen gera, beraz. Ariyo! Lutxi.— Agur t'erdi «poxpolin» (Erroxali bijoa) II. AGERRALDI LUTXI ETA ANDRE DOMINI bere Ama A. Domini.— Beñere ez zijoala uste nuen. Lutxi.— Ezin bidaliko nuen kalera. A. Domini.— Zer bear zuen orrenbeste algaraz? Lutxi.— Emen utzi didan soñeko au antolatzea. A. Domini.— Ez zenion artuko? Lutxi.— Erreza zegon ukatzea. Nori eta Erroxaliri! Erriko jaien ondoren zerbait egingo diot. Bestela ez bait-nau pakean utziko. A. Domini.— Bañan, Lutxi! Nundik atera bear dezu astia? Ea berriz ere gaixotzen zeran. Ez du balio lanean lertzeak. Lutxi.— Egia, ama; beti gauza batzuek josten aspertu naiz. Orrela ez degu irabazten, ez ikasten, ez. Zerbait geiago nai litzake. Erroxali'ren soñekoa bestelakoa da. (Amari erakutsiaz) Modista aundiak nola lan egiten duten ikasteko gogotan nago. Ez naiz beti emen sarturik egongo. Ikasi nai det, irabazi, aurrera atera... A. Domini.— Ez zaudete ni bezela oituta. Josten asi nintzanean, soñeko guziaren itxura ta jostea, botoi ta guzi, zortzi peseta ala amar geienaz kentzen genuen. Lutxi.— Orrek ez du ezer esan nai, amatxo. Amonaren demboran berriz errealka kontatzen omen-zuten. Zuenean pesetaka; gaur duroka eta laister millaka. A. Domini.— Gero ere jostunak ez dira aberastuko. Lan asko zorretan uzten bait-dute... Ez derizkiot gaizki, ikastea, kampora ateriaz. Nere ondoan nai ziñuzket beti; baiñan ez det alaben etorkizuna galerazi nai. Nork zaitue bada amak aiña maite?... (malkoa dariola). Lutxi.— Ama! (Musu ematera joanez) Ez gaitezen goibeldu. Onelako eguraldi alaia dago-ta. A. Domini.— (Alaituaz) Arrazoi dezu. Jainkoak lagunduko gaitu. Zoaz barnen orretera. Zenbait puska erdi-bukaturik utzi ditut. Joxepaneko gona beltza puntada batzuen paltan dago. Bluxa, berriz, albañan oraindik. Filotxo'k onuzkero itzuli bear zuen. Etorri-ala, jarrai dezala. Lutxi.— Bai ama. Banoa. Jai oietako ainbeste lan bildu baitzaigu (etxe barnean sarturik). A. Domini.— Lena aski ez dala. Erroxali'ren soñekoa. Noiz etorriko ote zaio zentzua neskazoro orri? Lutxi.— Ama! Gabe bizitzea onena. A. Domini.— Bai, al bada (ateruntz begiratuz)! Atean norbait dala dirudi Filotxo izango da. AMA eta FILOTXO (Au kanpoko atetik sarturik) Filo.— Izebari itxoiten egon naiz eta berandutu egin zait. Oraindik an gelditu da Mari «Begiokerrenean»... A. Domini.— Esango zenion etortzeko? Filo.— Bai, ama! bañan alperrik... Aspaldi errian izan gabea dala-ta, ezagun guziekin gelditzen da. An utzi det; eta paketeak ekarri ditut. (Puska batzuek mai gaiñean jarririk). Etorriko al da nai ba'du. Bidea ba-daki... A. Domini.— Kampoan luzaro bizi diranai ez dakit zer gertatzen zaien! Erri ta erritarrok maitekirogo begiratzen dituztela guk baño. Zera... zeñekin geldituko-ta Begibakarreneko Mari'kin. Gure monjatxoari komentuan ainbeste urte eramanagatik ez zaizkio lagun zarrak aztu. Filo.— Ni ere pozik aterako nintzake erritik, zerbait ikusteagatik. A. Domini.— Eta etxeko lanak nork egin bear ditu? Amak? Ederki eman ere! Zoaz zoaz aizpa laguntzera, eskubete eginkizun ba-dezute-ta biontzako. Filo.— Ortara ninjoan bada (Abituaz). A. Domini.— Aizu, Filotxo? Filo.— Zer, amatxo? A. Domini.— (Beregana etorri-araziz) Zer gertatzen zaio Lutxi'ri?... Filo.— Gertatu? ezer ez! ez dakit beintzat. A. Domini.— Bai, zerbait ba-du, goibel arkitzen det; naigaberen bat ba-ote dun nago, esan nai ez didana. Zuk jakingo dezu. Filo.— Bai zera! uskeriren bat A. Domini.— Senargaiarekin asarretu al da edo?... Esaidazu egia Filo.— Ba, ama... senargaia aitatu dezun ezkero, Xabier'ekin oztu egin dala uste det. A. Domini.— Zerbait ba-zala esaten nuen. Ez da gure Lutxi'ren errua izango, ez. Ni ere gaztea izana naiz. Gizonezkoekin ez da gauza onik. Gure aizpak asmatu zuan monja joanakin. Obe dezu zuk ere gerora komentuan sartu. Jainko maitea! Filo.— Ez nago orretarako, ez enetxoa! A. Domini.— Orduan zoaz, barren ortara lana aurreratzera ta aizpatxoari poztasun zerbait ematera. Filo.— Bai, bai, amatxo; bañan etzaiozula Lutxi'ri aitatu nik ezer esan dizudanik; alegia... nobio kontu ori... (bijoa). A. Domini.— Ez, maite, ez! ba-det beste egitekorik. Orain zure izeba Sor Gibel-Aundi'ri itxoin. Noizbait etorriko al zait. Jainko maitea! (asperen egiñez eseri bedi). DOMINI eta SOR PAULE S. Paule.— (Sarturik) Emen naiz, aizpa. Ez ziñan aspertuko neri itxoitez?... A. Domini.— Ortxe nunbait. Pazientzia galdu ba'det, zurea da errua... eta pekatua... S. Paule.— «Ni pekataria» esango dizut. Ez asarretu, beintzat. A. Domini.— Asarretu ez, bañan luze-iritzirik nengon zure gibela dala-ta. Komentuan patxarako emakumea egin zera. S. Paule.— Nerekin batera monja sartzea zenun zuk ere. A. Domini.— Oraintxe esan dezu egi aundia. Lasago bizi zera gu baño. Ordu erdi ontan zai naukazu. S. Paule.— Berandutu egin zaidan ezkero, gabiltzan astiro. Latiñez ala diote: Festina Lente «mugi zaite astiro». Pizka batean eseritzera noa. A. Domini.— Oraintxe jo didazu arpa! S. Paule.— Ba al dakizu zer gertatzen dan, aizpa biotzekoa. Bada, gu monja sartzekoan, guzia utzita joan bear izaten degu: etxe, guraso, senide, ezagun, lagun, abar eta abar. Komentuan, berriz, besteren esanera gaude: ez borondate ta ez diru. A. Domini.— Jaten ematen dizute, eta gutxi al da. Bego gañerakoa, or konpon! S. Paule.— Ortan munduan aiña estuasun komentuan nagusi diranak izan oi dute. Ez dakizu ondo. Guziok ere, ordea, txarrera oitzen gera, eta iñoiz gure bizimodu latza arintzen ba digute, jaitxo bat degula, Ama nagusiaren urtebetetzea edo antzekoa, zerua iruditzen zaigu. A. Domini.— Munduan, berriz, pozago gaudenean, orduan eta larritasun geiago datorkigu. Alabak azi ba'ditut, laister ezkon bear ditut... S. Paule.— Zergatik ori? A. Domini.— Ba-dakizu, gure Lutxi'k senargai on bat ba-duala... edo ba-zuala... Sor Paule.— Bai; eta zer?... Jainkoa'k beste bidera deitu al-du? A. Domini.— Debruak dala esango nuke. Asarretu egin bait-dira; eta, jakiña., naigabea etxe guzian sartu zaigu. Sor Paule.— Gazteen gora-berak... A. Domini.— Bai, oso bera... eroriak gaude. Sor Paule.— Altxako zerate. A. Domini.— Ez da errez. Gure Lutxi lanerako batere gogorik gabe nabaitzen det, etxetik alde egiteko gogoz. Sor Paule.— Ez naiz arritzen. Gañera etxetik ateratzeak ez lioke kalterik egingo. Tokiz aldatzea, gogoz aldatzea bait-da. Jainkoaren bideak dira guziak. A. Domini.— Ori esan bear diozu berari. Eta ama geldituko da emen alaba gaztearekin bakarrarekin... Ez, ez Sor Paule.— Ez dezu zerekoi izan bear. Lutxi'ren zoriona zurea izango da. A. Domini.— Monjak oso errez antolatzen dituzte gauzak. Alabak ez dira aingeru, Sor Paula. Sor Paule.— Ez gu ere, Domini, aingeru eroriak ez bada... bañan egoak ditugunak Jainkoagana igo gaitezen. A. Domini.— Sermoigille ona zaude zu; baiñan orain goazen gure ikustaldia egitera. Gero jarraituko degu itz-aspertua... Sor Paule.— Zure esanera nago aizpa; atseden pizka bat artu det. Joateko gertu naukazu (jeikiaz). Ez neri aitzekirik eman. A. Domini.— Goazen bada. (bijoaz) XATUR bakarra (sartuaz) (jostari) Naiago det ez nauten bi aizpek ikusi. Batik-bat Sor Paule'k... Monja oiek guzia jakin nai izaten bait-dute... Pelotari naizela ba-daki ta Madrid'en bizi naizela bera bezela. Galdegin naiko lidake etxea nun dedan, elizara joaten ote-naizen, zer lagun ditudan. Ba, ba, «Libertadia zeñen eder den!» Pelotalekura ezin etorri da ikus-mirara, monja dalako. Bestela... (Txalo batzuek joaz eta otsegiñik) Eh! eh! Lutxiii! Filooo! beti lanean aritu bear al-dezute? XATUR eta FILO; gero LUTX1 Filotxo.— (Jostundegi'ko atetik begiratuz) Xatur da-ta. I al intzanan, neska, orrenbeste istilluekin? Xatur.— Ni berbera. Xatur: ezur eta mami. Filo! (musu emanez elkarri). Filo.— Ezur geiago ekarri den mamia baño. Ez al diten Madril'en jaten ematen edo zer? Xatur.— Lirañago natxion pelotan jokatzeko. Ortarako gerria bear den estutu. Ez zuek bezela beti lanean eserita eta sakela gizentzen. Filo.— Lan asko bai, diru gutxi ordea... eta naigabeak ugari. Xatur.— Nun diñagu Lutxi? Filo.— Gona batzuek bukatzen, beti presaka... Xatur.— (Jostundegira joanez) Itxoingo diten, emakume! eta bestela or, konpon; short'en jantzita ibiltzea diten... Lutxi.— (Sartuaz) Au Xatur ajolagabea! (musu emanez) Zer modu? Guziak pelotari dirala uste al-den? Xatur.— Zuek ikustera etorria, eta erriko jaietan jolastera. Lutxi.— Guretzat ba-dakin, erriko jaiak izaten dirala okerrenak. Ezin, bada, bezero guziekin kumplitu. Dagonerako asper-asper egiña natxion... Xatur.— Nai dezutelako. Komeni zaizuen lana artu, ta gañerakoa utzi; «dejada» egin, pelotariak bezela. Lutxi.— Jostunak ez gaitun pelotari. Guk ezin tongo'rik egin. Filo.— (Aizpari) Onek ez zekin, itxoiten daudenak gañetik botatzea gaitza dala. Euli-mandoak ez diten itsasgorrago... Xatur.— Orduan aztu ditzagun estuasun oiek. Zer berri dabil errian?... Noiz eskontzen zaigu Argindegi'ko Mirentxu? Filo.— Laister, diotenez. Arropa guzia gerturik zeukan. Ta nolakoa, gañera! Xatur.— Eta noiz da irea Lutxirena? Ez didan ezer esaten, neska! Lutxi.— Ez esateko obea den. Xatur.— Ain epel al-zaudete? Lutxi.— Epel ezik, otz ere bai... Izotzetik bera... Xatur.— Asarretu egin al-aiz Xabier'ekin edo zer? Uskeriren bat... Lutxi.— Eorrek esan den. Filo.— Adiskide dira oraindik, bañan bakoitza bere aldetik. Xatur.— Oraingo moda berria den ori... Lutxi.— Ez, ez; benetan amaitu den elkarren arteko adiskidetasuna; eta ez diñagu ezkontza-kompromisorik. Urrengo batean esango diñat zeatzago. Xatur.— Oso gogoko ez ba'den, ederki egiña. Gazte aiz, eta ez zain paltako beste proporzioren bat. Lutxi.— Gabe ere etsiko diñat. Filo.— Mutillai ere ain arroak ez izaten erakutsi bear zaien. Munduan berak bakarrik al dituen nagusi, edo zer?... Xatur.— Ori! ori! Filo! gogor! Ik aterako ditun eltzetik babak. Lutxi.— Ik nereak atera dizkidan, beintzat... Eorrenak ondo isilik gorderik dauzkan. Zer bizimodu Madrid-aldean? Ez al-den adiskide miñik egin? Xatur.— Adiskide miñik ez; guziak motelak atera zaizkidan. Mutillak ezagutu bai, erruz! baiñan «kutunik» ez. Filo.— Zertan aritzen zerate, bada, an? Xatur.— Nere lan eta jokutik kampora, batek nai duan lekura: berbenak dirala, dantza dala, zinea dala, kaletan ibiltzea eta abar. Erretiro'ko egurastokira eguzkia artzera ere bai. Iñori baimenik eskatu gabe. Ura edertasuna! «Madrid'etik zerura» esan oi-diten. Lutxi.— Inbiria sartzen ari azait, Xatur. Emen erri txiki batetik atera gabe bizitzea, gauza motza bait-den. Filo.— Donosti'ra ez al-gaitun joaten, bada? Politagoa den Madrid baiño. Xatur.— Ez den gauza berdiña. Bestelakoxea den Madrid, bein ango bazterrak ezagutu ezkero. Guzirako: Ikasteko, irabazirako ta jolaserako. Filo.— Gastatzeko ta dirua xautzeko ere bai. Xatur.— Jakiña! baiñan Lutxik ditun buru argi ta esku trebeekin edozein moda-etxetan artuko liteken, eta ondotxo ordainduaz gañera... Lutxi.— Orrek losintxatzen natxionan. Orretzaz itzegin bear diñagu. Xatur.— Eta an ikasiko ukena?... Lutxi.— Emengo lanak amaitzean, ez diñat berririk artuko. Ez ta ez ta ez! Eta negu aldian Madrid'era Xatur'ekin. Xatur.— Nere poza! Ez gero atzera egin. Lutxi.— Gure ama konbentzitzea ain errez ba'litz... Filo.— Bai bai, Lutxi. Orrela aztuko ditun naigabeak. Lutxi.— Aizpa! utzi ditzagun ametsak. Ezin aztu diñaguna zera den... or barruan oraindik josi ta bukatzeko dauzkagun puskak. Emen berriketan ari gaitun, Xatur. Mingaiña arin, eta jostorratza geldi. Au ez den lan egitea, ler egitea baizik. Xatur.— Zuek dezute errua. Lutxi.— Goazeman, goazen barrura! Or ikusiko den gure «errua» eta lan pilla ederra. Guzia utzita joango niñuken, ez Madrid'era baita Pekiñ'era ere Filo.— Atean deika ari dirala zirudin (ateruntz). Lutxi.— Oa, bada, irikitzera. Beste bezeoren bat reklamatzera. Etxean ez nagola esan. Goazen, Xatur (barrura joanez). Xatur.— Bai; nik ere esan bear dizkiñat aizparen aurrean aitatu nai ez nizkiñanak (bijoaz). FILO eta ERROXALI Filo.— Aurrera! Zu al-ziñan, Erroxali? Erroxali.— Neroni bai, gazte; zure aizpari ajola aundiko gauza bat esatea aztu egin bait-zait. Nun degu Lutxi? Filo.— Oial-muestra batzuek ikusten ari da. Lanpetua dago kampoko andre batekin. Erroxali.— Ba, nik ere nere «kanela»-kolorezko soñekoari apaingarria nun jarri, aztu egin zait esatea. Ondoena uste det paparran gaiñean eskubi aldean izango dala; karda-lorea modukoa. Filo.— Esango diot. Bañan aundiegia ez ote-da? Obe dezu lore zuri bat ipiñi. Ez al derizkiozu? Erroxali.— Ez dakit bada. Zuria ta kanela, arroz-esnearen itxura artuko det. Filo.— Erriko pestetako ezin eta jatorrago. Erroxali.— Zu txantxetan ari zera, bañan nik jantxi ori Markesaren etxerako det; eta edozein «tualetekin» ezin joango nazaizu. Filo.— Zure korputz lirañak edozein soñekori ematen dio grazia, azukre ta kanelak edozein janariri bezela. Erroxali.— Modistetako balio dezu, losintxatzen gogoz ari zera. Filo.— Gustorago ariko nintzake «arroz-esnea» jaten. Gozo-zale bait-nazu. Erroxali.— Gaztetxoa zera funtsez itzegiteko. Obe izango det neronek zure aizpari esatea. Ea lenbaitlen deitzen diozun. Filo.— Lanpetua dagola-ta, ezin atera ditekela esan dizut bada... Erroxali.— Zu oso gogaitkarri zaude lelo orrekin. Filo.— Zu, berriz, xarmangarri soñeko kanela-kolore orrekin. Ba-zaude pixka baterako. Ez, datorren aste guzian beinik bein. Erroxali.— Ez badakizu ere, zure aizpak itz eman dit. Filo.— Arek emango zizun «itz» bañan nik egin bearko det «pitz», puntadak eman eta eman... amaitu arte. Erroxali.—Nere soñekoak ez du orrenbeste lan. Gure markesaren jai egunerako nai ta nai ez bear det. Filo.— Beste soñekorik ez dezu izango jartzeko-ta. Erroxali.— Ori bai. Ez zait palta jantzirik, baiñan jai ori gauez da, ta seda orrek dirdai berezia dizu. Filo.— Nere aizparekin antolatuko zera. Edo bestela nere amarekin... (Ateruntz begiratuaz) Oraintxe dator bera kaletik izeba mojarekin. (Atean dira) Itzulia uste baño lenago egin dute Erroxali.— Aspaldiko ezagunak ditut biak! Ama, ezkondu aurretik; ta izeba moja, Madril'en maiz ikusten det. An duten kolejioa gure etxetik berta dago. Filo.— Ainbat obeto, Erroxali. Orduan emen uzten zaitut, zerori bakarrik. Naiago det emen arki ez nazaten. Lan asko degu or barruan. Gure amarekin antolatuko zera. Erroxali.— Igesi zoaz, e? Filo.— (Joanez) Ez, ez, lanera! Gero arte! ERROXALI, ANDRE DOMINI ta SOR PAULE (sarturik) A. Domini.— Arratsalde on, Erroxali! S. Paule.— Ave, Maria! Erroxali.— Baita zuei ere (elkar agurtuaz). Zer modu? A. Domini.— Kaletik itzulia egin degula. Bañan gure etxean ez al-dizu iñork jaramonik egin? Erroxali.— Oraintxe alde egin dit zure alaba gazteak. Lutxi'kin itzegin nai nukean, bañan ain lanpetua omen-dago; beste egunen batean etorriko natzaio. S. Paule.— Alaxen da, bai. Erroxali.— Ba'dakizu, trapu-kontua.. S. Paule.— Amaika lan ematen du «trapu»-kontuak munduan. Erroxali.— Ez zuek bezin errez erabakiko ba'genu soñeko ta moda-«arazoa»... A. Domini.— «Moda»-arazoa ta gañerakoak... (jan-kiñua egiñaz). «Habitua» jantzi ta eskera! S. Paule.— Nere aizpak nola astintzen gaitun moja gaizoak. Erroxali.— Astindu, bai; bañan gero zuen sakela bete ere bai. S. Paule.— Egia da, eta eskerrak ematen dizkiot. Guk ere zerbait «pasa» bear degu munduan eta ez dakizute buruko au (toka ikutuaz) lotuta eramatea zer dan. Uda ta negu jantzi latz au ere soñean eraman-bearra gauzarik aspergarriena. A. Domini.— Zuek ere zerbait bear dezute. Erroxali.— Sor Paule'k arrazoi du. Ez nuke beti jantzi batekin ibilli nai. Soñekoz aldatzean ba'dirudi bat gaztetzen dala. Neretzako atsegiñena, goizean bat eta arratsaldean bestea jaztea. Kolorea ere egunari ta aroari dagokiona. Bein urdina, urrena zuria. Ain zuzen zure alabak «kanela»-kolorezko sedazkoa antola bear dit eta ea zuk ere, Andre Domini, zirikatzen dituzun len baitlen egin dezaidaten. A. Domini.— Alabek amari kaso egiten diotela uste al-dezu? Ez lan geiegi artzeko esan diet ezin amaiturik ibiltzeko. Erroxali.— Nerea beintzat antolatuko al-didate. Sor Paule.— Noiz itzultzen zera Madrid-aldera? Erroxali.— Nere etxekoandre Markesa'ren eguna igaro arte ez. Illaren azken-aldera edo. Eta zu? Sor Paule.— Ni ordurako an izango naiz Jainkoak lagun. Ikaskizunak asten bait-dira. A. Domini.— Ikaskizunak asiko dira, bañan zure «bixitak» emen ez dituzu amaituko. Ori, etorri ziñanetik etxez-etxe zabiltzala. Sor Paule.— Arritzekoa al-da? Kontu egizu amar urte dirala errira etorri ez naizela Toki ta lagun zarrak ikustea atsegin zait. Kampoan, erbestean bizi ez zeratenok ez dakizute zer dan? Erroxali.— Udarako ez da txoko txarra. A. Domini.— Emen gaude bada bizi guzian ea iñora atera gabe. Sor Paule.— Zoriontsua sorterrian jaio, bizi ta iltzen dana! Erroxali.— Txokotik ateratzea ere ez da txarra, zerbait ikasi ta irabazteko. Sor Paule.— Jainkoa'ren bideak ez ezagunak zaizkigu. Ni komentura deitu nindun. Zu, berriz, Erroxali, Markes baten etxera. Zerua nun-nai irabazi diteke. A. Domini.— Famili bat azi duna eta seme-alabai kristauki ta lanegiñez bizitzen erakusten ari dana ere, zuek aña izango al da! S. Paule.— Gu, agian, estuago neurtuko gaitu Jainkoa'k. Erroxali.— Josten ederki erakutsi diezu alabai ta saritua izango zera: billuzi dagona janztea errukizko egintza bait-da. (Parra dagite). S. Paule.— Bai, jantzi-ordez askotan bear ez dana agirian utziko ez ba'lukete. Au likiskeria ageri da itsas-bazter oietan! Ez da Aprika larru-gorrietan ain nabarmen. A. Domini.— Olakoetan begiak itxi! Komentuan bezela ibiltzea nai al-dezu ondartza ta olakoetan? Sor Paule.— Ori ez! baño txukun bai ordea. Kristauak al-gera, ala ez. Erroxali.— Bi aizpek ba-dezute beti eztabaida. Luzaroan egongo nintzake zuei entzuten, joan bear ez ba'nu. Domini, esan zaiozu alabari ez nere soñekoa aztutzeko. Lutxi'k dituan eskuekin Madrid'en modista jarriko ba'litz nai aña diru irabaziko luke. A. Domini.— Ori esan bear diozu! Oraintxe ez du asko palta erritik aldegiteko. Gañezka dago. Erroxali.—A zer nolako poza nerea! Madrid'era elkarrekin joango ba'giña. Gure etxekoandreak modisteri on batean sartuko luke. Izeba Sor Paule'k ere ezagutzen du ongi zer dan Madrid. S. Paule.— Bai, bai, geiegi ere. Ikasteko leku ederra da gazteentzako, nun dabiltzan zaindu ezkero. Gure kolejioan toki egingo genioke. A. Domini.— Ikusten ari naiz guzien artean burua berotuko diozutela, ta laister naizela alabarik gabe. Sor Paule.— Jainkoa'k alabak eman dizkitzu, Aren borondatea bete dezaten, eta etxetik joaten ba'zaizkitzu ere, ez dituzu jo bear galdutzat. Erroxali.— Moja ta praileak guzirako ba-dute arrazoi. Andre Domini, ez estutu. Urrengo batez itzegingo degu orretzaz. Soñekoa progatzera etorri nadinean. Ba-dakizu e? Laister arte. A. Domini.— Bai emakume bai! Zoaz ondotxo. S. Paule.— Zoaz Jainkoa'rekin. Erroxali.—Ariyo ba! (bijoa) Biar etorriko naiz. Ez dezala aztu nere jantzi dotorea. A. DOMINI eta SOR PAULE A. Domini.— Alde egin digunean, ez naiz asarre. Kanela-kolorezko soñeko orrekin zoratu-araziko gaitu etxeko guziak. Sor Paule.— Orrelako bearrezko al-zaio?... Erroxali ere urtetan aurrera doa, eta onuzkero ez zaigu asiko senargai-billa. A. Domini.— Mutxurdin oiekin ez pio! Txoralda zamarra izan da beti. Sor Paule.— Ez zazula orrela itzegin lagun urkoarengatik. Erroxali, ona da; Guziok ditugu geren utsegiteak. Madrid'eko etxe aundiki batean dago ama de llaves. Eta etxekoandre Markesak ez daukala saltzeko ba-dakit. A. Domini.— Orretxek arrotu du, bada, pizka bat gure Erroxali. Aristokrazikoa dala iruditzen bait-zaio. Sedazko soñeko ori... Sor Paule.— Kanela-kolorea... guziok ba-dakizu. A. Domini.— Ori bera! markesa'k emana du eta guk Erroxali'ren neurrira jarri bear. Beste lanik ez ba'lego. Sor Paule.— Itxoin dezala. Eta bestela ez artu. Ori baño korapillo aundiagorik ez ba'dezute. A. Domini.— Egia diozu, aizpa! Ori baño korapillo gaitzagoa badegu. Lutxi ezertako gogo barik arkitzen dedala. Badakizu zergatik dan... Sor Paule.— Bai, antzematen diot... Maite-miña, nobio... keria. A. Domini.— Orrela jarraitzen ba'du, aldi baterako etxetik kanpora bidaltzera beartuko naiz. Giroz aldatzea! Sor Paule.— Ez zait gaizki iruditzen. Ezta Madrid'era bidaltzen ba'dezu ere. Erroxali'k dion bezela, moda-etxe on batean josten ederki ikasiko luke. Zer gerta ere, an nago ni gañetik begiratzeko. Gure komentuan ere leku izango luke. A. Domini.— Ori, berari galdegin bearko diozu. Biei deitzera noa. Ez bait-dakite emen geranik. (otsegiñaz) Lutxi!! Filo! Atozte! emen gera! (Barrendik) Ba-goaz amatxo! Sor Paule.— Bururik altxa gabe lanean ari dira. Lengoak LUTXI eta FILO Lutxi.— (sarturik) Zer gertatzen da? Filo.— Aguro itzuli dira! Sor Paule.— Ez bait-degu etxean arkitu nai genduen «persona», eta urrengo batean ikustaldia egingo diot. A. Domini.— Bakarrik ioango zera. Beti kalean ibiltzeko prest. Ez dakit nola etsitzen dezun komentuan. Sor Paule.— Orregatik bada! Urte guzian komentuan nagolako, ateratzen naizenean oporraldietan kalea maite det. Geiago, gaur txokolate ona artzeko aitzekia bait-nuen. Zer dan ea aztu zaidana. Lutxi.— Txokolatea etxean ere emango diozu izeba. On-ona Bayonakoa gañera. Gu ere lana uzteko irrikitzen gaude, eta guziok artuko degu elkarrekin. Sor Paule.— Ederki! ederki! Lutxi! (bazter batera eramanez isil-kontuan diardutelarik). A. Domini.— Bueno, Filo. Zure aizpa lan egitez aspertu zaigu, ta gu biok gertu bearko degu txokolate ta gañerakoa. Filo.— Bai, ama, bai! (Izeba ta aizparengatik) utzi zaiezu pakean A. Domini.— Txokolate ona beeko apalean gorderik daukat. Filo.— Ba-dakit bai. Neronek iñoiz gordiñik ogiarekin iaten bait-det. A. Domini.— Orduan, ez dakit batere geldituko danik! Filo.— Bai andre, bai! Gaurko aña bai. A. Domini.— Au neska! Ar itzazu lau ontzako, ta bero zazu esnea, alcoholezko sutokia berotuaz. Filo.— Sua pizturik daukagu, plantxarentzako. A. Domini.— Zuretzat ez da eragozpenik. Zer ote-da maratz izatea. Egizu, egin, derizkiotzun eran. Filo.— Bai, amatxo. (Izeba ta aizparen-gatik). Oiei ezer esan gabe! A. Domini.— Obe dezu, bai. Isil-konturen batzuek bait dituzte. Filo.— Nik ere, ba, isil-konbidau bat ekarriko det. Xatur or barruan dagona! A. Domini.— Barruan dagona diozu, eta bakarrik utzi al dezute? Sartu dedilla Filo.— Bai, nik txokolatea egin bitartean emen egon dedilla. (Atetik) Xatur! Emen, nere amak eta, agurtu egin nai zaitue. Zatoz ona piska batean. A. Domini.— Jakirña! Or utziko zenuten, bada, neska gajoa? Ez det aspaldi ikusi. Filo.— (sarturik) Txokolate dotorea artu bear degu gaur. Baionakoa! SOR PAULE, A. DOMINI, LUTXI ta XATUR (au sarturik). Xatur.— Arratsalde on! (Sor Paule eta A. Domini agurtuaz) Zer modu? A. Domini.— Ez gazteak bezin ongi, baiñan tira «ainbestean!». Sor Paule.— Oso ondo, Jainkoari eskerrak. Xatur.— A. Domini'k beintzat ez du urterik galtzen. (Sor Paule'ri) Beorri ez det ainbeste ezagutzen, naiz orain biok Madrid'en bizi geran. Sor Paule.— Nor zaitugun ba-dakit. Nork ez du aditu Xatur'etzaz mintzatzen?... Raketista... Lutxi.— Nere lagun on bat da, Sor Paule. Eta neskatxa zintzoa, naizta pilotaria izan. Sor Paule.— Nik ala uste. Ez det txarrez esan. A. Domini.— Au gazterik atera zan etxetik. Ez al-da ala, Xatur? Oraingo gazteen ezin-egona. Xatur.— Oraingoena eta antziñakoena. Ni izebak eraman nindun... zera... «Ostatu zaarrekoak»... A. Domini.— Ah! bai! Iñaxi! ezagutu nuen. Sor Paule.— Ikusten dezu, aizpa, ez gerala oraingoak bakarrik. Antziñakoak ere etxetik ateratzen ziran. Lutxi.— Gure amak nai luke, ez beñere bere ingurutik mugitzea. Sor Paule.— Ama on guzien leloa da ori, baiñan bizitza indartsuagoa da, ta guziok sakabanatzen gaitu. Ez dio ajolik; Xatur.— Asieran pelotari bezela ibilli nintzan, bañan bilduko gera berriz beste munduan. A. Domini.— Bai Josafat'eko zelaian. Ori ba-dakigu. Orain, ordea, oraingoa jakin nai genduke. Ea Xatur! esaiguzu zertan zauden Madrid'en... Xatur.— Asieran pelotari bezela ibili nintzan, bañan orain arropa-almazen aundi batean nago. Nere izeba neskame izan zan etxean. Oso estimatua naukate eta ederki ordaintzen didate. A. Domini.— Txanpon batzuek aurreratzen ariko zera orduan? ezkontzen zeraneko? Xatur.— Ez ba'nu gastatzen, bai. Erri aundietan, ordea, diru-txaubide aundiagoak daude oraindik. Sor Paule.— Obe dezu pelotaritza utzi dezuna. Jokalari izatea, ez da ondo neskatxa egoki batentzat. Lutxi.— Okerrago da «futbolista» izatea. Xatur.— Bai, bañan diru geiago irabazten da. Naiago nuke ala banintz. A. Domini.— Oraingo oitura ta libertadeak! Bestela ezi giñuzten gure gurasoak. Ezkondu arte ez nintzan ea etxetik atera. Sor Paule.— Oraingo gaztedia beste era batera bizi da, ta ezin zaizkio bideak itxi. (Xatur'i) Zer kaletan bizi zera Madrid'en. Xatur.— Nere izeba bizi izan zan etxean, Fuencarral-kalean; azken bizitzan bi gela aundi ditut zerura begira.. Sor Paule.— Orduan lekua izango zenuke Lutxi'rentzat ere... Xatur.— Ez det izango bada? Pozik artuko nuke gañera nerekin! Gaur bertan jardun degu orretzaz. Ez al-da ala, Lutxi? Lutxi.— Bai, ala da. Ta Xatur ez ezik Erroxali ere beti ari zait Madrid'era joateko. Moda-etxe apain batean sartuko naula... A. Domini.— Guziok elkar artuta nere aurka ari zeratela dirudi. Zer da au? Monja ere bai, alajaña! Etxean bakar-bakarrik nai al-nazute? Sor Paule.— Ez da ori. Lutxi'ri, uste det, orain komeni zaiola etxetik ateratzea. Ama batek seme-alaben etorkizuna dalata ez du beldurrik izan bear etxetik kampora atera ditezen, kristau-ikasbidea ta errilijio katolikoaren egiak ondo erakutsi ba'dizkiete. Jainkoa'k ez ditu eskutik utziko. A. Domini.— Aski degu, aizpa. Gaur sermoi geitxo entzun dizkitzut. Ea seme ondatzaillearen ordez, alaba ondatzaillearena gertatzen zaigun. Madrid'era joan nai ba'du ez diot galeraziko. Bere buruaren jabe da, ta dijoala! (malkoa dariola baztertzen da). Sor Paule.— Ez du orrelako presarik. Ez da laisterka ibilli bearrik. Emengo lanak bukatu ditzala, ta bitartean gauzak antolatuko dira. Guk Madrid'en jostun-etxe on bat billatuko diogu. Gure ikastetxean egon nai ez ba'du, Xatur'ek bere etxean artuko du... Xatur.— Aguro gañera. Ori egiña dago. Au poza nerea! (Lutxi besarkatuaz). Lutxi.— Ez ain aguro, Xatur! Xatur.— Isilik ago, neska! Lutxi.— Zer nai den? Ama itun ikusten diñat, eta ez niken geiago naigabetu nai. (Besarkatzera joanez). A. Domini.— Xatur'ekin joateko baimena ematen dizut. Xatur.— Bai zera? Ez da egia izango. Sor Paule.— Ez dezute goibeltzeko ziorik. Alaitu zaitezte, alaitu. Lengoak eta FILO Filo.— (Barrengo atean agertuaz) Txokolatea gertu daukazutela, andre eta andereñoak! Maia iarria dago. Aurrera beraz! Xatur.— Garaiz zatoz, Filo. Emen barrena tristetzen asia zuten batzuek... eta guziok ere «plakiarekin» gaude. Lutxi.— Ez da orrenbestean; bañan gogoz artuko degu. Ez al-da ala, ama? A. Domini.— Barruan geldituko zait arra. Filo.— Guzia gertu daukat. Bizkotxoak gañera... Atozte! Sar bedi izeba! Sor Paule.— Ezin barau egingo degu, orrelako borondate onez eskeñita. Goazen! Filo.— Esne-gaña ta dultze pizka bat ere atera dizuet. Atsegin zaizuela bai bait-dakit. Xatur.— Ura «eskonfarekin» ez unan aztuko, Filo. Egarririk natxionan pelota-partidu ondoren bezela. Filo.— Ezta! Ortatik beti zegon gure etxean. Lutxi.— Nik uste, Xatur'ek naiago diñala xerra bat urdaizpiko sagardoarekin. Xatur.— Zer uste den, ez naizena «señorita piña». Tea artzen ere bazekiñat. Filo.— Ortatik ere ba-zeukanagu... A. Domini.— Edozeñek esango luke, loteria erori ala ezteiak dituguna, onela parra-parra ibiitzeko. Sor Paule.— Jai egiteko noiz-nai da garaia. Lutxi.— Dagonean on, eta ez dagonean egon! Gaurkoa nere bizkar da. Lan egitez aspertu naiz, eta gere buruai opa bear diegu gozamen pizka bat. Izeba ere ez da egunero gurekin i zaten. Sor Paule.— Eskerrikasko! Filo.— Oztu bañan len sar zaitezte! (Lutxi eta Xatur besotik elduaz). Xatur.— «Helatu» batzuen billa joango naiz. A. Domini.— Ori geiegi izango da. Au neska oiek! Zer ote da gazte izatea? Lutxi.— Beste egunen batez konbidatuko gaitun. Filo.— Bai, gaur gure etxeko «atsolorreta» da. (joanez). Sor Paule.— Izena jakitea ere ez da gutxi. A zer nolako bi alaba dituzun! ta zer bi illoba nik! A. Domini.— Ez dira monja-gai, ez uste! iarraitzeko.
2019-09-19T19:12:50
https://andima.armiarma.eus/eugo/eugo32/eugo3214.htm
[ -1 ]
GREBALARIAK ASKE! MANIFESTUA: | grebalariak aske! Posted on maiatza 25, 2013 by grebalariakaske Post hau Euskara atalera grebalariakaske-k bidalia da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra. 2 thoughts on “GREBALARIAK ASKE! MANIFESTUA:” Nere postekin loturak: Grebalariak aske! herri plataforma hasi da babes sinadura batzen | PREST! aldizkaria Nere postekin loturak: Lau grebalari auziperatuen aldeko elkartasun bazkaria Olabeagan | PREST! aldizkaria
2019-10-16T00:52:08
https://grebalariakaske.wordpress.com/2013/05/25/grebalariak-aske-manifestua/
[ -1 ]
"Espusa-espusen kantoria" - "Atharratze jauregian" - "Belhaude bortietan" - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria "Espusa-espusen kantoria" - "Atharratze jauregian" - "Belhaude bortietan" Erreferentzia: BER-05-17 Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : Baskisch 507 Kanpo lotura: http://www.smb-digital.de/eMuseumPlus?service=ExternalInterface&module=collection&objectId=743530&viewType=detailView
2020-07-07T23:08:09
https://www.mintzoak.eus/eu/larraine/pasarteak/ber-05-17/
[ -1 ]
Kudeaketa politika - Sarrikue Taldea GRUPO SARRIKUE, SL taldea ARBIDEA EGOITZAk, APERRIBAI EGOITZAk eta SARRIKUE EGOITZAk osatzen dute, eta berean kalitatea honela ulertzen da: bezeroekin eskuratu ditugun konpromisoak betetzea; izan ere, horixe da gure kudeaketa-sistema ezartzeak daukan helburu behinena. Eremu horren barruan, printzipio hauek ezartzen dira: Konpromisoa hartu dugu bezeroaren beharrizanak betetzeko, bai eta gure jarduerei aplikatzen zaizkien lege-betekizun eta erregelamenduzko betekizun guztiak, eta erakundeak sinatzen dituen gainerako betekizunak betetzeko ere. Xede eta helburuak ezarri eta etengabe berrikusiko ditugu, eta baliabide materialak xede eta helburu haien arabera jarri eta egokituko ditugu, zertarako eta etengabeko hobekuntzarako mekanismo eragingarriak sortu eta mantentzeko. Enpresako langileek kudeaketa-sistemarekin bat egingo dute, eta haiek behar duten prestakuntza eta informazioa emango zaie, zertarako eta euren atazak zuzen eta kalitaterako definitutako estandarren arabera egin ditzaten. Lehengaiak hornitzen dizkigutenek eta kontratek bat egingo dute bezeroen gogobetetzearekin eta etengabeko hobekuntzarekin, gure enpresaren prozesuetako beharrizanen berri emango zaie, eta laguntza emango zaie beharrizan horiek bete ditzaten. Enpresaren barruko eta kanpoko komunikabideak hobetuko ditugu, zertarako eta gure jardueran etekin hoberena lortzeko. Politika hau erakundeko langile guztiei jakinaraziko zaie, eta langileei ikusaraziko zaie politika hori betetzea enpresako kide guzti-guztiek lortu behar duten helburua dela. Kudeaketa-politika aldian-aldian, gutxienez urtean behin, berrikusiko dugu.
2018-09-22T15:08:14
http://www.sarrikue.com/eu/kudeaketa-politika/
[ -1 ]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Botulismo&oldid=6603097"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 6 otsaila 2019(e)an, 05:33(e)tan
2019-11-20T22:12:14
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Botulismo
[ -1 ]
Catchstitch – Tailoress The stitch Hau elastikotasuna kopuru jakin bat ahalbidetzen seam batean, eta maiz erabiltzen hemming. Da butted elkarrekin bi oihal pieza baino gehiago ibaia zeharkatu baitan puntu osatutako. Lan ezkerretik eskuinera. Ziurtatzeko haria eta orratza hartu eskuinera stitch txiki batean ertz bat ezkerrera. Hartu orratz ehuna bigarren ertzean zehar ezkerretik eskuinera, seam irekita zehar diagonal puntada bat osatuz. Jarrai puntu koherentziaz tarte. ← Crows Foot Tack Neckline bat aldatuz Pattern batean→
2018-05-26T00:03:55
http://www.the-tailoress.com/eu/catchstitch/
[ -1 ]
Aktibo zahartzeko aterpe bila | Gizartea | Berria Adinekoentzako etxebizitza eredu berri bat jorratu nahian dabiltza Donostian: etxe kolaboratiboko egitasmo bat diseinatzen hasiko da asteon Elkarbidean elkartea. Madrilgo Trabensol kooperatiba izango dute eredu: 77 lagun bizi dira etxe komunitarioan, «intimitatea eta bizikidetza uztartuta». Madrilen, kooperatiba baten bidez jarri zuten martxan etxebizitza kolaboratiboko egitasmoa. TRABENSOL Herriko sendagilea harrituta dago, gure jendeak ez duelako bihotzekorik, ezta iktusik ere». Erdi txantxetan kontatzen du Paloma Rodriguezek pasadizoa, Madrilen adinekoek duten etxebizitza komunitarioko egitasmoak osasunean ere eragin onuragarria duela esaten duenean. Baina ez da broma bat: «Unibertsitate Konplutentseak eta Unibertsitate Autonomoak azterketak egin dizkigute: gure adinak kontuan izanda, estatistiken arabera bihotzeko eta iktus batzuk gertatu behar zitzaizkigun, baina ez. Pentsatzen dugu urte batzuen buruan berriro egingo dizkigutela azterketa horiek, eta ondorio argiagoren bat aterako dutela». Haiek badute eurena: «Komunitatean bizitzeak abantaila handiak ditu; osasungarria da». Trabensol kooperatibako presidente izandakoa da Rodriguez; egungo presidenteorde Baudi Lozanorekin batera egon zen joan den astean Donostian. Izan ere, antzeko egitasmo bat jarri nahi du martxan Elkarbidean elkarteak Gipuzkoako hiriburuan: adinekoentzako bizitoki eredu berri bat. «Zaharren egoitzen eta etxe tutelatuen alternatiba gisa ikusten ditugu etxebizitza kolaboratiboak: intimitatea eta bizikidetza uztartzen dituzte; etxe independenteak daude, baina gune komunak ere bai, zerbitzuak eskaintzeko», azaldu du Ixabel Fernandez elkarteko kideak. Gero eta beharrezkoagoak izango dira, gainera, halako egitasmoak. Etengabe hazten ari baita 60 urtetik gorakoen kopurua, baita euren bizi itxaropena ere —86 urtekoa emakumeetan, eta 80 urtekoa gizonetan—. Eta errealitate hori aldaketa demografiko zenbaitekin uztartu da, Fernandezen arabera: «Familiak txikiagoak dira, zaintzeaz arduratzen zen senidearen figura desagertu da, eta seme-alabak sarri kanpoan daude. Baina, gainera, ez dugu halakorik nahi haientzat: gure belaunaldia zaintzera derrigortuta egon da, eta guk ez dugu inoren bizitza baldintzatu nahi». Zaintza premiak izan arte ere urte asko izan ditzaketela aldarrikatu dute. Adinekoekiko politikan ikuspegia aldatu behar dela uste du: «Pentsatu behar da ea zer den garrantzitsua ondo zahartzeko. Politika asistentzialistak baino gehiago, autonomia sustatu behar da, osasun fisiko onez iristen baikara zahartzarora». Herri txiki batean Hain justu, horrek bultzatu zuen Baudi Lozano Asturiasko jaioterritik (Espainia) Madrilera joatera, eta Trabensol egitasmoan sartzera: «Bizitza aktiboa gustuko dut, gauza asko egiten ditut, eta proiektuak horrela jarraitzeko aukera ematen zidan, jarduera asko antolatzen dituztelako». Harro mintzatu da etxeko ortuaz: «Sasoian mantentzen gaitu». Torremocha de Jaraman daude Trabensol kooperatibaren etxeak. 900 biztanleko herri txiki bat da, Madril hiritik hurbil. Bi hektareako eremuan bederatzi eraikin dauzkate, 54 etxebizitzarekin; 77 lagun bizi dira bertan orain. Etxeez gain, gune komunak ere badituzte: harrera, jantokia, egongela, liburutegia, jarduera gelak, kiroldegia, lorategia... «Bizitza ematen diegu urteei», adierazi du Rodriguezek; «Zahartze aktiboa dugu, eta lagunartean gaude». Erraztasunik ez dute izan bidean, dena den. Rodriguezek kontatu duenez, 2000. urtean abiatu zuten egitasmoa: «Vallecas eta Moratalaz auzoetako jendea elkartzen hasi ginen. 2002an kooperatiba bat sortzea erabaki genuen, hortik gentozelako: 1960ko urteetan etxebizitza eta irakaskuntza kooperatibak sortuak genituen». 2004an hasi ziren dirua jartzen: hilean 200 euro; 2006an orubea erosi zutenerako bazeukaten nahikoa aurreratuta. Burokrazia arazoek 2011ra arte atzeratu zuten obren hasiera. 2013ko udaberritik bizi dira bertan. Kooperatiban orain sartu nahi dutenei urte horietan jarri zuten dirua eskatzen diete: 150.000 euro inguru. «Badakigu ez dagoela edozeinen esku; guk gure etxeak salduz lortu genuen dirua». Mendekotasunen korapiloa Trabensolekoek nabarmendu dute parte hartzean oinarritzen dela haien eredua: «Batzarra da organo nagusia». Bizikidetza arauak eurek jarri dituztela azaldu du Rodriguezek: «Animaliak eraman daitezke? Eztabaidatu egiten dugu. Etxeak aloka daitezke? Eztabaidatu egiten dugu. Eta hala lortzen ditugu adostasunak». Balio etikoak izaten dituzte kontuan: «Eraikin bioklimatikoa egitea erabaki genuen; hasieran garestiagoa izan zen, baina orain fakturak merkeagoak dira». Egiteko batzuk euren gain hartuz aurrezten saiatzen dira, baina hainbat zerbitzu kontratatuta dituzte: catering-a —bertan kozinatzen duten arren—, harrera, garbiketa... Zaintzailerik ez dute izan orain arte, baina otsailetik aurrera horretan arituko den lan talde bat kontratatuko dute: erizain laguntzaileak, fisioterapeutak... Izan ere, zer gertatzen da etxeetan bizi direnek mendekotasunen bat garatzen badute? «Iristen direnetako askok galdetzen digute ea gai hori nola konpondu dugun», aitortu du Lozanok. Mendekotasun handiekin lotutako arazo larririk ez dute izan orain arte, baina berriki sortu zaie eztabaida, bizilagun batzuek zaintza premiak dituztelako. «Erabaki dugu pertsona horiek behar duten arreta erdibana ordaintzea: mendekotasuna dutenek erdia, eta kooperatibak beste erdia». Horrek beste korapilo bat utzi du: egokia al da proiektua mendekotasun handiak dituztenentzat? Trabensoleko zein Elkarbidean-eko kideak bat datoz: ez dago konponbide bakarra. Rodriguez: «Agian urtebete barru izango ditugu erantzun gehiago. Baina jendea askea da etxean jarraitzeko azken egunera arte, edo beste leku batera joateko hiltzera; denetik eduki dugu». Halere, erantsi du heriotza ez dagoela egitasmoaren erdigunean: «Bizitzera eta elkarrekin bizitzera joan gara Trabensolera. Hiltzean baino gehiago, pentsatu behar dugu ea komunitate baten parte izan nahi dugun gure azken urteetan hobeto bizitzeko. Medikuaz galdezka etortzen direnei esaten diegu akaso hau ez dela bilatzen dutena». Donostian, hastapenetan Madrilen egin duten bide hori jorratu nahi du orain Elkarbidean-ek Donostian. Ez dakite non, ordea: «Aztertu dugu lur sail pribatu bat erostea, baina oso garestiak dira. Gure asmoa da lur eremu edo eraikin bat erabiltzen utz diezagutela», azaldu du Fernandezek. Dena den, proiektua oraindik hastapenetan dago: Gipuzkoako Diputazioaren diru laguntza bat jaso dute adinekoentzako etxebizitza kolaboratibo egitasmo bat diseinatzeko, eta horri ekin diote asteon, Hiritik At kooperatibaren aholkularitzaz. Zazpi lantegi egingo dituzte: «Jendea parte hartzera deitu nahi dugu». Belaunaldi arteko proiektu bat martxan Usurbilen
2019-07-19T06:37:00
https://www.berria.eus/paperekoa/1913/006/001/2019-01-19/aktibo-zahartzeko-aterpe-bila.htm
[ -1 ]
Espezializazio lar — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espezializazio lar Espezializazio lar Amatiño 2016/04/05 22:00 Zalantzarik ez gero teknologia ikaragarri garatu dela azken mende erdian, baina 1960ko hamarkadan profesional bakar batek egin lezakeena egiteko, orain hiru behar dira. Seguru gero, hiru bider geldoagoa eta hiru aldiz garestiagoa dela. Eta, zalantzak ditut, mende erdi iraun dezakeen teknologiarik moldatzeko gauza izango ote diren hiruen artean. Jose Maria Castivia, 1946 Oso oker ez banago, 1961 urte inguruan jarri nituen estreinako lentillak. Orain dela 55 urte, beraz. Hamasei urte nituela. Jose Maria Castivia (1926-2013) optikoak, Realeko jokalari izandakoak, jarri zizkidan Donostian. Berak egin zidan egin beharreko guztia, begien kurbadura erabaki, dioptriak neurtu, kendu-ipinia asmatu, ohitzen lagundu, garbitzen erakutsi eta gainerakoak. Castivia zena jubilatu zenean, Juan Ignacio Lorente oftalmologoa ezagutu nuen mendian. Juaninazio, Martin Zabaleta Everest gailurrera eraman zuen euskal espedizioaren taldeburua izan zen eta makinatxo bat ordu egin dugu elkarrekin eskiatzen. Azken hiru hamarkadatan bera izan da nire begien zaindari eta bera arduratu, niretzako lentillarik aproposenak egokitzen eta eguneratzen. Jubilatu den arte. Duela zenbait astebete hogeita hamar urte inguruko oftalmologo batengana joan behar izan nuen lehen aldiz, lentilla berriak jartzeko asmotan. Lehen mailako teknologia, segurutik, eta instalazio berri-berriak. Egin zizkidan egin beharreko froga eta neurketa guztiak eta zorionak eman zizkidan hamar urte gazteagoaren begiak izateagatik. -- Ba… oso ondo. Eskerrik asko… eta lentillak? -- Lentillak? Oftalmologook ez dugu lentillarik jartzen, hori optikoen lana da. Zelan gero esan oftalmologo gazteari azken 55 urteotan, optikoa nahiz oftalmologoa izan, pertsona berberak egin izan dizkidala egin beharreko guztiak han-hemenka jardun beharrean? Dena den, ezinbestean, joan naiz optikoarengana, lentillarik jarriko ote dizkidan galdetuz. -- Lentillarik erabili al duzu inoiz? -- Bai, egunero azken 55 urteotan. -- Ah… eta zelakoak daramatzazu? -- Ba… betikoak. -- Bai baina, kendu-ipinikoak edo nolakoak? Aitaren batean bat begitik kendu, optiko izutuaren aurrean mahai gainean kristaltxoa utzi, eta diotsat: -- Honelakoa… -- Ene ba… gogorra! -- Esan dizut, betikoa… Baina, nonbait, kontua ez da horren erraza. Ditudanak utzi beharko ditut, laborategira bidali ditzaten, berdinak egin ahal izateko: “Guk ez dugu lentillarik egiten”. Zalantzarik ez gero teknologia ikaragarri garatu dela azken mende honetan, baina 1960an Realeko jokalari ohiak egin lezakeena osatzeko, orain hiru lagun behar dira: oftalmologoa, optikoa eta laborategikoa . Seguru gero, hiru bider geldoagoa eta hiru aldiz garestiagoa dela. Eta hala ere, gehiago ordaindu arren, zalantzak ditut, 55 urte iraun dezakeen teknologiarik moldatzeko lain izango ote diren hiruen artean. Juan Ignacio Lorente, 1974
2019-10-23T18:52:08
https://eibar.org/blogak/amatino/lar-espezializazioaren-mugak
[ -1 ]
7 HORMA 7 KONTINENTE Amets baten atzetik Pou anaiek ez zuten batere zalantzarik egin “7 horma 7 kontinente” proiektua non hasi erabakitzeko garaian. Kaliforniako Yosemite bailarak munduko granitozko horma onenak ditu zailtasuneko eskalada librea egiteko. El Capitán horman, El Niño bideko 1.000 metroak egin zituzten, 8b mailako zailtasunak gaindituz. Norbaitek bide hori estilo librean eskalatzen zuen bigarren aldia izan zen. Haientzat Yosemiten eskalatzen zuten lehen aldia zen eta proiektua ezin hobe hasi zen beraz. El Niñok bide berri bat markatu zuen Pou anaientzat. Oraindik ere El Capitáneko pitzadurak, diedroak eta sabaiak Ikerrek eta Enekok inoiz eskalatu dituzten onenak dira . Kontinentea: Ipar Amerika Mendia/Eskualdea: El Capitán, Yosemite bailara. Ibilbidea: El Niño, 8b, 850 m. 2. igoera libre modalitatean, 2003-06-19 Ipar Amerikatik Europara. El Niñoko granitoan zehar egindako eskalada akrobatikotik El Naranjo de Bulnesko kareharrirako teknikara. Proiektuko bigarren etapak lehengoa gainditu zuen, hori posible bada. Zunbeltz bidea espero baino azkarrago askatu zuten. Zortzigarren mailako luzeen zailtasun itzelaz gain esposizio-dosi handiak ere egon ziren. Picu-ren mendebaldeko aurpegian, Iker eta Enekok beren segurtasuna jokoan jarri zuten, zentzu onaren mugen barruan. Nolabait aseguratuta dauden 12 m baino gehiagoko erorialdiak. Bi hilabeteko prestaketa eta 3 eguneko eskalada ibilbideko 500 metroak aldi batean egiteko. Ahalegin handi horri esker lortu ahal izan zuten igoera, eta gaur arte, bost urteren ondoren ere, beste inor ez da ahalegindu bide hori modalitate librean egiten. Akaso luze horietan sentitutako beldurrak oraindik ere bertan jarraitzen du, hurbiltzen den oro ikaratuz. Mendia: Picu Urriellu (El Naranjo de Bulnes) Ibilbidea: Zunbeltz, 8b+, 500 m. 1. igoera libre modalitatean, 2003-10-11 Madagaskarren dena desberdina izan zen. Afrikak markatuta uzten du bisitatzen duen edonor. Argia, paisaiak, jendea, bai eta granitoa ere, bereziak izan ziren. Tsaranoro eskalatzea eta malgaxeekin bizitako egunak proiektu osoko oroitzapenik ederrenak dira. Egunsentian hamakan etzanda ikusitako argi-ikuskizuna eta koloreak beren erretinetan gordeta gelditu ziren. Bata bestetik urrun kokatutako aseguruek eta eskalatzean bizitako bakartasunak haien konpromisoa handitu zuten. Bravo les Filles bideak Afrikar kontinenteko bide zailena izaten jarraitzen du. Ez dute beste inon hainbeste gozatu kirol-mailan, eta batez ere pertsona bezala. Afrika lezio ahaztezina izan zen. Herrialdea: Madagaskar Mendia: Tsaranoro Ibilbidea: Bravo les Filles, 8b, 600 m. 1. igoera libre modalitatean, 2004-07-11 Hirugarren urtean, proiektua sona handiagoa lortzen hasi zen. Bitxia bada ere, proiektuko eskalada errazenarekin gertatu zen hori. Tasmaniako irlara bidaiatzea eta Totem Pole eskalatzea txikitako amets bat betetzea izan zen beraientzat. Eneko Totem Pole horma itsasoko olatuen ondoan eskalatzen hasten erakusten duten irudiek dena esaten dute. Teknikoki ez zen eskalada zaila izan Iker eta Enekoren mailarako, baina inongo zalantzarik gabe eskalada zirraragarrienetako bat izan da. Horma horrekin proiektuaren ekuatorea atzean utzi zuten. Herrialdea: Tasmania Horma: The Totem Pole Ibilbidea: Free Route, 7b, 65 m. Estatuko lehen igoera, 2005-02-13 2005ko udan Pou anaiek beste amets bat bete zuten. Trangoko Izenik gabeko Dorrean dagoen Eternal Flame bide mitikoa helburu finkoetako bat izan zen hasieratik. Dorrearen beraren edertasuna, bidearen pedigria eta proiektuari alpinismoaren erronka gehitzea oso ezaugarri erakargarriak ziren. Anbizio handiko proiektua zen eta emaitza bikaina lortu zuten: munduko dorre ederrenaren tontorrera iristea eta zortzigarren maila bat Karakorumen, 6.000 metrora, egitea. Esperientzia horrek proiektuaren norabidea aldatuko zuen. Alpinismoaren aldeko apustuak ez zuen atzera bueltarik izango. Herrialdea: Pakistan Mendia: Trangoko Izenik gabeko Dorrea Ibilbidea: Eternal Flame, 8a, 1.200 m. ‘Pou ordezko bidearen’ irekiera, 2005-07-29 Patagonian saririk gabeko lanaren samina ezagutu zuten. Baina zuzentasunez jokatzen dutenen eta etika kirol-emaitzen gainetik jartzen dutenen saria eskuratu zuten. Bost aldiz, bost, saiatu ziren Fitz Roy-ra igotzen Vía Francoargentina bidetik eta haizeak eta ekaitzek bost saiakerak ere zapuztu zituzten. Lezioa ikasi ondoren 2007ko urtarrilean itzuli ziren. Astebete baino denbora laburragoan, Gasteizko etxean egotetik Fitz Roy-aren tontorrera egotera igaro ziren. Supercanaleta eta Patagoniako klima latza izan ziren alpinismoaren mundu gogorrean sartzeko azken azterketa. Mendia: Fitz Roy Ibilbidea: Supercanaleta, 6c/ 90º/ M5+, 1.800 m. Estatuko bigarren igoera, 2007-01-06 Proiektuaren barnean ikasgai bat zegoen oraindik gainditzeke: ibilbide berri bat irekitzea. Kontinente bakarra gelditzen zitzaien: Antartika. Sei kontinenteetan lortutako esperientzia lagun, proiektuko espedizio zail eta osoenari ekin zioten. Proiektuari amaiera ezin hobea emateko, Drake igarobide beldurgarria zeharkatu, 65. hego-paraleloraino nabigatu eta kontinente zurian kokatutako Zerua Peak mendi birjinan Azken Paradisua bidea ireki zuten. Kontinentea: Antartika Mendia: Zerua Peak Ibilbidea: Azken Paradisua, 7a/ 90º/ M6, 760 m. Irekiera eta lehen igoera, 2008-12-24/25
2018-06-23T21:12:26
http://hermanospou.com/eu/portfolio/7-horma-7-kontinente/
[ -1 ]
Maiatza Globala: 17 de Mayo | M15Mbizkaia ← Apoyo contra un desahucio en Sestao Muestra de cine de MugarikGabe → Maiatza Globala: 17 de Mayo “Duela ia urtebete, sumindurazko garrasi batek estatu osoa astindu zuen. Ez zen berria: kolektiboek eta elkarteek hainbat urtetan garatu dituzten borroken oihartzunak ziren, gaur egun ere kaleetan entzun daitezkeen oihartzunak. Garrasi hura ez zen bakarrik kanpaldietan eta manifestazioetan mamitu. Asanbladetan, jendarteko eztabaidetan eta, hainbat hamarkadatan, gizartearen pertzepzioa mara-mara blaitu duten leloetan eta mezuetan ere gorpuztu egin zen. Oraingoan, ordea, herriaren bozgorailuak beste batzuk izan dira: komunikabideak eta gizarte-sareak.” Hori da kaleetan 6000 lagun batu zituen maiatzaren 12ko manifestaldiaren ondoren irakurritako manifestua. Zehazki, duela urtebete gertatu zen garrasi hura. Igande arratsaldez izan zen, eta 500 lagun inguru bildu ziren udaletxearen aurrean,c gizarte-sareen bidez deituta eta Afrika iparraldeko protesten oihartzunek, etorkizunik gabeko gazteriak eta benetako demokraziaren exijentziak piztuta. 500ek sortutako zurrumurrua milaka lagunen oihu kolektibo bilakatu zen orduak pasatu ahala, eta hilabete batzuen ondoren, planeta osotik zabaldu zen. 365 egun iagro dira, eta oihartzunak hor dirau, areago, bidea urratuz, aldatuz eta haziz doa. Hoy ha hecho un año que Bilbao se sumaba a las acampadas que florecían por todo el país en la llamada #spanishrevolution. Bilbao se unía así a acampadas como la de Madrid o Barcelona, entusiasmadas por una idea común. Este año quincemero hemos ocupado las plazas y las calles de barrios, pueblos y ciudades para dejar claro que no somos mercancía en manos de banqueros y políticos, que no somos un número y que no somos antisistema, sino que este sistema es anti-nosotros. Este año se han logrado muchas cosas, pero aún queda mucho trabajo que hacer, aún queda mucho camino que recorrer. Maiatza Globalaren baitan bezala, jarduera ugari dago gaur, baina, garrantzitsuena, pertsona gisa gutako bakoitzarengandik irteten den hori da: sistema honen funtzionamenduak sortarazten duen sumindura, aldatu nahi izatearen erabaki sendoa eta elkarrekin mugituta egin daitekeen uste osoa, duela urtebete bezala, plazetara joateko gogoa, Arriaga betetzeko, zoruan jesarrita, beste pertsona anonimo batzuei entzuten, eztabaidatzen, anonimotasun hori alde batera uzten, bizi-bulkada hori berori konpartitu nahirik, larunbatean irakurritako manifestuko hitzetan euren burua islatuta ikusirik eta barneraturik. Duela bi egun Bruce Springsteenek honako hitz hauek eskaini zizkien M12an kaleetara irtendako pertsonei, herritar guztiei, Sevillako kontzertuaren hasieran: “Egizu garrasi, egizu garrasi ulertua izan arte eta begirunez tratatuak izan arte!!“. Garrasi egin dezagun, bada, arratsalde honetan, eta ekin dezagun: plazetan ikusiko dugu elkar! STOP DESAHUCIOS GIPUZKOA | Isabel de Pasai Trintxerpe gana la batalla a CAIXABANK. goo.gl/Fd5nrN 17 hours ago
2018-06-24T03:38:00
https://m15mbizkaia.wordpress.com/2012/05/17/maiatza-globala-17-de-mayo/
[ -1 ]
Arabatik: Ahotsak eta bake-prozesua Ahotsak eta bake-prozesua (Berriaren “Amaren batean” blogean Idurre Eskisabelek emandako iritziari erantzunez egindakoa) Ni ere zain nago Ahotsak bere iritzia noiz plazaratu. Ahotsaren ekimenak prozesua blindatzeko tresna izan zitekeela uste nuen, baina tresnaren balioa une zailetan erakutsi behar da. Ausardiaz eta, halaber, zuhurtasunez erantzuteko erakusten duen gaitasunaren arabera izango da tresna baliagarria aurrerantzean ere. Konponbiderako eredu izaten jarraitu behar du. Badakit egoera ez dela bat ere erosoa inorentzat, baina nire ustez, euskaldunok 'akats' bat izaten ohi dugu: herritarrok norberaren afinitate politikoaren arabera erantzuteko beharra sumatzen dugu. Nik uste dut askatasun gehiagoz jokatu behar dugula. Alderdi politikoko buruzagiengan uler dezaket plantak egiteko beharra, orekak eta norberaren eremu politikoa gordetze aldera; baina herritarrok, bizi dugun egoeran, prozesua babestu nahi badugu, alde batera utzi beharko genuke hauteskundeetan zein alderdiri ematen diogun botoa eta gure kontzientziaren arabera jokatzen jakin beharko genuke. Ahotsak ere herritarren jokabide horren isla izan beharko luke, nire ustez. Emakumeok arazoen inguruan irtenbideak bilatzeko sen praktiko berezia izaten ohi dugu –inor mindu nahi gabe diot hori-. Bada, emakumea naizen aldetik, nire ustez, Ahotsak sen horri heldu eta nolabaiteko adierazpena egin beharko luke prozesuari bultzada emateko eta eragile guztiei prozesua behin betiko martxan jarriko dituen jokabideak eskatzeko. Adierazpenak nire ustez ondoko ildoak bildu beharko lituzke, besteak beste: 1.Madrileko hilketak deitoratzea eta Madrilen moduko ekintzak ere bai, ondorio kontrola ezinak dituztelako. Ez zait nahikoa iruditzen ETAren aitzakia, alegia biktimak sortzeko asmorik ez izatea. Kalte fisikoak sortzeko arriskua horrelako ekintza indiskriminatuetan oso handia da, eta ezin da beste batzuen jokabide arduratsuen esku utzi. 2.Prozesuaren parte diren eragile guztiei erantzukizuna eta heldutasuna eskatzea, bai egiten dituzten adierazpenetan, eta bereziki, bere jokabide eta erabakietan. Herritarrok bizi dugun gurpil zoro honetatik irten nahi dugu eta horretarako ekimenak bideratu behar dira. 3. Euskalerriako alderdi politikoei eskatu behar zaie Euskal Herriak behar duen akordio politiko demokratikoaren aldeko oinarriak lehenbailehen lantzen has daitezen . Ez zait zilegi iruditzen beren eginbeharra ez betetzeko ETAren ekintzak aitzaki gisa erabiltzea, izan ere, akordio hori ez lortzearen kaltetu nagusiak euskal herritarrok gara. ETArekin amaitzeko modu eraginkorrena politikoki arrazoia kentzea da. 4. Euskal Herriko gatazkan kaltetuak izan eta izaten ari direnei pazientzia eskatu eta aldi berean haiekiko enpatiaz jokatu. Horren harira, ekimen zehatzak bideratu beharko lirateke (De Juana Chaosen egoera eta oro har presoena salatu, haiek ikusteko bisitak antolatu, biktimekiko ekintzak antolatu…) Ahotsak berak bakarrik edo beste batzuekin batera bidera ditzake ekintza horiek.Izan ere, badira beste talde batzuk bake-prozesua babestu dutenak (unibertsitateko irakasleak, sindikatuak, Euskaria Fundazioak …)eta haiekin batera bideragarriagoa egin daiteke aurretik dugun lan neketsu horri behar bezala erantzutea. Batu eta bildu beharreko garai honetan ez deritzot zilegi gizonezkoen eta emakumezkoen arteko zuloak nabarmentzeari, areago batzuk (emakumezkoak) positiboan baloratzean besteak (gizonezkoak) negatiboan baloratzen ditugunean halabeharrez. Sexuak baino gehiago batzen/aldentzen gaitu ideologiak, edo hizkuntzak, edo erlijioak, edo azalaren koloreak. Sexuari datxezkion zenbait ñabardura neureak egiten ditut, salatuz. Deitoratzen dut, duda gutxiz, emakumezkoaren menpekotauna gizonarekiko, batik bat mendebaldeaz besteko herrialdeetan. Onartzen dut emakumezkoak, oraindik ere eta mendebaldean bertan, gizonezkoak baino aukera gutxiago dituela, batik Funtzio Publikotik kanpo; eta nazkagarria egiten zait. Baina aditzera eman behar dut, aldi berean, emakumearen ekarpen hutsa gatazka bideratzeko modukoa izan daitekeela aldarrikatzea gehiegikeria dela. Alde horretatik, iruditzen zait gure lehendakaria amets-hodeietatik zintzilikatuta dagoela kontu honetan. Gatazka hau helburu jakin batzuk (bakea eta elkarrizketa) ditugunon artean gainditu behar dugu, hori onartzen ez dutenak baztertuz eta eskubide pertsonalak eta kolektiboak errespetatzen ez dituztenak saihestuz, emakume zein gizon izan. 10 enero, 2007 18:28 Hauek bai eman digutela benetako lekzio bat. Seguru aski, nola beraiek edukitzen dituzten humeak (kumeak,) eta nola beraiek diran beren kumetxoak ikusten dituzten hor galbidean sartzen, ba guk baino pixka bat gehiago pentsatzen dute. Gesto por la Paz nahi omen zuen manifestazioa organizatu. Ba nire ustez Haotxak egin bazuten etzan egongo orain dagoen rollo txarra. 12 enero, 2007 13:56
2018-06-18T11:26:29
http://arabatik.blogspot.com/2007/01/ahotsak-eta-bake-prozesua.html
[ -1 ]
Familiaren egoera sozioekonomikoak umeen jarrera altruistan eragina du. <% if ( total_view > 0 ) { %> <%= total_view > 1 ? "total views" : "total view" %>, <% if ( today_view > 0 ) { %> <%= today_view > 1 ? "views today" : "view today" %> no views today No views yet Familiaren egoera sozioekonomikoak umeen jarrera altruistan eragina du. Posted By: Andrea Khalfaoui 2020-02-13 Be the first to comment on "Familiaren egoera sozioekonomikoak umeen jarrera altruistan eragina du."
2020-02-23T16:14:49
http://www.kaiera.eus/2020/02/13/familiaren-egoera-sozioekonomikoak-umeen-jarrera-altruistan-eragina-du/
[ -1 ]
Euskara ‘al día’ jarri beharra Euskara ‘al día’ jarri beharra – Euskaldunok Euskaraldian murgilduta egon gara aurreko egunetan, euskararen aldeko ekimen formatu berrian. Seguruenik, han eta hemen euskararen erabilera sozialean aurrerapen batzuk egin dira, eta hori ondo dago. Baita ere, ondo dago Euskal Herriko erakunde pribatu eta publiko askok (gobernuak, aldundiak, udalak) Euskaraldiarekin bat egin eta ekimena babestu izana. Euskaraldia formatu berria dela esan dut, baina agian ez horrenbeste. Euskararen aldeko ekimen gehienetan bezala jendearen borondatean oinarritzen da, erantzukizuna jendearengana bideratuz. Eta egia da jendearen borondatea eta inplikazioa behar-beharrezkoak direla eta horiei esker gauza asko lortu ditugula azken urteotan. Indar sozial hori da, gaurkoz, euskarak duen altxorrik handiena eta aktibatzen jarraitu beharko dugu. Kontua da euskarak beste gauzak behar dituela; adibidez, garapen handiagoa lan eta administrazio munduan. Eta hor zeresana badute Euskaraldiarekin bat etorri diren erakunde publiko eta pribatuek. Besteak beste, euskarak euskaraz funtzionatzen duen administrazioa behar du, ez soilik euskaldunari bere hizkuntzan (ez beti) erantzuten dion administrazioa. Garai batean ezinezkoa zen, baina gero eta lorpen posibleagoa da, gero eta euskaldun gehiago baitaude administrazioan lanean; hori bai, hauetako asko erdaraz lan egiten. EAEn behintzat (Nafarroan seguruenik era apalagoan eta Iparralden zaila dirudi) erakundeen apustua barne funtzionamenduan jarri behar da: gaztelaniaz (edo frantsesez) ere herritarrari erantzuteko gai den administrazio euskalduna izan behar da jomuga, eta ez urrunera begirakoa. Horren eragin soziala handia izango litzateke: milaka pertsona eguneroko lanean euskaraz idazten, irakurtzen, mintzatzen, biltzen … gero eta trebeagoak euskaraz, gero eta normalago euskaraz. Pertsona horientzat eta administrazio horien inguruarentzat euskarazko funtzionamendu ohikoa erabakigarria izan daiteke hizkuntza hautaketaren kontuan. Administrazioek inertzia zaharrak eta erosotasunak baztertu eta bideak landu behar dituzte, estrategia zehatzekin, erakundeak barnetik euskaraz funtzionatzen duen makinaria izan daitezela. Izan ere, euskara ezin da izan soilik jendearen borondatezko hautua, eta erakundeek ezin diete beti erantzukizun osoa herritarrei bideratu: beren eginkizuna hartu behar dute esku artean beren esparru propioan euskarari arnasguneak irekiz, euskarazko zirkuituak ugarituz, aberastuz eta indartuz. Borondatea indartu nahi duten ekimenak ere babestu nahi badituzte, primeran, ongi etorriak, baina “etxeko lanak” egiteko konpromisoa ezinbestekoa dute. Indar sozial handia dago Euskal Herrian euskararen alde, eta eragina badu, arlo askotan gauden lekuraino ekarri gaitu; bestetik, erakundeen lana eta apustua beharrezkoa da. Euskararen aldeko argazkian agertzetik haraindi, adierazpenak egitetik haraindi, erakundeen hizkuntza egunerokoa euskara izan dadin erabakiak hartu eta lan egin behar da, lehenbailehen. https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2018/12/181217_iritzia_josean_bueno.mp3 Euskara ‘al día’ jarri beharra, Euskaraldia
2019-03-26T14:03:04
https://zuzeu.eus/euskara/euskara-al-dia-jarri-beharra/
[ -1 ]
Rothenstein jaunaren jakinmina — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Rothenstein jaunaren jakinmina txiko 2004/10/18 23:30 etiketak: diaspora, gatobazka, slovakia 2004/10/22 19:05 2004/10/19 02:17 Hau sorpresa! Oier Bratislavan. Seguru Arrateko amak zure lagunari zabaltzen diola txokoren bat! Ahal duzunean. kontatu apur bat filma ikusterakoan hor izan diren erreakzioak.
2019-10-22T22:35:43
https://eibar.org/blogak/orakulua/38
[ -1 ]
• Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. … by zuazolabhi Korrika 17ren unitate-didaktikoa: 1... Anboto 464 Eskola umeen argazkia eta eskola an... by asierkorta Anboto 460 Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana) Anboto 431 Anboto 398 Azkoitia udal entzunaldia Anboto 436 Anboto 393 Talde lanaren ondorioak. Conclusiones Andramendi ikastola aurkezpena • Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI” http://ingurumena.blog.euskadi.net http://topaketak.blogspot.com Jasangarritasunerako Hezkuntzako XX. Topaketa ELGOIBARREN IKASTETXERA OINEZ Gazteiz, 2011ko apirilaren 1a2011/04/01 1Elgoibar Eskualdea: Debabarrena. Hedadura: 39´2 km2 11.385 biztanle• Elgoibar mendi berdez ingurututako herria da. Gipuzkoako probintziaren mendebaldean kokatuta dago. Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du.• Elgoibar, bereziko, industri-herria izan da betidanik; eta halaxe da gaur egun ere. Bertako jarduerarik garrantzitsuena makina-erremintaren ekoizpena da.2011/04/01 2 2. Elgoibar eta Tokiko Agenda 21• Udalak, urteak damatza Elgoibarko iraunkortasuna lantzen, Tokiko agenda 21aren eskutik. 2006an Tokiko Ekintza Plana onartu zuen. 2010ean bere ezarpen-maila %51 da.• Herriko ikastetxe guztiak daude Eskolako Agenda 21eko programan (4 ikastetxe)• Ildo horretatik, iaz, ELGOIBAR BERDEA izeneko programa berezia abian jarri zen. 2011/04/01 3Elgoibar BERDEA• xedea: gure ekologiaren, ekonomiaren eta gure herrian izango diren belaunaldi berrien mesedetan, bizitzeko ohitura berriak eskuratzea.• Ildoak: – Hondakinak : bigarren eskuko merkatua, sentsibilizazioa, … – Energia: eguzkiko plakak, baserrien azterketa energetikoak – Mugikortasuna: Oin Alai, car-sharing elektrikoak• Saria: Conama Saria, 5.000 eta 30.000 biztanle arteko udalerrien kategoriaren barne. 2011/04/01 4 3. ELGOIBAR HERRI ESKOLA IKASTOLA 2011/04/01 5 Oin Alai. Abiapuntua • Orain dela oso urte gutxi arte herriko ume gehienak eskolara oinez joaten ziren, egun, gurasoek autoz edo autobusez, eskolako sarreraino eramaten dituzte. zer dela eta AUTO PARTIKULARREAN ? Segurtasuna, gehiegizko babesa, erosotasuna,…? • Kotxean joatearen ondorioak: – umeen autonomia gutxitzen ari gara eta askotan eskolara erdi lo iristen dira. – ikastetxe parean sortzen diren kotxeen pilaketek umeentzako egoera arriskutsuak sortzen dituzte. – Ingurumenean kutsadura, zarata eta klima aldaketa sortaraziz. 2011/04/01 6 4. Oin Alai. Proiektuaren helburuak• Umeei eskolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez joateko aukera eskaintzea.• Umeen autonomia eta ardura lantzea. Frogatuta dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.• ikastetxeetara gerturatzen diren kotxeak gutxitu eta sarrera eta irteera orduetan sortzen diren auto pilaketak, arriskuak eta keak murriztea.2011/04/01 7Oin Alai. Zertan datza• Oinezko “bus” edo “tren” zerbitzu bat da. Ikasleak geltokietan batu eta “bideko laguntzaileen” babesaz denek batera ikastolarako bidea egiten dute.• Eskola garraio baten antolaketa berdina izango du: ibilbidea, geltokiak eta ordutegia.• 3-10 urte arteko umeek erabiltzen dute. 4 urte baino txikiagoak beti heldu batekin joaten dira2011/04/01 8 5. Oin Alai. Ibilbideak• Bi ibilbide daude: Herri Eskolarena eta Ikastolarena. Biek adar nagusiaren zati handi bat batera egiten dute.• Ibilbide bakoitzak bizpahiru adar ditu.• Bakarrik goizeko joan-ibilbidea egiten da.2011/04/01 9 Herri Eskolako ibilbidea 2010/11 ikasturtea2011/04/01 10 6. Oin Alai. Zerbitzuaren antolaketa• 1. FASEA. Proiektuaren aurkezpena gurasoei• 2. FASEA. Lan bilerak (gurasoak, irakasleak, udaltzaingoa, kanpo kontsultora –galemys-, zinegotzia, AG21, Debegesa). Ibilbidea antolatzea eta Elgoibarko zerbitzuari izena eta logoa ematea.• 3. FASEA: komunikazioa eta izena ematea (umeak eta boluntarioak)• 4. FASEA: Proba pilotua abian jartzea (ekaina)• 5. FASEA: Ebaluaketa (ibilbidea, ordutegia, …)• 6. FASEA: ikasturte berriko zerbitzua finkatzea (arauak)2011/04/01 11Oin Alai. Aurkezpena eta Komunikazioa2011/04/01 12 7. Oin Alai. Proba piloto2011/04/01 13Oin Alai. 2010/11 ikasturtea2011/04/01 14 8. Oin Alai. Arauak2011/04/01 15ELGOIBARKO HERRI ESKOLA• Kokapena: Urasandi auzoan herriko erdigunetik urrun.• Ikasle kopurua: 478• Eskolako Agenda 21: 2005/2006 ikasturtean sartu zen ofizialki, nahiz eta urtebete lehenago hasi ginen lantzen.2011/04/01 16 9. Oin Alai. OztopoakHasieran:• Gurasoen ardurak umeak besteen ardurapean uzteagatik• Umeen segurtasuna, batez ere zebra bidetan• Boluntario nahikoak ez izatea adar guztietan• Boluntarioak antolatzea• Lan bilerakUrtean zehar:• Neguko eguraldia2011/04/01 172011/04/01 18 10. Oin Alai. Emaitzak• 120 ume parte hartu izan dute Oin Alain. Neguan partaideen kopurua jaitsi da. Herri eskolan 50 ume.• 50 boluntario izatera heldu dira. Gaur egun 35 bat daude. Herri Eskolan 15 boluntario.• Ume eta gurasoak gustora daude zerbitzuarekin. Baita Udalak ere.• Badirudi, ikastetxeetara doazen kotxeen kopurua pittin bat jaitsi dela, batez ere ikastolan.• Adin desberdinetako umeen arteko harremana sendotu da.• Eskolara lan egiteko prest, esna, doaz umeak. 192011/04/01 Mila esker zuen arretagatik!Informazio gehiago:• Herri eskola – Nerea Gorostiza [email protected]• Elgoibarko Udala – Idoia Alvarez [email protected]/04/01 20 English
2014-10-23T19:05:34
http://www.slideshare.net/kikagorosti/elgoibarko-herri-eskola-eta-udala-elgoibarren-ikastetxera-oinez-oinalai
[ -1 ]
Fontenay-Trésigny - Wikipedia, entziklopedia askea. Patrick ROSSILLI (2014-2020)[1] 227,95 bizt/km2 48° 42′ 27″ N, 2° 52′ 10″ E / 48.7075°N,2.8694444444444°E / 48.7075; 2.8694444444444Koordenatuak: 48° 42′ 27″ N, 2° 52′ 10″ E / 48.7075°N,2.8694444444444°E / 48.7075; 2.8694444444444 Fontenay-Trésigny (Frantzia) Marles-en-Brie, Bernay-Vilbert, Châtres, Chaumes-en-Brie eta Lumigny-Nesles-Ormeaux www.fontenay-tresigny.fr Fontenay-Trésigny Frantziako udalerria da, Seine-et-Marne departamenduan dagoena, Île-de-France eskualdean. 2013an 5.015 biztanle zituen. 2007an Fontenay-Trésigny udalerrian erroldatutako biztanleak 5.015 ziren. Familiak 1.883 ziren, horien artean 478 pertsona bakarrekoak ziren (229 bakarrik bizi ziren gizonak eta 249 bakarrik bizi ziren emakumeak), 476 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 763 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 166 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 2.038 etxebizitza zeuden, 1.926 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 25 bigarren erresidentzia ziren eta 88 hutsik zeuden. 1.390 etxeak ziren eta 631 apartamentuak ziren. 1.926 etxebizitza nagusietatik 1.234 bere jabearen bizilekua ziren, 654 alokairuan okupaturik zeuden eta 38 doan lagata zeuden; 67 etxek gela bat zuten, 201 etxek bi zituzten, 367 etxek hiru zituzten, 495 etxek lau zituzten eta 795 etxek bost zituzten. 1.416 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 868 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 825 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Fontenay-Trésigny udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 3.335 ziren, horien artean 2.556 aktiboak ziren eta 779 inaktiboak ziren. 2.556 pertsona aktiboetatik 2.389 lanean zeuden (1.271 gizon eta 1.118 emakume) eta 166 langabezian zeuden (78 gizon eta 88 emakume). 779 pertsona inaktiboetatik 282 erretiraturik zeuden, 306 ikasten zeuden eta 191 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Fontenay-Trésigny udalerrian 1.939 unitate fiskal zeuden, 5.114 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 20.485 euro zen.[6] 2007an zeuden 285 komertzioetatik, 5 janari enpresak ziren, 6 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 15 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 39 eraikuntza enpresak ziren, 68 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 14 garraio enpresak ziren, 16 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 7 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 7 finantziazio enpresak ziren, 12 higiezinen enpresak ziren, 45 zerbitzu enpresak ziren, 38 administrazio publikoko enpresak ziren eta 13 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 77 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 2 banku bulegoak, 1 funeraria, 12 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 3 autoeskolak, 6 igeltseroak, 1 margolaria, 6 zurginak, 7 iturginak, 8 argiketariak, 3 eraikuntza enpresak, 4 ile apaindegiak, 2 albaitariak, 1 aldi baterako lan enpresa, 8 jatetxeak, 6 higiezinen agentziak, 2 tintoreriak eta 2 apaindegiak.[8] 2009an zeuden 18 establezimendu komertzialetatik, 2 supermerkatuak, 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen, 2 okindegiak, 2 harategiak, 1 liburu denda zen, 3 arropa dendak, 1 etxerako tresna denda zen, 1 elektrotresna denda zen, 1 kirol-denda zen, 1 drogeria zen, 2 bitxi-dendak eta 1 lore-denda zen.[9] 2000. urtean Fontenay-Trésigny udalerrian 12 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.053 hektarea erabiltzen.[10] 2009an 2 haur-eskola eta 2 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Fontenay-Trésigny udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat zegoen 359 ikaslekin. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fontenay-Trésigny "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fontenay-Trésigny&oldid=6657802"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 19 otsaila 2019, 13:22.
2019-06-25T16:37:25
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fontenay-Tr%C3%A9signy
[ -1 ]
Page 7 of 1,028 Showing 61 - 70 of 10,272 results. 04/17/2020 | 1416 Visits Koronabirusari aurre egiteko, maskarak erabiltzen hasi behar omen dugu, eta horri buruzko informazioa daukazu hemen irratsaio batetik abiatuz. 04/17/2020 | 1909 Visits 04/16/2020 | 551 Visits 04/15/2020 | 445 Visits 04/14/2020 | 1258 Visits 04/14/2020 | 1966 Visits 04/14/2020 | 551 Visits 04/08/2020 | 1815 Visits 04/08/2020 | 582 Visits 04/07/2020 | 3763 Visits
2020-08-04T20:41:50
https://www.ikasbil.eus/en/bilatzaile-orokorra?p_p_id=x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_Nivel=16111030&p_l_id=20602652&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_ordenarPor=Pub.+data&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_filtros=Nivel&p_v_l_s_g_id=0&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_delta=20&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_keywords=&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_advancedSearch=false&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_andOperator=true&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_resetCur=false&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_cur=7
[ -1 ]
Asun Casasolak emango du Irungo jaietako pregoia | bidasoamedia Asun Casasolak emango du Irungo jaietako pregoia Mai. 11, 2018, 3:43 p.m. Asun Casasola Nagore Laffageren amak irakurriko du aurtengo San Pedro eta San Martzialetako pregoia. "Nagore emakumeen askatasunaren aldeko borrokaren ikur bihurtu da. Ez esatearen eskubideagatik eta errespetatuagatik. Bere amak, Nagorek "ez" esan zueneko ausardiaren oroitzapena mantentzen du”, adierazi du José Antonio Santano Irungo alkateak. Alkateak nabarmendu du Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin elkarrizketetan dela. Alde batetik, ekainaren 23ko pregoira gonbidatu du. Era berean, uztailaren 7ko omenaldiak koordinatzeko lanetan ari dira. Nagora Laffage omenduko dute igandean Nagore Laffage Casasola omenduko dute igande honetan, eguerdiko 12etan, Irungo Zabaltzan. Erretxinduak taldeko antolatzaileek Juan Wollmer biribilgunean eraikiko den haur parkeari, Nagore Laffage izena jartzea proposatu dute eta sinadurak biltzen hasiko dira, igande honetatik aurrera.
2018-05-26T12:04:37
http://bidasoamedia.info/articles/article/asun-casasolak-emango-du-irungo-jaietako-pregoia/
[ -1 ]
BBK Urdaibai Zentroa | BBK element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Familia osoa Umeentzako udalekuengatik ezaguna, BBKren zentro honek, Urdaibaiko erreserbaren ingurune pribilegiatuan kokatua, 5.000 neska-mutiko baino gehiago jasotzen ditu urtero. Uneotan Udalekuak eta SESZ/CEEP eta JAGON hezkuntza-proiektuak egiten dira zentroan. Gainera, zentro honetarako erabilera-plan handi bat prestatu du BBK-k; datorren urtetik aurrera, aire zabalean erabilera anizkuna izango duen hezkuntza-gune bat bihurtu gura luke, aisialdi aktibo, konstruktibo eta hezigarrirako pentsaturiko jarduerekin. BBK URDAIBAI zentroak ia 100 urte bete ditu, eta une bakoitzeko premietara egokituz joan da. 1925. urtetik BBK URDAIBAI zentroa aitzindari da proiektu berritzaileak garatzen. Orduan, egungo ongizate-gizarterik ez zegoenean, Aurrezki Kutxak bere energiarik onenak erabili zituen egitasmo argi bat aurrera ateratzeko: Bizkaiko neska-mutikoen osasuna sendotzen laguntzea; proiektu aitzindari hark jendea liluratu zuen bai instalazioen kalitateagatik eta bai martxan jarri ziren higienezko sendabideengatik. Bere garaian Suitzan edo Belgikan zeuden sendategien parekoa zen. 1964an, aldatu egin ziren helburuak Bizkaiko gizartea eta bere beharrizanak ere aldatuz zihoazelako. Instalazioak modernizatu egin ziren hezkuntza-eremura salto egin eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko lehen etapa emateko. 1982an beste aldaketa garrantzitsu bat izan zen. Jada ez zegoen neska-mutikoen osasuna sendotu beharrik, baina elikatzen jarraitu beharra zegoen beraien ezagutza eta sentikortasuna gizarteak aurrean duen erronka handietako bati buruz: ingurumen-hezkuntzari buruz, alegia. Urte hartatik aurrera, udalekuen jardueren ardatz nagusia ingurune fisiko eta pedagogiko bat eskaintzea da, ikasleen ikaskuntza bultzatzeko Hezkuntza eta Aisialdi Programa Berritzaileekin, ingurumen, komunikazio, balio eta bizikidetzaren aldeko jarrerak sortzea sustatuz. Urte hartan sortu zen CEEP (Sukarrietako Eskola Esperimentaziorako Zentroa) Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Urtebete geroago, 1983an, UDALEKUAK eratu ziren, 7-14 urte arteko neska-mutikoentzako jolas- eta hezkuntza-programa. Helburua bizikidetzaren eta adiskidetasunaren balioak indartzea da prestakuntza, kirol eta aisialdiko jarduera-programa baten bidez, naturaren eta ingurumenaren gozamenean oinarrituta. Ekinbide honekin, lana eta familia-bizitza bateragarri egiten lagundu gura du BBK-k udako hilabeteetan, eta horretarako gune pribilegiatu bat eskaintzen du aisialdi konstruktiboaz gozatzeko. 1995ean Sukarrietako asteburuak sortu ziren espiritu berberaz. 2015ean JAGON sortu zen, hezkuntza-programa berritzaile eta aitzindaria, eskola-jazarpena eta ciberbullying-a identifikatzen, prebenitzen eta gainditzen laguntzeko helburua duena.
2019-02-18T18:16:24
https://www.bbk.eus/proyecto/bbk-urdaibai-zentrua/
[ -1 ]
Gokuren aita - Wikipedia, entziklopedia askea. Gokuren aita Jatorrizko izenburua Tatta Hitori no Saishū Kessen ~Furīza ni Idonda Zetto Senshi Son Gokū no Chichi~ Izenburua euskaraz Gokuren aita Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen Iraupena 41 min Banatzailea Toei Animation Gokuren aita (jatorrizko japonieraz ドラゴンボールZ たったひとりの最終決戦~フリーザに挑んだZ戦士 孫悟空の父~ Tatta Hitori no Saishū Kessen ~Furīza ni Idonda Zetto Senshi Son Gokū no Chichi~), Dragoi Bola Z anime eta mangan oinarrituriko atal berezia da. 1990eko Urriaren 17an estreinatu zen. Atala euskaratua izan da. Gazteleraz El último combate izenburua hartu zuen. Telebistarako atal berezi hau Dragoi Bola Zren 63. eta 64. atalen artean eman zen. 2.1.1 Tooro Freezer-en aginduetara dauden Vegeta Planetako saiyak gogor aritu dira azkenaldian, haien arteak, Bardock, gerlari indartsu eta adoretsu bat, bere eskuadroiaren liderra, eta gainera, Son Goku-ren aita (jaiotzean Kakarotto izena zuen). Istorioa Bardock eta bere kideak Kanassa planeta konkistatzen ari diren bitartean hasten da, planetako biztanleria osoa suntsitu ostean, oraindik bizirik dagoen azken estralurtarra Bardock buruaren atzekaldean jotzen dio, eta aldi berean kolpe horrek etorkizuna ikusteko ahalmena eman diola esaten dio, bertan, bere Vegeta planeta suntsitzen baita. Kolpearen ondorioz konortea galtzen du eta bere lagunak makina sendatzailera eramatea erabakitzen dute. Bestaldetik, Freezer, Zarboneta Dodoria-ren eraginagatik, bere etorkizunaren beldur izaten hasten da, saiyen indar handia ikusita eta planetak konkistatzeko duten azkartasunagatik, noizbait guztiak batu eta bere aurka ekingo baliote, menperatua izango bailitzateke. Haien artean Vegeta printze gaztea dago, non nahiz eta oraindik oso txikia izan, gaitasun ikaragarriak garatu ditu, eta suposatuz bere indarra gora egingo duela, Freezer-i planeta bat konkistatzeko agindua eskatzen dio, Nappa-rekin, bere lagun banaezinarekin, hara joanez. Bitartean Bardock bere zauriak sendatzea lortu eta bere lagunen bila doa, Freezer-en aginduz Meat planetara bidaliak izan baitira. Konortea berreskuratzen zegoen bitartean, lehenengo premonizioak dauzka, baina ez bakarrik hildako estralurtarrak kontaturiko Vegeta planetaren suntsipenari buruz, baizik eta Goku-ren hazierari buruzkoa ere, nola pixkanaka-pixkanaka gerlari indartsu batean bilakatzen den, eta batez ere bere ezberdintasun handia beste saiyekin konparatuz gero. Korrika bere lagunen bila doan bitartean, Goku aurkitzen du sehaskan negar eginez. Hala ere, hasieratik Bardock ez du interes handirik erakutsi bere semearengan, maila baxuko gerlari baten semea delako. Behin Meat planetan, Bardock-en kideen zortea guztiz aldatzen da Freezer-en amarru batean jausten direnean, danak hilak izanik. Hau ulertu barik, Bardock guztiak hilik aurkiturik, Freezer-en jarraitzaileen kontra burrukatzen da, baina premonizioak berriz ere datozkio, arreta galduz eta zauritua izanez. Dodoria, tranpako taldearen buruzagia zena, hilda dagoenaren ustez, Freezer-en espazio-ontzira itzultzeko bidea hartzen du, bere eginkizuna bete duelakoan. Baina Bardock bizirik irten eta ia indar barik Vegeta planetara bueltatzen da, bere kapsulan espazioan zehar bidaiatzen ari delarik, Goku-ren kapsularekin egiten du topo, azken honek dagoeneko Lurrerako bidaia hartu baitu, egunen batean, planeta hori konkista dezan. Ia energiarik gabeko Bardock, larriki zauritua eta premonizioak datozkiolarik, Vegeta planetaren suntsiketa nor eta Freezer izango dela aurreikusten du. Jarraian, beste saiya guztiei abisua ematen saiatzen da, baina inork ez du bere istorioa sinesten. Suntsiketa prozesua dagoeneko hasi da, eta bera bakar-bakarrik dagoela ikusten du. Nahiz eta ahuldua egon, Freezer-engana ailegatzen saiatzen da, bera eta bere semearen patua aldatzeko helburuarekin. Tamalez ez da gai Freezer-en aurka lehiatzeko, eta azken honek planeta eta Bardock bera ere Death Ball batekin suntsitzen ditu biak. Hala ere, hiltzear dagoelarik, azken premonizioa dauka: bere semea, Son Goku, Freezer-en aurka. Honi esker irribarre batekin hiltzen da. Planeta guztiz txikitua izan ondoren, Bardock-en ahotsa entzuten da, bere semeari azken agindua Saiya guztien heriotza mendeka ditzan izanez. Bitartean, Nappa Vegeta gazteari bere jaiotze-planetaren suntsipenari buruzko informazioa ematen dio. Vegeta, nola ez, bere harrotasun osoarekin, bost axola diola esaten du, inongo erreakziorik agerian utzi gabe. Momentu harten ikusgarri da, bera bakarrik planetako izaki guztiak hil dituela. Amaieran, Goku-ren espazio-ontzia Lurrera ailegatzen ikusten du, krater handia sortuz lurrean. Ondoren, Goku-ren negarrei esker, Son Gohan izeneko agure bat lekura hurbiltzen da, Goku bakarrik eta babesgabe ikusirik, adoptatzea erabakitzen du, Goku izena emanez, horrela, bere istorioari hasiera ematen zaio. Sakontzeko, irakurri: «Toma» Sakontzeko, irakurri: «Selypar» Sakontzeko, irakurri: «Toteppo» Sakontzeko, irakurri: «Panpukin» Tooro[aldatu | aldatu iturburu kodea] Tooro (jatorrizko japonieraz トオロ ) Kanassa planetako estralurtarra, bere arrazatik bizirik iraun zuen bakarra Bardock-ek hil baino lehen. Bere arrara etorkizuna ikusteko ahalmena du eta ahalmen hau hil baino lehen Bardock-eri iragaten dio. Bere izena japonierazko Toro トロ hitzaren deformazioa da, sushia egiteko erabiltzen den atuna esanahi du. Cha-La Head-Cha-La Hironobu Kageyamak konposaturikoa "Solid State Scouter" (jatorrizko japonieraz ソリッドステート・スカウター Soriddo Sutēto Sukautā) TOKIOk konposaturikoa "Hikari no Tabi" (jatorrizko japonieraz 光の旅 ) Hironobu Kageyama & KŪKO (Waffle)k konposaturikoa "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gokuren_aita&oldid=4877398"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 16 apirila 2015, 15:11.
2018-05-22T16:10:44
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gokuren_aita
[ -1 ]
Beireda e Jumet - Wikipedia, entziklopedia askea. («Beyrède-Jumet» orritik birbideratua) Gilbert ROTGE (2014-2020)[1] 42° 57′ 29″ N, 0° 22′ 33″ E / 42.958055555556°N,0.37583333333333°E / 42.958055555556; 0.37583333333333Koordenatuak: 42° 57′ 29″ N, 0° 22′ 33″ E / 42.958055555556°N,0.37583333333333°E / 42.958055555556; 0.37583333333333 Beireda e Jumet (Frantzia) Beireda e Jumet (Okzitania) Beireda e Jumet (okzitanieraz Beireda e Jumet, frantsesez eta ofizialki: Beyrède-Jumet) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Pirinio Garaiak departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 204 biztanle zituen. 2007an Beyrède-Jumet udalerrian erroldatutako biztanleak 204 ziren. Familiak 89 ziren, horien artean 26 pertsona bakarrekoak ziren (7 bakarrik bizi ziren gizonak eta 19 bakarrik bizi ziren emakumeak), 30 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 22 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 11 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 140 etxebizitza zeuden, 91 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 45 bigarren erresidentzia ziren eta 5 hutsik zeuden. 91 etxeak ziren eta 49 apartamentuak ziren. 91 etxebizitza nagusietatik 38 bere jabearen bizilekua ziren, 51 alokairuan okupaturik zeuden eta 1 doan lagata zegoen; 5 etxek bi gela zituzten, 26 etxek hiru zituzten, 33 etxek lau zituzten eta 27 etxek bost zituzten. 70 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 42 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 41 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4] Beyrède-Jumet udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [5]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 128 ziren, horien artean 91 aktiboak ziren eta 37 inaktiboak ziren. 91 pertsona aktiboetatik 85 lanean zeuden (47 gizon eta 38 emakume) eta 6 langabezian zeuden (1 gizon eta 5 emakume). 37 pertsona inaktiboetatik 12 erretiraturik zeuden, 14 ikasten zeuden eta 11 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[6] 2009an Beyrède-Jumet udalerrian 89 unitate fiskal zeuden, 198 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.656 euro zen.[7] 2007an zeuden 11 komertzioetatik, 2 erauzte enpresak ziren, 1 janari enpresa zen, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 2 eraikuntza enpresak ziren, 3 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren eta 2 administrazio publikoko enpresak ziren.[8] 2000. urtean Beyrède-Jumet udalerrian 10 nekazaritza-ustiategi zeuden, 72 hektarea erabiltzen.[11] Camous (0,6 km) Fréchet-Aure (1,7 km) Ilhet (2,3 km) Sarrancolin (2,3 km) Aspin-Aure (2,8 km) Ardengost (3,8 km) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beireda e Jumet (Frantsesez)Résumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Beireda_e_Jumet&oldid=5540721"(e)tik eskuratuta Kategoria: Pirinio Garaietako udalerriakEzkutuko kategoriak: Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluakTestuan okzitaniera duten artikuluakTestuan frantsesa duten artikuluakCommonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak Nabigazio menua
2016-12-04T02:25:08
https://eu.wikipedia.org/wiki/Beyr%C3%A8de-Jumet
[ -1 ]
| 2011-12-08 : 10:12 Elhuyar Fundazioak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du, euskaraz, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan dago salgai. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazioko liburu hau, “Z izpiak” serieko hirugarrena. Fisika eta filosofia dira liburu honen ardatz nagusiak. Einsteinen, Bohrren eta beste zenbait zientzialariren nortasunak erakusten dizkigu istorio honek. Drama, tragedia, irrika, ustekabeko gertaerak, ekintza heroikoak eta beste zenbait ezaugarri ditu, eta horiei esker, ez da eduki zientifikoko edo dibulgazio zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazio asko dagoen mekanika kuantikoari buruz. Liburu historiko edo biografiko baten antzera antolatuta dago; pertsonaia (aditu) bakoitzaren nortasuna zehatz azaltzen du, eta bakoitzaren izaerak nolako eragina duen aurkikuntzaren garapenean edo aurkikuntzan bertan: Planken kontserbadurismoak azpimarratu egiten du aurkikuntza; Pauliren adimena eta umore txarra erabakigarriak izan ziren; Bohrren irmotasuna eta lotsa, berriz, ezinbestekoak; Eisnteinen irudikapenak eta askatasunak polemika bizirik iraunarazi… Horiez gain, Heisenberg, Shröringer, Dirac, Born, Bohr, Compton, De Broglie, Sommerfeld, Lorentz, Boltzmann, Rutherford, Uhlenbeck, Goudsmith, Bell eta abarren izaerak ederki jasotzen ditu liburuak, eta haien erretratu zuzena egiten du. Dagoeneko salgai dago liburua, 15 €-an, Elhuyarren on lineko dendan eta Durangoko Azokan bertan. Datorren astetik aurrera, liburu-denda nagusietan ere izango duzue. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Sailaren laguntza jaso du argitalpenak. | 2011-12-08 : 23:56 Ez dut itzultzailearen arrastorik aurkitu ez albistean, ez Elhuyarren webgunean; liburuaren azalean ere ez da ageri... Pentsatzen hasita nago agian Manjit Kumar bera izan dela euskarazko testua prestatu duena... Juan Etxenike | 2011-12-11 : 19:10 Ingelesezko bertsioa eskuratu eta irakurri nuen. Eta benetan interesgarria da. Azken mende honetako iraultza zientifiko garrantzitsuena Europak ezagutu zituen garai tragikoenetan eman zen. Halaber, Manjit Kumarrek garai hartako giro politiko eta zientzilarien harremanetan duen eragina ederki deskribatzen du. | 2011-12-12 : 11:01 Euskarazko liburuaren itzultzailea Iñaki Iñurrieta izan da. Azalean ez dator itzultzailearen izena, baina bai liburuan bertan lehenenego orrian. Jeronimo | 2011-12-14 : 10:06 Estimatuta dago informazioa. Benetan. | 2012-01-03 : 21:29 Ari gara liburuarekin eta, zoratzen, bikaina. Bidenabar, Iñaki Iñurrietaren itzulpena lana ere benetan aparta eta gozagarria! LibreCon 2014, negozio eta teknologia irekien konferentzia Bilbon HTML5 estandarra ikasteko Online Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC) INGUMA datu-basea berritua aurkeztuko du UEUk ikasturte hasiera ekitaldian "Peter Pan" Musikala, larunbatean azkenengo emanaldia, Bilbon (Iruzkin 1) Kike Amonarriz:" Hizkuntza baino gai apasionanteagorik ez dago " »» Jardun osoa
2014-10-21T15:07:28
http://sustatu.eus/1323253897
[ -1 ]
GABITZA MAKEUP ARTISTA: JACHETA CU BLANA NATURALA DIN MARMOTA ! REZERVATA JACHETA CU BLANA NATURALA DIN MARMOTA ! REZERVATA JACHETA CU BLANA NATURALA DIN MARMOTA ! guler detasabil ! VERRA PELLICIA , MARMOTA CANADESE !
2017-10-18T14:55:32
http://gabitzamakeupartista.blogspot.com/2015/10/jacheta-cu-blana-naturala-din-marmota.html
[ -1 ]
Aston Martin V8Aston Martin DB2Ferrari F 40Triton Caf� Racer Citroen MehariBMW 2002Porsche 911 / 964 CarreraBristol 400MINI Classic MokeLand Rover DefenderMaserati GranTurismoFiat 1000Porsche 356Ferrari 458 ItaliaAston Martin DB2De Tomaso LongchampFerrari 365 GTC/4 Morris Mini Cooper SAlfa Romeo 2600Jaguar XK140Jaguar XJ220Mercedes-Benz SL PagodeRolls-Royce Corniche IJaguar E-Type SIPorsche 911 / 996 CarreraPorsche 911Alfa Romeo 8C CompetizioneIso LelePorsche 968Lotus EuropaPorsche 928Mercedes-Benz SLPorsche 356Aston Martin Vantage Pontiac FirebirdFerrari Enzo Ferrari
2013-05-18T17:58:09
http://www.classicdriver.com/us/find/4200_results.asp?ldealerid=320&sorderby=mEUROPrice&lcountryflag=176&lmanufacturer=*&lcurrency_currencychangeform=7&lresultsperpage=20&size=20&page=2
[ -1 ]
4758 emaitzak Orrialdea 27 nondik 476 261 - 270 erakusten 4,758 emaitzetatik. 2018/04/25 | 1393 Bisita 2018/04/25 | 45 Bisita Patinatzea modan Modan dago, nonbait, patinatzea. Eta ez dirudi, gainera, etorri eta berehala alde egingo duen trazarik duenik; izan ere, gure herri eta hirietan oso egokiak dira patinatzeko, besteak beste, bidegorriei esker. 2018/04/20 | 2204 Bisita 2018/04/19 | 2426 Bisita 2018/04/16 | 3613 Bisita 2018/04/16 | 1563 Bisita 2018/04/16 | 1465 Bisita Gizakia ilargira aspaldi iritsi zen, baina azken urteetan Lurraren satelitea ez da espazioko ahaleginen interesgune. Japonian, ordea, Ilargian koloniak eraikitzeko planak oso aurreratuta daude. 2018/04/13 | 2700 Bisita 2018/04/12 | 2145 Bisita 2018/04/09 | 2716 Bisita Askotan haserretzen zara? Norekin haserretu zara azkeneko aldiz? Norekin haserretzen zara gehien? Nola adierazten duzu zure haserrea? Zer egiten duzu haserre zaudenean?
2020-07-12T23:22:40
https://www.ikasbil.eus/eu/bilatzaile-orokorra?p_p_id=x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_advancedSearch=false&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_Formatua=16111021&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_keywords=&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_Eduki_mota=20576121&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_delta=20&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_resetCur=false&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_ordenarPor=Pub.+data&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_andOperator=true&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_filtros=Eduki_mota&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_filtros=Formatu&_x61pbuscadorGeneralWAR_WAR_x61pbuscadorGeneralWARportlet_cur=27
[ -1 ]
Oliteko Nafarroako Erregeen Jauregiko izoztegia (Nafarroa) :: 3DIGITALA Oliteko Nafarroako Erregeen Jauregiko izoztegia (Nafarroa) Los neveros, una actividad desaparecida en nuestras montañas NEVERO, RA 00016313 Jauregiko lekurik ospeletako batean dagoen izoztegiaren oinarriaren irudia. Jelazko putzua da, arrautz baten oskolaren forma duen tapa batez estalita dagoena. Hemen elurrezko kapak gordetzen ziren, jakiak kontserbatzeko. 3560 x 5422 pixels saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Herri arkitektura hitzak: Olite Navarra Nafarroako Erregeen Jauregia Nafarroako Blanka Erreginaren Gaztelua jauregia gaztelua eraikuntza Erdi-Arokoa harria harlandua arkitektura Carlos III. Nafarroako Blanca izoztegia jakia kontserbatu putzua elurra arrautza oskola
2020-04-07T17:55:34
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=16313
[ -1 ]
List with names from (romania) - page 1018 Daniela Elena GeorgescuFlorea IondaValentin TemesAureliu ConstantinDelmira Loredana VerdesLiviu RacoreanuStefan NaniEmilian Marius RadoiMisu BelincheConstanta CaramalauRadu BulzaDaniela OrasanuGabriel CamenitaAda Emilia AsoltaneiEugenia GhiurutanNiculina MinescuMaria KolosvariGabor NutiuCatalina PetrascuFlorea CutarHaraga Elena TabeicaAnghel GiurgeaStela IanaGhiuler IsmailTatiana EneaAngela Tamara BlotiuIordana MotataianuIoan Marcel BudanHristache BurnazPetru Silviu PatrichiStefan StefuraLaura BodnariuMioara ChiruElena BurzStefana BicuAlexandrina GeogeBotond BenedekStelian LacheVioleta GhibusiAna Maria CioriciLigia PecieMariana TronaruAurelia TurcaGeorgel CarcotaMaria TelepteanLucian TabletRadu CoravuMircea BratulescuConstanta Eugenia TimofteFelicia Pfa CotinghiuConstantin BirlibaStefania CorduneanuAdrian CreitaruRodica MorozanIonel TeletinIoan BraisEmilia CitcauanMarian Paul TurcuVetuta BogdanoviciLenuta DecusaraVictor AlamiieAntoniu BarboniSmaranda VarasteanuDorian BadeaPamfil GrozaRodica Maria TurlacuSimona Maria CojocariuIosef UserMariana GelesBujor TruicanSandor KristofAnton BiotaGheorghe TarsuGheorghe CoardaEtelka MaliMonica Silvia PacsaVasilie LupuElisabeta RachitaEleonora HerciuMarin PirvuletIoan CherciuLili CostachioiuComan ComaniciIstvan MagosTatiana PretorianDumitru MaxinSmaranda OuatuNicolaie ContraViorel CodreanLiviu GaleaKaroly BerkiDomnica BratulescuPetru BoiceanGabriel Marius ScarlatStefan FicaTraian PicioreaSpiridon LeliucIulian BalauruMihail TeodoroviciConstantin HavriciConstantin BarzoiVasile Toader MutuTudorita GrozeaCarmen Petronela MihalFlorea MezeiFloare VetuDoina CzibereManyi Erno GyorkosMarian Adrian ConstantinI Ioan KiralyNiculae GhitescuGheorghe RujoiNicolae BurdubusCorneliu FocaTemistocle MatranMadalina CucuDorina ColtoiuGheza FoldiFlorica LeahMinorica BudacanTeodora RindasuNeculai UrucVictor Sever BucurescuBogdan Vasile RosescuGheorghe GhisoiuAna VecseiValentin BoboiaDumitru BaumannMirela Liliana IonescuAdrian Nicolae SoverthGabriela Minerva VaidaSimona Violeta ClinciuVictor PiciorusIlie BelivacaParaschiva MiocViorel SoponarIoan FillerIoan HeinrichRoza FeleaDelia StirGheorghe DantesAdrian BoeriuGhe Gheorghe AndreutaRuxanda BusuiocGratiela PopescuCamelia RomcescuSorin LighezanIolanda ChelemenElisabeta VerdesMihaita Ioan FabianIuliana Daniela DragoiuFlorin ChelbaFloarea DabuleanuConstanta PisoschiConstantin ChifuMihail CutuiIuliana BeleganteAna GotaIlie MoldovanuEugenia SpanuLucia HanchesIsabela Frivola StelliFlorica Otilia SerbanescuConstanta TacuSandor BudaGeorgeta DiscultuJozsef PappNastasia BarbuTinca ApetrariteiHuzun Costel DinuicaFrancisc FleiszMihai GrosariuAlexandru Stefan OlaszLucian Dan MarinaJosif DomokosFloarea GolgojanVictor BuhanMiclos TorokAurel CanaragiuCristian Iulian NitulescuIacob KaiserMirel FerchezauFlorica RomaniucC Lica PrisecaruStancu MihaiMihai HorotanMaria RancaHorst Eneric SomerauerNicu RindasuGheorghita BugaCarmen Liliana MarchidanBogdan AldeaIoan FulopClaudia PanaDochita BertalanMaria Antoaneta IonescuIoan Vasile GradAlexandru PaulianMilena LuchinConstanda ChivuMirela GhesuRuxanda GazinschiMihaiu PodoreanuSzabolcs HorvathAna Natalia ApreuteseiTeodor MiclosSevastiana BatirStefania Doina CiulanescuNora Zsuzsa BucsaVerginica GiurescuDavid DobieLuminita CocosIoan TigleaSandica NeagoeAglaia CutaruGheorghe TokosDumitru DaleaTinca CosnitaHoria GrovuAnton BolingerGabriela Rodica DimitriuCsorba Gizella SarosiStela FinaruConstantin DobriLaura Bianca BusuFlorentina ApianVasile PotirnichiDoruta MileaCecilia CanaziruEmilia Rodica BucuraSimona CorfuIordache CulbeceBogdan Andrei CiraDorina BudelecanEugenia HuidanMihail AndrasMircea SatirbasaFlorita TarbFloarea SalageanElena Maria BarbulescuAdela HolospinEcaterina ZarcuAndreiana RosioreanuPetru AngelusiuVasile EchimDafina BaculaGheorghe CojenelVasile Octavian CandeaDoina Maria ZologAna PascanGabriela TaraziNicolae FocsanIoana FilpisanOvidiu Paul CristureanuIleana ForisIon GolgojanNicolita IrizaAnghel SeciuFlorica CorodanAlexandru TobolGhe Valeriu BurlacuIon IlisieTiberiu ManciuCezar GubendreanuVlaicu Veronica RaduIoan Marian PopaEmil Filip LoidlDorinel GavrilF Rozalia IlyesNicoleta PapadopolTudorel MarinoiuVasile PatrutHortenzia Maria PopRosalia AlbertVeronica MihalcaPamfilia MateescuVirgil FulgaIoan HerleaFlorin MutiuNicolae CatarigIgnacz SzaboRomulus DuicuDafina MoldoveanuConstantin FloreSeptimiu Mircea GrelusPetre RomanescuAndreea ChisClaudia Valentina CimpoiuIlie LazareanDore PascuMagdolna CsedoCostinel BusuEva KecskesFlorica GafencuEva KaretkaTraian PahomiTudorica JianuAna MaicanNicolae MaereanCosmin Vasile DicuPetre DunarintuValentina MartinescuEmilia IliciBarbara KotrongAna GherghescuLela PenciuLuisa Maria MikeIosif LorentzSimon PakotLaurentiu SuhareanuLetitia VesaAna JimbuMihail SorescuKatalin Erika BuzetzkySimion CandeaIon ZapucRozalia Elisabeta FuchsMihail StanaringaPolina BucioacaEugen Danut IojaIon LisitaMiron EnceaJulieta NitaLina MaraloiuIon BidianVoichita VeghLadislau KleinAlexandrina PasatMarinela RantaVictoria TodiritaElisabeta CsatoAurica MoldoveanuSofia BiciuscaVoica OlteanuStefan CuthJustinian ChioseaIlie BalasaMihaela Rusalina FacGyula BendeAlina BrejeElena RadiciDomnica EpureGheoeghe MihailaIrimia BujorAmbrozie LunguMihai TobiasZizica GalesPaval MartiniucSilviu AncutaGheorghe Savin TataranAdrian Ionel TrifIon Iulian NicolescuValentina Monica RotterIosif ZegreanD. Constantin BratuDelia Monica IancicBeatrice NistorMihail KnoblochMarineta PetreNicolae CainarFloarea PocomnicuAttila VagasiEugenia BotezatuConstantin CrainiciucSandel RogozanCristina CalugareanuTrinica CruceanuStefan GereEugenia BojitaOvidiu Biti IliescuLenuta VuscanMures NastasaAnica IsvoranDionisie Pompei SerbanStefan CorcoveanuMihai RadacinaLiana PatuleaIoan StoenescuVirgil AilincaiFloarea ComanceanuIuliana GaalJanica HribanStamachi CostanAna SlavuElvira Marioara JardaIrina BujdosoCarmen ButnareanuVirgil BobilcaAurelian OlogeanuGelu Alin CosteaFlorin ZdrafcuEugenia SerbVasilica AntoneGheorghe DrosuLeontina LuchianKonrad KirrRozalia CiobanCostel MariniucConstanta GhindeanuMita EremiaCorneliu AmarandeiViorel BociuKaroly Gergely BaratTraian PapaAdrian VladareanuLelia Anny DesideriuGabriela AlbertMaricica Luminita CosaDumitrel CiocanSterp Vasile BebeseleaDomnica SimaVasile BuzamatPetre CocarMarius OrsaDona Adrian PopescuAlexandra Nicoleta BadeaAndrea Corina TamasanAurelia BurcuDorin VieruDorinel ScutaruIon TabarceaAneta DragutGheorghe Alexandru MaierGheorghe CalciuTatiana ArteniDorian CerneaCalin TurcuNatalia BelibouPetre Valentin HosuElena MorarescuStefan DrajneanuVasile VirnaAdrienne KadarConstantin RaileanuZsigmond BalintPaul CaruntuIon MataoanuSusana BenyiConstantin Florin SanduMarcel PipisCsaba SuleIlie ManolescuJanica StingaSilvestru SusanuHermina JurgeFlorea BojaHristudor DumitruOctav UngureanuFelix Irinel TiganasuIldiko Bojte
2017-02-22T10:47:02
http://name-list.net/romania/1018
[ -1 ]
Gale Fabrikatutako Goodyear "Sea Bee" 25 HP 1958 Modelo 225-3623 (22D15G) 225-3624 (22DE15G) | Barruko itsasontzia Motor konponketa Harpidetu Gale Manufactured Goodyear-en & quot; Sea Bee & quot; 25 HP 1958 eredua 225-3623 (22D15G) 225-3624 (22DE15G)
2019-10-14T15:11:56
https://eu.outboard-boat-motor-repair.com/Gale%20Manufactured%20Goodyear%20%22Sea%20Bee%22%2025%20HP%201958%20Model%20225-3623%20(22D15G)%20225-3624%20(22DE15G)
[ -1 ]
Jendetza Orexan, Haizeren aldeko festan - Orexa - Tolosaldeko ataria Jendetza Orexan, Haizeren aldeko festan Mikel Iraola 2013-10-25 20:07 Orexar jatorriko Haize izeneko haurrak diagnostikatu gabeko gaixotasuna du, eta bere alde, festa benefiko bat egin dute herrian. Jende asko hurbildu da Haize eta bere familiari babesa ematera jai giroan. 17:00etan, herriko txistularien eskutik egin den kalejira batekin ekin diote jaiari, eta ondoren Porrotx pailazoak emanaldia eskaini du frontoian. Ondoren, puzgarriez gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek. Haize laguntza eske Iñigo Terradillos 2013 urr 25 Orexa Orexar jatorriko Haize izeneko haurrak diagnostikatu gabeko gaixotasuna du. Bere alde jaialdia egingo dute gaur Orexan 17:00etan, Porrotx pailazoa...
2019-08-21T00:57:24
https://ataria.eus/orexa/1382718217602-jendetza-orexan-haizeren-aldeko-festan
[ -1 ]
Jonathan Larrañaga: "Eskarmentu faltagatik gertatzen dira istripuak" — Gaztezulo Jonathan Larrañaga: "Eskarmentu faltagatik gertatzen dira istripuak" Jonathan Larrañaga: "Eskarmentu faltagatik gertatzen dira istripuak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonathan-larranaga-quoteskarmentu-faltagatik-gertatzen-dira-istripuakquot https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonathan-larranaga-quoteskarmentu-faltagatik-gertatzen-dira-istripuakquot/@@download/image/60p46-1.jpg Bi hitzetan, zer da izotz eskalada? Nire iritziz, dantza moduko bat da. Zure eskuetan dituzun tresnekin, izotzeko ur-jauzi batek hartzen dituen formei egokitu behar duzu. Izan ere, izotzezko eskaladan tresnak dira gakoa: tresnen bitartez lau heldu-leku dituzu beti, eta tresna horiek zure gorputzaren zati bihurtzen dira. Harkaitzezko eskaladan hatzen eta oinen menpe zaude, eta izotzezko eskaladan, tresnen menpe. Zenbat aldaera ditu izotzezko eskaladak? Izotzezko eskaladabera alpinismoaren aldaera bat da; hala ere, bi aldaera nagusi daude: izotzezko eskalada garbia, eta izotz eskalada mistoa edo drytooling-a. Izotzezko eskalada garbian, soilik izotzezko ur-jauziak igotzen dira. Drytoolingak, aldiz, harkaitza eta izotza nahasten ditu. Seguruenik, drytoolingada alpinismoaren aldaeraq konplexuena; izan ere, izotza eta harkaitza nahasten direnez oso jarduera teknikoa eta fisikoa da, eta psikologikoki ere oso gogorra da. Mugimendu luzeak egin behar dira, eta batzuetan segurtasun baldintzak oso onak ez direnez, pentsatu eta ebaluatu egin behar da aurrera egitea komeni ote den, beste bide bat hartubehar den edo jaistea... Zein material behar da izotzean eskalatu ahal izateko? Trakziozko bi piolet, kranpoiak, kaskoa (ezinbestekoa), arnesa, sokak, izotzetarako torlojuak, eta bakoitzak eraman nahi duena. Euskal Herrian izotzean eskalatu al daiteke? Oso zaila da. Aralar eta Aizkorri mendikateetan badira izotzezko korridore eta kanalak, baina izotzezko ur-jauzirik ez dago. Zaila da Euskal Herrian izotzezko eskalada egitea. Izotzean eskalada-saio bat egiteko, zeintzuk dira gutxieneko segurtasun baldintzak? Batez ere, zero gradu azpitik eskalatzea gomendatzen dut; horretarako termometroa eramatea ezinbestekoa da. Ongi atxikitutako izotz horma homogeneotan bagabiltza, 2 edo ia 5 gradutan eskala genezake. Baina, beti ere, gomendioa 0 gradu azpitik eskalatzea da. Izotzean eskalatzen dugunok, izotzaren kolorearen arabera jakin ohi dugu nola dagoen izotza, bertan ibili gaitezkeen edo ez. Izotza urdin-berdexka kolorekoa bada, izotz ona da, oso gogorra eta eta ongi eutsirik dago. Aldiz izotza zurixka bada, ur asko duela esan nahi du, eta badaezpada ere, ondo ebaluatu behar da. Izotza marroia bada, egun askotamn 15 edo 20 gradu zero azpitik egona da, eta izotz ona da. Zure aburuz, zergatik gertatzen dira hainbeste ezbehar mendizaleen artean? Eskarmentu faltagatik gertatzen dira. Alpinista edo mendizale profesionalen artean, ia sekula ez da ezbeharrik gertatzen. Azken aldian, mendi-eskiatzaile ugari harrapatu dituzte luiziek, eta horrelakoak eguraldiaren aurreikuspenak ez ezagutzeagatik, edo interpretatzen ez jakiteagatik gertatzen dira. Udan, eskarmenturik gabeko jendea ikusten duzu zapatilak jantzita 3.000 metroko menditzarra igotzen, pioletik eta kranpoirik gabe. Horiek, edozein irrist egiterekin, behera joango dira. Zein maila du euskal mendizaletasunak? Katalanekin batera, euskal mendizaletasunak du mailarik onena. Kirol eskaladan, Patxi Usobiaga munduko kopako lehenen artean dabil. Pou anaiak lan gogorra egiten ari dira "7 kontinente. 7 pareta" proiektuarekin. Iker Pouk berak, 9a mailako bideak egin ditu harkaitzean. Bigwall munduan, hor ari dira Adolfo Madiñabeitia, Miranda, Txus Lizarraga... Alpinismoan ere, oso kirolari onak daude Euskal Herrian: Beloki Himalaian, Kepa Eskribano... Eta euskal izotz-eskaladak, nolako maila du? Euskal Herrian, jende gutxik egin ohi du izotz-eskalada. Ez dakit jendeak zergatik ez duen kirol hau aukeratzen: arriskutsua dirudielako? Euskal Herritik irten behar delako? Izotzean eskalatzeko gomendioak Jende guztiari gomendatuko nioke izotzezko eskalada egitea. Ez da harkaitz-eskalada bezain ezaguna, eta ez da ez arriskutsuagoa, ezta zailagoa ere. Bidaiatu egin behar da, baina ez dugu zertan Himalaiara joan beharrik, Pirinioetan nahiko toki egoki badelako. Toki berriak nahi ditugula? Alpeetara joan gaitezke, eta bizitza osoan ere ez genituzke hango bide guztiak egingo! Gazte-gaztetan hasitakoa Jonathan Larrañaga algortarra da jaiotzez, eta Castejon de Sos herrian bizi da, Benasque haranean (Hueska). 25 urte besterik ez dituen arren, mendiari eskaini dio bizitza erdia: “13 urterekin hasi nintzen eskalatzen, eta 15 nituela, jada Naranjo de Bulnes igota nuen. Pare bat urte beranduago, Alpeetara jo nuen harkaitz berrien bila”. 18 urte zituela, Hueskara joan zen goi-mendiko gidari ikasketak egitera. 2004 urtetik ona, Espainiako mendi federazioko alpinista gazteen taldean ari da, eta horri esker, mundu osoan bidaiatzeko aukera izan du. Gaur egun, proiektu bat baino gehiago darabil buruan: “Orain, neguan, ziurrenik Kanadara joango naiz drytoolinga egitera. Ekainean espedizio bat antolatu dugu Pakistan aldera, modu alpinoan 6.000 metroko paretaren bat egiteko. Hala ere, hemen inguruan oso leku ederrak ditugu eskalatzeko, Pirinioak, Alpeak, Naranjo de Bulnes...”.
2018-03-24T17:43:38
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jonathan-larranaga-quoteskarmentu-faltagatik-gertatzen-dira-istripuakquot
[ -1 ]
Jokatu: 1795 Play jokoa Prince Online: Laguntza Prince labirintoan arrisku osoa pasatzen. Bildu armak hobeto hautsi power- ups. . Play jokoa Prince konektatuta. Tekniko jokoa Prince ezaugarri Game Prince gehitu: 21.11.2011 Jokoa jokatzen: 1795 aldiz Bezalako jokoa Prince Jokoak Deskarga jokoa Prince Embed Joko Prince zure web orrian: Jokoaren txertatu Prince zure webgunean, kopiatu kodea eta itsatsi zure webgunean html kodean. Gainera, nahi duzu jokoa bada Prince , eta kopia Posta elektronikoz edo zure lagun guztiekin lotura bidaltzeko, jokoa partekatu munduarekin! Jokoa Prince -rekin, baita ere, jokoa jokatu zen:
2018-08-21T17:46:16
http://eu.itsmygame.org/999969079/prince_online-game.html
[ -1 ]
Rubén Rubio - Dantz Festival 2018 Les Alsborregach 1979an Lasarten jaioa, Rubének etapa musikal eta kultural ezberdinak bizi izan ditu. Heavyaren erraietatik abiatuta, geroxeago hardcore eta punk mugimenduetan barneratu zen. Urte batzuk beranduago musika elektronikoari ateak ireki zizkion, garai hartako areto ezagunenetan pintxatuz. 2009an modu analogikoarekin hasten da lanean, Lasarte eta inguruko herrietan minimal eta techno doinuak zabalduz. Urte batzuk beranduago aro digitalera hurbiltzen da, bere sesioak Zarautzeko Dwall areto famatuan garatuz. Bertan Elektropeña ezagutzen du, elektronika zale zarauztarra eta Arraio Irratian urte luzez Kaiolatik musika saioaren gidaria. Biak batera Zarautz eta inguruak mugitzen hasten dira, bertako jendearentzat ezagun bilakatuz. Gaur egun, Rubének bere sesioak eta sorkuntza lanak partekatzen ditu, bietan deep iluna ardatz moduan hartuz. Nacido en Lasarte en 1979, Rubén ha vivido distintas etapas musicales y culturales. Comenzando por el heavy, después se introdujo en el hardcore y el punk. Unos años más tarde abrió las puertas a la música electrónica, pisando las salas más conocidas de aquel momento. En 2009 empezó a pinchar en modo analógico, poniendo música minimal y techno en Lasarte y sus alrededores. Unos años más tarde se acercó a la era digital y desarrolló sus sesiones en la conocida sala Dwall de Zarautz. Allí conoció a Elektropeña, un aficionado a la música electrónica de dicho pueblo que ha dirigido durante años el programa Kaiolatik en la radio Arraio. Los dos juntos empezaron a moverse por Zarautz y sus alrededores, convirtiéndose así en famosos por la zona. Hoy en día, Rubén crea sus sesiones y comparte sus creaciones tomando la senda oscura del deep. Born in Lasarte in 1979, Rubén has lived through different musical and cultural stages. Starting from heavy music, then he moved to hardcore and punk. A few years later he opened the doors to electronic music, stepping into the most well-known party venues at that time. In 2009 he began using the analog mode, playing minimal music and techno in Lasarte and its surroundings. A few years later he approached the digital age and he developed his sessions in the famous Dwall café in Zarautz. There he met Elektropeña, an electronic musician from the town who has directed the Kaiolatik program in Arraio radio for years. Together they began to move around Zarautz and its surroundings, becoming famous in the area. Currently, Rubén creates his sessions and shares his creations taking the dark path of deep music.
2018-07-23T13:25:17
http://dantz.eu/ruben-rubio/
[ -1 ]
Video chat São Caetano do Sul. Webcam aktibatzen eta aurrera São Caetano do Sul jendearekin hitz egiteko. Ongi Video chat São Caetano do Sul[Goldvideochat] the Free chat onena eta Video chat São Caetano do Sul alternatiba da. Have fun mundu osoko ausaz. Free Video chat eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Doan Txata pertsona mota guztiekin. Zehaztu behar da, joan 'Ezarpenak' to.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Ezagutu maitasuna edo lagunik onena klik bakoitzean, bizitza guztientzat.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende fantasiazko mundu osotik.- Zure bizitzako maitasuna aurki txat honetan.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera". Hirien zerrendan São Caetano do Sul:
2017-02-21T21:02:45
http://eu.goldvideochat.com/brasilen/sao-caetano-do-sul
[ -1 ]
Hasiera Liburutegia Azterketa estatistikoak Goi-mailako teknologiaren sektoreak sortu zuen 2015ean EAEko balio erantsiaren %9,7 Goi-mailako teknologiaren sektoreak sortu zuen 2015ean EAEko balio erantsiaren %9,7, aurreko urtean baino bi hamarren gehiago. Sektore horren ezaugarri nagusiak dira IKTak erabiltzen dituela eta baliabide portzentaje handia bideratzen duela I+G+B-ra, Estatuko batez bestekoaren gainetik dagoelarik aldagai horretan. Erdi- eta goi-mailako teknologiaren sektorera biltzen diren jarduerek oinarri teknologiko handia dute eta oso denbora gutxian berritzen dituzte ezagutzak. 2015ean, EAEn 4.787 enpresa zeuden sektore horretan, zeintzuek 85.124 lagun enplegatzen baitzituzten, euskal ekonomiako enplegatu guztien %8,4, Eustatek emandako datuen arabera. Gainera, sektore horrek balio erantsi guztiaren %9,7 sortu zuen, 5.992,9 milioi guztira, eta 17.707,7 milioi euroko negozio-zifra izan zuen. Nahiz eta aurreko ekitaldian baino 705 langile gehiago dituen, enpleguaren arloan sektorearen garrantzia bi hamarren murriztu da ekonomia osoarekin konparatuta. Aldiz, balio erantsiari erreparatuz gero, sektorearen garrantzia bi hamarren hazi da, 2015ean ekonomia osoaren batez bestekoaren gainetik hazi baitzen. Enpresa kopurua ere ugaritu egin da (42 gehiago), beraz, enpresa horien batez besteko tamaina 17,8 pertsonakoa izan zen 2015ean, aurreko urtean bezala. Negozio zifrari dagokionez, aurreko urtean baino %4,9 handiagoa izan zen 2015ean.
2018-06-25T17:55:21
http://barrixe.com/index.php/eu/liburutegia/93-biblioteca/4420-el-sector-de-alta-tecnologia-supuso-el-97-del-valor-anadido-generado-en-euskadi
[ -1 ]
Gastronomia eta dantzak bat egiten dutenean. Deia, Noticias de Bizkaia Gastronomia eta dantzak bat egiten dutenean Les Vikings taldearen, Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich koreografoen eta Enrique Fleischmann sukaldariaren elkarlanaren emaitza da Dantzaz konpainiaren ‘Harri, orri, ar’. Azaroaren 17 eta 18an Donapaleun taularatuko da Ainhoa Lores - 2017(e)ko azaroaren 5a, igandea - 11:59etan eguneratua ‘Harri orri ar’ obran parte hartzen duten dantzarietako bi. BLANCA RAZQUIN Attrezzo jangarria, mariachien musika, zirku garaikidearen kutsuak, energia handiko mugimenduak eta oso fisikoak. Guzti horrek du lekua Dantzaz konpainiaren Harri, orri, ar azken sorkuntza lanean. Obra honek gogora ekartzen digu, haurren ohiko jolasetan gertatzen den bezala, hauskortasunak ere (paperak irudikatua) garaitu egin dezakeela indarra (harria). Oso desberdinak diren hiru piezaz osatua, Les Vikings konpainiak eta Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich koreografoek sortutako lan honek Enrique Fleischmann sukaldariaren lankidetza izan du. Hiru piezaz osatutako egitasmo bat da Harri, orri, ar. Lehenengoa, Historia de un segundo, Les Vikings bikoteak sortu zuen. Sara Olmok eta Victor Launay koreografoek osatzen dute taldea eta elkarrizketa batean barneratzea proposatzen diote ikusleari. Frantziatik bata eta Espainiatik bestea, Dantzaz konpainian ari-tzeko etorri ziren Euskal Herrira, urtarrilean. “Haien estiloa oso akrobatikoa da, zirku garaikidearekin oso lotutakoa, eta musika oso atseginaz lagundua”, azaldu du Dantzaz taldeko zuzendari Fernando Saenz de Ugartek. Complete Surrender da bigarren pieza, kasu honetan, Jorge Jauregi Bilboko koreografoak sortua. Bere asmoa, norbanakoaren eta taldearen arteko muturreko leku horretara hurbiltzea da. Lan korala da, garaikidea eta fisikoa. Saenz de Ugartek dioenez, konpainian beti gustatu izan zaie Euskal Herriko koreografoekin lan egitea: “Dantzaz euskal konpainia bat da eta bertako dantzari eta koreografoekin aritzen da, nazioartekoekin ere bai ordea, eta halako nahasketatik dator gure izaera”. Harri, orri, ar da hirugarren pieza eta baita muntaia osoari izena ematen diona ere. Horretan, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarrarak eta bere taldeak parte hartu du. Honakoa ez da obra ohiko bat: attrezzo jangarri berezi bat du tartean. Bertan ageri diren harriek eta paperek sukaldaritzako plater originalen testura eta zaporeak har-tzen dituzte. Paolo Mohovich italiarrak sortu du koreografia eta soinuzko espazioak Pa Ta Kak garatu ditu, Lucha Reyesen ahotsaren laguntzarekin. Dantzaren eta elikagaien bitartez, “ikusleak seduzitzera eta seduzituak izatera” gonbidatu nahi ditu pieza honek, Dantzaz taldeko zuzendariaren esanetan. Hain zuzen, azken obra horrekin abiatu zen ikuskizun osoa, zeina laborategi-proiektu gisa sortu zuten. Dantzaz-en zuzendariak dioenez, Danimarkako Black Box Dance Company taldeak beren herrialdera joateko gonbidapena luzatu zien, taldeak bertako kongresu batean parte har zezan. Gainera, gastronomiarekin lotuta, zerbait prestatu zezatela eskatu zieten. “Hori baino lehen, eurak Donostian egon ziren, pintxoak ezagutu zituzten… eta guk aurretik Dantza-Pote saioa sortu genuenez, horretan oinarritzea pentsatu genuen”, kontatu du Saenz de Ugartek. Black Box Dance-n proposamena jaso eta taldea berehala jarri zen martxan. “Garai hartan jada Enrique Fleischmann eta Paolo Mohovich ezagutzen genituen eta biei luzatu genien erronka, Danimarkako sinposio horretan obra txiki bat aurkezteko”. Pieza hori Harri, orri, ar izan zen eta bikote bakar batek osatu zuen. Hasierako pieza hura “konpainia osorako bihurtu genuen, Danimarkan egindako estreinaldia eta gero”, azaldu du Saenz de Ugartek. Dantzaz konpainiaren ekoizpenetan koreografoa beti sormenaren erdian kokatzen dutela argitu du zuzendariak. Kasu honetan, bi sortzaileen lanak uztartu dituzte: “Fleischmannek mahai gainean jartzen zituen elementuak eta ideiak, gero Mohovichek koreografian erabiltzeko, eta alderantziz”. Iazko maiatzean hasi zen taldea programa oso baten “hazi” hura sortzen, eta azaroan Danimarkan aurkeztu zuten. Martxoan Elorrion taularatu zituzten hiru piezak batera, lehenengoz. Saenz de Ugarteren ustez, “jendeak oso ondo hartzen ditu horrelako ikuskizunak eta gurekin dantza egiten bukatzen dute, gure jakiak jaten...” Aitortu duenez, “esperien-tzia ederra” izaten ari da”. Gastronomia eta dantza uztartzea eta Harri, orri, ar bezalako ikuskizun berezi bat sortzea gauza ohikoa da Dantzaz konpainiarentzat: “aspalditik gabiltza berrikuntza lanetan”, dio bere zuzendariak. Besteak beste, taldeak Think Tanz izeneko eraberri-tze laborategi propioa dauka;bertan, Eibar Futbol Taldearekin elkarlanean, Dantza-Pote ekimena gauzatu dute, besteak beste, Gipuzkoako ostalaritza elkartearekin, eskolekin, enpresekin... Izan ere, konpainiaren egitekoen artean dago “dantza garaikidea beste sektoreetara hurbiltzea eta sektore horiekin lan egitea”. Azaroaren 17 eta 18an eskainiko dute Harri, orri, ar, Donapaleuko Complexe Saint Louis antzokian.
2017-12-16T20:24:34
http://www.deia.com/2017/11/05/ortzadar/gastronomia-eta-dantzak-bat-egiten-dutenean
[ -1 ]
Abalingo kukuaren oihartzuna 23 maiatza, 2018 Motzean 289 Ordiziako Argi Berri elkarteak abian jarri du Lazkao Txiki 27. Bertsopaper Lehiaketa, hiru mailatan banatuta. Udaberriak lan erdiak egin ditu dagoeneko, eta kukuaren kantua aditu ahal izango zuen honezkero natur eremuren batera inguratu den edonork. Ordiziako Argi Berri elkarteak garai honetan argitaratzen ditu orain 26 urte antolatzen hasi zen bertsopaper lehiaketaren oinarriak –ekitaldia 27.a da–. Eta lehiaketari izena ematen dion Lazkao Txikiren bertso batekin atondu du aurtengo eskuorria. Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki zen garai hartan Goierriko bertsolaririk ezagunena, eta haren altzoa bilatu zuten Argi Berrikoek lehiaketa antolatzeko. «Lazkao Txiki izan da eta da oraindik ere bertsolaritzaren ispilu eta eredu paregabea goierritarrontzat, eta berak eta bere lanak azaltzen dizkie ongien gaurko gazteei bertsolaritzaren itzalak eta argiak». Hasi eta hurrengo urtean umezurtz utzi zuen lehiaketa Lazkao Txikik, eta harrezkero 25 urte pasa badira ere, haren itzalari segika lanean jarraitzen dute. Gaztetxoak gaia emanda Hiru mailatan banatuta dago lehiaketa: Gaztetxoena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte bitarte) eta helduena. Hiruretan librea da neurria eta doinua, baina gaztetxoenei gaia jarri diete: Asko maite zaitut. Lanak uztailaren 1erako aurkeztu behar dira, posta arruntez (Argi Berri elkartea, Gipuzkoa kalea 15-behea, 20.240, Ordizia) edo emailez: [email protected]. Informazio gehiago lortzeko: 649 011 262 (Aitor). ‘Jakinduriek mundue erreko dau’, zientzia eta bertsolaritza uztartuz Zarauzko eta Bergarako saioen ondoren, Ordizian amaituko da gaur zortzi, hilaren 25ean, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen Bertsozientzia zikloa. Jakindurien mundue erreka dau goiburupean, Unai Iturriaga eta Alaia Martin izango dira kantuan ariko diren bertsolariak, eta hizlari lanetan Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea), Olatz Perez de Viñaspre (EHUko Informatika ingeniaria eta IXA taldeko ikertzailea) eta Aitor Gastañares (CAFeko Ikerketa saileko ingeniaria). Herri Antzokian da saioa, 19:00etan, eta Anjel Alkain aktore eta umoregileak gidatuko du saioa. Sarrera doan da. Bertsozientziak laugarren edizioa badu ere, Gipuzkoan lehen aldiz egingo da aurten. DIPC (Donostia International Physics Center) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedra dira ziklo honen sustatzaileak, tokian tokiko elkarte eta udalen laguntzarekin. Ikerlariek 10 minutuko hitzaldi zientifiko bana egingo dute euskaraz saiootan, eta gaia aurkeztu ondoren, zientzialarien hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. « Legazpiko Marc Marquez gaztea GoiBerri 284. zenbakia [pdf] »
2018-06-23T04:26:13
http://goiberri.eus/2018/05/23/abalingo-kukuaren-oihartzuna/
[ -1 ]
emun | EMUN Astelehena, 2019eko urtarrilaren 14a 2018an abian jarri zuen Trafiko sailak Innovabide ekimena martxan eta bihar izango da sarearen lehenengo lan bilera. Emunek proiektuarekin bat egin zuen eta sareko partaidea da. Proiektuaren xedea da bide-segurtasunarekin konpromisoa duten euskal enpresen sarea sortzea, % 40 murrizteko “in itinere” eta “in mision” istripuetan hiltzen diren eta larri zauritzen diren pertsonen kopurua. Trafiko Zuzendaritzak oinarri duen Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoan (2015-2020) biltzen diren helburu nagusietako bat da trafiko istripuak gutxitzeko. Asteazkena, 2018ko ekainaren 27a Euskaraz erosoago bizi gura duzu eta ez dakizu zelan? Egunerokoan dituzun arazo txiki (edo ez horren txiki) horietan laguntza behar duzu? Emunen horretan lagunduko dizugu. Eta, horretarako, Hitzartzen webgunea zabaldu dugu. Bertan hizkuntza ohiturak aldatzeko bloga dugu, baita kontsultorioa ere. Hortaz, horren inguruko galdera edo zalantzarik izanez gero, guri helarazi ezelako arazo barik. Gainera, lagun askok euren gaineko esperientzia helarazi digute.
2019-03-22T20:22:16
https://www.emun.eus/tag/emun/
[ -1 ]
Europa Danse akademiako dantzari gaztetxoak Miarritzen izanen dira gaur — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Hemeroteka › Europa Danse akademiako dantzari gaztetxoak Miarritzen izanen dira gaur Europa Danse akademiako dantzari gaztetxoak Miarritzen izanen dira gaur Estilo anitzeko zortzi lan eskainiko dituzte Kasinoan Gau honetan Europa Danse taldeak agerraldia eskainiko du Miarritzeko Kasinoan, bederatzi orenetan. Jean-Albert Cartier Parisko Operako zuzendari ohiak zuen muntatu akademia hori, 1999an, Grassen, Itsas Alpeetako herrian. «Ohartu nintzen hutsune handia zegoela dantzariek ikasten duten eta lan profesionalean sartzen diren uneen artean. Beraz, akademia horren muntatzea erabaki nuen dantzariak lanean has zitezen laguntzeko», azpimarratu du Cartierrek. Akademiak 30 bat dantzari elkartzen ditu, uztailean eta hilabete batez lan sakona eramaten dute, agorrilaren 15a arte. Hortik aitzina, konpainiak 20 bat agerraldi eskaintzen ditu Europan zehar, urri erditsu arte. «Dantzariak 17 eta 21 urte artekoak dira, eta gehienek beren biziko lehen kontratua izenpetzen dute gurekin. Akademiari esker, beste konpainiek begiztatzen dituzte eta kontratu luzeagoak proposatzen dizkiete», zuzendari artistikoak dioenez. Akademiako irakasleak hoberenetarikoak dira. Izan ere, Monique Loudieresek, Parisko operako izarrak, masterclass delako klaseak ematen ditu, baina Ricardo Nuñez Kubako baleteko dantzari ohiak, Georges Garciak eta Irene Milovanek ere irakasten dute. Bestalde, koreografoak etortzen dira maiz dantzariekin beren koreografien lantzera. Adibidez, aurten Joey Mac Kneely koreografoak bere New York deitu ikusgarria erakutsi die dantzariei. Koreografien aniztasuna Zuzendari artistikoak hautatu koreografiak oso zabalak dira. Balanchine, Mats Ek, John Neumeier, Ohad Naharin, Blance Li ala John Butler koreografoen lanak erabiltzen dituzte ikusgarrien antolatzeko. «Egitaraua, dantzariei irakatsi nahi dizkiegun oinarri anitzen arabera moldatua da. Horregatik ikusgarri zabala dugu». Gau honetan ikusgarria zortzi unetan iraganen da, zortzi koreografia labur aurkeztuak izanen baitira. «Besteak beste, Montalvo-Hervieu, Nacho Duato eta Jiri Kylian koregrafoen obra neoklasikoak taularatuko ditugu. Lehen ikusgarriñoa, neskek puntten gainean emanen dutena, Ivan Clusine koreografoaren obra klasikoa da, Suite de danses. Azkena, aldiz, komedia musikal baten antzekoa da», azaldu du Jean-Albert Cartierrek. Goiz honetan, bestalde, Faizal Zeghoudi konpainiak bihar emanen duen ikusgarriaren errepikapen publikoa eginen du baratze publikoan, 11:00 orenetan. Ikasteko eta bidaiatzeko aukera paregabea «Europa Danse taldean sartzea zinezko xantza eta aukera da», Jean Albert Cartierren arabera. Baina akademian hartuak direnak dantzari hoberenak dira, eta kontserbatorio eta eskola hoberenetarik heldu dira. Cartierrek zuzentzen duen epaimahaiak ditu aukeratzen. Aurtengo dantzariak Europako zortzi zokotatik datoz. Bidaiak, hotela, janaria eta errepikapenak ordainduak zaizkie eta 9.000 liberako diru laguntza ukaiten du dantzari bakoitzak. Bestalde, klase pribatu eta kalitatezkoak edukitzen dituzte egunero.
2020-06-04T14:39:22
https://dantzan.eus/hemeroteka/europa-danse-akademiako-dantzari-gaztetxoak-miarritzen-izanen-dira-gaur
[ -1 ]
Ikus-entzunezko proiektu baten hanka garrantzitsuenak zein diren eztabaidatzen dugu sarritan 2deon: gidoia, irudia, soinua eta honekin guztiarekin kontatzen dena…Gai horiek hasieratik lantzen dira, istorioa sortu eta eusten duten zutabe irmoak... Angela Schanelec: erradikalentzako zinema Has gaitezen amaieratik: Berlinaleren azken edizioan, Angela Schanelec zuzendari alemanak jaso zuen zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza. Aintzatespen horren garrantzia ulertzeko, sari hori jaso zuten azken hiru izenak gogoratu ditzakegu: Wes Anderson... Zinea eratorritako teknologia da Pasa den larunbatetik, urriaren 5etik, laborategi ireki batean egin daitekeena ondo irudikatzen duen Zinema eta teknologia lantaldea berriro ere elkartzen hasia da Hirikilabsen. Zinema eta teknologia lantaldeak hainbat izen ezberdin izan zitzaken,... Yannick Bellon, aurrez aurre Yannick Bellon (Biarritz, 1924-Paris, 2019) zinemagile aparta izan zen, eta ibilaldi benetan luzea izan zuen: zazpi hamarkada eman zituen zinemagintzan. Haren haurtzaroa eta nerabezaroa Euskal Herriari hertsiki lotuta daude. Denise Bellon (XX. mendeko...
2020-04-04T21:16:06
https://www.tabakalera.eu/eu/blog/all/201910
[ -1 ]
Miumiu-Damen Schuhe-Sneaker Kaufen, Miumiu-Damen Schuhe-Sneaker Outlet Deutschland, Versand Innerhalb 24 Stunden
2018-03-22T07:57:44
http://www.gs-rieger.de/sneaker-c-5_133_140.html
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Otsailaren 15a, Haur-minbiziaren Nazioarteko Eguna. Euskadin gora egin du minbizia gainditzen duten haurren kopuruak Otsailaren 15a, Haur-minbiziaren Nazioarteko… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787 Osasun sailburu Jon Darpónek esan du Osasun Sailak eta Osakidetzak lanean jarraituko dutela haur euskaldunei arreta onena emateko, eta gaixotasun horrek adingabeengan eta euren familiengan duen eraginari aurre egiteko. Euskadin Minbiziaren Erregistroaren bilakaeraren inguruan Osasun Sailak eta Osakidetzak gaur ezagutzera emandako azken datuen arabera, Euskadin minbizia gainditzen dutenen kopuruak gora egin du. 15 urtez azpiko haurretan diagnostikatutako minbizien ia erdia diren leuzemia eta linfomak bezalako tumore gaiztoen kasuan % 80an kokatzen da 5 urteren buruan . Diagnostiko goiztiarraren eta tratamendu-protokoloen ondorioz, 1991-2013 epeari dagokionean egindako azken azterketaren arabera, minbiziaren ondoriozko haurren heriotza-tasa —haurren artean bigarren heriotza-arrazoia da— nabarmen murriztu da, tumore motaren arabera. Heriotza-tasa izugarri murriztu da leuzemiaren —haurren artean gehien ematen den minbizia mota— kasuan. Azken urte hauetan urtero % 2 eta 8 artean murriztu da. Euskadin haur-minbiziak duen intzidentziari dagokionean, 1992-2012 epean 1.032 kasu diagnostikatu ziren (% 59 mutilak / % 41 neskak). Hortaz, urtean, batez beste, 51,6 kasu eman ziren. Haur-minbizia kasuetan leuzemiak dira sarrien ematen direnak, kasuen % 31rekin. Ondoren datoz nerbio sistemako eta linfometako tumore gaiztoak, % 16 eta % 14, hurrenez hurren. Minbizia duen haurraren Nazioarteko Egunean, Osasun sailburu Jon Darpónek hauxe adierazi du: “Osasun Sailetik eta Osakidetzatik minbizia gainditzen duten haurren kasuak areagotzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, antzemate goiztiarreko programa eta beharrezko tratamendu guztiak sustatuz. Euskadiko haurrei, gaixotasun honek eurengan eta euren familiengan duen eragina arintzeko arreta hobetzeko ahaleginean jarraituko du, osasun sistema eskura edukitzeko zuzentasuna eta guztientzako kalitatezko arreta, segurua eta eraginkorra bermatuz” Halaber, Jon Darpón sailburuak gizarteari deia egin dio, “guztion artean euskal haurrei bizi ohitura osasungarriak sustatzeko eta Euskadiren etorkizunaren osasuna hobetzeko” Haurrei zuzendutako arreta onkologikoa Osakidetzan Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea erreferentziako ospitaleak dira haurren arreta onkologikoan —iaztik hasita 18 urteko gazteak arte—, diziplina anitzeko arreta, espezializazio handiagoa eta esperientzia-maila bermatzeko. Era horretan, osasun arloan emaitza hobeak lortuko dira eta, ondorioz, erantzun eta arreta onkologiko hobea eskuratuko da. Azken urtean Osakidetzak kontzentrazio hori gauzatu du. Ondorioz, ospitale horiek pediatriako onkologian zentro espezializatu eta lehiakorren artean erreferentzia bihurtu dira. Bertako kasu-bolumenari esker, ikerketa klinikoa egiteko, estrategia berriak ebaluatzeko gaitasun handiagoa edukitzeko eta teknika berriak ezartzeko aukera dago, baita nazioartean erreferentzia diren zentroekin lankidetza-protokoloak ezartzeko ere. Era berean, ahal den neurrian adingabeak eta euren familiak erreferentziako zentroetara joatea saihesteko helburuarekin, beharrezko azterketak eta tratamenduak lehen mailako arretan eta eskualdeetako ospitaleetan egin ahal izateko laguntza koordinatzen da. DONOSTIALDEKO ESI 501 Legioak eta bere R2-KT-k —“Star Wars” sagako “R2-D2” droide kutunaren kolore arrosako bertsio egokitua— Donostialdeko ESIko Donostia Unibertsitate Ospitalea bisitatuko dute gaur arratsaldean. Robot berria Star Wars sagaren jarraitzaile sutsuz osatutako erakunde donostiar batek sortu du. Erakunde hori beste jarraitzaile-talde batekin jarri zen harremanetan eta, elkarrekin, diseinu berria sortzea erabaki zuten. Horrela sortu zen R2-KT, haurraren izenari —Katie— erreferentzia eginez. Izen hori 501. Legioaren sortzailearen —Albin Johnson— alabaren omenez aukeratu zuten. Izan ere, Johnsoni lau urte zituen alaba hil zen, buruko tumore baten ondorioz. Horrela, sagako beste pertsonaia batzuekin batera, gaur arratsaldean Donostiako ospitalea bisitatuko duen R2-KT unitatea Rafa Martínek, Gonzalo Ortegak, Andoni Serranok eta Florencio Fernándezek —501 Legioko kideak— eraiki dute. Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31478 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31416 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31417 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31418 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31420 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31419 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31422 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31421 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31423 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak#comment_31424
2019-12-06T04:01:39
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36787-otsailaren-15a-haur-minbiziaren-nazioarteko-eguna-euskadin-gora-egin-minbizia-gainditzen-duten-haurren-kopuruak
[ -1 ]
Xehetasunak, agerian | Bizigiro | Berria Xehetasunak, agerian Zaharberritze desegoki batek egoera xelebrean utzi du Lizarrako San Migel parrokiako San Jurgi. Nafarroako Gobernuko ondare historikoko langileak ari dira figura lehengora itzultzen. Lizarrako San Jurgiren figura, Nafarroako ondare istorikoaren artxiboan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Nafarroan ez dugu horrelako bertze kasuren baten berririk; gertatutakoa salbuespena da», Carlos Martinez Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoko zuzendariaren hitzak dira. Izan ere, ez da ohikoa Lizarrako San Migel parrokiako San Jurgiren figurarekin gertatutakoa. Parrokia ondoko kapera txiki batean zegoen San Jurgiren figura, XVI. mendekoa. Apaizak bertze itxura bat eman nahi zion txoko horri; horregatik, eskulanak egiten zituen herriko emakume bati eskatu zion pieza zaharberritzeko. Eskulangileak egurrezko piezaren ezaugarriei jaramonik egin gabe pintatu zuen pieza. Polikromia guztiak estali dizkio gainetik ezarri dioten pinturak, eta itxura erabat desitxuratua hartu du San Jurgiren figurak. Orain, gainetik jarri dioten pintura guztia kendu, eta figurari itxura originala emateko lanean ari dira Nafarroako Gobernuko teknikariak. Maiatzaren bukaeran, Lizarrako bizilagun baten deiari esker jakin zuten gertatutakoaren berri Nafarroako Ondare Historikoan. San Jurgiren egurrezko figura zegoen lekura joan ziren gobernuko teknikariak, eta, pieza aztertu ondotik, Nafarroako Gobernuak Iruñean duen artxibo historikoko laborategira eramatea erabaki zuten, pintatzeak sortutako kalteak arintzeko. Egun, oraindik Iruñean dago, zaharberritze lanak oraindik ez baitituzte guztiz bukatu. Figura Iruñera iristean egindako lehen pausoa ikerketa erradiologiko bat egitea izan zen, Martinezen arabera: «X izpiak erabili genituen, eta ikusi genuen pintura berriaren azpian polikromia originalak zeudela». Polikromia horiek mantentzen zirela ikusita, gainetik jarritako pintura kentzea erabaki dute: «Proba batzuk egin genituen, 30 inguru, eta ikusi genuen azetona eta kotoia erabiltzea zela metodorik egokiena pintura geruza berri hori kentzeko». Metodoa aurkituta, pieza garbitzeko lanetan ari dira buru-belarri. Piezaren zati handi bat garbitu badute ere, oraindik luze joko du; izan ere, bertze bi edo hiru aste beharko dituzte pieza osorik garbitzeko. Langile andana ari dira eskuetan kotoia eta azetona dituztela, pazientziarekin, pintura berriaren arrastoak kentzen. Hasierako pintura hori kenduta, litekeena da leku jakin batzuetan garbiketa xehetasun handiagoz egin behar izatea, eta, beraz, prozesua luzatzea. San Jurgiren figura garbituta, gogoeta prozesu bat hasiko dute pieza nola utzi erabakitzeko. Martinezen arabera, bi aukera dituzte piezaren konponketa bukatzeko. Lehenengo aukera arkeologikoa da; hau da, garbiketaren ondoren gelditzen den bezala uztea pieza. Bigarren aukera, berriz, polikromiak integratzea da. Hau da, mantendu diren egurrezko polikromia horiek aztertu, eta horien ezaugarriak dituzten berriak sortzea.«Bi aukera horien artean erabaki beharko dugu zer egin». Aukeratzen dena aukeratuta ere, piezaren leheneratzea bukatuta, San Migelgo parrokiara eramango dute berriro ere. Alderaketek ez dute balio Albistea jakin zenetik, sare sozialetan anitzek alderatu dute San Jurgiren zaharberritzea Borjako (Espainia) Ecce Homo koadroarekin. Ecce Homo koadroaren kasuan, zaharberritze desegoki batean koadroa guztiz kaltetu eta desitxuratu zen. Martinezek, ordea, uste du Lizarrako kasuak ez daukala Borjakoarekin zerikusirik, eta alderaketa horiek saihestu nahi izan ditu: «Ez du zerikusi handirik Borjako kasuarekin. Kasu honetan, pieza kaltetu bada ere, oraindik kontserbatzen baita». Izan ere, kaltetuta badago ere, hasierako pieza ez da galdu. Polikromia batzuk galdu diren arren, teknikariek anitz berreskuratu ahal izan dituzte, eta, beraz, horiek aztertu ondotik, berriak ere egin daitezke. Lanak bukatu ondotik San Jurgiren figura modu «duinean» geldituko den esperantza du Martinezek, nahiz eta polikromia eta xehetasun anitz galdu diren bidean. Nafarroan, bertze leku anitzetan bezala, ondare historikoaren zatirik handiena jabego pribatuaren esku dago. Ohikoa izaten da jendeak bere ondarea zaindu eta konpondu nahi izatea. Zaharberritze horiek ongi egin daitezen bermatzeko, protokolo bat dute bai gobernuak eta bai artzapezpikutzak. Protokolo horren arabera, edozein zaharberritze edo aldaketa egiteko orduan, gobernuaren baimenarekin egin behar da, eta beti profesionalek egin behar dute. Zaharberritze horiek ongi egiten direla ziurtatzeko, gobernuak esku hartzen du lanek irauten duten bitartean. San Jurgiren figuraren konpontzearen atzean irakaspen bat dago, Martinezen arabera: «Irakaspen didaktiko bat eman nahi dugu; hau zabaldu nahi dugu, horrelakorik berriz ez gertatzeko». Martinezek nabarmendu du horrelako piezetan, bizitzako bertze alorretan bezala, esku hartzea «profesionalek» egin behar dutela. Kasu konkretu honetan, gainera, uste du nahigabe sortutako kaltea izan dela: «Ezagutzarik eza eta arduragabekeria nahastu dira. Uste zuten ongi egiten ari zirela». Egun, prozesu judiziala irekita dago, eta apezpikutzak eta zaharberritzea egin zuen langileak 6.000 euro arteko isuna jaso dezakete. Gainera, pieza lehengoratzeko lanen kostua artzapezpikutza ari da ordaintzen. Ikusteko dago auzia nola bukatuko den, lehenengo garbiketa bukatu eta zaharberritzeko bigarren fasean zer egin erabaki beharko baitute lehendabizi. Behin bukatuta, Lizarrako San Migel parrokiara eramanen dute. Egindakoak eginda, pozik da Martinez: «Pieza mantentzea lortu dugu; orain, ongi zaindu behar da. Pieza ezagutu egin behar da ongi kontserbatu eta zaintzeko; hori da ondarea babestea».
2019-05-22T07:00:32
https://www.berria.eus/paperekoa/1898/032/001/2018-10-20/xehetasunak_agerian.htm
[ -1 ]
Pirinioak | Euskara Tag Archives: Pirinioak Gurasoen ilusioari esker, euskara bizirik da Nafarroa ekialdean Euskal Herriaren “ekialde urrunera” jo du Kike Amonarrizek ‘Tribuaren Berbak’ saioan: misterioz beteta dagoen Nafarroako Pirinioetara. Eskualde berezia da, klima gogorrekoa. Elurrak eta hotzak luze jotzen dute bertan, eta horrek eragina izan du bertako jendearen bizimoduan, baita darabilten hizkuntzan ere. Hiru bailara ezagutu ditu Amonarrizek: Erronkaribar, Zaraitzu eta Aezkoa. Ibar horietan, euskarak bilakaera ezberdina izan du. Aezkoak bere euskara bereziari eutsi dio, baina, zoritxarrez, Zaraitzun eta Erronkarin galdu egin ziren bertako euskalkiak. Fidela Bernat Erronkaribarren egin dute lehen geldialdia. Zazpi udalerrik osatzen dute bailara, eta, bertan, 1.500 pertsona eskas bizi dira. 1991n hil zen erronkarieraz hitz egiten zuen azken hiztuna, Fidela Bernat, baina horrek ez du esan nahi euskara bertan desagertuta dagoenik. David Lalana Dabid Lalana euskara teknikariaren hitzetan, Erronkaribarreko biztanleen % 16 dira euskal hiztunak; guztira, 250 bat herritar. izan ere, bertan, “bizpahiru belaunaldi nahikoak izan ziren euskararen arrastoa desagertzeko” Julian Gaiarre tenor handiak ezagutarazi ditu inork baino gehiago bere herria eta ibarraren izenak. Euskal hiztuna zen, Gaiarre bere belaunaldiko auzoak bezala, eta Europan barna ibiliagatik, ez zuen ahaztu bere ama hizkuntza, erronkariera. Horren froga dira, bere izeba Juanari bidalitako gutunak. Emakumeak izan ziren erronkariera gorde zutenak. Askok bizibidea ateratzeko Maulera jo zuten espartin industrian lan egitera. Jakina, zuberotarrekin euskaraz egiten zuten, ezin bestela izan. Enarak esaten zieten emakume haiei. Alberto Angos Bitxikeria gisa, Amonarrizek Alberto Angos elkarrizketatu du, erronkarierak duen aditu handienetako bat. Ez da ordea, ez filologoa, ez soziolinguista. Barakaldoko soldatzailea da, eta haren abizenaren jatorria bilatu nahian, inguru harekin eta bertako euskararekin egin zuen topo. Hiru liburu argitaratu ditu erronkarieraren gramatikari eta hiztegiari buruz. Joan den mendearen azken hamarkadan ekin zitzaion berreskurapenari, eta Lalanaren arabera, “oso urte emankorrak izan ziren”. D eredua ezartzea lortu zuten orduan, eta hori ezinbestekoa izan zen. Gainera, garrantzitsua izan zen euskaltegien, Kebenko kultur elkartearen eta euskara zerbitzuaren lana. Gaur egun, ikasle gehienak D ereduan matrikulatuta daude. Erronkariko D ereduko haurretako batzuk Dena den, haur horiek erronkarierako hitz gutxi jaso dute. Alabaina, inguru hartako persona heldu erdaldunek bertako euskarako hainbat hitz erabiltzen dute, euren gaztelanian barneratu zituztelako. Zaraitzu ibarrera jo du ondoren Amonarrizek. Bederatzi udalerrik osatzen dute bailara, eta 1.500 pasa biztanle bizi da bertan. Zaraitzuera galdu zen, baina Erronkaribarren bezala, inguru horretan ere euskarak bizirik jarraitzen du. Hiztun gehixeago dago, euskara hamarkada batzuk gehiagoz mantentzea lortu baitzuten, eta bertako biztanleek hango euskalkiko hainbat ele gordetzen dute oraindik. ‘Gartxot’ filmeko irudi bat Itzaltzu herri txikia da, Gartxoten kondairari esker da ezaguna, batik bat. Biztanle gutxi dira, baina bertako lau umeak euskal hiztunak dira. Haiek dira azken 100 urteetan jaio diren lehen euskaldunak. Zaraitzuko txokoez gozatu ostean, Aezkoara jo du Kikek. Bederatzi udalerrik osatzen dute Ibarra, eta biztanleak ez dira milara iristen. Baina ibar horrek badu berezitasun bat: Erronkarin eta Zaraitzun ez bezala, ibar honetan aetzek euskara bizirik mantendu dute. Oraindik badira aezkeraz egiten duten zaharrak, baita hauen ahotik ibarreko euskara berezia ikasi duten gazteak ere. Juan Karlos Etxegoien, ‘Xamar’ Juan Karlos Etxegoien Xamar irakaslearen iritziz, agian, Erronkaribar eta Zaraitzu izan direlako erdararen mugak “atxiki diote euskarari hobeki” bertan, beste bi bailaren babesean, alegia. Dena den, aezkera mantentzeko lan egin beharra dago, eta horretan dihardu Zerika taldeak. Euskal hiztun gehienak adinekoak dira, eta Ion Retegi taldeko kidearen hitzetan, zahar haiekin biltzen dira, “gazteengan arrasto bat gelditzeko”. Izan ere, ezinbestekoa da eragin hori izatea euskalkiak iraun dezan. Euskal Herriaren sortaldean euskara lozorrotik ateratzen ari da, eta horren lekuko izan da ‘Tribuaren Berbak’. Ikusi saioa osorik EITB Nahieranen. This entry was posted in euskal kultura, euskalkiak, hizkuntza gutxituak, Tribuaren Berbak and tagged Aezkoa, Alberto Angos, Erronkari, Erronkaribar, euskara, Fidela Bernat, Gaiarre, Gartxot, Juan Karlos Etxegoien Xamar, kike amonarriz, Nafarroa, Pirinioak, tribuaren berbak, Zaraitzu on 1 apirila, 2015 by blogs eitb.
2019-09-23T03:42:42
https://blogak.eitb.eus/euskara/tag/pirinioak/
[ -1 ]
II-083b Grabaketa data: 1996-08-26 Hiztuna: Jean Baptiste Bidart Gai nagusia: Baigorriko dantzaz Gaiak: arropa: dantzatzeko arropa , aurkezpena , bertsolariak , dantza , Dantza: dantza taldea , feriak: Iruñea , kabalkada , toberak B15 00:36:11 00:44:15 Irratiko sintonia. 00:36:10 Baigorrin berrogeita seigarren urtean kabalkada eta toberak egin ziren, sujeta ez daki nork pentsatu zuen, igandean bazkaria egin zuten herriko etxeak pagaturik. Beste kabalkada batzuetan ere parte hartu du. Xalbador eta Mattin. Dantzariak. Arropak. B13 00:29:25 00:31:11 Irratiko sintonia. B12 00:23:34 00:29:24 Dantza taldea Bilbon ere izan zen bizpahiru aldiz, Hegoaldetik hainbat aldiz galdegiten zituzten. Baigorrin ez zen sekula dantza talderik izan baina gerraz geroztik presoei omenaldia egiteko elkartu ziren Baigorriko dantzari eta musikariak eta beti izan da zerbait. Ez du diferentziarik ikusten leku bateko eta besteko dantzatzeko maneren artean, ezta denboraren aldetik ere, bere ustez dantzak ez dira kanbiatu. Taulatik erori zen eta dantza utzi behar izan zuen, hala ere taldea ez du utzi, beti segitu ditu gazteak. Dantza gauza sanoa da. B11 00:21:57 B10 00:14:07 00:21:56 Dantza taldea emeki-emeki handituz joan zen, gero pixkat bat galdu zuen, baina beti izan da zerbait. Gero Garaziko dantza talde bat hartu zuen, talde ederra montatu zuten eta arrakasta handia izan zuten. Haurrak ere hasi ziren dantzan ikasten eta bera biziki kontent zen horregatik. Arrola taldea ez da gelditu geroztik, talde biziki ona da, lehengo ohiturak segitzen dituena. Ez dira biziki hurrun izan: Villafrancan, Iruñeko ferietara ere joaten ziren haurrak. Iruñeko ferietan bazen haurren eguna, eta han dantzatu zuten haurrek. Lehenengo aldiz izan zirelarik zortzikoa dantzatu zuten, hurrengo urtean Mutxikoak dantzatu zuten. Dantzatu ondoren Labrit frontoian biltzen ziren dantzari guztiak. Lau edo bost urtez bederen izan dira Iruñean. Dantzako sukarra apaldu zen pixka bat gero, orain ematen du berriz pizten ari dela, ohiturak atxiki nahi dituztela ageri da. Ikurrinarekin hainbat istorio izan dira. B09 00:09:24 00:14:06 Irratiko sintonia. B08 00:03:22 00:09:23 Noiz, non sortu. Baigorrin sortua, bizitza guztia Baigorrin. Arrola dantza taldeko sortzaileetariko bat. Dantza taldea handituz joan zen, hasieran zortzi mutiko eta zortzi neskato elkartu ziren. Gerra ondoan kabalkadan parte hartu zuten, ikusgarri ederra izan zen hura. Dantza irakasleak. Repetizioneak sabaian egiten zituzten. B07 00:02:14 00:03:21 Irratiko sintonia. B06 00:01:52 00:02:13 Aurkezpena. B05 00:01:36 00:01:51 Irratiko sintonia. B04 00:01:18 00:01:35 Aurkezpena. B03 00:01:11 B02 00:00:59 00:01:10 Aurkezpena. 00:00:58 Irratiko sintonia. II-083b-B 44:15
2019-01-16T00:11:44
https://www.mediateka.eus/eu/bildumak/1091/6579
[ -1 ]
Munduko eraikuntzak by lacompasion escolapios - issuu MUNDUKO ERAIKINAK AURKIBIDEA PIANO ETXEA…………………………………………………………………..ANDREA BURGUETE NOTRE DAMEKO KATEDRALA.…………………………………………AINARA ILZARBE MILLAUKO BIADUKTUA……………………………………………………NEREA ZARRANZ ARTE ETZ ZIENTZIEN HIRIA………………………………………………..ALBERTO ERVITI EL SADAR FUTBOL ZELAIA………………………………………………….SERGIO SAN MARTÍN SAN BASILIOKO KATEDRALA………………………………………………ARITZ ÚRIZ ETA ADRIÁN CARABIAS XABIERKO GAZTELUA………………………………………………………..JON GUERRERO BUCKINGHAM JAUREGIA…………………………………………………..MIKEL SERRANO BIG BEN……………………………………………………………………………..NADIA GOÑI KOLISEOA…………………………………………………………………………..PAULA GARCIA CAMP NOU……………………………………………………………………….ADRIANA AROSTEGUI EMPIRE STATE………………………………………………………………….YERAY BOTERO CRISTO REDENTOR…………………………………………………………...DANIELA BOLAÑOS AGBAR DORREA……………………………………………………………....ANDREA BURGUETE BIG BEN……………………………………………………………………….…...ELIEZER SOTOMAYOR EIFFEL DORREA………………………………………………………..…..…..RUBEN AGUIRRE/ANA GARCÍA BATLLO ETXEA…………………………………………………………………..IDOYA IZURRIAGA TAJ MAHAL………………………………………………………………………..KATIA MENA OLITEKO JAUREGIA……………………………………………………………ADRIÁN AROZARENA SEGOVIAKO KATEDRALA……………………………………………….….AMAIA ARANCÓN EIFFEL DORREA……………………………………………………………….. JUDITH MILLÁN NOTRE DAMEKO KATEDRALA………………………………………… ..SERGIO MORILLAS Etxe bat da, Txinan dago. Txinatarrek egin zuten, 2007. urtean egin zen. Modernoa, handia eta polita da. Bisitatzeko eta musika ikasteko eraiki zen. Kristal gardenaz egin zen. NOTRE DAMEKO KATEDRALA Katedral bat da. Frantziako hiriburuan dago. 1.163 urtean eraikitzen hasi ziren eta 1.245 urtean bukatu zen. Gotiko estilokoa da.Arkitekto desberdinek, Peter of Montreuilek, Joan de Chellesek eta Jean Baphistek, eraiki zuten. 96 metroko altuera du. Harrizkoa eta beirazkoa da. Katedrala Mariaren omenez egin zen. Katedrala polita eta zaharra da. MILLA UKO BIADU KTUA Millauko biaduktua zubia da. Millau hirian dago.2004ko abenduaren 14an ireki zen. Michel Virlageux, ingeniari frantsesak eraiki zuen. Porlanezkoa eta altzairuzkoa da. Zubiak 2.460 metroko luzera du eta 32 metroko zabalera du. Munduko zubirik altuena da. Autoak pasatzeko erabiltzen dute. Arte eta zientzien hiriak museoa ,oceanografic eta beste eraikin batzuk ditu. Valentzian dago, xx. mendean egin zen eta 1997ko apilaren 16an inauguratu zuten . Santiago Calatravak eraiki zuen. El Sadar futbol zelai bat da. Zelai honetan Osasunak partidak egiten ditu. El Sadar Iruñan dago. Ana de Velasco kalearen ondoan dago. Tomás Arrarás arkitektoak egin zuen 1967. urtean. Hau eraiki zen bere lehenagoko futbol zelaia oso itsusia eta zaharra zen eta. Burdinazkoa, metalezkoa, kristalezkoa eta plastikozkoa da. 105 metroko luzera eta 67 metroko zabalera ditu. 20.000 ikusle sar daitezke. SAN BASILIOKO KATEDRALA San Basilioko katedrala eliza bat da. Mosku hirian dago. 50 metroko altuera du eta 100 m2ko zabalera du. Postnik eraiki zuen 1555. urtean. 6 kupula ditu . Kareharrizkoa da. Oso koloreduna da. Otoitz egiteko eta bisitatzeko balio du . Xabierko gaztelua da.Iru単etik 52 kilometrora eta Zangozatik 8 kilometrora kokatuta dago.Nafarroakoa da. Arkitekto batek eraiki zuen.XI mendean.Bisitatzeko, ikusteko eta otoitz egiteko da.Harrizkoa da.Polita eta handia da.Urtero Iru単etik hasi eta Xabierko gazteluaren aurrean amaitzen den Xabierraldia izeneko erromesaldia egiten da. Buckingham jauregi bat da.Erreginaren egoitza ofiziala da. Buckingham jauregia Westminster hirian dago. 1703. urtean Jonh Nashek eta Edward Blorek diseinatu zuten duke batentzat. Elizabet II erreginak zeremoniak egiteko eta bisita turistikoak egiteko balio du. Harriz egina dago. Buckingham jauregia polita, dotore eta interesgarria da. Big Ben dorre bat da , Londresko Westmister jauregiko erloju dorrea da, eta erloju handia dauka. Londresen dago . Charles Barryk eta August Puginek eraiki zuten eta 1858. urtean eraiki zen . Erlojua 1859ko Irailaren 7tik funtzionatzen du . Kaliza-harrizkoa da.61 metroko altuera eta 15 metroko zabalera ditu . Ordua ikusteko balio du.Oso turistikoa da. Koliseoa anfiteatro bat da. Erroman dago. Koliseoa k. o. 72. urtean eraiki zen. Vespasiano enperadoreak egin zuen. Oso polita eta zaharra da. Gladiadoreen eta animalien borrokak ikusteko egin zen eta orain turistek bisitatzeko da. Harriz egin zen. Barruan 50.000 pertsona sar daitezke. Lau sarrera dauzka. Koliseoak 57mko altuera du, 156mko zabalera du eta 188mko luzera du. Camp Nou FC Balcelona taldearen futbol zelaia da. Camp Nou Barcelonan dago.Francesc Mitjans arkitektoak eraiki zuen. 195. urtean eraikitzen hasi zen.Futbolean jolasteko da. Burdinezkoa eta porlanezkoa da.Handia eta polita da.Camp Nou barrutik gorria eta urdina da. Campo Nou futbol zelaiak denda handia du.Camp Nou gutxi gorabeherea 99.354 ikusle ditu. Empire State etxe orratza da. New Yorkeko bosgarren etorbidean dago. 443,5 metroko altuera eta 102 solairu dauzka. Sherve, Lamb eta Harmon arkitektoek egin zuten 1929. eta bukatu zuten 1931.urtean. Bulgeoetxea da eta 6.500 lehio ditu. 2001ean World Trade Center suntsitu ondoren, berriro ere New Yorkeko eraikin altuena da. Irudi bat da . Brasilen dago . Estatua 1931. egiten hasi ziren . Paul Landowskik egin zuen. Oso polita da eta handia da. Turistek bisitatzeko da . Zementuz egin zen . 38. mko altuera du. Etxe orratza, Barzelonan dago, Jean Nouvelek eraiki zen. 2005eko irailaren 16ean inauguratu zuten. Lan egiteko da, porlanez, beiraz eta aluminioz egin zen. 145 metroko altuera du. Polita eta handia da. Gauean kolore asko ditu. Inglaterran dago eta dorrea da Oso polita,handia eta altua da. 96metrok altuera du.Ordua ikusteko erabiltzen zuten.Burdinakoa da eta Charles Barryk eraiki zuen 18581859 urteren artean eraiki zen. Big Ben oso polita da. Dorrea da Frantzian dago,Parisen.Gustave Eiffelek egin zuen.1887. urtean hasi ziren egiten ,1889.uteko eraikusketarako .1665 eskailera ditu .Burdinaz egin zen eta oso polita da. 324 metroko altuera du, eta 7300 tona ditu. Orain turistek ikusteko balio du. Batllo etxea Batllo etxea Barcelonan (Catalu単an) dago. Antoni Gaudik diseinatu eta egin zuen. Batllo etxea 1904-1906. Urteren artean eraiki zen. Harrizkoa eta azuleiozkoa da.Oso polita da eta koloreduna da. Orain jendea bisitatzeko da baina lehen etxea bizitzeko balio zuen. Taj Mahal hilobia da. Taj Mahal Agra hirian dago,Indian. Taj Mahal enperadorea eta bere emaztea lurperatzeko balio zuen eta orain bisitatzeko balio du. Taj Mahal 1631 eta 1654 urteen artean egin zen. Taj Mahal Shah Jahanek eraiki zuen Taj Mahal marmolezkoa da eta eraikuntza hau munduko hilobirik politena da. Taj Mahal 60mko altuera dauka. OLITEKO JAUREGI Oliteko jauregia jauregi bat da eta Iru単atik 42 kilometrora dago.Pertsonak babesteko egin zuten baina gero pertsonak bisitatzeko balio du. Harrizkoa da . Nafarroako erregeak eraiki zuen , XV. mendean eraiki zuen . Bere estilo gotikoa da nik bisitatu dut eta nire ustez gauzarik onena bere dorreak dira. Katedrala da. Gotiko estilokoa da. Katedrala Segovian dago. Katedrala otoitz egiteko balio du. Arkitekto batzuek parte hartu zuten. 1525. urtean eraikitzen hasi ziren. Katedrala harrizkoa da. Eiffel dorrea Parisen (Franzian) dago. Alexander Gustavo Eiffel ingeniariak eraiki Zuen,1889. Urterako. Burdinaz egina dago. 6.300tona burdin erabili zituzten. Effel dorrea altua da. 300 metroko altuera du. Dorreak igogailu eta eskailerak ditu eta beste aldean hiru plataforma ditu. 1889ko Nazioarteko erakusketarako egin zuten. Katedrala da. Parisen dago. Frantziako politena da. 1245. urtean bukatu zen. Harrizkoa da. Jean Baptiste katedraleko arkitektu bat izan zen. Oso polita eta handia da. Munduko eraikuntzak
2017-08-22T14:11:15
https://issuu.com/eukalkonpasioa/docs/munduko_eraikuntzak.docx
[ -1 ]
Letras de Arimaerratu de Idi bihotz | euskal musika, música vasca Arimaerratu (Idi bihotz) Arimaerratu (Letras) Pago zaharren gerizpe artetik babesean mugituz estarian doa beti ixilik Aralarren gainetik Ataun aldera zuhur sartuz basoan. Ilargiaren lagun bakarra hamaika gauren ilun,luze eta hotza.. konkortutako gorputz batean harrapauta betiko makur okotza Zure azken hatsa,begirada hitsa herri zahar honen esperantza barriz piztua,argi barria jaioko da. Pago zaharrak argituz dator, egunsentia zure atzetik segituz zama guztiak arinduz doa zure arrastoak orbeltzan galduko dira. JA.METAL en 20/8/11, #81314 gora idi bihotz ARIMAERRATU!!!!!!!!!!!!!!!!!! BETIKO IDI BIHOTZ!!! en 25/9/07, #54017 Pilo bat gustetan iat abesti hau. Segi holan!!! Gora Idi Bihotz!!! en 19/4/06, #5190 Esto es heavy
2019-09-22T10:08:57
http://eu.musikazblai.com/idi-bihotz/arimaerratu/
[ -1 ]
2017-08-18 // Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkin bat Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan. Kataluniako beste leku asko moduan, gure bisita turistikoen leku preziatuak dira erasoa jasan dutenak. (gehiago…) 2017-07-19 // Nazioartea // Iruzkinik ez Gure artean ere bolo-bolo dabil azkenotan ea Katalunian erreferenduma egingo duten ala ez. Eztabaida eta elkarrizketetan denetik entzuten da. Espainiaren aginduei men ez egiteak zer dakarren ondo dakigu euskal lurretan, eta horrek mesfidantza areagotzen du. Baina Katalunian gero eta garbiago dute egin egingo dutela, eta apurka denean zabaltzen ari da. (gehiago…) Altsasu eta ‘ETAren izpiritua’ 2017-07-05 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez Altsasuko gazteen alde Iruñean egindako mobilizazio bat. (Arg.: Guaixe) Altsasuko gazteen zigor eskaerarekin, Madrilen ETAren izpiritua sortu nahi dutela dirudi, lehengo ‘dena da ETA’ren ordez; aurrera begira zer zigortu eduki ahal izateko eta, jakina, izpiritu hori nahieran interpretatzeko ahalmenarekin. Iraganak ematen du horretarako aukerarik, Auzitegi Nazionalak hor jarraitzen du eta jihadismoaren aurkako borrokak eskaintzen du horretarako tresna egokirik. (gehiago…) 2017-04-12 // Bake Prozesua, Politika // Iruzkinik ez Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa larunbateko Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eta sentiberatasun eskasa erakusten du kolore guztietako hainbeste biktimaz eta hainbesteren sufrimenduaz. (gehiago…) 2017-04-07 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez Historikoa. Egun oso handia da gaur euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri baitu dagoeneko armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Hau da, armen koordenadak bakearen artisauen esku daudela jada. Orain hauek Frantziako agintarien esku utzi beharko dituzte bihar, seguruenik Paueko fiskaltzan. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. (gehiago…) 2017-04-03 // Ekonomia, Politika // Iruzkinik ez Joxe Elorrietak eta Rafa Diezek ELAren eta LABen ekintza batasuna gidatu zuten 90eko hamarkadan. Lehenak ekintza batasun horretara itzultzea ezinbestekotzat jo du Una mirada sindical contracorriente liburuan. El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak Gara-n idatzitako artikuluan bat egiten du sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren ideiarekin. Diezek Joxe Elorrietaren liburua interesgarritzat jo du eta bertan egiten diren hainbat proposamen aztertzen ditu. (gehiago…) 2017-03-27 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez Gaitza da ulertzea zergatik Mari Paz Benito Nafarroako lurralde auzitegiko epaileak esan zuen Altsasuko erasoa terrorismoa izan zitekeela. Ez zuen azaldu zergatik, edo bai, funtsean Covitek hala zioelako. Are eta larriagoa. Ez ote du jakingo horrekin akaso 10-15 urteko espetxe zigorra bizkarreratzen diela gazteei? Jakina, badaki. Orduan, zer da hori, arinkeriaz edo maltzurkeriaz aritzea? Bere garaian laudatua izan zen Benito epailea, CANeko auziarekin ausartu zelako eta nola gainera. Eta orain? (gehiago…) 2017-02-22 // Politika Espainia // Iruzkinik ez Joan den urrian PSOEko aparatuak Pedro Sánchez idazkaritza nagusitzatik kentzea lortu zuenean, alderdia bere ohiko zelaietara bideratzea lortu zuela pentsatu zen. PPren Gobernuari ateak ireki zizkion behin-behineko zuzendaritzak eta Kongresua ahalik eta gehien atzeratuko zuen 2017an, horrela denborak Sanchezen urratsak ezabatzea lortuko zuelakoan. Eta gehienok sinetsi genuen hala izango zela, alderdietako aparatuek disidenteak nola irensten dituzten ikustera arras ohituta gaude eta. (gehiago…) 2017-01-24 // Ekonomia, Gizartea, Politika // Iruzkinik ez Zeresan handia emango duen liburua idatzi du Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak: Korrontearen aurkako begirada sindikala. Klasea, lurraldea eta aliantza berriak (Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas). Letra txikian bildutako 300 orrialdeak atzera bota dezake irakurlea lehen unean, baina irakurketari ekin ahala lerroek begietatik egiten dute tira idiak gurditik nola. (gehiago…) 2016-11-24 // EAE, Politika // Iruzkinik ez Hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusia zegoen moduan Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusia PSErekin koalizio gobernua egingo zenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. 2013ko iraileko EAJ-PSE akordio politiko sakona da oraingo akordioaren oinarrian. Harrezkero elkarlan hori udal eta diputazioetara ere zabaldu zen, eta orain Eusko Jaurlaritzara. (gehiago…) 2 / 31«Aurrekoa1234102030Hurrengoa»
2017-11-21T21:05:14
http://www.argia.eus/blogak/xabier-letona/page/2/
[ -1 ]
Dartakan Nafarroan berpiztu egiten da (Informazioa Gaztelaniaz) - Aranguren Telebista Hasiera/Noticias/Dartakan Nafarroan berpiztu egiten da (Informazioa Gaztelaniaz)
2020-04-06T11:28:24
http://www.aranguren.tv/eu/dartakan-nafarroan-berpiztu-egiten-da-informazioa-gaztelaniaz/
[ -1 ]
IRAGARKIA, 2001eko otsailaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Güeñes udal-barrutian transformazio zentro baten instalazio elektriko bat jendaurrean jartzeko. Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola, S.A. sozietateak eskatu duena. Erref.: C.T. 5096-ATD-2001-4-as-gf – Lana egingo den tokia: Güeñes udal-barrutia. – Aurrekontua: 4.538.547 PTA. – Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea. 279 zenbakidun Sodupe kiroldegia transformazio-zentroa. Hona hemen TZ-ren edukia: 3 kaiola modular ditu SF6 isolamendu integralekoak, barruan, In= 400 A da, eta iraupen laburreko Icc = 16 kA. Transformadoreak: 630 kVA eta 13,2/0,4 kV-ko transformazio-erlazioko trifasiko bat. Hozteko sistema: naturala, silikona-bainuan. Goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da. Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea, 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Errekalamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Bilbao, 2001eko otsailaren 9a. Lurralde Bulegoko burua, JOSÉ ANDRES BLASCO.
2020-07-16T17:55:25
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2001/03/0101340e.shtml
[ -1 ]
Eguraldia. Gaur eta azken egunak: Granada Aeropuerto - Resumen osteguna 20 - Taula - Meteorologiako Estatu Agentzia - AEMET. Espainiako Gobernua
2020-02-20T02:03:08
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/observacion/ultimosdatos?k=and&l=5530E&w=1&datos=det&f=tmax
[ -1 ]
2020ko urtarrilaren 26a, igandea | Ordua Euskal Herrian 13:45:40 Euskal Herrian dauden administrazio publiko guztiek, eta nabariki Eusko Jaurlaritzak, euren estrategia industrialean digitalizazioa erabiltzen dute ardatz gisa. Honen oinarrian dagoen ikerketa ere digitalizazio ahalik eta aurreratuena egitera zuzenduta dago. Euskalgintzak eta kulturgintzak ere begiz jota dute digitalizazioa eta historikoki egiten den ikerketa helburu hori betetzera dator. Helburuak antzekoak izan arren, manufaktura-industria kudeatzeko Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak edo antzeko izenburua duten sailak erabiltzen dira, eta hizkuntza eta kultura kudeatzeko, berriz, Kultura eta Hizkuntza Politika edo antzeko izena duten sailak. Esan gabe doa bi sail moten aurrekontuek ez dutela inongo zerikusirik, nahiz eta betidanik aldarrikatu manufaktura-industria eta hizkuntza eta kultura Basque Country markaren elementu bereizezinak izan beharko luketela eta ondorioz batzuen eta besteen estrategiak gurutzatu egin beharko liratekeela. Azkenaldian euskararen alorreko ikerkuntzan jauzi esponentziala gertatu da, batetik, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzultzaile automatikoari esker, eta bestetik, euskararen transkribapen tekniken hobekuntzari esker. Azkenaldian euskararen alorreko ikerkuntzan jauzi esponentziala gertatu da, batetik, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzultzaile automatikoari esker, eta bestetik, euskararen transkribapen tekniken hobekuntzari esker Euskara-gaztelania itzultzailea ingelesera, frantsesera eta gainerako hizkuntzetara hedatzea lortuko bagenu, hau da, euskaraz esandakoa beste hizkuntzetan entzutea eta alderantzizkoa lortuko bagenu, gure manufaktura-industriak euskaraz lan egin ahal izango luke, eta beste tokitara esportatzekotan, robotek itzuliko lukete itzuli beharrekoa, dena delako hizkuntzara. Euskaraldia-ren 2020ko ekinbideetako bat elkarteak euskarara hurbiltzen saiatzea izango omen da. Gure industrian euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai direnak gero eta gehiago direnez, borondatezko politikei politika errealak gehitu beharko dizkiegu; eta arestian euskararen kasuan aipatu berri ditugun jauziak, manufaktura-industriak dituen baliabideekin eta estatusarekin tratatzeko aukera ezin hobea dugu. Izan ere, ez dugu ahaztu behar gainerako hizkuntzak interkomunikazio lanetan aurreratuta dabiltzala, eta tren hori galduz gero, urte gutxi barru, euskaraz bizi nahi dugunok orain baino zokorago bizi beharko dugula. Adibidez. Demagun, telefonoz hots egiten digutela eta gaztelaniaz egiten digutela. Teknologiak gaztelaniaz esan diguten hori euskaraz entzutea ahalbidetuko baligu, euskaraz bizitzetik hurbilago izango ginateke, ezta? Bide horretatik abiatzeko, manufaktura-industriak adina baliabide eman behar zaizkio. Kanal hauetan artxibatua: Iritzia | Ikerketa eta Garapena
2020-01-26T12:45:41
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2665/estrategia
[ 7882 ]
Candy Mountain Foxglove (Digitalis purpurea 'Candy Mountain') in Kalamazoo Calhoun Van Buren Barry Allegan Michigan MI at River Street Flowerland
2020-03-28T16:55:25
http://plants.riverstreetflowerland.com/12120018/Plant/18318/Candy_Mountain_Foxglove
[ -1 ]
12Pedro Feliz3B1220.0 0 02123293219.74762 0.017.74.221.924.524.0 13Rich Aurilia3B177.2 0 0114534.7564 0.11.5-0.80.85.51.1 16Bengie MolinaC1104.00 -2 1 9.5 18Eliezer AlfonzoC122.01 2 3 2.0 20Rajai DavisCF296.1 2-1-109680.83317 0.9 0.40.51.97.62.4 22Dan OrtmeierCF0.1 000000 0 -0.1 -0.1-8.7-0.1 24Randy WinnCF284.1 00-3-37971.89911 -0.5 -3.90.5-3.9-17.8-3.4 26Kevin FrandsenLF40.1 00-1-186.7502 0.8 1.00.11.863.01.6 27Dan OrtmeierLF93.1 00222824.8575 0.5 0.30.21.111.30.6 28Pedro FelizLF17.0 0000551.0000 0.0 0.50.00.536.60.4 30Eugenio VelezLF4.0 000000 0 0.0
2016-04-29T20:09:33
http://www.fangraphs.com/leaders.aspx?pos=all&stats=fld&lg=all&qual=0&type=1&season=2007&month=0&season1=2007&ind=0&team=30&rost=0&age=0&filter=&players=0&sort=2,a
[ -1 ]
Enkarterriko berbalagunak: 2014 Enkarterriko euskaldunon topaketa. Kronika. Aurreko igandean, abenduak 14, Enkarterriko euskaldunon topaketa egin genuen Gordexola. Euria lagun, egun zoragarria pasatu genuen han bildu ginen euskaldun guztiok. Goizetik mota guztietako ekitaldiak egon ziren egun osoan zehar: familientzako tailerrak, kantujira, bazkaria, Korrika arropa desfilea..., eta eguna amaitzeko sari potoloak banatu genituen Berbabingoaren irabazleen artean. Eskerrik asko Maiteri, Nafarroa kanta taldeari, Hodoibaltza euskara elkarteari eta hara hurbildu zineten guztioi!!! Abenduaren 14an, igandea, Enkarterriko euskaldunon topaketa egingo dugu Gordexolan. Egun osoan zehar lagun guztientzako ekitaldiak egongo dira: familientzako herri kirolak, kantujira, herri bazkaria,..... baina dena ez dugu azalduko; jokuak, sariak, sorpresak eta beste momentu paregabeak ere egongo baitira. Enkarterrin euskaraz bizitzea posible delako ez geratu etxean eta etorri zure familia eta lagunekin! Skamatan (Balmaseda), Zure etxen (Zalla), Navarron (Sodupe) eta Gordexolako Kultur etxean. Enkarterriko azken euskaldunzaharraren hitzak «…ba, emeti, Karrantzati gora, ta berantza, berantza, berantza… Se au dana ise san euskaldune. Ba, Gordejuelako etxaldea' danak, ba, dires: Iñarritu, Arzuria, Aretxederra… guria da Isuskiza… Lekubarri… Danak euskaldunek. Baserrik danak euskaldunek. O sea, Gordejuelan aurreko denporetan danak euskaldunek. Ta gero asi sen galduten da galduten… Galdu san bai. Galdu senean asi sian emen minak eta, bearren eta… Altos Hornos eta. Jendea etorri san kanpoti. Danak erdera ta… ala… Ya lastimea da galdu deitela euskerea, ain polite…» Engrasi Etxebarria, 1997 Pasa den larunbatean, azaroak 8, "Familia Euskaraz jolasean" tailerra egin genuen Sodupeko Kultur etxean. Bertan hogeita hiru gurasok eta umek antzinako jolasez eta abestiez disfrutatzeko aukera izan zuten. Oso tarte polita igaro genuen jolasean eta kantutan. Eskerrik asko Soniari eta bertara hurbildu zineten guztioi! Udazkenarekin batera Enkarterrin berbalagun egitasmoa berriro martxan jartzeko unea heldu da. Aurten #lotsarikgabe lemapeko kanpainarekin hasiera eman diogu ikasturte berriari. Pasa den urtean, inoiz baino leku gehiagotara ailegatu ginen; honetan Enkarterriko herri eta auzo guztietara heltzea jarri dugu helburu. Helmuga honetara iristeko lagun, elkarte zein eragile guztien ekarpenak beharrezkotzat jotzen ditugu; hori dela eta, #lotsarikgabe zuengana jotzen dugu, zuen parte hartzea erabat beharrezkoa da eta. Elkarrekin ikasturtea eman ostean, ondo merezitako oporrak hartzeko unea heldu da... Baina, ez ahaztu euskaraz praktikatzeko edozein momentua ona dela; hondartzan, herriko jaietan, edo elkartuko garen edozein tokitan. Ondo pasa eta irailean berriz elkartuko gara! Afaria Balmasedan! Aurten nahiz eta Udako Berbalaguna martxan den, egitasmoaren ohiko programazioak atseden hartzeko unea heldu da. Gero arte esateko momentua heldu da beraz. Baina oporrak hartu aurretik berbataldeetan parte hartu duzuen berbalagun guztiak biltzea proposatzen dizuegu. Ikasturteko azken topaketa egin nahi dugu, poteoa, afaria...eta horretarako hitzordua ondokoa da: ekainak 27, ostirala Balmasedan. Zenbat lagun joango garen jakin behar dugu erreserba egiteko. Beraz, hasi agendan eguna gordetzen eta izena eman afarirako!!! Bideak betikoak dira: facebook bitartez mezu pribatua (Enkarterriko Berbalagun), Berbalagun sakelekora deia, mezua edo whatsappa (671 07 00 44) edo e-posta idaztea ([email protected]). Berbalagun taldeen topaketak Ekainaren 22an Urduñako San Juan merkatuan Berbalagunen Topaketa ospatuko da. Bertan euskaraz bizi nahi duten lagunak elikadura burujabetza eraikitzen dabilen herri batekin topatuko dira. Horretarako VSF eta Berbalagun taldeek, Urduñako eragile sozial eta udaletxearekin batera ekintzez beteriko eguna antolatu dugu. Gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko txakolin eta gazta dastaketa, taloak egiteko tailerra... Autobus bat antolatuko da eta egun osorako txartela 10 eurotan salduko da. Informazio gehiagorako zuen Berbalagun Taldearen koordinatzailearekin edo VSF-rekin jarri zaitezte kontaktuan. Aurten, udan ere euskara praktikatzen jarraitzeko aukera zabaldu dugu. Eman izena zure herriko euskaltegian, euskara zerbitzuan edo bete fitxa hau Azken eguna, ekainaren 20a. Zallako Mintzodromoaren kronika! Oraingoan Mintzodromoa, maiatzaren 22an, Zallako Frontoian burutu genuen. Bertan 45 pertsona inguru elkartu ginen, euskaltegietako zein hizkuntza eskolako ikasleak, berbalagunak... Zallako Bertso Eskolako gaztetxoak ere, bertso bat botatzera animatu ziren. Otsailean Balmasedan erabilitako metodologia jarraituz, jai ereduei buruz, euskara ikasteko laguntzen inguruan eta Enkarterriko langabeziaz mintzatu ginen, kafetxoa hartzen genuen bitartean. Beste behin ere, Enkarterriko euskaldunak elkar ezagutzeko eta elkarrekin euskara praktikatzeko aukera ezin hobea izan da! Mintzodromoa Zallara dator!!! Datorren astean, Maiatzak 22, Mintzodromoa izango dugu Zallan. 18:00etan frontoian hasiko da, bertan kafetxoa hartzen dugun bitartean, hiru gaien inguruan aritzeko aukera izango dugu. Dagoeneko asko izan dira ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutenek. Euskara praktikatzeko aukera ezin hobea! *Oraindik garaiz zabiltza izena emateko, Maiatzak 22 baino lehen. Balmasedan euskaraz jolasean!! Oporrak hartu aurretik, Balmasedako Emakumearen Etxean familian euskaraz jolasean ibili ginen. Honetarako, Enkarterriko herri ezberdinetako familiak gerturatu ziren, kanten eta jolasen bitartez goiza oso azkar pasa zen. Giro ezin hobean, Gurasolagun talde bat sortzeko lehen urratsak eman ziren. Beraz, euskalduna bazara eta familian euskarazko planak egin nahi badituzu, hemen duzu aukera paregabea. Izena emateko jar zaitez gurekin harremanetan!! Gogoratu! Ostegunean Desentxufatuak Zallan Apirileko agenda! Mintzodromoa Balmasedara dator!! Datorren astean, Otsailak 26, Mintzodromoa izango dugu Balmasedan. 10:30etan kiroldegian hasiko da, bertan kafetxoa hartzen dugun bitartean, hiru gaien inguruan aritzeko aukera izango dugu. Dagoeneko asko izan dira ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutenek. Euskara praktikatzeko aukera ezin hobea! Oraindik garaiz zabiltza izena emateko, Otsailak 20 baino lehen. Berbataldea Karrantzan!! Gaur, arratsaldeko 19:00etan Karrantzako berbataldea elkartzen hasiko da, La Parada Tabernan (Ambasaguasen). Hau izango da herri honetan sortu den lehenengo taldea, eta Enkarterrin dugun hamaikagarren taldea. Apurka-apurka bagoaz Enkarterriko bazter guztiak euskalduntzen. Zeu oraindik talderik ez baduzu topatu, garaiz zabiltza! Informazio gehiagorako 671 07 00 44 telefonora deitu. Agate Deuna Balmasedan Azkeneko urteetan bezala, larunbatean Nafarroa Kantu Taldeakoekin, Balmasedako kaleak jai giro paregabeaz busti genituen. Euria eta hotza ahaztu, eta herriko bazter guztietara joan ginen. Agate Deunako ohiko kantak abesteaz gain, Balmasedan klasiko bihurtzen hasi den "Negu eskean" ere kantatu genuen, gaua sartu arte...Kar,kar! Ospakizun honek, oso harrera ona izateaz gain, urtez urte gero eta jende gehiago batzen du. Dena dela, aurten hurbiltzea ezinezkoa izan baduzu, oraindik garaiz zaude asteartean joateko! Larunbatean badaukagu plana!! Otsailaren lehena, Balmasedako kaleak euskaraz beteko ditugu Nafarroa Kantu Taldeko lagunekin. Arratsaldeko 18:00etan San Juan plazan hasiko den kalejiran, kantatzeaz gain, euskaraz hitz egiteko aukera ere izango duzu. Posible izanez gero, parte hartzaileei euskal jantziarekin joatea eskatzen zaie, bestela zapia eta txapelarekin... Beraz badakizu, larunbaterako planik ez badaukazu, anima zaitez!!
2017-10-18T16:34:28
http://berbaterri.blogspot.com/2014/
[ -1 ]